Sagrario Aleman,
Sustapen batzordeko burua
Euskaltzaindiaren eginkizuna da euskara eta euskaldunon eskubideak zaintzea, eta eskubide horiek aldezteko modu bat da hizkuntza-zuzenbideari buruz argitaratzen diren lege-testuak ezagutaraztea.
Xede hori gogoan, Jagon Saileko Sustapen batzordeak, 2007an, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz liburua argitaratu zuen. Geroztik, bertze urrats bat egin du argitalpen elektronikora ekarriz, eta, hizkuntza-zuzenbideari zuzenean loturik dauden testuez gain, gainerako ordenamendu juridikoan aldez edo moldez arautzen diren hizkuntza-eskubideak ere jaso ditu bertan. Testu bilduma hori eguneratzen eta handitzen joan da, hau 7. argitaraldia delarik.
2026ko urtarrilaren 29an itxitako zazpigarren berritze honetan, 2025eko apirilaren 1etik testuak gehitu dira. Baita lehenagokoak ere, baina aldaketa zerbait izan dutenak. Aurrekoarekin alderaturik, testu kopurua poliki handituz. Lan gaitza, etengabea, baina, aldi berean, euskaldunon interesak babesteko ezinbertzekoa duguna.
Orain arte bezala, hizkuntza-zuzenbidearekin zerikusia duten testu instituzionalak —Euskal Herrikoak, Espainiako Erresumakoak, Frantziako Errepublikakoak eta nazioartekoak— biltzeko eta eguneratzeko asmoa du Euskaltzaindiak.