- Euskaltzaindiak webgunean eskegi du Euskera 2022 ikerketa zenbakia. Osorik jaitsi daiteke HEMEN
- Honako artikulu hauek irakur daitezke zenbaki berrian: Eleaniztasuna eta euskara: hegoaldeko haur eta lehen hezkuntza irakasleen usteak eta jarrerak (Mikel Gartziarena, Jon Altuna); Euskara, hizkuntza akademikoa: laburpenen sistematizazioa helburu (Garbiñe Bereziartua, Mari Mar Boillos); Irakurle klub feministak: literatur kritika feminista eta kolektiboaren erakusleiho (Gema Lasarte, Andrea Perales); 'Huts' kontranimo gisa: semantika eta zubi kognitiboak (Xabier Renteria); Bigarren hizkuntzak Resurreccion M.a Azkueren kontagintzan (Ana Toledo).
- Horrez gain, bi liburu aipamen ere biltzen ditu zenbaki berriak: Zerbitzariren idazlan hautatuak (Peio Jorajuriaren eskutik) eta One hundred years of Irish Language Policy, 1922-2022 (Jon Artzaren eskutik).
Irakurri gehiago: Eleaniztasuna Hegoaldeko lehen hezkuntzan eta literatura feminista aztertzen dira ‘Euskera 2022’... Iruzkin berria idatzi
- 2021eko datuekin alderatuz, 2022an Euskaltzaindiaren webguneak gora egin du adierazle nagusi guztietan.
- Honela, 2022an, 772.037 erabiltzaile izan ditu Akademiaren webguneak (+% 14,23), saioak 2.639.551 izan dira (+ % 82,11), eta 9.331.815 orrialde bisitatu dituzte erabiltzaileek (iaz baino +% 57,13 gehiago).
- Orain arte, EODA zen baliabiderik kontsultatuena, baina 2022an, Euskaltzaindiaren Hiztegia bihurtu da tresna erabilien.
- Estandarrean aita santu idazten da (ez *aitasantu). Gainerako kargu ofizialen izenak bezala, aita santu ez da letra larriz idaztekoa.
- Eta Vatikanoa (ez *Batikanoa) leku-izenaren -a hori artikulua da. Bestela esanda, Azpeitia bezala deklinatzen da hitz hori. Beraz, Vatikanotik, Vatikanora… baina Vatikanoan da forma egokia estandarrerako (ez *Vatikanon).
- Euskaltzaindiak 10 Osoko bilkura eta 6 Ageriko bilkura egin ditu 2022an, lau euskaltzain oso berri izendatu dira, hitzarmen berriak izenpetu dira (Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin, Espainiako Senatuarekin, Sü Azia elkartearekin eta EuskalGorrak elkartearekin), Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Orotariko Euskal Hiztegia bi aldiz eguneratu dira, Euskararen Gogoetagunea sortu da, 17 liburu plazaratu dira eta 6 ikastaro eta beste horrenbeste mintegi antolatu dira.
- Horrez gain, edozenbat ekimen antolatu dira. Besteak beste, Mintzola egitasmoaren barruan Ahots Baten sormen-egonaldia eta Ahostegunak ekimena; Lautan3 antzerki-jaialdiaren IV. aldia; Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoa, R. M. Azkue Literatura Sariak, Hitzak Lege erakusketa, hitzaldiak…
- Bideoa hemen: https://labur.eus/IpjzC
- Hamazortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteentzako egitasmoa da Ahostegunak; hain zuzen ere, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko saioak proposatu dira hiru egunez.
- Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez bultzatzen du ekimen hau, eta tailerretan parte hartu dute Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris musika-taldeko kideek eta Marina Suarez antzerkilariak.
- Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izan dira saioak, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Etxezarra eraikina).