Txomin Peillen euskaltzain emeritua zendu da, 90 urte zituela
- Txomin Peillen euskaltzain emerituaren gorpua ikusgarri izanen da abenduaren 15ean, ostegunarekin, Baionako funerariumen, 10:00etatik 17:00ak bitarte (19 rue Baltet 64100 - Baiona). Ehorzketa abenduaren 16an izanen da, 15:00etan, Ligi-Athereiko elizan (Zuberoa).
- Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua hil da. Peillen Parisen jaio zen, 1932ko azaroaren 17an. Biologian, Filologia Hispanikoan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Euskal Ikasketetan doktorea. Idazlea. Erretiroa hartuta zegoen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1961eko azaroaren 17an, eta oso 1988ko apirilaren 29an. Euskaltzain emeritua zen 2007ko azaroaren 30etik. Bihotzez zuberotarra zen Peillen, eta Kanbon hil da, 90 urte zituela.
- Bere azken lana Sarako Idazleeen Biltzarrean aurkeztu zuen (Ene bertsoen bilduma), apirilean, eta jendaurreko azken agerpena Euskaltzaindiak Baionan antolatutako gaualdian izan zen, azaroaren 15ean.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Finezia, jakituria eta euskaltzaletasuna biltzen zituen Txominek".
Idatzi iruzkina