(HtVocGr 324, Lecl, Hb, Dv, H). Humillación, rebajamiento; bajeza, humildad."Abaissement"Ht VocGr 324 y Lecl (que da behara-)."Humilitas, humiliation"Dv.
"Rabaissement, action de rabaisser, ravilir"H.
v. beheitimendu. Tr. Documentado en la tradición septentrional. No se encuentran ejs. posteriores a Duvoisin.
Neure lagunei asko beheramendu eman daroet. EZEliç 158.
Heretikoen eta gure etsaien beheramendua ardiats dezazun. Ib. 395s.
Beheramendua, gibel-ondoa, arbuioa. Ax(sg. H, pero en Ax no figura esta palabra).
Beheramendua da gure baitan, uste eztugularik, den xipitasuna, aphurkeria eta deusgutitasuna; ordea humiltasuneko bertutea da gure beheramenduaz dugun egiazko eta borondatezko ezagutza. SPPhil 214.
Hark eztu gaitza baizen, bainan hunek gaitzaz lekora mesprezioa, higoindura, nardamendua eta beheramendua ere du. Ib. 215.
Halako hutsik egin dugunean, behar dugu handik heldu zaikun beheramendua pairatu. Ib. 217.
Othoitzten zaitugu ardiatsteaz guri eta giristiño Prinze gustiei bakea eta osasuna, eta etsaiei beheramendua. Gç 148.
Jainkoak humilla [...] beheramendu handi baten ondoan altxatzen du azkenean loriarik gorenera. Ch II 2, 2.
Nihor karrikan erorzen denean, harzen duen miñaz landan, izaten ohi da ahalkeria ere: onetsi behar da beheramendu hori. HePhil 218.
Humiltasunak galdetzen du har dezagun bihotz onez handik heldu zaikun beheramendua. Ib. 219.
Etzuen ordean iñoratzen beheramenduak eta laidoak egun batez izan beharko zutela zure partea. Mih 93.
Hartan ikhasten da zer moldez behar den ibilli fortuna edo alde edo kontra denean, othoitzean eta lanean, ohorietan eta beheramenduetan. Ib. 2.
Behar zen, Jinko bati infinituki agrada zakioen humiltasuna, azken beheramendurat jautsten zenaz geroz gizon egiten zenean. Ib. 30.
Humiltasunak begiratuko zaitu urguilleriari eta gora gan nahiari darraizkon baxesia eta beheramendutarik. Ib. 33.
Urthe banaka batzu beheramenduan, ta mende guziak zeruko goratasunean. Dh 179.
Harzazu gogoan, ahal badezakezu, haren beheramenduen, haren pairamenen, haren heriotzearen [...] merezimendu mugarririk gabeak. Ib. 173.
Beheramendu pixka bat, des[o]hore guti bat ezin jasan. Ib. 108.
Beheramenduan, hautsia izan da haren kontrako juiamendua. "In humilitate".DvAct 8, 33 (Lç beheratze, He beheitimendu, TB aphalguntza).
Beheramendutan ginelakotz orhoitu da gutaz, zeren bethirainokoa baita haren urrikalmendua. "In humilitate nostra".DvPs 135, 23.
Janen dun eta ez haiz aseko; hire beheramendua hire erdian izanen dun. "Humiliatio tua".DvMich 6, 14.
azpisarrera-1
BEHERAMENDUZKO.
De humildad; humillante. Hainitzek begitarte egiten derauezate ohorezko gaitzei, eta nihor gutik egiten du kontu beheramenduzkoez. SPPhil 214 (He 216 humiliagarri eta mendragarri direnak).
Horra bada oraino bertze gaitz beheramenduzko bat.Ib. 215.
Egizu beheramenduzko eta humiliagarrizko ahal bezanbat obrarik. Ib. 458.