- Euskera Ikerketa Aldizkariak webgune propioa dauka. Mundu akademikoetan erabiltzen den estandarretara egokitutako Open Journal System (OJS) egituran txertaturik, HEMEN kontsultatu ahalko da aldizkariari buruzko informazio oro.
- Hainbat formatutan irakurtzeko aukera, egilearen gainontzeko artikuluetarako sarbidea eta aipuak egiteko modu ezberdinak dira irakurlearendako erabilgarritasun berriak, betiere aldizkariaren sarbide ireki eta doakoari eutsita.
- Aldizkari berritu honekin, ikerlariei artikuluak euskaraz argitaratzeko deia egin nahi die Akademiak.
- Bideoa ikusteko, sakatu HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da IRAILEKOAK, Lekeitioko (Bizkaia) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
- Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) 12. argitaraldia egin du Euskararen Akademiak. Bertan, 52 sarrera eta 153 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 38.905 adibide berri agertzen dira.
- Azkenik, Pomier deitu den 3.443 sarreradun euskara-gaztelania hiztegia, ustez 1.740 ingurukoa eta oraintsu arte argitaragabea, arakatu eta osorik sartu da.
- Gaur, Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu da hautagaiaren izena. Horrela, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua hartuko duen ala ez.
- Mundu akademikoetan erabiltzen den estandarretara egokitutako Open Journal System (OJS) egituran txertaturik, https://euskera-ikerketa.euskaltzaindia.eus/ helbidean kontsultatu ahalko da aldizkariari buruzko informazio oro.
- Hainbat formatutan irakurtzeko aukera, egilearen gainontzeko artikuluetarako sarbidea eta aipuak egiteko modu ezberdinak dira irakurlearendako erabilgarritasun berriak, betiere aldizkariaren sarbide ireki eta doakoari eutsita.
- Aldizkari berritu honekin, ikerlariei artikuluak euskaraz argitaratzeko deia egin nahi die Akademiak. Ikerketa artikuluak, dokumentuak eta txostenak edo liburuen iruzkinak aurkezteko arauak hemen kontsultatu daitezke.
- ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 646 forma gehitu dira eta 1.130 moldatu
- Castillo Suárez euskaltzain osoaren Sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)
- “Donostiako giro euskaldunean, eleaniztun andana jasotzen da historian zehar, Europako giro kulturalari lotuta”
- Poesia garaikidea protagonista Altsasun Castillo Suárez euskaltzainaren Sarrera-hitzaldian