Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

218 emaitza hutsik bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (197)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
auzoko.
sense-1
1. (V, G-azp, BN-baig; Lar, Dv VocCB , vEys; h- SP, Dv). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 238; Elexp Berg.
Vecino, persona que vive en las cercanías. "Qui est du voisinage" SP, Dv. "Vecino, cercano" Lar, que lo diferencia de "vecino en algún pueblo, urkondearra, bezinoa". "Auzokoaren bizarra moxten <moisten> dakusunean, sarrezazu zeurea urean" Lar s.v. barba. "(Con) ayuda de vecinos, auzokoen laguntzaz, auzalanez" Lar. "Albokua, vecino. Sin. auzokua, éste en sentido más general. Mutil gazte mardo ori auzokua dogu" Etxba Eib. Cf. AUZOKO. v. auzo (1) , auzotar.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en el s. XVII en Axular y Pouvreau; más tarde sólo lo hallamos en Bordel, ChantP, Larzabal y Xalbador. Al Sur es usado desde mediados del XVIII, y su frecuencia aumenta notablemente en el XX.

[Emazteak] kontatzen baiteraue bere hauzokoei bere sendagailla. Ax 549s (V 352). Maillega zazu zure hauzoko guzietarik hainitz untzi hutsik eta duzun olioa isur ezazu hetara. SP Phil 197 (He hauzoenganik). Enaiz gehiago minduko hunelako eta hunelako hauzokoek edo etxekoek nitaz erraiten duten halako eta halako tarritagarrizko hitzaz. Ib. 106 (He hauzoek edo egokiek). Itxekok, auzokok, errikok eta ez errikok ematen diozkan naigabenzak. Mb IArg I 108. Hau ekusten zuten auzoko gaistoak ezin eraman zuten Furioren orrenbat on. Ib. 211. Erriko ezagunak eta Thomasen aide ta auzoko guziak bildu ziran aren itxean. Mb IArg II 322. Zuen alaba edo neskatxak bakarrik ez fiatu: zuekin, ta aurrera auzokoak aparte bialdu mugonez, edo eraman, ta mutillak geroago aparte dijoazela. Cb Eg III 362.
( s. XIX.) Nik eztakit beste euskerarik neure guraso ta auzokuei enzunda ikasi deutseedana baño. Mg PAb 82. Ze nekeak igaroten eztituez gurasoak semeakaz ta semeak gurasoakaz? Auzoak auzokoakaz? LoraS 124. Begira izan ote dezun auzokoai edo beste lagun urkoai birauak botatzeko oitura. AA II 35. Etseko yauna bertatik / auzokoai esateko zegaitik, / deiturik asten yake esaten: [...]. Zav Fab RIEV 1909, 34. Ez emon naibagerik dan txikijenik etxekuai, auzokuai ta lagunai. Ur MarIl 5. Ez balitz auzokuekin gaizki jartziagatik, salatuko nituke biar dan lekuban. Sor Bar 28. Bere auzoko eta adiskideak esaten zioten: "Pello doatsua". EE 1885b, 368. Eraginik sarritan auzokoai gogait? AB AmaE 245. Aitak [...] egia jakiteko / gauza aren ganean, / bota eutsan auzoko bat / mutilari esaten / Markaidara elduteko / domeka-goiz baten. Azc PB 132. Maitetasuna sartzen bada biotzetan, bereak eta geiago emongo iakoz auzokoari, gogo guztiagaz. Ag AL 52. Euskaldunak, [...] eztira auzokoen kontra aiñ amorratuak egongo. Ib. 68.

( s. XX.) Bere aittamak eta auzokoak ibittu (calmar) eben bere artegatasuna. Echta Jos 53s. Lagun, aide ta auzoko askoren aurrean. Ag G 49. Edozein auzokok ikusi, ezautu ta aztertu daikezantzat. ForuAB 71. Agur egiten eutsoen bere maira etorri edo kanpora juaten zanian, akeitetxian auzokuak ziralako aspalditik. Kk Ab I 19. Auzoko batek pagatu ziyon / dentistaren kontuba. JanEd II 86. Jaun Ertoraren / mandoa! [...] Badoa, / janik Etxebesten / eta hauzokoen / lastoa... Ox 95. Zarata zala bide, gugana egin eben arrotzak eta auzokoak, tartean sartzen zirala. Or Tormes 107. Ni auzokoak baiño obea enazala autortuaz. "No ser más santo que mis vecinos". Ib. 5. Zure auzoko batek / esan dit bart neri / nola zor omen dituzun / iru gurdi gari. Tx B III 24. Alkarren auzokuak diralako. Kk Ab II 142. Atozte, esaten diezute auzokoeri. Or Mi 31. Bere auzokuai eztagikioela kalterik egin. Otx 98. Baserrira eldueran, auzoko guztijak urten yakezan pozarren-pozez. Ib. 183. Ura aurkitu duenean deitzen ditu bere adiskide ta auzokoak. Ir YKBiz 299. Atozte! atozte! auzokook! Aberria ondatzen, gure aberria indarrean ondatzen! arin ona guziok! Zait Sof 130. Eta gure zozo bildurti eta auzoko ta lagun bezela ezagutu ditugun beste zenbait egaztitxoren alaitasunik? Munita 22. Auzoko batek egin du sua bere mendia garbitzearren. Ib. 43. Auzokoak emoten eutsenagaz bizi zan. Bilbao IipuiB 115. Alegiña ta nekea auzokoarentzat egokiagoak dirala, norberentzat baiño. Erkiag BatB 153. Mutil "zozo" batekin etorri bear izan dualako, atsegin zitzaionak auzokoari lagundu baitio. MAtx Gazt 73. Alperrik ariko zera auzokoaren aletegi okituetara begira. Ibiñ Virgil 73. Auzokoak aren karraxiak entzunda, jo zuten mendi aldera. NEtx LBB 185. Auzokoren bat ezkondutzian / danak artuko zuten jai. Uzt Sas 106. Auguste Borthayre, Senpertarra; erraiteko maneran hauzokoa, eta gaztean ongi ezagutzen nuena. Xa Odol 292. Auzokoek eta eskean ikusten zutenek esaten zuten: [...]. IBk Io 9, 8 (Ker auzokoak, IBe auzokoek; Dv, Leon (h)auzoek, EvS aizuak; LE aldekoék). Orduan dana itaiez ebaki bear izaten uan, auzokoak bilduta. TxGarm BordaB 29. Auzokoren batzuk izan oi ziran txerriari eusten: iru-lau gizon. Zendoia 29. Beragaz ekarten eban Eroski-n biarra egiten eban auzoko bat. Gerrika 180. Hau da agian harako zenbait hauzokok "vasco-románico" deitzen duten hizkera hura. MIH 311. Kidetasun horren bidez euskarak badituelako auzokoekin harremanak. MEIG VIII 86.

v. tbn. It Fab 109. Bordel 96. ChantP 264. Urruz Urz 36. A BeinB 76. ForuAG 285. Akes Ipiñ 26. MAtx Gazt 75. Larz Senper 78. Alzola Atalak 54.
azpiadiera-1.1
Ederra gauza bat da; bere mugak baditu. Ona beste gauza bat da, bere mugaekin; baina ez al dira auzoko samar? Or Y 1934, 84.
azpiadiera-1.2
Auzo-auzokoak ziran eta nai bazuten eta nai ezpazuten, alkar ikusi bear.Etxde JJ 200.
azpiadiera-1.3
Vecino, habitante de una población.
Dechepare [...] ageri da Doniane Garaziko auzokoa dela. Zub 19.
sense-2
2. Alrededores.
Ez dira falta non edo non, errian edo auzokoan onelako ministro zelo andikoak. Mg CC 136. Eskolako lagunekin edo auzokoetako neskatx mutiltxoak alkarrekin genbiltzanean. Ib. 177.
azpisarrera-1
AUZOKO EGIN. "Auzoko eiñ, avecindarse. Eibarren auzoko eiñ zan, etorri eta beriala" Etxba Eib.
auzoko
<< ausikika 0 / 0 bai- >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper