Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
tren.
sense-1
(V-ger-gip, G-azp), trena, trein (H; -eñ S), treina. Ref.: Lrq /tren'/; Iz IzG ; Etxba Eib ; Gketx Loiola (jo-ta-pasa); Holmer ApuntV ; Elexp Berg .
Tren. " Trenak egoia jotzen do, el tren anuncia (que corre) el sur (G-azp)" Iz IzG. .
tradizioa
Tr. La forma propia de la tradición septentrional es trein, y de la meridional tren. Hay además trena en Pello Errota (121) y Goñi, y treina en Xalbador (Odol 47), Etchebarne (77) y Larre. En DFrec hay 33 ejs. de tren, todos ellos meridionales, y 1, septentrional, de trein.

Zortziretan omen dator azkeneko trena. Zab Gabon 33. Kapaz da bultzatzeko / trena aldatz gora. JanEd I 70. Burni bidietako trenean bere juan-etorriak duan egitea. AJauregi EE 1885b, 268. Bilbotik netorrela atzoko trenean. AB AmaE 283. Eguerdi iriko treina harturik. HU Aurp 68. Tren-eko gelditokian. Ag Ioan 181. Miñez daudenak trena batean aparte eramaten dituzte. Goñi 117. Beren arthaldeak ezin kenduz treinean sarthu dituztenak. JE Bur 120. Non ikusten degun sekulako jendia trenen zai. Iraola 131. Treina huts eginen dut, hola hemen egonez! Barb Sup 155. Zertarako geldierazi trena? Or SCruz 52. Oni, bai, itxoingo liokek, baña trena galduko likek. Alz Ram 57. Trena artzeko ango geldokira eldu ziranian. Kk Ab II 82. Zertako utzi dugu mendi-trein hura egiterat? Zerb Azk 46. Trenik etzan garai aietan. Etxde JJ 63. Ez du negarrik egin, nere trena abiatu den artean. Txill Let 113. Trena martxan asi zanian. SM Zirik 90. Trena uts egin dot. Erkiag BatB 167. Gorriak Ormazitegin trenaren zubia puskatu egin zuten. Salav 58. Iduri-eta eskuarak behar duen bethi ozka beretan ibili, treina burdin-bidetan bezala. Lf ELit 118. Urolako tren txikian sartu. Zendoia 173. Emen trena artzeko. Gerrika 17. Emazteak treinaz izanak baziren jaz, gizonak berriz oinez ere jiten ziren zenbait urtetarik. Larre ArtzainE 65 (v. tbn., en contexto similar, treinaz (Iratz 119), treinez (JEtchep 28), trenez (Kk Ab II 67, JAIraz Bizia 49, Bilbao IpuiB 14, Etxabu Kontu 141), trenaz (Or SCruz 27); cf., parece que con el mismo sdo., Baionara trenean zeramatela (Or SCruz 124), Madridtik onantza trenian nentorranian (Kk Ab II 160), treinean egina zuen bide luzeak poxi bat akitua (JEtchep 79), eun eta larogeitamar kilometro trenean ibillita gero (Anab Aprika 35), bein trenean ninjoala (Vill Jaink 110)). Mendiek, ordea, ez dute trena gelarazten. In MEIG VI 37.
v. tbn. Ud 138. PE 120. Sor Bar 43. Urruz Zer 25. EEs 1915, 20. A Ardi 17. JBDei 1919, 186. Garit Usand 45. Tx B II 112. ABar Goi 46. NEtx Antz 105. JAIraz Bizia 37. Ugalde Iltz 34. And AUzta 68. Anab Aprika 34. Osk Kurl 112. Alzola Atalak 90. Holmer ASJU 1968, 140. Uzt Sas 271. Lasa Poem 65. Ataño TxanKan 121. Trein: StPierre 20. Larz Iru 138.
azpisarrera-1
TREN-BAGOI. Vagón de tren.
Goraxago trein-bagonak aipatzen baiginituen. Lf Egan 1955 (5-6), 9.
azpisarrera-2
TREN-GELTOKI. Estación de tren.
Lotura auxe tren-geltokira eroan. Erkiag BatB 181.
azpisarrera-3
TREN-GIDARI. Conductor de tren.
Hor azaltzen digun tren-gidariaren bizia. MEIG I 171.
azpisarrera-4
TREN-GURDI. Vagón de tren.
Tren-burdiak txukun eta garbi agertu zaizkiguk. TAg GaGo 78. Hutsik zauden tokirik gehienak tren-burdi luzean. Osk Kurl 112.
azpisarrera-5
TREN-LEKU (treinleku V-m ap. A, s.v. tosta). Nombre de uno de los bancos de una embarcación de pesca.
azpisarrera-6
TREN-MAKINA. Locomotora.
Geiegi zamatutako tren-makiña zirudiken, aldapak gora ezin igorik. Ataño TxanKan 42.
azpisarrera-7
TREN-TOKI (treintoki V-m, G-bet ap. A, s.v. tosta). Nombre de uno de los bancos de una embarcación de pesca.
azpisarrera-8
TREN-ZUBI. Puente del ferrocarril.
Ormaiztegiko tren-zubi azpiko kamiotik arrika tira. Alkain 153.
tren
<< trankilitate 0 / 0 1 txori >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper