Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

zloty

iz. Poloniako diru unitatea. Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.

zodiako

iz. Zeru esferako zerrenda, ekliptikak 8° 30´-ko zabalerako zati bitan banatzen duena, eguzkiaren itxurazko higiduraren erreferentzia puntu diren hamabi zati berdinetan banatzen dena. Zodiakoko ikurrak. Zodiako guztia, eguzkiaren urte guztiko bidea, soka laburra da nire pentsamendua lotzeko.

zogi

adj. g.g.er. Zuhurra, zentzuduna.

zohar

adb. Oskarbi.

zohardi

1 iz. Zub. Oskarbia. Zohardia bezain gauza ederrik ez da ikusten ahal, ez lurrean, ez itsasoan.

2 adj. Zub. Zeruaz mintzatuz, garbia, hodeirik gabea. Uda gau zohardi batez. || (Adizlagun gisa). Ik. oskarbi. Zerua zohardi zen. Eguraldia zohardi zen. Zohardi zen, zeruan izarrak piztu ziren.

3 adj. Irud. Zub. Begitarte zohardi batez so egiten. || (Adizlagun gisa). Ehiztariak beren lekuetan dira, begiak zohardi.

zohaztiar

1 adj. Zohaztikoa, Zohaztiri dagokiona.

2 iz. Zohaztiko herritarra.

zohi

iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zatia. Ik. zotal. Auzo osoan artoak erein dituzte eta zuk oraindik zohi bat ez duzu itzuli. Etxola zohiz estali zuen.

zohikatu, zohika, zohikatzen

du ad. Zohi edo mokorretan zatitu.

zohikatz

iz. Zotal ikatza. Etxea zohikatz suak berotua zen.

zohotar

1 adj. Zohotakoa, Zohotari dagokiona.

2 iz. Zohotako herritarra.

zoin

Ipar. Zein.

zoko

1 iz. Bi pareta elkartzen diren aldea. Ik. zokondo; bazter 4; zoko-moko; zurkulu. Eseri ziren zoko batean eta afaldu zuten. Horrelako garbiketak egin behar ditu nork bere etxean, zoko zikinak astinduz.

2 iz. Bazter gordea edo ezkutua. Ontziko zoko batean ezkutatu zen. Eroturik, zoko guztiak azpikoz gora emanak zituen. Zokoan ahazturik bizi guztian. Jatsun bada zoko bat, Beleburu esaten diotena. Arimaren zoko ilunetan. Barren-gazteluko zoko galduetan barreiaturik dabiltzan iratxo ilaunak. Kalez kale dabiltza, zokoz zoko.

3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. zulo 2. Gauden, bada, goxo-goxo etxe zokoan, inoren bila abiatu gabe. Estatistikak —nahiz sarritan sukalde zokoko estatistikak izan— aspaldi agertu ziren linguisten lanetan.

4 iz. (Hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaiari gutxiespen balioa ematen diola). Ik. zulo 3. Jenderik batere iragaten ez zen oihan zoko batean. Beldur naiz laster diren ardandegi zokoan.

5 adj. Zokoan, ezkutuan edo bazterrean dagoena. Behinik behin, ez da hain zokoa Ortzaize. Etxeko zokorik zokoenean ezkutatu ziren. Orain zoko eta ezkutu zaizkigunak ikusteko.

zokora bota Gauzez mintzatuz, baztertu. Zokora botatzen den tresna zaharra. Hitz berriak, ordea, herriarentzat oso zailak direnean, zokora botako ditut eta erdarazkoa hartu. || Zoko bazterrera bota.

zoko usain, zoko-usain iz. Luzaz itxita edo toki itxian egon denak hartzen duen usaina. Nekez ireki du sarraila, eta, sartzearekin batera, zoko usaina eta aspaldian metatutako hautsak harrotu dira.

zoko-zorri iz. Ehunzangoa.

zokogune

iz. Sakonunea; zokoa. Landak duen zokogune hartan urak galtzen du artoa. Harkaitz gainetan edota zokoguneetan.

zokoka

adb. Zokoz zoko. Satan beltza marrumaz zokoka dabil, oihan eta errekak ikaran daudela.

zokokari

iz. Besteekiko harremanak atsegin ez dituen pertsona, jendearen ihesi dabilena. Ik. misantropo.

zokokeria

1 iz. Norberaren herri edo herrialdekoak diren gauzen aldeko joera gaitzesgarria. Ik. lokalismo. Jardun librea eta zokokerietatik goragokoa nahi badugu (...). Herrira itzuli eta jatorrikoen alde leialki ahalegindu zena, inolako zokokeriatan ito gabe.

2 iz. Herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitz, esamolde edo aldaera; esamolde edo aldaera horiek erabiltzeko joera. Ik. lokalismo 2. Horiek horrela, esan dezagun, euskara batuak zokokeriak bazterreratzera garamatzala. Zokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamera aurrean delarik.

3 iz. Zokokaria denaren nolakotasuna.

zokolu

iz. Ipar. Zokoa.

zoko-moko

iz. Adkor. Zokoa, bazter gordea edo ezkutua. Errekako zoko-moko guztiak ezagutzen zituen.

zokondo

iz. Zokoa. Zulo eta zokondo guztiak aztertzen. Zenbat gaiztakeria zokondoetan eta bazterretan eginak irten beharko duten han agerira! Zokondora bota.

zokondoratu, zokondora/zokondoratu, zokondoratzen

da/du ad. Bizk. g.er. Zokoratu, baztertu.

zokor

iz. Mokorra, lur zati trinkoa. Zokor jotzen ere badaki. Hau da aitzur bat, lurreko zokorrak berak ere urre bihurtzen dituena. Nolanahi ere, bazkaria maneatzeko dagoena, sukaldari bat izango da, ez zokor-jotzaile bat.

zokoragarri

adj. Baztergarria.

zokorarazi, zokoraraz, zokorarazten

du ad. Bazterrarazi.

zokoratu, zokora/zokoratu, zokoratzen

1 da/du ad. Zokoan utzi, baztertu; zoko batera eraman. Greziako filosofoek Jainko sinestea zokoratu zuten. Ez zituen horrenbestez ahaztu zokoratuak zeuden liburu zaharrak. Barregarriak ziren Nikanorrek han zokoraturik zeuzkan zertxoak. Denen artean zokoratzen dute Martin. Nahigabeak, nekeak, zokora zaitezte. || (Pertsonez mintzatuz). Ik. marjinatu. Denen artean zokoratzen dute Martin. Azken urteetan euskaldunok zokoratzea helburu izan duen politika hori aldatu beharra dago.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hitz zahar, zokoratu eta bakanenak.

zokoratze

iz. Zokoan uztea, baztertzea; zoko batera eramatea. Ezkerraren aurkako zokoratze politikak bere hartan jarraitu zuen.

zokoztar

1 adj. Zokotzekoa, Zokotzeri dagokiona.

2 iz. Zokotzeko herritarra.

zola1

1 iz. Ipar. Hondoa. Ezar ezazu tipula eltze baten zolan. Ikusi du, halaber, leize haren zolan herensuge izugarri bat. Infernuko zolan ehortzia izatea merezitu dudana! Urak eder eta garbi, harea zolan ageri. Itsas zola. Botilaren zolan zentzua ahantzirik. Zeru zola bezain urdin.

2 iz. Irud. Ipar. Behatze hark jo dio bihotzaren zola. Badituzue euskaldunek zuen itzalak, baina zola ona duzue.

3 iz. Ipar. Lurra, zorua. Ik. zoladura. Paretak eta zola. Sukaldeko zola berritzera. Zola guztia tronadura ederrez apaindua. Eliza zola, dena istila zen. Zola ez dute karrikek arras ordoki.

4 iz. Ipar. Zorua, oinetakoen azpia.

5 iz. Ipar. Behealdea; oinarria. Mendi baten zolan. Mendi zolan Beherobi, gorago nonbait Egurgi. Lazkaon dago, Aralar zolan. Beren izena paper baten zolan ezarri zuten. Gure salbamenduaren zola.

zola erdi, zola-erdi iz. Zoru erdia.

zola2

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mihi-arrain].

zolaberritu, zolaberri, zolaberritzen

du ad. Ipar. Oinetakoei zola berriak ipini. Zenbatean zolaberrituko dituzu zapata horiek?

zoladura

iz. Ipar. Zola, lurra; bereziki, zolaren estalgarria. Ik. zolagain. Herriko etxeak barneko zoladura lur hutsez zuen. Ez da sukalde zoladuran artorik sortzen. Zoladurako taulak.

zolagabe

adj. Hondogabea.

zolagain

iz. Zolaren estalgarria. Ik. zoladura. Banbu kanaberazko zolagainean jarria.

zolagune

iz. Sakonunea. Soroak edo pentzeak ardurenik egiten dira zolaguneetan, zeren hezetasuna maite baitu belarrak.

zolatu, zola/zolatu, zolatzen

1 du ad. Ipar. Zolaberritu.

2 du ad. Ipar. Zolari estalgarria jarri. Harlauzaz zolatuak diren elizak hotzak dira. Zurez zolatua.

zolatze

iz. zolatu aditzari dagokion ekintza.

zolda

iz. Gauzei atxikitzen zaien zikintasuna. Ik. kraka; tortika; zetaka. Zoldak jana dauka gizon hori. Uholdeetan zolda handia gelditzen da ura zabaltzen den tokietan. || Burua itzultzen du ez ikusteko nire bekatuen zolda beltza.

zolda belar, zolda-belar iz. Borrajaren familiako belar iletsua, lore arrosa edo zuriak mordo zintzilikarietan dituena, leku hezeak arras maite dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Symphytum officinale).

zoldatsu

adj. Oso zikina. Mantal zoldatsu bat soinean.

zoldazu

adj. Ipar. eta Naf. Zoldatsua.

zoldu, zol, zoltzen

da/du ad. Bizk. Zornatu. Handitua zoldu.

zoli

1 adj. Hotsez eta soinuez mintzatuz, ozena, bereziki maiztasun handikoa, hotsen eskalan goian dagoena. Jaiki eta ahots zoliarekin hitz egiten hasi zen. Txistu soinua bezain zolia eta alaia. Durundi zolia. Irrintzi oihu zoli-zolia.

2 adj. Zentzumenez mintzatuz, zorrotza, ahalmen handikoa. Begi zoliak dituenarentzat. Adimen zolia.

3 adj. Bizkorra, zalua. Bardem-en kontaera daitekeen arin, labur eta zoliena da; ez du hutsik, ezta betegarririk ere. Betiko hizkera modua darabil: sendoa, zolia, argia eta garbia.

4 (Adizlagun gisa). Bizkor, erne. Beharra egin zoli etxeko soroan. Zoli eta prest egon behar duzue.

zolitasun

iz. Zolia denaren nolakotasuna. Buru zolitasuna. Makaltasunak ibitu zion bere zolitasuna, eta oso apaldurik egiten zituen lanak.

zolitu, zoli/zolitu, zolitzen

da/du ad. Zoli edo zoliago bihurtu. Haren deiadarrak zolitu ditu euskaldunen besoak. Arrisku eta izen onak zolitu eta indartzen ez duena nola indartu eta bizkortu berba askoren hots eta soinuaz? Oinkadak zolitu. Jakingura zolitu zitzaidan. Lira motel hau zolitzeko.

zolu

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zolu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zola1].

zomorro

iz. Intsektu edo animalia txikia. Ik. koko1; mamorro; momorro; marmalo. Har eta zomorroen janari. Kalte handiak egiten dituen zomorroa. Zomorro izurrite batek mahastiak hondatu zituen.

zona

iz. Alde, gune zabala. Ik. eremu 2; barruti 2.

zonazio

iz. Ekol. Klimaren eraginez, animaliak eta landareak eremuka banatzea.

zonbait

zenbtz. Ipar. Zenbait.

zonbat

zenbtz. Ipar. Zenbat.

zonbatar

1 adj. Zonbakoa, Zonbari dagokiona.

2 iz. Zonbako herritarra.

zonbeit

zenbtz. Ipar. Zenbait.

zonbi

iz. Zenbait sineskeriaren arabera, hilik bizi den pertsona; hedaduraz, zonbi bat bezala, benetako izaterik eta borondaterik gabe, dabilen pertsona. Michel Jackson gizotso eta zonbi bihurtzen zen bideoklipa letra larriz idatzita dago musikaren historian. Zonbi bat bere hilobitik ateratzen. Estropezuka abiatu zen aurrera, bere beso luzeak luzatuta, zonbi bat bezala. Zonbi batek bezala hitz egiten du.

zoo

iz. Parke zoologikoa.

zoologia

iz. Biologiaren adarra, animaliak aztertzen dituena. Zoologia eta botanika. Zoologiaren adarrak. Zoologia azterketak.

zoologiko

1 adj. Zoologiari edo animaliei dagokiena. Galtzeko zorian dagoen espeziea da erretzailea, bitxikeria zoologikoa. Sandiak, berriz, nahiago luke parke zoologikoko zaindaria izan.

2 iz. Parke zoologikoa. Zoologiko batera joaten garenean, beti ikusiko dugu jende andana primateei begira.

zoologo

iz. Zoologian aditua.

zoom

iz. Zinema edo argazki kameraren objektibo mota, kamera mugitu gabe plano zabal batetik lehen plano batera pasatzea ahalbidetzen duena. Bigarren argazkia egiteko, hurbildu egin du irudia zoomarekin.

zoonosi

iz. Med. Animaliek gizakiei kutsatzen dieten eritasuna. Amorrua zoonosia da.

zooteknia

iz. Etxe abereen hazkuntza eta ugalketa-teknikak aztertzen dituen jakintza. Zooteknia irakaslea.

zopa

1 iz. Ogi puskak edo jaki zatiak egosi diren salda. Ogi zopa. Oilo zopa, eltzekoa eta arrautzopila. Oso goxoa dago arrain zopa. Zopa ontzia.

2 iz. Saldatara botatzen den ogi puska. Zopa bat eltzean bustirik jan. Non salda, han zopa (esr. zah.).

zopak egin 1 (Esneari, saldari) ogi zatiak edo kidekoak erantsi. Ogia txikitu eta zopak egiten hasi zen.

2 Harri zapal bat ur azalean jauzarazi. Presa gainean zopak egiten jarduten genuen eskolako mutilek.

zopako ogi iz. Zopa egiteko erabiltzen den ogi berezia, estu-luzea eta lehorra dena. Ik. zopako. Saltsak loditzeko eta kolorea emateko, ez dago zopako ogia bezalakorik. Kiskalduko gara zopako ogia bezala.

zopako

iz. Zopako ogia. Ekarri pare bat zopako okindegitik, arrain zopa egiteko.

zopatu, zopa/zopatu, zopatzen

1 du ad. Zopa bat bezala erabat busti. Ardoan zopatua: mozkortuta. || Euskara herrikoia, gai berezi eta interesdunetan zopatua.

2 da ad. Mozkortu. Ongi zopaturik heldu zen etxera.

zoperna

iz. Ipar. Uholdea; uholdeak eragiten dituen ekaitza. Bekatu lotsagarrienek, zoperna batek bezala, estalia daukate lur guztia.

zor

1 iz. Norbaitek beste norbaiti zerbait itzultzeko edo ordaintzeko duen betebeharra; itzuli edo ordaindu behar den gauza edo dirua bera. Zorra barkatu. Zor handi honi erantzuteko. Zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Gertatzen diren nekeak eskain iezazkiozu Jaunari zure bekatuen zorren alde. Zorrak soiltzera jo zuen, eta hartzekoak gehitzera. Haren zorra bere gain harturik. Zor gabe geratzen dena bezala. Eman zuen bere burua zor baten azpian, Israelgo erregearen aldera. Honekin zorra estaliko ez balitz (...).

2 iz. Berez, edo egindako merezimendu, mesede edo onura batengatik, norbaitek beste norbaitekiko duen betebeharra. Jaunari eskerrak emateko dugun eginbide eta zor handia. Agindua zor dela. Emanez gero ezkontzeko berba, zorra da, eta zor handia da. Euskal Herri osoak harenganako duen zor larria. Adiskidetasun zorren kitagarri eskainia. Ez nuen gaitzerupean gorde nahi, bekatu larrien barkagarri, haren aitagana dudan zorra. Cantor-ekiko dugun zorra askozaz ere larriagoa da. Ez zait iruditzen obra honek oraingo besteren zor handirik duenik.

zor agiri, zor-agiri iz. Ekon. Ordaindukoa. Zor agiriak jaulkiko ditu BBK-k, 900 milioi euroko balioarekin.

zor eta lor Kosta ahala kosta. Ikastun zaharren gaia bere egin zuen zor eta lor.

zor-hartzeko iz. pl. Zorrak eta hartzekoak. Zor-hartzekoen kontua garbituz gero. Munduko egitekoak, zor-hartzekoak, hartu-emanak.

zor izan, zor izaten, zorko/zor izango 1 du ad. Norbaiti zerbait ordaindu edo itzuli behar izan. Eta hik zenbat zor duk? Zazpi mila euro zor dizkidazu. Gehiago hartu duenak gehiago zor du. Erruki hutsez ematen dena ez da zor izaten.

2 du ad. Norbaitek beste norbaitekiko betebeharra izan. Nori berea zor zaionez gero. Eskerrak zor dizkiogu, beraz, Delbert Manni, besterik ez bada ere. Asko zor diot A. I. adiskide zenari. Egia zor du kritikariak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea. Ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa. Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Orixeri zor diogu, batez ere, orduko gazteek oihartzuna zenik ez genekiela belarrietaratu zitzaigun oihartzuna. Eta edozein ongileri esker onak zor bazaizkio, zer zorko ez diogu Jesus onari, gure bihotzetara etortzean egin digun mesedeagatik? Sortuz gero zor dugu guztiek hiltzea.

3 du ad. (Ezezko esaldietan). Gutxiago ez izan. Ik. zorrik ez izan; inbidia izan 2. Gure herritarren irudimenak ez dio andaluziarrenari ezer zor. Gizaki biziak sortzen ditu eleberrigile garaiak, eta itzal horien biziak ez dio batere zor hezur eta mamizkoen biziari. Bizkaiko euskarak ez omen dio ezer zor giputzari.

zor publiko iz. Admin. Administrazio publiko batek duen zorra; bereziki, administrazio publiko batek jaulkitzen dituen obligazioen multzoa. Zor publikoa 980.000 milioi eurokoa izan zen iaz. Haurrak eta adinduak izango omen dira zor publikoaren ondorioak gehien nabarituko dituztenak. Defizit hori estaltzeko 34 milioi euroko zor publikoa jaulkiko dute.

zorra(k) berdindu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Etxea salduta ere, zorrak berdintzeko besterik ez zuen izanen.

zorra(k) egin Zorpetu. Zorrak eginda etxera. || Egun oroz zor berriak egiten ditugu. Eta gero zeinek pagatuko ditu tresnetan zuk egin zorrak? Zein handia den egin duzun zorra.

zorra(k) garbitu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Aste eta erdi barru, zorrak garbitu eta nahi beste diru edukiko duzu.

zorra(k) hartu 1 Zorra egin, zorrak egin. Madalen Linaresi harturiko zorra nolabait pagatu behar zuela.

2 Zor baten ordaina jaso. Ogi hauen zorra hartu gura baduzu, nire ugazabaren etxera etorri beharko duzu.

zorra(k) kendu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zerekin zorra kendu ez zutelako, hartzekodunak biei barkatu zien.

zorra(k) kitatu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Zazpi urteren buruan zorrak kitatu zituzten.

zorra(k) ordaindu Ik. zorra(k) garbitu; zorra(k) kendu; zorra(k) kitatu; zorra(k) pagatu. Giltzapean sartu zuen zorra ordaindu arte. Zor guztia ordaindu arte. || Gure zor guztiak gurutzean ordaindu zituen.

zorra(k) pagatu Zorra ordaindu, zorrak ordaindu. Kutxatila atera, urteko zorrak pagatu, eta zenbat dagoen kontatzera. Urtetik urtera luzatzen dute zor hau pagatzea. || Jaungoikoari diogun zorra gura badugu pagatu. Gaur, bihar, etzi, ezin pagatu gorputzari zaion zorra.

zorrean 1 adb. Zorretan, zorra ordaintzeko dela. Bizi garenok hementxe gaude heriotzari zorrean.

2 adb. Zorretan, unean bertan ordaindu gabe. Hainbat hilabetean bizigaiak zorrean ematen jardun zuten dendariek.

zorretan 1 adb. Zorra ordaintzeko dela. Zorretan gaude Jainkoarekin. Zorretan gaude lan horretan aritu direnekin. || (Zorraren zenbatekoa aipatuz). Hamar sosen zorretan gelditu nintzen.

2 adb. Unean bertan ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan. Lehenengo garrafoi ardoa zorretan ekarri genuen. Zorretan hartu, eman, erosi.

zorrik ez izan dio ad. (nor osagarririk gabe). Beste inor edo beste ezer baino gutxiago ez izan. Ik. zor izan 3. Gauzak ederki eta mamiz adierazten euskarak ez diola erdarari batere zorrik. Bada literaturan lore apal eta ezkutuagorik; ez diote, ordea, ttiki eta labur izanagatik, inori ederrean zorrik.

zorabiagarri

adj. Zorabiatzen duena. Ik. zorabiatzaile. Urrin zorabiagarria ere erabiltzen du.

zorabialdi

iz. Zorabiatze igarokorra, zorabioa. Sugearen aurrean txoriñoek izan ohi duten zorabialdia.

zorabiatu, zorabia, zorabiatzen

da/du ad. Zorabioa izan edo eragin. Ik. nahigabea egin 3; nahigabea eman 2. Gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatu arte astundu zion. Baina begira ondo burua zorabiatu eta erortzeko zer arriskutan zauden. Oi, argitasun zorigaiztokoa, zer itsuturik eta zorabiaturik garabiltzan!

zorabiatzaile

adj. Zorabiatzen duena. Xanpain zorabiatzailearen indarrari eutsi ezinik.

zorabio

1 iz. Konortea urritzea edo nahastea eragiten duen ondoeza, oreka galtzea ezaugarri duena. Ik. nobedade 2. Zorabioak hartu du. Leku goratura igo nahi duenak buruko zorabio bat asko du, behea jo eta bizia galtzeko.

2 iz. Zenbait ibilgailuren mugimenduak, bereziki itsasontzietakoak, eragiten duen goragalea edo buruko nahasmendua. Itsasoan, zorabioari diot beldurra. Bordeletik Buenos Aireserako bide guztian ez nuen izan buruko minik, ez zorabiorik.

3 iz. Sentipen bizi edo ugariek eragindako gogo-egoera nahasia. Ik. lilura. Beren grinen zorabioz beteriko jende hutsa. Baziren egun batzuk zorabio atsegin bat izaten nuela hura ikusten nuen bakoitzean.

zoragari

iz. Iraka.

zoragarri

1 adj. Zoratzen edo liluratzen duena; guztiz ederra. Ik. liluragarri. Oraindik ohean zegoelarik, musika zoragarri bat entzun zuen. Lore sorta zoragarria. Gau eder zoragarri zorionekoa, lurrera etorri zena gure Jainkoa. Zer hiri zoragarria Brasilgo hiriburu hau! Ikuskizun zoragarria. Asmakizun argiak eta kirtenkeria itzelak, gogoeta zoragarriak eta totel esaldi baldanak. Munduko emazterik zoragarriena. Maite bat dut zoragarri, musu lore zuri-gorri.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Begien zoragarri zen leku bat.

zoragarrizko adj. Zoragarria. Zoragarrizko edertasun miragarri bat. Zoragarrizko hitzak esanez.

zoragarriki

adb. Era zoragarrian. Ik. zoragarriro.

zoragarriro

adb. Era zoragarrian. Ik. zoragarriki. Ilargiak bazter guztiak zoragarriro argitzen ditu.

zoragarritasun

iz. Zoragarria denaren nolakotasuna. Bestelako zoragarritasuna hartu ohi du biziak fedearen argitan!

zorakeria

iz. Zoroari dagokion egite edo esate gaitzesgarria; zentzugabekeria. Ik. erokeria. Zer zorakeria egin duzu? Eta hau guztia dakizula, zorakeria horiekin zabiltza? Alargundu zenean, alde egin zuen munduaren zorakerietatik. Zorakeria handiagorik ez daiteke esan, ez asma. Zer zorakeria!

zoralda

adj. Zoroxka. Neska-mutil zoraldak.

zoraldi

iz. Zorotasuna, buru nahaste igarokorra. Zoraldiak hartzen duenean. Gizarteak desegin dezake zoraldi batean, berberak beste ordu batean zentzu gehiagorekin egindakoa. Uste izateko da gaurko zoraldi hau ez dela luzaroko izango, eta gizona bere senera bihurtuko zaigula.

zoramen

1 iz. Zoratzea, lilura; egoera edo gertaera nahasgarria. San Antonio egunean zoramena zen Urkiolan. Eta hala eta guztiz ere, badu gerrak, bere zoramen itsuan, bestek ez duenik. Egungo egunean, badirudi teoria nahasketak sortu duen zoramena agertzen dela gailen linguistikan. Hiri nagusi, giza erlauntza: zoramenezko harantz-honantza.

2 iz. Poz guztiz handia eta nahasgarria. Haren zoramena, irabazi zuela jakin zuenean! Bihotzeko zoramena. Paradisu bat bezala agertzen zaigu mundua, eta bizia zoramenez beteriko festa bat bezala. Kritikak egin dezakeen gaitza ez da gehiegizkoa izango; batez ere, gertatu den bezala, zoramen gorrian geure buruari begira luzaroan biziak baldin bagara.

zoramendu

iz. Ipar. Zoratzea, zorotasuna.

zorarazi, zoraraz, zorarazten

du ad. Zoratzera behartu. Sugeak bere agintza gezurtiez zorarazi zuen Adam.

zorarazle

iz. Zorarazten duena. —Zer nahi duk, zorarazle? —esan zion iratxoari sorginak.

zoratu, zora, zoratzen

1 da/du ad. Zoro bihurtu, zentzua galdu, burua galdu; burua nahasi. Ik. erotu; burutik egin. Etxe honetan guztiak zoratu al dira? Atseginez zoratua bezala. Sendagileak zebiltzan gau eta egun zoratu beharrez, zer ote zen ezin igarrita. Afalondoan zoratu gintuzten beren barre-algarekin. Nik ez dakit jendea zerk duen zoratu. Zoratzen diote burua gauza horiek guztiek. Bai, aita, bai, zoraturik nauka Mirenek.

2 da/du ad. (zoraturik, zoratuta, zoratzen formetan). Oso pozik, atseginez beterik. Hemen ere zoraturik egon gara dantzariei begira. Lasterka jaitsi zen Erraldoia eskaileretan behera, pozez zoratzen. Herri guztia zoraturik txaloka dago. Ingurura begira dauzkagu, zoratzen. Berari begira, urte askoan, gozotasunez zoratzen bizi.

zoratzeko 1 adj. Zoragarria. Zoratzeko arratsaldea, bai, zoratzekoa; nire egunik zoriontsuena. Hau egun zoratzekoa!, zer poz handia!

2 adj. Zoro bihurtzekoa; neurriz kanpokoa. Prezioaren kontua zoratzekoa da.

zora-zora egin Erabat zoratu. Zora-zora eginda naukazu.

zoratzaile

adj. Zoratzen duena, zentzua galarazten duena. Ik. zoragarri. Behako zoratzailez eta ele eztiz.

zorbide

iz. Bide mota, lur jabedunean zehar igaro arren, auzoek bertatik ibiltzeko eskubidea dutena. Arrasatearrek asko erabili izan duten zorbide bat garbitu dute, sasi artean galdua zegoena.

zordun

1 iz. Norbaiti zerbait, batez ere dirua, zor dion pertsona. Hartzekodun batek bazituen bi zordun. Zordun bati kendu zion hartzeko zahar bat, eta hartzeko haren parte batez kitatu zituen bere zorrak. || Hartzaile gara, eta, beraz, besteren zordun. Guregana zordun direnak. Zordun gara zenbait kultura sailetan, eta zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Aurrekoen zordun dira gaurko idazleak, baita berrienak ere.

2 (Izenondo gisa). Herrialde zordunei kreditua emateko.

zordundu, zordun/zordundu, zorduntzen

1 da/du ad. Zordun bihurtu. Ik. zorpetu. Hartzen duena zorduntzen da (esr. zah.).

2 du ad. Kargatu, kontu batetik kobratu. Udalak jakinarazi du helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an zordunduko direla baimendutako erakunde eta kontuetan.

zordunketa

iz. Zorduntzea, kontu batetik kobratzea. Saltzaileak bankuari zordunketa egiteko agindua bidali zion.

zordunketa txartel, zordunketa-txartel iz. Banketxeek eta finantza-erakundeek bezeroaren eskura jartzen duten txartel elektronikoa, zenbatekoa unean bertan kargatuz, ordainketak egiteko aukera eta kutxazain automatikoetara sarbidea ematen duena. Ik. kreditu txartel. Kutxabankeko presidentea Gasteizen izan zen atzo, kreditu- eta zordunketa-txartel berriak aurkezteko.

zorduru

iz. Ipar. Zorduna. Hartzekodun batek bazituen bi zorduru.

zorgabetu, zorgabe, zorgabetzen

da/du ad. Zorrik gabe gelditu edo utzi.

zorgabetze

iz. Zorrik gabe gelditzea edo uztea.

zori1

iz. Gertaera on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea; zenbaiten ustean, etorkizuna ezinbestean gidatzen duen ahalmena. Ik. patu; zorte. Dena zoriak darabil. Ez ote du bere zoriak orain arte arrisku guztietatik atera?; zoria, ordea, berak ez badaki ere, aldatua du, haizea bezala. Zoria euren alde atera zelako. Konta nezake zein izan den euskararen zoria gure Euskal Herrian 1936-37 ondoan. Horra merkatari eta langile nagiaren zoria. Baina ez dugu zori onik izan puntu horretan ere (Ik. zorion). Badirudi nitaz eta nire zoriaz etsi duela. Hau zori ederra, Paula! Etxetiar izan beharrak gara, eta etxetiar zori ezin gaiztoagokoak. Honetantxe dago zuen zori gogor guztia, honetantxe zuen kondenazioa.

zorian adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Aditzak adierazten duena ia-ia gertatu delarik, gertatu hurran delarik. Ik. puntuan 3. Algaraz lehertzeko zorian. Ez zen eten gure artean eteteko zorian egon zen asaben lokarri zaharra. Galtzeko zorian (Ik. galzori). Hiltzeko zorian dagoenari (Ik. hilzori).

zoriz adb. Zoriak eraginda, zori hutsez. Ik. menturara. Zoriz gertatzen diren mutazioak. Zoriz aukeratutako 60 tokitan laginak hartuko dituzte.

zorizko adj. Zoriari dagokiona, zoriak eragina. Ik. ausazko. Mutazioak zorizko gertaerak dira. Zorizko aldagaien portaera iragartzeko ekuazioak. Zorizko jokoak.

zori2

adj. Fruituez mintzatuz, heldua. Alorrak zuri, gariak zori. Giro eta joera horren fruitu zori eta helduak dira.

zorigabe

1 adj. Zorigaiztokoa, dohakabea. Azkena arte lagundu diot senar zorigabeari. Nik al dut errua, bera umetan zorigabea izan bazen?

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulua hartzen duela). Alde guztietatik odola zeriola, dio negarrez: ene zorigabea!

zorigabeko adj. Zorigabea. Gizakia ezin da aldi berean zoriontsu eta zorigabeko izan. Eta nor ez litzateke zorigabekoa izango, begi bat baizik ez balu?

zorigaitz

iz. Zoritxarra. Ik. zorigaizto. Zorigaitz batek kentzen dizkie adiskideak. Zorigaitz beltzak ez ote zaitu bizi honetan jo? Jainkoa ukatzeari darraizkion zorigaitzak. Sekulako zorigaitza. Egun zorigaitzezko hartan. Oi, nire zorigaitza!

zorigaitzean 1 adb. Zoritxarrez. Aspaldi isilarazi zuen heriotzak, zorigaitzean, olerkari batzuen mintzoa.

2 adb. Ordu gaiztoan.

zorigaitzeko adj. Zoritxarrekoa. Zorigaitzekoak gu! Zorigaitzeko egun batean. Zorigaitzeko heriotza.

zorigaitzez adb. Zoritxarrez. Ez dituzte gure artean, zorigaitzez, gai diren guztiek beren eginkizunak egiten. Zorigaitzez, esan duguna egia da.

zorigaizto

iz. Zoritxarra. Ik. zorigaitz. Zorigaizto horretan zu ez gelditzeko. Bere zorigaiztoa madarikatzen du. Zer zorigaiztok jo zaituzte?

zorigaiztoan 1 adb. Zoritxarrez. "Gipuzkera osotuak", zorigaiztoan, ez zuen inoiz inon indar eragilerik ondotik izan.

2 adb. Ordu gaiztoan.

zorigaiztoko 1 adj. Oi, zorigaiztoko bekatuak! Oi, mihi zorigaiztokoa, Aita onari jazarri diozuna! Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulua hartzen duela). Ai, nire zorigaiztokoa!

zorigaiztoz adb. g.er. Zoritxarrez. Zorigaiztoz, eta negargarria ere bada, ez naiz bere izenaz oroitzen.

zorion

1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. Ez zuen, beraz, izan martiri hiltzeko zoriona. Tormesko itsumutilaren bizitza eta zorion-zorigaitzak. Bilatzen du bere zoriona aurkitzen ez den tokian, eta ez du ateratzen nekea eta nahigabea besterik. Zu zara ene zorionaren iturria. Ez dio maitasunak ernatu zion zorion nahiari ukorik egingo. Zorion osoan bizi naiz. Betiko zoriona iristeko. Zer zoriona!

2 iz. pl. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaizkion gizalegezko edo onginahizko hitzak. Horretan saiatu diren guztiek zorion beroak merezi dituzte. Har bitzate gure zorionik beroenak. Zorionak eman zizkidan.

zorion agur, zorion-agur iz. Zorionak ematea; zorionak emateko hitzak edo agurra. Gure zorion agurrik kartsuena urteburu honetan. Zorion agurren tartea ere izango da aldizkarian.

zorionak interj. Norbaiti, zorioneko zerbait gertatu zaionean, esaten zaion gizalegezko edo onginahizko esapidea; jai jakin batzuetan, urtebetetzeetan eta kidekoetan, zoriona opatzeko, erabiltzen den esapidea. Zorionak, berriz ere, Kerexeta adiskidea. Zorionak zure urtebetetzean. Zorionak eta urte berri on!

zorionean 1 adb. Zorionez. Ez gaude bakarrik, zorionean, ezta alderatzeko ere. Zorionean, ez da horrelakorik gertatzen gure artean.

2 adb. Ordu onean. Zorionean utzi nituen bekaturako bideak. Zorionean ikusten zaitut, nire bihotzak hau poza.

zorioneko 1 adj. Zorionez betea. Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.

2 adj. Askotan aipatu delako edo arazoak sortzen dituelako, nekagarria edo gogaikarria gertatzen dena. Ik. dontsu 2. Orain erdaraz barra-barra, ahoz aho eta lumaz luma, dabiltzan zorioneko "estructura" horiek. Dirua baita, zorioneko dirua, mundu honetako jainkoa. Baina zer arraio ote da zorioneko beatu hori? Bestela, zorioneko euskara landu-behar horrekin, hiru motatako idazlanak sortuko zaizkigu soilik. Saussureren Cours zorionekoan irakur daitekeenez.

zorionerako (-en atzizkiaren eskuinean). -en onerako, -en pozerako. Lo zegoen, nire zorionerako. Baina, bere zorionerako, ez da bakarrik luzaroan egon. Jeltzaleen zorionerako, hauteskunderik gabeko bi urteko tartea dator orain.

zorionez 1 adb. Zerbait ongi edo nahi bezala gertatu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. beharrik. Orain bere ahotik ikastea gertatu zait zorionez. Zorionez, eguna argitzearekin elurra egiteari utzi zion.

2 adb. Ordu onean. Aitortu behar dut ia arrastaka eraman nindutela hura ikustera, baina, zorionez, eraman ninduten, arrastaka bada ere.

zorionezko adj. Zorionez betea dena, zoriona ematen duena; zorionak eragina. Hura zen zorionezko baratze eder bat. Begiak zorionezko negarrez bustiak.

[Oharra: gaur nire zorionak dira eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak gaur nire urtebetetzea da eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

zorionbide

iz. Zorionekoa izateko bidea. Maitasuna, egiazko zorionbidea.

zoriondu, zorion/zoriondu, zoriontzen

1 du ad. Zah. Zorioneko bihurtu, zoriontsu bihurtu. Ik. dohatsutu. Sortu ninduzun ezerezetik; egin nauzu kristau; zoriondu nauzu alde guztietatik.

2 du ad. Zorionak eman, zorionak esan. Lehen ministro ohiak garailea zoriondu eta politika utziko duela iragarri zuen atzo. Antolatzaileak zoriondu nahi nituzke egin duten lanagatik. Hainbat gonbidatu inguratu da ezkonberriak zoriontzera. || (Osagarritzat zoriontzeko arrazoia bera hartzen duela). Gabonak zoriontzeko alkateak bidali didan txartela bueltatzea erabaki dut. Epaitegitik etortzen diren gutunak ez dira urtebetetzea zoriontzeko izaten.

zoriondun

iz. Dohatsua. Zeruko zoriondunak.

zoriontasun

1 iz. Zoriona. Ez dago gure zoriontasuna guk gura duguna egitean, baina bai Jesusen borondatea betetzean. Betiko zoriontasuna. Mundu honetan izan daitekeen zoriontasun handiena.

2 iz. Nazareteko Jesusek mendiko hitzaldian zorioneko izateko aldarrikatu zituen zortzi bideetako bakoitza. Jesu Kristok irakatsiriko zoriontasunak zortzi hauek dira: (...).

zoriontsu

adj. Zorionez betea, zorionekoa. Zoriontsu naiz, bai, guztiz zoriontsu. Gizon zuzena zoriontsua izango da. Espiritu huts zoriontsuak dira aingeruak. Eguberri zoriontsuak opa dizkizugu. || (Adizlagun gisa). Zoriontsu bizi.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper