Euskaltzaindiaren Hiztegia

48634 emaitza bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

-en aburuz
-en ustez, -en ustean. Horien eta beste askoren aburuz, ezin egiazta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten, ez du ezer esan nahi.
-en agindu(eta)ra
adb. Jarri zituen gure agindura bere eskuetatik irtendako gauza guztiak. Seme-alabek egon behar dute bere gurasoen agindura. Kapitain jaunaren aginduetara!
-en alde
Adierazten den pertsonari edo gauzari mesede egiten. Ik. -en fabore. Euskal Herriaren alde. Gu bekatarion alde. Neure alde eta fabore. Euskalkiak lantzearen alde. Zeren Jainkoa beren alde baitute horiek. Norbaiten alde jarri, jokatu. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Bere aldeko gizonekin etorri zen. Karlosen aldeko sutsuenen artean. Egunkariaren aldeko jaialdia (Ik. aldeko).

Aztergaia: -en alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en alde egin (norbaiten alde atera (jokatu, mintzatu, etab)).

-en alde egin
Norbaiten edo zerbaiten alde atera, jokatu edo aritu. Eta hementxe nago bizia galtzeko behar bada, horren alde egitearren. Ama guztiz ona, gure alde egizu.

Aztergaia: -en alde egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en alde egin '(norbaiten) alde atera, jokatu, mintzatu, etab.'

-en alde egon
Norbaiten edo zerbaiten alde agertu. Euskararen alde egotetik, gauzak euskaraz egitera pasatu behar dugu. Kasu honetan uste dut arrazoia gure alde dagoela, eta kalea ere gure alde dagoela. Denbora zuen alde dago.

Aztergaia: alde egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (alde adizlaguna aditz askorekin erabil daiteke).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: alde egon (azpisarrera gisa, alde 2 sarreran)

-en ariaz
adb. Ipar. Dela eta, dela kausa. Ik. -en kariaz. Zerua ubeldu zen ekaitzaren ariaz.
-en baitan
-en esku. Zure baitan da hartzea edo uztea.
-en bando
-en alde. Nire bando ez dena nire kontra da.
-en begietan
-en ustez. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera.

Aztergaia: -en begietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: “Tatuaia bat ene begietan da ariketa estilistiko bat” (Argia); EPG: “Neuk ere ez nuke Izotz ene begietan babestu arterainoko onik nahi.” (Anjel Lertxundi), “Hau da, ene begietan aurkitu zuela aspaldian bila zebilen erantzunen bat, oso ondo zehazterik ez zeukana” (Berria); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa -en begietan forman. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi sarreran.

-en bertutez
-en kariaz. Hitz haien bertutez, ogia egiten da Kristoren gorputz.

Aztergaia: -en bertutez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

x- ren bert(h)utez (eta -ü-, birtutez 20) 116: Lç 24 (adib., "itzul zedin Iesus Spirituaren berthutez Galileara", "haren resurrekzionearen berthutez resuszitatzen gara bizitze berri batetara"), Mat 7 (adib., "Edireiten dela Elizan bekatuen egiazko barkamendua Sagaramendu sainduen berthutez", "hitz heken berthutez ogia egiten da Iesu-Kristoren gorputz"), EZ Man II 3 (adib., "meza entzunaren berthutez gaitzetarik, guarda nazazu etsaiak preparatuetarik"), Harb 7 (adib., "... gure Iauna baithan: zein konzebitu baitzen Espiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik", "absolbazinoaren berthutez emanen derautazu penitentei emaitera ohitu zaren garazia"), Hm 2 (adib., "Salbamendu eternalaren Iainkoa, Birjina Mariaren birginatasun izorraren bertutez mundua salbatu nahi izatu duzuna"), SP 9 (adib., "Badarik ere iakin ezazu ezin asko prepara zaitezkeiela zure obren bertutez", "nik orai diot, ez xoilki oneritsi behar dugula gaitza, zein baita pazienziaren bertutez egiten duguna"), Arg DevB 2 (adib. "... zeiñak Espiritu Saiñduaren Berthutez Konzebitu Baitzaitu"), Tt Onsa ("barkhamentu edo iustifikazione admirable hori egiten da bekhatiaz bekhatoriari, eta bekhatoresari elizan Iesukristok ordenatu dutian sakramendiaren bertutez"), Gç 2 (adib., "ardiets dezaten zure ontasunaganik bere bekhatuen barkhamendua, Jesus-Kristo Jaunaren berthutez"), Cb 4 (adib., "zure Kurutzearen birtutez mundua erredimidu, edo libradu zenduan"), Lg II 2 (adib.,"kontzebitu izan zuenaz geroz Izpiritu saindua beraren berthutez"), Mih ("Mariak konzebitu zuen Ispiritu sainduaren berthutez"), CatLan 6 (adib., "erran nahi da Jinkuaren Semia egin dela gizon Birjina Mariaren Sabelian Ispiritü Seindiaren berthütez"), Ub 2 (adib., "Espiritu Santuaren graziaz ta bertutez sortu zan, jaio zan Maria Birjinagandik"), Mg 6 (adib., "Espiritu Santuaren bertutez ta graziaz", "Konsagrazioko itzen bertutez edo indar Jangoikoak emanaz, ogi orde gelditzen da ostian Kristoren korputza"), Añ 2 (adib., "Sinisten dot, Irutasun Santu onetako bigarren Personea egintzala Gizon Maria Birjiñaren Sabelean, Espiritu Santuaren al, ta bertutez"), Gco 2 (adib., "libratzallea Espiritu Santuaren obraz, eta birtutez sortu zuen"), Jaur ("gure Erostailearen heriotzearen eta odolaren berthutez"), JJMg BasEsc 2 (adib., "Espiritu Santubaren Obraz, ta birtutez"), Astar II ("Espiritu Santubaren obraz eta birtutez sortuba"), CatB ("Zergatik deitzen dire obra miserikordiazkoak? Zergatik ez diren zor justiziaren birtutez"), CatLlo ("ez gizonaren obraz, ezpada Espiritu Santuaren birtutez, bere donzellatasunaren kalte baga"), CatBus ("Espiritu santuaren bitartez, ta birtutez"), JesBih ("Iguzu bera, o ene Jainkoa iraupeneko grazia hori, [...] Jesu-Kristoren merezimenduen berthutez eta haren bihotz sakratuak ekhartzen darokun amodioaren ariaz"), CatLuz 4 (adib., "Izpiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik"), MarIl ("Egun guziez othoitz zazu Maria, bere notha gabeko kontzebitzearen berthutez, begira zaitzala bekhatuaren notha den mendreenetarik"), Lard ("Espiritu-Santuaren birtutez gorputz bat sortu zan"), Dv LEd ("... Izpiritu sainduaren berthutez, haragi hartu duela Maria Birjinaren sabelean"), Bil 2 ("Gozuaren birtutez / aren asnasiak / lo-arazitzen ditu / nere oñaziak", "bein juan ezkero oien birtutez / berriz ez niteke jira, / ori gertatu baño lenago / izazu nitzaz kupira!"), CatS 5 (adib., "Espiritü Saintiaren berthütez eta obraz"), Jnn SBi ("... kontzebituko zuela seme bat Izpiritu Sainduaren berthutez"), Ip Hil 2 ("Arrosarioaren berthütez Europa izan delakoz Türketarik begiratürik, Sen Pio Vak establitü dü Arrosarioaren besta ürrietako lehen igantian", "Jinko Aita zoinen Semia Jesüs konzebitü beitüzü Spiritü Saintiaren berthütez"), Arb Igand ("miresteko othe da gizonek, bizitzezko sakramendu horren berthutez, orai irautea izpirituzko heriotzean erori gabe?"), CatJauf 7 (adib., "... zoin konzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren berthutez"), CatUlz ("Espiritu Sanduen obraz eta birtutez") // Cf. gainera, Ax ("Ezta ez birjinitatea, diruaren pisuz eta gure indarrez eta berthutez erdiesten den gauza, zeren haragiak haragiaren benzutzea, naturalezak naturalezaren azpiratzea, gaitz da", "Lege zaharreko kofesatzeak, eta orduko bertze sakramenduek etzuten berek bere indarrez, eta berthutez garaziarik emaiten"), CatLan ("Nola igaran zen Zeruetara? Bere berthutez"); x- ren kariaz 22: Ax 2 ("Gure lehenbiziko aitaren bekhatua dela kausa, harengatik, haren kariaz, guztiok gaude preso", "Bekhatu hura dela kausa, haren kariaz zarete, eta gara egitekotan, hura heldu zaiku geure gaiñera"), Hm ("Iainko ona, [...] iguzu othoi haren ama Birjina Mariaren kariaz sekulako bizitzearen bozkario perfeta, Kristo gure Iaunaren izenean"), ES 5 ("hala bere balentasunaren, eta kuraja suharraren kariaz, nola izpirituko habilezia miragarriaz", "Eskualdunak famatuak dira bere agudeziaren eta leialtasunaren kariaz", "... zeren zordun bainaiz hekien alderat, hekien semeen eskoletan Musatik ergorainokoan ene gaztetasunean errezibitu tudan eskola, eta hazkuntza onen kariaz", "Baldin Obidiok bizi zelarikan merezitu bazuen jentilen artean kopla ergel batzuen kariaz goza zezan jakintasunaren loria", "Bi arrozoinez daritzat herri huni hain izen hautua eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia, eta arinaren kariaz"), Dv 7 ("zure kariaz, egun batez, ardiets dezadantzat dohatsuen zoriona", "oraindinoko gaizkiak zure Pasione eta heriotzearen kariaz barkha dizkidatzu", "zure ontasun handiaren kariaz, osa eta bethe bedi", "Hunen kariaz, nere bekhatuen barkhamendua zure Aitari galda diozozu", "Jesus, zure Seme guziz saindu, guziz benedikatuaren izenean, haren heriotze dorphearen kariaz, hari dagokozun amore samurraz, nere hoben guzien barkhamenduaren eske heldu natzaitzu", "Zure semearen kariaz entzun nezazu", "bere burutarik goaten balitz ere, etxe hobea atzeman bailezake, bere omen onaren kariaz"), Ir YKBiz 5 ("Orrela gaizpidea artzen zuten aren kariaz", "Bere emaztea utzi ta beste bat artzen duen edozeñek, ezkontza austen du aren kariaz", "badira zenbait eunuko, berak beren buruak olakotu dituztenak zeruko yaurgoaren kariaz", "Gaur guziok gaizpide artuko duzue nere kariaz, idatzia baitago: Yoko dut artzaia, eta artaldeko ardi guziak banatuko dira", "Guziok zure kariaz gaizpide artzen badute ere, nik eztut sekula gaizpiderik artuko"), Zait Sof ("Orien kariaz etxetik igeska ba zabiltz..."), MEIG ("hurbiltasunaren kariaz"); x- ren kariez 1, ES ("Orai nahi nuke mintzatu Laburdi, edo Lau-Urdi ene herriaz, [...] eta bere merezimenduen kariez erregenganik ardietsi izatu tuen libertate, eta garazia bereziez"); x- ren kariz 1, Zait Sof ("Oien kariz bildur nauzute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

x- ren bert(h)utez (eta birtutez) 10: Ip ("Espiritu-Saintiaren photeriaren berthutez"), CatJauf ("Barkha zadazu Jesu-Cristoren merezimenduen berthutez"), CristDotriñea 1920 ("ez gizonaren bidez, ezpada Espiritu Santuaren bitartez ta birtutez"), Iratz 3 ("... gure Jauna baitan, zoin konzebitu baitzen Izpiritu-Sainduaren bertutez", "Jesu-Kristoren merezimenduen bertutez", "Barka zadazu Jesu-Kristoren merezimenduen bertutez"), Leon 2 (adib., "... gure Jauna baitan; zoin kontzebitu baitzen Izpiritu-Sainduaren bertutez"), I. Segurola ("lan hori neurtitzetan ondu behar duenik ez du, dakidala, inon esaten; esaten duena da zein gaik osatzen duten, eta, harrigarriro, gai horiek gero solasaldietan barrena tratatuko diren ber-berak dira, hots, kristau herri lurtarra eta ez-lurtarra, "mundu ikus-eziñ oiekin dugun artu-emana"-ren bertutez"), J. Berruezori omenaldia ("Horretarako dei egindako lehiaketa baten bertutez, Tolosako Artxibo Probintzialeko Artxibari-kargurako izendatu zuen Diputazioko Plenoaren 1954eko urriaren 11ko akordioz"); x- ren kariaz 17: K. Altonaga ("moluskuen zeloma oso urria da, eta, horren kariaz, aintzira, altzo eta odolodiz beteriko ehun laxo eta astina garatu dute moluskuek, desafio adaptatibo hau gainditzeko"), SEIE ("1914. urteko Mundu Gerran, europar zenbait errege erreinurik gabe geratu zen; gerraren kariaz, beste anitz, guztiz aberastu zen"), J.A. Arrieta ("Hutsaren hurrengoak: laberintoan barrena ekin eta birrekindako inkurtsio orohar porrot eginen kariaz han-hemenka jasotako ikergai-ezpalak"), F. Juaristi ("Badago idatzita ez dagoen lege bat eta horren kariaz gizona emakumeari jarraitu behar zaio zerbait edo norbaitek bereizten dituen arte"), KultUrtekaria 1989 ("Denborak iragan ahala somatzen da D eredua, [...] B eredu antzeko zerbaitera doala bilakatzen hizkuntza bakoitzean zenbait egoera bitxiren kariaz"), U. Larramendi ("Díez de Salazar irakaslea, gaur egun, bere [...] estudioa lantzen ari da, benetan meritu handiko ahaleginarekin, Hiribilduaren mendemugako ospakizunen kariaz"), BiMailMorfol ("Honen kariaz, [...] tresna morfologikoek ez dute ia batere atentziorik erakarri"), Bitez ("... Mariano Daranas, zeinak ekitaldiaren kronika bat idazten bait du bere egunkariarentzat, baita beronen kariaz Bienaberen erakusketak Espainian Frantzian baino oihartzun handiagoa lortzen ere"), UnescoAlb 1992 ("Baliabide berrigarriak gehiegi ustiatzea, berez txarra izanik, larriagotu egiten da hazkunde demografikoaren kariaz"), Lasa ("Gizonari berezko zaio imitatzea eta baita erritmoa eta harmonia, eta horren kariaz oso iaioa ez dena denboraren poderioz ailegatzen da maisu izatera, eta azkenik horrela jaiotzen da poesia"), J. Garzia ("Eskaileren espiral makurrak mailaz mailako halako zorabio astun goranzko batean murgiltzen du, eta zutabe-arteetatik han gero eta beherago ikusten duenak maketa baten itxura gorago eta zurrunagoa hartzen du, dekoratu baten antza bete-betea; edo, belardi errektangular berdin-berdinaren kariaz, futbol zelai batena, zeinean [...] jokatu faltaz, perretxiko zuri erraldoi batzuk hazi baitira"), J.C. Larronde ("Francori egin zioten azkeneko jokoaz harro zegoen [...], José María de Leizaola lehendakaria muga iragan eta Bilbon eta Gernikan izan zenean 1974ko Aberri Egunaren kariaz"), Barojatarrak ("Aviranetaren bidaia bat kontatzen da liburu horretan, Gibraltar-etik Alejandriara eta handik Turkiara egin zuena, bertan lord Byron-en aginduetara jartzeko eta, Grezia-Turkia arteko gerraren kariaz, greziarzaleen alde egiteko"), B. Urkizu ("Katalanezko komunikabideek, ohiz kanpoko egoeren kariaz, beti katalana erabiltzeko konsignari jarraitu diote"), J.A. Sagastizabal ("mukizutu: Sudurretik ateratakoaren handi eta berdearen kariaz, ingurukoak beldurtu"), J. Urrujulegi ("Aurrez hitz eginaren kariaz, abenidako café Madriden hasi nintzen lanean, kamarero, edo hobeto esanda, kamareroen pintxe"), J. Kortazar ("izanaren kariaz jabetzea / izanean kokatzea / dena itsumustuan eta trumilka bikain eta zabal / gozo eta mazal").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

x- ren kariaz : DFrec 1 ("horren kariaz eta berriro hori eskuratzeko hauzakideek montatu dute...), HiztEn-LurE (dela eta, dela kausa), Euskalterm 1 (fidantzamenduaren kariaz erantzun, fidantzamenduagatik erantzun sinonimoarekin: responder por virtud de afianzamiento) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50. x- ren bertutez modukorik ez dugu aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

x- ren kariaz : EuskHizt (G. g. er.), HiruMila (edo karietara: "posposizio bezala erabili ohi dira", a causa de, por motivo de; eta -(r)en kariz: por causa de, en razón de), ElhHizt (-en kariaz: a causa de, motivo de), EskolaHE (-en kariaz: dela eta, dela kausa; dagokion sintagma mugatua delarik), XarHizt (edo karietara: à cause de), DRA (a causa de, por, por causa de), PMuj DVC (-en kariz: a causa de); x- ren bertutez : HiruMila (adib.; "beroaren indarrez eta bertutez giltzurruneko mina moteldu zait"), ElhHizt (-en bertutez: en virtud de, por fuerza de) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal en virtud de / en vertu de formen ordainak: bertutez : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF (berthutez); betez : ElhHizt (-a betez); egitez : PMuj DCV (-ren egitez); eraginez : Casve FE, PMuj DCV; indarrez : HiruMila (-ren indarrez), Casve FE (indarraz), HaizeG FB, T-L LBF (eta indarraz), PMuj DCV; jarraiki : ElhHizt (-i jarraiki); kariaz : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF; ondorioz : HiruMila (-ren ondorioz), Casve FE; opützez : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: en virtud de.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

baztertuxea dirudi eta, besteak beste, x-ren kariaz modukoek ordezkatua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Lantaldeak zalantzak ditu. Hala ere, adibide anitz ditu: ikus hitz honen gainean egindako txostena. Nire proposamena sartzea da, AS gisa, orain arte -i buruz bezalakoekin egin dugun gisan, baina esanahia azalduz: bertute; -en bertutez '-en kariaz' hitz haien bertutez ogia egiten da Kristoren gorputz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

-en bizkar
1 -en gain, -en kontura. Bere bizkar hartu duen eginkizuna. Argitaratzea bere bizkar izan zuenak ere ez zuen lan makala hartu. Besteren bizkar utzi nahi nukeela neuretzat hartu nahi ez dudan lana. Besteren bizkar mantentzea, hori zer gauza ona den. Gurasoen bizkar jaso dira ikastetxe berriak. Ederki ikasia dut, neure bizkar, ikastaldi neketsu batek bakarrik eraman gaitzakeela geure buruaren jabe izatera.
2 -en kontura, aipatzen dena barre- edo iseka-gaia dela. Kritikaririk zorrotzenek ez dute, dirudienez, kritika ontzat hartzen, beren edo kideen bizkar doanean. Hamaika barre egin dute gure bizkar.

Aztergaia: -en bizkar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. bat erantsiz: Besteren bizkar bizitze hori, ai zeinen gauza ona den!

-en bizkarretik
-en bizkar. Langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak. Andrearen bizkarretik bizi da. Zertara etorri da, inoren bizkarretik jatera? Besteren bizkarretik larritu edo negar eginez gero.

Aztergaia: -en bizkarretik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak.

-en buruan
Aipatzen den denbora-bitartearen edo gertaeraren ondoren. Ik. barru 7. Bost urteren buruan. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Han hil zen zenbait urteren buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo.

Aztergaia: -en buruan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bost urteren buruan.

-en buruko
-en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.
-en bururako ez izan
Zerbait aipatzen den pertsonarentzat baino gehiago izan. Ez da hori zure bururako egiten den gauza. Peru, ez da zure bururako gure jakinduria; anatomia ondo ikasteko behar da buru iratzarria.
-en esanean
1 -en esanari jarraituz, -en esanaren arabera. Ik. -en esanetan. Izar horien masa Eguzkiarena halako ehun omen da aurkikuntza egin duten ikertzaileen esanean.
2 -en esanetara. Euren esanean dago mundu guztia.

Aztergaia: -en esanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESANEAN. (Tras gen.). a) A decir de, según. v. ESANETIK (b), ESANEZ. Munduko andi guztien alizatia berunezkua da, Santubaren [San Juan Krisostomoren] esanian. fB Ic III 294. Oien esanean, aur bizia biena zan, eta illa iñorena ez. Lard 210. Mutuaren esanian / alkarri elduta gelditu ziran. Tx B I 250. b) A las órdenes de, obedeciendo a. v. ESANEKO, ESANERA. Agintarijak eskubide andija daukee luurraren gainian. [...] Euren esanian dago mundu guztia. fB Ic III 293. Jartzen bagera / garbi beran esanian / estimaziyo ona izango degu. Xe 323 (v. tbn. esanean jarri en Uzt Noiz 76). Jaunaren esanean ibiltzeko gogo ona. Inza Azalp 144. Nai dogu bixi Jesus ta Amaren / eta zure esanian. Enb 82. Eba: [...] izango zara / nere menpeko gizona. / Adan: zure esanian igaro neikez / bizitzako ordu latzak. BEnb NereA 165s. Basoan ikatz ta egur egiten / jarduten giñan lanean, / olan denpora emoten gendun / danok aitan esanean. FEtxeb 13. Siguiendo el consejo de. Onen esanean etorri naiz zuregana. Alkain 87

(-en) esanean 387: Aizu (“Gaur Chomskyk, bere esanean, berriro linguistika kartesiarrera itzuli nahi du, filosofia klasikoaren ikuspuntura”), Elhuyar 352 (“Moraren esanean, oso litekeena da superpopulazioa agenda zientifikotik kanpo egotea, neurri batean, jendeak gaiaz gutxi dakielako eta ez duelako interes handirik”), HABE (“Agintariaren esanean dagoen armada”), Berria 25 (“MD hegazkinek hegan jarraitzen dutenez, gertatu zena argitzea «mundu osoko abiazioari interesatzen zaio», Rubalcabaren esanean”), EiTB (“Adituen esanean, kutsadurak eragin du ugaritze hori, itsasoko uretan pilatu den nitrato eta fosforo ugariak”), Jakin (“Kronistaren esanean: «Erabaki konkretuetara iristeko amorru bizi bat nabari zan Oñatiko billeran parte hartu zuten oroen baitan”), Argia 2 (“Eraikina XIII. mendearen bukaerakoa da eta, adituen esanean, Gasteizko Elizbarrutiaren eraikin erromaniko ederrenetakoa da”), Erlea (“Piarres Lafitteren esanean”), DiarioVasco 2 (“Lan nahiko autobiografikoa da, baina ‘iruzurtia’ ere bai, idazlearen esanean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) esanean 22: Berria 5 (“Pozik gehien ematen duena, Zizeronen esanean; plazerik handiena ematen duena, edonor asebete dezakeena”), Joxe Azurmendi 9 (“Caldera-ren esanean, hori izan ei zen Böhl de Faber-en porrotaren arrazoia ere”), Filosofiako gida 3 (“Izkribu hau da, Marxen esanean, "Hegelen filosofiaren benetako sorgunea eta sekretua”), Urtzi Urrutikoetxea (“Ez ei zen pentsatu behar, bere esanean, edo etengabe pentsatu ahal eta behar zen”), Jenaro Garate (“Arrazoimenak egiten du gizakia gizaki; nolabait arrazoimenean edo arrazoimenaren azpian datzan legeak gidatzen du gizakiaren eginbeharra, Aristotelesen esanean 'arrazoimen zuzenak'”), Fernando Rey (“Ordu arte inork ez zuen behin ere ikusi pashak bere esanean atzera eginik”), Jesus Mari Mendizabal (“Eskolara bidean, Grandchamps-eko lorezaina zela jakin nuen, bueno... "erregidorea" beraren esanean”), Patxi Ezkiaga (“Hala ere, beren esanean gelditu ziren dastakari famatu bi haiek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa -en esanetan forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran.

-en esanera
1 -en esanetara. Haien baimenarekin izango da eta haien esanera egon beharko du. Nor da itsasoa eta haizeak bere esanera ipintzen dituen hau? Ez da bere kabuz ari, Herderren esanera baizik. Guztiak bere esanera zeuzkan. Lizarragaren esanera etortzeko eskatu zion.
2 -en esanetan, -en esanari jarraituz. Azken aldera neskaren eskutiko lerro pare bat, amaren esanera eginak.

Aztergaia: -en esanera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esanera a) iz. 8 aldiz ageri da (ik. OEH argitaratuko oharrak s.u. esaera): B 1 (fB Olg: "esanera galdubak"), G 7 (Inza Azalp 4: "bazan esanera bat sinismeneko edo fedeko gauzetarako", "Ba-da otoitz bat, itzez laburra, baño ontasunez guztiz aberatsa, esanera erraza duna ta guztiz ondargabea esan nai duanaz"; Zait Plat 3: "Dantzari-taldea bezain biribil eta bipil begitantzen zitzaizkien itz eta esanera egokiak", "esanera sakonak"); b) esapideetakoak dira: -(r)en esanera 78: B 19 (Añ 3, fB, CatLlo, Ag 3, Erkiag 10, Akes Ipiña); G 49 (Arr May 2, Bv AsL 3, Lard 17, Or 4, SMitx Aranz 9, Inza Azalp 2, Lab EEguna 2, Vill Jaink 4, Ibiñ Virgil, NEtx 4, Zait Plat); EB 10 (Mde HaurB, MEIG 9); -k esanera 2: Or Eus: "amonak esanera doaz etxez-etxe", "ark esanera jakin nai baduzu"; - ø esanera 4: SMitx Aranz: "Esanera dago Euskal-Edestia"; Or Aitork: "Apezpikuaren debekuz zala iakin zuneko, esanera iarri zan"; NEtx Antz: "Emaztea bereala jarri zitzaion esanera"; MEIG: "Tresna miragarri hura esanera zeukan beti"; -(r)en esanetara 71: G 69 (EusJok, Inza Azalp 3, KIkG 4, ArgiDL 2, Zait Sof 35, MAtx Gazt, Vill Jaink, Berron Kijote, Etxde JJ 11, Ibiñ Virgil, NEtx 8, F. Labayen in Munita), EB 2 (Arti Ipuin, Osk Kurl).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esanera a) iz. 5 aldiz jaso da: Inza 3 ("Zuketazko esanera baño aberatsagoa da alde askotan iketazkoa ta obeki ere dakite", "Naparroan sumatu dittuen euskeraren aldaketa guziak zuketako esaneran", "esanerarik pollitenak gure erritarren ezpañetan arkitzen dirala dakigunak"); Jesusek 1986 ("Berri onaren irakurraldia #mdash# lasai eta garbi, gertarizko esaneran)"; PPer ("apirilako larrosa baino ederragoa eta antzeko esaneratan"); b) -(r)en esanera esapidea behin: EB (Elhuyar); -(r)en esanetara esapidea 45 aldiz: B 6 (Ibarg Geroko, J.M. Kortazar 5), G 13 (J.A. Ugarte, Zait 8, Jaukol Ipui, Etxde, A. Arrinda, Uxola), EB 26 (R. Manjon, P. Sastre, Zipristin/6, Anai elkarte bat, UZEI, J.M. Arrieta, JMMuj, SEIE, M. Ugalde, I. Mendiguren, J.M. Sarasola, F. Ibargutxi, Etxde, EHAA 1982, J. Agirre, J. Arostegi, Eguna 1990, Hemen 1998, J. Lezamiz, Eutsi/1, HizkLiter, R. Gomez, Txiliku, I. Irazabalbeitia, MAtx, Tx. Garmendia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esanera : AB38 2 (hauetan 'a la orden', 'dictado' eta esanera idatzi 'escribir el dictado' bana), Euskalterm 1 (esanera egon); -(r)en esanera : Euskalterm 3; esanetara : AB38 2 (esanetara jarri 'ponerse a las órdenes'), AB50 2 ('a las órdenes'); -(r)en esanetara : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esanera : HiruMila (esanera idatzi 'escribir al dictado'), DRA (1 'ejemplo, sentencia' 2 esanera etorri 'condescender'), PMuj DVC (al dictado); -(r)en esanera : EuskHizt (1 -(r)en agindura, zerbitzura 2 -(r)i obedituz, -(e)k esana eginaz); -(r)en esanetara : EuskHizt (-(r)en agindura) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Dagoen moduan uztekoa da; baina oharra kendu (ik. -en esanetara azpisarrera) eta adibide gehiago erantsi zein aditzekin erabili ohi den erakusteko (ari izan, oharrean zetorrena, falta da). (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -(ta)ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren esane(ta)ra (egon, ipini, ari izan, etab.) gisa erabilia (tradizioan paretsu dabiltza esanera/esanetara formak; gaur, berriz, esanetara gailendu da).

-en esanetan
1 -en esanari jarraituz, -en esanaren arabera. Alkatearen esanetan, horrelako jaiek ez diete bizilagunei lo egiten uzten. Adituen esanetan, pilula horiek arriskutsuak izan daitezke.
2 -en esanetara. Besteren esanetan dihardu horrek.

Aztergaia: -en esanetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2004-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) '-(r)en agindura, zerbitzura (egon, etab.)' adieran G 5 aldiz ageri da esanetan (aurretik genitiboa duela): Inza Azalp: "gogora jartzen gatzaizkiola ta arren esanetan nai dugula izan orain eta beti"; Uzt 2: "Aitaren esanetan oso zuzen zabilz, bañan gu itxasuan penaturik gabilz", "jaun orretxen esanetan zuzen ibiltzen bada Segura, zenbat animak juan bear ote du erri ontatik zerura?" (bitan aipatua); NEtx 2: "aren ondoren joan zan erriak, gazteak bezelaxe ikusi zuan agerpen zoragarria, ta arrazkero guztiok berotu giñan aren esanetan", "Zure esanetan beti lotua dukezu, izango dezu, zure mirabe zintzo"); b) '-k dioenez' adieran ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esanetan (aurretik genitiboa duela) a) '-(r)en agindura, zerbitzura (egon, etab.)' adieran G 1 (R. Galdos: "bere almen osoa / egiz ta benetan / beti-betikotuz / zeon esanetan"); b) '-k dioenez' adieran 62: B 6 (Zubk 5, adib.: "Simons doktorraren esanetan, Ramapithecus ori gizonkia zan eta bere ustez gizonaren izatearen antzik geien eukan izakirik zarrena", "Batzuen esanetan, bakartadearen ezaupidea umetatik dator"; J. Artaraz: "Jose Angel Garcia de Cortazar-en esanetan..."), EB 55 (horietan 35 egunkarietan: Egin 1986-1993 arteko 10; Eguna 1989 eta 1990 3; Hemen 1988; Egunk 1990- 1993 arteko 20; DNoticias 1994; Larrun 1990; J. Lekuona; J.M. Torrealdai; M. Iturbe; Amatiño; J.A. Arrieta 2; X. Letona; SM; J.C. Etxebeste; K. Olaetxea; I. Unzurrunzaga; J.M. Irigoien 2; P. Elizegi, A. Iban; E. Otamendi; AdminEusk 1994 3), EgAs 1 (El Día 1934) // Beste testuinguru batzuk: M. Iturbe: "Hengel-en esanetan ez dirudi gezurra denik, herriko zuzendarien artean bizi-bizirik zegoen iraultza-suaren giroaz garbi jabetuz eta giro haren aurka egin zuela Jesusek etsaiak maitatzeko eta beraiei barkatzeko deia"; J.A. Arrieta: "adituen esanetan, Galileoren ondorengo astronomi aurrerapenik haundiena izan daiteke"; X. Letona: "Une historiko hura bizi izan zutenen esanetan 'ez beldur barik, herriko alderdi tradizionalistetatik boikot ekintzaren bat espero bait genuen'"; I. Unzurrunzaga: "Botak kendu gabe, bera nire zai zegoen oheraino osto hezearen usaina ekartzen nion, atsegina bere esanetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esanetan : ElhHizt '(andar, estar...) al sevicio, a las órdenes de' // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

berria da x-ren esanetan esapide 'x-k dioenez' adierakoa, baina aski hedatua, batez ere kazetaritzan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esan 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bozeramailearen esanetan ('bozeramaileak esan duenez').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Egia esan ez dakit nola jokatu beharko genukeen. Hedabideetan oso sartua dago x-ren esanetan. Horrek ez du esan nahi, jakina, besterik gabe onartu behar dugunik. Sar dezakegu eta horren ordez, hobe dela x-k dioenez aditzera eman (baina ez dakit ezertarako balioko lukeen).

 - [E116]: nire hutsegitea izan da (eta barka!) oharrik gabeen artean utzi eta onartuekin batera argitaratzea (esku artean izaten dugun "Onartutako A, B, C, D eta E letrak" dokumentuan ikus dezakezue). Dena dela, kentzea erabakiko bagenu, kenduko dugu, edo, bestela azaltzea pentsatuko bagenu, egingo dugu, hurrengo argitaraldian.

 - Erabakia: (2008-07-18) esanetan: besteren esanetan dihardu horrek.

-en esanetara
-en agindura, -en zerbitzura. Nola ekarriko zaitut nire esanetara? Zure esanetara, nire kapitaina! Bere esanetara nago.
-en esanez
-en esanetan, -en esanaren arabera. Gauza guztiak on baten atzetik omen dabiltza Platon eta Aristotelesen esanez.

Aztergaia: -en esanez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

OEH: ESANEZ (Tras gen.). Según, al decir de. Jeremias profeta santubaren esanez [...]. Mg CO 284. Arnoldo zan, apezpikoaren esanez, [...] eskubide andikoa. Ag AL 53. Zaarren esanez zeinbat bidar ez ete ziran etxeratzen gorputzeko atzealdeak [...] baltziturik. Erkiag Arran 78. Simonidaren eta zure esanez, lapurreta besterik ezta zuzenbidea. Zait Plat 95. Gauza guztiak on baten atzetik omen dabiltza aien [Platon eta Aristotelesen] esanez. Vill Jaink 152

Adiera horretako esanez forma 3 aldiz: Deia (“Gutxi balitz, 93 urte egitear dagola eta oraindik, haren esanez, "...bizitza eta an-tzerkiarekin harreman estua duen edozelako ekimenetan eten gabe ari dela..." ezagutzeko eta berba lagun izateko irrika bizia sortu zuen nigan”), Berria (“Lopez lehendakariak hori pentsatuko zuen Ibarretxeren esanez”), EiTB (“Enric Pujades El Sol jaialdiko zuzendariaren esanez, pozik daude hartutako erabakiaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

esanez : Berria (“Gazte erakundearen esanez, «Euskal Herriak dituen aukera eta tresnak Euskal Herriaren defentsa egiteko erabili beharrean, gazte antolakuntzaren aurka, eskubideen aldeko borroka debekatzeko eta bortizki zigortzeko erabiltzen dituela»”), Elizen arteko Biblia (“"Guretakoren batzuek, guk agindu gabe, beren esanez kezkatu eta nahastu zaituztela jakin dugu”), Bego Montorio (“Alabaina, erabakia hartu aurretik, ez zituen eskuratu Ramirestarren egoerari eta egonkortasunari buruzko beharrezko argibide zehatzak, eta fidatu egin zen jendearen esanez, Ramires sendoa da, Ramires indartsua da, Ramiresek baditu kapitala eta kreditua, eta abar, bai eta Ramirestarren hantusteaz, benetan herrian nor balira bezala jokatzen baitzuten, Gremio Clubeko jokaldietan dirutza handiak arriskatzeaz gain etengabe eskaintzen baitzituzten oturuntzak etxean”), Patxi Ezkiaga (“Nire Jaun - Santxok erantzun - oso pozik egingo dut horixe, baldin eta nire esanez haserretzen ez bada berori: egia, niregana biltzekoan zekarren soinekoaz besterik gabe, bere larru gorrian nahi baitu berorrek”), Xanti Iruretagoiena (“Oraindik ere garratzagoa azaldu omen zen, Vasariren esanez, Michelangelok Vitruvioren aurka egindako kritikan”), Txiliku (“Jean Laffitte zahartu honen aldeko historiagileen esanez, gure Manexek pertsonalki ezagutu zituen Marx eta Engels, Bruselara egindako bidaia batean; baita bere dirutik ordainduta haien idazlan baten argitalpena egin ere Estatu Batuetan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, -en esanez forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa esan sarreran

-en fabore
-en alde. Emazteen fabore. Onen fabore eta gaiztoen kontra. Gora Paulino errezildarra, gu zure fabore gara.

Aztergaia: -en fabore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en faboretan
-en alde. Armak ekarri nahi ditut erregeren faboretan. Zuberoako fededunen faboretan berriki moldatu duen liburua.

Aztergaia: -en faboretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en gain
1 -en kontura, -en erantzukizunaren azpian. Bere gain hartu zuen lana. Elkarteak bere gain du jaialdia antolatzea. Argitaratze lana bere gain hartu du. Lan nekagarri hori gure gain dagoela, ez duela bestek egingo. Gauden gu erne, beti gure gain. Jakin nahiz noren gain eman makurra. Heure gain gelditzen dituk artaldeak. Neure gain hartu dudan erantzukizun handia.
2 -en gainean, -en gainetik. Goitik datorrena guztien gain dago. Hik agintzen duk heure gain, hik ematen diok legea heure buruari. Ez duzu esango lagun hurkoaren gain gezurrezko lekukotasunik.

Aztergaia: -en gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en gain: bere gain hartu zuen lana.

-en gainean
-i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. Badira liburuak ugari gauza hauen gainean.

Aztergaia: -en gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: '-i buruz'.

-en gisan
postpos. -en gisa. Beste aldekoek egiten duten gisan eginez. Errazago zitzaien gipuzkoarrei, orain ere errazago zaien gisan, Lapurdi aldera makurtzea, bizkaitarrei baino. || (Izen soil baten eskuinean). Orain liburu gisan aterea. Grafia gaurko gisan aldatu dut. Oraingo gisan.

Aztergaia: -en gisan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.

-en gisara
postpos. -en gisa. Bistan da hitzak ez direla gure gisara bizi, ezta landare baten gisara ere. || Azkuek-eta nahi zuten gisara.

Aztergaia: -en gisara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.

-en gisaz
postpos. -en gisa.

Aztergaia: -en gisaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.

-en gogara
Gogara. Bakez eta zeure gogara bizitzeko. Nor da gauza guztiak bere gogara dituena? Pertsona haserretuen artean bere gogara da deabrua. Bidali zaituenaren gogara. Uste duten baino aiseago eta bere gogarago. Geure gogarenik gaudenean.

Aztergaia: -en gogara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en gomendio
postpos. -en ardurapean edo babespean. Ehun ardi uzten ditut zure gomendio. Ez zenuen ahantziko haur hori zure eskariz hartu nuela neure gomendio. Libro utzia izan da, baina Baionako auzitegiaren gomendio egon behar du afera alde bat zuritu arte. Baditut esku artean hari dagozkion paper garrantzitsuak, nehoren gomendio ezin jar daitezkeenak, eta haren eskuetan baizik ezarri nahi eta ezartzen ahal ez ditudanak.

Aztergaia: -en gomendio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gomendio II (Tema nudo usado como posposición, tras gen.). A cargo (de). v. GOMENDIOAN. * Zaldia, hantxet, aintzineko on baten gomendio utzirik. Lf Murtuts 42. Gizon batek baditik bortz mila ardi zuen gomendio. Larz Iru 74. Arta hori uzten dut gazten gomendio. Xa Odol 111. Oletako kapera xoragarria da ere donoztiritar apezaren obra haundia, Mixel Garikoitz hain maite zuenaren gomendio utzia. Larre ArtzainE 244.

LB: gomendio utzi 3; EPG: gomendio utzi 5, gomendio egon 1; ETC: gomendio utzi 27, gomendio egon 10.

Bestelakoak

-en gomendio (utzi, egon eta kideko aditzekin). -en ardurapean edo babespean. Ehun ardi uzten ditut zure gomendio. [s.u. gomendio]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oharra kendu eta adibide gehiago gehitu zein aditzekin erabili ohi den erakusteko (oharrean aipatzen den egon falta da). (2021-11-23).

-en izenean
Aipatzen denaren ordezkari gisa. Euskaltzaindiaren izenean hitz egin. Guztien izenean hitza hartuta. Haren izenean eskatzen dizut. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Jainkoaren izenean.

Aztergaia: -en izenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en karguko
adj. -en ardurapekoa. Segitu nuen nire karguko lanetan. Aingeru begiraleak edukitzen duela bere kargukoaz kontu.

Aztergaia: -en karguko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KARGUKO (SP). (Precedido de gen.). Que está a cargo (de); subordinado. "Ene kargukoa da, il est en ma charge" SP. Cf. karguko. v. supra (II, 1), KARGURA, KARGUAN, KARGUZ. Tr. Documentado al Norte en Etcheberri de Ziburu, Axular y Haraneder, y al Sur en Guerrico, J.J. Moguel y EusJok. Bere karguko dituen jendei, Ebanjelioan dion dotrina [aditzera eman]. Ber Trat 56r (v. tbn. 126v). Orhoit zaite / ene kargukoenez, / ume sehi berze ene / gomendiokoenez. EZ Eliç 53s. [Aingiru begirailleak] edukitzen duela bere kargukoaz kontu. Ax 557 (V 356; 276 (V 184) bere kargukoen kontra). Izan zaite beraz arthatsu eta erne, Philotea, zure karguko ditutzun egiteko guzietan. He Phil 243s (SP 241 karguan ditutzun egiteko guzietan). Ebaki behar ditugu [...] gure karguko ditugunen bizioak. Ib. 233 (SP 231 gure karguan dadutzagunen bizioak). Superiorék ta kargudúnek dute obligázio erakustekó beren kargukoéi. LE in BOEanm 70. Beirátzea Aingiru edér edérra [...] nondik ibilikodén óngi bere kargúko pobregúra. LE JMSB 412. Bada beste pekatu motarik gure kontuko edo karguko danik? Gco II 6. Guraso eskarmentaubak [...] iges eragiñ biar deutsee euretatik seme, ta bere kargukuei. JJMg BasEsc 14. Kuidado gabe segitu nuben nere karguko lanetan. EusJok II 58 (Sin que le preceda gen.) "Kargukoen kontra, contre ceux qu'on a en charge" SP

Ez dugu aurkitu OEHko adierako karguko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

karguko 9: Herria 5 (“Joanes Paulo Aita Sainduaketa Elizak Buruzagi lehenaren karguko 25 garren urteburua ospatu dute Erroman eta mundu guzian ere bai gisa batez”), Berria (“Baina ez dugu uste bere karguko gizon batek izan beharreko jarrera izan duenik”), Asisko Frantzizko (“Bien bitartean, ustekabeko arazo bat sortzen da, eta Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da”), Xipri Arbelbide 2 (“Aita sainduak balu libertate hori bere karguko egitekoetan, ez luke batere erregetasun beharrik, eta ahobe baizik ez laiteke”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazpen egokia eta azpisarrera gisa jasotzea -en karguko forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kargu sarreran.

-en kargura
adb. -en ardurapean. Zer altxor handia gelditzen den gure kargura. Beren kargura adin txikikoak dituzten gurasoak.

Aztergaia: -en kargura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-05-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KARGURA (H). (Precedido de gen.). a) A cargo (de), al cuidado (de). "Soin d'une chose. Ene kargura dago, j'en ai [le soin], c'est à ma charge" H. Cf. supra (II, 1), KARGUKO, KARGUAN, KARGUZ. Kristoren odola zuen eskuetan ta zuen kargura dago. Cb Eg II 6. Berarén piedádes orrén kargurá nago ní: árgi ta kida benáza. LE Ong 93v (133v bere kargurá nauka ní). [Jesus-Kristok] euren kargura larga zituban arimak. Mg CO 29. Ze tesoru andija geldituten dan gure kargura. JJMg BasEsc 23. Soldado guztion alimentua, ostatua eta libersioa zuen kargura korrituko da. Arti Tobera 265b) Acusando (a), pidiendo cuentas (a). Apaiz jaun ori len asia da / alkatiaren kargura, / konfesatzera beregana ez ta / orrek dadukan ardura! Uzt Noiz 44.

kargura : Deia (“Orain arte Udalak mota honetako 532 laguntza eman ditu, Eusko Jaurlaritzak emandako 498.493 euroen eta Udalak berak azaroaren hasieran emandako 150.000 euroen kargura”), Consumer 7 (“Familiaren kargura bizi diren 18 urte arteko seme-alabengatik“), Berria (“Etxola artean bizi eta hezi behar izan du anaien kargura”), EiTB (“Gaur Gobernuak onartutako partida Diruzaintzako soberakinen kargura doan kreditu orokorra gehituko da”), Eusko Legebiltzarra (“Orobat, bi diru-laguntza izendatuko dizkie Legebiltzarreko aurrekontuaren kargura, bata finkoa eta berdina talde bakoitzarentzat, eta bestea aldakorra, talde bakoitzak duen kide kopuruaren araberakoa”), Argia (“Ezkondutakoen kasuan, kide batek bestea bere kargura baldin badu, kobratzeko gutxienekoa areagotu dezake”), Laneki (“beren kargura seme-alabarik ez duten bikoteak”), Nafarroako parlamentua, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kargura 43: Berria 4 (“Hiru etxebizitzatan sartu dituzte inoren kargura ez zeudelako Foru Aldundiaren ardurapean utzitako 21 adingabeko atzerritar horiek”), Asisko Frantzizko 2 (“Baina halako batean aitak eta amak beren kumeak aurkeztu zizkieten anaiei, hauen kontura haziak baitziren, eta, kumeak haien kargura utziz, ez ziren gehiago agertu”), Iñaki Iñurrieta (“naturak zeinu nabarmenez markatu duelako emakumeen infideltasuna, emaztearen adulteriozko haurrak senarrarenak izatera eta senarraren kargura pasatzeaz gainera”), Irene Aldasoro (“Lan handia zuen etxea gobernatzen eta beraren kargura geratu ziren bi haurrak eskolara jarraituki joan zitezen eta otorduak jarraituki egin zitzaten arduratzen”), Ramon Saizarbitoria (“Bakarrik geratzen ginenetan - oso sarritan gertatzen ez zen gauza, Florak ez zuelako nire kargura utzi nahi -, proba egiten nion aparatua itzaliz, eta pantaila hutsari begira jarraitzen zuen ezer esan gabe, piztuta egongo balitz bezala”), Koro Navarro (“Areago, nahiz eta L'Etoilek baiesten zuen gastu publikoen kargura lurperatu zela bigarrenez gorpua”), Juan Garzia (“Commendatoreak azaldu zidan ezen lantegiko jardunbidea, eta bereziki nire kargura utzi asmo zuen arazoa, arreta osoz babestu behar zirela industri barrandari posibleetatik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ra osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazpen egokia eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da -en kargura forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kargu sarreran.

-en kariaz
adb. Ipar. edo Jas. Dela eta, dela kausa. Haren kariaz. Zure kariaz. Gaur guztiok gaizpide hartuko duzue nire kariaz. Ahaide hurbilekiko tratua ez da beti lagungarri izaten, hurbiltasunaren kariaz, kaltegarri baizik.

Aztergaia: -en kariaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Jas.

[kari] -en kariaz adb. Ipar. edo Jas. Dela eta, dela kausa. Haren kariaz: hura dela eta. Zure kariaz: zu zarela eta. Zure kariaz: zu zarela eta. Gaur guztiok gaizpide hartuko duzue nire kariaz. Ahaide hurbilekiko tratua ez da beti lagungarri izaten, hurbiltasunaren kariaz, kaltegarri baizik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-01-30): 'honako hau onartu da: kariaz "jas." gisa markatua emango da eta karietarat barik karietara'.

-en karietara
adb. Ipar. -en kariaz. Gure elizaren ehun urte betetzearen karietara egin nituela bertso horiek.

Aztergaia: -en karietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en kausaz
D(ir)ela kausa, -engatik, -en kariaz. Nork ere galduko baitu bere bizia ene kausaz, edirenen du hura. Ezagutzen dugu gure bekatuen kausaz hiltzea merezi dugula.

Aztergaia: -en kausaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en kontra
1 Norbaiti edo zerbaiti kontrajarriz, edo haiekin borrokan. Zer dugu Orixeren kontra? Ez naiz inoren iritzien kontra ari. Haren kontra gaudenok. Zure kontra egin ditudan bekatuak. Zuzenaren kontra borrokatzen direnak. Ez dut deus esango neure kideko eta zaharragoen kontra, neure buruaren kontra mintzatzea bailitzateke. Elizaren kontra erran ahal guztiak erran ziren. Nork egiten du bekatua manamendu honen kontra? Naturaren kontra. Jainkoaren kontra jarri zen aingeru gaiztoa (Ik. kontrajarri).
2 -n bermaturik, ukitzen dela. Sudurra kristalaren kontra jarri du. Bularraren kontra, ontzi bat zekarren. Zutabearen kontra, eser bedi lurrean.

Aztergaia: -en kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en kontu
-en ardurapean. Gainera, gizadia zaintzea ez dago nire kontu. —Lehenbailehen egin behar duzu lana. —Nire kontu, jauna, nire kontu. Nik ekarriko ditut zezenak, eta gainerakoak, zuen kontu. Uzten du bere kontu mahaia.
-en kontura
1 postpos. Aipatzen denak ordaintzen duela edo haren lanei, nekeei edo baliabideei esker. Bazkaria norberaren kontura izango da. Majo bizi da hura aitaren kontura.
2 postpos. Aipatzen dena barre- edo iseka-gaia dela. Jendearen kontura barre egingo dugu. Gu baino ahulagoak direnen kontura barre egitea, alegia, ez da umorea, zapalkuntza baizik. Txantxetan ibili ginen haren kontura, iraindu egin genuen behin eta berriz.
3 postpos. Inoren mende egon gabe. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Ik. beregain. Lan egin, neure kontura bizi, hori zen nik behar nuena.
4 postpos. -en ardurapean. Ik. -en kontu. Eginbehar handi hau zure kontura har ezazu. Neure kontura, goizean zuri dei egitea. || Behor haiek aitonaren konturakoak zirela uste dut.

Aztergaia: -en kontura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: con cargo a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jendearen kontura barre egingo dugu; bazkaria norberaren kontura izango da.

-en lepora
-en gain. Irabaziak banatzeko ardura bere lepora hartuko balu. Kulpa beti boteaz besteren lepora.

Aztergaia: -en lepora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en lepotik
-en kontura. Ik. -en bizkarretik. Gure lepotik bizi nahi dutelako. Zer barreak egingo dituen orain nire lepotik!

Aztergaia: -en lepotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en medioz
Ipar. -en bitartez, -en bidez. Zure otoitzaren medioz.

Aztergaia: -en medioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

-en mendean
-en agindupean, -en eraginpean. Norbaiten mendean egon. Etsaien mendean erori ziren. Gurasoen mendean bizi izan zen bitartean. Etorkizunaren mendean gaude. || (Ezkerrean -en atzizkirik ez duela). Erdarak mendean gaituelako.

Aztergaia: -en mendean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etsaien mendean erori zen.

-en mendera
-en agindupera, -en eraginpera. Jende guztia bere mendera ekartzeko. Deabruaren mendera bihurtu zarete.

Aztergaia: -en mendera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en mendetik
-en agindupetik, -en eraginpetik. Bekatuaren mendetik atera gintuen. Gizon haren mendetik ihes egitearren.

Aztergaia: -en mendetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en oldez
Nahiaz. Bere oldez egin gabe utzi badu. Ez zeure oldez ager aberatsen aitzinean. Ene oldez eginen duzu gauza.
-en pare
-en berdin, -en kide. Aitaren berdin eta pare dela Semea. Abereekin berdindu zen eta haien pare bihurtu. Azala zuri duzu, elurraren pare. Zaldira igorik, badoa tximistaren pare. Isilik hiltzera daramaten ardiaren pare. Lurreko gauza guztiak basaren pare dauzkana. Otoitz kartsua, intsentsuaren pare, zerurantz altxatzen da. Ur garbiaren pare behar duela izan behar bezalako prosak. Ez zirela elkarren pare bereizkuntza guztiak. Artizarraren pare agertu zitzaigun euskal poesiaren zeru goibelean. Uste horiek, ordea, gainerako usteen pare, ustela dute erdia. Isiltasunezko ur geldi hartan denbora badoa eta, hala eta guztiz ere, egonean dago; urtaroak ez dabiltza, ibili, elkarren segidan: betiko leloa berritzen dute, aspertu gabe, negua neguaren pare, uda udaren. || Adats izpiak zituen urrearen pareak.

Aztergaia: -en pare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-en tokian
-en ordez. Ik. lekuan. Horregatik, ume erabil dezakegu haur-en tokian; ez, ordea, haur ume-ren ordainetan.

Aztergaia: -en tokian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-i buruz
1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.
2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

Aztergaia: -i buruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 '-rantz, -ganantz': nik ez dakit jendea zeri buruz doan. 2 '-z, -en gainean': nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz.

-i buruzko
adj. -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

Aztergaia: -i buruzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-i esker
-en bitartekotasunagatik, laguntzagatik, eraginagatik. Bizi banaiz, zuri esker bizi naiz. Horri esker salbatu zen gure baserria.

Aztergaia: -i esker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -i esker: bizi banaiz, zuri esker bizi naiz.

-i kontra
Ipar. -n bermaturik, aipatzen dena euskarri dela. Lokartu zen murru zahar bati kontra. Kiribildu nintzen amari kontra.

Aztergaia: -i kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

-ik ez
iz. Gabezia, falta. (Gehienetan artikuluarekin). Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.
-n barna
1 postpos. -en barnean. Gogoan barna ezar ditzagun San Agustinen hitz hauek. Gure baitan barna. Bilbon barna.
2 -n barrena. Munduan barna ibiltzeko. Amets bideetan barna.

Aztergaia: -n barna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

postpos. (-an barna #mdash#mendian barna#mdash# hedatuagoa da -tik barna #mdash#menditik barna#mdash# baino)

-n barrena
postpos. Aipatzen den gauza alde batetik bestera (edo besterantz) igaroz. Ik. zehar. Odola alkandoran barrena dariola. Oihanean barrena eraman zuen. Mendian barrena joan da. Kalean barrena ibili. Hor barrena abiatzeko. Euskaltzaindia batasun bideetan barrena abiatu zenean. || Hor barrena abiatzeko.
-n gaindi
postpos. -n barrena, -n zehar. Elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi. Mazedonian gaindi itzultzeko. Metz eta Treves hirietan gaindi. || Bada gauza ederrik hor gaindi!

Aztergaia: -n gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.: elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi.

-n zehar
postpos. Aipatzen dena alderik alde igaroz. Ik. -n gaindi; -n barna. Ebrorantz Gamarran zehar doan Zadorra. Kalean zehar doala, saltzaile bat ikusi du. Arantzazuko bidean zehar beltzez jantzita zihoan jendetzari begira. Zainetan zehar dabilen odola. Urruneko itsasoetan zehar. Munduan zehar. Hemen zehar joan da. || (Denborazko testuinguruetan). Zaila dela gure historian zehar antzekoa aurkitzea.

Aztergaia: -n zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: kalean zehar doaz.

-ra aldatu
1 du ad.-lok. Toki batetik beste batera eraman edo ekarri. Lantegia Eibartik Gasteiza aldatu zuten. Agiri hura izenpetu zuten apaizak barrutiko herrixka baztertuenetara aldatu zituzten.
2 du ad.-lok. (Izkribu zatiez edo perpausez mintzatuz). Txostenaren pasarte bat aldatu nahi nuke hona. Ebanjeliotik aldatutako esaldiak.
3 du ad.-lok. Itzulpena egin. Euskarara aldatu. Horrelakoak gure hizkuntzara aldatzen direnean ez dira inoren belarrietara iristen.
4 da ad.-lok. Toki batetik beste batera joan edo etorri, bertan gelditzeko. Beste bulego batera aldatu ziren. Kaletik baserri batera aldatu dira. Menditik herrira aldatu zen.

Aztergaia: -ra aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aldatu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldatu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 du ad. -ra eraman, ekarri. 2 da ad. bizitzera joan, egoitza aldatu.

-tik gaindi
postpos. g.er. -n gaindi, -n zehar. Artzain bat zen bere artaldearekin zubitik gaindi pasatzen ari.
-tik hasi eta
(Denborazko nahiz lekuzko adieretan, ablatiboaren indargarri gisa). Ik. -tik hasirik. Epailetik hasi eta agorrila bitarteko sei hilabeteetan, iturri horrek ematen du ur garbi ona jori. Burutik hasi eta oinetaraino. Hasi Lezamatik eta Getxora bitartean. Azkenetatik hasi eta lehenengoetaraino.

Aztergaia: -tik hasi eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: -TIK HASI ETA, -TIK HASITA (En sentido espacial y temporal). Desde ... (hasta), empezando por ... (hasta). Cf. SP Phil 24: hasten zarela arrazoinaz baliatu zarenetik oren hunetaraino, INav 117: segidan dire Ternuako zundak hasten zarela Sen Tierretarik eta Cap de Grateraiñokoak. Tr. Atestiguado sobre todo en textos meridionales. Al Norte se documenta al menos en Axular, INav, Haraneder, M. Elissamburu y Xalbador. v. -TIK HASIRIK, -TIK HASTE (s.v. haste). Borzgarren kapituloa, zer egin bear duen Meza enzuten duenak Ebanjeliotik asi eta prefazioraño. Ber Trat 52v. Ezen Lurretik hasi eta zeruraiño, [...] pena horietan egon zaretenean. Ax 604 (V 388). Hobe da beraz erratea eztela porturik Chateusik hasi eta Boateuserainoko artean. INav 113. Bear deb egin leenena gazki konfesatu zanetik asi, eta aizkeneraño. OA 131. Deit zatzitzu langilleak eta emozute jornala, hasi azkenekoetarik eta lehenbizikotaraiño. He Mt 20, 8 (v. tbn. la misma construcción en Echn, Leon, Ol , Ker, IBk e IBe). Bere amaren sabeletik asi ta orain arte guzian gizon santua. Mb IArg I 70. Egitea kruze bat eskubiko bi biatzes, asi bekoskiti eta petxoetareño. CatUt 34. Jainkoak bere Elizari, edo Adanengandik asi ta oraindañoko fededun guzien batze edo batzarreari agertu diona. Ub 122. Zenbat komunio gaizto egin dira Judasegandik asi ta onarañokoan? Mg CC 244. Burutik asi ta oñetaraño zauri bat egiña dago guzia. AA I 520. Ondarribiako Iger-en muturretik asi eta Ondarroarañoko mugapean. Izt C 33. Zeñak ematen deban Epaillatik asi eta Agor-illa bitarteko sei illabeteetan ur garbi ona iori. Ib. 78. (s. XX) Epailletik asi ta Azaroraño. Ag G 6. Ule zapa baltz sarratu bategaz estalduta kokotetik asi ta begijen ur-urreraño. Kk Ab I 31. Asi burutik ta orporaño liraña. EusJok 33. Bakoitzari berea ez zaio ukatu bear-eta, lendabizikotik asi ta 11-garrenerañoko ateraldiak beste batek idatzi ta eratuak dirala esango det. Muj PAm 12. Erromeriya txarrik / eztago munduan, / Oiartzundik asita / Epel-errekara. Tx B 157. Crautik asita Arlesko mugaraño. Or Mi 55. Azkenetatik asi ta lenengotaraño. Ir YKBiz 354. Ta Yesus txikitatik asi eta Galilean bizi izan baitzan, argatik gizonez Heroderen mendekoa zan. Ib. 487. Goien-paleolitoskotik asi eta gaurdaño Euskalerrian euskaldunak bizi izan dirana uste dezakegu beraz. JMB ELG 25. Zerutik asi ta inpernura bitartean, beti degu emakumeren bat maixeatzen edo errezatzen. NEtx LBB 169 v. tbn. Cb EBO 4s (asi ta). A BeinB 56 (asi ta). Itz Azald 142 (asi eta). CatUlz 45 (asi eta). A Ardi 23 (asita). Inza Azalp 17 (asi ta). JAIraz Bizia 84 (asi ta). Bilbao IpuiB 237 (asi ta). Gand Elorri 56 (asi ta). Ibiñ Virgil 92 (asi eta). Berron Kijote 18 (asi eta). (has eta). Gure eskola hartan baditugu zazpi-zortzi urthetarik has-eta hamazazpi urthetarainoko haurrak. Prop 1893, 152. (Sin eta). Munduan hasi zeruko argizagietarik sorhotako lorerik mendrenerañokoan, guziak hiretzat misterioak dituk. Mih 39. Asi kopetatik bulerretaraño, ezkerreko soñetik eskuñekoraño. CatUlz 11. Asi Tala puntatik / Eskolaperaño / ezta aurkitzen besterik / tabernia baño. JanEd II 145. (Sin límite expreso). Segidan dire Calixtik hasi eta Lebantean diren arrutak. INav 6. Errezatu Aita gurea ganik asi ta buruz dakizuzan oraziño batzuk. Añ EL1 56. Erramu egunetik asita amabost egunen barrunbean komulgatu ditezela. AA III 523. Ta Cain zorigestokuaganik asita, denpora guztietan izan dira pekatarijak. fB Ic I 18. Ziaudezun baitare kan urruneala anitz emazte, zoinek segitu baitzien Jesusi Galilearik asita kuidatzeko aren asistenziaz. Samper Mt 27, 55 (Hual Galileatik). Goan deneko gau erditik asi ta deusere yan ta edan gabe egotea. Legaz 44. Jatorri-zugatza bestetara egingo balitz, norberagandik asi ta atzerantza. Kk Ab I 90.

def: [s.u. behe] behetik gora adb. Behetik hasi eta goraino; osoki. Horma honek, behetik gora, gizon baten neurria izango du. Arakatu zuten etxea behetik gora, kontuz, eta ez zuten ezer idoro. // [s.u. buru] burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen. // adib: [s.u. arte] arte guztian postpos. Arte, artean. Bere amaren sabeletik hasi eta orain arte guztian. Lana bukatu arte guztian kontuz aritzea. // bitarte 3 adb. Bitartean; tartean. Debatik hasi eta etxera bitarte. Gizonak gaztak egin bitarte, andreak babak egosi. Gela horretatik atea bitarte, ukuilua. Seiak bitarte ez dadila behintzat etor: seiak arte. // erranaldi iz. Esaldia. Enetzat, erretorika, solasaldiaren eraikuntza da: hitzetik hasi eta erranaldiaren sintaxi konplexuraino.

-tik hasi eta : Aizu (“Orain dela bost urte, Gasteizko Alde Zaharreko frontoia berritzeko elkartu ziren auzoko biztanle eta elkarteak; auzolanean egindako esperientzia izan da zaharberritzetik hasi eta eguneroko jarduneraino”), ElCorreo (“Oinetatik hasi eta gora janzten diren gizonezkoak izan behar duzue...»”, “Euskalkietatik hasi eta bakoitzaren etxe barruko jergatxoetaraino, idazlea pagotxaren jabe da”), Bizkaiko Batzar Nagusiak (“txikienetik hasi eta handienera, gehienez 10 minutuz”), Deustuko Unibertsitatea (“Interesatuari likidazio-egintza jakinarazi ezin dakiokeenean, Administrazioari ezin egotzi ahal zaizkion arrazoiak direla-eta, orduan agerraldien bidez jakinaraziko zaio. Ildo horretatik, bi ahalegin egin ondoren ezin bada egintza jakinarazi edo lehenengo ahaleginaren hartzailea ezezaguna bada egoitza horretan, iragarkia hilaren 5. eta 20. egunetan aldizkari ofizialean argitaratu behar da, interesatua Administrazioaren bulegoetan ager dadin, iragarkiaren argitalpenetik zenbatzen hasi eta hurrengo hamabost egunetan”), Elkar (“Nahiz eta inoiz ezetik hasi eta sekula ez berrirora heldu”), Deia (“Lamien ahots inguratzaileekin egindako kantu lasaienetik hasi eta Mari eta Gauekoren borroka irudikatzen duen abesti indartsu eta latzenera biltzen ditu diskoak, Zuberoa Aznarez-en ahots erregistro andanaz (eta ohi ez bezala euskaraz abestuz) gozatzeko aukera emanez”), Elhuyar (“Eta, harrezkero, esparru anitzetan aplikatu dira bere aurkikuntzak, fisikatik hasi eta finantzetaraino”), Consumer (“Benetan pertsonala litzatekeen ordenagailua, erabiltzaileak bidaietan gainean leramakeena, beharrizan elektroniko guztiak beteko lizkiokeena: eskutitza idaztetik hasi eta pelikula ikusteraino“)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-tik hasi eta : Berria (“Gure asmoa target edo adin-multzo nahiko zabala hartzea izan da: bi edo hiru urtetik hasi eta 17ra bitarte”, “Patrika guztien neurriko salneurriak» daude azokan, Ordoñez Falcon Fundaziokoen arabera, 400 eurotik hasi eta 25.000.000 eurotara bitarteko obrak eros daitezke DFoton.”), Elizen arteko Biblia (“zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino, barne osoa zurez jantziz. Tenpluaren behea ziprez-oholez estali zuen”), Xanti Iruretagoiena (“Fra Giocondo, Cesare Cesariano edo Barbaro-Palladiorengandik hasi eta proposamen grafiko berrieneraino”), Josu Zabaleta (“Gaur egun badakigu etengabeko kodetze bat gertatzen dela erretinatik hasi eta kortexeraino, eta bereziki erretinako azken mailetako zelula batzuk beheragoko mailako zelula askori daudela lotuta, eta horietako bakoitzak ehunka edota milaka hartzaile irudikatzen dituela, horrenbestez, guztira”), Filosofiako gida (“Ezagutza horretan, Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude, bakoitzak doi-doi bere toki jakina duela: ideia bakoitzaren egia edo faltsutasuna - munduaren ispilu egokia izan ala ez -, dedukzioan dagokion toki zehatzean egoteak edo ez egiten du: ideia faltsuak ez du lekurik [...]”), Pello Zabala (“Hainbeste zabor eta zikin, erreketatik hasi eta ibaietatik segi, lurra eta itsasoa bera zenbat zikindu ditugun! Biztanle kopuru handiak pilatu diren eremu zikin-sortzaileotan, batik bat”), Asisko Frantzizko (“Horregatik, konbertsiotik hasi eta bere bizitza osoan Kristoren gurutzearen misterio aintzagarriez hornitua, azkenik, Serafin gorenaren eta Gurutziltzatu apalaren aurrean, jainkozko eta suzko ahalmenaz, agertu zitzaion irudiaren moldera erabat aldatua izan zen”), Patziku Perurena (“ETAtik hasi eta PPrainokoa baita, aspaldiko paradoxa zaharra”), Jose Morales (“Kutxa mahai gainean ipini, eta atsedenalditxoa hartu zuen, izerdi patsetan baitzegoen, goitik behera blai eginik, alkandoratik hasi eta galtzerdietaraino, errekara erori balitz bezala. "Leher eginik utzi naik atso zahar madarikatu horrek", esan zuen atsedenalditxoa hartutakoan; eta kutxa ireki zuen”), Joan Mari Irigoien (“Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, -tik haste bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hasi sarreran.

-tik hasirik
(Denborazko nahiz lekuzko adieretan, ablatiboaren indargarri gisa). Ik. -tik hasi eta. Guduak iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko bortz orenak artio. Horra non, orain beretik hasirik, jende guztiek deituko nauten dohatsua. Dei itzak langileak, eta paga iezaiek alokairua, hasirik azkenetarik lehenetaraino. Nafarroak bazituen harremanak Frantziarekin, Erriberatik hasirik. Apezetarik hasirik, herriko buruzagi, etxeko jaun, zahar eta gazte guztiak, doaz errebotera.

Aztergaia: -tik hasirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: -TIK HASIRIK. Desde, empezando por... (hasta). v. -TIK HASI ETA. Tr. Usado por autores septentrionales desde Leiçarraga, al Sur lo hallamos en Iztueta, Uriarte y Orixe. Bata berzearen ondoan ilkhiten ziraden zaharrenetarik hasirik azkenetarano. Lç Io 8, 9 (He zaharrenetarik hasirik). Dei itzak langileak, eta paga iezék alokairua, hasirik azkenetarik lehenetarano. Lç Mt 20, 8 (TB hasirik azkenetarik lehenetaraino, Dv azkenekoetatik hasirik lehenbizikoetaraino, Ip azkenetarik hasirik lehenetara, Ur asirik azkenekoetatik lenengoetaraño). Hasirik azken ethorritarik manu hau konplitua izan zen. Lg II 196. Sofritzen du bere gorphutzeko pharte guzietan, [...] burutik hasirik, itzez zilhatuak dituen zangoetarainokoan. Jaur 152. Zeintzubek izendatuko ditudan bakotxa beren saillari darraizkiola Eliztarretatik asirik. Izt C 460. Hasirik Jesüs-Kristen Bikaritik [...] basa bazterretako azken artzañetaradrano, aphezguan direnak oro kargaturik dira Errelijioniaren [...] hedatziaz. CatS V. Gisa ere da, aphezetarik hasirik, herriko buruzagi, etxeko jaun, beren burua zerbeit daukaten zahar eta gazte guziak, dohazin orduan errebotera. Zby RIEV 1908, 84. Guduak iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko bortz orenak artino. Elsb Fram 78. Eta horra non, orai beretik hasirik, jende guziek deituko nauten dohatsua. "Ex hoc beatam me dicent" (Lc 1, 52). Jnn SBi 38. Haurtasunetik hasirik hartze ona bide zuen. Ib. 148. Soinekoetarik ezagun bertzalde, ezen oro kolorezkoak dituzte, espartinetarik hasirik. JE Bur 26. Eta [burraso] biek badute / maite ostatia, / Zoin den deitoragarri / haurren estatia, / Ogitikan hasirik / Heien miseria. Etcham 181. Ontatik berriz, ondorioka artzeko ahalera, mailla ontan baitago irizpidea, zentzuetatik asirik. Or Aitork 176. Denak ados ziren erraiteko mereximendu handiak bazituela, deusetarik hasirik, hein hartarat heltzeko. JEtchep 52. Tudelatik hasirik, Bastidaraino eta Hazparneko hegiraino hedatzen zituen bere hegalak Nafarroako Erresumak. [...]. Zorigaitzez, handiago eta azkarragoa izana zen, bere zituelarik Ondarrabiatik hasirik, Bilbao eta Gazteizerainoko eremuak. Ardoy SFran 36. Ez da harritzeko lohia gora igaiten bazen... portuan erdi-lo zauden untzietarik hasirik gain gaineko gazteluraino! Ib. 184. Bide horretan barrena abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak, premiazkoenetarik hasirik. MIH 100. (-tik hasirik eta). Eta othoitzik khartsuenetan zaraman handik hasirik-eta, biharamun eguerdirainoko denbora. Jnn SBi 86. (-(e)an hasirik (eta)). Irakasten ari dela Iudea guzian, Galilean hasirik hunadrano. Lç Lc 23, 5. Iob saindiaren gorpitza, aztalian hasirik haren buru tinira draño, ezkabia, tiña [...], zakhar lodi batek hartu zian. Tt Onsa 52. S. Louis Franziako erregiak, maxima eder eta saindu haur pratikatzen zian bere akzione orotan bere gaztetarzunian hasirik hil artino. Tt Arima 54. Etxiak dirade barreiat, / Zolan hasirik gaiñialat. 'Les maisons sont dispersées / De bas en haut'. Casve SGrazi 77.

def: [s.u. haste] -tik haste Ipar. -tik hasirik. Ordutik haste, era horretara zituzten egin elizak. Luzaidek izan du denbora horietako herri handiek bezainbat ikusgarri, eiheretatik haste.

-tik hasirik 11: Berria 4 (“Behar dauzkigu eman guri eta gure adiskideeri: 5.000 kanoi, handienetarik hasirik; 30.000 mitrallus”), Euskaltzaindia 3 (“Euskal Herriko ekialdeko eta Nafarroako euskaldun anitzek ere bigarren silaban kokatzen dute azentua, baina eskuinetik hasirik”), Jakin (“Hogeita deitu programa berritik hasirik, ikusiko dugu zer-nolako ausartzia ukan duten Iparraldeko lau dantzarik eta bederatzi emazte antzerkilarik”), Argia 2 (“froga egiteagatik hasirik belar sail handiagoa moztu zuen batere zaratarik gabe, gasolina erre kiratsik gabe… eta, harrigarria, gehiegi nekatu gabe, aitzurrean arituta baino askoz gutxiago”), UEU (“XX. mendeko bi mundu gerra eta Espainiako gerraren ondotik hasirik 1980 ingurura arte luzatzen da Euskal Herriaren garai jakin bat, aipatutako gerra horiek sakon markatu dutena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-tik hasirik : Herria 22 (“Herriarena lehiaketa Pilotaren adiskide besta goxoa zuen, eguerditik hasirik bazkariarekin, kantu eta omore onean”), Jose Morales (“Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen, eta oso denbora luzean aritu zen bi masailak xaboiz igurtzitzen, barruko aldetik mihiaz gogorturik eusten ziela; hurrena, ostatuko morroiaren besaburutik eskuoihala hartu, eta alderik alde xukatu zuen bere aurpegi guria, belarrien atzetik hasirik eta morroiaren aurpegira bertara bi hats-bafada bota ondoren”), Elizen arteko Biblia 3 (“Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Hauek dira Lebiren leinuko senitarteak, beren arbasoengandik hasirik”), Michel Oronoz 4 (“Baigorrin, Jondoni Joani suaren inguruan Andre dena Mariaren litaniak kantatzen dituzte, baina gibelka bezala, azken agurretik hasirik eta biharamunean, sainduaren bizarrak bilatzen dituzte hautsetan"”), Jean Baptiste 2 Etxarren (“Orduan ere bazitekeen zerbait: herri guziak berritarik egin behar; jendeek berriz hasi behar biziaren egiten, aterbeetatik hasirik!”), Migel Angel Mintegi (“Gero mihi muturra poliki-poliki pasatu zuen ezpain mamitsuetatik, ertz batetik hasirik bira osoa emanez, lizunki begiratzen ziola”), Xipri Arbelbide 2 (“Ez dira uste gabetarik 19. mende hondarrekoak Baionako katedraleko dorreak eta horien ondotik horrenbeste elizetan eraiki diren dorre luzeak, Hazparneko eliza berritik hasirik Atarratzekora, Uztaritze, Donapaleu, Maule, Heleta, Uharte, Eiheralarre, Larzabale eta beste, zenbait botaiak izanak geroztik.”), Joan Mari Irigoien 2 (“bertze hamaika kontu ditut kontagai: ordea, nola osaba ez baitago bere osotasunean ulertzerik prezeptore jaun Marcel Dibarsororekin izan zituen harremanen berri jakin gabe, hala, uste dut ezen hauxe izan daitekeela don Frantziskoren ondotik izan genuen prezeptorearen presentazionea egiteko mementua, haren iturburutik eta haren erroetarik hasirik”), Pello Salaburu (“Nik ez dut zalantzarik, globalizazio mundu honetan, Ameriketako Estatu Batuetako bizimodua gainbehera nahitaez datorkigun honetan, hizkuntzatik hasirik denak berdindu nahi gaituela, ez dut zalantzarik, diot, horren aurrean euskalduna sentitzea, euskalduna izatea eta euskaraz mintzatzea dela gure nortasunari egiten diogun ordaindu ezineko opari eder bat”), Juan Garzia (“Panteoi katolikoko santuen zerrenda pasatzen hasi zen, egunekoetatik hasirik”), Piarres Aintziart (“Ximunekin zeharkatu nuen Kale nagusia, erromesen aterpetik hasirik Arga ibaia gainditzen duen zubi ederra hartu arte”), Isabel Arrigain (“Eta egiaztatze hori lehena izan zenez, horren arabera antolatu zen ikerketa zientifiko osoa hizkuntzaren eremuan, grekoetatik beraietatik hasirik”), Filosofiako gida (“Topikoen helburua edozein arazoz argudiatzea da, probabilitate handiko premisetatik hasirik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, -tik haste bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hasi sarreran.

-tik haste
Ipar. -tik hasirik. Ordutik haste, era horretara zituzten egin elizak. Luzaidek izan du denbora horietako herri handiek bezainbat ikusgarri, eiheretatik haste.

Aztergaia: -tik haste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: -(e)tik haste / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haste sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

-tik hasirik.

-tik landa
1 postpos. -tik kanpo. Ik. at. Euskal Herrian eta Euskal Herritik landa.
2 postpos. Batez ere Ipar. -en ondoren. Irailaren 14an, Izurtzan eta handik landa, hitzordu gorena, irailaren 21ean Oñatin. Mezatik landa, denak badoaz ostatuetara askariaren hartzera.

Aztergaia: -tik landa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-tik lekora
1 Ipar. -tik kanpora. Arren, eraman gaitzazu periletik lekora.
2 Ipar. -en ondoan, handik berehala. Zer da, bazkari on batetik lekora, emaztearekin gozatzeaz hoberik? Garizumatik lekora, Pazkoa. Mezatik lekora prozesioa joan da plazaren erdian eraikia zen aldarera. Handik lekora abiatu zen gortez gorte egia erakusten.

Aztergaia: -tik lekora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. '-tik kanpora; -en ondoan, handik berehala'.

-tik zehar
postpos. -n zehar. Frantziatik zehar doakizu nire eskutitz hau. Hortik zehar.

Aztergaia: -tik zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:'-n zehar'.

-tzat jo
-tzat hartu. Egokitzat jo. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe. Galdutzat jo beharko ditugu honezkero haren poesiak.

Aztergaia: -tzat jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egokitzat jo.

-z aldatu
1 du ad.-lok. Toki batetik, aipatzen ez den beste batera eraman edo ekarri. Liburuak tokiz aldatu ditu.
2 da ad.-lok. Bizilekuez mintzatuz, beste batera joan. Laster aldatuko gara etxez.
3 da ad.-lok. Zerbaiten ordez kideko bat hartu. Ez bainaiz gehiegi gai honetan iritziz aldatu.

Aztergaia: -z aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aldatu, -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldatu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

du ad.: Liburuak lekuz aldatu ditugu. 2 da ad.: Laster aldatuko gara etxez.

-z beste
1 Aipatzen dena salbuetsirik. (Ezezko eta galderazko esaldietan). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?
2 (Baiezko esaldietan). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada.
3 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?

Aztergaia: -z beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS: -z beste / LurE: AS: -ez beste / ElhHizt: AS: -z beste / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera; formatuaren aldetik, eta erregulartasunari begira, modu berean agertzekoak dira -z beste, -z bestera, -z aparte, etab. cf. -az gain, -z gaindi arautuak.

-z bestera
-en kontra, -z beste era batera. Beren gogoaz bestera ezkonduak. Geratzen da guztia aldaturik, ikusten dituela gauzak lehengoaz bestera.

Aztergaia: -z bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: -az bestera / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - z bestera .

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

cf. -z beste.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bestera sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beren gogoaz bestera ezkonduak.

-z gain
-z gainera. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Bertso ikasietan zegoela poesiaren muina eta, horrezaz gain, ezkutuan gelditzen diren aipamen jakintsuetan. Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.

Aztergaia: -z gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-z gaindi
1 postpos. -en gainetik, -n zehar. Mugaz gaindi hegan egin zuen.
2 postpos. -z mukuru. Plazerez gaindi nago zuen aitzinean.

Aztergaia: -z gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.

-z gainera
postpos. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Ik. -z gain. Euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako. Hitz batek baduela, formaz eta adieraz gainera, beste zerbait. Demagun erregeak seme bat duela eta honez gainera semetzat hartu nahi duela beste bat. Jainkoa zerbitzatzeak badu, beste mundukoaz gainera, mundu honetan ere zenbait sari eta atsegin.

Aztergaia: -z gainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako.

-z gero
1 Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (Aditzaren partizipio burutuari edo aditz laguntzaileari loturik). Aita hilez gero sortua. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emango dizu egitekorik asko. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da. Hura baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.
2 Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. (Aditzaren partizipio burutuari loturik). Bide horretan abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak. Literatura aldetik begiratuz gero. Behin horretara jarriz gero. Hurbilduz gero, elkarganatuz gero, gaitz da kutsatu gabe gelditzea. Hartaratuz gero.
3 (Aditz laguntzaileari loturik, kausa-edo adieraziz). Formaz ari garenez gero. Gauden erne, zer gertatuko den ez dakigunez gero. Egiteko baduzunaz gero.
4 (Denbora-aditzondo gisa). Ik. ezkero. Ez baitzituen aurreko igandeaz gero ikusi. Sanferminez gero.

Aztergaia: -z gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

aditz-izenarekin erabilien lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)zkero 2: PE ("Bi emakume lau astorekin kalera dira abitu, nere etxekuak izatezkero biarko zuen gelditu, ibilli pranko egiñagatik eztue asko serbitu, gizonik ezta ondo biziko andriak galtzak baditu"); Erkiag Arran ("Eguerdi aldea zala esatezkero, zuzenago ausaz"); aditz-izena + -ezkeoz 1: EusJok ("ola ibiltz'ezkeoz zertako juan eliza konpesatzera?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)z gerotan EB 3: I. Zaldua: "Borroka antolagabe zatar hura ikustez gerotan, hobea izango zitzaieken etxean geratzea"; B. Hidalgo: "Gaur goizean egin behar nizun nik egitez gerotan aurka, Lord Henry"; Zipristin/7: "Haziak erosteko ahaleginak hainbeste izan ziren, non Udalak berak ere etxe bikainak, pisu handiak eskaini bait zizkien haziak saltzez gerotan"; aditz-izena + -(e)zkero 4 (G 3, EB 1): Y. Oñatibia: "Onelako neskatil batekin ezkontzezkero, gutxienez beren gizarte-mallako etorkizuna eskeintzeko aalmenetan egon bear diagu"; Basarri: "Asperraldi bat artu bearrak / izango gera orratik,/ Onetik egin duen ainbeste / egitezkero txarrenik"; Tx. Garmendia: "Ondo bizitze ezkero, gu baiño beeragokoari begiratzea zala onena erakutsi ziguten guraso zaarrak"; X. Lete: "beste norbaitek ere esan zuen Pla "kúlak" izatezkero oso marka berezi batekoa litzakeela: Europa osoan zehar sarritan ibilitako gizona (iraultzaren ondorengo urtetan Errusian ere bai)"; aditz-izena + -(e)zkeroz G 4: Ataño 3: "Erasotzezkeroz, aulenari egingo dio", "iñork jakitezkeroz, arek jakin bear zuela nork zebilkin dirua eta lapurra bera zalakoan", "Jakitezkeroz, alabak jakingo du. Guk ez dakigu ezer"; J.R. Errauskin: "Gañera, lan asko egin bear lotsagarri ez gelditzezkeroz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-(e)z gero : DFrec ("tiragoma izatez gero beste biderik ez zuten ikusten"); -(e)z gerotan : DFrec ("salatu nahi izatez gerotan izen hunekin egingo nuke") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-z geroz
-z gero.

Aztergaia: -ez geroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. -(e)z gero.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

-z geroztik
-z gero. Ik. geroztik. Hitz egiten ikasiz geroztik. Euskal literatura hasi zenez geroztik. || Batasun horretaz geroztik.
-z landa(ra)
postpos. -z kanpo. Zeruaz eta infernuaz landara, bada beste lekurik? Nizaz landara, ez duzu izan behar jainkorik. Badu liburuak, hitzaurreaz landara, beste hitzaurre edo erdiko hitz bat. Ñaño antzekoa izateaz landa, badu beste makur nabarmen bat.
-z lekora
Ipar. -z kanpora. Ez da nehor onik Jainkoaz lekora.

Aztergaia: -z lekora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. '-z kanpora': zeren ez da nihor onik Jainkoaz lekora.

-z lepo egon
da ad.-lok. -z bete-beterik, erabat beterik egon. Partida bertan behera geratu da, jendez lepo zegoen estadioan. Diruz lepo dauden futbol taldeen aurrean, gure izaera bereziak punta-puntan mantentzen gaitu.

Aztergaia: -z lepo egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea (Jendez lepo egon, diruz lepo egon adibide dira EHn).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lepo eta egon sarreretan.

(azken) muturreraino eraman
Zerbait azken ondorioetaraino eraman. Hipotesia azken muturreraino eraman. Bere ideien aldeko borroka muturreraino eramango zuela zin egin zuen.
(ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan
Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan. Bururik ez buztanik ez zuten solasak. Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik. Nolaz igorri gaituzte ez buru ez buztanik ez zuen gerla batera? Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Arnegiraino autobide baten eraikitzeak ez du ez buru ez buztan.
(ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan
Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan. Izan ere, proiektu honek ez du ez buru, ez hanka. Ideiak ez zuen ez bururik, ez hankarik. Eginiko inbertsio batzuek ez dute ez buru ez hankarik.
(lo) zurrungan
adb. Zurrunga eginez. Zurrungan hasia zen ja, erori zitzaionean sudur mokora ezkur bat. Alegia lo, hura ere lo zurrungan zegoen. Ohera joan eta lo zurrungan jarri. || Urdailaren beteaz, lo pisu zurrungan.
(nor) bere bostean
Iritzia edo jokaera inondik ere aldatu gabe. Maizterrak beti beren bostean gogor.
(zerbaiten) ardura hartu, izan
1 Erantzukizuna hartu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.
2 Kezkatu. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. || Ardura handia du, beldur larria, galduko ote duen berriz auzia. Barneko santutasunaz ardura gutxi zutelarik.
a bildu
iz. Helbide elektronikoetan erabiltzen den ikurra, erabiltzailearen izenaren ondoren eta zerbitzariaren izenaren aurretik jartzen dena (@); ikur hori adierazteko erabiltzen den hitza.

Aztergaia: a bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arroba.

a itsatsi
iz. Hizkl. Euskal hitz batzuek berezkoa duten hitz bukaerako -a, artikulua ez dena. a itsatsia duten hitzen berezitasuna.

Aztergaia: a itsatsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, erabilia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

a 1 sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): a itsatsi Hizkl.

a zer
interj. (Artikulua edo zenbatzaile zehaztua hartzen duen izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena azpimarratuz). A zer itsutasuna! A zer lasaitua etorri zitzaiona! A zer muturrekoa eman didan! A zer bi geunden gu!

Aztergaia: a zer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: A ZER (V-gip, G-azp; Lar, Añ, H). "(¡Ha! qué buena) alaja, [...] a zer pota, a zer mentua" Lar. "(Bravo) páxaro, ha ze txorikumea!" Añ. "Ha! zer ihizia, ah! quel gibier! le bon gibier que voilà" H. "Aze gauzie! ¡vaya cosa!" (G-azp). "Aze sorgiña eindda dagon ire alabia" Elexp Berg. v. HARA ZER. (En algunos ejs. meridionales podría tratarse de ara zer(r)). A! zer laidoa! zer ondikoa! zer dolorea ta zer marraska! Harb 141. Ha zer bidea eta moldea [...] nahi duzunaren erdiesteko! Ax 174 (V 117). Ha zer usaia zeban! Lar Gram 389. Ah zer itsutasuna. Cb Eg II 136. Ah! zer ihurtzuri kolpea! Brtc 127. A zer probesionia / orai heben düdan. Xarlem 664. Ah zer dotriña au. Gco I 410. A ze gogorra dan urlija Konfesore. Astar II 132. Ha zer ondasuna! Izt C 132. A zer kuidaduakin gobernatuko zaitutan! Bil 159. Batek sudurra galanta zuen, / a ze oliyo jarrua! Xe 318. Pluma eta tintero, / bastoi ta makilla, / pobriak altxatzeko / a ze kuadrilla! Ud 26. Ah! zer fortuna! Oraikotik aberats gira zu eta ni, Maria. HU Zez 55. A ze ikustekua! A BGuzur 155. A ze zurbill da galdua dagon! Ag AL 114. Ah! zer lilia! / Maule hiria! Xikito 11. Baiona, Saander, Kijon! A ze...! Orreik erriok edozeñ umek be ikusi ditu... Ag Kr 81. A ze bi gauden gu! --A ze bi... bat izan bear gendukeanak! Ag G 279. Ah! zer irriak egin ditugun! JE Bur 147. A zer kankarreko miña eraman biar zuten batzubek! Alz Txib 84. A ze soldadu edo gudariak [...], etsaiaren aldetik jartzen diranak. Inza Azalp 10. A ze barre zantzoak egingo leuskizuezan. Kk Ab II 116. A ze ittaunea! Otx 110. A zer istillua! Or Eus 148. A, ze loa bota bear dedan! NEtx Antz 49. Aze zastadia emon zestan. SM Zirik 17. A zer laguntza! Artian txotxa baño aurra obe. Anab Poli 42. A zer burue! Erlojua atzendu zait beitien. Izeta DirG 28. Ha, zer kanta! Nola bihotza jotzen duen! Larz Iru 86. A zer erakaspena hemengoendako! Xa Odol 232. A ze itxuaurrekoa ori! (AN-araq). Inza NaEsZarr 13. A zer perretxikue zu! (AN-larr). Ib. 341. Eta, galtzen nuanean, a zer bullak eta marmarrak ateratzen zizkidan! Albeniz 127. A zer poza berriz ikusiko baldin banu! MEIG IX 105. v. tbn. Sor Bar 89. Alz STFer 120. EusJok 74. Muj PAm 8. Tx B 225. Lek EunD 25. Basarri 152. NEtx LBB 313. Uzt Sas 71. Berron Kijote 25. A ze: SMitx Aranz 224. Anab Poli 48.

a zer 2367 (a ze 1705; a zer 662): AEK 14 (“Duela zortzi bat urteko argazkiei begiratuta, trikitiarekin Aristerrazuko erromerian, a zer aldea orduko eta oraingo irudiak ikusita!”, “Nork bere ozeanoa idatzi zuen gero, a ze ironia“), Argia 85 (“A zer zoramena!”, “Batzuek esango dute: a ze txorakeria!”), Berria 204 (“A ze uda daukagun aurretik, lagunok”), Deia 18 (“A zer burutazio!”, “A ze egun gogorra, motel!”), DiarioVasco 52 (“a ze ilusioa!”), EiTB 1730 (“A ze bi!”), ElCorreo (“A zer lau elementu!”), Elhuyar (“A ze hitz konplexua!”), Elkar 201 (“A zer txorakeriak ari diren esaten”, “Ama, a ze jarduna, zurea!”), Erlea 15 (“A ze kabroia”, “A ze parea, Gandiaga eta Oteiza”), Consumer 8 (“Bada, a zer pagotxa!”), Euskaltzaindia 4 (“A ze parea, karakola eta barea”), Goiena 4 (“A ze etorkizuna!”), HABE (“A ze zarata!”), Jakin 28 (“A zer gaupasa!”, “A ze buru jana egin zion nire lagun handi Labaienek”), Laneki (“A ze zorte txarra!”), UEU 2 (“A ze nazka!”), Uztarria 5 (“Baina a ze kasualitatea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a ze 178: Berria (“A ze piper puska”), Lopez de Arana (“A ze tontakeria, ezta?”), Joxean Sagaztizabal (“A ze gaua”), Xabier Etxabe (“A ze emakumea!”), Joxe Austin Arrietas (“Zeren, a ze barre-algarak egin izan ditugun anaiak eta biok, hainbat jende bihotzoneko bezain egiaren ezjakitun gu bion arteko antz izugarriaz ohartzen zirenean!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“-A ze jenioa! - Aiorak”), Jon Maia (“Atzo ikusi al zenuten Jurado telebistan? A ze parea...”), Jon Arretxe (“A ze hanka sartzia!”), Patxi Zubizarreta (“A ze galderak egiten dituzun!”)…; a zer 310: Berria (“A zer lanak eman behar dituen mutiko honek”), Herria (“A zer besarkadak! batek eta bertzek ez zakiten bertzearen berririk”), Fernando Rey 31 (“"A zer nekosoa zu ere", esaten zion amak”), Jon Muñoz (“A zer distira zuten, ordea!”), Pello Zabala (“A zer projimo koadrilla! Projimoa maitatzen erakutsi digu ebanjeliotik Nazareteko maisuak”), Antton Olano (“A zer saltsa!”), Migel Angel Mintegi (“A zer bi pinporta!”), Elizen arteko Biblia (“A zer gizona zu!”), Aingeru Epaltza (“A zer laguntza bildu dudan!”), Juan Kruz Igerabide (“A zer negarrak egingo dituen Laertes aita zaharrak, a zer negarrak Penelope emazteak eta Telemako semeak”), Luis Elberdin (“A zer panorama!”), Xabier Olarra (“A zer nazka ematen zidan!”), Juan Luis Zabala (“Hara, a zer izena!”), Oskar Arana (“Eta a zer apetak - esango zuen Harryk, halako distira maltzur bat erantsiz -, a zer apeta lixunak izango diren!”), Patxi Iturritegi (“A zer nahaste-borrastea datekin! Ni baino despistatuagorik!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa a2 sarreran.

a1
1 iz. Alfabetoko letra (a, A). A larria.
2 area-ren nazioarteko sinboloa.
3 ampere-ren nazioarteko sinboloa. (Letra larriz).
aaiundar
1 adj. Aaiungoa, Aaiuni dagokiona.
2 iz. Aaiungo herritarra.

Aztergaia: aaiundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa / Mendebaldeko Sahara / Sahara; saharar; Aaiun; aaiundar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiriak (2000-02-24): zerrendatik kendu da.

ababor
iz. Ontziaren ezkerraldea, popatik brankara begiratzen dela. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Anton. istribor. Uhartea ababorreko aldetik utzi. Ontzia ababorrera makurtzen da. Ababorrean ur zulo bat dago.

Aztergaia: ababor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ababor iz.

abade
1 iz. Gizonezkoentzako monasterio bateko burua. Paulo, abade zahar hura. Leireko abadea.
2 iz. Bizk. Apaiza. Abade jauna.

Esaera zaharrak

Nolako elizalde, halako abade. Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa.

Aztergaia: abade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abade 1 'monasterioko burua'. 2 Bizk. 'apaiza'

Lantaldearen irizpideak

AS (azpisarrera) gisa gehitzeko eskatuz: abade egin , abade nagusi ? irizpide-marka berria da "31.10" hau, eta dagokion azalpena, honakoa: "Euskaltzaindiak arautu berri dituen formak ez dira ezertan ukituko pasaldi berri honetan (edo bere horretan berretsiko dira); horien azalpena osatzeko edo aldatzeko eskabidea, berriz, egin dezakeela uste du Lantaldeak".

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 monasterioko burua; 2 (Bizk.) apaiza

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat". ()

abade egin
ad.-lok. Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen.

Aztergaia: abade egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abade sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaiz egin [eta hau da hobesten dena, hots: definitzailea berez da hobetsia, definituaren aldean]

abade etxe, abade-etxe
iz. Bizk. Apaizetxea. Saint-Denisko abade etxea hiriko otoizlekurik zaharrena da.

Aztergaia: abade-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Aldaera baztertuaren ordaina

Hau orokor-hedatuagoa dela uste du L. Baraiazarrak, hori ematen du elkarketa arrunt-gardenak, eta tradizioak ez du bestelakorik agintzen (Azkueren bi ager. dira OEHko abatetxe bakarrak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (2000-11-09): XK elkarturik idaztearen alde; BO eta MA bi hitzetan, OEHko adibideak horrelakoak dira-eta.

abade nagusi
iz. Bizk. Apaiz nagusia, apaizburua.

Aztergaia: abade nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

nahiz eta apaiz den oinarri hobetsia eta forma hobetsien gain eraikiko diren oro har eratorri-elkartuak, lexia eginei (osagaien konbinazio librez eratzen ez direnei) oinarrien trataera bera dagokie.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaiz nagusia, apaizburua.

abadegai
iz. Bizk. Apaizgaia. Abadegai zela hasi zen euskara lantzen liburuak irakurriz.

Aztergaia: abadegai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaizgaia.

abadegintza
iz. Bizk. Apaizgintza. Behin baino ezin hartu daitezkeen sakramentuak hiru dira: bataioa, sendotza eta abadegintza.

Aztergaia: abadegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaizgintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abadegintza iz. Bizk. 'apaizgintza'.

abadeki
iz. g.er. Apaizgaia.

Aztergaia: abadeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ""Abadegai" hitzaren sinonimo gisa, hori jaso daiteke, hala baitator, besteak beste, Azkueren Hiztegian eta 3000 Hiztegian. Beharbada, Bizk. marka erants dakioke" (2000-12-20).

 - [E119]: ""Abadeki (A). Seminarista" (OEH). "Abadeki (B) seminarista" (DVC). "Abadegai, abadeki" (Azkue, in abade). "Abadequi. Despectivo de abad. Nombre que daban en Pamplona a los seminaristas. Como antaño se llamaba abad al párroco, el nombre viene a significar parroquillo". (VN). "En vascuence significa futuro abad o abad en cierne". (AVN). Oharra: Iruñeko biztanle erdaldunen hiztegian bizirik dagoenez, bertako euskararen lekukoa da (2000-12-14)".

 - [E123]: "OEHk dioenez "Nombre que daban en Pamplona a los seminaristas" Voc. Nav. Beraz, onartzekotan, ez luke Bizk. markarik behar. Galdetzekoa ea nafarrei ezaguna zaien. Sar daiteke"

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "abadeki sartzea onartu da 'apaizgaia' adierarekin".

abadesa
iz. Emakumezkoentzako monasterio bateko burua. Monasterioko abadesa zenean. Bere komentuko abadesa.

Aztergaia: abadesa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Zuberoan erabili arren, euskal gramatikan ez dago genero-markarik. Halandaze, ez nuke forma hori jarriko" (1995-01-10)

abadetasun
1 iz. Abadearen kargua eta egitekoa. Ik. abadetza 1.
2 iz. Bizk. Apaizgoa.

Aztergaia: abadetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 monasteriko buruaren kargua eta egitekoa. 2 Bizk. apaizgoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Bakarra jarriko nuke, aukera eginda, batari adiera bat eta besteari bestea eranstea ausarkeria handiegitzat jotzen bada. Ezezkotan, bietako bat soilik letra 'beltxean' eta 'hobe bestea' oharra" (2001-03)

abadetu, abade/abadetu, abadetzen
1 da/du ad. Monasterio bateko buru bihurtu.
2 da/du ad. Bizk. Apaiztu. 1909an jantzi zen kaputxino eta 1917an abadetu.

Aztergaia: abadetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abadetu, abade(tu), abadetzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'monasterioko buru egin'. 2 Bizk. 'apaiz egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abadetu, abade(tu?), abadetzen

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus