Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [801 - 850] bistaratzen.

agerkari
1 iz. Aldizkaria, bereziki erakunde batena. Euskera agerkaria, Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. 1957an Gazte eta Herria agerkarietan parte hartzen hasi zen.
2 iz. g. er. Agerpena.

Aztergaia: agerkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agerkera
iz. Agerpena. Jainkoaren agerkera Moisesi.

Aztergaia: agerkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agerketa
iz. Agerkera, agertzea; agerpena, agerkundea. Ik. agerraldi.

Aztergaia: agerketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. (1) agerkera, agertze, agerraldi; (2) agerpen, agerraldi, agerkunde.

agerki
iz. g. er. Seinalea, ikurra.

Aztergaia: agerki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean ez dugu aurkitu; ik. OEH argitaratukoak: agerki 4 (J.M. Tolosa EEs 1913; Ol Mt 24,24; J. Lizardi EG 1956); agerkin 2 (Prop 1899; Zink Crit).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agerki : DFrec 1; eta HiruMila ("1 iz. muestra. 2 iz. señal, signo. 3 adond. ostensiblemente"); DRA (1 noticia #mdash# Etxde Amasei; 2 aparición #mdash# Lard; 3 exposición #mdash# Herria 1958, Mancisidor Gure Patroi, J. Kerexeta). Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt, Casve EF, PMuj DVC, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

agerkaia.

agerkizun
1 iz. g. er. Agerpena, agerraldia.
2 iz. g. er. Adierazpena. Izan ere, udaburuko jai batzuk eguzkiaren benetako gurtzaren agerkizunak dira.

Aztergaia: agerkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

agerkunde
1 iz. Ama Birjinaz eta kidekoez mintzatuz, agerpena. Arantzazuko Ama Birjinaren agerkundea. San Tomas sinesgaitzak, aurreko agerkundean ez baitzegoen beste lagunekin, esaten du: "Ikusten ez badut, ez dut sinetsiko".
2 iz. Errebelazioa. Tradizioaren arabera, profetak gau horretantxe jaso zuen Liburuaren agerkundea.

Aztergaia: agerkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

goi-agerkunde.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 agerpena. 2 epifania.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Ez nuke jarriko 'agerpena' arruntaren pareko. Berezitu egingo nuke 'goi-agerkunde' horretan daukan adierarako eta 'epifania' hitzaren sinonimotzat" (2001-03)

agerleku
iz. Zerbait edo norbait agertzen den lekua. Ik. agertoki.

Aztergaia: agerleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

agermen
iz. zah. Agerpena.

Aztergaia: agermen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. agerpen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-pen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "agermen/agerpen: Bietako bakarra, ez bada adierak bereizteko" (2001-03)

agerpen
1 iz. Agertzea. Bere agerpen publikoetan. Fatimako Ama Birjinaren agerpena. Ez zituen atsegin sentimenduen gehiegizko agerpenak. Izurria naturaren halabeharrezko agerpen bat besterik ez da. Hizkuntza aldagaiak aukeratzean, agerpen maiztasuna hartu da kontuan.
2 iz. Errebelazioa. Izan ere, ez dut ikasi gizonengandik, Jesu Kristoren agerpenez baizik.

Aztergaia: agerpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agerpide
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, agerpide-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agerbide].

Aztergaia: agerpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuko informazioa forma-adieraka banatua: agerbide a) 'seinalea' adierako 8 adib. (Mb, Ol, Pi, Zait, Or, ZugKer); b) 'adierazpidea' adierako 4 (Aran, EEs 1911, Ldi IL, Erkiag BatB); agerpide 'seinalea' adierako 1 (Or); ik., gainera, corpuseko beste 2 agerbide , MEIG: "Leku itxi baten bikaintasunean agiri jarri eta agerbiderik zertugabeena iristen du"; "Bistaratzeko, ez du beste agerbiderik behar".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agerbide fomak 17 ager. ditu: a) 'seinalea' adierako 10 (Zait, A. Onaindia, Gexan Lantziri, M. Gartzia, Habe, M. Urkola, J. Arregi, UZEI); b) 'adierazpidea' adierako 7 (A. Zubikarai 6, eta Euskaltzaindiaren sortarauak); agerpide formak 6: a) 'seinalea' adierako 4 (Oihenart taldea, UZEI, A. Lertxundi, A. Arozena); b) 'adierazpidea' adierako 2 (P. Agirrebaltzategi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agerbide : DFrec 2; AB38 1; AB50 6; HiztEn ("ik. agerpide"); agerpide : DFrec 3; AB38 3; AB50 10; HiztEn-LurE; Euskalterm 5.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. agerbide.

agerraldi
1 iz. Norbait edo zerbait agertzen den aldia; norbait edo zerbait agertzea. Sarritan agertu zitzaion Kristo; halako agerraldi batean esan zion: (...). Urriaren 22an egin zuen eritasunak bere lehen agerraldia. Fatimako agerraldiak.
2 iz. Pertsona bat edo talde bat jendaurrean agertzea, zerbait jakinarazteko edo iritzi edo nahi bat agertzeko. Ik. kale agerraldi; manifestazio. Sailburua oso kritiko agertu zen hedabideen aurrean egindako agerraldian. Orduko poza atzean geratu da, ordea, eta atzoko agerraldian aurpegi serioak eta kezka ziren nagusi, berriro ere, langileen artean. Irailaren 12koa azken urteotan katalanaren alde egin den agerraldi garrantzitsuenetakoa izan da.
3 iz. Letrez, hitzez eta kidekoez mintzatuz, horietako bat agertzen den aldi bakoitza. /t/ fonemak bi agerraldi ditu tente hitzean. Atso hitzaren agerraldiak Garoa eleberrian.
4 iz. Bisita. Ik. agertu2. Doi-doia agerraldi bat egin zion eriari.
5 iz. Antzerki lanetan, ekitaldi bat banatzen den zatietako bakoitza. Bigarren ekitaldia, hirugarren agerraldia.
6 iz. Argitaraldia. Lehenbizikoak izan duen harrera ona izango ahal du liburuaren bigarren agerraldi honek ere.

Aztergaia: agerraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agerrarazi, agerraraz, agerrarazten
1 du ad. Agertzera behartu. Biluzik agerrarazi zuten. Piarres eta Joanes agerrarazirik buruzagiaren aitzinera. Andre gaizto hark bazekien hilak agerrarazteko eskurik ez zuela.
2 du ad. Erakutsi, agerian ipini. Azkenean ausartzen da irriño bat ezpainetan agerraraztera. Gure euskalkiak funtsean bat egiten dituena agerrarazi beharra dago. Bere errugabetasuna agerrarazteko.
3 du ad. Argitaratu. Esaera horiek liburutxo batean bildu eta agerrarazteko asmoa hartu dut.

Aztergaia: agerrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-r(tu) + arazi

agerrera
iz. Agerpena. Jainkoa agertu zitzaiola laburki esan ondoren, agerrera hori nolako itxuraz gertatu zen azaltzen hasten da.

Aztergaia: agerrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu izen-distribuzioko agerrera formarik. Ik. 'a la luz, vista, presencia' adierako agerrera formaren informazioa s.u. agerri.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agerrera (eta agerrera-hurrenkera) 5: E. Jimenez ("Huria den laberintuan begia zauritu ere egingo dute bapateko aldaketok, hots, ustebakoaren agerrerek"), A. Barreña 3 ("Pertsona[k], denbora eta modua adierazten dituzten adizki laguntzaile eta trinkoen agerrera urratsez urrats aurkeztuko dugu", "Bertan, aditz-aspektu-markek [...] denbora-markek eta modu-markek, haur guztiengan agerrera mailakatua dutela baieztatzen digute", "Agerrera-hurrenkera haur guztiengan bera ez bada ere, oinarrian bera dela esan dezakegu, arestian esan dugunaren ildotik behintzat"), J. Kintana ("Euskal nazio proiektuaren agerrera, bilakaera historiko konplexu baten fruitu izan da, munduko gainerako nazioena bezalaxe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agerrera : Euskalterm 1 (-rako agerrera: -rako agertu eta -rako bertaratze sinonimoekin, 'presencia en') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agerrera : HiruMila (presencia, aparición) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

ez dago eratorria jaso beharrik, aski baitira agerraldi, agerpen, agertze arautuak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-era/-aldi/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): onartua.

agerri
adj. zah. Ageria.

Aztergaia: agerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan agerri izond.aren 6 adib. (EZ Man, EZ Eliç, CatLan, Egiat, Izt Po, CatAe); agerriki -ren 3 (EZ Man, EZ Noel, HeH Io 7,10); agerriko -ren 2 (CatLav, LE-Ir); agerririk -en 1 (EZ Man); agerriz -en 13 (Lç Io, Ax, O Po, SP Imit, SP Phil, Bp, Mst, Vill Jaink); agerri 'presente, presencia'ren 3 (O Po, LE Kop 2); leku-denborazkoetan, agerri- formakoak dira 18, eta agerre- formakoak 6, berriak (JE, Mde): agerrian 13 (Ax, O Po, CatLav, LE Kop, LE Io, Ub); agerrean 3 (Mde HaurB); agerritan 1 (E); agerrira (Lç); agerriara (Hual) eta agerrerat (JE Ber) bana; agerritik 3 (Lç, HeH, StJul) eta agerretik 2 (JE Bur, Mde HaurB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agerriz : DFrec 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: agerri : HiruMila, Haize Garbia, Lh DBF, PMuj DVC, DRA, Azkue DVEF; agerrian : Haize Garbia, Lh DBF, PMuj DVC, DRA, Azkue DVEF; agerriki : HiruMila, Lh DBF, Azkue DVEF; agerririk : Lh DBF; agerritan : DRA; agerriz : HiruMila, Lh DBF, PMuj DVC, DRA. Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. ageri.

agertoki
1 iz. Antzoki eta kidekoetan, ikuskizuna antzezten den lekua. Agertokian sartzean. Agertokiak egongela bat irudikatzen du. Lehenengo ekitaldiko agertoki bera. || Hizlariak agertokitik mintzatu ziren.
2 iz. Egoera politikoez eta kidekoez mintzatuz, testuingurua. Proposamen horrek Euskal Herriko agertoki politikoa astindu du.

Aztergaia: agertoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

agertu1, ager, agertzen
1 da ad. Ikusgai bihurtu, begi bistan azaldu. Ez da deus estalirik agertuko ez denik. Sugetzar bat agertu zitzaion bidean. Gizon onen aurrean agertzeko bihotzik ez zuen. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia.
2 da ad. (Izenondo soil edo adizlagun baten eskuinean). Leial ager zaitez. Jakintsu agertu nahi dutenak. Eragile gisa agertu naizenez gero.
3 da ad. Epaile edo kideko batek deiturik haren aurrean aurkeztu. Epailearen aurrean agertu behar izan zuen.
4 da ad. Berez ikusten ez direnez mintzatuz, ikusteko eran azaldu. Jaunaren aingerua agertu zitzaion. Gesaltzan Ama Birjina agertu baino lehen.
5 du ad. Estalirik edo gorderik zegoena ezagutarazi, argitara edo jendaurrera atera. Ik. erakutsi1. Nahiago baitu bere hutsa estali baino, agertu. Jaunak agertu duen guganako onginahia. Sekula euskalduntzeko gogorik agertu ez duten erdaldunak. Batbederak zer duen gogoan besteri agertzeko.
6 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, adierazi, aditzera eman. Eginkizunekin agertu behar diozu maite duzula. Tabernariari agertzen dio bere sumina eta haserrea. Ez dute oraindik beren iritzia agertu.
7 du ad. Argitaratu. Gure Herria agerkarian artikulu asko agertu zituen.
8 du ad. erl. Errebelatu. Eta Jainkoak guri agertu digu hori Espirituaren bidez.

Esaera zaharrak

Artzainak haserretu, gaztak agertu. Otsoa aipatu eta otsoa agertu. Unaiak haserretu ziren, gaztak agertu ziren.
agertu2
iz. Bisita laburra. Gaur agertu bat egin beharko diogu ama zaharrari.
agertzaile
iz. Zerbait agertzen duen pertsona. Egiaz jainko guztietan handiena da zuen Jainkoa; erregeen jaun da eta misterioen agertzaile.

Aztergaia: agertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

agertze
iz. agertu aditzari dagokion ekintza. Beste anitz agertze egin zituen Jesusek. Bekatuen agertze osoa.

Aztergaia: agertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
agi denez
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, agi denez-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agidanez].
agi zenez
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, agi zenez-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agidanean; agidanez].

Aztergaia: agi zenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1997-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. agidanean, agidanez.

agian
1 adb. Beharbada, apika. Agian ongi hartuko nauzulako ustean. Agian hilko da, baina agian ez. Hiruretan Lizardik du agian idazle bezala entzuterik handiena.
2 interj. Ipar. Zerbait gertatzeko desira adierazteko erabiltzen den hitza. (Geroaldian doazen aditzekin). Ik. ahal2; baldinba; baldinbaitere; oxala. Agian luzaz biziko dira elkarrekin. Gure hizkuntza ez da galduko agian! Agian hilen haiz! Agian ez! Menturaz bihar?, agian!

Aztergaia: agian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agian 1 'beharbada, apika'. 2 Ipar. 'oxala': agian luzaz biziko dira elkarrekin

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. 'beharbada, apika'; 2: (ad. berria) 'oxala'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "bi adierak bereiziz [eman beharko litzateke, samur bezala; ik. oharra, s.u. samur] (1993-02-09)

agiantza
iz. pl. lap. eta bnaf. Desira, gehienetan ona. Eguberriko agiantzak. Zorionak eta agiantza hoberenak senar-emazte berriei eta hauen etxekoei. Jakin beza, bada, bidaia ona egiteko ene agiantzak bidelagun dituztela berak eta haren liburu honek.

Aztergaia: agiantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

desira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Agiantzatu "Ipar." markarekin eta agiantza ez? Zergatik ez bi-biak inolako markarik gabe? Eta, bestalde, zergatik ez esapide bat, hala nola "Eguberriko agiantzak"?"

 - [E123]: "biek daramate Ipar. marka. Egoki iruditzen zait adibidea ematea".

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): "Eguberriko agiantzak adibidea gehitzea onartu da". Erabakia (2002-01-25): "azalpenari erantsi "batez ere onak"" / "agiantzatu: azalpenari erantsi "batez ere onak"".

agiantzatu, agiantza/agiantzatu, agiantzatzen
du ad. lap. eta bnaf. Desiratu, nahi izan.

Aztergaia: agiantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

agiantza(tu), agiantzatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

desiratu.

agidanean
adb. Dirudienez, antza denez. Hainbeste gazte etxean aurkituta izutu gaituk, baina, agidanean denak anaiak dituk. Agidanean, hil eta gero hara bota zuen.

Aztergaia: agidanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan jasoak: agi danean (Berron); agidanean (Ataño); agidanian (PE, Tx 2); aidanean (JAIraz 2); agi-denean (Ir YKBiz); agi danez (A 3, Ldi 3, Zait, SMitx 2, JAIraz, Vill in Gand Elorri, Ibiñ, Berron); agidanez (Mok, Egan 1955); ai danez (Iturria EG 1956 2 ager.); aidanez (Xarlem eta A. Lertxundi: tit.); agi denez (Txill, Vill 2); cf. gainera corpuseko besteak: agi danean (MEIG 3); agidanean (Anab 4, MEIG 5); aidanean (Lek); aidanian (Xarlem); agi denean (MEIG 5); agi denez (Ibiñ).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

agidanean 2, G-EB (A.M. Labayen, S. Garmendia); aidanean EB 1 (J.M. Mendizabal); agi denean EB 3 (MEIG, P. Sastre, Elhuyar); agi danez G 2 (A eta S. Onaindia); agidanez 2 (J. Karraskedo, J.L. Agote); aidanez EB 2 (A. Valdes, A. Aizpuru); agi denez 1 (X. Amuriza); agidenez 1 (J.B. Aierbe); agi zanez 1 (I. Zubiri) eta agi zenez 2 (G. Garate eta Ipuinak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agi danean : LurE; agidanean : HiztEn; agi danez : DFrec 1; LurE; agidanez : HiztEn; agidenez : AB38 1; agi denez : DFrec 7.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: agidanean / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

hitz batean idatzia hobetsi du lantaldeak, fosiltzat hartuz errazago saihestuko direlakoan *agi denez, *agi zenez bezalako berreraikuntzak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

dirudienez, antza denez.

agidanez
adb. Dirudienez, itxura denez. Ik. antza denez. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere.

Aztergaia: agidanez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: agi denez / HiztEn: agidanez / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

agidanean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Agi zenez horren ondoan, e. agidanean, agidanez jarrita dagoenez gero, agi denez horrekin ere gauza bera egin beharko litzateke (agi denez e. agidanean, agidanez)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'agi denez* e. agidanez jartzea onartu da, agi zenez* ageri den bezala. Berak hasiko luke zerrenda. Agi zenez hau lekuz aldatu behar da'.

agilando
iz. Heg. beh. Gabonsaria.

Aztergaia: agilando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agilando (Sor Gabon); agillando (JJMg BasEsc, Kk Ab I, Etxba Eib); aginaldo (Xe, Tx B); agirando (Echag, PArt Ustez); agirandotxo (Echag, Etxba Eib); gabon-sari (GavS); gabonsari (GavS).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu agilando, aginaldo, agirando formak aurkitu; gabon sari EB 2 (L. Izagirre, Ikastola); gabon-sari G 1 (E. Mujika).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agilando : HiztEn-LurE; gabonsari : HiztEn-LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: a) euskaratik abiatuz: agilando : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, EuskHizt, PMuj DVC; agillando : DRA, Azkue DVEF; agirando : EuskHizt; PMuj DVC, DRA, Lh DBF, Azkue DVEF; gabon sari : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; gabon-sari : PMuj DVC, DRA, Azkue DVEF; gabonsari : Casve EF; gabongari : Azkue DVEF; gabonkari : Azkue DVEF; b) erdaratik abiatuaz jasoak: HiruMila: gabonsari ; ElhHizt: gabonsari ; PMuj DCV: urtats, urtasgarri; gabon-sari, gabon-kari ; Azkue Aurkibidea: agillando, agirando, gabongari, gabonkari, gabonsari, urtebarri, urtets, urthasgarri .

Erdaretako formak

erdaretakoak: es aguinaldo-ren ordainak: fr (DLLF): étrennes; chant de Noël (villancico); plante; fleurissant à Noël; it (L. Ambruzzi): regalo, strenna; ca: estrena (pl.); en (DEIA): Christmas box, tip; Christmas carol (canción); de (Slaby-Grossmann): angebinde, weihnachts-, neujahrsgeschenk; belohnung; sonderzulage.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. gabonsari.

agindu emaile, agindu-emaile
iz. Aginduak ematen dituen pertsona.
agindu1
1 iz. Norbaitek beste norbaiti agintzen edo manatzen dion gauza. Arkupean ipini dute alkate jaunaren agindua. Udalaren aginduz. Agindu orokorrak. Hamar aginduak. Baina ez zuten guztiek iraun Jainkoaren aginduan.
2 iz. g. g. er. Promesa, agintzaria. Agindua zor.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.
agindu2, agin, agintzen
1 du ad. Norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar dena adierazi. Ik. manatu. Nork agintzen du etxe honetan? Ezer ez esateko agindu zion. Alkateak agindu duenaren arabera. Elizak agintzen dizuna. Zesarren agindu nahiak ekar ditzakeen kalteen beldur.
2 du ad. (Medikuak eriari). Ik. errezetatu; preskribatu 2. Sendagileak antibiotikoa agindu zion.
3 du ad. Norbaiti lan jakin bat gauzatzeko esan. Unibertsitateak agindu didan txosten hau. Agindu diodan uztarria egin duen galdetu diot.
4 du ad. Hitzeman. Emango dut agindu dudana, esan dudana beteko dut. Barkatuko ziola agindu zion. Agindutako saria. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mesias agindua, salbatzailea, mundura bidali duelako.
5 du ad. Salerosketan, eskaini. Heldu zen erosteko baserriko jaun bat eta agindu zituen hirurogei dukat.
6 du ad. (Egoerak, barrenak...) baimena eman, utzi. Eguraldiak agintzen badu. Baina bere egoerak ez zion agintzen. Bere ahalak agintzen zion neurrian lagunduko ziola. Barrenak ez dit agintzen isilik egotea. Barrenak agintzen zion bezala egin zuen.
agindua eman
du ad.-lok. Ik. agindu2 3. Hi hiltzeko agindua eman zidatek. Agindu zehatza eman nizun.
Ohiko lexiak

Aztergaia: agindua eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

agindua ezarri
du ad.-lok. Horretarako esku duenak bete beharreko agindu bat indarrean jarri. Aurreko paragrafoan ezartzen den agindua hobeto betetzeko, (...). Presidenteak ezarritako agindua beteko ez dutela iragarri du gaur M. Sanzek. || Ezarritako aginduak urratzeagatik.

Aztergaia: agindua ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da. Horrez gain, etxeratze(-)agindua ezarri, urruntze(-)agindua ezarri ohiko lexia gisa jasotzekoak dira etxeratze(-)agindu eta urruntze(-)agindu azpisarreretan.

agindua hautsi
du ad.-lok. Bete behar den agindua ez bete. Baina agindua hautsi eta Ziburura etorri zen. || Sindikatuak uste du sinatutako akordioak jasotzen duen lehen agindua hautsi zuela Osasun Sailak. Egundaino ez dut zure agindurik hautsi. Jainkoaren agindu santuak haustea.

Aztergaia: agindua hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da. Horrez gain, etxeratze(-)agindua hautsi, urruntze(-)agindua hautsi ohiko lexia gisa jasotzekoak dira etxeratze(-)agindu eta urruntze(-)agindu azpisarreretan.

aginduka
adb. Aginduak emanez, aginduak ematen. Goizean goiz hasten zen deiadarka eta aginduka.

Aztergaia: aginduka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka librea: x-ka 'x esanez' adierakoa, esan daitekeen ia edozeri erants dakioke, baita perpaus osoei ere, are erdarazkoei: esan al daiteke, hala ere, erabat automatikoa dela?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'lantaldeak forma librea delakoan proposatzen du baztertzea. Bestetik, OEHn Txomin Agirreren adibide bakarra dator. Baina egoki ikusten bada (horrelako egiturak bultzatu nahi badira, esaterako), eman dakioke sarrera, adiera eta adibidea: Aginduka 'aginduak emanaz' goizean goiz hasten zen deiadarka eta aginduka. (Deiadarka, adibidez, arautua dugu lehen itzulian)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'adlag. markarekin sartzen da'.

agindupe
adb. Agintea. (Leku atzizkiekin, singularrean). Guraso zahar asko ikusten dira lotsa gaiztoko umeen eskupean eta agindupean. Gobernuaren mendean eta agindupean. Bere agindupean bizi dira haizea eta trumoia. Erregeak bere agindupera ekarri zuen herria. Siriarrak hasi zitzaizkion zirikatzen eta bere agindupetik irten nahiz.
Loturak

Aztergaia: agindupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agindupean, agindupera, agindupetik.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

batez ere leku-denborazko kasuetan erabilia (inoiz "agindupe oso-osoan" gisako hedatuetan ere bai).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'arrazoiren bategatik ez bazaio aginte-ren gainean aurrekotasunik eman gura, ez dut uste beharrezkoa denik. Beste era batera esanda, forma hori hiztunak era naturalez sor dezakeela horretarako hiztegian lekurik eman gabe'.

 - [E123]: 'OEHk erakusten duen bezala, literaturan oso ondo dokumentatua dago, zerrendan esaten den bezala 'batez ere leku-denborazko kasuetan'. Eta horixe da gure irizpide nagusia, literatura tradizioa duten formei sarrera ematea. Beraz, arrazoia izan arren ohargileak eta era naturalez sor daitekeen forma izan arren, benetan erabili den neurrian jasotzekoa dela uste dut (orain arte egin dugun bezala, bestalde) / azalpenaren bigarren partea beharrezkotzat jotzen duzue?'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'azalpenaren bigarren partea kentzen da'.

agindupeko
iz. Mendekoa, zerbitzaria. Bere zerbitzari eta agindupeko guztiak bidera irten zitzaizkion. Baina erdararen mendean ibili, haren agindupeko izan, gure hizkuntza bakantzeko eta murrizteko?

Aztergaia: agindupeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratua; corpuseko datuak dira: agindu-pe G 1 (Lard); agindupe 11: B 8 (fB Ic, Astar, CatLlo, Ur MarIl, Itz Azald, Ag AL); G 2 (VMg, Etxde JJ); IE 1 (Mde Pr); agindu-pean EB 1 (Arti Tobera); agindupean 22: B 7 (Itz Azald 4, Ag AL, Erkiag BatB); G 14 (Arr May, Ag G, Or, NEtx Nola, Zait Plat, Salav, Ibiñ Virgil); EB 1 (Osk Kurl); agindupeko 35: B 10 (Añ GGero, fB, Astar, Ag AL, Itz Azald); G 24 (Arr, Zait 15, Etxde JJ, NEtx Nola); EB 1 (MEIG); ; aginpena G 1 (Ldi IL); aginpean G 1 (TAg Uzt); aginpeko G 1 (NEtx Nola).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agindupean 15: B 1 (E. Erkiaga); G 3 (J. Agirre, F. Iraeta, N. Etxaniz); EB 10 (L.D. Izpizua, L. Barandiaran, J. Urrujulegi, Txill, Zeu Zeutara, J.A. Agirre, X. Gereño, A. Berasategi, Hemen); EgAs 1 (El Día); agindupeko 5: B 3 (Euzko-Gudarostiaren...); G 1 (Aita San Ignacio...); EB 1 (BEO); aginpean 3: G 1 (E. Urroz Erro); EB 2 (J.A. Irigarai, J.M. Urkia); agintapean EB 1 (J.M. Urkia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agindupe : AB50 1, LurE; agindupean : DFrec 7, AB50 1, LurE; agindupeko : DFrec 3, LurE; aginpeko : LurE-HiztEn.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-peko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'kategoria eta adibidea emango nituzke, iz. bere zerbitzari eta agindupeko guztiak bidera irten zitzaizkion'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-01-25): 'iz. markarekin sartzen da eta adibidea gehitzen: "bere zerbitzari eta agindupeko guztiak bidera irten zitzaizkion"'.

aginduzko
1 adj. Nahitaez bete beharrekoa. Aginduzko araua. Aginduzko proba.
2 adj. Hitzemandakoa.

Aztergaia: aginduzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez corpusean eta ez OEH argitaratuan aurkitu dugu es 'preceptivo' adierako aginduzko formarik, ezta prezeptibo forma ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aginduzko EB 1 (E.J. Etxegintza: "Honako hauentzako Araupide hau betebideratzea ez da aginduzkoa izango"); prezeptiba iz. EB 2 (J. Azurmendi: "Prezeptiba baten faltaz, bertsolariaren/bertsolaritzaren kontzeptu faltan ere bagaude"; Habe: "Literatura prezeptiba idatziaren postulatuetara moldatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aginduzko : Euskalterm 9 (horietan 4 'preceptivo'ren parekoak: aginduzko errubrika, ohizko eta aginduzko); beste formak: agindu-x: Euskalterm 2 (agindu-seinale, agindu bukaerako seinale); arauzko: AB50 2, beharrezko: AB50 2, derrigorrezko: Euskalterm 1 (derrigorrezko lege-aholkularitza), manamenduzko: Euskalterm 1, manuzko: Euskalterm 3 (manuzko lege-baldintza), nahitaezko: AB50 1; prezeptiba: Euskalterm 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: a) aginduzko : PMuj DVC; ez dugu aurkitu ondokoetan: EskolaHE, Casve EF, DRA, Lh DBF; b) erdal 'preceptivo, obligatoire' formen ordainak: ElhHizt: halabeharrezko, derrigorrezko, nahitaezko. // HiruMila: derrigorrezko, aginduzko; (reglado, da) arau-, arauzko. // Lur EG/CE: arauzko, aginduzko. // Lur EF/FE: baitaezpadako, beharrezko, nahitaezko, aginduzko. // Haize Garbia: baitezpadako, egin-bidezko, nahitaezko; beharrezko, premiazko. // Casve FE: nahitaezko, beharrezko, eginbidezko, beharbeharreko. // T-L LFB: baitezpadako, eginbidezko, beharrezko. // PMuj DCV: aginduzko, arauzko erabakiak. // ez dugu aurkitu Azkue Aurkibidea-n.

Erdaretako formak

Beste erdaretakoak: fr (DLLF): preceptivo, va: obligatoire; préceptes, règles (literaria); it (L. Ambruzzi): preceptivo, va: precettivo; ca (Diccionari CF/FC): obligatoire: obligatori, obligatòria; en (DEIA): preceptivo, va: mandatory; precepts, rules (literaria); de (Slaby-Grossmann): preceptivo, va: vorschriftkich, vorschrifts-.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: preceptivo.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria, lantaldearen ustez egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: ''preceptivo' adieran ageri da Hezkuntza Administrazio Hiztegian eta egia da hutsune bat bete dezakeela eta egokia dela. Izatekotan, adiera eta adibideren bat erantsiko nioke, ondoren ageri den aginduzko proba bera izan daiteke adibidea'.

 - [E210]: 'Adiera eta adibidea gehitzekotan, hurrengoak sar daitezke: aginduzko 'nahitaez bete beharrekoa' aginduzko araua'.

 - [E123]: 'onartuko nuke proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): ''nahitaez bete beharrekoa' gehituko zaio adiera gisa, eta aginduzko araua adibide gisa. Bigarren adiera bat ere emango da: 'hitz emandakoa', adibide bezala aginduzko juramentua sartuz. Hemen ere oinarrian dagoen agindu hitzak berezko duen anbiguotasun bera dago'. Erabakia (2001-11-30) : 'Urriko batzar agiriari ohar bat egin zaio. Ibon Sarasola jaunak helarazi du, idatziz. Aginduzko hitza dela eta, hartutako Erabakian "juramentu" hitza sartu zen adibidea ematerakoan. Horren ordez "zina" behar zuen. Horrela zuzenduko da agiria'. Erabakia (2002-01-25): 'izlag. marka gehitzen da eta "aginduzko proba" adibide gisa ipini'. Erabakia (2002-03-22): 'aginduzko izlag. 1 'nahitaez bete beharrekoa' aginduzko araua, aginduzko proba 2 'hitz emandakoa''.

aginean
adb. -tzeko zorian. (Partizipio burutuaren eskuinean erabiltzen da). Hil aginean zegoen. Ito aginean zebiltzan.

Aztergaia: aginean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan aginean (-ñ-, -ian) 25 adib., horietan 9 hil aginean esapidekoak(Añ EL, Itz Azald; Or Tormes; Or Mi, Bilbao IpuiB, Ibiñ Virgil, Vill Jaink; Mde Pr); eta biurtu-agiñean (Erkiag Arran); desesperadu aginian (Astar); egin-agiñian (Otx); galdu aginean (Añ EL, Astar: -ian); gorde agiñean (AB AmaE); ausi agiñean (AB AmaE); urten agiñean (Añ LoraS); ito aginean (Ur MarIl; Otx); jausi aginian (Astar); yoan aginean (Añ EL); lertu agiñian (Altuna); ondatu aginean (Añ EL, eta -ian); -tzeko aginean (Ag Kr: "seme alabak errukarri izateko zori ta agiñean ipiñiaz"); aginera 1: ill-aginera (Añ EL); aginik 3: illaginik (Mg PAb); goitu aginik (Mg PAb); urratu aginik (Mg PAb); agin (A Apend: "70 urte agin"); agineko (Otx: "amar urte agiñeko seme").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aginean (eta -ñ-, -ian, agiñan) 6 dira: hil aginean esapideko 4 (Euzko-Gudarostiaren Jauparijak, J.A. Etxebarria; J.G. Etxebarria) eta ager. banako urten-agiñan (A. Urrutia) eta negar-aginean (Otx: "Ene jaun altsuok -esan eutsen orduan Markolbek negar-aginean- ez daukat berbarik ezta biotz naikorik"); aginik EB 2: hil-agiñik (J. Urkiza); jan aginik (P. Aristi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agin : HiztEn-LurE; aginean : HiztEn, LurE (AS); aginik DFrec 2, HiztEn ("ik. aginean"), LurE (AS).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: agin : ElhHizt, HiruMila, DRA, PMuj DVC; aginean : ElhHizt (AS), HiruMila, PMuj DVC; aginian : DRA; aginik : ElhHizt (AS), HiruMila, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: aginean / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hil aginean (egon); ito aginean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horri, adibideak jartzeaz gain, adiera gehituko nioke: aginean 'zorian' hil aginean (egon); ito aginean'.

 - [E123]: 'konforme'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): ''zorian' adiera gehituko zaio'.

aginik
adb. g. er. Aginean.

Aztergaia: aginik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: Ik. aginean / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. aginean.

aginpean
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aginpean-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma horren ordez agindupean erabiltzea gomendatzen du; ik. agindu].

Aztergaia: aginpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. agindupean.

aginpeko
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aginpeko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agindupeko].

Aztergaia: aginpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. agindupeko.

aginpide
1 iz. Agintzeko boterea edo eskua. Ik. autoritate; aginte. Adinean, duintasunean edo aginpidean nagusiak direnak. Espainiako erregeak beste erresuma bateko lurretan aginpidea balu bezala. Aginpidea herriarena baita. Alkateak ez du arazo horietan aginpiderik. Buruzagi baten aginpide barrutia. Aginpidea eskuratu, hartu.
2 iz. Gauzez mintzatuz, eragina. Zure hitzek gugan duten aginpidea.
3 iz. Kargua. Koronel esaten dioten aginpidea zuen.

Aztergaia: aginpide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agintaldi
iz. Agintari batek agintean egiten duen aldia. Bost urteko agintaldia amaitu zuenean, herrialdea inoizko krisi ekonomikorik larrienean zegoen. Adituen iritziz, sozialisten agintaldian, aberatsen eta pobreen arteko aldea areagotu egin da. Tiberioren agintaldiaren hamabosgarren urtea zen. Ugartetxek iaz hartu zuen klubaren agintea, baina horrek ere ezin izan du agintaldia bete.

Aztergaia: agintaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu agintaldi formarik aurkitu; OEH argitaratuak jasoak dira: agintealdi (Ir YKBiz) eta agintzaldi (Ker EMeza) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agintaldi B 2 (P. Puxana); EgAs 1 (J. Lemaniz); agintealdi EB 2 (J.A. Arrieta, EHAA); agintzaldi EgAs 2 (Euzkadi, El Pueblo Vasco).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agintaldi : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 4 (eta BiblE 14); agintealdi : AB38 2, AB50 3, Euskalterm 2 (eta BiblE 1).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: agintaldi : ElhHizt, HiruMila; PMuj DVC; aginte-aldi : PMuj DVC; agintzaldi : DRA, PMuj DVC. Ez ditugu aurkitu hiztegiotan: Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

agintarazi, agintaraz, agintarazten
du ad. Agintzera behartu. Ez dut uste behar beste jan duenik, eta aurrerantzean ganoraz jango duela agintarazi diot.

Aztergaia: agintarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agintarazi, agintaraz, agintarazten dio ad.

agintari
iz. Agintea duen pertsona. Udaleko, estatuko agintariak. Apaizek ere, inoren aitortza entzuteko, beren agintarien baimena behar dute. Agintarienganako gorrotoa. Ordu hartan Neron zegoen agintari. Gotzaina zen, baina baita, herri gizon bezala, lehendakari edo agintari nagusi ere.

Aztergaia: agintari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
agintaritza
iz. Agintea edo aginpidea gauzatzen den erakundea edo kargua. Herri agintaritza. Behin agintaritzan jarriz gero, nork kendu? Agintaritza utzi. Agintaritzak hautatua. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Aztergaia: agintaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aginte
1 iz. Agintzen duenaren eskua edo boterea. Ik. aginpide. Erregezkoek jaiotza hutsez hartzen zuten agintea Jainkoagandik. Gurasoei opa izan diet lehenbailehen mundu honetatik joatea, etxeko agintea eta ondasunak hartu nahiz. Herri osoaren gainean eskura dezaketen aginte neurrigabearen beldurra. Aitoren seme katolikoei aginte guztia kendu zien gobernuak. Agintea eta indarra duen klasea. Haren agintearen azpian bera aurrena jarririk. Agintearen gailurra ukitu zuena. Aginte gosea. Aginteaz jabetu. Erregela horrek eremu zabalagoan zuen agintea. Bi erakunde hauen ahulezia beren aginte-organoetan dago. || Haren agintepean milaka lagunek ezagutu dute kartzela eta tortura ideia politikoengatik. Bere agintepeko biztanleen miseria gorriagotzen ari den garaietan.
2 iz. Estatu bateko gobernua edo administrazioa. Talibanak agintetik kendu zituztenetik zortzi urte beteko direnean. Obama agintera heldu zenerako, martxan zeuden aurreko gobernuak hasitako bi gerra luze.
3 iz. g. g. er. Agindua, manua. Osabaren aginteak gogotsu beteko ditut.

Aztergaia: aginte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aginte-makila . // aginte-mahai .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, ondokoak jar daitezke: aginte(-)mahai, aginte(-)perpaus, aginte(-)postu, aginte(-)zubi'.

 - [E123]: 'Egia esan berriak dira, nahiz niri aginte(-)perpaus ezagunagoa zaidan, jakina. Ez dut behar handiegirik ikusten, ez bada behintzat erabakitzen, irizpide orokor moduan, tradiziorik ez izan arren, sartzea ongi eratuak dauden hitz elkartuak, erdarazko hainbat izenen ordain egoki izan daitezkeenak'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-10-19): 'aginte(-)perpaus, aginte(-)mahai eta antzeko azpisarrerei leku egitea eskatzen du ohargileak. Ez da horren premiarik ikusi eta azpisarrerarik ez gehitzea erabaki da'.

aginte makila, aginte-makila
iz. Agintari kargua irudikatzen duen makila. Prozesioan joaten zen dotore erregea, koroa eta aginte makila zeramala. Allande, beste anaiak bezala Ameriketara joan izan balitz, etxeko aginte makila Joanesek edukiko zuen.
aginte panel, aginte-panel
iz. Tresna, makina edo ibilgailu baten atala, aginduak emateko edo kontrolerako gailuak dauzkana. Lisaburdina horrek ez zuen proba gainditu, aginte panelaren kokapena ez delako batere erosoa. Automobilaren aginte-panelean bateria baten sinboloa duen argia pizten bazaigu.

Aztergaia: aginte-panel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh98 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aginte(-)panel formarik.

aginte(-)panel 70: Argia, EiTB, Elhuyar, Elkar, Erlea, Consumer 6, Laneki 58, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu aginte(-)panel formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa panel sarreran.

agintean
adb. Estatu bateko gobernuan edo administrazioan agintzen. (egon, izan eta kideko aditzekin). Arras konfiantza gutxi dute, gaur agintean dagoen gobernuan. Gaddafi 42 urtez izan da agintean. Agintean egin zituen hiru urteetan ekonomiak gora egin zuen. Ez du hitzemandakoa bete agintean daramatzan hiru urteetan. Iragarri du agintean jarraituko duela ordezkoa aukeratzen duten arte.
Loturak

Aztergaia: agintean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AGINTEAN. (Precedido de gen.) Bajo el mando de, bajo la autoridad de. [Kondeak] guztiak daduzka bere agintean (c. 1590, Cantar de Bretaña). ConTAV 5.1.1. Gizonik elduenak eta nagusienak bereala Tob-era joan zitzaiozkan, Masfat-en bilduta zeuden armadunen agintean jartzeko esatera. Lard 135. Burnibide Ikuslaritz Zuzendaritza, Buru Nagusi baten agintean jardungo da. EAEg 11-11-1936, 269. Euzko Jaurlaritzaren agintean dagon lurraldean. Ib. 11-12-1936, 515

-en agintean : Deia 3, Berria 11, EiTB, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en agintean 8: Berria 5, Pello Salaburu, Txiliku, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina adibide gehiago jaso. (2021-10-19)

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aginte sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.