Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
lumatu.
sense-1
1. (gral.; SP, Añ, VocBN , Dv, H; lumaatu V-gip), lumetu (AN-ulz). Ref.: A; Iz ArOñ (lumaatu) Ulz (lúme); Etxba Eib. ; Elex Berg.
Emplumecer, cubrirse de plumas. "Emplumar" . " Gazte helduak eta xori lumatu denak hegaldatzea maite " H. "Vestirse de plumas la nidada" Etxba Eib.
Egaztirik txikienak bere ego biak osorik ta ondo lumaturik baditu. LoraS 56. Zu oraindik lumatu gabeko txorikume, kabitik irten gabia zera. Urruz Iru ziri 41. Xoriñoak lumaturik ohantzearen uztera doazi. JE Bur 105. Siñestearen azkurriz Elizaren kabian lumatuz egalak egiten bazitzazkien. Or Aitork 99. Narru gorrian dagoan txoria, artean lumatu bakoa. Erkiag BatB 192. [Txantxangorria] ondo lumatu zanean, esan nion osabari laster alde egingo zuala. BBarand 42.
v. tbn. MendaroTx 101. Ibiñ Virgil 117. Ataño TxanKan 216.
sense-2
2. (gral.; Dv, H; lumaatu V-gip), lumetu (AN-ulz). Ref.: A; Iz ArOñ (lumaatu), Ulz (lúme); Etxba Eib; Elexp Berg.
Desplumar.
Ill, lumatu ta gardostu ezkero [ollaarra] . Mg PAb 104. Beriala lumatzea [ollaskoak] . Sor AuOst 75. Ollagorra lumatu, eta tripak atera gabe, ipintzen da burruntzian. Cocinan 15. Arek lumatutako olloa jango neuke, lumetxa bildur baga. EZBB I 40. Oilo ilak lumatzen ari nintzen. A Ardi 43. Lumatu bearko oilloa. Or Eus 358. Oilaskoak lumatu eta husturik. Lf Murtuts 52. Txoria!! Neuk lumatuko aut i! SM Zirik 77.
azpiadiera-2.1
(V-gip, G-to; H). Ref.: A; Elexp Berg.
Desplumar, dejar sin dinero. " Utzi naute hutsik, ederki lumatu nauten ondoan, ils m'ont laissé sans rien, après qu'ils m'ont plumé" H. "Ser desplumado, salir sin dinero del juego" A. " Bingotik lumatuta urten giñuan " Elexp Berg.
Iñor ez uan oroitzen Villarrialgo indiano lumatuarekin. Apaol 98. Onetera lumatuta gero, edontzi edo baso-betena ardao eskiñi ta emoten eutsien ostutakoei. Kk Ab I 117. Jokoetxera zijoaken buruarin oitugabeak zearo lumatzea. TAg Uzt 170. Berandutxo zatoz ba andra, lumatuta nago-ta. SM Zirik 77.
azpisarrera-1
LUMATU BERRI.
a) Recién emplumecido, recién cubierto de plumas.
Mutiko biurriak kabian atzeman dun txoritxo lumatuberriaren antzera. TAg Uzt 102. b) "Lumatu barri, recién desplumado, despojado (en el juego)" SM Zirik 76.
azpisarrera-2
LUMATU BERRIAN. Al salir las plumas.
Lumatu berrian beti / eperra maingu da egoti. Izt Po 137.
lumatu
<< logikazale 0 / 0 1 mahuka >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper