Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [101 - 150] bistaratzen.

abadetza
1 iz. Abadearen kargua eta egitekoa. Ik. abadetasun 1. Erregeen odola bi aldiz dabilkizu zainetan eta, hala ere, zure aitatxiri gertatu bezala, abadetza zirtzil baten saria ere ez duzu bildu.
2 iz. bizk. Apaizgoa. Abadetzarako edo beste bizibide baterako ikasten dabilena.

Aztergaia: abadetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 monasterioko buruaren kargua eta egitekoa. 2 Bizk. apaizgoa.

abadia
iz. Abade edo abadesa baten gidaritzapeko monasterioa edo eliza. Fraidetegia abadia bilakatu zen eta abade baten manupean bazen kalonje andana bat.

Aztergaia: abadia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
abadiñar
1 adj. Abadiñokoa, Abadiñori dagokiona. Abadiñar pilotaria.
2 iz. Abadiñoko herritarra.
abadot
iz. zah. g. er. Liztorra.

Aztergaia: abadot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratua: abadot(a) 2 (SP Phil: "Erlei lakhetzen zaie bere eztiaren ingurunean, eta abadotei usain gaixtoen aldean"; He Phil "Abadotei edo uli beltz lodiei berriz, usaiñ gaxtoetan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abadot(a) : HiztEn-LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: abadot(a) : ElhHizt; abadota : HiruMila, DRA, PMuj DVC; abadote : DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Forma zahar gutxi erabilia, datuen argitan ezin erabaki daitekeena

ezin erabaki daiteke, tradizioaren arabera, -a organikoa duen, eta a) bigarren mailakoa izanik, ez du hainbesteko garrantzirik forma bakar-batua erabakitzeak; b) Euskaltzaindiak, berriz, aurrerago jo dezake eta forma bakarra eskaini.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. g.er. Ik. liztor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Badirudi abadot(a) hitzaren esanahia zentzu zehatz-zehatzik gabekoa dela, intsektu handi samarra adierazten duena. (Horrelako hiztegi batean sartu behar al da?). Kontuak kontu, herriak bereizten ditu (zituen) bi liztor-mota euren tamainarengatik: bat txikia da eta heldu mingarrikoa eta bestea handia (heldua are mingarriagoa duena baina bakanagoa dena). Irizpide zabalegia, beraz, bien arteko muga non dagoen (ezartzen zuten) ezagutu ahal izateko gaur egun. Gure amona zena lizta, liztabera (edo lista, listabera) eta liztor intsektuak bereizteko gai zen, guk ez genuen ikasi. OEHnlistame etalistafin aipatzen dira zentzu berarekin, tamaina txikikoa adierazteko, alegia, (Vespula generoa ote da?) eta liztor hitza erabiltzen da handia adierazteko (Vespa generoa?); abadota liztor horren sinoninoa al da? Bietatik bakar batena bakarrik? Nik uste hedadura semantiko handiagoko hitza dela: liztorra, erlasterra, euli beltz handia... ezkutatzen direla abadota hitzaren azpian" (2000-11-08)

 - [A105]: "Bigarren mailakoa izanik, ez deritzot egoki Euskaltzaindiak forma bakarra EZ eskaintzeari" (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (2000-11-09): OEHren arabera, gaskoinetik hartutako hitza da, abadot da jatorrizkoa. Beraz, EB batzordeak -a gabe ematea erabaki du.

abagune
1 iz. Zerbaitetarako unea edo aukera, besterik adierazten ez bada, ona. Jaunak opa dizun abagune eder hau. Atertu duenez gero, egurasteko abagunea dugu. Aurreneko abagunean egin zuen ihes.
2 iz. Denbora-bitartea. Abagune handian egon naiz pentsatzen.

Aztergaia: abagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Argi eta garbi dago forma hori abagadune-tik datorrela, alegia, bigarrena ezin daitekeela lehenengotik atera, iruntziz baizik. Hori dela eta batetik, eta literatur-hizkuntzaz ari garela bestetik ez diot inongo zentzurik aurkitzen forma laburtu bat proposatzeari. Aspaldi honetan euskal agerkarietan agertzen ohi den akatu hori bezala akabatu unibertsalaren ordez" (1995-01-10)

abaigartar
1 adj. Abaigarkoa, Abaigarri dagokiona.
2 iz. Abaigarko herritarra.
abail-abail egin
ad.-lok. Neka-neka egin, leher egin. Ohean utzi dut ondoezik abail-abail eginda.
abaila
iz. Abiadura; oldarra. Abaila hartu. Bere bizikletarekin, abaila gorrian, auto baten kontra joan da. Abaila handian. Abailan joan zen Barkoxeraino, sendagileari eta apaizari hots egitera.

Aztergaia: abaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

abiadura, lastertasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Komeni da, nire ustez, hitz hau eta abiadura direla eta, lastertasun hitzari lehentasuna ematea" (2001-01).

 - [E123]: "Neurri batean ematen zaio lehentasuna, definitzailea baita lastertasuna. abaila iz. 'abiadura, lastertasuna' eta abiadura 1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna'". MAk erantzun dio esanaz zerrenda dagoen bezala, lehentasun hori nolabait ziurtatuta dagoela, adiera azaltzeko lastertasuna ematen baita.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "Luze joan da hitz honen adierari buruzko eztabaida. Honela aldatua gertatu da sarrera hori azkenean: abaila iz. 'abiada, oldarra'. Adibide egokia bilatzen saiatuko dira hurrengo bilerarako. Batez ere 'ímpetu' adiera argitzen lagunduko duen adibidea bilatu nahi da".

abaildu, abail, abailtzen
1 da/du ad. Neka-neka egin, leher egin. Haurgintzaren nekeak ez du abaildu. Gorputza abaildua gelditu zitzaion.
2 da/du ad. Zuhaitzak edo adarrak fruituaren pisuaz makurtu. Ale gorriz abailduta sagarrak.
Azpisarrerak

Aztergaia: abaildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abaildu, abail, abailtzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera argitzeko eskatuz: 1 leher egin, nekatu. 2 pisuaz makurtu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abaildu, abail, abailtzen

abaildura
iz. Neke handia. Ik. akidura; unadura. Abaildurak jota bizi da, kemena ahitu zaiola dirudi.

Aztergaia: abaildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

abakando
iz. Otarrainaren antzeko itsas krustazeoa, aurreko hankak hagin handiz hornituak dituena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Homarus gammarus). Ik. misera. Ospakizunetan aitarekin elkartu eta abakandoa edo txangurrua jaten genuen.

Aztergaia: abakando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abakando Homarus gammarus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Homarus gammarus

abako
1 iz. Aritmetikako oinarrizko eragiketak egiteko taula boladuna. Asia Txikian abakoa asmatu zuten kalkuluak egiteko.
2 iz. arkit. Zutabe baten kapitelaren goialdea, ohol gisakoa. Abakoaren zabalera kapitelaren altueraren zazpiren bat izango da.

Aztergaia: abako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 ariketa aritmetikoak egiteko taula boladuna. 2 kapitelaren goialdea.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ako: -u amaiera ote dagokion aipatu da, latinetikoa denez; baina -ako/-aku ez dago Maileg-ean arautua, eta hau -ako forman ageri da hiztegietan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

abal
iz. zuz. Zordunak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea; berme hori egiaztatzen duen agiria. Eskaturiko 450.000 euroen abalak ahalik eta lasterren aurkeztekotan da familia.

Aztergaia: abal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, premiazkoa den eremu-adieretan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

abala eman, abal-emaile.

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

1 Merkataritzan, 'zordun nagusiak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea'. 2 bestetan erabil berme .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren aldamenean, Merkataritza jarri da. Agidanez, hobe da Zuz. jasotzea, Zuzenbide zibilean ere abalak berezko arauketa duelako. "Abal" hitzaren azpisarrera gisa, abal(-)emaile jaso da eta, horren definizio moduan, honako hau jarri da: "abala sinatu duena". Egia da abal-emaileak abala sinatu behar duela; baina kontuan izan behar da abalean beste sinadura batzuk ere ager daitezkeela. Hortaz, hobe da definizio hau jartzea: "abala eman duena". Gainera, "abal" hitzaren familia osoa ohiko egoerekin osatu nahi izanez gero, orduan abalkidetza eta abal(-)emailekide sartu beharko lirateke' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Eta Merk. eta Zuz. jarriko balitz? Niregatik konforme definizioa horrela aldatzearekin, baita familia osatzeko proposamenekin ere. Hiztegi Batuko lantaldeak proposatuak dira orain ditugun azpisarrerak ere'.

 - [E113]: ' Abalkidetza hitza sartzen bada, ez ote litzateke halaber abalkide ere sartu behar? Zertan ote datza orduan abalkide eta abal(-)emailekide hitzen arteko aldea? Oinarria lexikalak onartu ondoan (kasu horretan izen eta aditz formak), handik sortzen diren eratorriak hiztegi berezietan bereziki tratatzekoak dira menturaz, adituen aukeren arabera. Nire aburuz, abalkidetza eta abal(-)emailekide hitzak zuzenbideko edo merkataritzako hitzak ikusterakoan aztertu behar lirateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'E210ek k Zuz. marka jarriko lioke. Onartu da eta 'bermea' adiera duela esango da. Abal(-)emaile hitzari, berriz,'bermea ematen duena' adiera erantsiko zaio. Abalkide ere sartzea onartu da'.

abal emaile, abal-emaile
iz. zuz. Abala ematen duen pertsona. Ik. berme-emaile. Bankuek ez dute nahi arriskurik txikiena ere, eta abal-emaileak zorrak ordaindu ahal izango dituela egiaztatzeko, haien diru kontuak ikertzen dituzte goitik behera.
abala eman
ad.-lok. zuz. 18 milioi euroko kreditua eskatzeko abala eman zuen Nafarroako Gobernuak.

Aztergaia: abala eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abal sarrerari dagokion azpisarrera.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak
abaldun
iz. zuz. Abala eman zaion pertsona. Abal-emaileak abaldunaren erantzukizun bera du.

Aztergaia: abaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Merkataritza. abala eman zaion pertsona.

abaltzisketar
1 adj. Abaltzisketakoa, Abaltzisketari dagokiona.
2 iz. Abaltzisketako herritarra.
abandonatu, abandona, abandonatzen
1 du ad. zuz. Norbaitek, babestu edo zaindu beharko lukeena bertan behera utzi, babesik gabe utzi. Ez dago erromatar legerik haurrak abandonatzen uzten duenik.
2 du ad. Utzi; alde batera utzi; bertan behera utzi. Ik. utzietsi. Hainbeste urte bertan eman ondoren, zergatik abandonatu ote zuen manikeismoa. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.

Aztergaia: abandonatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-09-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abandonatu, abandona, abandonatzen. du ad. h. utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

bigarren mailakotzat onartzekoa da (haur abandonatuak bezalakoak adierazteko beharrezko izan daiteke), eta hobestekoak dira: utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abandonatu, abandona, abandonatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""utzi" aditzaz moldaturiko hainbat lokuzio aipatzen da, baina ez "bazter utzi"; oso erabilia denez, merezi du aipatzea" (1994-05-18)

 - [A107]: [cf.] EOH m 1363 [maiztasun zerrendako 1363. hitza]. Zergatik bigarren mailako? Aplikazio edo ausentzia onartzen dira ba!" (1994-05-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Utzi-ren alde erabaki genuen osoki. Baina abandonatu aditzak ez du txoko bat izango alor batzuetan, goi-literaturan?' (2001-01).

 - [E116]: 'EB proposamena: du ad. 1 Zuz. 2 h. (lehen bezala)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'EBen proposamena onartzea eta adiera erantsiko zaio. AU arduratuko da adiera proposatzeaz'. Erabakia (2001-02-23): 'Abandonu dagoen bezala utziko da. Abandonatu hitza, berriz, honela emango da: 1 Zuz. 'pertsonak, gauzak edo ekintzak utzi, babesik gabe jarri'. Eta bigarren sarrera dagoen bezala laga. / "Abandonuak egin" ere esaten omen da Zuberoan. Hau, hala ere, aurrerago aztertzeko utzi da'.

abandonu
iz. Norbait edo zerbait alde batera uztea, babesik gabe uztea. Aurrerago, egindakoa kontatu zion, umearena eta abandonuarena. Bestela abandonuan geratuko ziren ondasunak mugiarazteaz arduratzen da zuzenbidea.

Aztergaia: abandonu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu; abandonamendu agertu da behin (JesBih: "Onhesten ditut orozko abandonamendua, ene bihotz khirestasunak, ene langidurak, ene penak, ene tentazione eta ene gaitz guzien enbrazuak, zure iustiziari satisfatzeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira guztiak eta erabileremu orokorrekoak zazpitik bost behintzat: abandono 2 (Hemen 1987-10-23: "Euskal Herrian diren poliziak ez dituztela bertakoek bakarrik baztertzen (...) eta Madrilgo agintariei abandono hori leporatzen diete"; J. Azurmendi: "jarrera klasikoen abandonoa..."); abandonu 4 (ESB: "jasaten duten abandonu eta pobretasuna", C. Bueno: "Sendotza sakramentuan ixiltasunaz, itsutasunaz, kultur ezaz, abandonuaz, jakinezaz, edonolako gabeziaz, ahuleziaz etsitakoentzat"; L.M. Mujika: "soro askoren abandonua ekarri baitu"; S. Goñi: "bere erantzukizuna muga dezake abandonu-akzioaren bidez, hau da, untziaren balioa eta pleitagatik jasotako dirua abandonatuko du kaltetuen onerako"); abandonatze 1 (J.M. Torrealdai: "Pontu hau zehazki aztertu behar litzake, gaurko "erorketa", "abandonatze" eta "galera" anitz fede gabeziari edo ahuleziari, besterik gabe, itsasi aurretik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abandono : AB50 1; HiztEn ("iz. 1. Abandonatzearen ekintza eta ondorioa. 2. KIR. Proba edo lehiaketa bat uztea"); abandonu : LurE ("iz. Zuz. Pertsona, gauza edo eskubideak, onuradunik gabe uztea. // Gauzak, berorien jabegoa galduz uztea, era horretara nullius ondasun bezala geratzen direlarik"); Euskalterm 17; abandonatze : Euskalterm 19. // Euskaltermekoak, arloka banatuak: a) Zuzenbide eta administrazioan: abandonu eta abandonatze sinonimo gisa ageri dira 10 lexiatan (eskubide-abandonu; eskubideak abandonatze abandono de derechos; abandonu; abandonatze abandono; animali abandonu; animaliak abandonatze; animalien abandonatze abandono de animales; famili abandonu; familia abandonatze; familiaren abandonatze abandono de familia; ondasunen abandonu; ondasun-abandonu; ondasun-abandonatze abandono de bienes; seme-alaben abandonu; umeak abandonatze abandono de hijos; lan-abandonu; lana abandonatze abandono del trabajo; funtzio publikoak abandonatze; funtzio publikoen abandonatze; funtzio publikoen abandonu abandono de funciones publicas; ezkontegoitzaren abandonatze; ezkontegoitza-abandonatze; ezkontegoitzaren abandonu abandono del domicilio familiar; lanpostu abandonu; postu-abandonatze abandono del destino); abandonu bakarrik 6 lexiatan (erakunde-abandonu abandono institucional; abandonu-egoerako finka finca en estado de abandono; abandonu-egoera estado de abandono; lanpostu-abandonu; lanpostuaren abandonu abandono del puesto de trabajo; akzioaren abandonu abandono de la acción; delitu-abandonu desistimiendo del delito); abandonatze bakarrik 3 lexiatan (amaren etxea abandonatze abandono del hogar materno; aitaren etxea abandonatze; gurasoen etxea abandonatze abandono del hogar paterno; instantzi abandonatze abandono de la instancia); b) Erlijioan: -k eskutik uzte (Jainkoak eskutik uzte abandono de Dios) eta -ren eskuetan jartze bana (Jainkoaren eskuetan jartze abandono en Dios); c) Nekazaritzan bakarra agertu da: esnegintza uzteko plan plan de abandono del sector lácteo; d) Kiroletan: utzi (atea utzi abandonar la portería; jokalekua utzi abandonar el terreno de juego); -t(z)eari utzi (kirola egiteari utzi abandonar la práctica del deporte); utzi / erretiratu (erretiratu, proba utzi abandonar la prueba, retirarse); utzi / aldendu (kiroletik aldendu, kirola utzi abandonar el deporte).

Adiera bereko beste formen erabilerak

'abandono' itzulitako besteak: ajolagabekeria : AB50 1; utzikeria : AB38 1; uzte : Euskalterm 2.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegi batzuetako informazioa, abandon(o) erdarazkoen ordainez: ElhHizt: "s.m.1. Uzte, bertan behera uzte. 2. Utzikeria". // HiruMila: "m. 1. abandonu, trakeskeria, zirtzilkeria, zabarkeria. 2. renuncia: utziera, uzte, uzketa. 3. uztasun, lasaikeria". // Lur EF/FE: "1. Utzikeria, baldankeria, laxokeria, zabarkeria. 2. Babesgabetasun". // Lur EG/CE: "Zabarkeria, utzikeria, narraskeria". // Casve FE: "bileizte, üzte; (à l'abandon) auher, ützi, lantügabe; nahas-mahas". // Haize Garbia: "bazterrerat uzte". // T-L LFB: ø. // PMuj DCV: "1. dejación, dimision =uzte, utziera, lagatze 2. Dejadez, negligencia = zabarkeria, lazokeria, ajola-gabekeria 3. repudio = zaputzaldi, zaputz4. Desaliño = narraskeria, arloteria" // Azkue Aurkibidea: "ardura-bagatasun (b); ardura-bagetasun (b); ardura-bakotasun (b); bandil (bc, g); dilingankeria (bn); egabera (b). Egaberan itxi; errezkeri (g); esmoilkeria (bn, l); etxipen (b); iskera (b); itxitasun (bc); lazokeri (bn, lc, r, sc); totalkeria (l). Ondikozko totalkeria; utziera (an, g); uzte (an, g)". // Agintaritza-aldizkarietatikako hitz-bilduma: "utzikeria; alde egitea". // Administrazio hiztegia: "abandono del servicio: zerbitzua abandonatze". // Ez da agertu, ez hitza ezta kontzeptua ere Europako Ituneen Hiztegia-n, Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea liburuan, Elhuyarren Zuzenbide zibileko hastapenak liburuan.

Erdaretako formak

Beste hizkuntzetako informazioa: es abandono; fr (DLLF): abandon, abandonnement // FIG abandon, négligence // abandon (deportes) // abandon, confiance, franchise; en (DEIL): abandon, abandonment; de (Slaby-Grossmann): Verlassen, Aufgeben // (Jur) Abandon m, Verlassen n, Verlassung f; ca (DCC): abandó.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: abandono / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

argitzeko dago a) -o/-u amaieraren auzia (ez da latinetikoa); eta b) zein eremutan izan daitekeen egoki edo beharrezko (Zuzenbidea eta Kirolak, aipatu dira).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitzaren forma hau hobetsiko nuke" (2000-10-09)

 - [E410T]: UZEIn abandonu erabili izan dugu inolako arazorik gabe, abandonatze-rekin batera, Zuzenbidean, Kirolean, Aseguruetan eta baita Politikan ere. Beste era batzuetara ere egin izan dugu, baina abandonu beharrezkoa gertatu zaigu hainbat kasutan" (J. Agirre, 2000-11-07)

abangoardia
1 iz. Talde armatu batean aurrean doan zatia. Abangoardian joan. Armadaren abangoardia.
2 iz. Artean, politikan eta kidekoetan, bere ausartasunagatik aitzindari gertatzen den mugimendua. Abangoardiako poesia. Eta bitxiena da abangoardia uztartu ahal izan dutela tradizioarekin. Langile klasearen abangoardia.

Aztergaia: abangoardia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
abangoardismo
iz. XX. mendearen hasieran sorturiko literatura- eta arte-mugimendu berritzaileen multzoa. Hala ere, abangoardismotik eta esperimentaziotik at zeuden eleberri bikainak ere egin ziren, esaterako, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox.

Aztergaia: abangoardismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau sartu egingo nuke, behar izaten dugulako" (2000-10-09)

abangoardista
1 adj. Abangoardismoarena edo abangoardia batena, abangoardismoari edo abangoardia bati dagokiona. Gerraosteko giro hartan, jarrera abangoardistak moteldu egin ziren pixkanaka. Musika abangoardista.
2 adj./iz. Abangoardismoaren edo abangoardia baten jarraitzailea dena. Sobietar Batasunean, artista abangoardistek euren lana proiektu politikoaren zerbitzura jarri zuten.

Aztergaia: abangoardista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G ager. banakoak dira: banguardia (Izt C); banguardismo (NEtx LBB); vanguardismo (Ldi IL).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abangoardia 25: Azurm ("Ezker berria opozizio radikalenari lotzen zaio beti, haren helburuak bere-gain hartzen ditu, eta opozizio honen barnean abangoardia bihurtzen saiatzen da"); J.M. Torrealdai ("Bere lanean, literatura soziala maiteago du abangoardia baino"); D. Amundarain ("Lehen belaunaldiko pintore askok herriari arnasa hartu zioten, beren garaiaz ohartu izan ziren eta europar abangoardian berrikuntza-forma egokiak bilatu zituzten"); A. Azkargorta 3 (adib.: "Oraindik, langileria kontsideratu zen herri batasun zabal horren etorkizuneko abangoardia"); Meteorologia ("Aire hotzaren abangoardia eta epelaren atzegoardia"); UnescoAlb 1990 ("Abangoardia mugimendua ere bada, beste alde batetik, Art Nouveau, bere garaiko materialeak bere irudimenerako egokituz nola erabili ederki asmatzen duena"); F.J. San Martin 6 ("Abangoardiaz aritzen garenean arte eta moral burgesaren aurkako jarrera espezifikoaz ari gara"); ELA/STV 1992 ("Burruka armatuak abangoardia ttiki batengan jartzen du erabaki politikoaren eremua"); J. Gabilondo ("Baina modernismo klasikoak eta abangoardiak #mdash# futurismoa, surrealismoa, Nouveau Roman-a"); I. Murua ("Eskudero musika abangoardian"); Arte modernoa 5 ("Lehen abangoardia 1874an sortu zen Inpresionismoaren aldeko taldea Parisen eratu zenean"); Jorge de Oteiza 3 (adib.: "Abangoardien gailurra eta krisia"); vanguardia 4: J.M. Torrealdai (adib.: "Hoiek dira ere vanguardiaren betiko etsaiak", "Halere, vanguardia, baztertua bai, baiña menderatua ez da izan"); banguardia 1, Zabal 1975 ("Euskal langileriaren banguardia"); abangoardismo 1, J.M. Torrealdai ("Purismo eta abangoardismo guztien gainetik, bai, gure ustetan, arrisku eta guzti"); vanguardismo 1, Lab ("Auek ez bait dira berrikeriaz, vanguardismo dalakoaz geiegi arduratzen"); abangoardista (eta antiabangoardista, abanguardista, banguardista) 11: X. Iruretagoiena ("Baina erakunde abangoardista hauek, klase borrokan erroturik, Ekialde Erdian munduko inperialismoaren agerkai den gaurko Erresuma desegiten lehiatuko diren beldurrik ez dagoela esan dezakegu"); M. Ugalde ("Berau dugu 1935 urte bitarteko euskal pinturaren aldian pintatzailerik banguardistenetakoa"); E. Zabala ("Batzuek antzerki experimental edo abanguardista bidetik doaz"); T. Madinabeitia ("Erakusketa abanguardista Legazpin"); F.J. San Martin 3 (adib.: Egintza konkretuek beste herrietako giro abangoardistetan eragin zezaketen bultzada eta ereduaren ikuspegia", "Aurriritzi antiabangoardistak eta antifaxistak"); Egan 1994 ("Literatura pluralista bat agertzen zaigu Egan-en orrietan, klasikoetatik abanguardisteraino"); J. Gabilondo 2 (adib.: "Proposamen honen asmoa ez da beste literatur korronte berri baterako manifestua aldarrikatzea, literatur kritika propedeutiko eta abangoardisten maneran"); Artistas 1995 ("Luxenburgo aretoa abangoardistek inbaditu dute aurten"); -(z)ko osaerako 6 izlag.: abangoardiako 3: Hemen 1988 ("Diskusio tekniko hauen atzetik inmunologiaz dauden eztabaidak daude, abangoardiako ikerketa zientifikoek gaur egun eskuartean duten gairik sofistikatuenetakoa"); K. Izagirre ("Abangoardiako poema bat"); J. Arretxe ("Lehenengoa hurrengo borrokan abangoardiako kokagunea eskaintzea zen"); abangoardiazko 2, F.J. San Martin (adib.: "Abangoardiazko proiektu marinettiarrak ez zuen eremu estetikora mugatzeko asmorik"); vanguardiazko 1, J.M. Torrealdai ("Mende honen hasieran, vanguardiazko mogimendu bat nabaitu zan"); vanguardiagille 1, J.M. Torrealdai ("Iritzi honen arabera, teatro-modu zahartu honen aurka jarri beharko du vanguardiagilleak beti"); abangoardia zale 1, Arte modernoa ("Abangoardia zaleek nazioarteko taldeen aldizkarietan sortzen ziren azalpenak erabili zituzten beren lanak sortzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abangoardia : DFrec 18, AB50 4, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; abanguardia : DFrec 2, AB50 1; banguardia : DFrec 2; abangoardismo : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardismo : AB50 1; abangoardista : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardista : AB50 1; banguardista : DFrec 1; abangoardiako : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

abangoardia : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; abangoardismo , abangoardista : ElhHizt, HiruMila; abangoardiako : HiruMila (adib.) // Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

erabili da, eta onartzekoa dirudi, nahiz abangoardia- / abangoardiako (artea), abangoardiazale bezalakoak ere badauden.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ista izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitzaren forma hau hobetsiko nuke" (2000-10-09)

abaniko
iz. Heg. Haizemailea.

Aztergaia: abaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus haizemaile txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu abaniko formarik aurkitu; ik. OEH argitaratuan 'abaniko' adierakook: aizegille (Ill Pill), aizemale (Ag G); eta Lar: aitzekiña, aizegillea, aize-emallea, aizekin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abaniko 10: G 1 (L. Dorronsoro: "abaniko itxura"); EB 9 (M. Ausin, F.M. Ugarte, F. Juaristi, X. Mendiguren Bereziartu, Hemen; eta K. Altonaga: "abaniko-itxura"; M. Ausin: "abaniko-modu"; A. Lertxundi: "kultur abaniko"); abaniku EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); ik. 'bentiladore' adierako haizagailu , haizagailutxo , haizegailu , haizemaile formak; eta adiera erabakigaitzeko haize emaile haizemaile txostenean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abaniko : DFrec 1, AB38 2, AB50 1, HiztEn (eta "abaniko-formako"), LurE ("ik. haizemaile"), Euskalterm 11; abaniku : AB50 1; aizegarri : AB50 1; haizemaile : AB38 2, LurE, Euskalterm 3; haize-babes : Euskalterm 1 ('abanico'); eta 'ventilador' itzulitakoak: aireagailu : AB38 1; haizagailu : AB38 1, Euskalterm 6; haizegailu : AB38 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: a) 'abanico': ElhHizt: haizemaile. // HiruMila: abaniko, haizemaile. // Casve FE: aizestatzeko, aide emaiteko. // PMuj DCV: aizeki, aiz-emaile, aizagailu; aizekile ('abaniquero'); b) 'ventilador': ElhHizt: haizagailu. // HiruMila: aireztailu, haizagailu. // Casve FE: haizemaile. // PMuj DCV: aizeztari, aiz-emaile, aiz-egille, aize-artzaile, egurastailu.

Erdaretako formak

Erdarazko formak: a) 'abanico' gaztelaniazkoaren ordainak: fr (DLLF): éventail; it (Paravia): ventaglio, parafuoco, ventola, paralume; ca (DCC): ventall; en (DEIL): fan; de (Slaby-Grossmann): Fächer; b) 'ventilador' gaztelaniazkoarenak: fr (DLLF): ventilateur; it (Paravia): ventilatore; ca (DCC): ventilador; en (DEIL): fan; de (Slaby-Grossmann): Ventilator.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. haizemaile / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. haizemaile

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du baldintza minimoa betetzen, baina erabili-hedatua da; baina adierak argitu-zehaztu beharko dira: 1 haizemailea (eta ikus erdaretan bereizten diren es abanico / ventilador, abanicar(se) / ventilar). 2 Ziklismoan, 'haizetik babesteko formazio-mota'.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-iko/-iku

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau haizemaile eta haizagailu erabili ezin direnerako utziko nuke" (2000-10-09)

 - [E410T]: Adierak argitu/zehaztu beharko dira... Txirrindularitzan, frantsesez éventail esaten zaio, gaztelaniaz abanico eta euskaraz haize-babes emateaz gain, abaniko ere proposatu genuen. Arrazoia? Ebentaila baino identifikatzen errazagoa izatea Hegoaldekoontzat" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [A105]: "abanico / ventilador: gaztelaniaz eta frantsesez bereizten dira, ingelesez ez. Bereiztearen alde (Ikus Morris)" (2001-03)

 - [E306]: "'abanico/éventail' adierazteko, 'haizemaile' eman dugu gure hiztegietan; 'haizagailu', berriz, 'ventilador/ventilateur'-en ordaina da gurean. Baldintza minimoa betetzen ez zuelako eta 'haizemaile' aukera zegoelako kendu genuen 'abaniko' mailegua. Hala ere, arrazoiren batengatik Euskaltzaindiak bigarren mailan 'abaniko' onartuko balu (txostenean esaten den bezala, 'erabili-hedatua' delako), kontuan izan Hegoalderako balio duela; beraz, Iparralderako zer? Xarritonen hiztegian 'haizemaile, espantila' dago, baina OEHn 'espantila = espartina'. // Bestetik, ziklismoko adierarako 'haize-babes' proposatu dugu gure hiztegian (ondo jakin arren UZEIren Txirrindularitza Hiztegian 'abaniko' proposatzen dela eta, egia esan, irrati-telebistetako emanaldietan 'abaniko' erabiltzen dela). // Oro har, ez dugu gaizki ikusten 'abaniko' mailegua. Izan ere, guk garai batean erabiltzen genuen eta baldintza minimoaren printzipioagatik kendu genuen. Dena den, Iparraldean denek 'haizemaile' erabiltzen duten argitu behar da eta, bestela, zein hitz erabiltzen den jakin" (2001-01-23)

abant egin
ad.-lok. Arraunean aurrera egin. Abant egizu, abant!

Aztergaia: abant egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abant sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

'arraunean aurrera egin'

abantada
1 iz. Bultzada, abiada. Lehenengo abantadan zezenak altxatu omen zuen gora mutila. Abantada hartu.
2 iz. Besoaz-edo egindako kolpe keinua.

Aztergaia: abantada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bultzada, abiada (eta, beharbada, "2 keinua": ahozkoan ezaguna du ASk).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "[gehitzekoa] abantadan joan, ibili. Azkar, abiadan joan, ibili" (2000-11-08)

abantaila
iz. Norbaitek edo zerbaitek edozein aldetatik duen lehentasuna edo nagusitasuna; onura, probetxua. Anitz fabore eta abantaila. Hori egiteak ekarriko dizkion abantailak. Aberastasunaren abantaila handiak. Abantaila bezainbat kalte. Zerbaitetatik abantaila atera. Abantaila hartaz gabetua izatea.
Azpisarrerak

Aztergaia: abantaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabileren irakurketa formal-laburtua

Zub. abantaila / L abantail

Jatorrizko forma

abantail(a)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: abantaila eraman Zah. 'aldea atera'

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

eratorri-esapideetan -a eta guzti erabiltzen denez (cf. abantaila eraman, abantailatsu, abantailatu), abantaila -a organikoduna hobetsi da, paradigmaren erregulartasunak eskatzen duena

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

abantaila eraman

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Ezin daiteke usadioren bat aipa, demagun, tenisa? (Samprasek abantaila, adibidez)" (2001-01).

 - [E123]: "Hau da orain duguna: abantaila hitzak badu lekua dagoeneko Hiztegi Batuan".

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "eskaria [...] ez da onartu, jadanik ohar hori nolabait jasoa dagoelakoan".

abantaila eraman
ad.-lok. zah. Aldea atera. Urreak beste diru guztiei eramaten dien abantaila.

Aztergaia: abantaila eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Zah. 'aldea atera'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adierazpide hori hartu behar baduzue, arrazoi handiagoz hartu behar zenukete aldea atera, dagokion lekuan" (2000-10-04)

abantailatsu
adj. Abantailaz betea. Ik. abantailos. Egoera abantailatsuan dago bere zelaian jokatzen duen taldea.

Aztergaia: abantailatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

abantailos.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tsu/-os: abantailos zaharra(goa) da, eta abantailatsu berria(goa): osaera erregular-egoki eta emankorrekoa da -tsu atzizkiaren bidezkoa; -os amaiera, berriz, mailegu batzuen egokitzapenari dagokio. Bat hobestekotan, -tsu formakoa hobetsiko litzatekeela aipatu da; gero, ordea, banaketa dialektaleko sinonimo gisa eskaintzea erabaki da: Heg. abantailatsu Sin. Ipar. abantailos.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "hobetsiko litzatekeela? Zertarako da ba hiztegi batua? Honelako kasuetan (lexiko sarrera bera denetan) iruditzen zait batuak ez duela irabazten 'Heg. abantailatsu Sin. Ipar. abantailos' moduko 'erabakiak' hartuta. Berdintsu pentsatzen dut beste euskalkien aipamenez. Besterik da bi adieraren ordainak eman behar direnean. Honetarako baliatu behar lirateke banaketa dialektalak, herrikoi gisa markatu direnak etab." (2001-03)

abantailatu, abantaila/abantailatu, abantailatzen
1 du ad. Ipar. zah. Abantailaz hornitu. Azkueren batasun saioan ere gipuzkera irten zen abantailaturik.
2 Alorren batean besteen gainetik gailentzen dena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Ikasle abantailatua.

Aztergaia: abantailatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abantaila(tu), abantailatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

abantailos
adj. Ipar. Abantailatsua. On eta abantailos da gizon bat hil dadin populu guztia salbatzeagatik.

Aztergaia: abantailos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

abantailatsu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-os/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

abantar
1 adj. Abantokoa, Abantori dagokiona.
2 iz. Abantoko herritarra.

Aztergaia: abantar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-02-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

herritar-izenak Onomastika batzordeak lantzekoak dira. Landu dituenak eta Euskaltzaindiaren Arauak sailean argitaratuak, berriz, aztergaian txertatuko dira.

abantari
iz. g. er. Arraunlaria.

Aztergaia: abantari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-01-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"Arraunlari" hitzaren sinonimo gisa barnera daiteke hori, eta hala egiten dute hainbat hiztegik (Elhuyar, 3000 Hiztegia, Mujika zaharra, Azkueren Hiztegia…)' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Abant, abant egin eta abantean zerrendan ditugunez, sar daiteke hau ere. Parnasorako Bidea-ko adibide pare bat badatoz OEHn'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'abantari sartzea onartu da'.

abantean
adb. Arraunean aurrera eginez. Emakume hauek ere, ez dira makalak abantean.

Aztergaia: abantean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abant sarreraren azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arraunean aurrera eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "[gehitzekoa] abantean erein. Ereiteko modu berezia, oinez aurrera joatean hazia barreiatuz egiten dena. Erein behar den alorrean, hosto, makilatxo edo beste edozein eraz zuna edo zuina egiten da (erein behar duenak erein-mugak non dituen jakin dezan) eta alorra horrela banatuta, ereiten ari denak aurrerantz egiten du esku batez haziak (otarrean edo altzoan dituenak) alde batera eta bestera zabalduz" (2000-11-08)

abantzatu, abantza, abantzatzen
da/du ad. Ipar. herr. Aitzinatu, aurreratu.

Aztergaia: abantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abantza, abantzatzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Ipar. Beh. Ik. aitzinatu, aurreratu.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Behe-mailakoa (Beh. aurrerantzean) marka berriak esan nahi du, maila apalagokoa dela ondoan proposatzen denaren aldean; hemengo abantzatu hau oso bizirik dago Iparraldeko ahozkoan, eta, adibide bat ipintzeko, inolako arazorik gabe erabiliko luke J.L. Davantek Herria-ko idazlan batean, baina ez Euskaldunon Egunkaria-ko edo Argia-ko batean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Behe-mailakoa (Beh. aurrerantzean) marka atzerapausoa iruditzen zait; 'aitzinatu' hor dugularik, eta J.L. Davantek "Herria-ko idazlan batean 'abantzatu' inolako arazorik gabe erabiliko lukeela, baina ez Euskaldunon Egunkaria-ko edo Argia-ko batean" badio, ez al dago argi ez dela hiztegi batukoa?" (2001-03)

abantzu izan
da ad.-lok. Azkenetan izan, hil hurran izan. Ikusiz abantzu nintzela, sorterrira ekarri ninduten.

Aztergaia: abantzu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abantzu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

abantzu1
adb. Ipar. eta naf. Ia, kasik. Abantzu bi urte baditu hemen garela.
Azpisarrerak
abantzu2
iz. Ipar. Aurrerapena, aitzinamendua. Santutasunean abantzu handiak egin zituen.
abantzuño
adb. Ia-ia. Beti abantzuño hilak, beti bizi!

Aztergaia: abantzuño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ia-ia.

abao
iz. Abaraska. Abao hutsak kendu.

Aztergaia: abao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abao Sin. abaraska

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

aberaska

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "Ez ote litzateke komenigarria horrelakoak oraingoz alde batera uztea...?" (1994-05-24)

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Bide batez, abao sarrera dela eta, hurrengo itzulirako Bizk. marka emango zaio' (2001-01).

 - Erabakia: EArau : 'abao iz. Bizk. Sin. abaraska'.

abar
1 iz. Zuhaitz- edo zuhaixka-adarra, bereziki egur gisa erabiltzen dena. Haritz abarra. Abar txikia. Abarrak biltzen.
2 iz. Hondakina. Ikatz abarrak.
3 iz. Balio gutxiko gauza.

Esaera zaharrak

Abar su, laster su.

Aztergaia: abar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abar 'adar txikia' / AS: eta abar (eta abar luze bat joskera desegokia da).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Euskaltzaindiak arautu berriez aipatu da: a) formak bere horretan onartu behar dira; b) izatekotan, azalpena aldatzeko eskabidea egin dezake lantaldeak; c) ez, ordea, esan duenaren kontrakoa esanaraziz. Kasu honetan, "eta abar luze bat eraikuntza desegokia da" oharra kentzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eta abar

Zerrendako formaren laburdura

badu ohizko laburdura: etab.; honen parekoa da etc.

Forma zuzenaren inguruko erabilera okerrak

eta abar luze bat eraikuntza desegokia da

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adar txikia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Adar forma hedatuagoa den arren, mendebaldeko abarra ere kontutan hartu beharrekoa da. Alde batetik, abar hitza hegoaldetik gutxienez Lizarraraino heltzen zen, eta gaurko erdaraz ir a por abarras ere esaten omen da, eta bestetik anbiguotasunezko kasu batzu garbitzeko ezin hobeki dator. Nola bereiztu, adibidez, Istanbul ondoko "El cuerno de oro" eta Frazer-en "La rama dorada", batari "Urrezko adarra" eta besteari "Urrezko abarra" esan gabe?. Bestalde, Kiriki-oren garaitik abarra hitzak sarrera handia izan du literaturan besterik gabe baztertzeko" (1993-01-18)

 - [A104]: ""etab." laburdura aipatzen da, baina ez "e.a.". Ez ote onargarria?" (1994-05-18)

 - [E114]: XK-k proposaturik, ABAR hitza eskaintzen duzue ADAR 'rama'ren sinonimo bezala. Baina gauza jakina da berba horrek arrama ihartuak adierazten dituela/zituela. | Gero eskainiko duzue beharbada, autore berak proposaturik, URDE ZERRIren sinonimo bezala. Baina ez dut uste gauza bera direnik, ez nire ama zenarendako. Entzun elkarrizketa hau, nik berarekin Bakaikun gure etxean izan genuena (1969, irailean): | Amak: "Lau urde dekatzau". | Nik: "Eta ura?" | Amak: "Ura ezta urdiá, ura txerri gaztiá da". | Beharrezkoa bada, errepikatuko dut hau bere garaian" (1994-07-28)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Eta abar luze bat horren gainean kalkoa dela esaten bada, baina hori bakarrik, orduan jendeak uler dezake zilegi dela' (2001-01).

 - [E123]: 'Bada tartean Hiztegi Batuko lantaldearen eskaera ohar hori kentzeko eskatuaz'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Kalko desegokia dela esatea aski dela esan da. Horren ordez erabil eta abar, eta abar. Hala onartu da'.

abaraska
1 iz. Erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten gelaxka hexagonalen multzoa. Ik. abao; orraze. Eztia darion abaraska.
2 iz. Liztorrek eta beste zenbait animaliak egiten duten antzeko egitura.

Esaera zaharrak

Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska.

Aztergaia: abaraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abaraska Sin. abao.

abaritz
iz. Artearen antzeko zuhaitz edo zuhaixka (Quercus coccifera). Abaritzen artean burdinazko gurutzea aurkitu zuten.

Aztergaia: abaritz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abaritz Quercus coccifera

abarizia
iz. zah. Zekenkeria, zikoizkeria. Begira zaitezte abariziatik.

Aztergaia: abarizia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. zikoiztasun, zikoizkeria; zekentasun, zekenkeria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Guztiok ezagutzen eta askok behintzat erabili ere egiten ditugun hitz "zahar" hauen esanahien hedadura, ene irudiko, ez da zikoiztasun-zikoizkeria, zekentasun-zekenkeria, zikoitz, zeken hitzekin estaltzen. Izan ere, euskaraz zeken eta zikoitz 'bererik eman nahi ez duena'ri dagozkio, erdarazko 'avaro, tacaño, mezquino, ruin' kontzeptuari alegia, baina ez 'ondasunak neurrigabe bildu eta metatzeko joera duena'ri, euskaraz 'abarizios, diruzale, ondasunzale, -gose, -gura..', erdarazko 'avaricioso, acaparador' bezalatsu. Uste dut abarizia-k esangura zabalagoa duela zekentasun-zikoiztasun hitzek baino, hauek erdarazko 'tacañería, cicatería'-ri baitagozkie gehiago, eta, beraz, bada bientzako tokia. Adibidez, bertuteen abarizia edo, zeruetako ondasunen abarizios gisako esaldietan ezingo genituzke zeken(tasun) edo zikoitz(tasun) hitzak erabili. Badira, jakina, gutizia, gutizios hitzak ere, kasuren batean abarizia-abarizios-en ordain izan daitezkeenak, baina adiera ahulagoa dute, abarizia-k aldean bekatu buru izateko marka nabarmena darama eta. Hortaz, hitz hauek ere beren horretan errespeta daitezela eskatuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "Zah. marka ez du gustuko ohargileak [...] Azkenean bozkatu da eta honako emaitza izan du bozketak: 9 "Zah."-en alde. Kontra inor ez. Hortaz, "Zah." markarekin utziko da".

abarizios
adj. Ipar. zah. Zekena, zikoitza. Ez zaitezela izan aberats abarizios haien pare.

Aztergaia: abarizios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. zikoitz, zeken.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-os

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Guztiok ezagutzen eta askok behintzat erabili ere egiten ditugun hitz "zahar" hauen esanahien hedadura, ene irudiko, ez da zikoiztasun-zikoizkeria, zekentasun-zekenkeria, zikoitz, zeken hitzekin estaltzen. Izan ere, euskaraz zeken eta zikoitz 'bererik eman nahi ez duena'ri dagozkio, erdarazko 'avaro, tacaño, mezquino, ruin' kontzeptuari alegia, baina ez 'ondasunak neurrigabe bildu eta metatzeko joera duena'ri, euskaraz 'abarizios, diruzale, ondasunzale, -gose, -gura..', erdarazko 'avaricioso, acaparador' bezalatsu. Uste dut abarizia-k esangura zabalagoa duela zekentasun-zikoiztasun hitzek baino, hauek erdarazko 'tacañería, cicatería'-ri baitagozkie gehiago, eta, beraz, bada bientzako tokia. Adibidez, bertuteen abarizia edo, zeruetako ondasunen abarizios gisako esaldietan ezingo genituzke zeken(tasun) edo zikoitz(tasun) hitzak erabili. Badira, jakina, gutizia, gutizios hitzak ere, kasuren batean abarizia-abarizios-en ordain izan daitezkeenak, baina adiera ahulagoa dute, abarizia-k aldean bekatu buru izateko marka nabarmena darama eta. Hortaz, hitz hauek ere beren horretan errespeta daitezela eskatuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "honako emaitza izan du bozketak: 9 "Zah."-en alde. Kontra inor ez. Hortaz, "Zah." markarekin utziko da".

abarizti
iz. Abaritz basoa. Arabako artadi eta abarizti lehorrenetatik Gipuzkoako harizti eta pagadi hezeenetara.

Aztergaia: abarizti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

abarka
iz. Euskal Herrian erabili ohi den larruzko edo gomazko oinetakoa, batez ere oinaren azpialdea babesten duena eta soka baten bidez zangoaren behealdean lotzen dena. Abarka eta soineko zaharrak adabatu. Abarkak jantzi. Behiaren larruarekin josten ziren abarkak. Abarkak oinetan lotu. Abarka-mantarrak jantzi.

Aztergaia: abarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
abarka handizuren, abarka-handizuren
iz. g. er. Handizurena.
abarkadun
1 adj./iz. Abarkak erabiltzen dituena. Baserritar abarkadun bat, nik baino anatomia gehiago dakiena.
2 iz. peior. Baserritarra, gehienetan gizarte klasetzat hartua. Abarkaduna izan arren, guk adinako eskola zuen. Ikusi zeinen beldurtiak diren abarkadun txepel hauek!

Aztergaia: abarkadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abarkadun 'baserritarra'

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'baserritarra'

abarkagile
iz. Abarkak egiten dituen eskulangilea. Abarkagilearen tresnak.

Aztergaia: abarkagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile/-gin.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.