- etxe-abade
- apate
- apat
- apatia
- arol
- Aitor
- apala
- balda
- at
- athendustatü
- atamüstatü
- ari
- bagant
- lumera
- parada
- barbildu
- barga
- barrandan
- barrundatu
- barruki
- barik
- mazka
- barrabaska
- ardanburu
- ardangrina
- ituten
- ekera
- geun
- daragun
- sorna
- fiat
- fiodera
- gingil
- karkaila
- garbeltxagi
- gargale
- garhi
- gari ‘garatxo’
- gartu
- gesu/gesi
- guda
- ats
- olagarro
- zainezo
- naflatu
- lapar
- makulu
- putiko
- sendor ‘sorta’
- txortan
- urre gorri
- urritu
- erruki
- oxatu
- uztargi
- platuxa
- zumai
- zirotz
- zilar zuri
- bipotz
zeru (1448: ArrasErrek). ■ Hitz orokorra. Zeru da forma zabalduena; zuberotarrek zelü darabilte (LanDot-ek ere bai; Lopezek zelu); zeuri da Erronkariko forma; zeiru XIX. mendeko gnaf. testu batean aurkitzen da.
Historikoki, gehienbat ortz-/ost- elkartuetan gorde den ortzi ordezkatzen du bere zentzu fisikoan; horrezaz gainera, jakina, erlijiozkoa ere badu (‘dohatsuen egonlekua’),[1] eta biak aurkitzen dira aurreneko testuetatik (ArrasErrek argi izarrak urten dau / zeruan goian ostanzean, MLastur iausi da zerurean arria, Etxep zuiendako egin ditut lurra eta zeruiak; frJZum zeruko Jaunagaz, Leiz Gure Aita zeruetan aizena).
zeru-alde (TxAgir [zeru aldean izarrak]; ‘zerurantz’: JEtxep [zeru-alde… gogoaren airatzea]), zeru-bide (Kardab), zeru-ertz (‘ostertz’: Orixe), zerugabe (Gaszar [Jainko bat zerugabea]), zeru-gain (EtxZib [patriarkak hegaldatu ziren zeru gañera]), zeru-goi (AMZabala [zeru-goia zegoan urdin-urdiña]), zeru goren (EtxZib [atsegin zeru gorenekoak]), zeru-kolore (EtxZib), zeru-lur (pl.: EtxZib [zeru lurretan]; sing.: Añib [zeru-lurreko Erregina]), zerupe (Larm, Mburu [lurreko ta zerupeko gauzak]), zeruratu (EtxZib; zeruratze Haranb), zeru-sabai (-sapai Azk (gip.), Mokoroa), zerutar (Larm; zerutiar Zaldubi; zelütiartü Intxpe), zeruti(ka)ko (Leiz [zerutiko argi bat], Materra [zerutikako argiaz]), zerutxo (ArreseB), zeruzko (Añib [zeruzko ondasunaz]), zeru-zola (Artxu). Cf. ahozeru, eliza-zeru, ohazeru…
► Lat. caelum da hitzaren jatorria azken buruan, baina herskariaren sabaikaritzearen ondoko erromantzezko forma afrikatudun batekin segur aski, euskal z-k salatzen duenez; mailegua lat. herskaria txistukaritu baino lehenagokoa balitz, *geru edo esperoko genuen (cf. gela < lat. cellam, gerezia < lat. ceresiam); euskaraz tz- afrikaturik ez izatea euskararen murriztapen fonologikoen barrenean azaltzen da, hitz hasieran ez baita halakorik (FHV 288; hitz barrenean, cf. gurutze < lat. crucem). Bokal arteko -l- > -r- bilakaera aski zabaldua da (cf., besteak beste, borondate < lat. uoluntatem); zub. zelü izateak mailegua antzinakoa ez dela adieraz lezake, edo erromantzearen etengabeko eraginaren ondorio izan liteke, besterik gabe (FHV 311-314); cf. bizk. solo.
Bokalismoari dagokionez, amaierako -u bokal orokorra antzinatasun zantzu moduan har liteke (Mitxelena 1974c: 191), baina maileguen egokitze gertakarien artean ere uler daiteke (ik. abendu, abuztu, faltsu). Zail da erabakitzen gnaf. -ei- diptongoa nondik nora agertu den (erronk. zeuri jatorrizko ei-u bokalismoaren metatesi izan liteke; cf. erronk. deiru/deuri); ez da noski lat. -ae-ren ondorengo, eta antzeko aldaera erromantzezkorik ere ez dugu aurkitu. Azter daitezkeen aukeren artean, diptongatzearena da bat (cf. begi > UtergDot baigi, etab.), eta *zeruja > zeirua modukoetan pentsatzea da bestea.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.