- Irailaren 7an – 18:00etan – Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan: Lexikoaren azterketari buruzko hitzaldia. Euskaraz.
- Irailaren 8an – 18:00etan – Elkanon: Joakin Lizarragaren lanak eta biografia. Gaztelaniaz.
Irakurri gehiago: Joakin Lizarraga Elkanokoaren lexikoaren azterketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu... Iruzkin berria idatzi
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joseba Intxausti, eragile euskaltzalea eta euskaltzain ohorezkoa; asko zor dio euskal kulturak, gehiago euskararen akademiak".
- Intxausti Seguran jaio zen 1936ko uztailaren 20an eta Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen Historia ikasketak.
- 1961ean euskaltzain urgazle izendatu ondoren Euskaltzaindian urte luzetan aritu zen Euskararen historia soziala ikertzen eta dibulgatzen eta, horretaz gain, hainbat egitasmotan ekarpena egiteko aukera izan zuen, besteak beste: Aditza, Argitalpenak, Alfabetatzea, Gramatika, Joanes Etxeberri egitasmoa eta Euskera agerkaria. Gipuzkoako ordezkaria ere izan zen 1979an. 2004ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Akademiak.
- Jakin Fundazioko ohorezko kide eta UZEIko zuzendari ohia izandakoa, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioko idazkaria ere izan zen.
- Errekalde tanatorioan 10etatik 17etara izanen da biharko egunean. Hileta-elizkizuna abuztuaren 19an izanen da, 18:00etan, Donostiako Atotxako frantziskotarren elizan.
Argazkia: Lobo Altuna.
- Euskera Ikerketa Aldizkariak webgune propioa dauka. Mundu akademikoetan erabiltzen den estandarretara egokitutako Open Journal System (OJS) egituran txertaturik, HEMEN kontsultatu ahalko da aldizkariari buruzko informazio oro.
- Hainbat formatutan irakurtzeko aukera, egilearen gainontzeko artikuluetarako sarbidea eta aipuak egiteko modu ezberdinak dira irakurlearendako erabilgarritasun berriak, betiere aldizkariaren sarbide ireki eta doakoari eutsita.
- Aldizkari berritu honekin, ikerlariei artikuluak euskaraz argitaratzeko deia egin nahi die Akademiak.
- Bideoa ikusteko, sakatu HEMEN
- Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da IRAILEKOAK, Lekeitioko (Bizkaia) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
- Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) 12. argitaraldia egin du Euskararen Akademiak. Bertan, 52 sarrera eta 153 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 38.905 adibide berri agertzen dira.
- Azkenik, Pomier deitu den 3.443 sarreradun euskara-gaztelania hiztegia, ustez 1.740 ingurukoa eta oraintsu arte argitaragabea, arakatu eta osorik sartu da.