Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
nondik.
tradizioa
tradizioa
Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. Para la distribución non-/nun-, v. 1 non . La formas en -di se documentan en Lazarraga y en textos vizcaínos: Cardaberaz (CatV 13), Moguel, fray Bartolomé, Añibarro (un sólo ej., EL 2 22), CatLlo (13), CatBus (10), E.M. Azcue (PB 296), Enbeita (63) y Akesolo (Ipiñ 12). Los escritores suletinos usan nontik (tbn. Dechepare) o nuntik (tbn. en CatLan ); hay nonti en Oihenart y nunti en un canción popular suletina (Balad 116). Hay ejs. en -dikan en CatBurg (12), V. Moguel (64), J.I. Arana, Apaolaza, Orixe (Eus 82), J.A. Irazusta (Bizia 125), Etxaide y Uztapide (Sas 86 nundikan ).
sense-1
I. (Adv.).
azpiadiera-1.1
1. (V-occ (no och), G, AN, L, BN-lab, Ae, Sal; Volt 74, SP, Urt Gram 413, Lar, Añ, Lecl, Dv, H), nondi (V-occ (no och), G-azp, AN-araq; Lar), nondikan (Lar, H), nontik (R-vid; H), nundik (V-ger-arrig-oroz-och-m-gip, G, AN-larr-5vill-araq, L, BN; Dv (V, BN), H), nundikan (H), nuntik (G-nav, BN-ciz-mix-bard, S; Dv (S)), nundi (V-m; Dv (V)), nunti (G-nav, S; H (S)). Ref.: Bon-Ond 171; EI 213; Lrq (nunti); Etxba Eib (nundik); Holmer ApuntV; Elexp Berg (nundik).
De dónde; por dónde.
Ioanesen Baptismoa nondik zen? zerutik ala gizonetarik? Lç Mt 21, 25 (He nondikakoa). Mandazaia, nondik zatoz? ((Anécdota referida a Carlos V y recogida por Isasti). TAV 3.2.7. Zu nundi zabilz, amoradua, / bakotx deskonsoladurik? Lazarraga (B) 1198rb. Nondik heldu naiz? Lurretik. Mat 324. Nondik joan behar dut ez hutsik egiteko, eta bidea laburtzeko? Volt 136. Nondik zatoz gizon hona orla zeurori bakarrik? Ber Trat 113r. Nondik izan ditu orren mezede orrek tapizok? Mic 13r. --Nontik da Espiritü Saintia? --Aitak eta Semiak algarren bethidanik dien maitetarzünetik. Bp I 31. Hartarakotz bada nondik edo norenganik hasiko naiz izendatzen. ES 116. Nondik datorkizu Kristabaren izen hori? CatBurg 9. Nondik nabil ni: bide estu, edo lasaietik; ate zabal, edo estutik? Cb Eg II 133. Mesias ez bada Daviten semea baizik, nondik heldu da Davit berak [...] deitzen baidu bere Jauna? Lg II 242 (cf. infra nondik, con el significado de 'cómo es que, por qué'). Bada nondik dator banidadea? LE Prog 122. Berriz nondik datozkitzu nai gabe ta biotzeko pena oriek? Mg CC 237. Nundi urten dau mundu andi onek? fB Ic I 55. Eta algodoia, kina, kanela eta klabilloa nondik datoz? It Dial 39 (Dv nondik, Ur nundik, Ip nuntik). Norena zera, nondik zatoz, eta nora zoaz? Lard 179. Ogi hek, arno hek, nondik sarthu ziren? Laph 245. Nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara? ChantP 44. Nundik ekarri da / neure eskaratzera / orain bigarren argia. Azc PB 94. Kaixo, Simon! Nondikan zatoz? Apaol 87. Bañan ainbeste euzkeldun, / nundik batu dira? Enb 32. To, nundik agertu hiz, Erramun? Zub 49. Goanesen berriak? Nundik? Barb Leg 142. Noiz eta nondik sortu ote ziran euskaldunak Europako bazter onetara? JMB ELG 25. Deabruak egin banau, nondik da deabrua? Or Aitork 157. Ortaz, nun dago Jomuga? Nundik dijoa Bidea? Txill Let 123. Nok oratuko eutsan patariari? Eta nundik? Erkiag BatB 53. Bestela, gu nundik asi? TxGarm BordaB 148. Bainan, nundik sartu ziizte? Larre ArtzainE 221. Nondik dator euskaldunen artean nabari den musikarako gogoa? MIH 155.
azpiadiera-1.1.1
(H).
(En interrogativas indirectas).

Andren gaitz erraile orok behar luke pensatu / bera eta berze oro nontik ginaden sorthu. E 119. Ezen badakit nondik ethorri naizén, eta norat ioaiten naizen. Io 8, 14. Etorten da arago eztakit nundi. Lazarraga 1187r. Egik on (eta) eztakiala non. RIs 28. Zuk dakizu nondik ethor ahal dakigun gaitza. EZ Man II 109. Konsideratu zian nondik jiten zen eta norat ioan behar tzian. Tt Onsa 53. Segidan dire Saltesko irletarik eta Cautaraiño nondik dabilzan guaiak. INav 92. Hitzen arteko diferentzia hunek nondik duen bere ethorkia. ES 137. Esan gabetanik zer argi dan, nolakoa dan, nondik edo nongoa degun argi au. Lar SAgust 5. Nondik ez dakigula argana zen nork daki zenbat jende. Mb IArg I 268. Noiz ta nondik edo nola gure Euskera ononz etorri zan nork daki? Cb EBO 5. Ez dakizue nor den gizon hura, eta nondik atheratzen den. Lg II 179. Bena nontik ta nola aiziak ari diradian girade aharran. Egiat 195. Ez dakigu ez nundi asi, ez zelan jarraitu. Mg CO 272. Begira ondo zelan ta nondik dabiltzen zure hume ta ogipekoak. EL1 132. Badakizue nondik jaiotzen dan minantze au onen gaiztoa izatea? AA III 384. Baña, badakizu nondik datorren? It Dial 4 (Dv nondik, Ur nundik, Ip nuntik). Nola ez baitan oso segur gauza jakina nundik Españan sartu zan. Bv AsL 120. Bidez doanak ez baitio errez igerriko nondik artu. Elsb Fram 143. Segurantza osoarekin erakusten dauku nondik heldu garen. Lap 22 (V 13). Oiz-barrenera ioan nai neuke, nundik baneki. A BeinB 87. Eztogu jakin nundik ibilten dan. Echta Jos 41. Hantxet dago, bertze marro zonbait nondik agertuko zaion. Barb Sup 95. Ezagun du ba motorrak nundik duen bere makurra. JE Ber 88. Begira nundik datorren. Lab EEguna 88. Itxaropena nundik datorren / asmatzen ez da nekeza. BEnb NereA 224. Ontan argia nondik iritxi zaigun denek dakigu. Vill Jaink 33. Nork daki nundik heldu den arraza hori... Larz Senper 28. Gutxinez ere iduki bear / nundik dabillen zantzua. Uzt Sas 64. Ezagun dek, bai, nundik atorren da zer iñuxente agoan. TxGarm BordaB 146. Kastigu ori nondik etorren / goazen agertutera. FEtxeb 38. Horra nundik atera zen pidaiaren saria. Larre ArtzainE 287.
azpiadiera-1.2
2. Por qué medio, conducto. " Nondik irabazi duke hunek hunenbertze diru? " H.
Etsai gaitza jinen baita tentatzera orduian, / nontik engana niroien bere arte guziaz. E 23. Nondik erosiren dugu ogi, hauk ian dezatenzat? Io 6, 5 (He, LE, Dv, Ol, IBk, IBe nondik, TB nundik, EvS nuntik; Ker zelan). Diotsa Nathanaelek: nondik nazaguk? Ib. 1,48 (He, LE, Ker, IBk e IBe nondik, TB nundik). Eta zeren hark ezpaitzuen nondik paga. Mt 18, 25 (Ur, Leon e IBk nondik, Ip nuntik; Ur (V) zegaz, Echn y Hual zerekin, Samper zertaz, IBe zerez). Baldin badabil nondik bekatu eginen duen. Ber Trat 93r. Nondik iakinen duzu [...] noiz edo zer moldez hillen zaren? Ax 237 (V 158). Nondik dakizu ea biharamunik izanen duzunz? SP Imit I 23, 1. [Amoinaren] emailiak ezpadu nontik eman. Tt Arima 94. Baduatzü irabazi xar baten unduan, nuntik hura ükhenen dien. Mst III 3, 2. Ibilli zen gero nola beti ta nondik egiñen zion atsegin Erregin Clotilderi. Mb IArg I 184. Nondik infernura ni eramango nauen errebentatzen. Cb Eg II 27. Nondik dakik Saul eta Jonathas hill direla? Lg I 298. Nontik aphainduko diren, bere bürien maita-araziteko. CatLan 115. Nuntik atzamanen gütian / bethi beita xerkatzen. Xarlem 1251. Nundi ta zelan atrapau aldaijen mutillen bat. Mg PAb 107 (CC 131 nondik). Guztiz da biarra jakitia nundik ezagutuko dan nos daguan gorrotua bijotzian. Astar II 25. Nundik galduko nabeen / ez dira aspertuten. Ur MarIl 126. Nondik ezagutzen duzu idien adina? Dv Lab 238. Nondik deabru alan aberastu zara? AB AmaE 226 (136 nundik). Nondik nahuzue jende xeheak bere burua zain dezan. HU Zez 206. Txanponari nondik iraun eragingo. Ag Kr 131. Aro xarretan, nondik zer jan eta edan baduketenak. GH 1923, 271. Nundik nahi duk mintza nadien / Andre Dena Mariari? Ox 44. Beti ebilzan mutil aregaz burrukea nundik asmauko. Kk Ab II 64. Euskerari nondik laguntza eskeñi. Ldi IL 95. Eta nondik ikasi zun gure erri kaxkarraren berri? Or QA 42. Alperra beti atxaki billa / nundik lanai iges eingo. BEnb NereA 52. Zu nundik eta zertatik bizi zera? NEtx LBB 112. Batzuek nundik erreztuko ta / besteak nundik zailduko. Olea 234. Nundik erosi dezun / erloju-katia. Uzt LEG II 265. Bizkaiarentzat nondik ondo egin / ori zan aren afana. FEtxeb 66. Sua nundik itzaliko ezik, egur igarra ta zaborra suari botatzen jardun. AZink 43. Hor ari da [...] belea baino beltzagoak nondik zurituko dituen. MEIG VIII 35.
v. tbn. He Gudu 165. Brtc 168. Ub 83. Añ CatAN 48. AA III 531. Lard 183. Hb Egia 87. CatUlz 40. Iraola 118. Barb Sup 88. Inza Azalp 66. KIkV 16. Etxeg in Muj PAm 23. Otx 124. Ir YKBiz 54. SMitx Aranz 151. Mde HaurB 92. Etxde JJ 13. Txill Let 104. Anab Aprika 46. Vill Jaink 48. Berron Kijote 201. Nundik: Itz Azald 127. JE Bur 123. KIkG 11. Enb 49. Arti MaldanB 224. Etxba Ibilt 487. Albeniz 171. Nuntik: ChantP 174. Etcham 208.
azpiadiera-1.3
3. Cómo es que, por qué. v. nolaz.
Beraz Dabidek berak deitzen du hura Iaun: nondik da beraz haren seme? Mc 12, 37 (He, Dv, Leon nondik; TB, Ol e IBe nola, Ker zelan, IBk nondik nora). Eztuk hazi ona erein eure landan? nondik du beraz hiraka? "D'où vient donc qu'il y a" . Mt 13, 27 (He, Dv, Ur, Ol, Leon, IBe nondik, Ur (V), Arriand nundik; TB nundik heldu da beraz baita iraka, Ip nulaz, Hual, Samper, Or nola, Ker zelan). Nondik da zeren guri eure burua manifestaturen baitraukuk, eta ez munduari? Io 14, 22 (TB nundik ahal da, Dv zer aria da, EvS nulaz, Ol zergatik, Leon zertako, Or nola, Ker zer-dala-ta, IBk zer dela-eta). Gizon ikasietan nondik ain bakanak bertsotarako gatzadunak, ikastaro gabetan ainbeste diran tokian? Inza in Jaukol Biozk VI. Orren antzeko gizon asko dago zoritxarrean. Nundik bestela arbola gazteak ondatzea? Munita 26. Au nondik da, beraz, Iainko onak oro egin baititu? Or Aitork 160.
azpiadiera-1.3.1
Por qué motivo, por qué razón.
Ene humilltasunera / ungi zuen behatu, / horra nondik behar naizen / dohatsutzat famatu. Hm 162. Nik nondik merezi othe dut, / Jauna, hunenbat ohore? 39. Nondik bada loria naiteke, eta zergatik guthizia dut estimatua izaiteko? "Unde" . SP Imit III 40, 4 (Mst nuntik). Nondik merezitu ditu zuk hari egiten diotzotzun grazia guziak? Ch III 40, 1. Zertaz beraz glorifika? / Nondik har banitate? Monho 106. Nondik bada sinhets orai ikhasi dutela lehen baino gehiago fedezko gauzetan. Hb Egia 135. Bai, alagera nük, aithor diat, eta ba diat nuntik. Mde Pr 47. Ez ninduten ahantzi oraiko arduradunek. Nondik ahantziko ninduten? Larre ArtzainE 309s.
Cómo. "Nondik ditake holako gauza?" Dv. "Nondik erran dezazuke?" Ib.
Zahar odol otza / nundik ez lotsa? Bordel 106. Lagunen artean agertzera oraintxe / nondik atrebi naiteke? Gy 142. Nondik ez zitzaion beraz Orzizen hari laketuko? HU Aurp 116. Anaitasuna nondik dezake / galaraz itsas handiak? Ox 149.
sense-2
II . (Adv. relativo).
azpiadiera-2.1
1. + nonti. (Con bait- o -(e)n). De donde; por donde.
tradizioa
Tr. Su uso disminuye en el s. XX. Los autores meridionales lo emplean con sintagma con suf. -(e)n, y los septentrionales con bait- (excepto Oxobi). Beriayn lo emplea sin ningún sufijo.

Itzuliren naiz neure etxera nondik ilkhi izan bainaiz. Lc 11, 24 (Oteiza nondik; He zeiñetarik, TB zeinatarik, Dv zeintarik; Or atera nintzaneko etxera). Zoaz nora ta nundi gura dozun. Lazarraga 1141v. Igo zuala zeruetara [...], nondik etorriko baita bizien eta illen iuzgatzera. (Areso, c. 1591). FLV 1990, 206. Nondik atratzen da nola Epistola bear den enzun debozio andiareki. Ber Trat 45r. Adiskidea, sinhetsak nik eman konseillua, / nondik atheraren baituk gustoso probetxua. EZ Man II 58. Zuhatzetan d' ederrena / zur haur nonti bait' ethena. 'Aquél [árbol] del que ha sido cortada esta madera' . O Po 65. Olibetako mendiala, nontik Zelialat igan baitzen. Bp II 68. Auher eztaudian, nontik sortzen baitira bizioak. Bp I 23. Eta banaloria ere hazten zitizie: nuntik jiten betira jeloskeriak. Mst III 58, 2. Gure atária, nondik solamente sar baitaike glorian. LE in BOEanm 112. Mai santura, nondik ateratzen dituzten ezin esan beste animako ondasun. Mg CC 235 (CO 105 nundi). Berori da nondik igoko dozun zerura. NekeA 10. Eztago [...] gatxik, nundik urtengo eztogun. Astar II 279. Nondik [mendietatik] asi izan ziraden [...] Mairu itsusiai erasotzen. Izt C 4. Agertu eutsan bularra, nundik urteten eutsen gar andijak. Ur MarIl 47. Itzuli ziran Siriako Antiokiara, nondik aitatzen gatozen misio au egitera irten izan ziran. Lard 509. Genovaraño jarraitu zion, nundikan gero Españatar ontzi batean ugarotu zan. Aran SIgn 43 (110 nundik). Len ezekian iñork / zer zan Amerika, / nondik ondasun asko / degun ekarrita. AB AmaE 161. Eregi zuan atea, nundik esmendatu zan Mitxel. Apaol 102. Mahi apaltto baten gainerat, nondik aise ikhus baitzezazken yende guziak. Elsb Fram 139. Tokirik ez da nondik ez diren / noizbeit igan Eskualdunak. Ox 178. Etxerik ez da / [...] nundik ez denik haur bat bederen / Amerikano jalgitu! Ib. 148. Jo zuten mendi gain bat, nondik ikusi bai zuten Magdalena iria. FIr 152. Jarri eban intxaur-arbola baten ostian, nundik ikusiko eban aiskide bixen arian izango zan dana. Etxba Ibilt 484.
v. tbn. Nundik: CrIc 175. Nundi: fB Ic II 262. Nuntik: ChantP 300. Nondikan: Ag Serm 137.
azpiadiera-2.1.1
(Con hain ).
Ezen hain behera eztu Ozeanak ondarra / nondik athera berunaz eztezaten legarra. EZ Man II 127.
azpiadiera-2.1.2
Herriz, nundik jin baiginen / hango herritar ginen.Etcham 110.
azpiadiera-2.2
2. (Tener, etc.)de dónde; por dónde; (fig.) (tener. ) cómo, de qué modo, por qué medio.
Aitzinean badu nondik lot, baiña ez gibelean. Ax 153 (V 101). Ez dagijala euki zeure ondriari nundi oratu. fB Ic II 202. Ez beukan nundik urten zingira onetatik. Ur MarIl 69. Baña gizonak, badauka nundik arrua izan? Ag Serm 281. Beste eginkizunik badet, alegia, ta euskerari nondik laguntza eskeñi ere bai. Ldi IL 95. Bizi al izateko bear duten dirua nondik sortu ez badute. EAEg 11-12-1936, 514. Ez al dauko gure Udalak dirurik nundik batu? Erkiag Arran 16.
sense-3
I I (Conj.).
azpiadiera-3.1
De modo que; por lo cual.
Herodesen gogara egin zezan [danza]. Nondik iuramendurekin prometa baitziezon, emanen zeraukala zer-ere eska bailedi. "Dont". Lç Mt 14, 6-7 (TB nun, Echn non; He halako moldez non, Ip hainbestetara nun). Bethiere bere ahal guziaz huni darreitzalarik, nondik ardi errebelatu eta banatu gaixo guziak elkhargana daitezkeen. Lç Ins A 7v. Itzultzen da ogia Iesu Kristoren gorputzean, eta ardoa aren odolean, nondik dator erratera S. Ioan Crisostomo eze Mezan daukagula Orzeguneko mai guzis abaratsa hura [sic]. Ber Trat 8r. Konfesau zetsen zer kaskilkerixak sortu eban danen atsekabe aura. Nundik lengo negarrak biurtu ziran barre aundixetan. Etxba Ibilt 462.
azpisarrera-1
BAI, NONDIK? (B ap. Gte Erd 178). Claro que no.
azpisarrera-2
EZ NONDIK ETA HANDIK (H, que cita a Izt), EZ NONDIK ETA EZ HANDIK. De algún sitio, quién sabe de dónde.
Artzain oni ez nondik eta andik alabearrak ekarri zion burura azalandare erdi igartu oek txabola inguruan landatzea. Izt C 156. Orra nun sartzen diran, ez nundik eta ez andik, ogei ta bi praile elizan. Bv AsL 125. Agertu zan, ez nundik eta ez andik, gazte bat ogi batekin. Ib. 76.
azpisarrera-3
EZ NONDIK ETA NORA. Por las buenas (?).
Eta beingo baten ez nondik ta nora / ezkutau zan igesi egiñik basora. AB AmaE 307.
azpisarrera-4
EZ NONDIKO ETA EZ NORAKO (Lo) que es de origen desconocido.
Bidean jaio zuten gaixoa / (ez nondiko ta ez norako) / ez baida berez jaioa. Azurm 61.
azpisarrera-5
NONDIKAKO ( (Dv, H)), NONDIKO (A Morf 521). De qué procedencia. "Ezagutzen da nondikakoa den, on connaît d'où il provient" Dv. "Nondikako arnoa da haur?" H.
Joanesen bathaioa nondikakoa zen? zerutikakoa ala gizonetikakoa? He Mt 21, 25 (Dv, Leon nondikakoa, Ur nondikoa, Ur (V) nundikua;nondik zen, Samper nongoa). Ikhus-ak nondikakoa / den hire traba oraikoa. Gy 133. Nundikoa degu Leaburuarrok zurrutero-gaitzizena? A Ardi 36. Neure maitia nundikua dan. Enb 144. Nondiko gezi zorrotza / bat-batez eldu zaik egan. Ldi BB 38. Ni ezagutzen nauzue, ta nondikakoa naizen ere badakizue. Ir YKBiz 315. Nundikakoa degu kanta au? Lek SClar 119. Bakhea jin da. Nondikoa? Mde Po 63. Bat-bateko kemen ura nondikakoa zun jakiteke. Etxde JJ 260. Odei ur-gabeak nundiko aizeak daragizkin. Ibiñ Virgil 79. Nondikoa zara zu? IBe Io 19, 9 (Lç nongo). Nondikoa dakazu / bai zeure andria? Balad 103. (59 nundiko) Nundikuak ziran anonimuok. Gerrika 278. Nondikakoak diren [erroak], ordea, ez nuke nik esango. MEIG VII 112.
v. tbn. Nundikako: TAg Uzt 126. Nundiko: Gand Elorri 129. NEtx LBB 17.
azpisarrera-6
NONDIK...HANDIK... "(El) abad de dónde canta, de allí yanta, nondik lan, andik jan" Lar.
azpisarrera-7
NONDIK BAINO NONDIK... -AGO. De dónde más.
Euskal-probintzi guzietatik zuzendu izan zaio poemarik bikañena, nondik baño nondik ederragoa. SMitx Aranz 185.
azpisarrera-8
NONDIK BARRENA, NONDIK BARNA. Por dónde.
Jainkoak daki nola ta nondik barna ibili ta. FIr 134. Jakiñeraziko zien alde aundirik gabe nundik barrena zebillen. Etxde JJ 158. Nondikan barrena joan asmo duk Maulera? Ib. 51.
azpisarrera-9
NONDIK DANIK. "Depuis quel endroit?" Dv.
azpisarrera-10
NONDIK DATOR. "Nondik dator! exclamación en sentido peyorativo (V-ger)" Ort Voc 141.
azpisarrera-11
NONDIK EDO HANDIK. De alguna parte; (fig.) por algún medio. "Nondik edo handik berearekin atheratu behar da" H. "Nundi edo andi (V-ger), de alguna parte" A. "Nondi edo andi (V-ple)" A EY III 321. "Nundik ero andik konsegidu dau nere telefonua" Elexp Berg.
Nundi edo andi agertuko da pekatu laguna. Mg CO 141. Pagau biarko jakuz geure alogerak nundi edo andi. Mg PAb 192. Badutela zer beldur izan nondik edo andik. VMg 33. Enekien zigarrorik erreten, bestela nundik edo andik eskuratuko nendun ori bere. A BGuzur 135. Zuzendu dabez nundik edo andik zapi zar batzuk. Kk Ab I 56 (v. tbn. II 26). Nondik edo andik, guziak. koko. Mok 14n. Alkar joko degula / nundik edo andik. Tx B 80. Gure etxeko aide zan nundik edo andik. PMuj Noni 5. Nundi edo andi elduko iaku / modia dagon lekura. BEnb NereA 93. Nondik edo andik dirua irabazi nai zuten. BBarand 177. Nundik edo andik alderdiaren agintiaren jaube egin gura ebela. Gerrika 278. Karisma apurren bat lortu nahi lukete, nondik edo handik. MIH 374.
v. tbn. Ataño TxanKan 37. Nundik: Astar II 129. Zam Man 59. Erkiag Arran 129. Salav 34.
azpisarrera-12
NONDIK EDO NOLA. Cómo, por qué medio.
Ea nondik edo nola mendekatuko den bethiere gogoetan egoitea. Ax 319s (V 212). Milagro señalatuak egiten asi zan. Baña nondik edo nola? Cb Just 61. Bethi gogoan erabili dut ea nondik edo nola gogaretan iragan nezaken bizitze iragankor hau. Brtc 130. Nondik edo nola dakigu Jainkoak gizoani hitzegin diela? Ub 124. Buruan nondik edo nola neskatx arekin itz egin ezin bururatuz nengoan. JAzpiroz 161.
azpisarrera-13
NONDIK EDO NONDIK. "Nundi edo nundi (Mg PAb 80), de alguna parte" A (pero lo que hay en Moguel es nundi edo andi).
azpisarrera-14
NONDIK EDO ZELAN. Cómo, por qué medio.
Nundi edo zelan niri onenbeste ditxa? Cb CatV 93. Ia nundi edo zelan gogortu, lotsagaldukotu ta gaistotu dirian seme alaba orreek. fB Ic I app. 11. Nundik edo zelan barriro artuten da? Itz Azald 127.
azpisarrera-15
NONDIK ERE ( (SP)).
a) De dondequiera que. "Nondik ere heldu baita, de quelque part qu'il vienne" SP.
Etzaitezila beraz asalda kanpoko fantasiak gatik, nondik ere sartzen baitzaizkitzu. SP Imit III 6, 3 (Ch zer nahi gisetakoak ahal ditezen). Atsekaberik heldu bazaitzu nondik ere heldu baita. Ib. 30, 3 (Ch y Leon nondik nahi -n, Mst nuntik nahi beita, Pi edonondik). Nondik etorri ere ziren, Kristo aitzineko VIII edo VII-garren mendean Irlandan agertu ziren Goidelak. Mde Pr 213.
b) De donde.
Ezen nondik ere hartzen baitute atsegin, hainitzetan handik izaiten dute min eta dolore. SP Imit III 12, 3. Hitzak hartu behar dira nondik ere baitute bere izaitea. ES 162. Bat bederak behar zuen ezarri bere izena nondik ere baitzuen bere ethorkia. Lg II 104.
Por donde.
Espoleteko errira eldutzian, nundik ere igaro biar zuan. Bv AsL 32.
c) De donde, debido a lo cual.
Infernuko agintari nagusien artian sartu zala ikara txit aundia, nundik ere ezagutu zuten aur jaio berri ark egunen batian izan biarko zuala Santu sonatua. Bv AsL 40.
azpisarrera-16
NONDIK ETA NOLA. Cómo.
Etzaudezila kurioskiago miratzen nondik eta nola heldu zaitzun. SP Phil 487. Bethi argoitan daude nontik eta nola jende gaztier auzi dien eginen. Egiat 232. Nondik eta nola ezagutuko dezu Jainkoaren ontasun eta maitagarritasun paregabea? AA III 401. Baña nondik eta nola etzekitela gertatu zan. Izt C 161. Beti bizi izan zan, nondik eta nola Jainkoa obeto serbituko zuen. Lard 30. Ez baditu Yainkoak egin, nondik eta nola hasi dire? Hb Egia 10. Nondik eta nola haziko zituen batere buruari eman gabe. Laph 243. Ta beti nondik eta nola gaitz eta miñak gureganatuko zituen ibiltzen zan. Bv AsL 53. Zeremoni modu batek nondik eta nola bere asiera izan zuen billatuaz. Arr May 175. Lagundu, bai, egiten dio [zentzuak] adimenari [...] --nondik eta nola ezagun gabe--. Or QA 138. Orra, beraz, nundik eta nola atera dezakegun kopla baten gotiko-izaera. Lek SClar 112. Nundik eta nola etorria zan. NEtx LBB 17.
v. tbn. Urruz Auspoa 113, 40. Ill Testim 6. Nundik eta nola: Salav 20.
Cómo es que.
Nondik eta nola orain arteko Gaxuxa [...] onbera, ain zakar [...] biurtu zaigu? Etxde JJ 76. [Mendi] au nundik eta nola duten [Elduaindarrak], sekula ez det entzun. JAzpiroz 71.
azpisarrerakoSense-16.1
( Nondik eta nolako ).
Antzerkitto bat izan ginuen eskolen bururatzeko. Nundik eta nolakoa erraiteko ez nakike orai. Larre ArtzainE 133.
azpisarrera-17
NONDIK ETA NORA.
a) Cómo, por qué medios.
Beti ebillen bera nondik eta nora ni irabaziko ninduan. Añ EL2 64. Nundik ta nora ez dakiala / joten dan legetxe kaira. AB AmaE 47. Nundik eta nora samurragotu? Zein era ta jokabidez bigundu? Erkiag Arran 154. Nundik eta nora ez dakiala, aundien edo aundinaien usaiñaz jabeturiko gogoa ez yaka, ba, sortu? Erkiag BatB 138.
b) Por qué motivo.
Esan egizu zeure gloria / zelan jarri dan gautua, / nondik ta nora gaur zu zagozan / orrenbestean galdua. AB AmaE 74. Adalbaldori, nondik eta nora ezekiala, biotza illunduten asi iakon. Ag AL 163. Zer jazoten da?... / Irintzi orrek nundik eta nora urten dau? Enb 39. Mundua zergatik? edo nondik eta nora? Vill Jaink 32.
c) +NONDIK ETA NORAT. Por dónde.
Otuak baekian nundik eta nora etorren autua. SM Zirik 13. Nundik eta nora dezuz [umeak], / andratxo gaztea? Balad 127. Huna non zagon lehenik herriari buruz Eliza, behatuz nundik eta norat zoan gure herria. Larre ArtzainE 269.
De dónde a dónde.
Juan da galdetu zetsan nundik eta nora ebillen. Etxba Ibilt 463.
azpisarrera-18
NONDIK ETA NORTARA. Cómo, por qué medios.
Nondik eta nortara lortu zitezkean txanponak errezago ta oparoago. Ag G 122.
azpisarrera-19
NONDIK ETA ZELAN. Cómo, por qué medios.
Jagi zan, nondik eta zelan eztakit. Ag Kr 197. Nik eztakit nundik eta zelan jakitten dituezan orrek albistok. Echta Jos 331. Errusiko agintariak nondik eta zelan lortu ete dabe? Eguzk GizAuz 136. Itandu zetsan errenteruari, ez keriza barik, nundik eta zelan ainbeste ongarri. Etxba Ibilt 466.
azpisarrera-20
NONDIK EZ (B ap. Gte Erd 178). Cómo no, por supuesto.
--Erran! Badakin, dudarik gabe, Erregeren alaba nola arras eri den? --Nondik ez? Barb Leg 135. Engoitik gosetuak zirezte. Nundik ez, pentsa, halako lan aldea eginik! Etchebarne 45s. Ene etxekoeri eta, nundik ez, ene semenarioko arduraduneri! Larre ArtzainE 208.
azpisarrera-21
NONDIK EZETZ (B ap. Gte Erd 232). Cómo no.
azpisarrera-22
NONDIK NOLA. a) Cómo.
Eskarak menditarat nondik nola yo du? Hb Esk 12. Iñork eztaki eriotzia / nundikan nola datorren. Arrantz 144. Bakarrik, berau gabe, nondik nola bizi al izango ote naiz? Zait Sof 177. Begira zegozkion neskamotz aiek, nundik nola aurpegia ikusiko. Berron Kijote 46.
b) A cuento de qué.
Ala nengoala, nik ez dakit nundik nola, lengusuak esan zidan. BAyerbe 52.
azpisarrera-23
NONDIK NOLATAN. Cómo.
Zer deabruzko erbi / ote degu ori: / nondik nolatan zaiku / onara etorri? Izt Po 61.
azpisarrera-24
NONDIK NON. Cómo y dónde.
Nondik non egiten duten, tokirik hoberenean, bazkari, afari edo krakada. HU Zez 118.
azpisarrera-25
NONDIK NORA.
a) Cómo así, cómo es que, por qué. "Zu nundik nora emen? (G-ap), zu nundik nora etorri zera? (AN-gip) [...] nundik nora zabiz? (V-arr)" Gte Erd 159. v. supra (I, 3).
Illunpean gelditu bear debe [kantaak]? Nundik nora? GavS 6. Etzenduban zuk azi ona erin zeure soluan? Nundik nora dauka bada zoragarija? (Mt 13, 27). Astar I app. XI (Lç nondik). Nundik nora bada egin zinaitekezu ain latz [...] agindu au? Astar II 43.
v. tbn. A Ardi 31. Nundik nora ezagutzen nazu, ba? TAg Uzt 60. Nondik nora aintzat artuko dut ori, iñon diranak esaka ama ezaintzen bai-du, ditun urteak izaki? Zait Sof 27. Nondik nora izan bear dute nere jopu sorkari guziak? Txill Let 135. Nondik nora datozkigu gero objezio orrekin? Vill Jaink 48. Nundik nora maitasun ori? Ibiñ Virgil 62. Nondik nora ekin zenion euskarari? MIH 147.
"(Vc), cómo" A. "Nundik nora asmau dozu guzur ori?" Etxba Eib. "Nundik nora ete dabill orrek ainbeste diru?" Elexp Berg.
Okasinoe billa dabilela nundik nora beste ainbeste gatx edo kalte egin al leijon. Astar II 24. Ganau paltadun asko nundik nora saldu. AB AmaE 235. Bere burua nundik nora agertuko zuan zebillen. Bv AsL 31. Idazkun ori nundik nora dok ikasi? Enb 124. Nondik nora eztakizula, eskua murgildu dizute illunpe artan. Ldi IL 76. Zer ta nola ta nondikan nora / bizi zan Mari Muiroko. Or Eus 94. Nondik nora arkitu al dezakezu nere dordoen atsegiña. Zait Sof 34. Nondik nora ez dakigula, gertatzen dira argialdi ontan biotz-eragin xamur oietakoak. Or QA 174. Xirdok nundik nora izketan asi ez jakinik. Erkiag Arran 191. Nondik nora dakiña [...] "beste munduko" gizonen bat izan donala? Bilbao IpuiB 95. Nondik-nora edo nola bete dezake Evoluzioak, biraldakuntzak, Jainkoaren lekua edo zeregiña? Vill Jaink 51. Nundikan nora sortu zera zu / olako erri prestua? Uzt Sas 54. Nondik nora antz eman diok nere lana dala ori? Ataño TxanKan 49. Dabidek berak deitzen dio Jauna; nondik nora izan daiteke, bada, haren seme? IBk Mc 12, 37 (Lç nondik). Zerbait pentsatzen asi bearra nengoan nundik nora jokatu. Albeniz 267. Mikele edo antzeko zerbaitetatik Ñeli nondik nora sor daitekeen, ordea, ez dago batere argi. MEIG I 242.
v. tbn. Berron Kijote 107. Nundikan nora: Arrantz 145.
"Ez daki nondik norat ari den (L, BN, S), il ne sait pas ce qu'il fait" Lh.
"¡Cómo! ¡qué va! Zu aberastu? Nondik nora?" Zam Man 59.
b) (G-azp, AN-5vill-gip, B; norat BN-arb; nun- V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 212. Por dónde; de dónde a dónde. "Batek badaki nondik nora yoan zan, Dios sabe qué dirección llevaba" A EY III 279. "¿Por dondé? Nundik nora abill i egun guztian?" Etxba Eib.
Ateraten ditu kontubak, nundi nora ibilli dan, nos galdu eukian [gauza balijotsua]. Mg CO 33. Bere mugak nondik nora ta norekin dauzkan. Izt C 23. Eriak bereala ziekiten Jesus nondik nora zebillen. Lard 415. Nondikan nora abil, Patxi? Apaol 82. Gau guztian ibilten, nundik nora ezekiela. A BeinB 78. Lapurrak beti jakiteben mikeletiak nundik nora ebiltzan. Kk Ab I 114. Aria nondik nora zerabillen, berak nekez aal zekian. Ldi IL 25. Zenbat bidari eta nondik nora dijoazen adieraziaz. EAEg 30-10-1936, 174. Nondik nora zatoz? Ol Gen 16, 8 (Ur, Ker y BiblE nondik zatoz eta nora zoaz). Ez dakizu nondik nora dabillen zure burua. Zait Sof 35 (v. tbn. Plat 37). Nondi nora, Juan Domingo? Akes Ipiñ 35. Kileniuren suzko oboak nundik nora dabiltzen zeruan. Ibiñ Virgil 76. Beti txoriei begira, nundik nora zebiltzan. BBarand 42. Lagunak da biok banandu genduan nundik nora barri ori emotia. Gerrika 228. Ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea. MEIG VII 26. v. tbn. Inza in Jaukol Biozk VI. Mok 7. SMitx Aranz 90. Bilbao IpuiB 167. Ataño TxanKan 241. Nundik nora: JJMg BasEsc 125. Astar II IX. Ag Serm 337. Echta Jos 18. Muj PAm 6. Munita 135. Etxde JJ 235. NEtx LBB 355.
Ni laugarren aldiz nago emen, da gaur ulertzen dot gitxien emengo nundi-nora ibilli biarra. Gerrika 224.
De dónde.
Eta nundik nora eskuratu dozu beroi? Kk Ab II 15. Nondik nora sortu zan [Olentzaro] jakin bage nago. "El origen". Or Eus 139. Okerrak nundik nora zetozen / agertzen beti lenengo. Basarri 32. Nundik nora Iparra / liskar billa datorren. "Dó sale". Gazt MusIx 125.
c) (Precedido de horra, hara, etc.). (He aquí) que.
Ta orra or, nundik nora egin dauan ezagupidea. Erkiag BatB 127. Baiña ona emen nundik nora dagoan liberal-kume baten menpean. Ib. 159.
azpisarrera-26
NONDIK NORAINO.
a) "Desde dónde hasta dónde. Esaioxu orri, nundik norañok izango dan bide barrixa" Etxba Eib.
Baziren eta toki hetarat joanak [...] jakintsu batzu, marraren xuxenago begistatzeko, nondik noraino izanen zen [iguzkiaren] ilundura osoa. HU Zez 96.
Por dónde.
Dirauskula [abotsak] gaizkabidia nundik noraño daguan. Enb 54.
b) Hasta qué punto, en qué medida.
Ez dakit Bizkai-aldean nondik-noraino usatzen den. MEIG VI 160. Nik ez dakit ongi nondik noraino jo dezakeen, nahi izanik ere, Euskaltzaindiak auzi honetan. MEIG VIII 113.
azpisarrera-27
NONDIK NORAKO.
A) (Construcción adnom. interrogativa).
a) "De qué procedencia u origen. Nundik norakuak zittunan zuekin zebitzen mutillak?" Elexp Berg.
Oiturazko gallaldia [...] nondik norakoa eta zeren bidez daben denporaren luztasunak atzendua daukana. Izt C 502. Nondik norakoak ziraden landareak. Ib. 162. Nondik-norakoa dan eztakigun mutilla. Echta Jos 174 (216 nundik norako). Nondik norakua da matxiñada au? "Di dove procede". Otx 25. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? SM Zirik 68. Madura izena ez dakit nundik norakoa izango duan. Insausti 41.
De dónde a dónde.
Kaian zirkiñik bage dakustaz eun ontzi Iaungoikoak badaki nundik norakoak. Ag Ioan 275. Eta batek badaki nondik norako ibiltaldiak egin ebezan gure tunanteok. Bilbao IpuiB 240. Bakotxaren nundik norako biarrak banatzeko erabagia artu zan. Gerrika 124.
b) De qué tipo.
Nik baneukan neure arima barruan eztakit nondik norako siñistea ta itxaropena. Ag Kr 194. Jakin-erazo zion aurerrako bere bizitza nundik norakoa izango zan. NEtx LBB 37. Nondik-norakoa da premia horren neurri arrazoizkoa. MEIG VII 187.
B) (Sust.).
a) Característica general.
Poema osoaren muña ta nondik-norakoa adirazten zaizu emen, alde aurrez eta axal-axalik. SMitx Aranz 37. Poemaren nondik-norakoa, ari gidaria, eta zenbait adibide edo xehetasun jakingarri dakarzkian ataurre bat balu. Vill in Gand Elorri 9. [Gamizen] lanaren nondik-norakoa, aldiak, iturburuak eta gainerakoak. MEIG V 109. Premiazkoa da gogoan edukitzea orduko indarren nondik-norakoa: ordukoak eta oraingoak ez dira bat. MEIG VIII 55. Beharbada herri esaldi horren nondik norakoa ondo neurtu gabe edo, hartu eta sartu zuen bere liburuan. In MEIG I 208.
b) Destino; finalidad.
Gizonaren destiñua, nondik norakoa, bear dugu orain aztertu. Vill Jaink 109. Desira utsa, nondik norakorik gabea. Ib. 114. Lenengo batzarrian eskuan genduzan bakotxaren nundik norakuak. Niriak: Arbazegi, Murelaga, Gizaburuaga, Amorato, Ispaster. Gerrika 124.
Dirección.
Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango. In MEIG VI 29.
azpisarrera-28
NONDIK NORANAHI. Por cualquier parte.
Nondik noranai, atzerritar arloteren bat . merke, merke! deadarrez, orratz, [...], belarritakoak eskeñika. Ag G 180.
azpisarrera-29
NONDIK NORATAN. Por dónde.
Jakingo degu nundik / noratan zabiltzan. Uzt Noiz 59.
azpisarrera-30
NONDIKO. v. NONDIKAKO.
azpisarrera-31
NONDIK HONA.
a) "¿Cuándo, desde cuándo? nondik ona?" Izt 32r. b) A qué se debe.
Erran ezagük arren nuntik huna den hire boztariua. Mde Pr 47.
azpisarrera-32
NON EDO NONDIK (V-gip; nun eo nundik G-azp). De alguna parte. "Ointxe nun ero nundik jirau biot ordenadore zar bat" Elexp Berg.
Eskillaren bat nonondik zuzenduta, tellatutik kortara sartu. Bilbao IpuiB 252. Urrengo estaziñoan jetxi ta praka barri baztuk nonondik zuzenduteko. Ib. 17. Gaia beste nunundik artu dabenean be, bere modura egosten daki. Vill ib. 6.
nondik
<< nekatu 0 / 0 notagabe >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper