Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bai-.
sense-1
(Vc ap. A) (Prefijado a una forma verbal personal de irreal provista de suf. -n). Como si. "Bai-, como prefijo de conjugación indica [...] el supositivo comparado, y en tal caso al verbo conjugado se le agrega el sufijo complementario -n" A. "Or ibili dira Mallabitarrok badagoka, euren idiak lakorik iñun ezpailegoan, da ederrak emon deutsez Berritun: bai bear be (V-m)". A s.v. -ka. "Urrebitsetan sarturiko erostunagaz ponpoixearren jabiltzu mamalatzar ori, urre utsezkoa bailitzan (V-ger)" Ib. s.v. urrebits. "Hay una locución conjuntiva de comparación [...] formada de dos afijos de conjugación: prefijo el uno, bai; sufijo el otro, -n. Como si yo viniera bainentorren, como si yo fuera bainintzan. Hoy, por lo regular, se recurre en su lugar a una locución de calco alienígena: banentor bezala (legez en V), banintz bezala (banintz legez)" A Morf 706. "Es locución conjuntiva y se usa mediante un verbo conjugado. Bainentorren como si yo viniera, lasta-sakua bainintzan como si fuera saco de paja. Suenan mucho mejor que las locuciones de calco alienígena banentor bezala y bainintzan bezala" A GipOso 13. "Ejemplos de la locución conjuntiva de comparación bai-... -n, sólo se oyen, que sepamos, en dialecto V y zonas como Mundaka. Aparte de los que en sus obritas ha expuesto un autor contemporáneo (el que traza estas líneas), sólo un ejemplo se ha podido recoger en nuestra literatura. Se halla en el Acto para la Noche Buena [...]" Ib. 572. "Cela étant, comment doit-on l'analyser? Son n final n'exprime pas le passé. Donc il s'agit du suffixe relatif. Or on ne connaît dans aucun dialecte aucune forme verbale qui contienne à la fois le suffixe relatif et le préfixe bait-, bai-. Donc: 1.º le bai- de bailitzan n'est pas identique à celui de bailliz bezala [v. BAIT-... BEZALA s.v. bait-]. 2.º litzan est un éventuel à suffixe relatif. [...] Si l'on compare les deux expressions bailliz bezala et bailitzan, on voit que le seul élément qui, dans la deuxième, peut exprimer la comparaison est bai-. Il n'est donc autre que la particule affirmative bai, employée, comme parfois dans la vieille langue, pour marquer la comparaison ('comme') [v. bai II (1) ], et placée après le terme auquel on se référe pour comparer [...]. Dans la phrase de Barrutia, le second membre de la comparaison est introduit par ala 'ainsi'" Lfn BSL 1966, 229.
tradizioa
Tr. Documentado ya en Barrutia y posteriormente en Añibarro con comparativo, a partir de comienzos del s. XX se extiende su uso a prácticamente todos los autores vizcaínos y bastantes guipuzcoanos.

Iru deabruk erruki baga / lastasakuba baininzan ala, / kendu jeuste zaiak, / barberu baga osatu xataz neure azur ausiak. Acto 293s. Kale bazterretako paper, zotz, [...] ta maluta galdu guztiak [...], egazti biurtu gura baillirean (balira legez), jaso ebazan aize orrek. Ag Kr 12. Danak ezagutu eben zoratuta egoana, ta Juana Mari, Josetxoren amak, bere alaba baillitzan, egin ebazan negar gogorrak. Echta Jos 293. Seneka berbera euren artian agertu bailitzan, lotsa ta itxal andijaz begiratuten eutsoen. Kk Ab I 27. Emakumetxo zurbil bat bailitzan gutxituz, emetuz izendatzen duten Tolosa yayua. A Ardi VI (cf. nota: "Como si fuera. Erdalkutsudun esakera da "balitz bezela"). Eta buruba atzeruntz egindda, arpegi illuna ipiñi eban, zeozer oldoztuten (pentsetan) bai'legon. Altuna 79. Ta ziñatu nire aurrean deabrua bai neukon, eta etxera sartuta atea itxi eban. Or Tormes 61. Muñoak oro txingika ari ziren, illunbetan izar-yarioa bai litzan. Or Mi 96. Laguntzarik bage bere burua ikuski, zurbildu zen eriotzera bai liyoan. Ib. 60s. Neure ezkongai bailiran neskatil danari / begiratzen dautsiet dagidan bidian. Laux BBa 44. Orduban bakaldunak, asarre bai'leguan, arpegi mukerra jarri ta betosko illunaz, ba-diñotse: [...]. Otx 52. Ta asi dek karraxika, estea sabeletik zintzilika bai'lerion. Ldi IL 18. Oraindik urte asko eztirala, meatoki ta oletako langilleak, abere baño izan ezpai'liran, lanerako gauza ziran bestean baño ez ebezan ugazabak aintzat artzen. Eguzk GizAuz 30. Barrunbeko ikusgaiari aogozoka bai'lebillan, erdi-toteldurik, tinkatzen zan luzaroan, amesetan bezela. TAg Uzt 259. Beste ordubetean egon zan Beltran gizajoa kordegabeturik illa bailegokean. Etxde AlosT 103. Esan zitekean, Elizatxoa aidean jaso nai zutela, paperazkoa bai-litzan. Lek SClar 104. [Zuhaitzak] intzirika ari ziren, eta iharrosten ziren ontzi-mastak izan bailirakeen ekaitz baten jostagailu. Mde HaurB 5. Eta sakonerago Lumentxa (Kalbario) mendiskaren oiñetan erri maiteko etxeak, aurresku luze pozgarrizko bat egiteko alkarri eskuak emonda bai'legozan. Erkiag Arran 11. Amets beltz izugarri batetik aterako bai-nintzan biurtzen naiz nere baitara urduri. Txill Let 97. Bide-ertzean jarri zan tenpleu-tenpleu, atseden artu gura bai-leukean. Bilbao IpuiB 96. Beste munduko gauzen bat ikusten bailegon. Ib. 167. Buruz belarri ari zan maiz emengo arazoetan, bere gogoa auziren batean tinkaturik baileukan. Zait Plat 84. Urrun estaldu zan, / naien matxinadan, / nire itxaropena, / izarra bailitzan. Gand Elorri 166. Antziñateko agintariak maiz azaltzen zaizkigu Jainko biurtuak, eta legeak zerutik jetxiak bailiran. Vill Jaink 185. Beste edozein emakume artuerreza bai litzan esten eban. Erkiag BatB 182. Ikusgarri zan benetan hamar edo gehiago batera, beste hainbeste igel bailirean, ugesi ondoan iger egiten zutenean. Osk Kurl 157. Itsaso zabalaren semeak eta igari dakitenak oro itsas-ertzera iraizten ditu ur-mendoiak itoen gorpuak bailiran. Ibiñ Virgil 105. Interpol osoa ondoren dabilkit erbi-txakurrak bai-liran, usaika. NEtx LBB 116. Biedermann joku jostagarria bai litzan par murritza egiñez. Lab SuEm 205 (acot. escén.). Agirre zanagaz aurrez-aurre berbetan bailegoan. Etxabu Kontu 58. [Bi atzizki hauek] deklinabideko bailiren hartu ohi ditu jendeak. MEIG I 173. Kanpoko debekuak eta barrengo ajeak aski ez bailituen, etxekoek [...] kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari. MEIG VIII 46.
azpiadiera-1.1
(Sin -n ).
Olako batean, itzaia yeiki da langillezaia bai litz, eta bapatez esaten die segariei: geldi yaunak! Or Mi 108. Egoaizearen arnas bigunak dardarazten du noizbeinka pagadi orraztuaren adatsa; geldiro, ordea, nagiak gerriondoa zurrundu izan bai'lio. TAg Uzt 78. Odei-litsa / aren batel bailitza. Gand Elorri 100. Kafea artzen ari da, barruan dagon norbaitekin izketan ariko bai litz. Lab SuEm 176 (acot. escén.).
azpiadiera-1.2
(Tras introductora de comparativa).
Atzera ta aurrera iñun geldi ezin egonik, zein da lurrak erre baileutsozan bere oñazpijak. Kk Ab I 101. Huts hutsik nago nola bainintzen / ijitoen gatilua. Arti MaldanB 212.
azpiadiera-1.3
(Con comparativo).
Testigu okerrakaz salatu eben, Yaungoikoaren kontrako berbaak esan izan bailituzan legez. EL2 218. Etorri bailitzan legez Jesus zure biotzera, beronen giltza guztiak emon egiozuz berari. LoraS 44. Amak eta arrebeak bailleben lez gertaera guztien errua. Echta Jos 229. Lenengo enderritartekoari kurubioak kolkora bota bai'leutsezan lakoxe lazkea sortu zan aren barruan. Eguzk GizAuz 69. Lore arte bailegoan bezain ongi zegoan. Osk Kurl 200.
bai-
<< auzoko 0 / 0 bait- >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper