OEH - Bilaketa

21 emaitza oda bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berekiko.
sense-1
I . (Adnom.).
azpiadiera-1.1
1. Dirigido a sí mismo. "(Su) amor propio, bere, berekiko amodioa " Lar. Cf. Ub 20: --Eta zergatik Jainkoak agindu zion [Abrahani]? --Berekiko [=Jaungoikoarekiko] aren leialtasuna, sinismena, ta fedea progatzeagatik.
azpiadiera-1.2
2. Propio de él.
Anima beraren berekiko etsaiak dira [...] pasioneetatik datozen azturak. Mb OtGai II 170. Vodkak krea ahal baleza berekiko mundu bat, zoroa, burzoratua. Mde HaurB 12. Eztu galtzen wiskiak / da beste eranak; / berekikuak ditu / onek falta danak. Uzt EBT 66.
azpiadiera-1.2.1
Propio de ellos. "Propios, de la misma naturaleza" A.
Laur etsai-aldi dira Jangoikoaren humeen izena erditsiko dutenak garaitu beharko dituzten etsaiak: berekikoak batzuek, edo beti-beti berekin dituztenak; eta gañerako guziak kanpokoak. Mb OtGai II 170 (Azkue traduce "asimilados"). Gure anaia linbokoa ta, doatsu dirakela al derizkiok? --Ez gu zeruan bezain doatsu, baña berekiko pekaturik egin ez dutenak, ipernutik baño zerutik urbillago ipintzea arrazoizko ziduridan. Or QA 68.
azpiadiera-1.2.2
(Obra)propia, original.
Batzuek diote alemaneraz egiña dala [Usandizagaraen eres-antzerki au]; besteak Puccini ta Debussy anzteraz; orrek esan nai digu berekikoa dala. Garit Usand 31. Fray Luis Leonek beste zenbait "lira" mota ere ba darabilzki [...], baña berekiko oda geienetan qq tankerakoa aukeratzen du. Gazt MusIx 63.
azpiadiera-1.3
3. Hecho consigo mismo.
Bere semearen ordez, beste norbait ilko zala agintzen zion bere buruari [...]. Azkenean, berekiko tratua aurrera eraman naiean, osasuna galdu zuan. BAyerbe 159.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. Para sí, para sus adentros. " Berekiko hizketan ari da (G-azp)" Gte Erd 36. " Laidak onela zion berekiko (G-azp)" Ib. 43.
Esaten dute orien atze-ondotik elkarri begiratu edo bakoitzak berekiko: "Bai egizki, orra gure gisako galduak oriek ere". Mb IArg I 164. Bere bidean bazijoan, ta berekiko: onela bagoaz, zion, nere botoi guziak laster dijoaz emendik. Cb Eg III 391. Abe Maria, Kredo ta Salbea, ta Jesusen izen gozoa berekiko askotan aoz edo biotzez bederik esan ditzala. Ib. 250. Esan zuen Konradok berekiko. Arr GB 40. Iñazio Marik berriz, berekiko: "Ezingo naiz mutill zar gelditu" --esan oi zuan. Ag G 33. Etxe otza dek au, ostatu legorra dek au --zion berekiko. Ib. 328. Gizon au, berariz ari ez bada, eroa duk, esan zuen apezak berekiko. Or Mi 36. Iru andre batean, mediku jauna; (berekiko) ia bat betiko emen gelditzen ote zaidan. Lab EEguna 69. Gosarie? (Berekiko). Goseak amorrau bearrean natxeoan-da, auxe suertea! Lek EunD 28. Ote zan... berekiko zuela pentsatu. Or Eus 285. Nundik demorrio zetorkidak zantzu ori? --esan zun berekiko--. TAg Uzt 165. "Maider, ene Maider" ziolarik berekiko. Etxde JJ 236. Bai, Xalbat --zion berekiko Otsoatseko artzaiak abotik pitsa zeriola amorruaren amorruz--, Piarresekin etziok jolasik. Ib. 124s. "Denboraz bi bira osoak egingo ditu salto batean", zion berekiko. Anab Poli 104. Berekiko makiñabat astiñaldi eman bearko zizkion. Ib. 86. Tira --iñoan berekiko-- nire burutasunak lar illunak izan dira. Erkiag Arran 74. Ez erabillen berekiko, erretolika makala Txantonen emazteak. Ib. 90. --Neska barrabana! --diño berekiko. Erkiag BatB 182. "Baña nork sortu arazi dio nere emazte Mariari aurtxo ori", ziagon Jose doatsuak berekiko. MAtx Gazt 20. Gau batekoa nolabait egingo zuala, pentsatu zuan berekiko. NEtx LBB 28. Ñok, begirik jasotzeke, berekiko bezela esaten du. Ib. 105. Izan ere (zion berekiko) ez zan bidezkoa. Berron Kijote 36. Berekiko sukaldean amak. Ataño TxanKan 128. "Gainalde zurituak nahikoa erakutsi eta goraipatu ditugu --esan du berekiko--, goazen behin zoko ilunak miratzera". MEIG I 145.
azpiadiera-2.1.1
Para sí (ellos).
Ama gaixo auek bazunaten burrukarik aski berekiko, bularreko aurrak uzten. Or QA 45.
azpiadiera-2.2
2. Hacia sí mismo, en relación a sí mismo.
Gizonen artean berekiko txikiena ta gurekiko guzien artean andia [izan zan Franzisko] . Cb JMJ 20. Orra zein birtute ederrak, Jaungoikoarekiko, berekiko, eta projimo guziakiko gizona justu egiten duen. Gco I 85.
azpiadiera-2.2.1
Para él.
Badaki traidore gaistoenak orazioan firme irauten duen anima, berekiko galdua duela. Cb OC I 124.
azpisarrera-1
BEREKIKOENEAN. Más propiamente (?).
Beste alako gai sakon eta barnekoak, adikorrak alegia, olerkari kementsuenentzat berekikoenan zaizkotelakoan egon ginezke, ertilari oiek dasatenez. "Según criterio de estos literatos modernos, existen otros temas más profundos e interiores, temas intelectuales, para los poetas atrevidos y nobles" . Aitzol ( in Laux BBa X ).
azpisarrera-2
BEREKIKOETAN. Para sí, para sus adentros.
Berekautan (berekikoetan) esaten ei eban. SM Zirik 25.
azpisarrera-3
BEREKIKOZ. a) Para sí, para sus adentros.
"Gizonak ez du koldartu bear [...]" berekizkoz ari zan. Anab Usauri 57. Polik berekikoz: Gaztelu zaarreko lo-zulo maitea! Anab Poli 65.
b) Probablemente.
Etxeko nagusia, tabernaria, begi zorrotzdun gizona zan. Berekikoz ardotegiaren eztiak sarrerako iru mail jetxi-bearrarekin zer ikusi bazuan; azkenean zankoak korapildu ta gaitz izaten bai-zitzaien goraka abiatzea! Anab Usauri 14. Idazkuna burutaratu zitzaion. Aspaldian kezka ura ezin aienaturik zebillen. Berekikoz neskaren bat bear zuan izan. Anab Don 134.
berekiko
<< aztarna 0 / 0 bila >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper