Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

0

n

1 Ik. ene.

2 (Letra larriz). newton-en nazioarteko sinboloa.

naba

1 iz. g.er. Zelaia, toki laua.

2 iz. Zub. Ibarra. Naba zoko batean ikusi zuten eliza bat.

nabala

iz. Ipar. eta Naf. Labana.

nabar1

1 adj. Kolore argi eta ilunen nahasteaz osatua, kolore askotakoa; orban ilunak edo arreak dituena. Ik. ñabar; pintarratu; pikart; pinto. Behi nabarrak. Oilo nabarra eta oilanda zuria. Lehenago utziko du katamotzak bere azal nabarra. Alkandora nabarra.

2 adj. Izaera edo alde asko dituena. Olabideren hizkera, hain nabarra izanik azalez, gipuzkera soila da, mamiraino joz gero. Euskal idazleen familia mehar baina nabarrean. Lanbide nabar samarrak izan ditut, bulego lanak gehienik eta maizenik.

nabar2

iz. Goldearen hortza, lurra ebakitzen edo iraultzen duena. Ik. golde nabar.

nabari

1 adj. Inolako froga edo azalpenik gabe, berez ikusten, sumatzen edo ulertzen dena; berez nabarmentzen dena. Ik. nabarmen. Gauza nabaria da hori. Izaki adimendunak badu berezitasun nabari bat: gogoa, desira. Egungo euskal literaturaren joera nabariena. Isilune labur bezain nabari baten ondoan.

2 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Gero eta nabariago sumatzen dugu marmarra. Nahiz esanaren mamia ez beti nabari agertu entzule eta irakurleari.

nabari izan 1 du ad. Nabaritu. Ez dut uste nabari ez dugun hutsa huts dei daitekeenik: nabaritzen ez dugun hutsa.

2 da ad. (Adizkiaren nor osagaia hirugarren pertsonan). Ik. ezagun izan. Nabari da zer gertatzen zaigun: nabaritzen da zer gertatzen zaigun. Bere eragina edozeinengan da nabari. Bereizkuntza horiek, bestetan baino areago, aditzean dira nabari. Lehen lana delako, ohiturarik eza nabari zaio. Nabari zitzaigun ez ginela hemengoak. Etxegarai anaiei ez zaie nabari Campionek nabarmen duen ajea.

3 du ad. Erakutsi, agertu. Ik. ezagun izan. Nabari zuen aurpegian tristura handi bat. Nabari du horrek gizon ona dela.

nabariarazi, nabariaraz, nabariarazten

du ad. g.er. Nabarmenarazi.

nabarigaitz

adj. Ia ezin nabarituzkoa. Irudi nabarigaitza.

nabarigarri

adj. Nabarmengarria.

nabariki

adb. Nabarmenki. Testu klasikoak nabariki imitatuz.

nabaritasun

iz. Nabarmentasuna.

nabaritu, nabari/nabaritu, nabaritzen

du ad. Ohartu, ikusi; sentitu, antzeman. Ik. sumatu. Nabaritu duzu bart euria egin duela. Ez dut inolako aldaketarik nabaritu. Motorraren hotsa nabaritu zuen. Negu mineko hotzikara hezur muinetan nabaritzen badu ere. Ezertan ere ez zen nire hutsunea nabarituko. Barruko egonezina nabaritzen zaio. Maiz nabaritzen dugu hitz berriak sortzeko premia. Ez dinat sekula Ameriketarako gogorik nabaritu. Lasterrago ibilita bideko zuloak gutxiago nabaritzen zirela erakutsi nahi zidan. Begiak nabari dezakeen guztia. Bidean erromes bat nabaritu zuen berari so.

nabarmen

1 adj. Nabaria. Arrisku nabarmenetan ibiltzen bada. Seinale ageria eta nabarmena. Ba al du egia horrek, hain nabarmena izanik, erakutsi beharrik? Haren lanaren hutsik nabarmenena. Bada bereizkuntza nabarmen bat euskalkien artean. Larramendi baino lehenago idatzi zutenen artean Otxoa de Arinek oso leku nabarmena du.

2 adj. Bere ohitura, egite, molde edo itxura gaitzesgarri edo bitxiengatik nabarmentzen dena. Emakume nabarmen batek gazte hura bekatura behartu zuen. Liburu donge, bertso nabarmen amodio nasaikoak zeuzkan bat. Begiratu nabarmenak. Inguratu zen bertara erdaldun bat galtza nabarmen batzuekin.

3 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Alde txarrak aski nabarmen agertuko direlako. Iparra dabil nabarmen. Nabarmen azalduko da gezurra.

nabarmen izan da/du ad. Nabari izan. Udaberriaren zantzu garbiak nabarmen zirenean. Giro eta joera baten ezaugarriak nabarmen dituzte aurpegian.

nabarmenarazi, nabarmenaraz, nabarmenarazten

du ad. Ohartarazi, ikusarazi.

nabarmendu, nabarmen/nabarmendu, nabarmentzen

1 da ad. Besteen gainetik ageri izan, gailendu; nabarmen agertu. Euskaldunak ez gara gehiegi nabarmendu kultura alorrean. Gobernuaren kontra nabarmendu ziren karlista guztiei. Bistan da, unibertsitate eskea gurean nabarmendu zenez gero, ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila. Euskal letretan aski nabarmendu da bere ahotsa azkenaldi honetan.

2 da ad. Ezkutuan edo isilpean dagoenaz mintzatuz, agertu, azaldu. Gure artekoa nabarmentzeko zorian da, Nikolas.

3 du ad. Nabarmen jarri edo agertu. Gizonaren grinak gehiegi nabarmentzen dituzten idazleak. Hitzen indar ezkutua nabarmentzeko.

nabarmengarri

adj. Nabarmentzea merezi duena. Hauxe da liburuaren alderdi nabarmengarriena.

nabarmenkeria

iz. Nabarmentasun gaitzesgarria; egite nabarmena, gaitzesgarritzat hartua. D'Alambert eta Voltaire, gaiztakeriaren eta nabarmenkeriaren irakasle eta zabaltzaileak. Liburu honetako nabarmenkeriek bere onetik atera dituzte gizon prestu eta kristau on batzuk. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.

nabarmenki

adb. Era nabarmenean, nabarmentasunez; nabarmenkeriaz. Ik. nabarmen 3. Begien aurrean nabarmenki agertzen den gauza. Zeren dudan zure lege santua mespretxatu, eta haren kontra egin nabarmenki bekatu. Nabarmenki mintzatu zitzaion.

nabarmentasun

1 iz. Nabarmena denaren nolakotasuna. Begien bistako diren gauzen nabarmentasuna.

2 iz. Ausarkeria, zuhurtasunik eza. Ona, isila, besteren akatsak estaltzen dakiena, nabarmentasunik ez duena.

nabarmentxo

adb. Aski nabarmenki. Nabarmentxo ukitu nauzula. Eskuineko zuhaitzen artean, besteak baino nabarmentxoago, piku zuhaitz bat, hosto-zabal.

nabarmentze

iz. nabarmendu aditzari dagokion ekintza. Elementu batzuen nabarmentze irudimentsua.

nabarniztar

1 adj. Nabarnizkoa, Nabarnizi dagokiona.

2 iz. Nabarnizko herritarra.

nabarri

iz. Jaspea. Kolore askotako nabarria jori ematen duten harrobi aberatsak.

nabartasun

iz. Nabarra denaren nolakotasuna. Katamotzaren larruazalaren nabartasuna.

nabartu, nabar/nabartu, nabartzen

da/du ad. Nabar bihurtu. Muztioak mahats-zapaltzaileen zangoak nabartzen dituenean. Zurezko gurutze bat, kolore askoz nabartua. Orban horiz nabartutako gorputz beltza. || Gaur entzuten ditugu biraoak erruz, gure hizkuntza dakusagu zikindu eta nabarturik.

nabasai

iz. Bizk. Lau hortzeko golde mota.

nabasi

adj. Zub. Barrukotasuna, eta, horren ondorioz, ausartasuna agertzen duena. Baina ez da on ororekin nabasi izatea. Hitz sobera nabasiak.

nabaskoztar

1 adj. Nabaskozekoa, Nabaskozeri dagokiona.

2 iz. Nabaskozeko herritarra.

nabastarre

iz. Batez ere Zub. Gehiegizko barrukotasuna. Barka, otoi, ene nabastarrea.

nabigatu, nabiga, nabigatzen

1 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziz ibili. Itsasoan nabigatzen dutenentzat.

2 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Ontziez mintzatuz, uretan ibili.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Inform. (Internet sarean) ibili. Interneten nabigatzeko aukera eskaintzen duen telefonoa. Sarean nabigatzearen arriskuen inguruko txostenak.

nabigatzaile

1 adj./iz. Nabigatzen duena. Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsasbazterrari jarraitzera.

2 iz. Inform. Internet sarean nabigatzeko programa. Internet Explorer nabigatzaileko informazioa inportatu egin daiteke.

nabigazio

1 iz. Itsasketa. Ibilaldi txiki bat egin zuen Mediterraneoan zehar eta nabigazio egunkari bat idatzi zuen. || Aireko nabigazioaz arduratzen den erakundea.

2 iz. Inform. (Internet sarean) ibiltzea. Helburua pertsona ezinduei Interneteko nabigazioa erraztea da.

nabo

iz. Bizk. Arbia.

nafar

1 adj. Nafarroakoa, Nafarroari dagokiona. Nafar ardoa. Ardo gorri nafarra. Nafar euskaldunak. J. Lizarraga, apaiz nafarra.

2 iz. Nafarroako herritarra. Baztandar ez diren nafarrak. Nafar batekin ezkondua.

nafarrera

iz. Euskal dialektoa, batez ere Nafarroako ipar-mendebaldean eta erdialdean mintzatzen dena. Goi nafarrera eta behe nafarrera. Hegoaldeko goi nafarreraz idatzia.

nafarreri

iz. Baztanga. Nafarreriak joa.

nafartar

adj./iz. Nafarra.

nafartasun

iz. Nafarra izatea. "Larreko" zenak eta Iraizotz Aitak ez dute sekula idazterakoan beren nafartasuna estali.

nafta

iz. Isurkari koloregabea, hidrokarburo arinez osatua, petrolioaren destilaziotik lortzen dena eta erregai edo disolbatzaile gisa erabiltzen dena. Nafta-biltegi batzuk lehertu zituzten ibaiaren eskuin hegian.

naftaleno

iz. Kim. Bentzenoaren saileko hidrokarburo zuri aromatikoa (C10H8), industrian hainbat erabilera dituena. Ik. naftalina.

naftalina

iz. Naftaleno ez-purua, etxeetan sitsaren kontra erabiltzen dena. Naftalina-usaineko jantzi arre bat tolesten ari zen.

naga

iz. g.er. Nazka.

nagi1

1 adj. Lanerako edo egin behar dituen gauzetarako gogorik izaten ez duena. Ik. alfer 2. Zeruko bidean nagi, epel eta arduragabeak direnak. Bekatuarekin arima gelditzen dela onerako nagia eta gaitzerako gosetua bezala. Zerbitzari nagia. Eztenkatu duten idi nagia bezala. Erle nagia. Gizon langileak bi lagun gutxienez behar direla uste hizketarako, baina ez nagiak. Nagia beti da behar, eskas eta erromes. || Esr. zah.: Nagia beti lantsu. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria.

2 adj. Nagitasunak joa. Jendeari bere lo nagian iraunarazteko ez dugu kritikaren beharrik. Eguneroko huskerietan murgiltze nagiak ematen digun eraman-indarra. || (Adizlagun gisa). Hargatik gelditzen gara hotz eta nagi geure eginbideetan. Nagi ibili.

nagi2

iz. Nagitasuna. Goizeko nagi goxoak ohean nindukala. Beharrak bulkatzen, baina nagiak iltzatzen. Ez ote dago biderik, behar gorriaren ihesi, nagi goxoari amore emateko?

nagiak atera Besoak eta zangoak luzatu eta zabaldu, luzaz geldirik egon edo lo egin ondoren suspertzeko. Ik. tiragaleak atera. Elizan bertan, aho zabalka, erdi lo edo nagiak ateratzen? Katua bizkarra harrotu eta nagiak ateratzen gelditu da.

nagiz adb. Nagikeriaz, nagitasunez. Marmarka hasi ginen gu orduan, klasera itzultzeko nagiz. Ohea uzteko nagiz.

nagi3

iz. Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako oihanetako zuhaitzetan bizi den ugaztun iletsu hosto-jalea, geldiro mugitzen dena eta adarretatik zintzilik buruz behera egotea atsegin duena (Fam. Bradypodidae).

nagialdi

iz. Nagia, nagitasuna; nagitasunezko aldia. Eltxoen ziztadek astindu diote nagialdia.

nagiarazi, nagiaraz, nagiarazten

du ad. Norbaitengan nagitasuna sorrarazi. Adinak nagiarazten du gizona.

nagikeria

iz. Nagitasun gaitzesgarria. Ik. alferkeria. Bataren eta bestearen nagikeriagatik sasiek eta asunek jan zuten baserria. Nagikerian egon. Ikasten ari zelakoan, joko eta nagikerian igaro ditu egunak eta urteak. Nik bederen ez ditut nagikeriaz utziko horren ondasun baliotsuak galtzera.

nagiki

adb. Nagitasunez; nagikeriaz. Egiten duten ongi gutxia hozki eta nagiki egiten dutenak. Ez zeruko aingeruek bezala gogotik eta laster eta suharki, baina bai, maizenik bederen, nagiki, laxoki, nolanahi.

nagitasun

iz. Lanerako edo egin behar diren gauzetarako gogorik eza. Ik. nagikeria. Nagitasuna da Jainkoaren gauzentzat eta geure eginbideentzat dugun higuina eta atzerakuntza. Ez da izurririk eta ez pozoirik, nagitasunak edo alferkeriak bezainbat kalte egin duenik. Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak, zabarkeriak, ordea, eta nagitasunak, ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen dituenak. Nagitasunak menderatzen gaituenean. Nagitasun handian bizi direnak.

nagitu, nagi/nagitu, nagitzen

da/du ad. Nagi bihurtu, nagitasunak menderatu. Hotzak nagitzen eta uzkurtzen ditu. Euskal irakurle nagiari ez zaio biderik eman behar are gehiago nagitzeko eta axolagabetzeko. Hala ere, ez zen nagitu arimako gauzetan. Zeren entzutera nagitu izan baitzarete. Mihiak lotzen eta oinak nagitzen dituena.

nagusi

1 iz. Etxeko jauna; zenbait erakunde edo talderen burua; lantegi edo fabrika bateko jabea; jauna edo jabea. Ik. ugazaba. Non dira orainokoan zerbitzatu dituzuen jaunak eta nagusiak? Baserriko nagusi gaztea. Zaharrak eta nekatuak aurkituko dituzu Azkarragako nagusi-etxekoandreak. Morroi haren nagusia etorri zenean. Nagusien eta langileen arteko gorabeheretan. Gure lantegiko nagusia gizon ona da. Zerbitzari batek ezin bi nagusi zerbitza ditzake. Nagusiak agintzen baitu. Fraide-etxeko nagusia. Gazteluko nagusi jaunak. Ontzi-nagusiak agindurik. Txakurrak ere abiatu ziren beren nagusien ondotik. Ez nagusi, ez mutil.

2 iz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Ilobak dauzkat nagusi, indarrak joan ihesi, honez aurrera horien mendean beharko dut bizi. Kanpokoak nagusi eta etxekoak morroi agertzen zirelako. Nagusia etxetik kanpo, mutilak nagusi. Errusian boltxebikeak nagusi egin zirenetik hona. Hartzen duzu deabrua zure nagusi, eta ahalke zara haren mutil zarela esatera. Lehen sartu zitzaizun ezpata zorrotza, zure etxe-nagusi jartzean arrotza. Gizona emaztearen jaun eta nagusi izateko. Geure bizitzaren jaun, jabe eta nagusi bagina bezala. Hala eta guztiz ere, irakurlea da nagusi, inor izatekotan, eta idazlea zerbitzari. Nork bere sailean nagusi behar du izan, eta bestearenean mirabe. Bego hori guztien nagusi.

3 iz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gauza abstraktuez mintzatuz). Dakienak daki nolako giro negargarria genuen nagusi zenbait "Euskaltzaleen biltzar" zirelakotan. Gogorkeria izan omen da nagusi arazo honetan gure artean. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege.

4 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Garaile, gailen. Nor atera zen nagusi? Berdintasuna gerta dadin nagusi. Artoaren aldean garia nagusi, ogi gabe gizonik ondo ez da bizi. Askok espero zuten frantsesa nagusi, baina azpeitiarrak dio irabazi. Toki batean ageri da nagusi gales hizkuntza: elizan.

5 iz. Ipar. Maisua. Ik. ofiziale; kontramaisu 2. Ikaslea ez da bere nagusia baino gehiago. Hargin-nagusia eta hargin-mutilak.

6 adj. Garrantziaren, gorabeheraren arabera lehena dena. Meza nagusia. Herriko plaza, kale nagusia. Aldare nagusian. Donostiako Aste Nagusia. Euskal Herriko errepide nagusietan. Errenteriar batek bazituen bi sorterri: sorterri nagusia eta sorterri txikia. Orixeren poema nagusian. Jakinduriaren oinarri nagusia. Gure fedearen misterio nagusiak. Euskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna da. Perpaus nagusia eta mendekoak. Gipuzkoako Batzar Nagusiak. || Hotel dotore bateko atezain nagusi izendatu zuten.

7 adj. Batez ere Bizk. Adinez lehena dena. Seme nagusiarentzat. Anaia nagusia.

8 adj./iz. Adinez heldua. Pertsona nagusien artean. Nagusiek ere irentsi ezineko liburuak dituzte gure haurrek.

9 adj. Larria, handia. Lagun hurkoari egin diozun kaltea nagusia edo handia bada. Gauza nagusi edo larrian.

nagusi-etxekoandre pl. Etxeko jauna eta etxekoandrea; etxeko jaunak eta etxekoandreak. Zaharrak eta nekatuak aurkituko dituzu Azkarragako nagusi-etxekoandreak. Morroiek nahi dute nagusi-etxekoandreak bezala bizi.

nagusi-langile pl. Nagusia eta langilea; nagusiak eta langileak. Zein dira nagusi-langileen arteko haserreen iturburuak?

nagusi-morroi pl. Nagusia eta morroia; nagusiak eta morroiak. Holako eta holatsuko solasetan pasatu zuten gaua nagusi-morroiek.

nagusitan adb. Heg. Helduaroan. Ik. handitan. Nagusitan zer izango zara?

nagusiarazi, nagusiaraz, nagusiarazten

du ad. Nagusitzera behartu. Adimena nagusiarazi beharrez, horra zertaratu den gure ameslaria.

nagusigo

iz. Nagusitasuna. Kristau sinestearen nagusigoa ez da alferrik zabaldu mundu osoan, hain nabari.

nagusikeria

1 iz. Nagusitasun gaitzesgarria; jauntxokeria. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Kristau zintzoa da, baina ez du maite apaizen nagusikeria elizatik kanpo. Ugazaben nagusikeria eta zekenkeria.

2 iz. Haur batek eginiko gizonkeria.

nagusiki

adb. Batez ere, gehienbat.

nagusikiro

adb. Nagusiari dagokion eran, dotoreziaz. Nagusikiro zeruan, kaioa hegazka.

nagusiorde

iz. Nagusiaren hurrengoa edo ordekoa. Etxeko kontulari edo nagusiordea.

nagusitasun

1 iz. Nagusi denaren nolakotasuna; nagusi denak duen lehentasuna edo aginpidea. Jainkoaren nagusitasuna. Nafarroa Behereak Lapurdiren aldean, jendez eta eremuz, orain duen nagusitasuna. Bere buruaren nagusitasunaz aspaldi jabetua zen Larramendi. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Nolanahi ere, elizgizonen nagusitasuna gure artean oraindik ez da bukatu. Hitzen forma zaharrago eta berriagoen artean, zaharragoei dagokie nagusitasuna euskara batuan. Badira bi nagusitasun; lurrekoa aski da enetzat. Nola kendu nahi diote Elizari bere nagusitasuna? Atxiki dezagun hemen, gure sorterrian, gure lurrean, gure etxeetan, gure nagusitasuna. Nagusitasun osoa eman zion infernuko espiritu gaiztoen gainean. Aita santuaren nagusitasuna onesten ez dutenak.

2 iz. Seme zaharrenaren eskubidea, oinordekotza, premutasuna. Bere nagusitasuna saldu zion Jakobi.

nagusitu, nagusi/nagusitu, nagusitzen

1 da ad. Nagusi bihurtu edo gertatu; nagusitasuna hartu. Etxean nagusitzen den morroia. Mairuak ez zirela inoiz Euskal Herrian nagusitu. Baina turkiarrak nagusitu ziren hamahirugarren mendean Palestinako lurrez.

2 da ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. gailendu. Azkenean egia nagusitu zen. Badela iraultza ezagun bat, XVII-XVIII. mendeetan Europan barrena nagusitu zena. Beharrik, ez zaigu nagusitzen etsipena. Infernuko indarrak ez zaizkit nagusituko sekula. Erdara ari zaiola nagusitzen euskarari.

3 da ad. Adinez nagusi egin, heldutasunera iritsi. Hazi eta nagusitu baino lehen.

nagusitza

iz. Nagusigoa. Datan eta Abironek Moisesi nagusitza berentzat kendu nahi zioten.

nagusitze

iz. nagusitu aditzari dagokion ekintza. Nagusitze nahiak Alemaniaren zatiketa eta gerra hotza ezarri zituen 40 urtez.

nahar

iz. Batez ere Zub. Laharra.

naharo

adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, naharo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. naro].

nahasarazi, nahasaraz, nahasarazten

du ad. Norbaitengan nahasdura sorrarazi; nahastera behartu. Zure haserreak duela hagitz nahasarazi. Nire odola nahasarazi duen zirrara.

nahasbide

iz. Nahasteko bidea, nahaspila bidea. Bozak ez direla nahasbide eta makurbide baizik.

nahasdura

iz. Ipar. Nahasmendua, batez ere burukoa. Haren arima nahasdura santu batez harrapatua izan zen.

nahasezin

1 adj. Ezin nahasizkoa. Bi disolbatzaile nahasezin.

2 adj. Bere ezaugarri bereziengatik, beste zerbait dela pentsa ezin daitekeena. Hasperen egin nuen, burgesia apalaren kutsu nahasezina zerion harrera gela haren apainketari erreparatuta.

nahasgabe

adj. Nahasi ez dena, nahasketarik ez duena. Ik. nahastegabe. Espiritu huts nahasgabea.

nahasgarri

adj. Nahasten duena, nahasbidea, nahasdura edo nahasmendua sortzen duena. Ustel usain barren-nahasgarria. Barne-nahasgarri diren lanak. "Errefraua" mugatuegia iruditzen zait, alde batetik, eta zabalegia, bestetik: nahasgarria, beraz. || (Izen gisa). Buru gaiztoko gizona eta herriaren nahasgarri harroa.

nahasi1, nahas, nahasten

1 da/du ad. Gauza desberdinak, osotasun bat eratzen dutela, batu edo elkarrekin jarri. Ura gatzarekin nahastean. Jo itzazu zuringoak elur gisa egin arte eta nahas itzazu gorringoekin. Euskalkiak nahasi, bai, egin ditugu, ardogileek kolore bateko eta besteko isurkariak nahasten omen dituzten eran; baina nahastea ez da batzea. Kartak nahasi. Orantza puska batek nahasten zaion ore guztia altxarazten duen bezala. Munduan onak eta gaiztoak nahasirik daude, larrainean alea eta lastoa bezala. || Euskarari erdara nahasiz. Barre algara eta negarra elkarrekin nahasiak. Euskaldunik gehienok maite dugun ametsa, samurtasunez eta isiltasunez nahasia.

2 da ad. Norbait beste norbaitekin, ezkontzaz kanpo, haragizko harremanez lotu. Bere adiskide baten emaztearekin nahasi zen. Matxin eta Engrazia nahasirik atzeman zituztela.

3 da ad. Gauza ilunen baterako elkartu. Lapur haiekin nahasi zenez gero. Adiskidetasun gaiztoetan nahasia dagoena.

4 da/du ad. Nahaspila edo nahasmendua sortu. Haria katigatu edo nahasten denean. Gauzak bereizten saiatu behar genuke, nahasten baino areago. Has gaitezen, bada, zenbaitek nahasi baino nahasiago nahi lukeen mataza askatzen eta biltzen. Lehenago bat baizen ez zen hizkuntza nahasi zen, eta egin ziren hainbeste mota desberdinetakoak. || Bista eta ukitzea guztiz zaizkit nahasten, belarriez baizik ez dut hor zarela sinesten. Barren guztia nahasten dioten edariak. Gau batez edana eta burua nahasia etorri zen.

5 da/du ad. Gauza bat beste bat dela pentsatu edo pentsarazi. Merkea zela uste nuen, baina nahasia nengoen. Deabrua ere nahasiko lukete beren erretolika horrekin. Nahasi gabe erantzuten badu. Nahasia zabiltza: oker zabiltza. Hamaika aldiz nahasi zen bere lanean. Berak sortu zuen "neurtitz" hitza, herri bertsoak eta poesia ikasia aurrerantzean elkarrekin nahas ez zitezen.

6 da/du ad. Arima baretasuna edo argitasuna galdu edo kendu. Gaur aditu ditudan gauza horiek orok nahasi naute arras. Berri horrek nahasi bezala zion burua gobernadoreari. Burutik nahasia dabil. Zuen bihotza ez dadila nahas. Hitz horiek esandakoan, Jesus nahasi zen bere barrenean. Hernaniar bik nahasi gaituzte bizi ginenak bakean.

7 da/du ad. Jendartean nahasmendua sortu. Ik. asaldatu. Gizon hau aurkitu dugu jende guztia nahasten, eragotziaz petxa Zesarri pagatzea. Bere soldaduak bidali zituen, nahasi zitzaion herri batera. Bazterrak nahasten.

nahasian adb. Elkarrekin nahasirik, nahas-mahas. Ik. nahaste. Urdai, odolki eta lukainka muturrak nahasian. Irria eta negarra nahasian darion iturritxo gardena. Ez omen zaio ongi iruditzen neska-mutilak nahasian azaltzea.

nahasi2

adj. Korapilatsua, nahaspilatua. Arazo nahasia da hori. Egungo egunean inoiz baino nahasiagoak daude arazoak Euskal Herrian, ideia kontuan batez ere. Gure herrietako biziera nahasia. Haize nahasia dabil. Munduko itsaso nahasi honetan. Amets nahasiak. Saleroste nahasiak, tratu gaiztoak, lukurreriazkoak.

nahasialdi

iz. Nahasmendua; nahasmenduzko aldia. Bizitzako nahasialdi, mingostasun eta ibilera latzak.

nahasi-mahasi

iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

nahaskeria

iz. Nahaste edo nahaspila gaitzesgarria. Atzemanak izan ziren ohoinak gezur eta nahaskeriarik itsusienen erdian. Nahaskerian ibili: bazterrak nahasten ibili.

nahasketa

iz. Nahastea. Lasto eta belar nahasketa. Gauza mota bat beste mota txarrago batekin nahastea eta saltzea, nahasketarik ez balitz bezala. Hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Indarzaleek nahasketa beste biderik ez dute aurkitzen, bere buruen alde jokatuko badute. Nahasketan ibili bainaiz ni, ea nahasiaren nahasiz zerbait bereizten ote dugun.

nahasle

adj./iz. Nahasmenduak edo nahaspilak eragiten dituena. Ik. nahaspilari; nahastari. Itxi ateak deabru nahasleari. Gizon hau herriaren nahasletzat ekarri didazue.

bazter nahasle, bazter-nahasle Nahasmenduak edo nahaspilak eragiten dituen pertsona. Ik. endreda-makila. Urruntzeko hobeak dituk bazter-nahasle horiek!

nahas-mahas

1 adb. Nahasirik, nahaspilaturik. Ik. nahaste. Ardi, urde hil, altzari, arropa, nahas-mahas igerika. Baziren hauen artean nahas-mahas, makina bat arlote. Nahas-mahas utzi.

2 iz. Nahastea, nahaspila. Euskal literatura diogunean, ikaragarrizko nahas-mahas bat datorkigu gogora. Batere eiterik gabeko nahas-mahas hau zeru-lurren izenez adierazten da. Jende nahas-mahas bat.

3 iz. Gai ezberdinetako zati laburrez osaturiko idazlana. Jostetak, izkirimiriak eta nolanahiko nahas-mahasak bi hizkuntzatan argitaratu zituen.

nahasmen

iz. Nahasmendua. Herrian nahasmen izugarria zegoen. Nire buruko nahasmenari aurre egin ezinik. Hitz nahasmen handia.

nahasmendu

1 iz. Gogoa nahastea; gogoa nahasirik dagoenaren egoera. Ik. nahasdura. Nahasmenduak jo du ene bihotza. Zure hersturetan eta barneko nahasmenduetan.

2 iz. Gizarte bakearen edo orekaren nahastea; horren ondoriozko egoera. Matxinadak, iraultzak eta gainerako nahasmenduak. Garai hartan Italian ez baitzen gerla eta nahasmendurik baizik. Frantziako nahasmendu handiaren denboran. Galileo, Kepler, Koperniko eta Newtonen aurkikuntzek ez zuten nahasmendu makala sortu.

3 iz. Sistema baten oreka nahastea; horren ondoriozko egoera. Nahasmenduak gorabehera, bada lerro jarraitu bat, etengabe gora nahian lehiatzen dena. Ikas dezagun, bederen, noiz kendu behar diren aditzeko -tu eta -i horiek eta noiz utzi dauden-daudenean; nahasmendura goaz bestela, ez batasunera.

nahaspila

1 iz. Nahasirik edo nahas-mahas dauden gauzen multzoa. Ik. nahaste-borraste. Han ziren gauza guztiak aurtikiak nahaspila handian. || Gaztelania edo frantsesarekin nahaspila bat eginda jardutea. Euskara ez dela beste hizkuntzen nahaspilatik sortua.

2 iz. Egoera nahasia. Erdaratiko hitzetan ageri da nagusi nahaspila larria. Auziak eta nahaspilak. Nahaspila sortu.

nahaspilari

adj./iz. g.er. Nahaspila sortzen duena. Ik. nahasle; nahastari.

nahaspilatsu

adj. Nahaspilaz betea, nahasia. Saguzar aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan.

nahaspilatu, nahaspila/nahaspilatu, nahaspilatzen

1 du ad. Egoera nahasi bati lotu. Beren buruak anitz oinazetan nahaspilatu izan baitituzte.

2 du ad. Nahaspila egin, nahasi. Nahaspilaturik utzi zituzten oihal guztiak. Gizona, zaude geldirik, gauza denak nahaspilatu dituzu eta. Eta latin eredura euskara egokitu beharrean ari zirenean, uste zuten ez zirela euskara nahaspilatzen eta zikintzen ari.

3 du ad. Nahaspila sortu. Ik. asaldatu. Hor aurkitu dugu gizon hau, gure herria nahaspilatzen.

nahastaile

adj./iz. Nahaslea.

nahastari

adj./iz. Nahaslea. Ik. nahaspilari. Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea, ez zaitez nahastariekin elkartu.

nahastatu, nahasta, nahastatzen

1 da/du ad. Batez ere Bizk. Nahasi. Ardoari ura nahastatu. Handi eta txikiak baltsan nahastatzen. Egunero nahastatzen dela bekatuan.

2 (Era burutua izenondo gisa). Dantza nahastatuak.

nahaste

1 iz. nahasi aditzari dagokion ekintza. Ik. nahaspila. Ez zen atsegin izaten ahotik zerion nahaste hura entzutea. Mutilaren buruan halako nahastea sortu da. Mundura zenbat nahaste ikusteko etorri ote ginen! Bazter nahastea, gerla eta gaiztakeria. Ezkontza nahastea.

2 adb. Nahasirik, nahasian, nahas-mahas. Marranta denean, hartzen da eztia urarekin nahaste. Gizon eta emakume nahaste, dantzan ibiltzea. Elkarren gainka eta bata bestearekin nahaste bizi garen zurrunbiloan. Zuria eta beltza, argia eta itzala nahaste, giza bizitzan gertatu ohi den legez.

nahastean adb. Nahaste, nahasian. Zaharrak eta berriak, hitz arrotz eta jatorrak, jakintza hizkuntza eta herri esaerak nahastean irauli dizkigu liburuan.

nahaste-borraste

iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Ilunabarrean nahaste-borraste handi bat zen erromeria.

nahastegabe

adj. Nahasgabea. Gu, fededun nahastegabeak. Damu garbi eta nahastegabea.

nahasteka

1 adb. Nahasian. Ingeles multzo bat, aleman kolpatu batzuekin nahasteka.

2 iz. Nahastea. Aski nahasiak daude gure arazoak, nahasteka berrien premia sumatzeko.

nahastekari1

iz. Nahaslea, nahastaria. Ik. nahaspilari; endreda-makila. Gizon batek erein zuen bere landan ogi-bihi garbia, baina, gero, zenbait nahastekarik egotzi zuen gainetik hazi gaiztoa.

nahastekari2

iz. Nahastura. Sorginek han egosten dituzte, laratz-pertzetan, gizon eta emakumeak zorarazteko nahastekari harrigarriak.

nahastekatu, nahasteka/nahastekatu, nahastekatzen

da/du ad. Ipar. eta Naf. Nahasi. Zahi bustia bihi lipar batekin nahastekaturik. Herrialde askotako musikak trebeki nahastekatuz.

nahastekatze

iz. Nahastea. Ezinbestekoa eta noraezekoa dela nahastekatze hori, badakit, baina bereizten saiatu behar genuke nahasten baino areago.

nahasteria

iz. Zah. g.er. Nahasmendua.

nahastu, nahas, nahasten

da/du ad. Nahasi.

nahastura

iz. Zenbait gai nahasiz sortzen den gauza. Hogeita hamar bat kiloko mirra eta aloe nahastura zekarrela.

nahi1

iz. Zerbait nahi izatea; norbaitek nahi duen gauza, zerbait egiteko gogo edo asmo finkoan gauzatzen dena. Ik. desira; gurari. Nire gogo eta nahia ahotan hartu dutenez gero. Horretarako nahi hutsa, ondore gabeko nahia, eragin-indarrik gabekoa, ez dela aski izango (Ik. nahikunde). Ez zuen beste nahirik, bere bizitza honetako egunak han igarotzea baizik. Bere nahiak betetzeko. Jabearen nahiaren kontra. Zure nahiz egin zenuelako.

nahia egin Nahia bete, atsegin eman. Hori besterik ez bada, pozik egingo dut zure nahia. Egin bedi zure nahia.

nahira adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Borondatera. Ez zen haren nahira erori. Jesus berehala jartzen da Jainkoaren nahira.

nahizko adj. Borondatezkoa. Bere nahizko behartasuna.

nahi2

junt. Bizk. Edo, nahiz. Errege nahi pobre, nagusi nahi txiker.

nahi... nahi... Bizk. Nahiz... nahiz... Nahi txantxetan zoazela, nahi benetan zoazela. Nahi agerian, nahi estalian.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper