Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1201 - 1250] bistaratzen.

ahotaraka
1 adb. Aho betean. Egun ahotaraka laudorio eta espantu, eta bihar?
2 adb. Ahamenka.
3 adb. Hurrupaka.

Aztergaia: ahotaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: ahataraka / EskolaHE: AS: ahataraka

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ahotik ahora
adb. Ahoz aho. Gezurra egia balitz bezala zebilen ahotik ahora. Asaba zaharretatik ahotik ahora ikasitakoak.
Loturak

Esaera zaharrak

Aharrausia ahotik ahora.

Aztergaia: ahotik ahora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahotik atera
1 du ad.-lok. Jaulki, esan. Behin bakarrik ez du Mariaren izenik ahotik atera oraindik, gaizki esateko ez bada.
2 da ad.-lok. Haren ahotik ateratzen ziren hitz eskertsuez harriturik.
3 du ad.-lok. Esanarazi. Ez luke inork haren ahotik txintik aterako.
4 du ad.-lok. Norbait esatera zihoana, haren aurretik esan. Ahotik atera didak.

Aztergaia: ahotik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK ATERA. a) (Aux. trans.). "Aotik atera (V ms., G, AN, BN), proferir" A (s.v. ahotaka). Anhitz hitz eder ahotik athera zuen, anhitz othoitz eta oihu egin zuen. Ax 167 (V 112). Ahotik atheratzen tuzten hitzez jar zaitezke dudatzen ala diren Antipodetakoak, ala Barbariakoak. ES 167. Ozta aotik atera zuen / asi ziraden deadarrez. Bast 31. Nola gogora ekarri guziak? Nola nere aotik atera anbeste pekatu itsusi? Mg CC 179. Ta ez pensau, kristinaubak, zeuben inor gaiti egin dozun juzgu gaistua, inori esaten ez deutsazunian, ez dozula pekaturik egiten. Bada, inori aoti atera ez arren, noberak deungatzat projimua eukitia bide seguru bagarik, pekatu da. fB Ic II 21. Atera bezin laster / itz ioiek aotik. It Fab 52. Pilatok aotik itza atera bezain laster. Lard 453. Hitz horiek ahotik athera orduko, kaloiñea ezin erranezko laztura batek hartu zuen. Laph 83. Ez ezak Anjelen izenik aotikan atera bedeinkatutzeko ez bada. Apaol 53. Hark lehen hitza ahotik athera bezein laster. Jnn SBi 38. Ez egizuz atera zeure aotik Jaungoikoaren izen santuaren kontrako orrelako ernegu eta biraubak. Itz Azald 90. Bein bakarrik ez du Mariaren izenik abotik atera oraindik. Ill Testim 14. Esan biar ez nebana agotik atara neban orduan. Etxba Ibilt 488. b) (Aux. intrans.). v. AHOTIK IRTEN. Ezpedi athera zure ahotik hitz behar gabekorik, eta flakoak skandala detzakenik. Ch III 57, 2. Haren ahotik atherako diren biziaren hitzak han enzuteko. Mih 119. An daude itz guziak jarriak gure abotik atera diran bezelaxe. Sor Bar 108. Erran tugun hitz hauk athera zireneko haren ahotik. Jnn SBi 95. Horra non atheratzen diren gizon hordiaren ahotik madarizione [...], zer nahi burho ikharagarri. Arb Igand 132. Ezin erran ere ditazke haren ahotik ateratzen ziren urdekeriak. HU Aurp 47. Arren abotik Pilatosen abotik baño zitalkeri zorrotz, min, latzagoak atera ziran. Muj PAm 33. Eta ahotik ateratzen zaizko emazteari elausturia bizian itz larrienak. Zub 43. Aren agotik ateratzen ziran itz eskertsuez arriturik. Ir YKBiz 79. c) Sacar (palabras), hacer decir. Ez uste ixan iñok murtik atarako dauanaik beren abotik, zeri ixillik egon guztijak eukiko dabe-ta. Otx 78. Etzukean iñork aren agotik txintik aterako iñola ere. TAg Uzt 65. d) "Iba yo a decir lo mismo, me lo has adivinado, agotik atera deustak, [...] (V-ger-m)" A EY III 240. v. AHOTIK KENDU. --Pipi, nai dek jakin zer zan jan deguna? --Bai esan zak. --Izurdia! --Izurdia?--Ez, mokordua! --Abotik atera nak. Iraola 37

ahotik atera 30: ElCorreo, Deia, Berria 14, EiTB 8, Argia 4, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik atera 28: Berria 3, Elizen arteko Biblia 5, Aingeru Epaltza 4, Oskar Arana 4, Imanol Zurutuza 2, Rafa Egiguren, Patxi Zubizarreta, Asisko Frantzizko, Pello Lizarralde, Xabier Etxabe, Pako Aristi, Xabi Paya, Bego Montorio, Lourdes Oñederra, Alberto Ladron Arana.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina beste sarrera batzuetan. Jasotzekoa da aho eta atera sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta atera sarreretan.

ahotik belarrira
1 adb. Belarrira esanez. Elizak asmakizun bikainak egin ditu, hori egia da, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.
2 adb. Ahoz aho. Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana.

Aztergaia: ahotik belarrira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK BELARRIRA. a) Al oído. Aotik belarrira dantzuzutena, etxe gañetatik oiuztatu ezazute. Ol Mt 10, 27 (Or MB 885 agotik belarrira; Lç beharrira). Gizon orri zertxobait aotik belarrira astiro esatea onuragarri bide litzake. Zait Sof 50. b) De boca en boca. Berri bat entzun dugu, ahotik beharrira dabilana egun hotan. Larre horietaz. Baitakarkete zonbait aipaldi eta ahopaldi. Herr 14-6-1962 (ap. DRA, s.v. aipaldi). Kantak ahotik belarrira iritsi dira guregana. MIH 155. Berri horiek ahotik belarrira jasoak izan ohi dira. MEIG III 81.

ahotik belarrira 6: Berria 3, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik belarrira 7: Xabier Olarra, Karlos Zabala 2, Edorta Jimenez, Isabel Arrigain, Patxi Zubizarreta, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina beste sarrera batzuetan. Jasotzekoa da aho eta belarri sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta belarri sarreretan.

ahotik ezin utzi(zko)
adj. Janariez mintzatuz, oso gozoa. Gazta bat ahotik ezin utzizkoa. Arraina ona, eta bildotsa ahotik ezin utzia.
ahotik irten
da ad.-lok. Hitzez, esaldiez eta kidekoez mintzatuz, esan, jaulki. Norberaren ahotik irten ezin diren hitzak esateko balio dute eskutitzek. Istorioko alkate foruzalearen ahotik irteten zen diskurtso horretan, Azkuek bere ideal propioak agertu zituen. Hitzak ahotik irten orduko. Nire ahotik irtendakoak errepikatzen ari zitzaidan hitzez hitz.

Aztergaia: ahotik irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOTIK IRTEN. Ser dicho, salir de la boca. [Birao astunak] urten daruakez aotik zelan ez dakijela. Mg CO 111. Orrek dira kristinau baten aotik urtengo dabeen berbaak? Mg PAb 71. Nire aotik urteten zana / Atxak erantzun bertati. AB AmaE 20. Bere aotik urendako itz gorituak. Ag AL 30. Nire abotik biraurik irten al baledi. Alz Ram 27. Aren abotik urteniko berba bakotxa epairatzat artu ixan lettekian. Otx 103. Etzan aren agotik ez aienerik eta ez zirimolik irten. TAg Uzt 260. Beste itz batzuek urten zitzaizkon aotik. Ugalde Iltz 49. Ahotik hitz zakarrak zitzaizkidan irten. Arti MaldanB 196. Ordaindu ostean, aotik urten deutsa, urten bere: "Lapur txarria". Erkiag BatB 110.

ahotik irten 18: Ortzadar, Deia 3, Berria 11, Argia 2, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahotik irten 27: Berria, Elizen arteko Biblia 4, Asisko Frantzizko 3, Xabier Kintana 2, Karlos Linazasoro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua eta adibide gisa jasotzekoa aho eta irten sarreretan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adierarekin: 1 fisikoa; 2 irudizkoa (‘esan’).

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aho eta irten sarreretan.

ahotik jaso
du ad.-lok. Norbaitengandik (berri bat, kontakizun bat...) jaso. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen duela). 102 berriemaileren ahotik jaso ditu liburuko kontakizunak. Denda txikiak jasaten ari diren egoera larriaren berri dendarien beren ahotik jaso zuen. Herriaren ahotik jasotako esaerak.

Aztergaia: ahotik jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, oharra gehituta, aurreko osagaiak -en atzizkia hartzen duela adierazita.

ahots
1 iz. Ahots kordak dardaratzen direnean sortzen den hotsa. Ik. boz. Ahotsik gabe gelditu. Ahots ozena. Ahots garaia, zolia, zorrotza, apala, lodia, sakona. Ahots oneko abeslaria. Ahots aparatua. Haurrei hitz egiteko erabiltzen diren ahots tonua, intonazioa, hiztegia eta esaldien luzera.
2 iz. Gizatalde baten iritzia, bereziki talde gutxitu edo kaltetu batena. Herriaren ahotsa. Galtzea tokatu zaion gizataldearen ahotsa dakart.
3 iz. Musika-lan polifoniko bateko melodia lerro bakoitza. Lau ahotsentzako meza. Abesti bat hiru ahotsetara.

Aztergaia: ahots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Ahots-korda' azpisarrera proposatzen dugu" (2001-01-23)

 - [K201]:  ahots kordak ala ahots hariak? Komeni da horietako bat hartzea" (2000-10-04)

ahots hautsi
iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. Ahots hautsi bat entzun zen. Berriro mintzatu zenean, ahots hautsiz egin zuen.
ahots korda, ahots-korda
iz. Zintzurreko mintzezko tolesturetako bakoitza, dardaratzean ahotsa sortzen duena. Ahots kordak urratuta zituen. Ahots korda bat moztu behar izan dizugu.

Aztergaia: ahots-korda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ahots-korda 29: Elhuyar 20 (adib.: “Ekolokaziorako soinuak sortzeko, odontozetoek ez dute gureen gisako ahots-kordarik”), Berria 7 (adib.: “Ahots-korden inguruan diagnostikatzen den patologiarik usuena noduluak dira”), Argia (“Ezin zara parrandan atera, kontzertu egunetan oso isilik igaro behar duzu eguna zure ahots-kordak ez nekatzeko”), DiarioVasco (“Txikitan solfeo eskolak jaso zituen eta, geroztik, ahots-kordak izan dira bere instrumentu nagusi”); ahots korda 11: Consumer 10 (adib.: “Beste ahots-kirurgia bat tiroplastia da, eta ahots korden paralisia sendatzeko erabiltzen da”), Berria (“hamabi gitarra soka, lau biolontxelo soka, eta bi ahots korda”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahots-korda : Berria 2 (adib.: “Bada adindu bat ahots-kordak urratuta dituena”), Hasier Etxeberria 4 (adib.: “Ia ahots-korda bat moztu behar izan dizugu”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Honen aho hortz gabea ireki zen, oihuka, ahots-korda kiskaliko bozan”); ahots korda : Luis Elberdin (“Baina poesia adierazteko, hitzak behar dira, eta euskarri bat hitz horiek idazteko, edo ahots kordak hitz horiek esateko...”), Harkaitz Cano (“ez da suminduraz beteta egurrezko mahaia kolpatu eta mahai gaineko botila eta tabernaren erroak nahiz tabernariaren ahots kordak tenk jartzen dituen esku zarta nabarmenegi horren kontua bakarrik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cuerda vocal / fr cordes vocales: Elhuyar: ahots-korda(k) / Nolaerran: ahots kordak / Zehazki: ahots hari(ak) / Labayru: ahots-kordak / Adorez5000: ahots-haria, ahots-korda.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ahots sarreran (Hala emana dago, gainera, EHn).

ahots kraskatu
1 iz. Ahots erlastua. Nagusiaren ahots kraskatua, alkohol merkez luzaroan ondutakoa. Haizeak kontatzen dizkion istorioak ahots kraskatuaz xuxurlatzen dizkidala.
2 iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. (Ahots kraskatuz) zer egin duzu, seme?, zer egin diguzu?
ahots pitzatu
iz. Barne asalduren batek eraginik, indarrik eta jarraitutasunik gabe ateratzen den ahotsa. "Itxaron!, itxaron!" oihu egin die ahots pitzatuaz.
ahotsa aldatu
1 da ad.-lok. Nerabezaroko gorputz aldaketen ondorioz, batez ere gizonezkoez mintzatuz, ahotsa loditu. 12 eta 13 urteko mutilei ahotsa aldatu egiten zaie.
2 da/du ad.-lok. Ahotsaren tinbrea edo doinua aldatu. Denborarekin ahotsa aldatu egiten da, ispiluak baino zitalago salatzen dizu zahartzea. Gaiak ahotsa aldatu balio bezala, xuxurlaka mintzo zen.

Aztergaia: ahotsa aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adierarekin: 1 nerabezaroan ahotsaren tinbrea aldatu; 2 hizketan ari denaren ahotsa, emozioen eraginez eta, aldatu.

ahotsa hautsi
da ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu. Ik. ahotsa kraskatu 2. Hasperen batean hautsi zaio ahotsa. Ahotsa hautsi egin zitzaion eta negarrez hasi zen.

Aztergaia: ahotsa hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

ahotsa kraskatu
1 da ad.-lok. Ahotsa laztu. Ik. erlastu. Gero eta kraskatuagoa daukat ahotsa, baina gustatzen zait hori.
2 da ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu. Ik. ahotsa hautsi 1. Aliziari ahotsa kraskatzen zaio; Kandidok laztan egiten dio. Hunkiturik, begiak malkotan bustirik, ahotsa kraskaturik.

Aztergaia: ahotsa kraskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adiera bereizita: 1 ahotsa laztu; 2 ahotsa hautsi. Eta kraskatu 4 adiera ezabatu.

ahotsa laztu
da/du ad.-lok. Ahotsa zakartu, erlastu. Tabakoak laztutako ahotsaz. Ahotsa lazteraino oihuka.

Aztergaia: ahotsa laztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, ilea laztu azpisarrera egitea proposatu da.

ahotsa pitzatu
da/du ad.-lok. Ahotsak, barne asalduren batek eraginik, indarra eta jarraitutasuna galdu; barne asalduren batek ahotsari indarra eta jarraitutasuna galarazi. Ahotsa pitzatzen hasia badu ere. Pitzatu zaizu ahotsa. Zalantzak pitzatzen dio ahotsa.

Aztergaia: ahotsa pitzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, pitzatu1 sarrerako 2. adiera ezabatzekoa da.

ahotz
1 iz. Uzta, bereziki garia, larrainean jo ondoren gelditzen den lastoa. Garia eta ahotza. Ahotza aterpean gordetzen da busti ez dadin.
2 iz. Gari alea biltzen duen azal mehea. Lastoa alde batera eman eta ahotza bestera.
3 iz. Gariaren eta antzeko landareen lorea inguratzen duten orritxoen multzoa.

Esaera zaharrak

Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz.
ahoz
adb. Ahotsarekin adieraziz. Ahoz eta idatziz adierazi. Ez dela aski horiek ahoz esatea. Bihotzez eta ahoz Jainkoa goresten.
Loturak

Aztergaia: ahoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
ahoz aho
adb. Aho batetik bestera, pertsona batetik bestera. Albistea ahoz aho zebilen herrian. Ahoz aho guganaino iritsi den bezala idatziko dut. Ahoz aho datorren hitza sarritan ez dator lehenengo ezpainetatik sortu zen bezala.
Loturak

Aztergaia: ahoz aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahoz behera
adb. Ik. ahuspez. Ahoz behera datza.

Aztergaia: ahoz behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahoz gora
adb. Etzanda dagoen zerbaitez edo norbaitez mintzatuz, gorantz begira. Ik. buruz gora. Ahoz gora lo egin. Zamalduna ahoz gora erori da. Azkenik, kartak ahoz gora jarri dira.

Aztergaia: ahoz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ahozabal, aho-zabal
1 adj. Aho zabala duena. Onil ahozabala. Infernuko leize-zulo ahozabala.
2 adj. Behar baino gehiago eta zuhurtziarik gabe hitz egiten duena. Ikusten duzunean ezen pertsona bat dela erasle handi, aho-zabal eta salati, ez diozu halakoari sekreturik fidatzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahozabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

behar edo komeni den baino gehiago hitz egiten duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hau ere ahozabal, aho-zabal litzateke arau orokorra aplikatuz gero'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'ahozabal, aho-zabal forma biak sartzea erabaki da'.

ahozapi
iz. Zerbait jaten edo edaten denean, ezpainak eta eskuak garbitzeko erabiltzen den zapia. Paperezko ahozapia eskutik kendu, eta harizkoa eskuan jarri.

Aztergaia: ahozapi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

er. gabea da, baina egokia.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ezpainzapi.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zapi.

ahozikin, aho-zikin
adj. Biraolaria. Ahozikin lotsagabe hori! Txapelgorri aho-zikin batek.
Azpisarrerak
ahozko
adj. Ahoz adierazten dena. Ahozko otoitza. Ahozko azterketa. Ahozko literatura eta literatura idatzia. Lumazko koplariak eta ahozkoak.
Loturak

Aztergaia: ahozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
ahozkotasun
1 iz. Ahozko hizkuntzan adierazten denaren nolakotasuna; bereziki, ahozko literaturaren nolakotasuna edo teknika. Ahozkotasuna ikertzen ari direnek maiz egiten duten galdera: unibertsitariorik ba al da bertsolarien artean? Zenbat aldiz esan ote didate nire idazkeran ahozkotasunaren hatsa sentitzen dela.
2 iz. Ongi hitz egiteko artea. Ik. erretorika; oratoria. Ahozkotasuna lantzeko tresna gisa erabili dute bertsoa. Gazteek ahozkotasunean galera handia dutela begi bistakoa da.

Aztergaia: ahozkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Zertarako? Ezein hiztegitan ez da jaso, behar handirik ez dagoen seinale (ez dugu ezer hitz horren kontra, noski; kontua da '-tasun' bidezko eratorri posible guztiak hiztegian sartuko diren ala ez)" (2001-01-23)

ahozpez
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, ahozpez-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahuspez].

Aztergaia: ahozpez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan sarrerok: ahuspe (ahozpe, ahospe, ahuzpe) ahuspeka , ahuspekagarri, ahuspekaldi , ahuspekarazi , ahuspekatu (ahozpekatu, ahuzpekatu), ahuspetu (ahozpetu), ahuspez (ahozpez, ahuzpez, ahospez, ahuspaz) ahuspezka (auzpezka), ahuspezkatu (auzpezkatu), ahuspeztu (auzpeztu, auzpaztu, aozpeztu); eta oharra s.u. ahuspez: "La forma más extendida es ahuspez, empleada frecuentemente en un mismo autor junto a ahuzpez. Auspaz se documenta, ya desde RS, en textos vizcaínos y en GavS; hay auzpaz en Uriarte y Otxolua. La forma ahozpez se encuentra en Leiçarraga, Axular, Pouvreau, Archu, Inchauspe, Beovide y E. Arrese; ahospez en CatLan y J. Etchepare".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a(h)oz- 13 (B-G 2, EB 11), a(h)us- 30 (B 5, G 15, IE 4, EB 6) auz- 21 (B 12, G 8, EB 1): ahozpez EB 9 (SEIE, J.I. Hartsuaga, J. Goikoetxea, F. Juaristi, P. Lizarralde, I. Mendiguren, X. Mendiguren Bereziartu, M. Landa, Egin); ahozpeztu EB 2 (I. Garmendia, Itun Berria); aozpeztu B-G 2 (X. Kaltzakorta; A. Zarranz Bermejo); ahuspez 6: IE 4 (P. Lafitte, E. Laxague, Otoizlari); EB 2 (Otoizlari, J. Azurmendi); auspez 10: B 1 (Meza Deuna); G 7 (Yosukristo gure Yaunaren..., P.B. Biguria Ozta, N. Etxaniz, V. Aramburu, D. Garmendia, I. Olabeaga, 50 Salmoak); EB 2 (P. Ezkiaga, F. Ibargutxi); ahuspeztu EB 2 (X. Mendiguren Bereziartu, Itun Berria); auspeztu 10: B 3 (S. Onaindia, J. Altuna, F. Zubiaga); G 7 (P.B. Biguria Ozta, M. Jimeno Egurvide, M. Lekuona, V. Aramburu); auspaz G 1 (Yosukristo gure Yaunaren...); auspaztu B 1 (J. Kerexeta); auzpez B-G 3 (J.M. Zabala Arana, F. Zubiaga; Yosukristo gure Yaunaren...); auzpetu EB 1 (J.J. Uranga); auzpeztu 11: B 6 (S. Albizuri, Barrondo, L. Eleizalde, J.A. Goiria); G 5 (Euzkadi, I. Aranburu, E. Olabide, I. Zaitegi); auzpaz B 1 (J. Kerexeta); auzpaztu B 5 (J.B. Eguzkitza, Mariya Jaungoikoaren..., T. Etxebarria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aospez : DFrec 1; ahozpez : AB38 3, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3; ahozpezaldi: Euskalterm 1; ahozpezte: HiztEn, Euskalterm 1; ahozpeztu: HiztEn, Euskalterm 1; ahuspez : LurE (eta ahuspezte, ahuspeztu); auspezko : AB38 1; auzpez : DFrec 2, HiztEn ("ik. ahozpez").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ahuspez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ahoztegi
iz. Batez ere naf. Lastategia. Sartzen du alondegiko ganbaran garia eta ahoztegian ahotza.

Aztergaia: ahoztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: agoztegi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

lastategia.

ahozuri, aho-zuri
adj. Mokofina. Santa Graziko ostatu bakarrak munduko aho-zuri guztiak biltzen badaki.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahozuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez corpusean eta ez argitaratuan aurkitu dugu ahazuri formarik; aho xuri : Zerb GH 1927, Zerb Azk; aho-xuri : JE Ber, Lf Murtuts, Herr 25-10-1956; ao-zuri : Erkiag Arran; agoxuri : Amez Hamlet, TAg Y 1933; ahoxuri : Prop 1893; aozuri : Erkiag BatB, Zait Plat; agoxurigarri : Etxde 16 Seme 31; aoxurigarri : Egan 1955.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ahazuri formarik aurkitu; aho txuri IE 1 (J. Elissalde: "Phika bezen aho churia"); ao-zuri 2, B-G (S. Onaindia: "Ortik, ba, onek ontzat daukana ba'leiteke besteak ez eukitea: ao-zuria -gustoa- sartzen da berton, sarri samar"; E. Olabide: "Azken egunetan ao-zuri batzu, beren irritsen oldez bizi dirala, iruzurketan etorriko dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ahazuri : HiztEn ("ik. ahozuri"), LurE; ahozuri : HiztEn.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: DRA: ahazuri ("regalón"), aho-xuri ("regalón"), ahozuri ("regalón"). // PMuj DVC: ao-xuri ("1. paladar fino"; "redicho"; "lisonjero"; "4. regalado"; "5. adulador"), ao-zuri ("1. lisonjero"; "2. regalón"; "3. seductor"), ao-zurikeria ("1. halago"; "2. melindre"), ao-zurikeriz ("con halago"), aozuriketa ("adulación"), aozuritu ("halagar"). // Casve EF: ahoxuri ("1. gourmet"; "2. insipide"). // Lh DBF: aha-zuri ("gourmet"), aho-xuri ("gourmet"; "bégueule"). // ahozuri : HiruMila-ElhHizt ("regalón").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

mokofina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "'sibarita' baino lehenago datorkit niri 'adulador' esanahia hitz hori irakurtzean edo entzutean. (Ik. Pl. Mujikaren hiztegia)" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ahozuri, aho-zuri?'

 - [E109]: 'Nik horrela emango nuke, ortografia errazteko, hain zuzen ere' (2001-05).

 - [E123]: 'kontua da, ordea, hitz elkartuen idazkerari buruzko araua eman genuenean, bietara idaztea libre utzi genuela. Eta mendeko hitz elkartuetan, aukeran dauden bi idazkerak eman ditugu beti'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'libre denez forma horretan nahiz marrarekin ematea, ohar gisa, "(aho-zuri ere idatz daiteke)" ezarriko da'. Erabakia (2002-03-22): 'ahozuri, aho-zuri forma biak onartu dira'.

ahuakate
iz. Ahuakateondoaren fruitua, udarearen itxurakoa, azala zimurra, eta mamia berdea, koipetsua eta zapore gutxikoa dituena. Fruta oliodunen multzoko elikagaiak dira olibak eta ahuakateak.

Aztergaia: ahuakate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ahuakat: Persea gratissima; ahuakatondo: Persea gratissima.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ahuakat(ondo), aguakate, abokat formarik aurkitu gure corpusean eta OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aguakate EB 2 (Hemen: "Aguakateak garbitu eta bitan zatitu ondoren, erdian gelditzen den zuloa binagretaz bete"; A. Irastorza: "Aguakate, 380 baratxuria 15-20; kalabazina 240; tipula 50-70; azalorea 70-100"). Ez dugu ahuakat(ondo), abokat formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aguakate : HiztEn ("ik. ahuakat"); ahuakat : HiztEn, LurE; ahuakatondo : HiztEn.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: abokat : Lur EF/FE; aguakate : ElhHizt; aguakateondo : ElhHizt; ahuakat : HiruMila; ahuakate : Lur EG/CE, Lur EF/FE; ahuakatondo : HiruMila. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Casve EF eta FE, HaizeG FE eta EF, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Persea gratissima.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: "Nondik izan da hartua? Ingl. avocado, gazt. aguacate, Chilen palta...".

 - Erabakia: Erabakia (2002-04-26): "Euskaltzainek eginiko oharrak banan banan ikusi dira [...] akta honekin batera, eranskin gisa, doan gehigarrian ageri diren hitzak onartuz". EArau 119: "ahuakate iz. Persea gratissima". eta "ahuakateondo".

ahuakateondo
iz. Tropikoetako zuhaitza, fruitutzat ahuakatea ematen duena, jatorriz mexikarra (Persea gratissima). Garai batean, gure herrian, jauregi batean ba omen zen ahuakateondo handi bat, eta haren fruituak ospetsuak omen ziren eskualdean.

Aztergaia: ahuakateondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

ahuku
iz. Norbaiti, bereziki hildako bati, lagun egiten dioten pertsonen multzoa. Ezteietan eztei arropak janzten ditu eta doluzkoak ahukuetan. Ahukuan ere baziren orgak eta zaldizkoak.

Aztergaia: ahuku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ehortze hitza ikusiz gogoratzen naiz ez duzuela ematen lehenago ahoku gaur egun oraino erabilia: hilaren familia eta auzoek egiten dute ahokua ehorzketetan [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

ahul
1 adj. Indar, kemen edo bizkortasun urrikoa. Ik. makal2; argal 2;  + flako; erkin; maskal; mengel; pattal; txakal2; txakil; kaskail; kaden; meko; mendre; hebain 2; herbal 1; hozkil 2; zaurgarri 2; zingil; makar2; malet; enul; enkel; entoil; kemengabe; malin; indargabe; gelbera; erpil1; motel1 2; bano1. Gizon zahar, ahul eta gaixoa. Gizona herbal eta ahul da: ezin hel amesten dituen xede handietara. Indarrez ahul eta gorputzez mehar. Gogo, oroimen, arrazoi, sineste, borondate ahula. Argi ahula. Ahots mehe ahula. Su ahul bat. Gure hizkuntza ahulak izan dezakeen indarraren egoitza nagusia Hegoaldean dugu.
2 adj. Elikagaiez mintzatuz, motela edo mami gutxikoa, indarrik edo bizitasunik ez duena. Salda ahula. Han hamalau kafesne erraz hartzen dira; batetik, katilu txikiak direlako eta, bestetik, kafea ahula delako. Hasi ginen gurina egiten, eta gero esnea ahulagoa hartu behar, gurina kendutakoa.
3 adb. Fedea eskas eta ahul dabil haiengan. Haren eragina edozeinengan da nabari, non sendoago, non ahulago.
4 iz. jas. Ahultasuna. Sabelean ahul bat hautemanik, pala sorbaldara goititurik, badoa etxera. Gorputzeko ahularen ordain, emazteak badu espirituko zorroztasuna.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
ahulaldi
iz. Ahultasunezko aldia. Horrek bizkortu nau nire ahulaldietan. Finantza sistemaren ahulaldiak kezka sortu du.

Aztergaia: ahulaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2001-07-18) Zalantzarik ez sortzekotan, aldamenean 'ahulunea' jarriko nioke'.

 - [E116]: '(2002-04) Bi sarrerak daude, 'ahulaldi' eta 'ahulune' proposamenean, baina 'ahulaldi'ri eman zaio lehentasuna bien artean, 'ahulune' hitz harekin definitu baitugu, erabiliago izan denez: 'ahulune' ez da agertzen ez OEH ez EBBSn. Nik dagoen moduan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahulaldi'.

ahularazi, ahularaz, ahularazten
du ad. Ahultasuna sorrarazi. Errazkiago garaituko zituela gosez ahularazten ahal bazituen.

Aztergaia: ahularazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahularazi, ahularaz, ahularazten. du ad.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+a-.

ahuldade
iz. gip. Ahultasuna.

Aztergaia: ahuldade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuldade Gip.

ahuldu, ahul/ahuldu, ahultzen
da/du ad. Indarra, kemena edo bizkortasuna urritu. Ik. makaldu; erkindu;  + erpildu1; pattaldu; mekotu; zainildu; herbaldu; hiratu; argaldu 2; hebaindu 2; moteldu 2; flakatu 1; histu 4; maskaldu 1; mendratu. Jan gabe ez ditut igorri nahi, bestela bidean ahul litezke. Aita zaharra, urteek ahuldua eta lanak akitua. Indarrak ahuldu. Kareak ongarria ahuldu egiten du. Pultsua ahuldu egin zaio. Ikusmena ahuldu. Gipuzkoarren ospea ahultzen hasia zen.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen.

Aztergaia: ahuldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuldu, ahul(du), ahultzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahuldu, ahul(du), ahultzen

ahuldura
iz. Ahultasuna. Eta begiak itxi zituen, ahulduraren azken mugan amets egiteko.

Aztergaia: ahuldura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Dv, JE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek esango dute, behar edo komeni den.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'era egokian sorturiko berba delarik, ez dakusat arrazoirik sarrerarik ez emateko. Era horretan gainera, hiztunari aukera eta eredu ematen zaizkio bere golkotik hitzak modu egokian sortzeko. Sinonimo gisa 'ahuleira' eta 'ahulezia' eman daitezke'.

 - [E123]: 'Iparraldekoek esango dute, behar edo komeni den. OEHko datuak ikusita ez dirudi literaturan gehiegi erabili denik: badira, halere, Povreauren eta Jean Etxepareren adibideak. Merezi ote ahuleria eta ahulezia dagoeneko arauturik ditugula hirugarren hau sartzea?'

 - [E116]: '(2002-05) nik uste dut ez duela kalterik egiten hiru sarrerak ematea. EEBSn ere pare bat aldiz ageri da'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahuldura'.

ahuleria
iz. Ahultasuna, indar falta. Egun osoan jan gabe, ahuleria dut. Gure hizkuntzak izan ditzakeen ahuleriak eta gaitzak ez ditut aipatzen.

Aztergaia: ahuleria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahuleria 'indar falta'

ahuletsi, ahulets, ahulesten
da/du ad. Ipar. g. er. Ahuldu.

Aztergaia: ahuletsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahulets, ahulesten.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuldu.

ahulezia
1 iz. Ahultasuna. Bihotzaren ahulezia da tentazio gaizto guztien iturburua. Baina, pazientzia soberakina ez ote da ahulezia? Hor baitago arrazoibide horren ahulezia.
2 iz. Kemen edo adore eskasa adierazten duen egite edo jokaera. Ik. ahulkeria. Herriko jende handien ahuleziak agerian jartzen. Gora joan da, ez aingeru gisa, baizik eta bere ahulezia guztiekin.

Aztergaia: ahulezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. ahuldade, ahuleria, ahulkeria, ahultasun

ahulgarri
1 adj./iz. Ahultzen duena. Bero zakar eta ahulgarria. Ahulari ahulgarria etortzen zaio.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Testuak uste horren indargarri agertzen zaizkigu hemen, ahulgarri baino areago.

Aztergaia: ahulgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

ahultzen duena.

ahulgune
iz. Norbaiten edo zerbaiten alderdi edo gune ahula. Anton. indargune. Urtetik urtera, Euskal Herriaren ahulguneak indartzeko egitasmoak aurkeztu dira.

Aztergaia: ahulgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une: biak dira onartzekoak, lekua/denbora bereizketa eginez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

gune ahula.

ahulkeria
iz. Ahultasun gaitzesgarria. Ik. ahulezia 2. Piarres gizon izutia zen, baina ahulkeria hori ez erakusteko, irri egiten zuen berak ere. Dena jaulki zion, bere gezur, duda eta ahulkerietatik bat ere ezkutatu gabe. Euskaldunon ahulkeriaz, urtetik urtera euskara makalduz doa.

Aztergaia: ahulkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahulkeria 'kemen falta'

ahulki
adb. Indar gutxiz. Ulertzen zuela erakusteko, eskuineko besoa ahulki mugitzen zuen edo ninikak zituen higitzen. Argiak ahulki du distiratzen.

Aztergaia: ahulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki.

ahultasun
1 iz. Indar, kemen edo bizkortasun urritasuna. Gorputzaren ahultasuna suspertzeko. Bere indarretan ahultasunik ezagutu gabe. Ahultasun ikaragarria dut belaunetan. Egitura politikoen ahultasuna.
2 iz. Kemen edo adore eskasa adierazten duen egite edo jokaera. Ez naiz, berez, inoren ahultasunak agertzen zalea.

Aztergaia: ahultasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
ahultxo
adj./adb. adkor. Ahula.

Aztergaia: ahultxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo: ez da automatikoa, adieraren aldetik, baizik mailakatzearekin lotua ('aukeran ahulegia' edo esan nahi du); "x-ren txikigarria" moduan agertuko dira honelakoak.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ahul-en txikigarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: 'ahultxo eta ahulxko. Sinonimoak badira, ahultxo hautuko nuke, besteak beste ahoskatzeko errazago delako'.

 - [E116]: '(2002-04) nire ustez, ez du kalterik egiten biak ematea, biak ongi eratuak direlako. Gainera, ahulxko maizago ageri da literaturan. Gero nahi duenak nahi duena erabil dezala'.

 - Erabakia: EArau 119: 'ahultxo 'ahul-en txikigarria; ahulxko 'ahul-en txikigarria''.

ahultzaile
adj. g. er. Ahulgarria.

Aztergaia: ahultzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

ahulune
iz. Ahulaldia. Gizadiak ere baditu ahuluneak, krisi garaiak, lozorro orduak, eritasunak.

Aztergaia: ahulune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: ahul-une.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ahulaldia.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.