579 emaitza zi bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

zinkurin
iz. Intziria, auhena. Bere aitaren doluz hasi zen negarrez, hasperenez, zinkurinez eta heiagoraz.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Urtarrila bero, zinkurinak gero.

Aztergaia: zinkurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'intziria'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  zinkurina da hitza.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ez da oharra onartu.

zinkurin egin
1 ad.-lok. Intziri egin. Zinkurin egin zuten Zuriñeren ezpainek.
2 ad.-lok. Kexatu. Zinkurin egiteko ez baina zu aitortzeko da ordu.

Aztergaia: zinkurin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZINKURIN EGIN Lamentarse, quejarse. Erakusten ditio odoldurik eta ebaki aundia ta Mireiren gurasoek berriro zinkuri egin zuten. Or Mi 112. Zinkurin egiteko ez-baiña zu aitortzeko da ordu. Or Aitork 83. Zinkurin egiñen dut heriotzeraño. Ib. 85. Zinkurin egin eben Zuriñeren ezpaiñak... Erkiag Arran 131. (Con determinantes). Zer da inport in dezaten zerbait zinkuria? (275). LE-Ir. Ez lezake Jainkoari egin hanbat zinkhurina, baldin ohartuagoa balitz. Dv Lab 20 (202 zinkurina). Bakartegian izkutatzen zinkurin-asper bat egiteko. Or Mi 127. Kereonek, ordea, ikusi dunekoxe, zinkuri izugarria egin. Zait Sof 195. Askotan zinkurina egiten zion neskameak, aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin. Mde HaurB 6.

zinkurin egin 2, Elkar (“Ez, ez -zinkurin egin zuen, betiko moduan nire ezjakintasunagatik izututa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zinkurin egin 4: Anjel Lertxundi 2 (“"Inoiz ahantziko ahal da nitaz! ", eta zinkurin eginez indartu zuen etsipena.”), Juan Garzia 2 (“Ahidurak laxatzen ninduen, baina gora ekin nion, noizik behin baizik gelditzeke, zorionaren zorionez baldarki zinkurin egiteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ezaguna, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zinkurin sarreran.

zinkurinka
adb. Intzirika. Ez dezazula denborarik gal, zinkurinka arituz.

Aztergaia: zinkurinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zinpeko
1 adj. Bere karguari, lanbideari edo eginkizunari ekitean zin egin duena. Zinpeko zaintzailea. || (Izen gisa). Zinpekoak bildurik daude.
2 adj. Zinpean egiten dena. Zinpeko aitorpena.
Azpisarrerak

Aztergaia: zinpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabilerak

zinpeko zaintzaile (BarnErrot); zinpeko guardia (EEgunk).

Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

zinpeko epaimahai
iz. Zozketaz izendaturiko herritarrez osatua den epaimahaia, delitu mota jakin batzuetan, epaiketan aurkezturiko frogetan oinarrituriko epaia eman behar duena. Ik. herri epaimahai 2. Zazpi gizon eta bi emakumek osaturiko zinpeko epaimahaiak erabaki duenez, senarrak hilketa delitua egin du.
zinta
1 iz. Xingola. Gerria kalamuzko zinta batez inguratua. Kolorezko zintak. Gorputz guztia zeta eta zinta; gerrian, berriz, kortsea.
2 iz. Hotsak, irudiak edo datuak grabatzen diren zerrenda magnetikoa. Magnetofono zinta. Bideo zinten apala. Gure aitak grabaturiko zinta zahar batetik ezagutzen dut kanta hori.

Aztergaia: zinta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zinta dantza, zinta-dantza
iz. Euskal dantza mota, zutik dagoen haga batetik zintzilikaturiko zintak gurutzatuz eta ondoren askatuz dantzatzen dena.
zintadun
adj. Zinta edo zintak dituena. Abarketa zuri zintadunak.
Azpisarrerak

Aztergaia: zintadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

balazta zintaduna.

zintarri
iz. Espaloiaren ertzean jartzen den harri ilara. Garraiobideak ez daude gure beharretara egokituta eta espaloietako zintarriak oso altuak dira.

Aztergaia: zintarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'espaloiaren ertzean jartzen den harri-ilara'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

zintasun
iz. Leialtasuna, zintzotasuna. Zintasun guztiarekin eta bihotz guztiaz adoratzen zaitut. Zintasun zakar garratz honek lagun asko galaraziko dizkio Unamunori.

Aztergaia: zintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zintz egin
ad.-lok. Mukiak kentzeko, arnasa sudurretik indarrez egotzi. Musuzapia atera eta zintz egin du. Sarriago zintz egingo bazenu, ez zenuke horrenbeste doministiku egingo.

Aztergaia: zintz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zintz sarrerari dagokion azpisarrera.

zintz eragin
ad.-lok. Zintz eginarazi.

Aztergaia: zintz eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zintz sarrerari dagokion azpisarrera.

zintzarri
iz. Abereen lepotik zintzilika jartzen den kanpai modukoa. Ik. dunba; joare. Idi zintzarri handi bat jotzen du. Zintzarri hotsa. Zintzarri durundi ederra. Zintzarri-egile naiz. Honelako ezkonduak mendira bota behar lirateke zintzarri handi banarekin.

Esaera zaharrak

Zintzarri mihigabea holtzean higa.

Aztergaia: zintzarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

datuak llabur OEH / EEBS segidan: z- 79 (G 74, IE 5) / 29 (G 11, IE 3, EB 15); tx- 29 (B 1, G 28) / 6 (G 3, EB 3); tz- 0 / 2 (Z); ez dugu x- hasirik aurkitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

z- hasiak 79 ager. dira (G 74, IE 5); tx- hasiak 29 (B 1, G 28); zintzarri 58: G 57 (Sor: "idi zintzarri", Alz: "zaldi zintzarri", A Ardi, Muj PAm, Or, TAg Uzt, ABar Goi, Etxde JJ, JAIraz Bizia, NEtx: "ardi zintzarri", Basarri, Zait Plat, Anab Poli, And AUzta; Ud: "bildots-zintzarri"); IE 1 (O Pr); zintzarri egile IE 3 (ChantP); zintzarri-mii G 1 (Or Eus); zintzarri ots G 6 (Alz Ram, Etxde JJ: "Itzak ozenki dion bezelaxe, jaialdi auetan zintzarri otsa zuten jostallu nagusi"); zintzarri-ots G 2 (Or Eus: "ardien zintzarri-otsak esnatzen ditu"; NEtx Antz: "zintzarri-otsa datorren aldetik"); zintzarrots G 5 (Etxde JJ 171-172: "asto lasterretan murgildu baiño len, zintzarrotsaren berri zerbait eman dezagun (...) zintzarrotsak antzeztu oi zituzten"); zinzarrots IE 1 (O Pr: "Zeinuak deraunzano, zinzarrotsa ioralterano / Tandis que la cloche sonne, la sonnette ne s'entend point plus loin que de l'estendue du collier qui la soustient"); zintzarri-soñu G 1 (Tx B I); zintzardun G 1 (Or Eus); zintzarridun G 1 (Or Mi); txintxarri 20: B 1 (Gand Elorri); G 19 (Izt C, Alz STFer, Ag G eta "ume-txintxarri", "txintxarri-jotze", Iraola, ArgiDL, Inza Azalp, Muj PAm, Or Eus eta "txintxarri-zur", Munita, Lek SClar eta "urre-txintxarri" 2); txintxarri-erri G 2 (Alz STFer, Munita: "Txintxarri-erria esaten omen diote Alegiko erriari"); txintxarri ots G 6 (Alz Ram: "zalburdi baten txintxarri otsa urrutira entzuten da"; Lab EEguna, NEtx LBB); txintxarri - ots G 1 (Uzt LEG II: "Udaberria eldu daneko ardien txintxarri-otsa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

z- hasiak 29 dira (G 11, IE 3, EB 15); tx- hasiak 6 (G 3, EB 3); tz- hasiak 2 (Z); zinzarri EB 3 (P. Zabaleta); zintzarri 22: G 11 (J.A. Barriola Aizpurua, A.M. Labayen, D. Garmendia, J.L. Iriarte, J. Garmendia Larrañaga, I. Begiriztain, A. Zavala); EB 11 (J. Garmendia Larrañaga eta "zintzarri jotze", I. Sarasola, P. Urkizu, J.A. Agirre, Txillardegi; X. Amuriza; P. Zabaleta: "ardi zintzarri"); zintzarrots 4: IE 3 (Eskualduna 1902: "Zintzarrotsa franko Maulen ere umen da"); EB 1 (P. Urkizu: "Zintzarrots, zintzarri eta galarrots astolasterra ematen zen giroaz mintzo zaizkigu"); txintxarri 5: G 2 (G.B.A.; M. Lekuona: "urre txintxarri"); EB 3 (P. Sastre 2; J. Etxaide: "txintxarri soinu"); txintxarri ots G 1 (A.M. Labayen: "Txintxarri otsa entzun bedi"); tzintzarri eta tzintzarrada bana, Zu (Etxahun Iruriko: "Oraidanik diagu / Tzintzarrada prestatzen; / Eztuk ihur Ziberun / Guri ahal paretzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txintxar-hots : AB38 1; txintxarri : AB38 1, HiztEn-LurE ("ik. zintzarri" bietan); zintzari : DFrec 1; zintzarri : DFrec 1, AB38 9, AB50 1, HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-/z-.

zintzarrots
iz. pl. Toberak. Berriz ezkontzen direnei zintzarrotsak egitea barau egitea baino hobeki begiratzen da gure artean.

Aztergaia: zintzarrots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'toberak'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hots.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

toberak.

zintzatu, zintza/zintzatu, zintzatzen
da ad. Ipar. Zintz egin. Bortizki zintzatu da.

Aztergaia: zintzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zintzatu, zintza, zintzatzen. Ipar. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zintzatu, zintza, zintzatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-atu.

zintzil
adb. g. er. Zintzilik.

Aztergaia: zintzil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zintzilik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra eman: zintzil h. zintzilik. 2- Gainerako informazioa ezabatu. || 1- Egokiagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

zintzilik
adb. Goiko aldetik loturik edo eutsirik, beheko aldetik inon bermatzen ez dela, eta higi edo kulunka daitekeela. Ik. dilindan; dingilizka; dilindaka. Zintzilik egon, jarri. Mutikoei saski bat jaisten zien sokatik zintzilik. Errotarria lepotik zintzilik ezarri eta itsas hondora bota. Sabaitik zintzilik. Hormetan zintzilik.

Aztergaia: zintzilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

zintzilika
adb. gip. Zintzilik. Burdinazko pertz bat laratzetik zintzilika. Gurutzean zintzilika ipiniko zaituzte.

Aztergaia: zintzilika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'zintzilik'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

zintzilik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  Naf. gehitu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): onartu egin da.

zintzilikari
adj. Zintzilik dagoena. Lore zintzilikariak. Inoiz eraiki den zubi zintzilikari luzeena.

Aztergaia: zintzilikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

zintzilik dagoena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zubi zintzilikaria.

zintzilikario
iz. Zintzilik dagoen gauza. Abere hortz zulodunak eta horrelako beste zenbait gauza txiki zintzilikariotzat erabiltzen ziren.

Aztergaia: zintzilikario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zintzilikatu, zintzilika/zintzilikatu, zintzilikatzen
da/du ad. Zintzilik jarri. Ik. eseki; eskegi. Zuhaitz batetik zintzilikatu zuten. Pertza sutondoan zintzilikatzeko laratza.

Aztergaia: zintzilikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zintzilikatu, zintzilika(tu), zintzilikatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zintzilikatu, zintzilika(tu), zintzilikatzen.

zintzilipurdi
iz. bizk. Itzulipurdia.

Aztergaia: zintzilipurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

itzulipurdia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zintzo
1 adj. Bertute moralen arabera jokatzen duena. Anton. gaizto. Kristau zintzoa. Gizon zintzo eta egiatia. Mutil zintzo eta saiatu horietakoa zen. Bere saria merezi du langile zintzoak. Zintzoen linboa.
2 adj. Egiaren araberakoa; egiaren arabera aritzen dena. Aitortza zintzoa eragin zion. Dugun baino testu zintzoagoa lor dezakegu, grafiaren aldaketa zela bide gaizki idatziak aldatuz. Historialari bizkor bezain zintzoa.
3 adb. Zintzotasunez. Ik. zintzoki. Zintzo ibili. Zintzo jokatu zuen. Haurrak zintzo hazi. Legea zintzo ez gordetzeko aitzakia bila. Lana zintzo egiten duenak. Bere hitza zintzo asko bete zuen. Hitzez hitz itzultzea, edota mamia zintzo gorderik, azala aldatzea.

Aztergaia: zintzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zintzoki
adb. Zintzotasunez, zintzo. Ik. zintzorik; zintzoro. Lana egizue zintzoki. Asmo hau zintzoki bete nahirik.

Aztergaia: zintzoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

zintzorik
adb. Zintzoki, zintzo.

Aztergaia: zintzorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

zintzoro
adb. Zintzoki, zintzo. Mandatariak esana zintzoro bete zuten. Behar bezala egin baitu beti lana zeharo eta zintzoro.

Aztergaia: zintzoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

zintzotasun
iz. Zintzoa denaren nolakotasuna. Zure gogoaren zintzotasunaren eta zuzentasunaren erakusgarri. Gaiztoari zintzotasuna gorrotagarri zaio. Ea zintzotasunak bakarrik baztertu gaituen bide oker horietatik. Lanerako zintzotasuna eta begi argia. Elkarri laguntzea eta elkarrenganako zintzotasunean bizitzea.

Aztergaia: zintzotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zintzotu, zintzo/zintzotu, zintzotzen
da/du ad. Zintzo edo zintzoago bihurtu. Tomas zintzotuko da, ezkondu ondoan. Nork daki zenbat arima zintzotu eta zeruratu zituen! || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gaizto zintzotuak.

Aztergaia: zintzotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zintzotu, zintzo(tu), zintzotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zintzotu, zintzo(tu), zintzotzen.

zintzur
1 iz. Eztarria. Ik. laringe; sama 2. Oilasko hezur bat zintzurrean gelditurik. Eginik urka-bilurra, tinkatuz hartan zintzurra, badoa beste mundura. Hartu zuen neskatxa zintzurretik eta itotzear ipini zuen. Zintzurra erlastu. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen.
2 iz. Zintzur sagarra.
3 iz. Mendi zintzurra.

Aztergaia: zintzur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

farinje, zintzur.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zintzur-heste.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "zintzur-bustitze. Goizegi ote da hau sartzeko?"

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa eskain liteke, hasteko, H. Knörrek aipatzen duen zintzur-bustitzeren oinarria: zintzurra busti 'edan'; eta azpisarrera gisa zintzur-sagar (gorgoil sarreran aipatua, definitzaile gisa), beharbada Ipar. marka duela.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zintzur-heste.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Medik.)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: zintzur-bustitze edo zintzur bustitze.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu egin dira lantaldeak aipatu dituen adibidea eta azpisarrera: "zintzur iz.: zintzurra busti 'edan'".

zintzur bustitze, zintzur-bustitze
iz. Ipar. Bazkalaurretik edo afalaurretik edari bat (gehienetan alkoholduna) hartzea. Ik. aperitibo; aperitifa. Ondotik, zintzur bustitze eta afari on bat, umore onean. Zintzur-bustitze bat antolatu zuten hauen ohoretan.
zintzur heste, zintzur-heste
iz. Zintzurretik bronkioetara doan arnasbideetako tutua. Ik. trakea.
zintzur sagar, zintzur-sagar
iz. Tiroide kartilagoak lepoaren aurrealdean eratzen duen konkorra, gizonetan emakumeetan baino irtenagoa izan ohi dena. Ik. gorgoil; giranoi. Kopeta zabala zuen, begi urdinak, sudur estua, lepo luzea, zintzur-sagar irtena.
zintzurkoi
adj. Ipar. Sabelkoia. Igandea ostatuan iragaten duen gizon zintzurkoia.

Aztergaia: zintzurkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'sabelkoia'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-koi.

zintzurra busti
ad.-lok. Edatearen ekintza adierazteko esapidea. Ik. edan1 1; eztarria busti. Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Plazako tabernetan zintzurra bustiz hasi zuten ibilaldia txistulariek. Tartetxo bat hartu zuen zintzurra bustitzeko, mintzatzen hasi aurretik.

Aztergaia: zintzurra busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zintzur * Ez diteke zintzurra nai bezin maiz busti. JanEd I 20. Ithurriko uretik bakarrik noizean behin zintzurra bustiz. JE Ber 29. Txintxurra bustiz, ekin diote kantari. Or Eus 105 (Mi 80 zintzur). busti * Ez diteke zintzurra / nai bezin maiz busti. JanEd I 20. Beste ainbeste bider zintzurra bustiyaz. Sor Bar 110. Hoako lanekin behar diauk zintzurra busti. Guazen ostaturat. Zub 74.

LB:” 12:30ean karpapean zintzurra bustitzeko adina ukanen dute Los Incognitosen musikarekin” (Berria); EPG: “Ongi etorri aratsalde hori beiratuko duten guzier! Egitaraua ikusiz, segur zirezte ez dela nehor aspertuko eta gisa den bezala, bururatzean zintzurra bustiz bi solasen egiteko parada izanen da.” (Herria); ETC: “Hire zintzurra bustia mantentzea nire kontu, hi hasi hizketan!” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hator, zintzurra bustiko diagu elkarrekin!: ven, ¡vamos a echar un trago!; Adorez: zintzurra busti: beber; Labayru: zintzurra busti 1 ad. lok., ad. dau (kolok.) echar un trago; remojar el gaznate; beber

Bestelakoak

zintzur 2 iz. (Esapideetan). Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. zintzur 2 ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zintzur eta busti sarreretan.

zintzurra urratu
du ad.-lok. Zintzurra erlastu edo laztu. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Gero gainetik gaizki-esaka, zintzurrak urratu arte. Zintzurra urratzeko zorian egiten oihu.
Loturak

Aztergaia: zintzurra urratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urratu * Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. MIH 310. zintzur 1 Zintzurra urratzeko zorian egitea oihu, nigar, kantu, crier, pleurer, chanter, au risque de se déchirer la gorge" H. "Garganta" A. * Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. MIH 326.

LB: “hasi da garrasika gizon gazte bat, ahoa aurpegia bezain handi eginik, zintzurra urratzeraino eta jauzika” (Berria); EPG: “Ez ordea zintzurra urratu baino lehen orroen ixiltzeko ohitura zuen horietarik.” (Eneko Bidegain); ETC: “EAEn, PP eta PSE-EE zintzurra urratu beharrean dabiltza behiala lagun abertzale zintzoena zuten Juan Maria Atutxaren dribling-aren ostean” (Egunkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari: empezarán a cantar con todas las fuerzas; Labayru: 0

Bestelakoak

zintzur 2 iz. (Esapideetan). Iturriko uretik bakarrik, noizean behin zintzurra bustiz. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Ehun biba dizkiote zintzurrek igortzen. urratu1 2 du ad. Hautsi, puskatu, desegin. Oinekin lurra urratzen du. Lurra goldeaz urratzea, lehenengo lana. Urratzen zizkien gorputzeko haragi guztiak burdinazko azazkalekin. Nire lokarriak urratu dituzu, Jauna. Eratxiki nazazu, amodioaren ezin urratuzko amarraz. Osasunarekin urratu zapatok! Etxola txar erdi urratu batean. Ikusi genuen haren sabela urratua eta har zikinez betea. Eta zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Laster bildua, laster urratua (esr. zah.). || Ontziko jende guztiak irriz urratuak zeuden.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. zintzur 2 ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zintzur eta urratu sarreretan.

zintzurra(k) egin
ad.-lok. Lepoa moztu. Hilaren ahaideak atzeman orduko, zintzurra eginen dio. Abrahamek hartu zuen ganibeta bere semeari zintzurrak egiteko.
zintzurreko min
iz. Zintzurrean sentitzen den mina. Gripe horren sintomak ohiko gripearen antzekoak dira: sukarra, eztula, arnasteko zailtasunak, hotzikarak, zintzurreko mina eta gorputzaldi txarra.

Aztergaia: zintzurreko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, gainerako minekin egin den bezala.

zio
iz. Zergatikoa, arrazoia. Ez dut aurkitzen lanera bultza nazakeen ziorik. Milaka zio badauzka, gaiztagin bihurtzeko.

Aztergaia: zio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ziordiar
1 adj. Ziordikoa, Ziordiari dagokiona.
2 iz. Ziordiko herritarra.
ziortzar
1 adj. Ziortzakoa, Ziortzari dagokiona.
2 iz. Ziortzako herritarra.
zipaio
1 iz. XVIII. eta XIX. mendeetan Europako armada baten (bereziki Britainia Handikoaren) zerbitzura zegoen soldadu hindua. 1857ko maiatzaren 10ean zipaioak britainiar ofizialen kontra borrokatu ziren, eta New Delhira sartu ziren hurrengo egunean.
2 iz. Ezarritako agintearen esanetara, bere herrikideen kontra ari den pertsona. (Irain hitz gisa, mespretxua adieraziz, erabiltzen da). Gerry Adamsen zaleak iraultzaile hutsak dira, noski, eta beste guztiak zipaioak edo traidoreak baino ez. Etxera sartzera zihoan batean, bi zipaio jarri zitzaizkion aurrez aurre, kaleko jantzita.

Aztergaia: zipaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zipaio 40: Berria 37 (adib.: “Hemen ezer ez da gertatzen errudunak aukeratuen kastako kideak sentitzen direnean, Ipar Europaren zipaioak direnean”), Argia 2 (adib.: “Zipaioak bobby bihurtzea ameskeria izan liteke, baina polizia berri bat behar dugu, beste estilo bat erakutsiko duena eta herritarren konfiantza irabaziko duena”), DiarioVasco (“Min egin dizu eta Udaltzaingo guztiak sartu dituzu beraiekin ez zihoan gerra batean, guk txartelak jartzen eta beraiek kentzen, zipaio lanak egiten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zipaio 32: Berria 9 (adib.: “Polizia hiltzaile eta Zipaioak, hiltzaileak izan ziren manifestazioan ozenen entzun ziren leloak”), Iban Zaldua 3 (adib.: “Ez dago zalantzarik: zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!”), Juan Luis Zabala 3 (adib.: “Nik ez ditinat zipaioak maite, ezta banketxeak ere”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “kausaren zoritxarrerako eta nire zorionerako, zipaioek ez zidaten jipoirik ez tratu txarrik eman.”), Pako Aristi 3 (adib.: “Zipaioak izan dira”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Txakurrak, oiloak, zipaioak... ez dago jokabide bakarra noiz den definizioa eta noiz den iraina neurtzeko orduan”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (adib.: “Hori bai, batzuetan zipaio furgona bat atzeraxeago gelditzen duk, eta horrekin ibili beharra zagok kontuz - Karlos beti buruzagi“), Unai Iturriaga 2 (adib.: “Zenbat zipaio!”), Patxi Iturritegi (“Laster beteko dun ingurua zipaio nazkagarriz”), Koldo Izagirre (“Nik hasieran pentsatu nuen zipaioak zirela guztiok grabatzera etorriak gero dena bideotan edukitzeko”), Eider Rodriguez (“Ordutik atzean ditiat zipaioak, ondo baitakite hire andrea naizela”), Hasier Etxeberria (“Zipaioa zela eta kontuz ibiltzeko aurrerantzean”), Sonia Gonzalez (“Zipaioen bi furgona daude jadanik zarratuta dagoen eskolaren parean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cipayo / fr sipahi, cipaye: Elhuyar: zipaio / Nolaerran: - / Zehazki: zipaio / Labayru: - / Adorez5000: zipaio.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Maileguak baldintza minimoa betetzen du

Erabilia da, adiera gaitzesgarrikoa batez ere, eta arazoak egon daitezke adierak definitzerakoan; oraingoz isildu egingo da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia. Dena dela, sartzekoak dira bi adierak (Indiako poliziari dagokiona eta EAEko polizia izendatzeko modu gaitzesgarria).

zipitz
iz. Ezer ere ez, batere ez. (Ezezko esaldietan). (zipitzik forman erabiltzen da). Ik. tut. Ez diot zipitzik ere ulertu.

Aztergaia: zipitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

zipitzik forman erabiltzen da, eta ezezko perpausetan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez diot zipitzik ere ulertu.

zipla
iz. Zirikada, esaldi mingarria.

Aztergaia: zipla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zirikada'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zirikada.

ziplo
adb. Bat-batean. Bertantxe ziplo hilda geratu zen. Gogoangarria izan zen gelara etorri eta infernurik ez zela, ziplo, bota zigun eguna.

Aztergaia: ziplo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bat-batean'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bat-batean.

zipoka
adb. Zirikatzen. Anai-arrebekin haserretu eta joka eta zipoka ibiltzen zara.

Aztergaia: zipoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

zirikatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zipot
iz. Tripa, sabela. Ik. zilbot.

Aztergaia: zipot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OH argitaratuan zipot sarrera: Urruz Urz ("Zorioneko gaztañ oiekin / betetzen badek zipota / oien aiziak ezingo dituk / kanpora nola-nai bota"), Ezale 1897 ("Eta nagusia, zer gizon modu da? Ez du zer esanik, zipota bete ezkero, bapo"); zipot egin Izeta BHizt2 ("Ardiek belaian zipot in dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zipot : HiztEn, LurE; zipot egin : HiztEn, LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

zipot : EuskHizt, ElhHizt (eta AS: zipot egin), HiruMila (eta zipot egin), EskolaHE, DRA (eta zipot egin), PMuj DVC (eta zipot egin) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeak ez daki forma bizia den, edo non bizi den; P. Rekaldek zipot egin aditz-esapidea ezagutzen du, 'ase' (edo bestetako 'enpo egin') adierakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zipot.

zipote
adj. Ipar. Gizena, lodikotea. Zahar-gazte, lerden eta zipoteak, tonto eta abilak, oro sekulako presan.

Aztergaia: zipote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gizena'.

zipoteka
adb. Itsumustuan, arrapaladan. Zipoteka joan.

Aztergaia: zipoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. 'itsumustuan'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

itsumustuan.

zipotz
1 iz. Upelaren zuloa ixteko erabiltzen den ziria. Ik. txotx1 3. Zipotza behin kendu eta orduan ligak agertu.
2 adj. Burugogorra; aiurri gaiztokoa. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Zipotz, doilorra!, zer egin diok ene seme laztanari? Istant bat izanen da, ez zenuke hain zipotza izan behar.
Azpisarrerak

Aztergaia: zipotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izond. "Askotan nolabaiteko giro zipotzak aukeran izan oi dira urte garai orretan" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

zipotza sartu
ad.-lok. Ziria sartu. Zipotz ederra sartu zion.
zipotzaldi
iz. Norbait zipoztua dagoen aldia.

Aztergaia: zipotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

cf. infra zipoztu. Ik. ap. DRA, zipotz egin : Anab Don ("Kurrutako oso naigabetua zegoala-ta, zipotz egiñik, urrengo batean Xanti'k ikusiko zuala nork aurrea artu"), eta zipozki : LMuj BideG ("Arnasa, kolorea, garbitasuna zipozki amiltzen dira niregan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zipotzaldi formarik. Cf. zipozki 1, El Día 1931 ("Apaldu bear genuken asko / gerade noski arrotzen, / eta arroak atsekabeak / zipozki ditu ematen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zipotz egin : LurE (AS: ziria sartu, engainatu); zipotza sartu : HiztEn (AS; engainatu, ziria sartu), LurE (AS: zipotz egin); zipozketa : Euskalterm 5 (hauetan 1 poxelamendu sinonimoarekin: 'taponamiento, atasco' itzulia; 1 mesenterio-arteriaren zipozketa: 'oclusión de la arteria mesentérica', 1 heste-zipozketa: 'oclusión intestinal'; 1 heste-zipozketa funtzional, heste-buxadura funtzional sinonimoarekin: 'oclusión intestinal funcional'; 1 heste-zipozketa mekaniko, heste-buxadura mekaniko sinonimoarekin: 'oclusión intestinal mecánica'); zipoztaile : Euskalterm 1 (tronboangeitis zipoztaile, Buerger-en eritasun sinonimoarekin: 'tromboangitis obliterante, enfermedad de Buerger' itzulia); zipoztu : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zipotza sartu : EuskHizt (adib. gisa, s.u. zipotz: ziria sartu, atzipetu), ElhHizt (AS: engañar, burlar), HiruMila (engañar, meter un cuento), EskolaHE (adib. gisa, s.u. zipotz: ziria sartu, atzipetu), DRA (adib. gisa, engañar, lit. meter el espiche); zipozki : DRA (obstinadamente); zipotz egin : DRA (engañar) // PMuj DVC: zipoztu eta zipoztatu (cf. infra), zipotz-denda (taponería: tienda), zipotziri (sacatapón, tirabuzón, sacacorchos), zipotz-kentzeko (descorchador, sacacorchos, sacatapón), zipotz-ola (taponería, fábrica de tapones), zipotz-ots (taponazo: estruendo), zipotz-saltzaile (taponero, que los vende), zipozale (taponero, cáustico, mordaz), zipotzgile (taponero, que los hace), zipozgintza (taponería, fábrica de tapones, industria taponera), zipozkada (taponazo, golpe dado con el tapón), zipozketa (taponamiento), zipoztegi (taponería: tienda), zipoztun (taponero, que los vende) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez da testuetan jaso, baina ahozkoan ezaguna da (zipoztu aditza ezaguna den heinean, alegia).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zipotzaldi.

zipozkeria
iz. Zitalkeria, doilorkeria. Zipozkerietan ari da.

Aztergaia: zipozkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zipoztu, zipotz/zipoztu, zipozten
da ad. Zapuztu, muturtu, muzindu. Haurra zipoztu da.

Aztergaia: zipoztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zipoztu sarrera (eta hor xipoxtu, zipotu eta zipoztu bana): a) Onintza ZArg ("Zipri zapraka zirritoak laster Joakiñek zipotu zitun"); b) PPer Harrip ("Inor zapuztu edo zipoztu egiten denean ere apotu egin dela esaten da"), PPer Egunk 1991 ("Fabore hauxe eskatuko nieke nire izaera ezin eraman duten marigixon xipoxtu guziei"). Ez dugu aurkitu zipotzaldi formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zipotzaldi eta zipoztu formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zipoztu : DFrec 1 (Umandi: "batzuen batzuk, gure arteko itxu alakoak zipoztu eragin nahi-izan digute") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zipoztu : PMuj DVC (1 obstruir, obturar, cegar; 2 bideak zipoztu: interceptar, interrumpir, obstruir campos; 3 encorchar, poner tapones a las botellas; 4 taponar, obstruir con tapones; 5 enconarse una herida; 6 ponerse testarudo, de mal genio); zipoztatu : PMuj DVC (encorchar, poner tapones a las botellas) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

idazle bakarrarengan bildu da, baina lekukotasun lexikografiko onak ditu bere alde, eta taldekide batek baino gehiagok ezaguna du ahozko erabileran.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zipotz/zipoztu, zipozten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Adiera nagusiak bakarrik jaso dira

(zapuztu, muturtu, muzindu).

zipres
iz. Nekosta. Hosto koroak buruetan, zipres hostoz eginak.

Aztergaia: zipres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'nekosta'.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. nekosta, altzifre.

zipretar
1 adj. Ziprekoa, Zipreri dagokiona. Zipretar agintariak.
2 iz. Zipreko herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: zipretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kipertar izlag. 1, Zait (“Mnason kipertar ikaslea”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zipriztin
1 iz. Batez ere pl. Isurkari batetik, bertara zerbait erortzen denean edo zerbaiten gainean erortzen denean, ateratzen den tanta. Ik. ziliporta. Gero, gauza handiren bat jausi zen askako uretara, bazterrak urez eta zipriztinez betez. Odol zipriztinak. Doministiku egin eta soinekoa zipriztinez bete zion.
2 iz. Batez ere pl. (Ezbeharren baten eraginaren edo ondorioen irudi bezala). Egoera berri honen zipriztinak gurera ere heldu dira. Gerraren zipriztin gaiztoak harrapa gaitzake gu ere. Bekatuaren zipriztinik gabe sortua zela.

Aztergaia: zipriztin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zipriztindu, zipriztin/zipriztindu, zipriztintzen
1 du ad. Zipriztinez bete. Ura gainezka zetorren, bazterrak zipriztintzen. Berba egiterakoan, zipriztintzen zuen aurrean zuena.
2 du ad. Zerbait han eta hemen sakabanatu. Muino bakartiak, zuhaitz biluziz zipriztinduak. Erreka aldeko hostope iluna zeru urrez zipriztindurik. Musika, lehiaketak, marrazki bizidunak; eta dena umore biziz zipriztindua. Azterketaren emaitzen azalpena iritzi pertsonalekin zipriztindu du.
3 du ad. Zerbaitek beste zerbaiti edo norbaiti neurri batean kalte egin; bereziki, zerbaitek beste zerbaiten edo norbaiten izen ona nolabait belztu edo kaltetu. Euskal Herriko nekazariak nahikoa lasai daude, momentuz, luzokerraren krisiak ez dituelako gehiegi zipriztindu. Europa eta AEBko konpainia errespetagarriak zipriztinduta daude eskandaluan. Politikako liskarrek aspaldi zipriztindu zuten prozesua. Sentitzen dut honek guztiak zu ere zipriztindu izana. || Hegiaphalearen izen garbia lohiz zipriztinduz.

Aztergaia: zipriztindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zipriztindu, zipriztin(du), zipriztintzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zipriztindu, zipriztin(du), zipriztintzen.

zipriztingailu
iz. Zipriztintzeko erabiltzen den tresna. Ik. ihinztagailu.

Aztergaia: zipriztingailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. ihinztagailu.

Ongi eratua da

forma berria da, eta ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zipu
iz. Ipar. Putzua. Etxetik urrunxeago genuen zipua, zabal eta barna.

Aztergaia: zipu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'putzua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

putzua.

zira
1 iz. Arropen gainean jartzen den jantzi irazgaitza. Eskuan arpoia, soinean zira.
2 iz. Zirak egiteko erabiltzen den ehun irazgaitza. Arroparen gainetik, zirazko txamarra zabalak. Itsasora ateratzeko, zirazko galtzak jantzi zituen.

Aztergaia: zira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

s-/z-.

ziraia
iz. Ipar. Betuna. Alkandora aldatu nuen, zapatei ziraia eman nien, bibotea orraztu nuen, eta kalera irten nintzen.

Aztergaia: ziraia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Sin. betun.

ziraldoka
adb. Zabuka, zealdoka. Ik. balantzaka. Kalean ziraldoka delako ibiltzen, mutil koskor guztiek dute ezagutzen.

Aztergaia: ziraldoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zealdoka'.

ziratu, zira/ziratu, ziratzen
du ad. Ipar. (Oinetakoei) ziraia eman. Goizean zapatak ziratu gabe jalgi naiz etxetik.

Aztergaia: ziratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ziratu, zira(tu), ziratzen. Ipar. du ad. 'ziraia eman'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ziratu, zira(tu), ziratzen.

ziraukiar
1 adj. Ziraukikoa, Ziraukiri dagokiona.
2 iz. Ziraukiko herritarra.
ziraun
1 iz. Musker mota hankagabea, zilindro itxurako gorputz luzea duena (Anguis fragilis). Apo arruntak, ziraunak eta musker berdeak garbiketa-lana egiten dute ortu eta larre hauetan, bertako zomorroez elikatuz.
2 iz. Pertsona gaiztoa. Ziraun kaltegarri bat zen, haserrea ipintzeko beti prest.

Aztergaia: ziraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zirau 10 aldiz ageri da: G 8 (Cb Eg 2, Mb IArg 4, AA 2), IE 2 (FIr); ziraun 18 aldiz: B 7 (Itz Azald 4, Etxba Ibilt 3), G 11 (Mb IArg, Arr May, EA OlBe, Or Eus 4, Ag G 2, Etxde JJ, Ibiñ Virgil); eta ager. banarekin ziraun-mihi (NEtx LBB); ziraun-poema (Mde Po); ziraundegi (Etxde JJ); ziraunkume (Etxde AlosT); ziraunki B (Etxba Ibilt). "Eta emaztiak, orduantxe pozik, gura ez baleu lexko ezetz batzun ondoren, esan zetsan ziraunki..."; ez ditugu ziraun hankadun, eskinko formak aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziraun forma 5 aldiz ageri da: B (S. Onaindia), G (L. Dorronsoro), EB 2 (X. Kintana, P. Sastre), EgAs (DV 1988); ziraunkume 2 aldiz, G-EB (E. Olabide; J. Etxaide); zirun bi aldiz azaldu da, EB (Elhuyar biologi taldea); ez ditugu ziraun hankadun, eskinko formak aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eskinko : HiztEn-LurE, Euskalterm 6; zirau : DFrec 1; ziraun : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; ziraunkeria : HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ziraun : Anguis fragilis; eta Izendegiaren hustuketako lekukotasunak: a) Pythoninae (es lución, fr orvet): enanago : M. Etxaide; itsu-suge : Euzko Gogoa 1956-IX-X; siraun : Mendiak I; suge itsu : Aramendi Animali mundua; suge utsu : A EY I; suge-itsu : PMuj DCV; Bähr Bichos; suge-urdin : PMuj DCV; zirau : Gordailu IkastHiztegia; ziraun : Bea Narrazti; Perez Ollo Navarra; Saioka 6/NaturA; Aramendi Animali mundua; M. Ariztia Abereen mundua; MItziar Txoriak; AEK Sendabelarrak; A EY I; LMuj DGT; X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; b) Viperidae (es víbora, fr vipère): larrasuge :Puente Amestoy Bufo; larrasube : Puente Amestoy Bufo; bipera : X. Kintana Hizt80; sube-gorri : PMuj DCV; larra-sube : PMuj DCV; larra-suge : PMuj DCV; larrangilla : PMuj DCV; zirau : PMuj DCV; ziraun : PMuj DCV; zigolazti : PMuj DCV; c) Scincidae (es eslizón, fr scinque): eslizoi : Aramendi Animali mundua; eslizon : Mendiak I; ondar-musker : Euzko Gogoa 1956-IX-X; zinke : Euzko Gogoa 1956-IX-X; d) Chalcides bedriagai (es eslizón ibérico, fr seps de bedriaga): eskinko bostatz : Perez Ollo Navarra.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zirau(n).

Euskaltzaindiaren Arauak

Anguis fragilis.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Anguis fragilis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Bizkaian hauxe da forma bakarra, Bilboko erdaran sirón formaz ere agertua. Holaxe idazten da normalean aspaldiko animali eta taxonomi liburuetan" (1993-01-18)

zirenaikar
1 adj. Zirenaikakoa, Zirenaikari dagokiona.
2 iz. Zirenaikako herritarra.

Aztergaia: zirenaikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zirenaika / zirenaikar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zirenetar
1 adj. Zirenekoa, Zireneri dagokiona.
2 iz. Zireneko herritarra.

Aztergaia: zirenetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Zirene’tar izond. 2, Enb (“Josu’ri Simon Zirene’tarra laguntzat emon eutsonekua”, “Josu eraso dabe bultzaka, / Ill-zorijan Josu Deuna; / Simon Zirene’tarra damotse / Golgota’rako laguna”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Zirenetar izond. 2, D.M. Bernaola (“urteieran baña aurkitu ebeen gizon Zirenetar bat, Simon zeritxona”, “Aitu zirean Simon Zirenetarra deituten jakon bategaz”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zirenetar : HiztEn (Aristipok sortutako Greziako filosofi eskola bateko kidea), LurE (Zireneko Aristipok sortutako greziar filosofia eskolako kideez esaten da).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zirenear : BiblE (iz. 1 eta Eg 13,1: "Luzio Zirenearra"); TesBer 1999; IrakBa (Mk 15,21: "Zimun Zirenearra"; Mt 27,32: "zirenear gizon bat, Zimun deitua"; Lk 23,26: "Zimun deitu Zirenear bat"); Dv (2 M 2,24: "Jason zirenearra"; Mk 15,21: "Simon Zirenearra"; Eg 13,1: "Luzio zirenearra"; Mt 27,32 eta Lk 23,26: "zirenear gizon bat"); Ur (Mt 27,32: "gizon bat Zirenearra"); zirenetar : Ker (Eg 13,1: "Luzio Zirene'tarra" — Zirene'ko: Mt 27,32; Mk 15,21; Lk 23,26); Ur (Mk 15,21: "Simon zirenetarra"); kirenetar eta kirenaitar : Ol (2 M 2,24: "Yason Kirene'tarra"; Eg 13,1: "Luki kirenaitarra"; Lk 23,26: "Kirenai'tar Simon").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zirene / zirenetar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zirga
iz. Ibai edo ubide bazterretik, hartarako bide batetik, ontziei tira egiteko erabiltzen den soka. Kaira inguratu zen eta txistu jo zion Andreari, zirga bat bota ziezaion. Zirga bidetik zirgatzen ziren ontziak, urari goiti, soka tiratuz.
Azpisarrerak

Aztergaia: zirga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zirgan
adb. Ur-bazterretik, zirgari tira eginez, tira egiten. Arraunak utzirik, marinelak eman ziren zirgan, launaka. Zirgan eraman.
Loturak
zirgari
iz. Zirgatzailea. Zergatik eramaten zituzten zirgariek itsasontziak tiraka Bilboko porturaino?

Aztergaia: zirgari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zirgatu, zirga/zirgatu, zirgatzen
du ad. Ontzi bati lehorretik sokaz tiratu. Zirga bidetik zirgatzen ziren ontziak, urari goiti, soka tiratuz.

Aztergaia: zirgatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zirgatu, zirga(tu), zirgatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zirgatu, zirga(tu), zirgatzen.

zirgatzaile
iz. Ontzi bat zirgan eramaten duen pertsona. Marinelak eman ziren zirgan launaka, baina zirgatzaileak trabatuak ziren noiznahi.

Aztergaia: zirgatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zirgilo
iz. Metalezko eraztun aski handia. Presondegi ilunpean, zirgilo latzak soinean, goseak hil beharrean.

Aztergaia: zirgilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ziri
1 iz. Zurezko edo metalezko atala, puntako ertza aski zorrotza duena, pitzadurak zartarazteko, zuloak estaltzeko edo kideko gauzetarako erabiltzen dena. Ik. kabila; taket 2; zotz 2. Egur lodi hori hausteko, ekar ezazu aroztegitik ziri handi bat. Zurezko ziri bat egizu aizkorarekin, bitarte horretan sartzeko.
2 iz. Haga txiki baten edo zotz baten itxurako pieza luze eta mehea. Marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik. Plastikozko ziri batekin edanez.
3 iz. Esaldi mingarria, eztenkada. Ik. zirikada. Gaizki esaka ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak. Ipuin horiek eta bertsoak berdin-berdinak dituzte beren pipermina, eztena, ziria.

Esaera zaharrak

Zotzetik da ziria, hazitik bihia.

Aztergaia: ziri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zihi, ziri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ziria sartu.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ziria sartu.

ziri bertso, ziri-bertso
iz. Bertso satirikoa. Ik. epigrama. Forjarien edo marinel arrain-saltzaileen berri ere emango digute ziri bertsoetan.

Aztergaia: ziri-bertso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIRI-BERTSO (berso Dv; -bertzo V, G ap. A). Epigrama. "Epigrama. Es palabra moderna que por primera vez se lee, creo, en las poesías de mi padre" A. Cf. CancB III 235. v. ZIRI-BIURSA, ZIRI-NEURTITZ, ZIRI-OLDERKI, ZIRI-OLERKI. Ziri-bertsoak (tít.). Azc PB 262 (v. tbn. A in Azc PB 17 ziri-bertsoak (epigramas)). An dute bertsolari Salditseko Beltxa, / ziri-bertsuak sartzen ez guziz aketsa. Or Eus 14. Musde Tiraz izeneko ziri-bertsotatik aukeratutako ahapaldi zoragarriok. Etxde JJ 272.

adib: ziri 3 iz. Esaldi mingarria, eztenkada. Ik. zirikada. Gaizki esaka ari garelarik, maiz hartzen ditugu ahotan aipamen ilunak, ziri bihurriak. Ipuin horiek eta bertsoak berdin-berdinak dituzte beren pipermina, eztena, ziria. Ziri bertsoak.

ziri(-)bertso 7: Elkar (“Bada, egun osoa, Iliadako hain neurtitz edo Homerok ongi ala gaizki moldatu ote zuen azter eta azter joaiten zaio; ulain 'epigramatan' edo ziri bertsotan Martzial lizunkoitto ibili ote zen ikertzen joaiten zaio eguna”), Erlea (“deboziozkoak, ipuinak, jolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri bertsoak, pozgarriak, eta benetakoak”), Euskaltzaindia (“Eusebio Mª Azkueren ziri bertsoak gogoratzen dituzten umorezko testuak dauzka”), Karmel 4 (“Nekazari herrietako berri bestean, txisperu-armaginen, forjarien edo marinel arrain saltzaileen berri ere emango digute ziri bertsoetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ziri(-)bertso 7: Anjel Lertxundi 3 (“Kontua da labaindar guztien ahotan zebilela auskalo nork asmatutako ziri bertsoa”), Iñaki Arranz (“Egilearen izenik gabe zetozen orduko mutadi haiek aldizkariko "Sección Amena" atalean aurkitzen ditugu, ondoan somaketak (hizpanaldiak), itanasiak (asmaketak) edo ziri-bertsoak lagun zituztela”), Aingeru Epaltza (“Nabarrenkoxeko ziri-bertsoak zeuden tartean, baina ez zen gauza bera”), Juan Garzia 2 (“Gogoan ditut, hala ere, poeta txarrak gogor zigortzeko erabili zituen ziri-bertsoetako lerrook”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Bertso-mota bat denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bertso sarreran.

ziri sartzaile, ziri-sartzaile
adj./iz. Engainatzailea, adarjotzailea. Ai, Patxi!, ez haiz, horratik, ziri-sartzaile motela!

Aztergaia: ziri-sartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ziri-sartze 2: Bilbao IpuiB ("Pekaturik be ez dok izango aundi-aundirik olako ziri-sartzea be-ta"), SM Zirik ("Galdo-txiki ziri-sartze kontuan atzian gelditzekuan ezpazan be beti izaten zituan bere inguruan beste adar-jotzalle batzuek pe axaxa emoten"); ziri-sartzaille (eta ziri[-]sartzalle, ziri[-]sartzalla) 5: AB AmaE 2 ("Kristobal ziri sartzallea", "Gizon ziri sartzalla diranen legera"), Enb 2 ("Ez az, orraitik, / ziri-sartzalle motela!", "Ziri-sartzallak, barriz, dira andienak"), SM Zirik ("Olakua zan gure Trapu-Trapu ziri-sartzaille okerra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziri sartze 1, R. Iraola ("Arrazoi kolpeak izan litzake forma eta enfoke diferenteak: umorea, pikardia, ziri sartzea"); ziri sartzaile 3: J.M. Etxezarreta "Izazpi" in X. Euskitze ("Arrazoietan apartekoa, / ziri sartzaile zorrotza, / alderdi danak aitatzekotan / ez zegok zerrenda motza"), J. Ziganda ("Bankuzaina ez zen ziri sartzaile makala haren aldean"), R. Iraola ("Egaña beti da sorpresa-iturri eta ziri sartzaile aparta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zirisartzaile : AB38 1; ziri-sartze : AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ziri sartzaile : EuskHizt (adib. gisa), PMuj DVC (ziri-sartzaile: petardista, estafador, embustero) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

elkarketa libretzat eman liteke, edo adibide gisa eskaini, ziria sartu azpisarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: ziri-sartzaile, ziri sarreraren azpisarrera gisa.

ziri-ziri
adb. Batez ere bizk. Leunki eta etenik gabe. Euria, ziri-ziri jausten den euri lanbroa.

Aztergaia: ziri-ziri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. xiri-xiri.

Bestelakoak

aski antzekoak dira, formaz eta adieraz, ziri-ziri hau eta gorago proposatu den zirin-zirin; baina biak jasotzea proposatzen du lantaldeak, ez baitirudi bata bestearen aldaera direnik, baizik jatorri banako bi forma elkarren antzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euria, ziri-ziri jausten den euri lanbroa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea aldatu: "ziri-ziri hasi da euria". || 1- Egokiagoa dela uste dugu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

ziria sartu
ad.-lok. Engainatu, atzipetu; adarra jo; esaldi mingarriak bota. Ziria sartu nahi didak, baina ez nauk hain motza. Ziria sartzen eta adarra jotzen. Halako ziria beste bati sartu. Argia-n ziri bat sartu didazun arren, ez nator beste ziri bat sartzera, neure burua zuritzera baizik.

Aztergaia: ziria sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ziri sarrerari dagokion azpisarrera.

zirika
1 iz. g. er. Zirikatzea.
2 adb. Zirikatzen, zirikatuz. Beti elkarri zirika dabiltza. Beti zirika eta makilaka ari zaizkiolako etengabe, bere onetik nola aterako. Arantzatxo bat daramat geroztik zirika. Beti zaurietan zirika. Txorakeria litzateke hemen huskerien inguruan zirika hastea.
Azpisarrerak

Aztergaia: zirika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. g.er. 'zirikatzea'. 2 adlag. 'zirikatuz'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. (g.er); 2 adlag.

zirika egin
ad.-lok. Zirikatu. Gehienez ere, norbaitek zirika egiten badit, ukabila dantzan jarriko dut.

Aztergaia: zirika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIRIKA EGIN Tentar. Bere buruaren besteko, beti, antzak zirika egiten dio. "La tienta". MEIG IX 125 (en colab. con NEtx). (Con determinantes). Yan-Pier-ek ikusten baitzun Piarresen goibeltasun eta muxinkeria eta etzitzaion zirikarik egiten ausartu. Etxde JJ 56. Libertadeak berak etzion alako zirikarik egiten, baiñan, bere gorrotoaren asegarria irixtekotan edozertarako gertu zegon. Ib. 185.

zirika egin 1, Elkar (“Zirika egiteko zirritua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zirika egin 5: Herria 2 (“Langile horrek, CFDT sindikatarekin, bere lana utzi bezain laster pleinta bat ezarri zuen "Prud'hommes" auzitegian, nagusiak aski zirika eginik berak galdatu zuela hantik ateratzea, gohaindurik”), Pedro Alberdi (“Zirika egiteko gogoa ere izan zuen, baina apaltasunez hitz egitea aukeratu zuen.”), Edorta Jimenez (“Finca Vigían 1942ko urriaren 7an sinatua den eskutitzean semeari Juan Duñabeitia aipatzen dio, eta 1943ko urriaren 30eko beste batean semeari zirika egiten dio, Sinbad aipatuz.”), Koldo Biguri (“Gehienez ere, norbaitek zirika egiten badit, ukabila dantzan jarriko dut”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zirika sarreran.

zirikada
1 iz. Eztenkada, esaldi zirikatzailea. Beti, norbaiti zirikadaren bat nondik sartuko ibiltzen zen.
2 iz. Tresna zorrotz batez egiten den sastada.

Aztergaia: zirikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

zirikagarri
adj. Zirikatzen duena. Galdera zirikagarriak. Bere bertso zirikagarrien ezten zorrotzak.

Aztergaia: zirikagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zirikalari
adj. Zirikatzailea. Zuberotar koplari dohakabearen neurtitz zirikalaria. Haur zirikalariak.

Aztergaia: zirikalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

zirikatzailea.

zirikaldi
1 iz. Tentaldia. Hobena eginarazten diguten gogorapen gaizto eta zirikaldiei leku ematen Jainkoak utz ez gaitzala.
2 iz. Norbait zirikatzen den aldia; zirikatzea. Italieraz agurtzeari, haatik, zirikaldi usaina hartzen diot.

Aztergaia: zirikaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

arauak lehendik eskainia du, ziriketa formaren definitzaile gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

zirikarazi, zirikaraz, zirikarazten
du ad. Zirikatzera behartu.

Aztergaia: zirikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zirikarazi, zirikaraz, zirikarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zirikarazi, zirikaraz, zirikarazten.

zirikatu, zirika/zirikatu, zirikatzen
1 du ad. Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. akuilatu; xaxatu;  + kilikatu; kitzikatu; tentatu 1; narritatu 2. Jakin-nahiak zirikatzen gintuen. Berriz ere zirikatu ninduten hiztegi osoari ekiteko. Bekatura zirikatzen gaituzten esetsiak. Egia gorrotatzera zirikatzen.
2 du ad. Amorrarazi, ernegarazi. Beti anaia zirikatzen ibiltzen da, negar eragin arte.
3 du ad. Hatzekin edo zerbaitekin azterka edo ukitzen aritu. Pipa zirikatu, bete eta piztu zuenean. Zaurian zirikatzen. Ez zuten zilegi aiztoaz sua zirikatzea.

Aztergaia: zirikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

irantzi (3) eta irantzalle (2), objektua animalia dutela ageri dira beti; iren formaren 3 ager.etako 1 animaliari dagokio, 1 pertsonari, eta 1 erabakigaitza da; irendu formaren 6 ager.tatik 4tan obj. animalia da eta 2tan pertsona; zikiratu, zikiratzaile formen 28 ager.tatik 13tan obj. pertsona da, eta 14tan animalia; behin beste hirugarren adiera bat duela azaldu da; zikiro eta eratorri-konposatuak 83 aldiz azaldu dira, eta beti animalia da: irantzi 3 (It Dial) eta irantzalle 2 (Ag G) objektua animalia dutela ageri dira beti; iren 3 aldiz ageri da: bat animaliari dagokio (Mg PAb: "ollaar iren"); bestea 'gizon irendua' esanahikoa da (Or Aitork: "Egiaren agotik entzuna nuan, ba zirala irenak, zeru-erriarengatik beuren eskuz irenduak"); erreferente ilunekoa da hirugarrena (Zait Plat: "Irenari buruz eta xaguxarrari iaurti-ukaldiari buruzko aurren igarkizuna"). Cf. halab. aketiren (Mg PAb 5 aldiz); irendu 6 aldiz: obj. animalia da lautan (Ur Dial 3, Izt C: "irindu"); eta pertsona bitan (Or Aitork); zikiro (+ -kh-, -u eta konposatuak) 54 dira: G 16 (It Dial; Noe; Xe; Or Eus 2; NEtx LBB 11), IE-ZuAm 38 (Lg I; AstLas; Gy 15; Dv 3; ChantP; Elzb 2; Barb Sup 7; Const; Etcham; Zub 4; Xa Odol; Casve SGrazi); xikiro (+ konposatuak) 10, IE-ZuAm (SP Phil; Monho 2; Arch Fab; Gy 2; ECocin 4); txikiro 6 (Izt C 2, Lard 4); cf. gainera aritxikiro eta akertxikiro bana (Izt C); zikiroki (+ -kh-, x-) 13 dira (ECocin 6: x-; Gy 3; Dv Lab; JanEd II 2; Or Eus); zikiratu ad.ren obj. animalia da 9tan (txikiratu 2: Izt C; Noe eta xik(h)iratu 7: Dv), eta pertsona 10etan (xikiratu 9: Lç 6 (Mt 19,12), O Pr 2; O Pr in MEIG; zikiratu 1: Tx B II); zikiratzaile iz.arena animalia 5etan (zerri-zikiratzaille: Berron Kijote; txikiratzalle 4: It Fab 3; Xe), etapertsona 3tan (zikiriatzale: Arti Tobera); 'engainatu, lapurtu' adierakoa da zikiatu 1 (Ud: "Ango ostalariyak baloriak ditu, gauza gutxitxorekin dirua du bitu, paraje garestira degu akuditu, gure kuarto apurrak laiste ziran aitu, Ataungo atsu orrek zikiatu gaitu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irantzi formarik ez da azaldu, ezta zikiratu ad. ere; iren 2 eta irendu 1, beti pertsonei dagozkiela (UZEI: "Lurbira osoan aurkitzen diren iren eslaviar guztiak al-Andalus-etik datoz", "Frantzian edo Galizian harrapatutako neska-mutilak izaten dira, eta eslaviar irenak ere bai"; "Izan ere irendu egiten zituzten herrialde honetan (Lucenako juduak), eta merkatari judutarrak izaten ziren operazio hori egiten zutenak"); zikiramendu behin azaldu da (M. Haranburu: "Antzara": zigor eta agresibitate zentzuaren ondoan, zikiramendu gaia eduki dezake"); zikiro 14 aldiz, beti animaliari dagokiola (P. Etcheverry 2: -kh-; J. Garmendia; A. Arrinda; R. Murua 5; J. Agirre; Herriz Herri 2; P. Sastre; Euskalerriko bertsolari gaztetxoak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akerriren : Euskalterm 1; irantzi : HiztEn; iren : HiztEn-LurE; iren konplexu : LurE; irendu : DFrec 1; AB50 1; HiztEn-LurE; Euskalterm 1; irentze : Euskalterm 2; kastrazio : Euskalterm 1; kastrazio-konplexu : HiztEn; Euskalterm 1; kastrazio-larritasun : Euskalterm 1; zikiratu : HiztEn-LurE; Euskalterm 3; zikiratu (hed.): DFrec 1; zikiratu-konplexu : Euskalterm 1; zikiratzaile : LurE; Euskalterm 1; zikiratze : LurE; Euskalterm 2; zikiro : DFrec 5; AB38 3; HiztEn-LurE; Euskalterm 1. // HiztEn: irantzi : irendu; iren : irendu dena; irendu : zikiratu ('aketiren' eta 'eunuko'ren definizioetan erabili dute); zikiratu : animalia baten ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi ('idi' eta 'kapoi'ren definizioetan erabili dute); zikiratzaile : lanbidez zikiratzen duena; zikiro : ahari zikiratua; kastrazio-konplexu . // LurE: iren : zikiratua, ernalkinak erauzi zaizkiona; iren konplexua ; irendu : zikiratu, ernalkinak erauzi ('aketiren' eta 'eunuko'ren definizioetan erabili dute); zikiratu : ernalkariak erauzi, irendu ('idi' eta 'kapoi'ren definizioetan erabili dute); zikiratzaile : zikiratzen duen pertsona, ogibidez bereziki; zikiratze ; zikiro : zikiratua, irendua; aharia, aharzatza.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zirikatu, zirika(tu), zirikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zirikatu, zirika(tu), zirikatzen

zirikatzaile
1 iz. Zirikatzen duen pertsona. Zirikatzaile okerrak nonahi izaten dira. Lazkao txiki, zirikatzaile abila.
2 adj. Zirikatzen duena. Kopla irri-eragile eta zirikatzaileak. Hitz zirikatzaile zorrotzak. Sineste garbi hori da ene lanaren akuilu zirikatzaile, ilunpetan argi-emaile.

Aztergaia: zirikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ziriketa
iz. Zirikatzea, zirikaldia.

Aztergaia: ziriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zirikaldia'.

ziriku
iz. Zeta, ehungintzako gaia. Santuen erlikiak, zirikuz eta urrez estaliak.

Aztergaia: ziriku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. seda.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zeta, (ziriku).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "ziriko [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

ziriliko
1 adj. Alfabetoez, idazkerez eta kidekoez mintzatuz, errusieran eta beste eslaviar hizkuntza batzuetan erabiltzen dena. Alfabeto zirilikoa. Dendetako seinaleak ere gogoan hartu zituen, nahiz eta berarentzat letra ziriliko ulertezinak izan.
2 iz. Alfabeto zirilikoa. Hemen, zailena, idazten ikastea egin zaio, sorterrian zirilikoa erabiltzen dutelako.

Aztergaia: ziriliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziriliko 1, J.M. Etxebarria ("idazkera zirilikotik, latinezko izkietara").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ziriliko a) izond. 6 (alfabeto z. 2, karaktere z. 1, letra z. 3): E. Jimenez, K. Izagirre, M. Mujika, X. Olarra, J. Sarrionandia; b) iz. 2: I. Zaldua ("zirilikoz idatzitako hitz batzuekin"); Berria ("zailena idazten ikastea egin zaio, sorterrian zirilikoa erabiltzen dutelako").

Erdaretako formak

OfQuLF: alphabet slave || saint Cyrille de Salonique || saint auquel on attribue l'invention de cet alphabet.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

alfabeto zirilikoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-03-27): ziriliko izond.: alfabeto zirilikoa.

zirimiri
iz. Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbro 3; langar. Egun guztian dihardu zirimiriak. Egunak egin ditu Bilbok zirimiri gogaikarria gainetik kendu ezinik.

Aztergaia: zirimiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. xirimiri.

Sektore jakin bateko informazioa

BizBerba.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adlag. Zirimiri ari du gozo-gozo zelaian" (2009-10-23)

zirimola
iz. Ipar. Zurrunbiloa, bereziki haizezkoa. Ik. haize zirimola. Baina kolpez altxatzen da furian zirimola. Su zirimola gorri batek sutan ezarri zuen gaztainondoa.

Aztergaia: zirimola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zurrunbiloa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zurrunbiloa.

zirimolaka
adb. Ipar. Zirimolan, zirimolak eginez. Euria pesiaka, haizea zirimolaka.

Aztergaia: zirimolaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zirimolan
adb. Ipar. Zurrunbiloan. Haize hegoak errautsa zirimolan nonahi airatzen duelarik.
Loturak

Aztergaia: zirimolan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIRIMOLAN, ZIRIMIROLAN. Formando remolinos, en torbellino. v. zirimolaka. Erhautsa zirimolan nun nahi, guziz bideetan, airatzen duelarik, maiz alhor guziak histerainokoan. JE Bur 84. Zirimolan, airean eta zirurika / bira-bira doatzi amodio irriz. Iratz 131. Biak gauez-gau arin, mendiak lekuko, / zirimolan doatzi elgarri besarka. Ib. 131. Dantza-mantzari altxa zuen su-besoak, / zirimirolan eskain euskal-ke gozoak, / euskal-jende guzien arima beroak / noizbeit hurrupa ditzan zeruko Jainkoak. Ib. 182. Su-zirimolan eta inguruz-inguru / Larrungo buruari sutan doazkote. Iratz 131. Argiz itsu, keaz zoro, / soinu zirimolean. Ib. 19.

def: zirimolaka adb. Ipar. Zirimolan, zirimolak eginez. Euria pesiaka, haizea zirimolaka. // adib: zirimola iz. Ipar. Zurrunbiloa, bereziki haizezkoa. Ik. haize zirimola. Baina kolpez altxatzen da furian zirimola. Haize hegoak errautsa zirimolan nonahi airatzen duelarik. Su zirimola gorri batek sutan ezarri zuen gaztainondoa.

zirimolan : Elkar 4 (“oraingoan, hamabi hilabete, eta inguruko txorimalo eta trenak, denbora geldiak eta denbora mugikorrak, zirimolan”), Deia 24 (Liburu baten izenburua da: “Enbataren zirimolan”), Berria 9 (“Badira, ordea, erronka luzeagoen zaleak; maratoiak aski ez, eta distantzia eta iraupen luzeagoko proben zirimolan dabiltzanak”), Euskaltzaindia (“Hala ikusten dut behintzat baina ene egiten dut ezkerreko gatazkaren balio sozial positiboa, jendarte baten bultzatze aurrerakoi batean. Eta hasteko biziaren zirimolan”), Argia 6 (“Festen udako zirimolan sartuta, Santa Anako festetan udaletxeak zezenketak diruz ez laguntzea erabaki du”), Erlea 2 (“Mendi gainetan elurra itsutzeko moduan zebilen zirimolan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zirimolan 18: Berria 2 (“Zuzenean irailaren 11ko atentatuen zirimolan hatsarturik, legearen lehen zatia martxoan sartu zen indarrean”), Lopez de Arana 2 (“Janari-usainaren ufa beroak eta He´s a Ragpicker jotzen ari zen banda baten erritmoak zirimolan ziharduten Ellenen inguruan”), Jose Angel Irigarai 2 (“Zintzo in-formatzetik gero eta gertuago, beraiek sortu eta elikatu ur sakoneko zirimolan trabaturik, ezin geldituzko grande vitesse-ko deman doaz aitzina; baitezpadan”), Urtzi Urrutikoetxea (“Hortik aurrerakoa nekeza zait esaten: jende-zurrunbiloak burbuilaka, zirimolan heltzen, eramaten eta bultzatzen ninduen”), Koldo Izagirre (“Hurbildu zien erretxin suzia; begien itxi-ireki batean gar txinpartatsu bat harrotu zen zirimolan dirdiratzen zuela, eta etxea betetzen zuen izarniadura gartsu eta gorri batek nabarmendu zituen erliebean, zoko ilunen gainean, mandoen zelak, oiloen kaiola, txahal lokartua, trabuko gordeak, harkaitza, erreka, sabaitik zintzilik zeuden belar izpiak urrezko hariak antzo”), Josu Zabaleta (“Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bidetxo garbietan; eguzki eder bat irristatzen zen hostoen artetik, eta argitasun tanta zabalak ereiten zituen gure gainean”), Juan Kruz Igerabide (“Haurrak jolasten ibiltzen ziren lur mortuan, haizeak harea zirimolan altxatzen zuen, plastikozko poltsekin eta paper zatiekin batera.”), Koldo Izagirre (“Haatik, bazirudien euria ez zela inoiz lurrera iristen, haizeak zeramala airez aire zirimolan”), Edurne Elizondo (“Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren zirimolan eman dituen urteotan Dani Untzitik ikasi du zaila dela boterearen estrategiari ihes egitea”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zirimola sarreran.

zirimolatsu
adj. Ipar. Zurrunbilotsua. Keak atzera-aurrera zirimolatsuak egiten zituen. Oraingo mende zirimolatsuan.

Aztergaia: zirimolatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zirin
1 iz. Hegaztien gorotza. Enara habia batetik zirin berri apur bat begietan sartu zitzaion.
2 iz. Gorotz mehea. Eriei uzkitik darien zirin urtsua.
3 adj. Likidoez edo oreez mintzatuz, mehea. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino. Morokil hori zirina dago; arto-irin gehiago behar du.
4 adj. Batez ere bizk. Ipurtarina; zirikatzailea. Ama priore zirin geldiezin honek tratuan jardun du.

Aztergaia: zirin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zirin (eta ziriñ 6) izenondo-banaketako 7: JanEd I ("Kaballero aundi oik eziñ dute egiñ, / egiten dena ere gutxi eta ziriñ, / jan beza bildur gabe artua ta babia, / ordun egingo dute mokordo lodia"), A BeinB ("Geratu baga bigarrenez bertara begiratu eban, da argi ziriña ta illuntasun ao-zabala baiño besterik ezeban ikusi"), Erkiag 5 ("arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean, leze sakonaren agin ta erpe-artean", "kursillu arin baiña onuratsuak egiten zituan, beraz, Nikanor ziriñak", "Damas ortulaua irakiten egoan, jakingura ziriña kolkoan irakiten ebilkiolako", "aize indartsu ala ziriñenak narras eroango zituan orbel ibiltaunak", "goietan odei illaun zirin batzuk baiño ez dira agiri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mordoillo ziriñ 1, B. Kapanaga ("Garbi idorrarekin edo mordoillo ziriñarekin maitemindurik dauden bik, batak bestearena itzulieta ikusten dute"); zirin (eta ziriñ 3) izenondo-banaketako 5: Onaind Virgil ("Gero, saioka, buru jaikiak ukalditik atzeratu, eskuak eskuz nastu ta burrukarako aizeatzen dute alkar: ura, obea oin-zirin eta gaztezaro tinkoz"), Abeletxe GaziG ("Sartu zan morroia, bisperan norbaitek katilluan ipurdia yarriaz egin bear opillarekin. Zirin samarra bera"), Zubk ItxasA ("Platusak Lako Ziriña Egin Eban Amak Gure Txikiña. Ume ziriñakaitik esaten da", "Erderaz solla, platija, platusa. Arrain ziriña dala esaten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zirin : AB50 1 ('inquieto'), HiztEn (3. adieran: oreaz mintzatuz, mehe, jariakor edo urtsua dena; 4. adieran: egonezin handikoa, inor bakean uzten ez duena; euri-zirin: AS, zirimiria), LurE (2. adieran: isurkariez mintzatuz, mehea, aski lodia ez dena; 3. adieran: ezinegon handikoa, urduria) // Ez dugu izenondo-distribuzioan aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zirin : EuskHizt (2. adieran, izond. 1897 Batez ere Bizk. G. er. ipurtarina; euri zirina 1905 Bizk. G. er. euri lanbroa), ElhHizt (3. adieran: inconsistente, líquido, -a, fluido, -a, acuoso, -a: referido a una masa; 4. adieran: inquieto, -a, intranquilo, -a, nervioso, -a; euri-zirin AS: Bizk. sirimiri, llovizna, calabobos), HiruMila (1. adieran: diluido, -da, fluido, -a, líquido, -da; 4. adieran: nervioso, -sa, inquieto, -ta, precipitado, -da), EskolaHE (2. adieran: ipurtarina; euri zirina: euri lanbroa), Casve EF (3. adieran: turbulent), Lh DBF (3. adieran: remuant, turbulent), DRA (1. adieran: líquido; 4. adieran: lluvia menuda: euri ziriña), PMuj DVC (5. adieran: diluido, fluido, liquido) // Ez dugu izenondo-distribuzioan aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 'hegaztien gorotza'; 'gorotz mehea'. 2 izond. Batez ere Bizk. 'zirikatzailea'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. izond.en erabilerak: '(likido) mehea'; anton. lotin ('lodia').

Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. kategoriakoari bigarren adiera gehitzeko eskatuz: "2 '(isurkariez-eta mintzatuz) mehea'".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. ('hegaztien gorotza'); 2 izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: lehen adieran Bizkaialdean beti izenondo gisa.

 - [E210]: 1- Definizioa zuzendu: 'ipurtarina, ipurterrea'. || 1- Zehatzagoa dela uste dugu.

 - [E115]: Zirin, + jende gorotz likidoa (diarrea)

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): azkenean honela gelditu da: 1 iz. 'hegaztien gorotza, gorotz mehea'; 2 izond. Batez ere Bizk. 'zirikatzailea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Lantaldeak proposatu duen adiera jasoko da, eta geldigorra erantsiko zaio lehen itzuliko izenondoaren definitzaileari: zirin 1 iz. 'hegaztien gorotza'; 'gorotz mehea'. 2 izond. Batez ere Bizk. 'geldigorra, zirikatzailea'. 3 izond. '(isurkariez-eta mintzatuz) mehea'. Eta H1.1 lantaldekoei eskatuko zaie OEHkoak begiratzeko, bestelakorik jaso behar ote den jakiteko.

 - Erabakia: 2011-05-27: Osoko Bilkura: Eginkizun horiek Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoari dagozkio.

zirin-zirin
adb. bizk. Isurkari eta kidekoez mintzatuz, erraz eta jarraituki isuriz. Samako zuloan behera errazto eta zirin-zirin zihoakion sagardo urre-kolorea.

Aztergaia: zirin-zirin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zirin(-)zirin 3, Erkiag Arran ("Ta batez bere, baldin arrantzale jasankor ta bulartsuak dirua zirin zirin ba'darabille esku-artean", "Ez ditue ba, ikusten, euren kankarru, esnepoto, kaiku ta abarrak lurrean uzkizgora, eta edariak zirin-zirin zabalduta bearen ganean", "Samako zuloan beera errezto ta zirin-zirin yoiakioen sagardau urre kolorea, eta azkenean iñun ziran plater zabal eta sakonak ekarri eutsezan basetxetik") // Ik. ap. DRA: A Txirrist ("Gogamen onetxegaz zirin-zirin da uste uste barik eldu nintzan Markiñako aldaurietara").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zirin-zirin : DRA (1 a la ligera, como chorreando —hablando de gasto de dinero—; 2 poco a poco; 3 jugar a resbalar, dejándose caer por un plano inclinado), PMuj DVC (1 resbalando, deslizando; 2 diarrea) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "zirin-zirin (astiro-astiro): poco a poco; sin prisa, pero sin pausa".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

erraz, jarraituki.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

samako zuloan behera errazto eta zirin-zirin zihoakion sagardo urre-kolorea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra eman: zirin-zirin h. ziri-ziri. 2- Gainerako informazioa ezabatu. || 1- "Ziri-ziri" formaren aldaera delakoan gaude; zehatzago dago horretara, geure ustez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

zirindu, zirin/zirindu, zirintzen
da ad. Zirineriak joa gertatu. Ihintza lehortu arte, ez dute alhatu behar ardi eta axuriek, bestenaz zirinduren dira.

Aztergaia: zirindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zirindu, zirin(du), zirintzen. da ad. 'zirineria izan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zirindu, zirin(du), zirintzen.

zirineri
iz. Beherakoa, bereziki abereena.

Aztergaia: zirineri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'(abereen) beherakoa'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasuna.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper