hanka.
1. (V, G, AN, L, B; Dv (G), H (V, G)), ainka (V-m) Ref.: A; Iz ArOñ (ánkia), Ulz ; Etxba Eib (ankia); Holmer ApuntV ; Arin AEF 1980, 64; EAEL 15 y 16; Elexp Berg; Gte Erd 149, 156, 220, 237 y 304; ZestErret .
Pie; pierna, pata (de persona o animal). "Les dialectes G et V donnent à hanka les deux significations de hanche et de jambe" H. "Pierna" A. "Ankako biátzak, los dedos del pie" Iz Ulz. "Keixa arbolatik bera jausitta, ankia ausi dau" Etxba Eib. "Arratetik bera zetorrela ankia trokau eban, bajando de Arrate, se torció un tobillo" Ib. "Ankea biurritutakon untzek egosi eta aren lurriña artu" Arin AEF 1980, 64. "Pata, pie, pierna. Ipurditik belaunerainokoa iztar, eta belaunetik hankarainokoa berna da, baina guztia, anka. Dena dela, 'pierna' eta 'pie' izendatzeko ere erabiltzen da anka" Elexp Berg. "Anketako otzak egon nintzan (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 156. "Nolako anka, alako zapata (AN-gip)" Ib. 220. "Burutik oñetaraño (AN-gip), burutik asi ta anketaraño (V-gip, G-azp, AN-gip), burutik anketaraño (V-gip)" Ib. 237. "Hanka kakotxak (B), anka zabalak (AN-gip)" Ib. 237. "Atzo burua hankatan ibili zuen (G-azp)" Ib. 232 (junto a eztokiren batean utzi, toki jakinean ez utzi, ohargabetarik nonbait utzi, etc., de otras zonas). "Burutik anketaraño bustiak (G-azp, AN-gip, B)" Ib. 149. "Hankak jaso! Beti arrastaka ibili gabe" ZestErret. Cf. MEIG VI 170: "Orobat, hemen nahastea zaharragoa eta barreiatuagoa bada ere, egurra ez da zura, ezta hanka ere oina". v. berna, zango, oin. Tr. Documentado desde el s. XVI en textos meridionales, mayoritariamente guipuzcoanos y vizcaínos; si exceptuamos a Goyhetche y a Zerbitzari, no hallamos ejs. seguros septentrionales (cf. infra (2)). Hallamos la var. ainka en el vizcaíno Etxaburu.
Oi nolako atrenpea, / ir[r]a darabildan ankaetan! Lazarraga A19, 1190r (tal vez con el sdo. de 'muslo' que tenía tbn. antiguamente en castellano). [Astoari] agertu zitzaizkon bizkar ezurrak, zorroztu anka len gizena. VMg 47. Antonio Irastorza, anka bakarrarekiko gizona. Izt D 181 (cf. HANKA-BAKAR). [Zakurrari] austen diozkate ankak ta bizkar-ezurra. It Fab 262. Oiñ bat oiñ bi nekhez zebillan gaizoa / Hanketarik flako, ephel paparoa. Gy 5. [Iñurrijaren] atzeko anka bijakaz. Ur Dial 31 (It, Dv zango, Ip zankhu). Bein batean eroriko bat artuta, ankak elbarrituta zeuzkan. Lard 184. Flakiarekin ezin / mugitu du anka, / pentzu gutxi jan ta / kalean jiraka. Bil 42. Nai baldin badu ibilli / kalian bueltaka, / ateratu orduko / etxetikan anka, / mutil txikiyak ditu / atzetik millaka. Ib. 131. [Palanka-partiduan] Jose Manuel Muñagorri / zan anketan juez, / oker gutxi pasa zan / ark sumatu gabez. EusJok II 22. Badatorkio [Iñigori] alako batean balatzar bat, anka biyetan ematen diola. Aran SIgn 9. Gu gera iru probintzi, / lengo legerik ez utzi; / oieri firme eutsi, / naiz anka bana autsi. Xe 411. Begira neskatxa orren / dantzarako planta, / airoso altxatzen du / ezkerreko anka. Ib. 184. Ordurako eukazan buru ta besuak, / Loka, ikaraz, eta ankak astundunak. AB AmaE 233. Egurrezko ankeaz nakutsun moduan, / Nekez nabil kalean, ez ondo basuan. Ib. 255. Dantzan asko eginda / zeuden ankan torpe, / zergatikan eran zan / likoria fuerte. JanEd I 96. Illia zuritu ta ankak berriz sortu, mamiak aitu eta ezurrak gogortu. Urruz Urz 56. --Ta Mikolaxen amona nola dago? --Pizkor dabill, jauna. Urtiak gañian ta anka bat bestiarekiñ juaz, badaki. Sor Bar 98. Azkarrak ziran Arnoldoren ankak. Ag AL 12. Orraztu ta garbirik / [zaldiaren] anketako ulea. Azc PB 53.
(s. XX) Egingo al dezu mesere, anka oiek biltzia edo beste nonbait jartzia? Iraola 64. Anketatik gora zelanbait jasoriko praka zar barrenak bustiaz. Ag Kr 62s. Zoliagoak euren beso ta ankak, garbiagoa euren begiradea. Ib. 49. Anka [sic], zerbait okerrak eukazalako, esaten eutsen Ankoker. Echta Jos 85 (v. tbn. con oker en Iraola 85, Tx B I 189, Lab EEguna 73). Txomin-txikik zarkotea izanarren, erakutsi eban, oraindiño ankak bereak ebazana; guztiz ondo jolastu zan poz-pozik egun atan. Ib. 302. Ez nuen sinistuko beñere onenbeste lukainka zanik, erozein aitzakiarekin beti prest daudenak, beren burua edo anka azaltzeko argitara, naiz illun egon. Iraola 125. Erro edo ankak alegiñean bera boteaz jaso nituan geroago ta gorago nere besoak. Ag G 209 (en boca del árbol). Ia errirarte ezta gelditu Moxolo. Eztauzka anka makalak! Ib. 311. Eragin diet ankari laguntasun billa. Jas! Nik ekarri det abiadea! Ib. 58. Txuri ta Bustamotx ziran abereak, anketatik belarrietaraño basaz beterik. Ib. 156. Tximuak ez daki igari, aldiz bi ankaduna ta aldiz lau ankaduna izanagatik. Anab EEs 1919, 185. Geienak etozan makulu bigaz ta anka bata dingiliz. Kk Ab I 120. Ata onek anka orijak eukozan. Altuna 82. [Zakurra] atzeko anka altxatzen asi zan. Muj PAm 33. Ikusi daigun Atano terzerok / ia ze martxa dakarren, / besoz da gerriz ondo zebillen, / ankatik etzegon erren. Olea Auspoa 95-96, 204. Anka-ordez gomazko guzur-anka eder bat ipiñi eutsoela. Kk Ab II 34. [Mediku arek] ebaiko eustiezan ankok. Ib. 48. Erreparuan jarri ezkero / burutik eta ankera, / Pello Errota, ematen dizut / gizatxarraren tankera. Tx B 109. Orain bi ankak arrastaka ta / burua soiltzen asiya. Ib. 184. Begiyak ernai, memori ona, / ankaz ibildun listua. Tx B I 25. Ankaz listo ta begiyak erne, / beti koraje fuertian, / orrelakorik ez da atera / juan dan larogei urtian. Ib. 25 (ref. a un pelotari). Ankak garbitzen ez dakidala / neregatikan esan du, / obe zenduen soñua jotzen / onla ikasi bazendu. Ib. 257 (v. tbn. ib. 266: bañon zedorrek ankak garbitzen / jakin zazu lenbiziko). Anka batetik kojoka nabill. Tx B II 70. Anketan perrak baditu / baña txit motela da birian. Ib. 207. Zapata koskor-dunak / anketan sartuta, / alpargata txuriyak / paperan artuta. Ib. 107. Astotzako're tratatzen nazu, / Jose Manuel Txirrita, / aundiyena zein ote giñake / anketan perrak jarrita? Tx ( in Imaz Auspoa 24, 159 ). Barriro diñot, zek erain dautzu orrenbesteko utsuna? / ankak buruari agindu naiak, ene adizkide kutuna. Enb 71. Buruz argijak, bijotzez onak, / Ibilten ankaz onenak. Ib. 35. Eskuiko ankean zaintiratua det. Lab EEguna 73. Lanak izan zituen, ankak ezin bildu, besoak ezin luzatu, jartzeko eta zutitzeko. FIr 147. Adi-adi egon naz, ta bakandereak anka bi baño eztittuzala uartu naiako, ta gure beiak, barriz, lau anka dittuz. Otx 171. Yuduak Pilatori eskatu zioten, aien azpiak (ankak) zanpatu ta gurutzetik ken-arazi zitzan. Ir YKBiz 509. Au gizon andiren bat da, / zepoan zeukeat anka. (B). A EY IV 34. Nai ta nai arren iñolaz ere / pausorik zuzendu ezin; / ankak elbarri, burua motel, / ario mindu, erretxin. EA OlBe 107. Gaztiaren gogua / da beti jostetan [...]; dibersiyorik bada / inguru oietan, / ik juateko miñarik / ez yuke anketan. Yanzi 122. Zaldiak ankaz beaztopa egin, eta kolpe txarren bat artu. Etxde AlosT 13. Anka ausi ba'dik irea izan duk errua. Etxde JJ 12. Ankak berriz, txingorriturik bezela, igarri ezean zebilzkion, odolaren eragiterik gabe igituko bailiran. Ib. 77. [Ogeta pelotariak] besoak sendo baldin baditu, / bigun, anka ta gerriak. Basarri 89. Bizimodua, dana zearo bear dezute aldatu, / Jaio ziñaten txoko maitetik itxuan urrutiratu. / Gazte maiteok, begira ondo / gaur ankak nora dantzatu, / Kanpoan dana larrosa danik / etzazutela pentsatu. Ib. 135. Anka bat kanposantuan eukala ei jeuan da. SM Zirik 35. Burua argi ta ankak motel. Ib. 117. Arkume bat bost ankakin. Vill Jaink 50. Luzatu ankak, artu arnasa, biriak bete. NEtx LBB 104. Orduan mutillak derrigorrean artu ta oiñetakoak kendu, eta, paitta-ankak euki neskiak. Alzola Atalak 45. Bi ankarekin juan ziranak / bueltan batekin etorri. Uzt Sas 124. Dantza egiten zuten / itxura ederrian [...] ez dakit jartzen zuten / ankarik lurrian. Ib. 315. Jaiak amaitzian arrantzaliak / anka altxa ta itsasora. Auspoa 111, 43. (cf. infra HANKAK JASO) [Mutillak] gaubaz ixillik dabiltz / korritutzen ankaz, / txakur asko ipintzen / dituztela zaunkaz. Uzt LEG I 44. Gizona nekatzian bai ankak makaldu. Uzt LEG II 308. Aulkiaren eta eztribuaren tartean anka arrapaurik daukat-eta. Berron Kijote 211. Rozinanteren anketara erori zan. Ib. 164. Ala zebillela, anka biurritu eta etxera erdi erren etorri omen zan. JAzpiroz 32. Basamortu biurtuz / ardien lekua, / orrexek lotu deuskuz / anka ta eskua. Ayesta 20. Jarri tente, ankak pixka bat zabaldu, eskuak jaso. Zendoia 187. Guk hori berbera egin genezakeen hankak mozturik, besoak loturik. MIH 71.

v. tbn. EusJok II 18. MSIgn 345. Belaus Andoni 12. Ldi UO 34. SMitx Aranz 15. Bilbao IpuiB 168. Mde Pr 73. Munita 112. Osk Kurl 86. Erkiag BatB 56. And AUzta 56. Arti Ipuin 55. Ugalde Iltz 17. Etxba Ibilt 456. Lasa Poem 83. Ataño TxanKan 127. Ainka: 48.
(Como primer miembro de comp.).
Prakerrek aurresku bat egin eban, erabilli ebazala iñun diran anka-biyorkadak eta kirimillak, guztiz bizkorra zan ta. Kk Ab I 36. Anka zalaparta igesi entzungo da. NEtx LBB 188. Baiña arek bere anka-narrua ere txal edo beienaren parekoa edukiko zuan. Insausti 38.
" Au gosearen anka! (G-to), ¡qué terrible hambre ésta!" A.
(En expr. con arin ). Cf. infra HANKA-ARIN, HANKAK ARINDU.
Soñu aek ondo dantzatuko dituenak, gorputz biguñ, belaunak indartsu eta ankak ariñ izateaz landara, bearko dabela buru ona ta zintzoa txit. Izt C 218. Mugimentuak listuak eta / ankaz ibildun ariña, / seta gaiztozko animaliya. EusJok II 87. Saltoa egin zan, neska, / ankak arin-arin, / egonda're gauz onik / etzion berdin. Ud 30. Oiek ankak ariñ, / burla ta aldegiñ. AzpPr 89. Orregatik ere esan dezakegu lenagokoagatik ziotena: "Ankak ariñak eta / Burua ariñago, / Dantzan obeto daki / Artajorran baño". Ag G 45 (tbn. en TAg Uzt 45). Mingaiñ ariña du Trapuk. --Bai, trapuzkoa. --Ia, ia, ankak ere ariñak dituan. Urruz Zer 142. Ankaz ariña, petxu lasaia / eta korajez betia, / kostako zaio beste bateri / gaur zuri eramatia. EusJok 164. Bainan hankak arin ziteun Juan Soldadok eta laster aintzindu zitzaion mendia goiti. Zerb Ipuinak 156. Amaika aldiz iyoa dago / azkar Arano mendira, / bizikletan da anka ariñakin / au bear zuten tokira. Tx B 176. Ankak arin joan ziñan / Txonkoren tabernara. Or Eus 65. Iñork soñua jo ezkero, kriskitiñak eta ankak arin erabiltzen oituak. TAg Uzt 158. Hankak ariñ dittula aldeiñ. JMB OC II 292. Garaidiren morroi zintzoa berriz, ankak arin ibilli ta, ark asko alde egin baiño len, taxi bat artu ta bere atzetik zan. Loidi 159. Beraz, ankak arin-arin dituzula egin zazu dantza euskaldunen era garbian. MAtx Gazt 62. Ogei urteko mutiko batek / anka nola dun ariña, / beti ez dala ola izango / aren kezkarik aundiña. Uzt Sas 188. Santxo Panza nauzute / Mantxakoaren ezkutari; / aldegin nuan ankak-ariñ / bizitzea obe noski. "Puse pies en polvoro-" . Berron Kijote 28.
(En exprs. con jaso, ref. a la capacidad de andar, de moverse). Cf. infra HANKAK JASO.
Ni banabil, baña gurean ankarik jaso ere ez iñork, eta mutik ere ez, gañera. Ag G 319. Moxolo, Martiñen gaitasunez arriturik dago: etzuan uste ainbeste zanik. [...] Gizon andia dok ori! asko jakik orrek! [...] Patxiko berriz onela mintzatzen da: Ederki! Ederki jasotzen ditu atzeko ankak! Arrane arrania! Eztakite Oñatin nolako semetxoa daukaten! Ib. 356 (ref. a un orador durante un mitin). Bidea, nai dezunean erakutsiko dizugu, ta, nekatzen baldin bazera, anka jasotzen lagundu ere bai. A Ardi 130. Gazte-zanko ariñak zituan Peru-Fermiñek goizean-goiz, aldapa gora asi danean; baiña naiko lan du arratsalde-apalean, bere anka zaarrak jasotzen. Mok 20. Gipuzkoan etzan geldituko noski anka jaso zezakenik ua ikustera joan gabe. Or SCruz 78. Aizkora-joku egun. Jendea zai dago. / [...] anka jaso dukenik ez dagoke Leitzan. "En Leiza no parará ninguno que pueda alzar el pie" . Or Eus 146. Egun artantxe Lekunberrin zan / anka jaso zezakena. Ib. 231. Eztai-eguna baita jairik alaiena, / anka jaso bage ez da gelditzen gai dena. "Sin dar unos brincos" . Ib. 375. Madalenako zabaltokian / iñor ezin zan kabitu / ankarik jaso zezakeanik / etxean etzan gelditu. Tx B I 90. Anka jaso ta salto / libre zaudetenak, / trabak, tristurak eta / biotzean penak; / paradero onik ez / gaizki dabillenak, / erremedi gaitzala / Jaungoikoak denak. Auspoa 139, 136.
Pata (de una silla, mesa...). " Eserlekuaren ankak koloka daude (G-azp, AN-gip, B), aulkiaren ankak kilikolo daude (V-gip), [...] eserlekuaren ankak lokak daz (V-gip)" Gte Erd 303.
Ogei urtetik ogeitalaura / Mai batek, zeinbat anka Martin bear ditu? Elzb Po 335. Orma-alde batean egoan iosita, ta bertan tolosturik, iatordurako anka baten gaiñean ipinten zan ixilura andi bat. Ag AL 60. Orain ere an zeuzkat bere oiaren buruko aldian Santa Teresa eta anketako aldian Fraskuelo. Iraola 99. Eta eskañi exeritzeko / iru ankako aulkia. MendaroTx 104. Oe-anketan. Anab Aprika 49. Soka luze bat lotzen zioten bere oiaren ankari. Salav 69. Maiaren anka ondoan zegoen iltze zarra. NEtx LBB 106. Ikulluan ibiltzen degun lau anka dituan erreminta bati deitzen diogu [orrazi] . BBarand 23.
Sillagaiak "atzeko-ankak" izenez ezagutzen ditu. Eta onen "silla"ren eserlekuak gaztain-zumitzez egindakoak dira. Garm EskL I 136.
Tentáculo.
Gero-ta argiago ikusten olagarroa. Itsusia zan. Iguingarria. Buru-begi aundi ta ezurrik gabeko anka biguñak. Anab Poli 15.
2. (AN-egüés-ilzarb-olza, L, BN, Ae, S, R; Lcc, Urt IV 413, Ht VocGr 344 (-kh-), Lar, VocBN, Gèze, Dv, H (V, G, L, BN, S), VocB ) Ref.: VocPir 287; Bon-Ond 141; A; Lh; Lrq /ánka/.
Cadera, grupa, nalga. "Anca, ankea " Lcc. "Croupe, hankha; en croupe hanketan " Ht VocGr 344. "Anca, cadera, es voz puramente vascongada" Lar. "Hanche" VocBN y Dv. "Hanche. Eskua hankan, la main sur la hanche. Au plur., croupe d'un quadrupède, cheval, boeuf, etc. Hanketan doha, il va en croupe. Hanketara igan hadi, monte en croupe" H. "Cadera. Anka andi, gran trasero" VocB. . "3.º (L, BN, S), cadera, [...]; 4.º (R), nalga" A. v. hankon. Tr. Documentado sólo en textos septentrionales y alto-navarros.
Zaldi gañean zioanak erran zion igan zaitez ene zaldionen anketan. "Que subiese a las hancas de su caballo" . Ber Trat 113r. Gure atso guziak irriz eman ziren, / beren esku zimurrak emanik hanketan. Iraultza 74. Bi hanketan eskuak fatxadan emanik, / Harpitan ez diteke hain aho saminik. Hb Esk 229 (ref. a las vendedoras de pescado; v. infra HANKA-HEZUR). Kapusail tzar phuska bat larru batekin [...] / Zirdina dariola naketan baiti. 'Le longue des hanches' . ChantP 90. Fantasiak asko badu mando lapurrak; / Laur zangoak trepel eta juntetan hurak, / Anka makurra. '[Il a] la hanche de travers' . Ib. 88. Andre bat zen piaiaz joan nahia / Ezin abia! / Karrosan etziron sar gibel aldia. / Postillon bat Kaskoina, juramentuka, / Bethi krenolinari eskuz pusaka, / Diu bibanka: / Zenbat ehun puskez dun egina hanka, / Hori dun arkha! / karrosan ez haiteke hola enbarka. LElsb BertsoB 115. Zankoek amor bidean! / Hanketan min! / Gaizo Martin! / Urhatsik ez dirok egin! Elzb Po 205. Bi eskuak bi hanketara emanik, iduri zuen gure gizonak irriz ezin asea. HU Zez 180. Atx! Kukuso batek ausiki nu hankan! / Eta ene ezkontza debruek ereman! Ox 206. Hunki bizkar eta hankak, / ez direnetz karanak! / Kimaz ere ez da gaizki, / onak ditu haginak. Etcham 67 (hablando de un caballo). Hanbat gaixto belaun edo hanketako artrosiak hartueri. Larre ArtzainE 311.
3. (Interj.). ¡Fuera! v. HANKA EGIN, hankatu , alde III .
Orduen "anka mutillak" esanda, mendian gora ariñeketan abiau ziran. Kk Ab II 41. Alde! Anka emendik! Kanpora esan dut! Lab SuEm 184.
HANKA-ADAR (Pl.). Las patas y los cuernos.
Baiña errekatan atrapetan gatx dira [zangurruak eta karramarruak] [...]. laster dozu atzamarren bat euren anka-adarren artean. Bilbao IpuiB 239.
HANKA-ALBO. "Ijada, saiespea, ankalboa" Lar.
HANKA-ALDE.
Eta alaxen izan bear zuan noski izan ere [Santxo Panza], marrazkiak ageri zuanez: sabela aundi, gerritik gora motz, anka-aldeak luze. "El talle corto y las zancas largas" . Berron Kijote 111.
HANKA HANKAK EZIN ERANTSI. "Ankie ankiek ezin erantsi, dificultad para andar" (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl.
HANKA HANKARI EZIN EMAN, HANKA HANKARI EZIN ERANTSI (G-azp). No poder andar, andar torpemente. " Oaintxe hanka hankai erantsi ezinda dabil " ZestErret.
Narabill arto utsa / jango nukeala, / anka ankari ezin / eman diodala. [...] Goseak etzaude zu, / gezurra da ori. Auspoa 68-69-70, 378s (en boca de un marido que se queja de lo mal que le atiende su mujer).
Anka ankari eziñik, eta alare egunero ateratzen uan. Ataño TxanKan 42.
HANKA-ARIN, HANKARIN. Ágil, ligero de piernas; persona ágil, ligera de piernas.
Aurten Maratongo anka-ariña ioan da gudara, bada guztiok dakigu turkoakaz gudan diarduela. Ezale 1897, 183. Andoni ankariñak ankako azur bat ausi eban eta erren dabil. P. Belaustegi EEs 1918, 64. --Zer egin dozu pekatu / zelai ezeko anka-arin? / --Apez-ardua bukatu / axe bai-yatan atsegin. "Pies ligeros del prado verde" . Laux AB 67. Neure emazte ankarin, / ttotta non dan ba dakin. (Canc. pop. in Or Eus 67 ). Zar ta gazte, atso naiz agure, lirain zein lodi, ankarin ala oiñastun. Erkiag Arran 33.
Ogei urtetik ogeitalaura / Mutil anka arinduna. AB AmaE 55.
HANKA-ARKU. "Hanka okerrak ditu [...], hanka arkua dauka (G-azp)" Gte Erd 237.
HANKA-ARRASTO.
Huella de pisada. " Hanka-arrasto earrak utzi zittun " ZestErret.
HANKA-ARTE. v. hankarte.
HANKA ATERA. Sacar el pie, salir (de algún sitio). Cf. HANKA SARTU.
Esaten diot, gaurko egunian ezin ankarikan atera lezake etxetikan. Apaol 87.
HANKA-AURRE.
Parte inferior de la pata.
Iges ez egiteagatik, ganbelu bakoitzari anka-aurrea lotzen zioten iztarrari, ta belauna atzekaldera jarri. Anab Aprika 35.
HANKA HAUTSI (Además del sentido trivial "romper(se) la pierna"). "Desplorar [sic], perder la castidad en Ulzama" VocB.
" Anka bat ausi (V-m), proclamar un matrimonio" A.
HANKA-AZPI, HANKAZPI (V-arr-gip, G-azp, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 169; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 149. Planta del pie. "Ankazpixan azkuria ez da gozua" Etxba Eib. "Ankazpixa urratu jatan Urbixako bidian" Elexp Berg. "Hankazpian (hanka baten azpian) (V-arr, G-azp)" Gte Erd 149. v. hankape.
Ibillera asko egiten ziran ortozik. Anka-azpian orduan narru lodia eginda egoten zan, eta etzan miñik artzen. And AUzta 106. Gizon alarguntzia ta ankazpiko erretzia, bi(a)k igual. (AN-gip). Inza NaEsZarr 816. Anka azpian ziika ari dan sube-gorriak. Ataño TxanKan 115.
HANKA-AZPIAN HARTU. Pisar.
Antonio gajoa anka azpian artu. Anab Usauri 78.
HANKA-AZPITIK.
"Pilotan frontoian jokatzeko modua izan daiteke, baina, bereziki, kontrario edo arerioa baino askoz hobea dela adierazteko esan ohi da; norbaitekikoak edo zerbaitekikoak oso erraz egingo dituela adierazteko" ZestErret . v. HANKA-AZPITIK.
HANKA-AZPIZ. "Anka-azpiz, por debajo de la pierna. Anka azpiz irabazi. Anka-azpiz jokatu, anka-azpiz erabilli. Demostenez anka-azpiz erabilli, superando a Demóstenes (en elocuencia)" DRA. "Lan hoiek horrek hanka-azpiz ingottu" ZestErret.
HANKA-BAKAR.
a) (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. "Mutilado de una pierna. Bizkai aldetik agertzen ziran, eskian, ankabakar gelditutakuak ango sutaixetan" Etxba Eib. "Ankabakarra da gure tio Luis, bestia gerratian moztu zotsen da" Elexp Berg.
Jarririk nauka anka bakar bat oi dan erara, / Nai eta nai ez bear dodala makulua. AB AmaE 167. Lenengo pobre jaio, gero pobre azi, / Granada batek gero anka bakar itxi. Ib. 256. Ordutik deitzen deuste Liño Ankabakar, / Arrezkero pauso au bota oi dot kaskar. Ib. 255.
b) (V-gip). Ref.: Urkia EEs 1930, 43; Iz ArOñ. "Soroan ereintzen diran gauza nausienak abek dirade: [...] allorba, pagotxa, anka-bakar (alfalfa) [...], ebagi berri ala igarturik emateko (V-gip)" Urkia EEs 1930, 43. "Clase de alfalfa [...]. Ankabakarra ilberan erin ta ganaua ez ei da aizaaketan" Iz ArOñ.
HANKA-BAKARKA. A la pata coja. "Anka bakarka dabil (G-azp), hanka baten dabil (V-gip)" Gte Erd 148. v. txingoka, txingorgain.
HANKA BAKARREAN.
"Gorputz osoa hanka bakarraren gainean saltoka aritzea. Askotan ibiltzen giñan hanka bakarrian saltoka " ZestErret.
HANKA BATEAN. v. HANKA BAKARKA.
HANKA BEHARTU. "Forcer la hanche, la déranger" Hb.
HANKA-BELAUN (Pl.). Los pies (las piernas) y las rodillas.
Mutiko danen amets bakarra / Ostikoketan asteko, / Anka-belaunak ainbat balio / zutenik ez nun usteko. Basarri 73.
HANKA BERDINEAN (Saltar) con los pies juntos. "Ankaberdinean salto (jauzi) egin (G-azp)" Gte Erd 148. v. APO JAUZIKA.
HANKA-BESO (Pl.). Los pies (las piernas) y los brazos.
Haitz gorri beltzetik / datorren arranoak / moldegaizki lotzen / dizkit anka-besoak, / eta laket bizian / etzaten da lotan. Arti MaldanB 191.
HANKA-BIHUR (V-arr-oroz-m-gip). Ref. A; Elexp Berg. "Zambo de pies" A. v. HANKA-OKER, HANKA-ZABAL.
HANKA-BIHURRITZE. "Retortijón del pie" Arin AEF 1980, 64. v. zaintiratu.
HANKADUN (El, lo) que tiene piernas, pies, patas.
Jaungoikoak parkatu daidalata, ankadun upela dirudi. Ag G 170.
HANKA EGIN (V, G, AN-larr). Ref.: A Apend; Asp Leiz; Etxba Eib (anka eiñ); Zubk Ond ; Elexp Berg. Marcharse, escaparse. "Anka egin dik orrek, motell" Asp Leiz. "Txakurrak anka eiñ desku katetik" Etxba Eib. "Konejuak anka ein ddau konejutegittik" Elexp Berg. v. supra (3), hankatu .
Askotan otu yatan nagosi zikoitz arengandik anka egitea. Or Tormes 43. Bi xalanten arteko maitakeriak azken-mugaratzen ari zirala oartu zanean, anka egin zun baldar xamar. Etxde JJ 113. Don Luziok ez eban geiago ikusi gizonon gerizperik. Anka egin eutsen, bada-ezpadan be. Bilbao IpuiB 102. Sisarak bere gurditik yetxirik, anka egin zun. Ol Iud 4, 15 (Ker egin eban iges). Izututa, ikaraturik, alderdi aretarik anka egin eban. Erkiag BatB 57. Marto ta Otxotok leiotik atera ta tellatu gañetik anka egin zuten. Ugalde Iltz 47. Txakurtto ausardi batzu halaz ere zaunkaka egin zien; baña anka egiten zuten laster Sultanen aurrean. Osk Kurl 138. Bezero batek pagau barik anka ein jestak. SM Zirik 15. Erbiak [...], ikusten badu bere arrastoan datozela, azkar anka egiten du. TxGarm BordaB 124. Elantxobera anka egin eben. FEtxeb 24. Berba orreik entzun da / laister anka egin. Ayesta 24.
v. tbn. Auspoa 111, 127. Lab SuEm 214. Alzola Atalak 60.
(Con egin no explícito).
Lapurreta bat egin zuen ta gero anka. (G-goi). A EY III 285. Kordeltxo bategaz lotu eban konejua sastraka bateri, ta gero eskopetiagaz, danba! konejuari emon bearrean kordelari, eta konejuak anka. EgutAr 7-6-1957 (ap. DRA ).
HANKA-HERREN. "Cojo. Anka errena izan arren, beste asko baño azkarragua zan mendixan gora" Etxba Eib.
Ankaerrena jasotzen due, eta airean daramae mundu guziari beren errentasuna erakutsi naian. EE 1885b, 215.
HANKA-ESTALKI ( -estalgi ), ANKESTALKI (Lar). Gualdrapa. v. HANKA-OIHAL.
Zaldi eder bat, guzia apaindua, katea zillarrezkoz, jarleku, ugal ta anka estalkiz, urrez bitxitua. VMg 45.
HANKA ETA BURUZ. De pies a cabeza, enteramente.
Engrazi, orrela ari bazera, anka ta buruz inpernuan murgilduko zera. Zentzatu zaitez Jaungoikoarren. Etxde JJ 141.
HANKA-HEZUR.
a) (L, BN, Ae, S; Hb, H (L, BN, S + anka azur (V, G)); ankazur Lar, Hb, ankezur S; Lar). Ref.: VocPir 287; Lh (hanka-hezur, anka-ezur).
Cadera. "Cadera", "quadril" Lar. "Descaderar, ankaezurra autsi" Ib. "Hanche" VocPir 287. "Os de la hanche, hanche" Hb. "Ankezür (S), os du bassin" Lh.

Beste besoa ankezurrari legunki lotua zeukan. Lh Yol 13. Asunsiona etorko da sorkia buruan eta otzara zar bat anka-azurrean dabela. Ort Oroig 19. Etxek'andere gaztia gizunen askaria zari xuri batetan, burian bullutian phausaturik, bi eskiak anka-ezurretan badua erne ernia sohualat. D. Béhéty GH 1931, 108.
b) (G, AN; ankazur V; Ort Voc). Ref.: A (anka-azur); Elexp Berg (ankazur). Espinilla. "Tibia" Ort Voc 149. "Espinilla, tibia. Ankazurra apurtu dau fubolian" Elexp Berg. v. bernezur.
An joan ziran, itxasoz da legorrez, ankazurra jaso alizaeben arranondotar arrantzaleak. Ag Kr 215. Eztau gurean geiago ankazurrik sartuko. Ib. 127 (v. infra HANKA SARTU (b) ). Eskua moztuta ere axeriak axeri gelditzen dira; ankaezurrak ausita ere otsoak beti otso. Ag G 62. Ardi batek anka-ezurra autsi zun bart amilduta. Etdxe JJ 12. Anka-ezurra autsi egin zitzaion. BAyerbe 139. Anka azur biak austen ei eutsezan mailluka bategaz. Gerrika 106s.
c) "Ankezur (S, R), nalga" A.
HANKA-HEZURREKO. Golpe recibido en la espinilla. "Ankazurreko ederra artu neban pedalakin" Elexp Berg.
HANKA-GAIN.
a) "Anka-gan (V-ple), cadera" A.
b) (V-gip, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 171; Elexp Berg. "Empeine del pie" Garbiz Lezo 171. "La parte superior del pie. Ankagaiña erre jat olixua jausitta" Elexp Berg. v. HANKA-ORRAZI.
c) "Anka muturren gañean (AN-gip), zanko püntetan [...], anka punten (AN-5vill), [...] anka gainean (G-azp)" Gte Erd 264s.
Altxa zan atzeko anka-gaiñetan eta lurrera irauzi zuan bere jabea. Berron Kijote 210.
HANKA GELDI (V; Zam Man), HANKA GELDIAN (V-gip, G-azp). A pie quieto. "Anka-geldi (V), jugar a bolos o a la barra, a condición de despedir la bola o la barra a pie quieto" A. "Zu baño geiago edonor da anka-geldi" Zam Man 5. "Hankak mugitu gabe, boletan edo beste zerbaitetan (jokatu). Anka geldixan irabaziko lostake arek neri. Baita, abiadarik hartu gabe. Anka geldixan iru metroko saltua eitten zeban" Elexp Berg. "Bi hankak batera direla. Hanka geldiyan inber izate zan salto" ZestErret.
Palanka oiek tiratzen zituzten iru postura diperentetan: postura bat, petxuaren kontra artu ta anka geldian tiratzen zuten. BasoM 31.
HANKA-GILTZA. a) "(Sal), articulación del fémur" A. b) "Anka giltzi, la articulación del tobillo" Iz Als.
HANKA-GORRI. "Anka-gorrixak. Se dice del recién nacido. Anka-gorririk izan al dozu etxian? Ez ondiokan" Etxba Eib. "Ume jaio berria" ZestErret.
Lenbiziko anka-gorria etorri uan mundura, mutilla bera. Ataño TxanKan 153.
"Haurdun dagoela esateko. Ba omendin hankagorriya, e? " ZestErret.
HANKA-GORRIRIK. Descalzo. v. HANKA HUTSIK, HANKA-HUTS GORRI.
[Artzai] geienak, anka gorririk etortzen ziran. Oiñetakorik etzuten ibiltzen. BasoM 85.
Zortzietatik lau [pilotari] irten ziraden plazara jokatzera, mandazai zapata lodiakin ankagorri utsik. Izt D 166s (Interpr? tal vez 'sin medias').
HANKA IPINI, HANKA JARRI. Poner el pie, entrar (en algún sitio). v. HANKA SARTU.
Eta geiena txokatzen dana, erriko etxian anka jarri duenerako, ori da familia, ez odolki bat eta ez potajerik begiz ikusi nai duena. Iraola 23. Gaurtik aurrera, zuen etxean gizadi zintzoak ez luteke ankarik ipiñi bear. Ag G 293. Ez nuala geiago an ankarik jarriko esanta aldegin nin. Ataño TxanKan 264. Urte bietan eneban geiago zeldetako patixuan ankarik ipiñi. Gerrika 103.
Eztago anka non jarririk [tranbian] . Iraola 19.
HANKA-JO.
a) Cojo.
Bere zalditxarra ikustera joan zan urren eta anka-joa izanik eta Gonelaren zaldiak baiño aje geiago izanagatik. " Aunque tenía más cuartos que un real y más tachas que el caballo de Gonela" . Berron Kijote 36. Iñork ez badu kentzen, biar ere an egongo dek, bai, ura! Auzoko anka-jo oien lana dek! Ataño TxanKan 193.
b) HANKA JO. "Bazkaria baino afari obea egin ta alde egin zuen (AN-gip), ... anka jo zun (AN-gip)" Gte Erd 155. v. HANKA EGIN, HANKAK JASO.
HANKA-JOKO (V-m-gip, G-azp). Ref.: A EY III 285; Elexp Berg. (Expr. con que se alude al movimiento de las piernas). "Anka yokua, escapada" A EY III 285. "Carrera apresurada escapando de algo. Keixa lapurretan zebitzen mutikuak eta ango ankajokua baserrittarra azaldu zanian" Elexp Berg. "Hankajoko earra atea/ibilli, azkar azkar ihesi joan. Hankajoko earra atea zian, ertzainak etorri zianian" ZestErret. Cf. hankajokoka.
Deituko diogu igel-igaria, igelaren igidurakin antz aundia daukalako: ankajokoa igelarena berbera da. Anab EEs 1919, 184. Lapurrak uxatu zirean ta atzetik txakurra yoakon erbia baño azkarrago egiten eben. Ango anka-yokoa! EEs 1925, 32. Ariñeketan asi zan anka-joko galantan. Altuna 109. Ain leku estu medarrean eta beti ere lurrera jausteko, beeko arrigogorren ganera erortzeko arriskoaz, baiñan zelako anka-joko, oin-muturretako ta beatz-puntakoak egin, gero! Erkiag Arran 37 (ref. a un bailarín). Aiek zebiltzan bezela ibiltzeko, anka-jokua bakarrik ez uan aski. Ataño TxanKan 207. Berealaxe bi erbi atera zitzaizkion batera [...]. Ura zan anka-jokoa, ura! TxGarm BordaB 150.
(En las exprs. hanka-joko(a) eroan, egin, hanka-jokoari eman 'escapar(se)', hanka-jokoa eragin 'hacer escapar'). " Anka yokua eragin, hacer que se escape (V-m). Anka-yokua eroan, escaparse (V-gip)" A EY III 285. " Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan " Elexp Berg. .
Milla txartel galdutakoen dirua artu zuanean, esan omen zuan: Zer esku-joku oberik au baño? Oraiñ anka-jokua egiñ dezadan. Urruz Iru ziri 72. Burrukan baño geiago zala / egiten anka-jokuan, / Boadil batek agertu euskun / Granadaren inguruan. Ormaetxe Ipuin 99 (ap. DRA). Zabal zabalik ikusi eban ate-unean zear, sekulako anka-jokoari emon eutsan. Erkiag BatB 52. Argatik Ixraelen semeak etsaien aurrez ezin egon dira, eta aiengandik anka-yoko egin dute. Ol Ios 7, 12.
HANKA-JUNTA. "(L-ain), articulación del fémur" A (s.v. ankagiltz). v. HANKA-GILTZA.
HANKAK ARINDU. Aligerar el paso, darse prisa.
An eraso zioten tiroka mikeleteak eta an il zioten bere mutillik bizkorrenetakoa. Su bizik artu zun orduntxe Santa Kruz, eta bai bere mutillai egundañoko bizkortasuna eragin ere, mikeleteen kontra. Ankak arindu bearra izan zuten, errira sartzeko. Or SCruz 37. Au esan neskak eta artzaia, ankak arinduz, iratxo bezala itzali zen. Or Mi 44.
HANKA-KASKO. "Pezuña de animal" Elexp Berg.
HANKAKAZ AURRERA. Marchar adelante corriendo.
[Arerioari] atzea emon eta ankakaz aurrera. AB AmaE 269.
HANKAK DANTZATU. Mover(se) los pies, las piernas con agilidad.
Napar artzaitxo batek / eman zigun parte, / puntu artatik beiak / etzirala aparte, / ankak dantzatu ziran / aiek ikusi arte. Ud 99 (ref. a unos pastores en busca de sus vacas). Asto txikiak zortzi arroa / eraman biar sakuban, [...] baña ori allegatu da / an berrogei minutuban, / egon aundirik ark eztu egin, / ankak dantzatu zituban. PE 43. Erreboteko lanian ere / badaki ankak dantzatzen, / ikutu gabe pelotarikan / plazan etzaio pasatzen. Tx B I 27. Tiro-soñu bat izan zan eta / ankak dantzatu zituan. Ib. 188.
HANKAK JASO, HANKAK ALTXATU. "Escapar, huir. Eskandalo demasa etara giñuan goizaldera kalian, baña baezpada be, ankak jaso giñuzen serenua etorri baiño len. / Frantxesak ankak jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto" Elexp Berg. v. HANKA EGIN.
Betizuak aldegiñ / du Errenderitik, / goardi ta guziyak / dijoaz atzetik; / milla metron bentaja / artu du aurretik, / San Marko-mendin gora / anka[k] jaso zetik. Auspoa 86-87, 238. Txakurrak aurrian da / eiztariak atzetik, / eztek errez libratu / oietxen tartetik, zazpi tiro tira ta / ala ere zutik, / ortxe gora mendira / ankak jaso zetik. Tx B 188. Ara or nun agertu jakuen izugarrizko leoi aundi bat. [...]. Eskupeteri golpe eiteko aztirik barik, azkar be azkar jaso zituen ankak urren euan arbolarutz. SM Zirik 86. Gabaz lanian dabiltzan oiek / gutxi ikaratzen zaunkak, / iñoiz guardien aurrian ere / jasotzen zituzten ankak; / oietatikan aldendutzeko / izaten zituzten tranpak. Uzt Sas 178. Goiko muño baten gañean dagoan txillar azpitik, erbia ankak altxata. TxGarm BordaB 121. Baiña, barrengo aize otza entzun nuanean, ankak jaso zituan nere kredoak. Laster nintzan kanpoan. BBarand 96.
HANKA-KOLPEKA.
Ao guzia odoletan utzi zion, eta, orrenbestez ase gabe, saiets-gaiñetan zutitu zitzaion eta anka-kolpeka jorratu zizkion saiets-ezur guziak. "Se le subió encima encima de las costillas y con los pies más que de trote, se las paseó todas de cabo a rabo" . Berron Kijote 180.
HANKAKO MIN (L, BN, S ap. Lh; Lar, Añ, H). Ciática v. HANKA-MIN.
HANKAKO TOSTARTE. "Nombres de bancos de proa a popa: a) aurre (V-m), aurretosta (V, G); [...] k) ankako tostarte (V-m), kontramasta (V-ger), kontrapopa (V-m)" A (s.v. tosta).
HANKA-KOXKOR. "(G-nav), tobillo" Garbiz Lezo 170.
HANKA-LANKA. "Tambaleando (Darric)" DRA.
HANKA-LARU. "Txanka mehea; hanka meheak dituena (?). Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai" Elexp Berg. v. HANKA-MEHE.
HANKA-LEPO (Pl.). El cuello y las patas.
Txorikumeak bizirik erre edo aizto batez sabela ideki ta esteak atera, begiak ustu ta anka-lepoak moztu. Etxde AlosT 24.
HANKA-LOKERA. Grillo.
Beeraiño jauzi zitzaizkion galtzak anka-lokerak ziruditela geldituaz. "Grillos" . Berron Kijote 224.
HANKA LURRARI EZIN KENDU.
" Hanka lurrai kendu ezinda, tirriki-tarraka, hankak altsatu gabe ibitzean esan ohi da. Gu, abarka zarrak tirris-tarras tirris-tarras giñuzala, hanka lurrai kendu ezinda " ZestErret.
HANKA-LUZE.
a) De piernas (patas) largas, patilargo. "Flamenco, [...] egazti ankaluzea" Lar (tbn. en Izt C 198).
"Sancho Zango", zorrollo-aundi, songerri-motz eta anka-luzea baitzan, marrezkiak zerakusanez . (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 209. Burnizko oiak motx xamarrak ankaluze aientzat. JAIraz Bizia 40. Ibai ertzean aldizka aldizka egazti ankaluze batzuek, garzak edo. Ib. 42. Anka-luzea ei zan asto a. Bilbao IpuiB 19. Sallean baitun armiarma anka-luze oien antzekoak. Ataño TxanKan 63. Beste [oilasko] anka-luze ura zer? Zendoia 79.
(Empleado como apodo).
Nekatutxua ta lokatzaz betea eldu zan ankaluze. Ag Kr 32 (v. tbn. 33).
b) Sota, carta de la baraja. "Anka luzeak ez du deusetako balio (AN-gip)" Gte Erd 193.
HANKA-MAILA. "(B), cadera" A Apend.
Etxean eder da beia / anka-mail adar-andia, / Beterikan establea. "La vaca de pierna gruesa y grandes cuernos" . A EY IV 15.
HANKA-MAKILA.
a) "(G-nav, AN-5vill), zambo" A.
Sarjento Gaspar edo alako anka-makil bat an zegoan bildurrak aidean. AZink 103.
b) Zanca, pierna delgada. "Hanka-makillak, hanka meheak. Hoiettuk hanka-makillak hoiek! Danborra jotzeko makillak baño fiñauak dittuk!" ZestErret.
"Sancho Ankamakil". Margo-iduriak adiarazten zuenaz, sabela aundia bide zuen, kaizu laburra, ta ankamakilak luzeak. (Quijote IX). Or RIEV 1929, 8.
c) Banderilla (en el toreo).
--Zer ari da beste ura berriz? --Oi! Trapu anka-makillak jartzen. --Jarri ditu. Orain trapu gorria ta ezpata artu ditu. Urruz Zer 142.
HANKA-MAKUR. Cojo. v. HANKA-HERREN.
Egun-aurretik ibillia zan / txorroskin anka-makurra. "Un afilador cojo" . Or Eus 331.
HANKA-MARKA (V-gip, G-azp). "Huella de pie. Basurdian ankamarkak agiri zien edurretan" Elexp Berg.
Oso urrian dira / santu guzienak, / ortxen eltzen dirade / gaztañik geienak; / ganadu asko berriz / gustatzen zaienak, / anka-marka [= 'huella'] baziran / eta ardienak. Uzt Sas 92.
HANKA-MEHE.
a) (ankamee V-gip ap. Elexp Berg). De piernas delgadas.
Bere senargai sastre anka me batentzat. Iraola 14. Erbi ankamei bat ez duk il eure denboran. Or Eus 48. Zelatari, Txonkoeneko, [...] ankamei lokaio, purrustari soraio, Loiteteko. " Pernidelgados" . Ib. 61.
b) (ankamee G-goi ap. Gte Erd 192). Sota de la baraja. v. HANKA-LUZE (b).
c) (-me G-nav). "(Laccaria Amethistina), Etxarri Aranazen anka mea" Satr UrdSet (s.v. zapoziza). "Un hongo de pie delgado" Ond Bac.
d) "Euri-ankame (G-to), calabobos" A Apend. "Au dek eguzki ankamea" (G, comunicación personal).
e) Copa.
Kopa edo anka-mee oiek baiño obe. Insausti 69.
HANKA-MIN. a) (Lar, Añ A, Hb, H). "Ciática, ankamiña, ankako miña" Lar y Añ. "Mal des hanches" Lh.
b) (V-gip). Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg. "Glosopeda, pedero (en las ovejas)" Iz ArOñ. "1. [...] Glosopeda. Ankamiña sartu jakuen da bei guztiak kendu biar izan zittuen. 2. [...] Ardiek apatx artean edo hanka puntetan izaten duten gaitza. Ankamiña. Apatxetako miña" Elexp Berg. "Gure ardiya hanka-miñez dabil" ZestErret. v. ahomin.
HANKA-MOTEL. Lento, poco ágil de piernas.
Azari zaarra, illea erortzen asia, anka motela ta... eizerako gauza ez dana. Lab EEguna 72.
HANKA-MOTZ.
a) (V-gip, G-azp). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; ZestErret. Cojo; persona a la que le falta una pierna. "Cojo. Anka motza gu baño lenago eldu zan Izura" Etxba Eib. "Ankamotz [...]. Cojo, pernicorto. Mahaiagatik ere esaten da" Elexp Berg.
Ankamotzak badaki / bidea korritzen, / mutuak deadarka / jendeari deitzen. (ap. DRA ) Zarrak, aduana kobratzeko; ankokerrak eta ankamotzak kartutxoak kargatzeko. Or SCruz 68. Bide ortan barrena, aurki giñake belarri-motz, anka-motz eta esku-motz. Ldi IL 53. Otz eztana bero; bero eztana otz; kendu adi, ankamotz. A EY III 202. Achab kapitan hankamotzaren gorrotoak hondamendira daraman ontzi arina. MEIG I 186.
"Ankamotz geldittu, ibili, [...] quedar una cosa a medias, a falta de algo. Aurten jaixak ankamotz geldittu die. Egan ezta etorri tta" Elexp berg. "Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga" Ib.
Euskal biotzen asegarria / gaurko eguna da, noski, / arraun-jai gabe oso ankamotz / litzake gure Donosti. Auspoa 112, 118.
b) Paticorto.
Gizonetan beñepein, ankamotxa, atzealdea lurretik bertaratxo duana, ta ao larrikoa nekez prestuk izan oi dira. JAIraz Bizia 24.
HANKA-MUTUR. Punta del pie. "Anka muturren gañean (AN-gip), zanko püntetan [...], anka punten (AN-5vill), [...] egun guzia ankan gañean irago dut (AN-gip), [...] anka gainean (G-azp), ankan gainean pasau dot (V-arr)" Gte Erd 264s.
Baldarrak bagiñan ere, ez genizkion elkarri anka-muturrak zapaltzen. Zendoia 44.
HANKAN ETORRI (Precedido de posesivo). Venir por su (...) propio pie.
--Bañan noiz dator erbi ori? --Ekartzen ez badute, ezta beñepin bere ankian etorriko. [...] Ostalariya, ekarri dezatela ardua bitartian. Sor AuOst 93s.
HANKA-OIHAL (ankoial Lar, Hb). Gualdrapa. "Mantilla, cubierta de las ancas del caballo, ankoiala" Lar. v. HANKA-ESTALKI.
Neure anka-oial eder, neure ugal urredunak eta beste pitxikerijakaz jantzitta egon nattenian, [...] nori bururatako yako astua ixan nattekianik? Otx 121 (v. tbn. 120). Joko-lekuan amasei zaldi dakusguz errezkadan, zein baño zein aulki, ugal, balazta ta anka-oial dotoreagoakaz apainduta. Bilbao IpuiB 21.
HANKA-OKER.
a) (V-oroz-gip, G-azp; ankoker V-oroz-m). Ref.: A (anka-makilla, ankoker); Etxba Eib; ZestErret. Patizambo. "Gurasuak goizago arduratu baziran, zuzenduko jakozen, baña belu konturatu ziranetik, anka-okerra geldittu zan" Etxba Eib. Cf. Echta Jos 85: "Anka [sic] zerbait okerrak eukazalako, esaten eutsen Ankoker".
Mendi orretara joaten dira [...], errenak eta itsuak, ankokerrak eta besomotxak. Ag G 177. Gizadi guztia batun zan bertara; Ankoker be, urreratu zan. Echta Jos 89 (usado como apodo). Homerok leukolene, glaukopis [...], esaten badu, guk esan dezaguke [...], ankoker, gerrigogor, besamotz, begioker [...] ta beste ameika ta ameika. Or LEItz 35s. Ta soldadutzara nola etzaude biartuba juatera? Jainkuari eskerrak, ankokerra naizelako. EgutTo (ap. DRA ). Ta au, ank-okerra zan gañera. Zubill 39. Anka okerrak eta errenak sendatzeko, ezta berna-ezurrean makilkada bar artzea bezelakorik. NEtx LBB 203. Auzoetako agure zar, anka-oker, begi-bakar, tallik gabeko, soldaruzkarako gauza etziran danak. Ataño TxanKan 240.
b) (V-ger ap. EAEL 103). (Sust.). Pulga.
HANKA-ORRAZI (G-to-nav). Ref.: Iz To (anka-orrazie), Als (anka-giltzi). Empeine del pie. v. HANKA-GAIN.
HANKA-HOTS (G-azp), HANKOTS. Ruido de pisadas. " Gaur gabian hanka-hots earrak ibillittu baten batek " ZestErret.
Ango uluak, ango egurrotsa, ango ankotsak olezko salan. Kk Ab II 52. Zaldi taldearen anka otsa entzuki baserri atarira ertetzen ziran etxekoandre maratzak. Etxde AlosT 15. Bidean asto anka otsa. NEtx LBB 184. Urira bidez, gudu-zaldien / ankotsa, galduz, auts-pean. Gand Elorri 99. Anka-otsa entzuten omen zuan. JAzpiroz 26.
HANKA HOZTU. Morir (litm. 'enfriarse la pierna').
Anka oztu zaio. " Ha muerto" . (G-to) A EY III 315.
HANKA-PELOTA. "Fútbol. Anka-pelotan jokatu. En nuestra edad escolar no conocíamos ni fubolean jokatu ni ostiko-pelota ni ostikalari" Gketx Loiola.
HANKA-PUNTA. v. HANKA-MUTUR.
[Zakurra] gorrantza zan da / anka-puntak beltzak. Tx B II 128.
HANKA-PUNTAN, HANKA-PUNTTAN. De puntillas.
Sinistu ezin ta anka-punttan / zerbait urreratu nintzan. Olea 65. Anka puntan jarri [dantzariak] . BBarand 84.
HANKA-PUNTETAN, HANKA-PUNTTETANG-azp. De puntillas. " Hoiek dantza hanka punttetan iteue " ZestErret.
[Andereiño ederra] anka-punttetan ixilka bi besoak aurrerantz bere maitearen billa zijoan. Berron Kijote 179. Eta altxa egin bear izaten dira lendabizi, anka-puntetan jarriz, bi laiak, esku banatan bat. Albeniz 35.
HANKA-PUNTTAKA ( (G-azp)). De puntillas.
HANKA-SARDE. "(AN-gip), el espacio formado entre las dos piernas" Garbiz Lezo 211. v. HANKA-URKILA.
HANKA SARTU.
a) (G-azp. ap. Gte Erd 304). Poner el pie, entrar (en algún sitio). "Orrek eztu elizan ankarik sartu ere egiten (G-azp)" Gte Erd 304.
Bultzaka bere erritik bidaldu ebena, / Esaten eutsoela gorrotoz beterik: / Eztozu emen geiau sartuko ankarik. Enb 133. An egon nauk ogei astean itzalean, eta zuek [...] ez dezute oraindikan ankarik sartu iguzki gutxiko aposentuan. Apaol 96. Ez dek ez gaur, etxe ontan ankik sartuko. Ill Testim 9. Anka sartu orduko loak ditu artu. / Ez die elur-malutak loa debekatu. " Tan pronto como han metido el pie en la cama" . Or Eus 132. Etxe artan ez dit geiago ankarik sartu, lendik ere ez nin oso gogozkoa etxe ura-ta. Ataño TxanKan 227.
b) (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). Meter la pata. "Parece que es versión directa del modismo castellano: 'meter la pata'. Ankia sartu dot eta ez dakit nola atara" Etxba Eib.
Anka sartuaz dabiltz / hondo-hondoraño, / euskera euskal-gaizto / biurtutzeraño. Olea 261.
HANKA-SARTZE. "Metedura de pata. Egundoko ankasartzia euki najuan ire amakin" Elexp Berg. "Ekintza edo esan oker edo desegokia, hutsegitea" ZestErret.
Anka sartze bat egin dezu gaur paraje aldrebesian. Auspoa 100, 96. (ap. ELok 142) Bein egin omen zuan anka-sartze ederra sendagillearekin. Insausti 118. Eta zerbait gaizki edo anka-sartzeren bat izan badet, barka idak, Fausto. Albeniz 242.
HANKA-SENDO. "Hanka lodiak dituena" Elexp Berg.
HANKA-SOINU. Ruido de pisada. v. HANKA-HOTS.
Erreleboa egiteko ere ixil ixilik [...] eta al zan anka-soñurik gutxiena ateratzen zala ibili bear omen zan. Salav 83.
HANKA-UHAL. "Ataharre, ankauala, epuruala, epur-makilla" Lar. "Bateuil de mulet, croupière" Hb.
HANKA-URKILA. "Anka-urkilla [...]. Bi izterrak bat egiten duten lekua. Anka-urkilla altua jaukak orrek" Elexp Berg. v. HANKA-SARDE.
HANKA-URKULU. a) (anka-urkillo V-gip). "A horcajadas" Garate Cont BAP 1957, 53. b) Zona donde la pata se une al tronco. v. HANKA-URKILA.
Lau ardik lauburu, ta launa anka-urkulu. EZBB II 46.
HANKA HUTSETAN, HANKA HUTSEAN ( ankutsin G-nav ap. Iz Als ). Descalzo. "Ankutsin jaitxi ginduben (sic) bide puskaak, zengaiti irrístau iten zan zapatakin" Iz Als. "Zapatakín eta min artuko genduben bildurrák, ankutsetán" Ib. v. HANKA HUTSIK.
HANKA-HUTS GORRI. "Ankuts gorri (G-to), descalzo" A.
HANKA HUTSIK (V-gip, G-azp), HANKUTSIK (V-gip, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 172; Etxba Eib (ankutsik); Elexp Berg; ZestErret. Descalzo. "Ankutsik igo dau Urkiolara, promesa bati erantzuteko" Etxba Eib.
An ere [...] zakurrak ankutsik ibiltzen aldira. A Ardi 12. Engañatuta komentuetan / sartzen dituzte ain pozik, / gero eskera biali berriz / goseak eta ankutsik, / santa sekulan etzazula egin / fraile joateko ametsik. Tx B 190. Otar bana ta parolarekin / ontzira ankutsik. Basarri Gernika 1949, 16s (ap. DRA ). Doniane goizaldean ankutsik belar-artean ibiltzen danari zeinnai eri sendatuko zaio. A EY I 302. Ankutsik ez zaitezela ibili, Nemexio. Ugalde Iltz 20. Oiñez, ank'utsik makil-tzar bat eskuan eta bide-zorroak lepoan. Berron Kijote 222. Ankutsik jetxi niñun sukaldera. Ataño TxanKan 180. An ere zakurrak anka-utsik ibilliko dira. TxGarm BordaB 128 (ib. 13 ankutsik). Danean txakurrak anka utsik. Insausti 313 (ib. 255 ankutsik).
HANKA-ZABAL.
a) (V, G, BN, R). Ref.: A; Elexp Berg. "Zambo" A. "El que camina con los pies muy abiertos. Jesus Aranzabal, lepoluze ankazabal esan ohi genuen txikitan" Elexp Berg.
Bera anka zabala da, / bizkarra okertuba. PE 69. Alargunak pretenditu / duanian dama ori, / denbora gutxi barru / etorri zat neri: / Itza emana nago / lenago ni zuri, / ez nua ni artzera / anka zabal ori. Ib. 67.
Eskillara-buruko aretoan zeuden, oialezko jarleku ankazabaletan eserita, izketan jardun ziran. TAg Uzt 178.
Nere semeak anka-txabalak deitzen zieken auzokoei; aiek, berriz, anka-joak gureei. Ataño TxanKan 193.
b) (Uso adv.). Con las piernas abiertas.
Andik Itziarrera sartu dira, ez noski an su-ondoan anka-zabal egoteko. Or SCruz 71.
HANKA ZABALIK.
Con las piernas abiertas.
An ari zenun Tantai, eskuk bete lanez; / Txikiak ikusi du zerbait atsedenez, / ankazabalik eta betetxo arnasez, / besoak ez bildugo, gorputz dena nekez. " El pequeño [...] le observa que va ensanchándose algo de piernas, que su respiración es fatigosa" . Or Eus 150. Nikanor, anka zabalik ebillen, eta astiro. Zer daukak ik, orrelan ibilteko? Bizikletan larregi ibilli al aiz, ala zer? Erkiag BatB 98. Kantiñ bete ur artu pozuntzitik, eta, frast! burutik bera bota eutson, gixajoari. [...] baiña etzan asko ikaratu Lorentzo. Auxe bakarrik esan eban: Banakijen nik, trumoi-ostien euri-zaparradie etorriko zala. Eta presko-preskorik, ankazabalik gelditu zan, udabarriko usain gozuak artzen Lorentzo gixajoa. Alzola Atalak 58.
HANKA-ZAIN (V-gip ap. Etxba Eib; G-azp). Tendón, nervio del pie. "Tendones del pie. Anka-zaiñak tripakixeri, ondo eitten detse" Etxba Eib. "Anka-zaiñak (norbaiti) ebai-ebai egin" (G-azp).
Mutilzartuta egiña dauka / anka-zañetan erdoia. E. Egaña in Tx B II 190. Aitona sutondoan, anka-zaiñean min. "Siente dolorido el nervio de su pie" . Or Eus 129. Beatzak an bustita jasoz anka-zaiña, / agerian jarri du gorputz ez liraiña. "Levanta sus talones" . Ib. 374. Bai, ankazaiñak onak dituzu ta goitik-bera laxter joango zera. Eizg 172 (ap. DRA). Lepo makurka, sendo ankazaiña, / erretzen dala eguzki garrekin [nekazaria] . Elizdo Eskual 1911, 4. Ta zuk aien zaldien ankazañak ebakiko ta gurdiak erreko dituzu. "Equos eorum subnervabis" . Ol Ios 11, 6 (Dv zainak, Ker belaunpeak).
HANKAZ AURRERA. Con los pies por delante (ref. a un cadáver). "Ankaz aurrera eraman, conducir un cadáver (V, AN)" A EY III 315. "Ankaz aurrera atera dute (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 149.
Eztulak edo esteko miñak noiz ankaz-aurrera eramango zaitun begira. Mok 9. Orrela izango da ori, ankaz aurrera eraman arte. EZBB II 83. Asi due anaiak alkar-iltze negargarri ori. Amaikatxok ankaz aurrera joan bear du. Auxe gizonak pakean ezin konpondua! Ataño TxanKan 164.
HANKAZ BEHERA. Con las piernas colgando.
Medikuak eta enfermerak an erabili ninduten trapu zarra bezela maiaren gañean, bein ankaz gora eta bein ankaz bera. Albeniz 131.
HANKAZ BURU NAHASTU. Poner patas arriba.
Ez al zuketen ba, eraillearen billa, erri guzia ankaz-buru nastuko? Loidi 167.
HANKAZ GORA (V-arr-gip, G, B), HANKAZ GOITI (AN-gip). Ref.: A EY III 332; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 9. Patas arriba; con las piernas hacia arriba (y la cabeza hacia abajo). "Al revés, [...] ankaz gora (B), litm. 'patas arriba'" A EY III 332s. "Ikubillkada batekin, bota eban ankaz gora" Etxba Eib. "Labandu eta jausi nintzan ankaz gora". Ib. "Labandu ta ankaz gora jausi nitzan" Elexp Berg.
Azeriak ojuka: [...] "Bereala bear du / ankaz gora jarri, / aldarean dezagun / ederki ezarri". Iduritu zitzaion / ongi jendeari, / bizia kendutzea / asto gaisoari. It Fab 52. Irri egiten zuten / astoa iltzean, / ill eta ankaz gora / surtan ezartzean. Ib. 53. [Zakurrak bei] bati ezpañetatik / an ziyoten eldu, / ankaz gora botata / genduen uzkaldu. Ud 101. San Pedro orri martirioa / eman zioten lenago, / ankaz gora ta buruaz bera / kruzifikatua dago. Auspoa 68-69-70, 120. Ematen diyo ezpatazo bat zezen preskoari, eta nun botatzen duben ankaz gora [...] lau ankak gora aldera zitubela. Sor Bar 74. Denbora aretan oitzen zuten nola pobreak ala aberatsak goizean goiz jaikitzea, eta orrengaitikan, arratseko zortziak ezkero aundi eta txiki egon oi ziran ankaz gora [= 'acostados' (?)] . Apaol 69. Gutar gizon bizirik etzan agiri iñon; illak bai, or da emen, ur ertzean, sasi tartean ankaz gora. Ag AL 145.
(s. XX) Gaur badakit ankaz gora zein joango dan leiotik. Iraola 132. Dabidek Goliat Filisteo arroa, furrundarriz kopetan edo bekokian jo ta ankaz gora bota zuanean. Inza Azalp 15. Itz auetara guztiak ankaz gora erori ziran. Ib. 67. Kaixio Yonandon aspaldiko! --Zelan zabixe emendik, Kiri? --Gu, betiko antzera, batian buruzkanka, bestian ankazgora. Kk Ab II 139. Beñolako Ikaro errukarrijaren antzera, ankaz gora ta buruz bera, urmael erdi-erdira jausi zan. Otx 157. Yo ta ankaz gora bota ditek nexka gaxoa. Ldi IL 18. Zer kostako yake langilleai aberats orrei daukena kentzea? Zer, aberatsok ankaz-gora jaurti ta billosik iztea? Eguzk GizAuz 64. Atzerrietan Errusikoaren antzik be eztauken jaurkerak nagusi diran bitartean, eurena ezin sendotu daitekela ba-dakie, ibilli ta ibilli, azkenean ankaz gora joango ez ete dan bildur dira. Ib. 136. Ta an erori giñan biok ankaz-gora zilipurdika jo ta ke. Loidi 194. Bein baiño geiagotan bere gañean zijoan aguazilla ankaz gora jausi zen, astoak amorratuta ematen zituen ostikaden eragitez. Etxde JJ 173s. Aize bolara gaizto bat aski izaten baita tantairik errotsuena ankaz-gora iraultzeko. Ib. 162. Jotzen det ukabillaz ta ankaz gora bota nuan lurrera. Anab Poli 64. Lenbizi jarri zuan eskuen gañean ankaz gora ibiltzen ikasten. Nagusiak berak eltzen zion zankoetatik ez erortzeko. Ib. 92. Beintzat modua egiña dute / etxe ori saltzekua, / ankaz gora or bota dute gu / len bizi giñan lekua. Uzt Sas 39. Gure aurrera azaltzen zana ankaz gora boteaz. Alkain 51. Medikuak eta enfermerak an erabili ninduten trapu zarra bezela maiaren gañean, bein ankaz gora eta bein ankaz bera. Albeniz 131.

v. tbn. Alz STFer 137. Auspoa 66, 122. Bilbao IpuiB 128. NEtx LBB 207. Alzola Atalak 71. Berron Kijote 125. Etxabu Kontu 56.
(Con joan, ibili, eduki... ). (Estar, tener... algo) revuelto, enredado, desordenado, (ir las cosas...) mal, de forma caótica. " Etxe guztia ankaz gora daukau " Elexp Berg. .
Ankaz gora dijoaz / etxe ta erriak, / ondatu ditulako / edan geiegiak. JanEd II 116. Ezkeunke ondo erriko arazuok zuben eskubetan itziko bagenduz! Laster ikusiko gendukez gauza gustijak ankaz-gora ibiltten. Otx 52. Gizartean ipiñi nai dogun bardintasuna, ankaz gora joango litzake-ta. Eguzk GizAuz 114 (v. tbn. 91). Geletan oiak urratuta; sukaldean, ontzi guziak sakabanatuta; sapaldetan dana ankaz gora. Ugalde Iltz 17. Alaz guztiz ere, barren au, (eskua sabel gañean ipiñirik) ankaz gora dabilkit. Lab EEguna 62.
(Quedar, etc.) suspendido.
[Bi apustuak] ankaz gora gelditu ziran. Albeniz 199.
HANKAZ-GORATU. Poner patas arriba.
Funtsari buruz ere zure iritzia pozik hartuko dut, jakiña, bainan hortan ez dut uste deus alda dezakedanik, istoria ankaz-goratu gabe. Mde Pr 193s.
HANKAZ GORRIAN. Descalzo. v. HANKA GORRIRIK.
Gizajoa ankaz gorrian zebilen arrien gañean ni zapatakin baño erosoago. Anab Aprika 93.
HANKAZKO.
a) De pies, de piernas.
Bertso berriyak ateratzeko / lenguan esan dirate, / Azpeitiyako korrika-apustu / ori dala mediante. [...] asko ankezko azkarragorik, / iñon ote da ikusi? EusJok 153.
b) Gran número de patas.
--Oneik dauke ankazkua! Seiña bakotxak! Oneik bai leberrak arin ibiltteko! --Lurrera eltzen dozaan laurok zaldijaren ankak dozak [...] eta albuetatik dingilizka yaguazan bijak, barriz, zaldiz yaguanaren bernak. " O quante ganbe hanno costoro, e n'hanno sei per uno!" . Otx 112s.
HANKA-ZOLA. "La planta del pie; ankazol gúzie" Iz Ulz. v. HANKA-AZPI.
Mando denean ageri, / Asto belxak bazter! / Hor, bertzela, / Oldar bat, bi puzker! / Hanka zola / Dukete behintgotz eri!! Ox 96.
HANKA-ZULO.
"Lur bigunean edo elurretan egin ohi diren oin arrasto sakonak. Hankazulo earrak daude zelaian " ZestErret.
HANKA-ZUZTAR.
"Hanka zurtoinak. Hanka zuztar galantak dazka " ZestErret.
HANKEN GAINEAN EGON, HANKEN GAINEAN IBILI (Sostenerse) de pie, sobre las piernas. "Ostostan dabill anken gañian" Etxba Eib.
Ankaen gaiñean zutik egoteko kemenik gabe. Mok 19. Mister Fist eta Mister Kick, bildurraz eta goziaz makal-makal, anken ganian egoteko be gauza etzirala. Kk Ab II 30s. Errira ekarri zituezanian [mutillak] anken ganian egoteko etziran gauza. Ib. 63. Eta urdalletik gorantz etorkijuen lurrunaz buruba galdu ta anken ganian ezin egonik, asi ziran zabu-zabuka. Otx 156. Gure pelotaria berriz, [sekulako mozkorrakin] anken gaiñian ostostan eguan. SM Zirik 30.
HANKETAKO EGONA (det.). "Anketako egona, escozor de patas (G-azp)" A Apend (tbn. en A EY III 285).
HANKETAKO HOTZ.
" Hanketako hotzak kendu, norbaitek hanka-zainetako bat eman eta hankaren alderdi hori bero-bero eginda utzi. Eman zigun hankaziñetakuakin, hanketako hotzak kendu zizkiun " ZestErret.
EZ HANKA ETA EZ BURU (No tener algo) ni pies ni cabeza. "Ori ezta ez anka ta ez buru (G-azp)" Gte Erd 272 (junto a ez buru ta ez ipurdi, ez punta ta ez ipurdi, ez buru ta ez buztan, etc., de otras zonas).
Ez anka ta ez buru idoro zuan Odolki ardangelan, emaztea zearo aztuta. Ag G 311.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper