Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barreiatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Barraiatu es la var. tradicional labortana; la emplean tbn. Beriain, Mendiburu y Echenique, y los guipuzcoanos Guerrico e Iztueta. Barreiatu se documenta en Leiçarraga y en los autores suletinos; los bajo-navarros alternan barreatu y barreiatu, forma que desde el s. XX se extiende tbn. a la literatura meridional. Los guipuzcoanos han empleado generalmente barreatu . Barratu es alto-navarro. Hallamos barriatu en JesBih , Jauretche, Iztueta, Hualde y Beovide (en los dos últimos es reflejo normal de la realización de -ea- ). Tartas emplea en alguna ocasión barreiutu (con el sdo. de 'distraerse'). Hay además algún ej. de barheiatu en Arbelbide y de barreitu en Larzabal. En DFrec hay 12 ejs. (10 septentrionales) de barreatu y 30 (3 id.) de barreiatu .
sense-1
1. (B, S; Lar, (AN), Gèze, H), barraiatu (AN, L; SP, Lar, Dv, H), barreatu (G, BN-baig, R, S; , Arch VocGr , VocBN , H), barratu (G-nav, AN-ulz-5vill; Dv (que cita LE Io), H), barheiatu, barreitu, barriatu (Sal, R), barretu (AN-larr). Ref.: A (barreiatu, barraiatu, barreatu, barratu, barriatu); A Apend (barratu); Lrq /baReia/, /baReiace/; Iz Als (makurro), Ulz (barratu); Asp Leiz (barretu); Izeta BHizt2.
Extender(se), diseminar(se), dispersar(se), difundir(se). "Esparcir" y "desparramar" Lar. "Disperso, barreiatua" Lar y Añ. "Disperso, barroiatua (AN), banatua (G)" Aq 1159 (seguramente error por barraiatu o barreiatu). "Répandre, étendre, disseminer" Arch VocGr 210. "Répandre" VocBN. "Répandre; éparpiller" Gèze. "Disséminer, disperser, répandre" Dv. "Divulguer" Dv. "Disperser" H. "Publier, répandre. Lasterrago barreiatzen berri gaixtoak, ezen ez onak" Ib. "Bere on guziak laster barraiatu zituen, il dépensa bientôt tous ses biens" H. "1.º verser, répandre. 2.º répandre dans le public" Lrq. "Barrátu de, se ha propagado" Iz Ulz. "Oiálak barratu ttut" Ib. "Esparcir" Asp Leiz. "Gaitze barreiatu de erri guzien" Izeta BHizt2. "Ardi guziek barreiatuek mendien" Ib. Cf. VocNav: "En el Valle de Goñi barrado es sinónimo de 'extendido', 'disperso'. La parva está barrada", "barriar o esbarriar, extender, dispersar, esparcir (Cuenca)". v. hedatu, sakabanatu, banatu.
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga, es usado por autores septentrionales, navarros y, en menor medida, guipuzcoanos; en la segunda mitad del s. XX se extiende tbn. a algunos vizcaínos.

Baina hek ilkhirik barreia zezaten haren famá herri hartan guzian. Mt 9, 31 (HeH, Dv barraiatu, Ur barreatu, Ol, Leon barreiatu; He banatu, TB, SalabBN hedatu, Ip salhatü, Hual, Echn publikatu, Ker, IBk, IBe zabaldu). Enekin eztena ene kontra da, eta enekin biltzen ari eztena barreiatzen ari da. "Il épard" . Ib. 12,30 (He, TB, HeH, Dv, Echn, Leon barraiatu, Ip, Ol barreiatu, SalabBN, Ur barreatu, Hual barriatu; Ker, IBk, IBe sakabanatu). Zerbitzari gaixtoá eta laxoá, bahakian ezen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta elkharganatzen dudala barreiatu eztudan lekuan. Ib. 25,26. Dakusanean otsoa heldu dela, utziten ditu ardiak, eta ihes egiten du: eta otsoak harrapatzen eta barreiatzen ditu ardiak. Io 10, 12 (TB, HeH, Dv barraiatu, EvS, Leon, IBe barreiatu; Ol, Ker, IBk sakabanatu). Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreiaturen baitzarete batbedera zein zuenetarát, eta ni neuror utziren bainauzue. "Vous serez épars" . Ib. 16,32 (LE barratuko baitzaráte). Iacques Iainkoaren eta Iesus Krist Iaunaren zerbitzariak, hamabi leinu barreiatuei, salutazione. Iac 1, 1. Ezen baldin zezenén eta akerrén odolak eta bigáren hauts barreiatuak, satsuak sanktifikatzen baditu haragiaren puritateaz den bezenbatean. Lç He 9, 13. Aditzen dut Giristinoez egiten den Eliza haur munduan banatua eta barraiatua dela, baiña barraiatu izanagatik, nola guztiek baitute fede bat, lege bat eta buruzagi bat hala guztiek egiten dutela Eliza bat. Mat 70. Konserba dezazun [Eliza] eta barraia dedin mundu guzian. Ber Trat 75v. Promes emaiten deratzut ezen, baldin goizean mintzatu bazina, iendea barraiatuko zela. Ax 212 (V 142). Plazan barraiatu dut urrin ona. Hm app. 71. Iainkoaren gizona ganako amorioa eta grazia hanbatenaz dela handiagoa, zenbatenaz Sakramendu saindua leku geiagotan barraiatua baita. "Diffusa" . SP Imit IV 1, 12. Aitzitik behar baitute bere bezalakotasuna bertze bertute guzien obretara hedatu eta barraiatu. SP Phil 174. Iarri zen konsideratzen nola uhinek utzten zituzten harearen gainera barraiaturik [...] maxkorrak, adarxoak, belhar ondoak. Ib. 129. Hitz itsusia bihotz flako batetan eroririk, hedatzen eta barraiatzen da olio xorta oialaren gainean bezala. Ib. 337. Ebanjelio saindiaren mundu orotan barraiatzeko. Tt Onsa 60.
( s. XVIII.) Elkharganik barraiatu eta berezi baino lehen daigun dorre gora bat, zeruraino hedatzen dena. ES 389. Igorri zuen Espiritu Saindua mihien idurian barraiaturik hekien gainera. Ib. 393. Har tzatzue zuen esku barneak labetikako hautsez betherik, eta Moisek barraia beza zeruen aldera Faraonen aitziñean. Urt Ex 9, 8. Gure egin ahalak oro bihotztoiki enplegatü, hañ ikharagarri den eta hañ ezabaki bere phozua barreiatzen dian etsaiaren kuntre. Mst XVII. Ikhusi dut Israel guzia menditan barraiatua, ardi artzain gabeak bezala. Lg I 359. Zertara da obligatia lagünaren kontra kalümniak barreatü ditiena? CatLan 97. --Norat duatza Demoniuak jalgitzen direnian Ifernütik? --Barreatzen dira airian, eta dabilza gure üngürünian gure tentatzeko, eta eroraazteko bere malhürrera. Ib. 29. Khozia barreia ahal dezan bazter güzietarat. Egiat 223. Gai batian negian, iratzarririk ohian nangoelarik ikusten düt gizon bat sükhaltian ta süia hontü [='cubrir'] zena barreiatzen, ordian ilhintien argiak zereitadalarik mamia hobeki agertzen. Ib. 179. Ebanjelioa munduan barreatu edo publikatu. Ub 112.

( s. XIX.) Bildu ze jende yago barratzeareki fama. 'Se juntó más gente al difundirse la fama' (276). LE-Ir. Beretxi zituen amabi Apostolo, eta irurogei ta amabi dizipulu, barratzeko edo zabaltzeko anitz eskuz, bere ondasunen tesoroak. LE Urt 45. Igandean jatxi zan Espiritu Santua Apostolu Santuetara, eta igandean barreatu zuen Apostoluak Jerusalenen Jesu-Kristoren legea. AA II 46. Bertze guzietan barraiatuak diren dohainak, graziak eta edertasunak Jesu-Kristo baithan bilduak dire. Dh 239. Harizpe jenerala, orai zure fama / barraiatua izan da Espainian barna. FrantzesB I 46. Barriatu ziren munduko bazter guzietarat. Jaur 200. Bañan goialdeko erri txiki barraiatuetan ez dago onelako ditxarik. Izt C 142. Barriatu danean, / zaldi orren fama. Izt Po 168. Bareiatü [sic] düt ongarria alhorrian. [...] Igüriki dezagün egün eder bat, barreatüren dügü gorotza alhorrian. Arch Gram 69. Fiñean, emaitzak ehun tokitara / Barraiatzen dituela, / Arrimu onean harrek ezarria / Daduka estatu guzia. Gy 195. Jakoben il-berria Ejipto guzian barreatu zan. Lard 62. Sail ebakiak harrotzen dira maiz, arin-arina altxa-arrasteluaz, eta barraiatu gabe bazterretara. Dv Lab 96. Ez da oraino barraiatu gutartean laborantzakotzat igeltsuaren enplegua. Ib. 193. Nahi duzunian zerbitzatu, hartzen duzu arroltziaren heineko puxka bat, barreiatzen duzu hirur taza uretan eta pasatzen zerbienta batean. ECocin 54. Berria barreiatu zenenan preso zela. Laph 88. Hitz aiek: "bizi da Jenobeba", jauregi guzitik bereala barreatu ziran. Arr GB 131. Lagundiko beste aita askok Indietan fedea arrigarrizko moduz zabaldu ta barreatu zezaten. Aran SIgn 69. Barraiatu zenean gaitzaren berria / Guziek nahi zuten ikusi eria. Elzb Po 209. Mundu os-osoan / Aren izen ona / Leor ta itxasoz / Barreatzeko. AB AmaE 114. Santutasunaren usai gozua barriatuko dutenak Eliza guzira. Bv AsL 54. Egiaz klubetarik athera ziren orduan, eta hedatu bazter guzietarat, urhe eta zilhar faltsoak onentzat barreatzen diren bezala, matsimarik galkorrenak. Elsb Fram 69. Eta ja gutaz fama handia barraiatu dute munduaren asko bazterretan. Zby RIEV 1908, 84. Goiz guzia beha egon eta barreiatu zen jendea, emeki-emeki. HU Zez 169. Eta haren familia handia, norapait barheiaturik, ahal den bezala bizi da. Arb Igand 134. Atakatu zian builta handirekin Türken armada; erauzi, ützülikatü, barreiatü, phorrokatü eta ondarrak ihesi igorri. Ip Hil 31. Insensü eta ürrin hun bide orotan errerazten eta barreiatzen zielarik. Ib. 93s. Bazter hautako jendekia, idorte denboran, bere eskualdea utziz, bazter guzietarat barreatzen da. Prop 1896, 108.

( s. XX.) Gobernamenduak badauzka bertze [eskola handi] andana bat, ez dakit zenbat hirixketan barreaturik. JE Bur 48. Auzapezak [...] barreatzen du azkenean plazaren erdirat eztabadaren aditzeko bildua zen gizon multzoa. Ib. 31. Orduan, barneko janiza kexua axalerat barreatzen zeie. Ib. 164. Lur guzia barrena bere adarrak edatu ta barratu dittuan zugaitz edo arbol onen zaña Aitta Santua da. Inza Azalp 98. Arratsalde erditan, noizpait eta norapait barreiatu zirelarik nere kruxpetak, beharriak aphal athera nintzen oihuen eta hirrien azpian. Barb Sup 28. Gu landuketa gera, ta Mistral bezalakoak etorria; gu gogoetalari, ua biozti; gure olerki edo poesia barnerakoa da ta aiena kanpora barratzen da. Or Mi IV. Mendi-neska baitzen, Crautik ozta barreiatu da aren izena. Ib. 3. Hazia bota zak ildoan, ez besainka barreatuz. Zub 35. Gordeka paperak ditu / barreatzen hor gaindi. Etcham 54. Eta ordu berean barraiatu zen gau hartako Akhelarre. "S'était dissous au même moment" . Barb Leg 134. Kapsatarrak barreatu zuten toki oietan makuluak jateko oitura. JMB ELG 59. Urren-illarak buruz kanpora / --ez daiteke barra alea--. "Para que no se esparza el grano" . Or Eus 333. Eseri dira, zabali dute, / alboan barra (zabaldu) da usaia. "El olor se desparrama" . Ib. 230. Su orrek, berriz, odeia lêrtuz, / euria digu barratu. "Desparrama la lluvia" . Ib. 263. Gerrieder-ek belar-barratzen (banatzen, zabaltzen) / baduke lanik ugari. "Extender las cambas" . Ib. 297. Saiets osoan barreiatzen zun / beatz-txikarra bustirik. "Extendía esa grasa por todo el costado" . Ib. 88. Beti isil, beti zoli; etsi-etsian bizi zan, zoriona noranai eskuzabalka barreatuz. TAg Uzt 315. Etxearen gibelaldetik itxasaldera barreatzen dan sagastiko bidetxiurretik jo zun. Ib. 100. Zaldiak barreiatu ziran larrain erdian barrena. Zait Sof 30. Ikusten, ukitzen, entzuten, usmatzen, jastatzen, siñesten. / Margo zuri antzo, fedea zazpitan zaigu barreiatzen. "Se descompone" . Or Poem 537. Atariko orma-gañetik barreiatu bear diet gure erritarrei zeruko albistea. NEtx Antz 53. Han sortuak, han handituak, biziak barreiatu gaitu eta urrun ereman. Zerb Azk 32. Gure gorputz azalean barreatuak, sakabanatuak, baditugula begitxo batzu. Mde Pr 323s. Jendea barreiatu baino lehen, harzara jarririk ginauden gure pulpituetan. Ib. 293. Erio-bearra ilezkor bezala maitatuz, ene anima ondarrean barreiatu nulako. "Fuderam" . Or Aitork 85. Ango albistak isil-misil, belarririk belarri barreatu ziran. Erkiag Arran 150. Ardiak bakarrik utzi dituk, eta anartean barreatu zauzkik. Larz Iru 82. Holako berriak hedatzen dira neskato gazteen artean, elizako zeinuez barreituak bailire baino fiteago. Ib. 20. Larderia guzia eskualdetako "daimio" edo gobernadoren eskuetan zelakotz barreatua eta zatikatua. "Dispersée et partagée" . Ardoy SFran 234. Eta etzuen denborarik galdu, nahiz Indiano eskualdetan barreiatuak ziren misionest guzietaz arta hartu. "Répandus" . Ib. 252. Mundu onetan bere edertasunaren argia inguruan barreiatu al izateko. NEtx LBB 82. Garaipen orrein entzutea be / barreia da edonora. Atutxa Mugarra 77. Saia gaitezen, bada, ongi merezi du eta, Pernando honen izena bestearena adina barrea dadin. MEIG II 92. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrego hitz merke horiek? MIH 137. Barreatua zegoen gainera hizkuntza nolanahi eraberritu, aldatu, ugaritu eta murriztu zitekeelako iritzia. Ib. 347.

v. tbn. StPierre 37. Ibiñ Virgil 54. Barraiatu: Hb Esk 161. Arti Tobera 268. Barreatu: LuzKant 76. Ir YKBiz 59. Osk Kurl 86. Larre ArtzainE 48. Barriatu: JesBih 460.
azpiadiera-1.1
Difundir(se) la noticia de.
Eta barraiatu zen [mara]billa hau herri aietan guzietan. Ber Trat 113v. Orobat debekatzen du Mandamendu onek, estalia dagoan iñoren bekatua agertzea, barreatzea ta besteri esatea. Ub 180. Naiko lukee erakgatik gaizki juzgatzea, eta gaizki esatea, eta nabarbendu gabe dauzken utsegiteak guziai esatea eta barreatzea? Gco I 433. Zorzigarren aginteak debekatzen digu bostgarren lekuan lagun urkoaren tatxa egiazkoak ere baña ixilik daudenak, edo barreatu gabeak agertzea. AA II 212. Gauza bat errian barreatua dela esateko, jakin bear due geienak, edo beintzat ainbestek, non uste izan ditekean, laster zabalduko dala errian. Ib. 213. Barreatu zuen bortxatu nai izan zuala Josek, eta sartu zuen preso. Ib. 134. Barreatu zuen gaistakerian arkitu zuela. AA III 333. Barreatu zan, zer jana Ejipton saltzen zala. Lard 54. Barreatu zenenan gaxtoak zituela kolpeak eta nekez sendatuko zela, osteka abiatu ziren ikhusleak. Laph 74. Ez aztu onen garbitasuna barreatu eta bere izen ona ostera biurtzeaz ere. Arr GB 31s. Santa Kruz an zegoalakoa barratu zan belaxe. Or SCruz 45. Lamartinek barratu zun mundu guziko letrazaleen artean, Mirei azaltzekoa zela, ikuskarrizko gauza zela-ta. Or Mi III. Ez inoren eta inoizko erruak eta hogenak barreiatzeko. MIH 280.
azpiadiera-1.2
Juez gaiztoak judu gaiztoen / esana egiteagatik / barreatzen du sententzia bat / ez iñork okerragorik.Balad 239 (Bast 40 publikatzen).
azpiadiera-1.3
Gastar (dinero); dilapidar, despilfarrar.
Heriotzeko orenean utzi beharko direla guziak, eta naski hek barraiatuko dituen eta bere kaltetan eta damnazionetan hetaz serbitzatuko den urliaren eskuetan. SP Phil 458. [Soma handi bat] bere hala barreiatu, eta eman paubrer. Tt Arima 126. Berziak aldiz eskü batez arrapatzen dian honak, diala berziaz barreiatüren. Egiat 167. Ondasun eskasak erbestean barreiatzea eta sakabanatzea. MEIG VIII 64.
sense-2
2. (VocS, Gèze, H), barraiatu (L ap. A; SP, Ht VocGr, Lar, Lecl, Dv, H). Destruir(se), deshacer(se), disipar(se). "Dissiper" SP, Dv. "Démolir, défaire" Ht VocGr. "Demoler" Lar. "Ezkontza hasiaren barraiatzekotan gare, nous sommes au point de rompre le mariage entrepris" Dv. "Egin dugun tratuaren barraiatzekotan emanen darotzut ehun luiseko bat" Ib. "Sator oskiak barreiatzea, défaire les taupinières" H. "Etxe zahar hori barraiazten dute" Ib. v. banatu (2).
tradizioa
Tr. Exclusivamente septentrional, salvo algunos ejs. de Orixe.

Desegiten enganamenduak, eta barraiatzen zelatak. Harb 396. Iondone Paulok anhitz trabaillu eta atsekabe izaiten zuen, zeiñek tristetzeko okhasino emaiten baitzioten, baiña hek guztiak, kontzientzia onaren alegriantzak eta arraitasunak iguzkiak lanhoa bezala, haizatzen eta barraiatzen zerautzan. Ax 440s (V 287). Bainan seinale hura bera gaixto lizate eri eztena baitan, ezen ezagutaraz lezake naturalezak eztuela indarrik aski ur gaixtoen barraiatzeko eta kanporatzeko. "Pour dissiper et résoudre les humeurs" . SP Phil 185 (He 187 barraiatzeko). Zeren itxurapenak eztu irauterik eta barraiatzen da goiti doan khea bezala. Ib. 429 (He 434 urmariatzen). Herioa jiten denian [arimaren eta gorpitzaren] unione haren barreiatzera, orapiloaren laxatzera, amorioaren desegitera. Tt Onsa 146. Saltzepenetan, erospenetan, etxe egitian ta hen barreiatzian. Egiat 166.
( s. XIX.) Axaletik hasten bada / Bertuten asentua, / Beti flako izanen da, / Aise barreiatua. Monho 106. Hea bada, Iainkoaren tenploa barraiatzen dukanaz geroz, eta hiru egunez berriz xutitzen, begira ezak heure burua. HeH Mt 27, 40 (Lç, He, TB, SalabBN, Hual, Or, IBe desegin, Dv, Echn urratu, Ur arrasatu, Ur (V) bota, Ol porrokatu, Ker lurrera eratsi, IBk xehatu). Etxe batzuek bezala gare, herioak barraiatzen. <barraiotzen> gaitu bethiko.Hb Egia 28. Bihotzak leher egin zion aitzean barraiatu zituztela haren lan guziak. Ib. 15. Ezen ethorri behar zuen denbora bortzetan iragana da, eta hark sarthu behar zuen tenploa, aspaldi barraiatua. Ib. 51. Inguru guziko lixtor ohantzeak xahutu behar dira artharekin, zeren lixtorrek hiltzen baitute erle hainitz. Xinhaurrien murruak ere barraiatzen dira orobat. Dv Lab 295s. Uhinak eztitzen dire, hedoiak barreatzen, zeru xaharra agertzen. Laph 223. Zeinhatzen bagira errespetüreki, eta fede azkar bateki: debriak ohilten dütü, tentazioniak barreiatzen, eta Jinkuaren benedikzioniak gütan gaña erakharten. CatS 18. Bastilla izan zenean barreatua Parisen. Elsb Fram 81. Gizonek [lege horiek] hurra, hauts eta barrea detzazkete, egin zituzten bezala. Ib. XII. Hari zela [...] zimenduetarik uraren baztertzeko egina zuten pezoinaren barraiatzen. Jnn SBi 170. Haren etxea edo hobia arthikia zen eta barraiatua. Ib. 124. Eta aurkhitu zuten, haizeari eta hotzari paratua zen heia barraiatu hartan, Haur bat sorthu berria. Ib. 13. Behar direla [komentu hoik] oro huts eta hets-arazi; garbitu, kendu, barraiatu behar direla oro. HU Zez 99. Ezkontzia barreiatü zen eta Margarita sarthü zen sen Franzesen ordenan. Ip Hil 68.

( s. XX.) Zorionez zuten alde beren gaztetasunaren iguzkiko sua: hunek, agertu arau, hedoiak barreatzen baitzeiezten! JE Bur 208. Xoriñoaren lur ohantzea negu luzean egon da: / Ixilik, hutsik, bainan halere nehork ez du barreatu. Ox 109. Noren onetan ezarri zaukuten hor muga bat? Gizonek egina, gizon batek [...], Napoleon Handiak barreatzer . <berrea-> du behin. Ox GH 1924, 141. Lanoak bazterretik: / "Nausi dut haizea. / Harek nau barreatzen". Etcham 115. Kalerna barreiatu zen burrunbaka, eta iguzkia, halako iguzki hits hits bat, agertu zen hedoien artetik. "L'orage se dispersa" . Barb Leg 149. Satagin-lur ta satorrarenak / neguan naiz zintzo barra, / atzera sortu, nai baiño usugo / makestuz agobizarra. "Desparramar" . Or Eus 298. Sei segarien muga jo arte / barratu ditute maillak. "Han deshecho las cambas" . Ib. 301. Hara, amatto nerea, hau bizitze dorpea! / Nahi-t'ez barreatua zuk ontu ohantzea. Iratz 158. Hauk igurikatu behar ukhan zuten, lanhoa barraiatu arte. Zerb IxtS 36. Lanhoak oro mozkor horailak barreiaturik. Mde Po 79. Ama aitaren orhoitzapenen barreatzen hasi zelarik, Peiok beti bihotzean halako ximiko bat senditzen zuen. JEtchep 60. Ez zaut iduritzen, deusek barreiatuko duela gure amodioa. Larz Iru 46. Orai engoitik ezin ditaike egina dena barrea [...] / inozentaren hiltzaile dena da zinez dohakabea. Xa Odol 176. Horrek barreatzen du / askoren bihotza; / hortakotz da munduan / hoinbertze dibortza! Mattin 85.
azpiadiera-2.1
barraiatu (H), barraitu ( VocCB .(s.v. askatu)A) Soltar(se). "Soltar, desatar, desligar" VocCB. "Korapillioak barraiatzea, défaire les nœuds" H. "Barraitu (AN?), soltar" A.
Gero bere gerrikoa barriaturik, hartaz inguratu zuen bere lephoa, esklabotasunaren seinaletzat bezala. Jaur AndreB 102 (ap. DRA). Hartzen da zirikuaren izpia, eta kuskuak barraiatuz dohazi beren lekhutik athera gabe. "Ils se défont" . Dv Dial 6 (It askatzen, Ur askatubaz). Khotxeian haria hartürik, egiten da mathaza duan bezala barreiatuz. "À mesure que le fil se développe" . Ip Dial 6. Hor non korapilioa barraiatzen den! Hb Egia 45. Zangoak estekaturik ez zitaken higi. Barreatzen diozkate bada oinetako lokarriak. Lf Murtuts 47.
sense-3
3. barraiatu (Dv), barreatu (H), barreiutu. Distraer(se), despistar(se). "Gogoa maiz barraiatzen zaio, il`éprouve de fréquentes distractions" Dv.
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en la tradición septentrional. Al Sur hay ejs. en Mendiburu, Lizarraga de Elcano, Guerrico y algunos autores del s. XX.

Konfesatzen denari zuk emozu othoi arraia / bekhatuak aithortzean eztadintzat barraia. EZ Man II 76. Hanbatenaz gizona trabatzen da eta barraiatzen, zenbatenaz egitekoak bereganatzen baititu. "Impeditur & distrahitur" . SP Imit II 1, 7. Barkha diazadazu halaber zure miserikordia noiz ere orazionean zutaz bertzerik baitarabilla gogoan: egiaz aithortzen baitut hagitz ohitua naizela gogor barraiatzen eta errebelatzen. SP Imit III 48, 5 (Mst barreiarzün handi bateki). Horrelako lanak barraiatzenegi duela kontuzko gauzetan enplegatu behar den adimendua. SP Phil ẽ 2v. Zeinek hala eginez bere bihotzak alferrik unhatzen eta barraiatzen baitituzte. Ib. 386 (He 391 nekhatzen eta iriontzen). Kuriostasunak barraiatzen du [gizona] . Ch III 48, 2. Horiek guziak eztire spirituaren barraiatzeko, eta bihotza illhunbeez bethetzeko baizen. "Ista enim generant distractiones" . Ib. 24,2. Bada bere aldian egiten du otoitz zertan hari den ez dakienaren eran, gogoa barraiaturik dadukala ta berea arrizko edo zurezko gizona baliz bezala. Mb IArg I 81. Sainduki zure lanak egitzu zure estatuan hek Jinkoari hedatzen diotzotzularik; eta ez zare errenkuratuko barraiatzen zaituztela. Mih 110. Mezan othoitzarik egin bage, edo egiten dian othoitzetan, bere nahiz, bere Spiritiaren barreiatzera utziz. CatLan 100. Ez da egia miletan, zure izpiritua barraiatua egon zarela, alde guzietarat beha egon zarela, postura imodest batean egon zarela? Brtc 244. Gogoa barraiatu. LE-Ir. Edo geurk, gere burua sosegatzeko alegiñak egin bagez, dibertitzeko edo pensamentua barraiatzeko edo aizatzeko motiboak ematen baditugu, orduan gure kulpa da. Gco I 404. Beraz barraiatuak kausitzen ditugunean gure buruak, emeki ta deskantsuz <deskantsaz> itzuli behar gare Jainkoa ganat. Dh 98. [Bizitze bat] hain nagia, hain hotza, hain barraiatua Jinkozko gauzetan. Ib. 220. Baldin kongreganist bat barriatzen balitz, edo bilkhuak uzten balitu, edo ardura, arrazoin lejitimorik gabe, huts egiten, lagun guziek pena hartuko dute. JesBih 430. Spiritia barreiatzen bazeizü, edo phensamentü hunik ezpazeizü jiten. UskLiB 71. Zenbait abisu eman ziozkan, jatzarria egon zadin eta ez zezan fraiden ezpiritua barraia! ABv SFranEL 22 (ap. DRA). Egun batez, Jesus Jaunak erran zion Jon Doni Petriri: "Zaldi bat emanen deat, . Gure Aita erraiten badautak, bururen buru, gogoa batre barraiatu gabe". "Sans dissiper du tout ta pensée". Barb Leg 62. Argal naiz ta barreia / begi ta belarri. / Agur, inguruetan / zauten ikuskari! "Mis ojos y mis oídos se derraman" . Or BM 39s. Bazkaltzen asi ta guztiz barreiatuta nengoen, eta guztiz jangar. Ez dut jan nai izan. Txill Let 52.
azpiadiera-3.1
(Con alativo).
Edukazu Kristo baithan osoki zure gogoa nihorat barraiatu gabe. Hm 211s. Zenbatenaz bilduago, iuntatuago eta iarriago baita nihor bere buruarekin, bertzetara barraiatu gabe, hanbatenaz gauza geiago eta goragoak aditzen tu traburik gabe. SP Imit I 3, 3. Xuxen bere gogoan eta espirituan edukitia, eskuin eta eizker kanporat barreiutu gaberik. Tt Arima 29. Zeren kanporat sobra barraiatzen baitire, eta sobra maite baitute bere buruben agertzea. Mih 129. Behar da atxiki büria [komuniatzian] geldi geldia eta xuxen, eta eztira harat hunat barreatü behar begiak. CatLan 139. Gure ispiritiaren arhintarzunak, gure otoitzetan emaiten derauzkigun barreadurak, aski tuzu, ispiritia gure nahira bestetarat barreatu gabe. AR 45. Bainan hortarat entseiatua gatik ere Izpirituak [sic] harat-hunat barraiatzen bazaiku, ezkare hortaz batere ez espantitu, ez khexatu behar. Dh 98. Garhaitzaileak berak, biahorezko ordu hetan norabait barraiatzen dira. Ikus zazu Troies-en bentzutzea zer gostu zaikan Greziari: hamar urtez baino gehiagoz bere erregeetarik gabetua izan da. Dv Telem 81. Laster galtzen ahal duzu haren grazia, kanpoko gauzetara nahi bazare barraiatu. Dv Imit II 8, 3. Gütan gogoa ardüra barreiatürik da mündüko gaizetarat eta Jinkoaganik hürrüntürik. Ip Hil 53. Ez-zen haren gogoa barreiatzen guria bezala mündü huntako mila gaizatara. Ib. 51. Othoi ez niri aipha haurrik! Bere laguna egiazki maite duenak ez dezake onets bertze batzuetarat, hok umeak izanik ere, bere amodioaren barreatzerik. JE Bur 98. "Ortik ez", esango diozu, "Aralarra goaz", eta oiñak ez dira bidetik baztartuko, begi-belarriak alde banetara barreiatuz baldin bazoaz ere. Or QA 141.
azpiadiera-3.2
(Con ines.).
Ezpiritü xahü, sinple eta fermo bat ezta hanitx lanetan barreiatzen. Mst I 3, 3. Ez nuan lurreko ondasunetan barreiatu nai, astia iretsiz eta ark ni. Or Aitork 220. Galga lasaegi uzten zidaten jokurako, doiari zegokion baiñon areago, nere naikerietan barreiatzeko zorian. "In dissolutionem affectionum variarum" . Ib. 43.
azpiadiera-3.3
(Con ablativo).
Etzioen bertze deuseri ere behatzen, Jainkoari ohore emateari ta haren nahia bethetzeari baizen, deusek ere etzuelarik den gutiena Jainkoa ganik barraiatzen. Dh 272. Mila ezdeuskeriek Jainkoa ganik eta gauza Izpiritualetarik urruntzen eta barraiatzen baikaituzte. Ib. 155. Ximinoak etsaia aldiz behar zuen dostatu, / Bere yusta eta grimasez gudutik barraiatu. Gy 154.
azpiadiera-3.4
Salirse del tema.
Kili gozo ori zelan jaulki ago aulez, / ain garbi goikoa ta zoramentsu danez, / barreiatu gabe? Gand Elorri 130.
azpiadiera-3.5
(Part. en función de adj.).Distraído; despreocupado.
Eta ondikozko hek izpiritu barraiatu ta bihotz sorhaio batzuekin kausitzen dire mezan. Dh 224. Bizkitartean, zenbatak ez dira guthartean barraiatu, alfer, laborari txar? Dv Lab 263. [Maria] Yaunaren oñetara eseri ta aren itza aditzen zegon; Marta berriz barreatua zebillen gauza guziak atontzen. Ir YKBiz 268. Barreiatuak, kanpo aldera ixuriak bizi gera. Kanpoko zeretan kokatzen dugu gure arreta, eta bein ere ez gu baitan. Vill Jaink 142.
sense-4
4. " Paperak barraiatzen du tinta, le papier boit l'encre" SP.
sense-5
5. "Amanecer, [...] eguna argitu, barreatu, zabaldu " .
sense-6
6. " Barreatu (Sal, Sc), despojar de sus frutos un árbol" A.
sense-7
7. (Foix), barraiatu (Dv).
(Part. en función de adj.).Desarreglado, disoluto. " Bizitze barraiatu bat darama " Dv. "Désordonnée, barreiatia, harroa, xüxen eztena " Foix (Lhande da erróneamente barreiat).
Ja abereen arauko libertate barraiatuak goan eta akhabatu dira hiretzat. Dv LEd 86 (Cb Eg II 42 libertade eragabeak). Igande batez ihizira joan ziren bi muthiko gazte; bat ala bertzea lazoak, ezaxolak, osoki barreiatuak. Halarik ere batek bere meza nolazpait goiz hartan entzuna zuen. Arb Igand 100.
azpisarrera-1
BARREIATUAN. En estado de dispersión.
Orai dauden barreatuan idukiz eskola handiak, hiri berean eta hiritik hirira elgar jaten dutelarik, Gobernamenduak trabatzen ditu ikerzaleak, erresumari kalte dakar. JE Bur 49.
azpisarrera-2
BARREIATUXE. Aprox. de barreiatu.
Munduko gauzetarat barreatu-xe direla iduritzen zeztenak mesperetxatzen tizie. AR 424.
azpisarrera-3
BARREIATZEKO. "Barraiatzeko, qui est à défaire. Zure lan guzia barraiatzekoa da, tout votre travail est à défaire" Dv.
azpisarrera-4
EZIN BARREIATUZKO. "Ezin barraiatuzko, qu'on ne peut défaire, indissoluble" Dv.
barreiatu
<< barne 0 / 0 barutsik >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper