(S; Dv),
abia-arazi,
abierazi,
abiazi (S)
Ref.:
Lh;
GteErd 168
. Poner en marcha; enviar."Faire commencer une chose, faire partir"Dv.
"Faire mettre en marche"Lh.
"
Otoa abia(ra)zi du (S)"GteErd 168.
[Astoa] makillaz bortitzki zehatzen zuen haren abia arazitzeko. SPPhil 322 (He 323 abia-arazi).
Eraman nazioneen herrirat, zeiñak ihesi abiarazi baitzituen Jainkoak gure aiten aitzinean. HeAct 7, 45.
Jainkoak abiarazi zituen irurtzuri borthitz batzu. Lg I 261.
Hark du abiarazi berritan pilota, / Mendez mende Eskaldun gurako yosteta. HbEsk 126.
Mundu guzia abiaraz zure ondotik. DvLEd 126.
Mila baten ingurua jaun aphezpikuak abiaraziak zituen ordukotz, itxasoz Saigoneko hirirat buruz. Prop 1885, 232.
Berriz ere kamelua gelditu zen; eta hain ongi, non ezin gehiago abiarazi ahal izatu baitzuten. JnnSBi 61.
Abiarazi zuen Julien saindua karrikaz-karrika. Ib. 100.
Gero, haurrak goizik katiximarat abiaraz, eta jarraikaraz artarekin. DihMaiatzeco 108 (ap. DRA).
Piztu zituzten aldareko argiak, abiarazi ezkilak itzulika. Prop 1904, 179.
Lau egunen jatekoa eman zaukuten eta gauaz gudu tokiari buruz abiarazi. ZerbGerlan 41.
Jondoni Bitxintxo iguzkiak mahatsa kaldan aihen-adarrari goiti abiarazten. EZBB II 21.
Ez naiz nere buruaren jabe, ta Miren bera da leize izugarri onetara abiarazi nauena. TxillLet 41.
Indarren indarrez untzia abiau-araziaz. ErkiagArran 79.
Kornubiar bat gertatu zen, ordea, bere herritarrak "kernewed" zaharraren berpizkundeari buruz aski ameslari [...] abierazteko: Henry Jenner. MdePr 261.
Jainkoa! Bai, bera dago giza-pilla ororen gibelean, oien sortzaille bezala. Kondairaren ostean, au bere bidetik abia-arazteko. VillJaink 175.
Eta ez baita harritu behar graziaren iturria turrustan abiarazi badu. ArdoySFran 322.
Ez dela holakorik arima baten Jainkoari buruz zinez abiarazteko. "Pour faire marcher"
.Ib. 116.
Ene etxekoak, orotako maite maiteenak, ni naizen hau egin eta nagoen bidean abiarazi nautenak. LarreArtzainE 69.
Berea izan zen [...] alde honetako lehen pausoa, "Cátedra Manuel de Larramendi de lengua y literatura vasca" zelakoa, eta delakoa, abiarazi zuenean. MEIG VIII 87.