Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren IV. tituluko VI. kapituluak Autonomia Erkidegoaren kontsulta- eta aholkularitza-organoak arautzen ditu, eta horien artean dago, 77. artikuluan, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua. Manu horren arabera, Ikus-entzunezkoen Kontseilua erakunde publiko independente gisa eratzen da, zeinaren xedea baita titulartasun publikoko komunikabide sozialetan ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidariak betetzen direla zaintzea; xede horretan, zehazki, honako eginkizun hauek sartzen dira: informazio egiazkoa, objektiboa eta neutrala bermatzeko baldintzak sustatzea; informazioaren gizartea sustatzea; ordezkaritza duten talde politiko eta sozialei komunikabide sozialetarako irispidea bermatzea; hizkuntza-pluraltasuna komunikabide sozialetan sustatzea; Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren printzipioak betearaztea; eta entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetara eta teknologia berrietara iristea bermatzea eta erraztea. […]
[…]
4. artikulua.— Ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidarien bermea
2. Titulartasun publikoko hedabideei dagokienez:
c) Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren oinarri diren printzipioak betetzen direla ziurtatzea eta hizkuntza-pluraltasuna sustatzea.
d) Entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetan eta teknologia berrietan sar daitezen bermatzea eta erraztea.
e) Talde politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kultural adierazgarriek komunikabide sozialak irits ditzaten bermatzea.
3. Ikus-entzunezko komunikabide guztiei dagokienez:
d) Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen sisteman pluraltasun politikoa, erlijiosoa, soziala, linguistikoa eta kulturala zaintzea.
f) Hizkuntza-araudia betetzen dela bermatzea, batez ere katalanari dagokionez.