Batzarrak,
1. Kontuan hartuta oso garrantzitsua dela, Europaren bilakaerarentzat eta Europaren inguruko ideientzat, Europako kultura guztiekin, eta, bereziki, hizkuntza-identitateekin, errespetua izatea eta horien garapena orekatua izatea;
2. Kontuan hartuta desberdintasun handiak daudela, demografiari dagokionez, egoera soziologikoari dagokionez, hizkuntzen normalizazioari dagokionez, hizkuntza horien erabilera pribatu edo publikoari dagokionez, eta hezkuntza lortzeko nahiz komunikabideetan lekua izateko aukerei dagokienez, konponbideek kasuan kasukoak eta bereziak izan behar dute, ezin baita konponbide orokorrik eman;
3. Kontuan hartuta hizkuntza bakoitzaren tratamendu zientifikoak, giza tratamenduak eta kultura-tratamenduak honako printzipio hauek izan behar dituztela oinarrian:
Kautotasun zientifikoari zor zaion errespetua.
Haurrak bere hizkuntza erabiltzeko duen eskubidea.
Giza erkidegoek euren hizkuntza eta kultura propioak garatzeko duten eskubidea.
4. Ministroen Batzordeari gomendioa luzatzen dio, horrek azter dezan ea aukerarik dagoen, estatu kideetako gobernuek, baliabiderik egokienak erabilita, jarraiko neurriak har ditzaten:
5. Aurretiaz aipatu a, b, c eta d apartatuetan zein proposamen jaso eta proposamen horiek Europako eremuan abian jartzeaz denaz bezainbatean, gonbita luzatzen dio Ministroen Batzordeari, horrek azter dezan ea aukerarik dagoen, eremu honetan gertatuko berrikuntzak bildu eta horien gaineko informazioa zabaltzeko.