- Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkariak jaso zuen haren ordez, euskaltzain emeritua abenduaren 9an zendu baitzen, 90 urte zituela.
- 2000 urtetik, Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen da, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.
Irakurri gehiago: Txomin Peilleni 2022ko Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko saria eman diote Iruzkin berria idatzi
- Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dute urteko hitz.
- Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, "baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena" den brontzezko pieza horretan «sorioneku» hitza irakur daiteke.
- Igandean Iruñean izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaren harira, hona hemen Euskaltzaindiaren Hiztegitik ateratako bertsolaritzari buruzko zenbait hitz.
- Hiztegitxoa HEMEN kontsulta daiteke.
- Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak orain dela 40 urte onartu zen Euskararen Legearen inguruan gogoeta egiteko mintegia antolatu dute Bilbon.
- Azken lau hamarkadetan Euskararen Legeak ireki dituen bideak aztertu dira jardunaldian, eta, bide batez, etorkizuneko erronkak identifikatzen ahalegindu dira hizlariak.
- EiTBk eta Euskaltzaindiak Faktoriako geziak liburua plazaratu dute. Argitalpen honetan egungo gizarte-kontzeptu berri batzuk euskaraz nola eman behar diren azaltzen du Adolfo Arejita euskaltzain osoak. Baina argi dio euskaltzainak: "ez dira arauak, orientabideak baizik, proposamenak".
- Bideoa hemen: https://labur.eus/brSBw