Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [301 - 350] bistaratzen.

abio
iz. Abiatzea. Neskatxa trenaren abioari begira gelditu da geltokian. Gitarra abio bortitz batek sarrera egin zion abeslariari.

Aztergaia: abio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Teknologian 'arranque, puesta en marcha'/'démarrage' adiera duela gehitzea proposatzen dugu. // abio-motor azpisarrera eranstea proposatzen dugu ('motor de arranque' / 'démarreur')" (2001-01-23)

abioi
iz. Hegazkina. Ik. aireko.

Aztergaia: abioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abioi h. hegazkin, aireko

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

ik. abioi, hegazkin, aireko

Eratorri-konposatu berria da, eta hobestekoa maileguaren aldean

hegazkin formari eman zaio lehentasuna, aski hedatua delako (hau da erabiliena EEBSko datuetan: 95 ager.).

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

abioi ere onartzekoa da: mailegua izanik, baldintza minimoa betetzen du (3 ager. OEHan; 24 ager. EEBSn).

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

aireplano ere sar daiteke, Zah. dela esanez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez nuke nik ontzat joko hizkuntza jasoan, berba bi badaukagula kontutan hartuta gainera (aireko eta hegazkin)" (1995-01-10)

abioneta
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abioneta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hegazkin arin].

Aztergaia: abioneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh17 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

abioi txiki, abioitxo, abioixka, abioneta, (h)egaxkin, (h)egazkintxo, (h)egazkin txiki begiratu dira, eta aurkitu: OEHn ezer ez; EEBSn abioneta 5 aldiz, EB (M. Zuazabeitia 4, J. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abioneta : DFrec 2, HiztEn (eta ElhHizt).

Adiera bereko beste formen erabilerak

abioixka : PMuj DVC; (h)egaxkin : HiruMila, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es avioneta-ren ordainak: fr (DLLF): avion de tourisme, avionnette; it (L. Ambruzzi): aeroplano píccolo; ca (DCC): avioneta; en (DEIL): airplane [gaztelaniazko 'aeroplano'ren parekoa; ez dugu 'avioneta'ren parekoa aurkitu]; de (Slaby-Grossmann): Kleinflugzeug.

abioneta iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abioneta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hegazkin txiki].

abioneta 16: Argia (“Egileek 14 kutxetan zehar kotxe gidaria izan nahi duela erakutsiko digute, baita hiru zulo belarri bakoitzean, ameslari izan, abioneta pilotu, marinel...”), Berria 2 (“Klasiko honetako eszena batzuk historiara pasatu dira, tartean Grant ihesi agertzen dena atzetik abioneta bat duela”), Deia 7 (“Bere arrantxo urrunean irratia izorratu zitzaion abeltzain batek enborrekin apendizitis hitza marraztu zuen lurrean, eta horri esker abioneta batek mezua ikusi eta arazoaren berri eman zuen”), DiarioVasco 2 (“Foru Aldunditik diotenez, hau nekazaritza ekologikoan onartutako produktua da eta irailaren hirugarren astean hasi ziren tratamenduarekin. Aplikazioa abioneta bidez egiten ari dira, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko teknikari eta basozainen zuzendaritza eta laguntzarekin”), EiTB (“Eta abioneta bat kontratatzea kartel handi batekin ere bai: Leo, te adoro!!!”), Elkar 3 (“Abioia txikia zen, helizeduna, abioi izena ere ez zuen merezi, gehiago zen abioneta bat, eta agian horregatik mugitzen zen hainbeste, gora eta behera, eta baita alde batetik bestera ere”); hegazkin txiki 74.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

abioneta 9: Unai Elorriaga 5 (“Eta abioneten gainean aireko ekilibristak, sasoi batekoak”), Patxi Zubizarreta 2 (“Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera, eta begien bistan geratu da azken asteotan argaldu egin naizela”), Joseba Sarrionandia (“Aldiro eztulka eta itoka hasten den abioneta horietakoa izango da, zeharo izututa egingo dut bidaia osoa eta, hala ere, lurraldea estimatzeko gauza izango naiz, airetik, ikaragarri ederra baita, eta hemen behean geratuko da Gorria gaixorik, joritasunaren basamortu eta ahazturaren jungla sakon honetan”), Ramon Saizarbitoria (“beren burua entregatu zuten gudarien aurrean jartzeko Ajuriagerra Miarritzetik Santoñara abionetaz itzuli izanak - eta hori eginez bere heriotza kondena sinatu zuen -, hots, burukide bakar baten portaerak, duintasuna eman zien gainerako guztiei”), Koldo Izagirre (“Hamabi gizonen besoak Canadian Rescue Service-ko abionetari agurka”); hegazkin txiki 4.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. kirol hegazkina / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  abioneta . Hitz hau gaztelaniatik hartua da. Europako beste hizkuntzetan hegazkin txikia edo kirol hegazkina bezalako esamoldeak erabiltzen dituzte, eta nahiko argigarriak direnez, horiek erabili, ez gaztelaniaren mailegua".

Lantaldearen irizpideak

Debekua uztea proposatu da, baina gomendatutako forma ez da batere zehatza. Horregatik, bidalketa hegazkin arin formara egitea proposatu da. Eta honek hegazkin arin azpisarrera egitea eskatzen du: hegazkin txiki kendu eta hau jasoko da, eta orain definitzaile gisa dagon ‘hegazkin arina’ren lekuan ‘hegazkin txikia’ jarriko da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. hegazkin txiki.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Ez dugu zalantzan jartzen hitz hau gaztelaniatik hartua denik, baina horrek ez du esan nahi baldintza minimoa betetzen ez duenik. Petit Robert-en, Gran Diccionario Larousse Español-Francés/Francés-Español eta Petit Larousse en Couleurs-en behintzat, 'avionette' sarrera da. Petit Robert-en, bi etimologia eskaintzen dira: dimin. de 'avion', ou esp. 'avioneta' (Hego eta Erdialdeko Amerikako hegazkin txikietarako erabiltzen dela dio eta, hain zuzen ere, Interneten 'avionette' eskatu eta hango web guneak agertzen dira). Petit Larousse en Couleurs-en, berriz, 'rare' marka du. // Horrekin guztiarekin hauxe esan nahi dugu: ordezko egokirik aurkitu ezean, 'abioneta' hartzea ez litzatekeela 'satanizatu' behar. Baina horretara baino lehen, proposatutako ordainak aztertu egin behar dira. Gran Diccionario Larousse Español-Francés/Francés-Español hiztegian, gaztelaniazko 'avioneta'-rako 'avion de tourisme, avionette' ematen dute (Interneten 'avion de tourisme 'eskatu eta 593 web gune agertzen dira Altavista-n, 390 Yahoo-n eta 1.030 Google-n). Hori dela eta, gure hiztegian 'turismo-hegazkin' proposatu dugu ('abioneta' ez dugu hiztegian sartu). 'Hegazkin txiki' nahikoa izan daiteke testuinguru askotan, baina, gure iritziz, 'turismo-hegazkin' lexikalizatuagoa da eta, horregatik, alor batzuetan egokiagoa. Batzuek esan lezakete eragozpen bat ere baduela: 'turismo' hitza hor egoteak ez du esan nahi hegazkin hori beti 'turismo'-rako erabiltzen denik; baina, tira, bada 'turismo' automobil-mota bat, arruntena, eta normalean inork ez du pentsatzen turismorako soilik erabil daitekeenik. // Guk turismo-hegazkin proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: AS (2012-06-07): hegazkin txiki forma soilik utziko da bidalketako besteek ez dutelako sarrerarik.

abisal
adj. Itsasoaren eremuez mintzatuz, eguzkiaren argitasuna iristen ez dena; eremu horri dagokiona edo eremu horretan bizi dena. Itsaspeko sakontasun abisaletan. Lautada abisalak eta itsaspeko mendilerroak. Ez naiz beti hemen egongo, arrain abisalen gunean.

Aztergaia: abisal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da ageri corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abisal EB 3 (NZ, J.A. Agirre, Gipuzkoako geografia); abisalde EB 2 (NZ).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abisal : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 5 (arrain abisal, fauna abisal, lautada abisal, zona abisal); eta ElhHizt. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): abyssal; it (L. Ambruzzi): abissale; ca (DCC): abissal; en (Webster): abyssal; de (Slaby-Grossmann): abyssich, Tiefsee- / fauna (Zool) Tiefseefauna.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

onartzekoa da, aski nazioartekoa baita (es, fr, it, en; baina de abyssisch), eta bestela adierazten zaila.

abisatu, abisa, abisatzen
du/dio ad. Ohartarazi, gaztigatu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ik. kontuan ipini. Abisatuko dizut azaltzen bada.
[Oharra: abisatu Hegoaldean, objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio aditza da (Apaizari nork abisatuko dio?) eta du aditza (Apaiza nork abisatuko du?) ].

Aztergaia: abisatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abisatu, abisa, abisatzen. du (Ipar.) edo dio (Heg.) ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abisatu, abisa, abisatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. da Ipar.; dio ad. Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

abisu
1 iz. Oharra, kontseilua. Itsasturi irakurleari abisua. Ez luke ez, berriz haserretzeko, beste abisuren beharrik. Gogoan erabili konfesorearen abisuak.
2 iz. Gaztigua, ohartaraztea. Afaltzera etortzeko abisua. Abisua hartu. Suhiltzaileak abisua jaso eta lau minutura bertaratu dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: abisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abisu eman .

abisu eman
du ad.-lok. Zerbaiten berri eman, zerbait jakinarazi; ohartarazi. Hamabiak ziren poliziari abisu eman zionean. Etxetik alde egin zuela inori abisurik eman gabe. Jaun-andere horiei buruz abisu eman nahi nuke. || Deituko diezu abisua emateko?

Aztergaia: abisu eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ABISU EMAN (Urt). Aconsejar, advertir; avisar. "Adhortari" Urt I 166. [Lehenbiziko parte hunek] zer begitarte izaiten duen eta nor nola mintzo den abisu eman diazadan. Ax 16 (V 6). Elkharri hel gakizkon, elkharri irakhats diozogun eta batak bertzeari abisu eta konseillu demogun. SP Imit I 16, 4. Jesu-Kristok abisu ematen dio penitentari. Gç 109. Hargatik San Frantses Salesek abisu ematen deraie yende prestuei. Dh 47. Konfrarioa establitu den phondutik hartaz abisu emanen da Errumako kongregazioneko sekretarioari. JesBih 465. Jaun-andere orier buruz / abisa eman nahi nuke. Bordel 93. Zelan [burdiñezko garrikoa] apurtu bere abisu / emonik francotarrari. FEtxeb 32. De Rijk-ek abisu ematen digu galdegaiaren aurreratzea ez dezagun 'ezker aldera destokitze' [...] moduko zerbait bezala har. MEIG VI 160. v. tbn. Ch III 32, 2

adib.: abisu 1 iz. Oharra, kontseilua. Itsasturi irakurleari abisua. Ez luke ez, berriz haserretzeko, beste abisuren beharrik. Gogoan erabili konfesorearen abisuak. 2 iz. Gaztigua, ohartaraztea. Afaltzera etortzeko abisua. Abisua hartu. Hamabiak ziren poliziari abisu eman zionean

abisu eman 114: Consumer, Berria 89, EiTB 15, Argia 4, Laneki 3, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: abisu eman 39: Berria 11, Herria, Josu Zabaleta 3, Joxean Agirre 3, Jon Alonso 2, Koro Navarro 2, Anjel Lertxundia, Koldo Izagirre 2, Elena Touyarou, Pablo Sastre, Juan Martin Elexpuru etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa, adibidea azpisarrera eginez.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abisu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'eztabaida luzearen ondoren honako hau onartu da: abertitu Herr. h. ohartarazi, jakinarazi, abisu eman; abertimendu Ipar. eta Herr. h. abisu'. Erabakia (2001-04-27): 'abisu eman azpisarrera ez ematea erabaki da. abertitu sarreran berriz, abisatu ere emango da adieren artean'.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abertimendu.

abitu
1 iz. Erlijiosoen soinekoa. Maisu-laguntzailea abituan bildu zuten. Abitu luze marroia jantzi.
2 iz. Kutuna, eskapularioa. Jesusen bihotzaren abitu gorria ageri zuela papoan.

Aztergaia: abitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: abitua hartu , abitu-hartze .

abitu hartze, abitu-hartze
iz. Erlijiosoen ordena batean, dagokion zeremoniaren bidez, sartzea.
abitua hartu
ad.-lok. Erlijiosoen ordena batean, dagokion zeremoniaren bidez, sartu.

Aztergaia: abitua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abitu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'abitua jantzi' azpisarrera sartzea proposatzen dugu, 'abitua hartu'-ren sinonimotzat (Ik. OEH)" (2001-01-23)

abixoi
iz. Itsas arrain txikia, antxoaren antzekoa (Atherina sp. ).

Aztergaia: abixoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abixoi G 1 (Izt C: "Arrain oen izenak ezarriko ditut, Egaztienak bezalaixen, dakitzadan erdarazkoak alboan dituztela. Abixoia [Itzulpenik gabe]"); lantzoi B 1 (Ag Kr: "Antxoba, sardiñ edo lantzoi zatia amoan ipiñi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adiera ilunekoak dira kabuxa 2 (A. Zugasti: "biotzean zeramana irteten zitzaiola lumaren muturretik: itxasoa, arrantzaleak, kaya, kabuxak, lupiyak"; M.A. Unanua: "Itsasbazterreko harkaitzartean bizi diren animalien artean aipagarria da kabuxa izenez ezagutzen den arrain txiki talde bat, euskal kostaldeko marearteko iktiofauna gehiena osatzen duena") eta lantzoi 1 (I. Linazasoro: "Markako koñak botilla baten sartu ta eman oni, lantzoi onek naiku izango dau ta"); zilarrarrain 'Lepisma saccharina' adierako EB 1 (I.A. Berriotxoa: "Intsektuek habitat mota asko kolonizatu dituzte, gizonarena barne, zilarrarraina (Lepisma saccharina)-rekin gertatu den bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abixoi : HiztEn (eta abixoi handi, abixoi txiki); LurE, EskolaHE; Euskalterm 2 (eta abixoi handi, abixoi txiki). Ez dugu aurkitu ap. AB50, AB38 eta DFrec.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketako lekukotasunak: a) Argentina sphyraena (es pez plata / fr argentina): abixoi : Arzdi Peces; Las setas; abuse : Anasagasti Bermeo; zillar-arrai : Muus-Dahlstrom; b) Ammodytidae (fam.) (es barrinaire + aguacioso + pión / fr équille + lançon): abixoi : Azkue DVEF; PMuj DVC; abus : Azkue DVEF; abux : PMuj DVC; kaisoi : Azkue DVEF; kantuko angila : Lh DBF; kaxoi : Azkue DVEF; lansoi : PMuj DVC; PMuj DCV; mutxarreri : Azkue DVEF; PMuj DVC; c) Atherina (hepsetia) boyeri (es pejerrey / fr cabassoun): abuse : Anasagasti Bermeo; d) Atherina (hepsetia) presbyter (es abichón / fr prêtre): abixoi : Azkue DVEF; Lotina Peces; FauMar; PMuj DCV; Muus-Dahlstrom; abixon : Lotina Peces; kabixoi : PMuj DCV; kabuxa : Azkue DVEF; PMuj DCV; kaixoi : PMuj DCV; kautxua : FauMar; kauxoi : PMuj DCV; kauxua : Lotina Peces; odol-gabe arrain : Lotina Peces; sardieta : Lotina Peces; sardietia : Arzdi Peces; e) Atherina (hepsetia) presbyter' / es abichón / fr prêtre: keixoi : PMuj DCV; abux : PMuj DCV; abotx : PMuj DCV; mutxarrei : PMuj DCV; "Nomenclatura Ictiológica".

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ElhHizt: abichón: abixoi handi (Atherina presbiter); aguacioso: lantzoi txiki (Ammodytes tobianus); barrinaire: lantzoi leun (Gymnammodytes semisquamatus); pejerrey: abixoi txiki (Atherina boyeri); pez plata: zilar-arrain (Argentina sphyraena); pion: lantzoi handi (Hyperoplus lanceolatus). // T-L LFB: equille: lantxoin; lançon: lantxoin, kantuko angula, lantiantoñ. // BeraLzM: aguacio: kabixoi (kaixoi, kausoi, kabuxa, abixoi). // Azkue Aurkibidea: aguacío: abus, kabixoi, kabuxa, kaixoi, kauxoi. // Ez dugu aurkitu besteotan: HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG, LMuj HOT.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

ik. abixoi / abisari / xabiroi

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Atherina sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "abixoihitza dela eta egindako oharretan [txostenean] bi iturritatik etorritako urak nahasten dira, nire ustez: itsasertzean bertan, harraldetik oso hurbil, bizi diren arrainei dagokiena bat eta zilarrezko arrainarena bestea. Zilarrarrain delakoarekin hasiz, kontu izan badirela arrainekin zer ikusirik izan gabe izen hori daramaten intsektuak (Lepisma generokoak bereziki eta, orokorrean, Thysanura ordenekoak). Zilar-arrain bezala izendatzen da Argentina sphyraena arraina ere. Ez dago biak zer nahasturik, bat arraina eta bestea intsektua baitira. Ingelesek, inolako konplexurik gabe eta tarteko marratxoa jartzeko ardura bera ere hartu gabe, biei silverfish deitzen diete lasai asko. Ez dago, ezta ere, zer nahasturik zilar itxurako izaki hauek itsasertzeko abixoi delakoekin. Gaizki ez banago, Atherina generokoak dira abixoidelako horiek eta Zarautzen (lehen behintzat) xinxangre deitzen zitzaien ia gardenak diren antxoa txikien antzeko arrain horiei. (Xinxangre adjektibo bezala ere erabiltzen genuen, adorerik gabe, pulamentu edo kemenik ez duen norbaiti esateko). Abixoi edo xinxangre, ez nahastu, ezta ere, kabuxa edo musto arrainekin (blennidae). Blennidae familiako arrainak oso ezagunak dira arrain txikitan aritu den edonorentzat. Ez dute ezertarako balio (ezta jateko ere) eta edozein garnatari egiten diote hozka. Kabuxa izena eman zaie blennidae familiako arrain horiei. Zarautzen musto deitzen diegu eta, gure hizkera partikularrari askotan gertatzen ez zaion bezala, OEHn ere agertzen da hitz hori. Mutil koskorretan, gu baino begi zorrotzagoak zituzten zenbaitek mustoak eta musto-legatzak bereizten zituzten" (2000-11-08)

abizari
iz. Toki jakin batean, oiloak bertan erruten ohitzeko, jartzen den arrautza. Abizaria izaten da arrautza hutsa karez beterikoa.

Aztergaia: abizari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

nahiz OEH-an abirazai ematen den, ez dago forma honen aldeko pisuzko arrazoirik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  abisari hobetsi beharko genuke.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): ez da onartu.

abizen
iz. Pertsonen deitura. Izen-abizenak. Lau abizenak. Euskal abizenak ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: abizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: abizen* e. deitura proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): abizen = deitura onartu da.

ablatibo
adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, batez ere nondikakoa adierazten duena. Hitz bat ablatiboan ipini. Euskaraz -tik kasuari esaten zaio ablatiboa.

Aztergaia: ablatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-2-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ablatibo 9: J.M. Irazola (“Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / Komitatiboa / Instrumentala / Genitibo TD / Inesiboa / Adlatiboa / Ablatiboa / Partitiboa”, “alatiboa eta ablatiboa”, “Lehenago partitiboak ablatibo kutsua zeukan -tarik, -tatik = nondik adierazteko”, “Hortaz, deklinabide zaharrak, R. Lafonen ustez, eskema hau izango zuen gutxi gora bera: Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / oraintsuago / Instrumentala / Inesiboa / adlatiboa / Partitibo-ablatiboa”, “Kasuok hauek dira: Toki-denborazko genitiboa (-ko); komitatiboa (-e-kin); Ablatiboa (-tik) eta inesiboa (-n)”, “Bestalde, -etarik ablatibo pluralekoa, eratorri honen partitiboa besterik ez dugu”), B. Latiegi (“Ablatibu eran”), Eutsi/1 (“Ablatiboa: Iruñetik; Donostiatik”), R. Gomez (“Ablatibo pluralak bi forma hartzen ditu”).

Sektore jakin bateko informazioa

EGLU-I, 272 (eta tauletan): ablatibo.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ablatibo: HiztEn, HiruMila, ElhHizt, LurE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ablatif; en (Collins): ablative; it (S. Carbonell): ablativo assoluto, ablativo; de (Langenscheidts): Ablativ.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak eta arloa aipatzeko eskatuz: «izond. eta iz. Hizkl.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.

ablazio
iz. Gorputzeko ehun edo organoren bat erauztea. Frantziako mediku batek klitoria berregiten die ablazioaren biktimei.

Aztergaia: ablazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ablitastar
1 adj. Ablitaskoa, Ablitasi dagokiona.
2 iz. Ablitasko herritarra.
abokatu
1 iz. Auzietan alderdien defentsan edo aholkularitza juridikoan aritzen den legelaria. Nik epaile edo abokatu izan nahi nuen. Nire auzia ez da abokatu on batekin konpontzen. Abokatu euskaldunak. Abokatu talde baten bulegoa.
2 iz. zah. Bitartekoa, arartekoa. Ama Birjina, lurrekoen abokatu hautetsia.

Aztergaia: abokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

abokatu, legegizon

Euskaltzaindiaren Arauak

abokatu

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

abokatu onartzekoa da, baldintza minimoa betetzen duenez

Eratorri-konposatu berria da, eta hobestekoa maileguaren aldean

legelari , horren ondoan proposatu eta bultzatzekoa da, sexismotik ihesi; legegizon baztertu gabe, gizonezkoari dagokiola erabiltzeko; ez dira sinonimo oso: 'legean aditua' edo dira azken biak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

legelari, legegizon

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bere ustez ez da egoki legelari eta legegizon berbak abokatu hitzaren sinonimo gisa jartzea, horiek generikoak direlako. Izan ere, notarioak, epaileak, magistratuak etab. legelari eta legegizonak omen dira, abokatu izan barik ere.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): abokatu hitza bere soilean uztea erabaki da.

abokatutza
1 iz. Abokatuaren lanbidea edo jarduera. Emakume horiek 16 orduz egin behar dute lan gobernuan, enpresan, abokatutzan edo medikuntzan.
2 iz. Lanbide edo jarduera horretan ari diren abokatuen multzoa. Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Gobernuaren baimena jasoko dute gaur, alderdi bi horiek auzibidean jartzeko.

Aztergaia: abokatutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abogautza G 1 (Tx B: "Laguntza izan banu abogautzarako, / izketan ez ninduen iñork arrapako"); abogadutza EB 1 (Arti Ipuin: "Sorbonan abogadutzako estudioak egin-berriak zeuzkana").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abogadutza 2, G-EB (SMitx Unam: "Gizadi zabalaren aurrerako gure larrimiñaren Albistari zaitugunez, eraman errezago zaigu beñola, zure abogadutzari esker, gure bakartea"; G. Garate: "Amazazpi urte zituela Marx Bonn-era alderatu zan abogadutza ikastera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abogadutza : DFrec 1, AB38 1; abokatutza : HiztEn-LurE, Euskalterm 6.

Adiera bereko beste formen erabilerak

abokatutza : ElhHizt, HiruMila; abogautza : PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu besteotan: Casve EF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "abokatu, abokatutza...".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

abolitu, aboli, abolitzen
du ad. Legeez edo arauez mintzatuz, indargabetu. Ik. ezeztatu 2.

Aztergaia: abolitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abolitu IE 29 (Lç); indarbagetu 17: 'ohitura, lege edo arau bat bertan behera utzi' adierako 2 (Itz Azald), eta OEH argitaratuan beste bat (TB He 7,18: "Hola leheneko manakuntza izan da indargabetua haren flakotasunaren eta ezdeustasunaren gatik"); 'balioa galdu, kendu' adierako 12 : B 2 (Mg CO, Ag AL), G 5 (VMg, Bv AsL), IE 2 (SP Phil, Mde Pr), Zu 1 (Mst), EB 2 (MEIG), beste indar bagetu 1 (Añ GGero), eta OEH argitaratuan beste bi (He 472 "indarres gabetzen" eta LE-Ir: "argalegi komekatzen dena eritus ta indargabetus"); indargetu 15 (Zav Fab, Añ EL2 4, Ag Kr 4, Ag G, Enb 2, BEnb NereA 3), eta OEH argitaratuan beste bat (TAg Y: "Olerkia indargetu ta belxkatu egiten dute onelakoak"); indargabetze EB 1 (MIH). Eta OEH argitaratuan "v. tbn. EE 1884a, 312 (...) Inddargatu: Ezale 1897, 37a. (...) Indarkatu: Ezale 1899)".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira abolitu 2 (SM in Euskera 1982); abolitze 1 (Alderdi Komunistaren manifestua); abolizio 3 (Gabai, Egin 1977, Unesco-ren Albistaria 1989); a) 'lege edo arau bat bertan behera utzi' adierari dagozkion besteak: baliogabetu 8 (M. Lopez, E.J. 3, Oinarrizko legeria Bizkaian, M. Haranburu, EHAA 1989, Amaiur 1986); baliogabetze (eta balio gabetze eskaera) 8 (E.J., Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru-Instituzioen Xedapen-Bilduma 1989, E.J. BEO 1990 5, Egin 1986); indargabetu 16: B 2 (Itunben ekonomikoaren legea), G 1 (J.M. Azkue), IE 1 (A. Lizartza), EB 12 (Araba lurralde historikoaren aldizkari ofiziala 4, BEO 2, EHAA 5) eta indargatu B 1 (Euzkadi 1930); indargabetze (eta indargabetze xedapen) EB 7 (A.M. Abate, Araba lurralde historikoaren aldizkari ofiziala 4, EHAA, BEO) eta indargetze-erabaki EB 1 (EHAA); indarbagetzaile B 1 (Itunben ekonomikoaren legea); b) 'balioa galdu, kendu' adierakoak dira: baliogabetu EB 4 (S. Goñi, U. Larramendi, R. Etxezarreta, Euskal kulturaren urtekaria 89) eta indargabetu EB 3 (J. Arrizabalaga, J. Sudupe, Oihanaren deia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abolizio : AB38 2; abolitu : AB38 1 (eta 'abolir' itzulitako deuseztu 1: "konstituzioa deuseztu"; baztertu 2: "konstituzioa baztertu"). Ik. Entziklopediak: HiztEn: abolitu : "du ad. Zuz. Ohitura, lege edo arau bat bertan behera utzi, indargabetu"; abolizio : "iz. Abolitzearen ekintza eta ondorioa"; abolizionismo : "iz. Ohitura edo lege bat indargabetzea eskatzen duen jarrera edo doktrina; esklabutza eta heriotza-zigorrareran bereziki"; abolizionista : "iz. eta izond. Abolizionismoari dagokiona edo haren aldekoa". // LurE: abolitu : "du ad. Zuz. Ohitura edo agindu bat indarrik gabe utzi"; abolitze : "Abolitu aditzaren aditz izena"; abolizio : "iz. Abolitzea".

Sektore jakin bateko informazioa

EurItune: ezeztatu (eu horrek edozein bereizkeria ezeztatzea dakar / es ella supondrá la abolición de toda discriminación / fr elle implique l'abolition de toute discrimination / en it shall entail the abolition of any discrimination / de sie umfasst die Abschaffung jeder unterchiedlichen Behandlung). // AdminEL: abolir: " indargetu . du, pol.; kendu . du, pol.". // AgAld hitz-bilduma: abolir: " deuseztatu ; kendu (heriotz-zigorra kenduta gelditzen da); baliogabetu (lege horiek baliogabetu ditzaten akio egingo dute); ezeztatu ". // ez dugu aurkitu besteotan: IVAP. AdmMila, HezkAdmin.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako ordainak: ElhHizt: abolición: "(Der.) indargabetze (legea); ezeztatze, deuseztatze, abolizio (erregimena...)"; abolicionismo: abolizionismo; abolicionista: abolizionista; abolir: "(Der.) indargabetu (legea); ezeztatu, deuseztu, abolitu (erregimena...)". // HiruMila: abolición: abolizio; abolición foral: foru-abolizio; abolicionista: "adj. 1 aboliziozale. 2 aboliziogile"; abolir: "vt. (v. defec.) aboli(tu); deroga(tu); ezerez(tu); ezezta(tu); indargabe(tu)". // Lur EG/CE: abolir: ezeztatu. // Lur EF/FE: abolir: ezereztatu. // Casve FE: abolir: elki, kentü, ezdeüstü, ezeztatü; abolitif: kenle, ezeztazale; abolition: elkitze, kentze, ezdeüste, ezeztatze; abolitionnisme: ezeztaliargoa; abolitionniste: ezeztaliar. // HaizeG FB: abolir: ezeztatu, kendu; abolition: ezeztatze, lege-kentze. // T-L LFB: abolir: kendu, suntsitu. // PMuj DCV: abolición: lege-kentze, aienatze; abolicionista: lege-kenzale; abolir: (derogar) (legea) kendu, aienatu, ezereztu, indar-gabetu. // BeraLzM: abolir: indargatu, oigetu. // Azkue Aurkibidea: ø.

Erdaretako formak

es abolible, abolición, abolicionismo, abolicionista, abolido, abolir formen ordainak: fr (DLLF): abolition; abolitionnisme; abolitionniste; abolir, abroger; fr (Le Petit Robert): abolir, abolition, abolitionnisme, abolitionniste; it (L. Ambruzzi): abolíbile, abolendo; abolizione, soppressione, rèvoca, abrogazione; abolizionismo; abolizionista; abolito, annullato, abrogato; abolire, abrogare, annullare; pt (Eurodiccionario): abolição; abolir; ca (DCC): abolició, abolicionisme, abolicionista, aboliment; en (DEIL): abolition; abolitionism; abolitionist; to abolish; de (Slaby-Grossmann): "Abschaffung f // <Jur> Aufhebung f eines Urteils // - de la esclavitud Abschaffung f der Sklaverei"; "Abolitionismus m // -ta m Abolitionist, Gegner m der Sklaverei (bzw der bestehenden Gesetze)"; abschaffen, aufheben.

Terminologia

Ik. Termium: en abolish a right / fr éteindre un droit; en abolished position, deleted position / fr poste aboli, poste supprimé; en abolition of customs duties / fr désarmement douanier; en Convention concerning the Abolition of Forced Labour, Abolition of Forced Labour Convention / fr Convention concernant l'abolition du travail forcé, Convention sur l'abolition du travail forcé; en elimination of job, abolition of job / fr suppression d'emploi; en abolition of post / fr suppression de poste; en abolition of means test / fr suppression du critère du besoin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. ezeztatu

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ik. oh. s.u. abolizio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta abolizio: Zuzenbide-alorreko adituek esan behar lukete beharrezkoa den, baina, gure ikuspegitik, ondo legoke alor tekniko horretarako onartzea, alor teknikoan beharrezkoa izan daitekeelako. Alde horretatik, ondo iruditzen zaigu lantaldeak hitz horiek alor teknikoan behar diren ala ez jakiteko legelariengana jotzea. Egia da 'indargabetu, ezeztatu' esan nahi duela, baina erabiltze-eremua (hau da, zein kontzepturekin erabiltzen den) murritza izaten da eta, espezializaziorik ezean, arazoak gerta litezke agian. Adibidez, 'abolición de la pena de muerte' ez dagokio pertsona jakin baten heriotza-zigorrari, legeari baizik. 'Heriotza-zigorra indargabetzea edo ezeztatzea' norbaiti indultua ematea dela uler daiteke, edo zigor hori bertan behera uztea ('anular') edo legea bera 'kentzea' ('abolir') (badirudi 'lege' hitzarekin 'indargabetu' lasai asko erabil daitekeela). Alor horretan euskaraz lan egiten dutenek esan dezatela" (2001-01-23)

abolizio
iz. Abolitzea. Ik. ezeztatze. Prostituzioaren abolizioa eskatu dute hainbat emakume taldek.

Aztergaia: abolizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ez dakigu beharrezkoa den; litekeena da legelarien artean hala izatea (eta abolitu aditza ere bai); berei galdetuko zaie eta, baiezkoan, "1 Tekn. Zuz. [eta defini, adib.: 'ohitura, lege edo arau bat indargabetzea']. 2 bestetan erabil baliogabetze , ezeztatze , indargabetze , etab."

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuzenbidearen ikusmiratik, "abolizio" hitza ez da besterik ohitura, lege edo arau bat (adibidez, esklabotasuna, heriotza-zigorra, edota foruak) indarrik gabe uztea baino. Gainera, hitz berri hori latin-hizkuntzetan eta inglesean bakarrik erabiltzen da. Hortaz, horrek ez du betetzen mailegua onartzeko minimoa. Gainera, "abolizionismoa" eta "abolizionista" hitzak itzulinguruen bitartez adieraz daitezke euskaraz' (2001-03-26).

 - [E123]: 'Mailegua onartzeko gutxieneko baldintza, espainolez eta frantsesez berdin izatea da. Beraz, kasu honetan abolizio izenak betetzen du gutxieneko hori. Euskara Batuko batzordearen proposamena hauxe izan zen: sarrera eman, eta sinonimotzat ezeztatze eskaintzea. Besterik da Euskaltzaindiak ezeztatze bakarrik eskaintzea erabakitzen badu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Abolizio hitza sartzea onartu da, sinonimotzat ezeztatze emanaz. Abolitu hitzarentzat ere gauza bera onartu da'.

abolizionismo
iz. Lege bat edo ohitura bat (bereziki, esklabotza edo heriotza zigorra) indargabetzeko eskatzen duen jarrera edo doktrina. Henry Box Brown esklaboa abolizionismoaren ikono bihurtu zen. Erabateko abolizionismoa prostituzioa zigortzearen alde dago; abolizionismo klasikoak, berriz, prostituzioa debekatzea eskatzen du.

Aztergaia: abolizionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Sartzea proposatzen dugu (ez dakigu hau nola eman litekeen 'indargabetze' edo 'ezeztatze' erabiliz). Nazioartekoa da" (2001-01-23)

abolizionista
adj./iz. Abolizionismoari dagokiona; abolizionismoaren aldekoa. 1865. urtean, mugimendu abolizionista puri-purian zegoenean. Abolizionista zuriak ez ziren egon sufragio unibertsalaren alde.
abonamendu
iz. Batez ere Ipar. Harpidetza. Irakur Herria, har abonamendu bat, igor urrun direnei. Musika Hamabostaldiko abonamendua.

Aztergaia: abonamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abonu.

abonatu1, abona, abonatzen
1 du ad. Goraipatu. Halakoak balakatzea eta abonatzea.
2 da/du ad. Zerbitzu bat jasotzeko edo ikuskizun sail bat ikusteko eskubidea lortu, gehienetan diru truke. Zerbitzua komunikazio mugikorren operadore batera abonatu diren pertsonek soilik erabili ahal izango dute.
3 da/du ad. Ipar. Harpidetza egin.
abonatu2
1 iz. Zerbitzu bat jasotzeko edo ikuskizun sail bat ikusteko eskubidea lortu duen pertsona. Telefono zerbitzuetako abonatuak. Igerilekuetako edukiera gaindituko dela aurreikusten dutenean, ez da sarrerarik salduko, eta abonatuek soilik izango dute sarrera eskubidea. Abonuaren prezioa 73 eurokoa da eta Orkestrako beste zikloetako abonatuek % 25eko beherapena izango dute.
2 adj. zah. Fidagarria, sinesgarria. Halako testigua ez da testigu legeko eta abonatua.
abondant
adj. zah. Ugaria, oparoa. Ik. nasai.

Aztergaia: abondant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. ugari, oparo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau zerrendatik kendu egingo nuke" (2000-10-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "OEHko lekukotasunak ikusita, gogorra egiten zait izartxoa jartzea. Agian hobe Ipar. Zah. 'ugari, oparo'" (2001-03-28).

 - Erabakia: EArau 117: "izond. Zah. 'nasaia, oparoa, ugaria'".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abundantzia.

abondantzia
iz. zah. Ugaritasuna, oparotasuna. Ik. nasaitasun.

Aztergaia: abondantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. ugaritasun, oparotasun.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau zerrendatik kendu egingo nuke" (2000-10-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "aurreko hitzeko ohar bera" (2001-03-28).

 - Erabakia: EArau 117: "iz. Zah. 'nasaitasuna, oparotasuna, ugaritasuna'".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abundantzia.

abonu1
iz. herr. Laudorioa. Balaku haizetsuak eta gezurrezko abonuak umetatik entzuten.
abonu2
iz. Abonatuari zerbitzu bat erabiltzeko edo ikuskizun sail jakin bat ikusteko eskubidea ematen dion agiria. Ik. bonu 1. Operazale amorratua naiz; iaz arte ABAOren abonua izan nuen. Athleticek abonuak salduko ditu etxean jokatuko diren partidetarako. Udal igerilekuetarako udako abonua.
abonu3
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abonu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ongarri1].
abordatu, aborda, abordatzen
du ad. itsas. Ontzi bat beste batera ukitu arte hurbildu, bereziki erasotzeko asmoz. Txalupek albo batetik abordatu dute gabarra. Beren txalupek inguratuko gintuzten, ausartenek abordatuko zuten gurea, matxetea eskuan.

Aztergaia: abordatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

minimoa betetzen du, eta ez da ikusten ordezko egokirik izan dezakeenik Itsas. eremukoak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aborda, abordatzen.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Itsas.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'erregimenik gabe ageri da zerrendan: du motako aditza dela esango da'.

abordatze
iz. Ontzi bat beste batera hurbiltzea, bereziki erasotzeko asmoz. Hemen, abordatzea saihestu behar, han, igarobide batera sartu behar.
aborigen
1 iz. Toki bateko jatorrizko etnia edo herriko kidea. Ik. indigena. Lau herritar atxilotu zituzten aborigenen eta poliziaren arteko istiluetan. Aborigenen kultura. Australiako aborigenak.
2 adj. Etnia edo herri horretakoa, etnia edo herri horri dagokiona. Herri aborigenen eskubidea. Haren ustez, Ameriketako gaztelania aberasten zuten hizkuntza aborigenek.

Aztergaia: aborigen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aborigen(e) 10: HD kulturak 6 ("Lehen kolono zuriak Botany Bay-n lehorreratu zirenean, Australian eta Tasmanian [erdialdeko basamortuak barne harturik] 300.000 aborigene inguru ziren", "Tasmaniako aborigeneek izan zuten amaierarik tristeena", "Kontinentean aborigeneak misio eta erreserbetara bildu zituzten", "Aborigeneek europarrek baino askoz ere denbora gehiagoz iraun dezakete urik gabe", "Gobernuak aborigenei etxeak eskaintzen dizkie, baina askok nahiago dute aire zabalean bizi", "Australiako legeak gaur egun zona batzuetan aborigeneen taldeei beren arbasoen lurraldeak eskatzeko eskubidea ematen die"), Egunk 1996 4 ("dozenaka hizkuntza aborigen desagertzear daude", "aborigenen eta asiarren artean, zuriek Australiako gizartearen % 90 baino gehiago osatzen dute", "Bestalde, bertako kultura eta hizkuntzetako literaturek beraien eragina nabarmen handitu dute, eta ingelesezko argitalpen ugarik egin die leku azken urteotan kultura aborigenei", "Ingelesez idatziriko literaturaren ildotik eta nahi baino astiroago bada ere, esan dugun bezala, hizkuntza aborigeneetako lanak ari dira egiten bere bidea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aborigen : ElhHizt (aborigen) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aborigen / aborigène formen ordainak: HiruMila: 1 adj. originario/a del país en que vive: bertako, hangoxe; 2 m. pl. morador/a del país: lehenengo biztanle, lehen biztanle // ElhHizt: 1 bertako, jatorrizko; 2 aborigen // Casve FE: eskualdeko, (suf) -ko; aborigène de Haute Soule: Basabürüko // PMuj DCV: 1 indígena: bertako, tokiko, lekuko, jator; 2 morador primitivo: lenengo biztanle; 3 pl. principio: asiera, asialdi, lenaldi, iturburu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): aborigène; it (S. Carbonell): adj aborigino, aborigene; sm pl aborigeni; en (Collins): adj aboriginal, indegenous; nmf aboriginala, aborigine; de (Langenscheidts): adj-su bodenständig; m Ureinwohner.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi, arloa mugatzea zaila den arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aborigen

abortatu, aborta, abortatzen
du ad. Haurdunaldia, nahita edo nahi gabe, eten. (nor osagarririk gabe). Ik. hilaurtu. Londresera joan omen zen abortatzera. Ez zen abortatzeko beldur. Sendagileak abortatzen lagundu zion.

Aztergaia: abortatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abortatu, aborta, abortatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hilaurtu sinonimo gisa emateko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta abortatze, abortu: Adiera desberdinetarako? / Nahi gabe galtzea: haur(-)galtze, haurra galdu. / Nahita galtzea: abortatu. / Galdu dena: hilaurra" (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hilaurtu ere dagoeneko arautua dugu. Kontua da, Hiztegi Batuan bakoitza bere aldetik ageri diren bi sarrera hauek sinonimotzat ematea' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'du aditza dela esaten da zerrendan eta sinonimo gisa hilaurtu emateko eskaria dago. Baina erregimenean baliokideak ez direla ez bide dira ohartu Hiztegi Batukoak. Horrenbestez, ez dira sinonimotzat emango. Abortu-rekin ere modu berean jokatuko da'.

abortatze
iz. Haurdunaldia, nahita edo nahi gabe, etetea. Abortatze legea. Abortatze eskubidea.

Aztergaia: abortatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

ik. abortatze / aborto

Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

forma nazioartekoaren bidekoa (cf. avortement) abortatze da; testuinguru guztietarako balio al du (cf. abortatze-legea bezalakoak)?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ez da aipatzen "umea galdu". Eta bi adieretan erabiltzen da: "nahi ta/nahi gabe galdu"" (1994-05-18)

 - [E301]:  abortu [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-05-23)

 - [I102]: ez ote da euskaldunago abortu? Are gehiago, ele orokor gisa ontzat jotzen bada, ondoan beste batzuk ere aipatu beharko lirateke, adibidez haurgaltze edo umegaltze eragindakoa ez denean (cf. ing. miscasrriage)" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: (1995-07) abortu hobetsi beharko genuke.

abortu
iz. Abortatzea, umea galtzea. Mediku onak ere ba omen zeuden abortua egiten zutenen artean. Ezkondu eta urtebetera abortu bat izan zuen.

Aztergaia: abortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hilaur sinonimo gisa emateko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren familiakoak hainbat eta hainbat izan daitezke. Horregatik, azpisarrera moduan jaso daitezke, esate baterako, abortatzeko eskubide eta abortu-eragile'.

 - [E123]: 'abortatzeko eskubide sintagma egiturakoa da; ez dut ikusten jasotzeko behar handiegirik. Hitz elkartua den neurrian, jaso daiteke abortu-eragile, baina zenbateraino da "beharrezko"?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'Abortu-ren azpisarrerra gisa abortatzeko eskubide sartzea ez da ontzat eman: sintagma den neurrian lekuz kanpo dago hiztegian. Abortu eragile sartzea ere nahi lukete batzuek. Ez sartzea onartu da'.

abortza
iz. Belaontzien azpialdean ezartzen den ohola, aurkako haizearekiko angelu txiki bat osatzen duen norabide batean nabigatzea ahalbidetzen duena. Baleak harrapatzeko, uretan azkar mugitu behar zuten, eta txalupa horiek ez zuten abortzarik izaten.

Aztergaia: abortza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abots
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abots-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahots].

Aztergaia: abots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma baztertzekoa izanik, forma hobetsia adieraziz aipatzekoa

ik. ahots

Euskaltzaindiaren Arauak

abots* e. ahots

Informazio osagarria
Forma baztertzekoa, baina aipatzekoa
Abrahamen altzo
iz. Testamentu Zaharrean, zintzoen arimen egoitza, hiltzen direnetik berpizten diren artekoa. Ik. linbo; Abrahamen magal. Eskalea hil zen eta aingeruek Abrahamen altzora eraman zuten.
Loturak
Abrahamen magal
iz. Abrahamen altzoa. Ik. linbo. Hil zen eskalea eta aingeruek Abrahamen magalera eraman zuten.
Loturak
abrasio
1 iz. geol. Higadura eolikoa, haizeak arrastaka daramatzan gai xeheek, bereziki hondar aleek, haitz eta kidekoetan eragiten dutena.
2 iz. med. Erretzearen edo igurztearen ondorioz, azalean edo muki-mintzetan ultzerak sortzea.

Aztergaia: abrasio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Mekan., Geol., Med.): a) hiru eremutan bederen erabilia; b) horietatik kanpo erabiltzeko arriskurik gabea.

Forma baten adiera(k)

higadura-mota.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Guk jadanik ez ditugu 'abrasio' eta 'abrasibo' erabiltzen. Lehenerako, 'urradura' eta bigarrenerako, 'urratzaile, urragarri' erabiltzen ditugu. UZEIren hiztegian ere halaxe ageri da (Ik. Euskalterm). Dena den, Geologian arazoak sor daitezke. Adibidez, 'falla de desgarre' adierazteko, 'urratze-faila' erabiltzen dute EHUko geologoek, eta 'plataforma de abrasión'-erako, 'abrasio-plataforma'. Beraz, beharbada 'abrasio' hitza onartzea ez legoke gaizki, badaezpada ere (jakintza-alorra zehaztuta: Geol.)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'uste dut kontuan hartzekoa dela iritzi-emaile batek dioena (Elhuyar-koak hain zuzen): "guk jadanik ez ditugu 'abrasio' eta 'abrasibo' erabiltzen. Lehenerako 'urradura' eta bigarrenerako, 'urratzaile, urragarri' erabiltzen ditugu. UZEIren hiztegian ere halaxe ageri da. Dena den, Geologian arazoak sor daitezke (...) Beraz beharbada, 'abrasio' hitza onartzea ez legoke gaizki, badaezpada ere (jakintza-alorra zehaztuta: Geol.)"' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'Geol. markarekin emango da'.

abrigo
iz. Heg. Berokia.

Aztergaia: abrigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'berokia' adierakoak 10 dira (ez dira OEH argitaratuan ageri): abrigo 7 (Lab SuEm 3; Izeta DirG 4); abrigu 3 (Sor Gabon, Basarri; Izeta DirG); b) 'keinua, imintzioa' adierako abrigu 2 (Zav Fab, Añ EL2), eta OEH argitaratuan beste abrigu (CatElg) eta abriguka (A) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'berokia' adierakoak 11 dira, guztiak EB: abrigo 9 (M. Aldasoro, J. Apalategi, M. Solbes, R. Saizarbitoria, A. Urretavizcaya, X. Olarra, A. Juaristi); abrigu 2 (X. Mendiguren B.); b) 'keinuka, imintzioka' adierako abriguka EB 1 (J. Iturralde).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'berokia' abrigo : DFrec 2, AB38 1, AB50 1, Euskalterm 3; 'keinua' abrigu : HiztEn-LurE.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

ez du baldintza minimoa betetzen, eta beroki izan liteke horren ordezko egokia (nahiz arazoak izango diren hauen motak bereizten eta izendatzen; dirudienez, gainera, artxilexema gisa erabili ohi da beroki, arropa aski desberdinen adierazle gisa, alegia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'beroki' orokorregia izan daiteke, egia da. Esan liteke 'ropa de abrigo' dela gehienetan (nahiz eta, gure iritziz, jende askok 'abrigo' adierazteko erabiltzen duen). Arropa-mota asko daude horren barruan eta horiek denak batera aztertzen direnean, ikusiko da 'beroki' arropa-mota jakin bat adierazteko egoki den ala ez eta, beraz, 'abrigo' terminoa erabili behar den. HALA ERE, hori egin aurretik 'abrigo' onartzea eta Hiztegi Batuan sartzea ez dugu uste egokia denik (kontuan izan Heg. marka behar lukeela, frantsesez 'manteau' omen). Beraz, oraingoz, 'abrigo' oraingoan ez lantzea proposatzen dugu (H marka jartzea, alegia) ('gozoki' ere 'dulce (en general)' eta 'caramelo' da aldi berean, eta ez da arazo handirik sortzen; 'beroki' ere egoera berean dago?)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "hitzaren osaeraz eta eman nahi zaion esanguraz luze mintza gintezke, baina, edonola ere, hortxe ditugu, eztabaida gutxiagorekin, PAk aspaldian proposatu eta aski arrakasta handia izandako gaineko eta soingaineko hitzak ere, ene aburuz egokiagoak".

 - [E123]: "beroki lehen itzulian arautua dugu 2. 'arropa' emanaz (bigarren adieran). Gaineko, berriz, 1 Ipar. 'soinekoa'. 2 Heg. 'otordu batean sarreraren ondoko jakia' egin genuen lehen itzulian. Eta soingaineko sarreran, iz. kategoriaz gain, adibide bat eman genuen, "bere soinekoak erantzi eta purpurazko soingaineko bat jantzi zioten". Beraz, gauzak horrela, abrigo Heg. 'berokia, soingainekoa' izan daiteke irtenbidea?"

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): "azkenik Heg. h. beroki ematea onartu da".

abrigu
iz. bizk. Keinua, imintzioa. (Batez ere txar izenondoarekin erabiltzen da). Jauna, abrigu txar bat egin diot gurasoari.

Aztergaia: abrigu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

keinua, imintzioa.

abrikot
iz. Abrikotondoaren fruitua, mertxikaren antzekoa, hezurra leuna duena. Abrikot hezurrak kraskatzen.

Aztergaia: abrikot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abrikot IE 4 (SP Phil, Arb Igand; ECocin: "abrikot hexur") eta Herr 4-7-61; alberetxigu G 1 (Izt C); albertxigu G 2 (Izt C); albertxiko B 1 (Azc PB) eta GipNek 1903; arbeletxeko (Herr 4-7-61); melokotoi G 4 (Echag, Iraola, Munita, Salav); mer(t)xika 30: B 2 (Or Tormes, Laux AB); G 3 (Ldi UO; eta Or Mi: "mertxika-aralde"; Ldi UO: "mertxika-yabe"); IE 22 (Dv Lab, Ox, Zub, JE Bur, Lf Murtuts; merxika: ChantP; ECocin 8 eta "merxika hezur" 3, "merxika marmelada" 2); EB 3 (Arti 2, MEIG); mertxik ondo IE 1 (Ox); mertxikondo B 2 (Altuna, Laux AB); muxika G 4 (Izt C, Bil; eta Salav: "muxika-arbola"); muxika-muxika B 1 (Otx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu abrikot forma aurkitu; albertxigo EB 1 (A. Arejita); melokotoi EB 7 (I. Mujika Iraola, I. Olaberria, P. Lizarralde, F. Juaristi, Oinarri, Redención; eta A. Lertxundi: "melokotoi kolore"); milikitoi EgAs 1 (K. Sagartzazu); mertxika B 2 (Laux, M. Ziarsolo); muxika G 1 (P.B. Biguria); EB 2 (Oihenart Taldea, K. Bizkarra); muxilka EB 1 (I. Urbieta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'albaricoque' itzuliak: albertxiku : AB38 1, albarikoke : AB38 3; Euskalterm-en: abrikot 2, abrikotondo 2, arbeletxeko 11, arbeletxeko-arbola 1; b) 'melocotón' itzuliak: melokotoi : Euskalterm 18; melokotoi-arbola : Euskalterm 2; mertxika : Euskalterm 17, mertxikondo : Euskalterm 2; muxika : AB38 15, AB50 1, Euskalterm 1; muxikondo : AB38 2, Euskalterm 1. // HiztEn: arbeletxeko ("abrikota"); abrikot, abrikotondo; mertxika, mertxikondo; muxika ("mertxika"). // LurE: arbeletxeko; albarikoke ("ik. arbeletxeko"); mertxika, mertxikondo; muxika ("ik. mertxika").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: Casve EF: arbeletxeko, mertxika ("abricot"). // Lh DBF: mertxika, mertxikondo ("abricot"); toaxa ("pêche"). // DRA: mertxika, mertxikadoi, mertxikatze, merxika ("albérchigo"); muxika ("melocotón").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) gazt. albaricoque(ro)-ren ordainak: ElhHizt: arbeletxeko, abrikot, abrikotondo; HiruMila: albarikoke, arbeletxeko, abrikot, abrikotondo; Lur EG/CE: mertxika; PMuj DCV: mertxika, duaxa, muxika, muxurka, briskondo, duaxatze; Azkue Aurkibidea: arbeletxeko, prexega; a') fr abricot-enak: Casve FE: arbeletxeko, duaxa, duaxatze; HaizeG: arbeletxeko, abrikota, abrikotondo; T-L LFB: arbeletxeko; b) gazt. albérchigo-renak: ElhHizt: abrikot, arbeletxeko, abrikotondo, mertxika, mertxikondo; HiruMila: mertxika, toax; PMuj DCV: arbeletxeko, brisko, prexega, tuaxa, mertxika, muxika, briskondo, mertxikondo, duaxatze; Azkue Aurkibidea: arbeletxeko, duaxa, mertxika, tuaxa; c) gazt. melocotón(ero)-ren ordainak: ElhHizt: mertxikondo, mertxika, melokotoi; HiruMila: mertxika, melokotoi, presku, mertxikondo, melokotoi-arbola, muxikondo; Lur EG/CE: melokotoi, muxika; PMuj DCV: muxika, mertxika, mertxikondo; Azkue Aurkibidea: mixtika, muxika, muxilka; c') fr pêche-renak: Casve FE: mertxika; HaizeG: mertxika, toaxa, mertxikondo; T-L LFB: mertxika, toaxa, mertxikondo, toaxondo.

Erdaretako formak

es albaricoque(ro) / albérchigo / melocotón(ero) formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): abricot, abricotier / ø / pêche, pêcher; it (L. Ambruzzi): albicocca; albicocco / pèsca duràcina / pèsco, frutteto di pèschi; Sin.durazno, pérsico; ca (DCC): albercoc; albercoquer / ø / préssec; presseguer, presseguera; en (Webster): Apricot; Apricot tree / Clingstone peach (melocotón), Clingstone-peach tree; Clingstone apricot (albaricoque), Clingstone apricot / Peach; Peach tree; de (Slaby-Grossmann): Aprikose; Aprikosenbaum / Frühpfirsich(baum); Herzpfirsich; Aprikose / Pfirsichbaum; Pfirsich; Pfirsichbaum; Pfirsichbaum.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. arbeletxeko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

abrikot da forma nazioartekoa (gaztelania da saihesten dena); beste baliokideekin batera eskainiko da, hauen erabilera-hedadurak argituz (cf. albertxigo, -iko, arbeletxeko, mertxika, etab.)

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus armeniaca.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "eta abrikotondo, albertxiko, albertxikondo. Nire ustez, gaur egun lehia nagusia ez dago 'abrikot' eta 'albertxiko' hitzen artean. Aspalditik 'albarikoke' mailegua da lehiakide nagusi, gaztelaniaz ere 'albérchigo' hitzak atzera egin duenez; gainera, 'arbeletxeko' erabili da ugari Eroskiren marmelada etiketetan eta. Hori kontuan hartuta, 'abrikot' hitza proposatuko nuke baturako, nazioartekoa ere badenez. Bestalde, hor dago 'nectarina', 'briñón' fruitua ere. (Nafarroako erriberan 'pavío' esaten diote). Hori sartu behar da zerrendan? Ordaina 'brinoi'?" (2001-03)

 - [E302]: Hezur gogorreko frutak ugariak dira, eta haiek izendatzeko urteetan jasotako maileguak ugariagoak (eta zentzu ez oso zehatzekoak). Nahikoa lan, beraz, gauzak zehatz-mehatz eta bere lekuan jartzea. Zergatik abrikot eta ez albertxigo, alberretxiko, albertxiko, arbeletxeko... edo beste aldagairen bat? Eta biak, maila berean jarrita? Nik gogoratzen dudanez, garai batean, ezagutzen genuen era honetako fruta bakarra muxarka zen, baserrietan bertako egin zen Prunus persica-ren barietatea, azal gorria eta mami hori-gorriztakoa. Pentsatu nahi dut horixe bera zela beste zenbait herritan mertxika edo muxika deitua. Gero, fruta-mota beraren aldagai berriak txertatu ziren: melokotoiak, abridoreak (erdibitzen errazak zirenak), brinoiak (azal leunekoak, iletxorik gabekoak) eta kanpotik etortzen zirenen artean baziren beste hainbeste: nektarinak, paraguaioak... Denak Prunus persica-ren barietateak dira eta gaur egun arruntak edozein fruta-dendetan. Bakoitzari bere izena ematea komeni al da? Badakit Iparraldean brinoiak eta nektarinak badirela, baina ba ote da paraguaiorik? Arazoak badu, nik uste, terminologia kutsu garbia, Sarasola jaunari horrelako kontuak gehiegi gustatzen ez bazaizkio ere" (2000-11-08)

abrikotondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, abrikotak ematen dituena (Prunus armeniaca). Lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bat: sagarrondoak, madariondoak, abrikotondoak eta gereziondoak.

Aztergaia: abrikotondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: abrikotondo: Prunus armeniaca.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus armeniaca.

absenta
iz. Asentsio-belarrarekin eta beste belar usaintsu batzuekin egiten den edari bizia. Erromatarren garaian eztia jartzen zuten edalontzian absenta edateko. Atera beste kopa bat absenta.

Aztergaia: absenta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

absenta (L, S). Ajenjo. v. 2 asentsio. * Eta izarraren izena erraiten da Absinthio, eta urén herén partea Absinthio bilha zedin. Lç Apoc 8, 11 (He Azenzioa, TB Azunzua, Dv Zizari-belharra, Ip Ixeña, Ur (G) Asensioa, Ur (V) Asentzijua). Atsegindasunaren fina eta ondorea atsekabea da eta dolua: ezti-beraskatik absintioa, plazeretik desplazera sortzen da. Ax 356 (V 236). Nork ere dastatu baititu [haren faboreak], bertze gainerako konsolazione guziak mintzat eta absynthiotzat dadutza. SP Phil 477. Absinthiozko urik [...] edan. Ib. 320 (He 321 asensio-ur kharratsa).

LB 37 (Argia 4, Berria 3, EiTB 2, Elkar 26, Euskaltzaindia 1, HABE 1) ; ETC 107.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: absenta iz. absenta, ajenjo / Adorez: absenta iz. absenta, ajenjo / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: absenta (Merkat.; TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Hiztegiek ere jaso dute.

absente
adj. Ez dagoena. Aita absentearen partez.

Aztergaia: absente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nazioartekoak absente eta absentzia dira.

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): onartu dira.

absentismo
iz. Eskola, lantoki edo kidekoetara, maiz huts egitea. Absentismoa eta ordezkapenak gutxitzeko neurriak ere hartuko direla gogoratu du lehendakariak.

Aztergaia: absentismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

absentzia
iz. Ez egotea, zerbait edo norbait ez dagoen denbora. Nire absentziaz ohartzen lehena etxeko jabea izango da.

Aztergaia: absentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera ezaguna da absentzia-adierazpena eta, beharbada, egoki izan daiteke hori zerrendan agerraraztea' (2001-04-25).

 - [E123]: 'ez al da teknikoegia? Beharrezko ikusten al da?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'absentzia-adierazpen azpisarrera onartu ala ez geroko uztea erabaki da. Lege-administrazio-lantaldeak gainerako hitzak lantzen dituenean beharrezkotzat jotzen duen ikusiko da orduan'.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.