Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8. Espainiako Erresuma

8. Espainiako Erresuma


8.1. Estatu osokoak


8.1.1. Dekretua, 1946ko otsailaren 8koa, Hipoteka Legearen idazkera ofizial berria onesten duena[255]

IX. TITULUA
Erregistroak eramateko modua

252. artikulua

[256]1. Erregistroan inskribatu beharreko tituluak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

[…]

Aurkezpena elektronikoki eginez gero, gizakiak irakurtzeko moduko hizkuntza naturaleko formatuan aurkeztu beharko da dokumentua, eta formatu egituratuko fitxategi batekin joango da edo fitxategi horren barruan egongo da, zeinak dokumentuaren funtsezko datuak izango baititu prozesu elektronikoaren ondorioetarako, betiere erregistratzaileak hura egiaztatu ondoren. Edozelan ere, kalifikazioaren xedea aurkeztutako dokumentu irakurgarria izango da, eta fitxategi egituratua elementu osagarri bat izango da, halako moldez non, haien artean desadostasuna egonez gero, dokumentua lehenetsiko den.


8.1.2. 48/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Aire Nabigazioari buruzkoa[257]

V. KAPITULUA
Aireontzien matrikula-erregistroa

33. artikulua

Aireontziari eragiten dioten egintza eta kontratuak Merkataritza Erregistroan inskribatzeko, gai horretan indarrean dauden lege eta erregelamenduak bete beharko dira.

Notarioek eta erregistratzaileek, egiletsi, kalifikatu eta Merkataritza Erregistroan inskribatzeko, euren erantzukizunpean, itzulpen ofiziala alde batera utz dezakete, baldin eta badakite dokumentuak idatzita dauden hizkuntza.


8.1.3. Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 6koa[258]

ATARIKO TITULUA

3. artikulua

1. Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.

2. Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz.

3. Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek errespetu eta babes berezia izango du.


8.1.4. 85/1978 Legea, abenduaren 28koa, Indar Armatuen Errege Ordenantzei buruzkoa [259]

BIGARREN TRATATUA
Agindu bereziak

IV. TITULUA
Militarraren eginkizunak

Agintariari laguntza eta aholkularitza ematea

118. artikulua

Jasotzaileen inguruabarrak kontuan hartuko ditu idazten dituen dokumentu guztietan, behar bezala interpreta daitezen, zehaztasun-, argitasun- eta laburtasun-printzipioei jarraituz.

HIRUGARREN TRATATUA
Eginbehar eta eskubideak

V. TITULUA
Militarraren eginbehar eta eskubideak

Izaera militarreko eginbehar eta eskubideak

187. artikulua

Zerbitzu-ekitaldi eta -harremanetan, Indar Armatuetako kideek gaztelania erabiliko dute, estatuko hizkuntza ofiziala.

Jarduera militar konbinatuetan edo beharrizan teknikoengatik, beste hizkuntza batzuk erabili ahal izango dira.


8.1.5. 1/1979 Lege Organiko Orokorra, irailaren 26koa, Espetxeei buruzkoa[260]

II. TITULUA
Espetxe-erregimena

VIII. KAPITULUA
Komunikazio eta bisitak

51. artikulua

Bat. Barneratuek baimena izango dute komunikazioak aldian-aldian izateko ahoz eta idatziz, euren hizkuntzan, bai senitartekoekin, bai lagunekin, bai espetxe-lankidetzako organismo eta instituzioen ordezkari egiaztatuekin, salbu eta inkomunikazio judiziala dagoenetan.

[…]


8.1.6. 2/1979 Lege Organikoa, urriaren 3koa, Konstituzio Auzitegiari buruzkoa[261]

VII. TITULUA
Prozedurari buruzko xedapen erkideak

80. artikulua

Botere Judizialaren Lege Organikoaren eta Prozedura Zibilaren Legearen manuak aplikatuko dira, lege honen osagarri gisa, gai hauei dagokienez: epaiketan agertzea, errekusazioa eta abstentzioa, egintzen publikotasuna eta forma, komunikazioak eta jurisdikzio-laguntzazko egintzak, egun eta ordu baliodunak, epe-zenbaketa, deliberatzea eta bozketa, iraungitzea, uko-egitea eta atzera-egitea, hizkuntza ofiziala eta auzi-gelako polizia.

[…]


8.1.7. 50/1981 Legea, abenduaren 30ekoa, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa arautzen duena[262]

II. TITULUA
Fiskaltzaren organoez eta hura informatzen duten printzipioez

I. KAPITULUA
Antolaketaz, eskumenez eta plantaz

18. artikulua

Fiskaltzak eratu eta antolatuko dira, erregela hauen arabera:

[…]

Hiru. Autonomia-erkidegoetako fiskaltzak eta probintzietako fiskaltzak fiskalburuak zuzenduko ditu; fiskaltza horietan guztietan egongo dira fiskalordea; fiskal dekanoak, fiskaltzen neurrien eta lan-kopuruaren arabera fiskaltzak behar den moduan jarduteko beharrezkoak direnak, eta plantillak zehazten dituen gainerako fiskalak. Justiziaren arloan eskumena duten autonomia-erkidegoetan autonomia-erkidegoko fiskal nagusiari laguntzeko unitateak sortu ahal izango dira, zeinetan sartu ahal izango baitira autonomia-erkidegoko funtzionarioak, zertarako eta gai hauetan laguntza eta urgazpena emateko: estatistika, informatika, atzerriko hizkuntzen itzulpena, langileen kudeaketa edo estatutu honen arabera fiskalei esleituta ez dauden beste guztiak. Autonomia-erkidegoko fiskal nagusiari dagokio beraren lurralde-eremuko fiskaltzek antolaketa eta funtzionamendurako dituzten beharrizanei buruzko txostenak egitea, eskuarte informatikoen, teknologia berrien eta gainerako eskuarte materialen inguruan.

[…]

III. TITULUA
Estatuko fiskal nagusiaz, autonomia-erkidegoetako fiskal nagusiez eta karrera fiskalaz

II. KAPITULUA
Karrera fiskalaz, hura osatzen duten kategoriez eta karrerako destinoak betetzeaz

36. artikulua

Sei. Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan egoitza duten fiskaltzetako plazak betetzeko, merezimendu erabakigarria izango da hizkuntza horren ezagutza egiaztatzea erregelamenduz ezartzen diren irizpideen arabera.


8.1.8. Diputatuen Kongresuaren Erregelamendua, 1982ko otsailaren 10ekoa[263]

LEHENENGO TITULUA
Diputatuen estatutua

LEHENENGO KAPITULUA
Diputatuen eskubideak

6. artikulua

[264]3. Diputatuek eskubidea izango dute, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein erabiltzeko jarduera parlamentarioaren eremu guztietan; jarduera horren barruan hitzaldiak eta idazkien aurkezpenak daude.

III. TITULUA
Kongresuaren antolaketa

VI. KAPITULUA
Giza baliabideak eta bitarteko materialak

60. artikulua

[265]1. Kongresuak bere eginkizunak betetzeko behar dituen giza baliabideak eta bitarteko materialak izango ditu, batez ere zerbitzu teknikoak, dokumentazio-zerbitzuak eta aholkularitza-zerbitzuak, bai eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntza guztietako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak.

IV. TITULUA
Funtzionamendurako xedapen orokorrak

III. KAPITULUA
Eztabaidak

70. artikulua

[266]2. Diskurtsoak norberak emango ditu ahoz. Hizlariak tribunatik edo jarlekutik egin ahal izango du hitz. Hizlariak Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan eman ahal izango du diskurtsoa.

V. KAPITULUA
Epeak zenbatzea eta dokumentuak aurkeztea

92. artikulua

[267]1. Dokumentuak Kongresuko Idazkaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztu ahal izango dira Ganberako Mahaiak ezartzen dituen egun eta orduetan. Idazkiak erregistro horretan aurkezteko, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozein erabili ahal izango da. Gaztelania erabiltzen ez bada, hizkuntza horretako itzulpena ere aurkeztu ahal izango da.

VII. KAPITULUA
Kongresuaren argitalpenak eta haren lanen publizitatea

96. artikulua[268]

1. Osoko Bilkuraren, Diputazio Iraunkorraren eta batzordeen bilkuretan hartu diren eta sekretuak ez diren hitzaldi eta erabaki guztiak Bilkura-egunkarian osorik jasoko dira, gertatu diren gorabeheren berri emanez, bai hitz egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz.

2. Isilpeko bilkuren akta takigrafikoa egingo da, bai hitzaldiok egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz; akta horren ale bakarra presidentzian gordeko da. Diputatuek kontsultatu ahal izango dute ale hori, Mahaiak aldez aurretik hala erabakitzen badu. Hartutako erabakiak Bilkura-egunkarian argitaratuko dira, salbu eta Ganberako Mahaiak erabaki horiek isilpekoak direla erabakitzen duenean; betiere, horrek ez du eragozten erregelamendu honen 52. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoa.

97. artikulua

[269]1. Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean, Diputatuen Kongresuko atalean, argitaratuko dira erregelamendu honetako manuren batek argitaratzeko behartzen dituen testuak eta dokumentuak, baldin eta haien argitalpena beharrezkoa bada haiek behar bezala ezagutuak izan daitezen eta haien izapidetze parlamentario egokia egin dadin, edo presidentziak agintzen badu haiek argitaratzeko. 92. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera aurkeztutako ekimenak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Diputatuen Kongresuko atalean, bai gaztelaniaz, bai ekimenotan erabilitako hizkuntza ofizialean.


8.1.9. 3/1984 Lege Organikoa, martxoaren 26koa, Legegintzako Herri-ekimena arautzen duena[270]

HITZAURREA

[…]

Behin proposamena onartuta, sinadurak biltzeko prozedura hasten da; prozedura hori plegu tradizionaletan egin ahal izango da; pleguok gaztelaniaz edo estatuaren lurraldeetako hizkuntza koofizialekin batera idatzi ahal izango dira. Sinadurak bide elektronikoz ere bildu ahal izango dira, baldin eta bermatzen bada legegintzako herri-ekimena sinatzen duen herritarraren benetako borondatea.

[…]

8. artikulua.— Sinadurak biltzeko pleguak

[…]

Pleguek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Sinadurak biltzen badira hizkuntza koofizial bat duen autonomia-erkidego batean, orduan gaztelaniarekin batera beste hizkuntza koofizial hori erabili ahal izango da.

[…]


8.1.10. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena[271]

II. TITULUA
Udalerria

I. KAPITULUA
Lurraldea eta biztanleria

14. artikulua

2. Udalerrien izena, ondorio guztietarako, gaztelaniazkoa, bakoitzaren autonomia-erkidegoan ofiziala den beste edozein espainiar hizkuntzatakoa edo bietakoa izan daiteke.

VII. TITULUA
Toki-erakundeen zerbitzuko langileak

III. KAPITULUA
Gaikuntza nazionaleko funtzionarioak hautatzea eta prestatzea, eta plazak betetzeko sistema

99. artikulua

1. […]

Toki-korporazioek onetsiko dituzte lehiaketaren oinarriak, eta bakoitzaren autonomia-erkidegoak zehaztuta ezar ditzakeen berariazko merezimenduak sartuko dituzte, baita autonomia horretako berezko hizkuntza ofiziala jakitea ere, autonomia bakoitzeko legerian aurreikusitako moduan.

[…]

Administrazio Publikoen Ministerioak, osagarri moduan, urtero egingo du deialdia lehiaketa bidez bete beharreko gaikuntza nazionaleko toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko, merezimendu orokorren eta autonomia-erkidegoetako balioespenen arabera eta hizkuntza-eskakizunari buruz autonomia-erkidegoekin bat etorriz, lanpostuok egoera hauetako batean aurkitzen badira:

a) Lanpostuok hutsik egonik, lehiaketa arruntean toki-korporazioek horietarako deialdirik egin ez badute.

b) Lehiaketa arruntean deialdia egin arren, lanpostuok inork ere bete ez baditu.

c) Lehiaketa arruntean sartu arren, toki-korporazioak beste arrazoi batzuk medio esleitu gabe utzi baditu.

d) Toki-korporazioek sartzeko berariaz eskatutakoak, nahiz eta lehiaketa arrunterako deialdiaren ondoren bete gabe gelditutakoak izan. Baterako deialdian lanpostu berriak sartzeko eskabidea korporazioko lehendakariak egingo du eta Administrazio Publikoen Ministerioko Toki Administraziorako Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio.

[…]


8.1.11. 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa[272]

III. LIBURUA
Epaitegi eta auzitegien araubidea

II. TITULUA
Epaitegi eta auzitegiak osatzeko modua

IV BIS KAPITULUA
Neurri indargarriak organo judizialen titulartasunean

216 bis 3 artikulua

2. Zerbitzu-eginkizun bererako zenbait eskatzaile daudenean, gobernu-sala eskudunak inguruabar hauek balioetsi beharko ditu egokien deritzonari lehentasuna ematean:

[…]

d) Zerbitzu-eginkizuna egin beharreko autonomia-erkidegokO zuzenbide edo hizkuntza eta zuzenbide substantibo propioak ezagutzea.

III. TITULUA
Jarduketa judizialak

I. KAPITULUA
Ahozkotasuna, publikotasuna eta hizkuntza ofiziala

231. artikulua

1. Jarduketa judizial guztietan, epaileek, magistratuek, fiskalek, idazkariek eta epaitegi eta auzitegietako gainerako funtzionarioek gaztelania erabiliko dute, estatuko hizkuntza ofiziala baita.

2. Orobat, autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dute epaileek, magistratuek, fiskalek, idazkariek eta epaitegi eta auzitegietako gainerako funtzionarioek, baldin eta aldeetako bat ere aurka agertzen ez bada, hizkuntza hori ez dakiela eta horrek defentsa-gabezia sor dezakeela argudiatuz.

3. Aldeek, haien ordezkariek eta haiek zuzentzen dituztenek nahiz lekuko eta perituek erabili ahal izango dute jarduketa judizialak egiten diren autonomia-erkidegoan orobat ofiziala den hizkuntza, ahozko zein idatzizko adierazpenetan.

4. Autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialean egindako jarduketa judizialek eta aurkeztutako dokumentuek balio eta eraginkortasun osoa izango dute, gaztelaniara itzuli beharrik gabe. Ondorioak izan behar badituzte autonomia-erkidegoko organo judizialen jurisdikziotik kanpo, itzuli egingo dira ofizioz, non eta ez den berezko hizkuntza ofizial bera duen beste autonomia-erkidego bat. Orobat itzuliko dira jarduketak legeek hala xedatzen dutenean edo aldeek defentsa-gabezia alegatuta eskatzen dutenean.

5. Ahozko jarduketetan edo zeinu-hizkuntzan egindako jarduketetan, interprete bat gaitu ahal izango da lege prozesal aplikagarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

[…]

IV. LIBURUA
Epaile eta magistratuak

I. TITULUA
karrera judiziala eta destino-betetzeak

II. KAPITULUA
Sarrera eta igoera karrera judizialean

311. artikulua

1. […]

Hizkuntza ofizial bat baino gehiago edo zuzenbide zibil propioa duten autonomia-erkidegoetan, lege honetan halakoetarako ezarri diren aurreikuspenak aplikatuko dira plaza horiek betetzean.

V. KAPITULUA
Epaitegietan, entzutegietan eta justizia-auzitegi nagusietan plazak betetzea

341. artikulua

1. Zuzenbide Zibil Berezia edo Forala edo berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan justizia-auzitegi nagusietako eta entzutegietako presidente-postuak betetzeko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak merezimendutzat hartuko du zuzenbide zibil berezi edo foru-zuzenbide zibil horien espezializazioa eta erkidegoko berezko hizkuntza jakitea.

2. Erregelamendu bidez zehaztuko dira autonomia-erkidego horietako hizkuntza-ezagutzari buruzko balioespen-irizpideak eta Zuzenbide Zibil Berezia edo Forala, haien lurraldeko jurisdikzio-organoetarako lehiaketetan lehentasunezko merezimendu gisa.

VI BIS KAPITULUA
Lurralde-atxikipeneko epaileak

347 bis artikulua

7. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago edo berezko zuzenbide zibila duten autonomia-erkidegoetan, lege honetan halakoetarako ezarri diren aurreikuspenak aplikatuko dira plaza horiek betetzean.

IV. TITULUA
Aldi baterako betetze-araubideko epaileak

431. artikulua

2. Lehentasuna izango dute ondorengo baremoaren arabera merezimendu gehien biltzen dutenek, ez badago egokitasunik eza dakarren bestelako inguruabarrik:

f) Berezko zuzenbidea edo berezko hizkuntza eta zuzenbidea dituzten autonomia-erkidegoetan, merezimendutzat joko da haiek jakitea.

V. LIBURUA
Justizia Administrazioko eta Bulego Judizialeko abokatuak

II. TITULUA
Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoa

I. KAPITULUA
Estatutu pertsonala

450. artikulua

4. Berezko zuzenbide zibila, forala edo berezia eta hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, horien ezagutza merezimendutzat hartuko da.

VI. LIBURUA
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoak eta bestelako langileak

II. TITULUA
Enplegu publikoaren eskaintza, sarrera eta lanbide-igoera

II. KAPITULUA
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak hautatzea

483. artikulua

2. Kidego bakoitzarentzat gaitegi bera eta egin beharreko probak berak izango dira estatuko lurralde osoan, baina eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoetan beste probaren batzuk ezar daitezke, bai bertako hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko, bai bertako zuzenbide zibil foral edo bereziaren ezagutza egiaztatzeko. Proba horiek hautazkoak izango dira, eta ezein kasutan ez dira kanporatzaileak izango; ezartzen den baremoaren arabera hartuko da kontuan proba horietako puntuazioa, kasuko autonomia-erkidegoaren barruan destinoa esleitzearen ondorioetarako eta ez bestetarako.

VII. TITULUA
Lanbide-jardueraren antolamendua

521. artikulua

3. Honako zehaztapen hauek agertu behar dute, nahitaez, lanpostu-zerrendetan:

B) Postu-mota. Lege honi dagokionez, bi sailetan sailkatzen dira postuak: generikoak eta banakotuak.

[…]

Postu banakotuak dira: egitura organikoan bereizirik daudenak eta banan-banan esleituriko ataza edo eginkizunak bete beharra dakartenak. Horri dagokionez, berezko hizkuntza duten autonomia-erkidegoetan, hizkuntza hori jakin beharra, postuaren banakotasunaren elementu funtsezko izatekotan, lanpostu-zerrendetan postuari esleituriko eginkizun zehatz batzuengatik izango da.

[…]

4. Gorago adierazitako betekizunez gainera, honako hauek jaso daitezke lanpostu-zerrendetan:

3) Autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala jakitea, ahoz eta idatziz, hizkuntza ofizial hori aintzatetsia duten autonomia-erkidegoetan.

VIII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta mugikortasuna

530. artikulua

Eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoetako lanpostuetarako deialdietan, erkidegoak berezko hizkuntza ofiziala baldin badu, merezimendutzat hartuko da hizkuntza hori jakitea, ahoz eta idatziz. Zenbait postutan, sartzeko ezinbesteko betekizuntzat hartu ahal izango da hori, bete beharreko eginkizunen izaerak hala eskatzen duenean eta lanpostu-zerrendetan hala ezarrita dagoenean.

IX. TITULUA
Diziplina-erantzukizuna

536. artikulua

Faltak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

a) Falta oso astuntzat joko dira:

[…]

2. Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

VIII. LIBURUA
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

I. TITULUA
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eskudantziak

563. artikulua

2. Orobat jasoko da memoria horretan ere kapitulu batzuk sartuko dira eremu hauen inguruan:

c) Hizkuntza koofizialek justizian duten erabilerari buruzko txostena, bereziki epaile eta magistratuek euren eginkizunetan dihardutela egiten duten erabilerari dagokionez.


8.1.12. 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, Produktu Erdieroaleen Topografien Babes Juridikoari buruzkoa[273]

4. artikulua.— Erregistroa

1. […]

Hala eskabideak nola Jabetza Industrialaren Erregistroan aurkeztu beharreko gainerako dokumentuek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Beste hizkuntza ofizial bat duten autonomia-erkidegoetan, halako dokumentuak beste hizkuntza horretan idatzi ahalko dira eta gaztelaniarako itzulpenarekin batera joango dira; itzulpen hori kautotzat hartuko da hizkuntza baten eta bestearen artean zalantzak egonez gero.

[…]


8.1.13. 2/1989 Lege Organikoa, apirilaren 13koa, Prozesal Militarra[274]

71. artikulua

Jarduketa judizial guztietan, organo judizial militarretako kideek eta Fiskaltza Juridiko Militarreko kideek gaztelania erabiliko dute, estatuaren hizkuntza ofiziala baita.

Aldeek, haien ordezkariek eta haiek zuzentzen dituztenek nahiz lekuko eta perituek, gaztelaniaz gainera, erabili ahal izango dute jarduketa judizialak egiten diren autonomia-erkidegoan orobat ofiziala den hizkuntza, ahozko zein idatzizko adierazpenetan. Adierazpenotan esku hartzen dutenetako baten batek alegatzen badu ez dakiela autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza, aldez aurretik ohartaraziko du hori, zertarako eta organo judizialak interprete gisa gaitu dezan erabilitako hizkuntza dakien edonor, honek zin edo hitz egin ondoren.

Autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialean egindako jarduketa judizialek eta aurkeztutako dokumentuek balio eta eraginkortasun osoa izango dute hango lurraldean. Hori gorabehera, gaztelaniara itzuliko dira ofizioz.


8.1.14. 7/1991 Legea, martxoaren 21ekoa, «Cervantes» Institutua sortzen duena[275]

ZIOEN AZALPENA

Atzerrian iraunkortasunez eta modu aktiboan egotea herrialde aurreratuenen helburu estrategikoa da. Hizkuntzaren ezagutzaren zabalkundea eta kulturaren hedapena eta eragina estatuaren kanpo-ekintzari koherentzia eta zentzua ematea ahalbidetzen duten tresnak dira, bereziki historia luzeko, hizkuntza unibertsaleko eta kultura zaharreko estatuei dagokienez. Kulturak eta hizkuntzak norberaren identitatearen zantzurik sakonenak biltzen dituzte, sentsibilitate berezia islatzen dute, eta errealitatearen nolabaiteko ikuskera sortzen dute, bateratua eta plurala aldi berean.

Haien zabalkundeari eta kalitatea handitzeari eskainitako ahaleginek lagundu egiten dute herrialdeak munduan duen irudia zehazten eta proiektatzen, trukeak errazten dituzte, baita ekonomikoak eta komertzialak ere, eta elkar ulertzeko eta ezagutzeko harremanetan oinarritutako mundua eraikitzen laguntzen dute.

Espainiak munduko hizkuntzarik hedatuenetako bat du bere hizkuntzen artean, eta gaur egun erkidego kultural eta linguistiko handi batek, hispaniar erkidegoak, partekatzen duen lehen mailako altxor kulturala du. Gaur egun, hainbat faktorek azaltzen dute zergatik den gero eta handiagoa gaztelania ikasteko eskaera eta gure kultura erkide eta askotarikoaren ezagutza. Horrelaxe bizitu eta indartu da erkidego gaztelaniaduna, zeinean Espainiak leku berezia duen, edo nazioarteko esparruan zeregin esanguratsua pixkanaka berreskuratzea.

Hain egoera onari erantzuteko, orain arte egindako ekintzak baino erabakigarriagoak egin behar dira. Horietako bat da organismo espezializatu bat abian jartzea, espainieraren ezagutzari beste bultzada bat emateko gai izango dena kantitatean eta kalitatean. Lege honek, asmo horrekin, Cervantes Institutua sortzen du. Gure inguruko herrialdeetako instituzio prestigiotsuen antzera, Cervantes Institutuak helburu nagusitzat hartuko du espainiera zabaltzea, eta Estatuaren kanpo-ekintzaren esparru orokorrean txertatuko du. Bere kabuz jardungo du edo orain arte Administrazioko beste organo batzuek eta, bereziki, Kanpo Arazoetako, Hezkuntzako eta Zientzia eta Kulturako ministerioek arlo horretan izan dituzten eskumenak koordinatuko ditu.

Zuzenbide publikoko erakunde gisa eratzeak aukera emango dio beharrezko autonomia izateko, eta haren jarduerak ordenamendu juridiko pribatuari lotuta egoteak erraztu egingo du kudeaketa-modu eta -teknika eraginkorrak, malguak eta ezinbestekoak hartzea askotariko herrialdeetan eta egoera aldakor eta heterogeneoetan jardun behar duen organismo batean. Estatuko Administrazioarekin duen loturaren bidez, Kanpo Arazoetako Ministerioari atxikitzen zaio, eta hirugarren herrialdeen aurrean bermatuko du ematen dituen irakaskuntzen egiaztapena, eta bermatuko du haien zuzkidura materiala, irakasleen gaikuntza eta metodo pedagogikoen egokitasuna. Beste alde batetik, gaur egun Administrazio Publikoko beste organo batzuen mende dauden eta atzerrian helburu berberak dituzten zentroak Institutuan integratzeak ekintza-batasuna eta baliabideen kudeaketa hobea bultzatuko ditu.

Cervantes Institutuak arreta berezia eskainiko die hispanistei, gaztelaniako filologo zein irakasleei, hizkuntzaren eta kulturaren ezagutzan eta zabalkundean bitartekari nagusiak direlako. Horrez gain, kulturarekiko eta hizkuntzarekiko interesa bere zentroak dauden herrialdeetako herritar guztiei zabaldu nahi die, bere ekintza gizarte osoarengan irradiatzen saiatuz. Bide horretatik, Espainiaren irudi jakin bat transmititzen eta definitzen lagunduko du, zeinak ondare historiko aberatsaren pertzepzioa eta Espainiako gizarte modernoaren ezaugarriak uztartuko dituen. Edozein une da egokia horrelako atazei ekiteko. Gaur egun, aukera are argiagoa da, nazioarteko egoera lasaitu egiten delako eta nazioen arteko lankidetzak are bultzada handiagoa hartzen duelako. Eta une bakar batek ere ezingo luke 1992ko bezperetakoa baino indar sinboliko handiagorik lortu, Nebrijaren Gramatika argitaratu zeneko eta gaztelania hizkuntza unibertsal bihurtu zeneko V. mendeurrena.

I. TITULUA
Izaera eta eginkizunak

1. artikulua

Espainiako errege-erreginen goi-babesaren pean, Cervantes Institutua sortzen da espainiera sustatzeko eta zabaltzeko, Aurrekontuen Lege Orokorraren 6.5) artikuluan aurreikusitako zuzenbide publikoko erakunde gisa.

2. artikulua

Cervantes Institutua irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoa da, nortasun juridiko propioa eta bere xedeak betetzeko jarduteko gaitasuna ditu, eta bere jarduerak ordenamendu juridiko pribatura egokituko ditu.

Institutua Kanpo Arazoetako Ministerioari atxikita egongo da. Lege honek eta lege hau garatzen duten xedapenek, Aurrekontuen Lege Orokorrak eta aplikagarri zaizkion ordenamendu juridikoko gainerako xedapenek eraenduko dute.

3. artikulua

1. Cervantes Institutuaren xedeak dira:

a) Espainieraren irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatzea, eta jarduera horien zabalkundea eta kalitatea hobetzen lagunduko duten neurri eta ekintza guztiak sustatzea.

b) Kultura atzerrian zabaltzen laguntzea, Estatuko Administrazioko gainerako organo eskudunekin koordinatuta.

2. Cervantes Institutuak arreta berezia jarriko dio, bere jardueretan, erkidego gaztelaniaduneko herrialde eta herrietako hizkuntza- eta kultura-ondare erkideari.

4. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Cervantes Institutuak jarduera hauek egin ahal izango ditu, bere ekimenez edo hirugarrenekin elkarlanean:

1. Espainiera irakasteko zentroak sortu, eta ikastaroak sustatu eta antolatzea.

2. Espainieraren ezagutza egiaztatzeko probak antolatzea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako diploma ofizialak lortzeko, ministerio horrek araututako moduan.

3. Hainbat ekintza sustatzea eta aurrera eramatea, hala nola espainiera hedatzea helburu dutenak, bereziki komunikabide sozialez eta ikus-entzunezkoez baliatuta; irakasleak prestatzera zuzendutakoak, eta hizkuntzaren irakaskuntzan laguntzeko materiala argitaratzera bideratutakoak.

4. Espainieraren eta haren irakaskuntzaren ikerketa sustatzea, eta hispanistei eta atzerriko ikerketa-zentroei laguntzeko eta haiekin lankidetzan aritzeko organo gisa jardutea.

5. Institutuaren xedeekin bat datozen kultura-jarduerak egitea, haien adierazpen guztietan.

6. Unibertsitate eta beste instituzio batzuekin –publikoak nahiz pribatuak, estatukoak nahiz atzerrikoak– hitzarmenak eta, hala dagokionean, lankidetza-protokoloak sinatzea.

7. Institutuaren xedeak betetzera zuzendutako beste jarduera batzuk gauzatzea.

5. artikulua

Cervantes Institutuak estatuaren kanpo-ekintzaren esparru orokorrean jardungo du, eta bere jarduerak administrazio publikoek edo Institutuaren xedeetara bideratutako beste edozein instituziok egiten dituzten guztiekin koordinatuko ditu.

II. TITULUA
Artezkaritza-organoak

6. artikulua

Cervantes Institutuaren artezkaritza-organoak hauek dira: Patronatua, Administrazio Kontseilua eta zuzendaria.

7. artikulua

1. Patronatuko ohorezko presidentetza erregeari dagokio.

2. Patronatuko presidentetza betearazlea Gobernuko presidenteari dagokio, eta patronatuko kideak honako hauek izango dira:

a) Kanpo Arazoetako, Hezkuntza eta Zientziako, eta Kulturako ministroak.

b) Administrazio Kontseiluko presidentea eta presidenteordeak.

c) Institutuko zuzendaria.

d) Hogeita bost kide, erkidego gaztelaniaduneko letren eta kulturaren ordezkari gisa, bereziki Espainiako Errege Akademiarenak, Espainiaren eta beste Errege Akademien Institutuarenak, Espainiar Hizkuntzaren Akademien Batzorde Iraunkorrarenak, unibertsitateenak, eta beste gizarte-instituzio batzuenak.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zein kidek izan behar duen berezko kide, haien kargua dela-eta. Gainerakoa Gobernuak izendatuko du sei urteko aldirako, eta erdibana berrituko da hiru urtean behin.

e) Institutuko idazkari nagusia; Patronatuko idazkari ere izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

3. Patronatuari dagokio Institutuaren jardueren plan orokorrak eta urteko memoria ezagutzea, haiek onetsi aurretik, eta jarduteko lehentasunak proposatzea, bai eta Institutuaren funtzionamendua hobetzen eta xedeak betetzen lagun dezaketen ekimen guztiak proposatzea ere.

8. artikulua

1. Hauek dira Administrazio Kontseiluko kideak:

a) Presidentea; Kanpo Arazoetako Ministerioko Nazioarteko Lankidetzarako eta Iberoamerikarako estatu-idazkaria izango da kargu hori izango duena. Kalitateko botoa izango du.

b) Bi presidenteorde: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko idazkariordea eta Kultura Ministerioko idazkariordea.

c) Kontseilari bi, Gobernuak bere ordezkari izendatuko dituenak, behin Patronatuak proposamena egin eta gero.

d) Lau kontseilari, Gobernuak bere ordezkari izendatuko dituenak, behin Kanpo Arazoetako Ministerioak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Kultura Ministerioak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak behin proposamena egin eta gero.

e) Institutuko zuzendaria.

f) Institutuko idazkari nagusia, zeina Patronatuko idazkari ere izango baita; hitza izango du, baina botorik ez.

2. Hauek dagozkio Administrazio Kontseiluari:

a) Institutuaren jarduera-plan orokorrak, eta laguntzen eta dirulaguntzen programak onestea, baita horiek emateko oinarrizko irizpideak ere.

b) Institutuaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua onestea.

c) Urteko memoria onestea.

d) Hitzarmenak eta protokoloak sinatzeko oinarrizko irizpideak zehaztea.

e) Fundazio edo irabazi-asmorik gabeko erakundeen sorrera proposatzea Kanpo Arazoetako Ministerioari, Gobernuak onets dezan, beste estatu batzuetako legeriaren babesean, bere xedeak hobeto betetzeko beharrezkoa denean.

f) Txostena egitea Institutuko zuzendaria eta idazkari nagusia izendatzeko proposamenari buruz.

g) Oro har, Institutuak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea, betiere berak esleituta dituen xedeei dagokienez.

9. artikulua

1. Ministroen Kontseiluak izendatuko du zuzendaria, Hezkuntza eta Zientziako ministroaren ekimenez, behin Kanpo Arazoetako, Hezkuntza eta Zientziako, eta Kulturako ministroek batera proposatuta.

2. Zuzendariari honako hauek dagozkio:

a) Institutua eta Institutuko langileak zuzentzea.

b) Institutuaren jarduketa-plan orokorrak eta Administrazio Kontseiluaren erabakiak proposatzea eta exekutatzea.

c) Erakundearen ordezkaritza eta kanpo-harreman teknikoen zuzendaritza, bai eremu nazionalean, bai nazioarteko eremuan.

d) Organismoaren jardueren urteko memoria egitea eta Institutuaren aurrekontuaren aurreproiektu-proposamena Administrazio Kontseiluari aurkeztea.

e) Hitzarmenak eta protokoloak formalizatzea.

f) Erakundearen izenean kontratazioak egitea, bai eta gastuen erabilera baimentzea eta ordainketak agintzea ere, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

g) Institutuak eman beharreko laguntzak eta dirulaguntzak ematea.

3. Kanpo Arazoetako ministroak izendatuko du Institutuko idazkari nagusia, behin zuzendariak proposamena egin eta Administrazio Kontseilua entzun eta gero. Lege honetan aurreikusitako eginkizunak egitea dagokio, bai eta Institutuko zuzendariak esleitzen dizkionak ere.

III. TITULUA
Araubide ekonomikoa eta langileena

10. artikulua

1. Cervantes Institutuaren ondasunak eta bitarteko ekonomikoak honako hauek izango dira:

1) Institutuaren ondarea osatzen duten ondasunak eta balioak, bai eta ondare horretatik eratorritako produktuak eta errentak ere.

2) Estatuaren aurrekontu orokorretan urtero esleitzen zaizkion kontsignazio eta transferentziak.

3) Indarren dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz, jasotzea egokituko litzaizkiokeen diru-sarrerak, eta beraren jardueren ondorioz sortzen direnak.

4) Pertsona publikoek edo pribatuek Institutuari ematen dizkioten dirulaguntzak, borondatezko ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak.

5) Lege- edo erregelamendu-xedapenen arabera dagokion beste edozein baliabide.

2. Cervantes Institutuak lortzen dituen soberakinak haren jardueretarako erabiliko dira.

11. artikulua

1. Cervantes Institutuak aurrekontu-aurreproiektu bat egingo du urtero Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak zehaztutako egiturarekin, eta hari igorriko dio Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren bitartez, Gobernuaren erabaki bidez onets dezaten eta, ondoren, Gorte Nagusietara igortzeko; aurreproiektu hori Estatuaren aurrekontu orokorren barruan sartuko da eta administrazio zentralen aurrekontuekin kontsolidatuko da.

Aurrekontu hori mugatzailea izango da zenbateko osoari dagokionez, eta zenbateslea izango da kredituak kategoria ekonomikoetan banatzeko; langileen gastuei dagozkienek, baina, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute zenbateko osoagatik, eta dirulaguntza izendunen eta protokoloko eta ordezkaritzako arretek, berriz, izaera mugatzailea eta loteslea, ezartzen diren sailkapen ekonomikoaren maila edozein dela ere.

2. Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak baimenduko ditu aurrekontuaren zenbateko osoa aldatu gabe langileen gastuak dakartzaten aldaketak. Zenbateko osoa aldatzen ez duten gainerako aldaketak Institutuko zuzendariak baimenduko ditu.

Institutuko zuzendariak zenbateko osoan eragiten duten aldaketak baimenduko ditu, baldin eta ez badute eragiten langileen gastuan, aurrekontu osoaren 100eko 5etik gorakoak ez badira, eta ekitaldian lortutako diru-sarrera handiagoen bidez finantzatzen badira. Ministroen Kontseiluaren eskumena izango da zenbateko osoaren aldaketak baimentzea aurrekontu osoaren 100eko 5etik gorakoak direnean. Zenbateko osoa aldatzen duten gainerako aldaketak Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak baimenduko ditu.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak metatu ondoren zenbatuko dira.

3. Cervantes Institutuko Administrazio Kontseiluak ondokoa egiteko baimena du, Institutuko idazkari nagusiak proposatuta:

a) Lanpostuen zerrenda eta langileen ordainsari-araubidea onestea, aplika daitezkeen lege-baldintzei jarraikiz.

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak Cervantes Institutuko langile desplazatuentzat baimendutako desplazamendu-osagarriak eta erosteko ahalmenaren indizekoak aplikatzea Espainiatik kanpoko zentroetako zuzendariei, kalte-ordain moduan.

b) Institutuko jardueren prezioak finkatzea.

4. Institutuaren kontabilitateak erregelamenduz xedatutako arauak beteko ditu.

5. Kontuen Auzitegiari haren lege organikoak emandako eskumenei kalterik egin gabe, Cervantes Institutuaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren barne-kontrola egingo du Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak; berau auditoria publiko gisa egingo du Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak xedatutako moduan.

12. artikulua

1. Cervantes Institutuko langileak Lan Zuzenbidearen arauen mendean arituko dira, eta, hala dagokionean, kontratazioa egiten den herrialdeetan indarrean dagoen arauen mendean.

2. Zerbitzu berezien egoera aitortu ahal izango zaie Cervantes Institutuan lan egitera igarotzen diren funtzionarioei.

3. Cervantes Institutuaren mendeko irakasleek gaztelania atzerritarrei irakasteko titulazio eta prestakuntza didaktiko egokia izan beharko dute.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa

Cervantes Institutua eratzeko beharrezkoak diren eskualdaketa, egintza eta eragiketa guztiek ez dute tributurik ordaindu beharko.

Bigarrena

1. Patronatua hiru hilabeteko epean eratu beharko da, Institutuaren Erregelamendua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

2. Lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako zuzendaritza-organoak izendatu behar dira, eta Administrazio Kontseilua eratu behar da; kontseilu horretara bilduko dira Patronatuak lehenengo bileran proposatu beharko dituen kideak.

Hirugarrena

1. Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Gobernuak Administrazio Kontseiluari helaraziko dio atzerrian dauden eta ministerioen eta estatuko beste organismo batzuen mende dauden zentro guztien zerrenda, baldin eta zentro horiek Institutuaren xedeekin lotuta badaude.

2. Ministroen Kontseiluak hala erabaki ondoren, eta Administrazio Kontseiluari entzun ondoren, aurreko apartatuan aipatutako ministerioek eta estatu-organismoek Cervantes Institutuari atxikiko dizkiote, baita ondareari dagokionez ere, Gobernuak egindako zerrendak dituen zentroak.

Laugarrena

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Ministerioari, behin ministerio eskudunak txostena egin ondoren, Cervantes Institutuari transferi diezazkion, Administrazio Zentralak eta haren mendeko zentroek aurretik garatutako bere eskumeneko jardueren erantzukizuna Cervantes Institutuak bere gain hartu ahala, jarduera edo zentro horiei unean-unean indarrean dauden gastu-aurrekontuetan esleitutako kredituak, bai eragiketa arruntak bai kapital-eragiketak.

Bosgarrena

Cervantes Institutuari agindutako eginkizunak betetzeko beharrezko bitartekoak emateko, eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa alde batera utzita, kreditu berezi hauek ematen dira:

12. atalean, Kanpo Arazoetako Ministerioa, 03 zerbitzua, azpisektoreen arteko transferentziak, 440 kontzeptua. Cervantes Institutuari, 311.008 mila pezetako zenbatekoa.

12. atalean, Kanpo Arazoetako Ministerioa, 03 zerbitzua, azpisektoreen arteko transferentziak, 740 kontzeptua. Cervantes Institutuari, 1.923.200 mila pezetako zenbatekoa.

Aurreko kreditu bereziak Espainiako Bankuaren baliabideekin edo zor publikoarekin finantzatuko dira, irailaren 23ko 1091/1988 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bateginaren 101. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenak

Lehenengoa

Gobernuak Institutuaren Erregelamendua onetsiko du, zeinean jasoko baitira haren antolaketa eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak.

Bigarrena

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik jarriko da indarrean.


8.1.15. 2/1992 Legea, otsailaren 28koa, Gerona eta Lérida probintziak ofizialki Girona eta Lleida izendatzen dituena[276]

1. artikulua

Egungo Gerona probintziari Girona deituko zaio ofizialki, haren tradizio historiko, kultural eta literarioaren arabera, eta haren hiriburuak legez aitortuta duen Girona izen ofizialarekin bat etorriz.

2. artikulua

Egungo Lérida probintziari Lleida deituko zaio ofizialki, haren tradizio historiko, kultural eta literarioaren arabera, eta haren hiriburuak legez aitortuta duen Lleida izen ofizialarekin bat etorriz.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa

Testuliburuetan, material didaktikoan eta ofizialak ez diren beste erabilera batzuetan, erabiltzen den hizkuntza gaztelania denean, dagokion toponimoa hizkuntza horretan izendatu ahal izango da.


8.1.16. Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa:
Espainiako Erresumak berronetsitako zatiak (2001) [277]

Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna, 1992ko azaroaren 5ekoa, Espainiako Erresuman berronesteko tresna[278]

JUAN CARLOS I.ak,
ESPAINIAKO ERREGEAK

1992ko azaroaren 5ean, Espainiako Botereguztidunak, zeina horretarako modu onean eta behar zen eran izendatua izan baitzen, Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna sinatu zuen Estrasburgon; izan ere, gutun hori leku eta data berean egin zen.

Gutun horren hitzaurrea eta hogeita hiru artikuluak ikusi eta aztertuta,

Konstituzioaren 94.1 artikuluan aurreikusitako baimena Gorte Nagusiek emanda,

Onetsi eta berronetsi egiten dut gutun horretan xedatzen dena, honako honen bidez onetsi eta berresten dudan legez, eta agintzen dut Gutuna bete, zaindu eta betearaziko dudala, bai eta haren zati guztietan zaindu dadila; horretarako, hura gehiago balidatu eta irmotzeko, berronespen-tresna hau luzatzea agintzen dut, zeina Nik sinatu, behar bezala zigilatu eta Kanpo Arazoetako ministroak, behean sinatuko duenak, kontrasinatu baitu, honako adierazpen hau eginaz:

«Espainiak adierazten du, artikulu horietan aurreikusten diren ondoreetarako, hizkuntza erregional edo gutxitu gisa hartzen direla Euskal Herriaren, Kataluniaren, Balear Uharteen, Galiziaren, Valentziaren eta Nafarroaren autonomia-erkidegoen autonomia-estatutuetan ofizial legez aitortutako hizkuntzak.

»Era berean, Espainiak adierazten du, ondore berberetarako, hizkuntza erregional edo gutxitu gisa hartzen direla tradizioz hitz egiten diren lurraldeetako hizkuntzak baldin eta autonomia-estatutuek horiek babestu eta itzalpetzen badituzte.

»Lehenengo paragrafoan aipatutako hizkuntzei Gutunaren III. zatitik adieraziko diren xedapen hauek aplikatuko zaizkie:

»8. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a.i; b.i; c.i; d.i; e.iii; f.i; g; h; i.

»2. paragrafoa.

»9. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a.i; a.ii; a.iii; a.iv; b.i; b.ii; b.iii; c.i; c.ii; c.iii; d.

»2. paragrafoa: apartatua: a.

»3. paragrafoa.

»10. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a.i; b; c.

»2. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e; f; g.

»3. paragrafoa; apartatuak: a; b.

»4. paragrafoa; apartatuak: a; b; c.

»5. paragrafoa.

»11. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a.i; b.i; c.i; d; e.i; f.ii; g.

»2. paragrafoa.

»3. paragrafoa.

»12. artikuluan:

»I. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e; f; g; h.

»2. paragrafoa.

»3. paragrafoa.

»13. artikuluan:

»1. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d.

»2. paragrafoa; apartatuak: a; b; c; d; e.

»14. artikuluan:

»Apartatua: a.

»Apartatua: b.

»Bigarren lerroaldean aipatutako hizkuntzei zentzuz aplika dakizkiekeen Gutunaren III. zatiko xedapen guztiak aplikatuko zaizkie, betiere 7. artikuluan ezarritako helburu eta printzipioekin bat».

Madrilen emana, 2001eko otsailaren 2an.

JUAN CARLOS E.

Kanpo Arazoetako ministroa, JOSEP PIQUÉ Y CAMPS

HITZAURREA

Europako Kontseiluko kide diren eta gutun hau sinatzen duten estatuek,

Kontuan harturik Europako Kontseiluaren helburua kide guztien arteko batasun sendoagoa lortzea dela, batez ere kideen ondare erkidea osatzen duten idealak eta printzipioak babestu eta sustatzearren;

Kontuan harturik Europako hizkuntza erregional eta gutxitu historikoen —horietako batzuk denborarekin galtzeko arriskuan daude— babesak Europako ohitura- eta kultura-aberastasuna mantendu eta garatzen laguntzen duela;

Kontuan harturik hizkuntza erregional eta gutxitu bat bizitza pribatuan edo publikoan erabiltzea eskubide preskribaezina dela, Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean jasotako printzipioekin bat, eta Gizakiaren Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Kontseiluaren Konbentzioaren espirituarekin bat;

Aintzat harturik Europako Segurtasun eta Lankidetzako Batzordean egindako lana, eta, bereziki, Helsinkiko 1975eko Azken Akta eta Kopenhageko 1990eko bilera-agiria;

Kultura-artekotasunak eta eleaniztasunak duten balioa azpimarratuz, eta kontuan harturik hizkuntza erregional eta gutxituak babestu eta sustatzea ez litzatekeela hizkuntza ofizialen eta horiek ikasteko beharrizanaren kalterako egin beharko;

Jakitun izanda Europako hizkuntza erregional eta gutxituak Europako erregioetan eta herrialdeetan babestu eta sustatzeak ekarpen garrantzitsua egiten diola demokraziaren eta kultura-aniztasunaren printzipioetan datzan Europa eraikitzeari, nazioen subiranotasunaren eta lurralde-osotasunaren esparruan;

Aintzat harturik Europako erregio bakoitzak dituen berariazko baldintzak eta berezko ohitura historikoak,

ondokoa erabaki dute:

I. ZATIA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Definizioak

Gutun honen ondorioetarako:

a) “Hizkuntza erregionala edo gutxitua” aipatzerakoan, hauek adierazi nahi dira:

i) Estatu bateko lurraldean bertako biztanleek, estatuko biztanleriaren barruan gutxiengoa izanik, tradizioz hitz egiten dituztenak; eta

ii) hizkuntzok ez dira estatu horretako hizkuntza ofizialak izango; hizkuntza erregional eta gutxituen barruan ez dira sartuko estatuko hizkuntza ofizialaren dialektoak, ez etorkinen hizkuntzak;

b) “hizkuntza erregional edo gutxitua erabiltzen den lurraldea” da gutun honetan aurreikusitako babes- eta sustapen-neurriak hartzea justifikatzeko besteko hiztun-kopurua duen hizkuntzaren geografia-eremua;

c) “lurralderik gabeko hizkuntzak” dira estatuko gainerako biztanleek hitz egiten dituzten hizkuntzak, baina estatuko lurraldean tradizioz hitz egiten diren arren, bertako geografia-eremu jakin bati lotu ezin dakizkiokeenak.

2. artikulua.— Konpromisoak

1. Alde guztiek hartu dute II. zatiko xedapenak bakoitzaren lurraldean hitz egiten diren hizkuntza erregional eta gutxitu guztiei aplikatzeko konpromisoa, baldin eta hizkuntzok 1. artikuluko definizioak betetzen badituzte.

2. Berronetsi, onartu edo onesteko unean adierazitako hizkuntza guztiei dagokienez, 3. artikuluarekin bat, alde bakoitzak gutun honen III. zatiko xedapenen artetik gutxienez hogeita hamabost paragrafo edo apartatu hautatu aplikatzeko konpromisoa hartu du; horietako hiru gutxienez 8. eta 12. artikuluetan hautatu behar dira, eta 9., 10., 11. eta 13. artikuluetan, berriz, bana.

3. artikulua.— Modalitateak

1. Gutuna sinatu duten estatuek berronetsi, onartu edo onesteko agirian zehaztu behar dute hizkuntza erregional eta gutxituetako bakoitza, edo bakoitzaren lurralde osoan edo horren zati batean eremu urriagoa duen hizkuntza ofizial bakoitza, eta horri 2. artikuluko 2. paragrafoarekin bat hautatutako paragrafoak ezarriko zaizkio.

2. Aldeek, geroagoko edozein unetan, berronetsi, onartu edo onesteko agirian zehaztu zituzten paragrafoez aparte Gutunaren beste edozein paragrafotako xedapenen ondoriozko betebeharrak onartzen dituztela jakinaraz diezaiokete Idazkaritza Nagusiari, edo artikulu honen 1. paragrafoa aplikatuko dietela beste hizkuntza erregional edo gutxitu batzuei, edo lurralde osoan edo horren zati batean eremu urriagoa duten beste hizkuntza ofizial batzuei.

3. Aurreko paragrafoan aurreikusitako konpromisoak berronespen, onespen edo onarpenaren partetzat joko dira, eta ondorio berberak izango dituzte jakinarazten diren egunetik bertatik.

4. artikulua.— Dagoeneko badiren babes-estatusak

1. Ezin da interpretatu gutun honen ezein xedapenek Giza Eskubideen Europako Konbentzioak bermatutako eskubideak mugatu edo indargabetzen dituenik.

2. Gutun honen xedapenek ez dituzte murrizten hizkuntza erregional eta gutxituen egoera arautzen duten xedapen mesedegarriagoak, ez eta gutxiengoetako kide diren pertsonen estatutu juridikoa ere; horiek aldeetako batean dagoeneko existitzen dira edo aldebiko edo alde anitzeko berariazko akordioetan jasota daude.

5. artikulua.— Dauden betebeharrak

Gutun honen ezer ezin izango da interpretatu eskubidea ematen duenik Nazio Batuen Gutunaren helburuak edo nazioarteko zuzenbidearen beste betebehar batzuk, estatuen subiranotasunaren eta lurralde-osotasunaren printzipioa barne, urratzen dituen jardueraren bat hasi edo ekintzaren bati ekiteko.

6. artikulua.— Informazioa

Aldeek konpromisoa hartu dute dagozkien agintari, erakunde eta pertsonek gutun honek ezartzen dituen eskubideen eta eginbeharren informazioa jaso dezaten.

II. ZATIA
2. artikuluko 1. paragrafoarekin bat lortu nahi diren helburuak eta printzipioak

7. artikulua.— Helburuak eta printzipioak

1. Hizkuntza erregional eta gutxituei dagokienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan eta hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, ondoko helburuak eta printzipioak izango dira aldeen politika, legeria eta jardunaren oinarri:

a) hizkuntza erregional eta gutxituak aitortzea, kultura-aberastasunaren erakusle dira eta;

b) hizkuntza erregional eta gutxituetako bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea; hala, beraz, administrazio-zatiketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango hizkuntza erregional edo gutxitu hori sustatzeko;

c) hizkuntza erregional eta gutxituak sustatzeko ekintza seguru baten beharra, hizkuntzok babestearren;

d) hizkuntza erregional eta gutxituak bizitza publikoan eta pribatuan ahoz eta idatziz erabiltzea erraztu edota sustatzea;

e) Gutun honek hartzen dituen eremuetan, harremanak sortu eta garatzea hizkuntza erregionala edo gutxitua erabiltzen duten taldeen eta estatu berean hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten beste talde batzuen artean, bai eta kultura-harremanak sortzea beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituzten estatuko beste talde batzuekin ere;

f) hizkuntza erregional eta gutxituak irakasteko eta ikasteko modu eta bitarteko egokiak jartzea maila egoki guztien esku;

g) bitartekoak jartzea hizkuntza erregionala edo gutxitua hitz egiten den eremu batean bizi baina hizkuntza hori hitz egiten ez dutenen esku, nahi izanez gero hizkuntza hori ikas dezaten;

h) hizkuntza erregional eta gutxituei buruzko azterketak eta ikerketak sustatzea unibertsitateetan edo zentro baliokideetan;

i) Gutun honek biltzen dituen arloetan, nazioz gaindiko elkar-trukerako era egokiak sustatzea, estatu bitan edo gehiagotan modu berean edo antzekoan erabiltzen diren hizkuntza erregional eta gutxituentzat.

2. Aldeek konpromisoa hartu dute ezabatzeko, oraindik egin ez badute, hizkuntza erregional edo gutxitu bat erabiltzeko egon daitezkeen bereizketa, bazterketa, murrizketa edo lehentasun justifikatu gabe oro, alegia, hizkuntza hori ahultzea edo hori mantendu edo garatzea arriskuan jartzea helburutzat izan dezaketenak.

Hizkuntza erregional eta gutxituen aldeko neurri bereziak hartzea ez da hartuko eremu zabalagoa duten hizkuntzetako hiztunen aurkako diskriminazio-ekintzatzat, neurrion helburua hizkuntza erregional eta gutxituok erabiltzen dituztenen eta gainerako herritarren arteko berdintasuna bultzatzea edo hiztun horien egoera partikularrak aintzat hartzea bada.

3. Aldeek konpromisoa hartu dute, neurri egokiak erabilita, herrialde guztiko hizkuntza-taldeen arteko elkar-ulertzea sustatzeko. Horretarako, batez ere, hizkuntza erregional eta gutxituen errespetua eta horienganako ulermena eta tolerantzia jasoko dute herrialdean eskaintzen den hezkuntzan eta prestakuntzaren helburuen artean, eta helburu bera lortzera animatuko dituzte masa-komunikabideak.

4. Aldeek konpromisoa hartu dute hizkuntza erregional eta gutxituei buruzko politikak definitzerakoan kontuan hartzeko hizkuntza horiek erabiltzen dituzten taldeek adierazitako beharrizanak eta gurariak.

Aldeei eskatu zaie, beharrezkoa denean, hizkuntza erregional eta gutxituekin zerikusia duten gaiei buruz agintariak aholkatzeko organoak sortzeko.

5. Aldeek konpromisoa hartu dute 1etik 4rako paragrafoetan zerrendatutako printzipioak mutatis mutandis aplikatzeko lurralderik gabeko hizkuntzei.

Alabaina, hizkuntza horien kasuan, gutun hau burutzeko hartu beharreko neurrien izaera eta irismena modu malguan ezarriko dira, hizkuntzok erabiltzen dituzten taldeen beharrizanak eta gurariak kontuan hartuta, eta horien ohiturak eta ezaugarriak errespetatuz.

III. ZATIA
Hizkuntza erregional eta gutxituak bizitza publikoan erabiltzearen aldeko neurriak, 2. artikuluko 2. paragrafoa betez hartutako konpromisoekin hartu beharrekoak[279]

8. artikulua.— Irakaskuntza

1. Irakaskuntzaren arloan, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeari dagokionez, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta estatuko hizkuntza ofizialen irakaskuntzari kalterik egin gabe, ondoko konpromisoak hartu dituzte aldeek:

a) i) eskolaurreko hezkuntza kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetan bermatuta dagoela ezartzea; edo

ii) eskolaurreko hezkuntzaren zati handi bat kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetan bermatuta dagoela ezartzea; edo

iii) aurreko bi puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; edo

iv) botere publikoek ez badute zuzeneko eskumenik eskolaurreko hezkuntzan, lehenengo bi puntuetan jasotako neurriak aplikatzea erraztu edota sustatzea;

b) i) lehen mailako irakaskuntza kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetan bermatuta dagoela ezartzea; edo

ii) lehen mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo

iii) lehen mailako irakaskuntzaren barruan, hizkuntza erregional eta gutxituen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo

iv) aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada;

c) i) bigarren mailako irakaskuntza kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetan bermatuta dagoela ezartzea; edo

ii) bigarren mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo

iii) bigarren mailako irakaskuntzaren barruan, hizkuntza erregional eta gutxituen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo

iv) aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada;

d) i) irakaskuntza tekniko eta profesionala kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetan bermatuta dagoela ezartzea; edo

ii) irakaskuntza tekniko eta profesionalaren zati handi bat kasuan kasuko hizkuntza erregional eta gutxituetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo

iii) irakaskuntza tekniko eta profesionalaren barruan, hizkuntza erregional eta gutxituen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo

iv) aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada;

e) i) unibertsitate mailako irakaskuntza eta goi-mailako bestelako irakaskuntza-motak hizkuntza erregional eta gutxituetan ezartzea; edo

ii) hizkuntzok unibertsitateko eta goi-mailako irakaskuntzaren ikasgai gisa ikastea ezartzea; edo

iii) Estatuak goi-mailako irakaskuntzako zentroekiko duen zeregina dela eta, i) eta ii) apartatuak ezin izango balira aplikatu, ondokoak ezartzea suspertu edota baimentzea: hizkuntza erregional eta gutxituetan unibertsitate mailako edo goi-mailako bestelako irakaskuntza-motak, edo hizkuntzok unibertsitatean edo goi-mailako irakaskuntzako beste zentro batzuetan ikasi ahal izateko bitartekoak;

f) i) beharrezkoak diren xedapenak ematea, helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikastaroak hein handi batean edo osorik hizkuntza erregional eta gutxituetan eskaintzea bermatu dadin; edo

ii) hizkuntza horiek proposatzea helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikasgai gisa; edo

iii) botere publikoek ez badute zuzeneko eskumenik helduen hezkuntzan, hizkuntza horiek irakastea erraztu edota sustatzea helduen hezkuntzaren edo hezkuntza iraunkorraren barruan;

g) hizkuntza erregional eta gutxituek adierazten duten historia eta kultura irakasten direla bermatzeko xedapenak ematea;

h) irakasleen beharrezko hasierako eta etengabeko prestakuntza bermatzea, Gutuna sinatzen duen alde bakoitzak a)-tik g)-rako paragrafoetatik onartutakoak aplikatzeko;

i) kontrolerako organo bat edo gehiago sortzea, eta horren ardura izango da hizkuntza erregional eta gutxituen irakaskuntza ezartzeko edo garatzeko hartu diren neurrien eta egin diren aurrerapenen jarraipena egitea, eta puntu horiei buruz aldian-aldian txostenak egitea; txostenok jendaurrean jarriko dira.

2. Irakaskuntzaren arloan, eta hizkuntza erregional eta gutxituak tradizioz erabiltzen diren lurraldeetatik kanpo dauden lurraldeei dagokienez, aldeek konpromisoa hartu dute, hizkuntza erregional eta gutxituetako baten hiztun-kopuruak hori justifikatzen badu, eta irakaskuntzaren maila egokietan, irakaskuntza hizkuntza erregional edo gutxituan egitea edo hizkuntza bera irakastea baimendu, sustatu edo ezartzeko.

9. artikulua.— Justizia

1. Jarraian zehaztuko diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztun-kopurua duten agintari judizialen barrutiei dagokienez, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta baldintza batekin, alegia, paragrafo honek eskaintzen dituen aukerez baliatzeak ez dezala epaileak hartu justizia ondo administratzeko oztopotzat.

Hauek dira konpromisoak:

a) prozesu penaletan:

i) jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua hizkuntza erregionalean edo gutxituan gara dezatela ezartzea; edota

ii) hizkuntza erregionalean edo gutxituan hitz egiteko eskubidea bermatzea akusatuari; edota

iii) errekerimenduak edo frogak, idatzizkoak zein ahozkoak, hizkuntza erregional eta gutxituetako batean formulatuta egote hutsagatik onartezinak ez izatea ezartzea; edota

iv) hizkuntza erregional eta gutxitu horietan ematea, hala eskatuz gero, prozedura judizial bati lotutako egintzak, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita, eta interesdunei inolako gastu gehigarririk eragin gabe.

b) prozesu zibiletan;

i) jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua hizkuntza erregionalean edo gutxituan gara dezatela ezartzea; edota

ii) Alde bat auzitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere hizkuntza erregionalean edo gutxituan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; edota

iii) dokumentuak eta frogak hizkuntza erregionalean edo gutxituan aurkeztea baimentzea, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita;

c) administrazio-arloan eskudunak diren jurisdikzioen aurreko prozesuetan:

i) jurisdikzioek, auzibidean parte hartzen duten aldeetako batek eskatuta, prozesua hizkuntza erregionalean edo gutxituan gara dezatela ezartzea; edota

ii) alde bat auzitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere hizkuntza erregionalean edo gutxituan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; edota

iii) dokumentuak eta frogak hizkuntza erregionalean edo gutxituan sortzea baimentzea, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita;

d) neurriak hartzea, b) eta c) paragrafoetako i) eta iii) apartatuen aplikazioak eta interpreteen eta itzulpenen balizko erabilerak ez diezaieten gastu osagarririk ekarri interesdunei.

2. Aldeek hartu dituzten konpromisoak:

a) Estatu batean ezarritako egintza juridikoen baliozkotasuna ez baztertzea, egintzok hizkuntza erregional eta gutxituetako batean idatzita egote hutsagatik; edo

b) Estatu batean ezarritako egintza juridikoek, aldeen artean, duten baliozkotasuna ez baztertzea, egintzok hizkuntza erregional eta gutxituetako batean idatzita egote hutsagatik, eta egintzok hizkuntza hori hitz egiten ez duten hirugarren interesdunen aurka erabili ahal izango direla ezartzea, baldin eta egintzaren edukia erabiltzen duenak berak jakinarazten badie; edo

c) Estatu batean ezarritako egintza juridikoek, aldeen artean, duten baliozkotasuna ez baztertzea, egintzok hizkuntza erregional eta gutxituetako batean idatzita egote hutsagatik.

3. Aldeek konpromisoa hartu dute hizkuntza erregional eta gutxituetan emateko estatuko lege-testurik garrantzitsuenak eta hizkuntza horien erabiltzaileei bereziki dagozkienak, testuok beste modu batean erabilgarri daudenean izan ezik.

10. artikulua.— Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak

1. Jarraian zehaztuko diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztun-kopurua duten Estatuaren administrazio-agintarien barrutiei dagokienez, eta hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, posiblea den neurrian; hain zuzen ere hauek:

a) i) administrazio-agintariek hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen dituztela zaintzea; edo

ii) jendearekin harremana duten agintari horien agenteek eurongana hizkuntza horietan jotzen duten pertsonekin hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen dituztela zaintzea; edo

iii) hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela eta erantzuna hizkuntza horietan jaso dezaketela zaintzea; edo

iv) hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela zaintzea; edo

v) hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunek hizkuntza horietan idatzitako agiri bat balio osoz aurkez dezaketela zaintzea;

b) maiz erabiltzen diren formularioak eta administrazio-testuak hizkuntza erregional eta gutxituetan, edo bertsio elebidunetan, jartzea jendearen eskueran;

c) dokumentuak hizkuntza erregional eta gutxituetako batean idaztea baimentzea administrazio-agintariei.

2. Jarraian zehaztuko diren neurriak justifikatzeko besteko hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztun-kopurua duten lurraldeetako herri eta erregioetako agintariei dagokienez, ondokoak baimendu edota sustatzeko konpromisoa hartu dute aldeek:

a) hizkuntza erregional eta gutxituen erabilera erregio- edo toki-mailako administrazioan;

b) hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkezteko duten aukera;

c) erregioetako kolektibitateek beren testu ofizialak hizkuntza erregional eta gutxituetan ere argitaratzea;

d) toki-agintariek beren testu ofizialak hizkuntza erregional eta gutxituetan ere argitaratzea;

e) hizkuntza erregional eta gutxituetako agintari erregionalek beren batzarretako eztabaidetan hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzea, baina ez da baztertuko, hala ere, estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea;

f) hizkuntza erregional eta gutxituetako toki-agintariek beren batzarretako eztabaidetan hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzea, baina ez da baztertuko, hala ere, estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea;

g) hizkuntza erregional eta gutxituetako toponimiako ohiko formak eta zuzenak erabili edo hartzea, beharrezkoa bada hizkuntza ofizialetako izendapenekin batera.

3. Administrazio-agintariek edo horien kontura jarduten duten beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posiblea den neurrian, konpromiso hauek hartu dituzte Gutuna sinatu duten aldeek:

a) zerbitzua ematerakoan hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen direla zaintzea; edo

b) eskaerak hizkuntza erregional eta gutxituetako batean aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; edo

c) eskaerak hizkuntza erregional eta gutxituetako batean aurkeztea baimentzea hizkuntzotako hiztunei.

4. Aldeek onartu dituzten 1., 2. eta 3. paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira:

a) idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero;

b) funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan errekrutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera;

c) hizkuntza erregional edo gutxitu bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea, ahal den neurrian.

5. Aldeek konpromisoa hartu dute, interesdunek hala eskatuz gero, hizkuntza erregional eta gutxituetako patronimikoak erabili edo hartzea baimentzeko.

11. artikulua.— Komunikabideak

1. Aldeek zenbait konpromiso hartu dituzte hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunei dagozkienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta agintari publikoek, zuzenean edo zeharka, arlo horretan boterea edo eginkizunen bat duten neurrian, betiere komunikabideen independentzia eta autonomia printzipioak errespetatuz. Konpromisoak hauek dira:

a) irratia eta telebista zerbitzu publikoak diren neurrian:

i) gutxienez irrati-estazio eta telebista-kate bana sortzea hizkuntza erregional eta gutxituetan; edo

ii) hizkuntza erregional eta gutxituetan gutxienez irrati-estazio eta telebista-kate bana sortzea sustatu edota erraztea; edo

iii) beharrezkoak diren xedapenak ematea difusioaren arduradunek hizkuntza erregional eta gutxituetan egindako emanaldiak programatu ditzaten;

b) i) hizkuntza erregional eta gutxituetan gutxienez irrati-estazio bat sortzea sustatu edota erraztea; edo

ii) irrati-programak hizkuntza erregional eta gutxituetan modu erregularrean jaulkitzea sustatu edota erraztea

c) i) hizkuntza erregional eta gutxituetan gutxienez telebista-kate bat sortzea sustatu edota erraztea; edo

ii) telebista-programak hizkuntza erregional eta gutxituetan modu erregularrean zabaltzea sustatu edota erraztea

d) hizkuntza erregional eta gutxituetan egindako entzunezko eta ikus-entzunezko materialen ekoizpena eta zabalkundea sustatu edota erraztea;

e) i) hizkuntza erregional eta gutxituetan gutxienez prentsa-organo bat sortu edota mantentzea sustatu edota erraztea; edo

ii) prentsa-artikuluak hizkuntza erregional eta gutxituetan modu erregularrean argitaratzea sustatu edota erraztea

f) i) hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen dituzten komunikabideen kostu osagarriak estaltzea, legeak komunikabideentzat, orokorrean, finantza-laguntzaren bat ezarrita duenean; edo

ii) dauden finantza-laguntzak hizkuntza erregional eta gutxituetan sortutako ikus-entzunezko ekoizpenei ere ematea;

g) hizkuntza erregionalean edo gutxituan lan egiten duten komunikabideentzako kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza bultzatzea.

2. Aldeek konpromisoa hartu dute hizkuntza erregionala edo gutxitua edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emanaldiak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emanaldien aurka ez egiteko ere. Konpromisoa hartu dute, bestalde, hizkuntza erregional eta gutxituetako batean edo antzekoan sortutako informazioaren adierazpen-askatasuna eta horren zirkulazio askea dela-eta idatzizko prentsari ez zaiola inolako murrizketarik ezarriko zaintzeko. Aipatutako askatasunak erabiltzeak eginbeharrak eta erantzukizunak dakartza, eta legez ezarritako zenbait formalitate, baldintza, murrizketa edo zehapenen mende egon daiteke. Horiek guztiak beharrezko neurriak dira, gizarte demokratiko batean, segurtasun nazionalerako, lurralde-osotasunerako edo segurtasun publikorako, ordenaren defentsarako eta krimenaren prebentziorako, osasunaren edo moralaren babeserako, hurkoaren ospearen eta eskubideen babeserako, isilpeko informazioak zabaltzea eragozteko, edo botere judizialaren agintea edo inpartzialtasuna bermatzeko.

3. Aldeek konpromisoa hartu dute hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat har daitezen komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzeko egitekoa duen legearekin bat sor daitezkeen egituretan.

12. artikulua.— Kultura-jarduerak eta -ekipamenduak

1. Kultura-jarduerei eta -ekipamenduei dagokienez —bereziki, liburutegiak, bideotekak, kultura-zentroak, museoak, artxiboak, akademiak, antzokiak eta zinemak, literaturako eta zinema-ekoizpeneko lanak, kultura herrikoiaren adierazpenerako lanak, jaialdiak eta kultura-industriak, teknologia berrien erabilera barru, kontuan hartuta—, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, hizkuntza horiek erabiltzen diren lurraldeari dagozkionez, eta agintari publikoak arlo horretan eskumena, boterea edo egitekoa duten neurrian.

Konpromiso hauek hartu dituzte:

a) hizkuntza erregional eta gutxituen adierazpidea eta berezko ekimenak sustatzea, eta hizkuntza horietan sortutako lanak eskuratzeko bitartekoak erraztea;

b) hizkuntza erregional eta gutxituetan sortutako lanak beste hizkuntza batzuetan eskuratzeko bitartekoak erraztea, eta, horretarako, itzulpen-, bikoizketa-, postsinkronizazio- eta azpititulazio-lanak lagundu eta garatzea;

c) beste hizkuntza batzuetan sortutako lanak hizkuntza erregional eta gutxituetan eskuratzeko bitartekoak erraztea, eta, horretarako, itzulpen-, bikoizketa-, postsinkronizazio- eta azpititulazio-lanak lagundu eta garatzea;

d) zenbait kultura-jarduera abiarazteko edo horiei laguntzeko ardura duten organismoek beren ekimenean edo beraiek laguntzen dituzten ekimenetan hizkuntza erregional eta gutxituen ezagutza eta erabilera neurri egokian integratzen dutela zaintzea.

e) hizkuntza erregionala edo gutxitua, bai eta beste biztanleen hizkuntzak ere, menderatzen dituen pertsonala zenbait kultura-jarduera abiarazteko edo horiei laguntzeko ardura duten organismoen eskueran jartzen laguntzea;

f) ekipamenduak hornitzerakoan eta kultura-jarduerak programatzerakoan, hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunen ordezkariek zuzeneko parte-hartzea izan dezatela bultzatzea;

g) hizkuntza erregional eta gutxituetan sortutako lanak bildu, gordailuan jaso eta aurkeztu edo argitaratzeko ardura duen organismo baten edo gehiagoren sorrera suspertu edota erraztea;

h) beharrezkoa bada, itzulpen-zerbitzuak eta terminologia-ikerketako zerbitzuak sortzea edota sustatu eta finantzatzea, batez ere, hizkuntza erregional edo gutxitu bakoitzean administrazio-, merkataritza-, ekonomia-, gizarte-, teknologia- edo lege-terminologia egokia mantendu eta garatzearren.

2. Hizkuntza erregional eta gutxituak tradizioz erabiltzen diren lurraldeak ez direnei dagokienez, aldeek konpromisoa hartu dute, hizkuntza erregionaleko edo gutxituko hiztunen kopuruak horrelakoa justifikatzen badu, kultura-jarduera eta ekipamendu egokiak sustatu edota ezartzeko, aurreko paragrafoarekin bat.

3. Aldeek konpromisoa hartu dute leku egokia emateko, beren atzerriko kultura-politikan, hizkuntza erregional eta gutxituei eta horiek islatzen duten kulturari.

13. artikulua.— Ekonomia- eta gizarte-bizitza

1. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek ondoko konpromisoak hartu dituzte, herrialde osorako:

a) beren legerietatik kanpo uztea ekonomia- eta gizarte-bizitzari buruzko dokumentuetan hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzeko aukera, arrazoi justifikagarririk gabe, debekatzen edo mugatzen duen xedapen oro, batez ere lan-kontratuetan eta dokumentu teknikoetan, esaterako, produktuak edo ekipamenduak erabiltzeko jarraibideetan.

b) enpresen barne-araudietan eta egintza pribatuetan hizkuntza erregional eta gutxituen erabilera baztertu edo mugatzen duen edozein klausula sartzea debekatzea, gutxienez hizkuntza bera hitz egiten dutenen artean;

c) ekonomia- eta gizarte-jardueretan hizkuntza erregional eta gutxituen erabilera ahultzeko asmoa duten praktiken aurka egitea;

d) aurreko apartatuetan azaldutako bitartekoak baino beste batzuk erabilita, hizkuntza erregional eta gutxituen erabilera erraztu edota sustatzea.

2. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek zenbait konpromiso hartu dituzte, agintari publikoek eskumena duten neurrian, hizkuntza erregional eta gutxituak erabiltzen diren lurralderako, eta hori posiblea den neurrian. Konpromisoak hauek dira:

a) finantza- eta banku-arloetako arautegien bidez definitzea, merkataritzako erabilerarekin bateragarriak diren baldintzetan, ordainketa-aginduak (txekeak, kanbio-letrak, etab.) edo beste finantza-agiri batzuk idazterakoan hizkuntza erregionalak eta gutxituak erabiltzeko aukera ematen duten modalitateak, edo, horrelakorik ezean, prozesu hori martxan jarri dela zaintzea;

b) zuzenean beren kontrolaren mende dauden ekonomia- eta gizarte-sektoreetan (sektore publikoa), hizkuntza erregional eta gutxituen erabilera sustatzeko ekintzak egitea;

c) ospitale, zaharren egoitza edo bestelako gizarte-ekipamenduetan, horietara osasuna, adina edo beste arrazoi batzuk direla-eta joan behar izan duten hizkuntza erregional eta gutxituetako hiztunei beren hizkuntzan hartu eta artatuak izateko aukera eskainiko dietela zaintzea;

d) modalitate egokiak erabilita, segurtasun-jarraibideak hizkuntza erregional eta gutxituetan ere idatzita egongo direla zaintzea;

e) agintari eskudunek kontsumitzaileen eskubideei buruz eskainitako informazioak hizkuntza erregional eta gutxituetan ere erabilgarri bilakatzea;

14. artikulua.— Mugaz haraindiko elkar-trukeak

Aldeek hartu dituzten konpromisoak:

a) hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten estatuak konprometitzen dira aldebiko edo alde anitzeko akordioak aplikatzera, edo horiek amaitzen saiatzera, beharrezkoa bada, estatu horietan hizkuntza bereko hiztunen arteko harremanak erraztearren, kulturan, irakaskuntzan, lanbide-heziketan eta hezkuntza iraunkorrean;

b) hizkuntza erregional eta gutxituen alde, mugaz haraindiko lankidetza erraztu edota sustatzea, batez ere hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten erregio- edo toki-mailako taldeen artean;

IV. ZATIA
Gutunaren aplikazioa

15. artikulua.— Aldizkako txostenak

1. Jarraitutako politikari buruzko txostena aurkeztuko diote aldeek, aldian-aldian, Europako Kontseiluko idazkari nagusiari, Ministroen Batzordeak ezarriko duen eran, eta gutun honen II. zatiarekin bat. Aldeek III. zatiko xedapenetatik bere egin dituztenak aplikatzeko hartu dituzten neurriei buruzkoa izango da txosten hori. Alde bakoitzak Gutuna berarentzat indarrean jarri ondoko lehenengo urtean aurkeztu behar du, beste txostenak, berriz, lehenengoa aurkeztu ondoren, hiru urtean behin aurkeztu behar dira.

2. Aldeek jendaurrean jarriko dituzte beren txostenak.

16. artikulua.— Txostenen azterketa

1. 15. artikuluan xedatutakoa betez Europako Kontseiluko idazkari nagusiari aurkeztuko zaizkion txostenak 17. artikuluan xedatutakoari jarraiki osatutako adituen batzordeak aztertuko ditu.

2. Gutuna sinatu duten aldeetako baten lurraldean legez eratutako organismoek eta elkarteek alde horrek hartutako konpromisoen inguruko gaiez ohartarazi ahal izango diote adituen batzordeari, gutun honen III. zatiari jarraiki. Alde interesdunari galdetu ondoren, adituen batzordeak aintzat har ditzake informazio horiek artikulu honen 3. paragrafoan aipatzen den txostena prestatzerakoan. Organismo eta elkarte horiek, bestalde, alde batek egindako politikari buruzko adierazpenak egin ahal izango dituzte, II. zatiarekin bat.

3. 1. paragrafoan aipatutako txostenak eta 2. paragrafoan aipatutako informazioak oinarri hartuta, Ministroen Batzordearentzako txosten bat prestatuko du adituen batzordeak. Txosten horri aldeei eskatuko zaizkien oharrak gehituko zaizkio; horiek guztiak jendaurrean jarri ahal izango ditu Ministroen Batzordeak.

4. 3. paragrafoan aipatutako txostenak adituen batzordeak Ministroen Batzordeari egindako proposamenak jasoko ditu, bereziki, Kontseiluak, beharrezkoa bada, alde bati edo batzuei egingo dizkien gomendioak prestatzearren.

5. Europako Kontseiluko idazkari nagusiak bi urteko txosten xehatua, Gutunaren aplikazioari buruzkoa, egingo dio Batzar Parlamentarioari.

17. artikulua.— Adituen batzordea

1. Adituen batzordearen osaeran alde bakoitzeko kide bat egongo da. Kide hori Ministroen Batzordeak aukeratuko du alde bakoitzak proposatutako zerrendako pertsonen artetik; zerrenda horretan egongo direnak zuzentasun osoko pertsonak izango dira eta Gutunak jorratzen dituen arloetan aintzatetsitako gaitasuna dutenak.

2. Adituen batzordeko kideak sei urterako aukeratuko dira eta horien agintaldia berritu ahal izango da. Kide batek ezin badu bere agintaldia bete, 1. paragrafoan aurreikusitako prozedurari jarraiki ordeztuko da, eta hori ordezteko izendatutako kideak lehengoaren agintaldia bukatuko du.

3. Adituen batzordeak onetsiko du bere barne-araudia. Batzorde horren idazkaritza Europako Kontseiluko idazkari nagusiak bermatuko du.

V. ZATIA
Azken xedapenak

18. artikulua

Gutun hau Europako Kontseiluko kide diren estatuek sina dezakete. Berronetsi, onartu edo onetsi egin beharko da. Berronetsi, onartu edo onesteko agiriak Europako Kontseiluko idazkari nagusiari utzi beharko zaizkio gordailuan.

19. artikulua

1. Gutun hau Europako Kontseiluko bost kidek, 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, Gutunarekin konprometituta daudela onartzen duten egunetik zenbatzen hasita hiru hilabeteko epea amaitu osteko hileko lehenengo egunean jarriko da indarrean.

2. Gutunarekin konpromisoa hartzeko prest daudela geroago adierazten duten estatuen kasuan, berronetsi, onartu edo onesteko agiria gordailuan utzi den egunetik zenbatzen hasita hiru hilabeteko epea amaitu osteko hileko lehenengo egunean jarriko da indarrean gutun hau.

20. artikulua

1. Gutun hau indarrean jarri ondoren, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak bere esku izango du Europako Kontseiluko kide ez den edozein estaturi Gutunari atxikitzeko gonbita egitea.

2. Gutunarekin bat egin duen edozein estaturen kasuan, atxikitze-agiria Europako Kontseiluko idazkari nagusiari gordailuan utzi zaion egunetik zenbatzen hasita hiru hilabeteko epea amaitu osteko hileko lehenengo egunean jarriko da indarrean gutun hau.

21. artikulua

1. Estatu guztiek, Gutuna sinatzerakoan edo Gutuna berronetsi, onartu, onetsi edo horri atxikitzeko agiria gordailuan uzterakoan, erreserba bat edo gehiago aurkez diezaiekete gutun honen 7. artikuluko 2tik 5erako paragrafoei. Ez da beste erreserbarik onartuko.

2. Aurreko paragrafoaren arabera erreserbaren bat aurkeztu duen edozein estatu sinatzailek erreserba hori osorik edo zati batean ken dezake; horretarako, jakinarazpen bat bidali behar dio Europako Kontseiluko idazkari nagusiari. Erreserba kentzeak idazkari nagusiak jakinarazpena jaso duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

22. artikulua

1. Alde guztiek, edozein unetan, gutun hau sala dezakete; horretarako, jakinarazpen bat bidali behar diote Europako Kontseiluko idazkari nagusiari.

2. Salaketak idazkari nagusiak jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epea amaitu osteko hileko lehenengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

23. artikulua

Europako Kontseiluko idazkari nagusiak Kontseiluko kide diren estatuei eta Gutunari atxikitako estatu guztiei jakinaraziko dizkie:

a) sinadura guztiak;

b) Gutuna berronetsi, onartu, onetsi edo horri atxikitzeko agiri oro, gordailuan utzi direnak;

c) Gutun hau, 19. eta 20. artikuluei jarraiki, indarrean jartzen den data oro;

d) 3. artikuluko 2. paragrafoko xedapenak betez jasotako jakinarazpen oro;

e) Gutun honekin zerikusia duen egintza, jakinarazpen edo komunikazio oro.

Horri guztiari jarraiki, behean sinatuko dutenek, horretarako behar bezala ahalmenduta, gutun hau sinatu dute.

Estrasburgon egina 1992ko azaroaren 5ean, frantsesez eta ingelesez, testu biak balio berekoak izanik, Europako Kontseiluko artxiboan jasoko den ale bakarrean. Europako Kontseiluko idazkari nagusiak Gutunaren kopia ziurtatuak bidaliko dizkie Europako Kontseiluko kide diren estatu guztiei eta gutun honi atxikitzeko gonbita egin zaien estatu guztiei.


8.1.17. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena[280]

ZIOEN AZALPENA

9

[…]

Jarraian, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko funtsezko arauak sartzen ditu, […]

[…]

IV. TITULUA
Administrazio publikoen jarduera

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

35. artikulua.— Herritarren eskubideak

Herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan eskubide hauek dituzte:

d) Norberaren autonomia-erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabil ditzakete, lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.

36. artikulua.— Prozeduretako hizkuntza

1. Estatuko administrazio orokorraren prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Dena den, interesdunek autonomia-erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia-erkidego horretan kokatutako estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean.

Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura. Prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidetuko da. Dena den, interesdunek eskatutako dokumentuak edo lekukotasunak haiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie.

2. Autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioek izapidetutako prozeduretan, kasuan kasuko autonomia-legerian ezarritakoari lotuko zaio hizkuntzaren erabilera.

3. Administrazio publiko instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli behar ditu dokumentuak, espedienteak edo horien atalak, autonomia-erkidegoko lurraldetik kanpo ondorioak izan behar badituzte, eta interesdunei zuzendutakoak, espresuki hala eskatzen badute. Ez dago itzuli beharrik, gaztelania ez den beste hizkuntza ere ofiziala bada ondorioak izan behar dituzten autonomia-erkidegoan.


8.1.18. 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa[281]

X. TITULUA
Subjektu pasiboen betebeharrak

[282]I. KAPITULUA
Arau orokorrak

164. artikulua.— Subjektu pasiboen betebeharrak.

[283]Lau. Tributu Administrazioak edozein jarduketa beharrezkotzat jotzen duenean enpresaburuaren, profesionalaren edo subjektu pasiboaren tributu-egoera egiaztatzeko, ondoko dokumentuen gaztelaniarako edo beste edozein hizkuntza ofizialetarako itzulpena eskatu ahal izango du: bai zerga aplikatzen den lurraldean egindako ondasun-emateei edo zerbitzu-prestazioei dagozkien fakturena, bai lurralde horretan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek edo subjektu pasiboek jasotakoena ere.


8.1.19. 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa[284]

I. TITULUA
Fabrikazioko zerga bereziak

I. KAPITULUA
Xedapen erkideak

[285]4. artikulua.— Kontzeptuak eta definizioak

Titulu honen ondorioetarako, honela definitzen dira kontzeptu hauek:

6. “NK kodeak”: 1987ko uztailaren 23ko 2658/87 (EEE) Erregelamenduak ezarritako nomenklatura konbinatuko kodeak. Fabrikazio-zerga berezien aplikazio-eremu objektiboa zehazteko, oro har, hauek aplikatuko dira: merkatugaiak nomenklatura konbinatuan sailkatzeko ezarritako irizpideak eta, bereziki, nomenklatura konbinatua interpretatzeko arau orokorrak, nomenklatura horretako atal- eta kapitulu-oharrak, Aduana Lankidetzarako Kontseiluak merkatugaiak izendatzeko eta kodetzeko duen sistema harmonizatuaren azalpen-oharrak, kontseilu horrek onartutako sailkapen-irizpideak, eta Europar Batasunaren nomenklatura konbinatua azaltzeko oharrak.


8.1.20. Senatuko Erregelamenduaren testu bategina, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, Senatuko Mahaiak 1994ko maiatzaren 3ko bileran onetsia[286]

I. TITULUA
Senatuaren eraketa

II. KAPITULUA
Senatua eratzeko prozedura

11 bis artikulua

Presidenteak Ganberaren Osoko Bilkuran lehenengoz hitz egiten duenean, gaztelania eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozein erabili ahal izango ditu. Kasu horretan, hitzaldi horren edukia bera izango da hizkuntza guztietan.

II. TITULUA
Senatariak eta talde parlamentarioak

I. KAPITULUA
Senatarien prerrogatiba eta betebehar parlamentarioak

20. artikulua

[287]3. Senatariek, gaztelaniazko testuarekin batera, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein erabili ahal izango dute Ganberaren Erregistroan idazkiak aurkezteko.

III. TITULUA
Senatuaren antolaketa eta funtzionamendua

IV. KAPITULUA
Batzordeak

2. atala
Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorra

56 bis 9 artikulua

[288]Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan gertatzen diren hitzaldiak gaztelaniaz eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira. Bilkura-egunkarian, hitzaldiok egin diren hizkuntzan eta gaztelaniaz erreproduzituko dira oso-osorik.

VI. KAPITULUA
Hitz egitea

84. artikulua

[289]5. Senatariek Osoko Bilkuran hitz egin ahal izango dute, mozioak eztabaidatzen direnean, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan.

IV. TITULUA
Legegintza-prozedura

I. KAPITULUA
Legegintza-prozedura arrunta

3. atala
Batzordean eztabaidatzea

115. artikulua

Artikulu bat eztabaidatzen den bitartean, presidenteak izapidetzeko onartu ahal izango ditu une horretan eta idatziz aurkezten diren zuzenketak, betiere aurkeztutako zuzenketen eta legegintzako testuaren artean adostasuna lortzeko. Era berean, zuzenketak izapidetzeko onartuko dira, baldin eta, betekizun berak beteta, akats edo oker terminologiko zein gramatikalak zuzentzeko badira.

4. atala
Ganberaren Osoko Bilkuraren eztabaida

125. artikulua

3. Era berean, zuzenketak izapidetzeko onartuko dira, baldin eta, betekizun bera beteta, akats edo oker terminologiko zein gramatikalak zuzentzeko badira.

X. TITULUA
Senatuaren lanen publizitatea

191. artikulua

[290]2. Ekimen baten egileak hura gaztelaniaz eta, gainera, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozeinetan aurkezten badu, ekimena hizkuntza horretan ere argitaratuko da.

Laugarren xedapen gehigarria

Herritarrek eta instituzioek idatziz jo ahal izango dute Senatura, gaztelaniarekin batera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren Espainiako hizkuntzetatik edozeinetan. Kasu horretan, Ganberak itzulpena bideratuko du, izapideak egin ahal izateko.

[291]Bosgarren xedapen gehigarria

Senatuak, lurralde-ganbera gisa, autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein ahoz eta idatziz normaltasunez erabiltzea babesten du Ganberaren jarduera hauetan:

Senatuko presidenteak Ganberaren Osoko Bilkuraren aurrean egindako lehenengo hitzaldian.

Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan gertatzen diren hitzaldietan.

Mozioen eztabaida dela-eta Osoko Bilkuran egiten diren hitzaldietan.

Ekimenak argitaratzean, gaztelaniaz gain, ekimenok aipatutako hizkuntza ofizialetako beste edozeinetan aurkezten direnean.

Senatariek idazkiak Ganberaren Erregistroan aurkezten dituztenean.

Herritarrek eta instituzioek Senatuari bidaltzen dizkioten idazkietan.


8.1.21. 3/1995 Legea, martxoaren 23koa, Abelbideei buruzkoa[292]

ZIOEN AZALPENA

II

Lege hau bost titulutan dago hezurmamituta.

Atariko titulua [...] abelbideen tipologiarekin ixten da, eta, oro har, hiru aldeko banaketa tradizionalari eusten zaio, abelbide, kordel eta bidezidorretan, onartutako gehieneko zabalerekin; horien izendapenak bateragarritzat jotzen dira gaztelaniaz abere-zidor, etxola, abeltzaintza-bide, karrerada, artzain-bide, adar, trabesak eta abarren izendapenaren pean daudenekin, bai eta autonomia-erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan jasotzen dituzten izendapenekin ere.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Abelbideen motak

2. Izendapen horiek bateragarriak dira ohiturazko beste batzuekin, hala nola abere-zidor, etxolak, abeltzaintza-bideak, karreradak, artzain-bideak, adarrak, trabesak eta Espainiako gainerako hizkuntza ofizialetan jasotzen dituzten beste batzuk.


8.1.22. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena[293]

314. artikulua

Norbaitzuek, enplegu publiko nahiz pribatuan, pertsona baten aurka diskriminazio larria sorrarazi eta, administrazio-errekerimendu edo -zehapenaren ondoren, legearen aurreko berdintasun-egoera berrezartzen ez badute, horrek ondorioztatu dituen kalte ekonomikoak konponduz, hain zuzen, diskriminazioaren arrazoi direla pertsonaren ideologia, erlijioa nahiz sinesmenak; edo etnia, arraza nahiz nazio batekoa izatea; edo sexua, sexu-orientazioa, familia-egoera nahiz gaixotasun edo desgaitasun bat izatea; edo langileen lege-ordezkaria zein ordezkari sindikala izatea; edo enpresaren beste langile batzuekin ahaidetasuna izatea edo Espainiako estatuaren hizkuntza ofizialen bat erabiltzea, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie.


8.1.23. 1/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa[294]

VII. KAPITULUA
Doako laguntza juridikoari buruzko nazioarteko tratatuak eta hitzarmenak Espainian aplikatzea

45. artikulua.— Izapidetzea

Aurreko artikuluan aipatzen diren doako justiziaren eskaerak izapidetzeko, lege honetan ezarritako prozedura-erregelak bete beharko dira, honako salbuespen hauekin:

c) Aurkeztutako dokumentuak gaztelaniaz idatzita edo hartara itzulita egongo dira, eta ez dute legeztatze edo apostilla formalitaterik beharko.

VIII. KAPITULUA
Doako laguntza juridikoa Europar Batasunaren barruko mugez gaindiko auzietan

2. atala
Eskubidea Espainian aitortzea

50. artikulua.— Eskubidearen eduki materiala

1. Atal honen babesean aitortutako doako laguntza juridikorako eskubideak 6. artikuluan adierazitako prestazio guztiak hartzen ditu, 2. apartatua izan ezik, 7. artikuluaren denbora-luzapenarekin, eta, gainera:

a) Interpretazio-zerbitzuak.

b) Onuradunak epaitegiaren, auzitegiaren edo agintaritza eskudunaren eskariz aurkeztutako dokumentuak itzultzea, baldin eta beharrezkoak badira gaia ebazteko.

51. artikulua.— Eskubidea eskatzea

3. Justizia Ministerioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera eskumena duen organoaren bitartez, honako hauek jakinaraziko dizkio Europako Batzordeari: Espainian eskumena duten agintaritza hartzaileen edo igorleen izenak eta helbideak, zer eremu geografikoren gainean duten eskumena, eskaerak jasotzeko bitartekoak eta, hala badagokio, autonomia-erkidegoak, espainieraz eta, hala badagokio, agintaritza igorle eta hartzaileen egoitza den autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialez gain, doako justiziaren eskaerak eta egiaztagiriak betetzea onartuko du.

Eskaera bat edo hari dagokion dokumentazioa Espainian onartu gabeko hizkuntza batean jasotzen bada, berehala itzuliko zaizkio aurkeztu dituenari, itzuli eta aurkez ditzan 15 eguneko epean, errekerimendua jasotzen denetik zenbatzen hasita.

3. atala
Eskubidea aitortzea beste estatu kide batzuetan

52. artikulua.— Eskubideak Espainian

Ohiko bizilekua edo egoitza Espainian duten pertsona fisikoek, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean doako laguntza juridikoa jaso nahi badute kapitulu honetan aurreikusitako mugaz gaindiko auzi baterako, eskubide hauek eskuratu ahal izango dituzte Espainian:

b) Eskaera eta estatu kide horretako agintaritzei aurkeztu beharreko beharrezko egiaztagiriak itzultzea.

53. artikulua.— Izapidetzea

2. Abokatuen Elkargoari dagokio delako auzirako auzitegi eskuduna dagoen Europar Batasuneko estatu kideko agintaritza hartzaileei doako laguntza juridikoaren eskaera helaraztea. Eskaera agintaritza hartzailearen estatu kideak onartutako hizkuntzan edo hizkuntzetako batean beteta dagoen egunetik 15 eguneko epean igorriko da, baita egiaztagiriak ere, beharrezkoa bada hizkuntza horietako batera itzulita.

54. artikulua.— Eskubidea ukatzea

Beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak Espainiatik egindako doako justiziaren eskaera ukatzen duenean, 52. artikuluko eskubideak egikarituz, itzulpenei dagozkien gastuak itzultzeko eskatuko da, 19. artikuluan aurreikusitako egoerak gertatzen badira.


8.1.24. 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen babes juridikoarena, Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren aldaketa partziala egitekoa[295]

I. TITULUA
Adingabeen eskubide eta eginbeharrak

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak

3. artikulua.— Nazioarteko tratatuen aipamena

Adingabeek izango dituzte Konstituzioak aitortzen dizkien eskubideak eta Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuek —bereziki Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak, Nazio Batuenak, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak— aitortzen dizkietenak, eta ordenamendu juridikoak bermatutako gainerako eskubideak. Ez da ezein diskriminaziorik egingo ondoko zioengatik: jaiotza, nazionalitate, arraza, sexu, desgaitasun edo gaixotasun, erlijio, hizkuntza, kultura, iritzi edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozialengatik.

9. artikulua.— Entzuna eta aditua izateko eskubidea

1. Adingabeak eskubidea du entzuna eta aditua izateko, ezein diskriminaziorik jasan gabe adinagatik, desgaitasunagatik edo beste edozein inguruabarrengatik, hala familiaren eremuan, nola adingabea ukitzen duen edozein administrazio-prozeduratan, prozedura judizialetan edo bitartekaritza-prozeduratan, baldin eta prozedurok eragina badakarte adingabearen esparru pertsonal, familiar edo sozialean; adingabearen iritziak kontuan hartuko dira, haren adin eta heldutasunaren arabera. Horretarako, adingabeak eskubide hau egikaritzea ahalbidetzeko behar den informazioa jaso beharko du hizkera ulergarrian, formatu irisgarrietan eta bere inguruabarren arabera egokitutako formatuetan.

Prozedura judizialetan edo administrazio-prozeduretan, adingabearen agerraldiak edo entzunaldiak lehentasunekoak izango dira, eta haren egoera eta garapen ebolutiboaren arabera egokia den moduan egingo dira, eta, beharrezko bada, profesional kualifikatuen edo adituen laguntza izango du; aldi berean, haren intimitatea zainduko da, eta harentzat ulergarria den hizkera erabiliko da formatu irisgarrietan eta haren inguruabarren arabera egokitutako formatuetan. Adingabeari galdetzen zaionaren berri emango zaio, bai eta haren iritziaren ondorioen berri ere, prozeduraren berme guztiak oso-osorik errespetatuz.

[…]


8.1.25. 13/1997 Legea, apirilaren 25ekoa, Balear probintzia ofizialki Illes Balears izendatzen dituena[296]

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak ezartzen duenez, «gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala» (3.1 artikulua), eta «Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz» (3.2 artikulua).

Balear Uharteetarako Autonomia Estatutuari buruzko otsailaren 25eko 2/1983 Lege Organikoak 3. artikuluan ezartzen duenez, “«katalana, Balear Uharteetako berezkoa dena, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala izango da».

Illes Balears toponimoak, Espainiako Konstituzioaren eta Balear Uharteetarako Autonomia Estatutuaren arabera, balio ofiziala du lurralde-oinarri gisa balear uhartedia duen autonomia-erkidegoa izendatzen duenean. Aldiz, Illes Balears toponimo bera ez dago ofizialki onartuta autonomia-erkidegoaren lurralde-oinarri bera duen probintzia izendatzeko.

1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretuak, Espainiako lurraldea probintzietan banatu zuenak, “«Balear Uharteetako Probintzia» sortu zuen, Mallorca, Menorca, Eivissa, Formentera eta Cabrera uharteek osatua.

1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretuak berak ezarritako izendapena gorabehera, «Balear Uharteetako Probintzia» izendapen ofizialak etengabeko gorabeherak izan ditu xix. eta xx. mendeetan zehar «Islas Baleares», «Las Baleares» eta «Baleares» izendapenen artean. Hala, izendapen aldakor horiek probintziako «Aldizkari Ofizial»ean jaso dira: «Balear Uharteetako Aldizkari Ofiziala», (1836), «Balear Uharteetako Probintziako Aldizkari Ofiziala» (1852) eta «Balearretako Probintziako Aldizkari Ofiziala» (1860).

Autonomia-erkidegoaren eta probintziaren izendapen ofizialak bat etor daitezen, tradizio kultural eta historikoarekiko errespetuagatik eta katalanezko Illes Balears toponimoaren erabilera ofiziala ezartzeko, mallorcar, menorcar, eivissar eta formenterarren berezkoa baita, lege hau promulgatu da.

Bestalde, lege horrek zehazten du PM siglen ordez IB jartzea ibilgailuen zirkulazio-baimenetan eta matrikula-plaka ofizialetan; izan ere, lehenengoek Mallorcako Palma hiriburua soilik ordezkatzen dute, eta bigarrenek, aldiz, probintzia osoa ordezkatzen dute, uharte anitzekoa baita.

Artikulu bakarra

Balearretako egungo probintziari Illes Balears deituko zaio ofizialki, haren tradizio kultural eta historikoarekin bat etorriz eta autonomia-erkidegoaren izendapenarekin bat etorriz.

Lehenengo xedapen gehigarria

Testuliburuetan eta material didaktikoan, bai eta ofizialak ez diren beste erabilera batzuetan ere, erabiltzen den hizkuntza gaztelania denean, dagokion toponimoa hizkuntza horretan izendatu ahal izango da.

Bigarren xedapen gehigarria

Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau aplikatzeko behar diren xedapenak emateko; xedapen horien artean egongo da, besteak beste, Balear Uharteetako probintziako ibilgailuen zirkulazio-baimenen siglak eta matrikula-plaka ofizialak aldatzea, IB siglak jasota.

Azken xedapen bakarra

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.1.26. 2/1998 Legea, martxoaren 3koa, La Coruña eta Orense probintzien izendapenak aldatzeari buruzkoa[297]

ZIOEN AZALPENA

Galiziako Autonomia Estatutuak 2.1 artikuluan ezartzen duenez, Galiziako probintzien egungo izendapenak La Coruña, Lugo, Orense eta Pontevedra dira.

La Coruña eta Orense probintzien hiriburuen izendapenak A Coruña eta Ourense dira, hurrenez hurren, Galiziako Xuntaren irailaren 27ko 146/1984 Dekretuan ezarri zen bezala, Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearekin bat etorriz; lege horrek 10. artikuluan ezartzen duenez, «Galiziako toponimoek galiziera izango dute forma ofizial bakarra».

1833ko azaroaren 30eko Errege Dekretuak 1. artikuluan ezartzen du probintziek beren hiriburuen izena hartuko dutela, salbu eta Arabakoak, Nafarroakoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak, horiek gaur egungo izendapenak mantentzen baitituzte.

Toki-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onetsi zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 25.2 artikuluan xedatzen duenez, «Gorte Nagusiek onetsitako lege baten bidez soilik alda daitezke probintzien izendapena eta hiriburutza».

Gaur egun, La Coruña eta Orense izen ofizialak mantentzen dira probintzia horietarako, baina, errealitatean, bi toponimoak A Coruña eta Ourense izendapenekin erabiltzen dira, hurrenez hurren, eta herritarren onarpen osoa dute, herritarrek egunero erabiltzen baitituzte.

Bestalde, A Coruña eta Ourense izendapen horiek xiii. mendekoak diren dokumentuetan idatzita daude, eta horrek argi eta garbi berresten du haiek errealitate linguistiko, historiko eta are tradizional bati erantzuten diotela.

Aurreko guztiaren ondorioz, honako lege hau proposatzen da.

1. artikulua

Gaur egungo La Coruñako probintziari A Coruña deituko zaio ofizialki, haren hiriburutzaren A Coruñaren izen ofizialarekin bat etorriz.

2. artikulua

Gaur egungo Orenseko probintziari Ourense deituko zaio ofizialki, haren hiriburutzaren Ourenseren izen ofizialarekin bat etorriz.

Azken xedapen bakarra

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.1.27. 48/1998 Legea, abenduaren 30ekoa, uraren, energiaren, garraioen eta telekomunikazioen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa, zeinak 93/38/EEE eta 92/13/EEE zuzentarauak txertatzen baititu Espainiako ordenamendu juridikoan[298]

IV. TITULUA
Kontratuak adjudikatzeko araubidea

II. KAPITULUA
Lizitazioen publizitatea

27. artikulua.— Iragarki adierazgarriak

1. Lizitazio-deialdi bat aldizkako iragarki adierazgarri baten bidez egiten denean, honako betekizun hauek bete beharko dira:

c) Erakunde kontratatzaileak, ondoren, hautagai guztiei eskatuko die beren interesa berresteko, delako kontratuari buruzko informazio zehatzetan oinarrituta eta lizitatzaileak edo negoziazioan parte hartuko dutenak hautatzen hasi aurretik. Informazio horiek datu hauek izan beharko dituzte, gutxienez:

[…]

Lizitatzeko gonbita lortzeko eskabideak aurkezteko helbidea eta azken eguna, bai eta horiek aurkezteko baimenduta dauden hizkuntza edo hizkuntzak ere;

[…]

30. artikulua.— Argitalpen-baldintzak «Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizial»ean

1. Iragarkiak gaztelaniaz bidaliko dira Europako Erkidegoetako Argitalpen Bulegora, postaz, posta elektronikoz, telexez edo faxez, 93/38/EEE Zuzentarauaren 25. artikuluan ezarritako baldintzetan, edo ministro-agindu bidez baimendutako formularioak erabiliz, azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

III. KAPITULUA
Prozeduraren garapena

35. artikulua.— Gonbit egitea prozedura murriztu eta negoziatuetan hautatutako hautagaiei

Erakunde kontratatzaileak aldi berean eta idatziz gonbidatuko ditu aukeratutako hautagaiak. Gonbit-gutunarekin batera, baldintza-agiria eta dokumentazio osagarria aurkeztu beharko dira, eta, gutxienez, honako informazio hau eman beharko da:

b) Eskaintzak jasotzeko azken eguna, zein helbidetara bidali behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

II. ERANSKINA

A) Prozedura irekia

5. Zerbitzuetarako:

10. a) Eskaintzak hartzeko azken eguna.

b) Zein helbidetara bidali behar diren.

c) Zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

B) Prozedura murriztua

5. Zerbitzuetarako:

10. a) Parte hartzeko eskabideak hartzeko azken eguna.

b) Zein helbidetara bidali behar diren.

c) Zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

C) Prozedura negoziatua

5. Zerbitzuetarako:

10. a) Parte hartzeko eskabideak hartzeko azken eguna.

b) Zein helbidetara bidali behar diren.

c) Zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

IV. ERANSKINA

Aldizkako iragarkia

Iragarkiak lizitazio-deialdi gisa balio duenean edo hautagaitzak edo eskaintzak hartzeko epeak laburtzea ahalbidetzen duenean jakinarazi beharreko informazioak, baldin eta halakorik badago

Hautagaitzak edo eskaintzak aurkezteko baimendutako hizkuntza edo hizkuntzak.


8.1.28. 25/1999 Legea, uztailaren 6koa, Valentziako Erkidegoa osatzen duten probintzietarako Alacant, Castelló eta València izendapenak koofizialtzat jotzen dituena[299]

ZIOEN AZALPENA

Konstituzioaren 3. artikuluak sistema juridiko bat ezarri du, zeinak bide ematen baitu gaztelaniaren eta kasuan kasuko autonomia-estatutuetan ofizialtzat jotako beste hizkuntza batzuen arteko hizkuntza-ofizialtasun bikoitzaz hitz egiteko.

Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluak hizkuntza koofizial izendatu zuen valentziera, eta adierazi zuen ezen bi hizkuntzen «erabilera normala eta ofiziala» bermatu behar dela. Beste alde batetik, estatutuak berak, 3. artikuluan, adierazten duenez, autonomia-erkidegoaren lurraldeak Alicante, Castellón eta Valenciako probintzietako udalerriena hartzen du; hala ere, estatutuaren valentzierazko edizioak "les provincias d’Alacant, Castelló y València" aipatzen ditu. Beraz, ulertu behar da izendapen horiek koofizialak direla Valentziako Erkidegoaren eremuan. Hori bera gertatzen da “Llei d’Us i Ensenyament del valencià” izenekoan (4/1983 Legea, azaroaren 23koa), V. tituluan hizkuntza baten edo bestearen «nagusitasun linguistiko»ko guneak ezartzen dituenean.

Valentzierazko izendapen horietan guztietan kontuan hartu ziren ohitura, dokumentuetan eta literaturan egiaztatutako historia eta erkidego akademikoak onartutako ortografia-arauak.

Aurrekari horiek guztiak gorabehera, valentzierazko izendapen koofiziala ez da onetsi estatuaren eremuan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren aurreikuspenen arabera; izan ere, dekretu horrek 25.2 artikuluan xedatzen duenez, «Gorte Nagusiek onetsitako lege baten bidez soilik alda daitezke probintzien izendapena eta hiriburutza».

Gaiaren erregulazioa koherentziaz jorratzeko, Valentziako Estatutuaren 7. artikuluko 4. apartatua ere kontuan hartu behar da, zeina, lege organiko gisa, estatuko ordenamendu juridikoaren parte baita: «Babes eta errespetu berezia emango zaio valentziera berreskuratzeari».

1. artikulua

Alicanteko probintziak «Alacant» izendapen ofiziala ere izango du.

2. artikulua

Castellóngo probintziak «Castelló» izendapen ofiziala ere izango du.

3. artikulua

Valenciako probintziak «València» izendapen ofiziala ere izango du.

Xedapen gehigarri bakarra

Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluaren arabera, Estatuko Administrazio Orokorreko organismoek hiru probintzien izendapena valentzieraz eta gaztelaniaz erabiliko dute.


8.1.29. 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilarena[300]

ZIOEN AZALPENA

IV

Bestalde, legea ahalegindu da, teknika juridikoaren nahitaezko eskakizunetara moldatu beharra gorabehera, edozein herritarrek ulertzeko moduko hizkera erabiltzen. Ildo horretatik, ezabatu egin dira esapide zaharkituak edo ulergaitzak, alegia, teknika juridikoaren nahitaezko eskakizunei baino, auzitegien usadioei lotzen zitzaizkienak. Doktrinarismo-itxura ere saihestu da; hori dela eta, desegoki baino, bultzatzeko ikusten du legeak errealitate berak adierazteko esapide desberdinak erabiltzea, fenomeno hori hizkera arruntean nahiz juridikoan barneratu denean. Esate baterako, 1881eko Legeak, eta geroagoko jurisprudentziak eta doktrinak, inongo arazorik gabe, mende batez baino gehiagoz egin zuten bezala, lege honek eutsi egin dio «epaiketa» eta «prozesu» terminoak sinonimo gisa erabiltzeari; eta, batzuetan, «uzia» edo «uziak» hitzak darabiltza, eta, beste batzuetan, «akzioa» edo «akzioak».

[…]

XI

[…]

Dokumentu publikoek froga-indar berezia dute, uste osoa jarri delako legez baimendu edo gaitutako fede-emaileen esku-hartzean. Prozesu-legeak, hizkera ulergarriarekin eta bere ondore zehatzetarako, aintzat hartu behar du esku-hartze hori; baina prozesu-legea ez da aproposa fede-ematearen betekizunak, eskumen-eremua eta beste faktore batzuk ezartzeko. Ildo horretatik, prozesu-legegintzak ez ditu interpretazio-eztabaidak ebatzi behar, horiek sortzen direnean fede-emateari buruzko arauen inguruan edo negozio juridikoak dokumentuan jasotzeko beharrezkoa den laguntza juridikoaren inguruan. Amaitzeko, legegileak zeharo desegokitzat jo du lege honek negozio juridikoak dokumentuan jasotzeko betekizunak ezartzea edo lehendik legez xedatutako aukerak aldatzea.

[…]

V. TITULUA
Jarduketa judizialak

III. KAPITULUA
Hurrekotasuna, publizitatea eta hizkuntza ofiziala

142. artikulua.— Hizkuntza ofiziala

1. Jarduketa judizial guztietan, epaileek, magistratuek, fiskalek, Justizia Administrazioaren letraduek, eta epaitegi eta auzitegietako gainerako funtzionarioek gaztelania erabiliko dute, hori baita Estatuko hizkuntza ofiziala.

4. Autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizialean egindako jarduketa judizialek eta aurkeztutako dokumentuek balio eta eraginkortasun osoa izango dute, gaztelaniara itzuli beharrik gabe, baina ondorioak izan behar badituzte autonomia-erkidegoko organo judizialen jurisdikziotik kanpo, itzuli egingo dira ofizioz, non eta ez den berezko hizkuntza ofizial bera duen beste autonomia-erkidego bat. Orobat itzuliko dira jarduketak legeek hala xedatzen dutenean edo aldeek defentsa-gabezia alegatuta eskatzen dutenean.

5. Ahozko jarduketetan, auzitegiak probidentzia bidez gaitu dezake interprete gisa erabilitako hizkuntza dakien edonor, itzulpen fidela egingo duela zin edo hitz egin ondoren.

143. artikulua.— Interpreteen esku-hartzea

1. Gaztelania edo hala denean autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala ez dakien pertsonari itaunketa egin behar bazaio, edo pertsona horrek adierazpenen bat egin behar badu, edo ebazpenen bat berari jakinarazi behar bazaio, orduan idazkariak, dekretu bidez, hizkuntza hori dakien edonor gaitu dezake interprete gisa, horri itzulpen fidela egingo duelako zin-egitea edo hitzematea eskatuz.

Aurrekoa gorabehera, beti bermatuko zaizkio interpretazio-zerbitzuak mugaz haraindiko auzietan gaztelaniaz eta, honelakoa dagoenean, autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofizialaz ez dakienari, Doako Laguntza Juridikoa arautzen duen urtarrilaren 10eko Legeak ezarritakoaren arabera.

Halakoetan, jarduketen akta jasoko da. Bertan, testuak jatorrizko hizkuntzan agertuko dira, eta hizkuntza ofizialera egindako itzulpena gaineratuko da. Akta hori interpreteak ere sinatuko du.

2. Aurreko apartatuko kasu berberetan, pertsona hori gorra bada, aipatu apartatuan xedatutakoaren arabera izendatuko da beti zeinu-hizkuntzako interprete egokia.

Halaber, gorrekin egiten diren jarduketen akta jasoko da.

144. artikulua.— Hizkuntza ez-ofizialean idatzitako dokumentuak

1. Dokumentua idatzi bada gaztelania edo, hala denean, autonomia-erkidego baten berezko hizkuntza ofiziala ez den hizkuntza batez, orduan, dokumentu horrekin batera, itzulpena aurkeztuko da.

2. Itzulpen hori pribatua izan daiteke, eta, halakoetan, aldeetako batek itzulpena aurkaratzen badu hura heltzen zaionetik hurrengo bost egunetan, fidel eta zehatza ez dela adieraziz eta desadostasunaren arrazoiak azalduz, orduan Justizia Administrazioko legelariak desadostasuna dokumentuaren zein zatitan egon eta zati horren itzulpen ofiziala aginduko du, itzulpen pribatua aurkeztu duenaren kontura.

Nolanahi ere, aldeak hala eskaturiko itzulpen ofiziala eta pribatua oinarrian esangura berekoak badira, itzulpen ofizialaren gastuak bestea eskatu duen aldearen kontura izango dira.

Azken xedapenetako hogeita hirugarrena
Espainian Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 1896/2006 (EE) Erregelamendua errazago aplikatzeko neurriak; izan ere, erregelamendu horrek prozesu monitorio europarra ezarri zuen

15. Espainian ordainketa-errekerimendu europar bat betearazi behar denean, demandatzaileak epaitegi eskudunari itzulpen ofizial bat aurkeztu beharko dio; itzulpen horrek gaztelaniaz egon beharko du, edo errekerimendu horren jarduketa judizialak egiten diren lurraldeko autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialean, eta 1896/2006 (EE) Erregelamenduaren 21. artikuluan aurreikusitako moduan ziurtatuta egon beharko du.

Azken xedapenetako hogeita laugarrena
Espainian Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko uztailaren 11ko 861/2007 (EE) Erregelamendua errazago aplikatzeko neurriak; izan ere, erregelamendu horrek munta gutxiko prozesu europarra ezarri zuen

9. Espainian Europar Batasuneko estatu kide batean emandako epai bat betearazi behar denean, baldin eta epai horrek amaiera ematen badio munta gutxiko prozesu europar bati, orduan demandatzaileak epaitegi eskudunari epai horren ziurtagiriaren itzulpen ofizial bat aurkeztu beharko dio; itzulpen horrek gaztelaniaz egon beharko du, edo jarduketa judizialak egiten diren lurraldeko autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialean, eta 861/2007 (EE) Erregelamenduaren 21. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako moduan ziurtatuta egon beharko du.

Azken xedapenetako hogeita bosgarrena
Espainian Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko abenduaren 12ko 1215/2012 (EE) Erregelamendua errazago aplikatzeko neurriak; izan ere, erregelamendu horrek ebazpen judizialak arlo zibilean eta merkataritza-arloan onartu eta betearazteko eskumen judizialari buruz dihardu

1. Europar Batasuneko estatu kide bateko ebazpenak 1215/2012 (EE) Erregelamenduaren babesean onartzeari buruzko erregelak.

[…]

3) Alde batek Espainian aipatu nahi badu beste estatu kide batean emandako ebazpen bat, orduan alde horrek aurkeztu beharko ditu 1215/2012 (EE) Erregelamenduaren 37. artikuluan aurreikusitako dokumentuak; aipamena jasotzen duen organo judizialak edo agintariak eskatu ahal izango ditu artikulu horren 2. apartatuan aurreikusitako itzulpenak edo transkripzioak.

[…]

2. Europar Batasuneko estatu kide bateko indar betearazledun ebazpenak 1215/2012 (EE) Erregelamenduaren babesean betearazteari buruzko erregelak.

[…]

2) Indar betearazlea duen ebazpen bat betearazteko, eskatzaileak eskuratuko ditu 1215/2012 (EE) Erregelamenduaren 42.1 artikuluan ezarritako dokumentuak edo erregelamendu bereko 42.2 artikuluan aurreikusitakoak, baldin eta ebazpen horrek behin-behineko neurri bat edo kautela-neurri bat hartzea agintzen badu; eta, organo judizial eskudunak eskatzen duenean, erregelamendu bereko 42.3 artikuluan ezarritako ziurtagiriaren itzulpena eskuratuko du. Eskatzaileari ebazpenaren itzulpena aurkez dezan eskatu ahal izango zaio noiz eta itzulpenik gabe eginbideek jarraitu ezin dutenean bakarrik.

[…]

3. Atzerriko ebazpenaren ziurtagiriaren eta itzulpenaren jakinarazpena ez egiaztatzea.

[…]

2) 1215/2012 (EE) Erregelamenduaren 43.2 artikulua aplikatzeko, betearazpena hartzen duen pertsonak bost eguneko epea izango du atzerriko ebazpenaren itzulpena eskatzeko, betearazpenaren abiaraztea jakinarazten denetik, baldin eta aurretik hori jakinarazi ez bazaio eta betearazpen-demandarekin batera ebazpen horren itzulpena erantsi ez bada.

3) Itzulpen hori ematen ez zaion bitartean, etenda geldituko da betearazpenaren aurka jartzeko lege honen 556.1 artikuluak ezarritako epea, bai eta erantzuna emateko hurrengo apartatuan aurreikusitako epea ere. Epaileak betearazpena largetsiko du, baldin eta hilabeteko epean alde betearazleak itzulpen hori ekartzen ez badu.

[…]

Azken xedapenetako hogeita seigarrena
Espainian Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 650/2012 (EE) Erregelamendua errazago aplikatzeko neurriak; izan ere, erregelamendu horrek ondokoak aipatzen ditu: lege aplikagarriaren eskumena; ebazpenen onarpena eta betearazpena; dokumentu publikoak «mortis causa» oinordetzen arloan onartu eta betearaztea, eta oinordetza-ziurtagiri europarra sortzea

[…]

4. Ebazpen batek indar betearazlea duela adierazteko prozedura.

[…]

2) Aurreko apartatuan aurreikusitako ziurtagiria aurkezten ez bada, organo judizialak epea finkatu ahal izango du ziurtagiri hori aurkezteko, dokumentu baliokide bat onartzeko edo dokumentu horiek lekatzeko baldin eta uste badu badaukala behar besteko informazioa.

Orobat, organo judizialak dokumentuen itzulpen bat eskatu ahal izango du, estatu kideetako batean itzulpenak egiteko kualifikaturik dagoen pertsona batek egindakoa.

[…]


8.1.30. 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa[301]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2 ter artikulua.— Immigranteak integratzea

2. […]

[Administrazio publikoak,] Bereziki, ahaleginduko dira, prestakuntza-ekintzen bidez, honako hauek ezagutarazten eta errespetarazten: Espainiako konstituzio- eta estatutu-balioak, Europar Batasunaren balioak, bai eta giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Eta neurri bereziak garatuko dituzte hezkuntza-sistemara errazago sartzeko, betiere nahitaezko adinean eskolatzea, hizkuntza ofizialen ikaskuntza eta enplegua lortzea bermatuz, horiek baitira integraziorako funtsezko faktoreak.

I. TITULUA
Atzerritarren eskubide eta eginbeharrak

II. KAPITULUA
Familia-berrelkartzea

18. artikulua.— Familia-berrelkartzeko betekizunak

2. […]

Administrazio publikoek sustatuko dute berrelkartuek parte hartzea integrazio soziokulturaleko programetan eta hizkuntza-programetan.

III. KAPITULUA
Berme juridikoak

22. artikulua.— Doako laguntza juridikorako eskubidea

2. Espainian dauden atzerritarrek laguntza juridikorako eskubidea izango dute administrazio-prozedura hauetan: haien sarrera ukatu ahal dutenak, haiek itzularazi ahal dituztenak edo Espainiako lurraldetik kanporatzea ekarri ahal dutenak; bai eta nazioarteko babesaren arloko prozedura guztietan ere; hori ez ezik, interprete baten laguntzarako eskubidea izango dute, erabiltzen den hizkuntza ofiziala ulertzen ez badute edo hitz egiten ez badute. Laguntza horiek doakoak izango dira, baldin eta behar besteko eskuarte ekonomikorik ez badute doako laguntza juridikorako eskubideari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

II. TITULUA
atzerritarren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Espainiako lurraldean sartzea eta bertatik irtetea

26. artikulua.— Espainian sartzeko debekua

2. Espainian sartzeko betekizunak betetzen ez dituzten atzerritarrei sarrera ukatuko zaie ebazpen ziodunaren bidez. Atzerritar horiei informazioa emango zaie, ukatzearen aurka jar ditzaketen errekurtsoen inguruan, errekurtsoak jartzeko duten epearen inguruan eta errekurtsoa jartzeko kontuan hartu behar duten agintariaren inguruan. Halaber, informazioa emango zaie, lege-laguntzarako eta interpretearen laguntzarako duten eskubidearen inguruan; gainera, abokatua ofiziokoa izan daiteke. Atzerritarrek laguntza hori izango dute muga-postuan kontrola egiten den unetik.

II. KAPITULUA
Egonaldia eta bizilekua baimentzea

33. artikulua.— Onarpen-araubidea, ikasketetarako, ikasle-trukerako, lanekoak ez diren praktiketarako edo boluntariotza-zerbitzuetarako

5. Familia batean lan egiten denean, familia horretan egonaldia eta mantenua konpentsatzeko, hizkuntza- edo lanbide-ezagutzak hobetu bitartean, lan hori arautuko da «au pair» lanpostuari buruzko nazioarteko akordioetan xedatutakoarekin bat etorriz.

[…]

III. TITULUA
Atzerritartasun-arloko arau-hausteak eta horien zehapen-araubidea

62 bis artikulua.— Barneratutako atzerritarren eskubideak

1. Atzerritarren barneratze-zentroak presondegiaz bestelako establezimendu publikoak dira; zentrootan sartu eta beraietan egoteak prebentziozko eta kautelazko helburua prebentziozkoa eta kautelazkoa bakarrik du; betiere, ordenamendu juridikoan aitortutako eskubide eta askatasunak zainduko dira eta muga bakarrak askatasun anbulatorioan ezarritakoak baino ez dira, barneratze-zentroan sartzeko hartutako neurri judizialaren eduki eta helburuaren arabera. Bereziki, barneratuta dagoen atzerritarrak ondoko eskubideak ditu:

h) Interpretearen laguntza izateko eskubidea, baldin eta gaztelania ulertzen edo hitz egiten ez badu. Laguntza hori doakoa izango da, atzerritarrak eskuarte ekonomikorik ez badu.

62 quater artikulua.— Informazioa eta erreklamazioak

1. Atzerritarrek barneratze-zentroan sartzen direnean idatzizko informazioa jasoko dute. Informazio horretara bilduko dira euren eskubide eta betebeharrak, antolaketa orokorreko gaiak, zentroaren funtzionamenduari buruzko arauak, diziplina-arauak, eta eskariak zein kexak aurkezteko bideak. Informazioa emango zaie eurek ulertzen duten hizkuntza batean.

[…]

63. artikulua.— Lehentasunezko prozedura

3. Atzerritarrari eskubidea bermatuko zaio lege-laguntza izateko; laguntza hori, hala denean, ofizioz emango zaio. Halaber, atzerritarrari eskubidea bermatuko zaio, interpretearen laguntza izateko, baldin eta gaztelania ulertzen edo hitz egiten ez badu; atzerritarrak eskuarte ekonomikorik ez badu, laguntza doakoa izango da.


8.1.31. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena[302]

III. TITULUA
Prozeduraren instrukzioa

I. KAPITULUA
Erregela orokorrak

17. artikulua.— Adingabeak atxilotzea

1. Agintariek eta funtzionarioek adingabearen atxiloketan parte hartzen dutenean, hori egin beharko dute adingabeari kalterik gutxien dakarkion eran, eta haien betebeharra izango da adingabeari azaltzea, hizkera argi eta ulergarrian, eta berehalakoan, zein egitate egozten zaion, zergatik izan den atxilotua eta zein eskubide dagokion, bereziki, Prozedura Kriminalaren Legearen 520. artikuluak zein eskubide aitortzen dion; haien betebeharra da, orobat, eskubide horiek errespeta daitezen bermatzea. Era berean, agintari eta funtzionarioek berehalakoan jakinarazi behar dizkiete atxiloketa eta zaintza-tokia adingabearen legezko ordezkariei eta Fiskaltzari. Atxilotutako adingabea atzerritarra denean, atxiloketa jakinaraziko zaie kontsulatuetako agintari eskudunei, baldin eta adingabearen ohiko bizilekua Espainiatik kanpo badago edo horixe eskatzen badute adingabeak berak edo haren legezko ordezkariek.

[…]

IV. TITULUA
Entzunaldi-fasea

36. artikulua.— Adingabearen adostasuna

1. Idazkari judizialak espedienteko adingabeari azalduko dio, haren adinari egokitutako hizkera ulergarrian, zein neurri eta erantzukizun zibil eskatu duten Fiskaltzak eta, honakoak badaude, akusazio partikularrak eta auzi-jartzaile zibilak beren alegazio-idazkietan; azalduko dio, berebat, zein diren egitateak eta zein den egitateen oinarria.

V. TITULUA
Epaia

39. artikulua.— Epaiaren edukia eta hori erregistratzea

2. Epaileak, epaia idaztean, ahaleginak egingo ditu bere arrazoiak adingabearen adinari egokitutako hizkera argi eta ulergarrian azaltzeko.

VII. TITULUA
Neurriak betearaztea

III. KAPITULUA
Neurri askatasun-gabetzaileak betearazteko erregela bereziak

58. artikulua.— Informazioa eta erreklamazioak

1. Behin zentroan sartutakoan, adingabeek idatzizko informazioa jasoko dute euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraiek jasan behar duten barneratze-erregimenari buruz, antolaketa orokorreko gaiei buruz, zentroaren funtzionamendua arautzen duten arauei buruz, diziplina-arauei buruz, eta eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteko bideei buruz.

Informazioa eurek ulertzen duten hizkuntza batean emango zaie.

Adingabe batzuek zailtasunak badituzte informazio honen edukia ulertzeko, beste bide egoki bat erabiliko da, azalpena emateko.

[…]


8.1.32. 5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onestekoa[303]

II. KAPITULUA
Laneko arau-hausteak

1. atala
Arau-hausteak lan-harremanen arloan

1. azpiatala
Arau-hausteak banakako lan-harremanen eta lan-harremen kolektiboen arloan

8. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

[304]12. Enpresak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate ordainsarien, lanaldien, prestakuntzaren, igoeraren eta laneko gainerako baldintzen arloan, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa, sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasun-loturak edo hizkuntza Espainiako estatuaren barruan; gainera, enpresaburuaren erabakiak ere, baldin eta erabakiok tratu kaltegarria badakarte erreakzio gisa, enpresan egindako erreklamazio baten aurrean edo tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea exijitzeko egindako ekintza administratibo edo judizial baten aurrean.

4. azpitala
Langileen informazio-, kontsulta- eta partaidetza-eskubideen arloko arau-hausteak sozietate anonimoetan eta Europako kooperatiba-sozietateetan

10 bis artikulua.— Arau-hauste astunak eta oso astunak

[305]d) Langileak Europako sozietate anonimo eta kooperatibetan inplikatzeari buruzko Legea aplikatuz hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edo zeharkako diskriminazio kaltegarrien motetatik edozein badakarte, adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate arrazoi hauek direla eta: sexua, nazionalitatea, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera eta haren akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, edo, oro har, jarduera sindikaletan aritzea, edo hizkuntza

3. atala
Arau-hausteak enpleguaren arloan

16. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Arau-hauste oso astunak dira:

[306]c) Edozein bitartekaritza- edo enplegatze-prozesutan datu pertsonalak eskatzea edo baldintzak ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bitartekoren bidez, zeinak enplegua iristeko diskriminazio baitira Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

[307]c) Hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak eskatzea edo baldintza batzuk ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bideren bitartez, baldin eta baldintzok diskriminazio badira enplegua iristeko, arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, adina, egoera zibila, desgaitasuna, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, eta hizkuntza estatu barruan.


8.1.33. 3/2001 Legea, martxoaren 26koa, Estatuko Itsas Arrantzari buruzkoa[308]

II. TITULUA
Arrantza-sektorearen antolamendua

II. KAPITULUA
Arrantza-sektoreko agenteak

1. atala
Sektoreko profesionalen antolamendua

43. artikulua.— Lanbide-gaitasuna egiaztatzea

2. Egiaztapen-txartelak gutxienez gaztelaniaz luzatuko dira. Gaztelania ez den hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoek gaztelaniaz eta autonomia-erkidegoko beste hizkuntza ofizialean luzatu ahal izango dituzte txartelak eta ziurtagiriak, tamaina eta letra-mota berean.


8.1.34. 4/2001 Lege Organikoa, azaroaren 12koa, Eskaera Eskubidea arautzen duena[309]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Eskubide hori beti idatziz egikaritu behar bada ere, horretarako edozein bide erabil daiteke —izaera elektronikoko bideak bultzatzen direla kontuan hartuta— baldin eta borondate-deklarazioa egiaztatzen bada. Edozein kasutan ere, formalismorik ezaren printzipioak berekin dakar eskubide hori egikaritzeko gutxieneko betekizunak ezartzea; halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen ildotik, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak hori aldarazi zuela kontuan hartuta, tratamendu zabalaren aldeko apustua egin da, hizkuntza koofizialak erabiltzeari dagokionez, hizkuntza horiek zein autonomia-erkidegotako estatututan aitortu eta autonomia-erkidego horietan, bai eta eskubide hori egikaritzeko edo eskariak aurkezteko tokiak hautatzeko aukerari dagokionez ere.

[…]

5. artikulua.— Hizkuntza koofizialak erabiltzea

1. Autonomia-erkidegoetako estatutuetan hizkuntzen koofizialtasuna ezarri bada, autonomia-erkidego horien lurralde-eremuan eskatzaileek eskubidea izango dute, hizkuntza ofizialetatik edozeinetan egiteko euren eskaerak Estatuaren Administrazio Orokorrari, edo horri lotutako edo horren mende dauden organismo publikoei, bai eta erantzuna eurek aukeratutako hizkuntzan jasotzeko ere.

2. Autonomia-erkidegoetako instituzioei eta toki-erakundeei zuzendutako eskaeretan, hizkuntzaren erabilera izango da kasuan kasuko autonomia-erkidegoko legeriak ezarritakoaren araberakoa.

3. Instituzio, administrazio edo organo instruktoreak gaztelaniara itzuli beharko ditu autonomia-erkidegoaren lurraldetik kanpo ondoreak sortu behar dituzten dokumentuak, espedienteak edo horien zatiak, bai eta interesdunei zuzendutako dokumentuak ere, interesdunek espresuki hala eskatu badute. Horiek guztiek ondoreak sortu behar badituzte beste autonomia-erkidego baten lurraldean, eta lurralde horretan ere gaztelania ez den hizkuntza hori koofiziala bada, ez da behar izango itzulpenik.


8.1.35. 16/2001 Legea, azaroaren 21ekoa, osasun-sistema nazionaleko osasun-zerbitzuen Gizarte Segurantzako osasun-instituzioetan estatutupeko langileen plazak kontsolidatzeko eta betetzeko ezohiko prozesua ezartzen duena[310]

I. KAPITULUA
Xedea eta printzipio orokorrak

2. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honek arautzen dituen osasun-sistema nazionaleko osasun-zerbitzuen Gizarte Segurantzako osasun-instituzioetan estatutupeko langileen plazak hautatzeko eta betetzeko, printzipio orokor hauek bete behar dira:

f) Hautaketa-prozedurak, edukiak eta probak haiei dagozkien plazetan bete beharreko eginkizunetara egokitzea, autonomia-erkidegoetan gaztelania ez den hizkuntza ofizialaren ezagutza balioestea barne.


8.1.36. 17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa[311]

II. TITULUA
Marka kontzeptua eta erregistratzeko debekuak

I. KAPITULUA
Marka kontzeptua

5. artikulua.— Debeku osoak

1. Ezin erregistratuko dira marka gisa zeinu hauek:

d) hizkuntza arruntean edo merkataritzako ohitura leial eta jarraituetan ohiko bihurtu diren ikurrak edo adierazpenak besterik ez dituzten markak.

III. TITULUA
Erregistratzeko eskabidea eta prozedura

I. KAPITULUA
Erregistratzeko eskabidea

11. artikulua.— Eskabidea aurkeztea

9. Hala eskabideak nola Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharreko gainerako dokumentuek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Beste hizkuntza ofizial bat ere baden autonomia-erkidegoetan, hizkuntza hartan idatzi ahal izango dira dokumentuok, gaztelaniaz gainera.

14. artikulua.— Europar Batasuneko lehentasun-eskubidea

3. Aurretiazko eskabide baten lehentasuna aldarrikatu nahi duen eskatzaileak lehentasun-deklarazio bat eta aurretiazko eskabidea egindako bulegoak ziurtaturiko kopia bat aurkeztu beharko ditu erregelamenduz ezarritako modu eta epeetan, bai eta haren gaztelaniazko itzulpena ere, eskabidea beste hizkuntza batean idatzita dagoenean. Lehentasun-erreibindikazioak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.

VIII. TITULUA
Nazioarteko markak

83. artikulua.— Nazioarteko erregistro bat eraldatzea

2. Eraldaketaren eskatzaileak erregistro-eskabide nazional bat aurkeztu beharko du lege honen 12. artikuluan xedaturikoaren arabera. Eskabide horretan, gainera, datu hauek adieraziko dira:

a) Eraldaketa-eskabide bat dela.

b) Haren oinarri den nazioarteko erregistroaren zenbakia eta data.

c) Ea erregistro hori Espainian emanda ala eman zain dagoen.

d) Espainian helbide bat izendatzea jakinarazpenetarako, 29.4 artikuluaren arabera.

Erregistro-eskabidearekin batera, Nazioarteko Bulegoaren ziurtapen bat aurkeztu beharko da, eta hartan adierazi nazioarteko erregistroaren babesak zein marka eta zein produktu edo zerbitzuren gainean izan zituen efektuak Espainian, ezereztua izan aurretik. Ziurtapen horrekin batera, haren gaztelaniazko itzulpena aurkeztu beharko da.

IX. TITULUA
Europar Batasuneko markak

86. artikulua.— Batasuneko marka aldatzea

2. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eraldatze-eskaera jasotzen duenetik erregelamenduz ezarritako epean, eskatzaileak honako betekizun hauek bete beharko ditu:

b) Eraldatze-eskaeraren eta harekin batera doazen dokumentuen gaztelaniazko itzulpena aurkeztea, haiek hizkuntza horretan idatzita ez daudenean.


8.1.37. 1/2002 Legea, otsailaren 21ekoa, estatuak eta autonomia-erkidegoek lehiaren babesaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzkoa[312]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

Bigarren xedapen gehigarriak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 36.3 artikuluaren agindua berriztatzen du, hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako lehiaren babeserako organoek Lehiaren Babeserako Auzitegiari eta Zerbitzuari zuzentzen dizkioten komunikazio eta jakinarazpen guztiak gaztelaniara itzuli beharra ezartzen duen heinean, idazki horiek dagokion autonomia-erkidegoaren lurraldetik kanpo efektuak sortzea baitakar horrek.

[…]

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoek Lehiaren Babeserako Zerbitzuari zuzentzen dizkioten komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniara itzultzea

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 36. artikuluaren 3. apartatuan xedaturikoa betez, gaztelaniara itzuli beharko dira lege honetan jasotako Lehiaren Babeserako Zerbitzuari eta Lehiaren Babeserako Auzitegiari autonomia-erkidegoen organo eskudunek zuzenduriko komunikazio eta jakinarazpen guztiak.


8.1.38. 5/2002 Legea, apirilaren 4koa, probintzietako aldizkari ofizialak arautzen dituena[313]

I. KAPITULUA
Probintziako aldizkari ofiziala

5. artikulua.— Argitalpen-hizkuntza

Probintziako aldizkari ofiziala gaztelaniaz argitaratuko da, eta, hala badagokio, lurraldean koofiziala den hizkuntzan, autonomia-erkidegoetako legeria espezifikoak ezarritakoaren arabera.


8.1.39. 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa[314]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Lege berrian, Europar Batasuneko zuzentarauan bezala, hiru dimentsioko eta bi dimentsioko diseinuei dagokien modelo eta marrazki industrialen arteko bereizketa ez da benetan lege-tratamendu bereizia, eta, gainera, modelo terminoa beste figura bati ere aplikatzen zaio, hau da, erabilgarritasun-ereduei. Horregatik, nahiago izan da diseinu industrial terminoa erabiltzea, zeina hizkuntza arruntean erabiltzen baita seriean fabrikatuko diren erabilera-objektuetarako proiektatutako forma izendatzeko. Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen eta Europar Batasuneko legeriaren gaztelaniazko bertsioan terminologia tradizionalari eusteak ez luke interpretazio-arazorik sortu behar; izan ere, testu horietan ere ez zaie aplikatzen lege-araubide bereizirik marrazki eta modeloei.

IV. TITULUA
Erregistratzeko eta erregistratzearen aurkako eskabidea eta prozedura

I. KAPITULUA
Erregistratzeko eskabidea eta aurkezpen-data

20. artikulua.— Eskabidea aurkeztea

9. Hala eskabideak nola Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharreko gainerako dokumentuek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute. Beste hizkuntza ofizial bat ere baden autonomia-erkidegoetan, hizkuntza hartan idatzi ahal izango dira dokumentuok, gaztelaniaz gainera.

24. artikulua.— Europar Batasuneko lehentasun-eskubidea

3. Aurretiazko eskabide baten lehentasuna aldarrikatu nahi duen eskatzaileak lehentasun-deklarazio bat eta aurretiazko eskabidea egindako bulegoak ziurtaturiko kopia bat aurkeztu beharko ditu erregelamenduz ezarritako modu eta epeetan, bai eta haren gaztelaniazko itzulpena ere, eskabidea beste hizkuntza batean idatzita dagoenean. Lehentasun-erreibindikazioak berekin dakar dagokion tasa ordaintzea.

4. Hala ere, ez da aurkeztu beharko aurreko eskabidearen kopia, ezta itzulpenaren kopia ere, lehentasunaren erreibindikazioa lehentasunezkotzat jotzen ez denean erregistratutako diseinuaren baliozkotasuna zehazteko, edo aurreko eskabidea edo haren itzulpena jada Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskura dituenean edo liburutegi edo datu-base digital batean eskura daudenean.


8.1.40. 22/2003 Konkurtso Legea, uztailaren 9koa[315]

IX. TITULUA
Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak

II. KAPITULUA
Aplikatu beharreko legea

33. artikulua.— Konkurtso-administrazioaren eginkizunak

1. Konkurtsoko administratzaileen eginkizunak, legean ezarritakoaren arabera, honako hauek dira:

g) Idazkaritza-eginkizunak:

[…]

9) Atzerriko kreditu hartzekodunak komunikatzeko idazkiak gaztelaniara itzularaztea.

3. atala
Prozedura-mota bietarako erregelak

219. artikulua.— Hizkuntzak

1. 214. artikuluan ezarritako informazioa gaztelaniaz emango da, eta, hala denean, hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, baina testuaren goiburuan ingelesez eta frantsesez agertuko dira «Kredituak aurkezteko deialdia. Aplikatu beharreko epeak» esamoldeak.

2. Ohiko bizilekua, helbidea edo egoitza atzerrian duten hartzekodunek euren kredituen komunikazio-idazkia aurkeztuko dute gaztelaniaz edo konkurtsoko epaileak zein autonomia-erkidegotan egoitza izan eta bertako hizkuntza ofizialean. Horiez besteko hizkuntza batean egiten badute, konkurtso-administrazioak eskatu ahal izango du gero gaztelaniara itzultzea.

[…]


8.1.41. 35/2003 Legea, azaroaren 4koa, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzkoa[316]

II. TITULUA
Xedapen erkideak

II. KAPITULUA
IKEen akzioak eta partaidetzak mugaz haraindi merkaturatzea

15 artikulua.— Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/UE Zuzentarauak arautzen dituen IKEen akzioak eta partaidetzak Espainian merkaturatzea

2. Aurreko apartatuan aipatu den IKEak Espainian ezarrita dauden inbertitzaileei estatu horretan ezarrita dauden inbertitzaileei jatorriko estatu kideko legeriaren arabera eman behar dizkien informazio eta agiri guztiak emango dizkie. Informazio hori lege honetan eta lege hau garatzeko araudian ezarrita dagoen moduan emango da.

Inbertitzailearentzako funtsezko datuak biltzen dituen dokumentua eta horren aldaketak gaztelaniaz edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

Liburuxka eta urteko eta seihilekoko txostena eta haien aldaketak gaztelaniaz, nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

Aurreko paragrafoetan hizpide izan den informazioaren itzulpenak orpoz orpo jarraituko dio jatorrizko testuari eta IKEaren erantzukizunpean egingo da.

15 bis artikulua.— Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten inbertsio kolektiboko erakundeak Espainian merkaturatzea inbertitzaile profesionalentzat

3. 1. apartatuan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 2. apartatuan aipatu den egiaztagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

[…]

15 ter artikulua. Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten inbertsio kolektiboko erakundeak Espainian merkaturatzea inbertitzaile profesionalentzat

2. Alde horiek egiaztatu ondoren, IKEaren kudeatzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean informazio hau aurkeztu eta erregistratu beharko du:

i) Europar Batasuneko kide ez den estatu batean ezarritako IKEa eta haren kapitala edo ondarea adierazten duten akzio, partaidetza edo baloreak aplika daitekeen araubide juridikoaren mendean daudela egiaztatzen duten dokumentuak.

Apartatu honetan eta aurrekoan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

15 quater artikulua.— Helbidea Europar Batasunean ez duten kudeatzaileek kudeatutako inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzak inbertitzaile profesionalentzat Espainian merkaturatzea

2. Alde horiek egiaztatu ondoren, IKEaren kudeatzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean informazio hau aurkeztu eta erregistratu beharko du:

i) Europar Batasuneko kide ez den estatu batean ezarritako kudeatzailea eta, bidezkoa denean, Europar Batasuneko kide ez den estatu batean ezarritako IKEa eta haren kapitala edo ondarea adierazten duten akzio, partaidetza edo baloreak aplika daitekeen araubide juridikoaren mendean daudela egiaztatzen duten dokumentuak.

Apartatu honetan eta aurrekoan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

15 quinquies artikulua.— 2.1.f) artikuluan aipatzen diren IKEen akzio eta partaidetzak inbertitzaile ez-profesionalentzat Espainian merkaturatzea

3. Artikulu honetan azaldu diren dokumentu guztiak haien gaztelaniazko itzulpenarekin batera edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

6. Ahalmenak dituen bitartekariak, II. tituluko III. kapituluan xedatuta dagoenaren arabera, Espainian bizi diren atzerriko IKEko akziodun edo partaideei doan entregatu beharko die inbertitzaileentzat funtsezkoak diren datuak dituen dokumentua, edo antzeko dokumentu bat, eta IKEaren urteko eta seihilekoko txostena, bai eta funtsaren kudeaketako erregelamendua edo, bidezkoa bada, sozietatearen estatutuak. Dokumentu horiek gaztelaniara itzulita edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean emango dira.

16 artikulua.— Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/UE Zuzentarauak araututako Espainiako IKEen akzioak eta partaidetzak Europar Batasuneko eremuan merkaturatzea

[317]1. Beren akzioak edo partaidetzak Europar Batasunaren eremuan merkaturatu nahi dituzten Espainiako IKEek, 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen-idazki bat igorri beharko diote BMBNri; idazki horretan, akzioak edo partaidetzak harrerako estatu kidean merkaturatzeko xedapen eta modalitateei buruzko informazioa jasoko da, eta, hala badagokio, horien motei edo haien serieei buruzkoa.

IKEak idazki horri dokumentazio hau erantsiko dio:

a) Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura;

b) liburuxka;

c) dokumentua, zeinak baititu inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak;

d) urteko azken txostena eta, hala badagokio, seihileko segidako txostena.

Inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak biltzen dituen dokumentua harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko da.

Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira, nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean.

Aurreko paragrafoetan aipatutako informazioaren itzulpena IKEaren erantzukizunpean egingo da, eta jatorrizko informazioaren edukia zehatz-mehatz jasoko du.

[…]

Lehenengo eta seigarren paragrafoetan aipatu diren jakinarazpen-idazkia eta ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

[…]

IKEa arduratuko da ataza horiek egiteko zerbitzuengatik, elektronikoak barne, zerbitzuok ematen direla:

a) IKEa merkaturatzen den estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintari eskudunek onetsitako hizkuntza batean;

[…]

16 bis artikulua.— Europar Batasunaren eremuan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/UE Zuzentarauak arautzen ez dituen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean Espainian baimenduta dauden sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten IKEak merkaturatzea

3. Jakinarazpen-espedientea bidali ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berehala sozietate kudeatzaileari jakinaraziko dio bidaltze hori. Kudeatzaileak IKEa harrerako estatu kidean merkaturatzeari ekin ahal izango dio jakinarazpen horren datatik aurrera.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak IKEa ezarrita dagoen estatu kideko agintari eskudunei jakinaraziko die kudeatzaileak harrerako estatu kidean IKEaren partaidetzak merkaturatzeari ekin ahal diola.

1. paragrafoan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 2. paragrafoan aipatu den ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

16 quinquies artikulua.— Jakinarazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauan araututakoez bestelako IKEek Europar Batasunaren eremuan merkaturatzeari utzi diotela jakinarazteko; inbertsio kolektiboko erakunde horiek Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/EB Zuzentarauari jarraituz

[318]1. Lege honen babesean baimendutako Espainiako IKEen sozietate kudeatzaileek partaidetzak merkaturatzeko hartutako neurrien amaiera jakinaraziko dute, eta, hala dagokionean, akzio-motei dagokienez, 16 ter artikuluaren araberako jakinarazpena aurkeztu duen estatu kide batean, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

[…]

16 ter artikuluarekin bat etorriz IKEaren sozietate kudeatzaileak estatu kide bati jakinarazpena egin badio, orduan lehenengo paragrafoko b) eta c) letretan aipatzen den informazioa estatu kide horretako hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean emango da, edo harrerako estatu kideak onetsitako hizkuntza batean.

[…]

7. 4. apartatuaren ondorioetarako, bitarteko elektroniko guztiak edo urrutiko beste komunikabide batzuk erabili ahal izango dira, baldin eta inbertitzaileek informazioa eta komunikabideak eskuragarri badituzte inbertitzailea kokatuta dagoen estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintaritza eskudunek onetsitako hizkuntza batean.

III. KAPITULUA
Informazioa, publizitatea eta kontabilitatea

17. artikulua.— Informazio-dokumentuak[319]

3. Dokumentuak, zeinak inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak dituen, honako informazio hau emango du: […]

[…]

e) inbertsioaren arriskuaren/ordainsariaren profila, kontuan hartutako IKEan egindako inbertsioei lotutako arriskuei buruzko orientabide eta ohartarazpen egokiekin. Horrez gain, inbertitzailearentzako funtsezko datuen artean, adierazpen bat egongo da, non adieraziko baita zein web-orrialdetan kontsulta daitezkeen ordainsari-politika eguneratuaren xehetasunak, eta bertan doan eskuratu ahal izango baita informazio horren paperezko ale bat, aldez aurretik eskatuta. Lehen aipatutako ordainsari-politikaren xehetasunek, gutxienez, honako hauek jasoko dituzte: ordainsaria eta irabaziak kalkulatzeko moduaren deskripzioa, hori egiteko ardura duten pertsonen identitatea eta, hala badagokio, ordainsari-batzordearen osaera.

Dokumentuak adierazpen bat izan beharko du, zeinean azalduko den non lor daitekeen aurreikusitako inbertsioari buruzko informazio gehigarria, eta, bereziki, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak, bai eta informazio hori inbertitzaileen eskura dagoen hizkuntza ere.

Dokumentu hori labur-labur idatziko da, hizkera ez-teknikoan, eta formatu erkidean aurkeztuko da, konparazioak egin ahal izateko, eta erraz aztertzeko eta ulertzeko moduan, batez besteko inbertitzaileak arrazoizko moduan uler ditzan eskaintzen zaion inbertsio-produktuaren funtsezko ezaugarriak, izaera eta arriskuak, eta inbertsio-erabaki oinarridunak har ditzan beste dokumentu batzuetara jo beharrik gabe.

Inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak kontratu aurreko informaziotzat hartuko dira. Inpartzialak, argiak eta ez-engainagarriak izango dira. Koherentzia izan beharko dute liburuxkaren zatiekin.

Ez da erantzukizun zibilik izango inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuen ondorioz edo horien itzulpenaren ondorioz bakarrik, salbu eta engainagarriak, zehaztugabeak edo koherentziarik gabeak badira liburuxkaren kasuan kasuko zatiei dagozkienez. Inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak biltzen dituen dokumentuan horri buruzko ohartarazpen argi bat sartuko da.

IV. TITULUA
Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileak

III. KAPITULUA
Egikaritzeko baldintzak

48. artikulua.— Bezeroaren arretarako saila eta bezeroaren defendatzailea

3. 2009/65/EE Zuzentarauaren babesean Europar Batasuneko beste estatu kide batean ezarritako funtsak eta sozietateak kudeatzen dituzten sozietate kudeatzaileak behartuta egongo dira kexak edo erreklamazioak funtsaren edo sozietatearen jatorrizko estatu kideko hizkuntzan edo hizkuntza ofizialetako batean erantzutera eta ebaztera.

IV. KAPITULUA
Mugaz haraindiko jarduketa

55 artikulua.— 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauak Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako sozietate kudeatzaileak
2 bis. [...] Espainian IKEak kudeatzeko baimendutako jarduera egiten duten sozietate kudeatzaileak behartuta egongo dira IKE horietako akziodunek edo partaideek aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak gaztelaniaz erantzutera eta ebaztera.


8.1.42. 58/2003 Legea, abenduaren 17koa, Tributuen Orokorra[320]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

4. atalak tributu-betebeharpekoen eskubide eta bermeen zerrenda ematen du; izan ere, Zergadunen Eskubide eta Bermeei buruzko otsailaren 26ko 1/1998 Legearen 3. artikuluan dago zerrenda hori. Zerrenda horrek beste eskubide batzuk sartzen ditu, hala nola autonomia-erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea, interesdunaren adierazpenak eginbidean agertzeko eskubidea zein tributu-betebeharpekoek egoki deritzeten dokumentuak aurkezteko eskubidea.

[…]

II. TITULUA
Tributuak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. atala
Tributu-betebeharpekoen eskubide eta bermeak

34. artikulua.— Tributu-betebeharpekoen eskubide eta bermeak

1. Tributu-betebeharpekoen eskubideak, besteak beste, ondokoak dira:

d) Autonomia-erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.

III. TITULUA
Tributuen aplikazioa

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

2. atala
Tributu-betebeharpekoei informazioa eta laguntza ematea

86. artikulua.— Argitalpenak

[…]

3. Estatuaren Tributu Administrazioak eta autonomia-erkidegoetakoek hitzartu ahal izango dute 1. apartatuan aipatzen diren argitalpenak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan argitaratzea.

VI. KAPITULUA
Elkarlaguntza

2. atala
Arau erkideak
2. azpiatala
Prozedura oinordekoen aurrean

[321]177 quinquies artikulua.— Baterako ikuskapenak

3. Espainiako Tributu Administrazioak eta baterako ikuskapenean parte hartzen du(t)en beste estatu(eta)ko Tributu Administrazioak aldez aurretik adostu eta koordinatuko du(te) ikuskapena, baita hizkuntza-araubideari dagokionez ere.

177 sexies artikulua.— Laguntza jakinarazpenean

2. […]

Jakinarazi behar diren dokumentuak jasotzaileari bidaliko zaizkio Tributu Administrazioak jasotako hizkuntzan, salbu eta elkarlaguntzari buruzko araudian beste zerbait ezartzen denean.

[…]

3. atala
Laguntza zerga-bilketan

177 nonies artikulua.— Betearazpen-tresna

3. Betearazpen-tresnarekin batera hari buruzko beste dokumentu batzuk daudenean, baldin eta dokumentuok Estatuak edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakunde batek luzatuak badira, orduan dokumentuok jasotzaileari bidaliko zaizkio Tributu Administrazioak jasotako hizkuntza berean, salbu eta elkarlaguntzari buruzko araudian beste zerbait ezartzen denean.

[322]Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.— Elkarren laguntzaren eremuan, informazioa emateko betebeharra duten plataformako operadoreen informazio-aitorpenari dagokionez informazioa emateko eta arretaz jokatzeko betebeharrak.

1. […]

Xedapen gehigarri honetan eta berau garatzeko araudian erabilitako terminoak erregelamenduz ezarritako esanahia izango dute, besterik ezarri ezean.


8.1.43. 60/2003 Legea, abenduaren 23koa, Arbitrajeari buruzkoa[323]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Arbitrajeari buruzko abenduaren 5eko 36/1988 Legea bokazio horren zordun da. Aurretik ere berariaz agertu zen hori maiatzaren 22ko 1094/1981 Errege Dekretuan, nazioarteko merkataritzako arbitrajeari ateak ireki zizkionean, kontuan hartuta “nazioarteko merkataritzako harremanak gehitzeak, batez ere Iberoamerikako eremu zabalean, eta gure herrialdean nazioarteko merkataritzako arbitraje-zerbitzu egokirik ez egoteak, eragile bi horien ondorioz, aipatutako eremu horretako enpresaburuek eta merkatariek arbitrajeko teknika erabiltzen dutenean, beste kultura bateko hizkuntza-giroko instituzioetara jotzen dutela ikusita; horrek ondorio negatiboak ditu Espainiarako, eta gure herrialdearen eta aipatutako herrialde horien arteko loturak hausten ditu denon interesa gehitzen ari diren gaietan”.

VI

[…]

Arbitrajeko hizkuntza edo hizkuntzak zehaztea, jakina, aldeei dagokie, eta, horiek egin ezean, arbitroei. Hala ere, aldeetako bat aurka jarri ezik, arbitraje horretan ofiziala ez den beste hizkuntza batean aurkeztu daitezke dokumentuak baita jarduketak gauzatu ere, itzulpenik egin beharrik izan gabe. Oso zabaldutako erregela praktiko bat indartzen da horrekin, dokumentuak eta adierazpenak beste hizkuntza batean aurkeztea onartzen duena.

[…]

V. TITULUA
Arbitraje-jarduketak bideratzea

28. artikulua.— Arbitrajeko hizkuntza

1. Aldeek askatasunez adostu ahal izango dute edo dituzte arbitrajeko hizkuntza edo hizkuntzak. Adostasunik egon ezik, eta kasuko inguruabarretatik gaia zehaztea ezinezkoa denean, jarduketak egiten diren lekuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan izapidetuko da arbitrajea.

Alde batek hizkuntza hori ez dakiela alegatzen badu, hark eskubidea izango du entzunaldia, kontraesana eta defentsa izateko berak darabilen hizkuntzan, baina alegazio horrek ezin izango du prozesua geldiarazi.

Aldeen akordioan besterik aurreikusi ez bada, ezarritako hizkuntza edo hizkuntzak aldeen idatzietan, entzunaldietan, laudoetan eta arbitroen ebazpen edo komunikazioetan erabiliko dira, lehenengo paragrafoan adierazitakoaren kalterik gabe.

Nolanahi ere, lekukoek, perituek eta hirugarrenek, arbitraje-prozeduran esku hartzen dutenean, hala ahozko nola idatzizko jarduketetan, euren berezko hizkuntza erabili ahal izango dute. Ahozko jarduketetan interprete gisa gaitu ahal izango da erabilitako hizkuntza dakien edonor, honek zin edo hitz egin ondoren.

2. Arbitroek, aldeetako bat aurka jartzen ez bada, arbitrajeko hizkuntzan barik beste batean edozein dokumentu aurkezteko edo edozein jarduketa egiteko agindua eman lezakete, itzulpenik egin beharrik izan gabe.


8.1.44. 6/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, Aseguru Pribatuak Antolatu eta Gainbegiratzeko Legearen testu bategina onesten duena[324]

II. TITULUA
Espainiako aseguru-erakundeen jarduera

III. KAPITULUA
Aseguru-erakundeen esku-hartzea

2. atala
Aseguru-erakundeak desegin eta likidatzea

28. artikulua.— Aseguru-erakundeak likidatzea

3. Likidatzaileen izendapenaren, jarduketaren eta erantzukizunaren araubide juridikoa honako erregela hauen araberakoa izango da:

c) […]

Hartzekodun ezagunaren egoitza Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean badago, eta estatu hori Espainia ez bada, orduan aurreko informazioa gaztelaniaz emango da, baina idazkiak goiburu hauetako bat izan beharko du Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan kasuen arabera: “Kredituak aurkezteko deialdia. Epe aplikagarriak” edo “Kredituei buruzko oharrak aurkezteko deialdia. Epe aplikagarriak”. Hala ere, hartzekoduna aseguru-kreditu baten bidez bada, informazioa egoitza duen estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean emango da.

Hartzekodunen egoitza Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean badago, eta estatu hori Espainia ez bada, orduan hartzekodunok kredituak erreklamatzeko edo horiei oharrak egiteko idazkiak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza duten estatuko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, baina idazkiak “Kredituen aurkezpena” edo, hala badagokio, “Kredituei buruzko oharrak aurkeztea” izan beharko du goiburu, gaztelaniaz.

III. TITULUA
Atzerriko aseguru-erakundeek Espainian duten jarduera

I. KAPITULUA
Egoitza Europako Esparru Ekonomikoko beste herrialde batzuetan duten aseguru-erakundeek Espainian duten jarduera

1. atala
Xedapen erkideak

78. artikulua.— Aseguru-erakunde baimenduen antolamendua eta gainbegiratzea

4. Gaztelaniaz aurkeztuko dira kontratu-dokumentazioa eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aseguru-erakunde horiei eskatzeko eskubidea duen edo erakunde horiek hari bidali behar dioten gainerako informazioa, aurreko 2. apartatuan eta kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.

80. artikulua.— Esku hartzeko neurriak

4. […]

Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak izendatutako administratzaileek eta likidatzaileek beren eginkizuna bete ahal izango dute Espainian; ondorio horietarako, beren izaera egiaztatzeko, horiek izendatzeko hartutako ebazpenaren ziurtagiria edo erabakiaren kopia legeztatua aurkeztu beharko dute, gaztelaniara itzulita.

[…]

81. artikulua.— Aseguruaren hartzaileari informatzeko eginbeharra

1. Egoitza Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kide batean duten aseguru-erakundeak, Espainian kokatzeko eskubidearen araubidean edo zerbitzuak aske emateko araubidean jarduten dutenak, bi araubideotan egiten dituzten kontratuetan lotuta egongo dira aseguru-hartzaileari informatzeko lege honen 53. eta 60. artikuluek Espainiako aseguru-erakundeei ezartzen dieten eginbehar beraren mendean. Era berean, berariaz aipatu beharko dute erakundearen likidazioari buruzko Espainiako araudia ez dela aplikatzen. Informazioa aseguru-hartzailearen bizilekuko edo ohiko egoitzako Espainiako hizkuntza ofizialean emango da.


8.1.45. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa[325]

II. TITULUA
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak

I. KAPITULUA
Informaziorako, gizarte-laguntza osorako eta doako laguntza juridikorako eskubidea

18. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea[326]

2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da genero-indarkeriako biktimak diren eta desgaitasuna duten emakumeek irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola zeinu-hizkuntzan edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuetan, sistema alternatibo eta handigarriak barne.

3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak bideratuko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskubide hori benetan egikaritu ahal izango dutela bermatze aldera, emakumeok beren inguruabar pertsonal eta sozialengatik informazioa osorik iristeko zailtasun handiagoak izan ditzaketenean. Informazioak irisgarria izan beharko du emakumeentzat, baldin eta emakumeok gaztelania edo haien egoitzako lurraldeko hizkuntza ofiziala ez dakitenean.


8.1.46. 6/2005 Legea, apirilaren 22koa, Kreditu-erakundeen Saneamenduari eta Likidazioari buruzkoa[327]

II. KAPITULUA
Espainian baimendutako kreditu-erakundeen saneamendu-neurriak eta likidazio-prozedurak, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan establezimendu iraunkorrik gabeko sukurtsalak badituzte edo zerbitzuak ematen badituzte

2. atala
Saneamendu-neurriak hartzearen publizitatea, eta likidazio-prozedurak eta konkurtso-administratzaileak izendatu eta egiaztatzeko prozedurak hastearen publizitatea

9. artikulua.— Saneamendu-neurriak hartzearen publizitatea

2. Argitaratu beharreko erabakiaren edukiak, kasuan kasuko estatu kideetako hizkuntza ofizialean edo ofizialetan, hartutako erabakiaren xedea eta oinarri juridikoa aipatu beharko ditu. Erabakiaren edukiak hauek aipatu beharko ditu: errekurtsoa aurkezteko epe zehatzak eta hura aztertzeko eskumena duen organoaren posta-helbidea.

12. artikulua.— Konkurtso-administrazioaren izendapena frogatzea

1. Konkurtso-administrazioaren izendapena egiaztatzeko, izendapen-ebazpenaren jatorrizkoaren kopia kautotua aurkeztu behar da, edo konkurtsoko epaileak luzatutako ziurtagiria. Ziurtagiri horiek konkurtso-administrazioak jardungo duen estatu kideko hizkuntza ofizialera edo ofizialetara itzultzea eskatu ahal izango da.

3. atala
Informazioa eta hartzekodunen eskubideak

15. artikulua.— Komunikazioetarako hizkuntzak

1. Lege honen 10. eta 13. artikuluetan aurreikusitako informazioa gaztelaniaz emango da, eta, hala denean, konkurtsoko epaileak egoitza duen autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofizialean, baina testuaren goiburuan agertuko dira, era berean, Europar Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan, “Kreditu-tituluak aurkezteko deialdia. Epe aplikagarriak”.

2. Espainia ez den beste estatu kide batean ohiko bizilekua, egoitza edo egoitza soziala duten hartzekodunek kasuan kasuko estatu kideko hizkuntza ofizialean edo ofizialetako batean aurkeztu ahal izango dute beren kredituen komunikazio-idazkia. Kasu horretan, idazkiaren goiburua, “Kreditu-tituluaren aurkezpena”, gaztelaniaz idatzi beharko da, eta, hala badagokio, konkurtsoko epaileak egoitza duen autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofizialean. Era berean, konkurtso-administrazioak ondoren eskatu ahal izango die haien kredituen komunikazio-idazkia gaztelaniara eta, hala badagokio, konkurtsoko epaileak egoitza duen autonomia-erkidegoko berezko hizkuntza ofizialera itzultzeko .

IV. KAPITULUA
Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan hartutako saneamendu-neurrien eta likidazio-prozeduren ondorioak

20. artikulua.— Saneamendu-neurriak eta likidazio-prozedurak kudeatzeko eta administratzeko pertsonen eta organoen izendapena egiaztatzea

1. Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako agintaritza administratibo edo judizialek izendatutako pertsona edo organo orok, baldin eta saneamendu-neurrien edo likidazio-prozeduren gaineko eskumena badu eta neurri edo prozedura horiek administratu edo kudeatzeko eginkizuna badu, Espainian garatu ahal izango du bere jarduna, eta jatorrizko estatu kideko eginkizun eta ahal berberak egikaritu ahal izango ditu. Ondorio horietarako, baldintza hori egiaztatzeko, izendapen-erabakiaren kopia legeztatua edo agintaritza administratibo edo judizial eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da; kopia edo ziurtagiri horrekin batera, haren itzulpena aurkeztu beharko da, gaztelaniara eta, aukeran, hartzekodunek ohiko egoitza, helbidea edo egoitza soziala duten autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialetara. Era berean, ordezkaritza-ahalordeak egiletsi ahal izango dituzte, edo Espainian laguntza emango dieten pertsonak eskatu, hori beharrezkoa denean saneamendu-neurria edo likidazio-prozedura erabat garatzeko, eta, bereziki, egoitza Espainian duten hartzekodunek izan ditzaketen zailtasunak ebazteko.


8.1.47. Senatuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2005eko uztailaren 4koa, Senatuan hizkuntza koofizialen erabilera zabaltzeari buruzkoa[328]

ZIOEN AZALPENA

Indarrean dagoen Senatuaren Erregelamenduak, 1994ko maiatzaren 3ko testu bateginak, aukera jasotzen du gaztelaniarekin batera Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzak hiru kasutan erabiltzeko:

11 bis artikuluak baimena ematen dio presidente hautetsiari, eratze-bilkuran, hizkuntzok lehenengo hitzaldian erabiltzeko.

56 bis 7 artikuluaren 2. apartatuak baimena ematen du hizkuntzok Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrean autonomien egoerari buruzko eztabaidan egiten diren hitzaldietan erabiltzeko. Eta laugarren xedapen gehigarriak aurreikusten du ezen herritarrek eta instituzioek Senatura edozein hizkuntza koofizialetan jo ahal izango dutela idatziz.

Aldaketa honek aurre egiten dio Espainiako Estatuaren hizkuntza-aniztasunaren aitorpenean sakontzeko beharrari, hizkuntza ofizialak Senatua bezalako instituzio batean garatuz; izan ere, instituzio hau lurralde-ordezkaritzako ganbera gisa definitzen du Konstituzioaren 69.1 artikuluak. Aldaketa honek, beraz, hizkuntza koofizialen erabilera zabaltzen du Senatuan.

Erregelamenduaren erreforma berri honek aukera ematen du hizkuntza koofizialak erabiltzeko Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkura guztietan, organo horrek ondoen interpretatzen baitu instituzioaren izaera autonomikoa, zeren autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako gobernu-kontseiluetako ordezkariek esku har baitezakete. Baimena ematen du, era berean, gaztelaniaz gain, beste hizkuntza batean aurkezten diren legegintzaz besteko ekimenak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialeko Senatuaren atalean argitaratzeko.

Lehenengo artikulua

Kendu egiten da 56 bis 7 artikuluaren 2. apartatua.

Bigarren artikulua

56 bis 9 artikulua (berria) gehitzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan gertatzen diren hitzaldiak gaztelaniaz eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira. Bilkura-egunkarian, hitzaldiok egin diren hizkuntzan eta gaztelaniaz erreproduzituko dira oso-osorik».

Hirugarren artikulua

191. artikuluari 2. apartatua (berria) gehitzen zaio, eta honela geratuko da idatzita: «Mozio, interpelazio edo galdera baten egileak hura gaztelaniaz eta, gainera, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako batean aurkezten badu, ekimena hizkuntza horretan ere argitaratuko da».

Azken xedapena

Erreforma hau 2005eko irailaren 1ean jarriko da indarrean.


8.1.48. 20/2005 Legea, azaroaren 14koa, Heriotzak estaltzeko Aseguru-kontratuen Erregistroa sortzeari buruzkoa[329]

7. artikulua.— Erregistroak ziurtagiria luzatzea eta aseguru-erakundeek kontsulta-egileari eman beharreko informazioa

1. Erregistroak, erregelamenduz zehaztutako epean, ziurtagiri bat luzatuko du, non jasoko baita zein kontratutan agertzen zen hildakoa aseguratu gisa eta zein den aseguru-erakundea. Hildakoa ez bada aseguratu gisa agertzen lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren kontratuetako batean ere, hori agerraraziko da luzatzen den ziurtagirian.

Erregistro-ziurtagiria eskatzaileak bere datu-eskaeran erabilitako hizkuntzan luzatu beharko da, dela gaztelaniaz, dela autonomia-erkidego batean ofiziala den edozein hizkuntzatan.


8.1.49. 28/2005 Legea, abenduaren 26koa, tabakismoaren aurkako osasun-neurriei, eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzeari buruzkoa[330]

II. KAPITULUA
Tabako-produktuak saltzeko, hornitzeko eta kontsumitzeko mugak

3. artikulua.— Tabako-produktuen salmenta eta hornidura

3. Tabako-produktuak saltzea eta hornitzea baimenduta dagoen establezimendu guztietan kartelak jarriko dira, ikusteko moduko leku batean, autonomia-erkidegoetako arauek kasuan kasuko lurralde-eremuan adierazten dituzten ezaugarrien arabera, hemezortzi urtetik beherakoei tabakoa saltzeko debekuaren berri emateko, gaztelaniaz eta hizkuntza koofizialetan, eta tabakoa erabiltzeak osasunean eragiten dituen kalteei buruz ohartarazteko. Establezimendu horietan erosle guztiei eskatuko zaie adindun direla egiazta dezatela balio ofizialeko dokumentu baten bidez, halakoak direla begi-bistakoa denean izan ezik.

4. artikulua.— Salmenta eta hornidura, tabako-makinen bidez

Tabako-produktuak tabako-makinen bidez saltzeko edo hornitzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

c) Osasun-ohartarazpena: makinen aurrealdeko gainazalean, argi eta garbi, gaztelaniaz eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetan, osasun-ohartarazpen bat agertuko da tabakoa erabiltzeak osasunean eragiten dituen kalteei buruz, batez ere adingabeei dagokienez, autonomia-erkidegoetako arauek kasuan kasuko lurralde-eremuan adierazten dituzten ezaugarrien arabera.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Erretzea debekatuta dagoen zentro edo dependentzien eta erretzeko egokitutako guneen seinaleak

Erretzea legez debekatuta dagoen zentro edo dependentzietan, sarreran, kartelak ikusteko moduko leku batean jarri beharko dira tabakoa erretzeko debekua iragartzeko, eta, hala dagokionean, baita erretzeko egokitutako guneak non dauden azaltzeko ere. Kartel horiek gaztelaniaz eta hizkuntza koofizialean idatzita egon beharko dute, dagozkien arau autonomikoek ezarritako baldintzak betez.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Adingabeei nikotina eta antzeko produktuak aska ditzaketen gailuak saltzea eta horien kontsumoa

Lau. Nikotina eta antzeko produktuak askatzen dituzten gailuen kontsumoa legez debekatuta dagoen zentro edo dependentzietan, sarreran, kartelak ikusteko moduko leku batean jarri beharko dira debeku hori iragartzeko, eta, hala dagokionean, baita kontsumorako egokitutako guneak non dauden azaltzeko ere. Kartel horiek gaztelaniaz eta hizkuntza koofizialean idatzita egon beharko dute, dagozkien arau autonomikoek ezarritako baldintzak betez.


8.1.50. 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa[331]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kanpaina horien helburu gisa onura publikoa izateak berekin dakar Gobernuaren lana goraipatzea helburu duten kanpainak desagerraraztea. Horrela, bermatzen da kanpainak hartzaile legitimoentzat izango direla, eta ez horiek sustatzen dituenarentzat. Gainera, legeak lehentasuna ematen dio helburu horri, hartzaile izan daitezkeenen kopurua handituz; horretarako, aurreikuspenak txertatzen ditu, zertarako eta desgaitasuna duten pertsonak eta pertsona nagusiak ikus-entzunezko euskarrian egiten eta zabaltzen diren publizitate instituzionalaren edukietara eta kanpainen hizkuntza-pluraltasunera iritsi ahal izateko.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Publizitatea eta komunikazioa egiteko kanpaina instituzionalen betekizunak

1. Publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionalak sustatu edo kontratatu ahal izango dira honako helburu hauetako bat dutenean bakarrik:

i) Espainiako hizkuntzak eta ondare historiko eta naturalaren zabalkundea egitea.

[332]5. artikulua.— Publizitatea eta komunikazioa egiteko kanpaina instituzionaletarako irisgarritasuna

2. Zehazki, Estatuko Administrazio Orokorraren publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzionalek azpitituluak, zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa eta audiodeskripzioa izango dituzte, eta irisgarritasun kognitiboa bermatzen duten formatuak sustatuko dituzte.

9. artikulua.— Hizkuntzak

Kanpaina instituzionaletan gaztelania erabiliko da, eta, gainera, zabalkundearen lurralde-eremua kontuan hartuta, autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialak erabiliko dira, betiere kasuan kasuko autonomia-erkidegoak hizkuntza ofizialen erabilerari buruz duen legeria errespetatuz.

Beharrezkoa bada, jarduera horien helburua edo zabalkunde-eremua dela-eta, atzerriko hizkuntzak erabili ahal izango dira.


8.1.51. 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa[333]

HITZAURREA

[…]

Hori dela eta, lehenik eta behin, Europar Batasunak eta Unescok hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea hartu dute helburu. Horretarako, beharrezkoa da irakasleen gaikuntza hobetzea, ezagutzaren gizarterako beharrezkoak diren gaitasunak garatzea, guztiei informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako irisgarritasuna bermatzea, ikasketa zientifikoetan, teknikoetan eta artistikoetan matrikulazioa igotzea, eta baliabide erabilgarriak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta giza baliabideetan egin beharreko inbertsioa igotzea. Bigarren, hezkuntza- eta prestakuntza-sistemetarako sarbide orokorra erraztea planteatu da, eta, horretarako, ikaskuntza irekiko ingurunea eraikitzea, ikaskuntza erakargarriagoa egin eta herritartasun aktiboa, aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa sustatu behar dira. Hirugarren, sistema horiek kanpoaldeko mundura zabaldu nahi izan da; horrek dakar lan-bizitzarekin, ikerketarekin eta oro har gizartearekin loturak indartzea, espiritu ekintzailea garatzea, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza hobetzea, mugikortasuna eta trukeak igotzea, eta europar lankidetza indartzea.

[…]

I. tituluan, irakaskuntzen eta horien etapen antolamendua ezartzen da. Haur-hezkuntzak etapa bakarra osatzen du eta bi ziklotan banatuta dago; bi zikloek hezkuntza-asmoari erantzuten diote (ez du nahitaez eskola-asmoa izan behar, eta, asmo horri jarraituz, eta ikastetxeek berariazko proposamen pedagogiko bat eskaini behar dute lehen ziklotik. Bigarren zikloan, hasierako hurbiltzea sustatuko da irakurketa-idazketetara, trebetasun logiko-matematikoen hastapenera, atzerriko hizkuntza batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerara, eta arte-hizkeren ezagutzara. Administrazio publikoei eskatzen zaie lehen zikloan behar besteko plaza-eskaintza arian-arian gara dezaten, eta haiek itunak ezarri ahal izatea xedatzen da, bigarren zikloaren doakotasuna bermatzeko.

[…]

Legeak, halaber, hizkuntzen irakaskuntzak arautzen ditu. Legeak xedatzen duenez, irakaskuntza horiek hizkuntza-eskola ofizialek antolatuko dituzte eta Europako Kontseiluak gomendatutako mailetara egokituko dira. Era berean, kirol-irakaskuntzak arautzen ditu; irakaskuntza horiek lehen aldiz arautzen dira hezkuntzaren lege batean.

[…]

Xedapen iragankorretan hauek arautzen dira, besteak beste: irakasleek erretiroa euren borondatez aurretik hartzea, irakasleen kidegoetako funtzionarioen mugikortasuna, gobernu-organoen agintaldiaren iraupena eta ikastetxe publikoetako zuzendaritzaren egikaritza, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa, haur-hezkuntza emateko zentroak moldatzea, itunen aldaketa, eta hamasei urtetik beherako adingabeei hizkuntzen irakaskuntzetara sarrera ematea.

[…]

ATARIKO TITULUA

I. KAPITULUA
Hezkuntzaren printzipioak eta xedeak

2. artikulua.— Xedeak

Espainiako hezkuntza-sistema honako xede hauek lortzera bideratuko da:

j) Komunikaziorako gaikuntza, bai hizkuntza ofizialean eta, honakoa badago, koofizialean, bai atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan.

II. KAPITULUA
Irakaskuntzen antolaketa eta bizialdi osoko ikaskuntza

3. artikulua.— Irakaskuntzak

2. Hezkuntza-sistemak honako irakaskuntza hauek eskaintzen ditu:

f) Hizkuntzen irakaskuntza.

6. Hizkuntzen irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak eta kirol-irakaskuntzak araubide bereziko irakaskuntza gisa hartuko dira.

6. artikulua.— Curriculuma

4. Gutxieneko irakaskuntzek eskola-ordutegien % 50 beharko dute hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoentzat, eta % 60 hizkuntza koofizialik ez dutenentzat.

9. artikulua.— Lurraldeen arteko lankidetza-programak

1. Hezkuntza-arloko eskumena duen ministerioak lurraldeen arteko lankidetza-programak sustatuko ditu, ikasleei, irakasleei eta zentroei dagozkien hezkuntza-helburu orokorrak lortzeko, ikasleen gaitasunak indartzeko, ikasleek autonomia-erkidegoetako kultura- eta hizkuntza-aberastasuna ezagutu eta aintzat har dezaten laguntzeko, eta lurraldeen arteko elkartasuna laguntzeko eta desberdintasunak konpentsatzeko lurralde-oreka lortzen laguntzeko.

13. artikulua.— Helburuak

Haur-hezkuntzak lagunduko du umeengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

f) Komunikazio-trebetasunak garatzea hizkera eta adierazpide ezberdinetan.

14. artikulua.— Antolamendu eta printzipio pedagogikoak

5. […]

Era berean, hezkuntza-administrazioek atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa sustatu behar dute Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaskuntzetan, batez ere azken urtean.

17. artikulua.— Lehen hezkuntzaren helburuak

Lehen hezkuntzak lagunduko du umeengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

e) Gaztelania eta, honakoa badago, autonomia-erkidegoko hizkuntza koofiziala egoki jakin eta erabiltzea, eta irakurtzeko ohiturak garatzea.

f) Gutxienez atzerriko hizkuntza batean oinarrizko komunikazio-gaitasuna eskuratzea, mezu errazak adierazi eta ulertu ahal izateko, eta eguneroko egoeretan moldatzeko.

18. artikulua.— Antolaketa

2. Hezkuntza-etapa honetako arloak honako hauek dira:

d) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Berezko Hizkuntza eta Literatura.

e) Atzerriko Hizkuntza.

4. Hezkuntza-administrazioek atzerriko bigarren hizkuntza bat, beste hizkuntza koofizial bat edo zeharkako ikasgai bat gehitu ahal izango dute.

[…]

2) Atzerriko Bigarren Hizkuntza.

7. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

19. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

6. Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ulermenean eta ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat. Hizkuntza ofizialak laguntzeko bakarrik erabiliko dira atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuan.

20. artikulua.— Ebaluazioa etapan zehar

6. Beren estatutuen arabera hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten autonomia-erkidegoetan, ikasleak salbuetsita egon ahalko dira Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloaren ebaluazioa egitetik, bakoitzaren autonomia-araudiaren arabera.

23. artikulua.— Helburuak

Bigarren hezkuntzak lagunduko du ikasleengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

h) Testu eta mezu konplexuak zuzen ulertu eta adieraztea, ahoz eta idatziz, gaztelanian eta, honelakoa badago, autonomia-erkidegoko hizkuntzan, eta literaturaren ezagutzan, irakurketan eta ikasketan hastea.

i) Atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan egoki ulertu eta adieraztea.

24. artikulua.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikastaroak antolatzea

1. Etapako lehen mailatik hirugarrenera bitarteko ikasgaiak, zeinak eremuen arabera elkartu ahal izango baitira, honako hauek izango dira:

f) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

g) Atzerriko Hizkuntza.

Hezkuntza-administrazioek atzerriko bigarren hizkuntza bat sartu ahal izango dute apartatu honetan aipatzen diren ikasgaien artean.

2. Maila bakoitzean, ikasle guztiek ikasgai hauek ikasiko dituzte:

d) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

e) Atzerriko Hizkuntza.

3. Era berean, hiru ikasturteetan, ikasleek hautazko irakasgairen bat ikasiko dute, eta hori ere lan monografiko edo diziplinarteko proiektu gisa edo erkidegoarentzako zerbitzu batekin lankidetzan aritzeko proiektu gisa eratu ahal izango da. Hezkuntza-administrazioek arautuko dute eskaintza hori, eta, gutxienez, Kultura Klasikoa, Atzerriko Bigarren Hizkuntza eta gaitasun digitala garatzeko ikasgaia jaso beharko ditu. Atzerriko bigarren hizkuntzaren kasuan, haren eskaintza bermatuko da ikasturte guztietan.

8. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

25. artikulua.— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturtea antolatzea

1. 4. mailako ikasle guztiek ikasgai hauek ikasi beharko dituzte:

c) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura. Atzerriko Hizkuntza.

6. Ikasgai guztietan honako hauek landuko dira, haien tratamendu espezifikoa alde batera utzi gabe: irakurmena, ahozko eta idatzizko adierazpena, ikus-entzunezko komunikazioa, gaitasun digitala, gizarte- eta enpresa-ekintzailetza, espiritu kritikoa eta zientifikoa sustatzea, hezkuntza emozionala eta balioetan oinarritutako hezkuntza, genero-berdintasuna eta sormena. Edozelan ere, zeharka sustatuko dira: osasunerako hezkuntza, afektibo-sexuala barne; prestakuntza estetikoa; jasangarritasunerako eta elkarrekiko errespeturako hezkuntza, eta berdinen arteko lankidetza.

8. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloan, berezko hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoetan, salbuespenak ezarri ahal izango dira arlo horretako ikasketak egiteko edo ebaluazioak egiteko, autonomia-erkidego horretako araudian aurreikusitako baldintzetan. Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloak autonomia-erkidegoek erabakitzen duten tratamendua jasoko du, eta, nolanahi ere, bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izateko helburua bermatuko du.

26. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

6. Gaztelania edo hizkuntza koofiziala laguntzarako bakarrik erabiliko dira atzerriko hizkuntzak ikasteko prozesuan. Prozesu horretan ulermena eta ahozko adierazpena lehenetsiko dira.

Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat.

30. artikulua.— Oinarrizko graduko heziketa-zikloak

2. Oinarrizko graduko heziketa-zikloek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaitasunak eskuratzea erraztuko dute, honako eremu hauetan antolatutako irakaskuntzen bidez:

a) Komunikazio eta Gizarte Zientzien eremua, ikasgai hauek barne: 1. Gaztelania. 2. Lanbide Hastapeneko Atzerriko Hizkuntza. 3. Gizarte Zientziak. 4. Hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala.

33. artikulua.— Helburuak

Batxilergoak lagunduko du ikasleengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

e) Gaztelania eta, honakoa bada, autonomia-erkidegoko hizkuntza ofiziala ahoz zein idatziz menderatzea.

f) Erraz eta zuzentasunez mintzatzea atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan.

34. artikulua.— Batxilergoaren antolaketa orokorra

6. Batxilergoko ikasgai komunak honako hauek dira:

e) Gaztelania eta Literatura, eta, honelakoa badago, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura.

f) Atzerriko Hizkuntza.

9. Malgutze-neurriak eta alternatiba metodologikoak ezarriko dira, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan, desgaitasuna duten ikasleentzat, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituen ikaslearentzat.

36. artikulua.— Ebaluazioa eta sustapena

4. Beren estatutuen arabera hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten autonomia-erkidegoetan, ikasleak salbuetsita egon ahalko dira Berezko Hizkuntza eta Literaturaren arloaren ebaluazioa egitetik, bakoitzaren autonomia-araudiaren arabera.

42. artikulua.— Eskaintzaren eduki eta antolaketa

4. […]

Era berean, curriculumaren egokitzapenak ezarriko dira, malgutze-neurrietan eta alternatiba metodologikoetan oinarrituta, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan eta ebaluazioan, hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleentzat, bereziki adierazpenean eta ulermenean zailtasunak dituztenentzat; kasu horretan, egindako egokitzapena izango da ebaluazioaren erreferentzia.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza

59. artikulua.— Antolaketa

1. Hizkuntzen irakaskuntzen xedea hauxe da: ikasleak gaitzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo, eta irakaskuntza horiek maila hauek izango dituzte: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Maila horiei dagozkie, hurrenez hurren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A, B eta C mailak; maila hauek, berriz maila hauen azpisailkapena dute: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Oinarrizko mailako irakaskuntzek izango dituzte hezkuntza-administrazioek zehazten dituzten ezaugarriak eta antolaketa.

2. Hizkuntzen irakaskuntzetara sartzeko, ezinbesteko betekizuna izango da hamasei urte beteta izatea ikasketak hasten diren urtean. Orobat sartu ahal izango dira hamalau urtetik gorakoak, zertarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasitako hizkuntza ez beste baten irakaskuntzak ikasteko.

60. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Aurreko artikuluak aipatzen dituen maila ertainari eta aurreratuari dagozkien hizkuntzen irakaskuntzak emango dira hizkuntza-eskola ofizialetan. Hezkuntza-administrazioek arautuko dituzte hizkuntza-eskola ofizialek bete behar dituzten betekizunak, betiere ikasle-irakasleen arteko ratioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagokienez.

2. Hizkuntza-eskola ofizialek bereziki bultzatuko dute Europar Batasuneko estatu kideetako hizkuntza ofizialen ikasketa, Espainian dauden hizkuntza koofizialen ikasketa eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikastea. Era berean, erraztu egingo da arrazoi kultural, sozial edo ekonomikoengatik interes berezia duten beste hizkuntza batzuen ikasketa.

3. Hezkuntza-administrazioek hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango dituzte.

4. Hezkuntza-administrazioek ezartzen dutenaren arabera, hizkuntza-eskola ofizialek ikastaroak eman ahal izango dituzte hizkuntzen ezagutzak eguneratzeko, eta irakasleak eta beste kolektibo profesional batzuk prestatzeko.

61. artikulua.— Ziurtagiriak

1. Hizkuntzen irakaskuntza-mailetako bakoitzerako ezarritako eskakizun akademikoak gainditzeak eskubidea emango du maila bakoitzari dagokion ziurtagiria lortzeko, eta ziurtagiri horren ondorioak ezarriko dira hizkuntza bakoitzaren curriculumaren oinarrizko aspektuak definitzen direnean.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako ondorioetarako, ikasketak hizkuntza-eskola ofizialetan egiten dituzten ikasleak haien irakasleek ebaluatuko dituzte. Hezkuntza-administrazioek arautuko dituzte irakasleek, oinarrizko mailako, erdi-mailako eta maila aurreratuko ziurtagiri ofizialak lortzeko, egiten dituzten amaierako probak.

62. artikulua.— Baliokidetza beste irakaskuntza batzuekin

1. Autonomia-erkidegoekin kontsulta egin ondoren, Gobernuak zehaztuko du zein diren baliokidetzak hizkuntzen irakaskuntzetako tituluen eta hezkuntza-sistemaren irakaskuntzetako tituluen artean.

67. artikulua.— Antolaketa

4. Era berean, hezkuntza-administrazioei dagokie gaztelania eta, honakoak badaude, gainerako hizkuntza ofizialak ikasteko programa bereziak sustatzea, bai eta kulturaren oinarrizko osagaiak ikasteko programa bereziak ere, immigranteak errazago integratze aldera.

II. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

71. artikulua.— Printzipioak

2. Hezkuntza-administrazioek behar diren baliabideak ziurtatu behar dituzte ohiko hezkuntza-arretaz bestelako hezkuntza-arreta behar duten ikasleek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatu ahal izan ditzaten eta, betiere, ikasle guztientzat oro har ezarritako helburuak lortu ahal izan ditzaten. Izan ere, honako hauek dira arreta berezi horren arrazoiak: hezkuntza-beharrizan bereziak izatea; heldutasun-atzerapena, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapen-nahasmenduak; arreta- edo ikaskuntza-nahasmenduak; ikaskuntza-hizkuntzaren ezjakintasun larria; ahultasun sozioedukatiboko egoeran izatea; adimen-gaitasun handiak izatea; hezkuntza-sisteman berandu sartu izana, edo baldintza pertsonalak edo eskola-historiakoak.

1. atala
Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak

73. artikulua.— Eremua

1. Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak dira desgaitasunaren edo portaera-, komunikazio- eta hizkuntza-nahasmendu larrien ondorioz, eskolatze-aldi batez edo eskolatze-aldi osoan, haien sarbidea, presentzia, parte-hartzea edo ikaskuntza mugatzen duten oztopoak dituztenak, eta hezkuntza-laguntza eta -arreta jakin batzuk behar dituztenak, haien garapenera egokitutako ikaskuntza-helburuak lortzeko.

75. artikulua.— Hezkuntza-, gizarte- eta lan-arloko inklusioa

2. Hezkuntza-inklusioa indartzeko, hezkuntza-administrazioek Espainiako zeinu-hizkuntzak sartu ahal izango dituzte beren hezkuntza-eskaintzan.

III. KAPITULUA
Eskolatzea zentro publikoetan eta zentro pribatu itunduetan

86. artikulua— Berdintasuna onarpen-arauak aplikatzean

1. […]

Zentro baten edo haren hezkuntza-eskaintzaren berezko ezaugarriek, hala nola zentroak irakaskuntza eleaniztunak emateak, curriculum-espezializazio bat aitortua izateak edo kalitatea sustatzeko ekintza batean parte hartzeak, ez dituzte inola ere onarpen-irizpideak aldatuko.

III. TITULUA
Irakasleak

I. KAPITULUA
Irakasleen eginkizunak

93. artikulua.— Lehen hezkuntzako irakasleak

2. Lehen hezkuntza maisu-maistrek emango dute, zeinek gaitasuna izango baitute maila honetako arlo guztietan. Musika, gorputz-hezkuntza, atzerriko hizkuntzak edo Gobernuak, autonomia-erkidegoekin kontsulta egin ondoren, zehazten dituen gainerako irakaskuntzak emango dituzte nork eta espezializazio edo kualifikazio egokia duten maisu-maistrek.

97. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzetako irakasleak

1. Hizkuntzen irakaskuntzak emateko, beharrezkoak izango dira 94. artikuluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako ezarritako titulazio- eta prestakuntza-betekizun berberak.

2. Hezkuntza-administrazioek, salbuespenez, irakasle espezialista gisa sartu ahal izango dituzte, atzerriko nazionalitateko irakasleak, zeinek tituludunak ez baitute izan behar, haien kualifikazioari eta hezkuntza-sistemaren beharrizanei begira. Horiek sartuko dira lan- edo administrazio-araubidean, aplikatu behar den araudiaren arabera, eta Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 9.5 eta 36. artikuluen edukia bete beharko da, salbu eta Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalak direnean edo atzerritartasunari buruzko Erkidegoaren araubidea aplikagarri dutenak direnean.

III. KAPITULUA
Irakasleen prestakuntza

102. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

3. Hezkuntza-administrazioek informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatuko dute, bai eta irakasle guztiak digitalizazioan bezala atzerriko hizkuntzetan prestatzea ere, haien espezialitatea kontuan hartu barik, eta prestakuntzako programa bereziak ezarriko dituzte eremu horietan. Era berean, administrazio horiei dagokie ikerketa- eta berrikuntza-programak sustatzea, eta elkarlana, profesionalen sareak eta zentroenak sustatuko dituzte prestakuntza, autoebaluazioa eta irakaskuntzaren hobekuntzarako.

IV. KAPITULUA
Irakasleak aitortzea, laguntzea eta balioestea

105. artikulua.— Zentro publikoetako irakasleentzako neurriak

c) Zentro elebidunetan euren arloko eskolak atzerriko hizkuntzetan ematen dituzten irakasleen lana aitortzea.

V. TITULUA
Zentroen parte-hartzea, autonomia eta gobernua

II. KAPITULUA
Zentroen autonomia

121. artikulua.— Hezkuntza-proiektua

2 bis. Zentroek beharrezko neurriak hartuko dituzte hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean, gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialetan egon daitezkeen gabeziak konpentsatzeko; horretarako, aldez aurretik egindako analisia hartuko dute erreferentziatzat, eta analisi hori eta neurri horiek hezkuntza-proiektuan sartuko dituzte.

Hezkuntza-administrazioek beharrezko ekimenak hartuko dituzte zentroei neurri horiek errazago aplikatzeko.

III. KAPITULUA
Zentro publikoen gobernuko eta irakaskuntza-koordinazioko kide anitzeko organoak

1. atala
Eskola Kontseilua

126. artikulua.— Eskola Kontseiluaren osaera

7. Haur-hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako zentro osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko bigarren hezkuntzako zentroetan, adinekoen hezkuntza iraunkorreko zentroetan eta hezkuntza bereziko zentroetan, baldin eta zentro horietan arte-irakaskuntza profesionalak, hizkuntzen irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak ematen badira, eta ezaugarri bereziak dituzten unitate eta zentroetan, Hezkuntza-administrazio eskudunak egokituko du artikulu honetan xedatutakoa zentro haien berezitasunaren arabera.

IV. KAPITULUA
Zentro publikoetako zuzendaritza

134. artikulua.— Zuzendarigaia izateko betekizunak

2. 5. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza-administrazioek izangaiak salbuetsi ahal izango dituzte artikulu honen 1. apartatuan ezarritako betekizunetako batzuk betetzetik.

VI. TITULUA
Hezkuntza-sistemaren ebaluazioa

144. artikulua.— Diagnostiko-ebaluazioak

1. Hezkuntza Ebaluaziorako Institutu Nazionala eta hezkuntza-administrazioetako organismo baliokideak elkarlanean arituko dira ebaluazio-esparru komun bat egiteko, zeina lege honen 21. eta 29. artikuluetan jasota baitago eta diagnostiko-ebaluazioen erreferentzia gisa balioko baitu. Irakaskuntza-zentroek ebaluazio bat egingo diete ikasle guztiei Lehen Hezkuntzako laugarren mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan, hezkuntza-administrazioek xedatzen dutenaren arabera. Ebaluazio horren helburua diagnostikoa izango da, eta, gutxienez, hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren eta matematikarako gaitasunaren ezagutza-maila egiaztatuko da. Hezkuntza-zentroek ebaluazio horien emaitzak kontuan hartuko dituzte hobekuntza-planak diseinatzean.

VIII. TITULUA
Baliabide ekonomikoak

157. artikulua.— Ikaskuntzak hobetzeko eta irakasleei laguntzeko baliabideak

1. Hezkuntza-administrazioei dagokie behar diren baliabideak babestea lege hau aplikatzeko prozesuan:

d) Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza indartzeko programak ezartzea.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua eta irakasle-kidegoen eginkizunak

1. Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamenduak ondoko kidegook ditu:

h) Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunak eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, zeinek euren eginkizunak hizkuntzen irakaskuntzetan beteko baitituzte.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Katedradunen kidegoak

1. Bigarren hezkuntzako, musika eta arte eszenikoetako, hizkuntza-eskola ofizialetako, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek egingo dituzte lege honetan agindu eta erregelamenduz zehazten zaizkien eginkizunak.

3. Integrazioa bigarren hezkuntzako katedradunen, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetan benetan egiten denean, kidego bakoitzeko funtzionario katedradunak sartu egingo dira katedradun izaerarekin zuten antzinatasunarekin, eta horiei guztiei errespetatu egingo zaizkie integrazioa benetan egin zen unean eurek zituzten eskubideak; izan ere, eskubide horien barruan daude Batxilergoko katedradun numerarioen kidegotik datozen funtzionarioei aitortzen zaizkien eskubideak. Katedradunen kidegoetan integrazioa benetan egingo da non eta haiek integrazioaren unean esleituta zituzten postu beretan.

5. Bigarren hezkuntzako, hizkuntza-eskola ofizialetako, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek postuak betetzeko lehiaketetan parte hatuko dute haiei dagozkien mailetako irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera postu huts berberetarako, ezertan galarazi gabe katedradunen kidego horietakoak izateagatik eurei aplikatu behar zaizkien merezimendu bereziak.

[…]

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntzako funtzionario irakasleen kidegoetan sartzeko betekizunak

6. Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da ondoko tituluetako bat izatea irakaskuntzarako: gradu-titulua edo beste edozein titulu baliokide; horrezaz gainera, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa eduki behar da, lege honen 100.2 artikuluak aipatutakoa, eta behar den hautaketa-prozesua gainditzea ere.

Hamargarren xedapen gehigarria.— Katedradunen eta ikuskatzaileen kidegoetan sartzeko betekizunak

3. Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da ondoko tituluetako bat izatea irakaskuntzarako: unibertsitate-gradua edo beste edozein titulu baliokide; horrezaz gainera, behar den hautaketa-prozesua gainditzea ere.

5. Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetako batekoa izatea, kidegootan gutxienez zortzi urteko esperientziarekin, doktore, unibertsitate-masterdun, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo titulu baliokidea izatea, eta behar den hautaketa-prozesua gainditzea, bai eta, beharrezkoa bada, destinoko autonomia-erkidegoko hizkuntza koofizialaren ezagutza egiaztatzea autonomia-erkidego bakoitzaren araudiaren arabera.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Sarrera eta barne-igoera

2. Bigarren hezkuntzako irakasleen, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, musika eta arte eszenikoetako irakasleen, eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen kidegoetako funtzionario irakasleek sartu nahi badute bigarren hezkuntzako katedradunen, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen, musika eta arte eszenikoetako katedradunen, eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetan hurrenez hurren, orduan zortzi urteko antzinatasuna izan behar dute gutxienez kidego bakoitzean karrerako funtzionario gisa.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Gaztelania, hizkuntza koofizialak eta lege-babesa duten hizkuntzak

1. Hezkuntza-administrazioek ikasleen eskubidea bermatuko dute euron irakaskuntzak gaztelaniaz eta lurralde bakoitzean koofiziala den hizkuntzan jasotzeko, betiere Espainiako Konstituzioaren, autonomia-estatutuen eta aplikagarria den araudiaren arabera.

2. Oinarrizko hezkuntza amaitutakoan, ikasle guzti-guztiek gaztelania eta tokian tokiko hizkuntza ofiziala oso-osorik eta berdin menderatu behar dituzte.

3. Hezkuntza-administrazioek hezkuntza-sistemaren berezko kontrol-, ebaluazio- eta hobekuntza-tresnak aplikatuko dituzte, eta zentroek analisiak egin ditzaten sustatuko dute, ikasle guztiek hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lor dezaten, gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialetan, behar den mailan. Era berean, zentroek hizkuntzetako edozeinetan egon daitezkeen gabeziak konpentsatzeko beharrezko neurriak har ditzaten bultzatuko dute.

4. Gaztelania eta Literatura ikasgaia bezala Hizkuntza Koofiziala eta Literatura zein bere hizkuntzan eman beharko dira.

5. Autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialek ez badute ofizialtasunik lurralde osoan, edo lege-babesa duten hizkuntza ez-ofizialak badaude, hizkuntza horiek eskaini ahal izango dira, araudi erregulatzailean zehaztutako moduan.

Hamabigarren xedapen iragankorra.— Hamasei urtetik beherakoak hizkuntzen irakaskuntzetan sartzea

Lege honen 59.2 artikuluan xedatutakoa gorabehera, lege hau indarrean jartzen denean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo ikasturte biak eginda dituzten ikasleak sartu ahal izango dira hizkuntzen irakaskuntzetara.

Hamahirugarren xedapen iragankorra.— Maisu-maistra espezialistak

Gobernuak zehazten ez dituen bitartean lege honen 93.2 artikuluak aipatzen dituen irakaskuntzak, orduan Lehen Hezkuntzako musikaren, gorputz-heziketaren eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza emango dute nork eta espezializazio egokia duten maisu-maistrek.


8.1.52. 34/2006 Legea, urriaren 30ekoa, Abokatutzan eta Auzitegietako Prokuradoretzan sartzeari buruzkoa[334]

II. KAPITULUA
Prestakuntza espezializatua

4. artikulua.— Unibertsitateko prestakuntza[335]

4. Erregelamendu bidez ezarriko da zein prozedura eta baldintza bete behar dituzten ikastaro horiek, aldian-aldian egiaztatzeko, bai edukiari eta iraupenari dagozkienez, bai irakasleen titulazioari eta kualifikazioari dagozkienez; horrela, bermatu egingo da gutxienez elkargokide jarduleen erdiak egotea. Erregelamenduak bide emango du ikasketa horiek hizkuntza ofizialetako edozeinetan emateko, eta, gainera, zuzenbide autonomiko propioari buruzko prestakuntza jasoko dute. Ikastaroen iraupena 60 kreditukoa izango da, gehi 6. artikuluan aipatutako kanpoko praktikak egiteko behar diren kredituak.

6. artikulua.— Kanpoko praktikak[336]

2. Praktikak abokatutzako profesional baten tutoretzapean egingo dira, eta, ikasleak hala eskatzen badu, prokuradoretzako profesional baten tutoretzapean; abokatuak eta prokuradoreak bost urte baino gehiagoko jardun profesionala izan behar dute. Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorrak eta Prokuradoreen Estatutu Orokorrak arautuko dituzte tutoretzan jarduteko gainerako betekizunak, zeinek barne hartuko baitituzte behar diren sustapen-neurriak, prestakuntza hizkuntza ofizial guztietan eman dadin; neurriok, gainera, abokatutzako profesionalaren eskubide eta betebeharrak hartuko dituzte barne, eta, prokuradoretzari dagokionez, baita hori egikaritzen duen prokuradorearenak ere; neurri horiek urratuz gero, diziplina-erantzukizuna sortuko da.

III. KAPITULUA
Lanbide-gaikuntza egiaztatzea

7. artikulua.— Ebaluazioa[337]

5. Lanbidean jarduteko ebaluazioak eduki bakarra izango du Espainiako lurralde osorako deialdi bakoitzean, hark eragotzi gabe hizkuntza koofizialak eta zuzenbide propioa dituzten lurraldeetan egindako deialdietan erantsi beharko diren aurreikuspenak. Erregelamendu bidez zehaztuko da zein prozeduraren bidez finkatuko duen Justizia Ministerioak ebaluazio bakoitzaren eduki zehatza, eta edukia zehatzean parte hartuko dute ikastaroak antolatzen dituzten unibertsitateek, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak, Auzitegietako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiak eta autonomia-erkidegoaren eremuan egon daitezkeen antzeko kontseiluek.


8.1.53. 40/2006 Legea, abenduaren 14koa, Espainiako Herritarrek Atzerrian duten Estatutuari buruzkoa[338]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

c) III. kapituluak hezkuntzari eta kulturari buruzko eskubideak jasotzen ditu: hezkuntzarako eskubidea; atzerriko titulu eta ikasketen homologazioa, baliozkotzea eta aitortzea, bai eta Espainiako hizkuntza eta kulturetarako irispidea ere. Kapitulu hau eratzen duten eskubideak osotasun bat dira, eta horren helburua da espainiarrek atzerrian Espainiarekin dituzten loturei eustea, bai atzerrian bizi direnentzat, bai, bereziki, itzultzea erabakitzen dutenentzat.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta zertarakoa

1. Lege honek esparru juridikoa eta oinarrizko tresnak ezartzen ditu, Espainiako herritarrek eskubide eta eginbehar konstituzionalen erabilera bermatuta izan dezaten atzerrian, lurralde nazionalean bizi diren espainiarrekin berdintasunez jokatuz, bai eta Espainiarekin eta haien jatorrizko nazionalitate eta erkidegoekin lotura sozial, kultural, ekonomiko eta linguistikoak indartu daitezen ere.

3. artikulua.— Helburuak

Lege honen funtsezko helburuak honako hauek dira:

c) Autonomia-erkidego eskudunekin batera, hezkuntza-sustapena eta Espainiako hizkuntza eta kulturetarako irispidea bermatzeko jarduketa-esparrua ezartzea, bai atzerrian bizi diren espainiarrentzat, bai haien ondorengoentzat.

I. TITULUA
Eskubideak eta prestazioak

III. KAPITULUA
Hezkuntza eta irakaskuntzari buruzko eskubideak

25. artikulua.— Espainiako hizkuntzak eta kulturak

1. Estatuak beharrezko mekanismoak jarriko ditu atzerrian bizi diren espainiarren ondorengoei gaztelania jakitea errazteko, eta, autonomia-erkidegoekin lankidetzan, beharrezko neurriak hartu ahal izango ditu espainiarren hizkuntza koofizialen ezagutza errazteko.

Horretarako, programa horiek eskuratzeko eta funtzionatzeko baldintza onuragarrienak ezarriko dira, haien jarraitutasuna bermatzeko eta herrialde bakoitzaren egoera espezifikoetara egokitzeko, eta herrialde horiekin aldebiko edo alde anitzeko akordioak bultzatuko dira, programa horien funtzionamendua errazteko.

Estatuak Espainiako hizkuntza eta kultura behar bezala egokituta irakastea bermatuko die desgaitasunen bat duten haur eta heldu espainiarrei.

2. Botere publikoek Espainiako kultura-aniztasunaren eta kultura-ondare erkidearen zabalkundea eta ezagutza sustatuko dute. Horretarako, ikus-entzunezko komunikabide publikoak erabiliko dira, hedabide pribatuei lagunduz, kanpoko bokazioa kontuan hartuz eta haien kalitate-maila sustatuz. Horretarako, atzerrian dauden espainiarren elkarteen laguntza izango da.


8.1.54. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, Irakurketari, Liburuari eta Liburutegiei buruzkoa[339]

HITZAURREA

I

[…]

Irakurketaren inguruko eztabaida horren mugarri garrantzitsuenetako bat nazioarteko organismoen zenbait txostenen emaitzen ondorioz sortutakoa izan zen; izan ere, datu horiek zalantzan jartzen zuten Espainiako ikasle nerabeen irakurmena. […] Ikasleek informaziorako irispidea izateko, eduki eta forma aldetik egokiak diren testuak bermatu behar dira, baina baita hizkuntzaren erabilera zuzena ere. Bakarrik ereduak eredugarriak badira ortografian, adierazpenean eta gramatikan, eskuratu ahal izango dituzte gure ikasleek informazioaren gizartean eskatzen diren trebetasunak: argi ulertu eta adieraztea. Testu zaindua da irakasleentzako eta ikasleentzako baliabiderik onena.

Botere publikoek liburuari emandako babesa, kultura-adierazpenaren eredu gisa, esplizituki jasotzen da lege honetan, baina, era berean, haren protagonisten lana aitortzen da. Alde batetik, sortzaileen lana balioesten da, horien artean, idazle eta autoreez gain, itzultzaile, ilustratzaile eta zuzentzaileak ere sartuta, betiere haien eginkizunean dihardutela, zeren horiek gabe ez bailitzateke egongo liburu-forma hartzen duen obrarik, jabetza intelektualari buruzko legerian arautzen den babesari kalterik egin gabe; bestetik, gure herrialdeko kultura-industria nagusiaren sustapena jasotzen da, liburu-sektorearena, liburu-saltzaileek agente gisa egindako lana bereziki aintzat hartuz. Era berean, aitortzen da botere publikoek Espainiako liburuari ematen dioten laguntza horrek nazioarteko hedapenerantz jo behar duela, zeina tradizioz Iberoamerikara bideratua izan baita gure kultura- eta hizkuntza-loturak direla eta, zertarako eta dauden merkatu eta hizkuntza-arlo guztietan sartzeko. Era berean, argi eta garbi adierazten da Espainiako estatuko hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatu nahi dela, hizkuntza ofizialen aitortza aintzat hartuta.

VI

[…]

Espainiak ondare aberatsa du, zeinak adierazten baititu haren kultura- eta hizkuntza-adierazpenen aniztasuna eta adierazpen horiek historian izan duten bat-egitea. Ondare hori linean zabaltzeak, liburutegi digitalen bidez, teknologia berrien laguntzarekin, herritarrei kultura-materiala errazago eskuratzeko aukera emango die, horrela ezagutzaren gizarteari lagunduz. Beste alde batetik, ondare digital hori Europako Liburutegi Digitalean sartu ahal izango da. Proiektu hori administrazio publikoen eta mota guztietako eragile eta erakunde pribatuen arteko elkarlanaren bidez gauzatu behar da.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta eremua

3. Lege honetan ulertzen da liburuari, liburu-merkaturatzeari, irakurketari eta liburutegiei buruzko aipamen ororen xedea gaztelaniazko edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako liburua dela.

III. KAPITULUA
Autoreak eta liburuaren industria sustatzea

5. artikulua.— Autoreak sustatzea

1. Kultura Ministerioak, autonomia-erkidegoen parte-hartzearekin eta lankidetzarekin, kanpainak egingo ditu, zertarako eta gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan idazten duten autoreak sustatzeko. Era berean, autonomia-erkidegoekin lankidetzan jardun beharko du literatura-sustapeneko politiketan.

3. Autoreen sustapen-kanpainetan, garrantzi berezia emango zaio haien sorkuntza-lana aitortzeari, bai eta, beren itzulpenekin, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak eskuratzeko aukera eman duten guztiena aitortzeari ere, bai eta haien jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzeari eta babesteari ere.

6. artikulua

Kultura Ministerioak, kultura-instituzioekiko lankidetzan, Espainiako hizkuntzen nazioarteko proiekzioa sustatuko du, arreta berezia jarriz gaztelaniazko liburuaren Iberoamerikako espazioari.

Kultura Ministerioak arreta berezia jarriko du gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetako edozeinetan idazten duten espainiar autoreen oroitzapenetan.

V. KAPITULUA
Liburutegiak

12. artikulua.— Liburutegien eginkizuna, printzipioak eta balioak

2. Liburutegien printzipioak eta balioak honako hauek dira:

c) Pluraltasuna; hori dela bide, gizartearen aniztasuna eta hizkuntza- eta ikonografia-aberastasuna islatzen duten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta irisgarri bihurtu beharko dira;

15. artikulua.— Liburutegien arteko elkarlana

4. Liburutegien Elkarlanerako Kontseiluari dagokio, gutxienez, plan espezifikoak egitea liburutegien eta haien zerbitzuen garapena eta hobekuntza errazteko eta sustatzeko; aldian-aldian ebaluatu eta eguneratuko dira plan horiek. Beste helburu batzuen artean, plan horiek honako hauek sustatuko dituzte: oinarrizko zerbitzuak ematea, Espainiako estatuko hizkuntza-aniztasuna txertatzea, kalitateko zerbitzu publikoa erraztuko duten estandarrak eta adierazleak hartzea, eta liburutegietako langileei etengabeko prestakuntza emateko programak bultzatzea.


8.1.55. 20/2007 Legea, uztailaren 11koa, Lan Autonomoaren Estatutuarena[340]

II. TITULUA
Langile autonomoaren lanbide-araubidea

II. KAPITULUA
Langile autonomoaren lanbide-araubide erkidea

4. artikulua.— Lanbide-eskubideak

3. Lanbide-jarduera egikaritzean, langile autonomoek eskubide indibidual hauek dituzte:

[341]a) Legearen aurreko berdintasuna izateko eskubidea, eta zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, egoera zibila, erlijioa, sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, Espainian hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.1.56. 12/2007 Lege Organikoa, urriaren 22koa, Guardia Zibilaren Diziplina-araubideari buruzkoa[342]

II. TITULUA
Faltak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Diziplina-faltak

7. artikulua.— Falta oso astunak

Falta oso astunak dira, baldin eta delitu ez badira:

4. Ondoko arrazoiak direla-eta diskriminazioa edo jazarpena dakarten jarduketa guztiak: arrazaren edo etniaren jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

8. artikulua.— Falta astunak

Falta astunak dira, baldin eta delitu edo falta oso astun ez badira:

38. Uko egitea hizkuntza ofizial batean aurkeztutako salaketa bat izapidetzeari.


8.1.57. 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena[343]

HITZAURREA

I

Gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak, nagusiki, entzuten duten pertsonez osatutako gizarte batean bizi dira, eta, beraz, euren burua gizarteratzeko, komunikazio-oztopo batzuk gainditu behar dituzte, zeinak itxuraz ikusezinak baitira entzumen-desgaitasunik ez duten pertsonentzat. Lege honek egoera hori konpondu nahi du, eta informazioa eta komunikazioa eskuratzeko erraztasunak eman nahi dizkie halako pertsonei, betiere heterogeneotasuna eta talde bakoitzaren beharrizan espezifikoak kontuan hartuta.

Era berean, legean nagusi da gorrek komunikazio-modua aukeratzeko duten askatasunaren printzipioa, edozein dela ere pertsona horien entzumen-desgaitasuna; printzipio hori ere gor-itsuei aplikatzen zaie. Horrenbestez, modu bereizian aitortzen eta arautzen dira espainiar zeinu-hizkuntzaren ezagutza, ikaskuntza eta erabilera, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ere.

Zalantzarik gabe, hizkera da komunikazio-tresna nagusia. Hizkuntza bat ezagutzeak eta erabiltzeak errazago egiten dute ezagutza eta informazioa eskuratzea eta transmititzea, eta, gainera, harreman indibidualak eta sozialak egituratzeko oinarrizko bidea da. Horrela, hizkuntza ez da norbanakoaren askatasunaren adierazpen hutsa, ezpada eremu pertsonalak gainditzen ditu, eta ezinbesteko tresna bihurtzen da gizartean bizitzeko.

Gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek ezin dute beti informazioa eta ingurunearekiko komunikazioa eskuratu, dela zeinu-hizkuntzaren interpreterik ez dutelako, adibidez zeinu-hizkuntza erabiltzen duten gorrek eta gor-itsuek, dela ahozko hizkuntzaren bidezko komunikazioa ahalbidetzeko beharrezkoak diren laguntza-baliabideak ez dituztelako. Izan ere, lege hau aplikatu behar den arlo gehienetan, askotan, ez dago ikusmen- eta soinu-egokitzapenik, entzumen-informazioa hobeto entzuteko eta jasotzeko, edo ez daude ahozko komunikaziorako behar diren laguntza-bitartekoak edo zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzua.

Gor-itsutasunak zailtasun bereziak ditu; bi zentzumen-gabezia konbinatzen ditu (ikusmenekoa eta entzumenekoa), eta desgaitasun hori dutenei komunikazio-arazo bakarrak eta beharrizan bereziak sortzen zaizkie; beharrizanok sortzen dira ingurunea modu globalean hautemateko, ezagutzeko, eta, beraz, hartaz interesatzeko eta hari moldatzeko pertsona horiek duten zailtasunaren ondorioz. Gor-itsu horietako batzuk erabat gorrak eta itsuak dira, eta beste batzuek entzumen- edota ikusmen-arrastoak dituzte.

Publizitatea eskatzea zuzenbide-estatuaren berezko ezaugarria da, eta eskakizun hori dela-bide arauek irisgarriak izan behar dute herritar guztientzat; ezin da esan herritarrek sistema demokratiko baten eremuan benetan eta eraginkortasunez parte hartzen dutenik, baldin eta informazioa eta komunikazioa eskuratzerik ez badute eta beren ideiak eta asmoak hizkuntza baten bidez adierazterik ez badute; jakin behar dugu, gizarte- eta kultura-integrazio unibertsala lortu ahal izateko, herritarren parte-hartzea edozein gizarte- eta kultura-eremutan islatu behar dela hizkuntzaren ezagutza eta erabilera eskuratzearen bidez —estatu sozial baten eskakizuna—; horrez gainera, gaur egungo gizarteetan informazioa idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideen bidez transmititzeak garrantzia hartu du. Bada, horrek guztiak nahitaezko bihurtzen du hizkuntza baten erabilera eta ezagutza lotuta egotea nortasunaren garapen askearekin, eta, azken batean, giza bizitza duina lortzearekin.

Edozelan ere, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen kolektiboa askotarikoa da, eta ez dator bat komunikazio-eredu bakar batekin, ez entzuteagatik edo, gor-itsuen kasuan, ez entzuteagatik eta ez ikusteagatik —gor-itsutasunak bi urritasunok konbinatzen ditu—. Beraz, ahozko hizkuntza edo Espainiako zeinu-hizkuntzak erabiltzeak eta ahozko komunikabideei laguntzeak aukera aske eta indibidual bati erantzun behar diote ingurunearekin komunikatzean, ikastean, eta informazioa eta kultura eskuratzean; aukera hori, adingabeei dagokienean, gurasoei edo tutoreei dagokie.

II

Zeinu-hizkuntzei buruzko aurrekari historikoak, Espainian, xvi. mendean hasi ziren, hezkuntzaren ikuspegitik, monjeak haur gorrak hezten hasi zirenean. Pedro Ponce de León monje beneditarrak bere ardurapean zituen haur gorrei euren burua komunikatzen irakatsi zien, eta horri esker berriz ere ebaluatu ahal izan ziren gorrei buruz denbora luzez ikasitako sinesmenak, eta horrek lagundu zuen pertsona horiei buruz zegoen pentsamoldea eta horiek gizartean zuten lekua pixkanaka aldatzen. Garai hartan, monasterioak isilik egotera behartuta zeuden, eta eskuzko zeinuak erabiliz komunikatzen zuten elkar monasterioetakoek; esate baterako, beneditarren esku zeuden «garrantzi handieneko gauzetarako zeinuak, eta horiekin elkar ulertzen zuten». Pedro Ponce de Leónek ulertu bide zuen arrazoia hitzik egin gabe adieraz zitekeela, zeren berak egiten baitzuen bere pentsamenduak zeinu monastikoen bidez adierazten zituen bakoitzean, eta haur gorrekin keinuzko komunikazio-sistema bat erabili zuen.

xvii. mendean metodologia aldatu egin zen, eta Manuel Ramírez de Carrión jaunak bere garaiko pedagogia erabili zuen haur gorrei irakaskuntza emateko, betiere haiek gizartean integra zitezen prestatze aldera.

xviii. mendearen bigarren erdian, Lorenzo Hervás y Panduro jaunak tratatu hau argitaratu zuen: Escuela española de sordomudos o arte para enseñarles a escribir y hablar el idioma español, zeina funtsezko mugarria baita gorren integraziorako ahalegin pedagogikoan.

Espainiako eskolak gorren hizkuntza naturalerako garrantzi handia duten obrak ekoitziko ditu oraindik ere; esate baterako, Francisco Fernández Villabrille jaunaren mimika eta daktilologiako hiztegia, zeinak zeinu-hizkuntzaren 1.500 zeinu zituen espainiar zeinu-hizkuntzaz egiteko. Zalantzarik gabe, espainiar zeinu-hizkuntza estandarizatzeko ordura arte egindako urratsik garrantzitsuena da, eta espainiar zeinu-hizkuntza naturala ez ezik, historikoa ere badela erakusten du.

xix. mendean, Espainian gor-mutuen eta itsuen lehenengo ikastetxeak ezarri zirenean, gorren, itsuen eta gor-itsuen hezkuntza instituzionalizatzeko aukera eman zen, eta haren ondorioz pertsona horien arteko hizkuntza- eta gizarte-interakzioa sortu zen, eta zeinu-protohizkuntza espainiarra eta katalana modu sistematikoan garatzen hasi ziren.

xx. mendearen azken laurdenean, zeinu-hizkuntza espainiarra eta katalana aldarrikarazi ziren, hizkuntza horietako bat askatasunez aukeratzen duten gorren komunikazio-tresna gisa. Nazioko eta nazioarteko topaketa askotan eztabaidatu da ea beharrezkoa den hizkuntza horiek aitortzea eta erabiltzea, zertarako eta hezkuntza, zerbitzuak, bizitza ekonomikoa eta kulturala, komunikabideak eta informazioaren teknologia berriak pertsona horiek erabat eskuragarri dituztela bermatzeko, eta eztabaidatu da ea aitortzea eta erabiltzea beharrekoak diren komunikazio-modalitate hori aukeratu duten gorren garapen pertsonalerako eta parte-hartze sozialerako.

Hizkuntzaren erabileraren eta ezagutzaren garrantzia errealitate ukaezina da gaur egun. Hala eta guztiz ere, hizkuntzaren garrantziari buruzko eraikuntza hori beste egoera batzuei bizkarra emanez eratu da. Izan ere, hizkuntzaren balioa aitortzeak entzumen-desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei erantzun behar die.

Espainiako zeinu-hizkuntzek, hizkuntza-modalitate hori aukeratu duten gorren eta gor-itsuen berezko hizkuntzak izanik, ez dute haiei dagokien aitortza eta garapena izan, nahiz eta nazioko eta nazioarteko eremuetan egindako ikerketa ugarik agerian utzi duten zeinu-hizkuntzek hizkuntza natural baten betekizun guztiak betetzen dituztela eta berezko zaizkien ezaugarri gramatikalak, sintaktikoak eta lexikoak dituztela. Arestian, egoera hori konpondu egin da, eta horren erakusgarri da arau ugari onetsi izana; horien artean, nabarmentzekoak dira zenbait autonomia-estatutu, zeinek aitortzen baitute zeinu-hizkuntzen garrantzia.

III

Espainian, aberastasun hori ez duten beste herrialde batzuen aldean, zeinu-hizkuntzaren errealitateak beste dimentsio bat hartzen du; izan ere, zeinu-hizkuntza katalana egoteak argi eta garbi adierazten du zelan komunikazio-bide horren bitartez bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean bete-betean parte har daitekeen.

Zeinu-hizkuntza katalana, zeina baita komunikazio-modalitate hori aukeratu duten Kataluniako gorren berezko hizkuntza, eta, beraz, gorrek eguneroko bizitzako komunikazioetan erabiltzen dutena, espainiar zeinu-hizkuntzak Espainiako gainerako lekuetan egin duen antzera garatu da Katalunian; hala, ingurune geografiko historiko eta kulturalarekin lotura estua duen komunikazio-egitura linguistikoa sendotuz joan da. Kataluniako Parlamentuak 1994ko ekainaren 30ean hauxe onetsi zuen: «Legez besteko proposamena, zeinu-hizkuntzaren ezagutza sustatzeari eta hedatzeari buruzkoa», eta Kataluniako unibertsitate batzuek «zeinu-hizkuntza katalanaren interpretazioko aditua»ren graduondoko programa bat eskaintzen dute; programa horren dimentsio profesionala bermatuta dago lan-ondorioetarako. 2005. urtean, lehenengo Gramática básica de lengua de signos catalana agertu zen, eta, gainera, hizkuntzaren aldetik balio handia duen bibliografia zientifiko ugari dago. Azkenik, 2006. urtean, Kataluniako Autonomia Estatutuak zeinu-hizkuntza katalana aitortu egin zuen.

IV

Ahozko komunikazioa sustatzen eta ahalbidetzen duten baliabideak erabiltzen dira —ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, hala nola ezpain-irakurketa, entzumen-protesiak, azpitituluak eta beste edozein aurrerapen teknologiko—; bada, erabilera hori komunikabide hori askatasunez aukeratu duten gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen oinarrizko eskubidea da.

xx. mendea izan da aurrerapen bizkorrenen unea medikuntzarekin, audiologiarekin, zientziarekin, teknologiarekin, pedagogiarekin eta ezpain-irakurketarekin aliantzan, entzumenari dagokionez. Horrela, diziplina horien ekarpenek ezin pentsatuzko itxaropenak ekarri dituzte hezkuntzarako eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonek ahozko komunikaziorako irispidea izan dezaten, bai eta ingurunearekin integratzeko eta parte-hartze aktiboagoa izan dezaten ere.

Aurrerapen teknologikoei esker, gorrak edo entzumen-desgaitasuna duen pertsonak edo gor-itsuak ahozko hizkuntza erabil dezakete, hau da, beren kultura-, lan- eta gizarte-ingurunekoa dena, betiere entzumen-protesien bidez estimulatuta eta ahozko komunikazioan laguntzeko baliabideak eta bitartekoak erabilita. Kontuan izan behar da entzumen-galerak sortzetikoak izan daitezkeela, txiki-txikitatik ager daitezkeela eta helduaroan zehar ere har daitezkeela; hori dela eta, beharrezkoak diren baliabide guztiak aurreikusi behar dira pertsona horien garapen pertsonala, lanekoa, kulturala eta baita akademikoa ere ahalik eta gehien faboratzeko, eta horretarako printzipio hauek bete behar dira: autonomiarena, normalizazioarena, gizarteratzearena eta hezkuntzarena, eta erkidegoan parte hartzearena; gainera, profesional egokiak eta behar bezala kualifikatuak eduki behar dira, pertsona haien beharrizan guztiei erantzun ahal izateko.

V

Denbora luzez, gizarteak gizakiaren eredu unibertsal bat hartu du erreferentziatzat duintasunaren ideia islatzeko garaian. Eta hortik aurrera, eta ahalegin handia eginaz, gizartea desberdintasunak aitortzen eta balioesten saiatu da, bereizketa positiboaren printzipioa erabiliz. Arau-mota horrek berdintasunaren ideia bat erabiltzen du, hain zuzen ere, desberdintasuna onartzetik abiatzen dena, eta haren helburua da ahalik eta gutxienak izatea desberdintasun horrek eskubideak baliatzean eta giza bizitza duin baten garapenean eragiten dituen ondorioak.

Desgaitasunaren tratamendua ez da joera horretatik kanpo geratu. Azken urteotan, bai nazioarteko eremuan bai nazioko eremuan, zenbait arau agertu dira, zeinek helburu baitute eskubide espezifikoak aitortzea, betiere desgaitasun-egoera egoera esanguratsua dela ulertuta.

Horrekin batera, eta desgaitasuna duten pertsonen egoerarekin zuzenean lotuta, mota horretako neurriak beste arrazoibide batzuen bidez justifikatu nahi izan dira. Izan ere, xx. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, desgaitasuna ulertzeko modua aldatzen hasi da, eta aldaketa horrek arazo honi aurre egiteko beste modu bat sorrarazi du.

Aldaketa horiek eragina izan dute nazioarteko zuzenbidean; izan ere, zenbait dokumentutan aitortzen da aukera-berdintasunerako eskubidea, eta, horien artean, Desgaitasuna duten Pertsonen Aukera Berdintasunerako Arau Bateratuak nabarmentzen dira; horrela, nazioarteko zuzenbideko zenbait xedapenetan jasota dago komunikazioaren irisgarritasuna. Horrela, Nazio Batuen Erakundeak 1993ko abenduaren 20ko 48/96 Ebazpenean, zehazki 5. artikuluko 7. apartatuan, honelaxe dio: «Zeinu-hizkuntza haur gorren hezkuntzan erabiltzea, bai eta haien familia eta erkidegoetan ere. Era berean, zeinu-hizkuntza interpretatzeko zerbitzuak eman behar dira, gorren eta gainerako pertsonen arteko komunikazioa errazteko». Aldi berean, 6. apartatuan ezartzen da estatuek teknologia egokiak erabili behar dituztela entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ahozko informazioa eskuratzeko aukera emate aldera.

Era berean, Europar Batasunak eta Europako Kontseiluak aitortzen dute pertsona guztiek legearen aurrean berdinak izateko eta diskriminazioaren aurka babestuak izateko duten eskubidea: lehenengoak, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren bidez, eta bigarrenak, berriz, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioaren bidez. Europar Batasunak eskubide hau aitortu eta errespetatzen du: desgaitasuna duten pertsonek beren autonomia, gizarteratzea eta erkidegoko bizitzan parte hartzea bermatzeko dauden neurriez baliatzekoa. Hezkuntza-beharrizan Berezietarako Europako Agentziak, berriz, beharrizan berezietarako hezkuntzaren funtsezko printzipioei buruzko 2003ko Dokumentuan, estatuei gomendatzen die integrazioa bultzatuko duen lege- eta politika-esparru bat, zeinak integrazioa lagunduko baitu inklusiorantz jotzen duten garapenak eta prozesuak zabalduko dituzten bitartekoen bidez.

Beste alde batetik, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendioa egin zuen Europako Kontseiluko estatu kideetan zeinu-hizkuntza babesteari buruz (2003ko martxoaren 17ko 9738 dokumentua), eta horren helburua hauxe izan zen: zeinu-hizkuntza komunikabide natural eta osoa dela eta gaitasuna duela aitortzea, entzumen-mugak dituzten pertsonen gizarteratzea sustatzeko, eta pertsona horiek errazago irits ditzaten hezkuntza, enplegua eta justizia. Ildo beretik, Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioaren 2001eko 1492 Gomendioak —gutxiengo nazionalen eskubideei buruzkoak— zeinu-hizkuntza ofizialki aitortzeko gomendatu die estatu kideei. Era berean, ildo berean, Europako Parlamentuaren 1/2004 Adierazpenak, gor-itsuen eskubideei buruzkoak, honako hau adierazten du: «Gor-itsuek Europar Batasuneko gainerako herritarren eskubide berak izan beharko lituzkete, eta eskubide horiek estatu kide bakoitzean legeria egoki baten bidez bermatu beharko lirateke».

VI

Espainian, abenduaren 2ko 51/2003 Legeak, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoak[344], bat egin du joera berri horrekin. Lege horrek, Espainiako Konstituzioaren manuak garatzeko, besteak beste, baldintzak sustatzen ditu pertsonen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izate aldera, eta, horretarako, askatasun eta berdintasun horien osotasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzen ditu, eta bizitza politikoan, kulturalean eta sozialean pertsona horien parte-hartzea errazten du (Espainiako Konstituzioaren 9.2 artikulua); era berean, botere publikoek desgaitasuna duten pertsonei arreta espezializatua emateko duten betebeharra betetzen du lege horrek, betiere Konstituzioak herritar guztiei aitortzen dizkien eskubideak baliatzeko (Konstituzioaren 49. artikulua).

51/2003 Legearen oinarrian dauden printzipioak betetzeko, gizartea normalizatuko duten neurriak hartu behar dira, gizarte hori herritar guztiei eta, zelan ez, desgaitasuna duten pertsonei ahalik eta gehien irekitzeko, eta neurri horien helburu nagusia pertsona horiek baldintza, aukera eta posibilitateen berdintasunean kokatzea izango da, betiere pertsonok oinarrizko eskubideak eta bizitza duina gara ditzaten (Espainiako Konstituzioaren 10.1 eta 14. artikuluak). Ildo horretan, lege horrek beren-beregi jasotzen du zeinu-hizkuntzaren erregulazioa, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoena ere.

Hala, hizkuntzak informazio- eta ezagutza-tresna gisa duen garrantzia eta Espainiako arau-esparru konstituzional eta legala kontuan hartuta, botere publikoen betebeharra da ahozko hizkuntzaren ahozko eta idatzizko adierazpenerako irispidea erraztuko duten bitartekoak garatzea gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, bai eta Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasi, ezagutu eta erabiltzeari buruzko oinarrizko araudia eratzea ere.

VII

Lege honek bi eskakizun horiei erantzuten die, sinetsita baikaude gizartea desgaitasunaren gaiari buruz normalizatu behar dela eta desgaitasuna duten pertsonak gizarte-eremu guztietan integratu behar direla; horregatik, aukera sustatu behar da pertsona horiek euren burua hizkuntzaren bidez komunikatzeko, ahoz edota zeinuen bidez. Aukera hori ezin da izan soilik desgaitasuna duten pertsonei zuzenean zuzendutako neurri-multzo bat ezartzea, baizik eta gainerako herritarrei ere eskaini behar zaie, zerbitzu publikoa ematen duten instituzio eta erakunde guztietan ahozko hizkuntzaren edota zeinu-hizkuntzaren erabilera eta ulermena bermatuz, zertarako eta oinarrizko eskubideak benetan eta eraginkortasunez baliatu ahal izateko. Ez da ahaztu behar komunikaziorako oztopoak ezabatzeak desagerrarazten dituela entzumen-mugak dituzten pertsonen eta horrelako mugarik ez duten pertsonen arteko komunikazio-zailtasunak —izan ere, komunikazioak subjektuen arteko harreman-fenomenoa dakar—; beraz, onurak ez dira gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen talde espezifikoarentzat bakarrik, gizarte osoarentzat baizik.

Norbanakoen gaitasunak eta ahalmenak ditu abiapuntu legeak, eta horren helburua norbanakoen gaitasunak garatzeko aukera bermatzea da, betiere giza duintasuna errespetatuz. Badakigu jakin entzumen-mugak dituzten pertsonek eta gor-itsuek —zeinengan bi zentzumen-urritasun (ikusmenekoa eta entzumenekoa) konbinatzen baitira— beharrizan desberdinak dituztela; hori dela eta, pertsona batzuek zeinu-hizkuntzaren bidez komunikatzea aukeratzen dute, eta beste batzuek, aldiz, nahiago dute ahozko komunikazioa sustatzen eta ahalbidetzen duten baliabideak erabiltzea; legeak aukera-eskubidea aitortzen du, eta, azken batean, aukera egitea interesdunon esku uzten du: entzumen-desgaitasuna duten pertsonak eta gor-itsuak, edo haien gurasoak edo tutoreak, horiek adingabeak badira.

VIII

Legeak ondorengo egitura du: atariko titulua; lehenengo titulua, bi kapitulutan banatuta; bigarren titulua, bi kapitulutan banatuta; zazpi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta sei azken xedapen.

Legeak, atariko tituluan, hauek aitortu eta arautzen ditu: espainiar zeinu-hizkuntza, hargatik eragotzi gabe zeinu-hizkuntza katalana aitortzea haren hizkuntza-erabileraren eremuan; ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak; Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea, eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ere; horrenbestez, askatasunez aukera daitezke hizkuntza horiekin komunikatzeko baliabideak. Era berean, legearen aplikazioak izango dituen ondorioak arautzen ditu.

Beste alde batetik, araudi honetan zehar sortzen diren kontzeptuak aipatzen ditu, eta horietako bakoitza aztertzen du; kontzeptuon azalpen hori ezinbestekoa da legearen interpretazio egokia bermatzeko; era berean, legea zer printzipiotan oinarritzen den ere ezartzen du. Azkenik, zeharkakotasun-printzipioari jarraituz, legea zein arlotan aplikatuko den jasotzen du.

Lehenengo titulua Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasteari, ezagutzeari eta erabiltzeari buruzkoa da; zehazki, I. kapituluan, haren ikaskuntza arautzen da hezkuntza-sistemarako, eta II. kapituluan, berriz, Espainiako zeinu-hizkuntzak hizkuntza-interpreteen bidez arlo publiko eta pribatuetan zelan erabili arautzen da.

Azkenik, Espainiar Zeinu Hizkuntzaren Normalizazio Linguistikorako Zentroa sortzea xedatu da.

Bigarren titulua ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen ikaskuntzari, ezagutzari eta erabilerari buruzkoa da; zehazki, I. kapituluan ikaskuntza hori arautzen da hezkuntza-sistemarako, eta II. kapituluan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera jasotzen da arlo publiko eta pribatuetan.

Azkenik, Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroa sortzea xedatu da.

Legeak, lehenengo xedapen gehigarrian, jarraipen-batzorde bat sortzen du Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalaren barruan, eta urtebeteko epea ezartzen du hura eratzeko.

Bigarren xedapen gehigarriak egitura-zuzkiduraren bermeak ezartzen ditu.

Hirugarren xedapen gehigarriak arbitrajearekin eta babes judizialarekin lotutako berme juridikoak jasotzen ditu.

Laugarren xedapen gehigarriak Espainiako zeinu-hizkuntzen interpreteen eta profesionalen egoeraren araubide iragankorra zehazten du.

Bosgarren xedapen gehigarriak Gobernuari agintzen dio azterlan bat egin dezala zeinu-hizkuntzen profesionalei buruz eta lan hori egiteko behar diren titulazioei buruz.

Seigarren xedapen gehigarria gor-itsuek behar duten arreta bereziari buruzkoa da.

Zazpigarren xedapen gehigarria entzumenerako laguntza teknikoen finantzaketari buruzkoa da.

Xedapen indargabetzaileak legeak ezartzen duenaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapenak indargabetzen ditu.

Azken xedapenetako lehenengoak aurreikusi du legeak oinarrizko izaera duela.

Azken xedapenetako bigarrenak abenduaren 2ko 51/2003 Legearen osagarritasuna ezartzen du.

Azken xedapenetako hirugarrenak legearen finantzaketa hartzen du kontuan.

Azken xedapenetako laugarrenak ahalmenak ematen ditu legea betearazteko eta garatzeko.

Azken xedapenetako bosgarrenak erabakitzen du legea pixkanaka aplikatuko dela.

Azken xedapenetako seigarrenak arautzen du noiz jarriko den indarrean legea.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da espainiar zeinu-hizkuntza Espainian hura erabiltzea askatasunez erabakitzen duten gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen hizkuntza gisa aitortzea eta arautzea, hargatik eragotzi gabe zeinu-hizkuntza katalan haren hizkuntza-erabileraren eremuan aitortzea, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzea ere.

Era berean, ondoko hau ere lege honen xedea da: zeinu-hizkuntza katalana Katalunian erabiltzea askatasunez erabakitzen duten gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen hizkuntza gisa aitortzea, hargatik eragotzi gabe Kataluniako Generalitatek, bere eskumenak garatuz, gerora egin dezakeen lege- eta erregelamendu-erregulazioa.

Lege honetan espainiar zeinu-hizkuntza aipatzen den guztietan, Espainiako gainerako zeinu-hizkuntzak aipatzen direla ulertuko da, zein bere lurralde-eremurako, hargatik eragotzi gabe autonomia-erkidego bakoitzaren araudiak haren eskumenak egikarituz ezartzen duena.

Lege honen xedea ere bada gorren, desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

2. artikulua.— Espainiako zeinu-hizkuntzak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikasi, ezagutu eta erabiltzeko eskubidea

Eskubidea aitortzen da gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek askatasunez aukera dezaten Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetarako ere, betiere lege honetan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua.— Legearen ondorioak

1. Lege honetan ezarritako arauek Espainiako lurralde osoan izango dituzte ondorioak, betiere autonomia-erkidegoen eremuan bakoitzari dagokion erregulazioari kalterik egin gabe; edozelan ere, azken xedapenetako lehenengoak aipatu berdintasuna bermatuko da.

2. Lege honetan, behar diren neurri eta bermeak ezartzen dira, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek askatasunez erabili ahal izan ditzaten Espainiako zeinu-hizkuntzak edota ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arlo publiko eta pribatu guztietan, eta horren helburua da eskubide eta askatasun konstituzionalen egikaritza eragingarri bihurtzea, eta, bereziki, nortasunaren garapen askea, oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzeko prestakuntza, hezkuntzarako eskubidea, eta bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean oso-osorik parte hartzea.

3. Lege honen II. tituluan ezarritako neurriak eta bermeak bete-betean aplikatuko zaizkie gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei, Espainiako zeinu-hizkuntzak erabiltzen dituztenean ahozko hizkuntzak erabiltzean.

4. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Zeinu-hizkuntza: ikusmen-, espazio-, keinu- eta eskuzko hizkuntzak edo hizkuntza-sistemak dira, zeinen osaeran faktore historikoek, kulturalek, linguistikoek eta sozialek parte hartzen duten; izan ere, hizkuntza horiek gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek erabiltzen dituzte Espainian zeinuen bidez hitz egiten dutenean.

b) Ahozko hizkuntza: Espainiako Konstituzioan ofizialki aitortutako hizkuntzei dagozkien hizkuntzak edo hizkuntza-sistemak dira, eta autonomia-estatutuetan haiei dagozkien lurralde-eremuetarako ofizialki aitortutakoak, zeinak Espainian hizkuntza gisa erabiltzen baitituzte gor oralistek, entzumen-desgaitasuna duten oralistek eta gor-itsu oralistek.

c) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek erabiltzen dituzten kodeak eta komunikabideak dira, bai eta haiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak eta laguntza teknikoak ere, zeinek errazten baitute ahozko eta idatzizko adierazpenerako irispidea, ingurune osoarekiko komunikazioa faboratuz.

d) Gorrak edo entzumen-desgaitasuna dutenak: arrazoi horregatik % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortua duten pertsonak, zeinek eguneroko bizitzan oztopoak baitituzte beren komunikazioan, edo, oztopook gaindituta ere, komunikaziorako bitartekoak eta laguntzak behar baitituzte.

e) Gor-itsuak: ikusmenaren eta entzumenaren narriadura konbinatua duten pertsonak dira, narriadura horrek informazioa, komunikazioa eta mugikortasuna lortzea eragozten dielarik. Desgaitasun horrek eragin larria du gutxieneko bizitza autonomoa izateko beharrezkoak diren eguneroko trebetasunetan, eta hauek behar ditu: zerbitzu espezializatuak, arreta emateko prestakuntza espezifikoa duten langileak eta komunikazio-metodo bereziak.

f) Hizkuntzaren erabiltzailea: ingurunearekin komunikatzeko hizkuntza jakin bat erabiltzen duen pertsona da. Bi hizkuntza erabiltzen dituzten pertsonak elebiduntzat jotzen dira.

g) Zeinu-hizkuntzaren erabiltzailea: komunikatzeko zeinu-hizkuntza erabiltzen duen pertsona da.

h) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabiltzailea: gorra, entzumen-desgaitasuna duena eta gor-itsua, zeinak ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak behar baititu ingurune sozialean informazioa eta komunikazioa eskuratzeko.

i) Zeinu-hizkuntzaren interpretea: zeinu-hizkuntzaren informazioa ahozko hizkuntzara eta hizkuntza idatzira, eta alderantziz, interpretatzen eta itzultzen duen profesionala, zeinak komunikazioa ziurtatzen baitu hizkuntza hura erabiltzen duten gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen eta haien ingurune sozialaren artean.

j) Gidari-interpretea: gor-itsuaren interprete- eta gidari-eginkizuna betetzen duen profesionala da, zeinak beharrezko egokitzapenak egiten baititu, ingurunearekiko lotura gisa balio du eta baldintza berdinetan parte hartzea errazten dio.

k) Hezkuntza elebiduna: hezkuntza-proiektu honetan, irakasteko eta ikasteko prozesua komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen diren bi hizkuntza edo gehiago dauden ingurunean gauzatzen da. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen kasuan, ofizialki aitortutako ahozko hizkuntzak eta Espainiako zeinu-hizkuntzak hartuko dira kontuan.

l) Logopeda eta entzumen eta hizkuntzako maisu/maistra espezialista: ahozko komunikaziorako sistema alternatiboetan edota sistema handigarrietan espezializatutako profesionalak, zeinek laguntzen baitute komunikazioa sustatzen eta errazten.

5. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honek ondorengo printzipioak ditu abiaburu:

a) Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen arloko politiken zeharkakotasuna: administrazio publikoek garatzen dituzten jarduketak ez dira soilik plan, programa eta ekintza espezifikoetara mugatuko, zeinak pentsatuta baitaude hizkuntza-modalitate horiek zein laguntza-bitartekoak erabiltzen dituzten gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat soilik, ezpada jarduketa horiek beren barruan izan behar dituzte politika eta ekintza-lerro orokorrak jarduketa publikoaren eremuetako edozeinetan, betiere hizkuntza horien erabiltzaileen beharrizanak eta eskariak kontuan hartuta.

b) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek eta tresnek, lanabesek eta gailuek ere beharrezko baldintzak bete behar dituzte, pertsona guztiek segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabili eta baliatu ditzaten, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean.

c) Aukeratzeko askatasuna: gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek eta, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin eta haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude, ahozko hizkuntza edota espainiar zeinu-hizkuntza edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzak aukeratu ahal izango dituzte.

d) Diskriminaziorik eza: inor ezin izango da diskriminatu, ez eta modu desberdinean tratatu, ez zuzenean, ez zeharka, espainiar zeinu-hizkuntza edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzak edota ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzeko eskubidea edozein eremu publiko edo pribatutan egikaritzeagatik.

e) Normalizazioa: printzipio bat da, zeinaren bidez gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek aukera izan behar baitute ohiko bizimodua eramateko, beste edozein pertsonak eskura dituen leku, eremu, ondasun eta zerbitzu berberak eskuratuz.

6. artikulua.— Aplikazio-eremua

Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasun-printzipioaren arabera, lege honetan xedatutakoa honako arlo hauetan aplikatuko da:

1. Herritarren eskura jartzekoak diren ondasun eta zerbitzuetan.

2. Garraioetan.

3. Administrazio publikoekiko harremanetan.

4. Parte-hartze politikoan.

5. Komunikabide sozialetan, telekomunikazioetan eta informazioaren gizartean.

I. TITULUA
Espainiako zeinu-hizkuntzak ikastea, ezagutzea eta erabiltzea

I. KAPITULUA
Espainiako zeinu-hizkuntzak ikastea eta ezagutzea

7. artikulua.— Hizkuntza horiek prestakuntza arautuan ikastea

1. Hezkuntza-administrazioek beharrezkoak diren baliabideak xedatuko dituzte zehazten diren zentroetan, indarrean dagoen hezkuntza-legerian ezarritakoarekin bat etorriz, Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasi ahal izan ditzaten hizkuntza hori aukeratu duten ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna duten ikasleek eta ikasle gor-itsuek, lege honen 5.c) artikuluan zehaztutakoaren arabera. Pertsona horiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude, aukeraketa gurasoek edo legezko ordezkariek egingo dute.

2. Hezkuntza-administrazioek, zehazten diren zentroetan, besteak beste, hezkuntza-eredu elebidunak eskainiko dituzte, zeinak askatasunez aukeratuko baitituzte ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek, edo haien gurasoek edo legezko ordezkariek, haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude.

3. Era berean, ikasketa-planetan, lehen aipatutako zentroetan, ikasle guztientzako hautazko irakasgai gisa, Espainiako zeinu-hizkuntzen ikaskuntza sartu ahal izango da; horrela, Espainiako zeinu-hizkuntzen erabiltzaile gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen gizarteratzea erraztuko da, eta berdintasuneko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko errespetuko balioak sustatuko dira.

4. Hezkuntza Administrazio eskudunak, behar bezala kualifikatutako profesionalak izateko, Espainiako zeinu-hizkuntzak eta, hala badagokio, lege honen I. tituluko II. kapituluan aurreikusitako erabilerarako, egokitzat jotzen dituen titulazioak zehaztuko ditu horiek egikaritzeko betekizunei buruzko araudiaren arabera, eta profesionalen hasierako eta etengabeko prestakuntza erraztuko du.

5. Hezkuntza-administrazioek prestakuntza-planak eta -programak ezarriko dituzte ikasle gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak artatzen dituzten irakasleentzat.

8. artikulua.— Hizkuntza horiek prestakuntza ez-arautuan ikastea

1. Hezkuntza-administrazioek familien, adingabe gorren, entzumen-desgaitasuna duten adingabeen eta adingabe gor-itsuen elkarlana sustatuko dute eskola- edo ikasketa-instituzioarekin, eta elkarlanean arituko dira gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen elkarteekin eta pertsona horien familien elkarteekin, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak ikasteko prestakuntza-ikastaroak egite aldera.

2. Era berean, administrazio publiko eskudunak elkarlanean arituko dira unibertsitateekin, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen elkarteekin eta horien familien elkarteekin, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak beste gizarte-eremu batzuetan ikasteko.

II. KAPITULUA
Espainiako zeinu-hizkuntzak erabiltzea

9. artikulua.— Xedea

Lege honen arabera, botere publikoei agintzen zaie Espainiako zeinu-hizkuntzen interpreteen zerbitzuak emateko gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei, horiek guztiek hala behar dutenean, betiere kapitulu honetan zehazten diren arlo publiko eta pribatuetan.

Botere publikoek, abenduaren 2ko 51/2003 Legean eta haren erregelamendu-garapeneko arauetan ezarritakoaren arabera, diskriminazioaren aurkako neurriak ere sustatuko dituzte, eta ekintza positiboko neurriak ezarriko dituzte Espainiako zeinu hizkuntzen erabiltzaile diren gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen alde, kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.

10. artikulua.— Herritarren eskura dauden ondasun eta zerbitzuetarako irispidea

a) Hezkuntza.

Hezkuntza-administrazioek aukera emango diete Espainiako zeinu-hizkuntzak erabiltzen dituzten pertsonei, hizkuntza horiek irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzeko zehazten diren irakaskuntza-zentroetan.

Era berean, Espainiako zeinu-hizkuntzen erabiltzaileek Espainiako zeinu-hizkuntzen interprete-zerbitzuak ematea sustatuko dute, zehazten diren zentroetan.

Desgaitasuna duten unibertsitate-ikasleei arreta emateko zerbitzuen esparruan, programa eta ekimen espezifikoak sustatuko dituzte unibertsitateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna duten ikasleei eta ikasle gor-itsuei arreta emateko, eta horren helburua izango da aholkuak eta laguntza-neurriak ematea.

b) Prestakuntza eta enplegua.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen II. tituluko III. kapituluan, lan-eremuan tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko neurriei buruz xedatutakoa beteko da.

c) Osasuna.

Administrazio publiko eskudunek interprete-zerbitzuak ematea sustatuko dute espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan —horrelakoak baldin badaude—, aldez aurretik hala eskatzen bada zerbitzu hori behar duten erabiltzaileentzat gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak artatzen dituzten osasun-zentroetan.

Era berean, beharrezko neurriak hartuko dituzte osasunaren arloko informazio- eta prebentzio-kanpainak Espainiako zeinu-hizkuntzetan irisgarri egon daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat.

d) Kultura, kirola eta aisia.

Administrazio publiko eskudunek interprete-zerbitzuak ematea sustatuko dute Espainiako zeinu-hizkuntzetan, aldez aurretik hala eskatzen bada hizkuntza hori erabiltzen duten pertsonentzat, betiere zehazten diren kultura-, kirol-, aisia- eta aisialdi-jardueretan, hala nola zinemetan, antzokietan eta museo nazionaletan, Estatuaren ondarearen monumentu historiko-artistikoetan eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen duten bisita gidatuetan.

11. artikulua.— Garraioak

1. Administrazio eskudunek zehazten dituzten itsasoko, lurreko eta aireko garraio-geltokietan, bidaiarien trafikoaren garrantzia dela eta, interpreteen zerbitzuak emango dira espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan —horrelakoak baldin badaude—, gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, horiek ere ezartzen diren jendaurreko informazio- eta arretaguneetan, betiere lege honen azken xedapenetako hirugarrenean aipatzen diren lankidetza-mekanismoetan jasotako aurreikuspenekin.

2. Garraioetako funtzionamendu- eta segurtasun-arauei buruzko jarraibideak zeinu-hizkuntzan ere zabaltzeko beharrezko neurriak hartuko dira, ahal den guztietan.

12. artikulua.— Administrazio publikoekiko harremanak

1. Administrazio publiko eskudunek interprete-zerbitzuak ematea sustatuko dute espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan —horrelakoak baldin badaude—, aldez aurretik hala eskatzen bada hizkuntza hori erabiltzen duten pertsonentzat, zertarako eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek administrazio publikoekin dituzten harremanak errazagoak izan daitezen.

2. Justizia eta Espetxeetako Administrazioari dagokionez, baldintza egokiak sustatuko dira, hala nola espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzuak edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzen interprete-zerbitzuak —horrelako hizkuntzak baldin badaude—, prestatu eta eskuragarri izatea, betiere Prozedura Zibilaren Legearen 143. artikuluan eta Prozedura Kriminalaren Legean gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei buruz xedatutakoa aplikatzeko.

13. artikulua.— Parte-hartze politikoa

1. Botere publikoek, alderdi politikoek eta gizarte-eragileek erraztuko dute informazio instituzionalak eta komunikabideetan doan eta nahitaez eman behar diren programak erabat irisgarriak izatea gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, betiere hauteskunde- eta sindikatu-legeriaren arabera; horretarako, informaziook eta programok espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan emititu edo banatuko dira.

2. Gorte Nagusiek, autonomia-erkidegoetako batzar legegileek, diputazio probintzialek eta toki-korporazioek eta -erakundeek interpretazioa sustatuko dute espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan —horrelakoak baldin badaude—, bai jendaurreko osoko bileretan, bai interes orokorreko beste edozeinetan, horrela erabakitzen denean, baldin eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen badute eta aldez aurretik hala eskatzen bada.

14. artikulua.— Komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

1. Botere publikoek beharrezko neurriak sustatuko dituzte komunikabide sozialak, haien araudi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, irisgarri izan daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak txertatuz.

2. Era berean, botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte publizitate-kanpaina instituzionalak, eta kanpaina horiek herritarren eskura jartzen dituzten ikus-entzunezko euskarriak pertsona horientzat irisgarri egon daitezen.

3. Beharrezko neurriak ezarriko dira telekomunikazioak espainiar zeinu-hizkuntzaren bidez iristea sustatzeko.

4. Titulartasun publikoko edo funts publikoekin finantzatutako Interneteko orrialdeak eta atariak agintari eskudunek unean-unean ezarritako estandarretara egokituko dira, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek haiek irits ditzaten; horretarako, agintariek orrialdeotan eta atariotan sistemak jarriko dituzte pertsona haien eskura, informazioa irits dezaten hizkuntza-eremuari dagokion hizkuntzan.

5. Administrazio publikoek kongresu, jardunaldi, sinposio eta mintegiak sustatzen edo diruz laguntzen dituztenean, eta horietan gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen dutenean, erraztasunak emango dituzte, espainiar zeinu-hizkuntzan edota autonomia-erkidegoetako berezko zeinu-hizkuntzetan interprete-zerbitzuak emanez, betiere interesdunek hala eskatu ondoren.

6. Alarma-, salbuespen- eta setio-egoeren deklarazioari buruzko mezuek, bai eta mezu instituzionalek ere, erabat irisgarriak izan beharko dute gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat.

15. artikulua.— Espainiar Zeinu Hizkuntzaren Normalizazio Linguistikorako Zentroa

Espainiar Zeinu Hizkuntzaren Normalizazio Linguistikorako Zentroa sortzen da. Gobernuak, Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalari entzun ondoren, Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuan zentro hori arautuko du, eta horren helburua izango da hizkuntza horren erabilera ona ikertu, sustatu, hedatu eta zaintzea. Espainiar Zeinu Hizkuntzaren Normalizazio Linguistikorako Zentroak espainiar zeinu-hizkuntzan eta soziolinguistikan adituak diren profesionalak izango ditu, eta bere ekintzak garatuko ditu, kontsultak eginez eta hitzarmenak ezarriz unibertsitateekin, eta gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeekin. Kide anitzeko organo paritario batek zuzenduko du zentro hori, zeina osatuko baitute Estatuko Administrazioaren ordezkariek eta espainiar zeinu-hizkuntzaren erabiltzaileen hizkuntza-komunitatearen elkarte-mugimendua ordezkatzen duten beste horrenbeste erakundek. Gainera, lehendakari bat eta idazkari bat izango ditu, eta horien titularrak Estatuko Administrazioaren ordezkariak izango dira.

II. TITULUA
Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikastea, ezagutzea eta erabiltzea

I. KAPITULUA
Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikastea eta ezagutzea

16. artikulua.— Bitartekoak prestakuntza arautuan ikastea

1. Hezkuntza-administrazioek behar den guztia xedatuko dute, lege honen 5.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera hizkuntza hori aukeratzen duten ikasle gorrei edo entzumen-desgaitasuna duten ikasleei eta ikasle gor-itsuei, hala behar badute, ahozko hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen ikaskuntza errazteko, indarrean dagoen hezkuntza-legeriaren arabera. Pertsona horiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude, aukeraketa gurasoek edo legezko ordezkariek egingo dute.

2. Behar bezala kualifikatutako profesionalak izateko ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen ikaskuntzarako, eta, hala badagokio, II. tituluko II. kapituluan aurreikusitako erabilerarako, hezkuntza-administrazio eskudunak egokitzat jotzen dituen titulazioak zehaztuko ditu horiek egikaritzeko betekizunei buruzko araudiaren arabera, eta profesionalen hasierako prestakuntza erraztuko du.

3. Hezkuntza-administrazioek prestakuntza-planak eta -programak sustatuko dituzte ikasle gorrak, entzumen-desgaitasuna duten ikasleak eta ikasle gor-itsuak artatzen dituzten irakasleentzat.

17. artikulua.— Bitartekoak prestakuntza ez-arautuan ikastea

1. Hezkuntza-administrazioek familien, adingabe gorren, entzumen-desgaitasuna duten adingabeen eta adingabe gor-itsuen elkarlana sustatuko dute eskola- edo ikasketa-instituzioarekin, eta elkarlanean arituko dira gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen elkarteekin eta pertsona horien familien elkarteekin, betiere ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikasteko prestakuntza-ikastaroak egite aldera.

2. Era berean, administrazio publiko eskudunak elkarlanean arituko dira unibertsitateekin, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen elkarteekin eta horien familien elkarteekin, betiere ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikasteko.

II. KAPITULUA
Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzea

18. artikulua.— Xedea

Lege honekin bat etorriz, botere publikoei agintzen zaie ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatzeko gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen artean, betiere kapitulu honetan zehazten diren arloetan.

Botere publikoek, Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legean eta haren erregelamendu-arauetan ezarritakoaren arabera, diskriminazioaren aurkako neurriak sustatuko dituzte, eta ekintza positiboko neurriak ezarriko dituzte ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzen dituzten gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen alde, kapitulu honetan xedatutakoarekin bat etorriz.

19. artikulua.— Herritarren eskura dauden ondasun eta zerbitzuetarako irispidea

a) Hezkuntza.

Hezkuntza-administrazioek ahozko komunikazioaren erabiltzaile diren gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei horretarako aukera emango diete zehazten diren irakaskuntza-zentroetan.

Era berean sustatuko dute gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ematea, zehazten diren zentroetan.

Desgaitasuna duten unibertsitate-ikasleei arreta emateko zerbitzuen esparruan, unibertsitateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna duten unibertsitateko ikasleei eta unibertsitateko ikasle gor-itsuei arreta emateko programa eta ekimen espezifikoak sustatuko dituzte, aholkularitza, orientazioa eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak emateko.

b) Prestakuntza eta enplegua.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen II. tituluko III. kapituluan, lan-eremuan tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeko neurriei buruz xedatutakoa beteko da.

c) Osasuna.

Osasun-administrazioek ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak sustatuko dituzte horiek behar dituzten erabiltzaileen artean, gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak artatzen dituzten osasun-zentroetan.

Era berean, beharrezko neurriak hartuko dituzte osasunaren arloko informazio- eta prebentzio-kanpainak gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek iristeko modukoak izan daitezen, azpititulazioaren eta ahozko komunikaziorako bestelako laguntza-bitartekoen bidez.

d) Kultura, kirola eta aisia.

Administrazio eskudunek sustatuko dute ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ezar daitezen bitarteko horien erabiltzaileentzat, zehazten diren kultura-, kirol-, jolas- eta aisialdi-jardueretan, hala nola zinemetan, antzokietan eta museo nazionaletan, Estatuaren ondarearen monumentu historiko-artistikoetan eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen duten bisita gidatuetan.

20. artikulua.— Garraioak

Bidaiarien trafikoaren garrantzia dela-eta administrazio eskudunek zehazten dituzten itsasoko, lurreko eta aireko garraio-geltokiek ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak izango dituzte gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, era berean ezartzen diren jendaurreko informazio- eta arretagune zehatzetan, hori guztia legearen azken xedapenetako hirugarrenak aipatzen dituen lankidetza-mekanismoetan dauden aurreikuspenen arabera.

Beharrezko neurriak hartuko dira garraioetako funtzionamendu- edo segurtasun-arauei buruzko jarraibideak, ahal den guztietan, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ere zabaltzeko.

21. artikulua.— Administrazio publikoekiko harremanak

Administrazio publikoek baldintza egokiak sustatuko dituzte, hala nola ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen prestakuntza eta eskuragarritasuna, eta horren helburua izango da gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek administrazio publikoekin dituzten harremanak erraztea.

Justizia Administrazioari dagokionez, baldintza egokiak sustatuko dira, hala nola ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen prestakuntza eta eskuragarritasuna, Prozedura Zibilaren Legearen 143. artikuluan xedatutakoa benetan aplikatzeko, bai eta Prozedura Kriminalaren Legeak arautzen dituen prozesuetan ere, gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei dagokienez.

22. artikulua.— Parte-hartze politikoa

1. Botere publikoek, alderdi politikoek eta gizarte-eragileek erraztuko dute informazio instituzionalak eta komunikabideetan doan eta nahitaez emateko programak, hauteskunde- eta sindikatu-legeriaren arabera, erabat irisgarriak izatea gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, eta informazio eta programa horiek ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez emititu edo banatuko dira.

2. Gorte Nagusiek, autonomia-erkidegoetako batzar legegileek, diputazio probintzialek eta toki-korporazioek eta -erakundeek ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak eta azpititulazioa sustatuko dituzte, bai jendaurreko osoko bileretan, bai interes orokorreko beste edozeinetan, horrela erabakitzen denean, baldin eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen badute eta aldez aurretik hala eskatzen bada.

23. artikulua.— Komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

1. Botere publikoek beharrezko neurriak sustatuko dituzte titulartasun publikoko edo izaera publikoko komunikabide sozialak, haien araudi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, irisgarri izan daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, betiere ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez.

2. Era berean, botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte publizitate-kanpaina instituzionalak, eta kanpaina horiek herritarren eskura jartzen dituzten ikus-entzunezko euskarriak pertsona horientzat irisgarri egon daitezen azpititulazioa txertatuz.

3. Beharrezko neurriak ezarriko dira ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen eta azpititulazioaren bidez telekomunikazioetarako irisgarritasuna sustatzeko.

4. Titulartasun publikoko edo funts publikoekin finantzatutako Interneteko orrialdeak eta atariak agintari eskudunek unean-unean ezarritako estandarretara egokituko dira, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek haiek irits ditzaten; horretarako, agintariek orrialdeotan eta atariotan sistemak jarriko dituzte pertsona haien eskura, informazioa eskura dezaten.

5. Administrazio publikoek kongresu, jardunaldi, sinposio eta mintegiak sustatzen edo diruz laguntzen dituztenean, eta horietan gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen dutenean, erraztasunak emango dituzte, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz, betiere interesdunek hala eskatu ondoren.

24. artikulua.— Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroa

Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroa sortu da. Gobernuak, Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalari entzun ondoren, Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuan zentro hori arautuko du, eta horren helburua izango da ikertzea, sustatzea, ekimenak eragitea, jarduketak koordinatzea, eta azpititulazioa eta audiodeskripzioa zabaltzea laguntza-bitarteko gisa gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen komunikaziorako. Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroak bere ekintzak garatuko ditu, kontsultak eginez eta hitzarmenak ezarriz gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsuak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeekin.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Legearen Jarraipen Batzordea

Jarraipen-batzorde bat sortu da Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalaren barruan; bertan, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen, gor-itsuen eta haien familien antolakundeak egongo dira, lege honetan jasotako neurriak bultzatzeko eta neurriok betetzen direla zaintzeko, eta legea erabat eraginkorra izateko neurri egokiak proposatzeko.

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean eratuko da batzorde hori.

Bigarren xedapen gehigarria.— Egitura-zuzkiduraren bermeak

Botere publikoek beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak sustatuko dituzte lege honen xede diren ekintza positiboko neurriak betetzeko.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Berme juridikoak

Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen III. kapituluko 2. atalean arbitrajeari eta babes judizialari buruz xedatutakoari jarraituko zaio.

Laugarren xedapen gehigarria.— Espainiako zeinu-hizkuntzen interpreteen eta profesionalen egoeraren araubide iragankorra

Estatuko Gobernuak, administrazio eskudunek proposatuta, eta gai horretan indarrean dagoen legeriaren arabera, aztertuko du zein egoeratan dauden irakaskuntza ez-arautuen bitartez, lege hau indarrean jarri aurretik, prestakuntza eskuratu duten Espainiako zeinu-hizkuntzen interpreteak eta profesionalak, betiere horien administrazio-erregulazioari begira.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Zeinu-hizkuntzen profesionalak

Lege hau indarrean jarri ondoren, Gobernuak azterlan bat egingo du zeinu-hizkuntzen profesionalei buruz eta lan hori gauzatzeko behar diren titulazioei buruz.

Seigarren xedapen gehigarria.— Gor-itsutasunari arreta ematea

Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak azterlan bat egingo du gor-itsutasuna duten pertsonen kopurua, haien bizi-baldintzak eta kokapen geografikoa zehazteko, zer erreferentzia-zentro sortu behar diren zehazteko eta kolektibo horren beharrizan bereziekin bat datozen baliabideak ezartzeko.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Entzumenerako laguntza teknikoak

Botere publikoek, beren eskumenen eremuan, finantzaketa emango dute laguntza teknikoak eskuratzeko gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat.

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Arau-indargabetzea

Indarrik gabe geratzen da lege honetan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo beheragoko xedapen oro.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Legearen oinarrizko izaera

Estatuak eskumen esklusiboa du Konstituzioan ezarritako eskubideak egikaritzean eta eginbeharrak betetzean espainiar guztiak berdinak izango direla bermatzeko oinarrizko baldintzak arautze aldera, Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azken xedapenetako bigarrena.— Abenduaren 2ko 51/2003 Legearen osagarritasuna

Lege honetan espresuki arautzen ez denerako, abenduaren 2ko 51/2003 Legean, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoan, eta hura garatzeko arauetan xedatutakoa beteko da.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Finantzaketa

Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak bete egingo du lege honetan xedatutakoa, betiere desgaitasunaren arloan dituen eskumenak betetzeko esleituta dituen aurrekontuekin.

Horretarako, lankidetza-mekanismoak ezarriko dira gaian eskumena duten ministerioekin eta eskumena duten administrazio publikoekin, dagokionaren arabera.

Bereziki, Estatuko Administrazio Orokorrak lagunduko du zeinu-hizkuntza katalanaren erabileraren sustapena, ikerketa eta zabalkundea ordaintzen.

Azken xedapenetako laugarrena.— Betearazteko eta garatzeko ahalmenak

Gobernuak, bere eskumenen eremuan eta kasuan kasuko konferentzia sektorialei eta Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalari kontsulta egin ondoren, baimena du lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko. Era berean, Gobernuak erregelamendu espezifiko bat egingo du espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera garatzeko, baita ere laguntzak emateko gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak edo gor-itsuak gizarteratzeko komunikazio-oztopoak kentzen laguntzen duen edozein laguntza teknikotarako.

Azken xedapenetako bosgarrena.— Legearen aplikazioa

Lege honetan jasotako aurreikuspenak pixkanaka aplikatuko dira 6. artikuluan aipatzen diren arloetan.

Lege honen 10., 11., 12., 13., 14., 19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluetan ezarritako arauak Desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean, seigarrenean, zazpigarrenean, zortzigarrenean eta bederatzigarrenean aurreikusitako epeen eta egutegien arabera aplikatuko dira.

Azken xedapenetako seigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.1.58. 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena[345]

LEHENENGO LIBURUA
Xedapen orokorrak

I. TITULUA
Aplikazio-eremua eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak

IV. KAPITULUA
Informaziorako, prestakuntzarako eta heziketarako eskubidea

18. artikulua.— Ondasun eta zerbitzuen etiketatzea eta aurkezpena

3. Hargatik eragotzi gabe legez edo erregelamenduz aurreikusitako salbuespenak, Espainian merkaturatutako ondasun edo zerbitzuek etiketan eta aurkezpenean nahitaez jarri beharreko azalpenek gaztelaniaz behintzat egon behar dute, Estatuaren hizkuntza ofiziala baita.

BIGARREN LIBURUA
Kontratuak eta bermeak

I. TITULUA
Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin egindako kontratuak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

60. artikulua.— Kontratua egin aurreko informazioa

2. Arau honetan nahiz aplikagarriak diren gainerakoetan zehazten diren ondasun edo zerbitzuei buruzko informazioa eman beharko da, baita honako alderdi hauei buruzkoa ere:

g) Kontratua formalizatzeko hizkuntza edo hizkuntzak, kontratua egin aurreko informazioa hizkuntza horretan eskaintzen ez denean.

4.[346] Kontratu aurreko informazioa doan eta gaztelaniaz gutxienez eskuratu behar zaio kontsumitzaile eta erabiltzaileari, eta, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokian ofiziala den gainerako hizkuntzaren batean idatzi beharko da halaber.

III. TITULUA
Urrutitik egindako kontratuak eta saltokitik kanpo egindako kontratuak

II. KAPITULUA
Kontratuen aurretiko informazioa eta kontratuak

97. artikulua.— Urrutitik egindako eta saltokitik kanpo egindako kontratuen aurretiko informazioa

1. Kontsumitzaile eta erabiltzailea urrutitik edo saltokitik kanpo egindako edozein kontratu edo eskaintzaren bidez lotetsita gelditu aurretik, enpresariak modu argian eta ulergarrian eman beharko dio honako informazio hau:

h) Kontratua formalizatzeko hizkuntza edo hizkuntzak, kontratazioa egin aurreko informazioa hizkuntza horretan eskaini ez denean.

98. artikulua.— Urrutitik egindako kontratuen betekizun formalak

1. Urrutitik egindako kontratuetan, enpresariak 97.1 artikuluan eskatutako informazioa eskainiko dio kontsumitzaile eta erabiltzaileari, kontratazio-proposamenean erabilitako hizkuntzan edo kontrataziorako hautatutako hizkuntzan, eta gutxienez, gaztelaniaz; bestela, erabilitako urrutiko komunikazio-teknikekin bat datorren moduren batean jarriko du informazioa haren eskura, termino argietan eta ulergarrietan, eta merkataritza-transakzioetan fede onaren printzipioa errespetatu beharko du, baita kontratatzeko ezgai diren pertsonak babesteko printzipioak ere. Informazio hori euskarri iraunkorrean helarazten bada, hark irakurtzeko modukoa izan beharko du.

99. artikulua.— Saltokitik kanpo egindako kontratuen betekizun formalak

1.[347] Saltokitik kanpo egindako kontratuetan, enpresariak 97.1 artikuluan agindutako informazioa helaraziko dio kontsumitzaile eta erabiltzaileari, paperean edota, hura ados badago, beste euskarri iraunkor batean. Informazio horrek irakurtzeko modukoa izan beharko du, eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egon beharko du, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko beste hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, argi eta ulertzeko moduan.

IV. TITULUA
Bermeak eta saldu ondoko zerbitzuak

IV. KAPITULUA
Berme komertzial gehigarria, dokumentazio-betebeharrak eta saldu ondoko zerbitzuak

125. artikulua.— Kalitate-berme gehigarria

1. Berme komertziala gaztelaniaz behintzat formalizatu beharko da, kontsumitzaile eta erabiltzaileak eskaturik, idatziz edo kontsumitzaile eta erabiltzaileak zuzenean eskura duen beste edozein euskarri iraunkorretan, betiere eskuragarri badu eta erabilitako komunikazio-teknikarekin bat badator.

V. KAPITULUA
Merkataritza-bermeak eta saldu osteko zerbitzuak

127. artikulua.— Merkataritza-bermeak

2.[348] Berme komertzialaren deklarazioa euskarri iraunkor batean entregatuko zaio kontsumitzaile edo erabiltzaileari, beranduenez ondasunak entregatzeko unean, eta gaztelaniaz idatzita egongo da gutxienez, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko gainerako hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, modu argi eta ulergarrian.

LAUGARREN LIBURUA
Bidaia konbinatuak eta haiei lotutako bidaia-zerbitzuak

II. TITULUA
Bidaia konbinatuak

I. KAPITULUA
Informazio-betebeharrak eta bidaia konbinatuko kontratuaren edukia

153. artikulua.— Kontratu aurreko informazioa

1. Bidaia konbinatuko kontraturen bat edo hari dagokion eskaintzaren bat dela-eta bidaiaria behartuta geratu aurretik, antolatzaileak eta txikizkariak, bidaia konbinatua azken horren bidez saltzen denean, bidaia konbinatuari buruzko informazio normalizatua duen formularioa emango diote bidaiariari (II. eranskina, A edo B), bai eta bidaia konbinatuari aplika dakiokeen informazio hau ere:

a) Hona hemen bidaia-zerbitzuen ezaugarri nagusiak:

7) Beste turismo-zerbitzu batzuez gozatzea bidaiariak ahoz eraginkortasunez komunikatzeko duen gaitasunaren araberakoa bada, zerbitzu horiek zein hizkuntzatan emango diren.

3.[349] Aurreko 1. eta 2. apartatuetan aipatzen den informazioa gutxienez gaztelaniaz eman beharko zaio bidaiariari, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko beste hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, modu argi, ulergarri eta nabarmenean, eta, idatziz ematen denean, irakurtzeko modukoa izan beharko du.

155. artikulua.— Bidaia konbinatuko kontratuaren edukia eta bidaia hasi aurretik emango diren dokumentuak

1. Bidaia konbinatuko kontratuek hizkera argi eta ulergarrian idatzita egon beharko dute, eta, idatziz badaude, irakurtzeko modukoak izan beharko dute. Kontratua egiten den unean edo geroago, atzerapenik gabe, antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak kontratuaren kopia bat edo kontratuaren berrespen bat emango dio bidaiariari, euskarri iraunkor batean. Bidaiariak eskubidea izango du kontratuaren paperezko kopia bat erreklamatzeko, baldin eta bi aldeen aurrean egin bada.


8.1.59. 39/2007 Legea, azaroaren 19koa, Karrera Militarrari buruzkoa[350]

Laugarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialaren erabilera

1. Militar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea; gaztelania Estatuko hizkuntza ofiziala da, eta zerbitzu-egintzetan eta -harremanetan erabiliko da.

2. Herritarrei zerbitzua emateko administrazio-informazioko eta erregistroko jarduerak egiten diren dependentzietan, Espainiako hizkuntza ofizialak erabiliko dira herritarrei arreta emateko, Estatuko Administrazio Orokorrean aplikatzekoa den legeriaren arabera.

Seigarren xedapen gehigarria.— Osasun Kidego Militarrerako irispidea medikuntzako espezialitatean

2. Era berean, 56. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, Osasun Kidego Militarrean militar osagarri gisa sartu ahal izango dira, medikuntzako espezialitatean, Espainiako nazionalitatea izan gabe, erregelamendu bidez zehazten diren herrialdeetako nazionalak, Espainiarekin lotura historiko, kultural eta linguistiko bereziak dituztenen artean, urtean urteko horniduran zehazten diren plazetan.


8.1.60. 55/2007 Legea, abenduaren 28koa, Zinemari buruzkoa[351]

II. KAPITULUA
Zinematografia eta ikus-entzunezkoa antolatzea

1. atala
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Obra zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen nazionalitatea

1. Espainiako nazionalitatea izango dute Espainiako ekoizpen-enpresa batek edo Espainian ezarritako Europar Batasuneko beste estatu kide bateko enpresa batek egindako obrek, baldin eta Espainiako nazionalitatearen ziurtagiria organo eskudun batek ematen badie, betekizun hauek betetzen dituztela onartu ondoren:

d) Obra zinematografikoa edo ikus-entzunezkoa, ahal dela, jatorrizko bertsioan egitea, Espainiako estatuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

4. atala
Banaketa

14. artikulua.— Arau orokorrak

Legez eratutako enpresa banatzaileek, ustiapen-eskubide egokien titular direla egiaztatzen badute, indarrean dagoen legeria errespetatuz, edozein herrialdetatik datozen obra zinematografikoak banatu ahal izango dituzte Espainian, edozein bertsiotan, bikoiztuta edo azpititulatuta, Estatuko hizkuntza ofizialetan, betiere, filmak inportatzeari dagokionez Ekonomia eta Ogasun Ministerioari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe eta lehiaren arauak errespetatuz, bereziki, leihatilako diru-sarrerei dagokienez.

5. atala
Emanaldia

18. artikulua.— Pantaila-kuota

2. Pantaila-kuota betetzeko, balio bikoitza izango dute aurreko apartatuan aurreikusitako ehunekoaren zenbaketan honako hauek proiektatzen dituzten saioek:

a) Europar Batasuneko fikziozko filmak, jatorrizko bertsioan, Espainiako hizkuntza ofizialetako batera azpititulatuta.

III. KAPITULUA
Zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko neurriak eta pizgarriak

3. atala
Ekoizpenerako laguntzak

24. artikulua.— Irizpide orokorrak

1. Ekoizpenerako laguntzak ematerakoan, eta koprodukzio-hitzarmenen eta aplikatzekoak diren zuzentarauen arabera beste herrialde batzuetan filmak ekoizteko gastuen zati bat egin ahal izatea alde batera utzita, laguntza guztiak jaso ahal izateko, koprodukzio hispano-atzerritarrean egindakoak ez diren filmek honako betekizun hauek bete beharko dituzte, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan:

a) Espainiako hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea jatorrizko bertsioan.

8. atala
Beste laguntza eta pizgarri batzuk

36. artikulua.— Gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzea

19.3 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, eta zinematografian eta ikus-entzunezkoetan gaztelania ez diren hizkuntza koofizialen erabilera sustatzeari eta babesteari begira, Espainiako kultura-pluraltasuna eta lurralde bakoitzeko berezko hizkuntzen aukera-berdintasuna sustatuz ikus-entzunezko adierazpenaren eta zabalkundearen arloan, laguntza edo kreditu espezifikoen funts bat ezarriko da, zeina oso-osorik transferituko baitzaie autonomia-erkidegoetako organismo eskudunei, zeinek euren eskumenen arabera kudeatuko duten.

Estatuaren ekarpen hori, zeina erantzukizun partekatuaren printzipioan oinarritzen den, ekitaldi bakoitzean onetsitako aurrekontu-mugen barruan hornituko da, eta zinema eta ikus-entzunezko industriaren ekoizpena, banaketa, emanaldia eta sustapena hizkuntza horietan sustatzera bideratuko da.

Seigarren xedapen gehigarria.— Hitzarmenak, gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko

Kultura Ministerioak, hitzarmen bidez, lege honen 36. artikuluan aurreikusitako kredituak zehaztuko ditu urteko aurrekontu-baliabideen barruan, zertarako eta hizkuntza koofiziala duen autonomia-erkidego bakoitzak jasotzen duen diru-kopurua, urtero, erkidego horrek gaztelania ez den hizkuntza koofizialean ikus-entzunezkoen ekoizpena, banaketa, emanaldia eta sustapena sustatzeko aurreko ekitaldian emandako ekarpenen baturaren baliokidea izan dadin.

Autonomia-erkidego bakoitzak jasotzen duen diru-kopurua ez da izango egoitza autonomia-erkidego horretan duten ikus-entzunezko enpresek aurreko ekitaldian Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institututik jasotako laguntza guztien % 50 baino handiagoa.

Hamargarren xedapen gehigarria.— Europako zinemaren estreinaldia eta emanaldia sustatzea

Estatuko Administrazio Orokorrak hitzarmenak egin ahal izango ditu RTVErekin edo beste telebista-operadore batzuekin, zinema europarraren estreinaldia eta emanaldia sustatzeko programa bereziak garatzeko, eta, bereziki, Espainiako hizkuntza ofizialetako batean egindakoa.


8.1.61. 8/2009 Legea, abuztuaren 28koa, Espainiako Irrati eta Telebista Korporazioa finantzatzeari buruzkoa[352]

V. KAPITULUA
Zerbitzu publikoko betebehar gehigarriak

9. artikulua.— Zerbitzu publikoko betebehar gehigarriak

1. Ekainaren 5eko 17/2006 Legearen ondoriozko zerbitzu publikoko betebeharrak alde batera utzi gabe, RTVE korporazioak honako hauek ere bete beharko ditu:

d) Haurrentzako kanalean, lanegunetan, tokiko hamazazpi orduetatik hogeita bat orduetara, lau eta hamabi urte bitarteko adingabeentzako programen % 30 eskaintzea gutxienez. Asteburuetan eta oporraldietan, betebeharra tokiko bederatzi orduetatik hogei orduetara luzatuko da. Itzalaldi analogikoa gertatu ondoren, programa horiek ordutegi horretan bertan emango dira, pixkanaka, sistema eleaniztunean, gutxienez gaztelaniaz, Estatuko hizkuntza koofizialetan eta ingelesez, betiere aukera teknikoek eta aurrekontuek horretarako aukera ematen badute.

[…]

e) 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen, programen % 90 azpititulatu behar dira, eta pixkanaka % 100era iritsi, betiere aukera teknikoek horretarako aukera ematen badute, eta astean gutxienez interpretazioko hamar ordu eman behar dira zeinu-hizkuntza erabiliz eta beste hamar ordu audiodeskribatuz. Lurraldekako emanaldietan, autonomia-erkidego bakoitzeko hizkuntza-errealitatea hartuko da kontuan.

n) Estaldura geografiko, sozial eta kultural handiena ziurtatzea, eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea eskaintza digitalean, batez ere kultura- eta arte-ekoizpenari eskainitako kanal baten bidez. Aukera teknikoen eta aurrekontu-aukeren arabera, autonomia-erkidegoetan ekoitzitako ikus-entzunezko edukiak erosi eta emango ditu korporazioak, eta, hizkuntza koofizialetan direnean, gaztelaniarekin sistema dualean emango da. Era berean, hizkuntza koofiziala duten lurraldeetan, autonomia-erkidego bakoitzeko hizkuntza-errealitatearen arabera, fikzioko, animazioko eta dokumentaletako programa grabatuen bertsio bikoiztuak edo azpititulatuak emango dira hizkuntza horietan. Lurralde-deskonexioak erkidego bakoitzaren berezko hizkuntzan egingo dira, erkidego bakoitzaren hizkuntza-errealitatearen arabera.


8.1.62. 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituena[353]

I. TITULUA
Nazioarteko babesa

I. KAPITULUA
Asilo-eskubidea aitortzeko baldintzak

7. artikulua.— Pertsekuzio-arrazoiak

1. Pertsekuzio-arrazoiak balioesterakoan, ondoko elementuok hartuko dira kontuan:

c) Nazionalitate kontzeptua herritartasuna edukitzea edo ez edukitzea baino gehiago da: bereziki bere barruan hartuko du identitate kultural, etniko edo linguistikoak, jatorri geografiko edo politiko komunek edo beste estatu bateko biztanleriarekin dituen harremanek zehaztutako talde batekoa izatea;

II. TITULUA
Nazioarteko babesa aitortzeko prozedura-erregelak

I. KAPITULUA
Eskabidea aurkeztea

16. artikulua.— Nazioarteko babesa eskatzeko eskubidea

2. Eskubide hori egikaritzeko, nazioarteko babesa eskatzen dutenek eskubidea izango dute osasun-laguntza eta doako laguntza juridikoa izateko; eskubide horrek bere barruan hartzen ditu eskabidearen formalizazioa eta prozeduraren izapidetze osoa, Espainiako legeriak arlo honetan ezarritakoaren arabera emango dena. Orobat, interpretea edukitzeko eskubidea izango du 4/2000 Lege Organikoaren 22. artikuluaren arabera.

17. artikulua.— Eskabidea aurkeztea

3. Eskabidea egiten duen unean, atzerritarrari informazioa emango zaio berak uler dezakeen hizkuntza batean:

a) bete behar den prozedurari buruz;

b) izapidetzean zehar dituen eskubide eta betebeharrei buruz, bereziki betebeharrok betetzeko dituen epeari eta eskuarteei buruz;

c) Aterpetuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarekin harremanetan jartzeko duen aukerari buruz, eta euren helburuen artean nazioarteko babesa behar dutenei aholkularitza eta laguntza ematea duten eta onartuta dauden gobernuz kanpoko erakundeekin harremanetan jartzeko duen aukerari buruz;

d) betebeharrak ez betetzeak edo agintariekin lankidetzan ez aritzeak ekar ditzaketen ondorioei buruz; eta

e) nazioarteko babesa eskatzeagatik jaso ditzakeen gizarte-eskubide eta –prestazioei buruz.

18. artikulua.— Eskatzaileen eskubide eta betebeharrak

1. Asiloa eskatzen duena, behin eskabidea aurkeztuta, lege honen 16., 17., 19., 33. eta 34. artikuluetan jasotakoaren arabera, eskubide hauek ditu:

[…]

b) doako laguntza juridikoa eta interpretea;

[…]

V. KAPITULUA
Ebazpenaren ondorioak

36. artikulua.— Asilo-eskubidea edo babes subsidiarioa ematearen ondorioak

1. Asilo-eskubidea edo babes subsidiarioa emateak ekarriko du eskubide hauek aitortzea: Aterpetuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioan ezarritakoak, atzerritartasun eta immigrazioaren arloan indarrean dagoen araudiak ezarritakoak, bai eta Europar Batasunaren araudian ezarritakoak ere, eta beti:

b) emandako nazioarteko babesaren edukiarekin lotutako eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa eskuratzea babesaren onuradunak uler dezakeen hizkuntza batean;

4. Kasu berezietan, zailtasun sozial edo ekonomikoak direla bide, administrazio publikoek zerbitzu osagarriak abiarazi ahal izango dituzte, enplegua, etxebizitza eta hezkuntza-zerbitzu orokorrak lortzeko dauden sistema publikoetarako; bai eta interpretazioko eta dokumentuen itzulpeneko zerbitzu espezializatuak, desgaitasuna duten adinekoentzako laguntza iraunkorrak eta larrialdiko laguntza ekonomikoak ere.


8.1.63. 17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu-jarduerak aske iritsi eta haien egikaritzari buruzkoa[354]

HITZAURREA

II

Zehatz-mehatz, administrazio publikoek kendu beharko dituzte beharrezkoak ez diren prozedura eta izapideak, edo, bestela emaileentzat hain nekezak gertatzen ez diren alternatibez ordeztu. Era berean, onartu beharko dituzte beste estatu kide bateko agintari eskudunek emandako dokumentuak, dokumentuotatik ulertzen denean eskatutako betekizuna betea dela, eta ezin izango du eskatu jatorrizko dokumenturik, kopia konpultsaturik edo zinpeko itzulpenik aurkezterik, salbu eta Erkidegoaren araudian ezarritako kasuetan edo ordena publiko eta segurtasunarengatik justifikatutako kasuetan. Gainera, prozedura eta izapide guztiak urrunetik eta eskuarte elektronikoez egin ahal izango dira, eta horrek murriztu egingo du prozedurek zerbitzu-emaileentzat bezala agintari publikoentzat dakarten zama.

IV. KAPITULUA
Sinplifikazio administratiboa

17. artikulua.— Prozeduren sinplifikazioa

3. Espainiako edo beste estatu kide bateko agintari eskudunek emandako dokumentuen kasuan, ez da eskatuko jatorrizko dokumenturik edo kopia konpultsaturik edo zinpeko itzulpenik aurkezterik, salbu eta Erkidegoaren araudian ezarritako kasuetan edo ordena publiko eta segurtasunarengatik justifikatutako kasuetan. Hala ere, agintari eskudunak beste agintari eskudun bati eskatu ahal izango dio aurkeztutako dokumentua kautoa dela baieztatzea.

19. artikulua.— Leihatila bakarraren bidez emandako informazioaren bermeak

2. Administrazio publikoek neurriak hartuko dituzte artikulu honetan araututako informazioa leihatila bakarrean eskuratu ahal izateko gaztelaniaz, estatuko hizkuntza koofizialetan eta Erkidegoko lan-hizkuntzetako batean.

V. KAPITULUA
Zerbitzuen kalitateari buruzko politika

22. artikulua.— Emaileek informazioa emateko dituzten betebeharrak

2. Emaileek jasotzaileari, erraz eskuratzeko moduan, informazio hau emango diote:

k) Ze hizkuntzan edo zein hizkuntzatan formalizatu ahal izango den kontratua, noiz eta kontratuko hizkuntza ez denean kontratazioa egin aurretik informazioa beste hizkuntza batean eskaini denean.

3. Jasotzaileak eskatuz, emaileek haren eskuetan jarriko dute informazio osagarri hau:

e) Zein diren emailea lotuta duten ereduzko kodeak, bai eta zein helbidetan kontsulta daitezkeen kode horiek bide elektronikoz eta zein hizkuntzatan dauden kode horiek.

23. artikulua.— Emaileek erreklamazioen arloan dituzten betebeharrak

3. Kontratua egin den hizkuntza berean egingo da erantzuna.

VI. KAPITULUA
Administrazioen arteko lankidetza, emaileak benetan kontrolatzeko

28. artikulua.— Emaileek informazioa emateko dituzten betebeharrak

[…]

Informazio hori leihatila bakarrean emandako hizkuntzan edo hizkuntzetan komunikatuko da.

[…]


8.1.64. 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa[355]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

[356]2. artikulua.— Definizioak

Lege organiko honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

1. Osasuna: erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez soilik afekziorik edo gaixotasunik ez izatea.

2. Sexu-osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera orokorra, hertsadurarik, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko ingurunea behar duena, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, pertsonen sexualitatearekin lotutako aspektu guztietan. Era berean, ikuspegi integrala da herritarren beharrizanak aztertzeko eta horiei erantzuteko, bai eta osasunerako eskubidea eta sexu-eskubideak bermatzeko ere.

3. Ugalketa-osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera orokorra, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, pertsonen ugalketarekin lotutako aspektu guztietan. Era berean, ikuspegi integrala da herritarren beharrizanak aztertzeko eta horiei erantzuteko, bai eta osasunerako eskubidea eta ugalketa-eskubideak bermatzeko ere..

4. Osasuna hilekoaren garaian: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera integrala, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, hilekoarekin lotutako aspektu guztietan. Hilekoaren kudeaketatzat hartuko da emakumezkoek beren hilekoen zikloari heltzea erabakitzen duten modua, eta hilekoetarako produktuak kudeatzeko erabil daitezke, hala nola konpresak, tanpoiak, hilekoen kopak eta antzeko artikuluak.

5. Esku-hartze ginekologiko eta obstetriko egokiak: sexu- eta ugalketa-osasunaren arretaren esparruan emakumezkoen osasun fisikoa eta psikikoa sustatzen eta babesten dituztenak, bereziki, beharrezkoak ez diren esku-hartzeak saihestuz.

6. Hileko ezgaitzaile sekundarioa: aldez aurretik diagnostikatutako patologia batek sortutako dismenorrea batek eragindako ezintasun-egoera.

7. Emakumezkoen aurkako indarkeria ugalketa-eremuan: egintza oro da, zeina baitatza generoagatiko diskriminazioan, horrek jotzen duelarik sexu- eta ugalketa-osasunaren eremuan emakumezkoen osotasunaren edo aukera librearen aurka, haiek amatasunari buruz, amatasuna denboran zehar antolatzeari buruz eta ama izateari buruz hartu behar duten erabaki librearen aurka.

8. Nahitaezko esterilizazioa: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita ebakuntza kirurgiko bat egitea, haren helburua edo ondorioa delarik emakumezko batek modu naturalean ugaltzeko duen gaitasuna amaitzea, betiere haren baimen informatua lortu gabe edo hark prozedura ulertu gabe.

9. Nahitaezko antisortzea: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita nahitaezko esterilizazioaren antzeko ondorioak dituen edozein bidetatik —medikamentu bidetik ere— egiten den esku hartze medikoa.

10. Nahitaezko abortua: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita emakumezko bati abortua egitea, aurretik haren baimen informatua lortu gabe, salbu eta azaroaren 14ko 41/2002 Legearen 9.2.b) artikuluan aipatzen diren kasuetan».

[357]3. artikulua.— Printzipioak eta aplikazio-eremua

1. Lege organiko honen ondorioetarako, hauek izango dira botere publikoen jardunaren printzipio gidariak:

f) Irisgarritasuna. Bermatuko da lege organiko honek jasotzen dituen ekintza eta neurri guztiak irisgarritasun unibertsaletik sortuko direla; horren helburua, berriz, hauxe da: ekintzok eta neurriok pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izatea, eta horrela lege organiko honek jasotzen dituen eskubideak eraginkorrak izatea desgaitasuna dutenentzat, hizkuntza-mugak edo kultura-desberdintasunak dituztenentzat, adinekoentzat, bereziki emakumezkoentzat, gazteentzat eta haurrentzat.

[358]I. TITULUA
Erantzukizun instituzionala osasunaren, eta sexu- eta ugalketa-eskubideen eremuan

[359]I. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzeko politika publikoak

[360]5. artikulua.— Botere publikoen jardunaren helburuak eta berme orokorrak

1. Botere publikoek, beren osasuneko, hezkuntzako eta lanbide-heziketako politikak eta gizarte-politikak garatzean, honako hauek bermatuko dituzte:

h) Emakumezkoen aurkako edozein motatako indarkeria prebenitzea, zehatzea eta desagerraraztea, osasunari, eta sexu- eta ugalketa-eskubideei dagokienez. Neurri horiek guztiak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ere egingo dira.

2. Era berean, beren politikak garatzean, honako hauek sustatuko dituzte:

b) Beste jatorri nazional eta etniko batzuetako eta beste arraza-jatorri batzuetako pertsonei arreta ematea kulturaren aldetik egoki jokatuz; horretarako, ez da kontuan hartuko zein den pertsonon atzerritartasun-egoera administratiboa, eta arreta berezia eskainiko zaie hizkuntzaren aldetik egon daitezkeen oztopoei, betiere osasun-arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera.

[361]5 sexies artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarriko zerbitzuak

5. Zerbitzu espezializatu horiek autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetara egokituta egongo dira.

[362]II. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-osasunaren eremuko neurriak

[363]7. artikulua.— Arreta ematea sexu-osasunari

Zerbitzu publikoek honako hauek bermatuko dituzte:

b) Diskriminazioaren aurkako ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala jardunbide guztietan, betiere inguruabar hauek modu integralean baloratu eta jorratzeko: adina, sexua, genero-identitatea, jatorri nazionala, hizkuntza, etnia edo arraza, atzerritarren administrazio-egoera, desgaitasuna eta pertsonen egoera ekonomikoa.

[364]III. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloko neurriak

[365]10 quinquies artikulua.— Prebentzioko eta informazioko kanpaina instituzionalak

3. Kanpainak irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta adina, desgaitasuna edo hizkuntza bezalako inguruabarrak. Horretarako, zabalkunde berezia izango dute titulartasun publikoko komunikabideetan, eta zentro hauetan: hezkuntzakoetan, prestakuntzakoetan, gizarte-zentroetan, osasunekoetan, lanekoetan, kulturakoetan eta kirol-zentroetan.

II. TITULUA
Haurdunaldiaren borondatezko etetea

I. KAPITULUA
Haurdunaldia borondatez eteteko baldintzak

[366]17. artikulua. Haurdunaldiaren borondatezko eteteari buruzko informazioa

5. Artikulu honetan aurreikusitako informazioa argia, objektiboa eta ulergarria izango da. Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, haien beharrizanetara egokitutako formatu eta bitarteko irisgarrietan emango da, eta gaztelaniaz hitz egiten ez duten emakumezko atzerritarrek interpretearen laguntza izango dute. Hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetan, haietatik edozeinetan emango da arreta hori, emakumezkoak hala eskatzen badu.

[367]18 bis artikulua.— Prestazioari buruzko informazioa bermatzeko neurriak

Botere publikoek informazio publikoa emango dute haurdunaldia borondatez eteteko prozesuari, araudiari eta baldintzei buruz, honako hauek bermatuz:

a) Erabiltzaileen adinak, baldintza sozioekonomikoak, hizkuntzakoak eta desgaitasunekoak kontuan hartzen dituen ibilbide erraz eta ulergarri baterako irisgarritasuna».

[368]III. TITULUA
Sexu- eta ugalketa-eskubideak babestea eta bermatzea

[369]I. KAPITULUA
Erantzukizun instituzionalaren irismena

[370]25. artikulua.— Sentsibilizazioa eta informazioa

2. Kanpainak herritarrentzat irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta, besteak beste, adina, desgaitasuna, hizkuntza, landa-ingurunea edo Espainiako herritarrak atzerrian bizitzea.


8.1.65. 8/2010 Legea, martxoaren 31koa, zeinaren bidez aurreikusten baita erregelamendu (EE) hauetan ezarritako zehapen araubidea: substantzia eta nahaste kimikoak erregistratzeari, ebaluatzeari, baimentzeari eta murrizteari (REACH) buruzkoa, eta substantzia eta nahaste kimikoak sailkatzeari, etiketatzeari eta ontziratzeari (CLP) buruzkoa[371]

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

5. artikulua.— 1907/2006 (EE) Erregelamendutik eratorritako arau-hausteak

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira falta astuntzat:

b) Segurtasun-datuen fitxa ez ematea, gaztelaniaz gutxienez.

6. artikulua.— 1272/2008 (EE) Erregelamendutik eratorritako arau-hausteak

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira falta astuntzat:

h) Etiketa gutxienez gaztelaniaz idatzita ez aurkeztea.


8.1.66. 10/2010 Legea, apirilaren 28koa, Kapitalak Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa Prebenitzeko Legea[372]

HITZAURREA

[…]

Beste alde batetik, ikuspegi teknikotik benetako transposizioa egin da, zuzentarauaren terminologia eta sistematika aberriko legegintza-praktiketara egokituz. Horrela, adibide gisa, “erantzukizun publikoa duten pertsonak” esapidea aukeratu da zuzentarauak “ingurune politikoko pertsonak” deitzen duena aipatzeko, lehenengo esapidea zehatzagoa eta adierazkorragoa delako gaztelaniaz. […]

[…]


8.1.67. 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[373]

II. TITULUA
Kapital-sozietateak eratzea

[374]III BIS KAPITULUA
Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa elektronikoa (linean eratzea)

40 bis artikulua.— Eraketa elektronikorako eredu elektronikoak

[…]

Ereduzko dokumentu horiek gaztelaniaz, hizkuntza koofizialetan eta ingelesez idatzita egon beharko dute. Eskritura publikoa egilestea eta inskribatzea notario- eta erregistro-arauen arabera egingo da, hurrenez hurren.


8.1.68. Senatuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2010eko uztailaren 21ekoa, autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak Ganberaren jardueran erabiltzeari buruzkoa[375]

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak hitzaurrean bertan borondatea aldarrikatzen du «espainiar guztien eta Espainiako herri guztien» hizkuntzak babesteko; hirugarren artikuluan, gainera, aitortzen du ezen hizkuntzok haien autonomia-erkidegoetan ofizialak izango direla, eta ezartzen du ezen hizkuntza horiek «begirune eta babes berezia» izango dutela.

Geroago, autonomia-estatutuak onetsi ziren, eta oneste horrek ekarri zuen hizkuntzon ofizialtasuna aitortzea haien lurraldeetan gaztelaniarekin batera, eta hizkuntza horiek erabiltzeko eskubidea ere aitortu zuen; izan ere, gaur egun, Konstituzioa onetsi zenetik hogeita hamar urte baino gehiago igaro direnean, normala eta orokorra da hizkuntza horiek erabiltzea, gizartean ez ezik, baita lurralde horietako instituzioetan ere, eta, bereziki, lurralde horietako parlamentuetan.

Konstituzioaren 69.1 artikuluaren arabera, Senatua lurralde-ordezkaritzako ganbera da; bada, gaur egun, Senatuak beharrezkotzat jotzen du Konstituzioaren 72.1 artikuluak Senatuari ematen dion ahala egikaritzea eta azken honek bere erregelamendua erreformatzea, betiere eginkizun hori bete-betean egikaritzeko, eta «espainiar guztien eta Espainiako herri guztien» hizkuntzak babesteko eta errespetatzeko borondatearen arabera; erreforma horren helburua berriz, hauxe da: hitzaldiak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiteko aukera Ganberaren jarduera osora zabaltzea, eta, bereziki, Osoko Bilkurara; izan ere, aukera hori jadanik aitortuta dago Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan.

Gaztelaniarekin batera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzak erabiltzeko ahalmena lehen aldiz aitortu zen Senatuaren Erregelamenduaren 1994ko maiatzaren 3ko testu bateginean; izan ere, testu horrek baimena eman zuen hizkuntza horietako edozein erabiltzeko eratze-bilkuran presidente hautetsiak egiten duen lehenengo hitzaldian, Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorrean autonomien egoerari buruzko eztabaidan egiten diren hitzaldietan, eta herritarrek eta instituzioek Senatuari bidaltzen dizkioten idazkietan.

Geroago, 2005eko ekainaren 29an, beste proposamen bat onetsi zen Senatuaren Erregelamendua erreformatzeko, Senatuan autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen erabilera zabaltzeari buruzkoa; proposamen horrek aukera ematen du hizkuntzok erabiltzeko Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkura guztietan, eta baimena ematen du, era berean, gaztelaniaz gain, hizkuntza horietan aurkezten diren legegintzaz besteko ekimenak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialeko Senatuaren atalean argitaratzeko.

Erreforma horiek bere garaian onartu ziren Senatuan, eta hasierako urratsak izan ziren autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen erabilera pixkanaka aitortzeko prozesuan. Lehenengo erreforma horiek praktikan jartzea eta, bereziki, Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan aldibereko itzulpen-sistema bat ezartzea oso positiboak izan dira, eta erakutsi dute hizkuntza ofizialen erabilera, eleaniztasunaren praktika, gaur egun erabilgarri dauden itzulpenerako baliabide teknologikoak aplikatuta, ez dela oztopoa ganbera honen bizitza parlamentarioaren funtzionamendu normalerako, ezpada bizitza hori aberastu egiten du, eta askatasuneko, normaltasuneko eta, azken batean, elkarbizitza demokratikoko giroa faboratzen du. Hori dela eta, Senatuaren Osoko Bilkurak berak adierazi zuen Erregelamenduari beste erreforma batzuk egin nahi zizkiola, betiere hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera Osoko Bilkurara eta batzordeetara zabaltzeko.

Horrela, bada, aurreko legegintzaldia amaitzear zegoela, Senatuaren Osoko Bilkurak mozio bat onetsi zuen 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran; mozio horren bidez, konpromisoa hartu zuen Ganberaren Erregelamenduaren erreforma sustatzeko, betiere Osoko Bilkuraren eta batzordeen ohiko jardueran, oro har, autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein ahoz eta idatziz erabiltzea aitortzeko eta babesteko.

Legegintzaldi hau hasita, Senatuaren Osoko Bilkurak, 2008ko maiatzaren 27an egindako bilkuran, berriro ere onetsi zuen tankera bereko mozio bat, zeinaren bidez bere burua behartzen zuen Ganberaren Erregelamenduaren erreforma sustatzera, betiere Osoko Bilkuraren eta batzordeen ohiko jardueran, oro har, autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein ahoz eta idatziz erabiltzea aitortzeko eta babesteko, ondorioak legegintzaldi honetatik aurrera sortuaz.

Gaur planteatzen den erreforma aurreko erreformen ildo beretik doa, erreforma horiek Senatuaren jardueran hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukerak zabaltzen baitzituzten; bada, oraingo erreforma honek bete egiten ditu ildo beretik zihoazen Osoko Bilkuraren erabakiak eta, bereziki, Osoko Bilkuraren 2008ko maiatzaren 27ko erabakia, eta erreformaren helburua hauxe da: legegintzaldi honetan Senatuak bere ohiko jardueran txertatzea autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzen erabilera normala, betiere Senatua lurralde-ganbera den aldetik.

Artikulu bakarra

1. 20. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, eta eduki hau izango du:

«3. Senatariek, gaztelaniazko testuarekin batera, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein erabili ahal izango dute Ganberaren Erregistroan idazkiak aurkezteko».

2. 84. artikuluari 5. apartatua gehitzen zaio, eta eduki hau izango du:

«5. Senatariek Osoko Bilkuran hitz egin ahal izango dute, mozioak eztabaidatzen direnean, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan».

3. 191.2. artikulua honela geratuko da idatzita:

«2. Ekimen baten egileak hura gaztelaniaz eta, gainera, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako batean aurkezten badu, ekimena hizkuntza horretan ere argitaratuko da».

4. Bosgarren xedapen gehigarria gehitu da, eta eduki hau izango du:

«Senatuak, lurralde-ganbera gisa, autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein ahoz eta idatziz normaltasunez erabiltzea babesten du Ganberaren jarduera hauetan:

Senatuko presidenteak Ganberaren Osoko Bilkuraren aurrean egiten duen lehenengo hitzaldian.

Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilkuretan gertatzen diren hitzaldietan.

Mozioen eztabaida dela-eta Osoko Bilkuran egiten diren hitzaldietan.

Ekimenak argitaratzean, gaztelaniaz gain, ekimenok aipatutako hizkuntza ofizialetako beste edozeinetan aurkezten direnean.

Senatariek idazkiak Ganberaren Erregistroan aurkezten dituztenean.

Herritarrek eta instituzioek Senatuari bidaltzen dizkioten idazkietan».

Azken xedapena

Erregelamenduaren erreforma hau 2011ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.


8.1.69. 19/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, lehen “Álava”, “Guipúzcoa” eta “Vizcaya” izeneko probintzia-barrutiei ofizialki “Araba/Álava”, “Gipuzkoa” eta “Bizkaia” izena ematen diena[376]

HITZAURREA

Gernikako Autonomia Estatutuak argi eta garbi aitortzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetako foru-araubide espezifikoak eta pribatiboak, eta ahalmena ematen dio autogobernu-instituzioak mantentzeko edo, hala badagokio, berrezartzeko eta eguneratzeko.

Beste alde batetik, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Eusko Legebiltzarrarenak, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoak, 10. artikuluan foru-organoei esleitzen die, bakoitzak bere eskumenen eremuan, lurralde historikoen nomenklatura ofiziala finkatzeko gaitasuna, betiere hizkuntza bakoitzaren berezko grafia akademikoa errespetatuz.

Ahal horiek egikarituz, Bizkaiko Batzar Nagusiek 1986ko abenduaren 15eko osoko bilkuran onetsi zuten, 12/86 Foru Arauaren bidez, lurralde historikoaren izen ofiziala “Bizkaia” euskarazko hitza dela.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 1985eko azaroaren 25ean egindako bileran, lurraldearen izen ofizialaren aplikazioa formalizatu zuten, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, lurralde historikoaren toponimo ofiziala ezartzeko, betiere haren euskal jatorria eta berari dagokion grafia akademikoa errespetatuz, Euskaltzaindiak zehaztutakoaren arabera; horrela, abenduaren 27ko 6/1990 Foru Arauaren bidez, Gipuzkoako lurralde historikoaren izen ofiziala, ondorio guztietarako, “Gipuzkoa” euskarazko hitza da.

Era berean, 1989ko azaroaren 20an, Arabako Batzar Nagusiek 61/89 Foru Arau gisa onetsi zuten lurralde historiko hori bi hizkuntza ofizialetan izendatzea.

Betiere, lurralde historiko bakoitzaren eremu geografikoa bat dator Estatuak bere eginkizunak garatzeko ezarritako probintzien izenekin, eta, horrela, lurralde historikoen izaera bikoitza eratzen da. Horrela, gaur egun, eremu instituzional desberdinetatik izen bereizia ematen da, eta horrek ez du zentzurik, kontuan hartuta Gorte Nagusietan beste probintzia batzuen izenak aldatu izan direla, berezko hizkuntzaren grafiara egokituz, eta, era berean, lege-proposamen honetan azaldutako toponimia instituzioek, herritarrek eta gizarteak ageri-agerian onartzen dute.

Toki-araubidearen arloko testu bategina onetsi zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 25.2 artikuluan ezartzen duenez, Gorte Nagusiek onetsitako lege baten bidez soilik alda daiteke probintzien izendapena. Ondorioz, Gorteei dagokie lehen aipatutako lurralde historikoekin geografikoki bat datozen probintzia-barrutien izendapena aldatzea.

Horregatik guztiagatik, egokia da egungo izendapena lege honetan zehaztutako zentzuan egokitzea.

Lehenengo artikulua

Gaur egun “Álava” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Araba/Álava” izena emango zaio.

Bigarren artikulua

Gaur egun “Guipúzcoa” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Gipuzkoa” izena emango zaio.

Hirugarren artikulua

Gaur egun “Vizcaya” izena duen probintzia-barrutiari ofizialki “Bizkaia” izena emango zaio.

Xedapen gehigarria

Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak hartzeko.

Azken xedapena

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.1.70. 20/2011 Legea, uztailaren 21ekoa, Erregistro Zibilarena[377]

HITZAURREA

V

[…]

1978ko Konstituzioak sartutako deszentralizazioa agerian dago, bai lurralde-ikuspegitik, bai eskumenen banaketaren ikuspegitik. Horrela, arautzen da zelan sartu behar diren Erregistro Zibilean zuzenbide berezi batzuetan araututako egintzak, hala nola autotutoretzak, prebentziozko ahalordetzeak edo ezkontzaren araubide ekonomikoaren arloko espezialitateak. Era berean, hizkuntza koofizialen erabilera aurreikusten da ziurtagirien inskripzioan eta egitean. Gainera, legeak bizikidetza egokia bermatzen du Estatuak Erregistro Zibilari buruz duen eskumenaren eta autonomia-erkidegoek dituzten eskumen betearazleen artean.

[…]

I. TITULUA
Erregistro Zibila. xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Eskubide eta eginbeharrak Erregistro Zibilean

11. artikulua.— Eskubideak Erregistro Zibilean

Pertsonek eskubide hauek dituzte Erregistro Zibilean:

g) Erregistro Zibilean bulegoa dagoen lekuko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea.

V. TITULUA
Erregistro-idazpenak

II. KAPITULUA
Idazpenak egiteko erregela orokorrak

37. artikulua,— Hizkuntza ofizialak

Herritarrek, egitate edo egintza bat Erregistro Zibilean inskribatzea eskatzen dutenean, eskatu ahal izango dute inskripzioa egin dadila Erregistro Zibilaren Bulego Orokorra dagoen lekuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

VI. TITULUA
Egitate eta egintza inskribagarriak

I. KAPITULUA
Jaiotza-inskripzioa

2. atala
Jaiotza-inskripzioaren edukia

50. artikulua.— Izena edukitzeko eskubidea

4. Interesdunak edo beraren legezko ordezkariak eskatuta, Erregistroko arduradunak haren izen bereziaren ordez Espainiako hizkuntzetan baliokidea dena jarriko du.

53. artikulua.— Abizenak aldatzea borondate-deklarazioaren bidez

Arduradunak, interesdunaren borondate-deklarazio baten bidez, baimena eman dezake abizenak aldatzeko honako kasu hauetan:

[378]4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea.

VII. TITULUA
Erregistro Zibilaren publizitatea

I. KAPITULUA
Erregistroko publizitatearen tresnak

81. artikulua.— Ziurtagiriak luzatzea

2. Ziurtagiriak bitarteko elektronikoen bidez luzatuko dira. Salbuespen gisa, elektronikoak ez diren bitartekoen bidez ere luzatu ahal izango dira. Interesdunak hala eskatuz gero, ziurtagiriak elebidunak izan daitezke.

X. TITULUA
Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak

95. artikulua.— Itzulpena eta legeztatzea

1. Espainiako hizkuntza ofizialetako batean idatzita ez dauden dokumentuek edo antzinako letra-moldean idatzita daudenek edo ulergaitzak direnek aldean izan beharko dute organo edo funtzionario eskudunek egindako itzulpena. Hala ere, Erregistroko arduradunak badaki zein den dokumentuaren edukia, orduan ez da itzulpenik behar izango.

2. Atzerriko funtzionarioek edo agintariek luzatutako dokumentu guztiak eurei dagokien legeztatzearekin aurkeztuko dira. Hala ere, legeztatzetik salbuetsita geratuko dira dokumentuak, baldin eta Erregistroko arduradunak badaki haiek kautoak direla, bai eta bide ofizialez edo eginbide askietsiaz heltzen diren dokumentuak ere.

3. Arduradunak zalantzak baditu dokumentu baten kautotasunari buruz, orduan egiaztapen egokiak egingo ditu ahalik eta denborarik laburrenean.

[379]Hamargarren xedapen gehigarria.— Terminologia

Erregistroan dauden sexu bereko bikoteen kasuan, ama aipatzen denean ama edo guraso ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da, eta aita aipatzen denean aita edo guraso ez-ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da».

Bosgarren xedapen iragankorra.— Erregistro Zibil digitalizatu gabearen publizitate formala

1. Erregistro Zibilari buruzko 1958ko ekainaren 8ko Legean aurreikusitakoak eraenduko du liburu digitalizatu gabeetan dauden datuen publizitate formala.

2. Kasu hauetan ez da aplikatuko lege honen 37. artikuluan hizkuntza koofizialen erabilerari buruz aurreikusitakoa.


8.1.71. 24/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, defentsaren eta segurtasunaren eremuetako sektore publikoko kontratuei buruzkoa[380]

III. TITULUA
Kontratista hautatzea eta kontratuak esleitzea

III. KAPITULUA
Adjudikazio-prozedurak bereziki, eta esparru-akordioak

2. atala
Prozedura murriztua

41. artikulua.— Hautagaiak hautatzea eta eskaintzak aurkezteko gonbidapena

1. Kontratazio-organoak hautatuko ditu hautagaiak, baldintza-agirietan edo kontratuaren iragarkian adierazitako irizpideak betetzen dituztela egiaztatuz, eta, hautaketa egin ondoren, aldi berean eta idatziz gonbidatuko ditu hautatutako hautagaiak beren eskaintzak aurkez ditzaten. Gonbidapen horrek gutxienez datu hauek adierazi behar ditu:

b) Eskaintzak hartzeko azken eguna, zein helbidetara bidali behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

4. atala
Lehia-elkarrizketa

50. artikulua.— Parte hartzeko eskaerak

3. Gonbidapenetan, argitaratutako lizitazio-iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta honako hauek ere aipatuko dira: zein egunetan eta non hasiko den kontsulta-aldia; zein hizkuntza erabiliko den edo diren (gaztelaniaz gain besteren bat onartzen bada); gaitasun-baldintzei buruzko dokumentuak, baldin eta aurkeztu behar badira; eta kontratua adjudikatzeko irizpideen haztatze erlatiboa, edo, hala balegokio, irizpide horien zerrenda, garrantzirik handiena dutenetatik hasi eta gutxien dutenetara arte, baldin eta lizitazio-iragarkian ageri ez badira.

III. ERANSKINA
25. eta 26. artikuluetan aipatzen diren iragarkietan agertu beharreko informazioa

Lizitazio-iragarkia

c) Zerbitzu-kontratua

13. c) Zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

IV. ERANSKINA
63. artikuluan aipatzen diren azpikontratazio-iragarkietan agertu beharreko informazioa

5. c) Zein hizkuntzatan idatzi behar diren.


8.1.72. 4/2012 Legea, uztailaren 6koa, turismo-ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuei, iraupen luzeko opor-produktuak eskuratzeko kontratuei, birsaltze-kontratuei eta truke-kontratuei eta tributu-arauei buruzkoa[381]

HITZAURREA

I

[…]

Multijabetzari dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1994ko urriaren 26ko 1994/47/EE Zuzentarauak barne hartzen zuen erregulazioa nabarmendu behar da; zuzentarau hori denbora partekatuko araubideko higiezinak erabiltzeko eskubidea eskuratzeko kontratuen zenbait alderdiren inguruan eskuratzaileak babesteari buruzkoa da, eta denbora partekatuko araubideko higiezin bat edo gehiago erabiltzeko eskubidea zuzenean edo zeharka eskuratzera zuzendutako kontratua bakarrik aurreikusi zuen. Estatu kideen zuzenbideak bateratzea zen arau horren helburua, horretarako —hau da, eskuratzaileen babesa hobetu ahal izateko—, gutxieneko arau orokor batzuk finkatuz; ondorioz, horrela, kontratuan jaso beharreko informazioa, kontratuaren gutxieneko edukia, hura idazteko erabiliko den hizkuntza, atzera egiteko eskubidea, aurrerakinak ordaintzeko debekua eta finantzaketa-mailegu batzuen eraginkortasunik eza finkatu ziren.

[…]

III

[…]

III. kapituluan formari dagokion zuzentarauaren zatia jaso da —paperean, idatziz, edo beste euskarri iraunkor batean—, baita hura idazteko erabili diren hizkuntzak, eta kontratu aurreko informazioa txertatuko den kontratuaren edukia ere.

IV. kapituluan atzera egiteko eskubidea arautu da, ad nutum izaera bakarreko eskubide gisa, eta horretarako arrazoiak eman beharrik izan gabe; eta hori, enpresariak kontratu aurreko informazioa behar bezala eskaini, nahiz hura ezkutatu edo informazio nahikoa eman ez arren. Ez dira izaera desberdineko bi eskubide, izaera bakarrekoak baizik, eskubidea egikaritzeko epearen zenbaketa bakarrik aldatzen baita bi kasuetan. Hala, 2008/122/EE Zuzentarauaren irizpide berari eusten zaio, bertsio frantsesean eta ingelesean «se retracter» eta «withdraw» terminoak erabiltzen dituenarena. Hala, alde batera uzten du 1994/47/EE Zuzentarauaren dualismoa, termino horiek ad nutum uko egiteko erabiltzen zituena, enpresariak informazioa behar bezala aurkezten zuen kasuetan; bestalde, frantsesezko eta ingelesezko «résiliation» eta «cancelation» terminoak erabiltzen zituen, hurrenez hurren, kontratuaren aurreko informaziogabeziaren edo informazio okerraren kasuetarako. Tratamendu bateratu horren bidez, bukatutzat ematen da 1994/47/EE Zuzentarauaren gaztelaniazko itzulpenak sortutako nahasketa, bertan «resolución» hitza erabiltzen baitzen (suntsiarazpen), abenduaren 15eko 42/1998 Legera eraman zena; hark, «atzera egiteko» (desistimiento) sistema duala aplikatu zuen informazio zuzena ematen zen kasuetarako, eta «suntsiarazpena» (resolución) kontratu aurreko informaziogabezia edo informazio okerra ematen zen kasuetarako.

[…]

I. TITULUA
Arau orokorrak

II. KAPITULUA
Kontratu aurreko informazioa eta publizitatea

9. artikulua.— Kontratu aurreko informazioa

3. Informazioa kontsumitzailea bizi den edo herritartasuna duen estatu kideko hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatziko da, betiere kontsumitzaileak aukeratuta, baldin eta Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala bada. Kontsumitzailea Espainian bizi bada edo enpresariak bertan jarduten badu, kontratua gaztelaniaz idatziko da, eta, aldeetako batek eskatzen badu, kontratua egiten den tokian ofiziala den Espainiako gainerako hizkuntzaren batean idatzi ahalko da, halaber.

III. KAPITULUA
Kontratua formalizatzea

11. artikulua.— Kontratuaren forma eta edukia

1. Turismo-erabilerako ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuak, iraupen luzeko opor-produktuen kontratuak, eta birsalmenta eta truke-kontratuak idatziz formalizatuko dira, paperean edo beste euskarri iraunkor batean; tamaina tipografiko eta inprimatze-kontraste egokian idatziko dira, irakurterrazak izan daitezen, kontsumitzailea bizi den edo herritartasuna duen estatu kideko hizkuntzan edo hizkuntzetako batean, betiere hark aukeratuta, baldin eta Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala bada. Kontsumitzailea Espainian bizi bada edo enpresariak bertan jarduten badu, kontratua gaztelaniaz idatziko da, eta, aldeetako batek eskatzen badu, kontratua egiten den tokian ofiziala den Espainiako gainerako hizkuntzaren batean idatzi ahalko da, halaber.

II. TITULUA
Turismo-erabilerako ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeari buruzko arau bereziak

II. KAPITULUA
Araubide juridikoa

2. atala
Sustatze- eta eskualdatze-baldintzak

30. artikulua.— Kontratuaren forma eta gutxieneko edukia

3. Titulu honetan aurreikusitako kontratua eta kontratu aurreko informazioa eskuratzailea bizi den edo herritartasuna duen estatu kideko hizkuntzan edo hizkuntzetako batean idatziko da, betiere kontsumitzaileak aukeratuta, baldin eta Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala bada. Eskuratzailea Espainian bizi bada edo enpresariak bertan jarduten badu, kontratua gaztelaniaz idatziko da, eta, aldeetako batek eskatzen badu, kontratua egiten den tokian ofiziala den Espainiako gainerako hizkuntzaren batean idatzi ahalko da, halaber. Era berean, eta ondasun higiezina Europar Batasuneko zein estatu kidetan dagoen kontuan hartuta, eskualdatzaileak estatu kide horretako hizkuntza ofizialerako edo ofizialetako baterako zinpeko itzulpena eman beharko dio eskuratzaileari, betiere Batasuneko hizkuntza ofizialetako bat bada.

Europar Batasuneko estatu kideren batekoak ez diren eta horietan bizi ez diren atzerriko eskuratzaileek kontratua eta gainerako dokumentuak Europar Batasuneko estatu kide bateko hizkuntzara itzulita entregatzea eskatu ahal izango dituzte; beraiek aukeratzen duten hizkuntzara itzulita.

Jabeek, sustatzaileek edo txandaka aprobetxatzeko eskubideak eskualdatzen lan egiten duen edozein pertsona fisikok edo juridikok edozein eskuratzaileri entregatu behar dizkioten dokumentuen itzulpenak gorde behar dituzte, kontsumitzaileen antolakundeek eta, hala badagokio, turismo-agintariek eskuratu ahal izan ditzaten, bai eta baldintza orokortzat hartzen diren klausulenak ere.

I. ERANSKINA
Turismo-erabilerako ondasunak txandaka aprobetxatzeko kontratuentzako informazio-formulario normalizatua

3. zatia:

Kontsumitzaileak eskuragarri izan behar duen informazio gehigarria eta hura lortzeko leku konkretua (liburuxka orokor bateko atala, adibidez), jarraian adierazten ez bada:

6. Informazio gehigarria:

[…]

Merkatariarekin kontratuari buruz hitz egiteko erabiliko den hizkuntza edo erabiliko diren hizkuntzak adieraztea, adibidez, kudeaketa-erabakietan, kostuen gehikuntzan, eta informazio-eskaeren eta erreklamazioen tratamenduan, […]

II. ERANSKINA
Iraupen luzeko opor-produktuentzako informazio-formulario normalizatua

3. zatia:

Kontsumitzaileak eskuragarri izan behar duen informazio gehigarria eta hura lortzeko leku konkretua (liburuxka orokor bateko atala, adibidez), jarraian adierazten ez bada:

[…]

Merkatariarekin kontratuari buruz hitz egiteko erabiliko den hizkuntza edo erabiliko diren hizkuntzak adieraztea, adibidez, informazio-eskaeren eta erreklamazioen tratamenduan, […]

[…]

III. ERANSKINA
Birsalmenta-kontratuentzako informazio-formulario normalizatua

3. zatia:

Kontsumitzaileak eskuragarri izan behar duen informazio gehigarria eta hura lortzeko leku konkretua (liburuxka orokor bateko atala, adibidez), jarraian adierazten ez bada:

[…]

Merkatariarekin kontratuari buruz hitz egiteko erabiliko den hizkuntza edo erabiliko diren hizkuntzak adieraztea, adibidez, informazio-eskaeren eta erreklamazioen tratamenduan, […]

[…]


8.1.73. 12/2013 Legea, abuztuaren 2koa, Elikatze-katearen Funtzionamendua hobetzeko Neurriei buruzkoa[382]

V. TITULUA
Zehatze-ahala
II. KAPITULUA
Urratzeak eta zehapenak

23. artikulua.— Elikagai-kontratazioaren arloko arau-hausteak[383]

6. Lege honetan jasotako arau-hausteen ondorioz abiarazi beharreko zehapen-prozedura Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren araberakoa izango da, honako salbuespen hauekin:

b) Oinarrizko eskubideak errespetatzen direla bermatzeko, Espainian establezimendurik ez duen operadore bati jakinarazi beharreko administrazio-egintzak operadoreak egoitza sozial nagusia duen estatuari dagokion hizkuntzan egingo dira.


8.1.74. 14/2013 Legea, irailaren 27koa, Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzekoa[384]

I. TITULUA
Ekimen ekintzaileari laguntzea

IV. KAPITULUA
Ekimen ekintzailearen hasiera

15. artikulua.— Erantzukizun mugatuko sozietateak eratzea formatu estandarizatuko eskritura publiko bidez eta eredu-estatutuen bidez[385]

2. Kasu horretan, hau erabiliko da:

c) Eredu-estatutuen eredu sinplifikatuak formatu estandarizatuan; eredu horien edukiak autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan egon behar du eskuragarri, eta eduki hori erregelamendu bidez garatuko da.

d) Era berean, formatu estandarizatuko ahalordetze-eredu sinplifikatuak erabili ahal izango dira; eredu horien edukia, ahalmen estandarizatu eta kodifikatuak izango dituena, erregelamendu bidez garatuko da, autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan.

3. Ekintzaileei arreta emateko guneetan eta aldi berean:

a) Dokumentu Elektroniko Bakarra beteko da eta izapidetze telematikoa hasiko da; esku hartzen duen organismo bakoitzari dagokion DEBaren zatia bidaliko zaio bide elektronikoz, bere eskumeneko izapidea egin dezan.

Atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuekin batera, zinpeko itzultzaile batek gaztelaniara edo egoitza soziala dagoen probintziako beste hizkuntza ofizial batera egindako itzulpena aurkeztuko da. Xedapen honek ez dio kalterik egingo gaztelania ez beste hizkuntza espainiar batzuk ere ofizialak diren autonomia-erkidegoetan aplikatu beharreko hizkuntza-araubideari. Atzerriko dokumentu publikoek dagokien apostilla edo legeztatze diplomatikoa izan beharko dute, salbu eta Espainian indarrean dauden legeak edo nazioarteko hitzarmenek salbuetsitako kasuetan. Edozelan ere, dokumentu horiek egilesten dituen kontsulak notario-eginkizunetan esku hartzea, bai eta atzerrian egiletsitako notario-dokumentuak Espainiako agintariek legeztatzea ere, Espainiako tributu-ordenamenduan ezarritako tributu-betebeharren mende geratuko dira.


8.1.75. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena[386]

I. TITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

V. KAPITULUA
Bizimodu independentea izateko eskubidea

1. atala
Xedapen orokorrak

23. artikulua.— Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak

2. Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzek neurri zehatzak ezarriko dituzte eremu edo arlo bakoitzerako, diskriminazioak prebenitzeko edo ezabatzeko, eta desabantailak edo zailtasunak konpentsatzeko. Gutxienez, honako alderdi hauei buruzko xedapenak jasoko dira:

c)[387] Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta alternatiboak, braillea, irakurketa erraza, piktogramak, irispide errazeko multimedia gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukipenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.


8.1.76. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunarena, informazio publikoa eskuratzekoa eta gobernamendu onarena[388]

I. TITULUA
Jarduera publikoaren gardentasuna

III. KAPITULUA
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

2. atala
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen egikaritza

17. artikulua.— Informazioa eskuratzeko eskabidea

[…]

4. Informazioa eskatzen dutenek administrazio publikoetara jo ahal izango dute kasuko administrazioa dagoen lurraldean koofizialak diren estatuko hizkuntzetatik edozeinetan.

29. artikulua.— Diziplinazko arau-haustea

1. Arau-hauste oso astunak dira:

b) Ondoko arrazoiak direla-eta diskriminazioa dakarten jarduketa guztiak: arrazaren edo etniaren jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo auzotasuna, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta ondoko arrazoiak direla-eta jazarpena dakartenak ere: arrazaren edo etniaren jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuaren arrazoizkoa.


8.1.77. 2/2014 Legea, martxoaren 25ekoa, Estatuaren Atzerriko Ekintza eta Zerbitzuari buruzkoa[389]

HITZAURREA

II

[…]

Laugarren, funtsezkoa da Espainiaren atzerri-ekintza eta Iberoamerikako nazioen erkidegoa osatzen duten estatuen atzerri-ekintza modu egokian koordinatzea. Espainiak berezkoa duen dimentsio hori, historiatik eta kultura- zein hizkuntza-kidetasunetik eratorria, gaztelania izanik hizkuntza erkide, erronka bazterrezina da Espainiarentzat.

[…]

III

[…] Eredu horretan, Administrazioak nahitaez sustatu behar du Atzerri Zerbitzua osatzen duten funtzionarioen etengabeko prestakuntza; prestakuntza horren helburua diziplinarteko eta sektore anitzeko lana, nazioarteko eremuko zuzendaritza-gaitasunen eta negoziazio-tekniken garapen osoa eta hizkuntzen ezagutzaren eta hobekuntzaren inguruko prestakuntza ahalbidetuko duten gaitasun berriak izango dira. Horretarako, legeak Eskola Diplomatikoa eta ICEX España Exportación e Inversiones egituratzen ditu, Ikerketa Ekonomikoetarako eta Komertzialetarako Zentroaren bidez, Atzerri Zerbitzuko funtzionarioen prestakuntza-zentro gisa.

[…]

I. TITULUA
Atzerri-ekintzaren subjektuak eta eremuak

II. KAPITULUA
Estatuaren atzerri-ekintzaren eremuak

26. artikulua.— Atzerri-ekintza, hezkuntzaren arloan

1. Hezkuntzaren arloko atzerri-ekintza gaztelania eta Espainiako gainerako hizkuntzak sustatzera eta hedatzera zuzenduko da, bai eta honako hauek sustatzera eta antolatzera ere:

c) Atzerriko hezkuntza-sistemen esparruko laguntza-programak, Espainiako hizkuntza eta kultura irakasteko.

e) Gaztelaniaren eta Espainiako gainerako hizkuntzen irakaskuntza ez-arautua, ebaluazioa eta ziurtapena.

III. TITULUA
Estatuko Administrazio Orokorra, atzerrian: Estatuaren Atzerri Zerbitzua

IV. KAPITULUA
Atzerri Zerbitzuko funtzionarioen senitartekoak

59. artikulua.— Familiei laguntzea

2. Estatuaren Atzerri Zerbitzuaren organo zentralek laguntza emango diete familiei atzerrira irteteko prestatzen; batez ere, helmugako herrialdeko bizi-baldintzen inguruko informazioa emanez. Era berean, hizkuntzen ikasketa eta ezkontideentzako eta izatezko bikotekideentzako lan-aukerak eskuratzea erraztuko dute.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Cervantes Institutua

Cervantes Institutuak atzerrian kultura eta hizkuntza zabaltzen lagunduko du, Estatuko Administrazio Orokorraren gainerako organo eskudunekin koordinatuta eta autonomia-erkidegoekin batera; hori guztia, Espainiako gainerako hizkuntza koofizialen sustapenari kalterik egin gabe.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.— Laguntza emigrante berriei

[…]

Horretarako, haiek bizi diren lekuko estatuko Gobernuarekin eta administrazioekin dituzten harremanetan, kolektibo horren lan- zein gizarte-egoera landuko duten kontaktuen eta harremanen plangintza sistematikoa egingo dute; besteak beste, jadanik existitzen diren laguntza-programetan sartzea edo etxebizitzarekin, hizkuntza-ikastaroekin eta lan-aukerekin zerikusia duten eta onuragarriak izan daitezkeen jarduerak gauzatzea faboratuta. Emigrante berrienganako zuzeneko harremanetan, euren arreta-ordutegiak egokitzen eta komunikabide elektronikoak bultzatzen saiatuko dira, herritar horiek laguntzeko eta babesteko eginkizuna hobetzearren.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.— Itzulpen eta interpretazio ofizialak

Atzerriko hizkuntza batetik gaztelaniara eta alderantziz egindako itzulpenak eta interpretazioak ofizialak izateko betekizunak erregelamenduz zehaztuko dira. Edozelan ere, ofizialak izango dira Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak ziurtatutakoak, baita Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak ematen duen zinpeko itzultzaile-interprete titulua duenak egindakoak ere. Titulu hori lortzeko betekizunak, bai eta horren araubide juridikoa eratzen duten gainerako elementuak ere, erregelamendu bidez garatuko dira. Zinpeko itzultzaile-interpreteak bere sinaduraren eta zigiluaren bidez ziurtatuko ditu itzulpenaren eta interpretazioaren zehaztasuna eta doitasuna.

Hauek ere izango dira ofizialak:

a) Espainiaren atzerriko ordezkaritza diplomatiko edo bulego kontsular batek egindakoak edo bere gain hartutakoak, betiere administrazio-unitate horren aurrean hasi edo aurkeztutako eta Espainiako Administrazioak ebatzi beharreko espediente edo prozedura bati erantsitako atzerriko dokumentu publiko bati badagozkio.

b) Espainian atzerriko ordezkaritza diplomatiko batek edo karrerako bulego kontsular batek egindakoak, betiere beren herrialdeko lege baten testu bati edo haren dokumentu publiko bati ez badagozkie.

Itzulpen edo interpretazio bat ofiziala izateak esan nahi du itzulpen edo interpretazio hori organo judizialen eta administrazio-organoen aurrean aurkeztu ahalko dela, erregelamenduz zehaztutako baldintzetan.

Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak aztertu ahal izango ditu zinpeko itzultzaile-interpreteek edo ordezkaritza diplomatiko edo bulego kontsular batek egindako itzulpenak eta interpretazioak, horiek jaso dituen administrazio-organoak, organo judizialak, erregistroak edo agintaritza eskudunak hala eskatuz gero.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.— Babes kontsularra egikaritzeagatik sorrarazitako gastuak itzultzea

1. […]

Atxiloketa edo espetxealdiaren kasuan ordezkaritzarik ez duen Batasuneko herritar bati emandako babes kontsularrak bidaiekin, ostatuarekin eta itzulpenarekin zerikusia duten ezinbesteko eta ezohiko gastu handiak badakartza agintari diplomatiko edo kontsularrentzat, Espainiak gastu horiek itzultzeko eskatu ahal izango du.

2. […]

Era berean, agintari diplomatiko edo kontsularrentzako bidaiekin, ostatuarekin eta itzulpenarekin zerikusia duten ezinbesteko eta ezohiko gastu handiak itzultzeko eskaerei erantzungo zaie, atxilotuta edo espetxean dauden eta ordezkatuta ez dauden espainiarren babes kontsularrerako.


8.1.78. 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duena[390]

HITZAURREA

I

Finantza-erregulazioaren helburu orokorra aurrezkia inbertsio produktibora modu eraginkorrean bideratzea da; hala, merkatuen egonkortasuna eta inbertitzailearen babesa bermatuko dira, eta enplegua sortzeko aukera emango duen hazkunde orekatua sustatuko da. Espainiako ekonomiaren ezaugarri tradizionaletako bat da banku-kredituko enpresen mendean modu nabarmenean egotea, eta kreditu horrek gaur egungo egoeran murrizketa handiak izan ditu. Horregatik funtsezkoa da finantzaketa zuzeneko beste iturri batzuei mesede egitea; horien artean inbertsio kolektiboa gero eta garrantzi handiagoa izaten ari den alternatiba da. Eremu horren barruan, Europar Batasunean harmonizatutako erregulazioa duten eta batik bat txikizkako inbertitzaileei zuzentzen zaizkien inbertsio kolektiboko erakundeak batetik eta inbertsio alternatibokotzat jotzen direnak bestetik bereizi ahal dira. Azken horien barruan hainbat erakunde daude, adibidez inbertsio askeko funtsak (hedge funds, ingelesez eman ohi zaien izenean), higiezinen arloko funtsak eta arrisku-kapitalekoak. Azken horien erregulazioa da lege honen helburu nagusia.

[…]

III

Lehenengoz, onetsi egin da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraua, inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzkoa, zeinaren bidez aldatu baitziren 2003/41/EE eta 2009/65/EE zuzentarauak eta Europar Batasunaren 1060/2009 eta 1095/2010 erregelamenduak. Arau horrek lehenengo aldiz txertatzen du inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileen arauketa Europar Batasunaren barruan; kudeatzaileen artean daude, besteak beste, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeak (IAIKI), edo hedge funds ingelesezko ohiko izendapenean, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko instituzioen inbertsio kolektiboko instituzioak (IAIKIIKI), higiezinen arloko inbertsioko funts eta sozietateak eta arrisku-kapitaleko erakundeak.

[…]

III. TITULUA
Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak merkaturatzea

76. artikulua.— Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Espainian merkaturatzea

4. 1. apartatuan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 3. apartatuan aipatu den ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira, eta bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzea onartu ahal izango da.

77. artikulua.— Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertitzaile profesionalentzat Espainian merkaturatzea

2. Inbertsio-erakundearen sozietate kudeatzaileak, halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean informazio hau erregistratu beharko du:

[…]

Apartatu honetan eta aurrekoan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

78. artikulua.— Helbidea Europar Batasunean ez duten kudeatzaileek kudeatutako arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertitzaile profesionalentzat Espainian merkaturatzea

3. Aurreko apartatuetan aipatu diren dokumentu guztiak nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

79. artikulua.— 5.1.e) artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko erakundeak inbertitzaile ez-profesionalentzat Espainian merkaturatzea

3. Artikulu honetan azaldu diren dokumentu guztiak haien gaztelaniazko itzulpenarekin batera edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko dira.

[391]5. Ahalmenak emanda dituen bitartekariak, harpidetze edo eskurapena egin baino lehen, Espainian bizi diren atzerriko erakundeko akziodun edo partaideei informazio-liburuxka entregatu beharko die; informazio-liburuxka horretan kudeaketako erregelamendua edo sozietate-estatutuak bilduko dira, bai eta urteko txostena ere. Hori guztia 67. eta 68. artikuluetan aipatzen da. Era berean, harpidetza edo eskurapena egin aurretik, inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuen dokumentua entregatu beharko da, zeina egokituko baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakora; izan ere, erregelamendu hori txikizkako inbertsio-produktu lotuei eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuei buruzko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa da. Gerora, urteko txostena partaide edo akziodunei bidali beharko zaie ekitaldi bakoitzeko lehenengo 6 hilabeteetan, 69. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera. Dokumentu horiek gaztelaniara itzulita edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean emango dira.

80. artikulua.— Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak baimendutako sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Europar Batasuneko eremuan merkaturatzea

3. […]

1. apartatuan aipatu den jakinarazpen-idazkia eta 2. apartatuan aipatu den ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.


8.1.79. 25/2014 Legea, azaroaren 27koa, Nazioarteko Tratatu eta Akordioei buruzkoa[392]

II. TITULUA
Nazioarteko tratatuak

II. KAPITULUA
Nazioarteko tratatuak egitea

13. artikulua.— Kautotzea

2. Espainiak sinatutako aldebiko nazioarteko tratatuak espainieraz idatzita egongo dira beti, eta hala jasoko da horietan; edozelan ere, Espainiako autonomia-erkidegoetan ofizial diren beste hizkuntza batzuetan ere jaso ahalko dira, edota atzerriko hizkuntzetan.

III. TITULUA
Nazioarteko administrazio-akordioak

38. artikulua.— Betekizunak

3. Nazioarteko administrazio-akordioek errespetatu egin beharko dute estaldura ematen dien nazioarteko tratatuaren edukia, bai eta tratatu horrek ezarritako mugak ere. Gaztelaniaz idatzi beharko dira, Estatuaren hizkuntza ofiziala den aldetik, baina autonomia-erkidegoetan ofizial diren beste hizkuntza batzuetan ere idatzi ahalko dira.


8.1.80. 27/2014 Legea, azaroaren 27koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa[393]

VI. TITULUA
Tributu-zorra

IV. KAPITULUA
Kenkariak zenbait jarduera pizteko

36. artikulua.— Kenkariak, arte eszenikoen eta musikalen ekoizpen zinematografikoetan, ikus-entzunezko serieetan eta zuzeneko ikuskizunetan egindako inbertsioengatik[394]

«1. Espainiako film luzeetan eta film laburretan edo fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieetan egiten diren inbertsioek serie moduko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egiteko modua eskaintzen badute, kenkaria aplikatzeko eskubidea emango diote ekoizleari edo finantzaketan parte hartzen duten zergadunei.

a) Ehuneko 30ekoa, kenkariaren oinarriaren lehenengo milioiaren gainean.

b) Ehuneko 25ekoa, zenbateko horretatik gorako soberakinaren gainean.

Kenkari horren zenbatekoak, jasotako gainerako laguntzekin batera, ezingo du ekoizpen-kostuaren ehuneko 50 gainditu. Hala ere, muga hori honako hauetaraino igoko da:

c’’) Ehuneko 80raino, gaztelania ez den beste hizkuntza koofizialetako batean filmatutako ekoizpenen kasuan, baldin eta Espainian hizkuntza koofizial horretan edo azpititulatu horretan proiektatzen badira.


8.1.81. 4/2015 Legea, apirilaren 27koa, Delituaren Biktimaren Estatutuari buruzkoa[395]

HITZAURREA

V

[…]

Titulu horretan, honako eskubide hau arautzen da: agintari edo funtzionario batengana jotzen dugunean, lehen harremanetik bertatik informazioa eskuratzea hizkuntza erraz eta ulergarrian. Informazio horrek, zeinak zehatza eta etengabe eguneratua izan behar baitu, biktimak honelako gaietan dituen eskubideei buruzko orientazioa eta informazioa eman beharko ditu: zer laguntza-neurri dauden erabilgarri; salatzeko eskubidea zelan erabili; babesteko era eta baldintzak zein aholkularitza eta defentsa juridikoarenak; kalte-ordainak, interpretazioa eta itzulpena; Europar Batasuneko beste herrialde batean bizi badira, beren interesak eraginkorrak izateko neurriak; agintari eskudunaren jarduerarik ezagatik salatzeko prozedura; komunikazioetarako harreman-datuak; justizia errestauratiboko zerbitzu erabilgarriak, eta izandako gastu judizialak atzera zelan jaso.

Biktimak salatzaile gisa duen eskubidea zehazki arautzen da, eta, bereziki, honako hauek eskuratzeko eskubidea: salaketaren kopia bat, behar bezala ziurtatua, salaketa aurkeztu nahi duen biktimarentzako doako hizkuntza-laguntza eta aurkeztutako salaketaren kopiaren doako itzulpena.

[…]

Europako araudiaren arabera, itzultzeko eta interpretatzeko eskubidea garatzen da, bai elkarrizketetan —polizialetan barne—, bai ikustaldietako parte-hartze aktiboan; horren barruan funtsezko informazioaren itzulpen idatzia eta doakoa jasotzeko eskubidea sartzen da, bereziki auzia amaitzeko erabakiari eta epaiketa egiteko tokia eta ordua zehazteari dagokienez.

[…]

I. TITULUA
Oinarrizko eskubideak

4. artikulua.— Ulertzeko eta ulertua izateko eskubidea

Biktima orok du eskubidea ulertzeko eta uler dezaten, salaketa jartzen duenetik egin beharreko jarduketa guztietan eta zigor-arloko prozesuaren barruan, baita salaketa jarri aurretiko informazioan ere.

Helburu horretarako:

a) Biktimekiko komunikazio guztiak, ahozko edo idatzizkoak, hizkuntza argi, erraz eta ulerterrazean egingo dira, betiere horren ezaugarri pertsonalak eta, bereziki, zentzumen-, adimen- edo buru-desgaitasuna duten pertsonen beharrizanak edo adingabea izatea kontuan harturik. Biktima adingabea bada edo gaitasuna judizialki aldatuta badu, komunikazioak haren ordezkariari edo laguntzen duen pertsonari egingo dizkiote.

b) Biktimari, agintariekin edo biktimen laguntzarako bulegoekin lehen harremana duenetik aurrera, behar besteko laguntza edo babesak emango zaizkio horien aurrean bere burua ulertarazteko; legez onartutako zeinu-hizkuntzetako interpretazioa zein gorrei, entzuteko desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei ahozko komunikazioan laguntzeko bitartekoak sartuko dira horren barruan.

c) Biktima bere aukerako pertsona batek lagunduta egon ahal izango da agintari eta funtzionarioekiko lehen harremanetik bertatik.

5. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea agintari eskudunekiko lehen harremanetik

1. Biktima orok eskubidea du, agintari eta funtzionarioekiko lehen harremanetik, baita salaketa aurkeztu aurretiko unean ere, informazioa behar ez den atzerapenik gabe jasotzeko (haren egoera eta baldintzetara eta egindako delituaren zein pairatutako kalte-galeren izaerara egokituta), honako hauei dagokienez:

f) Erabilgarri dauden interpretazio- eta itzulpen-zerbitzuak.

6. artikulua.— Biktimak salatzaile gisa dituen eskubideak

Biktima orok, salaketa aurkezteko unean, honako eskubide hauek ditu:

b) Doako hizkuntza-laguntza eta aurkeztutako salaketaren kopiaren idatzizko itzulpena jasotzekoa, baldin eta salaketa aurkezten duen tokiko hizkuntza ofiziala edo ofizialak ez badu edo baditu ulertzen.

9. artikulua.— Itzulpen eta interpretaziorako eskubidea

1. Gaztelania edo dena delako jarduketan erabilitako hizkuntza ofiziala hitz egiten edo ulertzen ez duen biktima orok eskubide hauek izango ditu:

a) Ulertzen duen hizkuntza batean mintzatzen den interprete batek doako laguntza ematekoa, epaileak, fiskalak edo poliziako funtzionarioek ikerketa-fasean deklarazioa hartzen diotenean, edo epaiketan edo beste edozein ahozko ikustalditan lekuko gisa esku hartzen duenean.

Eskubide hori aplikatuko zaie, halaber, entzuteko edo mintzatzeko mugak dituzten pertsonei.

b) 7. artikuluaren 1. apartatuak eta 12. artikuluak aipatutako ebazpenen doako itzulpena jasotzekoa. Itzulpenak hartutako ebazpenaren oinarriaren laburpen txikia ere jasoko du, betiere biktimak horrela eskatu badu.

c) II. tituluak aipatutako eskubideak egikaritzeko funtsezko informazioaren doako itzulpena jasotzekoa. Biktimek dokumentu bat funtsezkotzat jotzeko eskaera arrazoitua aurkeztu ahal izango dute.

d) Epaiketa egiteko eguna, ordua eta tokia ulertzen duen hizkuntza batean jakinaraztekoa.

2. Interpretearen laguntza bideokonferentzia edo telekomunikazioko beste edozein bidez eman ahal izango da, betiere epaileak edo auzitegiak, ofizioz edo aldeak eskatuta, ez badu erabakitzen interpretea zuzenean egon dadin biktimaren eskubideak zaintzearren.

3. Salbuespenez, dokumentuen idatzizko itzulpenaren ordez haien edukiaren hitzezko laburpena egin ahal izango zaio, ulertzen duen hizkuntza batean betiere, baldin eta era horretan prozesuaren ekitatea behar bezala bermatzen bada.

4. Polizia-jarduketen kasuan, biktimari interpretazioa edo itzulpena ez emateko erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute instrukzioko epailearen aurrean. Errekurtso hori jarrita dagoela joko da erabakiak eragindako pertsonak ados ez dagoela adierazi badu ukatzeko unean.

5. Biktimari interpretazioa edo itzulpena ez emateko erabaki judizialaren aurkako apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango dute.


8.1.82. 10/2015 Legea, maiatzaren 26koa, Kultura-ondare Immaterialaren Babesari buruzkoa[396]

HITZAURREA

II

Espainiako legeria

[…]

Espainiako 1978ko Konstituzioak, ordea, esparru kontzeptual berri bat erakusten du, argi eta garbi ondare immaterialaren aldekoa, aitzindaria izan zena Europako konstituzioen eremuan. Testuan zehar ezin argiago antzematen da ikuspegi berria. Hitzaurrea bera, zeinak testu osoaren muina jasotzen baitu, ezinago adierazkorra da Espainiako nazioari agintzen dionean «espainiar guztiak eta Espainiako herri guztiak babestea giza eskubideen egikaritzan, baita beraien kultura eta tradizioak, hizkuntzak eta instituzioak ere». Orobat gertatzen da 3.3 artikuluan, Espainiako pluraltasun linguistikoaz ari denean, kultura-ondare gisa babestu beharreko aberastasun moduan, ez bakarrik ikuspegi linguistiko soiletik, ezpada ere begirada kultural zabalagoaren argitan: «Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du». Aurrerago, 46. artikuluan, beste urrats bat ageri da; lehenik eta behin, ondareari buruzko ohiko «historiko eta artistikoa» izenondoak gainditu eta hirugarren balio bat eransten baitu, «kulturala», zeinak babesaren kontzeptua argiro zabaltzen baitu, orain «kultura immateriala» deitzen dugun hori besarkatuz. Azkenik, 149.1.28) artikuluan, Espainiaren kultura-ondarea babestea azpimarratzen du berriz ere, ondare artistiko eta monumentalarekin batera.

[…]

Azkenik, gogoan hartzekoa da ezen, zuzenbide konparatuaren ikuspegitik begiratuta, kultura-ondasun immaterialak munduko ordenamendu juridiko nazionaletan jasota agertzen direla, batez ere Iberoamerikakoetan. Ikusgaitasun hori kontzientzia sozial berri baten pizgarria da, eta nabari-nabaria da konstituzioetan, arau gorena diren aldetik. Azken hamarkadetako konstituzio berri edo berrituen testuetan joera argi bat dago ideia hauek jasotzeko; batzuetan zuzen-zuzenean, eta beste batzuetan kontzeptuen testuinguru berri baten bitartez, kultura-ondarearen barruan daudela modu errazago batez ulertaraziz. Esate baterako, Espainiako 1978ko Konstituzioaz gainera, Brasilgoa (1988), Kolonbia (1991), Mexiko (1917), Ekuador (2008), Bolivia (2009), Polonia (1997) edo Portugal (1976). Horien guztien artean, nabarmentzekoa da Brasilgo 1988ko Konstituzioaren 216. artikulua, zeinak, hizkera konstituzionalean lehenengo aldiz ondasun immaterialak aipatzeaz gainera, ondasun horien artean sartzen baititu «adierazmoldeak» eta «sortzeko, egiteko eta bizitzeko moduak». Horrekin batera, gero eta herrialde gehiagoren legerietan agertzen dira ondare immaterialari buruzko lege bereziak; horien artean azpimarratzekoak dira Brasilgoa (2000) eta Portugalgoa (138/2009 Lege-dekretua, ekainaren 15ekoa).

Dena den, ondare immaterialaren bultzagarri garrantzitsuena nazioarteko zuzenbidean datza, batez ere Unescoren jardunbidean, zeina burura iritsi baitzen Kultura-ondare Immateriala Babesteko 2003ko Konbentzioan.

Konbentzio horren aurretik, hainbat urrats egin ziren aurrera begira, ez oso denbora luzean, baina ekimen ugariz akuilatuta. 1972ko Konbentzioan ondare immateriala ilunpe osoan geratu baitzen, horrek berak eragin zuen hurrengo urteetan topagune eta adierazpen sorta ederra izatea. Behin eta berriz esana dagoenez, Munduko Kultura- eta Natura-ondarea Babesteko Unescoren 1972ko Konbentzioak kultura materiala izenekoaren objektuetan jarri zuen arretagune nagusia. Beraz, nazioarteko zuzenbidean erabakitzeko zegoen kultura-sorkuntza sozial eta komunitario immaterialak juridikoki balioetsiko zituen tresna bat sortzea.

Nazioartean egin diren jarduketen artean, batez ere Unescok gidaturikoen artean, gogoan hartzekoa da Akkrako 1975eko Konferentzia, Afrikako lurralde-eremura mugatua, zeinak azpimarratzen baitu kultura-dibertsitatearen balioa, hizkuntzak eta ahozko tradizioa zaintzeko beharra, eta arte tradizionalak eta herrikoiak sustatu beharra.

Handik gutxira, 1978an Bogotan egindako Konferentzian, herrien identitateari eta haien zinezkotasunari lotutako ondarea azpimarratu zen, hura berreskuratzeko eta zaintzeko garrantzia nabarmendu, eta adierazpen bat onetsi zen, 31. gomendioan musika eta dantza funtsezko elementutzat jotzen zituena.

Beste mugarri garrantzitsu bat 1982an izan zen, Unescok antolatuta, kultura-politikei buruz Mexikon egindako Gobernuen arteko Konferentzian. Topagune hori garrantzitsua izan zen aurreko gomendio guztiak sistematizatu zituelako. Konferentzian onetsitako adierazpenak kulturaren eremu guztiak jaso zituen, eta nabarmendu zuen kultura-ondarearen osagaiak «herri baten sormena adierazten duten obra materialak eta immaterialak» direla; hitzez hitz aipatzen ditu, besteak beste, hizkuntzak, errituak, sinesmenak, literatura eta artelanak, ondare immaterialaren berezko ondasun gisa.

Unescoren beste konferentzia batek, 1988koak, gomendio bat egin zien estatu kideei «Folklorea Babestea» dela eta. Babes hori jaso zuen Parisko 1989ko Konferentziak, zeinean, gainera, mugarri funtsezko bat ezarri baitzen alor horretan; izan ere, bertako adierazpenak honako izendapen hau erabili zuen: «Traditional Culture and Folklore», gero gaztelaniara «Cultura tradicional y popular» itzuli zena (euskaraz, «Kultura tradizional eta herrikoia»). Adierazpenean, «folklore» terminoaren definizioa ematen da, eta bertan sartzen dira hizkuntza, literatura, musika, dantza, jokoak, mitologia, errituak, ohiturak, eskulanak, arkitektura eta beste arte-mota batzuk.

Aurreko konferentzia erabakigarri horren ondotik, hurrengo hamarkadan, Gomendioaren aplikazioa ebaluatzeko mintegi batzuk antolatu ziren, terminologia aldetik aldaketa bat ekarri zutenak: «ahozkoa» eta «ukiezina» kontzeptuak agertu ziren; aldaketa hori beren-beregi aztertu zen Washingtongo 1999ko Konferentzian. Konferentzian eztabaida piztu zen «folklore» terminoak dituen arazoen inguruan, gutxiespen-kutsua baitarama itsatsita, eta beste alternatiba batzuk bilatzeko beharra aztertu zen: «ahozko ondarea», «ezaupide eta trebetasun tradizionalak», «ondare ukiezina», «jakiteko, izateko eta egiteko moldeak». Urte horretan bertan Kaledonia Berrian egindako beste mintegi batean berariaz baztertu zen «folklore» terminoa. «Kultura-ondare immateriala» esamoldea 2001. urtean sendotu zen, Unescoren zuzendari nagusiaren txosten batean, eta 2002. urtean, Istanbulen hartutako adierazpenean.

Prozesua bururaino eraman zen 2003ko urriaren 17an, Unescoren 32. bileran, Kultura-ondare Immateriala Babesteko 2003ko Konbentzioan (Espainiak 2006an berronetsi zuen konbentzioa).

Erregio mailako nazioarteko tresnetan ere nabaritzen da antzeko bilakaera izan dela; Iberoamerikaren eremuan, azpimarratzekoa da Kultura-gutun Iberoamerikarra. Adierazpen horretan —2006an Montevideon egindako Goi-bilera Iberoamerikarrean onetsi zen— ondare-mota horri eginiko erreferentzia ugari jaso ziren. Besteak beste, «Helburuak» izena duen I. tituluan, Iberoamerikako herrialdeen konpromisoa ageri da, «Iberoamerikako kultura- eta natura-ondare materialaren eta immaterialarenaren babesa eta zabalkundea» sustatzeko. Konpromiso hori geroago garatzen da, III. tituluan («Aplikazio-eremuak»), kultura-ondareari buruzko eremu bat gehitzen baita, zeina osatzen baitute «bai ondare materialak bai immaterialak, biak ere nahitaez bereziki errespetatu eta babestu beharrekoak».

Gainera, New Yorken 2007ko abuztuan egindako Izen Geografikoei buruzko Nazio Batuen IX. Konferentziaren IX/4 Ebazpenak, aurreko konbentzio hori aintzat hartuz eta toponimoak kultura-ondare immaterialaren zati bat direla iritzita, adore ematen die ardura duten organismo ofizialei ondare hori zaintzeko eta sustatzeko programa bat egin dezaten, Konbentzioaren 2. artikuluko 3. paragrafoarekin eta 18. artikuluarekin bat etorrita.

IV

Estatuaren eskumena

[…]

Hau da, ondorioz, kultura erkidea dela-eta Espainiako Konstituzioaren 149.2 artikuluaren agindua betetzeak —kulturaren zerbitzua «funtsezko eginkizun eta eginbeharra» dela ulertzeak— Estatuarentzat duen zentzua; alegia, uler daitekeela baldintza horiek betetzen dituzten adierazpideak izan daitezkeela. Izan ere, jakin arren Espainiako Konstituzioaren hitzaurrea ez dela eskumenak esleitzeko testuak duen zati berezkoa, onartu beharra dago laguntza ematen duela berezko izaera hori duten arauen zentzua interpretatzen, hala nola aipaturiko 149. artikuluko 2 apartatuarena. Eta hitzaurreak, laugarren paragrafoan, argi uzten du «espainiar guztiak» eta «Espainiako herri guztiak» kultura-adierazpide immaterialen eramaileak direla: «Espainiako nazioak (...) honako borondate hau aldarrikatzen du: (...) Espainiar guztiak eta Espainiako herri guztiak babestea giza eskubideen egikaritzan, baita beraien kultura eta tradizioak, hizkuntzak eta instituzioak ere». Horra hor osotasun soziala —espainiar guztien multzoa— eta zatiak —Espainiako herriak—, biak batera kultura eta tradizio, hizkuntza eta instituzioen subjektu eramaileak.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Kultura-ondare immaterialaren kontzeptua

Kultura-ondare immaterialtzat hartzen da erkidegoek, taldeek eta, batzuetan, gizabanakoek beren kultura-ondaretzat jotzen dituzten ohitura, errepresentazio, adierazpen, jakintza eta teknikak, eta bereziki hauek:

a) Ahozko tradizio eta adierazpideak, hizkuntza-modalitateak eta berezitasunak barne, kultura-ondare immaterialaren bide gisa; eta toponimia tradizionala, lurraldeen izendapen geografikoak zehazteko tresna gisa;


8.1.83. 12/2015 Legea, ekainaren 24koa, Espainiar Jatorriko Sefardiei Espainiar Nazionalitatea emateari buruzkoa[397]

HITZAURREA

I

Sefardi deitzen zaie Iberiar penintsulan bizi izan ziren juduei —eta, bereziki, haien ondorengoei—; 1492ko ediktuez geroztik, indarrez bihurtu edo kanpora egitera beharturik, bide makur horri heldu baitzioten. Izendapena bera «Sefarad» hitzetik dator, hebreeraz hala deitzen baitzaio Espainiari, bai hebreera klasikoan bai gaur egungoan. Benetan, juduak sendo eta milaka urtez egonak ziren iberiar lurretan, eta haien egon hori gaur egun ere nabari da, hitzezko eta harrizko arrastoetan. Ordea, juduak, historiaren aginduz, atzera diasporaren bideetan abiatu ziren, beste erkidego batzuetara atxikiz edo berriak sortuz, batez ere Afrikako iparraldean, Balkanetan eta Otomandar Inperioan.

Sefaradeko seme-alabei, halere, inoiz ez zaie bihotz-minaren iturria agortu, hizkuntzen eta belaunaldien joan-etorriari erreparatu gabe. Ladinera edo haketia gorde zuten euskarri; jatorrizko espainiera, harrerako hizkuntzetako maileguz aberastua. Arbasoen hizkuntzan josten zituzten errezoak eta errezetak, jolasak eta erromantzeak. Ohiturak gorde, behin eta berriz jatorriaren oihartzuna zekarten izenak galdu ez, eta herrarik gabe onartu zuten Espainiaren isiltasuna, ahanzturaren magalean kulunka.

[…]

1. artikulua.— Espainiar jatorriko sefardiei Espainiako nazionalitatea ematea, herritar-agiri bidez

2. Espainiar jatorriko sefardiak direla egiaztatzeko, frogabide hauek baliatuko dira, eta denak batera balioetsiko dira:

c) Errabino-agintaritza eskudunaren ziurtagiria; eskatzailea bizi ohi den herrialdean legez aitorturik egon behar du agintaritza horrek.

[…]

Aurreko paragrafoetan aipatu diren dokumentuek, gainera —bat izan ezik, alegia, Espainiako Erkidego Juduen Federazioko Batzorde Iraunkorreko lehendakariak emandakoa izan ezik—, behar bezala baimenduta eta zinpeko itzultzaile batek gaztelaniara itzulita egon beharko dute, eta Hagako apostilla edo dena delako legeztatze-zigilua eduki beharko dute.

d) Etxean ladinera edo «haketia» erabiltzen dutela egiaztatzea, edo, beste zantzuren batzuk erabiliz, tradizioz erkidego horretakoak direla erakustea.

3. Espainiarekiko lotura berezia egiaztatzeko, frogabide hauek baliatuko dira, eta denak batera balioetsiko dira:

b) Ladinera edo «haketia» badakitela egiaztatzea.

4. Jaiotza-agiria beti aurkeztu beharko da, behar bezala legeztaturik edo apostilla jarririk, eta, beharrezkoa bada, itzulita.

5. Espainiarekin lotura berezia duela egiaztatzeko, bi proba gainditu beharko dira.

Lehenengo proban, gaztelaniaren oinarrizko ezagutza egiaztatu beharko du, hau da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A2 edo gehiago (Europako Kontseiluak onetsi du marko hori), betiere A2 mailako edo gehiagoko DELE diploma lortzeko azterketa gaindituz (DELE: gaztelania, atzerriko hizkuntza modura).

Bigarren proban, berriz, bi gauza hauek zenbateraino ezagutzen dituen balioetsiko da: Espainiako Konstituzioa eta Espainiako gizartearen eta kulturaren errealitatea.

Cervantes Institutuak diseinatuko eta administratuko ditu proba horiek. Baldintzak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

Eskatzailearen herrialdean edo lurraldean espainiera hizkuntza ofiziala baldin bada —hango nazionalitatea beharko du izan—, ez du espainierako proba egin beharrik izango, baina bai Konstituzioari eta gizarteari eta kulturari buruzkoa.

Hemezortzi urte baino gehiagokoek eta gaitasuna epai bidez aldatu gabea dutenek soilik egin beharko dituzte DELE azterketa eta Espainiako Konstituzioari eta Espainiako gizarteari eta kulturari buruzko proba. Adingabeak eta gaitasuna epai bidez aldatua dutenak salbuetsita daude, baina zentroren batean inskribaturik egon badira, hango ziurtagiria ekarri beharko dute; zentroa izan daiteke prestakuntzakoa, bizitzekoa, harrerakoa, arretakoa edo hezkuntza berezikoa.

2. artikulua.— Prozedura

1. Nazionalitatea emateko, prozedura elektronikoa arautzen da lege honetan. Eskaera gaztelaniaz egin behar da, eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio. Eskatzaileari zenbaki bat emango zaio, egin duen eskaera identifikatzeko.

3. Dokumentuak azterturik, ikusten baldin bada, hasieran behintzat, eskatzaileak arrazoitu duela espainiar jatorriko sefardia dela eta Espainiarekin lotura berezia duela, notarioak haren agerraldia hitzartuko du. Agerraldiaren akta egin beharra dago. Akta horri erantsita utzi beharko dira interesdunak ekarri dituen jatorrizko frogagiriak (aurreko artikuluan jartzen du zeintzuk), beharrezkoa baldin bada behar bezala itzulita; eta, eskatzailea adinduna bada, baita zigor-aurrekarien ziurtagiria edo ziurtagiriak ere: jatorrizko herrialdekoa eta eskaera egin baino aurre-aurreko bost urteetan bizi izan den herrialdeetakoak. Dokumentu horiek denak behar bezala baimendurik eta apostillaturik edo legeztaturik aurkeztu behar dira, eta, behar izanez gero, itzulita (zinpeko itzulpena). Eskatzaileak, agerraldian, notario eskuesleari ziurtatu behar dio, bere erantzukizunpean, nazionalizatzea eskatzeko oinarri diren egitateak egiazkoak direla; hori eskatzaileak berak egin dezake edo legezko ordezkaria bidali.

6. Nazionalitatea emateko ebazpena eraginkorra izatekotan, ordea, ebazpen hori interesdunari jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera urtebeteko epean, hark honako baldintza hauek bete beharra izango du, helbidearen arabera eskumenez dagokion erregistro zibilean:

b) Zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatzeko beste ziurtagiri bat ekartzea; ziurtagiri horrek indarrean egon beharko du, legeztatua edo apostillatua eta, beharrezkoa bada, itzulita.


8.1.84. 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena[398]

II. TITULUA
Pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

[399]I BIS KAPITULUA
Hamabi urtetik gorako eta hamalau urtetik beherako pertsonen sexuaren erregistro-aipamena aldatzeko onespen judiziala

26. quater artikulua.— Izapidetzea

3. Epaileak beharrezkotzat jotzen dituen frogak egitea eskatu ahal izango du adingabearen heldutasuna egiaztatzeko eta haren sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko borondatearen egonkortasuna egiaztatzeko, epailearen interes gorena adingabea izango da une oro, eta eskatutako zuzenketaren ondorio juridikoei buruzko informazioa emango dio, bai eta egoki den informazio osagarri guztia ere, hizkera argian, irisgarrian eta haren beharrizanetara egokituta.

[…]


8.1.85. 19/2015 Legea, uztailaren 13koa, Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuetan administrazio-erreforma egiteko neurriena[400]

Azken xedapenetako zazpigarrena.— Espainiar nazionalitatea egoitzaren bidez lortzeko prozedura

3. Espainiar nazionalitatea egoitzaren bidez lortzeko Kode Zibilean eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatu behar da legean eta erregelamendu bidez aurreikusitako dokumentuen eta gainerako frogen bidez.

Espainiako gizartean behar beste integratuta dagoela egiaztatzeko, proba bi gainditu behar dira.

Lehenengo probak espainieraren oinarrizko ezagutza egiaztatuko du: A2 maila edo handiagoa, Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratukoa; horretarako, azterketa bat gainditu behar da espainieraren diploma lortzeko atzerriko hizkuntza gisa (DELE, A2 mailakoa edo handiagoa). Eskatzaileak proba honetatik salbuetsita egongo dira, baldin eta espainiera hizkuntza ofiziala den herrialdeetako edo lurraldeetako nazionalak badira.


8.1.86. 20/2015 Legea, uztailaren 14koa, aseguru- eta berraseguru-erakundeen antolamendu, gainbegiratze eta kaudimenari buruzkoa[401]

II. TITULUA
Aseguru- eta berraseguru-erakundeen jarduerara sartzea

II. KAPITULUA
Europar Batasuneko beste estatu batzuetako aseguru- eta berraseguru-erakundeek Espainian gauzatzen dituzten jardueretara sarbidea izatea

1. atala
Aseguru- eta berraseguru-erakundeentzako xedapen orokorrak

51. artikulua.— Espainian jardun dezaketen beste estatu kide batzuetako aseguru- eta berraseguru-erakundeak

4. Kontratu-dokumentazioa gaztelaniaz aurkeztuko da, baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak eska dezakeen edo Espainian jarduten duten beste estatu kide batean helbideratutako aseguru-erakundeek (kokatzeko eskubidearen edo zerbitzuak modu askean eskaintzeko araubidearen bitartez) igorri beharreko informazioa ere.

VI. TITULUA
Finantza-narriaduraren egoerak. Kontrol berezirako neurriak

II. KAPITULUA
Kontrol berezirako neurriak

167. artikulua.— Beste estatu kide batzuetan helbideratuta dauden aseguru-erakundeei dagokienez hartutako neurriak

4. Beste estatu kide bateko agintaritza eskudunak izendatutako behin-behineko administratzaileek eta likidatzaileek beren eginkizuna bete ahal izango dute Espainian; ondorio horietarako, beren izaera egiaztatzeko, horiek izendatzeko ebazpenaren ziurtagiria edo erabakiaren kopia legeztatua aurkeztu beharko dute, gaztelaniara itzulita.


8.1.87. 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Auditoriarena[402]

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Enpresa eta sukurtsal jakin batzuek sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko informazioa emateko betebeharra[403]

Lehenengoa. Informazioa ematera behartuta dauden enpresak eta sukurtsalak.

6. 4. eta 5. apartatuetan filialei eta sukurtsalei buruz xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko izaera duten zergei buruzko txostena jada egin badu azken sozietate nagusi batek edo estatu kide bateko zuzenbidearen mende ez dagoen talde bateko kide ez den sozietate batek; betiere, txosten horren edukia bateragarria bada xedapen honetan aurreikusitakoarekin, eta, beraz, bateragarria bada bigarren apartatuan araututako txostenaren edukiarekin, eta, gainera, irizpide hauek betetzen baditu:

a) Jendearentzat irisgarri jartzea, doan eta irakurketa automatikoko formatu elektroniko batean:

ii) Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean, gutxienez.

Hirugarrena. Argitalpena eta irisgarritasuna.

2. Sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko txostena eta aurreko apartatuaren arabera enpresek argitaratutako aitorpena jendaurrean jarri beharko dira, dohainik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean gutxienez, txostena egiten den ekitaldiko balantzea ixten denetik sei hilabeteko epean, honako webgune honetan:

a) Enpresarenean, lehenengo apartatuko 1. zenbakia aplikatu behar denean.

b) Enpresa filialarenean, lehenengo apartatuko 4. zenbakia aplikatu behar denean.

c) Sukurtsalarenean edo sukurtsala eratu duen enpresarenean, baldin eta lehenengo apartatuko 5. zenbakia aplikatu behar bada.


8.1.88. 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, zeinak onesten baitu Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina[404]

XI. TITULUA
Tasak[405]

121. artikulua.— Salbuespenak

2. Braille hizkuntzan inprimatzea helburu duten egokitzapen-materialean aldaketak egiteko zerbitzuak eta jarduerak salbuetsita egongo dira, 15.5 eta 31.5 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.


8.1.89. 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa[406]

V. TITULUA
Eskaera eta emateko prozedura

I. KAPITULUA
Patente-eskaera aurkeztea eta bete beharreko betekizunak

23. artikulua.— Eskaeraren betekizunak

3. Hala eskaerak nola Patente eta Marken Espainiako Bulegoan aurkeztu beharreko gainerako dokumentuek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute eta erregelamenduz ezartzen diren betekizunak bete beharko dituzte. 24.1.c) artikuluan xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, beste hizkuntza ofizial bat duten autonomia-erkidegoetan, halako dokumentuak beste hizkuntza horretan idatzi ahalko dira eta gaztelaniarako itzulpenarekin batera joango dira; itzulpen hori benetakotzat hartuko da hizkuntza baten eta bestearen artean zalantzarik egonez gero.

24. artikulua.— Aurkezpen-data

1. Eskaeraren aurkezpen-data hau izango da: patente-eskaerak hartzeko baimenduta dauden bulegoetan eskatzaileak honako elementu hauek gutxienez dituzten dokumentuak jasotzen dituen unekoa:

a) Patentea eskatzen delako adierazpena.

b) Eskatzailea identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten informazioak.

c) Patentea zein asmakuntzatarako eskatzen den, horren azalpena, nahiz eta legean ezarritako betekizun formalak bete ez, edo lehenago aurkeztutako eskaera baten aipamena.

Aurkezpen-data bat lortzeko, azalpen hori edozein hizkuntzatan idatzi ahalko da, eta gaztelaniarako itzulpena aurkeztu beharko da erregelamenduz ezarritako epean.

3. Eskaerak aurreko beste eskaera bat aipatzen badu aurreko zenbakian aurreikusita dagoenaren arabera, aurreko eskaeraren kopia egiaztatu bat aurkeztu beharko da, eta bidezkoa bada, horrekin batera gaztelaniarako itzulpena ere, exekuzio-erregelamenduan ezarritako epean.

31. artikulua.— Lehentasuna erreibindikatzea

1. Aurretiazko eskaera baten lehentasuna erreibindikatu nahi duen eskatzaileak lehentasun-deklarazio bat eta aurretiazko eskaera egindako bulegoak ziurtaturiko kopia bat aurkeztu beharko ditu erregelamenduz ezarritako modu eta epeetan, bai eta haren espainierazko itzulpena ere, eskaera beste hizkuntza batean idatzita dagoenean.

2. Hala ere, ez da aurkeztu beharko aurreko eskaeraren kopia, ezta itzulpenaren kopia ere, lehentasunaren erreibindikazioa lehentasunezkotzat jotzen ez denean asmakuntzaren patentagarritasuna zehazteko, edo aurreko eskaera edo haren itzulpena jada Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eskura dituenean edo liburutegi digital batean eskura daudenean.

XI. TITULUA
Defentsa nazionalerako intereseko patenteak

115. artikulua.— Atzerrian egindako eskaerak

2. Baimen-eskaria egiteko, erregelamenduz xedatzen denaren arabera, Patente eta Marken Espainiako Bulegoan eskaria aurkeztu beharko da, beharrezkoak diren dokumentuekin; hala, 111.1 artikuluan aurreikusitako azterketa egingo du Bulegoak sekretupean. Bulegoak itzulpena aurkeztea eskatu ahalko du, beharrezkoa bada.

XIII. TITULUA
Erabilgarritasun-ereduak

II. KAPITULUA
Eskaera eta emateko prozedura

141. artikulua.— Eskaeraren aurkezpena eta edukia

2. Eskaeraren aurkezpen-data hau izango da: organo eskudunak, 22. artikuluaren arabera, honako elementuak gutxienez dituzten dokumentuak jasotzen dituen unekoa:

a) Erabilgarritasun-eredua eskatzen delako adierazpena.

b) Eskatzailea identifikatzeko edo harekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten informazioak.

c) Erabilgarritasun-eredua zein asmakuntzatarako eskatzen den, horren azalpena, nahiz eta legean ezarritako betekizun formalak bete ez, edo lehenago aurkeztutako eskaera baten aipamena.

Lehenago aurkeztutako eskaera bat aipatzen bada, eskaera horren zenbakia adierazi behar da, baita zein datatan aurkeztu zen eta zein bulegotan aurkeztu zen ere. Aipamen horretan azaldu beharko da eskaera horrek ordeztu egiten dituela bai azalpena, edo bidezkoa bada, bai marrazkiak ere.

Aurreko eskaeraren kopia egiaztatu bat, eta bidezkoa bada, horrekin batera gaztelaniarako itzulpena ere, exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako epean.

XIV. TITULUA
Nazioarteko hitzarmenak aplikatzea

I. KAPITULUA
Europako patentearen eskaerak eta Espainian aurkeztutako Europako patenteak aurkeztea eta horien ondorioak

152. artikulua.— Europako patente-eskaerak aurkeztea

4. Espainian aurkezten diren eskaerak EPEren 14. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan aurreikusitako hizkuntzetako edozeinetan idatzi ahalko dira. Espainiera ez den beste hizkuntza batean idatzita badaude, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak espainierara itzultzeko eskatu ahalko du, erregelamenduz xedatzen dena betez.

154. artikulua.— Argitaratutako Europako patentearen eskaerak emandako eskubideak

1. Europako patentearen eskaerek, EPEren 93. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera argitaratu ondoren, Espainian behin-behineko babesa izango dute, eskaera nazionalak argitaratzeak ematen duen babesaren baliokidea, Patente eta Marken Espainiako Bulegoak tasa ordaindu ostean erreibindikazioen espainierarako itzulpen bat jendearen esku jartzen duen egunetik aurrera. Behar bada, itzulpenarekin batera marrazkien kopia batek joan beharko du, itzuli beharreko adierazpenik bildu ez arren.

2. Titularrak helbidea edo sozietate-egoitza Espainian ez badu, itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egiaztatutako jabetza industrialeko agente batek edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile-interprete batek egin beharko du. Erregelamenduz, baliozkotzeko beste irizpide batzuk ezarri ahalko dira artikulu honetan aipatutako itzulpenen benetakotasuna eta fideltasuna bermatzeko.

155. artikulua.— Europako patentea itzultzea eta argitaratzea

1. Patenteen Europako Bulegoak Espainia izendatzen duen Europako patente bat ematen duenean, titularrak Patente eta Marken Espainiako Bulegoari espainierarako itzulpena eman beharko dio, eman den moduan. Itzulpena aurkeztu beharko da patentea Patenteen Europako Bulegoak aldatuta edo mugatuta mantendu bada.

2. Itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoari igorri beharko zaio hiru hilabeteko epean, patentea 1. apartatuan aurreikusitako kasuetan eman, aldatu edo mugatu delako aipamena Europako Patenteen Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru hilabeteko epean. Itzulpenarekin batera marrazkien kopia batek joan beharko du, itzuli beharreko adierazpenik bildu ez arren. Aurreko artikuluko 2. apartatuan xedatutakoa aplikatuko da.

Itzulpena egin ez bada eta ezarritako epean argitaratzeko tasa ordaindu ez bada, patenteak ez du ondoriorik sortuko Espainian.

3. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, hilabeteko epean, itzulpena igortzen denetik aurrera, aipamena argitaratuko du Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean, Europako patentea identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin; eta, dagokion tasa ordaindu ostean, Europako patentearen itzulpena dakarren liburuxka ere bai.

156. artikulua.— Europako Patenteen Erregistroa

2. Era berean inskribatuko da 155. artikuluan azaldu den itzulpena jaso eta argitaratu den data, edo, bidezkoa izanez gero, itzulpen horren falta. Europako Patenteen Erregistroan aurka egiteko, errekurtso jartzeko edo mugak ezartzeko prozedurei buruz azaltzen diren datuak ere inskribatuko dira, bai eta Espainiako patenteetarako aurreikusitako datuak ere.

157. artikulua.— Europako patentearen eskaeraren eta Europako patentearen testu fede-emailea

1. Europako patente-eskaeraren eta Europako patentearen espainierarako itzulpena, aurreko artikuluetan ezarritako betekizunak beteta, fede-emailea dela ulertuko da baldin eta itzulitako testuak ematen duen babesa txikiagoa bada eskaera horrek edo patente horrek zein hizkuntzatan gordailutu izan eta horretan ematen duena baino.

2. Eskaeraren edo patentearen titularrak edozein unetan itzulpena berrikusi ahal du; horrek ez du ondoriorik sortuko Patente eta Marken Espainiako Bulegoak argitaratzen duen arte. Ez da argitaratuko dagokion tasa ordaindu izana justifikatzen ez bada.

3. Fede onez asmakuntza bat ustiatzen hasten den edo horretarako prestaketa serio eta eragingarriak egin dituen pertsona orok, ustiapen horrekin eskaera edo patentea urratzen ez bada hasierako itzulpenaren testuaren arabera, inolako kalte-ordainik gabe ustiapena egiten jarraitu ahalko du bere enpresan edo enpresa horren beharrizanetarako.

158. artikulua.— Europako patentearen eskaera patente nazionalaren eskaera bihurtzea

3. Patente-eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da lege honen erregelamenduan aurreikusitako epe eta baldintzetan ez bada justifikatzen aurkezteko unean Espainiako patente-eskaera baterako eskatzen diren tasak ordaindu izana, eta ez bada aurkezten Europako patente-eskaeraren jatorrizko testuaren edo, bidezkoa bada, Patenteen Europako Bulegoan egin beharreko prozeduran aldatutako testuaren espainierarako itzulpen bat, zeinaren gainean oinarritu nahi den Patente eta Marken Espainiako Bulegoan egin beharreko emakida-prozedura. Itzulpenari 154.2 artikulua aplikatuko zaio.

II. KAPITULUA
Patenteen arloko lankidetza-tratatua aplikatzea

2. atala
Espainia izendatzen edo hautatzen duten nazioarteko eskaerak

169. artikulua.— Nazioarteko eskaera izapidetzea

1. Patente eta Marken Espainiako Bulegoa nazioarteko eskaera izapidetzen has dadin, Patenteen arloko Lankidetza-tratatuaren 22. artikuluaren edo 39.1 artikuluaren arabera aplikatu beharreko epean eskaera horren espainierarako itzulpena aurkeztu beharko da, jatorrian gordailutu zen moduan, eta, bidezkoa bada, tratatu horren 19. artikuluaren edo 34. artikuluaren arabera egindako aldaketen itzulpena ere aurkeztu beharko da.

2. Patente eta Marken Espainiako Bulegoak, kasu zehatzean beharrezkotzat jotzen badu, eskatzaileari eskatu ahalko dio ezartzen zaion epean nazioarteko eskaeraren itzulpena entrega dezala, bulego horretan bisatutako jabetza industrialeko agente batek edo Atzerri Gaietarako eta Elkarlanerako Ministerioak izendatutako zinpeko itzultzaile-interprete batek ikusonetsia. Erregelamenduz, baliozkotzeko beste irizpide batzuk ezarri ahalko dira artikulu honetan aipatutako itzulpenen benetakotasuna eta fideltasuna bermatzeko.

170. artikulua.— Nazioarteko eskaera argitaratzea

2. Nazioarteko eskaera espainieraz argitaratu bada, lege honen 67. artikuluan aurreikusitako behin-behineko babesak eskaera horri dagokionez ondorioak sortuko ditu nazioarteko argitalpenaren datatik aurrera. Beste hizkuntza batean argitaratu bada, behin-behineko babesak ondorioak sortuko ditu 154.2 artikuluko baldintzen arabera egindako espainierarako itzulpena Patente eta Marken Espainiako Bulegoan jendearen esku dagoen datatik aurrera. Ondorio horietarako, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean aipatuko da eskaeraren itzulpena jendearen esku zein datatatik aurrera jarriko den.

172. artikulua.— Nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean emandako patente baten ondorioak

2. Itzulpen oker batengatik, nazioarteko eskaera baten oinarriaren gainean emandako patente baten norainokoa nazioarteko eskaerak jatorrizko hizkuntzan zuen edukiaz harago badoa, atzeraeraginez patentearen norainokoa mugatuko da, eta deusez eta baliogabe deklaratuko da dagokion norainokotik harago doan neurrian, jatorrizko hizkuntzako eskaera kontuan hartuta.


8.1.90. 29/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Arlo Zibileko Nazioarteko Lankidetza Juridikoari buruzkoa[407]

HITZAURREA

III

[…]

I. tituluko I. kapituluko arauak jakinarazpenen eta frogen lorpenaren arloko lankidetza juridikoan aplikatzen diren berberak dira. Arau horietan igortzeko bideak deskribatzen dira; baina kasu zehatzetan horietako bat edo beste bat aukeratzea eskaera egiten edo jasotzen duen atzerriko estatuko legerian xedatutakoaren mende egongo da, azken batean. Halaber, eskaerek izan behar duten gutxieneko edukia ezartzen da eta, horiei dagokienez, legez finkatutako edukia eta betekizunak dituztela egiaztatuko du Espainiako agintaritza nagusiak; hortaz, eskaerak 10. artikuluan aurreikusitako betekizunak betetzen ez dituenean, eskaera egin duen agintaritzari itzuliko dio, horren zergatia zehatz-mehatz azalduta. Legeak hizkuntza eta izapideak ere lantzen ditu; azken horiek aldatzen dira eskaera jasotzen dutenak Espainiako edo atzerriko agintariak diren; eta zehaztu egiten du, halaber, Espainiako agintariei zuzendutako eskaerak Espainiako arau prozesalen arabera gauzatuko direla, eta salbuespenez bakarrik, eta atzerriko agintarien eskariz, baino ez direla prozedura bereziak onartuko, betiere Espainiako legeriarekin bateragarriak badira eta egingarriak badira. Ukatzeko arrazoiak ere zehazten dira, eskaeraren exekuzioa ukatzeko, arrazoietan oinarritutako ebazpena eman beharra dagoela ere xedatuta.

[…]

IV

I. tituluko II., III. eta IV. kapituluetan betekizun bereziak daude araututa dokumentu judizialak eta dokumentu estrajudizialak jakinaraztearen arloari zein frogak eskuratzeari dagozkienez, hurrenez hurren. Araudia sinplifikatu egin dela nabari da, esate baterako, atzerrian dokumentuak komunikatzeko, jakinarazteko eta helarazteko bideak hautatzean; horrez gain, Espainiako agintariek zuzenean bidal diezazkiekete hartzaileei komunikazioak, hartu-agiridun posta ziurtatuaren bidez edo hartu izana jasota uzten duen antzeko beste moduren batez. Aukera hori gehitu da jakinarazpena errazteko eta haren kostuak murrizteko, eta 25. artikuluan hizkuntzari buruz xedatutakoarekin ere lotuta dago; izan ere, dokumentuak hartzaileak ulertzen duen hizkuntza batean igor daitezke, estatu errekerituko hizkuntza ofiziala izan ez arren. Aurreikuspen horiek ez dute zertan zailtasunik ekarri Espainiako erabakia gerora atzerrian ezagutu eta exekutatu dezaten, betiere, aldeak, ohikoa izaten denez, Espainiako prozesuan agertu eta parte hartuz gero. Aurreikusi dira, orobat, demandatua agertzen ez den kasuak eta horrelako kasuetan defentsarako eskubideak babestea; atzerriko estatuetara zuzendutako jakinarazpen-egintzei dagokienez, gainera, arau berezi bat sartu da 27. artikuluan, eta dokumentu estrajudizialak jakinarazi eta helarazteko egintzak ere arautu dira III. kapituluan. Atzerrian frogak gauzatzeari eta lortzeari buruzko arau bereziak jasotzen ditu IV. kapituluak, atzerrian sinpletasun- eta subsidiariotasun-irizpideak hartzen baitira oinarri, jardueraren prozedura, edukia eta betekizunak zehaztuta.

[…]

VIII

[…]

Halaber, azken xedapenetako hirugarrenak Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko Legearen (uztailaren 6ko 5/2012 Legearen) 27. artikulua aldatzen du. Azken xedapenetako bigarrenak, berriz, Prozedura Zibilaren Legea (urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea) aldatzen du erregelamendu hauetan xedatutakora egokitzeko: batetik, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko abenduaren 12ko 1015/2012 Erregelamenduan (EB) xedatutakora (gai zibileko eta merkataritzako ebazpen judizialen eskumen judizialari, onarpenari eta exekuzioari buruzkoa); eta bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 650/2012 (EB) Erregelamenduan xedatutakora (ebazpenen eskumenari, lege aplikagarriari, ebazpenen onarpenari eta exekuzioari buruzkoa, mortis causa oinordetzen gaian dokumentu publikoen onarpenari eta exekuzioari buruzkoa eta Europako oinordetza-ziurtagiria sortzeari buruzkoa). Horrez gain, aurretik aipatutako ziurtagiria jasotzen duen Hipoteka Legea aldatuko du azken xedapenetako lehenengoak. Amaitzeko, azken xedapenetako laugarrenaren bidez aldatu egingo da Estatuaren Atzerri Ekintza eta Zerbitzuaren Legea (martxoaren 25eko 2/2014 Legea), Espainiaren kanpo-ordezkaritzek egindako edo bere gain hartutako dokumentu publikoen itzulpenen izaera ofiziala aitortzeko, edota Espainian dauden atzerriko ordezkaritzek beren estatuko dokumentu publikoen itzulpenena onartzeko. Horri esker, erraztu egingo da herritarrek administrazio publikoekin duten harremana, bereziki, zati batez bada ere, atzerrian izapidetzen dituzten espedienteen edo prozeduren kasuan.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Zuzeneko komunikazio judizialak[408]

3. Jakinarazpena idatziz egiten bada, eta epaileak beharrezkotzat jotzen badu, itzultzaile baten laguntza eskatuko du. Egoki iritziz gero, eta komunikazioa egin aurretik, entzunaldia emango die alderdiei, hauek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo eskaerak egin ditzaten. Edozelan ere, komunikazioa amaitu ondoren, jarduketen edukia jasoko da eta alderdiei helaraziko zaie.

4. Jakinarazpena ahoz egiten bada, eta epaileak beharrezkotzat jotzen badu, interprete baten laguntza eskatuko du. Egoki iritziz gero, eta komunikazioa egin aurretik, entzunaldia emango die alderdiei, hauek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo eskaerak egin ditzaten. Ahal izanez gero, eta egokitzat jotzen duen guztietan, epaileak aukera eman ahal izango die alderdiei komunikazioa egiten den bitartean bertan egoteko. Edozelan ere, komunikazioa amaitu ondoren, haren edukia grabazio bidez edo beste bitarteko baten bidez jasoko da, eta jarduketetan txertatuko da, eta alderdiei ere helaraziko zaie.

I. TITULUA
Nazioarteko lankidetza juridikoaren araubide orokorra

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

10. artikulua.— Lankidetza-eskaeren gutxieneko edukia eta betekizunak

1. Nazioarteko lankidetza juridikorako eskaerek hau zehaztu beharko dute:

f) Dokumentuak, behar bezala itzulita eta, hala dagokionean, behar bezala legeztatuta edo apostillatuta, baita haien zerrenda xehatua ere.

11. artikulua.— Hizkuntza

1. Nazioarteko lankidetza juridikorako eskaerek, eta haiei erantsitako dokumentuek, baldin eta atzerriko agintaritza bati zuzenduta badaude, itzulita ere egon beharko dute; estatu errekerituko hizkuntza ofizial batera edo hark onartutako hizkuntza batera, hain zuzen.

2. Espainiako agintariei zuzendutako nazioarteko lankidetza juridikorako eskaerekin eta haiei erantsitako dokumentuekin batera itzulpena ere egon beharko da, Prozedura Zibilaren Legearen 144. artikuluarekin bat etorriz.

II. KAPITULUA
Dokumentu judizialak jakinarazteko eta helarazteko egintzak

25. artikulua.— Hizkuntza

1. Xede-estatuko legeak eskatzen duena hargatik eragotzi gabe, atzerrira jakinarazi edo helarazi beharreko dokumentuekin batera xede-estatuko hizkuntza ofizial batera edo hartzaileak ulertzen duen hizkuntza batera egindako itzulpena ere bidali beharko da.

2. Baldin eta komunikazioa atzerriko agintarietatik badator eta Espainiako hartzaile bat badu helburu, dokumentuekin batera espainierazko itzulpena ere bidaliko dute edo, hala badagokio, dena delako autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialera edo hartzaileak ulertzen duen hizkuntza batera egindako itzulpena, betiere aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera.

26. artikulua.— Ziurtagiria

Jakinarazteko edo helarazteko edozein eginbide gauzatuta, estatu errekerituak ziurtagiria egin dezala eskatu ahal izango da, izapideak bete direla eta eginbideak forma egokian gauzatu direla egiaztatzeko; estatu errekerituko hizkuntza erabili ahal izango dute horretarako.

III. TITULUA
Atzerriko zuzenbideari buruzko informazioa

35. artikulua.— Atzerriko zuzenbideari buruzko informazio-eskaerak

4. Informazio-eskaeretan agintaritza errekeritzailea zein den zehaztu beharko da, haren posta-helbidea edo helbide elektronikoa zein gaiaren izaera aipatuta, eskaera eragin duten gertaeren azalpen zehatza eginda, bai eta eskatutako froga-elementu zehatzak zein diren adierazita ere, eta hori guztia eskaera jasotzen duen agintaritzaren hizkuntzara behar bezala itzulita. Informazio-eskaerei beren irismena zehazteko ezinbestekotzat jotzen diren dokumentuen kopiak ere batu ahal izango zaizkie.

36. artikulua.— Espainiako zuzenbideari buruzko informazio-eskaerak

3. Informazio-eskaeretan agintaritza errekeritzailea zein den zehaztu beharko da, haren posta-helbidea edo helbide elektronikoa zein gaiaren izaera aipatuta, eskaera eragin duten gertaeren azalpen zehatza eginda, bai eta eskatutako froga-elementu zehatzak zein diren adierazita ere, eta hori guztia espainierara behar bezala itzulita.

V. TITULUA
Atzerriko ebazpen judizialak eta dokumentu publikoak aitortu eta exekutatzea, exequatur prozedura eta erregistro publikoetan inskribatzea

IV. KAPITULUA
Exequatur prozedura judiziala

54. artikulua.— Prozesua

4. Demandak Prozedura Zibilaren Legearen 399. artikuluko betekizunak beteko ditu, eta harekin batera agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

d) Prozedura Zibilaren Legearen 144. artikuluaren arabera egin beharreko itzulpenak.


8.1.91. 38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbide Sektoreari buruzkoa[409]

II. TITULUA
Tren-azpiegitura

II. KAPITULUA
Interes orokorreko trenbide-sarea osatzen duten trenbide-azpiegituren plangintza, proiektua eta eraikuntza

5. artikulua.— Interes orokorreko trenbide-sarea osatzen duten trenbide-azpiegituren plangintza[410]

5. Aurreko apartatuan aipatzen den txostenaren izapidearekin batera, informazio-azterlana jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan. Izapide honetan egindako oharrak proiektatutako trazaduraren kontzepzio orokorrari buruzkoak baino ez dira izango. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari dagokio jendaurreko informazioko espedientea izapidetzea.

Aurreko paragrafoan aipatutako informazio publikoaren izapidea, epe horretan bertan, baliagarria izango da trenbide-enpresek eta trenbide-azpiegituren administratzaileek txostena egin ahal izan dezaten proiektatutako trazaduraren kontzepzio globalari buruz eta informazio-azterlanean sartutako eginkizunen edo ustiapenaren aspektuei buruz.

Informazio publikoaren izapiderako, helburuak betetzeko beharrezkoa den dokumentazio osoaz gain, dokumentu ez-tekniko bat argitaratuko da, hizkera irisgarriarekin eta irudiekin, zeinak balioko baitu herritar guztiek ezagutu ahal izateko garatu beharreko jarduketa eta, hala badagokio, alegazioak errazago aurkezteko. Jarduketa hizkuntza koofizial bat duen autonomia-erkidego batean garatzen bada, dokumentu ez-tekniko hori gaztelaniaz eta autonomia-erkidegoari dagokion beste hizkuntza ofizialean argitaratuko da.

VI. KAPITULUA
Sareari buruzko adierazpena

32. artikulua.— Sareari buruzko adierazpenaren edukia, prestaketa, ezaugarriak eta argitalpena

2.[411] Tren-azpiegituren administratzaileek, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari, tren-enpresei eta gainerako hautagaiei, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta gainerako interesdunei kontsulta egin ostean, beren jarduketa-eremuari dagokion sareari buruzko adierazpena prestatu, onetsi eta argitaratuko dute, baita horien eguneratzeak ere. Sareari buruzko adierazpena gaztelaniaz, autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetan eta, gutxienez, Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batean argitaratuko da. Sareari buruzko adierazpenaren edukia doan eskuratu ahal izango da formatu elektronikoan, tren-azpiegituraren kasuan kasuko administratzailearen web-atarian; hala badagokio, administratzaileek web-atari komun bat izango dute, eta adierazpena bertan eskuratu ahal izango da.

Sareari buruzko adierazpena hizkuntza koofizialetan argitaratzeko betebeharra ez da aplikatuko 2025eko sare-adierazpena 2023ko abenduan argitaratu arte.


8.1.92. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena[412]

II. TITULUA
Administrazio publikoen jarduera

I. KAPITULUA
Jarduketa-arau orokorrak

13. artikulua.— Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak

3. artikuluaren arabera administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna dutenek eskubide hauek dituzte haiekiko harremanetan:

c) Norberaren autonomia-erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabiltzea, lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.

15. artikulua.— Prozeduretako hizkuntza

1. Gaztelania izango da Estatuaren Administrazio Orokorrak izapidetzen dituen prozeduretako hizkuntza. Dena den, Estatuaren Administrazio Orokorrak autonomia-erkidego batean dituen organoetara jotzean, autonomia-erkidego horretan koofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete interesdunek.

Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura. Prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, gaztelaniaz izapidetuko da prozedura, baina haiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie interesdunei dokumentu edo lekukotasunak.

2. Autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako administrazioek izapidetutako prozeduretan, dagokion legeria autonomikoan ezarritakoari lotuko zaio hizkuntzaren erabilera.

3. Administrazio publiko instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli beharko ditu autonomia-erkidegoko lurraldetik harago ondorioak izan behar dituzten dokumentu edo espedienteak edo haien atalak eta espresuki hala eskatzen duten interesdunei zuzendutako dokumentuak. Gaztelaniaz besteko hizkuntza koofizial bera duen autonomia-erkidego batean izan behar badituzte ondorioak, ez da beharrezko izango itzultzea.


8.1.93. 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena[413]

I. TITULUA
Norbanakoaren lan-harremanak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. atala
Oinarrizko lan-eskubideak eta -betebeharrak

4. artikulua.— Lan-eskubideak

2. Lan-harremanetan, hauek dira langileen eskubideak:

[414]c) Eskubidea, zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko enplegurako ez eta enplegatu ondoren ere, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: sexua, egoera zibila, adina —lege honek ezarritako mugen barruan—, arraza- edo etnia-jatorria, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera atxikita egotea edo ez egotea, bai eta hizkuntza ere Espainiako estatuaren barruan.

[…]

II. kapitulua
Lan-kontratuaren edukia

2. atala
Kontratuak dakartzan eskubideak eta betebeharrak

17. artikulua.— Diskriminaziorik ez, lan-harremanetan

[415]1. Deusezak eta eraginik gabeak izango dira bai erregelamendu bidezko manuak, bai hitzarmen kolektiboetako klausulak, bai banakako itunak, bai enpresaburuak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta horiek zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik enpleguan bezala ordainsarien, lanaldiaren eta laneko gainerako baldintzen arloan, edo zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak badakartzate, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste pertsona batzuekiko edo enpresarekin lotutako pertsonekiko ahaidetasun-loturak, eta hizkuntza Espainiako estatuaren barruan.

[…]


8.1.94. 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen testu bategina onesten duena[416]

III. TITULUA
Enplegu-politikaren tresnak

I. KAPITULUA
Lan-bitartekotza

33. artikulua.— Enplegu-agentziak

4. Nolanahi ere, kapitulu honetan aurreikusitako betebeharrak eta erregelamendu bidez zehazten diren betebehar espezifikoak alde batera utzi gabe, enplegu-agentziek honako hauek bete beharko dituzte:

[417]f) Bakoitzak bere eremuan, enplegua iristeko berdintasun-printzipioa bermatzea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin, ez zuzenean, ez zeharka, diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jatorria —arraza edo etnia barne—, sexua, adina, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, hizkuntza estatuaren barruan, eta desgaitasuna; betiere, langileak kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko gaitasun-egoeran badaude.


8.1.95. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena[418]

VII. TITULUA
Diziplina-araubidea

[419]95. artikulua.— Diziplina-faltak

Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, sexu-ezaugarriak, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, eta jazarpen morala eta sexuala.


8.1.96. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[420]

III. TITULUA
Seinalizazioa

56. artikulua.— Hizkuntza[421]

Bide publikoetako seinalizazio-paneletan sartzen diren edo horiekin batera jartzen diren azalpen-idatziak eta inskripzioak gaztelaniaz jarriko dira eta, gainera, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko autonomia estatutuan onartutako hizkuntza ofizialean, seinalea erkidego horretako lurraldean dagoenean.

V. TITULUA
Zehapen-araubidea

V. KAPITULUA
Informazioaren mugaz haraindiko trukea trafikoaren arau-hausteei buruz

101. artikulua.— Jakinarazpenak[422]

2. Jakinarazpenak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan bidaliko zaizkio ustezko arau-hausleari, baldin eta dokumentura irispidea izan bada; bestela, matrikulazio-estatuaren hizkuntza ofizialetako batean bidaliko zaio.

102. artikulua.— Dokumentuak

Xedapen honetan aurreikusitako informazio-trukearen ondorioz hasitako zehapen-prozeduretan, ustezko arau-hausleari jakinarazten zaizkion dokumentuak ibilgailuaren matrikulazio-dokumentuaren hizkuntzan edo matrikulazio-estatuan ofizial diren hizkuntzetako batean bidaliko dira.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetako gidatzeko baimen eta lizentziak

Hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan, gidatzeko baimen eta lizentziak, gaztelaniaz gain, beste hizkuntzan ere egingo dira.


8.1.97. 7/2017 Legea, azaroaren 2koa, zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen baita kontsumoaren arloko auzien ebazpen alternatiboari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11/EB Zuzentaraua[423]

I. TITULUA
Ebazpen alternatiborako erakundeak egiaztatzea

II. KAPITULUA
Ebazpen alternatiborako erakundeak egiaztatzeko prozedura

2. atala
Egiaztatze-prozedura

29. artikulua.— Egiaztatze-prozeduraren hasiera

2. Ebazpen alternatiborako erakundeek dagokien agintaritza eskudunari bidali beharko diote egiaztapen-eskaera, eta honako datu hauek jaso beharko ditu nahitaez:

i) Erreklamazioak aurkezteko eta ebazpen alternatiborako prozedura garatzeko erabil daitezkeen Espainiako hizkuntza ofizialak eta hizkuntzak. Edozelan ere, gaztelania eta, halakorik badago, erakundea kokatuta dagoen autonomia-erkidegoko hizkuntza koofiziala erabiltzea bermatuko da.

II. TITULUA
Ebazpen alternatiborako egiaztatuta dauden erakundeen betebeharrak

35. artikulua. Informazio- eta gardentasun-betebeharrak

1. Erakunde egiaztatuek honako hauei buruzko informazio argia eta ulergarria eman beharko dute beren web-orrian eta beste edozein euskarri iraunkorretan:

i) Erreklamazioak aurkezteko eta ebazpen alternatiborako prozedura garatzeko erabil daitezkeen Espainiako hizkuntza ofizialak eta hizkuntzak.


8.1.98. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dituena[424]

BIGARREN LIBURUA
Administrazio publikoen kontratuak

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduketak.
2. atala
Administrazio publikoen kontratuen adjudikazioa.

3. azpiatala
Prozedura murriztua

163. artikulua.— Gonbidapenen edukia eta hautagaiei eman beharreko informazioa

1. Gonbidapenetan, argitaratutako lizitazio-iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta honako hauek ere aipatuko dira: eskaintzak hartzeko azken eguna zein den, zer helbidetara igorri behar diren eta zer hizkuntzatan (batean zein gehiagotan) idatzi behar diren; modu osagarri gisa erantsi behar diren dokumentuak, hala badagokio; kontratua adjudikatzeko zer irizpide hartuko diren kontuan, eta irizpide bakoitzak zer pisu izango duen, edo, hala badagokio, irizpide bakoitzaren garrantzia, handienetik hasita txikienera, baldin eta lizitazio-iragarkian ez badira ageri; orobat, zer lekutan, egunetan eta ordutan irekiko diren proposamenak.

5. azpiatala
Lehia-elkarrizketa

174. artikulua.— Prozedura hastea eta parte hartzeko eskaerak

3. Gonbidapenetan, argitaratutako lizitazio-iragarkiaren aipamen bat egingo da, eta honako hauek ere aipatuko dira: zein egunetan eta non hasiko den kontsulta-aldia; zein hizkuntza erabiliko den edo diren; gaitasun-baldintzei buruzko dokumentuak, baldin eta aurkeztu behar badira; eta kontratua adjudikatzeko irizpideen haztatze erlatiboa, edo, hala badagokio, irizpide horien zerrenda, garrantzirik handiena dutenetatik hasi eta gutxien dutenetaraino.

175. artikulua.— Hautagaiekiko elkarrizketa

5. […]

Kontratazio-organoak elkarrizketa amaitutzat eman eta parte hartu duten guztiei hala jakinarazi ondoren, mahaiak hautatu diren konponbideak aurkeztu dituzten parte-hartzaileak gonbidatuko ditu beren behin betiko eskaintza aurkez dezaten, elkarrizketa-fasean zehar zehaztutako konponbide bideragarrian edo konponbide bideragarrietan oinarrituta. Gonbidapen horretan, honako hauek adieraziko ditu mahaiak: eskaintzak aurkezteko muga-eguna zein den, horiek zein helbidetara bidali behar diren eta zer hizkuntzatan (batean edo batean baino gehiagotan) idatzita egon behar duten.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Atzerrian kontratatzea

6. Kontratua osatzen duten dokumentuak eta kontratua prestatu, adjudikatu eta egikaritzeko behar diren dokumentu guztiek gaztelaniaz edo kasuan kasuko hizkuntza koofizialean egon beharko dute idatzita, eta, hala izan ezean, hizkuntza horietara itzuli beharko dira kasuan kasuko tokiko hizkuntzatik. Dena den, kontratazio-organoak, erantzukizuna bere eginda, beste hizkuntza batzuetan idatzitako dokumentuak onartzeko aukera izango du, gaztelaniara itzuli behar izan gabe. Kasu horietan, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak dena delako atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuen gaztelaniazko itzulpena izatea bermatuko du, kontratua fiskalizatu ahal izateko.

III. ERANSKINA
Iragarkietan agertu beharreko informazioa

A) Kontratatzailearen profilean egitekoa den aurretiazko informazioaren iragarkian, lizitazio-iragarkian, formalizazio-iragarkian eta obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuak aldatzeko iragarkian agertu beharreko informazioa.

4. atala. Lizitazio-iragarkietan agertu beharreko informazioa, 5. atala aplikatzea egokia ez denean:

22. Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak zer hizkuntzatan (batean edo batean baino gehiagotan) idatzi beharko diren.

A) Kontratatzailearen profilean egitekoa den aurretiazko informazioaren iragarkian, lizitazio-iragarkian, formalizazio-iragarkian eta obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuak aldatzeko iragarkian agertu beharreko informazioa.

4. atala. Lizitazio-iragarkietan agertu beharreko informazioa, 5. atala aplikatzea egokia ez denean:

22. Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak zer hizkuntzatan (batean edo batean baino gehiagotan) idatzi beharko diren.


8.1.99. 5/2019 Legea, martxoaren 15ekoa, higiezin-kredituko kontratuak arautzen dituena[425]

I. ERANSKINA
Informazio Normalizatuaren Europar Fitxa (INEF)

A zatia

INEFen eredua

14. (Beharrezkoa bada) Informazio gehigarria.

(Beharrezkoa bada) [Adierazi zein den kreditu-kontratuari aplikatzen zaion legeria]. (Mailegu-emaileak INEFen hizkuntza ez beste bat erabili nahi badu) informazioa eta kontratuaren dokumentazioa [hizkuntza]z emango dira. Ados bazaude, kreditu-kontratuak dirauen bitartean, komunikazioak [hizkuntza edo hizkuntzak]z egingo dizkizugu.

[…]

B zatia

INEF betetzeko jarraibideak

14. atala: Informazio gehigarria».

2. Mailegu-emaileak mailegu-hartzailearekin harremanetan jarri nahi duenean kontratuak dirauen bitartean, eta harremanak INEFen hizkuntzan ez beste batean izan nahi dituenean, orduan inguruabar hori adierazi beharko da zein hizkuntza erabiliko den azalduz. Hori egin ahal izango da, ezertan galarazi gabe 2002/65/EE zuzentarauaren 3. artikuluko 1. apartatuaren 3. puntuko g) letran xedatutakoa.


8.1.100. 1/2020 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 5ekoa, Konkurtso Legearen testu bategina onesten duena[426]

LEHENENGO LIBURUA
Hartzekodunen konkurtsoa

II. TITULUA
Konkurtsoko organoak

II. KAPITULUA
Konkurtso-administrazioa
1. atala
Konkurtso-administrazioa izendatzea

3. azpiatala
Konkurtso-administrazioa izendatzea

62. artikulua.— Izendapena[427]

3. Mugaz haraindiko elementuekin egiten diren konkurtsoetan, izendapena onartzean elementu horiekin lotutako herrialdeko edo herrialdeetako hizkuntza behar bezala dakiela edo, gutxienez, ingelesa behar bezala dakiela egiaztatzen duen pertsona izendatu beharko da. Bestela, langileak dituela edo ezagutza horiek dituen zinpeko itzultzaile bat kontratatu duela egiaztatu ahal izango du.

BIGARREN LIBURUA
Aurrekonkurtsoaren zuzenbidea[428]

V. TITULUA
Araubide berezia

684. artikulua.— Berregituratze-planaren arloko espezialitateak

1. Berregituratze-plana eredu ofizialean aurkeztu ahal izango da; eredu hori bitarteko elektronikoen bidez eskuragarri egongo da egoitza judizial elektronikoan, notariotzetan edo merkataritza-erregistroaren bulegoetan, eta enpresa txikien beharrizanetara egokituta egongo da; gainera, gaztelaniaz ez ezik, Estatuko gainerako hizkuntza ofizialetan ere emango da, hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoetan erabiltzeko, haien estatutuen arabera. Berregituratze-plana araudiaren arabera idazteko moduari buruzko jarraibide praktikoak jasoko ditu. Formalizatzen den agerkari publikoa muntarik gabeko dokumentutzat hartuko da, betiere agerkari hori baimentzen duen notarioaren zerbitzu-sariak zehazteko. Matrizearen eta luzatzen diren lehenengo kopien folioek ez dute inolako zenbatekorik sortuko.

HIRUGARREN LIBURUA
Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak

II. TITULUA
Aplikatu beharreko legea

III. KAPITULUA
Prozedura bietarako erregela erkideak

740. artikulua.— Hizkuntzak

1. 1. 214. artikuluan ezarri informazioa gaztelaniaz emango da, eta, hala denean, hizkuntza ofizialetatik edozeinetan, baina testuaren goiburuan ingelesez eta frantsesez agertuko dira «Kredituak aurkezteko komunikazioa. Aplikatu beharreko epeak» esamoldeak.

2. Ohiko bizilekua, helbidea edo egoitza atzerrian duten hartzekodunek euren kredituen komunikazio-idazkia aurkeztuko dute gaztelaniaz edo konkurtsoko epaileak zein autonomia-erkidegotan egoitza izan eta bertako hizkuntza ofizialean. Horiez besteko hizkuntza batean egiten badute komunikazioa, konkurtso-administrazioak eskatu ahal izango du gero hori gaztelaniara itzultzea.


8.1.101. 3/2020 Legea, irailaren 18koa, Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzkoa[429]

III. KAPITULUA
Antolaketa- eta teknologia-neurriak

14. artikulua.— Egintza prozesalak egitea, presentzia telematikoaren bidez

5. Metodo telematikoak erabiltzean beharrezko neurriak hartuko dira prozesuko alde guztien eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko. Bereziki, zigor-arloko prozeduretan akusatuen eta ikertuen defentsa-eskubidea bermatu beharko da, bereziki, benetako legelari-laguntza izateko eskubidea, interpretazio- eta itzulpen-eskubidea eta espediente judizialetarako informazio- eta irispide-eskubidea.


8.1.102. 4/2020 Legea, urriaren 15ekoa, Zenbait Zerbitzu Digitalen gaineko Zergari buruzkoa[430]

13. artikulua.— Betebehar formalak

1. Zergaren zergadunek betebehar hauek izango dituzte, erregelamendu bidez ezartzen diren betekizun, muga eta baldintzekin:

g) Zergadunaren tributu-egoera kontrolatzeko Tributu Administrazioak hala eskatzen duenean, gaztelaniara edo beste edozein hizkuntza ofizialetara itzultzea zerga aplikatzen den lurraldean egindako zerbitzu digitalen prestazioei dagozkien fakturak, kontratuak edo egiaztagiriak.


8.1.103. 7/2020 Legea, azaroaren 13koa, , finantza-sistemaren eraldaketa digitalari buruzkoa[431]

II. TITULUA
Proben espazio kontrolatua

I. KAPITULUA
Araubide juridikoa, sarbidearena eta proben espazio kontrolatuan parte hartzearena

6. artikulua.— Proben espazio kontrolatura sartzeko eskabidea

4. Eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 15. artikuluan hizkuntza ofizialei buruz aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Era berean, eskabideak ingelesez aurkeztu ahal izango dira, eta kasu horretan espedientea gaztelaniaz izapidetuko da.


8.1.104. 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena[432]

HITZAURREA

[…]

Azkenik, hezkuntzaren arloko eskumenen banaketari dagokionez, LOMCEk hautsi egin zuen aurreko legeek ezarritako oreka: hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoetan, curriculum-gaitasunen % 55 esleitzen zizkion administrazio zentralari, eta gainerako autonomia-erkidegoetan, % 65. Izan ere, eskumenen banaketa berriak mugatu egiten zuen autonomia-erkidegoek erabakitzeko duten ahalmena, ondokoak arautzeko: ikasgaiak, metodologiak, hezkuntza-hobekuntzarako diagnostiko-ebaluazioak, irakaskuntzen antolamendua, eta mailaz igotzea eta titulazioa.

[…]

Herritarrek hezkuntza-sistema modernoa, irekiagoa, ez hain zurruna, eleaniztuna eta kosmopolita eskatzen dute, gure gazteen ahalmen eta talentu guztia garatuko duena, eta planteamendu horiek hezkuntza-erkidegoak eta Espainiako gizarteak zabal-zabal partekatzen dituzte.

Betiere, prestakuntza egokia bermatzeko, ezinbestekoa da prestakuntza integrala ematea, gaitasunen garapenean oinarrituko dena, eta, alde batetik, orekatua izango dena, komunikazioari, prestakuntza artistikoari, humanitateei, zientziei eta teknologiari eta jarduera fisikoari lotutako prestakuntza-osagaiak txertatzen dituelako, eta, bestetik, eskolatzeak aurrera egiten duen neurrian, prestatzen jarraitzeko ezinbestekoa den oinarrizko prestakuntza ematen duelako. Horrela, ezinbestekoa da zientzien eta teknologiaren arloan matematikak edo giza eta gizarte-zientzien arloan hizkuntzak beharrezko oinarria diren eta jakintza-arlo bakoitzean aurrera egiteko funtsezkoak diren elementuen ezinbesteko presentzia bultzatzea. Baldintza horiek bakarrik bermatzen dute hezkuntza beharrezko osagai orientatzailea izatea, eta horrek benetako mesede egiten die ondorengo prestakuntza-aukera guztiei.

[…]

Era berean, prestakuntza komuna segurtatzen da, tituluen homologazioa bermatzen da, Gobernuari ardura esleitzen zaio curriculumaren oinarrizko alderdien helburuak, gaitasunak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak finkatzeko, horiek baitira, oro har, gutxieneko irakaskuntzak, eta hezkuntza-administrazioei, berriz, ardura esleitzen zaie irakaskuntzen curriculuma ezartzeko. Berreskuratu egiten da Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa, gutxieneko irakaskuntzen oinarrizko edukiei dagokienez: eskola-ordutegien % 50 beharko dute hizkuntza koofiziala duten autonomia-erkidegoek, eta % 60 hizkuntza koofizialik ez dutenek; era berean, zentroei ehuneko jakin bat ezarri zaie. […].

[…]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Lehentasunak lurraldeen arteko lankidetza-programetan

2030 Agendaren 4. helburuaren jomugak lortze aldera, Gobernuak, hezkuntza-administrazioekin elkarlanean, lurraldeen arteko lankidetza-programak sustatuko ditu jarduketa-ildo estrategiko gisa lege hau ezartzen den aldian; arreta berezia jarriko da Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta Lanbide Heziketan eskolatze irisgarri eta eskuragarriko mailak hobetzeko, bai eta gaitasunen garapena, hezkuntza inklusiboa, hezkuntza eta prestakuntza goizegi uztearen prebentzio eta murrizketa, eleaniztasuna, landa- eta uharte-eskola indartzea eta irakaskuntzaren garapen profesionala sustatzeko.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Etapa amaierako probak

2. Lege hau indarrean jarri eta hurrengo ikasturtea hasi arte, unibertsitate-ikasketetan sartzeko Batxilergoaren ebaluazioak honako ezaugarri hauek izango ditu:

d) Gaitasunak eskuratzea bigarren mailako ikasgaien bidez ebaluatuko da, eta, hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura ikasgaiaren bidez. Onarpen-nota hobetu nahi duten ikasleek bigarren mailako modalitateko ikasgaien blokeko aukerako lau ikasgairen azterketa egin ahal izango dute gehienez.

Bigarren xedapen iragankorra.— Unibertsitaterako sarbidea

Lege honetan graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeari eta onartzeari buruz aurreikusitako aldaketak ezarri arte, honela jokatuko da:

a) Batxilergoko titulua lortu duten ikasleek betekizun hauek bete beharko dituzte graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeko:

Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeraren ondoren, unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek egiten duten proban lortutako kalifikazioa ikasgai bakoitzaren eta, hala badagokio, Hizkuntza Koofiziala eta Literatura irakasgaiaren zenbakizko kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izango da, 0tik 10era bitarteko eskalan adierazita; batezbesteko aritmetikoa bi zifra hamartarrekin idatziko da, ehuneneraino biribildua —proba hori maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 36 bis artikuluan aipatzen da—. Kalifikazio horrek 4 puntukoa edo gehiagokoa izan beharko du, graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetan sartzeko kontuan hartu ahal izateko.


8.1.105. 5/2021 Legea, apirilaren 12koa, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina eta beste finantza-arau batzuk aldatzen dituena, akziodunak sozietate kotizatuetan epe luzera inplikatzea sustatzeari dagokionez[433]

Hirugarren artikulua.— Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Aldatu egiten da Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia; honelaxe geldituko da idatzita:

«520 bis artikulua.— Sozietatearen informazioa azken akziodun eta onuradunei helaraztea

1. Sozietateek informazio hau eman beharko diete beren akziodunei edo akziodun bakoitzak izendatzen duen hirugarrenari:

Informazioa ulertzeko moduko hizkuntzan eta estiloan idatzi behar da, zehazki, hizkera argi, zehatz, ulergarri, ulergarri eta irisgarrian.

Seigarren artikulua.— Balore Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 24ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Aldatu egiten da Balore Merkatuari buruzko Legearen testu bategina, urriaren 24ko 4/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia: honelaxe geldituko da idatzita:

Zortzi. Honelaxe geldituko da idatzita 38. artikulua:

«38. artikulua.— Liburuxkaren erantzukizuna

4. Ezin izango da erantzukizunik eskatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipatzen den sintesi-oharrarekin edo erregelamendu horren 15.1 artikuluan aurreikusitako hazkunderako Batasunaren liburuxkaren sintesi-ohar espezifikoarekin soilik lotutako kausengatik, itzulpena barne, honako kasu hauetan izan ezik:

a) liburuxkaren gainerako zatiekin engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada, edo

b) funtsezko informaziorik ez izatea inbertitzaileei baloreetan inbertitu behar duten ala ez erabakitzen laguntzeko, liburuxkaren gainerakoarekin batera irakurrita.

Hogeita bost. 279. artikuluari 7. apartatua gehitu zaio, eta 2. apartatua honelaxe geratuko da idatzita:

«7. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, betiere baloreen lehen mailako merkatuaren funtzionamendu zuzena arrisku larrian jarri denean:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa.

Hogeita zazpi. Beste apartatu bat, 7.a, gehitzen da (artikulu horren ondorengo apartatuak, gaur egun 7.etik 11.era bitartekoak direnak, 8.etik 12.era bitartekoak izango dira), eta 292. artikuluaren 5. eta 6. apartatuak honelaxe geratuko dira idatzita:

7. 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren artikulu hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, kasu horietan guztietan arau-hauste oso astuntzat hartzen ez denean:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa.


8.1.106. 6/2021 Legea, apirilaren 28koa, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzen duena[434]

Artikulu bakarra.— Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen manu hauek aldatu egiten dira eta honelaxe geratuko dira idatzita:

Bederatzi. Aldatu egiten da 53. artikuluko 4. zenbakia, eta honelaxe geratuko da idatzita:

«4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea».

Hogeita lau. Aldatu egiten da bosgarren xedapen gehigarriaren 2. apartatua, eta honelaxe geratuko da idatzita:

«2. Ziurtagirien formatuak eta ereduak egokitu egingo dira, hizkuntza ofizialak erabili ahal izateko».


8.1.107. 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, legeria zibil eta prozesala erreformatzen duena, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko[435]

Lehenengo artikulua.— Notariotzari buruzko 1862ko maiatzaren 28ko Legea aldatzea

Notariotzari buruzko 1862ko maiatzaren 28ko Legea honelaxe geratuko da aldatuta:

Bi. 25. artikuluari paragrafo bat gehitu zaio amaieran, honela idatzita:

«Notarioaren aurrera agertzeko desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bermatze aldera, pertsona horiek beharrezkoak diren laguntzak, tresnak eta arrazoizko doikuntzak erabili ahal izango dituzte, honako hauek barne: sistema handigarriak eta alternatiboak; braillea; irakurketa erraza; piktogramak; irispide errazeko multimedia-gailuak; interpreteak; ahozko komunikaziorako laguntza-sistemak; zeinu-hizkuntza; hizkuntza daktilologikoa; ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioa ahalbidetzen duten bestelako gailuak, baita beharrezkoa izan daitekeen beste edozein ere».

Laugarren artikulua.— Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, honelaxe geratuko da aldatuta:

Bi. Beste artikulu bat, 7 bis, sartu da; hauexek dira haren izenburua eta edukia:

«7 bis artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonentzako doikuntzak

2. Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute edozein jarduketatan ulertzeko eta ulertuak izateko. Xede horretarako:

a) Desgaitasuna duten pertsonekiko komunikazio guztiak, ahozko edo idatzizkoak, hizkuntza argi, erraz eta ulerterrazean egingo dira, betiere horren ezaugarri pertsonalak eta beharrizanak, irakurketa erraza bezalako bitartekoak erabiliz. Beharrezkoa izanez gero, komunikazioa desgaitasuna duen pertsonari bere gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntza ematen dion pertsonari ere egingo zaio.

b) Desgaitasuna duen pertsonari, behar besteko laguntza edo babesak emango zaizkio bere burua ulertarazteko; legez onartutako zeinu-hizkuntzetako interpretazioa zein gorrei, entzuteko desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei ahozko komunikazioan laguntzeko bitartekoak sartuko dira horren barruan.

c) Baimena emango da profesional aditu batek parte hartu ahal izateko; profesional horrek, bideratzaile gisa, beharrezko egokitzapen- eta doikuntza-atazak egingo ditu, betiere desgaitasuna duen pertsonak ulertu ahal izan dezan eta ulertua izan ahal dadin.

[…]

Zazpigarren artikulua.— 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioari buruzkoa, aldatzea

Borondatezko Jurisdikzioari buruzko uztailaren 2ko 15/2015 Legea honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. 7 bis artikulua gehitzen da; hau da haren edukia:

«7 bis artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonentzako doikuntzak

2. Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute edozein jarduketatan ulertzeko eta ulertuak izateko. Helburu horretarako:

a) Desgaitasuna duten pertsonekiko komunikazio guztiak, ahozko edo idatzizkoak, hizkuntza argi, erraz eta ulerterrazean egingo dira, betiere horren ezaugarri pertsonalak eta beharrizanak, irakurketa erraza bezalako bitartekoak erabiliz. Beharrezkoa izanez gero, komunikazioa desgaitasuna duen pertsonari bere gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntza ematen dion pertsonari ere egingo zaio.

b) Desgaitasuna duen pertsonari, behar besteko laguntza edo babesak emango zaizkio bere burua ulertarazteko; legez onartutako zeinu-hizkuntzetako interpretazioa zein gorrei, entzuteko desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei ahozko komunikazioan laguntzeko bitartekoak sartuko dira horren barruan.

c) Baimena emango da profesional aditu batek parte hartu ahal izateko; profesional horrek, bideratzaile gisa, beharrezko egokitzapen- eta doikuntza-atazak egingo ditu, betiere desgaitasuna duen pertsonak ulertu ahal izan dezan eta ulertua izan ahal dadin.

[…]


8.1.108. 22/2021 Legea, abenduaren 23koa, Estatuko 2014rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[436]

Berrogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Mezenasgoaren lehentasuneko jarduerak

Bat. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontu hauek indarrean dirauten bitartean mezenasgo-jarduera hauek izango dute lehentasuna:

1. Cervantes Institutuak sare telematikoen, teknologia berrien eta bestelako bitartekoen bidez espainiar hizkuntza eta kultura sustatu eta hedatzeko egindakoak.

24. atala. Kultura eta Kirol Ministerioa.

Alta:

Atala: 24. Kultura eta Kirol Ministerioa.

Zerbitzua: 4.

Programa: 331.M Hezkuntzako, Kulturako eta Kiroletako Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorrak

Kapitulua: 4.

Artikulua: Berria: Autonomia-erkidegoei.

Kontzeptua: Berria: Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunak Galizia, Asturias, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balear Uharteetako autonomia-erkidegoei babestutako hizkuntzak, sustatu eta hedatzea.

Zenbatekoa: 1.600,00 mila euro.

28. atala. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

Alta:

Atala: 28; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.

Zerbitzua: 01; Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak.

Programa: 463A; Ikerketa zientifikoa.

Kapitulua: 4; Transferentzia arruntak.

Artikulua: 48; Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua: Berria; “Institut d’Estudis Aranesi - Acadèmia Aranesa dera Lengua Occitana”ri.

Proiektua:

Zenbatekoa: 30,00 mila euro.

37. atala. Beste harreman finantzario batzuk lurralde-administrazioekin

Alta:

Zerbitzua: 01 Autonomia Erkidegoetako eta Toki Administrazioko Finantzaketarako Idazkaritza Nagusia. Autonomia-erkidegoak.

Programa: 941O Autonomia-erkidegoentzako beste transferentzia batzuk.

Kapitulua: 4 Transferentzia arruntak.

Artikulua: 45 A Autonomia-erkidegoak.

Kontzeptua: Berria. Jarduketak zenbait autonomia-erkidegotan.

Azpikontzeptua: Berria. Hizkuntza koofizialetako zinematografia sustatzea.

Zenbatekoa: 10.500,00 mila euro.


8.1.109. 3/2022 Legea, otsailaren 12koa, Unibertsitate-elkarbizitzari buruzkoa[437]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kontratatzeko arauak

2. Unibertsitate publiko eta pribatuetako elkarbizitza-arauek honako hauek sustatuko dituzte:

c) indarkeriaren, diskriminazioaren edo sexu-jazarpenaren mota oro ezabatzea arrazoi hauek direla-bide: sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo -adierazpena, sexu-ezaugarriak, jatorri nazionala, talde etniko bateko kide izatea, desgaitasuna, adina, osasun-egoera, klase soziala, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial;


8.1.110. 4/2022 Legea, otsailaren 25ekoa, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoeren aurrean babesteari buruzkoa[438]

HITZAURREA

I

[…]

Hurbilketa teoriko eta kontzeptual horrekin bat etorriz, esan nahi da Europako araudiak kontsumitzaile ahulak babestera hertsatzen duela, ez soilik alderdi ekonomikoei dagokienez, araudi sektorialean egiten izan den bezala, baizik eta beste inguruabar batzuei dagokienez ere, hala nola adina, sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, jaiolekua, pertsona alergikoak edo elikadura-intolerantzia motaren bat dutenak, genero-indarkeriaren biktimak, guraso bakarreko familiak, langabeak, desgaitasunen bat duten pertsonak, gaixoak, gutxiengo etniko edo linguistikoak, beren ohiko bizilekutik aldi baterako lekualdatutako pertsonak, migratzaileak edo nazioarteko babesa eskatzen dutenak, bai eta gabezia ekonomikoak dituzten pertsonak edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonak ere, edo beren kontsumo-harremanetan desabantailak sorraraz ditzakeen beste edozein inguruabar ere. Horren haritik, Europako Parlamentuak aldarrikapena egin zuen Kontsumitzaile Kalteberen Eskubideak indartzeko Estrategiari buruzko 2012ko maiatzaren 22ko Ebazpenean, edo, Kontseiluarekin batera, 2014-2020 aldirako Kontsumitzaileen Urte Anitzeko Programari buruzko 2014ko otsailaren 26ko 254/2014 Erregelamenduan, zeinak argi eta garbi jokatu baitzuen kontsumitzaile kalteberak babestearen alde, legegintza-aurreikuspen bereziak txertatuz.

Beraz, kontuan hartu behar da ezen askotarikoak direla kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kalteberatasun-egoera dakarten arrazoiak, betiere haiei eragiten dieten kontsumo-harreman espezifikoak kontuan hartuta. Garrantzitsua da adieraztea ezen kontsumo-harremanak diseinatzean ez direla kontuan hartzen pertsonen kolektibo jakin batzuen beharrizanak eta inguruabarrak, kolektibook oztopo bereziak baitituzte beren burua moldatzeko eta eskubideak egikaritzeko berdintasun-baldintzetan. Hala, kontsumo-harremanetan eragina dute zenbait aldagai psikosozialek (hala nola adina, sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, jaiolekua edo desgaitasuna, besteak beste), eta eragin horrek kontsumitzaileak kalteberatasun bereziko egoeran jartzen ditu, zeinak beharrezko egiten baitu haien eskubideen babes indartua. Era berean, kontuan hartu behar dira zenbait inguruabar, hala nola hizkuntza ez jakitea, prestakuntza-maila (dela orokorra, dela merkatuko sektore bateko espezifikoa), bizilekua, egoera soziala, ekonomikoa eta finantzarioa edo baita ere teknologia berriak ondasun eta zerbitzuen merkatura normaltasunez iristeko tresna edo bide gisa erabiltzeari lotutako arazoak. Gainera, garrantzitsua da kontuan hartzea ezen aipatutako kausa edo faktore batzuek aldi berean jardun dezaketela edo elkarri eragin diezaioketela, horrela kasu horietan kalteberatasun-egoera areagotuz.

[…]

Lehenengo artikulua.— Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsitako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bateginaren aldaketa

Honela geratzen da idatzita Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsia:

Zortzi. Erantsi egiten zaio bigarren paragrafoa 60. artikuluaren 1. apartatuari, eta aldatu egiten da artikulu beraren 4. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Kontratu aurreko informazioa doan eta gaztelaniaz gutxienez eskuratu behar zaio kontsumitzaile eta erabiltzaileari, eta, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokian ofiziala den gainerako hizkuntzaren batean idatzi beharko da halaber.

Hamaika. Aldatu egiten da 99. artikuluko 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Saltokitik kanpo egindako kontratuetan, enpresariak 97.1 artikuluan agindutako informazioa helaraziko dio kontsumitzaile eta erabiltzaileari, paperean edota, hura ados badago, beste euskarri iraunkor batean. Informazio horrek irakurtzeko modukoa izan beharko du, eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egon beharko du, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko beste hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, argi eta ulertzeko moduan».

Hamabi. Aldatu egiten da bigarren liburuaren IV. tituluko 127. artikuluaren 2. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Berme komertzialaren deklarazioa euskarri iraunkor batean entregatuko zaio kontsumitzaile edo erabiltzaileari, beranduenez ondasunak entregatzeko unean, eta gaztelaniaz idatzita egongo da gutxienez, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko gainerako hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, modu argi eta ulergarrian.

Hamabost. Aldatu egiten da 153. artikuluko 3. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Aurreko 1. eta 2. apartatuetan aipatzen den informazioa gutxienez gaztelaniaz eman beharko zaio bidaiariari, eta, hala badagokio, aldeetako edozeinek eskatzen badu, kontratua egiten den tokiko beste hizkuntza ofizialetako edozeinetan ere idatzi beharko da, modu argi, ulergarri eta nabarmenean, eta, idatziz ematen denean, irakurtzeko modukoa izan beharko du».


8.1.111. 3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide-heziketa antolatzeari eta integratzeari buruzkoa[439]

HITZAURREA

V

[…]

IX. tituluan atzerriko hizkuntzen ezagutza eta lanbide-heziketako sistemaren nazioartekotzea arautzen dira. Titulazio bikoitzak sor daitezela xedatu da, nazioarteko akordioen ondorioz, bi herrialdeen titulua aldi berean eskuratu ahal izateko.

Bereziki, eleaniztasuna txertatzen da lanbide-heziketan, bai eta biztanleria aktiboa atzerriko hizkuntzetan prestatzea ere, betiere ekoizpen-sektoreei lotuta.

Besteak beste, nazioarteko proiektu eta organismoetan parte hartzea arautzen da.

Eta Espainiako eta atzerriko zentroen arteko prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak jasotzen dira, baita prestakuntzan zehar egonaldiak beste herrialde batean egiteko aliantzak ere.

[…]

I. TITULUA
Lanbide-heziketako sistema

I. KAPITULUA
Eginkizuna, helburuak eta tresnak

6. artikulua.— Helburuak

Hauek dira lanbide-heziketako sistemaren helburuak:

17. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea lanbide-eremuan.

II. TITULUA
Lanbide-heziketako eskaintzak

II. KAPITULUA
Eskaintzen tipologia eta prestakuntza-graduak

1. atala
A gradua. Konpetentziaren egiaztapen partziala

30. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

3. A graduko prestakuntzetara iristeko, ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko, bai eta prestakuntza hori probetxuz egiteko behar diren oinarrizko konpetentziak ere, konpetentzia profesionalaren estandarraren 1., 2. edo 3. mailaren arabera edo ikaskuntzaren emaitzen arabera.

2. atala
B gradua. Konpetentzia-ziurtagiria

33. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

2. B graduko prestakuntzetara iristeko, ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko, bai eta prestakuntza hori probetxuz egiteko behar diren aurretiazko konpetentziak ere, konpetentzia profesionalaren estandarraren 1., 2. edo 3. mailaren arabera.

3. atala
C gradua. Lanbide-ziurtagiria

37. artikulua.— Egitura, iraupena eta irispidea

3. C graduko prestakuntzetara iristeko, betekizun hauetako bat bete beharko da, lotuta dagoen konpetentzia profesionalaren estandarren 1., 2. edo 3. mailaren arabera:

a) 1. mailako C gradurako ez da betekizun akademiko edo profesionalik eskatzen, baina hizkuntza-komunikaziorako behar besteko trebetasunak izan behar dira ikaskuntza ahalbidetzeko. Aurretiazko oinarrizko konpetentziak behar izanez gero, eskaintzak prestakuntza-osagarriak txertatu ahal izango ditu horretarako.

4. atala
D gradua. Lanbide-heziketako heziketa-zikloetan

44. artikulua.— Oinarrizko graduko heziketa-zikloak

2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera, oinarrizko graduko heziketa-zikloek hiru eremu eta proiektu hauek izango dituzte:

a) Komunikazio eta gizarte-zientzien eremua, zeinak ondoko ikasgaiok sartuko baititu: 1) Gaztelania. 2) Lanbide-hastapeneko atzerriko hizkuntza. 3) Gizarte-zientziak. 4) Honakoa badago, hizkuntza koofiziala.

45. artikulua.— Gradu ertaineko eta goi-graduko heziketa-zikloak

2. Gradu ertaineko eta goi-graduko zikloek egitura modularra izango dute, eta honako hauek izango dituzte:

b) Hautazkotasunaren zati bat, zeina osatzen baitute eskaintzaren konfigurazioari eta egokitzeko gaitasunari malgutasun handiagoa ematen dieten lanbide-moduluek; zati hori erabiliko da erantzuna emateko lurralde bakoitzeko ekoizpen-errealitatearen aniztasunari eta prestakuntza- eta lanbide-ibilbide bakoitza eraikitzeko interes eta motibazio pertsonalei, eta bide emango da heziketa-zikloko elementu jakin batzuetan sakontzeko.

Administrazio eskudunek, hala badagokio, hautazko lanbide-moduluak zehaztuko dituzte, zeharkako konpetentzien garapenean gehiago sakontzeko, hala nola sektoreari aplikatutako digitalizazioan sakontzea, enpresa-ekimenean eta ekintzailetzan sakontzea, atzerriko hizkuntzetan eta sektoreari aplikatutako garapen jasangarrian sakontzea; bai eta prestakuntza orokorreko osagarriak ematen dituzten hautazko lanbide-moduluak ere, banakako prestakuntza-ibilbidearen jarraipena errazteko, hala nola ezagutza humanistikoak zabaltzea, ezagutza zientifiko-teknikoak edo trebetasun sozialak zabaltzea.

V. TITULUA
Profil desberdinetako irakasleak eta prestatzaileak

I. KAPITULUA
Irakasleak eta prestatzaileak

87. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

2. Etengabeko prestakuntzako programek bermatu beharko dute irakasleen eta prestatzaileen ezagutzak eta gaitasunak egokitzen direla ekoizpen-sektore bakoitzean gertatzen diren teknologiaren eta iraunkortasunaren aldaketetara, bai eta lanaren antolaketaren transformazioetara ere, eta bereziki:

a) Arreta berezia emango diote berrikuntza eta ikerketa aplikatuko, ekintzailetzako, digitalizazioko eta atzerriko hizkuntzetako prestakuntzari.

IX. TITULUA
Atzerriko hizkuntzen ezagutza eta lanbide-heziketako sistemaren nazioartekotzea

106. artikulua.— Nazioartekotzearen helburuak

Lanbide-heziketa nazioartekotzeko, lanbide-heziketako sistematik, Estatuko Administrazio Orokorrak honako hauek bultzatuko ditu:

1. Lankidetza-akordioak sinatzea eta proiektuak egitea beste herrialde batzuekin, jakintzaren transferentzia eta ekimen berritzaileen garapena errazteko interes partekatuko arloetan.

2. Irakasleen, prestatzaileen, ikasleen, landunen eta langabeen truke-programetan parte hartzea, bai esperientziak trukatzeko bai jardunbide egokiak ikasteko, eta, aldi berean, sektore profesionalarekiko konpromisoa eta motibazioa erraztea.

3. Lanbide-heziketako titulazio bikoitzetan oinarritutako programak egon daitezela, zeinek ahalbidetuko baitute tartean dauden bi herrialdeek diseinatu eta onetsitako curriculum mistoen bidez Espainiako eta bigarren herrialdeko lanbide-heziketako tituluak aldi berean lortzea, bai eta, titulazio bikoitzari esker eta baldintza abantailatsuetan, bi herrialdeetako goi-mailako ikasketetara eta prestakuntzara eta lanbide-jarduerara iristea ere.

4. Hedapen- eta ezagutza-jarduera espezifikoak atzerrian egitea, betiere ikasleak Espainiako lanbide-heziketako sistemara erakartzeko.

5. Lankidetzan aritzea lanbide-heziketako sistemak diseinatzeko eta ezartzeko prozesuetan beste herrialde batzuekin, bakoitzaren ezagutza eta esperientzia eskainiz.

107. artikulua.— Nazioarteko proiektu eta organismoetan parte hartzea

Estatuko Administrazio Orokorrak honako hauetan parte hartzea sustatuko du:

1. Lanbide-heziketako nazioarteko sareetan, zeinek ezagutza eta esperientzia-trukea ekarriko baitituzte biztanleriaren kualifikazioari lotutako prestakuntzaren, orientazioaren, digitalizazioaren, iraunkortasunaren eta hazkundearen esparruan, hargatik eragotzi gabe administrazio autonomikoek nazioarteko proiektuetan ezar ditzaketen lankidetzak.

2. Lanbide-heziketaren berrikuntzarekin eta hobekuntzarekin lotutako nazioarteko proiektuak eta antolakundeak.

108. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak jakitea

Lanbide-atazen garapena eta igurikimen profesionalak hobetze aldera, lanbide-heziketako sistemak atzerriko hizkuntzen irakaskuntza txertatuko du lanbide-heziketako prozesuetan, betiere profesionalak gero eta ingurumari plurinazionalagoetan eta mugikortasun handiko ingurumarietan gaitzeko, helburua lanbide-eremu bakoitzean komunikatzea delarik. Horretarako:

1. C, D eta E graduetako lanbide-heziketako eskaintzek, ahal den neurrian, programak sustatuko dituzte atzerriko hizkuntzak ikasteko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzkoak, betiere ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunean aurrera egiteko prestakuntzaren xede den eremu profesionalean eta ekoizpen-sektorean.

Administrazio eskudunek atzerriko hizkuntza teknikoaren modulu bat txertatu ahal izango dute, erregioko enpresa-ehunaren eta, oro har, ekoizpen-sektorearen beharrizanen arabera.

2. Arlo honetan eskumena duten administrazioek lankidetzan jardungo dute irakasleek beren lanbide-moduluak atzerriko hizkuntza batean emateko moduko hizkuntza-konpetentzia egokia eta nahikoa eskura dezaten.

3. Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen kasuan, bereziki ahozko adierazpenean zailtasunak dituztenen kasuan, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan malgutasun-neurriak eta alternatiba metodologikoak erraztuko dituzte.

109. artikulua.— Atzerriko prestakuntza-proiektuak

Lanbide-heziketako zentroek araubide orokorreko edo araubide tinkoko prestakuntza-eskaintzen proiektuak gauzatu ahal izango dituzte atzerrian kokatutako enpresekin, nazioartekotze-maila edozein dela ere, baldin eta komunikazio-hizkuntza ikasi bada edo prestakuntza-egonaldia behar bezala aprobetxatzeko moduko maila egiaztatzen bada. Horretarako, prestakuntza-osagarri egokiak txertatu ahal izango dira, prestakuntza-eskaintza nazioartekotutako enpresen beharrizanetara eta beste kultura batzuetako prestakuntzara egokituz, eta beharrezko mekanismoak ezarriz herrialde horietako zentro edo enpresetan prestakuntza jasoko dela koordinatzeko, bai eta laguntza-beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek proiektu horietan parte hartzen dutela bermatuko duten egokitzapenak eta baliabideak ezartzeko ere.


8.1.112. 6/2022 Legea, martxoaren 31koa, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena, irisgarritasun kognitiboa eta hura exijitzeko eta aplikatzeko baldintzak ezarri eta arautzeko[440]

HITZAURREA

I

[…]

Era berean, informazioak eta komunikazioak erraz irakurtzeko moduko formatuetan eta modu eta metodo handigarri eta alternatiboetan egon behar dute eskuragarri desgaitasuna duten pertsonentzat, zeinek formatu, modu eta metodo horiek erabiltzen dituzten. Gainera, 2. artikuluan, definizio kautoei buruzkoan, nazioarteko tratatuak xedatzen duenez, «konbentzio honen ondorioetarako […], “komunikazioak hizkera erraza izango du”, “irakurketa erraz”eko gaztelanian tinkatutako terminologia baliokidea.

[…]

Lege-aldaketa honek indartu egiten du desgaitasuna duten pertsonen talde handi baten eskubideen egikaritze eta erkidego-partaidetza osoa, eta, gainera, gizarte-sektore hori gainditzen du, eta ongintzako eta hobekuntza kolektiboko ondorioak erkidegoko beste segmentu batzuetara zabaltzen ditu, hala nola adinekoengana, herrialdeko bisitariengana nahiz egoiliarrengana, zeinek hizkuntza ofizialak behar bezala ezagutzen ez baitituzte, eta alfabetatze-maila txikia dutenengana, besteak beste.

[…]

Artikulu bakarra.— Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren aldaketa

Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina honela aldatzen da:

Lau. Aldatu egiten da 23. artikuluko 2. apartatuko c) letra, eta honela geratu da idatzita:

«c) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta alternatiboak, braillea, irakurketa erraza, piktogramak, irispide errazeko multimedia gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukipenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk».


8.1.113. 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Poluituei buruzkoa[441]

HITZAURREA

XVI

[…]

[…] Gainera, proposatutako desagregazioak hizkera komuna ziurtatzea ahalbidetzen du tratamendu-instalazio horien baimenetan, eta erraztu egiten du administrazioen eta enpresen artean hondakinen kudeaketari buruzko informazioa elkarri trukatzea, bai eta hondakinen kudeaketari buruzko estatistikak egitea eta informazioa ematea ere.

III. TITULUA
Hondakinen ekoizpena, edukitza eta kudeaketa

I. KAPITULUA
Hondakinak ekoiztea eta edukitzea

21. artikulua.— Hasierako ekoizlearen edo beste edukitzaile baten betebeharrak, betiere hondakinak biltegiratzeari, nahasteari, ontziratzeari eta etiketatzeari dagozkienez

Hondakinak ekoitzi diren lekuan biltegiratu, nahasi, ontziratu eta etiketatzeari dagokionez, hasierako ekoizleak edo hondakinen beste edozein edukitzailek betebehar hauek ditu:

e) Hondakin arriskutsuak dituzten poto eta ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, ikusteko modukoa, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, gutxienez Estatuko espainiar hizkuntza ofizialean.

Etiketan honako hauek agertu beharko dira:

1) Hondakinaren kodea eta deskripzioa 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai eta, I. eranskinaren arabera, arrisku-ezaugarrien kodea eta deskripzioa ere.

2) Hondakinen ekoizlearen edo edukitzailearen izena, Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (aurrerantzean, «NIMA»), posta-helbidea eta helbide elektronikoa, eta telefonoa.

3) Hondakinen gordailuaren hasierako data.

4) Ontziratutako hondakin bati piktograma bat baino gehiago esleitzen zaionean, Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko abenduaren 16ko 1272/2008 (EE) Erregelamenduaren 26. artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aurreko apartatuan aipatutako irizpideak aplikatu ondoren hondakinari esleitzen zaizkion arrisku-piktograma guztiak agerraraziko dira etiketan. Etiketak irmo itsatsita egon beharko du ontziaren gainean, eta, beharrezkoa izanez gero, aurreko adierazpenak edo etiketak deuseztatu beharko dira, horrela errakuntzak ezabatzeko edo ontziaren jatorria eta edukia ez nahasteko hondakinaren ondorengo eragiketetatik ezeinetan.

Etiketak irmo itsatsita egon beharko du ontziaren gainean, eta, beharrezkoa izanez gero, aurreko adierazpenak edo etiketak deuseztatu beharko dira, horrela errakuntzak ezabatzeko edo ontziaren jatorria eta edukia ez nahasteko hondakinaren ondorengo eragiketetatik ezeinetan.

Etiketaren neurriak, gutxienez, 10 × 10 cm-koa izan beharko du. Etiketa ez da beharrezkoa izango adierazitako inskripzioak ontziaren gainean argi eta garbi markatuta agertzen direnean, betiere eskatutako betekizunekin bat badatoz.


8.1.114. 11/2022 Legea, ekainaren 28koa, Telekomunikazioen Orokorra[442]

III. TITULUA
Zerbitzu publikoko betebeharrak eta eskubide eta betebehar publikoak, sareen horniduran eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematean

IV. KAPITULUA
Azken erabiltzaileen eskubideak

65. artikulua.— Azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak, eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen kontsumitzaileen eskubide espezifikoak

4. Estatuko hizkuntza ofizialean eta norberari dagokion autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialean eskaini beharko dira azken erabiltzaileek eta komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzu eskuragarrien kontsumitzaileek jasotako informazio guztia, bai eta bezeroarentzako arreta-zerbitzu guztiak ere, baldin eta azken erabiltzaileak edo kontsumitzaileak hala eskatzen badu.

68. artikulua.— Gardentasuna, eskaintzak konparatzea eta informazioa argitaratzea

3. Konparazio-tresnek betekizun hauek bete behar dituzte:

d) hizkera erraza eta zalantzarik gabea erabiliko dute.

73. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonek iristeko behar dituzten oinarrizko baldintzak arautzea

Desgaitasunaren Kontseilu Nazionalari entzun ondoren, errege-dekretu bidez, oinarrizko baldintzak ezarri ahal izango dira, desgaitasuna duten pertsonek iritsi ahal izan ditzaten komunikazio elektronikoekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak. Arau horretan ezarriko dira herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreek bete beharko dituzten betekizunak, betiere desgaitasuna duten erabiltzaileek honako hau lortuko dutela bermatze aldera:

a) irispide bera izan ahal izatea azken erabiltzaile gehienek dituzten komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako, kontratu-informazioa, fakturazioa eta jendearentzako arreta barne, betiere guztiek haiek iristeko dituzten moduko baldintza eta formatuetan eta hizkuntza koofizialak erabiliz;

V. TITULUA
Jabari publiko erradioelektrikoa

93. artikulua.— Teknologia- eta zerbitzu-neutraltasuna jabari publiko erradioelektrikoaren erabileran

2. Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako erabilgarri deklaratutako irrati-maiztasunen bandetan, komunikazio elektronikoen edozein motatako zerbitzuak eman ahal izango dira, Europar Batasuneko zuzenbidearekin bat etorriz.

Hala ere, eskaintzen diren komunikazio elektronikoen zerbitzu-motei murrizketa proportziozkoak eta ez-diskriminatzaileak ezarri ahal izango zaizkie, bai eta, hala dagokionean, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Irrati-komunikazioen Erregelamenduko betekizun bat betetzea ere.

Komunikazio elektronikoen zerbitzu bat komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako eskuragarri dagoen banda espezifiko batean ematea eskatzen duten neurriek justifikatuta egon beharko dute Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera definitutako interes orokorreko helburuak lortzen direla bermatzeko, hala nola:

d) komunikabideen kultura- eta hizkuntza-aniztasuna eta pluraltasuna sustatzea, adibidez, ikus-entzunezko telebista- eta irrati-komunikazioko zerbitzuak emanez.

II. ERANSKINA
Definizioak

68. Lotutako zerbitzuak: komunikazio elektronikoen sare batekin edo komunikazio elektronikoen zerbitzu batekin lotutako zerbitzuak, baldin eta ahalbidetzen edo laguntzen badute sare edo zerbitzu horren bidez zerbitzu automatizatuak, autoprestazioa edo prestazioa ematea, edo hori egiteko ahalmena badute, eta barnean hartzen badituzte zenbakien itzulpena edo antzeko funtzionalitatea duten sistemak, baldintzapeko irispide-sistemak eta programen gida elektronikoak, bai eta beste zerbitzu batzuk ere, hala nola identitate-, lokalizazio- eta presentzia-zerbitzua.


8.1.115. 13/2022 Legea, uztailaren 7koa, Ikus-entzunezkoen Komunikazioari buruzkoa[443]

HITZAURREA

I

[…]

Erregulazioak, beraz, honako hau hartu behar du abiapuntutzat: ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu tradizionalek egunean batez beste ikusten den denboraren ehuneko handia hartzen jarraitzen badute ere, ikus-entzunezko eduki-mota berriek, hala nola bideo laburrek edo erabiltzaileek sortutako edukiak, garrantzi handiagoa hartu dute, eta zerbitzu hauen emaileak (eskaerako zerbitzuenak eta plataformaren bidez bideoak trukatzekoak barne) ondo finkatuta daude. Zerbitzu horiek guztiek eragin handia dute erabiltzaileengan, eta ikus-entzule eta diru-sarrera berengatik lehiatzen dira, edozein delarik ere zerbitzuok ezarrita dauden herrialdea edo haiek erabiltzen duten teknologia. Gainera, zerbitzu horiek guztiak tresna bat dira balioak, esanahiak eta identitateak transmititzeko, bai eta gizarte batean kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesten laguntzeko, emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, ez-diskriminatzailea, ez-sexista eta estereotiporik gabea transmititzeko eta, azken batean, gizarte horretako kideak hezteko eta prestatzeko ere. […]

[…]

IV

[…]

I. tituluak ikus-entzunezko komunikazioaren printzipio orokorrak ezartzen ditu; printzipio horiek giza duintasuna eta konstituzio-balioak errespetatu beharko dituzte, eta emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea eta ez-diskriminatzailea helarazi beharko dute. Era berean, ikus-entzunezko komunikazioak pluraltasunaren balio konstituzional gorena errespetatu behar du. Orobat, ikus-entzunezko komunikazio inklusiboa sustatu behar da, bai desgaitasuna duten pertsonak aurkezteko moduan, bai pertsona horiek ikus-entzunezko komunikaziorako duten irispidean ere. Legearen beste printzipio orokor batzuk dira kultura- eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua eta alfabetatze mediatikoa. […].

[…]

VI. tituluak ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen betebeharrak biltzen ditu, linealak zein eskaera bidezkoak. […] Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen irisgarritasunari buruzkoa da II. kapitulua, zeinak betebeharrak arautzen baititu desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak etengabe eta pixkanaka hobetzen direla bermatzeko. Berrikuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: irisgarritasun-tresnen kalitate-eskakizunak txertatzea, eta Espainiako Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroa eta Espainiar Zeinu-hizkuntzaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroa erreferentziazko estatuko zentro teknikotzat hartzea desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko irisgarritasunaren arloan. III. kapituluak sistema berri bat ezartzen du ikus-entzunezko obra europarra sustatzeko, zeina baita ikus-entzunezkoen eremuan sustatzen den kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren oinarria.

[…]

[…]. Azkenik, bosgarren xedapen gehigarriak zenbait jarduketa jasotzen ditu ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetan hizkuntza-aniztasuna sustatzeko.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

10. Autonomia-erkidegoaren eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua:

b) Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua, zeina ematen baita II. tituluan eta araudi autonomiko egokian aurreikusitakoaren arabera autonomia-eremuko ikus-entzunezko agintaritza eskudunaren aurrean aldez aurreko komunikazioa egitean oinarrituta, betiere honako baldintza hauek aldi berean betetzen badira:

1) Zerbitzu-emaileak egoitza nagusia autonomia-erkidego batean duenean eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuari buruzko argitalpen-erabakiak autonomia-erkidego horretan hartzen direnean.

2) Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua autonomia-erkidego horretan kokatutako erabiltzaileei zuzentzen zaienean gehienbat, zerbitzu horren bidez ematen diren ikus-entzunezko edukien izaera, gaia edo hizkuntza dela eta.

I. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioaren printzipio orokorrak

4. artikulua.— Giza duintasuna

2. Ikus-entzunezko komunikazioak ez du talde baten aurkako edo talde bateko kideen aurkako indarkeriara, gorrotora edo diskriminaziora bultzatuko, adina, sexua, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, ezaugarri sexualak edo genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak edo beste edozein motatakoak, nazionalitatea, ondarea edo jaiotza direla eta.

5. artikulua.— Pluraltasuna

1. Ikus-entzunezko komunikazioaren pluraltasuna sustatuko da, eta horretarako sustatuko da gizartearen pluraltasun ideologikoa eta politikoa eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatuko dituzten hedabide publiko, pribatu eta komunitario batzuk egon daitezela.

6. artikulua.— Genero-berdintasuna eta emakumeen irudi publikoa

3. Autorregulazioa sustatuko da ikus-entzunezko komunikazio komertzial ez-sexistak, bai hizkuntzan, bai edukian eta irudietan, eta genero-estereotiporik gabeak bermatzeko.

8. artikulua.— Estatuko hizkuntza ofiziala eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak

Ikus-entzunezko komunikazioak Estatuko hizkuntza ofiziala, autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak eta haien kultura-adierazpenak ezagutzea eta zabaltzea sustatuko du, eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen lagunduko du.

15. artikulua.— Autorregulazioko eta korregulazioko jokabide-kodeak

4. Edozelan ere, bai estatuan bai autonomia-erkidegoan, jokabide-kodeak sustatuko dira honako eremu hauetan:

l) Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestean eta sustatzean.

II. TITULUA
Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematea

IV. KAPITULUA
Zerbitzu-emaileen erregistroa, eta ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen jabetza-araubidearen publizitatea eta plataformaren bidez bideoak trukatzeko zerbitzuen jabetza-araubidearen publizitatea

42. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen dutenen eta plataformaren bidez bideoak trukatzeko zerbitzua ematen dutenen jabetza-araubidearen publizitatea

Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileek eta plataformaren bidez bideoak trukatzeko zerbitzuaren emaileek honako informazio hau izan beharko dute irisgarri haien webgune korporatiboetan, erraz ulertzeko moduan eta formatu elektroniko eta berrerabilgarrian, Estatuko hizkuntza ofizialean eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan, hargatik eragotzi gabe uztailaren 11ko 34/2002 Legearen eta abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, eta Merkataritza Kodean, Kapital-sozietateei buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuan eta Kontu Auditoriaren uztailaren 20ko 22/2015 Legean informazio ez-finantzarioaren eta aniztasunaren arloko araudiaren arabera dagozkien betebeharrak:

III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa ematea

I. KAPITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa

51. artikulua.— Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren xedea

Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoaren xedea da:

d) Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutaraztea.

VI. KAPITULUA
Autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa ematea

73. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa ematea norberari dagokion autonomia-erkidegotik kanpo

1. Autonomia-erkidego baten lurreko uhin hertziarren bidez ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa eman ahal izango da hizkuntza- eta kultura-kidetasunak dituen beste autonomia-erkidego mugakide batean, baldin eta baldintza hauek betetzen badira aldi berean:

a) Hitzarmena sinatzen bada autonomia-erkidego interesdunen artean.

b) Autonomia-erkidego biek zerbitzu publikoaren emaile bat badute, igorpenetan elkarrekikotasunak egon behar du.

c) Plan tekniko nazional egokiaren arabera autonomia-erkidegoari esleitutako espektro erradioelektrikoa erabiliz ematen bada zerbitzua.

d) Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazten bazaio a) letran adierazitako hitzarmena sinatu dela, eta jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasa ordaindu behar duen subjektua identifikatzen bada.

2. Autonomia-erkidego batek autonomia-erkidego mugakide batean ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateak autonomia-erkidegoko zerbitzu publikoaren izaerari eutsiko dio.

3. Autonomia-eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren emaileek akordioak egin ahal izango dituzte haien artean eta Espainiako Irrati eta Telebista Korporazioarekin, edukiak batera ekoizteko edo editatzeko, eskubideak eskuratzeko edukien gainean edo beste estaldura batzuetan, beren jardueraren eraginkortasuna hobetzeko, betiere lege honetan kate-emanaldirako ezarritako mugekin.

VI. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen dutenen betebeharrak

I. KAPITULUA
Adingabeen babesa

100. artikulua.— Adingabeentzat bereziki gomendatutako ikus-entzunezko edukia

Ikus-entzunezko agintaritza eskudunak jarduerak jarriko ditu abian adingabeentzat bereziki gomendatutako programen ekoizpena eta emisioa sustatzeko, betiere haien adinera, heldutasunera eta hizkerara egokituta, haien garapen eta ongizate integrala sustatze aldera.

II. KAPITULUA
Irisgarritasuna

101. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzurako irisgarritasun unibertsala

1. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen dutenek betebehar hauek izango dituzte irisgarritasunaren arloan:

e) Bermatzea zeinuzko edukiak txertatzen direla Espainiar Zeinu-hizkuntzaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroak edo, hala badagokio, zeinu-hizkuntza propioa duten autonomia-erkidegoetako organismo baliokideek jasotako kalitate-irizpideen arabera.

102. artikulua.— Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineal irekirako irisgarritasuna

1. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineal irekia ematen dutenek betebehar hauek izango dituzte haien edukien irisgarritasuna bermatzeko:

b) Gutxienez bost ordu astean zeinu-hizkuntzan emandako programetan, ahal dela ikus-entzule gehien dagoen ordutegian; programon artean, albistegiek, haurrentzako programazioak, gaurkotasuneko eduki informatiboa duten programek, kontsumitzaileen interesekin zerikusia duten programek edo erlijio-zerbitzuek egon beharko dute.

2. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publiko lineal irekia ematen dutenek betebehar hauek izango dituzte haien edukien irisgarritasuna bermatzeko:

b) Gutxienez hamabost ordu astean zeinu-hizkuntza sartzen duten programetan, ahal dela ikus-entzule gehien dagoen ordutegian; programon artean, albistegiek, haurrentzako programazioak, gaurkotasuneko eduki informatiboa duten programek, kontsumitzaileen interesekin zerikusia duten programek edo erlijio-zerbitzuek egon beharko dute.

103. artikulua.— Baldintzapeko iristea duen ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu linealerako irisgarritasuna

1. Baldintzapeko iristea duen ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineala ematen dutenek betebehar hauek izango dituzte haien edukien irisgarritasuna bermatzeko:

c) Zeinu-hizkuntzako entzuleentzat interes handiagoa izan dezaketen programak pixkanaka txertatzea.

104. artikulua.— Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzurako irisgarritasuna

1. Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek betebehar hauek izango dituzte haien katalogoko edukien irisgarritasuna bermatzeko:

b) Audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntza dituzten programak pixkanaka txertatzea, betiere katalogoan haiei behar bezalako garrantzia emanaz.

108. artikulua.— Autorregulazioa

[…]

Autorregulazio-koderik hartu ez bada aurreko paragrafoan aurreikusitako irisgarritasunaren arloko nahitaezko neurrien kalitatea hobetzeko, edo ikus-entzunezko agintaritza eskudunak ondorioztatzen badu autorregulazio-kode hori ez dela nahikoa eraginkorra ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irisgarritasunaren kalitatea hobetzeko, orduan Gobernuak kalitate-betekizun horiek erregelamendu bidez ezarriko ditu, eta horretarako erreferentzia gisa hartuko ditu Espainiako kalitateari buruzko UNE araudia eta Espainiar Zeinu-hizkuntzaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroak jasotako kalitate-irizpideak.

109. artikulua.— Estatuko eta autonomia-erkidegoetako eremuetako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen irisgarritasunerako erreferentzia-zentroak

1. Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren Azpititulazio eta Audiodeskripzioaren Espainiako Zentroa (CESyA) eta Espainiar Zeinu-hizkuntzaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroa (CNSLE) dira erreferentziazko Estatuko zentro teknikoak desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko irisgarritasunaren arloan, betiere estatu-eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei dagokienez.

2. Autonomia-erkidegoek erabaki ahal izango dute zein diren desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko irisgarritasunaren arloko erreferentziazko zentro autonomiko teknikoak, betiere autonomia-erkidegoaren eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei dagokienez.

III. KAPITULUA
Ikus-entzunezko obra europarra eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea

110. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarra eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko betebeharra

Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek Estatuaren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen lagunduko dute, eta behar besteko mailak bermatuko dituzte ikus-entzunezko obra europarren inbertsio- eta banaketarako, betiere kapitulu honetan aurreikusitako baldintzetan.

2. atala
Ikus-entzunezko obra europarraren kuotarako eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko betebeharra

115. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarraren kuota ikus-entzunezko telebista-komunikazio linealeko zerbitzuan

1. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineala ematen dutenek programazioaren urteko emanaldi-denboraren ehuneko berrogeita hamaika gordeko dute gutxienez ikus-entzunezko obra europarretarako.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako kuotaren ehuneko berrogeita hamar, gutxienez, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean egindako obretarako gordeko da. Azpikuota horretatik, estatu-eremuko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoaren emaileak gutxienez ehuneko hamabost gordeko du autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean egindako ikus-entzunezko obretarako, biztanle-pisua kontuan hartuta, eta, gutxienez, ehuneko hamar gordeko du hizkuntza horietako bakoitzerako.

3. Emanaldi-denbora osoaren ehuneko hamar, gutxienez, zerbitzu-emailearengandik independenteak diren ekoizleen obra europarretarako gordeko da, eta ehuneko hamar horren erdiak azken bost urteetan ekoitzia izan beharko du.

4. Zerbitzu-emaileek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan soilik hedatzeko eskaintzen dituzten ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu linealek ez dute artikulu honen 2. apartatua bete beharrik izango.

5. Artikulu honetan aipatzen den emanaldi-denbora zenbatuko da albistegiei, kirol-ekitaldiei, jokoei eta ikus-entzunezko merkataritza-komunikazioei eskainitako denbora kenduta.

6. 2. apartatuan ezarritako betebeharrei dagokienez, hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoek betebehar gehigarriak arautu ahal izango dituzte beren eremu autonomikoetan ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren emaileentzat.

116. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarraren kuota eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren katalogoan

1. Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek katalogoaren ehuneko hogeita hamar, gutxienez, gordeko dute obra europarretarako.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako kuotaren ehuneko berrogeita hamar, gutxienez, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean egindako obretarako gordeko da. Azpikuota horretatik, estatu-eremuko eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren emaileak gutxienez ehuneko berrogeita hamar gordeko du autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean egindako ikus-entzunezko obretarako, biztanle-pisua kontuan hartuta, eta, gutxienez, ehuneko hamar gordeko du hizkuntza horietako bakoitzerako.

3. Zerbitzu-emaileek Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan soilik hedatzeko eskaintzen dituzten eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuek ez dute 2. apartatuan xedatutakoa bete beharrik izango.

4. Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek obra europar horien garrantzia bermatuko dute beren katalogoetan.

5. 2. apartatuan ezarritako betebeharrei dagokienez, hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoek betebehar gehigarriak arautu ahal izango dituzte beren eremu autonomikoetan eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuaren emaileentzat.

3. atala
Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko eta hizkuntza-aniztasuna sustatzeko betebeharra

117. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko betebeharra

1. Ikus-entzunezko telebista-komunikazio linealeko edo eskaera bidezko zerbitzuaren emaileek betebeharra dute ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko, baldin eta Espainian ezarrita badaude eta zerbitzuak Espainian ematen badituzte, edo, baldin eta zerbitzuak Espainiara zuzentzen badituzte eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean ezarrita badaude.

2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharra ez zaie exijituko negozio-bolumen txikia duten zerbitzu-emaileei, ikus-entzule gutxi duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei, ezta betebeharra erabilezina edo justifikaziorik gabea den kasuetan ere, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren izaera edo gaia dela-eta, erregelamendu bidez zehazten den moduan.

3. Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko 1. apartatuan aurreikusitako betebeharraren zenbatekoa zehazteko, Espainiako ikus-entzunezko merkatuan ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuak emateagatik aurreko ekitaldian sortutako diru-sarrerak hartuko dira oinarritzat, ustiapen-kontuaren arabera.

4. Lehenengo apartatuan aurreikusitako betebeharra bete ahal izango da obren ekoizpenean zuzenean parte hartuz, obrok ustiatzeko eskubideak eskuratuz edota ekarpena eginez Zinematografia Babesteko Funtsari, zeina kudeatzen baitu Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, edo, bestela, ekarpena eginez gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsari, zeina lege horren 36. artikuluan jasota baitago.

5. Koprodukzioetan, finantzaketa-betebeharra betetzeko, ez da kontabilizatuko ekoizle independentearen ekarpena.

6. Behartutako subjektuek Zinematografia Babesteko Funtsari egiten dioten ekarpena, lehenik eta behin, ekoizle independenteek ikus-entzunezko obraren ekoizpenean egindako finantzaketa gisa zenbatuko da, salbu eta kontrakoa adierazten bada edo kopuruak kontzeptu horrengatik egin beharreko inbertsioa gainditzen badu.

7. Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko betebeharra betetzeko, ez da zenbatuko Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen arabera X kalifikazioa jaso dezaketen filmen eskubideak ekoiztea edo erostea.

8. Sare nazional baten parte ez diren toki-eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen emaileak salbuetsita egongo dira obra europarra finantzatzeko betebeharra betetzetik.

118. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko betebeharra, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoa ematen dutenentzat

1. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoa ematen duenak bere diru-sarrera konputagarrien ehuneko sei ikus-entzunezko obra europarrak aurretiaz finantzatzeko erabiliko du.

2. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoa ematen duenak finantzatzeko duen betebehar osoak honako baldintza hauek errespetatu beharko ditu:

a) Gutxienez ehuneko hirurogeita hamar ekoizle independenteek beren ekimenez edo enkarguz ekoitzitako ikus-entzunezko obrak egiteko izango da, 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean. Azpikuota horretatik, estatu-eremuko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoaren emaileak honako hauek erreserbatuko ditu:

1) Gutxienez ehuneko hamabost autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan egindako ikus-entzunezko obretarako, biztanle-pisua kontuan hartuta, eta, gutxienez, ehuneko hamar gordeko du hizkuntza horietako bakoitzerako.

2) Gutxienez ehuneko hogeita hamar emakumeek soilik zuzendutako edo sortutako ikus-entzunezko obrentzat.

b) Gutxienez ehuneko berrogeita bost ekoizle independenteek, beren ekimenez edo enkarguz, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean ekoitzitako edozein generotako film zinematografikoetarako izango da, 112. artikuluan xedatutakoaren arabera.

c) Gutxienez ehuneko hamabi animaziorako eta dokumentaletarako izango da.

3. Hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoek betebehar gehigarriak arautu ahal izango dituzte eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoa ematen dutenentzat. Era berean, hitzarmen bidez itundu ahal izango da artikulu honetan aurreikusitako finantzaketa-betebeharrak aplikatzeko modua, kapitulu honetan ezarritako finantzaketa-betebeharrari lotutako eremu autonomikoko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaile baten edo batzuen eta ekoizle zinematografiko gehienak biltzen dituzten elkarte baten edo batzuen arteko akordio bidez, betiere bertan ezarritako proportzioak errespetatuz.

119. artikulua.— Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko betebeharra, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoa linean edo eskaera bidez ematen dutenentzat

1. Ikus-entzunezko obra europarra aurretiaz finantzatzeko betebeharra mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera modulatuko da.

2. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineala edo eskaera bidezkoa ematen dutenek, baldin eta 117.3 artikuluan ezarritakoaren arabera berrogeita hamar milioi euroko edo gehiagoko diru-sarrera konputagarriak badituzte, diru-sarrera horien ehuneko bost bideratuko dute urtero ikus-entzunezko obra europarra finantzatzera, dagoeneko amaituta dagoen ikus-entzunezko obra europarra ustiatzeko eskubideak erostera edo Zinematografia Babesteko Funtsari edo gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsari ekarpena egitera. Zerbitzu-emailearen finantzaketa-betebehar osoak honako bi baldintza hauek errespetatu beharko ditu:

a) Gutxienez ehuneko hirurogeita hamar ekoizle independenteek beren ekimenez edo enkarguz ekoitzitako ikus-entzunezko obrak egiteko izango da, 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean. Azpikuota horretatik, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua linean edo eskaera bidez ematen duenak honako hauek erreserbatuko ditu:

1) Gutxienez ehuneko hamabost autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan egindako ikus-entzunezko obretarako, biztanle-pisua kontuan hartuta, eta, gutxienez, ehuneko hamar gordeko du hizkuntza horietako bakoitzerako.

2) Gutxienez ehuneko hogeita hamar emakumeek soilik zuzendutako edo sortutako ikus-entzunezko obrentzat.

b) Gutxienez ehuneko berrogei ekoizle independenteek, beren ekimenez edo enkarguz, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean ekoitzitako edozein generotako film zinematografikoetarako izango da, 112. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineala edo eskaera bidezkoa ematen dutenek, baldin eta 117.3 artikuluan ezarritakoaren arabera berrogeita hamar milioi euro baino gutxiagoko eta hamar miloi eurotik gorako diru-sarrera konputagarriak badituzte, diru-sarrera horien ehuneko bost bideratuko dute urtero ikus-entzunezko obra europarra finantzatzera, dagoeneko amaituta dagoen ikus-entzunezko obra europarra ustiatzeko eskubideak erostera edo Zinematografia Babesteko Funtsari edo gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko funtsari ekarpena egitera. Zerbitzu-emailearen finantzaketa-betebehar osoak gutxienez ehuneko hirurogeita hamar errespetatu bete beharko du ekoizle independenteek beren ekimenez edo enkarguz ekoitzitako ikus-entzunezko obrak egiteko, 112. artikuluan xedatutakoaren arabera, Estatuko hizkuntza ofizialean edo autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean.

4. Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu lineala edo eskaera bidezkoa ematen dutenek ez dute betebeharrik izango, baldin eta 117.3 artikuluan ezarritakoaren arabera hamar milioi eurotik beherako diru-sarrera konputagarriak badituzte.

5. Hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoek betebehar gehigarriak arautu ahal izango dituzte eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenentzat.

IV. KAPITULUA
Ikus-entzunezko merkataritza-komunikazioak

1. atala
Ikus-entzunezko merkataritza-komunikazioak egiteko eskubidea

122. artikulua.— Erabateko debekuak ikus-entzunezko merkataritza-komunikazio jakin batzuk egiteko

1. Debekatuta dago ikus-entzunezko merkataritza-komunikazio oro, baldin eta giza duintasuna urratzen badu, baldin eta pertsona-talde baten edo talde bateko kide baten aurkako diskriminazioa sustatzen badu adina, sexua, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, ezaugarri sexual edo genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak edo beste edozein motatakoak, nazionalitatea, ondarea edo jaiotza direla eta, baldin eta segurtasunerako kaltegarriak diren portaerak sustatzen baditu edo baldin eta ingurumena babesteko oso kaltegarriak diren jokabideak sustatzen baditu.

VII. TITULUA
Ikus-entzunezko edukiak emateko kontratazio esklusiboa

146. artikulua.— Gizartearentzat interes orokorrekoak diren gertaeren katalogoa

6. Interes orokorreko gertaeren katalogoan sartutako gertaeraren batean hizkuntza ofiziala duen autonomia-erkidego bateko taldeek edo pertsonek parte hartzen badute, zerbitzuak erabili ahal izango dira gertaerok autonomia-erkidego horretako hizkuntza ofizialean emateko konektatuta dagoen telebistaren bidez.

X. TITULUA
Zehapen-araubidea

157. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

1. Ikus-entzunezko edukiak ematea, baldin eta horiek agerian bultzatzen badute indarkeriara, terrorismo-delitua edo haur-pornografiako delitua, edo delitu arrazista edo xenofoboa egitera edo pertsona-talde baten aurkako edo talde bateko kideen aurkako gorrotora edo diskriminaziora, betiere adina, sexua, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, ezaugarri sexualak edo genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak edo beste edozein motatakoak, nazionalitatea, ondarea edo jaiotza direla eta.

Bigarren xedapen gehigarria.— Ikus-entzunezko Komunikazio-zerbitzuak gainbegiratzeko Agintaritza-taldea

3. Ikus-entzunezko Komunikazio-zerbitzuak gainbegiratzeko Agintaritza-taldearen zereginak honako hauek izango dira:

d) Bosgarren xedapen gehigarrian autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak sustatu eta bultzatzeko aurreikusitako mekanismoen funtzionamenduari buruzko informazioa eta jardunbide hobeak trukatzea.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialak sustatzea

1. Estatu-eremuko ikus-entzunezko agintaritza eskudunak eta hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunek sustatuko dute ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuetan autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ekoitzitako, bikoiztutako edo azpititulatutako ikus-entzunezko obren presentzia.

Era berean, ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuetan estatu-eremuko edo eremu autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoa ematen dutenek autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean ekoitzitako ikus-entzunezko obrak egotea sustatuko da, bai eta autonomia-erkidego horien laguntzak jaso dituztenak egotea, edo autonomia-erkidegoko ikus-entzunezko agintaritza eskudunak egiaztatutako kalitate-maila egiaztatzen dutenak egotea.

Estatu-eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren emaileak eta estatu-eremuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileek bermatuko dute haurrentzako ikus-entzunezko zerbitzu tematikoetan eta programen katalogoetan hamabi urtera arteko haurrentzat bereziki gomendatutako ikus-entzunezko edukiak txertatuko direla, zeinek bikoiztuta egon behar baitute autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan. Era berean, zerbitzu-emaile horiek publiko orokorrari zuzendutako ikus-entzunezko edukiak eskainiko dituzte, autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan bikoiztuta edo azpititulatuta.

2. Autonomia-erkidegoetako hizkuntza-aniztasuna eta ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuetan hizkuntza ofizialen presentzia sustatzeko, administrazio publikoek laguntza-programa batzuk ezarri ahal izango dituzte, ikus-entzunezko obrak hizkuntza horietan azpititulatzeko edo bikoizteko.

Era berean, ikus-entzunezko agintaritza eskudunak, hizkuntza ofiziala duten autonomia-erkidegoekin lankidetzan jardunez, sustatuko du autorregulazio-akordio bat onestea sei hilabeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioaren zerbitzua ematen dutenekin, barnean hartuta Europar Batasuneko beste estatu kide batean kokatuta egonik beren zerbitzuak Espainiako merkatura zuzentzen dituzten zerbitzu-emaileak; akordio horren helburua, berriz, hauxe izango da: beren katalogoetan autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan bikoiztutako edo azpititulatutako ikus-entzunezko edukiak sar daitezen sustatzea, arreta berezia jarriz hamabi urtera bitarteko haurrei zuzendutako ikus-entzunezko edukietan.

Aurrekoari kalterik egin gabe, eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen erabilera sustatzeko eta babesteko, eta ikus-entzunezko obrak hizkuntza ofizialetan bikoiztea eta azpititulatzea sustatzeko, laguntza-funts bat ezarriko dute Estatuak eta hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoek; funts horren zenbateko osoa hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetako organismo eskudunei transferituko zaie, zeinek kudeatuko baitituzte laguntza haiek, beren eskumenen arabera. Funts hori hizkuntza ofiziala duen autonomia-erkidego bakoitzak eta Estatuak egiten dituzten ekarpenez zuzkituko da, urtero onesten diren aurrekontu-baliabideen arabera.

3. Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua eskaintzen dutenek beren katalogoetan sartu beharko dituzte autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetako batean bikoiztuta edo azpititulatuta dauden ikus-entzunezko obren hizkuntza-bertsioak, baldin eta eskuragarri jartzen badira kontraprestazio ekonomikorik gabe, teknikoki bideragarria bada eta bikoizketa edo azpititulu hori autonomia-erkidegoko agintaritza eskudunak finantzatu badu, edo eremu autonomiko bakoitzean ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzu publikoa ematen dutenen jabetzakoa bada, edo autonomia-erkidegoko ikus-entzunezko agintaritza eskudunak egiaztatutako kalitate-maila egiaztatzen badute. Hizkuntza-bertsioak txertatzeko akordioak gainbegiratzea kasuan-kasuan eskumena duen ikus-entzunezko agintaritzari dagokio.

Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek katalogoan mantenduko dituzte autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan bikoiztuta edo azpititulatuta dauden ikus-entzunezko obrak, eduki hori katalogoan dagoen bitartean.

4. Eskaera bidezko ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzua ematen dutenek autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ekoitzitako, bikoiztutako edo azpititulatutako ikus-entzunezko edukien garrantzia bermatu beharko dute, bilaketa- edo sustapen-sistemen bidez eta horietara iristeko erraztasunak emanaz, betiere autonomia-erkidego horietan bizi diren erabiltzaileek dituzten geolokalizazio-datuen arabera.


8.1.116. 15/2022 Legea, uztailaren 12koa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik ezari buruzkoa[444]

HITZAURREA

I. Arau-esparrua

[…]

Eremu komunitarioari dagokionez, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza dira Europar Batasunaren oinarrizko eta funtsezko printzipioetako bat, sorrera-proiektutik bertatik, eta ondare garrantzitsua sortu dute gai horretan. Europar Batasunaren Tratatuaren 2. artikuluaren arabera, diskriminaziorik eza Batasunaren balio erkideetako bat da, eta diskriminazioaren aurka borrokatzea, berriz, Batasunaren helburuetako bat. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak ere, zeinak baitu EBko tratatuen balio juridiko bera, giza duintasuna bortxaezina dela aldarrikatzen du 1. artikuluan, eta 21. artikuluan «diskriminazio oro» debekatzen du, eta, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa, bai eta kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua (22. artikulua), gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna (23. artikulua) eta desgaitasuna duten pertsonen integraziorako eskubidea (26. artikulua) ere.

III. Printzipioak, helburuak, bitartekoak eta egitura

[…]

Desgaitasunari dagokionez ere, legegintza- eta administrazio-neurri ugari eta beste mota batekoak ere promulgatu dira, desgaitasunen bat duten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztien egikaritza osoa ziurtatzeko, inolako diskriminaziorik egin gabe arrazoi hori dela-eta; bereziki nabarmendu behar dira 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena; 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena; eta 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa, araudia Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzekoa, zeina Espainiak berronetsi zuen haren protokolo fakultatiboarekin batera 2007ko azaroan, eta indarrean jarri zen 2008ko maiatzaren 3an.

[…]

Azkenik, legea integrala da diskriminazio-arrazoiei dagokienez, atariko tituluan islatzen den bezala; titulu horrek aplikazio-eremu objektiboa eta subjektiboa ezartzen ditu. Eremu subjektiboari dagokionez, Konstituzioaren 14. artikulua hartzen du erreferentziatzat, eta, Europar Batasuneko araudian jasotako sei diskriminazio-arrazoiekin batera (sexua, arraza- edo etnia-jatorria, desgaitasuna, adina, erlijioa edo sinesmenak eta sexu-orientazioa), berariaz jasotzen ditu gaixotasunak edo osasun-egoera, egoera serologikoa edota patologia eta nahasmenduak pairatzeko joera genetikoa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, hizkuntza eta egoera sozioekonomikoa, garrantzi sozial berezia dutelako, eta aipatutako artikulua ixten duen klausula irekiari eusten dio. […]

[…]

ATARIKO TITULUA

2. artikulua.— Aplikazio-eremu subjektiboa

1. Pertsona guztiei aitortzen zaie tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea, kontuan hartu gabe zein den haien nazionalitatea edo adingabeak edo adindunak diren edo legezko bizilekurik duten edo ez. Inor ezin izango da diskriminatu arrazoi hauengatik: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo -identitatea, genero-adierazpena, gaixotasuna edo osasun-egoera, egoera serologikoa edota patologia eta nahasmenduak pairatzeko joera genetikoa, hizkuntza, egoera sozioekonomikoa, edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial.

I. TITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Diskriminazioaren biktimek informaziorako eta aholkularitzarako dituzten eskubideak

3. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da diskriminazioaren biktima guztiek, bereziki desgaitasuna dutenek, irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola irakurketa erraza, Braille, zeinu-hizkuntza, espainiarra zein katalana, eta beste komunikazio-modalitate edo -aukera batzuk, sistema handigarriak eta alternatiboak barne.

5. Haurrek eta nerabeek eskubidea dute beharrezkoa den informazio guztia hizkera argi eta ulergarrian jasotzeko, haiek uler dezaketen hizkuntza batean eta formatuen bidez, zeinak irisgarriak izango baitira zentzumenei eta kognizioei dagozkienez, eta hartzaileen egoera pertsonaletara egokituta, betiere irispide unibertsala bermatuta. Hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeak direnean, haurrak edo nerabeak aukeratzen duen hizkuntza koofizialean jaso ahal izango du informazio hori. Gainera, berriro biktimizatzea prebenitu eta debekatu behar da.

II. KAPITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialeko zenbait eremutan

13. artikulua.— Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubidea hezkuntzan

3. Hezkuntza-administrazioek behar bezalako arreta eskainiko diete ikasleei, baldin eta egoera txarrean badaude lege honetan adierazitako arrazoietako batengatik edo desgaitasunen batengatik, arrazoi sozioekonomiko edo kulturalengatik, ikaskuntza-hizkuntza edo beste mota bateko hizkuntza larri ez jakiteagatik, betiere hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak badituzte edo haien taldeak absentismo-ehuneko handiagoak edo eskola-uztearen ehuneko handiagoak pairatzen dituela jakiten bada. Arreta berezia jarriko zaio haur eta nerabeen egoerari.

22. artikulua.— Komunikabide sozialak eta publizitatea, Internet eta sare sozialak

2. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, sustatuko dute autorregulazio-akordioak hartzea komunikabide sozialetan, publizitatean, Interneten, sare sozialetan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien enpresetan, lagungarri izan daitezen tratu-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta intolerantziaren arloko legeria betetzeko, lege hau oinarritzen duten arrazoiengatik, eta pertsonen eta populazio-taldeen irudi ez-estereotipatua sustatzeko, barne hartuta haietan garatzen diren salmenta- eta publizitate-jarduerak, eta diskriminazioaren eta intolerantziaren aurkako hizkera eta mezuak eskatzeko.


8.1.117. 16/2022 Legea, irailaren 5ekoa, Konkurtso Legearen testu bategina, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, erreformatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1023 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko —prebentziozko berregituraketaren esparruei, zorretatik libratzeari eta desgaitzeei buruzkoa eta berregituraketaren, kaudimengabeziaren eta zorrak libratzearen prozeduren efizientzia handitzeko neurriei buruzkoa—, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/1132 (EB) Zuzentaraua, sozietateen zuzenbidearen zenbait alderdiri buruzkoa, aldatzen duena (Berregituraketari eta Kaudimengabeziari buruzko Zuzentaraua)[445]

HITZAURREA

III

[…]

Legeak, puntu honetan, zuzentarauaren hitzez hitzeko edukia jasotzen du, legegintza-politikako aukeren arteko konpromisoari erantzuten diona. Erregela hori aplikatzeko, lehenik eta behin, egiaztatu behar da eragindako klase gehienek planaren aldeko botoa eman duten eta, horien artean, gutxienez mota bateko pribilegioa, berezia edo orokorra, duten kredituak dauden, konkurtso-araudiaren arabera. Kasu honetan, nahikoa da gehiengo soila, eta ez litzateke beharrezkoa izango zordunak funtzionamenduan dagoen enpresa gisa duen balioa zehaztea, fase honetan behintzat. Gehiengo hori lortzen ez bada, nahikoa izango da klase batek aldeko botoa eman izana, betiere ordainketaren bat jaso duen klase bat bada, konkurtso-tarteen arabera, eta zordunak funtzionamenduan dagoen enpresa gisa duen balioa kontuan hartuta. Kasu honetan, beharrezkoa da balio hori zehaztea. Praktikan, aktiboaren balioa zehaztu ondoren, pasiboa kalkulatu behar da, eta enpresa balio horretan salduz gero ordainketaren bat jaso duten hartzekodunen klaseak identifikatu, konkurtso-mailaren arabera. Klase horietako batek gutxienez planaren aldeko botoa eman behar izan du. Hau da, plana ukitutako hartzekodun-klase batek onetsi behar du, zeinak egon behar baitu, lagunarteko hizkera lizentziatzat hartuta, «diruaren barruan», eta, gainera, tipikoki, «balioa hausten duen» klaseak.

[…]

VII

[…]

Bigarren printzipioak, kasu zehatzera egokitzekoak, «txanda korrelatiboaren» sistema modulatzea behartzen du konplexutasun handieneko konkurtsoetan; horien artean, berariaz aipatu behar dira mugaz haraindiko elementuekin egindako konkurtsoak, zeinetan herrialdeko/herrialdeetako hizkuntzaren edo ingelesaren ezagutza kontuan hartzen den; edozelan ere, epaileak, izendapena egitean, izendapena arrazoitu behar du izendatutako pertsonaren ezagutzak eta esperientzia kasuaren berezitasunetara egokitzen direla. Bi izendapen-modu horiek konbinatuta, sistema argia eta gardena eratu daiteke, eta, aldi berean, kasu zehatzera egokitua.

Artikulu bakarra.— Konkurtso Legearen testu bategina aldatzea, zeina onetsi baitzen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez,

Hogeita lau.— Aldatu egiten da 62. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«62. artikulua. Izendapena

3. Mugaz haraindiko elementuekin egiten diren konkurtsoetan, izendapena onartzean elementu horiekin lotutako herrialdeko edo herrialdeetako hizkuntza behar bezala dakiela edo, gutxienez, ingelesa behar bezala dakiela egiaztatzen duen pertsona izendatu beharko da. Bestela, langileak dituela edo ezagutza horiek dituen zinpeko itzultzaile bat kontratatu duela egiaztatu ahal izango du».

Ehun eta berrogeita hamabi. Aldatu egiten da bigarren liburua, 583. artikulutik 684.era bitartekoek osatua, izenburu eta eduki honekin:

BIGARREN LIBURUA
Aurrekonkurtsoaren zuzenbidea

V. TITULUA
Araubide berezia

684. artikulua. Berregituratze-planaren arloko espezialitateak

1. Berregituratze-plana eredu ofizialean aurkeztu ahal izango da; eredu hori bitarteko elektronikoen bidez eskuragarri egongo da egoitza judizial elektronikoan, notariotzetan edo merkataritza-erregistroaren bulegoetan, eta enpresa txikien beharrizanetara egokituta egongo da; gainera, gaztelaniaz ez ezik, Estatuko gainerako hizkuntza ofizialetan ere emango da, hala badagokio, kasuan kasuko autonomia-erkidegoetan erabiltzeko, haien estatutuen arabera. Berregituratze-plana araudiaren arabera idazteko moduari buruzko jarraibide praktikoak jasoko ditu. Formalizatzen den agerkari publikoa muntarik gabeko dokumentutzat hartuko da, betiere agerkari hori baimentzen duen notarioaren zerbitzu-sariak zehazteko. Matrizearen eta luzatzen diren lehenengo kopien folioek ez dute inolako zenbatekorik sortuko.

Azken xedapenetako bederatzigarrena. Arlo Zibileko Nazioarteko Lankidetza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 29/2015 Legea aldatzea

Lau apartatu gehitzen zaizkio Arlo Zibileko Nazioarteko Lankidetza Juridikoari buruzko uztailaren 30eko 29/2015 Legearen 4. artikuluari, eta egungo edukia 1. apartatu gisa geratzen da, honela:

3. Jakinarazpena idatziz egiten bada, eta epaileak beharrezkotzat jotzen badu, itzultzaile baten laguntza eskatuko du. Egoki iritziz gero, eta komunikazioa egin aurretik, entzunaldia emango die alderdiei, hauek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo eskaerak egin ditzaten. Edozelan ere, komunikazioa amaitu ondoren, jarduketen edukia jasoko da eta alderdiei helaraziko zaie.

4. Jakinarazpena ahoz egiten bada, eta epaileak beharrezkotzat jotzen badu, interprete baten laguntza eskatuko du. Egoki iritziz gero, eta komunikazioa egin aurretik, entzunaldia emango die alderdiei, hauek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo eskaerak egin ditzaten. Ahal izanez gero, eta egokitzat jotzen duen guztietan, epaileak aukera eman ahal izango die alderdiei komunikazioa egiten den bitartean bertan egoteko. Edozelan ere, komunikazioa amaitu ondoren, haren edukia grabazio bidez edo beste bitarteko baten bidez jasoko da, eta jarduketetan txertatuko da, eta alderdiei ere helaraziko zaie.


8.1.118. 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzkoa[446]

HITZAURREA

III

[…]

IV. titulua laguntza espezializatu eta irisgarrirako eskubideari buruzkoa da, eta bi kapitulu ditu.

I. kapituluak eskubide horren irismena eta bermea definitzen ditu, eta, eskubide horrek, gutxienez, honako hauek bilduko ditu: biktimentzako informazioa eta orientazioa; arreta mediko eta psikologikoa, bai berehalakoa eta krisikoa, bai epe luzeko susperraldikoa; ekonomia-, lan-, etxebizitza- eta gizarte-beharrizanei erantzutea; aurretiko aholkularitza juridikoa eta doako laguntza juridikoa indarkeriatik eratorritako prozesuetan; eskubideen erreklamazioen jarraipena; itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak; eta laguntza espezializatua, desgaitasuna duten emakumeen eta haurren kasuan.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak

Lege organiko honen ondorioetarako, hauek izango dira botere publikoen jardunaren printzipio gidariak:

f) Irisgarritasuna. Bermatuko da lege organiko honek jasotzen dituen ekintza eta neurri guztiak irisgarritasun unibertsaletik sortuko direla; horren helburua, berriz, hauxe da: biktima guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izatea, eta horrela lege organiko honek jasotzen dituen eskubideak eraginkorrak izatea desgaitasuna duten, mendekotasun-egoeran dauden, hizkuntza-mugak edo kultura-desberdintasunak dituzten adineko emakumeentzat eta haurrentzat.

II. TITULUA
Prebentzioa eta detekzioa

I. KAPITULUA
Prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriak

9. artikulua.— Prebentzioko eta informazioko kanpaina instituzionalak

2. Kanpainak herritarrentzat irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta, besteak beste, adina, desgaitasuna, hizkuntza, landa-ingurunea, uhartetasuna edo Espainiako herritarrak atzerrian bizitzea. Horretarako, zabalkunde berezia izango dute titulartasun publikoko komunikabideetan, eta hezkuntza-, gizarte-, osasun-, lan-, kultura- eta kirol-zentroetan.

IV. TITULUA
Laguntza integral espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea

I. KAPITULUA
Eskubidearen irismena eta bermea

33. artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea

1. Lege organiko honen 3. artikuluko 2. apartatuan aipatutako pertsona guztiek laguntza espezializatu eta irisgarria jasotzeko eskubidea dute, sexu-indarkeriak eragindako ondorio fisikoak, psikologikoak, sozialak edo bestelakoak gainditzen laguntzeko. Eskubide horrek barne hartuko ditu, gutxienez:

g) Itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak, zeinu-hizkuntzako zerbitzuak, azpitituluak, gidari-interpreteak eta komunikaziorako laguntzako beste langile espezializatu batzuk barne.

34. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea

2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da ezen desgaitasuna duten emakumeek eta sexu-indarkeriaren biktima diren haurrek aukera izango dutela beren eskubideei eta dauden baliabideei buruzko informazioa iristeko. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko da, adinaren eta desgaitasunaren inguruabarretara egokituta, eta zeinu-hizkuntza edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuk erabiliko dira, sistema alternatibo eta handigarriak barne. Hala badagokio, biktimaren ordezkariari edo haren zaintza, babesa edo defentsa esleituta duenari ere emango zaio, hargatik eragotzi gabe Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteko 8/2021 Lege Organikoaren 16.4 artikuluan aurreikusitako berehalako arreta eta informazioa emateko betebeharra, ez eta haurrek eta nerabeek konfiantzazko pertsona batekin egoteko eskubidea ere, zeina lege beraren 17.2 artikuluan aurreikusita baitago.

3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak jarriko dira, beren inguruabar pertsonal, sozial edo idiomatikoengatik informazioa iristeko zailtasunak izan ditzaketen sexu-indarkeriaren biktimek bermatuta izan dezaten eskubide hori benetan egikaritu ahal izatea, betiere informazioa lurralde bakoitzeko hizkuntza propiotzat onartuta dauden horietan eskuragarri dagoela bermatuz.

35. artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarriko zerbitzuak

1. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, laguntza oso, espezializatu eta irisgarria izateko eskubidea sustatuko dute, aurreko artikuluetan adierazitako baldintzetan, honako zerbitzu hauek eskura jarriz:

c) Sexu-salerosketaren eta -esplotazioaren biktimei arreta emateko zerbitzuak: gutxienez, laguntza psikologikoa, laguntza juridikoa eta aholkularitza soziala haien hizkuntzan ematen duten zerbitzuak.

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa aldatzea

Hiru. Honelaxe geldituko da idatzita 18. artikulua:

«18. artikulua. Informazioa jasotzeko eskubidea.

2. Behar diren bitartekoen bidez bermatuko da genero-indarkeriako biktimak diren eta desgaitasuna duten emakumeek irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden eskuarteei buruzko informaziorako. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola zeinu-hizkuntzan edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuetan, sistema alternatibo eta handigarriak barne.

3. Era berean, beharrezkoak diren bitartekoak bideratuko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskubide hori benetan egikaritu ahal izango dutela bermatze aldera, emakumeok beren inguruabar pertsonal eta sozialengatik informazioa osorik iristeko zailtasun handiagoak izan ditzaketenean. Informazioak irisgarria izan beharko du emakumeentzat, baldin eta emakumeok gaztelania edo haien egoitzako lurraldeko hizkuntza ofiziala ez dakitenean».


8.1.119. 18/2022 Legea, irailaren 28koa, Enpresak sortu eta hazteari buruzkoa[447]

5. artikulua.— Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legea aldatzea

Aldatu egiten da Ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legea, eta honela idatzita geratzen da:

Bost. Aldatu egiten da 15. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«15. artikulua.— Erantzukizun mugatuko sozietateak eratzea formatu estandarizatuko eskritura publiko bidez eta eredu-estatutuen bidez

2. Kasu horretan, hau erabiliko da:

c) Eredu-estatutuen eredu sinplifikatuak formatu estandarizatuan; eredu horien edukiak autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan egon behar du eskuragarri, eta eduki hori erregelamendu bidez garatuko da.

d) Era berean, formatu estandarizatuko ahalordetze-eredu sinplifikatuak erabili ahal izango dira; eredu horien edukia, ahalmen estandarizatu eta kodifikatuak izango dituena, erregelamendu bidez garatuko da, autonomia-erkidego guztietako hizkuntza ofizial guztietan.

3. Ekintzaileei arreta emateko guneetan eta aldi berean:

a) Dokumentu Elektroniko Bakarra beteko da eta izapidetze telematikoa hasiko da; esku hartzen duen organismo bakoitzari dagokion DEBaren zatia bidaliko zaio bide elektronikoz, bere eskumeneko izapidea egin dezan.

Atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentuekin batera, zinpeko itzultzaile batek gaztelaniara edo egoitza soziala dagoen probintziako beste hizkuntza ofizial batera egindako itzulpena aurkeztuko da. Xedapen honek ez dio kalterik egingo gaztelania ez beste hizkuntza espainiar batzuk ere ofizialak diren autonomia-erkidegoetan aplikatu beharreko hizkuntza-araubideari. Atzerriko dokumentu publikoek dagokien apostilla edo legeztatze diplomatikoa izan beharko dute, salbu eta Espainian indarrean dauden legeak edo nazioarteko hitzarmenek salbuetsitako kasuetan. Edozelan ere, dokumentu horiek egilesten dituen kontsulak notario-eginkizunetan esku hartzea, bai eta atzerrian egiletsitako notario-dokumentuak Espainiako agintariek legeztatzea ere, Espainiako tributu-ordenamenduan ezarritako tributu-betebeharren mende geratuko dira.

16. artikulua.— Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea

35/2003 Legea, azaroaren 4koa, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzkoa, honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

17. artikulua.— Informazio-dokumentuak

e) inbertsioaren arriskuaren/ordainsariaren profila, kontuan hartutako IKEan egindako inbertsioei lotutako arriskuei buruzko orientabide eta ohartarazpen egokiekin. Horrez gain, inbertitzailearentzako funtsezko datuen artean, adierazpen bat egongo da, non adieraziko baita zein web-orrialdetan kontsulta daitezkeen ordainsari-politika eguneratuaren xehetasunak, eta bertan doan eskuratu ahal izango baita informazio horren paperezko ale bat, aldez aurretik eskatuta. Lehen aipatutako ordainsari-politikaren xehetasunek, gutxienez, honako hauek jasoko dituzte: ordainsaria eta irabaziak kalkulatzeko moduaren deskripzioa, hori egiteko ardura duten pertsonen identitatea eta, hala badagokio, ordainsari-batzordearen osaera.

Dokumentuak adierazpen bat izan beharko du, zeinean azalduko den non lor daitekeen aurreikusitako inbertsioari buruzko informazio gehigarria, eta, bereziki, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak, bai eta informazio hori inbertitzaileen eskura dagoen hizkuntza ere.

Dokumentu hori labur-labur idatziko da, hizkera ez-teknikoan, eta formatu erkidean aurkeztuko da, konparazioak egin ahal izateko, eta erraz aztertzeko eta ulertzeko moduan, batez besteko inbertitzaileak arrazoizko moduan uler ditzan eskaintzen zaion inbertsio-produktuaren funtsezko ezaugarriak, izaera eta arriskuak, eta inbertsio-erabaki oinarridunak har ditzan beste dokumentu batzuetara jo beharrik gabe.


8.1.120. 20/2022 Legea, urriaren 19koa, Memoria Demokratikoari buruzkoa[448]

I. TITULUA
Biktimak

3. artikulua.— Biktimak

1. Lege honen ondorioetarako, biktimatzat hartzen dira banaka edo taldeka kalte fisikoa, morala edo psikologikoa, ondare-kalteak edo oinarrizko eskubideen funtsezko galera nozitu dituzten pertsona guztiak, haien nazionalitatea kontuan hartu barik, baldin eta kalte horiek guztiak badira giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzea dakarten egiteen edo ez-egiteen ondoriozkoak, eta 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpetik, horren ondoriozko gerratik eta diktaduratik Espainiako 1978ko Konstituzioa indarrean jarri arteko aldian gertatu badira, eta bereziki hauek:

j) Beren hizkuntza erabiltzeagatik edo hedatzeagatik errepresaliatutako edo jazarritako pertsonak.

6. Biktimatzat hartzen dira euskal, kataluniar eta galiziar erkidegoak, haien hizkuntzen lurralde-eremuetan, haietako hiztunak jazarriak izan baitziren euren hizkuntzak erabiltzeagatik.

4. artikulua.— Aitortze orokorra

2. Aurreko apartatuan aipatzen diren arrazoiek hauek ere hartzen dituzte: alderdi politiko, sindikatu, antolakunde erlijioso zein militar, gutxiengo etniko, mugimendu feminista, sozietate sekretu, logia masoniko, sozietate teosofiko eta antzekoetako eta gerrillari eusteko taldeetako kide izatea, haiekin lankidetzan aritzea edo haiekin harremanetan egotea, bai eta kultura-, hizkuntza-, genero-, sexu-orientazio edo -identitateko aukerekin lotutako jokabideak izatea ere.

4. Aitortzen da ezen erregimen diktatorial frankistak gerra-garaian eta diktaduraren ondorengo hamarkadetan jazarpen- eta errepresio-politika egin zuela kataluniar, galiziar, euskal, aragoiar, okzitaniar eta asturiar hizkuntza eta kulturen aurka.

II. TITULUA
Memoria demokratikoaren politika integralak

IV. KAPITULUA
Memoria demokratikoa izan beharra

3. atala
Ezagutza eta zabalkundea

48. artikulua.— Dibulgazioko, errekonozimenduko eta erreparazio sinbolikoko ekintzak

4. Memoria demokratikoaren arloan eskumena duten administrazioek beharrezko mekanismo, prozedura eta baliabide guztiak antolatuko dituzte frankismoaren errepresio eta jazarpen kultural eta linguistikoaren ebaluazio zehatz eta sakona egiteko, bai eta horrek Estatuko errealitate soziolinguistikoan dituen eraginena ere; ebaluazio horren edukiak eta ondorioak ekintza espezifikoen bidez zabalduko dira.


8.1.121. 26/2022 Legea, abenduaren 19koa, Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea aldatzen duena[449]

Lehenengo artikulua.— Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea aldatzea

Aldatu egiten da Trenbide Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea, eta honela geratzen da idatzita:

Hiru. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

5. Aurreko apartatuan aipatzen den txostenaren izapidearekin batera, informazio-azterlana jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan. Izapide honetan egindako oharrak proiektatutako trazaduraren kontzepzio orokorrari buruzkoak baino ez dira izango. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari dagokio jendaurreko informazioko espedientea izapidetzea.

Aurreko paragrafoan aipatutako informazio publikoaren izapidea, epe horretan bertan, baliagarria izango da trenbide-enpresek eta trenbide-azpiegituren administratzaileek txostena egin ahal izan dezaten proiektatutako trazaduraren kontzepzio globalari buruz eta informazio-azterlanean sartutako eginkizunen edo ustiapenaren aspektuei buruz.

Informazio publikoaren izapiderako, helburuak betetzeko beharrezkoa den dokumentazio osoaz gain, dokumentu ez-tekniko bat argitaratuko da, hizkera irisgarriarekin eta irudiekin, zeinak balioko baitu herritar guztiek ezagutu ahal izateko garatu beharreko jarduketa eta, hala badagokio, alegazioak errazago aurkezteko. Jarduketa hizkuntza koofizial bat duen autonomia-erkidego batean garatzen bada, dokumentu ez-tekniko hori gaztelaniaz eta autonomia-erkidegoari dagokion beste hizkuntza ofizialean argitaratuko da.

Hogeita hiru. Aldatu egiten da 32.2 artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Tren-azpiegituren administratzaileek, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioari, Trenbide Segurtasuneko Estatu Agentziari, tren-enpresei eta gainerako hautagaiei, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari eta gainerako interesdunei kontsulta egin ostean, beren jarduketa-eremuari dagokion sareari buruzko adierazpena prestatu, onetsi eta argitaratuko dute, baita horien eguneratzeak ere. Sareari buruzko adierazpena gaztelaniaz, autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialetan eta, gutxienez, Europar Batasuneko beste hizkuntza ofizial batean argitaratuko da. Sareari buruzko adierazpenaren edukia doan eskuratu ahal izango da formatu elektronikoan, tren-azpiegituraren kasuan kasuko administratzailearen web-atarian; hala badagokio, administratzaileek web-atari komun bat izango dute, eta adierazpena bertan eskuratu ahal izango da.

Sareari buruzko adierazpena hizkuntza koofizialetan argitaratzeko betebeharra ez da aplikatuko 2025eko sare-adierazpena 2023ko abenduan argitaratu arte».


8.1.122. 27/2022 Legea, abenduaren 20koa, Estatuko Administrazio Orokorrean politika publikoen ebaluazioa instituzionalizatzekoa[450]

II. TITULUA
Politika publikoak ebaluatzeko praktika

IV. KAPITULUA
Ebaluazio-prozesua

22. artikulua.— Amaierako ebaluazio-txostena

1. Talde ebaluatzaileak txosten bat idatziko du, zeinean jasoko baitira egindako lanak eta lortutako ebidentziak, zeinek jasoko baitituzte ondorioak eta gomendioak. Honako hauek jasoko ditu, gutxienez: talde ebaluatzaileari eta ebaluatutako politika publikoaren organo arduradunari buruzko informazioa, enkarguaren eta ebaluatutako politika publikoaren deskripzioa, ebaluazioaren ikuspegia eta metodologia, azterketaren emaitzak, eta ondorioak eta gomendioak; horiek guztiak amaierako ebaluazio-txosten batean aurkeztuko dira, laburpen exekutibo batekin eta, hala badagokio, beharrezko eranskinekin batera. Laburpen exekutiboak nahikoa informazio izango du, hizkera argiarekin, herritarrek uler dezaten.


8.1.123. 28/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpresa Emergenteen Ekosistema sustatzekoa[451]

VI. TITULUA
Enpresa emergenteak sustatzea

24. artikulua.— Enpresa emergenteen Espainiako ekosistema ezagutzea eta zabaltzea

1. Estatuko Administrazio Orokorrak enpresa emergenteak eta haien finantzaketa-eragileak, azeleratzaileak eta inkubatzaileak erakartzeko hiriguneei buruzko informazioa argitaratuko du web-atari baten bidez; web-atari horretan, gutxienez, gaztelaniaz, hizkuntza ofizialetan eta beren autonomia-erkidegoen estatutuetan aitortutako hizkuntzetan eta ingelesez emango da informazioa, betiere Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioari beren jardueraren berri eman badiote, enpresa emergenteen Espainiako ekosistema sustatzeko eginkizunekin lankidetzan aritzeko.

Ekintzailetzaren Bulego Nazionalak bere zerbitzu-katalogoaren barruan txertatuko du informazio hori, eta gure herrialdeko ekintzailetzarekin lotutako informaziorako irispide nagusia izango da.

2. Aurreko apartatuan aipatzen den web-atariak ondoko baldintzak jakinaraziko ditu, gutxienez, gaztelaniaz, hizkuntza ofizialetan eta beren autonomia-erkidegoen estatutuetan aitortutako hizkuntzetan (hizkuntza horietarako, informazio-edukiari dagokionez), bai eta ingelesez ere: ekintzaileak, inbertitzaileak eta kualifikazio handiko profesionalak Espainian sartzeko eta bertan bizitzeko baldintzak, irailaren 27ko 14/2013 Legearen arabera; baldintza horietaz gain, beharrezko dokumentuak, aplikatu beharreko tasak eta prozeduraren azalpen zehatza jakinaraziko ditu, bai eta beharrezko bisak eta baimenak eskatzeko interfazea ere. Interfaze horrek ordainketa-pasabide bat izango du dagozkion tasak ordaintzeko.

Azken xedapenetako seigarrena. 22/2015 Legea, uztailaren 20koa, Kontu Auditoriarena, aldatzea

Bi. Hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzen da; hau da haren edukia:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Enpresa eta sukurtsal jakin batzuek sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko informazioa emateko betebeharra

Lehenengoa. Informazioa ematera behartuta dauden enpresak eta sukurtsalak.

6. 4. eta 5. apartatuetan filialei eta sukurtsalei buruz xedatutakoa ez da aplikatuko, baldin eta sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko izaera duten zergei buruzko txostena jada egin badu azken sozietate nagusi batek edo estatu kide bateko zuzenbidearen mende ez dagoen talde bateko kide ez den sozietate batek; betiere, txosten horren edukia bateragarria bada xedapen honetan aurreikusitakoarekin, eta, beraz, bateragarria bada bigarren apartatuan araututako txostenaren edukiarekin, eta, gainera, irizpide hauek betetzen baditu:

a) Jendearentzat irisgarri jartzea, doan eta irakurketa automatikoko formatu elektroniko batean:

ii) Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean, gutxienez.

Hirugarrena. Argitalpena eta irisgarritasuna.

2. Sozietateen gaineko zergari edo izaera bereko edo antzeko zergei buruzko txostena eta aurreko apartatuaren arabera enpresek argitaratutako aitorpena jendaurrean jarri beharko dira, dohainik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetako batean gutxienez, txostena egiten den ekitaldiko balantzea ixten denetik sei hilabeteko epean, honako webgune honetan:

a) Enpresarenean, lehenengo apartatuko 1. zenbakia aplikatu behar denean.

b) Enpresa filialarenean, lehenengo apartatuko 4. zenbakia aplikatu behar denean.

c) Sukurtsalarenean edo sukurtsala eratu duen enpresarenean, baldin eta lehenengo apartatuko 5. zenbakia aplikatu behar bada.


8.1.124. 29/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez egokitzen baita ordenamendu nazionala Eurojusti buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko azaroaren 14ko (EB) 2018/1727 Erregelamendura, eta arautzen baititu jurisdikzio-gatazkak, nazioarteko lankidetza juridikoko sareak eta Justizia Ministerioaren mendeko langileak atzerrian[452]

II. KAPITULUA
Neurriak 2018/1727 (EB) Erregelamendua Espainian errazago aplikatzeko

1. atala

Espainiak Eurojusten duen kide nazionala, haren ondokoa eta haren laguntzailea

5. artikulua.— Kide nazionalaren, ondokoaren eta laguntzailearen hautagaitzarako betekizunak

1. Kide nazionala eta haren ondokoa hautatzeko prozesuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da karrera judizial edo fiskaleko kide izatea eta gutxienez hamabost urteko antzinatasuna izatea, bai eta zigor-jurisdikzioan esperientzia egiaztatua izatea, eta nazioarteko lankidetza juridikoaren arloko ezagutzak eta ingelesa jakitea ere.

2. Laguntzaile-kargurako hautaketa-prozesuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da karrera judizial edo fiskaleko kide izatea eta gutxienez hamar urteko antzinatasuna izatea, bai eta jurisdikzio penalean esperientzia egiaztatua izatea, nazioarteko lankidetza juridikoan ezagutzak izatea eta ingelesa jakitea ere.

IV. KAPITULUA
Nazioarteko lankidetza juridikoko sareak

27. artikulua.— Harremanetarako guneak izendatzea eta kargutik kentzea

2. Izendapena nazioarteko lankidetza juridikoan esperientzia egiaztatua duten eta ingelesa edo frantsesa menderatzen duten pertsonen artean egingo da, hala badagokio, eta, gutxienez, Botere Judizialaren, Fiskaltzaren eta Justizia Ministerioaren ordezkaritza ziurtatuko du. Horretarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eta Estatuko Fiskal Nagusiari dagokie Justizia Ministerioko titularrari proposatzea beren karreretako harremanetarako pertsonak izendatzea eta kargutik kentzea. Edozelan ere, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatzeko ahalegina egingo da.


8.1.125. 31/2022 Legea, abenduaren 23koa, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[453]

Berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria.— Mezenasgoaren lehentasuneko jarduerak

Bat. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2002 Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin bat, aurrekontu hauek indarrean dirauten bitartean mezenasgo-jarduera hauek izango dute lehentasuna:

1) Cervantes Institutuak sare telematikoen, teknologia berrien eta bestelako bitartekoen bidez espainiar hizkuntza eta kultura sustatu eta hedatzeko egindakoak.

24. atala. Kultura eta Kirol Ministerioa

Alta

Atala: 24 Kultura eta Kirol Ministerioa.

Zerbitzua: 004 Kultura Industrien, Jabetza Intelektualaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

Programa: 334A Kultura-sustapena eta -lankidetza.

Kapitulua: 4 Transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua/Azpikontzeptua: Berria. Institut Ramon Llulli, atzerrian ondokoak sustatzeko: kataluniar hizkuntza- eta kultura-ikasketak eremu akademikoan, katalanez idatzitako literaturaren eta pentsamenduaren itzulpena, eta kataluniar kultura-ekoizpena beste eremu batzuetan, hala nola antzerkian, zineman, zirkuan, dantzan, musikan, ikusizko arteetan, diseinuan edo arkitekturan.

Zenbatekoa: 100,00 mila euro.

Alta

Atala: 24 Kultura eta Kirol Ministerioa.

Zerbitzua: 004 Kultura Industrien, Jabetza Intelektualaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

Programa: 334A Kultura-sustapena eta -lankidetza.

Kapitulua: 4 transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua/Azpikontzeptua: Berria. Etxepare Euskal Institutuari, nazioartean euskararen eta euskal sorkuntza garaikidearen presentzia eta ikusgarritasuna bultzatzeko, nazioarteko lankidetza sustatzeko, bai eta sortzaileen, profesionalen, eragileen eta instituzioen arteko trukea eta komunikazioa sustatzeko ere.

Zenbatekoa: 100,00 mila euro.

Alta

Atala: 24 Kultura eta Kirol Ministerioa.

Zerbitzua: 004 Kultura Industrien, Jabetza Intelektualaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

Programa: 334A Kultura-sustapena eta -lankidetza.

Kapitulua: 4 transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua/Azpikontzeptua: Berria Instituto da Lingua Galegari, galiziar hizkuntzalaritzaren eta filologiaren arloetan ikerketa-jarduera sustatzeko.

Zenbatekoa: 100,00 mila euro.

Alta

Atala: 24 Kultura eta Kirol Ministerioa.

Zerbitzua: 004 Kultura Industrien, Jabetza Intelektualaren eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

Programa: 334A Kultura-sustapena eta -lankidetza.

Kapitulua: 4 transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua: Berria. Obra Cultural Balearri, Balear Uharteetan katalanaren erabilera osoa sustatzeko.

Zenbatekoa: 200,00 mila euro.

28. atala. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

Alta

Atala: 28 Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.

Zerbitzua: 01. Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak.

Programa: 463A Ikerketa zientifikoa.

Kapitulua: 4 transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Kontzeptua: 481 Instituto de Españarentzako, errege-akademientzako eta programari atxikitako beste instituzio batzuentzako laguntzak, betiere jarduerak eta funtzionamendu-gastuak garatzeko.

Azpikontzeptua: 4813 Euskaltzaindiari (Euskararen Errege Akademiari).

Kopurua: 65,5 mila euro.

Alta

Atala: 28 Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.

Zerbitzua: 001 Ministerioa, Idazkariordetza eta Zerbitzu Orokorrak.

Programa: 463A Ikerketa zientifikoa.

Kapitulua: 4 Transferentzia arruntak.

Artikulua: 48 Familiei eta irabazi-asmorik gabeko instituzioei.

Oharrak: “Institut d’Estudis Aranesi - Acadèmia Aranesa dera Lengua Occitana”ri.

Zenbatekoa: 30.000,00 mila euro.


8.1.126. 38/2022 Legea, abenduaren 27koa, aldi baterako karga energetikoak, eta kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen aldi baterako kargak ezartzekoa, eta zeinaren bidez sortzen baita fortuna handien aldi baterako elkartasun-zerga, eta aldatzen baitira zenbait tributu-arau[454]

Azken xedapenetako bosgarrena. — Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legea aldatzea

Honako aldaketa hauek egiten dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legean:

Bi. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, aldatu egiten dira 36. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Espainiako film luzeetan eta film laburretan edo fikziozko, animaziozko edo dokumental erako ikus-entzunezko serieetan egiten diren inbertsioek serie moduko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisikoa egiteko modua eskaintzen badute, kenkaria aplikatzeko eskubidea emango diote ekoizleari edo finantzaketan parte hartzen duten zergadunei.

a) Ehuneko 30ekoa, kenkariaren oinarriaren lehenengo milioiaren gainean.

b) Ehuneko 25ekoa, zenbateko horretatik gorako soberakinaren gainean.

Kenkari horren zenbatekoak, jasotako gainerako laguntzekin batera, ezingo du ekoizpen-kostuaren ehuneko 50 gainditu. Hala ere, muga hori honako hauetaraino igoko da:

c’’) Ehuneko 80raino, gaztelania ez den beste hizkuntza koofizialetako batean filmatutako ekoizpenen kasuan, baldin eta Espainian hizkuntza koofizial horretan edo azpititulatu horretan proiektatzen badira.

Azken xedapenetako seigarrena.— Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina, uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Idazkera berria ematen zaio Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bateginari (uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) XI. titulua (Tasak), eta honela geratzen da idatzita:

«XI. TITULUA
Tasak

121. artikulua.— Salbuespenak

2. Braille hizkuntzan inprimatzea helburu duten egokitzapen-materialean aldaketak egiteko zerbitzuak eta jarduerak salbuetsita egongo dira, 15.5 eta 31.5 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.


8.1.127. 39/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Kirolari buruzkoa[455]

ATARIKO TITULUA
Kirola antolatzeko printzipio orokorrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Xedeak

Estatuko Administrazio Orokorrak bere eskumenen eremuan formulatzen dituen politika publikoak autonomia-erkidegoekin koordinatuta eta lankidetzan diseinatu eta garatu beharko dira, eta honako helburu hauek bete beharko dituzte, nazioartean ezarritako garapen jasangarrirako helburuekin eta jomugekin bat etorriz:

a) Herritarrek kirola egin ahal izatea, egokitasun, hurbiltasun, irisgarritasun unibertsal, segurtasun eta norberaren gaitasunen hobekuntzako baldintzetan, hizkuntza-aniztasuna errespetatuz eta kirolean hizkuntza ofizial guztiak sustatuz, eta bereziki kontuan hartuz gizarte-bazterkeriako arrisku handiena duten edo babes-maila handiagoa behar duten kolektiboen eta taldeen beharrizanak.

III. TITULUA
Kirol-erakundeak

II. KAPITULUA
Espainiako kirol-federazioak

1. atala
Izaera, organoak eta egitura

45. artikulua.— Espainiako kirol-federazioen egitura eta funtzionamendua

4. Espainiako kirol-federazioen estatutuak eta haien aldaketak, betiere Kirol Kontseilu Gorenak berronetsi ondoren, Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean. Era berean, estatutuak federazioaren webgunean egongo dira beti irisgarri, autonomia-estatutuetan onartuta dauden hizkuntza ofizial guztietan, hark eragotzi gabe publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko erabiltzea.

5. Estatutuak, diziplina-erregelamenduak, hauteskunde-erregelamendua, lehiaketa-erregelamendua eta barne-antolaketakoa, haiek federazioaren nahitaezko organoen osaera eta funtzionamendua arautzen duten heinean, bai eta haien aldaketak ere, Kirol Kontseilu Gorenak berronetsi ondoren, Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta federazioaren webgunean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean, argitalpen-data bermatzen duen modu batean, eta, edozelan ere, berronespen horretatik hilabeteko epean, hargatik eragotzi gabe haren publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko.

Federazio-erregelamenduak federazioaren webgunean egongo dira beti irisgarri, autonomia-estatutuetan onartuta dauden hizkuntza ofizial guztietan.

3. atala
Kirol-lizentzia

49. artikulua.— Kirol-lizentzia

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoko federazioek luzatutako lizentziek lehiaketa ez-profesionaletan parte hartzeko gaikuntza emango dute, baldin eta federaziook Espainiako kirol-federazioetan integratuta badaude, federazioek ezarritako gutxieneko baldintza ekonomikoen barruan luzatzen badira, eta federazioei jakinarazten bazaie lizentziok eman direla.

Espainiako eta autonomia-erkidegoetako federazioen arteko integrazio-hitzarmenetan ezarriko dira lizentziatik eratorritako kuota ekonomikoak ordaintzeko epeak eta jaso beharreko zenbatekoa.

Lizentzia horiek bereizita jasoko dituzte, batetik, harpidetutako aseguruen kostua, eta, bestetik, Espainiako eta autonomia-erkidegoko federazioei dagozkien kuotak, gutxienez, Estatuko hizkuntza ofizialean.

III. KAPITULUA
Liga profesionalak

56. artikulua.— Eraketa eta egitura

3. Liga profesionalen estatutuak, diziplina-erregelamendua, erakunde parte-hartzaileen kontrol ekonomikoari buruzkoa, hauteskundeei buruzkoa, lehiaketei buruzkoa (halakorik badago), barne-antolaketari buruzkoa, haren nahitaezko organoen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen heinean, eta erregelamenduoi dagozkien aldaketak, Kirol Kontseilu Gorenak berronetsiko ditu, Espainiako kirol-federazioak nahitaezko txostena egin ondoren, baina ez da loteslea izango, eta erregelamendu bidez ezarritako betekizunak jaso beharko ditu.

Aurreko apartatuan aipatzen diren estatutuak eta erregelamenduak Kirol Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuko dira, eta liga profesionalaren webgunean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean. Argitalpen hori egiteko, bermatu egin beharko da noiz argitaratuko den, eta, edozelan ere, berronespen hori egin eta hilabeteko epean egingo da, hargatik eragotzi gabe publizitatea bermatzen duen beste edozein bitarteko; argitalpena beti egongo da irisgarri, eta Estatuko hizkuntza ofizial guztietan egingo da.

V. TITULUA
Kirol-jarduera

II. KAPITULUA
Lehiaketa ofizialen eta ez-ofizialen antolatzaileen erantzukizuna

86. artikulua.— Lehiaketa ofizialen antolatzaileen erantzukizuna

Lehiaketa ofizialen antolatzaileen erantzukizuna izango da:

i) Komunikazio egokia Espainiako federazioek antolatutako lehiaketak beste hizkuntza koofizial bat dagoen autonomia-erkidegoetan egiten direnean.


8.1.128. 1/2023 Legea, otsailaren 20koa, Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzkoa[456]

I. KAPITULUA
Garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetzako Espainiako politika

2. atala
Garapen jasangarrirako lankidetzarako Espainiako politikaren printzipioak, helburuak eta lehentasunak

2. artikulua.— Printzipioak

2. Zehazki, garapen jasangarrirako Espainiako lankidetzak oinarrizko printzipio hauek finkatzen ditu:

d) Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen unibertsaltasuna eta zatiezintasuna, giza duintasunaren errespetua, , betiere inor atzean gera ez dadin arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, kultura, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, sexu-ezaugarriak edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.

5. artikulua.— Lehentasun geografikoak eta tematikoak

3. Garapen-irizpide horiekin batera, eta Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legean ezarritakoa kontuan hartuta, lehentasun geografikoak definitzean, lehentasunezko arreta emango zaie Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan geografia- eta kultura-auzotasuna osatzen duten eremuei, bereziki Mendebaldeko Afrikako eta Sahelgo herrialdeei, eta espainieraz eta portugesez hitz egiten dutenei, bai eta Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeei eta esparru iberoamerikarrean daudenei ere.


8.1.129. 1/2023 Lege Organikoa, otsailaren 28koa, Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa aldatzen duena[457]

Artikulu bakarra.— Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa aldatzea

Bi. Aldatu egiten da 2. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«2. artikulua. Definizioak.

Lege organiko honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

1. Osasuna: erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez soilik afekziorik edo gaixotasunik ez izatea.

2. Sexu-osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera orokorra, hertsadurarik, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko ingurunea behar duena, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, pertsonen sexualitatearekin lotutako aspektu guztietan. Era berean, ikuspegi integrala da herritarren beharrizanak aztertzeko eta horiei erantzuteko, bai eta osasunerako eskubidea eta sexu-eskubideak bermatzeko ere.

3. Ugalketa-osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera orokorra, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, pertsonen ugalketarekin lotutako aspektu guztietan. Era berean, ikuspegi integrala da herritarren beharrizanak aztertzeko eta horiei erantzuteko, bai eta osasunerako eskubidea eta ugalketa-eskubideak bermatzeko ere..

4. Osasuna hilekoaren garaian: ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera integrala, eta ez gaixotasunik edo minik ez hutsa, hilekoarekin lotutako aspektu guztietan. Hilekoaren kudeaketatzat hartuko da emakumezkoek beren hilekoen zikloari heltzea erabakitzen duten modua, eta hilekoetarako produktuak kudeatzeko erabil daitezke, hala nola konpresak, tanpoiak, hilekoen kopak eta antzeko artikuluak.

5. Esku-hartze ginekologiko eta obstetriko egokiak: sexu- eta ugalketa-osasunaren arretaren esparruan emakumezkoen osasun fisikoa eta psikikoa sustatzen eta babesten dituztenak, bereziki, beharrezkoak ez diren esku-hartzeak saihestuz.

6. Hileko ezgaitzaile sekundarioa: aldez aurretik diagnostikatutako patologia batek sortutako dismenorrea batek eragindako ezintasun-egoera.

7. Emakumezkoen aurkako indarkeria ugalketa-eremuan: egintza oro da, zeina baitatza generoagatiko diskriminazioan, horrek jotzen duelarik sexu- eta ugalketa-osasunaren eremuan emakumezkoen osotasunaren edo aukera librearen aurka, haiek amatasunari buruz, amatasuna denboran zehar antolatzeari buruz eta ama izateari buruz hartu behar duten erabaki librearen aurka.

8. Nahitaezko esterilizazioa: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita ebakuntza kirurgiko bat egitea, haren helburua edo ondorioa delarik emakumezko batek modu naturalean ugaltzeko duen gaitasuna amaitzea, betiere haren baimen informatua lortu gabe edo hark prozedura ulertu gabe.

9. Nahitaezko antisortzea: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita nahitaezko esterilizazioaren antzeko ondorioak dituen edozein bidetatik —medikamentu bidetik ere— egiten den esku hartze medikoa.

10. Nahitaezko abortua: emakumezkoen aurka ugalketa-eremuan egiten den indarkeria-mota bat da, zeina baita emakumezko bati abortua egitea, aurretik haren baimen informatua lortu gabe, salbu eta azaroaren 14ko 41/2002 Legearen 9.2.b) artikuluan aipatzen diren kasuetan».

Hiru. Aldatu egiten da 3. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«3. artikulua. Printzipioak eta aplikazio-eremua.

1. Lege organiko honen ondorioetarako, hauek izango dira botere publikoen jardunaren printzipio gidariak:

f) Irisgarritasuna. Bermatuko da lege organiko honek jasotzen dituen ekintza eta neurri guztiak irisgarritasun unibertsaletik sortuko direla; horren helburua, berriz, hauxe da: ekintzok eta neurriok pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izatea, eta horrela lege organiko honek jasotzen dituen eskubideak eraginkorrak izatea desgaitasuna dutenentzat, hizkuntza-mugak edo kultura-desberdintasunak dituztenentzat, adinekoentzat, bereziki emakumezkoentzat, gazteentzat eta haurrentzat.

Bost. Aldatu egiten da I. tituluaren izenburua, eta honela geratzen da idatzita:

«I. TITULUA
Erantzukizun instituzionala osasunaren, eta sexu- eta ugalketa-eskubideen eremuan»

Sei. Aldatu egiten da I. tituluaren I. kapitulua, eta honela geratzen da idatzita:

«I. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzeko politika publikoak

5. artikulua.— Botere publikoen jardunaren helburuak eta berme orokorrak

1. Botere publikoek, beren osasuneko, hezkuntzako eta lanbide-heziketako politikak eta gizarte-politikak garatzean, honako hauek bermatuko dituzte:

h) Emakumezkoen aurkako edozein motatako indarkeria prebenitzea, zehatzea eta desagerraraztea, osasunari, eta sexu- eta ugalketa-eskubideei dagokienez. Neurri horiek guztiak autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ere egingo dira.

2. Era berean, beren politikak garatzean, honako hauek sustatuko dituzte:

b) Beste jatorri nazional eta etniko batzuetako eta beste arraza-jatorri batzuetako pertsonei arreta ematea kulturaren aldetik egoki jokatuz; horretarako, ez da kontuan hartuko zein den pertsonon atzerritartasun-egoera administratiboa, eta arreta berezia eskainiko zaie hizkuntzaren aldetik egon daitezkeen oztopoei, betiere osasun-arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera.

5 sexies artikulua.— Laguntza integral espezializatu eta irisgarriko zerbitzuak

5. Zerbitzu espezializatu horiek autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetara egokituta egongo dira.

Zazpi. Aldatu egiten da I. tituluaren II. kapitulua, eta honela geratzen da idatzita:

«II. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-osasunaren eremuko neurriak

7. artikulua.— Arreta ematea sexu-osasunari

Zerbitzu publikoek honako hauek bermatuko dituzte:

b) Diskriminazioaren aurkako ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala jardunbide guztietan, betiere inguruabar hauek modu integralean baloratu eta jorratzeko: adina, sexua, genero-identitatea, jatorri nazionala, hizkuntza, etnia edo arraza, atzerritarren administrazio-egoera, desgaitasuna eta pertsonen egoera ekonomikoa.

Zortzi. Aldatu egiten da I. tituluaren III. kapitulua, eta honela geratzen da idatzita:

«III. KAPITULUA
Sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren arloko neurriak

10 quinquies artikulua.— Prebentzioko eta informazioko kanpaina instituzionalak

3. Kanpainak irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta adina, desgaitasuna edo hizkuntza bezalako inguruabarrak. Horretarako, zabalkunde berezia izango dute titulartasun publikoko komunikabideetan, eta zentro hauetan: hezkuntzakoetan, prestakuntzakoetan, gizarte-zentroetan, osasunekoetan, lanekoetan, kulturakoetan eta kirol-zentroetan.

Hamalau. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«17. artikulua. Haurdunaldiaren borondatezko eteteari buruzko informazioa

5. Artikulu honetan aurreikusitako informazioa argia, objektiboa eta ulergarria izango da. Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, haien beharrizanetara egokitutako formatu eta bitarteko irisgarrietan emango da, eta gaztelaniaz hitz egiten ez duten emakumezko atzerritarrek interpretearen laguntza izango dute. Hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetan, haietatik edozeinetan emango da arreta hori, emakumezkoak hala eskatzen badu».

Hamasei. 18 bis artikulua gehitzen da; hau da haren edukia:

«18 bis artikulua.— Prestazioari buruzko informazioa bermatzeko neurriak

Botere publikoek informazio publikoa emango dute haurdunaldia borondatez eteteko prozesuari, araudiari eta baldintzei buruz, honako hauek bermatuz:

a) Erabiltzaileen adinak, baldintza sozioekonomikoak, hizkuntzakoak eta desgaitasunekoak kontuan hartzen dituen ibilbide erraz eta ulergarri baterako irisgarritasuna».

Hogeita bi. III. titulua gehitzen da; hau da haren edukia:

«III. TITULUA
Sexu- eta ugalketa-eskubideak babestea eta bermatzea

I. KAPITULUA
Erantzukizun instituzionalaren irismena

25. artikulua.— Sentsibilizazioa eta informazioa

2. Kanpainak herritarrentzat irisgarriak izateko moduan egingo dira, kontuan hartuta, besteak beste, adina, desgaitasuna, hizkuntza, landa-ingurunea edo Espainiako herritarrak atzerrian bizitzea.


8.1.130. 3/2023 Legea, otsailaren 28koa, Enpleguari buruzkoa[458]

I. TITULUA
Enplegu-politika

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Oinarrizko beste kontzeptu batzuk.

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Enplegu-zerbitzu publikoak eskatzen edo erabiltzen dituzten pertsonak edo erakundeak:

1) Langabea edo landuna, bere igurikimenen edo eskakizunen arabera enplegu-zerbitzu publikoen bitartekaritza eskatzen duena, betiere enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegu duin eta kalitatezkoa lortzen laguntzeko.

2) Enplegu-zerbitzuak eskatzen dituen pertsona, enpresa edo beste erakunde enplegatzaile bat, haren forma juridikoa edozein dela ere.

b) Enplegagarritasuna: gaitasun eta kualifikazio transferigarrien multzoa, zeinak indartzen baitu pertsonen gaitasuna, betiere pertsonok lan duina aurkitu eta mantentzeko, profesionalki aurrera egiteko eta teknologiaren eta lan-merkatuaren baldintzen bilakaerara egokitzeko dituzten hezkuntza- eta prestakuntza-aukerak aprobetxatze aldera.

c) Lan-bitartekaritza: ekintzen multzo bat da, zeinaren helburua baita langileei haien ezaugarrietara egokitutako enplegua ematea, eta erakunde enplegatzaileei ikuspegi integraletik haien eskakizunetara eta beharrizanetara ondoen egokitzen diren langileak ematea. Honako jarduera hauek hartzen ditu barnean: enplegu-eskaintzak aztertzea eta erakartzea, eta enplegatzaileak eta langileak harremanetan jartzea eta langileoi lana ematea, eta langileok beste lanpostu batean jartzea, eta haiek hautatzea.

Edozelan ere, lan-bitartekaritzatzat edo laneratzat hartzeko, deskribatutako ekintzen multzoa ez da soilik bitarteko automatizatuen bidez gauzatu behar.

d) Lehentasunezko arreta behar duten kolektiboak: enplegua iristeko eta mantentzeko eta enplegagarritasuna garatzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, betiere 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.

e) Gaztea: enplegu-zerbitzuak eskatzen dituen hogeita hamar urtetik beherakoa edo Gazte Bermerako Sistema Nazionalaren onuraduna.

f) Jarduera-akordioa: akordio dokumentatua, zeinaren bitartez ezartzen baitira eskubideak eta betebeharrak enplegu-zerbitzu publikoen eskatzailearen eta hari dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren artean, betiere eskatzailearen enplegagarritasuna areagotzeko, eta, hala badagokio, lehentasunezko kolektiboen beharrizanei erantzunez.

g) Enplegu batean egoki jartzea: egokitzat joko da langilea hark eskatutako lanbidean jartzea, betiere haren prestakuntzaren, lanbide-ezaugarrien, aurretiazko esperientziaren edo lan-interesen arabera; era berean, egokitzat joko da eskatzailearen ohiko lanbideari dagokiona edo haren gaitasun fisikoetara eta prestakuntza-gaitasunetara egokitzen den beste edozeinetan jartzea.

Azken bi kasuetan, gainera, eskaintzak berekin ekarri beharko du soldata, zeina izango baita lanpostua eskaintzen den sektorean ezarritako soldataren baliokidea.

Eskaintzen den enpleguak mugagabea izan beharko du, eta haren soldata ez da inola ere lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izango.

Borondatez onartutako jarduera-akordioaren esparruan ere, enplegua egokia izango da, halaber, laneratzeko ibilbidearen barruan hitzartutakoa, bai eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 15.3 artikuluan araututako iraupen jakineko enplegua eta lanaldi partzialeko enplegua ere; izan ere, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Langileen Estatutua. Esparru horretan bakarrik izango da egokia langilea bizi den herritik kanpo eskaintzen den enplegua.

h) Lana modu aktiboan bilatzea: enplegu-zerbitzu publikoen eskatzaileek egin beharreko ekintzen multzoa, eskatzaileon laguntzarekin, betiere haien enplegagarritasuna hobetzeko edo kalitatezko lanpostu jasangarria lortzeko.

Enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatuta geratuko da eskumena duen enplegu-zerbitzu publikoarekin jarduera-akordio bat sinatuz eta hura erregelamenduz zehazten den moduan betez.

i) Erakunde laguntzaileak: pertsona fisikoak edo juridikoak dira, pribatuak edo publikoak, zeinek laguntza ematen baitiete enplegu-zerbitzu publikoei, hala nola toki-erakundeei, gizarte-solaskideei, irabazi-asmorik gabeko antolakundeei, enplegu-agentziei, prestakuntza-zentro eta -erakundeei, eta eginkizun hori beren gain hartzen duten gainerako antolakundeei.

5. artikulua.— Enplegu-politikaren printzipio gidariak

Hauek dira enplegu-politikaren printzipio gidariak:

a) Enplegua iritsi eta sendotzeko eta garapen profesionalerako berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak; izan ere, ez da inor diskriminatuko Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, bai eta hizkuntza ere, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal, familiar edo sozial; horrela gizarte-kohesioa faboratuko da. Printzipio horiek eraenduko dute, bereziki, enplegu-politikak diseinatzea eta exekutatzea, lege honetan bermatutako zerbitzuak eta aitortutako konpromisoak bermatzea eta betetzea, bai eta oinarrizko enplegu-zerbitzuak eta enplegu-zerbitzu osagarriak iristea, eta lan-merkatuan txertatzera, irautera edo aurrera egitera bideratutako beste programa edo jarduketa batzuk ere.

III. TITULUA
Enplegu-politika aktiboak

III. KAPITULUA
Bitartekaritza

43. artikulua.— Enplegu-agentziak

3. Erregelamendu bidez, sistema elektroniko erkide bat arautuko da, zeinak ahalbidetuko baitu Espainiako Enplegu Agentziak eta autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzu publikoek enplegu-agentziei buruz emandako informazio guztia integratzeko, eta, horrela, agentzia horiek une oro jakin ahal izango dute zeintzuk diren beren lurraldean jarduten duten agentziak.

Edozelan ere, aurreikusitako betebeharrak eta erregelamendu bidez zehaztuko diren betebehar espezifikoak alde batera utzi gabe, enplegu-agentziek honako hauek egin beharko dituzte:

f) Nork bere jardun-eremuan, berdintasun-printzipioa bermatzea enplegua iristeko, eta ezin izango da ezein diskriminaziorik egin, ez zuzenean ez zeharka, Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere langileak gai badira kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko.

45. artikulua.— Langileak hautatzeko jarduera

2. Jarduera hori berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera gauzatuko da, enplegua iristean, Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, edota hizkuntza.

Seigarren xedapen gehigarria.— Langile gazteek enplegua iristea eta sendotzea.

Langile gazteek enplegua iristean eta sendotzean benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko, salbuespen gisa, eta gazteen langabezia-tasa guztizko langabezia-tasarekin parekatzen ez den bitartean, ulertuko da enpleguaren eta okupazioaren eremuan ez dela diskriminaziotzat hartuko lan- eta enplegu-baldintza espezifikoak eratzea, baldin eta baldintzok justifikatuta badaude objektiboki eta zentzuz, helburu legitimo bat badute, eta egokiak eta beharrezkoak badira gazteek enplegua errazago iritsi eta sendotu dezaten; betiere, baldintza horiek ezin izango dute diskriminaziorik ekarri Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Azaldutakoa alde batera utzi gabe, hamasei eta hamazazpi urteko gazteen kasuan, lehentasunezko neurriek jo behar dute gazteok hezkuntza-sisteman berriz sartzera edo kualifikazioak hobetzera.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

Honela geratzen da idatzita abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina:

Bi. 16.1 artikuluaren b) letra kentzen da, eta c), d) eta e) letrak aldatzen dira; honela geratzen dira idatzita:

«c) Edozein bitartekaritza- edo enplegatze-prozesutan datu pertsonalak eskatzea edo baldintzak ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bitartekoren bidez, zeinak enplegua iristeko diskriminazio baitira Espainiako estatuan arrazoi hauek direla eta: adina, sexua, desgaitasuna, osasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, nazionalitatea, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sindikatu-afiliazioa edo hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.1.131. 4/2023 Legea, otsailaren 28koa, Trans pertsonen berdintasun benetako eta eraginkorrerakoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoa[459]

HITZAURREA

I

[…]

Berdintasuna eta diskriminaziorik eza giza eskubideei buruzko nazioarteko hainbat testutan aldarrikatutako printzipio juridiko unibertsala da, eta, gainera, funtsezko eskubidetzat hartzen da gure ordenamendu juridikoan. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak adierazten du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

II

[…]

Azken xedapenetako lehenengoak Kode Zibila aldatzen du, eta hizkera inklusiboa ezartzen du. Aldaketa formal hutsa izan beharrean, 120.1 artikuluan «aita» terminoaren ordez «aita edo guraso ez-ernaltzailea» esamoldea jartzeak aukera ematen die emakumezkoen bikotekideei eta gizonezkoen bikotekideei, bikoteko kide bat ernaldu ahal duen trans gizonezko bat denean, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna adierazpen adostuaren bidez egiteko, bikote heterosexualen kasuan bezalaxe, azken xedapenetako hamaikagarrenaren bitartez Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen gainean egindako aldaketekin bat etorriz.

[…]

II. TITULUA
Trans pertsonen berdintasun benetako eta eraginkorrerako neurriak

I. KAPITULUA
Pertsonen sexuari eta dokumentuen egokitzapenari buruzko aipamena erregistroan zuzentzea

44. artikulua.— Sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko prozedura

6. Hamazortzi urte baino gutxiago eta hamalau baino gehiago dituzten pertsonak badira, prozeduran parte hartzen duten guztien interes gorena adingabea izango da une oro, zeinari entzunaldia emango baitzaio lege honen 43.2 artikuluko kasuetan. Erregistro Zibileko arduradunak informazioa emango dio adingabeak eskatutako zuzenketaren ondorio juridikoei buruz, bai eta egoki den informazio osagarri guztia ere, hizkera argian, irisgarrian eta haren beharrizanetara egokituta.

III. TITULUA
LGTBIfobiagatiko diskriminazioaren eta indarkeriaren aurkako babes eraginkorra eta erreparazioa

II. KAPITULUA
LGTBIfobian oinarritutako indarkeriaren aurrean laguntzeko eta babesteko neurriak

68. artikulua.— Indarkeriaren biktimek laguntza integrala eta espezializatua jasotzeko duten eskubidea

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, LGTBIfobian oinarritutako indarkeriaren biktimei arreta integrala eta espezializatua bermatuko diete. Aurreko kapituluan aurreikusitako neurriei kalterik egin gabe, eskubide horren barruan sartuko dira, gutxienez:

d) Itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak: horien barruan sartzen dira zeinu-hizkuntzako interpretazio- edo bideointerpretazio-zerbitzuak, gidaritza-interpretaziokoak, komunikazio-bitartekaritzakoak, azpitituluak, gidari-interpreteak eta komunikaziorako laguntza ematen duten beste langile espezializatu batzuen laguntza, bai eta pertsona bakoitzak ahoz komunikatzeko behar dituen laguntza-bitartekoak ere.

Azken xedapenetako seigarrena.— Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratzen da idatzita abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte-ordenako Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina:

Bat. 8. artikuluaren 12. apartatua honela geratzen da idatzita:

«12. Enpresak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate ordainsarien, lanaldien, prestakuntzaren, igoeraren eta laneko gainerako baldintzen arloan, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa, sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasun-loturak edo hizkuntza Espainiako estatuaren barruan; gainera, enpresaburuaren erabakiak ere, baldin eta erabakiok tratu kaltegarria badakarte erreakzio gisa, enpresan egindako erreklamazio baten aurrean edo tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea exijitzeko egindako ekintza administratibo edo judizial baten aurrean».

Hiru. 10 bis artikuluaren 2. apartatuko d) letra honela geratzen da idatzita:

«d) Langileak Europako sozietate anonimo eta kooperatibetan inplikatzeari buruzko Legea aplikatuz hartutako erabakiak, baldin eta erabakiok zuzeneko edo zeharkako diskriminazio kaltegarrien motetatik edozein badakarte, adinagatik edo desgaitasunagatik, edo diskriminazio faboragarriak zein kaltegarriak badakartzate arrazoi hauek direla eta: sexua, nazionalitatea, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera eta haren akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, edo, oro har, jarduera sindikaletan aritzea, edo hizkuntza».

Lau. 16. artikuluaren 1. apartatuko c) letra honela geratzen da idatzita:

«c) Hautaketa-prozesuetan datu pertsonalak eskatzea edo baldintza batzuk ezartzea, publizitatearen, hedapenaren edo beste edozein bideren bitartez, baldin eta baldintzok diskriminazio badira enplegua iristeko, arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, adina, egoera zibila, desgaitasuna, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, eta hizkuntza estatu barruan».

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legea aldatzea

Honela geratzen da idatzita Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 4. artikuluaren 3. apartatuko a) letra:

«a) Legearen aurreko berdintasuna izateko eskubidea, eta zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, egoera zibila, erlijioa, sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, Espainian hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial».

Azken xedapenetako hamaikagarrena.— Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea

Prozedura Zibilaren 20/2011 Legea, uztailaren 7koa, honela geratuko da aldatuta:

Lau. Aldatu egiten da 53. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«53. artikulua. Abizenak aldatzea borondate-deklarazioaren bidez.

Arduradunak, interesdunaren borondate-deklarazio baten bidez, baimena eman dezake abizenak aldatzeko honako kasu hauetan:

4) Abizenak ortografikoki erregularizatzea interesdunaren jatorriari edo helbideari dagozkion hizkuntza ofizialetako edozeinetara, eta atzerriko abizenen fonetika hizkuntza horietara grafikoki egokitzea.

[…]».

Zazpi. Xedapen gehigarri bat gehitzen da, hamaikagarrena, hau dioena:

«Hamargarren xedapen gehigarria. Terminologia:

Erregistroan dauden sexu bereko bikoteen kasuan, ama aipatzen denean ama edo guraso ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da, eta aita aipatzen denean aita edo guraso ez-ernaltzailea aipatzen dela ulertuko da».

Azken xedapenetako hamahirugarrena.— 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena, aldatzea

Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legea honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. I bis kapitulua sartuko da II. tituluaren barruan, honako eduki honekin:

«I BIS KAPITULUA
Hamabi urtetik gorako eta hamalau urtetik beherako pertsonen sexuaren erregistro-aipamena aldatzeko onespen judiziala

26. quater artikulua.— Izapidetzea

3. Epaileak beharrezkotzat jotzen dituen frogak egitea eskatu ahal izango du adingabearen heldutasuna egiaztatzeko eta haren sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko borondatearen egonkortasuna egiaztatzeko, epailearen interes gorena adingabea izango da une oro, eta eskatutako zuzenketaren ondorio juridikoei buruzko informazioa emango dio, bai eta egoki den informazio osagarri guztia ere, hizkera argian, irisgarrian eta haren beharrizanetara egokituta.

[…]

Azken xedapenetako hamalaugarrena.— Martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratuko da aldatuta martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina:

Bat. 4. artikuluaren 2. apartatuko c) letra honela geratzen da idatzita:

«c) Eskubidea, zuzenean edo zeharka diskriminaziorik ez jasateko enplegurako ez eta enplegatu ondoren ere, betiere diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: sexua, egoera zibila, adina —lege honek ezarritako mugen barruan—, arraza- edo etnia-jatorria, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu batera atxikita egotea edo ez egotea, bai eta hizkuntza ere Espainiako estatuaren barruan.

[…]

Lau. 17. artikuluaren 1. apartatua honela geratzen da idatzita:

«1. Deusezak eta eraginik gabeak izango dira bai erregelamendu bidezko manuak, bai hitzarmen kolektiboetako klausulak, bai banakako itunak, bai enpresaburuak bere kasa hartutako erabakiak, baldin eta horiek zuzeneko edota zeharkako diskriminazio kaltegarriak badakartzate adinagatik edo desgaitasunagatik enpleguan bezala ordainsarien, lanaldiaren eta laneko gainerako baldintzen arloan, edo zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak badakartzate, betiere diskriminazio horien arrazoiak hauek direla: sexua, jatorria —arraza edo etnia barne—, egoera zibila, egoera soziala, erlijioa edo sinesmenak, ideia politikoak, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatuetara eta sindikatuetako akordioetara atxikita egotea edo ez egotea, enpresako beste pertsona batzuekiko edo enpresarekin lotutako pertsonekiko ahaidetasun-loturak, eta hizkuntza Espainiako estatuaren barruan.

[…]»

Azken xedapenetako hamabosgarrena.— Urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enpleguaren Legearen testu bategina aldatzea

Aldatu egiten da urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enpleguaren Legearen testu bateginaren 33. artikuluko 4. apartatuaren f) letra, eta honela geratuko da idatzita:

«f) Bakoitzak bere eremuan, enplegua iristeko berdintasun-printzipioa bermatzea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin, ez zuzenean, ez zeharka, diskriminazioaren arrazoiak hauek direla: jatorria —arraza edo etnia barne—, sexua, adina, egoera zibila, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoa, sexu-orientazio eta -identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, sindikatu-afiliazioa, egoera soziala, hizkuntza estatuaren barruan, eta desgaitasuna; betiere, langileak kasuan kasuko lana edo enplegua betetzeko gaitasun-egoeran badaude».

Azken xedapenetako hamaseigarrena.— Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea

Honela geratzen da idatzita Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina:

Bederatzi. Aldatu egiten da 95. artikuluaren 2. apartatuko b) letra, eta honela geratzen da idatzita:

«Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, sexu-ezaugarriak, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak, eta jazarpen morala eta sexuala».


8.1.132. 6/2023 Legea, martxoaren 17koa, Merkatu Baloreei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzkoa[460]

HITZAURREA

VI

[…]

Azken xedapenetako bigarrenak Baloreak ordaintzeko eta likidatzeko Sistemei buruzko azaroaren 12ko 41/1999 Legea aldatzen du, betiere arauaren idazketa eta terminologia egokitzeko kontrapartida zentraleko erakundeen eta likidazioaren irmotasunaren Europako araudira, eta Eurosistemaren TARGET2-TARGET2-Securities kontsolidatzera.

[…]

III. TITULUA
Balore negoziagarrien lehen mailako merkatua

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

38. artikulua.— Liburuxkaren erantzukizuna

3. Ezin izango da erantzukizunik eskatu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipatzen den sintesi-oharrarekin edo erregelamendu horren 15.1 artikuluan aurreikusitako hazkunderako Batasunaren liburuxkaren sintesi-ohar espezifikoarekin soilik lotutako kausengatik, itzulpena barne, honako kasu hauetan izan ezik:

a) liburuxkaren gainerako zatiekin engainagarria, zehaztugabea edo inkoherentea bada, edo

b) funtsezko informaziorik ez izatea inbertitzaileei baloreetan inbertitu behar duten ala ez erabakitzen laguntzeko, liburuxkaren gainerakoarekin batera irakurrita.

IX. TITULUA
Gainbegiratzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko araubidea

III. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

2. atala
Arau-hausteak
2. azpiatala
Arau-hauste oso astunak eta astunak

283. artikulua.— Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko 2017/1129 (EB) Erregelamenduan liburuxka bat argitaratzeko ezarritako betebeharren arau-hausteak; erregelamendu hori eskaintza publikoaren edo merkatu arautu batean baloreak kotizatzeko onartzearen kasuan argitaratu beharreko liburuxkari buruzkoa da, eta 2003/71/EE Zuzentaraua indargabetzen du.

1. Arau-haustetzat hartuko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko ekainaren 14ko (EB) 2017/1129 Erregelamenduaren artikulu hauetan jasotako betebeharrak ez betetzea:

p) 27. artikulua, hizkuntza-araubideari buruzkoa, eta

[…]

Azken xedapenetako laugarrena.— Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzea

Sei. Aldatu egiten da 16. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Beren akzioak edo partaidetzak Europar Batasunaren eremuan merkaturatu nahi dituzten Espainiako IKEek, 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen-idazki bat igorri beharko diote BMBNri; idazki horretan, akzioak edo partaidetzak harrerako estatu kidean merkaturatzeko xedapen eta modalitateei buruzko informazioa jasoko da, eta, hala badagokio, horien motei edo haien serieei buruzkoa.

»IKEak idazki horri dokumentazio hau erantsiko dio:

»a) Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura;

»b) liburuxka;

»c) dokumentua, zeinak baititu inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak;

»d) urteko azken txostena eta, hala badagokio, seihileko segidako txostena.

Inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuak biltzen dituen dokumentua harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean aurkeztu beharko da.

Inbertsio-funtsaren erregelamendua edo inbertsio-sozietatea eratzeko eskritura, liburuxka eta urteko eta seihileko txostenak harrerako estatu kideko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira, nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean edo harrerako estatu kideko agintari eskudunek onartutako beste hizkuntza batean.

Aurreko paragrafoetan aipatutako informazioaren itzulpena IKEaren erantzukizunpean egingo da, eta jatorrizko informazioaren edukia zehatz-mehatz jasoko du.

[…]

Lehenengo eta seigarren paragrafoetan aipatu diren jakinarazpen-idazkia eta ziurtagiria nazioarteko finantzen eremuan ohikoa den hizkuntza batean gutxienez aurkeztu beharko dira.

[…]

IKEa arduratuko da ataza horiek egiteko zerbitzuengatik, elektronikoak barne, zerbitzuok ematen direla:

a) IKEa merkaturatzen den estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintari eskudunek onetsitako hizkuntza batean;

[…]

Zazpi. Aldatu egiten dira 16 quinquies artikuluaren 1-7. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Lege honen babesean baimendutako Espainiako IKEen sozietate kudeatzaileek partaidetzak merkaturatzeko hartutako neurrien amaiera jakinaraziko dute, eta, hala dagokionean, akzio-motei dagokienez, 16 ter artikuluaren araberako jakinarazpena aurkeztu duen estatu kide batean, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

[…]

16 ter artikuluarekin bat etorriz IKEaren sozietate kudeatzaileak estatu kide bati jakinarazpena egin badio, orduan lehenengo paragrafoko b) eta c) letretan aipatzen den informazioa estatu kide horretako hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean emango da, edo harrerako estatu kideak onetsitako hizkuntza batean.

[…]

7. 4. apartatuaren ondorioetarako, bitarteko elektroniko guztiak edo urrutiko beste komunikabide batzuk erabili ahal izango dira, baldin eta inbertitzaileek informazioa eta komunikabideak eskuragarri badituzte inbertitzailea kokatuta dagoen estatu kideko hizkuntza ofizialean edo hizkuntza ofizialetako batean, edo estatu kide horretako agintaritza eskudunek onetsitako hizkuntza batean».

Azken xedapenetako bederatzigarrena.— 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen duena, aldatzea

Hamar. Aldatu egiten dira 79. artikuluko 2. eta 5. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«5. Ahalmenak emanda dituen bitartekariak, harpidetze edo eskurapena egin baino lehen, Espainian bizi diren atzerriko erakundeko akziodun edo partaideei informazio-liburuxka entregatu beharko die; informazio-liburuxka horretan kudeaketako erregelamendua edo sozietate-estatutuak bilduko dira, bai eta urteko txostena ere. Hori guztia 67. eta 68. artikuluetan aipatzen da. Era berean, harpidetza edo eskurapena egin aurretik, inbertitzailearentzat funtsezkoak diren datuen dokumentua entregatu beharko da, zeina egokituko baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 1286/2014 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakora; izan ere, erregelamendu hori txikizkako inbertsio-produktu lotuei eta aseguruetan oinarritutako inbertsio-produktuei buruzko funtsezko datuen dokumentuei buruzkoa da. Gerora, urteko txostena partaide edo akziodunei bidali beharko zaie ekitaldi bakoitzeko lehenengo 6 hilabeteetan, 69. artikuluan ezarrita dagoena gorabehera. Dokumentu horiek gaztelaniara itzulita edo Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak onartutako beste hizkuntza batean emango dira».


8.1.133. 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 18koa, Unibertsitate-sistemari buruzkoa[461]

HITZAURREA

I

[…]

Gure unibertsitate-sistemak indartu eta areagotu egin du Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan duen integrazioa. Dagoeneko ezin dugu imajinatu Espainiako unibertsitateen etorkizuna artikulatu eta orientatu ahal izango dugunik Europar Batasunetik datozen ikuspegia, ekimenak eta erregulazioa txertatu gabe. Espainiako unibertsitate-sistemaren europartasunak ez liguke eragotzi behar nazioartekotze-prozesua beste lankidetza-arlo batzuetara zabaltzea, bereziki Goi Mailako Hezkuntzaren eta Ezagutzaren Iberoamerikako Esparrura, 600 milioi pertsona ingururen hizkuntza-oinarri erkidea baitu. Horrek guztiak egitura- eta instituzio-egokitzapenak ekarri ditu eta horiek ekartzen jarraituko du eskaintza akademikoan, irakaskuntzen antolaketan, titulazioen aitorpenean, irizpide partekatuen araberako kalitatearen bermean edo nazioarteko unibertsitateen arteko lankidetzaren indartzean. Europako estrategiarik berrienak helburu eta erritmo oso zehatzak ezartzen ditu ildo horretan. Ildo horretan ere, nabarmendu behar da Espainiako estatua dela Erasmus programako ikasleen lehenengo helmuga azken urteetan, eta, programa horretako ikasleen igorle nagusietako bat izan arren, Espainiako ikasle atzerritarren kopurua, termino erlatiboetan, gure Europako herrialde askotakoa baino txikiagoa dela. Bestalde, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ehuneko hiruk soilik du Espainiako nazionalitateaz bestelako nazionalitateren bat, baina Espainiako egoiliarren ehuneko hamabost inguru herrialdetik kanpo jaio dira. Espainiako unibertsitateek Europako unibertsitateen aliantzetan duten presentzia esanguratsu eta gero eta handiagoak erakusten digu Europa mailan ezagutza, irakaskuntza eta ikerketa partekatzeko prozesu geldiezin horretan jarraitu beharreko bidea; izan ere, unibertsitateak dira Europak munduan proiektatu nahi dituen balio hauen adierazpenik nabarmenenak: humanismoa, eskubide eta balio demokratikoen defentsa, pentsamendu- eta sorkuntza-askatasuna.

[…]

II

[…]

Arau honek unibertsitatearen aldeko apustua egiten du, askatasunerako, kultura-eztabaidarako eta garapen pertsonalerako gune gisa. Horretarako, sustapena egiten da unibertsitateak kultura-sorkuntzarako eta -hausnarketarako eragile izan daitezen, bai eta eurek gordetzen duten ondare historiko eta kulturala babestu, kontserbatu eta zabaltzeko eragile ere. Bestalde, unibertsitateak funtsezko eragileak dira estatuaren hizkuntza-aniztasuna eta -aberastasuna sustatzeko eta suspertzeko, toki-garapenerako eta lurralde-kohesiorako, klima-aldaketaren aurkako borrokaren ingurumarian.

[…]

I. TITULUA
Unibertsitate-sistemaren eginkizunak eta unibertsitateen autonomia

2. artikulua.— Unibertsitate-sistemaren eginkizunak

2. Unibertsitateen eginkizunak dira:

e) Laguntza ematea gizarte-ongizateari, aurrerapen ekonomikoari eta gizartearen eta unibertsitateak eurak kokatuta dauden lurralde-ingurunearen kohesioari, bai eta hizkuntza ofizialak sustatzea ere; horretarako, prestakuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, eta ekintzailetzaren kultura erabiliko dira banaka zein taldeka, betiere sozietate-formula konbentzionaletatik edo gizarte-ekonomiako formuletatik abiatuta.

IV. TITULUA
Ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, eta berrikuntza

11. artikulua.— Arau orokorrak

5. Unibertsitateek [...] era berean sustatuko dute ikerketa eta ezagutzaren transferentzia eta trukea beren lurraldeetako hizkuntza ofizialetan egin daitezen.

VI. TITULUA
Unibertsitatea, gizartea eta kultura

19. artikulua.— Kultura unibertsitatean

3. Unibertsitateek neurri egokiak hartuko dituzte ikasleek jarduera horietara irispidea izango dutela, jarduerotan parte hartuko dutela eta ikasleok jarduera horietan ekarpena egingo dutela bermatzeko, bai eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna bermatzeko ere jarduera horien diseinuan eta ezarpenean.

20. artikulua.— Unibertsitatea eta hizkuntza-aniztasuna

Unibertsitateek beren lurraldeetako berezko hizkuntza ofizialak unibertsitate-transmisioko hizkuntza gisa ezagutu eta erabil daitezen sustatu eta erraztuko dute, haien estatutuetan eta araudi autonomiko berezian xedatutakoaren arabera, eta horri buruzko plan espezifikoak garatuko dituzte.

Administrazio publikoek koofizialtasunera eta hizkuntza-aniztasunera bideratutako unibertsitate-politiken garapena babestu eta erraztuko dute. Unibertsitate publikoei dagokienez, hizkuntza-berezitasuna 56. artikuluan xedatutakoaren arabera finantzatuko da.

VII. TITULUA
Unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea

23. artikulua.— Unibertsitate-sistemaren nazioartekotzea sustatzea

1. […]

Unibertsitateek atzerriko hizkuntzen ezagutza eta erabilera sustatu eta erraztuko dute beren jarduera osoan. Era berean, nazioartekotze-prozesuak ikaslearengan arrazoi ekonomikoengatik segregaziorik eragin ez dezan zainduko dute.

26. artikulua.— Tituluak eta baterako programak

1. Unibertsitateek beren eskaintza akademikoa, titulu ofizialak eta propioak nazioartekotzea sustatu eta erraztuko dute, besteak beste, titulu eta programa bateratuak sortuz. Era berean, atzerriko hizkuntzen erabilera aukera gisa jasotzen duten baterako tituluak eta programak egitea sustatuko dute.

27. artikulua.— Unibertsitate-erkidegoaren nazioarteko mugikortasuna

2. Unibertsitate Ministerioak, autonomia-erkidegoek eta unibertsitateek Europar Batasunaren funtsekin finantzatutako mugikortasun-programak sustatu eta zabalduko dituzte, bereziki Erasmus+ programa, bai eta finantzaketa publikoa duten beste mugikortasun-programa batzuk ere, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialen inklusioa bermatuz.

VIII. TITULUA
Ikaslea unibertsitate-sisteman

33. artikulua.— Prestakuntza akademikoari buruzko eskubideak

Beren prestakuntza akademikoari dagokionez, ikasleek honako eskubide hauek izango dituzte, Gobernuak onetsitako unibertsitate-ikaslearen estatutuan aitortutakoak alde batera utzi gabe:

c) Matrikulatuzeko nahi dituen irakasgaien irakaskuntza-planak ezagutzeko eta irakasteko hizkuntzari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

37. artikulua.— Ekitatea eta diskriminaziorik eza

1. Unibertsitateek ikasleei bermatuko diete haien eskubideak egikaritzean eta betebeharrak betetzean ez direla diskriminatuak izango arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, nazionalitatea, gaixotasuna, egoera sozioekonomikoa, linguistikoa, kidetasun politikoa eta sindikala, itxura edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

2. […]

Unibertsitateek zeinu-hizkuntzak erabiltzeko erraztasunak emango dizkiete erabiltzaileei, beharrezkoa denean.

[…]

IX. TITULUA
Unibertsitate publikoen araubide espezifikoa

III. KAPITULUA
Unibertsitate publikoen ekonomia- eta finantza-araubidea

56. artikulua.— Programazioa eta finantzaketa-sistema

3. Autonomia-erkidegoei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe, urte anitzeko programazio horrek honako finantzaketa-ardatz hauek jaso beharko ditu, ebaluazio-adierazle espezifiko, adostu, neurgarri eta egiaztagarrietan oinarrituta:

b) Egiturazko finantzaketa, beharrizan bereziengatik. Finantzaketa gehigarri hori unibertsitate jakin batzuetarako ezarriko da, beharrizan berezien arabera, hala nola uhartetasuna, lurralde-sakabanaketa eta haien unibertsitate-zentroek landa-ingurunean duten presentzia, emandako titulazioen espezializazio-maila, programen hizkuntza-aniztasuna —autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialen sustapena barne—, azpiegitura bereziak, kultura- edo arte-ondarekoak egotea edo instituzioen tamaina. Era berean, unibertsitateen eta autonomia-erkidegoen artean adostuta, finantzaketa espezifikoa behar duten beste eginkizun berezi batzuk finkatu ahal izango dira.

IV. KAPITULUA
Unibertsitate publikoetako irakasleak eta ikertzaileak

66. artikulua.— Irakasleen eta ikertzaileen aldi baterako mugikortasuna

3. Unibertsitateek eta administrazio publikoek aurrekontu-finantzaketa egokia emango diete mugikortasun-planei, betiere irakasleen eta ikertzaileen ezagutza zientifikoak, teknologikoak, humanistikoak, artistikoak, kulturalak, linguistikoak, sormena eta garapen profesionala indartzeko. Beren gastu-programek uharte-lurraldeetako unibertsitateen berezitasuna eta penintsulako lurralderako distantzia hartuko dituzte kontuan.

1. atala
Unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak

69. artikulua.— Unibertsitateko irakasleen kidegoak egiaztatzea

2. Egiaztatze-prozedurak honako hauek bermatuko ditu:

d) Jakintza-arloaren edo -eremuaren espezifikotasunean oinarritutako ebaluazioa, kontuan hartuta, besteak beste, esperientzia profesionala, bereziki, besteak beste, arlo sanitarioko lanbide arautuak direnean, tokiko garrantzia, hizkuntza-aniztasuna eta datu eta argitalpen zientifikoetarako irispide irekia.


8.1.134. 11/2023 Legea, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez egiten den Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa produktu eta zerbitzu jakin batzuen irisgarritasunaren arloan, kualifikazio handiko pertsonen migrazioarenean, tributuen arloan eta notario- eta erregistro-jarduketen digitalizazioaren arloan, eta aldatzen den 12/2011 Legea, maiatzaren 27koa, kalte nuklearren edo material erradioaktiboek eragindako kalteen ondoriozko erantzukizun zibilari buruzkoa[462]

I. TITULUA
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko apirilaren 17ko 2019/882 (EB) Zuzentarauaren, produktu eta zerbitzu jakin batzuen irisgarritasunerako betekizunei buruzkoaren, transposizioa

III. KAPITULUA
Produktuekin zerikusia duten eragile ekonomikoen betebeharrak

7. artikulua.— Fabrikatzaileen betebeharrak

6. Fabrikatzaileek hauek adieraziko dituzte produktuan: produktuaren izena, erregistratutako izen komertziala edo marka erregistratua eta harremanetarako helbidea; hori ezinezkoa bada, bilgarrian edo ontzian edo produktuarekin batera doan dokumentu batean adieraziko dituzte haiek guztiak. Helbideak fabrikatzailearekin harremanetan jartzeko dagoen gune bakarra adierazi beharko du. Harremanetarako datuak azken erabiltzaileek eta zaintza-agintariek erraz ulertzeko moduko hizkeran agertuko dira, eta formatu irisgarrietan ere eskainiko dira, hori egitea fisikoki posible denean; hori egitea ezinezkoa denean, berriz, azken erabiltzaileok eta zaintza-agintariok informazio hori non aurki dezaketen aipatu beharko da.

7. Fabrikatzaileek bermatuko dute produktuarekin batera segurtasunari buruzko jarraibideak eta informazioa ematen direla, kontsumitzaileek eta beste azken erabiltzaileek erraz ulertzeko moduko hizkeran, gutxienez gaztelaniaz eta produktua merkaturatuko den lurraldeko hizkuntza ofizialean, baldin eta produktua Espainiako merkatuan sartzen bada. Jarraibideok eta informazioak, bai eta etiketatze guztiek ere, hizkera argiaren irizpideak bete beharko dituzte, betiere informazioa egokia, aurkitzeko modukoa eta pertsona guztiek ikusteko eta ulertzeko modukoa dela ziurtatzeko.

9. Agintari nazional eskudun batek egindako eskaera arrazoitu batean oinarrituta, fabrikatzaileek produktuaren adostasuna frogatzeko behar den informazio eta dokumentazio guztia emango diote agintari hari, betiere agintari horrek erraz ulertzeko moduko hizkeran, gutxienez gaztelaniaz eta produktua merkaturatuko den lurraldeko hizkuntza ofizialean. Fabrikatzaileak agintari horrekin lankidetzan arituko dira, agintariak berak hala eskatuta, fabrikatzaileok merkatuan sartu dituzten produktuei aplikatu beharreko irisgarritasun-betekizunak ez betetzea konpontzeko hasitako edozein ekintzatan, bereziki produktuek aplikagarri diren irisgarritasun-betekizunak bete ditzaten.

9. artikulua.— Inportatzaileen betebeharrak

4. Inportatzaileek hauek adieraziko dituzte produktuan: produktuaren izena, erregistratutako izen komertziala edo marka erregistratua eta harremanetarako helbidea; hori ezinezkoa bada, bilgarrian edo ontzian edo produktuarekin batera doan dokumentu batean adieraziko dituzte haiek guztiak. Harremanetarako datuak azken erabiltzaileek eta merkatua jagoten duten agintariek erraz ulertzeko moduko hizkeran agertuko dira, gutxienez gaztelaniaz eta produktua merkaturatuko den lurraldeko hizkuntza ofizialean.

5. Inportatzaileek bermatuko dute produktuarekin batera segurtasunari buruzko jarraibideak eta informazioa ematen direla, kontsumitzaileek eta beste azken erabiltzaileek erraz ulertzeko moduko hizkeran, gutxienez gaztelaniaz eta produktua merkaturatuko den lurraldeko hizkuntza ofizialean. Jarraibideok eta informazioak irakurketa errazaren irizpideak bete beharko dituzte, betiere informazioa egokia, aurkitzeko modukoa eta pertsona guztiek ikusteko eta ulertzeko modukoa dela ziurtatzeko.

9. Agintari nazional eskudun batek egindako eskaera arrazoitu batean oinarrituta, inportatzaileek produktuaren adostasuna frogatzeko behar den informazio eta dokumentazio guztia emango diote agintari hari, betiere agintari horrek erraz ulertzeko moduko hizkeran, eta gutxienez gaztelaniaz. Inportatzaileak agintari horrekin lankidetzan arituko dira, agintariak berak hala eskatuta, inportatzaileok merkatuan sartu dituzten produktuei aplikatu beharreko irisgarritasun-betekizunak ez betetzea konpontzeko hasitako edozein ekintzatan.

10. artikulua.— Banatzaileen betebeharrak

2. Produktu bat merkaturatu aurretik, banatzaileek egiaztatuko dute ezen produktu horrek CE marka daramala, badoala beharrezko dokumentuekin eta jarraibideekin eta segurtasunari buruzko informazioarekin batera, kontsumitzaileek eta azken erabiltzaileek erraz ulertzeko moduko hizkeran, eta, gutxienez, gaztelaniaz. Era berean, dokumentazio hori guztia formatu irisgarrietan ere eskainiko da desgaitasuna duten pertsonentzat, hori egitea fisikoki posible denean; hori egitea ezinezkoa denean, berriz, informazio hori aurki daitekeen gunea aipatu beharko da, eta fabrikatzaileak eta inportatzaileak bete dituztela 7. artikuluko 5., 6. eta 7. apartatuetan eta 9. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan, hurrenez hurren, ezarritako betekizunak.

6. Agintari nazional eskudun batek egindako eskaera arrazoitu batean oinarrituta, banatzaileek produktuaren adostasuna frogatzeko behar den informazio eta dokumentazio guztia emango diote agintari hari, betiere agintari horrek erraz ulertzeko moduko hizkeran, eta gutxienez gaztelaniaz. Banatzaileak agintari horrekin lankidetzan arituko dira, agintariak berak hala eskatuta, inportatzaileok merkaturatu dituzten produktuei aplikatu beharreko irisgarritasun-betekizunak ez betetzea konpontzeko hasitako edozein ekintzatan.

VII. KAPITULUA
Produktuen adostasuna eta CE marka

18. artikulua.— Produktuen CE adostasun-deklarazioa

2. CE adostasun-deklarazioa VI. eranskinean ezarritako ereduaren egiturara egokituko da, IV. eranskinean zehaztutako elementuak jasoko ditu eta etengabe eguneratuko da. Dokumentazio teknikoari buruzko betekizunek ez diete justifikaziorik gabeko zamarik ezarriko mikroenpresei eta ETEei. Deklarazio hori gaztelaniaz eta produktua merkaturatuko den lurraldeko hizkuntza ofizialean egin beharko da gutxienez, betiere produktuak Espainiako merkatuan sartzen direnean, edo produktua sartzen edo merkaturatzen den estatu kideak eskatutako hizkuntzan.

III. TITULUA
Kontseiluaren 2020ko otsailaren 18ko 2020/284 (EB) Zuzentarauaren transposizio partziala egitea; zuzentarau horren bidez aldatu egiten da 2006/112/EE Zuzentaraua ordainketa-zerbitzuen hornitzaileentzako zenbait betekizun sartzeari dagokionez

33. artikulua.— Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzea

Aldatu egiten da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen X. titulua, eta honela geratuko da idatzita:

«X. TITULUA
»Subjektu pasiboen betebeharrak

»I. KAPITULUA
»Arau orokorrak

»164. artikulua. Subjektu pasiboen betebeharrak.

»Lau. Tributu Administrazioak edozein jarduketa beharrezkotzat jotzen duenean enpresaburuaren, profesionalaren edo subjektu pasiboaren tributu-egoera egiaztatzeko, ondoko dokumentuen gaztelaniarako edo beste edozein hizkuntza ofizialetarako itzulpena eskatu ahal izango du: bai zerga aplikatzen den lurraldean egindako ondasun-emateei edo zerbitzu-prestazioei dagozkien fakturena, bai lurralde horretan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek edo subjektu pasiboek jasotakoena ere».

IV. TITULUA
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 20ko 2019/1151 (EB) Zuzentarauaren transposizioa; zuzentarau horrek 2017/1132 (EB) Zuzentaraua aldatzen du, sozietateen zuzenbidearen eremuan tresna eta prozesu digitalen erabilerari dagokionez

36. artikulua.— Hipoteka Legea, 1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Hipoteka Legea honela geratuko da aldatuta:

Hamazazpi. Aldatu egiten da 252. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«252. artikulua

»1. Erregistroan inskribatu beharreko tituluak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

»[…]

»Aurkezpena elektronikoki eginez gero, gizakiak irakurtzeko moduko hizkuntza naturaleko formatuan aurkeztu beharko da dokumentua, eta formatu egituratuko fitxategi batekin joango da edo fitxategi horren barruan egongo da, zeinak dokumentuaren funtsezko datuak izango baititu prozesu elektronikoaren ondorioetarako, betiere erregistratzaileak hura egiaztatu ondoren. Edozelan ere, kalifikazioaren xedea aurkeztutako dokumentu irakurgarria izango da, eta fitxategi egituratua elementu osagarri bat izango da, halako moldez non, haien artean desadostasuna egonez gero, dokumentua lehenetsiko den».

39. artikulua.— Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Honela geratuko da aldatuta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina:

Lau. Kapitulu berri bat sartzen da II. tituluan, III bis kapitulua, zeina osatuko duten 40 bis artikulutik 40 quinquies artikulura bitartekoek, eta honela geratzen da idatzita:

«III BIS KAPITULUA
»Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa elektronikoa (linean eratzea)

»40 bis artikulua. Eraketa elektronikorako eredu elektronikoak

»[…]

»Ereduzko dokumentu horiek gaztelaniaz, hizkuntza koofizialetan eta ingelesez idatzita egon beharko dute. Eskritura publikoa egilestea eta inskribatzea notario- eta erregistro-arauen arabera egingo da, hurrenez hurren».

V. TITULUA
Transposizioa: Kontseiluaren 2019ko abenduaren 19ko 2020/262 (EB) Zuzentaraua, zerga berezien araubide orokorra ezartzen duena, eta Kontseiluaren 2020ko uztailaren 29ko 2020/1151 (EB) Zuzentaraua, alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga berezien egiturak harmonizatzeari buruzko 92/83/EEE Zuzentaraua aldatzen duena

40. artikulua.— 38/1992 Legea, abenduaren 28koa, Zerga Bereziei buruzkoa, aldatzea

Honako aldaketa hauek egiten dira Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legean:

Bi. Aldatu egiten da 4. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«4. artikulua. Kontzeptuak eta definizioak.

Titulu honen ondorioetarako, honela definitzen dira kontzeptu hauek:

6. “NK kodeak”: 1987ko uztailaren 23ko 2658/87 (EEE) Erregelamenduak ezarritako nomenklatura konbinatuko kodeak. Fabrikazio-zerga berezien aplikazio-eremu objektiboa zehazteko, oro har, hauek aplikatuko dira: merkatugaiak nomenklatura konbinatuan sailkatzeko ezarritako irizpideak eta, bereziki, nomenklatura konbinatua interpretatzeko arau orokorrak, nomenklatura horretako atal- eta kapitulu-oharrak, Aduana Lankidetzarako Kontseiluak merkatugaiak izendatzeko eta kodetzeko duen sistema harmonizatuaren azalpen-oharrak, kontseilu horrek onartutako sailkapen-irizpideak, eta Europar Batasunaren nomenklatura konbinatua azaltzeko oharrak.

Azken xedapenetako hirugarrena.— 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa, aldatzea

Honela geldituko da idatzita 5. artikulua:

«5. artikulua. Publizitatea eta komunikazioa egiteko kanpaina instituzionaletarako irisgarritasuna

»2. Zehazki, Estatuko Administrazio Orokorraren publizitate- eta komunikazio-kanpaina instituzionalek azpitituluak, zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa eta audiodeskripzioa izango dituzte, eta irisgarritasun kognitiboa bermatzen duten formatuak sustatuko dituzte.

I. ERANSKINA
Produktuen eta zerbitzuen irisgarritasun-betekizunak

I. atala
Lege honen I. tituluaren aplikazio-eremuan sartzen diren produktu guztiekin lotutako irisgarritasun-betekizun orokorrak, betiere 2.1 artikuluaren arabera

Produktuak halako moldez diseinatu eta fabrikatu beharko dira, non optimizatuko baita desgaitasuna duten pertsonek aurreikus dezaketen erabilera, eta informazio irisgarria emango baita produktuan edo haren gainean haren funtzionamenduari eta irisgarritasun-ezaugarriei buruz.

2. Erabiltzaile-interfazea eta funtzionalitate-diseinua:

Produktuak, erabiltzaile-interfazea barne, ezaugarri, elementu eta funtzio batzuk izango ditu, zeinek ahalbidetuko baitute desgaitasuna duten pertsonek produktua iritsi, hauteman, erabili, ulertu eta kontrolatu ahal izatea, betiere honako hauek zainduz:

a) Produktuak komunikazio-funtzioak —pertsonen arteko komunikazioa barne—, eta erabilera-, informazio-, kontrol- eta orientazio-funtzioak ematen dituenean, orduan funtziook zentzumen-kanal baten baino gehiagoren bidez emango ditu, eta horrek barne hartuko du ikusmen-, entzumen-, mintzamen- eta ukimen-komunikaziorako alternatibak eskaintzea;

b) produktuak hizketa erabiltzen duenean, hitz egiteko eta ahoz esku hartzeko aukerak eskainiko ditu komunikatzeko, erabiltzeko, kontrolatzeko eta orientatzeko;

o) produktuak sektoreko betekizun espezifiko hauek beteko ditu:

3) ahalmen informatiko interaktiboa duten kontsumoko ekipo terminalak, zeinak erabiltzen diren komunikazio elektronikoko zerbitzuak emateko:

ii) zerbitzuok bideoa erabiltzeko gaitasuna dutenean, testu- eta ahots-gaitasuna edo azken horiekin konbinatutako gaitasuna edukitzeaz gain, elkarrizketa osoa erabiltzeko aukera eman beharko dute, betiere ahots sinkronizatua, denbora errealeko testua eta bideoa barne, zeinaren bereizmenak ahalbidetuko baitu zeinu-hizkuntzaren bidezko komunikazioa,

IV. atala
Zerbitzu espezifikoekin lotutako irisgarritasun-betekizun gehigarriak

Desgaitasuna duten pertsonek aurreikus dezaketen erabilera optimizatzeko zerbitzuak emateko, honako funtzio, jardunbide, politika, prozedura eta aldaketa hauek sartuko dira zerbitzuaren funtzionamenduan, betiere desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei aurre egiteko eta laguntza-teknologiekiko elkarreragingarritasuna bermatzeko:

b) Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irispidea ematen duten zerbitzuak:

2) zeinek bermatuko baitute ezen ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen irisgarritasun-osagaiak (irispide-zerbitzuak), hala nola gorrentzako, entzumen-desgaitasuna dutenentzako eta gor-itsuentzako azpitituluak, audioaren deskripzioa, ahozko azpitituluak eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa osorik transmitituko direla erabiltzaileak haien aurkezpena eta erabilera kontrolatzea ahalbidetuko duen bistaratze zehatz eta sinkronizaturako behar besteko kalitatearekin.

e) Kontsumitzaileentzako banku-zerbitzuak:

2) zeinek bermatuko baitute informazioa ulergarria izango dela, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila (tarteko maila altua) baino konplexutasun-maila handiagoa gainditu gabe.

VII. atala
Errendimendu funtzionalerako irizpideak

Desgaitasuna duten pertsonek aurreikus dezaketen erabilera optimizatzeko, baldin eta eranskin honetako I. ataletik VI. atalera bitartekoetan agertzen diren irisgarritasun-betekizunek ez badute funtzio bat edo gehiago jorratzen produktuak diseinatu eta fabrikatzeko edo zerbitzuak emateko, orduan funtzio edo bitarteko horiek irisgarri jarriko dira, beraiei dagozkien errendimendu funtzionaleko irizpideak betez.

Errendimendu funtzionaleko irizpide horiek betekizun tekniko espezifiko baten edo batzuen alternatiba gisa aplikatu ahal izango dira soilik irisgarritasun-betekizunetan aipatzen direnean, eta hori soilik errendimendu funtzionaleko irizpide egokien aplikazioak irisgarritasun-betekizunak betetzen dituenean, eta aplikazio horrek dakarrenean produktuen diseinuak eta fabrikazioak eta zerbitzuak emateak irisgarritasun baliokidea edo handiagoa dakartela, betiere desgaitasuna duten pertsonek aurreikus dezaketen erabileraren esparruan.

a) Ikusmenik gabeko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak ikusmen-erabilerako moduak dituenean, ikusmenik behar ez duen erabilera-modu bat izango du gutxienez.

b) Ikusmen mugatuko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak ikusmen-erabilerako moduak dituenean, erabilera-modu bat izango du gutxienez, zeinak bide emango baitie erabiltzaileei produktua ikusmen mugatuarekin erabiltzeko.

c) Kolore-hautematerik gabeko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak ikusmen-erabilerako moduak dituenean, erabilera-modu bat izango du gutxienez, zeinak ez duen beharrezkoa izango erabiltzaileak kolorea hautematea.

d) Entzumenik gabeko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak entzumen-erabilerako moduak dituenean, erabilera-modu bat izango du gutxienez, zeinak ez duen beharrezkoa izango entzutea.

e) Entzumen mugatuko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak entzumen-erabilerako moduak dituenean, soinu-ezaugarri hobetuak dituen erabilera-modu bat izango du gutxienez, betiere ezaugarriok bide ematen dietenean entzumen mugatua duten erabiltzaileei produktua erabiltzeko.

f) Ahots-gaitasunik gabeko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak erabiltzaileen ahozko esku-hartzea behar duenean, ahozko esku-hartzea behar ez duen erabilera-modu bat izango du gutxienez. Ahozko esku-hartzean, ahoz sortutako edozein soinu sartzen da, hala nola hizketa, txilibituak edo karraskak.

g) Manipulazio edo ahalegin mugatuko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak eskuzko ekintzak behar dituenean, erabilera-modu bat izango du gutxienez, zeinak bide emango baitie erabiltzaileei hura erabiltzeko ekintza alternatiboen laguntzarekin, zeinek ez duten beharrezko manipulazio edo motrizitate zehatzik, eskuzko indarrik edo kontrol bat baino gehiago aldi berean eragiterik.

h) Irismen mugatuko erabilera. Produktuen elementu operatiboak erabiltzaile guztien eskura egongo dira. Produktuek edo zerbitzuek eskuz erabiltzeko modu bat aurkezten dutenean, horiek erabilera-modu bat izango dute gutxienez, zeinak bide emango baitu haiek mugimendu askorekin eta indar mugatuarekin erabili ahal izateko.

i) Erreakzio fotosentikorrak aktibatzeko arriskua minimizatzea. Produktuak ikusmen-erabilerako moduak dituenean, krisi fotosentikorrak eragiten dituzten erabilera-moduak saihestuko ditu.

j) Ezagutza mugatuko erabilera. Produktuak edo zerbitzuak erabilera-modu bat eskainiko du gutxienez, zeinak ezaugarriak izango baititu erabilera sinplifikatu eta errazteko.

k) Pribatutasuna. Produktuak edo zerbitzuak irisgarritasuna ahalbidetzen duten ezaugarriak dituenean, ezaugarri horiek erabiltzean pribatutasunari eutsiko dion erabilera-modu bat izango du gutxienez.


8.1.135. 13/2023 Legea, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Tributuen 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa —fiskalitatearen arloko administrazio-lankidetzari buruzko Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiteko— eta beste tributu-arau batzuk[463]

Artikulu bakarra.— Ildo beretik, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra aldatzea

Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra honela geratuko da aldatuta:

Bederatzi. Aldatu egiten da 177 quinquies artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«177 quinquies artikulua. Baterako ikuskapenak.

»3. Espainiako Tributu Administrazioak eta baterako ikuskapenean parte hartzen du(t)en beste estatu(eta)ko Tributu Administrazioak aldez aurretik adostu eta koordinatuko du(te) ikuskapena, baita hizkuntza-araubideari dagokionez ere».

Hamahiru. Hogeita bosgarren xedapen gehigarria sartzen da; hau da haren edukia:

«Hogeita bosgarrena. Elkarren laguntzaren eremuan, informazioa emateko betebeharra duten plataformako operadoreen informazio-aitorpenari dagokionez informazioa emateko eta arretaz jokatzeko betebeharrak.

»1. […]

»Xedapen gehigarri honetan eta berau garatzeko araudian erabilitako terminoak erregelamenduz ezarritako esanahia izango dute, besterik ezarri ezean».


8.1.136. Diputatuen Kongresuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2023ko irailaren 21ekoa[464]

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak hitzaurrean bertan borondatea aldarrikatzen du, «espainiar guztien eta Espainiako herri guztien» hizkuntzak babesteko, eta, 3. artikuluan, hizkuntzok euren autonomia-erkidegoetan ofizialak izango direla aitortzeaz gain, ezartzen du hizkuntza horiek «begirune eta babes berezia» izango dutela.

Geroago, autonomia-estatutuak onesteak berekin ekarri zuen hizkuntzen ofizialtasuna aitortzea haien lurraldeetan, gaztelaniarekin batera, eta hizkuntza horiek erabiltzeko eskubidea ere aitortu zuen; izan ere, gaur egun, Konstituzioa onetsi zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, normala eta orokorra da hizkuntza horiek erabiltzea, ez bakarrik gizartean, baita lurralde horietako instituzioetan ere, eta, bereziki, lurralde horietako parlamentuetan.

Konstituzio Auzitegiak zenbait ebazpenetan adierazi duenez, 1978ko Konstituzioak errealitate eleaniztuna aitortzen du, eta errealitate horretan, kultura-balio onargarria ez ezik, balio sustagarria ere ikusten du. Konstituzio Auzitegiak gogorarazi du, era berean, hizkuntza-araubidearen erregulazioak garrantzi sinboliko eta afektibo handia duten gaiei eragiten diela Estatuaren egitura autonomikoan.

Senatuak Erregelamenduaren 2010eko uztailaren 21eko Erreformaren zioen azalpenean adierazi zuen bezala, hizkuntza ofizialak eztabaida parlamentarioetan sartzea ahalbidetu zuten erreformak praktikan jartzea eta, bereziki, aldibereko itzulpen-sistema bat ezartzea oso positiboak izan dira, eta erakutsi dute hizkuntza ofizialen erabilera, eleaniztasunaren praktika, gaur egun erabilgarri dauden itzulpenerako baliabide teknologikoak aplikatuta, ez dela oztopoa ganbera honen bizitza parlamentarioaren funtzionamendu normalerako, ezpada bizitza hori aberastu egiten du, eta askatasuneko, normaltasuneko eta, azken batean, elkarbizitza demokratikoko giroa faboratzen du.

Arestian azaldutako arrazoiengatik, jarraian planteatuko den erreformak aurrera egin nahi du hizkuntza-aniztasunaren bidean, betiere Konstituzioak aitortzen eta babesten duen eleaniztasuna errespetatzeko elementu gisa. Ildo horretatik, Diputatuen Kongresuak autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzen erabilera ohiko jardueran sartuko du; jarduera horren barruan Osoko Bilkura, batzordeen bilkurak eta Diputazio Iraunkorraren bilkurak daude.

Artikulu bakarra.— Diputatuen Kongresuaren 1982ko otsailaren 10eko Erregelamendua aldatzea

Bat. Zenbaki bat, 3 garrena, gehituko zaio 6. artikuluari, eta honela geratuko da idatzita:

«3. Diputatuek eskubidea izango dute, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetako edozein erabiltzeko jarduera parlamentarioaren eremu guztietan; jarduera horren barruan hitzaldiak eta idazkien aurkezpenak daude.

Bi. 60. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«1. Kongresuak bere eginkizunak betetzeko behar dituen giza baliabideak eta bitarteko materialak izango ditu, batez ere zerbitzu teknikoak, dokumentazio-zerbitzuak eta aholkularitza-zerbitzuak, bai eta Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntza guztietako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak.

Hiru. 70. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«2. Diskurtsoak norberak emango ditu ahoz. Hizlariak tribunatik edo jarlekutik egin ahal izango du hitz. Hizlariak Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan eman ahal izango du diskurtsoa».

Lau. 92. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«1. Dokumentuak Kongresuko Idazkaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztu ahal izango dira Ganberako Mahaiak ezartzen dituen egun eta orduetan. Idazkiak erregistro horretan aurkezteko, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetatik edozein erabili ahal izango da. Gaztelania erabiltzen ez bada, hizkuntza horretako itzulpena ere aurkeztu ahal izango da».

Bost. 96. artikulua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«1. Osoko Bilkuraren, Diputazio Iraunkorraren eta batzordeen bilkuretan hartu diren eta sekretuak ez diren hitzaldi eta erabaki guztiak Bilkura-egunkarian osorik jasoko dira, gertatu diren gorabeheren berri emanez, bai hitz egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz.

2. Isilpeko bilkuren akta takigrafikoa egingo da, bai hitzaldiok egiteko erabili den hizkuntzan, bai gaztelaniaz; akta horren ale bakarra presidentzian gordeko da. Diputatuek kontsultatu ahal izango dute ale hori, Mahaiak aldez aurretik hala erabakitzen badu. Hartutako erabakiak Bilkura-egunkarian argitaratuko dira, salbu eta Ganberako Mahaiak erabaki horiek isilpekoak direla erabakitzen duenean; betiere, horrek ez du eragozten erregelamendu honen 52. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoa».

Sei. 97. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«1. Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean, Diputatuen Kongresuko atalean, argitaratuko dira erregelamendu honetako manuren batek argitaratzeko behartzen dituen testuak eta dokumentuak, baldin eta haien argitalpena beharrezkoa bada haiek behar bezala ezagutuak izan daitezen eta haien izapidetze parlamentario egokia egin dadin, edo presidentziak agintzen badu haiek argitaratzeko. 92. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera aurkeztutako ekimenak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Diputatuen Kongresuko atalean, bai gaztelaniaz, bai ekimenotan erabilitako hizkuntza ofizialean».

Xedapen iragankorra

Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, prozedurak eta bitartekoak ezarriko ditu Erregelamenduaren erreforma honen aplikazio praktikoa gauzatzeko.

Erreforma honen laugarren apartatuan dokumentuak eta idazkiak aurkezteari buruz ezarritakoaren ondorioetarako soilik, trantsizio-aldi bat ezartzen da Ganberaren zerbitzuak egokitzeko, baina aldi hori ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan. Aldi horretan, idazkiak gaztelania ez den beste edozein hizkuntza ofizialetan aurkezten dituzten diputatuek hizkuntza horretan egindako itzulpena aurkeztu beharko dute.

Lehenengo xedapen gehigarria

Ahalik eta eperik laburrenean, Kongresuaren Erregelamenduaren testua berrikusiko da, genero-hizkera inklusibora egokitzeko.

Bigarren xedapen gehigarria

Ahalik eta eperik laburrenean, Ganberak legegintzako ekimenak behin betiko onetsi ondoren, Mahaiak beharrezko erabakiak hartuko ditu ekimenok Diputatuen Kongresuari dagokion argitalpen ofizialean argitaratzeko bertsio kauto gisa, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera autonomia-erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetan.

Azken xedapena

Aldaketa hau Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

8.2. Euskal Autonomia Erkidegoa


8.2.1. Euskal Herriko Autonomia Estatutua, 1979ko abenduaren 18ko Lege Organikoa[465]

ATARIKO TITULUA

6. artikulua

1. Euskara, Euskal Herriaren hizkuntza propioa, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Autonomia Erkidegoko instituzio komunek, Euskal Herriaren aniztasun soziolinguistikoa kontuan hartuz, hizkuntza bion erabilera bermatuko dute eta bion ofizialtasuna arautuko, eta haien ezagutza ziurtatzeko behar diren neurri eta baliabideak bideratu eta arautuko dituzte.

3. Inor ezin izango da hizkuntza dela-eta diskriminatu.

4. Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia da instituzio aholku-emaile ofizial.

5. Euskara beste euskal lurralde eta erkidego batzuetako ondare den aldetik eta instituzio akademiko eta kulturazkoek beroriekin izan ditzaketen harreman eta loturez gain, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eskatu ahal izango dio Espainiako Gobernuari lurralde eta gizatalde horiek kokaturik dauden edota bizi diren estatuekin kulturazko harremanak bideratzeko tratatu edo hitzarmenak sinatu eta, hala badagokio, Gorte Nagusien aurrean, baimentzeko, aurkeztu ditzala, euskara zaindu eta bultzatze aldera.

II. TITULUA
Euskal Herriko botereez

III. KAPITULUA
Justizia Administrazioa Euskal Herrian

35. artikulua

1. Magistratu, epaile eta idazkariak Aginte Judizialaren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoetan aurreikusitako moduan izendatuko dira, Euskal Foru Zuzenbidea eta euskara jakitea lehentasunezko meritu izango direla eta sorlekua edo herritasuna dela-eta salbuespenik egin gabe.

3. Autonomia Erkidegoari egokituko zaio, bere lurralde barruan, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileria eta bere jardunerako baliabide material eta ekonomikoz hornitzea, Aginte Judizialaren Lege Organikoan ahalmen hori Gobernuarentzat gorde dadin neurri berean eta langileria hornitzeko sistemetan Euskal Foru Zuzenbidea eta euskara jakitea lehentasunez balioetsiz.


8.2.2. 5/1982 Legea, maiatzaren 20koa, “Euskal-Irrati Telebista” ente publikoa sortzekoa[466][467][468]

HITZAURREA

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak eskumena du, Autonomia Estatutuaren 19. artikuluak xedatzen duenaren arabera, irrati-difusioaren eta telebistaren bideei buruzkoak Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez arautzeko, 1980ko urtarrilaren 10eko 4/80 Legeaz onetsitako oinarrizko araubidea garatuz.

Eskumen hori egikaritu bitartean, eta funtsezko zerbitzu publikoaren kontzeptua errespetatuz, lege honetan komunikabide sozialak eratzen dira; legeak komunikabideok tresna nagusi gisa aipatzen ditu herritar euskaldunak informatzeko eta beraiek politikan parte hartzeko, eta bai funtsezko tresna gisa gure hezkuntza-sistema propioarekin lankidetzan aritzeko eta euskal kultura sustatu eta zabaltzeko, euskararen sustapena eta garapena bereziki kontuan izanik, eta hori guztiori oinarri eta funts da, autonomia-erkidego honetako herritarren eskubide eta askatasunak modu egokian moldatzeko.

Labur-labur azaldutako printzipio horietatik abiatuta, lege honek, oinarrizko irizpide orokorrak errespetatu ez ezik, ihardespen-eskubidea araupetu ere egiten du, lehen aipatu dugun oinarrizko araubide hori modu kongruentean osatzen du, eta, azken finean, horretarako egoki diren tresna juridikoak baliatuz lege-testuak lortu nahi dituen helburuekin kongruentea den egitura bat ezarriz.

I. KAPITULUA
“Euskal Irrati-Telebista” ente publikoaren izaera

1. artikulua

1. Lege honek aipatzen dituen irrati-difusioko eta telebistako zerbitzuen titular gisa Autonomia Erkidegoari dagozkion eginkizunak, “Euskal Irrati-Telebista” ente publikoaren bidez egikarituko dira.

2. “Euskal Irrati-Telebista” ente publikoak nortasun juridiko propioa du; lege honek eta bera garatzen duten erregelamendu-xedapenek arautzen dute entea; betiere, estatuaren titulartasuneko telebista-kanal baten zuzeneko kudeaketa Autonomia Erkidegoari, kasuan-kasuan, ematen dion legeak xedatzen duenak indarrean dirau, bai eta maiztasun eta potentzien emakidetatik eratortzen diren betebehar eta eskubideek ere.

3. Kanpo harreman juridikoetan, ondare-eskuratzeetan eta kontratazioan, entea merkataritza-zuzenbidearen eta zuzenbide zibilaren mendean egongo da, eta salbuespen bakarrak lege honetan aurreikusitakoak izango dira; baina ez dago salbuespenik egintza banangarriei dagokienez, ez eta kontratu- edota kontratuz kanpoko erantzukizunaren araubideari dagokionez ere.

II. KAPITULUA
Printzipio orokorrak eta aplikazio eremua

2. artikulua

Autonomia Erkidegoko botere publikoek eta ente publikoaren organoek adierazpen-askatasuna zainduko dute, bai eta informazioa aske jakinarazteko eta hartzeko eskubidea ere, halako moldez non komunikabideek euren egitekoa bete ahal izango baitute gizarte demokratiko batek eskatzen duenaren arabera.

3. artikulua

Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko gizarte komunikabideen jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

a) Informazioen objektibotasun, egiatasuna eta inpartzialtasuna.

b) Informazioaren eta iritziaren arteko ezberdintze eta banantzea; azken honek beharrezko du bera agertzen dutenak nor diren esatea. Merkataritza-publizitateak erabilera ezberdin eta berezi bera eskatuko du.

c) Berdintasun-printzipioa, politika-, eta erlijio-, gizarte-, kultura- eta hizkuntza-pluraltasuna errespetatzea.

d) Interes orokorraren alde, Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan onartutako elkarbizitzaren balio hiritarren defentsa eta sustapena.

e) Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak onartzen dituzten eskubideak errespetatzea.

f) Pertsonen ohorea, izen ona eta, bereziki, norberaren intimitate eta nork bere irudia izateko eskubidea errespetatzea.

g) Gazte eta haurrak babestu eta sustatzea.

h) Euskal kultura eta euskara sustatzea; euskara erabiltzeari dagokionez, programazioaren oinarrizko printzipioak ezarriko dira, eta kontuan izango da irrati-telebistetan egingo diren euskarazko emankizunen eskaintzak Autonomia Erkidegoan orekari eutsi behar diola.

4. artikulua

1. Lege honen 2. eta 3. artikuluetako printzipioak eta Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 9.2. artikuluak botere publikoei ezarritako betebeharrak behar bezala betetzeko, honako hau ekar dezakeen edozein programa baztertzera joko da:

a) Norbanakoen edo taldeen bizitzaren, askatasunaren eta berdintasunaren aurkako egintza edo portaeren goraipatzea edo apologia.

b) Legearen edo gizartearen aldetik gaitzesgarri diren portaerak alde onetik erakustea edo haien apologia egitea.

2. Haurrentzat zuzentzen diren publizitate eta programek “Bezeroen Estatutua”ri buruzko legean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

3. Edonoren hitza edo irudia haren intimitatea leku pribatu batean urratuz eta haren baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai jasotze horri datxezkion nolanahiko dokumentu-motak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, delitu egiten duten adingabeen izenak jendaurreko informaziora agertzea ere debekatuta gelditzen da.

III. KAPITULUA
Antolaketa eta kontrol parlamentarioa

1. atala

5. artikulua[469]

“Euskal Irrati Telebista” ente publikoaren organoak honako hauek dira:

a) Administrazio Kontseilua.

b) Zuzendari nagusia.

2. atala
Administrazio Kontseiluaz

6. artikulua[470]

1. Administrazio Kontseilua hemeretzi kidek osatzen dute; kideok Legebiltzarrak izendatuko ditu lege honek ezartzen duen moduan.

2. Kontseilari kargua eta honako hauek ezin izango dira bateratu:

a) Zuzenean edo zeharka edozein lanbide-lotura duten sozietate pribatuekin, baldin eta sozietate horiek honako hauek badituzte jarduera nagusi edo osagarritzat: publizitatea ekoitzi edo banatzea; zinema-filmak ekoitzi eta banatzea, film laburrak barne hartuta; magnetoskopioz filmatutako edo grabatutako programak ekoiztea; disko, zinta magnetofonikoak edo antzekoak ekoiztea, bai eta lege honetan arautzen den ente publikoaren eginkizunen mendeko enpresa edo sozietateetan erabiltzen diren edo erabili ahal diren ekipamendu, material edo beste edozein osagai ekoitzi, hornitu edo zuzkitzeko erabiltzen direnak ere.

b) Ente publikoarekin edo beraren sozietateekin edozein zerbitzu-harreman edo lan-harreman aktibo.

7. artikulua[471]

1. Administrazio Kontseiluko hamabost kideren izendapena talde parlamentarioek Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztutako proposamenei jarraituz egingo da.

2. Administrazio Kontseiluko lau kide segidan aipatutako erakunde eta elkarteek Legebiltzarreko Mahaian aurkeztutako proposamenetan azaldutako pertsonen artetik izendatuko dira:

a) Euskaltzaindia,

b) Eusko Ikaskuntza,

c) Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea,

d) Euskal Herriko Unibertsitatea,

e) Proposamena egiterakoan Autonomia Erkidegoan ordezkari gehien duten sindikatuak,

f) Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile-elkarteen federazioak.

3. Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko, erabakiak emandako botoen bi herenen gehiengoa izan beharko du.

7 bis artikulua

1. Administrazio Kontseilua haren kideak izendatu eta hilabeteko epean eratuko da, eta kide guztiak beren karguaz egintza bakar batean jabetuko dira.

2. Administrazio Kontseiluko kideek dagokien legegintzaldia bukatzeaz bat edo eurak hautatu zituen organoak kargutik kentzen dituenean utziko dituzte beren karguak; hala ere, euren eginkizunak egikaritzen jarraituko dute, kide berriak beren karguaz jabetu arte. Kargutik kentzeko, izendapenerako besteko gehiengoa beharko da.

3. Administrazio Kontseiluaren agintaldian edozein arrazoirengatik posturen bat hutsik gertatzen bada, hori beteko da 7. artikuluaren 3. apartatuan izendapena egiteko aurreikusitako sistemekin bat etorriz ezarritako gehiengoaren arabera.

4. Administrazio Kontseiluko kideren bat kargutik kendu ahal izango du hura izendatu zuen organoak, ondorengo arrazoietako bat gertatuz gero:

a) Errenkadako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisikoa edo gaixotasuna edukitzea.

b) Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jardutea.

c) Dolozko delituagatik kondenatua izatea.

d) Bera izendatu zuen organoan ordezkaritza galtzea.

8. artikulua[472]

1. Administrazio Kontseilua balio osoz bilkuran era dadin, gutxienez haren eskubide osoko kideen erdiek eta bat gehiagok egon beharko dute bertan.

Kontseiluaren erabakiak bileran dauden kideen gehiengoz hartuko dira, artikulu honen 2. apartatuak aipatzen dituen salbuespenek indarrean dirautela.

2. Administrazio Kontseiluko kideen bi herenen gehiengoa beharko da, honako gai hauek aztertu behar direnean:

a) Zuzendari nagusiaren proposamenez, ente publikoaren jarduera-plana onestea; plan horretan, behar den besteko zehaztasun-mailarekin jasoko dira gutxienez: programazioaren oinarrizko printzipioak eta ildo orokorrak, eta bai ente publikoaren sozietate guztien jarduketa-plana ere. Jarduera-plana lehenengo aldiz eztabaidatzen den bileraren datatik kontatzen hasita hilabeteko epean ez bada lortzen gehiengo kualifikatua, orduan Kontseiluko kideen gehiengo osoa aski izango da plan hori onesteko.

b) Ente publikoaren eta beraren sozietateen plantillak eta horien aldaketak behin betiko onestea. Horretarako, dagokion justifikazio-memoria erantsiko da.

c) Negoziazio kolektiborako irizpide orokorrak ezartzea eta ente publikoaren eta beraren sozietateen langileen ordainsarien araubidea onestea.

d) Ente publikoaren eta beraren sozietateen aurrekontu-proposamena onestea. Lehenengo bozketan lortzen ez bada apartatu honen lehenengo paragrafoan ezarritako gehiengo kualifikatua, aurrekontu-aurreproiektua Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, eta Administrazio Kontseiluko kideetako bakoitzaren botoa zein izan den zehaztuko da.

e) Talde politikoentzako programazio-ehunekoa sei hilabetean behin zehaztea eta gizarte-taldeei dagokiena aztertzea, betiere Autonomia Erkidegoko gizartearen eta hizkuntza ofizialen pluraltasuna errespetatuz.

f) Administrazio Kontseiluaren funtzionamendu-araudia onestea eta aldatzea.

9. artikulua[473]

1. Era berean, honako hauek ere Administrazio Kontseiluaren eskumen dira:

a) Lege honen bigarren kapituluan xedatutakoaren arabera programazioa betetzen dela zaintzea.

b) Ente publikoaren mendean dauden sozietate eta enpresen zuzendarien izendapen-proposamena zein den jakitea, horri buruzko txostena ematea hura jakin eta hilabeteko epean, eta zuzendariek karguari utzi aurretik jakinarazpena jasotzea.

c) Ente publikoaren eta beraren mendean dauden sozietate eta enpresen jardueren garapenari buruzko urteko memoria onestea.

d) Eusko Jaurlaritzak publizitatearen arloan eman asmo dituen xedapenen proiektuei buruzko txostenak ematea.

e) Arauak ezartzea publizitatea ente publikoaren sozietateen bidez zelan eman behar den zehazteko; horretarako, hauek hartuko dira kontuan: publizitatearen kalitatearen kontrola, publizitate-mezuen edukia, bai eta publizitatearen denbora programazioari eta entean sartutako komunikabide sozialen beharrei egokitzea ere.

f) Urtero, hedabide bakoitzaren programazioan sartu beharreko norbere ekoizpenaren ehunekoa zehaztea.

g) Ente publikoko zuzendari nagusiak haren iritziaren mendean jarritako gai guztiak zertan diren jakitea, nahiz eta haren eskumenetan beren-beregi adierazita egon ez.

2. Artikulu honetako ahalmenak egikaritzeak sorraraz ditzakeen erabakiak bertaratutakoen gehiengo soilez hartuko dira.

10. artikulua[474]

1. Administrazio Kontseiluko burutza batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hiru hilabete iraungo du, eta batzordekide zaharrenak ekingo dio; gero, txandan adinez batzordeburuaren hurrengoa denak jarraituko dio, eta, irizpide berdinari atxikiz, hurrengo txandadunak.

2. Legegintzaldiak dirauen bitartean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezko horri, txandakako burutzarako, ordeztu duen batzordekidearen txanda egokituko zaio.

3. Administrazio Kontseiluko burua, protokolo-eginkizunez gain eta kide anitzeko organo baten burua den aldetik dagozkionez gain, ikuslearen babeslea izango da. Horiek horrela, herritarrek, ente publikoaren eta beraren sozietateen eginkizunen esparruari dagozkionez egindako kexak, iradokizunak eta proposamenak jaso, izapidetu eta erantzun beharko ditu, erregelamenduz ezarritakoaren arabera.

11. artikulua

1. Administrazio Kontseiluak, ente publikoko enplegatuen artetik akten idazkari bat izendatuko du, hitzik ez botorik duena; horrek, bilera bakoitzaren akta egin beharko du; akta onetsi egingo da, haren idazkerari dagokionez, bilera bakoitzaren amaieran, eta hura akta-liburu batean transkribatuko da; liburu hori beren-beregi gaituta egongo da horretarako.

2. Idazkariak, lehendakariak ontzat emanda, hartutako erabakien ziurtagiriak egin ahal izango ditu.

3. Akten idazkariak betebeharra du akta-liburua zaintzeko; liburu hori beti zainduko da ente publikoaren egoitzan, eta ezin izango da handik atera Administrazio Kontseiluko lehendakariak idatziz baimen espresurik eman barik.

4. Era berean, akten idazkariak ente publikoaren egoitzan gorde eta zainduko du zigilu sikua; hori ente publikoaren dokumentu ofizialetan bakarrik erabili ahal izango da, baldin eta Administrazio Kontseiluko lehendakariak horrela agintzen duenean.

12. artikulua

Administrazio Kontseiluak hilean bilera bat egingo du, gutxienez, ente publikoaren egoitzan edo deialdian zehazten den tokian, eta behar beste ezohiko bilera egingo du, hurrengo artikuluaren arabera.

13. artikulua[475]

1. Administrazio Kontseilurako deialdia haren lehendakariak egin behar du idazki baten bidez; idazki horretan gai-zerrenda agertuko da, bai eta bileraren lekua, eguna eta ordua ere.

2. Lehendakariak nahitaez egin beharko du Kontseilurako deialdia, gutxienez bertako zortzi batzordekidek eskatzen dutenean; horretarako, eskabide idatzia egin beharko dute, non ezohiko deialdiaren gai izango diren puntu zehatzak ezarriko diren.

3. Artikulu honen aurreko apartatuetan ezarritakoa gorabehera, presako eta aparteko kasuetan, zeinei lehendakariak aske iritziko baitie, honek Kontseiluaren bilerarako deialdia telegramaz egin ahal izango du, non deialdiak izan behar dituen puntuak sartuko baitira, artikulu honen 1. apartatuan aurreikusita daudenak.

4. Administrazio Kontseiluak gai-zerrendaren barruan dauden arazoak ez beste batzuk aztertu ahal izango ditu, baldin eta bertaratutakoen gehiengo soilak horrela erabakitzen badu. Nolanahi ere, arazo horiek onesteko, bileran dauden kide guztien adostasuna behar izango da.

14. artikulua

1. Ente publikoko zuzendari nagusiak Administrazio Kontseiluaren bileretara joan ahal izango du, baina ezin izango du eskurik hartu, ez eta botorik eman ere berari dagozkion arazoetan.

2. Era berean, Kontseiluak aholkularitza eskatzen dien teknikariak ere joan ahal izango dira, Kontseiluari informazioa emateko bakarrik, bertaratutako kideen gehiengo soilez erabakitako kasuetan.[476]

3. atala
Aholku batzordeez

15. artikulua

1. Euskal Irrati Telebistaren zerbitzu publikoak kudeatzeko sortzen den sozietate publiko bakoitzak aholku batzorde bat eratuko du. Honako kide hauek izango ditu:

A) Langileen hiru ordezkari, ordezkaritza handieneko zentral sindikaletako edo langile-taldeetako atalek izendatuak, proportzionaltasun-irizpideen arabera.

B) Lau ordezkari, bakoitzak instituzio hauek izendatuak: Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

C) Bi ordezkari, bata komunikabideen elkarteek (prentsak, irratiak eta telebistak) eta bestea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek izendatuta.

D) Foru-aldundiek izendatutako hiru ordezkari, aldundi bakoitzeko bat.

E) Euskal Administrazio Publikoaren lau ordezkari, Eusko Jaurlaritzak izendatuak.

2. Aholku Batzordeko kideak berberak izango dira irrati- eta telebista-zerbitzuak kudeatzen dituzten sozietate publikoentzat.

3. Hedabide bakoitzeko aholku batzordea, gutxienez, hiru hilean behin deituko du Administrazio Kontseiluak, eta iritzia edo irizpena emango du, Administrazio Kontseiluak hala eskatzen dionean, eta, nolanahi ere, Administrazio Kontseiluari programazioaren inguruan esleitzen zaizkion eskumenei dagokienez.

4. atala
Zuzendari nagusia

16. artikulua[477]

1. Zuzendari nagusia Jaurlaritzak proposatu eta Legebiltzarrak hautatuko du, eta, proposamena onesteko, legebiltzarkideen erdien gehi bat gehiagok eman beharko du aldeko botoa, gutxienez. Behin hautaketa eginik, Lehendakariaren dekretu baten bidez izendatuko da zuzendari nagusia.

2. Honako hauek izango dira zuzendari nagusiaren eginkizunak:

a) Lege honek eta bera garatzen duten araugintza-xedapenek, eta, hala egokituz gero, oinarrizko zuzenbide gisa edo zuzenbide osagarri gisa aplikatzekoak direnek edo nahitaez bete behar direnek xedatzen dutena bete eta betearaztea.

b) Organo honen eskumeneko gaietan Administrazio Kontseiluak hartzen dituen erabakiak bete eta betearaztea.

c) Administrazio Kontseiluari hauek aurkeztea, berak onets ditzan: ente publikoaren jarduera-plana, eta baita haren mendeko sozietate eta enpresen jarduketa-planak, eta lehen aipatutako jarduera-plan horien garapenari buruzko urteko memoria ere.

d) Aurrekontuen aurreproiektua egin eta Kontseiluari aurkeztea, beronek onets dezan; aurreproiektuak barruan hartuko ditu langileen ordainsariak eta aurreko apartatuan aipatutako planak garatzeko ezarritako gastu eta diru-sarrerak; horretarako, kontuan izan behar dira kontseiluak berak programazioari buruz onetsitako oinarrizko printzipioak eta ildo nagusiak, eta haiei dagokien azalpen-memoria erantsi beharko da. Hori guztia ente publikoarentzat eta beraren mendeko sozietateentzat egin behar da.

e) Kontratazio-organo gisa jardutea, eta ente publikoaren eta beraren sozietateen ordainketa-gastuetarako baimena ematea.

f) Administrazio Kontseiluari ente publikoaren eta beraren sozietateen organigrama proposatzea, hark onets dezan, eta bai ente publikoko eta beraren sozietateetako zuzendaritzako langileak profesionaltasun-irizpideen arabera izendatzea ere; izendapen horiek egin aurretik jakinarazi behar zaizkio Administrazio Kontseiluari.

g) Ente publikoaren eta beraren sozietateen funtzionamendua ziurtatzen duten mota guztietako zerbitzuak ezarri, orientatu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea; horretarako, adierazitako xedeetarako beharrezko eta aski diren arau eta jarraibideak ezarri ahal izango dira, hori guztiori Administrazio Kontseiluari dagozkion ahalmenak ezertan galarazi gabe.

3. Programak elebidunak izango direla kontuan izanik, zuzendari nagusia izendatzeko, Autonomia Erkidegoan ofizial diren bi hizkuntzetan behar besteko ezagutza izatea balioetsiko da.

17. artikulua

Zuzendari nagusiaren agintaldia lau urtekoa izango da, eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren legegintzaldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero, beste zuzendari nagusi bat izendatu arte karguan jarraituko du.

18. artikulua

Zuzendari nagusiaren kargua eta Eusko Legebiltzarreko mandatu parlamentarioa bateraezinak izango dira, eta Administrazio Kontseiluko kideentzat ezarritako bateraezintasun guztiek ere hura ukitu egiten dute.

19. artikulua[478]

1. Eusko Jaurlaritzari dagokio zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzea; proposamen horrek arrazoitua izan behar du. Behin kargu-uztea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen erdiek gehi bat gehiagok onetsita, Eusko Jaurlaritzak kargu-uzteari buruzko dekretua onetsiko du.

2. Administrazio Kontseiluak, bi hereneko gehiengoarekin, Jaurlaritzari proposatu ahal izango dio zuzendari nagusiaren kargu-uztea, ondorengo arrazoietako bat gertatuz gero:

a) Kargua egikaritzeko bateraezintasunen batean erortzea.

b) Errenkadako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisikoa edo gaixotasuna edukitzea.

c) Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jardutea.

d) Dolozko delituagatik kondenatua izatea.

5. atala
Kontroleko Batzorde Parlamentarioa

20. artikulua

Eusko Legebiltzarraren erregelamenduak xedatzen duenaren arabera, batzorde parlamentario batek “Euskal Irrati-Telebista” entearen sozietate publikoen jarduketa kontrolatuko du, halako moldez non ez baita haien funtzionamendua galaraziko.

IV. KAPITULUA
Antena- eta zuzenketa-eskubidea

21. artikulua

1. Talde sozial eta politiko ordezkagarriek eskubidea izango dute, lege honen xede diren komunikabide publikoetara iristeko. Eskubide hori egikaritzeko, Administrazio Kontseiluak, zuzendari nagusiarekin bat eta bakoitzari dagozkion eskumenak egikarituz, irizpide objektiboak finkatuko ditu; irizpideok erabakitzeko, kontuan hartuko dira: talde horiek instituzio komunetan, lurralde historikoetan eta Autonomia Erkidegoko udaletan daukaten ordezkaritza, eta beharrezko jotzen dituen sindikatu- edo ugazaba-ordezkaritzako irizpideak, eta gizarte- eta kultura-intereseko beste edozein irizpide.

2. Antena-eskubidea indar gutxiagoko talde politiko, sozial eta kulturalentzat ere bermatuko da.

22. artikulua

1. Eztabaida parlamentarioak geroago ematen direnean, edo horiei buruzko informazioan, talde parlamentario bakoitzarentzat emandako antena-denbora hark Eusko Legebiltzarrean duen ordezkaritzaren proportziokoa izango da.

2. Hauteskunde-kanpainetan zehar hauteskunde-arauek aurreikusten duten araubide berezia aplikatuko da. Araubide hori hauteskunde-batzorde eskudunak aplikatu eta kontrolatuko du, zeinak bere egitekoa Administrazio Kontseiluaren eta zuzendari nagusiaren bitartez beteko baitu; izan ere, horiek hartuko dituzte hauteskunde-batzordeak ezarritako irizpideak betetzeko beharrezkoak diren erabakiak.[479]

23. artikulua

Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian, komunikabide sozialen zerbitzu publikoren izaeratik eratortzen diren programazio-betebeharrak finkatu ahal izango ditu, eta, Administrazio Kontseiluari bere iritzia eskatu ondoren, horiek betearazi.

24. artikulua

Eusko Jaurlaritzak, beharrezko irizten dien interes publikoko nahi beste adierazpen edo komunikazio programatu eta zabaldu ahal izango ditu, horien jatorria adieraziz. Larrialdietako arrazoiengatik, zeinak Jaurlaritzak horrelakotzat hartuko baititu, komunikazio eta adierazpen horiek berehala zabalduko dira.

25. artikulua

Hedabideen zuzendariak behartuta egongo dira, Administrazioak ente publikoko zuzendariaren bidez bidaltzen dizkion ohar eta komunikatuak zabaltzera eurok jasotzen dituen egunaren biharamunean; eta Administrazioaren eskumenari eta eginkizunari dagozkien egintzen gainean emandako informazioak zuzendu edo argituko ditu. Zuzenketa zabalduko beharko da, bera sortu zuen informazioa zabaldu zen ordutegi bereko informazio-programan.

V. KAPITULUA
Ihardespen-eskubideaz

26. artikulua

Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein informaziorengatik bere burua bidegabekeriaz kaltetutzat hartzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, bere kabuz edo behar bezala legitimaturiko ordezkarien bitartez ihardesteko eskubideaz egikaritu ahal izango du.

Era berean, eskubide hau dagokio interes orokorrak defendatzeko legitimaturik dagoen beste edozein organismori, baldin eta interesok kalteturik badaude.

27. artikulua

1. Ihardespen-eskubidea egikaritzeari dagokionez, ezin izango dute euren burua bidegabekeriaz kaltetutzat hartu literatura-, arte-, zientzia-lanen edo antzeko lanen egileak, edo modu profesionalean jendaurreko ikuskizunetan diharduten pertsonak, lan horien kritika horien egikaritzan adieraziak edo aipatuak direnean, baldin eta kritika:

a) interesdunen jendaurreko jarduerari lotzen bazaio edo arte- edo zientzia-balioespenari lotzen bazaio, eta

b) lege honetan aitortzen diren printzipio eta eskubideen errespetuaren barruan eginda badago.

2. Adierazpen-askatasunaren bermeen esparruan, pertsona hauek ere ezin izango dute euren burua bidegabekeriaz kaltetutzat hartu: edozein izaeratako jarduera publikoa egiten dutenak edo egin dutenek, baldin eta adierazpena edo aipamena jarduera horri badagokio eta lege honetan aitortzen diren printzipio eta eskubideen errespetuaren barruan eginda badago.

28. artikulua

Ihardespena argitzearen edo zuzenketaren gaiari lotu beharko zaio, eta horren zabalkundea doan egingo da.

29. artikulua

Ihardespen-eskabidea, hala behar izanez gero, haren oinarri den dokumentazioarekin batera, haren zabalkundea egin behar duen hedabidearen zuzendariari bidaliko zaio.

Ihardespena zabaldu beharko da bera hedabidearen zuzendariak jasotzen duen egunaren biharamunean, baldin eta gai den informazioa edo iritzia eguneroko espazio batean zabaldu bada, edo hurrengo zazpi egunen barruan bestelako kasuetan.

30. artikulua

1. Ihardespena sartu beharko da informazioa edo iritzia zabaldu zen espazio berean, baldin eta hori maiztasun erregularreko informazio-espazio batean zabaldu bazen. Gainerako kasuetan, ihardespena sartuko da adierazpena edo aipamena egin zen espazioaren antzeko bat zabaldu aurretik.

2. Aurrekoa ezertan galarazi gabe, ihardespena sorrarazi zuen iritzia edo informazioa informaziokoa ez den espazio batean eman bada, eta, edozelan ere, iritziak telebistako edo irratiko informazio-profesionalenak ez direnean, ukituak eskatu ahal izango du ihardespena espazioaren haren antzeko batean irakur dadila. Edozelan ere, hedabidearen zuzendariaren edo Administrazio Kontseiluaren ebazpena lotuko zaie hedabidearen izaeratik eratortzen diren eskakizunei eta programazioaren beharrizan objektiboei.

31. artikulua

Ihardespen-eskubidearen egikaritza iraungiko da, baldin eta informazioa edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egikaritzen ez bada:

1. Emankizunaren hedapeneko biztanleguneetako egoiliarrak direnean, zazpi egun natural.

2. Estatuaren penintsulako beste zona batzuetako egoiliarrak direnean, hamabost egun natural.

3. Estatuaren penintsulatik kanpoko lurraldeetako edo atzerriko egoiliarrak direnean, hogeita hamar egun natural.

32. artikulua

1. Hedabidearen zuzendariak ihardespena ukatzen badu, ukatzearen aurkako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio Kontseiluari bost eguneko epearen barruan; Kontseiluak, berriz, hiru eguneko epearen barruan, gehienez, ebatzi beharko du, administrazio-bideari amaiera emanez. Ukatzeak jakinarazi beharko dira.

2. Administrazio Kontseiluari errekurtsoa jartzeko epea kontatuko da ukatzea jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, eta, nolanahi ere, 32. artikuluan aipatutako epeak bukatutakoan.

3. Administrazio Kontseiluaren ebazpena ihardespena sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31. artikuluan ezarritako irizpideen arabera zabaldu beharko da

4. Administrazio Kontseiluaren ebazpena ukatzailea bada, haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

33. artikulua

Ukatzea arrazoitua izango da, eta honako arrazoi hauek baino ezingo ditu oinarri izan:

a) Idazkiaren edukia ez mugatzea hura sorrarazi zuten aipamenak edo esanak argitzera.

b) Ihardespenaren edukiak haustea indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ezartzen dituen mugak.

c) Ihardespen-eskubidea egikaritzeko modua nabarmen bidegabea izatea.

d) Informazioaren edo iritziaren ihardespena horretarako legitimazioa dutenek egina izatea puntu beren gainean, lege honen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera.

e) Informazioa edo iritzia komunikabideak berez eta eskatzen den modu berean edo antzekoan argitua izatea.

f) 28. artikuluak aipatzen dituen inguruabarretako bat gertatzea.

34. artikulua

Eskubide honen egikaritzak ez ditu galarazten ustez egindako kalteengatik jar daitezkeen akzio penal edo zibilak.

VI. KAPITULUA
Kudeaketa-moduak

1. atala
Kudeaketa publikoa

35. artikulua

1. Euskal Irrati-Telebistaren zerbitzu publikoen kudeaketa lege honetako xedapenek eraenduko dute, eta ezartzen diren zerbitzu komunak atxikiz egingo da kudeaketa hori.

2. Ente publikoaren gobernu-organoek hartzen dituzten erabakien eta horiei darizkien uzien ardura izango du kasuan-kasuan eskumena duen jurisdikzioak, gobernu-bidean aurretik ezein erreklamaziorik jarri behar izan barik.

36. artikulua

1. Ente publikoaren organigramari eta horren aldaketei buruz Administrazio Kontseiluak txostena eman beharko du nahitaez, eta haren erabakia loteslea izango da zuzendari nagusiarentzat.

2. Ezingo da zuzendaritzako langilerik izendatu behar bezala onetsitako organigraman ez dauden lanpostuetarako.

2. atala
Merkataritza-kudeaketa

37. artikulua

Irrati-telebistako zerbitzuak kudeatuko dira horretarako sortzen diren sozietate publikoen bitartez.

38. artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen sozietateen kapitala oso-osorik Autonomia Erkidegoak harpidetuko du, erabat ente publikoarena izango da, eta ezingo da besterendu, hipotekatu, kargatu, pignoratu edo kostu bidezko edo doako ezein formatan laga.

39. artikulua

Ente publikoak irrati-difusioko irrati-etxeak eskuratu ahal izateko, maiztasun eta potentzien administrazio-emakidaren titulartasunean subrogatu beharko du.

40. artikulua[480]

1. Entea eratuta, ente publikoko zuzendari nagusiak sozietate publikoen zuzendariak izendatu ahal izango ditu, lege honen 9.1 b) artikuluan xedatutakoa betetzeko.

2. Sozietate publikoen zuzendariak edo, hala badagokio, ente publikoaren zuzendari nagusia izango dira haien administratzaile bakarrak, eta sozietate anonimoen legeria orokorrean administratzaile horientzat ezarritako ahalmenak izango dituzte eta hartan ezarritako baldintzak bete.

3. Sozietate publikoen zuzendariek eta haietan organikoki sartuta dauden hedabideen zuzendariek izango dituzte ente publikoaren zuzendari nagusiarentzat ezarritako bateraezintasun berdinak.

41. artikulua

1. Jaurlaritzak, zuzendari nagusiaren proposamenez, eta Administrazio Kontseiluarekin elkar hartuta, eskumendeko sozietateak sortu ahal izango ditu, kudeaketa eraginkorragoa bermatzeko.

2. Sortzen diren eskumeneko sozietateak, betiere, kapital publikokoak izango dira, eta aurreko artikuluetan aipatutako araubide juridikoaren mendean egongo dira.

VII. KAPITULUA
Aurrekontuak eta finantzaketa

42. artikulua

“Euskal Irrati-Telebista” entearen aurrekontua lege honi eta Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuen Lege Orokorrari lotuko zaie.

43. artikulua

Sozietate publiko bakoitzak bere aurrekontu bereziak izango ditu, horiek Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrei erantsiko zaizkie, eta Legebiltzarrak onetsi beharko ditu.

Lege honen 42. artikuluaren babespean sortzen diren eskumendeko sozietateek aurrekontu-araubide bera izango dute.

Aurrekontuak egin eta kudeatuko dira aurrekontu-orekaren printzipioaren mendean.

44. artikulua

“Euskal Irrati-Telebista” entearen aurrekontua eta sozietate kudeatzaile eta filialen aurrekontuak ezertan galarazi gabe, aurrekontu kontsolidatu bat ezarriko da, bai behin-behineko edo behin betiko mentsak saihesteko, bai ments horiek aurrekontu kontsolidatu honetan sartuta dauden erakundeen superabitaz estali ahal izateko.

45. artikulua

“Euskal Irrati-Telebista” entea eta beraren zerbitzuen sozietate publiko kudeatzaileak finantzatuko dira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan eta egiten diren jardueren diru-sarrera eta etekinen bitartez.

46. artikulua[481]

1. “Euskal Irrati-Telebista” entearen ondarea eta sozietate publiko kudeatzaileena, ondorio guztietarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarean sartuta geldituko dira, eta jabari publikokotzat hartuko dira, bakoitzari dagokion zerbitzu publikoari lotutako ondare gisa. Salbuetsita egongo da edonolako tributu edo kargetatik.

2. Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren ondarea, Euskadiko ondarean txertatuta egonik, lege honetan ezarritakoak eta Euskadiko ondarea arautzen duen legeriak xedatutakoak eraenduko dute, honako berezitasun hauek ere aintzakotzat hartuta:

a) Nolanahi den ere, Euskal Irrati-Telebista ente publikoari dagozkio enteak berak sortutako edo eskuratutako ondasun higigarriak, jabetza gorpuzgabeak eta enpresa-ondarea eskuratzeko, kudeatzeko, administratzeko, ustiatzeko eta besterentzeko titulartasuna eta eskumenak.

b) Enteak zuzenbide pribatuaren arabera ustiatu, errentan eman edo laga ahal izango ditu programak ekoizteko instalazioak, haiei lotutako ondasun higigarriak eta haietatik sortutako programak eta azpiproduktuak.

c) Gobernu Kontseiluak dekretu bidez ezarri ahal izango ditu prozedura-arauak eta entearen organoei eskumenak esleitzeko arauak, zuzenbide pribatuari lotutako prozesu-jardunak egikaritzeko, era horretara publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun eta kudeaketaren errentagarritasunaren printzipioak bermatuta gera daitezen.

VIII. KAPITULUA

47. artikulua[482]

1. Lan-legerian xedatutakoak eraenduko ditu ente publikoko eta beraren sozietateetako langileak.

2. Ente publikorako eta beraren sozietateetarako langileak hautatuko dira deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen arabera.

3. Administrazio Kontseiluko kide izateak ez du, inoiz ere, ente publikoarekiko eta beraren sozietateekiko lan-eskubiderik sorraraziko.

48. artikulua

1. Zuzendari, errejidore, langile, gidoilari, ekoizle, aurkezle gisa edo jendaurrerako programetan antzeko postuetan diharduten ente publikoko langileak 41. artikuluak aipatzen dituen bateraezintasunen mende egongo dira, eta ezingo dute jarduera berdina edo antzekoa egin, izan ordainpekoa izan ordaingabea, lokal publikoetan. Jendaurrean programak edo jardunak noizbehinka aurkeztea bateraezintasun horretatik kanpo gelditzen da.

2. Erosketa- edo kontratazio-zerbitzuetako langile teknikoak edo zerbitzu horiek hobeto kudeatzeko sor daitezkeen eskumendeko sozietateetako teknikariak ere 41. artikuluko bateraezintasun-araubidearen mendean egongo dira.

3. Ente publikoaren edo beraren sozietateen plantillan langile finko gisa sartuz gero, egoera hori bateraezina izango da ordu berean besterentzako beste edozein jarduera ordaindu egitearekin.

Lehenengo xedapen gehigarria

“Radio Vitoria, SA” sozietate publikoa “Euskal Irrati-Telebista” ente publikoaren barruan sartzen da.

Bigarren xedapen gehigarria

Ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau erregelamendu bidez garatzeko, hura indarrean jartzen denetik sei hilabeterainoko epean.

Azken xedapena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


8.2.3. 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa[483]

Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoen esku jartzen dute euskararen erabilera normalizatzera eta garatzera bideratutako neurriak hartzea, bere bi ikuspegiak kontuan hartuz: bai euskal herriaren kultura-ondarearen funtsezko osagai denez eta bai, gaztelaniarekin batera, Autonomia Erkidegoko lurraldean erabilera ofizialeko hizkuntza denez.

Horretaz, bada, euskara gure Erkidegoaren nortasunaren ezaugarri nabarmenena eta objektiboena dela ezagutzen dugu eta, euskara jakinez eta erabiliz, gizakiak erkidegoan bete-betean txertatzeko tresna dela.

Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa izateak eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizial izateak, arrazoi bat ala beste dela-eta euskara erabili ezin duten herritarren eskubideei inongo kalterik ez diete ekarri behar, inondik inora, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluaren 3. zenbakian propio esaten denarekin bat.

Hizkuntza Euskal Herriko herritar guztien integrazio-tresna gisa aitortuz gero, euskal herritarrek hizkuntza arloan dituzten eskubideak lege-ordenamenduan jasotzeari ekin behar zaio eta, bereziki, hizkuntza ofizial bietako edozeinetan hitz egitekoa eta Euskal Herria gordailu duen kultura-ondarearen funtsezko zati den aldetik gure hizkuntzari zor zaion babesaren ziurtasuna.

Legearen oinarri diren printzipio orokorretatik abiatuta, atariko tituluak euskara Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren hizkuntza propio gisa aitortzen du, eta euskara eta gaztelania haren lurraldean hizkuntza ofizial gisa. Titulu berean hizkuntza-arrazoiengatiko diskriminazioa galarazten da.

Lehen tituluak hizkuntzaren alorreko herritarren eskubideak eta botere publikoen betebeharrak ukitzen ditu.

Bigarren tituluak botere publikoen jarduera arautzen du. Lehen kapituluak euskararen erabilera Administrazio Publikoan aipatzen du eta bertan Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen da. Erregistro publikoetan dokumentuak inskribatzea ere arautzen da eta agintzen da arau-xedapen zein administrazio-ebazpen eta -egintza orok bi hizkuntzetan idatzita egon beharko duela argitaratzeko, jakinarazpen eta adierazpenak bezala. Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiei ahalmena ematen zaie beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izateko. Autonomia Erkidegoko herrien eta, oro har, toponimo guztien izen ofizialak finkatzeko eskumena Jaurlaritzari, lurralde historikoetako foru-organoei edota toki-korporazioei aitortzen zaie. Bide-seinale eta mezuak nola idatzi arautzen da. Bi hizkuntza ofizialen arteko zinpeko itzultzaile titulua lortzeko eta emateko baldintzak arautzeko ahalmena Jaurlaritzari ematen zaio eta, halaber, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala sortzekoa. Botere publikoek erabili beharreko inprimaki edo idazki-eredu ofizial guztiek bi hizkuntzetan egon beharko dutela zehazten da, eta baita Euskal Herritik abiatzen diren garraio publikoko zerbitzu guztietan ere. Administrazio Publikoari atxikitako langileria gero eta euskaldunagotzeko neurriak aurreikusten dira.

Bigarren kapituluak euskararen erabilera irakaskuntzan arautzen du. Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea eta aukeratu ez duen hizkuntza ofizialaren derrigortasuna arautzen da. Irakatsi beharreko hizkuntza-ereduak finkatzeko ardura Jaurlaritzari ematen zaio, eta baita ikasleek bi hizkuntza ofizialak benetan menderatzera bideratutako neurriak hartzea ere eta ikasketa-planen egokitzapena. Irakasleen prestakuntzari dagokionez, irakasleek euskara eta gaztelania erabat menderatu ditzaten beren ikasketa-planak egokituko dira. Euskararen irakaskuntzan salbuespen posibleak ere aurreikusten dira.

Hirugarren kapituluak euskararen erabilera hedabideetan arautzen du, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea aitortuz. Jaurlaritzari egozten dio euskara Autonomia Erkidegoko hedabideetan sustatzeko ardura eta Espainiako Irrati-Telebistan bultzatzekoa eta euskararen erabilera bultzatu eta babesteko neurriak hartzea irratian, egunkari eta aldizkarietan, irudiaren eta soinuaren grabazioetan eta abarretan.

Laugarren kapituluak euskararen gizarte-erabilera eta beste zenbait alderdi instituzional ukitzen ditu; helduen euskalduntzea eta alfabetatzea eta hainbat alorretan euskararen erabilera bultzatzeko ardura Jaurlaritzari egozten dio eta lege honen aplikazioa eta garapena bateratzeko Jaurlaritzak topagune bat sortuko duela aurreikusten du.

Bosgarren kapituluan Jaurlaritzari egozten zaio euskararen batasuna eta normalizazioa begiratzea, hizkuntza ofizial komun denez.

Xedapen gehigarriak Jaurlaritzari egozten dio Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo jardunik, euskararekin loturiko lana egiten duten instituzio edo botereekiko harremanak bideratzea.

Xedapen iragankorrak gaur egungo egoeratik lege hau bete-betean aplikatu eta garatu ahal izan daitezen egoerara zubi egiten du, legearen espiritua beste lege eta araudietan gatzatu artean arau-hutsunerik egon ez dadin.

Legeak xedapen indargabetzailea eta azken xedapen bat ere baditu, non eta esku ematen zaion Jaurlaritzari legea erregelamendu-mailan garatzeko.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua

Euskararen eta gaztelaniaren erabilera lege honetan xedatutakoari eta lege hau garatzeko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak ematen dituzten gainerako xedapenei lotuko zaie Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurraldean.

2. artikulua

Euskara da Euskal Herriko hizkuntza propioa.

3. artikulua

Euskara eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan.

4. artikulua

Botere publikoek Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin zainduko dute eta neurri egokiak hartuko dituzte.

LEHEN TITULUA

KAPITULU BAKARRA
Herritarren eskubideak eta botere publikoen betebeharrak hizkuntzaren alorrean

5. artikulua

1. Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, bai ahoz eta bai idatziz.

2. Euskal Herriko herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:

a) Administrazioarekin edota Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein organismo edo erakunderekin harremanak euskaraz zein gaztelaniaz izateko eskubidea, ahoz nahiz idatziz.

b) Irakaskuntza hizkuntza ofizial biotan izateko eskubidea.

c) Aldizkariak eta irrati-telebistetako eta beste hedabideetako emanaldiak euskaraz jasotzeko eskubidea.

d) Lanbide-jarduerak, langintza, politikagintza eta sindikatu-jarduera euskaraz egiteko eskubidea.

e) Edozein bilkuratan euskaraz mintzatzeko eskubidea.

3. Botere publikoek eskubide hauen erabilera ziurtatuko dute Autonomia Erkidegoko lurraldean, eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen.

II. TITULUA
Botere publikoen jarduera

I. KAPITULUA
Euskararen erabilera Administrazio Publikoan Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan

6. artikulua

1. Herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoko lurraldean, Administrazio Publikoarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta beren aukerako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.

Horretarako, neurri egokiak hartuko dira eta beharrezko bitartekoak bideratuko eskubide hori arian-arian gauzatu dadin bermatzeko.

2. Pertsona batek baino gehiagok esku hartzen duen espediente edo prozeduretan, alde biek adostasunez erabakitzen duten hizkuntza erabiliko dute botere publikoek. Adostasunik ez badago, espedienteari edo prozedurari hasiera eman dion pertsonak aukeratutakoa erabiliko da, betiere, bakoitzak nahi duen hizkuntzan informazioa jasotzeko duen eskubidea gorabehera[484].

7. artikulua

1. Autonomia Erkidegoaren mendeko erregistro publikoetan, direla Jaurlaritzarenak, beraren ente autonomoenak, foru-administrazioenak, toki-administrazioenak edota besterenak, dokumentuak inskribatzea dokumentuok idatzita dauden hizkuntza ofizialean egingo da.

2. Autonomia Erkidegoaren mendeko ez diren erregistro publikoetan, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko du, eskumena duten organoekin elkar hartuta.

3. Inskripziook erakusteko nahiz ziurtagiriak luzatzeko, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetarako itzulpena ziurtatuko da.

8. artikulua

1. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-aginteek emandako xedapen arauemaile zein ebazpen ofizial orok bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du zabalkunde ofiziala egiteko. Eusko Jaurlaritzan prestatzen diren xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia txertatzeko, nahitaezko aholkularitza-txosten bat eman behar da, eta, haren bitartez, izapidetzen ari den xedapenaren eremu objektiboan euskararen erabilera normalizatzera zuzendutako neurriak proposatuko dira. Halaber, hizkuntza-gaietan indarrean dagoen araudiarekiko egokitasuna baloratuko da, bestelako organo txostengileei dagozkien zereginei kalterik egin gabe.[485]

2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kokatutako botere publikoek esku hartzen duten egintza guztiek eta baita Administrazioaren jakinarazpen eta adierazpenek ere bi hizkuntzetan idatzita egon beharko dute, salbu eta interesdun partikularrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat berariaz erabiltzea aukeratzen badute.

3. Aurrekoan agindutakoa gorabehera, botere publikoek euskara bakarrik erabili ahal izango dute toki-administrazioaren eremuan baldin eta, udalerriaren ezaugarri soziolinguistikoak direla-eta, herritarren eskubideak kaltetzen ez badira.[486]

9. artikulua

1. Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska dakiekeela.

2. Euskaraz aurkeztutako idazki eta agiriak, eta baita epaile-jardunak, balio eta eragin-indar osokoak izango dira.

3. Eusko Jaurlaritzak, dagokien organoekin elkar hartuta, Euskal Herriko Justizia Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko du.

10. artikulua

1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde, udalerri, biztanlegune, geografia-gorabehera, hiribide eta, oro har, toponimo guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, lurralde historikoetako foru-organoek edota toki-korporazioek finkatuko dituzte, zeinak bere eskumenen eremuan eta, betiere, jatorrizko izen euskaldun, erromantze ala gaztelaniazkoa errespetatuz, hizkuntza bakoitzari dagokion idazkera akademikoarekin.

Aurreko paragrafoan aipatutako izen ofizialei buruzko gatazka pizten bada toki-korporazioen eta Eusko Jaurlaritzaren artean, Eusko Jaurlaritzak ebatziko du Euskaltzaindiari iritzia eskatu ondoren.

2. Kale-bideetan jarritako bide-seinale eta mezuak bi hizkuntzetan idatzita egongo dira, betiere nazioarteko arauak errespetatuz eta erabiltzaileentzako ulergarritasun- eta segurtasun-eskakizunak betez.

3. Bi izenok zeharo desberdinak badira, biak izango dira ofizial, besteak beste, bide-seinaleetarako.

11. artikulua

Euskal Herritik abiatzen diren garraio publikoko zerbitzu guztietan inprimakiak, iragarkiak eta herritarrentzako mezuak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

12. artikulua

1. Jaurlaritzak bi hizkuntza ofizialen arteko zinpeko itzultzaile titulua lortzeko eta emateko baldintzak arautuko ditu.[487]

2. Halaber, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala sortuko du, Autonomia Erkidegoko herritarrentzat eta erakunde publikoentzat lan egingo duena, itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetza juridikoa ziurtatzeko.

13. artikulua

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan botere publikoek erabili beharreko inprimaki edo idazki-eredu ofizial guztiek bi hizkuntzetan egon beharko dute.

14. artikulua

1. Lege honen 6. artikuluan aitortutako eskubideak gauzatzeko, botere publikoek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan Administrazio Publikoari atxikitako langileria gero eta euskaldunagotzeko neurriak hartuko dituzte.

2. Botere publikoek finkatuko dute zein lanpostutarako izango den nahitaezko bi hizkuntzak jakitea.

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuko Administrazioko gainerako lanpostuetara sartzeko egiten diren hautaprobetan hizkuntza ofizialen ezagutza-maila hartuko da kontuan merezimendu gisa, besteak beste. Administrazioak finkatuko du lanpostu-maila bakoitzerako zein pisu izango duen.

II. KAPITULUA
Euskararen erabilera irakaskuntzan

15. artikulua

Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea irakasmaila guztietan.

Horretarako, Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak neurri aproposak hartuko dituzte Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko irakaskuntzan elebitasuna gero eta orokorragoa izan dadin.

16. artikulua

1. Unibertsitate-hezkuntza hasteraino egiten diren ikasketetan nahitaezkoa izango da ikasketok hartzeko guraso edo kuradoreak edota, hala denean, ikasleak berak, aukeratu ez duen hizkuntza ofiziala irakastea.

2. Dena den, Jaurlaritzak ikastetxe bakoitzean irakatsi beharreko hizkuntza-ereduak finkatuko ditu, guraso-kuradoreen nahia eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan.

3. Ikasketa arautuak Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean irakasten duten diru publikoz lagundutako ikastetxe pribatuek euskara eta gaztelania irakatsiko dituzte nahitaezko ikasgai gisa.

17. artikulua

Jaurlaritzak, nahitaezko ikastaldia bukatzerakoan ikasleek, aukera berdinetan, bi hizkuntza ofizialak benetan erabiltzeko adina menderatuko dituztela ziurtatzera bideratutako neurri guztiak hartuko ditu; halaber, euskal giroa ziurtatuko du, euskara ikastetxeetako barne- nahiz kanpo-jardueretan eta administrazio-jardun eta -dokumentuetan ohiko tresna bihurtuz.

18. artikulua

Ikasketa-planak 15., 16. eta 17. artikuluetan finkatutako helburuei egokituko zaizkie.

19. artikulua

Irakasleen prestakuntzarako unibertsitate-eskolek beren ikasketa-planak egokituko dituzte, irakasleek euskara eta gaztelania erabat menderatu ditzaten, nork bere espezialitatearen eskakizunen arabera.

20. artikulua

1. Jaurlaritzak, euskarazko irakaskuntzarako eskubidea gauzatzeko, irakasleria gero eta euskaldunagoa lortzeko bitartekoak jarriko ditu.

2. Halaber, lege honen 15. eta 16. artikuluetan aurreikusitakoa betetze aldera, euskara jakitea zein irakaspostu edo ikasgelatarako izango den nahitaezko zehaztuko du.

21. artikulua

OHOko ikasketak Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpo hasita dituzten ikasleak edota beren ohiko bizilekua Autonomia Erkidegoan ez dutela behar bezala egiaztatzen dutenak, euskara ikastetik salbuetsita gera daitezke, horretarako finkatuko den prozedurari jarraituz.

III. KAPITULUA
Euskararen erabilera hedabideetan

22. artikulua

Herritar guztiei aitortzen zaie gizarte-hedabideen aldetik euskaraz zein gaztelaniaz informatuak izateko eskubidea.

Horretarako, hedabideetan euskararen presentzia areagotzera bideratutako neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak, hizkuntza ofizial bien erabilera arian-arian berdintzeraino.

23. artikulua

Jaurlaritzak, aurreko artikuluan ezarritako bi hizkuntzen arteko berdintasuna ziurtatze aldera, Autonomia Erkidegoko hedabideetan euskara lehentasunez erabili dadin bultzatuko du.

24. artikulua

Jaurlaritzak hizkuntza-normalizazioa bultzatuko du Espainiako Irrati-Telebistaren emanaldi-zentroetan, euskarak, Euskal Herriko hizkuntza propioa denez, behar duen presentzia izan dezan.

25. artikulua

Jaurlaritzak, 22. artikuluan aitortutako eskubidea arian-arian bermatzeko, euskararen erabilera bultzatu eta babesteko neurriak hartuko ditu eta, nolanahi ere, honako hauetan hedatu eta benetan erabiltzea ahalbidetuz:

-irratian,

-egunkari eta aldizkarietan,

-zineman,

-antzerki eta ikuskizunetan,

-irudiaren eta soinuaren grabazioetan.

Horretarako, gaiok ukitu eta arautzen dituzten legeetan titulu apropos bana garatuko da.

IV. KAPITULUA
Euskararen gizarte-erabilera eta beste zenbait alderdi instituzional

26. artikulua

Euskal botere publikoek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko, herritarrek salerosketako, kulturako, elkarteetako, kiroletako, erlijiozko edota beste edozein motatako jarduera guztiak euskaraz garatu ahal izan ditzaten.

27. artikulua

1. Euskal botere publikoek euskararen erabilera sustatuko dute publizitatean.

2. Halaber, euskal giroa eta euskara errotulazioan erabiltzea bultzatuko dute, era guztietako erakunde komertzial, atsedenerako, kulturarako zein ofizialtasunik gabeko elkarteetan.

28. artikulua

Jaurlaritzak helduen euskalduntzea eta euskaldunen alfabetatzea bultzatuko ditu, horretarako ente publiko bat sortuz. Eusko Legebiltzarraren lege batek finkatuko du horretarako araubidea.

29. artikulua

Jaurlaritzak, euskararen erabileraren normalizazioa ahalbidetzeko, lege hau gauzatu eta garatze aldera instituzio guztien lanak eta ahaleginak aztertu, bideratu eta bateratzea helburu izango duen topagune bat sortuko du.

V. KAPITULUA
Euskararen erabilera hizkuntza idatzi ofizial gisa

30. artikulua

Jaurlaritzak euskararen batasuna eta normalizazioa begiratuko ditu, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurralde osoan idatzizko hizkuntza ofizial komun denez, Euskal Herriaren kultura-ondarearen funtsezko zati diren euskalkiei bizirik diren tokietan zor zaien errespetua gorabehera.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Jaurlaritzak, bere eskumenen eremuan, Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo jardunik, euskararen ikerketan, babesean eta sustapenean lan egiten duten instituzio edo botereekiko kultura harremanak bideratuko ditu.

Bigarrena.— Jaurlaritzak, Euskal Herriko plangintza soziolinguistikorako mapa egingo du eta aldian-aldian berraztertuko, Eusko Legebiltzarrari jakinarazi ondoren.

Hirugarrena.— Eusko Jaurlaritzak, horretarako eskumena duten organoekin elkar hartuta, euskararen erabilera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Estatuaren Administrazioan arian-arian normalizatzeko neurriak hartzea bultzatuko du, lege honen 6., 8., 11., 13. eta 14. artikuluetan araututakoetan.

Xedapen iragankorrak

Lehenengoa.— Lege hau indarrean jarri aurretik administrazio publikoetan hasita dauden prozedura eta espediente guztiek hasi ziren hizkuntzan jarraituko dute amaitu arte.

Bigarrena.— Jaurlaritzak, tokian tokiko botere publikoek eskaturik eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa bereziki kontuan hartuz, aldi baterako salbuetsi ahal izango du, bere eskumenen eremuan, lege honen artikuluen aplikazioa, betiere Konstituzioaren edo Estatutuaren aginduz nahitaezkoak ez badira.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapena

Lege hau garatu eta gauzatzeko beharrezko diren erregelamendu-mailako xedapenak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean lege hau.


8.2.4. 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, “Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzkoa”[488][489]

ZIOEN AZALPENA

Pertsonak administrazio publiko guztien funtsezko osagaia da. Baieztapen horrek, administrazio guztiei modu orokorrean aplikatzeaz gain, garrantzi berezia dauka Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

Euskal Herriak autogobernua lortzeak eta administrazio autonomo berria sortzeak ezinbesteko baldintza bihurtzen dute prozesu autonomikoaren zerbitzuko langileak, kalifikazio eta eraginkortasun tekniko handiena dutenak, aukeratu eta prestatzea.

Autonomia Administrazioarekin batean, Euskadiko lurralde historikoek eta udalek ere helburu berdinak dituzte euren funtzionarioen trebakuntza teknikoari eta prestakuntzari buruzkoetan. Eraginkortasun-eskakizun horiei batu behar zaie Euskal Herriko administrazio guzti-guztiek duten ezinbesteko beharrizana, nola den funtzio publikoaren euskalduntze sakona lortzekoa. Beharrizan eta interes horiek batera suertatu dira, eta batze horri presako ataza hau erantsi behar zaio: gure herriaren berezitasun juridiko eta ekonomikoen ikerketa zientifikoa sustatzekoa; bada, horrek guztiak justifikatzen du Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzea, eta, gure ustez, institutu horrek giltzarri izan behar du Euskadiko administrazio publiko guztien eraikuntzan.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabosteko erabaki batez sortu zen, Administrazio Publikoaren langileen prestakuntza-beharrizanei aurre egiteko aurreautonomiaren garaian, eta haren estatutuak mila bederatziehun eta laurogeiko otsailaren hogeita seian onetsi ziren (Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala, 37. zk.). Garai hartan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren orduko eskumen murritzen arabera, bera fundatu zen nortasun juridikoa emango zion lege formal baten babesik gabe, eta hutsune hori da lege honek zuzendu nahi duena. Ildo horretatik, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, administrazio publikoko beste institutu ospetsu batzuen lorratzei jarraituz, organismo autonomo legez eratzen da, nortasun juridikoa duena, Lehendakaritza Sailari atxikia dena, eta eginkizun-eremu legez Euskadiko Autonomia Erkidego osorainokoa duena. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legearen funtsezko lerroek oinarrizko alderdi hauek dituzte:

Lehenengo eta behin, funtzionarioak aukeratzea du legeak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren xedeetako bat. Horri dagokionez, lege-testuaren 4.1 artikuluaren idazkerak salbu utzi nahi ditu, bai Autonomia Erkidegoak funtzio publikoaren arloan dituen eskumenei eragin diezaieketen estatuaren arauak, bai Lurralde Historikoen Legearen eta Euskal Herriko Toki Araubidearen Legearen etorkizuneko lege-testuak. Horien edukia dena dela, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak beti aukeratu ahal izango ditu funtzionarioak, lege horiek eskudantzia hori ematen diotenean, bai eta aukeraketa hori egin ahal izango du eskuordetzaz edo beste administrazio publiko batekin egindako hitzarmenaz.

Bigarrenez, organismo autonomoa denez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak bere aurrekontua izango du, berari dagozkion eginkizunak bete ahal izateko.

Oinarrizko printzipio horien gainean, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legeak institutu hau arautzen du, eta berak Euskal Herriko administrazio publiko osoaren mesedetan egiten duen lana funtsezkoa da.

I. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren araubide juridikoa

1. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzen da, Euskal Herriko administrazio publiko instituzionalaren baitan. Administrazio Publikoaren Euskal Institutua organismo autonomo administratibo gisa eratzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari atxikia da.

2. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak nortasun juridikoa du, eta badu behar besteko eskuarte bere xedeak betetzeko.

3. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak Gasteizen du bere egoitza.[490]

4. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren xedeak honako hauek dira:

1. Euskal Herriko Autonomia Administrazioak kontratatu beharreko funtzionarioak aukeratzea, alor horretan bere jarduketak Lehendakaritza Saileko zerbitzu eskudunekin koordinatuz.

2. Funtzionarioak aukeratzea, betiere beste administrazio publikoren batek edo ordenamendu juridikoak hori egitea ematen diotenean.

3. Euskal Herriko Autonomia Administrazioaren funtzionarioen edo kontratatuen prestakuntza eta hobekuntza, edo beste administrazio publikoren batek edo ordenamendu juridikoak hori egitea ematen diotenean.

4. Lankidetza sustatzea lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko Toki Administrazioko gainerako erakundeekin, horien langileen prestakuntzan eta hobekuntzan.

5. Administrazio Publikoan euskara sartu, zabaldu eta aplikatu, eta normalizatzea, bai eta administrazio-hizkera finkatzea ere, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legean xedatutakoa betetzeko.

6. Euskal Herriko administrazio publikoen berezitasun juridiko, finantzario eta estatistikoak ikertu, irakatsi eta zabaltzea.

7. Euskal Herriko administrazioetan administrazioaren zientzia ikertu, irakatsi eta zabaldu, eta ezartzea.

8. Trukeak eta hitzarmenak ezartzea Espainiako edo atzerriko antzeko erakundeekin.

5. artikulua

Bere xedeak betetzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak honako hauek egin ahal izango ditu:

1. Komenigarri irizten dien atalak, sailak edo zerbitzuak antolatzea.

2. Pertsona kualifikatuen lankidetza eskatzea, ikastorduak, mintegiak, hitzaldiak emateko edo lan berezi eta zientifikoak egiteko.

6. artikulua

Institutuak diplomak eta ziurtagiriak emango ditu; agiriok, egokiera denean, merezimenduak izan ahalko dira lehiaketetan, oposizioetan eta langileak aukeratzeko dauden gainerako moduetan, bai eta administrazio-karrerako igoeran ere.

7. artikulua

Autonomia Erkidegoko instituzioek Administrazio Publikoaren Euskal Institutura jo ahal izango dute hauxe eskatzeko: Euskal Herriko administrazio publikoen egituratze eta hobekuntzari buruzko aholkularitza, kontsulta eta arauen prestatzea.

II. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren antolaketa

8. artikulua

Institutuaren gobernu-organoak honako hauek dira:

a) Patronatuaren Kontseilua.

b) Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria.

9. artikulua

Honako hauek izango dira Patronatuaren Kontseiluko kideak:

Patronatuburua: Lehendakaritzako sailburua.

Patronatuburuordea: Toki Administrazioko sailburuordea.

Patronatukideak: lurralde historikoetako ahaldun nagusiak; Administrazio Autonomoaren lurralde historiko bakoitzeko ordezkari bat; Euskal Herriko Toki Administrazioaren lurralde historiko bakoitzeko ordezkari bat; Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila duena, eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko idazkari nagusiak idazkari legez jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

Patronatuaren Kontseiluaren erabakien araubidea izango da Administrazio Prozeduraren Legearen I. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa izango da.

10. artikulua

Honako hauek izango ditu Patronatuaren Kontseiluaren eginkizun propioak: Institutuaren garapen-plan orokorra onestea; hitzarmenak onestea Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalarekin, Toki Administrazioaren Institutu Nazionalarekin, unibertsitateekin edo antzeko instituzioekin; urteko memoria, ikasketa-plana, tituluak eta langileak hobetzeko eta aukeratzeko sistemak onestea; aurrekontuaren aurreproiektua onestea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari bidaltzeko, eta Institutuaren artezkaritzako gainerako gaiak.

11. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria Jaurlaritzaren dekretuz izendatu eta hala behar izanez gero kenduko da, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, Administrazio Publikoaren eremuan prestigio aitortua duten pertsonen artetik.

Kargu hori zuzendari-kategoriari dagokion langile-estatutuak eraenduko du, Jaurlaritza Legean ezarritakoaren arabera.

12. artikulua

Institutuko zuzendariak eskumen hauek ditu: ekintza guztien kudeaketa bateratu eta ordenatua, zerbitzuen zuzendaritza eta langileen burutza bereganatzea, eta bai Institutuaren ordezkaritza, ikasketa-planaren, tituluen, eta langileak hobetzeko eta aukeratzeko sistemak proposatzea, aurrekontuaren aurreproiektua idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak agintzea, eta Institutuko plantilla zuzentzea.

III. KAPITULUA
Eskuarte ekonomikoez

13. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak urtero aurrekontua propioa izango du, eta berau Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren barruan egongo da.

14. artikulua

Aurrekontuaren sarrera-egoerak baliabide hauek izango ditu:

1. Matrikula-eskubideak, titulu,-diploma, ziurtagiri eta zerbitzuak emateagatik sortzen diren gainerako eskubide edo tasak.

2. Institutuaren argitalpenen, iragarkien eta zerbitzu ordainduen etekina.

3. Edozein pertsona edo erakundek Institutuari egiten dizkioten dirulaguntzak, sorospenak eta emariak.

4. Beraren ondasunen errentak, Euskadiko Ondareari buruzko Legean xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Lehendakaritza Sailaren organo gisa eginkizunak egiten ziharduen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu egiten da, eta honen eskuarte pertsonal eta materialak sartuta geratuko dira lege honen bidez sortu den ente autonomoaren barruan.

Bigarrena.— Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, lege hau garatu eta exekutatzeko beharrezko diren erregelamendu-xedapenak.

Xedapen indargabetzailea

Euskal Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980ko otsailaren 26ko erabaki batez onetsitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen estatutua indargabetuta gelditzen da, eta bai 1980ko azaroaren 11ko Dekretua ere, lege honek ezarritakoaren aurkakoak diren neurrian.


8.2.5. 29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sorraraztekoa eta euskaltegiak arautzekoa[491]

ZIOEN AZALPENA

Helduen berreuskalduntzerako zerbitzu bat abian jartzeak bere baitan darama garrantzi handiko programa bat, zeinaren helburua baita benetan elebidun den biztanleria sendotzea, horri darizkion guztiekin, nola baita, azken finean, helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako prozesu luze-zabal baten hasiera.

Oro har, euskararen irakaskuntza helduei helaraztea da: funtzionarioei, unibertsitarioei, langileei, oraindik euren lehenengo lana eskuratu ez duten gazteei, etxekoandreei eta abarri; horrekin guztiarekin batera, ikerketa metodologikoak, ikus-entzunezkoak, koadroen prestakuntza eta gaikuntza eta abar dakartza, bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako tekniken ikerketa den gisa; eta hori guztia erakunde honen arabera bideratuko da: “HABE — Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sorrarazi eta Euskaltegiak araupetzea”.

Helduak berreuskalduntzeko prozesu osoak eskuarte ekonomikoak izan behar ditu, zertarako eta, ahal den neurrian, ekimen eta proiektu jakin batzuek, mota guztietako berreuskalduntze-mugimenduek, argitalpen-arloak eta euskararen normalizazio soziologikoak dituzten ezinbesteko beharrizanei aurre egiteko, baldin eta hizkuntza-instituzio gisa babes falta pairatzen badute.

Beste alde batetik, plan bat eratu da, zeinak, printzipio eta helburu gisa helduei bigarren hizkuntza bat —gure kasuan, euskara— irakatsi ahal izatera jotzen baitu; bada, planaren kontzepzioak berak berezitasun jakin batzuk ditu, eta berezitasunon arazoak ebatzi behar dira, proposatzen diren efektiboetatik ahalik eta etekinik handiena lortze aldera.

Proiektu honek arrakasta izango badu, honek izan behar du haren oinarria: irakaskuntza arautuan zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen diren egoera eta baldintza guztiak ezarri eta indarrean jartzea segurtatzen duen programa bat lortzea.

Ildo beretik, prozesu honek arautzen duen zerbitzuak hauek aurreikusten ditu: argitalpenak eta aldizkariak sortzea, eta bai Glotodidaktika Kabineteak sortzen dituen idatzizko eta ikus-entzunezko materiala argitaratu eta egitea, eta horrek guztiak euskara helduen artean sustatu eta zabaltzera jo behar du.

Euskarak, Euskal Herriaren kultura-ondare denez, Erkidego osoaren mailako plangintza orokor bat eskatzen du, Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikita dagoen ente batean bildu behar dena; edozelan ere, ente horretan parte hartu behar dute eta ordezkatuta egon behar dute ezarri beharreko programa komuna berronesten duten erakunde publikoek.

Edukiaren eta xedeen berezitasuna dela eta, euskaltegietako irakaskuntzak hezkuntza-sistema orokorretik aparteko gisa hartzen dira. Hori gorabehera, horien izaerak eta esangurak aplikazio-eremuan mailaz maila doakotasunera jotzea eskatzen dute.

Lau tituluk, xedapen gehigarri batek, xedapen iragankor batek eta azken xedapen bik osatzen dute lege-proiektu hau.

Lehenengo tituluak “Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Euskaltegiak Araupetzea”ren izaera eta eginkizunak ditu gai; bera sortzen du zuzenbide publikoko erakunde gisa, nortasun juridiko propioa duena eta Autonomia Erkidegoko Administraziotik independentea dena, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikia dena; eta eginkizun hauek esleitzen dizkio: euskara helduei irakastekoak, biztanleen berreuskalduntzearen eta alfabetatzearen sustapena, beraren xedeetarako metodoen ikerketaren sustapena, materialen sorkuntza eta argitalpena, euskalduntze programen aplikazioa, zentroen sustapena, euskalduntze-erakundeentzako laguntza eta abar.

Bigarren tituluak, berriz, Institutuaren gobernu-organoak ezartzen ditu: Patronatu Artezkaria, Kontseilu Akademikoa, lehendakaria eta zuzendari nagusia. Legeak, organo horien eta haien eginkizunak arautzen ditu.

Hirugarren titulua euskaltegiei buruzkoa da; euskaltegiok titulartasun publikokoak edo pribatukoak izan ahalko dira. Haien titulartasuna erabakitzen du; euskaltegi publikoetako zuzendariari eta idazkariari ematen zaizkien ahalmenak definitzen ditu eta horien izendapena arautzen du. Euskaltegi pribatuak homologatu gisa eta aske gisa sailkatzen ditu. Baita ere arautzen du zelan egin behar den inskripzioa Erregistroan, zelan bukatu behar diren jarduerak, zein diren dirulaguntzadun euskaltegi pribatuei ezartzen zaizkien eskakizunak, zein den erabili beharreko prozedura irakasleen lanpostu hutsak betetzeko, eta zein diren Hezkuntza eta Kultura Sailari eratxikitakoak. Baita ere aurreikusten da zein den euskaltegiei eman beharreko funts publikoen eta dirulaguntzen prozedura.

Laugarren tituluan organismo autonomoaren araubide ekonomikoa arautzen da; haren baliabideak izango dira haren titulartasuneko ondasunak eta atxikita dituenak, horien fruituak eta errentak, aurrekontuetan horretarako izendatzen diren kontsignazioak, aldundien, udalen eta abarren ekarpenak, haren jardueren diru-sarrerak eta abar.

Xedapen gehigarriak Institutuaren kontrol parlamentarioa aurreikusten du.

Xedapen iragankorrak hauek arautzen ditu: udal-euskaltegiak publiko bihurtzeko prozedura, HABEko irakasleen kidegoa sortzea eta euskaltegi pribatuen homologazioa; hori ez ezik, euskaltegi pribatuen titulartasuna aldatzeko prozeduraren arautzea aurreikusten da.

Azken xedapenetako lehenengoak baimena ematen dio Jaurlaritzari lege hau garatzeko, azken xedapenetako bigarrenak zehazten du noiz jarriko den indarrean lege hau.

I. TITULUA
Izaera eta eginkizunak

1. artikulua

“Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Euskaltegiak Araupetzea” sortzen da, zuzenbide publikoko erakunde gisa, nortasun juridiko propioa duena eta Autonomia Erkidegoko Administraziotik independentea dena; institutu horrek jardungo du gaitasun osoa duela bere xedeak betetzeko. Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikita egongo da organismo autonomo administratibo gisa.

2. artikulua

Honako hauek izango dira HABEren eginkizunak:

a) Euskara helduei irakastea, eta bai Euskal Herrian horien euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatu eta sustatzea ere, hizkuntza-politikaren arloan Jaurlaritzan eskumena duen organoak ematen dituen gidalerroen arabera.

b) Ikerketa sustatzea, eta xedeak betetzeko egokiak diren bide, metodo eta tresnak bilatzea.

c) Material pedagogiko-didaktikoak sortu eta argitaratzea.

d) Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko programak aplikatzea xede horiek betetzeko sortzen diren zentroetan.

e) Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko zentroen sorkuntza sustatzea, betiere ahaleginak eginez arrazoizko plangintza bat egiteko, eta irizpide soziolinguistikoak kontuan hartuz.

f) Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko atazak egiten dituzten erakunde publiko eta pribatuei laguntzea, eta bai plan berezietarako hitzarmenak sinatzea ere.

g) Hezkuntza eta Kultura Sailari proposamena egitea, euskaltegietan helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak gainditzen dituztenei gaitasun-ziurtagiriak edo diplomak eman dakizkien.

h) Oro har, bere eskumeneko gaietan organismo publiko eskudunek agintzen dizkioten mota guztietako jarduketak egitea.

II. TITULUA
HABEko gobernu-organoak

3. artikulua

HABEko gobernu-organoak honako hauek izango dira:

a) Patronatu Artezkaria.

b) Kontseilu Akademikoa.

c) Lehendakaria.

d) Zuzendari nagusia.

4. artikulua

Honako hauek izango dira HABEko Patronatu Artezkarikoak:

a) Lehendakaria: Hezkuntza eta Kulturako sailburua edo beraren eskuordea izango da, horretarako ematen zaizkion eskudantziekin.

b) Patronatukideak:

1. Hizkuntza-politikarako idazkaria.

2. Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundien ordezkari bana.

3. Hezkuntza eta Kultura Sailaren ordezkari bi, gutxienez zuzendari-maila izan eta sailburuak izendatutakoak direnak.

4. Euskaltzaindiaren ordezkari bat.

5. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat.

6. Euskaltegi publikoetako irakasleen artetik eta HABEko zerbitzu pedagogiko-didaktikoetara atxikitako gainerako langileen artetik hautatutako hiru ordezkari.

7. HABEko zuzendari nagusia, idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin baina botorik gabe.

5. artikulua

HABEko Patronatu Artezkariak honako eginkizun hauek izango ditu:

a) HABE ordezkatzea epaiketan eta epaiketatik kanpo, edozelako egintza edo kontratuetan eta edozein pertsona edo erakunderen aurrean, betiere horretarako behar diren ahalak emanez.

b) HABEren xedeak betetzen direla jagotea.

c) HABEren funtzionamendu-arauak ematea, lege honek eta bera garatzen duten erregelamendu-xedapenek xedatzen dutenaren esparruan.

d) Jaurlaritzari HABEren jarduketa-programak aurkeztea, berak esleituta dituen eginkizunen esparruan.

e) Urteko aurrekontuaren aurreproiektua onestea, Jaurlaritzari eramateko.

f) Institutuaren urteko memoria onestea.

g) Lege eta erregelamenduetan esleitzen zaizkion beste guztiak.

6. artikulua

Patronatu Artezkariak bere funtzionamendua eta erabaki-araubidea lotuko dizkio, 1958ko uztailaren 17ko Administrazio Prozeduraren Legean, oro har, kide anitzeko organoentzat ezarritakoari.

7. artikulua

Kontseilu Akademikoa, zuzendari nagusiaren zuzendaritzapean, Institutuko arlo akademikoen eta pedagogikoen arduradunek eta euskaltegietako zuzendariek osatuko dute; horiek Patronatu Artezkariak izendatuko ditu, behin zuzendari nagusiak proposamena egin eta gero. Horien kopurua HABEren arau organikoek zehaztuko dute; arauok, berriz, dekretuz ezarriko dira.

8. artikulua

Kontseilu Akademikoak Patronatu Artezkariari eta zuzendari nagusiari emango die aholkularitza, eta berak gai akademiko eta pedagogikoetan komenigarri irizten dien proposamenak aurkeztuko dizkie haiei, eta, era berean, Institutuaren arau organikoek agintzen dizkioten gainerako eginkizunak egikarituko ditu.

9. artikulua

HABEko berezko lehendakaria Hezkuntza eta Kulturako sailburua izango da. Berari dagozkio: Institutuaren ordezkaritza ofiziala, Institutuaren zerbitzuen goi-gainbegiratzea eta koordinazioa, Patronatu Artezkariaren erabakiak betetzen eta exekutatzen direla jagotea, eta HABEko beste organo batentzat beren-beregi gorde gabeko eginkizun guztiak.

10. artikulua

1. HABEko zuzendari nagusiak zuzendari-maila izango du, eta Jaurlaritzak dekretuz izendatuko du, Hezkuntza eta Kulturako sailburuak behin proposamena egin eta Patronatu Artezkariak aztertu ondoren. Honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Lehendakariari laguntza ematea, HABEren estatutuak eta HABEk eratxikita dauzkan helburuak eta xedeak jagoteko eta horiek betetzeko.

b) Patronatu Artezkariaren erabaki eta ebazpenak exekutatzea.

c) HABEren urteko aurrekontuen aurreproiektua gertatzea.

d) Institutuaren urteko txostena gertatzea.

e) Patronatu Artezkariari, aldian-aldian eta honek eskatzen duen guztietan, Institutuaren ibilerari buruzko txostenak ematea.

f) Patronatu Artezkariari proposamenak egitea bere mendeko izango diren izendapen askeko karguak izendatzeko.

g) Patronatu Artezkariko idazkari gisa jardutea.

h) Legeek eta erregelamenduek eratxikitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Gai akademiko eta pedagogikoei buruzko erabakietan, kontuan izan beharko ditu Kontseilu Akademikoak horretarako egiten dituen txostenak.

11. artikulua

HABEren arau organikoak Patronatu Artezkariaren dekretu batez eta patronatuak berak zuzendariaren bitartez proposatuta onetsiko dira; bada, arauok zehaztuko dituzte, lege honetan xedatutakoaren arabera, Institutuaren unitate organikoen eta HABEren mendeko euskalduntze-zentro edo euskaltegien antolaketa eta funtzionamendua. HABEren mendean zuzenean ez dauden euskaltegiak eraenduko dira hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.

12. artikulua

HABEn, zerbitzu-mailako glotodidaktika aplikatuaren kabinete bat izango da. Eginkizun hauek izango ditu: euskararen irakaskuntzarekin zerikusia duten eskuarte, baliabide eta sistema metodologikoak ikertu eta hedatzea; irakasleak prestatu eta birziklatzea; helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko zentroetan garatu beharreko programen irakasle-koordinazioa eta koordinazio didaktiko-pedagogikoa, eta HABEren arau organikoek eratxikitzen dizkioten gainerakoak.

III. TITULUA
Euskaltegiez

13. artikulua

Euskaltegiak publikoak eta pribatuak izan daitezke. Publikoak dira Jaurlaritzaren dekretuz sortu eta HABEri atxikitakoak, eta foru-aldundiek, udalek edo horien mendeko erakundeek sortutakoak. Ahalmen akademiko guztiak izango dituzte.

Pribatuak dira pertsona fisikoen nahiz izaera pribatuko pertsona juridikoen titulartasunekoak.

14. artikulua

Euskaltegiaren titularra izango da HABEn beraren lehendakariaren ebazpenez sortzen den Erregistroan titular gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoa.

15. artikulua

1. Euskaltegi publiko guztietan zuzendari bat eta idazkari bat izango dira gutxienez.

a) Euskaltegiko zuzendariari dagozkio: haren ordezkaritza ofiziala izatea; indarrean dagoen araudia betetzen dela jagotea; euskaltegiari atxikitako langile guztien burutza egikaritzea; euskaltegiaren aurrekontua gertatu eta haren funtsak zuzen kudeatzea; jarduera akademikoak koordinatzea, eta euskaltegiak zuzen funtzionatzeko agintzen zaizkion gainerako guztiak.

b) Idazkariari dagokio, zuzendariak ontzat emanaz, ziurtagiriak luzatzea, eta euskaltegiaren administrazio-kudeaketarekin zerikusia duen guztia eramatea, baldin eta hori zuzendariari beren-beregi eratxikita ez badago, zuzendariarekin lankidetzan jardutea honek agintzen dizkion arazo guztietan, eta erregelamenduz eratxikitzen zaizkion gainerako guztiak.

c) HABEri atxikitako euskaltegi publikoetako zuzendariak HABEren Patronatu Artezkariak izendatu eta, hala egokituz gero, kenduko ditu, behin zuzendari nagusiak proposamena egin eta irakasleen klaustroari entzun eta gero.

Foru-aldundien edo udalen mendeko euskaltegi publikoetako zuzendariak euskaltegiaren korporazio titularrak izendatu eta, hala egokituz gero, kenduko ditu, Hezkuntza eta Kultura Sailak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten pertsonen artetik eta HABEren euskaltegietarako ezarritako prozeduraren antzekoa denari jarraituz.

d) Euskaltegietako idazkariak HABEko zuzendari nagusiak edo euskaltegiaren korporazio titularrak izendatu eta, hala egokituz gero, kenduko ditu, euskaltegiko zuzendariak proposamena egin eta gero, Hezkuntza eta Kultura Sailak horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztenen artetik. Erregelamendu bidez erabakiko da zenbat dirauten kargu horiek eta zein den kargu horiek aukeratzeko prozedura.

2. Euskaltegi bakoitzaren barne-araubidearen erregelamenduak beste organo batzuk ezarri ahal izango ditu parte hartu eta gobernatzeko, lege honetan xedatutakoaren arabera.

16. artikulua

Euskaltegi pribatuak izan daitezke:

a) Homologatuak: ahalmen akademiko osoak izango dituztenak, Hezkuntza eta Kultura Sailak, erregelamenduz ezartzen den moduan, horrelakotzat sailkatuta egoteagatik. Hezkuntza eta Kultura Sailak, bi urtez behin, berronetsiko du euskaltegi homologatuaren izaera, hori egitea beharrezkoa denean.

b) Libreak: hogeigarren artikuluak aipatzen dituen diplomak edo ziurtagiriak lortzeko gainditu beharreko probak eratzeko gaitasunik ez dutenak. Euskaltegi publiko bati atxikita egon beharko dute, eta euskaltegi publiko horretako irakasleek egingo dizkiete azterketak ikasleei, hogeigarren artikuluan xedatutakoaren ondoreetarako.

17. artikulua

Euskaltegi guztiek inskribatuta egon beharko dute, hamalaugarren artikuluak aipatzen duen erregistroan. Euskaltegiaren jardueren bukaera Erregistroari jakinarazi behar zaio emango duen azkeneko ikasturtea hasi baino urtebete gutxienez lehenago.

18. artikulua

Dirulaguntzadun euskaltegi pribatu guztietan zuzendari batek eta idazkari batek gutxienez izan beharko dute; haien eginkizunak euskaltegi publikoetarako ezarritako eginkizunen antzekoak izango dira, eta euskaltegiaren titularrak izendatuko ditu. Euskaltegi horien urteko balantzea, nominen abonua justifikatzeko agiriak eta gainerako kontabilitate-dokumentuak edonoiz eskatu ahal izango dituzte HABEren zerbitzuek.

19. artikulua

Euskaltegi publiko batean irakasle-plaza bat hutsik geldituz gero, haren titularrak merezimendu-lehiaketa baterako deialdia egingo du hura betetzeko; lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute euskaltegi publikoetan aktiboan dauden irakasle guztiek, deialdian ezartzen den moduan.

Lanpostu hutsa betetzen ez bada aurreko paragrafoan ezarritako moduan, euskaltegiaren titularrak hautapen-probetarako deialdi askea egingo du.

20. artikulua

Hezkuntza eta Kultura Sailari dagozkio HABEko Patronatu Artezkariak proposamena egin eta gero: euskaltegi publikoetan eta pribatu homologatuetan ematen diren irakaskuntzen antolaketa orokorra eta ikuskapena, eta irakaskuntza horien irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak arautzea, bai eta euskaltegietarako eraikinek bete beharko dituzten baldintza teknikoak, eta, oro har, irakaskuntza-jarduerei dagokien guztia. Era berean, sail horrek arautuko ditu alfabetatze eta euskalduntze-irakaskuntzetan ezartzen diren zikloetako bakoitzaren amaieran luzatu beharreko diploma eta ziurtagiriak ere.

21. artikulua

Udal-euskaltegientzako funts publikoen eta pribatu homologatuentzako dirulaguntzen araubidea erregelamenduz arautuko da. Xede horietarako izendatutako funtsak HABEren urteko aurrekontuei erantsiko zaizkie.

IV. TITULUA
HABEren araubide ekonomikoaz

22. artikulua

Institutu hau Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko organismo autonomoa den bitartean, haren araubide ekonomiko-finantzarioa eraenduko da horri buruz indarrean dagoen araudi bereziaren arabera.

23. artikulua

Honako hauek dira HABEren ogasun eta baliabideak:

— Bere titulartasuneko ondasunak edo atxikita dituenak, unean-unean indarrean dagoen ondareari buruzko legearen arabera.

— Ondasun horien ekoizkinak eta errentak.

— Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrek esleitzen dizkioten funtsak.

— Foru-aldundien, udalen edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuen ekarpenak.

— Institutuaren jarduerek haren eskumenen eremuan sorraraz ditzaketen diru-sarrerak.

— Eratxiki dakiokeen beste edozein baliabide.

Xedapen gehigarria

Urtero, ekitaldia bukatu eta ondorengo lehenengo hiruhilekoaren barruan, Eusko Legebiltzarrari aurkeztuko zaio Institutuaren kudeaketa-memoria, bai eta hurrengo ekitaldiari dagokion programa ere.

Xedapen iragankorra

1. Oraingo udal-euskaltegiak euskaltegi publiko bihurtu ahal izango dira, behin korporazio titularrak eskabidea eginda, erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzen direla HABEren organo eskudunak egiaztatu eta euskaltegiak hamalaugarren artikuluak aipatzen duen HABEren Erregistroan inskribatu ondoren.

2. Jaurlaritzak Legebiltzarrari lege-proiektu bat bidaliko dio, lege hau indarrean jartzen den egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, HABEko pedagogia-irakaskuntzako langileen kidegoa sortzeko.

Kidego horretan oposizioz, oposizio-lehiaketaz edo lehiaketaz sartu ahal izango da; azken kasu honetan lehentasunezko merezimendu izango dira helduak alfabetatzearen eta euskalduntzearen gaietan, Kultura Sailean eta Hezkuntza eta Kultura Sailean egindako zerbitzuak.

Halaber, udal-euskaltegietan egindako zerbitzuak ere merezimendutzat zenbatu ahal izango dira, horretarako deialdian jartzen den modu berean.

3. Lege hau indarrean jartzean jardunean ari diren euskaltegi pribatuek homologazioa eskatu ahal izango dute xedapen honen lehenengo paragrafoan ezartzen den moduan, eta laguntzen araubidea izaten jarraituko dute erregelamenduz ezartzen den moduan.

4. Erregelamenduz ezarriko da bete behar den prozedura, zertarako eta arrazoi historikoak direla-eta gaur egun ekimen pribatukoak izan baina euskaltegi publiko bihurtu nahi duten euskaltegien titulartasuna aldatzeko. Nolanahi ere, alde interesdunek hori nahi izatea beharrezkoa izango da.

Azken xedapenak

Lehenengoa

Jaurlaritzari eta Hezkuntza eta Kultura Sailari baimena ematen zaie, bakoitzak bere eskumenen eremuan behar diren xedapenak emateko, betiere lege honetan xedatutakoa garatu eta aplikatze aldera.

Bigarrena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


8.2.6. 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, "ARARTEKOA" instituzioa sortu eta arautzekoa[492]

ZIOEN AZALPENA

8. Bukatzeko, instituzioaren izenak oinarri du euskal zuzenbide publikoaren sisteman berria den instituzio bati izen berri jartzeko beharrizanen, Horri dagokionez, komenigarri ematen du izena euskaraz jartzeak.

Bestalde, instituzioa berria da. Egia esan, aurrekoak izan ditu, bai Gaztelaren eraginpeko euskal lurraldeetan, bai Pirinio-aldeko erresumetako lege-tradizioetan errotutakoetan ere. Baina, hala ere, ez dago horiek parekatzerik. Aurreko horiek, Arabako Sindiko Prokuradore Nagusia adibidez, monarkia absolutuaren instituzio publikoei eta gizarte estamentalari lotzen zaizkie, eta instituzio horiek estamentu baten pribilegioak defendatuko dituzte beste estamentu batzuen aurka, edo jaun feudalaren edo erregearen aurka. ARARTEKOa erabat bestelakoa da, estamentalismotik berdintasun-printzipiora eta pribilegiotik guztien eskubide edo askatasunera igarotzen den neurri berean.

[…]


8.2.7. 6/1986 Legea, maiatzaren 27koa, Consejo de La Juventud de Euskadi / Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari buruzkoa[493]

I. KAPITULUA
Definizioa eta eginkizunak

2. artikulua

1.2 artikuluak aipatzen dituen xedeen barruan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari honako eginkizun hauek dagozkio:

i) Euskal gazteriarengan euskararen eta Euskal Herriaren kultura eta historiaren ezagutza eta garapena sustatzea.


8.2.8. 10/1988 Legea, ekainaren 29koa, Ikastolak eta Eskola Publikoa biltzekoa[494]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Asmo horren oinarriak hauek dira: ikastola gehienek zentro publiko bihurtzeko behin eta berriz azaldu duten nahia; Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza propioa zaindu eta zabaltzeko haiek egindako lan garrantzitsua, zeina ikastolak ikastetxe berezi gisa definitzen dituzten araugintzako aurrekari askotan aitortua baita; eta Jaurlaritzaren programa-helburuak.

[…]

TITULU BAKARRA

2. artikulua

1. Horretarako, baimena ematen zaio Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bidez, ikastolen titularrekin hitzarmen bereziak sinatzeko; hitzarmen horietan honako alderdi hauek nahitaez agertu beharko dute:

i) Ikastolako unitateak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitzea, horiek programazio eta plangintza orokorrean kontuan hartuak izateko. Ildo horretatik, ikastolak 1987ko abenduaren 18a arte zituen lerroen eta hizkuntza-ereduen kopurua errespetatu eta indartuko dira.


8.2.9. 11/1988 Legea, ekainaren 29koa, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortzekoa[495]

I. TITULUA
Soin hezkuntzako Euskal Erakundearen araubide juridikoa

2. artikulua

1. Honako xede hauek izango ditu Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak:

a) Gorputz hezkuntzako ikasketa-titulartasuna eskuratzeko ezagutzak eta prestakuntza ematea, hala behar izanez gero, hirugarren zikloa, indarrean dagoen legeriaren arabera. Irakaskuntza Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emango da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Oinarrizko Legearen arabera.


8.2.10. 13/1988 Legea, urriaren 28ko, Euskadiko Eskola-kontseiluei buruzkoa[496]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua

Irakaskuntzaren programazio orokorrak helburu hauek lortzera joko du batez ere:

f) Euskararen normalizazioa eta erabilera hezkuntza-eremuan bultzatzea.

I. TITULUA
Euskadiko Eskola Kontseiluaz

14. artikulua

Euskadiko Eskola Kontseiluari nahitaez eskatu beharko zaio aholkua ondorengo gaietarako:

g) Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak finkatzeko.


8.2.11. 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa[497]

ZIOEN AZALPENA

[…]

V. Uko egin ezinezko eginbeharra da administrazio elebiduna egitea, berak zerbitzatzen duen herriaren eskari legitimoak asebetetzen dituena: bada, legeak funtzio publikoaren hizkuntza-normalizazioari heltzen dio V. tituluan. Horretarako, legeak bere formulazioa egiten du, horrela legegintzako aurrekarietan hezurmamitutako egiturarekin bat eginez hizkuntza-eskakizuna oinarri harturik, eskakizun hori lanpostuari datxekion osagai gisa. Ikuspuntu hori oinarritzat hartuz, funtzio publikoaren arloari buruzko arau-formulazioak hiru alde ukitzen ditu: eskakizuna lanpostuan sartzeko baldintza gisa eratzea haren derrigortasunak eragina duen unearen arabera bereizita; lanpostuetan sartzeko deialdiak hizkuntza-beharrizanei egokitzea, administrazioei bide emanez unean-unean dauden giza eskuarteen eskariei aurre egiteko zuzkidura egokia ipintzeko, eta, azkenik, hizkuntza-eskakizuna eskatzerik ez denean, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzea.

[…]

II. TITULUA
Funtzio publikoaren egituraz eta antolaketaz

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

15. artikulua

1. Lanpostu-zerrendek honako hauek adieraziko dituzte nahitaez horietako bakoitzeko:

d) Hori betetzeko eskatutako baldintzak, horien artean derrigor agertu beharko dute hizkuntza-eskakizunak eta horren derrigortasun-datak, eta

III. TITULUA
Euskal administrazio publikoetako funtzionarioez

VIII. KAPITULUA
Funtzionarioen diziplina-araubidea

I. atala
Faltak

83. artikulua

Honako hauek dira falta oso astunak:

b) arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun-leku edo beste edozein izaera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta, diskriminazioa dakarren edozein jarduketa,

V. TITULUA
Hizkuntza normalizazioaz

97. artikulua

1. Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bi hizkuntzon erabilera bermatu beharko dute administrazio horiek beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2. Esandako ondorioetarako, administrazioetan dauden lanpostuetako bakoitzak bere hizkuntza-eskakizuna esleitua izango du. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko ditu lanpostua betetzeko eta hor lan egiteko beharrezko diren euskarazko gaitasun-maila linguistikoak. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den artean, euskaraz jakiteari, bai lanpostuak betetzeko eta kanpoko aukeraketak egiteko, merezimendu gisa eman beharko zaion balioa zehazteko soilik izango da.

3. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa izaten hasten den datatik aurrera, lanpostu bakoitzera heldu eta hor lan egiteko nahitaezko eskakizuna izango da hizkuntza-eskakizuna betetzea. Hori gorabehera, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta, erregelamenduz zehaztuko du zein kasutan, salbuespenez eta modu objektiboan antzeman daitezkeen inguruabarrengatik, lanpostu bateko titularra izan daitekeen salbuetsia lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna betetzetik.

4. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak, zehaztuko ditu hizkuntza-eskakizunak, baita, aldizka, lanpostu bakoitzari ezarri beharreko irizpideak ere.

5. Euskal administrazio publikoetan dauden lanpostuetako bakoitzari dagokion hizkuntza-eskakizuna, baita horren derrigortasun-data ere, haien organoek ezarriko dituzte Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak txostena egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak horretarako zehaztuko dituen irizpideen arabera.

6. Bai hizkuntza-eskakizuna eta bai, hala behar izanez gero, derrigortasun-data ere, lanpostu-zerrendetan nahitaez azaldu behar duten berezitasunen barruan sartu beharko dira.

7. Hizkuntza-eskakizunak nahitaez aplikatzeko irizpideek administrazio bakoitzean dauden lanpostuetarako ekitatez eta proportzionaltasunez jokatzea izango dute xede, lanpostuko eginkizunari dagokion kidego, eskala, maila edo titulazio-taldea dela eta, inolako desberdintzerik egin gabe.

8. Euskal administrazio publikoak ahaleginduko dira beren zerbitzuko langileek behar bezalako hizkuntza-gaikuntza izan dezaten, horretarako beharrezko diren neurriak hartuz.

98. artikulua

1. Euskal administrazio publikoen zerbitzuan sartzeko hautaprobetarako deialdien edukia langile sartu berriekin bete beharreko lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunei egokituko zaie.

2. Esandako ondorioetarako, plaza baterako deialdiaren jatorria nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostua denean, lanpostu horretan sartzeko nahitaez eskatuko da eskakizuna betetzea. Eskakizunaren betetzea eskatu ahal izango da, deialdiaren oinarrietan zehazten denaren arabera, edo hautaprobetan, edo funtzionario izatera heldu aurretiko prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian zehar egiaztatuz.

3. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, hizkuntza-eskakizuna prestakuntza-ikastaroaren bidez egiaztatu behar den kasuetan, eskakizuna bete beharra deialdia argitaratzen den egunean hori nahitaezkoa duten plazak betetzeari buruzkoa izan daiteke, baita derrigortasun-data prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia baino lehenagokoa duten plazei buruzkoa ere izan daiteke. Hauetan sartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik egiaztatzea, hautaproben bidez, plaza betetzeko eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino bi maila beheragokoa. Lanpostuari dagokion eskakizuna euskara gutxiago jakitea adierazten duten lanpostu bietako bat den kasuetan, hautaprobetan euskara merezimendu gisa balioetsiko da.

4. Hautaprobetan ezein hizkuntza-eskakizunik bete beharrik ez dagoenean, euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da. Horren balioespena ezarriko da, plazaren kidego edo eskalak bete ditzakeen lanpostuei esleitutakoen artean nagusi den hizkuntza-eskakizunaren arabera, eta horren ehunekoa ez da inoiz ere hautaketa-prozesu guztian lor daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko bostetik beherakoa, ez eta ehuneko hogeitik gorakoa ere izango.

Lanpostua betetzeko euskaraz jakitea merezimendutzat hartu behar den kasuetan, aurreko paragrafoan ezarritako irizpideari jarraituko zaio.

99. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak zehaztuko ditu kasu bakoitzean beharrezko izango den euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma, eta horiek euskal administrazio publiko guztientzat berdinak eta guztiek aplikatu beharrekoak izango dira.

2. Euskal administrazio publikoetan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahai kalifikatzaileetan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagokion ordezkaritza galarazi gabe, institutu horren ordezkari bat izango da epaimahaikide deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egiten diren probetan. Ordezkaritza hori beharrezko izango da, ondorio berberetarako, lanpostuak betetzeko lehiaketak kalifikatzen dituzten batzordeen osaeran ere.


8.2.12. 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa[498]

III. TITULUA
Hauteskunde-administrazioa

II. KAPITULUA
Hauteskunde-batzordeak

III. atala
Antolaketa eta eginkizunak

36. artikulua[499]

3. Nolanahi ere, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordearen erabakiak, euskaraz zein gaztelaniaz idatzita, web-orri batean sartuko dira, ondorio hauetarako gaituko dena.

III. KAPITULUA
Hauteskunde-atalak eta -mahaiak

1. atala
Hauteskunde-atalak

38. artikulua[500]

3. Hauteskundeetarako atal, mahai eta lekuen behin betiko zerrenda, euskaraz eta gaztelaniaz, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 24.4 artikuluan aurreikusitakoa jarraituz argitaratuko da.

2. atala
Hauteskunde-mahaiak

44. artikulua[501]

1. Izendapena egin eta hurrengo hiru egun igaro baino lehen, horren berri eman beharko zaie interesdunei. Jakinarazpenarekin batera, mahaietako kideei jarraibide-liburu bat emango zaie beren eginkizunei buruz euskaraz eta gaztelaniaz. Hauteskunde-mahaietako lehendakari eta bokal izendatu dituztenek zazpi eguneko epea izango dute eskualdeko hauteskunde-batzordean adierazteko zergatik ezin duten kargua onartu, arrazoiak justifikatua eta dokumentatua izan beharko duelarik. Batzordeak gaiari buruzko erabakia hartzeko bost eguneko epea izango du, eta ezingo da errekurtsorik jarri erabakitakoaren aurka. Dena delako pertsona ordeztu beharra dagoela erabakitzen badu, horren berri emango dio lehen ordezkoari. Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek, labur bada ere, azaldu egin beharko dute zergatik ez dituzten onartu dena delako pertsonak mahaiko kide ez izateko emandako arrazoiak.

V. TITULUA
Hauteskunde-prozedura

II. KAPITULUA
Hauteskunde-kanpaina

1. atala
Xedapen orokorrak

68. artikulua

3. Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-prozesuan, kanpaina instituzional bat egingo du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko informazioa emateko eta horietan esku hartzera bultzatzeko. Argibide hauek emango ditu: bozketak noiz eta non izango diren, hautesleak nortzuk diren, botoa emateko prozedura zein den eta postaz nola eman daitekeen botoa, eta bozketaren inguruko gainerako izapideen berri; dena den, inola ere ez du eragingo hautesleen botoaren aukeran. Kanpaina instituzionalean hizkuntza ofizial bien erabilera bermatuko da, eta publizitatea aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko titulartasun publikoko komunikabideetako tarteak erabiliko dira, dohainik, eta baita autonomia-erkidegora mugatuta dauden Estatuaren titulartasunekoak ere.

4. atala
Hauteskunde-kanpainan komunikabideak erabiltzea

81. artikulua

6. Eusko Jaurlaritzaren mendeko komunikabide publikoetan, gutxienez, politika orokorrari buruzko eztabaida bat egingo da hizkuntza ofizial bakoitzean. Eztabaida horretan, Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi politiko guztietako hautagaiek parte hartuko dute.

Era berean, hizkuntza ofizial bakoitzean elkarrizketa bat egingo zaio aipatutako alderdiek izendatutako hautagaiari.

III. KAPITULUA
Hauteskundeetako boto-paperak eta gutun-azalak

91. artikulua

2. Boto-paper, gutun-azal eta hauteskundeei buruzko gainerako agirietako idazkiak Autonomia Erkidegoan ofizial diren bi hizkuntzetan inprimatuko dira.

X. KAPITULUA
Bozketa elektronikoari dagokion prozedura[502]

132 bis artikulua

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan azalduko dira hauteskunde-mahai bakoitzeko hautetsontzi elektronikoko softwarean eta botoa emateko pantailetan dauden mezuak, eta bai hauteskunde-agirietako testua ere.


8.2.13. 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa[503]

III. TITULUA
Babes-araubidea

VII. KAPITULUA
Bibliografia-ondarea

66. artikulua

«Bibliografia-ekoizpen hauek joko dira euskal bibliografia-ondaretzat: Euskadin eta euskararen lurraldeetan argitaratu edo ekoitzitako lanak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak, bereziki euskal autoreek egindakoak eta euskaraz egindakoak, horien euskarria dena dela.

»Euskadiko bibliografia-ondarea, aurreko paragrafoan aipatutakoez gain, Euskadin dauden eta historia- edo kultura-balio nabarmenak dituzten bibliografia-lanek osatzen dute, horien euskarria dena dela».


8.2.14. 2/1992 Legea, maiatzaren 8koa, Lan Harremanen Kontseiluaren Zerbitzuko Langileen Antolamendurakoa [504]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua

Idazkari nagusiari dagokio:

g) Beharrezko neurriak hartzea Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean hizkuntza-normalizazioari buruz dauden aurreikuspenak Kontseiluaren barruan betetzeko beharrezko diren neurriak hartzea.


8.2.15. 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoa[505]

II. TITULUA
Euskal Herriko poliziari BURUZ

II. KAPITULUA
Deontologiako arau-bilduma

«30 bis artikulua[506]

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak aintzat hartuko ditu Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aitortutako hizkuntza-eskubideak, herritarrekin erlazionatzen direnean. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren kidegoak beren mende dituzten administrazioak ahaleginduko dira beren zerbitzura aritzen diren langileak behar bezala gaitzen gizarte elebidun batean zerbitzua emateko, eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko dituzte eta kidego horietan euskara erabilia izan dadila sustatuko dute. Nolanahi ere, herritarrak zein hizkuntza aukeratu, horrexetan artatuko dute.

V. KAPITULUA
Aukeraketa

1. atala
Xedapen orokorrak

45. artikulua

1. Euskal Herriko polizia kidegoetan sartzeko deialdien edukia Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan ezarritako aurreikuspenei egokituko zaie, eska daitezkeen euskararen hizkuntza-gaitasun mailei dagokienez eta hizkuntza horren ezagutzari eman beharko litzaiokeen balioespenari dagokionez.

2. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egiten diren proben eduki eta forma Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak ezarritako aginduei atxikiko zaizkie. Proba horietan, institutu horren ordezkari bat epaimahai kalifikatzaileko kide izango da.

III. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko poliziako kideen estatutu-araubidea

II. KAPITULUA

65. artikulua[507]

2. Lehiaketa da lanpostua betetzeko ohiko sistema. Lehiaketan, hautagaien gaitasunak lanpostuaren eginkizunetara egokitzen diren balioetsiko da.

Lanpostuak betetzeko deialdietan balioetsi beharreko merezimenduak definituko dira, zeinen artean hauek egongo baitira: antzinatasuna, gradu pertsonal zehatz bat edo garapen profesionalaren gradu jakin bat izatea –hala badagokio–, garatutako lanaren balioespena eta euskararen ezagutza-maila egiaztatua, hura bete beharreko baldintza ez denean.

Era berean, deialdian hala ezartzen denean, hauek guztiak ere agertu ahalko dira: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak; titulazioak eta gradu akademikoak; hizkuntzen ezagutza edo irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduera eta bete beharreko lanpostuak berezko dituen ezaugarrien arabera egokiak izan daitezkeen guztiak.

Xedapen iragankorrak

Bosgarrena.— Ertzaintzako lanpostu-zerrendak onetsi artean, zeinak hizkuntza-eskakizunei dagokienez azken xedapenetako lehenengoaren 2. apartatuak adierazitako araudiaren aurreikuspenei jarraituko zaizkien, euskaraz jakitea merezimendu izango da lanpostuan sartzeko eta lanpostuak betetzeko egiten diren deialdietan. Balioespenaren ehunekoa ez da inoiz ere hautaketa-prozesu guztian lor daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko bostetik beherakoa, ez eta ehuneko hogeitik gorakoa ere.

[…]


8.2.16. 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa[508][509]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuak 16. artikuluan dioenez, irakaskuntzari buruzko eskumen osoa du, betiere Konstituzioaren 27. artikuluak eta hura garatzen duten lege organikoek ezarritakoari, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskatzailetzaren kaltetan gabe. Autonomia-erkidego honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontuan hartu beharreko berezko kultura-ezaugarriak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-eremuan gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

[…]

Lehenengo tituluan euskal eskola publikoaren hastapen orokorrak eta helburuak jasotzen dira eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: aniztuna, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean sustraitua, partaidetzakoa, ezberdintasunen berdintzaile eta dibertsitateen bateratzaile izango da.

[…]

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, eskumen osoa du irakaskuntzaren arloan, betiere Konstituzioaren 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari eratxikitzen dizkion ahalmenak eta hura betetzeko eta garatzeko behar den goi-ikuskapena galarazi gabe. Autonomia-erkidego honek, bestalde, baditu hezkuntza-sistemak kontuan hartu beharreko kultura-ezaugarri propioak: bi hizkuntza ofizial, zeinen garapenerako lagundu behar duen sistema horrek, eta hizkuntza-alorrean gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea eskatzen dutenak.

[…]

Legearen lehenengo tituluan euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta xedeak jasotzen dira, eta haren ezaugarriak zein diren zehazten: plurala, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzuan dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzakoa, desberdintasunen konpentsatzaile eta dibertsitatearen integratzailea izango da.

[…]

III. tituluak eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen printzipioak errespetatuz, horietan sakontzen da, hezkuntza-administrazioak administrazioekin eta gizataldeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzeko printzipioa ezartzen da eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana egitea aurreikusten da.

[…]

Eskola Publikoaren Legeak xedapen gehigarrietan interes bereziko gai bi jasotzen ditu:

[…]

2. Ikastolak, konstituzioaurreko aldian euskaraz irakasteko xede nagusiarekin sortu zirenak, 1978tik zabalduz joan dira, maiz botere publikoek konpondutako zailtasun ekonomiko eta materialekin, harik eta zentro-multzo bat osatu arte; horietatik asko ekainaren 29ko 10/1988 Legeak babesten dituen hitzarmen bereziez baliatu dira. Legeak, zazpigarren xedapen gehigarrian, ahalbidetzen du ikastolek askatasunez aukeratu ahal izatea sare publikora bildu ala zentro pribatu izan, eta Ikastolak eta Eskola Publikoa Biltzeko Legeak ezarritakoa bermatzen da, horrela hezkuntza-sistema behin betiko eta zalantza gabe bi saretan, publiko eta pribatuan, era dadin.

I. TITULUA
Euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta xedeak

3. artikulua

1. Euskal eskola publikoa, horko zentro bakoitza, plurala, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzuan dagoena, gizarte eta kultura mailan bere ingurunean errotua, partaidetzakoa, desberdintasunen konpentsatzaile eta dibertsitatearen integratzailea izango da.

2. Honako hauek dira euskal eskola publikoaren xedeak:

g) Ikasle guztiek, baldintza beretan, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa izango dutela bermatzea, euskararen erabilera indartuz eta normalizazioari lagunduz.

4. artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako xedeak erdiesteko, euskal eskola publikoak ondorengo eskuarteak izango ditu:

c) Beren beharrizanei erantzuteko lanbide- eta hizkuntza-eskakizunen jabe izango diren irakasleak.

d) Eskolako zerbitzuen elebitasuna.

5. artikulua

3. artikuluan zerrendatutako xedeak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei honako eginkizunok izango dituzte, zeinak bere eskumenen eremuan:

e) Hizkuntza-ereduen plangintza, gurasoek eta ikasleek eredua aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, eta bai aukeratzeko askatasun hori bermatuko duten administrazio-bideen garapena ere.

II. TITULUA
Euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea egikaritzeaz

8. artikulua

Euskal administrazio publikoek etengabe zainduko dute euskal eskola publikoko irakaskuntzaren kalitatea, zentro bakoitzeko hezkuntza-proiektuaren arabera; horretarako, xedeei egokituriko instalazioak eta ekipamenduak zuzkituko dituzte, zentroetan irakasle/ikasle ratioak egokituko dituzte, hezkuntza-proiektu eta curriculum-proiektu berezituak eta euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko dituzte, ikasleei psikologiazko, eskola-giroko eta lanbiderako orientabidea emango diete, eskolako langile guztien lan-baldintzak hobetuko dituzte, eta hezkuntza-beharrizanak asetzeko lagungarri izan daitezkeen neurri guztiak hartuko dituzte.

9. artikulua

2. Hezkuntza-administrazioak, gainerako administrazioekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan, eskolatzea eskatzen duten guztiak arian-arian zero urtetik aurrera ezarriko du hura, haurrak eskolatzeko dauden aukeren berri emanez hezkuntza-sektoreei. Nolanahi ere, ezarpen-prozesuan lehentasuna izango dute maila sozioekonomikorik apaleneko zonei eta, orokorrean, hezkuntzako beharrizan bereziak edo hizkuntza-beharrizanak dituzten ikasleek.

10. artikulua

5. Euskal eskola publikoan, hizkuntzaren normalizazioari laguntzeko behar diren neurri positiboak hartuko dira.

12. artikulua

1. Euskal eskola publikoan, ikasle guztiek hezkuntzaren maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da.

2. Eskubide horren egikaritza eta botere publikoen eremu horretako ekintza garatuko dira, lege honen III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aurreikusitakoaren esparruan.

III. TITULUA
Euskara euskal eskola publikoan

18. artikulua

Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan garatzen diren irakaskuntza-programetan, zertarako eta bi hizkuntzetan ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez ohiko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan daitezen.

19. artikulua

1. Hezkuntza-administrazioak arreta bereziz zainduko du aurreko artikuluan araututako helburua.

2. Ondorio horietarako, eta 12. artikuluan aurreikusitako xedeetarako, urtero berrikusiko dira irakaskuntzaren programazio orokorraren esparruan ikasleen zentroekiko hurbiltasunari buruzko irizpide orokorrak.

Halaber, hezkuntza-administrazioak laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango dizkie gainerako administrazioei eta gizarte-erakundeei.

3. Irakaskuntzaren hizkuntza-plangintza burutuko da Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezartzen duen hizkuntza-plangintza orokorrarekin koordinatuz.

4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egingo du irakaskuntzako hizkuntza-plangintzaren irizpide orokorren aplikazioaren jarraipena, betiere hizkuntza-plangintza orokorraren jarraipenerako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak dituen eskumenak galarazi gabe.

5. Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko irakaskuntzaren egoerari buruzko urteko txostenean, apartatu berezia eskainiko dio aurreko artikuluan araututako helburuaren betetze-maila balioesteko. Apartatu horretan bertan, euskara derrigorrezko ikasgai baino ez den kasuetan euskara benetan ikasteko eta haren erabilera bultzatzeko behar diren neurriei buruzko gomendioak emango ditu.

20. artikulua

1. Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposamena eginda, dekretu bidez onetsiko du hizkuntza-ereduen araubidea, betiere lege honen 47. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe. Eredu horiek tresna dira, 18. artikuluan finkatutako hizkuntza-normalizazioaren helburua eta hezkuntza-sistema osoaren curriculum-edukien transmisioa kasuan-kasuan uztartzeko eskuarte egoki diren neurrian.

2. Aurreko apartatuan adierazten den eskumena egikaritzean, Jaurlaritzak kontuan izango ditu: ereduen hizkuntza- eta ikasketa-etekinaren ebaluazio globala eta, hala badagokio, zentroek, beren autonomia pedagogikoa egikarituz, aurkezten dituzten ekimenena.

3. Artikulu honen lehenengo apartatuan aipatutako araua onesteko prozeduran Euskadiko Eskola Kontseiluaren kontsulta eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren txostena hartuko dira kontuan.

21. artikulua

Jaurlaritzak hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza zehazten duten oinarrizko irizpideak arautuko ditu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zentro bakoitzean eman beharreko hizkuntza-ereduak esleituko ditu, eta horretarako gurasoen edo tutoreen borondatea eta zonako egoera soziolinguistikoa kontuan hartuko ditu.

Hezkuntza-administrazioak baimena eman ahal izango du hezkuntza-maila batetik bestera igarotzean hizkuntza-ereduen aldaketa egiteko, baldin eta gurasoen edo tutoreen eskaera nahikoa izan eta plangintzak horretarako bide ematen badu.

22. artikulua

1. Euskal eskola publikoan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak eta lege honek ezarritako helburuak lortzeko beharrezko diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituzte ikastetxe guztiek.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutuko du. Plan horrek izaera malgua izango du eta urtero berrikusiko da, eta bera gauzatzean irakasleak beren borondatez horri atxikitzeko ahaleginak egingo dira eta irakasleen lan-baldintzak errespetatuko. Planak zein beraren berrikuspenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

3. Irakasleak euskalduntzeko planak, gutxienez, honako osagai hauek izango ditu:

a) Euskarazko eta euskararen irakaskuntzako eskariaren aurreikuspena.

b) Horren ondorioz, euskaraz eta euskara irakasteko kualifikazio bereziko zenbat irakasle behar diren kalkulatzea.

c) Irakasleek euren burua birziklatu eta euskalduntzeko zenbateko beharrizanak dituzten zenbatestea.

d) Aurreko apartatuetan adierazitako jarduketa guztiak burutzeko beharrezko diren baliabide finantzarioak aurreikustea.

23. artikulua

Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 17. artikuluan ezarritakoa betetzeko, autonomia-administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu euskal eskola publikoko zentroetako jardueretan euskararen ingurune-erabilera segurtatzeko, betiere eskolako eta eskolaz kanpoko jardueretan eta eskola-bizitza osoan euskararen erabilera ahalbidetze aldera.

V. TITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomiaz

II. KAPITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen antolaketa-autonomia

4. atala
Zuzendariaz

33. artikulua

5. Haur Hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak hautagaiak salbuetsi ahal izango ditu aurreko apartatuan ezarritako baldintzetako bat betetzetik, betiere, erregelamenduz zehazten denaren arabera.

6. atala
Zuzendaritza-taldeaz

37. artikulua

Hezkuntza-administrazioak ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen prestakuntza eta jarduketa hobetzeko behar diren neurriak hartuko ditu, besteak beste zentroaren hizkuntza-normalizazioko helburuaren araberako hizkuntza-trebakuntzara jotzen dutenak.

III. KAPITULUA
Autonomia pedagogikoaz

46. artikulua

1. Zentroaren hezkuntza-proiektuak eskola-erkidegoko sektoreek berenganatutako hezkuntza-aukera adierazten du; aukera horrek balioak eta oinarrizko helburuak identifikatuko ditu, eta zentroko jarduerak haiek lortzeko lotuta egongo dira.

Hezkuntza-proiektua integratzailea izango da, eta diskriminaziorik eza eta hezkuntza-integrazioa dira funtsezko balioak.

2. Hezkuntza-proiektuak ondorengo zehaztapenak jasoko ditu gutxienez:

b) Zentroaren ekintza definituko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; besteak beste, ondorengoak jasoko dira:

[…]

Euskararen erabileraren normalizazioa lortzera bideratutako gidalerroak.

47. artikulua

Zentroaren curriculum-proiektuak hezkuntza-proiektua garatzen du irakaskuntzaren arloan. Gutxienez, ondorengo zehaztapenak izango ditu:

a) Ikasleen beharrizanei irakaskuntzaren alderdi guztietan egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, barruan hartuta zentroan indarrean dauden irakaskuntza elebiduneko ereduak aplikatzeari loturikoak.

52. artikulua

1. Zentroen ordezkaritza-organo gorenek unitate-kopurua aldatzea eta beren hezkuntza-eskariari egokitutako hizkuntza-ereduak ezartzea proposatu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

2. Sailak, ikasgela-kopuruaren aldaketari dagokionez erabakia hartzeko orduan, irakaskuntzaren programazio orokorra, giza eta diru-bitartekoak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak nahiz barrutiko eskola-kontseiluak aldian-aldian egiten dituen txostenak hartuko ditu kontuan.

3. Sailak hizkuntza-ereduak ezartzeari buruzko erabakia hartuko du lege honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera.

[…]

Xedapen gehigarriak

Seigarrena.— Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 4., 6., 14. eta 18. artikuluak aldatu eta ondoan adierazten den moduan geratuko dira:

14. artikulua

Euskadiko Eskola Kontseiluari nahitaez eskatu beharko zaio aholkua ondorengo gaietarako:

g) Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak finkatzeko.

Hamargarrena.— Lege honen 20. artikuluak aipatutako hizkuntza-ereduak irakaskuntza-sistema osoan ezarriko dira, publikoan nahiz pribatuan, eta honako hauek izango dira:

a) A eredua; curriculuma batik bat gaztelaniaz emango da, eta zenbait jarduera edo gai euskaraz eman ahal izango dira.

b) B eredua; curriculuma euskaraz eta gaztelaniaz emango da.

c) D eredua; curriculuma euskaraz emango da.

Hiru ereduetan gaztelania eta gaztelaniazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakatsiko dira nagusiki.

Xedapen iragankorrak

Hirugarrena.— Lege honen III. tituluak aipatzen dituen erregelamendu-xedapenak ematen ez diren bitartean, indarrean iraungo du Euskal Herriko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan xedatutakoak eta, halaber, gai horri buruz aplikagarri diren gainerako xedapen guztiek ere.

[…]


8.2.17. 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoa[510][511]

ZIOEN AZALPENA

[…]

V. tituluan, “Hizkuntza-normalizazioa”ri buruzkoan, hautatzen den eskema homogeneoa da Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen eskemarekin eta, beraz, lanpostu bakoitzari hizkuntza-eskakizun bat esleituko zaio. Hala ere, langile sartu berriei dagokienez, lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna hasieratik egiaztatu beharrekotzat jotzen da xedapen gehigarrietako hamabosgarrenean jasotzen den moduan.

Hezkuntza-administrazioak bere zerbitzuan dauden langileen hizkuntza-trebakuntza egokia bideratzeko eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutzeko konpromisoa hartzen du.

[…]

II. TITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

5. artikulua

1. Irakasleen lanpostu-zerrendak, lanpostu bakoitzari buruzko honako zehaztasunok jaso beharko ditu:

c) Lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, esleitutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

III. TITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak

II. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

13. artikulua

Hizkuntzak eskola ofizialetan irakasten dituzten funtzionarioak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoak izango dira.

14. artikulua

Irakaskuntzako euskal funtzio publikoa osatzen duten kidegoak talde hauetan sailkatuko dira:

a) “A” taldea. Talde honetakoak izango dira honakook: Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko musika eta arte eszenikoen katedradunen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bigarren mailako hezkuntzako irakasleen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko musika eta arte eszenikoen irakasleen kidegoa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko arte plastikoen eta diseinuaren irakasleen kidegoa eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.

III. KAPITULUA
Langileen aukeraketa

17. artikulua

Lege honetan sortutako kidegoetan sartzeko, honako baldintzok bete beharko dira:

4. Hizkuntzen irakaskuntza:

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, doktore, lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo irakaskuntzako titulu baliokidea behar izango da eta ezartzen diren hautaprobak ere gainditu egin beharko dira.

V. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

48. artikulua

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, euskal eskola publikoan ikasle guztiek hezkuntza-maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da. Eskubide horren egikaritza eta eremu honetan botere publikoek egin beharrekoa garatuko dira, lege horren III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren esparruan.

49. artikulua

1. Aurreko artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, euskal hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko irakasle-lanpostu guztiek hizkuntza-eskakizuna esleituta izango dute. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko du hizkuntza-gaitasunaren ikuspegitik zein maila behar den izan euskaraz, lanpostua bete eta hor lan egiteko. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, euskaraz jakiteari merezimendu modura zenbaterainoko balioa eman behar zaion zehazteko balioko du.

2. Derrigortasun-datatik aurrera, nahitaez bete beharko da hizkuntza-eskakizuna lanpostua bete eta hor lan egiteko. Hori gorabehera, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak proposatuta, erregelamenduz zehaztuko du zein kasutan, salbuespenez eta modu objektiboan antzeman daitezkeen inguruabarrengatik, lanpostu bateko titularra izan daitekeen salbuetsia lanpostuari edo eskakizun bera esleituta duten lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizuna betetzetik. Irakasleak ezin ezingo dira salbuetsi ezein kasutan hizkuntza-eskakizuna betetzetik, baldin eta irakasleok betetzen dituzten lanpostuek esleituta duten hizkuntza-eskakizunaren edukian euskara irakaskuntzako hizkuntza gisa erabiltzeko behar besteko hizkuntza-gaitasuna beharrezkoa bada.

3. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko behar den hizkuntza-eskakizuna beteko da, lege honen xedapen gehigarrietako hamabosgarrenean ezarritakoaren arabera.

50. artikulua

1. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta, zehaztuko ditu hizkuntza-eskakizunak, baita eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak ere.

2. Hizkuntza-ereduren bat sortu, aldatu edo ezabatuz gero, hizkuntza-eskakizunak ere egokitu egin beharko dira.

51. artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen dituen irizpideekin bat etorriz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak esleituko dizkio hizkuntza-eskakizuna eta beraren derrigortasun-data euskal hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu bakoitzari.

52. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak eta, hala badagokio, derrigortasun-datak lanpostu-zerrendetan nahitaez agertu behar duten zehaztapenen artean sartuta egon beharko dute.

2. Hizkuntza-eskakizunak nahitaez aplikatzeko irizpideek dauden lanpostuetarako ekitatez eta proportzionaltasunez jokatzea izango dute xede, lanpostuko eginkizunari dagokion kidego, eskala edo titulazio-taldea dela eta, inolako desberdintzerik egin gabe.

53. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, hezkuntza-administrazioak zehaztuko ditu kasu bakoitzean beharrezko izango den euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma. Horretarako eratuko diren epaimahaietan Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren ordezkari bana izango da.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, lege honen 50.1 artikuluak aipatzen duen erregelamendu-arauan sistema ezarriko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak han ezartzen diren eskakizunekin emango dituen hizkuntza-ziurtagiriak baliokidetzeko eta parekatzeko.

54. artikulua

1. Euskal hezkuntza-administrazioak bere zerbitzuko langileen hizkuntza-trebakuntza bideratuko du eta horretarako beharrezko neurriak hartuko ditu.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte anitzeko plan bat prestatuko du irakasleak euskalduntzeko. Plan hori gauzatzeko, irakasleen borondatezko atxikimendua lortu nahi da, irakasle horien lan-baldintzak errespetatuko ditu, malgua izango da eta urtero berrikusiko da. Planak zein beraren berrikuspenak Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

Xedapen gehigarriak

Hamabosgarrena.— Erregelamendu bidez zehaztuko diren salbuespenak salbuespen, irakaskuntzako funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen diren langileek egiaztatu beharko dute aipaturiko erregelamendu-arauan ezartzen den hizkuntza-eskakizuna betetzen dutela.

[…]


8.2.18. 4/1993 Legea, ekainaren 24koa, Euskadiko Kooperatibena[512]

68 bis artikulua.— Heziketarako eta kooperatiba-sustapenerako eta interes publikoa duten beste helburu batzuetarako kontribuzioa[513]

c) Kooperatibak diharduen gizarte-ingurunean eta gizartean orokorrean, hezkuntza, kultura, lanbidea, laguntza-bideak eta euskararen erabilera bultzatzea eta kooperatiben ezaugarriak zabaltzea.


8.2.19. 8/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko Euskal Kolektibitate eta Etxeekiko Harremanetarakoa[514]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Pancroffeko liburutegian, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, 1791. urtetik 1803a arteko euskarazko eskuizkribuak daude. Hego Amerikako herrialdeetan, berriz, Euskal Herriko emigranteek gehien aukeratu dituzten lekuetan, euskaldunen eragina hasieratik jaso zuten eta hango herrien historian behin eta berriz ageri dira euskaldunak, eta ez pertsonak bakarrik; euskaldunen espiritua ere ageri da, ohituretan eta askatasun eta demokrazia ideiak gauzatuta, gure historiatik eta tradiziotik hartuta.

[…]

5. artikulua.— Euskal etxe aitortzea

2. Euskal etxeek, aitorpena izateko, jarraian datozen baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute:

b) Euskal etxearen estatutuetako lehentasunezko xedeen artean eta bazkideek adierazitako borondatean, Euskal Herriarekin kultura, gizarte eta ekonomia mailako harremanak mantentzea sartzea. Harreman horiek jende, historia, hizkuntza eta kulturaren arlokoak izango dira.

8. artikulua.— Euskal etxeen aldeko prestazioak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, lege honetan ezarritakoaren arabera aitortutako euskal etxeei eta hauen federazio eta konfederazioei honako aukerak eskainiko dizkiete, erregelamenduz ezarritakoaren arabera:

g) Euskal historia, kultura, hizkuntza eta gizarteari buruzko liburu eta ikus-entzunezkoak izateko eskubidea, euskal elkarteetako kideei erakutsi eta horien artean banatu ahal izateko.

j) Euskara ikasteko ikastaroak antolatzea.

III. TITULUA
Euskal kolektibitateetako kideak

9. artikulua.— Euskal kolektibitateetako kideen eskubideak

Euskal kolektibitateetako kideek jarraian aipatuko diren eskubideak izango dituzte:

b) Euskara jakin eta ikasteko eskubidea. Ondorio horietarako, euskal etxeei euskara ikastaroak antolatzeko baliabideak emango zaizkie, betiere aurrekontuko baliabideen arabera.

Erregelamenduz sistemak eta prozedurak ezarriko dira, beraien arabera euskal kolektibitateetako kideek euskararen gaitasun-agiriak lortu ahal izan ditzaten; agiriok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunak emango ditu.

[…]

V. TITULUA
Lankidetza-akordioak eta tratatuak

15. artikulua.— Nazioarteko tratatuak eta Estatuaren jarduera bultzatzea

1. Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Gobernuari eskatu ahal izango dio Autonomia Estatutuaren 6. artikuluko 5. apartatuak aipatzen dituen tratatuak edo hitzarmenak egitea, eta, hala badagokio, horiek baimentzeko Gorte Nagusiei aurkeztea, betiere euskal kultura eta bereziki euskara Estatutik kanpo zaindu eta indartze aldera.


8.2.20. 11/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu farmazeutikoarena[515]

III. KAPITULUA
Farmaziako bulegoak

1. atala
Xedapen orokorrak

8. artikulua

7. Larrialdiko farmazia-zerbitzuari buruzko informazioa farmaziako bulego bakoitzean agerian egongo da Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idatzirik.


8.2.21. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena[516]

III. TITULUA
Zerbitzu sanitarioak hornitzeko egitura publikoen antolamendua

III. KAPITULUA
Pertsonalaren araubidea

28. artikulua.— Pertsonalaren estatutu juridikoen arau erkideak

Bosgarrena.— Hizkuntza-normalizazioa

Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, Osakidetza — Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak plan berezia ezarriko du, hizkuntza-politikari buruz Autonomia Erkidegoko organo eskudunak xedatzen dituen gidalerroen arabera; plan horretan zehaztuko dira entearen langileentzat aplikagarri diren hizkuntza-helburuak eta helburuok ondo betetzeko hartu beharreko neurriak.

Aurreko apartatuak aipatutako plan hori eginda ez dagoen bitartean, Osakidetza — Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoak hautapenerako eta lanpostuak betetzeko burutzen dituen prozesuetan, funtzio publikoko legerian aurreikusitako arauak, alegia, euskaraz jakitea merezimendutzat hartzeari buruzkoak, aplikatuko dira.


8.2.22. 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[517]

VI. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren laguntza eta dirulaguntzen araubidea

51. artikulua.— Laguntzak emateko arauak, eskumena eta prozedura

1. Laguntzak edo dirulaguntzak emateko arauetan, gutxienez ondoren aipatuko direnak adierazi beharko dira:

c)[518] Laguntza edo dirulaguntza esleitzeko irizpide objektiboak eta, hala badagokio, horien haztapena. Laguntzaren edo dirulaguntzaren helburua den gaian hizkuntzaren erabileraren faktoreak zerikusia baldin badu, eta edonola ere Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 25, 26 eta 27. artikuluetan aipatzen diren jarduera-eremuetan, faktore hori kontuan izan beharko da esleipena egiteko irizpide objektiboen artean. Halaber, balorazio-irizpideen baremoaren guztizko % 5ekin baloratuko dituzte, gutxienez, pertsona fisiko edo juridiko parte-hartzaileen emakumeen eta gizonen berdintasunerako ekintzak eta politikak eta/edo dirulaguntzara aurkeztutako proiektuan genero-ikuspegia txertatzearekin lotutako beste alderdi batzuk. Hori guztia, baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada ehuneko hori neurriz kanpokoa dela dirulaguntzak emakume eta gizonen egoeran duen inpaktuari dagokionez.


8.2.23. 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna sustatzekoa[519]

Bizitza sozialean eta komunitarioan sartzea eta parte hartzea, bidezko den helburua ez ezik, pertsona orok edozein gizarte modernotan duen nahia ere bada. Hala ere, sarri askotan, eskubide horiek egikaritzea zaildu eta eragotzi ere egiten dute fisikoak zein komunikaziozkoak diren oztopoek, pertsonak era normalean moldatzen ez baitute uzten. Gauzak horrela, ingurune fisikora eta komunikaziora irisgarritasuna izatea funtsezko elementua da, herritar guztiek oinarrizkotzat definitzen diren eskubideez gozatu dezaten ahalbidetzeko.

Gizarteak, oro har, eta botere publikoek, haren ordezkari direnez, erraztu eta bermatu behar dute herritar guztiak ingurune fisikora eta komunikaziora iristea. Botere publikoen ekintzak ezin du, inoiz ere, erkidegoaren zuzeneko ekintza ordeztu edo murriztu; alderantziz, inguru fisikora eta komunikaziora iristeko zailtasun handienak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duten erakunde hiritarren ekimenak sustatu behar ditu.

[…]

Gaur egungo gizartean, gero eta iraupen handiagoa dagoela eta istripuz edo gaixotasunez mugitu eta komunikatzeko gaitasuna murriztuta duten pertsona asko eta asko daudela eta inoizka mugikortasuna mugatuta duten pertsonen kopuru garrantzitsua daukagula, irisgarritasun-baldintzak hobetzeak bizi-kalitate hobea ekarriko du ondorio gisa nola mugitzeko eta/edo komunikatzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonentzat hala gizarte guztiarentzat.

Nazio Batuen Batzar Orokorrak, 1993ko abenduaren 20ko 48/46 ebazpenaz, arau estandarrak hartu zituen minusbaliatuen aukeren berdintasunaren arloan, eta helburu orokortzat ezarri zuen pertsona horiek gainerako herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berberak egikaritu ahal dituztela bermatzea, izan ere, helburu hori Europako Batzordeak 1994ko uztailaren 27an onartutako «Europako Gizarte Politika — Batasunerantz Emandako Aurrerapausoa» liburu zurian jasotzen da.

[…]

Europar Batasuneko Kontseiluaren eta horko estatu kideetako gobernuen ordezkarien 1996ko abenduaren 20ko ebazpenak, minusbaliotasunak dituzten pertsonek aukera berdinak izateari buruzkoak, herritar guztiek aukera berdinak izateko printzipioa estatu kide guztien balio alienaezin komuna dela jotzen du, eta, ondorioz, aipatutako pertsonen aurka egindako diskriminazio negatiboa ezabatu eta horien bizi-kalitatea hobetu behar da, estatu kideei ahalbidetuz, helburu hori lortzerakoan, kasuan kasuko araudiak eman ditzaten gizartearen baliabideek ahalbidetzen duten zabaltasunaz.

Adierazitakoari atxikiz, beharrezko da araudi berria onestea, aipatutako printzipioak errespetatuz eta arkitektura-oztopoak kentzearen kontzeptu klasikoa gaindituz eredu berri baten alde egingo duena, pertsonak ingurune sozial eta komunitarioan osoki eta libre garatzen direla bermatzea izanik helburua. Horretarako, gure erkidegoko pertsona guztiak ingurune fisikora eta komunikaziora iristen direla bermatu behar da, batez ere, mugaren bat duten pertsonak.

1. artikulua.— Xedea

1. Hona hemen lege honen xedea: hiri-ingurunearen, espazio publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikazio-sistemen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikaziorako zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.

2. Botere publikoek legea eraginkortasunez bete dadin beharrezkoak diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute, bai eta laguntza teknikoak erabiltzea ere, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dutenak.

2. artikulua.— Legearen aplikazio-eremua

Lege hau Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, nortasun fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua duen edozein subjektuk egiten dituen jarduketetan, hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan.

I. KAPITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen
orokorrak

6. artikulua.— Komunikazio-sistemetako irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrak

1. Komunikazio-sistemak herritar guztiei izango zaizkie irisgarri, lege honetan eta berau garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren arabera.

2. Komunikazio-sistemetan egokienak diren eskuarte teknikoak ezartzen direla bermatuko dute administrazio publikoek, herritar guztiei eta, batez ere, komunikazioan zailtasunak dituztenei, komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko.

3. Administrazio publikoek bultzatu egingo dute zeinu-hizkuntzen profesional interpretatzaileen eta gor-itsuen gidari interpretatzaileen prestakuntza, zertarako eta komunikazioan zailtasunak dituzten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko, eta funtzio publikora pixkanaka-pixkanaka sar daitezen ere bultzatuko dute.

4. Titulartasun publikoko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egingo dute, pixkana-pixkana herritar guztiek komunikaziorako duten eskubidea behar bezala bermatu ahal izango duena.

II. KAPITULUA
Erreserbak

11. artikulua.— Erreserbak komunikazio-sistemetan

Komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonek komunikazio-sistemetara irisgarritasuna dutela bermatzeko honako erreserba hauek ezarriko dira:

1. Informazio-puntuak edota jendearentzako arretarako puntuak dauden lekuetan, gutxienez puntu horietako batek egokituta egon beharko du horrelako pertsonek erabil dezaten.

2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko ikus-entzunezko eskuarteetan, gutxienez informatiboetako batean zeinuen eta azpitituluen hizkuntzako interprete bat agertuko da, komunikaziorako zailtasunak dituzten pertsonek informaziorako duten eskubidea bermatzeko.

3. Itsu-txakurra daramaten ikusmen urrikoek sarrera librea izango dute turismo-egonleku, ostalaritza-leku eta garraio publikoetara eta oro har erabilera edo zerbitzu publikoko gune eta eraikin guztietara

12. artikulua.— Erreserbetan irisgarritasuna adierazteko betebeharra

Nahitaez ezarri beharko da irisgarritasunaren nazioarteko ikurra erabilera publikoko gune, eraikin publiko, turismo-ostatu, garraio-instalazio, garraiobide eta informazio-sistemetan, erreserbak badituzte lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

13. artikulua.— Irisgarritasunaren sustapena

1. Lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hiri-ingurune, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio- eta komunikazio-sistemetara irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek eta gainerako erakunde publikoek lau urteko programak egingo dituzte irisgarritasuna sustatzeko. Programa horien xedea izango da aipatutako elementuak lege honetan eta berau garatzen duten arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzei pixkanaka-pixkanaka egokitzea. Lehenengo lau urteko programak eginda egon beharko du lege hau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta bi urteko epean.

2. Irisgarritasuna sustatzeko programek honako dokumentu hauek izango dituzte:

a) Egokitzapen-gai diren kanpoko gune, eraikuntza, garraio eta komunikazioen inbentarioa jasotzen duen katalogoa.

b) Jarduketen hurrenkera, lehentasunen arabera, kontuan hartuko dituena efizientzia handiagoa eta biltzen duten jendetza.

c) Programa ekonomiko-finantzarioa, egokitzapenak egiteko bideratuko diren aurreikuspen ekonomikoak zehaztuta.

d) Egokitzapenak burutzeko egutegia.

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek partida zehatzak izendatuko dituzte bakoitzaren aurrekontuetan irisgarritasuna sustatzeko programak finantzatze aldera, euren aurrekontuko baliabideen arabera.

14. artikulua.— Finantza-neurriak

1. Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, kasuan kasuko eskumenak garatu eta burutzean, irisgarritasuna sustatzeko beharrezkoak diren sustapen-neurriak hartzea bultzatuko dute.

2. Arlo honentzako berariazko dirulaguntza-programetan honako jarduketa hauek jo ahal izango dituzte lehentasunezkotzat administrazio publikoek:

a) Lehendik dauden hiri-inguruneak eta espazio publikoak, eraikuntza, garraioa eta komunikazio-sistemak irisgarritasun-baldintzei egokitzea xede duten obrak.

e) Turismo-ostatuetako oin berriko, eraberritzeko edo birgaitzeko obrak, nahitaezko izan ez arren, mugikortasun murriztua eta komunikaziorako zailtasunak edo oro har irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonek lehentasunez erabil ditzaten gordetako ostatuak sartzen badira.

f) Laguntza teknikoak eskuratzea, hiri-ingurunea, espazio publikoak, eraikuntza, garraioa eta komunikazioa ezinezko denean irisgarritasun-baldintzei egokitzea.

16. artikulua.— Administrazio-kontratuak

Administrazio-kontratuen baldintza-agiriek lege honi egokitzeko klausulak izango dituzte, horien edukiek lege honetan xedatutakoari eragiten badiote.

17. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzen kontrola

1. Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, udalek, eta lizentziak eta baimenak emateko, bai eta plangintza-tresnak eta garraio eta komunikazio arloko proiektuak onesteko ere, eskumena duten gainerako erakunde publikoek egiaztatu egingo dute horien zehaztapenak lege honi egokitzen zaizkiola.

2. Proiektuen dokumentazioan edo, hala badagokio, lizentzia-, baimen- edo emakida-eskabideetan, espresuki adieraziko da lege honetan xedatutakoa betetzen dela.

IV. TITULUA
Diziplina-araubidea

18. artikulua.— Arau-hausteak

1. Lege honen I. tituluan jasotzen diren preskripzioak urratu edo hausten dituzten ekintzak edo ez-egiteak arau-hausteak dira eta zehatu egingo dira, titulu honetan arautzen diren betekizunen eta prozeduraren arabera.

2. Arau-hausteak arinak, astunak eta oso astunak izan daitezke:

a) Arau-hauste arinak dira:

— Lege honetan aurreikusten denaren arabera irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, erabilera publikoko espazioetan, eraikuntzan, garraioan eta informazio- eta komunikazio-sistemetan.

— Lege hau aplikatzearen ondorio diren irisgarritasun-elementuak andeatu edo erabilezin bihurtzea, erruz edo zabarkeriagatik.

— Lege honetan aurreikusitakoaren eta erregelamenduz zehazten diren irisgarritasun-baldintzak urratzen dituzten ekintzak edo ez-egiteak, astuntzat jotzen ez direnak.

b) Arau-hauste astunak dira:

— Lege hau aplikatzearen ondorio diren irisgarritasun-elementuak doloz andeatu edo erabilezin bihurtzea.

[…]

— Komunikazioan irisgarritasun-baldintzak ez betetzea.

— Lege honen I. tituluko II. kapituluan ezarritako erreserbak ez betetzea.

— Beste arau-hauste arin batean berrerortzea hiru urteko epea igaro aurretik.

c) Arau-hauste oso astunak dira:

— Lege honek ezarritako betebeharrak iruzurrez edo dokumentuak faltsifikatuz ez betetzea.

— Arau-hauste astunetan berrerortzea.

19. artikulua.— Zehapenak

1. Honako zehapen hauek ezarri ahal izango dira arau-haustearen kalifikazioaren arabera:

a) Arau-hauste arinak: 50.000 eta 500.000 pezeta bitarteko isunak.

b) Arau-hauste astunak: 500.001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isunak.

c) Arau-hauste oso astunak: 10.000.001 eta 20.000.000 pezeta bitarteko isunak.

2. Isunaren zenbatekoa graduatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: arau-hauslearen erantzukizun-maila, egin beharreko irisgarritasun-obretatik sortutako kostu ekonomikoa, zuzenean edo zeharka sorrarazi den kaltea, erantzuleek hauste bera errepikatzea eta arau-hausle bakoitzaren partaidetza-maila.

3. Zehapena ezartzeak ez du arau-hauslea salbuetsiko birjartze-betebeharretik edo, ez-betetze kasuetan, proiektuaren eraberritzea edo beharrezkoak diren egokitzapen-obrak egitetik erregelamenduz ezartzen den epean.

4. Arau-hauste beraren ondorioz pertsona desberdinei jartzen zaizkien isunek ez dute elkarren arteko loturarik izango.

5. Artikulu honetan adierazten diren zehapenen zenbatekoak eguneratu ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren dekretu batez, kontsumoko prezioen indizeen aldaketaren arabera.

20. artikulua.— Zehapen-prozedura eta -araubidea

1. Lege honetan xedatutakoa hausten denean, arau-hauste horiek zehatu egingo dira zehapen-araubideari buruz indarrean dauden xedapen orokorren arabera, eta organo eskudunak espediente egokia instruitu ondoren.

2. Lege honen 1. artikuluak aipatzen dituen pertsonak edo hauek osatzen dituzten elkarteak interesduntzat joko dira betiere administrazio-prozeduretan.

3. Elkarte horiek errekurtsoak edo, hala badagokio, bidezko deritzeten ekintzak aurkezteko legitimaturik geldituko dira, bai jarduketak artxibatzeko erabakiaren aurka, eta bai irisgarritasun-baldintzen kontrako balizko arau-hausteak salatzea edo Administrazioari jakinaraztea espresuki edo isilbidez ezetsi duen ebazpenaren aurka.

21. artikulua.— Organo eskudunak

Honako hauek izango dira lege honen hausteak direla-eta zehapenak ezartzeko eskumena duten agintariak:

a) Alkateak, eurek dituzten eskumenen eremuan, arau-hauste arinengatiko isunak eta astunengatiko 5.000.000 pezetarainokoak jartzeko, eskala honen arabera: 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, 1.000.000 pezetaraino; 10.000 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerrietan, 2.500.000 pezetaraino, eta 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, 5.000.000 pezetaraino.

b) Gaian eskumena duten Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako sailburuak, eurek dituzten eskumenen eremuan, arau-hauste arinengatiko isunak eta astunengatiko 5.000.000 pezetarainokoak jartzeko, eta betiere arau-hauste astunengatiko 5.000.001 eta 10.000.000 pezeta bitarteko isunak, eta arau-hauste oso astunengatikoak jartzeko.

22. artikulua.— Erantzuleak

1. Nahitaezkoa den udal-lizentziarik gabe burutzen diren obra eta gainerako jarduketetan, jarduera lege honen zehaztapenei egokitu behar zaienean, edo lege honek arautzen dituen gaiei dagokienez lizentziaren klausulak bete gabe burututakoetan, zehatu egingo dira sustatzailea, proiektuaren egilea, enpresaburu eraikitzailea eta obren teknikari zuzendariak.

2. Lege honen hauste astuna edo oso astuna den edukia duen udal-lizentzia baten babespeko obretan, era berean, zehatu egingo dira proiektuaren aldeko txostena eman duen fakultatiboa eta, nahitaezko txostenak aurretik izan gabe edo txostenok aipatutako arau-haustea dela-eta aurkakoak direnean, lizentziaren alde botoa eman duten korporazioko kideak.

23. artikulua.— Preskripzioa

1. Arau-hausteak:

Lege honetan aurreikusitako arau-hausteek preskribatzeko epeak honako hauek izango dira:

a) Arau-hauste oso astunek bost urteko epean preskribatzen dute.

b) Arau-hauste astunek hiru urteko epean preskribatzen dute.

c) Arau-hauste arinek sei hilabeteko epean preskribatzen dute.

2. Zehapenak:

Lege honetan aurreikusitako zehapenek preskribatzeko epeak honako hauek izango dira:

a) Arau-hauste oso astunengatik ezarritako zehapenek hiru urteko epean preskribatzen dute.

b) Arau-hauste astunengatik ezarritako zehapenek bi urteko epean preskribatzen dute.

c) Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenek urtebeteko epean preskribatzen dute.

24. artikulua.— Sorrera

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailari atxikitako aholku- eta partaidetza-organo gisa, eta bertan honako hauek egongo dira ordezkatuta: euskal administrazio publikoak, irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonen eskubideen alde jardutea helburu duten elkarte-erakundeetatik ordezkaritza handiena dutenak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen antolakundeak, sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenak, eta Arkitektoen, Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen eta Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien elkargoak.

25. artikulua.— Osaera

Kontseiluak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburua izango du buru, eta, gainera, honako beste hauek kide:

a) Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila izango duena, honako arlo bakoitzeko: Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza; Merkataritza eta Kontsumoa; Hezkuntza; Osasuna; Lana eta Gizarte Segurantza; Garraio eta Herri-lanak; Ogasuna; Industria, eta Kultura.

b) Lurralde historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

c) Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko udaletako hiru ordezkari.

d) Irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten erakunde pribatuetatik ordezkaritza handiena dutenetako sei ordezkari.

e) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenetako bi ordezkari.

f) Sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetako bi ordezkari.

g) Arkitektoen Elkargoko ordezkari bat.

h) Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko ordezkari bat.

i) Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoko ordezkari bat.

26. artikulua.— Eginkizunak

Honako eginkizun hauek izango ditu Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak:

a) Urtean behin txosten bat egitea, lege honen aurreikuspenak zein mailataraino betetzen diren ezagutarazteko, eta gero Legebiltzarrera bidaltzea.

b) Irisgarritasunaren arloan eskudun diren organoei aholkularitza eman eta jarduteko irizpideak proposatzea, lege honetan xedatutakoaren arabera.

c) Horren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia onestea.

d) Haren esku uzten diren beste eginkizun guztiak.

[…]

Azken xedapenak

Bigarrena.— Lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabeteko epearen barruan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikuntzaren, garraiobideen eta informazio- eta komunikazio-sistemen irisgarritasun-baldintzak finkatuko dituzten arau teknikoak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak; horretarako, irisgarritasunari eta hirigintza-oztopoak kentzeari buruz egun indarrean dauden arauen bidez araututako xedapenak bat egin eta harmonizatu egingo dira.


8.2.24. 10/1998 Legea apirilaren 8koa, Landa-garapenerakoa[520]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko landa-garapenerako politikaren helburu orokorrak

Landa-garapenerako politikak ondoko helburu orokor hauek izango ditu:

g) Landa-inguruetako natura-, historia-, kultura- eta hizkuntza-ondarea berreskuratu, kontserbatu, garatu eta zabaltzea.

5. artikulua.— Landa-garapenerako programen lurralde- eta eginkizun-eremua

2. Landa-garapenerako programetan jarduketa hauek jorratuko dira, besteak beste:

d) Landa-inguruetako zerbitzuak Autonomia Erkidegoko gainerako zonetakoekin parekatzea, batez ere hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, gizarte-zerbitzuetan, kultura-azpiegituretan eta -zerbitzuetan eta hizkuntza-normalizazioan, betiere landa-ingurunearen ezaugarrietarako egokiak diren irizpide eta baremoekin.


8.2.25. 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena[521][522]

Xedapen gehigarriak

Hirugarrena.— Kirol-federazioen hizkuntza-normalizazioa

Kirol-federazioek beren jarduerak egitean euskararen erabilera normalizatzeko egokiak diren neurriak hartuko dituzte. Bereziki, katalogoetan, programetan, iragarpen-karteletan eta beren kirol-jardueretan eta lehiaketetan erabiltzen duten gainerako material grafikoan edo soinu-materialean sustatuko dute euskararen erabilera.


8.2.26. 16/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Arrantzaleen Kofradiei buruzkoa[523]

Xedapen gehigarriak

Hirugarrena.— Arrantzaleen kofradiek eta kofradien federazioek neurri egokiak hartuko dituzte beren jardueretan euskararen erabilera normalizatzeko, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen ondoriozko betebeharrak betetzeko.


8.2.27. 3/2002 Legea, martxoaren 27koa, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta konpentsazioa emateari buruzkoa[524]

ZIOEN AZALPENA

Gaur egun, euskara irakaskuntzan (unibertsitatea barne), hedabideetan eta kulturaren nahiz gizartearen gainerako eremuetan bizirik dagoenez, goretsi beharrekoak dira frankismoaren garaian, oso baliabide gutxirekin eta gorabehera asko kontra zituztela, euskal eskola abian jartzea lortu zuten aurreneko irakasleen idealismoa, kemena eta lana.

Lege-esparruak euskara eskoletan sartzeko modurik ematen ez zuela ikusita, esperientzia arriskutsu bat sortu zen, urte askotan erabateko klandestinitatean egin zena eta pertsona haiek beren bizitzan eta beren lan-eremuan egindako sakrifizioari esker gauzatu zena.

Orduko irakasle haiek baliabide urriak izaten zituzten, ikasleen familiek emanak gehienbat, eskolak emateko erabiltzen zen lokalaren alokairua ordaintzeko, materiala erosteko eta soldata txiki bat jasotzeko. Oporretan ez zuten inolako soldatarik izaten. Gainera, Gizarte Segurantzari ezin zioten ezertxo ere ordaindu, eta orduan kotizatu ez izana gaur egun kaltegarria zaie beren eskubide pasiboetarako.

Klandestinitate latz hura hirurogeiko hamarkadako azken urteetaraino luzatu zen, orduan hasi baitzen euskarazko irakaskuntzaren egoera hobetzen: garai horretan ikastolek legeztatu gabe jarraitzen zuten, baina nolabait ere toleratzen zituzten.

Aldi berri horretan sortu ziren guraso-batzarrak, eta ikastegien gai ekonomikoak kudeatzeari ekin zioten. Horren ondorioz, irakasleen lan-baldintza eskasak hobetu egin ziren, baina, baliabide ekonomiko urriak zituztenez, hainbat urtetan ezin izan zuten Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu. Ikastola bakoitzak ahal izan zuenean eman zien alta bere irakasleei.

Lege honen bidez, aintzat hartu nahi dira irakasle haiek, nahiko merezimendu badute eta; izan ere, lan handia egin zuten euskara berreskuratzen eta iraunarazten, jakintza eta kultura zabaltzeko tresna den aldetik. Horrekin batera, lege honen helburu berezia da, batetik, Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaindu ez izanak kaltea eragin dien irakasleei halako konpentsazio bat ematea eta, bestetik, beren lan-bizitza ohiko erretiro-adinetik aurrera luzatu beharrik ez izatea.

Hori dela eta, konpentsazioaren zenbatekoa txikiagoa izango da lan-baldintzak eta gizarte-aurreikuspeneko baldintzak hobeak izan ziren neurrian, aldi berean beste jarduera batean aritu zirelako edo ikastolan egindako lanari beste itxura bat eman ziotelako. Izan ere, kasu horietan klandestinitateak ez die kalterik eragiten eskubide pasiboei.

Legeak irakasle haiei edo haien alargunei bakarrik aitortzen die eskubide hori, batez ere haiek hartu zutelako lan haren nekea, edo haiengandik hurbil egon zirelako, eta haien eskubide pasiboei bakarrik eragiten zaielako.

Gainerakoan, legeak konpentsazioaren funtsezko ezaugarriak adierazten ditu, ordain horren zenbatekoa erregelamenduz zehazteko utzita. Era berean, legeak erraztasuna ematen du ikastaroak, alderdi askotatik era informalean bada ere, benetan eman zirela egiaztatzeko; hala, ikastaro horiek emandakotzat joko dira, baldin eta ikerketa zientifiko edo kulturaletan jasota badago eman zirela. Ekimen hau instituzioek aintzat hartu beharreko gai batean gizarteak duen interesaren beste erakusgarri bat da.

1. artikulua.— Helburua

Konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzen zaie ikastoletan 1967-1968 ikasturtera arte irakasle aritu zirela egiaztatzen dutenei, lege honetan eta lege hau garatzen duten xedapenetan aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

2. artikulua.— Onuradunak

Honako hauek izango dira lege honetan ezarritako konpentsazioaren onuradunak: eskolaurreko, lehen mailako edo bigarren mailako hezkuntzan euskaraz irakasten aritu zirela egiaztatzen dutenak, baldin eta irakaskuntza ofizialean ezarritako irakastaldien iraupen berdintsuko aldietan aritu baziren, edo haien ezkontideak, lege hau indarrean jartzean alargun badira.

3. artikulua.— Konpentsazioaren edukia

1. Konpentsazioaren zenbatekoa dekretu bidez zehaztuko da, 1967-1968 ikasturtera arte emandako ikastaroen kopuruaren arabera.

2. Zenbatekoa txikiagoa izango da, baldin eta irakasle aritu zena inoiz edozein gizarte-asegurutan, Gizarte Segurantzaren erregimenen batean edo haren parekoren batean alta emanda edo altaren pareko egoeran egon bazen, edo edozein arrazoirengatik Gizarte Segurantzaren erregimen batean sartu badute.

3. Aurreko artikuluan aipatzen diren irakasleek prestakuntzan emandako arduraldi osoko aldiak irakaskuntzan emandakotzat hartuko dira.

4. artikulua.— Eskabideak

Eskabideak sei hileko epean aurkeztu beharko dira, lege hau garatzen duen dekretua indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasita.

5. artikulua.— Frogabideak

1. Ikastaroak eman izana frogatzeko, zuzenbidean onartutako edozein bide erabil daiteke.

2. Garapen-dekretuan zehatz daitezke onargarritzat jotzen diren zenbait frogabide.

3. Ikastaroak emandakotzat joko dira baldin eta ikerketa zientifiko edo kulturaletan jasota daudela egiaztatzen bada eta ikerketa horiek lege hau indarrean jarri baino lehen argitaratu edo erregistratuta badaude.

6. artikulua.— Ebazteko eta jakinarazteko epea

Prozeduretan, ebazpena emateko eta jakinarazteko epea bederatzi hilekoa izango da, eskabidea ebatzi behar duen organoan sartzen den egunetik kontatzen hasita.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Garapen-dekretua

Lege hau garatzeko dekretua sei hileko epean emango du Jaurlaritzak, legea indarrean jartzen den egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


8.2.28. 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena[525][526]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Legeak beste ikuspegi batetik bideratzen du kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen aitortza, eta agortu egiten du horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren eskumenen eremuan duten erregulazioa. Hizkuntza-eskubideak aintzat hartzen ditu, eta, horrenbestez, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraituz, autonomia-erkidegoan dauden bi hizkuntza ofizialetako bata zein bestea erabiltzeko eskubidea aitortzeaz gainera, dagokigun arloan euskara —berariaz progresibotasun-printzipioari jarraituz— sustatzeko asmoa ere agertzen du.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

f) Bi hizkuntza ofizialak erabiltzea lege honek eta ordenamendu juridikoaren gainerako legeek ezartzen dutenari jarraiki.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

VII. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

37. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

Kapitulu honetan ezarritakoarekin eta bertan biltzen diren progresibotasun-baldintzekin bat etorriz, kontsumitzaile eta erabiltzaileek honako hizkuntza-eskubideak dituzte:

a) Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzekoa, lege honen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan kokatzen diren enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzekoa; enpresa eta establezimendu hauek, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzen dutela ere, zerbitzu egokia eman beharko diete.

38. artikulua.— Erakunde publikoak

1. Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honakoak izango dira erakunde publikoak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta Estatuko Administrazioa, eta baita horien mende dauden edo horietako administrazio instituzionala osatzen duten zuzenbide pribatu edo publikoko erakundeak ere.

b) Titulartzat aurreko apartatuan aipatutako administrazioek dituzten zerbitzuak kudeatzeaz arduratzen diren edozein izaeratako erakundeak, baldin eta horiek mota honetako zerbitzuak eskaintzen badihardute.

c) Batik bat a) apartatuan aipatutako administrazio eta enteen partaidetza duten edo horien kontrolpeko diren erakundeak, hauen izaera edozein dela ere. Ondorio hauetarako, kontrol-harremana honako kasuetan dagoela ulertuko da: erakundearen boto-eskubide gehienak dituztenean edo gobernu-organoko kide gehienak izendatu edo kargutik kentzeko eskubidea dutenean.

2. Erakunde publikoek kontsumitzaile eta erabiltzeekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialak agertzea bermatuko dute. Hau guztia honela egingo da:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuko establezimenduetan, errotuluak, oharrak eta, oro har, jendeari zuzendutako jakinarazpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira.

b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileek betetzeko egiten diren inprimaki edo eredu ofizialak bi hizkuntzatan emango dira.

c) Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak berak hizkuntza ofizialetako bakarra erabiltzea nahi duela adierazi ezean, bi hizkuntzatan idatziko dira atxikipen-kontratuak, klausula-ereduak dituzten kontratuak, araupeko kontratuak, baldintza orokorrak eta kontratu horiei buruzko edo horiek egitearen ondoriozko agiriak.

d) Zehazki kontsumitzaileei zuzendutako jakinarazpenak bi hizkuntzatan eman beharko dira, eta baita fakturak, aurrekontuak eta antzeko agiriak ere, kontsumitzaile eta erabiltzaileak berak bi hizkuntza ofizialetako bat bakarrik erabiltzea aukeratu ezean.

e) Bi hizkuntzatan idatziko dira, halaber, produktu eta zerbitzuak erabili eta mantentzeko jarraibideen liburuxkak, berme-agiriak eta etiketetan eta ontzietan adierazi beharrekoak.

f) Kontsumitzaile eta erabiltzaileei zuzendutako produktu, ondasun eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea, erabilitako euskarria edozein dela ere, bi hizkuntzatan egingo da.

3. Erakunde publikoekin dituzten harremanetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileek arreta eurek hautatzen duten hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea dute. Administrazio publikoei dagokienez, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, Jaurlaritzak egoki ikusten dituen neurriak hartuko ditu eta eskubide hori erabiltzen dela arian-arian bermatzeko beharrezko bitartekoak jarriko dira eskura.

4. Estatuko Administrazioari aplikatzen zaizkion lege honen xedapenek ez diote kalterik egingo Estatuaren eskumenari bere zerbitzuak antolatu behar dituenean.

39. artikulua.— Diruz lagundutako erakundeak eta interes orokorreko sektoreak

1. Lege honen ondorioetarako, honakoak izango dira diruz lagundutako erakundeak eta interes orokorreko sektoreak:

a) Legez unibertsalak, interes orokorrekoak edo beste kategoria batekoak diren zerbitzuak egiten dituzten erakunde edo pertsona juridikoak, edo unibertsaltasun eta berdintasuneko araubide juridikoaren pean dauden zerbitzuak ematen dituztenak, hala nola garraioak, telekomunikazioak eta energia-zerbitzuak.

b) Euskal administrazio publikoek ematen dituzten laguntzen edo dirulaguntzen onuradunak diren erakunde edo pertsona juridikoak, edo horietako edozeinekin lankidetza-hitzarmena sinatu dutenak. Kasu honetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokien bermeak dirulaguntza edo hitzarmenaren xedearekin erlazionatutako harremanen eremua ere hartuko du.

2. Erakunde hauek, publikoak direnean izan ezik, lege honen 38. artikuluko 2. paragrafoan, a), b), c) eta d) apartatuetan, ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Erregelamendu bidez finkatuko da horiek arian-arian nola bete.

40. artikulua.— Jendearentzako arreta[527]

1. Jendeari produktuak saldu eta zerbitzuak egiteaz arduratzen diren establezimenduek, lege honen 38. artikuluko 2. paragrafoan, a), b) eta c) apartatuetan, ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Era berean, kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta emateko gertu egon behar dute, horien hizkuntza ofiziala edozein dela ere.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako betebeharrez gain, indarreko legeriak establezimendu komertzial handi gisa kalifikatzen dituen establezimenduek, baita jendeari ondasun eta produktuak eskaintzen dizkioten eta, hala ez diren arren, erakunde handi gisa kalifikatzen diren establezimenduek ere, 38. artikuluko 2. paragrafoan, d) apartatuan, jasotako betebeharra ere bete beharko dute. Erregelamenduz finkatuko dira erakunde handi kontsideratzeko betekizunak, alegia, negozio-bolumenari, langile-kopuruari edota Euskal Autonomia Erkidegoan duten presentziari dagozkienak.

3. Erakunde publikoei atxikita eta jendearentzat irekita dauden establezimenduei lege honen 38. artikuluan aurreikusitako araubidea aplikatuko zaie.

4. Jendearentzat irekita dauden saltokien kasuan, baldin badira lan-harremanen eta jendearen arretaren alorrean euskara integratzera berariaz zuzendutako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeen saltokiak, edo interes orokorreko sektoreetako saltokiak, kasu horietan, 39. artikuluan jasotako betebeharrak betetzeaz gain, ahalmena eduki beharko dute kontsumitzaileei eta erabiltzaileei beraiek erabilitako hizkuntza ofizialean arreta eskaintzeko, zein ere den hizkuntza ofizial hori.[528]

5. Jaurlaritzak erregelamendu bidez finkatuko du artikulu honetako betebeharrak arian-arian nola bete.

41. artikulua.— Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko hizkuntza[529]

1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan banatutako ondasun eta zerbitzuei dagokienez kontsumitzaile eta erabiltzaileei ematen zaien informazioa, barruan sartuta etiketetan, ontzietan eta erabilera-jarraibideen inprimakietan jasotzen den informazioa ere, euskaraz, gaztelaniaz edo, aldi berean, euskaraz eta gaztelaniaz adieraziko da, eskaintzailearen nahiaren arabera, salbu eta kapitulu honetan berariazko araubide bat aurreikusten den kasuetan. Hori guztia kalterik egin gabe aplikagarria den legeriak, osasuna eta segurtasuna babesteko arrazoiengatik, kasu berezietarako ezar dezakeenari.

2. Gobernuak sustapen-neurriak hartuko ditu euskara eta gaztelania batera erabil daitezen, 1. paragrafoan aipatutako ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioan. Jatorri-deitura edo kalitatezko izendapena duten euskal ondasunen kasuan, bai eta artisautza-produktuen kasuan ere, euskararen erabilera sustatuko da etiketatzeko orduan, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan araututako produktuak badira.

42. artikulua.— Sustapen-jarduketa publikoa[530]

1. Gobernuak egoki diren neurriak bultzatuko ditu eta beharrezko diren erabakiak hartuko ditu, euskararen erabilera sustatze aldera kontsumitzaileei eta erabiltzaileei ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkieten erakundeen jarduketaren alorrean.

2. Sektoreko planei dagokienez, planen jardun-eremuak eragina baldin badu herritarrei ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jardueretan, plan bereziak bultzatuko dituzte kapitulu honetan jasotako eskubideak sustatzeko. Nolanahi ere, Gobernuak laguntza-ildoak abiaraziko ditu herritarrei ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkieten subjektuentzat, bi hizkuntza ofizialen presentzia erraztu dezaten beren jarduera gauzatzeko orduan, eta hizkera espezializatuko materialen zabalkundea bultzatuko du, eremu horretan euskararen erabilera errazteko.

V. TITULUA
Administrazio publikoen eskumenak

II. KAPITULUA
Administrazioen arteko lankidetza

70. artikulua.— Lankidetza-jardunaren esparrua

3. Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu kontsumitzaile eta erabiltzaileen babes-maila hobetzen lagun dezaketen Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta Europako erregioetako administrazioekin, eta, bereziki, historia-, kultura- edo hizkuntza-arrazoiak direla medio, harreman berezia duen beste edozein erkidego edo erregiorekin.

Xedapen gehigarriak

Bigarrena.— Lege honen IV. tituluak aurreikusitako zehapen-araubidea ez zaio aplikatuko legearen II. tituluko VII. kapituluan kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei dagokienez egiten den erregulazioari, ez eta hura garatzen duten arauei eta xedapen gehigarriei ere.

Azken xedapenak

Hirugarrena.— II. tituluko VII. kapituluaren erregelamendu bidezko garapenak hizkuntza-politikaren eta kontsumoaren arloetan eskumena duten sailek batera egindako proposamenaren bidez onetsiko dira.


8.2.29. 1/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzekoa[531]

14. artikulua.— Kidegoetako eskalak

Kidego berezien barruan ondoko eskalak sortzen dira:

A) Goi-mailako teknikarien kidegoa:

[…]

6) Hizkuntza-Normalizazioko eskala.

[…]

8) Itzulpen eskala.

B) Erdi-mailako teknikarien kidegoa:

[…]

4) Hizkuntza-normalizazioko eskala.

5) Itzulpen eskala.

C) Laguntzaile teknikoen kidegoa:

[…]

Itzulpen eskala.

15. artikulua.— Kidego eta eskaletan sartzeko titulazio-baldintzak

1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako kidegoetan sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da ondoko titulazioren bat izatea:

Administrazioko goi-mailako kidegoan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Goi-mailako teknikarien kidegoan, A talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrazio-kudeaketako kidegoan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Erdi-mailako teknikarien kidegoan, B talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrarien kidegoan, C talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Laguntzaile teknikoen kidegoan, C talderako gaitzen duen eta sartzean eskatu den titulazioa, aukera bakoitzari jarraituz.

Administrari laguntzaileen kidegoan, D talderako gaitzen duen edozein titulazio.

Mendekoen kidegoan, E talderako gaitzen duen edozein titulazio.

2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen organismo autonomoetako eskaletan sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da ondoko titulazioren bat izatea:

f) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

h) Goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan, A talderako gaitzen duen edozein titulazio.

l) Erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

m) Erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan, B talderako gaitzen duen edozein titulazio.

ñ) Laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalan, C talderako gaitzen duen edozein titulazio.

16. artikulua.— Eskalen eginkizunak

Eskalei dagozkien oinarrizko eginkizunak ondokoak dira:

f) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalari, hizkuntza-plangintza; euskara-planak kudeatu, landu eta sustatzea eta horretarako irizpideak ezartzea eta aholkularitza ematea; hizkuntza-normalizazioaren eremuan ezagutzak ebaluatzea, jarduerak kudeatzea eta prestakuntza-diseinuak, kontrola eta ikuskapena egitea.

h) Goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalari, euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologia eginkizunak betetzea eta eremu horietan prestakuntza ematea, azterlanak egitea, irizpideak ezartzea eta ikuskapena egitea ere.

l) Erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalari, euskara-planak kudeatu, landu eta sustatzeko eta aholkularitza emateko eginkizun teknikoak betetzea; hizkuntza-normalizazioaren eremuan ezagutzak ebaluatzea, jarduerak kudeatzea eta prestakuntza-diseinuak, kontrola eta ikuskapena egitea, eta hizkuntza-plangintza egitea.

m) Erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalari, euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologiako eginkizun teknikoak betetzea eta eremu horietan prestakuntza ematea, azterlanak egitea eta ikuskapena egitea.

ñ) Laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalari, prestaketa eta lankidetza eginkizunak betetzea euskarazko itzulpen, interpretazio eta terminologian, bai eta eremu horietan prestakuntza ematen, azterlanak egiten eta ikuskapena egiten ere.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Integrazio automatikoa

1. Ondoko kidegoetan automatikoki integratuta geratzen dira haietan lanpostu bat eskuratu zuten funtzionarioak:

a) Integrazio edo deialdi publiko bidez administrazioko goi-mailako kidegoan, administrazio-kudeaketako kidegoan, administrarien kidegoan, administrari laguntzaileen kidegoan eta mendekoen kidegoan plazak eskuratu zituzten funtzionarioak kidego horietan integratuta geratzen dira.

b) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoan, erdi-mailako teknikarien kidegoan eta laguntzaile teknikoen kidegoan, titulazio jakin bakar bat eskatzen zitzaiela, plazak eskuratu zituzten funtzionarioak kidego horietan integratuta geratzen dira, euren titulazioari dagokion aukeraren barruan.

2. Dena delako kidegoetan plazak eskuratu zituzten funtzionarioak ondoko eskaletan automatikoki integratuta geratzen dira:

d) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko teknikari-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratuta geratzen dira.

e) Integrazio edo deialdi publiko bidez goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak goi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

i) Integrazio edo deialdi publiko bidez erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko teknikari-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratuta geratzen dira.

j) Integrazio edo deialdi publiko bidez erdi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak erdi-mailako teknikarien kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

l) Integrazio edo deialdi publiko bidez laguntzaile teknikoen kidegoko itzultzaile-plazak eskuratu zituzten funtzionarioak laguntzaile teknikoen kidegoko itzulpen eskalan integratuta geratzen dira.

Bigarrena.— Borondatezko integrazioa

1. Integrazio edo deialdi publiko bidez dena delako kidegoetan plazak eskuratu zituzten eta jarraian zehaztuko diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioak ondoko eskaletan integratu ahal izango dira, hala nahi izanez gero:

c) Goi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza-normalizazioko eskalan integratu ahal izango dira goi-mailako teknikarien kidegoko Euskal Filologiako lizentziadun-plazak integrazio edo deialdi publiko bidez eskuratu zituzten funtzionarioak.

2. Eskala bakoitzean integratzeko aukera lanpostu-zerrenda lege honetara egokitu izana argitaratzen denetik sei hilabeteko epean gauzatuko da.

3. Borondatez integratzeko aukera erabiltzen ez dutenek ordura arteko baldintza beretan eutsiko diete euren lanpostuei, eta lege honen lehen xedapen gehigarrian xedaturikoa aplikatuko zaie integrazioari dagokionez.

Hirugarrena.— Lanpostuei espezialitateak esleitzea

Lanpostu-zerrenden bidez esleituko dira espezialitateak, lanpostuen ezaugarriak kontuan hartuta, lege honetan adierazitakoaren arabera arautzen dituen dekretuan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.— Kidego berezietako aukeren zehaztapena

Kidego berezietako aukeren zehaztapena dagozkien lanpostu-zerrendetan egingo da, lanpostuen ezaugarriak kontuan hartuta.

Bosgarrena.— Lanpostu-zerrenden egokitzapena

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrari baimena ematen zaio lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean lanpostu-zerrendak arau honetan aurreikusitakoari egokitzeko agindu bat eman dezan.

Seigarrena.— Egungo eskaletan titulazio ofizial berriak sartzea

Legeak sorturiko eskaletako baten bati dagozkion eginkizunak betetzeko titulazio ofizial berriak onesten badira, Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio, dekretu bidez onets dezan eskala haietan sartzeko gaitzen duten titulazioen artean titulazio berri horiek sartzeko.


8.2.30. 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena[532]

2. artikulua.— Euskal unibertsitate-sistema

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lurraldean egoitza duten unibertsitate guztien artean osatzen dute unibertsitate-sistema, eta Eusko Legebiltzarrak etorkizunean sortu zein onartzen dituenak ere sistema horretan batera bilduko dira. Era berean, sistemaren barruan harremanak eta lankidetza sustatuko dira euskararen erabilera indartzeko etorkizuneko proiektua edo euskararen kultura partekatzen duten beste lurralde batzuetako beste unibertsitate-instituzio batzuekin; sustatze-lan hori irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalak koordinatuz egingo da, eta aipatutako unibertsitate-instituzioetako ikasle zein irakasleen arteko mugikortasunaren bidez, euskararen erabilera bultzatzeko, eta hori guztia Europako nazioen eremuan. Lehentasunezko harremanak ezarriko dira Euskal Herrian kokaturiko gainerako unibertsitateekin.

I. KAPITULUA
Unibertsitate-sistemaren printzipioak, helburuak eta eginkizunak

3. artikulua.— Gizartearen zerbitzura

3. Era berean, unibertsitateek eta balio demokratikoetan eta justizia sozialaren balioen gaineko eta giza eskubideen errespetuaren gaineko hezkuntza sustatu behar dute. Ohiko irakaskuntzaren osagarri diren ekimenak sustatu beharko dituzte, eta horiei laguntza eman, giza duintasunari eta herri eta kultura guztien arteko elkartasunari dagozkien balioak transmititzen dituzten heinean. Gainera, orokorrean euskal kultura-ondarearen gaineko defentsa, azterlana eta sustapena bultzatuko dituzte, eta bereziki euskararena.

6. artikulua.— Euskal unibertsitate-sistemaren helburuak

1. Hauek dira euskal unibertsitate-sistemaren oinarrizko helburuak:

e) Jakintza-arlo guztietan euskara sartuz joatea, euskararen erabileraren normalizazioari laguntzeko.

7. artikulua.— Printzipio informatzaileak

Hauek dira euskal unibertsitate-sistemaren antolamenduak oinarri dituen printzipioak:

f) Unibertsitateko irakaskuntza euskaraz jasotzeko eskubidea benetan beteko dela bermatzeko eta zaintzeko botere publikoek duten erantzukizuna; horretarako, beharrezko deritzeten araugintza-garapenak eta ekintza positiboko neurriak sustatu beharko dituzte, unibertsitate-politika orokorraren barruan.

III. KAPITULUA
Unibertsitatean erabiltzeko hizkuntzak

11. artikulua.— Hizkuntzen erabilera

1. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira euskal unibertsitate-sisteman.

2. Botere publikoei dagokie hizkuntza-normalizazioa bermatzea, horretarako euskararen aldeko ekintza positiboko hizkuntza-politikaren oinarriak ezarrita.

3. Unibertsitateek beharrezko diren neurriak hartuko dituzte, araudian eta plan berezietan gai honi buruz ezarritakoarekin bat etorriz, bere osotasunean bermatuz euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea.

4. Irakasle eta ikertzaileei dagokienez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 2. artikuluaren aplikazioarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak, hezkuntzako eskumena duen sailak proposatuta, irakaskuntzaren eta ikerketaren berezitasunei egokitzeko arau espezifikoak onetsiko ditu. Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateak, indarrean dagoen araudiaren arabera, hautaketa-, sarbide- eta ebaluazio-prozesuak arau horiei egokiturik egotea bermatu behar dute.

5. Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako langile guztiei, bestalde, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean administrazio publikoen zerbitzuan diharduten langileentzat aurreikusitakoa aplikatuko zaie.

6. Unibertsitateen gaian eskumena duen sailak eta unibertsitateek eurek zientziarako erabiltzen diren beste hizkuntza batzuk jakitea sustatuko dute, eta unibertsitatearen jarduera akademikoetan sartuko dute hizkuntza horien erabilera.

II. KAPITULUA
Unibertsitate publikoko irakasle
eta ikertzaileak

2. atala
Irakasle eta ikertzaile kontratatuen hautaketa

18. artikulua.— Hautaketa-batzordeak

3. Irakasle osoen zein irakasle agregatuen kategorietara sartzeko hautaketa-batzordeak unibertsitateko katedradunek eta irakasle osoek osatuko dituzte, goi-mailako irakaskuntzako Europako esparruko unibertsitate publikoetako kide direnek nolanahi ere. Horietako bat, gehienez, Euskal Herriko Unibertsitateko plantillako kide izan daiteke, non eta plazak nahitaez euskaraz jakin beharrekoak ez diren, zeren eta orduan sistema malgutu ahal izango baita erregelamendu bidez, hautaprobak euskaraz egin ahal izan daitezen. Era berean, irakasle agregatuak hautatzeko hautaketa-batzordeetan irakasle titularrek edo irakasle agregatuek parte hartzea ezar dezake Jaurlaritzak. Bestalde, ordezkaritza sindikalak izendaturiko langileen ordezkariak ere parte hartuko du hautaketa-batzordeetan, betiere indarrean dagoen legeriaren arabera.

5. Hautaketa-batzordeek izangai guztien merezimenduak eta jarritako proben emaitzak balioetsi beharko dituzte, eta lehenesteen eta bakoitzari zenbakitan emandako balioespenaren gaineko arrazoiak azaldu beharko dituzte. Nahitaezkoa da merezimenduen artean Euskadiko hizkuntza ofizialen ezagutza balioestea, eta lanpostu-zerrendan elebidun izendatutako lanpostu guztien zerrendan nahitaezkoa izango da euskaraz jakitea.

5. atala
Unibertsitate publikoko irakasleen eta ikertzaileen eskubideak eta betebeharrak

31. artikulua.— Kontratuen edukia

1. Lehiaketetarako deialdietako oinarrietan alderdi hauek aipatu behar dira nahitaez:

e) Zein hizkuntza erabiliko den edo diren irakaskuntza emateko.

6. atala
Irakasleen eta ikertzaileen ordainketa-araubidea

34. artikulua.— Ordainsari gehigarriak

1. Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak ezarri ahal izango ditu irakasle eta ikertzaileentzat, diren funtzionario edo kontratatuak, irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketaren inguruan egoki iritzitako irizpideen arabera; irizpide horien artean hizkuntza-merezimenduak ere sartuko dira.

IV. KAPITULUA
Euskal unibertsitate-sistemako ikasleak

1. atala
Araubide orokorra

38. artikulua.— Bekak, kredituak eta ikasketetarako laguntzak

2. Programa bereziak ezarriko dira deialdian:

[…]

c) Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik datozen ikasleentzako euskarazko unibertsitate-ikasketei buruz (bakoitzaren maila sozioekonomikoaren arabera).

2. atala
Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

40. artikulua.— Xedapen orokorra

2. Inor ere ezin izango da diskriminatu arrazoi hauek direla-eta: arraza, generoa, sexu-orientazioa, iritzia, erlijioa, hizkuntza, nazionalitatea, gutxiengoren batekoa izatea zein pertsona moduan gizartean nahiz ekonomian beste edozein ezaugarri izatea. Unibertsitateek programa bereziak ezarriko dituzte desgaitasuna duten pertsonek unibertsitateko hezkuntzarako duten eskubidea erabat egikaritu ahal izan dezaten.

41. artikulua.— Oinarrizko eskubideak

Euskal unibertsitate-sistemako ikasleek oinarrizko eskubide hauek dituzte:

a) Beren ikasketak aukeratu eta egiteko eskubidea, indarrean dagoen legerian eta unibertsitatean irauteko arauetan ezarritako eran; matrikula zein irakaskuntza jasotzeko egin zuten, irakaskuntza horiek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan jasotzeko eskubidea, horretarako xedatutako eskuarteak erabiliz; orobat bere prestakuntzaren prozesuan aktiboki parte hartzeko eskubidea.

f) Kalifikazio objektiboa jasotzeko eskubidea, eta jaso, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen artean aukeratzen duten hartan jasotzekoa; orobat, kalifikazioak berriro ikustea eskatzeko eskubidea eta, unibertsitateak ezarritako prozeduraren bidez, kalifikazioen aurka egiteko dagozkien bitartekoak erabiltzekoa, direlako kalifikazio horiek behin betiko bilakatu baino lehen; hori guztia, unibertsitate-planaren arabera eta unibertsitateak dituen baliabideen arabera.

43. artikulua.— Informazio akademikoa jasotzeko eskubidea

Sailek edo organo baliokideek eta, kasua hau bada, unibertsitate-institutuek ondorengoak jakinaraziko dituzte, behar besteko publizitatea emanez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan:

a) Irakasgai, materia edo jakintzagai bakoitzaren programa, horietako bakoitza enborrekoa, nahitaezkoa, hautazkoa edo aukera askekoa den adierazita; bakoitzari dagozkion kredituak; bibliografia, metodoak eta helburuak.

b) Irakasle-eskaintza, irakaskuntzak emango dituzten irakasleak zein diren eta irakaskuntza horiek zein hizkuntzatan emango diren zehaztuta; irakaslea askatasunez aukeratzea bermatzen ez denean, zein taldetan emango dituzten irakasgaiak.

c) Irakasgai, materia edo jakintzagai bakoitza berariaz ebaluatzeko irizpideak.

I. KAPITULUA
Irakaskuntza

46. artikulua.— Titulazioak

3. Funts publikoz finantzatutako titulazio berriak ezartzerakoan, taldeak ezartzeko euskara erabiliko da lehentasuneko irizpide.

47. artikulua.— Ikasketa-planak

Unibertsitateen gaian eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planak egiterakoan neurri hauek sustatu eta bultzatuko dituzte, ezertan galarazi gabe indarrean dagoen araudia:

h) Hizkuntzak ikasteari indar ematea.

I. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio eta organoei dagozkien ahalmenak euskal unibertsitate-sistema antolatzeko

62. artikulua.— Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ahalmenak

1. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailari dagokio Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan araututako ikasketa guztiak arrazionalizatu eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea. Berari dagokio, orobat, beste unibertsitate batzuekiko koordinazioa eta elkarlana hedatzea gai hauetan osagarritasuna lortze aldera: titulazioen eskaintzan, euskararen irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitate-politikarako ezarritako helburuak iriste aldera interesgarri izan daitekeen beste edozein arlotan.

II. KAPITULUA
Euskadiko Unibertsitate Kontseilua

65. artikulua.— Eginkizunak

1. Euskadiko Unibertsitate Kontseilua euskal unibertsitate-sistema koordinatzeko organoa da, eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholkularitza-organoa unibertsitate-gaietarako.

2. Hauek dira Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eginkizunak:

l) Unibertsitate-instituzioen arteko euskal sarea sustatzea, irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalen koordinazioaren bidez eta aipatu unibertsitate-instituzioetako ikasle eta irakasleen mugikortasunaren bidez, euskara eta euskal kultura indartzeko asmoz.

66. artikulua.— Osaera eta funtzionamendua

3. Batzorde berezi bat egongo da, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburua buru duela, eginkizun hauek izango dituena: goi-mailako irakaskuntzaren Europako sistemaren bilakaeraren jarraipena, unibertsitateak eta haien ikasketa-planak egokitzeko neurriak proposatu eta bultzatzea, Europako sistema hori eraikitzeko foroetan parte hartzea, Europako unibertsitateen eta euskal unibertsitate-sistemaren arteko harremanak sustatzea, eta, oro har, Euskal Herriko unibertsitateak goi-mailako irakaskuntzaren Europako esparruan erabat sartzen lagunduko duen eginkizun oro. Batzorde berezi horren barruan azpibatzorde bat eratuko da, eginkizun hau duela: unibertsitate-instituzioen arteko euskal sarea garatzea; horretarako, irakaskuntza, ikerketa eta ekimen kulturalen koordinazioa eta aipatu unibertsitate-instituzioetako ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatuko ditu, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz.

II. KAPITULUA
Unibertsitate publikoa

3. atala
Lanpostu-zerrendak

99. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

2. Irakasleen eta ikertzaileen lanpostu-zerrendetan hau zehaztu beharko da, gutxienez:

e) Euskarazko hizkuntza-gaitasunaren maila balioesteko eta nahitaez eskatzeko araubide orokorra; lege honen 11. artikuluaren arabera garatuko da araubide hori. Hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen ez duenak ezingo du inola ere euskaraz irakatsi beharra duen plaza bat bete.


8.2.31. 5/2004 Legea, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza antolatzekoa[533]

IV. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako kalitateko ardoak

II. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako kalitateko ardoak halako aitortzeko prozedura

30. artikulua.— Aitorpena

2. […]

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak homologatuko ditu aipatutako txostena egiteko eskaintzen diren erakundeak, eskabidea egin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

[…]

e) Ondo bermatzea erakundearekin harremanen bat izango duten guztiek, pertsona fisiko nahiz juridikoa izan, bermatuta izango dutela harreman hori nahi duten hizkuntza ofizialean izateko eskubidea.[534]

[…]

Xedapen gehigarriak

Hirugarrena.— Hizkuntza-eskubideak[535]

Legea betetzeko neurriak hartzen direnean, euskal administrazio publikoek euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatuko dute kanpoko harremanetan. Halaber, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek haiekin dituzten harremanetan euskara eta gaztelania, ahoz zein idatziz, erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.


8.2.32. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa[536]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio artezkariak

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, haurrei eta nerabeei arreta emateko eskumenak egikarituz esku-hartzeren bat egin behar dutenean, printzipio hauek izango dituzte gidari beren jardunean:

b) Haurrek eta nerabeek beren eskubideei buruz informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatuko dute; informazio hori, ahoz nahiz idatziz, haiek aditzeko moduko hizkuntza batean eman behar zaie, beraien adimenaren mailari eta gaitasunari egokitutako hizkera argi eta errazez, eta, behar izanez gero, beren hezkuntza-beharrizan bereziei egokituta.

c) Berdintasun-printzipioa errespetatuko dela bermatuko dute, landa-inguruneetan edo ingurune marjinaletan nahiz degradatuetan bizitzeagatik egon daitekeen muga oro eragotziz eta, behar izanez gero, ezabatuz; orobat, diskriminazio oro eragotzi eta ezabatuko da, jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazioa, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo haurren eta nerabeen edo beraien familien egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik gerta daitekeen diskriminazio oro, hain zuzen ere.

I. KAPITULUA
Oinarrizko eskubideak

12. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea

2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, arlo horretan eskumena dutenek, piztu egingo dute haur eta nerabeentzako informazio-materialak ekoitzi eta hedatzea, eta erraztu egingo dute haur eta nerabeek informazio- eta dokumentazio-zerbitzuak eta liburutegiak zein gainerako kultura-zerbitzuak erabili ahal izatea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek hau zainduko dute: komunikabideek adingabeentzat ematen dituzten mezuetan berdintasunaren, elkartasunaren eta errespetuaren balioak susta ditzatela; indarkeria, pornografia edo giza harremanen esplotazioa erakusten duten irudiak eragotz ditzatela, orobat tratu apalesgarria erakusten dutenak, delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasun-eza edo diskriminazioa sustatzen dutenak, jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik; eragotz ditzatela, baita ere, haien garapenari kalte egin diezaiokeen zeinahi eduki erakusten dutenak, hori guztia 30., 31. eta 32. artikuluetan adierazitako moduan.

16. artikulua.— Esateko dutena entzun dakien eskubidea

3. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, adingabeekin zerikusia zuzenean duten prozeduretan haiek ulertzeko moduko hizkuntza eta haien adimen-gaitasunaren arabera egokitutako hizkera erabil dadin zainduko dute.

II. KAPITULUA
Osasunerako eta zerbitzu sanitarioak jasotzeko eskubidea

18. artikulua.— Bakoitzaren osasuna sustatua eta babestua izateko eskubidea

2. Haurrek eta nerabeek eskubide hauek izango dituzte:

e) Beren osasun-egoerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ematen ari zaizkien tratamendu medikoari buruzkoa ere, betiere, haien adina, heldutasuna eta egoera psikologiko eta afektiboa kontuan hartuta, lege honen 12. artikuluan adierazitako moduan; gainera, ahalegina egin beharko da informazio garrantzitsu hori haurrak edo nerabeak hobekien ulertzen duen hizkuntzan emateko.

III. KAPITULUA
Hezkuntzarako eta hezkuntza-arretarako eskubidea

23. artikulua.— Hezkuntza-zerbitzuak erabili ahal izatea

4. Hezkuntza-administrazioak, gainerako administrazioekin eta gizarte-eragileekin lankidetzan arituz, zero urtetik ezarriko du eskolatzea, euskal eskola publikoa arautzen duen araudian adierazitako moduan. Dena dela, zerbitzu hori ezartzeko prozesuaren barruan lehentasuna emango zaie maila sozioekonomiko apalena duten zonei eta, oro har, hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei edo hizkuntza-beharrizanak dituztenei.

24. artikulua.— Administrazioak hezkuntzaren arloan jarduteko printzipioak

Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beharrezkoak diren bitartekoak jarri beharko ditu honako hauek bermatze aldera:

2. Irakaskuntza-zentroen hezkuntza- eta curriculum-proiektuetan honako gai hauek sartzea:

a) Balioen araberako hezkuntza, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotako printzipio, eskubide eta oinarrizko askatasunekin bat etorriz, bereziki hauekin: aniztasunaren errespetuarekin eta inoren aurka diskriminaziorik ez eragiteko printzipioarekin (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik eragindako diskriminazioa).

c) Autonomia Erkidegoaren gizarte- eta kultura-errealitatearen errespetua, bere pluraltasun osoan, eta bereziki Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien ikaskuntza.

8. Hezkuntza-zentroetan arrisku-egoerak prebenitzeko programak garatzea, bereziki hauek:

e) Tratu txarrei eta sexu-abusuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-programak, haurren eta nerabeen eskubideez informazioa emango dutenak; informazio horretan eskubide horiek zapaltzea edo arrisku-egoera bat sorraraz dezaketen portaerak azalduko dira, bai haurren eta nerabeenak, bai beste pertsona batzuenak; orobat, laguntza eman diezaieketen pertsonak edo organismoak zein diren azalduko da. Hori guztia ikasleen gaitasunari eta eboluzio-garapenari egokitutako hizkera argi eta erraza erabiliz egingo da.

IV. KAPITULUA
Kulturarako eta babes soziokulturalerako eskubidea

30. artikulua.— Argitalpenak

1. Debekatuta dago haur eta nerabeei beraien nortasunaren garapenerako kaltegarri izan daitezkeen edukiak dituzten argitalpenak saltzea; betiere, debekatuta egongo da haiei indarkeria, pornografia edo giza harremanen esplotazioa erakusten duten edukiak dituzten argitalpenak saltzea, edo tratu apalesgarria erakusten dutenak, delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak edo elkartasun-eza edo diskriminazioa sustatzen dutenak honako arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik.

32. artikulua.— Publizitatetik babestea

1. Haurrentzat eta nerabeentzat egiten den publizitateari dagokionez:

a) Haur eta nerabeentzat egindako publizitateak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan hedatzen denak, honako betekizun hauek bete beharko ditu, haien eskubideak behar bezala babestearren:

— Iragarkiek ezingo dute indarkeriarik, pornografiarik edo giza harremanen esplotaziorik erakutsi, ez eta tratu apalesgarririk ere; orobat, ezingo dute delitu-jarduerak egitera zirikatu, edo elkartasun-eza edo diskriminaziorik eragin honako arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik.

[…]

— Haur eta nerabeentzako produktuen irudiak, prestazioak eta erabilera zuzena era ulergarrian eta egiazkoan erakutsiko dira, eta, horretarako, haur eta nerabeen garapen-mailari egokitutako hizkera erraza erabiliko da.

[…]

2. Haurrak eta nerabeak protagonista dituen publizitateari dagokionez (Autonomia Erkidegoko lurraldean zabaltzen den publizitatea, esan nahi da):

[…]

b) Debekatuta dago haurrak eta nerabeak erabiltzea honelakoak iragartzeko: edari alkoholdunak, tabakoa, edo haur eta nerabeentzat debekatuta dauden jarduerak; pornografia-edukia duten jarduerak; giza harremanen esplotazioa erakusten dutenak; tratu apalesgarria erakusten dutenak; delitu-jarduerak egitera zirikatzen dutenak, edo elkartasun-eza edo diskriminazioa eragiten dutenak arrazoi hauetako batengatik: jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik; edo haien garapenerako kaltegarria izan daitekeen beste edozein eduki agertzen dutenak.

[…]

VIII. KAPITULUA
Gizarteratzeko eskubidea

41. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipioak gizarteratzearen eremuan

1. Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearekin bat etorriz, administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, betebehar hauek izango dituzte:

c) Gizarte-zerbitzuak badirela jakinaraztea eta haien funtzionamenduaz informazioa ematea, hizkera errazez idatzitako dibulgazio-liburuxkak —haur eta nerabeentzat nahiz haien familientzat ulerterrazak— zabalduz.

II. KAPITULUA
Administrazioaren babes-ekintza arrisku- eta babesgabetasun-egoeretan

7. atala
Egoitza-harrera

80. artikulua.— Egoiliarren eskubideak eta betebeharrak

2. Harrera-egoitza bateko haurrek eta nerabeek eskubide hauek edukiko dituzte, beti:

b) Diskriminaziorik gabe arreta izatea (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik diskriminaziorik eragin gabe, alegia), eta, orobat, beraien jatorria errespetatuz eta berek dakarten kultura- edo erlijio-ondarea gordetzeko laguntasuna emanez arreta izatea.

k) Informazioa jasotzea, beren adimenaren mailari eta-gaitasunari egokitutako hizkeran, zentroan erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurez; orobat, honako hauei kexak aurkezteko duten aukeraz: fiskaltzari, ikuskapen-zerbitzuei edo haurrak eta nerabeak babesteko eskumena duten administrazioei.

93. artikulua.— Nerabeek barneratzeko zentroetan izango dituzten eskubideak eta betebeharrak

2. Barneratze-neurriren baten pean diren arau-hausle adingabeek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologia-askatasun zein erlijio-askatasuna errespeta dakizkien; orobat, neurriak eragiten ez dien gainerako eskubide eta interes legitimoak ere edukiko dituzte, batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Legearen 56. artikuluan aipatzen diren eskubide guztiak; eta, horien artean, honako hauek bereziki:

b) Diskriminaziorik gabe arreta izatea (dela jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sinesmen eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik diskriminaziorik eragin gabe, alegia), eta, orobat, beraien jatorria errespetatuz eta berek dakarten kultura- edo erlijio-ondarea gordetzeko laguntasuna emanez arreta izatea.

k) Barneratzeko zentroan erreklamazioak aurkezteko dauden prozedurei buruzko informazioa jasotzea, beren adimenaren mailari eta gaitasunari egokitutako hizkeran; orobat, zentroaren zuzendaritzari, Autonomia Erkidegoko Administrazioari, agintaritza judizialari eta fiskaltzari eskaerak eta kexak azaltzeko aukeraz ere informazioa jasotzea; orobat, beren eskubide eta interesak defendatzearren indarrean dagoen legerian aurreikusitako legezko errekurtso guztiak aurkeztu ahal izatea.

ñ) Gai hauei guztiei buruz informazio pertsonal eta eguneratua jasotzea: beraien eskubide eta betebeharrei buruz, beraien egoera pertsonal eta judizialari buruz, zentroaren funtzionamendu-arauei buruz, eta, orobat, eskubide horiek benetan erabiltzeko prozedura zehatzei buruz, bereziki eskaerak, kexak azaltzeko edo errekurtsoak aurkezteko prozedurei buruz. Zentroan sartzen dituzten unean jaso behar dute adingabeek informazio hori guztia, eta berek ulertzeko moduko hizkuntzan eman beharko zaie, haien adimenaren gaitasunari eta beraien beharrizan bereziei egokitutako formatu, hiztegi eta idazkerarekin.

V. TITULUA
Antolaketa instituzionala

I. KAPITULUA
Haurren eta Nerabeen Defentsarako Erakundea

98. artikulua.— Antolaketa

2. […]

Haurren eta Nerabeen defendatzailearekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei, eta arreta ere berek aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzekoa. Hori dela eta, behar diren neurriak jarriko dira eskubide horren erabilera bermatzeko.


8.2.33. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa[537]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Haatik, lan-merkatuari, partaidetza soziopolitikoari, etxeko lanak egiteari, emakumeen aurkako indarkeriari, pobreziari eta abarri buruzko datuek oraindik ere erakusten dute hierarkizazioa dagoela gizonek eta emakumeek gizartean dituzten harremanetan eta gizarte horretan betetzen duten lekuan; hierarkizazio horren jatorria, hain zuzen, sexuaren araberako jokabide-estereotipo eta -eredu soziokultural batzuetan datza, emakumeei etxeko eremuaren ardura eta gizonei eremu publikoaren ardura esleitzen baitiete, eta hori, gainera, balioespen eta aitorpen ekonomiko eta sozial oso ezberdina eginez. Gainera, emakume askok anitz diskriminazio jasaten dute, sexu-diskriminazioaz gain, beste batzuk ere pairatzen baitituzte, arraza, jatorri etnikoa, hizkuntza, adina, desgaitasuna, ondarea, sexu-orientazioa eta beste hainbat faktore direla eta. Horrek guztiak, hainbat kasutan, baldintzatu egiten du emakumeek osotasunean egikari ditzaten herritarrek berez dituzten eskubideak.

[…]

3. artikulua.— Printzipio orokorrak[538]

Hauek dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal botere publikoen jarduna gidatu eta bideratuko duten printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna eta ikuspegi intersekzionalaren integrazioa; aukera-berdintasuna; emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea; dibertsitatea eta diferentzia errespetatzea; sexu- eta/edo genero-identitatea eta sexu-orientazioa askatasunez garatzeko eskubidea, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak askatasunez baliatu ahal izatea, eskubide horiek egikaritzean pertsonek askatasunez erabaki dezaketela bermatuz; genero-ikuspegiaren integrazioa; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; koordinazioa, lankidetza eta nazioartekotzea; emakumeen ahalduntzea; gizonen inplikazioa; parte-hartzea; berrikuntza, gardentasuna eta kontu-ematea, eta hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

1. Tratu-berdintasuna eta ikuspegi intersekzionalaren integrazioa.

[…]

Lege honen ondoreetarako:

c) […]

Euskal botere publikoek bermatu behar dute ezen diskriminazio-egoerak eragin ditzaketen beste inguruabar batzuk ere tartean direla-eta diskriminazio anizkoitza jasaten duten emakumeek nahiz emakume taldeek benetan baliatzen dituztela beren oinarrizko eskubideak. Inguruabar horiek honako hauek izan daitezke: arraza, kolorea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, politikari edo bestelako gaiei buruzko iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaioterria, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, migrazio-prozesua, errefuxiatu-estatusa, kultura, landa-jatorria, gizarte-bazterketako egoera, seropositibotasun-egoera, guraso bakarreko familia, familia-konfigurazioa edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal, sozial edo administratibo. Gainera, ikuspegi intersekzionala sustatu behar dute; horrek, lege honen ondorioetarako, esan nahi du kontuan hartu behar dela nola erlazionatzen diren sexua eta/edo generoa aipatutako gainerako faktoreekin, nola eragiten dioten elkarri hainbat mailatan, askotan aldi berean, eta nola sortzen diren identitate gainjarriak eta intersekzionatuak, bai eta elkarri lotutako eta askotariko botere- eta zapalkuntza-egoera eta -ardatzak ere.

[…]

15. Hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

Euskal botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla, eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela.

II. TITULUA
Euskal botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak

IV. KAPITULUA
Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak

18. artikulua.— Xedapen orokorrak[539]

4. Euskal botere publikoek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabili behar dute irudi eta hizkera mota guztietan, zuzenean eta beste pertsona edo entitate batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan.

21. artikulua.— Kontratazio publikoa[540]

5. Baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada kontratuaren xedeak ez duela loturarik emakumeen eta gizonen berdintasunarekin artikulu honen lehen paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, kontratazio-organoek honako hauek sartuko dituzte kontratazio-agirietan:

b) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gauzatze-baldintza berezi bat, gutxienez, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago.

21 bis artikulua.— Dirulaguntzak[541]

3. Euskal botere publikoek, beste gai batzuen artean, dirulaguntza publikoak erregulatzen dituzten oinarri edo arauetan:

c) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako betebeharrak ezarriko dituzte, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak ez betetzeak dakartzan ondorioak ere.

[…]

II. KAPITULUA
Kultura eta komunikabideak

25. artikulua.— Kultura-jarduerak

1. Euskal administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, behar beste neurri hartu behar dituzte, bai sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-jarduera guztietan. Lege honen ondorioetarako, kultura-jardueratzat hartzen dira, besteak beste, artistikoak, jai-giroan egiten direnak, oroitzapenezkoak, kirol-jarduerak eta euskararen hizkuntza-normalizazioaren arloan egindakoak.[542]

2. Kultura-jardueraren batean —hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak, eta euskararen normalizazioaren eremukoak— sexu-diskriminazioa egiten bada, euskal administrazio publikoek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parterik hartu.

26. artikulua.— Komunikabide sozialak, publizitatea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

3. [543] Gizarte-komunikabideek, beren programazioak egiteko orduan, bermatuko dute edukietan genero-ikuspegia sartzen dela; horrez gain, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte-hartze aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala bermatu behar dute, edertasun-kanonetatik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen funtzioei buruzko estereotipo sexistetatik aparte; bereziki zaindu behar dituzte haur zein gazteentzako edukiak, eta 3.1 artikuluaren azken tartekian aipatzen diren diskriminazio anizkoitzeko inguruabarrak dituzten emakumeekin lotutako aurreiritzi eta estereotipoak desegitea.

27. artikulua.— Publizitatea kontrolatzeko organoa

Eusko Jaurlaritzan organo bat eratuko da, komunikabideen eta erabiltzen diren publizitate-euskarrien bitartez transmititzen den publizitatearen inguruan aholku eman eta hori aztertzeaz arduratuko dena; horren helburua da sexuan oinarritzen den pertsonen diskriminazio-mota oro erauztea. Era berean, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek beren kode etikoak izan ditzaten zainduko da.

III. KAPITULUA
Hezkuntza

1. atala
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza

29. artikulua.— Curriculuma

2.[544] Era berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, adingabeekiko sexu-abusuak barne, eta eguneroko bizitzarako irakasgai edo eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldi horietan gai hauekin lotutako alderdi eta edukiak sartuko dira: etxeko eremua eta pertsonen zaintza, harreman pertsonalen funtzionamenduaren ezagutza eta harreman afektibo-sexual osasungarri eta positiboak sustatzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, emakumeen gorputza erakartzeko elementu edo aberastasun-iturri gisa erabiltzea zalantzan jartzea, jarrera matxisten identifikazioa eta prebentzioa, agerikoenak ez direnak barne, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta dibertsitatearen errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak ikastea.

30. artikulua.— Irakaskuntzako materialak

2. Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testuliburuek eta gainerako ikasmaterial guztiek barneratuta izan behar dituzte aurreko artikuluaren 1. paragrafoan adierazi diren hezkidetzako helburuak. Era berean, hizkera ez-sexista erabili behar dute, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua bermatu behar dute.

2. atala
Unibertsitateko
irakaskuntza

33. artikulua.— Xedapen orokorrak

2. Era berean, zainduko dute jakintza-arlo guztietako irakaskuntzan eta ikerketa-lanetan genero-ikuspegia txerta dadin, hizkera ez-sexista erabil dadin, eta emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egindako garapen sozial eta historikoa jaso dadin.

IV. KAPITULUA
Lana

2. atala
Enplegua

42. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

2.[545] Autonomia Erkidegoko Administrazioak, hitzarmen kolektiboen erregistroaren bitartez, zaindu beharko du hitzarmen horietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez egotea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurri espezifikoak jasotzea. Horrekin batera, sexu-diskriminazioa kontrolatzeko eta ezabatzeko ikuskapenak ere bultzatuko ditu.

VII. KAPITULUA
Emakumeen kontrako indarkeria matxista

3. atala
Detekzioa, arreta, koordinazioa eta erreparazioa

54. artikulua.— Xedapen orokorrak

3.[546] Eskubide horretan sartzen da biktima guztiek informazio eta orientazio egokia eta eskuraerraza izan dezatela, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, dituzten eskubideei eta dauden baliabideei buruz; eta artatuak izan daitezela osasun fisiko eta mentalaren arloan eta beste zenbait arlotan duten beharrei dagokienez; hala nola segurtasuna, arlo ekonomikoa, aldi baterako bizileku segurua, etxebizitza, hezkuntza eta arlo soziala, lege honetan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitako terminoetan.

59. artikulua.— Polizia-arreta[547]

Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskadiko udalerrietako toki-administrazioek bermatu behar dute, Euskadiko Segurtasun Sistema Publikoaren bidez, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan ematen duten arreta lehentasunezkoa, eraginkorra eta kalitatekoa dela. Horretarako, beste neurri batzuen artean, hau egin behar dute:

b) Biktimei informazioa eman, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, jakin dezaten zer eskubide dituzten, zer baliabide erabil ditzaketen eta zer ondorio dakarren salaketa aurkezteak.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5eko 2/1998 Legea aldatzea

1. Aldatu egiten da Emakumearen Euskal Erakundea sorrarazteari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen izenburua: gaztelaniazko bertsioan “Ley 2/1988, de 5 de febrero, sobre creación de Emakunde — Instituto Vasco de la Mujer” izango da, eta euskarazko bertsioan, berriz, “2/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Emakunde — Emakumearen Euskal Erakundea sorrarazteari buruzkoa”.

3. 2/1998 Legean Emakumearen Euskal Erakundeari egindako aipamen guztietan ondokoa ulertu behar da: Emakunde — Instituto Vasco de la Mujer gaztelaniazko bertsioan, eta Emakunde — Emakumearen Euskal Erakundea euskarazko bertsioan.


8.2.34. 4/2006 Legea, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoa sortzeari buruzkoa[548]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, Logopedian diplomaduna izateko unibertsitate-titulu ofiziala ezarri zen; ikasketa horien bitartez, dela haurrekin, dela helduekin, entzumenean, fonazioan eta hizkeran izaten diren arazoak prebenitzeko, ebaluatzeko eta osatzeko jarduerak behar bezala gauzatzeko prestakuntza teoriko/praktiko egokia jaso behar da.

Bestalde, titulua beharrezko duen lanbide sanitarioa da logopedia, halaxe ezarrita baitago osasun-arloko lanbideak arautzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legean; entzumenean, fonazioan eta hizkeran izaten diren arazoak prebenitzeko, ebaluatzeko eta osatzeko jarduerak garatzea, horixe da lanbide horren eginkizun espezifikoa, betiere, horretarako, diziplina horretan berariazkoak diren terapia-teknikak erabilita.

[…]

Xedapen iragankorrak

Laugarrena.— Profesionalak gaitzea.

1. Lege honen 4. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Logopeden Elkargoko kide izan daitezke entzumenaren, fonazioaren eta hizkeraren arazoen eremuan lan egiten edo lan egin duten profesionalak, baldin eta, betiere, gutxienez hiru urteko lanbide-esperientzia izanda, honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

b) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduei buruzko espezialitatean eskuratutako diploma, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak homologatutakoa.

c) Osasunaren edo hezkuntzaren zientzietako unibertsitate-titulua, lizentzia edo diploma.


8.2.35. 7/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Museoei buruzkoa[549]

III. KAPITULUA
Euskadiko museo eta bildumen kudeaketa

10. artikulua.— Euskadiko museo eta bildumen eginbehar orokorrak

Euskadiko museo eta bildumen eginbeharrak honako hauek dira:

h) Instalazioetan, erakusketetan, seinalizazioan, museo-jardueretan eta erabiltzaileen harreran Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial biak erabiltzen direla bermatzea eta, ahal dela, beste hizkuntza batzuk ere erabiltzea, Europar Batasuneko beste herritarrek eta munduko beste herrialdeetakoek ere erabili eta ulertu ahal izan ditzaten.

IV. KAPITULUA
Euskadiko museoen artikulazioa

1. atala
Euskadiko Museoen Sistema Nazionala

15. artikulua.— Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumen betebeharrak eta ondorioak

1. Inskribatzearen ondorio direnez gain, Euskadiko Museoen Sistema Nazionaleko museo eta bildumek baldintza hauek bete behar dituzte:

e) Museo edo bildumako bisitariei harrera egitean eta informazioa ematean, baita, espezialitateak edo jakintzagaiak hala eskatzen badu, funtsen kudeaketan eta dokumentazioan ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea.


8.2.36. 3/2007 Legea, apirilaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Sortzeko eta Arautzekoa[550]

ZIOEN AZALPENA

Elkarren mendekotasuna gero eta handiagoa duen mundu globalizatu honetan, Euskadi ezin da izan bere baitan itxita dagoen herrialde bakartu bat; aitzitik, mundura irekita egon behar du eta, kulturen arteko harremanak bultzatu eta haien alde egiteaz gain, bere berezitasuna erakutsi behar du.

Gure kanpoko presentzia iraunkor eta aktiboak Euskadiren irudi positiboa islatu behar du munduan, hartara, ezagutza soiletik haratago joanez, nortasun eta identitate propioak dituen etorkizuneko herrialde gisa nazioartean onartua izan dadin.

Alderdi horretatik, euskarak eta euskal kulturak, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, gure identitatearen ezaugarririk sakonenak biltzen dituzte eta hizkuntza- eta kultura-ondarea gordetzen dute. Ondare hori gure mugetatik kanpoko beste erkidego eta herrialde batzuekin partekatzen dugu.

Euskara, euskal kulturaren ondare den aldetik, Euskal Herriaren identitatearen funtsezko elementua da, eta belaunaldiz belaunaldi gugana iritsitako milaka urteko legatua osatzen du. Hori dela eta, euskal gizarteari eta, bereziki, botere publikoei dagokie ondare horri bizirik eusteko erantzukizuna, komunikazio- eta harreman-tresna bezala erabilita, gaur egungo hizkuntza modernoa izan dadin eta etorkizuneko mundu eleaniztunean ateak zabalik izan ditzan. Orain arte ezezagunak zituen hainbat erabilera-gunetara iritsi denez gero, euskarak azken urteetan ospea eta presentzia lortu du gure gizartean; aurrerantzean, berriz, ospe eta presentzia hori Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora eraman behar da eta, horrela, sustapen unibertsalaren bidez, euskal hizkuntzaren onespenari bide eta bultzada emango zaio nazioartean ere.

Ildo horretatik, kanpoko kultura-aniztasunari eta unibertsaltasunari irekita agertzeaz gain, euskal erkidegoa bere identitate kulturalari eutsita proiektatuko da kanpora, bere adierazpen eta agerbide guztietan.

Asmo horiek kontuan hartuz, lege honen xedea Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzea eta arautzea da. Helburu nagusi hau izango du: gure inguruko instituzio ospetsuen antzera, euskara eta euskal kultura sustatzea, hedatzea eta kanpora proiektatzea. Zuzenbide pribatuko ente publikoa izateak bere helburuak betetzeko behar adinako autonomiaz baliatzeko aukera emango dio.

Bestalde, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpoko ekintzaren eta hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorrean gauzatuko ditu bere jarduerak, eta jarduera horiek beren lana kanpora proiektatzen duten organoek eta administrazio publikoek egindakoekin koordinatuko ditu, bai eta ente publikoaren helburuetara zuzendutako edozein instituziok egindakoekin ere, bereziki, euskal erkidego linguistikoa dagoen lurraldeetako instituzioenekin.

Azkenik, bere helburuak betetzeko, batik bat ildo hauek jorratuko ditu: euskara ikertzea eta irakastea, bereziki unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketetako zentroetan; kultura zabaltzeko jarduerak gauzatzea, Estatuko eta nazioarteko organismoekin eta herrialde anfitrioietako erakundeekin elkarlanean; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen diguten ahalmen handiaz baliatzea, bai euskara eta euskal kultura hedatzeko, bai horren guztiaren gastua murrizteko.

Laburbilduz, euskara eta euskal kulturarekiko interesa zabaltzea da Etxepare Euskal Institutuaren asmoa, eta, oro har, gure herrialdeko errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara eta hainbat herritarrengana hurbiltzea, herritar horiek euskal erkidegoak dituzten herrialdeetan bizi direlako edo haien herrialdeekiko harreman historiko, kultural edo komertzialen garrantziak hala aholkatzen duelako.

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honek Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute sortzea eta arautzea du helburu, euskara eta euskal kultura, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko.

2. artikulua.— Izaera eta araubide juridikoa

1. Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko ente publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du eta kultura arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago.

2. Lege honek, antolaketa- eta jarduera-araudiak eta garapen-xedapenek arautuko dute Etxepare Euskal Institutua. Bere jarduerak gauzatzean zuzenbide pribatuari jarraituko dio, baina Administrazioaren ahalak baliatzen dituenean —zuzeneko esleipenaren bidez edo eskuordetzaren bidez— zuzenbide publikoari lotuko zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren gaiei dagokienez, espresuki aplikatzekoak zaizkion xedapenei jarraituko die eta, xedapen horiekiko kontraesanik ez dagoenean, zuzenbide pribatuari.

3. Etxepare Euskal Institutuaren mendeko zentroak ez dira administrazio-organotzat hartuko; hala ere, Administrazioaren ahalak baliatzean, administrazio-organoen araubide juridikoaren arabera jardungo dute egintzak eratzeari eta kanporatzeari dagokien guztian.

3. artikulua.— Helburuak

Etxepare Euskal Institutuaren helburuak hauek dira:

a) Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatzea, hura partekatzen duten erkidego guztien ekarpenak errespetatuz.

b) Euskal kultura, haren hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta bermatuz.

c) Gure herrialdeko errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara eta hainbat herritara hurbiltzea, herri horietan euskal erkidegoak dituztelako edo herri horiekiko harreman historiko, kultural edo komertzialen garrantziak hala aholkatzen duelako.

d) Euskarak nazioartean onespena lor dezan bultzatu eta sustatzea.

e) Bere jarduerak hedatzen eta haien kalitatea hobetzen lagunduko duten behar adina neurri eta ekintza sustatzea.

f) Halaber, euskal kulturari buruzko ikerketa sustatzea, bereziki unibertsitate eta goi-mailako ikerketarako organismoetan.

4. artikulua.— Jarduerak

1. Bere helburuak betetzeko, Etxepare Euskal Institutuak jarduera hauek egin ahal izango ditu, bere ekimenez edo hirugarrenekin elkarlanean:

a) Euskara irakasteko ikastaroak sortu, sustatu eta antolatzea.

b) Euskararen ezagutza egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak onartuta dituen probak antolatzea, indarrean dagoen araudi erregulatzaileak ezartzen duenarekin bat etorriz.

c) Hainbat ekintza sustatzea eta aurrera eramatea, hala nola euskara hedatzea helburu dutenak, bereziki sare telematiko nahiz informazioaren teknologia berriez eta hedabide eta ikus-entzunezkoez baliatuta; irakasleak prestatzera zuzendutakoak, eta euskararen irakaskuntzan laguntzeko materiala argitaratzera bideratutakoak.

d) Irakurletzak ezar daitezen laguntzea eta euskalariei eta atzerriko ikerketa-zentroei laguntzeko eta haiekin lankidetzan aritzeko organo gisa jardutea.

e) Euskal kulturaren sortze-lana kanpoan sustatzeko ekintzak eta estrategiak gauzatzea, artisten eta artelanen kanpoko zirkulazioa bultzatzea eta euskal ondare artistikoaren ezagutza zabaltzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta bermatuz.

f) Erakunde publiko eta pribatuei, Institutuaren helburuak betetzera zuzendutako jarduerak aurrera eramaten dituztenean, dirulaguntzak ematea.

g) Kultura zabaltzeko jarduerak estatuko nahiz nazioarteko beste organismo batzuekin eta herrialde anfitrioietako erakundeekin elkarlanean egitea.

h) Hizkuntza, hezkuntza eta kultura jendarteratzeko azoka eta erakusketetan parte hartzea.

i) Unibertsitate eta beste erakunde batzuekin —publikoak nahiz pribatuak, estatukoak nahiz atzerrikoak— hitzarmenak eta, hala dagokionean, lankidetza-protokoloak sinatzea.

j) Hizkuntza eta kultura zabaltzeko jarduerak organismo hauekin gauzatzea eta koordinatzea: gaztelania, euskara bezala Euskadiko hizkuntza ofiziala, katalana eta galegoa sustatu eta kanpoan zabaltzea helburu duten organismoekin, bai eta euskal hizkuntza eta kultura sustatzen jarduten duten euskararen gainerako lurraldeetako organismoekin ere.

k) Institutuaren helburuak betetzera zuzendutako beste eginkizun eta jarduera batzuk gauzatzea.

2. Etxepare Euskal Institutuak arreta berezia jarriko dio, bere jardueretan, euskal erkidego linguistikoaren herrialde eta herrietako hizkuntza- eta kultura-ondare erkideari.

3. Etxepare Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpoko ekintzaren eta hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorrean gauzatuko ditu bere jarduerak, euskararen normalizazioan aritzen diren erakundeekin lankidetzako eta elkarlanerako harreman egonkorrak izaten saiatuko da, eta jarduera horiek administrazio publikoek egindakoekin koordinatuko ditu, bai eta ente publikoaren helburuetara zuzendutako edozein instituziok egindakoekin ere, bereziki euskal erkidego linguistikoa dagoen lurraldeetako instituzioenekin.

5. artikulua.— Egoitza eta beste zentro batzuk

1. Etxepare Euskal Institutuaren egoitza Donostian egongo da.

2. Etxepare Euskal Institutuak zentro-sare bat eduki ahal izango du bere helburuak betetzeko. Horretarako, beharrezkoa denean, merkataritza-sozietateak, fundazioak edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak sortu ahal izango ditu eta haietan parte hartu, Gobernu Kontseiluak aldez aurretik horretarako baimena emanda.

6. artikulua.— Organo artezkariak

1. Etxepare Euskal Institutuaren organo artezkariak Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria dira.

2. Organo horiek esleiturik dituzten eginkizunak betetzeko ematen dituzten administrazio-egintzetan amaituko da administrazio-bidea.

7. artikulua.— Patronatua

1. Patronatuaren ohorezko lehendakaritza lehendakariari dagokio.

2. Patronatuaren lehendakaritza exekutiboa Institutua atxikita dagoen sailaren titularrari dagokio. Patronatuak beste kide hauek ere izango ditu:

a) Kanpoko ekintza, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasun eta administrazio publikoaren arloetan eskudunak diren sailak ordezkatzen dituzten bost kide.

b) Foru-aldundietatik kide bana, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten lurralde historikoetako foru-aldundietako bakoitzaren ordezkari gisa.

c) Euskal letrak, filologia eta kultura, bereziki Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskal unibertsitateak eta beste gizarte-instituzio batzuk, ordezkatzen dituzten hamabost kide. Kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, euskal erkidego linguistikoa osatzen duten lurralde guztien euskal kulturari egindako ekarpenak kontuan hartuta.

d) Kulturaren sektore profesionalak ordezkatzen dituzten bost kide. Kide horiek Eusko Legebiltzarrak proposatuta izendatuko dira.

e) Institutuko zuzendaria. Idazkari gisa arituko da, eta hitza izango du baina botorik ez.

3. Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudiak zehaztuko du nor izango den berezko kide karguaren arabera. Gainerako kideak lau urterako izendatuko dira, eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango dira berriz, baina beste behin bakarrik.

4. Patronatua, gutxienez, urtean behin bilduko da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Institutuak egin beharreko jardunen artean lehentasunak proposatzea.

b) Urteko aurrekontua, aurreko aurrekontuaren betetzea, Institutuaren jarduera-plan orokorrak eta urteko memoria ezagutzea eta, onetsi aurretik, horiei buruzko iritzia ematea.

c) Institutuaren funtzionamendua hobetzen eta haren helburuak betetzen lagun dezaketen ekimenak proposatzea.

d) Antolaketa- eta jarduera-araudiari buruz Zuzendaritza Kontseiluak proposatutako aldaketak ezagutzea eta horiei buruzko iritzia ematea.

e) Antolaketa- eta jarduera-araudiak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea.

8. artikulua.— Zuzendaritza Kontseilua

1. Zuzendaritza Kontseiluko kideak hauek dira:

a) Kontseiluko lehendakaria. Institutua atxikita dagoen sailaren ordezkari batek beteko du kargu hori eta, gutxienez, sailburuorde-maila izango du.

b) Kanpoko ekintza, hizkuntza-politika eta ogasun eta administrazio publikoaren arloetan eskudunak diren sailak ordezkatzen dituzten hiru kide; gutxienez, zuzendari-maila izango dute.

c) Gobernu Kontseiluak izendatutako bi kide, Patronatuak proposatuta Patronatuaren beraren ordezkari gisa. Kargu hori lau urterako izango da, eta beste behin bakarrik berritu ahal izango da epe hori igarotakoan.

d) Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria. Idazkari gisa arituko da, eta hitza izango du baina botorik ez.

2. Zuzendaritza Kontseilua, gutxienez, urtean bitan bilduko da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Etxepare Euskal Institutuaren jarduera-plan orokorrak onestea.

b) Laguntzen eta dirulaguntzen programak onestea, baita horiek emateko oinarrizko irizpideak ere.

c) Urteko aurrekontuaren aurreproiektua onestea.

d) Urteko memoria onestea.

e) Plantillak eta langileen ordainsari-araubidea onestea, aplikatzekoak diren lege-baldintzen arabera.

f) Gobernu Kontseiluari Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudiaren aldaketa proposatzea.

g) Hitzarmenak eta protokoloak sinatzeko oinarrizko irizpideak zehaztea.

h) Etxepare Euskal Institutuaren jardueren prezioak finkatzea.

i) Helburuak hobeto betetzeko beharrezkoa denean, merkataritza-sozietateak, fundazioak edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak sortzea edo haietan parte hartzea onestea, Gobernu Kontseiluak aldez aurretik baimenduta.

j) Institutuaren mendeko zentroak sortzea edo kentzea onestea, Gobernu Kontseiluak aldez aurretik horretarako baimena emanda.

k) Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izendatzeko proposamena ezagutzea eta horri buruzko iritzia ematea.

l) Antolaketa- eta jarduera-araudiak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea.

9. artikulua.— Zuzendaria

1. Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Gobernu Kontseiluak izendatuko du, Institutua atxikita dagoen sailaren titularrak halaxe proposatuta.

2. Zuzendariari dagokio:

a) Institutua eta Institutuko langileak zuzentzea.

b) Institutuaren plan estrategikoa eta kudeaketa-planak eta Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren erabakiak proposatu eta gauzatzea.

c) Etxepare Euskal Institutuaren ohiko ordezkaria izatea.

d) Etxepare Euskal Institutuaren jardueren urteko memoria egitea eta Institutuaren aurrekontuaren aurreproiektu-proposamena eta likidazioa Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztea.

e) Hitzarmenak eta protokoloak formalizatzea.

f) Institutuaren izenean kontratazioak egitea, bai eta gastuen erabilera baimentzea eta ordainketak agintzea ere, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

g) Etxepare Euskal Institutuak eman beharreko laguntzak eta dirulaguntzak esleitzea.

h) Antolaketa- eta jarduera-araudiak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak betetzea.

10. artikulua.— Egitura

Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudiak zehaztuko du haren jarduerak zein ekintza-arlotan antolatuko diren.

11. artikulua.— Araubide ekonomikoa

1. Etxepare Euskal Institutuaren ondasunak eta baliabide ekonomikoak honako hauek izango dira:

a) Institutuaren ondarea osatzen duten ondasunak eta balioak, bai eta ondare horretatik eratorritako produktuak eta errentak ere.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan urtero esleitzen zaizkion diru-izendapenak eta transferentziak.

c) Zerbitzuak emateagatik izaten dituen diru-sarrerak, bai eta, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, jaso behar dituenak eta beraren jardueren ondorioz sortzen direnak ere.

d) Pertsona publikoek edo pribatuek Institutuari ematen dizkioten dirulaguntzak, borondatezko ekarpenak, dohaintzak, jaraunspenak eta legatuak.

e) Lege- edo erregelamendu-xedapenen arabera dagokion beste edozein baliabide.

2. Etxepare Euskal Institutuaren kontrol ekonomikoa iraunkorra izango da eta arlo ekonomiko-finantzarioan nahiz kudeaketan egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritakoaren arabera, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagokion kontrola alde batera utzi gabe.

3. Institutuaren kontratu-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion lege-xedapenetara egokituko da, eta ekintza-arlo horretako egitekoak eta eskumenak antolaketa- eta jarduera-araudian zehaztuko dira.

12. artikulua.— Langileen araubidea

1. Etxepare Euskal Institutuko langileak lan-zuzenbidearen araupean arituko dira, eta, hala dagokionean, kontratazioa egiten den herrialdeetan indarrean dagoen araudipean.

2. Langileak merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioen arabera hautatu beharko dira.

3. Etxepare Euskal Institutuaren mendeko irakasleek euskara irakasteko titulazio eta prestakuntza didaktiko egokia izan beharko dute.

13. artikulua.— Institutuaren urteko txostena

Etxepare Euskal Institutuak txosten bat bidaliko dio urtero Eusko Legebiltzarrari bere jardueraren emaitzak, jarduera-plan orokorrak eta horien egikaritzea azaltzeko, bai eta ente publiko horren urteko memoria ere.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Etxepare Euskal Institutuaren jardueren hasiera

1. Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onetsi eta gero, Jaurlaritzari dagokio Institutua abian jartzea eta jardueren hasiera zehaztea.

2. Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira.

Jardueren hasiera eta dagokion aurrekontuen legea indarrean jartzea batera gertatzen ez badira, Gobernu Kontseiluak onetsiko ditu Institutuaren ustiapen- eta kapital-aurrekontuak, baita Institutuaren jarduerak hasten diren ekonomia-ekitaldiari dagozkion finantza arloko behin-behineko egoera-orriak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, 15 eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari baimena ematen zaio aurrekontuok osatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, baina aldaketa horiek ezin dute handitu Institutuaren jardueren hasieran indarrean zeuden aurrekontu orokorretako partidetan izendatutako zenbateko globala.

Bigarrena.— Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo haren organismo autonomoei atxikitako langileak sartzea

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean edo haren mendeko erakunde batean zerbitzuak ematen dituzten lan-kontratuko langileek, Etxepare Euskal Institutuak —lege honi, Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudiari eta ezartzen diren arauei jarraituta— bere gain hartutako eginkizun batzuk betetzen badituzte, ente publiko horretan sartuko dira aplikagarri den lan-legeriarekin bat etorriz.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean edo haren mendeko erakunde batean zerbitzuak ematen dituzten funtzionarioek, Etxepare Euskal Institutuak —lege honi, Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudiari eta ezartzen diren arauei jarraituta— bere gain hartutako eginkizun batzuk betetzen badituzte, honako aukera hauek izango dituzte:

a) Etxepare Euskal Institutuan lan-kontratuko langile gisa sartzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko antzinatasunak dituen ondorio guztiak onartuta, eta administrazio horretan borondatezko eszedentzia-egoeran gelditzea.

b) Etxepare Euskal Institutuan funtzionario-egoerari eustea eta ente publiko horretan desagertuko den lanpostu bat betetzea. Lanpostu hori desagertuko da funtzionarioak behin betiko beste plaza bat lortzen duenean edo lanpostua gordetzera behartzen ez duten arrazoiengatik hutsik gelditzen denean.

Hirugarrena.— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eginkizunak esleitzea eta baliabide eta ondasunak atxikitzea

Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, Administrazio Orokorreko sailen eta organismo autonomoen egitura organikoak egokituko ditu, Etxepare Euskal Institutuari lege honetan eta antolaketa- eta jarduera-araudian zehaztutako helburuak betetzeko ezarritako eginkizunak eta behar diren giza baliabideak esleitzeko eta egoki iritzitako ondasun eta baliabide materialak atxikitzeko.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onetsiko du Eusko Jaurlaritzak dekretu baten bidez.

Bigarrena.— Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean lege hau.


8.2.37. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa[551]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Ondarearen unibertsoa zabaldu egin da nabarmen, eta liburutegiek, ondare digitala berreskuratu, kontserbatu eta zabaldu ahal izateko, nahitaez arakatu behar dute teknologia. Hain zuzen ere, ondare digitala Euskadiko Liburutegiaren elementu adierazgarria izango da, zeren eta liburutegi horren ardura baita, Euskadiko bibliografia-gordailuaren zentroa den aldetik, besteak beste Euskadiko bibliografia-ekoizpena eta euskararen hizkuntza-eremuarekin erlazionatutakoa jasotzea, kontserbatzea eta zabaltzea. Beste instituzio batzuekin koordinatuko ditu euskal bibliografia-ondarea eskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko lanak; izan ere, ondare hori kontserbatzeak balio handia du, zalantzarik gabe, informazio, hezkuntza eta ikerketarako eta kultura, oro har, eta oso bereziki euskal herriaren kultura, ezagutu eta garatzeko.

[…]

VI. tituluan, Euskadiko bibliografia-gordailuari buruzkoan, bibliografia-lanak definitzen dira, eta kontzeptu horretan sartzen dira teknologia berriek sortutakoak eta bibliografia-interesekotzat jotzen diren lan eta bildumak. Euskadiko bibliografia-gordailua arautzeak aukera emango du euskal bibliografia-ondarea egituratzeko; horretarako, behar diren aleak bilduko dira Euskadiko bibliografia-ekoizpenetik eta euskararen hizkuntza-eremuarekin erlazionatutako lanetatik, horien adierazpen-era dena dela, tradizionaletatik hasi eta berritzaileenetara. Titulu honetan bi araubide desberdin ezartzen dira, bata nahitaezko gordailuetarako eta bestea borondatezkoetarako; horien oinarrizko alderdiak ezartzen dira, baina zehaztasunak, entregatu behar diren aleen kopurua adibidez, geroago erregelamendu bidez finkatzeko uzten dira.

[…]

Legeak lau xedapen gehigarri ditu. […] Hirugarren xedapen gehigarrian, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden liburutegien arteko koordinazio eta informaziorako sareen sorrera bultzatzeko eginkizuna izendatzen zaio Eusko Jaurlaritzari, baldin eta liburutegi horiek euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutako funts garrantzitsuak badituzte. […].

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Lankidetza-printzipioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetzan jardungo du toki-administrazioekin eta lurralde historikoetako, estatuko, beste autonomia-erkidegoetako eta euskararen hizkuntza-eremuko liburutegi-instituzioekin, liburutegi-zerbitzuak sustatu eta hobetzeko.

II. TITULUA
Euskadiko liburutegi-sistema

9. artikulua.— Bibliografia-informaziorako irispidea

Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak bibliografia-informaziorako irispidea bermatuko die Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiei, katalogo kolektibo bat sortuz.— Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiek, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien erabilera bermatuko dute, ematen diren erregelamenduzko xedapenak beteko dituzte eta informazio-trukea ahalbidetzeko neurri teknikoak hartuko dituzte.— Bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko dute.

11. artikulua.— Euskadiko Liburutegi Sistemaren bitarteko eta baliabideak kudeatzeko printzipio gidariak

Kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak Euskadiko liburutegi-sistemaren bitarteko eta baliabideen kudeaketa bideratuko du, lankidetza-printzipioa kontuan izanez eta bitarteko eta baliabide horiek euskal bibliografia-ondarearen izaera eleaniztunari egokituz.

III. TITULUA
EUSKADIKO IRAKURKETA PUBLIKOKO SAREA

14. artikulua.— Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegien betekizunak

4. Halaber, sareko liburutegiek kontuan izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko egoera soziolinguistikoa, eta zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

5. […]

Era berean, informaziora iristeko bidea bermatuko zaie etorkinei, baita gizarteratzeko eta beren jatorrizko hizkuntza eta kultura gordetzeko baliagarri zaizkien informazio eta materialetara iristekoa ere. Gainera, haien hizkuntzan dauden materialak eta bildumak aukera eta eskain daitezen bultzatuko da.

18. artikulua.— Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegien erabiltzaileen eskubideak eta eginbeharrak

1. Erabiltzaileen eskubide orokorrak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien erabilera.

IV. TITULUA
Euskadiko Liburutegia

27. artikulua.— Definizioa

1. Euskadiko Liburutegia sistemaren buru izango da eta bera arduratuko da Euskadin eta euskararen hizkuntza-eremuan argitaratu edo ekoitzitako lanak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak —bereziki euskal autoreek egindakoak eta euskaraz egindakoak— bildu, kontserbatu eta zabaltzeaz, euskarria dena dela.— Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan alor honetan diharduten gainerako instituzio publikoekin koordinatuko da, horiek osagarri izango dituelarik.

29. artikulua.— Eginkizunak

1. Euskadiko Liburutegiak eginkizun hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan:

a) Euskadin eta euskararen hizkuntza-eremuan argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu, kontserbatu eta zabaltzea.— Helburu hori lortzeko, Euskadiko bibliografia-gordailuaren jasotzaile izango da, eta bide horretatik heltzen ez zaizkion bibliografia-lanak, berriz, berak eskuratuko ditu.

3. Euskadiko Liburutegiak katalogoetan, argitalpenetan eta beraren jardueren zabalkundean elebitasuna kontuan har dadin bermatuko du.

VI. TITULUA
Euskadiko Bibliografia Gordailua

34. artikulua.— Euskadiko Bibliografia Gordailua

1. Lege honen ondorioetarako, Euskadiko Bibliografia Gordailua Euskadiko eta euskararen hizkuntza-eremuko bibliografia-ekoizpen osoaren aleak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatuarenak jaso eta kontserbatzeko eratutakoa da.— Gordailua Euskadiko Liburutegian edo lege hau garatzeko arauetan zehaztutako gordailu-zentroetan eratuko da.

Xedapen gehigarriak

Hirugarrena.— Eusko Jaurlaritzak liburutegien arteko koordinazio eta informaziorako balioko duten sareak sor daitezen bultzatuko du, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden liburutegiei dagokienez, euskal etxeetakoei dagokienez bereziki, baldin eta liburutegi horiek euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutako funts garrantzitsuak badituzte.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Aldatu egiten da Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 66. artikulua.— Honela geldituko da: [552].


8.2.38. 4/2008 Legea, ekainaren 19koa, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa[553]

ZIOEN AZALPENA

1

Gure artean gero eta begi-bistakoagoa da terrorismoa gure gizarteak nozitzen eta jasaten duen gaitzik handienetakotzat jotzen dela. Seguru asko, oraindik ez gara erabat jabetzen auzi horrek euskal herritarron bilakaeran, kolektibitate gisa, sortu duen eta sortzen duen min sakonaz. Agian, ikuspegi historiko zabalago batetik, etorkizunean izango dugu balioestea norainoko eragin negatiboa izan duen eta duen gure garapenean batez ere ETAren indarkeria terroristak, baina baita gaur egun zorionez desagertuta dauden GALenak eta eskuin muturreko taldeenak ere. Gizarte-harremanen, gure ekonomiaren, gure kultura- eta hizkuntza-aurrerapenaren garapenaz ari gara; azken finean, gure elkarbizitzaren garapenaz.

[…]


8.2.39. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[554]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Printzipioak

Hauek dira Gizarte-zerbitzuetako Euskal Sistema arautuko duten printzipioak:

c) Berdintasuna eta ekitatea. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek prestazio eta zerbitzu jakin batzuk bermatu behar dituzte gutxienez, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte-zerbitzuen Mapak zehazten dituenak, baliabideak Autonomia Erkidegoko lurraldean berdin banatuko direla ziurtatzearren. Halaber, prestazio eta zerbitzu horiez ekitatearen irizpidearen arabera baliatzea bermatuko dute, baldintza sozial edo pertsonalengatik diskriminaziorik eragin gabe, ekintza positiborako edo aukera- eta tratu-berdintasunerako neurriak aplikatzearen kalterik gabe, eta beren jardunean gizon eta emakumeen berdintasunaren eta dibertsitate sexualaren ikuspegiak integratuz, bai eta belaunaldi ezberdinak eta kultura ezberdinak aintzat hartzeko ikuspegia ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, hizkuntza-araudia betetze aldera, pertsonek euskara edo gaztelania erabiltzeko duten askatasuna bermatuko dute.

9. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

1. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek, Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkietenez gain, bermatuta izango dute beste eskubide hauek ere egikaritu ahal izango dituztela:

i) Beharrizanen ebaluazio edo diagnostiko bat epe arrazoizkoetan edukitzeko eskubidea; eta ebaluazio hori idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian edukitzekoa; orobat, arrazoizko epeetan arreta pertsonalizatuko plan bat edukitzekoa, eta plan horretan parte hartzekoa, baldin eta, antzemandako beharrizanei erantzuteko, beharrezkotzat jotzen bada esku-hartze bat.

l) Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinetan aritzeko eskubidea, norberak hobesten duenaren arabera.

V. TITULUA
Ekimen pribatuko esku-hartzea

I. KAPITULUA
Ekimen pribatuak esku hartzea erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak ematean

1. atala
Xedapen orokorrak

60. artikulua.— Ekimen pribatuaren parte-hartzea Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen eskaintzan

4. Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko zerbitzuen kudeaketan, edo gizarte-zerbitzuen eremuan erantzukizun publikokoak diren beste jarduera batzuen kudeaketan, esku hartzen duten erakunde pribatuei dagokienez, 7. artikuluan aurreikusitako jokaera-printzipioak errespetatu beharko dituzte beren jardunean, arreta berezia eskainiz c) apartatuan araututako berdintasun- eta ekitate-printzipioari. Bereziki, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoa betetze aldera, erakunde pribatu horiek beharrezko diren bitarteko guztiak jarriko dituzte erabiltzaileek euskara edo gaztelania erabili aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izatea bermatzeko.


8.2.40. 15/2008 Legea, abenduaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzekoa[555]

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoa antolatzeko eta arautzeko oinarriak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak zehaztu zituen; kidegoak oinarrizko legerian nola ezarrita zeuden aintzat hartuta, irakaskuntzako kidego propioak sortzea izan zen lege haren abiapuntuko egituraren funtsa.

Lege hori idatzi zen garaian, katedraduna izatea irakasle-karrerako merezimendu pertsonala zen, kidego hauetako baten baitan kontuan hartzen zena: … hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan; eta, hortaz, katedra lortzen zuenak dena delako bere kidegoan jarraitzen zuen. Hala diseinaturik zegoen sistema, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan eta Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legean.

[…]

Nolanahi ere, harrezkero hainbat lege etorri da, eta sistema aski aldaturik utzi dute, hainbat kidego berezi sortuz: … hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunena.

[…]

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan lau irakasle-kidegoak sortzea, denak ere A taldekoak. Hauek hain zuzen ere:

[…]

— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoa.

[…]

2. artikulua.— Eginkizunak betetzeko eremua

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoko langileek beteko dituzte araudiak hizkuntzen irakaskuntzetarako eratxikitzen dizkien eginkizunak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko langileekin batera.

3. artikulua.— Sartzeko betekizunak

3. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegora sartzeko, beharrezkoa izango da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoa izatea, kidego horretako karrerako funtzionario modura gutxienez zortzi urteko antzinatasuna edukitzea, eta titulu hauetako bat edukitzea: doktorea, lizentziaduna, arkitektoa, ingeniaria, edo dagokion gradu-titulua edo irakaskuntzarako balio duen titulazio baliokidea, bai eta hautaketa-prozesua ere gainditu beharko da.

4. artikulua.— Sartzeko sistema

1. … Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegora sartzeko, lehiaketa egingo da, eta ez da praktikaldirik egongo.

5. artikulua.— Postuak betetzea

1. […] Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegokoek, lanpostuak betetzeko lehiaketetan, lanpostu huts berei dagozkien mailetako irakasle-kidegoetako langileekin hartuko dute parte. Alabaina, kontuan hartuko dira kidego haietakoak izateagatik aplikatzekoak zaizkien merezimendu bereziak.

Xedapen gehigarriak

Lehenengoa.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko langileak kidego hauetara biltzea

… Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoetako irakasle funtzionarioei dagokienez, … lege hau indarrean jartzen denean Autonomia Erkidegoaren mendekoak direnak, besterik gabe, legearen arabera Autonomia Erkidegoan sortutako kidegoetatik kasuan kasukora bilduta geratuko dira.

Halakoetan, jatorrizko kidegoan zuten antzinatasun berbera izango dute, eta aitortuta dituzten lehengo eskubide guztiak errespetatuko zaizkie, baita eskubide ekonomikoak ere, halakoak izatekotan. Era berean, jatorrian izan zuten gizarte-aurreikuspeneko araubidea izaten jarraituko dute.

Biltzen edo integratzen direnean eurek duten lanpostura integratuko dira, eta izaera ere berbera izango dute.

Bigarrena.— Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako gainerako irakaskuntza-kidegoen izenak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen bidez sorturiko izen ofizialetan, gaztelaniaz, pertsonen forma maskulinoa eta femeninoa erabili beharko da, biak. Hortaz, gaztelaniaz, aurrerantzean izen hauek izango dituzte:

— Cuerpo de maestros y maestras de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de enseñanza secundaria de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores técnicos y profesoras técnicas de formación profesional de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de música y artes escénicas de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de catedráticos y catedráticas de música y artes escénicas de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de artes plásticas y diseño de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de maestros y maestras de taller de artes plásticas y diseño de la comunidad autónoma del País Vasco.

— Cuerpo de profesores y profesoras de escuelas oficiales de idiomas de la comunidad autónoma del País Vasco.

2. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko arte plastikoetako eta diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz besteko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen bidez sortutakoak, euskaraz izango duen izen ofizialari dagokionez, bere baitan bildutako pertsonen forma maskulinoz eta femeninoz osatuko da, espresuki.


8.2.41. 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa[556]

IV. TITULUA
Nekazaritza eta elikagaien eraldatzea eta merkaturatzea

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

50. artikulua.— Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen identifikazioa

5. Euskararen erabilera sustatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan merkaturatutako nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen identifikazioan. Jatorri- eta kalitate-ikurra duten produktuei dagokienez, lege honen 58.5 artikuluan xedatutakoa beteko da.


8.2.42. 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa[557]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Kanpaina instituzionalen betekizunak

1. Publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionalak egin ahal izango dira honako helburu hauetako bat dutenean:

h) Euskal Herriko hizkuntzen eta ondare historiko, kultural eta naturalaren zabalkundea egitea.

10. artikulua.— Hizkuntzak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, euskara eta gaztelania erabiliko dira.

2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.


8.2.43. Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua, 2011ko ekainaren 30ekoa[558]

I. TITULUA
Eusko Legebiltzarraren antolaketa

2. artikulua

1. Euskara eta gaztelania dira Eusko Legebiltzarreko hizkuntza ofizialak.

2. Eusko Legebiltzarrak bi hizkuntza ofizialen erabilera normalizatua bermatuko du.

3. Legebiltzarkideek, Eusko Legebiltzarreko langileek, eta oro har herritarrek ere, bi hizkuntza ofizialak berdin-berdin erabiltzeko eskubidea dute, nola Eusko Legebiltzarrarekiko beren harremanetan hala beren eginkizunak betetzean.

4. Eusko Legebiltzarreko argitalpen ofizialak elebidunak izango dira.

5. Eusko Legebiltzarrak beharrezko diren neurriak eta baliabideak jarri eta arautuko ditu bi hizkuntzak jakitea eta erabiltzea bermatzeko.

II. TITULUA
Jarduteko xedapen orokorrak

VII. KAPITULUA
Legebiltzarreko lanak argitaratzea

109. artikulua

Legebiltzarreko Mahaiak beharrezko neurriak hartuko ditu herritarrak, bitarteko telematikoen bidez, Legebiltzarrean tramitatzen diren ekimenen agirietara irits daitezen eta ekimen horiek tramitatzeko prozesuaren jarraipena egin dezaten. Era berean, herritarren eta legebiltzarkideen arteko harremanak errazteko prozedurak ezarriko ditu. Gardentasun-prozesu horri bide emateko:

e) Osoko bilkurak Internet bidez emateko zuzeneko zerbitzu bat egongo da. Audioseinalea hizkuntza ofizialetan entzun ahal izango da.


8.2.44. 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide — Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa[559]

I. KAPITULUA
Izaera, xedeak, eginkizunak eta azkentzea

3. artikulua.— Eginkizunak

w) Herritarrek, Lanbide — Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzuak erabiltzen dituztenean, erkidego honetako hizkuntza ofizialetatik gurago dutena aukeratzea izango dutela segurtatzea.


8.2.45. 4/2012 Legea, otsailaren 23koa, Lan Harremanen Kontseiluari buruzkoa[560]

II. KAPITULUA
Organoak eta funtzionamendua

9. artikulua.— Funtzionamendua

5. Kontseiluko kideek euskaraz nahiz gaztelaniaz hitz egin dezakete bileretan. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da deialdietan, gai-zerrendetan, aktetan eta bestelako dokumentuetan.


8.2.46. 12/2012 Legea, ekainaren 21ekoa, Kiroleko Dopinaren aurkakoa[561]

10. artikulua.— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren eskumenak

1. Hauek dira dopinaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak izango dituen eskumenak:

u) Dopin-kontroletan laginak hartzeko langileen prestakuntza sustatzea, gerora, langile horiek gaitzeko eginkizun horretan hizkuntza ofizial bietan lan egite aldera. Era berean, aintzat hartuko da genero-ikuspegia, laginak hartzeko taldean kirolariaren sexu bereko pertsona bat izan dadin, legeetan ezartzen denez.

11. artikulua.— Aholku Batzordea eta Erabilera Terapeutikoko Baimenen Euskal Batzordea (COVAUT)

4. Aholku Batzordean eta COVAUT batzordean, ahal dela, emakumeen eta gizonen presentziaren arteko oreka gordeko da, eta kideek bi hizkuntza ofizialak jakitea lehenetsiko da.

II. KAPITULUA
Dopin-kontrolak

13. artikulua.— Kontrolen bermeak eta legezko ondorioak

8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak informazio-eredu normalizatu bat ezarriko du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, kontrolak jakinarazteko, dopin-kontroletan laginak hartzeko eta hartutako laginak dagozkion laborategira bidaltzeko.

14. artikulua.— Betebehar osagarriak eta erabilera terapeutikoko baimenak

1. Erregelamendu bidez zehaztuko diren klubek eta gainerako kirol-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak behar bezala erregistratutako liburu bat izan eta bete beharko dute nahitaez. Liburu horren osotasuna bermatuko da, eta bertan kirolariei beren zuzendaritzapean agindu dizkieten tratamendu terapeutikoak jaso beharko dituzte, baldin eta kirolariek inskripzio hori egitea onartzen badute. Liburu hori osasun-agiritzat hartuko da datuen zaintza eta babesaren ondorioetarako. Liburua hizkuntza ofizial bietako edozeinetan erredaktatu ahal izango da.

IV. KAPITULUA
Prebentzio-neurriak

41. artikulua.— Prebentzio-neurriak[562]

1. Euskal Autonomia Erkidegoan, dopinaren aurkako borroka eraginkorra bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak, gaian inplikazioa duten beste organo batzuen laguntzarekin, prebentzio-neurri batzuk hartuko eta sustatuko ditu, besteak beste:

a) Informazioko eta prestakuntzako programak kirol federatuaren, eskola-kirolaren eta unibertsitate-kirolaren eta beste kirol-adierazpen ez-lehiakor batzuen eremuan. Programen eskaintza hizkuntza ofizial bietan izango da, eta euskara lehenetsiko da 18 urtetik beheragokoentzako programetan.

42. artikulua.— Kiroleko dopinari buruzko informazio-sistema

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak kirolaren eremuko dopinari buruzko informazio-sistema bat ezarriko du, zeinak bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko ahalmena izango duen. Sistemak horrek ezaugarri hauek izango ditu kontuan besteak beste: sexuaren aldagaia kirolariei buruzko datuak jasotzean eta ustiatzean, kirolarien itxaropenen eta iritzien analisi berezituak egin ahal izatea, eta genero-adierazleak izatea.

45. artikulua.— Kirolariaren osasun-txartela

3. Osasun-txartelak honako hauei guztiei buruzko informazioa jasoko du: kirolariak aukeratutako harreman-hizkuntza, azterketa medikoak, osasun- eta dopin-kontrolak —kasuan kasuko lizentzia eskuratzen duen unetik kirolariari egiten zaizkionak—, haien emaitzak eta medikuak hartzen dituen erabakiak, kirolariaren osasun-laguntza egokia izan dadin kontuan hartu beharrekoak. Eta baita, horrez gain, kirolariak eskuratutako erabilera terapeutikoko baimenei buruzko datuak, eta kirolariaren lan-bajei eta kirol-bajei buruzkoak. Erregelamendu bidez zehaztuko da informazio horren norainokoa eta dagokion dokumentazioa igortzeko modua, kirolariaren hizkuntza-hautua errespetatuko delarik ezinbestean.


8.2.47. 13/2012 Legea, ekainaren 28koa, Unibasq — Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzkoa[563]

4. artikulua.— Ebaluazioaren printzipioak

7. Agentziak hartu beharreko neurriak hartuko ditu, aurkezten diren eskaerak behar bezala ebaluatuko direla bermatzeko, eskaeren hizkuntza ofiziala edozein izanik ere.

11. artikulua.— Agentziako langileak

3. Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko du kanpoko harremanetan. Agentziarekiko harremanak, idatziz zein ahoz, euskaraz eta gaztelaniaz izateko eskubidea bermatuko zaie pertsona fisiko zein juridikoei.


8.2.48. 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa[564]

II. TITULUA
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

23. artikulua.— Eginkizunak

1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak izango dira, Poliziari eta herritarren segurtasunari eta arlo horretako jarduera osagarriei dagokienez:

c) […]

Hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea Ertzaintzako kideak euskalduntzea lortzeko.


8.2.49. 16/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzekoa[565]

III. KAPITULUA
Sinplifikazio administratiboa

2.Hartarako garatuko diren jarduketek irizpide hauek izango dituzte gidari:

j) Erabiltzea hizkera administratibo bat argia, erraza, ulergarria eta herritarrak Administrazioarekin benetan trabarik gabeko harremanak izatera bideratua.

IV. KAPITULUA
Ekintzailetza jarduerari laguntzea

10. artikulua.— Leihatila bakarra

2. Leihatila bakarrera irispidea izateko, euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatu beharko da, bai eta, posible balitz, Europar Batasuneko beste zenbait hizkuntzarena ere.


8.2.50. 1/2013 Legea, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa[566]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Horretarako, lege honetan bizialdi osoko ikaskuntza euskal herritar guztien eskubidetzat hartzen da, eta prestakuntzako eskaintza zabal baten bidez gauzatuko da, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Urrutiko prestakuntza-eskaintza sustatuko da, batez ere informazio eta komunikazioko teknologien bidez, horiei esker herritarrek prestakuntza-eskaintza hurbilago izan dezaten, era malguan, prestakuntzaz batera beste eginbehar batzuk (norberarenak, familiakoak, gizartekoak edo lan-arlokoak) aurrera eramateko modua izateko. Gainera, legeak lan-esperientziaren bidez edo bide ez-formal edo informalen bitartez ikasitakoa aitortzeko bidea ezartzen du, euskaraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan gaitasun profesionalak eta ez-profesionalak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko tresna bat abian jarrita.

[…]

Halaber, azaroaren 25eko 29/1983 Legeak HABE institutua sortu zuen, helduak alfabetatzeko eta berreuskalduntzeko eta euskaltegiak erregulatzeko erakunde gisa. Arau horrek HABEri helburutzat jarri dio erregulatzea eta bultzatzea euskararen irakaskuntza helduen arloan.

[…]

ATARIKO KAPITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Plan eta programen ezaugarriak

Bizialdi osoko ikaskuntzako sistemaren plan eta programek bermatuko dute jardueren eskaintza, ahal den neurrian, bi hizkuntza ofizialetan izatea, prestakuntza-eskaintza behar bezala emateko herritarrek aukeratutako hizkuntzan. Gainera, jarduera horiek ezaugarriok izango dituzte:

11. Prestakuntzako eragileen ezaugarriak planifikatu, ezarri eta eguneratzea, bereziki gaitasun linguistiko, digital eta sozialei dagokienez.

13. Irakaskuntzen jasotzaile diren pertsonen arabera, hirugarren hizkuntza batean ere garatzea eduki-eskaintza nahiko bat.

9. artikulua.— Mugikortasuna eta lankidetza

4. Mugikortasun-proiektuen xedea da prestakuntza hobea eta enplegua lortzeko aukera hobeak ematea ikasleei, aukera izan dezaten ikastera beste autonomia-erkidegoren batera joateko edo beste herrialderen batera joateko. Kanpoko ikasketa-egonaldi horietan honako helburuak bete nahi dira:

c) Hizkuntza-gaitasunak eta kulturen arteko komunikazioa hobetzea.

I. KAPITULUA
Bizialdi osoko ikaskuntzako euskal sistemaren tresnak

1. atala
Eragileak, eremuak eta programak

10. artikulua.— Bizialdi osoko ikaskuntzako euskal sistemaren eragileak

1. Bizialdi osoko ikaskuntzako euskal sistemaren eragileak hauek dira: garatzen diren plan eta programen esparruan diharduten erakundeak, direla publikoak edo pribatuak. HABE, helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko Eusko Jaurlaritzaren organismo autonomoa dena, izango da organo eskuduna bete beharreko baldintzak ezarriko dituena euskarako ezagutzak eskuratzeko eremuan garatu beharreko jarduerei dagokienez, kaltetu gabe horregatik gaia dela-eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitzen zaizkien eskumenak.

11. artikulua.— Eremuak

6. Euskadiko hizkuntza ofizialetan eta beste batzuetan gaitasunak eskuratzea.

12. artikulua.— Programak

2. Finantzaketa publikoa eskuratzeko, honako programa hauek daukate lehentasuna:

g) EAEko hizkuntza ofizialetan eta beste hizkuntza batzuetan gaitasuna izatea sustatzeko programak; bereziki, helduentzako alfabetatze- eta euskalduntze-programak.

14. artikulua.— Prestakuntzako programak eta ekintzak lantzeko baldintzak

3. Erkidegoko hizkuntza ofizialen gaitzea bultzatzeko programak hartarako baimendutako eta homologatutako instituzio, zentro edo organismoek emango dituzte.

2. atala
Urrutiko prestakuntza

16. artikulua.— Urrutiko ikaskuntza

1. Eusko Jaurlaritzak, batez ere informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, urrutiko hezkuntzako eskaintza zabala, eguneratua eta kalitatezkoa bultzatuko du, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

3. Eusko Jaurlaritzak urrutiko hezkuntzako material didaktiko zehatz eta egokituen garapena bultzatuko du, Autonomia Erkidegoko errealitate sozioekonomikoak, kulturalak eta linguistikoak eskatzen dituen ikaskuntza-beharrizanei (edo gaitasunak eskuratu eta garatzeko beharrizanei) erantzuteko.

17. artikulua.— Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua sortzea

1.[567] Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua (UHEI) sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan unibertsitateaz kanpoko urrutiko hezkuntzaz arduratuko den zentro publiko bakarra izateko, Lanbide Heziketaz izan ezik.

UHEIk arlo hauetan egingo du irakaskuntza-lana:

a) Oinarrizko hezkuntzan eta Batxilergoan, hezkuntza-gaietan eskumena duen sailak ezartzen dituen baldintzen arabera.

b) Erkidegoko hizkuntza ofizialetan eta beste hizkuntza batzuetan gaitzeko ikasketetan, euskarari dagokionez gaian eskuduna den HABE organismoak ezarritako baldintzetan.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu-tituluak lortzeko probetarako pertsona nagusiak prestatzeko ikastaroetan.

d) Helduak prestakuntza-zikloetara edo unibertsitatera iristeko prestaketa-ikastaroetan.

e) Aurreko 12. artikuluan jasotako prestakuntza-programetatik, Eusko Jaurlaritzaren iritziz UHEI bidez emateko modukoak direnetan.


8.2.51. 1/2014 Legegintzako dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onesten duena[568]

[SARRERA]

[…]

Lege-testuaren euskarazko bertsioa ere eguneratu egin da. Izan ere, azken hogei urteetan (16/1994 Legea onetsi zenetik), hizkuntzan teknikoki aurrerapen handia egin da gai horretako terminoetan.

[…]


8.2.52. 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituena[569]

II. KAPITULUA
Kargu publikodunen jokabide kodea zuzentzen duten printzipio orokorrak

8. artikulua.— Herritarrekiko harremanetarako printzipioak

4. Herritarren hizkuntza-eskubideak baliatzea bermatuko dute, euskararen normalizazioa bultzatzea bereziki aintzat hartuta eta haren erabilera sustatuta.


8.2.53. 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa[570]

ATARIKO TITULUA

II. KAPITULUA
Euskal Zuzenbide Zibilaren printzipio eratzaileak

7. artikulua.— Hizkuntza koofizialak eta Euskal Zuzenbide Zibila

1. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetatik edozeinetan formalizatu ahal izango dira lege honek araututako egintzak eta kontratuak.

2. Egilesleek egilespen-tokiko hizkuntza ofizialetatik zein hitzartu eta hizkuntza horretan idatziko dira agiri publikoak; eta hizkuntza ofizialak bat baino gehiago izanez gero, aldeek aukeratutakoa erabiliko da. Aldeen artean desadostasuna gertatuz gero, agerkai publikoa bertako hizkuntza ofizial guztietan idatzi beharko da. Tokian tokiko hizkuntza ofizialetatik eskatzaileak zein aukeratu eta hizkuntza horretan luzatuko dira kopiak.


8.2.54. 8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa[571]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

8. artikulua.— Emakume nekazarien aniztasuna

Emakume nekazarien egoera desberdinak —zeinahi delarik ere horien arrazoia: jatorri etnikoa, arraza, erlijioa, iritzia, gutxiengo nazional batekoa izatea, hizkuntza, jaiotza, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa, ondarea edo beste inguruabar pertsonal edo sozialen bat— aintzat hartuko dituzte nekazaritzaren gaian eskumena duten euskal administrazioek beren jarduketa guztietan.

[…]


8.2.55. 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Aisialdiko Jarduerena[572]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
ARAUAREN XEDEA, EREMUA ETA HELBURUAK

5. artikulua.— Printzipio orientatzaileak

Lege hau garatu eta aplikatzeko orduan, honako printzipio orientatzaile hauek zaindu beharko dituzte administrazio publikoek eta ikuskizun eta aisialdiko jardueren antolatzaileek:

e) Bermatzea betetzen direla gizon eta emakumeen berdintasunari, irisgarritasunari eta herritarren hizkuntza-eskubideei buruzko araudian jasotzen diren lege-betebeharrak.

II. TITULUA
Ikuskizunei eta aisialdiko jarduerei aplikatu beharreko araubidea

I. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

12. artikulua.— Titular eta antolatzaileen betebeharrak

2. Aurreko apartatuan ezartzen den agindua hobeto betetzeko, honako betebehar hauek izango ditu titular edo antolatzaileak:

p) Betetzea kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko araudian ezarritako betebeharrak.

II. KAPITULUA
Ikuskizunek eta lokalek bete beharreko betekizunak eta baldintzak

16. artikulua.— Informazioa eta publizitatea

1. Lege honen aplikazio-eremuko establezimendu publikoetako sarreran, kartel edo plaka bat erakutsi behar da establezimenduaren jarduera eta titulartasuna identifikatzeko; kartel edo plaka hori toki ageri batean eta irakurtzeko moduan jarri beharko da, onesten den eredu normalizatuaren arabera.

Kartel edo plaka horretan, establezimenduaren izena eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan, gutxienez, honako hauek jasoko dira: zer jarduera edo ikuskizun sartzen diren lizentzia, baimen edo aurretiazko komunikazioan; ordutegia; baimendutako gehieneko edukiera eta adingabeek, hala badagokio, zer egoeratan duten debekatuta sartzea.

[…]


8.2.56. 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa[573]

II. TITULUA
Eskaintzaren murrizketa

II. KAPITULUA
Tabakoaren kontsumoaren sustapena, publizitatea, banaketa, salmenta eta kontsumoa mugatzeko neurriak

2. atala
Tabakoa banatu eta saltzeko mugak

39. artikulua.— Tabako produktuak tabako-makina bidez saldu eta banatzeko mugak

6. Osasun-ohartarazpena: makinen aurrealdean, argi eta ikusteko moduan, ohar bat agertuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, tabakoaren erabilerak osasunean eragiten dituen kalteez ohartarazteko, adingabeei dagokienez bereziki.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialak erabiltzea

1. Lege honek xedatutakoa betetzean, euskal administrazio publikoek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte, herritarrek Administrazioarekin harremanetan jartzerakoan haiek nahi duten hizkuntza erabili ahal izateko, bai idatziz bai ahoz, horrela bermatuko baita arreta hizkuntza horretan jasotzea.

2. Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordearen eta Adikzioen Euskal Batzordeko kideek euskara eta gaztelania erabili ahalko dituzte beren eginkizunak betetzean. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da bilera-deietan, gai-zerrendetan eta oro har pertsona horien artean banatzen diren dokumentu guztietan.

3. Lege honek xedatutakoa betetzeko erabiltzen diren kartel, dokumentu eta errotulazio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz idatziko dira.


8.2.57. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa[574]

IV

[…]

Bistakoa da tokiko politikaren kalitate instituzionala hobetu beharra dagoela udal-gobernuek beren legitimitatea indar dezaten, zerbitzu-zorro iraunkor eta efizientea garatuz. Izan ere, udalak dira herritarrek arazoak konpontzeko jotzen duten lehendabiziko atea, eta udalen legitimazio instituzionalaren oinarria da, neurri handi batean, herritarren beharrei erantzun egokia ematea eta herritarrei bizi-kalitate egokia eskaintzea, eskubide guztiak egikaritzeko aukera bermatuta; horien artean, gainera, hizkuntza-eskubideak.

Hala islatzen da legeak toki-harremanetan kultura- eta hizkuntza-eredu propio baten alde egin duen aukera garbian ere, apustu sendoa egiten baitu euskararen iraunarazpen, finkapen eta garapenaren alde, amorez eta euskal toki-administrazioa benetan euskalduna izan ahal dadin, horrek berekin dakarren guztiarekin, hala nola den euskara laneko ohiko hizkuntza izan ahal izatea, euskara jakitea mugatu gabe, askotan gertatzen denez, tokiko enplegu publikora iristeko eskakizun formal huts izatera. Horregatik, toki-administrazioak etsenplu eta gidari izan behar du euskara erabat berreskuratzearen arloan, eta horretarako beharrezkoa da administrazio horrek apustu argi bat egitea bere jarduna gero eta gehiago euskalduntzen joateko.

Horregatik, euskara babestu eta normalizatzeko lana, Euskal Herriaren hizkuntza berezkoa eta komuna denez, lehenik, euskal botere publiko guztiei dagokie, baina euskal udalek bide-erakusle izan behar dute eginkizun horretan. Ondorioz, lege honen asmoa da aitzindari izatea prozesu batean non botere publiko guztiek apustu irmoa egin behar baitute euskararen alde, haren normalizazio desiratua eta erabateko garapena galarazten edo oztopatzen duten trabak erauziz. Hala, lege honek, zeinak une oro errespetatzen baitu toki-araubidea, aldezten du, kasuan kasuko toki-erakundeak hala erabakitzen badu, euskara erakunde horretako lan-hizkuntza izatea. Era berean, modu berariazko, funtsezko eta zuzenean aurreikusten du udalek eskumenak edukitzea euskararen erabilerari eta normalizazioari buruzko planen arloan, bai «ad extra», hau da, beren jardunaren lurralde-eremuan, bai «ad intra», hau da, toki-erakundean bertan artikulatzeko antolaketa bakoitzak erabakitzen dituen jasotzaileekin.

Halaber, amorez eta hizkuntza-normalizazioko prozesuek gainditu dezaten toki-erakundeen lanpostuetarako hautaketa- edo horniketa-prozesuetan gaitasun hori egiaztatzearen estadioa, aurreikusten dira ere zinegotziek hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta hobetzeko lagundu dezaketen neurriak, zeren eta bi errealitateak, bai enplegatu publikoei dagokiena eta bai politikaren eremuari dagokiona, uztarturik joan behar baitira, euskararen erabileran benetako normalizazioa lortzeko, hau da, esan den bezala euskara laneko ohiko hizkuntza bihurtu dadin euskal toki-erakundeetan.

Alabaina, hori esan ondoren, adierazi behar da ere, alde batetik, euskal toki-administrazioaren euskalduntzearen aldeko apustu irmo horrek ezin dituela inola ere ahaztu herritarren hizkuntza-eskubideak, herritarrek une oro izango baitute hautatzen duten hizkuntza ofizialean artatuak izateko eskubidea eta bi hizkuntza ofizialetako bat ez jakiteagatik inolako babesgabetasunik ez nozitzeko eskubidea. Eta, beste alde batetik, toki-agintarien jardunak eskatuko du neurri bereziak hartzea euskararen alde, egoera kaxkarragoan dagoen hizkuntza ofiziala baita. Izan ere, euskara faboratzeak bilatzen duena da, hain zuzen, herritarren artean benetako berdintasuna sustatzea, Hizkuntza Erregionalen edo Gutxituen Europako Kartaren 7.2 artikuluan jasotakoaren zentzuan karta hori 1992ko azaroaren 5ean onetsi zen Estrasburgon eta indarrean dago gure ordenamendu juridikoan, 2001eko otsailaren 2an berronetsia izan ondoren, non bere helburu eta printzipioen artean esaten duen ezen «hizkuntza erregionalen edo gutxituen alde neurri bereziak hartzea, hizkuntza horien hiztunen eta gainerako biztanleen artean berdintasuna sustatzera zuzenduta daudenak eta haien egoera berezia kontuan izatea bilatzen dutenak, hori ez da hartuko hizkuntza hedatuagoen hiztunekiko diskriminazio-egintzatzat».

[…]

VI

[…]

Lehenengo tituluan, xedapen orokor batzuek legearen ezaugarriak eta helburua azaltzen dituzte, bai eta toki-erakundeen ezaugarriak eta zerbitzuen prestazioarenak ere, eta arau-esparru berri hau zein printzipiotan oinarritzen den ere; azkenik, EAEko toki-erakundeen hizkuntza aztertzen dute. Gainera, legean sartzen diren erabaki arauemaileak arrazoitzen dituzten eskumen-tituluak aipatzen dira.

[…]

Lehenengo titulu honetan jasotzen da, legean leku berezia duelarik, euskararen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoaren toki-administrazioaren eremuan, Euskal Herriaren berezko hizkuntza den aldetik.

Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan eta, beraz, baita bertako toki-erakundeetan ere. Alde horretatik, jardueretan zerbitzu- eta lan-hizkuntza izango da toki-erakunde horietan, betiere herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatuta, eta erabilera normala eta orokorra izango du bertan. Berariaz adierazten da, gainera, euskaraz egin daitekeela egintza eta izapide oro.

Horrekin batera, euskararen erabilera sustatzeko, planifikatzeko eta dinamizatzeko eskumenak aitortzen zaizkie udalei, bai udal-zerbitzuen alorrean, bai udalerriko bizitzaren eremu askotarikoetan ere. Bide horretan, aukera ematen zaie udalei bitartekoak jartzeko, baita bitarteko arauemaile eta ekonomia-finantzen alorrekoak ere, eta aukera, orobat, euskararen eremuan beste erakunde batzuekin lankidetzan edonolako formulak bilatzeko.

[…]

I. TITULUA
Legearen xedea eta printzipioak

6. artikulua.— Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala

1. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta, gaztelania bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkuntza ofiziala, eta, alde horretatik, erakundeon jardueretan erabilera normal eta orokorreko zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izango da. Edonola ere, bermatu beharko da herritarrek benetan egikaritu ahal izatea toki-erakundeekin harremanak izateko orduan hizkuntza ofiziala hautatzeko duten eskubidea eta, hortaz toki-erakundeek hizkuntza horretan artatzeko duten betebeharra, hartarako behar diren neurriak harturik.

Euskarari eta gaztelaniari aitortutako ofizialtasunaren arabera, bai euskara toki-erakundeen ekintzetan erabiltzea, bai gaztelania ekintza horietan erabiltzea, balio juridiko osokoak izango dira, betiere eragotzi gabe toki-erakundeek bermatu beharra daukatela, partikularrekiko harremanetan, horiek hautatu duten hizkuntza ofiziala erabiltzea.

2. Toki-erakundeetako organoen deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, erabakiak eta aktak euskaraz idatzi ahal izango dira. Ahalmen hori baliatu ahal izango da –aipatu berri diren kasuetan–, baldin eta, toki-erakundearen barruan, euskaraz ez dakiela behar bezala alegatzen duen[575] edozein kideren eskubideak urratzen ez badira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean aurreikusitakoa ezertan galarazi gabe. Ebazpenak, aktak eta erabakiak euskaraz idazten direnean, euskaraz bidaliko zaizkie kopiak edo laburpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta Estatukoari, toki-araubideari buruzko oinarrizko legeriari jarraituz.

3. Toki-erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, –erakunde barruko, beste edozein administrazio publikorekiko edo, are, partikularrekiko harremanetan– bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera gorabehera, behar diren mekanismoak sortu beharko dituzte, herritarrek karga edo betebeharrak eragingo dizkien inolako formaltasun eta baldintzarik gabe baliatu ahal izan dezaten komunikazioak beste hizkuntzan jasotzeko daukaten eskubidea.

7. artikulua.— Toki-erakundeen eta udalen eskumenak euskararen erabilerari dagokionez

1. Udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, izendatuta dauzkaten arloetako zerbitzu eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeko eta euskararen normalizazioa planifikatzeko eskumena. Eskumen hori egikaritu ahal izateko, udal bakoitzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu eta euskararen erabilera normalizatzeko beharrezkoak diren planak onetsi eta garatuko ditu, kontuan izanik instituzio komunetatik eta indarrean dagoen legeriatik euskararen erabilerari dagokionez eratorritako plangintza- eta erregulazio-irizpideak.

2. Era berean, udalei izendatzen zaie, eskumen propio gisa, hartatik eratortzen diren ahalmen eta eginkizunekin, beren lurralde-eremuan euskararen ezagutza sustatzeko eta erabilera dinamizatzeko eskumena, horretarako zerbitzuak eta jarduerak zuzenean antolatuz, edo beste pertsona edo erakunde batzuek euskara sustatu eta dinamizatze aldera burutzen dituzten jardueren finantzaketan lagunduz.

3. Udalerriei dagokie, halaber, beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea eta, oro har, toponimoen eta leku geografikoen gaineko prozedura arautu eta haiek onestea, horrek ezertan galarazi gabe Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 10. artikuluan eta aplikatu beharrekoa den gainerako legerian ezarritakoa. Izen horien idazkeraz den bezainbatean, dagokion hizkuntzaren arau akademikoak errespetatuko dira, eta, euskararen kasuan, Euskaltzaindiak ezarrita indarrean dauden hizkuntza-arauak.

4. Udalerriek euskararen erabileraren eremuan aitortuak dituzten eskumenak baliatu ahal izango dituzte ordenantzak, erregelamenduak eta jarduera-planak onetsiz.

5. Toki-erakundeek euskararen arloan aitortuak dituzten eskumenak baliatzeko, hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte; mankomunitate, partzuergo, elkarte eta udalerriz gaindiko bestelako erakundeak sortu edo halakoetan esku hartu ahal izango dute, eta elkarlanerako beste modu batzuetara jo ahal izango dute, erakunde publiko eta pribatuekin.

6. Toki-erakundeek beraien arteko harremanetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazio publikoekiko harremanetan euskara gero eta gehiago erabil dadin sustatuko dute; horretarako, adostasuna bilatuko dute, eta, edonola ere, hizkuntza ofizial bat nahiz bestea erabili ahal izango dute, beste hizkuntza ofizialerako itzulpenik aurkeztu beharrik izan gabe.

7. Udalen egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaien neurriak proposatuko dira.

8. Herritarren hizkuntza-eskubideei eta euskararen eta gaztelaniaren hizkuntza-ofizialtasunaren erregulazioa betetzeari dagokienez trabarik gertatu ez dadin indarreko legeriak onartzen dituen zehar-kudeaketa moduetako baten bitartez zerbitzua emateagatik, toki-erakundeek egiten dituzten kontratuetan kasu bakoitzean beharrezkoak diren klausulak sartuko dira, hirugarren batzuek egikaritzen dituzten zerbitzu publikoetan helburu hauek bermatze aldera:

a) Kontratuaren xedeak bete dezala haren izaeragatik eta zerbitzuaren titularra den toki-erakundearen ezaugarriengatik aplikagarria zaion hizkuntza-legeria.

b) Herritarrak artatuak izan daitezela beraiek hautatzen duten hizkuntza ofizialean.

c) Zerbitzua eman dadila, hizkuntza-baldintzei dagokienez, zerbitzuaren administrazio titularrari eskatu ahal zaizkion baldintza beretan.

III. TITULUA
Udal-eskumenak

17. artikulua.— Udalerrien eskumen propioak

[…]

26) Euskararen erabilera sustatzeko udal-planak idatzi, onetsi eta kudeatzea, lege honen 7. artikuluan xedatutakoa gorabehera.

IV. TITULUA
Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua. Udal-ordezkarien estatutua. Zuzendaritza-kide publiko profesionalak

I. KAPITULUA
Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua

25. artikulua.— Printzipio orokorrak

9. Lege honen 6.2 artikuluan jasotako aurreikuspenez gain, toki-erakundeek beren jarduerak euskaraz egitea ahalbidetze aldera, hautetsiek hizkuntza ofizialetan behar besteko gaitasuna (mintzatuaren eta idatziaren ulermena) izatea sustatuko da. Lege honen 17.26 artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta, sustapen hori, autoantolaketa-printzipioari jarraiki, toki-erakunde bakoitzak ezartzen dituen neurriekin gauzatuko da.

Hartarako, euskararen ezagutza hobetzeko eta optimizatzeko ekimenak garatuko dira eta toki-erakundeek euskaraz funtzionatzea lortzen joateko neurriak hartuko dira, bereziki euskararen arnasgune diren lurraldeetan.

30. artikulua.— Bilkuren publizitatea

Toki-erakundeen bilkura publikoetan, herritarrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute, eta ezingo zaie behartu hitz egiteko aukeratu ez duten hizkuntzan itzulpenik egiterik edo azalpenik ematerik.

Beste hizkuntza ofizialerako itzulpena, beharrezkoa baldin bada, toki-erakundeak egingo du bere bitartekoekin edo era mankomunatuan, toki-erakunde bakoitzaren autoeraketaren baitan geldituko delarik haren beharrizanen arabera nola gauzatu herritarren eskubide hori. Zerbitzu hori ematea, lege honen 7. eta 17.26 artikuluetan xedatutakoaren arabera, udalen eskumen propioa denez gero, eskumen propio horien finantzaketari dagozkion lege honetako xedapenak aplikatuko zaizkio.

V. TITULUA
Udalerriko auzotarren eginbeharrak eta eskubideak. Zerbitzu-kartak

I. KAPITULUA
Udalerriko auzotarren eskubideak, eginbeharrak eta erantzukizunak

43. artikulua.— Udalerriko auzotarren eskubideak

1. Auzotarren eskubideak dira honako hauek:

h) Toki Administrazioarekiko harremanetan, hizkuntza ofizial bietatik edozein erabiltzeko eta aukeratutako horretan artatua izateko eskubidea, herritarren hizkuntza-eskubideak arautzen dituen autonomia-erkidegoko legeriaren arabera.

VI. TITULUA
Gobernu irekia. Gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte hartzea

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

49. artikulua.— Titulu honetako arauen aplikazio-eremua

3. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak direnean, gizarte-, kultura-, hizkuntza- eta ingurumen-intereseko helburuak baino ez dituztenean, eta 50.000 eurotik beherako aurrekontua dutenean, lege honek ezarritako betebeharrak betetzeko, ekarpen edo laguntza gehienen iturburu diren toki-erakundeetako bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte.

II. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek publizitate aktiboaren arloan dituzten betebeharrak

50. artikulua.— Publizitate aktiboa. Printzipio orokorrak

8. Gainera, bermatuko da tokiko administrazioen dokumentu eta bestelako euskarrietan ez dela hizkuntzaren erabilera sexistarik egiten, ez zuzenean sortutakoetan ez hirugarren pertsona edo erakunde batzuen bidez sortutakoetan.

9. Halaber, euskararen erabileraren normalizazioari buruzko legeria betetzea bermatuko da, eta bereziki toki-erakundeen publizitate aktiboan euskararen erabilera sustatzean arreta jartzea.

III. KAPITULUA
Informazio publikoa eskuratzeari eta erreklamazio-organoari buruzko printzipioak

66. artikulua— Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzko betetze-mailaren jarraipena

2. Txosten horrek ondorengo alderdi hauek aztertu eta azalduko ditu, gutxienez:

c) Informazio publikorako sarbidea izateko eskubidearen erabilera: zenbat eskaera aurkeztu diren; zenbat eskaera ebatzi diren; batez beste zein epetan ebatzi diren; zenbat eskaera onetsi diren oso-osorik, zenbat zati batean, eta zenbat beste pertsona bat aurka egonda; zenbat eskaera ezetsi diren, eta zenbat ez diren onartu; zati batean edo beste pertsona bat aurka egonda onesteko arrazoiak, ezestekoak, eta ez onartzekoak; maizena eskatutako informazioa; eta eskatzailearen profila (adin-tartea, sexua, eta eskaeran erabilitako hizkuntza).

II. KAPITULUA
Tokiko zerbitzu publikoak kudeatzeko bitarteko erakundeak

107. artikulua.— Lurraldeen arteko lankidetza

1. Autonomia Erkidegoko instituzio komunek eta lurralde historikoetako foru-organoek, zeinek bere eskumenen eremuan, eta mugaz gaindiko lankidetzako programa bai propio bai komun baten esparruan, sustatuko dute hizkuntza-, kultura, ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak ezartzea eta indartzea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eta Lapurdiko, Nafarroako eta Zuberoako toki-erakundeen artean, betiere lankidetza horrek toki-eskumeneko politikak eta zerbitzuen kudeaketa hobetzea badakar.

Era berean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako toki-erakundeek lankidetza-hitzarmenak adostu ahal izango dituzte Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako toki-erakundeekin, hizkuntza, kultura, ekonomia, gizarte eta lankidetzazko lokarri komunak ezartze eta indartze aldera.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako ildo berean, udalek eta gainerako toki-erakundeek lankidetza adostu ahal izango dute Estatu espainiarreko eta beste estatu batzuetako antzeko beste lurralde-erakunde batzuekin, bai nazioarteko elkarte edo federazioak sortzeko, garatzeko edo haietara biltzeko kasuei dagokienez, bai ekonomia eta gizarte izaerako lokarriak eratu edo indartze aldera.

3. Manu honek hizpide dituen lokarri horiek zuzenbidean baliozko den edozein tresna juridikoren bitartez gauzatu ahal izango dira.


8.2.58. 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko (Herriko) Fundazioei buruzkoa[576]

I. KAPITULUA
Fundazioa

1. atala
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak eta onuradunak

1. Fundazioek interes orokorreko xedeak izan behar dituzte. Besteak beste, interes orokorrekotzat jotzen dira honako xede hauek:

l) Euskal hizkuntza- eta kultura-aniztasuna.


8.2.59. 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa[577]

4. artikulua.— Prozeduraren hasiera

2. Artikulu honek aipatzen duen idazkiak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egon beharko du idatzita, eta idazki hori batzorde sustatzaileko kideek sinatu beharko dute, fisikoki edo elektronikoki.


8.2.60. 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa[578]

V. KAPITULUA
Balioespen-batzordea

18. artikulua.— Funtzionamendua

3. Balioespen-batzordeko kideek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan ofizial diren bi hizkuntzetatik edozein erabili ahalko dute bileretan. Era berean, bermatuko da balioespen-batzorde honek egiten dituen bileren deialdietan, gai-zerrendetan, aktetan eta idazkietan Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko direla.


8.2.61. 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismoarena[579]

[…]

Turismoa, kultura aldetik berezko balioak izateaz gainera, zerbitzuen sektoreko jarduera bat da, onura ekonomiko handiak sortzen dituen lehen mailako baliabidea. Era berean, oso dinamikoa eta aldakorra da, ostatu-figura berriak eta zerbitzuak emateko modu berriak bereganatuz doana. Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, eta bereziki sareak, produktu turistikoak modu globalizatuan merkaturatzen dituzte. Horrek lehiaren globalizazioa ekarri du, batetik, eta, bestetik, jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaile-mota berri bat, askoz ere zorrotzagoa eta autonomoagoa, bidaiak diseinatzeko orduan. Aldaketa horiei estaldura juridikoa emateko, araudi-aldaketak egin behar izan dira. Hona hemen azpimarragarrienak:

[…]

— Ingurumen-araudiari dagokionez, legean espresuki adierazi da araudi hori betetzeko betebeharra. Era berean, zeharkako moduan gehitu da turismoaren sektorean lan egiten duten pertsonen eskubideen babesa bilatzea, baita euskararen erabilera bultzatzea ere zerbitzu turistikoen erabiltzaileei ematen zaien arretan.

[…]

4. artikulua.— Turismo-politika

1. Turismo-politika bideratuko da turismo-eskariarentzat eskaintza dibertsifikatua, berritzailea, unibertsalki irisgarria, berezitua, kalitatezkoa, lehiakorra, alderdi soziokultural, ekonomiko eta ingurumenekotik jasangarria eta erakargarria lortzera. Printzipio gidari hauek izango ditu:

i) Turismo-politiken koordinazioa bilatzea (eredu-definizioa, sustapena, kudeaketa...) alderdi historikoak, geografikoak, sozialak, linguistikoak, kulturalak edo bestelakoak partekatzen dituzten lurralde mugakideekin, turismo-eskaintza partekatu bat egin ahal izan dadin.

j) Turismo-kudeaketa jasangarriko eredu bat lortzea Euskadirako; horretarako, batik bat zaintzea eta kontserbatzea baliabide turistikoak, baita zaintzea ere ingurumena eta paisaia, gure kultura eta euskara.

3. Euskadiko Turismo Administrazioak Euskadiko turismo-eskaintza espezializatzea bultzatuko du, turismo-mota hauek lehenetsiz besteak beste: landa-turismoa, turismo kulturala eta historiko-artistikoa, naturakoa, gastronomikoa, enologikoa, linguistikoa, inklusiboa, hirikoa, espirituala eta erlijiosoa, industriala, aktiboa, osasun-arlokoa, termetakoa, kirolekoa, negozioetakoa, kongresuetakoa eta sustagarriei buruzkoa.

I. KAPITULUA
Xedapen orokor komunak

26. artikulua.— Zerbitzu turistikoen prezioak

3. Kontzeptuen arabera banakatu beharko dira prezio-tarifak eta benetan emandako edo kontratatutako zerbitzu turistikoen fakturak, eta gutxienez gaztelaniaz eta euskaraz idatzita egon beharko dute; horrez gain, zerga-araudian ezarritako fakturazio-betekizunak bete beharko dira, bereziki fakturak ematen dituen enpresa edo pertsona identifikatzen duten datuei buruzkoak.

III. KAPITULUA
Ostatu-enpresa turistikoak

1. atala
Ostatu-establezimenduak: xedapen orokor komunak

38. artikulua.— Ostatu-establezimenduak: motak

2. Dagokien kategoriaz aparte, ostatu-establezimenduek espezialitate bat izango dute, edo izan ahalko dute, kontuan hartuz zer arkitektura-ezaugarri duten, zer-nolako zerbitzuak ematen dituzten, non dauden kokatuta helmuga turistiko orokorretako baten arabera (hirian, hondartzan, landan, besteak beste), zer eskari-mota zehatzetara zuzentzen diren (kultura, hizkuntza, kirola, ongizatea eta osasuna, besteak beste), edo zer kontzeptuk espezializatzen eta bereizten dituen besteetatik; betiere, lege honetan eta berau garatzeko araudian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

[…]

IV. KAPITULUA
Bitartekaritzako turismo-enpresak

56. artikulua.— Bidaia-agentziak

3. Jardueren errotulazioan, bidaia-agentziek bakarrik erabili ahal izango dituzte bidaia, bidaia konbinatua eta pakete turistikoa terminoak edo hitz horiei dagozkien beste hizkuntzetako ordainak.

V. KAPITULUA
Turismo-lanbideak

64. artikulua.— Turismo-gidariak

1. Turismo-gidariak: Jarduera eta zerbitzu turistikoen erabiltzaileentzat informazio- eta interpretazio-lana egiten dute Euskadiko interes kulturaleko ondasun eta gainerako baliabide turistikoen ondare historiko, natural eta gastronomikoari buruz. Zerbitzu horiek ohikotasunez, profesionaltasunez eta prezio bidez ematen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko beste edozein hizkuntzatan.

4. Euskadin lan egiten duten turismo-gidariek Euskadiko bi hizkuntza ofizialak jakiteko betebeharra dute.

72. artikulua.— Kontzeptua eta aplikazio-eremua

[…]

Honako hauek sartzen dira turismo-intereseko jardueren barruan:

b) Kultura-zerbitzuak adibidez, hizkuntza-turismoa ematen dituzten enpresak eta naturako kirol-jarduerak hala nola turismo aktiboa eta abentura-turismoa eskaintzen dituztenak.

VII. TITULUA
Turismo-diziplina

II. KAPITULUA
Turismo Ikuskatzailetza

87. artikulua.— Ikuskapen-aktak

1. Turismo Ikuskatzailetzak egiten duen ikuskapen bakoitzeko, akta bat jasoko da, ikuskapenaren emaitzarekin; akta erregelamenduz ezartzen den eredu ofizialean egingo da. Ikuskapen-aktak betetzeko erabili beharko diren inprimaki eta eredu ofizialek bi hizkuntzatan idatzita egon beharko dute, eta, salbu interesdun pribatuek espresuki aukeratzen badute Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan beteko dira.


8.2.62. 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duena[580]

[…]

Bigarrenik, erabilitako hiztegia eta gramatika-kontuak eguneratu eta berrikusi dira, testuan modu desberdinean erabiltzen ziren termino jakin batzuen erabilera bateratzeko eta testuari behar bezalako barne-kohesioa emateko. Hala gertatzen da, segurtasun publikoaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren izendapenarekin edo Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari egiten zaizkion aipamenekin. Era berean, hizkuntza berraztertu da, ikuspegi ez-sexistatik erreparatuta.

Horrez gain, euskarazko bertsioko hizkuntza ere berraztertu da legegintza-eskuordetzaren mugen barruan, 1996az geroztik aurrerapen handiak egin baitira arlo honetako euskara teknikoan eta juridikoan eta, horrenbestez, beharrezkoa izan baitaiteke aldaketak egitea azken emaitzan inkoherentziarik egon ez dadin eta lortu nahi den segurtasun juridikoari kalterik egin ez dakion.

[…]

IV. KAPITULUA
Lazeria ez diren larrialdiak kudeatzea

39. artikulua.— Larrialdiko deien arreta-zerbitzua

[…]

3. Larrialdiko deien arreta-zerbitzurako sarbidea unibertsala, doakoa eta iraunkorra izango da Euskadiko lurraldean dagoen pertsona ororentzat.

Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan ematen da. Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailak beharrezko bitartekoak jarriko ditu zerbitzurako sarbidea Europar Batasuneko estatuetako beste hizkuntza ofizialetan egin ahal izateko, bai eta desgaituek zerbitzua baliatu ahal izango dutela ziurtatzen duten mekanismoak bermatzeko ere.

[…]


8.2.63. 1/2018 Legea, ekainaren 7koa, Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzekoa[581]

Xedapen gehigarria

Lege honetan xedatutakoa betetzean, administrazio publikoek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte herritarrek administrazio publiko horiekin dituzten harremanak haiek nahi duten hizkuntza ofizialean izan daitezen, ahoz zein idatziz, horrela bermatuko baita arreta hizkuntza horretan berean jasotzeko herritarrek duten eskubidea.


8.2.64. 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa[582]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan, hizkuntzen auziak erronka bikoitz bat dakar. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialek Lanbide Heziketan izango duten presentzia Lanbide Heziketako sistemara egokitu beharra dago, eta konpondu egin behar dira urte hauetan guztietan nabarmendu diren arazoak. Euskarak Lanbide Heziketako sisteman duen presentzia normalizatua dela bermatu behar da; hartara, hizkuntzaren arloko xedapen orokorrak aplikatuko dira, eta bermatu egingo da bi hizkuntza ofizialak behar bezala menderatzen dituztela prestakuntza-jarduerak egiten dituztenek (bereziki, hasierako Lanbide Heziketan). Era berean, hizkuntza-eredu bat edo bestea ezarriko da lanbide-heziketaren eta enpresa-munduaren berezitasunak eta eskakizunak kontuan hartuta. Ildo horretatik, lege honek euskara eta gaztelaniaren eredu elebidunaren alde egiten du.

Bigarrenik, lanbide-heziketak aurre egin behar dio atzerriko hizkuntzen ezagutza lan-mundura zabaltzeko erronkari. Ildo horretatik, ezinbestekoa da ingelesaren ezagutza oro har zabaltzea; baina zenbait eremutan edo zenbait kasutan, ezinbestekoa da beste hizkuntza batzuk ere ikastea (bereziki, etengabeko lanbide-heziketaren eremuan).

[…]

VI. KAPITULUA
Lanbide-heziketako euskal sistema nazioartekotzea

24. artikulua.— Lanbide-heziketako euskal sistema nazioartekotzea

5. Horretarako, Lanbide Heziketako jardueretan beste hizkuntza batzuen ikaskuntza sartzea bultzatuko da, bai hasierako lanbide-heziketan bai, hala badagokio, enplegurako heziketan.

VII. KAPITULUA
Hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan

27. artikulua.— Prestakuntza-prozesuetako hizkuntza ofizialak

1. Egokiro bete dadin hezkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea bai, halaber, lanbide- eta lan-jarduerak euskaraz egiteko eskubidea ere —biak ala biak berariaz aintzatetsiak indarrean dagoen legerian—, bai euskara eta bai gaztelania ezinbestean jasoko dira lanbide-heziketa guztiko prestakuntza-programetan, ikasleek trebezia nahikoa garatu dezaten ahozko zein idatzizko ulermenean eta adierazpenean, betiere, arreta berezia jarrita dagokion arlo profesionalean. Halaber, bai Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak, bai Lanbide — Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbide Heziketako ikastetxeetan euskara erabiltzea sustatuko dute, hots, euskara ohiko komunikazio-hizkuntza izatea, barneko zein kanpoko jardunean eta administrazio-jarduera eta -dokumentuetan.

2. Lanbide-heziketako prestakuntza-programek bermatu egingo dute jarraipen egokia ematen zaiola bigarren hezkuntzan finkatutako hizkuntza-trataerari; hala, behar diren neurriak hartuko dira Lanbide Heziketara igarotzean etenik gerta ez dadin aurreko etapetan egindako hizkuntza-aukerekiko. Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak bultzatuko du euskarazko hezkuntza-eskaintza Lanbide Heziketan zabaltzea; hala, batetik, D eredua zabaltzea bultzatuko du, eta, bestetik, euskarazko ikaskuntza eta profesionalizazioa indartuko duen B eredua (elebiduna) ezarriko du arian-arian, plangintza bati jarraituta. Era berean, A ereduan ere euskarazko ikasgaiak txertatzea bultzatuko du.

3. Hizkuntza-plangintza orokorrarekin koordinatuta egingo da Lanbide Heziketako hizkuntza-plangintza, eta, haren barruan, euskarazko lanbide-heziketa bermatuko da, kontuan hartuta, lehentasunez, honako hauek: zer-nolako eskaera eta errealitate linguistikoa dagoen dena delako ikastetxearen inguruko hezkuntza-etapa bakoitzean, zein den eremu horretako egoera linguistikoa eta, zehazki, zein diren ikastetxe horretan eskaintzen den lanbide-heziketaren berezitasunak eta helburuak.

4. Lanbide-heziketaren hizkuntza-plangintzaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak behar diren neurriak hartuko ditu eskaintzen diren titulazio guztiak euskaraz irakasteko behar den eskola-materiala era dadin; era berean, behar diren neurriak hartuko ditu irakasleek, arian-arian, euskarazko irakaskuntza-eskariari erantzuteko euskara-gaitasun egokia eta nahikoa izan dezaten.

5. Aurreko paragrafoan zehaztutako plangintzaren barruan, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-ereduaren egitura zehaztuko du, plangintza orokorrera egokituta, eta kontuan hartuko du zer hizkuntza-proiektu duen, zer ingurutan dagoen kokatuta eta zer-nolako inguruabarrak dituen prestakuntza-prozesuaren xede den arlo profesional bakoitzak; era berean, aintzakotzat hartuko du hizkuntza biak komunikazio-hizkuntzatzat erabiltzea bide aproposa dela kasu bakoitzean egokiro bateratzeko elebitasunaren helburua eta kasuan kasuko prestakuntza-edukiak irakasteko helburua.

6. Bai praktika-programetan bai Lanbide-Heziketa Dualeko programetan, enpresetan edo antzeko zentroetan egiten diren praktikei eta prestakuntzari dagokienez (bai hasierako lanbide-heziketan bai enplegurako lanbide-heziketan), enpresaren hizkuntza-errealitatea hartuko da bereziki kontuan, programa horiek egokiro bateratu ahal izateko ikasleen hizkuntza-ereduarekin eta -eskariarekin.

7. Enplegurako heziketako jardueren eta programen barruan, euskara ikasteko programak emango dira, HABErekin egindako akordioen bitartez, ikasleek ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunak garatu ditzaten dena delako arlo profesionalean, eta, hartara, lanbide-zereginak hobeto bete daitezen edo lanbide-aukerak hobetu daitezen.

8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beharrezkoak diren neurriak bultzatuko ditu Lanbide Heziketako irakasleen euskara-gaitasuna hobetzeko.

28. artikulua.— Prestakuntza-prozesuetako eleaniztasuna

1. Bai hasierako lanbide-heziketan bai enplegurako heziketan atzerriko hizkuntzak sartzea lehentasunezko helburua da Euskadiko lanbide-heziketako sistema bateratua garatzeko.

2. Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sartzearen helburua da profesionalak gaitzea, prestakuntza-prozesua amaitutakoan, komunikazio-prozesuak, ahozkoak eta idatzizkoak, normaltasunez garatzeko haien lanbide-eremuan.

3. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, eredu hirueledun baten bidez zehaztuko da Lanbide Heziketako eleaniztasuna. Eredu horren barruan, bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean (lehentasunez, ingelesa) emango dira Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, eta horren helburua izango da oinarrizkoa eta nahikoa izango den komunikazio-gaitasuna lortzea, ahoz zein idatziz, dagokion lanbide-arloan. Ikastetxe bakoitzean zehaztuko dira hizkuntza-eredu horren egitura eta hiru hizkuntzen ordu-banaketa, kontuan izanik hizkuntza-proiektua, ingurua eta prestakuntza-prozesuaren xede den lanbide-arlo bakoitzaren ezaugarriak.

4. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak erregelamenduz ezarriko du zein irizpideri jarraitu behar dioten ingelesak edo atzerriko beste hizkuntza batzuek komunikazio-hizkuntza gisa sartzeko Lanbide Heziketako zenbait gaitan, betiere, kontuan izanik eskaintzaren plangintza eta ikastetxeek beren hizkuntza-proiektuan erakusten duten eskaria. Irakasleen hizkuntza-gaitasuna ere ezarriko du, zeinak modulua atzerriko hizkuntza batean emateko egokia eta nahikoa izan beharko baitu.

5. Enplegurako heziketan ingelesa ikasteko programak sustatuko dira, hizkuntza horretan ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko dena delako arlo profesionalean.

6. Atzerriko beste hizkuntza batzuk ikasteko programak sustatuko dira, hala badagokio, enplegurako heziketako jardueretan, dena delako arlo profesionalean edo enpresarialean komenigarritzat jotzen bada ingelesaz bestelako atzerriko hizkuntza bat ezagutzea lanbide arlo horretako zereginak hobeto betetzeko edo lan-aukerak hobetzeko.

7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beharrezkoak diren neurriak bultzatuko ditu lanbide-heziketako eredu konbinatuan espezializatutako ikastetxeetako irakasleek ingelesean eta, hala badagokio, atzerriko beste hizkuntza batzuetan duten gaitasuna hobetzeko.


8.2.65. 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa[583]

III. TITULUA
Sektore pribatua

III. KAPITULUA
Sustatzeko neurriak eta borondatezko akordioak

51. artikulua.— Jasangarritasun energetikoari buruzko dibulgazioa eta sentsibilizazioa

1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, lege honetan jasotakoarekin bat, eta beren eskumenen eremuan, bermatu egingo dute jasangarritasun energetikoari buruzko informaziorako eskubidea; horretarako, jarraibide eta teknika batzuk ezagutaraziko dituzte, besteak beste, honako hauen bidez:

a) Heziketa-, sentsibilizazio- eta publizitate-kanpainak.

b) Trantsizio energetikoaren inguruko prestakuntza-planak eta unitate didaktikoak lehen eta bigarren irakaskuntzarako programetan.

c) Gida ulergarriak argitaratu eta banatzea herritarrentzat eta hainbat sektorerentzat (industria, merkataritza, zerbitzuak, bizitegiak eta garraioa), energiaren erabileran aurrezpen eta efizientzia handiagoak lortzeko teknika eta jarraibideak, lege honetan aurreikusitakoak, ezartzeari buruz.

Dibulgazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa beti egin beharko da hizkuntza inklusiboa zainduta, bai testuetan, bai irudietan, eta rol eta estereotipoak ezabatzea saiatuz.

[…]


8.2.66. 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena[584]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea

Lege honen xedea da EAEko euskal kultura-ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta pertsona guztiek, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek, irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan posible direnean, ondare hori ezagutu, ikertu, hedatu eta goza dezatela erraztea ere.

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege honen ondorioetarako, honako ondasun hauek osatzen dute euskal kultura-ondarea: arte, historia, arkeologia, paleontologia, etnologia, antropologia, hizkuntza, zientzia, industria edo paisaia edo arkitektura aldetik, edo kulturaren beste edozein alderdiren aldetik, balioa duten Euskadiko kultura-ondasun guztiek (higiezinak direla, higigarriak edo immaterialak), aintzat hartuak izateko eta belaunaldi arteko transmisiorako interesa badute.

2. Kulturaren arloan eskumena duen saila arduratuko da EAEra itzul daitezen bere lurraldetik kanpo dauden eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak.

3. Lege honen ondorioetarako, honelako aintzatespenak izango dira:

c) Kultura-ondare immateriala deitzen da komunitateek, taldeek eta, hala badagokio, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak eta ezagutzak eta jakitateak, bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultura-espazioak ere, beren kultura-ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren interakzioz. Ematen die identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura-aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena.

Ondorio horietarako, kontuan izan beharko da 56.2 artikuluan ondare immaterialaz araututakoa.

11. artikulua.— Kultura-ondare immateriala babesteko kategoriak

Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasun immaterialak gutxienez kategoria hauetan sailkatu ahalko dira, zeinak beren artean iragazkorrak izango diren:

a) Kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak; hizkuntza barne, kultura-ondare immaterialaren hedatzailea den aldetik, eta toponimia.

Xedapen indargabetzailea

1. Indargabetuta geratzen da uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarearena, kapitulu hauek izan ezik: III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta V. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena.


8.2.67. 7/2019 Legea, ekainaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketarena[585]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Gurea bezalako gizarte elebidun batean, eredu poliziala bi hizkuntza ofizialetan ematera zuzendu behar da, ahalbidetuz euskara zerbitzu-hizkuntza zein lan-hizkuntza izatea, bai eta euskal polizia herritarrek aukeratutako hizkuntza ofiziala egiteko gauza izatea ere. Era berean, behar diren neurriak hartu behar dira, emakumezkoek eta gizonezkoek aukera-berdintasuna benetan baliatzen dutela bermatzeko, betiere genero-ikuspuntua eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean adierazitako printzipioak bere eginez (otsailaren 18ko 4/2005 Legea).

[…]

Xedapen iragankorrak

Hamargarren xedapen iragankorra.— Enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuak Udaltzaingoko kidegoetan

1. Udalek salbuespenezko hautaketa-prozesuen deialdi bakarra egin ahal izango dute, lege hau indarrean jarri ondoren, aldi baterako enplegua egonkortzeko Udaltzaingoan izaera estrukturala duten plazetan. Hautaketa-prozesu horiek lehiaketa-oposizioko erakoak izango dira, eta horietan balioetsiko dira Udaltzaingoko lanpostuetako esperientzia orokorra eta deialdia egin duen administrazioan emandako zerbitzuen esperientzia espezifiko, bereizi eta osagarria, hautaketa-prozesuan deitutako lanpostuetan jardutean. Lehiaketa-fasearen balioespena ezin izango da hautaketa-prozesuan lortu daitekeen % 40a baino handiagoa izan, euskarak merezimendu gisa duen balioespena alde batera utzita.

Azken xedapenak

Azken xedapenetako lehenengoa.— Testu bategina prestatzeko gaikuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea indarrean jarri zenetik lege horri sartu zaizkion aldaketak testu bakar batean egonkortzeko, baimena ematen zaio Gobernuari, aipatu arauaren testu bategina egiteko eta onesteko, segurtasun-arloan eskumena duen sailak proposatuta, lege hau indarrean jartzen denetik hamabi hilabeteko epean, berriz ere zenbatuz behar beste artikulu, kapitulu eta xedapen, legeek beren baitan beste arau batzuetara egiten dituzten bidalketak egokituz, hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko egokituz, eta bategin egin beharreko legezko testuak arautuz, argituz eta harmonizatuz.

[…]

AZken xedapenetako laugarrena.— Garapen profesionalerako sistema ezartzea Ertzaintzan

2. Dekretuak hasierako ezarpen-fasea jasoko du. Fase hori 2023ko abenduaren 31n amaituko da, eta, hor, mailaketa-prozedura bakarraren deialdia egingo da garapen-dekretua indarrean jarri eta hurrengo hiru hilabeteetan. Hura ebaluatzeko, bi faktore hartuko dira kontuan:

b) Lana eta kualifikazioa; oro har, zera hartuko da aintzat:

[…]

– Lanbide-kualifikazioa: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulazio akademiko ofizialak eta hizkuntzak.

[…]


8.2.68. 8/2019 Legea, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa[586]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Eranskinean, beraz, eragiketak banan-banan aipatzeaz gain, bakoitzaren ezaugarriak ere azaltzen dira. Hona hemen eragiketen ezaugarriak:

d) Gaia. Ikerketarekin lotutako jardueraren esparru generikoa mugatu behar da. Hauek dira gaiak:

[…]

2. Hizkuntzak

[…]


8.2.69. 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena[587]

I. TITULUA
Sozietate kooperatiboa

VI. KAPITULUA
Araubide ekonomikoa

72. artikulua.— Kooperatiba-heziketa eta sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpena

1. Estatutuek edo batzar orokorrak finkatutako oinarrizko ildoak aplikatuz, interes publikoko helburu hauetakoren bat izango du soberakinei 70.2.a) artikuluan ezartzen zaien nahitaezko ekarpenak:

d) Euskararen erabilera sustatzea.

Xedapen gehigarriak

Seigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera

1. Bermatuko da Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin arau honen esparruan harremanetan jartzen direnek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko duten eskubidea benetan egikaritu ahal izatea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren betebeharra da haiekin harremanetan jartzen direnek aukeratutako hizkuntzan ematea arreta, eta, horretarako, hartu beharreko neurriak hartuko dituzte.

2. Era berean, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak bi hizkuntzak erabiliko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoekiko harremanetan.


8.2.70. 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duena[588]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako lehenengoak Eusko Jaurlaritzari baimena ematen dio legea indarrean jarri eta hamabi hilabeteko epean arau horren testu bategina prestatu eta onetsi dezan, segurtasunaren arloko eskumena daukan sailak proposatuta. Horretarako, behar den guztietan, berriz zenbakituko dira artikuluak, kapituluak eta xedapenak; legeen barne-igorpenak egokituko dira; hizkuntza harmonizatuko da sexismorik gabeko hizkuntzaren eskakizunen arabera, eta batu beharreko lege-testuak erregularizatu, argitu eta harmonizatuko dira.

[…]

Bigarrenik, erabilitako lexikoa eguneratu eta berraztertu dugu, baita kontu gramatikalak ere, eta, horrekin batera, lan zorrotza egin dugu testuan desberdin erabiltzen ziren termino batzuk bateratzeko, testuak behar duen barne-kohesioa izan dezan. Sailen izenak bateratu ditugu, sexismorik gabeko hizkuntza normalizatu eta euskarazko bertsioaren termino-zaharkitzeari erantzuna eman.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN LEGEAREN TESTU BATEGINA.

I. TITULUA
Segurtasuna administratzea

IV. KAPITULUA
Kode deontologikoa

25. artikulua.— Herritarrekiko harremanak eta gardentasuna

2. Herritarrekiko harremanetan, 10/1982 Legeak aitortutako hizkuntza-eskubideak hartuko ditu aintzat Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak (10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa). Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoak mendean dauzkaten administrazioak ahaleginduko dira euren zerbitzura aritzen diren langileak behar bezala gaitzen, gizarte elebidun batean zerbitzua eman dezaten; horretarako, behar diren neurriak hartuko dituzte, eta sustatuko dute kidego horietan euskara erabil dezaten. Nolanahi ere, herritarren arretan, herritarrak berak aukeratutako hizkuntza baliatuko da.

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko poliziaren antolaketa

I. KAPITULUA
Xedapen komunak

2. atala
Langileak antolatzeko tresnak

38. artikulua.— Lanpostuen antolamendua

2. Lanpostu-zerrendek honako zehaztapen hauek behintzat adierazi behar dituzte:

d) Jardunerako eskatutako betekizunak. Besteak beste, honako hauek adierazi behar dira: hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

3. atala
Etengabeko prestakuntza, euskalduntzea

42. artikulua.— Hizkuntza-gaikuntza

1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako hizkuntza-normalizazioa egiteko, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuei aplikatzen zaizkien arauetan xedatutakoa.

2. Hala ere, Ertzaintzaren izaera eta berezitasun funtzionalak ikusita, Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez definituko du zer berezitasun izango dituen sektoreko hizkuntza-normalizazioak; horretarako, definituko du bai zer-nolako hizkuntza-eskakizunak aplika dakizkiokeen Ertzaintzari, zer arauren arabera ezarriko diren derrigortasun-datak, eta zer-nolako ikastaroak izango dituzten Ertzaintzako funtzionarioek hizkuntza-gaikuntzarako.

3. Gobernu Kontseiluari dagokio Ertzaintzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunen definizioa eta bakoitza esleitzeko irizpideak onestea, hargatik eragotzi gabe lege honen 39. artikuluko lehenengo paragrafoan lanpostu-zerrenda onesteaz xedatutakoa.

4. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak ahaleginduko dira euren mendeko polizia-funtzionarioek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten.

5. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari dagokio Ertzaintzako langileen hizkuntza-gaikuntza egokia ahalbidetzen duten prestakuntza-jarduerak programatzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 23.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

III. TITULUA
Hautaketa eta sarrera

I. KAPITULUA
Hautaketa

1. atala
Xedapen orokorrak

64. artikulua.— Hizkuntza-gaitasuna

1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan sartzeko deialdien edukiak egokia izan behar du euskaraz eska daitezkeen hizkuntza-gaitasunaren mailetarako eta hizkuntza hori jakiteari eman behar zaion balioespenerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan xedatutako aurreikuspenekin bat etorriz.

2. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben edukian eta forman, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako preskripzioak bete beharko dira. Proba horietako epaimahai kalifikatzailean, erakunde horren ordezkari batek hartuko du parte.

2. atala
Hautaketa-prozesua

71. artikulua.— Hautaketa-deialdiak

3. Deialdietan, zehaztuko da zer plaza hornitu behar diren, eta adieraziko da zer hizkuntza-eskakizun eskatuko den eta zenbat plaza erreserbatuko den barne-sustapenerako.

IV. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-funtzionarioen estatutu-araubidea

III. KAPITULUA
Lanpostuak hornitzea

95. artikulua.— Merezimendu-lehiaketa

1. Lehiaketa da hornitze-sistema normala. Lehiaketan, hautagaien gaitasunak lanpostuaren eginkizunetara egokitzen diren balioetsiko da.

2. Lanpostuak hornitzeko deialdietan, balioetsi beharreko merezimenduak definituko dira, besteak beste, hauek: antzinatasuna, gradu pertsonal zehatz bat izatea edo —hala badagokio— garapen profesionalaren gradu jakin bat izatea eta egindako lana eta euskararen jakintza-maila egiaztatua balioestea —jakintza hori betekizuna ez bada—.

3. Halaber, deialdian hala ezartzen bada, hauek ere sartu ahal izango dira: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak; titulazio eta gradu akademikoak; hizkuntzak jakitea, edo irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera, eta hornitu beharreko lanpostuaren ezaugarri propioetarako egokiak diren gainerakoak.

Xedapen iragankorrak

Bederatzigarren xedapen iragankorra.— Udaltzaingoko kidegoetako enplegua kontsolidatzeko hautaketa-prozesuak

1. Udalerriek, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legea indarrean jarri ondoren, behin eta salbuespenez, hautaketa-prozesuak egin ahal izango dituzte Udaltzaingoaren egitura-lanpostuetako aldi baterako enplegua kontsolidatzeko, kontuan hartuta zer-nolako muga aplikagarri dauden oinarrizko estatu-arauetan. Hautaketa-prozesu horiek lehiaketa-oposizioaren erakoak eta irekiak izango dira. Hor, balioetsiko dira bai Udaltzaingoko postuetako esperientzia orokorra, bai deialdia egin duen Administrazioan emandako zerbitzuen esperientzia espezifiko, bereizi eta osagarria, hautaketa-prozesuaren deialdiko lanpostuen arabera. Lehiaketa-fasearen balioespena ezin izango da izan hautaketa-prozesuan lortu daitekeen gehieneko puntuazioaren % 40 baino handiagoa, euskarak merezimendu gisa duen balioespena alde batera utzita.

Azken xedapenak

Azken xedapenetako hirugarrena.— Garapen profesionalerako sistema ezartzea Ertzaintzan

2. Dekretuak hasierako ezarpen-fase bat jasoko du, 2023ko abenduaren 31n amaituko dena. Fase horretan, mailaketa-prozedura bakar baten deialdia egingo da lehen hiruhilekoan, garapen-dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, eta horren ebaluazioa bi faktoreren arabera egingo da:

b) Lana eta kualifikazioa; hauek balioetsiko dira, batera:

[…]

– Kualifikazio profesionala, hauek barnean direla: prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulazio akademiko ofizialak eta hizkuntzak.

[…]


8.2.71. 4/2021 Legea, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa[589]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Bigarren kapituluak baliabideen banaketa bertikalaren ereduari heldu dio, eta bertan eguneratu dira kenkari batzuk, kupoa zehazteko metodologia aplikatzearen ondoriozkoak edo Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hartutako erabakien ondoriozkoak, kontuan hartuta Estatuak finantzaketa-konpromisoak har ditzakeela autonomia-erkidegoen eskumen-eremuetan edota zerbitzu-eskualdatze jakin batzuen finantzaketa-araubide berezia. Koefiziente bertikala % 70,04tik % 70,81era igo da, honako hauek bertan integratuta: alde batetik, eginkizun eta zerbitzu batzuen eskualdatzeei dagokien berariazko finantzaketa eta finantzaketa berria, aurreko koefizientean agertzen ez zirenak (1441/2010 Errege Dekretuaren ondoriozko finantzaketa salbu); beste batetik, erakunde erkideetatik lurralde historikoetara eramandako baliabideak, gizarte-zerbitzuen zorroa finantzatzeko ekarpen nabarmen handiagoa oinarritzat hartuta, eta, azkenik, euskara sustatzeko politikei eta udal-eremuko euskararen normalizazioaren plangintzari dagokien zenbatekoa.


8.2.72. 5/2021 Legea, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa[590]

ZIOEN AZALPENA

Euskarazko bertsioko 30. artikuluan, akats material bat hauteman da eta, ondorioz, aldatu egin behar da. Horretarako, kendu egin behar da «lan elkartuko kooperatibek» erreferentzia, ez baitator bat gaztelaniazko testuarekin.

[…]

Lehenengo artikulua

Euskarazko testuaren 30. artikulua aldatzen da «lan elkartuko kooperatibek» erreferentzia kenduz.


8.2.73. 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzkoa[591]

14. artikulua.— Kidego berezietako eskalak

1. Kidego berezien barruan, eskala hauek sortzen dira:

A) Fakultatiboen goi-mailako kidegoa:

22. Hizkuntza-normalizazioko eskala.

28. Itzulpengintzako eskala.

B) Kidego teknikoa:

10. Hizkuntza-normalizazioko eskala.

14. Itzulpengintzako eskala.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Euskal administrazio publikoetan enplegua finkatzeko prozesu berezia

2. Hautaketa-prozesu horiek bata bestearen ondorengo enplegu publikoaren eskaintzen esparruan garatu beharko dira, eta ezaugarri hauek izango dituzte:

e) Lehiaketa-fasearen balorazioa ez da handiagoa izango hautaketa-prozesuan gehienez atera daitekeen puntuazioaren ehuneko berrogei baino; betiere, kanpoan utzita merezimendu gisa euskarari ematen zaion balorazioa.

[…]

Balorazio espezifiko horren ondoriozko puntuazioa, esperientzia orokorrarekiko bereizia eta osagarria, sekula ez da handiagoa izango hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen guztizko puntuazioaren ehuneko hogei baino; betiere, kanpoan utzita merezimendu gisa euskararen ezagutzari ematen zaion balorazioa.

[…]


8.2.74. 8/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euneiz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate pribatu gisa onartzekoa[592]

ZIOEN AZALPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak emandako definizioaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitate guztiek –titulartasun publikokoak nahiz ez publikokoak– euskal gizarteari laguntzen diote ekonomiaren, zientziaren eta kulturaren garapenean, bai eta haren kohesioa eta herritarren ongizatea lortzen ere; betiere, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten bidean. Era berean, lege horren arabera, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateek giza eskubideen errespetuaren gaineko hezkuntza eta demokraziaren eta justizia sozialaren balioen gainekoa sustatu behar dute. Ohiko irakaskuntzaren osagarri diren ekimenak indartu beharko dituzte, eta horiei laguntza eman, giza duintasunari eta herri eta kultura guztien arteko elkartasunari dagozkien balioak transmititzen dituzten heinean. Horrez gain, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek euskal kultura-ondarearen defentsa, azterlana eta sustapena bultzatuko dituzte, oro har, eta euskararena bereziki. Legeak, halaber, publikoak ez diren unibertsitateentzako eskubide eta betekizunak ezartzen ditu, Euskal Unibertsitate Sistema osoaren kalitatea hobetzen lagunduko dutenak.

3. artikulua.— Unibertsitatearen jarduerak hasteko baimena

2. Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egingo du legez ezarritako gutxieneko baldintzak bete direla, besteak beste, irakasleei eta ikertzaileei dagozkienak, eta gradu, master eta doktoregoko eskaintza akademiko ofizialari dagozkionak.

[…]

Era berean, jardueren hasiera baimentzeko informazioan, Euneiz Unibertsitateak emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako plan bat aurkeztu beharko du, unibertsitateko kolektibo eta arlo guztiei buruzkoa. Euskal kultura-ondarea eta euskara bultzatzeko plan bat ere aurkeztu beharko du, gutxienez Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean jasotako funtsezko helburuekin bat datorrena.


8.2.75. 1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa[593]

ZIOEN AZALPENA

[…]

EGBLri esker, hobetu egin dira herritar guztientzako zerbitzu publikoen prestazioak. Legearen aurreko egoeran ez bezala, gaur egun guztiz zabaldua dago euskal administrazio publiko gehienetan hizkera inklusibo eta ez-sexista erabiltzea, sexuaren aldagaia estatistiketan txertatu eta ustiatzea, genero-inpaktuaren ebaluazioa eta berdintasun-neurriak dituzten arauak onartzea, kontratu eta dirulaguntzetan berdintasun-klausulak txertatzea eta abar.

[…]

Planteamendu horrekin koherente izateko, lege honek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko indarreko araudiaren aplikazioa hobetzeko eta bermatzeko beharra azpimarratzen du, eta, besteak beste, berritasun gisa planteatzen du bere printzipio orokorren artean espresuki aipa dadila emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea, emakumeak ahalduntzea eta emakumeek politika publikoetan parte hartzea, gizonen inplikazioa, politika horietan intersekzionalitatea kontuan hartzea, eta berrikuntza, gardentasuna, kontu-ematea, nazioartekotzea, hizkuntza-eskubideen babesa eta euskararen sustapena bermatzeko beharra.

[…]

Lehenengo artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen izenburua. Honela geratuko da:

«EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA LORTZEKO ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTARIK GABE BIZITZEKO LEGEA».

[…]

Laugarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikulua. Honela geratuko da:

«3. artikulua.— Printzipio orokorrak.

Hauek dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal botere publikoen jarduna gidatu eta bideratuko duten printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna eta ikuspegi intersekzionalaren integrazioa; aukera-berdintasuna; emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea; dibertsitatea eta diferentzia errespetatzea; sexu- eta/edo genero-identitatea eta sexu-orientazioa askatasunez garatzeko eskubidea, eta sexu- eta ugalketa-eskubideak askatasunez baliatu ahal izatea, eskubide horiek egikaritzean pertsonek askatasunez erabaki dezaketela bermatuz; genero-ikuspegiaren integrazioa; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; koordinazioa, lankidetza eta nazioartekotzea; emakumeen ahalduntzea; gizonen inplikazioa; parte-hartzea; berrikuntza, gardentasuna eta kontu-ematea, eta hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

1. Tratu-berdintasuna eta ikuspegi intersekzionalaren integrazioa.

[…]

Lege honen ondorioetarako:

c) […]

Euskal botere publikoek bermatu behar dute ezen diskriminazio-egoerak eragin ditzaketen beste inguruabar batzuk ere tartean direla-eta diskriminazio anizkoitza jasaten duten emakumeek nahiz emakume taldeek benetan baliatzen dituztela beren oinarrizko eskubideak. Inguruabar horiek honako hauek izan daitezke: arraza, kolorea, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, politikari edo bestelako gaiei buruzko iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaioterria, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, migrazio-prozesua, errefuxiatu-estatusa, kultura, landa-jatorria, gizarte-bazterketako egoera, seropositibotasun-egoera, guraso bakarreko familia, familia-konfigurazioa edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal, sozial edo administratibo. Gainera, ikuspegi intersekzionala sustatu behar dute; horrek, lege honen ondorioetarako, esan nahi du kontuan hartu behar dela nola erlazionatzen diren sexua eta/edo generoa aipatutako gainerako faktoreekin, nola eragiten dioten elkarri hainbat mailatan, askotan aldi berean, eta nola sortzen diren identitate gainjarriak eta intersekzionatuak, bai eta elkarri lotutako eta askotariko botere- eta zapalkuntza-egoera eta -ardatzak ere.

[…]

15. Hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

Euskal botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla, eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela».

Hemeretzigarren artikulua.— Honela geratuko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikulua:

«18. artikulua.— Xedapen orokorrak.

4. Euskal botere publikoek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabili behar dute irudi eta hizkera mota guztietan, zuzenean eta beste pertsona edo entitate batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan».

Hogeita bigarren artikulua.— Honela geratuko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21. artikulua:

«21. artikulua.— Kontratazio publikoa.

5. Baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada kontratuaren xedeak ez duela loturarik emakumeen eta gizonen berdintasunarekin artikulu honen lehen paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, kontratazio-organoek honako hauek sartuko dituzte kontratazio-agirietan:

b) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gauzatze-baldintza berezi bat, gutxienez, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago.

21 bis artikulua.— Dirulaguntzak.

3. Euskal botere publikoek, beste gai batzuen artean, dirulaguntza publikoak erregulatzen dituzten oinarri edo arauetan:

c) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako betebeharrak ezarriko dituzte, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak ez betetzeak dakartzan ondorioak ere.

[…]

Hogeita seigarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 25. artikulua. Honela geratuko da:

«25. artikulua.— Kultura-jarduerak.

1. Euskal administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, behar beste neurri hartu behar dituzte, bai sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-jarduera guztietan. Lege honen ondorioetarako, kultura-jardueratzat hartzen dira, besteak beste, artistikoak, jai-giroan egiten direnak, oroitzapenezkoak, kirol-jarduerak eta euskararen hizkuntza-normalizazioaren arloan egindakoak.

[…]

Hogeita zazpigarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 26. artikulua. Honela geratuko da:

«26. artikulua.— Komunikabide sozialak, publizitatea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

3. Gizarte-komunikabideek, beren programazioak egiteko orduan, bermatuko dute edukietan genero-ikuspegia sartzen dela; horrez gain, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen parte-hartze aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala bermatu behar dute, edertasun-kanonetatik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen funtzioei buruzko estereotipo sexistetatik aparte; bereziki zaindu behar dituzte haur zein gazteentzako edukiak, eta 3.1 artikuluaren azken tartekian aipatzen diren diskriminazio anizkoitzeko inguruabarrak dituzten emakumeekin lotutako aurreiritzi eta estereotipoak desegitea.

Hogeita hamargarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 29. artikulua. Honela geratuko da:

«29. artikulua.— Curriculuma.

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, adingabeekiko sexu-abusuak barne, eta eguneroko bizitzarako irakasgai edo eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldi horietan gai hauekin lotutako alderdi eta edukiak sartuko dira: etxeko eremua eta pertsonen zaintza, harreman pertsonalen funtzionamenduaren ezagutza eta harreman afektibo-sexual osasungarri eta positiboak sustatzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, emakumeen gorputza erakartzeko elementu edo aberastasun-iturri gisa erabiltzea zalantzan jartzea, jarrera matxisten identifikazioa eta prebentzioa, agerikoenak ez direnak barne, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta dibertsitatearen errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak ikastea.

Hogeita hamalaugarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. tituluaren IV. kapituluaren 1. atalaren izenburua. Honela geratuko da:

«IV. KAPITULUA
LANA

1. atala
ETXEKO LAN ETA ZAINTZA-LAN EZ-ORDAINDUAK

Berrogeigarren artikulua.— Honela geratuko da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 42. artikulua:

«42. artikulua.— Negoziazio kolektiboa.

2. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, hitzarmen kolektiboen erregistroaren bitartez, zaindu beharko du hitzarmen horietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez egotea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurri espezifikoak jasotzea. Horrekin batera, sexu-diskriminazioa kontrolatzeko eta ezabatzeko ikuskapenak ere bultzatuko ditu».

Berrogeita bosgarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. tituluaren VI. kapitulua. Honela geratuko da:

«VI. KAPITULUA
Bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazio erantzukidea

Berrogeita seigarren artikulua.— Aldatu egiten da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen III. tituluaren VII. kapitulua. Honela geratuko da:

«VII. KAPITULUA
Emakumeen kontrako indarkeria matxista

1. atala
XEDAPEN OROKORRAK

2. atala
IKERKETA, SENTSIBILIZAZIOA, PREBENTZIOA ETA PRESTAKUNTZA

3. atala
DETEKZIOA, ARRETA, KOORDINAZIOA ETA ERREPARAZIOA

54. artikulua.— Xedapen orokorrak.

3. Eskubide horretan sartzen da biktima guztiek informazio eta orientazio egokia eta eskuraerraza izan dezatela, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, dituzten eskubideei eta dauden baliabideei buruz; eta artatuak izan daitezela osasun fisiko eta mentalaren arloan eta beste zenbait arlotan duten beharrei dagokienez; hala nola segurtasuna, arlo ekonomikoa, aldi baterako bizileku segurua, etxebizitza, hezkuntza eta arlo soziala, lege honetan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitako terminoetan.

59. artikulua.— Polizia-arreta.

Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskadiko udalerrietako toki-administrazioek bermatu behar dute, Euskadiko Segurtasun Sistema Publikoaren bidez, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan ematen duten arreta lehentasunezkoa, eraginkorra eta kalitatekoa dela. Horretarako, beste neurri batzuen artean, hau egin behar dute:

b) Biktimei informazioa eman, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, jakin dezaten zer eskubide dituzten, zer baliabide erabil ditzaketen eta zer ondorio dakarren salaketa aurkezteak.

Azken xedapenetako laugarrena.— Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzea.

2. Aldatu egiten da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.1 artikuluko c) letra. Honela geratuko da:

«c) Laguntza edo dirulaguntza esleitzeko irizpide objektiboak eta, hala badagokio, horien haztapena. Laguntzaren edo dirulaguntzaren helburua den gaian hizkuntzaren erabileraren faktoreak zerikusia baldin badu, eta edonola ere Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 25, 26 eta 27. artikuluetan aipatzen diren jarduera-eremuetan, faktore hori kontuan izan beharko da esleipena egiteko irizpide objektiboen artean. Halaber, balorazio-irizpideen baremoaren guztizko % 5ekin baloratuko dituzte, gutxienez, pertsona fisiko edo juridiko parte-hartzaileen emakumeen eta gizonen berdintasunerako ekintzak eta politikak eta/edo dirulaguntzara aurkeztutako proiektuan genero-ikuspegia txertatzearekin lotutako beste alderdi batzuk. Hori guztia, baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada ehuneko hori neurriz kanpokoa dela dirulaguntzak emakume eta gizonen egoeran duen inpaktuari dagokionez».


8.2.76. 2/2022 Legea, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena[594]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Azkenik, aipatu behar dira Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea eta haren araugintza-garapena; izan ere, euskara oso garrantzitsua da aspalditik gazteen arteko harremanetan eta gazteek gizartearekin eta sektore publikoarekin dituztenetan, bai eta haien prestakuntza elebidunean ere.

[…]

ATARIKO TITULUA

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

a) Gazte-politika: gazteek beren bizitzako esparru guztietan dituzten premiei arreta ematen dieten eragileen esku-hartze guztiak, bai eta haurrei eta nerabeei eskaintzen zaien arreta ere, aisialdiaren erabilerari eta sustapen-eremuari dagokienez. Gazte-politikak bi esparru hartzen ditu barnean: gazteriaren arloko zeharkako politika eta gazteen eta haurren sustapena.

1. Gazteriaren arloko zeharkako politika: EAEko administrazio publikoetako sailek eta bestelako organismoek eta eragile sozialek gazteen autonomia eta emantzipazioa erraztera bideratzen dituzten esku-hartzeak dira.

2. Gazteen eta haurren sustapena: haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen eskaintza da, zeinak egokituta egongo baitira, haur, nerabe eta gazteen iritziarekin, haien askotariko premia, jomuga, baldintza eta egoeretara. Eskaintza horren xedea da haien garapen kultural eta soziala laguntzea, bai norbanako gisa, bai talde gisa. Horretarako, bultzatuko dira haur, nerabe eta gazteen ekimena eta sormena, mugikortasuna, informaziorako irispidea, akonpainamendua, hezkuntza ez-formala eta partaidetzan oinarritutako aisialdia; era berean, lagunduko da beste ondasun edo zerbitzu batzuetarako irispidea, barne direla enplegu- eta etxebizitza-programak edo emantzipaziora eta gizarte-integrazio edo -inklusiora bideratutako beste baliabide batzuen programak.

b) Gazteen emantzipazioa: gazteak osotasunez eta aukera-berdintasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi-proiektua autonomiaz eraikitzen eta eskubide guztiak egikaritzen joateko aukera izan dezaten, arreta berezia ipinita gazte kalteberenei.

c) Gaztea: 12-30 urte, biak barne, bitarteko pertsonari esaten zaio, hargatik eragotzi gabe lege honen 3. artikuluan jasotako zehaztasunak.

d) Gazteen partaidetza: prozesu, ekintza eta jarrera jakin batzuk dira, zeinek gazteengan gaitasuna sortzen baitute beren inguruneari, harremanei eta pertsonalki zein kolektibo gisa garatzeko aukerei buruz erabakitzeko eta guztietan eragiteko, haietan esku hartzeko eta horiek aldatzeko, eta, bereziki, aldatzeko zuzenean zein zeharka beren bizi-proiektuetan kolektibo diren aldetik eragiten duten inguruabarrak. Era berean, gazteak ukitzen dituzten araugintza-proiektuen eta politiken berri izateko eta horiei buruzko erabakietan parte hartzeko eskubidea da, elkarrizketa zibilaren printzipioaren arabera, haien ekarpenak kontuan hartuta eta emaitzen gaineko informazioa itzultzeko mekanismoak ezarrita.

e) Hezkidetza: hezkuntza-prozesu batzuen aldeko apustua da, bai eremu formalean, bai informalean eta ez-formalean; prozesu horiek pertsonen garapen integrala errazten duten balioen irakaskuntza eta transmisioa ahalbidetu eta horietan sakontzen dute, sexuaren eta generoaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utzita, eta diskriminazio mota oro baztertuta.

f) Diseinu unibertsala: jarduera honen bitartez, hasiera-hasieratik pentsatzen edo proiektatzen dira, ahal den neurrian, inguruak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, lanabesak, gailuak edo tresnak, pertsona guztiek erabili ahal izateko moduan. Honako printzipio hauetan oinarritu behar da: bidezko erabilera, erabilera malgua, erabilera erraz eta intuitiboa, informazio hautemangarria, akatsarekiko tolerantzia, ahalegin fisiko txikiena eta hurbiltzeko eta erabiltzeko tamaina egokia.

g) Bizimodu independentea: desgaitasuna duten pertsona guztiek eskubidea dute, baldintza-berdintasunean, komunitatean bizitzeko, gainerakoekiko aukera-berdintasunez; eta, horretarako, neurri eraginkorrak eta egokiak hartuko dira, desgaitasuna duten pertsonek eskubide hori osotasunean erabil dezaten eta komunitatean inklusio eta parte-hartze osoak izan ditzaten errazteko.

h) Gazte-ikuspegia txertatzea: gazteen askotariko jomugak, premiak, baldintzak eta egoerak modu sistematikoan kontuan hartzea, eragiten dieten desberdintasunak ezabatzea edo murriztea bultzatzeko eta gazteen autonomia eta emantzipazioa sustatzeko haiei lotutako politika eta ekintza guztietan, berariazko helburu eta jardunen bitartez.

i) Ekintza positiboa: denboran mugatutako berariazko neurriak abiaraztea, bizitzaren eremu guztietan gaztea izateagatik gertatzen diren egitatezko desberdintasunak ezabatzeko edo murrizteko.

5. artikulua.— Printzipio orokorrak

EAEko administrazio publikoek gazteriaren arloan egingo duten jarduna printzipio orokor hauek gidatu eta bideratuko dute:

b) Unibertsaltasuna, eta aniztasuna nahiz desberdintasuna errespetatzea. Behar diren baliabideak jarri beharko dira gazteen emantzipazioa laguntzeko politikak eta zerbitzuak gauzatzean desberdintasunak baldintzatzaileak eta baztertzaileak izan ez daitezen eta aniztasuna eta desberdintasuna errespeta daitezen; izan ere, gazte guztiak izango dira gazte-politiken hartzaileak, eta ez da inolako bereizketarik egingo arraza, sexu-identitatea, hizkuntza, dibertsitate funtzionala, orientazio sexuala, genero-adierazpena, erlijioa, iritzi politikoa edo beste edozeri buruzko iritzia, jatorri etnikoa, maila ekonomikoa, jaioterria edo beste edozein egoera pertsonal nahiz sozial dela eta, bai gazteen kolektiboen euren barruan, bai beste biztanle-kolektibo batzuekiko.

l) Informazioa. Gazteek edozein unetan eskuratu ahal izango dute berei eragiten dieten politika eta jardun publikoei buruzko informazio osoa. EAEko administrazio publikoek lege honen ondorioz gazteen eskura jartzen duten informazio guztia Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da.

n) Euskararen erabileraren normalizazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ikasi eta erabiltzea bermatuko da, eta gazteen artean euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko, bizitzaren esparru guztietan. Horrez gainera, gazteek EAEko administrazio publikoekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan, euskara zein gaztelania erabiltzeko eta batean zein bestean hartua izateko eskubidea bermatuko da.

o) Kulturartekotasuna. Gazteek Euskal Autonomia Erkidegoko eta kanpoko errealitate kulturalak ezagutzea ahalbidetuko duten ekintzak eta programak bultzatuko dira, eta gazteek gure errealitatea kanpoan ezagutaraztea ahalbidetuko dutenak ere bai. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ez ezik, beste hizkuntza batzuk ikastea ere sustatuko da, hizkuntzak jakitea oinarrizkoa baita hainbat herrialde eta kulturatako gazteak elkarrekin komunikatzeko.

6. artikulua.— Gazte guztien eskubideak

1. Gazte guztiei, premia espezifikoak dituen kolektiboa izanik, haien babeserako eta autonomiadun gizarte-inklusiorako, honako eskubide hauek aitortzen zaizkie, horiek arautzen dituen euskal araudi berezian ezarritakoaren arabera, eta beste arau batzuetan aitortutako eskubideei kalterik egin gabe:

o) Hizkuntza ofizialetan osotasunean ikasteko eta adierazteko eskubidea.

I. TITULUA
EAEko administrazio publikoen eskumenak eta eskudantziak

7. artikulua.— Administrazio publikoen erantzunkidetasuna gazte-politiketan

Administrazio publikoek konpromiso hauek hartzen dituzte:

8. Kulturarako irispidea sustatzea, programa demokratizatzaileen bidez, eta gazteen sorkuntza eta hizkera artistiko eta sortzaileen garapena bultzatzea.

9. Euskara eta euskal kultura sustatzea gazte etorri berrien inklusio-tresna gisa, eta errespetua, ezagutza eta kultura-trukea ere sustatzea; hainbat ekintza eta programa bultzatzea gazteek beste kultura-errealitate batzuk ezagut ditzaten ahalbidetzeko; erkidegoko hizkuntza ofizialekin batera, beste hizkuntza eta kultura batzuen ikaskuntza ere sustatzea, bereziki gure erkidegoan presente daudenena, bai eta zeinu-hizkuntzarena eta erromaniarena ere, jatorri desberdinetako gazteen arteko komunikaziorako oinarrizko tresna gisa.

II. TITULUA
Gazte-politika garatzeko tresnak eta neurriak

I. KAPITULUA
Gazteriaren Euskal Sistema

2. atala
Gazteriaren arloko zeharkako politika sustatzeko tresnak eta neurriak

17. artikulua.— Xedapen orokorrak

4. Arau honen babesean garatuko diren laguntzei dagokienez, ezin izango zaie inolako laguntza edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiten duten edonolako jarduerei, ez eta sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere. Era berean, EAEko administrazio publikoek ezin izango diete inolako laguntzarik eman sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiten duten kultura-jarduerei, jarduera artistikoei, jai-girokoei, kirol-jarduerei eta euskararen normalizazioaren arloan egindakoei, eta administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu.

20. artikulua.— Gazteriaren arloko Euskal Estrategiaren esku-hartze ildoak

Aurrerantzeko estrategiak gazteen gaitasunak, ekimena, autonomia eta emantzipazioa sustatzera bideratuko dira, aniztasuna aintzat hartuta. Eta, beraz, honako hauei arreta eskainiko diete beti:

[…]

Gazteriaren arloko Euskal Estrategiak lehentasuna emango die eskari eta premien bilakaerari ondoen erantzuten dieten esku-hartze ildoei, honako ildo hauen eta dagokion aldian egindako diagnostikotik eratorritako beste batzuen artetik.

b) Gazteak eta hezkuntza.

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gazteen aldeko hezkuntza- eta prestakuntza-politikak planifikatzeko eta gauzatzeko garaian, hezkuntza formala eta ez-formala laguntzeko ekintzak koordinatuko ditu. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ikaskuntza eta erabilera bermatuko ditu, bai eta beste hizkuntza batzuena ere, gure autonomia-erkidegoko gazteek hezkuntza eleaniztuna izan dezaten. Gutxienez honako gaitasun-maila hauek izatea ezarriko da helburutzat: B1 bi hizkuntza ofizialetan Lehen Hezkuntza amaitzean eta B2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean; atzerriko hizkuntzan, berriz, A2 eta B1 hurrenez hurren.

g) Gazteak eta kultura.

EAEko administrazio publikoek neurriak hartu eta beharrezko baliabide zehatzak ezarriko dituzte, gazteek baldintza-berdintasunean kulturara irispidea izan dezaten; hartara, gazteek kulturaren, bereziki euskal kulturaren, sorkuntzan, sustapenean, erabileran, kontsumoan, zabalkundean eta transmisioan parte har dezaten sustatuko dute, eta xede horri eta gazteen ezaugarriei egokitutako parte hartzeko gune eta mekanismoak taxutuko dituzte.

m) Gazteak eta informazioaren gizartea.

2. Halaber, bultzatuko dute gazteek beren ikuspegia helaraztea eta iritzi publikoa eratzen parte hartzea funtsezko gaiei buruz, hala nola gizarte-kontratua osatzen duten eta osatu behar duten eskubide eta betebeharrei buruz, gizarteari egiten dioten ekarpenari eta harengandik behar dutenari buruz, eta lortu nahi duten gizarte-ereduari eta haren oinarri diren funtsezko zutabe eta balioei buruz, hala nola giza eskubideak, bakea, askatasuna, berdintasuna, justizia eta elkartasuna, belaunaldien artekoa ere bai, aniztasuna balioestea eta kohesioa, euskara eta euskal kultura balioestea, parte-hartzea, jasangarritasuna edo herrialdeen eta herrien arteko lankidetza.

t) Atzerrian dauden gazte euskaldunak.

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sustatuko du EAEko gazteen egoerari buruzko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak gazteei begira egiten dituen planei eta politikei buruzko informazio- eta erreferentzia-guneak egotea atzerriko euskal etxeetan, atzerrian bizi diren gazteek informazio zehatza eta gaurkotua izan dezaten.

2. Halaber, atzerriko euskal etxeetako gazteekin elkarlanean aritzeko eta trukeak egiteko bideak sustatuko dira.

3. EAEra itzuli nahi duten gazteei horretarako laguntza emango zaie.

x) Gazteak eta euskara.

1. EAEko administrazio publikoek bermatu egingo dituzte, batetik, gazteen hizkuntza-eskubideak, eta, bestetik, haien euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzea, hala hezkuntza formaletik nola ez-formaletik, euskara ikasteko eta haren erabilera eta normalizazioa sustatzeko baliabideak eskainita.

2. Xede horrekin, euskara hartuko dute lehentasunezko hizkuntzatzat administrazio publikoek berek bultzatutako jardunetan, eta gazteen erreferentzia pertsonal zein kolektiboak euskaraz jasotzeko eta zabaltzeko ahaleginarekin eta konpromisoarekin jardungo dute.

IV. TITULUA
Administrazio-antolamendua

I. KAPITULUA
Erakundearteko eta sailarteko koordinazioa

49. artikulua.— Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazteriaren Sailarteko Batzordea

4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazteriaren Sailarteko Batzordea gutxienez arlo hauetako sailburuorde eskudunez osatuta egongo da, edo haiek eskuordetzen dituzten zuzendari maila edo goragokoa duten pertsonez: gazteria; enplegua; lana; gizarte-ekonomia; etxebizitza, hezkuntza; lanbide-heziketa; unibertsitateak; ikerketa; gizarte-politikak; osasuna; justizia; segurtasuna; industria; teknologia; nekazaritza; arrantza; garraioak; kultura; hizkuntza-politika; kirola; aisialdia; turismoa; kontsumoa; elikadura; klima; ingurumena; landa-ingurunea; kostaldeko ingurunea; giza eskubideak; berdintasuna; immigrazioa; boluntariotza; partaidetza; lankidetza, eta kanpo-ekintza. Batzordeko kideren batek arlo batean baino gehiagotan eskumena izanez gero, bakarrean hartuko du parte batzordean, ondore guztietarako. Gainera, Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea edo hark eskuordetzen duen pertsona gonbidatuko da batzordearen saio eta zeregin guztietara; pertsona horrek hitza izango du, baina botorik ez.

Bigarren xedapen indargabetzailea

Zenbait arlori buruzko erregulazioari dagokionez, geroko erregelamenduzko xedapenetara igortzen du lege honek. Bada, xedapen horiek ematen ez diren bitartean, lege hau indarrean jarri aurretik indarrean zeuden maila bereko arauak aplikatuko dira kasu bakoitzean, betiere, legean xedatutakoaren aurkakoak ez badira:

i) Agindua, 2016ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen dekretuaren I. eta II. eranskinak eguneratzekoa.


8.2.77. 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena[595]

ZIOEN AZALPENA

[…] V. tituluak sektore publikoaren funtzionamenduari buruzko arauak biltzen ditu, ikuspegi klasiko batetik, zeinak efikaziaren eta efizientziaren parametro nagusien mende jartzen baititu ondoko prozedura nagusi hauen helburu eta arauak: kudeaketaren ebaluazioa; herritarrei emandako atentzioa eta haien parte-hartzea, «administrazio elektronikoa» delakoaren erreminten bidez, eta gure administrazio-prozesuetan zeresan berezia duen eta erabat presente dagoen hizkuntzen gaia arautzea.

[…]

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren antolaketa instituzionala

II. KAPITULUA
Administrazio orokor eta instituzionalaren egitura eta antolaketa

11. artikulua.— Antolaketa- eta funtzionamendu-printzipioak

3. Artikulu honetan jasotzen diren printzipioak honako irizpide hauetan gauzatzen dira, eta antolatzeko diseinuari aplikatuko zaizkio:

g) Euskararen erabilera normalizatuko da administrazio-jarduera guztietan, eta euskaraz jardun ahal izateko baliabide guztiak bermatuko dira.

i) Funtzio hauetaz arduratzeko egitura komunak definituko dira: ebaluazioa, ekonomia- eta administrazio-kudeaketa, antolaketa, kudeaketaren kontrola, laguntza juridikoa, giza baliabideak, baliabide orokorrak, teknologia-garapena, informazio-sistemak, estatistika, telekomunikazioak, euskara, berdintasuna, kalitatea eta sareko lanaren sustapena.

V. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko funtzionamendua, herritarren zerbitzura jarduteko

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

63. artikulua.— Funtzionamenduaren eta herritarrekiko interakzioaren printzipioak

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak herritarren zerbitzuari begira jardungo du. Funtzionatzeko printzipio gidari hori betetzeko, printzipio hauek aplikatu beharko ditu, administrazio publiko guztiei aplikatu behar zaien arautegiko printzipioez gain:

d) Hizkuntza-normalizazioa: euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko du administrazio-jardueran.

k) Soiltasuna eta ulergarritasuna: izapideen konplexutasuna gutxituko du, eta arau eta prozedura argi eta errazak edukitzeko bidea emango du herritar guztiak Administraziora iristea ahalbidetzen duen hizkera ulergarria erabiliz.

64. artikulua.— Herritarren eskubideak eta eginbeharrak

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek sartzen dira administrazio onerako eskubidearen barruan:

g) Herritarrek euskal sektore publikoa osatzen duten subjektuekin dauzkaten harremanetan euskaraz jarduteko eskubidea bermatuko da, eta herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuko dira hartarako.

69. artikulua.— Administrazio elektronikoaren arloko eskubideak

2. Bereziki eskubide hauek izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoarekin izaten dituzten harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeari dagokionez:

b) Berdintasunerako eskubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuetara bitarteko elektronikoz iristeko orduan. Herritar guztien hizkuntza-eskubideak errespetatuz, baliabide elektronikoen erabilerak euskaraz jardun ahal izatea bermatuko du.

IV. KAPITULUA
Sektore publikoaren funtzionamenduko hizkuntzak

76. artikulua.— Zerbitzu-, harreman- eta lan-hizkuntzak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania direnez, bi horiek dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzu-, harreman- eta lan-hizkuntzak, aplikatu behar den arautegiak ezartzen duen eran. Sektore publiko guztiak errespetatuko ditu herritarren hizkuntza-eskubideak, harremanetarako herritar bakoitzak erabili nahi duen hizkuntzaren erabilera bermatuz.

2. Euskararen erabileraren normalizaziorako legeriarekin bat etorriz, zeinak herritarren hizkuntza-eskubideak aitortzen dituen, hartu beharreko neurriak hartuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko subjektuek euskararen erabilera posible izatea berma dadin, bai administrazioen artean eta administrazio beraren barruan, bai sektore publikoko langileen artean eta bai herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan. Herritarrek euskal sektore publikoa osatzen duten erakunde eta enteekin harreman guztia euskaraz izateko eskubidea bermatuko da.

3. Kapitulu honetan ezarritakoa ez da eragozpen izango beste hizkuntza batzuk erabili ahal izateko edo zerbitzuak beste hizkuntza batzuetan eman ahal izateko Euskadin bizi diren herritarrentzako atentziorik onenak hala eskatzen duenean eta aurrekontuek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen hizkuntza-ezagutzak hartarako bidea ematen dutenean.

4. Artikulu honetan ezarritakoa gauzatzeko, botere publikoek neurriak hartuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek progresiboki hizkuntza-gaitasuna lor dezaten.

77. artikulua.— Xedapenetako eta adierazpenetako hizkuntza

1. Aurreko artikuluko lehenengo apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, lehentasunik ezarri gabe, idatzi ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren barruan egiten diren dokumentu eta komunikazio guztiak, eta ez da beharrezkoa izango beste hizkuntza ofizialkidera itzultzea, barruko egintzak, administrazio barruko harremanak edo Autonomia Erkidegoko administrazioen edo ente publikoen arteko harremanak direnean.

2. Baina, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esku-hartzea duen egintza orok bai eta administrazio-jakinarazpen eta -adierazpenek ere nahitaez bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon beharko dute herritarrentzat badira, salbu eta interesdun pribatuek berariaz aukeratzen badute bietako bat erabiltzea. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten ente edo entitateetatik datorren ebazpen ofizial orok bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon beharko du publikotasun ofiziala egiteko.

3. Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikotik datorren xedapen arauemaile eta orokor orok euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egon behar du, eta euskarazko eta gaztelaniazko testuak, biak, izango dira ofizialak eta benetakoak. Horretarako, bi hizkuntza-bertsioen zehaztasuna eta baliokidetasuna bermatuko dira segurtasun juridikoaren oinarrizko elementu gisa.

78. artikulua.— Espedienteetako hizkuntza

1. Pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duten espediente edo prozeduretan, alderdi parte-hartzaileek adostasunez erabakitzen duten hizkuntza ofiziala erabiliko dute botere publikoek.

2. Ados jartzen ez badira, espediente edo prozedura bultzatu duen pertsonak aukeratzen duen hizkuntza ofiziala erabiliko da. Hala ere, Administrazioak antolatu ahalko ditu behar diren mekanismoak prozeduran parte hartzen duten gainerako pertsonek beren hizkuntza-eskubideak baliatu ditzaten, betiere Administrazio publikoarekiko duten harremanetan subjektu aktibo bihurtzen duten zama edo obligaziorik dakarkion betebeharrik edo baldintzarik jarri gabe.

79. artikulua.— Erregistro publikoetako hizkuntza

1. Idatzita dauden hizkuntza ofizialean inskribatuko dira dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren mendeko erregistro publikoetan. Ofiziala ez den hizkuntza batean idatzita dauden dokumentuak hizkuntza ofizial batera edo bestera egindako itzulpenarekin erregistratu beharko dira, arauz ezartzen den eran.

2. Dokumentuak erakutsi eta egiaztatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetarako itzulpena bermatuko da.

3. Nolanahi ere, artxibategi eta erregistroetan Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera bermatuko da.


8.2.78. 6/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena[596]

ZIOEN AZALPENA

8/2003 Legeak onartu zenetik izan duen bezala, lege berriak Gobernuaren ekimenez bultzatzen diren xedapen orokorreko arauak izapidetzeko prozedura du xede. Xedapen orokor horien baitan hartzen dira araubidea berritzeko xedea duten lege- zein erregelamendu-mailako xedapenak.

Legea eguneratzea eta hobetzea da, zalantzarik gabe, lortu nahi den helburu generikoena, kontuan hartuz lege hori aitzindaria izan zela gure arau-produktuen kalitate hobea sustatu nahi izaten, helburu horiek berberak dituen Europako korrontearekin bat eginez eta, besteak beste, bide hauek erabilita: erregulazio onaren printzipioak aplikatuta eta arauek izan ditzaketen ondorioen aurretiko analisiak egiteko tresnak bultzatzeko neurriak hartuta, proposamenak lantzerakoan aurretiko kontsultak eginda eta herritarren partaidetza bultzatuta edo hausnarketetarako metodo orokor gisa aurretik eta ondoren ebaluazioa sartuta, helburu izanik indarrean dagoen araudiaren aldizkako berrikusketari arrakastaz aurre nola egin jakiteko adierazle zehatzak lortzea.

Horrenbestez, indartu egiten da Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legean jasotako helburua: «egingo diren arauek oinarri objektibo bat izan dezatela, teknika juridiko egokiaren arabera eman daitezela eta gizarteak onets ditzala» lortzea, «pentsaera liberalak erregearen absolutismoa irauli eta legearen funtsa erregearen kontrolik gabeko nahi hutsetik atera eta arrazoian ezarri zuen moduan (nec voluntas sed ratio facit legem)».

Badago, bestalde, beste helburu zehatzagoen multzo anizkoitz bat ere. Aipatzekoa da, besteak beste, egoki dela xedapen orokorrak direlakoak egiteko prozeduran izan diren mugarrien zehaztapena berrikustea, denbora asko igaro baita ordeztu nahi den legea onartu zenetik, eta arau horiek egokitu egin behar zaizkiela ordutik hona eman diren eta lege batzuek eta besteek ezarri dituzten aldaketei eta prozedura horiek berriztatzeko erronkari.

Lege honekin, halaber, aurrera egingo da segurtasun juridikoaren printzipioa zaintzeko bidean. Horretarako, bi legek oinarrizko izaerarekin eragin dituzten legegintza-aldaketak aztertuko ditugu, eta berehalako erantzuna emango —2015eko 39 eta 40 Legeez ari gara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren legeez, hurrenez hurren—, horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren antolaketara eta funtzionamendura egokitzeko eta integratzeko, helburu zehatz bat izanik: euskal legeak arautzen dituen gainerako izapideekiko harmonia lortzea.

Euskal legeriatik datozen ekarpenei dagokienez, ezinbestekoa da Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ezartzen duen udal-autonomia bermatzeko sistema berria eta zehatza aintzatestea eta aztertzen ari garen prozeduran behar bezala integratzea. Horretarako, ahalegina egin da alerta goiztiarreko mekanismoa garaiz eta modu egokian ezartzeko, zeinak eskumen bat esleitzen baitio aipatu legearen bidez sortutako Tokiko Gobernuen Batzordeari: nahitaezko txostena egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen eta udal-eskumenei eragiten dieten xedapen orokorrak egiteko prozeduretan.

Orain ordezten den legea bermatu zuten zuzenbide-oinarri gaitzaile berberak ditu oinarrian lege honek ere, Gernikako Autonomia Estatutuan aurreikusitako oinarrizko eskumen-euskarri bikoitza duela, bai 10.2 artikuluan jasotakoa, autogobernurako gure instituzioen antolaketa, araubide eta funtzionamenduaren arloko eskumen esklusiboari buruzkoa; bai 10.6 artikuluan jasotakoa, gure zuzenbide substantibotik eta Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko antolamendutik datozen administrazio-prozeduraren arauak ezartzeko dugun gaitasunaren arlokoa.

Azaltzen ari garen prozedura —arauak egitekoa— araugintzaren kontrol- eta gainbegiratze-jarduera arautzen duten zenbait sektore-legerekiko (hala nola Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekiko) erreferente denez, indarrean dagoen arautegian izango duen eraginak erreferente izate horrekin du zerikusia. Lege hau tresna baliagarria izango da sektore-lege horientzat, nork bere ekintzetan sakontzeko. Horrexegatik, lege horretan aldaketak egitea proposatzen da, jatorrizko idazkeran zenbait interpretazio izan duten manuak zehaztu eta ziurtatzeko asmoz; izan ere, interpretazio horietako batzuk arauaren espirituaren edo aplikatu behar diren garaiko errealitatearen kontra joan daitezke. Eta erreferente izango da Administrazioaren beraren esparru-arau askorekiko ere, zeinek egingarritasun material handiagoa izan dezaten bilatu nahi baita, dagoeneko abian ditugun prozedurak hobeto egoki daitezen digitalizazioaren, gardentasunaren, herritarren partaidetzaren edo ebaluazioaren fenomeno berriek ezartzen dituzten testuinguruetara, prozedurak finkatu eta hobetu egin behar baitira efikazia areagotzeko.

Aurretik aipatutako guztia kontuan hartuta, eta orain arte indarrean dagoen 8/2003 Legeari zenbat aldaketa egiten zaizkion ikusita, beste testu artikulatu oso bat onestea erabaki da, lege bakar honetan sar daitezen xedapen orokorrak egiteko prozedurarekin zerikusia duten arau guztiak.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea eta lege-erreserbaren irismena

1. Xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzea da lege honen xedea.

2. Lege bidez eta modu arrazoituan baino ezin izango dira sartu nahitaezko izapide gehigarriak edo lege honetan ezarri ez diren nahitaezko beste izapide batzuk, eta, betiere, izapide horiek sartzea efikaz, neurrizko eta beharrezkoa bada prozeduraren berezko xedeak lortzeko.

3. Sektoreko legeek edo elaborazio-prozedura aldatzeko berariazko xedea ez duten legeek berariaz eta zuzenean aldatu beharko dute lege hau baldin eta xedapenak egiteko prozedura guztietan oro har eta nahitaez sartu beharreko edozein izapide sartu nahi badute, edota, gaiaren araberako prozedura berezi bat dagoela ohartarazteko, prozedura horietan bakarrik eska daitekeen izapide berriren bat sartzea nahi badute.

4. Ez dira prozedura berezitzat hartuko, nahiz eta gainerako guztian lege honetan xedatutako izapideak bete, berezitasun bakartzat gaiaren arabera nahitaezkoa den txostenen bat eskatzea duten prozedurak.

5. Prozeduraren berezitasunak erregelamenduz ezarri ahal izango dira; hain zuzen, edukiari, eskakizun formalei edo bildu behar diren txostenak egiteko moduari buruzkoak. Halaber, erregelamendu bidez ezarri ahal izango da beste izapide osagarri batzuk edota nahitaezkoak ez diren izapideak egiteko aukera.

2. artikulua.— Aplikazio-eremua eta gaiaren araberako prozedura bereziak

1. Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak egiten dituzten xedapen orokorrei ezarriko zaie lege hau. Lege-mailako arauetan bestelako prozedura espezifiko bat ezarria duten beste xedapenak prozedura horren arabera egingo dira; hala ere, lege honetan ezarritakoa modu osagarrian aplikatuko da.

2. Jarraian zehaztutako gaiak arautuko dituzten xedapen orokorrak egiteko prozedurak haien araudi espezifikoak ezarritakoari jarraituko dio, eta, modu osagarrian, lege honek ezarritakoari:

a) Tributu- eta aduana-gaietakoak, baita tributuak aplikatzeko prozedurei buruzkoak edo haiek administrazio-bidean berrikusteari buruzkoak ere.

b) Gizarte Segurantzaren arloan Estatuaren oinarrizko legeria garatzekoak eta oinarriak betearaztekoak edo Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa kudeatzekoak.

c) Tributu- eta aduana-arloko, gizarte-arloko, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko eta atzerritartasun-arloko jarduketa eta zehapen-prozedurak arautzekoak.

d) Ingurumen-arlokoak.

e) Aurrekontu-arlokoak.

3. artikulua.— Arau-xedapen orokorraren kontzeptua

1. Lege honen ondorioetarako, xedapen orokor arauemaileak dira, edozein gairen gainekoak izanik ere, legearen, legegintzako dekretuaren, dekretuaren edo aginduaren forma hartzen dutenak, eta antolamendu juridikora berrikuntzak dakartzaten arau juridikoak dauzkaten eta zehaztutako edo zehaztu gabeko epe baterako mota askotako egintzen oinarri diren xedapenak.

2. Ez dira halakotzat joko, nahiz eta batzuk eta besteak organo berek emanak izan eta xedapen orokor arauemaileen forma berbera hartu, hartzaile-multzo zehatzei edo zehaztu daitezkeenei eragiten dieten administrazio-ebazpen edo xedapen partikularrak eta xedapen orokorrak, betiere batzuk eta besteak administrazio-egintzatzat baino hartzen ez badira, iraunkortasun-asmorik ez izanik, behin bakarrik aplikatuta agortzen direlako, nahiz eta kasu askotan aplikatuak izateko asmoa izan edota edukia administrazio-egintza orokor horietan zeharo zehaztuta dakarten beste betearazpen-egintza batzuk eragin.

3. Halaber, ez dira joko lege hau aplikagarri duten xedapen orokor arauemailetzat, nahiz eta organo berek emanak izan eta xedapen orokor arauemaileen forma berbera hartu, aginduzko edukia ez dutenak edota nahitaezko mandatuak ezartzen ez dituztenak, hau da, programazioari buruzko adierazpenak egitera mugatzen direnak, edota lotesleak ez diren edo Administrazioak, dagokion diskrezionalitatearen barruan, balioesteko eta haztatzeko baino ez diren irizpide edo jarduketa-printzipioak ezartzera mugatzen direnak.

4. Lege honetan ezarritako prozeduratik kanpo gelditzen dira xedapen orokorren interpretazioa argitzeko edo aplikazioa errazteko ematen diren zerbitzu- eta jarraibide-aginduak. Nolanahi ere, xedapenak proposatu edo bere gain hartzen dituen saileko aholkularitzak horiei buruzko txosten juridikoa egingo du.

5. Kide anitzeko organoek beren barne-jardunbidea arautzeko onartutako erregelamenduen gainean ere, txosten juridikoa egingo du organoa atxikia duen sailak.

6. Xedapen orokorrek arau osagarriak behar badituzte edo garatzeko beste xedapen batzuetara jotzen badute, azken horiek izaera arauemailea izango dute, batez ere lehenengoek egindakoak zurian dauden igorpenak badira edo arau-trinkotasun gutxikoak badira.

7. Tresna teknikoak onartzeko baino ez diren xedapen orokorrek arau-izaera izaten jarraituko dute, baldin eta tresna tekniko horiek arau horretan edo beste xedapen orokor batean jasotako kontzeptu juridiko zehaztugabeak ordezkatzeko badira edo edukia ematen badiote, xedapen haien garapenerako arau-osagarri beharrezkoak izanik.

4. artikulua.— Araugintza-kalitatearen printzipioak

Legegintza-ekimena eta erregelamendu-ahala baliatzean, administrazio publikoek arauen kalitatearen eta erregulazio onaren printzipio hauei jarraikiz jokatuko dute:

a) Behar- eta eraginkortasun-printzipioak: arau-ekimena interes orokorreko arrazoi batek justifikatu behar du, lortu nahi diren helburuak garbi identifikatzen duen oinarria izan behar du, eta helburu horiek lortzeko egokiena den tresna izan behar du.

b) Proportzionaltasun-printzipioa: ekimenak arauaren bidez ase nahi den beharrari erantzuteko ezinbestekoa den erregulazioa bilduko du, egiaztatu ondoren ez dagoela eskubideak gutxiago murrizten dituen beste neurririk edo betebehar gutxiago dakartzanik.

c) Segurtasun juridikoaren printzipioa: arau-ekimena ordenamendu juridikoaren gainerako alderdiekin koherentea den moduan gauzatuko da, arau-esparru egonkor, ezagun, integratu, argi eta seguru bat sortzeko, zeinak haren jakintza eta ulermena erraztuko baitu, eta, horren ondorioz, baita pertsonen eta enpresen jarduketa eta haien erabakiak hartzeko bidea ere.

d) Gardentasun-printzipioa: indarreko araudirako eta haren prestatze-prozesuaren berezko dokumentuetarako sarbide erraza, unibertsala eta eguneratua ahalbidetuko da, eta zioen azalpenean argi eta garbi zehaztuko dira arau-ekimenen helburuak eta horien justifikazioa. Horrez gain, ahalbidetuko da balizko hartzaileek aktiboki parte hartzea arauak prestatzeko prozesuan.

e) Sinpletasun eta ulergarritasunaren printzipioa: arau-ekimenetan jasotako edukia era argi eta egituratu batez argitaratuko da, erraz ulertzeko moduan, eta hizkera argiz adierazita.

f) Informazioaren kalitatearen printzipioa: araugintza-prozeduretan zehar egiten diren jendaurreko izapideetan argitaratutako informazioak egiazkoa izan behar du, zehatza, eta benetakotasun eta fidagarritasun egiaztatuko dokumentuetatik iritsia izango da. Era berean, baliagarria izango da, hau da, informazio horrekin lortu nahi diren helburuak betetzeko egokia.

g) Irisgarritasunaren printzipioa: arau-ekimenak barnean hartuko ditu zenbait neurri, beharrezko direnak pertsona guztiek Administrazio Publikoaren aurrean beren eskubideak gauzatzeko aukera izan dezaten eta zerbitzuak benetan eta eraginkortasunez eskuratu ditzaten, pertsona horien gaitasun teknikoak, kognitiboak edo fisikoak edozein direla ere.

h) Emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa: xedapen orokorrak egiteko prozeduran, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, euskal botere publikoek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean adierazitako printzipio orokorrei lotuta jardun beharko dute; besteak beste, tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko, emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitu eta desagerrarazteko edo ikuspegi intersekzionalez lan egingo dela bermatzeko neurriak zehaztuz. Ezinbestean, genero-inpaktuaren txosten bat eraman beharko du berekin.

i) Parte-hartzearen printzipioa: herritarrei aktiboki entzuteko eta haiekin elkarlanean aritzeko neurriak ezarriko dira, araua onartzeko prozeduran parte-hartzea bermatzearren, gobernantza kolaboratiboan oinarriturik. Besteak beste, entzunaldiaren eta jendaurrean jartzearen bidez eta kontsultak egitearen bidez bermatuko da, baina baita parte-hartzea eta deliberazioa posible egiten duten gainerako tresnen bidez ere (inkestak, foroak, galdeketa publikoak...).

j) Hizkuntza-berdintasunaren printzipioa: euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak izanik, araugintza-prozeduran haien arteko berdintasuna bermatuko da, bereziki herritarrekiko eta haien elkarte-ehunarekiko harremanetan euskararen erabilera sustatuz. Euskararen erabilera sustatzeari begira, araua euskaraz kalitatez lantzeko neurriak hartuko dituzte erakunde publikoek, eta, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioen arteko baliokidetza ziurtatzeko, bi testuen arteko elkarrizketa iraunkorra egituratuko da, horri begira dagozkion neurriak hartuta.

k) Jasangarritasun-printzipioa: etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko izango duten gaitasuna arriskuan jarri gabe, egungo gizarteak bere beharrak asetzeko duen eskubidea, garapen ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuz.

5. artikulua.— Hizkuntza-berdintasuna eta idazketa elebiduna

1. Lege honek arautzen duen arau-xedapen orok bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, idatzita egon beharko du, zabalkunde ofiziala egiteko.

2. Hizkuntzen berdintasuna araugintza-prozesuaren kalitatea bermatzeko printzipioa izango da. Hizkuntzen berdintasunaren bidez, testuaren lanketan bi bertsioen arteko elkarrizketa egituratua bermatuko da, bi bertsioen arteko kontrastea eta haien baliokidetza ziurtatuz.

3. Araugintza-prozedura elebiduna izango da xedapen orokorra egiteko prozedura osoan zehar, eta araugintzan parte hartzen dutenen eta arau-hartzaileen hizkuntza-eskubideak bermatuko dira.

4. Erregelamendu bidez ezarriko da zein izango den idazketa elebidunaren prozedura eta antolaketa araugintza-prozeduran.

6. artikulua.— Presa

1. Izaera orokorreko xedapenak egiteko prozeduran presa-deklarazioa ematen bada:

a) Lege honetan txostenak edo alegazioak egiteko aurreikusitako epeak murriztu ahal izango dira, beharrezkoa bada, baina, betiere, aurreikusitako epeen erdia baino txikiagoak ez badira.

b) Arauetan aurreikusitako prozedura-izapideren bat alde batera utzi ahal izango da, salbu eta lege-mailako arauek edo lege-indarra dutenek ez badituzte izapide horiek nahitaez eskatzen.

2. Presaren arrazoiak ematen badira, egitateak eta zuzenbideko oinarriak labur adieraziz, justifikatu egin beharko da eskubide subjektiboak edo interes legitimoak mugatzeko aukera, lehenagoko jarduketetan erabilitako edo organo aholku-emaileek emandako irizpenetatik behin-behinean aldentzea, indarra galdu ez duten aurretik egindako izapideak ez errepikatzea edota ofizioz hasita dauden izapideetan atzera egitea.

3. Xedapen orokorrak egiteko prozedura presaz izapidetzeko arrazoiak daudela erabaki ahal izango da baldin eta interes publikoko arrazoi larriak edo ezohiko zirkunstantziak badaude eta, aldez aurretik aurreikusi ezin izan direlako, presaz onartzea exijitzen badute.

Era berean, presaz izapidetzea erabakiko da baldin eta beharrezkoa bada araua indarrean jartzea epe jakin batean, hain zuzen zuzentarauen transposiziorako eskatutako epean, edo Estatuko oinarrizko legedira egokitzeko edo arau jakin bat Konstituzioaren kontrako deklaratzen duten edo baliogabetzen duten epaileen erabakietara egokitzeko epean.

Nolanahi ere, zirkunstantzia horiek berariaz justifikatu eta adierazi beharko dira prozeduran zehar, prozedura hasteko, memoria egiteko edo prozedura sustatzeko dagokion aginduaren bidez.

4. Lege honetan aurreikusitako prozedura hasteko agindua emateko eskuduntza duen organo berari dagokio, kasuan-kasuan, presa-deklarazioa egitea.

7. artikulua.— Deuseztasuna erregelamenduak egiteko prozeduran

1. Legea baino beheragoko xedapenak erabat deusezak izango dira, legezko prozedura erabat baztertuta eman direlako, xedapen horiek egiteko prozeduran lege honetan ezinbestekotzat jo diren eta berariaz eskatzen diren izapideak ez badira egin, eta, zehazki:

a) presako prozedurari jarraitu bazaio aurreikusitako izapideetako edozein alde batera utzita, arrazoirik ez dagoenean presako prozedurarako;

b) onartzeko unean ezinbestekotzat jotzen den nahitaezko txostenik ez badago;

c) kontsultei dagokienez, lege honetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, baldin eta xedapenak eragina badu, berariaz eta zuzenean, beste administrazio publiko baten eskumenetan;

d) lege honetan entzunaldiari, jendaurrean erakusteari eta negoziazio kolektiboari buruz aurreikusitakoak betetzen ez badira;

e) gaiaren ondoriozko prozedura bereziei aplikagarriak zaizkien lege-aurreikuspenak betetzen ez badira, deuseztasun-mota hori berariaz aurreikusten denean lege batean;

f) dagokion agindu edo xedapen orokorra baino goragoko lerruneko xedapen administratiboek ezarritako izapideren bat ez bada betetzen.

2. Legea baino beheragoko erregelamendu-xedapenak ez dira deusezak izango legez ezarritako prozedura erabat baztertzeagatik, haiek egiteko prozeduran lege honetan aurreikusitakoa beste edozein modutara hautsi bada ere, arau-hauste horiek behar bezala zuzendu ez badira ere edota haien eragina baliozkotu ez bada ere xedapena argitaratu baino lehen.

3. Bereziki, xedapen baten baliozkotasuna eta efikazia eragindakotzat jotzen badira izapidetze elebidunari buruz lege honetan aurreikusitakoa urratu delako, izapidetze hori egin ez den hizkuntzan idatzitako testuaren zatiari mugatuko zaio eragina, eta Administrazioa behartuta egongo da baliogabetutako zatiaren ordezko testua presaz eta modu egokian izapidetzera. Nolanahi ere, ordezko testuak erabat errespetatu beharko du bi testu ofizialen arteko baliokidetasun linguistikoaren printzipioa indarrean jarraitzen duen bertsio linguistikoarekiko.

4. Legeak, berariaz eta zehazki, halakotzat jotzen baditu bakarrik izango dira lotesleak txostenak eta irizpenak. Halakoetan, txostenean edo irizpenean zehaztutako irizpidea urratzeak legeak berariaz aurreikusitako ondorioak ekarriko ditu.

II. KAPITULUA
Prozedura
Lehenengo atala
Prestaketa

8. artikulua.— Arau-plangintza

1. Gobernuak urtero onartuko du araugintza-plan bat, eta bertan bilduko dira urte horretan Gobernu Kontseilura, hark onar ditzan, igorriko diren legegintza- edo erregelamendu-ekimenak.

2. Eusko Jaurlaritzaren urteko araugintza-plana urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan argitaratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, beharrezkoak diren informazioa eta parte-hartzea bermatze aldera.

3. Urteko araugintza-planean azalduko da, ezarritako irizpideen arabera, zein arauk behar duten haien aplikazioaren emaitzei buruzko ebaluazioa, batez ere erreparatuz Administrazioari edo hartzaileei dakarkieten kostuan eta azken horiei ezarritako administrazio-zametan.

4. Xedapen orokorrak egiteko prozedura abiarazi behar bada, eta dena delako urteko araugintza-planean aldez aurretik sartu gabe dagoen xedapen bat bada, inguruabar hori justifikatu egin beharko da dagozkion memorietan, baina ez da, hargatik, baliogabetuko.

5. Administrazio Orokorreko sailek, urteko araugintza-plan berri bat onartu aurretik, bakoitzak bere araugintza-plangintzaren gauzatze-memoria bat landu eta jakinaraziko dio Gobernuari.

9. artikulua.— Gogoeta- eta prestaketa-lanak

Xedapen orokorrak egiteko prozedura hasteko erabakia hartu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek aurrelanak egin behar izango dituzte gogoetarako eta prestaketarako; horien artean, batik bat, dauden politika- eta arau-multzoen emaitzen eta eragin metatuen ebaluazioa, eta kontuan har daitezkeen arau-aukeren eraginaren aurretiazko ebaluazioak, barne hartuta organo sustatzaileak proiektatutako xedapen orokorraren generoaren araberako eraginari buruzko izapideak egiteko balio behar duten genero-ikuspegitik egindako aurretiazko analisiak, gero Emakunderi, aintzat har ditzan, aurkeztu beharrekoak.

Halaber, xedapenaren proiektua egin aurretik legeak eskatzen dituen kontsulta publikoak bideratuko dira.

10. artikulua.— Araugintza-ebaluazioa, eta indarrean dagoen araudia erregulazio onaren printzipioetara egokitzea

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aldiro berrikusiko ditu indarrean dauden araudiak, erregulazio onaren printzipioetara egokitzeko, eta, bereziki, berrikuspen horretan, jarraipena egingo zaie, ikusteko ea gizon eta emakumeen berdintasunaren printzipioaren arabera ari diren aplikatzen. Berrikuspen horretan, halaber, begiratuko da indarrean dauden arauek zenbateraino lortu dituzten aurreikusitako helburuak, ea justifikatuta eta behar bezala zenbatuta zeuden arau horietan ezarritako kostua eta kargak, eta ea une oro indarrean dagoen gainerako ordenamenduan txertatu den.

2. Ebaluazioaren emaitza txosten batean jasoko da, eta txosten hori argitaratu egingo da. Euskal Autonomia Erkidegoko ebaluazio publikoaren araudiak zehaztuko du ebaluazio hori egingo duen organoa, xehetasuna eta aldizkakotasuna. Txostena bi hizkuntza ofizialetan idatziko da.

3. Administrazio Orokorreko sailek erregulazio onaren printzipioen aplikazioa sustatuko dute, eta arauak egitean analisi ekonomikoa bultzatzen lagunduko dute, batik bat, jarduera ekonomikoari murrizketa zentzugabeak edo neurrigabeak egitea saihesteko.

4. Hizkuntza ofizialen berdintasuna erregulazio onaren printzipioaren arabera aplikatuko dute sailek, eta, horren bidez, xedapen orokorren bertsio linguistikoen ulergarritasuna, zuzentasuna eta baliokidetzea zaindu eta sustatuko da, eta behar diren egokitzapenak bideratu eta planifikatuko.

11. artikulua.— Aldez aurretiko kontsulta herritarrei

1. Xedapen orokorraren izapidetzea sustatzen duen organoak edo zuzendaritza-zentroak, testu juridiko arauemaileen proposamenak idatzi baino lehen, kontsulta publikoaren bidez bilduko du gizarteak duen iritzia. Herritarrei zuzendutako aldez aurretiko kontsulta-izapide horretan, beharrezko neurriak hartuko dira, ziurtatzeko, batetik, gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua, eta, bestetik, arautzekoa den alorrean edo sektorean berdintasuna bultzatzen duten elkarteen parte-hartzea. Halaber, hizkuntza-eskubideak errespetatuko zaizkio aldez aurretiko kontsultetan parte hartzen duen orori, Administrazioko langile zein herritarra izan.

2. Aldez aurretiko kontsulta kapitulu honetan araututako prestaketa-fasean sartzen da. Izan ere, herritarrekiko interakzio izapidea da, zeina halako moldez egingo baita, non xedapenaren hartzaile izan daitezkeen pertsona guztiek aukera izango duten iritzia emateko, behar besteko epean, berau hamabost egun baino gutxiagokoa izan gabe, eta testu juridiko jakin bat onartu baino lehen.

3. Aldez aurretiko kontsultaren izapidea xedapen orokorraren izapidetzea sustatzen duen zuzendaritza-zentro edo -organoak bete ahal izango du, iragarkia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan jarrita. Alderdi hauekin lotutako informazioa iragarriko da: araua onestearen premia eta egokitasuna, arauaren xedeak, ekimen horrekin konpondu nahi diren arazoak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak; eta herritarrei gonbidapena egingo zaie iragarritako informazioari buruzko iritzia eman dezaten.

4. Artikulu honetan aurreikusitako herritarren parte-hartzearen eskakizuna betetzat jo dezake testu juridiko arauemaile bat aldez aurretik onetsi ondorengo araugintza-prozedurako instrukzio-faseko entzunaldi eta informazio publikoen izapideak. Memorian horrela jasota utzi beharko da, hala bada.

Bigarren atala
Hasiera

12. artikulua.— Organo eskuduna

1. Xedapen orokorrak egiteko prozedura xedapen horien gaiaren gainean eskumena duen saileko sailburuaren aginduz hasiko da. Legeak hala agintzen duenean, edo xedapen orokor horien gaiaren gainean bi sailburuk edo gehiagok eskumen zuzena dutenean, agindua guztiek batera eman beharko dute.

2. Baldin eta, xedapen orokorrak egiteko prozedura hasi eta gero, premia ikusten bada beste sail batzuek ere parte har dezaten, egitekoak diren xedapen horiek sail horien eskumeneko gaietan eragina izan dezaketelako, sail horiek ere prozeduran parte hartuko dute, eta, ahal den neurrian, une horretara arte egindako jarduketak mantendu egingo dira.

13. artikulua.— Prozedura hasteko agindua

1. Prozedura hasteko aginduan, arauaren xedea eta helburua aipatuko dira labur-labur; arreta berezia eskainiko zaie proposamenaren egokitasunari eta arautzeko aztertu diren bestelako irtenbideei, eta justifikatuko da zergatik den hobe arau berri bat egitea ezer ez erregulatzea baino. Eta, lege honen beste artikulu batzuk aipagai dituzten edukiez gain, eduki hauek ere izango ditu:

a) Arauaren bideragarritasun juridiko eta materialari buruzko balioespena, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Europar Batasunean indarrean den zuzenbidea kontuan hartuta, eta proposatutako araua eskumenak banatzeko ordenara egokitzeari buruzko azterketa, hau da, Estatuarekiko eta lurralde historikoetako foru-organoekiko zein toki-entitateekiko ordenara egokitzeari buruzkoa, bai eta erregulazio onaren printzipioetara egokituta dagoen ere.

b) Arauak antolamendu juridikoan izango dituen ondorioen aurreikuspena, adierazita gai beraren gainean indarrean dauden beste zer arau alda litezkeen, berariaz edo zeharka, araua indarrean jarriz gero.

c) Proiektatutako arauari edo aurreko puntuan adierazitakoaren arabera eragindako arauei buruz egindako ebaluazioak —inpaktuari, emaitzei edo bestelakoei buruzkoak— bilduko dituen dosierra. Kontuan izanda generoaren araberako eraginaren aldez aurretiko analisiak, horien artean sartuko dira egin nahi den arauak genero-ikuspegitik izan dezakeen garrantziaren lehen estimazio bat, berdintasunerako administrazio-unitateen aholkuarekin.

d) Arauak ukituko dituen administrazio publikoen aurrekontuetan izango duen eraginari buruzko hurbilketa, dena delako gai horretan nahiz, kasuan-kasuan, dagokion jarduera-sektorean izango duena, baita proposamenak herritarrentzat izan ditzakeen onurei eta zama administratiboei buruzkoa ere, eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainetan izan dezakeen eraginari buruzkoa.

e) Gaia eta proposatuko den arauketaren edukia direla-eta bidezko iritzitako izapide eta txostenen zerrenda, adierazita zergatik den eraginkorra, egokia eta beharrezkoa gaiaren berezitasunagatik edo lortu nahi diren xedeengatik nahitaezkoa ez den izapide bakoitza sartzea. Horrez gain, zehaztu egingo da, hala badagokio, xedapenak Europar Batasunaren izapideren bat igaro behar duen edo ez.

f) Xedapenak uki ditzakeen subjektuen eta ordezkaritza-maila handiena duten erakundeen identifikazioa, edota, hala badagokio, herritarren parte-hartzeari dagozkion izapideak ez egitearen justifikazioa, edo legegintza-ekimenak presaz izapidetzea eta entzunaldiaren eta jendaurreko erakustaldiaren izapideak egiteko epea murriztea justifikatzen duten arrazoiena.

g) Testu artikulatuaren itzulpenerako edo idazketa elebidunerako teknika.

h) Instrukzioa egingo duen administrazio-organoa.

i) Urteko araugintza-planean sartuta ez dagoen arau-proposamena bada, justifikatu egin beharko da zergatik den beharrezkoa hura izapidetzea.

2. Prozedura hasteko agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da. Behin agindua argitaratuta, sail bakoitzak automatikoki izango du horren berri, ekimenaren egokitasunari buruzko oharrak egin ahal ditzan, hala nahi izanez gero.

3. Eusko Jaurlaritzak, beharrezko diren betekizun eta izapideak hobeto betetzearren, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren galdetegiak edo inprimakiak onartu ahal izango ditu.

Hirugarren atala
Instrukzioa

14. artikulua.— Xedapen orokorrak idazteko arauak eta irizpideak

1. Xedapen orokorrak idaztean, prozedura hasteko aginduaren edukiari begiratuko zaio, aintzat hartuta zer arauketa-aukera egokituko zaizkien ondoen lortu nahi diren xedeei —betiere, premiaren, efikaziaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorrita— eta egin nahi den arauketaren zuzentasuna eta legezkotasuna bermatzearren herritarren kontsultaz gain komenigarri iritzitako aurretiko kontsultek izandako emaitzei.

2. Testu juridiko arauemaileetan, lege- edo erregelamendu-proiektua justifikatzen duten zioak eta oinarriak behar bezala azalduko dira.

3. Xedapen orokorra idazteko prozesuan, beharrezko diren azterlan eta txostenak egingo dira; bereziki, arauen gauzagarritasunarekin eta aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioak betetzearekin lotutako kostuaren gainekoak. Hizkuntza ofizialen berdintasuna bermatzeko, neurriak hartu eta prozedurak abiatuko dira.

4. Genero-ikuspegitik arauak izan dezakeen eragina ezagutzeko eta hartan genero-perspektiba barneratzeko aurretiaz egin beharreko lanen kalterik gabe, proiektuaren testua idatzi ondoren generoaren araberako eraginari buruzko txosten bat idatziko da, bertan adierazita araudi-proposamenak emakumeek eta gizonek kolektibo gisa bizi duten egoeran izan lezakeen eragina eta ikuspegi intersekzionaletik emakumeen taldeetan duen eragina —aztertuz arauan proiektatutako jarduerak emakumeen eta gizonen desberdintasunak kentzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorrean ondorio onuragarriak edo kaltegarriak izan ditzakeen— eta, hala badagokio, egoki izan daitezkeen neurri zuzentzaileak, testua idaztean kontuan izandakoak. Horren ondorioz sortutako dokumentua arloko organo eskudunari, Emakunderi, emango zaio, legedian jasotakoa perfekzionatzeko behar den dokumentazioarekin batera.

5. Testua bi hizkuntza ofizialetan idatzi beharko da, bertsio linguistikoen lanketan bi hizkuntzen arteko berdintasuna bermatuz araua idazteko prozesu osoan zehar. Testuak bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du, aldez aurretik onartzeko izapidea egin eta ondorengo instrukzio-fasean izapidetu baino lehen. Era berean, testua hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta inklusiboa eginez idatzi beharko da.

6. Ahalik eta hedapen eta jarraipen handiena izan dezaten, lege honen eranskin gisa argitaratuko dira 1993ko martxoaren 23ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez onetsitako xedapen orokorrak egiteko araugintza-teknikaren jarraibideak (apirilaren 6ko Agindua, apirilaren 19ko EHAA, 71. zenbakia), betiere kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak, egoki iritziz gero, jarraibide horiek eguneratu ahal izango dituela galdetegien edo inprimakien bitartez.

15. artikulua.— Aldez aurreko onarpena eta izapidetze-espedientea

1. Xedapen orokorren proiektuak idatzitakoan, prozedura hasteko agindua eman duen organoak aldez aurreko onarpena eman beharko dio dena delako testu artikulatuari, dagozkion negoziazio-, entzunaldi- eta kontsulta-izapideak egin aurretik.

2. Aldez aurreko onarpen-aginduari onartutako testu elebiduna eta artikulu honetan adierazitako gainerako dokumentuak erantsiko zaizkio. Horrela, osatuta geratuko da ondoren bete beharreko izapideen xede izango den espedientea, eta izapideak bideratzeko agindua emango da.

3. Espedientearen instrukzioa egiteko eskumena duen zuzendaritza-zentroak arau-eraginaren azterketari buruzko memoria egingo du, nahitaez. Memoria horretan bildu edo berretsiko da hasiera emateko aginduaren inguruan proposamena egin duen organoaren iritziz azpimarragarria izan daitekeen edozein alderdi, eta, nolanahi ere, honako hauek:

a) Proposamenaren egokitasuna eta arautzeko aztertu diren bestelako irtenbideak. Justifikatuko da zergatik den hobe arau berri bat egitea ezer ez arautzea baino.

b) Edukia eta azterketa juridikoa, aipatuta zuzenbide erkatua eta Europar Batasuneko zuzenbidea, barnean dela araua indarrean jartzen denean indargabetuko diren arauen zerrenda zehatza.

c) Proposatutako araua eskumenak banatzeko ordenara egokitzeari buruzko azterketa.

d) Ekonomian eta aurrekontuan duen eragina. Araua aplikatzeak ukitutako sektore, eragile eta taldeetan izango dituen ondorioak ebaluatuko ditu, baita lehian eta lehiakortasunean duen eragina ere. Gai horiei buruz unean-unean indarrean dauden legeekin bat datorren ere ebaluatuko da.

e) Proposamenak izan ditzakeen karga administratiboak, eta hura betetzeak Administrazioari eta kargei aurre egin behar dietenei ekarriko dien kostua, bereziki aipatuta enpresa txiki eta ertainen gaineko eragina.

f) Generoaren araberako eraginari buruzko txostena, non agerian utzi beharko den 4/2005 Legea betetzeko jarraitu zaien izapide guztien, lortutako emaitzen eta berdintasuna bultzatzeko barneratutako neurrien azalpen zehatz bat.

g) Xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia aztertzen duen txostena, zeinaren bitartez hizkuntza-gaietan indarrean dagoen araudiarekiko egokitasuna baloratuko baita, bestelako organo txostengileei dagozkien zereginei kalterik egin gabe, eta izapidetzen ari den xedapenaren eremu objektiboan euskararen erabileraren normalizaziora zuzendutako neurriak proposatuko baitira.

h) Haur eta nerabeen gaineko eraginari buruzko azterketa, zeinean azalpen zehatz bat emango den egindako izapideei buruz eta, aurreikuspenen arabera, haur eta nerabeen gainean izango duten eraginari buruz. Horrek haurren interes gorenaren printzipioa bete den neurtzeko eta kontrastatzeko balioko du.

i) Izapidearen deskribapena, erreferentzia eginez bideratutako nahitaezko edo aukerako txosten edo irizpenei eta testua egin aurretik herritarrei egindako aurretiazko kontsultaren izapidean jasotako ekarpen nagusien eta entzunaldiaren eta informazio publikoaren eta negoziazio kolektiboaren izapideetan jasotakoen laburpenei. Nolanahi ere, deskribapen horretan jasoko dira haien emaitza eta proiektuaren testuan izan duten isla, baita, kasua denean, haiek alboratzeko arrazoiak edo aurreikusitako gutxieneko epeen murrizketaren justifikazioa ere.

j) Gazteen gaineko eraginari buruzko azterketa, egindako izapideei eta gazteengan izango duten eraginari buruzko azalpen zehatza jasoko duena. Azterketa horrek aukera emango du gazteria-politika integralaren bultzada eta zeharkakotzea neurtu eta egiaztatzeko, honako hauei dagokienez: pertsona gazteei, edozein izaera edo mailatakoei, beren eskubideak erabiltzeko babesa eta erraztasunak ematea; gizartearen garapen politiko, sozial, ekonomiko, jasangarri eta kulturalean aktiboki parte hartzera bultzatzea; eta, haurtzaroan hasitako prozesu etengabe baten bukaera gisa, haien autonomia eta emantzipazioa ahalbidetzeko baldintzak sorraraztea.

k) Irisgarritasunari buruzko azterketa bat, arauak kontenplatzen dituen baliabide teknikoei zein araua bera herritarren irisgarritasun unibertsalerako eskubidean eragin berezia duten alderdietan inplementatzeari dagokienez, kontuan hartuz, bereziki, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak proposatzen dituen elementuak, baita horretatik datozen gainerako arau guztiak ere.

l) Garrantzitsuak izan daitezkeen beste eragin batzuen ebaluazioa, arreta berezia eskainiz ingurumen-arloko eraginari eta klima-aldaketa murrizteko ondorioei eta eragin sozialari, baita proiektua onartzea justifikatzen duten alderdi zuzen eta zeharkako guztiak jasoko dituen kostu-onurei buruzko analisia ere.

m) Horren ex post ebaluazioaren aurreikuspena, adieraziz zer sistematika erabiliko den arauaren aplikazioaren emaitzak ebaluatzeko, eta zein den hori egiteko egokitzat jotzen den entitate edo organoa.

4. Dagokion sailak egoki iritziz gero, espedientearen edukia eta analisi juridikoa txosten juridiko espezifiko batean jasoko dira. Txosten hori prozedura bideratu duen saileko zerbitzu juridikoak egingo du, memorian aipatuko da, eta haren betebeharra izango da geroko izapidetze-prozesuari begira proiektuaren oinarrien defentsa juridikoari eustea, eta oinarritzea edukia legearekin eta zuzenbidearekin bat datorrela eta betetzen direla kasuan-kasuan ezartzen diren araugintza-teknikaren gaineko jarraibideak.

5. Sailak hala iritziz gero, eragin ekonomikoaren arabera, memoria ekonomiko espezifikoa egin ahal izango da. Hura ere memorian aipatuko da, eta, aurretiko onarpena jaso duen testuan izandako aldaketak kontuan hartuta, hasierako aginduan aurreikusitako kostuen balioespenaren balizko zehaztapenak edo desbideratzeak egiaztatuko edo adieraziko ditu, bai eta, orobat, gastuak eta diru-sarrerak zenbatuta, Administrazio Publikoaren aurrekontuetan izango duen eragina, finantzaketarako iturri eta moduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekonomia- eta araudi-kontrolaren gaineko arauek zehaztutako beste alderdi guztiak ere.

16. artikulua.— Izapideak kontzentratzea eta haien izapidetze telematikoa bultzatzea

1. Administrazioa sinplifikatzeko printzipioarekin bat etorrita, egintza bakar batean erabakiko dira izaera dela-eta batera bultza daitezkeen eta bata bestearen ondoren bete beharrekoak ez diren izapide guztiak.

2. Zehazki, batera eskatutzat joko dira, epe berean eta bitarteko telematikoz, honako hauek: erregelamendu bidez sartu diren edota funtsezkoak ez diren txostenak, organo espezializatuei edota Administrazio Orokorreko sailei egindako kontsultak eta gaiaren arabera prozedura berezietan eskatutako txostenak edo kontsultak, baldin eta prozedura-arau espezifiko horren arabera ez badira berariaz jarraian edo beste une batean betetzekoak.

3. Izapideak egiteko eginkizuna dutenek egin beharko dituzte izapideak, aurretik eskabidea egin gabe eta soilik espedientea —bere txosten, azterlan eta memoria eta guzti— aintzat hartuta. Izapide guztiak aldi berean egingo dira, eta hilabeteko epe amankomun berean, aurretiaz onartutako xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik hasita. Epe amankomuna hilabete bikoa izango da tramitazioa sustatzen duen sailaren iritziz nolabaiteko konplexutasuna duten lege-aurreproiektuen tramitazioan, eta hori berariaz adierazi behar da prozedura hasteko aginduan.

4. Aipatutako epe amankomuna igarota, funtsezkoak ez diren izapideak ez betetzeak ez du prozedura geldiaraziko, eta ondoko tramiteak aurrera eramango dira horiek gabe, aurreikusitako moduan. Zilegi izango da epetik kanpo emandako txostenak kontuan ez hartzea dagokion ebazpena onartzeko orduan. Nolanahi ere, salbuespenez eta, betiere, organo informatzaileak epe amankomunaren barruan berariaz eta modu argudiatuan eskatu badu, instrukzioaren ardura duen organoak luzapen bat eman ahal izango dio organo horri bere txostena emateko, hasieran emandako epe amankomunaren erdia bestekoa. Luzapen horrek ez du prozedura geldiaraziko.

5. Txostengileak aldez aurretik egindako txostenean adierazi badu arauaren eraginaren memorian zerrenda zehatzean dauden arauetako bat ustez baliogabetuta geratuko dela, aurreko txosten hori eskuratzeko modua identifikatu eta adieraziko da txosten berrian, egiaztapena egin ahal izateko.

17. artikulua.— Entzunaldia eta informazio publikoa eta negoziazio kolektiboa

1. Lege honetan aurreikusitako kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoei zuzenean ukitzen bazaie, eta, betiere, artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada. Edozein kasutan, artikulu honetan araututako parte-hartze publikoa egin beharko da beharrezko neurriak hartuta, ziurtatzeko, batetik, gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua, eta, bestetik, arautzekoa den sektorean edo alorrean berdintasuna bultzatzen duten elkarteen parte-hartzea.

2. Interesdunei zuzenean entzunez egingo da entzunaldia, edo, interesdun horiek biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteei entzunez; erakunde eta elkarte horiek legeak onartutakoak izan behar dute, eta haien helburuek lotura zuzena izan behar dute xedapenaren gaiarekin. Dena den, arrazoitu egin beharko da izapide hori betetzeko aukeretan bata edo bestea hartu izana. Aipatutako erakunde edo elkarte horiek organoen bidez edo txosten edo berariazko kontsulten bidez parte hartzen badute araua egiteko prozesuan, ez da beharrezkoa izango interesdunei zuzenean entzunaldia ematea.

3. Entzunaldia, eta, hala badagokio, informazio publikoa, aurreko artikuluan aurreikusitako gainerako izapideekin batera egingo da, epe amankomun berean, aurretiaz onartutako xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratu ondoren.

4. Lege honen arabera, kasu batzuetan baino ezingo dira alde batera utzi izapide horiek; hauetan, hain zuzen: aurrekontuei eta antolaketari buruzko arauen kasuan, edo hori justifikatzen duten interes publikoko pisuzko arrazoiak badaude, zeinak behar adina arrazoitu beharko diren.

5. Ez dute izapide hori igaro beharko Jaurlaritzaren organoak, karguak eta agintariak arautzen dituzten xedapenek, ez eta Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren mendeko edo hari atxikitako erakundeen xedapen organikoek ere, non eta ez duten arautzen herritarrek Administrazioaren eginkizunetan edukiko duten parte-hartzea.

6. Artikulu honetan araututako parte-hartze publikoa gauzatzeko, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta arauaren gainean ekarpenak egiten dituztenek aukera izango dute beren iritzi oinarritua emateko, eta, horretarako, errespetatu egin beharko dira legerian aurreikusita dauden gardentasunaren, herritarren parte-hartzearen eta gobernamendu onaren bermeak.

7. Entzunaldi publikoarekin batera, langileen ordezkariekin negoziatu beharko dira —edo kontsulta egin beharko zaie—, dagokion legeriak ezarritako gai-eremuen arabera, lan-baldintzen gaineko eta funtzio publikoaren legeriak zehaztutako gai jakin batzuen gaineko arau-egitasmoak, betiere ez badituzte oinarritzat aurreko negoziazio batean lortutako akordioak. Espedienteari erantsiko zaizkio betekizun hori betetzeko egin diren bilkuren aktak.

18. artikulua.— Beste administrazio batzuek parte hartzea edo haiei kontsulta egitea

1. Xedapenaren testua aurretiaz onartzen dela argitaratzen denetik hilabeteko epe amankomun beraren barruan, xedapen orokorrak egiteko prozeduran parte hartzeko aukera emango zaie egitekoa den arauketak zuzen-zuzenki eragiten dien Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioei.

2. Parte-hartzea mailakatu egingo da, eta egitekoa den xedapenak gainerako administrazioen eskumen eta jarduketetan duen eraginaren arabera gauzatuko da. Betiere, egitasmoaren testua helarazi beharko zaie, eta parte-hartzea alegazioak aurkezteko epe bat irekita ere gauzatu ahal izango da, edo txostenak emanez.

3. Kontsulta-organoetan parte hartze hutsak edo gai jakin batean aholku teknikoa emateak ezin du kontsultaren izapidea ordezkatu, non eta horrelako parte-hartzearen funtsa ez den, hain zuzen ere, bakoitzaren eskumen eta interesak babestea, edo non eta organo horiek esku hartuta ez den parte-hartze hori zinez gauzatzen.

19. artikulua.— Nahitaezko eta funtsezkoak diren txosten eta irizpenak

1. Aurreko artikuluetan aurreikusitako izapideen arabera espedientea osatu ondoren, bitarteko elektronikoak erabilita eskatu eta beteko dira 20, 21, 22, 23 eta 25. artikuluetan jasotako nahitaezko eta funtsezko txosten eta irizpenak, lege honek eta haiek arautzen dituzten xedapenek zehaztutako kasuetan, moduan eta epean.

2. Horretarako, xedapenaren testu artikulatu berri bat idatzi ahal izango da, zeinak une horretara arte egindako instrukzioko izapideen arabera egoki iritzitako aldaketak bilduko baititu eta aldez aurreko onarpen-agindua osatu zuen testutik bereizi beharko baita. Nolanahi ere, aurretik emandako testu juridiko artikulatu guztiak ezingo dira espedientetik ezabatu, gainerako dokumentazioarekin batera jasota geratu beharko baitira espedientean.

3. Errekerimendua egiten denetik, funtsezkoak diren nahitaezko txostenak eta irizpenak egiteko gehieneko epe bat egongo da, luzaezina. Dena den, eman ahal izango dira epez kanpo, eta espedienteari erantsi, baldin eta eskuragarri badaude espedientea onartu behar duen organo eskudunari onartzeko aurkeztu aurretik. Horrelakorik gertatuz gero, baina, justifikatuta legoke nahitaezko txosten eta irizpen horiek kontuan ez hartzea prozedura bultzatzeko ebazpena edo xedapen-proiektuaren azken onespenari buruzko ebazpena ematerakoan.

20. artikulua.— Lan Harremanen Kontseiluaren eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen nahitaezko txostenak

Lan Harremanen Kontseiluaren eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen nahitaezko txostenak funtsezkoak dira haiek arautzen dituzten xedapen espezifikoen arabera jarduten badute. Instrukzioaren espedientea amaitu eta hurrengo hilabetearen barruan emango dira, funtsezkoak ez diren izapideak betetzeko hilabeteko aldibereko epea bete ondoren.

21. artikulua.— Tokiko Gobernuen Batzordearen nahitaezko txostena

1. Tokiko Gobernuen Batzordearen nahitaezko txostena funtsezkoa da udalerrien berezko eskumenak ukitzen dituzten xedapen orokor arauemaileak egiteko prozeduretan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 90 eta 91. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

2. Txosten hori ez da entzunaldi-izapidea edo beste administrazio batzuei kontsulta egiteko izapidea; aitzitik, xedapen orokorraren sustatzaileak eskatuko du espedientea amaitu ondoren. Txosten-eskabideari espedientea eta izapidea egin ahal izateko beharrezkoa den alderdi ekonomikoei eta eskumenei buruzko dokumentazioa erantsiko zaizkio. Txosten hori instrukzio-espedientea amaitu ondorengo hilabetearen barruan emango da, funtsezkoak ez diren izapideak betetzeko aldibereko hilabeteko epea bete denean.

3. Tokiko Gobernuen Batzordearen txostenak udalerrien finantza-nahikotasuna ziurtatzeko behar den baliabide-hornidurari buruzko eranskin bat izango du, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 18. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

4. Eusko Jaurlaritzan edo dagokion foru-aldundian ogasun-arloko eskumena duen sailaren txostena ere aurkeztu beharko da, hala badagokio, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 112. artikuluan adierazten denarekin bat etorriz.

Txosten hori egiteko epeak eta hura egiteko modu zehatza lege horretan aurreikusitakora egokituko dira.

22. artikulua.— Legezkotasunari buruzko nahitaezko txostena

Euskadiko Aholku Batzordeak ez badu irizpena eman behar, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiari egitea dagokion legezkotasunari buruzko nahitaezko txostena eskatu eta gauzatuko da, bitarteko elektronikoak erabilita, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeari buruzko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak aurreikusitakoarekin bat etorrita eta aurreko izapideak egin ondoren.

23. artikulua.— Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren nahitaezko txostena

Ekonomia- eta arau-kontrola bitarteko elektronikoak erabilita eskatu eta gauzatuko da, dagokion nahitaezko kontrol-txostena emanda, eta, hain justu, urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean aurreikusitako unean eta moduan.

Laugarren atala
Amaitu eta onartzea

24. artikulua.— Espedientea eta memoria

1. Amaierako espedientea dokumentu hauek osatuko dute: hasteko agindua; proiektua aldez aurretik onartzeko agindua, testua eta guzti; arauaren eraginari buruzko memoria; egindako azterlanak eta kontsultak; eta nahitaezko txostenak eta irizpenak. Azken horiei atxikiko zaizkie, argi identifikatuta, izapidetzean zehar idatzi diren xedapenaren testu artikulatu guztiak, bakoitza zein unetan idatzitakoa den zehaztuta.

2. Orobat, prozedura osoaren memoria labur bat erantsiko zaio espedienteari, eta, hor, hauek guztiak zehaztuko dira: aurrekariak, egindako izapideak, izapideen emaitzak eta egindako txostenen ohar eta iradokizunei egokitzearren —batez ere nahitaezko txostenetan egindakoei— proiektuaren testuan sartutako aldaketak. Behar besteko zehaztasunez arrazoituko da zergatik ez diren onartu txosten horietan egindako oharrak, eta zehatz-mehatz arrazoituko da, orobat, azkenean erabakitako testua bat datorrela antolamendu juridikoarekin.

3. Memoria labur horrek aztertuko du, halaber, ekimena kongruentea den ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz Europar Batasuneko gainerako ordenamendu juridikoarekin, Eusko Jaurlaritzako sailetan egiten ari diren beste batzuekin edo, urteko araugintza-planaren arabera, etorkizunean egingo direnekin, bai eta Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari direnekin ere. Aztertuko du, halaber, arau berrian beste arau batzuen indargabetze espresua sartu behar den, bai eta arlo berean dagoeneko badauden beste arau batzuk bateratu behar diren ere.

4. Espedientean bildutako izapideak eta kanpoko parte-hartzea egon ahal izango dira dokumentatuta formulatu diren hizkuntza ofizialean bakarrik. Hortaz, barne-izapide guztiek ez dute zertan hizkuntza bietan egon, ez Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen edo beste era batera bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako dokumentuak itzuli gabe onartzera behartuta dagoen edozein organo edo erakunde publikori aurkezteko edo bidaltzeko, ez eta gardentasunaren ondorioetarako jatorrizko dokumentuak aktiboki argitaratzeko ere, betiere informazio publikoa eskuratzearekin lotutako legediarekin bat etorrita, ordezkari publikoek eta herritarrek gai horretan dituzten eskubideak bazter utzi gabe.

25. artikulua.— Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena eta Eusko Legebiltzarrera bidali beharreko dokumentazioa

1. Espedientea puntu honetara arte izapidetu denean eskatuko da soilik Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, batzorde horren legeak araututakoarekin bat etorrita. Behin irizpena eskatuta, Batzordeak hautemango balu akatsen bat dagoela izapideetan edo nahitaezko txostenen bat falta dela, batzorde hori arautzeko legean eta hura garatzeko arauetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, Batzordeak irizpena eman ahal izango luke, edo espedientea itzuli, behar bezala izapidetua izan dadin irizpena eman aurretik.

2. Aholku Batzorde Juridikora bidaltzen den dokumentazio bera helaraziko zaio Eusko Legebiltzarrari, hala baitago xedatuta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean.

26. artikulua.— Prozedura artxibatzea

Izapidearen edozein fasetan eta egindako izapideetako edozeinen ondorioz komenigarritzat jotzen bada aukera ez-erregulatzailea, gaiaren arabera eskumena duen saileko titularrak edo, kasuan-kasuan, arauak eragiten dien sailetako titularrek batera emandako agindu bidez, artxibatu egingo da espedientea, horretarako arrazoiak emanez.

27. artikulua.— Amaierako onarpena

1. Ezarritako prozedura amaitutakoan, xedapen orokorra organo eskudunari aurkeztuko zaio onar dezan, eta harekin batera behin betiko zioen adierazpena, edota hitzaurrea, kasuan-kasuan, xedapen hori egiteko zioak eta haren helburua labur-labur adieraziz, araua egiteko espedientea oinarri hartuta.

2. Goian aipatutako zioen adierazpenean edo hitzaurrean, modu berezian arrazoitu beharko dira izaera zehatzaileko manuak, eskubide subjektiboak edo interes legitimoak mugatzen dituztenak, atzeraeragineko ondoreak ezartzen dituztenak eta aurreko jardunetan erabilitako irizpideetatik edo organo aholku-emaileek emandako irizpenetatik aldentzen direnak; eta, orobat, arrazoitu beharko da xedapena premiaren, efikaziaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioetara egokituta dagoela.

3. Behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko diren euskarazko eta gaztelaniazko testu artikulatuen zehaztasuna eta baliokidetasuna bermatzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak ziurtagiri bat jaulkiko du argitaratu aurretik, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak zehatzak eta baliokideak direla egiaztatzeko.

28. artikulua.— Indarrean jartzeko xedapenak

Kode Zibilaren 2.1 artikuluan ezarritakoa bazter utzi gabe, legeak edo erregelamenduak indarrean jartzeko xedapenek, haiek onartzea edo proposatzea Gobernuari edo Gobernuko kideei dagokienean eta, betiere, jarduera ekonomiko edo profesional bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoei karga edo betebehar berriak ezartzen badizkie jarduera horretan aritzeak, aurreikusiko dute xedapen horiek onartu eta hurrengo urtarrilaren 2an edo uztailaren 1ean jarriko direla indarrean.

29. artikulua.— Publikotasuna eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea

1. Xedapen orokor arauemaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira, bi hizkuntza ofizialetan, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izateko. Argitalpen hori benetakoa eta ofiziala izango da, erregelamenduz ezarritako bermeen eta baldintzen arabera, eta argitaratze horrek Kode Zibilaren atariko tituluan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako ondorioak izango ditu.

2. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dagokionean argitaratzeaz gain, lege honetan aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ere argitaratzea, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen eta lankidetzaren ataria den aldetik, eta informazioa lortzeko eta izapideetarako gune segurua den aldetik. Horrela, herritarrei gonbidapena egingo zaie argitaratutako informazioari buruzko iritzia eman dezaten. Argitalpen hori bi hizkuntza ofizialetan egingo da.

3. Horrez gain, aukerako moduan, argitaratzeko beste bide osagarri batzuk ezarri ahal izango dira, lege honetan edo beste batzuetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, barne hartuta Administrazioaren edozein web-orri edo Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien gobernu irekiaren plataformako web-orriak, non aldibereko elkarrekintza posible izango den. Argitalpen horietan guztietan euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dira edukiak, hizkuntzen berdintasuna bermatuz eta hizkuntza-eskubideak zainduz.

4. Arauak hobeto ezagutu eta zuzenki aplika daitezen bermatze aldera, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, eta indarrean dagoen xedapen bat zati batean aldatzen duen beste bat indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, indarrean diren xedapenen testu eguneratuak eta kontsolidatuak argitaratuko ditu, eta une horretara arte izan dituzten aldaketak zehaztuko dira bertan.

5. Testu kontsolidatu horietan, zehaztuko da zein arau diren izan dituzten aldaketa eta indargabetzeen arrazoi, eta, lineako bertsioan, arau aldatzailerako esteka jarriko da. Orobat, adieraziko da web-orrian argitaratutako testu kontsolidatu bakoitza zer datatan egin zen eta zer datatara arte dagoen eguneratua.

6. Argitaratze hori egiteko, bitarteko teknikoek aukera ematen duten neurrian, euskarri informatikoak eta arauen aplikazio-eremuan hedapenik handiena eragin dezaketen telematika-sareak erabiliko dira.

30. artikulua.— Lege-aurreproiektuak onartzea

1. Lege-aurreproiektuak Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaizkio, azter ditzan; aztertzen dituen bilkuran bertan erabakiko du haiek behin betiko onartuko dituen, eta, hala bada, lege-proiektu gisa Legebiltzarrera igortzea; edo, bestela, azken idazketa egiteko kontuan hartu beharko diren irizpideak ezarriko ditu, bai eta, hala balegokio, behin betiko onartu bitarteko bidean egin beharreko jarduketak ere.

2. Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege-proiektua iraungi egiten bada Legebiltzarra desegin delako edo agintaldia amaitu delako, Gobernuari itzultzen bazaio edo Gobernuak erretiratu egiten badu, kasu horietan, gaiaren arabera eskumena duen saileko titularrak, egindako izapideak errepikatu beharrik gabe, berriz ere aurkeztu ahal izango dio lege-proiektua Gobernu Kontseiluari, azter dezan; baina, betiere, oraingo testua eta aurretik izapidetu eta onartua izan zena funtsean berdinak badira eta hura onartzeko eman ziren izatezko eta zuzenbidezko inguruabarrak ez badira funtsean aldatu, edota, kontuan hartuta zenbat denbora igaro den, gomendagarria bada izapide horietakoren bat berrestea eta ondorioak egiaztatzea.

Xedapen gehigarria

Lege honetan aurreikusitako prozeduran sartzen dira Europar Batasuneko zuzenbideak eskatuta Batasuneko organoek edo organoetan egin beharreko izapideak. Izapide horiek arautzen dituzten arauetan egongo da ezarrita zer unetan egin behar diren izapide horiek, zer modutan egin behar diren eta zer ondorio eragingo dituzten.

Xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarri aurretik hasitako prozedurak lehengo araudiaren arabera izapidetuko dira amaitu arte.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira abenduaren 22ko 8/2003 Legea, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena, eta lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren bestelako xedapenak.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legea aldatzea

Aztertutako proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan nolako eragina duten eta hizkuntza-arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko ageriko beharrari jarraikiz, idazkera berria ematen zaio Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 8. artikuluaren lehenengo atalari, eta honela idatzita geratu da:

«1. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-aginteek emandako xedapen arauemaile zein ebazpen ofizial orok bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du zabalkunde ofiziala egiteko. Eusko Jaurlaritzan prestatzen diren xedapen orokorrak egiteko prozeduran euskararen erabileraren normalizazioaren ikuspegia txertatzeko, nahitaezko aholkularitza-txosten bat eman behar da, eta, haren bitartez, izapidetzen ari den xedapenaren eremu objektiboan euskararen erabilera normalizatzera zuzendutako neurriak proposatuko dira. Halaber, hizkuntza-gaietan indarrean dagoen araudiarekiko egokitasuna baloratuko da, bestelako organo txostengileei dagozkien zereginei kalterik egin gabe».

Azken xedapenetako bigarrena.— Oinarri-legea, eta Gobernuari eskuordetza ematea lege jakinen euskarazko bertsioa eguneratu eta harmonizatzeko

1. Eskuordetza ematen zaio Gobernuari ondoren aipatzen diren legeen euskarazko bertsioa eguneratu, erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituzten legezko testuak onar ditzan lege hau indarrean jarri eta urtebete baino gehiagokoa ez den epe batean eta ekainaren 30eko 7/1981 Gobernu Legearen 52.3 artikuluaren arabera:

— 1/1980 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakundeen Egoitzari buruzkoa.

— 16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen araubide juridikoari buruzkoa.

— 8/1983 Legea, apirilaren 14koa, Euskadiren Ereserki Ofizialari buruzkoa.

— 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.

— 2/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa.

— 4/1997 Legea, maiatzaren 30ekoa, Mondragon Unibertsitatea aitortzen duena.

2. Kasu honetan, erregularizatze- eta harmonizatze-lanak lege horien euskarazko bertsioak erabiltzen dituen terminologia eta hizkera teknikoa eguneratzera eta egokitzera mugatuko dira, gaztelaniazko bertsioaren letra eta edukia modu osoan errespetatuz, eta halako moldez, non egingo den testu elebiduna xedapenaren jatorrizko zentzuari modu hertsian lotuko baitzaio, hura aldatu gabe, hizkuntz bertsio bien arteko baliokidetasun zorrotzena osoki errespetatuta.

3. Erregularizatze- eta harmonizatze-lanak euskara tekniko-juridikoaren arloan ohikoak diren printzipio eta irizpenei jarraituz egikarituko dira, eta testu juridikoen hizkuntz bertsio bien baliokidetasun zorrotzena bermatzea ahalbidetzen dutenekin bat, dagokion aholkularitza espezializatuaren bidez; eta, horretarako, testu bateginaren gaineko iritzia eskatuko zaio Itzultzaile Zerbitzu Ofizialari.

4. Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak, hitzarmen bidez, legeak eta testu kontsolidatuak argitaratzeko gune digital partekatu bat ezarri ahal izango dute, non legearen aldaketen bertsio guztien berri emango den, bi hizkuntza ofizialetan, eta indargabetua dagoen ala ez adieraziko den. Halaber, egoki deritzoten gainerako informazio juridiko guztia adierazi ahal izango da.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.


8.2.79. 7/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena[597]

ZIOEN ADIERAZPENA

[…]

3. artikuluan landa-garapeneko politikek eta jarduketek bete beharko dituzten printzipioak ezartzen dira. Printzipio horiek esparru honetan politikak eta jarduketak gidatu behar dituzten balioak dira, eta horien artean nabarmentzekoak dira landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko aukera-berdintasuna, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna, landa-eremuko emakumeen ahalduntzearen sustapena, euskal landa-ingurunearen paisaiaren eta biodibertsitatearen zainketa, baita kultura-identitatearen ere, eta landa-eremu guztietan euskararen erabilerari eman beharreko bultzada.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen xederako, honela ulertzen dira honako hauek:

g) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektorearen funtzio-aniztasuna: nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreak gizarteari egindako ekarpenen multzoa. Merkatuetara bideratutako elikagai eta lehengaiez gain, beste ondasun eta zerbitzu publiko edo kanpo-efektu batzuk ere badira, merkatuek ordaintzen ez dituztenak. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreak sortutako ondasun publiko edo kanpo-efektu positiboen artean honako hauek nabarmendu ahal dira:

iv) Lurraldearen eta bere landa-eremuaren arteko identifikazio soziala: gastronomia, tradizioak, paisaia, kulturaren sostengua (besteak beste euskara kontserbatzea).

3. artikulua.— Landa-garapenaren printzipio gidariak

Landa-garapenak helburu izan beharko du landa-ingurunearen jasangarritasuna eta funtzio-aniztasuna lortzea, lurralde-ikuspegi justu, orekatu eta jasangarri batetik; horretarako, landa-garapenaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-arloetako dimentsioetan hainbat printzipio txertatuko ditu, besteak beste, landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna, landa-eremuko emakumeen ahalduntzea, biodibertsitatea mantentzea, paisaiaren eta euskal landa-ingurunearen kultura-identitatearen zainketa, eta landa-eremu guztietan euskararen erabilerari eman beharreko bultzada.

6. artikulua.— Landa-inguruneko politika instituzionalen helburu sektorialak

3. Honako hauek dira helburu sektorialak:

G) Hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren arloan.

VI) Landa-eremuetako natura-, historia-, kultura- eta paisaia-ondarea berreskuratzea, kontserbatzea, garatzea eta zabaltzea, euskararen erabilera eta sustapena zeharka bultzatuz.

J) Berrikuntzaren arloan.

II) Gaikuntzarako, prestakuntzarako eta trebetasunen garapenerako tresnak eskura jartzea, landa-inguruneko eragileek berrikuntza baliatu ahal izan dezaten eta berrikuntza-prozesuetan gaitasun proaktiboa eduki dezaten. Horrekin batera, prestakuntza hori euskaraz jasotzeko eskubidea bermatuko da.

II. KAPITULUA
Zonakatzea eta plangintza-tresnak

10. artikulua.— Landa-garapeneko eskualdeko programak

6. Behetik gorako parte-hartzea ahalbidetzeko diseinatutako metodologia bat baliatuko da («bottom-up»), eskualdean ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan ordezkaritza handiena duten eragileek parte har dezaten. Metodologia hori Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak adostu eta baliozkotuko du, aldez aurretik Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari kontsulta eginda, eta herritarrek parte hartzean euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatuko du.


8.2.80. 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa[598]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Gizarte garatuetan, eta halakoa da euskal gizartea, ausarki zeharkako jardute-eremu bat bilakatu behar dute jada jarduera fisikoak eta kirolak; hau da, kirola ez dute sail espezifiko batzuek bakarrik landu behar, gobernuaren ekintza osoak baizik. Izan ere, kirolak eragina du osasunean, hezkuntzan, lan-merkatuan, kontsumitzaile eta erabiltzaileengan, euskararen erabileran, ingurune naturalean eta abarretan.

[…]

Araugintza-ekimena gauzatzean, botere publikoek printzipio hauen arabera jardun behar dute: premia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, irisgarritasuna, aukera-berdintasuna, inklusioa, hizkuntza-eskubideen bermea, sinpletasuna eta eraginkortasuna. Hori dela eta, premia- eta proportzionaltasun-printzipioak errespetatuz, legeak jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuk baino ez ditu arautzen, eta ez guztiak. Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko beste lanbide batzuk arautu gabe uztea erabaki da, esaterako, kirol-epaileen edo kirolarien agenteen lanbideak. Izan ere, zerbitzu horiek ematen dituzten lanbideek ez dute zuzenean eragiten ondasun juridikorik nabarmenenetan, hau da, ez dute eragiten zerbitzu profesional horien hartzaile diren hirugarren pertsonen osasun eta segurtasunean.

[…]

Bestalde, herritarrek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidearen bermea bultzatuko da Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezartzen den euskararen eta gaztelaniaren koofizialtasunarekin bat eginez eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legean xedatutakoari jarraituz.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak eta euskararen normalizazioa jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan

1. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea helburu hartuta eta zerbitzua euskaraz emango dela ziurtatzeko, lege hau indarrean sartu eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan lehen aldiz sartzeko herri-administrazioek ematen dituzten zerbitzu publikoen esparruan, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasun maila ere egiaztatu beharko da, funtzio publikoaren araudian beste gaitasun-mailarik ezartzen ez denean eta dagozkion indize soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean, nahitaez bete beharreko indarrean dagoen araudiari jarraiki.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hizkuntza-politikaren eskumena duen organoak, kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzarekin lankidetzan, lau urteko plan bat prestatu eta abiarazi beharko du kirol-prestakuntza eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideak euskalduntzeko, bai sektore publikoan bai sektore pribatuan, eta bere aurrekontuetan jasoko du.

3. Era berean, lege honen arau-garapenean lege honetan adierazten diren hizkuntza-eskubideak bermatzeko beste neurri batzuk jasoko dira.

II. TITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzea eta jardutea

12. artikulua.— Elkargoko kide egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroan izena ematea

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko Profesionalen Erregistroa sortzen da, zeina publikoa izango baita, kirolaren arloko eskumena duen sailari atxikita geldituko baita eta, horren bidez, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak ahalik eta ondoen defendatze aldera, ondorengo apartatuetan adierazitako informazioa emango baitu, euskaraz eta gaztelaniaz, modu argi, doako eta elektronikoki eskuragarrian.

Erregelamendu bidez ezarri beharko dira erregistroaren egitura, zereginak eta publizitate- eta funtzionamendu-araubidea.

14. artikulua.— Lanbide-jardueraren betebeharrak

Profesionalek, lege honek xede dituen jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan jardutean, betebehar hauek izango dituzte:

l) Legez aitortutako hizkuntza-eskubideak benetan egikaritzeko baldintzak bermatzea.

18. artikulua.— Plataforma birtualen bidezko edo informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidezko lanbide-jardueraren

5. Euskararen erabilera bermatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden kirol-zentro edo -erakundeek erabiltzen dituzten web-orrietan, aplikazioetan eta gainerako informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Euskararen erabileraren normalizazioa

Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailak bermatuko du prestakuntza-ekintzak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izatea, bai eta euskararen erabileraren normalizazioa ere, arau honen xede den jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideen jardunaren eremuan, batez ere haurrei eta gazteei dagokienez.

Seigarren xedapen iragankorra.— Hizkuntza-normalizazioa

Lege hau indarrean sartzen denean herri-administrazioek emandako zerbitzu publikoen esparruan jarduera fisikoko eta kiroleko lanbideetan dihardutenek, gutxienez B2 hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu beharko dute 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, beste hizkuntza-gaitasunik xedatu ez den eremuetan.

Xedapen honetan ezarritako epea bete eta bi urtera arte, Eusko Jaurlaritzak laguntza-programak ezarriko ditu lege honek eragindako pertsonei euskararen doako irakaskuntza bermatzeko, eta euskara-ikastaroetan izena emanda dutenei ikastaro horiek amaitu arte luzatuko zaie epea.


8.2.81. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena[599]

ZIOEN AZALPENA

[…]

XV. Legearen XIII. tituluak gai inportantea jorratzen du: hizkuntza-normalizazioa euskal enplegu publikoan. Gai honetan, aurreko legegileak bere garaian ezarri zituen printzipio eta adierazpenei jarraitu zaie legea, baina bere xedapenak arau-testuinguru berrira egokituta, orobat indarrean dagoen oinarrizko legeriaren ondoriozko exijentzietara.

Euskal administrazio publikoen apustua jasotzen du legeak: zerbitzuak euskaraz eman eta eginkizunak euskaraz garatuko dituen administrazioa eratzea, gaztelaniaz egiten duen bezala. Alor honetan, aurrerapenak egon dira administrazio publikoetan, zalantzarik gabe, gobernu-maila guztietan. Hala ere, bide luzea egin behar da oraindik, kasu batzuetan, eta lege honen asmoa da bere garaian hasitako ahaleginari ekitea: euskal herritarrei Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan zerbitzatzea, berdin-berdin.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio eratzaileak

2. Printzipio hauek izango ditu arau euskal enplegu publikoak:

e) Konpromisoa euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioarekin.

7. artikulua.— Aplikazio-eremu espezifikoa

Euskal sektore publikoko entitateetan zerbitzuak ematen dituzten langileei, baldin eta euskal administrazio publikoek zuzenean edo zeharka jartzen badute entitate horien kapitalaren ehuneko berrogeita hamar baino gehiago, hauek aplikatuko zaizkie: 70. artikuluan jasotako iriste-printzipioak; betebeharrak eta jokabide-kodea; goi-zuzendaritza-kide lan-kontratudunei buruzko araubide juridikoa; 45., 46., 47., 52. eta 54. artikuluetan euskal enplegu publikoa antolatzeko aurreikusitako tresnak eta lege honen XIII. titulua, hizkuntza-normalizazioari buruz.

I. TITULUA
Euskal enplegu publikoaren organoak eta haien eskumenak

II. KAPITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko enplegu publikoaren organoak eta haien eskumenak

Lehenengo atala
Goi-organoak

17. artikulua.— Eusko Jaurlaritza

2. Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren eskumenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko enplegu publikoaren goi-organo den aldetik:

m) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan hizkuntza normalizatzeko eta euskara sustatzeko neurriak ezartzen eta betetzen direla gainbegiratzea.

Bigarren atala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta instituzionalean enplegu publikoaren eskumena duten beste organo batzuk

22. artikulua.— Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskumen hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako enplegatu publikoei dagokienez:

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzuko langileen lanposturako prestakuntza, barne direla hizkuntza-prestakuntza, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza, LGTBI gaiei buruzko prestakuntza eta karrera profesionalerako prestakuntza.

3. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskumen hauek ditu euskal administrazio publiko guztietako enplegatu publikoei dagokienez:

a) Euskal administrazio publiko guztietako langileen hizkuntza-eskakizunen egiaztapenaz arduratzea, lege honetan ezarritakoaren arabera. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokien langileen ordezkaritzari emango dio hizkuntza-eskakizunen egiaztapenaren berri.

g) Hitzarmenak sinatzea beste euskal administrazio publiko batzuekin, administrazio horiei eskuratze aldera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eskumen-eremuko prestazioak eta zerbitzuak; bereziki, alor hauek aintzat hartuta: enplegatu publikoen prestakuntza, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta zuzendaritza-kide publiko profesionalen konpetentziak egiaztatzea.

III. TITULUA
Zuzendaritza-funtzioa eta zuzendaritza-kide profesionalen estatutua euskal administrazio publikoetan

I. KAPITULUA
Zuzendaritza publiko profesionala. Antolamendua

36. artikulua.— Zuzendaritza-izaerako lanpostuak antolatzeko tresnak

2. Hartara, zuzendaritza-lanpostuak antolatzeko tresna horretan gutxienez datu hauek jaso beharko dira espresuki:

e) Lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data.

IV. TITULUA
Enplegu publikoaren antolamendua eta egitura

I. KAPITULUA
Enplegu publikoaren antolamendua euskal sektore publikoan

Lehenengo atala
Euskal administrazio publikoetako enplegu publikoa antolatzeko tresnak

46. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

1. Lanpostu-zerrendek datuok adieraziko dituzte, nahitaez, lanpostu bakoitzeko:

g) Lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

V. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera eskuratzea eta galtzea

II. KAPITULUA
Euskal sektore publikoan enplegura iristeko printzipioak eta betekizunak

70. artikulua.— Euskal sektore publikoan enplegura iristeko printzipio gidariak

2. Euskal administrazio publikoek eta haien sektore publikoa osatzen duten entitateek beren funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak hautatzeko erabiliko dituzten prozeduretan, artikulu honen 1. apartatuak ezarritakoaren arabera garatzeaz gain, printzipio hauek errespetatuko dituzte beti:

i) Hautaketa-prozesuan hizkuntza ofizialetatik edozein erabili ahal izateko bermea.

71. artikulua.— Euskal enplegu publikora iristeko betekizunak

2. Euskal administrazio publikoek deialdi bakoitzean jakinaraziko dute zenbat lanpostu-dotaziok duen nahitaezko hizkuntza-eskakizuna, lanpostu-zerrendetan edo antzeko tresnetan ezarritakoarekin bat etorriz. Nahitaezko hizkuntza-eskakizuna dutenetara iristeko, beraz, nahitaezkoa izango da egiaztatzea deitutako lanpostuan jarduteko behar besteko hizkuntza-konpetentzia. Deialdien oinarrietan argituko da zenbat plazari bete zaion hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data, eta gainerako plazetan merezimendutzat baloratuko da euskara jakitea.

4. Behin hautaketa-prozesua amaituta, destinoak esleituko zaizkie exijitutako betekizunak —hizkuntza-eskakizuna barne, nahitaezkoa balitz— betetzen dituzten izangaiei; esleitu ere, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren eta adierazitako lehentasunen arabera. Destino jakin batzuetara sartzeko exijitzen diren betekizunak betetzeak inola ere ez du murriztuko izangaiak berak egiaztatutako betekizunen bat exijitzen ez duten beste postu batzuk aukeratzeko duen eskubidea.

72. artikulua.— Beste estatu batzuetako nazionalak enplegu publikora iristea

5. Artikulu honetan ezarritakoa gorabehera, interes orokorreko arrazoiak direla eta, Eusko Legebiltzarraren lege bidez ezar daiteke ez dagoela zertan bete nazionalitatearen betekizuna euskal administrazio publikoen jarduera-esparru edo -sektore jakin batzuetako funtzionario izateko.

Zehazki, premia objektiboak aintzat hartuta, hautaketa-probetarako deialdietan ezar daiteke ez dagoela zertan bete 71. artikuluan xedatutako nazionalitatearen betekizuna honako eremu eta sektore hauetan:

c) Ertzaintzako eta udaltzaingoko plaza batzuk, hots, hornitzeko beharrezko dutenak lurraldean bereziki errotuta dauden immigrazio-sektoreen hizkuntzak eta kultura ezagutzea.

VI. TITULUA
Euskal sektore publikoko enplegatuen hautaketa eta prestakuntza

I. KAPITULUA
Euskal sektore publikoko enplegatuak hautatzeko prozesuak eta sistemak

79. artikulua.— Deialdiaren oinarriak

1. Hauek sartu behar dira hautaketa-prozesuetako deialdi-oinarrietan:

e) Deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna, argi adierazita zenbat plazatarako exijitzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea plaza horietara iristeko, bat etorrita dagokion lanpostu-zerrendak horri buruz esandakoarekin.

80. artikulua.— Hautaketa-tresnak

2. Hautaketa-probak garatzeko, euskal administrazio publikoek hautaketa-tresna hauek erabili ahal izango dituzte, besteak beste:

f) Atzerriko hizkuntzak menderatzen direla egiaztatzea, akreditazio-sistemak erabiliz edo horretarako probak eginez.

l) Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak.

3. Hizkuntza-politikaren eskumena duen organoak arautuko ditu lege hau garatuz ezar daitezkeen egiaztatze-sistemak, hizkuntza-eskakizunei buruzkoak.

Egiaztatze-sistemen artean, ezar daiteke izangaiek badutela Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozein aukeratzea artikulu honetan aipatzen diren hautaketa-probak egiteko. Dagokion baliokidetze-araubidea erregelamendu-bidez ezartzen den heinean, 190. artikuluak dioenaren arabera, hautaketa-probak hizkuntza ofizial bat komunikazio-hizkuntzatzat erabilita gainditzea hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-konpetentzia egiaztatzeko eta ebaluatzeko sistematzat hartuko da.

VIII. TITULUA
Lanpostuak hornitzea eta mugigarritasuna

II. KAPITULUA
Lehiaketa

100. artikulua.— Lehiaketen balorazioa eta arau osagarriak

1. Lanpostuak hornitzeko lehiaketetan, bereziki baloratuko da izangaiaren konpetentziak noraino egokitzen zaizkion lanpostuaren profil funtzionalari. Edonola ere, hauek baloratuko dira:

e) Euskararen ezagutza-maila egiaztatua, euskara jakitea bete beharreko betekizuna ez bada.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoa hargatik eragotzi gabe, hauek ere balora daitezke lanpostuak hornitzeko lehiaketetan: hizkuntzak jakitea, irakaskuntza eta ikerketa, proiektu eta batzordeetan parte hartu izana, prestakuntza eta Administrazioaren plan estrategikoen barruko beste jarduera batzuk.

XII. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Diziplinako arau-hausteak

178. artikulua.— Falta oso astunak

Falta oso astun dira:

b) Diskriminazioa dakarren edozein ekintza. Diskriminazioaren arrazoi izango dira arraza edo etnia, erlijioa edo uste sendoak, desgaitasuna, adina, orientazio sexuala, hizkuntza, iritzia, jaioleku edo bizilekua, sexua edo beste edozein arrazoi pertsonal edo sozial.

XIII. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

187. artikulua.— Hizkuntza-eskakizunak eta euskararen erabilera normalizatzeko planak

1. Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak, eta administrazio horiek bermatu beharko dute bi hizkuntzok erabiltzea beren barneko zein kanpoko harremanetan.

2. Euskal administrazio publikoek saiatu behar dute beren zerbitzuko langileek hizkuntza-gaikuntza egokia izan dezaten eta euskara erabil dezaten euren jarduera-eremuan, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

3. Horretarako, euskal administrazio publikoek, haien mendeko instituzio eta organismoek, Eusko Jaurlaritzak berariaz ezarritako irizpideei jarraituz, hizkuntza-plangintzarako tresnak onartuko dituzte, bakoitzak berea, eta bertan finkatuko dituzte plangintzaldi bakoitzerako lortu nahi diren helburuak, hartu behar diren neurriak eta jarri behar diren bideak.

4. Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak nahitaezko txosten bat egingo du, planaren onarpenaren aurretik, lege honen aplikazio-eremuaren barruko entitate bakoitzaren hizkuntza-plangintzarako tresnei buruz. Txosten horrek jaso behar du zer eragin duen proposamenak euskararen erabileraren normalizazioan, eta jaso behar du, halaber, nola egokitzen den hori hizkuntzaren arloko araudira.

Euskal administrazio publikoek eta haien instituzio eta organismoek informazio hau emango diote hizkuntza-politikan eskumena duen sailari: hizkuntza-politika koordinatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari helarazi behar dizkion txostenak egiteko langileei eta gaiaren inguruko alderdiei buruz sail horrek behar duen informazioa.

Datu pertsonalak babesteko araudiari jarraikiz, eskatutako datuak fitxategi automatizatu batean erregistratuko dira, eta hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak kudeatuko du fitxategi hori.

5. Euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostu guztiek, unean uneko egoeraren araberakoak edo aldi baterakoak barne, dagokien hizkuntza-eskakizuna izango dute esleituta; horretarako, kontuan izango da zeintzuk diren lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta komunikazio-premiak, eta zer hizkuntza-trebetasun eska daitezkeen premia horiek betetzeko.

6. Hizkuntza-eskakizunak zehazten du lanpostua hornitzeko eta bertan jarduteko behar diren euskararen konpetentzia-mailen multzoa. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez den bitartean, hark bakar bakarrik balioko du zehazteko zer balio eman behar zaion euskararen ezagutzari merezimendu gisa, bai lanpostuak hornitzerakoan, bai kanpoko hautaketak egiterakoan. Derrigortasun-datatik aurrera, hizkuntza-eskakizuna bete beharko da dagokion lanpostura iristeko eta bertan jarduteko.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-normalizazioaren eskumena duen sailaren proposamenez, erregelamendu bidez erabakiko du zein egoeratan, salbuespenez eta betiere arrazoi nabarmenak direla medio, lanpostu baten titularra salbuetsi ahal izango den lanpostuari ezarritako hizkuntza-eskakizuna betetzetik.

7. Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak eta, hala badagokio, hizkuntza-plangintzaren xede den sektorearen ardura duen sailak proposatuta, hizkuntza-eskakizunak nola sailkatu behar diren eta zer ezaugarri izan behar dituzten erabakiko du, eta aldian-aldian zehaztuko du zeintzuk diren euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostuei hizkuntza-eskakizun horiek aplikatzeko irizpideak.

8. Kasuan kasuko gobernu-organoek esleituko dituzte euskal administrazio publikoetako eta haien instituzio eta organismoetako lanpostu guztien hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak artikulu honetan azaltzen diren irizpideak betez, eta betiere Eusko Jaurlaritzan hizkuntza-politikaren eskumena duen sailak aurrez nahitaezko txostena eman ondoren.

Nolanahi ere, derrigortasun-data izan behar duten lanpostuak zehazteko, kontuan izan beharko da, nahitaez, zer helburu finkatu duen administrazio publiko, instituzio eta organismo bakoitzak bere hizkuntza-plangintzarako tresnetan.

9. Hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data sartu behar dira lanpostu-zerrendetan agertu behar diren lanpostuaren zehaztapenen artean, bai eta 47.2.d) artikuluan jasotako tresna osagarrietan ere, betiere lege honetan ezarritakoaren arabera.

10. Lanpostuetan jarduteko araubidea, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharraren ondorioz, aldatzeak ondorioak izango ditu soil-soilik, lanpostuak hornitzeko hautaketa-prozesuei dagokienez, aldaketa hori onartu ondoren deitutako prozesuetan.

188. artikulua.— Euskara hautaketa- eta hornitze-prozesuetan

1. Euskal administrazio publikoen zerbitzura iristeko hautaketa-proben deialdietako edukiak bat etorri behar du langile sartu berriek bete behar dituzten lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunekin.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu baterako plaza bat ateratzen bada deialdira, hizkuntza-eskakizun hori bete egin beharko da lanpostu horretarako irispidea izateko. Hizkuntza-eskakizuna betetzea eskatu ahal izango da, deialdiaren oinarriek zehazten dutenaren arabera, aldez aurretik dokumentu bidez egiaztatuta edo berariazko proba bat eginda prozesuaren barruan edo ezarriko den praktikaldian; azken kasu horretan, ez dira aplikatuko lege honen 76. artikuluan ezarritako denbora-mugak.

3. Hautaketa-probetarako deialdi bakoitzean euskararen ezagutzari merezimendu gisa eman beharreko balorazioa ezartzeko, kontuan hartuko da lanpostu bakoitzari esleitutako mailetan zein nagusitzen den, halako moldez, non beheragoko eta goragoko mailak egiaztatu izanari emango zaion puntuazioa koherente eta proportziozko izan beharko zaion maila horretarako ezarri den puntuazioari.

Euskararen ezagutzari emandako puntuazioa inoiz ez da izango hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren ehuneko hogei baino gehiago.

Nolanahi ere, lanpostuari dagokion maila espezifikoaren egiaztapenari emango zaion balorazioa inoiz ez da izango hautaketa-prozesu osoan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren ehuneko bost baino gutxiago.

4. Artikulu honetan adierazitako irizpide horiek, halaber, euskal administrazio publikoetako lanpostuak hornitzeko prozesuetan aplikatu beharko dira.

189. artikulua.— Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen funtzioak hizkuntza-prestakuntzan eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenean

1. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, euskararen ezagutza ebaluatzeko proben edukia eta forma erabakiko ditu kasu bakoitzerako, zeintzuk nahitaez eta modu berean aplikatu beharko baitira administrazio publiko guztietan.

2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea izango da hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko gaituta dagoen organismo bakarra. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen erantzukizuna izango da euskal administrazio publikoetan eta haien instituzio eta organismoetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak antolatzea eta aldian-aldian proba horietarako deialdia egitea.

3. Era berean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo ditu euskal administrazio publikoek eta haien instituzio eta organismoek langileak hautatzeko eta lanpostuak hornitzeko deitutako prozesuetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko egin behar diren probak.

4. Hargatik eragotzi gabe euskal administrazio publikoetara eta haien instituzio eta organismoetara iristeko hautaketa-prozesuetako kalifikazio-mahaietan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagokion ordezkaritza, organismo horren ordezkari batek egon beharko du deialdian eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben kalifikazio-mahaietan. Ordezkaritza hori nahitaezkoa izango da, halaber, lanpostuak hornitzeko lehiaketetako kalifikazio-batzordeen osaeran, eta helburu berbera izango du.

5. Euskal administrazio publikoek elkarlanerako hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak zer baldintzatan egin behar diren zehazteko.

6. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dagokion elkarlanerako hitzarmena sinatu ahal izango du HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin, helduen euskalduntzean eskumena duen organismoa baita, euskal administrazio publikoen zerbitzura lanean diharduten langileak, euskararen ikaskuntza-prozesuaren curriculum-edukiari jarraikiz, euskalduntzea dela-eta.

190. artikulua.— Baliozkotzea eta euskararen ezagutza egiaztatzeko beste sistema batzuk

Eusko Jaurlaritzak, hizkuntza-politikaren eskumena duen sailaren proposamenez, erregelamenduz ezarriko du araubide bat, ziurtagiri ofizialak, tituluak eta euskararen ezaguera frogatzeko eta ebaluatzeko beste sistema batzuk baliozkotzekoa, euskal administrazio publikoetan egiaztatze aldera lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunak betetzen direla.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen da Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea, bai eta maila bera edo txikiagoa duen beste edozein xedapen ere, baldin eta lege honetan ezarritakoaren aurka badoa.


8.2.82. 12/2022 Legea, abenduaren 15ekoa, kable bidezko garraioarena[600]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

10. artikulua.— Erabiltzaileen eskubideak

6. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren instalazioetan, herritarrei oro har zuzendutako inprimaki, komunikazio eta gainerako dokumentuetan euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatuko da, betiere indarrean dagoen araudian ezarritako kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatuz.


8.2.83. 13/2022 Legea, abenduaren 15ekoa, kiroleko dopinaren aurkako legea bigarren aldiz aldatzekoa[601]

Artikulu bakarra.— Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzea

Hamaika.– Aldatu egiten da 14. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak osatu edo ordeztu egin ahal izango du erregistro-liburu hori datu-baseen prozedura zentralizatuen bidez, informazioaren teknologia berriak eta identifikazio elektronikoa erabiliz; esate baterako, sinadura elektronikoaren eta historia elektroniko bakar eta zentralizatuko sistemen bidez. Halakoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da sistema erabilgarri».

azken xedapenetako lehenengoa.— Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen egokitzapen terminologikoa

Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen euskarazko bertsioan, «datuak eman» eta «datuak utzi» terminoak «datuak laga» terminoarekin ordezkatzen dira, euskarazko hizkera teknikoa gaurkotu eta gaztelaniazko «cesión de datos» termino analogoarekin bateratzeko, eta, hala, segurtasun juridikoa eta legearen hizkuntza-bertsioen arteko baliokidetza terminologikoa bermatzeko. Eragindako xedapenak honako hauek dira: 13.6, 42.9, 45.9, 46.2, 46.3 eta 47.


8.2.84. 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena[602]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

9. artikulua.— Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomiko, laguntza, tresna eta zerbitzuen titular eta onuradunen eskubideak

1. Honako eskubide hauek aitortzen zaizkie Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio, laguntza, tresna eta zerbitzuen titular eta onuradunei:

c) Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak, laguntzak eta zerbitzuak aitortzeko eta izapidetzeko administrazio eskudunen aurrean agertzen diren desgaitasundunek ulertzeko eta ulertuak izateko duten eskubidea bermatzea.

Zehazki, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bermatu egingo du hizkera argia, erraza eta eskuragarria erabiliko dela desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren komunikazio guztietan —ahozkoak zein idatzizkoak—, haien ezaugarri pertsonalak eta premiak kontuan hartuta, eta desgaitasuna duen pertsonari bere gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzen dion pertsonari egin ahal izango zaio komunikazioa. Administrazio-egintza baten eraginkortasuna jakinarazpenaren mende dagoenean, jakinarazpena administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legerian xedatutakoari lotuko zaio.

Desgaitasuna duten pertsonei behar besteko laguntza edo babesa emango zaie ulertuak izan daitezen, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan

j) Harremanetarako hizkuntza ofiziala aukeratzea, eta hizkuntza hori erabiltzeak inolako diskriminaziorik ez eragitea, euskararen erabileraren normalizaziorako legeriaren arabera.

III. TITULUA
Prozedurak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

69. artikulua.— Pertsonen eskubideak

2. Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bermatu egingo ditu, aurreko artikuluan xedatutakoaz gain, 9. artikuluan aitortutako eskubideak, aplikatu beharreko alderdietan, eta administrazio egokirako eskubidea, euskal sektore publikoaren arautegian xedatutakoari jarraikiz. Bereziki:

e) Pertsonen interesei eragiten dieten erabakiak arrazoitzeko eskubidea bermatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ebazpenek argi eta hizkera ulergarrian adieraziko dituzte erabakiari eusten dioten egitate eta oinarri juridiko garrantzitsuak.

II. KAPITULUA
Prestazio ekonomikoen aitorpena

1. atala
Prozedura

78. artikulua.— Eskaera-eredu normalizatuak

5. Eskaera-eredu normalizatuak hizkera argian idatzita egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko[603] bi hizkuntza ofizialetan, eta sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko araudian aurreikusitako irisgarritasun-betekizunak beteko dituzte.


8.2.85. 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa[604]

III. KAPITULUA
Prozedura

II. ATALA
Tramitazioa

37. artikulua.— Prozedura hasteko erabakia

3. Prozedura hasteko erabakiaren jakinarazpenak ez baditu artikulu honetan zehaztutako baldintzak betetzen edo ez baditu errespetatzen interesdunen hizkuntza-eskubideak, data honetatik aurrera izango ditu ondorioak ukitutako pertsonarengan: akatsa zuzentzen denetik edo interesdunak jakinarazpenaren xede den ebazpenaren edo egintzaren edukiaren berri baduela erakusten duten jarduerak egiten dituenetik, edo bidezkoa den errekurtsoren bat aurkezten denetik.


8.2.86. 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onesten duena[605]

[ZIOEN AZALPENA]

[…]

Akats batzuk zuzendu dira eta testuan modu desberdinean jasotzen ziren termino batzuen erabilera bateratu da.

EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO ETA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTARIK GABE BIZITZEKO LEGEAREN TESTU BATEGINA

ATARIKO TITULUA

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Hauek dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan EAEko botere publikoen jarduera gidatu eta bideratu behar duten printzipio orokorrak: tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzea eta desagerraraztea; dibertsitatea eta desberdintasuna errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; generoaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ikuspegi intersekzionala txertatzea; sexu- edo genero-identitatearen garapen askea, sexu-orientazioa, gorputz-autonomia eta autodeterminazioa; ordezkaritza orekatua; lankidetza eta koordinazioa eta nazioartekotzea; emakumeen ahalduntzea; gizonen inplikazioa; parte-hartzea; berrikuntza, gardentasuna eta kontu-ematea; hizkuntza-eskubideen babesa eta euskararen erabileraren sustapena.

1. Tratu-berdintasuna.

Debekatuta dago pertsonen sexuan oinarritutako diskriminazio oro, hala zuzenekoa nola zeharkakoa, edozein delarik ere diskriminatzeko erabilitako modua.

Lege honen ondorioetarako:

[…]

EAEko botere publikoek diskriminazio anizkoitzari aurre egingo diote, eta emakumeen edo emakume-taldeen oinarrizko eskubideak benetan gauzatzen direla bermatuko dute, emakume horiek bereizkeria-egoerak sor ditzaketen beste inguruabar batzuk ere tartean direnean, hala nola arraza, kolorea, jatorri etnikoa edo soziala, hizkuntza, erlijioa, kultura, politikari edo bestelako gaiei buruzko iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, familia-eitea, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa sexu-edo genero-identitatea, genero-adierazpena, landa-eremukoa izatea, migratzailea, errefuxiatua, seropositiboa, guraso bakarra izatea edo beste edozein baldintza edo egoera pertsonal, sozial edo administratibo.

16. Hizkuntza-eskubideak babestea eta euskararen erabilera sustatzea.

EAEko botere publikoek bermatu behar dute hizkuntza-eskubideak baliatzen direla eta euskararen erabilera sustatzen dela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Horretarako, berdintasun-politikak garatzeko orduan, ziurtatuko dute, beste neurri batzuen artean, interesdunak aukeratutako hizkuntza koofizialean ematen direla zerbitzuak, herritarrentzako prestakuntza-, partaidetza- eta sentsibilizazio-jardueretan hizkuntza-eskubideak bermatzen direla, eta langile eta profesionalentzako jardueretan euskararen erabilera sustatzen dela».

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta aginteen jardueran genero ikuspegia txertatzeko neurriak

IV. KAPITULUA
Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak

19. artikulua.— Administrazioaren araudia eta jarduera

4. EAEko botere publikoek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabili behar dute irudi eta hizkera mota guztietan, zuzenean eta beste pertsona edo entitate batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan.

23. artikulua.— Dirulaguntzak

3. EAEko botere publikoek, beste gai batzuen artean, dirulaguntza publikoak erregulatzen dituzten oinarri edo arauetan ondoren azaltzen dena egingo dute:

c) Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako betebeharrak ezarriko dituzte, hizkera eta irudi mota guztietan erabilera ez-sexista egitetik harago, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak ez betetzeak dakartzan ondorioak ere.

[…]

III. TITULUA
Zenbait esku hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Kultura eta komunikabideak

28. artikulua.— Kultura-jarduerak

1. EAEko administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, behar beste neurri hartu behar dituzte, bai sexuan oinarritutako diskriminazio oro saihesteko, bai sustatzeko emakumeek zein gizonek parte hartzeko aukera eta partaidetza orekatua izatea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan izaten diren kultura-jarduera guztietan. Lege honen ondorioetarako, kultura-jardueratzat hartzen dira, besteak beste, jarduera artistikoak, jai-giroan egiten direnak, oroitzapenezkoak, kirol-jarduerak eta euskararen hizkuntza-normalizazioaren arloan egindakoak.

Debekatu egiten da gune publikoetan emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egitea.

29. artikulua.— Komunikabideak, publizitatea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

3. Komunikabideek, beren programazioak egiteko orduan, bermatuko dute edukietan genero-ikuspegia sartzen dela; horrez gain, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta emakumeen partaidetza aktiboa eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala bermatu behar dute, edertasun-kanonetatik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen funtzioei buruzko estereotipo sexistetatik aparte; bereziki zaindu behar dituzte haur zein gazteentzako edukiak, eta 3.1 artikuluaren azken apartatuan aipatzen diren diskriminazio anizkoitzeko inguruabarrak dituzten emakumeekin lotutako aurreiritziak eta estereotipoak desagerrarazi behar dituzte.

III. KAPITULUA
Hezkuntza

1. atala
Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza

32. artikulua.— Curriculuma

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, adingabeekiko sexu-abusuak barne, eta eguneroko bizitzarako irakasgai edo eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldi horietan gai hauekin lotutako alderdi eta edukiak sartuko dira: etxeko eremua eta pertsonen zaintza, harreman pertsonalen funtzionamenduaren ezagutza eta harreman afektibo-sexual osasungarriak eta positiboak sustatzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, emakumeen gorputza erakartzeko elementu edo aberastasun-iturri gisa erabiltzea zalantzan jartzea, jarrera matxisten identifikazioa eta prebentzioa, agerikoenak ez direnak barne, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta dibertsitatearen errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak ikastea.

33. artikulua.— Material didaktikoak

2. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan erabiltzen diren testuliburuek eta gainerako material didaktikoek aurreko 32.1 artikuluan adierazitako hezkidetza-helburuak bildu behar dituzte. Era berean, ez dute hizkera sexistarik erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatu behar dute.

2. atala
Unibertsitateko irakaskuntza

36. artikulua.— Euskal Unibertsitate Sistema

2. Orobat, jakintza-arlo guztietako irakas-lanean eta ikerketa-lanetan genero-ikuspegia txerta dadin, hizkera ez-sexista erabil dadin, eta emakumeen jakintza eta emakumeek gizon-emakumeen garapenari egindako ekarpen sozial eta historikoa jaso dadin bermatuko dute.

IV. KAPITULUA
Lana

2. atala
Enplegua

46. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

2. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, hitzarmen kolektiboen erregistroaren bitartez, zaindu beharko du hitzarmen horietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioaren aurkako klausularik ez egotea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta haren aurka egiteko neurri espezifikoak jasotzea.

VII. KAPITULUA
Emakumeen kontrako indarkeria matxista

3. atala
Antzematea, artatzea, koordinatzea eta onbideratzea

58. artikulua.— Antzemateko, artatzeko, koordinatzeko eta onbideratzeko neurri orokorrak

3. Eskubide horretan sartzen da biktima guztiek informazio eta orientazio egokia eta eskuratzeko erraza izan dezatela, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, dituzten eskubideei eta dauden baliabideei buruz; eta artatuak izan daitezela osasun fisiko eta mentalaren arloan eta beste zenbait arlotan duten beharrei dagokienez; hala nola segurtasuna, arlo ekonomikoa, aldi baterako bizileku segurua, etxebizitza, hezkuntza eta arlo soziala, lege honetan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera.

63. artikulua.— Polizia-arreta

Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskadiko udalerrietako toki-administrazioek bermatu behar dute, Euskadiko Segurtasun Sistema Publikoaren bidez, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan ematen duten arreta lehentasunezkoa, eraginkorra eta kalitatekoa dela. Horretarako, beste neurri batzuen artean, hau egin behar dute:

b) Biktimei informazioa eman, ulertzen duten hizkuntza batean eta argiro, jakin dezaten zer eskubide dituzten, zer baliabide erabil ditzaketen eta zer ondorio dakarren salaketa aurkezteak.


8.2.87. 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena[606]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kiroleko gobernantza onaren esparruan, kirolaren eremuan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko herritarrek duten eskubidea eta kirolarien eta gainerako parte-hartzaileen hizkuntza-eskubideak bermatu nahi dira lege honen bidez, kirol-jarduera ofizialaren esparruan bereziki, botere publikoen erantzukizuna baita herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatzea eta gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera babestea eta bultzatzea, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezartzen duenari jarraikiz.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak, legearen helburuak eta jarduteko irizpideak

3. Euskal botere publikoek, beren eskumenen esparruan, jarduera fisikoa eta kirola egiteko eskubidea benetan gauzatzeko politika bat ezarriko dute, honako printzipio gidari hauei jarraikiz:

f) Jarduera fisikoa eta kirola baliatzea euskararen erabilera sustatzeko tresna gisa.

kk) Neurriak hartzea jarduera fisikoaren eta kirolaren babesletza eta mezenasgo pribatua sustatzeko jarduketa publikoaren osagarri gisa, bereziki, emakumeen kirolean, kirol egokituan eta kirolean euskara sustatzeko programetan.

III. TITULUA
Jarduera fisikoaren sustapena

10. artikulua.— Neurri orokorrak eta bereziak

1. Administrazio publikoek, aurreko artikuluan ezarritako helburuak lortzeko, honako neurri hauek hartuko dituzte, beren eskumenen esparruan, beren aurrekontu-baliabideen arabera, eta genero-ikuspegia eta euskararen erabilera txertatuta:

a) Jarduera fisikoaren esparruko jardunbide egokiei buruzko komunikazio-kanpainak egitea, horrek pertsonen ongizaterako dakartzan onura ugarien inguruan sentsibilizatzeko eta onura horiek ezagutarazteko.

b) Joan-etorriak oinez, bizikletaz edo beste baliabide gurpildun batzuetan egiteko aukera sustatzeko kanpainak egitea.

c) Zenbait gune publikotan herritar guztiek parte hartzeko aldizkako jarduerak antolatzea.

d) Osasunaren, hezkuntzaren, kirolaren, gizarte-zerbitzuen eta interesekoak izan daitezkeen beste edozein esparrutako profesionalen prestakuntza sendotzea, gizarte aktiboago baten aldeko sentsibilizazioa eta ezagutzak areagotzeko.

e) Kirol-asoziazionismoa bultzatzea, lehiaketa ofizialetatik kanpo egiten den jarduera fisikoaren sustapenean protagonismo handiagoa har dezan.

f) Emakumeek jarduera fisikoa egin dezaten sustatzeko kanpainak bultzatzea.

g) Kulturaren arlo jakin batzuei lotutako jarduera fisikoa bultzatzea.

IV. TITULUA
Gobernantza ona jarduera fisikoan eta kirolean

25. artikulua.— Euskara

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, herritarrek jarduera fisikoa eta kirola egitean euskara erabil dezaten sustatzera bideratuko dute beren gobernu-ekintza.

V. TITULUA
Kirol-erakundeak

V. KAPITULUA
Kirol-federazioak

33. artikulua.— Kirol federatuaren antolamendua

3. Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz lurraldeetako kirol-federazioek beren estatutu eta erregelamendu propioen bidez arautuko dute beren egitura eta funtzionamendu-araubidea, demokraziaren, ordezkagarritasunaren, euskararen sustapenaren, genero-ikuspegia txertatzearen eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioaren printzipioei jarraikiz.

44. artikulua.— Hizkuntza ofizialak

1. Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.

2. Kirol-federazioek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte honako dokumentu hauetan gutxienez:

a) Federazio-lizentzietan.

b) Ematen dituzten txartel, agiri eta antzeko dokumentuetan.

c) Estatutu, erregelamendu eta zirkularretan.

d) Lehiaketak iragartzen dituzten karteletan.

e) Federazio-organoen deialdietan.

f) Gobernu- eta administrazio-organoen bilkuren aktetan.

3. Ziurtagiriak interesdunak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean egin beharko dira.

4. Kirol-federazioek hizkuntza-normalizazioko planak landu, onartu eta gauzatu beharko dituzte aldian behin, federazioaren barne-jardueretan nahiz herritarrei zuzendutako jardueretan euskararen erabilera normala pixkanaka bermatzeko. Betebehar hori betetzen ez badute, dirulaguntzak jasotzeko gaitasunik gabe geratu ahal izango dira federazioak, dagokion deialdiaren arauek hala ezartzen badute.

5. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunek eta lurralde historikoetako foru-organoek kirol-federazioen barruan hizkuntza-normalizazio egokia lortzeko beharrezkoak diren baliabideak eta laguntza tekniko egokia eman beharko dizkiete kirol-federazioei.

VI. TITULUA
Kirol-lehiaketak eta lizentziak

I. KAPITULUA
Kirol-lehiaketak

67. artikulua.— Kirol-ekitaldien leihatila bakarra

3. Aipatutako leihatila bakarra garatzeko, kirol-ekitaldiak egiteko ezinbesteko oinarrizko irizpideak ziurtatu eta batze aldera, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen zuzendaritzak ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eta pertsonen datu-base bat egingo du, bai eta protokolo bat ere, izapideak errazteko eta ingurumen-, inklusio-, genero- eta hizkuntza-arloko irizpideak bermatzen direla ziurtatzeko.

VII. TITULUA
Eskola-adineko, unibertsitateko eta lanbide-heziketako jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Eskola-adineko jarduera fisikoa eta kirola

75. artikulua.— Eskola-adineko jarduera-fisikoko eta kiroleko programak eta jarduerak

8. Eskola-adineko jarduera fisikoko eta kiroleko programek euskararen erabilera sustatu beharko dute ikasleen kirol-jardunaren esparruan.

II. KAPITULUA
Unibertsitateko jarduera fisikoa eta kirola

78. artikulua.— Programak

3. Jarduera fisikoko eta kiroleko programek euskararen erabilera sustatu beharko dute unibertsitateko ikasleen kirol-jardunaren esparruan.

III. KAPITULUA
Lanbide Heziketako eta Batxilergoko jarduera fisikoa eta kirola

81. artikulua.— Programak

3. Jarduera fisikoko eta kiroleko programek kirol-jardunean euskararen erabilera sustatu beharko dute, Lanbide Heziketaren eta Batxilergoaren esparruan.

VIII. TITULUA
Ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza. Boluntarioak

83. artikulua.— Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Eskola

1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Eskola Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailari atxikita dagoen administrazio-zerbitzu bat da, eta honako funtzio hauek ditu esleituta:

i) Prestakuntza- eta informazio-programak sustatzea kirol federatuaren, eskola-adineko kirolaren eta unibertsitate-kirolaren arloan, bai eta lehiarik gabeko beste kirol-adierazpen batzuen arloan ere. Programa horien eskaintzan, euskarari emango zaio lehentasuna, batez ere 18 urtetik beherakoentzako programetan.

XIV. TITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren ikuskapena eta zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Jarduera fisikoaren eta kirolaren ikuskapena

136. artikulua.— Gaitutako pertsonak

Funtzio horiek beteko dituzte bakoitzean beharrezkoa den espezializazio teknikoa duten eta, aldi berean, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kirol-arloko eskumena duen sailak, lurralde historikoetako foru-organoek edo udalerriek ikuskatzeko gaitzen dituzten pertsonek. Une oro bermatuko da ikuskatua izaten ari den pertsonak berak hautatutako hizkuntzan arreta jasotzeko duen eskubidea.

Seigarren xedapen gehigarria.— Kirol-kluben onura publikoaren deklarazioa

1. Lege honetan aurreikusitako kirol-klubek onura publikoaren deklarazioa jaso ahal izango dute Eusko Jaurlaritzak hala erabakita, dagokion foru-aldundiak txostena eman ondoren, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

d) Erregelamenduz ezarritako hizkuntza-normalizazioko baldintzak betetzea

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera

1. Bermatzen da Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzuarekin, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Kontseiluarekin eta arau honetan aurreikusitako gainerako organoekin harremana duten pertsonek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea benetan baliatu ahal izango dutela, eta organo horiek aukeratutako hizkuntzan arreta emateko betebeharra izango dutela. Horretarako, behar diren neurriak hartuko dituzte, bereziki, dagozkien organoetako kide izateko izendatuko diren pertsonek bi hizkuntzak behar bezala ezagutzen dituztela baloratzea.

2. Halaber, organo horiek bi hizkuntzak erabiliko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein administrazio publikorekiko harremanetan.

Laugarren xedapen iragankorra.— Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzuaren izen berria.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 9.2.e artikuluan aurreikusita dagoen egungo Jarduera Fisikoaren Zerbitzuari, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, Jarduera Fisikoaren Euskal Agentziaren Zerbitzua esango zaio.

Xedapen indargabetzailea

Erabat indargabetuta geratuko da Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, bai eta lege honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ere.


8.2.88. 4/2023 Legea, apirilaren 27koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuarena[607]

ZIOEN AZALPENA

V

[…]

VIII. kapituluak arautzen du zein diren kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak, oinarri hartuta zer printzipiok inspiratu zuten azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa, eta otsailaren 9ko 2/2012 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legea aldatzekoa. Izan ere, ulertzen da ezen, Administrazio publikoan sartuta ez dauden pertsona partikularrek hizkuntza ofizialak erabiltzeari dagokionez, hobe dela sustatze- eta bultzatze-neurriak xedatzea, herritarrei hizkuntza koofizialetako edozein erabiltzen errazteko aukera indartzeko ibiltzen diren eremu guztietan.

Horregatik, kontsumitzaile eta erabiltzaile guztiek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean hitz egiteko duten eskubidearen konfiguraziotik abiatuta, legeak erantzun desberdinak ematen ditu, haiek erakunde publikoekin edo sektore pribatuarekin duten harremanaren arabera. Lehendabizikoei dagokienez, lehenago indarrean zegoen bide beretik jarraitzen du legeak, eta egokitzat jotzen du dokumentu eta elementu batzuk euskaraz edo gaztelaniaz edo hizkuntza horietan bietan jartzea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskura. Era berean, jasotzen du pertsona horiek eskubidea dutela nahi duten hizkuntza erabiltzeko, hau da, pertsona horiek eskubidea dutela aukeratzeko zer hizkuntza ofizialetan erantzun behar dieten erakunde publikoek.

Horrekin batera, interes orokorreko oinarrizko zerbitzuetako sektoreetako enpresek eta saltoki handiek hizkuntza ofizialetan eman behar dituzten dokumentuei eta beste elementu batzuei buruzko zenbait betebehar baino ez du ezartzen sektore pribatuaren antolamenduak. Hori gauzatzeko, urtebeteko epea ematen du lehen xedapen gehigarriak.

Planteamendu horrekin bat etorriz, gai horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei dei egiten die legeak, sustapen- eta bultzatze-neurriak eta -programak antola ditzaten koordinaturik, legeak kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aitortzen dizkien hizkuntza-eskubideak eraginkortasunez gauzatzen aurrera egin ahal izateko. Eraginkortasun horren jakinaren gainean egotea errazteko, bigarren xedapen gehigarriak galde-sortak borondatez eta aldizka betetzea aurreikusten du.

[…]

Azkenik, lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrek indarrean mantentzen dituzte egungo dekretuak, ezartzen dutenak, hurrenez hurren, zein diren kontsumitzaile- eta erabiltzaile-elkarteen betekizunak eta nola arautzen diren erreklamazio-orriak, harik eta erregelamenduz garatu arte lege honetan arlo horiek jasotzen dituzten manuak. Hirugarren xedapen iragankorrak bi urteko epea ezartzen du ondasunak edo zerbitzuak ematen dituzten makina automatikoak egokitzeko, 25.3 artikuluan jasotako betebeharra betetze aldera. Xedapen indargabetzaileak indarrik gabe uzten du hala Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legea nola Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko uztailaren 1eko 123/2008 Dekretua, Legearen barruan sartzen ez diren edukietan. Azken xedapenak, azkenik, agintzen du lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko dela indarrean.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Hona, lege honen ondorioetarako, zenbait definizio:

a) Arrakala digitala: gizarte-taldeen arteko desberdintasunak informazio eta komunikazio teknologien (IKT) irismenari, erabilerari edo eraginari dagozkienez. Talde horiek irizpide sozioekonomiko eta geografikoek, genero- eta adin-irizpideek eta aniztasun funtzionaleko irizpideek zehazten dituzte.

b) Jardunbide egokien kodea: arau-multzoa, borondatez betetzekoa, enpresen autorregulazioaren esparrukoa, zeinaren bidez definitzen den nola jokatu behar duten enpresaburuek jardunbide komertzial edo sektore ekonomiko jakin batzuetan, baldin eta konpromisoa hartzen badute arau-multzo hori betetzeko. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen informazioa, babesa eta defentsa areagotzea du helburu.

c) Kontsumo arduratsua: Kontsumo arduratsutzat hartzen da neurriz eta gogoeta eginez egiten dena, eta irizpide ekonomiko, sozial, laboral eta ingurumenekoen arabera erabakiak askatasunez, kontzienteki eta informatuta hartzean oinarritzen dena.

d) Salaketa: kontsumo-harreman batean izandako gertakari jakin batzuk Administrazioari jakinaraztea, arau-hauste administratiboak izan daitezkeelakoan. Salaketan adierazi behar da nor den salatzailea, zein datatan izan ziren gertakariak, eta, posible baldin bada, nortzuk diren ustezko erantzuleak.

e) Kalitate-bereizgarria: kanpoko edo ageriko ikurra, administrazio publikoek eta legez egiaztatutako organismoek enpresaburuei eman ahal dietena, jardunbide egokien kodeetara atxiki direlako, edo berme-markak dituzten ondasunei eta zerbitzuei.

f) Saltokiak: instalazio higiezinak, txikizkako salmenta egiteko edo lanbide edo ogibide batean modu iraunkorrean jarduteko erabiltzen direnak, edo enpresaburuak bere jarduera egiteko erabili ohi dituen instalazio mugikorrak.

g) Kexa: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek egindako adierazpena, kontsumo-harreman batean jaso duen ondasun edo zerbitzu batekin ez dagoela ados azaltzeko, bestelako asmorik gauzatu gabe.

h) Kontsumo-bitartekaritza: prozedura bat da, zeinaren bidez hirugarren pertsona inpartzial, neutral eta aditu bat ahalegintzen baita laguntzen kontsumo-harreman bateko alderdiek bientzako akordio gogobetegarria lor dezaten beren kabuz.

i) Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak: pertsona fisikoak dira, merkataritza- edo enpresa-jarduerarekin, ofizioarekin edo lanbidearekin loturarik ez duen helburu bat lortzeko dihardutenak. Nolanahi ere, pertsona fisikoek kontsumitzaile edo erabiltzaile dihardutela joko da, kontrakorik frogatu ezean.

Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak izango dira, era berean, pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta irabazi-asmorik gabe ari badira merkataritza- edo enpresa-jarduera batetik kanpo.

j) Kontsumitzaile eta erabiltzaile kalteberak: beren ezaugarriengatik, banaka edo taldeka, kontsumo-harreman zehatzei dagokienez, egoera berezian dauden pertsona fisikoak, zehazkiago, mendekotasunekoan, defentsarik gabekoan edo babesik gabekoan, egoera hori lurraldekoa, sektorekoa edo aldi baterakoa izanda ere, eta betiere egoera horrek eragozten badie berdintasun-baldintzetan baliatzea kontsumitzaile edo erabiltzaile gisa dituzten eskubideak.

Artikulu honetan adierazitakoa kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudi sektorialari kalterik egin gabe aplikatuko da.

k) Enpresaburua: pertsona fisiko edo juridikoa, hala pribatua nola publikoa, zuzenean diharduena, edo beste pertsona baten bidez bere izenean edo haren jarraibideak betez, merkataritza- edo enpresa-jarduerari edo ofiziori edo lanbideari lotutako helburuak lortzeko.

l) Ekoizlea (pertsona edo entitatea): ondasunak fabrikatzen edo zerbitzuak ematen dituena edo haren bitartekaria, edo Europar Batasunaren lurraldean ondasunak eta zerbitzuak inportatzen dituena, baita bere burua ekoizletzat aurkezten duen edonor ere, bere izena, marka edo ikur bereizgarria adierazi duelako zerbitzuan edo ondasunean (ondasunaren ontzian, bilgarrian edo hura babesteko eta aurkezteko elementuetan).

m) Hornitzailea edo banatzailea (pertsona edo entitatea): merkatuan ondasunak hornitzen edo banatzen dituen enpresaburua, txikizkariak barne, alde batera utzita zer titulu edo kontraturen ondorioz banatzen dituen ondasunok.

n) Jarduera komertziala: ondasun edo zerbitzuak —higiezinak barne— sustatu, saldu edo hornitzearekin zuzenean lotutako egintza, ez-egite, jokabide, adierazpen edo komunikazio komertzial guztiak, publizitatea eta merkaturatzea barne, berdin delarik eragiketa komertzialaren aurretik, tartean edo ostean gauzatzen diren.

Kontratu-harremanak ez dira joko jarduera komertzialtzat.

o) Prezioa: ondasun bat lortzeko edo zerbitzu baten prestazioa eskuratzeko kontsumitzaileek eta erabiltzaileek, diruz edo beste modu batez, eman beharreko kontraprestazioa, alde batera utzita zer izenez aurkezten den: puntuak, kanona, matrikula edo antzekoak.

p) Erreklamazioa: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek egindako adierazpena, zeinaren bidez Administrazioari jakinarazten baitio ez dagoela ados kontsumo-harremanean lortu duen ondasun edo zerbitzu batekin. Halaber, horrekin batera eskatzen du prestazioa behar bezala bete dadila edo hura ordeztu dadila, eta, hala dagokionean, eman dakiola kalte-galeren ordaina.

q) Kontsumo-harremana: kontsumitzaile edo erabiltzaile baten eta enpresaburu baten artean sortzen den harreman juridikoa, barnean hartzen dituena ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa, ondasunen eta zerbitzuen eskaintzak, sustapenak, publizitatea, merkaturatzea, erabilera, salmenta eta hornidura, digitalak direnak barne, baita alderdi horietatik datozen betebehar guztiak ere.

r) Gatazken ebazpen alternatiboa: jurisdikzio-izaerarik gabeko edozein prozedura, kontsumo-harremanetan sortzen diren desadostasunak amaitzen laguntzen duena.

s) Arriskua: zer probabilitate dagoen produktu, ondasun edo zerbitzuren baten erabilerak, kontsumoak edo presentziak kalterik edo galerarik eragiteko kontsumitzaileen osasunari, segurtasunari edo interes ekonomikoei.

t) Interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak: ura, gasa eta elektrizitatea hornitzeko zerbitzuak, telefonia-, finantza- eta aseguru-zerbitzuak, posta-zerbitzuak, aireko, trenbideko eta errepideko garraioa, osasunaren babesa, saneamendua eta hondakinak, eta legez ezartzen direnak.

u) Oinarrizko zerbitzuen enpresa: herritarrentzat eta enpresentzat oinarrizkoak diren zerbitzuak ematen dituztenak, hala nola, ura, energia, telefonia edo aseguruak.

II. TITULUA
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eskumenak

II. KAPITULUA
Euskadiko Kontsumoko Kontsulta-batzordea

11. artikulua.— Osaera eta funtzionamendua

1. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria izango da Euskadiko Kontsumoko Kontsulta-batzordeko burua, eta kideak izango dira, berriz, interes sozial, profesional eta ekonomikoen ordezkariak, kontsumo-sektorearen gaineko eskumenak dituzten administrazio publikoetako ordezkariak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteetako ordezkariak. Batzordea osatzerakoan, sustatuko da bertan izendatutako ordezkariek euskara zein gaztelania jakitea, bi hizkuntzetan hitz egitea izan dezaten.

2. Erregelamendu bidez garatuko da haren osaera eta funtzionamendu-araubidea.

III. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

12. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

1. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:

g) Hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, lege honek araututako moduan.

II. KAPITULUA
Osasun- eta segurtasun-arriskuez babesteko eskubidea

22. artikulua.— Errekerimendu dokumentalen kostuak

Segurtasun-eginbeharraren ondoriozko prozeduretan, enpresaburuen kontura izango dira dokumentazio-errekerimenduek dakartzaten kostu guztiak, hala nola dokumentuak itzultzekoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzetan aurkezten badira.

VI. KAPITULUA
Kontsumo-arloko hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea

59. artikulua.— Hezkuntza- eta prestakuntza-programak

2. Prestakuntza- eta hezkuntza-programa horiek antolatzean eta material didaktikoa prestatzean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen erabilera paritarioa sustatuko du.

VIII. KAPITULUA
Hizkuntza-eskubideak

79. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

Lege honetan ezarritakoaren arabera, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz edo gaztelaniaz jasotzeko eta beren kontsumo-harremanetan hizkuntza ofizial horietatik edozein erabiltzeko.

80. artikulua.— Ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa

1. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko, lege honen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Bermatuko da bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla kontsumitzaileekiko eta erabiltzaileekiko harremanetan; horretarako, euskaraz eta gaztelaniaz edo ele bietan jarriko dira elementu hauek:

a) Errotuluak, oharrak, eta, oro har, ahozko eta idatzizko komunikazioak, jendaurrean jartzen direnak Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduetan.

b) Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako ondasunen eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea, edozein delarik erabiltzen den euskarria.

c) Inprimaki eta eredu ofizialak, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek paperean edo formatu elektronikoan bete behar dituztenak.

d) Atxikitze-kontratuak, klausula-ereduak dituztenak; kontratu arautuak, baldintza orokorrak eta haiei buruzko dokumentazioa edo kontratu horiek egitean sortzen dena; salbu eta kontsumitzaileak edo erabiltzaileak berariaz aukeratzen badu bi hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea.

e) Idatzizko komunikazioak, bereziki kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzenduak direnean; baita fakturak, aurrekontuak eta antzeko dokumentuak ere, salbu eta kontsumitzaileak edo erabiltzaileak berariaz aukeratzen badu bi hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea.

f) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako edo landutako ondasunen produktuen edo zerbitzuen erabilera- eta mantentze-jarraibideen eskuliburuak, berme-agiriak, etiketak eta ontziratzea euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko dira, gutxienez.

81. artikulua.— Ondasunak eta zerbitzuak aurkeztea eta etiketatzea

1. Indarrean den araudian ezarritakoaren arabera, eta osasuna eta segurtasuna babeste aldera, ondasun eta zerbitzu jakin batzuen aurkezpenean eta etiketetan gaztelania erabiltzeko exijentzia bete behar bada ere, eskaintzailearen nahiaren arabera adieraziko da Euskadiko lurralde-eremuan banatzen diren ondasun eta zerbitzuetan ematen den informazioa, etiketetan, ontzietan eta inprimakietan edo erabilera-jarraibideei buruzko oharretan jasotakoa barne, hau da: euskaraz, gaztelaniaz, edo euskaraz eta gaztelaniaz batera.

2. Euskara erabiltzea sustatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen diren jatorri-izendapen edo kalitate-izendapeneko ondasunak eta artisautza-produktuak aurkezteko eta etiketatzeko.

3. Gainerako kasuetan, ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz batera ematea sustatuko da.

82. artikulua.— Entitate publikoak

1. Lege honetan xedatutako ondorioetarako, hauek joko dira entitate publikotzat:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako Estatuko Administrazioa, barnean harturik zuzenbide publiko edo pribatuko enteak, haien mendekoak edo haien administrazio instituzionala osatzen dutenak.

b) Edozein izaeratako entitateak, baldin eta zerbitzu publikoak kudeatzen badituzte eta zerbitzu publiko horien titulartasuna aurreko apartatuan aipatutako administrazioen esku badago, zerbitzu horiek ematen dihardutenean.

c) Aurreko a) letran adierazten diren administrazioek eta entitateek kontrolatutako edo gehiengoan partaidetutako entitate oro. Ondorio horietarako, ulertuko da kontrol-harreman bat dagoela, baldin eta entitateko boto-eskubiderik gehienak edukitzen badira edo eskubidea badago gobernu-organoetako kiderik gehienak izendatzeko.

2. Erakunde publikoek kontsumitzaileekiko eta erabiltzaileekiko harremanetan bi hizkuntza ofizialak erabiltzea bermatuko dute, 80.2 eta 81.1 artikuluetan adierazitako elementuak euskaraz edo gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan jarriz.

3. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek beraiek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko eskubidea dute, erakunde publikoekin dituzten harremanetan, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoaren arabera.

4. Lege honetan Estatuko Administrazioari aplikagarriak zaizkion xedapenak ulertuko dira kalterik eragin gabe Estatuak bere zerbitzuak antolatzeko duen eskumenari.

83. artikulua.— Interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak, saltoki handiak eta beste enpresaburu pribatu batzuk

1. Interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten erakundeek eta merkataritza-jardueraren arloan indarrean dagoen legeriak saltoki handitzat jotako saltokiek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskura jarriko dituzte 80.2 eta 81.1 artikuluetan adierazitako elementuak, euskaraz eta gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, gaiaren arabera dagozkien sailetatik eta esleituta dituzten eskumenez baliatuz, koordinatuta jardungo dute, ondasunak edo zerbitzuak hornitzen edo banatzen dituzten gainerako pertsona edo erakunde pribatuetara iristeko bidea errazteko, eta, arian-arian, aurreko apartatuan ezarritakoa hedatzeko. Horretarako, euskararen erabilera babesteko eta sustatzeko neurriak ezarriko dituzte, 80.2 eta 81.1 artikuluetan adierazitako elementuetan.

84. artikulua.— Kontsumo-harremanetan jendea artatzeko baliatuko den hizkuntza

1. Entitateek, baldin eta euskara lan-harremanen eremuan eta jendaurreko arretaren eremuan baliatzeko berariazko dirulaguntzak jasotzen badituzte, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek erabiltzen edo eskatzen duten hizkuntza ofizialean aritzeko gaitasuna izan beharko dute haiek artatze aldera.

2. Eskumena duten administrazio publikoek elkarrekin antolatuko dituzte behar diren sustapen-neurriak, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek baliatzen duten hizkuntza ofiziala edozein izanda ere, haien kontsumo-harremanetan hizkuntza horixe erabili ahalko dutela eta hizkuntza horretan artatuko dituztela bermatzeko.

85. artikulua.— Sustapen-jarduera publikoa

1. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoarekin bat, eskumena duten administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte kontsumo-harremanetan euskararen erabilera sustatzeko.

2. Bereziki zainduko dira partikularren arteko kontsumo-harremanen esparruan euskararen erabilera zabaltzen lagunduko duten neurriak, hala nola:

a) ondasun eta zerbitzuen eskaintza, sustapena eta publizitatea,

b) erabilera-agiriak edo -eskuliburuak edo jarraibideak eskura jartzea,

c) kontsumitzaileak eta erabiltzaileak artatzeko baliatzen den hizkuntza.

3. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek aktiboki sustatuko dute kontsumitzaileei eta erabiltzaileei titulartasun publikokoak ez diren informazio- eta arreta-bulegoek ematen dieten arretan eta aholkularitzan bermatu dadila harremanak kontsumitzaileek eta erabiltzaileek aukeratzen duten hizkuntzan izango direla.

4. Kontsumo-harremanetatik eratorritako jarduerak barnean hartzen dituzten plan sektorialek, jarduera horiek egitean, sustapen-ildo espezifikoak bultzatuko dituzte bi hizkuntza ofizialak erabil daitezen.

5. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, bultzatuko dute hizkuntza espezializatuko materialak zabaltzea, euskararen erabilera errazteko kontsumo-arloan.

VII. TITULUA
Zehatzeko ahala

II. KAPITULUA
Arau-hausteak tipifikatzea

140. artikulua.— Berme-arloko eta saldu ondoko zerbitzuaren arloko arau-hausteak

Ondorengo hauek berme-arloko eta saldu ondoko zerbitzuaren arloko arau-hausteak dira:

4. Konpromisoa hartzea kontsumitzaileei edo erabiltzaileei salmenta osteko zerbitzua emateko, kontratatu aurretik argi eta garbi ohartarazi gabe ezen zerbitzu hori ez dela eskuragarri egongo eragiketa komertzialean erabili den hizkuntza berean.

142. artikulua.— Bestelako arau-hausteak

Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteez gainera, honako hauek ere joko dira kontsumo-arloko arau-haustetzat:

14. Lege honetan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsari buruzko gainerako xedapenetan ezarritako beste edozein baldintza, betebehar edo debeku ez betetzea, legearen III. tituluko VIII. kapituluan araututako hizkuntza-eskubideei buruzkoak izan ezik.

V. KAPITULUA
Arau-hausteen erantzukizuna

158. artikulua.— Subjektu arduradunak

2. Bereziki, erantzule izango dira, salbu eta hirugarren baten erantzukizuna egiaztatzen duen probarik badago:

a) Ontziratutako, etiketatutako edo osorik itxitako produktuetan egindako arau-hausteengatik:

[…]

– Baldin eta arau-haustea bada legez edo erregelamenduz eska daitekeen hizkuntza bat ez erabiltzeagatik produktuaren etiketan edo aurkezpenean, produktua banatu edo merkaturatzen duena.

[…]

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-eskubideak betetzeari buruzko galdera sorta

Interes orokorreko oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten erakundeek eta indarrean dagoen legeriak saltoki handitzat jotako saltokiek galdera sorta bat bidaliko diote kontsumoaren arloan eskumena duen sailari, bost urtean behin, edo sail horrek zehaztutako aldizkakotasunaz, estatutu honetan jasotako hizkuntza-eskubideen arloan egindako jarduerak zein diren jakiteko.

Galdera sorta eta jasotako informazioaren ebaluazioa hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoarekin batera egingo da, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak betetzea bultzatzeko behar diren politiken aktibazioa identifikatzeko oinarri gisa erabiliko da.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkaritza-elkarteen betekizunak

Harik eta erregelamenduz garatu arte 62. artikuluan xedatzen dena, ulertuko da ezen, lege honen kontrakoa ez den guztian, 249/1985 Dekretuak arautzen dituela kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkaritza-elkarteen lurralde-ezarpenari, bazkide-kopuruari eta jarduera-programari buruzko betekizunak (249/1985 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 1981eko abuztuaren 17ko Dekretua, Kontsumitzaile Elkarteen Errolda sortzeari buruzkoa); betiere, Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko Legean edo hura ordezkatzen duen xedapenean ezarritakoaren arabera.

Bigarren xedapen iragankorra.— Erreklamazio-orriak

1. Harik eta erregelamenduz garatu arte 90. artikuluan erreklamazio-orriei buruz xedatzen dena, indarrean segituko du, lege honen kontrakoa ez den guztian, uztailaren 1eko 142/2014 Dekretuak, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexei, erreklamazioei eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoak.

2. Erregulazio espezifikorik ezean, erreklamazioko orri elektronikoak dekretu honetako I. eranskinean erreklamazio-orrietarako azaltzen den eredura egokituko dira.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Kontsumoa justifikatzeko agiria

Makina automatikoen bidez ondasunak edo zerbitzuak hornitzen dituzten eta 25.3 artikuluan aurreikusitako aukera erabiltzen ez duten pertsonek bi urteko epea izango dute, lege hau indarrean jartzen denetik, makina horiek egokitzeko, kontsumo-harremanaren egiaztagiria entregatzeari begira.

Xedapen indargabetzailea.— Araudia indargabetzea

Honako hauek indarrik gabe geratuko dira:

1. Abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena.

2. 123/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa, lege honetan xedatutakoaren aurka doan heinean.


8.2.89. 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa[608]

II. KAPITULUA
Egitura organikoa

7. artikulua.— Aholku Kontseilua

5. Aholku Kontseiluaren kide hautetsiak izendatzerakoan, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan behar besteko hizkuntza-gaitasuna izatea.


8.2.90. 2/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[609]

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak euskal eskola publikoaren eredua ezarri eta haren printzipio orokorrak eta helburuak jaso zituen.

Lege hori 1993. urtean onartu zenetik, aurrerapen handiak egin dira euskara teknikoan eta juridikoan, eta, ondorioz, zaharkituta geratu da lege horren euskarazko bertsioan erabilitako hizkera. Hori dela eta, beharrezkoa da euskarazko bertsio horri beste egitura gramatikal eta linguistiko bat ematea, hizkuntza horrek izandako bilakaerarekin bat datorrena. Horrela, arauaren bi bertsio linguistikoen baliokidetasuna bermatuko da eta hizkuntza-desegokitasunaren ondorioz sor daitezkeen segurtasun-gabezia juridikoko arazoak saihestuko dira.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Eusko Jaurlaritzari ematen dio legegintzarako eskuordetza lege hori indarrean jarri eta urtebeteko epean lege-mailako arauak onar ditzan zenbait legeren euskarazko bertsioa eguneratu, argitu, erregularizatu eta harmonizatzeko. Lege horien artean dago Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legea.

Horregatik, legegintzako dekretu bidez onesten den testu bategin berria, inolako aldaketa materialik edo arauaren edukiari edo esanahiari buruzko aldaketarik egin gabe, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen euskarazko bertsioa erregularizatzera eta harmonizatzera mugatzen da, euskara tekniko-juridikoaren arloan erabili ohi diren printzipio eta irizpideekin bat etorriz, eta lege horren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen arteko baliokidetasun zorrotzena bermatzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen testu bategina onestea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen testu bategina onesten da; jarraian erantsita dator haren testua.

Xedapen gehigarria.— Arau-erreferentziak

Beste xedapen batzuetan Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeari egiten zaizkion arau-erreferentziak orain onesten den testu bateginean dagokion manuari egindakotzat joko dira.

Xedapen indargabetzailea.— Arauak indargabetzea

Indargabetuta geratzen da Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legea.

Azken xedapena.— Indarrean jartzea

Legegintzako dekretu hau eta beronek onesten duen testu bategina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen testu bategina
ZIOEN AZALPENA

[…]

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuak 16. artikuluan dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du irakaskuntzaren alorrean, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 27. artikuluak eta hura garatzen duten lege organikoek xedatutakoa, eta Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritza ere eragotzi gabe. Autonomia-erkidego honek, bestalde, hezkuntza-sistemak aintzat hartu behar dituen kultura-ezaugarri propioak ditu, garatzen lagundu behar duen bi hizkuntza ofizial, eta hezkuntza-alorrean gainditzeko dauden zenbait gatazka, konponbidea behar dutenak.

[…]

Legearen lehenengo tituluan euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta helburuak jasotzen dira, eta haren ezaugarriak zein diren definitzen da: plurala, elebiduna, demokratikoa, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte- eta kultura-mailan bere ingurunean errotua, parte-hartzailea, desparekotasunak konpentsatzen dituena eta aniztasuna integratzen dakiena.

[…]

III. tituluak eskola publikoan euskarak duen tratamendua arautzen du. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen printzipioak errespetatuz, haietan sakontzen da, Hezkuntza Administrazioak administrazioekin eta gizarte-erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzeko printzipioa ezartzen da eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana egitea aurreikusten da.

[…]

Xedapen gehigarrietan, Eskola Publikoaren Legeak bi gai garrantzitsu jorratzen ditu:

[…]

2. Ikastolak, Konstituzio aurreko aldian euskaraz irakasteko xedez sortu ziren eskolak, 1978. urtetik zabalduz joan dira, sarri askotan botere publikoak konpondu izan dituen zailtasun ekonomiko eta materialekin, arian-arian ikastetxe multzo bat osatu arte. Horietatik asko ekainaren 29ko 10/1988 Legeak jasotzen dituen hitzarmen partikularrez baliatu dira. Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, ikastolek askatasunez aukeratu dezakete sare publikoarekin bat egin ala ikastetxe pribatu izaten jarraitu, betiere bermatuz ikastolak biltzeko legeak xedatzen duena, hartara hezkuntza-sistema behin betiko eta zalantza gabe bi saretan, publiko eta pribatuan, egituratu dadin.

I. TITULUA
Euskal eskola publikoaren printzipio orokorrak eta helburuak

3. artikulua

1. Euskal eskola publikoa —bertako ikastetxe bakoitza— plurala, elebiduna eta demokratikoa izango da, euskal gizartearen zerbitzura dagoena, gizarte- eta kultura-mailan bere ingurunean errotua, parte-hartzailea, desparekotasunak gainditzen dituena eta aniztasuna integratzen duena.

2. Hona hemen euskal eskola publikoaren helburuak:

g) Baldintza beretan bermatzea ikasle guztiek derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialak jakingo dituztela, euskararen erabilera bultzatuz eta normalizazioari lagunduz.

4. artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako helburuak erdiesteko, euskal eskola publikoak bitarteko hauek izango ditu:

c) Eskolaren beharrei erantzuteko moduko profil profesionala eta linguistikoa duten irakasleak.

d) Eskolako zerbitzu elebidunak.

5. artikulua

3. artikuluan zerrendatutako helburuak betetzeko, eginkizun hauek izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek, zeinek bere eskumenen eremuan:

e) Hizkuntza-ereduen plangintza egitea, gurasoek eta ikasleek eredua aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal izan dezaten, eta aukeratzeko askatasun hori bermatuko duten administrazio-mekanismoak garatzea.

II. TITULUA
Euskal eskola publikoan hezkuntza-eskubidea gauzatzea

8. artikulua

Euskal administrazio publikoek etengabe zainduko dute euskal eskola publikoko irakaskuntzaren kalitatea, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-proiektuarekin bat etorriz; horretarako, helburuei egokituriko instalazioak eta ekipamenduak jarri, ikastetxeetan irakasle/ikasle ratioak egokitu, hezkuntza- eta curriculum-proiektu berezituak eta euskararen erabileraren normalizazioa bultzatu, ikasleei orientazio psikologikoa, eskolakoa eta profesionala eman, eskolako langile guztien lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza-premiak asetzeko lagungarri izan daitezkeen neurri guztiak hartuko dituzte.

9. artikulua

2. Hezkuntza Administrazioak, gainerako administrazioekin eta gizarteko eragileekin lankidetzan, zero urtetik aurrerako eskolatzea ezarriko du arian-arian hori eskatzen duten guztientzat, eta haurrak eskolatzeko aukeren inguruko informazioa emango die hezkuntza-sektoreei. Nolanahi ere, ezarpen-prozesuan lehentasuna izango dute maila sozioekonomiko apalena dutenek eta, orokorrean, hezkuntza-premia bereziak edo hizkuntza-premiak dituzten ikasleek.

10. artikulua

5. Euskal eskola publikoan, hizkuntza-normalizazioari laguntzeko behar diren neurri positiboak hartuko dira.

12. artikulua

1. Euskal eskola publikoan, ikasle guztiek hezkuntzaren maila guztietan irakaskuntza euskaraz nahiz gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.

2. Eskubide hori gauzatzean eta botere publikoek eremu horretan jardutean, lege honen III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoa beteko da.

III. TITULUA
Euskara euskal eskola publikoan

18. artikulua

Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal eskola publikoan garatuko diren irakaskuntza-programetan, bi hizkuntzen ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpenerako gaikuntza benetakoa izan dadin, hartara gutxienez ohiko harreman- eta erabilera-hizkuntza gisa baliatu ahal izan daitezen.

19. artikulua

1. Hezkuntza Administrazioa arreta bereziz arduratuko da aurreko artikuluan araututako helburua bete dadin.

2. Horretarako, eta 12. artikuluan aurreikusitako helburuetarako, ikasleen ikastetxeekiko hurbiltasunari buruzko irizpide orokorrak berrikusiko dira urtero, irakaskuntzaren programazio orokorraren esparruan.

Halaber, Hezkuntza Administrazioak laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango die gainerako administrazioei eta instantzia sozialei.

3. Irakaskuntzaren hizkuntza-plangintza Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak ezartzen duen hizkuntza-plangintza orokorrarekin koordinatuta egingo da.

4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jarraipena egingo dio irakaskuntzako hizkuntza-plangintzaren irizpide orokorren aplikazioari, hargatik eragotzi gabe Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak hizkuntza-plangintza orokorraren jarraipenerako dituen eskumenak.

5. Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntzaren egoerari buruzko urteko txostenean, atal berezia eskainiko dio aurreko artikuluan araututako helburuaren betetze-maila baloratzeari. Atal horretan bertan, euskara derrigorrezko irakasgai baino ez den kasuetan euskararen ikaskuntza eta benetako erabilera bultzatzeko behar diren neurriei buruzko gomendioak emango ditu.

20. artikulua

1. Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, dekretu bidez onetsiko du hizkuntza-ereduen erregulazioa, hargatik eragotzi gabe lege honen 47. artikuluan ezarritakoa. Eredu horiek lan-tresna dira, 18. artikuluan ezarritako hizkuntza-normalizazioaren helburua eta hezkuntza-sistema ororen berezko curriculum-edukien eskurapena kasuan-kasuan uztartzeko bide egoki diren neurrian.

2. Aurreko apartatuan adierazten den eskumena gauzatzean, Jaurlaritzak kontuan izango du ereduon errendimendu linguistiko eta akademikoaren guztizko ebaluazioa eta, hala badagokio, baita ikastetxeek, beren autonomia pedagogikoa erabiliz, aurkeztutako ekimenena ere.

3. Artikulu honen 1. apartatuan aipatutako araua onesteko prozeduran Euskadiko Eskola Kontseiluari egingo zaion kontsulta eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren txostena hartuko dira kontuan.

21. artikulua

Jaurlaritzak hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza zehazteko oinarrizko irizpideak arautuko ditu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gurasoen edo tutoreen nahia eta eremuaren egoera soziolinguistikoa kontuan izanik, ikastetxe bakoitzean eman beharreko hizkuntza-ereduak esleituko ditu.

Hezkuntza Administrazioak hezkuntza-maila batetik bestera igarotzean hizkuntza-eredua aldatzeko baimena eman ahal izango du, gurasoen edo tutoreen eskaria nahikoa bada eta plangintzak horretarako bide ematen badu.

22. artikulua

1. Euskal eskola publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak eta lege honek zehaztutako helburuak lortzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituzte ikastetxe guztiek.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutuko du. Plan horrek izaera malgua izango du eta urtero berrikusiko da, eta, hura gauzatzean, irakasleak beren borondatez planari atxikitzeko ahaleginak egingo dira, haien lan-baldintzak errespetatuta. Planak zein beronen berrikuspenek Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena beharko dute.

3. Irakasleak euskalduntzeko planak osagai hauek izango ditu gutxienez:

a) Euskarazko eta euskararen irakaskuntza-eskariaren aurreikuspena.

b) Horren ondorioz, euskaraz eta euskara irakasteko kualifikazio espezifikoa duten irakasleen premien kalkulua.

c) Irakasleen birziklatze- eta euskalduntze-premien haztapena.

d) Aurreko apartatuetan zehaztutako jarduketa guztiak burutzeko beharrezko finantza-baliabideen aurreikuspena.

23. artikulua

Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 17. artikuluak aurreikusitakoa betetzeko, administrazio autonomikoak behar diren neurriak hartuko ditu euskal eskola publikoko ikastetxeetako jardueretan euskararen ingurune-erabilera ziurtatzeko, eskolako eta eskolaz kanpoko jardueretan eta eskola-bizitzan orokorrean euskara erabil dadin ahalbidetzeko.

V. TITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen autonomia

II. KAPITULUA
Euskal eskola publikoko ikastetxeen antolaketa-autonomia

4. atala
Zuzendaria

33. artikulua

5. Haur-hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, lehen hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eta arte-irakaskuntza profesionalak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen dituzten eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, hezkuntza-gaietan eskumena duen sailak aurreko apartatuan ezarritako baldintzaren bat betetzeaz salbuetsi ahal izango du zuzendarigaia, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

6. atala
Zuzendaritza-taldea

37. artikulua

Hezkuntza Administrazioak ikastetxeetako zuzendaritza-taldekideen prestakuntza eta jarduketa hobetzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste ikastetxearen hizkuntza-normalizazioko helburuaren araberako hizkuntza-prestakuntza.

III. KAPITULUA
Autonomia pedagogikoa

46. artikulua

1. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuak eskola-komunitateko sektoreek aukeratutako hezkuntza-aukera adierazten du, eta ikastetxearen jardueren bidez lortu nahi diren balioak eta oinarrizko helburuak zehaztuko ditu.

Hezkuntza-proiektua integratzailea izango da, eta diskriminaziorik eza eta hezkuntza-integrazioa izango dira funtsezko balioak.

2. Hezkuntza-proiektuan zehaztapen hauek jasoko dira gutxienez:

b) Ikastetxearen jarduna mugatuko duten oinarrizko helburuak eta lehentasunak; besteak beste, hauek jasoko dira:

[…]

● Euskararen erabileraren normalizazioa lortzera bideratutako gidalerroak.

47. artikulua

Ikastetxearen curriculum-proiektuak hezkuntza-proiektua garatzen du irakaskuntzaren arloan. Gutxienez, eduki hauek izango ditu:

a) Ikasleen beharrei egokitutako irakaskuntza-helburuak eta -edukiak, irakaskuntzaren alderdi guztietan, indarrean dauden irakaskuntza elebiduneko ereduak ikastetxean ezartzeari loturikoak barne.

52. artikulua

1. Ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenek unitate kopuruaren aldaketa eta beren hezkuntza-eskariari egokitutako hizkuntza-ereduak ezartzea proposatu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

2. Sailak, unitate kopuruaren aldaketari dagokionez bere erabakia hartzeko orduan, kontuan hartuko ditu irakaskuntzaren programazio orokorra, giza baliabideak eta finantza-baliabideak eta Euskadiko Eskola Kontseiluak nahiz dagokion barrutiko eskola-kontseiluak aldizka egindako txostenak.

3. Lege honen 21. artikuluan agindutakoaren arabera hartuko du sailak hizkuntza-ereduak ezartzeari buruzko erabakia.

Seigarren xedapen gehigarria

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 4., 6., 14. eta 18. artikuluak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«14. artikulua

»Euskadiko Eskola Kontseiluari gai hauen inguruan kontsulta egin behar zaio nahitaez:

»g) Irakaskuntza-maila bakoitzeko ereduetako hizkuntza-helburuak eta hizkuntza-ereduen eskaintzaren plangintza egiteko oinarrizko irizpideak.

»[…].»

Hamargarren xedapen gehigarria

Lege honetako 20. artikuluan aipatutako hizkuntza-ereduak irakaskuntza-sistema osoan ezarriko dira, publikoan nahiz pribatuan, eta hauek izango dira:

a) A eredua; curriculuma batik bat gaztelaniaz emango da, baina zenbait jarduera edo gai euskaraz eman ahal izango dira.

b) B eredua; curriculuma euskaraz eta gaztelaniaz emango da.

c) D eredua; curriculuma euskaraz emango da.

Hiru ereduetan gaztelania eta gaztelaniazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakatsiko dira nagusiki.

Hirugarren xedapen iragankorra

Lege honen III. tituluak aipatutako erregelamenduzko xedapenak ematen ez diren bitartean, indarrean jarraituko dute Euskal Herriko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan agindutakoak eta, halaber, arlo horretan aplikatzekoak diren xedapen guztiek.


8.2.91. 3/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[610]

Euskadiko herritar guztiei jakinarazten zaie Eusko Legebiltzarrak onartu egin duela Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko legearen testu bategina onesten duen irailaren 21eko 3/2023 Legegintzako Dekretua.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legeak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortu eta arautu zuen.

Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen 3. artikulua aldatu zuen.

16/1983 Legea onetsi zenetik, aurrerapen handiak egin dira euskara teknikoan eta juridikoan, eta, ondorioz, zaharkituta geratu da lege horren euskarazko bertsioan erabilitako hizkera. Hori dela eta, beharrezkoa da euskarazko bertsio horri beste egitura gramatikal eta linguistiko bat ematea, hizkuntza horrek izandako bilakaerarekin bat datorrena. Horrela, arauaren bi bertsio linguistikoen baliokidetasuna bermatuko da eta hizkuntza-desegokitasunaren ondorioz sor daitezkeen segurtasun-gabezia juridikoko arazoak saihestuko dira.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Eusko Jaurlaritzari ematen dio legegintzarako eskuordetza lege hori indarrean jarri eta urtebeteko epean lege-mailako arauak onets ditzan zenbait legeren euskarazko bertsioa eguneratu, argitu, erregularizatu eta harmonizatzeko. Lege horien artean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legea dago.

Horregatik, legegintzako dekretu bidez onesten den testu bategin berria, inolako aldaketa materialik edo arauaren edukiari edo esanahiari buruzko aldaketarik egin gabe, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen euskarazko bertsioa erregularizatzera eta harmonizatzera mugatzen da, euskara tekniko-juridikoaren arloan erabili ohi diren printzipio eta irizpideekin bat etorriz, eta lege horren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen arteko baliokidetasun zorrotzena bermatzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina onestea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina onesten da; jarraian erantsita dator haren testua.

Xedapen gehigarria.— Arau-erreferentziak

Beste xedapen batzuetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legeari egiten zaizkion arau-erreferentziak orain onesten den testu bateginean dagokion manuari egindakotzat joko dira.

Xedapen indargabetzailea.— Arauak indargabetzea

Indargabetuta geratzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legea.

Azken xedapena.— Indarrean jartzea

Legegintzako dekretu hau eta beronek onesten duen testu bategina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Araubide Juridikoari buruzko Legearen testu bategina
ZIOEN AZALPENA

Langileak funtsezko osagaia dira edozein administrazio publikotan. Baieztapen horrek administrazio guztietan modu orokorrean aplikatzeko balio du, baina garrantzi berezia dauka Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

Euskal herriak autogobernua lortzeak eta administrazio autonomo berria sortzeak ezinbestean eskatzen dute prozesu autonomikoaren zerbitzuko langileak, kalifikazio eta efikazia tekniko handia dutenak, hautatzea eta prestatzea.

Autonomia-administrazioarekin batean, Euskadiko lurralde historikoek eta udalek ere helburu berdinak dituzte euren funtzionarioen trebakuntza teknikoari eta prestakuntzari buruz. Efikazia-eskakizun horiei batu behar zaie Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio guztiek funtzio publikoa sakonki euskalduntzeko duten ezinbesteko beharrizana. Beharrizan eta interes horiek batera suertatu dira, eta horiei guztiei presako eginkizun bat erantsi behar zaie: gure herriaren berezitasun juridiko eta ekonomikoen ikerketa zientifikoa sustatzea. Bada, horrek guztiak justifikatzen du Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzea; gure ustez, institutu horrek giltzarri izan behar baitu Euskadiko administrazio publiko guztien eraikuntzan.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua Eusko Kontseilu Nagusiaren mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko urtarrilaren hamabosteko Erabakiaren bidez sortu zen («Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza» izenaz), administrazio publikoko langileen prestakuntza-beharrizanei aurre egiteko, aurreautonomiaren garaian, eta haren estatutuak mila bederatziehun eta laurogeiko otsailaren hogeita seian onetsi ziren (Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala, 37. zk., 1980ko martxoaren 27koa). Garai hartako eskumen murritzak zirela eta, nortasun juridikoa eman ziezaiokeen lege formalik gabe jaio zen Administrazio Publikoaren Euskal Institutua.

Beraz, gabezia hori zuzentzera dator oraingo lege hau. Ildo horretatik, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, administrazio publikoko beste institutu ospetsu batzuen lorratzei jarraituz, organismo autonomo gisa eratzen da, nortasun juridikoa duena, Lehendakaritza Sailari atxikia eta eginkizun-eremu Euskadiko Autonomia Erkidego osoa izango duena. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legearen funtsezko lerroak alderdi nagusi hauetan oinarritzen dira:

Lehenik eta behin, Legearen arabera Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren helburuetako bat funtzionarioak hautatzea da. Horri dagokionez, Legearen 4.1 artikuluak salbu utzi nahi ditu, bai Autonomia Erkidegoak funtzio publikoaren arloan dituen eskumenei eragin diezaieketen Estatuaren arauak, bai Lurralde Historikoen Legearen eta Euskal Herriko Toki Araubidearen Legearen etorkizuneko lege-testuak ere. Horien edukia edozein dela ere, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak beti izango du bere esku funtzionarioen hautaketa egitea, bai lege horiek esleituta, bai eta eskuordetzaz edo beste administrazio publiko batekin egindako hitzarmenaz ere.

Bestalde, organismo autonomoa denez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak bere aurrekontu propioa izango du, berari dagozkion eginkizunak bete ahal izateko.

Oinarrizko printzipio horien gainean, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren Legeak institutu hori arautzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko osoaren mesedetan eginkizun duen lana funtsezkoa baita.

I. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren araubide juridikoa

1. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutua sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio instituzionalaren barruan. Administrazio Publikoaren Euskal Institutua organismo autonomo administratibo gisa eratzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari atxikia da.

2. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak nortasun juridikoa du, eta behar besteko eskuarte ditu bere helburuak betetzeko.

3. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak Gasteizen du bere egoitza.

4. artikulua

Hauek dira Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren helburuak:

1. Euskal Administrazio Autonomoak funtzionarioak eta kontratatu beharreko langileak hautatzea, alor horretan bere jarduketak Lehendakaritza Saileko zerbitzu eskudunekin koordinatuz.

2. Funtzionarioak hautatzea beste administrazio publikoren batek edo ordenamendu juridikoak aginduta.

3. Euskal Administrazio Autonomoko funtzionarioen edo kontratatuen prestakuntza eta trebakuntza, bai eta beste edozein administrazio publikok edo ordenamendu juridikoak agintzen dionena ere.

4. Lankidetza sustatzea lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko Toki Administrazioko gainerako entitateekin, horien langileen prestakuntzan eta trebakuntzan.

5. Administrazio publikoan euskara txertatzea, zabaltzea eta aplikatzea eta normalizatzea, bai eta administrazio-hizkera finkatzea ere, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legean xedatutakoa betetzeko.

6. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen berezitasun juridiko, finantzario eta estatistikoak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.

7. Administrazio-zientzia ikertzea, irakastea eta zabaltzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan ezartzea.

8. Espainiako zein atzerriko antzeko entitateekin trukeak eta hitzarmenak egitea.

5. artikulua

Bere helburuak lortzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak ahala izango du:

1. Komenigarri iritzitako atalak, sailak edo zerbitzuak antolatzeko.

2. Pertsona kualifikatuen lankidetza eskatzeko, ordukako ikastaroak, mintegiak edo hitzaldiak eman ditzaten edo lan espezifiko eta zientifikoak egin ditzaten.

6. artikulua

Institutuak diplomak eta ziurtagiriak emango ditu; agiriok merezimenduak izan ahalko dira lehiaketetan, oposizioetan eta langileak hautatzeko gainerako moduetan, bai eta administrazio-karrerako igoeran ere.

7. artikulua

Autonomia Erkidegoko erakundeek Administrazio Publikoaren Euskal Institutura jo ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen egituratze eta hobekuntzari buruzko aholkularitza, kontsulta eta araugintza eskatzeko.

II. KAPITULUA
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren antolaketa

8. artikulua

Institutuaren gobernu-organoak hauek dira:

a) Patronatuaren Kontseilua.

b) Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria.

9. artikulua

Hauek izango dira Patronatuaren Kontseiluko kideak:

Patronatuburua: Lehendakaritzako sailburua.

Patronatuburuordea: Toki Administrazioko sailburuordea.

Patronatukideak: lurralde historikoetako diputatu nagusiak; Administrazio Autonomoaren lurralde historikoetako ordezkari bana; Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioaren lurralde historikoetako ordezkari bana; Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila duena, eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko idazkari nagusiak idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

Patronatuaren Kontseiluaren erabakien araubidea izango da Administrazio Prozeduraren Legearen I. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa.

10. artikulua

Hauek izango dira Patronatuaren Kontseiluaren eginkizun propioak: Institutuaren garapen-plan orokorra onestea; hitzarmenak onestea Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalarekin, Toki Administrazioaren Ikasketa Institutuarekin, unibertsitateekin edo antzeko erakundeekin; urteko memoria, ikasketa-plana, tituluak eta langileak trebatzeko eta hautatzeko sistemak onestea; aurrekontuaren aurreproiektua onestea Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailari bidaltzeko, eta Institutuaren gidaritzako gainerako gaiak.

11. artikulua

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria Jaurlaritzaren dekretuz izendatu eta, hala behar izanez gero, kenduko da, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, Administrazio Publikoaren eremuan prestigio aitortua duten pertsonen artetik.

Kargu hori zuzendari-kategoriari dagokion langile-estatutuak arautuko du, Jaurlaritzaren Legean ezarritakoaren arabera.

12. artikulua

Institutuko zuzendariak eskumen hauek ditu: bere gain hartzea funtzio guztien kudeaketa bateratua eta ordenatua, zerbitzuen zuzendaritza eta langileen burutza; Institutuaren ordezkaritza; ikasketa-planaren, tituluen, eta langileak hautatzeko eta trebatzeko sistemen gaineko proposamenak egitea; aurrekontuaren aurreproiektua idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta ordainketak agintzea, eta Institutuko plantilla zuzentzea.

III. KAPITULUA
Diru-baliabideak

13. artikulua

Bere helburuak betetzeko, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak urtero aurrekontu propioa izango du, Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren barruan.

14. artikulua

Baliabide hauek osatuko dituzte aurrekontuaren diru-sarrerak:

1. Matrikula-eskubideak, eta titulu, diploma, ziurtagiri eta zerbitzuak emateagatik sortzen diren gainerako eskubide edo tasak.

2. Institutuaren argitalpenen, iragarkien eta zerbitzu ordainduen etekina.

3. Edozein pertsonak edo entitatek Institutuari ematen dizkion dirulaguntzak, emariak eta dohaintzak.

4. Beraren ondasunen errentak, Euskadiko Ondareari buruzko Legean xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenetako lehenengoa

Orain arte Lehendakaritza Sailaren organo gisa eginkizunak egiten ziharduen Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntza ezabatu egiten da, eta haren giza baliabideak eta baliabide materialak lege honen bidez sortu den organismo autonomoari esleitzen zaizkio.

Azken xedapenetako bigarrena

Eusko Jaurlaritzari ahalmena ematen zaio, Lehendakaritzako sailburuak proposamena eginda, lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.

Xedapen indargabetzailea

Eusko Kontseilu Nagusiaren 1980ko otsailaren 26ko Erabakiaren bidez onetsitako Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzaren Estatutua indargabetuta gelditzen da, eta bai 1980ko azaroaren 11ko Dekretua ere, lege honek ezarritakoaren aurkakoak diren neurrian.


8.2.92. 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onesten duena[611]

Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onesten duen irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretua onetsi duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoa antolatu eta arautu zuen, haren kidegoen barruan, eta funtzio hori osatzen duten langileen araubide juridikoa ezarri zuen.

Lege horren akatsak zuzendu ziren, eta zuzenketa hori 1993ko apirilaren 22ko 74 zenbakiko EHAAn argitaratu zen. Halaber, honako lege hauek partzialki indargabetu zuten 2/993 Legea: otsailaren 6ko 1/1998 Legeak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko Legearen 53.3 Atala Ezabatzen duenak (1998ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zenbakia), eta abenduaren 19ko 15/2008 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortzekoak (2008ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zenbakia).

2/1993 Legea onetsi zenetik, aurrerapen handiak egin dira euskara teknikoan eta juridikoan, eta, ondorioz, zaharkituta geratu da lege horren euskarazko bertsioan erabilitako hizkera. Hori dela eta, beharrezkoa da euskarazko bertsio horri beste egitura gramatikal eta linguistiko bat ematea, hizkuntza horrek izandako bilakaerarekin bat datorrena. Horrela, arauaren bi bertsio linguistikoen baliokidetasuna bermatuko da eta hizkuntza-desegokitasunaren ondorioz sor daitezkeen segurtasun-gabezia juridikoko arazoak saihestuko dira.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenak Eusko Jaurlaritzari ematen dio legegintzarako eskuordetza lege hori indarrean jarri eta urtebeteko epean lege-mailako arauak onar ditzan zenbait legeren euskarazko bertsioa eguneratu, argitu, erregularizatu eta harmonizatzeko. Lege horien artean Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1995 Legea dago.

Horregatik, legegintzako dekretu bidez onesten den testu bategin berria, inolako aldaketa materialik edo arauaren edukiari edo esanahiari buruzko aldaketarik egin gabe, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen euskarazko bertsioa erregularizatzera eta harmonizatzera mugatzen da, euskara tekniko-juridikoaren arloan erabili ohi diren printzipio eta irizpideekin bat etorriz, eta lege horren euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen arteko baliokidetasun zorrotzena bermatzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 11n eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina onestea.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina onesten da; jarraian erantsita dator haren testua.

Xedapen gehigarria.— Arau-erreferentziak

Beste xedapen batzuetan Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeari egiten zaizkion arau-erreferentziak orain onesten den testu bateginean dagokion manuari egindakotzat joko dira.

Xedapen indargabetzailea.— Arauak indargabetzea

Indargabetuta geratzen da Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legea.

Azken xedapena.— Indarrean jartzea

Legegintzako dekretu hau eta beronek onesten duen testu bategina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina
ZIOEN AZALPENA

[…]

V. tituluan («Hizkuntza-normalizazioa») hautatzen den eskema homogeneoa da Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen eskemarekin, zentzuzkoa denez, eta, beraz, lanpostu bakoitzari hizkuntza-eskakizun bat esleituko zaio. Hala ere, langile sartu berriek hasieratik egiaztatu beharko dute dagokien hizkuntza-eskakizuna, hamabosgarren xedapen gehigarrian jasotzen den moduan.

Hezkuntza-administrazioak hitzematen du bere zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasun egokia bultzatuko duela eta irakasleak euskalduntzeko urte anitzeko plana burutuko duela.

[…]

II. TITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa

I. KAPITULUA
Lanpostu-zerrendak

5. artikulua

1. Irakasleen lanpostu-zerrendetan, lanpostu bakoitzari buruzko zehaztasun hauek jaso beharko dira:

c) Lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.

III. TITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle funtzionarioak

II. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa antolatzea

13. artikulua

Eskola ofizialetan hizkuntza-ikasketak ematen dituzten funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegokoak izango dira.

14. artikulua

Irakaskuntzako euskal funtzio publikoa osatzen duten kidegoak talde hauetan sailkatuko dira:

a) «A» taldea. Talde honetakoak izango dira kidego hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko musikako eta arte eszenikoetako katedradunen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musikako eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastikoetako eta diseinuko irakasleen kidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.

III. KAPITULUA
Langileak hautatzea

17. artikulua

Lege honen bidez sortutako kidegoetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

4. Hizkuntzen irakaskuntza:

Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko, doktore-, lizentziadun-, arkitekto- edo ingeniari-titulua edo irakaskuntzako titulu baliokidea izan beharko da, eta ezar daitezkeen hautaprobak gainditu beharko dira.

V. TITULUA
Hizkuntza-normalizazioa

48. artikulua

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, euskal eskola publikoan ikasle guztiek hezkuntza-maila guztietan euskaraz nahiz gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatuko da. Eskubide hori eta eremu horretan botere publikoek egin beharreko ekintzak lege horren III. tituluan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean jasotako esparruan garatzen dira.

49. artikulua

1. Aurreko artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, EAEko hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu guztiek hizkuntza-eskakizuna esleituta izango dute. Hizkuntza-eskakizunak zehaztuko du zer maila behar den izan euskarazko hizkuntza-gaitasunean, lanpostua bete eta bertan aritzeko. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez bada, euskaraz jakiteari merezimendu modura zenbaterainoko balioa eman behar zaion zehazteko balioko du.

2. Derrigortasun-datatik aurrera, nahitaez bete beharko da hizkuntza-eskakizuna, lanpostua bete eta bertan aritzeko. Halere, salbuespenezko kasuak eta arrazoi objektiboki nabarmenak direla eta, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzaren proposamenez, erregelamendu bidez erabakiko du zein kasutan salbuets daitekeen lanpostuaren titularra lanpostuari esleitu zaion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzetik, eta, hala badagokio, hizkuntza-eskakizun bera duten beste lanpostu batzuen eskakizuna egiaztatzetik. Irakasleak ezingo dira inoiz hizkuntza-eskakizuna betetzetik salbuetsi, baldin eta betetzen duten lanpostuak esleitua duen hizkuntza-eskakizunak eskatzen badu euskara irakaskuntzarako hizkuntza gisa erabiltzeko behar den hizkuntza-gaitasuna izatea.

3. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bete behar den hizkuntza-eskakizuna lege honen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera arautuko da.

50. artikulua

1. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskakizunak zehaztuko ditu, bai eta eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak ere.

2. Hizkuntza-ereduren bat sortu, aldatu edo ezabatuz gero, hizkuntza-eskakizunak ere egokitu egin beharko dira.

51. artikulua

Aurreko artikuluan jasotako irizpideekin bat etorriz eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data esleituko dizkio EAEko hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu bakoitzari.

52. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data nahitaez agertu behar dira lanpostu-zerrendetan.

2. Hizkuntza-eskakizunak derrigorrez betearazteko irizpideek lanpostu guztiak ekitatez eta proportzio berean hartuko dituzte, eta eginkizunari dagokion kidego, eskala edo titulazio-talde batekoa edo bestekoa izateak ez du inolako eraginik izango.

53. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko, hezkuntza-administrazioak erabakiko du kasuan-kasuan izan behar den euskara-maila balioesteko probetan zer eskatu eta nola eskatu behar den. Horretarako eratuko diren epaimahaietan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat egongo da beti.

2. Aurreko apartatuan ezarritakoa horrela izanik ere, lege honen 50.1 artikuluan aipatzen den erregelamenduzko arauan sistema bat ezarriko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako hizkuntza-ziurtapenak arauan ezarritako hizkuntza-eskakizunekin homologatzeko eta parekatzeko.

54. artikulua

1. EAEko hezkuntza-administrazioak bere langileek hizkuntza-gaitasun nahikoa izatea bultzatuko du, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

2. Aurreko apartatuak xedatutakoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte anitzeko plana prestatuko du irakasleak euskalduntzeko. Plan hori gauzatzeko, irakasleen borondatezko atxikipena lortzen saiatuko da, eta irakasle horien lan-baldintzak kontuan hartuko dira; horrez gainera, plana malgua izango da, eta urtero-urtero berraztertuko da. Planari eta haren berrazterketari buruzko txostenak egingo ditu Euskadiko Eskola Kontseiluak.

Hamabosgarren xedapen gehigarria

Erregelamendu bidez zehaztuko diren salbuespenak ezertan eragotzi gabe, irakaskuntzako funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen direnek aipaturiko erregelamenduzko arauan ezarritako hizkuntza-eskakizuna betetzen dutela egiaztatu beharko dute.


8.2.93. 9/2023 Legea, irailaren 28koa, Euskadiko Memoria Historikoarena eta Demokratikoarena[612]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Hartzaileak

2. Arreta berezia jarriko zaie pertsona eta kolektibo hauei:

i) Diktadura frankistan euskara erabili, sustatu, zabaldu eta irakasteko debekua zela-eta jazarpena eta errepresioa jasan zuten pertsonak.


8.2.94. 10/2023 Legea, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea hirugarren aldiz aldatzekoa[613]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Horregatik, IV. eranskinak, eragiketak zerrendatzeaz gain, horietako bakoitzerako honako ezaugarri hauek azaltzen ditu:

[…]

d) Gai-eremua. Ikerketari dagokion jarduera-eremu generikoa mugatu nahi da. Hauek dira gai-arloak:

2) Hizkuntzak

Azkenik, erakundearen izena erregularizatu nahi da, euskarazko eta gaztelaniazko izenak eta erakundearen izen komuna (Eustat) kontuan hartuta.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen aldaketak

Hogeita bat.— Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean edo beste xedapen batzuetan Instituto Vasco de Estadística/Euskal Estatistika Erakundeari egindako aipamen guztiak Eustat-Euskal Estatistika Erakundeari egindakotzat hartuko dira euskarazko bertsioan, eta Eustat-Instituto Vasco de Estadística erakundeari egindakotzat gaztelaniazko bertsioan.


8.2.95. 12/2023 Legea, azaroaren 23koa, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuei buruzkoa[614]

ZIOEN AZALPENA

I

Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak, hau da, herri-hizkuntzan, suhiltzaileen zerbitzuak, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako bat dira, beste batzuekin batera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak aitortzen duen bezala.

[…]

II. KAPITULUA
Euskal administrazio publikoetako suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak

2. atala
Eskumenak

9. artikulua.— Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Erakundeen arteko Batzordea

5. Batzordeko kideak izendatzerakoan, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa izatea.

Batzordeko kideek hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute beren eginkizunetan. Bileretarako deialdiak, gai-zerrendak, aktak, ziurtagiriak eta testu idatziak, oro har, euskaraz izapidetu ahal izango dira, Euskararen Normalkuntzarako Batzordeak hala erabakitzen badu. Bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da.


8.2.96. 13/2023 Legea, azaroaren 30ekoa, Euskadiko Osasun Publikoarena[615]

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera

1. Lege honetan xedatutakoa betetzen dutenean, osasun publikoko jarduketetan, administrazio publikoek, haiei lotutako entitateek eta entitate pribatuek herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatu eta zainduko dituzte. Horretarako, herritarrekin dituzten ahozko zein idatzizko harremanetan, herritarrek hautatutako hizkuntza ofiziala erabiliko dute, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuaren apirilaren 27ko 4/2023 Legean eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitako moduan.

2. Osasun Publikoaren Erakundearteko Batzordea eta Osasun Publikoaren Euskal Kontseilua osatzen duten kideek euskara eta gaztelania erabili ahalko dituzte beren eginkizunak betetzean. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da bilera-deietan, gai-zerrendetan, saioetan eta oro har pertsona horien artean banatzen diren dokumentu guztietan.

3. Lege honek xedatutakoa betetzeko erabiltzen diren kartel, dokumentu eta errotulazio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz idatziko dira.


8.2.97. 15/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpleguarena[616]

ZIOEN AZALPENA

III

LANEren ustez, lan duina da –trabajo decente, gaztelaniaz erabilitako terminologian– aukerak izatea lan produktibo bat egiteko, ezaugarri hauekin: bidezko diru-sarrera bat, segurtasuna lantokian, gizarte-babesa familia guztiarentzat, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko aukera hobeak, iritziak emateko askatasuna, antolaketa eta parte-hartzea bizitzari eragiten dioten erabakietan, eta emakume eta gizon guztientzako aukera- eta tratu-berdintasuna. Horretan oinarrituta egin da lege honen 2. artikuluak ematen duen lan duinaren definizioa.

VIII

[…]

Zazpigarren xedapen gehigarriak mandatua ematen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko plan bat onartzeko, lege indarrean jarri eta urtebeteko epean.

[…]

III. TITULUA
Euskal Enplegu Sarea

II. KAPITULUA
Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroa, eta pertsona, entitate eta enpresa erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

1. atala
Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroa

31. artikulua.— Lanerako prestakuntza-zerbitzua

5. Lanerako prestakuntza-zerbitzuak lagunduko du prestakuntza-ibilbide pertsonalizatuak, irisgarriak eta, behar izanez gero, egokituak garatzen, arrazoizko doikuntzen bidez. Ibilbide horiek, hala badagokio, enplegu-plan integratu eta pertsonalizatuaren parte izango dira. Arreta berezia jarriko zaie garapen profesionalean eragina izango duten eta eraldaketa sozioekonomikoetara egokitutako konpetentziak eskuratzeko lagungarri diren konpetentzia digitalei, teknologikoei eta bestelakoei.

Bermatu egingo da enplegagarritasunerako oinarrizko konpetentziak eskuratzera, hizkuntza ofizialetan gaitzera eta pertsonak laneratzeko garrantzitsuak diren beste gaitasun sozial edo bestelako batzuk eskuratzera zuzendutako eskaintza.

2. atala
Pertsona, enpresa eta entitate erabiltzaileak. eskubideak eta betebeharrak

37. artikulua.— Pertsona, enpresa eta entitate erabiltzaileen eskubideak

1. Bazter utzi gabe 10.etik eta 14.era bitarteko artikuluetan ezarritakoa, Euskal Enplegu Sareko entitateek eskubide hauek bermatuko dizkiete zerbitzu-zorroa erabiltzen duten pertsona fisikoei:

h) Harremanak zein hizkuntza ofizialetan izan nahi dituzten aukeratzeko eskubidea; hizkuntza bat ala bestea erabiltzeak ez du inolako diskriminaziorik eragingo, euskararen erabilera normalizatzeko legeriarekin bat etorriz.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko plana

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartuko da.


8.2.98. 16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena[617]

Hirugarren xedapen gehigarria.— Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako funtzionario propioen kidegoak eta eskalak sortzea

2. Kidego eta eskala hauek sortzen dira, eta horietan integratuko dira Agintaritzako funtzionario propioak:

Goi-mailako kidegoa (A1 sailkapen-azpitaldea):

– Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren itzulpengintzako fakultatiboen goi-mailako eskala.


8.2.99. 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena[618]

ZIOEN AZALPENA

I. ANBIZIO KOLEKTIBOA

[…]

Espazio publiko digital berri horiek informazioa eta kultura eskuratzeko modu berri batzuk ekarri dituzte, aurreko belaunaldiek eduki ez zituztenak, baina nahaste- eta banalizazio-arazoak ere sortu dituzte. Hori dela eta, hezkuntza-prozesuak oso zeregin garrantzitsua hartu behar du bere gain: irizpide propioa, gaitasun kritikoa eta aurreko gizarte-ereduak baino pluralagoak diren gizarteetan bizitzeko baliabideak dituzten eta digitalki ahaldunduak diren pertsonak prestatu behar ditu; izan ere, jadanik ez dago garapen pertsonalerako esparru indartsurik, rol eta funtzio eztabaidaezinak esleitzen dituenik. Gertatzen ari diren kultura-aldaketa emankorretako bat bizitzako erabakiak hartzeko askatasun eta sormen handiago baten nahikaria da, eta horrek, zalantzarik gabe, balio pertsonal sendoagoak eta ez hain konbentzionalak izatea eskatuko du. Azken urteotan nabarmen aldatu da gure testuingurua, bai balioei dagokienez, bai informazio-inguruneari, aukera teknologikoei eta gizarte-harremanei dagokienez ere, eta funtsezkoa da, testuinguru horretan, eskolak garapen- eta heltze-prozesu pertsonala bideratzeko duen funtzioa. Era berean, hezkuntza da gutxiengoen hizkuntza oro indarberritzeko eremu zentraletako bat: izan ere, berma dezake belaunaldi berriek behar bezalako konpetentzia eskuratuko dutela, eta, gainera, funtsezkoa da gizarte-kohesiorako.

[…]

II. ZERGATIK ETA ZERTARAKO LEGE BERRI BAT

Euskal hezkuntzak, batez ere euskalduntzeari eta inklusio-politikei dagokienez, errealitate berri baten funtzio eraldatzailea eta egituratzailea bete izan du azken hamarkadetan, gure habitus edo kultura-jokabidean txertatzen den Euskal Hezkuntza Sistema osoaren ondasun komuna eta partekatua bilakatu arte. Erakundeen eta gizarte-eragileen ekintza konbinatua gakoa izan da, eta hala izaten jarraitu behar du. Azpimarratzekoa da Gernikako Estatutuak bere 6. artikuluan euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza dela xedatzen duela, eta gaztelania eta euskara, biak ala biak, hizkuntza ofizialak direla. Horren garapena Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legeak egiten du, eta haren garrantzia ere azpimarragarria da, lege hori oinarrizko lege-tresna bihurtu baitzen euskararen normalizazio-prozesua bultzatzeko, euskarak hizkuntza gisa dituen funtzio sozial guztiak bete zitzan. Lege horren 2. artikuluan adierazten da euskara dela Euskal Herriko hizkuntza propioa. Nolanahi ere, Euskal Herriko mapa soziolinguistikoek eta inkesta soziolinguistikoek erakutsi dute euskara, gaur egun, gutxiengoaren hizkuntza eta hizkuntza gutxitua dela erabilera-eremu formal eta informal gehienetan. Bada, ahalegin horretan euskararen erabilera normalizatzeko legea onartu zenetik euskarak izan duen biziberritze-prozesuan, funtsezkoak izan dira euskal hezkuntzak ekarri dituen hiztun berriak.

Aipatzekoa da, halaber, hezkuntzaren alorrean, 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, eta haren 11. artikulua; izan ere, hizkuntza-erabilera arautzen duenean, hau dio: «1. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira euskal unibertsitate-sisteman». Ikusten denez, hezkuntza alorrean euskararen berezko izaera edo izaera propioa jadanik arautua dago, hizkuntza ofizialen araubidearekin batera.

1992ko Ituna ere gogoratu behar dugu, oinarrizkoa izan baitzen euskal hezkuntzarako. Gaur arte gurekin izan ditugun lehen oinarriak finkatu zituen akordio horrek: Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateez kanpoko irakaskuntzarako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legea adostasun politiko eta sozial zabal batekin onartu ziren, eta behar genuen esparrua eman digute 28 urte hauetan. Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntzaren arloan dituen eskumenen berezitasuna azpimarratzen du zioen azalpenean; eta horri gehitu behar zaio, gainera, Autonomia Erkidego honek kultura-ezaugarri propioak dituela, hezkuntza-sistemak aintzat hartu beharrekoak, eta bi hizkuntza ofizial ere badituela, hezkuntza-sistemak bultzatu beharrekoak.

1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea 30 urtez egon da indarrean. Aldi horretan, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira gure gizartean eta, bereziki, hezkuntzaren ingurune hurbilenean. Arau-esparru horrek, mugak muga eta Estatuaren oinarrizko legeriak ezarri izan dituen murrizketak murrizketa, aukera eman du hezkuntza-sistema parte-hartzaileagoa, pluralagoa eta aniztasuna integratzen duena garatzeko, bai eta euskara hizkuntza propio gisa indartzeko ere; izan ere, aurreko belaunaldiek ilusio handiz baina bitarteko gutxirekin ekin zioten langintza horri. Badakigu, hala ere, asko aldatu direla mundua eta gure gizartea bera, eta aldaketa horren neurriak berariaz eskatzen dituela diagnostiko partekatu berri batzuk eta, batez ere, tresna berri batzuk, bereziki hezkuntzaren esparruan, beste erronka batzuei aurre egiteko eta prestakuntza hobea eta elkarbizitzarako gaitasun handiagoak emateko. Behar objektibo bat dago, hezkuntzaren une honetako egoera eta etorkizunekoa aztertuko dituen arau-esparru berri hori lantzeko. Lege honen helburua da, hain zuzen ere, bidezko hezkuntza-trantsizioa ahalbidetzea; euskal hezkuntza-sistema bat eraikitzea, zeina gai izango baita une bakoitzeko beharretara egokitzeko eta malgutasunez doitzeko, eta, batez ere, sistema hori prozesu inklusibo baten bidez gauzatzeko, ekitatean, gizarte-kohesioan eta bikaintasunean oinarritua.

[…]

III. HEZKUNTZA-SISTEMAREN BALIOAK

[…]

Euskal Hezkuntza Sistemak konpromiso berezia hartzen du euskararekin —Euskal Herriko hizkuntza propioa baita— eta kulturarekin eta haren transmisioarekin, euskara eta euskal kultura identitate-, adierazpen- eta elkarbizitza-tresnatzat hartzen dituen heinean, bai eta beste hizkuntzekin ere. Eskola identitate irekiak eraikitzeko espazioa da, norberaren dimentsioa eta dimentsio unibertsala uztartzen ikasteko espazioa.

Eskolan, ikasleek beren etorkizun pertsonal eta kolektiboa eraikitzen ikasi behar dute, eta, aldi berean, ikusiko dute eraikuntza horrek batzuetan zenbateraino inplikatzen dituen guztiz bestelako beste nortasun-esperientzia batzuk. Eskolan, azken batean, gizakiek pluraltasunaren eta berdintasunaren balioa deskubritzen dute.

IV. HEZKUNTZA ELEANIZTUNA ETA KULTURARTEKOA

Komunikazio- eta hizkuntza-konpetentzia garatzeko, irakaskuntzaren kalitateak garrantzi berezia du ikasleen garapen pertsonalean eta akademikoan, tresna horrek lagunduko baitie errealitatea ulertzen, pentsamenduak eta emozioak adierazten, ezagutzak transmititzen, espiritu kritikoa aktibatzen, mundua arrazoitzen, sortzen, ikusten eta ulertzen eta besteekin harremanetan jartzen. Egungo testuinguruan, hizkuntzen arteko harremanean eta elkarrekintzan oinarritu behar da konpetentzia hori, ezagutza eskuratzeko eta sortzeko, nazioarteko esparruetan eta ingurune digitaletan jarduteko, gizartean parte hartzeko eta lan-integraziorako tresna izateko.

Euskal hezkuntza euskara ardatz duen sistema eleaniztun gisa egituratzen da, eta bi hizkuntza ofizialen bidez eta atzerriko hizkuntza baten bidez, gutxienez, antolatzen da, ikaskuntzak bideratuko dituztenak, gizarte-kohesioa eta herritarrek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko duten gaitasuna bermatzeko. Lege honek posible egin nahi du ikasle guztiek, familia-jatorria edozein dutela ere, ikasketak amaitzean bi hizkuntza ofizialak maila berean ezagutzea eta, horretaz gain, gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza izatea.

Hezkuntza-komunitate osoaren ardura da ikasleei profil eleaniztuna eta kulturartekoa, multimodala, garatzen laguntzea, mundu global eta kulturaniztun batean integratu eta euskararen erabilera aktiboarekin konprometitu daitezen, eta euskal kultura ezagutu eta hura garatzen eta eguneratzen lagun dezaten, aldi berean beste hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzeko jakin-mina eta motibazioa landuz. Lege honek, bereziki, hezkuntzako profesionalen komunikazio- eta metodologia-gaitasuna hobetzea bilatuko du, eta hizkuntzen ikaskuntza eta haien erabilera bideratzeko modu berri batzuk ikertzea eta garatzea sustatuko du.

Era berean, lege honen bitartez, euskarak hezkuntza-komunitate osoan duen presentziak jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa egingo du, hezkuntza-sistemaren erreferentzia-hizkuntza gisa duen zeregina indartu nahi baita, eta ikasleek hezkuntza-testuinguru formalean eta ez-formalean modu aktiboan erabil dezatela sustatu. Halaber, atzerritar jatorriko ikasleen hizkuntzak eta kulturak agerrarazi nahi ditu ikastetxeetan, elkarrekiko aitortza bultzatu, aniztasunaren balio kulturala eta ekonomikoa nabarmendu eta hezkuntza-integrazioa sustatu, ikasleengan beste hizkuntza eta kultura batzuekiko jakin-mina pizteko eta hizkuntza eta kultura horien ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko ezagutza emateko.

Azken batean, gazteak mundu plural eta global baterako prestatu nahi ditu lege honek. Gai lokalak, globalak eta kulturartekoak interpretatzen ikasi behar dute, eta beste pertsona, kultura eta mundua ulertzeko ikuskera batzuen ikuspuntuak balioetsi. Horretarako, globalizazioaren aurrean, ikastetxeen nazioartekotzea bultzatu eta nazioarteko lankidetza-proiektuen garapena sustatu behar da, bai ikasleen aldetik, bai irakasleen eta hezkuntza-sisteman eta ikastetxeetan inplikatutako talde profesional guztien aldetik.

V. LEGEAREN EDUKIA

Lege honek sei titulu ditu. Hau da, laburbilduta, haien edukia:

[…]

IV. tituluak, berriz, hizkuntzek Euskal Hezkuntza Sisteman duten tokia arautzen du, gai garrantzitsua inondik ere. Gai hori zioen azalpen honetan jada jorratuta dago, batez ere lege honek finkatzen duen sistema eleaniztun eta kulturartekoaren ardatz gisa euskarak duen zereginari dagokionez. Horri buruz ari da I. kapitulua, eta bertan jasotzen dira orobat komunitate eleaniztunaren eta kulturaniztunaren inguruko xedapen jakin batzuk, bai eta euskal hezkuntzan hizkuntza ofizialek eta atzerriko hizkuntzek elkarren artean duten harremanari buruzkoak ere.

II. kapituluak Euskal Hezkuntza Sistemako hizkuntza-proiektuen gaiari eta hizkuntzen tratamendu integratuari eta haien alderdi metodologikoei heltzen die, eta, amaieran, Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleei aplika dakizkiekeen arau espezifiko batzuk jorratzen ditu, bai eta ikasleen hizkuntzak eta kulturak sustatzeko neurri espezifiko batzuk ere testuinguru kulturaniztun nabarmena duen hezkuntza batean. Hori guztia ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektuan egituratu behar da, Gernikako Estatutuan eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen II. tituluko II. kapituluan ezarritako eskubide aitortuak eta printzipioak barne hartzen dituen esparru komun baten barruan, unean-unean indarrean dauden hizkuntza-ereduen sisteman oinarrituta, eta eredu horien edozein garapen edo eguneratze erregelamendu bidezko garapenaren bidez egingo dela ziurtatuz, eskubide eta printzipio berberak bermatuz.

Erregelamendu bidezko garapen horren arabera, ikastetxe bakoitzeko hizkuntza-proiektuetan, hizkuntzen ikaskuntza, erabilera eta ikasleek hizkuntzekiko izango duten jarrera positiboa planifikatu behar dira, kontuan hartuta inguru bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistiko eta sozioekonomikoak, ikasleen eta haien familien ezaugarri espezifikoak barne direla, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatzen diren hizkuntza-maila eta gaitasunak eskura ditzaten bilatuz. Ikastetxeko hizkuntza-proiektuak ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak irakasteko eta erabiltzeko irizpide pedagogikoak garatu behar ditu.

III. kapituluak irakasleen eta irakasle ez diren langileen hizkuntza-gaikuntza indartzeko modua aztertzen du. Irakasleei dagokienez, haien hizkuntza-gaikuntza hobetzeko neurri batzuk proposatzen dira, bai eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarako duten gaikuntza hobetzekoak ere. Eta, azkenik, IV. kapituluaren xedea da ikastetxeetan eta pertsonen arteko harremanetan euskararen erabilera soziala eta ingurunekoa bultzatzeko zenbait printzipio eta neurri ezartzea.

[…]

VI. kapituluan, halaber, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua arautzen da berariaz, hizkuntza-metodologiak lantzeko eta irakasleak prestatzeko behar den tresna gisa. Azkenik, Euskal Hezkuntza Sistemaren palanka eraldatzaile moduan jarduten duten bitartekoen zerrenda trinko honetan, ezin da ahaztu, inola ere, irakasleek duten ezinbesteko rola, eragile oso garrantzitsuak baitira —garrantzitsuena ez bada— egokitzapen- eta aldaketa-prozesuen arrakastarako eta irakaskuntzaren eta beraren emaitzen bilakaerarako, inplikatutako pertsona eta profesional guztien buru izatea lortzen dutenean. Testuinguru horretan, premia existentziala da prestakuntzaren eta ikaskuntzaren bidez konpetentzia profesionalak garatzea, eta hezkuntza-sistemak berak ezin dio inola ere horri ezikusia egin. Horrela, esparru horretan, VII. kapituluak «Lankidetza-prestakuntza berri baterantz» du izenburu, eta irakasleen hasierako prestakuntzari eta etengabeko prestakuntzari dagozkien alderdi batzuk lantzen ditu. Alderdi horien helburua da arreta jartzea, ez soilik hasierako gaikuntzaren premian —zinez garrantzitsua berau—, bai, halaber, etengabeko ikaskuntzaren premian ere, ingurune oso disruptibo eta aldakor batean duen premian, halako ingurunea izango baita nagusi datozen urte eta hamarkadetako hezkuntzaren garapenean.

[…]

ATARIKO TITULUA
Definizioak

1. artikulua.— Kontzeptuak

Honela ulertu behar dira:

a) Euskal Hezkuntza Sistema: ikastetxe publiko zein pribatuen sarea, itunpekoak izan edo ez, lege honetako 8. artikuluan aurreikusitako araubide orokorreko eta bereziko ikasketak ematen dituztenak.

b) Hezkuntzaren arloko eskumena duen saila: besteak beste, araubide orokorreko eta bereziko ikasketei buruzko ahalmenak egikaritzeaz arduratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko saila da.

c) Hezkuntzaren Ebaluazio, Ikerketa eta Prospektibarako Institutua: Euskal Hezkuntza Sistemaren zerbitzura dagoen organo tekniko bat da, sistema etengabe hobetzea helburu duena Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeekin lotutako ebaluazio, ikerketa eta hezkuntza-prospekzioaren bidez.

d) Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua: Euskal Hezkuntza Sistemaren mendeko organo bat, hizkuntza-metodologiak lantzeaz eta irakasleak prestatzeaz arduratuko dena, haien jarrera, aurrerapena eta hizkuntza-inplikazioa indartzeko, hezkuntza-sistemak testuinguru bakoitzean dituen eskakizunen arabera. Euskararen erabilera aktiboa sustatzeaz arduratuko da bereziki.

e) Udaleko hezkuntza-kontseilua: ikastetxe bat edo gehiago dituzten udaletan eratu daitekeen erakunde-espazio bat da, hezkuntza-proiektu komunitarioak antolatzea eta bultzatzea helburu duena, baliabide publikoen erabileran sinergiak sortuz eta ikasleen ongizatera eta garapenera bideratutako ekintzak gauzatuz.

f) Ikastetxeen tipologia:

1. Titulartasun publikoko ikastetxeak: Hezkuntza Administrazioa titular duten ikastetxeen sarearen mendean zuzenean dauden eta oso-osorik funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeak.

2. Titulartasun pribatuko ikastetxeak: titulartzat pertsona fisiko edo juridiko pribatu bat duten ikastetxeak.

3. Itunpeko ikastetxeak: legez ezarritako itun-araubideari atxikitako titulartasun pribatuko ikastetxeak.

4. Itundu gabeko ikastetxeak: ikastetxeak sortzeko eskubidea edo askatasuna egikarituz eratzen diren ikastetxe batzuk, titulartzat pertsona fisiko edo juridiko batzuk dituztenak eta beren irakaskuntzak ordaintzeko funts eta baliabide propioak, dohaintzak, diru-ekarpenak (matrikulak eta gastu osagarriak edo mantentze-gastuak) eta ikastetxe horietan ikasten dutenek beren familien bitartez eginiko beste edozein transferentzia ekonomiko erabiltzen dituztenak.

5. Funts publikoen bitartez finantzatutako ikastetxeak: titulartasun publikoko ikastetxeak, bai eta doako ikasketak ematen dituzten eta funts publikoen bitartez finantzatuta dauden itunpeko ikastetxeak ere.

g) Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa: hezkuntzarako funtsezko eskubidea bermatzen duen zerbitzua da, ikastetxe publikoen eta pribatu itunpekoen bidez gauzatzen dena, lege honetan eta beronen erregelamendu bidezko garapenean ezarritako betekizunen bitartez.

h) Hezkuntza-konplexutasunaren indizea (HKI): zenbait elementu osagarritatik abiatuta sortutako indize bat da, aukera ematen duena egoera zailenean lan egiten duten ikastetxeak zein diren jakiteko, haien premiak zehatzago definitzeko eta eskaintzen zaizkien baliabideak egokitzeko, Euskal Hezkuntza Sistemaren ekitatea hobetuz.

i) Hezkuntza-komunitatea honako kideek osatzen dute: ikasleak, gurasoak edo tutoreak eta irakasleak, bai eta ikastetxeko irakaskuntza-prozesuan parte hartzen duten hezkuntza-arretako beste profesional batzuk, administrazioko eta zerbitzuetako langileak, udal-ordezkariak eta itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan haien titulartasunaren ordezkariak ere.

j) Euskal eskola publikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko mailetako ikastetxe publikoek osatzen dute, eta hezkuntzarako eskubide unibertsala bermatzen du, jatorria, generoa, gaitasuna, egoera sozioekonomikoa eta kulturala, erlijio-sinesmenak edo beste edozein zirkunstantzia bereizi gabe.

k) Ikastetxearen hezkuntza-proiektua: ikastetxearen autonomia babesteko eta egikaritzeko tresna; ikastetxearen identitatea jasotzen du, faktore bereizgarri eta haren idiosinkrasia propioaren adierazpide den aldetik; ikastetxearen helburuak adierazten ditu, eta ikasleek kasu bakoitzean eskatzen diren oinarrizko konpetentziak lortzea du helburu, hezkuntza eta ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatuz.

l) Ikastetxearen kudeaketa-proiektua: ikastetxeen jarduera epe ertainera antolatzeko tresna, ikastetxeek berek onartua eta gauzatua, beren autonomia baliatuz. Ikastetxeek hezkuntza-proiektua gauzatzeko dituzten baliabideen antolaketa eta erabilpena adierazten du.

m) Ikastetxearen urteko plana: ikastetxe bakoitzak bere autonomia erabiliz onartutako hezkuntza-proiektuak, antolakuntza- eta funtzionamendu-araudiak eta kudeaketa-proiektuak jasotzen dituzten zehaztapenen urteko gauzatzea da. Plana hiru programa hauek osatzen dute: irakaskuntza-jardueren programak, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpoko ekintzen eta jarduera osagarrien programak eta urteko kudeaketa-programak.

n) Ikastetxearen antolakuntza- eta funtzionamendu-araudia: ikastetxe bakoitzaren berezko arau-tresna bat, helburu duena bertako kudeaketaren autonomia babestea eta haren funtzionamendu egokia bermatuko duen erreferentzia-esparru bat eskaintzea. Araudi horretan jasotzen dira: hezkuntza-komunitateak parte hartzeko arauak eta haren organoen osaera, eskumenak eta hautatzeko modua, bai eta jarduera akademikoak eta haien administrazio- eta ekonomia-araubidea behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen diren xedapen guztiak ere.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Legearen xedea eta Euskal Hezkuntza Sistema

2. artikulua.— Legearen xedea

2. Euskal Hezkuntza Sistemaren mailakako eraldaketaren oinarriak ekitatea eta bikaintasuna dira, eta balio hauek bultzatzen ditu: inklusioa eta gizarte-kohesioa, ebaluazioaren kultura, bere irismenik zabalenean, eta euskara eta euskal kultura ardatz hartzen dituen esparru eleaniztun eta kulturarteko bat, bai eta bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania —euskara hizkuntza propio gisa—, menderatzea ere eta atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, ondo ezagutzea ere.

II. KAPITULUA
Euskal Hezkuntza Sistemaren printzipio, helburu eta balioak

3. artikulua.— Euskal Hezkuntza Sistemaren printzipioak

Hona hemen Euskal Hezkuntza Sistemaren printzipioak, oinarrizko araudi aplikagarrian jasota daudenez gain:

d) Euskal kultura eta haren bi hizkuntza ofizialak ezagutzen dituzten eta haien ondare immaterialaren erabilera eta ezagutza baloratzen duten pertsonak prestatzea.

4. artikulua.— Euskal Hezkuntza Sistemaren helburuak

Hona hemen Euskal Hezkuntza Sistemaren helburuak, oinarrizko araudi aplikagarrian jasota daudenez gain:

k) Kalitatean eta bikaintasunean, ekitatean, inklusioan eta berrikuntzan oinarritutako hezkuntza-sistema eleaniztuna bermatzea, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, eta ikasle eleaniztunak modu eraginkorrean garatzeko esparru propioa antolatuta.

v) Ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna lortu dezaten sustatzea, benetako egoerara egokituta. Hainbat neurri hartuko dira euskararen erabilera bultzatzeko, eskola-komunitatearen motibazioa sustatzeko eta ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera indartzeko.

III. KAPITULUA
Euskal Hezkuntza Sistemaren balioak

8. artikulua.— Elkarrekin bizi

3. Euskal Hezkuntza Sistemak bi hizkuntza ofizial ditu: euskara eta gaztelania, euskara hizkuntza propio gisa, gure nortasunaren zati eta adierazpenerako eta elkarbizitzarako bitarteko diren aldetik. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, gure hizkuntza propioa baita, zeinak jarduketa eraginkorrak behar baititu ezagutzan eta erabileran aurrera egiteko, nortasun-, adierazpen- eta elkarbizitza-bitarteko gisa, eta, era berean, atzerriko hizkuntzen erabilera sustatuko da, bereziki ingelesarena, ikasleak ingurune gero eta globalizatuago batean garatu ahal izan daitezen gizon-emakume gisa eta alderdi sozial, ekonomiko eta profesionalean.

IV. KAPITULUA
Ikasketen antolamendua

1. atala
Ikasketen antolamendua eta curriculum akademikoa

9. artikulua.— Ikasketen antolamendua

1. Euskal Hezkuntza Sistemak, indarrean dagoen legediaren arabera, honako ikasketa hauek biltzen ditu:

b) Araubide bereziko ikasketak:

1) Hizkuntzen irakaskuntza.

2. atala
Araubide orokorreko ikasketak

11. artikulua.— Haur-hezkuntza

2. Haur-hezkuntzak baldintza egokiak bultzatu eta eskaini behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzetan elebitasun orekatua bermatzeko, eta, gainera, hezkuntza-ekintza batzuk egingo ditu atzerriko hizkuntza batean.

16. artikulua.— Helduen hezkuntza

2. Helduen hezkuntza-programetan gizarte-kohesioa eta -partaidetza sustatuko dituzten prestakuntza-ekintzak sartu ahal izango dira, besteak beste: migratzaile helduentzako prestakuntza-harrera; hizkuntza ofizialen eta atzerriko hizkuntza baten hastapenak; prestakuntza-zikloetara sartzeko prestakuntza-ikastaroak, bai eta Unibertsitatera sartzekoak ere, euskal kulturaren ezagutza, tresna digitaletara sarbidea, eta oinarrizko konpetentziak eskuratzeko eta pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak garatzeko estrategien erabileran gaitzea. Prestakuntza-ekintza horiek erregelamendu bidez arautuko dira.

3. atala
Araubide bereziko ikasketak
1. azpiatala
Hizkuntzen ikasketak

17. artikulua.— Hizkuntzen ikasketak

1. Araubide bereziko hizkuntzen ikasketen helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak komunikatzeko erabil ditzaten, hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik bereiz.

Bizitzan zehar hizkuntzak ikasi nahi edo ikasi behar dituzten pertsona helduei zuzenduta daude, interes pertsonalagatik, profesionalagatik edo akademikoagatik hizkuntza horiek modu espezializatuan erabiltzeko. Ezinbesteko baldintza izango da 16 urte beteta izatea ikasketak hasten diren urtean. 14 urtetik gorakoak ere sartu ahal izango dira derrigorrezko bigarren hezkuntzan ikasitakoa ez den beste hizkuntza batean ikasten jarraitzeko.

2. Eusko Jaurlaritzak erregelamenduzko arau-xedapen baten bidez ere zehaztuko ditu hizkuntza-ikasketa arautuetako maila guztietako curriculumak eta hizkuntza-eskola ofizialek, ikastetxe publiko delegatuek eta ikastetxe pribatu baimenduek bete behar dituzten baldintzak.

3. Erregelamenduzko arau-xedapen baten bidez, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriak lortzeko ebaluazio- eta homologazio-proben ezaugarriak arautuko ditu.

II. TITULUA
Hezkuntzarako eskubidea eta elkarbizitza positiboa

I. KAPITULUA
Hezkuntzarako eskubidea

25. artikulua.— Hezkuntzarako eskubidea

3. Euskal hezkuntza-zerbitzu publikoaren prestazioa ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen bidez gauzatuko da. Ikastetxe horiek guztiak, lege honetan eta lege hau garatzen duten arau-xedapenetan ezarritakoaren arabera, printzipio hauei jarraikiz arautuko dira: diskriminaziorik eza; gardentasuna; irabazi-asmorik eza; ikasle zaurgarriei eta ikasleen aniztasunari arreta ematea; hezkuntza formalean inplikatutako sektoreen parte-hartze demokratikoa; segregazioaren aurkako konpromisoa eta bai eta inklusioaren, ekitatearen eta aukera-berdintasunaren aldeko konpromisoa ere; Eusko Jaurlaritzak ezarritako curriculumarekiko eta ebaluazio-mekanismoekiko begirunea; euskara hezkuntza-sistemaren barruan lehenestea, hezkuntza-jardueran zein harreman profesionaletan, bai eta ikasleen eta irakasleen arteko harreman formal eta ez-formaletan ere, eta ezarritako hizkuntza-helburuak betetzea.

26. artikulua.— Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa

3. Euskal hezkuntza-zerbitzu publikoaren prestazioa ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen bidez gauzatuko da. Ikastetxe horiek guztiak, lege honetan eta lege hau garatzen duten arau-xedapenetan ezarritakoaren arabera, printzipio hauei jarraikiz arautuko dira: diskriminaziorik eza; gardentasuna; irabazi-asmorik eza; ikasle zaurgarriei eta ikasleen aniztasunari arreta ematea; hezkuntza formalean inplikatutako sektoreen parte-hartze demokratikoa; segregazioaren aurkako konpromisoa eta bai eta inklusioaren, ekitatearen eta aukera-berdintasunaren aldeko konpromisoa ere; Eusko Jaurlaritzak ezarritako curriculumarekiko eta ebaluazio-mekanismoekiko begirunea; euskara hezkuntza-sistemaren barruan lehenestea, hezkuntza-jardueran zein harreman profesionaletan, bai eta ikasleen eta irakasleen arteko harreman formal eta ez-formaletan ere, eta ezarritako hizkuntza-helburuak betetzea.

4. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak baliabide espezifiko batzuk emango dizkie euskararen presentzia urria duten ingurune soziolinguistikoetan lan egiten duten ikastetxeei, beren hezkuntza-proiektua garatzeko.

II. KAPITULUA
Eskaintzaren programazioa eta euskal hezkuntza zerbitzu publikoa ematen duten ikastetxeetarako sarbidea

29. artikulua.— Funts publikoen bitartez finantzatutako ikastetxeetan plazak eskuratzeko prozesua eta irizpideak

2. Eusko Jaurlaritzak, pertsona guztiek hezkuntza berdintasun-baldintzetan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko eta ikastetxea aukeratzeko eskubidea gauzatzeko, erregelamenduz arautuko du ikasleak hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan onartuak izateko prozedura bakarra. Prozedura hori honako ikasketa[619] hauek ematen dituzten ikastetxeei aplikatuko zaie:

e) Araubide bereziko ikasketak (arte-ikasketak, hizkuntzak, kirol-ikasketak).

4. Euskal hezkuntza-zerbitzu publikoa ematen duten ikastetxe guztiek hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak erabakitzen duen plaza kopuru jakin bat erreserbatu beharko dute berariazko hezkuntza-laguntzaren premia duten ikasleak eskolatzeko. Premia horien artean daude, besteak beste, arrazoi hauek eragindakoak: heldutasun-atzerapena, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmendua, arreta- edo ikaskuntza-nahasmenduak, ikaskuntza-hizkuntzaren ezjakintasun larria, gizarte- eta hezkuntza- edo gizarte- eta ekonomia-zaurgarritasuneko egoeran egotea, gaitasun intelektual handia izatea, hezkuntza-sisteman berandu sartzea edo egoera pertsonalak edo eskola-historiako egoerak.

III. KAPITULUA
Elkarbizitza positiboa

34. artikulua.— Familien, hezkuntza-eragileen eta beste eragile batzuen erantzunkidetasuna, hezkuntzan elkarbizitza zaintzeari dagokionez

2. Horretarako, hezkuntza-eragile guztiak (familia, eskola, administrazio publikoa, tokiko gobernuak, hedabideak, elkarte eta erakunde soziokulturalak, besteak beste) erantzunkide dira —bakoitza bere erantzukizunetik eta lankidetzaren bidez— ikasleei oinarrizko hezkuntza-, gizarte- eta hizkuntza-konpetentziak eskuratzen eta menderatzen laguntzeko orduan, ikaskuntza-prozesuaren berezko helburuak eta heldutasun pertsonala eta intelektuala lortu ditzaten.

III. TITULUA
Hezkuntza-sistemaren gobernantza

III. KAPITULUA
Eskola-kontseiluak eta Euskal Hezkuntza Sisteman parte hartzea

2. atala
Euskadiko Eskola Kontseilua

57. artikulua.— Euskadiko Eskola Kontseiluaren eginkizunak

1. Euskadiko Eskola Kontseiluari nahitaez egin beharko zaio kontsulta gai hauei buruz:

j) Irakasleen eta irakasle ez diren laguntzako edo administrazio-zerbitzuetako langileen eskakizun profesional berriak definitzea, autoikaskuntzaren, digitalizazioaren eta eraldaketa teknologikoaren ondoriozko erronka metodologikoei aurre egiteko, bai eta zenbait ikasgai beste hizkuntza batzuetan irakasteko ere.

IV. TITULUA
Hizkuntzak euskal hezkuntzan

I. KAPITULUA
Euskal Hezkuntza Sistemaren esparru eleaniztuna eta kulturartekoa

66. artikulua.— Esparru eleaniztunaren ezaugarriak

1. Euskal Hezkuntza Sistema eleaniztuna da, euskararen inguruan artikulatua, eta hezurduratzat ditu bi hizkuntza ofizial, euskara eta gaztelania —euskara hizkuntza propioa izanik—, eta gutxienez atzerriko hizkuntza bat.

2. Lege honek hezkuntza eleaniztun eta kulturarteko baten alde egiten du, helburua izanik hizkuntza- eta kultura-kontzientzia zabala eta komunikazio-konpetentzia etengabe hobetzeko motibazioa sustatzea. Era berean, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, ikasle guztiek, familia-jatorria edozein dela ere, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, ezagutzea ahalbidetzearen alde egiten du.

3. Euskal Hezkuntza Sistema eleaniztuna izateak berekin dakar irakasleen eta ikasleen inplikazioa, hiru hizkuntzatan gutxienez komunikazio eraginkorrera bideratutako gaitasunak garatzeko, multimodalitatetik abiatuta.

4. Ikastetxeek lekua egingo diete atzerritar jatorria duten ikasleen hizkuntza eta kulturei; elkarrekiko aitortza bultzatuko dute; aniztasunaren balio kulturala eta ekonomikoa nabarmenduko dute, eta hezkuntza-inklusioa sustatuko dute.

5. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak euskararen erabilera indartuko du berariazko plan batzuen bidez, eskola-ekintzan hizkuntza horren ohiko erabilera normalizatzeko xedez. Helburu berarekin, arreta berezia eskainiko zaio euskal kultura ezagutzeari.

67. artikulua.— Hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak

1. Curriculum-dekretuek hizkuntza horien ezagutza praktiko eta nahikoa definitu beharko dute, bai eta hizkuntza horien irakaskuntza eraginkorra ere. Gutxieneko helburu gisa, konpetentzia-maila hauek finkatuko dituzte:

– Lehen hezkuntza amaitzean, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 maila lortu beharko da bi hizkuntza ofizialetan.

– Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila lortu beharko da bi hizkuntza ofizialetan.

Ikasle bakoitzaren ardura beren gain duten irakasle-taldeek ebaluatuko dute gutxieneko helburu horiek betetzen diren.

2. Gutxienez atzerriko hizkuntza baten irakaskuntza ere jaso behar da curriculumetan, helburua izanik ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaieran behar besteko ezagutza lor dezatela eta egoera, testuinguru eta eremu pertsonal, sozial eta akademikoetan komunikazio egokia lortzen dela ziurta dadin. Horretarako, emaitzetan oinarritutako plan bat diseinatu ahal izateko gaikuntza-maila horiek finkatuko dira, ondoren zehazten diren helburu hauek lortu ahal izateko, betiere indarrean dagoen oinarrizko legeria eragotzi gabe:

– Lehen hezkuntza amaitzean, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A2 azpimaila lortu beharko da.

– Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 azpimaila lortu beharko da.

Ikasle bakoitzaren ardura beren gain duten irakasle-taldeek ebaluatuko dute gutxieneko helburu horiek betetzen diren.

3. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak eta ikastetxeek beharrezko diren neurriak ezarriko dituzte finkatutako mailak lortzen direla bermatzeko, kontuan hartuta ingurune bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistiko eta sozioekonomikoak, gehien behar duenari gehiago emateko. Hizkuntza ofizialei eta atzerriko hizkuntzei buruzko gutxieneko helburu horiek Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten ikastetxe guztietan aplikatuko dira.

4. Araubide bereziko ikasketen curriculumek bermatu behar dute ikasleek kasuan kasuko irakaskuntzaren berezko hizkuntza-konpetentzia teknikoa eskuratzen dutela.

5. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak beharrezkoak diren ebaluazio-tresna batzuk arautuko ditu, irakasle-taldeek berek baloratu ditzaten lortu diren emaitzak, halako eran non ikasle guztiek lege honetan xedatutako hizkuntzen ezagutza-maila eskuratzen dutela bermatuko baita. Horrekin batera, jarraipen-sistema eraginkor bat abian jarriko du ebaluazioaren emaitzak hobetzeko.

II. KAPITULUA
Hizkuntza-proiektuak Euskal Hezkuntza Sisteman

68. artikulua.— Hizkuntza-proiektuak hezkuntza-sisteman

1. Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten ikastetxeek, hezkuntza-proiektuaren osagai gisa, hizkuntza-proiektu propio bat egin behar dute hizkuntzak ikastetxean nola tratatu behar diren zehazteko, helburua izanik euskara ardatz nagusi izango duen sistema eleaniztuna bultzatzea, zeinean bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat, gutxienez, ikaskuntza-hizkuntzatzat hartuko baitira.

2. Ikastetxeko hizkuntza-proiektuak ikasleen hizkuntzen ikaskuntza, erabilera eta hizkuntzekiko jarrera positiboa planifikatu behar ditu, kontuan hartuta ingurune bakoitzaren abiapuntua eta ezaugarri soziolinguistiko eta sozioekonomikoak, horrela ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran eskatutako hizkuntza-maila eta beharrezkoak diren konpetentziak eskura ditzaten, lege honen 67. artikuluan ezarritako baldintzetan.

3. Ikastetxearen hizkuntza-proiektuak ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak irakasteko eta erabiltzeko irizpideak garatu behar ditu.

4. Hezkuntza Administrazioak, tokian tokiko ikastetxearekin lankidetzan, ikastetxearen hizkuntza-proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu, hobekuntza-prozesuak gauzatzeko.

5. Euskararen irakaskuntzari dagokionez, hizkuntza-proiektuak curriculumaren eta ikastetxearen helburuak zehaztuko ditu. Gainera, euskararen ingurune-erabilera ziurtatzera bideratutako eskolaz kanpoko jardueren proposamenak ere jaso behar ditu.

69. artikulua.— Hizkuntzen tratamendu integrala eta integratua. Metodologiak

1. Curriculumak hizkuntzen tratamendu integratua eta integrala jasoko du, eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuan txertatuta egon behar du, helburua izanik bi hizkuntza ofizialetan eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean konpetentzia eleaniztuna lortzea, lege honen 67. artikuluan azaldutako baldintzetan.

2. Komunikazio- eta hizkuntza-konpetentzia zeharkakotasunez landuko da curriculum-arloen testuinguruan.

3. Hizkuntzaren alorrekoak ez diren irakasgaietako irakasleek ere erantzukizuna dute komunikazio- eta hizkuntza-konpetentzia garatzen laguntzeko.

4. Hizkuntza-proiektuaren esparruan, ikastetxeek komunikazio-gaitasuna —batez ere euskararena— lantzeko helburuak planifikatuko eta finkatuko dituzte ikasgai guztietan.

70. artikulua.— Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleak. Atzerritar jatorria duten ikasleen hizkuntzak eta kulturak

1. Euskal Hezkuntza Sistemak tratamendu inklusiboa eta egokia emango dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko familien kultura- eta hizkuntza-aniztasunari.

2. Hezkuntza Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzako prestakuntza espezifikoari ekin beharko dio, bai eta hizkuntzen eta kulturen aniztasuna ikasgelan integratzeko neurriak hartzeari ere, atzerritar jatorriko ikasleentzat errespetuzkoa eta aberasgarria izan dadin.

III. KAPITULUA
Irakasleak eta irakasle ez diren langileak

71. artikulua.— Irakasleen hizkuntza-gaikuntza hobetzeko prestakuntza

1. Hezkuntza Administrazioak irakasleak prestatzeko eta trebatzeko plan bat egingo du, curriculumeko hizkuntzetan duten hizkuntza-konpetentzia hobetzeko.

2. Irakasleek euskarako C2 maila eta ingeles-irakasleek ingeleseko C1 maila lortzeko prestakuntza sustatuko da.

3. Prestakuntza-planak curriculum-hizkuntzen ezagutza ziurtatuko du, eta euskararekiko eta haren erabilerarekiko konpromisoa sustatuko du.

4. Irakasleak euskara-konpetentzietan eta atzerriko hizkuntza batean —ahal dela, ingelesa— prestatzeak kalitatezko irakaskuntzaren beharrei erantzungo die.

72. artikulua.— Irakasleen prestakuntza hizkuntzen irakaskuntzan

1. Hezkuntza Administrazioak berariazko prestakuntza eskainiko du metodologiari, aplikazioari, curriculum-diseinuari eta diziplinarteko lanari dagokienez, hizkuntza-proiektuak sistema eleaniztun batean gauzatzeko, euskara ardatz nagusitzat hartuta.

2. Atzerritar jatorriko ikasleei ikastetxeetan eta ikasgeletan abegi egiteko prestakuntza-programak garatuko ditu Hezkuntza Administrazioak, eta, aldi berean, ikasgeletan integratuko ditu haien hizkuntzak eta kulturak, errespetutik abiatuta.

73. artikulua.— Irakasle ez diren langileen prestakuntza

Irakasle ez diren langileei prestakuntza emango zaie beren zereginak euskaraz egin ahal izan ditzaten, kontuan hartuta ikastetxeko langile guztiak direla bertako hizkuntza-ekosistemaren parte.

IV. KAPITULUA
Euskararen ingurune-erabilera

74. artikulua.— Euskararen ingurune-erabilera eta gizartearen erantzukizun partekatua

1. Euskararen erabilera orokortzeak berekin dakar hezkuntza-komunitate osoaren erantzunkidetasuna, honako hauek helburu:

a) Euskararen erabilera sustatzea. Funts publikoen bitartez finantzatutako ikastetxeetan, euskara izan behar da, jeneralean, ikastetxean bertan garatzen diren jardueretarako eta kanpo-proiekzioko jardueretako adierazpidea.

b) Euskararen irakaskuntzari eta erabilerari dagokienez, gizarte-kohesioa eta hezkuntza-jarraitutasuna lortzea. Funts publikoen bitartez finantzatutako ikastetxeek inguruneko erakunde eta entitateekin koordinatu behar dituzte beren jarduketak.

2. Familiak seme-alaben garapen eleaniztunaren eginkizun guztietan inplikatuko dira, eta eginkizun horiek ikastetxearen hizkuntza-proiektuan jasoko dira.

3. Hezkuntza-komunitateko eragileen, eskolaz kanpoko jardueren eta aisialdiaren arteko lankidetza bultzatuko da.

4. Euskararekiko, eleaniztasunarekiko eta hizkuntzen arteko elkarbizitzarekiko jarrera positiboak sustatuko dira.

5. Eusko Jaurlaritzak, halaber, elkarlanean jardungo du ikastetxeekin, kulturaren eta hizkuntzaren proiekzioaren esparru zabalagoan, eta, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura historiko, linguistiko eta kulturalak dituzten lurraldeetan.

V. TITULUA
Berrikuntza, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza

I. KAPITULUA
Hezkuntza-berrikuntza eta prospektiba

75. artikulua.— Hezkuntza-berrikuntza

5. Eusko Jaurlaritzak, halaber, elkarlanean jardungo du ikastetxeekin, kulturaren eta hizkuntzaren proiekzioaren esparru zabalagoan, eta, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura historiko, linguistiko eta kulturalak dituzten lurraldeetan.

II. KAPITULUA
Euskal Hezkuntza Sistema ebaluatzea eta hobetzea

80. artikulua.— Hezkuntza-ebaluazioko prozesuen eremuak

6. Ebaluazioa batez ere eremu hauetan gauzatuko da, besteak beste:

a) Ikasleek curriculumaren arlo guztietan izandako aurrerapenak kontuan hartzen dituen hezkuntza-errendimenduaren ebaluazioa, oinarrizko konpetentzien eskuratze-maila barne dela, hezkuntza-sistemako etapa eta maila guztietan egiaztatua. Gainera, lege honetan aurreikusitako helburuen eta formen arabera eskuratutako komunikazio- eta hizkuntza-konpetentziak ere ebaluatuko dira.

V. KAPITULUA
Hezkuntzarako laguntza-zerbitzuak

89. artikulua.— Laguntza-zerbitzuen oinarrizko eginkizunak eta aplikazio-eremua

1. Laguntza-zerbitzuek eginkizun hauek betetzen dituzte:

f) Hizkuntzen irakaskuntzan prestakuntza- eta trebakuntza-planak bultzatzea.

VI. KAPITULUA
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua

90. artikulua.— Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren sorrera, izaera eta helburuak

1. Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua sortzen da, autonomia funtzionala duen organo gisa, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailari atxikita.

2. Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren egiteko nagusia da hizkuntza-metodologiak lantzea eta irakasleak prestatzea, haien jarrera, aurrerapena eta hizkuntza-inplikazioa indartzeko asmoz, hezkuntza-sistemak testuinguru bakoitzean dituen eskakizunen arabera. Horretarako, Institutuak bere gain hartuko ditu hezkuntzaren arloko eskumena duen saileko Euskara Zerbitzuak sortu zenetik bete izan dituen eginkizunak.

3. Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez zehaztuko ditu Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren osaera eta eginkizunak, lege honetan ezarritakoaren arabera, eta haren antolakuntza- eta funtzionamendu-araudia onartzeko ahalmena aurreikusiko du, erregelamendu bidez xedatuko denaren esparruan.

4. Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua euskararen erabilera aktiboa sustatzeko sortzen da, honako eremu hauetan gutxienez:

a) Irakasleak hizkuntzaren eta metodologiaren alorretan gaitzea, euskal kultura transmititzeko gaikuntza ere barne dela.

b) Euskal Hezkuntza Sistemaren hizkuntza-ziurtapenaren alorreko beharrak aztertzea eta haiei buruzko proposamenak egitea eta ezartzea.

c) Euskal curriculuma lantzea eta eskola-materialaren ekoizpena antolatzea.

d) Eskola-eremuan hizkuntza-erabilera dinamizatzea (normalizazio-planak, jarduerak sustatzea, berrikuntza, ikerketa, dibulgazioa eta diseinu bereziko programak).

e) Lege honen erregelamendu bidezko garapenean jasoko diren gainerakoak.

VII. KAPITULUA
Lankidetza-prestakuntza berri baterantz. Irakasleen hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza. Laguntzako langileak

91. artikulua.— Irakasleen hasierako prestakuntza

3. Hasierako prestakuntzako ikasketa-planek, prestakuntza zientifikoaz gain, honako hauek ere bermatuko dituzte: alderdi psikopedagogiko eta didaktikoetan beharrezkoak diren konpetentziak eskuratzea, bi hizkuntza ofizialak menderatzea, atzerriko hizkuntza bat jakitea, digitalki ahalduntzea, irakaskuntzako talde-lana, eta irakaskuntza-eginkizuna betetzeko trebetasun sozial eta tutorial egokiak izatea.

4. Irakasleen hasierako prestakuntzako praktika-fasea, betiere, Hezkuntza Administrazioak aldez aurretik egiaztatutako ikastetxeetan egingo da.

5. Irakasleek etengabe egokitu beharko dituzte beren ezagutzak eta trebetasunak une bakoitzeko erronka eta eskakizunetara eta, bereziki, ahalduntze digitalera eta hizkuntzetan duten trebetasunen garapenera, eta hizkuntzen irakaskuntzara eta euskal kulturaren transmisiora, ikasleek prestakuntza egokia jaso ahal izan dezaten eta eremu horietan dituzten konpetentzia eta ahalmen akademikoak ahalik eta gehien garatu ditzaten.

92. artikulua.— Irakasleen prestakuntza jarraitua ikastetxeetan

5. Nolanahi ere den, irakasleek etengabe egokitu beharko dituzte beren ezagutzak eta trebetasunak une bakoitzeko erronka eta eskakizunetara eta, bereziki, teknologia disruptiboen bilakaerara eta atzerriko hizkuntzetan dituzten trebetasunen garapenera, helburua izanik ikasleek prestakuntza egokia jaso ahal izan dezatela eta eremu horietan dituzten konpetentzia eta ahalmen akademikoak ahalik eta gehien garatu ditzatela.

VI. TITULUA
Ikastetxeen autonomia

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

96. artikulua.— Kudeaketa-autonomiako tresnak ikastetxeetan

1. Ikastetxeen autonomia, funtsean, tresna hauen bidez babesten da:

a) Hezkuntza-proiektua. Besteak beste, curriculum-zehaztapenak jasoko ditu, eta hizkuntza-proiektua ere proiektu horretan sartuko da.

II. KAPITULUA
Hezkuntza-proiektua

98. artikulua.— Ikastetxeen autonomia eta kalitatea

2. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak ikastetxeen kalitatea bultzatzeko beharrezkoak diren programak eta ekintzak sustatuko ditu erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan, eta, besteak beste, honako eremu hauetara zuzendu ahal izango da: hizkuntza-proiektuak, hezkuntza-berrikuntzako proiektuak, ikastetxeen kudeaketa eraginkor eta berritzailea, eskola-elkarbizitzako eta inklusioko ereduak edo digitalizazio-proiektuak.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Esparru erkide eleaniztuna

IV. tituluan ezarritakoari kalterik egin gabe, lege hau indarrean sartu eta gehienez ere bi urteko epean, Eusko Jaurlaritzak, hezkuntzaren arloko eskumena duen sailaren proposamenez, sistema eleaniztunaren esparru komunaren ezaugarriak onartuko ditu, ikastetxe bakoitzaren hizkuntza-proiektua egiteko erreferentzia gisa. Hizkuntza-proiektu hori, betiere, euskararen inguruan artikulatua eta bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean egituratuta egongo da.

Esparru erkide horrek printzipio hauei erantzun beharko die:

a) Ikuspegi eleaniztuna: curriculuma osatzen duten hizkuntza guztiak ikasi egin beharko dira, eta ezagutza sortzeko eta transmititzeko tresna izan beharko dute.

b) Malgutasuna eta moldagarritasuna: hezkuntza-sistema osoan komunak diren hizkuntza-alderdietatik abiatuta, esparruak ahalbidetu behar du ikastetxeek hura egokitu ahal izatea beren autonomia gauzatzean, kontuan hartuta testuinguru soziolinguistikoa, familien erabaki informatuak eta ikastetxean hartutako hezkuntza- eta pedagogia-akordioak.

c) Inklusibotasuna eta eraginkortasuna: esparruak ikasleen ezaugarrietara egokitutako hainbat ibilbide garatzea ahalbidetu behar du, halako eran non ez den inola ere baldintzatuko gaitasunen garapenean arrakasta izatea eta hizkuntza-helburuak lortzeko hainbat estrategia eta metodologia erabiltzea ahalbidetuko duen.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetuta geratzen dira lege honetan ezarritakoaren aurka doazen lege eta erregelamenduzko xedapen guztiak, eta berariaz, 1/1993 Legea, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.


8.2.100.18/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzekoa[620]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Azkenik, idazketa-aldaketa bat jasotzen da, hizkuntzaren erabileran genero-ikuspegiari arreta ematearekin zerikusia duena. Halaber, artikulu honen euskarazko bertsioa berrikusten da; izan ere, bertan ez da aipatzen etenduraren gehieneko epea dela «gehienez ere bi urtekoa akordioa plan orokorrei buruzkoa bada eta urtebetekoa gainerako kasuetan», LHLko 85.3 artikuluaren gaztelaniazko bertsioan zehazten den moduan.


8.2.101. 19/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Finantzen Euskal Institutua erregulatzen duena[621]

2. artikulua.— Helburuak eta jarduteko printzipioak

4. Finantzen Euskal Institutuak, bere barne zein kanpora begirako jardueran, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko du. Halaber, bi hizkuntzak erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie pertsona fisiko eta juridikoei haiek institutuarekin dituzten harremanetan, ahozkoetan zein idatzizkoetan, bai eta zerbitzua haiek hautatzen duten hizkuntzan jasotzeko eskubidea ere.


8.2.102. 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzekoa[622]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Dirulaguntza publiko guztietarako xedapenak

7. artikulua.— Printzipio orokorrak

5. Hizkuntza-normalizazioan sakondu eta euskararen erabilera zabaltzeko xedearekin, hizkuntza-irizpideak hartuko dira aintzat dirulaguntzen diseinuan, plangintzan, kudeaketan eta emate-prozesuan.

9. artikulua.— Dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak

4. Hona hemen oinarri erregulatzaileen gutxieneko edukia:

e) Dirulaguntza emateko irizpide objektiboak eta haien haztapena. Dirulaguntzaren xedearengatik hizkuntzaren erabilera garrantzitsua bada eta betiere Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 25., 26. eta 27. artikuluetan aipatzen diren jarduera-eremuetan, hizkuntzaren erabilera kontuan eduki beharko da esleipena egiteko irizpide objektiboen artean. Halaber, balorazio-irizpideen baremoaren guztizko % 5ekin baloratuko dira, gutxienez, pertsona fisiko edo juridiko parte-hartzaileen emakumeen eta gizonen zein gutxitutako taldeen berdintasunerako ekintzak eta politikak eta/edo dirulaguntza eskuratzeko aurkeztutako proiektuan genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala txertatzearekin lotutako beste alderdi batzuk. Hori guztia, baldin eta objektiboki justifikatzen ez bada ehuneko hori neurriz kanpokoa dela dirulaguntzak emakume eta gizonen egoeran duen eraginari dagokionez.

12. artikulua.— Entitate laguntzaileak

8. Entitate laguntzaileek bermatuko dute eskatzaileek euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak ezarritakoa betez.

14. artikulua.— Onuradunen betebeharrak

Hauek dira onuradunen betebeharrak:

k) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokien alderdia errespetatzen dituzten hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

l) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

V. TITULUA
Laguntzak berreskuratzea enpresen deslokalizazioen kasuan

48. artikulua.— Aplikazio-eremua

2. Titulu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak eta langileen prestakuntzarako dirulaguntzak.

8.3. Nafarroako Foru Komunitatea


8.3.1. 1/1973 Legea, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa onesten duena[623]

II. LIBURUA
Dohaintzak eta oinordetzak

V. TITULUA
Testamentua eta horren formak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

186. legea

Lekukoen egokitasuna.

A) Orokorra. Ezin izango dira lekuko izan testamentua egitean:

2. Testamentugilearen hizkuntza ulertzen ez dutenak.

II. KAPITULUA
Testamentuaren formak

192. legea

Testamentuak euskaraz. Nafarrek euskaraz egin dezakete testamentua. Testamentua notarioaren aurrean egiten denean eta hark hizkuntza hori ezagutzen ez duenean, beharrezkoa izango da testamentugileak aukeratutako bi interpretek esku hartzea, haren xedapena gaztelaniara itzul dezan; testamentua bi hizkuntzetan idatziko da, Notariotza Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.


8.3.2. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa[624]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

9. artikulua

1. Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala.

2. Euskarak ere hizkuntza ofizialaren maila izanen du Nafarroako eskualde euskaldunetan.

Foru-lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilera ofiziala arautu eta, estatuko legeria orokorra abiapuntutzat harturik, hizkuntza horren irakaskuntza antolatuko du.


8.3.3. 3/1985 Foru Legea, martxoaren 25ekoa, Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duena[625]

3. artikulua

2. Proposamena aurkezten den idazkiarekin batera, zeina gaztelaniaz nahiz euskaraz egon baitaiteke idatzita, honakoak aurkeztu beharko dira:[626].


8.3.4. 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa[627]

Erkidegoen ondare kulturalaren barruan, hizkuntzek toki nagusia dute. Hizkuntzak gizakiek komunikatzeko duten tresnarik onena eta bizitza sozialaren ezinbesteko euskarri dira, identifikazio kolektiborako osagai eta gizarteko kideen artean bizikidetzarako eta ulermenerako faktore. Aldi berean, hizkuntzak berezko historiaren ikur eta lekuko dira, belaunaldiz belaunaldi hizkuntza horiek erabiltzen diren herrietako esperientzia kolektiboa bildu, begiratu eta transmititzen duten heinean.

Hizkuntza-fenomenoaren izaera dinamikoak eta bertan parte hartzen duten faktoreen konplexutasun eta aniztasunak historikoki etengabeko gorabeherak sortu dituzte hizkuntzak erkidegoetan ezartzeari dagozkionez: batzuk hedatu egin dira eta beste batzuek atzera egin dute, inoiz hizkuntzaz kanpoko arrazoiek eraginik. Horiexek dira, ezbairik gabe, gorabeherarik adierazgarrienak. Aldaketa hauetan, maiz komunikazioaren oinarri direnen kontrako jarrerek esku hartu dute, hizkuntzek banatu egiten dutela oker uste dutenek edo hizkuntzen pluraltasunak barne-barnean gordetzen duen aberastasuna ikusten ez dutenek bultzaturik.

Nafarroaren moduan, beren ondarean hizkuntza bat baino gehiago edukitzeaz harro diren erkidegoak beharturik daude altxor hori begiratu eta babestera eta haren hondatzea eta galera eragoztera. Baina ondare hori ezin da babestu eta ez da babestu behar ere hizkuntzen arteko borroka edo aurkaritzaren bidez. Aitzitik, Konstituzioaren 3.3 artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, hizkuntza horiek errespetu eta babes berezia behar duen kultura-ondarea direla aitortu behar da.

Printzipio hauetan oinarritzen da foru-lege hau, zeinak aipatutako konstituzio-agindua bete eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. artikuluko aurreikuspenak garatzen dituen.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua

1. Foru-lege honen xedea euskararen erabilera arrunta eta ofiziala arautzea da, gizarte-bizikidetzaren eta irakaskuntzaren eremuetan.

2. Hauek dira lege honen ezinbesteko helburuak:

a) Herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hori betetzeko tresnak zehaztea.

b) Euskararen berreskurapena eta garapena begiratzea Nafarroan, euskararen erabilera sustatzeko neurriak adieraziz.

c) Euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta errespetu irizpideei jarraikiz, Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera.

3. Nafarroako euskalkiek errespetu eta babes berezia izanen dute.

2. artikulua

1. Gaztelania eta euskara Nafarroako berezko hizkuntzak dira eta, horren ondorioz, herritar guztiek dute hizkuntza horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala. Euskara ere ofiziala da Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. artikuluan eta foru-lege honetan aurrez ikusitako eran.

3. artikulua

1. Botere publikoek beharrezko diren neurriak hartuko dituzte hizkuntza dela-eta herritarrak diskriminaturik izan ez daitezen.

2. Botere publikoek hizkuntza-araua errespetatuko dute, foru-lege honetan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren ondorio diren jarduera guztietan.

3. Hizkuntza-arauak ezartzeko, Euskaltzaindia izanen da instituzio aholku-emaile ofiziala, eta botere publikoek berari eskatuko dizkiote aurreko apartatuan ezarritakoa betetzeko beharrezko zaizkien txosten edo irizpenak.

4. artikulua

Indarreko legeriaren arabera, eta foru-lege honetan ezartzen diren hizkuntza-eskubideetan babestuak izateko, herritarrek epaile eta auzitegietara jo dezakete.

5. artikulua

1. Foru-lege honen ondorioetarako, Nafarroak ondoko eremu hauek ditu:

a) Eremu euskalduna, ondoko udalerriek osatua: Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arakil, Arano, Arantza, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Atetz, Auritz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erro, Esteribar, Etxalar, Etxarri Aranatz, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri, Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Luzaide, Oiz, Olatzagutia, Orbaizeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Sunbilla, Uharte Arakil, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urroz, Ziordia, Zubieta eta Zugarramurdi.

b) Eremu mistoa, ondoko udalerriek osatua: Abaigar, Abartzuza, Adios, Agoitz, Allin, Ameskoabarrena, Antsoain, Antzin, Añorbe, Aranaratxe, Aranguren, Arellano, Artazu, Artzibar, Atarrabia, Barañain, Bargota, Beraskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bidankoze, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Burgi, Burlata, Cabredo, Deierri, Deikaztelu, Eguesibar, Eneritz, Erriberri, Erronkari, Espartza Zaraitzu, Etxarri, Etxauri, Eulate, Ezkabarte, Ezkaroze, Galar Zendea, Galoze, Garde, Gares, Garinoain, Gesalatz, Goñerri, Gorza, Iruña, Itza Zendea, Itzagaondoa, Itzaltzu, Izaba, Jaitz, Jaurrieta, Larragoa, Leotz, Lerga, Lezaun, Lizarra, Lizoain-Arriasgoiti, Longida, Mendigorria, Metauten, Mirafuentes, Murieta, Nazar, Obanos, Odieta, Oibar, Olaibar, Ollaran, Oltza Zendea, Orkoien, Orontze, Orotz Betelu, Oteitza, Otsagabia, Puiu, Sartze, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Txulapain, Uharte, Untzue, Urraulbeiti, Urrotz-Hiria, Urzainki, Uxue, Uztarroze, Villatuerta, Zabaltza, Zangoza, Zirauki, Ziritza, Zizur Zendea, Zizur Nagusia eta Zuñiga.

Noain Elortzibarko udalerria automatikoki sartzen ahalko da eremu mistora, baldin eta toki-korporazio horretako udalak aurretiaz eta gehiengo osoz osoko bilkuran hartzen badu horretarako erabakia. Erabaki horrek eraginkortasun osoa izan dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

c) Eremu ez-euskalduna, gainerako udalerriek osatua.

2. Aurreko apartatuan zehaztutakoa berrikus daiteke, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 9. eta 20.2 artikuluetan ezarritako prozedurari jarraikiz.

3. Nafarroako Gobernuak aldian-aldian euskararen errealitate soziolinguistikoari buruzko azterlanak egiteko aginduko du, eta horien berri emanen dio Parlamentuari.

I. TITULUA
Erabilera arrunt eta ofiziala

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua

Aitortu egiten da herritar guztiek administrazio publikoekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela, ondoko kapituluetan ezarritako eran.

7. artikulua

“Nafarroako Aldizkari Ofiziala” eta “Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofiziala” gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko dira, aldibereko edizio bananduetan.

8. artikulua

1. Foru Komunitateko toponimoek gaztelaniaz eta euskaraz izanen dute izendapen ofiziala, honako arau hauen arabera:

a) Eremu euskaldunean, izendapen ofiziala euskarazkoa izanen da, non ez den beste izen bat gaztelaniaz; hala bada, biak erabiliko dira.

b) Eremu mistoan eta eremu ez-euskaldunean, izendapen ofiziala gaur egungoa izanen da. Hala ere, gaztelaniaz adierazitakoek euskarazko izendapen desberdin, jatorrizko eta tradizionala baldin badute, biak erabiliko dira.

2. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostena kontuan izanik eta artikulu honen lehendabiziko apartatuan aurrez ikusitakoaren arabera, Foru Komunitateko toponimoak eta lurralde, herri eta herriarteko bideen izen ofizialak erabakiko ditu eta, orobat, horren berri eman beharko dio Parlamentuari. Herri barruko bideen izena jartzea udal bakoitzari dagokio.

3. Gobernuak erabakitako izenak, aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera, legezkoak izanen dira ondorio guztietarako Nafarroa osoan, eta errotulazioa haiekin bat etorriko da. Nafarroako Gobernuak errotulazio publikoaren normalizazioa arautuko du, betiere estatuak bere egin dituen nazioarteko arauak errespetatuz.

9. artikulua

Nafarroako Gobernuak Iruñean euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko administrazio-unitatea sortuko du.

II. KAPITULUA
Erabilera ofiziala eremu euskaldunean

10. artikulua

1. Herritar guztiek, administrazio publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta beraiek hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute.

Horretarako, neurri egokiak hartuko dira eta beharrezko gerta daitezkeen bitartekoak erabakiko, progresiboki eskubide honen erabilera bermatzeko.

2. Pertsona batek baino gehiagok parte hartzen duten espediente edo prozeduretan, biltzen diren aldeek elkarrekin adostutako hizkuntza erabiliko dute botere publikoek.

11. artikulua

Erabilitako hizkuntza edozein izanik ere, administrazio-jarduera guztiak baliozkoak izanen dira eta legezko eraginkortasun osoa izanen dute. Horren ondorioz, administrazio publikoen organoek parte hartzen duten egintza guztiak, baita administrazio-jakinarazpen eta -komunikazioak ere, bi hizkuntzetan idatzi beharko dira, interesdun guztiek espresuki bakar bat erabiltzea aukeratzen badute izan ezik.

12. artikulua

Agiri publikoak emaileak aukeratutako hizkuntza ofizialean idatzi beharko dira, edo, emaile bat baino gehiago balitz, hauek adostutako horretan.

Fede-emaile publikoek, interesdunak eskatutakoaren arabera, gaztelaniaz edo euskaraz luzatu beharko dituzte kopiak edo lekukotasunak, eta, behar denean, matrize eta agiriak beren erantzukizunpean itzuli beharko dituzte.

Nolanahi ere, gaztelaniaz luzatu beharko dituzte eremu euskaldunetik at indarra izan behar duten kopiak.

13. artikulua

1. Erregistro publikoetan, idazpenak dokumentua dagoen hizkuntza ofizialean luzatuko dira eta, betiere, gaztelaniaz ere bai.

2. Kopia eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetatik edozeinetan luzatuko dira.

14. artikulua

Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek berek hautatutako hizkuntza ofiziala erabiltzen ahalko dute, indarreko legerian xedatutakoaren arabera.

15. artikulua

1. Administrazio publikoek eta izaera publikoko enpresek gaikuntza progresiboa sustatuko dute, eremu euskaldunean zerbitzua ematen duten langileak progresiboki euskararen erabileran gaitu daitezen.

2. Administrazio bakoitzak, berari dagozkion eskumenen eremuan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, merezimendu kalifikatutzat hartuko da besteren artean.

16. artikulua

Eremu euskalduneko toki-erakundeek gaztelania eta euskara erabiliko dute beren xedapen, argitalpen, herriko bideetako kaleen errotulu eta tokien izen berezietan eta, betiere, izen tradizionalak errespetatuko dituzte.

III. KAPITULUA
Erabilera eremu mistoan

17. artikulua

Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako administrazio publikoei zuzentzeko.

Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatutako administrazioek honako hau egin dezakete:

a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.

b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan balioestea.

IV. KAPITULUA
Erabilera eremu ez-euskaldunean

18. artikulua

Nafarroako administrazio publikoetara euskaraz zuzentzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Administrazio horiek interesdunei gaztelaniara itzultzeko eska diezaiekete edo 9. artikuluan aurrez ikusitako itzulpen zerbitzuak erabili.

II. TITULUA
Irakaskuntza

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

19. artikulua

Herritar guztiek dute hezkuntza maila desberdinetan irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz izateko eskubidea, ondoko kapituluetan ezarritako eran.

20. artikulua

Nafarroako Gobernuak arautuko du euskara nola sartuko den irakaskuntza-planetan eta zehaztuko du ikastetxe bakoitzean nola aplikatuko den, lege honek eremu desberdinetarako xedatutakoaren esparruan.

21. artikulua

Nafarroako Gobernuak, bere eskumenen eremuan, behar diren ekintzak aurrera eramanen ditu, irakasleen prestakuntzarako goi-mailako ikastetxeetako ikasketa-planek euskarazko irakaskuntzarako beharrezkoak diren irakasleen gaikuntza egokia berma dezaten.

22. artikulua

Administrazio publikoek beharrezko diren bitarteko pertsonalak, teknikoak eta materialak paratuko dituzte, aurreko artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

23. artikulua

Ikasketa-plan ofizialek euskara Nafarroako kultura ondaretzat hartuko dute eta foru-lege honen xedeei egokituko zaizkie.

II. KAPITULUA
Irakaskuntza eremu euskaldunean

24. artikulua

1. Ikasle guztiek irakaskuntza hartuko dute, guraso-ahala edo tutoretza daukan pertsonak, edo, hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean.

2. Hezkuntza-maila ez-unibertsitarioetan euskara eta gaztelania nahitaez irakatsiko dira, ikasle guztiek oinarrizko eskolatzearen bukaeran bi hizkuntzetan gaitasun-maila nahikoa egiaztatu ahal izan dezaten.

3. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak eremu euskaldunetik at hasi dituzten ikasleak edo eremu honetan ohikoa ez den bizilekua dutela behar bezala justifikatzen dutenak euskara ikastetik salbuetsiak izan daitezke.

III. KAPITULUA
Irakaskuntza eremu mistoan

25. artikulua

1. Euskara irakaskuntzan sartuko da pixkana-pixkana, progresiboki eta behar adina, ikastetxeetan euskarazko irakaskuntza duten lerroak sortuz, hala eskatzen dutenendako.

2. Hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan euskara ikasketak emanen zaizkie hala nahi duten ikasleei, oinarrizko eskolatzearen bukaeran euskararen jakintza nahikoa izan dezaten.

IV. KAPITULUA
Irakaskuntza eremu ez-euskaldunean

26. artikulua

Botere publikoek euskararen irakaskuntza lagunduko dute, eta, behar denean, osoki edo zati batean finantzatuko dute, sustapen- eta promozio-irizpideei jarraikiz eta eskariaren arabera.

III. TITULUA
Komunikabide sozialak

27. artikulua

1. Administrazio publikoek komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan sustatuko dute.

Horretarako, Nafarroako Gobernuak diruz eta materialez laguntzeko planak gauzatuko ditu, komunikabideek euskara progresiboki eta ohiko moduan erabil dezaten.

2. Foru Komunitateak kudeatzen dituen telebista- eta irrati-igorgailu eta gainerako komunikabideetan, Nafarroako Gobernuak euskararen presentzia egokia begiratuko du.

28. artikulua

Nafarroako administrazio publikoek babestu eginen dituzte euskaraz egiten diren agerkari kultural eta artistikoak, liburu argitalpenak, ikus-entzunezko ekoizpena eta bestelako edozein jarduera.

Lehen xedapen gehigarria

Nafarroako Gobernuak, “Vianako Printzea Erakundea” Kultura Zerbitzuaren bidez, foru-lege honen 1.3 artikuluan ezarritakoa bete dadin, behar diren jarduerak aurrera eramanen ditu.

Bigarren xedapen gehigarria

Nafarroako toki-erakundeek, beren eskumenen eremuan, ordenantzak onesten ahalko dituzte, beren mugartean euskararen erabilera arautu edo sustatzeko, betiere foru-lege honetan adierazitakoaren aurkako xedapenik ezarri gabe

Xedapen iragankor bakarra

Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuak 9. artikuluan aipatutako euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko administrazio-unitatea sortuko du.

Azken xedapenetako lehena

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru-lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezko diren xedapenak emateko.

Azken xedapenetako bigarrena

Foru-lege honek indarra hartuko du “Nafarroako Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunean.


8.3.5. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa[628]

I. TITULUA
Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa

I. KAPITULUA
Udalak

6. atala
Izendapen eta herriburuen aldaketak

21. artikulua

2. Udalen izenetan euskara nola erabili, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoari lotuko zaio.

[…]

III. TITULUA
Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua. herritarren informazioa eta partaidetza

II. KAPITULUA
Hiritarren informazioa eta partaidetza

92. artikulua

7. Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko du indarrean dagoen legeria beteko dela nafarren hizkuntza-eskubideei dagokienez bide elektronikozko leihatila bakarra erabiltzean.

VII. TITULUA
NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEEN ZERBITZUKO LANGILEAK

I. KAPITULUA
Xedapen komunak

235. artikulua.— Plantilla organikoak

1. Toki-erakunde bakoitzak bere plantilla organikoan sartu beharko ditu plazen eta lanpostuen ezaugarriak, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea eta hura garatzeko araudia aplikatuz kontuan hartzen direnak barne. Langile horiek hartzeko prozedurak ezaugarri horietara egokituko dira.

[…]

II. KAPITULUA
Beharrezkoak diren eginkizun publikoen mugapena eta foru-gaikuntza behar duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuena

3. atala
Hautapena eta lanpostuak betetzea
1. azpiatala
Gaikuntza lortzea

246 (ter) artikulua.— Izendapena, plazen esleipena eta jabetza hartzea

1. Foru-gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, merezimendu lehiaketen deialdietan sartuak baina deialdi horietan betetzen ez direnak, esleituko zaizkie, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen sailaren titularrak izendapena egin ondoren, 245. artikuluan aipatzen den gaikuntza lortuta dutenei, aldez aurretik izangaiek beren puntuazioaren arabera aukera eginda, eta aintzat harturik bai lanpostu hutsen hizkuntza-eskakizuna bai foru-lege honen 250. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako irizpideak. Lanpostu esleituen jabetza-hartzea eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari eta hori garatzeko araudiari jarraikiz[629].

2. Nafarroako toki-erakunde batean idazkari edo kontu-hartzaile lanpostu bat Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak deitutako hautapen-prozesu baten bidez lortzen dutenek, plazetan sartzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa bazen, gero batean Nafarroako beste toki-erakunde batzuetako lanpostu hutsak betetzeko prozesuetan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko prozesuetan baizik ezin izanen dute parte hartu.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe, erreferentziako hautapen-prozeduraren emaitzak bide eman bazion interesdunari betekizun hori ezarrita ez duen lanpostu bat lortzeko.

[…]

2. azpiatala
Lanpostuak betetzea

248. artikulua.— Lanpostuak betetzeko deialdiak egin aurreko prozedura[630]

1. Toki Administrazioaren arloan eskumena duen sailak, foru-gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdia egin baino gutxienez ere hiru hilabete lehenago, jarduketa hauek eginen ditu:

d) Toki-erakundeei informazioa eskatuko die funtzionario-araubidean bete daitezkeen lanpostuen hizkuntza-eskakizunari buruz.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako jarduketak bukatu eta bi hilabeteko epean, toki-erakundeek sail horretara joko dute, helburu hauetarako:

b) Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza-eskakizuna zehaztea. Ulertuko da ezen, ezarritako epean jakinarazten ez badute, euskaraz jakitea ez dela nahitaezkoa, eta Foru Komunitateko Administraziorako araudi bereziak ezartzen duenarekin bat balioetsiko da.

Udalez gaindiko erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu propioen hizkuntza-eskakizuna, foru-lege honen 243.2 eta 244.2 artikuluetan jasota daudenena, ulertuko da izanen dela egoitza zer toki-erakundetan dagoen, toki-erakunde horretakoa.

Eskualdeak bere mugartean dituen Foru Komunitatearen gaikuntzadun lanpostuen hizkuntza-eskakizuna definitu aurretik, kontsulta eginen zaie kasuko eginkizun publiko beharrezkoen hartzaile diren toki-erakundeei, indarrean dagoen araudia betiere beterik.

3. Aurreko puntuan ezarritako epea bukatuta eta toki-erakundeek eginiko komunikazioak aztertuta, toki-administrazioaren arloan eskumena duen sailak, aipatu lanpostu-betetze lehiaketen deialdia egin baino lehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz funtzionario-araubidean bete beharreko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda eta, behar denean, zehaztuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzako txandarako erreserbak eta kasuko hizkuntza-eskakizunaren nondik norakoak.

250. artikulua.— Merezimenduak[631]

2. Euskara maila frogatzeko eta kasu bakoitzean balioespena egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileentzat hizkuntza horren ezagutzaren tratamenduaren gainean ezarritako araudiari segituko zaio.

251. artikulua.— Epaimahaiak

2. Deialdi bakoitzaren aurreikuspenekin bat, epaimahaiek parte-hartzaileek egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dituzte eta horien zerrenda ordenatu bat prestatuko dute, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera. Zerrendan euskaraz jakitea nahitaezkoa duten plazetan sartu nahi duten lehiakideak azalduko dira, eta kontuan hartuko da, orobat, foru-lege honen 246. (ter). artikuluaren 2. apartatuan jasotako aurreikuspena.

X. TITULUA[632]
ESKUALDEAK

III. KAPITULUA
ESKUMENAK ETA ZERBITZUAK

362. artikulua.— Sostengu eta laguntza eginkizunak eta zerbitzuen zorroa

[…]

Euskarara itzultzeko zerbitzu teknikoak.

[…]

Euskara.

[…]


8.3.6. 7/2001 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Organismo Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea[633]

VIII. TITULUA
Hezkuntza Sailaren tasak

I. KAPITULUA
Tasak tituluak luzatzeagatik eta beste kontzeptu batzuengatik

96. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako tituluak luzatzea eta erdi-mailan eta goi-mailan sartzeko probetan izena ematea, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikotik eratorritako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran izena ematea, eta hizkuntza-mailen ziurtagiriak eta Euskararen Gaitasun Agiria luzatzea."

[…]


8.3.7. 17/2001 Foru Legea, uztailaren 12koa, Nafarroan merkataritza arautzen duena[634]

II. TITULUA[635]
Merkataritza-establezimenduak

II. KAPITULUA
Merkataritza-establezimenduak jartzea

3. atala
Merkataritza-establezimendua baimentzea

20. artikulua.— Merkataritza-establezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabidea

6. Interesdunek, eremu euskaldunean, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan araututakoaren arabera, eskaria gaztelaniaz, euskaraz edo ele bitan aurkeztu ahal izanen dute.

7. Eskaria, erantsi beharreko dokumentu guztiak edo erantsi beharreko dokumenturen bat Europar Batasuneko hizkuntza ofizialen batean aurkeztu nahi duten interesdunek dokumentu horien gaztelaniazko itzulpena, zinpekoa izan gabe ere, aurkeztu beharko dute.

[…]


8.3.8. 26/2002 Foru Legea, uztailaren 2koa, Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak hobetzeko neurriei buruzkoa[636]

II. TITULUA
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna betetzeko neurriak

4. artikulua.— Europar Batasuneko hizkuntzak edukiak eta hizkuntza-modalitateak irakasteko hizkuntza gisa ezartzea

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko guztietan ingelesa edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bat ikas-irakasteko hizkuntza gisa ezartzeko, taldearen tutoreak ematen dituen arlo edo curriculum gaietako batzuetan, horrela hizkuntza horiek hobeki ikas daitezen. Eduki horiek ingeles espezialitateko edo kasuko hizkuntzako maisu-maistra titularrek emanen dituzte.

IV. TITULUA
Beste hezkuntza-neurri batzuk

12. artikulua.— Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleentzako konpentsazioak

3. Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko izangaien epaimahaien eta hautapen-organoen jardueretan parte hartzen duten funtzionario publikoek eta lan-kontratudunek, bai eta araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako maila egiaztatzeko azterketak prestatzen eta zehazten parte hartzen dutenek ere, irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusitako konpentsazioak jasoko dituzte.[637]

Xedapen iragankor bakarra

2001/2002 ikasturtean —baimenik gabe bada ere— jardunean ziren eremu ez-euskalduneko ikastolak, euren egoera indarrean dagoen legeriaren arabera egokitzen den bitartean, 2000ko ekitaldiko aurrekontuetako zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako araubide berezi eta iragankorrari jarraikiz finantzatuko dira 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina, irakaskuntza-maila ezberdinetarako indarrean diren moduluak eguneratuta.

[…]


8.3.9. 32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako liburutegien sistema arautzen duena[638]

III. KAPITULUA
Nafarroako liburutegi publikoen sistema

11. artikulua.— Liburutegi publikoaren kontzeptua

2. Liburutegi publikoak zerbitzu bereiziak eskainiko dizkiete helduei eta haurrei. Era berean, liburutegi publikoak kontuan hartuko du Nafarroako Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikoa, eta zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz emanen ditu, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak araututakoarekin bat.


8.3.10. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa[639]

II. TITULUA
Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak

6. artikulua.— Arreta egokia hartzeko eskubidea

2. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan herritar guztiek gaztelania edo euskara erabiltzeko eskubidea dute, euskararen erabilera arautzen duen Nafarroako foru-legerian ezarritakoari jarraikiz.


8.3.11. 8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa[640]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

[641]2. artikulua.— Definizioak

Foru lege honi dagokionez, honako definizioak hartuko dira aintzat:

Galzoria: babes zibilak zaindu beharreko pertsona-taldeei edo ondasun-multzoei egoera jakin batzuetan kaltea egiteko ahalmena.

Zaurgarritasuna: pertsona-talde edo ondasun-multzo baten ezaugarria, inguruabar jakin batzuetan galzoriaren eragina neurri handiago edo txikiagoan jasateko moduan egotea dakarkiena.

Mehatxua: babes zibilak zaindutako pertsonek eta ondasunek duten egoera, zeinean berehalako edo ezkutuko galzori baten aitzinean baitaude neurri handiago edo txikiagoan.

Arriskua: mehatxu bat pertsona-talde edo ondasun-multzo bat ukitzera iristeko aukera.

Larrialdia: bat-batean sortzen den egoera, ondasunen nahiz pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arrisku handian jartzen dituena edo erasotuak gertatzen direnekoa, eta berehalako neurriak hartzea eskatzen duena, arriskua bertan behera uzteko edo kalteak minimizatzeko. Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke.

Aparteko larrialdia: bat-bateko arrisku kolektiboko egoera, pertsonak edo ondasunak berehalako galzorian jartzen dituen gertaera baten ondoriozkoa eta botere publikoen aldetik horiek artatzeko, kalteak arintzeko eta katastrofe bihur dadin ekiditen saiatzeko kudeaketa azkarra exijitzen duena.

Larrialdi arruntetik bereizten da azken horrek ez duelako eragin kolektiborik.

Katastrofea: biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiteagatik erkidego edo gizarte baten funtzionamendua substantzialki asaldatzen edo eteten duen egoera edo gertakari bat, artatze-baliabide gehiago eskatzen dituena erkidegoak berak eskuragarri dauzkanak baino.

Oinarrizko zerbitzuak: beharrezkoak direnak oinarrizko eginkizun sozialak, osasuna, segurtasuna eta herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko.

Zoritxar publikoa: biztanleengan eragin orokorra duen katastrofea.

Larrialdietako laguntza: pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestea helburu duten jarduketa urgenteak, baita ondasunak eta ingurumena zaintzekoak ere, gizakiak nahiz naturak eragindako larrialdiak gertatzen direnean.

Alerta: galzori edo arrisku garrantzitsu baten gertagarritasunaz ohartarazteko abisua edo deia.

Alarma: hurbil-hurbileko galzori ziur batez ohartarazten duen seinalea.

Arriskuen mapa: dokumentu kartografiko ofiziala, Nafarroako Foru Komunitateko garrantzizko arriskuak seinalatzen, deskribatzen, sailkatzen eta kokatzen dituena eta arrisku bakoitza lurraldeko zein zonatan dagoen zehazten duena.

Urgentzia: lekuren edo jardueraren batean norbaiti ustekabean arazo bat gertatzea berehalako laguntza premiaren kontzientzia sortzen diona, arazoaren kausa eta larritasun maila gorabehera».

III. TITULUA
Larrialdietako jardunbidea

40. artikulua[642]

4. Nafarroako Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan emanen da zerbitzua. Babes zibilaren eta larrialdien arloko sail eskudunak beharrezkoak diren baliabideak jarriko ditu zerbitzua Europar Batasuneko hizkuntza ofizialetan baliatu ahal izateko, bai eta desgaitasunen bat duten pertsonek zerbitzua baliatu ahal izatea ziurtatuko duten mekanismoak bermatzeko ere.


8.3.12. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa[643]

Laugarren xedapen gehigarria[644]

Nafarroako Gobernuak sustatuko du hitzarmenak sinatzea toki-erakundeekin, helburua izanik lankidetza arautzea udal-eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko programak garatzen dituzten toki-erakundeekin. Hitzarmenetan ezarriko dira laguntza teknikoen baldintzak, plangintzarenak, koordinazioarenak eta, kasu bada, finantzaketaren araubidea. Foru-dekretu batek arautuko ditu lankidetzaren baldintzak, lankidetzan sartzen diren jarduerak eta Nafarroako Gobernuak emanen dituen laguntzak. Laguntza ekonomikoak urteko deialdi baten bidez emanen dira.

[…]


8.3.13. 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa[645]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko, besteak beste, administrazio publikoak printzipio eta irizpide hauek aplikatzen dituen begiratuko da:

o) Ulermenaren printzipioa, hau da, erabiltzaileentzat argiak eta ulergarriak diren arau eta prozedurak izatea, baita hizkera ulergarriko informazioaren eskuarte publikoak erabiltzea ere.

IV. KAPITULUA
Zerbitzu-zorroak

19. artikulua.— Edukia

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren mendeko organismo publikoen zerbitzuen kartetan alderdi hauek sartuko dira:

2) Ematen diren zerbitzuei buruz hartzen diren konpromisoak, hala nola:

f) Euskaraz arreta ematea eta izapidetzea, Euskarari buruzko Foru Legearekin bat.


8.3.14. 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa[646]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Herritarren eskubideak eskuarte elektronikoekin dituzten harremanetan

Herritarrek eskubide hauek izanen dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren organismo publikoekin eskuarte elektronikoak erabiliz dituzten harremanetan:

b) Administrazio-prozedura elektronikoetan gaztelania eta euskara erabiltzekoa, euskara arautzen duen legerian ezarritako moduan.

VII. KAPITULUA
Eskuarte elektronikoen bidezko administrazio-prozedura, alde batek eskaturik

24. artikulua.— Hasteko eskaerak

3. Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eskabide elektronikoetarako sistema normalizatuak sustatuko ditu. Eskabide normalizatu horiek Nafarroako bi hizkuntza propioetan eskainiko dira.

XI. KAPITULUA
Jarduera administratiboaren publizitatea

42. artikulua.— Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen ataria

3. Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen ataria gaztelaniaz eta euskaraz egonen da. Era berean, interes orokorrekoa dela jotzen bada, beste hizkuntza batzuetan ere emanen da informazioa.

Hizkuntzen edizioa bereizia izanen da, herritar bakoitzak egokien irizten diona erabil dezan; gaztelania ez beste hizkuntzen kasuan, egokitzapena progresiboki eginen da.

Euskarazko edizioak, betiere, hizkuntza horri buruzko foru-legeria errespetatuko du.

[…]


8.3.15. 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa[647]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Osasun-laguntzaren eremuko eskubide orokorrak

Nafarroako Foru Komunitateko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileei, foru-lege honetan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoari jarraituz, osasun-laguntzaren arloko honako eskubide orokorrak aitortuko zaizkie:

1. Osasun-arreta integral eta jarraiturako eskubidea, laguntza-maila desberdinetan, Nafarroako Osasun Zerbitzuen Zorroan ezarritakoari jarraituz. Osasun-laguntzarako eskubidea berdintasunez gauzatzen dela ziurtatuko da, betiere pertsonaren nortasuna, duintasuna eta intimitatea guztiz errespetatuz, eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza, ideologia edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal zein sozialengatik inongo diskriminaziorik egin gabe.

I. TITULUA
Pertsonek osasuna dela-eta dauzkaten eskubideak

III. KAPITULUA
Laguntza zerbitzuekin loturiko eskubideak

16. artikulua.— Lagundua izateko eskubidea

5. Zeinu-hizkuntza erabiltzen duten gorrek, nolanahi ere, eskubidea dute zeinu-hizkuntzako interprete batekin egoteko, informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko. Komunikaziorako irisgarritasuna bermatzeko, osasun-zentroek zeinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzu bat eduki beharko dute kontratatuta, gaixo gor batek haren premia duenerako, Espainiako zeinu-hizkuntzak arautu eta gorren, entzumen-desgaitasunak dituztenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legea betetzeko.

II. TITULUA
Kolektibo kalteberenen eskubideak

24. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonak

[…]

Edozein motatako desgaitasuna duten pertsonei osasun laguntza egokia emateko eta horiek informaziorako duten eskubidea bideratzeko, administrazio publikoek behar diren jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza- eta ulermen-oztopoak minimizatzeko. Nolanahi ere, administrazio publikoek Espainiako zeinu hizkuntzak arautu eta gorren, entzuteko desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako betebeharrak errespetatuko dituzte.[648]

[…]

III. TITULUA
Intimitatearekin eta konfidentzialtasunarekin loturiko eskubideak

II. KAPITULUA
Konfidentzialtasuna

35. artikulua.— Konfidentzialtasunerako eskubidearen salbuespenak

[…]

Ez da ulertuko konfidentzialtasunari buruzko eskubidea urratu dela gaixo batek kontzienteki edo bere borondatez zeinu-hizkuntzako interpretearen edo familiarteko baten edo konfiantzako pertsona baten presentzia baimentzen duenean.

[…]

IV. TITULUA
Informazioaren eta parte-hartzearen arloko eskubideak

II. KAPITULUA
LAGUNTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

43. artikulua.— Laguntzari buruzko informazioa izateko eskubidearen jasotzaileak

[…]

2. Informaziorako eskubidearen titularrak izanen dira, halaber, adingabearen guraso edo tutoreak, adingabe horrek hamasei urte baino gutxiago baldin baditu eta baimen informatua haren izenean eman behar badute; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen adingabeak eskubidea izan dezan bere osasunari buruzko informazioa jasotzeko, daukan adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren arabera egokitutako hizkera batean.

4. Desgaitasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasuna egikaritzeko laguntza behar badute, informazio-eskubidearen titular izanen dira pertsonak beraiek, hura ulertzea ahalbidetzen duen hizkuntza egokian, edo, hala badagokio, ezarrita dauden laguntza-neurrietan aurreikusitako pertsonak.[649]

V. TITULUA
Borondatearen autonomiari buruzko eskubideak

I. KAPITULUA
Hautatzeko eta baimen informatua emateko eskubidea

52. artikulua.— Baimen informatuko dokumentuaren edukia

1. Baimenaren dokumentuak enuntziatu laburrak eduki beharko ditu eta hizkera ulergarrian idatziko da, gaixo gehienek kontzeptu medikoak ulertu ahal izateko.


8.3.16. 11/2011 Foru Legea, apirilaren 1ekoa, Gazteriari buruzkoa[650]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

2. Gazteriaren arloko jarduketa publikoak printzipio artezkari hauek izanen ditu: erantzukizun publikoa; koordinazioa eta zeharkakotasuna; administrazioen arteko lankidetza eta elkarlana; gazteen parte-hartzea; hurbiltasuna eta deszentralizazioa; ekintza positiborako neurriak, eta lurralde- zein hizkuntza-aniztasunaren babesa, gaztelania eta euskara Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza propioak direla kontuan hartuz, indarrean dagoen legeriaren barruan.

II. TITULUA
Gazteriaren arloko politikak

12. artikulua.— Gazteriaren arloko politikak lehenestea

3. Alde horretatik, foru-lege honetan agertzen diren neurriek honako hauek sustatuko dituzte:

b) Hizkuntzak ikastea.

I. KAPITULUA
Gazteriaren arloko berariazko politikak

14. artikulua.— Gazteriaren arloko berariazko politikak

Gazteriaren arloan eskuduna den sailak gazteriaren arloko berariazko politikak garatuko ditu, honako hauen inguruan:

d) Gazteentzako jarduerak, gazteentzako ekintza multzo bat zeinaren helburua baita gazteen gizarte-harremanak faboratzea eta haien garapen pertsonalerako lagungarri gertatzea; jarduera horiek, era berean, gazteen parte-hartzerako, inklusiorako eta sozializaziorako bide izanen dira. Halakotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

d.1.) Mugikortasuneko jarduerak, eguneroko ingurunea utzi eta beste batera joatea ekartzen dutenak, estatuan bertan izan edo nazioartean, horrela beste toki, hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzeko, beste gazte batzuekin batera bizitzen ikasteko edo elkartasuna sustatzeko.

II. KAPITULUA
Zeharkako politikak

2. atala
Aukerak sustatzeko politikak

19. artikulua.— Gazteak eta hezkuntza

2. Hezkuntza-politikak arreta berezia jarriko du ondokoan:

i) Euskararen jakitea eta erabilera sustatzea.

3. Hezkuntzaren eta gazteriaren arloetako eskumenak dituzten sailek koordinazio eta lankidetzako bideak indartuko dituzte eta, taldearen aniztasuna kontuan izanik, neurri hauek hartuko:

a) Pertsonaren garapen integrala faboratzen duten ekintzak sustatzea, eremu hauetan: atzerriko hizkuntzak, sormena, kirola eta aisialdian, ingurumenarekiko errespetuan eta boluntariotzan oinarritutako hezkuntza, besteak beste.

20. artikulua.— Gazteak eta enplegua

3. Era berean, prestakuntzaren eta orientazioaren berariazko eremuan ondokoa eginen da:

b) Etengabeko prestakuntza, batez ere hizkuntzetan.

24. artikulua.— Gazteak, mugikortasuna eta nazioartekotzea

2. Helburu hori lortzeko, arlo horietan eskudunak diren sailek, indarrean dagoen araudiaren arabera, neurri hauek hartuko dituzte, besteak beste:

b) Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatzea, batez ere ingelesarena.

26. artikulua.— Gazteak eta landa-ingurunea

2. Helburu hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira, besteak beste:

d) Hezkuntza ez-formala eta hizkuntzen ikaskuntza sustatuko dira.


8.3.17. 11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa[651]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

Foru-legea xedapen gehigarri batzuek osatzen dute. Honako gai hauei buruzkoak dira: jarraipen batzorde bat sortzea gardentasuna eta gobernu irekia ezartzeko; informazio publikoa eskuratzeko eskubidea modu telematikoan izapidetzea; Nafarroako Gobernuari mandatu bat ematea urtebeteko epean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea erreformatzeko proiektua egin dezan, erakunde horien jardueran foru-lege honetako printzipioak eta aurreikuspenak gehitzeko; beste instituzio batzuetan gardentasuna sustatzea; Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileentzat prestakuntza-plan berariazko bat abiaraztea, aurreikusitako eskubide eta betebeharrei buruz; euskararen erabilera informazio publikoa eskuratzeko eskubidean; informazioa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak; foru-legearen printzipio artezkariak bermatzeko egin beharreko egokitzapenak; dirulaguntzen onuradunek gardenak izateko dituzten betebeharrak; arauak egokitzeko bultzada ematea; genero-berdintasuna hizkeran; eta, azkenik, lizentzien izapidetzea erraztea.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Gobernu Irekiaren jarduketaren printzipioak

Aplikatzekoak zaizkion arauetan aurreikusitako printzipioetara egokituko du bere jarduketa Administrazio Publikoak, eta, horretaz gain, Gobernu Irekia ezartzeko foru-lege honek funtsezkotzat jotzen dituen printzipioetara, hau da:

i) Sinpletasunaren eta ulertzearen printzipioa: izapideak progresiboki gutxitzeari ekin behar dio Administrazio Publikoak, hizkera ulerterraza erabiltzea eta zama administratiboak kentzea sustatuko duten prozesuak eta teknikak ezarriz.

Xedapen gehigarriak

Seigarren xedapen gehigarria.— Euskararen erabilera eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

1. Foru-lege honen III. tituluan informazio publikoa eskuratzeko araututa dauden eskaerei aplikatzekoa izanen zaie euskara administrazio publikoetan erabiltzeari buruzko araudia.

2. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu Nafarroako Gobernuaren web-atariaren bidez hedatzen den informazio publikoa modu progresiboan euskaraz ager dadin.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean, foru-lege honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasuetan ulertu behar da adierazpenaren ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan ondorio juridikoen ikuspegitik.


8.3.18. 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa[652]

Xedapen gehigarriak

Seigarren xedapen gehigarria.— Oroitzapenezko plaka Nafarroako Gobernuan

Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuak plaka bat jarriko du Aldundiaren eraikinaren fatxadako ageriko leku batean, 1936ko Gerra Zibilean Nafarroan eraildako Foru Aldundiko funtzionarioen eta langileen omenez. Plaka horretako testua gaztelaniaz eta euskaraz idatzita egonen da, eraildako pertsonen izenak jasoko ditu eta langile publiko horiek Errepublikaren legezkotasunaren defentsa egin izana aipatuko du.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Oroitzapenezko plaka Nafarroako Parlamentuan

Hiru hilabeteko epean, Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako herriaren ordezkari gorena denez, bere egoitzako atalondoko leku nabarmen batean plaka bat jarriko du, altxamendu militarraren ondorioz eraildako hautetsi nafar guztien omenez eta haien errekonozimendurako. Testuak Nafarroako bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du, eta eraildako pertsonen izenak eta kargua aipatuko ditu, bai eta herriaren izena, herrietako hautetsiak zirenen kasuan.


8.3.19. 8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean kultura-mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituena[653]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Kultura-mezenasgoaren kontzeptua

2. Kultura-proiektu edo -jardueratzat hartzen dira honakoekin zerikusia dutenak:

f) Nafarroako kultura-ondarearen —materialaren eta immaterialaren— gaineko ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena egitea, Nafarroako hizkuntza-aniztasunari bereziki erreparatuta.

g) Nafarroako folklorea eta herri tradizioak, bereziki herri musika (jota, aurorak eta euskarazko herri kantak) eta herri askotako dantza tradizionalak (esate baterako, jota, larrain dantza, makil dantza, bolanteak, mutil dantza edo ezpata dantza).

II. KAPITULUA
Interes sozialeko deklarazioa

6. artikulua.— Interes sozialekotzat deklaratzea onuradunek eskatuta

2. Nafarroako Kultura Kontseiluak ebaluatuko ditu interes sozialeko deklaraziorako eskaerak, irizpide hauen arabera:

b) Nafarroaren kultura-ondarea, materiala eta immateriala, ikertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko jardueren eragina, bereziki erreparatuz haren hizkuntza-aniztasunari.

h) Kulturaren eremuko ikerketarako eta lengoaia berritzaileak jorratzeko jarrera.


8.3.20. 3/2015 Foru Legea, otsailaren 2koa, Ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza-txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duena[654]

ZIOEN AZALPENA

III

Nazioarteko arau-eremuan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, Nazio Batuen 183. Batzar Orokorrak 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatutakoak, 1. artikuluan ezartzen du gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, eta duintasun eta eskubide berberak dituztela. 2. artikuluan gehitzen du gizaki orori dagozkiola adierazpen horretako eskubide eta askatasunak, eta ez dela inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. 7. artikuluan ezartzen du gizon-emakume guztiak berdinak direla legearen aurrean eta denek dutela, diskriminaziorik gabe, legezko babesa izateko eskubidea, eta denek dutela adierazpen hori hausten duen edozein diskriminazioren aurka babes berbera izateko eskubidea.

Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 26. artikuluak (New Yorken egin zen 1996ko abenduaren 19an, eta Espainiako Estatuak berronetsi zuen 1997ko apirilaren 13ko Tresnaren bidez) ezartzen du pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean eta eskubidea dutela legearen babes bera izateko, inolako diskriminaziorik gabe; eta gehitzen du legeak diskriminazio oro debekatuko duela, eta pertsona guztiei babes bera eta eraginkorra bermatuko diela, edozein diskriminazioren aurka, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, jatorri nazionala edo gizarte-jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste edozein gizarte-tasun dela bide.

Zentzu berean, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioaren 14. artikuluan —Erroman egin zen 1950eko azaroaren 4an eta Espainiako Estatuan 1979ko urriaren 4tik dago indarrean—, “diskriminazioaren debekua”ren izenburupean, ezartzen da hitzarmenean aitortutako eskubide eta askatasunen baliatzea ziurtatu behar dela, inolako bereizketarik egin gabe, eta, batik bat, sexu, arraza, kolore, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelakoak, jatorri nazional edo sozial, gutxiengo nazional bateko kidetasun, aberastasun, jaiotza edo beste edozein egoeraren ondoriozko bereizketarik egin gabe. Berrikiago, Hitzarmenaren 12. protokolo gehigarriko 1. artikuluak —Espainiako Estatuan 2008ko ekainaren 1etik dago indarrean—, “diskriminazioaren debekua” izenburu beraren pean, ezartzen du legez ezarritako eskubide ororen baliatzea inongo bereizketarik egin gabe ziurtatu beharra dagoela, eta, batik bat, ezin direla bereizketa horretarako arrazoi izan sexua, arraza, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politiko edo bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, aberastasuna, jaiotza nahiz beste edozein egoera. Eta gehitzen du inongo agintaritza publikok ezin duela inor diskriminatu; bereziki, diskriminazio hori aipatutako arrazoiengatik justifikatu nahi badu.

[…]

Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari dagokionez, konbentzioaren 9. artikuluak estatu sinatzaileak premiatzen ditu behar diren neurriak hartzera desgaitasuna dutenei ziurtatzeko eskuragarri izatea, gainerako pertsonen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz landaguneetan. Neurri horien artean sartu behar da irisgarritasunerako trabak eta oztopoak identifikatu eta kentzea, eta neurriak honakoetan aplikatu beharko dira: eraikinak, bide publikoak, garraioa eta kanpoko zein barneko beste instalazio batzuk (esate baterako, eskolak, etxebizitzak, instalazio medikoak eta lantokiak), informazioaren, komunikazioen eta bestelako zerbitzuak (horien barne direla zerbitzu elektronikoak eta larrialdikoak). Bereziki, xede horietarako hartu beharreko bidezko neurrien artean, konbentzioak sartzen ditu gizaki edo animalia bidezko laguntza-motak eta bitartekariak eskaintzera bideratutakoak —gidak, irakurgailuak eta zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalak barne—, eraikinetara eta jendaurreko beste instalazio batzuetara sartzea errazteko.

[…]

IV

Azkenik, Erkidegoaren araudiaren eremuan, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak, Estrasburgon 2007ko abenduaren 12an eginak, aldarrikatzen du: 1. artikuluan, giza duintasunerako eta bortxaezintasunerako eskubidea; 3. artikuluan, pertsona guztiek osotasun fisiko eta psikikoa izateko duten eskubidea, eta 6. artikuluan, pertsonen askatasunerako eskubidea; gainera, ezartzen du: 20. artikuluan, pertsona guztiek legearen aurrean berdinak izateko duten eskubidea; 21. artikuluan, berriz, diskriminazio oro debekatzen du, eta, bereziki, sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politiko edo beste edozein motatakoak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edo joera soziala direla bide gauzatutakoa. Azkenik, 26. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzerako eskubidea ezartzen du, aitortu eta errespetatu egiten baitu desgaitasuna duten pertsonek autonomia izateko, gizartean eta lanbidean integratzeko eta erkidegoaren bizitzan parte hartzeko duten eskubidea.

[…]


8.3.21. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa[655]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea

[…]

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatuko du zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeek eta bertako hizkuntzak ezagutzen ez dituzten emakume atzerritarrek interprete baten laguntza izanen dutela zentzuzko denbora-tarte batean, emakume horiek informaziorako eta komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko prozeduraren fase guztietan.

[…]

6. artikulua.— Foru-lege honen printzipio artezkariak

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko lana printzipio hauen zuzendaritzapean egin behar da:

d) Diskriminazioaren debekua: erakunde publikoek bermatu eginen dute foru-lege honetan aurreikusitako neurriak aplikatuko direla inolako diskriminaziorik gabe, hau da, jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste edozein, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, gaitasun ekonomikoa, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina, osasun-egoera, desgaitasuna, egoera zibila, migratzaile estatusa edo egoitzaren egoera administratiboa edozein izanik ere.

V. TITULUA
Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak

II. KAPITULUA
Arretarako eta oneratzeko sareko baliabideen eta zerbitzuen katalogoa

3. atala
Oneratzeko eta arreta espezializatua emateko zerbitzuak

39. artikulua.— Emakume-salerosketaren biktimentzako arreta integrala

Emakume-salerosketaren biktimentzako arreta integralean sartuko dira, gutxienez ere, laguntza psikologikoa, arreta juridikoa, tratamendu medikoa eta hainbat neurri, iraupena ziurtatzekoak eta aholkularitza nork bere hizkuntzan jasotzea bermatzekoak.

[…]

VIII. TITULUA
Laguntza juridikoa eta justiziara jotzea

III. KAPITULUA
Espezializazioa eta arreta egokia eremu judizialean

69. artikulua.— Interpretea izateko eskubidea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bermatu eginen du zentzumen-desgaitasunak dituzten emakumeek eta bertako hizkuntzak ez dakizkiten emakumezko atzerritarrek zentzuzko denbora-tarte batean interprete baten laguntza izan dezaten, emakumeek informaziorako eta komunikaziorako duten eskubidea bermatzeko prozedura judizialaren fase guztietan.

[…]


8.3.22. 26/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa[656]

VI. TITULUA
Zerga-zorra

IV. KAPITULUA
Kenkariak, pizgarriengatik

2. atala
Zenbait jarduera bultzatzeko pizgarri diren kenkariak

65. artikulua.— Pelikula zinematografikoetan eta ikus-entzunezko beste lan batzuetan egindako inbertsioengatiko kenkaria

3.[657] Artikulu honetan arautzen diren kenkarien zenbatekoa, zergadunak ekoizpen bakoitzarengatik jasotako gainerako laguntzak gehituta, ez da izanen ekoizpen kostuaren ehuneko 50 baino handiagoa. Halere, muga hori honela handituko da kasu hauetan:

c) Ehuneko 80raino, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean”.


8.3.23. 8/2017 Foru Legea, ekainaren 18koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa[658]

HITZAURREA

I

[…]

Europaren eremuari dagokionez, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak diskriminazio oro debekatzen du espresuki, eta batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

Azkenik, nazioartearen esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak hauxe dio: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

II. TITULUA
LGTBI+ pertsonen berdintasun gauzatua sustatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Hezkuntza arloko neurriak

27. artikulua.— Hezkuntza-planak eta -edukiak

4. Nafarroako Gobernuak, dagozkion eskumenen eremuan, behar diren neurriak hartuko ditu, sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako diskriminazioa edo indarkeria fisiko edo psikologikoa inplikatzen duten hezkuntza-edukiak eraldatzeko, eta halatan inklusiorako eta aniztasunerako eskola bat bermatuko du, irakaskuntza publikoan zein pribatuan. Edozein formatutan erabiltzen den hezkuntza-materialaren edukiek eta haietan erabiltzen den hizkerak errespetua eta babesa bultzatuko dituzte sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitaterako eskubideari dagokionez.

X. KAPITULUA
Komunikazioa

38. artikulua.— Kode deontologikoa

Nafarroako Gobernuak begiratuko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak ezar ditzaten, haietan jasotzeko berdintasunaren errespetua eta sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazioaren debekua, hala informazio eta publizitateko edukietan nola erabilitako hizkeran. Xedapen honek komunikabide guztiak ukituko ditu, baita teknologia berriek ahalbidetutakoak ere.

[…]


8.3.24. 17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena[659]

HITZAURREA

[…]

Araudi hori aplikatzean, behin eta berriro eta salbuespenik gabe baliatu da hautapen-sistema bat, oinarri hartu duena plazak Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritako hizkuntza-eremuen arabera betetzeko behar diren hizkuntza-eskakizunen zehaztapena.

Hautapen-prozesuen kudeaketa-sistema horren arabera, deialdi ezberdin eta berezituak egin ohi dira, epaimahai berariazkoekin eta ezberdinekin, Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza-komunitate bakoitzari zuzenduak, halako moduan non ekuanimitatea bermatzen baita, eskola-erkidegoa mesedetzen baita eta irakasle-kidegoetan parte izan nahi dutenen aukera berdintasuna ahalbidetzen baita bi hizkuntzak ez dakizkitenentzat.

[…]

Artikulu bakarra

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak irakasle ez-unibertsitarioen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen da otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege-dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua, eta arautu zen lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra. Hartara, xedatu zen ezen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen-prozedura ezberdinak ezagutza-arlo edo irakasle espezialitate ezberdinetarako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Hautapen-prozedura bakoitzean gutxienez ere epaimahai bat izendatuko da ezagutza-arlo edo espezialitate eta hizkuntza bereki bakoitzeko, behar bezala akreditatua egonen dena deialdi zehatz bakoitzerako. Epaimahai bat baino gehiago behar izanez gero, hautapen-batzorde bat eratuko da, ebaluazio-irizpideak koordinatu eta adostuko dituena.

2. Espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo hizkuntza-espezialitateei zein dagokien, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira.

3. Hautapen-prozedura gainditzen duten izangaiek gainditu dituzten hautaprobei dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan aukeratu beharko dute lanpostu hutsa, eta ez du eraginik izanen lekualdatze-lehiaketan.


8.3.25. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa[660]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

V. KAPITULUA
Publizitate-arauak eta adjudikazio-prozedurak

HIRUGARREN atala
Adjudikazio-prozedurak

78. artikulua.— Prozedura murriztuetan, negoziatuetan, lehia-elkarrizketetan eta berrikuntzarako elkarteetan aukeratutako hautagaientzako gonbidapenaren edukia

1. Eskaintzak aurkezteko aukeratutako hautagaientzako gonbidapena idatziz eginen da, denentzat aldi berean eta, gutxienez ere honakoak adieraziko ditu:

c) Eskaintzak aurkezteko azken eguna, zein helbidetara igorri behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

Xedapen gehigarriak

Seigarren xedapen gehigarria.— Eskaintza bat aurkezteko gonbidapenen edukia

Lizitaziorako deialdia aurretiazko informazio iragarki baten bidez egiten denean, adjudikazio-botereek gonbidapena eginen diete ondoren hautagai guztiei, haien interesa berrets dezaten kasuko kontratuari buruzko informazio zehaztua kontuan hartuta, lizitatzaileen edo negoziazio bateko parte-hartzaileen hautaketa hasi baino lehen. Gonbidapenean datu hauek jarriko dira, gutxienez:

d) Sarbide elektronikorik eskaintzerik ez dagoenean, kontratazio-pleguetako eskabideak aurkezteko tokia eta azken eguna, bai eta zein hizkuntzatan aurkez daitezkeen ere.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.— Jendearentzako arreta-zerbitzuetan euskararen presentzia sustatzea

Kontratua betetzeak jendearentzako arreta-zerbitzu bat ematera behartzen duenean, enpresa azpikontratatuek euskara-plan bat prestatuko dute, jendearentzako arretako lanpostuetan diharduten pertsonak hizkuntza horretan prestatu ahal izateko.

[…]


8.3.26. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa[661]

HITZAURREA

IV

[…]

Foru-legeak, azkenik, zortzi xedapen gehigarri ditu. Lehenak erreferentzia egiten dio gardentasun-printzipioak Nafarroako Parlamentuari aplikatzeari, haren autonomia dela-eta. Gainerakoak gai hauei buruzkoak dira: Gardentasunerako Departamentuarteko Batzordea sortzea, publizitate aktiboaren betebeharrak betetzeko epea, interes-taldeen erregistro publikoa sortzea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak, gardentasunaren ebaluazio orokorra, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen erregulazio bereziak eta genero-berdintasuna hizkeran. Legeak xedapen iragankor bat du, gardentasunaren betebeharrek lege honen aurreko harreman juridikoetan duten aplikazioari buruzkoa, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen, gai hauei buruzkoak: Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideen agintaldia, foru-lege hau garatzeko gaikuntza eta haren indarraldia.

[…]

III. TITULUA
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

II. KAPITULUA
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzeko prozedura

34. artikulua.— Informazio publikoa eskatzea

5. Eskaerak Nafarroako Foru Komunitatean ofizialak diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten ahalko dira.

Xedapen gehigarriak

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Pertsona, kargu edo lanpostuei buruz ari denean foru-lege honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasuetan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan ondorio juridikoen ikuspegitik.

[…]


8.3.27. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[662]

II. TITULUA
Aplikatzekoak diren xedapenak eta neurri orokorrak

11. artikulua.— Sustapena, bultzada eta parte-hartzea

[…]

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainek irisgarriak izan behar dute pertsona ororentzat, eta eskuragarri egonen dira irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo beste sistema alternatiboetan.

[…]

III. TITULUA
Xedapen bereziak

II. KAPITULUA
Irisgarritasuna eraikuntzan

1. atala
Erabilera publikoko eraikinak

26. artikulua.— Espazioen erreserba

2. Espazio horietan guztietan, orobat, begizta magnetiko bat edo entzumen-desgaitasuna dutenen irisgarritasuna bermatuko duen sistema alternatibo bat bermatuko da, zona batean jarria eta behar bezala seinaleztatua. Zeinu-hizkuntzaren interpreteak hizlariengandik gertu jarriko dira, eta argiztapen berezia izanen dute.

3. atala
Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

29. artikulua.— Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

2. Segurtasuneko informazioa pertsona guztiek erraz aurkitzeko moduko toki irisgarri batean egonen da, eta bide emanen du erabiltzaile guztiek ulertzeko, irakurketa errazaren metodologia erabiliz, edo piktograma homologatuak, braillea, zeinu-hizkuntza, seinale akustikoak edo unean-unean informazioa eskuratzeko berme gehien ematen duten sistemak erabiliz.

III. KAPITULUA
Irisgarritasuna garraioan

32. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak errepideko garraio publikoan

5. Bidaiarien garraiobide publiko erregularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Administrazioaren eskumenekoak direnek, irisgarritasun unibertsala bermatu beharko dute:

c) Espazio horietan eskaintzen diren erabilera publikoko produktu eta zerbitzuetan, bereziki leihatiletan, erabiltzaileentzako informazio- eta komunikazio-sistemak barne. Jendearentzako informazio-guneetan eta arretaguneetan zeinu-hizkuntzen interpreteen eta gida interpreteen zerbitzua ematea bermatuko da, bertan dauden interpreteekin edo teleinterpretazioa erabiliz, bai eta ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteak ere, begizta magnetikoak, adibidez, edo aurrerapen teknologikoen ondorioz sortzen diren bestelako laguntza-produktuak.

V. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan

38. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak komunikazioan

2. Era berean, informazioa eskuratzeko modua erraztu beharko diete desgaitasuna dutenei, eta bermatuko dute interes publikoko testuak eta gehien erabiltzen diren inprimakiak irakurketa errazeko formatuan ematen direla, edo braille sisteman, zeinu-hizkuntzan, letra handituan edo aurrerapen teknologikoen poderioz garatzen diren beste sistema alternatibo batzuetan.

39. artikulua.— Komunikabide sozialak

2. Foru Komunitateko Administrazioak, ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria berezian, telebistako ikus-entzunezko edukien irisgarritasun-baldintzak arautuko ditu, azpitituluen, autodeskribapenaren eta zeinu-hizkuntzako interpretazioaren bitartezkoak.

3. Ikus-entzunezko komunikabideek, pixkanaka, autodeskribapeneko, azpitituluetako eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioko sistemak sartzen joan beharko dute beren programazioa irisgarria izan dadin.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna produktu eta zerbitzuetan

42. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak zerbitzu publikoetan

2. Erregelamendu bidez ezarriko dira irisgarritasun-baldintzak jendearen eskuragarri dauden zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko eta haiei buruz ematen den informaziorako; informazioa, betiere, irakurketa errazeko formatua, braille sistema, zeinu-hizkuntza, letra handitua edo sistema alternatiboak erabiliz emanen da.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan

43. artikulua.— Kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretako irisgarritasun-baldintzak

1. Kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretan eta halako ekitaldi publikoetan irisgarritasun unibertsalerako baldintzak bermatu beharko dira, desgaitasuna duten pertsonek modua izan dezaten jarduera eta ekitaldi horietaz gozatzeko, haiek ulertzeko eta haietan parte hartzeko. Informazio guztia hizkera ulergarrian emanen da, erregelamenduz kasuko jardueraren arabera ezarritakoarekin bat.

X. KAPITULUA
Irisgarritasuna Justizia Administrazioan

49. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak Justizia Administrazioan

2. Era berean, neurriak hartuko dira egoitza judizialak eta beraietako komunikazioa eta informazioa irisgarriak izan daitezen pertsona guztientzat; adibidez, begizta magnetikoak jarriz judizio-aretoetan, edo zeinu-hizkuntzaren interpreteak eta gida interpreteak, presentzialak nahiz urrutiko interpretazioaren bidez, edo braille sistemak eta irakurketa errazeko sistemak erabiliz informazioan eta seinalizazioan, baita haiei lagun egiteko pertsonak ere.

V. TITULUA
Arbitrajea eta bitartekaritza

54. artikulua.— Bitartekaritza

2. Bitartekaritzaren arloko araudiarekin bat, bitartekaritza prozedurek desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasuna bermatu beharko dute, foru-lege honetan eta irisgarritasun unibertsalaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoarekin bat. Bereziki bermatu beharko da inguruneen irisgarritasuna, zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikazioari laguntzeko eskuarteen erabilera, braille sistemarena, ukimen-komunikazioarena edo beste edozein bitarteko edo sistemarena, desgaitasuna duten pertsonek prozesuan osoki eta berdintasunez parte hartzen dutela ziurtatzeko.


8.3.28. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa[663]

I. TITULUA
Nafarroako poliziak eta haien arteko harremanak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak eta jardute-printzipioak

3. artikulua.— Jardute-printzipioak

1. Nafarroako polizietako langileek ondoko jardute-printzipio hauei jarraikiz beteko dituzte beren eginkizunak:

b) Erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jokatuko dute eta, horrenbestez, inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, erlijioa, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasuna, jaioterria edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela kausa.

II. TITULUA
Nafarroako Foruzaingoa

17. artikulua.— Uniformea, bereizgarriak, egiaztagutunak, agurrak, ohoreak eta sariak

3. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan euskara erabiltzeari buruzko legeriak ezartzen duena.

III. TITULUA
Nafarroako tokiko poliziak

27. artikulua.— Uniformeak, bereizgarriak, armak eta egiaztagutunak

4. Poliziaren uniforme, ibilgailu eta instalazioetako errotulazioak une oro bete beharko du toki-erakundean euskara erabiltzeari buruzko araudian ezarritakoa.

IV. TITULUA
Nafarroako polizietako langileen estatutua

I. KAPITULUA
Sarrera, hautaketa eta lanpostuak betetzea

3. atala
Langileen hautaketa

34. artikulua.— Hautaprobak

1. Hautaprobak objektiboak izanen dira, izangaiek ebaluazio-parametroak aurretiaz ezagututa, eta izaera teoriko eta praktikoa izanen dute. Hautaprobetan sartuko dira, gutxienez ere, egoera fisikoari buruzko probak, eskatutako maila akademikoaren araberako ezagutza-probak, plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizunari buruzko titulazioa aurkezten ez denerako dagokion euskara-mailari buruzko probak, eta proba psikoteknikoak.

35. artikulua.— Betekizunak

3. Nafarroako administrazio publikoek, beren plantilla organikoen bidez, behar diren neurriak hartuko dituzte, sustatzekoak euskaraz jakitea betekizuna edo merezimendua izan dadila lanpostu jakin batzuetan, euskararen erabilera arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.

44. artikulua.— Enpleguak eskuratzeko prozedura

1. Enpleguetan sartzeari buruz foru lege honetan aurreikusitako prozeduren lehiaketa fasean honakoak balioetsiko dira gutxienez ere: Administrazio publikoetan emaniko zerbitzuak, poliziaeginkizunarekin zerikusia duten prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntzajarduerak, hizkuntzak jakitea, eta, balioespen objektiboko prozedura bat erregelamenduz ezarri bada, betetako lanpostuetako eginkizunbetetzeari buruzko ebaluazioa.

2. Oposizio-lehiaketetako prozeduren oposizio-fasean honakoak sartuko dira, gutxienez ere: baztertzaileak diren proba praktiko eta ezagutzei buruzkoak egitea, eskatutako maila akademikoaren eta lortu nahi den enpleguaren araberakoak, eta plantilla organikoan plazak duen hizkuntza-eskakizuneko euskara-mailari buruzko probak, horren frogatze-titulaziorik aurkezten ez denean. Era berean, proba psikotekniko ez-baztertzaileak ere izanen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesio grafikoari zenbateraino egokitzen zaizkion neurtzekoak.

4. atala
Prestakuntza

46. artikulua.— Prestakuntzaren izaera

3. Nafarroako administrazio publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte honakoa sustatzeko: destinoa eremu euskaldunean edo eremu mistoan daukaten edo edukiko duten Nafarroako polizietako langileek euskarazko hizkuntza-prestakuntza izan dezaten, euskararen erabilera Administrazio Publikoan arautzen duen legerian ezarritakoarekin bat.

VIII. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

2. atala
Diziplina-faltak

74. artikulua.— Falta oso astunak

Falta oso astunak dira:

12. Arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, jaioterria, auzotasuna edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa egitea ekarri ahal duten jarduketa guztiak.


8.3.29. 1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa[664]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Eskubide kulturalak

2. Foru-lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, herritarren kultura-eskubide dira, berdin delarik indibidualki ala kolektiboki baliatzen diren:

b) Iritzi askatasuna eta norberak aukeratutako hizkuntzazko adierazpenerako askatasuna izateko eskubidea, ezertan ukatu gabe Nafarroako hizkuntza ofizialen gaineko araudian xedatutakoa.

II. TITULUA
Kulturarako irispidea izateko eta bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea

I. KAPITULUA
Kulturarako irispidea izateko eskubidea

7. artikulua.— Kulturarako irispide fisikoa

3. Herritarrentzako informazioa eta arreta eskainiko dira euskarari buruzko araudian eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoan xedatutakoarekin bat.

III. KAPITULUA
Bizitza kulturalean parte hartzea eta erabakiak hartzea

19. artikulua.— Bizitza kulturalean parte hartzea

1. Bizitza kulturalean parte hartzeko eskubideak berekin dakar pertsona orok, berez, beste batzuekin batera edo erkidego bateko kide gisa, libreki esku har dezakeela erkidegoaren bizitza kulturalean, bere kultura-praktikak gauzatu, hautatuko hizkuntza erabili, eta kultura-ezagutzak eta -adierazpideak garatu eta beste batzuekin partekatu.


8.3.30. 4/2019 Foru Legea, otsailaren 4koa, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako[665]

Lehen artikulua.— Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari aldaketa hauek egiten zaizkio:[666]

Bosgarren xedapen iragankorra

6. Foru-gaikuntza lortzeko eta aipatutako merezimendu lehiaketan betetzen ez diren kontu-hartzaile lanpostuetan sartzeko, foru-lege honek indarra hartu ondoren onesten diren lehenbiziko bi deialdietan, eta ezertan galarazi gabe euskararen balioespen gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa, oposizio- eta lehiaketa-faseek ehuneko 70eko eta 30eko balioespen proportzionala izanen dute, hurrenez hurren, eta lehiaketa-faseko gehieneko puntuazioa eskuratzeko modua egon beharko da bai Nafarroako toki-erakundeetako kontu-hartzaile lanpostuetan zerbitzuan emandako 20 urterekin, bai merezimendu horiei beste batzuk gehituta.


8.3.31. 5/2019 Foru Legea, otsailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzkoa[667]

III. KAPITULUA
“Familia gurasobakar” titulua aitortzeko eta jaulkitzeko prozedura

16. artikulua.— Dokumentazio orokorra, 3. eta 4. artikuluetan ezarritako familia-egoeraren arabera aurkeztu beharrekoa

1. Dokumentazio orokorra:

a) Eskaera-inprimakia, behar den moduan beteta.

b) Datu pertsonalen egiaztagiria:

I. Nazionalitate espainiarra duten pertsonak: eskatzailearen eta familia-unitateko kide diren 14 urte baino gehiagoko seme-alaben nortasun agiri nazionalaren (NAN) kopia, organo kudeatzaileari hura egiaztatzeko baimena ematen ez zaionean.

II. Atzerritarrak: atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren (AIZ) kopia, edo hura kontsultatzeko baimena, edo familia-unitateko kide diren pertsona guztien pasaportea edo Erregistro Zibileko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Aurkeztutako dokumentu guztiek indarrean egon beharko dute.

Eta gaztelaniaz ez badaude, kopia aurkeztu beharko da, ofizialki homologatua, eta gaztelaniazko itzulpena.

[…]


8.3.32. 9/2019 Foru Legea, martxoaren 4koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea aldatzen duena[668]

HITZAURREA

[…]

Azkenik, bigarren artikuluaren bidez, hizkera ez-inklusiboa zuzentzen da Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen izenburuan eta artikuluetan.

[…]

Bigarren artikulua

Hizkera ez-inklusiboaren erabilera zuzentzearren, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean aipatutako karguei buruzko hitzak eta adierazpenak aldatu egiten dira, izenburukoak, hitzaurrekoak, artikuluen testukoak eta xedapenetakoak, salbu eta hitzaurre horretan Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30. artikuluko 1. eta 2. apartatuek ezarritakoari dagokionez egiten den aipamena. Legearen euskarazko bertsioaren testuak ez du genero gramatikalari buruzko auziengatiko gatazkarik sortzen; horrenbestez, aldaketak gaztelaniazko bertsioaren testuaren gainekoak soilik izanen dira, jarraian adierazten den ildoan:

Gaztelaniaz honako hauek aipatzen diren tokian, ondoan adierazitakoak esan beharko dira: “Decretos Forales del Presidente” esamoldearen ordez, “Decretos Forales de la Presidenta” edo “Decretos Forales del Presidente”; “su Presidente” esamoldearen ordez, “su Presidenta o Presidente”; “El Presidente” esamoldearen ordez, “La Presidenta o Presidente”; “el Presidente electo” esamoldearen ordez, “la Presidenta electa o el Presidente electo”; “el Presidente” esamoldearen ordez, “la Presidenta o Presidente”; “del Presidente” esamoldearen ordez, “de la Presidenta o Presidente”; “al Presidente” esamoldearen ordez, “a la Presidenta o Presidente”; “del nuevo Presidente” esamoldearen ordez, “de la nueva Presidenta o Presidente”; “los Presidentes” esamoldearen ordez, “las Presidentas o Presidentes”; “Del Presidente” esamoldearen ordez, “De la Presidenta o Presidente”; “Los Presidentes” esamoldearen ordez, “Las Presidentas o Presidentes”.

“Uno o varios Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “una o uno, o varias Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “uno o varios vicepresidentes” esamoldearen ordez, “una o uno, o varias vicepresidentas o vicepresidentes”; “de entre ellos al Vicepresidente o Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “de entre ellas o ellos a la Vicepresidenta o Vicepresidente, o Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “al Vicepresidente o Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “a la Vicepresidenta o Vicepresidente, o Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “los Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “las Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “el Vicepresidente o los Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “la Vicepresidenta o Vicepresidente, o las Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “el Vicepresidente o Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “la Vicepresidenta o el Vicepresidente, o Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “como Vicepresidente o Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “como Vicepresidenta o Vicepresidente, o Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “del Vicepresidente o Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “de la Vicepresidenta o Vicepresidente, o Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “El Vicepresidente o los Vicepresidentes” esamoldearen ordez, “La Vicepresidenta o Vicepresidente, o las Vicepresidentas o Vicepresidentes”; “De los Vicepresidentes y Consejeros” esamoldearen ordez, “De las Vicepresidentas o Vicepresidentes y Consejeras y Consejeros”.

“Denominada Oficina del Portavoz del Gobierno de Navarra” esamoldearen ordez, “denominada Oficina de la Portavoz del Gobierno de Navarra u Oficina del Portavoz del Gobierno de Navarra”; “del Portavoz” esamoldearen ordez, “de la Portavoz o el Portavoz”; “el Portavoz” esamoldearen ordez, “la Portavoz o el Portavoz”; “al Portavoz” esamoldearen ordez, “a la Portavoz o al Portavoz”; “un Portavoz” esamoldearen ordez, “una o un Portavoz”; “El portavoz del Gobierno” esamoldearen ordez, “La Portavoz o el Portavoz del Gobierno”.

“El Consejero Secretario” esamoldearen ordez, “la Consejera Secretaria o el Consejero Secretario”; “del Consejero Secretario” esamoldearen ordez, “de la Consejera Secretaria o Consejero Secretario”; “Será Consejero Secretario” esamoldearen ordez, “Será Consejera Secretaria o Consejero Secretario”; “El Consejero Secretario” esamoldearen ordez, “La Consejera Secretaria o el Consejero Secretario”.

“A uno o varios de los Consejeros” esamoldearen ordez, “a una o a uno, o a varias o varios de las Consejeras o Consejeros”; “todos los Consejeros interesados” esamoldearen ordez, “todas las Consejeras y Consejeros interesadas o interesados”; “un Consejero” esamoldearen ordez, “una Consejera o Consejero”; “Los Consejeros” esamoldearen ordez, “Las Consejeras o Consejeros”; “los Consejeros” esamoldearen ordez, “las Consejeras o Consejeros”; “sobre Consejeros” esamoldearen ordez, “sobre Consejeras o Consejeros”; “como Consejeros” esamoldearen ordez, “como Consejeras o Consejeros”; “el Consejero” esamoldearen ordez, “la Consejera o Consejero”; “al Consejero” esamoldearen ordez, “a la Consejera o Consejero”; “de Consejeros” esamoldearen ordez, “de Consejeras y Consejeros”; “ser Consejero” esamoldearen ordez, “ser Consejera o Consejero”; “de Consejero” esamoldearen ordez, “de Consejera o Consejero”; “del Consejero” esamoldearen ordez, “de la Consejera o Consejero”; “otros Consejeros” esamoldearen ordez, “otras Consejeras o Consejeros”; “otro Consejero” esamoldearen ordez, “otra Consejera o Consejero”; “un nuevo Consejero” esamoldearen ordez, “una nueva Consejera o Consejero”; “de Consejero” esamoldearen ordez, “de Consejera o Consejero”.

Honako esamolde hauekin berdin jokatuko da: “de Director General” esamoldearen ordez, “de Directora General o Director General”; “Directores Generales” esamoldearen ordez, “Directoras Generales o Directores Generales”; “los Secretarios Generales Técnicos” esamoldearen ordez, “las personas titulares de las Secretarías Generales Técnicas”; eta “que sea Secretario” esamoldearen ordez, “que sea Secretaria o Secretario”.

“Los miembros” esamoldearen ordez, “las y los miembros”; “Los miembros” esamoldearen ordez, “Las y los miembros”; “le sustituya” esamoldearen ordez, “la o le sustituya”; “todos sus miembros” esamoldearen ordez, “todas y todos sus miembros”; “tanto ellos” esamoldearen ordez, “tanto ellas y ellos”; “del titular” esamoldearen ordez, “de la o del titular”; “aquél será sustituido” esamoldearen ordez, “dicha persona será sustituida”; “de este último” esamoldearen ordez, “de esta o este último”; “el de más edad” esamoldearen ordez, “la o el de más edad”; “el de menor edad” esamoldearen ordez, “la o el de menor edad”; “estará sujeto” esamoldearen ordez, “estará sujeta o sujeto”; “serán nombrados y cesados” esamoldearen ordez, “se nombrarán y cesarán”; “éste será suplido por uno” esamoldearen ordez, “se suplirá por una o uno”; “por el más antiguo” esamoldearen ordez, “por la o el más antiguo”; “lo imposibilite” esamoldearen ordez, “la o lo imposibilite”; “firmados por el mismo” esamoldearen ordez, “firmados por la misma o el mismo”; “suplirán a aquel” esamoldearen ordez, “suplirán a aquella o a aquél”; “los titulares” esamoldearen ordez, “las y los titulares”; “por él propuestos” esamoldearen ordez, “por ella o por él propuestos”; “ser suplidos” esamoldearen ordez, “ser suplidas o suplidos”; “alto” esamoldearen ordez, “alta o alto”; “la designación de los mismos” esamoldearen ordez, “su designación”; “será nombrado” esamoldearen ordez, “será nombrada o nombrado”; “el cual podrá autorizar” esamoldearen ordez, “quien podrá autorizar”; “serán nombrados y cesados” esamoldearen ordez, “se nombrarán y cesarán”; “más antiguo” esamoldearen ordez, “de mayor antigüedad”; “Parlamentario” esamoldearen ordez, “Parlamentaria o Parlamentario”.

[…]


8.3.33. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa[669]

IV. TITULUA
Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa

69. artikulua.— Nafarroako Gobernuaren web ataria

4. Nafarroako Gobernuaren web ataria gaztelaniaz eta euskaraz egonen da. Era berean, interes orokorrekoa dela jotzen bada, beste hizkuntza batzuetan ere emanen da informazioa.

6. Nafarroako Gobernuaren web atariak genero-ikuspegia txertatuko du bere edukietan, hizkeran eta irudietan.

VI. TITULUA
Administrazio-jarduketaren arau orokorrak herritarrekiko harremanetan

I. KAPITULUA
Pertsonen eskubideak

103. artikulua.Arreta egokia jasotzeko eskubidea

2. Era berean, Foru Administrazio publikoarekiko harremanetan edozein pertsonak gaztelania nahiz euskara erabiltzeko eskubidea du, euskararen erabilera arautzen duen foru-legerian ezarritakoari jarraikiz.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Pertsona, lanpostu edo karguei buruz ari denean foru lege honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko hitzak erabiltzen dituen kasuetan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan ondorio juridikoen ikuspegitik.


8.3.34. 18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzkoa[670]

ATARIKOA

[…]

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernua derrigortua dago behar diren neurriak hartzera aipatu foru-legean bildutako hizkuntza-eskubideak betetzen direla bermatzeko kirol arloko lanbideen eremuan; bereziki, eskola-adineko kirolaren eremuan.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.Hizkuntza-eskubideak

1. Nafarroako Gobernuak behar diren neurriak hartuko ditu hizkuntza-eskubideen erabilera bermatzeko, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean ezarritako moduan, kirol-lanbideetan aritzean, bereziki eskola-adineko kirol-praktikaren eremuan.

2. Orobat, Nafarroako Gobernuak neurriak hartuko ditu berma dadin Nafarroako berezko hizkuntzetan egin ahal izatea kirol arloko prestakuntza ofizialak.

3. Aipatutako 18/1986 Foru Legearen 1. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat, neurri horiek hartu eta aplikatuko dira borondatezkotasun, mailakatze eta begirune printzipioei jarraikiz, Nafarroako errealitate soziolinguistikoarekin bat.


8.3.35. 12/2020 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, aparteko kreditua ematekoa, haren bidez Iruñeko Abokatuen Elkargoari zuzeneko dirulaguntza bat emateko, espetxe-zuzenbideari buruzko web orri espezializatuaren finantzabide gisa[671]

2. artikulua.— Aparteko kredituaren finantzaketa

Aparteko kreditu hori finantzatuko da “Peritu lanak, itzulpenak eta lekukoak” izeneko F20001 F2000 2279 112104 aurrekontu-partidaren kargura, 18.343,40 euroko zenbatekoarekin.

[…]


8.3.36. 13/2021 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Fundazioei buruzkoa[672]

HITZAURREA

3

[]

Fundazioen izenari dagokionez, eta euskararen erabileraren gaineko arauak aplikatuz lehenago ere onartu ohi zen arren, berariaz ezartzen da posible dela “Fundazio” hitza nahiz “Fundación” hitza erabiltzea.

[…]

I. TITULUA
Kontzeptua, sorkuntza eta bilakaera juridikoa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Helburuak

1. Fundazioek interes orokorreko helburu hauetako bat edo batzuk izan behar dituzte:

e) Kulturaren sustapena eta zabalkundea; kultur ondarearen defentsa, bai eta hizkuntza-aberastasuna eta -dibertsitatea sustatzea ere.


8.3.37. 18/2021 Foru Legea, abenduaren 29koa, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa [673]

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Lan eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin aurretik.

Azken xedapenetako zortzigarrena.—Urriaren 23ko 4/2019 Foru Lege Dekretua aldatzea. Foru lege dekretu horren bidez presako neurri batzuk onetsi ziren Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan.

6. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

«[…]

»3. Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan aldi baterako administrazio-kontratuekin aritzen diren irakasleek, ikasturte batean irailaren 1etik ekainaren 30era artean 165 egun naturaleko edo gehiagoko zerbitzualdia eman badute, eskubidea sortuko dute beste kontratu bat edukitzeko, ikasturte horretako uztailaren 1etik abuztuaren 31ra (biak barne). Kontratu berriak dagokion ikasturtean izenpetu duen kontraturik luzeenak dituen ezaugarriak edukiko ditu, ikastetxeari, irakasle kidegoari, espezialitateari, hizkuntzari, profilari eta lanaldiari dagokienez. Baldin iraupen luzeeneko kontratua indarrean den bitartean langileak lanaldia murrizteko modalitateetako bati heltzen badio, egiazki gauzatutako lanaldiaren araberakoa izanen da formalizatzen den kontratua.

»4. Aurreko paragrafoan aipatutako kontratu berria formalizatu ahal izateko, bete beharko dira bai irakasleen kidegoko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan egoteko ezarri diren baldintzak, bai espezialitatea, hizkuntza eta dagokion ikasturtean izenpetutako kontratuetatik iraupen luzeenekoaren profila, eta lanerako prest egoeran azaldu beharko da zerrendan.

[…]».


8.3.38. 19/2021 Foru Legea, abenduaren 29koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa[674]

HITZAURREA

[…]

Amaitzeko, kontuan izan da gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren printzipioa, eta aldaketak egin dira, arauetan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzearren.

[…]

Bigarren artikulua.— Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen agindu hauek aldatzen dira, eta ondoren azaldutako testua izanen dute:

Zazpi. 65. artikulua, errubrika, 1.a) eta 2. apartatuen lehen paragrafoa, 3. apartatua; halaber, 6.b) apartatuaren 3. eta 4. ordinalen indargabetzea. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan izanen ditu efektuak.

“65. artikulua. Pelikula zinematografikoetan eta ikus-entzunezko beste lan batzuetan egindako inbertsioengatiko kenkaria”.

“3. Artikulu honetan arautzen diren kenkarien zenbatekoa, zergadunak ekoizpen bakoitzarengatik jasotako gainerako laguntzak gehituta, ez da izanen ekoizpen kostuaren ehuneko 50 baino handiagoa. Halere, muga hori honela handituko da kasu hauetan:

c) Ehuneko 80raino, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean”.


8.3.39. 3/2022 Foru Legea, otsailaren 9koa, Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzekoa[675]

HITZAURREA

[…]

Logopedia diziplina bat da, barne hartzen dituena giza komunikazioko nahasmenduen eta ahotsaren, mintzamenaren, hizkuntzaren (ahozkoa, idatzizkoa eta keinuzkoa), entzumenaren eta funtzio orofazialen patologia- eta asaldura-agerpenen azterketa, prebentzioa, ebaluazioa, diagnostikoa eta tratamendua, hala haurrei nola helduei dagokienez.

[…]

Lehen xedapen iragankorra.— Beste titulu batzuk dituzten profesionalak sartzea

Nafarroako Logopeden Elkargoan sartzen ahalko dira, baldin eta horretarako eskaera egiten badute foru lege honek indarra hartu ondoko bi urteko epean, logopediako diploma edo gradua eduki gabe hizkuntza- eta entzumen-nahasmenduen arloan lan egin dutenak edo lan egiten dutenak, egoera hauetakoren batean badaude:

1. Abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuak indarra hartu aurreko bost urteko gutxieneko epean lanbidez logopediaren arloan jardun dutela frogatzen duten pertsonak, titulu hauetakoren bat badute:

a) Entzumenaren eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren nahasmenduetan espezializatutako irakaslearen titulua, hezkuntzaren arloko eskumena duen ministerioak jaulkitakoa.

b) Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduen arloko espezialistaren diploma ofiziala (logopedia), edozein unibertsitatek jaulkia eta ondoren hezkuntzaren arloko eskumena duen ministerioak homologatua.


8.3.40. 7/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, ezartzen duena nola banatu transferentzia arrunten bidez toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa[676]

III. ERANSKINA
Trakzio Gaitasunaren Indizea kodetzea

KODEA

DESKRIBAPENA

Kulturako gastua biztanleko

Adierazten du udalerrian biztanle bakoitzeko zenbat euroko gastu publikoa egiten den kulturan (musika eskolak, kulturako administrazio orokorra, liburutegiak, museoak, euskara, aisiako instalazioak). Iturria: Nafarroako Gobernua. Toki Administrazioa 2019.


8.3.41. 11/2022 Foru Legea, maiatzaren 4koa, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira[677]

HITZAURREA

2021eko abenduaren 29an “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu zen abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa.

Beste neurri batzuez gain, haren 2. artikuluak aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean. Egonkortze tasa horri erantsiko zaizkio lege beraren seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitako lanpostuak; horiek iraupen luzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi batean eskaini behar dira.

Bestalde, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako programa-akordioak –”Programa-akordioa bizikidetzazko eta berdintasunezko legegintzaldi berritzaile eta aurrerakoirako (2019-2023)”–, 3.1 apartatuko 36. puntuan, akordioaren gutxieneko eduki gisa ezartzen du atzerriko hizkuntzak irakatsi eta ikasteko curriculum- eta antolakuntza-egitura diseinatu eta garatzea, bai eta araudi bat onartzea ere, hizpide dugun gaiari dagokionez irakasle plantillak eta irakasle lanpostuen hornikuntza arautuko dituena.

Nafarroako kasuan, hain zuzen ere atzerriko hizkuntzak ikasteko programak ezarriak dituzten ikastetxeetako irakasle plantilletan dago aldibaterakotasun tasarik handiena.

Atzerriko hizkuntzak ikasteko programak ezartzen direnean, arlo edo irakasgairen bat atzerriko hizkuntza batean ematen duten irakasleek frogatu behar dute hezkuntza-administrazio eskudunak ezarritako jakite maila dutela hizkuntza horretan.

Atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan aldi baterako kontratu administratiboa duten lanpostuak egonkortzea lortu behar da, eta lanpostu horiek funtzionario berriekin bete, administrazio publikoetako aldibaterakotasuna murrizte aldera, hala eskatzen baitute Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak eta arestian aipatutako 2019-2023 legegintzaldirako programa-akordioak. Horretarako, irakasle kidegoetarako sarbideari buruzko Estatuko araudiak ez duenez betekizun hori aurreikusten, Nafarroak hezkuntzaren eta funtzio publikoaren alorretan dituen eskumenak baliatu beharra dago. Eskumen horiek eman zaizkio Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. eta 49.1.b) artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 98. artikuluan.

Hortaz, foru lege honetan aurreikusten da irakasle lanpostuak sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan, eta lanpostu horiek nola lortu eta beteko diren arautzen da. Atzerriko hizkuntzen jakite maila zehatz bat frogatzeko eskatuko da, atzerriko hizkuntzak ikasteko programak ematen dituzten ikastetxeetan aritu ahal izateko.

Hori guztia gogoan, eta asmotan diren helburuak iristea errazteko, honako foru lege hau onetsi behar da.

1. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak sortzea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan

1. Nafarroako Gobernuak atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak sortuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan, hezkuntza sistemaren beharrizanen arabera.

2. Lanpostu horien araubidea izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen testu bategin hori). Lanpostu horiek betetzen dituzten funtzionarioak Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartuko dira ondorio guztietarako.

2. artikulua.— Lan publikoaren eskaintzak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionario izateko

Aurreko artikuluan aipatu lanpostuak betetze aldera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintzak egiten direnean, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna eta lanpostuaren hizkuntza (gaztelania edo euskara) egiaztatu behar diren lanpostuak eskainiko dira.

3. artikulua.— Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetarako deialdiak

Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuetarako hautapen prozeduren deialdietan, nola egiaztatuko diren arau honen eranskinean ageri diren titulazioak edo ziurtagiriak.

Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetarako hautapen probak lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntzan eginen dira (gaztelaniaz edo euskaraz).

4. artikulua.— Lanpostuak betetzea

Aurreko artikuluan aipatutako sarrera-deialdietan hautatzen diren funtzionarioek, lurralde mugikortasunaren ondorioetarako, soilik parte hartzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bere kudeaketa eremuaren barnean deitzen dituen lekualdatze lehiaketa autonomiko eta mugikortasun-prozeduretan eta hautaprobak gainditzeko izan duen atzerriko hizkuntzaren eskakizuneko postuetarako, salbu eta postuak kentzen direnean, kasuan kasuko deialdian zehazten denaren arabera.

5. artikulua.— Lanpostuak aldi baterako betetzea

Hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuak, 3. artikuluan aipatutakoak, betetzeko sarrerako hautapen prozedurak amaitzen direnean, Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostu horiek aldi baterako betetzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko ditu, bat etorriz aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauekin.

Izangaien zerrenda horiek lehentasuna izanen dute atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuak betetzerakoan.

Lehen xedapen gehigarria.— Salbuespenezko lehiaketa-deialdia

1. Atzerriko hizkuntzaren titulazio eta ziurtagirien egiaztapena, 3. artikuluan aurreikusten dena, aplikatzekoa izanen da Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aipatzen den salbuespenezko lehiaketa-deialdian.

2. Enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aipatzen den salbuespenezko lehiaketa-deialdian ez da izangai zerrendarik eratuko irakasle lanpostuetarako aldi baterako kontratuak egiteko.

Bigarren xedapen gehigarria.— Aplikatu beharreko araudia

1. Ez arau honetan, ez Irakaskuntzako Funtzio Publikorako Sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legean, ez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak lortzeko eta betetzeko Nafarroako Foru Komunitateak onetsitako gainerako arauetan aurreikusten ez diren gaiei dagokienez, irakasle kidegoentzat gai horiek arautzen dituen Estatuko araudia aplikatuko da, hala xedatzen baitu 98. artikuluan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak.

2. Nafarroako Gobernuak behar diren izapideak eginen ditu, foru lege honetan ezarritakoari jarraituz hautatzen diren funtzionarioak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sar daitezen lortzeko.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Ingelesez Ikasteko Programa beste ikastetxeetan egiteko eskubidea

1. 2022-2023 ikasturtean ingelesez ikasteko programa eskaintzen duten ikastetxeen kopurua nabarmen jaisten ez den bitartean, 2023-2024 ikasturtetik Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo maila aipatu programarekin hezkuntza eskaintzarik ez duten ikastetxeetan hasi beharko luketen ikasleek, eskubidea izanen dute ingelesez ikasteko programa egiteko ikastetxeen sareko departamentu bereko beste ikastetxe publiko batzuetan erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Aurreikuspen bera aplikatuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan, betiere ikasleen bizilekuaren aldaketa denean, haiek programan jarraitzea bermatze aldera.

Horretarako, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu eta behar diren baliabide pertsonalak, teknikoak eta materialak eskainiko ditu, aurreko paragrafoan xedatutakoa gauzatzeko, Nafarroako zona jakin batzuetako ikasleen ekitatea eta aukera berdintasuna bermatzeko kontuan hartu den bezala.

2. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio ingelesez Ikasteko programa pixkanaka ezartzea baloratzeko, programa horretan eskolatzeko eskaeretatik gehienak, gutxienez ere, aurkeztu diren ikastetxeetan, erregelamenduz ezartzen denarekin bat.

Laugarren xedapen gehigarria.— Programa hizkuntza-eredu bihurtzea

Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio, behin ingelesez ikasteko programako irakasleak egonkortzeko prozesua eginda eta programa horretan aniztasunari erantzuteko neurri egokiak ezarrita eta ebaluatuta, prozedura bat abian jar dezan aipatu programa hizkuntza-eredu bihurtzeko, zeina, kasua bada, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan pixkanaka ezarriko den.

Xedapen indargabetzailea.— Indargabetzen diren xedapenak.

Indarrik gabe gelditzen dira arau honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.— Eranskina aldatzea

Hezkuntza Departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio arau honen eranskinean ageri diren atzerriko hizkuntzak, titulazioak eta ziurtagiriak aldatzeko.

Azken xedapenetako bigarrena.—Arau-garapena

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio arau honetako aurreikuspenak garatzeko.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Indarra hartzea

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Alemana

ENTITATEA

ZIURTAGIRIA

Hizkuntza eskola ofizialak

Alemaneko C1 mailako edo C1 maila aurreratuko ziurtagiria

Alemaneko C2 mailako edo C2 maila aurreratuko ziurtagiria

Hizkuntza Eskola Ofizialeko hizkuntza ikasketa espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, alemanekoa

Goethe Institut TestDaf-Institut

Goethe-Zertifikat C1

Goethe-Zertifikat C2 (GZ C2)

C1 Oberstufe Deutsch (OD)

Zentrale Oberstufenprüfung ZOP

PWD (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International)

Kleines Detusches Sprachdiplom (KDS)

TestDaF Nivel 5 (Test Deutsch als Fremdsprache)

Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS)

ÖSD (Österreichisches Sprachdiplom Deutsch)

ÖSD Zertifikat C1

ÖSD Zertifikat C2

ÖSD Zertifikat C2

Wirtschaftssprache Deutsch C2 (WD)

Kulturministerkonferenz (KMK)

Deutsches Sprachdiplom Stufe 2 (DSD II)

-

The European Language Certificates (telc)

telc Deutsch C1

telc Deutsch C2

Germaniar Filologiako lizentziaduna edo gradu baliokidea

Alemaneko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna edo gradu baliokidea

Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak alemanez eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea

Frantsesa

ENTITATEA

ZIURTAGIRIA

Hizkuntza eskola ofizialak

Frantseseko C1 mailako edo C1 maila aurreratuko ziurtagiria

Frantseseko C2 mailako edo C2 maila aurreratuko ziurtagiria

Hizkuntza Eskola Ofizialeko hizkuntza ikasketa espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, frantsesekoa

Aliantza Frantsesa

Frantziako Hezkuntza Ministerioa

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2)

Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS)

Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF)

Test de connaissance de Français (TCF) C1

Test de connaissance de Français (TCF) C2

Chambre de Commerce et d’industrie de Paris

Test d’Evaluation de Français (TEF) C1 (699-833)

Test d’Evaluation de Français (TEF) C2 (834-900)

Frantses Filologiako lizentziaduna edo gradu baliokidea

Frantseseko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna edo gradu baliokidea

Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak frantsesez eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea

Ingelesa

ENTITATEA

ZIURTAGIRIA

Hizkuntza eskola ofizialak

Ingeleseko C1 mailako edo C1 maila aurreratuko ziurtagiria

Ingeleseko C2 mailako edo C2 maila aurreratuko ziurtagiria

Hizkuntza Eskola Ofizialeko hizkuntza ikasketa espezializatuetako lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria, ingelesekoa

Cambridge English Language Assessment

CAE (Certificate in Advanced English)

CPE (Certificate of Proficiency in English)

IELTS 7-8

IELTS 8.5-9

LinguaSkil C1

IELTS (International English Language Testing System)

7-8

8,5-9

ETS (Educational Testing System)

TOEFL iBT 110-120 (Internet Based Test)

TOEFL iBT >120 Internet Based Test)

TOEIC C1 (Test of English for International Communication) Four skills: ≥1345

British Council

APTIS C1

APTIS C2

Trinity College London

ISE III (Integrated Skills in English)

ISE IV (Integrated Skills in English)

LanguageCert International ESOL

Expert C1

Mastery C2

Pearson

PTE General Level 4

PTE General Level 5

Ingeles Filologiako lizentziaduna edo gradu baliokidea

Ingeleseko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna edo gradu baliokidea

Atzerrian unibertsitate tituluren bat lortu izana ikasketa osoak ingelesez eginda, eta titulu hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak homologatuta egotea


8.3.42. 12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa[678]

I. TITULUA
Haur eta nerabeen eskubideak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

9. artikulua.— Adingabeen eskubideak babestea

1. Nafarroako Administrazio Publikoek, beren eskumenen barruan, bermatuko dute errespetatzen eta behar bezala betetzen direla adingabeen eskubide eta askatasunak salbuespenik gabe eta arraza, etnia, sexu, hizkuntza, kultura, erlijio, iritzi, jaioterri, egoera ekonomiko, egoera edo desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezko edo norberaren, familiaren edo gizartearen esparruko beste edozein egoeraren araberako bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe. Eskubide eta askatasun horiek dira aitorturik daudenak Konstituzioan eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuetan, bereziki Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an onarturiko Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan eta Desgaitasuna dutenen eskubideei buruzko 2006ko abenduaren 13koan, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta oro har antolamendu juridikoan adierazten direnak.

II. KAPITULUA
Eskubideak: haien ezagutza eta erabilera babestu eta sustatzea

20. artikulua.— Hezkuntzarako eskubidea

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zainduko du hezkuntzak eman diezaiola adingabeari prestakuntza integrala, bere nortasuna eratzeko aukera emanen diona, adingabearen gaitasunak eta edozein motatako erronka eta zailtasunei aurre egiteko trebetasunen garapenari zuzenduta, tolerantziaz, elkartasunez, askatasunez eta diskriminaziorik gabe joka dezan.

Hezkuntza emozionala eta pertsonalizatua emanen zaie, haurren eskubideak sustatzen dituena, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioari jarraikiz, eskolako espazio, jarduera eta ordutegi orotan, horrek erraztuko baitu autonomiaz esku hartzea Nafarroaren garapen prozesuan eta erkidego honetako herritar diren aldetik.

Balio horiei buruz eta unean-unean kezkatzen dituzten beste batzuei buruz tutoretzak eta debateak egitea sustatuko da, bereziki lantzeko 4.3 artikuluan eta titulu honen hurrengo kapituluan aipatzen diren desberdinkeriak, baita beste gai batzuk ere, hala nola sexualitatea, feminismoa, norberaren hizkuntzen balioa edo gatazkak.

23. artikulua.— Gizarte inklusiorako eskubidea

6. Nafarroako Administrazio Publikoek Nafarroako Foru Komunitatean dauden atzerritar adingabeei bermatuko diete, edozein delarik haien legezko egoera, haien arretarako eta gizarte, hizkuntza eta kultur inklusiorako laguntza ematen dieten baliabide eta zerbitzu publikoetarako eskubidea.

III. KAPITULUA
Berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea

28. artikulua.— Kulturartekotasuna

5. Nafarroako Administrazio Publikoek neurriak sustatuko dituzte familia migratzaileentzat hizkuntza oztoporik izan ez dadin, horrek seme-alaba adingabeekin komunikatu behar duten guneetan behar bezala komunikatzeko eragozpena ekar dezakeenean.

III. TITULUA
Aurreneurriak

64. artikulua.— Prebentzio jarduketak

Nafarroako Administrazio Publikoek, beren eskumenen esparruan, foru lege honetan ezarritakoaren esparruan, prebentzio lanak garatu eta bultzatuko dituzte, lehenetsiz 32. artikuluan aipatzen den plangintza integralean zehazten direnak, besteak beste jarduketa hauen bitartez:

2. Hezkuntzaren eremuan:

h) Haur eta nerabe etorkinentzako eta babespean dauden adingabeentzako neurri espezifikoak biltzen dituzten hezkuntza programak garatzea. Programa horiek gauzatuko dira hezkuntzako profesionalak, gizarte hezitzaileak eta populazio talde zehatz honek beharrezkoa duen arretan adituak diren langile espezializatu guztiak aintzat harturik, hizkuntzaren ezagutzarekin lotutakoak barne.

IV. TITULUA
Babesa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

74. artikulua.— Babestutako adingabeen eskubide espezifikoak

1. Babespean dauden adingabeek, foru lege honek eta antolamendu juridikoaren gainerakoak adingabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideez gain, berariaz honakoak izanen dituzte:

h) Haien gizarte inklusioan laguntzen duten bitartekoak izateko, haien kultur nortasuna eta hizkuntza errespetatuz, eta haien esku bitartekoak jar daitezen harreman sozialak izateko eta jardueretan parte hartzeko bera bezalakoek bezala.

IV. KAPITULUA
Arrisku eta babesgabetasun egoeretan hartu beharreko babes neurriak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

6. atala
Familia-harrera

129. artikulua.— Harrera egin behar duen pertsona edo familiaren hautaketa

Laugarrena. Harrera neurriaren xede den adingabearentzat egokiena den pertsona edo familia hautatzeko, irizpide orokor hauek kontuan hartu beharko dira, eta beharraren eta proportzionaltasunaren printzipioen arabera baloratu eta ponderatu, aintzat hartuz beti haur edo nerabearen interes gorena eta hura betetzeko erarik onena:

f) Adingabeak bere familia eta gizarte ingurunean erabili ohi duen hizkuntza jakitea.

8. atala
Adopzio nazionala eta nazioartekoa
2. azpiatala
Adopzio nazionala eta nazioartekoa

151. artikulua.— Adopzioaren ondoko jarduketak

4. Atzerrian adoptatutako adingabekoen jarraipen elkarrizketak egiteko, arau hauek beteko dira:

c) Erakunde akreditatu baten bidez egin ordez, protokolo publiko baten bidez egin diren nazioarteko adopzioen kasuan, erakunde publikoak bidaliko ditu zuzenean jarraipen txostenak jatorrizko herrialdera. Informazio guztia profesionalek itzuli beharko dute, eta familiek bere gain hartu itzulpen horren gastuak eta beharrezkoak diren beste guztiak.

Azken xedapenetako laugarrena.— Terminoen glosarioa

Eskubide sozialen arloko eskumena duen departamentuko kontseilariak termino glosario bat onetsiko du, foru lege honetako terminologia garrantzitsuena ulertzen laguntzeko eta foru legeak indarra hartzen duenean zabaltzeko.


8.3.43. 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz[679]

II. TITULUA
Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek deitu beharrekoak

8. artikulua.— Oposizio-lehiaketaren prozedura

9. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan, deialdi bakoitza argitaratzen den egunera arte, egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

Oharrak:

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 12 puntu:

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuak ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

1. Eremu euskaldunean: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 4,4 puntu gehienez.

2. Eremu mistoan: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 2,8 puntu gehienez.

2. eta 3. apartatuetako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

9. artikulua.— Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozedura

1. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduraren bidez tramitatzen diren egonkortze prozedurak artikulu honetan xedatutakoari egokituko zaizkio, eta ondoren zehazten diren merezimenduak baloratuko dira:

Oharrak:

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuak ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 5 puntu gehienez hizkuntza bakoitzagatik.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

1. Eremu euskaldunean: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 11 puntu gehienez.

2. Eremu mistoan: Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera honako lanpostu hauetan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: kazetaria, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, gizarte-langilea, gizarte-hezitzailea, lan-harremanetako diplomaduna, liburutegiko arduraduna, turismo jardueretako ofiziala, basozaina, administraria, gelako burua, koordinazioko operadore-ofiziala eta koordinazioko operadore laguntzailea, telefonista-ofiziala eta telefonista, errepideetako zaintzailea eta etxezaina, bai eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen A eranskinean (Osasun estamentuak) jasotako osasun arloko lanpostuetan ere (11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen da): 7 puntu gehienez.

2. eta 3. apartatuetako oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

12. artikulua.— Konpentsazio ekonomikoa enplegua egonkortzeko prozedurak ez gainditzeagatik

[…]

Unibertsitateaz kanpoko irakasleen kasuan, aurreko paragrafoan ezarritakoa egokitu eginen da langile horien sarrerak dituen berezko berezitasunetara, eta erreparatuko zaio egonkortzeko hautapen prozesuetan deitu den lanpostu kopuruari, gehienez ere, espezialitate, hizkuntza eta, hala badagokio, atzerriko hizkuntza-eskakizun bakoitzeko.


8.3.44. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa[680]

HITZAURREA

IV

[…]

Hamargarrenean [hamargarren xedapen gehigarrian] zentro okupazionaletako sariak edo konpentsazioak jorratzen dira, eta hamaikagarrenean bertsio ofizial elebidunen irakurketa errazeko dokumentazioa, euskarari buruzko araudiaren arabera.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Foru legearen xedea, printzipioak eta definizioak

3. artikulua.— Definizioak

Foru lege honen ondorioetarako, honela ulertuko dira honako hauek:

a) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek zein objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek bete behar duten baldintza da, pertsona orok ulertu eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, segurtasunez eta erosotasunez eta ahalik eta autonomia eta naturaltasun handienaz erabiltzekoak, betiere. Printzipio horrek “diseinu unibertsalaren edo ororentzako diseinuaren” estrategia du abiapuntu, eta ulertzen da hori ez dela eragozpen izanen egin beharreko arrazoizko egokitzapenetarako.

b) Diseinu unibertsala edo ororentzako diseinua: jarduera honen bidez, inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, lanabesak, programak, gailuak eta antzeko elementuak jatorritik pentsatu eta diseinatzen dira pertsona orok erabiltzeko modukoak izan daitezen, ahalik eta hedadura handienarekin, egokitzapenik edo diseinu espezializaturik egin beharrik gabe. “Diseinu unibertsalak edo ororentzako diseinuak” ez ditu baztertuko desgaitasuna dutenen talde partikularrentzako laguntza produktuak, halakorik behar badute.

c) Gizarte-inklusioa: prozesu honen bidez, gizarteak balio konpartituak sustatzen ditu guztien ongia eta kohesio soziala lortzeko, horrela desgaitasuna duten guztiek behar diren baliabideak eta aukerak izan ditzaten, bizitza politiko, ekonomiko eta sozialean, hezkuntzan, lanean eta kultur arloan bete-betean parte hartzeko eta gainerakoen bizi-baldintza berdinak izateko.

d) Aukera-berdintasuna: desgaitasunak eragindako inolako diskriminaziorik, zuzeneko nahiz zeharkakorik, ez egotea da, barne harturik edozein bereizketa, bazterketa edo murrizketa, helburutzat edo emaitzatzat duena desgaitasuna duten pertsonei arlo politikoan, ekonomikoan, hezkuntzakoan, sozialean, lanekoan, kulturalean edo bestelako arlo batean trabak jartzea edo haientzat indarrik gabe uztea giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak baldintza berberetan aitortu, gozatu edo erabiltzeko modua.

e) Zuzeneko diskriminazioa: desgaitasuna duen pertsona batek bizi duen egoera da, bere desgaitasuna dela-eta beste pertsona batek baino tratu okerragoa jasotzen duenean antzekoa den egoera batean.

f) Zeharkako diskriminazioa: zeharkako diskriminazioa dagoela ulertuko da baldin eta lege edo erregelamendu mailako xedapen batek, hitzarmen edo kontratu bidezko klausula batek, banakako itun batek, alde bakarreko erabaki batek edo irizpide edo jardunbide batek, edo itxuraz neutroa den ingurune, produktu edo zerbitzu batek, desgaitasuna dela-eta desabantaila eragiten ahal badio pertsona bati beste batzuen aldean, objektiboki helburu legitimo bat ez duenean eta helburu hori lortzeko baliabideak egokiak eta beharrezkoak ez direnean.

g) Asoziazio-diskriminazioa: honelako diskriminazioa gertatzen da pertsona batek edo bera kide duen taldeak tratu diskriminatzailea jasotzen duenean beste batekin duen loturagatik, tratu hori desgaitasunak eragindakoa denean.

h) Jazarpena: pertsona baten desgaitasunarekin lotutako eta haren gogoz kontrako jokabide oro, duintasunaren aurka egitea edo giro beldur-eragilea, etsaitasunezkoa, apalgarria, umiliagarria edo iraingarria sortzeko asmoa duena edo ondorio hori eragiten duena.

i) Diskriminazio anizkoitza: pertsona batek bi arrazoirengatik edo gehiagorengatik jasaten badu diskriminazioa, eta horrek konplexua edo larriagoa bihurtzen badu diskriminazioa.

j) Diskriminazio intersekzionala: kasu honetan, hainbat arrazoik jarduten dute aldi berean, elkarri eraginez, eta bereizezinak dira; hori horrela, ukitutako pertsonak desabantaila eta diskriminazio mota berezien eraginpean jartzen dituzte.

k) Genero-ikuspegia: emakumeen eta gizonen desberdinkeria ikusarazteko eta horiei aurre egiteko beharrezkoa den azterketa- eta lan-metodologia, haien egoera eta posizio desberdinak aitortzen baititu.

Foru lege honen esparruan, genero-ikuspegia behar da desgaitasunari buruzko politiketan, eta desgaitasun-ikuspegia genero-berdintasuneko politiketan.

l) Ekintza positiboko neurriak: berariazko neurriak dira, bideratuta daudenak desgaitasunak eragiten dituen desabantailak saihestu edo konpentsatzera, edo desgaitasuna dutenen egiazko berdintasuna eta bizitza politiko, ekonomiko eta sozialean, hezkuntzan, lanean eta kultur arloan bete-betean parte hartzea bizkortu edo lortzera, desgaitasun mota eta maila desberdinak aintzat harturik.

m) Bizimodu independentea: egoera honetan dago desgaitasuna izanik bere bizitzaren gainean erabakitzeko ahalmena eta eskubidea egikaritzen dituen pertsona, parte-hartze aktiboa duena bere komunitatearen bizitzan, nortasuna libreki garatzeko eskubidearekin bat; modua dauka non eta norekin bizi nahi duen hautatzeko, gainerakoen baldintza berberetan, bizimodu zehatz baten arabera bizitzeko beharrik gabe.

n) Normalizazioa: printzipio honen arabera, desgaitasuna dutenek berdintasun baldintzetan bizitzeko aukera izan behar dute, bai eta beste edozein pertsonak eskura dituen leku, esparru, ondasun eta zerbitzu berberak eskuratzekoa ere.

ñ) Arrazoizko egokitzapenak: giro fisikoa, soziala eta jarreren ingurukoa desgaitasuna dutenen behar berariazkoetara egokitzeko behar diren aldaketak eta egokitzapenak dira, modu eraginkor eta praktikoan eta neurriz gaineko edo bidegabeko karga ekarri gabe, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna edo partaidetza errazten dutenean eta eskubide guztiak baliatu edo egikaritzea bermatzen, gainerako herritarren baldintza berberetan.

o) Elkarrizketa zibila: printzipio honen bitartez, desgaitasuna dutenak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeek parte hartzen dute, legeek eta gainerako arau-xedapenek ezartzen dutenari jarraituz, desgaitasuna dutenen alorrean garatzen diren politika ofizialak prestatzen, gauzatzen, eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten; betiere desgaitasuna duten haurren eskubide hau bermatu behar dute: beren iritzia libreki adieraztekoa beraiengan eragina duten gai guztiei buruz, bai eta, eskubide hori erabiltzeko, beren desgaitasunerako eta adinerako egokia den asistentzia jasotzekoa ere.

p) Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasuna: printzipio honen arabera, administrazio publikoek egiten dituzten jarduerak ez dira mugatzen desgaitasuna dutenentzako soilik pentsatutako plan, programa eta ekintza berariazkoetara; aitzitik, barnean hartzen dituzte izaera orokorreko politikak eta ekintza-ildoak ere, jarduera publikoaren edozein esparrutakoak, betiere desgaitasuna dutenen beharrizanak eta eskaerak aintzat harturik.

q) Desgaitasuna: egoera bat da, bi faktore hauen arteko interakziotik sortzen dena: batetik, aurreikusitakoaren arabera iraunkorrak izanen diren urritasun fisikoak, organikoak, sentsorialak, intelektualak, garapenekoak edo mentalak dituzten pertsonak, eta, bestetik, edozein motatako oztopoak, eragozpen edo traba direnak pertsona horiek gizartean bete-betean eta egiaz eta gainerakoen baldintza berberetan parte hartzeko.

r) Irisgarritasunaren arloko jarduketa plana: plan horren bidez zehazten da zer jarduketa egin behar diren planaren aplikazio-eremuan lor daitezen foru lege honetan eta kasuan kasuko garapen araudian ezarritako irisgarritasun unibertsaleko baldintzak, eta jarduketa horiek planifikatzen dira, orobat.

s) Osasuna: erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez soilik gaixotasunik ez izatea.

t) Irakurketa erraza: hizkuntza erraz eta argiarekin laburtu eta egindako edukiak, desgaitasun kognitiboa edo desgaitasun intelektuala duten pertsonek uler ditzaten. Eduki juridikoa duten egintzei buruzkoak direnean, inola ere ez dituzte ordezkatuko edo aldatuko jatorrizko dokumentuaren edukia eta ondorio juridikoak.

u) Zahartze aktiboa: ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala bizitza guztian zehar izateko aukerak ahalik eta gehiena aprobetxatzeko prozesua da, helburu duena bizi-kalitatea, produktibitatea eta bizi-itxaropena adin zaharrera hedatzea desgaitasun-prebalentzia minimoarekin.

II. TITULUA
Diskriminaziorik eza eta autonomia

III. KAPITULUA
Autonomia

19. artikulua.— Telelaguntza

6. Telelaguntzaren erabilerari buruzko informazioa hizkera errazean eta ulerterrazean emanen da, eta ezaugarri horiek berak dituen eskuorri informatibo batekin osatuko da.

VI. TITULUA
Kultura eta beste aisialdi-, kirol-, josteta- eta merkataritza-jarduera batzuk

I. KAPITULUA
Eskubide kulturalak

56. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak kultura-jardueretan

1. Kultura-jarduerek irisgarritasun unibertsalaren baldintzak bermatu beharko dituzte, desgaitasuna dutenek haietaz gozatu, haiek ulertu eta haietan parte hartu ahal izan dezaten. Informazio guztia formatu ulergarrian eta hizkera ulerterrazean emanen da, erregelamenduz jardueraren arabera ezarritakoarekin bat.

58. artikulua.— Arte-sorkuntza eta irakurketa hedatzea eta sustatzea desgaitasuna dutenen artean

3. Liburutegi publikoek irakurketa sustatzeko planak prestatu eta garatuko dituzte. Planak aldian-aldian ebaluatu eta eguneratuko dira, behar den aurrekontu-zuzkidura izanen dute, eta berrikuntza teknologikoetara egokituta egonen dira. Irakurketa sustatzeko planek arreta berezia eskainiko diete desgaitasuna duten haur eta gazteei, irakurtzeko ohitura sendotze aldera, bai eta desgaitasuna duten eta gizartean egoera ahulagoan dauden pertsonen edo, gainera, hizkuntza menderatzeko zailtasunak dituzten migratzaileen beharrei ere, eta irakurketa errazeko klubak bultzatuko dira bereziki.

VII. TITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen espezifikoak

I. KAPITULUA
Irisgarritasuna

65. artikulua.— Sustapena, bultzada eta parte-hartzea

[…]

Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainek irisgarriak izan behar dute pertsona guztientzat, eta eskuragarri egonen dira irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo beste sistema alternatibo batzuetan.

III. KAPITULUA
Irisgarritasuna eraikingintzan

1. atala
Erabilera publikoko eraikinak

81. artikulua.— Espazioen erreserba

2. Eremu horietan guztietan, orobat, begizta magnetiko bat edo entzuteko desgaitasuna dutenen irisgarritasuna bermatuko duen sistema alternatibo bat duen eremu bat prestatuko da, eta behar bezala seinaleztatuko da. Zeinu-hizkuntzaren interpreteak hizlariengandik gertu jarriko dira, eta argiztapen berariazkoa izanen dute.

3. atala
Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

84. artikulua.— Informazioa, seinalizazioa eta segurtasuna

2. Segurtasuneko informazioa erraz aurkitzeko moduko toki irisgarri batean egonen da, eta bide emanen du erabiltzaile guztiek ulertzeko, irakurketa errazaren metodologia erabilita, edo piktograma homologatuak, braillea, zeinu-hizkuntza, soinu-seinaleak, seinale argidunak, kontrastedunak, tipografiadunak edo unean-unean informazioa eskuratzeko berme gehien ematen duten sistemak erabilita.

IV. KAPITULUA
Irisgarritasuna garraioan

87. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak errepideko garraio publikoan

5. Bidaiarien garraiobide publiko erregularrek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Administrazioaren eskumenekoak direnek, irisgarritasun unibertsala bermatu beharko dute:

c) Eremu horietan eskaintzen diren erabilera publikoko produktu eta zerbitzuetan, bereziki leihatiletan, erabiltzaileentzako informazio eta komunikazio sistemak barne. Jendearentzako informazio eta arreta guneetan zeinu-hizkuntzako interpreteen eta gida-interpreteen zerbitzua ematea bermatuko da, bertan dauden interpreteekin edo teleinterpretazioa erabilita, bai eta ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak ere, begizta magnetikoak, adibidez, edo aurrerapen teknologikoen ondorioz sortzen diren bestelako laguntza produktuak.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, webguneetan eta gailu mugikorretarako aplikazioetan

93. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak komunikazioan

2. Era berean, informazioa eskuratzeko modua erraztu beharko diete desgaitasuna dutenei, eta bermatuko dute interes publikoko testuak eta gehien erabiltzen diren inprimakiak irakurketa errazeko formatuan ematen direla, edo braille sisteman, zeinu-hizkuntzan, letra handituan edo aurrerapen teknologikoen poderioz garatzen diren beste sistema batzuetan.

94. artikulua.— Irisgarritasuna komunikabide sozialetan

2. Foru Komunitateko Administrazioak, ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legedia berariazkoan, telebistako ikus-entzunezko edukien irisgarritasun-baldintzak arautuko ditu, azpitituluak, audiodeskripzioak eta zeinu-hizkuntzako interpretazioa ezarriz horretarako.

3. Ikus-entzunezko hedabideek audiodeskripziorako, azpitituluetarako eta zeinu-hizkuntzako interpretaziorako sistemak abiarazi beharko dituzte, beren programazioa irisgarri egiteko.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna produktu eta zerbitzuetan

97. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak zerbitzu publikoetan

2. Erregelamendu bidez ezarriko dira irisgarritasun-baldintzak jendearen eskura dauden zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko eta haiei buruz ematen den informaziorako; informazioa, betiere, irakurketa errazeko formatua, braille sistema, zeinu-hizkuntza, letra handitua edo sistema alternatiboak erabiliz emanen da.

VIII. KAPITULUA
Irisgarritasuna Justizia Administrazioan eta Nafarroako hauteskunde prozesuetan

98. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak Justizia Administrazioan eta Nafarroako hauteskunde prozesuetan

1. Foru Komunitateko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, irisgarritasun unibertsala eta ororentzako diseinua sustatuko ditu justiziaren arloan. Horretarako, neurriak hartuko dira egoitza judizialak eta bertako komunikazioa eta informazioa irisgarriak izan daitezen pertsona guztientzat, besteak beste, begizta magnetikoak jarriz judizio-aretoetan, edo zeinu-hizkuntzaren interpreteak eta gida-interpreteak jarriz, presentzialak nahiz urrutiko interpretazioaren bidezkoak, edo braille sistemak eta irakurketa errazeko sistemak erabiliz informazioan eta seinalizazioan, bai eta laguntza pertsonala ere, prozesu osoan.

IX. TITULUA
Bitartekaritza eta arbitrajea

114. artikulua.— Bitartekaritza

2. Bitartekaritzaren arloko araudiarekin bat, bitartekaritza prozedurek desgaitasuna dutenen aukera-berdintasuna bermatu beharko dute, foru lege honetan eta irisgarritasun unibertsalaren arloan indarra duen araudian aurreikusitakoarekin bat. Bereziki bermatu beharko dira inguruneen irisgarritasuna, zeinuen hizkuntzaren eta ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoen erabilera, braille sistemarena, ukimenezko komunikazioarena edo beste edozein bitarteko edo sistemarena, desgaitasuna duten pertsonek prozesuan osoki eta berdintasunez parte hartzen dutela ziurtatzeko.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Dokumentazio elebidunaren euskarria, irakurketa errazeko formatuan

Bi euskarritan jartzen ahalko dira euskararen foru araudiaren arabera edo hura garatzen duenaren arabera bertsio ofizialean euskarri bakarrean egon behar duten dokumentuen irakurketa errazeko bertsioak.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Foru legearen irisgarritasuna

Onetsia izan ondoren, foru lege hau eskainiko da irakurketa errazeko formatuan, braille sisteman, zeinu-hizkuntzetan, letra handituan eta/edo testua ororentzako irakurgarri eginen duen beste edozein formatutan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa, aldatzea.

Honako aldaketa hauek eginen zaizkio azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeari, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoari:

Hiru.–24. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“24. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonak.

[…]

Edozein motatako desgaitasuna duten pertsonei osasun laguntza egokia emateko eta horiek informaziorako duten eskubidea bideratzeko, administrazio publikoek behar diren jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza- eta ulermen-oztopoak minimizatzeko. Nolanahi ere, administrazio publikoek Espainiako zeinu hizkuntzak arautu eta gorren, entzuteko desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak aitortzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako betebeharrak errespetatuko dituzte”.

Lau. 43. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“4. Desgaitasuna duten pazienteen kasuan, beren gaitasuna egikaritzeko laguntza behar badute, informazio-eskubidearen titular izanen dira pertsonak beraiek, hura ulertzea ahalbidetzen duen hizkuntza egokian, edo, hala badagokio, ezarrita dauden laguntza-neurrietan aurreikusitako pertsonak”.


8.3.45. 35/2022 Foru Legea, abenduaren 28koa, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[681]

II. TITULUA
Langileria gastuak

III. KAPITULUA
Irakasleen ordainsariak

18. artikulua.— Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen ordainsariak

Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 104. artikuluan ezarria (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), maila bakoitzari dagokion soldataren ehuneko hauetan finkatzen da:

i) Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoa eta parekatuak: %33,48.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako lan publikoaren eskaintza

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasleen kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.


8.3.46. 36/2022 Foru Legea, abenduaren 28koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa[682]

HITZAURREA

[…]

Bukatzeko, kontuan izan da gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren printzipioa, eta aldaketak egin dira, arauetan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzearren.

[…]


8.3.47. 38/2022 Foru Legea, abenduaren 28koa, zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari buruzkoa[683]

13. artikulua.— Betebehar formalak

1. Zergaren zergadunek betebehar hauek izanen dituzte:

g) Zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen diren zerbitzu digitalen prestazioen fakturak, kontratuak edo egiaztagiriak gaztelaniara edo beste edozein hizkuntza ofizialetara itzultzea, zerga administrazioak hala eskatzen duenean zergadunaren zerga-egoera kontrolatzeko.


8.3.48. 3/2023 Foru Legea, otsailaren 22koa, kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa[684]

3. artikulua.Definizioak

Foru lege honek ezartzen duenari begira, honela ulertuko dira:

a) Kanpoko nafar herritarrak: Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizi diren pertsonak, Foru Komunitatearekin lotura berezia daukatenak.

b) Kanpoko nafar komunitateak: irabazi-asmorik gabeko elkarte izaeradun erakunde edo entitateak, zeinek nortasun juridiko propioa baitute eta Nafarroako lurraldetik kanpo legalki eratuak baitira, haien estatutu-helburuak eta jardun arrunta batez ere Nafarroarekin loturak mantentzera eta foru lege honen helburuak lortzera bideratuta egonik eta, betiere, lege honetan xedatutakoaren arabera aitortuak.

c) Kanpoko nafar komunitate birtualak: Nafarroarekin lotura izaten jarraitzeko xedez informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin bat sortutako sareak, foru lege honen xedeak lortzera bideratuak, eta legean xedatutakoarekin bat aitortuak direnak.

d) Itzulitako pertsonak: foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen direnak, beren egoitza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean finkatzen dutenak, benetako itzuleraren datatik atzera Espainiaz beste herrialde batean gutxienez urtebetez bizi izan ondoren.

e) Itzultzeko prozesuan dauden pertsonak: foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen direnak, modu fede-emailean frogatzen dutenak Nafarroara itzuliko direla Nafarroako Foru Komunitatearen prestazio edo onura sozialen eskaera formalizatzen den urtean, baldin eta Espainiaz beste herrialde batean eskaera horren eguna baino gutxienez urtebete lehenagotik bizi badira.

6. artikulua.Kanpoan dauden nafarren eskubideak

1. Foru lege honen 2.1 artikuluan aipatzen diren kanpoko nafarrei, orokortasunez honako eskubide hauek aitortzen zaizkie:

c) Nafarroako kultura, hizkuntzak eta historia Nafarroan bizi diren herritarren baldintza beretan ezagutu eta ikasi ahal izateko eskubidea. Horretarako, eta bere aurrekontu-baliabideen barruan, Nafarroako Gobernuak behar diren bitartekoak jarriko ditu eskubide hori gauzatu ahal izateko jarduerak antolatzeko.

8. artikulua.Kanpoko nafar komunitateak

1. Entitate batek, kanpoko nafar komunitatetzat aitortua izateko eta foru lege honetan arautzen diren onurak eta prestazioak lortzeko, honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du:

b) Bere batzar nagusi edo gobernu-organo gorenaren erabakiz oinarrizko estatutu-helburuen artean sartuta edukitzea lotura kultural, sozial edo ekonomikoen mantentzea Nafarroako Foru Komunitatearekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntzekin eta kulturarekin, bai eta bertako errealitatearen beste edozein alderdirekin ere.

7. Honako eskubide hauek aitortzen zaizkie kanpoko nafar komunitateei:

c) Nafarroari buruzko funts editorial eta ikus-entzunezko bat eskueran edukitzeko eskubidea, horren bitartez Nafarroako historiari, hizkuntzei, kulturari, turismoari, kultur ondareari eta gizarte errealitateari buruzko ezagutza bideratzeko.


8.3.49. 4/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzkoa[685]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.Irisgarritasun unibertsala

1. Foru-lege honetan arautzen diren zerbitzuek eta programek bermatu beharko dute desgaitasuna dutenen irisgarritasun unibertsala, irisgarritasun unibertsalari eta desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko foru-araudian jasotakoarekin bat. Horretarako, honako hauek bermatu beharko dira: prozesuak garatzen diren guneen irisgarritasuna, zeinuen hizkuntza eta ahozko komunikazioari laguntzeko bitartekoak erabiltzea, braille sistema, ukimenezko komunikazioa edo beste edozein sistema, desgaitasuna dutenek prozeduran baldintza-berdintasunean parte hartzen dutela ziurtatzeko.


8.3.50. 5/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrena[686]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.Definizioak

1. Foru-lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek aplikatuko dira:

a) Nekazaritzako elikagaien ekoizle-elkartea: edozein elkarte, edozein forma juridiko duela ere, baldin eta haren kideak nekazaritzako elikagaien ekoizleak badira, bakoitzak bere ustiategia badu, eta nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak baliatzen badituzte beren ekoizpena merkaturatzeko, eraldatzeko edo prestatzeko, banaka zein elkartearen bitartez.

b) Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburra: nekazaritzako elikagaien ekoizleak nekazaritzako elikagaiak saltzea edo hornitzea azken kontsumitzaileari, zuzenean edo, gehienez ere, bitartekari batez. Zuzeneko salmentaren bidez edo hurbileko salmentaren bidez egin ahal izanen da, eta lotuta dago tamaina txikiko nekazaritza-ustiategietara, zeinek lehiatzeko zailtasunak izan baititzakete merkaturatzeko kanal arruntetan.

c) Jantoki kolektiboa: merkataritza-xedea edo xede soziala duen establezimendua, publikoa edo pribatua, zeinetan ematen baitira zuzenean nekazaritzako elikagaien ekoizleengandik edo bitartekariengandik eskuratutako nekazaritzako elikagaiekin osorik edo partez prestaturiko janariak.

d) Elikagaien merkataritza elektronikoko enpresa: euskarri elektroniko edo web-plataforma baten bidez nekazaritzako elikagaien ekoizleen eta azken kontsumitzaileen artean harreman zuzena izateko behar den logistika ematen duen pertsona fisikoa edo juridikoa. Euskarri hartan, azken kontsumitzaileek eskura izanen dituzte bai informazioa, bai harremanetarako datuak, bai haiengandik eskura ditzaketen produktuak, halako moduz non erosketa on-line egin baitaiteke, entregatzeko modua edozein dela ere: ustiategian bertan, aurrez hitzartutako bilketa-gune batean edo etxean.

e) Txikizkako merkataritza-establezimendua: elikagaiak manipulatu, prestatu, elaboratu edo eraldatzen diren establezimendua, eta, saltoki izanik, elikagaiok biltegiratzen dituztenak azken kontsumitzaileari eman arte, eskura edo urrutira. Honako hauek sartzen dira: salmenta ibiltariko lokalak eta ibilgailuak, laguntza-biltegiak, nagusiki azken kontsumitzaileari elikagaiak saltzen zaizkien instalazioak, eta jatetxeak eta ostalaritza-establezimenduak ere (barnean dira landa-turismoko eta nekazaritza-turismoko ostatuak).

f) Kontsumo-taldea: nekazaritzako elikagaien ekoizleei edo haien elkarteei zuzenean eta batera erosten dieten azken kontsumitzaileen erakundea edo taldea. Hainbat eratakoak izan badaitezke ere, guztiek ezaugarri bera dute: azken kontsumitzaileen talde edo elkarte txikiak dira, nekazaritzako elikagaien ekoizleekin zuzenean harremanetan jartzen dira, eskaerak egiten dituzte eta saskiak banatzeko antolatzen dira.

g) Lehen mailako osagaia: elikagai baten ehuneko 50 baino gehiago hartzen duen gaia. Elikagai hori kontsumitzen duenak hura lotzen du, oro har, osagai horren izenarekin, eta haren kantitatea adierazi ohi da.

h) Udal-merkatua eta azoka txikia: udalak edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek antolatutako guneak, non nekazaritzako elikagaien ekoizleek edo bitartekariek, modu iraunkorrean edo egun zehatzetan, nekazaritzako elikagaiak saltzen baitizkiete azken kontsumitzaileei. Espazio horietan izan daitezke, haiekin batera, salmenta ibiltariko beste saltoki batzuk.

i) Azken kontsumitzailea: elikagai baten azken buruko kontsumitzailea den pertsona fisikoa edo juridikoa, elikagai hori erabiliko ez duena elikaduraren sektoreko merkataritza-eragiketa edo -jarduera batean.

j) Bitartekaria: nekazaritzako elikagaien ekoizlearen eta elikagaien azken kontsumitzailearen artean merkataritza-jarduera bat gauzatzen edo bideratzen duena, dela bere establezimenduen bidez, dela merkataritza elektronikoaren bidez.

k) Nekazaritzako elikagaien ekoizlea: Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emandako ustiategien titularrak diren nekazariak edo abeltzainak, pertsona fisikoa edo juridikoa dela kontuan hartu gabe, nekazaritzako beren elikagaiak (freskoak edo eraldatuak) saltzen dituztenak merkaturatzeko kanal labur baten bidez.

l) Nekazaritzako elikagaien ekoizpena: nekazaritzako elikagaien ekoizleak lortutakoa, lehen mailakoa izan daiteke edo eraldatua, baldin eta lehen mailako haren osagaiak ustiategitik bertatik badatoz.

m) Lehen mailako ekoizpena: landare-produktuak eta onddoak biltzearen bidez, animaliak hil aurretik haztearen eta akuikulturaren bidez, jeztearen, ehizaren eta arrantzaren bidez eta basoko produktuak biltzearen bidez lortutakoa.

n) Ekoizpen eraldatua: lehen mailako ekoizpenetik abiatuta lortzen dena, hura nabarmen aldatzen duen edozein ekintza baliatuta (tratamendu termikoa, ketzea, ontzea, heltzea, lehortzea, marinatzea, erauzketa, estrusioa edo prozedura horien konbinazioa), bai eta ustiategiko animaliak goitik behera zabaltzea eta zatikatzea ere, behar bezala baimendutako establezimenduetan hil eta prozesatu ondoren.

ñ) Hurbileko salmenta: nekazariak ekoitzitako nekazaritzako elikagaiak (lehen mailakoak edo eraldatuak) azken kontsumitzaileari merkaturatzea gehienez ere bitartekari bakar batek esku-hartzen duela, 4. artikuluan ezarritako baldintzak beteta.

o) Zuzeneko salmenta: nekazariak ekoitzitako nekazaritzako elikagaiak (lehen mailakoak edo eraldatuak) azken kontsumitzaileari merkaturatzea bitartekaririk esku-hartzen ez duela, 4. artikuluan ezarritako baldintzak beteta. Zuzeneko salmenta lotuta dago, bereziki, nekazaritza-ustiategitik edo eremu geografiko jakin bateko ekoizpen-lekutik gertu egotearekin, non azken kontsumitzaileek zuzenean edo bide telematikoz eskuratzen baitute nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren zati bat, nekazaritzako elikagaien ekoizlearekin harremanetan jarrita.

p) Nekazaritzako elikagaien kantitate txikiak: nekazaritzako elikagaien ekoizleek urtean gehienez prestatu eta merkaturatu ditzaketen produktu eraldatuen kopuru maximoak, zeinak foru lege honen babesean garatzen diren gidetan zehaztuko baitira.

2. Aurreko definizioez gain, aplikatuko dira Europar Batasuneko, Espainiako eta Foru Komunitateko araudietan elikadura-segurtasunari, elikagaien informazioari eta etiketatzeari eta nekazaritzako lehen mailako ekoizpenari buruz emandako definizioak.

5. artikulua.Elikagaien segurtasunaren eta higienearen erantzukizuna nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburretan

2. Aurreko apartatuan xedatutakoa galarazi gabe, elikagai kantitate txikiak merkaturatzen badira, nekazaritzako elikagaien ekoizleak eta bitartekariak aplikatu ahal izanen dituzte agintaritza eskudunak baliozkotutako elikagaien osasun eta higiene arloetako jardunbide egokien gidak, Europako, Espainiako eta autonomia-erkidegoetako osasun araudia eta gainerako araudi aplikagarria betetzen direla ziurtatzeko. Gida horiek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute; genero estereotipoetan edo sexu orientazio, genero adierazpen edo sexu identitateagatiko edozein diskriminaziotan oinarritutako ereduak erabiltzea saihestuko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak izan beharko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.

7. artikulua.Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzea

1. Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrak sustatzeko, Nafarroako Gobernuak ekintzak eginen ditu 8. artikuluan jasotako erregistroan izena emandako nekazaritzako elikagaien ekoizleak eta haien ustiategiak ikusarazteko, bai eta bitartekariak ikusarazteko ere. Horrela, azken kontsumitzaileen konfiantza areagotuko da merkaturatze eredu horretan, hobeki ezagutu eta gehiago baloratuko da natura ingurunea eta landa-eremuetako biztanleria kontserbatzeko eta mantentzeko egiten duten ekarpena, eta handituko da elikagai seguru, jasangarri eta kalitatezkoen hornidura.

Ekintza horietan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko da, genero rolekin loturarik ez duen berdintasunezko irudia sustatzeko, emakumeen eta gizonen askotariko irudia eskaintzeko, eta sexu orientazioagatik, genero adierazpenagatik eta sexu identitateagatik edozein diskriminazio saihesteko. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan, zeinu-hizkuntzan, azpitituluekin edo irisgarritasun unibertsala errazteko beste sistema alternatibo batzuetan dauden bertsioak erabili ahal izanen dira.

2. Nafarroako Gobernuak jardunbide egokien gidak prestatuko ditu, nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren garapena errazteko. Gida horiek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute; genero estereotipoetan edo sexu orientazio, genero adierazpen edo sexu identitateagatiko edozein diskriminaziotan oinarritutako ereduak erabiltzea saihestuko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak izan beharko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.

9. artikulua.Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena ematea

1. Nekazaritzako elikagaien ekoizleek, ekoizleen elkarteek eta bitartekariek, nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena eman nahiz izanez gero, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskabide bat aurkeztea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren araberakoa. Administrazioaren formularioek, inprimakiek eta euskarriek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute. Era berean, irakurketa errazeko formatuan, letra handituan edo beste sistema alternatibo batzuetan bertsioak egiten ahalko dira, irisgarritasun unibertsala errazteko.


8.3.51. 8/2023 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena[687]

Bat. 2. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

«2. artikulua. Definizioak.

»Foru lege honi dagokionez, honako definizioak hartuko dira aintzat:

»Galzoria: babes zibilak zaindu beharreko pertsona-taldeei edo ondasun-multzoei egoera jakin batzuetan kaltea egiteko ahalmena.

»Zaurgarritasuna: pertsona-talde edo ondasun-multzo baten ezaugarria, inguruabar jakin batzuetan galzoriaren eragina neurri handiago edo txikiagoan jasateko moduan egotea dakarkiena.

»Mehatxua: babes zibilak zaindutako pertsonek eta ondasunek duten egoera, zeinean berehalako edo ezkutuko galzori baten aitzinean baitaude neurri handiago edo txikiagoan.

»Arriskua: mehatxu bat pertsona-talde edo ondasun-multzo bat ukitzera iristeko aukera.

»Larrialdia: bat-batean sortzen den egoera, ondasunen nahiz pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arrisku handian jartzen dituena edo erasotuak gertatzen direnekoa, eta berehalako neurriak hartzea eskatzen duena, arriskua bertan behera uzteko edo kalteak minimizatzeko. Arruntak nahiz apartekoak izan daitezke.

»Aparteko larrialdia: bat-bateko arrisku kolektiboko egoera, pertsonak edo ondasunak berehalako galzorian jartzen dituen gertaera baten ondoriozkoa eta botere publikoen aldetik horiek artatzeko, kalteak arintzeko eta katastrofe bihur dadin ekiditen saiatzeko kudeaketa azkarra exijitzen duena.

»Larrialdi arruntetik bereizten da azken horrek ez duelako eragin kolektiborik.

»Katastrofea: biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiteagatik erkidego edo gizarte baten funtzionamendua substantzialki asaldatzen edo eteten duen egoera edo gertakari bat, artatze-baliabide gehiago eskatzen dituena erkidegoak berak eskuragarri dauzkanak baino.

»Oinarrizko zerbitzuak: beharrezkoak direnak oinarrizko eginkizun sozialak, osasuna, segurtasuna eta herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorra mantentzeko.

»Zoritxar publikoa: biztanleengan eragin orokorra duen katastrofea.

»Larrialdietako laguntza: pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestea helburu duten jarduketa urgenteak, baita ondasunak eta ingurumena zaintzekoak ere, gizakiak nahiz naturak eragindako larrialdiak gertatzen direnean.

»Alerta: galzori edo arrisku garrantzitsu baten gertagarritasunaz ohartarazteko abisua edo deia.

»Alarma: hurbil-hurbileko galzori ziur batez ohartarazten duen seinalea.

»Arriskuen mapa: dokumentu kartografiko ofiziala, Nafarroako Foru Komunitateko garrantzizko arriskuak seinalatzen, deskribatzen, sailkatzen eta kokatzen dituena eta arrisku bakoitza lurraldeko zein zonatan dagoen zehazten duena.

»Urgentzia: lekuren edo jardueraren batean norbaiti ustekabean arazo bat gertatzea berehalako laguntza premiaren kontzientzia sortzen diona, arazoaren kausa eta larritasun maila gorabehera».


8.3.52. Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua, 2023ko martxoaren 16koa[688]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Hizkera inklusiboa erabiltzea

Nafarroako Parlamentuaren komunikazio, adierazpen eta lanetan hizkera inklusiboaren erabilera zainduko da.


8.3.53. 13/2023 Foru Legea, apirilaren 5ekoa, Arrazakeriaren Eta Xenofobiaren Aurka Borrokatzekoa[689]

HITZAURREA

I

[…]

Azkenik, Tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren aldeko uztailaren 12ko 15/2022 Lege Integralak aitortzen du pertsona orok eskubidea duela tratu berdintasunerako eta diskriminaziorik ez jasateko, nazionalitateari begiratu gabe, adingabeak nahiz adinez nagusiak izan, legezko egoiliarra izan ala ez, eta adierazten du inork ezin duela diskriminaziorik jasan honakoetan oinarrituta: jaioterria, arraza- edo etnia-jatorria, sexua, erlijioa, sinesmena edo iritzia, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo -identitatea, genero-adierazpena, gaixotasuna edo osasun-egoera, egoera serologikoa eta/edo patologiak eta nahasmenduak izateko joera genetikoa, hizkuntza, egoera sozioekonomikoa, edo beste edozein baldintza edo ezaugarri pertsonal edo sozial.

[]

II

Hizkuntzak errealitateak eraikitzen ditu eta ekintzarako esparru bat ematen die; horrexegatik, garrantzitsua da aipatzea arrazakeria eta xenofobia ez direla berdinak. Xenofobiak erreferentzia egiten die atzerritarrekiko mesfidantza, gorroto eta etsaitasuneko jarrera, jokabide eta sentimenduei. Desberdintasuna da arrazakeria dela esateko, tartean agertu behar direla arraza adierazleak, eta xenofobiaren erreferentzia, aldiz, atzerritartasuna da. Foru lege honetan erabaki da tituluan arrazakeria eta xenofobia, biak, mantentzea, zeren, xenofobia arrazakeria modu bat bada ere, gizartean duen garrantzia dela-eta komeni baita haren aipamen espezifikoa egitea.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.Xedea

Lege honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean eraginkorra izatea berdintasunerako eta etnia- edo arraza-jatorriagatik diskriminatua ez izateko oinarrizko eskubidea, arrazoi hauetako edozein aitzakiatzat hartzen duen diskriminazio-mota oro desagerrarazita: lurralde edo nazio jatorria eta xenofobia, arraza, jatorri etnikoa edo larruazalaren kolorea, eta edozein arrazakeria mota, antisemitismoa edo antigitanismoa, kasu, hizkuntza edo kultur identitatea, edo etnia- edo arraza-jatorriaren beste edozein ezaugarri, inguruabar edo adierazpide, egiazkoa nahiz egotzia, nazioarteko zuzenbideko tresnek aitortzen dituztenak.

[…]

I. TITULUA
Neurriak

II. KAPITULUA
Arrazakeria eta xenofobia prebenitzeko eta hari aurre egiteko politika publikoak

16. artikulua.Osasunaren arloko neurriak

Osasunaren arloko eskumena duen departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, batetik, osasun-zainketak hartzeko orduan arraza edo etniagatiko diskriminazioa desagerrarazteko, eta, bestetik, pertsona arrazializatuen osasun integrala modu positiboan sustatzeko, gainerako herritarren baldintza berberetan. Zehazki:

a) Neurriak hartuko dira ziurtatzeko ez dela etniagatiko diskriminaziorik gertatzen osasun-arretan, osasun mentaleko arreta barne. Horretarako, genero-ikuspegi intersekzionala eta arrazakeriaren aurkakoa txertatuko da, eta protokoloak eginen dira pazienteen eta lan-inguruneko jokabide arrazistak prebenitzeko. Osasunari buruzko informazioa hainbat hizkuntzatan eman beharko da, pertsonen osasun integralerako zerbitzua bermatzeko, bakoitzaren etnia- edo arraza-jatorria zein den ere, baldintza berberetan.

b) Osasun-arloko jarrera arrazistak prebenitzeko ekintzak eginen dira hainbat hizkuntzatan (gidak eta prestakuntza-materiala barne).

17. artikulua.Etxebizitzaren arloko neurriak

2. Honako gai hauei buruzko informazioa emanen da, hainbat hizkuntzatan: pertsona arrazializatuen eskubideak, etxebizitzaren eta errentamenduen arloko legeria, diskriminaziozko eta legez kanpoko jardunbideak eta jardunbide horietatik babesteko nahiz jardunbide horiek zehatzeko mekanismoak.

20. artikulua.Komunikazioaren eta sare sozialen arloko neurriak

2. Nafarroako Gobernuak, bere eskumenen esparruan, hedabideen eta informazioaren teknologien enpresen independentzia oztopatu gabe, sustatu behar du horietan har daitezen kode deontologikoak eta autoerregulaziorako akordioak, aurreiritzi diskriminatzailerik eta estereotiporik gabekoak, lagungarriak direnak honetarako:

a) Errespetuzko hizkuntzaren erabilera sustatzeko, batez ere arrazista eta xenofoboa ez den hizkuntza, diskriminatzailea ez dena, orokorrean, hedabideetan terminologia iraingarria desagerrarazten laguntzen duena, mezu komertzialak eta publizitatekoak barne.


8.3.54. 2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina[690]

II. TITULUA
Mezenasgorako zerga-pizgarriak

II. KAPITULUA
Kultura, gizarte, ingurumen eta kirol mezenasgorako zerga-pizgarriak

1. atala
Kultura mezenasgoa
1. azpiatala
Xedapen orokorrak

26. artikulua.Kultura proiektuaren edo jardueraren kontzeptua

Kultura proiektu edo jardueratzat hartzen dira honakoekin zerikusia dutenak:

f) Nafarroako kultura ondarearen materialaren eta ez-materialarengaineko ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena egitea, Nafarroako hizkuntza aniztasunari bereziki erreparatuta.

g) Nafarroako folklorea eta herri tradizioak, bereziki herri musika (jota, aurorak eta euskarazko herri kantak) eta herri askotako dantza tradizionalak (esate baterako, jota, larrain dantza, makil dantza, bolanteak, mutil dantza edo ezpata dantza).

28. artikulua.Gizarte intereseko deklarazioa, pertsona edo entitate onuradunek eskatuta

2. Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak ebaluatuko ditu gizarte intereseko deklaraziorako eskaerak, irizpide hauen arabera:

b) Nafarroaren kultura ondarea, materiala eta ez-materiala, ikertzeko, zaintzeko eta zabaltzeko jardueren eragina, bereziki erreparatuz haren hizkuntza-aniztasunari.

h) Jarrera ikertzailea eta hizkuntza berritzaileen esplorazioa kultura esparruan.


8.3.55. 22/2023 Foru Legea, abenduaren 26koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa[691]

HITZAURREA

[…]

Bukatzeko, kontuan izan da gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren printzipioa, eta aldaketak egin dira, arauetan hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzearren.


8.4. Espainiako Erresumako gainerako autonomia-erkidegoak


8.4.1. Andaluziako Autonomia Erkidegoa


8.4.1.1. 4/1984 Legea, urtarrilaren 9koa, Eskola Kontseiluei buruzkoa[692]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua

Hauek dira Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eremuko irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak:

2. Andaluziako identitatearen kontzientzia areagotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak ikertuz, zabalduz eta ezagutuz haien aberastasun eta aniztasun osoan, betiere eskola-zentroak beren ingurune geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean erabat integratzeko aukera ematen duten xedapenen arabera, horrela hezkuntza-planetan nagusi den izaera akademizista hautsiz.


8.4.1.2. 3/1993 Legea, uztailaren 1ekoa, Almeriako Unibertsitatea sortzekoa[693]

I. TITULUA
Almeriako Unibertsitatearen sorkuntza eta egitura

3. artikulua.— Ikasketak

Almeriako Unibertsitatea osatzen duten zentroek honako titulu hauek lortzeko irakaskuntzak emango dituzte abiapuntu gisa:

b) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.


8.4.1.3. 5/1993 Legea, uztailaren 1ekoa, Jaengo Unibertsitatea sortzekoa[694]

I. TITULUA
Jaengo Unibertsitatearen sorkuntza eta egitura

3. artikulua.— Ikasketak

Jaengo Unibertsitatea osatzen duten zentroek honako titulu hauek lortzeko irakaskuntzak emango dituzte abiapuntu gisa:

b) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.

4. artikulua.— Atxikitako zentroak

Gaur egun Granadako Unibertsitateari atxikita dauden zentro hauek atxikiko zaizkio Jaengo Unibertsitateari: Linaresko “Antonia López Arista” Unibertsitate Eskola eta Ubedako OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola; atxikitako zentro horiek euren araudi espezifikoaren arabera arautzen jarraituko dute euren burua, eta hasieran titulu hauek emateko baimena izango dute:

Ubedako OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola:

Maisua: Atzerriko hizkuntzaren espezialitatea.


8.4.1.4. 8/1997 Legea, abenduaren 23koa, zeinaren bidez neurriak onesten baitira tributuei, aurrekontuei, Andaluziako Juntako enpresei eta beste erakunde batzuei, diru-bilketari, kontratazioari, funtzio publikoari eta errentamendu- eta hornidura-fidantzei buruz[695]

I. TITULUA
Neurriak, tributuei, aurrekontuei, Andaluziako Juntako enpresei eta beste erakunde batzuei, diru-bilketari, administrazio-kontratazioari eta funtzio publikoari buruz

I. KAPITULUA
Tributu-arloko neurriak

2. atala
00.42 tasa sortzea, Andaluziako turismo-gidariaren jardueran aritzeko gaikuntza lortzeko azterketa-eskubideengatik eta egiaztagutuna emateagatik

10. artikulua.— Kuotak

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:

a) Azterketa-eskubideengatik:

3. Beste hizkuntza batean gaitzeko matrikula osagarriagatik: 5.000 pezeta.


8.4.1.5. 1/1998 Legea, apirilaren 20koa, Adingabearen Eskubideei eta Arretari buruzkoa[696]

I. TITULUA
Adingabeen eskubideak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Eskubideak babestea

Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute, Autonomia Erkidegoaren eremuan, Konstituzioan, Haurraren Eskubideen Konbentzioan eta Espainiak berronetsitako nazioarteko gainerako akordioetan nahiz gainerako ordenamendu juridikoan aitortuta dituzten eskubide eta askatasun guztiak izango dituztela adingabeek, inolako diskriminaziorik egin gabe jaiotza, nazionalitatea, etnia, sexua, urritasuna edo gaixotasuna, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal, familiar edo sozial dela-eta.

II. KAPITULUA
Adingabeen eskubideak sustatzea

7. artikulua.— Informazioa eta publizitatea

5. Adingabeei zuzendutako informazioan eta publizitatean jasotako hizkuntza eta mezuak hartzaileen kolektiboen garapen-mailetara egokitu beharko dira.

9. artikulua.— Integrazioa

2. Andaluziako Autonomia Erkidegoan bizi diren adingabe atzerritarrek gizarteratzeko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte, batez ere hizkuntza-zailtasunak eta gizarte-usadioen ezagutza gainditzeko.


8.4.1.6. 4/2002 Legea, abenduaren 16koa, Andaluziako Enplegu Zerbitzua sortzekoa[697]

I. KAPITULUA
Izaera eta eskudantziak

2. artikulua.— Antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipioak

Andaluziako Enplegu Zerbitzuaren antolaketan eta funtzionamenduan, bai eta haren eskumenak egikaritzean ere, printzipio hauek beteko dira:

a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, adinagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.


8.4.1.7. 10/2002 Legea, abenduaren 21ekoa, lagatako tributuen arloko arauak eta beste neurri tributario, administratibo eta finantzario batzuk onesten dituena[698]

III. TITULUA
Administrazio-neurriak

II. KAPITULUA
Andaluziako Juntako enpresen eta beste erakunde batzuen arloko neurriak

58. artikulua.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa

1. Aldatu egiten da Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoa sortu eta Andaluziako Juntak kudeatutako irrati- eta telebista-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 9ko 8/1987 Legearen 3. artikuluaren 2. apartatua, eta 3. eta 4. apartatuak gehitzen zaizkio artikulu horri, honela idatzita:

«2. Irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu publikoaren zuzeneko kudeaketa Andaluziako Irrati eta Telebistaren enpresa publikoaren bidez egingo da; enpresa horri esleitzen zaio, aurreko artikuluan adierazitako printzipioen arabera, zerbitzu publikoaren eginkizuna, hau da, orotariko generoko programa dibertsifikatuak integratzen dituzten irrati- eta telebista-programazio eta -kanal jeneralista eta tematikoen multzo orekatu baten ekoizpena eta emisioa; horren helburua, berriz hauxe izango da: Andaluziako herritarren beharrizan demokratiko, sozial eta kulturalei erantzutea, betiere informazioa, kultura, hezkuntza eta entretenimendua bermatuz.

»Ondorio horietarako, RTVAk eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek egin beharko dituzte:

»d) Andaluziako kultura-aniztasuna, Andaluziako hizkerak eta ondare immateriala osatzen duten tradizioak bultzatzea eta zaintzea».

«3. RTVAk egindako irrati- eta telebista-ekoizpen eta -emisioek bete beharko dituzte artikulu honetan hari esleitu eta definitu zaizkion zerbitzu publikoko eginkizunaren ondoriozko betebeharrak, bai edozein euskarri eta kanalek Andaluziako Autonomia Erkidegoari zuzendutako emisioetan, bai haren lurraldetik kanpo ezarritako Andaluziako erkidegoei zuzendutakoetan, eta, bereziki, atzerriko edozein herrialderi zuzendutakoetan, gaztelaniaz hitz egiten duten herrialde amerikarrei arreta berezia eskainiz».


8.4.1.8. 9/2003 Legea, azaroaren 6koa, Andaluziako Logopeden Elkargo Ofiziala sortzekoa[699]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Giza komunikazioaren nahasmenduak prebenitzera, eboluzionatzera, tratatzera eta zientifikoki aztertzera bideratutako lanbide-jarduerak tradizio luzea du Espainian, eta nazioartean aitortuta dago; izan ere, jarduera horrek ahozko eta idatzizko hizkuntza eta hitzik gabeko komunikazio-modu guztiak ulertzearekin eta adieraztearekin lotutako eginkizunak biltzen ditu.

Logopeda-lanbidea, mediku-arretari lotua, gor-mutuen hezkuntzari zuzendutako espezializazio gisa hasi zen, eta 1970 inguruan hasi zen diseinatzen, entzumen- eta hizkuntza-ikerlanak eginez; hala ere, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik ezagutzen da hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta komunikazioaren alterazioak prebenitzera, ebaluatzera eta diagnostikatzera bideratutako jarduera, eta haren ikasketak unibertsitate-irakaskuntzaren ofizialtasuna behin betiko sendotzen eta lortzen du abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, zeinak ezartzen baititu Logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulua eta ikasketa-planei dagozkien jarraibide orokorrak. Titulu horren irakaskuntzak Andaluzian ematen dira. Era berean, logopedia lanbide arautu gisa aitortu zen, osasun-sektorean txertatuta, abenduaren 22ko 2073/1995 Errege Dekretuaren bidez.

Laugarren xedapen iragankorra.— Beste profesional batzuen integrazioa

1. Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Andaluziako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez bost urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

– Hizkuntza-perturbazioetan eta entzumenean espezializatutako irakaslearen titulua edo hizkuntzako eta entzumeneko tekniketan espezializatutako irakaslearen titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana.

– Hizkuntzaren eta entzutearen perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako estatuko edozein unibertsitatek emana.


8.4.1.9. 16/2003 Legea, abenduaren 22koa, Andaluziako Liburutegien eta Dokumentazio Zentroen Sistemari buruzkoa[700]

ZIOEN AZALPENA

I

Andaluziarako Autonomia Estatutuak, abenduaren 30eko 6/1981 Lege Organikoaren bidez onetsiak, 11. artikuluan xedatzen du ezen andaluziarren oinarrizko eskubide, askatasun eta eginbeharrak Konstituzioan ezarritakoak direla, eta gehitzen du Autonomia Erkidegoak Konstituzioan bizi diren gutxiengoekiko errespetua bermatzen duela. Era berean, 12. artikuluak, 1. apartatuan, ezartzen du ezen Autonomia Erkidegoak baldintzak sustatuko dituela gizabanakoaren eta haren taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen, haien osotasuna eta eragingarritasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko dituela, eta andaluziar guztiek bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean parte hartzea erraztuko duela. Aipatutako 12. artikuluaren 3. apartatuak dioenez, horretarako guztirako, Autonomia Erkidegoak bere botereak egikarituko ditu, besteak beste, oinarrizko helburu hauei begira: andaluziar guztiak hezkuntza eta kultura mailetara iristea, horiei errealizazio pertsonal eta soziala ahalbidetzeko; andaluziar identitatearen kontzientzia sendotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak, haren aberastasun eta aniztasun osoan, ikertuz, zabalduz eta ezagutuz, eta ondare historiko-artistikoa babestu eta nabarmentzea.

II. TITULUA
Andaluziako liburutegien eta dokumentazio-zentroen sistema

IV. KAPITULUA
Andaluziako Liburutegi Publikoen Sarea

16. artikulua.— Gutxiengoei eta desabantaila-egoeran dauden pertsonei arreta ematea

1. Andaluziako Liburutegi Publikoen Sareko zerbitzuen titularrek eta, oro har, arduradunek edo kudeatzaileek arreta berezia jarri beharko diete desabantaila-egoeran dauden pertsonei, gizarte-taldeei eta geografia-eremueii, kultura- eta informazio-erregistroetarako benetako irispidea izan dezaten.

2. Era berean, informaziora iristeko bidea bermatuko zaie etorkinei, baita gizarteratzeko eta beren jatorrizko hizkuntza eta kultura gordetzeko baliagarri zaizkien informazio eta materialetara iristekoa ere. Gainera, haien hizkuntzan dauden materialak eta bildumak aukera eta eskain daitezen bultzatuko da.


8.4.1.10. 18/2003 Legea, abenduaren 29koa, Tributu- eta Administrazio-neurriak onesten dituena[701]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

IX. kapituluan, gorren integrazioari buruzkoan, pertsona horiek hezkuntza-eremuan integratzeko eta zeinu-hizkuntza ezartzeko neurriak hartzen dira.

[…]

III. TITULUA
Administrazio-neurriak

X. KAPITULUA
Gorren integrazioaren arloko neurriak

142. artikulua.— Zeinu-hizkuntza ezartzeko aurrekontu-zuzkidura

Andaluziako Juntako sailburutzek, organismo autonomoek eta enpresek beharrezko aurrekontu-jarduketak egingo dituzte zeinu-hizkuntzaren eta gorren integraziorako gainerako tekniken erabilera arian-arian ezartzeko, beren eginkizunen eta zerbitzuen izaeraren arabera.


8.4.1.11. Andaluziako Parlamentuaren Erregelamendua, 2005eko irailaren 28koa[702]

IV. TITULUA
Funtzionamendurako xedapen orokorrak

III. KAPITULUA
Eztabaidak

76. artikulua

2. Diskurtsoak norberak emango ditu ahoz, salbu eta esku hartu behar duenak espainiar zeinu-hizkuntza erabili behar duenean; kasu horretan, interpreteen laguntza izango du. Tribunatik edo jarlekutik hartuko da esku.


8.4.1.12. 15/2005 Legea, abenduaren 22koa, Andaluziako Artisautzari buruzkoa[703]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Beste alde batetik, Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluko 2. eta 3. apartatuen arabera, Autonomia Erkidegoko botere publikoen oinarrizko helburuak dira Andaluziako identitatearen kontzientzia sendotzea, Andaluziako herriaren balio historiko, kultural eta linguistikoak, haren aberastasun eta aldaera osoan, ikertuz, hedatuz eta ezagutuz, bai eta Andaluziako baliabide ekonomiko guztiak aprobetxatzea eta indartzea ere.

[…]


8.4.1.13. 2/2007 Lege Organikoa, martxoaren 19koa, Andaluziako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[704]

I. TITULUA
Eskubide sozialak, eginbeharrak eta politika publikoak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

10. artikulua.— Autonomia Erkidegoaren oinarrizko helburuak

3. Horretarako, Autonomia Erkidegoak, interes orokorraren alde, bere botereak egikaritzeko oinarrizko helburu hauek izango ditu:

3) Andaluziar identitate eta kontzientzia finkatzea, zelan eta ondare historiko, antropologiko eta linguistikoa ezagutuz, ikertuz eta zabalduz.

4) Andaluziar hizkuntza-modalitatea haren aldaera guztietan defendatu, sustatu, ikertu eta prestigiatzea.

14. artikulua.— Diskriminazioaren debekua

Diskriminazio oro debekatuta dago titulu honetan jasotako eskubideen egikaritzan, eginbeharren betetzean eta zerbitzuak ematean, bereziki ondoko arrazoiak direla-eta egikaritzen dena: sexua, jatorri etniko edo sozialak, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, ezaugarri genetikoak, jaiotza, ondarea, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminazioaren debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

21. artikulua.— Hezkuntza

8. Andaluziako hezkuntza-planek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-balioak sartuko dituzte, eta bai kultura-dibertsitatea, bizitza politiko eta sozialeko eremu guztietan. Andaluziako hezkuntza-sistemak ikasleen gaitasun ekintzailea, eleaniztasuna eta teknologia berrien erabilera sustatuko ditu.

III. KAPITULUA
Politika publikoen printzipio artezkariak

37. artikulua.— Printzipio artezkariak

1. Autonomia Erkidegoko botereek euren politika publikoak zuzenduko dituzte aurreko kapituluan aitortutako eskubideen egikaritza bermatu eta segurtatzera, eta 10. artikuluan ezarritako oinarrizko helburuak lortzera, zelan eta ondoko printzipio artezkariok eraginkortasunez aplikatuz:

5) Desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta haien integrazio sozial eta profesionala, betiere diskriminaziorik ezaren, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioen arabera, eta komunikazioa ahalbidetu eta oztopoak erabat kentzea ahalbidetzen duten hizkeren arabera.

6) Espainiar keinu-hizkuntzaren erabilera eta gorreria duten pertsonek, hizkuntza hori aukeratuz gero, berdintasuna lortzea ahalbidetzen duten baldintzak ere bai, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egin behar baita.

VIII. TITULUA
Komunikabide sozialak

213. artikulua.— Andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea

Ikus-entzunezko komunikabide publikoek sustatuko dute andaluziar hizkuntza-modalitatea aitortu eta erabiltzea haren hizketa guztietan.


8.4.1.14. 9/2007 Legea, urriaren 22koa, Andaluziako Juntaren Administrazioari buruzkoa[705]

IV. TITULUA
Organoen eta administrazio-jardunaren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Herritarrek administrazio-jardunaren aurrean dituzten eskubideak

1. atala
Informazio- eta eskaera-eskubideak

80. artikulua.— Informaziorako eskubidea

1. Herritar guztiek dute, oro har, Andaluziako Juntako Administrazioaren zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, eta, bereziki, eragiten dieten gaiei buruzkoa. Erregelamendu bidez zehaztuko da espainiar zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzuak zer bitartekoren bidez emango zaizkien haiek behar dituzten pertsonei.


8.4.1.15. 10/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluziako Ardoen Jatorria eta Kalitatea babesteari buruzkoa[706]

II. TITULUA
Ardoen jatorriaren eta kalitatearen babesa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

11. artikulua.— Babesa

3. Babes-maila jakin baten xede diren izen geografikoak ezin izango dira erabili babes-maila horren betekizunak betetzen ez dituzten ardoak izendatzeko, aurkezteko edo iragartzeko, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak jarri, ardoaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, ezin izango dira erabili “...n botilatuta”, "Upategia ...n” edo antzeko esapideak, kontsumitzaileak nahasaraz ditzaketenak.


8.4.1.16. 11/2007 Legea, azaroaren 26koa, zeinaren bidez arautzen baita Andaluzian analisi genetikoak egiten dituzten pertsonen eskubideak eta giza DNAren bankuak babesteko kontseilu genetikoa[707]

II. TITULUA
Analisi genetikoak

II. KAPITULUA
Analisi genetikoak osasun-laguntza emateko

13. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentuaren edukia

1. Baimen informatua idatzizko dokumentu batean emango da, eta bertan jasoko dira, modu laburrean eta pertsona guztientzat ulergarria den hizkuntzan, aurreko artikuluaren edukia eta, gutxienez, honako hauek:

a) Baimena ematen duen pertsonaren eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazioa, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Aurretiazko informazioa eman eta baimena lortu duen profesional sanitarioaren identifikazioa.

c) Baimen-emailearen adierazpena, jasotako informazioa behar bezala ulertu duelakoa.

d) Baimena edozein unetan ezeztatzeko aukera.

e) Data eta lekua.

f) Baimena eskatzen duen profesional sanitarioaren eta baimena bere kabuz edo ordezkari bidez ematen duen pertsonaren sinadurak.


8.4.1.17. 12/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzkoa[708]

ZIOEN AZALPENA

VII

[…]

I. tituluak, I. kapituluan, ekintzak jasotzen ditu politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzeko: genero-eraginaren ebaluazioari buruzko txostena, genero-ikuspegia duten aurrekontu publikoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa, hizkera ez-sexista eta irudi publikoa eta genero-ikuspegia duten estatistikak eta ikerketak. […]

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

8. Hizkera sexista deritzo sexua dela-eta hizkuntza diskriminaziorako erabiltzeari.

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, Andaluziako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

10. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan bermatu eta sustatzea.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

9. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta irudi publikoa

1. Andaluziako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dituzte beren politikak garatzeko erabiltzen dituzten eduki eta irudietan, zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu, titulazio akademiko eta euskarri guztietan. Andaluziako Juntak parte hartzen duen argitalpen eta emanaldi guztiek emakumeen tratamendu inklusiboa eta ez-diskriminatzailea bermatuko dute.

2. Andaluziako administrazio publikoetako erakunde instrumentalek, bai eta Andaluziako zuzenbide publikoko korporazioek ere, hizkera ez-sexistara egokituko dute beren izendapen ofiziala, haiei dagozkien arau erregulatzaileen esparruan, eta berdintasunezko tratamendua bermatuko dute beren jardueren garapenean erabiltzen dituzten eduki eta irudietan eta zuzenean edo pertsonen edo erakundeen bidez sortzen dituzten dokumentu eta euskarri guztietan.

3. Andaluziako Juntako Administrazioak sustatuko du elkargo profesionalek eta zuzenbide publikoko korporazioek hizkera ez-sexista erabiltzea eta berdintasunezko tratamendua ematea erabiltzen dituzten eduki eta irudietan.

II. KAPITULUA
Andaluziako Juntak genero-berdintasuna sustatzea

11 bis artikulua.— Andaluziako elkargo profesionalen eta zuzenbide publikoko korporazioen zuzendaritza-organoak edo kide anitzeko organoak eta izendapenak

4. Artikulu honetan aipatzen diren erakundeek hizkeraren erabilera ez-sexistara egokitu beharko dute beren izendapena.

II. TITULUA
Genero-berdintasuna bermatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

1. atala
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza

16. artikulua.— Curriculum-materialak eta testuliburuak

3. Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak hezkidetzan adituak diren pertsonen batzorde bat sortuko du; batzorde horretan Andaluziako Emakumearen Institutuak parte hartuko du, Andaluziako hezkuntza-sistemaren eremuan erabiltzen diren curriculum-materialen eta testuliburuen hizkuntzaren, irudien eta edukien jarraipena egiteko. Batzorde horrek urteko txostena egingo du, eta Emakumeen Partaidetzarako Andaluziako Kontseiluari igorriko dio, jakinaren gainean egon dadin.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Andaluziako sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

28. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Andaluziako Juntako Administrazioak bermatuko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea.

V. KAPITULUA
Emakumeak sustatzeko eta artatzeko politikak

51. artikulua.— Informazioa eta ezagutza

4. Andaluziako Juntako Administrazioak, osorik edo zati batean hark finantzatutako informazio- eta komunikazio-teknologien eremuan garatutako proiektuetan, genero-ikuspegia txertatzen dela bermatuko du, eta, bereziki, haien balioak, hizkuntza, irudia eta edukiak sexistak ez direla.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabideak

58. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Komunikabide sozial publikoek genero-ikuspegia zeharka txertatuko dute, hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuko dute, emakumeen eta gizonen irudia estereotipo sexistarik gabe transmititzea bultzatuko dute, eta programazioetako edukiek genero-berdintasunaren printzipioa betetzen dutela zainduko dute.

Era berean, komunikabide sozialek saihestu egingo dute genero-indarkeria justifikatzen, hutsaltzen edo bultzatzen duen eduki, emanaldi edo publizitate sexista oro zabaltzea. Horri dagokionez, hizkera egokia erabiliko dute genero-indarkeriaren biktimek jasandako indarkeria modu kritikoan ikusarazteko erasotzailearen jokabidearekiko, eta haien seme-alaba adingabeak indarkeria horren zuzeneko biktima gisa aurkeztuko dituzte, haien babesa eta informazioaren tratamendua babestuz.

V. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

77. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:

c) Andaluziako komunikabide sozialetan hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak transmititzea, emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasunak daudela adierazteko.


8.4.1.18. 13/2007 Legea, azaroaren 26koa, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes integraleko neurriei buruzkoa[709]

II. TITULUA
Biktimak babestu eta artatzea

I. KAPITULUA
Genero-indarkeriaren biktimen eskubideak

26. artikulua.— Informaziorako eskubidea

1. Andaluziako administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, honako eskubide hauek bermatu beharko dizkiete genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei:

a) Egoera pertsonalera eta beharrizan berezietara egokitutako informazioa, aholkularitza eta arreta jasotzea edozein unetan. Eskubide hori bermatua izango dute desgaitasuna duten emakumeek, beharrezko laguntza-bitartekoen bidez, eta emakume atzerritarrek, interpretearen laguntzaren bidez, hala eskatzen denean.


8.4.1.19. 14/2007 Legea, azaroaren 26koa, Andaluziako Ondare Historikoari buruzkoa[710]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

Lege hau Andaluziako ondare historikoari aplikatuko zaio; ondare hori osatzen dute kulturaren ondasun material eta immaterial guztiek, baldin eta Andaluzian badaude eta Autonomia Erkidegorako interes artistiko, historiko, arkeologiko, etnologiko, dokumental, bibliografiko, zientifiko edo industriala erakusten badute, hizkuntza-berezitasunak barne.


8.4.1.20. 17/2007 Legea, abenduaren 10ekoa, Andaluziako Hezkuntzari buruzkoa[711]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Era berean, hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera eta informazioaren gizarteak planteatzen dituen erronkei heltze aldera, azken urteotan eraldaketa garrantzitsu bati ekin zaio, hezkuntza-zentroak modernizatze aldera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakaskuntzan eta horien kudeaketa administratiboan txertatzea erraztuz, eta hizkuntzen ezagutza bultzatuz, epe ertainean Andaluziako gazteak elebidunak izan daitezen. […]

[…]

IV

[…]

[…] Hala, II. kapitulua Haur Hezkuntzari buruzkoa da, eta bereziki aipatzen du ikaskuntza jakin batzuk goiz hasteko beharrizana, batez ere lehen hurbilketa bat eginez irakurketara eta idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara, atzerriko hizkuntzara eta ingurunearekiko harremanetara.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honek helburu hauek ditu:

g) Gizartean moldatzeko behar diren gaitasun eta jakintza berriak txertatzea, arreta berezia jarriz hizkuntza-komunikazioan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran.

I. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Irakasleak

1. atala
Irakaskuntzako funtzio publikoa

13. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

12. Hezkuntza Administrazioak, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera, beste herrialde batzuetako irakasleak sartu ahal izango ditu, funtzionarioentzat eskatzen den titulazio berarekin, bai hizkuntzak irakasteko, bai atzerriko hizkuntza batean garatzen diren curriculumeko beste irakasgai batzuk emateko.

13. Era berean, salbuespen gisa, goi-mailako arte-irakaskuntzetarako eta hizkuntzen irakaskuntzetarako, irakasle espezialista gisa kontratatu ahal izango dira, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 96. eta 97. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, beste herrialde batzuetako profesionalak, izaera orokorrarekin ezarritako titulazio-betekizuna nahitaez bete gabe.

4. atala
Lanbide-igoera, irakaskuntza-jardueraren aitortza, laguntza eta balioespena

21. artikulua.— Lanbide-pizgarriak eta lizentziak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak honako hauek arautuko ditu:

b) Ikasketak, lanpostu-trukeak eta atzerriko egonaldiak egiteko lizentziak ematea, betiere hizkuntzak hobetzeko, ikasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzearekin lotutako proiektuetan edo planetan parte hartze aldera.

22. artikulua.— Lanbide-igoera

2. Irakasleen lanbide-igoeran, zehazten diren merezimenduen egiaztapena hartuko da kontuan, eta horien artean, gutxienez, honako hauek hartuko dira kontuan: hezkuntza-esperimentazioko, -ikerketako eta -berrikuntzako proiektuetan parte hartzea, proiektu horiek ebaluatu behar direnean; irakasgaia atzerriko hizkuntza batean irakastea; zuzendaritza-eginkizuna egikaritzea; tutoretza-ekintza; ikasleen irakaskuntza eta errendimendua hobetzen inplikatzea; eta irakasle sartu berrien praktika-fasea zuzentzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzak

I. KAPITULUA
Curriculuma

38. artikulua.— Derrigorrezko irakaskuntzen oinarrizko gaitasunak

2. Gutxieneko irakaskuntzak osatzen dituzten curriculumaren oinarrizko alderdiak alde batera utzi gabe, zeinak uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarriaren 2. apartatuaren c) letrak aipatzen dituen, Andaluziako derrigorrezko irakaskuntzen curriculumak oinarrizko gaitasun hauek izango ditu, gutxienez:

a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, hizkuntza ahozko eta idatzizko komunikaziorako tresna gisa erabiltzeari dagokionez, bai gaztelaniaz, bai atzerriko hizkuntzan.

II. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

43. artikulua.— Hastapenak ikaskuntza jakin batzuetan

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumak kontuan hartuko du ikaslea atzerriko hizkuntza batean hastea, bereziki azken urtean, bai eta irakurketara, idazketara, oinarrizko zenbaki-trebetasunetara eta ingurunearekiko harremanetara lehen hurbilketa bat egitea ere.

III. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

1. atala
Alderdi orokorrak

47. artikulua.— Arlo edo ikasgai instrumentalak

1. Arreta berezia eskainiko zaie oinarrizko irakaskuntza osoan gaztelania, atzerriko hizkuntza eta matematikako arlo edo ikasgai instrumentalei. Ildo horretan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako asteko ordutegia arautzean, kontuan hartuko da arlo edo ikasgai horiek lehentasuna dutela gainerakoen aldean, eta hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako ordutegi-espazio bat sortuko da.

48. artikulua.— Laguntza- eta indartze-estrategiak eta -neurriak

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak zehazten duen moduan, jarduerak programatuko dira, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat, hizkuntza-komunikazioarekin eta arrazoiketa matematikoarekin lotutako gaitasunak indartzeko eta laguntzeko.

2. atala
Lehen Hezkuntza

53. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak arreta berezia jasoko du hezkuntza-etapa honetan. Horretarako, Hezkuntza Administrazioak, besteak beste, honako neurri hauek bultzatuko ditu:

a) Atzerriko hizkuntza etapako lehen zikloan sartzea, ordu-arduraldi egokiarekin.

b) Curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematen laguntzea.

c) Hirugarren zikloan ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua murriztea, horretarako zehazten denaren arabera.

d) Atzerriko hizkuntzen alderdi metodologikoak berritzen laguntzea, ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak sartuz.

e) Etapako hirugarren zikloan atzerriko bigarren hizkuntza ezartzen laguntzea, horretarako zehazten denaren arabera.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

58. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera. Era berean, etapako ikasturte guztietan atzerriko bigarren hizkuntza bat eskainiko da.

IV. KAPITULUA
Batxilergoa

64. artikulua.— Ikaskuntza autonomorako gaitasuna eta espezializazioa

5. Hezkuntza Administrazioak curriculumeko zenbait ikasgai atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako ezartzen denaren arabera.

67. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

V. KAPITULUA
Lanbide Heziketa

69. artikulua.— Curriculum-diseinua

4. Hezkuntza Administrazioak zenbait lanbide-modulu atzerriko hizkuntza batean ematea erraztuko du, horretarako zehazten denaren arabera.

76. artikulua.— Hizkuntzak hobetzeko egonaldiak Europar Batasunean

1. Hasierako Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren ikasleek beren ezagutzak atzerriko hizkuntza batean hobetzeko aukera izan dezaten, Europar Batasuneko herrialdeetan egonaldia egitea erraztuko zaie haiei.

2. Familiek neurri hori finantzatzeko egin beharreko ekarpena erregelamendu bidez ezarriko da.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza espezializatuak

101. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzen printzipio orokorrak

1. Hizkuntzen irakaskuntzen xedea hauxe da: ikasleak gaitzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo, eta irakaskuntza horiek maila hauek izango dituzte: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.

2. Hezkuntza Administrazioak oinarrizko mailari dagozkion irakaskuntzen ezaugarriak eta antolaketa ezarriko ditu.

3. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko VII. kapituluan jasotako ezaugarriak eta antolaketa izango dituzte.

102. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak eskaintzea

1. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten hizkuntza-irakaskuntzak Andaluziako gizartean eleaniztasuna sustatzera bideratuko dira.

2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailari dagozkion ikasketen artean.

3. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialek planak eta programak garatuko dituzte irakasleei hizkuntzetan etengabeko prestakuntza emateko, batez ere beren espezialitateko irakasgaiak atzerriko hizkuntza batean ematen dituztenean, bai eta beste kolektibo profesional batzuei eta, oro har, helduei ere.

4. Hizkuntzen irakaskuntzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean eta urrutikoan eman ahal izango dira. Modalitate erdipresentzialak eta urrutikoak, ahal dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz egingo dira.

103. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialen betekizunak

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 60.1 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu hizkuntza-eskola ofizialek bete beharreko betekizunak, betiere, ikasleen eta irakasleen arteko kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagozkienez.

X. KAPITULUA
Helduen etengabeko hezkuntza

107. artikulua.— Helduentzako irakaskuntzak eskaintzea

3. Era berean, helduentzako hizkuntza-irakaskuntzen eskaintza bat ezarriko da hizkuntza-eskola ofizialetan.

108. artikulua.— Hezkuntza-planak

Honako prestakuntza-jarduera hauek hartuko dira hezkuntza-plantzat:

c) Prestakuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologietan; prestakuntza, atzerriko hizkuntzetan, eta kultura ekintzailea eta enpresa-espiritua sustatzeko prestakuntza.

d) Beste herrialde batzuetako biztanleentzat, Andaluziako kultura-ondarea eta Espainiako kultura eta hizkuntza.

109. artikulua.— Helduen etengabeko hezkuntzako zentro espezifikoak

2. Era berean, helduentzako irakaskuntza espezifikoak eskaini ahal izango dituzte bigarren hezkuntzako institutuek eta hizkuntza-eskola ofizialek.

III. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleak

1. atala
Alderdi orokorrak

113. artikulua.— Ekitate-printzipioak

5. Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleen eskolatzea printzipio hauen arabera arautuko da: normalizazioa, eskola- eta gizarte-inklusioa, malgutasuna, irakaskuntzaren pertsonalizazioa eta administrazioen arteko koordinazioa. Hezkuntza-erantzun egokia emateko, ikasle horiek eskolatu ahal izango dira orokortzen zailak diren baliabide espezifikoak dituzten zentroetan.

8. Artikulu honen 5. apartatuan aurreikusitakoa betetzeko, ikasle gorrak oinarrizko irakaskuntzan eskolatuko dira, ahal dela, baliabide espezifiko gisa espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteak edo beste bitarteko tekniko batzuk dituzten zentroetan.

2. atala
Giza baliabideak, bitarteko materialak eta laguntzak

116. artikulua.— Hezkuntza-arreta osagarriko irakasleak eta langileak

3. Zentroek hezkuntza-sisteman arreta emateko behar den kualifikazioa duten irakasle eta profesionalak jasoko dituzte, baldin eta programa espezifikoak garatzen badituzte hezkuntza-sisteman berandu sartzearen ondorioz hizkuntza-gabezia larriak edo haien gaitasunetan edo oinarrizko ezagutzetan gabezia larriak dituzten ikasleentzat, betiere Hezkuntza Administrazioak horretarako ezartzen duenaren arabera.

IV. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

III. KAPITULUA
Gobernurako eta irakasleen koordinaziorako kide anitzeko organoak

3. atala
Zentro publikoetako irakasleen koordinaziorako eta orientaziorako organoak

138. artikulua.— Zikloko eta orientazioko taldeak

3. Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzako zentro publikoek orientazio-talde bat izango dute; talde hori, gutxienez, hauek osatuko dute: hezkuntza-orientazioko taldeko profesional batek, zeina ondorio guztietarako irakasleen klaustroan integratuko baita; eta, hala badagokio, hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei arreta ematen espezializatutako maisu-maistrek; pedagogia terapeutikoan edo entzumen eta hizkuntzan espezializatutako maisu-maistrek, eta behar bezalako kualifikazioa duten klaustroko beste profesional batzuek. Orientazio-taldeak aholkularitza emango du tutoretza-orientazioko eta -ekintzako plana egiteko, zikloko taldeekin elkarlanean arituko da plana garatzeko, batez ere hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikoen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean, eta aholkua emango du beharrizan horiek behar dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenak egiteko.

139. artikulua.— Sailak

1. Bigarren hezkuntzako institutuetan eta arte- eta hizkuntza-irakaskuntzak ematen dituzten zentro publikoetan koordinazio didaktikoko eta orientazioko sailak egongo dira. Erregelamendu bidez, beste sail batzuk ezarri ahal izango dira.

3. Koordinazio didaktikoko sailak ezagutza zientifiko-teknologikoaren, sozial-linguistikoaren eta artistikoaren arloetan elkartu ahal izango dira, irakaskuntzako zentroaren hezkuntza-proiektuak horretarako ezartzen duenaren arabera. Arloaren koordinazioa horrekin zerikusia duten sailetako buruetako bati dagokio.

VII. TITULUA
Beste administrazio eta erakunde batzuen elkarlana

II. KAPITULUA
Hezkuntza Administrazioaren eta unibertsitateen arteko elkarlana

175. artikulua.— Elkarlana Andaluziako unibertsitateekin

1. Andaluziako Hezkuntza Administrazioa eta unibertsitateak elkarlanean arituko dira hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen duten alderdietan eta, batez ere, honako hauetan:

g) Irakaskuntza-jarduera elebiduna indartzen.

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Arau-indargabetzea

1. Honako lege hauek indargabetuta geratzen dira:

f) 239/2007 Dekretua, irailaren 4koa, Andaluzian araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzen antolamendua eta curriculuma ezartzen dituena.


8.4.1.21. 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako titulartasun autonomikoko irrati eta telebistari buruzkoa[712]

I. TITULUA
Printzipio orokorrak

4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren printzipio inspiratzaileak eta eginkizuna

1. RTVAren eta haren eskumendeko sozietateen jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

h) Andaluziako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.

3. RTVAk bere eskumendeko sozietateen bidez eskaintzen dituen programazioek bateragarri egingo dituzte errentagarritasun sozialaren helburua eta efizientzia ekonomikoaren printzipioa, eta honako hauek bete beharko dituzte::

e) Andaluziako hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea haren hizkeretan.

II. TITULUA
Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoa (RTVA)

VI. KAPITULUA
Irrati- eta telebista-zerbitzu publikoa ematea

1. atala
Irratiko eta telebistako programazioari buruz

29. artikulua.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunerako neurriak

1. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek entzumen- eta ikus-desgaitasuna duten pertsonen erabateko integrazioa eta garapena bultzatuko dute, programazioetako ikus-entzunezko ekoizpenetara eta eduki eta zerbitzu lotu eta interaktiboetara errazago iristeko neurriak eta utilitateak aktibatuz, programak zabalduz, gorrentzako azpitituludun eta espainiar zeinu-hizkuntzako sistemekin eta itsuentzako audiodeskripziorako sistemekin batera.

2. RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek ikus-entzunezko programa espezifiko irisgarriak ekoitziko dituzte, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboentzat, eta arreta berezia eskainiko diete haurrei, gazteei eta adinekoei.

3. Era berean, Andaluziako ikus-entzunezkoen sektorearen eremuan, RTVAk eta haren eskumendeko sozietateek sustatuko dute eskuragarri dauden materialen artxibo erkideak eratzea (azpitituluak, espainiar zeinu-hizkuntza eta audiodeskripzioa), eta laguntza aktiboa emango dute utilitate horiei aplikatutako industria-sektore teknologikoa sustatzeko.

Bigarren xedapen gehigarria.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren ehunekoak

Lege honen 29. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, RTVAren eskumendeko telebista-sozietateak eskainitako lurreko telebista digitalaren programazio jeneralista guztiek azpititulu-sistemak sartzeko joera izango dute: ehuneko hamarrek espainiar zeinu-hizkuntzako emanaldi-zerbitzuak jasoko dituzte, eta programazioen ehuneko hamarrek audiodeskripzio-zerbitzuak.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako programazio irisgarriaren egutegia

1. Lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako ehunekoak arian-arian lortuko dira, honako egutegi honen arabera, asteko emanaldiaren denbora osoaren gainean zenbatuta, publizitatearen eta telesalmenta-espazioen denbora kenduta, eta abenduaren 31n:

2008

-

Ehunekoa

2009

-

Ehunekoa

2010

-

Ehunekoa

2011

-

Ehunekoa

2012

-

Ehunekoa

2013

-

Ehunekoa

2014

-

Ehunekoa

2015

-

Ehunekoa

Azpititulazioa gorrentzat.

50

55

60

65

70

80

90

100

Espainiar zeinu-hizkuntza.

3

4

5

6

7

8

9

10

Audiodeskripzioa.

3

4

5

6

7

8

9

10


8.4.1.22. 1/2009 Legea, otsailaren 27koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoan Familia-bitartekaritza arautzen duena[713]

V. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

1. atala
Arau-hausteak

31. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

b) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sorlekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.1.23. 5/2010 Legea, ekainaren 11koa, Andaluziako Toki-autonomiari buruzkoa[714]

VI. TITULUA
Udal-mugapea

III. KAPITULUA
Udalerrien izena eta hiriburutza

107. artikulua.— Izendapena aldatzea

1. Udalerrien izendapenak aldatzeko prozeduretan, honako erregela hauek bete beharko dira:

b) Proposatutako izendapena gaztelaniaz izango da, eta bereziki kontuan hartuko da tokiko toponimia historikoa.


8.4.1.24. 11/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak Andaluzian arautzen dituena[715]

ZIOEN AZALPENA

I

Espainiako Konstituzioak 9.2 artikuluan aldarrikatzen duenez, botere publikoek betebeharra dute inguruabar zehatzak sustatzeko, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzekoa, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte-hartzea erraztekoa, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere. Era berean, 49. artikuluak ezartzen du, gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio gidari gisa, botere publikoek betebeharra dutela: desgaitasun fisiko, sentsorial eta psikikoa duten pertsonen aurreikuspen-, tratamendu-, errehabilitazio- eta integrazio-politika egitekoa, eta pertsona horiei eurok behar duten arreta espezializatua eman eta haiek bereziki babestekoa, lehenengo tituluak herritar guztiei ematen dizkien eskubideak eduki ditzaten.

II

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioak, 2006ko abenduaren 13koak, ezartzen du, “arrazoizko egokitzapenak” egin behar direla honako hauen erabilerarekin lotuta: zeinu-hizkuntza; braillea; komunikatzeko modu, bitarteko eta formatu handigarriak eta alternatiboak, eta desgaitasuna duten pertsonek aukeratzen dituzten gainerako komunikazio-modu, bitarteko eta formatu irisgarri guztiak. Hala, 26.3 artikuluak ezartzen duenez, “alde diren estatuek sustatuko dute pertsona desgaituentzako laguntza-teknologiaren eta gailuen irisgarritasuna, ezagutza eta erabilera, betiere gaikuntzaren eta birgaikuntzaren ondorioetarako”, eta Konbentzioaren 30.4 artikuluak honako hau jasotzen du: “Pertsona desgaituek eskubidea izango dute, gainerakoen baldintza berberetan, euren kultura- eta hizkuntza-identitate berezia aitortuak eta babestuak izan daitezen, baita zeinu-hizkuntza eta gorren kultura ere”.

III

Abenduaren 2ko 51/2003 Legearen azken xedapenetako hamabigarrenak Espainiako Gobernua behartzen zuen espainiar zeinu-hizkuntzak izan beharko zituen ondorioak arautzera, gorrek eta entzumen-desgaitasuna dutenek ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izan zezaten, bai eta aukeratzeko askatasuna ere, ingurunearekin komunikatzeko erabil zitezkeen bitartekoei zegokienez. Haren ondorioz, urriaren 23ko 27/2007 Legea promulgatu zen, zeinaren bidez Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu ziren, eta gortasuna, entzumen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautu ziren; izan ere, lege horren 3.1. artikuluan xedatzen denez, lege horretan ezarritako arauek “Espainiako lurralde osoan izango dituzte ondorioak, betiere autonomia-erkidegoen eremuan bakoitzari dagokion erregulazioari kalterik egin gabe; edozelan ere, azken xedapenetako lehenengoak aipatu berdintasuna bermatuko da”.

IV

Andaluziarako Autonomia Estatutuak, 10.3.16 artikuluan, Autonomia Erkidegoaren oinarrizko helburu gisa ezartzen du desgaitasuna duten pertsonen integrazio soziala, ekonomikoa eta laborala lortzea. Beste alde batetik, 14. artikuluak diskriminazio oro debekatzen du I. tituluan jasotako eskubideak egikaritzean, eginbeharrak betetzean eta zerbitzuak ematean, eta bereziki nabarmentzen du desgaitasunaren ondorioz egikaritzen den diskriminazioa. Hala ere, adierazten du debeku horrek ez duela eragotziko egoera ahulean dauden sektore, talde edo pertsonen onurarako ekintza positiboak egiterik.

Era berean, Estatutuak 24. artikuluan aitortzen du desgaitasuna duten pertsonek eta mendekotasun-egoeran daudenek eskubidea dutela, legeak ezartzen duen moduan, beren garapen pertsonal eta sozialerako beharrezkoak diren berme publikoko laguntza, prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko. Eta 37.1 artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetako politika publikoen printzipio gidarien artean espresuki sartzen dira “desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta gizarteratzea eta lanbidean integratzea, betiere diskriminaziorik ezaren, irisgarritasun unibertsalaren eta aukera-berdintasunaren printzipioekin bat etorriz, eta hor sartzen dira oztopoak erabat ezabatzea eta komunikazioa ahalbidetuko dieten lengoaien erabilera”, bai eta “gorrek espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea, eta haien berdintasuna lortzea ahalbidetuko duten baldintzak ere; izan ere, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egingo da”.

V

Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko martxoaren 31ko 1/1999 Legearen VII. tituluko V. kapitulua komunikazioaren irisgarritasunari buruzkoa da. Kapitulu horretan ezartzen da ezen administrazio publikoek komunikazioan dauden oztopoak ezabatzea sustatuko dutela, eta, bereziki, eskubidea bermatuko dutela informaziorako, komunikaziorako, kulturarako, hezkuntzarako, osasunerako, lanerako, gizarte-zerbitzuetarako eta aisialdirako. Era berean ezartzen da ezen administrazio publikoek lanbide-heziketa bultzatuko dutela zeinu-hizkuntzaren interpretazioan eta gor-itsutasuna duten pertsonen gida-interpretazioan, eta beren eremuan, interpreteen eta gidari-interpreteen erabilera sustatuko dutela. Eta, azkenik, neurri teknikoen plan bat egitea jasotzen da Andaluziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko hedabideetan informaziorako eskubidea bermatzeko.

VI

Andaluziako botere publikoak espainiar zeinu-hizkuntza aitortzearen bultzatzaile izan dira, gorren zein entzumen-desgaitasuna duten pertsonen ordezkari den Andaluziako elkarte-mugimenduaren eskarien berri emanez. Hala, 2003an, irailean, espainiar zeinu-hizkuntza legez aitortzeko legez besteko proposamena onetsi zen; haren bidez, Andaluziako Parlamentuak Gobernu Kontseiluari eskatu zion Espainiako Gobernuari eska ziezaiola espainiar zeinu-hizkuntza aitortzeko eta Espainiako lurralde osoan hezkuntza-sistema elebiduna ezartzeko (ahozko hizkuntza / zeinu-hizkuntza). Gainera, Gobernu Kontseiluari eskatu zitzaion, besteak beste, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera erraztu zezala hala eskatzen zuten irakaskuntza-zentroetan, sentsibilizazio-kanpainak eta -ekintzak bultzatzen jarrai zezala prestakuntzari eta informazioari buruz, eta komunikazio-oztopoak ken zitzala.

Lege honetan nabarmentzen da entzumen-desgaitasuna duten herritarrek parte hartu dutela hura egiten, betiere haien erakunde ordezkarien bidez; eta parte hartu dute Administrazio autonomikoko sailek, toki-administrazioak, eta gizarte- eta ekonomia-eragileek ere. Lege honek apustu erabakigarria egiten du gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen parte-hartze sozial, ekonomiko eta laboral osoa lortzeko. Hartzaile nagusiak horiek izanik, komunikaziorako irisgarritasunerako zeharkako neurriek Andaluziako gizarte osoari ere eragingo diote. Lege honek urriaren 23ko 27/2007 Legearen aplikazioa bultzatuko du, eta berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, hala nola teleinterpretazioko profesionalen aitortza, gorren erkidegoko garapen-agentearen figura eta gor-itsuentzako bitartekaritza-figura.

VII

Lege honek hiru kapitulu, bost xedapen gehigarri eta azken xedapen bi ditu.

I. kapituluak xedapen orokor hauek jasotzen ditu: legearen xedeari buruzkoak, haren aplikazio-eremuari buruzkoak, arau honetan zehar sortzen diren kontzeptuen definizioari buruzkoak, eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko eskubideari buruzkoak; gainera, legearen aplikazioak izango dituen ondorioak arautzen ditu, eta legearen printzipio inspiratzaileak ezartzen ditu.

II. kapituluaren gaia hauxe da: espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikastea eta ezagutzea, bai irakaskuntza arautuan, bai prestakuntza ez-arautuan.

III. kapituluak espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta legearen aplikazio-arlo publiko eta pribatuetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak garatzen ditu, honako eremu hauei dagozkienez: hezkuntza, osasuna, prestakuntza eta enplegua, kultura, turismoa, kirola, aisialdia, eraikuntzak, gizarte-ongizatea, garraioak, administrazio publikoekiko harremanak, parte-hartze politikoa, eta komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea.

Azkenik, legeak bost xedapen gehigarri eta azken xedapen bi ditu: lehenengo xedapen gehigarriak Legearen Jarraipen Batzordearen sorrera jasotzen du; bigarren eta hirugarren xedapenek, berriz, egitura-zuzkiduraren bermea eta berme juridikoa jasotzen ditu, bai eta laguntza teknikoen eta beste bitarteko batzuen zuzkidura ere; laugarrenak, arbitraje-sistema, eta bosgarrenak, araudi estatala berregitea. Azken xedapen bietan, hurrenez hurren, hauek jasotzen dira: araugintza-garapena eta betearaztea, eta legea indarrean jartzea.

Lege hau oinarrizko baldintza estatalei kalterik egin gabe eman da, eta Andaluziarako Autonomia Estatutuak Autonomia Erkidegoari arlo hauetan ematen dizkion eskumenen arabera: sustapena (45. artikulua), hezkuntza (52. artikulua), unibertsitateak (53. artikulua), ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa (54. artikulua), osasuna (55. artikulua), etxebizitza (56. artikulua), toki-araubidea (60. artikulua), gizarte-zerbitzuak (61. artikulua), enplegua (63. artikulua), garraioa eta komunikazioak (63. artikulua), komunikabide sozialak (69. artikulua), turismoa (71. artikulua), eta kirolak, ikuskizunak eta aisialdiko jarduerak (72. artikulua).

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da Andaluzian espainiar zeinu-hizkuntzaren (aurrerantzean, EZH) errespetua, babesa, irakaskuntza eta erabilera berdintasun-baldintzetan bermatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren neurriak arautzea, hizkuntza hori askatasunez erabiltzea erabakitzen duten pertsonen hizkuntza den aldetik, bai eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez erabiltzea ere, urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritako oinarrizko baldintzen esparruan; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen ditu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.

2. artikulua.— Legearen ondorioak

1. Lege honetan beharrezko neurriak eta bermeak ezartzen dira gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek EZH eta ahozko hizkuntza askatasunez erabili ahal izan ditzaten, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, arlo publiko eta pribatu guztietan, betiere Konstituzioan eta Andaluziarako Autonomia Estatutuan jasotako eskubide eta askatasunen egikaritza gauzatzeko.

2. EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, lege honen ondorioetarako, irisgarritasunerako eta ez diskriminatzeko oinarrizko baldintzatzat hartzen dira entzumen-desgaitasuna duten eta zeinu-hizkuntzaren edo Andaluziako ahozko hizkuntzaren erabiltzaile diren pertsonentzat, bai informaziorako irispidean, bai komunikazioan, bai telekomunikazioetan, partaidetza-eremu guztietan.

3. EZHren eta ahozko hizkuntzaren errespetua, erabilera, irakaskuntza eta babesa bermatuko dira, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen aukera-berdintasuna sustatzeko.

3. artikulua.— Hartzaileak

Lege honen hartzaileak izango dira gor-itsutasuna duten pertsonak eta gorrak edo entzumen-desgaitasuna dutenak, baldin eta arrazoi horregatik % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortu bazaie, bai eta % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa duten pertsona guztiak ere, baldin eta beste desgaitasun batzuk direla-eta legean jasotako neurriak behar badituzte, eta ohiko bizilekua Andaluziako edozein udalerritan badute.

4. artikulua.— Aplikazio-eremua

Lege hau ez da ondorengo eremuetan aplikatuko:

a) Herritarren eskura jartzekoak diren ondasun eta zerbitzuetan.

b) Garraioetan.

c) Administrazio publikoekiko harremanetan.

d) Justizia Administrazioan.

e) Parte-hartze politikoan.

f) Komunikabide sozialetan, telekomunikazioetan eta informazioaren gizartean.

5. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) EZH: ikusmen-, espazio-, keinu- eta eskuzko hizkuntza da, eta haren osaeran faktore historikoek, kulturalek, linguistikoek eta sozialek parte hartzen dute; gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek erabili ohi dute Andaluzian.

b) Ahozko hizkuntza: Espainiako Konstituzioan ofizialki onartutako aho-entzumenezko hizkuntza da. Lege honen ondorioetarako, Andaluzian, gaztelaniari egiten dio erreferentzia.

c) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek erabiltzen dituzten kodeak eta komunikabideak dira, bai eta haiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak eta laguntza teknikoak ere, zeinek errazten baitute ahozko eta idatzizko adierazpenerako irispidea, ingurune osoarekiko komunikazioa faboratuz.

d) Gorrak edo entzumen-desgaitasuna dutenak: entzumen-galera handiagoa edo txikiagoa duten pertsonak dira, arrazoi horregatik % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortu zaienak, beren eguneroko bizitzan informazioan, komunikazioan eta telekomunikazioetan oztopoak dituztenak, edo, horiek gaindituz gero, horiek egiteko bitartekoak eta laguntzak behar dituztenak.

e) Gor-itsuak: bi zentzumen-gabezia, ikusmenekoa eta entzumenekoa, konbinatzen dira pertsona horietan, eta komunikazio-arazo bakarrak eta beharrizan bereziak sortzen zaizkie, zeinak sortzen baitira modu globalean hautemateko, ezagutzeko, interesatzeko eta ingurunean moldatzeko zailtasunaren ondorioz. Pertsona horietako batzuk erabat gorrak eta itsuak dira, eta beste batzuek entzumen- eta ikusmen-arrastoak dituzte. Beren zentzumen-egoerara moldatutako komunikazio-sistemak erabiltzen dituzte.

f) EZHren erabiltzailea: komunikatzeko EZH erabiltzen duen pertsona da.

g) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabiltzailea: gorra, entzumen-desgaitasuna duena edo gor-itsutasuna duena da, zeinak bere burua ahozko hizkuntzan komunikatzen baitu eta gizarte-ingurunean informazioa eta komunikazioa iristeko ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak behar baititu.

h) EZHren interpretea: espainiar zeinu-hizkuntzaren informazioa ahozko hizkuntzara eta hizkuntza idatzira, eta alderantziz, interpretatzen eta itzultzen duen profesionala, zeinak ziurtatzen baitu hizkuntza hori erabiltzen duten gorren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen, entzuleen eta haien gizarte-ingurunearen arteko komunikazioa. Bestalde, EZHren teleinterpretea informazioa urrutitik interpretatzen eta itzultzen duen profesionala da.

i) EZHren teleinterpretazioa: teleinterprete batek ematen duen zerbitzua da, eta EZHtik ahozko hizkuntzarako informazioa, eta alderantziz, urrutitik interpretatzen eta itzultzen du, bideotelefonia publikoa erabiliz (sare finko eta mugikorren bidez) eta beste teknologia batzuk erabiliz, eta hori teleinterpretazio-zentro batean eta nonahi egiten du, ahozko hizkuntza erabiltzen duen pertsona baten eta telekomunikazio-zerbitzuak irisgarri egiten dituen EZHren beste baten arteko komunikazio-zubi gisa.

j) Gor-itsuen gidari-interpretea: informazioa EZHtik ahozko hizkuntzara, hizkuntza idatzira eta gor-itsuek erabiltzen dituzten komunikazio-sistema eta -bitartekoetara, eta alderantziz, interpretatzen eta itzultzen duen profesionala. Gor-itsuen eta haien solaskideen arteko komunikazioa ziurtatzeko, haiek inguruneari buruz behar duten informazio guztia ematen die, bai ingurumariari dagokionez, bai hizkuntzari dagokionez, eta haien parte-hartzea errazten du, baldintza berberetan. Joan-etorrietan gidari gisa jarduten du.

k) Gor-itsuen bitartekaria: EZH eta ahozko hizkuntzaren ordezko komunikazio-sistemak erabiltzen dituen profesionala da, zeinak gor-itsuari laguntzen baitio haren ezaugarri pertsonaletara gehien egokitzen den komunikazio-maila eta -sistema garatzen. Gor-itsuaren eta haren ingurunearen arteko lotura egiten du, ingurune harekiko elkarrekintza eta ikaskuntzak bereganatzea sustatuz.

l) Gorren erkidegoaren garapen-agentea: gorren erkidegoari arreta emateko prestakuntza espezifikoa duen profesionala da, betiere gorrek eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonek gizartean parte har dezaten sustatzeko, haien autonomia pertsonala suspertuz.

m) Hezkuntza elebiduna: hezkuntza-proiektu honetan, irakasteko eta ikasteko prozesua komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen diren bi hizkuntza edo gehiago dauden ingurunean gauzatzen da. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen kasuan, ofizialki aitortutako ahozko hizkuntzak eta Espainiako zeinu-hizkuntzak hartuko dira kontuan.

n) Azpitituluak: ahozko komunikaziorako laguntza-baliabidea da, zeinak ahozko mezua testuan transkribatzen baitu, betiere gorraren, entzumen-desgaitasuna duenaren edo gor-itsuaren informaziorako irispidea bermatuz.

ñ) Audiodeskripzioa: ikus-entzunezko komunikazioari laguntzeko zerbitzua da, alegia, ikus-entzunezko eduki baten ikusmen-zatia ez atzematea konpentsatzeko aplikatutako teknika eta trebetasunen multzoa; horretarako, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei soinu-informazio egokia ematen dio, ikusmen-elementu garrantzitsuak itzuliz, azalduz edo kontatuz, betiere eduki hori osotasun harmoniko gisa eta ikusmen-desgaitasunik gabeko pertsona batek hautematen duenarekin ahalik eta hurbilen hautemateko.

o) Arrazoizko doikuntza: ingurune fisikoa, soziala eta jarrerazkoa desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoetara egokitzeko neurriak dira, zeinek errazten baitute modu eraginkorrean eta praktikoan, eta neurriz kanpoko zamarik eragin gabe, desgaitasuna duen pertsonaren irisgarritasuna edo parte-hartzea, gainerako herritarren baldintza berberetan. Zama bat neurritsua edo neurriz kanpokoa den zehazteko, kontuan hartuko dira: dena delako neurri horren kostuak; neurri hori ezarri ezean desgaitasuna duen pertsonari eragiten zaion diskriminazioa; neurria abiarazi behar duen pertsona, erakunde edo antolakunde jakin horren egitura eta ezaugarriak, eta zer aukera dagoen finantzaketa ofiziala edo beste edozein laguntza lortzeko.

6. artikulua.— EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikasi, ezagutu eta erabiltzeko eskubidea

Gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek eskubidea dute EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, lege honetan ezarritako baldintzetan. Adingabeen edo ezgaituen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek egikarituko dute eskubide hori.

7. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honek ondorengo printzipioak ditu abiaburu:

a) Diskriminaziorik eza: desgaitasuna duen inor ezin izango da modu desberdinean tratatu edo diskriminatu, ez zuzenean, ez zeharka, EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzeko eskubidea edozein eremutan, publikoa zein pribatua izan, egikaritzeagatik ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez.

b) Aukeratzeko askatasuna: gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek eta, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin eta haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude, ahozko hizkuntza eta EZH aukeratu ahal izango dituzte.

c) Normalizazioa: gorrek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek edo gor-itsuek aukera izan behar dute ohiko bizimodua eramateko, beste edozein pertsonak eskura dituen leku, eremu, ondasun eta zerbitzu berberak iritsiz.

d) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek eta tresnek, lanabesek eta gailuek ere beharrezko baldintzak bete behar dituzte, pertsona guztiek segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabili eta baliatu ditzaten, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean.

e) Denentzako diseinua, EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen arloan: jarduera estrategikoa da, zeinaren bidez jatorritik eta ahal den guztietan sortu eta proiektatzen baitira EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak barne hartzen dituzten inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, gailuak edo lanabesak, Andaluzian pertsona guztiek haiek erabili ahal izan ditzaten.

f) Zeharkakotasuna EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen arloko politiketan: Andaluziako administrazio publikoek garatzen dituzten jarduketak ez dira soilik plan, programa eta ekintza espezifikoetara mugatuko, zeinak gorrentzat, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat edo gor-itsuentzat pentsatuta egongo baitira soilik, ezpada jarduketa horiek politika publikoen jarduketa-eremu eta -sektoreetako izaera orokorreko politiketan eta ekintza-lerroetan sartu beharko dira, horien erabiltzaileen beharrizanak eta eskariak kontuan hartuta.

g) Elkarrizketa zibila: printzipio honen arabera, Andaluzian gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen eta haien familien eta eragile ekonomiko eta sozialen ordezkari diren antolakundeek parte hartzen dute, legeek eta gainerako xedapen arauemaileek ezartzen duten moduan, gorren gaineko jarduketak biltzen dituzten politika ofizialak prestatzen, exekutatzen, horien jarraipena egiten eta ebaluatzen.

h) Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna: printzipio horrek badakar sexuan oinarritutako diskriminaziorik ez egitea, ez zuzenean, ez zeharka, ekonomia-, politika-, gizarte-, lan-, kultura- eta hezkuntza-eremuetan, bereziki enpleguari, lanbide-heziketari eta lan-baldintzei dagokienez.

II. KAPITULUA
EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikasi eta ezagutzea

8. artikulua.— Irakaskuntza arautuan ikastea

1. Hezkuntza Administrazioak behar diren giza baliabideak, baliabide materialak eta teknologikoak izango ditu, indarrean dagoen hezkuntza-legerian ezarritakoarekin bat etorriz zehazten diren irakaskuntza arautuko zentroetan EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko aukera emateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei. Edozelan ere, zentroen edukiera hartu beharko da kontuan eskola-postuak adjudikatzeko.

2. Hezkuntza Administrazioak, zehazten diren zentroetan, besteak beste, hezkuntza-eredu elebidunak eskainiko ditu, zeinak askatasunez aukeratuko baitituzte ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek, edo haien gurasoek edo legezko ordezkariek, haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude. Horretarako, hezkuntza elebidunaren aukeraren berri emango da, baita eskura dauden beste baliabide batzuen berri ere. Hezkuntza elebidunaren aukera, EZHren erabilera normalizatzeko eta integratzeko, zentro horietan eskolatutako entzuleei zabalduko zaie.

3. Andaluziako Hezkuntza Administrazioak indarra emango die entzumen-desgaitasunari lotutako hezkuntza-beharrizan berezietara egokitutako EZHko material didaktikoak diseinatzeari, lantzeari eta zabaltzeari, betiere entzumen-desgaitasuna duten ikasleek ahozko hizkuntza irits dezaten, laguntza teknikoen bidez zein komunikazio-sistema handigarrien bidez.

4. Ikasketa-planetan, zehazten diren zentroetan, hautazko irakasgai gisa, ikasle guztientzako EZHren ikaskuntza sartu ahal izango da; horrela, EZHren erabiltzaile gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta itsuen gizarteratzea erraztuko da, eta berdintasuneko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko errespetuko balioak sustatuko dira.

5. Hezkuntza Administrazio eskudunak, behar bezala kualifikatutako profesionalak izateko, EZH eta ahozko hizkuntza irakasteko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, eta, hala badagokio, III. kapituluan aurreikusitako erabilerarako, egokitzat jotzen dituen titulazioak zehaztuko ditu, horiek egikaritzeko baldintzei buruzko araudiaren arabera, eta profesionalen hasierako eta etengabeko prestakuntza erraztuko du. Horretarako, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakundeen eta haien familien parte-hartzea eta aholkularitza izango da.

6. Hezkuntza Administrazioak prestakuntza-planak eta -programak ezarriko ditu ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei arreta ematen dieten irakasleentzat, edo etorkizuneko hezkuntza- eta prestakuntza-ekintzetarako EZHn prestatu nahi dutenentzat. Ildo horretan, sustatuko da irakasleen hasierako prestakuntzan EZH sartzea bigarren hezkuntza emateko master pedagogikoen ikasketa-planetan eta hezkuntza-zientzien fakultateetan.

9. artikulua.— Prestakuntza ez-arautuan ikastea

1. Enplegurako prestakuntzan eta prestakuntza ez-arautuan eskumena duten administrazioek elkarlana sustatuko dute gorrekin, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin eta gor-itsutasuna dutenekin, haien familiekin eta sektoreko elkarteekin EZH eta ahozko hizkuntza ikasteko prestakuntza-ikastaroak egiteko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz, bai eta material didaktikoak editatuz ere.

2. Andaluziako administrazio publikoek, eragile ekonomiko eta sozialek, zentro laguntzaileek eta gainerako erakundeek komunikaziorako irisgarritasuna erraztuko diete EZHren erabiltzaile izan eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei eta ahozko hizkuntza erabiltzen dutenei enplegurako prestakuntza-eskaintzetan eta gainerako prestakuntza ez-arautuan; horretarako, giza baliabideak, bitarteko materialak, didaktikoak eta teknikoak emango dizkiete, haien beharrizanetara egokituta.

3. Administrazio eskudunak lanbide-eguneratzerako ikastaroen eskaintza indartuko du, baldin eta horiek lotuta badaude EZH edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzen diren lanpostuekin.

Abandonuaren arriskuak murrizteko eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek prestakuntza-ibilbide batean aurrera egin dezaten ahalbidetzeko, lanbide-kualifikazioen aitortza eta egiaztapen partzial metagarria bultzatuko da. Horretarako, gaitasun-unitateetan oinarritutako prestakuntza-moduluek osatutako prestakuntza-ekintzak programatzea sustatuko dute organismo eskudunek, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek modulu horiek metatu eta profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez kualifikazio osoa egiazta dezaten.

4. Andaluziako administrazio publikoek bultzatuko dute Andaluziako Juntako, haren erakunde instrumentaletako eta toki-erakundeetako enplegatu publikoek EZHko prestakuntza jaso dezaten, batez ere publikoari arreta eta herritarrei arreta ematen dieten lanpostuekin lotutako langileek jasoko dute prestakuntza hori segurtasunaren eta larrialdien arloan.

5. Andaluziako Administrazioak eta Andaluziako eragile sozial eta ekonomikoek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak integratzeko eta normalizatzeko neurri gisa, pertsona horien beharrizanen inguruan sentsibilizatuko dute, eta prestakuntza sustatuko dute EZHn eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabileran.

III. KAPITULUA
EZH eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidezko erabiltzea

10 artikulua.— Xedea

1. Andaluziako administrazio publikoek, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, honako zerbitzu hauek sustatuko dituzte kapitulu honetan zehazten diren arlo publiko eta pribatuetan: EZH interpretatzeko zerbitzuak; gidari-interpretazio-zerbitzuak; bitartekaritza-zerbitzuak, eta gorren, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. Jendearen eskura dauden prozedura, ondasun eta zerbitzu guztien informazioa eta zabalkundea modu irisgarrian aurkeztuko dira.

EZHren interpreteen zerbitzuak presentzialak edo urrutikoak izan daitezke, bideotelefoniaren edo beste bitarteko teknologiko batzuen bidez. Gidari-interpreteen eta bitartekaritzako profesionalen zerbitzuak presentzialak izango dira.

2. Botere publikoek, abenduaren 2ko 51/2003 Legean eta haren erregelamendu-garapeneko arauetan ezarritakoaren arabera, diskriminazioaren aurkako neurriak sustatuko dituzte, eta ekintza positiboko neurriak ezarriko dituzte EZHren erabiltzaile diren gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen alde eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez erabiltzen dutenen alde, kapitulu honetan xedatutakoaren arabera.

3. Ondasun eta zerbitzu berriak diseinatzean, garatzean eta jendearen eskura jartzean, edo arrazoizko egokitzapenak ezartzean, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen beharrizanak hartuko dira kontuan, eta EZH eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzea erraztuko da.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek EZHko profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

11. artikulua.— Jendearen eskura dauden ondasun eta zerbitzuetarako irispidea

Ondasun eta zerbitzu publikoetarako irispidea eremu hauen arabera zehaztuko da:

1. Hezkuntza.

Hezkuntza Administrazioak, zehazten diren zentroetan, EZHren erabiltzaileei erraztuko die hura irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzea, bai eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuei hura erabiltzea ere, eta honako neurri hauek hartuko dituzte aukera-berdintasunean hezteko:

a) Unibertsitateko ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsutasuna dutenei arreta emateko programa eta ekimen espezifikoak sustatzea, aholkularitza eta laguntza-neurriak emateko, bai ahozko komunikazioan, bai EZHn, desgaitasun-egoeran dauden unibertsitate-ikasleei arreta emateko zerbitzuen esparruan.

b) Komunikazioaren eta informazioaren teknologia berrien eta komunikazio-sistema handigarri eta alternatiboen erabilera sustatzea, beren gaitasun pertsonalei lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-arretaren esparruan.

c) Entzumen-desgaitasuna duten ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei behar duten informazioa ematea, bai eta behar duten aholkularitza ere, betiere beren seme-alaben hezkuntzan komunikazio-sistema egokiena aukeratu ahal izan dezaten, eskura dituzten baliabideen eta ikasle bakoitzaren egoeraren eta beharrizan pertsonalen arabera, betiere ahalik eta esku-hartze goiztiarrena eginez.

d) Indartu egingo da entzumen-desgaitasunari lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten irakaskuntzako zentroen hezkuntza-proiektuetan eta programazio didaktikoetan, hala badagokio, EZHren eta komunikazioaren sistema handigarriak edo alternatiboak ezagutzea eta erabiltzea.

e) Irakasleen etengabeko prestakuntza indartuko da, bai ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetan, bai EZHn.

2. Osasuna.

Osasun Administrazioak honako neurri hauek hartuko ditu osasuna aukera-berdintasunean iristeko:

a) Osasun Administrazioko langileen EZHko prestakuntza indartzea.

b) Osasun-zerbitzuetarako nahiz plan, prozesu eta programetarako irisgarritasuna sustatzea, laguntza teknikoak eta beharrezko teknologia sartuz.

3. Prestakuntza eta enplegua.

Arau honek bermatu egiten du entzumen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonen aukera-berdintasunerako eskubidearen eraginkortasuna enpleguaren eta okupazioaren eremuan, betiere Zerga, Administrazio eta Gizarte Arloko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen II. tituluko III. kapituluko 3. atalean ezarritakoari kalterik egin gabe —lege horrek neurriak arautzen ditu laneko tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko arloan—.

Zehazki, EZH arloko prestakuntza sustatuko zaie Andaluziako Enplegu Zerbitzuko bulegoetako langileei, bai eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari buruzko prestakuntza ere, ahozko hizkuntzan edo EZH bidez komunikatzen badira.

Andaluziako Juntako Administrazioak bermatuko du gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek berdintasunez iritsiko dutela enplegu publikoa. Horretarako, hautaprobetan denborak eta bitartekoak egokitzea erraztuko du, giza baliabideak eta baliabide materialak eskura jarrita, hala nola EZHko interpreteak, gidari-interpreteak, teknologia lagunduak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, baldin eta proba horiek egiteko behar badira. Era berean, neurri horiek lanpostuen egokitzapenetan eta prestakuntza-prozesuetan aplikatuko dira.

Andaluziako toki-administrazioek, Andaluziako edozein administrazio publikotako erakunde instrumentalek eta unibertsitate publikoek, era berean, irisgarritasuna bermatuko dute beren sarrera-prozesuetan eta barne-igoerako prozesuetan, aurreko apartatuko neurrien bidez, bai eta lanpostuen egokitzapenetan eta prestakuntza-prozesuetan ere.

4. Kultura, turismoa, kirola eta aisialdia.

Andaluziako administrazio publikoek plan eta programa espezifikoak onestea sustatuko dute; plan eta programa horien bidez, EZHren interpreteen, gidari-interpreteen edo bitartekaritzako profesionalen, bisita gidatuen edo bestelako bitarteko eta teknika egokien bidez, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek iritsi eta erabiliko dituzte kultura-ondasun eta -jarduerak eta kirol-, turismo-, jolas- eta aisialdi-jarduerak, hala nola zinemak, antzokiak, naturagune babestuak, Autonomia Erkidegoaren eskumeneko museoak, monumentuak eta gainerako ondasun kulturalak.

5. Eraikuntzak.

Andaluziako administrazio publikoek eta haien erakunde instrumentalek informazioaren teknologien eta telekomunikazioen aplikazio aurreratua ezarriko dute haiek erabiltzen dituzten eraikin, establezimendu eta instalazioetan, eta teknologia horiek erabilera edo titulartasun pribatuko eraikin, establezimendu eta instalazio publikoetan aplikatzea sustatuko dute, betiere EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera bermatzeko. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun-elementutzat hartuko dira espazio publiko urbanizatuetara eta eraikinetara (etxebizitzak barne) iristean eta haiek erabiltzean informazio-, komunikazio- eta telekomunikazio-beharrizanetara egokitutako gailuak instalatzea edo hobetzea .

6. Gizarte-ongizatea.

Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten Andaluziako administrazio publikoek beren zerbitzuak entzumen-desgaitasuna duten erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea sustatuko dute. Horretarako, berariaz sustatuko da gizarte-zerbitzu komunitarioetako zentroetako langileen EZHko prestakuntza, eta desgaitasuna duten pertsonak balioesteko eta orientatzeko zentroetako langileena, eta mendekotasun-egoera balioesteko zerbitzuetako langileena.

12. artikulua.— Garraioak

1. Garraio publikoko geltokietan (lurrekoetan, itsasokoetan eta airekoetan), Andaluziako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, EZHren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzuak ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

2. Garraioko eskubide eta eginbeharrei, funtzionamendu- edo segurtasun-arauei buruzko jarraibideen edizioa edo zabalkundea, ahal den guztietan, EZHz eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ere egitea sustatuko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako neurriak azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuaren IX. eranskineko 11.1 apartatuan aurreikusitako irisgarritasun-planen gutxieneko edukian txertatuko dira; izan ere, azaroaren 23ko 1544/2007 Errege Dekretuak irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzen ditu desgaitasuna duten pertsonek garraio-moduak iristeko eta erabiltzeko.

13. artikulua.— Administrazio publikoekiko harremanak

1. Andaluziako Juntako Administrazioak, haren erakunde instrumentalek, toki-administrazioek eta unibertsitateek arreta egokia eskainiko dute; EZHren erabilera eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez egiten den ahozko hizkuntzaren erabilera errespetatuko dute; langileak prestatuko dituzte; EZHko interprete-zerbitzuen, gidari-interpreteen eta bitartekaritzako profesionalen argiztapen-baldintza egokiak jarriko dituzte, bai eta haientzat beharrezkoak diren denborak eta seinaleztapena, eta ahozko komunikaziorako behar diren laguntza-bitartekoak ere.

2. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasuna sustatuko da Andaluziako administrazio publikoen telefono bidezko arreta-zerbitzuetan.

3. Langileek zuzenean artatzen ez dituzten informazio-guneak informazio osagarriko sistema irisgarriez hornitzea erraztuko da, hala nola informazioa EZHn transmititzen duten ikus-entzunezko sistemez eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoez, nola diren ikus-entzunezko sistemen azpitituluak.

14. artikulua.— Justizia Administrazioa

Andaluziako Juntako Administrazioak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko bitarteko materialak eta giza bitartekoak hornitzeko eskumena duen sailaren bitartez, baldintza egokiak sustatuko ditu EZHren interpreteen, gidari-interpreteen eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen zerbitzuak xedatzeko, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek komunikazioa irisgarri izan dezaten ordena jurisdikzional guztietako prozesu judizialetan eta estrajudizialetan, zeinetan pertsona haiek esku hartzen duten, betiere arlo bakoitzean indarrean dauden lege prozesaletan xedatutakoa aplikatuz.

15. artikulua.— Parte-hartze politikoa

1. Urriaren 23ko 27/2007 Legearen 13. eta 22. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, botere publikoek, alderdi politikoek eta eragile ekonomiko eta sozialek erraztasunak emango dituzte informazio instituzionalak eta komunikabideetan doan eta nahitaez emititzen diren programak erabat irisgarriak izan daitezen, hauteskunde-legeriaren eta legeria sindikalaren arabera, gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat edo gor-itsutasuna dutenentzat, eta irisgarritasun hori lortuko da, bai EHLn emitituz edo banatuz, bai zuzenean azpititulatuz.

2. Andaluziako Parlamentuak eta toki-erakundeek EZHren interpretazioa sustatuko dute, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak eta azpitituluak egotea eta erabiltzea ere, izaera publikoko osoko bileretan eta hala erabakitzen den interes orokorreko beste edozein bileratan, baldin eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek parte hartzen badute eta aldez aurretik hala eskatzen badute.

16. artikulua.— Komunikabide sozialak, telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

1. Andaluziako administrazio publikoek beharrezko neurriak bermatuko dituzte komunikabide sozialak, haien araudi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, irisgarri izan daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, zeinek EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten.

2. Andaluziako administrazio publikoek telekomunikazioetarako irisgarritasuna sustatuko dute, eta, horretarako, EZH, azpitituluak eta, beharrezkoa izanez gero, audiodeskripzioa txertatuko dituzte pixkanaka, bai eta informazioa iristeko sistemak ere, titulartasun publikoko edo funts publikoekin finantzatutako Interneteko atari eta orrietan, bai eta jendeari oro har garrantzi ekonomiko berezia duten zerbitzuak ematen dizkioten enpresenetan ere, baldin eta enpresa horiek abenduaren 28ko 56/2007 Legearen 2. artikuluan ezarritako betebeharraren mende badaude; izan ere, lege hori Informazioaren Gizartea bultzatzeko Neurriei buruzkoa da. Txertatze horrek kalitate-estandar normalizatuak beteko ditu, eta, bereziki, ematen diren zerbitzu irisgarriei buruzko informazioari eragingo dio.

3. Andaluziako administrazio publikoek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-estandarren bultzada, garapena eta aplikazioa, eta denentzako diseinua sustatuko dute, informazioaren gizartearen teknologia berrietan oinarritutako elementu eta prozesu guztietan.

Ikus-entzunezko euskarrien garapena sustatuko da, hala nola EZH, azpitituluak eta audiodeskripzioa barne hartzen dituzten material didaktikoen eta zabalkunde- eta informazio-materialen garapena, informazioaren eta ezagutzaren gizartean irispidea eta irisgarritasuna errazteko.

4. Andaluziako administrazio publikoek eta beste erakunde publiko zein pribatuek antolatutako edo diruz lagundutako kongresu, jardunaldi, sinposio, mintegi eta bestelako ekitaldietan, zeinetan gorrak, entzumen-desgaitasuna dutenak eta gor-itsutasuna dutenak dauden edo parte hartzen duten, horien irisgarritasuna erraztuko da; horretarako, EZHren interpreteen edota gidari-interpreteen zerbitzuak emango dira, edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliko dira, interesdunek aldez aurretik eskatzen dutenean. Era berean, espazio egokiak eta irisgarriak gordeko dira pertsona horientzat, eta baldintza tekniko egokiak bermatuko dira interpretazioko eta gida-interpretazioko lanpostuak betetzeko.

5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsutasuna dutenei hurbiltzeko, haien prestakuntza sustatuko da teknologia horiek erabiltzeko.

17. artikulua.— Ikerketa

1. Andaluziako Juntako Administrazioak EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen ikerketa bultzatuko du, eta haren lankide izango dira Andaluziako unibertsitate publikoak; gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen, gor-itsuen eta haien familien ordezkari diren erakundeak; eragile ekonomiko eta sozialak, eta ikerketan diharduten beste erakunde batzuk.

2. Era berean, ikerketa sustatuko du gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen berrikuntza pedagogikoari buruz, eta haien hezkuntza elebidunaren garapenari eta jarraipenari buruz.

3. Andaluziako Juntako Administrazioak EZHren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen aplikazioari buruzko ikerketa sustatuko du partaidetza-eremu guztietan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, kulturan, teknologia berrietan, informazioaren eta ezagutzaren gizartean, gizarte-ongizatean, osasunean eta eraikuntzan, besteak beste. Horretarako, EZH eta ahozko hizkuntza erabiltzen duten pertsona desgaituen iritzia jasoko du, haien ordezkaritza-erakundeen eta familien bitartez, bai eta eragile ekonomiko eta sozialen bitartez ere.

4. Andaluzian proiektu teknologikoak garatzean, horien produktu, ondasun eta zerbitzu berriek EZH edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak barne hartzen badituzte, kontuan hartuko da desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituzten erakundeen parte-hartzea.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Legearen Jarraipen Batzorde Berezia

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eskumena duen sailaren agindu baten bidez, jarraipen-batzorde berezi bat sortuko da Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Andaluziako Kontseiluaren barruan; batzorde horretan ordezkaritza izango dute: gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen edo gor-itsuen antolakundeek eta haien familiek; toki-administrazioaren ordezkariek, eta eragile ekonomiko eta sozialek; gainera, batzorde horren helburua hauxe izango da: lege honetan jasotako neurriak bultzatzea eta haiek betetzen direla zaintzea, eta, horretarako, neurri egokiak proposatuko dituzte haiek eraginkortasun osoa izan dezaten.

Batzorde horren osaeran, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua errespetatuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.— Egiturazko zuzkiduraren bermeak

Andaluziako botere publikoek behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak sustatuko dituzte lege honen xede diren ekintza positiboko neurriak exekutatzeko, bai eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen arloko politika publikoen zeharkakotasuna garatzeko ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Laguntza teknikoak eta beste bitarteko batzuk

Andaluziako Administrazioak, bere eskumenen eremuan, bere aurrekontu-baliabideen barruan, finantzaketa emango die pertsonei eta erakundeei, laguntza-produktuak eta bitarteko teknikoak eskura ditzaten, eta giza baliabideak ipiniko ditu, desgaitasuna duten pertsonen komunikaziorako irisgarritasuna errazteko Andaluziako EZHren eta ahozko hizkuntzaren erabiltzaileen artean.

Andaluziako erakundeek laguntzak jaso ahal izango dituzte laguntza-produktu, bitarteko tekniko eta giza baliabide horietarako; laguntzok, berriz, helburu hau izango dute: neurriak egokitzea, baldin eta horien arrazoia bada komunikaziorako irisgarritasunaren arloan arrazoizko egokitzapenak egitea, betiere, EZHren eta ahozko hizkuntzaren erabiltzaileak izanik, desgaitasuna duten pertsonek lanpostua iritsi, euren burua prestatu eta lanpostuan gora egin dezaten. Neurri horien onuradun izan daitezke: Andaluziako administrazio publikoak; gorren eta haien familien ordezkari diren erakundeak; enpresa pribatuak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eta eragile ekonomiko eta sozialak.

Laugarren xedapen gehigarria.— Arbitraje-sistema

Arbitraje-sistemaren aplikazio eraginkorra honen mende geratzen da: Andaluziako Autonomia Erkidegoko aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren arbitraje-batzordea eratu eta abiaraztearen mende, araudi estatalean xedatutakoaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Araudi estatala errepikatzea

4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 15. eta 16. artikuluek, neurri batean, Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikuluaren babesean Estatuak emandako arauak errepikatzen dituzte, zeinak urriaren 23ko 27/2007 Legean jasota dauden; izan ere, lege horren bitartez Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dira, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dira.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Arau-garapena eta exekuzioa

1. Baimena ematen zaio Andaluziako Juntako Gobernu Kontseiluari lege honetan aurreikusitakoa arauz garatzeko eta exekutatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan, urriaren 23ko 27/2007 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean ezarritako epeen arabera. Lege honen erregelamenduz garatuko da Andaluziarako Autonomia Estatutuaren 112. eta 119.3 artikuluetan eta Andaluziako Autonomia Erkidegoko Gobernuari buruzko urriaren 24ko 6/2006 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Era berean, Gobernu Kontseiluak erregelamendu bat egingo du berariaz, Andaluzian irisgarritasunari eta komunikazio-oztopoak ezabatzeari buruzko arau teknikoak onesteko.

Aurreko paragrafoan aipatzen den erregelamendu-garapena gehienez ere hiru urteko epean egin beharko da.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Andaluziako Juntaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.


8.4.1.25. 13/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Turismoari buruzkoa[716]

III. TITULUA
Turismo-baliabideen plangintza eta antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-baliabideak antolatzea

1. atala
Tresna eta programa turistikoak

16. artikulua.— Turismo espezifikoen programak

1. Turismoaren arloan eskumena duen sailak, eragindako administrazioei entzun ondoren eta Andaluziako Turismo Kontseiluari entzun ondoren, programak egin eta onetsi ahal izango ditu sektore espezifikoak garatu, mantendu eta hobeto aprobetxatzeko. Sektore espezifiko horiek Turismoaren Plan Orokorrean jaso ahal izango dira, hala nola: eguzki- eta hondartza-turismoa; kultura-turismoa; bilera-, landa- eta natura-turismoa; golf-turismoa; jarduera osasungarriak eta edertasuna; nautika-turismoa; hizkuntza-turismoa; zaldi-turismoa eta gurutzaldi-turismoa, edo onesten diren turismoaren plan orokorretan zehaztu daitezkeen beste batzuk.

V. TITULUA
Turismo-eskaintza antolatzea

I. KAPITULUA
Zerbitzu, jarduera eta establezimendu turistikoak

1. atala
Turismo-zerbitzuak eta turismo-eremuan eragina duten jarduerak

29. artikulua.— Turismo-eremuan eragina duten jarduerak

Turismo-eremuan eragina duten jardueratzat hartuko dira honako hauek:

f) Atzerritarrek gaztelania jakitearekin lotutako jarduerak, bai eta Andaluzian kultura-turismoa eta flamenkoa indartzeko zerbitzuak ematea ere.

31. artikulua.— Turismo-zerbitzuen ezaugarri bereizgarriak eta publizitatea

Publizitate, iragarki, dokumentazio, korrespondentzia eta prezio-tarifa guztietan, bai eta erregelamendu bidez garatutako turismo-zerbitzuen fakturetan ere, haien administrazio-sailkapenaren berezko elementuak agerrarazi beharko dira, irakurtzeko eta ulertzeko moduan, sailkapen hori egiaztatzen duten ikurrekin, zeinak erregelamendu bidez zehazten diren; gainera, emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, plurala eta estereotipatu gabea errespetatuko da, bai eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.

32. artikulua.— Turismo-zerbitzuen prezioak

3. Prezioen tarifek, bai eta benetan emandako edo kontratatutako turismo-zerbitzuei dagozkien fakturek ere, kontzeptuen arabera banakatuta eta, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egon beharko dute.

VI. TITULUA
Sustapena, kalitatea eta berrikuntza

I. KAPITULUA
Andaluziako Juntako Turismo Administrazioaren turismo-baliabideak sustatzea

56. artikulua.— Jarduteko printzipioak

4. Turismo arloan eskumena duen sailak sustapen-kanpainak programatu eta exekutatuko ditu Andaluziaren kalitate-irudia turismo-helmuga gisa sustatzeko eta mantentzeko. Kalitate-irudi hori sustatzean, Andaluziako turismo-helmugen aniztasuna integratu beharko da, eta emakumeen eta gizonen irudia sexuen arteko berdintasunean oinarritzen dela bermatu beharko da, baita hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.


8.4.1.26. 16/2011 Legea, abenduaren 23koa, Andaluziako Osasun Publikoari buruzkoa[717]

V. TITULUA
Baliabideak osasun publikorako

II. KAPITULUA
Osasun publikoko profesionalak

87. artikulua.— Profesionalak eta osasun publikoa

2. Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute beren profesionalek eta talde teknikoek osasun publikoko ekintzak garatzen dituztela, honako portaera-jarraibide hauen arabera:

c) Taldean lan egitea diziplinarteko lanketa garatzeko, eta hizkerak, espazioak, antolakundeak eta ikuspuntu desberdinak eta osagarriak partekatzeko.


8.4.1.27. 1/2014 Legea, ekainaren 24koa, Andaluziako Gardentasun Publikoari buruzkoa[718]

II. TITULUA
Publizitate aktiboa

9. artikulua.— Arau orokorrak

6. Publizitate aktibotzat hartzen den informazioa idaztean, arreta berezia eskainiko zaio Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legean aurreikusitakoari, hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiltzeari dagokionez.


8.4.1.28. 3/2016 Legea, ekainaren 9koa, etxebizitzaren gaineko hipoteka-maileguen eta -kredituen kontratazioan kontsumitzaile eta erabiltzaileek dituzten eskubideak babestekoa[719]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

“Azalpen egoki”en kontzeptua informazio hutsetik harago doan mekanismo gisa hartzen da, eta bera aurreikusita dago Estatuko hipoteka-kontratazioaren gardentasunari buruzko arauetan, eta, beraz, kontzeptu hori nahitaezko informazio-dokumentuak ulertzeko zailtasuna gainditzera bideratuta dago, zeren dokumentu horien konplexutasuna eratortzen baita finantza-produktu horietatik eta produktu horiek garatzen diren sektorearen berezko hizkuntzatik.

[…]

Azken xedapenetako laugarrena.— Hizkera ez-sexista

Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legearen 4.10 eta 9. artikuluen arabera, abenduaren 17ko 13/2003 Legean, Andaluziako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsa eta Babesari buruzkoan, eta Autonomia Erkidegoak kontsumo-arloan emandako erregelamendu-mailako araudian, “kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei buruzkoan, jasotako titulua eta aipamenak “pertsona kontsumitzaileei eta erabiltzaile”ei egindakotzat joko dira.

Arau horietan agertzen diren gainerako terminoak ere egintzat joko dira, eta hizkera ez-sexistara egokituko dira, baldin eta erreferentzia horiek egokitzeko modukoak badira.


8.4.1.29. 9/2016 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[720]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Sistema martxan jarri zenetik, beste arau batzuk eman dira babestu beharreko biztanleria-sektore edo -taldeei arreta emateko, legean jasotako aurreikuspenak garatzeko eta herritarren eskaria taxutu duten eta sortzen joan diren beharrizan berrien arabera aurrera egiteko. Ildo horretan, eta prestazioen aitortza eta gozamena arautzeaz arduratzen diren beste xedapen batzuk ahaztu gabe, Andaluzian ondoz ondo onetsi ziren […] abenduaren 5eko 11/2011 Legea, zeinaren bidez Andaluzian arautzen baitira espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. […]

[…]

I. TITULUA
Herritarrak eta gizarte-zerbitzuen sistema publikoa

I. KAPITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

10. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

Titulartasun publikoko nahiz pribatuko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek bermatuta izango dute eskubide hauek egikaritzea:

e) Behar adina informazio izatea, egiazkoa eta erraz ulertzeko modukoa, eta, idatziz eskatzen badute, beren egoeraren balioespenari buruzkoa eta proposatutako esku-hartzeei buruzkoa, eta eskura dituzten gizarte-zerbitzuei buruzkoa; hori ez ezik, beren espediente indibidualerako irispidea izatea ere, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera, batez ere haien datuak babestuak izateko beste pertsona batzuen aurrean, azken hauen datuak espedientean agertzen direnean. Eta, hala badagokio, haiei zuzendutako informazioa ulertzeko behar diren laguntzak eta euskarriak izateko eskubidea, bai hizkuntzarekin zailtasunak dituztelako, bai desgaitasunen bat dutelako. Edozelan ere, desgaitasuna duten pertsonentzako informazioa eta haien baimena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoa betez emango dira; izan ere, legegintzako errege dekretu horrek Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi zuen.

g) Beren beharrizanen ebaluazioa edo diagnostikoa egin dadin; ebaluazio hori idatziz eta hizkera argi eta ulergarrian izan dadin; gizartean esku hartzeko proiektu bat izan dadin, eta hura egiten parte hartzeko, betiere hori guztia legez ezarritako epeen barruan.

VIII. KAPITULUA
Gizarte-zerbitzuetako profesionalak

59. artikulua.— Profesionalak eta gizarte-zerbitzuak

4. Andaluziako administrazio publikoek zainduko dute beren profesionalek beren jarduera garatzen dutela, okupazioari buruzko kontsiderazio hauen arabera:

b) Taldean lan egitea, diziplinarteko esku-hartzea garatzeko, eta hizkuntzak, espazioak, antolaketak eta ikuspuntu desberdin eta osagarriak partekatzeko, betiere Andaluziako pertsonen beharrizanei eta erronka sozialei erantzun integralak emate aldera.


8.4.1.30. 2/2017 Legea, martxoaren 28koa, Andaluziako Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzkoa[721]

V. TITULUA
Jarduketa eta antolaketa administratiboa

III. KAPITULUA
Administrazioen arteko lankidetza eta elkarlana

48. artikulua.— Hedabide publikoen lankidetza

Andaluziako komunikabide publikoen bidez, indarra emango zaio Andaluziako memoria demokratikoa ezagutzeari, bide hauek erabiliz: eztabaidarako, dokumentaletarako eta fikziorako dibulgazio-programak eginez, eta gaiarekin zerikusia duten jardueren informazioa emanez. Erregelamendu bidez estilo-eskuliburu bat onetsiko da memoria demokratikoaren arloko hizkerari eta informazioaren tratamenduari buruz.


8.4.1.31. 4/2017 Legea, irailaren 25ekoa, Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Arretari buruzkoa[722]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Botere publikoek desgaitasuna duten pertsonei arreta espezifikoa ematea gure ordenamendu juridikoaren arau nagusietan jasotzen den betebeharra da. […] Andaluziarako Autonomia Estatutuak, […] 37.1 artikuluko 5. eta 6. zenbakietan, politika publikoak gidatu behar dituzten printzipio gidariei buruzkoetan, aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak jasotzen ditu, bai eta espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera ere, […]

[…]

Azkenik, abenduaren 5eko 11/2011 Legeak neurri espezifikoak jasotzen ditu arreta bermatzeko entzumen-mugak dituzten pertsonen aniztasunarentzat; izan ere, lege horrek Andaluzian arautzen ditu espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsutasuna dutenen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak. Horrela, urriaren 23ko 27/2007 Legean aurreikusitako aginduak zabaltzen ditu; izan ere, lege horren bidez, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dira, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dira.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:

n) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzako produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko gailu multimediak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

7. artikulua.— Espainiar zeinu-hizkuntza, braillea eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako laguntza-bitartekoak

1. Abenduaren 5eko 11/2011 Legeak eta aplikagarri den irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko araudiak arautuko dute zelan erabili eta ikasiko dituzten gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, hargatik eragotzi gabe lege honetan ezarritakoa.

XI. TITULUA
Komunikabide sozialak eta publizitatea

68. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikabideetarako irisgarritasuna

Desgaitasuna duten pertsonek informaziorako eta komunikaziorako dituzten eskubideak bermatze aldera, botere publikoek sustatuko dute jarduera Andaluzian garatzen duten ikus-entzunezko komunikabideek betetzen dituztela araudi sektorialean ikus-entzunezko komunikaziorako aurreikusten diren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak. Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori legeria espezifikoaren arabera arautuko da.


8.4.1.32. 7/2017 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Herritarren Partaidetzari buruzkoa[723]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Oinarrizko printzipioak

Lege hau interpretatzean eta aplikatzean, honako oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan:

i) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza, eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena; izan ere, parte hartzeko gaitutako bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar biztanleriaren sektore jakin batzuentzat.

IV. TITULUA
Herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak

58. artikulua.— Irisgarritasunerako neurriak

Andaluziako Juntako Administrazioak irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiboko neurriak, eta bitartekoak eta hizkerak desgaitasunetara egokitzekoak txertatuko ditu partaidetza-prozesuetan, betiere irisgarritasunaren arloan dagoen araudia betez eta erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.


8.4.1.33. 8/2017 Legea, abenduaren 28koa, Andaluzian LGTBI pertsonen eta haien senideen eskubideak, tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeari buruzkoa[724]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Osasunaren eremua

30. artikulua.— Osasun-langileen informazio- eta prestakuntza-neurriak

3. Osasun-langileen prestakuntza-neurriek, dokumentu klinikoek eta jendeari oro har eskaintzen zaion informazioak medikuntza-hizkera neutroa erabili beharko dute; edozelan ere, hizkera horrek ez du patologiarik aipatuko.

X. KAPITULUA
Gizarte-komunikazioa eta publizitatea

41. artikulua.— Hedabideak sustatzeko neurriak

1. Titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek inklusio sozialaren kontzientziazioa, zabalkundea eta transmisioa sustatu beharko dute, bai eta sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen errespetua ere, horretarako, edukiak emango dituztelarik LGTBI pertsonenganako pertzepzioa estereotiporik gabe ikusten eta haien beharrizanak eta errealitateak ezagutzen eta zabaltzen laguntze aldera; gainera, aniztasuna sustatuko dute, eta LGTBI pertsonenganako eta haien senideenganako hizkera sexista edo iraingarria desagerraraziko dute.

4. Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio-edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.

42. artikulua.— Publizitatea sustatzeko neurriak

1. Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek, eta laguntzak, dirulaguntzak edo funts publikoak jasotzen dituztenek berdintasun-balioen edukia transmititzeko jardunbide onak izan ditzaten, eta hizkera eta irudi ez-diskriminatzaileen erabilera ez-sexista zabal dezaten, bereziki publizitatearen eremuan.

IV. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

62. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek dira arau-hauste administratibo oso astunak:

c) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Andaluziako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


8.4.1.34. 6/2018 Legea, uztailaren 9koa, Andaluziako Zinemari buruzkoa[725]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Bigarrenik, legeak erreferentetzat hartzen du UNESCOk kultura-aniztasunari buruz egindako adierazpen unibertsala, UNESCOren Konferentzia Orokorraren 31. bilkuran onetsia, 2001eko azaroaren 2an; bertan, kultura-aniztasuna gizadiaren ondare erkidea den truke-, berrikuntza- eta sormen-iturritzat hartzen da, eta aitortu eta finkatu egin behar da, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien onurarako. Legearen beste erreferente bat hauxe da: Kultura-adierazpenen Aniztasuna babestu eta sustatzeko Konbentzioa, zeina Unescok Parisen 2005eko urriaren 20an egindako Konferentzia Orokorrean onetsi eta Espainiak berronetsi zuen, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2007ko otsailaren 12an argitaratutako berronespen-tresnaren arabera; eta arlo horretako nazioarteko beste akordio batzuk erabat errespetatuz, hala nola 1996an Bartzelonan aldarrikatutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.

[…]

III. TITULUA
Zinematografiaren eta ikus-entzunezko ekoizpenaren industria sustatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Sustapen-neurriak

50. artikulua.— Alfabetatze eta prestakuntza mediatikoa eta zinematografikoa

7. Alfabetatze mediatikoa eta zinematografikoa zabaltzeko, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak Andaluziako Zinematekaren bidez lan egingo du, lege honen 28. artikuluan ezarritako eginkizunekin bat etorriz, bai funts zinematografikoetara iristeko, bai hizkeraren irisgarritasuna lortzeko.


8.4.1.35. 8/2018 Legea, urriaren 8koa, klima-aldaketari aurre egiteko eta Andaluzian energia-eredu berri baterako trantsizioa egiteko neurriei buruzkoa[726]

IV. TITULUA
Ezagutza eta parte-hartze publikoa hobetzea

II. KAPITULUA
Parte-hartze publikoa eta gardentasuna

28. artikulua.— Klima-aldaketaren arloko informaziorako irisgarritasuna

3. Klima-aldaketaren arloan eskumena duen sailak, herritarren informazioa eta parte-hartzea errazteko, irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiboko neurriak, eta bitartekoak eta hizkerak funtzionaltasun desberdinetara egokitzekoak txertatuko ditu partaidetza-prozesuetan, betiere erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.


8.4.1.36. 10/2018 Legea, urriaren 9koa, Andaluziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[727]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak

1. Lege honen printzipio inspiratzaileak dira:

l) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

I. TITULUA
Herritarren eskubideak

9. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako irispide unibertsala aitortzen zaie, aurrerapen teknologikoen arabera.

2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko zerbitzuak, publikoak zein pribatuak, programen % 100 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez 15 ordu izateko, eta zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioko informazio-programei dagozkien guztiak. Estaldura autonomiko publikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioa garatuko du langile espezializatuen bidez, eta lan hori entretenimendu-programetan ere egin beharko du.

5. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko irrati-komunikazioko zerbitzuek, merkataritza-izaerako publikoak zein pribatuak izan, beren kanaletan azpitituluak dituzten programak izan ditzaten, lurreko telebista digitalean eta Internet bidez eskaintzen dituzten edukietan sintoniza daitezkeenak.

III. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen duten pertsonen betebeharrak

1. atala
Betebeharrak herritarren aurrean

31. artikulua.— Betebeharrak herritarren aurrean

1. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek honako betebehar hauek dituzte herritarren aurrean, oinarrizko legeria estatalean ezarritakoak alde batera utzi gabe:

d) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera inklusiboa eta ez-sexista bermatzea ekoizpen osoan, emakumeen aurkako diskriminazio-irudiak edo estereotipo sexistak saihestuz, eta rolen eta genero-identitateen aniztasuna indartzen duten berdintasun-balioak dituen irudia sustatuz.

2. Andaluzian ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, gainera, honako betebehar hauek dituzte genero-indarkeriaren aurrean:

b) Hizkera egokia erabiltzea, zeinak ikusaraziko baititu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen hilketak betiere erasotzailearen portaerarekiko modu kritikoan, baldin eta erasotzaileak bere burua erruduntzat jo badu edo auzitegi batek hala adierazi badu. Gainerako kasuetan, errugabetasun-presuntzioaren printzipioa errespetatu behar da, Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. atala
Betebeharrak Andaluziako Ikus-entzunezkoen Administrazioaren aurrean

35. artikulua.— Ikus-entzunezko produktuak finantzatzeko betebeharra

1. Martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 5. artikuluko 3. apartatuan aipatzen den finantzaketa-betebeharrari dagokionez, gaztelaniaz ekoiztera bideratutako finantzaketaren % 50, gutxienez, Andaluziako kultura zabaltzen duten eta Andaluzian kokatutako enpresek egindako obrei aplikatu beharko zaie urteko zenbaketan, gizarte-ekonomiako erakundeei lehentasuna emanez.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko zerbitzuetarako irisgarritasuna

1. Entzumen- eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek badituzte irisgarritasun-eskubideak programazioan, zeinak 9. artikuluan aipatzen baitira; bada, eskubide horiei dagozkienez, eremu autonomikoko telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuaren emaileen betebeharrak urte bakoitzeko abenduaren 31n gauzatuko dira, honako ehuneko eta balio hauekin, egutegi honen arabera:

Irisgarritasuna telebista publiko autonomikoan

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 100

% 100

% 100

% 100

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

5

8 eta informatibo guztiak.

12 eta informatibo guztiak.

15 eta informatibo guztiak.

2. Andaluziako eremu autonomikoko ikus-entzunezko telebista-zerbitzu pribatuan, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna honako egutegi honen arabera gauzatuko da:

Irisgarritasuna telebista pribatu autonomikoan.

2018

2019

2020

2021

Azpititulazioa

% 25

% 45

% 65

% 75

Zeinu-hizkuntzaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.

Audiodeskripzioaren eguneko orduak

1

2 eta informatibo guztiak.

4 eta informatibo guztiak.

8 eta informatibo guztiak.


8.4.1.37. 2/2019 Legea, ekainaren 26koa, honako lege hauek aldatzeari buruzkoa: 18/2007 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Irrati eta Telebistaren Enpresa Agentzia Publikoak (RTVAk) kudeatutako Autonomia Erkidegoko Titulartasuneko Irrati eta Telebistari buruzkoa, eta 1/2004 Legea, abenduaren 17koa, Andaluziako Ikus-entzunezko Kontseilua sortzekoa[728]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Era berean, Estatutuak VIII. titulua komunikabide sozialei eskaintzen die oso-osorik, eta informazio-eskubidearekin lotutako zenbait eskubide arautzen ditu; eskubide horien artean daude Andaluziako hizkeraren eta kulturaren aitortza, telebista-kanalen sorkuntza, Parlamentuak Andaluziako Juntaren zuzeneko kudeaketako bitartekoen gainean duen kontrola eta hedabide horien erabiltzaileen eskubideen babesa. […]

[…]


8.4.1.38. 3/2020 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontuari buruzkoa[729]

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.— Andaluziako Irrati eta Telebistaren eraginkortasun, efizientzia eta arrazionalizazio plana

2. Plan hori Gobernu Kontseiluan onetsiko da urteko lehen hiruhilekoan, atxikipen-sailek eta ogasunaren arloko eskumena duen sailak batera proposatuta. Bertan, beharrezkoak diren jarraibideak eta prozedurak ezarriko dira erakundearen zerbitzu-gutuna eta programa-kontratua egokitzeko, bai eta merkatu-estrategiak eta ikus-entzuleak gehitzeko estrategiak egokitzeko ere, merkaturatze- eta garapen-prozesu berrien bidez, RTVAren plataforma digitala bultzatzeko eta eskatu ahalako edukiak beste plataforma batzuekin integratzeko, egungo hiru kanalak bitan bateratzeko, edukiak gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetara esportatzeko eta marka berritzeko, hori komeni baita, bai eta diru-sarrerak lortzeko ere; horrela, optimizatu egingo da Andaluziako Juntaren aurrekontutik datorren finantzaketa.


8.4.1.39. 7/2021 Legea, abenduaren 1ekoa, Andaluziako Lurraldearen Jasangarritasunari burukoa[730]

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Antolamendu-tresnak normalizatzea eta hedatzea

Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen sailak, erregelamendu bidez garatzeari kalterik egin gabe, eta antolamendu-tresnen edukiaren hedapena, elkarreragingarritasuna, berrerabilpena, gardentasuna eta ulermena ziurtatzeko:

a) Antolamendu-tresnetan erabiltzen diren termino teknikoen glosarioari buruzko arau zuzentzaile batzuk formulatuko ditu, betiere lurralde- eta hirigintza-terminologia modu unibokoan ulertzen laguntzeko.


8.4.1.40. 10/2021 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa[731]

VIII. TITULUA
Telekomunikazioen alorreko tasak

II. KAPITULUA
Hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketa- eta administrazio-zerbitzuengatiko tasa

120. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea hauxe da: hizkuntza-eskola ofizialek garatutako irakaskuntza-jarduera dela-eta zerbitzu akademikoak ematea, espedientea irekitzea eta zerbitzu orokorrak ematea, zeina baita ikasturtean zehar hizkuntza-eskola ofizial batean matrikulatutako ikasleei espedientea irekitzeaz bestelako administrazio-zerbitzuak ematea.

121. artikulua.— Subjektu pasiboak

Zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

122. artikulua.— Tributu-kuota

Tributu-kuotaren zenbatekoa da:

1. Irakaskuntza ofizialaren araubidean matrikulatutako ikasleak:

1.1. Espedientea irekitzea. 21,08 €.

1.2. Matrikula hizkuntza bakoitzaren arabera. 47,20 €.

1.3. Zerbitzu orokorrak. 8,43 €.

2. Irakaskuntza librearen araubidean matrikulatutako ikasleak:

2.1. Espedientea irekitzea. 21,08 €.

2.2. Azterketa-eskubideak:. Hizkuntza bakoitzeko. 47,20 €.

2.3. Zerbitzu orokorrak. 8,43 €.

123. artikulua.— Sortzapena

Administrazio-jarduketarako eskabidea aurkeztean sortuko da tasa, baina jarduketa hori ez da izapidetuko hari dagokion ordainketa egin arte.

Espedientea irekitzeari dagokion kuota matrikula Andaluziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizial batean egiten den lehenengo aldian sortuko da.

Zerbitzu orokorrei dagokien kuota behin sortuko da ikasturte bakoitzeko, kontuan hartu gabe zenbat matrikula egiten diren hizkuntza bat baino gehiago ikasteko edo eguneratze-, hobetze- eta espezializazio-ikastaroak egiteko. Hala ere, ikasturtean zehar ikasleak matrikulatzen diren araubide bakoitzeko, ofizial zein pribatu, sortuko da kuota.

XIII. TITULUA
Telekomunikazioen alorreko tasak

I. KAPITULUA
Andaluziako turismo-gidariaren jarduera egikaritzeko gaikuntza ematen duten administrazio-zerbitzuengatik eta txartela edo egiaztagutuna egin, berritu eta bikoizteagatik ordaindu beharreko tasa

234. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea Andaluziako turismo-gidariaren gaikuntza lortzeko eskabidea izapidetzea da; horretarako, irispide orokorreko prozedurak erabiliko dira, lanbide-kualifikazioaren eta hizkuntza-gaitasunen betekizunak egiaztatu ondoren, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan lortutako lanbide-kualifikazioak aitortu ondoren, eta gaitasun-probak egingo dira, zeinak gainditzeak edo baiesteak baitakartza egiaztagutuna luzatzea eta haren berrikuntza edo bikoizketa eskatzea.

236. artikulua.— Tributu-kuota

Tributu-kuotaren zenbatekoa da:

1. Lanbide-kualifikazioaren eta hizkuntza-gaitasunen betekizunak, gaztelaniaz eta atzerriko bi hizkuntzatan, egiaztatzeagatik, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan lortutako lanbide-kualifikazioak aitortzeagatik eta egiaztagutuna luzatzeagatik: 16,09 €.

2. Atzerriko hizkuntza berriak Andaluziako turismo-gida gisa gaikuntza hori duten pertsonentzako gaikuntzan sartzeagatik eta egiaztagutuna luzatzeagatik: 16,09 €.


8.4.1.41. 1/2022 Legea, abenduaren 27koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontuari buruzkoa[732]

III. TITULUA
Aurrekontuen kudeaketa eta kontrola

30. artikulua.— Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa-arloko arau bereziak

Unibertsitateen arloan eskumena duen sailaren agindu bidez ezarriko da zelan banatuko diren benetan 15.00 ataleko zerbitzu autofinantzatuen 42J programako 441 eta 741 aurrekontu-kontzeptuetan aurreikusitako kredituak.

Aurreko horretatik kanpo geratzen dira izenez jasotako azpikontzeptuok eta sailkapen ekonomikook: 441.00, «Konbergentzia finalistaren finantzaketa. Errendimenduagatiko hobaria», 441.92, «Konbergentzia finalistaren finantzaketa. Erasmus mugikortasuna eta hizkuntza-gaitasunak», eta 441.02, «Master gaitzaileen eta lotuen prezioak doitzea».


8.4.1.42. 1/2023 Legea, otsailaren 16koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoan Arreta Goiztiarra arautzen duena[733]

II. TITULUA
Andaluziako arreta goiztiarreko esku-hartze integralaren antolaera

II. KAPITULUA
Eskumenak eta baliabideak

18. artikulua.— Jarraipeneko eta neurogarapeneko unitateak

7. 1. apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, unitate horiek honako eginkizun hauek izango dituzte:

d) Esku hartzeko jarduketak, zeinak familiari zuzentzen baitzaizkio haurrei arreta goiztiarra emateko zentroen (HAGZ) ezaugarri orokorrei buruzko orientazioa emateko, bai eta HAGZ batean zerbitzu espezializatura sartzeari dagokionez esku hartzeko jarraibideei buruzko orientazioa emateko ere, argi eta ulertzeko moduan.


8.4.1.43. 4/2023 Legea, apirilaren 18koa, Andaluziako Flamenkoarena[734]

ZIOEN AZALPENA

I

Lege hau flamenkoari buruz aitortutako eskumenetan oinarritzen da, bai eta Andaluziako Autonomia Estatutuaren 10.3.3 eta 33. artikuluetan aitortutako helburu eta eskubideetan ere. Lehenengoaren arabera, autonomia-erkidegoaren oinarrizko helburuetako bat hauxe da: Andaluziako identitatearen eta kulturaren kontzientzia sendotzea, ondare historikoa, antropologikoa eta linguistikoa ezagutuz, ikertuz eta zabalduz; [...]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Helburua

Lege honek helburu hauek ditu:

l) Bereziki, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzea; horren barruan sartzen dira aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia txertatzea, aniztasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.


8.4.1.44. 5/2023 Legea, ekainaren 7koa, Andaluziako Funtzio Publikoari buruzkoa[735]

IX. TITULUA
Enplegu publikoan sartzea, eta zerbitzu-harremana eskuratzea eta galtzea

I. KAPITULUA
Enplegu publikoan sartzeko printzipioak eta betekizunak

112. artikulua.— Hautaketa-prozesuen edukia eta ezaugarriak

1. […]

Probak honako hauek izan daitezke: izangaien konpetentzia, gaitasun eta ezagutza teorikoak eta, hala badagokio, praktikoak, eta gaitasun analitikoa egiaztatzea, ahoz edo idatziz; abileziak eta trebetasunak dituztela frogatzen duten ariketak egitea; atzerriko hizkuntzen eta teknologia informatikoen eta telekomunikazioen ezagutzak egiaztatzea; eta, hala badagokio, nortasunarekin lotutako proba psikoteknikoak edo psikometrikoak egitea, edo proba fisikoak gainditzea, zeinek errespetatu beharko baitute sexuan oinarritutako diskriminaziorik ezaren printzipioa, batez ere baremoak eratzean, edo azterketa medikoak egitea.

[…]

2. Hautaketa-prozeduren objektibotasuna eta arrazionaltasuna bermatzeko, deialdietan aurreikusi ahal izango da hurrengo fase batean sartzeko baldintza izango dela prestakuntza- edo espezializazio-ikastaro batzuk egitea, edo praktikaldi bat egitea, eta, horietan, deitutako plazak baino parte-hartzaile gehiago onartu ahal izango dira. Edozelan ere, deialdian honako hauek zehaztu beharko dira: ikastaro edo praktika horietan onartzeak enplegu publikoan sartzeko eskubidea ematen duen; edo, aitzitik, enplegu publikoan sartzeko baldintza den ikastaro edo praktikaldi horiek gainditzea; ikastarook eta praktikaldiak, A taldean, gehienez ere sei hilabete iraungo dute, eta gainerako taldeetan, hiru hilabete. Horretarako, proba espezifiko bat gainditu beharko da, nahitaezkoa eta baztertzailea, eta Europar Batasuneko hizkuntza bat edo batzuk ezagutzen direla egiaztatu beharko da; praktikaldiak gainditu beharko dira; curriculum-azalpenak egin beharko dira; proba psikoteknikoak egin beharko dira, edo elkarrizketak egin.


8.4.1.45. 7/2023 Legea, uztailaren 24koa, Andaluziako Juntaren Administrazioko esku-hartze eta auditoretzako goi-mailako kidegoa eta kidego teknikoa sortzekoa[736]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Arau hau egiteko prozeduran, kontuan hartu da genero-berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudia eta, bereziki, Andaluzian Genero-berdintasuna sustatzeari buruzko azaroaren 26ko 12/2007 Legea, bai eta haren printzipio orokorrak ere, bereziki hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko beharrezkoa den idazketa.


8.4.1.46. 8/2023 Legea, uztailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita irailaren 25eko 4/2017 Legea, Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Arretari buruzkoa[737]

ZIOEN AZALPENA

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak sustatzeko eta bermatzeko asmoz, irailaren 25eko 4/2017 Legea onetsi zen, Andaluzian Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Arretari buruzkoa, eta horretarako Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioak (New York, 2006ko abenduaren 13a) eskubideak bermatzeko ekarri zuen ikuspegi berriari jarraitu zitzaion; izan ere, konbentzio horrek bereziki azpimarratzen ditu aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak, betiere desgaitasuna duten pertsonen gaikuntza eta ahalduntze pertsonala eta soziala sustatzeko. Aspektu horiek Andaluziako Autonomia Estatutuan ere jasotzen dira, hala nola 10.3 artikuluko 15. eta 16. zenbakietan, zeinek sartzen baitituzte gure autonomia-erkidegoaren oinarrizko helburuen artean mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta berezia ematea, eta desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea, ekonomian sartzea eta laneratzea; 14. artikuluan beren-beregi debekatzen da desgaitasun-arrazoiengatiko diskriminazioa; eta 37.1 artikuluaren 5. eta 6. zenbakietan, aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak jasotzen dira, bai eta espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea ere; izan ere, artikulu hori politika publikoak bideratu behar dituzten printzipio gidariei buruzkoa da.

[…]


8.4.1.47. 10/2023 Legea, urriaren 3koa, CEU Fernando III (unibertsitate-ikasketen zentroa) unibertsitate pribatua aitortzekoa[738]

4. artikulua.— Sartzeko betekizunak

3. Unibertsitateak bermatuko du ezen unibertsitatean sartzeko eta hartan irauteko eskubidearen araubidean ez dela ezein erregulaziorik egongo edo araubide horretatik praktikan ez dela ezein egoerarik izango diskriminaziorik dakarrenik arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorri etniko edo sozialak, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, ezaugarri genetikoak, jaiotza, ondarea, desgaitasuna, adina, sexu-joera edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminazioaren debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo pertsona behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

ERANSKINA
CEU Fernando III unibertsitaterako hasieran aurreikusitako unibertsitate-zentroak eta irakaskuntzak

Hasierako eskaintza akademikoak hamar gradu, sei master eta doktorego-programa bi ditu, eta hori guztia honako zentro hauen inguruan antolatzen da:

3. Humanitate, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea:

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasletzako Masterra.


8.4.1.48. 11/2023 Legea, urriaren 3koa, Atlantiko-Mediterraneo Unibertsitate Teknologikoa deritzon unibertsitate pribatua aitortzekoa[739]

4. artikulua.— Sartzeko betekizunak

3. Unibertsitateak bermatuko du ezen unibertsitatean sartzeko eta hartan irauteko eskubidearen araubidean ez dela ezein erregulaziorik egongo edo araubide horretatik praktikan ez dela ezein egoerarik izango diskriminaziorik dakarrenik arrazoi hauek direla eta: sexua, jatorri etniko edo sozialak, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, ezaugarri genetikoak, jaiotza, ondarea, desgaitasuna, adina, sexu-joera edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminazioaren debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo pertsona behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

ERANSKINA
Atlantiko-Mediterraneo Unibertsitate Teknologikorako hasieran aurreikusitako unibertsitate-zentroak eta irakaskuntzak

Hasierako eskaintza akademikoak hamaika gradu, zortzi master eta doktorego-programa bi ditu, eta hori guztia honako zentro hauen inguruan antolatzen da:

2. Humanitate eta Gizarte-Zientzien Fakultatea:

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra.


8.4.1.49. 12/2023 Legea, abenduaren 26koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2024rako Aurrekontuari buruzkoa[740]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

30. artikuluak arau bereziak arautzen ditu Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketaren arloan. Erasmusen hizkuntza gaitasunetara eta master gaitzailera bideratutako gastua bereizi eta banakatzen da. […]

[…]

III. TITULUA
Aurrekontuen kudeaketa eta kontrola

30. artikulua.— Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa-arloko arau bereziak

[…]

Aurreko horretatik kanpo geratzen dira izenez jasotako azpikontzeptuok eta sailkapen ekonomikook: 441.25, «Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa. Hobaria gutxieneko errentaren salbuespeneko etekinarengatik», 441.26, «Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa. Erasmus mugikortasuna», 441.27, «Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa. Hizkuntza-gaitasunak», 441.28, «Andaluziako unibertsitate publikoen finantzaketa. Master gaitzailearen eta lotuaren prezioa doitzea».

8.4.2. Aragoiko Autonomia Erkidegoa


8.4.2.1. 3/1989 Legea, apirilaren 21ekoa, Aragoiko Ereserkiari buruzkoa[741]

Xedapen gehigarria

Ereserkia letraz ere interpretatu ahal izango da Aragoiko beste edozein hizkuntza-modalitatetan, erregelamendu bidez zehaztutako bertsioan.


8.4.2.2. 12/1997 Legea, abenduaren 3koa, Aragoiko Parke Kulturalei buruzkoa[742]

I. KAPITULUA
Definizioa eta xedea

2. artikulua.— Politika integratuak

1. Parke kulturala espazio berezi bat da, zeinean integratzen baitira ondare-mota guztiak, hala material higigarria eta higiezina, nola immateriala. Ondare materialaren barruan sartzen dira historiko-artistikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, antropologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, museistikoa, paisajistikoa, geologikoa, industriala, nekazaritzakoa eta artisautza. Ondare immaterialtzat hartzen dira hizkuntza-ondarea, gastronomikoa, tradizioak, jaiak eta janzkerak, eta bertako edo kanpoko kultura-ekintza. Hori guztia Europako Kontseiluak eta Unescok ezarritako definizioen esparruan.


8.4.2.3. 5/1998 Legea, maiatzaren 14koa, Aragoiko Eskola Kontseiluei buruzkoa[743]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak

Helburu hauek lortzera bideratuko da irakaskuntzaren programazio orokorra:

b) Aragoiko identitatearen kontzientzia sustatzea, Aragoiko herriaren balio historikoak, geografikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


8.4.2.4. 7/1998 Legea, uztailaren 16koa, Aragoirako Lurralde Antolamenduaren Gidalerro Orokorrak onesten dituena[744]

ERANSKINA
Legearen 1. artikulutik

LURRALDE ANTOLAMENDUAREN GIDALERRO OROKORRAK

Memoria

VI. Kultura-ondarea

56. […]

Era berean, kultura-ondarearen aniztasunaren adierazpen dira Aragoiko Autonomia Erkidegoan hitz egiten diren hizkuntzak, koofizialtasuna eta laguntzak izan behar dituztenak, irakasteko eta zabaltzeko.

[…]

LURRALDE-EREDUAREN PRINTZIPIOAK

[…]

A) Lurralde-eredurako estrategiak

Hamalaugarrena. Kultura ondarea.

88. Aragoiko kultura-ondarea kudeatzea, gure arbasoen ondare gisa, etorkizuneko belaunaldiekiko dugun erantzukizun gisa, eta ondare hori berezko aberastasun eta baliabide-iturri gisa indartzea, premisa hauek kontuan hartuta:

[…]

Aragoiera eta katalana Aragoiko berezko hizkuntza gisa legez aitortzeak hizkuntza-politika baten abiapuntua izan behar du, hizkuntza horiek gorde beharreko ondare gisa gorde eta indartuko dituena.

[…]

B) Printzipio orientatzaileak

VI. Kultura-ondarea

VI. Lehenengoa. Kultura-ondarea zaindu eta gordetzeko.

Kultura-ondarearen alderdi guztiak kontuan hartuta, honako irizpide hauek formulatuko dira:

170. E) Bertako hizkuntzak.

1) Bertako hizkuntzen kontserbazioa, politika eraginkorrekin, eta hori eskatzen duten eremuetan indartzea.

2) Eremu horietan, bertako hizkuntza derrigorrezko hezkuntzako hezkuntza-etapa guztietako curriculum erkidean sartuko da, berezko identitate-ezaugarriak sustatzeko eta finkatzeko neurri gisa.

D) Lurralde-antolamenduaren gidalerroak

V. Kultura-ondarea

V. . Bigarrena. Ondare arkitektoniko-monumentala.

259. Aragoiko kultura-ondarearen lege-proiektu bat egitea, gure kultura-ondare material eta immateriala babestu, mantendu, berreskuratu, sustatu eta zabaltzeko arau-esparru orokor gisa: paleontologikoa, arkeologikoa, monumentala, historikoa, artistikoa, museistikoa, dokumentala, bibliografikoa, linguistikoa, antropologikoa, etnologikoa, etnografikoa, eta abar. Era berean, Aragoiko kultura-ondarean jarduteko plan bat egingo da, urte anitzeko egutegia eta aurrekontu-aurreikuspenak ezarriko dituena, eta […]


8.4.2.5. 8/1998 Legea, abenduaren 17koa, Aragoiko Errepideei buruzkoa[745]

VI. TITULUA
Errepideen erabilera eta defentsa

I. KAPITULUA
Errepideen erabilera

47. artikulua.— Orientaziorako eta informaziorako seinaleak

Edozelan ere, eta nazioarteko eta nazioko oinarrizko araudia errespetatuz, informazio-seinaleztapena elebiduna izango da, Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ondare kultural eta historikoaren osagaitzat hartuta.


8.4.2.6. 3/1999 Legea, martxoaren 10ekoa, Aragoiko Kultura-ondareari buruzkoa[746]

HITZAURREA

II

[…]

Legea bi agindurekin amaitzen da: bata, Aragoiko hizkuntzen lege bat egiteko, eta, bestea, Aragoiko kulturaren eta ondarearen institutu bat sortzeko, zeinak bere barruan hartuko baitu Aragoiko Arte eta Kultura Garaikidearen Institutua.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aragoiko kultura-ondare immateriala

1. Aragoiko kultura-ondarea Aragoiko historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute, baldin eta interes antropologikoa, antropikoa, historikoa, artistikoa, arkitektonikoa, mobiliarioa, arkeologikoa, paleontologikoa, etnologikoa, zientifikoa, linguistikoa, dokumentala, zinematografikoa, bibliografikoa edo teknikoa badute, bai azaleran daudenak, bai lurpean edo uren barruan daudenak.

4. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak[747]

1.[748] Aragoiera eta katalana dira Aragoiko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan eta Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabili, babestu eta sustatzeari buruzko maiatzaren 9ko 3/2013 Legean aipatzen diren berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak, eta haietan sartzen dira haien aldaera dialektalak.

2. Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten hizkuntza-garrantzi handiko ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute Aragoiko hizkuntza-ondarea.


8.4.2.7. 7/1999 Legea, apirilaren 9koa, Aragoiko Toki-administrazioari buruzkoa[749]

II. TITULUA
Udalerria

III. KAPITULUA
Udalerrien izendapena, hiriburutza eta ikurrak

23. artikulua.— Izendapena

Udalerrien izendapena gaztelaniaz edo toponimiaren hizkuntza tradizionalean izango da. Hala ere, Aragoiko lurraldeko eremu batzuetan, zeinetan beste hizkuntza edo hizkuntza-modalitate baten erabilera orokortuta dagoen, Aragoiko Gobernuak baimena emango du, eskabide arrazoitua egin ondoren, hizkuntza horretako izendapena ere harekin batera erabiltzeko.

25. artikulua.— Prozedura

1. Udalerriaren edo hiriburuaren izena aldatzeko prozedura udaleko osoko bilkuraren edo auzo-batzarraren erabakiz hasiko da, behar bezala arrazoituta. Hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, osoko bilkurak edo batzarrak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behinean onetsiko du aldaketa, hala badagokio, izatezko kopuruaren bi herenek aldaketaren aldeko botoa ematen badute kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin.

2. Espedientea Aragoiko Diputazio Orokorrari igorriko zaio, berak ebatz dezan. Proposatutako izendapen berria beste udalerri batenarekin nahas badaiteke, hizkuntza-akatsak baditu edo Aragoiko toponimiarekin bat ez badator, Presidentetzako eta Harreman Instituzionaletako sailburuak hori udalerri interesdunari jakinaraziko dio, eta hilabeteko entzunaldia emango dio.

3. Ebazpena Aragoiko Gobernuaren dekretu bidez emango da, eta Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta, aldaketa badakar, Toki-erakundeen Erregistroan inskribatuko da.

V. TITULUA
Toki-erakundeei buruzko xedapen erkideak

V. KAPITULUA
Herritarrei informazioa ematea eta beraien parte-hartzea

153. artikulua.— Harremanak herritarrekin

3. Gaztelania ez ezik, hizkuntza edo hizkuntza-modalitate propioa ere orokortua edo nagusia duen lurraldeko toki-korporazioek ere arautu eta onetsi ahal izango dute auzotarrek hizkuntza edo hizkuntza-modalitate hori erabiltzea auzotarrok zuzentzen dizkieten idazkietan.


8.4.2.8. 2/2000 Legea, ekainaren 28koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Jokoari buruzkoa[750]

III. TITULUA
Joko-enpresak eta jokalariak

III. KAPITULUA
Jokalariak eta joko-lokaletara sartzeko debekuak

32. artikulua.— Jokalariak

3. Jokoak egiteko baimena duten establezimenduek indarrean dagoen legeriak eskatutako erreklamazio-orriak izan beharko dituzte. Erreklamazio-orri horiek jokalarien eskura egongo dira. Orri horretan, hizkera irisgarrian azalduko da zein den jokalariak erreklamazioa egiteko bete beharreko prozedura.

[…]».


8.4.2.9. 5/2000 Legea, azaroaren 28koa, Aragoitik kanpoko aragoiar erkidegoekiko harremanei buruzkoa[751]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honen xedea da Aragoiko Gobernuak, Aragoiko gizarteak eta haren instituzioek Aragoiko Autonomia Erkidegotik kanpo dauden aragoiar erkidegoekin dituzten harremanak sustatzea, suspertzea, laguntzea, koordinatzea eta areagotzea, betiere helburu hauek lortzeko:

e) Aragoiko errealitatearen ezagutza proiektatzea, aragoiar erkidegoak dauden tokian, betiere aragoiar kultura, zuzenbidea, hizkuntzak eta hizkerak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta ekonomia zabaltzeko, bultzatzeko eta garatzeko jarduerak sustatuz.

II. KAPITULUA
Aragoiar erkidegoetako kideak

6. artikulua.— Aragoiar erkidegoetako kideen aldeko prestazioak

1. Aragoiar erkidegoetako kideak Aragoiko errealitatean partaide egiteko, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, honako hauek egin beharko ditu:

c) Jarduera didaktikoen eta dibulgaziozkoen, ikastaroen eta ikus-entzunezko programen antolaketa sustatzea, aragoiar erkidegoetako kideen artean Aragoiko kultura, historia, ekonomia, hizkuntzak eta hizketak, ohiturak eta tradizioak, turismoa eta errealitatea ezagutzea errazteko.

III. KAPITULUA
Aragoiko etxeak eta zentroak

8. artikulua.— Aragoiko etxeak eta zentroak aitortzea

b) Estatutu-helburu nagusien artean eta kide diren bazkideek adierazitako borondatean, hauxe sartzea: Aragoirekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntza eta hizketekin, tradizioekin eta kulturarekin lotura kultural, sozial eta ekonomikoak mantentzea.


8.4.2.10. 12/2001 Legea, uztailaren 2koa, Aragoiko Haur eta Nerabeei buruzkoa[752]

HITZAURREA

II

[…]

Haurrak eta nerabeak ezin dira gurasoen, familiaren edo Administrazioaren ondaretzat hartu; ezin dira diskriminatu sexua, adina, egoera, hizkuntza, erlijioa, etnia, gurasoen edo familiaren ezaugarri sozioekonomikoak edo beste edozein arrazoi direla eta.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Jarduteko printzipioak

3. Aragoiko Autonomia Erkidegoan haurrei eta nerabeei arreta emateko sustatzen diren ekintzek, haien eskubideak erabat egikarituko direla bermatzeko, printzipio hauek bete beharko dituzte:

i) Adingabeen aurkako edozein diskriminazio-mota ezabatzea, jaiotza, sexua, jatorri nazionala edo etnikoa, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia, eragozpen fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, baldintza sozialak, ekonomikoak edo geografikoak edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial direla eta.

II. TITULUA
Haurren eta nerabeen eskubideak eta haien bermeak

II. KAPITULUA
Haur eta nerabeen eskubideak

12. artikulua.— Informaziorako eskubidea

4. Administrazio publikoek haurren eta nerabeen eskubideei buruzko informazioa emango diete herritarrei, eta ahaleginduko dira adingabeei zuzendutako informazioak irizpide horiek errespeta ditzan; aldi berean, irispidea erraztuko diete haur eta nerabeei informazio-, dokumentazio-, liburutegi- eta gainerako kultura-zerbitzuetara. Era berean, informazio-bitartekoak sustatuko dituzte, zeinak zuzenduko baitzaizkie etnia, kultura, hizkuntza, erlijioa edo zailtasun fisiko, psikiko edo sentsorialak direla-eta beharrizan bereziak dituzten adingabeei.

17. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

3. Aragoin bizi diren edo dauden adingabe atzerritarrek behar dituzten laguntza eta babes publikoak jasoko dituzte integrazio sozial eta kulturalerako, batez ere haiei hizkuntza eta gizarte-usadioak irakatsiz.

VI. KAPITULUA
Zenbait jarduera, bitarteko eta produktu mugatzea

43. artikulua.— Haur eta nerabeentzako publizitatea

1. Haur eta nerabeei berariaz zuzendutako publizitateak erregelamendu bidez ezarritako mugen mende egon beharko du, eta jarduteko printzipio hauek errespetatu beharko ditu:

a) Hizkuntza eta mezuak errazak, ulergarriak eta haiek xede dituzten haur eta nerabeen garapen-mailara egokituak izango dira.


8.4.2.11. 19/2001 Legea, abenduaren 4koa, Aragoiko Gazteriaren Institutuari buruzkoa[753]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Eginkizunak

1. Honako eginkizun hauek dagozkio, oro har, Aragoiko Gazteriaren Institutuari:

e) Gazteen sustapen soziokulturala indartzea, Aragoiko kulturari eta hizkuntzei arreta berezia eskainiz, gazteen artean sorkuntza kulturaleko eta artistikoko ekimenak eta jarduerak bultzatuz, eta, horretarako, laguntza-neurriak sustatuko dira ekoizpenerako eta horientzako kultura-erakustaldietarako zirkuituak egon daitezen.


8.4.2.12. 7/2002 Legea, apirilaren 15ekoa, Matarraña/Matarranya eskualdea sortzekoa[754]

HITZAURREA

[…]

[…] Matarraña/Matarranya eskualdeak bere hizkuntza eta lexiko propioetan du berari nortasun nabarmena ematen dioten elementu berezietako bat. […]

[…]


8.4.2.13. 12/2002 Legea, maiatzaren 28koa, Ribagorza eskualdea sortzekoa[755]

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza propioak erabiltzea

Ribagorza[756] eskualdea eleaniztuna dela kontuan hartuta, Kontseiluak, bere eskumenen eremuan, berezko hizkuntzen erabilera sustatu eta babestuko du, baldin eta eraginpeko lurraldeetako udalek hala eskatzen badute.


8.4.2.14. 20/2002 Legea, urriaren 7koa, Behe Cinca / Baix Cinca eskualdea sortzekoa[757]

HITZAURREA

[…]

Eskualdeko elementu egituratzaile nagusia Cinca ibaiaren behe ibilgua da. […] Udalerri horien artean, Fraga hiria hartzen duena nabarmentzen da, zeinean hirigune historikoa aipatu behar baita, trazadura musulmanekoa, bai eta bertako tradizioak eta gune tradizionala errotzea eta indartzea ere; izan ere, eremu horren ezaugarri kultural bereizgarriena elebitasuna da, eskualdearen izendapenean islatua. Bestalde, Behe Cinca / Baix Cincako Mankomunitateak aurreko hamarkadan izandako esperientzia positiboa da eratu beharreko eskualde berria behar bezala kudeatzeko euskarria eta bermea.

[…]


8.4.2.15. 25/2002 Legea, azaroaren 12koa, Itsasertzeko eskualdea / Llitera sortzekoa

HITZAURREA

[…]

Beste berezitasun bat, zalantzarik gabe, bertako jendearen elebitasuna da, bertako hizkuntza gaztelaniarekin bizi baita eta eskualdearen izenean bertan islatzen baita.

[…]


8.4.2.16. 30/2002 Legea, abenduaren 17koa, Aragoiko babes zibilari eta larrialdiei aurre egiteari buruzkoa[758]

II. TITULUA
Larrialdien kudeaketa eta arreta

41. artikulua.— Larrialdiak kudeatzeko zentroa

2. Larrialdietarako zentroak eginkizun hauek izango ditu:

4. Larrialdiak kudeatzeko zentroaren antolamenduak eta egiturak bermatu beharko dute zerbitzuak etengabe emango direla, eguneko hogeita lau orduetan, urteko egun guztietan, eta Europar Batasuneko estatuetako hizkuntza ofizialetako bitan, gutxienez, jasotako laguntza-deiei erantzungo zaiela, espainieraz gain. 112 telefono-zenbakia iraunkorra eta doakoa izango da erabiltzaileentzat.


8.4.2.17. 5/2003 Legea, otsailaren 26koa, Sobrarbe eskualdea sortzekoa[759]

HITZAURREA

[…]

Sobrarbek, gainera, ezaugarri kultural oso nabarmenak ditu, etnologia- eta hizkuntza-izaerakoak, zeinek laguntzen baitute bertako jendeak Aragoiko lurraldeko txoko paregabe bateko kide izatearen sentimendu kolektiboa izan dezan.

[…]


8.4.2.18. 12/2003 Legea, martxoaren 24koa, Behe Aragoi-Caspe / Baix Aragó-Casp eskualdea sortzekoa[760]

HITZAURREA

[…]

Eskualdeko erreferentzia kulturalak haren iragan historikoaren ingurukoak dira, erromatarren garaiko arrasto nabarmenekin, eta garrantzi handiko mugarria da Caspe hirian lortutako konpromisoa, xv. mendean Aragoiko Koroan sortutako krisi dinastikoa konpontzekoa. Bestalde, udalerri gehienetan hitz egiten diren hizkuntza-modalitateen berezitasuna eskualdeko ondare garrantzitsua da.

[…]


8.4.2.19. 16/2003 Legea, martxoaren 24koa, Publizitate Instituzionalari buruzkoa[761]

6. artikulua.— Idazketa-hizkuntzak

Gaztelania edo Aragoiko hizkuntza-modalitateetako bat erabiltzeko, lege honetan araututako publizitate instituzionalak beteko du indarrean dagoen araudian xedatutakoa.


8.4.2.20. 1/2004 Legegintzako Dekretua, uztailaren 27koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasen testu bategina onestekoa[762]

III. KAPITULUA[763]

54. Aragoiko hizkuntzaren ezagutza, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen arabera, egiaztatzeko probetan izena emateagatiko tasa

250. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea hauxe da: zerbitzuak eta administrazio-jarduerak ematea, zeinen helburua baita Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak Aragoiko hizkuntzaren ezagutza Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen arabera ziurtatzeko deitutako probetan parte hartzen dutenak onartu edo kanporatzea.

251. artikulua.— Subjektu pasiboak

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko ekainaren 22ko 5/2006 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak dira tasaren subjektu pasiboak, baldin eta zerga-egitatea osatzen duten probetan inskribatzea eskatzen badute.

252. artikulua.— Sortzapena eta kudeaketa

Probetan izena emateko eskabidea egiten den unean gertatuko da tasaren sortzapena, eta beharrezkoa da tasa aldez aurretik ordaintzea subjektu pasiboaren autolikidazioaren bidez eskabidea izapidetzeko.

253. artikulua.— Tarifak

1. Tasaren zenbatekoa honako tarifa hauek aplikatuz zehaztuko da:

01 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren C1 mailako probetan izena ematea: 20,00 €.

02 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren B1 eta B2 mailetako probetan izena ematea: 15,00 €.

03 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren A2 mailako probetan izena ematea: 10,00 €.

2. Tasaren zenbateko galdagarriak berariaz iragarriko dira proben deialdiak egiten dituzten xedapenetan.

254. artikulua.— Salbuespenak

1. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude terrorismo-egintzengatik biktima direla aitortu zaien pertsonak, haien ezkontideak edo izatezko bikotekideak eta seme-alabak, Terrorismoaren Biktimen aldeko Neurriei buruzko ekainaren 17ko 4/2008 Legearen eta haiei aplikagarri izan eta indarrean dagoen gainerako araudiaren arabera.

2. Era berean, pertsona hauek ere salbuetsita daude tasa ordaintzetik: zerga-egitatearen xede diren probetan izena emateko eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan gutxienez enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak.

255. artikulua.— Hobariak

Familia ugariko kide direla egiaztatzen duten tasaren subjektu pasiboek % 50eko hobaria izango dute.


8.4.2.21. 5/2005 Legea, ekainaren 14koa, Aragoiko Unibertsitate Sistema antolatzeari buruzkoa[764]

II. TITULUA
Unibertsitate-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

23. artikulua.— Eskubideak

2. Aragoiko Gobernuak eta unibertsitateek kultura hedatzeko eta hizkuntza ofizialean murgiltzeko programak garatuko dituzte, atzerritarrek unibertsitate-ikasketak errazago egin ditzaten. Bereziki, unibertsitateek programa espezifikoak egin beharko dituzte dagoeneko unibertsitate-zentroetan matrikulatuta dauden atzerritarrentzat.


8.4.2.22. 9/2006 Legea, azaroaren 30ekoa, Aragoiko Elikagaien Kalitateari buruzkoa[765]

III. TITULUA
Elikagaien kalitate bereizia

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

29. artikulua.— Babesaren irismena

4. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili izendapenaren betekizunak betetzen ez dituzten izaera bereko edo antzeko izaerako produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik mota, estilo, imitazio edo antzeko adierazpenak izan, ez eta produktuaren benetako jatorria adierazten denean ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.


8.4.2.23. 16/2006 Legea, abenduaren 28koa, Aragoiko kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestu eta defendatzeari buruzkoa[766]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

III. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea

24. artikulua.— Printzipio orokorra

3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da, hargatik eragotzi gabe Aragoiko Gobernuak neurri egokiak hartzea Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera babesteko eta sustatzeko, lege honetan kontsumitzaileari informazioa emateko aitortzen diren eskubideei dagokienez.

IV. KAPITULUA
Kontsumitzailearen babesa informazioaren gizartean

39. artikulua.— Informazioari buruzko berezitasunak

Lege honetan ezartzen diren informazio-arloko betekizunak betetzeaz gain, kontratazio elektronikoko jarduerak egiten dituen informazioaren gizarteko zerbitzu-emaileak kontsumitzaileari informazioa eman beharko dio, modu argian, ulergarrian eta zalantzagabean, kontratazio-prozedura hasi aurretik, informazioaren gizartea arautzen duen legeriak eskatzen dituen alderdiei buruz eta, betiere, honako hauei buruz:

d) Kontratua zein hizkuntzatan formalizatu ahal izango den.


8.4.2.24. 5/2007 Lege Organikoa, apirilaren 20koa, Aragoiko Autonomia Estatutua erreformatzekoa[767]

ATARIKO TITULUA

7. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak

1. Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko ondare historiko eta kulturalaren adierazpen nabarmenetakoak dira, eta errespetu, elkarbizitza eta ulertzearen balio soziala ere bai.

2. Aragoiko Gorteen lege batek ezarriko du zein zonatan erabiltzen diren nagusiki Aragoiko berezko hizkuntzak eta modalitateak; araubide juridikoa eta lurralde horietako hiztunek erabiltzeko dituzten eskubideak arautuko ditu; Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa, berreskuratzea, irakaskuntza, sustapena eta zabalkundea sustatuko ditu, eta erraztasunak emango ditu berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusiki erabiltzen diren zonetan herritarrek Aragoiko administrazio publikoekin dituzten harremanetan berezko hizkuntzak erabiltzeko.

3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

I. TITULUA
Eskubideak eta printzipio artezkariak

II. KAPITULUA
Politika publikoen printzipio artezkariak

25. artikulua.— Autonomia pertsonalaren sustapena

2. Aragoiko botere publikoek espainiar zeinu-hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera sustatuko dituzte, gorrek eskubide eta eginbeharren berdintasun osoa lortu ahal izan dezaten.

71. artikulua.— Eskumen esklusiboak

Eskumen esklusiboen eremuan, Aragoiko Autonomia Erkidegoak egikarituko ditu legegintza-ahala, erregelamenduak egiteko ahala, betearazkizuna eta berezko politiken ezarpena, betiere Konstituzioaren 140. eta 149.1 artikuluetan xedatutakoa errespetatuz. Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du ondoko gai hauetan:

4) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak.


8.4.2.25. 6/2009 Legea, uztailaren 6koa, Aragoiko Edukiera Handiko Aisialdi Zentroei buruzkoa[768]

IV. KAPITULUA
Edukiera handiko aisialdi zentroetako jokoaren araubide juridikoa

27. artikulua.— Edukiera handiko aisialdi-zentroetako joko-kasinoak

6. Joko-mahaietan, ausazko makinetan eta gainerako joko-elementuetan agertzen den hizkuntza espainieraz bestelakoa izan daiteke, jokalarien jatorriaren arabera.


8.4.2.26. 9/2011 Legea, martxoaren 24koa, Aragoiko Familia-bitartekaritzari buruzkoa[769]

V. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

28. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

b) Diskriminazioa dakarten egintzak egitea, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sorlekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.2.27. 3/2013 Legea, maiatzaren 9koa, Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilerari, babesari eta sustapenari buruzkoa[770]

HITZAURREA

Aragoi autonomia-erkidego bat da, zeinaren lurralde osoan hizkuntza nagusi eta ofiziala den gaztelaniarekin batera, eremu jakin batzuetan hitz egiten diren hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioak dauden, eta gure autonomia-erkidegoaren ondare aberatsa eta egitate berezia dira Europako hizkuntza historikoen panoramaren barruan. Hizkuntza horiek, berezko historia eta kultura eratzen dituzten hizkuntza-modalitateekin, Aragoiko Administrazioak bereziki babestu eta sustatu behar ditu.

Espainiako eta Aragoiko legeriak, erregimen demokratikoa ezarri ondoren, ez dira Espainiako eta Aragoiko errealitate eleaniztunetik kanpo geratu.

1978ko Konstituzioaren atariko tituluak honako hau xedatzen du 3. artikuluaren lehenengo apartatuan: «Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea». Artikulu bereko bigarren apartatuak ezartzen du Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango direla haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz. Manu bereko hirugarren apartatuak honako hau ezartzen du: «Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du».

Azkenik, Espainiako Konstituzioaren 148.1.17. artikuluak autonomia-erkidegoei esleitzen die Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko eskumena.

Aragoiko Autonomia Estatutuaren azken erreformak, apirilaren 20ko 5/2007 Lege Organikoaren bidez egindakoak, honako hau ezarri du 7. artikuluan, berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen izenburupean:

«1. Aragoiko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko ondare historiko eta kulturalaren adierazpen nabarmenetakoak dira, eta errespetu, elkarbizitza eta ulertzearen gizarte-balioa ere bai.

2. Aragoiko Gorteen lege batek ezarriko du zein eremutan erabiltzen diren nagusiki Aragoiko berezko hizkuntzak eta modalitateak; araubide juridikoa eta lurralde horietako hiztunek erabiltzeko dituzten eskubideak arautuko ditu; Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa, berreskuratzea, irakaskuntza, sustapena eta zabalkundea sustatuko ditu, eta erraztasunak emango ditu berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusiki erabiltzen diren eremuetan herritarrek Aragoiko administrazio publikoekin dituzten harremanetan berezko hizkuntzak erabiltzeko.

3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta».

Bestalde, Aragoiko Autonomia Estatutuaren 71.4 artikuluak Autonomia Erkidegoari esleitzen dio berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen gaineko eskumen esklusiboa.

Lege honen bidez, Autonomia Estatututik datorren betebeharra bete nahi da; betebehar horrek aitortzen du hiztun guztiek badutela beren hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioa erabiltzeko eskubidea; izan ere, ondare erkide horrek demokraziaren eta kultura-aniztasunaren printzipioetan oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzen du.

Hizkuntza erregional edo gutxitu bat bizitza pribatuan zein publikoan erabiltzeko askatasuna eskubide preskribaezina da, ondokoetan jasotako printzipioekin bat etorriz: Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean; Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Kontseiluaren Konbentzioan, eta Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunean (1992koa), zeina Espainiak 2001ean berronetsi zuen.

Hala, lege honen I. kapituluak Aragoiko hizkuntza-aniztasuna aitortzen du, eta aragoiarrek berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzea bermatzen du, zeina kontserbatu beharreko kultura-ondare historikoa den.

II. kapituluak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak ezartzen ditu, bai eta horien adierazpena Aragoiko Gobernuari dagokiola ezarri ere.

III. kapitulua Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari buruzkoa da, bera baita instituzio eskuduna berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzeko arau egokiak lantzeko eta zehazteko.

IV. kapituluak beren-beregi nabarmentzen du berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak Aragoiko kultura-ondarearen osagai direla, eta horiek kontserbatzeko, babesteko eta sustatzeko zenbait neurri ezartzen ditu.

Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakaskuntza legearen V. kapituluan araututa dago, bai eta hizkuntza-arloko hezkuntza-politikari dagozkion beste aspektu batzuk ere.

VI. kapituluak Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilerari buruzko zenbait arau jasotzen ditu Administrazioaren eta herritarren arteko harremanean, eta bereziki aipatzen ditu argitalpen ofizialak, toponimia eta antroponimia.

Legeak lau xedapen gehigarri ditu: toki-eremuko hizkuntza-aldaerei buruzkoa, Aragoiko Hizkuntzaren Akademia eratzeko epeari buruzkoa, arlo horretan instituzio akademikoekin lankidetzan aritzeari buruzkoa, legearen edukia benetan aplikatzeko epeei buruzkoa, eta hura abian jartzeko eta aplikatzeko behar diren baliabideei buruzkoa; xedapen iragankor bat, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiako lehenengo kideak izendatzeari buruzkoa; xedapen indargabetzaile bat, eta azken xedapen bi.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

1. Lege honen xedea Aragoiko hizkuntza-aniztasuna aitortzea da, eta aragoiarrei beren hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera bermatzea, zeina kontserbatu beharreko kultura-ondare historikoa den.

2. Era berean, lege honen xedea da Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen kontserbazioa, berreskurapena, sustapena, irakaskuntza eta zabalkundea erraztea, erabilera historikoko eremu nagusietan.

2. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak

1. Gaztelania Aragoiko hizkuntza ofiziala da, eta bertan erabilia. Aragoiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.

2. Gaztelaniaz gain, Aragoik berezko, jatorrizko eta historikotzat ditu Aragoiko hizkuntzak, Autonomia Erkidegoko iparraldeko eta ekialdeko eremuetan nagusiki erabiltzen diren hizkuntza-modalitateekin.

3. Halakoak direlako, babesa izango dute; haien irakaskuntza eta berreskurapena sustatuko da, eta hiztunek erabilera historikoko eremuetan erabiltzeko duten eskubidea aitortzen da; eremu horietan erraztu egingo da administrazio publikoekiko harremanetan horiek erabiltzea.

3. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Lege honetan ezarritako kasuetan, honako hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie Aragoiko herritarrei:

a) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak jakitea.

b) Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ahoz eta idatziz erabiltzea, nagusiki historikoki erabiltzen diren eremuetan.

c) Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakaskuntza jasotzea.

d) Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan irrati, telebista eta bestelako komunikabide sozialetako argitalpen eta programazioetarako irispidea izatea.

e) Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzea bizitza ekonomiko eta sozialean.

2. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

3. Aragoiko botere publikoek eskubide horien egikaritza aitortuko dute, eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen.

4. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak duintzea

Botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte Aragoiko berezko hizkuntzei eta hizkuntza-modalitateei buruzko informazioa, duintasuna eta zabalkundea emateko, betiere Aragoiko hizkuntza-errealitatea behar bezala ezagutzea sustatze aldera.

II. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

5. artikulua.— Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

Lege honen ondorioetarako, gaztelaniaz gain, honako hizkuntza hauek ere erabiltzen dira Autonomia Erkidego osoan Aragoin:

a) Autonomia Erkidegoko Pirinio aldeko eta Pirinio aurreko guneetako Aragoiko hizkuntzaren erabilera historikoko eremu bat, haren hizkuntza-modalitateekin.

b) Autonomia Erkidegoko ekialdeko Aragoiko berezko hizkuntzaren erabilera historikoko eremu bat, haren hizkuntza-modalitateekin.

6. artikulua.— Adieraztea zein diren berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera-eremuak

Aragoiko Gobernuak, ukitutako udalak entzun ondoren, 5. artikuluan aipatzen diren eremu eta udalerriak izendatuko ditu.

III. KAPITULUA
Aragoiko Hizkuntzaren Akademia

7. artikulua.— Aragoiko Hizkuntzaren Akademia

1. Aragoiko Hizkuntzaren Akademia sortuko da berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen eremuko instituzio zientifiko ofizial gisa.

2. Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari dagokio:

a) Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera zuzenari buruzko arauak ezartzea.

b) Botere publikoei eta instituzioei aholkuak ematea, berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera zuzenarekin eta gizarte-sustapenarekin zerikusia duten gaiei buruz.

3. Aragoiko Hizkuntzaren Akademia filologian, literaturan eta hizkuntzalaritzan ospe handia duten pertsonek osatuko dute, batez ere doktoreek, eta lehentasuna izango dute bertako hiztunek, zeinek aragoiar erkidegoaren berezko hizkuntza- eta literatura-balioen praktikan eta sustapenean ibilbide luzea egin baitute; akademia horretan Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ordezkatuta egongo dira.

4. Aragoiko Gobernuak Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren estatutuak onetsiko ditu, zeinetan finkatuko baitira akademiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

8. artikulua.— Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen hizkuntza-araua

Lege honetan ezarritakoaren arabera, instituzio publikoek Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzen badituzte, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiak ezarritako hizkuntza-arauari jarraitu beharko diote.

IV. KAPITULUA
Aragoiko hizkuntza-ondarea

9. artikulua.— Aragoiko hizkuntza-ondarearen kontserbazioa

1. Aragoiko instituzio publikoek neurriak hartuko dituzte Aragoiko hizkuntza-ondareko ondasunak ondare hori osatzen duten hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan gordeko direla bermatzeko.

2. Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen historiarekin eta kulturarekin zerikusia duten hizkuntza-garrantzi handiko ondasun material eta immaterial guztiek osatzen dute Aragoiko hizkuntza-ondarea.

3. Aragoiko hizkuntza-ondarea osatzen duten elementuak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan egon daitezke, edo Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetan egon daitezke edo lurralde horretatik kanpo egon daitezke.

4. Aragoiko Gobernuko hizkuntza-politikan eskumena duen sailari dagokio Aragoiko hizkuntza-ondarearen babesa bermatzea eta toki-korporazioen ekintzak koordinatzea arlo horretan, hargatik eragotzi gabe Aragoiko kultura-ondarea arautzen duen legerian aitortutako eskumenak.

10. artikulua.— Aragoiko hizkuntza-ondarearen zabalkundea

1. Aragoiko ondare bibliografiko eta dokumentala osatzen duten dokumentuak, inprimakiak, argitalpenak, euskarri digitalak eta gainerako ondasun materialak, aldi berean Aragoiko hizkuntza-ondaretzat hartzen direnak, lege honetan eta Aragoiko kultura-ondarea arautzen duen legerian berariaz xedatutakoaren arabera arautuko dira.

2. Aragoiko hizkuntza-ondarea osatzen duten erabilerak, ohiturak, sorkuntzak, portaerak eta gainerako ondasun immaterialak ikerketaz, dokumentazio zientifikoaz eta horien bilketa orohartzaileaz babestuko dira; izan ere, haiek euskarri materialetan bilduko dira etorkizuneko belaunaldiei transmitituko zaiela eta haien kultura-zabalkundea egingo dela bermatzeko.

3. Hizkuntza-ondare hori babesteko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak ondare hori berreskuratzea, ikertzea, euskarri iraunkorretan erregistratzea, deskribatzea eta zabaltzea sustatuko du.

11. artikulua.— Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen kultura-sustapena

Hizkuntza kultura-tresna gisa sustatzeko, eta, bereziki, liburutegiei, bideotekei, kultura-zentroei, museoei, artxiboei, akademiei, antzokiei eta zinemei dagokienez, bai eta literatura-lanei eta ekoizpen zinematografikoari, herri-adierazpen kulturalari, jaialdiei, kultura-industriei eta teknologia berriei dagokienez ere, Aragoiko administrazio publikoei honako hauek dagozkie, bereziki hizkuntza eta hizkuntza-modalitate propioak nagusiki historikoki erabiltzen diren eremuetan:

a) Sustatzea berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako adierazpena eta ekimenak, eta irispidea erraztea haietan ekoitzitako obretarako.

b) Erraztea Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak sustatzearekin lotutako kultura-jarduerak egiten.

c) Zaintzea organismoek egoki integra ditzaten Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen ezagutza eta praktika haien ekimeneko kultura-jardueretan edo haiek laguntzen dituzten kultura-jardueretan, betiere haien ardura bada jarduerok antolatzea edo laguntzea.

d) Erraztea ekipamenduak hornitzerakoan eta kultura-jarduerak programatzerakoan, berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako hiztunen ordezkariek zuzenean parte hartzea.

e) Laguntzea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ekoitzitako lanak jaso, ikertu, artxibatu, katalogatu, gordailuan hartu, erakutsi edo argitaratzeaz arduratzen diren erakundeei, bai eta horien sorrera sustatzea ere, halako erakunderik ez dagoenean edo zerbitzu horiek ematerik ez dagoenean.

f) Elkarteekin eta instituzioekin elkarlanean aritzea, hitzarmenak sinatuz edo dirulaguntzetarako lerroak ezarriz.

V. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen irakaskuntza

12. artikulua.— Berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak irakastea

1. Aragoiko hizkuntzen eta haien hizkuntza-modalitateen irakaskuntza jasotzeko eskubidea aitortzen da erabilera historiko nagusia duten eremuetan, eta horiek ikastea borondatezkoa izango da. Aragoiko Gobernuak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bitartez, irakaskuntzako zentroetan eskaintza egoki bat eginez bermatuko du eskubide hori.

2. Eskubide hori aitortuko da, halaber, udalerri jakin batzuetan, zeinetan erreferentziako irakaskuntza-zentroak baitaude berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak nagusi diren eremu historikoetako udalerrietatik datozen ikasleentzat.

13. artikulua.— Curriculuma

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan, haien irakaskuntza, gaztelaniarekin batera, maila eta etapa guztietan ezar dadin sustatuko da.

2. Aragoiko Gobernuak berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen irakasgaietan erabiltzeko material didaktikoen edizioa bultzatuko du Aragoiko irakaskuntzako zentroetan.

14. artikulua.— Etengabeko hezkuntza

Aragoiko Gobernuak helduentzako edo etengabeko hezkuntzako irakaskuntza-ikastaroak sustatuko ditu Aragoiko berezko hizkuntzei eta hizkuntza-modalitateei buruz, batez ere erabilera historiko nagusia duten eremuetan.

15. artikulua.— Irakasleak

Hasierako eta etengabeko prestakuntza egokia bermatuko da, bai eta berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak irakasteko behar diren irakasleen gaikuntza ere. Haien irakaskuntzara bideratutako plazak eskuratzeko, erregelamenduz ezartzen den moduan egiaztatuko da hizkuntza eta hizkuntza-modalitate horiek ezagutzen direla, tokiko aldaerak kontuan hartuta.

VI. KAPITULUA
Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera Aragoiko instituzio eta administrazioetan

16. artikulua.— Herritarrek administrazio publikoekin dituzten harremanak

Herritar guztiei aitortzen zaie Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ahoz eta idatziz egiteko eskubidea, gaztelaniaz ez ezik, beren erabilera nagusiko eremuetan, lege honetan aurreikusitakoaren arabera.

17. artikulua.— Argitalpen ofizialak

Autonomia Erkidegoko organo instituzionalen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak, gaztelaniaz ez ezik, berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ere argitaratu ahal izango dira, Aragoiko Aldizkari Ofizialaren edizio bananduaren bidez, xedapen edo erabaki horiek hartu dituen organoak hala erabakitzen badu.

18. artikulua.— Aragoiko Gorteak

1. Aragoiko Gorteen Erregelamenduan ezarriko da zelan erabiliko diren Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak haien barne- eta kanpo-jarduketetan.

2. Edonork jo dezake idatziz Aragoiko Gorteetara Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako edozeinetan, eta, gaztelaniaz ez ezik, hizkuntza horretan ere erantzun dakioke.

19. artikulua.— Aragoiko Justizia

1. Aragoiko Justizia, bere eskumenak egikaritzean, arduratuko da lege honetan aitortutako hizkuntza-eskubideak babesteaz eta botere publikoek haren xedapenak betetzeaz.

2. Edonork jo dezake idatziz Aragoiko Justiziarengana, Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako edozeinetan, eta gaztelaniaz ez ezik, hizkuntza horretan ere erantzun dakioke.

3. Aragoiko Justiziak idazkiak, txostenak eta beste edozein dokumentu eman ahal izango ditu, gaztelaniaz ez ezik, Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ere.

20. artikulua.— Toki-erakundeak

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera historikoko eremuetan, toki-erakundeetako organoen eztabaidak tokian tokiko berezko hizkuntzan edo hizkuntza-modalitatean egin ahal izango dira, gaztelaniaren erabilerari kalterik egin gabe.

2. Aurreko apartatuan aipatutako eremuetan dauden toki-korporazioen aktak, erabakiak eta beste dokumentu ofizial batzuk, gaztelaniaz ez ezik, tokian tokiko berezko hizkuntzan edo hizkuntza-modalitatean ere idatzi ahal izango dira.

21. artikulua.— Notario-tresnak

Notario-tresnak Aragoiko berezko hizkuntzetako edo hizkuntza-modalitateetako edozeinetan idatzi ahal izango dira, aplikatzekoa den legeria zibilean aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.

22. artikulua.— Toponimia

1. Berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen erabilera nagusi historikoko eremuetan, toponimoen izen ofiziala, gaztelaniazkoaz gain, lurraldean erabili ohi dena ere izan daiteke, Aragoiko Toki Administrazioaren legeriak udalerriei zein eskualdeei dagokienez ezartzen duenari kalterik egin gabe.

2. Aragoiko Gobernuko hizkuntza-politikan eskumena duen sailari dagokio, Aragoiko Hizkuntzaren Akademiari entzun ondoren, Autonomia Erkidegoko toponimoak zehaztea, bai eta lurraldeen, biztanleguneen eta hiriarteko bideen izen ofizialak ere.

3. Hiribideek izendapen bikoitza izan dezakete: gaztelaniazkoa eta tradizionala, eta udalerriei dagokie izendapen hori zehaztea.

23. artikulua.— Antroponimia

1. Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak erabiltzeko eskubidea aitortzen da izen-abizenetan, eta horiek Erregistro Zibilean inskribatu ahal izango dira.

2. Edonork, hamalau urte betetzen dituenetik, eskatu ahal izango du bere izena edo abizenak Aragoiko berezko hizkuntzetako edo hizkuntza-modalitateetako edozeinetan duen onomastika-baliokidearekin ordezteko, eta horretarako ez du inoren laguntzarik behar izango.

24. artikulua.— Komunikabideak

Komunikabideen independentzia- eta autonomia-printzipioak errespetatuz, administrazio publikoek neurri egokiak hartuko dituzte helburu hauek lortzeko:

a) Sustapena egitea Aragoiko berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako programak irrati eta telebista publikoetan aldizka emateko.

b) Sustapena egitea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan entzunezko eta ikus-entzunezko lanak ekoizteko eta zabaltzeko.

c) Sustapena egitea prentsa-artikuluen argitalpena Aragoiko berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan ohikotasunez egiteko.

d) Neurri gehiago hartzea berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan egiten diren ikus-entzunezko ekoizpenei laguntzeko dauden neurriez gainera.

e) Kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza laguntzea; izan ere, berezko hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan lan egiten duten komunikabideentzat izango da laguntza hori.

f) Zaintzea berezko hizkuntzetako eta hizkuntza-modalitateetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat hartuak izan daitezen legearekin bat sor daitezkeen egituretan, betiere egituron helburua komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzea delarik.

25. artikulua.— Gizarte-ekimena

Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak ikertu, zabaldu, irakatsi eta duintzeari dagokionez, administrazio publikoek bereziki kontuan hartuko dute gizarte-ekimena, bai Autonomia Erkidegoko hizkuntza-politika diseinatzean, bai gizarte-erakundeek egindako jarduerak sustatuz eta lagunduz. Administrazio publikoek erakunde horiekin lankidetza-hitzarmen egonkorrak sinatzea sustatuko dute.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkuntza-aldaerak toki-eremuan

1. Aragoiko Gobernuak erregelamendu bidez zehaztu ahal izango du erabilera historiko nagusia duten udalerrietan Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak izendatzeko prozedura, tokiko jentilizioarekin edo izen historiko edo tradizionalarekin koherentziaz.

2. Prozedurak objektiboki eta behar beste ezarri beharko du zelan egiaztatuko diren ukitutako herritarren eta toki-erakundeen parte-hartzea eta proposatzen diren izendapenak.

Bigarren xedapen gehigarria.— Lankidetza-politika

Aragoiko Gobernuak lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu ahal izango ditu lege honetan aurreikusitako xedeak betetzen lagundu dezaketen instituzio, administrazio edo erakundeekin.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Akademia

Aragoiko Gobernuak Aragoiko Hizkuntzaren Akademiaren estatutuak onetsiko ditu zortzi hilabeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita, eta Akademia hurrengo hiru hilabeteetan eratuko da.

Laugarren xedapen gehigarria.— Kontsignazio ekonomikoak

Aragoiko Gobernuak lege hau abian jartzeko beharrezkoak diren aurrekontu-partidak izendatuko ditu.

Xedapen iragankor bakarra.— Akademiako lehenengo kideak izendatzea

Aragoiko Akademiako lehenengo hamar kideak honelaxe izendatuko dira: bost Aragoiko Gorteek, eta bost Aragoiko Gobernuak.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetuta geratzen da Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta sustatzeari buruzko abenduaren 22ko 10/2009 Legea, bai eta lege honetan aurreikusitakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Aragoiko Gobernua gaitzea

Aragoiko Gobernuari ahalmena ematen zaio lege hau garatu eta exekutatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau hilabeteko epean jarriko da indarrean, Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.


8.4.2.28. 5/2013 Legea, ekainaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzu publikoen kalitateari buruzkoa[771]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kalitatearen arloan jarduteko irizpideak

Politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioa Administrazio Publikoaren printzipio orokorrak eta kalitate-arloan jarduteko dauden irizpide hauek errespetatuz egingo da:

1) Administrazio-jardunaren erdigunea herritarra da, eta Administrazio Publikoak honako betebehar hauek ditu:

f) Izapideak pixkanaka gutxitzea, betiere hizkera irisgarria erabiltzea eta administrazio-zamak ezabatzea sustatzen duten prozesuak eta teknikak ezarriz.


8.4.2.29. 8/2013 Legea, irailaren 12koa, Aragoiko Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[772]

HITZAURREA

III

[…]

Azkenik, lege hau hiru xedapen gehigarrirekin osatu da. Haietako lehenengoak genero-hizkuntzaren erabilera egokia aipatzen du. […]

[…]

III. TITULUA
Udaltzaingoen kidegoetako funtzionarioak

III. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

30. artikulua.— Eginbeharrak

Udaltzaingoko funtzionarioek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan oro har ezarritako eginbeharrak dituzte, bai eta beren eginkizunak egikaritzean jarduteko oinarrizko printzipioetatik eratorritakoak ere, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko Lege Organikoaren 5. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

g) Herritarrak ahalik eta zuzentasun handienaz tratatzea, betiere hizkera- eta jokabide-indarkeria oro saihestuz, eta beharrezko gogoeta, arreta eta zuhurtziaz jokatuz.


8.4.2.30. 9/2014 Legea, urriaren 23koa, Aragoiko Familiei laguntzeari buruzkoa[773]

I. TITULUA
Familiei babesa, arreta eta laguntza emateko neurriak

II. KAPITULUA
Familiari laguntzeko neurriak

1. atala
Neurri materialak

16. artikulua.— Hezkuntza-arloko neurriak

3. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak gaikuntza eta etengabeko prestakuntzako ikasketak egitea sustatuko du, bai eta hizkuntzak ikastea ere, eta arreta berezia behar duten familietako kideei irispidea erraztuko die.


8.4.2.31. 8/2015 Legea, martxoaren 25ekoa, Aragoiko jarduera publikoaren gardentasunari eta herritarren parte-hartzeari buruzkoa[774]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio orokorrak

Gobernu irekia benetan ezartzeko, lege hau aplikatzean nahitaez kontuan hartuko diren funtsezko printzipioak dira:

h) Sinpletasun- eta ulergarritasun-printzipioa, prozedurak birdiseinatuz eta baliabideak optimizatuz izapideak pixkanaka gutxituz, eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkeraren erabilera sustatuz, bai eta administrazio-zamak ezabatuz ere.

Seigarren xedapen gehigarria.— Izapideak sinplifikatzea eta irisgarritasuna

Aragoiko Gobernuak eta gainerako administrazio publikoek bermatuko dute izapideak sinplifikatuko direla eta ahozko eta idatzizko komunikazio-bide ulergarriak erabiliko direla, herritarrei laguntza eta urgazpen egokia emanez, eta neurri eraginkorrak sustatuko dituzte ikusmen-, mugimendu-, entzumen- edo kognizio-mugak dituzten pertsonen irisgarritasun osorako, lege honek babesten dituen eskubideak egikaritzeko.


8.4.2.32. 2/2016 Legea, urtarrilaren 28koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko neurri fiskal eta administratiboei buruzkoa[775]

HITZAURREA

II. Administrazio-neurriak

[…]

Era berean, Aragoiko Kultura-ondareari buruzko martxoaren 10eko 3/1999 Legea aldatzen da, Aragoiko aragoiera eta katalana berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak direla aitortzeko.

[…]


8.4.2.33. 4/2016 Legea, maiatzaren 19koa, honako hau aldatzen duena: 8/1987 Legea, apirilaren 15ekoa, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzkoa[776]

Artikulu bakarra.— Apirilaren 15eko 8/1987 Legea, Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzkoa, aldatzea

Hamazazpi. Beste xedapen gehigarri bat erantsiko zaio, eta honela idatzita geratuko da:

«Seigarren xedapen gehigarria.— Aragoiko ekoizpen independentea sustatzeko eta laguntzeko plana

Aragoiko Gobernuaren eta Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren eta haren sozietateen artean sinatzen den programa-kontratuak plan bat jasoko du Aragoiko ekoizpen independentea sustatzeko eta laguntzeko; plan horretan parte hartuko dute Aragoiko Sustapen Institutuak, eta kultura eta industria arloan eskumena duten sailek; plan hori, gutxienez, CARTVren aurrekontuaren % 1 eta % 3 artekoa izango da, eta haren helburuen artean kultura, lurraldea, berezko hizkuntzak eta tradizioak sustatzea izango da».


8.4.2.34. Aragoiko Gorteen Erregelamendua, 2017ko ekainaren 28koa[777]

ATARIKO TITULUA
Aragoiko Gorteak

6. artikulua.— Hizkuntzak

Aragoiko Gorteek beren barne- eta kanpo-jarduketak eta herritarrekiko harremanak egokituko dituzte hizkuntzen arloan indarrean dagoen legeriatik eratorritako betebeharretara, betiere Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera.


8.4.2.35. 4/2018 Legea, apirilaren 19koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko genero-identitate eta -adierazpenari eta gizarte-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa[778]

HITZAURREA

II

Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauek berdintasuna eta diskriminaziorik eza ezartzen dituzte oinarrizko printzipio gisa. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1. artikuluak baieztapen zalantzaezin hau ezartzen du: “«Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela». Adierazpen beraren 2. artikuluak ondoren hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik». NBEk adierazi duen bezala, agindu horrek berak legearen aurrean tratu-berdintasunerako eskubidea eta diskriminazioaren aurka babestua izateko eskubidea dakartza zenbait arrazoirengatik, besteak beste, sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik.

IV

[…]

Legeak, genero-identitatearen eta genero-adierazpenaren definizioari dagokionez, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren irizpideari jarraitzen dio, eta agentzia horrek, aldi berean, definizioa lortu zuen Europako eta nazioarteko antolakunde nagusiekin egindako kontsulta-lan zabal bat egin ondoren. Genero-identitatearen kontzeptua generoaren barne-bizipenari eta bizipen indibidualari dagokie, pertsona bakoitzak bizipen horiek sakonean sentitzen dituen bezala, gorputzaren bizipen pertsonala eta beste batzuk sartuz, hala nola janzkera, hitz egiteko modua eta moldeak. […]

[…]

X. TITULUA
Komunikazioa

40. artikulua.— Kode deontologikoak

Zainduko da komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazio- eta publizitate-edukietan, bai erabilitako hizkeran, edozein delarik erabilitako euskarria edo hedabidea.


8.4.2.36. 7/2018 Legea, ekainaren 28koa, Aragoiko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunari buruzkoa[779]

HITZAURREA

VI

[…]

II. tituluak genero-berdintasunerako politika publikoak arautzen ditu, eta bi kapitulu ditu. I. kapituluak neurriak jasotzen ditu genero-ikuspegia politika publikoetan txertatzeko, zeharkakotasuna aplikatuz, intersekzionalitate-printzipioa garatuz eta ekintza zehatzak eginez, hala nola genero-eraginaren ebaluazioa, genero-ikuspegia aurrekontuetan txertatzea, berdintasunaren azalpen-memoria, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan Estrategikoa, hizkuntzaren eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista Administrazio Publikoan erabiltzea, bai eta genero-ikuspegia txertatzen duten estatistikak, azterlanak eta ikerketak egitea ere. […]

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Aragoiko botere publikoen jardun-printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aragoiko botere publikoek beren eskumenen esparruan jarduteko dituzten printzipio orokorrak honako hauek izango dira:

11. Administrazio-eremuan hizkuntzen eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezartzea, eta horiek suspertzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

4. artikulua.— Kontzeptua

Lege honen ondoreetarako:

3. Hizkuntzen eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista:

a) Hizkuntzen erabilera integratzaile eta ez-sexista hizkuntza aldetik zuzenak diren terminoak, esamoldeak eta baliabideak erabiltzea da, bai eta keinuak, tonua edo ikonoak eta ikurrak ere erabiltzea, hitzezkoa ez den hizkuntzako beste elementu batzuen artean; elementu horiek, zuzen edo ez, femeninotasuna ikusezin bihurtzen duten elementuen edo maskulinotasunarekiko bigarren mailan jartzen dutenen ordezkoak dira, eta hori guztia hizkera diskriminatzailea gainditzeko egiten da, emakumeak eta gizonak berdintasunean jartzen dituen hizkera inklusiboa ezarriz.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa instituzionala eta koordinazioa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

2. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek, beren kudeaketa-eremuan zaindu behar dutenez gero lege honetan, genero-berdintasunaren arloan, ezarritako objektua eta xedeak errespetatzen eta betetzen direla, beren eskumenak garatzean, eginkizun hauek izango dituzte, batez ere:

c) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatzea.

7. artikulua.— Aragoiko toki-enteen eginkizunak

3. Toki-erakundeek genero-ikuspegia txertatuko dute beren politika, programa eta ekintza administratibo guztietan, ikuspegi hori garatzeko behar den administrazio-egitura sortuko dute, eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista sustatuko dute.

II. KAPITULUA
Antolaketa instituzionala, elkarlana, koordinazioa eta kontsulta Aragoiko administrazio publikoen artean

1. atala
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren berdintasun-organismo eta -unitateak

13. artikulua.— Genero-berdintasuneko unitateak

2. Unitate horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioarekin lotutako eginkizunak garatuko dituzte sail eta organismo autonomo bakoitzaren eskumeneko gaien eremuan, eta, bereziki, honako hauek:

c) Hizkera inklusiboa erabiltzen dela zaintzea.

II. TITULUA
Genero-berdintasunerako politika publikoak

I. KAPITULUA
Aragoiko Autonomia Erkidegoaren politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

22. artikulua.— Hizkuntzen eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista

1. Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin bat etorriz, eta lege honen 3.11 artikuluan jasotako printzipio orokorra aplikatuz, Aragoiko botere publikoen eta administrazio publikoen helburua da neurriak sustatzea hizkuntza eta irudi mota guztien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezartzeko Administrazioaren eremu guztietan eta zuzenean edo hirugarrenen bidez sortzen dituzten dokumentu, formulario, inprimaki eta euskarrietan. Era berean, hizkera integratzaile eta ez-sexista erabiltzeko neurriak garatuko dira harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan, bai eta partikularren artean ere.

2. Zehazki, Aragoiko komunikabide publikoak edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenak behartuta daude hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista egitera.

3. Aragoiko botere publikoek erabilera integratzaile eta ez-sexista bermatuko dute komunikazio, irudi eta publizitate instituzionaletan, bai eta beren politikak garatzeko erabiltzen dituzten eduki eta irudietan ere, eta aktiboki sustatu beharko dute emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa.

4. Aragoiko botere publikoek bermatuko dute ez dela emititzen edo argitaratzen testu edo irudi diskriminatzailerik, sexistarik, iraingarririk edo genero-berdintasunaren printzipioaren aurkakorik.

5. Genero-berdintasunaren arloan eskumena duen saila arduratuko da artikulu honetan aurreikusitako hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista betetzen dela kontrolatzeaz.

II. KAPITULUA
Aragoiko Autonomia Erkidegoaren politika publikoetan genero-berdintasuna sustatzea

25. artikulua.— Kontratazio publikoa

5. […]
Edozelan ere, hizkuntzaren edo irudiaren erabilera sexista saihestuko da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko da tratuan, enplegurako irispidean, lanbide-sailkapenean, sustapenean, iraunkortasunean, prestakuntzan, iraungipenean, ordainsarietan, laneko kalitatean eta egonkortasunean, lanaldiaren iraupenean eta antolamenduan, eta laneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak hartuko direla bermatuko da, prebentziorako prozedura espezifikoak ezartzearekin batera.

III. TITULUA
Genero-berdintasuna esku-hartze publikoaren zenbait arlotan sustatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

29. artikulua.— Berdintasun-printzipioak hezkuntzan

4. Aragoiko irakaskuntzako zentroek genero-ikuspegia beren jarduketa guztietan txertatzeko printzipioa beteko dute, eta hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista aplikatuko dute irakaskuntza-sistemaren maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitateetarako egokitutako curriculum-materialetan eta baliabide didaktikoetan.

1. atala
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak

30. artikulua.— Genero-berdintasuna irakaskuntzako zentroetan sustatzea

Aragoiko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du Aragoiko irakaskuntzako zentro guztietan genero-berdintasunean hezteko beharrezkoak diren ekintzak ezarriko direla. Ondorio horietarako:

8. Gaitasun sozial eta emozionaleko programak ezarriko ditu, ikasleen trebetasun metakognitiboak eta hezkuntza emozional eta afektibo-sexualeko trebetasunak garatzeko, eta hezkuntza-sistemako maila guztietan landuko ditu, besteak beste, prestakuntzako aspektu hauek:

i) Hizkuntzaren eta irudiaren erabilera integratzaile eta ez-sexista egitea publizitatean eta komunikabideetan.

34. artikulua.— Hezkuntzako ikuskatzailetza

2. Hezkuntzako ikuskatzailetzaren prozesu arruntean, genero-berdintasunarekiko errespetua bermatuko da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako hezkuntzaren aholkularitza-, gainbegiratze- eta ebaluazio-jarduketen bidez:

b) Hezkuntza Administrazioak bermatu behar du ikuskatzailetzako langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza jasoko dutela, batez ere arlo hauetan emango da hezkuntza: emakumeen eta gizonen arteko harremanean, aukera- eta tratu-berdintasunean, hizkera ez-sexistan eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Aragoiko sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

40. artikulua.— Aukera-berdintasuna enplegurako irispidean

5. Enpleguaren zerbitzu publikoek, horien erakunde laguntzaileek eta irabazi-asmorik gabeko lanpostu-agentziek, lan-bitartekaritza kudeatzean, berebiziko arduraz jardun beharko dute, enplegua lortzeko unean diskriminazioa saihets dadin. Lan-bitartekaritzaren kudeatzaileek, lan-eskaintzetan diskriminazioa antzematen dutenean, ez dituzte eskaintza horiek izapidetuko, eta horren berri emango diote eskaintza egin dutenei. Era berean, eskaintzak idazterakoan, hizkera integratzaile eta ez-sexista erabiliko dute.

47. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

2. Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak, besteak beste, honako jarduketa hauek egingo ditu:

c) Gizarte-eragileei eta eragile ekonomikoei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egitea, prestakuntza horrek kideak genero-berdintasunaren arloan gaitzeko, beren lan-arloetan aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa eta genero-analisia txertatzeko, bai eta hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista egiteko ere, bereziki negoziazio-mahaietan parte hartzen duten pertsonengan.

e) Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista hitzarmenetan sartzea, bai eta negoziazio kolektiboaren esparruan sortzen diren dokumentu, formulario eta euskarrietan ere.

2. atala
Erantzukizun soziala eta bikaintasun-marka

54. artikulua.— Berdintasuneko Bikaintasun Marka

2. Hori lortzeko balioetsi behar diren berdintasun-parametroak honako hauek izango dira, besteak beste:

f) Hizkuntza integratzaile eta ez-sexista erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, eta produktuen, zerbitzuen eta marketinaren publizitatean.

VI. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

75. artikulua.— Kultura

3. Zuzenean edo zeharka, kultura-kudeaketaren sistema egituratzen duten Aragoiko administrazio publikoetako organismo, agentzia, ente eta gainerako egiturek hurrengo jarduketak garatuko dituzte besteak beste, hura sustatzeko:

e) Hizkuntza eta irudiak modu integratzailean eta ez-sexistan erabiltzea sormen eta ekoizpen artistiko, kultural eta intelektualean eta horren zabalkundean.

79. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

Aragoiko administrazio publikoek genero-berdintasunaren printzipioa txertatuko dute informazioaren eta ezagutzaren gizarteko jarduketa eta programa guztietan, haien diseinuan, exekuzioan eta ebaluazioan, eta genero-ikuspegia zeharrean txertatuko dute informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien plangintzan eta ezarpenean, betiere emakumeak eta gizonak informazioaren gizartean aukera-berdintasunean sartzen direla bermatzeko. Horretarako:

c) Hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezarriko dute beren jarduketen eremuan, eta informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologiekin lotutako proiektuetan, baldin eta botere publikoek osorik edo zati batean finantzatzen badituzte, betiere edukietan eta irudietan emakumeen eta gizonen arteko tratamendu inklusiboa eta berdintasunezkoa egiten dela bermatzeko.

VIII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabide sozialak

83. artikulua.— Emakumeen eta gizonen irudia

2. Aukera-berdintasunaren printzipioaren aplikazioa sustatuko da, emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa eta ez-diskriminatzailea transmititzeko informazio- eta komunikazio-bitarteko guztietan. Ondorio horietarako:

c) Hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista aplikatuko da, haien erabilera diskriminatzailea, sexista, iraingarria edo berdintasun-printzipioaren aurkakoa izan ez dadin, eta aktiboki sustatuko da emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa.

84. artikulua.— Titulartasun publikoko komunikabide sozialak

1. Titulartasun publikoko komunikabide sozialek, Aragoiko administrazio publikoen dirulaguntzak jasotzen dituztenek zein administrazio publiko horien partaidetza dutenek, haien jarduera Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan egiten badute, emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmitituko dute, eta aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa ezagutarazi eta zabalaraziko dute, bai eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista ezarrarazi ere.

2. Aragoiko Gobernuak, diskriminazioa saihesteko eta titulartasun publikoko informazioaren eta komunikazioaren sektorean emakumeen erabateko berdintasunerantz aurrera egiteko, eta, bereziki, ikus-entzunezko erakunde autonomikoaren antolaketari eta jarduerari dagokienez, honako hauek sustatuko ditu:

b) Aldian-aldian, emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa sustatzera bideratutako informazio- eta zabalkunde-kanpaina instituzionalak garatzea helburu hauekin: emakumeen presentzia eta partaidetza sozial eta politikoa sustatzea; bi sexuen arteko desberdintasuna ezabatzea, eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren, sexu-jazarpenaren eta generoan oinarritutako jazarpenaren aurkako sentsibilizazioa sustatzea, bai eta emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzea ere. Ondorio horietarako, mezu horiek zentzumen-desgaitasunen bat duten pertsonei ere helarazteko teknika eta metodologia egokiak erabiltzen direla zainduko du, eta, horretarako, beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

86. artikulua.— Genero-berdintasuna publizitatean

1. Aragoiko Gobernuak aukera- eta tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela zainduko du, publizitatean emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala, estereotiporik gabea eta diskriminaziorik gabea transmititzean, bai eta hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista transmititzean ere.

V. TITULUA
Ikuskapena eta zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

97. artikulua.— Arau-hausteak

3. Arau-hauste astunak dira:

d) Administrazio-dokumentu eta -euskarrietan hizkera sexista erabiltzea.

4. Arau-hauste oso astunak dira:

d) Hizkuntza modu sexistan erabiltzea edo emakumeen eta gizonen arteko mendekotasunari edo desberdintasunari buruzko irudi edo mezu estereotipatuak transmititzea komunikabide sozial publikoetan edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten komunikabide sozialetan, bai eta Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabide guztietan ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista

Hizkuntzaren erabilera integratzaile eta ez-sexista nahitaezkoa den kasu guztietan, honako erregela hauek beteko dira gutxienez:

1. Ahal den guztietan maskulino generikoa saihestea.

2. Terminoak feminizatzea.

3. Termino abstraktuak, generikoak, kolektiboak, perifrasiak edo metonimiak erabiltzea.

4. Markatutako determinatzaileak alde batera uztea. Anbiguotasuna edo zehaztugabetasuna eragiten ez duenean erabiltzen da.

5. Tratamenduan simetria aukeratzea.

6. Irakurgarritasun-estrategiak txertatzea.

7. Banaketa-formulak erabiltzea, anbiguotasuna ezabatzeko edo emakumeak esplizituki ikusarazteko beharrezkoak direnean bakarrik.


8.4.2.37. 8/2018 Legea, ekainaren 28koa, Aragoiko Eskubide Historikoak eguneratzeari buruzkoa[780]

HITZAURREA

[…]

Lurralde zabal eta askotariko honen gainean, aragoiarren ondoz ondoko belaunaldiek euren askatasunen defentsan oinarritutako nazioa eraiki zuten, zeina instituzio bereziez hornitua zen (erregea, Gironako printzea, Gorteak, Justizia Nagusia, Erresumako Diputazioa, Maisu Arrazionala, udalerriak eta erkidegoak), eta ondare natural, kultural, juridiko eta linguistiko aberatsa gordetzen zuen. Herrialde hori Europako konfederazio berezi eta aitzindari baten hazia eta burua izan zen: Aragoiko Koroa.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Aragoi, nazionalitate historikoa

4. Aragoik, bere instituzio tradizionalei, bere historiari, bere zuzenbideari, bere kulturari eta Aragoiko berezko hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen elkarbizitza historikoari jarraituz, berezko identitatea eta espazio juridiko, politiko eta kulturala ditu Espainiako estatuan eta Europar Batasunean, zeinak erreibindikatu eta aitortu beharko diren.

6. artikulua.— Eskubideak eta askatasunak

1. Aragoiko Erresuma zaharreko instituzioen oinordeko gisa[781], Aragoiko botere publikoek sustatu eta bermatuko dute ondokoetan aldarrikatutako eskubide eta askatasunen egikaritza osoa: Autonomia Estatutuan, Espainiako Konstituzioan, Europar Batasuneko legerian, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioan, Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunean, Emakumearen aurkako diskriminazio-mota guztiak ezabatzeari buruzko konbentzioan, eta aplikagarriak diren nazioarteko gainerako tratatu eta hitzarmenetan; era berean, eskubide hauen egikaritza osoa sustatu eta bermatuko dute: maila juridiko txikiagoko arauetan aitortuak izan eta lege hau indarrean jartzean indarrean dauden eskubideak.

IV. KAPITULUA
Aragoiko ondare politiko eta historikoa

30. artikulua.— Hizkuntza-ondarea

Aragoieran aldarrikatu zen Aragoiko zuzenbidea, hizkuntza berean idatzi ziren foruak, eta Aragoiko Gorteak, Aragoiko Justizia eta gainerako instituzioak hizkuntza horretan adierazi ziren; izan ere, aragoiera zen gure lurraldean hitz egiten zen bakarra, eta gizadi osoaren ondarea da, zeinak Aragoiko instituzio guztien arreta berezia behar duen, eta Aragoiko instituzioek hura duindu, babestu, zabaldu eta erabili behar dute.

Laugarren xedapen gehigarria.— Vidal Nagusia

Aragoiko Diputazio Orokorrak beharrezkoak diren jarduketa guztiak garatuko ditu, ahalik eta lasterren, Aragoira behin betiko ekartzeko Vidal Nagusia, Aragoiko ondare juridiko, artistiko eta linguistikoaren funtsezko elementua dena.


8.4.2.38. 17/2018 Legea, abenduaren 4koa, Aragoiko Ikerketa eta Berrikuntzari buruzkoa[782]

HITZAURREA

III

[…]

Europako tradizioaren oinarrian daude, besteak beste, bioetika, komunikazio-teknologiei lotutako hizkuntza-erronkak, migrazio- eta inklusio-prozesuetarako kultura-hurbilketa eta lurralde-kohesioan eta erradikalismo berrietan eragina duten kultura- eta erlijio-motibazioak, eta tradizio horri lagundu diezaiokete hark dituen egungo zailtasunetan eta kontraesanetan, ahaztu gabe hark funtsezko eginkizuna betetzen duela gure kultura-ondare zabalaren proiekzio sozialean.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xede eta helburuak

2. Era berean, lege honen helburuak dira:

e) Aragoiko ondare zientifikoa, teknologikoa, kulturala eta linguistikoa zaintzea, gehitzea, aberastea eta zabaltzea.

III. KAPITULUA
Aragoiko I+G+b sistemaren gobernantza

1. atala
Aragoiko I+G+b sistemako organo eskudunak

30. artikulua.— I+G+b arloan eskumena duen saila

2. Zehazki, I+G+b arloan eskumena duen sailari honako eginkizun hauek dagozkio:

p) Aragoiko ondare zientifikoa, teknologikoa, kulturala eta linguistikoa zaintzea, gehitzea eta aberastea.


8.4.2.39. 18/2018 Legea, abenduaren 20koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko berdintasunari buruzkoa, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean eta -identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako babes integralari buruzkoa[783]

HITZAURREA

II

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasuna, eta sexu-orientazioan, genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

36. artikulua.— Kode deontologikoa

1. Aragoiko Gobernuak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-adierazpenean edo -identitatean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, bai eta teknologia berriek bultzatutakoei ere.

2. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak, bere mendeko komunikabideei dagokienez, Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren sorkuntza, antolaketa eta kontrol parlamentarioari buruzko Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioekin bat etorriz, honako hauek egin beharko ditu:

b) Gomendioak egitea homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilera, -praktika eta -moduei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

49. artikulua.— Arau-hausteak

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

f) Hizkera diskriminatzailea erabiltzea edo mezu edo irudi diskriminatzaile edo iraingarriak transmititzea Aragoiko komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Aragoiko Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuaren mendeko komunikabideetan.


8.4.2.40. 2/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Helduaroko Ikaskuntzari buruzkoa[784]

HITZAURREA

II

[…]

Incheongo Adierazpenaren ikuspegiak hezkuntzaren eta garapenaren ikuskera humanista du oinarri, eta honako hauetan oinarritzen da: giza eskubideetan eta duintasunean, justizia sozialean, inklusioan, babesean, dibertsitate kultural, linguistiko eta etnikoan, eta erantzukizunean eta partekatutako kontuak ematean; eta berriro baieztatzen da ezen hezkuntza ondasun publikoa dela, oinarrizko giza eskubidea eta beste eskubide batzuk gauzatzen direla bermatzeko oinarria.

[…]

Hori guztia Aragoiko lurraldearen ingurumari bereziaren barruan, zeinak biztanleria oso sakabanatua eta zahartze-joera duen; biztanleria hori kasu askotan bere hizkuntza propioan analfabetoa da, eta lurraldeak, berriz, indize demografiko oso baxuko landa-eremuko biztanleguneak ditu; bada, horiei kalitateko prestakuntza-erantzuna eman behar zaie, garapen pertsonala eta komunitarioa sustatzeko eta Incheongo Adierazpenaren 4.6 helburua bete ahal izateko.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Helburuak

Lege honetan aurreikusitako xedeak lortzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

e) Hizkuntza eta komunikazio-sistema ezberdinetan ezagutzak, lanbide-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak bultzatzea eta haiek eskuratzeko eta berritzeko sustapena egitea, horretarako, hezkuntzaren eta enpleguaren arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuekiko lankidetza sustatuz.

j) Aragoiko errealitatearen ezagutza sustatzea, hizkuntza-, kultura-, historia-, gizarte- eta ingurumen-eremuetan, betiere norberaren identitatea eratzen eta elkarbizitza-, tolerantzia- eta elkarlan-balioak eta -jarrerak garatzen laguntzeko.

I. TITULUA
Helduaroko ikaskuntzako sistemaren antolamendua

I. KAPITULUA
Helduaroko ikaskuntzaren sistema

6. artikulua.— Prestakuntza-jarduketak

1. Lege honetan aurreikusitako xedea eta helburuak lortzeko, honako jarduketa hauek garatuko dira:

c) Garapen pertsonalerako eta gizarte- eta kultura-bizitzan parte hartzeko prestakuntza, Aragoiko kulturan eta berezko hizkuntzetan arreta berezia jarrita.

8. artikulua.— Programak eta ibilbideak

Lehentasunezkotzat jotzen dira honako programa eta ibilbide hauek:

a) Helduen hasierako prestakuntza-programak: ama-hizkuntzan alfabetatzea, bereziki berezko hizkuntzetan; funtsezko gaitasunak eskuratzea eta eguneratzea, eta hizkuntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza funtzionalak eskuratzea, harik eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko titulazioa lortu arte.

e) Ibilbide hauek: garapen pertsonala, gizartearen eta herritarren parte-hartzea, balio demokratikoak eta solidarioak, prestakuntza kultural, musikal, artistiko eta linguistikoa, berezko hizkuntzak eta hizkerak, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, eta osasuna eta kontsumoa, zahartze aktiboa eta ingurumena zaintzea eta errespetatzea sustatzen dituzten ibilbideak.

III. KAPITULUA
Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua

21. artikulua.— Definizioa

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratua hauxe da: programen, eta prestakuntza- eta ikaskuntza-ekintzen multzoa, zeinak helduei aukera ematen baitie jarrai diezaieten edukiak eta gaitasun pertsonal eta sozialak eskuratzeko prozesuei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko titulazioa lortze aldera; Espainiako hezkuntza-sistemako irakaskuntzetara iristeko; funtsezko gaitasunak, hizkuntzak (gaztelania hizkuntza berri gisa barne) eta hizkuntza propioak, gaitasun digitalak eta ikaskuntzak eskuratzeko, betiere herritarren parte-hartzea, inklusio soziala eta hezkuntza-hobekuntza errazteko, helduen interes eta beharrizanetarako malgua eta egokia den eskaintzaren bitartez.

23. artikulua.— Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza

Garapen pertsonal eta sozialerako ikaskuntza-sistema integratuaren eskaintza hezkuntza presentzialeko, erdipresentzialeko eta urrutiko hezkuntzarako proposamenak dira, honako hauek barne hartzen dituztenak:

e) Atzerritarrentzat, hizkuntzetan, Aragoiko berezko hizkuntzetan eta gaztelaniaz hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko programak.

26. artikulua.— Prestakuntza eta integrazio linguistikoa hizkuntzetan

1. Hizkuntza-eskola ofizialak ikaskuntza-programak garatzen dituzten zentroak dira, hizkuntza-komunikazioko eta kulturarteko gaitasunak eskuratuz eta eguneratuz.

2. Hezkuntza Administrazioak Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzak ikastea sustatuko du, betiere hizkuntza batzuk eskuratzeak eta haien erabilera hobetzeak laneratzea edo lan-hobetzea faboratu eta erraztu dezaten.

3. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-eskumenak dituen sailak gaztelania sustatuko du atzerritarren kasuan, espainiera eskuratzeak eta erabiltzeak integrazioa, gizarteratzea eta laneratzea erraztu ditzan, eta Aragoiko berezko hizkuntzen irakaskuntza sustatuko du. Horretarako, eskaintza malgua ezarriko da Aragoiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialen, helduen hezkuntzako zentroen, gizarte-eragileen eta beste erakunde laguntzaile batzuen bidez, eta helduen interes eta beharrizanetara egokituko da.

4. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak lankidetzan jardungo du enplegurako prestakuntzaren arloan eskumena duen sailarekin, lan-merkatuan sartzeko hizkuntza-gaitasunak eskuratu eta egiaztatzeko aukera ematen duten programa espezifikoak egin daitezen sustatzeko, ahal dela hizkuntza-eskola ofizialen edo helduen hezkuntzako zentroen bidez.

V. KAPITULUA
Prestatzaileen prestakuntza eta berrikuntza helduaroko ikaskuntzan

33. artikulua.— Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroa

2. Urrutiko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapeneko Zentroak eta urrutiko hezkuntzari laguntzeko zentroek irakaskuntza hauetako batzuk garatuko dituzte:

e) Hizkuntza-ikastaroak, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak zehaztutako baldintzetan.


8.4.2.41. 5/2019 Legea, martxoaren 21ekoa, Aragoin desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta bermeei buruzkoa[785]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 2. artikuluan eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan ezarritakoaren arabera, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzako produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, audifono eta inplante osteointegratuak eta koklearrak, ukipenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

v) Komunikazioak bere baitara bilduko ditu hizkuntzak, testuak bistaratzea, braillea, ukimen-komunikazioa, makrotipoak, irispide errazeko multimedia-gailuak, bai eta idatzizko hizkuntza, entzumen-sistemak, hizkera erraza, digitalizatutako ahots-bitartekoak eta komunikazioa gehitzeko edo ordezteko bestelako modu, bitarteko eta formatuak ere, horien artean direla informazio-teknologia eta irispide errazeko komunikazioak.

II. TITULUA
Osasuna

13. artikulua.— Aragoiko osasun-sistema publikoaren neurriak

Aragoiko osasun-sistema publikoak, indarrean dauden osasun-arauetan aurreikusitako neurriez gain, honako neurri hauek bultzatuko ditu desgaitasuna duten pertsonei dagozkienez:

e) Osasun-arloko informazioa eta baimena desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak eta ulergarriak direla bermatzea, diseinu unibertsalaren printzipioaren arabera, irakurketa erraz eta ulergarrira eta espainiar zeinu-hizkuntzara egokitzea barne. Behar izanez gero, laguntza-neurri egokiak eskainiko zaizkie desgaitasuna duten pertsonei, hala eskatzen badute, eta, beharrezkoa bada, ukimenezko komunikazio-sistemak eta sistema haptikoak erabili ahal izango dira.

IV. TITULUA
Prestakuntza eta enplegua

27. artikulua.— Enplegu publikoa

6. Prozesu hori gainditutakoan, desgaitasuna duten pertsonen beharrizanetara egokitzeko lanpostuan, dela egiturakoak, instalazioei, dependentziei edo ekipamenduei eragiten dietenean, dela antolamendukoak, laneko jarraibideei edo eginkizunen esleipenari eragiten dietenean, hala nola komunikaziokoak, erraztu egingo da espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete bat egotea, desgaitasuna duen pertsonak hala behar badu, behar den denboran eta praktiketako funtzionario gisa izendatuta dauden aldiaren barruan, antolaketa-izaerako egokitzapenetara iristeko.

X. TITULUA
Komunikabide sozialak eta publizitatea

65. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioak (CARTV), zerbitzu publiko gisa duen eginkizuna betez, helburu hauek sustatuko ditu, besteak beste:

b) Hizkera ez-diskriminatzailea erabiltzea.

66. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikabideetarako irisgarritasuna

Desgaitasuna duten pertsonek informaziorako eta komunikaziorako dituzten eskubideak bermatze aldera, botere publikoek eskatuko dute jarduera Aragoin garatzen duten ikus-entzunezko komunikabideek betetzen dituztela araudi sektorialean ikus-entzunezko komunikaziorako aurreikusten diren irisgarritasun unibertsaleko baldintzak. Zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori legeria espezifikoaren arabera arautuko da.

Laugarren xedapen gehigarria.— Espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko eta idatzizko komunikaziorako laguntza-bitartekoak

Espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera sustatuko da gorreria, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duten pertsonentzat; erabilera hori eta haren ikaskuntza legeria espezifikoaren arabera arautuko dira.


8.4.2.42. 7/2019 Legea, martxoaren 29koa, Aragoin ekintzailetza eta lan autonomoa babestu eta sustatzeari buruzkoa[786]

IV. TITULUA
Ekintzailetzari eta autonomoei laguntzeko zerbitzuak

31. artikulua.— Nazioartekotzeari laguntzeko neurriak

3. Arlo horretako prestakuntzari laguntzeko programak sustatuko dira, bai eta sare sozialen erabilera ere, kanpo-jarduerak hasteko bide gisa, beste hizkuntza batzuetako webguneen garapena sustatuz.


8.4.2.43. 1/2021 Legea, otsailaren 11koa, Administrazio-sinplifikazioari buruzkoa[787]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Prozedurak sinplifikatzeko, izapideak arintzeko eta zamak murrizteko irizpideak

1. Administrazioa sinplifikatzeko ekimenak diseinatzeko eta garatzeko, irizpide hauek betetzea eta aplikatzea sustatuko da:

o) Informazioa eta prozeduren izapideak egokitzea irakurketa errazera eta hizkuntza argira, betiere zailtasunik handienak dituzten pertsonen parte-hartzea eta gizarteratzea bermatzeko.

III. TITULUA
Administrazio-kudeaketa eta jarduera ekonomikoa sustatzea

I. KAPITULUA
Administrazioaren esku-hartzea

1. atala
Erantzukizunpeko adierazpena eta komunikazioa

15. artikulua.— Erantzukizunpeko adierazpena eta komunikazioa aplikatzea

3. Organo edo erakunde eskudunak erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak egin beharko ditu, eta eguneratuta eta argitaratuta eduki beharko ditu, interesdunek erraz eskura ditzaten batez ere modu digitalean, eta bermatuko du ereduok erraz irakurtzeko modukoak direla eta hizkera argian daudela.


8.4.2.44. 7/2021 Legea, urriaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Aragoiko Gobernuaren uztailaren 27ko 1/2004 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasen testu bategina, eta Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko ekainaren 22ko 5/2006 Legea[788]

1. artikulua.— Aragoiko Gobernuaren uztailaren 27ko 1/2004 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasen testu bategina aldatzea

Hogeita hamar. LIV. kapitulua gehitu da, Aragoiko hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko probetan izena emateagatiko 54. tasa sortzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen arabera, honela idatzita:

III. KAPITULUA
54. Aragoiko hizkuntzaren ezagutza, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen arabera, egiaztatzeko probetan izena emateagatiko tasa

250. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea hauxe da: zerbitzuak eta administrazio-jarduerak ematea, zeinen helburua baita Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak Aragoiko hizkuntzaren ezagutza Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen arabera ziurtatzeko deitutako probetan parte hartzen dutenak onartu edo kanporatzea.

251. artikulua.— Subjektu pasiboak

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko ekainaren 22ko 5/2006 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak dira tasaren subjektu pasiboak, baldin eta zerga-egitatea osatzen duten probetan inskribatzea eskatzen badute.

252. artikulua.— Sortzapena eta kudeaketa

Probetan izena emateko eskabidea egiten den unean gertatuko da tasaren sortzapena, eta beharrezkoa da tasa aldez aurretik ordaintzea subjektu pasiboaren autolikidazioaren bidez eskabidea izapidetzeko.

253. artikulua.— Tarifak

1. Tasaren zenbatekoa honako tarifa hauek aplikatuz zehaztuko da:

01 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren C1 mailako probetan izena ematea: 20,00 €.

02 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren B1 eta B2 mailetako probetan izena ematea: 15,00 €.

03 tarifa. Aragoiko hizkuntzaren A2 mailako probetan izena ematea: 10,00 €.

2. Tasaren zenbateko galdagarriak berariaz iragarriko dira proben deialdiak egiten dituzten xedapenetan.

254. artikulua.— Salbuespenak

1. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude terrorismo-egintzengatik biktima direla aitortu zaien pertsonak, haien ezkontideak edo izatezko bikotekideak eta seme-alabak, Terrorismoaren Biktimen aldeko Neurriei buruzko ekainaren 17ko 4/2008 Legearen eta haiei aplikagarri izan eta indarrean dagoen gainerako araudiaren arabera.

2. Era berean, pertsona hauek ere salbuetsita daude tasa ordaintzetik: zerga-egitatearen xede diren probetan izena emateko eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan gutxienez enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak.

255. artikulua.— Hobariak

Familia ugariko kide direla egiaztatzen duten tasaren subjektu pasiboek % 50eko hobaria izango dute.


8.4.2.45. 2/2022 Legea, maiatzaren 19koa, Sinplifikazio Administratiboari buruzko otsailaren 11ko 1/2021 Legea aplikatu eta garatzekoa[789]

HITZAURREA

IV

Azken zatiaren hasieran, autonomia-erkidegoko Administrazioari agintzen zaio hizkera argia eta irakurterraza erabil dezala; izan ere, agindu hori lehenengo xedapen gehigarrian jasota dago, desgaitasun kognitiboak dituzten edo kognizioan eragina duten desgaitasundun pertsonek Administraziora iristeko eta harekin elkarreragina izango dutela bermatzeko. Bigarren xedapen gehigarriak bitarteko propioei egindako enkarguak eta merkataritza-sozietate publikoen arteko lankidetza-harremanak arautzen ditu. Hirugarren xedapen gehigarriak epea ezartzen du Erakunde Laguntzaileen Erregistroa sortzeko.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. Zerbitzuko informazioak hizkera argia eta erraza erabili behar du, interesdunek ulertzeko modukoa izan dadin. Administrazio elektronikoaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak herritarren hizkerako teknikak aplikatu ahal izango ditu organo kudeatzaileek zerbitzua argitaratu aurretik emandako informazioan, bai eta jada argitaratuta dauden zerbitzuei buruzko informazioari buruzko auditoriak egin ere.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hizkera argia eta irakurketa erraza

2. Irakurketa errazera eta hizkera argira egokitu daitezkeen materialak, inguruneak eta edukiak identifikatuko dira, baita ingurune, produktu, ondasun eta zerbitzu bakoitzeko organo arduradunek garatu beharreko ekintzak eta prozesuak eta prozedurak ere.

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Klausula indargabetzailea

3. Beren-beregi indargabetuta geratzen dira erregelamenduzko arau hauek:

f) Datu pertsonalen fitxategiei buruzko dekretu hauek:

80) 153/2017 Dekretua, urriaren 3koa, Aragoiko Gobernuarena, hizkuntza politikaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak sortzen dituena.


8.4.2.46. 3/2022 Legea, urriaren 6koa, Aragoiko Informazio Grafikoari buruzkoa[790]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Informazio geografikoa eta jarduera kartografikoa arautzeko printzipioak

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren informazio geografikoak eta jarduera kartografikoak printzipio hauek bete beharko dituzte:

j) Sinpletasunaren eta ulermenaren printzipioa: izapideak apurka-apurka murriztea eta baliabideak optimizatzea eragiten du, bai eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkera erabiltzea sustatzen du, eta eragindako administrazio publikoen berezko eginbeharrak betetzean eta herritarrengana iristeko eskubidean administrazio-zamak ezabatzen ditu.


8.4.2.47. 1/2023 Legegintzako Dekretua, otsailaren 22koa, Aragoiko Ondarearen Legearen testu bategina onesten duena[791]

[ZIOEN AZALPENA]

[…]

Aldaketa horiek ikusita, artikuluen zenbakiak doitu dira, eta, beraz, haien arteko igorpenak eta bat-etortzeak ere bai. Era berean, eguneratu egin dira jada indarrean ez dauden xedapenetarako arau-igorpenak, eta, era berean, testu bateginak erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko behar diren aldaketak sartu dira, kontuan hartuta testu honen bidez berritzeko gaitasuna kasu horietara irits daitekeela, Aragoiko Gobernuari emandako baimena ez baita mugatzen testu bakar bat formulatzera. Azkenik, testua berrikusi da hizkuntzaren erabilera integratzailea eta ez-sexista lortzeko, Aragoiko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunari buruzko ekainaren 28ko 7/2018 Legeak ezarritako irizpideei jarraikiz.

[…]


8.4.2.48. 7/2023 Legea, otsailaren 23koa, Aragoin hodeiko teknologiak (cloud teknologiak) ezartzeko eta garatzeko neurriei buruzkoa[792]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) API, ingelesezko siglen araberako aplikazio-programazioko interfazea (Application Programming Interface): aplikazioen softwarea garatzeko eta integratzeko erabiltzen den definizioen eta protokoloen multzoa da, eta bi software-aplikazioren arteko komunikazioa ahalbidetzen du, arau-multzo baten bidez.

b) Cloud edo hodei publikoa: hodeiko teknologia-zerbitzuen hornitzaile baten jabetzako azpiegitura, Internet bidez administratu eta eskaintzen duena.

c) Cloud edo hodei pribatua: ente pribatu edo publiko bakar batek erabiltzen dituen baliabide informatikoak, haren datu-zentroan fisikoki kokatuta egon daitezkeenak edo kanpoko zerbitzu-hornitzaile batek ostatatuta.

d) Cloud edo hodei hibridoa: tokiko azpiegitura (edo cloud pribatua) eta cloud publikoa konbinatzen dituen eredua.

e) Proba-ingurune segurua, sandboxa: proba-ingurune kontrolatua da, teknologia berritzaile edo disruptiboekin (cloud teknologiak, adibidez) segurtasunez esperimentatzeko diseinatua.

f) Etiketatzea edo tagginga: cloud teknologietan erabiltzen den baliabide bakoitza etiketa batekin lotu daiteke, non baliabide etiketatuaren edozein propietate edo ezaugarri adierazten den.

g) Azpiegitura kode gisa (IaC): konputazio-azpiegitura kode informatikoen edo programazio-lengoaia espezifikoen bidez konfiguratzeko praktika da, azpiegitura informatikoak eskuz eta banaka konfiguratu beharrean.

h) Fog computinga edo laino-konputazioa: arkitektura informatiko deszentralizatua da, non datuak, komunikazioak, biltegiratzea eta aplikazioak datu-iturriaren eta hodeiaren artean banatzen diren.

i) Cloud eredua: une jakin batean har daitekeen cloud teknologia motari dagokio; cloud eredu pribatua, cloud eredu publikoa edo cloud eredu hibridoa izan daiteke.

j) Cloud politika: hodeian teknologiak hartzeko antolakunde batek hartu beharreko estrategia markatzen duen dokumentua da, eta zenbait eremu hartzen ditu barnean, hodeian teknologiek erabiltzen dituzten datuen eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

k) Datuaren politika: informazioarekin lotutako prozesuei dagokie, aldez aurretik ezarritako eredu batzuen arabera gauzatuak.

l) Cloud teknologiak integratzeko zerbitzua: cloud teknologien hornitzaile baten azpiegituretan zerbitzuak ezartzen laguntzeko aholkularitza edo enpresa integratzaile batek eskaintzen duen zerbitzu profesionala.

m) Cloud teknologien zerbitzuak edo cloud zerbitzuak: cloud zerbitzuak dira, zeinetan teknologien hornitzaile batek hodei publikoan azpiegiturak eskaintzen dituen.

n) Softwarearen subiranotasuna: lan-kargak hornitzaile baten softwarearen mende egon gabe exekutatzeko gaitasuna da.

ñ) Subiranotasun digitala: erabilera digitalaren gaineko kontrola izateko gaitasuna.

o) Cloud konponbideak: hodeiko teknologietan eskuragarri dauden elementuekin lehentasunez edo modu bakarrean eraikitzen den konponbide teknologikoa da.

p) Cloud teknologiak, hodeiko teknologiak edo cloud computinga: eredu bat da, aukera ematen duena sarbide egokia eta eskariaren araberakoa izateko konfigura daitezkeen konputu-baliabide batzuetara, hala nola sareetara, zerbitzarietara, biltegiratzera, aplikazioetara eta zerbitzuetara, zeinak azkar hornitu baitaitezke eta eskatzailearen eskura jar baitaitezke, kudeaketarako eta zerbitzuaren hornitzailearekiko interakziorako ahalegin txikiarekin.

q) Lurreratzeko eremua, landing zone ingelesez: hodei publikoko ingurune bateko gobernu-mekanismo bat da, eta aukera ematen du, kontu anitzeko inguruneen eta funtzioen bereizketaren bidez, erabilera komunerako ezaugarri jakin batzuk dituen ingurune bat hodeira estrapolatzeko, hala nola ingurune tradizionaletan erabiltzen diren sare-sistemak, identitatea, gobernantza, hesiak eta segurtasun-perimetroak, betiere segurtasun-geruza gehigarri bat gehituta.


8.4.2.49. 9/2023 Legea, martxoaren 23koa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Jokoari buruzko ekainaren 28ko Legea aldatzen duena[793]

Artikulu bakarra. — Aragoiko Autonomia Erkidegoko Jokoari buruzko ekainaren 28ko 2/2000 Legea aldatzea

Hamazazpi. 32. artikulua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:

«32. artikulua. Jokalariak

3. Jokoak egiteko baimena duten establezimenduek indarrean dagoen legeriak eskatutako erreklamazio-orriak izan beharko dituzte. Erreklamazio-orri horiek jokalarien eskura egongo dira. Orri horretan, hizkera irisgarrian azalduko da zein den jokalariak erreklamazioa egiteko bete beharreko prozedura.

[…]».


8.4.2.50. 11/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Autonomia Erkidegoko kontratazio publikoaren erabilera estrategikoari buruzkoa[794]

II. TITULUA
Kontratazio publikoaren erabilera estrategikoa

III. KAPITULUA
Kontratazio publikoa ingurumen-, gizarte- eta berrikuntza-politiken aldeko tresna gisa

3. atala
Kontratazio publiko sozialki arduratsua
1. azpiatala
Gizarte-irizpideak

41. artikulua.— Berdintasun-neurriak

1. Sektore publiko autonomikoko enteek, lizitazio-pleguetan, genero-berdintasunaren arloko klausula sozialak txertatuko dituzte, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko araudiaren betetzea indartzeko, eta, bereziki, berdintasun-planak egiteko eta betearazteko legezko betebeharrak modu frogagarrian egiaztatzeko, hala dagokienean. Edozelan ere, hizkuntzaren edo irudiaren erabilera sexista saihestuko da, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko da tratuan eta enplegua iristean, bai eta sailkapen profesionalean, sustapenean, iraunkortasunean, egonkortasunean, prestakuntzan, kalitatean, lanaldiaren antolamenduan, ordainsarietan eta iraungipenean ere.

[…]


8.4.2.51. 13/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Landa-ingurunea dinamizatzekoa[795]

HITZAURREA

V

[…]

Lege hau zeharkakoa da, eta, beraz, aurreko printzipio gidariak betetzeaz gain, autonomia-estatutuan jasotako zenbait eskumen-titulutan oinarritzen da. Zehazki, lege honetan jasotako erregulazioa estatutuaren 71. artikuluak Autonomia Erkidegoari gai batzuetan ematen dizkion eskumen esklusiboen babesean ematen da; hauek dira gaiok: bere autogobernu-instituzioen sorrera, antolaketa, araubidea eta funtzionamendua, estatutu honen arabera (1); Aragoiko berezko hizkuntzak eta hizkuntza-modalitateak (4); [...]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak eta jarduteko printzipio gidariak

II. KAPITULUA
Jarduteko printzipio gidariak

6. artikulua.— Landa-ingurunea sentsibilizatzea eta erakartzea

4. Zaragozako Unibertsitatearen, negozio-eskolen, landa-inguruneko irakasleen eta beste eragile esanguratsu batzuen lankidetzaren bidez, kazetari eta profesionalen informazioa eta prestakuntza sustatuko dira, betiere landa-ingurunearen dinamizazioa bultzatzeko hizkera, eduki, tratamendu eta irudi egokiei buruzko prestakuntza-espezializazioko jardunaldi, foro eta programen bitartez.

V. TITULUA
Landa-inguruneko politika publikoak

IV. KAPITULUA
Ekipamenduak eta zerbitzuak

57. artikulua.— Irakaskuntzaren arloko xedapen orokorrak

Aragoiko Gobernuak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bidez, kalitatezko irakaskuntza publiko inklusibo eta berritzailea bultzatuko du, landa-inguruneko behar espezifikoei erantzungo diena, eta bere politikak honako helburu hauek betetzera bideratuko ditu:

e) Ikasleek prestakuntza beren hizkuntzan izango dutela bermatzea erabilera historikoko eremuetan.

61. artikulua.— Berrikuntza eta zabalkundea.

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak landa-ingurunean hezkuntza-berrikuntzarako politikak bultzatuko ditu, bereziki honako ekintza hauek betez:

a) Curriculumean landa-inguruneko kultura-, ondare- eta gizarte-edukiak, eta biztanleak dauden eremuko eduki espezifikoak txertatzea, betiere landa-ingurunean bizitza zabaltzeko hezkuntza-programak eta Aragoiko berezko hizkuntzak sustatzen eta zabaltzen dituzten hezkuntza-programak ezarriz eta garatuz.

VII. KAPITULUA
Bizi-gertagunea eta lurralde-ondarea

77. artikulua.— Kultura-ondarearen arloko neurriak

1. Aragoiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek beren kultura-, hizkuntza-, etnologia- eta historia-ondarea erabiltzea sustatuko dute, landa-ingurunearen tokiko berezitasunari eta hango biztanleen izate-zentzuari balio ekonomikoa eta soziala emateko.

X. KAPITULUA
Gazteak

83. artikulua.— Gazteriari laguntzeko neurriak

2. Aragoiko Gazteria Institutuak sentsibilizazio-programa espezifikoak edo jarduketak bultzatuko ditu honako helburu hauek lortzeko:

b) Gazteen eremu soziokulturala sustatzea, arreta berezia jarriz gazte-dinamizazioan eta -informazioan, hezkuntza-aisialdian eta boluntariotzan, bai eta Aragoiko kirolean eta kulturan ere, bereziki Aragoiko historian, artean eta hizkuntzetan eta hizkuntza-modalitateetan.

XI. KAPITULUA
Immigrazioa. Gizarte-inklusioa

87. artikulua.— Landa-ingurunean gizarteratzen laguntzeko neurriak

Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek, beren eskumenen eremuan, beharrezko neurriak bultzatuko dituzte migratzaileak landa-ingurunean gizarteratzeko, eta, bereziki, honako hauek:

b) Landa-inguruneko zerbitzu publikoen eta mugikortasunaren oinarrizko ekipamenduak sustatzea, eta migratzaileei erraztasunak ematea ekipamendu horietarako irispidea izan dezaten, betiere profesionalen eta beste bitarteko batzuen bidez, hala nola informazioa zenbait hizkuntzatan zabaltzea, informazioa irisgarriagoa izan dadin.


8.4.2.52. 14/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Aragoiko Laguntza-txakurrena[796]

HITZAURREA

II

[…]

I. kapituluan, arauaren xedeari eta helburuari buruzko xedapen orokorrak jasotzen dira, bai eta arau horretan erabilitako terminoak ulertzeko beharrezkoak diren definizioak eta aplikazio-eremua ere. […]

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Trebatze-zentroa: ofizialki onartutako pertsona fisiko edo juridikoak, zeinek baitituzte laguntza-txakurrak trebatzeko, entregatzeko eta haien jarraipena egiteko profesionalak, baldintza teknikoak, instalazioak eta zerbitzu egokiak.

b) Albaitaritzako ziurtagiria: indarrean dagoen araudiaren arabera lanbidean jarduteko baimena duen albaitaritzako lizentziadunak edo gradudunak luzatutako ziurtagiria.

c) Lagapen-kontratua: kontratu pribatua, txakurraren jabearen eta erabiltzailearen edo haren legezko ordezkariaren artean sinatua, zeinaren bitartez formalizatzen baita lotura-unitatea eta lagatzen baita animalia erabiltzea.

d) Laguntza-txakurra identifikatzeko bereizgarria: kanpoan ikus daitekeen elementua, zeinak erakusten baitu ezen txakurra laguntza-txakur gisa ofizialki egiaztatua dela, edo prestakuntza-aldian dagoela edo erretiratuta dagoela, lege honetan eta lege honen erregelamendu bidezko garapenetan aurreikusitakoaren arabera.

e) Laguntza-txakurrak: hautaketa-prozesu bat gainditu ondoren, Administrazioak ofizialki onartutako edo homologatutako zentroetan ofizialki onartutako trebatzaileen trebakuntza amaitu dutenak, eta desgaitasuna duten pertsonei lagun egiteko, gidatzeko, urgazteko edo sorosteko edo l) letran aipatzen diren osasun-baldintzetan laguntzeko beharrezko gaitasunak eskuratu dituztenak, bereizgarri ofizial batekin identifikatuta daudela.

f) Trebatzen ari diren laguntza-txakurrak: laguntza-txakur gisa erabiliak izan ahal izateko hezkuntza- edo sozializazio-prozesuetan edo trebatze-fasean daudenak.

g) Laguntza-txakur erretiratuak: txakurrak dira, zeinei erretiratu izate hori onartzen zaien albaitaritzako ziurtagiri baten bidez egiaztatuta; behin trebatze-zentro bateko instruktore batek txostena eman ondoren, ziurtagiri horrek egiaztatu behar du txakurrok ez direla gai, behin betiko edo adinagatik, zentro egiaztatuak haiek trebatu zituen eginkizunetan jarduteko.

h) Laguntza-txakurren trebatzailea: lanbide-kualifikazio egokia duen pertsona, zeinak laguntza-txakur bat hezten eta trebatzen baitu erabiltzaileari zerbitzu egokia emateko egin behar dituen atazak betetzeko.

i) Txakurkumeen trebatzailea: trebatze-zentro batekin lankidetzan aritzen den pertsona fisikoa, zeinak hartzen baitu aukeratutako txakurkume bat haren hezkuntza- eta sozializazio-prozesuan, txakurkume hori etorkizuneko laguntza-txakurra izan dadin.

j) Jabea: laguntza-txakurraren titulartasuna legez dagokion pertsona fisikoa edo juridikoa.

k) Laguntza-txakurraren erantzulea: laguntza-txakurraren higiene- eta osasun-baldintzak eta animalia-ongizateari buruzko baldintzak eta lege honetan aurreikusitako gainerako betebeharrak betetzeaz arduratzen den pertsona fisikoa edo juridikoa. Laguntza-txakurraren jabea izango da, salbu eta txakurra lagatzeko kontratu bat badago; kasu horretan, erantzukizuna erabiltzailearena izango da, edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariena.

l) Erabiltzailea: desgaitasuna edo gaixotasuna dela-eta, eginkizun jakin batzuk betetzeko ofizialki onartutako eta trebatutako laguntza-txakurraren bidez laguntza jaso dezakeen pertsona. Pertsona horrek ofizialki aitortua izan beharko du desgaitasuna, edo, bestela, egiaztatu beharko du ezen baduela gaixotasun bat, zeinak bide ematen baitio laguntza-txakurraren bidezko laguntza jasotzeko.

m) Lotura-unitatea: erabiltzaileak eta laguntza-txakurrak eta, hala badagokio, erretiratuta dagoen aurreko laguntza-txakurrak osatzen duten multzo funtzionala.


8.4.2.53. 3/2023 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 17koa, Aragoiko Gobernuarena, zeinaren bidez onesten baita Aragoiko Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Legearen testu bategina[797]

[ZIOEN AZALPENA]

[…]

Gaikuntza horren arabera, testu bategin hau egin da, zeinean jasotzen baitira indarrean dagoen testua aldatu duten arauak. […]. Azkenik, testua berrikusi da hizkuntzaren erabilera integratzailea eta ez-sexista lortzeko, Aragoiko Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunari buruzko ekainaren 28ko 7/2018 Legeak ezarritako irizpideei jarraikiz.

8.4.3. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoa


8.4.3.1. 7/1981 Lege Organikoa, abenduaren 30ekoa, Asturiaserako Autonomia Estatutua[798]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua

1. Bableak babesa izango du. Hura erabiltzea, komunikabideetan zabaltzea eta irakastea sustatuko da, betiere tokiko aldaerak eta hura ikasteko borondatea errespetatuz.

2. Printzerriko lege batek arautuko du bablearen babesa, erabilera eta sustapena.[799]

I. TITULUA
Asturiasko Printzerriaren eskumenak

10. artikulua

1. Asturiasko Printzerriak eskumen esklusiboa du jarraian aipatuko diren arloetan:

21. Bablea sustatzea eta babestea, Asturiasko Printzerrian hizkuntza-modalitate gisa erabiltzen diren aldaeretan.


8.4.3.2. 1/1984 Legea, apirilaren 27koa, Printzerriko ereserkia ezarri eta haren erabilera arautzen duena[800]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Herriaren sentimenduarekin bat etorriz, ereserkiaren letraren bi bertsio ezartzen dira: jatorrizkoa eta asturierazkoa.

[…]


8.4.3.3. 3/1985 Legea, abenduaren 26koa, Asturiasko Printzerriko Administrazioaren Funtzio Publikoa antolatzeari buruzkoa[801]

V. TITULUA
Funtzionario publikoen estatutu-araubidea

VII. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

91. artikulua

Arau-hauste oso astuntzat joko dira:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.


8.4.3.4. 7/1988 Legea, abenduaren 5ekoa, Asturiar Ikaskuntzen Institutua berrantolatzen duena[802]

III. KAPITULUA
Gobernu-organoak

12 artikulua

3. Kide numerario ordezkariak honela banatuko dira:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako kide bat (Academia de la Llingua Asturiana).

4. Ordezkaritzako kide numerarioak gaitasun aitortua duten pertsonen artetik aukeratuko dira, honela:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako (Academia de la Llingua Asturiana) kidea, instituzio horrek ezarritako moduan eta prozeduran.

IV. KAPITULUA
Azterlanak eta ikerketak egiteko organoak

18. artikulua

Batzorde iraunkorrak hurrengoak izango dira:

1. Hizkuntzalaritza, Literatura eta Tradizioen Batzordea.


8.4.3.5. 1/1995 Legea, urtarrilaren 27koa, Adingabea babesteari buruzkoa[803]

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak

1. atala
Printzipio orokorrak

9. artikulua.— Diskriminazioa debekatzea

1. Adingabe guztiek izango dituzte beren eskubideak, inolako salbuespenik gabe, eta bereizketarik edo diskriminaziorik egin gabe ondoko arrazoiak direla eta: adingabearen beraren edo haren familiaren arraza, osasuna, kolorea, sexua, hizkuntza, kultura, erlijioa, iritzi politikoak edo jatorri nazional edo sozialeko bestelako iritziak, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein tasun.


8.4.3.6. 5/1995 Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasuna sustatzeari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa[804]

II. TITULUA
Xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Zentzumenezko komunikazioko oztopoei buruzko xedapenak

30. artikulua.— Irisgarritasuna zentzumenezko komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

2. Asturiasko Printzerriko Administrazioak zeinu-hizkuntzaren eta gor-itsuen giden interprete profesionalen prestakuntza bultzatuko du, mugatuta dauden pertsonei zuzeneko edozein komunikazio errazteko, hala behar badute, eta administrazio publikoei eskatuko die langile espezializatuek eman dezatela zerbitzu hori.

Hirugarren xedapen gehigarria

2. Gorrentzako interpreteak edo telefonoak dituzten eraikinetan, nahitaez instalatu beharko da gorreriaren nazioarteko ikurra, komunikazio-oztoporik ez dagoela adierazten duena.


8.4.3.7. 9/1996 Legea, abenduaren 27koa, Asturiasko Printzerriko Eskola Kontseilua arautzen duena[805]

9. artikulua.— Eskumenak

1. Asturiasko Printzerriko Eskola Kontseiluaren Osoko Bilkurari kontsulta egingo zaio nahitaez gai hauei buruz:

f) Asturiasko hizkuntzaren irakaskuntzari eta sustapenari buruzko xedapenak.


8.4.3.8. 1/1998 Legea, martxoaren 23koa, bablea/asturiera erabiltzeari eta sustatzeari buruzkoa[806]

HITZAURREA

Asturiaserako Autonomia Estatutuak honako hau ezartzen du 4. artikuluan: «Bableak babesa izango du. Erabilera, komunikabideetan zabaltzea eta irakastea sustatuko da, betiere tokian tokiko aldaerak eta ikasteko borondatea errespetatuz».

Era berean, 10.1.15 artikuluan, Printzerriaren eskumen gisa honako hau adierazten da: «Bablea sustatzea eta babestea, aldaera guztietan, eta horiek, hizkuntza-modalitate gisa, Asturiasko Printzerrian erabiltzen dira».

Bestalde, artikulu berak, 1.14. apartatuan, Printzerriaren eskumenetako bat dela adierazten du: «Ikerketa eta kultura sustatzea, erregioetako adierazpenei eta kultura autoktonoaren irakaskuntzari aipamen berezia eginez». Ikuspuntu horretatik, bablea eta haren modalitateak ondare historiko-kultural dira, eta defendatu eta kontserbatu egin behar dira.

Argi dago, gainera, erregio bateko hizkuntza-aniztasuna eta kultura indartzeak Espainiako nazioa osatzen duten herrien nortasun-ezaugarriak biziberritzen laguntzen duela.

Asturiar herriak bable/asturieraren aberastasuna berreskuratzeko, hainbat jarduketa egin behar dira, modalitate desberdinak sustatzeko, babesteko, kontserbatzeko eta ondo erabiltzeko.

Printzerriko Gobernu Kontseiluak bere gain hartu du bable/asturierarekin lotutako jardueren zuzendaritza eta koordinazioa, eta hura sustatzeko neurriak ezarri ditu, batez ere irakaskuntzan eta beste sektore instituzional batzuetan. Neurri horien helburua bablea eta haren aldaerak berreskuratzea, kontserbatzea eta sustatzea zen.

Komenigarritzat jotzen da prozesu horretan aurrera egitea eta, aldi berean, orain arte egindakoa sendotzea. Horregatik guztiagatik, egokitzat jotzen da gure estatutuaren artikuluen edukia garatzea, bable/asturierari eta haren modalitateei dagokienez.

Ildo horretan, beharrezkoa da zenbait alderditan sakontzea, hala nola erabilera, irakaskuntza eta komunikabideetako sustapena, egungo gizarte-eskaria gure estatutuaren eskakizunen arabera bete ahal izateko.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Hizkuntza tradizionala

Bable/asturierak, Asturiasko hizkuntza tradizionala den aldetik, babesa izango du. Asturiasko Printzerriak haren erabilera, hedapena eta irakaskuntza sustatuko ditu.

2. artikulua.— Galiziera/asturiera.

Lege honetan bable/asturierarentzat ezarritako babes-, errespetu-, itzalpe- eta garapen-araubidea galiziera/asturierara hedatuko da, berezko hizkuntza-modalitatea duten eremuetan.

3. artikulua.— Legearen xedea.

Lege honen xedea da:

a) Herritarrek bable/asturiera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea, eta eskubide hori gauzatzeko bitartekoak ezartzea.

b) Haren berreskuratze eta garapena sustatzea, eta erabilera sustatzeko neurriak definitzea.

c) Bable/asturieraren irakaskuntza bermatzea, Asturiasko Printzerriak bere gain hartutako eskumenak egikaritzean, borondatezkotasun, mailakotasun eta Asturiasko errealitate soziolinguistikoarekiko errespetuaren printzipioak kontuan hartuta.

d) Herritarren erabilera askea eta diskriminaziorik eza bermatzea.

II. KAPITULUA
Bable/asturieraren erabileraz

4. artikulua.— Administrazio-erabilera.

1. Herritar guztiek dute bable/asturiera erabiltzeko eta berean ahoz eta idatziz jarduteko eskubidea.

2. Herritarrek Asturiasko Printzerriarekin ahoz edo idatziz egiten dituzten komunikazioetan bable/asturiera erabiltzea baliozkotzat joko da ondorio guztietarako.

3. Asturiasko Printzerriak bultzatuko du Asturiasen lan egiten duten enplegatu publiko guztiek bable/asturiera ezagutzea; bable/asturiera Asturiasko Printzerriak deitutako oposizio eta lehiaketetan balioetsi ahal izango da, lanpostuaren ezaugarriek eta garatuko diren eginkizunen izaerak hala eskatzen dutenean.

5. artikulua.— Argitalpenak.

1. Printzerriko organo instituzionalen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak, bai eta Batzar Nagusiak onetsitako legeak ere, bable/asturieraz argitaratu ahal izango dira, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialaren edizio bananduaren bidez; argitaratzeko erabakia argitalpena baimentzen edo agintzen duen organo edo instituzioak hartuko du.

2. Argitalpen, inprimaki, eredu, liburuxka edo iragarki instituzionalak gaztelaniaz, bable/asturieraz edo bi hizkuntzetan argitaratu ahal izango dira; hirugarrenen aurrean ondorioak izan behar badituzte, gaztelaniaz argitaratu beharko dira nahitaez, hargatik eragotzi gabe bable/asturieraz ere argitaratu ahal izatea.

6. artikulua.— Hitzarmenak.

Asturiasko Printzerriak hitzarmenak egin ahal izango ditu Estatuko Administrazioarekin, beren eginkizunak Asturiasko lurraldean garatzen dituzten zerbitzuek bable/asturieraren erabilera sustatzeko.

7. artikulua.— Itzulpen-organoa.

Printzerriko Administrazioak bable/asturiera-gaztelaniako itzulpen-organo ofiziala izango du, eta honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Asturiasko Printzerriaren eta Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiaren Aldizkari Ofizialetan bable/asturieraz argitaratu behar diren testuak itzultzea edo haien baliozkotasuna ziurtatzea, kasuaren arabera.

b) Lege honen 16. artikuluan aipatzen diren instituzioek eta botere publikoek, beren eskumenak egikarituz, bable/asturiera eta gaztelaniaren artean eskatzen dioten edozein itzulpen egitea.

c) Lege honen erregelamendu bidezko garapenean esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

8. artikulua.— Udalak.

1. Asturiasko udalek beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzte, lege honek Asturiasen bizi diren herritarrei ematen dizkien hizkuntza-eskubideak benetan egikaritzen direla ziurtatzeko.

2. Asturiasko Printzerriak udalekin plan espezifikoak hitzartu ahal izango ditu, bable/asturieraren kontzejuetan bera benetan erabiltzeko. Horretarako, behar diren zerbitzuak eta jarduketak diruz lagundu ahal izango ditu.

III. KAPITULUA
Irakaskuntzaz

9. artikulua.— Irakaskuntza.

Asturiasko Printzerriak, bere eskumenak egikarituz, bable/asturieraren irakaskuntza ziurtatuko du eta haren erabilera sustatuko du hezkuntza-sistemaren barruan, Asturiasko Autonomia Estatutuan aurreikusitako baldintzetan.

10. artikulua.— Curriculuma.

1. Asturiasko Printzerriak, bere eskumenak egikarituz, bable/asturieraren irakaskuntza bermatuko du maila eta gradu guztietan, nahiz eta haren ikaskuntza borondatezkoa izan. Nolanahi ere, bable/asturierako eskola-ordutegiaren barruan eman beharko da, eta curriculumeko ikasgaitzat hartuko da.

2. Aurreko printzipioak helduen hezkuntza iraunkorrera hedatuko dira.

3. Bable/asturieraren ikasketa edo erabilera curriculumeko ikasgai gisa aukeratzea ez da inola ere izango ikasleak diskriminatzeko arrazoia. Aukeratzen dutenentzat, horiek ikastea edo erabiltzea ezin izango da oztopo izan gainerako ikasleen prestakuntza eta ezagutza berberak jasotzeko.

11. artikulua.— Titulazioak.

Asturiasko Printzerriak ezarriko du:

a) Bable/asturieraren irakaskuntza emateko behar diren titulazioak.

b) Bable/asturiera ezagutzen dela egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak.

c) Titulazio eta ziurtagiri horiei buruzko prestakuntza-programak eta sarbide-prozedurak.

d) Bable/asturieraren irakaskuntzan erabili beharreko testuliburuak baimentzeko prozedura.

e) Hezkuntza-maila desberdinetako curriculum-dekretua.

IV. KAPITULUA
Komunikabideez eta argitalpen- eta ikus-entzunezko ekoizpenaz

12. artikulua.— Sustapena.

Administrazio publikoek bable/asturieraren defentsa sustatuko dute komunikabide publiko eta pribatuetan.

13. artikulua.— Zabalkundea.

1. Asturiasko Printzerriak bable/asturiera komunikabideetan zabaltzen lagunduko du, eta horretarako:

a) Laguntza ekonomiko eta materialeko planak egingo ditu eta aurrekontu-zuzkidura egingo, komunikabideek bable/asturiera erabili ohi dezaten.

b) Kultura eta arte-adierazpenak babestuko ditu, liburuak argitaratuko, eta ekoizpen fonografikoa, ikus-entzunezkoa eta zinematografikoa, eta bable/asturieraz egiten den beste edozein jarduera egingo.

2. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gaur egun edo etorkizunean, irrati- eta telebista-emisioetan eta gainerako komunikabideetan bable/asturieraren presentzia egokia zainduko du.

14. artikulua.— Dirulaguntzak.

1. Komunikabideentzako, ikus-entzunezko ekoizpenentzako, zinematografikoentzako, fonografikoentzako edo argitalpenentzako dirulaguntzen deialdia espezifikoa izan daiteke bable/asturieraz egindako ekoizpen edo argitalpenetarako; gainerako argitalpen eta ekoizpenetan, horiek atal edo espazio jakin batzuetara mugatu gabe egotea sustatuko da.

2. Publizitatean, etiketetan, korrespondentzian edo dokumentazioan bable/asturiera erabiltzen duten enpresa eta enpresaburu pribatu edo publikoek ere jaso ahal izango dituzte horretarako berariaz deitutako dirulaguntzak eta laguntzak.

V. KAPITULUA
Toponimiaz

15. artikulua.— Toponimoak.

1. Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoko toponimoek izen ofiziala izango dute beren forma tradizionalean. Toponimoak modu tradizionalean eta gaztelaniaz erabilera orokorra duenean, izendapena elebiduna izan daiteke.

2. Erregelamendu bidez zehazten diren prozeduren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio, Asturiasko Printzerriko Toponimia Batzordeak irizpena eman ondoren, eta udalen eta estatuaren eskumenei kalterik egin gabe, autonomia-erkidegoaren toponimoak zehaztea.

VI. KAPITULUA
Organo aholku-emaileez

16. artikulua.— Kontsulta- eta aholkularitza-organoak.

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Asturiasko Printzerriko Administrazioaren kontsulta- eta aholkularitza-organotzat hartuko dira honako instituzio hauek:

a) Oviedoko Unibertsitatea.

b) Llinguaren Akademia.

c) Asturiasko Printzerriko Toponimiako Batzarra.

d) Asturiasko Ikaskuntzen Errege Institutua (RIDEA).

17. artikulua.— Oviedoko Unibertsitatea.

Oviedoko Unibertsitateak, bere eskumenak egikarituz, eta bable/asturiera irakasteko beharrezkoa den irakasleen gaikuntza egokia bermatze aldera, haren hasierako prestakuntza gauzatuko du, dagozkion sailen bidez. Halaber, Unibertsitateari dagokio bable/asturierari buruzko ikerketa linguistikoa eta filologikoa egitea.

18. artikulua.— Llinguaren Akademia.

Lege honen 16. artikuluan aipatzen diren instituzioek beren eskumenak egikaritzean dituzten berezko eskudantziei kalterik egin gabe, Asturiasko Printzerriko Llinguaren Akademiari honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Bable/asturieraren arloko programa eta plan erregionalen jarraipena egitea.

b) Irizpenak ematea, norberaren ekimenez edo Printzerriko Batzar Nagusiak nahiz erregioko gobernuak eskatuta, bable/asturieraren arloko jarduera zehatzei buruz.

c) Asturiasko Printzerriko Administrazioari aholkuak ematea eta proposamenak egitea bable/asturierari buruz, kultura eta/edo hizkuntza arloko organismo eskudunek hala eskatzen diotenean.

d) Lege honen erregelamenduzko garapenean esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

Xedapen gehigarria

Galiziera/asturierak antzeko tratamendua izango du bere lurralde-eremuko babes, errespetu, irakaskuntza, erabilera eta itzalpeari dagokienez.

Xedapen iragankorra

11. artikuluko a) apartatuan aipatutako titulazioak eskuratzeko beharrezkoak diren prozedurak eta ikasketa-planak onesten ez diren bitartean, Asturiasko Printzerriak instituzio ofizialek emandako titulazioak aitortuko ditu ofizialki, erregelamenduz zehaztutako moduan.

Azken xedapena

Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.


8.4.3.9. 1/2001 Legea, martxoaren 6koa, Kultura Ondareari buruzkoa[807]

HITZAURREA

[…]

[…] “Kultural” terminoa aukeratzeak, ostera, adierazten du idazketan zenbait alderdi agertzen direla, hala nola hizkuntza-adierazpenak, ohiturak, ahozko tradizioko arte-adierazpenak eta beste adierazpide komunitario batzuk, babestu beharrekoak, horiek aztertuz eta etorkizuneko belaunaldiei helarazten lagunduz, interes historikoa duten objektu edo ondasun materialetan islatzetik harago.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Kontsulta-instituzioak

1. Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek joko dira Asturiasko Printzerriko kontsulta-instituziotzat:

e) Asturiasko Hizkuntzaren Akademia.

II. TITULUA
Babes-araubide juridikoa

IV. KAPITULUA
Ondare arkeologiko, etnografiko, historiko-industrial, dokumental eta bibliografikoei aplikatu beharreko araubideak

2. atala
Ondare etnografikoari aplikatu beharreko araubidea

71. artikulua.— Babes-printzipioak

Honako hauek izango dira ondare etnografikoa babesteko printzipio espezifikoak:

e) Lege honetan jasotako printzipioak aplikatuz, Asturiasko hizkuntzaren ikerketa eta ezagutza bultzatuko dira. Gauza bera aplikatuko zaio Eo eta Navia ibaien arroetan kokatutako eskualdeetako galegoasturierari.

72. artikulua.— Adierazpen immaterialak

Interes etnologikoko ezagutza, jarduera, erabilera, ohitura eta adierazpen linguistiko eta artistikoak jaso, dokumentatu, behar bezala babestu eta ikertzaileen eta herritarren zerbitzura jarriko dituzte botere publikoek eta hezkuntza-instituzioek, baldin eta haiek guztiak euren adierazpenaren aspektu materialetatik harantzago badoaz. Horretarako, programa mantentzen eta biziberritzen lan egiten duten elkarte, instituzio eta pertsonen lana babestuko da.

4. atala
Ondare dokumental eta bibliografikoari aplikatu beharreko araubidea

79. artikulua.— Dokumentuaren definizioa

Lege honen ondoreetarako, dokumentutzat hartzen da ahozko edo idatzizko hizkuntzako edozein adierazpen, naturala edo kodetua, eta edozein motatako euskarri materialetan —egungoa edo etorkizunekoa— jasotako edozein adierazpen grafiko, soinudun edo irudizko, mekanismo magnetikoak eta informatikoak barne. Kanpoan geratzen dira ondasun bibliografikotzat hartzen diren ondasunak.


8.4.3.10. 11/2002 Legea, abenduaren 2koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzkoa[808]

HITZAURREA

[…]

[…] Beste alderdi aipagarri batzuk hauek dira: […] produktu eta zerbitzuen informazioan bablearen erabilera sustatzea —hargatik eragotzi gabe legez nahitaezkoa izatea informazioa gaztelaniaz agertzea— eta lege hau harmonizatu egingo da hizkuntza hori babestu eta sustatzeari buruzko xedapen autonomikoekin […].

II. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

2. atala
Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea

9. artikulua.— Eskubideak babestea

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan eskumena duten Asturiasko Printzerriko administrazio publikoek neurri egokiak hartuko dituzte honako hauek bermatzeko:

b) Ondasun iraunkorrei dagokienez, kontsumitzaileei idatzizko berme-ziurtagiri bat ematea, gutxienez gaztelaniaz idatzia, zeinak egiaztatzen baitu ezen laguntza teknikoko zerbitzu egokia dagoela eta ordezko piezak daudela; gainera, beharrezko jarraibideak ematea, eskuratutako ondasunarekin batera, hura behar bezala instalatu eta erabiltzeko.

4. atala
Informaziorako eskubidea

15. artikulua.— Printzipio orokorrak

3. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, gaztelaniaz agertuko da.

4. Asturiasko Printzerriak bablearen erabilera babestu eta sustatuko du, lege honek kontsumitzaile eta erabiltzaileari aitortzen dizkion informazio-eskubideei dagokienez.


8.4.3.11. 3/2005 Legea, uztailaren 8koa, Enplegu Zerbitzu Publikoari buruzkoa[809]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio gidariak

Sepepak (Asturiasko Printzerriko Enplegu Zerbitzu Publikoak) printzipio gidari hauetara egokituko da:

a) Aukera-berdintasuna, betiere sexuagatik, arrazagatik, egoera zibilagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, jatorriagatik, iritziagatik edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminatzen ez dela bermatuz.


8.4.3.12. 4/2006 Legea, maiatzaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[810]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Asturiasen

2. artikulua.— Garapenerako lankidetzari buruzko politikaren printzipio orientatzaileak

Asturiasko Printzerriko Administrazioak garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen jardueraren oinarria da gizakia aintzat hartzea eta aitortzea, haren dimentsio indibidual eta kolektiboan, garapenerako nazioarteko lankidetza-politikaren protagonista eta hartzaile gisa, eta honako printzipio orientatzaile hauek arautzen dute jarduera hori:

f) Honako arrazoi hauengatik hartzaileak ez diskriminatzeko printzipio orokorra: sexua, arraza, kolorea, jatorri etniko edo soziala, hizkuntza, kultura, erlijioa, ideologia, iritzi politikoak, gutxiengo edo herri indigena bateko kide izatea, desgaitasuna, identitatea edo sexu-orientazioa, eta pertsona eta kolektibo ahulenak eta, zehazki, diskriminazio politiko edo ekonomikoak jasaten dituztenak defendatu eta sustatzea, printzipio hori kontuan hartuta.


8.4.3.13. 3/2007 Legea, martxoaren 23koa, Familia-bitartekaritzari buruzkoa[811]

V. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

28. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, nazionalitatea, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.3.14. 2/2009 Legea, maiatzaren 8koa, 2009-2012 Aldirako Asturiasko Estatistika Plana onesten duena[812]

V. ERANSKINA
Asturiasko Estatistika Planean jasotako estatistika-jardueren deskripzioa

10 002

Asturiasko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren estatistika

Helburua: Asturiasko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemaren egoera ezagutzea: araubide orokorreko irakaskuntzak, artistikoak, hizkuntzetakoak eta helduenak.

Organismo arduraduna: Asturiasko Estatistika Institutua.

Beste organismo batzuen parte-hartzea: Hezkuntza eta Zientzia Saila, Hezkuntza Ministerioa.

Lurralde-eremua: Kontzejua.

Denbora-eremua: Urtekoa.

Datuak biltzeko prozedura: Administrazio-jatorria.

Datuek aipatzen duten unitatea: Irakaskuntzako zentroa, ikasleak eta langileak.

Informazioa ematera behartuta dagoen subjektua: Ez da aplikatzekoa.


8.4.3.15. 2/2011 Legea, martxoaren 11koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa eta genero-indarkeria desagerraraztekoa[813]

I. TITULUA
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

5. artikulua.— Hizkera ez-sexista, eta emakumeen eta gizonen irudi publikoa

1. Asturiasko botere publikoek hizkera ez-sexista erabiliko dute, eta harreman sozial, artistiko eta kultural guztietan sustatuko dute hori.

2. Era berean, komunikazio instituzionalak hizkera ez-sexista erabiliko du, eta emakumeen eta gizonen irudi estereotipatu gabea, berdintasunezkoa eta plurala transmititzen dela zainduko du.

III. KAPITULUA
Berdintasunerako administrazio-ekintzak

3. atala
Beste politika publiko batzuk

24. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa informazioaren gizartean

2. Asturiasko administrazio publikoen finantzaketa jasotzen duten informazio- eta komunikazio-teknologien proiektuek hizkera eta eduki ez-sexistak erabiliko dituzte.

28. artikulua.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa komunikabideetan

2. Titulartasun publikoko komunikabideek islatuko dute emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.


8.4.3.16. 8/2014 Legea, uztailaren 17koa, Sektore Publiko Autonomikoa bigarren aldiz berregituratzeari buruzkoa[814]

I. TITULUA
Ikus-entzunezkoen sektore publikoa

II. KAPITULUA
Asturiasko Printzerriko irrati-telebista

2. atala
Ekoizpena eta programazioa

8. artikulua.— Ekoizpenaren eta programazioaren printzipioak

1. Asturiasko Printzerriko Irrati-telebista SAUk jardungo du, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrean oinarrizko izaeraz ezarritako printzipio eta eskubideen arabera, eta, bereziki, honako hauen arabera:

c) Hezkuntza eta kultura sustatzea, bereziki asturiarra, eta bable/asturiera eta galiziera/asturiera bereziki babestea, haien erabilera eta zabalkundea sustatuz.


8.4.3.17. 4/2015 Legea, martxoaren 6koa, drogen eta edari alkoholdunen arloko arreta integralari buruzkoa[815]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Droga-mendekoen eskubideak

Drogak edo edari alkoholdunak kontsumitzen dituzten pertsonei arreta emateko prestazioek bermatuko dute, jarduketa guztietan, ordenamendu juridikoak aitortutako eskubide indibidual eta kolektiboak dituztela, bereziki:

a) Haien giza duintasuna, borondatearen autonomia, intimitatea eta nortasuna errespetatzeko eskubidea, osasun mental edo fisikoagatik, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik edo beste edozein motatako edo tasunetako egoera pertsonal, sozial edo ekonomikoagatik diskriminatu gabe.


8.4.3.18. 6/2017 Legea, ekainaren 30ekoa, Asturiasko Estatistika Plana onesten duena[816]

V. ERANSKINA
Asturiasko 2017-2020ko Estatistika Planean jasotako estatistika-jardueren deskripzioa

05 Hezkuntza, kultura eta kirola.

05 001 Asturiasko irakaskuntzaren estatistikak.

Helburua: Asturiasko hezkuntza-sistemari buruzko informazioa ematea, bai unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzei dagokienez (araubide orokorrekoak, artistikoak, hizkuntzetakoak eta helduenak), bai unibertsitate-hezkuntzari eta goi-mailako arte-irakaskuntzei dagokienez.

Organismo arduraduna: Ogasun eta Sektore Publikoaren Saila.

Beste organismo batzuen parte-hartzea: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Oviedoko Unibertsitatea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Xede-populazioa: Irakaskuntzako zentroak, ikasleak eta langileak.

Lurralde-desagregazioa: Kontzejua.

Maiztasuna: Urtekoa.

Informazioa ematera behartuta dagoen subjektua: Ez da aplikatzekoa.


8.4.3.19. 2/2018 Legea, martxoaren 23koa, Kanpoko Asturiarrei eta Asturiartasunaren Aitorpenari buruzkoa[817]

HITZAURREA

I

5. Asturiar ehun zentro eta etxe baino gehiago daude Espainian eta munduan zehar. Asturiasko kultura, hizkuntza, balioak, historia eta ondarea zabaltzeko eta zaintzeko ahalegin eta eskuzabaltasun handiz egindako ekarpena goresgarria eta aitortzeko modukoa da. Emigrazio berri gisa identifikatutako emigraziorako elkargune eta orientabide dira beti, Asturias eta haren instituzioak sustatzeko, eta badira gure enpresa eta erakunde estrategiko eta akademikoak nazioartekotzeko laguntza- eta orientazio-gune ere, hala nola Oviedoko Unibertsitatea.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xedeak

Botere publikoek xede hauetara bideratuko dituzte beren jarduketak:

i) Asturiartasun-aitorpena duten asturiarren erkidegoen bitartez eta emigrazioaren aldeko erakundeen bidez, Asturias, haren identitatea, idiosinkrasia, hizkuntza eta kultura, eta turismo- eta merkataritza-aukerak eta -gaitasunak sustatzea.

II. KAPITULUA
Atzerriko asturiarrak

4. artikulua.— Atzerriko asturiarren eskubideak

2. Bereziki, atzerrian dauden asturiarrei honako eskubide hauek aitortzen zaizkie:

a) Eduki sozial, instituzional, juridiko, ekonomiko, linguistiko eta kulturaleko informazioa jasotzeko eskubidea. Ondorio horietarako, tresna informatiko egokiak garatuko dira.

b) Kideen artean Asturiasko kultura, hizkuntza, ekonomia, ohitura eta tradizioak eta interesekoak izan dakizkiekeen guztiak errazago ezagutzeko sustatzen diren urrutiko ikastaro eta programak jasotzeko eskubidea. Asturiasko Printzerriko Administrazioak, urrutiko ikastaroak jasotzeko eskubidea gauzatzeko, zenbait mailatako teleprestakuntza-ikastaroak eskaini beharko ditu urtero, norberari dagokion ziurtagiria lortu ahal izateko.

5. artikulua.— Atzerriko asturiarrei laguntzeko neurriak

Botere publikoek, beren eskumenen eta aurrekontu-baliabideen esparruan:

b) Sustatuko dute hizkuntza, kultura, historia, ohiturak, ekonomia eta, azken batean, Asturiasko identitatea ezagutzea erraztuko duten jarduera didaktikoak eta dibulgaziokoak, aurrez aurreko edo ikus-entzunezko ikastaroak eta programak antolatzea.

III. KAPITULUA
Asturiar erkidegoak eta asturiartasunaren aitortzea

7. artikulua.— Asturiartasuna aitortzea

2. Salbuespena aplikatzeko, betekizun hauek ere bete behar dira:

b) Honako hau sartzea: oinarrizko estatutu-helburuen artean eta bertako kideek adierazitako borondatean, Asturiasekin, bertako jendearekin, historiarekin, hizkuntzarekin eta errealitateko beste edozein alderdirekin kultura- eta gizarte-loturak mantentzea.

8. artikulua.— Asturiartasuna aitortzetik eratorritako eskubideak

1. Asturiartasuna aitortzeak honako eskubide hauek ekarriko ditu botere publikoen aurrean:

b) Eduki sozial, instituzional, juridiko, linguistiko, kultural eta ekonomikoko informazioa jasotzeko eskubidea. Ondorio horietarako, tresnak garatuko dira Interneten eta web-orri instituzionalean, informazio-fluxua eta elkarrekiko ideien eta ekarpenen trukea errazteko.

c) Kideen artean Asturiasko kultura, hizkuntza, ekonomia, ohitura eta tradizioak eta interesekoak izan dakizkiekeen guztiak errazago ezagutzeko sustatzen diren urrutiko ikastaro eta programak jasotzeko eskubidea.

2. Asturiartasuna aitortuta duten asturiar erkidegoak funtsezko tresnatzat eta harremanetarako lehentasunezko bidetzat hartuko dira botere publikoentzat, zeren baitira haiek bizi diren autonomia-erkidegoetan eta herrialdeetan Asturiasen identitate politiko, linguistiko, kultural, ekonomiko eta sozialeko elementuak sustatzen eta dinamizatzen dituzten bultzatzaile eta eragileak.

9. artikulua.— Asturiartasuna aitortzetik eratorritako betebeharrak

Asturiartasuna aitortzeak helburu hauetan laguntzea dakar:

b) Asturiasko kultura eta hizkuntza zabaltzen eta mantentzen laguntzea.

V. KAPITULUA
Asturiar Erkidegoen Kontseilua

18. artikulua.— Asturiar Erkidegoen Kontseiluaren osaera

1. Izendatuko diren kideek osatuko dute Asturiar Erkidegoen Kontseilua.

3. Izendatutako kideak dira:

f) Asturiasko Hizkuntzaren Akademiak izendatutako bat.


8.4.3.20. 3/2018 Legea, apirilaren 20koa, Eskola Kontseilua arautzen duen abenduaren 27ko 9/1996 Legea lehen aldiz aldatzen duena[818]

Bigarren xedapen gehigarria.— Genero-hizkuntza

Lege honetan maskulinoari egindako aipamen guztiak femeninoan ere eginak direla ulertuko da.


8.4.3.21. 14/2018 Legea, abenduaren 28koa, 2019rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[819]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

[…]

11. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, Lehen Hezkuntzako modulu bakoitzaren pentzudako ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumenari eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


8.4.3.22. 2/2019 Legea, martxoaren 1ekoa, elikagaien kalitateari, kalitate bereiziari eta elikagaien zuzeneko salmentari buruzkoa[820]

II. TITULUA
Kalitate bereizia

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

17. artikulua.— Babesa

4. 3. Kalitateko izendapen geografiko bati atxikita dauden izenak ezin izango dira erabili antzeko produktuak izendatzeko, aurkezteko edo publizitatea egiteko, izen hori esleitu ez bazaie eta babes- edo izendapen-mota horretarako baldintzak betetzen ez badituzte, baita izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli badira edo «mota», «estilo», «imitazio» edo antzeko adierazpenak badituzte ere, ezta produktuaren benetako jatorri geografikoa adierazten den kasuetan ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n egina», «...n fabrikatua» edo antzeko adierazpenak.


8.4.3.23. 6/2019 Legea, martxoaren 29koa, Gazte Partaidetzari eta Sustapenari buruzkoa[821]

II. TITULUA
Zeharkako gazte-politikak

16. artikulua.— Kultura.

3. Asturiasko Printzerriko Administrazioak, bereziki, Asturiasko kultura, haren aniztasuna eta adierazpenak sustatu eta zabalduko ditu, eta berariazko mekanismoak ezarriko ditu kultura-ondare horren oinarrien gainean sorkuntza sustatzeko. Aldi berean, bereziki kontuan hartuko da asturieraren sustapena, hura ezagutu, erabili eta sustatzeko ekintza zehatzen bidez, bai eta Bablea/asturiera Erabiltzeari eta Sustatzeari buruzko martxoaren 23ko 1/1998 Legeak ezarritako arau-esparruaren barruan hizkuntza hori erabiltzen duten adierazpen literario eta artistikoen bidez ere.


8.4.3.24. 8/2019 Legea, abenduaren 30ekoa, 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[822]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumenari eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


8.4.3.25. 2/2020 Legea, abenduaren 23koa, Laguntza-txakurrak dituzten Erabiltzaileen Ingurunera iristeari buruzkoa[823]

HITZAURREA

I

[…]

2. Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 2007ko abenduaren 12an Estrasburgon sinatuak, honako hau aldarrikatzen du […] 21. artikuluan: “Diskriminazio oro debekatzen du, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.”. […]

[…]


8.4.3.26. 3/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[824]

Laugarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

[…]

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumen eta hizkuntzari dagokienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VI. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


8.4.3.27. 6/2021 Legea, abenduaren 30ekoa, 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[825]

Laugarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumen eta hizkuntzari dagozkienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen VII. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


8.4.3.28. 2/2022 Legea, apirilaren 6koa, Ohoreak eta Goraipamenak arautzen dituen maiatzaren 15eko 4/1986 Legea lehen aldiz aldatzen duena[826]

Artikulu bakarra.— Asturiasko Printzerriaren maiatzaren 15eko 4/1986 Legea, Ohoreak eta Goraipamenak arautzen dituena, aldatzea

Sei. Xedapen gehigarri bakarra eransten da, honela dioena:

Xedapen gehigarri bakarra. Hizkera ez-sexista erabiltzea.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.

Bereziki, Asturiasko Seme Txit Argiaren tratamenduari eta Seme Kuttun eta Semetzakoaren tituluei egindako erreferentziak, hurrenez hurren, Asturiasko Seme eta Alaba Txit Argi, eta Alaba Kuttun eta Alabatzakoari eta Asturiasko Seme Kuttun eta Semetzakoari egindakotzat hartuko dira».


8.4.3.29. 3/2022 Legea, maiatzaren 18koa, 2022-2025 aldirako Asturiasko Estatistika Plana onesten duena[827]

V. ERANSKINA
Estatistika-eragiketen deskripzio zehatza

05. Hezkuntza, kultura eta kirola.

05. 001 Asturiasko irakaskuntzaren estatistika.

Helburua: Asturiasko hezkuntza-sistemari buruzko informazioa ematea, bai unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzei dagokienez (araubide orokorrekoak, artistikoak, hizkuntzetakoak eta helduenak), bai unibertsitate-hezkuntzari eta goi-mailako arte-irakaskuntzei dagokienez.

Organismo arduraduna: Ogasun Saila.

Unitate betearazlea: Finantza eta Ekonomiako Zuzendaritza Nagusia/SADEI.

Beste organismo batzuen parte-hartzea: Hezkuntza eta Lanbide-heziketako Ministerioa, Hezkuntza Saila, Oviedoko Unibertsitatea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Xede-populazioa: Irakaskuntzako zentroak, ikasleak eta langileak.

Lurralde-desagregazioa: Kontzejua.

Maiztasuna: Urtekoa.

Informazioa ematera behartuta dagoen subjektua: Ez da aplikatzekoa.


8.4.3.30. 6/2022 Legea, ekainaren 29koa, Asturiar Ikaskuntzen Errege Institutuarena[828]

Xedapen gehigarri bakarra.— Hizkera ez-sexista erabiltzea

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiaren printzipioagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.


8.4.3.31. 9/2022 Legea, azaroaren 30ekoa, Zientzia, Enpresa Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Agentziarena[829]

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez-sexista

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluaren arabera, hizkuntzaren ekonomia-printzipioaren arabera, legean genero maskulino inklusiboan egiten diren izendapen guztiak, organoen titularrei edo kideei edo pertsona-kolektiboei buruzkoak, genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.


8.4.3.32. 10/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[830]

Laugarren xedapen gehigarria.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. Irakaskuntzako zentro integratuetan, lan egiten duten ordainketa eskuordetuko araubideko irakasleek, hau da, hezkuntza-maila bat baino gehiago ematen duten irakasleek, ordainsariak jasoko dituzte, integrazio-orduei dagozkienez, hau da, pedagogia terapeutikoari eta entzumen eta hizkuntzari dagozkienez, ikasturte bakoitzerako Hezkuntza Administrazioak baimendutako ordu-zuzkiduraren arabera, funts publikoekin osorik edo zati batean sostengatutako irakaskuntza pribatuaren VII. hitzarmen kolektiboko “Hezkuntza bereziko (integratuko)” 1.5 soldata-taulari erreferentzia eginez.


8.4.3.33. 1/2023 Legea, martxoaren 15ekoa, Ingurumen-kalitateari buruzkoa[831]

HITZAURREA

VII

[…]

35. Xedapen gehigarriek honako gai hauek dituzte: Asturiasko Printzerriko legerian Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduari egiten zaizkion erreferentziak; legea onetsiz gero, lehendik dauden jarduera eta instalazio guztiak egiaztapen-, ikuskapen- eta zehapen-araubidearen mende jartzeari buruzkoak; finantza-bermeak eskatzetik salbuesteko irizpideei buruzkoak; ingurumen-identifikazioaren zenbakiari buruzkoak; Asturiasko Printzerriko Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren urriaren 21eko 8/2002 Legearen katalogoan sartutako jardueretarako baldintza akustikoak sartzeari buruzkoak; udalei eman beharreko konpentsazio ekonomikoei buruzkoak; Administrazioan karbono-aztarna kalkulatu eta murrizteari buruzkoak; Administrazioa Ingurumen Kudeaketa eta Ikuskatzailetzako Europako Batasuneko Sistemari atxikitzeari buruzkoak; eta hizkera ez-sexistari buruzkoak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez sexista

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, hizkuntzaren ekonomia-printzipioaren arabera maskulino generikoa erabiliz egiten diren izendapen guztiak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.


8.4.3.34. 2/2023 Legea, martxoaren 15ekoa, Enplegu Publikoari buruzkoa[832]

V. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera lortzea eta galtzea

I. KAPITULUA
Enplegu publikorako sarrera

4. atala
Hautaketa-sistemak

52. artikulua.— Printzipioak

2. Oinarrizko legeriaren arabera, hautaketa-prozeduretan bereziki zainduko da gainditu beharreko probak eta deialdiko plazetan bete beharreko zereginak elkarri ondo egokitzen zaizkiola eta, hala dagokionean, egin beharreko proba praktiko guztiak ere egingo dira.

Oinarrizko legeriaren arabera, deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

IX. TITULUA
Diziplina-araubidea

142. artikulua.— Diziplinazko faltak

2. Oinarrizko legeriaren arabera, falta oso astunak dira:

b) Honako arrazoi hauetakoren batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez sexista

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiaren printzipioagatik maskulino generiko inklusiboa erabiliz egiten diren izendapen guztiak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira, baldin eta organoetako kide titularrei edo administrazio publikoen zerbitzuko langileei badagozkie.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Zeinu-hizkuntza eta irakurketa erraza

1. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte enplegatu publiko gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuak direnek zeinu-hizkuntza edota ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabil ditzaten, betiere beren eginkizunak errazago betetze aldera.

2. Enplegu publikoaren arloko xedapenak eta administrazio-egintzak argitaratzea sustatuko da, irakurketa erraza bezalako sistemen bidez, betiere desgaitasuna duten pertsonek haiek errazago uler ditzaten.


8.4.3.35. Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusiaren Erregelamendua, 2023ko martxoaren 29koa[833]

5. artikulua.— Bablea/asturiera

1. Autonomia Estatutuan eta, hala badagokio, estatutu hori garatzen duen legerian xedatutakoaren esparruan, bai parlamentariek, euren parlamentu-eginkizunetan dihardutela, bai Gobernu Kontseiluko kideek, bai kargu eta enplegatu publikoek eta Ganberara agertzen den edozein pertsonak bablea/asturiera erabili ahal izango dute.

2. Parlamentuko Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, irizpide egokiak hartuko ditu horretarako, beharrezkoa denean.

125. artikulua.— Argitalpen ofizialak

3. Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, irizpide egokiak hartuko ditu Ganberaren argitalpen ofizialetan bablea/asturiera erabiltzeari buruz.

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkera ez-sexistaren erabilera

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeria Desagerrarazteko martxoaren 11ko Asturiasko Printzerriko 2/2011 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz, lege honen testuan hizkuntza-ekonomiagatik maskulino generikoa erabiliz egiten diren erreferentziak genero femeninoan zein maskulinoan egindakotzat hartuko dira.


8.4.4. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa


8.4.4.1. 3/1986 Legea, apirilaren 29koa, Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzkoa [834]

ZIOEN AZALPENA

Balear Uharteak katalanezko eremu linguistikoan honela sartu ziren: Mallorca Jaime I.a erregeak konkistatu zuenean (1229); Eivissa eta Formentera Tarragonako artzapezpiku Guillem de Montgrík konkistatu zuenean (1235), eta Menorca Alfontso “El Liberal” erregeak konkistatu zuenean (1287).

Ordutik, katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da, eta uhartetarrek kultura unibertsalari beren ekarpenik handienak egiteko erabili izan duten tresna izan da beti, bai eta gure herriaren jeinua artikulatzea ahalbidetu duen tresna ere, horrela haien aztarna Mendebaldeko herrien ondare kulturalean ezabaezin geldi zedin.

xiii. mendetik aurrera, katalana, latinarekin batera, zeina erabilera jakin batzuetarako erabiltzen zen, kantzilergoaren eta, oro har, administrazioaren hizkuntza bihurtzen da, bai eta predikazioarena eta beste jarduera publiko eta formal batzuena ere; eta herriak gizarte-komunikaziorako tresna gisa erabiltzen duen hizkuntza ere bada.

xviii. mendean, Planta Berriko Dekretuek Aragoiko Koroaren autogobernu-organoak deuseztatzen dituzte, eta katalana gero eta marjinazio-prozesu handiagoa jasaten hasten da erabilera publiko eta formaleko zenbait eremutan. Horrela, 1768an, Karlos III.aren pragmatika baten bidez, katalana kanporatu egiten da dokumentazio ofizial, zibil eta eklesiastiko gehienetatik; eta zenbait lege-testuk, xix. mendearen erdi aldera, gure hizkuntza irakaskuntzan erabiltzea debekatzen dute. xx. mendean, Bigarren Errepublikako tarte laburraz gainera, katalanak marjinazioa jasan zuen, are nabarmenagoa, bai eskolan, bai komunikabideetan, baita Francoren diktaduran amaitzen den erabilera ofizialean eta publikoan ere. Azkenik, komunikabide modernoak orokortu egin dira, batez ere irratia eta telebista, zeinetan katalana baztertuta geratzen zen, eta horrek gure hizkuntza desagertzeko arriskuan jarri du norabidea zuzendu ezean.

Era berean, kontuan hartu behar da beste hizkuntza-eremu batzuetako etorkin asko heldu direla azkenaldian, eta gure gizarteak ezin izan diela eskaini haiei normaltasunez integratzea erraztu diezaiekeen tresnarik.

Horregatik guztiagatik, gure hizkuntza, kultura unibertsal baten tresna izan dena eta izaten jarraitzen duena, gaur egun, ahul dago. Hona hemen egoera horren ondorioak: herritarrek hitz egiten duten hizkuntzan barbarismo gehiegi dago; ez dira adierazpide kultu tradizionalak ezagutzen; aurreiritzi linguistiko batzuk orokortu dira, bai eta hizkuntza bera gutxiesteko zenbait jarrera ere.

Demokrazia berrezartzearekin batera, Konstituzioak eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuak lege-esparru bat ezarri dute, zeinak bide ematen baitu Balear Uharteetako berezko hizkuntza berreskuratzeko eta sustatzeko prozesu bati ekiteko, betiere egungo egoera partzialki arindu ahal izate aldera.

Espainiako Konstituzioak, 3. artikuluan, honako hau dio: “Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala”, “espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea”, “Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz” eta "Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du”.

Balear Uharteetarako Autonomia Estatutuari buruzko otsailaren 25eko 2/1983 Lege Organikoak 3. artikuluan ezartzen duenez, Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza katalana da, gaztelaniarekin koofiziala dena, eta adierazten du ezen herritar guztiek hura jakiteko eta erabiltzeko eskubidea dutela, hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ezin izan daitekeelarik.

Bestalde, 10.21 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Autonomia Erkidegoari “Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta hizkuntzaren irakaskuntza sustatze”ko arloan. Eta, 14. artikuluan, hizkuntza-normalizazioa agintzen die botere publikoei, Autonomia Erkidegoari ematen dio katalana irakasteko eskumen esklusiboa “... estatuko ikasketa-planekin bat etorriz...”, eta adierazten du, gainera, ezen katalanaren uharte-modalitateak aztertu eta babestu egingo direla, hizkuntzaren batasunari kalterik egin gabe.

Irailaren 7ko 2193/1979 Errege Dekretuak, 1979ko urriaren 25eko Aginduaren bidez garatuak, Autonomia Erkidegoko hizkuntza eta kultura Balear Uharteetako hezkuntza-sisteman sartzeko bidea hasi zuen, autonomia-estatutua promulgatu arteko autonomia-aurreko etapan; izan ere, autonomia-estatutua onetsi zenean, Balear Uharteak autonomia-erkidego gisa eratzean behin-behinekotasun-aldia amaitutzat jo zen, otsailaren 25eko 2/1983 Lege Organikoaren 1. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Katalana eta gaztelania Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak dira, maila berekoak, baina izaera desberdinekoak: Balear Uharteetako berezkoa den katalanaren ofizialtasuna lurralde-estatutu batean oinarritzen da, hizkuntza bakoitzak bere lurralde historikoan duen nagusitasunari euts diezaion. Gaztelaniaren ofizialtasuna Konstituzioak ezarri zuen estatu osoan, eta hura estatutu pertsonalean oinarritzen da, betiere herritarren hizkuntza-eskubideak babesteko, nahiz eta haien hizkuntza ez izan lurraldekoa.

Beraz, lege-esparru horrekin bat etorriz, Autonomia Erkidegoak anormaltasun soziolinguistikoko egoerarekin amaitzeko eskubidea eta eginbeharra ditu, eta konpromisoa hartzen du katalanaren erabilera Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa eta gaztelaniaren erabilera estatu osoko hizkuntza ofizial gisa arautzeko. Horregatik, hizkuntza-eskubideak bermatu beharko ditu eta guztiek bi hizkuntzak ezagutzea ahalbidetuko du, hain zuzen ere, eskubide horiek gauzatu ahal izateko.

Era berean, beharrezkoa da Balear Uharteetako herritar guztiak, edozein dela ere haien ohiko hizkuntza, katalana babesteko eta hedatzeko konpromisoa hartzea, gizarte-egoera jakin batean, herritar guztiek bi hizkuntzak ezagut ditzaten eta katalanaren defentsa eta normalizazioa beren gain har dezaten, Balear Uharteetako herrien nazio-identitatearen funtsezko osagaia baita.

Azken batean, Autonomia Erkidegoaren helburua da maila instituzionaleko ekintza egokiak egitea, katalana uharteetako jenioaren elementu kohesionatzailea izan dadin berriz ere, adierazpide moderno, eginkizun anitzeko, argi, malgu eta autonomoko tresna den aldetik, eta herri gisa dugun identitatearen ikur nagusi den aldetik, betiere Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa dagokion lekua har dezan. Horregatik guztiagatik, Administrazioaren erabilera ofizialeko eremu guztietan, masa-komunikabideetan, eskolan eta gizarte-bizitzan egon behar du; eta errespetua izango zaie tradizio literario autoktonoaren berezko hizkuntza-modalitateei, hark eragotzi gabe katalanaren batasuna.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua

1. Lege honen xedea da: alde batetik, Autonomia Estatutuaren 3. artikulua garatzea, katalana eremu guztietan normalizatzeari dagokionez, hura Balear Uharteen berezkoa baita, eta, bestetik, katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatzea autonomia-erkidego honetako hizkuntza ofizialak direnez gero.

2. Legearen helburuak dira, beraz:

a)[835] Eremu ofizial eta administratiboan katalanaren erabilera pixkanaka eta normaltasunez egitea.

b) Katalanaren ezagutza eta erabilera progresiboa irakaskuntzaren eremuan ziurtatzea komunikazio-hizkuntza gisa.

c) Katalanaren erabilera komunikabide sozial guztietan sustatzea.

d) Kontzientzia soziala sortzea herritar guztiek katalana jakin eta erabiltzeak duen garrantziari buruz.

2. artikulua

1. Katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da, eta guztiek dute jakiteko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Eskubide horrek esan nahi du katalanez jo ahal izango dela, ahoz edo idatziz, Administraziora, organismo publikoetara eta enpresa publiko eta pribatuetara. Era berean dakar edozein bileratan katalanez hitz egin ahal izatea eta jarduera profesionalak, laboralak, politikoak, sindikalak, erlijiosoak eta artistikoak hizkuntza horretan egitea, bai eta irakaskuntza eta komunikabide sozial guztietako informazioa katalanez jasotzea ere.

3. Katalanezko adierazpenek, ahoz edo idatziz, publikoan edo pribatuan, ondorio juridiko osoak sortzen dituzte, eta eskubide hori egikaritzeak ezin du itzulpen-errekerimendurik edo atzerapen- edo diskriminazio-eskakizunik ekarri.

4. Inor ezin izango da diskriminatu berak darabilen hizkuntza ofiziala dela-eta.

5. Katalanaren uharte-modalitateak aztertu eta babestuko dira, hizkuntzaren batasunari kalterik egin gabe.

3. artikulua

Aurreko artikuluan ezarritako puntuak Balear Uharteetako lurralde-eremuko pertsona juridikoek ere bete behar dituzte.

4. artikulua

Botere publikoek beharrezko neurriak hartu behar dituzte katalanaren sustapena, ezagutza eta erabilera eraginkorrak izan daitezen.

5. artikulua

1. Herritarrek epaileengana eta auzitegietara jo dezakete babes judiziala lortzeko, bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubideari dagokionez, indarrean dagoen legeriaren arabera.

2.[836] Autonomia Erkidegoko Gobernua legitimatuta dago ukituekin ofizioz edo alde batek eskatuta edo bereiz jarduteko; horretarako egikarituko ditu Autonomia Estatutuko 3. artikuluan eta lege honetan aitortutako herritarren eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izateko beharrezkoak diren ekintza politiko, administratibo edo judizialak.

I. TITULUA
Erabilera ofiziala

6. artikulua

1.[837] Katalana, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren berezko hizkuntza den aldetik, Gobernu autonomoaren, Parlamentuaren eta uharteetako kontseiluen hizkuntza da, eta, oro har, Administrazio Publikoaren, Toki-administrazioaren eta Autonomia Erkidegoaren mendeko korporazio eta instituzio publikoen hizkuntza ere bada.

2. Katalana eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan, eta Administrazioak nahitaez erabili behar ditu, legeak araututako moduan.

7. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Parlamentuak onetsitako legeak, legegintzako dekretuak, xedapen arauemaileak eta Administrazio Publikoaren ebazpen ofizialak katalanez eta gaztelaniaz argitaratu behar dira, “Butlletí Oficial de la Comunidad Autónoma de les Illes Balears” delakoan.

Interpretazioa zalantzazkoa bada, katalanezko testua izango da kautoa.[838]

2. Hizkuntzari dagokionez, administrazio-jardueretatik eratorritako dokumentazioak, abisuek, formularioek eta aipatutako erakunde publikoek katalanez idatzitako inprimakiek baliozkotasun ofiziala eta eraginkortasun juridiko osoa dute.

8. artikulua[839]

1. Herritarrek katalana erabiltzeko eskubidea dute, ahoz edo idatziz, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan Administrazio Publikoarekin dituzten harremanetan.

2. Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek emandako kopiak zein ziurtagiriak katalanez luzatu behar dira, salbu eta interesdunak edo hori eskatzen duen pertsonak edo erakundeak gaztelaniazko bertsioa eskatzen badu.

3. Balear Uharteetan, administrazio-jarduketak baliozkoak dira eta erabateko ondorioak dituzte, edozein dela ere erabilitako hizkuntza ofiziala.

9. artikulua[840]

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak arautu behar du, erregelamendu-xedapenen bidez, katalanaren ahozko zein idatzizko erabilera normala bere eskumeneko organoen administrazio-jardueretan.

2. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren ahozko zein idatzizko normalizazioa sustatu behar du Autonomia Erkidegoaren mende ez dauden erregistro publikoetan.

3. Uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek katalanaren erabilera arautu behar dute beren eskumenen eremuan, lege honetako printzipio eta arauen arabera.

10. artikulua

1.[841] (Indargabetua).

2.[842] (Indargabetua).

3. Balear Uharteetan emandako dokumentu publikoak egilesleak aukeratutako hizkuntza ofizialean idatzi behar dira, edo, egilesle bat baino gehiago badago, egilesleek adostutako hizkuntzan.

Desadostasuna egonez gero, dokumentuak bi hizkuntzetan idatziko dira.

Kopiak matrizean erabilitako hizkuntzan luzatuko dira.

4. Autonomia Erkidegoan jarduten duten botere publikoek ziurtatu behar dute Administrazio Publikoan erabilitako dokumentu inprimatu edo eredu ofizial guztiak, herritarren eskura daudenak, katalanez eta gaztelaniaz idatzita daudela.

11. artikulua

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, herritar guztiek dute eskubidea Justizia Administraziora jo ahal izateko, eurek egoki deritzoten hizkuntza ofizialean, eta ezin zaie ezelako itzulpenik eskatu. Bestalde, egitate horrek ezin du atzerapenik eragin haien uzien izapidetzean.

2. Hizkuntzari dagokionez, katalanez egindako edo idatzitako jarduketa, dokumentu eta idazki guztiak erabat baliozkoak eta eraginkorrak dira Balear Uharteetako auzitegi eta epaileen aurrean.

Edozelan ere, interesdunek eskubidea dute eurek aukeratzen duten hizkuntzan informazioa jasotzeko.

3. Autonomia Erkidegoko Gobernuak, organo eskudunekin bat etorriz, katalanaren erabilera pixkanaka normalizatzea sustatu behar du Balear Uharteetako Justizia Administrazioan.

12. artikulua

1. Dokumentuak Autonomia Erkidegoko erregistro publikoetan inskribatzeari dagokionez, dokumentua adierazi, egiletsi edo idatzi den hizkuntza ofizialean edo adierazpena egin den hizkuntza ofizialean egin behar dira idazpenak. Dokumentua elebiduna bada, hura Erregistroan aurkezten duenak adierazten duen hizkuntza ofizialean inskribatuko da. Edozelan ere, idazpenak interesdunak edo interesdunen adostasunez eskatutako hizkuntzan aurreaktibatu behar dira.

2. Ziurtagiriak luzatzeari dagokionez, erregistro horietako funtzionarioek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinen itzulpena bermatu behar dute, eskaera egiten duenaren borondatearekin bat etorriz.

13. artikulua[843]

(Deuseztatua).

14. artikulua[844]

1. Balear Uharteetako toponimoen forma ofizial bakarra katalana da.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuari edo uharteetako kontseiluei dagokie, Balear Uharteetako Unibertsitatearen aholkularitzarekin bat etorriz, udalerrien, lurraldeen, biztanleguneen, oro har hiriarteko komunikazio-bideen eta Autonomia Erkidegoko toponimoen izen ofizialak zehaztea. Herri barruko bideen izenak udalek zehaztu behar dituzte, baita aipatutako aholkularitzaren arabera ere, herri-toponimia tradizionalari eta bertako kultura-elementuei lehentasuna emanez.

3. Izendapen horiek legezkoak dira ondorio guztietarako, eta errotulazioak bat etorri behar du horiekin. Autonomia Erkidegoko Gobernuak errotulazio publikoaren normalizazioa arautu behar du, betiere estatuak sinatutako nazioarteko arauak errespetatuz.

15. artikulua

1. Errotulazio publikoa katalanez egingo da, eta, behar izanez gero, katalan-hiztunak ez direnek errazago ulertzeko moduko zeinu grafikoak izango dituzte. Inguruabar soziolinguistikoek hala eskatzen dutenean erabiliko da katalanezko eta gaztelaniazko errotulazioa.

2. Oro har, elebidunak diren errotulu, adierazpen eta idazki guztietan, lehenengo ikuspegiak katalana izan behar du, Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa, eta bigarrena gaztelaniazkoa.

3. Garraio publikoko zerbitzu guztietan, inprimakiak, abisuak, komunikazioak, zerbitzu publikokoak, katalanez eta gaztelaniaz egin behar dira.

16. artikulua

1.[845] Lege honen artikuluetan aitortutako eskubideak eraginkorrak izan daitezen, botere publikoek dagozkien neurriak sustatu behar dituzte, Balear Uharteetako Administrazio publikoko eta sektore publikoa osatzen duten enteetako langileak pixkanaka gaitu daitezen katalanaren erabileran.

2. Balear Uharteen lurralde-eremuko Administrazioko plazetara sartzeko egiten diren hautaprobetan hizkuntza ofizialen ezagupen-maila hartuko da kontuan merezimendu gisa, besteak beste; maila hori Administrazioak finkatuko du lanbide-maila bakoitzerako zein pisu izango duen.

II. TITULUA
Irakaskuntza

17. artikulua

Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa, ofiziala da hezkuntza-maila guztietan.

18. artikulua

1. Ikasleek lehen irakaskuntza beren hizkuntzan jasotzeko eskubidea dute, katalanez edo gaztelaniaz.

2. Horretarako, Gobernuak neurri egokiak hartu behar ditu eskubide hori bete dadin. Edozelan ere, gurasoek zein tutoreek eskubide hori egikari dezakete beren seme-alaben izenean, agintari eskudunei eskubide hori behar bezala aplikatzeko eskatuz.

19. artikulua

1. Hizkuntza eta literatura katalanak, Balear Uharteen ekarpenei arreta berezia jarriz, nahitaez irakatsi behar dira unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren maila, gradu eta modalitate guztietan. Xedapen hori irakaskuntzako zentro guztietan betetzen dela bermatu behar da.

2. Hizkuntza eta literatura katalanak irakasteari buruzko hezkuntza-programetako ordu-arduraldia bat etorriko da estatuko ikasketa-planekin, eta, gutxienez, gaztelaniaren hizkuntza eta literatura ikastera bideratutakoaren berdina izango da.

3. Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat oinarri hartuta, funts publikoekin diruz lagunduta egonik irakaskuntza arautuak ematen dituzten zentro pribatuek katalana eta gaztelania derrigorrezko irakasgai gisa eman behar dituzte, arlo horretan Estatuari dagokion araudiari kalterik egin gabe, betiere Hezkuntzarako Eskubideari buruzko Lege Organikoaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

20. artikulua

1. Gobernuak beharrezko xedapenak eman behar ditu, bermatzeko Balear Uharteetako ikasleek, irakaskuntza hastean duten ohiko hizkuntza edozein dela ere, katalana eta gaztelania normal eta behar bezala erabili ahal izango dituztela derrigorrezko eskolaldiaren amaieran.

2.[846] (Deuseztatua).

21. artikulua

Titulu honetan proposatutako helburuetara egokitu behar dute ikasketa-planek.

22. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak, katalanezko irakaskuntzarako eskubidea betearazteko, beharrezko bitartekoak ezarri behar ditu, irakaskuntzako zentro guztietan hizkuntza hori irakaskuntzaren eremuan ohiko bide gisa erabil dadin.

2. Administrazioak neurri egokiak hartu behar ditu katalana pixkanaka irakaskuntzako zentro guztietan erabil dadin, adierazpen normaleko tresna gisa erabiltzen dela bermatzeko, bai barruko bai kanpoko jarduketetan, eta bai administrazio-jarduketa eta -dokumentuetan.

3. Administrazioak behar diren bitartekoak jarri behar ditu ikasleak hizkuntza-arrazoiengatik zentro desberdinetan bananduko ez direla bermatzeko.

23. artikulua

1. OHOko irakasleak prestatzeko unibertsitate-eskoletako, eta irakasleak prestatzeko, hobetzeko eta espezializatzeko beste zentro batzuetako ikasketa-planak prestatu behar dira, eskolak katalanez emateko eta lege honetan aitortutako eskubideak gauzatzeko zentro horietako ikasleek behar duten hizkuntza-gaitasuna eta -gaikuntza eskura ditzaten.

2. Bi hizkuntzen ofizialtasuna dela eta (katalana eta gaztelania), Balear Uharteetako lurralde-eremuan irakaskuntza ematen duten irakasleek bi hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz menderatu behar dituzte, kasuan-kasuan egin behar dituzten hezkuntzako eta irakaskuntzako eginkizunetarako.

3. Lege hau indarrean jartzen denetik katalana behar bezala ezagutzen ez duten irakasleak pixkanaka gaituko dira birziklatze-ikastaroen bidez; ikastaro horien ordu-zenbaketa kontuan hartuko da irakastorduz kanpoko lanaldiaren ondorioetarako.

4. Administrazio autonomikoak ahaleginak egin behar ditu sistema egokia ezar dadin irakasleak irakaskuntza-eginkizunetara iristeko araudian, artikulu honetan ezarritako hizkuntza-gaitasunak irakasle sartu berri guztiek izan ditzaten.

24. artikulua

1. Katalanak, Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza gisa, derrigorrezko gaia izan behar du helduen hezkuntza iraunkorreko programetan.

2. Era berean, irakaskuntza espezializatuetan, zeinen programetan hizkuntza irakasten den, nahitaez sartu behar da katalanaren irakaskuntza.

3. Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendeko irakaskuntza-zentro espezializatuetan, zeinetan hizkuntza irakasten ez den, katalanaren ikastaro osagarriak eskaini behar zaizkie hizkuntza hori behar bezala ez dakiten ikasleei.

4. Urritasun psikikoak edo sentsorialak dituzten ikasleentzako hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle bakoitzaren familia-inguruabarrak kontuan hartuta, hura garatzen ondoen laguntzen duen hizkuntza instrumentala erabili behar da ikaskuntzan.

25. artikulua

1. Goi-mailako irakaskuntza-zentroetako irakasleek eta ikasleek eskubidea dute haiek nahiago duten hizkuntza ofiziala ahoz zein idatziz erabiltzeko.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta unibertsitateko agintariek konpromisoa hartzen dute, ikastaroen eta beste bitarteko batzuen bidez, unibertsitate-irakaskuntzako irakasleek eta ikasleek katalana, ahozkoa zein idatzizkoa, ulertu eta erabili ahal dutela ziurtatzeko.

26. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren eta katalanezko irakaskuntza ahalbidetzeko behar den material didaktikoa egitea sustatu behar du, eta horretarako erabiliko ditu dagozkion aurrekontu-partidak.

III. TITULUA
Komunikabide sozialak

27. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak hizkuntza eta kultura katalanaren ezagutza eta garapena sustatu behar ditu, batez ere Balear Uharteen ikuspegitik, komunikabide sozial guztietan.

28. artikulua

1. Katalanak ohiko hizkuntza izan behar du Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasuneko edo haren kudeaketaren mendeko irratietan eta telebistan eta bestelako komunikabide sozialetan.

2. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren normalizazioa bultzatu behar du irrati eta telebista-kate estatal eta pribatuetan, katalana erabil dadin sustatzeko, hura Balear Uharteetako berezko hizkuntza den aldetik.

29. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak bermatzen du herritarrek eskubidea dutela komunikabide sozialen bidez informazioa jasotzeko, bai gaztelaniaz, bai katalanez.

2. Herritarrek katalana erabiltzeko eskubidea dute, ahoz edo idatziz, gaztelaniaren baldintza berberetan, Balear Uharteetako komunikabide sozial guztietan.

30. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak lankidetza-politika bat eraman behar du irrati eta telebistaren arloan, katalana berezko hizkuntza duten beste autonomia-erkidego batzuekin.

2. Edozelan ere, Autonomia Erkidegoko Gobernuak beharrezko kudeaketak egingo ditu, Balear Uharteetako herritarrek errazago jaso ahal izan ditzaten beste autonomia-erkidego batzuen mendeko katalanezko telebista-emanaldiak.

3. Era berean, hizkuntza-normalizazioa sustatuko du RTVEk Balear Uharteetan dituen emisio-zentroetan, katalanaren presentzia egokia bermatzeko, Balear Uharteetako berezko hizkuntza den aldetik.

31. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak bultzada emango dio katalanezko ikus-entzunezko baliabideetatik eta edizio fonografikoetatik egindako, bikoiztutako edo azpititulatutako filmak ekoitzi eta erakusteari.

2. Era berean, neurri egokiekin bultzatu eta sustatu behar ditu katalanezko antzezpenak, ikuskizunak eta beste kultura-adierazpen batzuk.

3. Era berean, gaztelaniazko liburua eta beste argitalpen batzuk sustatzen lagundu behar du, argitalpen-ekoizpena eta zabalkundea indartzeko neurriekin.

4. Ondorio horietarako, Gobernuak lankidetza-politika sustatuko du beste autonomia-erkidego batzuetako instituzioekin, bereziki katalanez dihardutenekin.

32. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko botere publikoek laguntza ekonomikoa emango diete katalana ohikotasunez erabiltzen duten komunikabideei.

2. Balear Uharteetako berezko hizkuntza erabiltzen duten komunikabideak sustatzeko Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak hartzen dituen laguntza ekonomiko eta materialeko neurriak irizpide objektiboen arabera diskriminaziorik gabe aplikatu behar dira, betiere aurrekontu-aurreikuspenen barruan.

IV. TITULUA
Botere publikoen eginkizun normalizatzailea

33. artikulua

Autonomia Erkidegoko botere publikoek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko dituzte katalana ezagutu eta erabiltzeko gizarte-bizitzako eremu eta jarduera guztietan.

34. artikulua[847]

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren erabilera ziurtatuko du bere mendeko instituzio eta organismoek egiten dituzten administrazio-eginkizun eta -jarduera guztietan.

2. Era berean jardun behar dute uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek, lege honen xedapenen arabera.

3. Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta toki-korporazioetan plazak betetzeko deialdi-oinarriek espresuki aipatuko dute katalanaren ezagutza.

35. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak katalanaren irakaskuntza bermatuko die Administrazio autonomoaren zerbitzuko funtzionarioei eta beste enplegatu publikoei. Betebehar bera izango dute uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek, beren eskumen-eremuan.

2. Era berean, katalanaren irakaskuntza bultzatu behar da Administrazio zentralaren mendeko funtzionarioentzat, administrazio horrekin hitzartutako moduan.

36. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak helduentzako katalanaren irakaskuntza sustatu behar du.

37. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko botere publikoek katalanaren erabilera publizitatean sustatu behar dute.

2. Era berean, katalanaren ingurumen-erabilera bultzatu behar da, eta, bereziki, katalanezko errotulazioa, gizarte-, kultura-, merkataritza- eta jolas-erakunde guztietan.

38. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta toki-korporazioek, betebehar fiskalei dagokienez, Balear Uharteetako berezkoak diren hizkuntza eta kultura katalanak sustatzearekin, zabaltzearekin eta hedatzearekin zerikusia duten egintzak eta adierazpenak salbuetsi edo hobaritu ditzakete.

2. Gobernuak, interesa duten toki-korporazioekin bat etorriz, zentroak sortu behar ditu, zeinek, osorik edo zati batean, bereziki Balear Uharteetako hizkuntza eta kultura katalanaren ezagutza, erabilera eta zabalkundea sustatuko duten. Era berean, helburu hori duten fundazioak eta beste erakunde guztiak diruz lagundu ahal izango ditu.

39. artikulua

Autonomia Erkidegoko Gobernuak bere gain hartuko du katalanaren normalizazio-prozesuaren planifikazio, antolaketa, koordinazio eta gainbegiratzea, eta Balear Uharteetako Parlamentuari eman beharko dio urtero prozesu horren bilakaeraren berri. Xede horrekin, zerbitzu bat sortu eta abian jarri behar du, zeinaren xede izango baitira adierazitako eginkizunak, hargatik eragotzi gabe Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarrian Balear Uharteetako Unibertsitateari aitortutako eskudantziak.

40. artikulua

1. Autonomia Erkidegoko Gobernuak plan bat ezarri behar du, unibertsitatearen aholkularitzarekin, herritarrak jabetu daitezen katalanaren normalizazioak eta Balear Uharteetako berezko kultura kontserbatzeak eta sustatzeak eta transmititzeak duten garrantziaz eta erabilgarritasunaz.

2. Era berean, katalanak Balear Uharteetan gaur egun duen egoerari buruzko inkesta bat egin behar da, herritarrek hizkuntza hori ezagutzeari eta erabiltzeari dagokienez, eta Balear Uharteen mapa soziolinguistikoa egitea sustatu behar da.

3. Inkesta eta mapa aldian behin berrikusi behar dira, hizkuntza-politikaren ekintza arautzailea eta betearazlea errealitatera egokitzeko, eta, aldi berean, plangintzak katalanaren ezagutzan duen eragina balioesteko.

Lehenengo xedapen gehigarria

Autonomia Erkidegoko Gobernuak, organo eskudunekin bat etorriz, katalanaren erabilera normalizatzea sustatu behar du Estatuko Administrazio periferikoan, Justizia Administrazioan, erregistroetan, enpresa publiko eta erdipublikoetan eta Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendekoa ez den edozein administrazio-eremutan.

Bigarren xedapen gehigarria

Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, katalana beste autonomia-erkidego batzuen ondarea ere bada, eta, aipatutako erkidegoetako instituzioen artean ezar daitezkeen loturez gain, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak lankidetza-hitzarmenak eta egokitzat jotzen diren harremanak eskatu ahal izango dizkie nazioko Gobernuari eta Gorte Nagusiei, bai hizkuntza-ondare erkidea zaintzeko, bai eta arestian aipatutako erkidegoen arteko kultura-komunikazioa egiteko ere.

Hirugarren xedapen gehigarria

Era berean, Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, Balear Uharteetako Unibertsitatea izango da katalanari erreferentzia egiten dion guztirako instituzio aholku-emaile ofiziala, eta hizkuntza-batasuna zaintzeko instituzio batean parte hartu ahal izango du, zeina osatuko baita, Estatuko legearen arabera, katalanaren koofizialtasuna aitortzen duten eta bertako kide izatea erabakitzen duten beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan.

Laugarren xedapen gehigarria

Salbuespen gisa, Balear Uharteetan aldi baterako bizilekua izanez gero, gurasoek edo tutoreek eskatu ahal izango dute beren tutoretzapeko seme-alabak hizkuntza eta literatura katalanaren irakaskuntzatik kanpo geratzea. Adin nagusiko ikasleek ere salbuespena eskatu ahal izango dute. Edozelan ere, bizilekuan igarotako denbora gehi aurreikusitako denbora hiru urtetik gorakoa ez denean soilik eskatu ahal izango dute gai horretatik salbuestea. Salbuespenak ikasturte baterako balioko du, baina gehienez hiru ikasturteraino berritu ahal izango da. Erregelamenduz zehaztuko da salbuespenaren prozedura.

Bosgarren xedapen gehigarria

Irakaskuntzako zentro guztietan, beharrezkoa den kasuetan, katalana irakasteko hiru eskola ezarriko dira, hizkuntza katalanaren erkidegotik kanpoko ikasleak irakaskuntzara egokitzen laguntzeko.

Harrera-eskola horiek eskola-ordutegitik kanpo emango dira, eta ezin dute ordeztu ikasle horiek beren mailan ikasgaia egiteko duten betebeharra.

Seigarren xedapen gehigarria

Espainiar estatuko beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen irakasleek, katalanaren ahozko eta idatzizko ulermen-maila nahikorik ez badute, birziklatzeko lehenengo bi mailetako probak gainditu beharko dituzte hiru urteko aldian, lanpostuaz jabetzen direnetik zenbatzen hasita.

Zazpigarren xedapen gehigarria

Lege hau argitaratzen den unean Autonomia Erkidegoko irakaskuntzako zentroetan lan egiten diharduten irakasleek hiru urteko aldia izango dute, lege hau promulgatzen denetik zenbatzen hasita, birziklatzeko lehenengo bi ikasturteetan behar bezalako ebaluazioa lortzeko.

Zortzigarren xedapen gehigarria

Seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan adierazitako denbora-mugak luzatu ahal izango dira Gobernu Kontseiluak onetsiko duen dekretu baten bidez.[848]

Lehenengo xedapen iragankorra

Administrazioaren eremuan, katalanaren erabilerari dagokionez, lege honek zerbitzuak eta organismoak egokitzeko xedatzen duen epea ezin da hiru urtetik gorakoa izan Autonomia Erkidegoko Gobernuaren kasuan, ez eta uharteetako kontseiluen, Toki-administrazioaren eta Autonomia Erkidegoko Gobernuaren mendeko beste erakunde publiko batzuen kasuan ere.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari dagokienez, Autonomia Erkidegoko Gobernuak akordioak sustatu behar ditu organismo eskudunekin, antzeko egokitzapen-aldiak ezartzeko.

Bigarren xedapen iragankorra

14. artikuluan aipatzen diren errotulu adierazle guztiak, baldin eta katalanez idatzita ez badaude edo oker idatzita badaude, hizkuntza horretan behar bezala idatzi behar dira, gehienez ere hiru urteko epean.

Hala ere, errotulazio berriaz gain, balio historiko-artistiko nabarmena duten errotulu edo adierazle zaharrak kontserbatu ahal izango dira.

Hirugarren xedapen iragankorra

OHOko irakasleen ikasketa-planetan, nahitaezkotzat jo behar dira titulua ematean hizkuntza eta literatura katalanaren ezagutza nahikoa bermatzeko behar diren irakasgaiak, Balear Uharteen ikuspegitik; horren helburua da irakasgai horiek Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko irakaskuntzako zentroetan eman ahal izatea gehienez ere lau urteko epean.

Harik eta irakasleen prestakuntzarako zentroek beren ikasketa-planak egin eta titularrek Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetan eskolak eman ahal izateko katalanaren ezagutza dutela bermatzen duten arte, Autonomia Erkidegoko Gobernuak beharrezko bitartekoak jarriko ditu zentro horietan ikasten duten ikasle guztiek katalanaren ezagutza-maila hori lortuko dutela ziurtatzeko.

Laugarren xedapen iragankorra

Lehenengo artikuluan adierazitako helburuak lortzen ez diren bitartean, Autonomia Erkidegoko Gobernuak, uharteetako kontseiluek eta toki-korporazioek beren aurrekontuetan helburu horiei dagozkien partidak izendatuko dituzte, lege honetan jasotako jarduketak gauzatu ahal izateko.

Bosgarren xedapen iragankorra

Lege honen II. titulua eta berau garatzen duten arauak aplikatzeko, Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak ezarriko ditu, hezkuntza-arloko eginkizunak eta zerbitzuak transferitzen ez diren bitartean.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetu egiten dira maila bereko edo txikiagoko arauak, lege honetan xedatutakoaren aurka osorik edo zati batean badoaz.

Azken xedapenetako lehenengoa

Autonomia Erkidegoko Gobernuari baimena ematen zaio lege honek xedatzen duena aplikatzeko eta garatzeko behar diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


8.4.4.2. 8/1986 Legea, azaroaren 26koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Hauteskundeei buruzkoa[849]

V. TITULUA
Hauteskunde-prozedura

IV. KAPITULUA
Hauteskundeetako boto-paperak eta gutun-azalak

26. artikulua

Hauteskundeetako boto-paperek adierazpen hauek izango dituzte:

c) Balear Uharteen eremu hertsiaz haraindi dauden alderdi, federazio edo koalizioek, gaztelaniazko izendapen ofizialarekin agertzen badira, katalanezko izendapena erabili ahal izango dute, eta hauteskundeetako boto-paperetan agerrarazi, hauteskunde-batzordeari horri aldez aurretik jakinarazpena eginda.


8.4.4.3. 2/1997 Legea, ekainaren 3koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasei buruzkoa[850]

Bigarren xedapen gehigarria

2. Bereziki, tasen bidez finantzatuko dira:

b) Honako administrazio-zerbitzu eta -jarduera hauek ematea:

[…]

Matrikula, eskolatu gabeko biztanle helduek duten katalanaren ezagutzaren ziurtagiriei dagozkien probetarako; izan ere, ziurtagiri horiek Katalanaren Batzorde Ebaluatzaileak ematen ditu.

[…]


8.4.4.4. 10/1997 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 1998rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[851]

Seigarren xedapen gehigarria

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasei buruzko ekainaren 15eko 2/1997 Legearen 3.2 xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailaren tarifak honako kontzeptu hauetan igoko dira:

[…]

Katalanaren Batzorde Ebaluatzailea

Matrikularen tarifa, eskolatu gabeko biztanle helduek duten katalanaren ezagutzaren ziurtagiriei dagozkien probetarako: 1.500 pezeta.

[…]


8.4.4.5. 11/1998 Legea, abenduaren 14koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Tasen Araubide Espezifikoari buruzkoa[852]

V. TITULUA
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saila

II. KAPITULUA
Katalanezko probetarako matrikula-tasa

79. artikulua— Zerga-egitatea[853]

Tasa honen zerga-egitatea matrikula formalizatzea da, katalanaren ezagutza-ziurtagiriei dagozkien probak egiteko; izan ere, Kultura eta Gazteria Zuzendaritza Nagusiak ematen ditu ziurtagiri horiek.

V. KAPITULUA
Titulu akademikoak, diplomak eta ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa

98. artikulua.— Zenbatekoa

Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:

3.1. Hizkuntzen irakaskuntza

Bigarren hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten ikasleek hizkuntzak ezagutzen dituztela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala: 8,00 euro.

VII. KAPITULUA
Balear Uharteetako hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuak emateagatiko tasa

103. quater artikulua.— Zenbatekoa

Tasa ondorengo tarifen arabera eskatuko da:

1. Ikasle ofizialak (aurrez aurreko ikastaroa):

Matrikula katalanaren lau hilekoko ikastaro presentzial batengatik: 71,13 €:

2. Irakaskuntza libreko ikasleak:

– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOIES programan izena emanda dauden Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzako ikasleentzat: 22,19 euro.

– Hizkuntzen ezagutzaren ziurtagiri ofizialaren probako azterketa-eskubideak, EOI-CEPA programan izena emanda dauden ikasleentzat: 23,07.


8.4.4.6. 16/2000 Legea, abenduaren 27koa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[854]

ZIOEN AZALPENA

[…]

13., 14. eta 15. artikuluek […] Katalanaren Batzorde Ebaluatzailearen probetarako matrikula-tasaren zenbait alderdi aldatzen dituzte, hurrenez hurren.

[…]


8.4.4.7. 13/2001 Legea, urriaren 8koa, Balear Uharteetako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[855]

Bosgarren xedapen iragankorra

Bien bitartean, lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Balear Uharteetako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduen arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.

b) Hizkeraren nahasmenduen espezialitateko diploma, Espainiako estatuko unibertsitateetako batek luzatua.

c) Hizkeraren patologiako espezialitateko diploma, Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Patologia Eskolak luzatua.


8.4.4.8. 20/2001 Legea, abenduaren 21ekoa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[856]

III. TITULUA
Funtzio publikoko neurriak

35. artikulua.— Barne-igoera, basozainen eskalatik ingurumen-agenteen eskalara

2. Balear Uharteetako Administrazioak, salbuespenez eta behin bakarrik, prozesu espezifikoa arautuko du, Balear Uharteetako Administrazioko laguntzaile fakultatiboen kidegoko basozaintzako eskalako funtzionario guztiak barne-igoeraren bidez laguntzaile fakultatiboen kidegoko ingurumen-agenteen eskalara iristeko. Deialdi hau salbuespenezkoa denez, izangaiek A ziurtagiriaren mailari, katalanaren ahozko ezagutzari, dagozkion katalanaren ezagutzak egiaztatu beharko dituzte, alegia Katalanaren Batzorde Ebaluatzailearen edo IBAPen ziurtagirien maila.


8.4.4.9. 2/2003 Legea, martxoaren 20koa, Balear Uharteetako Unibertsitate Sistemaren Antolaketa Instituzionalari buruzkoa[857]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Horrela, bada, lege honen bidez lortu nahi da Balear Uharteetako Unibertsitateak gero eta laguntza handiagoa ematea, Balear Uharteetako gizarteak ahalik eta erantzun-, kalitate- eta eskakizun-mailarik altuenak lor ditzan eremu hauetan: garapen ekonomiko eta profesionalean; ikerketan eta berrikuntza teknologikoan; gizarte-ongizatean eta bizi-kalitatearen hobekuntzan; ingurumenaren eta baliabide naturalen babesean; katalanaren defentsan eta normalizazioan, eta kulturaren aldeko bultzada irmo eta konprometituan, eta garapen integral, harmoniko eta jasangarria lortzeko egiten diren ekimen ekonomiko eta sozialetan.

[…]


8.4.4.10. 3/2003 Legea, martxoaren 26koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Araubide Juridikoari buruzkoa[858]

ZIOEN AZALPENA

VI

V. titulua, legearen luzeena, zortzi kapitulutan egituratutako hogeita zortzi artikuluk osatzen dute, eta administrazio-jarduerari buruzkoa da. Kapitulu guztietan honako alderdi hauek jorratzen dira: katalanaren erabilera, administrazio-informazioaren berezitasunak, prozeduren iraupena eta administrazio-isiltasunaren ondorioak, bai eta administrazio-espedienteen eraketa ere, azken horiek administrazio-prozedurak garatzeko euskarri materiala osatzen duten aldetik.

[…]

IV. TITULUA
Herritarren eskubideak

35. artikulua.— Arreta egokirako eskubidea

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin harreman bat ezartzen duen edonork eskubidea du adeitasunez, arduraz eta konfidentzialtasunez artatua izateko, betiere diskriminaziorik jasan gabe sexuagatik, hizkuntzagatik, arrazagatik, erlijioagatik, gizarte-izaeragatik, nazionalitateagatik, jatorriagatik edo iritziagatik.

V. TITULUA
Administrazio-jarduera

I. KAPITULUA
Hizkuntza

43. artikulua.— Katalanaren erabilera administrazio-jardunean[859]

1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta administrazio instrumentala osatzen duten erakundeek katalana erabiliko dute beren barne-jarduketetan eta haien arteko harremanetan. Katalana erabiliko dute, era berean, egoitza katalanaren hizkuntza-eremuan duten pertsona fisikoei zein juridikoei igorritako komunikazio eta jakinarazpenetan ere, ezertan galarazi gabe interesdunek, hala eskatzen badute, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea.

2. Katalanaren erabilera erregelamendu-xedapenez arautuko da aurreko apartatuan aipatzen diren administrazioak osatzen dituzten administrazio-organoen jardunean.

44. artikulua.— Katalanaren erabilera administrazio-prozeduretan[860]

1. Katalana erabiliko da Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta administrazio instrumentala osatzen duten erakundeek izapidetutako administrazio-prozeduretan; edozelan ere, interesdunek eskubidea izango dute eurek aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko, eta idazkiak eta dokumentuak aurkezteko, adierazpenak egiteko, eta, hala eskatzen badute, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko.

2. Administrazioak interesdunei dagozkien jarduketen edo dokumentazioaren lekukotza itzulia emango die haiek eskatutako hizkuntza ofizialean, betiere hala eskatzen badute. Itzulpen-eskabideak ezin dio inolako kalte edo gasturik eragin eskatzaileari, ez eta prozeduran atzerapenik ekarri ere, ez eta ezarritako izapideak edo epeak eteterik ere.

Bosgarren xedapen gehigarria

Lege batek besterik xedatu ezean, 43. eta 44. artikuluetan ezarritako hizkuntza-zehaztapenak ere eska dakizkieke:

a) Uharteetako kontseiluei.

b) Balear Uharteetako Toki-administrazioa osatzen duten erakundeei.

c) Aurreko letretan aipatutako administrazioen mende dauden erakunde instrumentalei.

d) Balear Uharteetako zuzenbide publikoko korporazioei.

e) Balear Uharteetako administrazioen eskumeneko zerbitzu publikoen emakidadunei.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indarrik gabe geratzen dira maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, baldin eta lege honetan ezarritakoaren kontraesanean badaude edo haien aurkakoak badira, eta beren-beregi hauek:

d) Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legearen 10. artikuluko 1. eta 2. apartatuak.


8.4.4.11. 4/2003 Legea, martxoaren 26koa, Balear Uharteetako Museoei buruzkoa[861]

III. TITULUA
Museoen uharte-sareak

I. KAPITULUA
Sareetan integratzea eta hartatik eratorritako ondorioak

15. artikulua.— Integrazioaren betekizunak

Uharte-sare bateko museoen titularrek betebehar hauek hartzen dituzte beren gain:

i) Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea betearaztea, museoko edo bildumako bisitarien informazioan eta arretan katalanaren erabilera ohikoa eta lehentasunezkoa bermatuz.


8.4.4.12. 5/2003 Legea, apirilaren 4koa, Balear Uharteetako Osasunari buruzkoa[862]

I. TITULUA
Herritarren eskubideak eta eginbeharrak osasun-arloan

II. KAPITULUA
Oinarrizko eskubideak

5. artikulua.— Oinarrizko eskubideak

2. Era berean, guztiek dute osasun-informazioa ulertzeko modurik egokienean eta Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean jasotzeko eskubidea, eta pazienteek informazio hori ulertzeko modukoa dela ziurtatzeko eskubidea.

3. Aurreko puntuak xedatzen duena gorabehera, eta osasun-plangintzak ahalbidetzen duen neurrian, osasun-zentro eta -zerbitzuek beharrezko bitartekoak ezarriko dituzte atzerriko erabiltzaileen hizkuntza-beharrizanei erantzuteko.

Bosgarren xedapen gehigarria

Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuak beharrezko neurriak hartuko ditu bere mendeko zentro eta zerbitzuetan katalanaren erabilera normalizatzeko.

Seigarren xedapen gehigarria

1. Laguntza-zentro pribatu guztietan, erabiltzaileari osasun-zerbitzu eta prestazioei buruz ematen zaion idatzizko informazioak gutxienez katalanez agertu beharko du.

2. Era berean, zentro horiek informazio hori, katalanez ere, ahoz emateko moduan egon beharko dute.

Aipatutako eginbehar horiek lege hau indarrean jarri eta sei hilabetera eskatu ahal izango dira.


8.4.4.13. 5/2004 Legea, abenduaren 20koa, Balear Uharteetako Turismo-gidarien Elkargo Ofiziala sortzekoa[863]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Turismo-gidariaren lanbidea idatziz jasota dago joan den mendeko lehenengo hereneko zenbait dokumentutan (iragarkiak eta argitalpenak). Ondoren, 1947. urtearen inguruan, gidarientzako lehenengo azterketak egin ziren, zeinetan atzerriko hizkuntza bakar bat jakitea derrigorrezkoa zen. Maila akademiko handiagoaren eskakizuna denboran zehar finkatu zen, turismo-gidariaren jarduera lanbide gisa eratuz. Informazio eta Turismo Ministerioaren 1963ko otsailaren 26ko ministro-aginduak bitartekaritzako turismo-jarduera arautzen du (bidaia-agentziak), eta 1964ko urtarrilaren 31koak, berriz, gidarientzako erregelamendua arautzen du; titulua lortzeko, zenbait betekizun ezarri ziren jarduera turistiko-informatibo pribatuetan jarduteko. Aipatutako aginduak, I. tituluan, hiru gidari-mota ezarri zituen, zeinek ahalmena ematen zuten jarduera turistiko-informatiboetan jardun ahal izateko: turismo-gidaria, turismoaren gidari interpretea eta turismo-begiralea.


8.4.4.14. 8/2004 Legea, abenduaren 23koa, Tributu, Administrazio eta Funtzio Publikoko Neurriei buruzkoa[864]

I. ERANSKINA
Lan-okupazioaren egonkortasun-planeko hautaprobak

II. Lehiaketa-fasea:

B) Prestakuntza:

a) Katalanaren ezagutza handiagoak izatea norberak nahi duen kidegoan edo eskalan edo lanbide-kategorian sartzeko eskatzen dena baino.

Goi-mailako ziurtagiri bakarra balioetsiko da, katalan administratiboaren E maila izan ezik, zeina balioetsiko baita baldin eta kidegoko, eskalako edo lanbide-kategoriako eginkizunekin lotuta badago.


8.4.4.15. 9/2005 Legea, ekainaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[865]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Garapenerako lankidetzako jarduketen oinarri diren balioak

Balear Uharteetako administrazio publikoen jarduerak, garapenerako lankidetzaren arloan, honako balio hauek ditu oinarri:

e) Herriek beren kultura, hizkuntza eta identitatea defendatzeko eta sustatzeko dituzten eskubideak aitortzea.


8.4.4.16. 4/2006 Legea, martxoaren 30ekoa, Balear Uharteetako helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorrei buruzkoa[866]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Beste alde batetik, Balear Uharteetako Gobernuaren helburuetako bat da katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gure kultura sustatzea. Ildo horretan, eginbeharra da biztanle helduei, kanpokoei zein bertakoei, beren ondare linguistiko eta kultural propioak ezagutzeko aukera ematea, ondare hori gizarte-kohesiorako eta aberastasun pertsonalerako elementua den aldetik.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorretako jarduketak honako printzipio hauen arabera garatuko dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren hizkuntza katalana eta kultura sustatzea.

5. artikulua.— Hizkuntza eta prestakuntza iraunkorren xedea eta helburuak

2. Lege honen helburuak dira:

g) Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza eta erabilera erraztea eta sustatzea, bai eta haien ezaugarri natural eta historikoak errespetatzea ere, ezertan eragotzi gabe beste kultura batzuekiko tolerantziaren eta trukearen sustapena.

k) Balear Uharteetako gizarte- eta lan-ingurumarian, Europar Batasunaren esparruan parte hartzeko egokiagoak diren atzerriko hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera sustatzea.

6. artikulua.— Balear Uharteetako hizkuntza, kultura eta gizartea

1. Kultura anitzeko mundu baten eta estatu autonomiko baten esparruan, Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta gizarte-errealitatea, haren irismen eta dimentsioagatik, kontuan hartuko da lege honen garapenean eta aplikazioan.

2. Arlo honetako lehentasunezko jarduketatzat hartuko dira Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren zaintza eta garapena sustatzera daramatenak.

3. Balear Uharteetako administrazio publikoek sustatuko dute helduentzako hezkuntza-jardueretan jarduten duten erakundeek eta zentroek Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanarekin, eta Balear Uharteetako kulturarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotutako ekimenak eta irakaskuntzak garatzea.

4. Balear Uharteetako administrazio publikoek gure hizkuntza- eta kultura-errealitatea ezagutzea sustatuko dute.

5. Balear Uharteetako administrazio publikoek, zenbait programaren bidez, herritar helduen herritartasun zentzua garatzea erraztuko dute, zerbitzu eta ondasun kultural, ekonomiko eta sozialak eskuratzean aktiboki eta aukera berdinekin parte hartu ahal izateko.

7. artikulua.— Berdintasuna

4. Etorkinen integrazioa erraztuko duten programak lehenetsiko dira, bereziki katalana eta gaztelania ikasteari dagokionez, bai eta gure kulturaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeari dagokionez ere.

9. artikulua.— Helduak

2. Administrazio publikoentzat, honako hauek helburu dituzten ekintzek izango dute lehentasuna:

d) Teknologia berrietan eta hizkuntzetan prestakuntza behar duten pertsonak edo kolektiboak.

II. TITULUA
Irakaskuntza-motak eta jarduketa-programak

II. KAPITULUA
Programak

13. artikulua.— Jarduketak

Jarduteko lerro nagusiak honako hauek dira:

e) Kultura-prestakuntza, gure kultura- eta hizkuntza-errealitatea ezagutzera bideratua, bereziki katalana, bai eta ondare unibertsalari sormena ekartzen dioten adierazpenak ere.

15. artikulua.— Prestakuntza-programak

Helduen hezkuntza prestakuntza-programa hauen bidez gauzatuko da:

g) Programak, Balear Uharteetako berezkoak diren katalanaren eta kulturaren ezagutza sustatzeko, haien alderdi guztiei dagozkienez.

h) Programak, Espainiako estatuaren eta Europar Batasunaren errealitatearen ezagutza bultzatzeko, batez ere bertako hizkuntzena eta kulturena.

k) Programak, gizarte- eta lan-bazterketako arriskua duten etorkinak eta egoera sozial ahulean dauden pertsonak integratzen laguntzeko, betiere oinarrizko prestakuntza, prestakuntza linguistikoa eta kulturala oinarri hartuta.


8.4.4.17. 10/2006 Legea, uztailaren 26koa, Gazteriari buruzkoa[867]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Gazte-politikak

3. Gazte-politikek, funtsean, helburu hauek izan behar dituzte:

f) Hizkuntza eta kultura katalanak, Balear Uharteetako berezkoak direnak, defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea, gizartearen eremu guztietan, berezko ezaugarri gisa eta heldu berri diren biztanleak integratzeko tresna gisa.

k) Hizkuntza eta kultura katalanak gazteen artean defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea.

II. TITULUA
Gazteen emantzipaziorako politikak

I. KAPITULUA
Gazteria, eta prestakuntza eta hezkuntza

19. artikulua.— Gazteentzako hezkuntza-politikaren printzipio inspiratzaileak

Hezkuntza-politika gazteen hezkuntza-eskubidea bermatzera bideratu behar da, eta gazteen nortasunaren garapen osoan, printzipio demokratikoetan eta oinarrizko askatasunetan oinarritu behar da. Hala, balio hauek oinarri dituen hezkuntza sustatu behar da: bakea, elkartasuna, erantzukizuna, ahaleginaren kultura, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta diskriminaziorik eza. Ildo horretan, kontuan hartu behar da, bereziki, berdintasunaren aldeko hezkuntzaren sustapena, zeina gauzatu behar baita honako aspektu hauek bultzatzen dituzten programa espezifikoen bidez:

b) Jarrera arrazistak eta xenofoboak baztertzea, bai eta beste edozein diskriminazio edo portaera bortitz ere, zeinek arrazoi hauek baitituzte oinarri: sexua, arraza, jatorria, adina, iritzia, erlijioa, egoera zibila, sinesmenak, sexu-orientazioa, desgaitasuna, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial.

21. artikulua.— Gazteentzako hezkuntzaren helburua eta eginkizunak

1. Administrazio autonomikoak, haren jardunari dagokionez, honako helburu hauek ditu hezkuntzari begira:

d) Etorkinak eskolan eta gizartean integratzeko programak ezartzea, eta katalanaren eta gaztelaniaren ikaskuntzan txertatzea, beharrezkoa izanez gero.

II. KAPITULUA
Aisialdia, astialdia, kultura eta kirola

28. artikulua.— Gazteria eta kultura

1. Administrazio autonomikoak kulturaren arloan gazteei zuzentzen dien politikak, aldi berean, hauek izan behar ditu oinarri: hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko politika; kulturaren eta giza nortasunaren garapen osoa; printzipio demokratikoak eta oinarrizko askatasunak; eta eskumen-eremu autonomikora egokitu behar du bere burua, nahiz eta akordioak egin ditzakeen uharteetako kontseiluekin, zeinak baitira kultura-arloko administrazio eskudun nagusiak. Gazteriaren garapen integrala bultzatzeko, kultura- eta arte-sorkuntza eta ikerketa zientifikoa sustatu behar dira.

2. Horregatik, honako neurri hauek garatu behar dira:

h) Katalanaren, Balear Uharteetako berezkoa den hizkuntzaren, ezagutza eta erabilera sustatzea, edozein gizarte-eremutan.

III. KAPITULUA
Gazteria eta ingurumena, teknologia berriak, landa-ingurunea, familia eta boluntariotza

31. artikulua.— Gazteria eta gizarte digitala

2. Administrazio autonomikoak, gainerako administrazio publiko eskudunekin eta erakunde pribatuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar ditu:

b) Portaera-balio demokratikoak (hizkera ez-sexista, solidarioa, multikulturala eta jasangarria) ingurune birtualetan. Hala, hauek sustatu behar dira: sistema teknologikoen, informazioaren eta programa informatikoen erabilera arduratsua, netiketa (sarearen barruko etika), eta ikaskuntza iraunkorraren, lankidetzaren, helburuak lortzearen eta produktibitatearen erabilera positiboa.

IV. TITULUA
Gazteak sustatzeko ildoak

III. KAPITULUA
Kultura- eta arte-jardueren programak eta zertamenak

44. artikulua.— Kultura- eta arte- sustapena

Gazteen garapen integrala bultzatzeko, administrazio eskudunek kultura- eta arte-sorkuntza eta -partaidetza sustatu behar dituzte, bai Balear Uharteen eremuan, bai kanpoan, honako jarduketa hauek eginez:

f) Balear Uharteetako berezko hizkuntzan sorkuntza soziokulturala sustatzea eta gazteek egindako kultura herrikoi eta modernoa sustatzea.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

83. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Oro har, arau-hauste oso astunak dira:

d) Gazteentzako zerbitzuak ematean edo gazteentzako jarduerak egitean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, genero, arraza, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, sexu-aukera, desgaitasun, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, balio demokratikoen aurkako bestelako portaerak egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.


8.4.4.18. 19/2006 Legea, azaroaren 23koa, Balear Uharteetako Liburutegi Sistemari buruzkoa[868]

II. TITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistema

I. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegi Sistemaren definizioa eta osaera

9. artikulua.— Liburutegi publikoak

3. Liburutegi publikoek honako eginkizun hauek beteko dituzte:

b) Katalanaren sustapenean eta hizkuntza-normalizazioan parte hartzea, hura Balear Uharteetako berezkoa den aldetik.

i) Hizkuntza- eta kultura-aniztasunari eta erabiltzaileen eskaerei erantzuteko bildumak eta baliabideak ematea, beharrizan bereziak dituzten pertsonei arreta berezia eskainiz.

k) Komunikazioan sakontzeko, hizkuntzen ezagutza eta ikasketa sustatzea, batez ere erkidegoan ordezkaritza duten taldeen hizkuntzen ezagutza eta ikasketa.

II. KAPITULUA
Balear Uharteetako Liburutegia

14. artikulua.— Eginkizunak

1. Balear Uharteetako Liburutegiak eginkizun hauek ditu:

a) Balear Uharteetako bibliografia- eta kultura-ekoizpena jaso, kontserbatu eta zabaltzea; Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanen ekoizpenarena; eta, edozein arrazoirengatik, beren lurraldea, kultura edo hizkuntza ezagutzearekin lotutakoak, edozein euskarri fisikotan finkatuta badaude. Helburu horrekin, Balear Uharteetako Liburutegiak Lege Gordailuaren ale bat jasotzen du, indarrean dagoen legeriari kalterik egin gabe; bide horretatik heltzen ez zaizkion Balear Uharteetako obra bibliografikoak eskuratzen ditu, eta elkarlan-harreman egokiak ditu ondare bibliografikoa duten erakunde guztiekin.

III. TITULUA
Administrazio publikoen jardun-printzipioak

I. KAPITULUA
Liburutegi-politika

24. artikulua.— Irizpide orokorrak

Liburutegiak sustatzeko eta hobetzeko, administrazio publikoen maila guztietako ekintzak honako irizpide hauek bete behar dituzte:

h) Liburutegietan Balear Uharteetan argitaratu, inprimatu edo ekoitzitako lanak, eta lurraldearekin eta hizkuntzarekin edozein arrazoirengatik lotutakoak zabal daitezen sustatzea.

i) Liburutegi publikoak bitarteko egokitzat hartzea katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, ezagutza eta zabalkundea sustatzeko, eta bertako baliabideak eta informazio-zerbitzuak zabaltzeko.


8.4.4.19. 20/2006 Legea, abenduaren 15ekoa, Balear Uharteetako Udal- eta Toki-araubideari buruzkoa[869]

II. TITULUA
Udalerriak

VI. KAPITULUA
Eskumenak

29. artikulua.— Eskumenak

2. Balear Uharteetako udalerriek, legeen esparruan, eskumen propioak dituzte honako arlo hauetan:

g) Hizkuntza-normalizazioan.


8.4.4.20. 23/2006 Legea, abenduaren 20koa, Palmako Hiriburutzari buruzkoa[870]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, Palmako Udalekoa ere bada.

2. Palmako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatuko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan.

3. Palmako Udalak katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, erabilera normalizatuko du, bere eskumenen eremuan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

VI. TITULUA
Udal-zerbitzuak ematea

II. KAPITULUA
Udalaren zerbitzuko langileak

57. artikulua

2. Palmako Udalaren zerbitzuko langileak berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalen arabera hautatuko dira, eta inpartzialtasunez jardungo dute beren eginkizunak garatzean. Gainera, hizkuntza-gaikuntzako baldintza egokiak bete behar ditu, herritarrei behar bezalako arreta emateko eta herritarren hizkuntza-eskubideak eraginkor bihurtzeko.

XII. KAPITULUA
Kultura

103. artikulua

2. Udalaren jarduerak helburu hauek ditu:

h) Palmako herritarren hizkuntza-ondarea eta kultura tradizionala babestea eta sustatzea.


8.4.4.21. 1/2007 Lege Organikoa, otsailaren 28koa, Balear Uharteetako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[871]

HITZAURREA

Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gure kultura eta tradizioak gure gizartearen elementu identifikatzaileak dira, eta, horren ondorioz, gure identitatea hezurmamitzen duten elementuak.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Berezko hizkuntza

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala izango da.

2. Guztiek dute eskubidea hura jakin eta erabiltzeko, eta inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

3. Balear Uharteetako instituzioek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko dute, hizkuntzon ezagutza bermatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte, eta hizkuntza bien berdintasun osora heltzeko ahalbidetzen duten baldintzak sortuko dituzte Balear Uharteetako herritarren eskubideei dagozkienez.

5. artikulua.— Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten lurraldeak

Gobernuak komunikazioa, kultura-trukea eta lankidetza sustatu beharko ditu Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekin, direlako erkidego eta lurraldeak Espainiako estatukoak izan edo ez. Ondorio horietarako, Balear Uharteetako Gobernuak eta Estatuak, nork bere eskumenen arabera, hitzarmenak, tratatuak eta lankidetzako beste tresna batzuk sinatu ahal izango dituzte.

II. TITULUA
Balear Uharteetako herritarren eskubideak, eginbeharrak eta askatasunak

14. artikulua.— Eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan

3. Balear Uharteetako herritarrek eskubidea izango dute Autonomia Erkidegoko Administraziora haren hizkuntza ofizial bietako edozeinetan jotzeko eta eurek erabilitako hizkuntza berean erantzuna jasotzeko.

19. artikulua.— Mendekotasuna duten pertsonen eskubideak

3. Balear Uharteetako administrazio publikoek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatuko dute; hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatuko da.

III. TITULUA
Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren eskumenak

35. artikulua.— Berezko hizkuntzaren irakaskuntza

Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du hizkuntza katalana, Balear Uharteetako berezkoa dena, irakasteko, literatura-tradizio autoktonoaren arabera. Katalana normalizatzea Autonomia Erkidegoko botere publikoen helburu izango da. Katalanaren uharteetako modalitateak, Mallorcakoa, Menorcakoa, Eivissakoa eta Formenterakoa, ikasi eta babestuko dira, ezertan galarazi gabe hizkuntzaren batasuna.

Instituzio ofizial aholku-emailea, hizkuntza katalanari dagokion kontu guztietarako, Balear Uharteetako Unibertsitatea izango da. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak parte hartu ahal izango du hizkuntza-batasuna zaintzen duen instituzio batean, zeina hizkuntza katalanaren koofizialtasuna onartzen duten erkidego guztiek eratua baita.

IV. TITULUA
Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren instituzioak

I. KAPITULUA
Parlamentua

48. artikulua.— Legegintza-ahala

2. Autonomia Erkidegoko presidenteak aldarrikatzen ditu, erregearen izenean, Parlamentuaren legeak, eta aginduko du argitara daitezela Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean, legeok onetsi eta hamabost eguneko epean, bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialean ere. Legeak Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean. Autonomia Erkidegoko Presidentziak bidalitakoa izango da gaztelaniazko bertsio ofiziala.

VI. KAPITULUA
Kontsulta-organoak eta organo aholku-emaileak

77. artikulua.— Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua

Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eratzen da erakunde publiko independente gisa; haren misioa da titulartasun publikoko komunikabide sozialetan ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio artezkariak betetzen direla zaintzea, zehatz-mehatz: baldintzak sustatzea informazio egiazkoa, objektiboa eta neutrala bermatzeko, eta informazioaren gizartea sustatzea; talde politiko eta sozial ordezkatzaileak komunikabide sozialetara iritsiko direla bermatzea; komunikabideetan hizkuntza-pluraltasuna sustatzea; Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eredua inspiratzen duten printzipioak betetzen direla zaintzea; entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna dutenak komunikabide sozialetara eta teknologia berrietara iristen direla bermatu eta erraztea.

V. TITULUA
Komunikabide sozialak

90. artikulua.— Komunikabide publikoak

2. Komunikabide publikoek begiratuko dute Autonomia Estatutuan aurreikusitako hizkuntza-eredua bete dadin.

VI. TITULUA
Balear Uharteetako Botere Judiziala

97. artikulua.— Lanpostu hutsak eta lehiaketa eta oposizioen ebazpena

2. Magistratu eta epaileen postuak betetzeko lehiaketa eta oposizioak ebaztean, lehentasunezko merezimendua izango da Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren espezializazioa eta katalana jakitea.

99. artikulua.— Notariotzak eta erregistroak

2. Notarioak, jabetzako erregistratzaileak, merkataritzakoak eta ondasun higiezinetakoak Autonomia Erkidegoak izendatuko ditu, Estatuaren legeekin bat etorriz. Plaza horiek betetzeko, lehentasunezko merezimendua izango da Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren espezializazioa eta katalana jakitea. Ezin izango da inoiz ere herritartasun- edo auzotasun-salbuespena ezarri.

VII. TITULUA
Harreman instituzionalak

IV. KAPITULUA
Harremanak autonomia-erkidegoekin

119. artikulua.— Proiektu kulturalak

Balear Uharteetako protokoloak sinatu ahal izango ditu kultura-egintzak egiteko beste autonomia-erkidego batzuekin, bereziki hizkuntza eta kultura berak dituztenekin.

[…]

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-ondare erkidea

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak, katalana beste autonomia-erkidego batzuen ondarea ere den daletik, Estatuko Gobernuari eta Gorte Nagusiei eskatu ahal izango die lankidetza- eta elkarlan-hitzarmenak egiteko, betiere hizkuntza-ondare erkidea zaintzeko egoki irizten zaienak, bai eta lehen aipatutako erkidegoen arteko komunikazio kulturala egiteko, ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149. artikuluko 2. apartatuan Estatuari ezarritako eginbeharrak eta konstituzio beraren 145. xedatutakoa.

[…]

Bigarren xedapen iragankorra.— Funtzionarioak eta langile lan-kontratudunak

2. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak behar diren eskuarteak xedatuko ditu destinoa Uharteetan duten funtzionario eta langile lan-kontratudun guztiek Balear Uharteetako hizkuntza eta kultura ikasi ahal izan ditzaten.


8.4.4.22. 2/2007 Legea, martxoaren 16koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidego eta eskalei buruzkoa[872]

Bigarren xedapen gehigarria.— Integrazioa eskala sortu berrietan

2. Honako espezialitate hauetako funtzionarioak sartzen dira goi-mailako kidego fakultatiboen eskaletan:

e) Soziologia, geografia, pedagogia, psikologia, psikopedagogia, prestakuntza, komunikazio, elkarlan, hizkuntza-aholkularitza, informazio-zientzien eta enpleguko eta lan-merkatuko teknikarien espezialitateetako langileak humanistika eta gizarte-zientzietako eskalan sartzen dira.


8.4.4.23. 3/2007 Legea, martxoaren 27koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa[873]

IV. TITULUA
Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua

II. KAPITULUA
Lanpostuak antolatzeko tresnak

30. artikulua.— Lanpostu-zerrenden edukia

Funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen lanpostuen zerrendetan, gutxienez, lanpostu bakoitzari buruzko datu hauek jaso behar dira:

d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana sortu eta azkentzea

I. KAPITULUA
Langileen hautaketa

50. artikulua.— Funtzio publikoan sartzeko betekizunak

1. Hauek dira funtzio publiko autonomikoan sartzeko betekizun orokorrak:

f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.

VII. TITULUA
Lanpostutik lanpostura mugitzea eta lanpostuen okupazioa

II. KAPITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

1. atala
Lanpostuak betetzeko sistema arruntak

76. artikulua.— Lehiaketaren arau orokorrak

1. Lehiaketa da lanpostuak betetzeko sistema normala, eta merezimenduak eta, hala badagokio, deialdian zehazten diren gaitasunak, ezagutzak edo trebetasunak egiaztatu eta balioestean datza, betiere deialdian ezarritako baremoaren arabera.

2. Lehiaketa merezimendu-lehiaketa edo lehiaketa espezifikoa izan daiteke.

3. Bi kasuetan, deialdiaren baremoak merezimendu orokor hauen balioespena jasoko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan:

d) Katalanaren ezagutza -maila.

80. artikulua.—Lanpostuak betetzeko deialdia

1. Deialdiek, lehiaketakoek zein izendapen askekoek, honako hauek jasoko dituzte gutxienez:

b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio.

V. KAPITULUA
Administrazioen arteko mugikortasuna

96. artikulua.— Administrazioen artean mugitzearen baldintzak eta ondorioak

3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

IX. TITULUA
Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak

III. KAPITULUA
Eginbeharrak eta bateraezintasunen araubidea

124. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen eginbeharrak

1. Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioek betebehar hauek dituzte:

g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta diziplina-zehapenak

137. artikulua.— Falta oso astunak

1. Honako hauek dira falta oso astunak:

b) Diskriminazioa arrazoi hauengatik: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.— Karrerako funtzionarioak behin-behinean atxikiz berriro sartzeko hizkuntza-gaikuntza

Behin-behineko atxikipenean berriro sartzeko, lege honen 113.2 artikuluan aurreikusitako lanpostuetan erreserbarik ez duten karrerako funtzionarioek egiaztatu beharko dute zer ezagutza-maila duten katalanez berriro lanean hasten diren kidego, eskala edo espezialitatean sartzeko unean.


8.4.4.24. 4/2009 Legea, ekainaren 11koa, Balear Uharteetako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[874]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Legearen xedea, printzipioak eta Balear Uharteetako gizarte-zerbitzuen sistemaren definizioa

3. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen politiken helburuak

Gizarte-zerbitzuen arloan botere publikoen jardunak honako helburu hauek ditu:

l) Autonomia-erkidego honen berezko identitate, hizkuntza eta kulturarekiko integrazioa sustatzea, aurreko apartatuetan xedatutakoari kalterik egin gabe.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

7. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

Gizarte-zerbitzuen hartzaileek honako eskubide hauek dituzte:

a) Gizarte-zerbitzuen sisteman berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea, diskriminaziorik egin gabe, honako arrazoi hauengatik: jaioterria, hizkuntza, etnia, sexua, sexu-orientazioa, egoera zibila, familia-egoera, adina, desgaitasuna, erlijioa, ideologia, iritzia edo beste edozein tasun pertsonal edo sozial.

b) Informazio nahikoa eta egiazkoa jasotzeko eskubidea, modu ulergarrian, eskuragarri dauden prestazio eta baliabideei buruz, zerbitzuak eskuratzeko beharrezko betekizunei buruz, bai eta gizarte-babeseko beste baliabide batzuei buruz eta administrazio publikoek eremu horretan dituzten eskumenei buruz ere. Horretarako, beharrezko laguntzak eta euskarriak izan behar dira, hizkuntza ez ezagutzeagatik, desgaitasunen bat izateagatik edo hori justifikatzen duten beste arrazoi batzuengatik zailtasunik izanez gero emango zaien informazioa ulertzeko.

c) Egoeraren balioespena jasotzeko eskubidea, eta, hala badagokio, senitartekoen edo zaintzaileen beharrizan sozialen balioespena jasotzeko eskubidea, hizkera argi eta ulergarrian.


8.4.4.25. 2/2010 Legea, ekainaren 7koa, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari buruzkoa[875]

ZIOEN AZALPENA

I

Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren IV. tituluko VI. kapituluak Autonomia Erkidegoaren kontsulta- eta aholkularitza-organoak arautzen ditu, eta horien artean dago, 77. artikuluan, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseilua. Manu horren arabera, Ikus-entzunezkoen Kontseilua erakunde publiko independente gisa eratzen da, zeinaren xedea baita titulartasun publikoko komunikabide sozialetan ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidariak betetzen direla zaintzea; xede horretan, zehazki, honako eginkizun hauek sartzen dira: informazio egiazkoa, objektiboa eta neutrala bermatzeko baldintzak sustatzea; informazioaren gizartea sustatzea; ordezkaritza duten talde politiko eta sozialei komunikabide sozialetarako irispidea bermatzea; hizkuntza-pluraltasuna komunikabide sozialetan sustatzea; Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren printzipioak betearaztea; eta entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetara eta teknologia berrietara iristea bermatzea eta erraztea. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Ikus-entzunezkoen ereduaren printzipio gidarien bermea

2. Titulartasun publikoko hedabideei dagokienez:

c) Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren hizkuntza-ereduaren oinarri diren printzipioak betetzen direla ziurtatzea eta hizkuntza-pluraltasuna sustatzea.

d) Entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak komunikabide sozialetan eta teknologia berrietan sar daitezen bermatzea eta erraztea.

e) Talde politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kultural adierazgarriek komunikabide sozialak irits ditzaten bermatzea.

3. Ikus-entzunezko komunikabide guztiei dagokienez:

d) Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen sisteman pluraltasun politikoa, erlijiosoa, soziala, linguistikoa eta kulturala zaintzea.

f) Hizkuntza-araudia betetzen dela bermatzea, batez ere katalanari dagokionez.


8.4.4.26. 5/2010 Legea, ekainaren 16koa, Balear Uharteetako Kontsulta Kontseiluari buruzkoa[876]

IV. TITULUA
Funtzionamendua

23. artikulua.— Irizpenen argitalpena

2. Organo eskatzaileak irizpenak jaso eta hurrengo egunean, irizpenak eta boto partikularrak jendaurrekoak izango dira, testu osoa katalanez eta gaztelaniaz dutela, eta, gutxienez, bide telematikoz izango dira eskuragarri.


8.4.4.27. 13/2010 Legea, abenduaren 9koa, Balear Uharteetako Publizitate Instituzionalari buruzkoa[877]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lege honen xedea da Balear Uharteetako instituzioek edozein modutan egiten duten publizitate instituzionalaren oinarrizko aspektuak arautzea. […] Publizitate instituzionala definitzen duten elementu horiekin batera, legeak publizitate horri lotutako zenbait alderdi ere arautzen ditu: erabili beharreko hizkuntza […]

[…]

3. artikulua.— Publizitate instituzionalaren helburuak

Publizitate instituzionalak helburu hauetako bat izan behar du:

f) Balear Uharteetako kultura-, hizkuntza- eta natura-ondarea sustatzea, bai eta Balear Uharteetako beste edozein ondasun ukigarri zein ukiezin garrantzitsu ere.

4. artikulua.— Debekuak

2. Debekatuta dago publizitate instituzional hau:

f) Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzearen aurka egiten duena, hau da, gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezko, plural eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez duena, dela irudien bidez, dela sinboloen bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.

5. artikulua.— Publizitate instituzionalaren hizkuntzak

1. Publizitate instituzionalak Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aplikatuko du, Balear Uharteetako Autonomia Estatutua erreformatzeko otsailaren 28ko 1/2007 Lege Organikoarekin bat etorriz.

2. Publizitate instituzionaleko testuek Balear Uharteetako hizkuntza-identitate eta -tradizioa erabiltzen eta hobeto ezagutzen lagunduko dute.

3. Publizitate instituzionala beste hizkuntza batzuetan egin ahal izango da, xedeak hala eskatzen duenean.

6. artikulua.— Kontratazioa

2. Publizitate-kanpaina bakoitzean erabili beharreko hedabideak zehazteko eta horien artean egin beharreko inbertsioa banatzeko, irizpide objektiboak, lurralde-irismenari buruzkoak, hedabide bakoitzaren hedapenari buruzkoak eta kostu ekonomikoari buruzkoak bakarrik hartuko dira kontuan. Biztanleriaren segmentu bati soilik zuzendutako kanpainetan, nabarmen hartuko dira kontuan: hizkuntzaren erabilera; hedabide bakoitzaren hedapen-gaitasuna, edo hedabidea publizitate-ekintzaren xede den publikora egokitzea.

[…]

8. artikulua.— Irisgarritasuna, aukera-berdintasuna eta ingurumenarekiko errespetua

1. Desgaitasuna duten pertsonek mezu instituzionaletarako irispidea izango dutela bermatuko da, unean-unean indarrean dagoen legerian ezarritako irisgarritasun unibertsala ahalbidetuz, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortuz (katalana eta gaztelania), eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen edozein arau aplikatuz.


8.4.4.28. 15/2010 Legea, abenduaren 22koa, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoari buruzkoa[878]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Autonomia-erkidego bereko komunikabide publikoen eredua garatzea ezinbesteko tresna da hizkuntza eta kultura katalan propioaren normalizazio-prozesurako, eta laguntza paregabea da kontzientzia kolektiboa eta kolektibitateko kide izatearen sentimendua eraikitzeko.

Lege honek, gainera, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren arauketak bezala, Autonomia Estatutuaren aginduari erantzuten dio. Balear Uharteetako ikus-entzunezkoen lege orokor batek arautuko du Balear Uharteetako eremu guztietan edozein hedabideren edo hedapen-kanalen bidez egiten den ikus-entzunezko komunikazioaren esparrua, eta kontuan hartuko du hizkuntza katalaneko lurraldeetako ikus-entzunezko komunikazio-espazioan sartzea.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Zerbitzu publikoaren eginkizuna

1. Irrati eta telebistako zerbitzu publikoa (ikus-entzunezko komunikaziokoa) funtsezko zerbitzua da, eta Balear Uharteetako herritarren eskura jartzen ditu honako hauetara bideratutako ikus-entzunezko edukiak:

e) Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, zabaltzea eta sustatzea.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. artikulua.— Zerbitzu publikoaren egitekoa

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren eginkizuna egikarituko da helburu hauek lortzeko:

b) Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak, eta katalana eta Balear Uharteetako berezko kultura ezagutaraztea eta zabalaraztea.

l) Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekiko kultura-trukea eta elkarlana sustatzea.

2. Era berean, Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren zerbitzu publikoaren egitekoa da ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko politikak garatzea, honela:

b) Ikus-entzunezkoen sustapena eta babesa sustatzeko, lehentasuna emango zaie honako betekizun hauek betetzen dituzten obrei eta edukiei:

1) Jatorrian katalanez ekoitziak izatea.

2) Arduradun artistikoen, arduradun teknikoen eta edukien arduradunen % 51k egoitza izatea katalanez hitz egiten duten hizkuntza-eremuetako lurraldeetan.

c) Aurreko b) letran aipatzen diren obrek, gainera, baldintza hauetako bat bete behar dute:

1) Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok egindakoak izatea.

2) Ekoizpena Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan kokatutako ekoizle batek edo batek baino gehiagok gainbegiratua eta kontrolatua izatea.

3) Ekoizpen-kostu osoa finantzatzeko, Balear Uharteetan edo katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetan ezarritako ekoizleek egin behar dute ekarpenik handiena, betiere koprodukzioko kasuetan, baldin eta ekarpen hori Balear Uharteetatik edo katalanez hitz egiten duten lurraldeetatik kanpo ezarritako ekoizle batek edo gehiagok kontrolatzen ez badu.

III. TITULUA
Programazioa eta programa-kontratua

I. KAPITULUA
Programazioa

26. artikulua.— Programazioaren printzipio orokorrak

1. Balear Uharteetako Irrati-Telebistako Ente Publikoaren programazioak zerbitzu publikoaren eginkizunak bete behar ditu, eta Balear Uharteetako berezko hizkuntza eta kultura normalizatzen lagundu behar du. Programazio osoko komunikazio-hizkuntza katalana da, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuan eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legean xedatutakoaren arabera, eta hizkuntzaren berezko hizkuntza-modalitateak errespetatuko ditu. Betekizun horiek entearen eta enpresa filial emaileen ikus-entzunezko ekoizpenean ere aplikatu behar dira.

3. Irrati eta telebistaren zerbitzu publikoaren eginkizunaren esparruan, hizkuntza-lurralde katalan guztien artean ikus-entzunezkoen espazio erkide bat sortzea sustatuko da, eta indarra emango zaio katalanez emititzen diren ikus-entzunezko edukiak elkarrekin ekoitzi eta hartzeari.

4. Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoaren programazioa plurala izango da, herritar guztien beharrizanak asetzeko, Balear Uharteetako uharte anitzeko errealitatea islatuz, eta uharte bakoitzak presentzia orekatua izango du programazioan. Edozelan ere, arreta berezia jarri behar die entzumen-desgaitasuna duten pertsonen beharrizanei, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen dituzten legeak errespetatuz, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen, beste desgaitasun-mota batzuk dituzten pertsonen, adinekoen, haurren eta gazteen eta arreta espezifikoa behar duten beste kolektibo batzuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituzten legeak errespetatuz.


8.4.4.29. 4/2011 Legea, martxoaren 31koa, Balear Uharteetako administrazio onari eta gobernu onari buruzkoa[879]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

[…] Era berean, administrazio ona izateko eskubideak esan nahi du pertsona orok eskubidea duela Batasunak ordaintzeko bere instituzioek edo eragileek beren eginkizunak egikaritzean eragindako kalteak, betiere estatu kideen zuzenbideen printzipio orokor erkideekin bat etorriz; bai eta pertsonak orok eskubidea duela tratatuetako hizkuntzetako batean Batasuneko instituzioetara jotzeko eta hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko ere.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Administrazio ona eta gobernu ona informatzen dituzten printzipioak dira:

g) Sinpletasuna eta ulergarritasuna: Autonomia Erkidegoko Administrazioak teknikak eta metodoak erabiliko ditu, izapideak sinplifikatu ahal izateko, beharrezkoak ez diren prozedurak ezabatu ahal izateko eta erantzun-denborak laburtu ahal izateko. Administrazio-arauek eta -prozedurek argiak eta ulergarriak izan behar dute herritarrentzat. Gainera, zerbitzuen informazio-hedabide publikoek hizkuntza erabilerraza erabili behar dute.

I. TITULUA
Administrazio ona

II. KAPITULUA
Gardentasuna kudeaketan

20. artikulua.— Zerbitzu publikoaren kudeaketa

Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuen administrazio-klausulen agirietan, gutxienez, erabiltzaileen eskubide hauek bermatzeko behar diren aurreikuspenak jaso behar dira:

c) Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea, erabiltzaileek aukeratuta, erakunde emakidadunarekiko eta haren ordezkari eta langileekiko harremanetan.


8.4.4.30. 9/2011 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2012rako aurrekontu orokorrei buruzkoa[880]

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Sektore publiko instrumentala arrazionalizatzea

2. Bereziki, eta beste jarduketa posible batzuk alde batera utzi gabe, Balear Uharteetako Gobernuak berregituratze-eragiketak egin behar ditu eremu funtzional hauekin zerikusia duten ente instrumentaletan:

a) Zientzia-arlo guztietan ikerketa-arloko eginkizunak egikaritzen dituzten enteak; gaiak hauexek izango dira: Balear Uharteak; katalanaren sustapena; katalanaren hizkuntza-modalitateak aztertu eta zabaltzea; hizkuntza-prestakuntza, katalanari buruzko ezagutzen ebaluazioa eta horiekin lotutako beste batzuk.


8.4.4.31. 8/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Turismoari buruzkoa[881]

III. TITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

VIII. KAPITULUA
Turismo-informazioko, -orientazioko eta -laguntzako jardueren enpresak

65. artikulua.— Turismo-gidariak

1. Turismo-gidariaren lanbidea jarduera bat da, zeina lanbide gisa, ohikotasunez eta dirua kobratuz egiten baita; eta hori egiten duten pertsonek informazio- eta interpretazio-zerbitzuak ematen dituzte Balear Uharteetako ondare historiko eta naturalari buruz, interes kulturaleko ondasunei buruz, katalogatutako ondasunei buruz eta gainerako turismo-baliabideei buruz; zerbitzuen hartzaileak turistak eta bisitariak dira, eta zerbitzuak Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialetan nahiz atzerriko beste edozein hizkuntzatan ematen dira, eta hizkuntza horiek egiaztatuak izan beharko dute.

4. Lanbide-kualifikazioen aitortza duten onuradunek Balear Uharteetan lanbidean jarduteko beharrezkoak diren katalanezko eta gaztelaniazko hizkuntza-ezagutzak izan beharko dituzte.

67. artikulua.— Turismo-seinaleztapena

Uharte-kontseilu eskudunak turismo-seinaleztapen homogeneoa ezarriko du, irisgarritasuna eta baliabide eta helmuga turistikoen ezagutza errazteko.

Turismo-seinaleztapen guztia Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egongo da, bai eta uharte bakoitzera joaten diren turistek gehien erabiltzen dituzten atzerriko bi hizkuntzetan ere, betiere seinaleztapena eta erabilitako euskarriaren ezaugarriak bateragarriak badira.

Erregelamendu bidez zehaztuko da zein den administrazio publikoek eta enpresaburuek erabili behar duten turismo-seinaleztapena, betiere baliabide eta establezimendu turistikoak identifikatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko, eta seinaleztapen hori ahalik eta gehien sinplifikatu beharko da hizkuntza ikonografikoaren bidez.


8.4.4.32. 4/2013 Legea, uztailaren 17koa, Balear Uharteetako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[882]

V. TITULUA
Prestakuntza, hautaketa, mugikortasuna, trukea eta lanera itzultzea

II. KAPITULUA
Hautaketa

32. artikulua.— Sartzeko betekizunak

Udaltzaingoko kidegoetako kategorietara edo udaletako polizia-plazetara sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, honako betekizun hauek bete behar dira:

i) Indarrean dagoen araudiak zehazten duen mailako katalana badakiela egiaztatzea, zeina izango baita, gutxienez, Balear Uharteetako Administrazio autonomikoko funtzionarioei eskatuko zaiena.

VI. TITULUA
Estatutu-araubidea

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

48. artikulua.— Norbanakoen eskubideak

Funtzionario diren aldetik, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek, toki-araubidearen arloan indarrean dagoen legeriak, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak, emandako eskubideak izango dituzte, bai eta estatutu-araubidetik eta lege honetatik eratorritako eskubideak ere, eta bereziki honako hauek:

h) Hierarkia-bidea erabiliz, ahoz edo idatziz, eta iraingarriak ez diren hizkera eta esamoldeak erabiliz, zerbitzuaren funtzionamenduarekin, ordutegiarekin edo atazekin lotutako iradokizunak aurkezteko eskubidea, bai eta egokitzat jotzen duten beste edozein eskaera ere.

54. artikulua.— Eginbeharrak

Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak ezarritakoari kalterik egin gabe, toki-administrazioko funtzionario izateagatik dagozkien eginbeharrez gain, udaltzaingoetako kideek eta, udaltzaingoa osatu ez badute, udaletako poliziek bete behar dituzte lege honetan aurreikusitako eginbeharrak, eta bereziki honako hauek:

n) Balear Uharteetako hizkuntza ofizialetako edozeinetan haiengana zuzentzeko herritarrek duten eskubidea errespetatzea.

VII. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak, zehapenak eta zehatzeko ahala

1. atala
Diziplinazko arau-hausteak

68. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.4.33. 5/2013 Legea, urriaren 1ekoa, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[883]

HITZAURREA

IV

[…]

VI. tituluak ekintza instituzionalaren ildoak ezartzen ditu, eta Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko, eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatu eta zabaltzeko tresna gisa.

[…]

II. TITULUA
Ikus-entzunezko komunikazioa

I. KAPITULUA
Erabiltzaileen eskubideak

6. artikulua.— Kultura- eta hizkuntza-aniztasunerako eskubidea

1. Erabiltzaileek eskubidea dute ikus-entzunezko komunikazioan programazio ireki bat sartzeko, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen duena eta Balear Uharteetako identitatearen ezagutza eta zabalkundea sustatzen duena, uharte eta uharte anitzeko izaeraren ondoriozko gertaera bereizgarria kontuan hartuta.

2. Balear Uharteetako bi hizkuntza ofizialak ezagutzea eta zabaltzea sustatuko da, Autonomia Erkidegoko Gobernuaren hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorraren barruan.

8. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

1. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonei ikus-entzunezko komunikaziorako irispide unibertsala aitortzen zaie, baliakizun teknologikoen arabera.

2. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, programen % 75 azpititulatzeko, eta egunean gutxienez hiru ordu izateko zeinu-hizkuntzaren bidezko interpretazioz. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.

3. Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek eskubidea dute estaldura autonomikoko ikus-entzunezko komunikazioak, zeina modu irekian ematen baita, astean gutxienez 3 ordu audiodeskribatuta izateko. Uharte-estaldurako telebistak eta tokiko telebistak parametro horiek betetzen saiatuko dira.

IV. TITULUA
Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa Balear Uharteetan

24. artikulua.— Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren definizioa eta irismena

1. Ikus-entzunezkoen komunikazioaren zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, eta helburu hauek ditu: Konstituzioaren eta Estatutuaren printzipioak eta balioak sustatzen dituzten edukiak zabaltzea; iritzi publiko plurala eratzen laguntzea; Balear Uharteetako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutaraztea, eta jakintza eta arteak zabaltzea, ikus-entzunezkoen kultura sustatzea bereziki nabarmenduta. Era berean, gehiengoaren programazioaren hartzaile ez diren herritarrak eta gizarte-taldeak artatuko dira.

4. Hizkuntza- edo kultura-kidetasunak dituen beste autonomia-erkidego batean lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko, hitzarmen bidezko akordio bat beharko da, eta bi autonomia-erkidegoen artean elkarrekikotasunak egon beharko du.

25. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena

Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

b) Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko kultura eta hizkuntza ofizialak sustatzea eta zabaltzea, eta gure identitatea defendatzea.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

VI. TITULUA
Ekintza instituzionalaren lerroak

36. artikulua.— Ekintza instituzionalaren funtsezko lerroak

1. Balear Uharteetako Gobernuak Uharteetako ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa aitortzen du, sektoreak duen garrantzi sozial eta ekonomikoagatik, eta turismoa sustatzeko tresna gisa, bai eta kultura, historia eta hizkuntza propioak sustatzeko eta zabaltzeko bitarteko gisa, eta gure konstituzioaren eta gure autonomia-estatutuaren balio gorenak transmititzeko ere.

8. Balear Uharteetako bi hizkuntza koofizialen trataera egokia, bai eta berezko kulturarena ere Balear Uharteen barruan eta haietatik kanpo.

VII. TITULUA
Eskumenak eta antolaketa

41. artikulua.— Illes Balears Film Commission

4. Lege honen 36.2.b) artikuluan aurreikusitako ikus-entzunezkoen jardueren leihatila bakarraren bidez, zeina Illes Balears Film Commission delakoan sartuko baita, uhartediko uharteetako edozeinetan ikus-entzunezko jarduerak egiteko beharrezkoak diren administrazio-prozedurak erraztu eta arinduko dira.

[…]

Autonomia Erkidegoak beharrezko neurriak hartu behar ditu leihatila bakarraren bidez honako hauek egin ahal izango direla bermatzeko:

c) Artikulu honetan aurreikusitako informazioa Balear Uharteetako hizkuntza koofizialetan eta Europar Batasuneko beste lan-hizkuntzaren batean eskuratzea.


8.4.4.34. 7/2014 Legea, uztailaren 23koa, Balear Uharteetako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[884]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. kapituluak arautzen du kontsumitzaile eta erabiltzaileek informaziorako duten eskubidea. Zerbitzuak kontratatu aurreko informazioa, etxebizitzaren arloko informazioa eta prezioen arloko informazioa arautzen dira. Informazioa zein hizkuntzatan jaso behar den ere arautzen da.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Kontsumitzaile eta erabiltzaileek osasuna bermatzeko eta haien segurtasunerako duten eskubidea

12. artikulua.— Dokumentazioa kontserbatzeko eta entregatzeko betebeharra

3. Enpresek betebeharra dute ondasunak eta zerbitzuak seguruak direla frogatzeko, arloko agintaritza eskudunak hala eskatzen dienean. Era berean, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute, errekerimenduan aipatzen den produktua edo hartan aipatzen diren produktuak argi eta garbi identifikatuz, bai eta Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak ez beste hizkuntza batean aurkeztutako edozein dokumentazio teknikoren edo beste edozein dokumenturen itzulpena ere.

IV. KAPITULUA
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak informaziorako duten eskubidea

30. artikulua.— Informazioan erabilitako hizkuntza

1. Kontsumitzaileari emandako informazio guztiak, zeina kapitulu honetan aipatzen baita, Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean agertu beharko du gutxienez.

2. Produktuen etiketatze-datuek pertsonen osasunerako edo segurtasunerako garrantzia dutenean, emandako informazioa gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.

III. TITULUA
Administrazioaren jarduna, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko

VI. KAPITULUA
Kautela-neurriak

72. artikulua.— Kautela-neurriak

1. Kontsumo-arloan eskumena duen administrazio-organoak egoki iritzitako kautela-neurriak erabaki ditzake, arrazoituta, bere ekimenez, ikuskatzailetzak, zehapen-prozeduraren instruktoreak, arduradunak berak proposatuta —bere borondatez hala eskatzen badu— edo beste administrazio batzuek eskatuta, honako kasu hauetan:

c) Nahitaezko etiketatzerik ez duten ondasunak edo produktuak merkaturatzen direnean edo Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean agertzen denean.

IV. TITULUA
Zehatzeko ahala

78. artikulua.— Arau-hausteen gaineko erantzukizuna

3. […]

Legez edo erregelamenduz eskatzen den hizkuntza ez den beste hizkuntza batean etiketatutako produktuetan, banatzaileari edo merkaturatzaileari egotziko zaio erantzukizuna.


8.4.4.35. 13/2014 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako aurrekontu orokorrei buruzkoa[885]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Azken ildo horretan, eta zori, enbido edo ausazko jokoen gaineko tasa fiskalaren zerga-egitate jakin batzuetan onura fiskal zehatz batzuez gain, oro har murriztu egiten dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren karga-eskala autonomikoan dauden tasak, […] eta kenkari autonomiko berriak sortu dira, […] atzerriko hizkuntzen eskolaz kanpoko ikasketa […] sustatzeko.

V. TITULUA
Ente instrumentalen gaineko arauak

40. artikulua.— Balear Ikaskuntzen Institutua izeneko erakunde publiko enpresariala sortzea

1. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalaren entea sortzen da, erakunde publiko enpresarial gisa, zeina aurreikusita baitago Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko sektore publiko instrumentalari buruzko uztailaren 21eko 7/2010 Legearen 2.1.b) artikuluaren arabera, eta haren helburu orokorrak honako hauek dira: katalanaren irakaskuntzarekin eta hizkuntza-normalizazioarekin lotutakoak, Balear Uharteetako kultura sustatzearekin lotutakoak, eta haien atzerri-proiekzioa, haren estatutuen arabera.

2. Entearen eginkizunak eta eskumenak, materialak zein juridikoak, honako hauek dira, Balear Uharteetako katalanaren eta kulturaren arloan, betiere estatutuen arabera eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Gobernuak eta Administrazioak dituzten eskumenen esparruan:

a) Balear Uharteekin zerikusia duten gaietan ikerketa sustatzea zientziaren arlo guztietan, Balear Uharteetako Gobernuak eta Institutuak berak ikerketarako proposatzen dituzten helburu orokorren arabera.

b) Balear Uharteetako herritarrei hizkuntza-prestakuntza ez-arautua katalanez ematea. Eremu horretan, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, autoikaskuntzarako zentroak eta era guztietako prestakuntza-teknikak eta -estrategiak antolatzea sustatuko du.

c) Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko probak antolatzea, kudeatzea eta ziurtatzea, betiere proba horien helburua irakaskuntza araututik kanpoko helduen katalanezko ezagutzak ebaluatzea bada.

d) Hizkuntza- eta kultura-prestakuntzako planean jasotako aurrez aurreko ikastaroak eta proba libreak antolatzea eta kudeatzea, eta plan horretan jasotako noten eta gaikuntzen ziurtagiriak ematea.

e) Hizkuntza eta literatura katalanaren ebaluaziotik salbuestea, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko katalanezko ikasketak Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Saileko katalanaren ezagutza-ziurtagiriekin homologatzea.

f) Katalanaren ziurtagiriekin baliokidetasun-eskabideak ebaztea.

g) Balear Uharteetako lurralde-eremuan egiten den edozein kultura-jarduera zabaltzea, norberaren edo besteren bitartekoez.

h) Tokiko ikasketen arloan argitalpenak egitea, monografiak, bildumak eta aldizkariak eginez, eta jardunaldiak, kongresuak eta hitzaldiak antolatzea.

i) Balear Uharteetako katalanaren hizkuntza-modalitate propioak aztertzea eta zabaltzea, Balear Uharteetako kultura-ondare gisa eta haien identitatea egituratzen duen elementu gisa, hark eragotzi gabe hizkuntzaren batasuna, betiere Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 35. artikuluaren arabera.

j) Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formenteraren arteko eta Balear Uharteen eta kanpoaldearen arteko trukeari eta harremanari buruzko zenbait kultura-jarduera programatzea.

k) Balear Uharteetako kulturaren kanpo-proiekzioa.

l) Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanaren erabilera sozialak sustatzea, hala nola filmak bikoiztea, irrati- eta telebista-emisioa, eta katalanak prentsan, mundu judizialean eta enpresa-munduan eta eguneroko bizitzako eremu guztietan duen presentzia.

m) Hizkuntza-eskubideak sustatzea eta defendatzea.

n) Ikerketa soziolinguistikoa eta, bereziki, Balear Uharteetako katalanaren erabilerari buruzkoa.

20. ERANSKINA
Lagatako tributuei eta uren saneamendu-kanonari dagozkien onura fiskalen zenbatekoa

6. 2016. urteko aurrekontuan eragina duten neurriak.

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurreikusten diren onura fiskalei dagokienez, zerga 2015eko abenduaren 31n sortu zelako, 2016ko aurrekontuetan eta hurrengoetan bakarrik izan dezakete eragina onura fiskalok, eta, beraz, zenbatekoa 48,7 milioi eurora heltzen da, honela banakatuta:

6.1 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

[…]

Hiru kenkari sortu dira I+G+b erakundeei dohaintzak egiteagatik, energia berriztagarrien erabilerari lotutako etxebizitzetan inbertsioak egiteagatik eta atzerriko hizkuntzak ikasteagatik.


8.4.4.36. 5/2015 Legea, martxoaren 23koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lege- eta erregelamendu-ordenamendua arrazionalizatu eta sinplifikatzeari buruzkoa[886]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Horrenbestez, egokitzat jotzen da prozedura sinplifikatu bat bete ahal izatea erregelamendu-mailako arau bat kontsolidatzeko bakarrik —izan ere, kasu horietan, ez da ezein aldaketarik egin behar arau horren edukia argitzeko, erregularizatzeko edo harmonizatzeko helburuarekin—; prozedura horretan, izapide gehienen epeak laburtu ahal dira, eta beste izapide batzuk albo batera utzi behar dira zentzua galtzen dutenean, arau-edukia araudia egiteko prozedura arruntaren mende jarri zenetik. Horrela, kontsolidazio horrek ez badu aldaketarik sartzeko aukerarik eman behar, egin beharreko txostenek egiaztatu besterik ez dute egin behar indarrean dagoen erregulazioari ez zaiola materialki eragiten, arauak kasuan-kasuan duen eduki zehatzaz harago. Hori guztia, jakina, alde batera utzi gabe gramatika-, terminologia- edo estilo-ikuspegitik beharrezkoak diren ukitu zehatzak egiteko aukera, hizkuntza-zuzentasunari dagozkion arrazoiengatik soilik.

[…]


8.4.4.37. 4/2016 Legea, apirilaren 6koa, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratzeko hizkuntza-gaikuntzarako neurriei buruzkoa[887]

ZIOEN AZALPENA

I

Katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza gisa berreskuratzea, gaztelaniarekin batera benetako ofizialtasuna ematea eta bizitza instituzionalean, sozialean eta ekonomikoan katalanaren erabilera bultzatzeko eta faboratzeko neurriak abian jartzea legegintza-politikako orientabideak izan dira, eta, horrek eragile politiko eta sozialen artean adostasun-maila handia eragiten zuen heinean, hasiera-hasieratik balear autonomiaren bizitzaren ezaugarri izan dira, batez ere 1983. urtean onetsitako Autonomia Estatutuari esker.

Erritmo eta intentsitate desberdinekin, Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legea aho batez onetsi zenetik, hizkuntza ofizialen erabilera antolatzeak aukera eman du urte hauetan guztietan katalana eguneroko hizkuntza gisa sartzeko eremu ofizial eta administratiboetan, hezkuntzan, gizartean, ikus-entzunezkoetan eta beste batzuetan, nahiz eta finkatze-maila desberdina izan, eta kasu askotan hizkuntza propio eta ofizial gisa duen erabilera normaltasunera iritsi gabe.

Ibilbide horrek inflexio-puntu bat izan zuen 2011-2015 legegintzaldian, bereziki uztailaren 19ko 9/2012 Legearekin; lege horren bidez, neurri garrantzitsuak hartu ziren prozesu normalizatzailea berrikusteko, Balearretako errealitate soziolinguistikoari buruzko edozein diagnostiko serio alde batera utzita. Hala, lortu nahi ziren erreformen ondorioak behar bezala haztatu gabe, hizkuntza-normalizazioaren estatutu- eta lege-oinarriak birplanteatu ziren, katalanaren ezagutzak funtzio publikoko merezimendu- eta gaitasun-printzipioei lotutako betekizuntzat hartzeari utzi zitzaion, eta Administrazioaren funtzionamenduan hizkuntza-erabilerarako arauak ezarri ziren, eremu horretan katalanaren ohiko erabilera, ahozkoa eta idatzizkoa, errazten ez zutenak.

Gaur egun, Balear Uharteetako gizartean gehiengoaren sentimendua ikus daiteke, aurreko legegintzaldia hasi arte hizkuntzaren arloan zegoen adostasuna berreraikitzearen aldekoa, eta, beraz, hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko legerian, Autonomia Estatutuak zehaztutako babes- eta sustapen-mandatuekin katalanari estatus koherenteagoa itzultzeko beharrezkoak diren elementuak berreskuratzearen aldekoa. Hori dela eta, Parlamentuak uste du ezinbestekoa dela berriro ere eta luzamendurik gabe bereganatzea, enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntzaren arloan, oro har onartzen ziren arau-planteamenduak, zeinen konstituzionaltasuna zalantzarik gabekoa baitzen. Horrekin ez da kontraesanean jartzen Konstituzio Auzitegiaren irailaren 26ko 165/2013 epaia, non gehiengoz deklaratu baitzen 9/2012 Legearen konstituzionaltasuna; izan ere, aldarrikapen horretan ez dago eragozpenik legegileak konstituzionaltasunaren blokearekin bat datozen beste aukera politiko batzuk hartzeko.

II

Legegintza-testu hau Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruarekin eta Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunarekin guztiz bat etortzeko asmoarekin egin da; gutun hori Espainiako estatuak berronetsi zuen 2001. urtean, eta kontuan hartu dira hizkuntza ofizialen arloko jurisprudentzia- eta doktrina-ildo nagusiak. Parlamentuak, beraz, hauxe proposatu du: 2012 baino lehenagoko arau-zehaztapenak indarrean jartzea; hizkuntza-erabileraren tratamendua Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia berrienaren arabera ahalik eta zorroztasun handienarekin egiten dela ziurtatzea; eta horretarako egungo desoreka-egoera zuzentzeko neurriak txertatu ditu, guztien hizkuntza-eskubideak bermatu ditu, eta hizkuntza-bereizketarako neurriak hartu ditu, zeinak argi eta garbi justifikatzen baititu Autonomia Estatutuaren printzipioak eta helburuak betetzeko beharrizanak. Ildo horretan, esan daiteke legea bat datorrela Konstituzioaren 3. artikuluarekin eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 4., 14.3 eta 35. artikuluekin, ahaztu gabe Konstituzio Auzitegiaren doktrina, funtsean honako epai hauetatik datorrena: 82/1986, ekainaren 26koa; 46/1991, otsailaren 28koa (3. O. J.); 31/2010, ekainaren 28koa (14. O. J.), eta 165/2013, irailaren 26koa (5. eta 11. O.J.).

Ingurumari horretan, zilegi da, Konstituzioaren 3.3 artikulutik eta Balear Uharteetako Estatutuaren 4.3 artikulutik katalana babesteko eta sustatzeko datozen aginduei erreparatuta, bai eta administrazio publiko eraginkor baten esparruan hizkuntza-eskubideen eraginkortasuna bermatzeko aginduei ere (Konstituzioaren 103.1 artikulua), hizkuntza ofizialen arauzko tratamenduak neurri zuzentzaileak, babes- eta sustapen-neurriak izatea, katalana bigarren mailako hizkuntza bihur ez dadin gaztelaniarekin alderatuta, betiere erabilera ofizialei dagokienez.

Hori dela eta, lege-testu honetan dagoeneko ezagunak diren irtenbideak aukeratu dira, zeinak modu erabakigarrian lagun baitezakete eurek duten ondorio biderkatzaileagatik zerbitzu publikoen funtzionamenduan katalanaren erabilera normala berreskuratzen, finkatzen eta sustatzen. Balear Uharteetako herritarrek, administrazioekiko harremanetan, eskatzen dute enplegatu publikoek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan gaitasun egokia izatea eta, beraz, beren eskaerei eraginkortasunez erantzun ahal izatea Balear Uharteetako berezko hizkuntzan ere. Hori guztia bateragarria da gaztelania estatuko hizkuntza ofizial gisa gordetzearekin eta administrazio horien eremuan erabilera arruntekoa izatearekin; izan ere, guztiek dute erabiltzeko eskubidea eta ezagutzeko eginbeharra, Konstituzioaren 3. artikuluaren arabera.

Egiten den araugintza-eragiketaren oinarria are nabarmenagoa da kontuan hartzen bada azterlan fidagarrienek ondorioztatzen dutela, azken urteotan katalanaren erabilera arautzeko, irakasteko eta sustatzeko egin diren ekintzen garrantzia gorabehera, azken horrek oraindik ez dituela lortu hizkuntzaren aldetik desiragarriak diren normaltasun-estandarrak, gutxienez estatutu-legegilearen hitzetan, «Balear Uharteetako herritarren bi hizkuntzen eskubideei dagokienez, hizkuntza bien erabateko berdintasuna» lortzearen zentzuan (Estatutuaren 4.3 artikulua). Argi dago eskuragarri dauden datuek modu nabarian jartzen dutela berdintasun erreala eta eraginkorra lortzetik urrun dagoela oraindik, eta, hizkuntza propioa bultzatzeko neurriak ezabatzen, ahultzen edo atzeratzen badira, sektore askotan diglosia-egoerak eta katalanaren erabileraren atzerakada nabariak bultzatuko direla. Legegintza-testu hau bultzatzen duen gehiengo parlamentarioaren ustez, gutxitze-egoeran dagoen hizkuntzaren estatusa hobetzera zuzenean bideratutako ekintzekin bakarrik ziurtatu daiteke hizkuntza ofizialen arteko oreka desiragarria, eta eraginkortasunez zaindu guztien eskubideen egikaritza.

III

Lege honek hizkuntza-gaikuntzarako neurriak jasotzen ditu, funtzio publikoaren eremuan katalanaren erabilera berreskuratu eta sustatzeko, hau da, Autonomia Estatutuaren 4.3 eta 14.3 artikuluen agindua gauzatzeko arau-ekintzak. Neurri horiei esker, botere publiko autonomikoek eta enplegatu publikoek katalana normaltasunez erabiltzen dutela ziurtatu ahal izango da, zeina Konstituzioan onargarria den aukera baita eta neurri batean estatutu-legegileak ezartzen duen orientazioa ere baita; izan ere, estatutu-legegileak orientazio hori hartu du errealitate soziolinguistiko horri erantzuteko, eta botere publikoek katalana eremu guztietan normalizatzeko prozesuan eta, bereziki, Balear Uharteetako instituzioen eta administrazioen eremuetan erabakitasunez parte hartu behar dute.

Adierazitako zentzuan, lege-testu honek zenbait zehaztapen jasotzen ditu, hizkuntza ofizialen ezagutza funtzio publikoaren eremuko merezimendu- eta gaitasun-printzipioekin lotuz, katalana hizkuntza propiotzat duten administrazioen funtzionamendu egokia ziurtatzeko, bai eta herritarrek beren lehentasunezko hizkuntza ofizialean artatuak izateko dituzten eskubideen eraginkortasuna ziurtatzeko ere, Balear Uharteetako Estatutuaren 14.3 artikuluko eskakizunen arabera. Funtzio publikoan sartzeko berezko hizkuntzan trebatzeko betekizunen eskakizun orokorra, baita administrazio publikoen barruan sustatzeko ere, eraso ezineko neurritzat jotzen da Konstituzioaren ikuspuntutik (Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 28ko 46/1991 epaia). Kontuan izan behar da, gainera, katalanaren ezagutza-eskakizun orokorrak bakarrik, zeina lanpostuen ezaugarrien arabera aldagarria baita, ahalbidetzen duela azaldutako helburuak osoki lortzea; izan ere, eskakizun mugatu bat, adibidez, arreta jendeari zuzenean emateko tokietara mugatzea, hizkuntza-aholkularitzara mugatzea eta hezkuntza-zerbitzuetara mugatzea ez litzateke nahikoa izango.

Bestalde, gaur egun zentzuzkoa da eskatzea, erabat katalanez izapidetzen diren administrazio-prozeduretan, esku hartu behar duten langile guztiek hizkuntza horren ezagutza egokia izan behar dutela.

Azkenik, lege honetan xedapen iragankor gisa sartzen dira enplegatu publikoei eska dakizkiekeen hizkuntza-ezagutzaren mailei buruzko behin-behineko erabaki batzuk, zeinak iraganean ere indarrean egon baitziren zerbitzu publikoak ematean disfuntziorik sortu gabe. Maila horien behin-behineko ezarpenak berdintasun-, arrazoizkotasun- eta proportzionaltasun-irizpideei erantzuten die, jurisprudentziak eskatu bezala. Tratamendu berezitua emateko, osasun-administrazioko estatutupeko langileak eta langile lan-kontratudunak behar dira, bai haien ezaugarri profesionalengatik, bai eremu horretan gertatu den normalizazio-prozesua nabarmen astiro doalako.

Bestalde, komeni da nabarmentzea legeak hiru xedapen gehigarri dituela mugikortasunari, lanpostuen okupazioari eta administrazio-egoerei dagozkienez.

1. artikulua

Edukia emango zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30. artikuluko d) letrari, idazkera hau izango duela:

«d) Katalana jakiteko eskatzen den maila, erregelamendu bidez ezarritako moduan».

2. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 45. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«2. Oposizio-sistema izangaien gaitasuna zehazteko gaitasun-proba bat edo gehiago egitean datza».

3. artikulua

Gehitu egingo zaio f) letra Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 50. artikuluko 1. apartatuari, idazkera hau izango duela:

«f) Erregelamenduz zehazten den katalanaren ezagutza egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz».

4. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 71. artikuluko 6. apartatua.

5. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 80. artikuluko 1. apartatuaren b) leta, zeinak idazkera hau izango baitu:

«b) Lanerako eskatzen diren betekizunak, katalanaren ezagutza-maila barne, hala badagokio».

6. artikulua

Gehitu egingo zaio 3. apartatua Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 96. artikuluari, idazkera hau izango duela:

«3. Aurreko apartatuan aipatzen diren funtzionarioek ezin badute egiaztatu katalanaren gutxieneko ezagutza-maila dutela, maila hori lortu eta egiaztatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

7. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 113. artikuluko 2. apartatua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«Lanpostu bat behin-behinean adjudikatuz itzul daiteke lanpostura, zerbitzuaren beharrizanen arabera, betiere interesdunak lanpostua betetzeko betekizunak betetzen baditu erregelamendu bidez ezartzen den moduan».

8. artikulua

Aldatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 124. artikuluko 1. apartatuaren g) letra, zeinak idazkera hau izango baitu:

«g) Hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten den mailan, eta herritarrei erraztasunak ematea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidea egikaritzeko».

9. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria.

10. artikulua

Ezabatu egingo da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Funtzionarioek eta langile lan-kontratudunek katalana jakiteko betekizunak

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu bidezko garapena egin arte, honako hauek dira lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren katalan-ezagutzak:

1. Funtzionarioen talde, kidego eta eskaletako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

a) Administrazio Orokorra: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego orokorren kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 5. eta 6. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

C2

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Administrazio berezia: Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego berezien kidego eta eskalei buruzko martxoaren 16ko 2/2007 Legearen 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. artikuluetan jasotako kidegoak eta eskalak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

c) Administrazio orokorreko eta administrazio bereziko kidego eta eskaletara batera atxikitako lanpostuak eta titulazio-talde bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuak: lanpostu horiek betetzeko, eskakizun handieneko kidego edo eskalako katalanaren ezagutza-ziurtagiria izatea eskatu behar da.

2. Lan-izaerako lanbide-kategoriei dagozkien lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko eskatu behar diren ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 1., 2., 3. eta 4. mailak.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Salbuespenak: goi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea eta espezialitate juridikoa (1. maila), erdi-mailako teknikaria, administrazio orokorreko espezialitatea (2. maila), administrari arduraduna (3. maila) eta administraria (4. maila).

C1 mailaren ziurtagiria (benetako domeinu funtzionalaren maila).

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langile lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren 5., 6., 7. eta 8. mailak.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

Salbuespena: administrari laguntzailea (6. maila).

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Lanbide-kategoria bati baino gehiagori atxikita dauden lanpostuek betekizun hau dute haiek betetzeko: katalanaren eskakizun handieneko ezagutza-ziurtagiria izatea.

3. Eskakizun espezifiko gisa katalanez jakitea duten lanpostuak.

Bereziki, lanpostuen zerrendan, eta «betekizun espezifiko»en apartatuan, adierazi daiteke zer lanpostutan eskatzen den katalanaren ezagutza-maila handiagoa orokorrean aipatutakoak baino, betiere lanpostu haien eginkizunen ezaugarri bereziengatik.

Bigarren xedapen iragankorra.— Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileek eta langile lan-kontratudunek katalanerako dituzten betekizunak

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Balear Uharteetako Gobernuak erregelamendu bidez garatuko du Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 23ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitakoa. Bien bitartean, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko estatutupeko langile gisa eta lan-kontratuko osasun-langile gisa sartzeko eta haien lanpostuak betetzeko, katalanaren ezagutza hauek eskatu behar dira:

1. Estatutupeko langileen kategorietan sartzeko hautaketa-prozeduretan eta estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

a) Taldeetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen kategorien arabera zehaztuta, katalanari buruz eskatu behar diren ezagutzak honako hauek dira:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

b) Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko edo hari atxikitako erakundeetako estatutupeko langileen plazak betetzeko mugikortasun-prozeduretan, zeinak araututa baitaude Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen VII. kapituluan—, katalanaren ezagutza hauek egiaztatzea eskatu behar da:

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

A1, A2 eta C1

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

C2 eta lanbide-elkartzeen taldea

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

2. Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko langile lan-kontratudunen hautaketa- eta mugikortasun-prozeduretan eska daitezkeen ezagutzak.

Taldeak

Eskatzen diren katalan-ezagutzak

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute graduko unibertsitate-titulua, Lanbide Heziketako goi-mailako teknikaria, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako teknikaria edo baliokidea izatea.

B2 mailaren ziurtagiria (maila aurreratua).

Aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan bakoitzari dagozkion mailak —edo bakoitzari dagozkion mailetan sartutako lanpostuak betetzeko—, baldin eta eskatzen badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudunaren titulazioa, eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

B1 mailaren ziurtagiria (atalase-maila).

3. Salbuespenak.

Salbuespen gisa, eta profesionalen gabezia edo eskasia dela eta, edo estatuko edo nazioarteko ikertzaileak edo zientzialariak kontratatu behar direnean, estatutupeko langileen edo langile lan-kontratudunen kategoria jakin batzuei eragiten dieten hautaketa- eta mugikortasun-deialdiek salbuetsi egin ditzakete xedapen iragankor honetan eskatzen diren hizkuntza katalanaren ezagutzei buruzko betekizunak, betiere Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuaren edo erakunde eskudunaren giza baliabideen plangintzaren arloko organo eskudunari entzun ondoren, zeinak nahitaez emango baitu txostena aipatutako salbuespenaren indarraldi eta irismenari buruz.

Hirugarren xedapen iragankorra.— B taldean hizkuntza katalana jakiteko eskakizuna

Harik eta Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluetan aurreikusitako erregelamendu-garapena egin arte, eta inoiz ez 2017ko ekainaren 1a baino lehen, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 76. artikuluan aurreikusitako titulazioko B taldeko funtzionarioen kidegoetako edo estatutupeko langileen kategorietako lanpostuetan sartzeko eta haiek betetzeko, katalanaren ezagutza-maila B2 mailakoa izango da (maila aurreratua), zeina hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak edo Administrazio Publikoaren Balear Eskolak ezarria baita.

Laugarren xedapen iragankorra.— Hizkuntza-gaikuntzaren eskakizunaren eraginkortasuna

1. Lege honen xedapen iragankorretan jasotako hizkuntza-gaitasunaren eskakizuna eraginkorra izango da legea bera indarrean jarri ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, harik eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak erregelamendu bidez garatu arte.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, Administrazioko osasun-estatutupeko langileentzat, zeinak lege honen bigarren xedapen iragankorrak aipatzen baititu, eskakizun hori eraginkorra izango da 2017ko ekainaren 1aren ondoren hasten diren langileen arloko prozedura guztietan, salbu eta martxoaren 27ko 3/2007 Legearen 30.d) eta 50.1.f) artikuluak garatzeko araudian besterik xedatzen ez bada.

Bosgarren xedapen iragankorra.— Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailen baliokidetasunak eta egokitzapenak

1. Lege honetan eskatzen diren katalanaren ezagutza-mailak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokituta daudela ulertzen da: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

2. Lege honetan aldi baterako aurreikusitako katalanaren ezagutza-mailak Balear Uharteetako Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiak emandako edo baliokidetzat onartutako ziurtagiri baten bidez egiaztatuko dira. Edozelan ere, baliozkotzat joko dira Balear Uharteen eremuan eskumena duen organoak lege hau indarrean jarri aurretik eman edo baliokidetzat aitortu dituen ziurtagiriak.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetu egiten dira lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapenak, eta, bereziki, 9/2012 Legea, uztailaren 19koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Legea aldatzekoa.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena eman zaio Balear Uharteetako Gobernuari hartu beharreko neurriak eman ditzan lege hau garatzeko.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.


8.4.4.38. 8/2016 Legea, maiatzaren 30ekoa, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatu eta LGTBI fobia desagerrarazteari buruzkoa[888]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Esku hartzeko sektoreak

12. artikulua.— Hezkuntza

4. Eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan, eta erabiltzen den hizkerak kontuan hartuko dute aniztasuna sexu-orientazioari, genero-identitateari eta genero-adierazpenari dagozkienez, eta arrazoi horrengatiko edozein diskriminazio-mota saihestuko dute.

15. artikulua.— Komunikabideak

1. Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez:

b) Gomendioak ezarriko ditu homosexualitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilerei eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.


8.4.4.39. 11/2016 Legea, uztailaren 28koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa[889]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

8. artikuluan xedatzen da bermatu egin behar dela hizkuntzaren erabilera ez-sexista, zuzentasunez, eta berdintasunezko tratamendua eman behar zaiela politiken garapenean erabiltzen diren eduki eta irudiei.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Lege honen helburua lortzeko, eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 16., 17. eta 22. artikuluetan xedatutako eskubideak eta mandatuak betez, Balear Uharteetako botere publikoen jarduketek, haien eskudantzien esparruan, honako printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

m) Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko eta, edozelan ere, hizkuntzaren bidez emakumeen ikusezintasuna saihesteko.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

8. artikulua.— Emakumeen eta gizonen hizkera eta irudi publikoaren erabilera ez-sexista

1. Balear Uharteetako administrazio publikoek hizkuntzaren erabilera ez-sexista bermatuko dute. Botere publikoek eta horien mendeko organismo, erakunde eta sozietateek hizkera ez-sexista erabiliko dute idatzizko komunikazio guztietan, arreta pertsonalean eta komunikabideetan.

2. Balear Uharteetako administrazio publikoek eremu publiko zein pribatu guztietan hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea sustatuko dute.

III. TITULUA
Balear Uharteetako administrazio publikoen jardunean genero-ikuspegia txertatzeko neurriak

25. artikulua.— Administrazio publikoen zerbitzuko langileen gaikuntza

1. Balear Uharteetako administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte beren langileei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko oinarrizko prestakuntza mailakatua eta etengabea bermatzeko, eta genero-ikuspegia txertatuko dute edukietan eta prestakuntzan, betiere lege honen xedapenak gauzatzeko eta administrazio-jardunean genero-ikuspegia benetan integratzea ahalbidetuko duen ezagutza praktiko nahikoa bermatzeko, administrazio-hizkera ez-sexistari buruzko ikastaroak bereziki aipatuta.

IV. TITULUA
Berdintasuna sustatzeko neurriak eta esku hartzeko arloak

I. KAPITULUA
Hezkuntza

28. artikulua.— Ikasmaterialak

2. Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetako testuliburuek eta materialek, edozein euskarritan, aurreko puntuan aipatutako arauak errespetatuko dituzte, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dute, hizkuntzaren bidez emakumeak ikusezin bihurtzea saihestuko dute, eta irudietan eta adierazpenetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea bermatuko dute.

III. KAPITULUA
Enplegua

2. atala
Lan-berdintasuna Balear Uharteetako sektore pribatuan eta funtzio publikoan

41. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Balear Uharteetako Gobernuak arreta berezia jarriko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin dezaten.

IV. KAPITULUA
Osasuna

50. artikulua.— Materialak

1. Administrazio publikoek emakumeei zuzendutako osasunari buruzko dibulgazio-materialak egitea bultzatuko dute, hizkera ez-sexista erabiliz eta emakumeen aniztasuna kontuan hartuta.

2. Lehen mailako arretako osasun-zerbitzuetan jarduketa-gidak eta -protokoloak egitea sustatu beharko da, emakumeen prebalentzia handiko prozesuetarako edo genero-eraginarekiko nabarmen sentikorrak diren prozesuetarako.

VII. KAPITULUA
Komunikabideak eta publizitatea. Ezagutzaren eta informazioaren gizartea, teknologia berriak eta publizitatea

61. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Programazioak egitean, komunikabide sozialek ez dute hizkera sexistarik erabiliko.

63. artikulua.— Teknologia berriak eta informazioaren gizartea

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan garatutako proiektuetan, baldin eta Balear Uharteetako administrazio publikoek osorik edo zati batean finantzatutakoak badira, bermatuko da hizkuntzaren erabilera ez-sexista egingo dela eta haren edukia ez dela sexista izango.


8.4.4.40. 12/2016 Legea, abuztuaren 17koa, Balear Uharteetako Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa[890]

II. TITULUA
Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa

I. KAPITULUA
Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa

10. artikulua.— Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren eta ingurumen-adierazpen estrategikoaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

4. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta, hala badagokio, gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean.

II. KAPITULUA
Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

17. artikulua.— Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

5. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta katalanezko hedapen handieneko egunkarietako batean, eta behar diren neurriak hartuko ditu publikoaren artean ahalik eta zabalkunde handiena bermatzeko, batez ere garrantzi handieneko proiektuen kasuan.


8.4.4.41. 4/2017 Legea, uztailaren 12koa, Balear Uharteetako Industriari buruzkoa[891]

II. TITULUA
Industria-politika

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

9. artikulua.— Jarduketak industria-politikaren arloan

2. Zehazki, Balear Uharteetako industria-politikaren xedea honako jarduketa hauek gauzatzea izango da:

p) Industria-planean, neurriak aurreikusiko dira, genero-berdintasuna, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta norberaren hizkuntzaren erabilera sustatzeko eta garatzeko.

III. KAPITULUA
Industria-politikaren plangintza

2. atala
Industria-jarduera sustatzeko programak

21. artikulua.— Nazioartekotze-programen xede eta helburuak

1. Nazioartekotze-programen xedea da Balear Uharteetako enpresak nazioarteko eremuan lehian sartzea, bultzatzea eta sendotzea, eta aipatutako xede hori lortzeko beharrezkoak diren egitura-egokitzapenak egitea.

2. Horretarako, nazioartekotze-programetan proiektu egokiak diseinatu eta ezarriko dira, besteak beste, erregelamendu bidez ezar daitezkeen xedeez gainera, honako helburu hauek lortu ahal izateko:

h) Balear Uharteetako langileen hizkuntza- eta teknologia-gaitasunak hobetzeko Lanbide Heziketako plan espezifiko bat garatzea, nazioartekotze hori errazteko.


8.4.4.42. 7/2017 Legea, abuztuaren 3koa, Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldatzen duena[892]

ZIOEN AZALPENA

X. Konpilazioaren beste aldaketa batzuk

[…]

Bestalde, bi xedapen gehigarrik katalanezko bertsioaren aldaketa puntuala eta konpilazioaren gaztelaniazko bertsioa jasotzen dituzte, idazketa hobetzeko edo terminologia zehazteko.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Katalanezko bertsioaren aldaketak

Irailaren 6ko 79/1990 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Balear Uharteetako zuzenbide zibileko konpilazioaren testu bateginaren katalanezko bertsioan, honako hitz edo esamolde hauek aldatzen dira:

a) 39. artikuluko bigarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «la falcidia», esan behar du: «a la falcídia».

b) 39. artikuluko hirugarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «en allò que n’excedeixin», esan behar du: «en allò que no n’excedeixin».

c) 54. artikuluko bigarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «En allò que no es preveu en el paràgraf anterior, hi serà d’aplicació el que disposa el Codi civil (art. 523 a 529) sobre el dret d’habitació», esan behar du: «En allò que no es preveu en el paràgraf anterior, hi serà aplicable el que disposa el Codi civil sobre el dret d’habitació».

Bigarren xedapen gehigarria.— Gaztelaniazko bertsioaren aldaketak

Irailaren 6ko 79/1990 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Balear Uharteetako zuzenbide zibileko konpilazioaren testu bateginaren gaztelaniazko bertsioan, honako hitz edo esamolde hauek aldatzen dira:

a) 38. artikuluari puntu eta bereiz bat erantsiko zaio honen aurretik: «El que lo formalizare en fraude de los legatarios perderá el indicado derecho».

b) 39. artikuluko hirugarren paragrafoan:

Hau dioen lekuan: «en lo que no exceda de ella», esan behar du: «en lo que no excedan de ella».

c) 52. artikuluaren ostean hauxe erantsiko da:

«IV. KAPITULUA
Ab intestato oinordetza»

d) 66. artikulua, 1. apartatua:

Hau dioen lekuan: «nombradas ‘espolits’,», esan behar du: «denominadas ‘espòlits’,».

e) 66. artikulua, 3. apartatua:

Hau dioen lekuan: «Tienen capacidad de otorgar capítulos», esan behar du: «Tienen capacidad para otorgar capítulos».

f) 67., 68. eta 72. artikuluak:

Hau dioen lekuan: «‘espolits’», esan behar du: «‘espòlits’».

g) 71. artikuluari puntu eta bereiz bat erantsiko zaio honen aurretik: «La ejecución del encargo hecha por acto inter vivos será irrevocable».

h) 72. artikuluko 1. apartatuan puntu eta bereiz bat ezabatuko da honen aurretik: «Solo serán válidos los pactos otorgados en escritura pública».

i) 86. artikulua:

Hau dioen lekuan: «‘desvis’», esan behar du: «‘desvís’».


8.4.4.43. 8/2017 Legea, abuztuaren 3koa, Balear Uharteetako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[893]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta definizioak

2. Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

e) Komunikazioa: igorle baten eta hartzaile baten artean informazioa trukatzeko prozesua. Mezua hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera, komunikazioa honelakoa izan daiteke:

1) Entzunezkoa: mezua entzumenaren bidez hautematen den komunikazioa.

2) Ukimena: mezua ukimenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen ditu braille irakurketa-idazketa sistema, sinboloak eta grafikoak erliebean, letra larriak esku-ahurrean, ukimenezko alfabeto daktilologikoa edo esku-ahurrean eta ukimenezko euskarria duen zeinu-hizkuntza.

3) Ikusizkoa: mezua ikusmenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen du sistema grafiko alfabetikoa eta sinbolikoa, zeinuen, letren, grafismoen, sinboloen eta antzeko beste adierazpenen bidez irudikatzen dena edozein euskarri material, elektroniko edo telematikotan; argi-seinaleak, hau da, lurraldean, eraikuntzan eta garraioan arrisku- edo larrialdi-abisua ematen duten argi-errotuluak edo argiak, eta zeinu-hizkuntza.

n) Zeinu-hizkuntzak: gor zeinugileen keinu- eta ikus-modalitateko hizkuntza-sistemak, zeinak gor-itsuek ere erabiltzen baitituzte beren egoera sentsorialaren arabera egokituta.

q) Laguntza-bitartekoak: ingurunearen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen dietenak. Erabilera partikularreko laguntza-bitartekoak beharrezko elementutzat jotzen dira, eta ezin da mugatu horien erabilera, salbu eta segurtasun- edo osasungarritasun-arrazoiengatik edo erregelamendu bidez ezarritako beste arrazoi batzuengatik. Laguntza-bitartekoak honela sailkatzen dira:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonei produktu eta zerbitzuen erabilera, komunikazioa edo mugikortasuna errazteko edo bermatzeko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

x) Ikusizko komunikazioan laguntzeko produktuak: ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei ikusmen-informazioa hautematen eta ulertzen laguntzeko metodo espezifikoak. Honako produktu hauek sartzen dira:

2) Ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programarioa eta ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei informazio hori eskuratzeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna jendearentzako arreta-zerbitzuetan eta zerbitzu publikoen emaileengan

26. artikulua.— Irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak zerbitzuetan

2. Ikus-entzunezko komunikabideek zeinu-hizkuntzaren audiodeskripzio-, azpititulazio- eta interpretazio-sistemak txertatuko dituzte pixkanaka, programazioa irisgarri jartzeko, Balear Uharteetako Ikus-entzunezkoei buruzko urriaren 1eko 5/2013 Legean ezarritakoaren arabera.

7. Jendeari arreta emateko zerbitzuak eskaintzen dituzten administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interpreteak izango dituzte, batez ere osasun-arloan (ospitaleak, larrialdiak), betiere erregelamendu bidez ezarritako proportzioan eta lanpostuetan.

VII. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioetan eta informazio-transmisioan

30. artikulua.— Jendearen eskura dagoen informazioa

1. Administrazio publikoek edo, hala badagokio, zerbitzu publikoen emaileek erraztasunak emango dizkiete desgaitasuna duten pertsonei, zertarako eta jendearen eskura dagoen informazioa iristeko eta erabiltzeko entzunezko, ukimenezko eta ikusizko komunikazioa konbinatzen duten sistemak eta bitartekoak erabiliz. Era berean, sustatu egingo dute interes publikoko testu garrantzitsuak eta maiz erabiltzen diren formularioak eskain daitezen irakurketa errazeko formatuan eta zeinu-hizkuntzako bideoetan.


8.4.4.44. 1/2018 Legea, martxoaren 5ekoa, Balear Uharteetako Aholku Kontseiluko kidego eta eskala propioei buruzkoa[894]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Sartu diren eginkizunen artean, […] honako hauek nabarmendu behar dira: kontsulta-organo honek sortzen dituen testuak berrikustearekin zerikusia duten jarduerak koordinatzea, besteak beste, administrazio-dokumentuak zuzentzea, irizpenak zuzentzea eta itzultzea, eta instituzioaren doktrina edo funtzionamendua zabaltzeko argitalpenak prestatzea, eginkizun horiek arduraldi berezia eskatzen dute, dokumentazioaren bolumena eta sortzen diren testu juridikoen garrantzia kontuan hartuta. […]

1. artikulua.— Aholku Kontseiluko legelaria ez den berezko funtzionarioen kidegoetako eta eskaletako sailkapen-taldeak sortzea eta integrazioak

1. Aholku Kontseiluko berezko kidego hauek sortuko dira:

a) A taldea:

1) A1 azpitaldea. Azpitalde honetan sartzeko, beharrezkoa da graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo titulu baliokideak izatea, lege-mailako arau batek beste unibertsitate-titulu ofizial bat eskatzen duenean izan ezik.

Azpitalde honetakoak dira goi-mailako kidegoa eta goi-mailako teknikarien kidegoa, hizkuntza-aholkularitza, dokumentazio eta argitalpenen eskalakoa.

Goi-mailako kidegoaren eginkizunak dira legelarien kidegoarekin lankidetza teknikoko jarduerak egitea, ponentziak prestatzeko eta dokumentazioa ikertzeko.

Goi-mailako teknikarien kidegoak, hizkuntza-aholkularitzaren, dokumentazioaren eta argitalpenen eskalak, honako eginkizun hauek betetzen ditu: osoko bilkurak, irizpenak, argitalpenak eta bestelako dokumentazioa prestatzen laguntzea; testuen hizkuntza-berrikuspena eta itzulpena egitea; Aholku Kontseiluaren webguneko testuak eta materiala egiten parte hartzea; eta bere kidegoaren eginkizunen berezko goi-mailako aholkularitza ematea.


8.4.4.45. 2/2018 Legea, apirilaren 13koa, Balear Uharteen Memoria eta Aitorpen Demokratikoei buruzkoa[895]

ZIOEN AZALPENA

III

Errepresioa diktadura frankistan eta klandestinitatean zehar

[…]

Barruan eta erbestean, balear uharte guztietako intelektualek lan egin zuten balio demokratiko unibertsalak eta gure kultura- eta hizkuntza-identitatea gordetzeko. […]


8.4.4.46. 3/2018 Legea, maiatzaren 29koa, Gizarte-ekintzaren Hirugarren Sektoreari buruzkoa[896]

III. KAPITULUA
Lankidetza, esku-hartze sozialaren eremuko politikak egikaritzean

16. artikulua.— Balear Uharteetako administrazio publikoekin lankidetzan aritzen diren Balear Uharteetako hirugarren sektore sozialeko antolakundeen betebeharrak

1. 1.- Erantzukizun publikoko zerbitzu sozialen horniduran Balear Uharteetako administrazio publikoekin elkarlanean aritzen diren edo interes orokorreko bestelako jarduera sozialetan lankidetzan diharduten Balear Uharteetako hirugarren sektore sozialeko antolakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

k) Ahalegina egitea herritarrei bakoitzak aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta emateko.


8.4.4.47. 7/2018 Legea, uztailaren 31koa, Balear Uharteetan Laneko Segurtasuna eta Osasuna sustatzekoa[897]

Azken xedapenetako seigarrena.— Maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretua aldatzea, zeinak prozedura onetsi baitzuen Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko

1. Aldatu egiten da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedura onetsi zuen maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretuaren 4. artikulua, eta honelaxe geratzen da idatzita:

«4. artikulua. Aparteko prozedura.

8. Lehiaketa bidezko aparteko prozeduran, baremoak, egoki izanez gero, egokiak izan daitezkeen merezimenduez gain, honako hauek ere jaso behar ditu:

b) Administrazio orokorreko edo bereziko kidego edo eskalan sartzeko eskatzen dena baino katalanaren ezagutza-maila altuagoa izatea, bai eta lortu nahi den poltsako atxikipen-taldea edo -azpitaldea den ere.

9. Hautaproben bidezko aparteko prozeduran, honako arau hauek bete behar dira:

c) Ezartzen den proban lortutako puntuazioari gehitu behar zaio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego, eskala eta/edo espezialitateetan sartzeko eskatzen direnak baino altuagoak diren katalanaren ezagutza-mailak egiaztatzeari esleitzen zaion puntuazioa.


8.4.4.48. 1/2019 Legea, urtarrilaren 31koa, Balear Uharteetako Gobernuari buruzkoa[898]

IV. TITULUA
Gobernuaren legegintza-ekimena eta araugintza-ahalak

II. KAPITULUA
Araugintza-prozedura

2. atala
Prozedura arrunta

60. artikulua.— Arau-inpaktuaren azterketaren memoria

2. Arau-inpaktuaren azterketaren memoriak eduki hauek izango ditu:

g) Prozedura izapidetzen ari den organoaren iritziz garrantzitsua den beste edozein alderdi, hizkuntza-arlokoak barne, bai eta indarrean dagoen legerian aurreikusitako inpaktuaren beste ebaluazio batzuk ere.


8.4.4.49. 9/2019 Legea, otsailaren 19koa, Balear Uharteetako haurren eta nerabeen arretari eta eskubideei buruzkoa[899]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Adingabearen interes gorena

2. Kasuan-kasuan adingabearen interes gorena interpretatzeko eta aplikatzeko, irizpide orokor hauek hartu behar dira kontuan, betiere aplikatu beharreko legeria espezifikoak ezarritakoak eta kasuaren inguruabar zehatzen arabera egokitzat jo daitezkeen beste batzuk alde batera utzi gabe:

d) Adingabearen identitatea, kultura, erlijioa, usteak, orientazio eta identitate sexuala edo hizkuntza babestuko dira; adingabeak ez du inolako diskriminaziorik jasango arrazoi horiek edo beste edozein direla-bide, ez eta dibertsitate funtzionalagatik ere, betiere haren nortasunaren garapen harmonikoa bermatzeko.

5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak

1. Botere publikoen administrazio-jardunaren printzipio gidariak, adingabeei dagozkienez, honako hauek dira:

c) Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial diskriminatzaile.

10. artikulua.— Adingabeei buruzko arauak interpretatzea

2. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta berdintasuna bermatuko dute sexu bietako adingabeen ezberdintasunean, betiere diskriminazio oro ezabatzeko hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.

II. TITULUA
Haur eta nerabeen eskubide eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Eskubide eta askatasun zibil eta politikoak

16. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea

1. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta adingabeenganako diskriminazio oro ezabatu behar dute hauek direla-eta: jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar edo sozial.

2. Botere publikoek modu aktiboan identifikatu behar dituzte diskriminazio-faktoreak murrizteko edo ezabatzeko babes-neurri bereziak jaso behar dituzten adingabeak, banaka edo taldean.

V. KAPITULUA
Osasuna eta osotasuna, indarkeriaren aurkako prebentzioa eta babesa

1. atala
Osasuna sustatu eta bermatzea

29. artikulua.—Osasuna sustatzeko askatasuna

1. Balear Uharteetako lurraldean dauden adingabe guztiek osasun-zerbitzu publikorako irispide librea dute baldintza berberetan, edozein dela ere haien jaiotza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, genero-adierazpena, arraza, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, erlijioa, sinesmena, ideologia, iritzia, kultura, hizkera, hizkuntza, tasun fisiko, psikiko edo sentsoriala, gaixotasuna, egoera ekonomikoa edo beste edozein inguruabar pertsonal, familiar, sozial edo administratibo.

VIII. KAPITULUA
Kultura, aisia, kirola eta ingurumena

43. artikulua.— Kultura iristeko eskubidea

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, beren ekimenez edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan, honako hauek sustatu behar dituzte:

e) Balear Uharteetako hizkuntza koofizialak ezagutzea eta normaltasunez erabiltzea, eta inor ezin da diskriminatu hizkuntzagatik.

IV. TITULUA
Haurrak eta nerabeak babesteko sistema

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

97. artikulua.— Babes-neurri bat duten eskubide espezifikoak

Babes-sistemaren mende dagoen haurra edo nerabea, lege honek eta gainerako ordenamendu juridikoak haur eta nerabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideekin batera, honako hauen titularra da espezifikoki:

g) Beren kultura- eta hizkuntza-identitatea errespetatuz gizarteratzea erraztuko duten bitartekoak izateko eskubidea.

V. KAPITULUA
Zaintza eta tutoretzarako xedapen erkideak

6. atala
Egoitza-harrera

170. artikulua.— Egoitza-harrerako zentroen sailkapena eta mota

2. Egoitza-arretako programa-motaren arabera, egoitza-harrerako zentroak honako hauek izan daitezke:

b) Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrentzako harrera-zentroak: hizkuntza-, kultura- eta gizarte-desberdintasunek eragindako gizarteratzeko zailtasunen ondorioz babesgabetasuna duten eta egoitza-baliabide espezifiko bat behar duten adingabe atzerritarrak hartzeko zentroak. Pertsona horiei atzerritartasunaren arloko araudi espezifikoa aplikatzen zaie, batez ere egonaldia egiteko eta erregularizatzeko administrazio-jarduketei dagokienez.

V. TITULUA
Adingabe arau-hausleen arloko jarduketak

VI. KAPITULUA
Adingabe arau-hausle barneratuen eskubideak eta eginbeharrak Diziplina-araubidea

219. artikulua.— Barneratze-zentroetan barneratutako adingabe arau-hausleen eskubideak

1. Barneratze-neurriren baten pean diren adingabe arau-hausleek eskubidea dute beren nortasuna eta ideologia-askatasun zein erlijio-askatasuna errespeta dakizkien; orobat, neurriaren edukiak eragiten ez dizkien gainerako eskubide eta interes legitimoak ere edukiko dituzte, batez ere adingabetasun zibilari dagozkionak eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Legearen 56. artikuluak aipatzen dituen eskubide guztiak, eta, horien artean, honako hauek zehazki:

o) Adingabeek informazio pertsonal eta eguneratua eskuratuko dute, euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraien egoera pertsonal nahiz judizialari buruz, zentroan adingabeak izan eta zentro horren barne-funtzionamenduaren gaineko arauei buruz, bai eta eskubide horiek guztiak gauzatzeko prozedura zehatzei buruz ere, batik bat, eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteari begira. Informazio hori adingabe arau-hausleei eman behar zaie zentroan sartzen diren unean, eta haiek ulertzen duten hizkuntza batean eman behar zaie, eta haiek ulertzeko duten gaitasunera edo haien beharrizan berezietara egokitutako formatu, hiztegi eta idazkeran.


8.4.4.50. 11/2019 Legea, martxoaren 8koa, Balear Uharteetako Boluntariotzari buruzkoa[900]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Boluntariotzaren jarduketa-eremuak

Ondorengo hauek jotzen dira boluntariotzaren jarduketa-eremu:

d) Kultura-boluntariotza: kulturarako eskubidea sustatzen eta defendatzen duten programak eta, bereziki, pertsona guztien kultura-integrazioa, kultura-identitatea, ondarea eta katalana, Balear Uharteetako berezkoa, sustatzea eta babestea, eta kultura-bizitzan parte hartzea.


8.4.4.51. 12/2019 Legea, martxoaren 12koa, Herri-kontsultei eta Partaidetza-prozesuei buruzkoa[901]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orientatzaileak

1. Hauek dira herritarren parte-hartzea bideratzen duten printzipioak:

l) Irisgarritasuna, diskriminazio teknologikorik eza eta bitartekoen eta hizkeren egokitzapena. Parte hartzeko bideek eta bitartekoek ez dute bazterketa-faktore izan behar herritarren sektore jakin batzuentzat.

II. KAPITULUA
Herritarren parte-hartzea sustatzea

8. artikulua.— Herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak

f) Irisgarritasun fisiko, sentsorial eta kognitiborako neurriak, bai eta bitarteko eta hizkerak gaitasun desberdinetara egokitzeko neurriak ere, bereziki teknologia berriei dagozkienez.


8.4.4.52. Balear Uharteetako Parlamentuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2019ko martxoaren 19koa[902]

ATARIKO TITULUA

2. artikulua

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, eta gaztelania Balear Uharteetako Parlamentuko hizkuntza ofizialak dira.

2. Parlamentuak zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzua bideratu eta bermatuko du osoko bilkuretan eta berak antolatzen dituen bilera eta ekitaldi publiko garrantzitsuetan.

V. TITULUA
Funtzionamendurako xedapen orokorrak

III. KAPITULUA
Eztabaidak

80. artikulua

3. Esku-hartzeak norberak egingo ditu ahoz, salbu eta esku hartu behar duenak zeinu-hizkuntza erabili behar badu; kasu horretan, interpreteen edo bitarteko teknologikoen laguntza izango du. Hizlariak tribunatik edo jarlekutik egin ahal izango du hitz.


8.4.4.53. 16/2019 Legea, apirilaren 8koa, Eivissa Hiriko Hiriburutzaren Estatutu Bereziari buruzkoa[903]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua

1. Katalana, Balear Uharteetako berezko hizkuntza, Eivissako Udalekoa ere bada.

2. Eivissako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatuko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan.

3. Eivissako Udalak katalanaren, Balear Uharteetako berezko hizkuntzaren, erabilera normalizatuko du, bere eskumenen eremuan, indarrean dagoen araudiaren arabera.


8.4.4.54. 18/2019 Legea, apirilaren 8koa, Balear Uharteetako Kultura-ondare Immateriala babesteari buruzkoa[904]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

[…] Eta, bestetik, 148. artikuluak ezartzen du autonomia-erkidegoek eskumenak beregana ditzaketela, 16. apartatuan adierazten den bezala, Autonomia Erkidegoaren intereseko monumentu-ondarean, eta Autonomia Erkidegoaren kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza susta ditzaketela, artikulu bereko 17. apartatuaren arabera.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kultura-ondare immaterialaren eremuak

Kultura-ondare immateriala, bereziki, honako eremu hauetan agertzen da:

a) Ahozko komunikazio, tradizio eta adierazpideak, hizkuntza eta haren hizkuntza-modalitateak eta -berezitasunak barne, kultura-ondare immaterialaren bide gisa, bai eta toponimia tradizionala, lurraldearen izendapen geografikoetarako tresna gisa ere.

7. artikulua.— Administrazio publikoen jarduketak

1. Balear Uharteetako administrazio publikoen eginbeharra da kultura-ondare immateriala sustatzea, administraziooi dagozkien eskumen-esparruetan, ondare hori erabat ager dadin Balear Uharteetako gizarte- eta kultura-eremuetan, eta, horrela, ondare horrek etorkizunean iraungo duela bermatzeko.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, administrazio publikoek honako helburu orokor hauek lortu behar dituzte:

f) Jardun- eta laguntza-ildo espezifikoen bidez, uharte bakoitzak edo uharte guztiek berezkoak dituzten kultura-adierazpen immaterialen trukea eta ezagutza sustatzea, bai eta kanpo-proiekzioa eta katalanez hitz egiten duten gainerako lurraldeekiko eta Estatuko gainerako lurraldeekiko harremana ere.


8.4.4.55. 1/2020 Legegintzako Dekretua, abuztuaren 28koa, Balear Uharteetako ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[905]

III. TITULUA
Plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa

I. KAPITULUA
Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoa

17. artikulua.— Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren eta ingurumen-adierazpen estrategikoaren aldaketaren izapideak, dokumentazioa eta epeak

4. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta, hala badagokio, gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean.

II. KAPITULUA
Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa

21. artikulua.— Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren aldaketaren izapideak eta dokumentazioa

3. Jendaurrean jarriko da, Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Organo substantiboak iragarki hori argitaratuko du bere webgunean eta eragindako uharteko edo uharteetako katalanezko eta gaztelaniazko hedapen handieneko egunkarietako batean, eta behar diren neurriak hartuko ditu publikoaren artean ahalik eta zabalkunderik handiena bermatzeko, batez ere garrantzi handieneko proiektuetan.


8.4.4.56. 3/2020 Legea, abenduaren 29koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2021. urterako aurrekontu orokorrei buruzkoa[906]

20. ERANSKINA
2021erako aurrekontuan sartutako onura fiskalen zenbatekoa

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak onetsitako neurrien ondoriozko onura fiskalen zenbatekoa, 2021eko ekitaldiko aurrekontuan eraginarekin, 73,40 milioi eurokoa da, betiere azken urteotan guztiotan tributu-figura bakoitzerako ezarritako onura fiskalen arabera, zeinak indarrean egon baitira 2020. urtean.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

2021erako aurrekontu orokorren lege-proiektuan ez da ezein aldaketarik aurreikusten PFEZari aplikatu beharreko onura fiskalen araubidean, eta, beraz, onura fiskalen mota bi mantentzen dira: batzuk kenkarien bidez aplikatzen dira, eta beste batzuek gutxieneko pertsonalaren eta familiarraren kalkuluan eragiten dute.

Lehenengoei dagokienez, eta Tributu Administrazioko Estatu Agentziak (TAEAk) 2018ko ekitaldiko (behin betiko datuak) eta 2019ko ekitaldiko (behin-behineko datuak) PFEZaren aitorpenei buruz emandako datuak ikusita, 2022an aitortu beharreko 2021eko ekitaldirako indarrean dauden kenkari autonomiko jakin batzuen kostua honako hau da:

[…]

– Katalana sustatzeko xedea duten erakunde jakin batzuei egindako dohaintzen kenkaria: 0,02 milioi euro.

[…]

– Atzerriko hizkuntza bat eskolaz kanpo ikasteko gastuengatiko kenkaria: 0,10 milioi euro.

[…]

21. ERANSKINA
Balear Uharteetako hezkuntza-zentro pribatuak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak, 2021erako

5. Aniztasunari arreta ematea

5.1. Haur eta Lehen Hezkuntzarako laguntza

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.

[…]

5.2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari laguntzea (1. eta 2. zikloak).

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.041,96 euro.

[…]

7. Heziketa-zikloak

7.3. Beste gastu batzuk.

– Zeinu-hizkuntzaren interpretazioa.


8.4.4.57. 4/2021 Legea, abenduaren 17koa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan Europako funtsekin finantzatu behar diren jarduketak eta proiektuak exekutatzeko ezohiko eta premiazko neurriei buruzkoa[907]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Bitarteko funtzionarioak hautatzea premia larri eta geroraezineko kasuetan

1. 2021. eta 2022. urteetan, salbuespen gisa eta behar bezala arrazoituta, bitarteko funtzionarioen indarreko lan-poltsak agortzen badira, zeinak osatu baitziren Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan diharduten bitarteko funtzionarioak hautatzeko prozedura onetsi zuen maiatzaren 22ko 30/2009 Dekretuan aurreikusitako prozeduretako edozeinen bidez; edo beste lan-poltsa baterako deialdia eragozten, zailtzen edo eraginkortasunik gabe uzten duen beste edozein arrazoi gertatzen bada, orduan funtzio publikoaren arloan eskumena duen saileko titularrak ebatzi ahal izango du, aldez aurretik Zerbitzu Orokorren Mahai Sektorialari jakinarazita, ezohiko prozedura sinplifikatu bat aplika dadila bitarteko funtzionarioak hautatzeko; prozedura horretan, gutxienez, honako merezimendu hauek baloratu beharko dira:

b) Administrazio orokorreko edo bereziko kidego edo eskalan sartzeko eskatzen dena baino katalanaren ezagutza-maila altuagoa izatea, eta lortu nahi den poltsako atxikipen-taldea edo -azpitaldea, bai eta administrazio-hizkerako katalanaren ezagutzaren ziurtagiria ere.


8.4.4.58. 5/2021 Legea, abenduaren 28koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2015erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[908]

20. ERANSKINA
2022ko aurrekontu-ekitaldiko onura fiskalen gutxi gorabeherako zenbatekoa

A. Araugintza-eskumena duten zergak

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

2022. urterako aurrekontu orokorren lege-proiektuan, soilik aurreikusten da ohiko etxebizitzaren errentamenduagatiko kenkari autonomikoa aldatzea, zeina baita kolektibo jakin batzuen aldekoa; aldaketa honetara dator: kenkariaren kolektibo onuradun berri gisa Familiari Laguntzeko uztailaren 13ko 8/2018 Legearen 7.7 artikuluan aurreikusitako guraso bakarreko familiak sartzea. Hortik kanpo, ez dago aldaketarik PFEZri aplikatu beharreko onura fiskalen araubidean.

– Araudi autonomikotik eratorritako onura fiskalak:

Ikusiz Tributu Administrazioko Estatu Agentziak (TAEAk) 2019ko ekitaldiko (behin betiko datuak) eta 2020ko ekitaldiko (behin-behineko datuak) PFEZaren aitorpenei buruz emandako datuak ikusita, 2022an aitortu beharreko 2022ko ekitaldirako indarrean dauden kenkari autonomiko jakin batzuen kostua honako hau da:

[…]

– Katalana sustatzeko xedea duten erakunde jakin batzuei egindako dohaintzen kenkaria: 0,02 milioi euro.

[…]

– Atzerriko hizkuntza bat eskolaz kanpo ikasteko gastuengatiko kenkaria: 0,10 milioi euro.

21. ERANSKINA
Balear Uharteetako hezkuntza-zentro pribatuak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak, 2022rako

5. Aniztasunari arreta ematea

5.1. Haur/lehen hezkuntzarako laguntza

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.073,22 €.

5.2 Derrigorrezko bigarren hezkuntzari laguntzea (1. eta 2. zikloak).

B. Beste gastu batzuk.

Pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako urteko modulua: 1.073,22 €.


8.4.4.59. 1/2022 Legea, martxoaren 8koa, Balear Uharteetako Hezkuntzari buruzkoa[909]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hezkuntza-zentroak gure gizartearen kultura-aniztasunaren isla dira; izan ere, gure gizartean askotariko balioak, kultura desberdinak, erlijio, ohitura edo hizkuntza desberdinak biltzen dira, zeinak dibergentetzat har baitaitezke. Kultura-aniztasunetik eta integraziotik haratago doan hezkuntza sustatu beharko da, elkarrizketaren, bizikidetzaren eta errespetuaren ondoriozko hezkuntza, zeinak ahalbidetuko baitu lurralde berean bizi garen kultura guztien arteko benetako trukea. Ataza hori ikuspegi inklusiboaren eta kulturarteko hezkuntzaren esparruan bakarrik egin ahal izango da, gure gizartean benetako integrazioa eta harrera lortzeko helburuarekin, gure kultura propioa errespetatuz.

[…]

Inklusio-printzipioaren barruan, Balear Uharteetan, hizkuntza-ofizialtasun bikoitza duen erkidegoa denez, erronka berezia da ikasleen hizkuntza-inklusioa. Hain zuzen ere, Balear Uharteetan herritartasuna erabat gauzatzeko, hezkuntza-sistemak bermatu behar du derrigorrezko hezkuntza amaitzean herritar guztiak gai izango direla bi hizkuntza ofizialak zuzen erabiltzeko. Egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, eta gizarte-bizitzaren esparru askotan gaztelaniaren nagusitasuna oso handia denez, beharrezkoa da hezkuntza-sistemak katalanaren ohiko erabileraren eta erabilera funtzionalaren behar adinako lekua bermatu behar izatea, betiere Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 4.3 artikuluan jasotzen den bi hizkuntza ofizialen ezagutza-eskubidea bermatzen laguntzeko modu gisa.

[…]

Hezkuntza, beraz, pertsona guztien eskubidea da, bizitza osoan zehar bermatuko dena eta haien garapen pertsonal, emozional eta profesionalaren alderdi guztiei erantzungo diena. Botere publikoen funtsezko betebeharretako bat da hezkuntzarako eskubide hori modu eraginkorrean bermatzea eta hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren eskuarteak ematea, honako hauek ahalbidetzeko: ezagutzak eguneratzea, hezkuntza-tresna berriak ezartzea, irakasleen prestakuntza hobetzea, hezkuntza-zentroen kudeaketa arin eta eraginkorra, hezkuntza-erkidego osoaren parte-hartze eta erantzunkidetasun handiagoa, eta hezkuntzaren eta gizartearen interesen eta gainerako eragileen arteko zubi eraginkorrak ezartzea, betiere kalitatezko hezkuntzaren abantailak herritar guztiengana hel daitezen, edozein izanik ere herritar horien jatorria, eta kontuan hartu barik zein diren haien kultura, hizkuntza, genero edo erlijioko gaitasunak eta ezaugarriak.

[…]

Hezkuntza-politika publikoak ezinbestekoak dira matxismoari aurre egiteko eta sortzen diren desberdintasun-egoerak salatzeko eta arintzeko. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko uztailaren 28ko 11/2016 Legean adierazten den bezala, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa eta sexuagatiko edozein diskriminazio-motaren berariazko debekua jasota daude zenbait arau juridikotan. Inoiz baino beharrezkoagoa da hezkuntzak genero-ikuspegia aintzat hartzea, genero-estereotipoak eta -rolak eta sexu-orientazioa eta -identitatea alde batera utzita pertsonaren garapen integralean oinarritutako hezkuntza-eredua lortzeko. Hezkuntza-sistemaren zutabeetako batek hezkidetza izan behar du. Hezkuntza-politika publikoek, hezkidetza ezinbesteko tresnatzat hartuta, indarkeria matxisten prebentzioan eta aniztasun afektibo-sexualaren errespetuan lan egitera bideratu behar dituzte ahaleginak. Hezkidetza-eskolen esparruan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta emakumeen eta gizonen irudi plurala, askotarikoa eta estereotiporik gabea erreproduzitzea sustatuko da. Era berean, arreta berezia jarriko zaio zeharkakotasun- eta intersekzionalitate-printzipioari hezkuntza-politika publikoen esparruan.

[…]

II

[…]

Dokumentu hori Illes per un Pacte plataformak egindako lanean oinarrituta egin zen; plataforma horrek hezkuntzaren eremuan eragina duten Balear Uharteetako berrogei gizarte-erakunde baino gehiago biltzen ditu. Dokumentuak araudi bat eskatzen du, gehiengo sozialak onar dezakeena, hezkuntza-sistemaren benetako beharrizanak asetzea ahalbidetuko duena eta kalitatezko hezkuntza bultzatuko duena. Hezkuntza horrek oinarri hauek izango ditu, besteak beste: kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza sustatu beharra, balio zibikoetan oinarritutako hezkuntza berreskuratzea, hezkuntza-erkidegoaren parte-hartze demokratikoa, ikaskuntza-prozesua hobetzera bideratutako prestakuntza-ebaluazioa, curriculumen deszentralizazioa eta konpetentzien araberako curriculum-ikuspegia, irakaskuntza-ataza duintzea, hezkuntza-azpiegituren hobekuntza, katalana hezkuntza-sistemaren komunikazio-hizkuntza gisa eta gizarte-kohesioari eusteko funtsezko elementu gisa onartzea, eskola-arrakasta eta bizikidetza hobetzeko planak, prestakuntza eta baliabide didaktiko eta teknologikoak hezkuntza-beharrizan berrietara egokitu beharra, eta zentroen sare publikoa sistemaren oinarrizko elementutzat hartzea, betiere irakaskuntza itunduarekin batera, zertarako eta horrek guztiak ahalbidetu dezan hezkuntza kalitatezko zerbitzu publiko gisa hartzea.

[…]

III

[…]

Atariko tituluak legearen xedea ezartzen du, hezkuntzarako eskubide konstituzionala promulgatzen du, berdintasun-baldintzetan egikaritu behar dena, Balear Uharteetako Gobernuak bermatu behar duena, eta Balear Uharteetako hezkuntza-sistemaren printzipio orokorrak, pedagogikoak eta antolakuntzakoak ezartzen ditu. Apartatu honetan nabarmentzen da hezkuntza-sistemari ematen zaion kontsiderazioa, zeina baita tresna nagusia izatea Autonomia Estatutuak Balear Uharteetako herritarrei bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko bermatzen dien eskubidea bermatzeko; hain zuzen ere, autonomia-estatutua da esparrua, zeinean ulertu behar baitira legeak hezkuntza-sisteman hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruz jasotzen dituen xedapenak.

[…]

VI. titulua Balear Uharteetako hezkuntza-sistemaren elementu espezifiko propioei buruzkoa da. Hala, eskolako hizkuntza-eredua sartu da, zeinak jarraitzen baitio Autonomia Estatutuak eta Balear Uharteetako Hizkuntza-normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legeak zehazten dutenaren arabera hizkuntza-bateratze edo elebitasun integraleko ereduari. Hizkuntza ofizialen ikaskuntzan eta atzerriko hizkuntzetako hizkuntza-gaitasunen eskuratzean oinarritzen da, eta Balear Uharteetako hizkuntza propioa irakaskuntzaren hizkuntza egituratzaile gisa erabiltzea sendotzen du. Horrela, jarraipena ematen zaio pixkanaka ezartzen ari den eredu bati, zeina koherentziaz kokatzen baita Estatuak eta, zehazki, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak definitutako arau-esparruan.

Hizkuntza-ereduaren helburua da ikasleek, irakaskuntza hastean beren ohiko hizkuntza edozein dela ere, katalana eta gaztelania normaltasunez eta behar bezala erabili ahal izatea bermatzea, eta derrigorrezko eskolaldiaren amaieran gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza bermatzea eta, aldi berean, Estatutuaren aginduz ezarritako hizkuntza-normalizazioko prozesuaren berezko helburuak betetzea. Hala, autonomia-estatutuaren arabera, bermatzen da oinarrizko hezkuntza amaitzean ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak erabat eta modu baliokidean menderatu beharko dituztela eta atzerriko hizkuntza batean hizkuntza-gaitasunak eskuratu beharko dituztela. Jurisprudentzia konstituzionalak behin eta berriz bermatutako eredua da, Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 23ko 337/1994 epaiaz geroztik. Epai horrek, gaztelania irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzeari kalterik egin gabe, aukera ematen du, aldi berean, katalana desabantaila-egoeran jartzen duten desoreka-egoera historikoak eta gaur egungoak konpentsatzeko, eta hori orain arte lortutako emaitzek justifikatzen dute.

IV

[…]

Lege hau bat dator sinplifikazio-printzipioarekin, herritarrei laguntzen baitie araudi osoa eta herritarroi eragiten dieten arau-neurriak hobeto ezagutzen eta ulertzen. Lege horrek aukera emango du ondorengo araudia garatzeko, sinplifikatzeko eta hari koherentzia handiagoa emateko. Arau-testu bat da, arau argiak dituena eta errazago bete ahal izateko hizkera eskuragarria duena.

[…]

ATARIKO TITULUA
Legearen xedea eta printzipioak

1. artikulua.— Legearen xedea

1. Lege honen xedea da: Balear Uharteetako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako mailetan hezkuntza-sistema arautzea; hezkuntza-erkidegoaren parte-hartzea sustatzea; hezkuntza-arrakasta eta -ekitatea eta aukera-berdintasuna ahalbidetzea, ikasle guztiak beren ikaskuntza-maila onenera irits daitezen; herritar guztiei bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatzea; zentroei autonomia handiagoa ematea, eta ebaluazioa instituzionalizatzea, betiere eskumen propioen arabera eta Espainiako hezkuntza-sistemaren esparruan.

2. Lege honen xedapenek eta lege hau garatzen duten arauek Balear Uharteetako berezko hezkuntza-eredu bat definitzen dute, zeina baita interes publikokoa, parte-hartzekoa, kalitatezkoa eta ekitatezkoa, bai eta aukera-berdintasuna ere.

3. Hezkuntza-sistema da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak duen tresna nagusia Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 4. artikuluan jasotako mandatua gauzatzeko, betiere bi hizkuntza ofizialen ezagutza ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeari dagokionez. Horregatik, aipatutako mandatua betetzeko, ulertu behar da ezen hizkuntza ofizialen erabilerari, haien ikaskuntzaren ebaluazioari eta hezkuntza-sistemaren arrakastaren ebaluazioari buruzko xedapen guztiak helburu horretara bideratuta daudela.

4. Lege honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen da Balear Uharteetako unibertsitate-sistema, zeinak araudi espezifikoa baitu.

3. artikulua.— Printzipio orokorrak, pedagogikoak eta antolaketakoak

1. Honako printzipio orokor hauek arautzen dute Balear Uharteetako hezkuntza-sistema, Espainiako Konstituzioak eta Balear Uharteetako Autonomia Estatutuak definitutako balioen esparruan:

j) Hezkuntza-sistemak badu erantzukizunik bermatzeko ikasle guztiek gaitasuna dutela derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran bi hizkuntza ofizialak zuzentasunez eta arintasunez erabiltzeko, bai ahoz, bai idatziz.

t) Balear Uharteetako lurraldearekiko, ondarearekiko, kulturarekiko, historiarekiko, hizkuntzarekiko eta tradizioekiko konpromisoa.

w) Balear Uharteetako katalana ardatz izango duen sistema eleaniztuna eraikitzea.

I. TITULUA
Balear Uharteetako hezkuntza-sistemaren egitura

II. KAPITULUA
Haur-hezkuntza

6. artikulua.— Haur-hezkuntzaren helburuak eta printzipioak

2. Haur-hezkuntzak lagunduko du umeengan gaitasunak garatzen, betiere hauek egin ahal izateko:

f) Komunikazio-trebetasunak garatzea zenbait hizkeratan, adierazpidetan eta bi hizkuntza ofizialetan.

g) Atzerriko hizkuntza batean hastea.

h) Trebetasun logikoetan eta matematikoetan, irakurketan eta idazketan, mugimenduan, keinuan eta erritmoan, eta ikusizko lengoaietan, plastikoetan eta musikaletan hastea.

III. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

12. artikulua.— Lehen hezkuntzaren helburuak eta ezaugarriak

1. Lehen hezkuntzaren helburua ikasle guztiei prestakuntza integrala ematea da, zeinak haien nortasuna erabat garatzen lagunduko dien eta, curriculumean finkatutako konpetentzien arabera, ahalbidetuko dizkien honako hauek:

b) Hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean, ikasle bakoitzari dagokion mailan, ahozko adierazpenari eta ulermenari, idatzizko adierazpenari eta irakurritakoaren ulermenari buruzko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea eta garatzea.

14. artikulua.— Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren helburuak eta ezaugarriak

1. Derrigorrezko bigarren hezkuntza etaparako ezarritako konpetentziak eskuratzera bideratuko da, eta ikasle guztiei honako hauek ahalbidetuko dizkien hezkuntza ematea du helburu:

a) Oinarrizko kultura-elementuak eskuratzea, bereziki Balear Uharteetako kultura propioa aipatuz, batez ere hizkuntzari, arteari, zientziari, humanistikari eta teknologiari dagokienez.

f) Trebetasun eta konpetentzia kulturalak, pertsonalak eta sozialak garatzea, alde batetik, hizkuntza ofizialen mintzamenean eta ahozko ulermenean, idazmenean eta irakurmenean betiere, nahitaezko eskolatze-aldiaren amaieran, behar den maila lortzeko hizkuntzon erabilera normal eta zuzena bermatze aldera, eta, bestetik, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten maila ertaineko erabilera bermatzeko; horiek ez ezik, egokia bada, oztopoak kentzea ahalbidetzen duten ikaskuntza-diseinu unibertsaleko sistemak nahiz edozein motatako neurri inklusiboak ezarriko dira, eta ikasle guztientzako laguntzak sortuko dira, askotariko gaitasunetan arreta berezia jarriz.

m) Balear Uharteetako erkidegoko kide izatearen kontzientzia hartzea eta erkidego horren hizkuntza-, historia-, lurralde-, arte-, kultura- eta ingurumen-ondarea ezagutzen eta balioesten laguntzea.

V. KAPITULUA
Lanbide-heziketa

22. artikulua.— Hasierako lanbide-heziketa

6. Ezartzen diren curriculum propioetan, konpetentzia profesionalekin lotutako moduluez eta prestakuntza lantokietan egiteko modulu batez gain, honako hauek jasoko dira: laneko arriskuen prebentzioari eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko prestakuntza; bi hizkuntza ofizialen eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza indartzea; ekonomia jasangarrirako ekimen ekintzailea eta balioak sustatzea; ingurunea eta langileen duintasuna errespetatzea, eta Europar Batasunak ezarritako jarraibideen esparruan aurreikusten den prestakuntza.

VI. KAPITULUA
Helduen etengabeko hezkuntza

30. artikulua.— Helduen hezkuntzaren helburuak eta eremuak

3. Helduen hezkuntzako programek, bigarren aukerako prestakuntza-ekintzen esparruan, hauek txerta ditzakete: irakaskuntza formalaren eremua (unibertsitateaz kanpoko titulazio ofizialak lortzeko) eta irakaskuntza ez-formalaren eremua (proba libreak eta sistemaren ibilbideetara sartzeko probak prestatzera bideratuak); heldu berriak gizarte-ingurunean sartzea erraztera bideratutako prestakuntza-ekintzak; baita, ezartzen diren baldintzetan, onarpen ofiziala duten hizkuntza-ikastaroak egitera bideratutakoak edo oinarrizko araudiak ezartzen dituen zehaztapen-tresnei buruzko prestakuntzako eta lanbide-heziketako beste jarduera batzuk ere.

VII. KAPITULUA
Araubide bereziko irakaskuntzak

34. artikulua.— Araubide bereziko irakaskuntzen ezaugarriak

Araubide bereziko irakaskuntzak hizkuntzen irakaskuntzei, arte-irakaskuntzei eta kirol-irakaskuntzei dagozkie.

35. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak

1. Hizkuntzen irakaskuntzen helburua ikasleak hizkuntza desberdinen erabilera egokirako gaitzea da, hezkuntza-sistemaren ohiko etapak alde batera utzita.

2. Hizkuntzen irakaskuntza arautuek ziurtagiri homologatuak lortzera bideratzen dute, ordenamenduan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera zehazten diren mailetan antolatzen dira, eta hezkuntza presentzialaren, hezkuntza erdipresentzialaren eta hezkuntza ez-presentzialaren modalitateetan eskaintzen dira.

3. Hizkuntzen irakaskuntza arautuak, irakaskuntza presentzialen modalitatean, hizkuntza-eskola ofizialetan ematen dira. Sustapena egingo da bigarren hezkuntza ikasten ari diren ikasleek hizkuntzen irakaskuntza arautuetako maila ezberdinetako probetarako tutoretza eta prestakuntza jaso ahal izan dezaten eta probok egin ahal izan ditzaten.

4. Hezkuntza-administrazioari dagokio hizkuntzen irakaskuntza arautuetako oinarrizko mailen curriculumak eta hizkuntza-eskola ofizialek bete beharreko betekizunak zehaztea.

5. Hezkuntza-administrazioari dagokio hizkuntzen irakaskuntza publikoa sustatzea hizkuntza-eskola ofizialen bidez.

II. TITULUA
Balear Uharteetako Unibertsitatearekin eta administrazio publikoekin lankidetzan aritzea

I. KAPITULUA
Hezkuntza-administrazio autonomikoaren, Balear Uharteetako Unibertsitatearen eta beste unibertsitate-instituzio batzuen arteko lankidetza

40. artikulua.— Lankidetzaren helburuak eta ezaugarriak

1. Hezkuntza-administrazioa eta Balear Uharteetako Unibertsitatea lankidetzan arituko dira hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen duten aspektuetan eta, batez ere, honako eremu hauetan:

e) Irakaslana egiteko behar den hizkuntza- eta komunikazio-konpetentzia bermatzea.

j) Jarduera akademikoa, autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialetan ez ezik, atzerriko hizkuntzetan indartzea.

II. KAPITULUA
Beste administrazio batzuekiko lankidetza eta elkarlana

48. artikulua.— Beste administrazio autonomiko batzuekiko elkarlana

2. Sailak, bere eskumenen arabera, Balear Uharteekin hizkuntza- eta kultura-loturak dituzten erkidego eta lurraldeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea sustatu ahal izango du, hizkuntzaren irakaskuntzaren eta interes komuneko beste hezkuntza-gai batzuen arloan.

III. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoaren parte-hartzea

I. KAPITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

50. artikulua.— Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak egikaritzeko bermea

2. Balear Uharteetako Gobernuak bermatuko du aukera-berdintasunean hezteko eskubidea egikaritzea, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ikasleek dituzten hasierako desabantaila ekonomiko, sozial, kultural, linguistiko edo pertsonalak konpentsatzeko.

51. artikulua.— Ikasleen eskubideak

1. Ikasleek hezkuntza-eremuan dituzten eskubideak eta askatasunak honako hauek dira:

f) Irakaskuntzan zeinu-hizkuntza erabiltzea, bai eta braille irakurketa-idazketaren kodea zein ikaskuntza-zailtasunetan laguntzeko beste eskuarte batzuk ere, baldin eta inguruabar pertsonalak direla-eta horiek guztiak behar badira.

52. artikulua.— Ikasleen eginbeharrak

Hezkuntza-prozesuan, ikasleek honako eginbehar hauek dituzte:

j) Hezkuntza-erkidegoko kide bat ere ez diskriminatzea jaiotza, arraza, generoa, hizkuntza, sexu-orientazioa, erlijioa, iritzia, gutxiengoetako kide izatea edo aniztasun funtzionala dela-eta, ez eta beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik ere.

IV. TITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan

I. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren ezaugarriak

84. artikulua.— Eginkizun espezifikoak dituzten lanpostuak

5. Hezkuntza-administrazioak, garatzen den araudiaren arabera, beste herrialde batzuetako irakasleak sartu ahal izango ditu, funtzionarioentzat eskatzen den titulazio berarekin, bai hizkuntzak irakasteko, bai atzerriko hizkuntza batean garatzen diren beste irakasgai batzuk emateko.

6. Salbuespen gisa, beste herrialde batzuetako profesionalak kontratatu ahal izango dira arte-irakaskuntzetarako eta hizkuntzen irakaskuntzetarako, irakasle espezialista gisa, Estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako baldintzetan, baina ez dute nahitaez bete beharko oro har ezarritako titulazio-baldintza.

II. KAPITULUA
Sartzea eta betetzea

85. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzea

2. Edozelan ere, katalanez dakiela egiaztatu beharko da, erregelamenduz ezarritako moduan.

IV. KAPITULUA
Irakasleen Erregistro Orokorra eta konpetentzien aitorpena

99. artikulua.— Konpetentziak aitortzea

2. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailburuak honako eskudantzia hauek izango ditu:

d) Hala badagokio, hizkuntza-eskakizunak eta eska daitezkeen beste batzuk ezartzea irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostu jakin batzuk betetzeko.

V. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

I. KAPITULUA
Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroen sarea

107. artikulua.— Zentro publikoen tipologia

2. Balear Uharteetako unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentro publikoek honako tipologia hauetako bat har dezakete, haiek baimenduta dituzten ikasketen arabera:

k) Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO).

II. KAPITULUA
Eskolatze ekitatiboa

112. artikulua.— Hezkuntza-laguntzako beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskolatze orekatua

3. Hezkuntza-laguntzako beharrizan espezifikotzat hartuko dira hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei eragiten dietenak, bereziki honako hauek: mugikortasun murriztua, aniztasun intelektuala edo sentsoriala, espektro autistaren nahasmenduak, hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduak, jokabidearen nahasmendu larriak, nahasmendu mental edo endekapenezko gaixotasun larriak eta minoritarioak; ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak; adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak; baldintza pertsonalak edo eskola-historia dituzten eta curriculum-desfase esanguratsua duten ikasleak; hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleak; bi hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten ikasleak; egoera sozioekonomiko eta soziokultural txarrenetatik eratorritako hezkuntza-beharrizanak dituzten edo eskola uzteko arriskua duten ikasleak; eta araudiak onartutako beste egoera batzuk.

IV. KAPITULUA
Hezkuntza-proiektua

122. artikulua.— IHPk jaso beharreko aspektuak

2. IHPk honako hauek barne hartuko ditu: pedagogia-antolamenduaren irizpideak; hezkuntza-lehentasunak eta -planteamenduak; zentroaren ezaugarri diren oinarrizko printzipio eta irizpideak, hezkuntza-arloko esku-hartzeari, orientazioari, tutoretzari, ebaluazioari, eta curriculumen zehaztapenari eta garapenari dagokienez, betiere irisgarritasun unibertsala bermatzen duten diseinu unibertsaleko edo planteamenduko eredu alternatiboen arabera; antolaketa-egitura propioa definitzen duten irizpideak; hizkuntza-proiektua; hezkuntza-inklusioko prozedurak; elkarbizitzaren ikaskuntzan, berdintasunean, hezkidetzan eta genero-identitateen errespetuan nagusi diren balioak eta helburuak; zentroan eta ikasleen ingurune pertsonalean eta sozialean ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko irizpideak; hezkuntza-erkidegoaren parte-hartzea eta lankidetza sustatzeko irizpideak; zentroaren eta gizarte-ingurunearen arteko harremana eta zentroko irakasleen etengabeko prestakuntza taxutu behar dituzten ildoak, bai eta zentroaren antolamendu- eta funtzionamendu-arauak eta hura ezaugarritzen duten beste jarduketa eta ezaugarri batzuk, eta hezkuntza-proiektua zabaldu, haren jarraipena egin, eta hura ebaluatu eta berrikusteko neurriak ere. Era berean, hobekuntza-plan bat jasoko du, zeinak ahalbidetuko baitu hezkuntza-kalitatea eta -ekitatea eta eskola-arrakasta sustatzeko behar diren neurriak hartzea.

V. KAPITULUA
Curriculumaren garapena

123. artikulua.— Hezkuntza-curriculuma

3. Ematen diren ikasgaien eta arloen curriculumak, eta Balear Uharteetako hezkuntza-sisteman hezkuntzaren helburuak lortzera bideratutako beste edozein jarduerak, honako helburu hauek izango dituzte:

f) Natura-ingurunea, historia, kultura, hizkuntza, uharte-modalitateak, bertako uhartearen antropologia eta nortasuna eta Balear Uharteen multzoa ezagutzea, balioestea eta errespetatzea, berezko ondare gisa eta kultura unibertsalaren esparruan.

g) Espainiako Estatuaren hizkuntza- eta kultura-aniztasuna errespetatzeko eta aitortzeko prestakuntza, bai eta eleaniztasun horren izaera aberasgarria ere, kultura desberdinen arteko harremanak ezartzeko oinarri gisa.

h) Katalanaren ikaskuntza eta erabilera sustatzea, komunikaziorako ez ezik, Balear Uharteetako nortasun kultural eta historikoa interpretatzeko eta transmititzeko eta gizarte-kohesiorako ezinbesteko elementu gisa.

i) Gaztelania ikastea, Estatu osoko hizkuntza ofizial gisa, komunikatzeko eta hizkuntza horretan adierazitako kultura iristeko.

j) Atzerriko hizkuntza bat gutxienez ikastea, gero eta lotura handiagoa duen mundu honetan hizkuntza-gaitasun handiagoa duten herritarrak prestatzeko bitarteko gisa.

VI. KAPITULUA
Zentro publikoetako zuzendaritza eta gobernu-organoak

134. artikulua.— Irakasleen klaustroa

2. Klaustroaren eskumenak dira:

a) Zuzendaritza-taldeari zentroaren hezkuntza-proiektua, antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamendua, hizkuntza-proiektua eta erabakitzen diren zentroaren beste proiektu batzuk egiteko proposamenak aurkeztea, baita urteko programazio orokorra ere.

VI. TITULUA
Hezkuntza-eredu propioaren elementu pedagogiko espezifikoak

I. KAPITULUA
Hizkuntza-eredua

135. artikulua.— Hizkuntza-ereduaren printzipioak

1. Balear Uharteetako eskolako hizkuntza-ereduak printzipio hauek ditu:

a) Komunikazio-konpetentzia eskuratzea katalanez (Balear Uharteetako hizkuntza) eta gaztelaniaz, derrigorrezko hezkuntzaren amaieran ikasle guztiak gai izan daitezen bi hizkuntzak erraztasunez erabiltzeko, ahoz zein idatziz.

b) Hizkuntza-konpetentzia ertaina eskuratzea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean, derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran.

c) Ikasleek lehen irakaskuntza beren hizkuntzan jasotzeko duten eskubidea, hizkuntza hura autonomia-erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat bada.

d) Katalana, Balear Uharteetako berezkoa, gizarte-kohesiorako tresnatzat hartzea hezkuntza-jardueretan eta jarduera osagarrietan, bai eta adierazpide normaltzat ere hartzea komunikazioetan eta administrazio-eremuan.

e) Hizkuntzak eraginda, ikasleak ez direla diskriminatzen eta zentro eta ikasgela-talde desberdinetan ez direla bereizten bermatzea.

f) Hizkuntza-harrera Balear Uharteetako hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleentzat, arreta berezia katalanari jarriz, zeina baita Balear Uharteetako berezkoa.

g) Irakaskuntzako zentroek autonomia pedagogikoa izatea beren hizkuntza-proiektua indarrean dagoen araudiaren esparruan egiteko eta ezartzeko, besteak beste, derrigorrezko hezkuntza amaitzean ikasle guztiei bi hizkuntza ofizialen ezagutza ziurtatze aldera.

h) Balear Uharteetako irakasleen beharrezko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzea.

i) Katalanak uharteetan dituen modalitateak erabiltzea, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. Balear Uharteetako Gobernuari dagokio, bere eskumenen esparruan, hizkuntzen irakaskuntzaren curriculuma zehaztea, zeinak barnean hartzen baititu helburuak, konpetentziak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta metodologia didaktikoa.

3. Katalana izango da gutxienez eskola-ordutegiaren erdian erabiliko den irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza, betiere hizkuntza-normalizazioaren helburuak lortzen direla bermatzeko. Helburu horretarako, eta derrigorrezko irakaskuntzak amaitzean bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko konpetentzia osoa eta baliokidea eskuratuko dela bermatzeko, proportzio hori handitu ahal izango da irakaskuntzako zentro bakoitzaren erabakiz, hizkuntza-proiektua onetsiz. Gaztelania, irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa, irakaskuntzako zentro bakoitzaren erabakiz ere erabili ahal izango da, haren hizkuntza-proiektua onetsiz, batez ere beharrezkotzat jotzen denean nahitaezko irakaskuntzak amaitzean bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko konpetentzia osoa eta baliokidea eskuratuko dela bermatzeko. Irakaskuntzako zentroetan hizkuntzak erabiltzeko baldintzak erregelamendu bidez garatuko dira, lege honetan aurreikusitako irizpide eta printzipioen arabera.

136. artikulua.— Zentroaren hizkuntza-proiektua

1. Irakaskuntzako zentroek, beren autonomiaren esparruan eta hezkuntza-proiektuaren zati gisa, hizkuntza-proiektu bat egingo dute, non jasoko baita zer tratamendu emango zaien zentroan hizkuntzei. Proiektu hori ingurumariaren aldagaien arabera diseinatuko da, ikasleek bi hizkuntza ofizialetan eta, gainera, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean aurreikusitako hizkuntza-konpetentziak lor ditzaten.

2. Zentroaren hizkuntza-proiektuak zehaztuko du zein den lege honetan ezarritako hizkuntza-ereduaren printzipioen aplikazioa, eta, besteak beste, jasoko du zein diren hizkuntzen irakaskuntzaren oinarri diren planteamendu didaktikoak eta irizpide metodologikoak, zein diren hizkuntzak irakasteko prozesua zentroaren errealitate soziolinguistikora egokitzeko irizpideak, eta zein diren hizkuntza-proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpideak eta tresnak.

3. Zentroaren hizkuntza-proiektuan zehaztuko da zein den hizkuntzaz bestelako arlo, eremu, ikasgai, modulu edo proiektuen irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza, lege honen 135. artikuluan ezarritako printzipio eta irizpideekin bat etorriz.

4. Hezkuntza-administrazioak sistema bat ezarriko du zentroaren hizkuntza-proiektuak ebaluatzeko, hezkuntza-ikuskatzailetzak gainbegiratuta, proiektu horiek berrikusi eta egokitu ahal izateko, betiere ikasleek komunikazio-konpetentzian eta hizkuntza-normalizazioan ezarritako helburuak lortzen dituztela ziurtatze aldera.

5. Hezkuntza-ikuskatzailetzak zentroen hizkuntza-proiektuak egiteko prozesuak gainbegiratuko ditu, eta ebaluatuko du zein izan diren proiektuok emaitza akademikoetan eta ikasleen kohesio- eta inklusio-prozesuetan izandako eragina eta ezarpena. Ezarritako helburuak lortuko direla bermatzen ez badute proiektuok, horiek aldatzeko eskatuko du.

137. artikulua.— Hizkuntza-harrerako programak

1. Hezkuntza-administrazioak Balear Uharteetako hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten ikasle berantiarrei zuzendutako hizkuntza-harrerako programak arautuko ditu, ikasleok curriculum-edukiak iristeko behar dituzten trebetasunak emateko eta ikasle horiei benetako inklusio akademikoa eta soziala bermatzeko.

2. Irakaskuntzako zentroek arreta linguistiko eta pedagogikoa eskainiko dute, hizkuntza-urritasuna duten ikasle berantiarrak eraginkortasunez sar daitezen ikaskuntzan, betiere zentroaren hizkuntza-proiektuaren arabera. Horretarako, hezkuntza-administrazioak emandako baliabideak izango dituzte, eurenak osatzeko.

138. artikulua.— Langileen hizkuntza-eskakizunak

1. Balear Uharteetako Gobernuak ezarriko du zein betekizun bete behar diren hizkuntza-gaitasuna katalanez egiaztatzeko Balear Uharteetako zentro publiko zein pribatuetan irakaskuntza-eginkizunak betetzeko.

2. Sailak ezarriko du zein izango diren betekizunak Balear Uharteetako irakaskuntzako zentroetan katalana irakasteko.

3. Balear Uharteetako Gobernuak ezarriko du zein betekizun bete behar dituzten irakasleek hizkuntza-gaitasuna atzerriko hizkuntzan egiaztatzeko bai zentro publikoetan, bai pribatuetan, baldin eta irakasleok hizkuntzaz bestelako arloak atzerriko hizkuntzan ematen badituzte Balear Uharteetan.

4. Hezkuntza-administrazioak irakasleen hizkuntza-gaitasuna eguneratzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

5. Irakaskuntzako zentroetako irakasle ez diren langileek hizkuntza-gaitasun egokia izango dute dagozkien eginkizunak behar bezala betetzeko.

III. KAPITULUA
Irakasleak prestatzea

143. artikulua.— Irakasleen hasierako prestakuntza

3. Hasierako prestakuntzako ikasketa-planek, prestakuntza zientifikoaz gain, honako hauek ere bermatuko dituzte: aspektu psikopedagogiko eta didaktikoetan beharrezkoak diren konpetentziak eskuratzea, bi hizkuntza ofizialak jakitea, atzerriko hizkuntza bat jakitea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea, taldean lan egitea eta irakaslana egiteko gizarte- eta tutoretza-trebetasun egokiak izatea.

VII. TITULUA
Hezkuntza-sistemaren jarraipena eta ebaluazioa

II. KAPITULUA
Hezkuntza-sistemaren ebaluazioa

160. artikulua.— Irakaskuntzako zentroen ebaluazioa

7. Zentroaren ebaluazioak kontuan hartuko du, era berean, ea betetzen den zentroaren hezkuntza-proiektuan jasotako hizkuntza-proiektua eta zenbat doitzen zaien proiektu hori lege honetan hizkuntza-ereduari buruz ezarritako xedapenei.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Curriculum-material didaktikoak

1. Irakaskuntzako zentroetako koordinazio didaktikorako organoek irakaskuntzetan erabiliko diren testuliburuak eta bestelako curriculum-material didaktikoak hautatuko dituzte, beren hezkuntza-proiektuaren arabera. Material horiek editatzeko eta hartzeko ez da aldez aurretik hezkuntza-administrazioaren baimenik eduki behar. Edozelan ere, zurruntasun zientifikora eta hezkuntza-administrazioak ikasleen adinerako onetsitako curriculumera egokituko dira, eta Espainiako Konstituzioan, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuan eta lege honetan ezarritako printzipioak, balioak, askatasunak, eskubideak eta eginbeharrak sustatuko dituzte. Era berean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuko dute, hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta sexu-orientazio eta -identitatearekiko errespetua bermatuko dituzte, ez dute estereotipo sexistarik edo diskriminatzailerik izango, eta Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako uztailaren 28ko 11/2016 Legean ezarritako printzipio eta balioetara egokituko dira.


8.4.4.60. 4/2022 Legea, ekainaren 28koa, Uharteetako Kontseiluei buruzkoa[910]

V. TITULUA
Funtzionamendua eta araubide juridikoa

53. artikulua.— Hizkuntza-araubidea

1. Katalana, Balear Uharteetako hizkuntza propioa den aldetik, uharteetako kontseiluetakoa ere bada. Katalana da, beraz, uharteetako administrazioan eta haren mendeko erakundeetan oro har eta normaltasunez erabiltzen den hizkuntza.

2. Jarduera instituzional eta administratibo guztietan katalanaren eta gaztelaniaren erabilera erregelamendu organikoan edo xedapen espezifikoetan arautzen da, betiere herritarrek hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea errespetatuz, eta autonomia-estatutuan eta autonomia-erkidegoko legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.

3. Autonomia-estatutuan ezarritakoaren arabera, uharteetako kontseiluek neurriak hartuko dituzte beren eskumenen eremuan katalana normalizatzeko, eta administrazio-hizkeraren kalitatea zainduko dute.


8.4.4.61. 5/2022 Legea, uztailaren 8koa, Balear Uharteetako Gazte-politikei buruzkoa[911]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Eta hori guztia katalanaren erabilera eta ezagutza sustatuz, Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren eta Balear Uharteetako Hizkuntza-normalizazioari buruzko apirilaren 29ko 3/1986 Legearen arabera. Abiapuntua hauxe da: baldin eta bermatu behar bada gazteek bizitza sozialean, kulturalean, politikoan eta ekonomikoan erabateko parte-hartze demokratikoa izango dutela, ezinbestekoa da lurraldeko bi hizkuntza ofizialak ezagutzea. Ildo horretatik, legeak aurreikusten du administrazio publikoek beharrezko antolamendu- eta prestakuntza-jarduerak egin behar dituztela katalanaren ezagutza eta erabilera errazteko, eta legeak gazteen sektore publiko zein pribatuari helarazten dio gazteen hizkuntza-eskubideen bermea, eta, bereziki, katalanez jabetzeko eskubidea eta hizkuntza hori aktiboki eta pasiboki erabiltzekoa.

Edozelan ere, lege honek errespetatu egiten du autonomia-estatutuak uharteetako kontseiluen eskumenei dagokienez duen zentzu eta espiritua, alde batera utzi gabe Gobernuak eremu horretan dituen koordinazio-eskudantziak eta irakaskuntzaren eta enpleguaren arloko betearazpen-eskudantziak.

III

[…]

III. titulua gazte-politika hutsei buruzkoa da, eta lau kapitulu ditu. Lehenengoan, politika horren helburu orokorrak adierazten dira, zeinak baitira gazteen bizi-baldintzak hobetzea, helduarora igarotzeko dauden beharrizanei erantzutea, haien bizipenak eta esperientziak erraztea, eta bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean integrazio eta parte-hartze eraginkorra sustatzea. Era berean, politika horiek gidatu behar dituzten printzipio gidariak adierazten dira, eta aurreko legean aurreikusitakoei (unibertsaltasuna, zeharkakotasuna, plangintza, koordinazioa eta berdintasuna) honako printzipio berri hauek gehitzen dira: osotasuna, hurbiltasuna, belaunaldiartekotasuna, ekitatea, erantzukidetasuna, gardentasuna eta kontuak ematea, intersekzionalitatea, eta hizkuntza-araubidera egokitzea. Era berean, gazte-politiken edukiari heltzen dio, eta helburu orokorra —gazteen bizi-kalitatea hobetzea, bereziki gizarte-bazterketako egoeran daudenena— eta espezifikoak adierazten ditu. II. kapituluak beren-beregi aipatzen du zein eremuri eragin behar dien lehentasunez gazte-politikak: gazteen emantzipazioa —bereziki aipatuta hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta etxebizitza—, bizitza osasungarriaren sustapena, ahalduntzea eta parte-hartzea, eta gazteen eskubideen bermea eta jokabideen eta balioen sustapena.

[…]

IV

[…]

Kalitate-printzipioari dagokionez, kontuan hartu dira lege-aurreproiektuen forma eta egiturari buruzko jarraibideak, Gobernu Kontseiluaren 2000ko abenduaren 29ko erabaki baten bidez onetsiak. Sinplifikazioari dagokionez, hizkera laua aukeratu da, teknizismorik gabea, eta arau-multzo bakar batean bateratu da gazte-politiken erregulazioa, kontuan hartu barik zein den politika horiek gauzatzen dituen administrazio bakoitzaren saila.

[…]

III. TITULUA
Balear Uharteetako gazte-politikak

I. KAPITULUA
Printzipioak eta eduki orokorra

24. artikulua.— Printzipio gidariak

Balear Uharteetako edozein administrazio publikok egiten duen gazte-politikaren printzipio gidariak honako hauek dira:

j) Intersekzionalitatea. Gazte-politikei heltzeko, unean-unean dauden desberdintasun-ardatzen arteko interakzioa hartu behar da kontuan, hala nola generotik, jatorritik, hizkuntzatik, klase sozialetik, askotariko gaitasunetatik, sexualitatetik edo aniztasun etnikotik eratorritakoak, besteak beste.

k) Hizkuntza-araubidera egokitzea. Gazte-politikak autonomia-estatutuaren 4. artikulura egokitu behar dira, eta kontuan izan behar dute, estatutu beraren 35. artikuluaren arabera, katalana normalizatzea Balear Uharteetako autonomia-erkidegoko botere publikoen helburuetako bat dela.

25. artikulua.— Gazte-politiken edukia

Administrazio publikoen gazte-politikek lege honen 5. artikuluko eskubideen erabateko garapena bermatu behar dute, bereziki gizarte-bazterketako egoeran dauden gazteen artean, eta, horregatik, helburu hauek izan behar dituzte:

m) Kulturarako irispidea bermatzea eta gazteen sorkuntza eta hizkera artistiko eta sortzaileen garapena laguntzea, bereziki katalanez egindakoena, betiere gizarte berritzaile baten esparruan.

n) Katalanaren eta Balear Uharteetako kulturaren ezagutza eta erabilera indartzea gizarteratzeko tresna gisa, eta haien sustapena, errespetua, elkar ezagutzea eta kultura-trukea sustatzea.

s) Gazteen mugikortasun-, topaketa- eta truke-programak bultzatzea Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan, katalanez hitz egiten den lurraldeetan, Espainiako Estatuko gainerako lurraldeetan eta mundu osoan, bereziki Europan eta Mediterraneoko Arkuan, betiere Balear Uharteetako gazteek beste kultura-errealitate batzuk ezagutu ahal izan ditzaten.

II. KAPITULUA
Gazte-politiken lehentasunezko eremuak

1. atala
Gazteen emantzipazioa

27. artikulua.— Hezkuntza eta prestakuntza

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan bultzatzen dituzten gazte-politikek honako helburu eta jardun-ildo hauek izan behar dituzte, hurrenez hurren:

j) Katalana, Balear Uharteetako hizkuntza propioa dena, ezagutzeko eta erabiltzeko jarrera positiboa hartzea, eta, oinarri horretatik abiatuta, hizkuntza-aniztasunarekiko eta hizkuntzak ikasteak dakartzan abantaila pertsonal, akademiko, profesional eta ludikoekiko jarrera positiboa izatea.

4. atala
Gazteen eskubideen bermea

35. artikulua.— Gazteen eskubideak bermatzea

Balear Uharteetako Gobernuak, uharteetako kontseiluek eta toki-administrazioko erakundeek eskubideen bermearen arloan bultzatzen dituzten gazte-politikek honako helburu eta jardun-ildo hauek izan behar dituzte:

k) Hizkuntza-eskubideak bermatzea sektore publikoak zein pribatuak sustatu eta gazteei zuzendutako politika, zerbitzu eta jarduketetan.

l) Behar adina baliabide jartzea katalanez ez dakiten gazteek autonomia-estatutuaren 4.2 artikuluak aitortzen dien eskubidea egikaritu ahal izan dezaten eta hizkuntza ondo menderatu ahal izan dezaten.

IV. TITULUA
Gazteen parte-hartzea

II. KAPITULUA
Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseilua

1. atala
Xedapen orokorrak

59. artikulua.— Helburua eta eginkizunak

1. Hauek dira Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseiluaren xedeak:

i) Balear Uharteetako kultura sustatzea, bereziki katalana eta kultura, berezko nortasun-ezaugarrien adierazgarri eta gizarteratzeko tresna gisa, eta, hizkuntzaren kasuan, sustapen pertsonal, akademiko eta laboralerako tresna gisa.

V. TITULUA
Gazte-politikak gauzatzeko profesionalak eta tresnak

I. KAPITULUA
Gazte-politiketako eta gazteriaren eremuko profesionalak

78. artikulua.— Gazte-politiketako eta gazteriaren eremuko profesionalak

3. Gazteentzako zerbitzuen sistema publikoaren antolamenduak behar adina langile izan behar ditu, zerbitzuak ematerakoan efizientzia, eraginkortasuna eta kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren prestakuntza, titulazioa, ezagutzak, gaitasunak, hizkuntza-gaitasuna eta lan-egonkortasuna eta gizarte- eta lan-aintzatespena lortzeko.

II. KAPITULUA
Gazte-politikak gauzatzeko tresnak

1. atala
Gazte-zerbitzuak

82. artikulua.— Gazteentzako informazio- eta dinamizazio-zerbitzuak

3. Gazteentzako informazio- eta dinamizazio-zerbitzu publikoen funtzionamenduak bat etorri behar du Balear Uharteetako hizkuntza-erabilerak arautzen dituen araudiarekin.

4. atala
Gazte-ekipamenduak

93. artikulua.— Definizioa

1. Gazte-ekipamenduak informaziorako eta/edo dinamizazio soziokulturalerako gune zibikoak dira, zeinak zuzentzen baitzaizkie gazteei soilik; ekipamenduok badituzte azpiegiturak eta baliabideak, eta haien helburua hauxe da: parte-hartzea, informazioa, gazteen elkarte-sarearekiko lankidetza eta gazteentzako arreta sustatzea. Hezkuntza-aisialdiko instalazioak ez dira ekipamendutzat hartzen.

3. Uharteetako kontseiluek erregelamenduz ezarriko dute zein diren ekipamenduon tipologia eta ezaugarriak, ea ekipamendu horiek hizkuntza-erabilerak araudira egokitzen diren eta, hala badagokio, zein diren gune horietara bideratuko diren langileak, Gobernuak, berriz, printzipio orokorrak arautu ahal izango ditu.

5. atala
Gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduen zentsua

95. artikulua.— Gazteentzako zerbitzu eta ekipamenduetarako laguntza publikoa

3. Gazte-politikak gauzatzeko tresnei administrazioak eman beharreko laguntza ekonomikoa zehaztu behar duten irizpide orokorrak gazteriaren arloan eskumena duen uharte-organoaren edo organo autonomikoaren dirulaguntzen urteko deialdietan finkatzen dira, eta gizarte-beharrizanaren, hizkuntza-beharrizanaren eta lurralde-berrorekaren irizpideei erantzun behar diete.

VI. TITULUA
Gazteriaren arloko zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

101. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

1. Arau-hauste oso astunak dira gazte-zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, antolakundeek eta erakundeek honako kasu hauetan egindakoak:

d) Zerbitzuak ematean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, genero, arraza, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, sexu-aukera, desgaitasun, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial; edo balio demokratikoen aurkako bestelako portaera batzuk egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Gazte-politikak lantzeko Sailarteko Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen uztailaren 26ko 39/2013 Dekretua aldatzea.

5. Honelaxe aldatzen da 39/2013 Dekretuaren 5. artikulua:

«5. artikulua. Osoko bilkura

2. Honako hauek izango dira osoko bilkurako kideak:

— kide bat, hizkuntza-politikaren arloan eskumenak dituen sailekoa.


8.4.4.62. 6/2022 Legea, abuztuaren 5ekoa, Balear Uharteetako Artxiboei eta Kudeaketa Dokumentalari buruzkoa[912]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, hona hemen definizio batzuk:

m) Dokumentua: ahozko edo idatzizko hizkuntzaren edozein adierazpen, dela naturala, dela kodetua, eta edozein adierazpen grafiko, soinuzko edo irudizko, edozein izanik hura biltegiratuta dagoen euskarri materiala. Kanpoan geratzen dira edizioetatik jatorrizkoak ez diren aleak, bai eta editatutako sorkuntza- eta ikerketa-lanak ere, edo ondare bibliografikotzat soilik jotzen direnak.


8.4.4.63. 7/2022 Legea, abuztuaren 5ekoa, Balear Uharteetako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa[913]

II. TITULUA
Balear Uharteetako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Ekosistema (ECTIB)

I. KAPITULUA
Balear Uharteetako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ekosistemaren gobernantza (ECTIB)

1. atala
ECTIBeko organo eskudunak

11. artikulua.— Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan eskumena duen/duten saila/k

2. Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan eskumena duen sailak honako eginkizun hauek izango ditu:

l) Balear Uharteetako ondare zientifikoa, teknologikoa, kulturala, artistikoa eta linguistikoa zaintzea, gehitzea eta aberastea.


8.4.4.64. 10/2022 Legea, abenduaren 23koa, Balear Uharteetako Haur eta Gazteentzako Hezkuntza-aisialdiari buruzkoa[914]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Balear Uharteetako Autonomia Estatutuaren 30. artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoari honako gai hauetan: kirol eta aisialdian; kirol- eta aisialdi-jardueren sustapen, plangintza eta koordinazioan (12. apartatua); gazterian; gazteriari zuzendutako politika, plan eta programen diseinu eta aplikazioan (13. apartatua); gizarte-ekintza eta -ongizatean (15. apartatua), eta adingabeen babesean (39. apartatua). Era berean, Estatutuaren 35. artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoak eskumen esklusiboa du katalana irakasteko, Balear Uharteena berarena baita; katalanaren erabilera normalizatzeak, berriz, erkidegoko botere publikoen helburuetako bat izan behar du.

[…]

Aipatutako aisialdiaren arloko araudiaz gain, lege hau egitean bereziki kontuan hartu dira honako hauek: 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean osorik babestekoa; 9/2019 Legea, otsailaren 19koa, Balear Uharteetako Haurren eta Nerabeen Arretari eta Eskubideei buruzkoa; 3/1986 Legea, apirilaren 29koa, Balear Uharteetako Hizkuntza Normalizazioari buruzkoa; eta, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren balioak sustatzeari dagokionez, 8/2016 Legea, maiatzaren 30ekoa, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatu eta LGTBI fobia desagerrarazteari buruzkoa; eta 11/2016 Legea, uztailaren 28koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.

[…]

V

[…]

Legearen aplikazio-sektoreak ere zehazten dira —hezkuntza-aisialdiko prestakuntza, eta prestakuntza hori ematen duten eskolak, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak, hezkuntza-aisialdiko profesionalak, eta haur- eta gazte-instalazioak—, eta eremu horietako jarduketak eraendu behar dituzten printzipio gidariak eratzen dira: ekitatea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, eta sexu-orientazioarekiko, genero-adierazpen edo -identitatearekiko errespetua; jarduerak eta zerbitzuak parte-hartzaileen adinera eta inguruabarretara egokitzea; kalitatea; giza eskubide unibertsalen sustapena, berrikuntza, ikerketa eta ekintza; ebaluazioa eta autoebaluazioa, zerikusia duten instituzioekiko lankidetza eta koordinazioa, eta katalana sustatzea hezkuntza-aisialdiko jardueren komunikazio-hizkuntza gisa.

[…]

Azken bi xedapen iragankorren gaiak hauek dira: haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskoletako irakasleek katalanaren ezagutzak egiaztatzeko duten betebeharra betetzeko epea, bai eta aurreko araudiaren arabera gazte-aterpetzat hartzen diren instalazioei aplikatu beharreko araubide iragankorra ere.

[…]

Azken xedapenetako lehenengo hiruren bidez, zenbait dekretu aldatzen dira. Azken xedapenetako lehenengoak aldatu egin du 15/2003 Dekretua, otsailaren 14koa, Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu, eta organoaren osaeran Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko kide bat eta Balear Uharteetako Gazteriaren Kontseiluan dauden aisialdiko erakundeetako bi ordezkari sartzeko funtzionamendua arautzen duena. Garrantzitsua da gazteen aisialdiaren sektorea haurren eta nerabeen interesak defendatu nahi dituen kontseilu horretan ordezkatuta egotea.

[…]

Era berean, azken xedapenetako hirugarrenak abuztuaren 3ko 26/2018 Dekretua aldatzen du, zeinaren bidez Mallorcako Uharte Kontseiluari eskualdatzen baitzaizkio Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioak gazteriaren eta aisialdiaren arloan dituen berezko eskumenei datxezkien eginkizunak eta zerbitzuak, eta zehazten du ezen Balear Uharteetako Gobernuak uhartez gaindiko zerbitzuak baino ez duela ikuskatzeko ahala izango, eta uharteetako kontseiluen esku uzten dituela honako hauei buruzkoak: aisialdiko eta gazteentzako instalazioak, hezkuntza-aisialdiko jarduerak, prestakuntza-eskolak, eta haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-ikastaroak. Azkenik, hamaikagarren xedapen gehigarria txertatu da dekretuan, betiere hezkuntza-aisialdiko jardueretako zuzendaritza-langileek zein begiraleek katalan arloko prestakuntza izan dezaten aurreikusteko.

[…]

VI

[…]

[…] Azkenik, kalitate- eta sinplifikazio-printzipioak betetze aldera, testua hizkera ulergarrian egitea erabaki da, eta lege bakar batean bateratu da hezkuntza-aisialdiaren lege-erregulazioa, betiere hura kontsultatu eta aplikatu ahal izateko.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak eta jardun-ildoak

1. Lege honen printzipio gidariak dira:

i) Katalana komunikazio-hizkuntza izatea hezkuntza-aisialdiko jarduera eta zerbitzuetan.

II. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko eskumen-araubidea

I. KAPITULUA
Administrazio eskudunak

8. artikulua.— Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza

2. Balear Uharteetako administrazio publikoek lankidetzan jardun behar dute haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko zerbitzuak, jarduerak eta instalazioak errazago egin daitezen. Era berean, administrazio bakoitzak ingurumenaren, mugikortasunaren, hizkuntza-politikaren, hezkuntzaren, gazteriaren, kirolaren eta lurralde-antolamenduaren arloetan eskumena duten sailak koordinatu behar ditu, helburu berarekin, besteak beste.

III. TITULUA
Prestakuntza haur eta gazteen aisialdian

12. artikulua.— Definizioa

1. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzatzat hartzen da hezkuntza ez-formalaren eremua, zeinaren helburua baita haurren eta gazteen aisialdia egoki erabiltzera bideratutako jardueren eta tekniken bidez ikastea eta gaitasunak eta trebetasunak eskuratzea, betiere lege honen 3. artikuluan ezarritako printzipio gidarien eta jardun-ildoen esparruan.

2. Prestakuntza horren ezaugarriak eta hartzaileak kontuan hartuta, uharteetako kontseiluek bereziki zaindu behar dute prestakuntza arautzen duen araudia betetzen dela, batez ere prestakuntza hori ematen duten eskolek bete behar dituzten betebeharrei eta irakasleen prestakuntzari dagokienez, bai eta lege honetan eta garapen-araudian ezarritako kalitate-printzipioei eta -betekizunei dagokienez ere.

3. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzak kontuan izan behar du adingabea dela interes gorena, eta kontuan hartuko ditu, gainera, genero-ikuspegia, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, indarkeria-mota ororen prebentzioa, bereziki indarkeria matxistena, eta garapen afektibo-sexuala.

4. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdirako prestakuntzak bermatu behar du prestakuntza hori jasotzen duten pertsonek jarrera positiboak hartzen dituztela katalanaren erabilera eta Balear Uharteetako kultura eta ingurunearen ezagutza errazteko.

13. artikulua.— Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolak

1. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolak dira helburu hauek dituztenak: haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko eremuan lan egiten duten langileak gaitzea, eta, erregelamenduz ezarritako programa ofizialekin bat etorriz, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jardueren begirale- eta zuzendari-diplomak lortzeko eman behar dituzten ikastaroak ematea, betiere diplomok uharteetako kontseiluen ardura duten sailek luzatu behar dituztelarik. Erregelamendu bidez arautu behar da, era berean, zeintzuk diren katalanaren betekizun akademikoak eta ezagutza-betekizunak eskola horiek ematen duten prestakuntzan parte hartzeko.

14. artikulua.— Prestakuntza-eskola bat eratzeko betekizunak eta beste betebehar batzuk

3. Erregelamendu bidez zehaztu behar da zeintzuk diren eskolek funtzionatzeko bete behar dituzten betekizunak, zeinek, gutxienez, hauek izan behar baitituzte:

b) Proiektu pedagogiko bat izatea, gutxienez honako hauek jasoko dituena: eskolaren xedeak eta helburuak, eman nahi dituen ikastaroak, plangintza didaktikoa, ikaskuntza-metodologia, eta ikasleen eta prestakuntza-prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak. Proiektu pedagogikoak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna jaso behar du printzipio orokor gisa, eta neurri zehatzak ezarri behar ditu hezkidetzari eta indarkeria matxistak desagerrarazteari dagozkienez, bai eta eskolaren funtzionamenduaren eta ematen duen irakaskuntzaren hizkuntza-aspektuak aurreikusi ere.

d) Gutxienez hiru irakaslez osatutako klaustro bat izatea; klaustro horrek, erregelamenduz ezarritako betekizun akademikoak betetzeaz gain eta gutxienez katalanaren B2 maila egiaztatua izateaz gain, hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendariaren diploma edo haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzeko eta koordinatzeko profesionaltasun-ziurtagiria izan beharko du, garapen-araudian ezartzen den proportzioan.

7. Informazio-errotulazioan, adierazleetan eta instalazioetako hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuetan, finkoetan nahiz behin-behinekoetan, katalanak agertu behar du beti. Era berean, jendearen eskura egon behar duten dokumentuek gutxienez katalanez idatzita egon behar dute.

IV. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak

21. artikulua.— Hasteko eta garatzeko beharrezko betekizunak

3. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerek erregelamenduz jarduera-mota bakoitzerako zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta, edozelan ere, honako hauek:

a) Hezkuntza-proiektu bat izatea, honako hauek jasoko dituena: hezkuntza-aisialdiko jardueren diseinua, justifikazioa, helburuak, komunikazio-hizkuntza (atzerriko hizkuntzan murgiltzeko proiektuak izan ezik), jarduera-programa, hartzaileak, denboralizazioa, giza baliabideak, baliabide materialak eta ebaluazioa. Hezkuntza-proiektua urtekoa edo jarduera baten espezifikoa izan daiteke, edo urtebetekoa ez den aldi baterako zenbait jarduera barne har ditzake.

V. TITULUA
Haur- eta gazte-instalazioak

23 artikulua.— Definizioak

1. Haur- eta gazte-instalazioak haurrak eta gazteak hartzera berariaz bideratutako azpiegiturak dira, betiere haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak garatzeko, edo gazteei aldi baterako ostatua emateko lan- edo prestakuntza-arrazoiengatik. Kanpoan geratzen dira haur eta gazteentzako orientazio esklusiborik ez duten instalazioak, zeinak geratzen baitira kasuan kasuko eraikuntza- edo jarduera-motaren berezko araudiaren mende.

2. Halakotzat hartuak izateko, haur- eta gazte-instalazioek helburu pedagogiko edota sozial argia izan behar dute, eta helburu hori hezkuntza-proiektuan eta ohiko jardueran islatu behar dute.

3. Haur- eta gazte-instalazioak iraunkorrak edo sasoikoak izan daitezke, eta honela sailkatzen dira: gaua igarotzeko eta ez igarotzeko instalazioak.

4. Haurrak eta gazteak hezkuntza-aisialdiko jardueren esparruan hartzen dituzten eta gaua igarotzeko aukera ematen duten instalazioen artean, honako hauek hartzen dira kontuan:

a) Aisialdirako aterpea: gazteei eta gazte-taldeei erabilera kolektiboko logelen bidez ostatua emateko erabiltzen den establezimendua, zeinak eskaintzen baititu beste erabiltzaile batzuekin partekatutako zerbitzuak eta espazioak, betiere autoantolaketa eta elkarreragina errazteko.

Aterpe horiek gehienez 150 plaza izan ditzakete Mallorca uhartean, 80 plaza Menorca eta Eivissa uharteetan, eta 60 plaza Formentera uhartean. Muga horiek ez zaizkie aplikatuko hezkuntza-aisialdiko ibilbideagatik berezi-bereziak diren instalazio publikoei.

b) Haur- eta gazte-kanpamentua: aire zabaleko ekipamendua, non ostatua kanpin-dendetan edo antzeko beste elementu eramangarri batzuetan egiten den, zenbait elementu finkorekin, behar bezala egokituta egon behar duelarik haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jarduerak eta aisialdiko jarduerak garatzeko.

c) Kolonien etxea: hezkuntza-aisialdiko jardueretan eta aisialdiko jardueretan parte hartzen duten haurren edo gazteen taldeei ostatua ematera bideratzen den establezimendua, zeinak bete behar baititu erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak.

d) Gazteen aterpea: hiriguneetatik kanpo eta natura-ingurunean kokatutako eraikina, non ostatu-zerbitzua espazio batean edo batzuetan ematen den, espaziook konpartimentatuta egonda edo egon barik.

e) Erregelamendu bidez ezartzen diren beste batzuk.

5. Lana edo prestakuntza dela-eta gazteei aldi baterako ostatua emateko erabiltzen diren instalazioen artean, gazteen egoitzak daude, hau da, ikasketak edo lana direla-eta familiaren etxetik kanpo aldi baterako ostatua hartu behar duten gazteentzako establezimenduak.

6. Gaua igarotzeko aukerarik ematen ez duten instalazioetan, oro har, honako hauek sartzen dira, nahiz eta honako hauek eduki ahal izan:

a) Baserri-eskolak: nekazaritza- eta abeltzaintza-tekniketan aisialdian lan didaktikoa egiteko espazio nahikoak eta egokiak eskaintzen dituzten eraikinak.

b) Natura-gelak: natura-ingurunearen ezagutzan eta ingurumen-hezkuntzan aisialdiko lan didaktikorako instalazio nahikoak eta egokiak eskaintzen dituzten eraikinak.

c) Prestakuntza-aisialdiko haur- edo gazte-zentroak: jabetza publikoko edo pribatuko lokalak edo eraikinak dira, zeinek hartzen baitituzte haurrak eta gazteak aisialdian heztea helburu duten edo hezkuntza-aisialdiko jarduera jarraituak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

7. Haur- eta gazte-instalazioek, lege honetaz gain, haiei dagokien sektoreko legeriak ezarritako betekizunak bete behar dituzte, bereziki hauei buruzkoak: erabiltzaileen segurtasuna, higiene- eta osasun-baldintzak, ingurumenekoak, hirigintzakoak eta arkitektonikoak, larrialdi-planak ezartzeari buruzkoak, eta irisgarritasun unibertsala bermatzen dutenak. Era berean, informazio-errotulazioan, adierazleetan eta instalazioetako hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuetan, finkoetan nahiz behin-behinekoetan, katalanak agertu behar du beti. Era berean, jendearen eskura egon behar duten dokumentuek, hala nola prezioen zerrendak, erreklamazio-orriak eta barne-araubideko erregelamenduak, gutxienez katalanez idatzita egon behar dute.

26. artikulua.— Abian jartzeko betekizunak eta funtzionamendua

4. Bermatu behar da ezen instalazioko langileek erabiltzaileak katalanez artatu ahal izango dituztela.

VI. TITULUA
Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren sektoreko profesionalak, zerbitzuak eta eragileak

II. KAPITULUA
Prestakuntza haur eta gazteen hezkuntza-aisialdian

31. artikulua.— Definizioa

Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko zerbitzuak dira lege honetan aurreikusitako jarduera guztiak, bai eta arlo horretan egin daitezkeen beste guztiak ere, baldin eta administrazio publikoek, beren eskumen-eremuaren arabera, zerbitzuok modu erregularrean eta jarraituan ematen badituzte, lege honen 1. artikuluan ezarritako helburuak betetzeko. Administrazioek bereziki jagongo dute ezen katalana kalitatezkoa, segurua eta komunikazio-hizkuntza izango dela, eta ekitate-baldintzak zainduko dituzte haiek bultzatzen dituzten jardueretan parte hartzeko.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

53. artikulua.— Arau-hausteak, oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloan

1. Oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko arau-hauste arinak dira honako ekintza edo ez-egite hauek, betiere astuntzat edo oso astuntzat jo behar ez badira:

h) Zentroan edo establezimenduan ikurrak, iragarkiak edo jendaurrean nahitaez erakutsi behar den dokumentazioa gutxienez katalanez ez erakustea ikusteko moduko leku batean; uko egitea nahitaezko informazioa edo dokumentazioa emateari, edo indarreko araudian eskatutako formalitateak bete gabe haiek erakustea.

3. Oro har, haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiaren arloko arau-hauste oso astunak dira honako ekintza edo ez-egite hauek:

f) Gazteentzako zerbitzuak ematean edo gazteentzako jarduerak egitean, honakoak sustatu edo dakartzaten jarduketak egitea: arrazakeria, xenofobia, emakumeen aurkako indarkeria edo, oro har, sexu edo genero, jatorri, adin, iritzi, erlijio, egoera zibil, sinesmen, genero, sexu-aukera, dibertsitate funtzional edo kognitibo, hizkuntza edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, edo balio demokratikoen aurkako bestelako portaerak egitea eta, bereziki oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkako portaerak egitea.

54. artikulua.— Arau-hauste espezifikoak haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzaren arloan

2. Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntzaren arloko arau-hauste astunak dira honako ekintza edo ez-egite hauek, betiere oso astuntzat jo behar ez badira:

e) Honako informazio hauek biltzen dituzten dokumentuak ez aurkeztea: aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenari edo hasieran aurkeztutako dokumentazioari buruzko edozein aldaketaren berri ematen dutenak; urteko programazioa; jardueraren urteko laburpena; lineako irakaskuntzaren ehunekoaren adierazpena; eskolako irakasleen zerrenda; metodologia; proiektu pedagogikoaren hizkuntza-aspektuak; eta ikasturte bakoitzeko ebaluazio- eta komunikazio-irizpideak, erregelamendu bidez ezartzen den edukiarekin. Ez aurkeztutzat joko da garapen-araudian ezarritako aurkezpen-epetik hiru hilabete igarota aurkezten den dokumentazioa.

57. artikulua.— Arau-hauste espezifikoak haur- eta gazte-instalazioen arloan

1. Haur- eta gazte-instalazioen arloko arau-hauste arinak dira honako ekintza eta ez-egite hauek, betiere astuntzat edo oso astuntzat jo behar ez badira:

b) Lege honen 23.5 artikuluan ezarritakoa ez betetzea, betiere informazio-errotulazioak, instalazioko hizkuntza-paisaia osatzen duten gainerako elementuek eta aipatzen den gainerako dokumentazioak zein hizkuntzatan egon behar duten agertzen denari buruz.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskoletako irakasleek katalanaren ezagutzak egiaztatzeko duten betebeharra betetzeko epea

Haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko prestakuntza-eskolek bi urteko epea dute, lege hau indarrean jartzen denetik, lege honen 14. artikuluko 3. apartatuaren d) letran irakasleei ezartzen zaien katalanaren ezagutza-baldintza betetzeko.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu eta haren funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 15/2003 Dekretua aldatzea

Aldatu egiten da Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua sortu eta haren funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 15/2003 Dekretuaren 2. artikuluaren 1. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Balear Uharteetako Haurren eta Familien Kontseilua honela osatu behar da:

»d) Kideak.

[…]

»Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat.

[…]».

Azken xedapenetako bigarrena.— Gazteriari buruzko uztailaren 26ko 10/2006 Legea partzialki garatzen duen uztailaren 6ko 23/2018 Dekretua aldatzea

27. Uztailaren 6ko 23/2018 Dekretuari hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzen zaio, eduki honekin:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Katalanezko prestakuntza, katalanez hitz egiten den lurralde batean derrigorrezko bigarren hezkuntza egin ez duten zuzendarientzat edo begiraleentzat.

»Balear Uharteetako administrazio publikoek katalanaren ikastaroak sustatuko dituzte, bai eta hura erabiltzea faboratzen duten jarrera positiboak eta katalanaren hizkuntza-modalitateak ere, eta Balear Uharteetako berezko kultura eta ingurunea ezagutzeko ikastaroak sustatuko dituzte haur eta gazteen hezkuntza-aisialdiko jardueren zuzendari edo begiraleen artean, baldin eta horiek derrigorrezko bigarren hezkuntza katalanez hitz egiten den lurralde batean egin ez badute».


8.4.4.65. 11/2022 Legea, abenduaren 28koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[915]

Azken xedapenetako laugarrena.— Ekainaren 6ko 1/2014 Legegintzako Dekretua aldatzea; izan ere, haren bidez onesten da Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoaren lege-xedapenen testu bategina, Estatuak lagatako tributuen arloan

6. Aldatu egiten dira testu bategin horren 4 bis artikuluaren 1. eta 3. apartatuak, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Aurreko 4. artikuluan aipatutako ikasketak egiten dituzten seme-alabek atzerriko hizkuntzak eskolaz kanpo ikasteko egindako gastuen kontzeptuagatik, ikaskuntza horretarako erabilitako zenbatekoen % 15 kenduko da, gehienez 110 euro seme-alaba bakoitzeko».

«3. Edozelan ere, kenkari hori aplikatzeko, zerga-oinarri osoak ezin du 52.800 euroko zenbatekoa gainditu baterako tributazioaren kasuan, ez eta 33.000 eurokoa banakako tributazioaren kasuan ere; dokumentu bidezko justifikazioan, berriz, justifikazio hori norberari dagozkion fakturen edo dokumentu baliokideen bidez egin daiteke, eta dokumentuok Tributuen Administrazioaren eskura mantendu behar dira».


8.4.4.66. 2/2023 Legea, otsailaren 7koa, Balear Uharteetako Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzkoa[916]

ZIOEN AZALPENA

I

Benetan, oso onartuta dago jarduera fisikoa eta kirola oinarrizko tresna direla gizarte-kohesiorako. Haien balioak hizkuntza unibertsalaren parte dira, eta bakea, munduko kultura guztien arteko batasuna eta, batez ere, pertsona guztientzako ohitura osasuntsu eta osasungarriak sustatzeko balio dute. Era berean, gaur egun gizartean balio positiboak transmititzeko bitarteko garrantzitsuak dira, eta Balear Uharteetako ekonomiari bultzada handia ematen diote.

VIII

Eta sinplifikaziokoa, hizkuntza erraza eta ulerkorra aukeratu delako.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

a) Jarduera fisikoa: egoera fisikoa hobetzea eta mantentzea helburu duen gorputz-mugimendua. Jarduera bat da, zeinak sustatzen baititu pertsonen osasuna eta ongizatea eremu fisikoan, psikologikoan eta sozialean. Hura administrazio publikoek eta, oro har, gizarteak interes orokorreko xedetzat hartzen dute.

b) Kirola: lehiaketetarako erregelamendu-esparruaren barruan dauden kirol-modalitateetako bati lotutako jarduera, zeinak helburu baititu, besteak beste, prestakuntza integrala, aisialdia, gizarte-harremana, kirol-errendimendua hobetzea, bai eta pertsonen osasuna eta egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea eta mantentzea ere.

c) Kirol-modalitatea: autonomia-erkidegoko edo estatuko kirol-administrazio eskudun baten aitorpen ofiziala duen kirol-jarduera oro.

d) Kirol-espezialitatea: kirol-modalitate bat egiteko dauden arau-moduetako edozein.

e) Jarduera fisikoaren egilea: banaka edo taldeka, lege honetan ezarritako baldintzetan jarduera fisiko bat egiten duen edozein pertsona fisiko.

f) Kirolaria: banaka edo taldeka, lege honetan ezarritako baldintzetan kirola egiten duen edozein pertsona fisiko.

g) Kirol-zerbitzua: norberaren edo besteren konturako jarduera ekonomikoa, zeina baita jarduera fisikoa eta kirola egiteko aholkularitza eta laguntza ematea, betiere ezagutza eta teknika espezifikoak aplikatuz.

h) Kirol-zerbitzuen kontsumitzailea edo erabiltzailea: jarduera fisikoaren egilearen edo kirolariaren baldintzak betetzen dituen eta kirol-zerbitzuren baten hartzaile den edozein pertsona fisiko.

i) Kirol federatua: kirol-federazio baten babesean eta arau-esparru baten barruan kirola egitea, zeinak baititu helburuen artean —jarduerak eginez eta lehiaketak antolatuz— prestakuntza integrala, aisialdia, gizarte-harremanak, kirol-errendimendua hobetzea, eta kirola egiten duten pertsonen osasuna eta egoera fisikoa eta psikologikoa hobetzea.

j) Eskola-adineko kirola: nahitaezko eskolatze-etapan herritarrei zuzendutako jarduera fisiko eta kirol-jarduera antolatua, zeina egiten baita eskola-orduetatik kanpo, hezkuntza- eta prestakuntza-orientazioaren mende dagoela.

k) Goi-mailako eta goi-errendimenduko kirola: kirol-lehiaketako mailarik altuena lortzera bideratutako kirol-jarduera.

l) Goi-mailako kirolariak: Estatuko kirol-araudian ezarritako irizpideen arabera, Kirol Kontseilu Gorenak xede horrekin hartutako indarreko ebazpenetan sartuta dauden kirolariak.

m) Goi-errendimenduko kirolariak: Estatuko edo autonomia-erkidegoko araudian ezarritako goi-errendimenduko irizpideak betetzen dituzten kirolariak.

n) Kirol-teknifikazioa: kirol-garapenaren etapa, goi-errendimenduaren aurrekoa, non maila teknikoa eta lehiakortasuna hobetzen diren, betiere laguntza-bitarteko egokiak bermatuz eta kirolariek prestakuntza integrala lor dezaten zainduz.

o) Kirol-jarraipena: kirol-garapenaren etapa, kirol-teknifikazioaren aurrekoa, non jarduerak egiten diren baldintza fisikoak eta/edo gaitasun tekniko-taktikoak direla-eta gainerakoekiko nabarmentzen diren kirolariak detektatzeko, kontrolatzeko, zaintzeko eta aldian behin haiei laguntzeko.

p) Unibertsitate-kirola: kirol-jarduera antolatua, unibertsitate-erkidegoko kideek soilik egina, betiere unibertsitate bakoitzak onesten dituen kirol-programen arabera.

q) Kirol ez-federatu antolatua: federazio ez diren erakundeek antolatutako kirol-jarduera oro.

r) Aisialdiko kirola: antolatu gabeko kirol-jarduera oro, helburu ludikoa duena eta kirol-erakundeetatik kanpo egiten dena.

s) Kirol egokitua: desgaitasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak edo mistoak dituzten pertsonek kirola egin ahal izateko sortu diren kirol-jarduera federatu, federatu gabe edo aisialdiko guztiak.

5. artikulua.— Helburuak

Balear Uharteetako administrazioek, beren eskumenen esparruan, jarduera fisikoa eta kirola sustatuko dituzte, eta haien jarduna babestuko dute, betiere kalitaterik handiena eta bikaintasuna lortzeko, bai eta kirolarien, jarduera fisikoaren egileen eta erabiltzaileen leialtasuna lortzeko ere, eta sedentarioak jarduten hasteko, osasunarekin eta segurtasunarekin bateragarria den praktikaren bidez, administraziook honako helburu hauek dituztela:

d) Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea, gizarteratzeko eta gizarte-kohesiorako tresna gisa, eta katalanez jendarteratzeko esparru gisa.

III. TITULUA
Jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Pertsona guztientzako jarduera fisikoa eta kirol-jarduera

22. artikulua.— Katalana sustatzea jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez

1. Katalanak kirol-jardueretan egon behar du Balear Uharteetako berezko hizkuntza ofiziala den aldetik berari dagokion moduan, betiere parte hartzen duten pertsonek, bereziki haurrek eta gazteek, jendarteratze-espazio bat izan ahal izan dezaten, jarduera ludikoaren bidez hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera indartzeko.

2. Administrazio publikoek zaindu behar dute jarduera fisikoetan eta kirolean katalanaren normalizazioaren printzipio estatutarioarekin bat etorriz jarduten dela.

IV. TITULUA
Kirol-lizentziak

II. KAPITULUA
Xedapen espezifikoak

1. atala
Federazio-lizentzia

55. artikulua.— Federazio-mailako kirol-lizentzien formatua.

2. Lizentziak katalanez emango dira; izan ere, katalana Balear Uharteetako berezko hizkuntza da; edozelan ere, edozein federaziok bi hizkuntza ofizialetan ere eman ahal izango ditu lizentziok.

V. TITULUA
Balear Uharteetako kirol-erakundeak

I. KAPITULUA
Xedapen erkideak

1. atala
Kirol-erakundeak

69. artikulua.— Estatutuak

3. Eraketa-akta, estatutuak eta horiekin lotutako gainerako dokumentu guztiak gutxienez bi hizkuntza ofizialetako batean idatzi behar dira.

X. TITULUA
Kirol-instalazioak

V. KAPITULUA
Kirol-instalazioetako ikusleak eta haien erabiltzaileak

145. artikulua.— Ikusleen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

1. Kirol-instalazioetako ikusleek eta erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:

g) Informazioa bi hizkuntza ofizialetan erabiltzeko eta jasotzeko eskubidea izatea, betiere horrek diskriminaziorik eragin gabe.

146. artikulua.— Kirol-instalazioen erabiltzaileen eskubideen eta eginbeharren arautze espezifikoa

1. Kirol-instalazioen titularrek edo jabeek instalazioa erabiltzeko arauak onetsi beharko dituzte, betiere erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ezartzeko; arauok zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

2. Informazio hori erabiltzaileen eskura jarri behar da, gutxienez hizkuntza koofizialetako batean.

XI. TITULUA
Herritarrak eta jarduera fisikoa eta kirola

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

148. artikulua.— Kirol-zerbitzuen kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eskubideak

1. Kirol-zerbitzuen kontsumitzaileek edo erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

h) Kirol-zerbitzuekin lotutako informazioa eta dokumentazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ahozko komunikazioak jasotzekoa ere, gutxienez katalanez.

2. Artikulu honetan araututako eskubideek ez dituzte eragotziko kontsumoaren arloan, hezkuntzaren arloan, hizkuntzaren arloan eta turismoaren arloan indarrean dagoen araudiak onartzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

XIV. TITULUA
Kirol-arloko zehapen-araubide administratiboa

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

196. artikulua.— Arau-hauste astunak

Honako hauek dira arau-hauste astunak:

g) Jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, erlijioa, iritzia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa eragiten duten portaerak, zeinek eragozten baitute kirol-jardueretan aritzea edo parte hartzea edo kirol-instalazioetara edo lehiaketa-eremuetara sartzea.


8.4.4.67. 3/2023 Legea, otsailaren 17koa, Menorca Biosfera Erreserbarena[917]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

I. titulua xedapen orokorrei buruzkoa da, hala nola objektua, xedeak, helburuak, eremua, inspirazio- edo lotura-printzipioak. Legearen xedea hauxe da: Menorcako antolamenduaren, kudeaketaren eta garapen jasangarri eta harmonikoaren eredua sendotzea, sakontzea eta iraunaraztea, haren ondare natural, paisajistiko, historiko, linguistiko eta kulturala —material eta immateriala— babestea, erreserbarako gizarte-konpromisoa eta adostasun politikoa eguneratzea eta berritzea, eta herritarren ongizatea lortzea. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Helburua

Legearen helburua hauxe da: Menorcako antolamenduaren, kudeaketaren eta garapen jasangarri eta harmonikoaren eredua sendotzea, sakontzea eta iraunaraztea, haren ondare natural, paisajistiko, historiko, linguistiko eta kulturala —material eta immaterial— babestea, eta herritarren ongizatea eta oparotasuna lortzea.

5. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak

1. Hauek dira Menorca babestu, antolatu eta kudeatzeko printzipioak, betiere Menorca biosfera-erreserba eta garapen iraunkorra den aldetik:

u) Menorcako gizartean sustraitutako kultura propioa aitortzea, eta Menorcako instituzioek eta Menorcako berezko hizkuntza den katalanaren erabilera babesteko eta hedatzeko herritarrek duten konpromisoa, betiere katalanaren gizarte-balorazioa sustatuz eta uhartearen hizkuntza-aberastasuna eta kultura-ekarpenak babestuz.


8.4.4.68. 4/2023 Legea, otsailaren 27koa, Balear Uharteetako Gizarte-prestazio Ekonomikoei buruzkoa[918]

Azken xedapenetako seigarrena.— Balear Uharteetako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurri berrien ekainaren 13ko 6/2022 Lege Dekretua aldatzea

1. Aldatu egiten da Balear Uharteetako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurri berrien ekainaren 13ko 6/2022 Lege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarriaren 3. puntua, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Bi urteko epea igarota, ez bada egiaztatzen sartzeko eskatzen den katalanaren ezagutza-maila, pertsona horiek lanpostutik kenduko dira, beren eginkizunetara egokitzen ez direlako; horretarako, kontraesaneko prozedura erabiliko da, eta langileen ordezkaritza-organoei entzungo zaie. Lanpostutik kentzeak pertsona haiei dagokien hautaketa-prozesuan lortutako lanpostua uztea eta lanpostu hori galtzea dakar».

2. Balear Uharteetako enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurri berrien ekainaren 13ko 6/2022 Lege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarriari 4. puntua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Pertsona horiek nahitaez parte hartu beharko dute Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak eta Administrazio Publikoen Balear Eskola Nagusiak aldi horretan egiten dituzten katalanezko proben deialdi guztietan, betiere kidegoan, eskalan eta espezialitatean sartzeko eskatzen den mailari dagokion katalanezko ezagutza-ziurtagiria lortzeko; edo eskalan, azpieskalan, klase edo kategorian, edo eskuratu den lanbide-kategorian sartzeko. […]».


8.4.4.69. 6/2023 Legea, martxoaren 16koa, Balear Uharteetako Merkataritza bultzatzeko Udal-eremuei buruzkoa[919]

Bigarren xedapen gehigarria.— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko uztailaren 28ko 11/2016 Legearen arabera, berdintasun eraginkorra lortzea Balear Uharteetako Gobernuak bere gain hartutako helburu bat da Balear Uharteetako gizarte osoarentzat. Horrenbesterekin, berdintasun eraginkor hori lortzen laguntzeko, lege hau saiatu da generoan oinarritutako diskriminaziorik gabeko hizkera erabiltzen, eta horretarako hizkera inklusiboa erabili du femeninoa zein maskulinoa erabil daitekeen nomenklatura guztietan. Era berean, legeak bermatu du ezen emakumeek eta gizonek modu orekatuan parte hartuko dutela merkataritza-sustapeneko udal-arloetako ordezkaritza-, kudeaketa- edo zuzendaritza-organoetan; organo horiek, edozelan ere, bermatu beharko dute, beren estatutuen bidez, organo horiek osatzen dituzten emakumeak egon-egongo direla eta benetako erabaki eraginkorrak hartzen egongo direla, betiere gai horri buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera.


8.4.4.70. 7/2023 Legea, martxoaren 22koa, Balear Uharteetako Erkidegoei zein Balear Uharteetako lurraldetik kanpo dauden erkidegoei buruzkoa[920]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta aplikazio-eremua

1. Lege honen xedea hau da: indarrean dagoen araudiaren arabera, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoak autonomia-erkidegotik kanpo ezarritako balear edo uhartetar erkidegoekin dituen harremanen esparrua arautzea; aldi baterako edo iraunkorki atzerrian bizi diren edo lekuz aldatu diren uhartetarrekin dituen harremanen esparrua arautzea; bai eta, Balear Uharteetako lurraldetik harago, eta xedapen honen eraginpean dauden neurrian, Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin, kulturarekin eta historiarekin jatorrizko lotura emozionalak edo afektiboak dituztela egiaztatzen duten pertsonekin dituen harremanen esparrua arautzea ere.

3. artikulua.— Helburuak

Lege honen helburuak honako hauek dira:

h) Eskubidea aitortzea Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin, kulturarekin eta historiarekin jatorrizko lotura emozional edo afektiboak egiaztatzen dituzten pertsonei, lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide izan edo ez, Balear Uharteetako gizarte- eta kultura-bizitzan laguntzeko eta partekatzeko.

II. KAPITULUA
Balearretako edo uharteetako erkidegoak lurraldetik kanpo

6. artikulua.— Laguntza instituzionala

1. Balear Uharteetako Gobernuak eta administrazio autonomikoak lurraldetik kanpoko uhartetar erkidegoak babesten dituzte honako helburu estrategiko hauek lortzeko:

i) Balear Uharteetako berezko hizkuntza den katalanaren ikaskuntzari, kontserbazioari eta transmisioari ekitea aipatutako erkidegoetako kideen artean, bereziki gazteenen artean.

III. KAPITULUA
Balear Uharteetako lurraldetik kanpo dagoen uhartetar biztanleria, eta Balear Uharteekin jatorrizko loturak edo lotura ezabaezinak dituzten pertsonak

11. artikulua.— Laguntza instituzionala

1. Balear Uharteetako Gobernua ahalegintzen da Balear Uharteetako lurraldetik kanpo dauden uhartetarrek gauzatu ahal izan ditzatela indarrean dagoen araudiak kanpoan bizi direnei aitortzen dizkien eskubideak, batez ere eremu politiko, administratibo, zibil, sozial eta linguistikoan, eta behar diren ekintzak sustatzen ditu eskubide horiek egikaritzeko Balear Uharteetan bizi diren balearrek dituzten baldintza berberetan, eta genero-berdintasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren arabera.

3. Balear Uharteetako Gobernuak, era berean, laguntza instituzionala eman behar die Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin jatorriz lotura emozional edo afektiboak dituztela egiaztatzen duten balear lurraldetik harantzagoko pertsonei, kontuan hartu barik zein den haien egungo nazionalitatea eta Balear Uharteetako lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide diren edo ez; laguntza horren helburua, berriz, hauxe izango da: ekimenak edo jarduketak abiarazi edo gauzatzea, betiere itsasoz haraindiko balear emigrazioaren legatua erreibindikatzeko, eta legatu horri datxekion ondare material eta immaterial oro babesteko eta zabaltzeko, belaunaldiz belaunaldi transmititze aldera, edo ekimen horietan parte har dezaten.

5. Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta kasu bakoitzean inplikatutako sektore publiko instrumentaleko enteek ahalbidetu behar dute ezen lurraldetik kanpoko uhartetarrek eta Espainiako lurraldetik kanpoko pertsonek aukera izango dutela prestakuntza-espazioetan sartzeko, ahal dela urrutitik, lege honetan aurreikusitako helburuak betetzea faboratzen duten gai guztietan, baldin eta haiek guztiek egiaztatzen badute jatorrizko lotura emozional edo afektiboak dituztela Balear Uharteetako jendearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin, kontuan hartu barik zein den haien egungo nazionalitatea eta Balear Uharteetako lurraldetik kanpo finkatutako balear edo uhartetar erkidego bateko kide diren edo ez.


8.4.4.71. 8/2023 Legea, martxoaren 27koa, Eraldaketa Globalerako Lankidetzari buruzkoa[921]

ZIOEN AZALPENA

VII

[…]

Kalitate-printzipioari dagokionez, kontuan hartu dira lege-aurreproiektuen forma eta egiturari buruzko jarraibideak, Gobernu Kontseiluaren 2000ko abenduaren 29ko erabaki baten bidez onetsiak. Sinplifikazioari dagokionez, hizkera laua eta ulergarria aukeratu da.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipioak

Eraldaketa globalerako lankidetza-politika bideratzen duten printzipioak honako hauek dira:

n) Ekitatea. Lankidetza-jardueren oinarria da, besteak beste, sexuagatik, genero-identitateagatik, sexu-orientazioagatik, etnia- edo arraza-jatorriagatik, hizkuntza- eta kultura-identitateagatik, adinagatik, ideologiagatik edo erlijioagatik ez diskriminatzea. Justiziaren arloan aurrera egiteko, pertsonen, herrialdeen eta lurraldeen desberdintasunak eta bazterkeria erreproduzitzen dituzten egiturazko oztopoak ezabatu behar dira. Horregatik hartuko da ekitate-printzipioa, tratu-berdintasuna gainditzen duena eta emaitzetan berdintasuna lortu nahi duena.

4. artikulua.— Ikuspegiak

Eraldaketa globalerako Balear Uharteetako lankidetza-politika lau ikuspegi hauetan oinarrituko da, eta ikuspegi horiek indartu eta osatu egingo dira:

a) Giza eskubideen ikuspegia.

Lankidetza-politikak pertsona guztien giza eskubide guztiak gauzatzean oinarrituko dira, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin eta aplikatzekoak diren nazioarteko tratatuekin eta giza eskubideen hautazko protokoloekin bat etorriz, eta arreta berezia jarriko zaie, besteak beste, jatorria, sexua, sexu-orientazioa, genero-identitatea, erlijioa, aukera politikoak, estatus soziala, hizkuntza eta kultura direla-eta diskriminazio, bazterketa edo marjinazio handiena jasaten duten biztanleria-taldeei. Azken batean, erabateko aukera-berdintasuna lortzeko borroka.

Ikuspegi horren arabera, Balear Uharteetako lankidetzaren eragile guztiek horren jakitun izan behar dute, eta beren gain hartu behar dute eskubideen, betebeharren eta erantzukizunen titular gisa duten zeregina.

8.4.5. Errioxako Autonomia Erkidegoa


8.4.5.1. 3/1982 Lege Organikoa, ekainaren 9koa, Errioxako Autonomia Estatutuari buruzkoa[922]

I. TITULUA
Autonomia Erkidegoaren eskumenak

I. KAPITULUA
Eskumen esklusiboak

8. artikulua

Bat. Errioxako Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa dagokio honako gai hauetan:

24. Ikerketa zientifiko eta teknikoan, Estatuaren eskumen orokorrarekin koordinatuz; arreta berezia jarriko zaio gaztelaniari, berau Errioxako jatorrikoa delako eta haren kulturaren funtsezko zatia delako.


8.4.5.2. 3/1990 Legea, ekainaren 29koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Funtzio Publikoari buruzkoa[923]

IV. TITULUA
Funtzionarioen estatutu-araubidea

IV. KAPITULUA
Eginbeharrak, bateraezintasunak eta diziplina-araubidea

56. artikulua.— Diziplina-faltak

1. Funtzionarioen betebeharrak borondatez ez betetzea diziplina-falta izango da, zeinak sorraraziko baitu falta horri dagokion zehapena ezartzea, betiere hark eragotzi gabe ez-betetze hark sorrarazi ahal izan dituen erantzukizun zibil edo penalak gertatzea.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau da diziplina-falten tipifikazioa Errioxako Autonomia Erkidegoan:

1. Hauek dira falta oso astunak:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Administrazio bereziko laguntzaile fakultatiboen kidegoa

1. Honako kidego, eskala edo plaza hauetako funtzionarioak administrazio bereziko laguntzaile fakultatiboen kidegoan sartuko dira, baldin eta 2. apartatuan eskatzen den betekizuna betetzen badute:

Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren interprete-informatzailea.


8.4.5.3. 4/1994 Legea, maiatzaren 24koa, Errioxako Artxiboei eta Dokumentu-ondareari buruzkoa[924]

IV. TITULUA
Dokumentuak eta artxiboak iristea

33. artikulua

1. Errioxako dokumentu-ondarea osatzen duten dokumentuak iristeko eskubidea honako irizpide hauen arabera arautuko da:

a) Herritarrek eskubidea dute, espediente baten zati izanik, titulartasun autonomikoko artxiboetan dauden dokumentuak iristeko, haien hizkera eta euskarri materiala edozein dela ere, baldin eta espediente horiek eskabide-egunean amaitutako prozedurei badagozkie.


8.4.5.4. 2/2002 Legea, apirilaren 17koa, Osasunari buruzkoa[925]

II. TITULUA
Herritarren eskubideak eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Herritarren eskubideak osasunari eta osasun-arretari dagozkienez

11. artikulua.— Asistentzia-informazioarekin eta dokumentazio klinikoa iristearekin lotutako eskubideak

1. Pazienteak eskubidea du bere osasunari buruz lortutako informazio guztia jakiteko eta, berarentzat ulergarriak diren baldintzetan, bere osasunari eta asistentzia-prozesuari buruzko informazio egiazkoa eta egokia izateko, eta horren barruan daude diagnostikoa, arrisku/onura erlazioa, tratamenduaren ondorioak eta ez tratatzearen ondorioak, planteatutako tratamenduaren ordezko aukerak eta, ahal bada, pronostikoa. Pazientearen borondatea ere errespetatu behar da, informazioa jaso nahi ez badu.

a) Informazioa hizkera ulergarrian eman behar da (ezaugarri pertsonalak, kulturalak, linguistikoak, hezkuntzakoak eta abar kontuan hartuta), betiere pazienteari eragiten dion orotan horrek erabakiak hartu ahal izateko behar besteko judizio-elementuak izan ditzan.

12. artikulua.— Osasun-arreta eskuratzearekin lotutako eskubideak

4. Herritarrek eskubidea dute beren osasunerako sendagaiak eta osasun-produktuak eskuratzeko, aplikatzekoa den legeriak ezartzen duen moduan. Osasun-arloko profesionalek pazienteari hizkera ulergarrian eman behar diote informazioa, honako hauei buruz: botiken erabilera zuzena; aurreikus daitezkeen ondorioak; gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak; beste sendagai edo elikagai batzuekin izan ditzakeen interakzioak, eta, beharrezkoa izanez gero, sendagaia behar bezala erabiltzeko dauden alternatibak.


8.4.5.5. 1/2003 Legea, martxoaren 3koa, Errioxako Toki-administrazioari buruzkoa[926]

II. TITULUA
Udalerria

III. KAPITULUA
Udalerrien izendapena, hiriburutza eta ikurrak

23. artikulua.— Izendapena

Udalerrien izendapena gaztelaniaz edo toponimiaren hizkuntza tradizionalean izango da.

25. artikulua.— Izendapena edo hiriburutza aldatzeko prozedura

1. Udalerriaren edo haren hiriburuaren izena aldatzeko prozedura udaleko osoko bilkuraren edo auzo-batzarraren erabakiz hasiko da, behar bezala arrazoituta. Hilabeteko epean jendaurrean jarri ondoren, osoko bilkurak edo batzarrak ebatzi egingo ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta behin-behinean onetsiko du aldaketa, baldin eta izatezko kopuruaren bi herenek aldaketaren aldeko botoa ematen badute eta kopuru hori bada kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa.

2. Espedientea toki-araubidearen arloan eskumenak dituen sailari helaraziko zaio. Proposatutako izendapen berria beste udalerri batenarekin nahas badaiteke, hizkuntza-akatsak baditu edo Errioxako toponimiarekin bat ez badator, toki-araubidearen arloan eskumena duen sailburuak hori udalerri interesdunari jakinaraziko dio, eta hilabeteko entzunaldia emango dio.


8.4.5.6. 7/2004 Legea, urriaren 18koa, Errioxako Ondare Kultural, Historiko eta Artistikoari buruzkoa[927]

Bigarren xedapen gehigarria.— Ondare kultural, historiko eta artistikoan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak

2. Errioxako Gobernuak San Millán de la Cogolla Fundazioaren jarduerak sustatuko ditu, hargatik eragotzi gabe Espainiar Hizkuntzaren Errege Akademiarekin, Cervantes Institutuarekin edo nazioko edo nazioarteko beste erakunde eta antolakunde batzuekin edozein motatako lankidetza sustatzea, gaztelania zabaltzeko.


8.4.5.7. 3/2005 Legea, martxoaren 14koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko merkataritza-jarduera eta feria-jarduerak antolatzeari buruzkoa[928]

II. TITULUA
Merkataritza-jardueraren administrazio-araubidea

I. KAPITULUA
Merkataritza-jarduera egikaritzea

10. artikulua.— Merkataritza-eskaintza, eta artikuluen eskuratzea mugatzeko debekua

1. Merkataritza-jarduera egikaritzeko, merkatuko ondasunen eskaintza osatzen duten baldintzak bete beharko dira, bai eta ondasunok aurkezteko eta etiketatzeko araudia ere. Produktuek honako hauek eraman beharko dituzte gaztelaniaz: legez eska daitekeen eta produktuok ezagutzeko egokia den informazio guztia, produktuok erabiltzearen arriskuak eta, hala badagokio, produktuok eskuratzeko baldintza bereziak.


8.4.5.8. 1/2006 Legea, otsailaren 28koa, Errioxako Adingabeak babesteari buruzkoa[929]

I. TITULUA
Adingabeen eskubideak sustatzea eta defendatzea

II. KAPITULUA
Adingabearen eskubideak babestea eta sustatzea

19. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

3. Errioxako Autonomia Erkidegoan bizi diren adingabe atzerritarrek eskubidea izango dute, integrazio sozial, linguistiko eta kulturalerako erraztasunak ematen dituzten baliabide publikoak izateko, betiere haien identitatea errespetatuz.


8.4.5.9. 4/2006 Legea, apirilaren 19koa, Errioxako Ikaskuntzen Institutuari buruzkoa[930]

ZIOEN AZALPENA

[…]

[…] Errioxako Autonomia Erkidegoari ataza horiek egiteko gaitasuna ematen dioten eskumenak honako hauetan daude ezarrita: lehenengoz, Konstituzioaren 148.1.1 eta 149.1.18 artikuluetan; bigarrenez, Errioxako Autonomia Estatutuaren 8.1 artikuluaren 1., 2. eta 5. apartatuetan, artikulu horrek, azken kasu honetan, eskumen esklusiboa ematen duelarik Erkidegoaren berezko sektore publikoa sortzeko eta kudeatzeko; eta, hirugarrenez, artikulu horren 23., 24. eta 26. apartatuetan, betiere artikulu horrek kulturari buruz diharduelarik eta Errioxako adierazpide bereziei arreta berezia eskaintzen dielarik, bai eta arreta berezia eskaintzen diolarik gaztelaniari, Errioxako jatorrikoa delako eta haren kulturaren funtsezko zatia delako, eta, azkenik, arreta berezia eskaintzen diolarik Errioxako ondare artistiko, arkeologiko, historiko, kultural, monumental, arkitektoniko eta zientifiko interesgarriari ere. […]

[…]


8.4.5.10. 3/2009 Legea, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa[931]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Honako hauek dira Berrikuntzako Errioxako Sistemako I+G+Bren adierazle nagusiak: Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Zerbitzua (CIDA), Errioxako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia Berritzeko Zentroa (CITA), Barrengorriaren Ikerketarako Zentro Teknologikoa (CTICH), Errioxako Haragi Industriaren Zentro Teknologikoa (CTIC), Errioxako Oinetakoen Zentro Teknologikoa (CTCR), Ikerketa Zentro Biomedikoa (CBIR), Espainiar Hizkuntza Ikertzeko Nazioarteko Zentroa (CILENGUA), Mahatsondoaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (ICVV), Errioxako Zentro Teknologikoa, Errioxako Unibertsitatea (UR) eta teknologia-zentro pribatuak eta enpresetako I+G+B sailak, bakoitza berezia delarik bere espezialitatean) […]

[…]

Estatuko lege-esparruarekin batera, Errioxako Autonomia Estatutuak Errioxako Autonomia Erkidegoari esleitzen dio, 8.Bat.24 artikuluan, “ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumena, arreta berezia eskaintzen zaiolarik gaztelaniari, berau baita Errioxako jatorrikoa hizkuntza eta haren kulturaren funtsezko zatia” —izan ere, autonomia-erkidego hori ekainaren 9ko 3/1982 Lege Organikoaren bidez promulgatu zen eta martxoaren 24ko 3/1994 Lege Organikoaren eta urtarrilaren 7ko 2/1999 Lege Organikoaren bidez zabaldu— .

[…]


8.4.5.11. 7/2009 Legea, abenduaren 22koa, Errioxako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[932]

ZIOEN AZALPENA

V

[…]

Gai horri dagokionez, Errioxako Autonomia Erkidegoak bere eremu geografikora mugatutako baimenak eta egiaztapenak emateko eskumena baino ez du. Era berean, ezin ditu automatikoki onartu beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen baimenak edo egiaztapenak; izan ere, bere eskumen esklusiboa betez, egiaztatu behar du zentroak edo zerbitzuak Errioxako araudian soilik ezarritako kalitate-parametroetara egokitzen direla, tratamendu juridiko hori bermatzen dutelako interes orokorreko ezinbesteko arrazoiek. Hala ere, betekizunak betetzen direla frogatzen duten beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira. Edozelan ere, interes orokorreko arrazoi berberengatik, jatorrizkoa, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.

[…]

VIII. TITULUA
Erregistroa, baimena eta egiaztapena

III. KAPITULUA
Baimena eta egiaztapena

69. artikulua.— Administrazio-baimena lortzeko gutxieneko betekizunak

2. Beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira, baldin eta dokumentuok frogatzen badute erregelamendu bidez ezarritako betekizunak betetzen dituztela. Edozelan ere, jatorrizko dokumentua, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.

72. artikulua.— Administrazio-egiaztapena lortzeko gutxieneko betekizunak

2. Beste estatu kide batzuetako dokumentuak onartuko dira, baldin eta dokumentuok frogatzen badute erregelamendu bidez ezarritako betekizunak betetzen dituztela. Edozelan ere, jatorrizko dokumentua, kopia konpultsatua edo itzulpen konpultsatua aurkeztea eskatuko da.


8.4.5.12. 5/2010 Legea, maiatzaren 14koa, Errioxako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[933]

V. TITULUA
Estatutu-araubidea

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

41. artikulua.— Eginbeharrak

Errioxako udaltzaingoen kidegoetako kideek toki-administrazioko funtzionarioentzat ezarritako eginbeharrak izango dituzte, bai eta beren eginkizunak egikaritzean jarduteko oinarrizko printzipioetatik ondorioztatzen direnak ere —zeinak Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoan jasota dauden—, eta, bereziki, honako hauek:

i) Herritarrekiko tratuan, baita jarreran eta hizkeran ere, kongruentzia- eta proportzionaltasun-printzipioak errespetatzea. Atxilotuei beren eskubideen berri ematea, eta atxiloketaren arrazoiak argi eta garbi jakinaraztea.


8.4.5.13. 5/2013 Legea, apirilaren 12koa, Errioxako Autonomia Erkidegoan Kontsumitzaileak defendatzeari buruzkoa[934]

ZIOEN AZALPENA

[…]

III. kapituluak kontsumitzailearen eskubide hau arautzen du: funtsezko ezaugarriei buruzko informazio egiazkoa, eraginkorra eta nahikoa estatuko hizkuntza ofizialean jasotzekoa, eta ezaugarriok ezartzea. […]

[…]

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Osasunaren babeserako eta segurtasunerako eskubidea

9. artikulua.— Printzipio orokorrak

2. Ondasunak, produktuak eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzeak ekar dezakeen edozein arrisku, betiere haien izaera eta hartzailearen balizko inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, kontsumitzaileei jakinarazi beharko zaie aldez aurretik, bitarteko egokiak erabiliz, modu argian, ikusgarrian eta, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean.

13. artikulua.— Subjektu erantzuleak

9. Kontsumitzaileen segurtasuna arriskuan jar dezakeen produktu bat merkaturatzeko bidea zehaztu nahi denean, kontsumo-arloan eskumena duen administrazioak ekoizleari, banatzaileari edo merkaturatzearen arduradunari eskatu ahal izango dio, zinpeko interpretearen edo harekin berdinetsitako baten bidez, estatuko hizkuntza ez-ofizialean aurkezten diren dokumentazio teknikoa, faktura edo bestelako dokumentuak itzultzeko.

II. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea

18. artikulua.— Aitortutako eskubideak

1. Ondasunak eta zerbitzuak eskaintzean, eskuratzean, erabiltzean eta gozatzean, kontsumitzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:

c) Merkatuan eskuragarri jarritako ondasun eta zerbitzuen funtsezko ezaugarriei buruzko informazio osoa, egiazkoa, gardena eta ulergarria lortzeko eskubidea, aplikatu beharreko legeriaren arabera. Informazio hori, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean aurkeztuko da.

i) Kontratua idatziz jasotzeko eskubidea, gutxienez estatuko hizkuntza ofizialean, eta kontratuak erraz irakurtzeko eta ulertzeko modukoa izan behar du.

III. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea

21. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Kontsumitzaileen eskura jarritako produktu, ondasun eta zerbitzuek beren funtsezko ezaugarriei buruzko informazio egiazkoa, eraginkorra eta nahikoa eraman beharko dute berekin edo aldean, edo informazio hori benetan eta objektiboki jakiteko bide eman. […]

2. Legez eska daitekeen informazio guztia, gutxienez, estatuko hizkuntza ofizialean agertuko da.

V. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Arau-hausteak

62. artikulua.— Dokumentazioaren, merkataritza-transakzioen eta prezioen arloko arau-hausteak

Dokumentazioaren, merkataritza-transakzioen eta prezioen arloko arau-hausteak dira:

b) Indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzetan, kontraturik ez entregatzea, argi irakurtzeko eta ulertzeko moduan, eta estatuko hizkuntza ofizialean idatzita.

m) Kontsumitzaileei ez ematea estatuko hizkuntza ofizialean idatzitako erabilera- eta mantentze-jarraibideak edo legeria espezifikoak eskatutako beste edozein dokumentu, betiere ondasun bat erabili, okupatu, mantendu eta kontserbatu ahal izateko.

63. artikulua.— Informazioaren eta publizitatearen arloko arau-hausteak

Informazioaren eta publizitatearen arloko arau-hausteak dira:

a) Elikagaietan eta industria-produktuetan nahitaezko adierazpen guztiak ez sartzea, indarreko araudiaren arabera eta estatuko hizkuntza ofizialean idatzita.


8.4.5.14. 10/2013 Legea, urriaren 21ekoa, Ekintzaileei, Autonomoei eta ETEei laguntzeari buruzkoa[935]

II. TITULUA
Administrazio-sinplifikazioa

8. artikulua.—Prozeduraren sinplifikazioa

2. Aurreko apartatuan ezarritako ondorioetarako, Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak edo haren aurrean izapidetutako prozeduretan, honako erregela hauek aplikatuko dira:

d) Beste estatu kide bateko agintaritza eskudun batek luzatutako dokumentuen kasuan, zinpeko itzulpenak aurkezteko betebeharra ezabatzea, legez ezarritako kasuetan izan ezik.

III. TITULUA
Ekintzaileei, autonomoei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko neurriak

II. KAPITULUA
Beste laguntza-neurri batzuk

4. atala
Enpresa-proiektua sendotzeko laguntza

21. artikulua.— Nazioartekotzeari laguntzeko neurriak

3. Arlo horretako prestakuntzari laguntzeko programak sustatuko dira, bai eta sare sozialen erabilera ere, kanpo-jarduerak hasteko bide gisa, beste hizkuntza batzuetako webguneen garapena sustatuz.


8.4.5.15. 11/2013 Legea, urriaren 21ekoa, Errioxako Ogasun Publikoari buruzkoa[936]

VI. TITULUA
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa kontrolatzea

IV. KAPITULUA
Auditoria publikoa

2. atala
Urteko kontuen auditoria

162. artikulua.— Definizioa

1. Urteko kontuen auditoria kontabilitate-erregulartasuneko auditoriaren modalitatea da, eta haren helburua da egiaztatzea ea urteko kontuek, alderdi esanguratsu guztietan, erakundearen ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi fidela adierazten duten, eta, hala badagokio, ea aurrekontuen betearazpena adierazten duten hari aplikatzekoak zaizkion kontabilitate- eta aurrekontu-arau eta -printzipioen arabera, eta ea jasotzen duten kontuak behar bezala interpretatu eta ulertzeko behar den informazioa.


8.4.5.16. 5/2014 Legea, urriaren 20koa, Administrazio Elektronikoari eta Administrazio-sinplifikazioari buruzkoa[937]

II. TITULUA
Administrazio-sinplifikazioa

35. artikulua.— Araugintza-teknikako jarraibideak

2. Arauak egitean, ahaleginak egingo dira administrazio-hizkera argia, erraza eta herritarrarentzat erraz ulertzeko modukoa izan dadin, eta herritarrak Administrazioarekin dituen harremanen arintasunera bideratuta egon dadin.


8.4.5.17. 1/2015 Legea, martxoaren 23koa, Errioxako Ariketa Fisiko eta Kirolari buruzkoa[938]

IX. TITULUA
Kirolerako azpiegiturak eta espazioak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

136. artikulua.— Oinarrizko kontzeptuak

Lege honek proposatzen du hizkera erkide bat erabiltzea titulu honen erreferentzia diren elementuetako bakoitza aipatzerakoan.


8.4.5.18. 2/2016 Legea, urriaren 14koa, Errioxako Logopeden Elkargo Profesionala sortzen duena[939]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Logopedia hizkeraren azterketa ikuspegi jakin batetik bideratzen duen diziplina da; ikuspegi horren helburua da alterazioak eta estrategiak identifikatzea betiere erabiltzaileak ahotsari, hizketari, hizkerari, entzumenari, komunikazioari eta aho eta aurpegiko eginkizunei dagokienez dituen baldintzak hobetzeko. Logopediak ahotsaren, hizketaren, entzumenaren eta hizkeraren oinarri fisiologikoak eta neurologikoak aztertzen ditu; alterazioak eta esplorazio- eta esku-hartzeko teknikak aztertzen ditu; eta hizkeraren prozesamenduaren ikerketa eta ereduak erabiltzen ditu. Logopedia osasunaren arloko lanbideetako bat da, eta hizkeraren erabilera normal eta patologikoan inplikatutako mekanismoen ezagutzan sakontzen laguntzen du. Logopediak gizartean betetzen duen eginkizunak hizketaren trebetasunak hobetzea eragiten du, eta, beraz, pertsonen onerako da haurtzarotik helduarora; hobekuntzok eragina izango dute pertsona horien garapen pertsonalean, emozionalean eta hezkuntza-garapenean, eta gure gizarte-sarearen hobekuntza globala ekarriko dute. Beste alde batetik, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak logopedia lanbide araututzat hartzea ekarri zuen.

[…]


8.4.5.19. 5/2017 Legea, maiatzaren 8koa, Errioxako Administraziorako Kontu Irekiei buruzkoa[940]

Lehenengo xedapen gehigarria.— Inpaktu-azterketa

1. Gardentasunaren arloan eskumena duen sailak, lege honen 1.1.a) artikuluan jasotako subjektuen eremuan, azterketa bat egingo du datu pertsonalak babesteko eskubidean izango duen eraginari buruz, betiere informazioa argitaratzeak datuak babesteko oinarrizko eskubideari eta pertsonen eskubideei eragin diezaiekeen kasuak zehazteko. Horretarako, beste ekintza batzuen artean, normalean erabiltzen diren kontzeptuak aztertuko dira, eta hizkera tekniko, aseptiko eta ez-inbaditzaile baten erabilera ezartzen duten zirkularrak edo jarraibideak egingo dira, bai mugimenduen deskripzio egokia lortzeko, bai informazio pertsonala bidegabe ezagutaraziko ez dela prebenitzeko. […]


8.4.5.20. 7/2017 Legea, maiatzaren 22koa, Komunikazio eta Publizitate Instituzionalari buruzkoa[941]

III. KAPITULUA
Publizitate instituzionala

7. artikulua.— Debekuak

5. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.


8.4.5.21. 8/2017 Legea, irailaren 19koa, Errioxako Laguntza-txakurrei buruzkoa[942]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, 2007ko abenduaren 12an Estrasburgon sinatuak, giza duintasunerako eskubidea eta haren bortxaezintasuna aldarrikatzen ditu 1. artikuluan, bai eta 3. artikuluan pertsona orok bere osotasun fisiko eta psikikorako duen eskubidea, eta 6. artikuluan pertsonen askatasunerako eskubidea ere. 20. artikuluan ezartzen du pertsona guztiek badutela eskubidea legearen aurrean berdinak izateko, eta 21. artikuluan diskriminazio oro debekatzen du, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa edo sinesmenak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]


8.4.5.22. 1/2021 Legea, urtarrilaren 29koa, Errioxako Autonomia Erkidegoaren 2021erako aurrekontu orokorrei buruzkoa[943]

ZIOEN AZALPENA

[…]

[…] Gainera, kontu publikoek Erkidegoaren erronka handiei ere erantzuten diete: jasangarritasunari, digitalizazioari, berrikuntzari, erronka demografikoari, hizkuntzari, enoerregioari eta Administrazio publikoa modernizatzeko prozesuari.

[…]

II. TITULUA
Aurrekontu-kudeaketaren prozedurak

IV. KAPITULUA
Irakaskuntzako aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoa

5. […]

Hezkuntza-proiektu elebidun edo eleaniztunetan parte hartzeko baimena duten zentro itunduei irakasle/unitate ratioak gehitu ahal izango zaizkie, araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Era berean, irakaskuntzako zentro itunduek 3.000 euroko zenbateko finko bakarra jasoko dute proiektuaren hasieran, “Beste gastu batzuk” izeneko partidaren bitartez, eta horrek ez du eragotziko ikasturte bakoitzerako zentro publikoek jasotako zenbatekoen baliokide diren zenbatekoak esleitu ahal izatea, betiere elebitasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

22. artikulua.— Zentro itunduetan aniztasunari arreta emateko neurriak

2. Zentro itunduei, behar izanez gero, entzumen eta hizkuntzako laguntza-zerbitzuen finantzaketa emango zaie, baldin eta haur eta lehen hezkuntza irakasten badute eta hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen badituzte. […]

[…]


8.4.5.23. 3/2021 Legea, apirilaren 28koa, Errioxako Autonomia Erkidegoko Mezenasgoari buruzkoa[944]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hala, ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumenak esleitzen dira, estatuko ikerketa orokorrarekin koordinatuta; kulturaren arlokoak, arreta berezia emanez gaztelaniari, Errioxatik datorrelako eta haren kulturaren funtsezko zati direlako; […]

[…]

Errioxako Autonomia Estatutua ekainaren 9ko 3/1982 Lege Organikoaren bidez promulgatu zen, eta 8.Bat.24 artikuluan Errioxako Autonomia Erkidegoari ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloko eskumena esleitzen dio, estatuko ikerketa orokorrarekin koordinatuta, eta arreta berezia eskaintzen zaio gaztelaniari, berau Errioxatik datorrelako eta haren kulturaren funtsezko zati direlako.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honela ulertu behar da:

8. Gizarte-interes espezifikoko xedetzat hartuko dira gaztelaniari lotutako ikerketa, kulturaren funtsezko zati gisa, eta San Millán fundazioak Espainiako Hizkuntzaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak eta Dialnetek garatutako jarduerak.


8.4.5.24. 6/2021 Legea, abenduaren 27koa, Errioxako Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[945]

IV. KAPITULUA
Irakaskuntzako aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoa

5. Hezkuntza-arloko eskumenak dituen sailari ahalmena ematen zaio itunaren xede den maila bakoitzean indarrean dagoen ikasketa-plana emateko irakasle/unitateko ratio itundu egokiak finkatzeko, zeinak kalkulatuko baitira asteko hogeita bost orduko irakasle-lanaldiak oinarri hartuta; betiere, sail horrek ezin izango ditu bere gain hartu ordainsari-gehikuntzak, ordutegi-murrizketak edo beste edozein inguruabar, hala nola zuzendaritza-karguen osagarriak edo antzinatasuna, baldin eta horiek gainditzen badute lege honen II. eranskineko modulu ekonomikoetan aurreikusitakoa, hark eragotzi gabe lege honen 8. eta 9. apartatuetan ezarritakoa.

Hezkuntza-proiektu elebidun edo eleaniztunetan parte hartzeko baimena duten zentro itunduei irakasle/unitate ratioak gehitu ahal izango zaizkie, araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Era berean, irakaskuntzako zentro itunduek 3.000 euroko zenbateko finko bakarra jasoko dute proiektuaren hasieran, “Beste gastu batzuk” izeneko partidaren bitartez, eta horrek ez du eragotziko ikasturte bakoitzerako zentro publikoek jasotako zenbatekoen baliokide diren zenbatekoak esleitu ahal izatea, betiere elebitasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

22. artikulua.— Zentro itunduetan aniztasunari arreta emateko neurriak

2. Zentro itunduei, behar izanez gero, entzumen eta hizkuntzako laguntza-zerbitzuen finantzaketa emango zaie, baldin eta haur eta lehen hezkuntza irakasten badute eta hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen badituzte. Hornidura zehatz hori kalkulatzeko, eginkizun horiek betetzeko, oinarritzat profesional egoki baten lanaldi osoa hartuko da, zeina izango baita lehen aipatutako mailetan hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten hogeita hamar ikasleko.

Horretarako, kontuan hartuko dira ikasle horien datuak, arlo horretan eskumena duen zerbitzuak behar bezala baliozkotuak eta Racima hezkuntza-plataforman 2022ko ekainaren 30era arte sartuak. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak behar bezala egiaztatutako datuak jakinaraziko dizkio zentro bakoitzari, eta laguntza-orduen kopurua zehaztuko du. Eraginpeko langileen lan-kontratuen eguneratzeek 2022/2023 ikasturtearen hasieratik izango dituzte ondorioak.


8.4.5.25. 2/2022 Legea, otsailaren 23koa, Errioxako Autonomia Erkidegoan transexualen eta haien senideen berdintasuna, genero-identitate eta-adierazpena eta eskubideak aitortzeari buruzkoa[946]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1. artikuluak hauxe ezartzen du: «Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela». Adierazpen beraren 2. artikuluak ondoren hauxe baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor diskriminatuko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak ezartzen du ezen Batasuna giza duintasunaren, askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren balio banaezin eta unibertsaletan oinarritzen dela. Eta 21. artikuluan beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa. Hori oinarri hartuta, Europar Batasunak arau eta ebazpenen multzo sendo bat eraiki du, herritarren genero-identitatearen adierazpen askea bermatzeko, diskriminaziorik gabe.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Definizioak

Lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek emango dira:

2. Genero-adierazpena: pertsona bakoitzak bere genero-identitatea komunikatzeko edo adierazteko duen modua, estetikaren, hizkeraren, portaeraren, jarreren edo bestelako adierazpenen bidez, eta bat etor daiteke edo ez jaiotza-sexuaren arabera sozialki esleitutako generoarekin lotuta daudenekin.

13. Askotariko diskriminazioa: Diskriminazio anizkoitza egongo da pertsona bat bere genero-identitateagatik diskriminatzen denean beste diskriminazio-kausa batzuekin batera, hala nola, adina, erlijioa edo sinesmenak, ustea edo iritzia, arraza- edo etnia-jatorria, desgaitasuna, gaixotasuna, hizkuntza, egoera ekonomikoa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.5.26. 5/2022 Legea, apirilaren 12koa, Errioxako Memoria Demokratikoa Berreskuratzeari buruzkoa[947]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, eta, betiere, 2.2. artikuluak mugatutako denbora-eremuaren barruan, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

b) Biktimak. Lege honen ondorioetarako, biktimatzat hartzen dira banaka edo taldeka kalte fisikoa, morala edo psikologikoa, ondare-kalteak edo oinarrizko eskubideen funtsezko galera nozitu dituzten errioxar guztiak, baldin eta kalte horiek guztiak badira giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzea dakarten egiteen edo ez-egiteen ondoriozkoak, eta 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpetik, horren ondoriozko gerratik eta diktaduratik Espainiako 1978ko Konstituzioa indarrean jarri arteko aldian gertatu badira, eta bereziki hauek:

11. Beren hizkuntza erabiltzeagatik edo hedatzeagatik errepresaliatutako edo jazarritako pertsonak.


8.4.5.27. 11/2022 Legea, irailaren 20koa, Errioxako Genero-indarkeriaren aurkakoa[948]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Legearen printzipio gidariak botere publikoen jardunean

Errioxako botere publikoek, lege honetan ezarritako helburuak lortzeko, jarduteko irizpide hauek bete behar dituzte:

d) Diskriminazioa debekatzea eta diskriminazio anizkoitzari arreta eskaintzea: instituzio publikoek bermatuko dute lege honetan aurreikusitako neurriak inolako diskriminaziorik gabe aplikatuko direla, honako hauek oinarri hartuta: jatorri etnikoa, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste edozein iritzi, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, gaitasun ekonomikoa, genero-identitatea, adina, osasun-egoera, desgaitasuna, egoera zibila, migratzailearen estatusa edo bizilekuaren administrazio-egoera.

IV. TITULUA
Arreta- eta errekuperazio-baliabideak eta -zerbitzuak

I. KAPITULUA
Kontzeptua, printzipioak eta informaziorako eskubidea

37. artikulua.— Informazioa jasotzeko eskubidea

1. Errioxako administrazio publikoak, bere eskumenen eremuan, honako eskubide hauek bermatu beharko dizkie genero-indarkeriaren biktima direnei:

a) Egoera pertsonalera eta beharrizan berezietara egokitutako informazioa, aholkularitza eta arreta jasotzea edozein unetan. Eskubide hori bermatua izango dute desgaitasunen bat duten emakumeek, beharrezko laguntza-bitartekoen bidez, eta emakume atzerritarrek, interpretearen laguntzaren bidez, hala eskatzen denean.

II. KAPITULUA
Arreta- eta errekuperazio-sareko baliabide eta zerbitzuen katalogoa

3. atala
Errekuperazio eta arreta espezializatuko zerbitzuak

48. artikulua.— Emakumeen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimentzako arreta integrala

Emakumeen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimentzako arreta integralean sartuko dira, gutxienez, laguntza psikologikoa, esku-hartze soziala, arreta juridikoa, tratamendu medikoa eta bizirik irautea ziurtatzeko neurriak eta aholkularitza haien hizkuntzan ematea.

VI. TITULUA
Laguntza juridikoa, eta justiziarako eta polizia-babeserako irispidea

III. KAPITULUA
Prestakuntza, espezializazioa eta arreta egokia eremu judizialean

62. artikulua.— Interpretea eta bideratzailea izateko eskubidea

Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazioak bermatuko du zentzumen-desgaitasuna duten emakumeek eta hizkuntza ezagutzen ez duten emakume atzerritarrek interprete baten laguntza izango dutela arrazoizko epe batean, emakumeek prozedura judizialaren fase guztietan informazioa eta komunikazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzeko. Genero-indarkeriaren biktima diren eta desgaitasun intelektuala duten emakumeek bideratzailearen figura izango dute prozeduran zehar, indarrean dagoen legerian aurreikusitako baldintzetan.

Interpreteak eta bideratzaileak genero-ikuspegiari buruzko prestakuntza nahikoa eta egiaztatua izan beharko dute.


8.4.5.28. 14/2022 Legea, abenduaren 23koa, Errioxako Gazteriari buruzkoa[949]

I. TITULUA
Gazteriaren arloko zeharkako politikak

II. KAPITULUA
Zeharkako jarduketa-sektoreak

27. artikulua.— Gazte-mugikortasuna

2. Errioxako Gobernuko Administrazioak politikak sustatuko ditu gazteak beste autonomia-erkidego batzuetara eta Europako beste herrialde batzuetara batez ere mugitzeko, eta horren helburua hauxe izango da: dibertsitatearen eta kultura- eta hizkuntza-aberastasunaren ezagutza sustatzea, betiere haien prestakuntza aberasteko.


8.4.5.29. 16/2022 Legea, abenduaren 29koa, Errioxako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[950]

II. TITULUA
Aurrekontu-kudeaketaren prozedurak

IV. KAPITULUA
Irakaskuntzako aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoa

6. […]

Hezkuntza-proiektu elebidun edo eleaniztunetan parte hartzeko baimena duten zentro itunduen kasuan, irakasle/unitate ratioak handitu ahal izango dira, araudiak ezartzen dituen baldintzetan eta hezkuntza-berrikuntzaren arloan eskumena duen zerbitzuaren txostena jaso ondoren; txosten horretan zentro bakoitzerako ratioak zehaztuko dira. Era berean, irakaskuntzako zentro itunduek 3.000 euroko zenbateko finko bakarra jasoko dute proiektuaren hasieran, “Beste gastu batzuk” izeneko partidaren bitartez, eta horrek ez du eragotziko ikasturte bakoitzerako zentro publikoek jasotako zenbatekoen baliokide diren zenbatekoak esleitu ahal izatea, betiere elebitasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.

12. Eskaintza elebiduneko heziketa-zikloak ituntzen diren zentro itunduetan, irakasle/unitate ratioak gehitu ahal izango dira bigarren hizkuntza batean banatu ahal izateko, lanbide-heziketaren arloko eskumena duen zerbitzuak justifikazio-txostena egin ondoren.

22. artikulua.— Zentro itunduetan aniztasunari arreta emateko neurriak

2. Zentro itunduei, behar izanez gero, entzumen eta hizkuntzako laguntza-zerbitzuen finantzaketa emango zaie, baldin eta haur eta lehen hezkuntza irakasten badute eta hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzen badituzte. Hornidura zehatz hori kalkulatzeko, eginkizun horiek betetzeko, oinarritzat profesional egoki baten lanaldi osoa hartuko da, zeina izango baita lehen aipatutako mailetan hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten hogeita hamar ikasleko.

Horretarako, kontuan hartuko dira ikasle horien datuak, arlo horretan eskumena duen zerbitzuak behar bezala baliozkotuak eta Racima hezkuntza-plataforman 2023ko ekainaren 30era arte sartuak. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak behar bezala egiaztatutako datuak jakinaraziko dizkio zentro bakoitzari, eta laguntza-orduen kopurua zehaztuko du. Eraginpeko langileen lan-kontratuen eguneratzeek 2023/2024 ikasturtearen hasieratik izango dituzte ondorioak.

II. ERANSKINA
2023. urterako maila desberdinetako hezkuntza-itunak osatzen dituzten kontzeptuen modulu ekonomikoak

III. Beste gastu batzuk.

Sareko sistema informatikoen administrazioa (duala eta elebiduna) - Lehen ikasturtea: 11.103,00.

Sareko sistema informatikoen administrazioa (duala eta elebiduna) - Bigarren ikasturtea: 9.314,27.

Web aplikazioen garapena (duala eta elebiduna) - Lehen ikasturtea: 11.103,00.

Web aplikazioen garapena (duala eta elebiduna) - Bigarren ikasturtea: 9.314,27.

IV. ERANSKINA
Transferentzia izendunak

08. atala. Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteria.

08.02.01.3311.441.00 Errioxa Eraldatzeko Fundazioa. Hizkuntzaren ahotsak. 3.000.000.

08.02.01.3311.480.11 Pro Real Academia Española de la Lengua fundazioa.


8.4.5.30. 1/2023 Legea, urtarrilaren 31koa, Errioxako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[951]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta duela gutxi aldatu zen martxoaren 31ko 6/2002 Legearen bidez, zeinaren arabera desgaitasunen bat duten pertsonek egikaritu ahal izango baitituzte beren eskubideak gainerako herritarren baldintza berberetan, eta, horretarako, irisgarritasun unibertsala bezalako neurriak hartzen ditu; lege horrek honela definitzen du 2.k) artikuluan: «Baldintza bat da, zeina bete behar baitute inguruek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere, pertsona guztiek segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabili eta baliatu ditzaten, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean». Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren estrategia eskatzen du, eta ulertu behar da arrazoizko egokitzapenak egin daitezkeela. Gainera, azken erreformak irisgarritasun kognitiboa eta haren exijentzia- eta aplikazio-baldintzak ezartzen eta arautzen ditu; modu eraginkorrean bermatu nahi du ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioa ulertzeko eta komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsona guztien irisgarritasun kognitiboa, informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak barne, bai eta eskuragarri dauden edo erabilera publikokoak diren beste zerbitzu eta instalazio batzuk ere, hiriguneetan zein landaguneetan. Lege-aldaketa honek indartu egiten du desgaitasuna duten pertsonen talde handi baten eskubideen egikaritze eta erkidego-partaidetza osoa, eta, gainera, gizarte-sektore hori gainditzen du, eta ongintzako eta hobekuntza kolektiboko ondorioak erkidegoko beste segmentu batzuetara zabaltzen ditu, hala nola adinekoengana, herrialdeko bisitariengana nahiz egoiliarrengana, zeinek hizkuntza ofizialak behar bezala ezagutzen ez baitituzte, eta alfabetatze-maila txikia dutenengana, besteak beste.

Tratu-berdintasunerako eta Diskriminaziorik ezari buruzko uztailaren 12ko 15/2022 Lege Integralak aitortzen du, besteak beste, inor ezin izango dela diskriminatu desgaitasunagatik, eta bermatzen du, behar diren bitartekoen bidez, diskriminazioaren biktima guztiek, bereziki desgaitasuna dutenek, irispide osoa izango dutela beren eskubideei eta dauden baliabideei buruzko informazio osoa lortzeko. Informazio hori formatu irisgarri eta ulergarrian eman beharko zaie desgaitasuna duten pertsonei, hala nola irakurketa erraza, braillea, zeinu-hizkuntzan edo komunikatzeko beste modalitate edo aukera batzuetan, sistema alternatibo eta handigarriak barne.

II. TITULUA
Arkitektura-oztopoak, garraioan eta komunikazioan.
Mugikortasunerako irisgarritasunaren ikurra

I. KAPITULUA
Espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta haiek erabiltzeko irisgarritasun-baldintzei buruzko xedapenak

3. atala
Hiri-altzarien ezaugarriak

18. artikulua.— Hiri-altzarien beste elementu batzuk

4. Jendearekiko elkarrekintzarako bitarteko informatikoak dituzten makina eta elementu manipulagarriek honako hauek izan beharko dituzte: braillea, makrokaraktereak, testutik ahotserako bihurtzea, azpitituluak, audiodeskripzioa, karaktereak handitzea, bideokomunikazioa, zeinu-hizkuntza, bideointerpretazioa, irakurketa erraza, edo informazioa eskuratzea, komunikatzea eta pertsona guztiek erabiltzea ahalbidetuko duten beste egokitzapen batzuk.

II. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

3. atala
Suteetarako informazioa, seinaleak eta segurtasuna

32. artikulua.— Informazioa eta seinaleztapena

2. Segurtasun-informazioa erraz aurkitzeko moduko leku batean egongo da, eta erabiltzaile guztiek ulertzeko modukoa izango da, hizkera errazeko, irakurketa errazeko, brailleko eta zeinu-hizkuntzako euskarriak erabiliz (kartelak, ikus-entzunezkoak).

3. Eraikinetako espazio eta ekipamenduak seinaleztatzeko, kontuan hartuko dira argiztapena eta gainerako baldintza bisualak, akustikoak eta, hala badagokio, ukimenezkoak eta hizkera errazekoak eta irakurketa errazekoak, zeinek ahalbidetuko baitute desgaitasun sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek hauteman ahal izatea.

III. KAPITULUA
Garraioko irisgarritasunari buruzko xedapenak

1. atala
Irisgarritasuna garraio publikoan

37. artikulua.— Arau orokorrak

3. Logroñon dauden lurreko eta aireko garraio publikoko geltokietan, eta urtean milioi bat bidaiari baino gehiagoko geltokietan, baldin eta Errioxako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, zeinu-hizkuntzaren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzua ematea bermatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere. Era berean, laguntza-langileak egongo dira, haien bidez errazteko desgaitasuna duten pertsonen geltokiko zirkulazioa eta ibilgailuetarako sarbidea.

IV. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

41. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Errioxako Autonomia Erkidegoak komunikazioan oztopoak ezabatu beharko ditu, eta mekanismo eta alternatiba teknikoak eta giza mekanismoak ezarri beharko ditu, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpreteak, komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat eskuragarri egon daitezen eremu guztietan, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, irakurketa errazeko sistema, braillea eta begizta magnetikoa erabiliko dira, eta komunikazio-sistemak egokituko dira, pertsona guztientzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

2. Errioxako Autonomia Erkidegoak sustatuko du zeinu-hizkuntzaren interpreteen prestakuntza, gorren eta ezpain-hizkuntzaren gidari-interpreteen prestakuntza, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen gidari-interpreteen prestakuntza, bai eta irisgarritasun kognitiboko eta irakurketa errazeko profesionalen prestakuntza ere, betiere pertsonari zuzeneko komunikazioa errazteko eta, era berean, administrazio publiko guztietan langile espezializatu horiek egon daitezen sustatzeko. Lan-eskaintza publikoak deituko dira langile espezializatu horien plantilla egonkorra eratzeko eta mantentzeko.

3. Errioxako Autonomia Erkidegoaren mendeko ikus-entzunezko komunikabideek eta komunikabide idatziek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere, eta azpititulazioa, audiodeskripzioa, irakurketa erraza eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz, desgaitasuna duten pertsonei informaziorako eskubidea bermatzeko, ikus-entzunezko legeria orokorrean berariaz ezarritako baldintzetan.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek zeinu-hizkuntzako profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

42. artikulua.— Informazioaren eta telekomunikazioen gizartea

4. Errioxako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VII. KAPITULUA
Kulturako, kiroleko eta aisiako ekipamenduetarako irisgarritasuna

48. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasun-baldintzak

1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere edozein desgaitasun-mota duten pertsonek haietaz gozatu, haiek erraz ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkera ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

X. KAPITULUA
Justizia Administraziorako irisgarritasuna

50. artikulua.— Justizia Administraziorako irisgarritasuna

3. Justiziaren arloan eskumena duen sailak bideratzailearen figura sustatuko du, desgaitasuna duen pertsonari laguntza ematen dion aditu gisa, eta bi norabideko komunikazioa eta organo judizialaren eta desgaitasuna duen pertsonaren arteko laguntza egituratzen dituen elementu gisa, irakurketa errazeko, brailleko, zeinu-hizkuntzako eta beste komunikazio-modalitate edo -aukera batzuetako mekanismoen bidez, sistema alternatibo eta handigarriak barne.

Bigarren xedapen gehigarria.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko aspektuek bete beharko dute urriaren 23ko 27/2007 Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoa; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.

ERANSKINA
Lege honetan erabilitako kontzeptuak

1) Irisgarritasun unibertsala: baldintza bat da, zeina bete behar baitute inguruek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek, bai eta objektuek, tresnek, lanabesek eta gailuek ere, pertsona guztiek segurtasunez eta erosotasunez ulertu, erabili eta baliatu ditzaten, ahal denik eta modurik autonomoen eta naturalenean. «Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren» estrategia eskatzen du, eta ulertu behar da arrazoizko egokitzapenak egin daitezkeela.

2) Jazarpena: pertsona baten desgaitasunarekin lotutako portaera ez-desiratu oro da, helburutzat edo ondoriotzat duena haren duintasunaren aurka egitea edo larderiazko ingurunea, etsaitasunezkoa, apalesgarria, umiliagarria edo iraingarria sortzea.

3) Arrazoizko egokitzapenak: aldaketak eta moldaketak dira, zeinak beharrezkoak baitira eta desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoetara egokitzen baitira ingurune fisiko, kognitibo, sozial eta jarrerazkoen arabera; egokitzapenok ez dute zama neurrigaberik edo bidegaberik ezarriko, kasu jakin batean modu eraginkor eta praktikoan beharrezkoak direnean, bai desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna eta parte-hartzea errazteko, eta bai pertsona horiei bermatzeko eskubide guztiak gainerakoen baldintza berberetan baliatuko edo egikarituko dituztela.

4) Irisgarritasunerako oztopoak: pertsonek ingurune fisikoarekin, kognitiboarekin, garraioarekin, produktuekin, zerbitzuekin, informazioarekin eta komunikazioekin elkarreragiteko dituzten eragozpenak, trabak edo oztopoak.

5) Arkitektura-oztopoak: pertsonen eta ingurunearen arteko elkarrekintza eta gizartean erabateko parte-hartzea mugatzen edo eragozten duten oztopo fisikoak.

6) Oztopo kognitiboak: ulertzeko zailtasunari eragiten diotenak dira, eta, beraz, pertsonek ingurunearekin elkarreragitea eragozten dute.

7) Braillea: erliebean irakurtzeko eta idazteko metodo unibertsala itsuentzat edo ikusmen-desgaitasun larria dutenentzat, herrialde bakoitzeko hizkuntza ofizialera egokitua.

8) Begizta magnetikoa edo indukziozkoa: entzumen-protesien (audifonoen eta/edo inplanteen) erabiltzaileentzako laguntza osagarria, ingurunean entzumen-irisgarritasuna errazten duena, bai espazioan orientatzeko eta mugitzeko, bai era guztietako soinu-informazioa eta hizkuntza hautemateko. Soinu-seinalea eraldatzen duen soinu-sistema bat da, entzumen-desgaitasuna duen pertsonaren protesia hartzen duen eremu magnetiko bat sortuz.

9) Komunikazioa: igorle baten eta hartzaile baten artean informazioa trukatzeko prozesua. Mezua hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera, komunikazioa honelakoa izan daiteke:

a) Entzunezkoa: mezua entzumenaren bidez hautematen den komunikazioa.

b) Ukimenezkoa eta podoukimenezkoa: mezua ukimenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen ditu braille irakurketa-idazketa sistema, ikurrak eta grafikoak erliebean, letra larriak esku-ahurrean, ukimenezko alfabeto daktilologikoa edo esku-ahurrean eta ukimenezko euskarria duen zeinu-hizkuntza.

c) Ikusizkoa: mezua ikusmenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen du sistema grafiko alfabetikoa eta sinbolikoa, zeinuen, letren, grafismoen, ikurren eta antzeko beste adierazpenen bidez irudikatzen dena edozein euskarri material, elektroniko edo telematikotan; argi-seinaleak, hau da, lurraldean, eraikuntzan eta garraioan arrisku- edo larrialdi-abisua ematen duten argi-errotuluak edo argiak, eta zeinu-hizkuntza, bai eta ulermenari laguntza ematen dioten hizkera piktografikoaren eta irudien bitartezkoa ere.

10) Elkarrizketa zibila: printzipio bat da, zeinaren arabera, desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituzten antolakundeek parte hartzen baitute legeek eta gainerako arau-xedapenek ezartzen dituzten baldintzetan, desgaitasuna duten pertsonen esparruan garatzen diren politika ofizialen lanketan, betearazpenean, jarraipenean eta ebaluazioan; politika horiek, edozelan ere, bermatuko dute desgaitasuna duten haurrek eskubidea izango dutela haiei eragiten dieten gai guztiei buruzko iritzia askatasunez adierazteko eta beren desgaitasunaren eta adinaren arabera egokia den laguntza jasotzeko, eskubide hori egikaritu ahal izateko.

11) Desgaitasuna: egoera bat da, zeina ondokoen elkarrekintzaren ondorioa baita: alde batetik, defizit ziur asko iraunkorrak dituzten pertsonen eta, bestetik, gizartean gainerakoen baldintza berberetan erabat eta eraginkortasunez parte hartzea mugatzen edo eragozten duten edozein motatako oztopoen arteko elkarrekintzarena.

12) Entzumen-desgaitasuna: entzumena erabiltzeko zailtasuna edo ezintasuna, zeina baitator entzumen-gaitasun partziala, hipoakusia edo erabateko kofosia, aldebakarrekoa edo aldebikoa, galtzetik; horrek ahozko hizkera eskuratzeko zailtasuna dakar, eta horrek eragina izango du eskola-, gizarte- eta lan-integrazioan.

13) Desgaitasun fisikoa: eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan gorputzaren edo gorputz-zati baten mugikortasuna edo mugimendua zailtzen edo eragozten duen desgaitasuna.

14) Adimen-desgaitasuna: desgaitasun bat da, zeinaren ezaugarria baita muga esanguratsuak izatea bai funtzionamendu intelektualean, bai moldatze-jokabidean, kontzeptu-trebetasunetan, sozialetan eta praktikoetan. Desgaitasun hau garapen-aldian sortzen da, zeina baita pertsonak 22 urte bete baino lehenagokoa.

15) Buru-desgaitasuna: nahasmendu kognitiboak, afektibotasunekoak edo jokabidekoak, intentsitateagatik edo larritasunagatik kaltetuak funtzionamendu psikologikorako eta sozializaziorako laguntza behar izatea eragiten dutenak.

16) Desgaitasuna edo dibertsitate organikoa: gorputz-sistema batzuen funtzionalitate-galeraren ondorioa da; sistema horiek barne-organoekin edo prozesu fisiologikoekin lotu ohi dira, sortzetikoak edo eskuratuak izan.

17) Zentzumen-desgaitasuna: zentzu bati edo bati baino gehiagori aldi berean eragiten dion desgaitasuna.

18) Ikusmen-desgaitasuna: ikusteko gaitasunaren urritze partziala edo erabateko gabezia, zeinak zaildu edota eragozten baitu ikusmen-atazak normaltasunez betetzea, eta eragindako pertsonaren eta ingurunearen arteko elkarrekintzarako zailtasunak eragiten baititu; erabateko itsutasuna eta ikusmen urriko maila guztiak hartzen ditu.

19) Zuzeneko diskriminazioa: desgaitasuna duen pertsona baten egoera da, desgaitasunagatik edo desgaitasunagatik antzeko egoeran dagoen beste pertsona bat baino modu txarragoan tratatua denean.

20) Zeharkako diskriminazioa: lege- edo erregelamendu-xedapen batek, klausula konbentzional batek edo kontratu-klausula batek, banakako itun batek, alde bakarreko erabaki batek edo irizpide edo praktika batek, edo ingurune, produktu edo zerbitzu batek, itxuraz neutroa izanik ere, desabantaila partikularra eragin diezaioketenean pertsona bati beste batzuen aldean, desgaitasunagatik edo desgaitasunaren zioz, betiere objektiboki helburu legitimo bati erantzuten ez badiote eta helburu hori lortzeko bitartekoak egokiak eta beharrezkoak ez badira.

21) Elkartzeagatiko diskriminazioa: egoera hori sortzen da pertsona edo talde batek diskriminaziozko tratua jasotzen duenean beste batekin duen harremanagatik edo desgaitasunagatik.

22) Diseinu unibertsala edo pertsona guztientzako diseinua: jarduera honen bidez, inguruneak, prozesuak, ondasunak, produktuak, zerbitzuak, objektuak, tresnak, programak, gailuak edo tresnak sortzen edo proiektatzen dira jatorritik, eta, ahal den guztietan, pertsona guztiek erabili ahal izango dituzte, ahalik eta gehien, egokitzapenik edo diseinu espezializaturik behar izan gabe. «Diseinu unibertsalak edo pertsona guztientzako diseinuak» ez ditu baztertuko desgaitasuna duten pertsonen talde partikularrentzako laguntza-produktuak, pertsonok produktu horiek behar dituztenean.

23) Dibertsitate funtzionala: termino bat da, zeinak erreferentzia egiten baitio pertsonen ingurunean funtzionatzeko eta jarduteko moduen aniztasunari, betiere ezaugarri pertsonalen eta ingurunearen aniztasuna eta desberdintasuna direla-eta.

24) Urbanizazio-osagaiak: urbanizazio-obren edozein osagai, ur-hornidurarekin eta -banaketarekin, saneamenduarekin, energia-hartzearekin eta -banaketarekin, telekomunikazioekin, bide-segurtasun eta -seinaleekin, lorezaintzarekin eta zoladurarekin lotuta, eta hirigintza-planetako eta urbanizazio-proiektuetako adierazpenek gauzatzen dituzten elementu guztiekin lotuta.

25) Erabilera komunitarioko espazioak eta eremuak: eraikin baten edo eraikin-multzo baten zerbitzuan eta erabiltzaileen eskura modu partekatuan dauden espazioak.

26) Erabilera publikoko hiri-espazioak: jabari publikoa osatzen duten espazioen multzoa; espaziook erabilera publiko iraunkorrerako edo aldi baterako erabiltzen dira eta, indarrean dagoen hirigintza-araudiaren arabera, hiri-lurzoru izaera dute. Kontzeptu hauek sartzen dira:

a) Bide-espazioak: ibilgailuen eta pertsonen zirkulaziorako dauden erabilera publikoko hiri-espazioak.

b) Espazio libreak: erabilera publikoko hiri-eremu edo -esparru eraiki gabeak, bide-espazioez bestelakoak.

27) Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita desgaitasuna duten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, goza daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan. Era berean, ekintza positiboko neurriak onartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da.

28) Gizarte-inklusioa: printzipio bat da, zeinaren arabera, gizarteak balio partekatuak sustatzen baititu, ondasun erkidera eta gizarte-kohesiora bideratuak, eta aukera ematen die desgaitasuna duten pertsona guztiei bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean, hezkuntzakoan, lanekoan eta kulturalean bete-betean parte hartzeko eta gainerakoen baldintza berdinetan bizitzeko.

Gizarte-inklusioak jarduketa hauek dakartza:

a) Lege-esparruan aldaketak egitea.

b) Desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien edo ordezkaritza-antolakundeen parte-hartzea.

c) Desgaitasuna duten pertsonen trebetasunak eta gaitasunak sustatzea.

d) Lotura komunitarioak sortzea eta indartzea.

e) Desgaitasun-egoeratik eratorritako kalteberatasun-faktoreak murriztea.

f) Baliabideen aprobetxamenduan berrikuntza eta optimizazioa sustatzea.

g) Helburu kualitatiboei lehentasuna ematea, kuantitatiboei baino lehen.

h) Dimentsio anitzeko eta diziplina arteko ikuspegia formulatzea.

i) Beharrizan partikularrentzako erantzun espezifikoak diseinatzea.

j) Honako eragile hauek ahalik eta gehien inplika daitezen sustatzea: ordezkaritza-instituzio, -erakunde eta -antolakundeak.

k) Ingurunea eraldatzen duten politikak (irisgarritasuna; aurreiritziak eta estigmak ezabatzea; herritartasun-espazio inklusiboak sortzea; gizarte-ekonomia eta kontratazio publikoa; desgaitasuna eragiten duten faktoreen prebentzioa).

l) Laguntzak ematen dituzten politikak.

m) Lan-inguruneak sortzeko, estimulatzea eta sentsibilizatzea.

29) Zeinu-hizkuntza: ikusmen-, keinu- eta espazio-hizkuntza naturala da, berezko gramatika duena, eta Espainiako Estatuak urriaren 23ko 27/2007 Legean aitortutako beste edozein hizkuntzaren ezaugarri guztiak eta eginkizun berberak betetzen ditu; izan ere, lege horrek zeinu-hizkuntzak aitortu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.

30) Irakurketa erraza: eduki bat errazago irakurtzeko eta ulertzeko aukera ematen duen egokitzapena. Testua ez ezik, ilustrazioak eta maketazioa ere barne hartzen ditu. Irakurketa erraztzat jotzen da, halaber, testuak guztiontzat ulergarriago egiteko metodoa, zeinak ezabatzen baititu ulertzeko, ikasteko eta parte hartzeko oztopoak.

31) Irisgarritasunari eustea: berrikusteko, arazoak detektatzeko eta jarduteko prozeduren multzoa da, betiere espazioak, zerbitzuak edo instalazioak eskuragarri egon daitezen denboran zehar, eta irisgarritasun-baldintzak murriztu edo desagertu ez daitezen beharrezkoak diren elementuen mantentze-lanek behar beste jarraitu dezaten. Irisgarritasunaren mantentze-lanak prebentziozkoa eta zuzentzailea izan behar du.

32) Ekintza positiboko neurriak: desgaitasunaren ondoriozko desabantailak saihestu edo konpentsatzen dituztenak dira, desgaitasuna duten pertsonen egitatezko berdintasuna lortu edo bizkortzera bideratuak, bai eta bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean, hezkuntzakoan, lanekoan eta kulturakoan erabateko parte-hartzea lortzera bideratuak ere, desgaitasun-mota eta -gradu guztiak kontuan hartuta.

33) Laguntza-bitartekoak: ingurunearen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak dira, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen dietenak. Erabilera partikularreko laguntza-bitartekoak beharrezko elementutzat jotzen dira, eta ezin da mugatu horien erabilera, salbu eta segurtasun- edo osasungarritasun-arrazoiengatik edo erregelamendu bidez ezarritako beste arrazoi batzuengatik. Laguntza-bitartekoak honela sailkatzen dira:

a) Laguntza-produktua: tresna, aparatu, tresna, gailu, mekanismo edo antzeko elementu bat, zeinak aukera ematen baitie desgaitasuna duten pertsonei laguntza hori gabe egin ezingo lituzketen jarduerak egiteko, edo ahalegin handi baten kontura bakarrik egin litzaketenak egiteko.

b) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonei produktu eta zerbitzuen erabilera, komunikazioa edo mugikortasuna errazteko edo bermatzeko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

c) Animalien laguntza: desgaitasuna duen pertsona baten beharrizan zehatzak betetzeko bereziki trebatutako animalia, hala nola laguntza-txakurrak.

34) Normalizazioa: printzipio bat da, zeinaren bidez desgaitasuna duten pertsonek aukera izan behar baitute bizimodua eramateko berdintasun-baldintza berberetan, beste edozein pertsonak eskura dituen leku, eremu, ondasun eta zerbitzu berberak eskuratuz.

35) Garuneko paralisia: mugimenduaren garapenaren eta jarreraren nahasmendu iraunkorren multzoa; nahasmenduok jarduera mugatzen dute, eta fetuaren garun-garapenean edo lehen haurtzaroan gertatzen diren alterazio ez-progresiboei egozten zaizkie.

36) Mugikortasun murriztua duten desgaituak: desgaitasun fisiko, sentsorial edo intelektual jakin bat dela eta, ingurunearekin segurtasunez eta autonomiaz mugitzeko edo elkarrekintzan aritzeko gaitasuna mugatuta duten pertsonak.

37) Irisgarritasun-plana: tresna bat da, zeinak identifikatu eta planifikatzen baititu planaren aplikazio-eremuan lege honek eta berari dagokion garapen-araudiak ezarritako irisgarritasun-baldintzak lortzeko gauzatu behar diren jarduketak.

38) Prozesu judizial baten bideratzaileak: profesional espezializatuak eta neutralak dira, zeinek, beharrezkoa izanez gero, laguntza egoki eta beharrezkoak ebaluatu, diseinatu eta eskaintzen baitizkiete adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei —ofizialki aitortutako desgaitasuna izan edo ez— eta justiziaren eremuko prozesu judizial batean inplikatutako profesionalei; gainera, pertsonoi aholkularitza ematen diete; horren guztiaren helburua, berriz, hauxe da: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek justizia iristeko duten eskubidea gainerakoen baldintza berberetan egikaritzea. Laguntza-beharrizanei buruzko ebaluazioa egiteko kontuan hartu behar da zein den pertsonaren eta ingurune zehatzaren arteko elkarrekintza, kasuz kasu; izan ere, pertsonek gaitasun dinamikoak dituzte, eta ingurune polizial edo judizial bakoitzak ere ezaugarri propioak ditu.

39) Erabilera publikoko zerbitzuak: zerbitzu horiek, titulartasuna edozein dela ere, jendearen eskura jartzen dira, eta banaka edo taldeka kontratatu ahal izango dira edo baliatu ahal izango dira, hala nola osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza-, unibertsitate- eta prestakuntza-zerbitzu tekniko-profesionalak, kultura-zerbitzuak, ostalaritza-zerbitzuak, merkataritza-zerbitzuak, larrialdi-zerbitzuak, informazio- eta komunikazio-zerbitzuak edo kirol-zerbitzuak.

40) Gor-itsutasuna: desgaitasun bat da, zeina bi zentzumen-gabeziaren ondorioa baita (ikusmenekoa eta entzumenekoa); gabezia horiek gehiago edo gutxiago agertzen dira, eta komunikazio-arazo bakarrak eta beharrizan bereziak sortzen dituzte; beharrizanok, berriz, sortzen dira ingurunea modu globalean hautemateko, ezagutzeko, eta, beraz, hartaz interesatzeko eta hari moldatzeko pertsona horiek duten zailtasunaren ondorioz.

41) Bidaiarien eskatu ahalako garraioa: bidaiarien garraio-zerbitzua, aurrez finkatutako ibilbide, egutegi eta ordutegiei lotuta ez dagoena.

42) Bidaiarien garraio publikoa: bidaiariak lurretik garraiatzeko zerbitzua, pertsona multzo jakin batek edo beste batzuek edo publiko orokorrak leku batetik bestera joateko erabil dezaketena, prezio bat, tasa bat, kuota bat edo beste kontraprestazio bat ordainduta edo ordaindu gabe.

43) Desgaitasunaren arloko politiken zeharkakotasuna: printzipio bat da, zeinaren arabera, administrazio publikoek garatzen dituzten jarduerak ez baitira mugatzen pertsona horientzat bakarrik pentsatutako plan, programa eta ekintza espezifikoetara soilik, baizik eta barne hartzen baitituzte izaera orokorreko ekintza-politika eta -ildoak, jardun publikoko edozein eremutan, non kontuan hartuko diren desgaitasuna duten pertsonen beharrizanak eta eskaerak.

44) Bizimodu independentea: egoera bat da, zeinean desgaitasuna duen pertsonak bere existentziari buruzko erabaki-boterea egikaritzen baitu eta bere erkidegoko bizitzan aktiboki parte hartzen baitu, nortasunaren garapen askerako eskubidearen arabera.


8.4.5.31. 6/2023 Legea, martxoaren 22koa, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei buruzkoa[952]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Estigmaren aurkako borroka osasun mentalaren barruan konpondu gabeko gaia da. Beharrezkoa da hizkeratik desagerraraztea gaixotasun mentalari buruzko aipamen oro, gutxiespen- edo diskriminazio-izaerarekin.

[…]

I. TITULUA
Pazienteen eta haien familien eskubideak

9. artikulua.— Adinekoen, umeen eta gazteen eskubideak

Adinekoek, umeek eta nerabeek eskubidea dute arreta publiko espezializatua jasotzeko, zeinak erdigunean jarriko baititu osasun mentaleko gaietan haien beharrizanak, kezkak eta nahiak, eta, zehazki, eskubide hauek dituzte:

1. Osasun mentalari eta garapen psikologiko eta sozialari buruzko informazioa hizkera irisgarrian jasotzeko eskubidea, arreta berezia jarriz gaixotasunaren esku-hartzeari eta tratamenduari dagokienez.


8.4.5.32. 7/2023 Legea, apirilaren 20koa, Errioxako Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa[953]

ZIOEN AZALPENA

IV

[…]

II. tituluak Errioxako administrazio publikoen jardunean genero-berdintasuna sustatzeko neurriak biltzen ditu. Bi kapitulu ditu. Lehenengoak politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak biltzen ditu, zeharkakotasunaren noziotik abiatuta, ekintza zehatzen bidez, hala nola plan estrategikoak, estatistikak eta azterlanak genero-ikuspegiarekin egitea, edo hizkera, komunikazio eta irudi ez-sexistak erabiltzea. […]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Legearen xedea lortzeko, Errioxako Autonomia Erkidegoko botere publikoek, beren eskudantzien esparruan, printzipio orokor hauen arabera jardungo dute:

9. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa, koordinazioa eta finantzaketa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

2. Horretarako, Errioxako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, funtsean, eginkizun hauen bidez garatuko ditu bere eskumenak sustapen, koordinazioaren eta exekuzioaren arloan:

b) Genero-ikuspegia politika, programa eta ekintza guztietan txertatzea, betiere administrazio-dokumentuetan eta publizitate instituzionalean hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuz.

7. artikulua.— Toki-erakundeak

4. Haiei dagokien lurralde-eremuan, eta ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumenak egikarituz, toki-erakundeek honako eginkizun hauek izango dituzte berdintasun-politiken arloan:

c) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea administrazio-dokumentuetan.

d) Sentsibilizazio-ekintzak egitea emakumeen eta gizonen desberdintasun-egoerari buruz eta egoera hori desagerrarazteko behar diren neurriei buruz.

II. TITULUA
Berdintasunaren sustapena

I. KAPITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko neurriak

20. artikulua.— Hizkera, komunikazio eta irudi ez-sexistak

1. Administrazio publikoek hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiliko dute. Errioxako botere publiko guztiek hizkera sexistarik ez erabiltzea sustatuko da, eremu sozial, kultural eta artistiko guztietan, bai eta partikularren artean ere.

4. Dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten komunikabideek edo 2.2 artikuluan aipatutako subjektuekin zabalkunde edo publizitate instituzionalerako kontratuak sinatzen dituztenek kode deontologikoak errespetatuko dituzte, hizkera eta irudiak modu sexistan ez erabiltzeari dagokionez, eta genero-estereotipoak ez erreproduzitzeari dagokionez.

5. Kanpaina instituzionalak herritar guztientzako eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonentzako hizkera ulergarrian eta barne-hartzailean egin behar dira: irakurketa erraza, zeinu-hizkuntza, azpitituluak eta interpretazioa errazten duen beste edozein egokitzapen.

III. TITULUA
Esku-hartze arloetan berdintasuna sustatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Hezkuntza

32. artikulua.— Langileen prestakuntza

1. Hezkuntza Administrazioak beharrezko neurriak hartuko ditu irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren, hezkidetzaren, genero-indarkeriaren eta hezkuntza afektibo, emozional eta sexualaren arloko prestakuntza espezifikoa sartzeko, baita irakasleek dokumentuak egiteko erabili ahal izateko hizkera inklusiboaren arloko prestakuntza ere.

33. artikulua.— Hezkuntza Ikuskatzailetza

2. Hezkuntza Administrazioak bermatuko du ikuskatzailetzako langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza jasoko dutela, batez ere arlo hauetan emango da hezkuntza: emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta tratu-berdintasunean, hizkera ez-sexistan eta emakumeen aurkako indarkeriaren hautematean.

XII. KAPITULUA
Komunikabideak, teknologia berriak eta publizitatea

66. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Adierazpen- eta informazio-askatasunari zor zaion errespetuaren barruan, Errioxako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan jarduten duten komunikabide sozialek zainduko dute emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, plurala eta estereotiporik gabea transmititzea, bai eta hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista ere programazioak egitean, bereziki haur eta gazteentzako programazioetan.

67. artikulua.— Teknologia berriak

5. Eremu hauetan, Errioxako administrazio publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.


8.4.5.33. 8/2023 Legea, apirilaren 20koa, Errioxako Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa[954]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Errioxako Autonomia Erkidegoak unibertsitate publiko bat du, Errioxako Unibertsitatea, zeina baita ezagutza berria sortzeko funtsezko elementua. Ikerketa-jarduera irakasleen eta ikertzaileen eskubidea eta eginbeharra da, eta helburuen artean ikerketa sustatzea eta gauzatzea dago. Errioxako unibertsitate-sistema Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalari atxikitako zentro batekin eta lineako unibertsitate pribatu batekin osatzen da. Autonomia Erkidegoak erreferentziazko ikerketa-zentroak ditu osasun-arloan, mahastizaintza- eta ardogintza-arloan, kulturaren eta historiaren arloan eta espainieraren arloan. Ekonomia erregionalaren funtsezko sektoreetan espezializatutako zentro teknologikoen sare bat dago, hala nola nekazaritzako elikagaien sektorean, ontzi eta enbalajeen sektorean eta oinetakoen sektorean, bai eta eraikuntzaren eremuan, automobilgintzarenean, informazioaren eta komunikazioaren teknologienean, bioteknologiarenean edo zurgintza eta altzarigintzarenean espezializatutako enpresa-elkartzeen sare bat ere. Bestalde, Errioxak oso lehiakorra, berritzailea eta nazioartekotua den industria-sare sendoa du; sare hori, funtsean, enpresa txiki eta ertainek osatzen dute, eta, euren tamainari lotuta dituzten mugen ondorioz, laguntza behar dute berrikuntza-estrategiak planifikatzeko eta ezartzeko. Azkenik, Errioxako gizartea zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko interesak eta gaitasunak garatzen ari da, eta horiek indartu eta sendotu egin behar dira. Eragile horiek guztiek erronka konplexu, askotariko eta ukaezin hauei egin beharko diete aurre: osasun eta ongizateari; uraren, nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien katearen kudeaketa jasangarriari; mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatuari; hazkunde ekonomikoari; gaitzaile digitalei zein ingurunearen eta ingurumenaren zaintzari; arlo biosanitarioari; agroindustriari, eta komunikazioaren eta adimen artifizialaren teknologiei, kulturari eta hizkuntzaren industriari, garrantzitsuenetako batzuk aipatzearren.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Helburu orokorrak

Lege honen helburuak dira:

2. Errioxako ondare zientifikoa, teknologikoa, historikoa, kulturala eta linguistikoa zaintzea, gehitzea, aberastea eta zabaltzea.


8.4.5.34. 9/2023 Legea, maiatzaren 5ekoa, Errioxako Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzkoa[955]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Administrazio bereziko kidegoen oinarrizko eginkizunak

Honako hauek dira kidego bereziei dagozkien oinarrizko eginkizunak:

b) A2 azpitaldeko administrazio bereziko kidegoetan:

22) Gizarte ekintzako, gizarte zerbitzuetako eta gizarte osasuneko erdi-mailako teknikarien kidegoan logopeden eskala sortu da. Entzumenaren, fonazioaren eta hizkuntzaren, komunikazioaren eta ahozko eginkizunen (irenstea, murtxikatzea eta arnasketa) nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko jarduerekin lotutako eginkizunak dagozkio, haren diziplinako teknika terapeutikoen bidez.

8.4.6. Extremadurako Autonomia Erkidegoa


8.4.6.1. 1/1983 Lege Organikoa, otsailaren 25ekoa, Extremadurako Autonomia Estatutuari buruzkoa[956]

I. TITULUA
Eskumenak

11. artikulua[957]

2. Era berean, Autonomia Erkidegoari dagokio hizkuntza- eta kultura-berezitasunak babestea, bai eta erregioko herri-ohituren eta -tradizioen altxorra babestea ere, tokietako eta eskualdeetako aldaerak errespetatuz betiere.


8.4.6.2. 2/1999 Legea, martxoaren 29koa, Extremadurako Ondare Historiko eta Kulturalari buruzkoa[958]

ZIOEN AZALPENA

[…]

IV. tituluan definitu eta garatutako ondare etnologikoak ondasun industrial eta teknologikoak eta herri-arkitekturako elementuak hartzen ditu kontuan, betiere ondasun etnologiko ukiezin gisa aipatzen diren erabileretan, ohituretan, bizimoduetan eta hizkuntzan bildutako kultura-aberastasun guztia ahaztu gabe.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

2. Extremadurako ondare historiko eta kulturala osatzen dute babes eta defentsa berezia merezi duten ondasun material eta ukiezin guztiek, interes artistiko, historiko, arkitektoniko, arkeologiko, paleontologiko, etnologiko, zientifiko, tekniko, dokumental eta bibliografikoa dutelako. Horren zati dira, era berean, aztarnategi eta gune arkeologikoak, balio artistiko, historiko edo antropologikoa duten naturaguneak, lorategiak eta parkeak, hiri-multzoak eta arkitektura industrialeko elementuak, bai eta landa- edo herri-arkitektura eta Extremadurarentzat interesgarriak diren bizimoduak eta hizkera ere.

I. TITULUA
Ondasun historikoen eta kulturalen kategoriak

I. KAPITULUA
Kultura-intereseko ondasunak

6. artikulua.— Sailkapena

3. Herri-arteak eta -tradizioak, ohiturazko transmisioko usadio eta ohiturak —abestietan, musikan, ahozko tradizioan—, hizkuntza-berezitasunak eta Extremadurako gizarte-berezkotasuneko adierazpenak ikus-entzunezko teknika berrien bidez deklaratu eta erregistratu ahal izango dira, purutasun osoan eta etorkizuneko belaunaldiei ikusmen- eta entzumen-aberastasun osoan transmiti dakizkien.

IV. TITULUA
Ondare etnologikoa

60. artikulua.— Ondasun ukiezinen babesa

Ondasun etnologiko ukiezinak, hala nola Extremadurako erabilerak, ohiturak, sorkuntzak, portaerak, bizimoduak, ahozko tradizioa, hizketa eta hizkuntza-berezitasunak Kultura eta Ondare Sailak babestuko ditu lege honetan aurreikusitako moduan, eta, horretarako, horiek ikertzea eta sakonki biltzea sustatuko du, datozen belaunaldiei transmititzea bermatuko duten euskarrietan.


8.4.6.3. 3/2005 Legea, uztailaren 8koa, Osasun Informazioari eta Pazientearen Autonomiari buruzkoa[959]

IV. TITULUA
Pazientearen autonomiarako eskubidea

III. KAPITULUA
Adostasun informatua

27. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentu espezifikoaren edukia

2. Dokumentu horretan, labur-labur eta hizkera ulergarrian adierazi beharko dira, betiere kontzeptu medikoak erabiltzaile orokorrek ulertu ahal izan ditzaten, gutxienez: […]


8.4.6.4. 2/2010 Legea, otsailaren 26koa, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[960]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lanbide-jarduera horrek, zeina bideratuta baitago giza komunikazioaren nahasmenduak prebenitzera, eboluzionatzera, tratatzera eta zientifikoki aztertzera, ahozko eta idatzizko hizkera eta hitzik gabeko komunikazio-modu guztiak ulertzearekin eta adieraztearekin lotutako eginkizunak biltzen ditu, tradizio luzea du Espainian, eta nazioartean onartuta dago.

Logopeda-lanbidea, mediku-arretari lotua, gor-mutuen hezkuntzari zuzendutako espezializazio gisa hasi zen, eta 1970 inguruan hasi zen diseinatzen, entzumen- eta hizkuntza-ikerlanak eginez; hala ere, duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik ezagutzen da hizkuntzaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta komunikazioaren alterazioak prebenitzera, ebaluatzera eta diagnostikatzera bideratutako jarduera, eta haren ikasketak unibertsitate-irakaskuntzaren ofizialtasuna behin betiko sendotzen eta lortzen du abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, zeinak ezartzen baititu logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulua eta hura lortzera jotzen duten ikasketa-planei dagozkien jarraibide orokorrak; horrela, independentzia akademikoa du beste edozeinen aurrean.

[…]

Beste alde batetik, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak logopedia diplomadun-mailako tituludun osasun-lanbide gisa arautzen du. Beste alde batetik ere, 7.2. f) artikuluak logopeden eginkizuntzat jotzen ditu entzumenaren, fonazioaren eta hizkeraren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta berreskuratzeko jarduerak, haurren zein helduen kasuan, beren diziplinari dagozkion teknika terapeutikoen bidez, betiere haien titulazioaren eta konpetentzia espezifikoaren arabera osasun-lanbide bakoitzari dagozkion eginkizunak alde batera utzi gabe.

[…]

Laugarren xedapen iragankorra.— Beste profesional batzuen integrazioa

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Extremadurako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

Hizkuntzaren eta entzumenaren nahasmenduetan irakasle espezializatua izateko titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

Hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako unibertsitateetako edozeinek luzatua edo behar bezala homologatutako atzerri-titulua.


8.4.6.5. 2/2011 Legea, urtarrilaren 31koa, Extremadurako Turismoa garatu eta modernizatzeari buruzkoa[961]

I. TITULUA
Turismo-jardueraren eskubideak, baliabideak eta antolamendua

III. KAPITULUA
Turismo-jardueraren antolamendua

2. atala
Turismoa sustatzea

23. artikulua.— Turismo-eskaintza dibertsifikatzea

1. Extremadurako Juntak Extremadurako turismo-eskaintzaren segmentazioa bultzatuko du, honako arlo eta jarduera hauek lehenetsiz:

i) Hizkuntza-turismoa.

4. atala
Turismo-kalitatea

31. artikulua.— Turismo-prestakuntza

2. Administrazioak laguntza emango du, beken eta beste laguntza batzuen bidez, teknologia berrien erabileran ezagutzak eskuratzeko turismo-prestakuntzarako, atzerriko hizkuntzen hastapenerako eta hobekuntzarako, eta prestatzaileen prestakuntzarako, besteak beste.


8.4.6.6. 4/2011 Legea, martxoaren 7koa, Extremadurako Hezkuntzari buruzkoa[962]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Horretarako, legeak […] eleaniztasunaren aldeko apustu estrategikoa egiten du, “Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua”n ezarritako jarraibide eta mailekin nahitaez lotuta.

IV

[…]

[…] Era berean, eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera etapa guztietan txertatu behar dira. Irakurketa, idazketa, ekintzailetzarako eta berrikuntzarako gaitasuna eta adimen emozionala dira curriculumean lehentasuna duten beste alderdi batzuk.

[…]

Lehen hezkuntzarako, haren izaera instrumentala dela eta, gaztelaniak, atzerriko hizkuntzek eta matematikek garrantzi berezia izango dute eta jarduketen programazioan eragina izango dute, irakaskuntzaren indibidualizazioaren esparruan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu nagusiak oinarrizko konpetentziak eskuratzea eta garatzea dira, matematika eta hizkuntza-komunikazioa bereziki. Horretarako, curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

Legeak, era berean, arte-, hizkuntza- eta kirol-irakaskuntzak eta helduen hezkuntza arautzen ditu, eta ikaskuntza-eskaintza nahiko malguak sortzea sustatzen du, zenbait modalitatetan, prestakuntza beste jarduera batzuekin bateratzen laguntzeko.

[…]

[…] Bestalde, landa-eremuetako zentroetan irakasleak egon daitezen sustatzeko neurriak aurreikusten dira, eta lanpostu jakin batzuk betetzeko hizkuntza-eskakizunak ezartzeko aukera aurreikusten da. […]

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Extremadurako hezkuntza-sistemaren xedeak

Hauek dira lege honen bidez lortu nahi diren xedeak:

h) Ikasleek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko duten konpetentzia bermatzea.

II. TITULUA
Irakaskuntzaren indibidualizazioa eta ekitatea hezkuntzan

II. KAPITULUA
Irakaskuntza indibidualizatzea eta ikasleen hezkuntza-arrakasta

12. artikulua.— Aniztasunaren arreta

1. Lege honen ondorioetarako, aniztasunaren arretatzat jotzen da ikasleen hezkuntza-aurrerapena bultzatzeko hezkuntza-jardueren multzoa, kontuan hartuta ikasleen gaitasunak, ikasteko erritmoak eta estiloak, motibazioak eta interesak, egoera sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, linguistikoak eta osasunekoak.

III. KAPITULUA
Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra hezkuntzan

17. artikulua.— Berdintasun eraginkorraren bermea

3. Hezkuntza Administrazioak arreta berezia jarriko du curriculum-materialetan hizkera eta eduki sexistak desagerrarazteko.

IV. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

25. artikulua.— Prestakuntza eta bitarteko egokiak

1. Espezialistak behar dituzten zentro guztiek pedagogia terapeutikoko, entzumeneko eta hizkuntzako espezialistak izango dituzte, edo, hala badagokio, laguntza-unitateak, eta hezkuntza-orientazioko profesionalen lankidetza eta aholkularitza espezializatua.

28. artikulua.— Hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleak edo eskolatze etena dutenak

1. Hezkuntza Administrazioak harrera, gizarteratzea, gaztelaniaren ikaskuntza eta hezkuntza-helburuak lortzeko oinarrizko gaitasunak eskuratzen lagunduko die, arrazoi bat dela edo beste, hezkuntza-sisteman berandu sartu diren ikasleei edo eskolatze etena izan duten ikasleei. Neurri horiek ezarri behar direnean, neurriok ikasleak talde arruntetan eskolatzearekin batera garatuko dira, ikasleen ikaskuntzaren maila eta bilakaera kontuan hartuta, eta ez dute banantzerik ekarriko, ez eta baztertzerik ere.

III. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

45. artikulua.— Eskubideak

2. Hezkuntza-eremuko eskubideak eta askatasunak honako hauek dira:

h) Irakaskuntzan espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzea, bai eta braille irakurketa-idazketaren kodea ere, inguruabar pertsonalak direla-eta hala eskatzen duenean.

V. KAPITULUA
Beste hezkuntza-eragile batzuk

61. artikulua.— Laguntzarako beste langile batzuk

1. Zentro publikoek zenbait eremutako beste profesional batzuk eduki ahal izango dituzte programa eta jarduera batzuk garatzeko, hala nola eleaniztasun-planak edo ikasleen prestakuntza osagarria.

2. Irakaskuntzakoak ez diren profesional horiek zentro bakoitzaren beharrizanen araberako kualifikazioa izan beharko dute, eta irakasleekin koordinatuta lan egingo dute, zuzendaritza-taldeak gainbegiratuta.

IV. TITULUA
Irakaskuntza prozesu gisa. Bizialdi osoko ikaskuntza

I. KAPITULUA
Curriculuma

71. artikulua.— Curriculumaren printzipioak

Lege honetan araututako irakaskuntzen curriculuma, funtsean, helburu hauetara bideratuko da:

d) Ahozko eta idatzizko ulermen eta adierazpen egokia garatzea, irakurtzeko ohiturak sortuz eta komunikazio-konpetentziak lortuz atzerriko hizkuntzak erabiltzean eta teknologiak menderatzean.

II. KAPITULUA
Eleaniztasuna

74. artikulua.— Eleaniztasuna sustatzea

1. Autonomia Erkidegoan sortzen diren haur eta lehen hezkuntzako zentroak elebidunak izango dira.

2. Extremadurako funts publikoak dituzten zentroek hezkuntza elebiduna sustatzeko programak izango dituzte.

3. Curriculumak atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, komunikazio-konpetentzia lortzea izango du helburu, Europar Batasunaren helburuekin bat etorriz.

4. Extremadurako hezkuntza-sistemak Europako Kontseiluak ezarritako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko jarraibideak eta mailak aplikatuko ditu atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, ikaskuntzan eta ebaluazioan.

5. Atzerriko hizkuntzak ikasgela birtualen bidez ikastea bultzatuko da.

6. Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzak ikastea bultzatuko da.

75. artikulua.— Hezkuntza eleaniztuna

1. Hezkuntza Administrazioak laguntza-mekanismoak eta -neurriak ezarriko ditu zentroetan eredu eleaniztunak garatzeko, curriculumeko ikasgaiak atzerriko hizkuntza batean irakastea erraztuz.

2. Era berean, Hezkuntza Administrazioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren aspektu didaktikoak berritzea sustatuko du, ikasgelan ahozko komunikaziora bideratutako metodo aktiboak eta parte-hartzaileak erabiliz, eta zentroei baliabideak emango dizkie helburu hori lortzeko, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.

76. artikulua.— Hizkuntza- eta metodologia-prestakuntza

1. Hezkuntza Administrazioak irakasgaietako irakasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzea bultzatuko du, espezialitatea edozein dela ere, eta horretarako programak ezarriko ditu.

2. Hezkuntza Administrazioak ikasketa-lizentzietarako deialdiak egingo ditu atzerriko hizkuntzak hobetzeko.

3. Irakasgaia atzerriko hizkuntza batean ematen duten irakasleei pizgarriak emango zaizkie, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

4. Hezkuntza Administrazioak egonaldiak antolatuko ditu atzerrian ikasle eta irakasleentzat, eta zentroek nazioarteko eskola-trukerako programetan parte har dezaten sustatuko du.

77. artikulua.— Portugesa atzerriko bigarren hizkuntza

Extremadurako Juntak neurri eraginkorrak hartuko ditu portugesa atzerriko bigarren hizkuntza izan dadin funts publikoekin sostengatutako zentroetan.

IV. KAPITULUA
Curriculumaren lehentasunezko aspektuak

80. artikulua.— Irakurketa eskola-eremuan

1. Funts publikoekin sostengatutako zentroek, Hezkuntza Administrazioaren laguntzarekin, irakurtzeko, idazteko eta informazioa eskuratzeko planak egin eta abiaraziko dituzte, betiere hizkuntza-komunikazioko, informazioaren tratamenduko eta konpetentzia digitaleko konpetentzien garapena indartzeko. Plan horietan arlo eta ikasgai guztietako jarduerak, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerak eta familiekin elkarlanean antolatutako ekimenak jasoko dira.

V. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

85. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Zentroek atzerriko hizkuntza bat ikastea sustatuko dute lehenengo ziklotik aurrera. Era berean sustatuko du irakurketa eta idazketa, oinarrizko zenbaki-trebetasunak eta balioetan heztea goiz hastea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek baliabide didaktikoa izan behar dute etapa osoan.

VI. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

2. atala
Lehen Hezkuntza

92. artikulua.— Arlo instrumentalak eta metodologia

1. Gaztelania, atzerriko hizkuntzak eta matematikak beste ezagutza batzuk eskuratzeko arlo instrumentalak dira, eta, horregatik, bereziki hartuko dira kontuan.

5. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A1 mailara heltzeko.

6. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte arlo guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

96. artikulua.— Gai instrumentalak eta konpetentziak eskuratzea

3. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A2 mailara heltzeko.

4. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko.

VII. KAPITULUA
Batxilergoa

100. artikulua.— Ikaskuntzak

2. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak, ikaskuntzak eta ebaluazioak aukera eman beharko dute, etapa hau amaitutakoan, ikasleak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailara heltzeko.

3. Zentroek jarduketak egin ahal izango dituzte ikasgai guztietako curriculuma atzerriko hizkuntzetan garatzeko, betiere esperientzia horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gauzatu badituzte.

VIII. KAPITULUA
Lanbide-heziketa hezkuntza-sisteman

104. artikulua.— Lanbide-heziketako eskaintza

8. Hezkuntza Administrazioak baldintzak ezarriko ditu zentroek lanbide-moduluak atzerriko hizkuntzetan eman ahal izateko, behin baimena lortu ondoren.

X. KAPITULUA
Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak

118. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Hezkuntza Administrazioak arautuko ditu ikasleen eta irakasleen kopuru-erlazioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari buruzko betekizunak.

2. Hizkuntza-eskola ofizialetan gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakastea sustatuko da.

3. Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzak oinarrizko mailan, tarteko mailan eta maila aurreratuan antolatzen dira. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzak hizkuntza-eskola ofizialetan emango dira, eta eskolok ere oinarrizko maila eskaini ahal izango dute.

4. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak baliozkotze-araubide bat ezarriko du bigarren hezkuntzako ikasketen eta hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren artean.

5. Hizkuntza-eskola ofizialek hizkuntza modernoei buruzko ikastaro espezifikoak programatuko dituzte irakasleen etengabeko prestakuntzarako. Era berean, atzerriko hizkuntzetan eguneratzeko ikastaroak eman ahal izango dituzte beste kolektibo profesional batzuentzat.

6. Era berean, hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango dira.

7. Hizkuntza-eskola ofizialek ematen dituzten irakaskuntzei buruzko ikerketa- eta berrikuntza-planak garatu ahal izango dituzte, Hezkuntza Administrazioak aldez aurretik baimena emanda.

119. artikulua.— Irakaskuntzen antolaketa

Hizkuntza-eskola ofizialek aukera emango dute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko, betiere Hezkuntza Administrazioak ezarritako baldintzetan eta Extremadurako zentro guztietarako proba homologatu eta bakarrak eginaz.

V. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

I. KAPITULUA
Arau orokorrak

135. artikulua.— Eskola-liburutegia

1. Zentro guztiek izango dute behar adina baliabide izango duen eskola-liburutegia, zenbait euskarritan informazioa eta dokumentazioa iristeko aukera emango duena, irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa bultzatuko duena, ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak indartuko dituena eta irakurtzeko ohitura, hizkuntzak praktikatzea eta informazioa erabiltzeko trebetasunak sustatuko dituena.

VI. TITULUA
Irakasleak

I. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoa

151. artikulua.— Eskumenak esleitzea

2. Extremadurako Juntako langileen politika orokorraren esparruan, hezkuntzaren arloan eskumenak dituen sailburuak honako eskumen hauek izango ditu:

d) Hala badagokio, eska daitezkeen hizkuntza-eskakizunak ezartzea irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostu jakin batzuk betetzeko.

VIII. TITULUA
Hezkuntza Administrazioa

V. KAPITULUA
Elkarlana beste administrazio eta instituzio batzuekin

191. artikulua.— Lankidetza beste administrazio publiko eta instituzio batzuekin

4. Hezkuntza Sailak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu estatuko zein atzerriko hezkuntza-instituzioekin eta kultura-instituzioekin, irakasleen eta ikasleen hizkuntza-murgiltzea eta irakasleen eguneratze zientifikoa eta pedagogikoa errazteko.

193. artikulua.— Lankidetza unibertsitateekin

1. Hezkuntza Administrazioak hitzarmenak edo beste lankidetza-formula batzuk sinatu ahal izango ditu unibertsitateekin, batez ere Extremadurako Unibertsitatearekin eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin, betiere gizarte-interes nabarmena duten aspektuei dagokienez, bereziki honako hauei dagokienez:

d) Eleaniztasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatzea eskola-eremuan.

196. artikulua.— Komunikabide sozialak

3. Zerbitzu publiko gisa, Extremadurako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak, bere jardueren esparruan, informaziorako, kulturarako eta hezkuntzarako irispidea bermatuko du. Extremadurako Juntak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu balio demokratikoak sustatzen dituzten hezkuntza-edukiak emateko, arteak, zientziak eta kirola zabaldu eta sustatzeko, hizkuntzen ikaskuntza, alfabetatze digitala eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arduratsua indartzeko, bai eta herritarren hezkuntza integralean lagun dezaketen beste eduki batzuk ere.

Bigarren xedapen gehigarria.— Irakasle espezialistak kontratatzea

Hezkuntzako eskumena duen sailak, salbuespen gisa, langile espezialistak kontratatu ahal izango ditu, nahiz eta titulaziorik ez izan, Lanbide Heziketa, arte-, kirol- eta hizkuntza-irakaskuntzetarako moduluak, ikasgaiak edo prestakuntza-unitateak emateko, betiere estatuko oinarrizko legeriaren eta indarrean dagoen gainerako araudi aplikagarriaren arabera.


8.4.6.7. 8/2011 Legea, martxoaren 23koa, Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkakoari buruzkoa[963]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen helburuak lortzeko, Extremadurako botere publikoen jarduketa-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

9. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan sustatu eta bermatzea.

4. artikulua.— Definizioak

9. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista hizkuntza aldetik zuzenak diren esamoldeak erabiltzea da beste esamolde batzuen ordez, azken esamoldeok zuzenak izan zein ez, betiere femeninoa ikusezin bihurtzen badute edo maskulinoarekiko bigarren mailan jartzen badute.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa instituzionala, koordinazioa eta finantzaketa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

6. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

1. Extremadurako Juntak berdintasunaren arloan duen eskumena egikarituko du, gizonen eta emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko bizitza publiko, familiar, sozial, laboral, ekonomiko eta kulturaleko eremu guztietan. Era berean, berdintasun erreala eta eraginkorra eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko ditu beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Horretarako, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, funtsean, eginkizun hauen bidez garatuko ditu bere eskumenak:

c) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

7. artikulua.— Toki-erakundeak

1. Konstituzioak bermaturiko autonomiari kalterik egin gabe, toki-erakundeek, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lankidetzan, beren eskumenak garatuko dituzte beren lurraldean emakumeen berdintasun osoa eta eraginkorra bermatzeko eremu guztietan, eta hori eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko dituzte beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Berdintasunaren arloan, toki-erakundeei dagokie, bai lurraldeari bai elkarteei dagokienez, honako eginkizun hauek egikaritzea:

b) Administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

II. TITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

I. KAPITULUA
Genero-ikuspegia politika publikoetan eta araudian txertatzeko neurriak

27. artikulua.— Hizkuntza eta irudi ez-sexista

1. Extremadurako botere publikoek eta, bereziki, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak hizkera ez-sexista erabili behar dute administrazio-eremuan, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentu eta euskarrietan, eta hizkera ez-sexista ezartzea sustatuko dute gizarte-, kultura- eta arte-eremu guztietan.

2. Bereziki, Extremadurako komunikabide publikoak edo dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenak behartuta daude hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitera.

III. TITULUA
Genero-berdintasuna bermatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Berdintasuna hezkuntzan

33. artikulua.— Berdintasun-printzipioak hezkuntzan

4. Extremadurako irakaskuntzako zentroek genero-ikuspegia beren jarduketa guztietan txertatzeko printzipioa beteko dute. Bereziki, hizkuntzaren erabilera inklusiboa sustatuko da.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

2. atala
Erantzukizun soziala eta bikaintasun-marka

55. artikulua.— Berdintasuneko Bikaintasun Marka

1. Extremadurako Juntak sustatuko du enpresek neurri espezifikoak har ditzaten emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasuna lortzeko, eta, hala badagokio, berdintasun-plan bat egin, hitzartu eta aplikatzeko beren aplikazio-eremuan. Horretarako, neurri horiek hartzeagatik enpresak sustatzeko eta aitortzeko formula gisa, Berdintasuneko Bikaintasun markaren bereizgarria sortuko da.

2. Hura emateko kontuan hartu beharreko aspekturik garrantzitsuenen artean, honako hauek daude:

f) Hizkera sexistak edo androzentrikoak ez erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, eta enpresaren produktuen, zerbitzuen eta marketinaren publizitatean.

V. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

70. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, Extremadurako botere publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabide sozialak

75. artikulua.— Komunikabide sozialak

2. Extremadurako Juntak, diskriminazioa saihesteko eta titulartasun publikoko informazioaren eta komunikazioaren sektorean emakumeen diskriminazioa saihesteko, eta, bereziki, ikus-entzunezkoen erakunde autonomikoaren antolaketari eta jarduerari dagokienez, honako hauek sustatuko ditu:

c) Titulartasun publikoko hedabideetan bermatuko du, aldizka, informazio- eta zabalkunde-kanpaina instituzionalak abiaraziko direla, emakumeen presentzia eta partaidetza sozial eta politikoari eta bi sexuen arteko desberdintasuna ezabatzeari balioa emateko eta, bereziki, emakumeen genero-indarkeriaren, sexu-jazarpenaren eta sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazioa sustatzeko. Ondorio horietarako, mezu horiek zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei ere helarazteko mekanismo egokiak erabiltzen direla zainduko du, eta, horretarako, beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

VI. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

100. artikulua.— Arau-hausteak

3. Arau-hauste astunak dira honako hauek:

e) Dokumentu eta euskarri administratiboetan hizkera sexista erabiltzea.

4. Arau-hauste oso astunak dira honako hauek:

e) Hizkera sexista erabiltzea edo mezu edo irudi estereotipatuak helaraztea emakumeak gizonen mende daudela edo bi sexuen arteko desberdintasuna dagoela adierazteko, Extremadurako komunikabide publikoetan, dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste komunikabideetan edo Extremadurako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabideetan.


8.4.6.8. 2/2012 Legea, ekainaren 28koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributuen, finantzen eta jokoaren arloko premiazko neurriei buruzkoa[964]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

Azkenik, lege honek zenbait subjekturi (herritarrak, ekintzaileak, interesdunak, zergadunak, gazteak, etab.) erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


8.4.6.9. 4/2013 Legea, maiatzaren 21ekoa, Extremadurako Gobernu Irekiari buruzkoa[965]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Bestalde, bosgarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarrietan, neurri espezifikoak aurreikusten dira gai hauetan: gobernu irekia egikaritzeko erantzukizunak; gardentasun-betebeharretarako erregulazio bereziak, eta informazioa iristeko eskubidea eta genero-berdintasuna, hurrenez hurren.

[…]

ATARIKO TITULUA
Eremua eta printzipio orokorrak

4. artikulua.— Printzipio orokorrak

Administrazio publikoak estatuaren oinarrizko araudian aurreikusitako printzipio guztietara egokituko du bere jarduna. Gainera, administrazio onaren eta gobernu onaren berri eman beharko dira:

i) Sinpletasunaren eta ulergarritasunaren printzipioa: Administrazio publikoak jardun behar du bere erantzun-denborak pixkanaka laburtzeko, izapideak sinplifikatuz, administrazio-zamak kenduz eta hizkera irisgarria erabiltzea sustatzen duten prozesuak eta teknikak erabiliz.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Genero-berdintasuna hizkeran

Extremadurako gobernu irekiari buruzko lege honek genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituenean pertsonei, karguei edo lanpostuei erreferentzia egiteko, ulertu behar da adierazpenaren ekonomia hutsagatik egiten dela, eta modu generikoan erabiltzen direla, aipatutako pertsonen edo kargu edo lanpostu horien titularren sexua edozein dela ere, eta berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez.


8.4.6.10. 8/2013 Legea, abenduaren 27koa, Extremadurako Komunikazio eta Publizitate Instituzionalari buruzkoa[966]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

8. artikulua.— Hizkuntzak

1. 1. Extremadurako Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabalkundea duten edo egiten diren publizitateko eta komunikazioko kanpaina instituzionaletan, gaztelania erabiliko da.

2. Era berean, beste hizkuntza batzuk ere erabili ahal izango dira, jardueren xedearengatik edo horien zabalkunde-eremuarengatik beharrezkoa izanez gero.


8.4.6.11. 11/2014 Legea, abenduaren 9koa, Extremadurako Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[967]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Hogei urte igaro dira Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea promulgatu zenetik, eta lege horren osagarri gisa, Estatuak abenduaren 2ko 51/2003 Legea onetsi zuen, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa; lege horretatik abiatuta, arau estatal askoren garapen zabala gertatu zen, eta haien artean hauxe nabarmentzen da: 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-hizkuntzak onesten dituena eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena, zeinak aitortzen baitu gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek eskubidea dutela Espainiako zeinu-hizkuntzen ikaskuntza, ezagutza eta erabilera aske hautatzeko, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoetarako ere, eta hori funtsezko faktorea da pertsona horiek gizarteratzeko.

[…]

IV. TITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan, informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

11. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

4. Extremadurako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VI. TITULUA
Sustapen-neurriak

15. artikulua.— Xedapen orokorrak

Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioak betebehar hauek izango ditu:

3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.

4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.

ERANSKINA
Lege honetan erabilitako kontzeptuen glosategia

[…]

Laguntza osagarriak, hala nola dirulaguntzak, laguntzeko produktu eta teknologiak, zerbitzu edo tratamendu espezializatuak eta beste zerbitzu pertsonal batzuk, bai eta pertsona edo animalia bidezko beste laguntza modu batzuk ere. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta sistema alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

Laguntza pertsonala: pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

[…]

Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, balia daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan.

[…]

Era berean, ekintza positiboko neurriak hartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da. Irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonak: desgaitasun-mailaren bat aitortua izan edo ez, bizimodu independente eta autonomoa egin ahal izateko, ingurune, produktu eta zerbitzu irisgarriak behar dituzten pertsonak.

Ikuspegi horretatik, irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonatzat hartzen dira, besteak beste: desgaitasun iraunkorrak dituzten pertsonak, aldi baterako desgaitasunak dituzten pertsonak, adinekoak eta beste pertsona batzuk, hala nola haurrak, emakume haurdunak, haurtxoen kotxetxoekin dabiltzan edo objektu astunak daramatzaten pertsonak, hizkuntza ezagutzen ez duten pertsonak.


8.4.6.12. 8/2015 Legea, martxoaren 31koa, Laborategi Kliniko eta Biomedikoko Goi-mailako Teknikarien Elkargo Profesionala sortzeari buruzkoa[968]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lege hau idaztean, bi sexuak hizkuntza-baliabide gisa irudikatzeko hizkuntzak substantibo maskulino pluralari ematen dion konbentzioa hautatu da, betiere adierazpenean ekonomia handiagoa lortzeko eta, horrela, araua errazago irakurri eta ulertzeko. Hala, legearen testuan, espainieraren gramatikaren usadio eta erregelen arabera, genero maskulino plurala forma ez-markatua edo inklusiboa da, eta, “técnicos” esaten duen lekuan, legeak sexu maskulinoaren eta femeninoaren profesionalak aipatzen ditu, genero gramatikal femeninoaren aldean, forma markatua eta, beraz, maskulinoa bakarrik.

[…]


8.4.6.13. 12/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoan lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun sozialari, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako politika publikoei buruzkoa[969]

ZIOEN AZALPENA

Nazioarteko eta estatuko esparru instituzionala

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

II. TITULUA
LGBTI pertsonen berdintasun soziala, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean oinarritutako diskriminaziorik eza bermatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

33. artikulua.— Kode deontologikoa

Extremadurako Juntak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.6.14. 13/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Funtzio Publikoari buruzkoa[970]

VI. TITULUA
Enplegatu publikoaren izaera lortzea eta galtzea

II. KAPITULUA
Enplegu publikorako sarrera

90. artikulua.— Beste estatu batzuetako herritarrak Extremadurako enplegu publikoan sartzea

6. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea badakarte.

IV. KAPITULUA
Hautaketa-sistemak eta hautaketa-organoak

94. artikulua.— Printzipioak

2. Hautaketa-prozeduretan bereziki zainduko da gainditu beharreko probak eta deialdiko lanpostuetan bete beharreko atazak elkarri ondo egokitzen zaizkiola, eta, hala dagokionean, egin beharreko proba praktiko guztiak ere egingo dira. Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, eurek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

VIII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

117. artikulua.— Balioets daitezkeen merezimenduak

2. Lanpostu berezituak betetzeko lehiaketetan, honako hauek balioetsi ahal izango dira: hizkuntzak, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera, arlo funtzional bereko lanpostuetan izandako esperientzia eta dagozkion titulazioak, bai eta deitutako lanpostuan bere gain hartutako eginkizunekin eta bete beharreko atazekin zuzeneko lotura duen beste edozein merezimendu ere.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

152. artikulua.— Falta oso astunak

1. Funtzionario publikoen diziplina-falta oso astuntzat joko dira honako hauek:

b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial; era berean, arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.


8.4.6.15. 8/2016 Legea, abenduaren 12koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko tributu-, ondare-, finantza- eta administrazio-neurriei buruzkoa[971]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

Lege honek zenbait subjekturi erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen dituen kasu guztietan, ulertu behar da bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen direla, eta, oro har, emakumeak zein gizonak aipatzen dituztela, berdintasun hertsiarekin ondorio juridikoei dagokienez, eta erabilera horrek ez duela inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.


8.4.6.16. 7/2017 Legea, abuztuaren 1ekoa, Extremadurako Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[972]

V. TITULUA
Hautaketa, lanpostuak betetzea, mugikortasuna eta prestakuntza

IV. KAPITULUA
Prestakuntza

59. artikulua.— Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademia

4. Extremadurako Segurtasun Publikoaren Akademiak honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

i) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliz, eragindako kolektiboen parte-hartzearekin, eta eman beharreko arretari buruzko gidak eta eskuliburuak egitea eta banatzea:

1. Indarkeria matxistaren biktimei, askotariko adierazpenetan.

2. Beste kultura/erlijio, gutxiengo etniko edota kolektibo jakin batzuetakoak diren pertsonei (gayak, lesbianak, transexualak...).

3. Desgaitasun intelektuala duten pertsonei.

4. Droga-mendekotasunaren arazoak dituzten pertsonei.

j) Beste material batzuk egitea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista barne, hala nola:

1. Hizkuntza erabilerrazean idatzitako inprimakiak, formularioak eta informazioa, zeinek bide emango baitiete irakurtzeko zailtasunak dituzten herritarrei beren eskubideak eta eginbeharrak uler ditzaten, hori guztia irisgarritasun kognitiboa bultzatzera bideratuta.

2. Inprimakiak, formularioak eta informazioa zenbait hizkuntzatan.


8.4.6.17. 4/2019 Legea, otsailaren 18koa, Extremadurako irakaskuntzako zentroetan energia-efizientzia eta baldintza termikoak eta ingurumenekoak hobetzeari buruzkoa[973]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Arestian azaldutakoaren ondorioz, gure autonomia-erkidegoarentzat bereziki interesgarria da gure ikasleen osasuna bermatuko duten ekintza egokiak egitea, giro erosoa ziurtatuz derrigorrezko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe eta institutu publikoetako eraikinetako tenperaturari, hezetasunari eta aireztapenari dagokienez, bai eta Batxilergoko derrigortasun-ondoko, heziketa-zikloetako, musika eta hizkuntzen irakaskuntzei dagokienez ere; aldi berean, elektrizitatearen eta erregai fosilen energia-gastua mugatu behar da, bai eta berotegi-efektua duten gasen isurtzea ere; eta horrek guztiak klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen du, eta Extremadura estatuko, Europako eta munduko erreferente bihurtzen du gure hezkuntza-erkidegoari teknika bioklimatikoen eta teknologia berriztagarrien bidez ematen zaion arretan.

[…]


8.4.6.18. 6/2019 Legea, otsailaren 20koa, Extremadurako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa[974]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

III. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozialen babesa

13. artikulua.— Egindako kontratazioa justifikatzeko dokumentua

Kontsumitzaileek eskubidea dute egindako kontratazioa justifikatzen duen dokumentua jasotzeko; agiri horrek faktura, ordainagiria, egiaztagiria edo beste edozein formatu izan dezake, betiere ezaugarri hauek baditu:

a) Argi, erraz, ulergarri eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egon behar du.

V. KAPITULUA
Kontsumitzailearen informaziorako eskubidea

39. artikulua.— Informaziorako eskubidea

2. Extremaduran merkaturatutako ondasun eta zerbitzuei buruz merkataritza-establezimenduetan ematen den edo publizitate-iragarkien bidez zabaltzen den informazioak erraz iristeko modukoa izan beharko du, eta gaztelaniaz idatzita egon beharko du, hartzaileengan nahasterik edo itxaropen faltsurik eragin gabe.

VI. KAPITULUA
Kontsumoaren arloko hezkuntza, prestakuntza eta dibulgazioa

48. artikulua.— Kontsumitzaileei informazioa eta arreta emateko bulegoak

6. Kontsumitzaileei informazioa emateko bulegoek ahaleginak egingo dituzte desgaitasuna duten kontsumitzaileei interpretazio-zerbitzuak doan emateko.


8.4.6.19. 7/2019 Legea, apirilaren 5ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-jarduerei buruzkoa[975]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Lege-testu hau egitean eta ondoren garatzean, kontuan hartu dira emakumeen eta gizonen lehentasunak eta beharrizanak, emakumeen eta gizonen egoera espezifikoan duten eragina, betiere testuok egokitzeko ondorio diskriminatzaileak ezabatze aldera, genero-berdintasuna sustatuz, besteak beste, hizkera ez-sexistaren erabileraren bidez, sexu aldagaia barne hartuta, lege honen arabera egin daitezkeen estatistiketan, inkestetan eta datu-bilketetan, generoaren araberako emaitzak aztertuz.

[…]


8.4.6.20. 10/2019 Legea, apirilaren 11koa, Extremadurako Autonomia Erkidegoko babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzkoa[976]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Beste zentzu batean, lege hau, oro har, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren manuetan txertatzen da (BOE, martxoaren 23koa, 71. zk.), eta, bereziki, Extremadurako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legearen manuetan (DOE, martxoaren 25ekoa, 59. zk.). Zehazki, lege autonomiko horri dagokionez, bereziki nabarmentzen dira 3. artikulua (printzipio orokorrak), 5. artikulua (xedapen orokorrak), 6. artikulua (Extremadurako Autonomia Erkidegoko Administrazioarena), 21. artikulua (genero-zeharkakotasuna), 22. artikulua (intersekzionalitate-printzipioaren garapena), 27. artikulua (hizkuntza eta irudi ez-sexista), 28. artikulua (genero-ikuspegiak dituzten estatistikak) eta 29. artikulua (zuzendaritza-organoen eta kide anitzeko organoen ordezkaritza orekatua).

[…]


8.4.6.21. 1/2021 Legea, otsailaren 3oa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[977]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.


8.4.6.22. 3/2021 Legea, abenduaren 30ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[978]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.


8.4.6.23. 2/2022 Legea, apirilaren 1ekoa, Extremadurako Liburutegiei buruzkoa[979]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak eta sailkapenak

Lege honen eta haren ondorengo arau-garapenaren ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

1. Liburutegia: antolaketa-egitura, langile kualifikatuz zuzkitua, zeinean batu, kontserbatu eta zabaltzen baitira zeinahi euskarritan dauden dokumentuen bilduma antolatuak; antolaketa-egitura horren funtsezko zeregina, berriz, hauxe da: informazioa, ikerketa, ezagutza, aisialdia, hezkuntza eta kultura berdintasun-baldintzetan iristen erraztea. Era berean, irakurketa sustatzeko jarduerak sustatzen ditu, informazioa erabiltzeko trebetasunak irakasten ditu eta, oro har, kulturari euskarria ematen dio.

Liburutegiak honelakoak izan daitezke:

a) Titulartasunaren arabera:

1) Titulartasun publikoko liburutegiak: administrazio publikoen eta haien organismo publikoen titulartasunaren mendekoak.

2) Titulartasun pribatuko liburutegiak: zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridikoren titulartasunaren mendekoak.

b) Erabileraren arabera:

1) Erabilera publiko orokorreko liburutegiak: erkidego osoari irekitako liburutegiak dira, beren dokumentu-funts guztiekin liburutegi publikoko zerbitzuak (kontsulta, informazioa eta mailegua) ematen dituztenak, salbu eta ondare dokumental eta bibliografikoaren babesaren arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera kanpo utzitakoak.

2) Erabilera murriztuko liburutegiak: instituzio edo talde jakin baten zerbitzuan daudenak. Halakotzat hartzen dira unibertsitate-liburutegiak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetakoak, espezializatuak, administratiboak eta dokumentazio-zentroak, salbu eta horien titularrek, beren borondatez, funtsak iristeko mugarik jartzen ez badute.

3) Halakotzat hartzen dira unibertsitate-liburutegiak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetakoak, espezializatuak, administratiboak eta dokumentazio-zentroak, salbu eta horien titularrek, beren borondatez, funtsak iristeko mugarik jartzen ez badute.

4) Interes publikoko liburutegi pribatuak: pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek sortutakoak, zeinek zerbitzu publiko bat eskaini eta informazio xehatua ematen baitute ezagutzaren arlo jakin batzuk aztertzeko, kudeatzeko edo ikertzeko.

2. Irakurketa-agentziak: zentro iraunkorrak dira, udalerrietan edo udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetan edo 1.000 biztanletik beherako herrietan kokatuak, zeinek liburutegi baten antzeko eginkizunak eta zerbitzuak baitituzte. Edozelan ere, mailegu- eta kontsulta-zerbitzuak eskaini beharko dituzte.

3. Liburutegi digitala: eduki elektronikoen bilduma antolatuek osatzen dute. Liburuen ale digitalak izan ditzakete, edo liburutegietatik, artxiboetatik edo museoetatik datorren bestelako material dokumentala izan dezakete, edo zuzenean formatu digitalean sortutako informazioan oinarritu daitezke. Jendearen eskura egon daitezke, eta irispide murriztukoak edo erabilera partikularrekoak izan daitezke.

4. Liburutegi mugikorra edo bibliobusa: liburutegi publikoko eginkizunak betetzen dituen liburutegi-zerbitzu mugikorra, aldian behin bisitak eginez liburutegi publikorik ez duten udalerrietara, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetara, herrietara edo hiriguneetara.

5. Liburutegi-hedapenaren zerbitzua: liburutegi edo zerbitzu tekniko baten mende dauden liburutegi-zerbitzu eta -jardueren multzoa, zeina eskaintzen baita liburutegi-zerbitzurik ez duten udalerrietan, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetan, herrietan edo bestelako lekuetan.

6. Dokumentua: edozein informazio edo eduki, edozein delarik ere euskarria edo formatua, bai eta izaera edo erabilitako adierazpidea ere (grafikoa, soinuzkoa, bisuala, ikus-entzunezkoa, multimedia, etab.).

7. Funts bibliografikoak: balorazio soziokulturaleko edo kontserbazioko irizpide subjektiboen arabera bildutako dokumentu bibliografikoen multzoa.

8. Bilduma bibliografikoa: liburutegien berezko tratamendu bibliotekonomikorik ez duen interes bereziko edozein funts bibliografiko, betiere arlo horretan indarrean dagoen legeriaren arabera.

9. Dokumentu-funtsak: liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen dituen dokumentu guztien multzoa, euskarria edozein dela ere.

10. Extremadurako ondare bibliografikoa: liburutegiek eta literatura-lanek, historikoek, zientifikoek edo artistikoek, unitarioek edo seriatuek, eskuz idatzitakoek edo inprimatutakoek, eta liburutegietan edo zerbitzu publikoetan gutxienez hiru ale ez dituzten diskoen, argazkien, ikus-entzunezko materialen eta antzekoen edizioen aleek osatzen dute.

Ale kopuru hori dagoela ulertuko da 1958tik aurrera argitaratutako lanen kasuan.

Liburutegiek eta bilduma pribatuek ere Extremadurako ondare bibliografikoa osatzen dute, baldin eta, haien jatorriagatik, edukiagatik eta balio historiko edo artistikoagatik, halakotzat hartzen badira erregelamendu bidez ezartzen den prozeduraren bidez.

11. Liburuzaina: prestakuntza, kualifikazio eta maila tekniko egokia duen profesionala, zeinak kalitateko liburutegi-politika eta -zerbitzuak garatzen eta inplementatzen baititu, liburuzainari dagokion instituzioan integratuta dagoen erkidegoaren beharrizanak asetzera bideratzeko.

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

2. Hauek dira liburutegien arloan aplikatuko diren printzipioak eta balioak:

b) Pluraltasuna, zeinaren bidez gizartearen aniztasuna eta haren aberastasun linguistiko, ikonografiko eta kulturala islatzen dituzten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta irisgarri egin beharko baitira.


8.4.6.24. 3/2022 Legea, martxoaren 17koa, Extremadurako Demografia- eta lurralde-erronkari aurre egiteko Neurriei buruzkoa[980]

II. TITULUA
Politika publikoak demografiaren eta lurraldearen erronkaren aurrean

XIII. KAPITULUA
Berdintasuna

95. artikulua.— Berdintasunaren-arloko neurriak

Extremadurako Juntak, tokiko erakundeekin lankidetzan diharduela, Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean eta Extremadurako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plan Estrategikoan berdintasunaren arloan jasotako neurriez gain:

g) Prestakuntza eta sentsibilizazioa emango ditu berdintasunari, diskriminaziorik ezari, estereotipoak hausteari eta landa-eremuetan hizkera ez-sexista erabiltzeari buruz.


8.4.6.25. 4/2022 Legea, uztailaren 27koa, Extremadurako Arrazionalizazio eta Sinplifikazio Administratiboarena[981]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Frantziako 1804ko Kode Zibilaren aurretiazko diskurtsotik ateratako hitz horiek indarrean jarraitzen dute, inklusiboa ez den hizkerari dagokionez izan ezik, zeina ez datorren egungo garaiekin bat.

[…]

Zuzenbide-estatua finkatuta, jada ez da beharrezkoa zuzenbide publikoak herritarren esparru guztiak inbaditzea «polizia-arauen» bitartez. Legeak pertsonentzat egiten dira, eta ez pertsonak legeentzat. Bi mende geroago, botere publikoek zuzenbide-estatuan duten jarduna haren alderdi sozialerantz zuzendu behar da, «zerbitzu publikoak emateko» eta «sustatzeko edo suspertzeko» jarduketak bultzatuz, zeinak aitortzen baitira gure autonomia-estatutuaren 13.2 artikuluan. Eremu horietan ez da gutxiago esku hartu behar, hobeto esku hartu behar da. Hobeto esku hartzen da arrazionalizatuz, bateratuz, sinplifikatuz. Hori ere lortu nahi da lege honekin, hizkera ez-inklusiboa alde batera utzita.

III

[…]

Hala ere, lasaitzeko unea heldu da. «Gauzak eta gizonak instituzio iraunkorrei arreta ematen dien zuhurtzia horrekin antolatu behar dira, betiere giza legegileek errespetuz interpretatu behar dituzten berezko ekitate horren printzipioen arabera», 1804ko kodetze frantsesean adierazi zen bezala, hizkera ez-inklusiboa alde batera lagata, esan den bezala, garai hauei ez baitagokie.

VI

[…]

Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean jasotako mandatuak betetzeko, arau hau genero-ikuspegitik idatzi da, hizkera inklusiboa erabiliz.

III. TITULUA
Administrazio-sinplifikaziorako neurri gehigarriak

III. KAPITULUA
Beste neurri batzuk

41. artikulua.— Sektore publiko autonomikoa Interneten egotea

2. Lege honen 2. artikuluak aipatzen dituen erakundeen zerbitzu eta izapide guztien irispide-puntu orokor elektronikoa Interneteko www.juntaex.es ataria da, edo Extremadurako Juntaren Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen beste edozein. Sektore publiko autonomikoko erakundeen egoitza elektronikoa, azpiegoitzak, bulego birtualak eta Interneteko gainerako atariak juntaex.es azpidomeinuaren pean egongo dira lotuta; eta azpidomeinu hartatik izango dira irisgarriak, betiere irudi instituzional homogeneoa eta ezartzen diren erabilgarritasun, hizkera argi, irisgarritasun, elkarreragingarritasun eta segurtasun baldintzak mantenduz.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Interneteko presentziaren mapa

3. Memoria administrazio digitalean eskumenak dituen sailera bidaliko da, sektore publiko autonomikoko erakundeen Interneteko presentziaren mapa diseinatzeko, honako printzipio hauen arabera: irispide-puntu bakarra, hizkera argia, arrazionalizazioa, sinplifikazioa eta lege-esparrua betetzea.


8.4.6.26. 5/2022 Legea, azaroaren 25ekoa, herritarrei administrazio-erantzuna emateko prozesuak hobetzeko eta zerbitzu publikoak baliagarri izateko neurriei buruzkoa[982]

ZIOEN AZALPENA

V

[…]

Era berean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Extremadurako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-indarkeriaren aurkako martxoaren 23ko 8/2011 Legean jasotako mandatuak betetzeko, arau hau genero-ikuspegitik idatzi da, hizkera inklusiboa erabiliz.


8.4.6.27. 6/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Extremadurako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[983]

II. TITULUA
Langile-gastuak eta beste kostu batzuk

III. KAPITULUA
Langileriaren arloko beste xedapen batzuk

27. artikulua.— Langile-kostuen gehikuntza mugatzea

2. Ez da aplikatuko aurreko apartatuan ezartzen den muga, baldin eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailak, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta HLT-zaintzailearen lanbide-kategorien bidez (HLT: hezkuntzako laguntzaile teknikoa), aurre egin behar badie hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskaerei; beharrizanok aipatzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. eta 74. artikuluetan eta Extremadurako Hezkuntzari buruzko martxoaren 7ko 4/2011 Legearen 26. artikuluan.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Tasak eta prezio publikoak

Bat. 2023ko ekitaldirako soilik, hobari hauek ezartzen dira Extremadurako Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoen arloan:

1. % 50eko hobaria, 2022an indarrean zeuden tarifekiko.

Hezkuntza eta Enplegu Saila.

– Unibertsitateaz kanpoko titulu eta diploma akademikoak, irakaskuntzakoak eta profesionalak emateagatiko tasa:

3. Hizkuntza Eskola Ofiziala (kode-zenbakia: 130051).


8.4.6.28. 3/2023 Legea, martxoaren 29koa, Extremadurako Nazioarteko Lankidetza eta Elkartasunari buruzkoa[984]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipioak eta ikuspegiak

Hauek dira lege honen printzipioak eta ikuspegiak, bai eta haren arau-garapena ere:

d. Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen unibertsaltasuna eta zatiezintasuna, giza duintasunaren errespetua, sexuagatik, generoagatik, etniagatik, nazionalitateagatik, kulturagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, adinagatik, gaitasun funtzionalagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik eta beste edozein inguruabarrengatik inor atzean gera ez dadin.

8.4.7. Galiziako Autonomia Erkidegoa


8.4.7.1. 1/1981 Lege Organikoa, apirilaren 6koa, Galiziarentzako Autonomia Estatutuari buruzkoa[985]

ATARIKO TITULUA

5. artikulua

Bat. Galiziako berezko hizkuntza galiziera da.

Bi. Galiziera eta gaztelania ofizialak dira Galizian, eta guztiek dute eskubidea haiek jakin eta erabiltzeko.

Hiru. Galiziako botere publikoek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko dute bizitza publikoan, kulturalean eta informatiboan, eta haiek jakiteko behar diren eskuarteak xedatuko dituzte.

Lau. Inor ezin izango da diskriminatu, hizkuntza dela-eta.

I. TITULUA
Galiziaren boterea

III. KAPITULUA
Justizia Administrazioa Galizian

25. artikulua

Magistratuen, epaileen, idazkari judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen postuak betetzeko egiten diren lehiaketa eta oposizioak ebaztean, lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea.

26. artikulua

Bat. Notarioak eta jabetzako erregistratzaileak eta merkataritzakoak Autonomia Erkidegoak izendatuko ditu, Estatuaren legeekin bat etorriz. Notariotzak betetzeko, izangaiak eskubide-berdintasunean onartuko dira, bai Galiziako lurraldean dihardutenak, bai Espainiako gainerakoan dihardutenak. Lehiaketa eta oposizio hauetan lehentasunezko merezimendua izango da Galiziako Zuzenbidearen espezializazioa eta herriko hizkuntza jakitea. Ezin izango da inoiz ere herritartasun- edo auzotasun-salbuespena ezarri.

II. TITULUA
Galiziaren eskumenak

I. KAPITULUA
Eskumenak orokorrean

27. artikulua

Estatutu honen esparruan, Galiziako Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa dauka honako gai hauetan:

Hogei. Galizieraren sustapen eta irakaskuntza.

35. artikulua

Hiru. Galiziako Autonomia Erkidegoak Gobernuari eskatu ahal izango dio tratatu zein hitzarmenak egin eta, beharrezkoa bada, Gorte Nagusiei aurkez diezazkion; horien helburua da Galiziak estatu jakin batzuekin kultura-harremanak ezarri ahal izatea, baldin eta kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak baditu estatu horiekin.


8.4.7.2. 3/1983 Legea, ekainaren 15ekoa, Hizkuntza-normalizazioari buruzkoa[986]

Prozesu historiko zentralista mendeak igaro ahala areagotu zen, eta horrek bi ondorio oso negatibo izan ditu Galiziarentzat: alde batetik, aukera deuseztatzea instituzio propioak eratzeko, eta, beste aldetik, gure benetako kulturaren garapena eragoztea inprenta kultura modernoen garapen handia sustatzera zetorrenean.

Despertsonalizazio politiko horren eta kultura-marjinazio horren mende, Galiziako herria gero eta txiroago bihurtu zen. xviii. mendean, ilustratuek jada salatu zuten pobretze hura, eta, xix. mendearen erdialdetik aurrera, txirotze horren aurka etengabe borrokatu ziren gure nortasunaren desintegrazioa saihesteko beharraz jabetuta zeuden galiziar guztiak.

1978ko Konstituzioak, gure eskubide autonomikoak nazionalitate historiko gisa aitortuz, ahalegin eraikitzaile bat abiarazi zuen, betiere gure nortasun kolektiboa eta haren indar sortzailea erabat berreskuratzeko.

Berreskuratze horren funtsezko faktoreetako bat hizkuntza da, gure nortasunaren bizi-muina baita. Hizkuntza da galiziarren sorkuntza kolektiborik handiena eta jatorrena; gure erkidegoari barne-batasuna ematen dion benetako gogo-indarra da hura. Gure herriaren iraganarekin lotzen gaitu hizkuntzak, gure herriaren ondare bizi gisa jasotzen dugulako hizkuntza, eta gure herriaren etorkizunarekin lotuko gaitu hizkuntzak, hizkuntza hori guregandik jasoko baitu gure herriak nortasun komunaren legatu gisa. Eta gaur egungo Galizian funtsezko lotura da hizkuntza bertako lurraldean bizi diren galiziarren eta mundura emigratu duten galiziarren artean.

Lege honek, Konstituzioaren 3. artikuluan eta Autonomia Estatutuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, galizieraren eta gaztelaniaren berdintasuna bermatzen du Galiziako hizkuntza ofizial gisa, eta galizieraren normalizazioa bermatzen du, gure herriaren berezko hizkuntza gisa.

Arrazoi horiengatik, Galiziako Parlamentuak onetsi zuen, eta nik, Galiziako Estatutuaren 13.2 artikuluarekin bat etorriz, eta Xuntari eta haren Presidenteari buruzko otsailaren 23ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, Hizkuntza-normalizazioari buruzko Legea aldarrikatzen dut.

I. TITULUA
Hizkuntza-eskubideak Galizian

1. artikulua

Galiziera Galiziako berezko hizkuntza da.

Galiziar guztiek dute hura jakiteko eginbeharra eta[987] erabiltzeko eskubidea.

2. artikulua

Galiziako botere publikoek galizieraren eta gaztelaniaren erabilera normala bermatuko dute, Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak baitira.

3. artikulua

Galiziako botere publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte, hizkuntzagatik inork diskriminaziorik jasan ez dezan.

Herritarrek epaileengana eta auzitegietara jo dezakete beren hizkuntza erabiltzeko duten eskubidearen babes judiziala lortzeko.

II. TITULUA
Galizieraren erabilera ofiziala

4. artikulua

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, Autonomia Erkidegoko, haren Administrazioko, Toki-administrazioko eta Autonomia Erkidegoaren mendeko erakunde publikoetako hizkuntza ofiziala da.

2. Gaztelania ere bada ofiziala, Estatuko hizkuntza ofiziala baita.

5. artikulua

Galiziako legeak, legegintzako dekretuak, xedapen arauemaileak eta Galiziako Administrazio Publikoaren ebazpen ofizialak galizieraz eta gaztelaniaz argitaratuko dira Galiziako Aldizkari Ofizialean.

6. artikulua

1. Herritarrek eskubidea dute galiziera erabiltzeko, ahoz eta idatziz, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan Administrazio Publikoarekin dituzten harremanetan.

2. Galiziako administrazio-jarduketak baliozkoak izango dira eta ondorioak izango dituzte, erabilitako hizkuntza ofiziala edozein dela ere.

3. Galiziako botere publikoek galizieraren erabilera normala sustatuko dute, ahoz eta idatziz, herritarrekiko harremanetan.

4. Xuntak beharrezko xedapenak emango ditu galizieraren erabilera pixkanaka normalizatzeko. Lege honetan jasotako arauen arabera erabili beharko dute galiziera toki-korporazioek.

7. artikulua

1. Galiziako lurralde-eremuan, herritarrek bi hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute Justizia Administrazioarekiko harremanetan.

2. Galiziako jarduketa judizialak baliozkoak izango dira eta ondorioak izango dituzte, erabilitako hizkuntza ofiziala edozein dela ere. Edozelan ere, aldeak edo interesdunak eskubidea izango du berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean informazioa jasotzeko edo jakinarazteko.

3. Galiziako Xuntak, organo eskudunekin ados jarrita, galizieraren erabilera Justizia Administrazioan pixkanaka normalizatzea sustatuko du.

8. artikulua

Galizian emandako dokumentu publikoak galizieraz edo gaztelaniaz idatzi ahal izango dira. Aldeak ados jartzen ez badira, bi hizkuntzak erabiliko dira.

9. artikulua

1. Administrazio Autonomikoaren mendeko erregistro publikoetan, dokumentua idatzita dagoen edo adierazpena egiten den hizkuntza ofizialean egingo dira idazpenak. Dokumentua elebiduna bada, hura Erregistroan aurkezten duenak adierazten duen hizkuntzan inskribatuko da. Autonomia Erkidegoaren mendekoak ez diren erregistro publikoetan, Galiziako Xuntak galizieraren erabilera normala sustatuko du, organo eskudunekin adostuta.

2. Hitzez hitzeko ziurtagiriak inskripzioa egin den hizkuntzan luzatuko dira. Idazpenaren hitzez hitzeko transkripzioa ez denean, eskatzaileak eskatutako hizkuntza ofiziala erabiliko da.

3. Hizkuntza-bertsio bikoitzean inskribatutako dokumentuen kasuan, edozein bertsiotan lor daitezke ziurtagiriak, eskatzaileak eskatzen duenaren arabera.

10. artikulua

1. Galiziako toponimoen forma ofizial bakarra galizierakoa da.

2. Galiziako Xuntari dagokio Galiziako udalerrien, lurraldeen, biztanleguneen, hiriarteko komunikazio-bideen eta toponimoen izen ofizialak zehaztea. Hiri barruko bideen izena kasuan kasuko udalak zehaztuko du.

3. Izendapen horiek legezkoak dira ondorio guztietarako, eta errotulazioak bat etorri beharko du horiekin. Galiziako Xuntak errotulazio publikoaren normalizazioa arautuko du, betiere estatuak sinatzen dituen nazioarteko arauak errespetatuz.

11. artikulua

1. Titulu honetan aitortutako eskubideak gauzatzeko, Galiziako Administrazio Publikoari eta enpresa publikoei atxikitako langileek galiziera gero eta gehiago erabil dezaten sustatuko dute botere autonomikoek.

2. Administrazio Autonomikoko eta Toki-administrazioko lanpostuak iristeko egiten diren hautaketa-probetan, beste merezimendu batzuen artean, hizkuntza ofizialen ezagutza-maila hartuko da kontuan, zeina maila profesional bakoitzerako haztatuko baita.

3. Magistratuen, epaileen, idazkari judizialen, fiskalen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuan dauden funtzionario guztien lanpostuak betetzeko lehiaketa eta oposizioen ebazpenetan, bai eta notarioen, jabetza-erregistratzaileen eta merkataritza-erregistratzaileen lanpostuak betetzeko ere, lehentasunezko merezimendua izango da galizieraz jakitea.

III. TITULUA
Galiziera irakaskuntzan erabiltzea

12. artikulua

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza gisa, irakaskuntzan ere ofiziala da hezkuntza-maila guztietan.

2. Galiziako Xuntak irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabileraren normalizazioa arautuko du, lege honen xedapenen arabera.

13. artikulua

1. Haurrek eskubidea dute lehen irakaskuntza beren ama-hizkuntzan jasotzeko.

Galiziako Gobernuak beharrezko neurriak hartuko ditu eskubide hori gauzatzeko.

2. Autonomia Erkidegoko hezkuntza-agintariek neurriak hartuko dituzte irakaskuntzan galizieraren erabilera pixkanaka sustatzeko.

3. Ikasleak ezin izango dira zentro desberdinetan banatu hizkuntzaren arabera. Era berean, ikasgela desberdinetan banatzea saihestuko da, salbu eta beharrizan pedagogikoek banatze hori gomendatzen badute.

14. artikulua

1. Galiziera derrigorrezko ikasgaia da unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-maila guztietan.

Eskubide hori zentro publiko eta pribatu guztietan benetan erabiliko dela bermatuko da.

2. Galiziako Gobernuak salbuespenezko inguruabarrak arautuko ditu ikasle bat galizieraren derrigorrezko ikasketak egitetik salbuesteko. Ikasle bat ere ezin izango da betebehar horretatik salbuetsi, baldin eta ikasketak etenik gabe Galizian egin baditu.

3. Autonomia Erkidegoko hezkuntza-agintariek bermatuko dute ezen galizieraren irakaskuntza nahitaezkoa den zikloen amaieran ikasleek galizieraz jakingo dutela, ahoz eta idatziz, gaztelaniaren maila berean.

15. artikulua

1. Unibertsitateko irakasleek eta ikasleek eskubidea dute haiek nahiago duten hizkuntza ofiziala ahoz eta idatziz erabiltzeko.

2. Galiziako Gobernuak eta unibertsitate-agintariek beharrezko neurriak hartuko dituzte unibertsitate-irakaskuntzan galizieraren erabilera normala egiteko.

3. Hezkuntza-agintariek neurri egokiak hartuko dituzte hizkuntza ez dadin oztopo izan ikasleek ezagutzak jasotzeko duten eskubidea gauzatzeko.

16. artikulua

1. Helduen hezkuntzako ikastaro berezietan eta hizkuntza-diziplina irakasten den irakaskuntza espezializatuko ikastaroetan, nahitaezkoa da galiziera irakastea.

Galiziako Xuntaren mendeko irakaskuntza espezializatuko zentroetan galizieraren irakaskuntza ezarriko da, irakaskuntza hori nahitaezkoa ez den kasuetan.

2. Ikasteko urritasun fisikoak edo burukoak dituzten ikasleentzako hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle bakoitzaren familia-inguruabarrak kontuan hartuta, ikaslea garatzen ondoen laguntzen duen irakaskuntza-hizkuntza erabili behar da ikaskuntzan.

17. artikulua

1. Unibertsitate-eskoletan eta irakasleak prestatzeko gainerako zentroetan, nahitaezkoa izango da galiziera ikastea. Zentro horietako ikasleek behar den gaikuntza eskuratu beharko dute lege honetan babesten diren eskubideak gauzatzeko.

2. Hezkuntza-agintariek sustapena egingo dute aurreko paragrafoan aipatzen ez diren mailetako irakasleek galiziera ezagutu dezaten, betiere irakaskuntzan galizieraren erabilera pixkanaka normalizatzen dela bermatzeko.

IV. TITULUA
Galizieraren erabilera komunikabideetan

18. artikulua

Galiziera izango da ohiko hizkuntza Autonomia Erkidegoko instituzioen kudeaketaren edo eskumenaren mende dauden irrati- eta telebista-emisoretan eta gainerako komunikabide sozialetan.

19. artikulua

Galiziako Gobernuak laguntza ekonomikoa eta materiala emango die aurreko artikuluan aipatzen ez diren komunikabideei, baldin eta galiziera ohikotasunez eta gero eta gehiago erabiltzen badute.

20. artikulua

Hauek izango dira Galiziako Xuntaren betebeharrak:

1. Sustapena egitea, betiere filmak eta ikus-entzunezko beste baliabide batzuk galizieraz ekoizteko, bikoizteko, azpititulatzeko eta erakusteko.

2. Sustapena egitea, betiere kultura-adierazpenak, antzezpenak eta ikuskizunak galizieraz egiteko.

3. Galizierazko liburua sustatzen lagundu behar du, argitalpen-ekoizpena eta zabalkundea indartzeko neurriekin.

V. TITULUA
Galiziatik kanpoko galiziarra

21. artikulua

1. Galiziako Gobernuak Espainiako Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak ematen dizkioten baliabideak erabiliko ditu Galiziako emigranteek kultura- eta hizkuntza-zerbitzuak galizieraz izan ditzaten.

2. Era berean, Autonomia Estatutuaren 35. artikuluan aurreikusitakoa erabiliko du, betiere Autonomia Erkidegoarekin mugakide diren lurraldeetan hitz egiten den galiziera babesteko.

VI. TITULUA
Administrazio Autonomikoa eta eginkizun normalizatzailea

22. artikulua

Galiziako Gobernuak bere gain hartuko ditu galizieraren normalizazio-prozesuaren zuzendaritza teknikoa eta jarraipena; aholkularitza emango die Administrazioari eta norbanakoei, eta lege honen helburuak lortzera bideratutako zerbitzuak koordinatuko ditu.

23. artikulua

Galiziako Gobernuak plan bat ezarriko du, hizkuntzak erkidegoaren ondare historiko gisa duen garrantzia nabarmentzeko eta hizkuntzaren kontserbazioaren, babesaren eta transmisioaren inguruan erkidegoak dituen erantzukizuna eta betebeharrak agerian jartzeko.

24. artikulua

1. Administrazio Publikoaren Galiziako Eskola arduratuko da funtzionarioen prestakuntzaz, betiere funtzionariook galiziera lege honetan ezarritako baldintzetan erabil dezaten.

2. Galiziera eta gaztelania jakitea beharrezko baldintza izango da Administrazio Publikoaren Galiziako Eskolako diploma lortzeko.

25. artikulua

Galiziako Gobernuak eta toki-korporazioek, beren eremuan, galizieraren erabileraren normalizazioa sustatuko dute merkataritza-, publizitate-, kultura-, elkarte- eta kirol-jardueretan, besteak beste. Helburu horrekin eta egintza berezien bidez, betebehar fiskalen murriztapenak edo salbuespenak eman ahal izango dira.

Xedapen gehigarria

Galizieraren arautzeari, eguneratzeari eta erabilera zuzenari buruzko gaietan, Galiziako Errege Akademiak ezarritakoa hartuko da autoritate-irizpidetzat.

Araudi hori berrikusi egingo da galizieraren erabilera normalizatzeko prozesuaren arabera.

Azken xedapena

Lege hau Galiziako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.4.7.3. 8/1983 Legea, uztailaren 8koa, Galiziako Kulturaren Kontseiluari buruzkoa[988]

[SARRERA][989]

[…]

Kontseiluaren ekintza-arloak askotarikoak dira. Kultura-ekintzak gizakiaren bizitzaren eta gizarteen alderdi ugariei eragiten die. Horregatik, nazioen legeek eta tratatu eta hitzarmenek aldi berean eskubide hauek defendatzen dituzte: guztiek espiritua lantzeko prozesuan partaide izateko duten eskubidea; guztiek duten eskubidea, indarrean dauden balioak beren gain hartzeko; guztiek duten eskubidea, oroimen historikoaren ondasunak eta sorkuntzen altxorra belaunaldiz belaunaldi gozatzeko; zientzien eta horien aplikazioen aurrerapenaren onura jasotzeko, eta hizkuntzaren, letren eta arteen arloetan berezkoa duten guztia babestu eta defendatzeko guztiek duten eskubidea. Kultura-ondare hain zabalak eta programak organo kualifikatu bat eratzea eskatzen dute, Estatutuak ulertzen duen bezala; izan ere, gure nazionalitateak badu ondare hori, eta ondare berorrek gure nazionalitatea ezaugarritzen du; gure erkidegoak, berriz, garatu behar du programa hori, zeinak sakona eta etorkizun zabalekoa izan behar duen.

[…]

I. TITULUA
Kontseiluaren osaera

3. artikulua

1. Galiziako Kulturaren Kontseiluaren osaera honela egituratuko da:

[…]

Galizieraren Institutuko ordezkari bat.

[…]

II. TITULUA
Eskumenak

6. artikulua

Galiziako Kulturaren Kontseiluari dagokio:

a) Kultura-ondareari buruzko gai guztiak aztertzea, eta Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzea.


8.4.7.4. Galiziako Parlamentuaren Erregelamendua, 1983ko uztailaren 14koa[990]

ATARIKO TITULUA
Galiziako Parlamentuko hizkuntza ofizialak

1. artikulua

1. Galiziako Parlamentuko hizkuntza ofizialak galiziera eta gaztelania izango dira.

2. Diputatuek hizkuntza biak erabili ahal izango dituzte.

3. Galiziako Parlamentuaren argitalpen ofizialak elebidunak izango dira.


8.4.7.5. 6/1984 Legea, ekainaren 5ekoa, Galiziako Herriaren Jagoleari buruzkoa[991]

3. artikulua

1. Galiziar izaera politikoa duen, eskubide zibil eta politiko guztiak dituen eta Galiziako hizkuntza ofizialak ezagutzen dituen edozein herritar hautatu ahal izango da Herriaren Jagole.


8.4.7.6. 10/1984 Legea, uztailaren 13koa, apirilaren 4ko 3/1984 Errege Lege-dekretuak ezarritako baliabideak esleitzeari buruzkoa[992]

[SARRERA][993]

[…]

Tratamendu instituzionala izan behar duten gaien artean, ezin da ahaztu gure idiosinkrasia propio eta berezia indartzen laguntzen duen guztiaren defentsa, babesa eta sustapena. Galiziak, berezko nortasun-ezaugarriak dituen erkidego historikoa den aldetik, bertako biztanle guztien eskura jarri behar ditu bere ondare garrantzitsua osatzen duten ondasun historiko, kultural eta artistikoak. Aipamen berezia merezi du, apartatu honen barruan, gure hizkuntzak, zeina tematuta baitago bere iraupena behin betiko bermatuko duen ezinbesteko normalizazio-prozesu batean. Gobernuak uste du helburu horiek, albo batera utzi ezin dituenak, neurri handi batean faboratu egingo liratekeela, baldin eta, ildo horretan garatzen ari diren ekintzei komunikabide sozialen lehiaketa erabakitzailea gehitzen bazaie, bereziki telebistarena.

[…]


8.4.7.7. 4/1987 Legea, maiatzaren 27koa, Administrazio Publikoaren Galiziako Eskola sortzekoa[994]

[SARRERA][995]

[…]

Eskola hau sortzeko beharra, gainera, Administrazio autonomikoa Galiziako ingurune historiko, linguistiko, politiko eta kulturalean sartzea komeni delako sortu da.

3. artikulua

1. Hona hemen APGEren xedeak:

i) Galiziera Administrazio publikoan zabaltzea eta normalizatzea, langileen hizkuntza-gaikuntza eta galizierazko hizkera teknikoa, administratiboa eta juridikoa finkatzen parte hartzea.


8.4.7.8. 5/1988 Legea, ekainaren 21ekoa, toki-erakundeek galiziera Galiziako hizkuntza ofizial gisa erabiltzeari buruzkoa[996]

Galiziera da gure erkidegoko kultura-ondare nagusia, Galizia identifikatzeko eta bereizteko ezaugarri gisa. Autonomia Estatutuak, 5. artikuluan, galiziarren berezko hizkuntza dela aitortzen du, eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 4.1 artikuluak, berriz, galiziera toki-administrazioko hizkuntza ofiziala dela adierazten du.

Azaldutako arrazoiengatik, eta estatutuaren eta legeen aginduekin bat etorriz, toki-administrazioan hizkuntza-normalizazioa bultzatu behar da, eta, horretarako, Galiziako Xuntak, hizkuntza-normalizazioa sustatzeko politikaren esparruan, toki-erakundeen ahaleginei laguntza eman behar die, beharrezkoa den neurrian, beren dokumentazio ofizialean galiziera modu normalizatuan erabiltzeko, hargatik eragotzi gabe, gainera, erakunde bakoitzak berari dagokion hizkuntza ofiziala erabiltzea, hala erabakitzen badu.

Lege honen helburua da toki-administrazioan galiziera normalizatzeko prozesu progresiboa bultzatzen duen arau-irizpide bat ezartzea, betiere gure hizkuntzaren erabilera normala berreskuratzeko egiten ari diren ahaleginak ugarituko dituen giro sozial eta politiko baten bila.

Azaldutako guztiagatik, Galiziako Parlamentuak eta nik, Galiziako Estatutuaren 13.2 artikuluarekin eta Xuntari eta haren presidenteari buruzko otsailaren 23ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, toki-erakundeek Galiziako hizkuntza ofizial gisa galiziera erabiltzeari buruzko legea promulgatzen dut.

1. artikulua

1. Galiziako toki-erakundeen bilkuren deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak eta aktak galizieraz idatziko dira.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, erakunde horiek beste hizkuntza ofizialean ere idatz ditzakete agiri horiek.

2. artikulua

1. Galiziako Xuntari dagokio toki-administrazioan galiziera txertatzeko prozesua bultzatzea, bereziki funtzionarioak galizieraz prestatzeko programen bidez.

2. Aurrekoa gorabehera, Galiziako Xuntak neurri egokiak hartuko ditu toki-administrazioan funtzionarioak sartzeko lehiaketetan galizieraz jakitea berma dadin.

Xedapen iragankorra

1. Administrazioaren egintza idatzietan galiziera hizkuntza normal gisa berehala txertatzeko moduan ez dauden toki-erakundeek bi urteko epea izango dute, lege hau argitaratzen denetik aurrera, bertan xedatutakoa gauzatzeari buruzko erabakia hartzeko eta hura betetzeko.

2. Galiziako Xuntak jarduketa-programa bat egingo du, aurreko paragrafoan adierazitako epearen buruan Galiziako toki-erakunde guztiak lege honetan xedatutakoa betetzeko moduan daudela bermatzeko.


8.4.7.9. 9/1992 Legea, uztailaren 24koa, Helduen Hezkuntzari eta Sustapenari buruzkoa[997]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua

Helduen hezkuntzak eta sustapenak funtsezko jardun-esparru hauek hartzen ditu:

c) Kultura-prestakuntza eta -eguneratzea, bereziki galizieraren eta kulturaren ezagutzan.

3. artikulua

Honako hauek dira lege honen helburuak:

e) Gure errealitatearen ezagutza sustatzea, eta, bereziki, gure hizkuntza eta kulturarena.


8.4.7.10. 5/1997 Legea, uztailaren 22koa, Galiziako Toki-administrazioari buruzkoa[998]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, toki-administrazioko hizkuntza ere bada.

Bilkuren deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, informazio-batzordeen irizpenak, aktak, jakinarazpenak, errekurtsoak, eskritura publikoak, agerraldi judizialak eta toki-korporazioen izenean idatziz egiten diren egintza publiko edo administratibo guztiak galizieraz idatziko dira.

2. Aurreko apartatuan xedatutakoari kalterik egin gabe, erakunde horiek beste hizkuntza ofizialean ere, gaztelaniaz, idatz ditzakete agiri horiek.

3. Galiziako Xuntari dagokio toki-administrazioan galiziera txertatzeko prozesua bultzatzea, bereziki toki-erakundeetako funtzionarioak galizieraz prestatzeko programen bidez.

I. TITULUA
Udalerria

I. KAPITULUA
Lurraldea

3. atala
Udalerriaren izendapena eta hiriburutza aldatzea

50. artikulua

Udalerrien izenak aldatzeko espedienteetan, honako erregela hauek hartuko dira kontuan:

b) Erabakitako izendapen berriak hizkuntza-akatsak baditu edo hura Galiziako toponimiarekin bat ez badator, Galiziako Xuntaren Kontseiluari dagokio, toki-araubidearen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, izena aldatzeari buruzko behin betiko ebazpena ematea, Galiziako Toponimiako Batzordeak txostena egin eta udalerri interesdunari entzun ondoren.

VI. TITULUA
Toki-erakundeei buruzko xedapen erkideak

V. KAPITULUA
Herritarren informazioa eta parte-hartzea

1. atala
Herritarrak informatzea

252. artikulua

2. Herritar guztiek dituzte eskubide hauek:

d) Galiziera erabiltzea Galiziako Autonomia Erkidegoko toki-korporazioekin dituzten harremanetan.


8.4.7.11. 8/1997 Legea, abuztuaren 20koa, Galiziako Autonomia Erkidegoko Irisgarritasunari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa [999]

II. TITULUA
Xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Komunikazioko oztopoei buruzko xedapenak

29. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek sustatu beharko dute, bai komunikazio-oztopoak ezabatzea, bai eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri jartzeko mekanismo eta aukera teknikoak ezartzea.

2. Galiziako administrazio publikoek zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza sustatuko dute, horrela erraztasunak emanez entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuak direnei zuzeneko komunikaziorako, eta administrazio publikoetan langile espezializatu horiek egoteko.

Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere zeinu-hizkuntza edo azpitituluak erabiliz entzumen-mugak dituzten pertsonei pixkanaka bermatu ahal izateko pertsonok informazioa jasotzeko duten eskubidea.

ERANSKINA

III. KAPITULUA
Garraioko oztopoei buruzko xedapenak

2. atala
Irisgarritasun-txartelak
Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelaren ereduari buruzko xedapenak

28. artikulua.— Irisgarritasun-txartelak ematea

28. d) Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartelak atzealdea eta aurrealdea izango ditu, eta alde bakoitza bertikalki bi zatitan banatuta egongo da.

[…]

“Minusbaliatuentzako aparkatzeko txartela” inskripzioa letra beltz larriz. Jarraian, behar bezala bereizita eta letra larriz edo xehez, “Aparkatzeko txartela” inskripzioa, Europar Batasuneko hizkuntzetan.


8.4.7.12. 6/1999 Legea, irailaren 1ekoa, Galiziako Ikus-entzunezkoei buruzkoa[1000]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

2. Lege honen xedea da zinematografia-jarduera eta ikus-entzunezko jarduera (bideograma) arautzea, bai eta galiziar eta galizierazko zinema eta bideoak ekoitzi, merkaturatu eta zabaltzeko laguntza ematea, eta horiek ikus-entzunezko beste bitartekoekin dituzten harremanak izatea ere.

3. Galiziako botere publikoek aitortzen dute jarduera zinematografikoek eta ikus-entzunezkoek garrantzi kultural, ekonomiko eta soziala dutela, Galiziaren sorkuntza artistiko, informazio, ezagutza eta irudi gisa bete dezaketen eginkizuna betetzen dutela, Galiziako kultura- eta hizkuntza-normalizazioa lortze aldera, eta, beraz, jarduerok sektore estrategiko eta lehentasunezkotzat jotzen dituzte.

4. artikulua.— Ikus-entzunezko jardueraren printzipio orokorrak

Lege honetan jasotako jarduerek printzipio hauek izango dituzte oinarri:

b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

5. artikulua.— Ekintza instituzionalaren printzipio orokorrak

1. Galiziako Xuntak ikus-entzunezkoen sektorearen izaera estrategikoa eta lehentasunezkoa aitortzen du, bai haren garrantzi kultural, sozial eta ekonomikoagatik, bai Galiziako kultura, historia eta hizkuntza, autoidentifikaziorako datu baitira, sustatzeko eta zabaltzeko eskubidea adierazteko tresna gisa.

6. artikulua.— Ekintza instituzionalen funtsezko lerroak

Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioak funtsezko jarduera-lerro hauek izango ditu ikus-entzunezkoen sektorean:

2. Galiziaren barruan eta handik kanpo galiziar kultura eta hizkuntza sustatzen laguntzea, bereziki kanpoan galiziar erkidegoak dauden zonetan.

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko jarduerak

8. artikulua.— Sustapen-jardueren helburuak

Galizian ikus-entzunezkoen sektorea sustatzeko ekintzek helburu hauek izango dituzte:

h) Galizieraren erabilera sustatzea, ikus-entzunezko hedabideetan galiziera erabiliz, bereziki galiziera erakustaretoetan erabiliz eta sustapena eginaz 35.000 biztanletik gorako udalerrietan jendea areto haietara joateko.

IV. KAPITULUA
Galiziako Telekomunikazioen eta Ikus-entzunezkoen Aholku Batzordea

15. artikulua.— Batzordeak

4. Batzordeek laguntza emango dute, inplikatutako operadoreekin lankidetzan, galiziera ikus-entzunezko sare eta hedabideetan erabiltzearen aldeko formulak eta bideak bultzatzen.


8.4.7.13. 4/2001 Legea, maiatzaren 31koa, Familia-bitartekaritza arautzen duena[1001]

II. TITULUA
Zehapen-araubidea

21. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Honako hauek arau-hauste oso astunak dira:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.7.14. 4/2002 Legea, ekainaren 25ekoa, Santiago de Compostela Hiriaren Hiriburutzaren Estatutuari buruzkoa[1002]

I. TITULUA
Santiago de Compostela hiria

6. artikulua.— Hizkuntza

1. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, Santiago de Compostelako Udaleko hizkuntza ere bada.

2. Santiago de Compostelako Udalak galizieraren erabilera normalizatu eta sustatu behar du bere eskumenen eremuan, bizitza publikoko, kulturaleko eta informazioko arlo guztietan.

3. Santiago de Compostelako Udalak, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan, bermatu behar du galiziera edo gaztelania erabiltzeagatik inor diskriminatuko ez dela.


8.4.7.15. 3/2003 Legea, ekainaren 19koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[1003]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Galiziako Autonomia Erkidegoan

3. artikulua.— Printzipioak

Galiziako garapenerako lankidetzak honako printzipio hauek ditu oinarri:

e) Herriek beren egitura politikoei buruz erabakitzeko duten eskubidea aitortzea, bai eta beren kultura, hizkuntza eta identitate propioak eta kultura anitzeko elkarbizitzaren balioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea ere.


8.4.7.16. 6/2003 Legea, abenduaren 9koa, Galiziako Autonomia Erkidegoa arautzen duten tasa, prezio eta ordainarazpenei buruzkoa[1004]

II. TITULUA
Finantza-tresnak

I. KAPITULUA
Tasak

2. atala
Administrazio-zerbitzuen ziozko tasa

23. artikulua.— Salbuespenak

Tasa honetatik salbuetsita egongo dira:

[1005]11. Galizieraren gaitasun-maila egiaztatzeko proba homologatuetan izena ematea eta maila bakoitza egiaztatzea, aldez aurretik dokumentu bidez justifikatuta, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek eskatzen badute.


8.4.7.17. 5/2004 Legea, uztailaren 8koa, Galiziako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei buruzkoa[1006]

[SARRERA][1007]

[…]

Esan beharra dago lege honen artikuluek hizkuntzan berdintasunezko tratamendua ematen dutela, eta korporazio horiek galizieraren erabilera sustatzen dutela.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Eginkizunak

8. Eginkizun publiko-administratiboak garatzean, ganberek Galiziako Hizkuntza-normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legean aurreikusitakoa beteko dute.


8.4.7.18. 2/2005 Legea, otsailaren 18koa, Galiziako Elikagaien Kalitatea sustatu eta defendatzeari buruzkoa[1008]

III. TITULUA
Elikagaien kalitatea sustatzeko figurak

II. KAPITULUA
Kalitateko izendapen geografikoak

9. artikulua.— Babes-eremua

3. Izendapen batek babestutako izenak ezin izango dira erabili, izendapenean eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik “mota”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko esamoldeak izan, ezta produktuaren benetako jatorria adierazi ere. Era berean, ezin izango dira erabili «...n botilatua», «...n ontziratua» edo antzeko adierazpenak.


8.4.7.19. 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoa[1009]

X. TITULUA
Heriotzaren ziozko oinordetza

II. KAPITULUA
Testamentuak

1. atala
Testamentu ireki arrunta

183. artikulua

2. Testamentua egilesleak aukeratzen duen Galiziako hizkuntza ofizialean idatziko da.


8.4.7.20. 3/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Galiziako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[1010]

HITZAURREA

Logopeden lanbidea osasun-lanbide gisa arautzen du Osasun-arloko lanbideak arautzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legeak; eta beronek lanbide honen berezko eginkizunak definitzen ditu: entzumenean, fonazioan eta hizkeran izaten diren nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta osatzeko jarduerak, betiere, horretarako, diziplina horretan berariazkoak diren terapia-teknikak erabilita.

[…]

Legeak honako zati hauek ditu: zioen azalpena; lau artikulu tituludun, hurrenez hurren, xedea, lurralde-eremua, eremu pertsonala eta komunikazioetako hizkuntza; xedapen gehigarri bat; hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bat.

4. artikulua.— Komunikazioetako hizkuntza

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

Hirugarren xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Galiziako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizkuntzaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak, baldin eta logopediako unibertsitateko diplomadun-titulurik ez badute eta honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan gutxienez lau urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza Ministerioak emandakoa.

b) Hizkera eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako edozein unibertsitatek emana.


8.4.7.21. 8/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren Elkargo Profesionala sortzekoa[1011]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.22. 9/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Bitxigintza, Urregintza, Zilargintza, Erlojugintza eta Gemologiako Elkargo Profesionala sortzekoa[1012]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.23. 10/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Informatikako Ingeniaritzaren Elkargo Profesionala sortzekoa[1013]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.24. 11/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziako Hortzetako Higienisten Elkargo Profesionala sortzekoa[1014]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.25. 12/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Galiziar Intereseko Fundazioei buruzkoa[1015]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak eta onuradunak

1. Lege honetan aipatzen diren fundazioek interes orokorreko xedeak izan beharko dituzte, hala nola: giza eskubideen defentsa, terrorismoaren, indarkeriazko egintzen eta beste gertaera katastrofiko batzuen biktimenak; gizarte-laguntza eta gizarte-inklusioa; xede zibikoak, hezkuntzakoak, kulturalak —eta, bereziki, Galiziako hizkuntza eta kultura sustatzea, suspertzea eta zabaltzea—, zientifikoak, kiroletakoak, osasunekoak, lanekoak; Galiziako sendotze instituzionalekoak; garapenerako elkarlanekoak; boluntariotza sustatzekoak; emakumeen arteko berdintasunaren eta berdintasunaren aldekoak; gizarte-ekintza sustatzekoak; Galiziako ingurumena defendatzekoak eta Galiziako gizarte-ekonomia sustatu eta ekoizpen-ekonomia garatzekoak; arrazoi fisiko, sozial edo kulturalengatik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak sustatu eta artatzekoak; Konstituzioaren eta Estatutuaren balioak sustatzekoak eta printzipio demokratikoak defendatzekoak; tolerantzia sustatzekoak; informazioaren gizartea edo ikerketa zientifikoak garatzekoak, eta antzekoak izan eta Galiziarentzat interes orokorrekoak diren beste xede batzuk.

VIII. KAPITULUA
Galiziar Intereseko Fundazioen Erregistroa

53. artikulua.— Erregistro-printzipioak

5. Erregistro-jarduera guztiak Galiziako Autonomia Erkidegoko lurraldean ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinetan egin ahal izango dira.


8.4.7.26. 17/2006 Legea, abenduaren 27koa, Galiziako Liburu eta Irakurketari buruzkoa[1016]

HITZAURREA

[…]

Era berean, instituzioek liburuari eta irakurketari espresuki emandako laguntza hori kultura transmititzeko eta gure identitatea garatzeko ezinbesteko tresnak dira, eta laguntza hori garrantzitsua da Galiziako berezko hizkuntzaren erabilera sozial eta publikoak normalizatzeko prozesuan.

[…] Liburua, azken batean, askatasun pertsonalaren iturria da, erabateko jarduera intelektuala ahalbidetzen duena eta gizadiaren eta haren kultura eta hizkuntzen aniztasunarekiko errespetua sustatzen duena.

[…]

Espainiako Konstituzioak, 44.1 artikuluan, botere publikoek espainiar guztiek eskubide gisa duten kulturarako irispidea sustatzeko eta babesteko duten betebeharra jasotzen du. Galiziako Estatutuak, 27. artikuluko 19. eta 20. apartatuetan, gobernu autonomoaren eskumenak jasotzen ditu kulturaren arloan, Galiziako berezko hizkuntzaren erabilera sustatzearen arloan eta industria-sektoreari laguntzearen arloan. […]

[…] Bereziki, legeak galizierazko irakurketa-indizeak gehitu nahi ditu, ulertzen baitu galiziar liburua tresna bat dela galiziar literatura- eta kultura-sistema indartzeko, galiziar kultura kanpoan zabaltzeko eta hizkuntza-normalizazioko prozesuan; horregatik, eragin berezia izan behar du, era berean, irakurketa praktikatzeak eta sustatzeak funtsezko dimentsioa duten gizarte-eremuetan, irakurketaren aspektu intelektual gisa ezinbestekoak diren eta irakurketa eta garapen intelektuala behar dituzten beste pertsona batzuekin batera.

[…]

Galiziar sortzaileak sustatzeko politika artikulatzea helburu duten neurriak jasotzen dira lege honetan; gure hizkuntzarako itzulpenak bultzatzea; […]

Era berean, legearen artikuluen bidez, Galiziako botere publikoek sustatutako edizioak egituratu eta arrazionalizatu nahi dira, zeinak arautuko baitira Administrazioaren beharrizanaren, gizartearen onuraren eta austeritatearen irizpideen arabera. Horretaz gain, Galiziako Autonomia Estatutuaren 5., 27.19, 27.20, 32. eta 34. artikuluetan, Hizkuntza-normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen 6.3, 18. eta 20.3 artikuluetan, eta Toki-erakundeek Galiziako hizkuntza ofizial gisa galiziera erabiltzeari buruzko ekainaren 21eko 5/1988 Legearen hitzaurrean ezarritakoarekin bat etorriz, edizio horiek ohikiro galizieraz egingo dira, hargatik eragotzi gabe helburuek eraginda beste hizkuntza ofizial edo atzerritar batzuetan ere inprimatzea.

[…]

Lege honek ez du esan nahi Galiziako Administrazio autonomikoari arlo honetan esleitzen zaionik eginkizun esklusibo, zuzentzaile edo kontu-hartzailerik. Lege honen asmoa hauxe da: liburuaren sektoreari eta irakurketaren sustapenari urgazpena emateko, harekin lankidetzan aritzeko eta hura laguntzeko eginkizunak arautzea; eta hemen inplikatuta dauden eragile guztiei bermatzen die haien eginkizunen garapenean parte hartzea eta aholkuak ematea, bai eta irakurleei beren eskubideak zaintzea ere. Hauek dira eragileok: sortzaileak, itzultzaileak, kultura-bitartekariak, editoreak, arte grafikoetako profesionalak eta euskarrien erreprodukziokoak, banatzaileak, liburu-dendak, liburu-klubak eta liburutegiak. Era berean, Administrazioaren esku uzten ditu liburuaren eta irakurketaren inguruko plangintza-, informazio- eta koordinazio-zereginak, Galiziako gizarteari mesede egiteko, hura baita gure kulturaren garapenaren protagonista eztabaidaezina.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

Lege honek xede hauek ditu:

f) Galizierazko argitalpen-eskaintza zabaltzen laguntzea, gaiaren edo argitalpen-tipologiaren aldetik gabezia handienak dituzten arloetan.

2. artikulua.— Liburua Galiziaren elementu identifikatzaile gisa aitortzea

Galiziako Xuntak liburuaren sektorearen izaera estrategikoa eta lehentasunezkoa aitortuko du, bai haren garrantzi kultural, sozial eta ekonomikoagatik, bai Galiziako kultura, historia eta hizkuntza sortzeko, sustatzeko eta zabaltzeko eskubidea adierazteko tresna gisa.

II. KAPITULUA
Liburuaren agenteak

5. artikulua.— Sortzaileak

1. Lege honen xederako, honako hauek dira sortzaileak: liburua sortzeko prozesuan esku hartzen duten pertsonak, alegia, liburuaren idazketa, itzulpen, edizio, inprimaketa, ekoizpen, elaborazio, diseinu grafiko, diagramazio eta ilustrazio lanetan parte hartzen dutenak.

6. artikulua.— Itzultzaileak

1. Galizieraren erabilera sustatzeko eta gure kultura-ondarea aberasteko, Galiziako Xuntak gure hizkuntzara eta gure hizkuntzatik beste hizkuntzetara itzultzea bultzatuko du. Xede horretarako, aldizkako laguntza-lerro bat egingo du, eta itzulpena sustatuko du argitaratzaileekin eta itzultzaile-elkarteekin hitzarmenak eginez. Bereziki sustatuko da literatura unibertsaleko lanen itzulpena, bai eta eremu zientifiko eta teknikoetan nahitaezko erreferentziatzat jotzen diren testuena edo Galiziako unibertsitateetan ikasketa-eskuliburu gisa erabil daitezkeenena ere.

2. Jatorriz beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuak galizierara eramaten dituzten pertsonei laguntzeko neurri gisa, Galiziako Xuntak Galiziako argitaratzaileekin lankidetzan jardun ahal izango du literatura unibertsaleko klasikoak eta argitalpen gomendagarriko beste lan batzuk itzultzeko, baldin eta, haien izaeragatik edo kostu handiagatik, laguntza publikoak behar badituzte.

7. artikulua.— Argitaratzaileak

1. Botere publikoak lankidetzan arituko dira Galiziako argitaratzaileekin eta haien elkarte profesionalekin, eta haien funtzionamenduan lagunduko dute, argitalpen-jardueraren inguruan antolatzen diren jarduketetan, betiere kultura-ondasunaren eta ondasun industrial eta ekonomikoaren aspektu bietan.

2. Galiziako Xuntak galizierazko argitalpen-ekoizpena bultzatuko du. Xede horrekin, urteroko edo bi urtean behingo laguntza-lerro bat egingo du, zeinak bermatuko baitu, argitalpen-mota guztiak kontuan hartuta, direla paperezko euskarri tradizionalean, direla edizio digitalean, direla sarean, galizierazko argitalpen-berrikuntzak liburutegi-sare publikoan egongo direla eta behar beste material didaktikoren eskaintza izango dela arlo jakin batzuetan, alegia, hezkuntza-legeriak galizierazko hizkuntza ikaskuntzaren komunikazio-bide izatea zehazten duen arloetan. Helburu horretarako, aholkularitza- eta balioespen-batzordeak eratuko dira laguntza-eskabideak aztertzeko; batzorde horietan, deialdia egiten duten administrazioetako kideez gain, inplikatutako azpisektore profesionaletako ordezkariak eta Liburuaren Aholku Batzordeko ordezkariak egongo dira.

8. artikulua.— Argitaratze-jarduera publikoa

5. Galiziako Xuntak laguntza-lerro espezifiko bat sustatuko du urtero edo bi urtean behin, funts publikoekin sostengatutako Galiziako unibertsitateetako argitalpenen zerbitzu zentralek, Galizian ezarritako argitaratzaile pribatuekin lankidetzan, galizieraz egiten duten unibertsitate-argitalpena indartzeko.

III. KAPITULUA
Liburua sustatzea

15. artikulua.— Liburuaren sektorea sustatzeko laguntzak

1. Galiziako hizkuntza eta kultura zabaltzeko eta sustatzeko —argitalpen-sektorea haien funtsezko pieza baita—, Galiziako Xuntak laguntzak bideratuko ditu sorkuntza, itzulpen-jarduera, argitalpen-sektorea, liburu-dendak eta liburuaren salmenta teknologikoki berritzeko eta modernizatzeko ekimenetarako, ekimenon barruan baliabide informatikoak eta ikus-entzunezkoak eta telekomunikazio-sareak erabiltzeari buruzkoak daudelarik; Galiziako Xuntak arreta berezia jarriko du teleeskaera ezartzeko eta garatzeko, sektorea berritzeko funtsezko tresna baita, baldin eta laguntzok Europar Batasuneko zuzenbidearekin eta gainerako ordenamendu juridikoarekin bateragarriak badira.

2. Galiziako Xuntak Galiziako argitaletxeekin lankidetzan jardungo du, Galizian zein Galiziatik kanpo galiziar liburua sustatzeko ekintza espezifikoak eginez. Era berean, gure erkidegoan argitaratutako liburu-merkatu berriak ahalbidetuko dituzten ekimenak bultzatuko ditu, garrantzi berezia emanez Europar Batasunari eta Iberoamerikako eremuari dagokienez.

16. artikulua.— Elkarlana argitalpenean

1. Edizioa bultzatu eta arintzeko neurri gisa, Galiziako Xuntak, hitzarmenen bidez, elkarlanean jardungo du beste administrazio publiko, instituzio eta erakunde publiko eta pribatu batzuekin, zertarako eta Galiziako kultura eta ondarea zabaltzea helburu duten liburuak eta bestelako materialak sortu, itzuli, argitaratu, zabaldu, banatu eta merkaturatzeko, eta fikzioko zein informazioko liburuak eta irakurketa-materialak argitaratzeko, betiere kasuan-kasuan ezartzen diren lehentasunen arabera, indarrean dagoen legeriaren esparruan.

18. artikulua.— Sektoreko feria-jarduerak sustatzea

4. Galiziako Xuntak laguntza-politika egingo du galiziar liburuaren merkatu berriak irekitzeko, portugesezko merkatuei arreta berezia eskainiz.

21. artikulua.— Sariak, bekak eta bestelako aitortzak

Galiziako Xuntak, sektoreko agenteekin lankidetzan, Galiziako edizioko sariak emango dizkie urtero galizieraz argitaratzen diren lan onenei —narratiba, poesia, antzerkia, saiakera, eta haur eta gazte literatura—, itzulpen onenari, ondoen editatzen diren lanei eta argitalpen- eta irakurketa-lan onenei, ilustrazio onena duten lanei eta beste batzuei. Era berean, beken eta bestelako aitortzen deialdia egingo du, liburuaren sustapenean sektoreko jarduerak eta produktuak pizteko, bai aspektu materialari dagozkionez, bai edukiei dagozkienez.

IV. KAPITULUA
Irakurketa sustatzea

22. artikulua.— Irakurketa liburutegietan sustatzea

1. Irakurketaren sustapenean duen funtsezko eginkizuna dela eta, Galiziako Xuntak plangintza egingo du Galiziako liburutegi-sisteman dauden gabeziak gainditzeko, bai profesionalei dagokienez (laguntzaile teknikoak eta liburutegietako teknikariak), bai funtsei dagokienez; izan ere, galizierazko argitalpen-berrikuntzen presentzia ziurtatuko du, eta horiek hornitzen eta eguneratzen saiatuko da, betiere Europar Batasuneko gomendioak eta araudiak kontuan hartuta.

4. Galiziako Xuntak Galiziako eskola-liburutegien sistema garatuko du, bai liburutegiok eskoletan irakurzaletasunaren garapenaren aitzindariak izan daitezen, bai lehenengo adinetatik liburuetarako irispidea bermatzeko. Eredu horren arabera, eskoletako liburutegiek laguntza ematen diote ikasketa-programari, irakaskuntzako zentroetako informazio-euskarri guztiak biltzen dituzte, era guztietako lengoaiak eta euskarri dokumentalak irakurtzea sustatzen dute, dokumentazioa eta informazioa bilatzen eta aztertzen laguntzen dute, eta ikasleen jatorrizko desberdintasunak zuzentzen laguntzen dute. Irakaskuntzako zentroen beharrizanei erantzuteaz gain, harremanak izan behar dituzte irakaskuntzako zentrook kokatuta dauden erkidegoarekin. Galiziako Xuntak irakurketa sustatuko du eskoletako liburutegietan.

5. Galiziako Xuntak laguntzak bideratuko ditu Galiziako liburutegi-sistema osatzen duten liburutegiek eta eskola-liburutegiek irakurketa sustatzeko egiten dituzten proiektu eta ekimenetarako, kasuan-kasuan zehazten diren modu eta baldintzetan. Arreta berezia jarriko du zientzia-dibulgazioko, literatura-sorkuntzako eta galizierarako itzulpengintzako lanen hedapenean, idazle-egile literario eta plastikoen eta itzultzaileen presentzia sustatuz.

23. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Galiziako Xuntak Galiziako komunikabide sozialekin elkarlanean jardungo du liburuaren zabalkunderako, irakurketarako, sorkuntzarako eta itzulpenerako programak ekoizte aldera. Tratamendu berezia emango zaie erkidegoko sortzaile, itzultzaile, titulu eta editoreei eta galizierazko ekoizpenari. Era berean, irakurzaletasuna sustatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak hasiko ditu, komunikabide sozialen bidez.

3. Galiziako Xuntak laguntza-sistema bat ezarriko du, galiziar literatura sustatzeko astero gehigarriak argitaratzen dituzten komunikabide pribatuentzat eta galizierazko argitalpenen sustapen eta kritika literariorako bestelako argitalpenentzat (paperean edo beste edozein euskarritan).

V. KAPITULUA
Liburuaren Aholku Batzordea

26. artikulua.— Liburuaren Aholku Batzordearen eginkizunak

1. Hauek izango dira Liburuaren Aholku Batzordearen eginkizunak:

a) Galiziako biztanleen irakurketa-indizeen eta Galizian eta galizieraz egindako argitalpen-ekoizpenaren urteroko edo bi urtean behingo jarraipen-txostenak egitea.

VII. KAPITULUA
Beste xedapen batzuk

33. artikulua.— Argitalpenen kontrola

1. Lanak errazago aurkitu, katalogatu eta zabaltzeko, argitaratutako liburu guztietan honako datu hauek eman beharko dira nahitaez: lanaren izenburua, egilearen, biltzailearen, koordinatzailearen, itzultzailearen eta ilustratzailearen izenak, horiek badaude, argitalpenaren zenbakia, inprimatzailearen izena, inprimaketaren lekua eta data, argitaratzailearen izena eta helbidea, lege-gordailuaren zenbakia eta ISBN. Galiziako liburua sustatzearen eta zabaltzearen aurkako omisiotzat joko da eskatutako datuak liburuan ez sartzea edo datuok osatu gabe edo oker sartzea, eta horrek galaraziko du Galiziako Xuntak lanak argitaratzeko eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak aleak erosteko ematen dituen laguntzak jasotzea.

2. Aurreko puntuan aipatu diren arau-hausteak isun arinarekin zehatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria.— Liburuaren Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua

1. Liburuaren Aholku Batzordea hamabost kidek osatuko dute gehienez, eta horietako zortzi, gutxienez, liburuaren agenteek eta Galizian irakurzaletasuna sustatzen duten agenteek aukeratuko dituzte, hala nola idazleek, itzultzaileek, ilustratzaileek, editoreek, arte grafikoek, banatzaileek, liburu-saltzaileek eta liburuzainek. Gainerakoa kultura-arloko kontseilari eskudunak izendatuko ditu, liburugintzan adituak direnen eta administrazio publikoetako kideen artean.

Azken xedapenetako bigarrena.— Jabetza intelektualeko eskubideak babestea

1. Galiziako Xuntak, bere eskumen-eremuan, sortzaileen jabetza intelektualeko eskubideak babesteko beharrezkoak diren ekimenak sustatu eta lagunduko ditu, betiere egile-eskubideak babesteko Estatuaren eta Erkidegoaren eskumenen esparruan.

2. Era berean, Galiziako Xuntak ekintzak sustatuko ditu iritzi publikoa sentsibilizatzeko sortzaileen eta itzultzaileen eskubideen alde, eta eskubide horiek urratzen dituen edozein ekimen identifikatzea eta gaitzestea bultzatuko du.


8.4.7.27. 4/2007 Legea, apirilaren 20koa, Udaltzaingoak koordinatzeari buruzkoa[1017]

II. TITULUA
Udaltzaingoko kidegoak

II. KAPITULUA
Printzipioak eta eginkizunak

7. artikulua.— Oinarrizko jardun-printzipioak

2/1986 Lege Organikoaren 5. artikuluaren arabera, hauek dira udaltzaingoetako kidegoetako kideen oinarrizko jardun-printzipioak:

a) Ordenamendu juridikoaren arabera egokitzea, bereziki:

2. Euren eginkizunak betetzean, erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jardutea, eta, horrenbesterekin, arraza, etnia, nazionalitatea, ideologia, erlijioa edo sinesmen pertsonalak, iritzia, sexua, sexu-orientazioa, hizkuntza, auzotasun-lekua, jaioterria edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.

V. TITULUA
Hautaketa, sustapena, mugikortasuna eta prestakuntza

I. KAPITULUA
Sarrera, sustapena eta mugikortasuna

32. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

4. Galiziako udaltzaingoaren kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak dira, eta gaitasun fisikoari, psikoteknikoei, medikoei eta ezagutzei buruzko probak barne har ditzakete; probok deialdiaren oinarrietan finkatuko dira. Era berean, galizieraren azterketa bat sartuko da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat izan ezik.

33. artikulua.— Sartzeko betekizunak

2. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira; proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.

[1018]3. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira. Proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.

VII. TITULUA
Zehapen-araubidea

79. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

n) Diskriminazioa arrazoi hauengatik dakarren edozein jarduketa: arraza- edo etnia-jatorria; erlijioa edo sinesmenak; desgaitasuna; adina edo sexu-orientazioa; sexua; hizkuntza; iritzia; jaioterria edo auzotasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.7.28. 8/2007 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Poliziari buruzkoa[1019]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak, jardun-printzipioak eta eginkizunak

II. KAPITULUA
Jardun-printzipioak

9. artikulua.— Oinarrizko jardun-printzipioak

1. Galiziako Poliziako kideek erabateko neutraltasun politikoz jardungo dute, modu ekitatiboan eta inpartzialtasunez, betiere berdintasun-printzipioa errespetatuz, eta ideologia, erlijio edo sinesmenak, familia-egoera, etnia edo arraza, jatorri nazionala, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, generoa, gaixotasuna, desgaitasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminaziorik jaso gabe.

III. TITULUA
Galiziako Poliziaren funtzionario-araubidea

II. KAPITULUA
Sarrera eta igoera

27. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

3. Galiziako Poliziaren kidegoko eskala eta kategorietan sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta gaitasun fisiko, psikotekniko, mediko eta ezagutza orokor nahiz espezifikoen probak barne hartuko dituzte, jardun profesionalarekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere.

IV. TITULUA
Estatutu-araubidea

IV. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

82. artikulua.— Falta oso astunak

Honako hauek dira falta oso astunak:

ñ) Ideologia, erlijio edo sinesmenak, familia-egoera, etnia edo arraza bateko kide izatea, jatorri nazionala, hizkuntza, sexua, sexu-orientazioa, generoa, gaixotasuna, desgaitasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta diskriminazioa dakarren jarduketa oro.


8.4.7.29. 9/2007 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Dirulaguntzei buruzkoa[1020]

I. TITULUA
Dirulaguntzak eman eta kudeatzeko prozedurak

II. KAPITULUA
Dirulaguntzak lehia-konkurrentziako araubidean emateko prozedurak

20. artikulua.— Hastea

2. Ofiziozko prozedura organo eskudunak onetsitako deialdiaren bidez abiatuko da beti. Organo horrek deialdiko dirulaguntzak emateko prozedura garatuko du, kapitulu honetan xedatutakoa betez eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako printzipioen arabera; deialdiak, berriz, eduki hau izan beharko du nahitaez:

l) Eskabideak balioesteko irizpideak, beharrezkoa denean. Edozelan ere, laguntzaren xede diren jarduera edo jokabideetan galiziera erabiltzen den ebaluatuko da.


8.4.7.30. 11/2007 Legea, uztailaren 27koa, Genero-indarkeriaren Prebentziorako eta Tratamendu Integralerakoa[1021]

I. TITULUA
Genero-indarkeriaren prebentzioa

I. KAPITULUA
Genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-neurriak

6. artikulua.— Kanpainak diseinatzea, egitea eta zabaltzea

[1022]2. Garatzen diren kanpainek arreta espezifikoa eskainiko diote gazteen sentsibilizazio eta prestakuntzari, betiere genero-indarkeriako egintzak diren jarrerak prebenitzeko eta identifikatzeko, arreta berezia jarriz genero-indarkeria digitalari. Era berean, baliabideetara eta informaziora iristeko zailtasun gehien duten emakumeek ere eskura izango dituzte kanpainak. Kanpainak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarria eta ulergarria den formatu batean egingo dira, zeinu-hizkuntza edo beste komunikazio-modalitate batzuk erabiliz.


8.4.7.31. 15/2007 Legea, abenduaren 13koa, Galiziako Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofiziala sortzekoa[1023]

4. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.32. 1/2008 Legegintzako Dekretua, martxoaren 13koa, Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina onesten duena[1024]

III. TITULUA
Funtzio publikoaren organoak

13. artikulua

Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:

14. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hizkuntza-normalizazioko plana onestea.

IV. TITULUA
Funtzio publikoaren antolaketa

IV. KAPITULUA
Funtzio publikoan sartzea

35. artikulua[1025]

Administrazioak Galiziako herritarren konstituzio- eta hizkuntza-eskubideak bermatuko ditu, bai galizierari dagokionez, Galiziako berezko hizkuntza den aldetik, bai gaztelaniari dagokionez, Galiziako hizkuntza ofiziala baita.

Galiziako Administrazio publikoan galizieraren normalizazioa betetzeko, eta Autonomia Erkidegoaren eremuan Administrazio publikoarekiko harremanetan administratuek galiziera erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko, eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko (Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 6.3 artikuluak zehazten du), Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta Galiziako toki-erakundeetako plazetarako egiten diren hautaprobetan, galizieraren azterketa egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraz badakitela egiaztatzen dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira azterketa horren izaera eta balioespena.

Hori guztia hala izanik ere, proba batzuk galizieraz egin beharko dira, baldin eta plazek galizieraren ezagutza berezia behar badute.

V. TITULUA
Funtzio publikoaren araubide juridikoa

III. KAPITULUA
Administrazio-karrera

68. artikulua

4. Galiziako Xuntak sistema bat antolatuko du, besteak beste, honako hauek kontuan hartuko dituena:

e) Hizkuntza-normalizazioko planaren betetze-maila.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetu egiten dira legegintzako dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

3. 8/1992 Legea, uztailaren 24koa, zeinak aldatu baitzuen Galiziako Funtzio Publikoari buruzko maiatzaren 26ko 4/1988 Legearen 33. artikulua; izan ere, artikulu hori Galiziako funtzio publikoan sartzeko hautaprobetan galizieraz jakitea nahitaez egiaztatzeari buruzkoa da.


8.4.7.33. 1/2008 Legea, apirilaren 17koa, Galiziako Ikertzaile Pribatuen Elkargo Profesionala sortzekoa[1026]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, kanpokoetan zein barnekoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.34. 4/2008 Legea, maiatzaren 23koa, Galiziako Kultura Industrien Agentzia sortzekoa[1027]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Egitate hauek frogatuta daude: ekoizpen pribatuak ezinbesteko ekarpena egin duela kultura-proposamenen independentzia eta aniztasuna nagusi izango den merkatuari eusteko; Galiziako kultura-sektoreak ekarpen handia egin diela oparotasun ekonomikoari eta enpleguari; sortzaileek, kultura-enpresek eta -industriek garrantzi handia dutela berrikuntzaren eta teknologiaren sustapenean, etorkizuneko hazkunde jasangarriaren motor diren aldetik; kultura-sektorearen bilakaeran autoenplegatuek, mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek betetzen duten eginkizuna nagusia dela; kultura-ondasun eta -zerbitzuen ekoizpenaren eta lurralde-garapeneko eta gizarte-kohesioko estrategien arteko harremana estua dela, haiek Galiziako kultura- eta hizkuntza-ingurunearekin lotura berezia dutelako; eta Galiziako sortzaile, enpresa eta industrien zeregina berezia dela Galiziako kulturaren aurrerapenean eta zabalkundean, bai barrutik, galiziarren kultura-kontsumoaren maila handitzeko, bai kanpotik, beste herri batzuetara hurbiltzeko, betiere trukeak eta topaketak ezarriz kultura-espazio erkideak daudela agerian uzteko, kultura horiek osatzen dituzten kultura desberdinen ezaugarri espezifikoak errespetatuz eta babestuz.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Xedeak

Hona hemen GKIAren xedeak:

a) Galiziako kulturak aurrera egingo duela bermatzea, eta, bereziki, galiziera normalizatzea eta bultzatzea, Galiziako kultura-identitatea, gizarte-garapena, hazkunde ekonomikoa eta kulturen arteko elkarrizketa babesteko eta sustatzeko bitarteko gisa, betiere berdintasunean eta identitate desberdinekiko errespetuan oinarrituta, ingurumari globalizatuan.

5. artikulua.— Eginkizunak

1. Bere helburu eta xedeekin bat etorriz, GKIAk honako eginkizun hauek egikarituko ditu:

a) Kultura-ondasunak eta -zerbitzuak ekoizten dituzten enpresen sorrera eta garapena bultzatzea, arreta berezia eskainiz ekoizpen-mekanismo eraginkorrak sortzen dituzten eta merkatuan kontsumo zabaleko kultura-ondasunak hornitzen dituzten kultura-industriei.

b) Galiziako berezko hizkuntza, kultura eta tradizioak merkatuan elementu bereizle gisa zabaltzen dituzten produktuak bultzatzea, bai eta Galiziako kulturari sormen-berrikuntzak eta estetika eta arte-hizkuntza berrien kalitateko eskaintzak ekartzen dizkiotenak ere.


8.4.7.35. 8/2008 Legea, uztailaren 10ekoa, Galiziako Osasunari buruzkoa[1028]

I. TITULUA
Herritarren osasun-eskubideak eta -eginbeharrak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Osasuna babesteko eta osasun-laguntza jasotzeko eskubidearen titularrak

4. Eskubide hori pertsonaren nortasuna, duintasuna eta intimitatea erabat errespetatuz bermatzen da, betiere inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza, ideologia edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

II. KAPITULUA
Osasun-eskubideak

9. artikulua.— Konfidentzialtasunarekin eta informazioarekin lotutako eskubideak

8. Pazientearen historia klinikoari buruzko informaziorik onena bermatzeko, teknologia berriak kontuan hartuta, haren datuak hiru hizkuntzatan egongo dira eskuragarri (galizieraz, gaztelaniaz eta ingelesez), eta, horretarako, beharrezko egokitzapen teknikoak egingo dira.


8.4.7.36. 13/2008 Legea, abenduaren 3koa, Galiziako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[1029]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

6. artikulua.— Pertsonen eskubideak gizarte-zerbitzuetan

3. Era berean, pertsona guztiek, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren aldetik, honako eskubide hauek izango dituzte Galiziako gizarte-zerbitzuen sisteman:

m) Erabiltzaileek dituzten hizkuntza-eskubideak errespetatzeko eskubidea, betiere Galiziako gizarte-zerbitzuen sistemak bere jarduera galizieraren eskaintza positiboa eginez garatuko duela bermatuz.


8.4.7.37. 2/2009 Legea, ekainaren 23koa, martxoaren 13ko 1/2008 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina aldatzen duena[1030]

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak ezartzen duenez (3. artikulua), «gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala», eta «Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz».

Horrekin bat etorriz, Galiziako Autonomia Estatutua onetsi zuen apirilaren 6ko 1/1981 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedatzen du ezen Galiziako berezko hizkuntza galiziera dela, eta galiziera eta gaztelania Galiziako hizkuntza ofizialak direla. Galiziako botere publikoek bermatuko dute bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala.

Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen 2. artikuluaren arabera, botere publikoek galizieraren eta gaztelaniaren erabilera normala bermatuko dute, Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak baitira, eta, 3. artikuluaren arabera, Galiziako botere publikoek neurri egokiak hartuko dituzte hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin.

Lege-testu horiek ezartzen duten bezala, Galiziako Autonomia Erkidegoan galizieraren eta gaztelaniaren koofizialtasuna dago; beraz, Galiziako herritarren hizkuntza-eskubideek barne hartzen dute bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe.

Administrazio autonomikoak administratuen eskubideak bermatu behar ditu, oro har, eta hizkuntza-eskubide hori bereziki; izan ere, administrazio-eremuan, Administrazioaren eta administratuen arteko harremanak garatzeko bidea da hizkuntza, eta, harreman horiek inolako diskriminaziorik gabe egin ahal izateko, administratuek Administraziora jotzeko bi hizkuntza ofizial bietako edozein erabiltzeko duten eskubidea bermatu behar da, gaztelaniaz bezala galizieraz, betiere kalitateko administrazioa iriste aldera. Era berean, aukera eman behar da herritarrek lurralde nazional osoan zehar mugitzeko, eta mugikortasun hori ez da mugatuko ez kaltetuko ezein hizkuntza-oztopo dela bide.

Erabateko errespetua nagusitu behar da herritarrek erabili nahi duten hizkuntza askatasunez aukeratzeko orduan, eta botere publikoen eskakizunek ezin dute eskubide horren egikaritza kaltetu, eskakizunok edozelakoak izanagatik.

Beraz, Administrazioak administratuen hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu, bai galizierari dagozkionez, bai gaztelaniari dagozkionez; horretarako, Administrazioak mekanismoak ezarri behar ditu, herritarrak artatzeko langile prestatuak eta gaituak izan ditzan, bai herritarrok galiziera erabiltzen dutenean, bai gaztelania erabiltzen dutenean.

Funtzio publikoan sartzeko, Espainiako Konstituzioaren 103.3 artikuluan ezarritako merezimendu- eta gaitasun-printzipioak errespetatu behar dira, zeinak jasota baitaude 1/2008 Legegintzako Dekretuaren 36. artikuluan ere.

Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legearen 11. artikuluak adierazten du ezen administrazio autonomikoko eta toki- administrazioko lanpostuetara sartzeko egiten diren hautaketa-probetan, beste merezimendu batzuen artean, hizkuntza ofizialen ezagutza-maila hartuko dela kontuan, zeina maila profesional bakoitzerako haztatuko baita.

Beste alde batetik, hautaketa-prozesuen deialdietan galizieraren ezagutza sartuko da, zeina haztatuko baita sailkapen-taldearen arabera, eta horren helburua izango da Galiziako funtzio publikoan sartzeko hautatzen diren langileek Galiziako berezko hizkuntza badakitela bermatzea.

Era berean, osasun-eremuko, gizarte-eremuko eta ezartzen diren beste eremu batzuetako kidego, eskala edota kategoria jakin batzuetan, funtzio publikoaren arloko eskumena duen sailak modulatu ahal izango du galizieraren ezagutza egiaztatzeko beharrizana, betiere herritarrei zerbitzu publikoak behar bezala eman ahal izateko.

Galiziar guztien eskubide indibidualak bermatze aldera, beharrezkotzat jotzen da Galiziako Funtzio Publikoari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 13ko 1/2008 Legegintzako Dekretuaren 35. artikulua aldatzea, zertarako eta Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan arreta emango dela bermatzeko eta Galiziako kultura-ondarea indartzeko, bertan bi hizkuntza baitaude elkarrekin.


8.4.7.38. 5/2010 Legea, ekainaren 23koa, Emakume Haurdunari laguntzeko Sarea ezarri eta arautzen duena[1031]

5. artikulua.— Onuradunak

5. Emakume haurdun etorkinak.

5.1. Galiziako Xuntak bermatuko du haurdun dauden etorkinek berdintasunezko baldintzetan izango dutela gizarte-zerbitzuetarako irispidea, eta ezin izango da inolako diskriminaziorik egin etorkin izateagatik.

5.2. Emakume haurdunak ulertzen ez badu Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat ere, Galiziako Xuntak beharrezko bitarteko guztiak jarriko ditu haurdun etorkinaren eskura, lege honetan jasotako eskubide eta prestazioei buruzko informazioa uler dezakeen hizkuntza batean eman dakion.


8.4.7.39. 11/2010 Legea, abenduaren 17koa, Adingabekoen Edari Alkoholdunen Kontsumoa prebenitzekoa[1032]

I. TITULUA
Adingabeen alkohol-kontsumoaren prebentzioa

II. KAPITULUA
Adingabeei edari alkoholdunak eskaintzeko mugak

14. artikulua.— Mugei buruzko informazioa

1. Edari alkoholdunak saltzen edo hornitzen dituzten establezimendu guztietan, 12. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan zehaztutako debekuen berri emango da. Informazio hori iragarki edo kartel iraunkorren bidez emango da, ikusteko moduan, galizieraz eta gaztelaniaz. Seinale horien ezaugarriak erregelamendu bidez ezarriko dira.

2. Aurreko apartatuan aipatutako establezimenduetako edozeinen arduradunek beharrezko kontrol-neurriak hartuko dituzte adingabeei edari alkoholdunak saltzea saihesteko; langile guztiek ezagutu beharko dituzte neurri horiek, eta, ahal dela, idatziz.

3. Makinen aurrealdean ohar bat agertuko da, argi eta ikusteko moduan, galizieraz eta gaztelaniaz, adingabeek makinok erabiltzea debekatuta adierazteko. Seinale horren ezaugarriak erregelamendu bidez ezarriko dira.


8.4.7.40. 13/2010 Legea, abenduaren 17koa, Galiziako Barne-merkataritzari buruzkoa[1033]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Merkataritza-jarduera

5. artikulua.— Merkataritza-jarduera egikaritzeko baldintza orokorrak

4. Galiziarako Autonomia Estatutuaren 5. artikuluan jasotako hizkuntza-eskubideak zorrotz errespetatuz gauzatuko da merkataritza-jarduera. Inor ezin izango da diskriminatu edo txarto artatu erabilitako hizkuntza dela-eta. Galiziako botere publikoek bermatuko dute bi hizkuntzen erabilera normala.

V. TITULUA
Salmenta-modalitate bereziak

III. KAPITULUA
Urrutiko salmentak

65. artikulua.— Informazioa

2. Aurreko apartatuan adierazitako informazioa idatziz eman beharko da, edo, kontsumitzaileak espresuki aurkakoa adierazi ezean, beste edozein euskarri iraunkorretan, zeina egokituko baita erabilitako komunikazio-teknikara, eta kontratazio-proposamenean erabilitako hizkuntzan egongo baita.


8.4.7.41. 3/2011 Legea, ekainaren 30ekoa, Galiziako Familia eta Elkarbizitza babesteari buruzkoa[1034]

II. TITULUA
Haurrak eta nerabeak

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

42. artikulua.— Haurrak eta nerabeak bereziki babesteko eskubideak

Espainiako Konstituzioan, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan, Haurren Eskubideen Europako Gutunean, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, botere publikoek adingabeen eskubide hauen egikaritza bermatuko dute:

k) Norberaren hizkuntzan, jatorriko hizkuntzan edo askatasunez aukeratutako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea, eta hizkuntza horren ondorioz diskriminaziorik ez jasateko eskubidea.


8.4.7.42. 7/2011 Legea, urriaren 27koa, Galiziako Turismoari buruzkoa[1035]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Turismoaren dimentsio sozial hori ez da soilik enplegua sortzeko gaitasunean oinarritzen, ezpada aberastasuna hobeto sortzeko eta banatzeko aukerei ere egiten die erreferentzia, betiere baliabideetan aberatsak diren baina azpiegituretan txiroak diren zonak indartuz eta eragile publiko eta pribatuen ekimenen artean sortzen diren sinergiak aprobetxatzeko jarduketa-eremuak ezarriz. Horregatik, Galizian turismoa oso garrantzitsua da lurralde-berrorekarako eta gizarte-kohesiorako faktore gisa, lurraldea hezurmamitzeko tresna gisa. Hala ere, garapen turistikoak iraunkorra izan behar du, Galiziaren irudia oinarritzen den baliabideekiko errespetuzkoa: natura, ingurumena eta paisaia, baina baita kultura- eta hizkuntza-ondarea ere, bereziki Done Jakue bideak, enogastronomia, tradizioak eta ohiturak; azken batean, berezko kultura. Alderdi horiek, zeinek Galizia helmuga bakar eta bereizgarri bihurtzen baitute, izan behar dute administrazioen eta enpresa turistikoen sustapen-komunikazioaren ardatz, horiek elkarrekin lan egin behar baitute Galizia marka turistiko global gisa hartuta.

[…]

2

[…]

II. kapituluak turismoa sustatzeko neurriak arautzen ditu; neurrion bidez hauxe lortu nahi da: turismoa bultzatzea, Galiziako baliabide bereziak balioetsiz, zeinen oinarri baitira berezko kultura eta hizkuntza, eta herri-sustrai sakonak dituzten tradizioak, bai eta sendotutako eta parte-hartze handiko jaiak ere, zeinek lortu ahal izango baitute Galiziako turismo-intereseko jaien aitortza.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta helburuak

2. Hauek dira lege honen helburuak, eta Administrazio autonomikoak horietara egokituko ditu bere jarduketak:

j) Sektorearen profesionalizazioa bultzatzea, giza baliabideen prestakuntza hobetuz turismo-sektoreko lan-baldintzak hobetzeko, bereziki teknologia berrien erabilerari eta hizkuntza-gaitasunei dagozkienez.

II. TITULUA
Turismo-erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

17. artikulua.— Diskriminaziorik ezerako eskubidea

Turismo-erabiltzaileak eskubidea du diskriminaziorik ez jasateko, turismo-enpresen establezimenduetan sartzean eta turismo-zerbitzuak jasotzean, arrazoi hauek direla eta: desgaitasuna, arraza, hizkuntza, nazionalitatea, jatorria edo bizilekua, sexua, sexu-aukera, erlijioa, iritzia edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial, betiere Konstituzioak eta gaiari buruzko gainerako araudi espezifikoak ezarritakoarekin bat etorriz.

IV. TITULUA
Turismo-enpresen antolamendua

II. KAPITULUA
Turismo-jarduera garatzeko oinarrizko aspektuak

37. artikulua.— Pertsonek turismo-jardueran dituzten eskubideak babestea

Enpresek, turismo-produktuak konfiguratu eta zabaltzean edo beste turismo-zerbitzu batzuk ematean, konfigurazio eta zabalkunde horiek ezin izango dute amu gisa eduki pertsonen sexu-esplotazioa edo duintasunari eragiten dion beste edozein aspektu, turismoaren munduko kode etikoan aurreikusitakoaren arabera, eta bereziki zainduko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.

VII. TITULUA
Turismoa sustatzea eta suspertzea

II. KAPITULUA
Sustapen- eta suspertze-neurriak

95. artikulua.— Laguntzak eta dirulaguntzak

3. Laguntzak eta dirulaguntzak ematean, lehia askeari buruzko arau orokorrak eta Europar Batasuneko zuzenbidea errespetatuko dira. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 14.11 artikuluan eta Galiziako Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako uztailaren 16ko 7/2004 Legearen 18.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontuan hartuko da hizkuntzaren edota irudien erabilera ez-sexista diruz lagundutako ekintzen publizitatean, bereziki Interneten.


8.4.7.43. 9/2011 Legea, azaroaren 9koa, Galiziako Ikus-entzunezko Komunikabide Publikoei buruzkoa[1036]

ZIOEN AZALPENA

Galiziarako Autonomia Estatutuaren 34.3 artikuluak ezartzen duenez, Estatuaren oinarrizko arauen esparruan, Autonomia Erkidegoak bere telebista, irratia eta prentsa arautu, sortu eta mantendu ahal izango ditu, bai eta, oro har, komunikabide sozial guztiak ere, bere helburuak betetzeko. Estatutu-eskumen horretan oinarrituta, Galiziako Parlamentuak uztailaren 11ko 9/1984 Legea onetsi zuen, Galiziako Irrati-Telebista Konpainia sortzekoa, zeinak aukera eman zuen galizierazko ikus-entzunezko komunikabide publikoak abian jartzeko.

Harrezkero, Televisión de Galiciak eta Radio Galegak ekarpen erabakigarria egin dute galiziera normalizatzeko, Galiziako herriaren identitatea indartzeko, Galiziako kultura sustatzeko eta herrialdeko ikus-entzunezko industria bultzatzeko. Haiek sortu zirenetik ia hiru hamarkada igaro ondoren, eta Irrati eta Telebistaren Estatutuari buruzko urtarrilaren 10eko 4/1980 Legea eta Telebistaren Hirugarren Kanalari buruzko abenduaren 26ko 46/1983 Legea indargabetuta, beharrezkoa da Galiziako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa ematen duen erakundearen araubide juridikoa egokitzea Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege berriaren arabera, eta, oro har, ingurune sozial, ekonomiko eta tekniko berriaren arabera; izan ere, ingurune horrek azken urteetan sustraitik aldatu ditu ikus-entzunezkoen merkatuan eta merkatu teknologikoan diharduten eragileek dituzten baldintzak.

[…]

Lege honen bidez, halaber, RTVG korporazioa inguruabar teknologiko berrien arabera egokitu nahi da; inguruabarron adibide dira teknologia digitala agertzea edo Internet eduki-lehiakide bihurtzea. Helburu hori lortzeko, hartutako beste neurri batzuen artean, RTVG korporazioari araubide juridikoa, ondare-araubidea eta antolaketa-araubidea eman zaizkio, zeinek bide emango baitute emanaldiak doitzeko eta horiek publikoan duten eragina merkatuaren bilakaera teknologikoetara eta joeretara egokitzeko. Hori guztia, zerbitzua ematen duen erakundeak lehiakorra izaten jarrai dezan, eta, beraz, tresna eraginkorra izan dadin Galiziak herri gisa duen identitatea hezurmamitzeko, eta haren adierazpen nagusia, hizkuntza, hedatzeko eta normalizatzeko.

[…]

I. TITULUA
Xedea eta printzipio orokorrak

3. artikulua.— Estaldura-eremua

2. RTVG korporazioaren emanaldien estaldura Galiziako Autonomia Erkidegoarekin mugakide den eta kultura- eta hizkuntza-kidetasunak dituen autonomia-erkidego baten lurraldera zabaldu ahal izango da, horretarako hartzen den akordioaren ondoren, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak xedatzen duen bezala.

4. RTVG korporazioak lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango ditu ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituzten erakundeekin, zertarako eta Galizian eta kultura portugaldarreko herrialdeetan galizieraz eta portugesez ikus-entzunezko edukiak ekoizteko edo zabaltzeko.

4. artikulua.— Printzipio inspiratzaileak eta irismena

1. RTVG korporazioaren ikus-entzunezko komunikazio-jarduerak honako printzipio hauek izango ditu oinarri:

b) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea eta zabaltzea, bai eta Galiziaren identitatea defendatzea ere.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

5. artikulua.— Zerbitzu publikoaren xedea

1. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, zeinaren helburua baita irrati, telebista eta lineako informazio-zerbitzuen multzo posible bat ekoitzi, editatu eta hedatzea, mota guztietako publikoentzako programazio orekatu eta askotarikoak izango dituena; programaziook, berriz, genero guztiak estaliko dituzte, gizartearen informazio-, kultura-, hezkuntza- eta entretenimendu-beharrizanak asetzeko, komunikabideetan pluralismoa zaintzeko eta galizieraren erabilera sustatzeko.

6. artikulua.— Galizieraren erabilera

RTVG korporazioaren hizkuntza galiziera da; beraz, sozietate horrek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua galizieraz emango du, eta sozietate horren mendeko langileei, beren atazak egikaritzean, egiten dizkien komunikazioak galizieraz egingo zaizkie.


8.4.7.44. 10/2011 Legea, azaroaren 28koa, Borondatezko Ekintzari buruzkoa[1037]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Borondatezko ekintzaren jarduketa-sektoreak

2. Lege honen ondorioetarako, honako hauek egitea dago sartuta borondatezko ekintzaren eremuan: borondatezko ekintzarekin eta gizarte-zerbitzuekin lotutako interes orokorreko jarduerak; izaera soziosanitariokoak; giza eskubideen, haurren eta desgaitasuna duten pertsonen defentsakoak; emakumeen berdintasunen baldintzetan oinarritutako eskubideen eraginkortasunekoak; hezkuntzakoak; garapenerako lankidetzarakoak; pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokakoak; kulturakoak; zientifikoak; teknologia berrien erabilera sustatzekoak; babes zibilekoak; larrialdi-egoerak prebenitzekoak; kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestekoak; kirolekoak; aisialdikoak; aisialdi eta astialdikoak; ekologia defendatzekoak eta ingurumena babestekoak; hizkuntza-eskubideak defendatzekoak; landa-mundukoak dinamizatzekoak; ekonomia edota ikerketa defendatzekoak; elkarte-bizitza garatzekoak; borondatezko ekintza sustatzekoak, bai eta lege honetan xedatutakoa betez borondatezko ekintzaren printzipioak lortzera jotzen dutenak ere.

III. TITULUA
Administrazio publikoak

II. KAPITULUA
Borondatezko ekintza suspertzea

26. artikulua.— Prestakuntza suspertzea

5. Galiziako Xuntak prestakuntza-eskaintza bermatuko du galizieraz, eta borondatezko ekintzako erakundeek antolatutako jardueretan hizkuntza normalizatzeko neurriak sustatuko ditu.


8.4.7.45. 14/2011 Legea, abenduaren 16koa, Galiziako Kooperatibei buruzko abenduaren 18ko 5/1998 Legea aldatzen duena[1038]

HITZAURREA

[…]

Kontuan hartu da, halaber, Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarria. Lege honetan xedatutakoa aplikatuz, aldatzen diren artikuluen idazketan erabilitako hizkera berrikusi da, eta, xedapen gehigarri baten bidez, etorkizunean testuak bateratzeko aukera eman da, arau osoa parametro beretara harmonizatzeko.

[…]

Azken xedapenetako lehenengoa.— Testuak bat egiteko baimena

2. Xedapen honek aipatzen duen baimenak ahalmena barne hartzen du bat egin behar duten lege-testuak erregularizatzeko, argitzeko eta harmonizatzeko, araua idazterakoan hizkera berrikustea barne hartuta, betiere Galiziako Emakumeek Berdintasunean lan egiteari buruzko martxoaren 28ko 2/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian jasotako berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa aplikatuz.


8.4.7.46. 2/2012 Legea, martxoaren 28koa, Galiziakoa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak babesteari buruzkoa[1039]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Kontsumitzaileen eskubideei buruzko titulua beste bost kapituluk osatzen dute: kontsumitzaileek jasandako kalte-galerak konpondu eta ordaintzeari buruzkoak; babes juridiko, administratibo eta teknikoari buruzkoak; hizkuntzari buruzkoak; kontsumitzaileen eskubideei buruzko prestakuntzari, hezkuntzari eta zabalkundeari buruzkoak, eta kontsumitzaileen entzunaldiari, kontsultari eta ordezkaritzari buruzkoak.

[…]

I. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

I. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak

11. artikulua.— Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

Legeak babestutako kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak honako hauek dira:

i) Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izatea, ordenamendu juridikoan aurreikusitakoaren arabera.

II. KAPITULUA
Kontsumitzaileen segurtasuna eta osasuna babestea

19. artikulua.— Dokumentazioaren arloan enpresek dituzten erantzukizunak

5. Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Galiziako hizkuntza ofizialez bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.

III. KAPITULUA
Kontsumitzaileen interes ekonomiko legitimoen babesa, eta ondasun, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa

23. artikulua.— Zerbitzuak ematen dituzten enpresek informazioa aurretiaz ematea

3. Zerbitzuak ematen dituzten enpresek, hartzaileak eskatuta, honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko diote:

d) enpresa zerbitzu-emaileak onartutako ereduzko kodeak, halakorik onartu badu, baita kode horiek bide elektronikoak baliatuz kontsultatzeko helbidea eta zein hizkuntzatan kontsulta daitezkeen ere;

33. artikulua.— Kontsumitzailearen arretarako zerbitzuak

5. 46. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, kontratua edo kontratazio-eskaintza egin zen hizkuntza berean eman beharko zaio erantzuna erreklamazioari. Edozelan ere, bermatu beharko da erreklamazioei Galiziako hizkuntza ofizialetako batean erantzungo zaiela.

VI. KAPITULUA
Hizkuntza

45. artikulua.— Administrazioarekiko harremanetan hizkuntza

1. Kontsumoaren alorrean eskumena duen administrazioak egiten dituen komunikazio guztiak galizieraz egingo dira, salbu eta komunikazioaren hartzaileak espresuki adierazi badu bere aukera Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bati buruz.

2. Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo ondorioak izan behar dituzten egintzak edo komunikazioak gaztelaniaz egingo dira, ondorioak non izan behar dituzten kontuan izan gabe.

3. Galiziako kontsumoko administrazioari zuzendutako eskabideak edo komunikazioak Galiziako hizkuntza ofizialetako batean idatzi beharko dira.

4. Kontsumoko administrazioari Galiziako hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntza batean bidalitako edozein dokumenturekin batera zinpekoa ez den itzulpena aurkeztu beharko da, salbu eta interes orokorreko premiazko arrazoi batengatik zinpeko itzulpena eskatzen den kasuetan.

46. artikulua.— Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek kontsumo-harremanetan eskubidea dute Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko, betiere kontratazioa Galiziako Autonomia Erkidegoan egin bada edo bertan adierazi bada adostasuna, bai eta Galizian jasotako publizitate-, eskaintza-, sustapen- edo komunikazio-kasuetan ere.

2. Espainian merkaturatutako ondasun eta zerbitzuen etiketatzean eta aurkezpenean gaztelania erabiltzeari buruzko legezko eta arauzko eskakizunak eta horien salbuespenak alde batera utzi gabe, Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango da produktuen etiketatzean, eta Galizian egindako publizitatean, eskaintzetan, sustapenetan edo merkataritza-komunikazioetan.

3. Administrazio autonomikoak galiziera sustatuko du erosketa-eskaintzan, informazio finkoan eta dokumentazioan, kontsumitzaileen arteko harremanetan, eta kontsumitzaileen eta eskaintzaileen arteko harremanetan.

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

II. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

82. artikulua.— Arau-hauste astunak

Astun gisa kalifikatuko dira ondoko arau-hausteok:

33. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea.


8.4.7.47. 5/2012 Legea, ekainaren 15ekoa, Galiziako Liburutegiei buruzkoa[1040]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Titulu honetan arreta berezia merezi du Galiziako Liburutegiari emandako zereginak, zeinak baitira Galiziako liburutegi-sistemaren liburutegi nagusia izatea, galiziar kulturaren zentro sustatzailea izatea, eta Galiziako bibliografia-ondarea berreskuratzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko koordinatzailea izatea, ondare hori edozein egoeratan dagoela ere. Haren lanean garrantzi berezia du Galizian egindako kultura-ekoizpena eta galizieraz egindakoa berreskuratzeak eta hedatzeak, zeren galiziar liburua garrantzitsua baita, kultura-euskarri desberdinekin batera, gure kulturaren elementu sakon eta sustraituenak berreskuratzen. Galiziako kulturarekiko erantzukizun horretan, Galiziako Liburutegiak zeregin nagusia eta bultzatzailea izan behar du. Gainera, liburutegi-sistema osoak partekatu behar du hura, eta, bereziki, liburutegi publikoen eta eskola-liburutegien sare edo sistemek; izan ere, Europako Parlamentuaren 1998ko urriaren 23ko Ebazpenak, liburutegi publikoek gizarte modernoan duten zereginari buruzkoak, adierazten duenez, instituzio horiek “garrantzi berezia dute berezko hizkuntza, literatura eta kultura bizirik mantentzeko”. Era berean, bere gain hartzen du atzerriko Galiziako Liburutegi Sistemaren ordezkari gisa duen zeregina, batez ere nazioko eta nazioarteko eremuetan.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

Hauek dira liburutegien arloan aplikatuko diren printzipioak eta balioak:

h) Beste liburutegi-sistema, liburutegi, artxibo eta museo batzuekin elkarlanean aritzea, Galiziako hizkuntza-eremukoekin bereziki.

I. TITULUA
Galiziako liburutegien sistema

6. artikulua.— Sisteman sartuta dauden liburutegietako titularren betebeharrak

Betebehar hauek dituzte Galiziako liburutegien sisteman sartuta dauden liburutegien pertsona fisiko edo juridiko titularrek:

f) Liburutegiek bermatuko dute lege hau argitaratu ondoren sortutako baliabide tekniko eta informatiboak, eta beren katalogoak irisgarri daudela Erkidegoko hizkuntza ofizialetan.

10. artikulua.— Galiziako Liburutegia

1. Galiziako Liburutegia Galiziako liburutegien sistemako liburutegi nagusia da; liburutegien arloan eskumena duen sailari atxikitako administrazio-organoa da, arlo horretan eskumena duen zuzendaritza-zentroaren bitartez, eta Santiago de Compostelan izango du egoitza.

2. Hauek dira haren eginkizunak:

a) Galiziako bibliografia-ondarea, Galiziako bibliografia-ekoizpena eta Galiziako hizkuntza- eta gai-eremuarekin lotutako bibliografia-ekoizpena berreskuratzea, biltzea, kontserbatzea, aberastea eta zabaltzea.

II. TITULUA
Galiziako liburutegi publikoen sarea

II. KAPITULUA
Liburutegi-zerbitzuak emateko araubidea

20. artikulua.— Liburutegi publikoen eginkizunak

Hauek dira liburutegi publikoen eginkizunak:

d) Galiziako berezko kulturari eta hizkuntzari laguntza aktibo espezifikoa ematea.


8.4.7.48. 6/2012 Legea, ekainaren 19koa, Galiziako Gazteriari buruzkoa[1041]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak

Honako hauek dira lege honen preskripzioak betetzen dituzten printzipio gidariak:

e) Berdintasuna: printzipio hori etengabeko kezka da desberdintasunak behar bezala zuzentzeko, arreta berezia jarriz sexuaren ziozko desberdintasunei, gizarte-bazterketako eta marjinalitateko arrisku-egoerei, eta galiziera sustatzeari, betiere bi hizkuntza ofizialen erabileran aukeren oreka bermatzeko, bai eta Galizian dauden lurralde-desoreken ondoriozko desberdintasunei ere.

I. TITULUA
Gazteriaren arloko plangintza

II. KAPITULUA
Zeharkakotasunaren oinarrizko sektoreak

16. artikulua.— Gazteria eta hizkuntza-dinamizazioa

1. Galiziako Xuntak galiziera erabiliko du gazteriari zuzendutako ekintzetan, eta gazteriarekin zerikusia duten elkarte, kolektibo eta erakunde publiko eta pribatuek Galizian funtziona dezaten sustatuko du, Galiziako Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen esparruan.

2. Galiziako Xuntak eta, bereziki, Galiziako Gazteria Eskolak gazteriaren sektorerako jarduerak egiten dituzten teknikarien hizkuntza-prestakuntza zainduko dute.

3. Administrazioak hizkuntza-eskakizun desberdineko gazteen arteko harremana bultzatuko du aisialdiko jardueren bidez.

II. TITULUA
Gazteentzako zerbitzuak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorra

18. artikulua.— Gazteentzako zerbitzuak

3. Gazteei zerbitzuak ematen dizkieten erakundeek galizieraren erabilera zainduko dute, otsailaren 11ko 1/2010 Legearen arabera; izan ere, lege horrek Galiziako zenbait lege aldatzen ditu, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren arabera egokitzeko.

III. TITULUA
Eskumenen antolaketa eta banaketa

II. KAPITULUA
Eskumenen banaketa

33. artikulua.— Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenak

Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gazte-gaietan eskumena duen sailaren bitartez gauzatuko ditu bere eskumenak, eta sail horri honako eginkizun hauek dagozkio:

o) Gazteentzat zuzendutako jardueretan galiziera dinamizatzea.

34. artikulua.— Toki-administrazioaren eskumenak

1. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 2. artikuluan jasotako printzipioen esparruan, eta Galiziako legerian toki-araubidearen arloan ezarritakoarekin bat etorriz, toki-administrazioko erakundeek gazteriaren arloko eskumen hauek hartu ahal izango dituzte beren gain:

i) Beren lurralde-eremuan, gazteen artean galiziera dinamizatzea.

III. KAPITULUA
Administrazioen arteko harremanak

38. artikulua.— Nazioarteko elkarlana

3. Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak elkarlan-ekimenak bultzatuko ditu Galiziatik kanpoko zentro galiziarrekin, betiere galiziar jatorriko gazteei zuzendutako programak garatzeko. Era berean, Galiziako gazteen eta Galiziatik kanpoko zentro horien arteko trukeak bultzatuko ditu kanpoan, baita mundu osoko unibertsitateetako Galiziako hizkuntzaren eta kulturaren ikaskuntza-zentroetan ere.


8.4.7.49. 4/2013 Legea, maiatzaren 30ekoa, Galizian turismo-ibilgailuetan ibiltzen diren pertsonen garraio publikoari buruzkoa[1042]

II. TITULUA
Taxi-jardueraren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Gaikuntza-tituluak

2. atala
Taxi-lizentziak

5. artikulua.— Titulartasunaren betekizunak

Pertsona fisikoak bakarrik izan daitezke taxi-lizentzien titular, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:

g) Lege hau garatzeko xedapenek lanbide-gaikuntzako gutxieneko betekizun batzuk ezarri ahal izango dituzte; betekizun horiek zehazteko, honako hauek egiaztatuko dira: Galiziako Autonomia Erkidegoko taxi-zerbitzuari aplikatu beharreko araudiari buruzko ezagutzak; ibilbideak; hizkuntza ofizialak erabiltzeko gaitasuna, eta, oro har, erabiltzaileei arreta egokia emateko eta zerbitzua behar bezala emateko beharrizanak, bai eta desgaitasun fisiko edo psikikoren bat, zentzumen-mugak, mugikortasun murriztua eta haurdun dauden emakumeak artatzeko beharrizanak ere.

II. KAPITULUA
Taxi-jarduera egikaritzea

1. atala
Gidariak

23. artikulua.— Etengabeko prestakuntza

Pertsonak turismo-ibilgailuetan garraiatzearen arloan eskumena duten administrazio publikoek sustatuko dute taxiaren sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza ahalbidetzen duten jarduerak ezar daitezen: erabiltzaileentzako arretarekin lotutako aspektuetan, bereziki, emakume haurdunak eta desgaitasuna duten pertsonak, bide-segurtasuna, gidatze segurua, lehenengo sorospenak, galizieraren ezagutza, atzerriko hizkuntzen ezagutza edo zerbitzuaren prestazioa hobetzen laguntzen duten beste gai batzuk.


8.4.7.50. 6/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziako Unibertsitate-sistemari buruzkoa[1043]

ZIOEN AZALPENA

2.

Galiziako Unibertsitate-sistema antolatzeko 11/1989 Legea indarrean jarri zenetik hogei urte baino gehiago igaro direnez, komeni eta beharrezkoa da Galiziako unibertsitate-irakaskuntza arautzen duen araudia eguneratzea eta sinplifikatzea, betiere Galiziako unibertsitate-sistemaren (GUS) koherentzia eta iraunkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren politika publiko guztiei asmo handiz ekiteko. Eguneratze horrek helburu hauek bete behar ditu: unibertsitateko irakaskuntza publikoa eta unibertsitateetan egiten den ikerketa bultzatzea; Galiziaren identitate-ezaugarriak defendatzea, bereziki hizkuntza, eta GUS Galiziako gizartean sustraitzearen aldeko apustua egitea, herritarren prestakuntzan lagunduz eta ezagutza gizartera hurbilduz.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Galiziako unibertsitate-sistemaren helburuak eta xedeak

1. Hauek dira GUSen helburu eta xedeak:

f) Galiziera, Galiziako hizkuntza ofiziala eta berezkoa, sustatzea, bai eta sustapena egitea hura bizi dadin gaztelaniarekin, zeina ere hizkuntza ofiziala baita, eta, hala badagokio, irakaskuntzarako eta ikerketarako interesgarriak diren beste hizkuntza batzuekin.

I. TITULUA
Galiziako unibertsitate-sistemaren antolamendua

IV. KAPITULUA
Atzerriko unibertsitate-zentroak eta Galiziako atzerriko zentroak baimentzea

2. atala
Galizian atzerriko tituluak lortzeko irakaskuntzak ematen dituzten zentroak

29. artikulua.— Ezartzea, baimena eta izendapena

5. Atal honetan aipatzen diren zentroek beraiei dagokien izendapena izango dute ematen dituzten irakaskuntzen arabera, eta ezin izango dute izendapenik erabili, baldin eta nahasmendua sortu ahal bada izendapenak duen esanahiagatik edo atzerriko hizkuntza bat erabiltzeagatik, zentroen izaerari, zentroek ematen dituzten irakaskuntzei edo haien titulu, ziurtagiri edo diploma akademikoen izaerari, baliozkotasunari eta ondorioei buruz.

V. TITULUA
Unibertsitate-erkidegoa

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

89. artikulua.— Hizkuntza

1. Galiziako unibertsitateetako hizkuntza ofizialak galiziera eta gaztelania dira. Unibertsitate-jardueretako hizkuntza ofizialen erabilera Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen eta unibertsitateen berezko arauek xedatzen dutenaren arabera arautuko da.

2. Galiziera, Galiziako berezko hizkuntza denez, unibertsitateen jardueretan erabili ohi den hizkuntza da.

3. Galiziako Xuntak eta unibertsitateek, beren eskumenen eremuan, galizieraren ezagutza eta erabilera bultzatuko dute unibertsitate-jardueraren aspektu guztietan, eta haren ikaskuntza sustatuko dute unibertsitate-erkidegoko kide guztien artean.

4. Irakaskuntza- eta ikerketa-jardueran galiziera erabiltzea kontuan hartu ahal izango da irakaskuntza- eta ikerketa-lanaren banakako merezimenduak aitortzeko.


8.4.7.51. 7/2013 Legea, ekainaren 13koa, Galiziartasunari buruzkoa[1044]

ATARIKO TITULUA
Printzipio orokorrak

1 artikulua.— Xedea

3. Era berean, lege honek balioan jarri eta aitortzen du emigrazioak eta atzerriko erkidego galiziarrek Galiziako kultura, hizkuntza, historia eta tradizioen defentsan, zabalkundean eta loturan egindako ekarpena.

I. TITULUA
Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erakundeak

I. KAPITULUA
Galiziar erkidegoak

7. artikulua.— Xedeak

Galiziako Autonomia Erkidegoak aitortzen du Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoak galiziarrak direla, eta eskubidea dutela Galiziako herriaren bizitza soziala, kulturala eta ekonomikoa partekatzeko eta haietan lankidetzan aritzeko, honako xede hauekin:

c) Galiziako errealitate sozial, kultural, linguistiko, ekonomiko eta politikoaren ezagutza sustatzea, Galiziak bere ingurune sozioekonomikoan dituen potentzialtasunak sustatuz eta hedatuz.

d) Galizieraren ezagutza, zabalkundea eta erabilera sustatzea, bai eta galizierazko kultura-sorkuntza eta -ekoizpena ere, bai erkidegoko kideen artean, bai harrera-gizarteetan.

k) Galiziako gazteek Galiziatik kanpo parte har dezaten sustatzea, honako helburu hauek dituzten programetan edo ekintzetan: gazteek gizartean parte har dezaten sustatzea; elkartasunezko eta aniztasunarekiko errespetuzko balioak sustatzea; prestakuntza eta informaziorako irispidea hobetzea; lan-merkatuan sartzeko bideak sustatzea, edo galiziar erkidegoen edo zentro laguntzaileen xedeetan aurreikusitako beste edozein bide. Galiziako Gobernuak bereziki zainduko du Galiziatik kanpo dauden galiziar herritarren ondorengoak galiziar kultura, hizkuntza eta gizartera sartzea; horretarako, haien antolakundeei laguntza emango die, eta galiziar kolektibitatearen ordezkaritza-organoetan aktiboki parte hartzea sustatuko du, eta beharrezko berrikuntza sustatuko dute Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoetako zuzendaritza-organoetan.

8. artikulua.— Betekizunak

1. Lege honetan jasotako eskubideak egikaritzeko, Galiziako Autonomia Erkidegoak galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortuko die galiziar erkidegoei, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

h) Galiziako kultura eta hizkuntza hedatzea, haiek ezarrita dauden lurraldeetan zabalkunde-tailerrak eta -jarduerak eginez.

II. KAPITULUA
Beste erakunde galiziar batzuk

15. artikulua.— Galiziako kultura aztertzeko eta zabaltzeko zentroak

1. Galiziako Autonomia Erkidegoak Galiziatik kanpo bizi diren Galiziako herritarrek eratutako erakundeei eta organismoei lagunduko die, bai eta Galiziakoak ez diren herritarrek osatutakoei ere, baldin eta azken hauen funtsezko helburua, estatutuetan aitortua, Galiziako kultura eta hizkuntza aztertzea eta zabaltzea bada, eta haien egoitza soziala Galiziatik kanpo badago. Autonomia Erkidegoak ematen duen laguntzan, erakunde horien antzinatasuna eta garrantzi kulturala ebaluatuko dira, bai eta haien jarduerek gizartean duten eragina ere.

II. TITULUA
Galiziartasuna aitortzearen irismena

23. artikulua.— Galiziartasuna aitortzearen irismena kultura-arloan

1. Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoen galiziartasuna aitortzeak kultura-ordenan honako hauek dakartza:

b) Galiziera beren erkidegoen eremuan ezagutzeko eta zabaltzeko eskubidea.

f) Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen gozamena zaintzeko eta sustatzeko kultura-jarduerak eta ikuskizunak bultzatzen laguntzeko eskubidea.

III. TITULUA
Galiziako Autonomia Erkidegoak garatu beharreko galiziartasunaren aldeko jarduketak

27. artikulua.— Kultura-arloko jarduketak

Kulturaren eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoak, Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoekin lankidetzan, honako jarduketa hauek garatuko ditu, besteak beste:

a) Kultura-eremuko sustapen- eta suspertze-jarduketak.

Galiziako Autonomia Erkidegoak, galiziar erkidegoen bitartez eta instituzio espezializatuen lankidetzarekin, Galiziako hizkuntza, kultura eta tradizioen ezagutza erraztuko duten zerbitzu didaktikoak eta ikus-entzunezkoak antolatuko ditu.

b) Argitalpen-funtsa.

Galiziako Autonomia Erkidegoak bermatuko du galiziar erkidegoentzat argitalpen-funts bat eskuratzea, zeinak joko baitu Galiziako historia, artea, hizkuntza eta errealitate soziala hobeto ezagutzera.

Galiziar Erkidegoen Kontseiluak Galiziako Xuntarekin batera lan egingo du funts hori osatzeko eta erkidego horien artean banatzeko irizpideak ezartzen.

c) Prestakuntza.

Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan, Galiziako Xuntak galiziar erkidegoak finkatuta dauden lurraldeetan Galiziako hizkuntza, historia eta kultura ezagutzea eta prestatzea sustatuko du, galiziar erkidegoekin lankidetzan.

VII. TITULUA
Lankidetza-akordioak eta nazioarteko tratatuak

60. artikulua.— Estatuaren ekintza bultzatzea gizarte- eta kultura-arloan

Galiziako Autonomia Estatutuaren 7.2 eta 35.3 artikuluetan aurreikusitakoaren babesean, Galiziako Autonomia Erkidegoak Espainiako estatuari eskatu ahal izango dio, baimena eman dezan, beharrezkoa denean, beste estatu batzuekin harreman sozialak edota kulturalak ezartzeko aukera ematen duten tratatuak edo hitzarmenak egin eta Gorte Nagusietara aurkez ditzala, baldin eta harreman horiek kultura- edo hizkuntza-lotura bereziak badituzte edo galiziar erkidegoak badaude, Galiziako herriaren gizarte- eta kultura-balioak sustatzeko eta suspertzeko.


8.4.7.52. 9/2013 Legea, abenduaren 19koa,Galiziako Ekintzailetzari eta Lehiakortasun Ekonomikoari buruzkoa[1045]

II. TITULUA
Ekintzailetza eta jarduera ekintzailea sustatzeko neurriak

III. KAPITULUA
Administrazio-sinplifikaziorako neurriak

7. artikulua.— Ekintzaileari arreta emateko guneak

1. Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, eragindako antolakundeekin lankidetzan, beharrezko proposamenak egingo ditu enpresek jasaten dituzten administrazio-zamak pixkanaka murrizteko, batez ere beharrezkoak ez diren izapideak ezabatzeari eta beharrezkoak ez diren dokumentuak aurkezteari garrantzia emanez, betiere Galizian enpresa berriak hogeita lau ordu baino gutxiagoan eratu ahal izateko.

Administrazio-izapideak errazte aldera, Administrazioak herritarrentzako hizkera erraza eta argia erabiliko du dokumentu guztietan.


8.4.7.53. 1/2014 Legea, martxoaren 24koa, Portuges Hizkuntzari Probetxua atera eta Lusofoniarekiko Loturak indartzen dituena[1046]

ZIOEN AZALPENA

Gaur egungo mundu globalizatuan, Galiziako instituzioek, Galiziaren potentzialtasunak aprobetxatzeko konpromisoa hartuta, nazioarteko hizkuntza baliagarritzat hartu behar dute galiziera, eta hori garaiz adierazi zuen 2012ko Dia das Letras eguna hartu zuen egileak, zeina Comissão Galega do Acordo Ortográfico da Lingua Portuguesaren presidenteorde izatera iritsi baitzen.

Portugesa, garai bateko Gallaezian jaioa, nazioarteko hogei antolakunderen lan-hizkuntza da, Europar Batasuna barne, baita bederatzi herrialdetako eta Txinako Macao lurraldeko hizkuntza ofiziala ere. Horien artean, Brasil eta sortzen ari diren beste ekonomia emergente batzuen moduko potentzia ekonomikoak daude. Hego hemisferioan gehien hitz egiten den hizkuntza da.

Beharrezkoa da portugesaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, besteak beste, enpresek eta instituzioek gure hizkuntza-abantaila aprobetxa dezaten; izan ere, balio horrek agerian uzten du aldameneko herrialde bateko hizkuntza ofizialak mundu osoan duen garrantzia, kontuan hartuta, halaber, hainbat bloketan gero eta garrantzi handiagoa du, hala nola Portugesaren Herrialdeen Erkidegoan.

Galiziako berezko hizkuntzak, portugesarekin ulerterraza denez, lehiarako abantaila baliotsua ematen die Galiziako herritarrei alderdi askotan, batez ere kulturan, baina baita ekonomian ere. Horregatik, prestakuntza- eta komunikazio-metodoak eman behar dizkiegu, oso gertukoa dugun eta nazioarteko proiekzio handia ematen digun hizkuntza batean naturaltasunez moldatzeko.

Beraz, Galiziako garapen soziala, ekonomikoa eta kulturala hobetzeko, abantaila historiko hau hobeto balioztatzeko ahal diren neurri guztiak sustatu behar dituzte agintariek.

Azaldutako guztiagatik, Galiziako Parlamentuak eta nik, Galiziako Autonomia Estatutuaren 13.2 artikuluarekin eta Xuntari eta haren presidenteari buruzko otsailaren 22ko 1/1983 Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz, erregearen izenean, portuges hizkuntzari probetxua atera eta lusofoniarekiko loturak indartzen dituen legea aldarrikatzen dut.

TITULU BAKARRA

1. artikulua

Galiziako botere publikoek portugesa eta kultura lusofonoak ezagutzea sustatuko dute, Galizia portugesez hitz egiten duten herrialde eta erkidegoekin lotzen duten lotura historikoetan sakontzeko, betiere Galiziarentzat harreman ekonomiko eta sozialek izaera estrategikoa dutelako Galizia-Portugalgo iparraldea izeneko Euroeskualdearen esparruan.

2. artikulua

Galiziako Gobernuak apurka-apurka sartuko du portugesaren ikaskuntza atzerriko hizkuntzen eskumenen eremuan, Galiziako Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-zentroetan.

3. artikulua

Era berean, maila guztietako harremanak sustatu beharko dira portugesa hizkuntza ofizial duten herrialdeekin, eta hori Galiziako Gobernuaren helburu estrategiko bat izango da. Bereziki sustatuko da: enplegatu publikoek hizkuntza hori ezagutzea; instituzioek era guztietako foro lusofonoetan parte hartzea —ekonomia, kultura, ingurumena, kirola, etab.—, bai eta Galiziako Autonomia Erkidegoan ekitaldiak antolatzea ere, portugesa hizkuntza ofizial duten lurraldeetako erakundeak eta pertsonak haietan egonaraziz.

4. artikulua

1. Galiziako Xuntak behar beste neurri positibo sustatu eta bultzatuko ditu Gobernuaren aurrean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Ikus-entzunezko Mugarik Gabeko Zerbitzuen 2007/65/EE Zuzentarauko xedapenak aplikatzeko, betiere Galiziako Autonomia Erkidegoaren eta Portugalgo Errepublikaren arteko telebista- eta irrati-emanaldien elkarrekikotasuna erraztu eta ahalbidetze aldera, azken herrialde horrekin hizkuntza-ondarea partekatzen baitu.

2. Galiziako Irrati-Telebistako Konpainiak ikus-entzunezko ekoizpenen eta programa osoen edo horien zatien trukeak sustatuko ditu telebistako generoetan, baita ikus-entzunezko proiektu berrien arloko lankidetza ere, ekoizpen-bitarteko teknikoak eta giza bitartekoak erabiltzeko elkarlana, eta ikus-entzunezko ekoizpenari edo enpresa-kudeaketari aplikatutako ezagutza elkarrekin partekatzea, portugesez diharduten telebistekin, batez ere elkarrekiko eta elkarrenganako onurarako aukera handienak lor ditzaketen eremuetan.

5. artikulua

Galiziako Gobernuak urtero txosten bat egingo du lege hau betetzeari buruz; txosten horretan zehatz-mehatz jasoko dira gauzatutako ekintzak, horien kostua eta hurrengo ekitaldirako egiten dituen aurreikuspenak. Txosten hori Galiziako Parlamentura bidaliko da.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena ematen zaio Galiziako Xuntako Kontseiluari lege hau erregelamendu bidez gara dezan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau indarrean jarriko da, Galiziako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.


8.4.7.54. 2/2014 Legea, apirilaren 14koa, Galizian lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak tratu berdina izateari eta diskriminaziorik ez izateari buruzkoa[1047]

ZIOEN AZALPENA

1

[…]

Giza eskubideei buruzko nazioarteko legeriak eta nazioarteko hainbat tratatuk oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa finkatzen dute berdintasuna. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak hauxe ezartzen du: “Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik”; adierazpen horretatik hasita, giza eskubideei buruzko nazioarteko legegintza-testu ugarik eta nazioarteko tratatu anitzek pertsonen berdintasuna oinarrizko printzipio juridiko unibertsal gisa aitortzen dute.

[…]

2000. urtean, EBk, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluan, sexu-orientazioagatiko diskriminazioa legez gaitzesten du: Diskriminazio oro debekatuta dago, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Diskriminazioaren kontzeptua

4. Diskriminazio anizkoitza egongo da pertsona bat bere sexu-orientazioagatik edota genero-identitateagatik diskriminatzen denean beste diskriminazio-kausa batzuekin batera, hala nola, adina, erlijioa edo sinesmenak, ustea edo iritzia, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, ezintasuna, gaixotasuna, hizkuntza, egoera ekonomikoa edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, betiere diskriminazio-modu espezifiko bat sortuz. Diskriminazio anizkoitzari, haren izaeragatik, arreta berezia eskainiko zaio, eta, bereziki, sexu-orientazioarekin edota genero-identitatearekin batera sexu-kausa duen diskriminazioari, betiere nazioarteko, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legeriarekin bat etorriz.

II. TITULUA
LGTBI kolektiboaren berdintasuna, ikusgarritasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko politika publikoak

X. KAPITULUA
Komunikazioaren eremuko neurriak

31. artikulua.— Berdintasuna komunikabideetan sustatzea

Galiziako Xuntak bermatuko du, titulartasun autonomikoko komunikabideen bitartez eta berak parte hartzen duen edo dirulaguntza ematen dien komunikabideen bitartez, gizarteko pertsona guztien irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabea transmititzea, betiere dirulaguntza horren eraginkortasuna baldintzatuz eta adierazpen- eta informazio-askatasuna urratu gabe. Ondorio horietarako, honako hauek sustatuko dira::

[…]

– Hizkuntza edota irudi ez-diskriminatzaileak modu sexistan ez erabiltzea, publizitatearen eremuan bereziki.


8.4.7.55. 10/2014 Legea, abenduaren 3koa, Irisgarritasunari buruzkoa[1048]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, printzipioak eta definizioak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira oinarritzat:

i) Laguntza-neurriak: ingurunearen eta desgaitasuna duen pertsonaren arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen diotenak. Hauxe da sailkapena:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonen komunikazioa edota mugikortasuna errazteko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea edo laguntzaile pertsonala.

I. TITULUA
Arkitektura-oztopoak, garraioan eta komunikazioan.
Irisgarritasunaren nazioarteko ikurra

II. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

3. atala
Suteetarako informazioa, seinaleak eta segurtasuna

25. artikulua.— Informazioa eta seinaleztapena

2. Segurtasun-informazioa erraz aurkitzeko moduko leku batean egongo da, eta erabiltzaile guztiek ulertzeko modukoa izango da, hizkera errazeko eta irakurketa errazeko euskarriak erabiliz.

3. Eraikinetako espazio eta ekipamenduak seinaleztatzeko, kontuan hartuko dira argiztapena eta gainerako baldintza bisualak, akustikoak eta, hala badagokio, ukimenezkoak eta hizkera errazekoak, zeinek ahalbidetuko baitute desgaitasun sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek hauteman ahal izatea.

III. KAPITULUA
Garraioko irisgarritasunari buruzko xedapenak

1. atala
Irisgarritasuna garraio publikoan

30. artikulua.— Arau orokorrak

3. Garraio publikoko geltokietan (lurrekoetan, itsasokoetan eta airekoetan), Galiziako Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, zeinu-hizkuntzaren interpreteen eta gidari-interpreteen zerbitzua ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

IV. KAPITULUA
Eraikuntzako irisgarritasunari buruzko xedapenak

34. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Galiziako administrazio publikoek komunikazioan oztopoak ezabatzea eta mekanismo eta alternatiba teknikoak eta giza mekanismoak ezartzea sustatu beharko dute, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpreteak, komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztientzat irisgarri egon daitezen eremu guztietan, betiere Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, irakurketa errazeko sistema erabiliko da eta komunikazio-sistemak egokituko dira, pertsona guztientzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

2. Galiziako administrazio publikoek sustatuko dute zeinu-hizkuntzaren interpreteen prestakuntza, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza, betiere pertsonari zuzeneko komunikazioa errazteko eta, era berean, administrazio publiko guztietan langile espezializatu horiek egon daitezen sustatzeko.

3. Galiziako administrazio publikoen mendeko ikus-entzunezko komunikabideek neurri teknikoen plan bat egin eta behar bezala eguneratuko dute, betiere, eta azpititulazioa, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz, desgaitasuna duten pertsonei informaziorako eskubidea bermatzeko, ikus-entzunezkoei buruzko legeria orokorrean berariaz ezarritako baldintzetan.

4. Era berean, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsutasuna dutenek zeinu-hizkuntzako profesionalekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin batera parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da, parte-hartzeko eremu guztietan, publikoak zein pribatuak izan, entzumen-desgaitasuna edo gor-itsutasuna duen pertsonak hala eskatzen duenean.

Seigarren xedapen gehigarria.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsalari eta diseinuari buruzko aspektuek bete beharko dute urriaren 23ko 27/2007 Legean eta hura garatzen duen araudian ezarritakoa; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.


8.4.7.56. 1/2015 Legea, apirilaren 1ekoa, Zerbitzu Publikoen Kalitatea eta Administrazio Ona bermatzeari buruzkoa[1049]

ZIOEN AZALPENA

Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak, Nizako 2000ko abenduko goi-bileran aldarrikatuak, lehen aldiz aitortzen du Europan administrazio onerako eskubidea. Gutun horrek, Lisboako Tratatuaren 6. artikuluak aitortzen duen bezala, Batasunaren tratatuen balio juridiko bera du. Eta balio hori estatuek edo autonomia-erkidegoek beren eskumenen esparruan ematen dituzten egintzei zuzenean aplikatzekoa ez bazaie ere, jarduera publikorako jardun-esparrutzat hartu behar da.

Gutunaren 41. artikuluak espresuki aipatzen du garrantzitsua dela instituzioek inpartzialtasunez eta ekitatez lantzea gaiak arrazoizko epeen barruan, eta herritarrek entzuna izateko, eragiten dien espedientera jotzeko eta beren hizkuntzan zuzendu eta tratatua izateko duten eskubidea aldarrikatzen du, bai eta Administrazioak interesdunari eragiten dioten egintzak arrazoitzeko duen betebeharra ere.

III. TITULUA
Kalitatea zerbitzu publikoak ematean

I. KAPITULUA
Zerbitzu publikoak

38. artikulua.— Erabiltzaileen estatutu orokorra: Galiziako zerbitzu publikoen gutuna

1. Zerbitzu publiko autonomikoen erabiltzaile guztiek, zerbitzuok edozein modalitatetan ematen direla ere, eskubide berberak izango dituzte zerbitzu publikoa emateari dagokionez.

2. Bereziki, eskubide hauek izango dituzte:

c) Zerbitzu-emailearekin dituzten ahozko eta idatzizko harremanetan, galiziera edo gaztelania erabiltzeko eta arreta jasotzeko eskubidea, aukeran. Ondorio horietarako, bai zuzeneko kudeaketako bai zeharkako kudeaketako kasuetan, eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuaren antolaketa-neurriak hartuko dira. Galiziera izango da zerbitzu publikoen antolaketarekin eta prestazioarekin lotutako jarduera guztietan normaltasunez eta lehentasunez erabiltzeko hizkuntza.


8.4.7.57. 2/2015 Legea, apirilaren 29koa, Galiziako Enplegu Publikoari buruzkoa[1050]

II. TITULUA
Langileriaren arloko administrazio-organo eskudunak

I. KAPITULUA
Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra

13. artikulua.— Galiziako Xuntaren Kontseilua

2. Bereziki, Galiziako Xuntako Kontseiluari dagokio:

l) Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta sektore publiko autonomikoko erakunde publiko instrumentaletako hizkuntza-normalizazioko plana onestea.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana hartzea eta galtzea

I. KAPITULUA
Enplegatu publikoak hautatzea

51. artikulua.— Hizkuntza-betekizunak

1. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoek pertsonen eskubide konstituzional eta linguistikoak bermatuko dituzte, bai galizierarekiko, Galiziako hizkuntza propio eta ofizial gisa, bai gaztelaniarekiko, Galiziako hizkuntza ofizial gisa.

2. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Galiziako administrazio publikoetan galizieraren normalizazioa betetzeko eta Autonomia Erkidegoaren eremuan administrazio publikoekiko harremanetan galiziera erabiltzeko eskubidea bermatzeko, bai eta Galiziako botere publikoek galiziera normaltasunez erabil dezaten sustatzeko ere, hautaprobak egiten direnean lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren administrazio publikoetako lanpostuetara sartzeko, orduan proba horietan galiziera-azterketa bat sartuko da, salbu eta galiziera indarrean dagoen legeriaren arabera egiaztatua dutenentzat. Hautaketa-prozesuen deialdien oinarrietan ezarriko dira galiziera-ezagutzaren izaera eta balioespena.

3. Hautaproba horietako gainerako ariketetan, izangaiek eskubidea dute nahi duten Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala aske aukeratzeko ariketok egitean, eta horrek, aldi berean, ariketen enuntziatuak hizkuntza berean jasotzeko eskubidea dakar, salbu eta galiziera bereziki jakitea eskatzen duten lanpostuetarako, zeren lanpostuotako probak hizkuntza horretan egin behar diren.

56. artikulua.— Hautaketa-sistemen motak

2. Oposizioa deialdian ezartzen diren proba teorikoak edota praktikoak gainditzean datza; proba horiek bide eman beharko dute izangaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko.

Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, haiek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

VI. TITULUA
Enplegatu publikoen eskubide eta eginbehar indibidualak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

74. artikulua.— Eginbeharrak eta ereduzko kodea

Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren enplegatu publikoek ereduzko kode bat bete beharko dute, eginbehar hauek izango dituena:

s) Herritarrei arreta Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialean ematen zaiela bermatzea.

IX. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Diziplina-faltak

185. artikulua.— Falta oso astunak

1. Enplegatu publikoen falta oso astunak dira:

b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrazio bereziko kidegoetako eskalak eta espezialitateak

1. Goi-mailako fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:

Izendapena

Espezialitateak

Azpitaldea

Eginkizunak

Titulazioa

Hizkuntzako adituen eskala

A1

– Galiziera-gaztelaniako, gaztelania-galizierako testuak berrikusi eta itzultzea.

– Hizkuntza-aholkularitza.

– Dokumentu-ereduak egitea.

– Txostenak egitea.

– Antzeko edukia duen edo aurreko eginkizunekin zerikusia duen beste edozein.

Galiziar Filologiako lizentzia; Hispaniar Filologiako lizentzia, espezialitatea.

Galiziera-portugesa; Galiziako Hizkuntza eta Literaturako gradua.

2. Maila ertaineko fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:

Izendapena

Espezialitateak

Azpitaldea

Eginkizunak

Titulazioa

Fakultatiboen eskala teknikoa

Logopedia

A2

– Tratamendu espezifikoak egitea, eragindako pertsonen ahotsaren edo hizkeraren artikulazioaren nahasmenduak edo alterazioak berreskuratzeko.

[…]

– Logopediako diplomaduna edo logopeda-lanbidean jarduteko gaitzen duen titulazio bateko graduduna.

3. Teknikari fakultatiboen kidegoan eskala eta espezialitate hauek daude:

Izendapena

Espezialitateak

Azpitaldea

Eginkizunak

Titulazioa

Zeinu-hizkuntza interpretatzeko eskala teknikoa

B

– Gorren eta entzuleen arteko komunikazio-bitartekaritza.

– Arreta ikasgela barruko irakasjardun osoan, laguntza-geletan, pedagogia terapeutikoko geletan, eta entzumen eta hizkerako ikasgeletan, bai eta jarduera osagarrien garapenean ere.

– Material didaktikoak zeinu-hizkuntzara egokitzea eta ikus-entzunezko material irisgarriak egiten parte hartzea.

– Antolaketa-lanak egitea aniztasunari eta zentroko inklusioari buruzko sentsibilizazio-jardueretan.

– Antzeko edukia duen edo aurreko eginkizunekin zerikusia duen beste edozein.

– Zeinu-hizkuntzaren interpretazioa.


8.4.7.58. 3/2015 Legea, ekainaren 12koa, Galiziako Dietista-nutrizionisten Elkargo Ofiziala sortzekoa[1051]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Galiziako Dietista-nutrizionisten Elkargo Ofizialak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, barnekoetan zein kanpokoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.59. 1/2016 Legea, urtarrilaren 18koa, Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzkoa[1052]

ATARIKO TITULUA

2. artikulua.— Legearen printzipio gidariak

Lege hau interpretatzeko eta aplikatzeko, printzipio hauek bete beharko dira:

f) Teknologia- eta hizkuntza-diskriminaziorik ezaren printzipioa; horrek esan nahi du lege honen aplikazio-eremuaren mende dauden erakundeek behar diren bitartekoak jarriko dituztela informazio publikoa herritarren eskura jartzeko, herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan eta irispide-bitartekoaren bidez.

I. TITULUA
Jarduera publikoaren gardentasuna

III. KAPITULUA
Informazioaren berrerabilpena

22. artikulua.— Formatu erabilgarriak

1. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren sektore publikoko erakunde instrumentalek eskuragarri dauden formatu edo hizkuntzetan emango dituzte beren dokumentuak, eta, ahal den guztietan, makinek irakurtzeko moduko formatuan eta metadatuekin batera. Hala formatuak nola metadatuek, ahal den neurrian, arau formal irekiak bete behar dituzte.

IV. KAPITULUA
Informazio publikoa iristeko eskubidea

1. atala
Arau orokorrak

24. artikulua.— Informazio publikoa iristeko eskubidea

2. Informazio publikoa iristeko eskubidea egikaritzean, honako hau bermatuko zaie herritarrei:

c) Informazio publikoa eskatzen den Galiziako hizkuntza ofizialean jasotzea.


8.4.7.60. 4/2016 Legea, apirilaren 4koa, Galiziako Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari eta haren sektore publikoari ematen zaien laguntza juridikoa antolatzeari buruzkoa[1053]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Azkenik, xedapen gehigarriak, xedapen indargabetzailea eta azken xedapenak galizieraren erabilerari, bitarteko elektronikoei eta legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoak dira, besteak beste. Bereziki, azken xedapenetako bigarrenean aldaketa bat sartzen da Galiziako Aholku Kontseiluari buruzko apirilaren 24ko 3/2014 Legean, kontsulta-organo honi txostenak eskatzearekin lotutako aurreikuspenei dagokienez. Aholkularitza tekniko kualifikatuaren eginkizun horrek Galiziako Autonomia Erkidegoarentzat garrantzi berezia duten gai zehatzetara mugatuta jarraituko du, nahiz eta, erregulazio berriarekin, zuzenean txostena eskatu ahal izango dioten Galiziako Kontseilu Aholku-emaileari, ez bakarrik Galiziako Xuntako presidenteak, bere ekimenez, baizik eta toki-erakundeen presidenteek ere. Hala ere, azken kasu horretan, hau da, eskaera eremu autonomikoa baino lurralde-eremu txikiagoetara zabaltzen diren eskumenak dituzten enteek egiten dutenean, betekizunak sartu dira toki-erakunde batek formulatutako gai jakin bat Galiziako Autonomia Erkidegorako garrantzi berezikotzat kalifikatzeko; horrenbestez, betekizun horietako bat betetzen ez bada, espedientea itzultzea erabakiko da, eta jardundakoa artxibatuko da.

[…]

Lehenengo xedapen gehigarria.— Galizieraren erabilera

Galiziako Autonomia Estatutuaren 5. artikuluan eta Hizkuntza Normalizazioari buruzko ekainaren 15eko 3/1983 Legearen 4. eta 6.4 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Aholkularitza Juridiko Orokorraren eremuan, jarduera guztiak, bereziki administrazio autonomikoko beste organo batzuei zuzendutakoak eta Galiziako lurraldean kokatutako jurisdikzio-organoen aurrean egiten direnak, galizieraz egiten direla zainduko da.


8.4.7.61. 5/2016 Legea, maiatzaren 4koa, Galiziako Kultura Ondareari buruzkoa[1054]

ZIOEN AZALPENA

II

Espainiako Konstituzioaren hitzaurreak berak aldarrikatzen du Espainiako herri guztiak babesteko borondatea beren kultura, tradizio, hizkuntza eta instituzioak egikaritzean, bai eta kulturaren aurrerapena sustatzeko borondatea ere, bizi-kalitate duina ziurtatzeko.

[…]

IV

[…]

Legeak, V. tituluan, berrikuntza garrantzitsu bat jasotzen du: titulu espezifiko eta banandu batean arautzea ondare immaterialaren berezko berezitasunak, kontuan hartuta haren izaera eta babes-neurri espezifikoak, eta horretarako erregulazio autonomikoan Kultura-ondare Immateriala babesteko Konbentzioaren oinarrizko printzipioak txertatu dira. Hizkuntza, identitate-elementu gisa, Hizkuntza Normalizazioari buruzko Legean berariaz araututa badago ere, lege honetan gure ondare immateriala bideratzeko tresna gisa kokatzen da.

[…]

VII. tituluak Galiziako kultura-ondarea osatzen duten ondare espezifikoak arautzen ditu. Ondare espezifikoak espresuki aitortzeak ez du alde batera uzten kultura-ondareak oro har duen batasun sakona, baina hurbilketa-ikuspegi desberdinak bilatzen ditu, zatiketa artifizialak egiteko asmorik gabe, sistemari argitasuna, bermeak eta arrazionaltasuna emateko. Kategorizazio baten bidez egiten da, zeinak barne hartzen baitu edozein kontzeptuk hizkuntza juridikoan duen semantika, eta, kategorizazio hori egiteko, hautematen da zein diren balio garrantzitsuak arau-testu erabilgarri baten berezko ondorioetarako; izan ere, testu horrek ez du zientifikoa ez akademikoa izan nahi, nahiz eta ezagutza-iturri horietatik edaten duen.

I. TITULUA
Galiziako kultura-ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta katalogazioa

I. KAPITULUA
Ondasun-motak

9. artikulua.— Ondasunen izaera

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira kultura-ondare immaterialtzat:

a) erkidegoek, taldeek eta, kasu batzuetan, norbanakoek euren kultura-ondarearen zatitzat hartzen dituzten erabilera, irudikapen, adierazpen, ezagutza eta teknikak, baita horiei atxikitako tresna, objektu, artefaktu eta espazio kulturalak ere:

1) Hizkuntza, kultura-ondare immaterialaren bitarteko gisa, bere araudi espezifikoak arautua.

2) Ahozko tradizioak eta adierazpenak.

3) Toponimia.

VI. TITULUA
Done Jakue bideak

81. artikulua.— Done Jakue bideak seinaleztatzea

2. Galiziako lurraldean, errotulazioak galiziera erabiliko du. Hizkuntza bat baino gehiago erabiliz gero, galizierak lehentasuna izango du kokapen-ordenan, eta garrantzi handiagoa izango du dimentsio tipografikoan.


8.4.7.62. 11/2016 Legea, uztailaren 19koa, Galiziako Autonomia Erkidegoko merkataritza-titularren elkargoek eta ekonomialarienek bat egiteagatik, ekonomialarien probintzia-elkargoak sortzekoa[1055]

6. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Elkargoek eta Galiziako Ekonomialarien Elkargoen Kontseiluak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko dute beren komunikazio guztietan, barnekoetan zein kanpokoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.63. 13/2016 Legea, uztailaren 26koa, Galiziako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofiziala sortzekoa[1056]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Legeak honako hauek ditu: zioen azalpena; bost artikulu tituludun, hurrenez hurren, xedea, lurralde-eremua, eremu pertsonala, elkargoko kide egitea eta Elkargoaren hizkuntza; xedapen gehigarri bat; bi xedapen iragankor eta azken xedapen bat.

[…]

5. artikulua.— Galiziera komunikazioetan erabiltzea

Galiziako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialak galiziera erabiltzen saiatu eta sustatuko du bere komunikazio guztietan, barnekoetan zein kanpokoetan, Galiziako Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-normalizazioari buruzko erregulazioan ezarritakoaren arabera.


8.4.7.64. 3/2017 Legea, uztailaren 13koa, ekonomiaren hazkundea bultzatu eta gizarte-gastua indartzeari buruzkoa, eta Galiziako Autonomia Erkidegoaren 2017. urterako aurrekontu orokorrei buruzko otsailaren 8ko 1/2017 Legea aldatzekoa[1057]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Lehenik eta behin, inbertsioak pertsonengan: hizkuntza-planaren garapena; ikertzaileak eta teknologoak kontratatzea; Galiziako unibertsitate-sistemako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+b); lanbide-heziketako zentroen ekipamendua; liburu digitalaren garapena; irakaskuntzako zentroetan hobekuntza-obrak egitea, eta kulturan inbertitzea.

[…]


8.4.7.65. 10/2017 Legea, abenduaren 27koa, Galiziako Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jarduerena[1058]

III. TITULUA
Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak antolatzea eta garatzea

I. KAPITULUA
Antolaketaren eta garapenaren aspektu orokorrak

19. artikulua.— Jendaurreko informazioa establezimendu publikoetan

Jendearentzat irekita dauden establezimenduetan, jendeak ikusteko moduko leku batean eta Galiziako bi hizkuntza ofizialetan ondo irakurtzeko moduan, honako informazio hau jarri beharko da:

a) Telefono-zenbakia, fax-zenbakia, posta-helbidea edo helbide elektronikoa, betiere erreklamazioei edo informazio-eskaerei dagozkienez.

b) Irekitzeko eta ixteko ordutegia.

c) Irekitzeko udal-lizentziaren kopia, hori eska badaiteke.

d) Gehieneko edukiera.

e) Erreklamazio-orriak egotea.

f) Sartzeko dauden mugak, eta adingabeek alkohola eta tabakoa kontsumitzeko duten debekua, indarrean dagoen legeriaren arabera.

g) 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera zehaztutako onarpen-baldintzak, halakoak badaude.

h) Establezimenduaren titularrak ikuskizuna edo jarduera behar bezala garatzeko prestatutako arau bereziak edo jarraibideak.

20. artikulua.— Publizitatea

6. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak galiziera erabiltzea eta toponimiaren arloko araudia errespetatzea sustatuko du jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren publizitatean.


8.4.7.66. 3/2019 Legea, uztailaren 2koa, Galiziako Farmazia Antolamenduari buruzkoa[1059]

I. TITULUA
Farmazia-arreta

II. KAPITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

9. artikulua.— Herritarren eskubideak eta betebeharrak

1. Farmazia-arretaren arloan, aplikatu beharreko gainerako araudian jasotakoez gain, honako eskubide hauek aitortzen zaizkie herritarrei:

h) Galiziako hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzea.

II. TITULUA
Farmazia-arreta lehen mailako arretan

I. KAPITULUA
Farmazia-bulegoak

3. atala
Jendearentzako arreta

29. artikulua.— Farmazia-bulegoetako ordutegiak eta guardia-zerbitzuak

7. Guardia-zerbitzuko farmazia-bulegoei buruzko informazioa farmazia-zonan ezarritako bulego guztietan agertuko da, kanpotik ikusteko moduko leku batean. Informazio hori Galiziako farmazialarien elkargo ofizialen web-orrietan ere egongo da eskuragarri eta etengabe eguneratuta, eta Galiziako bi hizkuntza ofizialetan egin beharko da.


8.4.7.67. 4/2019 Legea, uztailaren 17koa, Galiziako Administrazio Digitalari buruzkoa[1060]

ZIOEN AZALPENA

IX

[…]

Hala, lehenik eta behin, atariko tituluak («Xedapen orokorrak») legearen objektua, aplikazio-eremua eta definizioa ezartzen ditu. […] Era berean, Galiziatik kanpo dagoen galiziar erkidegoa zerbitzu publiko digitaletara iristeari buruzko aurreikuspen bat jasotzen da. Honako alderdi hauek ere nabarmentzen dira: zerbitzu publiko digitalen garapena; zerbitzuok erabiltzeko eta eskuratzeko baldintzak; herritarren datu-hornidura bakarrari buruzko aurreikuspenak, eta irispideko berdintasuna, hizkuntzaren erabilera, gaikuntza digitalaren garrantzia eta zerbitzu publiko digitalen prestazioaren ebaluazioa.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Jarduteko printzipio orokorrak

Aurreko artikuluan zerrendatutako helburuak lortzeko, sektore publiko autonomikoak printzipio orokor hauetara egokituko du bere jarduketa:

h) Administrazio digitalaren plataforma, prozedura eta zerbitzu guztietan galiziera normal erabiltzen dela bermatzea, eta galizierazko eta estandar irekiko tresna teknologikoak gara daitezen bultzatzea.

13. artikulua.— Hizkuntza-erabilerak

1. Herritarrek sektore publiko autonomikoarekin kanal digitalen bidez dituzten harremanetan, edukiek eta zerbitzuek galizieraren eta gaztelaniaren erabilera normala bermatuko dute. Horrez gain, beste hizkuntza batzuetan ere sartu ahal izango dira interesgarritzat jotzen diren eduki edo zerbitzuak, hedapen hobea lortzeko.

2. Eduki eta zerbitzu digitalek galiziera ezarriko dute hasierako harremanetarako hizkuntza gisa. Gaztelania ere eduki eta zerbitzu digitaletan erabiliko da.

II. TITULUA
Galiziako Aldizkari Ofiziala

49. artikulua.— Galiziako Aldizkari Ofiziala

3. GAO (Galiziako Aldizkari Ofiziala) Galiziako Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietan argitaratuko da aldi berean. Bi bertsioak ofizialak eta kautoak izango dira.

III. TITULUA
Sektore publiko autonomikoa Interneten

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

52. artikulua.— Sektore publiko autonomikoak Interneten duen presentziaren printzipio orokorrak

1. Sektore publiko autonomikoak Interneten honako printzipio orokor hauek bete beharko ditu:

g) Galiziako kultura-, ondare-, hizkuntza- eta gizarte-aberastasunaren hedapena bultzatzea Internet bidez.


8.4.7.68. 4/2021 Legea, abenduaren 28koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1061]

Hirugarren xedapen gehigarria.— Osasun-larrialdiaren ondorioz aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrenden arloko neurri bereziak

2. Langilerik ez dagoenean Galiziako Xuntan lan-kontratudun langileak aldi baterako kontratatzeko dauden zerrendetan, I. taldeko 2. lanbide-kategorian, II. taldeko 2. kategorian eta IV. taldeko 3. kategorian; edo izangairik ez dagoenean, galizieraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiriarekin, kidego edo eskala baliokideetako funtzionarioentzat gordetako plazak aldi baterako betetzeko bitarteko langileak izendatze aldera, orduan ziurtagiririk ez duten izangaiak aukeratu ahal izango dira, baldin eta haiei dagokien kategorian sartzeko behar diren gainerako betekizunak betetzen badituzte.


8.4.7.69. 5/2021 Legea, otsailaren 2koa, Galiziako Demografia bultzatzeari buruzkoa[1062]

II. TITULUA
Demografia bultzatzeko politika publikoak

V. KAPITULUA
Biztanleak itzultzea eta biztanle berriak erakartzea

2. atala
Atzerrian bizi diren galiziarren itzulera sustatzea

70. artikulua.— Kanpoan bizi diren galiziar biztanleekiko loturak sendotzea

1. Administrazio autonomikoak kultura-, hizkuntza-, hezkuntza-, gizarte- eta osasun-izaerako programak egingo ditu, bai eta atzerrian bizi diren galiziarrei zuzendutako loturak indartzeko programak ere, Galiziakoak direlako sentimendua indartze aldera.

2. Programa horiek garatzeko, berariaz gazteei eta emakumeei zuzendutako jarduketak egingo dira, itzuleraren alde egin dezaten.

VII. KAPITULUA
Zahartze aktibo eta osasungarria

109. artikulua.— Belaunaldien arteko harremanak indartzea

Galiziako administrazio publikoek belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko elkarrekintza eta trukea bultzatuko dute, batez ere gazteen eta adinekoen artean, betiere belaunaldi horien arteko elkar ulertzea eta errespetua sustatzeko, lankidetzarako eta elkarri laguntzeko harremanak sortzeko, eta Galiziako jakintzak eta tradizioak eta hizkuntza eta kultura transmititzen faboratzeko.


8.4.7.70. 9/2021 Legea, otsailaren 25ekoa, Galiziako Administrazio-sinplifikazioari eta Berraktibazio Ekonomikoa laguntzeari buruzkoa[1063]

Bigarren xedapen gehigarria.— Kanpoan enpresa-ekimenak sustatzea

2. Era berean, beste estatu batzuetako pertsonek merkatu autonomikoak eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuetarako irispidea errazago izan dezaten, bitartekaritza- eta itzulpen-zerbitzuak ezarri ahal izango dira, Galizian egiten diren enpresa- eta lanbide-jardueren operadoreei laguntzeko.


8.4.7.71. 10/2021 Legea, martxoaren 9koa, Galiziako Kanpo-ekintza eta Garapenerako Lankidetza arautzen dituena[1064]

ZIOEN AZALPENA

VII

Galizia-Portugalgo Iparraldeko euroeskualdeak eta lusofoniak legearen IV. titulu osoa hartzen dute, Portugalgo Errepublikarekin eta haren hizkuntza-komunitateko herrialdeekin dugun lankidetza gero eta estuagoaren izaera estrategikoa kontuan hartuta. Arlo horretan, bereziki nabarmentzen da Galizia-Portugalgo Iparralde erakundearen (Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartzea) eta Galizia-Portugalgo Iparraldeko Lan Erkidegoaren zeregina, zeina 1991ko urriaren 31n eratu baitzen Europako Kontseiluaren 1980ko erabakiaren babesean, zeinaren oinarria baita lurraldeetako erkidegoen eta agintarien arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Europako esparru-hitzarmena. Erabaki hori, gaur egun, Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren arteko Tratatuaren xedapenetara egokituta dago; izan ere, tratatu hori lurraldeetako erakunde eta instantzien arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzkoa da, 2002ko urriaren 30ekoa, zeina indarrean jarri baitzen 200ko urtarrilaren 30ean.

IX

Martxoaren 25eko 2/2014 Legeak, Estatuaren Kanpo-ekintza eta -zerbitzuari buruzkoak, eta azaroaren 27ko 25/2014 Legeak, Nazioarteko Tratatu eta Bestelako Akordioei buruzkoak, ahalbidetzen dituzten ahalmenak aprobetxatuz, VI. tituluan biltzen dira Galiziak esku har dezakeen etorkizuneko tratatuekin eta nazioarteko beste tresna eta akordio batzuekin lotutako gai guztiak. Hori dela eta, argi eta garbi bereizten dira Galiziaren barruan ezinbestekoak diren aspektuak, hala nola: tratatuen negoziazioan parte hartzea; Galizian betearaztea tratatu horiek, nazioarteko administrazio-akordioak eta sektore publiko autonomikoaren nazioarteko akordio ez-arauemaileak; subjektu publikoen beste akordio batzuk aurreikustea; sektore publiko autonomikoaren nazioarteko akordioak jakinarazi eta artxibatzea, eta, azkenik, elkar ulertzeko memorandumak homologatzea, Galiziako erakunde publikoen kanporanzko ekimenak harmonizatzeko haiei dagozkien konpromisoek zenbait hizkuntzatan dokumentatuta egon behar dutenean.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

i) Lusofonia: Portugesaren Herrialdeen Erkidegoan (CPLP) dauden portugesaren estatu eta erkidegoen multzoa.

3. artikulua.— Printzipio gidariak

Lege hau garatu eta betearazteko, printzipio gidari hauek hartuko dira kontuan:

e) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzea.

II. TITULUA
Galiziako kanpo-ekintzaren programazioa

III. KAPITULUA
Kanpo-ekintzarako Espainiako estrategia

16. artikulua.— Galiziak parte hartzea kanpo-ekintzarako Espainiako estrategian

1. Estatuko araudi aplikagarrian aurreikusitako baldintzetan, Administrazio autonomikoak, kanpo-ekintzaren arloko eginkizunak esleituta dituen sailaren bidez, komunikazio arina eta zuzenekoa izango du kanpo-arazoetan eskumena duen ministerioarekin, zertarako eta azken horrek, hala badagokio, Galiziako gizarteari interesatzen zaizkion edo bera kezkatzen duten lehentasunak sar ditzan kanpo-ekintzarako Espainiako estrategian, eta bereziki landuko ditu Galiziako hizkuntzaren, kulturaren eta irudiaren sustapena, galiziar diasporak bera dagoen estatuetan dituen eskubideen eta igurikimenen defentsa, galiziar enpresa eta ekonomiaren sustapena, eta Portugalgo eta nazioetako erkidego lusofonoarekiko lotura estutzea.

IV. TITULUA
Galizia-Portugalgo Iparralde euroeskualdea eta lusofonia

27. artikulua.— Lankidetza galaiko-portugaldarra lusofoniaren eremuan

1. Portugalgo Hizkuntza aprobetxatzeko eta Lusofoniarekiko Loturak ezartzeko martxoaren 24ko 1/2014 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazio autonomikoak programa espezifiko bat jarri ahal izango du abian langile publiko galiziar eta portugaldarren trukeak eta aldi baterako egonaldiak sustatzeko, batez ere lankidetza, koordinazio edo are zerbitzu publikoen integrazio maila handiagoa edo handiagoa ezartzea premiazkoagotzat jotzen den arloetan.

2. Administrazio autonomikoak ekimenak egingo ditu Galizia-Portugalgo Iparralde erakundean (Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartzea), erakunde horrek lankidetza galaiko-portugaldarra bultza dezan lusofoniaren eremuan programa espezifikoen bidez, eta kultura-, unibertsitate- eta hezkuntza-trukeak sustatuko ditu portugaldar eremuetako, beste herrialde lusofonoetako eta galiziar eremuetako eragileen artean.

V. TITULUA
Galizia Europan

I. KAPITULUA
Galiziak Europar Batasunaren gaietan parte hartzea

2. atala
Europar Batasuneko instituzio eta organoetan parte hartzea

32. artikulua.— Europar Batasuneko Kontseilua

2. Europar Batasunarekiko harremanetan eta kanpo-ekintzan funtsezko eskumenak dituen Administrazio autonomikoko zuzendaritza-organoak eskatu ahal izango du Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ordezkariak galiziera erabil dezan, horretarako hartutako erabakietan aurreikusitako baldintzetan.

33. artikulua.— Europar Batasuneko Kontseiluaren lantaldeak

3. Galiziako Gobernuak estrategia bat garatuko du Galiziak esku har dezan hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren alde, eremu horretako nazioarteko ekimenekin bat egingo du, bereziki Unescoren esparruan sustatutakoekin, eta Estatuko Gobernuarekin koordinatuta eta Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak sustatutako ekintzekin.

35. artikulua.— Europako Eskualdeen Batzordea

4. Europar Batasunarekiko harremanetan eta kanpo-ekintzan funtsezko eskumenak dituen Administrazio autonomikoko zuzendaritza-organoak eskatu ahal izango du Galiziako Autonomia Erkidegoko ordezkariak galiziera erabil dezan, Batzordeak horretarako hartutako erabakietan aurreikusitako baldintzetan.

3. atala
Xedapen erkideak

38. artikulua.— Arduradunak izendatzea

Administrazio autonomikoak Europar Batasunean egiten dituen jarduketen jarraipen eraginkorra egiteko, kapitulu honi dagokionez, arduradun bat izendatu beharko da Presidentetzaren eta sail bakoitzaren eskumen-eremuetan; saileko arduradunak zuzendariorde nagusiaren maila izango du, eta idazkariordetza- edo koordinazio-eginkizunak izango ditu, eta, ahal denean, Europako beste hizkuntza batzuk jakingo ditu, eta harreman-gunea izango da Europar Batasunarekiko eta kanpo-ekintzarekiko harremanen funtsezko eskumenak dituen Administrazio autonomikoko zuzendaritza-organoarekin.

VI. TITULUA
Nazioarteko tratatuak eta beste tresna eta akordio batzuk

V. KAPITULUA
Subjektu publikoen beste akordio batzuk

51. artikulua.— Prozedura sektore publikoko autonomikoak ez diren subjektu publikoek akordioak egin ditzaten

6. Artikulu honetan aipatutako akordio guztiak Galiziako bi hizkuntza ofizialetan sinatuko dira, gutxienez. Beste hizkuntza batzuk erabiliz gero, horien kopia fede-emaileak ere aurkeztuko dira.

VI. KAPITULUA
Sektore publiko autonomikoak egindako akordioak komunikatzea eta artxibatzea

52. artikulua.— Sektore publiko autonomikoak egindako akordioak komunikatzea eta artxibatzea

Titulu honetako III. eta IV. kapituluetan aipatzen diren akordioak sinatu ondoren, Galiziako Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo nagusiak edo akordio horiek izapidetzeaz arduratu den sektore publiko autonomikoko erakunde instrumentalak, hamar egun naturaleko epea igaro baino lehen, jatorrizko ale bat bidaliko dio, erabilitako hizkuntza bakoitzean sinatuta, Administrazio autonomikoko zuzendaritza-organoari beronek artxibatzeko, zeina arduratzen baita kanpo-ekintzarako Galiziako estrategiaren garapena eta betearazpena zaintzeaz.

VII. TITULUA
Ekintza sektorialak Galiziatik kanpo

I. KAPITULUA
Kanpo-ekintza zeharkako eremuan

1. atala
Kanpo-ekintza, emigrazioaren arloan

53. artikulua.— Galiziarrak Galiziatik kanpo

1. Emigrazioaren arloko kanpo-ekintzak atzerrian bereziki zainduko du Galiziatik kanpo bizi diren galiziar herritar guztien eta haien ondorengoen eskubide sozial eta ekonomikoak zainduko direla, baita Galiziatik kanpo finkatutako galiziar erkidegoenak ere. Era berean, hizkuntza- eta kultura-loturei eustea sustatuko du.

VII. KAPITULUA
Kanpo-ekintza kulturaren, hizkuntzaren eta turismoaren esparruetan

72. artikulua.— Galiziar kultura Galiziatik kanpo

Kulturaren arloko kanpo-ekintzaren helburua izango da Galiziako herriaren kultura-balioak defendatzea, sustatzea eta zabaltzea, gure kultura-sarea kanpoan ikusaraztea, Galiziako kultura-ondasun, -zerbitzu eta -produktuen kontsumoa sustatzea Espainiako mugetatik kanpo, eta kultura-trukeak sustatzea, zeinek erraztuko baitute Galiziako kultura-ondarearen adierazpen guztiak ezagutzea, Espainiako Konstituzioak eta Galiziako Autonomia Estatutuak ezarritako eskumenen esparruan.

73. artikulua.— Galiziera Galiziatik kanpo

1. Galiziako hizkuntzaren arloko kanpo-ekintzak hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntza sustatuko du, bai eta haren ikerketarekin eta zabalkundearekin lotutako jarduerak ere, betiere kultura bereiziaren adierazpen gisa eta Galiziako herriaren gizarte-adierazpen gisa. Era berean, Galiziatik kanpoko erkidegoetan galiziera erabiltzeko eta sustatzeko laguntza instituzionala bultzatuko du, galiziera erkidego horietan erabiltzen baita eta bizirik iraun.

2. Galizieraren nazioarteko baliagarritasunari balioa emateko, Administrazio autonomikoak:

a) Lusofoniaren eremuko herrialdeetan galizieraz egindako ondasun, zerbitzu eta produktuen banaketa eta kontsumoa lagunduko du, betiere ekonomia eta merkataritza dinamismoaren irudiarekin lotzeko.

b) Estatuko Administrazio Orokorrarekiko lankidetza bultzatuko du, Cervantes Institutuaren zentro-sarearen bitartez, betiere galiziera sustatzeko eta hedatzeko baterako jarduerak gauzatzeko.

c) Nazioarteko instituzioetan galiziera erabil dadin sustatuko du, eta, ordezkaritza ofiziala duen eremuetan, hizkuntza hori erabat aitortua izan dadin ahaleginduko da, bai eta galizierazko testuak ingelesera eta beste hizkuntza batzuetara eta alderantziz itzul daitezen ere.

3. Galiziako Gobernuak estrategia bat garatuko du Galiziak esku har dezan hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren alde, eremu horretako nazioarteko ekimenekin bat egingo du, bereziki Unescoren esparruan sustatutakoekin, eta Estatuko Gobernuarekin koordinatuta eta kanpo-arazoetako, Europar Batasuneko eta lankidetzako arloan eskumena duen ministerioak sustatutako ekintzekin.

75. artikulua.— Galiziaren nazioarteko irudiaren proiekzioa

Galiziako kanpo-ekintzak ildoak sustatuko ditu nazioarteko jarduera erregularra duten Galiziako turismo-, kultura- eta hizkuntza-eragile publiko zein pribatuekin batera lan egiteko, Galiziaren nazioarteko irudia proiektatze aldera.

VIII. TITULUA
Garapenerako lankidetza

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetzaren arloko xedapen orokorrak

80. artikulua.— Garapenerako lankidetzako politika publiko autonomikoaren printzipioak

Garapenerako lankidetzako politika publiko autonomikoaren printzipio orientatzaileak dira:

h) Diskriminaziorik ez egitea norberaren kide diren pertsonen edo erkidegoen sexu, arraza, kultura, ideologia edo erlijioagatik, eta pertsona edo erkidego horien identitate, hizkuntza eta kultura propioak errespetatzea.

[…]

IX. TITULUA
Kanpoko eskuordetza eta bulego autonomikoak

I. KAPITULUA
Kanpoko eskuordetza eta bulego autonomiko iraunkorrak

108. artikulua.— Galiziako Xuntaren kanpo-eskuordetzen eginkizunak

1. Xuntak kanpoan dituen eskuordetzen eginkizunak dira, Autonomia Erkidegoaren eskumeneko gaietan, betiere emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren dimentsioa integratuta:

f) Galiziako kultura eta hizkuntza sustatzeko ekintzak bultzatzea, betiere galiziar erkidegoak finkatuta dauden lekuetan galiziartasun-loturak mantenduz.

[…]

X. TITULUA
Galiziako interesen sare berriak Galiziatik kanpo

I. KAPITULUA
Galiziarrak Galiziatik kanpo ezartzea

111. artikulua.— Galiziarren sare berriak eratzea Galiziatik kanpo

3. Horrela eratutako sareek galiziar herritarren arteko senidetasun-zentzua sustatuko dute, eta Galiziako hizkuntza eta kultura sustatuko dituzte haien inguruan.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Galiziako Kulturaren Kontseilua

5. Galiziako Kulturaren Kontseiluak aholkularitza emango die lege honetan aipatzen diren Galiziako erakunde publikoei, Portugalgo Hizkuntzako Herrialdeen Erkidegoarekiko harremanei dagokienez, eta nazioarteko organismo horrekin eta herrialde horien erkidegoetako edo estatu kideetako erakundeekin behar den elkarrizketa teknikoari eutsiko dio.


8.4.7.72. 15/2021 Legea, abenduaren 3koa, Genero Indarkeriaren Prebentziorako eta Tratamendu Integralerako uztailaren 27ko Galiziako 11/2007 Legea aldatzen duena[1065]

Artikulu bakarra.— Genero-indarkeriaren prebentziorako eta tratamendu integralerako uztailaren 27ko Galiziako 11/2007 Legearen aldaketa

Hiru. Aldatu egiten da 6. artikuluko 2. puntua; hona nola geratzen den idatzita:

«2. Garatzen diren kanpainek arreta espezifikoa eskainiko diote gazteen sentsibilizazio eta prestakuntzari, betiere genero-indarkeriako egintzak diren jarrerak prebenitzeko eta identifikatzeko, arreta berezia jarriz genero-indarkeria digitalari. Era berean, baliabideetara eta informaziora iristeko zailtasun gehien duten emakumeek ere eskura izango dituzte kanpainak. Kanpainak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarria eta ulergarria den formatu batean egingo dira, zeinu-hizkuntza edo beste komunikazio-modalitate batzuk erabiliz.

[…]»


8.4.7.73. 16/2021 Legea, abenduaren 20koa, 2022-2026 aldirako Galiziako Estatistika Planarena[1066]

II. ERANSKINA
Informazio-metak

2. arloa. Gizartea

2.6 atala. Kultura, kirola eta aisia

Praktika linguistikoak.


8.4.7.74. 18/2021 Legea, abenduaren 17koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1067]

ZIOEN AZALPENA

I

[…]

Era berean, aldatu egiten da Zerga, Administrazio eta Antolamendu Neurriei buruzko otsailaren 8ko 2/2017 Legea, betiere Galiziako Berdintasun eta Ongizate Zerbitzuen Partzuergoak edo hori ordezten duen enteak udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan emandako zerbitzuak elkarrekin finantzatzearen araubideari dagokionez; aldaketaren helburua, berriz, Autonomia Erkidegoko aurrekontu-legeetan jasotako aurreikuspenekin erabilitako terminologia argitzea eta homogeneizatzea da, betiere Tokiko Lankidetza Funtsaren bidez konpentsa daitezkeen zorrei dagokienez. Ildo horretatik, beharrezkoa da elkarrekin finantzatzearen araubideari buruzko artikulua aldatzea; horretarako, konpentsazioaren xede diren zorrei aplikatzen zaien “irmo” terminoa kenduko da, zeren nahasmena sor dezakeen, eta haren ordez "epez kanpoko" terminoa jarriko da, zeina baita aurrekontuen legerian agertzen den esamoldea, eta egokiagoa baita teknika juridikoaren ikuspegitik, manuaren zentzuaren arabera.

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

II. KAPITULUA
Tributu propioak

5. artikulua.— Tasak

2. 6/2003 Legea, abenduaren 9koa, Galiziako Autonomia Erkidegoa arautzen duten tasa, prezio eta ordainarazpenei buruzkoa, honelaxe geratuko da aldatuta:

Bat. Aldatu egiten da 23. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«Tasa honetatik salbuetsita egongo dira:

11. Galizieraren gaitasun-maila egiaztatzeko proba homologatuetan izena ematea eta maila bakoitza egiaztatzea, aldez aurretik dokumentu bidez justifikatuta, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonek eskatzen badute.

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

XI. KAPITULUA
Udaltzaingoen koordinazioa

40. artikulua.— Udaltzaingoak koordinatzeko apirilaren 20ko 4/2007 Legearen aldaketa

Aldatu egiten da Udaltzaingoak koordinatzeko apirilaren 20ko 4/2007 Legea, eta honela idatzita geratzen da:

Bi. Aldatu egiten da 33. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«33. artikulua. Zerbitzua jasotzeko betekizunak

Hiru. Aldatu egiten da 35. artikuluaren 3. zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Polizia-kategorian sartzeko hautaprobak teorikoak eta praktikoak izango dira. Proba horien artean sartuko dira, betiere, azterketa medikoa, azterketa psikoteknikoa, gaitasun fisikoko proba eta ezagutza-proba orokor zein espezifikoak, bai lanbidea egikaritzearekin zerikusia duten gaietan, bai eta galizieraren ezagutza erakusteko ere; azken honetarako, azterketa bat egingo da, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera galizieraren ezagutza egiaztatzen dutenentzat.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrenden arloko neurri bereziak 2022. urtean

COVID-19ren pandemiaren ondoriozko egoerak areagotutako profil sanitarioko langile eskasiaren ondorioz, eta aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrendetan langile horiek eskuragarri egongo drela bermatzeko, honako neurri hauek hartzen dira:

2. Langilerik ez dagoenean Galiziako Xuntan lan-kontratudun langileak aldi baterako kontratatzeko dauden zerrendetan, I. taldeko 2. lanbide-kategorian, II. taldeko 2. kategorian eta IV. taldeko 3. kategorian; edo izangairik ez dagoenean, galizieraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiriarekin, kidego edo eskala baliokideetako funtzionarioentzat gordetako plazak aldi baterako betetzeko bitarteko langileak izendatze aldera, orduan ziurtagiririk ez duten izangaiak aukeratu ahal izango dira, baldin eta haiei dagokien kategorian sartzeko behar diren gainerako betekizunak betetzen badituzte.


8.4.7.75. 5/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Galiziako Autonomia Erkidegoko enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa[1068]

ZIOEN AZALPENA

III

[…]

7. artikuluak galizieraren erabileraren aitortzea arautzen du.

7. artikulua.— Galizieraz jakitea

1. Galizieraren ezagutza-maila deialdi bakoitzean behar bezala justifikatuta ezartzen dena izango da, bete beharreko eginkizun zehatzak kontuan hartuta.

2. Bai oposizio-lehiaketa bidez, bai lehiaketa bidez egiten diren hautaketa-prozesuetako deialdien oinarriek jasoko dute, ordezkaritza sindikalari kontsulta egin ondoren, zein den deialdia egiten den unean deialdiaren oinarrietan ezarritako ezagutza-mailari buruzko ziurtagiri ofiziala ez duten izangaiek galizierari buruz eskatzen den ezagutza-maila egiaztatzeko modua.


8.4.7.76. 7/2022 Legea, abenduaren 27koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1069]

Xedapen gehigarrietako lehenengoa.— Aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrenden arloko neurri bereziak 2023. urtean

COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Galiziako Autonomia Erkidegoko lurraldean dagoen osasun-larrialdiaren ondoriozko egoerak areagotutako profil sanitarioko langile eskasiaren ondorioz, eta aldi baterako lan-kontratudun langileak edo bitarteko funtzionarioak kontratatzeko zerrendetan langile horiek eskuragarri egongo direla bermatzeko, honako neurri hauek hartzen dira:

2. Langilerik ez dagoenean Galiziako Xuntan lan-kontratudun langileak aldi baterako kontratatzeko dauden zerrendetan, I. taldeko 2. lanbide-kategorian, II. taldeko 2. kategorian eta IV. taldeko 3. kategorian; edo izangairik ez dagoenean, galizieraren ezagutza-maila egiaztatzen duen ziurtagiriarekin, kidego edo eskala baliokideetako funtzionarioentzat gordetako plazak aldi baterako betetzeko bitarteko langileak izendatze aldera, orduan ziurtagiririk ez duten izangaiak aukeratu ahal izango dira, baldin eta haiei dagokien kategorian sartzeko behar diren gainerako betekizunak betetzen badituzte.


8.4.7.77. 5/2023 Legea, abuztuaren 4koa, Galiziar Ospetsuen Panteoiarena[1070]

2. artikulua.— Xedea eta helburuak

Galiziar Ospetsuen Panteoian, Santiago Compostelako Bonavalgo San Domingos elizan dagoen Galiziar Ospetsuen Panteoiari jarraipena emanez, Galiziari emandako zerbitzuengatik beren bizitzan zehar nabarmendu diren galiziarrak ohoratuko dira, bereziki:

[…]

– Galiziako kultura, galiziera eta nortasun historikoa aldarrikatu dituztenak.

[…]

8.4.8. Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa


8.4.8.1. 12/2001 Legea, abenduaren 20koa, Gaztela eta Leongo Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko buruzkoa[1071]

IV. TITULUA
Erkidegoko tasen erregulazio espezifikoa

XXVIII. KAPITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen eremuan tituluak eta ziurtagiriak emateagatiko eta probak egiteagatiko tasa

138. artikulua.— Kuotak

Tasa honako kuota hauen arabera eskatuko da:

[1072]a)

“a.2) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua, goi-mailako kirol-teknikariarena, musikako lanbide-titulua, dantzako lanbide-titulua, musikako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua, dantzako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua: 52,95 euro.

a.3) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua, kirol-teknikariarena, hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntzen B2 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 21,65 euro».

a.6) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 16,20 euro.

a.7) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 10,80 euro”.

a.9) Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria, hizkuntzen C1 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria, hizkuntzen C2 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 25,90 euro”».


8.4.8.2. 3/2003 Legea, martxoaren 28koa, Gaztela eta Leongo Unibertsitateei buruzkoa[1073]

I. TITULUA
Unibertsitateen koordinazioa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Helburuak eta xedea

Gaztela eta Leongo unibertsitateen koordinazioak honako helburu eta xede hauek ditu:

h) Gaztela eta Leongo unibertsitateen, Espainiako eta atzerriko unibertsitateen, eta, bereziki, aurreko guztien eta irakaskuntza gaztelaniaz ematen duten unibertsitateen zein gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako unibertsitateen arteko lankidetza-formulak bultzatzea eta laguntzea.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntza birtualeko jarduerak

Gaztela eta Leongo Juntak, lege honetan ezarritakoaren arabera, irakaskuntza birtualeko jarduerak sustatuko ditu Gaztela eta Leongo unibertsitateekin batera, betiere jarduerok informazioaren teknologia berriak aprobetxa ditzaten Autonomia Erkidegoa munduko erreferentzia izan dadin bere irakaskuntzetarako eta, bereziki, gaztelaniaren irakaskuntzarako.


8.4.8.3. 8/2006 Legea, urriaren 10ekoa, Gaztela eta Leongo Boluntariotzari buruzkoa[1074]

III. KAPITULUA
Boluntarioez eta haien estatutuaz

13. artikulua.— Boluntarioen eginbeharrak

Boluntarioek eginbehar hauek dituzte:

l)…

Arlo hau arautzen duen Estatuko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, atzerritarrek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, eta zigor-kondenen ziurtagiri negatiboa, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoan jasotako delituei buruzkoa, zeina luzatu behar baitute jatorrizko herrialdeko agintariek edo haiek nazionalak diren herrialdeko agintariek edo haiek bizi izan diren azken herrialdeko agintariek; azken ziurtagiri horrek zinpeko itzulpena izan behar du. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren eginkizunak betetzen dituen erregistro baliokiderik ez badago, jokabide onaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeina luzatuko baitu bere herrialdeko eskuordetza diplomatikoak edo azken bizilekukoak. Estatu batek ere ez badu bere nazionaltzat jotzen bere legeriaren arabera, edo adierazten badu ez duela nazionalitaterik, edo ezin badio bere nazionalitateari heldu, boluntariotzako erakundeak ziurtatu beharko du izaera hori.


8.4.8.4. 14/2007 Lege Organikoa, azaroaren 30ekoa, Gaztela eta Leongo Autonomia Estatutua erreformatzekoa[1075]

HITZAURREA

[…]

Aurretik, gaztelaniaren aztarnarik zaharrenak erregistratzen dira: Avilako eta Salamancako arbel bisigodoak haren egitura sintaktikoaren aurreeraketaren lekuko dira, eta idatzitako lehen lekukotzak, Valpuestako Zekor Gotikoan (Burgos) eta Leongo Rozuelako Justo eta Artzain Santuen Monasterioko "Nodicia de Kesos"en (Leon) agertzen dira.

[…]

ATARIKO TITULUA
Gaztela eta Leongo Erkidegoa

4. artikulua.— Funtsezko balioak

[…]

Gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala funtsezko balioak dira Gaztela eta Leongo Erkidegoaren identitaterako, eta babes berezia eta laguntza jasoko dituzte; horretarako, xede horri begiratuko dioten erakundeen sorkuntza sustatuko da.

5. artikulua.— Gaztelania eta Erkidegoko gainerako hizkuntza-ondarea.

1. Gaztelania Erkidegoko ondare historiko eta kultural baliotsuenekoa da, lurralde nazional osora eta beste estatu askotara zabaldua baita. Gaztela eta Leongo Batzarrak gaztelaniaren erabilera zuzena sustatuko du hezkuntzaren, administrazioaren eta kulturaren eremuetan.

Era berean, gaztelaniaren ikaskuntza sustatuko du nazioarteko eremuan, bereziki Erkidegoko unibertsitateekin lankidetzan arituz, eta horretarako egoki irizten dien neurriak hartu ahal izango ditu.

2. Leonerak instituzioen babes berezia jasoko du, balio berezia duelako Erkidegoko hizkuntza-ondarearen barruan. Haren babesa, erabilera eta sustapena arautu egingo dira.

3. Galegoak errespetua eta babesa izango ditu bera erabili ohi den lekuetan.

II. KAPITULUA
Gaztelauen eta leondarren eskubideak

13. artikulua.— Gizarte-eskubideak

8. […]

Botere publikoek gorren espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera sustatuko dute, eta bera irakatsi, babestu eta errespetatu egingo da. Gainera, Erkidegoko administrazio publikoek erabiliko dituzte zentzumen-desgaituen komunikazioa ahalbidetzen duten sistemak.


8.4.8.5. 14/2010 Legea, abenduaren 9koa, Gaztela eta Leongo Turismoari buruzkoa[1076]

ZIOEN AZALPENA

VII

[…]

Eremu horretan, turismo-baliabide estrategiko batzuk ezartzen dira, Gaztela eta Leongo Erkidegoko turismoaren identitate-ikurrak direlako nazioko eta nazioarteko eremuetan, hala nola gaztelanian, Gaztela eta Leongo gastronomian, kultura-intereseko ondasunetan, kultura-espazioetan, babestutzat jotako naturaguneetan, Natura 2000 Sareko gune babestuetan, Europako Ondarearen eta Munduko Ondarearen zerrendetan sartutako ondasunetan eta UNESCOk Autonomia Erkidegoan deklaratutako biosfera-erreserbetan.

[…]

V. TITULUA
Turismoa antolatzea, suspertzea eta sustatzea

I. KAPITULUA
Turismo-jardueraren eta turismo-baliabideen antolamendu orokorra

54. artikulua.— Turismo-baliabide estrategikoak

2. Eremu horretan, turismo-baliabide estrategiko batzuk ezartzen dira, Gaztela eta Leongo Erkidegoko turismoaren identitate-ikurrak direlako nazioko eta nazioarteko eremuetan, hala nola gaztelanian, Gaztela eta Leongo gastronomian, kultura-intereseko ondasunetan, kultura-espazioetan, babestutzat jotako naturaguneetan, Natura 2000 Sareko gune babestuetan, Europako Ondarearen eta Munduko Ondarearen zerrendetan sartutako ondasunetan eta UNESCOk Autonomia Erkidegoan deklaratutako biosfera-erreserbetan.


8.4.8.6. 3/2013 Legea, maiatzaren 28koa, Immigranteak Gaztela eta Leongo Gizartean txertatzeari buruzkoa[1077]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Manu horrek agindu esplizitua ematen die administrazio publikoei, eta, beraz, autonomia-erkidegoei, etorkinak erabat gizarteratzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Bereziki, administrazio publikoei eskatzen die derrigorrezko adinean eskolatzea, hizkuntza ofizialak irakastea eta etorkinei enplegurako irispidea erraztea bermatzeko. Apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuak hauxe onetsi zuen: Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua, behin abenduaren 11ko 2/2009 Legeak erreforma egin eta gero.

[…]

I. TITULUA
Integrazioko jarduketa publikoak

I. KAPITULUA
Gizarteratzea eta familia-berrelkartzea

6. artikulua.— Herritarrak integratzeko konpromisoa

2. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, botere publikoek, prestakuntza-ekintzen bidez, honako hauek ezagutu eta errespetatzea sustatuko dute: Espainiako eta Gaztela eta Leongo Erkidegoko konstituzio- eta estatutu-balioak, Europar Batasuneko balioak, giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; horiek ez ezik, neurri espezifikoak garatuko dituzte atzerritarrak hezkuntza-sisteman sartzeko; betiere, botere publiko horiek hauek bermatuko dituzte integraziorako funtsezko faktore gisa: derrigorrezko adinean eskolatzea, gaztelaniaren ikaskuntza eta enplegurako irispidea.

7. artikulua.— Familia-berrelkartzea

Botere publikoek beharrezkoak diren ekintzak sustatuko dituzte etorkinen familia-berrelkartzeko eskubidea egikaritzen laguntzeko, informazioa eskainiko dute, berrelkartutako senideek integrazio soziokulturaleko eta linguistikoko programetan parte har dezaten erraztuko dute, eta ahaleginak egingo dituzte atzerritarren familian bizitzeko eskubidea eraginkortasunez aplika dadin, gaiari buruzko legeria espezifikoak ezartzen dituen modu eta baldintzetan.

II. KAPITULUA
Hezkuntza

11. artikulua.— Gaztelaniaren ikaskuntza

Botere publikoek gaztelaniaren ikaskuntza, erabilera eta errespetua sustatuko dituzte, integraziorako elementu erkide gisa eta irakaskuntzaren komunikazio-hizkuntza gisa; horren guztiaren helburuak, berriz, hauek dira: hizkuntzaren, gizartearen eta kulturaren arloetako zailtasunak eta oztopoak gainditzea, eta, horrela, eskolatze eta gizarteratze egokia sustatzea.

12. artikulua.— Elkarbizitza kultura-eremuan

1. Botere publikoek Gaztelako eta Leongo kulturaren ezagutza sustatuko dute, bai eta hezkuntza-eremuan kulturarteko eta elkarbizitzako jarduerak garatzea ere, betiere gurasoen inplikazioa, ikasleen gurasoen elkarteena, ikasleena eta zentroetako zuzendaritza-taldeena bilatuz.

IV. KAPITULUA
Gizarte-zerbitzuak eta aukera-berdintasuna

15. artikulua.— Emakume etorkinentzako arreta

2. Jarduketa edo programa horiek informazio eta aholkularitza indibidualizatua jasoko dute enpleguari, prestakuntzari, eskuragarri dauden baliabideei, itzulpen-zerbitzuei, ostatuari eta laguntza juridiko eta psikologikoari buruz, betiere horiek beharrezkoak izanez gero.

II. TITULUA
Integrazio-tresnak

28. artikulua.— Prestakuntza-ekintzak

Lege honen 6.2 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, botere publikoek prestakuntza-ekintzak sustatuko dituzte, zeinen xedea izango baita etorkinek beren eskubide eta eginbeharrak ezagutu eta ulertzea, besteak beste, lan-arlokoak, baita Erkidegoko instituzioak eta antolaketa, hizkuntza eta kultura ere.


8.4.8.7. 8/2013 Legea, urriaren 29koa, Kanpoan diren Gaztelar eta Leondarren Herritartasunari buruzkoa[1078]

II. TITULUA
Kanpoan dauden gaztelar eta leondarrak eta Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak

III. KAPITULUA
Hezkuntza

17. artikulua.— Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak hezkuntza-sisteman integratzea

1. Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrak Gaztela eta Leongo hezkuntza-sisteman errazago txertatzeko, botere publikoek herritarroi jarduketak eskainiko dizkiete hau lortzeko: herritar horiek txertatzen diren prestakuntza-mailarako behar beste ezagutza eta maila horretarako egokiak diren ezagutzak ematea Gaztela eta Leongo hizkuntza-, kultura- eta gizarte-identitateari buruz, eta, bereziki, Gaztela eta Leongo hezkuntza-sistemaren egiturari eta antolaketari buruz.

2. Botere publikoek Gaztela eta Leonera itzulitako herritarrei irispidea emango diete ezartzen diren hezkuntza-konpentsazioko planetan, betiere itzuleraren ondorioz hezkuntzan sor daitezkeen desberdintasun-egoerei aurrea hartzeko. Arreta berezia eskainiko zaie Gaztela eta Leongo kulturaren eta espainieraren irakaskuntzari eta ikaskuntzari, bai eta hezkuntza-eremuko elkarbizitzari ere.

IV. TITULUA
Gaztela eta Leondik kanpoko gaztelar eta leondar erkidegoak, horien federazioak, konfederazioak eta bestelako laguntza-erakundeak

I. KAPITULUA
Araubide juridikoa

28. artikulua.— Gaztela eta Leondik kanpoko erkidegoek kanpoan dituzten eginkizunak

Gaztela eta Leongo emigrazio-politikaren eta itzulera-politikaren esparruan halakotzat aitortutako gaztelar eta leondar erkidegoak botere publikoekin arituko dira elkarlanean:

c) Gaztela eta Leongo kultura, tradizioak eta funtsezko balioak (gaztelania eta ondare historiko, artistiko eta naturala) zaindu eta sustatzeko gizarte- eta kultura-jarduerak bultzatu eta hedatzen.


8.4.8.8. 2/2014 Legea, martxoaren 28koa, Gaztela eta Leongo Museo-zentroei buruzkoa[1079]

I. TITULUA
Museo-zentroak

I. KAPITULUA
Xedapen erkideak

8. artikulua.— Kultura-ondarea interpretatzeko zentroak

1. Kultura-ondarea interpretatzeko zentrotzat honako hauek hartuko dira: alde batetik, jendeari irekitako instalazio iraunkorrak, baldin eta, kultura-ondasun higigarriak nahitaez erakutsi beharrik gabe eta 2. apartatuko betekizunak beteta, eta irabazi-asmorik izan gabe, kultura-intereseko ondasunei dagokien babes-araubidea aplikatzen zaien ondasunei lotuta badaude, edo Gaztela eta Leongo Kultura Ondarearen Ondasunen Inbentarioan sartuta badaude; eta, beste aldetik, bestelako instalazioak, baldin eta lotuta badaude ondare dokumentalaren, bibliografikoaren edo linguistikoaren adierazpen, irudikapen edo jarduerekin, eta kultura herrikoi eta tradizionalaren, produktiboaren edo immaterialaren ondarearekin, instalazioon xedea delarik ondasun, adierazpen, irudikapen edo jarduera horien kultura-esanahia jendeari erakustea.


8.4.8.9. 2/2015 Legea, martxoaren 4koa, Gaztela eta Leongo Kontsumitzailearen Estatutua onesten duena[1080]

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Osasunaren babeserako eta segurtasunerako eskubidea

9. artikulua.— Betebeharrak fakturazioaren arloan

3. Produktuen segurtasunaren arloko agintaritza eskudunak merkataritzako ekoizpen-kateko edo banaketa-kateko enpresa bati eskatzen dionean aurreko apartatuetan aipatutako dokumentazioa, enpresa horrek eman beharko dio dokumentazio hori, errekerimenduan aipatzen den produktua edo produktuak argi eta garbi identifikatuta.

Produktu baten segurtasunaren ebaluazio egokia egiteko beharrezkoa bada, agintari eskudunak produktuaren ekoizle, banatzaile edo arduradun den enpresari eskatu ahal izango dio Gaztela eta Leongo hizkuntza ofizialaz bestelako hizkuntza batean aurkeztutako dokumentazio teknikoa edo beste edozein dokumentu itzultzeko.

IV. KAPITULUA
Kontsumo-arloko informaziorako eskubidea

13. artikulua.— Printzipio orokorrak

2. Gaztela eta Leonen merkaturatutako ondasun edo zerbitzuen etiketei eta aurkezpenari buruzko nahitaezko adierazpenek erraz irakurtzeko moduko karaktereak izan beharko dituzte, eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo dira, hori baita Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala.

15. artikulua.— Babes-jarduketak

2. Gaztela eta Leongo Erkidegoko administrazio publikoek jarduketa hauek egingo dituzte:

c) Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei emandako informazioa gaztelaniaz egon dadin zaintzea.

Xedapen gehigarri bakarra.— Genero-hizkuntza

Lege honetan genero maskulinoko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruz egiten diren aipamenak, betiere, genero bietako kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzkoak direla ulertzen da.


8.4.8.10. 3/2019 Legea, otsailaren 25ekoa, Gaztela eta Leongo Gorputz- eta Kirol-jarduerari buruzkoa[1081]

VII. TITULUA
Gorputz- eta kirol-jarduerari lotutako lanbideen egikaritzearen erregulazioa

70. artikulua.— Izendapenen erreserba

2. Ezin izango dira beste izendapen batzuk erabili, baldin eta, haien esanahiagatik edo gaztelaniaz edo beste hizkuntza batzuetan duten antzekotasunagatik, nahasmena eragin badezakete jarduerak identifikatzean.

Seigarren xedapen gehigarria.— Genero-erreferentziak

Hizkera inklusiboa edo ez-sexista erabiltzea erabaki ez den kasuetan, eta subjektu, kargu, lanbide edo lanpostuei erreferentzia egiteko genero gramatikal maskulinoko substantiboak erabiltzen direnean, ulertu behar da erabilera hori adierazpenaren ekonomia-arrazoien ondorio dela, eta, oro har, gizonei zein emakumeei egiten diela erreferentzia, ondorio juridiko berdinekin.


8.4.8.11. 1/2021 Legea, otsailaren 22koa, Tributu-, Administrazio- eta Finantza-neurriei buruzkoa[1082]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen eremuan tituluak eta ziurtagiriak emateagatiko eta probak egiteagatiko tasa aldatu egiten da; aldaketa horren helburua da hizkuntza-ziurtagirien izendapena eguneratzea, egun dauden mailen eta musika eta dantzako ikasketa profesionalen tituluen arabera, betiere tasa oinarrizko araudian ezarritakora egokitzeko.

[…]

2. artikulua.— Gaztela eta Leongo Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko abenduaren 20ko 12/2001 Legea aldatzea

4. Aldatu egiten dira abenduaren 20ko 12/2001 Legearen 138. artikuluaren a) letrako a.2), a.3), a.6), a.7) eta a.9) paragrafoak, eta honelaxe geratuko dira idatzita:

«“a.2) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua, goi-mailako kirol-teknikariarena, musikako lanbide-titulua, dantzako lanbide-titulua, musikako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua, dantzako irakaskuntza profesionaletako teknikariaren titulua: 52,95 euro.

”a.3) Lanbide-heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko teknikariaren titulua, kirol-teknikariarena, hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntzen B2 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 21,65 euro».

”a.6) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 16,20 euro.

”a.7) Hizkuntzen tarteko mailaren ziurtagiria, hizkuntzen B1 tarteko mailaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 10,80 euro”.

”a.9) Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria, hizkuntzen C1 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria, hizkuntzen C2 maila aurreratuaren gaitasun orokorraren ziurtagiria: 25,90 euro”».


8.4.8.12. 5/2021 Legea, irailaren 14koa, Gaztela eta Leongo Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa, zeinak aldatzen baitu Gaztela eta Leongo Boluntariotzari buruzko urriaren 10eko 8/2006 Legea[1083]

Azken xedapenetako lehenengoa.— Gaztela eta Leongo Boluntariotzari buruzko Legea aldatzea

Aldatu egiten da Gaztela eta Leongo urriaren 10eko 8/2006 Legea, Boluntariotzari buruzkoa, zeina honela geratuko baita idatzita:

Hamar. Aldatu egiten da 13. artikuluaren f) eta l) letren edukia, eta m) letra gehitzen da; n) letrarekin amaitzen da, zeinak lehengo l) letraren eduki bera baitu idazkera honekin:

«l)…

Arlo hau arautzen duen Estatuko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, atzerritarrek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, eta zigor-kondenen ziurtagiri negatiboa, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoan jasotako delituei buruzkoa, zeina luzatu behar baitute jatorrizko herrialdeko agintariek edo haiek nazionalak diren herrialdeko agintariek edo haiek bizi izan diren azken herrialdeko agintariek; azken ziurtagiri horrek zinpeko itzulpena izan behar du. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren eginkizunak betetzen dituen erregistro baliokiderik ez badago, jokabide onaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeina luzatuko baitu bere herrialdeko eskuordetza diplomatikoak edo azken bizilekukoak. Estatu batek ere ez badu bere nazionaltzat jotzen bere legeriaren arabera, edo adierazten badu ez duela nazionalitaterik, edo ezin badio bere nazionalitateari heldu, boluntariotzako erakundeak ziurtatu beharko du izaera hori.


8.4.9. Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa


8.4.9.1. 1/1994 Legea, maiatzaren 24koa, Gaztela-Mantxako Irisgarritasunari eta Oztopoak kentzeari buruzkoa[1084]

I. TITULUA
Irisgarritasuna

III. KAPITULUA
Irisgarritasuna garraioan eta zentzumen-komunikazioan

23. artikulua.— Irisgarritasuna zentzumen-komunikazioan

Informaziorako, kulturarako, irakaskuntzarako eta aisialdirako eskubidea bermatzeko, muga sentsorialak dituzten pertsonek komunikazio-sistema irisgarriak eta alternatiba tekniko eraginkorrenak ezagutzea sustatuko du Erkidegoen Batzordeak. Bereziki, herritar guztiei erraztuko zaie, prestakuntza-prozesuan zehar, zentzumen-mugak dituzten pertsonen komunikazio-sistemetara hurbiltzea, hala nola zeinu-hizkuntza, braille idazketa eta antzeko beste edozein.


8.4.9.2. 7/2001 Legea, ekainaren 28koa, Langileak hautatu eta Lanpostuak betetzeari buruzkoa[1085]

V. KAPITULUA
Lanpostuak betetzea

15. artikulua.— Lehiaketa espezifikoak

Lehiaketa espezifikoak kasuan kasuko lanpostuak atxikita dauden sailetako titularrek deitu eta ebatziko dituzte. Administrazio Publikoen Sailak deialdiaren aldeko txostena eman beharko du, eta irizpide hauek bete beharko ditu:

a) Lehiaketa horietan, lehentasuna emango zaie lanpostu bakoitzak dituen ezaugarri espezifikoei, eta, bereziki, lanpostuaren singulartasuna ekarri duten ezaugarriei; honako hauek ere balioetsi ahal izango dira, besteak beste: deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun berdinetan edo antzekoetan izandako esperientzia; eginkizun horiekin lotutako gaietan jasotako edo emandako prestakuntza espezifikoa; titulazio akademikoak; hizkuntzen ezagutza edo erregelamenduz zehazten diren beste batzuk. Era berean, deialdian memoria bat egiteko beharra sartu ahal izango da; kasu horretan, deialdiak lanpostuaren eginkizun nagusiak zerrendatu beharko ditu. Merezimendu horien balioespena osoaren % 45ekoa izango da.


8.4.9.3. 9/2001 Legea, irailaren 27koa, Gaztela-Mantxako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[1086]

HITZAURREA

Hizkera, hizketa, ahots, entzumen eta komunikazioaren alterazioen prebentzioa, ebaluazioa eta diagnostikoa egiteko jarduera lanbide bat da, zeina arreta medikoari lotuta baitago, eta aitortze ofiziala lortu zuen Logopediako Diplomadunaren unibertsitate-titulu ofiziala sortu zenean, titulu hori lortzeko ikasketa-planen jarraibide orokorrak onetsi zituen abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez. Beraz, gizarte-beharrizan batzuei erantzuten dien lanbide baten aurrean gaude; lanbide horrek jarduera bat garatzen du osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen eremuan eragiteko, eta gaur egun titulu hori lortzeko ikasketak Gaztela-Mantxako Unibertsitatean ematen dira.

[…]

Bigarren xedapen gehigarria.— Elkargo profesionalean sartzea

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan, hizkeraren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten edo lan egiten duten profesionalak Gaztela-Mantxako Logopeden Elkargoan sartu ahal izango dira, hala eskatzen badute eta honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan gutxienez bost urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Hizkeraren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza Ministerioak emandakoa.

– Hizkuntza eta entzumenaren perturbazioetako espezialistaren diploma, Espainiako estatuko edozein unibertsitatek emana.


8.4.9.4. 8/2003 Legea, martxoaren 20koa, Gaztela-Mantxako Mahastiari eta Ardoari buruzkoa[1087]

VI. TITULUA
Mahastizaintzako eta ardogintzako kontsumitzaileen eta ekoizleen interes legitimoak babestea

37. artikulua.— Mahastizaintzako eta ardogintzako araudia betetzeari buruzko kontrola

3. Organo horiei dagokie beharrezko neurriak hartzea honako hauek eragozteko:

f) Adierazpen geografikoak erabiltzea, adierazpen horiek adierazten duten tokikoak ez diren produktuen aurkezpenean, nahiz eta produktuaren benetako jatorria adierazi, edo adierazpena itzulita edo genero, mota, estilo, imitazio edo antzeko aipamenekin batera erabilita egon.

Seigarren xedapen gehigarria.— Adierazpen edo izendapen babestuen arloko zehapen-araubidea, adierazpen edo izendapen horien erabilera Europar Batasuneko araudiak erreserbatuta dagoenean nekazaritzako produktuetarako, elikagaietarako eta edari espiritutsu jakinetarako

2. Honako hauek hartuko dira arau-hauste astuntzat:

b) Izendapen geografiko bat usurpatzea, imitatzea edo gogora ekartzea, nahiz eta produktuaren benetako jatorria edo izendapena adierazi, edo, horrekin batera, “generoa”, “mota”, “metodoa”, “estiloa”, “imitazioa” edo antzeko terminoak ekarri.


8.4.9.5. 3/2007 Legea, martxoaren 8koa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Partaidetza Sozialari buruzkoa[1088]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Irakaskuntzaren programazio orokorraren helburuak

Bereziki helburu hauek lortzera bideratuko da irakaskuntzaren programazio orokorra:

b) Gaztela-Mantxako hezkuntza-eredu bat definitzea eta garatzea, kalitate- eta ekitate-printzipioetan oinarritutakoa, honako hauek sustatuko dituena: erregioaren identitatearen kontzientzia; beste kultura batzuetara irekitzea eta kultura horiekin komunikatzea; irakurtzea; beste hizkuntza batzuk ezagutzea eta erabiltzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea, eta balio demokratikoak eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunekoak, elkarbizitzakoak, garapen pertsonalekoak eta bizi-kalitatekoak indartzea.

I. TITULUA
Gobernu-, partaidetza- eta kontsulta-organoak

III. KAPITULUA
Zentroetako eskola-kontseiluak

23. artikulua.— Zentro publikoetako eskola-kontseiluaren osaera

5. Haur-hezkuntzako zentro berezietan, Lehen Hezkuntzako zentro osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko bigarren hezkuntzako zentroetan, adinekoen hezkuntza iraunkorreko zentroetan eta hezkuntza bereziko zentroetan, baldin eta zentro horietan arte-irakaskuntza profesionalak, hizkuntzen irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak ematen badira, eta ezaugarri bereziak dituzten unitate eta zentroetan, osaera zentroen singulartasunari moldatuko zaio erregelamendu bidez ezartzen denaren arabera.


8.4.9.6. 7/2007 Legea, martxoaren 15ekoa, Gaztela-Mantxako Nekazaritzako Elikagaien Kalitateari buruzkoa[1089]

II. TITULUA
Nekazaritzako elikagaien kalitateko figurak

I. KAPITULUA
Nekazaritzako elikagaien kalitatea sustatzea

7. artikulua.— Kalitate-figuren izendapenaren babesa

5. Babestutako izenak ezin dira erabili babesteko eskubiderik ez duten nekazaritzako elikagaien izendapen, aurkezpen edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo horien aurretik mota, estiloa, zaporea, imitazioa edo antzekoak jarri, produktuaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, debekatuta dago honelako adierazpenak erabiltzea: manipulatutakoa, ekoitzitakoa, (e)n ontziratutakoa, (e)n egindakoa edo antzeko esamoldeak; eta debekatuta dago kontsumitzaileak nahas ditzakeen beste edozein praktika.


8.4.9.7. 10/2007 Legea, martxoaren 29koa, Gaztela-Mantxako Ikus-entzunezko Hedabideei buruzkoa[1090]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Irrati- eta telebista-zerbitzuak emateko printzipio gidariak

Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoak emandako gaikuntza-tituluen babesean irrati- eta telebista-zerbitzuak ematen dituztenek printzipio hauek bete beharko dituzte beren emanaldietan:

m) Gaztelaniaren osotasuna zaintzea, haren aberastasuna kontserbatzea, haren erabilera ona zaintzea, haren berrikuntzari erantzutea, eta hura babestea eta haren adierazpen eta agerraldi guztietan sustatzea.

II. TITULUA
Irrati- eta telebista-zerbitzuak emateko gaikuntza-tituluak

II. KAPITULUA
Udalerriek lurreko uhinen bidezko irrati- eta telebista-zerbitzu publikoa emateko emakidak

24. artikulua.— Pluraltasuna eta gizartearen parte-hartzea bermatzea

2. Lege honen 4. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, zerbitzu publiko hori printzipio hauek errespetatuz emango da:

g) Gure Konstituzioaren 14. artikuluan aitortutako berdintasun-balioak errespetatzea. Bereziki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

III. KAPITULUA
Kable bidezko irrati- eta telebista-zerbitzua emateko baimenak

2. atala
Kable bidezko irrati- eta telebista-zerbitzua ematen dutenen betebeharrak

34. artikulua.— Operadore independenteen kanalak hedatzea

1. 30 telebista-kanal baino gehiago hedatzen dituzten kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen emaileek bermatu beharko dute gaztelaniaz emititzen diren kanalen % 30 gutxienez kanal independenteen titularrenak izatea, betiere kanal horien eskaintza nahikoa eta kalitate egokikoa bada, lege honetan, lege honen erregelamendu bidezko garapenean eta Estatuko oinarrizko legerian aurreikusitakoaren arabera.

2. Aurreko apartatuan ezarritako betebeharra dela eta, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

a) Ehuneko hori kalkulatzeko, kable bidezko irrati- eta telebista-difusioko zerbitzuaren titularrak Espainiako hizkuntzetako batean eskaintzen dituen telebista-kanalen guztizko kopurua hartuko da kontuan.

36. artikulua.— Desgaitasunen bat duten pertsonen irispidea

Kable bidezko irratia eta telebista hedatzeko zerbitzua emateko baimenen titularrek ziurtatu beharko dute hedapen-zerbitzuaren euskarri-zerbitzu gisa erabiltzen diren komunikazio elektronikoen sareek beharrezko baliabide teknikoak dituztela honako zerbitzu hauek transmititu ahal izateko: azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa, eta desgaitasuna edo beharrizan bereziak dituzten pertsonek irispidea izateko laguntza-zerbitzuak, baldin eta hedatutako kanaletan sartuta badaude.


8.4.9.8. 5/2010 Legea, ekainaren 24koa, Gaztela-Mantxako Osasun Arloko Eskubide eta Eginbeharrei buruzkoa[1091]

I. TITULUA
Pertsonen eskubideak osasunaren arloan

II. KAPITULUA
Osasun-informazioari buruzko eskubideak

10. artikulua.— Asistentzia-informaziorako eskubidearen titularra

2. Adingabeak bere osasunari buruzko informazioa bere adin, heldutasun eta egoera psikologikoari egokitutako hizkuntzan jasotzeko duen eskubideari kalterik egin gabe, emantzipatu gabeko hamasei urtetik beherakoen kasuan ere informazioa emango zaie gurasoei edo tutoreei; era berean, gurasooi edo tutoreoi informazioa emango zaie adingabeak hamasei urtetik gorako emantzipatuak direnean arrisku larriko jarduketaren kasuan, betiere medikuaren irizpidearen arabera.

4. Ezgai deklaratutako pazientearen kasuan, informazio-eskubidearen titularra tutorea izango da, ezgaiketa-epaiak ezarritakoaren arabera, eta ezgaituak bere osasunari buruzko informazioa hizkuntza egokian eta ulertzeko moduan jasotzeko duen eskubideari kalterik egin gabe.

III. KAPITULUA
Borondatearen autonomiari buruzko eskubideak

2. atala
Adostasun informatua

21. artikulua.— Baimen informatuaren dokumentuaren edukia

2. Adostasun-dokumentu horrek enuntziatuak labur-labur izan beharko ditu; dokumentu hori hizkera ulergarrian idatzi beharko da, horrela kontzeptu medikoak erabiltzaile orokorrek ulertu ahal izan ditzaten.


8.4.9.9. 7/2010 Legea, uztailaren 20koa, Gaztela-Mantxako Hezkuntzari buruzkoa[1092]

ZIOEN AZALPENA

VI

[…]

II. titulua Gaztela-Mantxako hezkuntza-sisteman ematen diren irakaskuntzei buruzkoa da. Bertan, hezkuntza-etapa eta -modalitate bakoitzaren egitura eta oinarrizko edukiak jasotzen dira: Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza (Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), Batxilergoa, Lanbide Heziketa, arte-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak eta helduen hezkuntza. […]

[…]

Landa-eskola berezko identitatea duen eskola da, eta tratamendu espezifikoa du. Legeak bermatzen du Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola bat mantenduko dela lau ikasle edo gehiago eskolatzen dituzten udalerrietan, eta neurriak hartuko direla irakasleen egonaldia errazteko eta ibiltaritza murrizteko. Era berean, legeak konpromisoa hartzen du garraio-sare egoki bat edo, hala badagokio, egoitza-sare egoki bat orokortzeko, betiere ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokora hurbiltzeko, eta arte- eta hizkuntza-irakaskuntzetarako irispidea errazteko.

[…]

Legearen VI. titulua irakaskuntzaren kalitatearen alde egiten duten faktoreen multzo bat ezarri eta arautzeari buruzkoa da; horretarako, eleaniztasuna sustatzen du, irakurzaletasuna sustatzen du eta Europar Batasunak bultzatutako etengabeko ikaskuntzako programen aukerak integratzen ditu, eta irakasleak gehiago eta hobeto kualifikatzeko eta prestatzeko neurriak hartzen ditu, derrigorrezko prestakuntza-ibilbideak ezarriz eta prestakuntza-sarea definituz.

[…]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua.— Hezkuntza-sistemaren printzipio gidariak

Gaztela-Mantxako hezkuntza-sistemak, Konstituzioan, Autonomia Estatutuan eta nazioarteko tratatuetan jasotako herritartasun demokratikoaren balioen esparruan, printzipio hauek ditu gidari:

k) Balioetan eta praktika demokratiko, inklusibo, eleaniztun eta kulturartekoan oinarritutako eskola bat eraikitzea, zeina eratzen baita zerbitzu publiko eta sozial gisa, errespetuzkoa eta neutrala pentsamendu-, kultura- eta erlijio-aukeren aurrean.

5. artikulua.— Hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatzak

Gaztela-Mantxako hezkuntza-sistemak oinarrizko ardatz hauek ditu:

d) Irakurketa, komunikazio-konpetentzia eta eleaniztasuna, eta kulturarteko konpetentziak sustatzea, betiere ikasle bakoitza gaztelaniaz eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean gai izan dadin derrigorrezko eskolatzea amaitzean.

6. artikulua.— Hezkuntza-sistemaren helburuak

Gaztela-Mantxako hezkuntza-sistemak helburu hauek lortzera joko du:

a) Ikasleei beren gaitasun guztiak ahalik eta gehien garatzeko aukera eskaintzea, arreta berezia jarriz gaztelaniako eta atzerriko hizkuntzetako komunikazio-konpetentzietan, pentsamendu zientifikoaren garapenean eta arrazoiketa logiko-matematikoan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran; pentsamendu sortzailea eta artistikoa eta gorputz- eta kirol-jarduera sustatuko dira, bai eta balioetan heztea, herritartasun demokratikoa eta banakako ahalegina eta erantzukizuna ere.

f) Zentroetan hezkuntza-eredu eleaniztunak eta kulturartekoak garatzea, ingurunera irekiak eta nazioz gaindiko elkarlana erraztuko dutenak.

I. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

II. KAPITULUA
Irakasleak

17. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoko kidegoetan sartzea eta mailaz igotzea

5. Hala zehazten diren prozesuetarako, eta xedapen gehigarri berean ezarritakoa alde batera utzi gabe, honako hauek hartuko dira kontuan, irakaslanaren ebaluazio positiboarekin eta merezimendu akademiko eta prestakuntzakoekin batera, merezimendu profesional gisa: tutoretza-lana; hezkuntza-arrakastarako programetan eta curriculumetik kanpoko jardueretan parte hartzea; zentroa ingurunera eta familietara irekitzea; hezkuntzako berrikuntza eta ikerketa, eta irakaskuntza elebiduna.

20. artikulua.— Irakasleak aintzatestea

3. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak berariaz hartuko ditu neurriak profesional hauek aintzatesteko:

b) Beren arloko edo ikasgaiko eskolak atal elebidunetan atzerriko hizkuntza batean ematen dituzten irakasleak.

21. artikulua.— Laguntza profesionalerako beste neurri batzuk

1. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak neurri hauek hartu ahal izango ditu, zentro publikoetako irakasleei dagozkienez:

b) Lizentziak ematea hizkuntzak hobeto menderatzeko atzerrian ikasketak eta egonaldiak egite aldera; horren xedea izango da irakasleek parte hartzea ikasleek atzerriko hizkuntzetan komunikatzeko duten konpetentzia hobetzeko proiektuetan edo planetan.

II. TITULUA
Irakatsi eta ikasteko prozesua

II. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

3. atala
Haur Hezkuntzako bigarren zikloa

43. artikulua.— Hezkuntza- eta antolaketa-edukiak

2. Curriculumaren gainerako edukiak alde batera utzi gabe, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hiru urtetik aurrera ikasleak atzerriko hizkuntza batean hastea sartuko da, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, musika- eta ikus-adierazpena, eta psikomotrizitatea txertatuko dira.

III. KAPITULUA
Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza

2. atala
Lehen Hezkuntza

47. artikulua.— Helburua

Lehen Hezkuntzaren helburua da haur guztiei prestakuntza jakin bat ematea, zeinaren xedea baita umeen garapen pertsonala eta haien ongizatea sendotzea, eta oinarrizko trebetasun kultural hauek eskuratzea: irakurtzekoak, eta ahozko eta idatzizko adierazpenari eta ulermenari buruzkoak —gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean—, kalkuluak egitekoak, eta gizarte-trebetasunak, lan- eta ikasketa-ohiturak,, zentzu artistikoa, sormena eta afektibitatea sustatzekoak.

49. artikulua.— Arloak

3. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak atzerriko bigarren hizkuntza bat sartzea bultzatuko du, eta erraztuko du atal elebidunak abian jartzea eta atzerriko irakaskuntza-zentroekin trukea egitea.

4. Hizkuntza-konpetentzia eskuratzea sustatzeko, irakurzaletasun-ohitura eta idatzizko adierazpena curriculumean jarduera espezifikoak sartuko dira ikasturteetako bakoitzean eta arloetako bakoitzean.

3. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

56. artikulua.— Gaiak eta eremuak

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma irakasgaien bidez garatuko da. Hori alde batera utzi gabe, honako hauek gararaziko dira: Gaztela-Mantxako kulturaren ezagutza faboratzen duten diziplinarteko proposamenak; gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko konpetentziak, ikus-entzunezko komunikazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta balioetan oinarritutako hezkuntza.

2. Zentroek eskaintzen dituzten aukerako ikasgaiek, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak araututakoek, diziplinarteko proiektuak garatzea eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk irakastea erraztuko dute.

4. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak atzerriko beste hizkuntza batzuk sartzea bultzatuko du, atal elebidunak sustatuko ditu, eta zentroen arteko trukeak eta ikasleek atzerrian egingo dituzten egonaldiak erraztuko ditu.

57. artikulua.— Aniztasunari erantzutea

4. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak antolaketa- eta curriculum-malgutasuneko neurriak garatzea erraztuko du, betiere irakaskuntza horiek musika- eta hizkuntza-irakaskuntzekin eta goi-mailako edo goi-errendimenduko kirol-jarduerak egitearekin bateragarri egiteko.

IV. KAPITULUA
Batxilergoa

63. artikulua.— Ikasgaiak

4. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak hizkuntzen ikaskuntza bultzatuko du, bai eta ingelesa ez beste hizkuntza batzuk sartzea ere, eta zentroen arteko trukeak eta ikasleek atzerrian egingo dituzten egonaldiak erraztuko ditu.

5. Irakurzaletasun-ohitura, irakurtzeko gogoa eta ahozko adierazpena sustatzeko, lehentasuna emango zaie irakasgai bakoitzeko hizkuntza-konpetentziei.

V. KAPITULUA
Hezkuntza-sistemako Hasierako Lanbide Heziketa

70. artikulua.— Curriculuma

2. Titulu bakoitzaren berezko konpetentzia profesionalez gain, bermatu egingo da ikasleek ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dituztela lehentasunezko arlo hauetan: informazioaren eta komunikazioaren teknologietan; talde-lanean; laneko arriskuen prebentzioan eta kultura ekintzailearen sustapenean, bai eta irakurketan eta atzerriko hizkuntzetan konpetentziak eskuratzean.

4. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak atzerriko hizkuntza bat sartzea bultzatuko du, betiere zentroen arteko trukeak eta ikasleek atzerrian egingo dituzten egonaldiak erraztuz.

VII. KAPITULUA
Hizkuntzen irakaskuntza

85. artikulua.— Helburua

Hizkuntzak irakastearen helburua da herritarrak gaitzea hizkuntzak behar bezala erabil ditzaten, hezkuntza-sistemaren ohiko etapetatik kanpo.

86. artikulua.— Egitura

1. Hizkuntzen irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen dira: oinarrizko mailan, tarteko mailan eta maila aurreratuan.

2. Aipatutako mailen ziurtagiri ofizialak lortzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 61. artikuluan aipatzen diren baztertze-probak gainditu beharko dira.

3. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak hizkuntzak ikasteko irakaskuntza ez-arautuak ematea sustatuko du.

87. artikulua.— Oinarrizko maila

1. Oinarrizko mailako irakaskuntzen helburua izango da komunikazio-trebetasunak eremu hauetan erabiltzea: ikasleen bizi-esperientziarekin lotutako esparruetan, eta egoera jakin batzuetan, zeinetan ataza errazak behar baitira, betiere ataza horietan ulertzen direlarik ahozko eta idatzizko mezuak, oinarrizko egitura edo formulak dituztenak eta maiz erabiltzen den lexikoa dutenak.

2. Curriculuma bi ikasturtetan banatuko da, eta moduluka egin ahal izango da hiru ikasturtetan. Ikasketak hasten diren urte naturalaren barruan hamasei urte beteta dituztela sartu ahal izango dira ikasleak irakaskuntza horietan. Hamalau urtetik gorako ikasleak ere sartu ahal izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen edo bigarren hizkuntza gisa ikasten dutenaz bestelako hizkuntza batean.

3. Oinarrizko maila presentziala, librea edo urrutikoa izan daiteke.

4. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak erraztuko ditu zentroen arteko trukeak eta ikasleek atzerrian egingo dituzten egonaldiak.

5. Oinarrizko maila hizkuntza-eskola ofizialetan eta helduen hezkuntzako zentro eta geletan emango da, bai eta, hala badagokio, bigarren hezkuntzako institutuetan eta baimentzen diren udal hizkuntza-eskoletan ere.

88. artikulua.— Tarteko maila eta maila aurreratua

1. Tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzek maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko VII. kapituluan jasotako ezaugarriak eta antolaketa izango dituzte.

2. Curriculuma ikasleen baldintzetara egokituko da, malgutasun-neurriak txertatuz, bai gaitasun handiei dagokienez, bai desgaitasun fisiko edota sentsorial bati lotutako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei dagokienez.

3. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak erraztuko ditu irakaskuntza-zentroen arteko trukeak eta ikasleek atzerrian egingo dituzten egonaldiak.

4. Tarteko maila eta maila aurreratua hizkuntza-eskola ofizialetan emango dira.

89. artikulua.— Hizkuntzen beste irakaskuntza batzuk

1. Hizkuntza-eskola ofizialek, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako irakaskuntzekin batera, irakasleen etengabeko prestakuntzarako ikastaroak eta moduluak emango dituzte, betiere prestakuntza-sarearekin eta beste kolektibo profesional batzuekin lankidetzan.

2. Hizkuntza-eskola ofizialek eta, hala badagokio, baimena duten helduen hezkuntzako zentroek eta udalerrietako hizkuntza-eskolek hizkuntzen komunikazio-erabilera hasteko, eguneratzeko edo hobetzeko ikastaroak eta moduluak emango dituzte.

3. Hezkuntza-arloko eskumena duen sailak atzerritarrei espainiera-ikastaroak ematea sustatuko du, bai eta Gaztela-Mantxako gizartean dauden kulturetara hurbiltzeko ikastaroak ematea ere.

4. Hizkuntza-eskola ofizialek gaztelania ez diren Espainiako hizkuntzak ikasteko irakaskuntzak eman ahal izango dituzte, hezkuntza-arloko eskumena duen sailak horretarako ezartzen duenaren arabera.

X. KAPITULUA
Helduen hezkuntza

94. artikulua.— Eskaintza

1. Helduen hezkuntzaren eskaintzak bere barnean hartuko ditu hezkuntza-titulazio bat lortzeko irakaskuntzak, hezkuntza-sistemako etapetara sartzea, lanbide-heziketa eta garapen pertsonala eta komunitarioa.

Helduen hezkuntzak honako helburu hauek lortzera joko du:

e) Garapen pertsonala lortzea hezkuntza-programa hauek erabiliz: espainiar hizkuntza eta kultura ikastekoak; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; atzerriko hizkuntzak; kultura ekintzailea sustatzea, eta balio jakin batzuetan heztea, hala nola elkarbizitza, ingurumena ezagutzea eta kontserbatzea, bizi-ohitura osasungarriak hartzea, eta gaixotasunak eta laneko arriskuak prebenitzea.

IV. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

I. KAPITULUA
Ikasleen aniztasunari eta hezkuntza-arrakastari erantzutea

120. artikulua.— Ekitate-printzipioak

1. Ikasleen aniztasunari erantzuteko, honako printzipio hauek hartuko dira kontuan: aukera-berdintasuna eta irispide unibertsala, normalizazioa, eskola-inklusioa eta gizarteratzea, malgutasuna, kulturartekotasuna eta administrazioen arteko koordinazioa.

2. Printzipio horien arabera, aniztasuna baliotzat hartzen da, eta neurriak honako irizpide eta prozedura hauen arabera arautuko dira:

i) Gaztelania ikasteko programak diseinatu, garatu eta ebaluatzea, gaztelania ezagutzen ez duten ikasleentzat. Programa horiek curriculumean integratuta egongo dira eta, hala badagokio, laguntza- eta aberaste-jarduerak hartuko dituzte beren barnean.

121. artikulua.— Ikasleen hezkuntza-beharrizanak

2. Lege honen ondorioetarako, aniztasunaren erantzuntzat jotzen da ikasleen hezkuntza-aurrerapena bultzatzeko hezkuntza-jardueren multzoa, kontuan hartuta ikasleen gaitasunak, ikasteko erritmoak eta estiloak, motibazioak eta interesak, egoera sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, linguistikoak eta osasunekoak.

II. KAPITULUA
Aukera-berdintasuna landa-eskolan

128. artikulua.— Landa-eskolari arreta espezifikoa ematea

4. Hezkuntzaren alorreko eskumena duen sailak garraio-sare edo eskola-egoitzen sare egokia izango du zentro publikoetako ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokora hurbiltzeko, Lanbide Heziketa barne, eta, era berean, ikasleak arte- eta hizkuntza-irakaskuntzetan sartzen laguntzeko.

V. TITULUA
Eskola-instituzioa eta haren ingurunea

I. KAPITULUA
Elkarlan-harremanak beste instituzio batzuekin

132. artikulua.— Elkarlana hezkuntzaren arloko ministerio eskudunarekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin

1. Gaztela-Mantxako hezkuntza-arloko eskumena duen sailak parte hartuko du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 9. artikuluan aipatzen diren lurralde-elkarlaneko programetan, betiere ikasleen oinarrizko konpetentziak indartzeko, ikasleok beste autonomia-erkidegoetako kultura- eta hizkuntza-aberastasuna aintzat har dezaten faboratzeko, eta laguntza emateko lurraldeen arteko elkartasunerako eta desberdintasunak konpentsatzeko orduan lurralde-orekarako.

133. artikulua.— Toki-korporazioekiko elkarlana

1. Toki-erakundeek eta hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak beren jarduketak koordinatuko dituzte eta elkarlanean jardungo dute, protokolo, hitzarmen edo lankidetza-akordio egokiak ezarriz, honako jarduketa hauetan:

e) Musika- eta dantza-ikasketak eta hizkuntzen oinarrizko maila planifikatu, garatu eta ebaluatzea, betiere hezkuntza-arloko eskumena duen sailak ezarritako moduan.

i) Irakasjardunetik kanpo, gaztelaniaz hitz egiten ez duten atzerritar jatorriko ikasleek eta eskolaz kanpokoek gaztelania ikasteko ikastaroak eta jarduerak egitea, bai eta biztanle horien jatorrizko hizkuntzak ikasteko eta hizkuntzoi eusteko ikastaroak eta jarduerak egitea, bai eta herritarren artean elkarbizitzaren eta kulturartekotasunaren balioak sustatzea ere.

134. artikulua.— Elkarlana unibertsitateekin

1. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak lankidetza-hitzarmenak eta -akordioak egin ahal izango ditu Gaztela-Mantxako Unibertsitatearekin, Alcaláko Unibertsitatearekin, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearekin, honako jarduketa hauek egiteko:

c) Irakasleen eta etorkizuneko irakasleen prestakuntza eta hizkuntza-egiaztapena.

135. artikulua.— Lankidetza beste erakunde batzuekin

4. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak lankidetza-akordioak egin ahal izango ditu Gaztela-Mantxako komunikabideekin eta, bereziki, telebista eta irrati publikoekin, betiere informazioaren eta hezkuntzaren arloko profesionalak erregioko haur eta gazteen prestakuntza-proiektu berean konprometitzeko. Horretarako, botere publikoek erraztasunak emango dituzte komunikabide sozialek erregioko hezkuntzaren oinarri diren printzipioak beren kode etikoetan txerta ditzaten, eta eduki bortitzak, apalesgarriak edo iraingarriak ematea saihestuko dute. Era berean, lankidetzak ezarriko dira hezkuntza-programak eta hezkuntzaren aspektu batzuk zabaltzeko kanpainak garatzeko, eta arreta berezia jarriko da balioetan oinarritutako hezkuntzan, hezkuntza-kalitatean, hizkuntzetako prestakuntzan, hezkuntza-erkidegoaren parte-hartzean eta irakasleen irudi sozialean.

VI. TITULUA
Kalitate-faktoreak hezkuntzan

II. KAPITULUA
Irakurketa eta eleaniztasuna sustatzea

147. artikulua.— Atal elebidunak

1. Irakaskuntzako zentroetan atal elebidunak garatzea bultzatuko da. Horietan, hizkuntzakoak ez diren arloak eta ikasgaiak irakatsiko dira atzerriko hizkuntza batean, betiere edukiak eta hizkuntzak modu integratuan ikasiz.

2. Atal elebidunak tresna baliotsuak dira eleaniztasuna eta elkarbizitzaren eta kulturartekotasunaren balioak bultzatzeko. Zentroko antolaketan kontuan hartuko dira taldekatze heterogeneoak elkartzeko printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa.

3. Atal elebidunak garatzen eta finkatzen faboratzeko, prestakuntza espezifikoa eskainiko zaie parte hartzen duten irakasleei, eta hezkuntza-erkidegoak horiek ezagut ditzan bultzatuko da.

148. artikulua.— Hizkuntzen etengabeko ikaskuntza

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak hizkuntzen etengabeko ikaskuntza bultzatuko du hizkuntza-eskola ofizialen bidez, bai eta helduen hezkuntzaren bidez eta, hala badagokio, udal-korporazioekin ezartzen dituen akordioen bidez.

150. artikulua.— Hezkuntza-trukeak

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak irakaskuntza-zentroen eta hirugarren herrialdeetako zentroen eta instituzioen arteko hezkuntza-trukeak sustatuko ditu, betiere eleaniztasuna sustatzeko eta kultura arteko balioak sustatzeko funtsezko tresna diren aldetik.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Maisu-maistren irakaskuntza bigarren hezkuntzan

1. Pedagogia terapeutikoko eta entzumen eta hizkerako maisu-maistra espezialistek eginkizunak bete ahal izango dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera Gobernuak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Irakasle espezialistak eta emerituak

3. Era berean, atzerriko nazionalitateko profesionalak kontratatu ahal izango dira goi-mailako arte-irakaskuntzetarako eta hizkuntzen irakaskuntzetarako, irakasle espezialista gisa, betiere hezkuntza-arloan eskumena duen sailak ezartzen duenaren arabera, oro har ezarritako titulazio-betekizuna nahitaez bete gabe. […]


8.4.9.10. 12/2010 Legea, azaroaren 18koa, Gaztela-Mantxako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa[1093]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Botere publikoen xedea, helburuak, aplikazio-eremua eta jardun-printzipioak

4. artikulua.— Administrazio autonomikoaren, toki-administrazioaren eta unibertsitatearen jardun-printzipioak, berdintasuna ezartzeko eta sexuan oinarritutako diskriminazioa errotik kentzeko

Administrazio publikoen jarduketak eraendu eta bideratuko dituzten printzipio orokorrak honako hauek dira:

g) Administrazio-eremuan hizkera ez-sexista ezartzea, eta hizkera hori suspertzea gizarte-harreman guztietan.

II. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

10. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta emakumeen irudi publikoa

1. Administrazioak erabiltzen duen hizkerak gizonak eta emakumeak hartuko ditu bere barruan, femeninoa eta maskulinoa erabiliz, edo, hala badagokio, neutroa, edozein joera sexista ezabatuz, baita zeharkakoak ere. Era berean, partikularren artean hizkera ez-sexistaren erabilera sustatuko da.

2. Komunikazio instituzionalean, Gaztela-Mantxako administrazio publikoek zainduko dute emakumeen eta gizonen inguruan gizartera helarazten den irudia berdintasunezkoa, aniztuna eta estereotipatu gabea izatea, eta beren politikak garatzean sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea.

3. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntak kanpaina instituzionalak egingo ditu emakumeen irudia sustatzeko ordezkaritza txikiena duten lanbide, ikasketa edo jarduera publikoetan. Kanpaina instituzionalek hizkera ez-sexista izango dute, eta ez dute gizonen eta emakumeen arketipo estereotipaturik erreproduzituko.

II. TITULUA
Gizonen eta emakumeen tratu- eta aukera-berdintasuna ezartzeko neurri aktiboak

IV. KAPITULUA
Komunikabideak eta emakumeen irudia publizitatean

48. artikulua.— Titulartasun publikoko komunikabideak

1. Titulartasun publikoko komunikabideek, Gaztela-Mantxako administrazio publikoen dirulaguntzak jasotzen dituzten komunikabideek edo haien partaidetza duten komunikabideek islatuko dute gizartean dauden emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.


8.4.9.11. 14/2010 Legea, abenduaren 16koa, Gaztela-Mantxako Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[1094]

I. TITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta eginbeharrak

7. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

1. Gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte gizarte-babesarekin lotuta:

c) Pertsona bakoitzari egokitutako formatu irisgarrian eta hizkera ulergarrian jasotzea bere egoeraren balioespena.

2. Era berean, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte informazioarekin lotuta:

g) Haiei zuzendutako informazioa ulertzeko behar diren baliabideak eta laguntzak izateko eskubidea, bai hizkuntzarekin zailtasunak dituztelako, bai desgaitasunen bat dutelako.


8.4.9.12. 3/2011 Legea, otsailaren 24koa, Gaztela-Mantxako Irakurketa eta Liburutegiei buruzkoa[1095]

ZIOEN AZALPENA

III

Gaztela-Mantxako Irakurketa eta Liburutegiei buruzko Legearen arabera, irakurketa liburutegi publikoen bidez unibertsalizatzea gure herritarrekin sinatutako benetako kontratu soziala da. Konpromiso horretan guztiak sartzen dira, haien egoera soziala, fisikoa edo pertsonala gorabehera. Helburua zera da, liburutegi batera joateko edo liburu bat maileguan hartzeko erraztasunik ez duten erregioko kolektibo guztiek, edo beste hizkuntza edo kultura bat dela-eta liburutegi batean dauden aukerak ezagutzen ez dituztenek erraztasun handiagoa izatea liburutegietatik liburuak eta informazioa iristeko.

[…]

I. TITULUA
Irakurketa sustatzea Gaztela-Mantxan

7. artikulua.— Irakurketa sustatzeko planen edukia

1. Irakurketa sustatzeko planek arreta berezia jarriko dute haur eta gazteengan, gutxiengo linguistikoengan —haien integrazioa errazteko—, eta gizarte-egoera ahuleneko sektoreetan, betiere arreta berezia jarriz desgaitasuna duten pertsonengan, bai eta edozein adinetako pertsonen etengabeko ikaskuntzan ere.


8.4.9.13. 4/2011 Legea, martxoaren 10ekoa, Gaztela-Mantxako Enplegu Publikoari buruzkoa[1096]

IV. TITULUA
Enplegu publikoan sartzea eta zerbitzu-harremana galtzea

I. KAPITULUA
Gaztela-Mantxako enplegu publikoan sartzeko printzipioak eta betekizunak

39. artikulua.— Beste estatu batzuetako herritarrak Gaztela-Mantxako enplegu publikoan sartzea

6. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea badakarte.

IV. KAPITULUA
Hautaketa-prozedura

51. artikulua.— Hautaprobak

2. Deialdira aurkeztutako lehiakideek, aurrez erabakita dagoenaren arabera, beren jakintza eta gaitasun analitikoa egiaztatu beharko dituzte ahoz edo idatziz, haiek dituzten gaitasunak eta trebetasunak erakusteko ariketak egin beharko dituzte, atzerriko hizkuntzak badakizkitela erakutsi, eta, hala dagokionean, ariketa fisikoak gainditu beharko dituzte.

V. TITULUA
Karrera profesionala

64. artikulua.— Karrera profesional horizontala

6. Tarte bat aitortzeko, interesdunaren ebaluazioa beharko da. Ebaluazio horretan, administrazio publiko bakoitzean karrera profesional horizontala arautzen duen araudian aurreikusitako merezimenduak balioetsiko dira.

Edozelan ere, erregelamendu bidez aurreikusten diren baldintzetan, gutxienez merezimendu hauek balioetsi beharko dira:

d) Eskuratutako ezagutzak, zeinak balioetsiko baitira eskuratutako edo emandako prestakuntza eta titulazio akademikoak, hizkuntzak edo kasuan-kasuan zehazten den moduan egiaztatutako beste ezagutza batzuk kontuan hartuta.

VI. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta langileen mugikortasuna

68. artikulua.— Lanpostuak lehiaketa bidez hornitzea

8. Lehiaketa honetan datza: izangaien merezimenduak eta gaitasunak eta, hala badagokio, trebetasunak balioestea.

Deialdian aurreikusitako merezimenduak bakarrik har daitezke kontuan, eta horien artean jardunaren ebaluazioaren emaitzek agertu behar dute. Era berean, honako hauek ere balioets daitezke, besteak beste: izaera bereko edo antzeko lanpostuetan edo espezializazio-arlo edo -azpiarlo bereko edo 22.1 artikuluan aurreikusitako beste edozein elkartzetako lanpostuetan izandako esperientzia; lanpostuaren maila, hala badagokio; prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak; antzinatasuna; lanpostuan jarraitzea; beste merezimendu batzuk ere, baldin eta lanpostuan jarduteko betekizuna izan gabe lanpostuen zerrendan edo 25. artikuluak aipatzen duen enplegu publikoaren kudeaketarako tresna osagarrietan agertzen badira, eta deialdiko lanpostuan egin beharreko eginkizun eta atazekin zuzeneko lotura badute; titulazio akademikoak; hizkuntzen ezagutza edo irakasjarduera edo ikerketa-jarduera.

Era berean, lan-bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzearekin zerikusia duten inguruabarrak ere balioetsi ahal izango dira, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.

X. TITULUA
Diziplina-araubidea

II. KAPITULUA
Faltak eta diziplina-zehapenak

134. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

[1097]b) Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena edo sexu-garapena, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.

[1098]u) Edozein motatako indarkeria edo abusua (arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial) jasan duten pertsonei benetako arreta edo laguntza emateari uko egitea.


8.4.9.14. 15/2011 Legea, abenduaren 15ekoa, Ekintzaile, Autonomo eta ETEei buruzkoa[1099]

VII. TITULUA
Nazioartekotzea

38. artikulua.— Laguntza-programak

Arlo horretako prestakuntzari laguntzeko programak sustatuko dira, bai eta sare sozialen erabilera ere, kanpo-jarduerak hasteko bide gisa, beste hizkuntza batzuetako webguneen garapena sustatuz.


8.4.9.15. 8/2013 Legea, azaroaren 21ekoa, Gaztela-Mantxako Tributu-neurriei buruzkoa[1100]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Gainera, tributu-kenkari berriak ezartzen dira aipatutako zergan, testuliburuak erosteko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatik, adingabeak kobratu gabe familian hartzeagatik, 65 urtetik gorakoen eta/edo ezgaituen harrera ordaindu gabeagatik eta 36 urtetik beherakoen ohiko etxebizitza alokatzeagatik.

[…]

I. KAPITULUA
Lagatako tributuei buruzko arau substantiboak
1. atala
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

3. artikulua.— Testuliburuak eskuratzeko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatiko kenkariak

1. Kenkari hauek ezartzen dira testuliburuak eskuratzeko eta hizkuntzak ikasteko gastuengatik:

b) Zergadunek zergaldian zehar seme-alabek edo ondorengoek jasotako hizkuntza-irakaskuntzagatik ordaindutako zenbatekoen % 15 kendu ahal izango dute, eskolaz kanpoko jarduera gisa, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.3 eta 4. artikuluetan edo lege organiko hori ordezten duen arauan aipatutako oinarrizko hezkuntzari dagozkion etapetan.


8.4.9.16. 5/2014 Legea, urriaren 9koa, Gaztela-Mantxako haur eta nerabeei gizarte-babesa eta babes juridikoa emateari buruzkoa[1101]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak

Hauek dira administrazio-jardunaren printzipio gidariak haurren eta nerabeen babes juridikoaren arloan:

b) Diskriminaziorik ez egitea jaiotzagatik, sexuagatik, erlijioagatik, iritziagatik, jatorri nazional, etniko edo sozialagatik, hizkuntzagatik, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitate eta -adierazpenagatik, egoera ekonomiko edo sozialagatik, edo adingabeari edo haren familiari eragiten dion beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

I. TITULUA
Adingabeen eskubideak eta eginbeharrak

I. KAPITULUA
Adingabeen eskubideak

13. artikulua.—Osasuna babesteko askatasuna

2. Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoko Administrazioak adingabeen osasuna babestu eta sustatzeko eta haiei osasun-arreta emateko eskubidea bermatuko du, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, bereziki honako hauei dagokienez:

b) Beren osasunari buruzko informazioa jasotzea, eta, bereziki, haiek jasaten dituzten prozedura medikoei buruzkoa, adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren araberako hizkeran. Era berean, adingabearen baimena lortu beharko da, indarrean dagoen legerian jasotako baldintzetan.

17. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

2. Administrazio publikoek bermatuko dute Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden adingabe atzerritarrek, beren legezko egoera edozein dela ere, eskubidea izango dutela baliabide eta zerbitzu publikoak izateko, betiere gizartean, hizkuntzan eta kulturan erabat integratze aldera, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.


8.4.9.17. 7/2014 Legea, azaroaren 13koa, Gaztela-Mantxan Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideak bermatzeari buruzkoa[1102]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipio gidariak

Lege honen xedapenak aplikatu eta garatzeko, bai eta botere publikoek Gaztela-Mantxan jarduteko ere, Estatuko oinarrizko legerian adierazitako printzipio gidariei jarraituko zaie, bai eta honako printzipio hauei ere:

k) Administrazio-esparruan diskriminatzailea ez den hizkera ezartzea, eta hizkera hori suspertzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

II. TITULUA
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurriak

II. KAPITULUA
Ekintza positiboko neurriak, diskriminazioaren aurkakoak eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea sustatzekoak

1. atala
Osasuna

12. artikulua.— Osasuna sustatzea, eta desgaitasun-egoerak edo egoeron areagotzea prebenitzea

5. Gaztela-Mantxako osasun-sistemak beharrezko neurriak hartuko ditu, eta programak, prozesu asistentzialak eta protokolo espezifikoak ezarriko ditu pertsonen osasun fisiko, mental eta sentsorialaren egoerari buruzko arriskuak goiz detektatzeko, baldin eta arrisku horiek ondorio mugatzaileak izan baditzakete jardueran, mugikortasunean, autozaintzarako gaitasunean, ikusmenean, entzumenean, hizkeran, ahotsean eta hizketan, ikaskuntzan eta aldez aurretik eskuratutako ezagutza edo trebetasunen aplikazioan, bai eta arrisku horien agerpenaren edo areagotzearen prebentziorako ere.

IV. KAPITULUA
Sentsibilizazio-neurriak

56. artikulua.— Gaztela-Mantxako Irrati-telebistako Ente Publikoa

2. Gaztela-Mantxako Irrati-telebistako Ente Publikoak, zerbitzu publiko gisa bete behar duen eginkizunean, hurrengo helburuak sustatuko ditu bere programazioan:

b) Hizkera ez-diskriminatzailea erabiltzea.

e) Zeinu-hizkuntza erabiltzen duen informazio-programa bat gutxienez astean behin zabaltzea.


8.4.9.18. 4/2018 Legea, urriaren 8koa, Gaztela-Mantxan Genero-Indarkeriarik Gabeko Sozietate Bat sortzeari buruzkoa[1103]

II. TITULUA
Prebentzioa eta sentsibilizazioa

8. artikulua.— Sustapen-, prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriak

5. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntak, aurreko apartatuan zehaztutako eremuan eta edozein komunikazio instituzionaletan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliko du, adierazpen eta kontzeptu inklusiboak erabiliz, genero femeninoa ikusezin bihurtu gabe edo maskulinoarekiko bigarren mailan islatu gabe.

II. KAPITULUA
Sentsibilizazioa

18. artikulua.— Zaintza-organo bat sortzea

3. Zaintza-organoak honako eskumen hauek izango ditu, besteak beste:

c) Irudi positiboen, rolen eta hizkera inklusiboaren erabilera indartzea, genero-desberdintasunak eta, ondorioz, indarkeria matxistaren moduak desegiteko beharrezko tresna gisa.


8.4.9.19. 3/2019 Legea, martxoaren 22koa, Gaztela-Mantxako Kontsumitzaileen Estatutuari buruzkoa[1104]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Arauak sortzeko jarraibide berriak txertatzea, genero-ikuspegia hizkera ulergarrian aplikatuz.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak. Xedea, aplikazio-eremua, definizioak eta printzipio gidariak

2. artikulua.— Definizioak

[…]

Egoera ahulean dagoen kolektibotzat hartzen dira babes berezia edo berezitua behar dutenak, hala nola kontsumitzaileak, horiek inguruabar pertsonal, sozial edo bestelakoengatik kaltebera daudenean, inguruabarrok kronikoak, aldi baterakoak edo bat-batekoak izan daitezkeelarik. Kolektibo kalteberatzat har daitezke, besteak beste, adina, egoera, gaitasunak, jatorria, etnia, hizkuntza, erlijioa edo kultura direla-eta, honako hauek: haurrak; nerabeak; adinekoak; pertsona alergikoak eta elikatzeko intoleranteak; genero-indarkeriaren biktimak; desgaitasuna duten pertsonak; gutxiengo etnikoak; gabezia ekonomikoak dituzten pertsonak; baztertze-arriskuan daudenak (soziala, finantzarioa, digitala edo beste edozein); hipersentikortasun elektromagnetikoa, kimikoa edo bestelakoa duten pertsonak, eta gutxiagotasun-, mendekotasun- eta kalteberatasun-maila handiagoa duten pertsonak, bai eta babesgabetasun-maila handiagoa dutenak ere. Erregelamendu bidez garatuko dira babes berezia behar duten kontsumitzaileen kolektiboen indizea edo protokoloak.

[…]

II. TITULUA
Eskubideak eta erantzukizunak

I. KAPITULUA
Eskubideak

2. atala
Osasunaren babesa eta segurtasuna

20. artikulua.— Ekoizpenerako, banaketarako, salmentarako eta zerbitzuak emateko erantzukizun erkideak

3. Kontsumitzaileen segurtasuna arriskuan jar dezakeen produktu bat merkaturatzeko bidea zehaztu nahi denean, kontsumo-arloan eskumena duen administrazioak ekoizleari, banatzaileari edo merkaturatzearen arduradunari eskatu ahal izango dio, zinpeko interpretearen edo harekin berdinetsitako baten bidez, estatuko hizkuntza ez-ofizialean aurkezten diren dokumentazio teknikoa, faktura edo bestelako dokumentuak itzultzeko.

III. TITULUA
Kontsumo-harremanak

III. KAPITULUA
Betebeharrak zerbitzuak ematean

1. atala
Xedapen orokorrak

80. artikulua.— Zerbitzuak ematen dituzten enpresek informazioa aurretiaz ematea

Araudi orokorrean edo sektorialean ezarritako beste informazio-eskakizun batzuk alde batera utzi gabe, zerbitzuak ematen dituzten enpresek kontsumitzaileen eskura jarri beharko dute, modu argi, zalantzaezin eta irisgarrian, kontratua egin aurretik eta, betiere, zerbitzua eman aurretik, honako informazio hau:

n) Kontratazioaren hizkuntza edo hizkuntzak, kontratua egin aurreko informazioa hizkuntza horretan eskaintzen ez denean.

82. artikulua.— Informazio osagarria

Zerbitzuak ematen dituzten enpresek, hartzaileak eskatuta, honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko diote:

d) Enpresa zerbitzu-emaileak onartutako ereduzko kodeak, halakorik onartu badu, baita kode horiek bide elektronikoak baliatuz kontsultatzeko helbidea eta zein hizkuntzatan kontsulta daitezkeen ere; ereduzko kodetzat hartuko da irizpide etikoetan eta merkataritza-jardunbide egokian oinarritutako akordio edo arau-multzo oro, baldin eta lege-, erregelamendu- edo administrazio-xedapenek ezartzen ez badute kode hori, non zehazten baita zer portaera izango duten beren kontsumo-harremanetan hori betetzeko konpromisoa hartzen duten enpresek.


8.4.9.20. 8/2019 Legea, abenduaren 13koa, Gaztela-Mantxako Partaidetzari buruzkoa[1105]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Oinarrizko printzipioak

Lege honetan aurreikusitako parte hartzeko eskubidea interpretatzeko eta aplikatzeko, oinarrizko printzipio hauek hartuko dira kontuan:

c) Irisgarritasun unibertsalaren, diskriminaziorik ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioa, bitartekoak eta hizkerak egokituta: parte hartzeko gaitutako bideek eta bitartekoek ez dute inor baztertzeko faktore izan behar.

k) Genero-arrazoiengatiko diskriminaziorik ezaren printzipioa, honako hauek bermatuz: emakumeen eta gizonen benetako eskubide-berdintasuna; hizkera inklusiboa; genero-ikuspegia, eta, ahal den neurrian, ordezkaritza paritarioa herritarren partaidetzarako organoetan.

III. TITULUA
Herritarren parte-hartzea bultzatzea eta sustatzea

32. artikulua.— Irisgarritasunerako neurriak

Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntako Administrazioak eta haren organismo autonomoek irisgarritasun-neurriak eta bitartekoak eta hizkerak desgaitasunetara egokitzekoak txertatuko dituzte partaidetza-prozesuetan, betiere irisgarritasunaren arloan dagoen araudia betez eta erraztasun- eta ulermen-printzipioari jarraituz.


8.4.9.21. 1/2020 Legea, otsailaren 3koa, Gaztela-Mantxako Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa[1106]

II. KAPITULUA
Erakundeen printzipio gidariak, jardun-printzipioak eta betebeharrak

8. artikulua.— Hirugarren sektore sozialeko erakundeen betebeharrak

2. Era berean, erantzukizun publikoko interes orokorreko zerbitzuen hornikuntzan Administrazio autonomikoarekin elkarlanean aritzen diren hirugarren sektore sozialeko erakundeek edo interes orokorreko bestelako jarduera sozialetan lankidetzan diharduten hirugarren sektore sozialeko erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

b) Jardutea halatan non beren antolaketan, funtzionamenduan eta jardueretan benetan kontuan hartuko den emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa. Hala, besteak beste: hizkera ez-sexista erabiliko dute; neurriak hartuko dituzte sexu-jazarpena eta sexuagatiko edo sexu-orientazio eta -tasunagatiko jazarpena, eta emakumeen eta gizonen arteko lan-diskriminazioa prebenitzeko eta horiei aurre egiteko, eta, hala badagokio, indarreko araudian aurreikusitako berdintasun-planaren diseinu eta ezarpen eraginkorra egiaztatu beharko dute.


8.4.9.22. 5/2022 Legea, maiatzaren 6koa, Gaztela-Mantxako sexu-aniztasunari eta LGTBI eskubideei buruzkoa[1107]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 2. artikuluan, hauxe ezartzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor diskriminatuko arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, politikako edo bestelako iritzi, sorterri edo gizarteko jatorri, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik». Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Ituna eta Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Ituna onetsita, Adierazpenaren edukia gauzatzen da.

[…]

Europar Batasunaren eremuari dagokionez, berdintasuna eta diskriminaziorik eza oinarrizko eta funtsezko printzipioetako bat da, eta hainbat tresna juridikotan islatu da, gai horretan ondare garrantzitsua sortuz. Horrela, Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunak, 21. artikuluan, beren-beregi txertatu zuen diskriminazio ororen debekua, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

p) Diskriminazioari buruzko kontzeptuei dagokienez, honako definizio hauek hartzen dira kontuan:

3) Diskriminazio anizkoitza edo intersekzionala: diskriminazio anizkoitza gertatzen da pertsona bat diskriminatzen denean, sexu-orientazioagatik, sexu-identitateagatik, genero-adierazpenagatik edo sexu-garapenagatik ez ezik, beste diskriminazio-arrazoi batzuengatik ere, hala nola adinagatik, sexuagatik, arraza- edo etnia-jatorriagatik, nazionalitateagatik, erlijioagatik, desgaitasunagatik, gaixotasunagatik, egoera serologikoagatik, hizkuntzagatik, gizarte-mailagatik, migrazioagatik, administrazio-egoeragatik edo beste edozein egoera edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Apartatu honetan deskribatutako diskriminazio-kausak gertatzen direnean eta elkarri eragiten diotenean, diskriminazio intersekzionala sortzen da, diskriminazio-modu espezifiko gisa.

III. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasuna aniztasunean sustatzeko politika publikoak

VIII. KAPITULUA
Komunikazioaren eta informazioaren eremuko neurriak

50. artikulua.— Titulartasun pribatuko komunikabideen autorregulazioa sustatzea

2. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak gizarte-komunikabideetako profesionalei sexu-aniztasunari buruzko prestakuntza ematea sustatuko du, eta autorregulazio-itunak bultzatuko ditu titulartasun pribatuko komunikabideetan, berdintasunaren errespetua eta sexu-orientazioagatiko, sexu-identitateagatiko, genero-adierazpenagatiko edo sexu-garapenagatiko diskriminazioaren debekua txerta ditzaten, bai informazio- eta publizitate-edukietan, bai erabilitako hizkuntzan. Horretarako, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordeak gomendioak egingo ditu, eta kode deontologikoak, jardunbide egokiak eta estilo-eskuliburuak garatzeko aholkuak emango ditu, LGTBI pertsonei askotariko eta berdintasunezko informazioa emateko.

Azken xedapenetako lehenengoa.— 4/2011 Legea, martxoaren 10ekoa, Gaztela-Mantxako Enplegu Publikoari buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Gaztela-Mantxako Enplegu Publikoari buruzko martxoaren 10eko 4/2011 Legea, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. Aldatu egiten da 134.b) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduketak: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; bai eta jazarpena ere, haren arrazoia denean: arraza-edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena edo sexu-garapena, eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa».

Bi. Apartatu hauek gehituko zaizkio 134. artikuluari: Falta oso astunak:

u) Edozein motatako indarkeria edo abusua (arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-garapena, hizkuntza, iritzia, jaioterria edo bizilekua, sexua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial) jasan duten pertsonei benetako arreta edo laguntza emateari uko egitea.


8.4.10. Kanarietako Autonomia Erkidegoa


8.4.10.1. 9/1986 Legea, abenduaren 11koa, Hezkuntza Sailari kreditu bat transferitzeari buruzkoa[1108]

HITZAURREA

[…]

Lege honetan aurreikusitako kreditu-transferentziarekin lortuko den finantzaketarekin, Kanarietako Gobernuak hasitako ildoari jarraituko zaio espezialitate berrien sorta zabaltzeari, batez ere Lanbide Heziketan: sukaldaritza, ostalaritza-zerbitzuak, ile-apainketa, iturgintza, informatika, etab., eta, gainera, gorputz-hezkuntza eta musika bezalako irakasle tituludunekin lan egin eta zabaldu. Ildo beretik, bigarren hizkuntza, hala nola frantsesa edo alemana, funtsezko aukera gisa ezartzeak eragina du irakasleen eremuan, zeren ingelesa baita ikasleek oro har aukeratzen dutena.

[…]


8.4.10.2. 2/1987 Legea, martxoaren 30ekoa, Kanarietako Funtzio Publikoari buruzkoa[1109]

IV. TITULUA
Karrerako funtzionarioak

IV. KAPITULUA
Estatutu-araubidea

8. atala
Diziplina-araubidea

58. artikulua

Arau-hauste oso astuntzat joko dira:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.


8.4.10.3. 4/1987 Legea, apirilaren 7koa, Eskola-kontseiluei buruzkoa[1110]

I. KAPITULUA
Eskola-kontseiluak

2. artikulua

Hauek dira Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eremuko irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazio orokorraren helburuak:

Bi. Kanariar identitatearen kontzientzia sustatzea, Kanarietako herriaren balio historikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


8.4.10.4. 9/1994 Legea, uztailaren 20koa, bigarren hezkuntzako, etxebizitzako, ingurumeneko eta turismoko ekintza bereziko plana finantzatzeko transferentzia, gehigarri eta kreditu bereziari buruzkoa[1111]

HITZAURREA

[…]

Gainera, hizkuntza-eskola ofiziala eta prestakuntza tekniko-profesionaleko zentroen sarea eraikitzea aurreikusten da.

[…]


8.4.10.5. 7/1995 Legea, apirilaren 6koa, Turismoaren Antolamenduari buruzkoa[1112]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

2. Lege hau jarduera hauei ere aplikatzen zaie:

h) Turismo-jarduera osagarriak, hala nola atrakzioak eta ikuskizunak, horien barruan daudelarik dantza-aretoetan, diskoteketan eta dantzalekuetan egiten direnak; animazio-jarduerak, eta denbora-pasarako eta aisialdirako gainerako jarduerak, zeinak horretarako bereziki gaitutako instalazioetan egiten baitira, bai eta kongresuetarako asistentzia antolatzearekin lotutakoak eta aldibereko itzulpenak ere, betiere lege honi lotutako jarduerak garatzen dituztenean.

II. TITULUA
Turismo-jarduera

I. KAPITULUA
Turismoaren arloko eginbeharrak eta eskubideak

3. atala
Turismo-erabiltzailearen eskubideak

20. artikulua.— Kexak eta erreklamazioak

2. Establezimenduan argi eta garbi iragarriko da erreklamazio-orriak daudela bezeroen eskura, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta aukeratu beharreko beste hizkuntza batean.

II. KAPITULUA
Turismo-eskaintzaren antolamendu orokorra

1. atala
Enpresa-jarduera turistikoak ezartzeko betekizunak

24. artikulua.— Turismo-jarduerak egitea

3. Araudi espezifikoak aurreikusten dituen lurralde- eta hizkuntza-edukiei buruzko gaikuntza-probak gainditzen dituzten eta eskatzen den titulazioa dutela egiaztatzen duten pertsonak gaitu egingo dira aldez aurretik turismo-gidarien berezko jardueran sartu eta aritzeko.

V. TITULUA
Turismoko prestakuntza tekniko-profesionala

71. artikulua.— Turismo-prestakuntzarako beste laguntza batzuk

1. Edozein hezkuntza-erakundek turismoko profesionalei zuzendutako espezializazioko edo graduondoko ikastaroak eskaini ahal izango ditu, bere jarduna turismoaren arloan eskumena duen sailarekin koordinatuz.

2. Sail honek turismo-prestakuntzari lagunduko dio beken eta beste laguntza batzuen bidez, bereziki ezagutzak eta abangoardiako teknologiak eskuratzeko, espezialitate berrietarako eta irakasleak prestatzeko, bai eta atzerriko hizkuntzak ikasten hasteko eta hizkuntza horiek hobeto ikasteko ere.


8.4.10.6. 8/1995 Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasunari eta Oztopo Fisikoak Ezabatzeari eta Komunikazioari buruzkoa[1113]

I. TITULUA
Legearen xedea eta aplikazio-eremua

2. artikulua.— Legearen aplikazio-eremua

Lege hau Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan aplikatuko zaie:

4. Kanarietako administrazio publikoen eskumenekoak diren komunikabideei, Administrazio Publikoaren zerbitzuetan edo haren lanpostuetan sartzeko egun indarrean dauden komunikazio- edo hizkera-sistemei, eta muga edo komunikazio murriztua duten pertsonen parte-hartzea errazteko ezarri behar diren komunikazio- edo informazio-teknikei.

II. TITULUA
Irisgarritasunari buruzko xedapen orokorrak

IV. KAPITULUA
Komunikazioko oztopoei (KO) buruzko xedapenak

19. artikulua.— Irisgarritasuna komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan

1. Kanarietako Gobernuak, administrazio publikoekin lankidetzan, komunikazioan dauden oztopoak erabat ezabatzea sustatuko du, eta komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak herritar guztiengana iristea ahalbidetuko duten mekanismoak eta alternatiba teknikoak ezartzea, betiere herritarrek informazioan, komunikazioan, irakaskuntzan, kulturan, aisialdian eta lan-baldintzetan berdintasuna izateko duten eskubidea bermatuz.

2. Autonomia Erkidegoak zeinu-hizkuntzaren irakasleen, hizkuntzaren interpreteen eta gor-itsuen gidarien prestakuntza bultzatuko du, zertarako eta mugatuta dauden pertsonei zuzeneko edozein komunikazio errazteko, hala behar badute, eta Kanarietako administrazio publikoei eskatuko die langile espezializatuek eman dezatela zerbitzu hori.

3. Kanarietako administrazio publikoen titulartasuneko ikus-entzunezko hedabideek neurri teknikoen plan bat egingo dute, zeinu-hizkuntza edo azpitituluen hizkuntza erabiliz, betiere informaziorako eskubidea pixkanaka bermatu ahal izateko.

21. artikulua.— Entzumen-muga duten pertsonen ingurunerako irispidea

Entzumen-mugak berekin dakartzan komunikazio-zailtasunak gainditzeko, beste komunikazio-teknika osagarri batzuez gain, hala badagokio, akustikoekin batera:

2. Kanarietako administrazio publikoen titulartasuneko komunikabide sozialek telebistako informazio- eta kultura-programak osatuko dituzte azpitituluen edo zeinu-hizkuntzaren bidez.


8.4.10.7. 1/1997 Legea, otsailaren 7koa, Adingabeen Arreta Integralari buruzkoa[1114]

II. TITULUA
Eginkizunak, eskumenak eta administrazio-erregistroak

II. KAPITULUA
Eskumenen banaketa

11. artikulua.— Uharteetako kabildoen eskumenak

2. Zehazki, uharteetako kabildoei eskumen hauek dagozkie, beren antolaketa-arauek zehazten dituzten administrazio-organo eta -unitateen bitartez:

j) Adingabeen arretarako lanak egiten dituzten profesionalen etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako programak eta adingabeen arreta integralari buruzko txostenetan eta proposamenetan erabil daitezkeen metodologiak, eginkizunak, kontzeptuak eta hizkera normalizatzeko programak egiten parte hartzea, bai eta esku hartzeko protokoloetan ere.

III. TITULUA
Prebentzio-jarduketak

II. KAPITULUA
Sustapen-jarduketak

23. artikulua.— Adingabeen gizarteratzea

2. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurraldean dauden adingabe atzerritarrek gizarteratzeko laguntza publikoak jaso ahal izango dituzte, batez ere hizkuntza-zailtasunak eta gizarte-usadioen ezagutza gainditzeko.

III. KAPITULUA
Jarduera, bitarteko eta produktu jakin batzuen gaineko jarduketak

36. artikulua.— Adingabeentzako publizitatea

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren lurraldean zabaltzen den adingabearentzako publizitateak arauzko mugak izan beharko ditu, eta muga horiek jardun-printzipio hauek errespetatzera behartuko dute:

a) Hizkuntza eta mezuak haurren kolektiboen garapen-mailetara egokitzea.


8.4.10.8. 2/1997 Legea, martxoaren 24koa, Canarias sariei buruzkoa[1115]

3. artikulua.— Modalitateen edukia

Modalitate bakoitzaren xedea eta edukia honako hauek izango dira:

a) Literaturako Canarias Saria pertsona edo erakunde jakin batzuei emango zaie, hain zuzen ere, kanariar kultura aberasteko ekarpen garrantzitsua egiten dutenei, baldin eta sortze-lana hizkuntza erabiliz egiten badute.


8.4.10.9. 4/1999 Legea, martxoaren 25ekoa, Kanarietako Ondare Historikoari buruzkoa[1116]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Kanarietako ondare historikoaren eraketa

Kanarietako ondare historikoaren barruan sartzen dira, era berean, herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren ondasun immaterialak eta Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-berezitasunak.


8.4.10.10. 13/2003 Legea, apirilaren 4koa, Kanarietako Helduen Hezkuntza eta Prestakuntza Iraunkorrari buruzkoa[1117]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorraren helburuak

Helduen hezkuntza eta prestakuntza iraunkorra honako helburu hauek lortzera bideratuko da:

i) Kanarietako identitatea ezagutzea eta kontserbatzea erraztea, eta haren ezaugarri naturalak, historikoak, kulturalak eta linguistikoak errespetatzea, hargatik eragotzi gabe tolerantzia eta beste identitate kultural batzuekiko trukea sustatzea.

II. TITULUA
Sustapena eta antolamendua

9. artikulua.— Berdintasuna

2. Etorkinen integrazioa erraztuko duten programak lehenetsiko dira, bereziki gaztelania ikasteari dagokionez, bai eta gure kulturaren oinarrizko osagaiak ezagutzeari dagokionez ere.

IV. TITULUA
Partaidetza eta antolaketa

12. artikulua.— Helduak

2. Administrazio publikoentzat, honako hauek helburu dituzten ekintzek izango dute lehentasuna:

c) Teknologia berrietan eta hizkuntzetan prestakuntza edo birkualifikazioa behar duten pertsonak edo kolektiboak.

Bigarren xedapen gehigarria

Hizkuntza-eskola ofizialak helduen hezkuntzako zentrotzat hartuko dira helduen kolektibo jakin batzuentzat berariaz antolatzen dituzten eskaintzei dagokienez, eta beren programazioetan ezarriko dituzte lege honen 6., 7. eta 11. artikuluetan ezarritakora egokitzeko beharrezko egokitzapenak.


8.4.10.11. 15/2003 Legea, apirilaren 8koa, Familia-bitartekaritzari buruzkoa[1118]

III. TITULUA
Zehapen-araubidea

17. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Hauek dira arau-hauste oso astunak:

a) Diskriminazioa dakarren edozein jarduketa, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: bitartekaritzaren mendean dauden aldeen arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza, sorlekua, auzotasuna edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.


8.4.10.12. 7/2007 Legea, apirilaren 13koa, Kanarietako Gazteriari buruzkoa[1119]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio gidariak

1. Honako hauek dira administrazioek gazteriaren arloan egiten dituzten programen eta ekintzen printzipio gidariak:

i) Kulturartekotasuna. Gazteek beste erregio eta herrialde batzuetako ohiturak eta tradizioak ezagutzea ahalbidetuko duten programak eta ekintzak sustatuko dira, bai eta gazteek gure uhartediko ohiturak ezagutzea ahalbidetuko dutenak ere, Kanarietako kultura nazioartean proiektatuz. Era berean, hizkuntzak ikastea sustatuko da, komunikaziorako oinarrizko tresna den aldetik; horretarako, besteak beste, mugikortasuna eta trukeak bultzatuko dira gero eta globalizatuagoa dagoen mundu honetan, non komeni baita gazteei zuzendutako politikak gure mugetatik harago bideratzea.


8.4.10.13. 2/2008 Legea, maiatzaren 28koa, Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorrari buruzkoa[1120]

II. KAPITULUA
Kanarietako Poliziaren Kidego Orokorra

4. atala
Egitura eta antolaketa

3. azpiatala
Sarrera eta igoera

24. artikulua.— Hautaketa-sistemaren printzipioak

8. Deialdietan atzerriko hizkuntzen ezagutza balioesteko modua ezarriko da.

5. azpiatala
Lanpostuak eta horiek betetzea

31. artikulua.— Lanpostuen zerrenda

3. Atzerriko hizkuntzak jakitea beharrezkoa izango da beren ezaugarriengatik hala behar duten lanpostuetan.

7. atala
Diziplina-araubidea

2. azpiatala
Diziplina-faltak

63. artikulua.— Falta oso astunak

Hauek dira falta oso astunak:

2. Honako arrazoi hauetako batengatik diskriminazioa dakarten jarduerak: arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinesmenak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientazioa, sexua, hizkuntza, iritzia, sorlekua edo bizilekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial, bai eta arau-hauste oso astunak dira arraza edo jatorri etnikoan, erlijioan edo sinesmenetan, desgaitasunean eta adinean edo sexu-orientazioan oinarritutako jazarpenak eta jazarpen morala, sexuala eta sexuan oinarritutakoa.


8.4.10.14. 4/2009 Legea, apirilaren 24koa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzkoa[1121]

I. KAPITULUA
Garapenerako lankidetza Kanarietako Autonomia Erkidegoan

3. artikulua.— Helburuak

Garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren jarduera Kanarietako herritarrek arlo horretan duten konpromisoan eta parte-hartzean oinarritzen da, eta gizabanakoen, herrialdeen eta herrien giza gaitasunak, gaitasun sozialak eta ekonomikoak areagotzera bideratuta dago, batez ere behartsuenenak. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko Legearen 3. artikuluan araututako helburuez gain, honako hauek ere lortu beharko ditu:

d) Herrien kultura-identitateak errespetatu eta sustatzea, hizkuntza-ondarea eta erlijio-sinesmenak barne.


8.4.10.15. 1/2010 Legea, otsailaren 26koa, Kanarietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa[1122]

ZIOEN AZALPENA

[…]

1/1994 Legearen bidez Kanarietako Emakumearen Institutua sortu zenetik, hiru berdintasun-plan onetsi dira Kanarietan: Kanarietako Berdintasunerako I. Plana, 1995-1996; Kanarietako Berdintasunerako II. Plana, 1997-2000; Kanarietako Berdintasunerako III. Plana, 2003-2006; berdintasuna sustatzeko Europako zenbait programa garatu dira berdintasunaren aspektu guztietan, hala nola Nows, Equal Ariadna 2004-2007, Equal Futur @, Interreg IIIB Violeta; Kanarietako Indarkeria Programa 2002-2006; 16/2003 Legea, apirilaren 8koa, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta emakumeen babes integralari buruzkoa. Kanarietako Gobernuak hainbat dekretu eta agindu onetsi ditu, baita hizkera ez-sexistaren erabilera administratiboari buruzko argitalpenak ere, berdintasuna eta genero-ikuspegia sustatzeko sailarteko batzordea, betiere berdintasuna lortzeko eta indarkeriaren biktima diren emakumeen babesa dinamizatzeko.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Administrazio publikoaren jardunaren oinarri diren printzipio orokorrak

Lege honen xedea lortzeko, Kanarietako botere publikoen jardun-printzipio orokorrak izango dira, haien eskumenen esparruan:

10. Beharrezko neurriak hartzea hizkuntzaren erabilera sexista ezabatzeko, eta emakumeen eta gizonen irudiaren erabilera, sexuen arteko berdintasunean oinarritua, bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan bermatu eta sustatzea.

I. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko politika publikoak

I. KAPITULUA
Politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzea

10. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta irudi publikoa komunikabideetan eta publizitatean

1. Kanarietako Gobernuak bermatu egingo du hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta berdintasunezko tratamendua emango die politiken garapenean erabiltzen dituen eduki eta irudiei.

Horretarako, jardunbide egokien kodeak hartzea sustatuko du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak transmititzeko.

2. Erregelamendu bidez, Kanarietako Gobernuak administrazio-hizkeraren erabilera ez-sexistarako gomendioak emango ditu, betiere ezkutuko sexismoak eta diskriminazioak ezabatzeko, eta haien aplikazio-eremua xedatuko du.

3. Kanarietako botere publikoek genero-ikuspegia txertatuko dute informazioaren, komunikazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien plangintzan eta hedapenean. Hizkuntzaren, komunikazioaren eta publizitatearen erabilera ez-sexista ulertu behar da erabilitako euskarri dokumental guztiei dagokienez, baita zuzeneko komunikazioari dagokionez ere.

11. artikulua.— Genero-ikuspegia duten estatistikak eta ikerketak

3. Hezkuntzaren eremuan genero-ikuspegidun azterlanak dinamizatuko dira, jolasei, hizkuntzaren erabilerei eta lan-orientazioei dagokienez, besteak beste.

II. KAPITULUA
Berdintasuna enpleguan

1. atala
Lan-berdintasuna Kanarietako sektore pribatuan eta funtzio publikoan
1. azpiatala
Berdintasuna sektore pribatuko lan-eremuan

31. artikulua.— Negoziazio kolektiboa

3. Kanarietako Autonomia Erkidegoko Administrazioak bermatuko du hitzarmen kolektiboek:

b) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin dezaten.

IV. KAPITULUA
Osasuna eta gizarte-ongizatea sustatzeko eta babesteko politikak

1. atala
Osasuna sustatu eta bermatzea

45. artikulua.— Genero-ikuspegia Kanarietako osasun-sistema publikoan

9. Kanarietako osasun-sistemak modu berezian aplikatuko du hizkera ez-sexista, haren forma guztietan, eta genero-estereotipoak ezabatzeko irizpidea, zuzenean edo beste pertsona batzuen bitartez sortzen dituen dokumentuetan eta euskarrietan, bai komunikazioetara, bai informaziora, jardueren hedapenera eta osasun-hezkuntzara zuzendutakoetan.

V. KAPITULUA
Emakumeak sustatzeko eta artatzeko politikak

58. artikulua.— Teknologia berriak

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, Kanarietako Administrazioak oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

VII. KAPITULUA
Irudia eta komunikabideak

66. artikulua.— Komunikabide sozialak

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuko komunikabide sozialek hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuko dute, eta estereotipo sexistarik gabeko emakumeen eta gizonen irudiaren transmisioa bultzatuko dute.

Bigarren xedapen gehigarria.— Kanarietako legeria autonomikoaren aldaketak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuz, Kanarietako administrazio publikoen testu arauemaile guztiak berrikusiko dira, Kanarietako emakumeek erabateko herritartasuna izateari dagokionez, hizkeran maskulino generiko sistematikoaren erabilera ezabatuz eta bi sexuen ordezkaritza paritariora egokituz, kasuan-kasuan egoki den moduan.

LEGEAREN ERANSKINA

Hezkidetza eta hezkuntza ez-sexista

Hezkuntzan nahitako ikuspegia eta ekintza, rol eta estereotipo sexistak eta genero-desberdintasuna gainditzera bideratua. Hezkidetzak pertsonaren garapen integralaren ortzi-mugari egiten dio erreferentzia, genero-mugak gaindituz, bai eta […] hizkuntzaren erabilera ez-sexista […] bezalako prozesuei ere.

[…]

Hizkera ez-sexista

Hizketaren edo hizkuntzaren erabileraren ezaugarri eta fenomenoen multzoa, zeina zehazten baitu emakumeen ikuskera androzentriko eta diskriminatzaile batek, ikusezintasunaren, azpiordezkapenaren edo gizonaren mendeko identifikazioaren bidez, izaki edo entitate eratorri gisa eta ez indibidual gisa. Hizkera sexistaren barruan sartzen da maskulino generiko orohartzailearen erabilera arauemailea; maskulino horrek femeninoa gutxiesteko edo ez egoteko lekura baztertzen du, eta moral bikoitza legitimatzen du bi sexuentzat, esanahi desberdinak edo kontrakoak esleitzen eta sozializatzen dituelako kontzeptu berberetarako maskulinoan eta femeninoan, edo ezaugarri peioratiboak, diskriminatzaileak edo azpibalioespenekoak emakumeekin lotutako hitzei lotzen dizkielako. Erabilera sexista ez da hizkuntza artikulatura mugatzen, hizkuntza sinboliko eta ikonografikoaren berezko ezaugarri edo fenomenoetara ere hedatzen da.

[…]

Berdintasun-planak enpresetan

Enpresa publiko zein pribatuek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean dauden lan-baldintzak eta lan-harremanak sustatzeko hartutako neurrien multzo antolatua. Enpresako berdintasun-planek jarduketa integralak jaso behar dituzte enpresaren barruan diagnostiko sistematiko batek agerian jarritako genero-desberdintasunen multzoari dagozkionez, eta honako kasuistika honetara heda daitezke: […] hizkera, komunikazio eta publizitate ez-sexistaren irizpideak aplikatzea […].

[…]

Kalitate-zigilua eta enpresa-bikaintasunaren marka genero-berdintasunean

Genero-berdintasuna sustatzen duten enpresak bereizteko eta sustatzeko neurriak, botere publikoek hartuak, enpleguaren eta enpresaren eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko. Horretarako, kalitate-zigiluak eta bikaintasun-markak enpresa-ekimenak balioesten dituzte arlo hauetan: […] hizkera, komunikazioa eta publizitatea modu sexistan ez erabiltzeko irizpideak aplikatzea […].


8.4.10.16. 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa[1123]

II. LIBURUA
Neurri fiskalak

III. TITULUA
Kanarietako Araubide Ekonomiko eta Fiskaletik eratorritako tributuak

KAPITULU BAKARRA
Kanarietako zerharkako zerga orokorra
I. atala
Barne-salbuespenak

50. artikulua.— Salbuespenak barne-eragiketetan

Bat. Hurrengo eragiketak salbuetsita daude Kanarietako zeharkako zerga orokorretik:

9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran ikastetxeetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean.[1124]


8.4.10.17. 1/2014 Legea, maiatzaren 15ekoa, egoitza Kanaria Handiko Santa María de Guía-n duen “Universidad Fernando Pessoa-Canarias (UFP-C)” unibertsitate pribatua aitortzekoa[1125]

ZIOEN AZALPENA

[…]

Irakaskuntzen hasierako eskaintza horrek eta horietatik eratortzen diren ikerketa-ildoek Kanarietako Autonomia Erkidegoko unibertsitate-eskaintza osatuko lukete, orientazio-osagai bat —praktikara, enplegura, nazioartekotzera eta eleaniztasunera bideratuta—, eta prestakuntza osoa ekarriko lukete, non gaur egun lan-merkatua eta gizartea eskatzen ari diren ezagutza espezifikoak, trebetasunak, gaitasun profesionalak eta balioak biltzen diren, liderrak eta profesional eraginkorrak heziz, zeinak gai izango baitira gizarte global berriaren beharrizanei erantzuteko, goi-mailako hezkuntzaren mailak gure gizartean igoz, zeinak onura lortuko baitu prestakuntza- eta ikerketa-prozesuetatik, eta lagundu eta zabalduko ditu Kanarietako garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea.

[…]


8.4.10.18. 12/2014 Legea, abenduaren 26koa, Gardentasunari eta Informazio Publikoa eskuratzeari buruzkoa[1126]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

7. artikulua.— Gardentasun-betebeharra

2. Gardentasun-betebeharra betetzeko, eta lege honetan aurreikusitako moduan, aipatutako erakundeek honako hauek egin behar dituzte:

f) Gardentasun-betebeharraren mendeko informazioa argitaratzea, hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiliz.


8.4.10.19. 13/2014 Legea, abenduaren 26koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoko Irrati eta Telebista Publikoei buruzkoa[1127]

I. TITULUA
Printzipio orokorrak

3. artikulua.— Irrati eta telebistako zerbitzu publikoaren eskudantzia eta printzipioak

2. Zerbitzu publikoaren eginkizuna egikaritzean, printzipio hauek bete beharko ditu RTVC ente publikoak:

o) Estatu espainiarreko, Europar Batasuneko estatu kideetako, Afrikako kontinenteko eta Kanariekin lotura historiko berezia duten estatu amerikar gaztelania-hiztunetako herritarren arteko informazio-trukea eta elkarren ezagutza bultzatzea.

q) Kanarietako herriaren historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatzea, haien aberastasun eta aldaera osoan.

r) Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-modalitatearen onarpena eta erabilera sustatzea.

s) Kanariarrek atzerriko hizkuntzak ezagutu eta erabil ditzaten sustatzea.


8.4.10.20. 4/2017 Legea, uztailaren 13koa, Kanarietako Lurzoruari eta Naturagune Babestuei buruzkoa[1128]

III. TITULUA
Lurzoruaren antolamendua

VI. KAPITULUA
Hirigintza-antolamendurako tresnak

2. atala
Hirigintza-plangintzaren arau teknikoak

141. artikulua.— Arau teknikoak

1. Kanarietako Gobernuak, lurralde- eta hirigintza-antolamenduaren arloan eskumena duen sailaren titularrak proposatuta, dekretu bidez onetsiko ditu hirigintza-plangintzaren arau teknikoak, honako hauek ezartzeko:

h) Aurkibideen txantiloien normalizazioa eta garapen sistematikoa; antolamendu-tresnen edukiaren estandarrak, betiere horien guztien identifikazio-siglak, formatua, bolumena eta hizkera harmonizatzeko, betiere horrela pertsona guztiek haiek errazago uler eta erabil ditzaten eta idazketa-lanak sinplifika daitezen.


8.4.10.21. 3/2018 Legea, urriaren 9koa, Kanarietako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[1129]

HITZAURREA

Abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretuaren bidez, logopediako diplomadunaren unibertsitate-titulu ofiziala ezarri zen, bai eta titulu hori lortzera bideratutako ikasketa-planen jarraibide orokorrak ere, betiere prestakuntza teoriko-praktiko egokia emate aldera, hizketa-nahasmenduak prebenitzeko, ebaluatzeko eta horietan esku hartzeko jarduerak behar bezala egiteko, bai haurrengan, bai helduengan.

[…]

Azaroaren 21eko 44/2003 Legeak, Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzkoak, 2.2.b) artikuluan honela definitu zuen logopedaren lanbidea: “Diplomadun mailako lanbide sanitario tituluduna eta arautua”; lege horren 7.2.f) artikuluaren arabera, lanbide horren eginkizunen artean daude “entzumenaren, fonazioaren eta hizketaren nahasmenduak prebenitu, ebaluatu eta berreskuratzeko jarduerak, diziplina horri dagozkion teknika terapeutikoen bidez”.

[…]

Xedapen iragankor bakarra.— Profesionalak beste titulazio batzuekin integratzea

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetako epean hala eskatzen badute, Kanarietako Logopeden Elkargo Profesionalean sartu ahal izango dira hizketaren eta entzumenaren perturbazioen arloan lan egin duten edo lan egiten duten pertsonak, baldin eta logopediako diplomadun- edo gradudun-titulurik ez badute eta honako kasu hauetako batean badaude:

1. Logopediaren arloan abuztuaren 30eko 1419/1991 Errege Dekretua indarrean jarri aurreko bost urteetan gutxienez lanean aritu izana egiaztatzen duten pertsonak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

a) Entzumenaren eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

b) Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako espezialistaren diploma ofiziala (logopedia), edozein unibertsitatek emana eta, ondoren, hezkuntza-arloan eskumena duen ministerioak homologatua.


8.4.10.22. 1/2018 Lege Organikoa, azaroaren 5ekoa, Kanarietako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[1130]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Uhartedi atlantikoa

2. Kanarietako herriaren autogobernua Konstituzioan oinarritzen da, eta honako hauetan oinarritzen da: kokapen geografikoaren berezitasunean, haren lurraldearen eta baliabide naturalen balioan, haren instituzio publikoen sustraitzean edo haren ekonomiaren bokazio atlantikoan, bai eta nortasun politiko propioaren garapenean ere, uhartedian bizi diren pertsonen historia, kultura, hizketa eta ohituren kontzepzio espezifikoarekin batera.

I. TITULUA
Eskubideak, eginbeharrak eta printzipio artezkariak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

11. artikulua.— Berdintasun- eta lankidetza-eskubidea

2. Botere publikoek tratu-berdintasunerako eskubidea bermatuko dute, bai eta ez dela diskriminaziorik izango arrazoi hauengatik: sexua, generoa, jaiotza, etnizitatea, ideia politiko eta erlijiosoak, adina, desgaitasuna, sexu-orientazioa edo –identitatea, gaixotasuna, hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial. Diskriminaziorako debekuak ez du galaraziko sektore, talde edo behartsuen aldeko ekintza positiboak egiterik.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

16. artikulua.— Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen eskubideak

4. Espainiar zeinu-hizkuntza eta hizkuntza hori aukeratzen duten gorren tratu-berdintasuna lortzea ahalbidetzen duten baldintzak; izan ere, zeinu-hizkuntza irakatsi, babestu eta errespetatuko da. Ondorio horietarako, eta beste ekintza batzuen artean, behar diren neurriak hartuko dira, zeinu-hizkuntzaren bidez gorren eta Erkidegoko Administrazioen arteko komunikazioa bideratzeko.

27. artikulua.— Eskubidea kultura-eremuan

4. Kanarietako botere publikoek zainduko dute honako hauek babestu eta defendatzea: Kanarietako identitatea, ondare historikoa, eta balio eta interesak; hispaniarreko aborigenen eta Uhartedia populatzen izan zuten gainerako kulturen legatu etnografiko eta arkeologikoa, bai eta hizkuntza-modalitate guztiak ere, bereziki gomerar txistua.

III. KAPITULUA
Printzipio artezkariak

37. artikulua.— Printzipio artezkariak

Kanarietako botere publikoek euren politikaren printzipio artezkari gisa hartzen dute:

7. Kanarietako espainieraren defentsa, sustapen eta ikasketa, espainiera atlantikoaren hizkuntza-aldaera den aldetik.

137. artikulua.— Kultura-ondarea

1. Kanarietako Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa dagokio kultura-ondarearen gainean, ezertan galarazi gabe Konstituzioaren 149.2 artikulua; eskumen horrek ondokoen araubide juridikoaren erregulazioa hartzen du: ondare hori osatzen duten ondasunak, jarduerak eta gainerako adierazpenak, eurok dituzten balio historiko, arkitektoniko, artistiko, arkeologiko, etnografiko, paleontologiko, zientifiko edo teknikoengatik; bai eta kanariar berezko kulturako ondasun immaterialak eta Kanarietan hitz egiten den espainieraren hizkuntza-berezitasunak.


8.4.10.23. 5/2019 Legea, apirilaren 9koa, Kanarietako Irakurketa eta Liburutegiei buruzkoa[1131]

HITZAURREA

[…]

Irakurketa sustatzearen garrantzia VI. tituluan arautzen diren sustapen-planen bidez indartzen da. Plan horietan arreta berezia jarriko zaie haur eta gazteei, hizkuntza-gutxiengoei, haien integrazioa errazteko, eta gizarte-egoera ahuleneko sektoreei, arreta berezia jarriz desgaitasuna duten pertsonei, bai eta edozein adinetako pertsonen etengabeko ikaskuntzari ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Liburutegiaren kontzeptua, sailkapena eta definizioak

3. Lege honen ondorioetarako, honako hauek honela ulertzen dira:

– Hizkuntza-gutxiengoa: biztanleriaren gutxiengo batek erabiltzen duen hizkuntza edo lengoaia, erkidego horretako hizkuntza ofizialaz edo ofizialez bestelakoa.

4. artikulua.— Liburutegien printzipioak eta balioak

2. Liburutegien printzipioak eta balioak honako hauek dira:

c) Pluraltasuna; hori dela bide, gizartearen aniztasuna eta hizkuntza- edo ikonografia-aberastasuna islatzen duten ahalik eta dokumentu gehien eskuratu, gorde eta eskuratu beharko dira.

II. TITULUA
Kanarietako liburutegi-sistema

III. KAPITULUA
Kanarietako liburutegi-sistemako gainerako liburutegiak

13. artikulua.— Udal-titulartasuneko liburutegiak

3. Gutxiengo etniko, linguistiko eta kulturalei kultura arteko liburutegi-zerbitzuak eskaintzeaz arduratuko dira, eta udalerriko gizarte-zerbitzuekin koordinatu ahal izango dira horretarako, baita etxetik irteteko ezintasuna duten erabiltzaileei mailegu-zerbitzua errazteko ere.

III. TITULUA
Kanarietako liburutegi publikoen sarea

III. KAPITULUA
Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak

25. artikulua.— Kanarietako liburutegi publikoen sareko liburutegietako erabiltzaileen eskubideak

Kanarietako liburutegi publikoen sareko liburutegietako erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

g) Hizkuntza-zailtasunak, zailtasun psikikoak, sentsorialak eta sozioekonomikoak dituzten biztanleen taldeentzako irisgarritasuna, diskriminaziorik eza eta aukera-berdintasuna, jendearen eskura dauden liburutegiak eta zerbitzuak erabiltzeko. Horretarako, irakurketa sustatzeko planetan arreta berezia eskainiko zaie formatu irisgarrien hedapenari eta normalizazioari.

V. TITULUA
Kanarietako liburutegi-sistemaren antolaketa-egitura

I. KAPITULUA
Kanarietako Irakurketa eta Liburutegien Kontseilua

31. artikulua.— Osaera, eskumenak, antolaketa eta funtzionamendua

1. Kanarietako Irakurketa eta Liburutegien Kontseilua, besteak beste, honako hauek osatuko dute:

c) Kontseilukideak:

j. Kanarietako Hizkuntzaren Akademiako ordezkari bat, instituzio horrek proposatuta.

VI. TITULUA
Irakurketa sustatzea

37. artikulua.— Irakurketa sustatzeko planen edukia

2. Irakurketa sustatzeko planek arreta berezia jarriko dute haur eta gazteengan, hizkuntza-gutxiengoengan —haien integrazioa errazteko—, eta gizarte-egoera ahuleneko sektoreetan, betiere arreta berezia jarriz desgaitasuna duten pertsonengan, bai eta edozein adinetako pertsonen etengabeko ikaskuntzan ere. Formatu eta metodo irisgarrien sustapena eta normalizazioa hartuko dira kontuan, hala nola irakurketa erraza, braille alfabetoa, soinu-euskarriak eta euskarri digitalak, bai eta irakurketa errazteko oinarrizko laguntza-produktuak ere.

IX. TITULUA
Kanarietako ondare bibliografikoa

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

44. artikulua.— Kanarietako ondare bibliografikoa

2. Kanarietako ondare bibliografikoaren barruan sartzen dira, era berean, obra literario, historiko, zientifiko edo artistiko unitarioak edo seriatuak, eskuz idatzitako edo inprimatutako eskriturakoak, edo hizkuntza kodifikatuan erregistratutakoak, baldin eta gutxienez hiru ale berdin-berdin daudela egiaztatzen ez bada, bai eta beren ezaugarriren batengatik bakartzat jo daitezkeenak eta ehun urtetik gorako antzinatasuna dutenak ere. Ale kopuru hori dagoela ulertuko da 1958tik aurrera argitaratutako lanen kasuan.


8.4.10.24. 6/2019 Legea, apirilaren 9koa, Nekazaritzako Elikagaien Kalitateari buruzkoa[1132]

II. TITULUA
Kalitate bereizia

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

29. artikulua.— Babesaren irismena

3. Kalitate-araubide bati lotuta egotearren babestutako izenak ezin izango dira erabili aipamen geografiko baten araudi espezifikoak eskatutako betekizunak betetzen ez dituzten izaera bereko edo antzeko izaerako produktuen izendapenean, aurkezpenean edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzulita egon edo aurretik “mota”, “estilo”, “imitazio” edo antzeko adierazpenak izan, ez eta produktuaren benetako jatorria adierazten denean ere.


8.4.10.25. 9/2019 Legea, apirilaren 9koa, “Hesperideen Unibertsitatea” unibertsitate pribatua aitortzekoa[1133]

HITZAURREA

[…]

Hesperideen Unibertsitateak, hala badagokio, kontuan hartuko du Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren IV. tituluaren III. kapituluan (“enpresetako berdintasun-planak eta berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk”) ezarritakoa. Era berean, kontuan izango du Kanarietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 26ko 1/2010 Legearen 10. artikuluan (“hizkera ez-sexista eta irudi publikoa komunikabide sozialetan eta publizitatean”) xedatutakoa.

[…]


8.4.10.26. 11/2019 Legea, apirilaren 25ekoa, Kanarietako Kultura Ondareari buruzkoa[1134]

HITZAURREA

I

[…]

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege honek printzipio hauek betetzen ditu: beharrizana, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. […] Proportzionaltasun-printzipioaren arabera, lege honek aspektu hauek arautzen ditu: Kanarietako administrazio publikoen eskumenak;, organo eta instituzio aholku-emaileen eskumenak; babes-ondasun eta -tresnen kategoriak, eta Kanarietako kultura-ondareko ondasunak babesteko araubide erkidea eta espezifikoa; ikuskatzailetza, eta zehapen-araubidea; izan ere, aspektu horiek guztiak beharrezkoak dira legearen bidez lortu nahi diren xedeak erdiesteko. Lege-testu hau onestea da eskubideak gutxien murrizten dituen neurria, hartzaileei behar-beharrezkoak diren betebeharrak soilik ezartzen baitizkie; izan ere, Kanarietako kultura-ondarearen garrantziak erregulazio-esparrua merezi du, zeinak bermatuko baitu ondarearen kontserbazioa eta hura etorkizuneko belaunaldiei transmititzea (hauek dira ondare horren osagaiak: ondare higigarriak, higiezinak, herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen immaterialak, balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikokoak edo beste edozein kultura-eratako balioa dutenak). […]

[…]

II

[…]

Titulu honetan nabarmentzekoa da, ondasun batek Kanarietako kultura-ondarearen zati gisa hartu ahal izateko izan behar dituen balioen zerrendan, aurreko araudian jasotzen ez diren paisaia-, industria- edo hizkuntza-balioak sartu direla.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege hau Kanarietako kultura-ondareari aplikatuko zaio.

2. Kanarietako kultura-ondarea osatzen dute Kanariar Uharteetako biztanle aborigenen ondasun higigarriek, higiezinek eta adierazpen immaterialek, herri-kulturak eta kultura tradizionalak, baldin eta balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko, tekniko edo beste edozein kultura-arlotako balioa badute, haien titulartasuna eta araubide juridikoa edozein direla ere.

II. TITULUA
Babes-eredua

9. artikulua.— Babes-mailak

1. Kanarietako kultura-ondarea osatzen duten ondasunak babes-maila hauetako batean sailkatuko dira:

a) Kultura-intereseko ondasunak. Kultura-intereseko ondasuntzat joko dira balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo tekniko edo kulturaleko ondasun higigarri, higiezin eta immaterial nabarmenenak, bai eta Kanarietako kulturaren lekukotza bereziak direnak ere.

III. TITULUA
Kanarietako administrazio publikoen eta organo eta instituzio aholku-emaileen eskumenak

I. KAPITULUA
Kanarietako administrazio publikoen eskumenak

14. artikulua.— Xedapen orokorrak

Kanarietako administrazio publikoek, zeinek bere eskumenen esparruan, honako betebehar hauek izango dituzte Kanarietako kultura-ondareari dagozkionez:

d) Interes historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko, tekniko edo bestelako interes kulturaleko ondasun higigarri, higiezin eta immaterialen dokumentazio zehatz-zehatza ematea, betiere lege honetan zehazten diren tresnen bidez; administrazio horiek dokumentazioa eguneratuta izango dute, eta beste administrazio publiko, ikertzaile eta partikular batzuek erabiltzeko moduko euskarri informatiko, grafiko eta dokumental egokietan mantenduko dute.

IV. TITULUA
Ondasun-kategoriak eta babes-tresnak

I. KAPITULUA
Kultura-intereseko ondasunak

1. atala
Arau orokorrak

22. artikulua.— Araubide orokorra

1. Kultura-intereseko ondasuntzat joko dira izaera historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo tekniko edo kulturaleko balio nabarmenenak dituzten ondasunak, bai eta Kanarietako kulturaren lekukotza bereziak diren ondasunak ere.

25. artikulua.— Kultura-interes immateriala duten ondasunen sailkapena

Kanarietako kultura-ondarea osatzen duten ondasun immaterialak kultura-intereseko deklaratu ahal izango dira, kategoria hauetako baten edo batzuen arabera:

a) Ahozko tradizio eta adierazpideak, Kanarietan mintzatzen den espainieraren hizkuntza-modalitateak eta berezitasunak barne, bai eta toponimia tradizionala, lurraldeen izendapen geografikoak zehazteko tresna gisa.

II. KAPITULUA
Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoetako ondasunak

1. atala
Araubide orokorra

39. artikulua.— Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoak

1. Kultura-ondareko ondasunen uharte-katalogoak babes-tresna dira, eta, bertan, uharte-interesa duten Kanarietako kultura-ondareko ondasun higigarriak, higiezinak eta immaterialak sartzen dira, baldin eta, kultura-intereseko ondasunak definitzen dituen garrantzirik izan gabe, bereziki babestu behar badira balio historikoak, artistikoak, arkitektonikoak, arkeologikoak, etnografikoak, bibliografikoak, dokumentalak, linguistikoak, paisajistikoak, industrialak, zientifikoak edo teknikoak edo bestelako kultura-balioak badituzte.

III. KAPITULUA
Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoetako ondasunak

50. artikulua.— Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoak

1. Kultura-ondareko ondasunen udal-katalogoak babes-tresna dira, eta, bertan, Kanarietako kultura-ondareko ondasun higigarriak eta higiezinak sartzen dira, baldin eta, kultura-intereseko ondasunak definitzen dituen garrantzirik izan gabe, bereziki babestu behar badira balio historikoak, artistikoak, arkitektonikoak, arkeologikoak, etnografikoak, bibliografikoak, dokumentalak, linguistikoak, paisajistikoak, industrialak, zientifikoak edo teknikoak edo bestelako kultura-balioak badituzte, betiere ondasunon kontserbazio-egoera oztopoa izango ez dela katalogatuak izan ahal izateko.

52. artikulua.— Udal-katalogoen edukia

1. Balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikoengatik kontserbazio-araubide espezifikoa behar duten ondasun edo guneen identifikazio zehatza jaso beharko dute udal-katalogoek, betiere ondasun eta gune horien babes-maila eta kasua-kasuan baimendutako esku-hartze motak ezarriz.


8.4.10.27. 7/2020 Legea, abenduaren 29koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1135]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

39. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2021ean, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak honako hauek izango dira, zeinek urtean zehar ezingo baitute igoerarik izan:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

b) Koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik:

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako B2 mailarekin: 45 euro hilean.

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako C1 edo C2 mailarekin: 55 euro hilean.

[…]


8.4.10.28. 2/2021 Legea, ekainaren 7koa, gizarte-berdintasunari eta genero-identitateagatik, genero-adierazpenagatik eta ezaugarri sexualengatik ez diskriminatzeari buruzkoa[1136]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, honako hitz hauek jarraian adierazi bezala ulertuko dira:

2. Genero-adierazpena: pertsona bakoitzak bere genero-identitatea komunikatzeko edo adierazteko duen modua, estetikaren, hizkeraren, portaeraren, jarreren edo bestelako adierazpenen bidez, eta bat etor daiteke edo ez jaiotza-sexuaren arabera sozialki esleitutako generoarekin lotuta daudenekin.

[…]

4. artikulua.— Printzipio gidariak eta aitortutako eskubideak

1. Lege hau printzipio gidari eta eskubide aitortu hauetan oinarritzen da, eta printzipio eta eskubide horiek eraenduko dute haren aplikazio-eremuan dauden pertsona fisiko edo juridikoen, publiko zein pribatuen, jarduna:

e) Aukera-berdintasuna: pertsona orok eskubidea du bere duintasunerako eta bere nortasunaren garapen askerako ezinbestekoak diren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzeko. Ondorio horietarako, Kanarietako botere publikoek:

3) Kanarietako komunikabide publiko eta pribatu guztiek genero-identitateen eta -adierazpenen berdintasun-printzipioa betetzen dutela zainduko dute; segurtatuko dute ezen titulartasun publikoko komunikabideen ekoizpena eta antolaketa pluralista eta ez-diskriminatzailea izango dela, genero-identitateari eta -adierazpenari eta ezaugarri sexualei dagokienez, eta, bereziki, bermatuko dute ezen hizkuntzaren erabilera ez-sexista izango dela, eta tratamendu duina, errespetuzkoa eta egiazkoa emango dela eurek trans identitateei buruz eta pertsona intersexualei buruz erabiltzen dituzten eduki eta irudietan, bereziki informazio-zerbitzuen eremuan.

X. TITULUA
Neurriak komunikabideen eremuan

54. artikulua.— Kode deontologikoak

Kanarietako Autonomia Erkidegoak zainduko du titulartasun autonomikoko komunikabideek eta Kanarietako Administrazioaren dirulaguntzak edo funts publikoak hartzen dituztenek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta genero-identitatean edo -adierazpenean edo dibertsitate sexualean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.10.29. 6/2021 Legea, abenduaren 28koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1137]

I. TITULUA
Aurrekontuak onestea

1. artikulua.— Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eremua

9. Fundazio publiko hauen aurrekontuak:

– Hizkuntzaren Kanariar Akademia fundazio kanariarrarenak.

[…]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

42. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2022an, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak, zeinei ez baitzaie aplikatuko 35.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa, honako hauek izango dira:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

b) Koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik:

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako B2 mailarekin: 45 euro hilean.

– Irakaskuntza ematen den hizkuntzan egiaztatutako C1 edo C2 mailarekin: 55 euro hilean.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako irakasle numerarioen eta Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako lantegiko maisu-maistren eskaletako funtzionarioei ordainsari-kontzeptuak aitortzea

1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako ordainsari-kontzeptu hauek jasotzeko eskubidea izango dute Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako goi-mailako teknikarien kidegoko irakasle numerarioen funtzionarioek eta Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako erdi-mailako teknikarien kidegoko lantegiko maisu-maistren eskalako funtzionarioek:

b) Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planaren betearazpenean parte hartzeagatiko haborokina, zeina ezarri baitzen lehen aipatutako abenduaren 27ko 7/2017 Legearen 42.hiru artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan; izan ere, apartatuok abenduaren 28ko 7/2018 Legearen azken xedapenetako laugarrenaren bigarren eta hirugarren apartatuek aldatu zituzten hurrenez hurren.

Aurreko paragrafoan aipatutako haborokinaren hileko zenbatekoak, 2022an, atzerriko hizkuntzan irakasteagatik eta koordinazio-eginkizunak egikaritzeagatik direnak, lege honen 42.3 artikuluan zehaztutakoak izango dira, eta horiei ez zaie aplikatuko 35.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa.

2. […]

Aurreko apartatuaren b) letran aipatutako haborokina jasotzeko, hizkuntza-gaitasunaren maila egiaztatu beharko da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera gaitasun hori aitortzeari buruzko autonomia-erkidegoaren araudian xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenetako hamargarrena.— 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legearen 50.bat.9 artikulua; aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta epe mugagabean egongo da indarrean; haren idazkera hauxe izango da:

«9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran ikastetxeetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean».


8.4.10.30. 2/2022 Legea, ekainaren 6koa, Kanarietan osasun-alertaren araubide juridikoa eta COVID-19aren pandemia kontrolatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena[1138]

III. TITULUA
Osasun-alertaren araubide juridikoa COVID-19aren pandemian

II. KAPITULUA
Osasuna babesteko alerta-maila desberdinetan aplikatu beharreko neurriak

27. artikulua.— 4. alerta-mailan aplikatu beharreko neurriak

4. alerta-mailan, honako neurri hauek aplikatuko dira automatikoki:

38. 4. alerta-mailan dauden uharteetatik datozen hamabi urteko edo gehiagoko bidaiariek, beste uharte batzuetara joaten badira, egiaztatu beharko dute, heldu baino 48 ordu lehenago, SARS-CoV-2rako infekzio aktiboaren proba diagnostiko bat egin dutela, eta emaitza negatiboa izan dela; proba horrek bat etorri beharko du estatu-mailan une bakoitzean indarrean dauden osasun-betekizunekin, honako kasu hauetan izan ezik:

d) Unibertsitate-zentroetara, eta irakaskuntzako eta hezkuntzako zentroetara joateko egiten diren joan-etorriak, haur-hezkuntzako eskolak barne, bai eta hizkuntza-akademietara eta hezkuntza arautuko ikasketa-planetan, kontserbatorioetan eta musika-eskoletan sartutako irakasgaien hezkuntza-errefortzuko ikastegietara joateko edo akademietan edo prestakuntza-zentroetan hautaketa-prozesuak prestatzeko egindakoak ere.


8.4.10.31. 5/2022 Legea, abenduaren 19koa, Herritartasunaren Kanariar Errentarena[1139]

I. TITULUA
Prestazio ekonomikoetarako eskubidea

I. KAPITULUA
Herritartasun-errenta

6. atala
Onuradunen eskubideak eta betebeharrak

38. artikulua.— Eskubideak

Herritartasun-errentaren onuradunek, lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskubide hauek izango dituzte:

b) Arreta zuzenekoa eta beren beharrizanetara egokitua jasotzekoa, arreta-plan pertsonalizatu baten bidez, genero-ikuspegia kontuan hartuta, eta plan hori hizkera argi eta ulergarrian idatziz izatekoa.


8.4.10.32. 6/2022 Legea, abenduaren 27koa, Kanarietako Klima Aldaketarena eta Trantsizio Energetikoarena[1140]

III. TITULUA
Klima-aldaketaren integrazioa lurralde- eta sektore-politika administratiboetan

VI. KAPITULUA
Beste politika sektorial batzuk

8. atala
Biodibertsitatea eta baliabide naturalak babestea

65. artikulua.— Biodibertsitatea, natura- eta kultura-ondarea

[…]

Kanarietako administrazio publiko eskudunek kultura-ondarea babesteko eta kontserbatzeko politikak bultzatu beharko dituzte balio historiko, artistiko, arkitektoniko, arkeologiko, etnografiko, bibliografiko, dokumental, linguistiko, paisajistiko, industrial, zientifiko edo teknikoa edo beste edozein kultura-izaera duten herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpenen eremu fisikoetan, bai eta izaera paleontologikoko barrendegi eta aztarnategietan eta kultura-intereseko ondasun guztietan ere (KIO), honako hauek lortzeko:

a) Kultura- eta natura-eremu horiek (paleontologikoa) klima-aldaketaren ondorioekiko dituzten arriskuak eta kalteberatasuna identifikatzea eta ebaluatzea.

b) Klima-aldaketak ondasun horien kontserbazioan izan ditzakeen inpaktuak identifikatzea, kalteberatasunak eta egokitzeko gaitasuna kontuan hartuta, betiere egokitzeko aukera nagusiak aztertuz eta arrisku-mailak lehenetsiz.

c) Kultura- eta natura-ondasunak aipatutako balioetara egokitzeko neurri egokiak sustatzea, barrendegi bakoitzerako irtenbide egokiak ezarriz; horretarako, lehentasunak eta egutegia dakartzan egokitzapen-plan bat erabiliko da, zeinak hartuko baititu Kanariar Uharteetako ondasun guztiak.

c) Klima-aldaketak kultura-ondarearen eremu horietan dituen ondorioak ebaluatzeko informazio-sistema bat ezartzea.

d) Informazioa, kontzientziazioa eta herritarren parte-hartzea areagotzea klima-aldaketarekin lotutako jardueretan eta kultura- eta natura-ondarea (paleontologikoa) kontserbatzeko gertatzen diren inplikazioetan.


8.4.10.33. 7/2022 Legea, abenduaren 28koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1141]

I. TITULUA
Aurrekontuak onestea

1. artikulua.— Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eremua

Autonomia Erkidegoko 2023. urterako aurrekontu orokorretan sartzen dira:

10. Fundazio publiko hauen aurrekontuak:

– Hizkuntzaren Kanariar Akademia kanariaren fundazioarenak.

[…]

V. TITULUA
Langile-gastuak eta langileak kudeatzeko neurriak

I. KAPITULUA
Langile-gastuak

41. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakasleen prestakuntza iraunkorragatiko osagarria, erantzukizun bereziagatiko osagarria eta haborokinak

3. 2023an, unibertsitateaz kanpoko irakasleek Atzerriko Hizkuntzak Bultzatzeko Planean (PILE) parte hartzeagatiko haborokinaren zenbatekoak, zeinei ez baitzaie aplikatuko 34.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoa, honako hauek izango dira:

a) Atzerriko hizkuntzan irakasteagatik:

– Atzerriko hizkuntzen espezialitateko maisu-maistren kidegoko irakasleek, zeinek ez baitute egiaztatzen atzerriko hizkuntzan benetan irakasten duten hizkuntzan B2, C1 edo C2 maila dutenik, eta arlo ez-linguistikoetan aldi baterako atzerriko hizkuntzan benetan irakasten dutenek: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan B2 maila dutela egiaztatzen badute: 35 euro hilean.

– Atzerriko hizkuntzan benetan arlo edo irakasgai ez-linguistikoetan irakasten duten irakasleek, baldin eta irakasgai horiek ematen diren hizkuntzan C1 edo C2 maila dutela egiaztatzen badute: 45 euro hilean.

6. 2023an, goi-mailako teknikarien kidegoko Itsasoko eta Arrantzako Lanbide Heziketako irakasle numerarioen eskalako funtzionarioek eta erdi-mailako teknikarien kidegoko Itsas eta Arrantzako Lanbide Heziketako maisu-maistren eskalako funtzionarioek, arrantzaren arloan eskumena duen sailak erregelamenduz ezarritako betekizunei jarraikiz, etengabeko prestakuntzagatiko osagarria eta taldeko tutoretzan jarduteagatiko haborokinak jasoko dituzte, bai eta Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Planean parte hartzeagatik eta ikasleen ongizaterako eta babeserako koordinazio-eginkizunak betetzeagatik, laneko arriskuen prebentzioan edo informazioaren eta komunikazioaren teknologietan parte hartzeagatik ere, aurreko apartatuetan zehaztutako zenbatekoetan.

Azken xedapenetako seigarrena.— 4/2012 Legea, ekainaren 25ekoa, Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzkoa, aldatzea

Aldatu egiten da Neurri Administratibo eta Fiskalei buruzko ekainaren 25eko 4/2012 Legea, eta honela geratzen da idatzita:

Bi. Honela geratzen da idatzita 50. artikuluaren lehenengo apartatuko 9. zenbakia:

«9. Zerbitzu hauek ematea: haurren eta gazteen hezkuntza, haurren zaintza eta zainketa, eskola-jantokia bitarteko klase arteko denboran irakaskuntzako entroetan edo eskolaz kanpoko ordutegiko haurtzaindegi-zerbitzuko geletan haurrei emandako arreta, eskolako, unibertsitateko eta graduondoko irakaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta lanbide-heziketa eta lanbide-birziklapena, xede bera duten zuzenbide publikoko erakundeek edo jarduera horiek gauzatzeko baimendutako erakunde pribatuek eskainitakoak direnean».

[…]


8.4.10.34. 1/2023 Legea, martxoaren 1ekoa, Kanarietako Kulturaren Sistema Publikoari buruzkoa[1142]

ZIOEN AZALPENA

II

[…]

Azkenik, legeak printzipio juridiko nagusi gisa onartutako kulturaren funtzio soziala du ardatz. Funtzio sozialak berekin dakar kulturak pertsonen eraikuntzan eta gizarte- eta erkidego-eraikuntzan duen garrantzia aitortzea, eta, beraz, kultura erantzukizun publiko ukaezinen sorta baten objektu bihurtzen da. Kultura-bizitzari dagokionez, botere publikoen lehenengo baldintza —hobe litzateke aurrebaldintzaz hitz egitea— kulturaren askatasuna eta autonomia aitortzea eta bermatzea da, haren alderdi guztietan. Baina, gizarte demokratiko aurreratu batean, botere publikoek interes orokor eta publiko horiek onartu, sustatu eta bultzatu behar dituzte nahitaez. Edo, bestela esanda, kulturaren funtzio soziala da hauxe da: ente publikoek kulturaren aurrerapenerako dituzten erantzukizunak eta betebeharrak hemen araututako sistemaren barruan hedatzeko bihotza. Izan ere, kulturaren aurrerapena jada konstituzio-hizkeran agertzen da, legean bertan sistemaren printzipio argitzaile gisa jasotzen da, eta botere publikoek kulturaren funtzio sozialarekiko konpromisoan duten zeregina ulertzeko modu aurreratu eta proaktiboagoa baino ez da.

[…]

I. TITULUA

2. artikulua.— Legearen printzipio gidariak

Aurreko artikuluan aipatutako administrazio publikoek eta sektore publikoko organismo eta enteek kulturaren arloan dituzten eskumenak garatzean lege honen jarduketak eta helburuak argituko dituzten printzipioak honako hauek dira:

5. Berdintasun materiala eta lurraldekoa. Arreta berezia jartzea inolako diskriminaziorik ez egiteko honako hauengatik: jatorriagatik, etniagatik, ideologiagatik, iritziagatik, erlijioagatik, hizkuntzagatik, generoagatik, sexu-orientazioagatik, desgaitasunagatik, lurralde-jatorriagatik eta kultura- eta etnia-kidetasunagatik edo izaera arrazista edo xenofoboa duen beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik. Era berean, printzipio honen helburua hauxe da: pertsona guztiei kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irispidea bermatzea eta sustatzea, betiere lurralde-desberdintasunak saihestuz, hala nola biztanle gehiago eta gutxiago duten uharteen artean, hiriburu diren uharteen eta ez direnen artean, metropoli-eremuen eta izaera hori ez dutenen artean, hiriguneen eta landa-eremuen artean, hirietako erdialdearen eta aldirien artean; bai eta adinekoen, desgaitasuna duten pertsonen, migratzaileen, askatasunik gabeko pertsonen eta gaitasun sozioekonomiko txikiagoa duten pertsonen arteko desberdintasunak ere saihestuz.

II. TITULUA
Kanarietako kulturaren sistema publikoa

III. KAPITULUA
Kanarietako kulturaren sistema publikoaren betebeharrak, eginbeharrak eta bermeak

2. atala
Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamenduari buruzko eginbeharrak eta betebeharrak

17. artikulua.— Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamendua

Hauek dira Kanarietako kulturaren sistema publikoaren funtzionamenduari dagozkion eginbeharrak:

4. Gardentasuna.

3. Era berean, neurri proaktiboak hartuko dituzte ondorik aipatuko diren pertsonei ezagutza, kultura-ondasun eta -zerbitzuetarako irispidea eta kultura-eskubideen egikaritza errazteko; hauek dira pertsona horiek: adinagatik, lurralde-egoeragatik, egoera sozioekonomikoagatik, generoagatik, desgaitasunagatik, migrazioagatik, hizkuntza ez ezagutzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik irispidean izateko zailtasunik handienak dituztenak, betiere aurreko arrazoiengatik kultura-eskubideak eraginkortasunez eta berdintasun-baldintzetan egikaritzeko desabantaila- edo desberdintasun-egoeran badaude.

IV. KAPITULUA
Kanarietako Kultura Kontseilua

27. artikulua.— Kanarietako Kultura Kontseiluaren osaera

1. Honako hauek dira Kanarietako Kultura Kontseiluko kide:

– Hizkuntzaren Kanarietako Akademiaren ordezkari bat.

[…]


8.4.10.35. 2/2023 Legea, martxoaren 1ekoa, Kanarietako Gazte-politikei buruzkoa[1143]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Jarduteko printzipioak

Hauek dira gazteriaren arloan Kanarietako administrazio publikoen jarduna gidatu behar duten printzipioak:

k) Kulturartekotasuna. Administrazioak gazteriaren arloan egiten duen jardunak kulturartekotasuna bultzatuko du, eta horrek ahalbidetuko du Kanarietako gazteek Kanarietako Autonomia Erkidegoan eta beste erregio eta herrialde batzuetan dauden errealitate kulturalak ezagutzea, eta Kanarietako kultura Estatuan eta nazioartean proiektatuko du. Hizkuntzak ikastea ere sustatuko da, beste herrialde eta kultura batzuetako gazteen arteko oinarrizko komunikazio-tresna den aldetik.


8.4.10.36. Kanarietako Parlamentuaren Erregelamenduaren Erreforma, 2023ko martxoaren 29koa[1144]

VI. TITULUA
Legegintza-prozedura

II. KAPITULUA
Legegintza-prozedura arrunta

1. atala
Lege-proiektuak

132. artikulua

4. Ponentziari dagokio txosten bat egitea, behin ekimenaren testua eta aurkeztutako zuzenketak ikusita. Txosten hori erregelamendu honen 46.3 artikuluan aurreikusitako epe-muga betetzea ahalbidetzen duen epean amaitu beharko da. Era berean, eta Ganberaren araugintza-teknikako gidalerroetan aurreikusitako orientazioak aplikatuz, ponentziak aho batez erabaki ahal izango du legegintzako ekimenaren testuari aldaketak egitea, betiere haren egitura, edukia eta idazkeran erabilitako hizkera hobetzeko. Aldaketa horiek ponentzia osatzen dutenei proposatu ahal izango dizkiete, hala badagokio, Ganberako zerbitzuek.

138. artikulua

Proiektu baten eztabaida amaituta, baldin eta eztabaida horren ondoriozko testua inkongruentea edo iluna izan badaiteke punturen batean, edo Ganberaren araugintza-teknikaren gidalerroetan xedatutakoaren arabera akats tekniko nabarmenak baditu erabilitako egituran, edukian edo hizkeran, orduan Mahaiak, bere ekimenez edo irizpena egin duen batzordeak eskatuta, berriro bidali ahal izango dio Osoko Bilkurak onetsitako testua batzorde horri, eztabaida amaitu eta hurrengo bost egunen barruan, betiere batzordeak, gehienez ere hilabeteko epean, idazkera harmoniko bat egin dezan, Osoko Bilkuraren erabakiak salbu uzteko. Horrela idatzitako irizpena Osoko Bilkuraren azken erabakiaren mende jarriko da, eta Osoko Bilkurak osorik onetsi edo ezetsi beharko du, bozketa bakar batean.

Xedapen gehigarriak

Hamabigarrena

Mahaiari dagokio, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, araugintza-teknikako gidalerroak onestea, zeinek balio izango baitute Kanarietako Parlamentuak izapidetzen dituen arau eta xedapenetan aplikatzeko gida orientagarri gisa. Gidalerro horietan, hizkera arauemaileri buruzko aurreikuspen batzuk jasoko dira, hizkera inklusiboaren ikuspegitik.

Gidalerro horiek ez dute inoiz ere mugatuko diputatuek eta talde parlamentarioek beren ekimenak askatasunez formulatzeko duten eskubidea, eta gidalerrook erreferentzia-esparru izango dira ekimenen idazkeraren eta egituraren kalitate teknikoa hobetzeko.

8.4.11. Kantabriako Autonomia Erkidegoa


8.4.11.1. 4/1993 Legea, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoari buruzkoa[1145]

V. TITULUA
Funtzionario publikoen estatutu-araubidea

VIII. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

74. artikulua

Honako hauek dira falta oso astunak:

b) Arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo bizileku edo beste edozein izaera edo norbere edo gizarte-egoera dela eta, diskriminazioa ekar dezakeen edozein jarduketa.


8.4.11.2. 11/1998 Legea, urriaren 13koa, Kantabriako Kultura Ondareari buruzkoa[1146]

IV. TITULUA
Araubide espezifikoak

I. KAPITULUA
Ondare arkeologikoa eta paleontologikoa

77. artikulua.— Baimenak

3. Atzerriko ikertzaileek edo instituzioek egiten dituzten indusketek, lege honetan ezarritako araudiaz gain, espainiar zuzendarikide bat izan beharko dute. Indusketaren txostenak eta memoria gaztelaniaz aurkeztuko dira.


8.4.11.3. 5/1999 Legea, martxoaren 24koa, Kantabriako Turismoaren Antolamenduari buruzkoa[1147]

II. TITULUA
Turismo-agenteak

II. KAPITULUA
Turismo-eskaintza

14. artikulua.— Izena eta publizitatea

2. Errotuluek, dokumentazioak, publizitateak, adierazpenek, prezio-zerrendek edo fakturek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute, baina horrek ez du eragotziko aldi berean beste hizkuntza batzuk erabiltzea edo izen propio bat erabiltzea izendapen gisa.

IV. TITULUA
Turismo-baliabidea garatzea eta mantentzea

VI. KAPITULUA
Turismo-prezioak eta -zerbitzuak

46. artikulua.— Prezioen araubidea eta publizitatea

2. Eskaintzen diren zerbitzuen prezioen zerrendan, publizitatean edo merkataritza-eskaintzan azken prezio osoa sartu beharko da, zergak barne, gutxienez gaztelaniaz eta legezko erabilerako diruan.

8.4.11.4. 3/2001 Legea, irailaren 25ekoa, Kantabriako Liburutegiei buruzkoa[1148]

HITZAURREA

Espainiako Konstituzioaren 46. artikuluak zehazten duenez, botere publikoen ataza da bermatzea Espainiako herrien ondare historiko, kultural eta artistikoa zaindu eta aberastea, bai eta ondareon ondasunena ere, horien araubidea eta titulartasuna edozein izanda. Ondare historikoaren barruan, berebiziko garrantzia du ondare bibliografiko eta dokumentalak, identitate historikoari eta norberaren hizkuntzari eusteko bitarteko gisa, hizkuntza komunikaziorako eta gizarte-elkarbizitzarako oinarrizko tresna gisa ulertuta.

[…]

II. TITULUA
Kantabriako irakurketa publikoaren sistema

III. KAPITULUA
Irakurketa publikoko zerbitzuak

20. artikulua.— Funtsak eskuratzea

2. Beharrezkoa denean, neurri egokiak hartuko dira gutxiengo etniko, erlijioso edo linguistikoen eskubideak kontuan har daitezen.


8.4.11.5. 3/2004 Legea, urriaren 7koa, Kantabriako Logopeden Elkargo Profesionala sortzekoa[1149]

HITZAURREA

[…]

Gaur egun badaude antzeko eginkizunak betetzeko gaitzen duten beste titulazio batzuk, baina testuinguru desberdinetan, hala nola 1440/1991 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Entzumen eta Hizketako Maisu Espezialista titulua arautzen duena, bai eta Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren eta Kantabriako Gobernuko Hezkuntza eta Gazteria Sailaren (gaur egun Hezkuntza Saila) zenbait ebazpen ere, entzumen eta hizketako nahasmenduak espezializatzeko ikastaroak homologatzen dituztenak. Inguruabar horiek justifikatzen dute lege honek hirugarren xedapen iragankorrean ezartzea zelan izan daitezkeen Kantabriako Logopeden Elkargo Ofizialeko kide titulazio horietako bat duten eta lanbide-kaudimena egiaztatzen duten profesionalak. Era berean, komeni da elkargoan sartzeko araubide iragankor bat ezartzea, zenbait autonomia-erkidegotan sortutako gainerako logopeden elkargoekin nolabaiteko homogeneotasunari eusteko.

[…]

Hirugarren xedapen iragankorra.— Profesionalak elkargo ofizialean sartzea

Lege hau indarrean jarri eta bi urteko epean, Kantabriako Logopeden Elkargo Ofizialean sartu ahal izango dira hizketaren eta entzumenaren nahasmendu eta patologien arloan lan egin duten profesionalak, baldin eta honako kasu hauetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen dutenak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

1) Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, hezkuntzaren arloan eskuduna den ministerioak emandakoa.

2) Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako espezialistaren diploma, Espainiako unibertsitate batek luzatua edo behar bezala homologatutako atzerri-titulua.

b) Osasunaren edo hezkuntzaren arloko unibertsitate-titulazio bat dutenak, lizentzia edo diploma mailakoa, eta egiaztatzen dutenak logopeda-lanak egin dituztela gutxienez bost urtez, lege hau indarrean jarri aurreko hamar urteetan.

c) Lege hau indarrean jarri aurreko hogei urteetan, logopedia-arloko lanetan aritzeko gaitasun profesional praktikoa eta hamar urteko jardun edo arduraldia egiaztatzen dutenak.


8.4.11.6. 1/2006 Legea, martxoaren 7koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak defendatzeari buruzkoa[1150]

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

IV. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea eta merkataritza-komunikazioak

15. artikulua.— Administrazio publikoen jardun-eremua

4. Kantabriako administrazio publikoek zainduko dute, bakoitzak bere eskumenen eremuan, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei emandako informazioa gaztelaniaz egon dadin.

20. artikulua.— Etiketak

2. Edozelan ere, eta araudi sektorialean formulatutako beste betekizun batzuei kalterik egin gabe, ondasunekin batera doan informazio idatziak, oro har, eta haien etiketek, bereziki, gaztelaniaz egon beharko dute, inskripzio argia, ikusteko modukoa, irakurtzeko eta ulertzeko errazekoa, eduki beharko dute, eta trazabilitatea, jatorria eta jatorri geografikoa, izaera eta osaera, kalitatea eta kantitatea, erabilera-jarraibideak eta -baldintzak, aurreikus daitezkeen arriskuei buruzko ohartarazpenak, biltegiratzeko beharrezko baldintzak eta iraungitze-data zehazteko beharrezko informazioa izan beharko dute.


8.4.11.7. 2/2007 Legea, martxoaren 27koa, Gizarte-eskubide eta -zerbitzuei buruzkoa[1151]

I. TITULUA
Eskubideak eta eginbeharrak

5. artikulua.— Pertsonen eskubideak gizarte-zerbitzuetan

1. Gizarte-zerbitzuen hartzaileek honako eskubide hauek dituzte:

g) Beren egoeraren balioespena idatziz eta hizkera ulergarrian jasotzeko eskubidea.

t) Hizkuntzarekiko zailtasunengatik edo desgaitasun fisiko, intelektual, mental edo sentsorialen batengatik jasotzen duten informazioa ulertzeko behar diren laguntzak eta babesak izateko eskubidea, betiere beren eskubideen egikaritzea bermatzeko eta informazio-prozesuan eta erabakiak hartzeko prozesuan bete-betean parte hartzea errazteko.

II. TITULUA
Gizarte-zerbitzuen sistema publikoa

IV. KAPITULUA
Gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak

1. atala
Gizarte-zerbitzuen zorroa

27. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen zorroaren gutxieneko edukia

1. Gizarte-zerbitzuen zorroak, gutxienez, honako prestazio hauek bildu beharko ditu:

A) Zerbitzu-prestazioak.

15) Autonomia sustatzeko eta komunikazio-oztopoak kentzeko zerbitzua, Administrazio autonomikoarekin duen harremanean, betiere gizarte-zerbitzuen arloan:

a) Espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzua entzumen-desgaitasun larria duten pertsonentzat. Zerbitzua bermatu egingo da eta doakoa izango da.

b) Atzerriko hizkuntzako bitartekari-zerbitzua, espainiera ulertzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzat. Zerbitzua bermatu egingo da eta doakoa izango da.


8.4.11.8. 4/2007 Legea, apirilaren 4koa, Kantabriako Autonomia Erkidegoaren Nazioarteko Lankidetzari buruzkoa[1152]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Printzipioak

Garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloko politikak honako printzipio hauek ditu oinarri:

e) Herriek beren kultura, hizkuntza eta identitatea defendatzeko eta sustatzeko dituzten eskubideak aitortzea.

7. artikulua.— Geografia-alorreko lehentasunak

2. Geografia-alorreko lehentasunei dagokienez, honako hauek hartuko dira kontuan lehentasunez:

b) Historia-, kultura- edo hizkuntza-harremanak dituzten herrialdeak, edo gaur egun Kantabriako Autonomia Erkidegoari immigrazioa ekartzen dioten herrialdeak.


8.4.11.9. 6/2008 Legea, abenduaren 26koa, Kantabriako Hezkuntzari buruzkoa[1153]

HITZAURREA

[…]

Lehen azaldutako esparrua kontuan hartuta, eta hezkuntza-helburu garrantzitsuak gaindituta (derrigorrezko adinean eskolatzea, adibidez), beharrezkoa da jarduerak garatzen jarraitzea autonomia-erkidego honetan hezkuntza-sistema etengabe hobetzeko, betiere gizartearen eskakizun berriei eta erronka profesional berriei dagokienez. Horien artean, honako hauek nabarmendu ditzakegu: […] ikasleen eleaniztasunerako eta kultura-aniztasunerako konpetentzia garatzea, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzen laguntzeko funtsezko jardueretako bat den aldetik; […]

[…]

Lege honek ere hizkuntzen irakaskuntzak arautzen ditu, zeinen xedea baita ikasleak prestatzea hizkuntzak egoki erabiltzeko hezkuntza-sistemako ohiko etapetatik kanpo, irakaskuntza horiek Europako Kontseiluak gomendatutako mailen arabera egokituz… […]

[…]

Azkenik, bi alderdi garrantzitsu aipatu behar dira ikuspuntu formaletik, lege honen testua egiteari dagozkionez. Lehenik eta behin, pertsonei, karguei edo jarduerei aplikatutako maskulinoa bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen da, eta erabilera horrek ez du inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da. […]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Jardun-printzipio eta -ildoak

3. artikulua.— Lehentasuneko jardun-ildoak

Lege honen 2. artikuluan ezarritako printzipioen eta Espainiako hezkuntza-sistemaren xedeen esparruan (zeinak jasota baitaude Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2. artikuluan), Kantabriako hezkuntza-sistemak lehentasunekotzat jotzen ditu, besteak beste, honako jardun-ildo hauek:

e) Ikasleen eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzen faboratzeko funtsezko jarduketetako bat den aldetik.

III. KAPITULUA
Curriculuma

9. artikulua.— Oinarrizko konpetentziak

3. Ikasleek oinarrizko hezkuntzan eskuratu eta garatu behar dituzten oinarrizko konpetentziak honako hauek dira:

a) Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.

IV. KAPITULUA
Elkarlana beste administrazio, instituzio, elkarte eta erakunde batzuekin

3. atala
Hezkuntza Sailaren eta unibertsitateen arteko elkarlana

19. artikulua.— Elkarlana unibertsitateekin

1. Hezkuntza Saila elkarlanean arituko da Kantabrian jarduerak egiten dituzten unibertsitateekin, bereziki Kantabriako Unibertsitatearekin, hezkuntza-sistema hobetzen laguntzen duten aspektuetan, besteak beste:

e) Hezkuntza elebiduneko programak indartzea.

4. atala
Hezkuntza Administrazioen arteko elkarlana

21. artikulua.— Lurralde-elkarlanerako programak

1. Hezkuntza Sailak parte hartu ahal izango du Estatuak lurralde-elkarlanerako sustatutako programak garatze aldera, hezkuntza-helburu orokorrak lortzeko, ikasleen oinarrizko konpetentziak sendotzeko, autonomia-erkidegoen kultura-aniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren ezagutza eta horienganako estimazioa bultzatzeko, eta desberdintasunen konpentsazioan lurralde-oreka eta lurraldeen arteko elkartasuna lortzen laguntzeko.

I. TITULUA
Irakaskuntzak eta horien antolamendua

I. KAPITULUA
Haur Hezkuntza

25. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

6. Haur Hezkuntzako ziklo bietan arian-arian arreta jarriko zaie garapen afektiboari, mugimenduari eta gorputza kontrolatzeko ohiturei, komunikazioaren eta hizkeraren adierazpenei, elkarbizitza eta harreman sozialen oinarrizko jarraibideei, eta eurak bizi diren inguruneko ezaugarri fisiko eta sozialak aurkitzeari. Gainera, erraztu egingo da umeek euren buruaren irudi positibo eta orekatua egitea, eta eurok autonomia pertsonala eskuratzea.

7. Hezkuntza Sailak sustatuko du atzerriko hizkuntzara lehenengoz hurbiltzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaskuntzetan, bereziki azken urtean. Hezkuntza Sailak erraztu ahal izango du curriculumaren aspektu jakin batzuk atzerriko hizkuntza batean ematea, eta beste jarduketa batzuk garatu ahal izango ditu hezkuntza eleaniztun eta kultura-aniztunaren esparruan, sail horrek ezartzen dituen baldintzetan.

8. Hezkuntza Sailak sustatuko du irakurketara eta idazketara lehenengoz hurbiltzea, bai eta oinarrizko zenbaki-trebetasunetan , eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan goiz hasteko esperientziak ere. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologien curriculum-integrazioa bultzatuko da, bai eta irakurketaren eta idazketaren erabileran eta lengoaia matematikoan hastea ere, ingurumari esanguratsuetan, funtzionaletan eta erabilera sozialekoetan.

II. KAPITULUA
Oinarrizko hezkuntza

1. atala
Lehen Hezkuntza

31. artikulua.— Antolaketa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 18. artikuluan ezartzen den Lehen Hezkuntzako etaparen antolaketaren arabera, atzerriko bigarren hizkuntza bat sartuko da etaparen hirugarren zikloan, eta arreta berezia eskainiko zaie beste ezagutza batzuk eskuratzeko izaera instrumentala duten arloei.

32. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

5. Irakurtzeko ohitura sustatzeko, egunero denbora bat eskainiko zaio irakurtzeko konpetentzia hobetzeko jarduerak garatzeko eta ikasleen artean irakurtzeko ohitura sustatzeko, Hezkuntza Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz. Etapa honetako lehen zikloko gaztelaniaren eta literaturaren arloko ordutegietan, denbora espezifiko bat sartuko da astean xede horretarako.

6. Etapa honi dagozkion irakaskuntzak ematean, bereziki gaztelania eta literaturaren, atzerriko hizkuntzen eta matematikaren arloetan, ikuspegi komunikatiboak, soziokulturalak, funtzionalak eta praktikoak landu beharko dira.

7. Hezkuntza Sailak erraztu ahal izango du curriculumaren arlo jakin batzuk atzerriko hizkuntza batean ematea, eta beste jarduketa batzuk garatu ahal izango ditu hezkuntza eleaniztunaren eta kultura-aniztunaren esparruan.

2. atala
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

36. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

5. Etapa honi dagozkion irakaskuntzak ematean, bereziki gaztelania eta literaturaren, atzerriko hizkuntzen eta matematikaren irakasgaietan, ikuspegi komunikatiboak, soziokulturalak, funtzionalak eta praktikoak landu beharko dira.

6. Hezkuntza Sailak erraztu ahal izango du curriculumaren irakasgai jakin batzuk atzerriko hizkuntza batean ematea, eta beste jarduketa batzuk garatu ahal izango ditu hezkuntza eleaniztun eta kultura-aniztunaren esparruan.

III. KAPITULUA
Batxilergoa

42. artikulua.— Printzipio pedagogikoak

3. Irakaskuntza horiek ematean, bereziki gaztelania eta literaturaren, atzerriko hizkuntzen eta matematikaren irakasgaietan, ikuspegi komunikatiboak, soziokulturalak, funtzionalak eta praktikoak landu beharko dira.

4. Hezkuntza Sailak erraztu ahal izango du curriculumaren irakasgai jakin batzuk atzerriko hizkuntza batean ematea, eta beste jarduketa batzuk garatu ahal izango ditu hezkuntza eleaniztunaren eta kultura-aniztunaren esparruan. Alde horretatik, etapa honetako ikasleak Europar Batasuneko herrialdeetan egotea erraztuko da, atzerriko hizkuntza bat hobeto jakin dezaten, eta familiek neurri hori finantzatzen lagunduko dute, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

IV. KAPITULUA
Lanbide Heziketa

48. artikulua.— Jarduketak

1. Irakaskuntza horietarako ezarritako xedeak eta helburuak lortzeko, Hezkuntza Sailak, bere eskumenen eremuan, honako jarduketa hauek jarriko ditu abian, besteak beste:

i) Irakaskuntza horiek hartzen dituzten ikasleak Europar Batasuneko herrialdeetan egotea erraztuko da, atzerriko hizkuntza bat hobeto jakin dezaten, eta familiek neurri hori finantzatzen lagunduko dute, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

6. Aurreko apartatuan xedatutakoari dagokionez, kontuan hartu beharko da heziketa-ziklo jakin batzuetan, zeinetan profil profesionalak hala eskatzen baitu, prestakuntza sartuko dela lanbide-modulu espezifikoetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiei, hizkuntzei eta laneko arriskuen prebentzioari buruz. Gainerako heziketa-zikloetan, prestakuntza hori zeharka txertatuko da titulua osatzen duten lanbide-moduluetan, hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Sailak hizkuntzen inguruan gaitu ditzakeen beste jarduketa batzuk.

V. KAPITULUA
Araubide bereziko irakaskuntzak

2. atala
Hizkuntzen irakaskuntza

65. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzen antolaketa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 59. artikuluan xedatutakoaren arabera, hizkuntzen irakaskuntzak antolatu eta horietan sartzeari dagokionez, Hezkuntza Sailak irakaskuntza horien oinarrizko mailaren ezaugarriak eta antolaketa zehaztuko ditu.

66. artikulua.— Hizkuntza-eskola ofizialak

1. Aurreko artikuluak aipatzen dituen maila ertainari eta aurreratuari dagozkien hizkuntzen irakaskuntzak emango dira hizkuntza-eskola ofizialetan. Hezkuntza Sailak arautuko ditu hizkuntza-eskola ofizialek bete behar dituzten betekizunak, betiere ikasle-irakasleen arteko ratioari, instalazioei eta eskola-postuen kopuruari dagokienez.

2. Hizkuntza-eskola ofizialek bereziki bultzatuko dute Europar Batasuneko estatu kideetako hizkuntza ofizialen ikasketa, Espainian dauden hizkuntza koofizialen ikasketa eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikastea. Era berean, erraztu egingo da arrazoi kultural, sozial edo ekonomikoengatik interes berezia duten beste hizkuntza batzuen ikasketa.

3. Hezkuntza Sailak hizkuntza-eskola ofizialetan hizkuntzen urrutiko irakaskuntzak integratu ahal izango ditu.

4. Hizkuntza-eskola ofizialek ikastaroak eman ahal izango dituzte, oro har, helduen hizkuntza-ezagutzak eguneratzeko; irakasleak prestatzeko, bereziki beren espezialitateko arloak edo ikasgaiak atzerriko hizkuntza batean ematen dituztenak edo beste jarduketa batzuk garatzen dituztenak hezkuntza eleaniztunaren eta kultura-aniztunaren esparruan; eta atzerriko hizkuntzetan ezagutza eguneratu edo handitu behar duten beste kolektibo profesional batzuk prestatzeko. Ikastaro horiek Hezkuntza Sailak ezarritako baldintzetan antolatu eta garatu beharko dira.

67. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko maila ematea

Oinarrizko mailako hizkuntza-irakaskuntzak hizkuntza-eskola ofizialetan emango dira. Era berean, oinarrizko maila horri dagozkion irakaskuntzak Hezkuntza Sailak baimendutako helduen hezkuntza-zentroetan eman ahal izango dira, baita sail horrek zehazten dituen beste zentroetan ere.

69. artikulua.— Hizkuntza-irakaskuntzen ziurtagiriak eta beste irakaskuntza batzuekiko korrespondentzia

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 61. eta 62. artikuluetan xedatutakoaren arabera lortuko dira maila desberdinetako ziurtagiriak, bai eta beste irakaskuntza batzuekiko korrespondentzia ere.

VI. KAPITULUA
Helduen hezkuntza

76. artikulua.— Irakaskuntzak

1. Era berean, Hezkuntza Sailak programa espezifikoak sustatuko ditu gaztelania ikasteko, bai eta kulturaren oinarrizko osagaiak ikasteko programa espezifikoak ere, etorkinak errazago integratze aldera.

4. Hezkuntza Sailak bereziki helduei zuzendutako hizkuntza-irakaskuntzen prestakuntza-ekintzak garatuko ditu, lege honen 67. artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta.

II. TITULUA
Ekitatea hezkuntzan

II. KAPITULUA
Hezkuntza-laguntzaren beharrizan espezifikoa duten ikasleak

86. artikulua.— Espainiako hezkuntza-sisteman berandu integratutako ikasleentzako plan eta programa espezifikoak

1. Hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleen integrazioa eta hezkuntza-aurrerapena errazteko, Hezkuntza Sailak plan eta programa espezifikoen garapena sustatuko du, betiere gaztelanian hizkuntza-gabezia larriak edo konpetentzietan edo oinarrizko ezagutzetan gabezia larriak dituzten ikasleen hezkuntza-beharrizanei erantzuteko.

III. KAPITULUA
Irakasleei aitortza, babesa eta balioespena erakustea

120. artikulua.— Zentro publikoetako irakasleentzako neurriak

2. Hezkuntza Sailak, zentro publikoetako irakasleei dagokienez, irakasleon garapen profesionalaren aldeko neurriak faboratuko ditu, eta haiei hezkuntza-sisteman dagokien zeregina aitortuko du. Neurriok, besteak beste, honako hauek dira:

c) Hezkuntza elebiduneko programak garatzen dituzten zentroetan, beren ikasgaiko eskolak atzerriko hizkuntza batean ematen dituzten irakasleen lana aitortzea, Hezkuntza Sailak zehaztutako baldintzetan.

VII. TITULUA
Zentroen parte-hartzea, autonomia eta gobernua

III. KAPITULUA
Zentro publikoen gobernurako eta irakasleen koordinaziorako kide anitzeko organoak

2. atala
Irakasleen beste koordinazio-organo batzuk

141. artikulua.— Irakasleen koordinazio-sailak

1. Bigarren hezkuntza, arte-irakaskuntzak eta hizkuntza-irakaskuntzak ematen dituzten zentro publikoetan, koordinazio didaktikoko sailak egongo dira, betiere Hezkuntza Sailak irakaskuntza bakoitzaren ezaugarriekin bat etorriz zehazten duenaren arabera.

3. Zentroan dauden koordinazio didaktikoko sailak honako jakintza-arlo hauetan bildu ahal izango dira:

b) Hizkuntza- eta gizarte-eremua.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Sartzea eta barne-igoera

1. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema Hezkuntza Sailak deitutako lehiaketa-oposizioa izango da. Lehiaketaren fasean, beste zenbait merezimenduren artean, prestakuntza akademikoa eta aldez aurreko irakaskuntza-esperientzia balioetsiko dira, bai eta atzerriko hizkuntzak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea. Oposizioaren fasean, berriz, honako aspektu hauek hartuko dira kontuan: aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak izatea, irakaskuntzarako gaitasuna, eta irakaskuntza-jardunerako beharrezkoak diren teknikak menderatzea. Probetarako deialdiak irakaskuntza-espezialitateen arabera egingo dira. Izangaiak hautatzeko, lehiaketa-oposizioaren bi faseen balioespena hartuko da kontuan, probak gainditu izana aparte utzi gabe. Hautatutakoen kopuruak ezin izango du gainditu deialdiaren xede diren plazen kopurua. Gainera, praktiken fase bat izango da, eta prestakuntza-ikastaroak sartu ahal izango dira bertan; fase hori hautaketa-prozesuaren zati izango da.

2. Praktiken fase horretan, irakasleak pixkanaka eta tutoretzapean sartzeko prozesu bat ezarriko da. Horretarako, Hezkuntza Sailak eta irakaskuntzako zentroek neurriak ezarriko dituzte.


8.4.11.10. 8/2010 Legea, abenduaren 23koa, Haurren eta Nerabeen Eskubideak eta Haiei Arreta emateari buruzkoa[1154]

HITZAURREA

I

[…]

Beste alde batetik, Kantabriako Hezkuntzari buruzko abenduaren 26ko 6/2008 Lege berriak, hezkuntzaren oinarrizko eskubidea egikaritzeko esparru gisa balio duen hezkuntza-sistema arautzeaz gain, espresuki jasotzen ditu adingabeen elkarbizitza- eta herritartasun-printzipioak, hala nola prestakuntza eleaniztuna eta kultura-aniztuna, sexuen arteko berdintasunezko hezkuntza, jasangarritasunerako hezkuntza eta aukera-berdintasuna indartzea.

[…]

IV

Ikuspegi formaletik, lege hau egiteari dagokionez, pertsonei, karguei edo jarduerei aplikatutako genero bakarra bi sexuetako gizabanakoak izendatzeko erabiltzen da, eta erabilera horrek ez du inolako diskriminazio-asmorik. Hizkuntza-aukera horren helburu bakarra araua irakurtzen laguntzea eta adierazpenean ekonomia handiagoa lortzea da.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak

1. Administrazio publikoek, beren eskumenak egikaritzean, printzipio gidari hauek bete beharko dituzte:

a) Berdintasun-printzipioaren errespetua, betiere nekazaritza giroko inguruneetan edo ingurune baztertuetan nahiz andeatuetan bizitzeagatik egon daitekeen muga oro eragotziz eta, behar balitz, ezabatuz; orobat, diskriminazio oro eragotzi eta ezabatuko da, jaiotza, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-orientazio, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sineskera eta ideologiagatik edo adingabeen edo beraien familien egoera edo ezaugarri pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik gerta daitekeen diskriminazio oro, hain zuzen ere.

II. TITULUA
Haurren eta nerabeen eskubideak sustatzea eta defendatzea

II. KAPITULUA
Eskubide espezifikoak

22. artikulua.—Osasuna babesteko askatasuna

1. Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioak adingabeen osasuna babestu eta sustatzeko eta haiei osasun-arreta emateko eskubidea bermatuko du, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, bereziki honako hauei dagokienez:

b) Beren osasunari buruzko informazioa jasotzea, eta, bereziki, haiek jasaten dituzten prozedura medikoei buruzkoa, adinaren, heldutasunaren eta egoera psikologikoaren araberako hizkeran. Era berean, adostasuna jaso beharko da Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legearen arabera.

27. artikulua.— Gizarteratzeko eskubidea

2. Era berean, Administrazio publikoek bermatuko dute Autonomia Erkidegoko lurraldean dauden adingabe atzerritarrek, beren legezko egoera edozein dela ere, eskubidea izango dutela baliabide eta zerbitzu publikoak izateko, betiere gizartean, hizkuntzan eta kulturan erabat integratze aldera.

IV. TITULUA
Haurren eta nerabeen babesa

III. KAPITULUA
Administrazio publikoen babes-ekintza

1. atala
Xedapen orokorrak

40. artikulua.— Babestutako adingabeen eskubide espezifikoak

Babes-neurrien mende dauden adingabeak lege honetan oro har eta gainerako ordenamendu juridikoan aitortutako eskubideen titular izango dira, eta, bereziki, honako eskubide hauen titular:

i) Euren kultura-identitatea eta hizkuntza errespetatuz gizarteratzea erraztuko duten bitartekoak izateko eskubidea, batez ere adingabe etorkinen kasuan.


8.4.11.11. 1/2011 Legea, martxoaren 28koa, Kantabriako Autonomia Erkidegoko Bitartekaritzari buruzkoa[1155]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Bitartekaritzaren printzipio gidariak

12. artikulua.— Berehalakotasuna eta presentzialtasuna

1. Bitartekariek beti joan behar dute euren buruz bitartekaritza-bileretara. Aldeek euren buruz bertaratu beharko dute gatazkak ius cogens eskubide guztiz pertsonalei eragiten dienean edo gatazka Fiskaltzak fiskalizatu behar duenean, betiere adingabe eta ezgaien beharrezko ordezkaritzari kalterik egin gabe. Kasu horietatik kanpo, aldeek ordezkariak aurkeztu ahal izango dituzte, bitartekariari zuzendutako ordezkaritza egiaztatzen duen idazki baten bidez. Hala badagokio, bitartekariak proposatu ahal izango du beste pertsona batzuk egotea aholkulari gisa, zeinak aldeek onartu beharko baitituzte. Aholkulari horiek aldeei eta bitartekariei eskatzen zaizkien eskubideak eta eginbeharrak ere izango dituzte. Gainera, adierazteko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuan, interprete egokiak joan ahal izango dira, bitartekaritza-saioak ulergarriak izan daitezen.


8.4.11.12. 1/2018 Legea, martxoaren 21ekoa, Jarduera Publikoaren Gardentasunari buruzkoa[1156]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, subjektuak eta printzipio orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira oinarritzat:

8. Informazio irisgarria: Administrazioak betebeharra du, desgaitasuna duten pertsonei informazioa iristeko aukera emate aldera, pertsona guztiek informazio hori segurtasun, erosotasun eta modurik ahalik eta autonomo eta naturalenean ulertzeko, erabiltzeko eta usatzeko moduko tresnak, lanabesak eta gailuak erabiliz; horren barruan sartzen da braille, audiodeskripzioa, zeinu-hizkuntza edo irakurketa errazaren bidez informazioa iristeko aukera ere.

II. TITULUA
Publizitate aktiboa

I. KAPITULUA
Gardentasunaren ezaugarri orokorrak

24. artikulua.— Arau orokorrak

6. Publizitate aktibotzat hartzen den informazioa idaztean, arreta berezia eskainiko zaio hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiltzeari.


8.4.11.13. 9/2018 Legea, abenduaren 21ekoa, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideak bermatzeari buruzkoa[1157]

HITZAURREA

V

[…]

IV. tituluak espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza jorratzen ditu, eta zenbait xedapen jasotzen ditu, zeinek ahalbidetzen baitute pertsonek zeinu-hizkuntzaren prestakuntza iristea eta hizkuntza hori zenbait eremutan erabiltzea. Bereziki aipatu behar dira hezkuntza-eremuko xedapenak — zeinu-hizkuntza ikasteari buruzkoak eta hezkuntza-eredu elebidunen eskaintzari buruzkoak—, bai eta herritarren eskura dauden zerbitzuetan edo administrazio publikoekiko harremanetan zeinu-hizkuntza erabiltzeko neurriak ezartzen dituzten xedapenak ere. Baldintza eta eremu berberetan aurreikusten da ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak sustatuko direla, pertsonak askatasuna duelarik erkidegoko gainerako kideekin komunikatzeko bidea aukeratze aldera.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

Hau da lege honen xedea:

d) Estatuko oinarrizko araudiaren esparruan, irisgarritasun- eta diseinu-neurriak ezartzea pertsona guztientzat, bai eta espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidezko ahozko hizkuntzaren erabilera bermatzea ere entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzat.

4. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, bertan erabiltzen diren terminoak honela ulertuko dira:

n) Espainiar zeinu-hizkuntza: ikusmen-, espazio-, keinu- eta eskuzko hizkuntza da, eta haren osaeran faktore historikoek, kulturalek, linguistikoek eta sozialek parte hartzen dute; gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek erabili ohi dute hizkuntza hori zeinuen bidez.

ñ) Ahozko hizkuntza: ahozko eta entzutezko hizkuntza.

o) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek, gor-itsuek eta laguntza horiek beharrezko egiten dituzten desgaitasunak dituztenek erabiltzen dituzten kodeak eta komunikabideak dira, bai eta haiek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak eta laguntza teknikoak ere, zeinek errazten baitute ahozko eta idatzizko adierazpenerako irispidea, ingurune osoarekiko komunikazioa faboratuz.

p) Hezkuntza elebiduna: hezkuntza-proiektu honetan, irakasteko eta ikasteko prozesua komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen diren bi hizkuntza edo gehiago dauden ingurunean gauzatzen da. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen kasuan, Kantabrian, gaztelania eta espainiar zeinu-hizkuntza hartuko dira kontuan.

II. TITULUA
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeko neurriak

VI. KAPITULUA
Justizia iristeko neurriak

38. artikulua.— Justizia Administraziorako irispidearen eremuko neurriak

1. Justizia-arloko eskumena duen sailak honako hauek sustatuko du:

b) Egintza judizialak eta prejudizialak modu ulergarrian komunikatzea egintzon eraginpeko pertsona desgaituei, dela zeinu-hizkuntzaren interpreteek esku hartuz, dela ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, dela beste edozein bitarteko egokiren bidez, dela pertsona jakin batzuek esku hartuz, zeinek ezagutza teknikoak baitituzte egintza eta ebazpen judizialak ulertzen laguntzeko.

III. TITULUA
Irisgarritasun unibertsala eta bizimodu independentea

II. KAPITULUA
Irisgarritasun-baldintzak

53. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonen komunikaziorako eta ulermenerako laguntzak

2. Neurri horiek programa espezifikoen bidez zehaztuko dira, bai aurrez aurre, bai informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, desgaitasuna duten pertsonek erraz ulertzeko moduan. Neurrion helburuak hauek dira:

a) Zeinu-hizkuntzaren ikaskuntza, ezagutza eta erabilera ahalbidetzea gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen artean, IV. tituluan ezarritako baldintzetan.

c) Ahozko eta keinuzko komunikazioa eragozten dieten alterazio neuromotorrak dituzten pertsonen komunikazio-eskubidea bermatzea, nahiz eta komunikazio-sistema handigarrien eta alternatiboen bidez eta sistema horiek erabiltzeko laguntza edo interprete adituen bidez komunikatzeko gaitasuna izan.

IV. TITULUA
Espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak

57. artikulua.— Espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ikasi eta erabiltzeko eskubidea

1. Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumenen esparruan, behar diren neurriak hartuko ditu gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek espainiar zeinu-hizkuntza ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko, bai eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bitartez ikasteko, ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko ere, betiere urriaren 23ko 27/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz —lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortzen ditu, eta gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu—.

2. Zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidezko ikaskuntza sustatzeko neurriak garatuko dira, bai prestakuntza arautuan, bai prestakuntza ez-arautuan.

3. Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen aldeko neurriak sustatuko dira, espainiar zeinu-hizkuntza edo ahozko hizkuntza erabiltzeko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, honako eremu hauetan:

a) Herritarren eskura jartzekoak diren ondasun eta zerbitzuetan.

b) Garraioetan.

c) Administrazio publikoekiko harremanetan.

d) Parte-hartze politikoan.

e) Komunikabide sozialetan, telekomunikazioetan eta informazioaren gizartean.

58. artikulua.— Irakaskuntza arautuan ikastea

1. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak behar diren baliabideak jarriko ditu ikasle gorren bat eskolatu duten zentroetan, indarreko hezkuntza-legerian ezarritakoarekin bat etorriz, espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ikas ditzaten, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez, ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna duten ikasleek eta gor-itsuek, baldin eta ikaskuntza horiek aukeratzen badituzte.

2. Zehazten diren zentroetan, hezkuntza-eredu elebidunak eskainiko dira, zeinak askatasunez aukeratuko baitituzte ikasle gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek edo gor-itsuak direnek, edo haien gurasoek edo legezko ordezkariek, haiek adingabeak badira edo ezgaituta badaude.

3. Ikasketa-planetan, zehazten diren zentroetan, hautazko irakasgai gisa, ikasle guztientzako espainiar zeinu-hizkuntzaren ikaskuntza sartu ahal izango da; horrela, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabiltzaile gorren, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eta itsuen gizarteratzea erraztuko da, eta berdintasuneko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko errespetuko balioak sustatuko dira.

4. Prestakuntza-programak ezarriko dira ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei edo gor-itsuei arreta ematen dieten irakasleentzat, bai eta espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ikasi nahi dituztenentzat ere.

5. Kantabriako Unibertsitateak sustatuko du irakasleen prestakuntzan espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak sartzea bigarren hezkuntza emateko master pedagogikoen ikasketa-planetan eta hezkuntza-zientzien fakultateetan.

59. artikulua.— Prestakuntza ez-arautuan ikastea

1. Enplegurako prestakuntzan eta prestakuntza ez-arautuan elkarlana sustatuko da gorrekin, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin eta gor-itsutasuna dutenekin, haien familiekin eta sektoreko elkarteekin espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza ikasteko prestakuntza-ikastaroak egiteko, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz, bai eta material didaktikoak editatuz ere.

2. Administrazioek, eragile ekonomiko eta sozialek, zentro laguntzaileek eta gainerako erakundeek komunikaziorako irisgarritasuna erraztuko diete espainiar zeinu-hizkuntzaren erabiltzaile izan eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei eta ahozko hizkuntza erabiltzen dutenei enplegurako prestakuntza-eskaintzetan eta gainerako prestakuntza ez-arautuan; horretarako, giza baliabideak, bitarteko materialak, didaktikoak eta teknikoak emango dizkiete, haien beharrizanetara egokituta.

3. Administrazio eskudunak lanbide-eguneratzerako ikastaroen eskaintza indartuko du, baldin eta horiek lotuta badaude espainiar zeinu-hizkuntza edo ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzen diren lanpostuekin.

4. Kantabriako Administrazio autonomikoak bultzatuko du Kantabriako Autonomia Erkidegoko, haren erakunde instrumentaletako eta toki-erakundeetako enplegatu publikoek espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen prestakuntza jaso dezaten, batez ere publikoari arreta eta herritarrei arreta ematen dieten lanpostuekin lotutako langileek jasoko dute prestakuntza hori segurtasunaren eta larrialdien arloan.

5. Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta gizarte- eta ekonomia-eragileek, entzumen-desgaitasuna duten pertsonak barne hartzeko neurri gisa, komunikazio-heterogeneotasunari eta dauden beharrizanei buruz sentsibilizatuko dute, eta espainiar zeinu-hizkuntzaren eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabileraren arloko prestakuntza bermatuko dituzte.

60. artikulua.— Jendearen eskura dauden ondasun eta zerbitzuetarako irispidea

1. Entzumen-desgaitasuna eta gor-itsutasuna duten pertsonek jendearen eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak iritsi ahal izateko, artikulu honetan jarduketa-eremu bakoitzerako xedatutakoaren araberako neurriak sustatuko dira.

2. Hezkuntza-administrazioek, euren eskumenen eremuan, hurrengo neurriak gauzatuko dituzte:

a) Aukera ematea espainiar zeinu-hizkuntza erabiltzen duten pertsonei, hizkuntza hori irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzeko ikasleak eskolatuta dauden irakaskuntza-zentroetan. Era berean, ahozko hizkuntzaren erabiltzaile diren gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei horretarako aukera emango diete ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez hala zehazten diren irakaskuntza-zentroetan.

b) Sustatzea Espainiako zeinu-hizkuntzen interpreteen zerbitzuak eman daitezen hizkuntza horien erabiltzaileentzat, hala zehazten diren zentroetan, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen zerbitzuak eman daitezen, hala zehazten diren zentroetan.

3. Kantabriako Autonomia Erkidegoko unibertsitateek, desgaitasuna duten ikasleei arreta emateko zerbitzuen esparruan, programa eta ekimen espezifikoak sustatuko dituzte ikasle gorrei, entzumen-desgaitasuna dutenei eta gor-itsuei arreta emateko, eta horren helburua izango da aholkuak eta laguntza-neurriak ematea.

4. Osasun Administrazioak neurri hauek hartuko ditu:

a) Espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzuak ematea aldez aurretik eskatuz gero, zerbitzuok behar dituzten erabiltzaileentzat.

b) Zerbitzu horiek behar dituzten erabiltzaileen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ematea, erabiltzaileok arreta jasotzen duten osasun-zentroetan.

c) Beharrezko neurriak hartzea osasunaren arloko informazio- eta prebentzio-kanpainak eskuratzeko modukoak izan daitezen espainiar zeinu-hizkuntza erabiliz, edo azpititulazioa eta ahozko komunikaziorako bestelako laguntza-bitartekoak txertatuz.

5. Prestakuntzaren eta enpleguaren arloan eskumena duen administrazioak honako neurri hauek hartuko ditu, ezertan eragotzi gabe abenduaren 30eko 62/2003 Legearen (zerga-, administrazio- eta gizarte-arloko neurriei buruzkoa) II. tituluko III. kapituluko 3.a atalean ezarritakoa, zeinak tratu-berdintasunaren eta laneko diskriminaziorik ezaren arloko neurriak arautzen baititu:

a) Espainiar zeinu-hizkuntzaren arloko prestakuntza bermatzea Kantabriako Enplegu Zerbitzuko bulegoetako langileei, bai eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari buruzko prestakuntza ere, ahozko hizkuntzan edo espainiar zeinu-hizkuntzaren bidez komunikatzen badira.

b) Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren enplegu publikoan sartzeko hautaprobetan ezartzea giza baliabideak eta baliabide materialak, hala nola espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteak, teknologia lagunduak eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, baldin eta proba horiek egiteko behar badira.

c) Irisgarritasuna bermatzea, aurreko apartatuko neurrien bidez, toki-administrazioetan, edozein administrazio publikotako erakunde instrumentaletan eta Kantabriako Unibertsitatean sartzeko prozesuetan.

6. Kultura, turismo, aisia eta kirolaren arloan eskumena duten Kantabriako Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzuak emango dituzte, baldin eta aldez aurretik zerbitzuok eskatzen badira espainiar zeinu-hizkuntzaren erabiltzaileentzat, eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ezarriko dituzte antzokietan, titulartasun edo kudeaketa publikoko museoetan eta kultura-, kirol-, jolas- eta aisialdi-jardueretan.

7. Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duten administrazio publikoek beren zerbitzuak entzumen-desgaitasuna duten erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea sustatuko dute, betiere honako neurri hauek ezarriz:

a) Prestakuntza ematea espainiar zeinu-hizkuntzaren inguruan eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabileraren inguruan, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetako zentroetako langileei, desgaitasuna duten pertsonak balioesteko eta orientatzeko zentroetako langileei eta mendekotasun-egoera balioesteko zerbitzuetako langileei.

b) Espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzua ematea entzumen-desgaitasuna duten pertsonei, betiere interesdunak aldez aurretik hala eskatuta, Autonomia Erkidegoko Administrazioko gizarte-zerbitzuekiko harremanetan, eta ahozko komunikaziorako beste laguntza-bide batzuk sustatzea.

61. artikulua.— Garraioak

1. Garraio publikoko geltokietan, Autonomia Erkidegoaren edo toki-administrazioaren eskumenekoak badira eta haiek zehazten badira irizpide objektiboen arabera bidaiarien trafikoaren garrantziaren arabera zehazten badira, espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteen zerbitzuak ematea sustatuko da, aurrez aurre edo teleinterpretazioaren bidez, bai eta informazioa emateko eta jendeari arreta emateko guneetan ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz ere.

2. Garraioko eskubide eta eginbeharrei, funtzionamendu- edo segurtasun-arauei buruzko jarraibideen edizioa edo zabalkundea, ahal den guztietan, espainiar zeinu-hizkuntzaz eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen bidez ere egitea sustatuko da.

62. artikulua.— Administrazio publikoekiko harremanak

1. Kantabriako Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek bermatuko dute espainiar zeinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzuak emango direla aldez aurretik eskatzen den kasuetan, bai eta ahozko komunikaziorako laguntzako beste bitarteko batzuk ere, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek administrazio publikoekin harremanak izan ditzaten ahalbidetzeko.

2. Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko bitarteko materialak eta giza bitartekoak hornitzeko eskumena duen sailaren bitartez, baldintza egokiak sustatuko ditu espainiar zeinu-hizkuntzaren interpreteen eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen zerbitzuak xedatzeko, gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek komunikazioa irisgarri izan dezaten ordena jurisdikzional guztietako prozesu judizialetan eta prozesu estrajudizialetan, zeinetan pertsona haiek esku hartzen duten, betiere arlo bakoitzean indarrean dauden lege prozesaletan xedatutakoa aplikatuz.

63. artikulua.— Parte-hartze politikoa

Kantabriako Parlamentuak eta toki-erakundeek espainiar zeinu-hizkuntzaren interpretazioa sustatuko dute, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak eta azpitituluak egotea eta erabiltzea ere, izaera publikoko osoko bileretan eta hala erabakitzen den interes orokorreko beste edozein bileratan, baldin eta gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsutasuna dutenek parte hartzen badute eta aldez aurretik hala eskatzen badute.

64. artikulua.— Komunikabide sozialak, komunikazio elektronikoak eta informazioaren gizartea

1. Administrazio publikoek beharrezko neurriak sustatuko dituzte komunikabide sozialak, haien araudi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, irisgarri izan daitezen gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat, zeinek espainiar zeinu-hizkuntza eta ahozko hizkuntza erabiltzen dituzten.

2. Botere publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte publizitate instituzionalaren kanpainak, eta kanpaina horiek herritarren eskura jartzen dituzten ikus-entzunezko euskarriak 1. apartatuan aipatutako pertsonentzat irisgarri egon daitezen.

3. Beharrezko neurriak ezarriko dira komunikazio elektronikoetarako irisgarritasuna sustatzeko, bai Espainiako zeinu-hizkuntzen bitartez, bai ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen eta azpititulazioaren bidez.

4. Titulartasun publikoetako edo funts publikoekin finantzatutako Interneteko orrialdeak eta atariak agintari eskudunek unean-unean ezarritako estandarretara egokituko dira, betiere gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek haiek irisgarri izan ditzaten.

5. Administrazio publikoek kongresu, jardunaldi, sinposio eta mintegiak sustatzen edo diruz laguntzen dituztenean, eta horietan gorrek, entzumen-desgaitasuna dutenek eta gor-itsuek parte hartzen dutenean, erraztasunak emango dituzte, espainiar zeinu-hizkuntzan edota ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz, betiere interesdunek hala eskatu ondoren.


8.4.11.14. 2/2019 Legea, martxoaren 7koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoa[1158]

HITZAURREA

V

[…]

Gaur egun ere, emakume ugarik diskriminazio-mota batzuk pairatu behar izaten dituzte batera; izan ere, sexuan oinarritutako diskriminazioaz gainera, beste arrazoi batzuk direla-eta jasaten dute diskriminazioa: arraza, etnia, hizkuntza, adina, desgaitasuna edo sexu-orientazioa.

[…]

VI

[…]

II. tituluan, Kantabriako administrazio publikoen jardunean genero-berdintasuna sustatzeko neurriak arautzen dira; I. kapituluan, Kantabriako administrazio publikoei aplikatzekoak bereizten dira; II. kapituluan, berriz, Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak. Azken horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organoetan ordezkaritza orekatua izateari buruzko neurriak; genero-inpaktuari buruzko txostenak; genero-ikuspegia duten aurrekontu publikoak; hizkuntzaren erabilera ez-sexista, edo neurriak aplikatzea kontratazio publikoaren eremuan, laguntza eta dirulaguntzetan, prestakuntzan eta ordutegiak arrazionalizatzean.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Lege honen xedeak lortzeko, botere publikoen jarduna, haien eskumenen esparruan, arautu eta bideratuko duten printzipio orokorrak honako hauek izango dira:

i) Idatzizko dokumentazioan, dokumentazio grafikoan, ikus-entzunezkoan eta, oro har, pertsonen arretan hizkera ez-sexista ezartzea administrazio-eremuan, eta hizkera hori sustatzea harreman sozial, kultural eta artistiko guztietan.

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak, antolaketa, koordinazioa eta finantzaketa

I. KAPITULUA
Eskumenak eta eginkizunak

5. artikulua.— Autonomia Erkidegoko Administrazioa

1. Kantabriako Autonomia Erkidegoaren Administrazioak genero-berdintasunaren arloan duen eskumena egikarituko du, gizonen eta emakumeen berdintasun osoa eta eragingarria lortzeko bizitza publikoan, pribatuan, eta familia-, gizarte-, lan-, ekonomia-, hezkuntza- eta kultura-bizitzaren eremu guztietan. Era berean, berdintasun erreala eta eragingarria eragozten edo zailtzen duten oztopoak kenduko ditu beharrezkoak diren ekintza positiboko neurrien bidez.

2. Horretarako, Kantabriako Autonomia Erkidegoko Administrazioak, funtsean, eginkizun hauen bidez garatuko ditu bere eskumenak sustapenaren, koordinazioaren eta exekuzioaren arloan:

b) Genero-ikuspegia politika, programa eta ekintza guztietan txertatzea, betiere administrazio-dokumentuetan eta publizitate instituzionalean hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez-sexista sustatuz.

6. artikulua.— Kantabriako Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak

3. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumena egikarituz, sustatuko du toki-erakundeek genero-ikuspegia txerta dezaten beren administrazio-politika, -programa eta -ekintza guztietan eta hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexistan.

II. TITULUA
Genero-berdintasuna sustatzea

I. KAPITULUA
Genero-berdintasuna sustatzeko neurriak

19. artikulua.— Komunikazioa, irudia, publizitate instituzionala eta hizkera ez-sexista

1. Kantabriako botere publiko guztiek hizkera sexistarik ez erabiltzea sustatuko da, eremu sozial, kultural eta artistiko guztietan, bai eta partikularren artean ere.

5. Bereziki, komunikabideak, dirulaguntza publikoak jasotzen badituzte, behartuta daude hizkuntzaren eta irudien erabilera integratzaile eta ez-sexista egitera.

II. KAPITULUA
Kantabriako Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren jardunean genero-berdintasuna sustatzeko neurriak

24. artikulua.— Hizkuntzaren erabilera ez-sexista administrazio-eremuan. Sexismoa desagerraraztea hizkera instituzional eta sozialean

Kantabriako Gobernuak:

1. Eremu instituzionalean hizkuntzaren erabilera sexista desagerraraziko du, ahozko zein idatzizko adierazpide guztietan, bai herritarren aurrean, bai barne-komunikazioetan. Horretarako, informazioa eta prestakuntza emango zaizkie Kantabriako Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileei.

2. Gizartea sentsibilizatzeko eta zabaltzeko kanpainak egingo dira, gizartean hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoa desagerrarazteko.


8.4.11.15. 8/2020 Legea, azaroaren 11koa, lesbiana, gay, trans, transgenero, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatu, eta sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik diskriminaziorik ez egiteari buruzkoa[1159]

HITZAURREA

II

Pertsonen giza eskubideak aitortzea eta, zehazki, diskriminazioa debekatzea izan dira nazioarteko zuzenbideko sistemaren ardatz nagusiak. Ildo horretan, gogorarazi behar da 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, bere lehenengo artikuluetan eta zalantzarik gabe, esaten zuela gizaki guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela, inolako diskriminaziorik egin gabe arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo bestelakoengatik. Hala, berdintasunerako eskubidea giza eskubideen sistemaren oinarrizko eskubide bihurtzen da, eta hor sartzen da, legearen aurreko tratu-berdintasunaz gain, beste arrazoi batzuen artean, sexu-orientazioaren, sexu-identitatearen edo genero-identitatearen ondoriozko diskriminazioaren aurka babesteko eskubidea ere.

[…]

Europako eremuan, Europar Batasuneko 2000ko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa. […]

[…]


8.4.11.16. 12/2020 Legea, abenduaren 28koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1160]

ERANSKINA
Kantabriako Gobernuko Administrazioaren, eta haren mendeko organismo publikoen eta zuzenbide publikoko enteen tasak

Sail, organismo publiko eta mendeko zuzenbide publikoko ente guztietan oro har aplikatzekoak diren tasak

2. Administrazio-zerbitzuen ziozko tasa

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Turismo Saila

1. Titulu akademikoak eta ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.

Salbuespenak.— Titulu eta diploma akademikoak emateko tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatutako atzerriko hizkuntzen proba estandarizatuetan parte hartu eta horien ondorioz araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren ziurtagiria lortzeko moduan daudenak. Era berean, tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira hezkuntza-etapa horretan hezkuntza elebiduneko programa bat egin eta sail horrek tarteko mailako egiaztapen-probetan izena eman dutenak, baldin eta tarteko mailako ziurtagiria lortzeko moduan badaude.

5. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzak sailkatzeko probetan izena emateko tasa.

Zerga-egitatea. Tasa honen zerga-egitatea sailkapen-proba egiteko eskabidea da; probaren xedea, berriz, hauxe da: eskaeraren xedepeko hizkuntzaren ezagutzak ematea eskatzaileari, betiere Kantabriako Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetan eskatzailea berari dagokion ikasketa-mailan kokatzeko.

Sortzapena. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetan onartua izateko eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra.

6. Turismo-sektorea antolatzeagatiko tasa.

3. tarifa.— Turismo-gidariaren eta interpretazio-gidariaren txartela ematea: 6,12 euro.


8.4.11.17. 11/2021 Legea, abenduaren 23koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1161]

46. artikulua.— Tributu-kudeaketa

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Saila.

Titulu akademikoak eta ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa

[…]

Salbuespenak. Titulu eta diploma akademikoak emateko tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat antolatutako atzerriko hizkuntzen proba estandarizatuetan parte hartu eta horien ondorioz araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen oinarrizko mailaren ziurtagiria lortzeko moduan daudenak. Era berean, tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira hezkuntza-etapa horretan hezkuntza elebiduneko programa bat egin eta sail horrek tarteko mailako egiaztapen-probetan izena eman dutenak, baldin eta tarteko mailako ziurtagiria lortzeko moduan badaude.

[…]

5. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzak sailkatzeko probetan izena emateko tasa

Zerga-egitatea. Tasa honen zerga-egitatea sailkapen-proba egiteko eskabidea da; probaren xedea, berriz, hauxe da: eskaeraren xedepeko hizkuntzaren ezagutzak ematea eskatzaileari, betiere Kantabriako Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetan eskatzailea berari dagokion ikasketa-mailan kokatzeko.

Subjektu pasiboa. Tasa horien subjektu pasiboak dira sailkapen-probak egitea eskatzen dutenak.

Sortzapena. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetan onartua izateko eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra.

[…]


8.4.12. Kataluniako Autonomia Erkidegoa


8.4.12.1. 20/1985 Legea, uztailaren 25ekoa, mendekotasuna sor dezaketen substantzien arloko prebentzioari eta laguntzari buruzkoa[1162]

V. TITULUA
Tabakoaren sustapena kontrolatzeko neurriak eta gainerako neurriak

I. KAPITULUA
Neurri mugatzaileak

24. artikulua[1163]

5. Katalunian merkaturatzen diren tabako-produktuen paketeen kanpoaldean agertu behar duen tabako-kontsumoaren arriskuei buruzko ohartarazpen-testua katalanez, gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan idatzita egongo da.


8.4.12.2. 4/1987 Legea, martxoaren 24koa, Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskolak arautzen dituena[1164]

3. artikulua

1. Eskolaren berezko eginkizunak izango dira:

l) Katalanaren irakaskuntzaren programazioan eta antolaketan laguntzea, eta, bereziki, Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen hizkuntza-kualifikazio osoa lortzera bideratutako administrazio-hizkeran, Kataluniako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 18ko 7/1983 Legean eta Generalitateko Administrazioaren Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 23ko 17/1985 Legearen 34. eta 35. artikuluetan ezarritakoaren arabera.


8.4.12.3. 20/1987 Legea, azaroaren 12koa, Letra Katalanen Instituzioa deritzon Erakunde Autonomoa sortzen duena[1165]

Autogobernu-instituzioak berreskuratu eta demokrazia berrezarri ondoren, normaltasunez ekin ahal izan zaio Katalunian bizitza zibiko eta kulturalari; harrezkero, letra katalanek presentzia handiagoa izan dute gizartean, eta horrelaxe erakusten dute argitalpenen eta tiraden ugaritzeak, generoen dibertsifikazioak, eta kritika eta literatura-azterlanen espezializazioak.

Hala eta guztiz ere, literatura katalanaren sorkuntzak ezin izan du finkatu oraindik bere hizkuntza-eremuan dagokion posizioa eta aitortze soziala, eta ezin izan ditu lortu nazioarteko ezagutza- eta hedapen-maila egokiak.

Beharrezkoa da, beraz, baldintza egokiak sortzea idazle katalanek Kataluniako hizkuntza propioa erabil dezaten beren lanak egite aldera, eta horrek ez du norberaren sormena mugatu behar; aldi berean, idazle katalanen hedapena bultzatu behar da hiru alderditatik: sorkuntza laguntzea, berezko hizkuntza-eremuan zabaltzea eta beste hizkuntza-eremu batzuetara zabaltzea.

Hori guztia, aurrekari historiko baten tradizioa berreskuratuta, hau da, 1937. urtean larrialdi-egoeran izen berarekin sortu zen eta Kataluniako letra-gizon ospetsuenetako batzuek zuzendu zuten erakundea.

1. artikulua

Letra Katalanen Instituzioa sortzen da, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Kultura Sailari atxikita; nortasun juridikoa eta ondare propioa izango ditu, bai eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ere, lege honen eta aplikatu beharreko erakunde autonomoei buruzko legeria orokorraren arabera.

2. artikulua[1166]

1. Letra Katalanen Instituzioaren helburuak dira literatura katalanaren sorkuntza sustatzea, sorkuntza hori Katalunian eta Kataluniatik kanpo ezagutaraztea eta zabaltzea, eta liburua eta irakurketa sustatzea.

2. Lege honen ondorioetarako, letra katalantzat joko da katalanezko literatura-ekoizpen osoa, edozein generotan egindakoa eta edozein bitartekoz zabaldua.

3. artikulua

Hauek izango dira Letra Katalanen Instituzioaren eginkizunak:

a) Katalanezko literatura-sorkuntza eta -azterlanak sustatzea, beka, pentsio, enkargu eta beste laguntza batzuen bidez, eta arreta espezifikoa eskaintzea egile berriak sartu eta zabaltzeari.

b) Literatura katalanaren ezagutza eta zabalkundea sustatzea haren hizkuntza-eremuan, betiere literatura-lanen irakurketa sustatuz gizarteko sektore eta estamentu guztietan eta ahal diren hedabide guztietan, eta literatura-ekoizpenaren eta egileen ezagutza sustatuz komunikabide modernoen edo arte-adierazpenen bitartez.

c) Literatura katalanaren ezagutza eta zabalkundea sustatzea estatuko eta estatutik kanpoko beste hizkuntza-arlo batzuetan, honako hauen bidez: antologiak eta aipamen deskribatzaileak eginez, katalanezko lanen kalitateko itzulpenak diruz lagunduz, argitalpen eleaniztunak argitaratuz eta mundu osoko unibertsitateekin, liburutegiekin, editoreekin, kritikarekin eta literatura-hedapenerako zentroekin harremanak izanez.

d) Katalanezko idazleen eta beste hizkuntza batzuetako idazleen arteko harremana sustatzea.

e) Idazleen artean haien gaitasunak komunikabide berrietara egokitzen laguntzeko jarduerak sustatzea, hala nola zinemako eta bideoko gidoiak egitea, irrati eta telebistarako idazketa, eta komikia.

f) Instituzioaren sorkuntzako helburuak betetzera bideratutako beste edozein ekimen bultzatzea.

4. artikulua

Honako hauek izango dira Letra Katalanen Instituzioaren organo artezkariak:

a) Gobernu Batzarra.

b) Zuzendaria.

c) Aholku Batzordea.

5. artikulua

1. Gobernu Batzarra batzarburuak, bi batzarburuordeek, batzarkideek eta idazkariak osatuko dute.

2. Batzarburua Kulturako sailburua izango da, eta batzarburuordeak, berriz, Ondare Idatzi eta Dokumentalaren zuzendari nagusia, eta Aholku Batzordeak bere kideen artetik aukeratutako idazle bat, zeinari dekano ere esan ahal izango baitzaio; batzarburuordeek batzarburuari lagunduko diote haren eginkizunetan eta hura ordeztuko dute bera ez dagoenean; idazkaria Kultura Saileko funtzionario bat izango da, saileko idazkari nagusiak izendatua, eta batzarraren bileretara joango da hitza duelarik, baina botorik ez.

3. Gobernu Batzarreko kideak honako hauek izango dira:

a) Kultura Zabaltzeko zuzendari nagusia.

b) Kultura Harremanen zuzendaria.

c) Kultura Koordinaziorako zuzendaria.

d) Ondare Idatzi eta Dokumentalaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuburu bat.

e) Ekonomia eta Finantza Sailak izendatutako kontu-hartzaile-eskuordea.

f) Zuzendaria.

g) Aholku Batzordeko zazpi ordezkari, batzordekideen artetik izendatuak.

4. Gobernu Batzarraren bileretara aztertzen diren gai zehatzetako adituak joan ahal izango dira, aholkularitza teknikoa emateko.

6. artikulua

Hauek dira Gobernu Batzarraren eginkizunak:

a) Instituzioaren funtzionamendua arautu behar duten barne-araubideko arauak onestea.

b) Urtero, instituzioaren jardun-plan orokorra onestea, Aholku Batzordeari entzun ondoren.

c) Urtero onestea kudeaketari, ustiapenari eta aurrekontuaren proiektuari buruzko memoria.

d) Instituzioaren goi-zuzendaritza egikaritzea.

e) Instituzioak atxikita dituen ondasunak eta funtsak administratzea.

f) Langile-zerrendak eta langile-beharrizanak proposatzea.

g) Instituzioaren jarduerak proiektatzea eta gainbegiratzea.

h) Zuzendariari laguntzea haren eginkizunak egikaritzen.

7. artikulua

1. Batzarburuaren eginkizunak izango dira:

a) Instituzioaren ordezkaria izatea.

b) Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen bileretarako deialdia egitea eta bilera horietako buru eta moderatzaile izatea, eta bozketetan sortzen diren berdinketak ebaztea, kalitateko botoarekin. Batzarburuak, komenigarritzat jotzen badu, Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen baterako bilkurak deitu ahal izango ditu.

c) Bilkuren aktak bere sinaduraz baimentzea.

d) Erregelamendu bidez eman ahal zaion beste zeinahi eginkizun.

2. Batzarburuak bere eginkizunak batzarburuordeetatik edozeini eskuordetu ahal izango dizkio.

8. artikulua

Idazkariaren eginkizunak izango dira:

a) Batzarraren eta batzordearen bilkuren aktak egitea.

b) Batzarraren eta batzordearen erabakien ziurtagiriak egitea.

c) Aktak eta erabakien ziurtagiriak bere sinaduraz baimentzea.

9. artikulua

1. Aholku Batzordeak Gobernu Batzarreko batzarburu, batzarburuorde eta idazkari berberak izango ditu, eta, gainera, honako kide hauek ere izango ditu:

a) Idazle Katalanen Elkartearen lau ordezkari.

b) Pen Cluben Zentro Katalanaren bi ordezkari.

c) Hizkuntza eta Literatura Katalanen Nazioarteko Elkarteko ordezkari bat.

d) Idazleen Elkargo-elkarteko Kataluniako Atal Autonomoaren ordezkari bat.

e) Hizkuntza Katalaneko Elkartearen bi ordezkari.

f) Editoreen Gremioaren ordezkari bat.

g) Ikaskuntza Katalanen Institutuaren ordezkari bat.

h) Hizkuntza Katalaneko Itzultzaile, Interprete eta Zuzentzaileen Elkarte Profesionalaren ordezkari bat.

i) Hizkuntza Katalaneko Idazle Gazteen Elkartearen ordezkari bat.

j) Haurrentzako Liburuaren Kontseilu Katalanaren ordezkari bat.

k) Letra Katalanen Ohorezko Saria arestien jaso duten hiru idazleak.

l) Ikus-entzunezko hedabideen hiru ordezkari, Aholku Batzordeak proposatuta Kulturako sailburuak izendatuak (zinema, irratia, telebista, prentsa, antzerkia, etab.).

2. Aholku Batzordeko kideek kargua utziko dute, eta bakoitzak ordezkatzen duen erakundeak hala erabakitzen duenean ordeztuko dira.

Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso dutenei dagokienez, saridun berri bakoitzak automatikoki ordeztuko du antzinatasun handiena duena.

10. artikulua

Aholku Batzordea instituzioaren organo aholku-emailea izango da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Iritzia ematea batzordeburuak, batzordeburuordeek edo Gobernu Batzarrak helarazitako gai guztiei buruz. Aholku Batzordeari entzun egin beharko zaio nahitaez, instituzioaren urteko jarduera-plana onetsi aurretik eta zuzendaria izendatu aurretik.

b) Aholkularitza ematea instituzioak laguntzak ematerakoan. Horretarako, Aholku Batzordeak ordezkaritza izan beharko du bekak, pentsioak eta gainerako laguntzak emateko instituzioak deitutako lehiaketen adjudikazioan parte hartzen duten epaimahai guztietan.

c) Instituzioaren helburuak hobeto betetzeko egokitzat jotzen dituen ekintzak proposatzea.

11. artikulua

1. Instituzioko zuzendariak zerbitzuburuaren kategoria izango du, eta Kulturako sailburuak izendatuko du Aholku Batzordeari entzun ondoren.

2. Zuzendariak eginkizun hauek izango ditu:

a) Instituzioaren administrazio-zuzendaritza egikaritzea.

b) Gobernu Batzarraren erabakiak exekutatzea.

c) Instituzioaren izenean, haren jardueretatik eratorritako kontratuak kudeatzea, indarrean dauden xedapenetan ezarritako mugen barruan.

d) Langileen zuzendaritza egikaritzea.

e) Jarduera-plana, kudeaketari eta ustiapenari buruzko urteko memoria eta aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea.

f) Gastuak eta ordainketak agintzea bere gain hartzea.

12. artikulua

1. Hauek izango dira instituzioaren baliabideak:

a) Erakunde autonomo horri dagozkion esleipenak, Generalitaten aurrekontu-legeetan jasota daudenak.

b) Haren ondasun eta zerbitzuen kudeaketa eta ustiapenetik eratorritako diru-sarrerak.

c) Ondare-ondasunen fruituak, errentak edo interesak.

d) Erakundeen eta partikularren borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

e) Esleitu dakiokeen beste edozein baliabide.

2. Instituzioaren aurrekontua urtekoa izango da, eta erakunde autonomoen aurrekontuei buruzko legeriaren mende egongo da.

3. Generalitati dagozkion salbuespenak eta onura fiskalak izango ditu instituzioak.

13. artikulua

1. Letra Katalanen Instituzioaren administrazio-egintzen aurka, administrazio-prozedurari buruz indarrean dauden arauek ezarritako errekurtsoak jarri ahal izango dira, berezitasun hauekin:

a) Instituzioaren administrazio-egintza guztien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari.

b) Aparteko berrikuspen-errekurtsoa Generalitateko Kontseilu Betearazleari aurkeztuko zaio beti.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea bidezkoa izango da jurisdikzio honetako legean ezarritakoaren arabera.

3. Akzio zibil eta laboralen egikaritzea aplikazio orokorreko arauek eraenduko dute, eta aurretiazko erreklamazioa Gobernu Batzarrari zuzenduko zaio beti.

Xedapen iragankorra

Lege hau 1988ko aurrekontu-ekitaldian hasiko da aplikatzen. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Finantza Sailari Letra Katalanen Instituzioari aurrekontu-zuzkidura egiteko, Kultura Sailaren 1988rako aurrekontuan dauden kredituekin. Jardueren ustiapenetik lortzen diren diru-sarrerek eragindako kredituak handituko dituzte, kredituon zenbateko berean.

Azken xedapenak

Lehenengoa.— Lege hau Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.— Kontseilu Betearazleak lege hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak emango ditu. Bereziki, lege hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epean, Kontseilu Betearazleak Ondare Idatzi eta Dokumentalaren Zuzendaritza Nagusia berregituratuko du, eta Letra Katalanen Instituzioak bere gain hartutako eginkizunen arabera egokituko du.

Beraz, agintzen dut lege hau aplikatu behar zaien herritar guztiek lege hau betetzen lagundu dezatela eta auzitegi eta agintari eskudunek betearaz dezatela.


8.4.12.4. 1/1989 Legea, otsailaren 16koa, Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana sortzekoa[1167]

Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana sortzen da, Mediterraneoaren eremuko kultura-errealitateak aztertzen eta zabaltzen laguntzeko asmoz; izan ere, eremu horretan, Kataluniak eta hizkuntza bereko gainerako lurraldeek funtsezko zeregina izan dute.

1. artikulua

Ikaskuntza Mediterraneoen Institutu Katalana (MIIK) sortzen da, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, Kontseilu Betearazleak zehazten duen sailari atxikita; nortasun juridikoa eta ondare propioa izango ditu, bai eta bere xedeak betetzeko jardun-gaitasun osoa ere, betiere lege honen eta haren estatutuekin bat etorriz eta berari aplikatu beharreko erakunde autonomoei buruzko legeria orokorraren arabera.

2. artikulua

1. Institutuaren helburuak izango dira Mediterraneoko eremuaren barruan gai hauek aztertzea: ingurumena, industria, merkataritza, teknologia berriak eta kultura-errealitateak; bai eta Katalunian eta munduko gainerako herrialdeetan Mediterraneoko herrialdeetako errealitateak zabaltzen laguntzea ere.

2. Helburu horiek betetzeko, Institutuak ikastaroak, mintegiak, kongresuak eta erakusketak antolatu ahal izango ditu, bekak eta laguntzak eman ahal izango ditu, argitalpenak editatu ahal izango ditu eta, oro har, haren sorkuntzaren helburua lortzera bideratutako edozein ekimen bultzatu ahal izango du.

3. artikulua

Hauek dira Institutuaren organo artezkariak:

a) Gobernu Batzarra.

b) Zuzendaria.

4. artikulua

1. Gobernu Batzarrak kide hauek izango ditu:

a) Batzarburua, zeina Generalitateko presidentea izango baita.

b) Batzarburuordea, zeina Generalitateko Gobernuko sailburua izango baita.

c) Institutuko zuzendaria.

d) Sei kide, Presidentetza, Kultura, Industria eta Energia, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo, Lurralde Politika eta Herri Lan eta Irakaskuntza sailen ordezkari gisa.

e) Institutuaren Aholku Batzordeko bi kide, Kontseiluak berak eskuordetuta.

2. Institutua atxikita dagoen saileko funtzionario batek jardungo du batzarreko idazkari-lanetan, eta hori bileretara joan ahal izango da, hitzik eta botorik gabe, bilkuren akta egingo du, erabakien ziurtagiriak egingo ditu eta batzuk zein besteak baimenduko ditu, batzarburuaren sinadurarekin eta oniritziarekin.

3. Gobernu Batzarrak Institutuko zuzendaritza-karguak kide gisa sartzea erabaki ahal izango du, baldin eta kargu horiek egotea beharrezkotzat jotzen badu.

5. artikulua

Hauek dira Gobernu Batzarraren eginkizunak:

a) Institutuaren jardun-plan orokorra urtero onestea, Aholku Batzordeari entzun ondoren.

b) Urtero onestea kudeaketari, ustiapenari eta aurrekontuaren proiektuari buruzko memoria.

c) Institutuari atxikitako ondasunak administratzea.

d) Langile-zerrendak eta langile-beharrizanak proposatzea.

e) Institutuaren jarduerak proiektatzea eta gainbegiratzea.

6. artikulua

Batzarburuaren eginkizunak izango dira:

a) Institutuaren goi-ordezkaritza egikaritzea.

b) Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen bileretarako deialdia egitea eta bilera horietako buru eta moderatzaile izatea, eta bozketetan sortzen diren berdinketak ebaztea, kalitateko botoarekin. Batzarburuak, komenigarritzat jotzen badu, Gobernu Batzarraren eta Aholku Batzordearen baterako bilkurak deitu ahal izango ditu.

c) Bilkuren aktak bere sinaduraz baimentzea.

d) Institutuaren jarduerak zuzentzea.

e) Urteko jarduera-plana prestatzea.

f) Erregelamendu bidez eman dakiokeen beste edozein eginkizun.

Batzarburuak bere eginkizunak eskuordetu ahal izango ditu.

7. artikulua

Institutuko zuzendaria Kontseilu Betearazlearen dekretu bidez izendatuko da, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Institutuaren zuzendaritza egikaritzea, batzarburuaren eta Gobernu Batzarraren jarraibideekin bat etorriz.

b) Gobernu Batzarraren erabakiak exekutatzea.

c) Institutuaren izenean, haren jardueren ondoriozko kontratuak kudeatzea, ezarritako mugen barruan.

d) Langileen zuzendaritza egikaritzea.

e) Kudeaketari eta ustiapenari buruzko urteko memoria eta aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea.

f) Bere gain hartzea gastuak eta ordainketak agintzea, betiere ezarritako mugen barruan.

g) Bere gain hartzea Gobernu Batzarrak edo batzarburuak, beren eskudantzien barruan, agintzen dizkioten eginkizunak.

8. artikulua

1. Institutuak aholku batzorde baten laguntza izango du eta Institutuko burua izango da Institutuko burua bera, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

2. Aholku Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a) Iritzia ematea batzordeburuak edo Gobernu Batzarrak helarazitako gai guztiei buruz. Aholku Batzordeari entzun egin beharko zaio, Institutuaren urteko jarduera-plana onetsi aurretik.

b) Aholkularitza ematea Institutuak laguntzak emateko irizpideak finkatzeko, hala eskatzen zaionean.

c) Institutuak bere helburuak hobeto betetzeko egokitzat jotzen dituen ekintzak proposatzea.

3. Aholku Batzordea gutxienez hamar kidek osatuko dute; kideok Institutuko buruak izendatuko ditu, bizitza akademikoko, zientifikoko, artistikoko eta kulturaleko pertsona garrantzitsuen artetik, Institutuaren lanaren xede diren arloetan egindako jarduera eta ekarpenengatik nabarmendu direnak.

9. artikulua

1. Institutuaren zerbitzuko langileek lan-araubidea izango dute araubide.

2. 1. apartatuan ezarritako printzipio orokorraren salbuespen gisa, funtzionarioentzat gordeta geratuko dira Institutua atxikita dagoen sailari dagokion agintea egikaritzea, ikuskatzea edo kontrolatzea eskatzen duten lanpostuak.

3. Kontseilu Betearazleak Institutuari atxikitako langileen ordainsari-araubidea finkatuko du, antzeko erakundeetan erabilitako irizpideekin bat etorriz.

10. artikulua

1. Institutuaren baliabideak honako hauek izango dira:

a) Generalitaten aurrekontu-legeetan harentzat jasota dauden esleipenak.

b) Haren ondasun eta zerbitzuen kudeaketa eta ustiapenetik eratorritako diru-sarrerak.

c) Ondare-ondasunen fruituak, errentak edo interesak.

d) Erakundeen eta partikularren borondatezko ekarpenak edo dirulaguntzak.

e) Eman dakiokeen beste edozein baliabide.

2. Institutuaren aurrekontua urtekoa izango da, eta erakunde autonomoen aurrekontuei buruzko legeriaren mende egongo da.

3. Generalitati dagozkion salbuespen eta onura fiskalak izango ditu Institutuak.

11. artikulua

1. Institutuaren administrazio-egintzen aurka, administrazio-prozedurari buruz Katalunian aplikagarriak diren arauek ezarritako errekurtsoak jarri ahal izango dira, berezitasun hauekin:

a) Institutuaren administrazio-egintza guztien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Institutua atxikita dagoen saileko titularrari.

b) Aparteko berrikuspen-errekurtsoa Generalitateko Kontseilu Betearazleari aurkeztuko zaio beti.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea bidezkoa izango da jurisdikzio honetako legean ezarritakoaren arabera.

3. Akzio zibil eta laboralen egikaritzea aplikazio orokorreko arauek eraenduko dute, eta aurretiazko erreklamazioa Gobernu Batzarrari zuzenduko zaio beti.

Azken xedapena

Lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak diren arauak emateko ahalmena ematen zaio Kontseilu Betearazleari.


8.4.12.5. 9/1990 Legea, maiatzaren 16koa, Kataluniako Generalitaten, haren erakunde autonomoen eta Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileen 1990erako aurrekontuei buruzkoa[1168]

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria

Katalogoetan jasotako lanpostuak izendatzeko erabilitako hizkera Emakumearen Kataluniako Institutuak egindako berdintasun-planera egokituko da, betiere diskriminaziorik ez egiteko sexuan oinarrituta.


8.4.12.6. 15/1990 Legea, uztailaren 9koa, Antolamendu Sanitarioari buruzkoa[1169]

IV. TITULUA
Kataluniako Osasun Zerbitzuaren egitura eta antolamendua

V. KAPITULUA
Bitarteko pertsonalak

49. artikulua.— Langileak

3. Osasun-arloan erantzukizuna duten Kataluniako administrazioetako langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuan, kontuan hartu beharko da langile horiek katalanez duten ezagutza, aplikatu beharreko legeriaren arabera.


8.4.12.7. 3/1991 Legea, martxoaren 18koa, Helduen Prestakuntzari buruzkoa[1170]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua

Honako hauek dira lege honen helburuak:

c) Gure errealitate nazionalaren alderdi guztien eta, bereziki, hizkuntzarekin eta kulturarekin lotutako alderdi guztien ezagutza eta estatuko eta Europako beste herrien errealitatearen ezagutza sustatzea.

4. artikulua

Helduen prestakuntza iraunkorra honela egin daiteke:

f) Helduei katalanaren ikastaroak emanez.


8.4.12.8. 8/1991 Legea, maiatzaren 3koa, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren Hizkuntza-agintaritzari buruzkoa[1171]

HITZAURREA

Enric Prat de la Riba Ikaskuntza Katalanen Institutua 1907an sortzera bultzatu zuten helburu nagusietako bat izan zen Kataluniako hizkuntzaren araudi orokorra finkatu eta eguneratuko zuen agintaritza akademiko bat sortzea, eta horrek ekarri zuen atal filologikoa ezartzea, zeina 1913an hasi baitzen lan arauemaileak hedatzen. Harrezkero, Institutuaren eginkizun nabarmena izan da hori, zeina aitortu baitzuten kulturako instituzioek eta pertsona ospetsuek, Kataluniako hizkuntza-komunitate osoak eta azaroaren 26ko 3118/1976 Dekretuak, zeina hedatzen baita katalanaren lurralde-eremu osora.

Ikaskuntza Katalanen Institutuaren ataza aitortzeko unean, kontuan hartu behar da komunikabideetako eta hainbat instituziotako hizkuntza-aholkulariek egindako lana ere, zeren garrantzitsuak izan baitira gizartean eta balioa izan baitute Kataluniaren arestiko historiako une zailetan haiek egin dituzten jarduerek.

Hala ere, Ikaskuntza Katalanen Institutuak finkatutako araudia hizkuntzaren funtzionamendurako esparrua da, eta hizkuntzaren garapena bermatzen du, hizkuntza-eremu osoan eta edozein mailatan ezinbestekoa den koherentziarekin.

Horrela, araudiaren esparruan hizkuntzaren osotasuna salbatuta, araudi hori behar bezain malgua da, hizkuntzaren lantzeak eragiten dien kolektiboek, beren erantzukizunpean, hizkuntza-errealizaziorako aukerak eta zehaztapenak ezar ditzaten eredu gisa, lortu nahi diren helburuetara eraginkortasun handiagoz hurbiltzeko.

Kataluniaren eremuari dagokionez, Generalitat berrezarri zenean hautatutako lehenengo gobernuaren lehenengo xedapenetako batek, ekainaren 27ko 90/1980 Dekretuak, ezarri zuen ezen Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egikaritu behar zuen hizkuntza-aholkularitzak Ikaskuntza Katalanen Institutuaren arauei jarraitu behar ziela.

Berrikiago, Ikaskuntza Katalanen Institutuak estatutu berriak onetsi zituen 1988ko apirilaren 25eko ezohiko osoko bilkuran; estatutuok eusten diote hizkuntzaren araudia ezartzeari, instituzio akademiko horren xedeetako bat gisa. Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean ekainaren 5ean argitaratutako 1989ko maiatzaren 17ko ebazpen baten bidez, Generalitateko Zuzenbidearen eta Erakunde Juridikoen zuzendari nagusiak adierazi zuen estatutu horiek legearen araberakoak zirela, eta akademien erregistroan inskribatzeko eta Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zuen.

Ikaskuntza Katalanen Institutuaren araugintza-eginkizunaren garrantzia eta gizarte-irismena kontuan hartuta, komeni da lege-maila ematea eginkizun horren aitortza ofizialari.

1. artikulua

Aitortzen da Ikaskuntza Katalanen Institutua dela katalanaren hizkuntza-araudia ezartzeko eta eguneratzeko ardura duen instituzioa, betiere Institutuaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak alde batera utzi gabe.

2. artikulua

Generalitateko Administrazioaren, toki-korporazioen, Estatuak Katalunian duen Administrazioaren eta administrazio horien guztien mendeko erakunde autonomoen, enpresen eta gainerako erakunde eta instituzioen hizkuntza-erabilerak Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako araudia errespetatu behar du.

3. artikulua

Irakaskuntzako zentro publiko eta pribatuen eta titulartasun publikoko komunikabideen hizkuntza-erabilerak Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako araudia bete behar du.

4. artikulua

1. Generalitateko Administrazioak beharrezko lankidetza- eta aholkularitza-sistemak ezarriko ditu, 2. eta 3. artikuluetan aipatzen diren organismoek beren hizkuntza-erabileran irizpide koherenteak eta Ikaskuntza Katalanen Institutuak ezarritako hizkuntza-araudi orokorrarekin bat datozenak betetzen dituztela bermatzeko.

2. Generalitateko Administrazioak espezialitate-hizkuntzak Ikaskuntza Katalanen Institutuaren araudiaren arabera egiten direla zainduko du.


8.4.12.9. 16/1991 Legea, uztailaren 10ekoa, Udaltzaingoei buruzkoa[1172]

III. TITULUA
Udaltzaingoen egitura eta antolaketa

I. KAPITULUA
Udaltzaingoen kidegoetako eskala eta kategoriak

24. artikulua

3. Bigarren apartatuan zehaztutako taldeetan sartzeko, IV. tituluko II. kapituluan zehaztutako betekizunez gain, Generalitaten Administrazioan funtzio publikoari buruz indarrean dagoen araudiak talde bakoitzerako ezartzen dituen titulazioa eta hizkuntza-ezagutzak izatea eskatzen da.

VI. TITULUA
Zehapen-araubidea

I. KAPITULUA
Faltak eta zehapenak

48. artikulua

1. Hauek dira falta oso astunak:

b) b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, sexu-orientazio, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.[1173]


8.4.12.10. 32/1991 Legea, abenduaren 24koa, Kataluniako Generalitaten 1992. urterako aurrekontuei buruzkoa[1174]

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria

Kontseilu Betearazleak Kataluniako Generalitaten 1992rako aurrekontuko lanpostuen katalogoak onartuko ditu, Emakumearen Kataluniako Institutuak egindako berdintasun-plana betetzeko, betiere lanpostu bakoitza izendatzeko hizkera sexuan oinarritutako diskriminaziorik gabe erabiliko dela aurreikuste aldera.


8.4.12.11. 4/1993 Legea, martxoaren 18koa, Kataluniako Liburutegi-sistemari buruzkoa[1175]

[SARRERA][1176]

II

Ondare bibliografikoaren muina eta ardatza Kataluniako Liburutegia da, zeina baita Kataluniako Liburutegi Nazionala, eta haren egitura euskarri desberdinetako material bibliografikoak biltzen dituzten unitateetan datza. Liburutegi Nazionalaren zeregina da Kataluniako ekoizpen bibliografikoa eta hizkuntza-eremu katalanarekin lotutakoa bildu, kontserbatu eta zabaltzea, eta Kataluniako ondare bibliografiko guztia zaindu behar du lurralde osoan. Beraz, harekin harremanak izan behar dituzte ondare-funtsak dituzten zentro guztiek, probintzietako liburutegi publikoak barne, batez ere 1835eko desamortizaziotik datozen funtsen gordailuzain gisa.

[…]

Generalitatek, herrialdeko instituzio gorena den aldetik, bere gain hartzen ditu nazio-izaerako azpiegitura horren kudeaketa-erantzukizunak, eta Mankomunitatearen, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren eta Generalitat errepublikanoaren jaraunspena jasotzen du, bereziki Kataluniako Liburutegi, Artxibo, Museo eta Ondare Historiko, Artistiko eta Zientifikoaren Zerbitzuari buruzko 1934ko Legeagatik.

[…]

II. TITULUA
Kataluniako Liburutegia

I. KAPITULUA
Definizioa eta egitura

7. artikulua Definizioa

1. Kataluniako Liburutegia liburutegi nazionala da. Haren zeregina da ekoizpen bibliografiko katalana eta katalanaren hizkuntza-eremuarekin lotutakoa bildu, kontserbatu eta zabaltzea, betiere lan bakoitzaren ekoizpen inprimatua barne, aldizkakoa edo ez, bai eta bisuala eta soinuzkoa ere; lan bakoitzetik gutxienez ale bat jaso behar du, erabilitako euskarria edo teknika edozein dela ere.

2. Kataluniako Liburutegiak ahaleginak egingo ditu ondare bibliografikoa kontserba eta zabal dadin; ondare horretan sartzen dira, 1. apartatuan deskribatutako lanez gain, Katalunian egonik kultura- edo historia-balio nabarmenak dituzten bibliografia-lanak, betiere ondare historiko eta kulturalari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

3. Kataluniako Liburutegia kultura katalanaren lehenengo zentro bibliografikoa da, eta izaera unibertsaleko kontsultarako eta ikerketa zientifikorako zentroa izango da, egin beharreko eskuratzeak eginez.

9. artikulua Eginkizunak

1. Kataluniako Liburutegiak, bere egiturako unitate bakoitzaren bidez, eginkizun hauek egikarituko ditu lurralde osoan:

a) Katalunian argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta edozein arrazoirengatik hizkuntza-eremu katalanarekin erlazionatutakoak biltzea, kontserbatzea eta zabaltzea. Helburu hori lortzeko, lege-gordailuaren hartzailea izango da, eta bide horretatik heltzen ez zaizkion bibliografia-lan katalanak, berriz, berak eskuratuko ditu.


8.4.12.12. 9/1993 Legea, irailaren 30ekoa, Kataluniako Kultura-ondareari buruzkoa[1177]

I. TITULUA
Kultura-ondarea babesteko kategoriak

III. KAPITULUA
Kataluniako kultura-ondarea osatzen duten gainerako ondasunak

20. artikulua.— Ondare bibliografikoa

2. Kataluniako ondare bibliografikoa honako ondasun bibliografiko hauek osatzen dute:

b) Ekoizpen bibliografiko katalana osatzen duten eta, edozein arrazoirengatik, hizkuntza-eremu katalanarekin zerikusia duten obren aleak, baldin eta agertzen ez bada gutxienez bi ale daudela Kataluniako liburutegi publikoetan.


8.4.12.13. 5/1994 Legea, maiatzaren 4koa, Kataluniako Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko eta Salbamenduetarako Zerbitzua arautzen duena[1178]

II. TITULUA
Generalitateko suhiltzaileen kidegoa

V. KAPITULUA
Estatutu-araubidea

2. atala
Eskubideak

29. artikulua

2. Generalitateko suhiltzaileen kidegoko kideak sustatzeko baliagarri izan daitezkeen ikasketak eta katalanaren ezagutzan sakontzeko ikasketak sustatu eta bultzatuko dira. Era berean, kategorietara sartzeko gaikuntza-ikastaroak deituko dira aldian-aldian, bai eta prestakuntza espezifikoko ikastaroak ere.


8.4.12.14. 10/1994, Legea, uztailaren 11koa, Generalitateko “Mossos d’Esquadra” Poliziari buruzkoa[1179]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak, jardun-printzipioak eta eginkizunak

II. KAPITULUA
Jardun-printzipioak eta eginkizunak

1. atala
Jardun-printzipioak

11. artikulua

1. Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, “Mossos d’Esquadra” kidegoari honako jardun-printzipio hauek aplikatu behar zaizkio:

Bigarrena: Beren jarduketetan, “Mossos d’Esquadra” kidegoko kideek honako ereduzko kode hau bete beharko dute:

a) Euren eginkizunak betetzean, erabateko neutraltasun politikoz eta inpartzialtasunez jardungo dute, eta, horrenbesterekin, arraza, erlijioa, iritzia, sexua, hizkuntza, auzotasun-lekua, jaioterria edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela-eta inolako diskriminaziorik egin gabe.

II. TITULUA
Antolaketa eta egitura

II. KAPITULUA
“Mossos d’Esquadra” kidegoa

2. atala
Sarrera eta igoera

20. artikulua

1. Mossos d’Esquadra kidegoko eskaletan sartzeko, lege honetan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak bete behar dira, eta behar diren tituluak eduki behar dira edo 25 bis artikuluan ezarritako betekizunak bete behar dira, graduazio honekin bat etorriz, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera:

a) Goi-mailako eskala: A taldeko titulazioa, A1 azpitaldea.

b) Eskala betearazlea: A taldeko titulazioa, A2 azpitaldea.

c) Bitarteko eskala: C taldeko titulazioa, C1 azpitaldea.

d) Oinarrizko eskala: C taldeko titulazioa, C1 azpitaldea.

e) Laguntza-eskala, fakultatiboen kategorian sartzeko: A taldeko titulazioa, A1 azpitaldea.

f) Laguntza-eskala, fakultatiboen kategorian sartzeko: A taldeko titulazioa, A2 azpitaldea.

[…]

3. 1. apartatuan zehaztutako taldeetan sartzeko, Generalitaten Administrazioan funtzio publikoari buruz indarrean dagoen araudiak talde bakoitzerako ezartzen dituen titulazioa eta hizkuntza-ezagutzak izatea eskatzen da.

IV. KAPITULUA
Diziplina-araubidea

2. atala
Faltak

68. artikulua

1. Hauek dira falta oso astunak:

b) Edozein jarduketa, baldin eta diskriminazioa badakar arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioleku edo auzotasun edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial dela eta.


8.4.12.15. 3/1995 Legea, apirilaren 6koa, “Universitat Oberta de Catalunya” aitortzekoa[1180]

[SARRERA][1181]

[…]

Fundació per a la Universitat Oberta de Catalunya fundazioak printzipio hauetan oinarritzen du Universitat Oberta de Catalunya:

1) Kataluniako errealitate kultural, sozial, zientifiko eta linguistikoan sustraitzen da, eta haren industria, merkataritza, arte eta zerbitzuen beharrizanekin lotuta dago.

[…]

I. TITULUA
Universitat Oberta de Catalunya aitortzea

4. artikulua.— Egitura ekonomikoa eta ikasketak

4. Universitat Obertak, hasieran, honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutako irakaskuntzak antolatu behar ditu:

[…]

Filologia Katalaneko Lizentzia.

[…]


8.4.12.16. 8/1996 Legea, uztailaren 5ekoa, Kable Bidez Banatutako Ikus-entzunezko Programazioa arautzen duena[1182]

[SARRERA][1183]

[…]

Kontuan hartzen da, era berean, kablearekin gauzatzen diren teknologia berrien zeregina. Ildo horretatik, Kataluniako hizkuntza-pluraltasuna babesteko, katalana babesteko neurriak hartu dira. Berritzailea da, halaber, telebista-hargailuetan programen edukien araberako hautaketa elektronikoa ahalbidetzen duten mekanismoak instalatzeari buruzko erreferentzia sartzea.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Programazioaren printzipioak

Kable bidezko telebista-zerbitzu publikoa ematen duten erakundeen emanaldiek printzipio hauek bete behar dituzte:

f) Kataluniako kulturaren eta katalanaren normalizazioa sustatzea, bai eta aranera sustatzea ere.

III. KAPITULUA
Ikus-entzunezko programazioa

7. artikulua.— Hizkuntza-pluraltasuna

1. Telebistaren irrati-difusioko zerbitzu publikoa ematen duten erakundeek obra europarrak hedatzeko dagoen erreserba-denboraren % 50 erabili behar dute jatorria Kataluniako edozein hizkuntza ofizialetan duten adierazpen-obrak emateko. Obra horien % 50, gutxienez, katalanez izango direla bermatu behar da.

2. Jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batera bikoiztutako film, telesail edo dokumentalen emanaldiak, gutxienez, katalanez bikoiztuta eskaini behar dira aldi berean. Printzipio bera aplikatu behar zaie azpitituludun produktuei.

3. Xedapen gehigarriak ezarritakoari kalterik egin gabe, egungo kanal irekiak, abonatuaren antenatik jasotakoak, 1. eta 2. apartatuetan ezarritako baldintzak bete gabe eskain daitezke.

4. Operadore eta programatzaile independenteek katalana erabili behar dute, gutxienez, abonatuekin ezartzen dituzten komunikazio-sistemetan, ikus-entzunezkoetan zein idatzizkoetan.

5. Operadoreak nagusiki katalanez eta, Aranen, araneraz emititzen diren telebista-difusioko zerbitzuak banatu behar dizkie sarera konektatutako abonatuei.


8.4.12.17. 17/1996 Legea, abenduaren 27koa, Ondare-prestazio Publikoak diren Prezio Publikoak finkatzen dituena[1184]

II. KAPITULUA
Presidentetza Sailaren prezioak

4. artikulua.— Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialaren eta Argitalpenen erakunde autonomoaren argitalpenen prezio publikoa

2. Hona hemen tarifak:

Lehenengoa.— Baimena ematen zaio Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialaren eta Argitalpenen erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluari, 100eko 5eraino gehitzea erabaki dezan, Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya aldizkariaren hamar edizioek izan behar duten eragina dela eta; bost katalanez eta beste bost gaztelaniaz izango dira:

c) Ale solteen salmenta-prezioa unitateko 130 pezetakoa da. Argitaratutako azken zenbakiaren aurreko hilabetean, gutxienez, atzeratutako aleen salmenta-prezioa 200 pezetakoa da. Prezioak berdinak dira katalanezko eta gaztelaniazko argitalpenetarako.

Hirugarrena.— Diari Oficial de la Generalitat de Catalunyaren harpidetzaren prezioa, paperean eta mikrofitxetan, 43.680 pezetakoa da, eta eskatzen den edizioaren (katalana edo gaztelania) hiruhileko ale eta aurkibide guztiak bidali behar dira:

Laugarrena.— Diari Oficial de la Generalitat de Catalunyaren harpidetzaren prezioa, mikrofitxetan, 27.840 pezetakoa da, eta eskatzen den edizioaren (katalana edo gaztelania) hiruhileko aldizkari eta aurkibide guztiak bidali behar dira:

Seigarrena.— Indarrean dagoen araudiak salbuesten ez dituen iragarkien prezioa 3,14 pezetakoa da tarte eta altuerako milimetro bakoitzeko. Presako epea duten iragarkien prezioa 6,28 pezetakoa da tarte eta altuerako milimetro bakoitzeko. Prezio horietan bi edizioen argitalpena sartzen da, katalana eta gaztelaniazkoa.


8.4.12.18. 1/1998 Legea, urtarrilaren 7koa, Hizkuntza Politikari buruzkoa[1185]

Kataluniako Generalitateko presidentea

Ager bedi herritar guztientzat Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta nik, Erregearen izenean eta Kataluniako Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Lege hau aldarrikatzen dudala.

HITZAURREA

I. Katalanaren esanahia eta egoera

Katalana funtsezko elementua da Kataluniaren eraketan eta nortasun nazionalean; herritarren komunikaziorako, integraziorako eta kohesio sozialerako oinarrizko tresna da, jatorri geografikoa edozein dela ere, eta Kataluniaren eta katalanez hitz egiten duten gainerako lurraldeen arteko lotura pribilegiatua du; izan ere, hizkuntza-komunitate bat osatzen du, mendeetan zehar, jatorrizko ahotsarekin, kultura unibertsalari ekarpen baliotsua egin diona. Gainera, Kataluniako herriak bere lurrarekiko eta berariazko kulturarekiko duen fideltasunaren testigantza izan da.

Jatorriz Kataluniako lurraldean sortua, beste lurralde batzuekin partekatua, non izen herrikoi eta are legal desberdinak ere jasotzen dituen, hizkuntza katalana beti herrialdearen berezko hizkuntza izan da, eta, beraz, Kataluniako historiako gertakari batzuek eragin negatiboa izan dute, egoera prekarioa eragin baitute. Egoera hori hainbat faktoreren ondorio da, hala nola, jasan duen jazarpen politikoaren eta gaztelaniaren legezko inposizioaren ondorio bi mende eta erdi baino gehiagoan; azken hamarkadetako aldaketa demografikoak gertatu ziren baldintza politiko eta sozioekonomikoen ondorio, eta, are gehiago, eremu mugatuko hizkuntzaren izaera, Europako beste hizkuntza ofizial batzuen antzekoa, bereziki gaur egungo munduan, non komunikazioak, informazioak eta kultura-industriek mundializaziora jotzen duten.

Beraz, egoera horien guztien ondorioz, Kataluniako egoera soziolinguistikoa konplexua da gaur egun. Erabateko normalizazioa lortu ez duen eta nazioarteko testuinguruan hiztun kopuru txiki samarra duen berezko hizkuntza baten errealitatearekin batera, Kataluniako lurraldeko herritar askok gaztelania dute ama-hizkuntza gisa, eta, hizkuntza horretatik abiatuta, Kataluniako kultura bera aberasten lagundu dute, beste hizkuntza batzuetako beste herritar batzuek egindako ekarpenarekin batera. Errealitate horrek, bada, Kataluniako berezko hizkuntza normalizatzen eraginkortasunez lagunduko duen hizkuntza-politika eskatzen du, aldi berean, herritar guztien hizkuntza-eskubideak zorrotz errespetatuko direla bermatuko duena.

II. Esparru juridikoa

Katalanaren egungo esparru juridikoa Espainiako 1978ko Konstituzioak eta Kataluniako 1979ko Autonomia Estatutuak zehazten dute.

Lehenengoak, Espainiako Estatua osatzen duten herrien aniztasuna aitortuz, honako hau ezartzen du, 3. artikuluan: “Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala” eta, hizkuntza ofiziala denez, “Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea”. Gainera, Konstituzioak honako hau dio: “Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz”.

Autonomia Estatutuak, 3. artikuluan, honako hau xedatzen du: “1. Kataluniako berezko hizkuntza katalana da. 2. Katalana Kataluniako ofiziala da, baita gaztelania ere, Espainiako Estatu osoan ofiziala dena. 3. Generalitatek bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala bermatuko du, hizkuntza horien ezagutza ziurtatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu, eta Kataluniako herritarren eskubide eta eginbeharrei dagokienez erabateko berdintasuna lortzea ahalbidetuko duten baldintzak sortuko ditu. 4. Araneraz hitz egitea irakasgaia izango da, eta errespetu eta babes berezia izango du”.

Kataluniako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 18ko 7/1983 Legeak garatu zituen estatutu-xedapen horiek. Lege horrek garrantzi handia izan zuen hizkuntzaren historian, eta katalana despenalizatzea ekarri zuen. Xedapen horiek indarrean egon ziren hamalau urteetan, herritarren gehiengoen artean zabaldu zen haren ezagutza, eta gizarteko sektore guztien artean itundutako politika bat ezarri zen, hizkuntza-normalizazioaren prozesuan gauzatu dena.

Legearen indarraldian aldaketa garrantzitsuak gertatu dira: arlo teknologikoan, informatikaren eta informazioaren autobideen erabilera orokortu da; kultura- eta merkataritza-arloan, merkataritza-askatasuna ezarri da, mailegu kulturalak orokortu dituena, bereziki komunikazioen eta ikus-entzunezkoen munduan; arlo politikoan, alde batetik, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu da, gaur egun Europar Batasuna, eleaniztasunaren printzipioak zuzentzen duena, eta, bestetik, Generalitatek estatutuan aurreikusitako eskumenetako asko bereganatu ditu; arlo sozial eta soziolinguistikoan, katalanaren ezagutza orokortu egin da, eta horrek ez du beti ekarri erabilera publikoetan antzeko gorakada, eta migrazio-fluxuetan aldaketa nabarmena gertatu da. Gure herrian hizkuntza-eskubidearen bilakaera garrantzitsua ere gertatu da, hein batean Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziaren ondorioz eta neurri batean Kataluniako legeriaren eta doktrina-ikasketen ondorioz. Azkenik, Europako Parlamentuaren hainbat ebazpenen edukia nabarmendu behar da: 1987ko azaroaren 30ekoa, Europako Erkidegoko Gutxiengo Erregional eta Etnikoen Hizkuntza eta Kulturei buruzkoa; 1990eko abenduaren 11koa, Erkidegoko hizkuntzen eta katalanaren egoerari buruzkoa, eta 1994ko otsailaren 9koa, Europako Erkidegoko Gutxiengo Erregional eta Etnikoei buruzkoa. Aipatzekoak dira, halaber, Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak 1992ko azaroaren 5ean konbentzio gisa onetsia, eta Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Hizkuntza Eskubideen Munduko Konferentziak 1996ko ekainaren 6an onetsia Bartzelonan, Diputatuen Kongresuaren eta Kataluniako Parlamentuaren ahobatezko babesa izan zuena.

III. Lege honen helburuak

Inguruabar horiek guztiak direla eta, gomendagarria izan da 1983ko Legea aldatzea eta eguneratzea, eta orduan izan zen akordio politiko eta soziala berritzea, Administrazioan eta irakaskuntzan Hizkuntza Normalizatzeko Legeak bultzatutako prozesua sendotu ahal izateko, komunikabideen eta kultura-industrien arauketa gaurko beharretara egokitzeko eta mundu sozioekonomikora bideratutako hizkuntza-araudia ezartzeko, hori guztia orokortasunean aurrera egiteko helburuarekin. Katalanaren ezagutza osoa eta erabilera normala; horrek aukera eman behar du katalanaren erabilera sozialari bultzada berri bat emateko.

1983ko Legea aldatzeak eta eguneratzeak aukera eman behar du, halaber, hizkuntza-eskubide eta -eginbeharrei dagokienez erabateko berdintasunera iristeko estatutu-konpromisoa finkatzeko, eta, bereziki, bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko konpromisoa. Horrek esan nahi du Kataluniako herritarrek, indarrean dagoen estatutu-esparruaren arabera, katalana eta gaztelania ezagutu beharko dituztela, eta horiek erabiltzeko eskubidea izango dutela.

Bultzada hori emateko, ezinbestekoa da, halaber, estatuko eta Europako araudia aldatzea, eta sustapen-politikak eta dagozkien aurrekontu-zuzkidurak berrestea.

IV. Lege honen edukia eta egitura

Lege honek berezko hizkuntzaren eta hizkuntza ofizialaren kontzeptu juridikoak formulatzen ditu. Horrela, katalanera aplikatutako berezko hizkuntza kontzeptuak Kataluniako botere publikoak eta instituzioak behartzen ditu hura babestera, modu orokorrean erabiltzera eta maila guztietan erabilera publikoa sustatzera. Katalanari eta gaztelaniari aplikatutako hizkuntza ofizialaren kontzeptuak eskubide subjektiboak bermatzen dizkie herritarrei, esplizituki aldarrikatzen direnak: bi hizkuntzak ikastea, jarduera publiko eta pribatu guztietan askatasunez erabili ahal izatea, administrazioekiko harremanetan arreta jasotzea eta, mailaz maila eta progresiboki, jendaurreko zerbitzuak eskaintzen dituzten gizarte-eragile guztiekin harremanetan egotea, eta hizkuntzagatik diskriminatuak ez izatea. Printzipio horiek kontuan hartuta, Katalunian ofizialak diren bi hizkuntzen erabilera arautzen du legeak, eta katalanaren erabilera babesteko eta sustatzeko neurriak ezartzen ditu, haren normalizazioa lortzeko, bai eta eremu guztietan haren presentzia bermatzeko sustapen-neurriak ere.

Eremu ofizial eta administratiboan, lege honek ezartzen du Kataluniako administrazioek eta instituzioek katalana erabili behar dutela oro har, hargatik eragotzi gabe herritarrek katalanera hizkuntza ofizialean jotzeko duten eskubidea, eta aldarrikatzen du dokumentazio publiko eta pribatu guztiak balio osoa duela bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, bata bestearekiko erabateko independentziaz, eremu guztietan, Estatuko Administrazioa, Justizia Administrazioa eta Erregistroak barne.

Irakaskuntzari dagokionez, lege honek herritar guztiei bermatzen die bi hizkuntzen ezagutza osoa, eta, aldi berean, bermatzen du ikasleak ez direla talde desberdinetan diskriminatuko edo bereiziko hizkuntzagatik, 1983ko Legearen babesean aplikatutako hizkuntza-uztartzearen sistemari eutsiz eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat etorriz. Unibertsitateko irakaskuntza katalanez sustatzeko neurriak ere ezarri ditu.

Komunikabideen eremuan, eta Generalitaten eskumenen esparruan, irrati- eta telebista-irratietan katalanaren erabilera arautzen du, irrati- eta telebista-espazioan berezko hizkuntzaren presentzia bermatze aldera, eta prentsa idatzia sustatzeko neurriak ezartzen ditu. Kultura-industriei dagokienez, mantendu eta indartu egiten ditu Zinematografia, Liburu, Kantu eta Ikuskizuneko Arteetarako Hizkuntza Normalizatzeko Legeak jada ezartzen zituen sustapen-neurriak, eta erreferentzia egiten die informatikari, komunikazio-sare telematikoei eta hizkuntza-ingeniaritzako produktuei, horiek bihurtu baitira informazioaren tratamenduaren oinarri eremu guztietan.

Eremu sozioekonomikoari dagokionez, katalanaren presentzia arautzeko eta hizkuntza horren erabilera sustatzeko neurriak hartzen ditu, merkatu-arrazoiak edo bestelakoak direla medio, behar adina bermatzen ez diren arlo guztietan. Horrela, enpresa publikoak, emakidadunak eta zerbitzu publikoetakoak aktiboki sartzen dira hizkuntza-normalizazioko prozesuan, kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko helburuarekin. Helburua da, mundu ekonomikoan, bi hizkuntzen arteko ekitate-egoera arian-arian lortzea, Kataluniako herritar guztiek katalanaren ezagutza osoa eskuratu ahala, eta betiere Generalitatek bultzatutako gizarte-kontzertazioaren bidez.

Azkenik, lege honek Arango Haraneko araneraren irakaskuntza eta erabilera aitortu, babestu eta sustatzen ditu, Arango Haraneko araubide bereziari buruzko uztailaren 13ko 16/1990 Legean aipatuta, eta Arango Haraneko berezko instituzioen eskumenak erabat errespetatuz.

Lege hau adierazgarria da herritarrentzat, eta betebeharrak sortzen ditu administrazioentzat eta enpresa jakin batzuentzat, baldin eta haien jardueraren zerbitzu publikoaren izaerak eta herritarren hizkuntza-eskubideen babesak hori gomendatzen badute.

Horrela, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera, lege honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badituzte soilik egin ahal izango dute administrazio-jarduketa funtzionarioek eta aipatutako enpresek.

Egiturari dagokionez, lege honek hogeita hemeretzi artikulu, zortzi xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor eta hiru azken xedapen ditu. Artikuluak zazpi kapitulutan banatzen dira: printzipio orokorrak (atariko kapitulua), erabilera instituzionala (I. kapitulua), onomastika (II. kapitulua), irakaskuntza (III. kapitulua), komunikabideak eta kultura-industriak (IV. kapitulua), jarduera sozioekonomikoa (V. kapitulua) eta erakundeen bultzada (VI. kapitulua). Beraz, 7/1983 Legearen egiturari jarraitzen dio, eta horri onomastikara eta jarduera sozioekonomikora berariaz bideratutako kapituluak gehitzen zaizkio.

ATARIKO KAPITULUA
Printzipio orokorrak

1. artikulua.— Lege honen xedea

1. Lege honen xedea Kataluniako Autonomia Estatutuaren 3. artikulua garatzea da, eremu guztietan katalanaren erabilera babestu, sustatu eta normalizatzeko, bai eta araneraren erabilera ere Arango Haranean, eta katalanaren eta gaztelaniaren erabilera normala eta ofiziala bermatzeko.

2. Lege honen helburu nagusiak honako hauek dira:

a) Herritar guztiek katalanaren erabilera babestea eta sustatzea.

b) Katalanaren eta gaztelaniaren erabilera ofiziala eraginkorra izatea, herritarrak inola diskriminatu gabe.

c) Administrazioan, irakaskuntzan, gizarte-komunikabideetan, kultura-industrietan eta mundu sozioekonomikoan katalanaren erabilera normalizatzea eta sustatzea.

d) Katalanaren ezagutza herritar guztiei zabaltzen zaiela ziurtatzea.

3. Lege honen helburua da, halaber, berdintasuna lortzea herritarren hizkuntza-eskubide eta -eginbeharrei dagokienez, beharrezko ekintzak sustatuz eta gaur egun berdintasun hori zailtzen duten oztopoak kenduz.

2. artikulua.— Berezko hizkuntza

1. Katalana Kataluniako berezko hizkuntza da, eta herri gisa singularizatzen du.

2. Katalana, berezko hizkuntza den aldetik, da:

a) Kataluniako instituzio guztien hizkuntza, eta bereziki Generalitateko Administrazioarena, toki-administrazioarena, korporazio publikoena, enpresa eta zerbitzu publikoena, komunikabide instituzionalena, irakaskuntzarena eta toponimiarena.

b) Nagusiki, Estatuko Administrazioak Katalunian erabiltzen duen hizkuntza, berak zehaztutako moduan, gainerako instituzioek eta, oro har, jendearentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakundeek erabiltzen dutena.

c) 3. 2. apartatuan xedatutakoak instituzioen konpromiso berezia dakar berekin, haien ezagutza sustatzeko eta herritarren artean erabilera sustatzeko, katalanaren eta gaztelaniaren izaera ofiziala edozein dela ere.

3. artikulua.— Hizkuntza ofizialak

1. Katalana Kataluniako hizkuntza ofiziala da, baita gaztelania ere.

2. Katalana eta gaztelania, hizkuntza ofizial gisa, berdin erabil ditzakete herritarrek jarduera publiko eta pribatu guztietan, diskriminaziorik egin gabe. Hizkuntzari dagokionez, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egindako egintza juridikoek erabateko baliozkotasuna eta eraginkortasuna dute.

4. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Autonomia Estatutuaren 3. artikuluaren arabera, eta hizkuntza-eskubide eta -eginbeharrei dagokienez erabateko berdintasuna lortzeko baldintzak sortzeko Generalitaten politika aktiboaren esparruan, Katalunian pertsona orok du honako eskubide hauek ditu:

a) Bi hizkuntza ofizialak ezagutzekoa.

b) Bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aritzekoa, ahoz eta idatziz, harreman eta egintza publiko eta pribatuetan.

c) Bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta jasotzekoa, lege honek ezartzen duen moduan.

d) Bi hizkuntza ofizialetako edozein askatasunez eremu guztietan erabiltzekoa.

e) Erabiltzen duten hizkuntza ofiziala dela-eta diskriminaziorik ez jasatekoa.

2. Pertsona guztiek epaitegietara eta auzitegietara jo dezakete, beren hizkuntza erabiltzeko eskubidearen babes judiziala lortzeko.

3. Pertsona guztiek Generalitateko Administraziora eta Síndic de Greugesera jo dezakete, beren eskumenen eremuan hizkuntza-eskubideak berariaz bermatzeko jardun dezaten eskatuz.

5. artikulua.— Generalitaten jardunaren printzipio gidariak

1. Generalitatek honako hauek bermatu behar ditu: herritarren hizkuntza-eskubideak, katalanaren eta gaztelaniaren erabilera normala eta ofiziala, bi hizkuntzen irakaskuntza herritar guztiei, administrazioen zerbitzuan diharduten langileen hizkuntza-trebakuntza eta -gaikuntza, eta herritarren erabateko berdintasuna hizkuntza-eskubide eta -eginbeharrei dagokienez, eremu guztietan.

2. Generalitatek katalanaren erabilera anparatu, babestu eta sustatzeko jarduerak egin behar ditu eremu guztietan, beharrezko neurriak hartuz eta baliabide nahikoak erabiliz.

6. artikulua.— Katalanaren batasuna

1. Kataluniak hizkuntza-komunitate bera osatzen duten beste lurralde batzuekin partekatzen duen ondarea da katalana. Generalitatek katalanaren batasuna babestu behar du, eta katalanaren erabilera eta kanpo-proiekzioa eta katalanez hitz egiten duten lurraldeen arteko komunikazioa sustatu behar ditu.

2. Indarrean dagoen legeriaren arabera, Institut d’Estudis Catalans erakundeari dagokio hizkuntza-agintaritza.

7. artikulua.— Aranera aitortzea eta babestea.[1186]

Aranera, Arango Haraneko berezko okzitanieraren aldaera, Arango Haranaren araubide bereziari buruzko uztailaren 13ko 16/1990 Legeak arautzen du, erabilerari dagokionez, eta, osagarri gisa, lege honen manuek, zeinak ezin baitira interpretatu araneraren erabileraren kaltetan.

I. KAPITULUA
Erabilera instituzionala

8. artikulua.— Arauak argitaratzea

1. Kataluniako Parlamentuak onesten dituen legeak Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, aldi berean, katalanez eta gaztelaniaz. Parlamentuari dagokio gaztelaniazko bertsio ofiziala egitea.

2. Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean Gobernuaren, Administrazioaren eta Generalitaten eta toki-administrazioen xedapen orokorrak eta ebazpen arauemaileak aldi berean katalanez eta gaztelaniaz argitaratzen dira, hala badagokio.

9. artikulua.— Kataluniako administrazioen hizkuntza

1. Generalitatek, toki-administrazioek eta Kataluniako gainerako korporazio publikoek, haien mendeko instituzio eta enpresek eta beren zerbitzuen emakidadunek katalana erabili behar dute beren barne-jardunean eta beren arteko harremanetan. Kataluniako hizkuntza-eremuan bizi diren pertsona fisiko edo juridikoei zuzendutako komunikazio eta jakinarazpenetan ere erabili behar dute normalean, herritarrek gaztelaniaz jasotzeko duten eskubideari kalterik egin gabe, eskatuz gero.

2. Generalitateko Gobernuak, erregelamendu-xedapenen bidez, katalanaren erabilera arautu behar du bere eskumeneko organo guztien administrazio-jardueretan.

3. Toki-korporazioek eta unibertsitateek katalanaren erabilera arautu behar dute dagozkien eskumenen eremuan, 1. apartatuan xedatutakoaren arabera. Gainerako korporazio publiko guztiek ere arautu behar dute, zentzu berean.

10. artikulua.— Administrazio-prozedurak

1. Generalitateko Administrazioak, toki-administrazioek eta Kataluniako gainerako korporazioek izapidetutako administrazio-prozeduretan katalana erabili behar da, herritarrek dokumentuak aurkezteko, manifestazioak egiteko eta, eskatuz gero, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.

2. Administrazioak eragiten dien horren lekukotza itzulia eman behar die hala eskatzen duten interesdunei, eskatutako hizkuntza ofizialean. Itzulpen-eskaerak ezin dio kalterik edo gasturik eragin eskatzaileari, ez eta prozeduran atzerapenik eragin ere, ez eta izapideak eten edo ezarritako epeak eten ere.

11. artikulua.— Kataluniako administrazioen zerbitzuko langileen hizkuntza-trebakuntza

1. Kataluniako administrazio, korporazio eta instituzio publikoetako langileek bi hizkuntza ofizialen ezagutza-maila egokia eta nahikoa izan behar dute, bai ahozko adierazpenean bai idatzizkoan, beren lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gai izan daitezen.

2. 1. apartatuan xedatutakoa betearazteko, Generalitateko Gobernuak katalana irakatsiko zaiela bermatu behar die Generalitateko Administrazioaren, toki-korporazioen, unibertsitate publikoen eta Kataluniako Justizia Administrazioaren zerbitzuan dauden langileei, eta langile horiek birziklatzeko neurriak sustatu behar ditu.

3. Generalitateko Administrazioko, toki-administrazioko eta unibertsitateetako administrazio eta zerbitzuetako (lan-kontratuko langileak barne) langileen plazak eskuratzeko hautaketa-prozesuan, katalanez dakiela egiaztatu behar da, bai ahozko adierazpenean, bai idatzizkoan, kasuan kasuko plazen berezko eginkizunetarako egokia den mailan, funtzio publikoaren legerian ezarritakoaren arabera.

12. artikulua.— Estatuko Administrazioa

1. Baliozkoak dira Estatuko Administrazioko organo eta enteen administrazio-jardunak, ahozkoak zein idatzizkoak, Katalunian egiten badira bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan, itzulpenik egin beharrik gabe.

2. Pertsona orok du Kataluniako Estatuko Administrazioarekin harremanak izateko eskubidea, ahoz eta idatziz, aukeratzen duen hizkuntza ofizialean, eta arreta jasotzeko eskubidea, eta ezin zaie inolako itzulpenik eskatu.

13. artikulua.— Jarduketa judizialak

1. Baliozkoak dira jardun judizialak, ahozkoak zein idatzizkoak, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egindakoak, itzulpenik behar izan gabe.

2. Pertsona orok du Justizia Administrazioarekin harremanak izateko eskubidea, ahoz eta idatziz, aukeratzen duen hizkuntza ofizialean, eta arreta jasotzeko eskubidea, eta ezin zaie inolako itzulpenik eskatu.

3. Hala eskatzen duten pertsona guztiek eskatutako hizkuntza ofizialean jaso behar dituzte eragiten dieten epai eta auto ebazleen lekukotzak, hizkuntza dela-eta atzerapenik izan gabe.

4. 1., 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoa eliza-auzitegiei eta arbitraje-auzitegiei ere aplika dakieke.

5. Generalitaten mendeko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostuak betetzeko, 11. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, kasuan kasuko araudi espezifikoaren arabera, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.

14. artikulua.— Dokumentu publikoak

1. Baliozkoak dira bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan emandako dokumentu publikoak.

2. Dokumentu publikoak egilesleak aukeratutako hizkuntza ofizialean idatzi behar dira, edo, egilesle bat baino gehiago izanez gero, haiek akordatutako hizkuntzan. Hizkuntzari dagokionez adostasunik ez badago, idazkera edo dokumentua bi hizkuntza ofizialetan idatzi behar da.

3. Dokumentua idatzi aurretik, egilesleei esplizituki galdetu behar zaie zein hizkuntza aukeratzen duten; bata edo bestea aukeratzeak ez du inola ere atzerapenik ekarri behar dokumentuaren idazketan eta baimenean. Hizkuntza berariaz aukeratzen ez bada, dokumentua katalanez idatziko da.

4. Fede-emaile publikoek, interesdunak eskatzen duenaren arabera, gaztelaniaz edo katalanez entregatu behar dituzte kopiak eta lekukotzak, eta, beharrezkoa denean, dagozkien dokumentuak eta matrizeak itzuli behar dituzte, beren erantzukizunpean. Matrizearen oharrean eta kopiaren oinean itzulpenaren egitatea jaso behar da, baina ez da protokolizatu behar.

5. Fede-emaile publikoen bulegoek herritarrei arreta bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan emateko moduan egon behar dute, eta beren lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar bezalako ezagutza duten langileak izan behar dituzte.

15. artikulua.— Dokumentu zibilak eta merkataritzakoak

1. Hizkuntza ez da dokumentu pribatuen betekizun formala. Beraz, baliozkoak dira edozein hizkuntzatan idatzitakoak, hargatik eragotzi gabe lege zibilek, merkataritzakoek edo prozesalek horiek gauzatzeko eskatzen dituzten itzulpenak, hizkuntza ofiziala ez bada Katalunian.

2. Katalunian ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinetan idatzitako dokumentu pribatuak, kontratuzkoak edo ez, baliozkoak dira eta ez dute inolako itzulpenik behar Kataluniako lurralde-eremuan horiek betetzea judizialki edo judizioz kanpo eskatzeko.

3. 2. apartatuan aipatutako dokumentuak aldeek adostutako hizkuntza ofizialean idatzi behar dira. Hala ere, atxikipen-kontratuak, kontratu arautuak, ereduzko klausulak dituzten kontratuak edo baldintza orokorrak dituztenak badira, kontsumitzaileek aukeratzen duten hizkuntzan idatzi behar dira, eta bezeroen eskura egon behar dute berehala, katalanez eta gaztelaniaz ale bereizietan.

4. Baliozkoak dira mota guztietako balore-tituluak, merkataritza-sozietateen akzioak ordezkatzen dituztenak barne, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitakoak.

5. Finantza-erakundeek bezeroei eskainitako txekeak, ordaindukoak, txeketegiak eta gainerako dokumentuak katalanez idatzi behar dira, gutxienez.

16. artikulua.— Lan-hitzarmen kolektiboak

1. Baliozkoak dira bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako lan-hitzarmen kolektiboak.

2. Lan-hitzarmen kolektiboak aldeek adostutako hizkuntza ofizialean idatzi behar dira, edo, akordiorik ez badago, bi hizkuntza ofizialetan eta ale bereizietan.

17. artikulua.— Erregistro publikoak

1. Baliozkoak dira bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egindako erregistro-idazpenak.

2. Kataluniako erregistro publiko guztietan, administrazio-izaera bakarrik dutenetan izan ezik, idazpenak egin behar dira dokumentua zein hizkuntza ofizialetan idatzita egon edo adierazpena zein hizkuntza ofizialetan egin. Dokumentua elebiduna bada, idazpena egingo da erregistrora aurkezten duenak adierazitako hizkuntzan.

3. Eskaeran erabilitako hizkuntza ofizialean egin behar dituzte ziurtagiriak erregistratzaileek.

4. Erregistroetako bulegoek herritarrei arreta bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan emateko moduan egon behar dute, eta bulego horiek behar bezala eta behar bezala ezagutzen dituzten langileak izan behar dituzte, beren lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gai izan daitezen.

5. Bermatu behar da Erregistroko bulegoan berehala eta fidagarritasunez egin ahal izango dela, ahoz edo idatziz, interesdunak eskatutako edozein idazpenen interpretazioa eta itzulpena hizkuntza ofizialera.

6. Erregistroetako bulegoetan jendearen eskura dauden formularioak eta gainerako inprimakiak katalanez idatzi behar dira, gutxienez.

II. KAPITULUA
Onomastika

18. artikulua.— Toponimia

1. Kataluniako toponimoen forma ofizial bakarra katalana da, Institut d’Estudis Catalans erakundearen hizkuntza-araudiaren arabera, Arango Haranekoak izan ezik, aranera baitute.

2. Udalerrien eta eskualdeen izenak toki-araubidearen legeriak eraentzen ditu.

3. Era guztietako hiribideen eta biztanleguneen izenak zehaztea udalei dagokie, eta Kataluniako gainerako toponimoena Generalitateko Gobernuari dagokio, hiriarteko bideak barne, horiek noren mende dauden kontuan hartu gabe.

4. 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren izendapenak legezkoak dira ondorio guztietarako, eta errotulazioak horiekin bat etorri behar du. Generalitateko Gobernuari dagokio errotulazio publikoaren normalizazioa arautzea, betiere barne-zuzenbidearen parte izatera igaro diren nazioarteko arauak errespetatuz.

19. artikulua.— Antroponimia

1. Kataluniako herritarrek eskubidea dute beren izen-abizenak katalanez modu arauemaile egokian erabiltzeko eta abizenen artean "i" juntagailua sartzeko.

2. Interesdunek erregistro zibilean egiaztagiria jaso ahal izango dute beren izen-abizenak katalanez eta arauz zuzen daudela, ezarpen-data edozein dela ere, arduradunari egindako adierazpen soilaren bidez, eta erregelamendu bidez ezarri behar diren hizkuntza-zuzentasuna egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

3. Arau hau Arango izen eta abizenei aplika dakieke, Arango hizkuntza-araudiari dagokionez.

III. KAPITULUA
Irakaskuntza

20. artikulua.— Irakaskuntzaren hizkuntza

1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, irakaskuntzakoa ere bada, hezkuntza-maila eta -modalitate guztietan.

2. Edozein mailatako irakaskuntza-zentroek katalana erabili behar dute irakaskuntza- eta administrazio-jardueretan, bai barnekoetan, bai kanpokoetan.

21. artikulua.— Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza

1. Katalana, normalean, irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili behar da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan.

2. Haurrek lehen irakaskuntza beren ohiko hizkuntzan jasotzeko eskubidea dute, hau da, katalanez edo gaztelaniaz. Administrazioak eskubide hori bermatu behar du, eta hori gauzatzeko behar diren bitartekoak jarri behar ditu. Gurasoek edo tutoreek beren seme-alaben izenean jardun dezakete, aplikatzeko eskatuz.

3. Katalanaren eta gaztelaniaren irakaskuntzak presentzia egokia bermatu behar du ikasketa-planetan; horrela, haur guztiek, irakaskuntza hastean duten ohiko hizkuntza edozein dela ere, bi hizkuntza ofizialak normal eta zuzen erabili ahal izango dituzte derrigorrezko hezkuntzaren amaieran.

4. Derrigorrezko irakaskuntza ondokoan, bi hizkuntzen ezagutza eta erabilera hobetzea bermatuko duten programazio- eta irakaskuntza-politikak sustatu behar ditu Hezkuntza Administrazioak, gazte guztiek irakaskuntza horien berezko tresna- eta kultura-ezagutza eskura dezaten.

5. Ikasleak ez dira bereizi behar zentro edo talde desberdinetan, beren ohiko hizkuntza dela-eta.

6. Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ezin zaie eman etapa honetako berezko ahozko eta idatzizko eta gaztelaniazko ezagutzak dituztela egiaztatzen ez duten ikasleei.

7. Katalanaren ezagutza egiaztatzea ezin da eskatu irakaskuntzan edo irakaskuntzaren zati batean ikasi ez duten edo derrigorrezko irakaskuntza Kataluniako lurraldetik kanpo egin duten ikasleen kasuan, Generalitateko Gobernuak erregelamendu bidez ezarri behar dituen inguruabarretan.

8. Kataluniako hezkuntza-sisteman berandu sartzen diren ikasleek katalana ikasteko laguntza berezia eta gehigarria jaso behar dute.

22. artikulua.— Unibertsitateko irakaskuntza

1. Goi-mailako eta unibertsitateko irakaskuntza-zentroetan, irakasleek eta ikasleek nahi duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea dute, ahoz edo idatziz.

2. Generalitateko Gobernuak, unibertsitateek eta goi-mailako irakaskuntzako instituzioek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, irakaskuntzako, irakaskuntzaz kanpoko eta ikerketako jardueretan katalanaren erabilera bermatzeko eta sustatzeko, doktorego-tesiak irakurtzea eta oposizioak egitea barne.

3. Unibertsitateek ikastaro eta bestelako bitarteko egokiak eskaini behar dituzte ikasleek eta irakasleek katalanaren ulermena eta ezagutza hobetu ditzaten.

4. Unibertsitateek, beharrezkoa izanez gero, hizkuntza erabiltzeko irizpide espezifikoak ezar ditzakete nazioarteko konpromisoekin zerikusia duten jardueretan.

23. artikulua.— Etengabeko prestakuntza eta araubide bereziko irakaskuntzak

1. Helduen etengabeko prestakuntzako ikastaroen programazioan nahitaezkoa da katalana eta gaztelania irakastea.

2. Hizkuntzen araubide bereziko irakaskuntza-zentroetan, nahitaezkoa da bi hizkuntza ofizialen irakaskuntza eskaintzea.

3. Generalitaten mendeko araubide bereziko irakaskuntza-zentroetan, hizkuntza irakasten ez denean, katalanezko ikastaroak eskaini behar zaizkie hizkuntza hori behar beste ezagutzen ez duten ikasleei.

24. artikulua.— Irakasleak.

1. Unibertsitateaz kanpoko edozein mailatako Kataluniako irakaskuntza-zentroetako irakasleek bi hizkuntza ofizialak jakin behar dituzte, eta irakaskuntzan hizkuntza horiek erabiltzeko moduan egon behar dute.

2. Ikastaroetarako eta irakasleen prestakuntza-zentroetarako ikasketa-planak egitean, ikasleek bi hizkuntza ofizialetan gaitasun osoa lortu behar dute, irakaskuntza-espezialitate bakoitzaren eskakizunen arabera.

3. Kataluniako unibertsitate-irakaskuntzako zentroetako irakasleek bi hizkuntza ofizialak behar bezala ezagutu behar dituzte, beren irakaskuntza-zereginaren eskakizunen arabera. Arau hau ez zaie aplikatuko irakasle bisitariei eta antzeko beste kasu batzuei. Unibertsitateei dagokie manu hau betetzeko mekanismo eta epe egokiak ezartzea.

IV. KAPITULUA
Komunikabideak eta kultura-industriak

25. artikulua.— Irrati eta telebista publikoak

1. Generalitatek eta Kataluniako toki-korporazioek kudeatzen dituzten irrati- eta telebista-hedabideetan, katalana erabili ohi da. Esparru horretan, toki-korporazioen mendeko hedabideek kontuan har ditzakete beren ikus-entzuleen ezaugarriak.

2. 26. artikuluko 1. eta 5. apartatuetan xedatutakoa aplikatzeari kalterik egin gabe, artikulu honetako 1. apartatuan aipatzen diren komunikabideek Kataluniako kultura-adierazpenak sustatu behar dituzte, bereziki katalanez egiten direnak.

3. Kataluniako Irrati eta Telebista Korporazioak Arango Haranerako irrati- eta telebista-emisioen programazio erregularra bermatu behar du.

4. Generalitateko Gobernuak erraztu behar du katalanez emititzen duten beste lurralde batzuetako telebistak Katalunian behar bezala jasotzea.

26. artikulua.— Emakidako irrati- eta telebistak

1. Kable bidez Banatutako Ikus-entzunezko Programazioa arautzen duen uztailaren 5eko 8/1996 Legea aplikatzeari kalterik egin gabe, lege horretan aipatzen diren erakundeek bermatu behar dute, gutxienez, edozein motatako ekoizpen propioko programak emititzen emandako denboraren eta eskaintzen dituzten gainerako telezerbitzuen % 50 katalanez izango dela.

2. Kataluniako lurralde-eremuko kudeaketa pribatuko telebista-emakidadunei ere aplikatuko zaie 1. apartatuan xedatutakoa.

3. Generalitatek emandako emakidako irrati-difusioko igorleek bermatu behar dute, gutxienez, emisio-denboraren 100eko 50 katalanez izango dela; hala ere, Generalitateko Gobernuak, bere ikus-entzuleen ezaugarriak kontuan hartuta, erregelamendu bidez alda dezake ehuneko hori.

4. Generalitateko Gobernuak katalanaren erabilera sartu behar du lurreko uhinen bidezko telebista-kateen, kable bidez banatutako telebista-kanalen eta irrati-difusioko irratien emakidak esleitzeko irizpideetako bat gisa ezarritako gutxienekoak baino ehuneko handiagoetan.

5. Irrati- eta telebista-irratiek bermatu behar dute musika kantatuaren programazioan artista katalanek ekoitzitako kantuen presentzia egokia egongo dela, eta gutxienez 100eko 25 katalanez edo araneraz interpretatutako abestiak izango direla.

6. Artikulu honetan aipatzen diren eta Arango Haranerako emititzen edo banatzen duten irratiek araneraren presentzia esanguratsua bermatu behar dute programazioan.

27. artikulua.— Idatzizko komunikabideak

1. Idatzizko komunikabideetan eta Generalitatek eta toki-korporazioek argitaratutako aldizkako argitalpenetan, katalana erabili ohi da.

2. Generalitateko Gobernuak osorik edo gehienbat katalanez idatzitako hedapen orokorreko aldizkako argitalpenak sustatu eta diruz lagundu behar ditu.

3. Generalitateko Gobernuak eta toki-korporazioek osorik edo gehienbat katalanez idatzitako tokiko edo eskualdeko aldizkako argitalpenak sustatu eta diruz lagundu behar dituzte.

4. 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko, katalana zabaltzeko, merkaturatzeko eta erabiltzeko irizpide objektiboei jarraitu behar zaie, aurrekontu-aurreikuspenen barruan eta Parlamentuaren edo toki-korporazioetako osoko bilkuren kontrolpean.

28. artikulua.— Kultura-industriak eta ikuskizunaren arteak

1. Generalitateko Gobernuak lagundu, suspertu eta sustatu egin behar du:

a) Kataluniako literatura- eta zientzia-sorkuntza, berezko hizkuntza-eremuaren barruan eta kanpoan, eta katalanezko literatura- eta zientzia-lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzea, bai eta beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak katalanera itzultzea ere.

b) Aldizkako liburuak eta argitalpenak katalanez editatzea, banatzea eta zabaltzea.

c) Katalanezko ekoizpen zinematografikoa eta katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako jatorrizko adierazpen ez-katalanezko filmak, eta produktu horiek banatzea, edozein formatutan, eta erakustea.

d) Soinu-grabazioak eta ikus-entzunezko materiala katalanez ekoiztea, banatzea eta zabaltzea.

e) Kataluniako ikuskizun-arteak ekoiztea eta antzeztea.

f) Katalanez abestutako musika sortzea, interpretatzea eta zabaltzea.

g) Idatzizko eta entzunezko materiala katalanez ekoiztea, editatzea eta banatzea, itsuentzat, eta oinarrizko kultura-eskaintza bat, katalanez, sektore horretarako.

h) Kataluniako beste edozein kultura-adierazpen publiko.

2. Kultura-industrietan eta bestelakoetan katalanaren erabilera sustatzeko hartzen diren neurri guztiak irizpide objektiboekin aplikatu behar dira, diskriminaziorik gabe eta aurrekontu-aurreikuspenen barruan.

3. Eskaintza zinematografikoan katalanaren presentzia esanguratsua bermatzeko, Generalitateko Gobernuak erregelamendu bidez pantailako eta banaketako hizkuntza-kuotak ezarri ahal izango ditu jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean banatzen eta erakusten diren produktu zinematografikoetarako. Katalanez bikoiztutako edo azpititulatutako ekoizpen zinematografikoetarako ezarritako kuotek ezin dute banatzaileen eta erakusketarien urteko eskaintzaren % 50 gainditu, eta irizpide objektiboetan oinarritu behar dira. Horri dagokion erregulazioa Zinematografia Babestu eta Sustatzeari buruzko ekainaren 8ko 17/1994 Estatuko Legearen esparruan egin behar da, lege horrek ezartzen duen araubidearen arabera.

29. artikulua.— Hizkuntzaren eta informatikaren industriak

Generalitateko Gobernuak neurri egokien bidez lagundu, suspertu eta sustatu behar ditu:

a) Hizkuntza-industriekin zerikusia duten katalanezko era guztietako produktuak ikertzea, ekoiztea eta merkaturatzea, hala nola ahotsa ezagutzeko sistemak, itzulpen automatikokoak eta antzekoak edo aurrerapen teknologikoen arabera izan daitezkeen beste batzuk.

b) Katalanezko softwareak, ordenagailu-jokoak, edizio digitalak eta multimedia-lanak ekoiztea, banatzea eta merkaturatzea, eta, hala badagokio, produktu horiek katalanera itzultzea.

c) Informazio-sare telematikoetan katalanezko produktuak eta informazioak egotea.

V. KAPITULUA
Jarduera sozioekonomikoa

30. artikulua.— Enpresa publikoak

1. Generalitaten eta toki-korporazioen enpresa publikoek, bai eta enpresa emakidadunek ere, emandako zerbitzua kudeatzen edo ustiatzen dutenean, katalana erabili behar dute normalean barne-jarduketa eta -dokumentazioan, errotulazioan eta ekoizten edo eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuak erabiltzeko, etiketatzeko eta enbalatzeko jarraibideetan.

2. 1. apartatuan aipatzen diren enpresek katalana erabili behar dute normalean Kataluniako hizkuntza-eremuan bizi diren pertsonei zuzendutako komunikazio eta jakinarazpenetan, fakturak eta gainerako trafiko-dokumentuak barne, hargatik eragotzi gabe herritarrek komunikazio eta jakinarazpen horiek gaztelaniaz edo, hala badagokio, katalanez jasotzeko duten eskubidea, hala eskatzen badute.

31. artikulua.— Zerbitzu publikoko enpresak

1. Zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten enpresa eta erakunde publiko edo pribatuek, hala nola garraio, hornidura, komunikazio eta bestelakoek, katalana erabili behar dute gutxienez errotulazioan eta komunikazio megafonikoetan.

2. 1. apartatuan aipatzen diren enpresa eta erakundeek Katalunian bizi diren pertsonei zuzendutako komunikazio eta jakinarazpen idatziak, fakturak eta trafikoko gainerako dokumentuak barne, katalanez egin behar dira gutxienez, herritarrek, eskatuz gero, gaztelaniaz jasotzeko duten eskubideari kalterik egin gabe.

3. Fakturei eta trafikoko gainerako dokumentuei buruz 2. apartatuan xedatutakoak ez dio kalterik egingo Estatuak zerbitzu horiek zuzenean edo bere enpresa eta erakundeen bidez ematen dituenean zerbitzu horiek antolatzeko duen eskumenari.

32. artikulua.— Jendaurreko arreta

1. Katalunian produktuak saltzen edo zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta establezimenduek kontsumitzaileei arreta emateko moduan egon behar dute, Katalunian ofizialak diren hizkuntzetako edozeinetan hitz egiten badute.

2. Generalitateko Gobernuak, neurri egokiekin, katalanaren erabilera areagotzea sustatu behar du 1. apartatuan aipatzen den eremuan.

3. Jendaurreko establezimenduetako erabiltzaileentzako eta kontsumitzaileentzako seinaleek, informazio orokorreko kartel finkoek eta zerbitzu-eskaintzako dokumentuek katalanez idatzita egon behar dute, gutxienez. Arau hori ez zaie aplikatzen jabetza industrialaren legeriak babestutako marka, izen komertzial eta errotuluei.

33. artikulua.— Itundutako edo diruz lagundutako enpresak

Generalitatekin edo Kataluniako toki-korporazioekin lankidetza-itun edo -hitzarmen bat sinatu duten enpresek, edo haien laguntzen edo dirulaguntzen onuradun direnek, gutxienez katalana erabili behar dute errotulazioan, abisuetan eta jendeari zuzendutako dokumentazioan, laguntzaren edo hitzarmenaren xedeari lotuta badaude, gutxienez.

34. artikulua.— Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa ematea

1. Kataluniako lurraldean banatzen diren produktuen etiketetan eta enbalajean agertzen diren datuak eta erabilera-jarraibideak katalanez, gaztelaniaz edo Europar Batasuneko beste edozein hizkuntzatan ager daitezke.

2. Jatorri-deitura, eskualde-izendapena edo kalitate-izendapena duten Kataluniako produktuen etiketetan agertzen diren nahitaezko datuek eta borondatezko informazio gehigarriek eta Kataluniako lurralde-eremuan banatzen diren artisau-produktuek katalanez izan behar dute, gutxienez.

3. Generalitateko Gobernuak erregelamendu bidez arautu behar ditu Kataluniako lurralde-eremuan banatzen diren industria- edo merkataritza-produktuen kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eman beharreko informazioa eta etiketatzea eta erabilera-jarraibideak, bereziki ontziratutako elikagaiei, produktu arriskutsuei eta toxikoei eta tabakoari dagokienez, horietan katalanaren presentzia progresiboa bermatzeko, lege honen printzipioei, Europar Batasuneko arauei eta gainerako ordenamenduari jarraituz.

35. artikulua.— Publizitatea

1. Generalitaten eta toki-administrazioen, haien enpresa publiko edo emakidadunen eta zuzenbide publikoko gainerako instituzio eta korporazioen publizitate instituzionalean, oro har, katalana erabili behar da.

2. Generalitateko Gobernuak eta toki-erakundeek neurri egokiekin bultzatu, suspertu eta sustatu behar dute katalanaren erabilera publizitatean, bereziki bide publikoan, sektoreko erabilera normaleko hizkuntza izan dadin.

36. artikulua.— Lanbide- eta lan-jarduera

1. Generalitateko Gobernuak eta lanbide-elkargoek katalanaren erabilera sustatu behar dute lanbide-jardueretan.

2. Generalitateko Gobernuak katalanaren erabilera suspertu eta sustatu behar du lantokietan, lan-harremanetan eta hitzarmen kolektiboetan, enpresa-itunetan eta lan-kontratuetan, eta sindikatuek eta enpresa-antolakundeek zuzenean parte-hartzea sustatu behar du helburu hori lortzeko.

3. Lan-hitzarmen kolektiboetan eta enpresa-itunetan langileen katalanaren ezagutza sustatzera eta lantokietan eta lan-kontratuetan katalanaren erabilera bermatzera bideratutako hizkuntza-klausulak, soldata-orriak eta gainerako agiriak jaso daitezke. Generalitateko Gobernuak sustatu behar du hitzarmen kolektiboetan klausula horiek sartzea.

4. Errotulu eta informazio finkoek katalanez agertu behar dute gutxienez, baldin eta lantokietan lan egiten duten pertsonei zuzendutako testua badute.

VI. KAPITULUA
Instituzioen bultzada

37. artikulua.— Sustapen-neurriak

1. Generalitateko Gobernuak katalanaren erabilera bultzatu, suspertu eta sustatu behar du lan-, lanbide-, merkataritza-, publizitate-, kultura-, elkarte-, kirol-, jolas- eta beste edozein motatako jardueretan.

2. Generalitateko Gobernuak eta toki-korporazioek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, irudi publikoa eta katalanaren erabilera sustatu behar dituzte, eta zerga-hobariak eta salbuespenak ezarri ahal izango dituzte katalanaren normalizazioarekin eta erabilera sustatzearekin zerikusia duten egintzetarako.

38. artikulua.— Laguntza-zentroak

1. Generalitateko Gobernuak, toki-korporazioekin bat etorriz, katalanaren ezagutza, erabilera eta zabalkundea sustatzeko zentroak sortu eta diruz lagundu behar ditu, bereziki egoera soziolinguistikoak hala eskatzen duenean. Laguntza-zentro horiek Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoaren mende daude, eta partzuergo hori da normalizaziorako lurralde-politikak garatzeko organoa.

2. 1. apartatuan aipatzen diren zentroek beren eginkizunak betetzeko giza bitarteko eta bitarteko material nahikoak izan behar dituzte.

39. artikulua.— Plangintza-neurriak

1. Generalitateko Gobernua hizkuntza-plangintza orokorrerako tresnez hornitu behar da. Tresna horiek periodifikatutako programak izango dira, unean-unean komenigarrienak diren helburuak eta neurriak ezartzeko eta horien emaitzak ebaluatzeko. Inplikatutako eragile eta kolektiboekin hitzartu behar dira plangintza-tresnak, eta parte-hartzearen, sinplifikazioaren eta eraginkortasunaren printzipioak hartu behar dira kontuan.

2. Generalitateko Gobernuak Kataluniako mapa soziolinguistikoa egin behar du, bost urtean behin berrikusi beharrekoa, hizkuntza-politikako bere ekintza errealitatera egokitzeko eta, aldi berean, egindako jarduketen eragina balioesteko.

3. Generalitateko Gobernuak urtero eman behar dio Parlamentuari 1. eta 2. apartatuetan aipatzen diren tresnen esparruan hizkuntza-politikako jarduketen eta lortutako emaitzen berri.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Beste instituzio eta erakunde batzuekiko lankidetza

1. Lege hau aplikatzeari kalterik egin gabe, Generalitateko Gobernuak katalanaren erabilera orokortzea lortu behar du, Europar Batasunarekin, Estatuko Administrazioarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta estatuko, Europako edo nazioarteko enpresa publiko eta pribatuekin lankidetzan, batez ere zerbitzuekin eta irrati- eta telebista-zerbitzuekin.

2. Generalitateko Gobernuak katalanaren presentzia zaindu behar du estatuko, Europako eta nazioarteko komunikabideetan.

Bigarren xedapen gehigarria.— Lankidetza-hitzarmenak hizkuntza katalana duten beste lurralde batzuetako instituzioekin

1. Generalitatek akordioak, hitzarmenak eta tratatuak sustatu behar ditu Aragoiko, Balearretako eta Valentziako autonomia-erkidegoekin, eta Andorrako, Frantziako eta Italiako estatuekin, katalanez hitz egiten duten lurraldeen eta erkidegoen arteko kultura-trukea sustatzeko, eta erkidegoen edo estatuen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko hizkuntza-politikaren arloan, zertarako eta, neurri egokiekin, katalanaren sustapena, erabilera eta babesa bermatzeko, eta haren ezagutza eta erabilera orokortzea eta zabaltzea hizkuntza-eremu osoan lortzeko ere, aldaera guztiak errespetatuz.

2. Generalitatek, Kataluniako komunikazio-esparrua sustatze aldera, katalanezko komunikabideen zabalkundea eta harrera sustatu behar ditu.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Kanpoko proiekzioa

1. Generalitateko Gobernuak zaindu behar du Kataluniako hizkuntza eta kultura bere hizkuntza-eremutik kanpo proiektatzen dela, batez ere mundu akademikoan eta ikerketa-munduan, bai eta Europar Batasuneko instituzioetan eta haren politiketan ere. Helburu hori lortzeko, Generalitatek parte har dezake katalanezko lurraldeen organismo komun batean.

2. Generalitateko Gobernuak katalana kanpoko erkidego katalanetan zabaltzea eta ikastea erraztu behar du, Kataluniako Kanpoko Erkidegoekiko Harremanei buruzko abenduaren 27ko 18/1996 Legean ezarritakoaren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria.— Izen eta abizen katalanen grafia arauemailea

Arauz okerrak diren izen eta grafien ordez abizenen grafia zuzenak erabiltzea, 19. artikuluan ezarritakoa, Erregistro Zibilaren Legearen 54. artikulua aldatzeari buruzko urtarrilaren 4ko 17/1977 Estatuko Legearen 2. artikuluan finkatutako prozeduraren bidez arautzen da, edo hura ordezten duen araudi baliokidearen bidez.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Betetzeko bermeak

Lege honek ez die zehapenik ezartzen herritarrei. Hala ere:

a) 26. artikuluko manuak ez betetzea emakidaren funtsezko baldintzak ez betetzea da; izan ere, emakidari aplikatu behar zaio Kable bidez banatutako ikus-entzunezko programazioa arautzen duen uztailaren 5eko 8/1996 Legeak eta Telekomunikazioak Antolatzeko abenduaren 18ko 31/1987 Legeak eta 89/552/EEE Zuzentaraua Espainiako ordenamendu juridikoan txertatzen duen uztailaren 12ko 25/1994 Legeak ezartzen duten zehapen-araubidea.

b) Eragindako enpresa eta erakundeei egotz dakiekeen 15., 30., 31. eta 32.3 artikuluetako manuak ez betetzea justifikaziorik gabeko ezezkotzat jotzen da erabiltzaileen eta kontsumitzaileen eskariak asetzeari dagokionez, eta horri aplikatu behar zaio 1/1990 Legeak, urtarrilaren 8koak, merkatuaren diziplinari eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsari buruzkoak, ezartzen duen zehapen-araubidea.

Seigarren xedapen gehigarria.— Zuzkidura ekonomikoak

Generalitaten aurrekontuetan, behar diren kontsignazioak egin behar dira lege hau betearaztearen ondoriozko jarduerak gauzatzeko eta neurriak hartzeko, behar besteko bitarteko eta baliabideekin, arreta berezia jarrita hezkuntza-sistema eleaniztunaren, ofizialtasun bikoitzeko araubideko administrazioaren eta eremu murriztuko hizkuntza batean kultura zabaltzearen kostuan, lurralde- eta sektore-banaketaren beharrizan objektiboak ere kontuan hartuta.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Zaintzeko eta bultzatzeko eginkizunak

Estatuko gainerako botere publikoen araudiak eta administrazio-jardunak konstituzio- eta estatutu-ordenamenduaren eta lege honen printzipioak errespetatzen dituztela zaindu behar du Generalitatek, eta katalana eremu guztietan erabiltzeko oztopo diren edo herritarren hizkuntza-berdintasun osoa mugatzen duten Estatuko arauen lege-aldaketa bultzatu behar du.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren araubidea

Lege honen manuek Administrazioaren zerbitzuko langileak lotzen dituzte, funtzio publikoa arautzen duten arauekin bat etorriz.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.— Itzulpen eta interpretazio ofizialak[1187]

1. Beste hizkuntza batetik katalanera eta okzitanierara egindako zinpeko itzulpen eta interpretazio ofizialak, eta alderantzizkoak, horretarako izendatutako edo gaitutako pertsonek egin behar dituzte.

2. Katalanarekin eta okzitanierarekin lotuta zinpeko itzulpen eta interpretaziorako gaikuntzaren modalitateak eta betekizunak dekretu bidez garatu behar dira. Okzitanieraren kasuan, Arango Kontseilu Nagusiari kontsulta egin behar zaio dekretua egiterakoan.

3. Zinpeko itzulpen eta interpretaziorako gaitutako pertsonek beren sinadura eta zigiluarekin ziurtatu behar dute itzulpenaren eta interpretazioaren fideltasuna eta zehaztasuna.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Hizkuntza-erabileren arauak

9.3 artikuluan aipatzen diren hizkuntza-erabilerei buruzko arauak gehienez ere bi urteko epean onetsi behar dira, lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita.

Bigarren xedapen iragankorra.— Enpresa-egokitzapena

1. Lege honen eraginpeko enpresek eta erakundeek bi urteko epea dute 15. artikuluan eta V. kapituluko xedapenetan xedatutakora egokitzeko. Epe hori bost urtekoa da enpresaburu autonomoentzat.

2. Bost urteko epean, edo, handiagoa bada, iraungitze-datatik ondorioztatzen dena, 34. artikuluan aipatzen diren produktu eta zerbitzuek merkatuan jarrai dezakete etiketei buruzko hizkuntza-arauak bete gabe.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Irrati-difusioko eta telebistako igorgailuak

25. eta 26. artikuluak Generalitatek eman beharreko gaikuntza-tituluak dituzten igorleei eta lege hau indarrean jarri ondoren berritzen diren igorleei aplikatzen zaizkie.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Apirilaren 15eko 8/1987 Legea aldatzea

1. Kataluniako Udal eta Toki Araubideari buruzko apirilaren 15eko 8/1987 Legearen 5. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«5. artikulua.

»1. Katalana Kataluniako toki-administrazioaren berezko hizkuntza da, eta, beraz, haren jardueretan erabilera normal eta orokorreko hizkuntza izan behar du.

»2. Herritar guztiek dute toki-erakundeekin harremanetan jartzen direnean hizkuntza ofiziala aukeratzeko eskubidea, eta toki-erakundeek, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legean ezarritakoaren arabera, hautatutako hizkuntzan erantzuteko eginbehar korrelatiboa dute».

2. Kataluniako Udal eta Toki Araubideari buruzko apirilaren 15eko 8/1987 Legearen 294.2 artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«294.2 artikulua.

»Okupazio publikorako eskaintzen arabera, toki-erakundeek langileak hautatu behar dituzte deialdi publikoaren eta lehiaketa-sistema, oposizio eta lehiaketa-oposizio libreen bidez, eta horietan berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak bermatu behar dira. Hautaketa-prozesuan, katalanaren ezagutza egiaztatu behar da, eta, Arango Haraneko toki-erakundeetan, aranera ere bai, bai ahozko adierazpenean bai idatzizkoan, kasuan kasuko plazen berezko eginkizunetarako egokia den mailan».

3. Kataluniako Udal eta Toki Araubideari buruzko apirilaren 15eko 8/1987 Legearen 310.2 artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«310.2 artikulua.

»Kataluniako toki-erakundeek katalana ahoz eta idatziz ezagutzeko betekizuna sartu behar dute gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdiaren oinarrietan».

Azken xedapenetako bigarrena.— Erregelamendu bidezko garapena

Baimena ematen zaio Generalitateko Gobernuari lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Arauen ordeztea eta indarraldia

1. Kataluniako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 18ko 7/1983 Legearen ordez, lege honetako manuak jarriko dira, hargatik eragotzi gabe lege honekin kontraesanean ez dagoen orotan Kataluniako tradizio juridikoaren parte izatea.

2. Indarrean geratzen dira 7/1983 Legea garatzeko emandako xedapenak, lege honen aurka ez doazen guztian, eta horien gainean egin daitekeen erregelamendu-aldaketari kalterik egin gabe.

3. Lege honen aurka ez doan guztian, Kontsumitzailearen Estatutuari buruzko martxoaren 5eko 3/1993 Legearen manuak eta hura garatzeko emandako arauak egongo dira indarrean.


8.4.12.19. 2/1998 Legea, otsailaren 19koa, Kataluniako Logopeden Elkargoa sortzekoa[1188]

HITZAURREA

Hizkeraren nahasmenduekin lotutako prebentziora, ebaluaziora eta esku-hartzera bideratutako jarduera duela berrogeita hamar urte baino gehiagotatik aitortzen da leku guztietan. Kataluniaren eremuan, hizkuntza-arazoen errehabilitazioari emandako arretak tradizio sustraitua eta ospetsua izan du. Logopedia, Espainiako estatuan, Bartzelonan hasi zen, haur gorren arreta medikoari eta hezkuntza-arretari lotuta, eta, ondoren, komunikazioaren beste patologia batzuetara zabaldu zen. Hortaz, gizarte-beharrizanei erantzuten dien eta Kataluniako bizitza kolektiboan modu nabarmenean parte hartzen duen lanbide baten aurrean gaude.

Laugarren xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarri eta hurrengo bi urteetan hala eskatzen badute, Kataluniako Logopeden Elkargoan sartu ahal dira hizketaren eta entzumenaren perturbazio eta patologien arloan lan egin duten profesionalak, jarraian zehaztuko diren kasuetako batean badaude:

a) Logopediaren arloan gutxienez hiru urtez jardun dutela egiaztatzen duten profesionalak, baldin eta honako titulazio hauetako bat badute:

Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduetako irakasle espezializatuaren titulua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa.

Hizketaren eta entzumenaren nahasmenduen espezialitateko diploma, Espainiako estatuko unibertsitateetako edozeinek luzatua.

Hizketaren patologiako espezialitateko diploma, Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Patologia Eskolak luzatua.


8.4.12.20. 22/1998 Legea, abenduaren 30ekoa, Bartzelonako Udal Gutunari buruzkoa[1189]

HITZAURREA

[…]

Bartzelonak xxi. mendeko erronkak onartzen ditu, eta gutun hau behar du erronkoi aurre egiteko. Kalitateak, eskakizun zibiko gisa, udal-zerbitzuen hobekuntza eraginkorra ekarri behar du, arlo guztietan, guztientzat, sexu, adin, hizkuntza, jatorri edo erlijioagatiko salbuespenik eta diskriminaziorik egin gabe. Usadioek, Gutunaren lehenengo aurrekariak direnek, ezarri zuten xiii. mendean Bartzelonan ez zitzaiola inori aurpegiratuko haren erlijioa, eta akusatu guztiek defendatua izateko eskubidea zutela. Guztiek hiriaz harro sentitu beharko lukete: zortasun hori onartu behar dute Bartzelona ohoratu eta hobetu nahi dutenek.

[…]

ATARIKO TITULUA

4. artikulua

1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, Bartzelonako Udaleko hizkuntza ere bada.

2. Bartzelonako Udalak katalanaren eta gaztelaniaren erabilera bermatu beharko du, Konstituzioaren eta Estatutuaren esparruaren barruan. Udalak aukera eman behar du hizkuntza-gutxiengoetako kide diren herritarrei arreta emateko.

3. Bartzelonako Udalak katalanaren erabilera normalizatu behar du bere eskumenen eremuan.

4. Bartzelonako Udalak katalanaren erabilera sustatu behar du nazioarteko harremanen eremuan, munduko esparruan eleaniztasuna eta kultura-aniztasuna sustatzeko eta indartzeko.


8.4.12.21. 2/2000 Legea, maiatzaren 4koa, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari buruzkoa[1190]

1. artikulua.— Izaera eta helburuak

2. […] Kontseiluak, era berean, pluraltasun politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kulturala zaintzen du Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoan, neutraltasun eta zintzotasun informatiboaz arduratzen da, eta katalanaren erabilerari eta araneraren sustapenari buruzko arauak betetzen direla zaintzen du.

10. artikulua.— Kontseiluaren eginkizunak

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, bere jardun-eremuan, eginkizun hauek ditu:

e) Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoan hizkuntza- eta kultura-pluraltasuna zaintzea, eta, bereziki, katalana eta kultura katalana, eta aranera zaindu eta normalizatzeari buruzko legeria betetzea.

11. artikulua.— Zehapen-araubidea

2. Lege honen 10. artikuluko h) letrak ezartzen duenaren arabera formulatutako errekerimenduei jaramonik ez egitea arau-hauste arina da, eta 30.000 eurorainoko isunarekin zehatu behar da, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren eskumenen esparruan, hargatik eragotzi gabe 1. apartatuan ezarritakoa. Kable bidez banatutako ikus-entzunezko programazioa arautzen duen uztailaren 5eko 8/1996 Legearen 14.b artikuluan finkatutako zehapenak aplikatu behar zaizkio ikus-entzunezkoen operadoreentzat hizkuntza-politikako legerian ezarritako betebeharrak ez betetzeari.


8.4.12.22. 9/2000 Legea, uztailaren 7koa, Kataluniako Publizitate Dinamikoa arautzen duena[1191]

Bigarren xedapen gehigarria

Toki-korporazioek katalanaren erabilera faboratu, bizkortu eta sustatu behar dute publizitate dinamikoaren modalitate guztietan, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legearen 37. artikuluko 2. apartatuan ezarritako neurrien arabera.


8.4.12.23. 15/2000 Legea, abenduaren 29koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1192]

HITZAURREA

[…]

Tasa berri hauek sortu dira:

[…]

Nazioarteko katalan-ziurtagiriak lortzeko probetan izena emateko eskubideengatiko tasa.

[…]

Gainerako neurriek erakunde espezifiko hauei eragiten diete: […]; bigarrenik, unean-unean aldatzen da Letra Katalanen Instituzioa izeneko erakunde autonomoko zuzendaria izendatzeko sistema […].

[…]


8.4.12.24. 20/2000 Legea, abenduaren 29koa, Kultura Industrien Kataluniako Institutua sortzekoa[1193]

3. artikulua.— Eginkizunak[1194]

1. Honako hauek dira Kultura Enpresen Kataluniako Institutuaren eginkizunak:

e) Talentua, berrikuntza, eta estetika berrien eta lengoaia berrien kalitateko eskaintzen ikerketa sustatzea.

g) Kulturaren barne-kontsumoa bultzatzea, zirkuitu nazionalak sustatuz, eta kultura-produktuak estatuko eta nazioarteko zirkuituetan esportatzen laguntzea, batez ere katalanez edo Arango okzitanieraz adierazitako zirkuituetan, eta kanpoan kultura-enpresak eta -sortzaileak egotea sustatzea.

n) Katalana eta Kataluniako kultura eta Arango hizkuntza eta kultura okzitaniarrak sustatzeko araudia betetzen dela zaintzea.

3. Kultura Enpresen Kataluniako Institutuak, 2.d apartatuan ezarritako sustapen-ekintzak aplikatuz, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideak bete behar ditu, eta Europar Batasuneko araudia bete behar du enpresentzako laguntza publikoen arloan, bai eta Katalunian hizkuntzaren arloan indarrean dagoen lege-esparrua ere.

5. artikulua.— Kontseilu Nagusia

1. Kultura Enpresen Kataluniako Institutuaren Kontseilu Nagusiak 25 kide izango ditu, gehienez ere, erregelamendu bidez zehaztutako osaeraren arabera, honako irizpide hauek betez:

c) [1195] Kontseiluko kideek, gutxienez, honako hauek ordezkatu beharko dituzte: kultura, hizkuntza, industria, merkataritza, ekonomia, teknologia berri, irrati-difusio eta telebista gaietan eskumena duten sailak; Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionala; Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa; toki-erakundeak ordezkatzen dituzten erakundeak, eta sorkuntzaren eta kultura-enpresen sektoreak ordezkatzen dituzten antolakundeak, langileenak barne.


8.4.12.25. 21/2001 Legea, abenduaren 28koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1196]

HITZAURREA

[…]

I. tituluak, adierazi bezala, neurri fiskalak jasotzen ditu, eta bost kapitulutan banatuta dago. Lehenengoan, zuzeneko zergei dagokienez, lehenengo aldiz ezarri da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotako kenkarien artean, katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emariei buruzkoa, baldin eta Kultura Sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira. […]

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

I. KAPITULUA
Zuzeneko zergak

1. atala
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

1. artikulua.— Kuotako kenkariak

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osoan Autonomia Erkidegoari dagokion zatian, zerga arautzen duen estatuaren legeak ezarritako kuotako kenkarien zenbateko osoari dagokion portzentajezko murrizketarekin batera, kenkari bat aplika daiteke, katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emarietako bakoitzeko, baldin eta fundazio eta erakunde horiek Kultura Sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira.

Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen 100eko 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren 100eko 10eko gehieneko mugarekin.

2. Kenkari hori aplikatzeko, dokumentu bidez behar bezala justifikatu beharko dira egitatezko aurrekontuak eta aurrekontuen aplikagarritasuna zehazten duten betekizunak. Bereziki, emari horien erakunde onuradunek aurreko urtean emariak egin dituzten pertsona fisikoen zerrenda bat bidali behar dute Ekonomia eta Finantza Saileko Tributuen Zuzendaritza Nagusira, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan, pertsona fisiko horietako bakoitzak emandako zenbatekoak adierazita.

IV. KAPITULUA
Tributu propioak

2. atala
Tasak

11. artikulua.— Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 2. titulua aldatzea

3. Aldatu egiten da 15/1997 Legearen 2. tituluko 2. kapituluaren 55. artikuluaren 2. apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

«2. Iragarkiak DOGCn argitaratzeko tasaren kuota 0,01652 eurokoa da altxatze-tarte eta milimetro bakoitzeko; iragarkiak aldi berean bidali behar dira posta elektronikoz eta faxez, baldin eta indarrean dagoen araudiak salbuetsiak ez badira. Presako epea duten iragarkien kuota 0,02524 eurokoa da altxatze-tarte eta milimetro bakoitzeko. Zenbateko horietan bi edizioen argitalpenak, katalanezko edizioa eta gaztelaniazko edizioa sartzen dira.

Aurkeztu ondoren argitalpenetik kentzen diren iragarkiek argitalpenaren tasa normalerako dagozkien kuoten 100eko 50en baliokidea den kuota sortzen dute.

Argitalpenetik kendu diren iragarkiek, presako tasa aplikatua bazaie, ez dute itzulketarako eskubiderik izango».

15. artikulua.— Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 6. titulua aldatzea

1. Aldatu egiten da Kataluniako Generalitaten tasa eta prezio publikoei buruzko abenduaren 24ko 15/1997 Legearen 6. tituluko 1. kapitulua, eta honela geratuko da idatzita:

«I. KAPITULUA

Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena emateko eskubideengatiko tasa

108. artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea da Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena ematea.

109. artikulua.— Subjektu pasiboa

Probetan izena ematen duten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

110. artikulua.— Sortzapena

Tasa zerbitzua ematean sortzen da, eta izena ematen den unean eskatzen da.

111. artikulua.— Kuota

Kuotaren zenbatekoa da:

1. Katalanaren oinarrizko mailako ziurtagiria lortzeko probak (A oinarrizko ziurtagiria): 12,3.

2. Katalanaren hasierako mailako ziurtagiria lortzeko probak (A hasierako ziurtagiria): 12,3.

3. Katalanaren maila ertaineko ziurtagiria lortzeko probak (B ziurtagiria): 12,3.

4. Katalanaren nahikotasun-mailako ziurtagiria lortzeko probak (C ziurtagiria): 21,5.

5. Katalanaren goi-mailako ziurtagiria lortzeko probak (D ziurtagiria): 21,5.

6. Administrazio-hizkeraren ezagutzen ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

7. Hizkera juridikoaren ezagutzen ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

8. Merkataritzako hizkeraren ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.

9. Ahozko eta idatzizko testuak zuzentzeko gaikuntza-ziurtagiria lortzeko probak: 21,5.


8.4.12.26. 26/2001 Legea, abenduaren 31koa, Garapenerako Lankidetzari buruzkoa[1197]

HITZAURREA

[…]

[…] Lege honek nazioarteko erregulazioek normalean onartzen dituzten balioak nabarmentzen ditu, nahiz eta gure esperientzia historikotik lehentasuna ematen zaion herriek kultura, hizkuntza eta identitate propioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubideari, baita bakearen, eskubide ekonomiko eta sozialen aitortzari, eta demokrazia parte-hartzailea eta gobernagarritasuna indartzen laguntzeko beharrizanari ere, ezinbesteko garapen ekonomiko, iraunkor, ekitatibo eta jasangarriaren oinarri gisa. […]

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. atala
Garapenerako lankidetzako eta nazioarteko elkartasuneko jardueraren balioak, helburuak, lehentasunak eta printzipioak

3. artikulua.— Balioak

Generalitateko Administrazioaren eta toki-enteen jarduerak, garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan, honako balio hauek ditu gidari:

d) Herriek beren kultura, hizkuntza eta identitate propioak defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea aitortzea, bai eta kultura anitzeko elkarbizitzaren balioak aitortzea ere.

4. artikulua.— Helburuak

2. Generalitateko Administrazioak eta toki-erakundeek garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren arloan egiten duten jarduerak lankidetzaren herrialde hartzaileetako biztanleen garapen ekonomikoa eta gizarte-ongizatea sustatu behar ditu, betiere herrialde horiek garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren sistema bat antola dezaten zentzuzko epe batean, eta helburu hauek izan behar ditu:

e) Herrien kultura-identitateak defendatu eta sustatzea, hizkuntza-ondare unibertsala eta kultura-aniztasunaren errespetua barne.


8.4.12.27. 27/2001 Legea, abenduaren 31koa, Gazte-justiziari buruzkoa[1198]

III. TITULUA
Barneratzeak exekutatzea

III. KAPITULUA
Barneratze-, sartze- eta lekualdatze-araubideak

25. artikulua.— Sartu ondorengo jarduketak

5. Behin zentroan sartutakoan, adingabe eta gazte guztiek, eurek ulertzeko moduko hizkuntza batean, idatzizko informazioa jasoko dute euren eskubide eta betebeharrei buruz, beraiek jasan behar duten barneratze-erregimenari buruz, antolaketa orokorraren gaineko arazoei buruz, zentroaren funtzionamendua arautzen duten erregelei buruz, diziplina-arauei buruz, eta eskaerak, kexak edo errekurtsoak aurkezteko bideei buruz. Informazioaren edukia ulertzeko zailtasunen bat izanez gero, informazioa beste bitarteko egokiago baten bidez eman behar zaie.

VI. KAPITULUA
Kanpoaldearekin harremanak

43. artikulua.— Senideen eta beste pertsona batzuen komunikazioak eta bisitak

1. Barneratutako adingabeek eta gazteek eskubidea dute gurasoen eta beste senitarteko batzuen, zaintzaileen edo legezko ordezkarien bisitak jasotzeko, eta haiekin askatasunez komunikatzeko, norberaren hizkuntzan, intimitate handienarekin eta diskrezioz, zentroak ezarritako ordutegietan. Edozelan ere, astean gutxienez hiru eguneko bisita egin behar da. Beste pertsona batzuen bisiten baldintzak erregelamendu bidez ezarri behar dira. Organo jurisdikzionalak berariaz erabakita bakarrik eten daiteke bisita-eskubidea.


8.4.12.28. 14/2002 Legea, ekainaren 27koa, Kataluniako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei eta Ganberen Kontseilu Nagusiari buruzkoa[1199]

HITZAURREA

[…]

III. kapituluak ganberen eginkizun eta ekintza instrumentalak definitzen ditu. Horien artean, bereziki aipatu behar da […] hizkuntza-normalizazioa.

[…]

I. KAPITULUA
Xedea eta izaera

2. artikulua.— Izaera eta araubide juridikoa

3. Merkataritza, industria eta nabigazioko ganbera ofizialei buruz indarrean dagoen legeriak, lege honek eta lege hau garatzen duten arauek, eta kasuan kasuko barne-araubideko erregelamenduek xedatzen dutenaren arabera arautzen dira ganberak; araudi horiek osoko bilkurak proposatu behar dizkio tutoretza-organoari, eta organo horrek alda ditzake. Barne-araubideko erregelamenduan jaso behar dira osoko bilkuraren egitura, batzorde betearazleko kideen kopurua eta hautatzeko modua, katalanaren erabileraren erregulazioa eta, oro har, ganberen barne-funtzionamendurako arauak.

III. KAPITULUA
Eginkizunak eta ekintza instrumentalak

11. artikulua.— Eginkizunak

1. Ganberek eginkizun hauek dituzte:

l) Merkataritzaren, industriaren eta nabigazioaren eremuan hizkuntza-normalizazioa sustatzea.


8.4.12.29. 31/2002 Legea, abenduaren 30ekoa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1200]

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Generalitateko funtzionarioen kidegoen, kategorien eta eskalen izendapenak aldatzea

4. Administrazioaren eta Funtzio Publikoaren Idazkaritzak eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Emakumearen Kataluniako Institutuak txostena egin ondoren eta Termcat Terminologia Zentroaren terminologia-aholkularitzarekin, baterako ebazpen bidez onetsi behar dute Generalitateko funtzionarioen kidegoen espezialitateen izendapena, eta hitzarmen kolektiboan zehazten diren lan-kontratudun langileen kolektiboaren kategoria eta lanpostuena, betiere bakoitzari dagokion negoziazioa egin ondoren, hizkera ez-androzentrikora egokitzeko.


8.4.12.30. 1/2003 Legea, otsailaren 19koa, Kataluniako Unibertsitateei buruzkoa[1201]

HITZAURREA

[…]

[…] Unibertsitate zaharberritua, ostera, unibertsitate burokratikoa eta mendekotasun oso zentralizatukoa izan zen, unibertsitate probintziala eta mendekoa —xx. mendeko hogeita hamarreko hamarkadatik 1954. urterako tartean izan ezik, ezin izan zen doktoretzarik eman Bartzelonako Unibertsitatean—, non Kataluniako errealitateak adierazpen-zailtasunak zituen, eta haren hizkuntza erabat desagertua zen. […]

[…]

Ikasleen eta irakasleen mugikortasunarekin ere sustatzen dira europartzea eta nazioartekotzea. Mugikortasunak europar integrazioa, hizkuntzen ikaskuntza eta kulturen arteko ezagutza eta elkarrizketa sustatzen ditu. Ikerketari eta doktoretzari dagokienez, gehitu behar da mugikortasuna jakintzaren eta ikerketa zientifikoaren unibertsaltasunaren ezinbesteko ondorioa dela.

Nazioartekotzeak eta mugikortasunak bateragarriak izan behar dute Kataluniak unibertsitatean dituen ezaugarri kulturalei eustearekin, eta, bereziki, berezko hizkuntzari eustearekin, zeina baita Kataluniako unibertsitateen berezko hizkuntza ere. Kultura-hizkuntza orok bizirik egon behar du eta indartsu egon goi-mailako irakaskuntzan; xix. eta xx. mendeetan unibertsitatea Kataluniako errealitatera irekitzeko prozesuak bultzatu zituztenek oso ondo zekiten hori. Gaur, haien egoeran baino askoz egoera hobean gaude, baina lortutakoari eusteak etengabeko ahalegina behar eta beharko du, eta, aldi berean, sustapen-politikaren praktika jarraitua.

[…]

Legeak atariko titulu bat eta beste zortzi titulu ditu. Atariko tituluak honela definitzen du Kataluniako unibertsitate-sistema: Katalunian ezarrita dauden unibertsitateak, zerrendatu egiten direnak, eta aurrerantzean Kataluniako Parlamentuak sortu edo aitortzen dituenak; era berean, Kataluniako unibertsitate-sistemaren helburuak eta printzipio informatzaileak zehazten ditu, zeinak legearen gainerako manuen oinarri baitira. Katalana Kataluniako unibertsitateen berezko hizkuntza gisa definitzen da, eta arlo horretan indarrean dagoen araudira igortzen du haren erregulazioa; zehazki, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legera, zeinak aitortzen baitu irakasleek eta ikasleek nahi duten hizkuntza ofizialean hitz egiteko duten eskubidea. Ildo horretan, irakasleek beharrezko hizkuntza-konpetentziak izan behar dituzte, irakaskuntza-lanaren eskakizunen arabera.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Kataluniako unibertsitate-sistemaren helburuak

1. Kataluniako unibertsitate-sistemako unibertsitateek helburu nagusi hauek dituzte:

d) Katalana jakintza-eremu guztietan sartzea, eta katalanaren erabilera zientifiko, kultural eta soziala normalizatzeko prozesuan laguntzea.

6. artikulua.— Hizkuntza

1. Katalana Kataluniako unibertsitateen berezko hizkuntza da, eta, beraz, haien jardueretan normaltasunez erabiltzen den hizkuntza.

2. Katalana Kataluniako unibertsitateetako hizkuntza ofiziala da, gaztelania bezala. Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeak arautzen du hizkuntza ofizialen erabilera unibertsitate-jardueretan.

3. Hizkuntza-politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legearen esparruan, Gobernuak eta unibertsitateek, nork bere eskumenen eremuan, katalanaren ezagutza eta erabilera bultzatu behar dute unibertsitate-jardueraren eremu guztietan, eta haren ikaskuntza sustatu beharko dute unibertsitate-erkidegoko kide guztien artean.

4. Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legearen arabera, unibertsitateko irakasleek, bisitariak eta antzeko kasuek izan ezik, bi hizkuntza ofizialak behar bezala ezagutu behar dituzte, beren lan akademikoen eskakizunen arabera. Gobernuak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta Kataluniako Unibertsitate arteko Kontseiluaren bitartez, hautaketa-, irispide- eta ebaluazio-prozesuetan ezagutza nahiko hori zehazten dela bermatu behar du.

5. Gobernuak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta Kataluniako Unibertsitate arteko Kontseiluaren bitartez, ahaleginak egin behar ditu unibertsitate-erkidegora sartu eta kide berriak txertatzeak ez ditzan aldatu irakaskuntzako hizkuntza-erabilera arruntak eta unibertsitateetako hizkuntza-normalizazioko prozesua.

6. Gobernuak eta unibertsitateek, nork bere eskumenen eremuan, hirugarren hizkuntzen ezagutza sustatzeko programak ezarri behar dituzte; programa horietan, hizkuntza horiek unibertsitateko jarduera akademikoetan erabili ahal izango dira, bai eta titulazio bakoitzeko ikasgai espezifikoak eskaini ere.

II. TITULUA
Unibertsitate-erkidegoa

II. KAPITULUA
Ikasleak

1. atala
Irispidea eta mugikortasuna

33. artikulua.— Mugikortasuna

1. Unibertsitateen gaian eskumenak dituen sailak eta unibertsitate publikoek ekintza hauek egin behar dituzte:

b) Programak onestea Kataluniatik kanpoko ikasleak Kataluniako unibertsitate-sistemako unibertsitateetara sartzea sustatzeko, batez ere ikasturterik aurreratuenetan, horri buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren esparruan. Generalitateko Gobernuak, Kataluniako Unibertsitate arteko Kontseiluaren bitartez, katalana behar bezala ezagutzeko sistemak ezarri behar ditu, bakoitzari dagozkion ikasketetan erabat integratu ahal izateko.

35. artikulua.— Harrera

Unibertsitateek ikasle berriei harrera egiteko eta aholkuak emateko mekanismoak ezarri behar dituzte, bai eta gizarte-programak eta -jarduerak ere, betiere unibertsitate-ingurunean eta herrialdearen, haren hizkuntzaren eta haren kulturaren ezagutzan errazago integra daitezen.

VI. KAPITULUA
Unibertsitate publikoetako administrazio eta zerbitzuetako langileak

76. artikulua.— Prestakuntza eta mugikortasuna

1. Unibertsitate publikoek administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntza sustatu behar dute, programa espezifikoak eskainiz, bereziki hirugarren hizkuntzen ezagutzari eta informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilerari dagokienez.


8.4.12.31. 7/2003 Legea, apirilaren 25ekoa, Osasunaren Babesari buruzkoa[1202]

Zortzigarren xedapen iragankorra

8.3. 8.2 apartatuko a) eta b) letretan deskribatutako prozesuak oposizio-fasea gainditzen duten izangaiek egiaztatutako merezimenduen kalifikazioa jaso behar du. Hautaketa-prozesu horren deialdiaren oinarrietan, osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Kataluniako Osasun Institutuaren eremuan izangaiek emandako zerbitzuen balioespen berezia ezarri behar da, bai eta beste administrazio publiko batzuetan emandakoena ere, deitutako lanpostuen berezko eginkizunei dagokienez. Izangaiek katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzak erakutsi behar dituzte proba baten bidez. Izangaiak salbuetsita geratuko dira, baldin eta haiei dagozkien ezagutzak dokumentu bidez egiaztatzen badituzte.[1203]

Bederatzigarren xedapen iragankorra

9.3. 9.2 apartatuko a) eta b) letretan deskribatutako prozesuak oposizio-fasea gainditzen duten izangaiek egiaztatutako merezimenduen kalifikazioa jaso behar du. Hautaketa-prozesu horren deialdiaren oinarrietan, osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Kataluniako Osasun Institutuaren eremuan izangaiek emandako zerbitzuen balioespen berezia ezarri behar da, bai eta beste administrazio publiko batzuetan emandakoena ere, deitutako lanpostuen berezko eginkizunei dagokienez. Izangaiek katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzak erakutsi behar dituzte proba baten bidez. Izangaiak salbuetsita geratuko dira, baldin eta haiei dagozkien ezagutzak dokumentu bidez egiaztatzen badituzte.[1204]


8.4.12.32. 14/2003 Legea, ekainaren 13koa, Nekazaritzako Elikagaien Kalitateari buruzkoa[1205]

I. TITULUA
Nekazaritzako elikagaien kalitatea babestea, kontrolatzea eta ziurtatzea
Jatorri-deiturak, adierazpen geografikoak eta kalitate-markak

II. KAPITULUA
Jatorri-deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak

6. artikulua.— Jatorri-deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak

5. Babestutako izenak ezin dira erabili babesteko eskubiderik ez duten nekazaritzako elikagaien izendapen, aurkezpen edo publizitatean, nahiz eta izen horiek beste hizkuntza batzuetara itzuli edo horien aurretik mota, estiloa, zaporea, imitazioa edo antzekoak jarri, produktuaren benetako jatorria adierazi arren. Era berean, debekatuta dago honelako adierazpenak erabiltzea: manipulatutakoa, ekoitzitakoa, (e)n ontziratutakoa, (e)n egindakoa edo antzeko esamoldeak; eta debekatuta daude kontsumitzaileak nahas ditzakeen beste edozein praktika.


8.4.12.33. 17/2003 Legea, uztailaren 4koa, Landa-agenteen Kidegoari buruzkoa[1206]

IV. KAPITULUA
Sarrera eta sustapena

12. artikulua.— Sartzeko betekizun orokorrak

1. Landa-agenteen kidegoko eskaletan eta kategorietan sartzeko, lege honetan eta Kataluniako legeria orokorrean funtzio publikoaren arloan ezarritako betekizunak bete behar dira, eta eskatzen den titulazioa eduki, honako mailaketa honen arabera:

a) Goi-mailako eskala, A taldeari dagokion titulazioa.

b) Eskala betearazlea, B taldeari dagokion titulazioa.

c) Oinarrizko eskala, C taldeari dagokion titulazioa.

3. 1. apartatuan zehaztutako taldeetan sartzeko, Generalitaten Administrazioan funtzio publikoari buruz indarrean dagoen araudiak talde bakoitzerako ezartzen dituen titulazioa eta hizkuntza-ezagutzak izatea eskatzen da.


8.4.12.34. 18/2003 Legea, uztailaren 4koa, Familiei laguntzeari buruzkoa[1207]

V. TITULUA
Zerbitzuak ematea eta familiari laguntzeko gainerako neurriak

II. KAPITULUA
Haur-hezkuntza eta zerbitzu osagarriak

36. artikulua.— Gurasoen etengabeko prestakuntza

Gobernuak, arlo horretan eskumena duten sailen bitartez, arreta berezia jarri behar du katalanaren ikaskuntzan eta teknologia berrien erabileran, eta neurri egokiak hartu behar ditu seme-alabak dituzten pertsonen etengabeko ikaskuntza-prozesua sustatzeko, oinarrizko prestakuntzari eta lan-mundurako prestakuntzari dagokienez; era berean, haien prestakuntza integrala eta lan-mundura sartzeko gaitasuna handitu behar ditu, eta, bereziki, beren ezagutzak hobetzeko aukera eman behar die, betiere euren lanbidea egikaritu ahal izan dezaten gizartearen eta ekoizpenaren eskakizunen arabera, batez ere emakumeen kasuan.


8.4.12.35. 19/2003 Legea, uztailaren 4koa, Taxiari buruzkoa[1208]

III. KAPITULUA
Zerbitzua ematea

19. artikulua.— Gidariak

1. Gidariak, langile autonomoa zein soldatapekoa izan, taxi-zerbitzua emateko, berari dagokion ziurtagiria lortu behar du aldez aurretik, garraioen gaian eskumena duen Generalitateko sailak luzatua; ziurtagiri horrek gidabaimenaren jabe dela egiaztatu behar du, gidabaimenak lortua izan behar duelarik aplikatu beharreko araudian ezarritakoarekin bat etorriz, eta jendeari arreta egokia emateko eta zerbitzua baldintza egokietan emateko beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoen arabera, Kataluniako hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa barne. Erregelamendu bidez zehaztu behar da ezagutza horiek egiaztatzeko eta ziurtagiria lortzeko prozedura, bai eta gai horietan diharduten zentroak homologatzekoa ere, Taxiaren Kataluniako Kontseiluak homologazioaren aldeko txostena eman ondoren.

26. artikulua.— Katalanaren erabilera sustatzea

1. Arloan eskumena duten administrazioek katalanaren erabilera sustatu behar dute taxi-profesionalekiko komunikazioetan eta haien arteko eta erabiltzaileekiko komunikazioetan.

2. Taxi-zerbitzuaren erabiltzaileek katalanez hitz egiteko eskubidea dute gidariekiko komunikazioetan, hizkuntza-arloan aplikatzekoa den araudiak ezarritako baldintzetan.

28. artikulua.— Prestakuntza

Arloan eskumena duten administrazioek, 19. artikuluan ibilgailuak gidatzeko gaitzen duen ziurtagiriari buruz ezarritakoa alde batera utzi gabe, beharrezkoak diren neurriak eta tresnak sustatu behar dituzte taxien sektoreko profesionalen etengabeko prestakuntza bermatzeko, bereziki bide-segurtasunarekin, erabiltzaileen arretarekin, beste hizkuntza batzuen ezagutzarekin eta zerbitzua hobetzen laguntzen duten beste alderdi batzuekin zerikusia duten alderdiei dagokienez.


8.4.12.36. 7/2004 Legea, uztailaren 16koa, Neurri Fiskal eta Administratiboei buruzkoa[1209]

HITZAURREA

[…]

Beste tasa batzuk —horietako batzuk lehen aipatutako sailetakoak dira, eta beste batzuk, berriz, Presidentetza, Hezkuntza, Kultura, eta Lurralde Politika eta Herri Lan sailetakoak— aldatu egin dira, dela bakoitzari dagokion araudi substantibora egokitu behar delako, dela salbuespen-kasuak sartu direlako. Presidentetza Sailari dagokionez, zehaztu behar da tasa hauek ez direla sortu berriak: Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak deitzen duen katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko probetan izena emateko eskubideengatiko tasak, beste hizkuntza batzuetatik katalanerako itzultzaile eta zinpeko interpreteen probetan izena emateko eskubideengatiko tasak, eta Kataluniako Gorputz Hezkuntzako Institutu Nazionalaren (INEFC) kamera hipobarikoaren erabilerarengatiko tasak; izan ere, tasa horiek zergapetzen dituzten zerbitzuak orain arte Kultura Sailak ematen izan ditu, baina, sailen azken berregituratzearen ondorioz Presidentetza Sailak ematen ditu zerbitzuok, tasa horien erregulazio substantiboa eta zenbatekoak aldatu gabe, zeinek 2003an indarrean zeunden zenbatekoei eusten baitiete. […]

[…]


8.4.12.37. Kataluniako Parlamentuaren Erregelamendua, Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2005eko abenduaren 22an onetsia[1210]

III. TITULUA
Parlamentuaren antolaketa

IV. KAPITULUA
Batzordeak

1. atala
Arau orokorrak

49. artikulua.— Mahaikideak

4. Batzordeko mahaiak Parlamentuko legelari baten laguntza du, eta haren eginkizuna hauxe da: gauzatu beharreko ekimen eta prozedura guztietan aholkularitza juridikoa ematea, eta Parlamentuko zerbitzuek batzordeari ematen dioten laguntza koordinatzea. Era berean, batzordeko mahaiak ere hizkuntza-zerbitzuen laguntza du ebazpenak eta erabakiak formalizatzean.

IV. TITULUA
Parlamentuaren funtzionamendua

II. KAPITULUA
Legegintza-prozedura

2. atala
Legegintza-prozedura arrunta

4. apartatua
Batzordean izapidetzea

120. artikulua.— Ponentziaren txostena eta batzordearen irizpena

2. Ponentziak zuzenketak egitea gomenda diezaioke batzordeari, eta erdibideko zuzenketak proposa ditzake jada aurkeztutakoen eta lege-proiektuaren edo -proposamenaren hasierako testuaren artean, eta, edozelan ere, hasierako testu horrekiko zein aldaketa dakarren adierazi behar du. Ponentziak, kide anitzekoa bada, zuzenketa berriak proposa ditzake aho batez. Ponentziari dagokio, zerbitzu juridikoen eta hizkuntza-zerbitzuen aholkularitzarekin, batzordeari legegintza-teknikako proposamenak aurkeztea, eta lege-proiektu eta -proposamenei dagokienez Parlamentuaren erregela eta usadio formal eta linguistikoetara egokitzea.

3. atala
Legegintza-prozedura
7. azpiatala
Indarrean dagoen legeria kontsolidatzeko prozedura

147. artikulua.— Testu kontsolidatuak izapidetzea

1. Testu kontsolidatuen proiektuak eta proposamenak batzorde espezifiko batek izapidetu behar ditu; izan ere, batzorde hori legealdiaren hasieran sortu behar da helburu horretarako. Batzorde hori talde parlamentario bakoitzeko ordezkari batek eta Parlamentuko langileek osatu behar dute, eta langileok, legelari baten koordinaziopean eta hizkuntza-aholkularien laguntzarekin, laguntza eta aholkularitza teknikoko atazak bete behar dituzte kontsolidazio-prozeduretan.

4. Ponentziaren gomendioen xedea honako hau baino ezin da izan:

e) Tituluen eta kapituluen hizkera, izenak eta egitura harmonizatzea.

VIII. TITULUA
Parlamentuko zerbitzuak

246. artikulua.— Parlamentuaren atazari laguntza ematea

1. Parlamentuak bere eginkizunak eraginkortasunez eta efizientziaz betetzeko behar dituen giza baliabideak eta bitarteko materialak izan behar ditu, batez ere aholkularitza juridiko, linguistiko, ekonomiko eta soziopolitikoko zerbitzu iraunkorrei dagozkienez, eta, gainera, dokumentazio-zerbitzuen eta zerbitzu teknikoen laguntza izan behar du; baliabide eta bitarteko guztiok Parlamentuko funtzionarioek zuzenduko dituzte administrazio-ikuspegitik.

Xedapen gehigarriak

Bigarrena.— Hizkera ez-sexistaren erabilera

Parlamentuaren komunikazio, adierazpen eta lanetan, ahal den neurrian, hizkera ez-sexista erabiltzen dela zaindu behar da.


8.4.12.38. 9/2004 Legea, abenduaren 24koa, Kataluniako Kontsumo Agentzia sortzekoa[1211]

7. artikulua.— Zuzendaritza-kontseilua

[1212]1. Honako hauek dira zuzendaritza-kontseiluko kide:

a) Kontseiluburua.

b) Kontseiluburuordea.

c) Zuzendaria.

d) Kontseilukideak:

1) Ekonomian, nekazaritzako elikagaien ekoizpenean, osasun publikoan, garraioetan, etxebizitzan, merkataritzan, turismoan, energian, industria-segurtasunean eta hizkuntza-politikan eskumenak dituzten Generalitateko sailetako titularrek arlo horietan zuzendari nagusiaren gutxieneko maila organikoa duen ordezkari bat proposatu ahal izango dute.


8.4.12.39. 21/2005 Legea, abenduaren 29koa, Neurri Finantzarioei buruzkoa[1213]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

14. artikulua.— Zenbait erakunderi emariak egiteagatiko kenkariak PFEZaren kuotan[1214]

[1215]1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota autonomiko osoan, zerga arautzen duen Estatuko legeak ezarritako kuota-kenkarien zenbateko osoaren gainean dagokion portzentaje-murrizketarekin batera, honako erakunde hauen alde egindako emariengatiko kenkari bat aplikatu ahal izango da: Ikaskuntza Katalanen Institutua, Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, sindikatu- eta enpresa-antolakundeak edo katalana edo okzitaniera sustatzen duten lanbide-elkargoak edo zuzenbide publikoko beste korporazio batzuk. Egoera hori egiaztatuta geratzen da hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak egiten duen erakunde horien zentsuan sartzen dituenean halako erakundeak. Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen % 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren % 10eko gehieneko mugarekin.

2. Kenkari hori aplikatzeko, dokumentu bidez behar bezala justifikatu beharko dira egitatezko aurrekontuak eta aurrekontuen aplikagarritasuna zehazten duten betekizunak. Bereziki, emari horien erakunde onuradunek aurreko urtean emariak egin dituzten pertsona fisikoen zerrenda bat bidali behar dute Ekonomia eta Finantza Saileko Tributuen Zuzendaritza Nagusira, urte bakoitzeko lehenengo hogei egunen barruan, pertsona fisiko horietako bakoitzak dohaintzan emandako zenbatekoak adierazita.


8.4.12.40. 22/2005 Legea, abenduaren 29koa, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Komunikazioari buruzkoa[1216]

HITZAURREA

I

Kataluniako Generalitateko Irrati eta Telebistaren Korporazio Katalana ente publikoa sortzeko eta Irrati- eta Telebista-zerbitzuak arautzeko maiatzaren 30eko 10/1983 Legea da Katalunian ikus-entzunezkoen sektorearekin lotuta promulgatutako lehenengo legea. Horren ondorioz, Kataluniako Generalitaten irrati-difusioko zerbitzu publikoa sortu zen; zerbitzu horrek garrantzi handia izan zuen Kataluniako hizkuntza eta kultura sustatzeko, ezagutzeko eta hedatzeko, bai eta Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema propioa eratzeko ere.

[…]

II

[…]

Nabarmendu behar da lege honen bidez Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema propioa, estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko harrera-espazioen bidez bere lurraldean gainjartzen dena, bi mailatan antolatzen dela: maila nazionalean, zeinaren egitura baitatza Kataluniako lurralde osoa hartzen duten bitarteko eta zerbitzuen inguruan, araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta hizkuntza eta kultura katalanak dituzten gainerako lurraldeetako hedabideen sarean; eta toki-mailan edo hurbiltasunekoan, zeinak hartzen baititu udal-eremua eta udalez gaindiko eremua, betiere araudiak ezartzen dituen mugapeen esparruan. Irabazi-asmorik gabeko ikus-entzunezko jarduerak ere egon behar du komunikazio-espazio publikoan.

[…]

V

[…]

Horregatik, eta ereduen koherentzia eta kultura- eta hizkuntza-pluraltasuna bermatzeko, lege honek mekanismoak ezartzen ditu Generalitatek estatu-mailako plangintzan parte hartzeko, betiere bi administrazioen artean beharrezkoak diren koordinazioa eta lankidetza alde batera utzi gabe.

VI

[…]

Ulertu behar da irrati-difusioko zerbitzu publikoa ikus-entzunezko zerbitzuak hornitzeko edo emateko jarduera bat dela, honako hauek ahalbidetuko dituzten baldintzak sortzera bideratua: adierazpen- eta komunikazio-askatasunen indarraldi osoa, sistemaren funtzionamendu demokratikoaren osotasuna, eta Konstituzioan eta Estatutuan jatorria duten eskubide eta printzipio guztiak behar bezala eta eraginkortasunez betetzea, hala nola hezkuntzarako eta kulturarako irispidea izateko eskubidea, katalanaren ezagutza eta erabilera bultzatzea, eta kohesio eta pluraltasun sozialaren babesa.

[…]

Merezi du nabarmentzea zerbitzu publikoaren irrati-difusioak komunikazio-kanal edo -bide guztiak eta formatu edo lengoaia egokienak erabili eta, hala badagokio, ezarri behar dituela. Irrati-difusioko zerbitzu publikoak, dela tokikoa, dela Autonomia Erkidegokoa, toki nagusia izan behar du Kataluniako ikus-entzunezko komunikazio-espazioan, funtsezko elementua baita haren garapen plural, aniztun eta demokratikoa bermatzeko.

[…]

VIII

[…]

Azkenik, lege honek zenbait betebehar ere jasotzen ditu europar obrak hedatzeko, eta Kataluniako hizkuntza eta kultura eta arandar hizkuntza babesteko araubidea jasotzen du, betiere ikus-entzunezko komunikazio-jardueren esparruan; funtsean, indarrean dagoen hizkuntza-araudiak ezartzen duen araubidea jasotzen du, eta lege hau arautzen duten parametroetara egokitzen du araubide hori.

III. TITULUA
Kataluniako ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

I. atala
Kataluniako ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

II. KAPITULUA
Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

26. artikulua.— Generalitaten ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoaren zereginak

1. Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren eginkizun nagusia da Kataluniako herritar guztiei ikus-entzunezko edukien multzo bat eskaintzea, irispide baldintzatuko teknologiak erabiltzea behar ez duen banaketa-sistema baten bidez, eta, hala badagokio, programa-kontratuaren arabera, datuen transmisio-zerbitzu gehigarriak eskaintzea, haien beharrizan demokratikoak, sozialak, hezkuntzakoak eta kulturalak asetzera bideratuak, eta bereziki irispidea bermatuko du informazio egiazko, objektibo eta orekatura, gizarte- eta kultura adierazpenik zabalenetara eta ugarienetara, eta kalitateko denbora-pasako eskaintzara. Ondorio horietarako, kasuan-kasuan egokienak diren ikus-entzunezko komunikazioaren berezko lengoaia, formatu eta genero guztiak erabili behar dira.

3. Generalitaten eskumeneko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren eginkizun espezifikoak dira:

f) Hizkuntza eta kultura katalanak sustatu, ezagutu eta zabaltzea, Generalitateko hizkuntza- eta kultura-politikaren esparru orokorraren barruan, bai eta aranera ere, indarrean dagoen legeriak ezarritako moduan.

g) Elkarbizitza zibikoa, gizartearen garapen plural eta demokratikoa, eta Kataluniako lurraldean dauden aukera eta adierazpen politiko, sozial, linguistiko, kultural eta erlijiosoak ezagutzea eta errespetatzea. Ingurumari horretan, beharrezkoa da lengoaia, formatu eta diskurtso guztiak erabiltzea, aniztasunaren eta pluraltasunaren errespetuaren eta arretaren barruan, aukera desberdinen artean eta Kataluniako lurraldeko arlo guztien artean elkarrizketa, ulermena eta kohesioa ahalbidetzeko.

h) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aktiboki sustatzea; horren barruan sartzen dira tratu- eta aukera-berdintasuna, aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegia txertatzea, ekintza positiboak sustatzea eta hizkera ez-sexista erabiltzea.

m) Gainerako hizkuntza eta kultura katalanetako erkidegoekiko loturak estutzen laguntzea, betiere elkarlanaren eta berezkoak dituen jardueren bidez.

o) Generalitaten ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa Kataluniako lurraldetik harago zabaltzea, Kataluniako gizartearen kultura, hizkuntza eta balioak kanpoan proiektatzeko mekanismo gisa, horretarako teknologiarik egokienak erabiliz.

29. artikulua.— Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren antolaketa- eta funtzionamendu-printzipioak

1. Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa arautzen duen Legeak zehazten duena alde batera utzi gabe, korporazio horren antolaketa-egiturak eta funtzionamenduak une oro egokitu behar dute honako printzipio hauek ahalik eta egokien betetzera eta modu eraginkorrenean aplikatzera:

c) Zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa bermatzea, batez ere zerbitzu publikoko prestazioak eratu behar dituzten lengoaiak, formatuak eta edukiak definitu eta hautatzeari dagokionez, betiere lege hau eta programa-kontratua betez. Ondorio horietarako, ente publikoan edo haren sozietate filialetan gai horiei buruzko aditu profesionalen nukleo bat egon dadin zaindu eta bermatu behar da.

III. KAPITULUA
Toki-eremuko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

32. artikulua.— Toki-eremuko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoaren definizioa, irismena, eta hura kudeatzeko modua

1. Toki-eremuko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa da ikus-entzunezko edukien multzo bat eskaintzea, irispide baldintzatuko teknologiak erabiltzea behar ez duen banaketa-sistema baten bidez, eta, hala badagokio, programa-kontratuaren arabera, datuen transmisio-zerbitzu gehigarriak eskaintzea, toki-erkidego bat osatzen duten herritarren beharrizan demokratikoak, sozialak, hezkuntzakoak eta kulturalak asetzera bideratutako datu-transmisioko zerbitzu gehigarriak eskaintzea, erkidego horretako kide gisa. Bereziki, bermatu behar da zerbitzu horrek informazio egiazkoa, objektiboa eta orekatua transmititzen duela, bai eta gizarte- eta kultura-adierazpenak ere, eta denbora-pasako kalitateko eskaintza duela eta 26.3 artikuluko zerbitzu publikoko eginkizunak betetzen dituela, toki-erkidegoen interesetara egokitzeko. Ondorio horietarako, kasuan-kasuan egokienak diren ikus-entzunezko komunikazioaren berezko lengoaia, formatu eta genero guztiak erabili behar dira.

3. Toki-eremuko telebista-zerbitzu publikoaren emaileek honako hauek bermatu behar dituzte:

c) Normalean katalana erabiltzen den programazioa, hizkuntza-politikari buruzko araudiak ezarritako gainerako betebeharrak ere betetzen dituena.

IV. TITULUA
Subjektu pribatuek ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak zelan eman antolatzea

I. atala
Subjektu pribatuek ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak zelan eman antolatzea

III. KAPITULUA
Espektro erradioelektrikoa erabiliz ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziaren araubidea

48. artikulua.— Lizentziaren helburua

Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziaren helburua zerbitzua emateko baldintza bereziak mugatzea da, honako helburu hauek dituela:

d) Hizkuntza eta kultura katalana eta araneraren erabilera sustatzea.

53. artikulua.— Lizentziaren edukia

1. Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuak emateko lizentziak honako hauek definitu behar ditu:

f) Hizkuntza eta kultura katalana normalizatzearekin eta babestearekin eta Arango haranean aranera erabiltzearekin lotutako betebeharrak betetzeko ehunekoak, eta zer ordutegi-tartetan aplikatu behar diren.

2. Tokiko edo hurbileko telebistaren kasuan, lizentziak honako betekizun hauek jaso behar ditu:

c) Gutxienez emanaldi-denboraren %50ean katalana erabiliko duen programazioa, ikus-entzule gehieneko ordutegiko programak barne, bai eta hizkuntza-politikari buruzko araudiak ezartzen dituen gainerako betebeharrak ere.

V. TITULUA
Ikus-entzunezko edukien erregulazioa

84. artikulua.— Desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikaziorako irispidea izatea

1. Ikus-entzunezko edukietarako irispidea eraginkorra izan dadin, honako betebehar hauek dituzte ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuen emaileek:

b) Telebista-zerbitzuak ematen dituztenen kasuan, programazioan pixkanaka gorrentzako azpitituluak, zeinu-hizkuntza katalana eta itsuentzako audiodeskripzioa sartzea, betiere desgaitasuna duten pertsonek ikus-entzunezko komunikaziorako irispidea izan dezaten.

86. artikulua.— Ikus-entzunezko komunikazioan hizkuntza eta kultura katalanek eta aranerak izan behar duten presentziari buruzko betebeharrak

1. Ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoen emaileek katalana erabili ohi dute, eta Arango haranean, berriz, aranera. Salbuespen gisa, kontuan har daitezke hedabideari dagokion ikus-entzuleen ezaugarriak, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak jarraibide bidez hizkuntza-araudiko xedapenen esparruan ezartzen dituen irizpideekin bat etorriz.

2. Lizentzia-araubidearen mende dauden ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzuen emaileek bete beharko dituzte hizkuntza-politikari buruzko legeriak kudeaketa pribatuko irrati- eta telebista-emakidadunei dagokienez ezarritako betebeharrak. Arango haranean, legeak katalanerako ezartzen dituen betebehar berberak izan behar dituzte aranerari dagozkionez.

87. artikulua.— Ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko betebeharrak

2. 1. apartatuan aipatzen diren telebista-zerbitzuen emaileek beren urteko denboraren % 51, gutxienez, gorde beharko dute ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko. Erreserba-denbora horren % 51, gutxienez, Kataluniako edozein hizkuntza ofizialetan jatorrizko adierazpena duten ikus-entzunezko europar obrak zabaltzeko erabili behar da. Obra horien % 50, gutxienez, katalanez izango direla bermatu behar da. Emanaldi-denbora osoaren % 10, gutxienez, ekoizle independenteek azken bost urteetan ekoitzitako ikus-entzunezko europar obretarako erabili behar da.

VII. TITULUA
Ikus-entzunezkoen eremuko eskumen publikoak eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua
II. KAPITULUA
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua

115. artikulua.— Eginkizunak

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, maiatzaren 4ko 2/2000 Legeak ematen dizkion eginkizunez gain, honako hauek ditu:

b) Pluraltasun politiko, erlijioso, sozial, linguistiko eta kulturalarekiko errespetua zaintzea, bai eta Kataluniako ikus-entzunezkoen sistema osoaren lurralde-oreka egokia ere.

VIII. TITULUA
Ikus-entzunezkoen sektorea suspertzea, sustatzea eta babestea
II. KAPITULUA
Zinematografiaren industria eta ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea

126. artikulua.— Kataluniako ikus-entzunezkoen espazioa sustatzea

1. Generalitateko Gobernuak Kataluniako ikus-entzunezkoen espazio bat sustatu behar du, hizkuntza-eremu katalaneko lurralde guztietako gobernuen arteko hitzarmenen bidez, betiere programazioko eta nazioarteko proiekzioko aspektuak elkarrekin lantzeko.

Laugarren xedapen gehigarria.— Arango haranean ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa ematen parte hartzea

32.2 artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoa Arango haraneko mugapean gainditu daiteke, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik duen berezitasunagatik.


8.4.12.41. 5/2006 Legea, maiatzaren 10ekoa, Kataluniako Kode Zibilaren bosgarren liburuko eskubide errealei buruzkoa[1217]

V. TITULUA
Erkidego-egoerak

III. KAPITULUA
Jabetza horizontalaren araubide juridikoa

1. atala
Xedapen orokorrak
3. azpiatala
Erkidegoaren organoak

553-27 artikulua.— Akta

2. Bileraren akta gutxienez katalanez edo Aranen araneraz idatzi behar da, […]

553-28 artikulua.— Akta-liburua

1. Jabeen batzarraren erabakiak akta-liburu batean transkribatu behar dira, eta liburu hori dagokion jabetza-erregistroan legeztatu behar da, gutxienez katalanez edo Aranen araneraz.


8.4.12.42. 7/2006 Legea, maiatzaren 31koa, Tituludun Lanbideei eta Elkargo Profesionalei buruzkoa[1218]

II. KAPITULUA
Elkargo profesionalen eginkizunak

39. artikulua.— Elkargo profesionalen eginkizun publikoak

Elkargo profesionalen eginkizun publikoak dira:

j) Elkargoko kideen artean katalanaren erabilera sustatzea, baita lanbidea egikaritzen den eremu instituzional eta sozialetan ere.


8.4.12.43. 6/2006 Lege Organikoa, uztailaren 19koa, Kataluniako Autonomia Estatutua erreformatzekoa[1219]

HITZAURREA

[…]

Katalunian gizartegintza eta asoziazionismorako den tradizioak betidanik azpimarratu izan du garrantzi handikoak direla bai Kataluniako hizkuntza eta kultura, bai eskubideak eta eginbeharrak, bai jakinduria, bai prestakuntza, bai gizarte-kohesioa, bai garapen iraunkorra baita eskubide-berdintasuna ere, gaur egun, bereziki, emakume eta gizonen arteko berdintasuna azpimarratuta.

[…]

ATARIKO TITULUA

5. artikulua.— Eskubide historikoak

Kataluniaren autogobernua Kataluniako herriaren eskubide historikoetan, haren mendetako instituzioetan eta Kataluniako tradizio juridikoan dago oinarrituta. Estatutu honek tradizio hori bere baitara bildu eta eguneratu egin du, 2. artikuluaren, bigarren xedapen iragankorraren eta Konstituzioko beste agindu batzuen itzalpean. Hain zuzen ere, horiek ematen diote Generalitati halako egonleku berezia zuzenbide zibilean, hizkuntzan, kulturan, horiek hezkuntza-esparruan duten proiekzioan eta Generalitat antolatzeko sistema instituzionalean.

6. artikulua.— Berezko hizkuntza eta hizkuntza ofizialak

1. Katalana da Kataluniako berezko hizkuntza. Hala, bada, bai administrazio publikoetan bai Kataluniako komunikabide publikoetan katalana da usuen eta lehenen erabiltzeko hizkuntza, eta irakaskuntzan ere normalean katalana erabili ohi da bai komunikaziorako bai ikasteko.

2. Katalana da Kataluniako hizkuntza ofiziala. Gaztelania ere bada, Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala baita. Pertsona orok du bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, eta Kataluniako herritarrek, biak jakiteko eskubidea eta eginbeharra. Kataluniako botere publikoen ardura da eskubide horiek erabili ahal izateko eta eginbehar hori betetzeko beharrezko neurriak hartzea. Dena dela, 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin da diskriminaziorik egon hizkuntza bat erabili nahiz bestea erabili.

3. Generalitaten eta Estatuaren ardura da egin beharreko ekintzak egitea, Europar Batasunean katalanaren ofizialtasuna aitor dezaten eta kulturaren edo hizkuntzen arloko nazioarteko organismoetan eta nazioarteko tratatuetan katalana ager dadin eta katalana erabil dezaten.

4. Generalitatek komunikazioa eta lankidetza sustatu behar ditu hizkuntza-ondarea Kataluniarekin banaturik duten gainerako erkidegoekin eta gainerako lurraldeekin. Halakoetan, katalana kanpoan sustatzeko eta zabaltzeko, Generalitatek eta Estatuak —dagokionean dagokionak— beren esku dute tratatuak, hitzarmenak eta beste lankidetza-tresna batzuk hitzartzea.

5. Okzitaniera —aranés izena du Aranen— da lurralde hartako berezko hizkuntza, eta hizkuntza ofiziala da Katalunian, estatutu honetan eta hizkuntza-normalizaziorako legeetan ezarrita dagoenaren arabera.

11. artikulua.— Aran

2. Aran nazio-errealitate okzitaniarra da, eta kultura, historia, geografia nahiz hizkuntza aldetik bere nortasuna du; arandarrek halaxe defendatu dute mendeetan zehar, eta halaxe aitortzen dute Kataluniako herritarrek eta instituzio politikoek. Estatutu honek berezitasun hori aitortu, babestu eta errespetatu egiten du, eta aitortzen du Kataluniaren barruan Aran lurralde-erakunde berezia dela, eta, hala izanik, babes berezia ere badu, araubide juridiko berezi baten bidez.

12. artikulua.— Historiaren, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik Kataluniarekin lotura duten lurraldeak

Generalitatek komunikazioa, kultura-trukea eta lankidetza sustatu behar du historiaren, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik Kataluniarekin lotura duten erkidego eta lurraldeekin, Espainiako estatukoak izan zein ez. Horretarako, Generalitatek eta Estatuak —batak zein besteak egokiera-legez— beren esku dute tratatuak, hitzarmenak eta beste lankidetza-tresna batzuk hitzartzea, organismo erkideak sortzeko aukera ere barnean dela, eremu guztietan.

[…]

I. TITULUA
Eskubideak, eginbeharrak eta printzipio artezkariak

III. KAPITULUA
Hizkuntza-eskubideak eta -eginbeharrak

32. artikulua.— Hizkuntzak jakiteko eta erabiltzeko eskubideak eta eginbeharrak

Pertsona orok du eskubidea, hizkuntza dela-eta inork diskrimina ez dezan. Bi hizkuntza ofizialetako batean nahiz bestean gauzatutako egintza juridiko guztiek, hizkuntzaren aldetik, erabateko balioa eta eraginkortasuna dute.

33. artikulua.— Administrazio publikoetan eta Estatuko instituzioetan diren hizkuntza-eskubideak

1. Herritarrek hizkuntza aukeratzeko eskubidea dute. Pertsona orok du, Katalunian dauden instituzioekin, antolakundeekin eta administrazio publikoekin dituen harremanetan, berak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea. Eskubide hori errespetatu beharra dute instituzio publikoek, antolakundeek eta administrazio publikoek, baita hauteskundeetarako administrazioak ere Katalunian, eta, oro har, haien mendeko erakunde pribatuek ere bai, eginkizun publikoak darabiltzatenean.

2. Pertsona orok, Justizia Administrazioarekin, Fiskaltzarekin, notarioekin eta erregistro publikoekin dituen harremanetan, berak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea du epaitegietako, notariotzetako nahiz erregistroetako jarduketa orotan, eta Katalunian sortzen diren dokumentu ofizial guztiak aukeratu duen hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea ere bai, aukeratutako hizkuntzarengatik inolako babesgabeziarik edo beharrik gabeko atzerapenik jasan gabe, edo ezeren itzulpenik aurkeztu beharrik gabe.

3. Hizkuntza aukeratzeko eskubide hori bermatuta egon dadin, epaileek eta magistratuek, fiskalek, notarioek, jabetza-erregistratzaileek eta salerosketa-erregistratzaileek, Erregistro Zibileko arduradunek eta Justizia Administrazioko langileek, Katalunian lan egin ahal izateko, hizkuntza ofizialak behar beste eta egokiro ezagutzen dituztela egiaztatu beharko dute, legeetan ezarritakoaren arabera, duten karguaren edo lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gai izateko bezainbatean.

4. Hizkuntza aukeratzeko eskubide hori bermatuta egon dadin, Katalunian dagoen Estatuko Administrazioak egiaztatu behar du bere zerbitzurako lan egiten duten langileek bi hizkuntza ofizialak behar beste eta egokiro ezagutzen dituztela, duten lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gai izateko bezainbatean.

5. Kataluniako herritarrek konstituzio-organoekin eta estatu osorako jurisdikzio-organoekin dituzten harremanetan idatziz katalana erabiltzeko eskubidea dute, dagokion legerian ezarritako prozeduraren arabera. Instituzio horiek katalanez aurkeztu diren idatziak onartu eta izapidetu behar dituzte, erabateko eraginkortasun juridikoa baitute kasu guztietan.

34. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

Ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erabiltzerakoan eta kontsumitzerakoan, pertsona orok du eskubidea berak aukeratutako hizkuntza ofizialean kasu egin diezaioten, bai ahoz bai idatziz. Katalunian jendaurreko lana egiten duten erakunde, enpresa eta establezimenduek nahitaezkoa dute hizkuntza-aukera horiek eskaintzeko eginbeharra, legez ezarritako moduan.

35. artikulua.— Hezkuntza-arloko hizkuntza-eskubideak

1. Pertsona orok du irakaskuntza katalanez jasotzeko eskubidea, estatutu honetan ezarritakoaren arabera. Hezkuntzan, bai unibertsitatean bai unibertsitatetik kanpora, irakasteko eta komunikatzeko ohiko hizkuntzatzat erabili behar da katalana.

2. Unibertsitateaz besteko mailetan, ikasleek irakaskuntza katalanez jasotzeko eskubidea dute. Era berean, eskolan hasten direnean dakarten ohiko hizkuntza edozein dela ere, nahitaezko hezkuntza amaitzen dutenerako, katalanez eta gaztelaniaz bai ahoz bai idatziz behar bezain ondo egiteko eskubidea eta eginbeharra dute. Bai katalanaren bai gaztelaniaren irakaskuntzak behar besteko lekua izan behar du ikasketa-planetan.

3. Ikasleek eskubidea dute bakoitzaren ohiko hizkuntzaren arabera ikastetxeka edo gela-taldeka bana ez ditzaten.

4. Kataluniako hezkuntza-sistemara eskolan hasteko adina baino geroago etorri diren ikasleek hizkuntza-indargarri bereziak hartzeko eskubidea dute, baldin eta ondo ulertzen ez dutela-eta nekeza gertatzen bazaie eskolan normaltasunez ibiltzea.

5. Unibertsitateko irakasleek eta ikasleek bakoitzak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea dute, bai ahoz bai idatziz.

36. artikulua.— Araneraren inguruko eskubideak

1. Aranen pertsona orok du araneraz jakiteko eta aranera erabiltzeko eskubidea, eta administrazio publikoekin eta haien mendeko erakunde publiko nahiz pribatuekin diharduelarik, pertsona orok du eskubidea araneraz kasu egin diezaioten, bai ahoz bai idatziz.

2. Arango herritarrek, Generalitatekin dihardutelarik, aranera erabiltzeko eskubidea dute.

3. Araneraren inguruko gainerako hizkuntza-eskubideak eta -eginbeharrak legez zehaztu behar dira.

V. KAPITULUA
Printzipio artezkariak

44. artikulua.— Hezkuntza, ikerketa eta kultura

2. Derrigorrezko irakaskuntza amaitzen dutenerako ikasleek hirugarren hizkuntza bat ere behar bezain ondo jakin beharra dute.

50. artikulua.— Katalana sustatzea eta zabaltzea

1. Botere publikoek katalana eremu guztietan eta arlo guztietan babestu behar dute, eta haren erabilera, zabalkundea eta ezagutza sustatu. Aranerarako ere printzipio horiek guztiak aplikatu behar dira.

2. Gobernuak, unibertsitateek eta goi-mailako hezkuntzako instituzioek, bakoitzak bere eskumenen barruan, irakaskuntzako jardueretan, irakaskuntzaz kanpoko jardueretan eta ikerketa-lanetan, eremu guztiotan, katalana erabiliko dela bermatzeko hartu beharreko neurriak hartu behar dituzte.

3. Katalana sustatzeko politikak estatu osora zabaldu behar dira, Europar Batasunera eta munduko gainerako lekuetara.

4. Botere publikoek ahaleginak egin behar dituzte Katalunian zabaltzen diren produktuetako etiketetan, estalkietan eta argibideetan datozen datuak katalanez ere egon daitezen.

5. Generalitatek, toki-administrazioak eta Kataluniako gainerako korporazio publikoek, mendean dituzten instituzioek eta enpresek, eta zerbitzu-emakidapean dituztenek katalana erabili beharra daukate bai barruko jarduketetan bai beren arteko harremanetan. Katalana erabili beharra dute, era berean, egoitza Katalunian duten pertsona fisikoei edo juridikoei igorritako komunikazio eta jakinarazpenetan ere, herritarrek, hala eskatzen badute, ezertan galarazi gabe jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea.

6. Botere publikoek katalanezko keinu-hizkuntzaren erabilera bermatu behar dute, eta gorreria duten pertsonek, hizkuntza hori aukeratuz gero, aukera berberak izateko behar diren baldintzak ere bai, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta errespetatu egin behar baita.

7. Estatuak, Konstituzioak xedatzen duenaren arabera beti, artikulu honetan ezarrita dauden printzipioak betetze aldera egin behar du. Printzipio horiek eraginkorragoak izateko, behar diren koordinazio-tresnak ezarri behar dira, eta, hala badagokio, batera jarduteko beharrezko tresnak ere bai.

II. TITULUA
Instituzioak

I. KAPITULUA
Parlamentua

65. artikulua.— Legeak aldarrikatzea eta argitaratzea

Generalitateko presidenteak aldarrikatzen ditu, erregearen izenean, Kataluniako legeak, eta agintzen du argitara daitezela Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean, legeok onetsi eta hamabost eguneko epean, bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialean ere. Lege hau Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Generalitatek egindako itzulpena da gaztelaniazko bertsio ofiziala.

III. TITULUA
Kataluniako botere judiziala

III. KAPITULUA
Generalitatek Justizia Administrazioan dituen eskumenak

101. artikulua.— Oposizioak eta lehiaketak

3. Artikulu honetan arauturiko lehiaketa eta oposizioetako probak, Katalunian egiten direnean, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, izangaiak aukeratutakoaren arabera.

102. artikulua.— Kataluniako Justizia Administrazioan lan egiten duten langileak, epaitegietakoak nahiz gainerakoak

1. Katalunian magistratu-, epaile- edo fiskal-plaza bat betetzen dutenek katalanez behar bezain ondo eta behar beste dakitela egiaztatu behar dute, herritarrek beren hizkuntza-eskubideak baliatzeko modua izan dezaten, legean zehazturiko modua eta irispidea aintzat hartuta.

2. Plaza Katalunian betetzen duten magistratuek, epaileek eta fiskalek Kataluniako berezko zuzenbidea behar bezain ondo ezagutzen dutela egiaztatu behar dute, legean zehazturiko modua eta irispidea oinarri hartuta.

3. Lekualdatze-lehiaketetan plaza bat lortzeko orduan, bertako hizkuntza eta zuzenbidea behar bezain ondo ezagutzea bereziki eta berariaz balioetsiko da kasu guztietan.

4. Katalunian Justizia Administrazioan eta Fiskaltzan lanean diharduten langileek, bi hizkuntza ofizialak behar beste eta egokiro ezagutzen dituztela egiaztatu beharko dute, karguaren edo lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gai izateko bezainbatean.

IV. TITULUA
Eskumenak

II. KAPITULUA
Eskumenen gaiak

143. artikulua.— Berezko hizkuntza

1. Kataluniako Generalitati dagokio berezko hizkuntzaren arloko eskumen esklusiboa; eskumen horren barruan izango da beti haren ofizialtasunaren irispidea, erabilerak eta ondorio juridikoak zehaztea, eta katalanaren hizkuntza-normalizazioa iristea.

2. Generalitati dagokio, eta Aran haraneko Conselh Generau izeneko kontseiluari ere bai, okzitaniera, Aranen aranera deitutakoa normalizatzeko eskumena.

146. artikulua.— Komunikabide sozialak eta ikus-entzunezkoen zerbitzuak

3. Kataluniak kultura eta hizkuntza aldetik duen pluraltasuna sustatuko du komunikabide sozialetan Generalitatek.

147. artikulua.— Notariotza eta erregistro publikoak

1. Kataluniako Generalitati dagokio jabetzari, merkataritzari nahiz ondasun higigarriei buruzko erregistro publikoen eta notariotzen arloko eskumen betearazlea, hauek ere beti barruan direla:

a) Jabetzaren, merkataritzaren eta ondasun higigarrien arloko erregistratzaileak eta notarioak izendatzea; horretarako, oposizio libre nahiz murriztuak eta lehiaketak deitu, administratu eta ebatzi behar ditu, izendapenak formalizatu arte berari baitagokio horiek guztiak deitzea eta burutzea. Notariotza eta erregistroetako postuak betetzeko orduan, izangaiek eskubide-berdintasuna izan behar dute, eta hizkuntza eta zuzenbide katalanak badakizkitela egiaztatu behar dute, betiere, estatutuan eta legeetan ezarritako modu eta neurrian.

[…]

3. Generalitati dagokio, araudi orokorraren esparru barruan, Erregistro Zibilaren arloko eskumen betearazlea, horren barruan zeregin hauek sartuta: bertako arduradunak, bitartekoak zein ordezkoak izendatzea, horien gainean diziplina-eginkizuna betetzea, eta bete beharreko eginkizunak betetzeko beharrezko diren giza eskuarteak eta eskuarte materialak hornitzea. Arduradun horiek hizkuntza katalana eta zuzenbide katalana badakizkitela egiaztatu behar dute, betiere, estatutuan eta legeetan ezarritako modu eta neurri horretan.


8.4.12.44. 2/2007 Legea, ekainaren 5ekoa, Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialari buruzkoa[1220]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialaren (KGAO) argitalpen-hizkuntza

KGAO katalanez eta gaztelaniaz argitaratzen da, eta Arani bakarrik eragiten dioten arauak, xedapenak eta egintzak araneraz ere argitaratzen dira. Hiru bertsioak ofizialak dira.

Bigarren xedapen gehigarria.— Hirigintza-arauak argitaratzea

1. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Hirigintzari buruzko martxoaren 14ko 2/2002 Legea indarrean jarri zirenetik behin betiko onetsi diren eta oraindik argitaratu ez diren hirigintza-plangintzako figuren hirigintza-arauak argitaratu behar ditu Generalitateko Administrazioak KGAOn. Hirigintza-arauak gerora aldatu badira, jatorrizko bertsioa eta ondoz ondoko aldaketak argitaratu behar dira KGAO berean, hurrenkera kronologikoaren arabera ordenatuta, antzinatasun handienetik txikienera.

2. 1. apartatuan aipatzen diren hirigintza-arauak KGAOn argitaratzen dira, jatorrizko dokumentuaren kopia zehatza egiteko sistema baten bidez. KGAOren bi bertsioetan txertatu behar da, katalanez zein gaztelaniaz, hirigintza-arauak argitaratzeko agintzen duen ediktua, eta arauen bertsiorako irispide telematikoa eman behar da, arauok idatzi ziren hizkuntzan, eta adierazi behar da hirigintza-arauak gero beste hizkuntza ofizialera itzuliko direla, betiere hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Hirigintza-arauak eta aipatutako ediktua argitaratzeak ondorio jakin batzuk sortzen ditu, alegia, uztailaren 26ko 1/2005 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren zortzigarren xedapen iragankorraren 6. apartatuan zehaztutakoak.

3. Bigarren apartatuan aipatzen den hirigintza-arauen bertsio itzulia KGAOn argitaratu behar da. Argitaratzeko agintzen duen ediktuak arau horien jatorrizko bertsioa argitaratu zen KGAOren erreferentzia jaso behar du.


8.4.12.45. 8/2007 Legea, uztailaren 30ekoa, Kataluniako Osasun Institutuari buruzkoa[1221]

V. KAPITULUA
Langile-, ekonomia- eta ondare-araubidea

19. artikulua.— Langileak

1. Kataluniako Osasunaren Institutuko langileak honako hauek izan daitezke:

a) Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen eraentza-arauak hauek dira: Osasun-zerbitzuetako Estatutupeko Langileen Esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Estatuko Legeak, eta Generalitatek onesten duen garapen-araudia. Gobernuaren erabakiz zehaztutako interes orokorreko arrazoiak direla eta, eta Kataluniako lurralde osoan osasun-zerbitzu publiko ekitatiboa ematen dela bermatzeko, Kataluniako Osasun Institutuko estatutupeko langile izatera iristeko nazionalitate-baldintzatik salbuetsi daiteke; langile horiei eskatzen zaie katalana eta gaztelania behar adina jakitea Institutuko estatutupeko langile izateko.


8.4.12.46. 9/2007 Legea, uztailaren 30ekoa, Katalunia 112 Larrialdiko Deiak Artatzeko eta Kudeatzeko Zentroari buruzkoa[1222]

I. KAPITULUA
Larrialdiko deien arreta-zerbitzua eta Katalunia 112 Larrialdiko Deiak Artatzeko eta Kudeatzeko Zentroa

1. atala
Larrialdiko deien arreta-zerbitzua

4. artikulua.— Zerbitzua ematearen ezaugarriak

Larrialdiko deien arreta-zerbitzu publikoak ezaugarri hauek izan behar ditu:

c) Zerbitzua Kataluniako hizkuntza ofizialetako edozeinetan eman behar da, eta, gutxienez, Europar Batasuneko estatuetako bi hizkuntza ofizialetan.


8.4.12.47. 11/2007 Legea, urriaren 11koa, Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioari buruzkoa[1223]

HITZAURREA

1983an, Kataluniako Irrati eta Telebistaren Korporazioa sortu zen, eta gaur egun arteko garapena izan da Kataluniako autogobernuko eta kultura- eta hizkuntza-normalizazioko instituzioak berreskuratzeko prozesuaren azken garaiko gertaera garrantzitsuenetako bat; gainera, instituziook zeregin garrantzitsua izan dute Kataluniako ikus-entzunezkoen industria bultzatzeko eta garatzeko.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Zerbitzu publikoaren eginkizuna

Generalitateko ikus-entzunezkoen komunikazio-zerbitzu publikoa, 22/2005 Legearen 23.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honetan datza: Kataluniako herritarren eskura ikus-entzunezko edukien multzo bat jartzean, bai eta Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak Generalitateko Gobernuarekin sinatu behar duen programa-kontratuan zehazten diren gainerako zerbitzuak jartzean ere; hain zuzen, programa-kontratu hori V. kapituluan arautzen da, eta haren helburua hauxe da: herritarren beharrizan demokratiko, sozial eta kulturalak asetzea; informaziorako irispide unibertsala bermatzea; kultura eta hezkuntza; katalana zabaldu eta sustatzea, eta kalitateko denbora-pasa eskaintzea.

VI. KAPITULUA
Programazioa

22. artikulua.— Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren programazioaren printzipio orokorrak

3. Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko hizkuntza instituzionala katalana da.


8.4.12.48. 12/2007 Legea, urriaren 11koa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[1224]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

10. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen eremuko informaziorako eskubidea

Gizarte-zerbitzuen eremuan, pertsona orok eskubidea du zerbitzuei buruzko erreklamazioak egiteko eta zerbitzuoi buruzko egiazko informazioa jasotzeko, eta, bereziki, eskubide hauek ditu:

b) Idatziz eta, behar izanez gero, hitzez, hizkera ulergarri eta irisgarrian, bere egoeraren balioespena jasotzea; balioespen horretan, hala badagokio, senideen edo zaintzaileen beharrizanen kalifikazioa jaso behar da.

f) Hizkuntza ez jakiteagatik edo desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat izateagatik ematen zaien informazioa ulertzeko behar diren laguntzak eta babesak izatea, betiere beren eskubideak egikaritzen dituztela bermatzeko eta informazio-prozesuan eta erabakiak hartzeko prozesuan bete-betean parte hartu ahal izatea errazteko.

ERANSKINA
Kataluniako gizarte-zerbitzuen sistemaren gizarte-zerbitzuen eta -prestazioen katalogo sailkatua

Sare publikoko gizarte-zerbitzuetarako eskubidea bermatzeko funtsezko elementu gisa eta gizarte-zerbitzuen zorroa egiteko eta Gobernuak onets dezan, Kataluniako gizarte-zerbitzuen sistemaren zerbitzu eta prestazioen katalogo sailkatua aurkezten da.

1.2.3.4 Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak.

1.2.3.4.1 Gorrentzako interprete-zerbitzua.


8.4.12.49. 13/2007 Legea, urriaren 31koa, Memorial Demokratikoari buruzkoa[1225]

HITZAURREA

[…]

Egungo sistema demokratikoaren sorbururik hurbilenak memoria errepublikanoa eta antifrankismoa dira. Baina sistema demokratiko baterako trantsizioa Franco jeneralaren diktaduraren legezkotasun instituzionaletik hasitako erreforma-prozesu batetik abiatuta gauzatu zen, zeinak, Bigarren Errepublikaren aurkako altxamendu militarraren ondoren, instituzio demokratiko guztiak suntsitu zituen —besteak beste, Kataluniako Generalitatena—, bai eta Kataluniako hizkuntza eta kultura deuseztatzeko borondate sistematikoa ere. […]

[…] Horrela, Memorial Demokratikoak memorien pluraltasunaren adierazpena izan nahi du askatasun demokratikoen aldeko borrokaren esparruan, eta zenbait ikuspegitatik gauzatzen du bere jarduera: ideologikoak, kontzientziakoak, sozialak, kulturalak, linguistikoak, nazionalak, generokoak eta sexu-orientaziokoak, besteak beste.

[…]

2. artikulua.— Xedea eta helburua

Memorial Demokratikoaren xedea da memoria demokratikoa berreskuratzeko, oroitzeko eta sustatzeko ekintza zibikora bideratutako Gobernuaren politika publikoak garatzea, eta, zehazki, hauek ezagutzea: Bigarren Errepublikaren aldia; Generalitat errepublikanoa; Gerra Zibila; arrazoi ideologikoengatik, kontzientziako arrazoiengatik edo arrazoi sozialengatik gatazkaren biktimak izan zirenak; diktadura frankistaren errepresioa; erbesteratzea eta deportazioa; hizkuntza eta kultura katalanak ezabatzeko ahalegina; antifrankismoaren balio eta ekintzak, eta kultura demokratikoaren tradizio guztiak. Hori guztia egingo da, modu zientifiko eta objektiboan arestiko iragana ezagutarazteko, eta gaur egungo denbora errazago ulertarazteko.


8.4.12.50. 15/2007 Legea, abenduaren 5ekoa, Kataluniako Turismo Agentziari buruzkoa[1226]

Hirugarren xedapen iragankorra.— Turismo-bulegoetako langileak

1. Salbuespen gisa eta aldi baterako, erreserba bereziko txanda bat gaitzen da, bi deialdirekin, diplomadunen kidegoko funtzionario izateko, turismo-interpreteen eta -informatzaileen espezialitatean, betiere turistari aholkuak eta arreta emateko, hari informazioa emateko, lurralde osoa sustatzeko eta turismo-produktua egituratzeko eginkizunekin. Lanpostu horiek 21. oinarri-mailarekin sortzen dira.


8.4.12.51. 4/2008 Legea, apirilaren 24koa, Kataluniako Kode Zibilaren pertsona juridikoei buruzko hirugarren liburuari buruzkoa[1227]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Nortasun juridikoa eta ezaugarriak

311-4 artikulua.— Izendapena

4. Pertsona juridiko baten izendapena ezin da bat etorri beste pertsona juridiko baten izendapenak Kataluniako beste hizkuntza ofizial batera duen itzulpenarekin.


8.4.12.52. 5/2008 Legea, apirilaren 24koa, Emakumeek Indarkeria Matxista erauzteko duten Eskubideari buruzkoa[1228]

II. TITULUA
Indarkeria matxista prebenitzea, antzematea eta desagerraraztea

6. KAPITULUA
Komunikabideak

23. artikulua.— Informazioaren tratamendua

Adierazpen- eta informazio-askatasunerako eskubideak egikaritzearen esparruan, Kataluniako administrazio publikoek kudeatutako edo finantzatutako komunikabide sozialek irizpide hauen arabera tratatu behar dute eskaintzen duten informazioa:

a) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista ez-androzentrikoa egitea, eta bi sexuen presentzia orekatua eta irudi plurala sustatzea, betiere edertasun-kanonak eta estereotipo sexistak alde batera utzita. Estereotipo matxistetatik urrun dauden irudi maskulinoak zabaltzea.


8.4.12.53. 6/2008 Legea, maiatzaren 13koa, Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionalari buruzkoa[1229]

HITZAURREA

[…]

Kulturak herrien iruditeria kolektiboa sortzen laguntzen du, eta identitatearen, aniztasunaren egikaritzearen eta gizarte-kohesioaren oinarrizko elementua da. Horregatik, Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionalaren helburua kultura katalana da. Aldi berean, hizkuntzak kultura-adierazpenari forma ematen dion eremuetan, Kontseiluak arreta berezia jarri behar dio katalanezko adierazpena duen kulturari, eta katalanez hitz egiten den gainerako lurraldeetako kultura-eragileekin lehentasunezko harremanak izan daitezen zaindu behar du.

[…]

4. artikulua.— Eginkizunak

Hauek dira Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionalaren eginkizunak:

n) Arte-sorkuntzaren eremuan Kataluniako eta Arango berezko hizkuntzen presentzia eta babesa zaintzea.


8.4.12.54. 3/2008 Legegintzako Dekretua, ekainaren 25ekoa, Kataluniako Generalitaten Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[1230]

IX. TITULUA
Hezkuntza

I. KAPITULUA
Titulu akademikoak eta profesionalak emateagatiko tasa

9.1-5 artikulua.— Kuota

Titulu akademikoak eta profesionalak emateagatiko tasaren zenbatekoa da:

3. Araubide bereziko irakaskuntzak:

3.4. Hizkuntzen irakaskuntza:

3.4.1 Hizkuntzen ziurtagiri aurreratua: 57,25 euro.

3.4.2 Hizkuntzen irakaskuntza, Europako Kontseiluaren C1 eta C2 mailei dagozkien eguneratze- eta espezializazio-ikastaroen ziurtagiria: 57,25 euro.

II. KAPITULUA
Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuak emateagatiko eta ziurtagiri ofizialak lortzeko proba libreetan izena emateagatiko tasa[1231]

9.2-1 artikulua.— Zerga-egitatea[1232]

Zerga-egitatearen tasa da hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuak ematea matrikula ofizialen kasuan, eta ziurtagiri ofizialetako bat lortzeko proba libreetan izena ematea.

9.2-2 artikulua.— Subjektu pasiboa[1233]

Tasaren subjektu pasiboa da hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuen onuraduna edo 9.2-1 artikuluan aipatzen diren ziurtagiri ofizialetako bat lortzeko proba libreetan izena emanda daudenak.

9.2-3 artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

3. Salbuespenak.

Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntza-zerbitzuen tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

a) Kategoria berezian sailkatutako familia ugarietako kideak.

b) % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna egiaztatuta duten pertsonak.

c) Askatasunaz gabetzeko neurriak dituzten pertsonak.

d) Egintza terroristen biktimak, haien ezkontideak eta seme-alabak.

e) Gizarteratzeko gutxieneko errenta edo gizarteratzeko errenta aktiboa jasotzen duten familia-unitateetako kideak.

f) Genero-indarkeriaren biktimak.

g) Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoak hizkuntzak ikasteko beka emanda duten ikasleak. Ikasle bat bi hizkuntzatan edo gehiagotan matrikulatzen bada, salbuespenak beka eman zaion hizkuntza baino ez du hartzen. Salbuespena beka eman den ikasturte bererako baino ez da emango.

Matrikula ofiziala formalizatzeko, ikasleak tasa ordaindu beharko du, oraindik beka emanda ez badu. Beka eman zaiola jakinarazi ondoren, tasaren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango du diru-sarrera bidegabeak itzultzeko prozeduraren bidez.

9.2-5 artikulua.— Kuota

Kuotaren zenbatekoa da:

5. Maila ertaineko eta aurreratuko ikasle ofizialentzako matrikularen eta zerbitzuen zenbatekoa, hizkuntza bereko maila, bloke edo modulu berean bigarren aldiz matrikula egiten denean, aurreikusitako kuotari 00021,3 koefizientea aplikatzearen emaitza da.

6. Maila ertaineko eta aurreratuko ikasle ofizialentzako matrikularen eta zerbitzuen zenbatekoa, hizkuntza bereko ikastaro, bloke edo modulu berean hirugarren aldiz matrikula egiten denean, aurreikusitako kuotari 1,8ko koefizientea aplikatzearen emaitza da.

XVIII. TITULUA
Hizkuntza-politika

I. KAPITULUA
Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena emateko eskubideengatiko tasa

18.1-1 artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea da Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena ematea.

18.1-2 artikulua.— Subjektu pasiboa

Probetan izena ematen duten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

18.1-3 artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

1. Tasa horretatik salbuetsita daude, egoera dokumentu bidez justifikatu ondoren, inolako prestazio ekonomikorik jasotzen ez duten eta langabezian dauden subjektu pasiboak eta erretirodunak.

2.[1234] Kuotaren gaineko % 30eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat, eta kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria bereziko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat. Era berean, kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun egiaztatua duten subjektu pasiboentzat

18.1-4 artikulua.— Sortzapena

Tasa zerbitzua ematean sortzen da, eta izena ematen den unean eskatzen da.

18.1-5 artikulua.— Kuota[1235]

Kuotaren zenbatekoa honako hau da:

a) Katalanaren oinarrizko, hasierako eta tarteko mailetako ziurtagiriak lortzeko probak: 21,00 euro.

a) Katalanaren nahikotasun- eta goi-mailetako ziurtagiriak lortzeko probak: 50,49 euro.

18.1-6 artikulua.— Eragina[1236]

Tasak izaera finalista du, eta, beraz, bertatik eratorritako diru-sarrerak katalana sustatzeko eta suspertzeko eskumena duen sailaren jarduketak finantzatzera lotuta daude.

II. KAPITULUA
Beste hizkuntza batzuetatik katalanerako zinpeko itzulpen- eta interpretazio-probetan izena emateko eskubideengatiko tasa

18.2-1 artikulua.— Zerga-egitatea[1237]

Tasa honen zerga-egitatea da beste hizkuntza batzuetatik katalanera zinpeko itzulpen eta interpretaziorako gaitzeko hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak deitutako probetan izena ematea.

18.2-2 artikulua.— Subjektu pasiboa

Probetan izena ematen duten pertsonak dira tasaren subjektu pasiboak.

18.2-3 artikulua.— Sortzapena

Tasa zerbitzua ematean sortzen da, eta izena ematen den unean eskatzen da.

18.2-4 artikulua.— Kuota[1238]

Tasaren kuota ondorengoa izango da:

1. Zinpeko itzulpenerako gaikuntza lortzeko probak: 96 euro.

2. Zinpeko interpretaziorako gaikuntza lortzeko probak: 96 euro.

III. KAPITULUA
Katalanetik beste hizkuntza batera eta alderantziz zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaitzeko eta zinpeko itzultzaile eta interpreteen erregistroan inskribatzeko izapidetzeagatiko tasa[1239]

18.3-1 artikulua.— Zerga-egitatea[1240]

Tasaren zerga-egitatea da katalanetik beste hizkuntza batera, eta alderantziz, zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaikuntza izapidetzea, eta, hala badagokio, zinpeko itzultzaile eta interpreteen erregistroan inskribatzea, baldin eta ez badira hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren zinpeko itzulpen- eta interpretazio-probak gainditzearen ondorio.

18.3-2 artikulua.— Subjektu pasiboak[1241]

Zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaikuntza eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

18.3-3 artikulua.— Egiaztapena[1242]

Tasa zerbitzua ematean egiaztatzen da, baina inskripzioa aurkezten den unean eskatu ahal da.

18.3-4 artikulua.— Kuota[1243]

Tasaren kuota 36 eurokoa da.

18.3-5 artikulua.— Eragina[1244]

Tasak izaera finalista du, eta, beraz, bertatik eratorritako diru-sarrerak katalana sustatzeko eta suspertzeko eskumena duen sailaren jarduketak finantzatzera lotuta daude.

IV. KAPITULUA
Zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaikuntza egiaztatzen duen txartela emateko, ordezteko, aldatzeko edo bikoizteko eskubideengatiko tasa[1245]

18.4-1 artikulua.— Zerga-egitatea[1246]

Tasaren zerga-egitatea da zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaikuntza egiaztatzen duen txartela ematea, ordeztea, aldatzea edo bikoiztea.

18.4-2 artikulua.— Subjektu pasiboa[1247]

Zinpeko itzulpen edo interpretaziorako gaikuntza egiaztatzen duen txartelaren luzapena, ordezpena, aldaketa edo bikoizketa eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

18.4-3 artikulua.— Egiaztapena[1248]

Tasa zerbitzua ematean egiaztatzen da, baina inskripzioa aurkezten den unean eskatu ahal da.

18.4-4 artikulua.— Kuota[1249]

Tasaren kuota 6 eurokoa da.

18.4-5 artikulua.— Eragina[1250]

Tasak izaera finalista du, eta, beraz, bertatik eratorritako diru-sarrerak katalana sustatzeko eta suspertzeko eskumena duen sailaren jarduketak finantzatzera lotuta daude.

XIX. TITULUA
Argitalpen eta iragarkiak

I. KAPITULUA
Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialaren eta Argitalpenen erakunde autonomoak kudeatutako KGAOn iragarkiak argitaratzeagatiko tasa

19.1-4 artikulua.— Kuota eta salbuespenak

1. Indarrean dagoen araudiak salbuesten ez dituen iragarkiak Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratzeagatiko tasaren kuota 200 euroko zenbateko finkoa da iragarki bakoitzeko, eta, presazko iragarkien kasuan, 300 euroko zenbateko finkoa ezartzen da. Zenbateko horietan katalanezko edizioaren eta gaztelaniazko edizioaren argitalpenak sartzen dira.

XXV. TITULUA
Garraioak, hirigintzaren eta itsasertzaren antolamendua, jabari publikoa eta txostenak, jarduketak eta administrazio-zerbitzuak

VII. KAPITULUA
Ekimen partikularraren ondoriozko hirigintza-planak argitaratzeko jarduketak eta zerbitzuak emateagatiko tasa

25.7-1 artikulua.— Zerga-egitatea

Tasaren zerga-egitatea da ekimen partikularraren ondoriozko hirigintza-planak katalanez eta gaztelaniaz argitaratzeko jarduketak eta zerbitzuak ematea.


8.4.12.55. 10/2008 Legea, uztailaren 10ekoa, Kataluniako Kode Zibilaren oinordetzei buruzko laugarren liburuari buruzkoa[1251]

LAUGARREN LIBURUA
Oinordetzak

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Oinordetza-gaitasuna

412-5 artikulua.— Oinordetza-ezgaitasuna

1. Hurrengoak ez dira gai oinordeko izateko:

b) Oinordetza-instrumentuaren egilespenean parte hartzen duten lekukoak, fakultatiboak, adituak eta interpreteak, bai eta testamentu itxia testamentugilearen eskariz idazten duen pertsona ere.

II. TITULUA
Testamentuzko oinordetza

I. KAPITULUA
Testamentuak, kodiziloak eta testamentu-memoriak
1. atala
Xedapen orokorrak

421-6 artikulua.— Testamentu-xedapenen interpretazioa

1. Testamentua interpretatzean, beharrezkoa da testamentugilearen benetako borondateari bete-betean eustea, erabilitako hitzen esanahi literalari nahitaez lotu beharrik gabe.

2. Klausula anbiguoak edo ilunak haien eraginkortasunaren alde interpretatzen dira, bata bestearekin konparatuz, eta, kontraesan konponezina badago, ez dira baliodunak haien artean funtsean aurka egiten dutenak ere. Xedapen ulertezinak formulatu gabekotzat jotzen dira.

3. Zalantzarik izanez gero, edozein zama ezartzen duten xedapenak modu murriztailean interpretatuko dira.

2. atala
Notario-testamentuak

421-11 artikulua.— Lekukoen egokitasuna

3. Egokitasun-ezaren arrazoiak, 2. apartatuan aipatzen diren pertsonei ez ezik, testamentuan esku hartzen duten fakultatibo, interprete eta adituei ere aplikatzen zaizkie.

421-12 artikulua.— Testamentuaren hizkuntza

1. Testamentua egilesleak aukeratzen duen Kataluniako hizkuntza ofizialean idatzi beharko da.

2. Katalunian ofiziala ez den hizkuntza batean egin daiteke testamentua, baldin eta notario eskuesleak hizkuntza hori ezagutzen badu edo, ezagutzen ez badu, interprete baten aurrean eta haren esku-hartzearekin; interpretea ez da nahitaez ofiziala izango, eta testamentugileak eta notarioak adostasunez izendatuko dute. Interpretea izendatzeko erabakia presuntzioz hartzen da testamentua egilesteagatik bakarrik.

3. 2. apartatuaren kasuan, testamentua egin duenak aukeratzen duen Kataluniako hizkuntza ofizialean idatzi behar da, eta, testamentugileak eskatuz gero, kasuan kasuko hizkuntza ez-ofizialean. Esku hartu duen interpreteak sinatu egin behar du.


8.4.12.56. 16/2008 Legea, abenduaren 23koa, Neurri Fiskal eta Finantzarioei buruzkoa[1252]

II. KAPITULUA
Lagatako tributuak

2. atala
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

32. artikulua.— Zenbait erakunderi dohaintzak egiteagatiko kenkariak kuotan

Aldaketa hauek izango ditu Neurri Finantzarioei buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Legearen 14. artikuluak; aldaketok 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:

«14. artikulua. Zenbait erakunderi dohaintzak egiteagatiko kenkariak PFEZaren kuotan.

»1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osoan Autonomia Erkidegoari dagokion zatian, zerga arautzen duen estatuaren legeak ezarritako kuotako kenkarien zenbateko osoari dagokion portzentajezko murrizketarekin batera, kenkari bat aplika daiteke, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren aldeko emarietako bakoitzeko eta katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emarietako bakoitzeko, baldin eta fundazio eta erakunde horiek hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira. Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen % 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren % 10eko gehieneko mugarekin.

[…]».


8.4.12.57. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Hornidura Elektrikoaren Bermeari eta Kalitateari buruzkoa[1253]

II. KAPITULUA
Energia elektrikoaren horniduraren bermea eta kalitatea

4. artikulua.— Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

2. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek, instalazioko nahiz beste batzuetako hornidura orokorraren kalitatea ez narriatzeko, neurri zuzentzaile hauek hartu behar dituzte beren instalazioetan:

4. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute lege honetan aipatzen den informazio guztia katalanez eskuratzeko.

5. artikulua.— Enpresen eskubideak eta betebeharrak

3. Energia elektrikoa banatzeko Katalunian dauden instalazioen enpresa banatzaile titularrek honako eskubide eta betebehar hauek dituzte:

g) Katalanez izatea lege honetan kontsumitzaile eta erabiltzaileei eta Generalitateko Administrazioari buruz aipatzen den informazio guztia.


8.4.12.58. 1/2009 Legea, otsailaren 12koa, Kataluniako Lehiaren Agintaritzari buruzkoa[1254]

Bosgarren xedapen gehigarria.— Beste organismo batzuekiko hitzarmenak

Kataluniako Lehiaren Agintaritzak hitzarmenak egin ditzake beste organismo batzuekin lehiaren arloan Europako Batzordeak hartutako erabakien eta dagoeneko ez dagoen Lehiaren Defentsarako Auzitegiaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren ebazpenen katalanezko bertsioak egiteko, bai eta lehiari buruzko txostenak eta azterlanak katalanera itzultzeko ere.


8.4.12.59. 12/2009 Legea, uztailaren 10ekoa, Hezkuntzari buruzkoa[1255]

HITZAURREA

[…]

Arrazoi kultural eta zibikoak kultura erkide batekin identifikatutako herritartasun katalana eratzeko borondateak bultzatzen ditu, non katalana gizarteratzeko oinarrizko faktorea izango den.

[…]

Beste alde batetik, eskola-instituzioak bizirik mantendu ditu herrialdeko hizkuntza eta tradizioak, batez ere askatasun demokratikorik gabeko uneetan. Horregatik guztiagatik, Kataluniak pedagogian eta hezkuntza-berrikuntzan esperientzia aberatsa du gaur egun, elkarte-sare zabal eta askotarikoa du, eta hainbat hezkuntza-ekimen gauzatzen dira zentro publiko eta titulartasun pribatuko zentro ugaritan.

[…]

Hala, Hezkuntzari buruzko Legeak Estatututik eratorritako hizkuntza-araubidea ere garatzen du, eta Estatutuaren 143.1 artikuluak ezartzen du Generalitati dagokiola berezko hizkuntzaren arloko eskumen esklusiboa; horrenbestez, hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araubidea zehaztu dezake, betiere katalanaren hizkuntza-normalizazioa bermatzeko. Horrela, Estatutuaren 35.2 artikuluaren arabera, zeinak arautzen baitu Kataluniako hezkuntza-sistema, eskola-ume guztiei bermatzen die, irakaskuntzari ekitean haiek duten ohiko hizkuntza edozein dela ere, katalana eta gaztelania ahoz eta idatziz behar bezala ezagutzeko eginbeharra eta eskubidearen egikaritzea.

Lege honek indartu egin nahi ditu katalanaren garrantzia eta haren ikaskuntza, katalana berezko hizkuntza eta gizarteratzeko faktorea den aldetik, eta eskoletan eleaniztasuna indartzearen aldeko apustua egin nahi du, betiere gutxienez hirugarren hizkuntza baten ikaskuntza-maila ona bermatzeko, estatutuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kataluniak berezko identitatea osatzen duten kultura eta hizkuntza ditu. Kataluniako hezkuntza-sistemak bide eman behar du Katalunian sustraitzea iratzarri eta indartzeko. Norberarena ezagututa soilik ireki daiteke beste errealitate batzuetara, eta haien berezitasunak aitortu.

[…]

Legeak hezkuntzaren antolaketa eta curriculumaren hedapena ere garatzen ditu hezkuntza-etapa eta -modalitate guztietan: Haur Hezkuntza; Lehen Hezkuntza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza; Batxilergoa; Lanbide Heziketa; hizkuntzen, arteen eta kirolaren irakaskuntzak, eta helduen hezkuntza.

[…]

Premisa horietan oinarrituta, Hezkuntzari buruzko Legeak arau-multzo koherentea, osoa eta etorkizun-ikuspegia duena proposatzen du, eta:

[…]

– Irakaskuntzaren eremuan hizkuntza-araubidea arautzeko printzipio orokorrak finkatzen ditu, eta hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko gaitasun-mailak zehazten ditu.

II. TITULUA
Kataluniako hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araubidea

9. artikulua.— Hizkuntza-araubidea

1. Hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araubidea titulu honetan ezarritako printzipioek eta Generalitateko Gobernuak emandako erregelamenduzko garapen-xedapenek eraentzen dute.

2. Gobernuari dagokio, 53. artikuluaren arabera, hizkuntzen irakaskuntzaren curriculuma zehaztea, zeinak barne hartzen baititu helburuak, edukiak, ebaluazio-irizpideak eta ordutegi-esparruaren erregulazioa.

10. artikulua.— Hizkuntza ofizialak jakiteko eskubidea eta eginbeharra

1. Curriculumek, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, katalana eta gaztelania hizkuntza ofizialak erabat menderatzen direla bermatu behar dute, betiere hizkuntzak ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

2. Hezkuntza-sisteman bi hizkuntza ofizialetako bat jakin gabe sartzen diren ikasleek eskubidea dute hizkuntza-laguntza espezifikoa jasotzeko. Zentroek harrera pertsonalizatua eman behar diete heldu berri diren ikasleei, eta, bereziki, hizkuntza-arreta, katalanez ikasten hasi ahal izateko. Era berean, zentroek behar diren jarduerak programatu behar dituzte ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialen ezagutza arian-arian hobetzen dutela bermatzeko, eta bat etortzeko hizkuntza-laguntzako ekintza akademikoen eta zentroko irakasleen eta gainerako langileen hizkuntza-praktiken artean.

3. Gobernuak lanbide-heziketako irakaskuntzetarako eta araubide bereziko irakaskuntzetarako onetsitako curriculumek, hizkuntzen irakaskuntzan izan ezik, bermatu behar dute ikasleek irakaskuntzaren berezko hizkuntza-gaitasun instrumentala eta lanbide-eremukoa eskuratuko dituztela.

4. Gobernuak erraztu behar du eskolan ez dauden biztanleek katalana ezagutzeko eskubidearen egikaritzea, bai eta biztanleok katalana ezagutzeko duten eginbeharra ere; helburu horri begira, katalanaren irakaskuntza-eskaintza nahikoa bermatu behar du, Estatutuaren 6.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

11. artikulua.— Katalana, irakasteko eta ikasteko hizkuntza

1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza da.

2. Hezkuntza-jarduerak, ahozkoak zein idatzizkoak, material didaktikoa eta testuliburuak, bai eta curriculumaren arloak, ikasgaiak eta moduluak ebaluatzeko jarduerak ere, normalean katalanez egin behar dira, salbu eta gaztelar hizkuntza eta literatura, eta atzerriko hizkuntza irakasgaien kasuan, hark eragotzi gabe 12. eta 14. artikuluetan ezarritakoa.

3. Ikasleak ezin dira zentroka edo gela-taldeka banandu bakoitzaren ohiko hizkuntzaren arabera.

4. Ikasleek lehen irakaskuntza hasten duten ikasturtean, ohiko hizkuntza gaztelania duten ikasleen gurasoek edo tutoreek eska dezakete, matrikulatzeko unean, eta sailak ezarritako prozeduraren arabera, seme-alabek hizkuntza horretan jasotzea hizkuntza-arreta indibidualizatua.

12. artikulua.— Atzerriko hizkuntzak

1. Gobernuak onetsitako curriculumek gutxienez atzerriko hizkuntza baten irakaskuntza barne hartu behar dute, ikasleek entzuteko, irakurtzeko, elkarrizketak egiteko, hitz egiteko eta idazteko gaitasunak eskura ditzaten, betiere hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

2. Hizkuntza-proiektuak zehaztu behar du, sailaren aginduen arabera, atzerriko zein hizkuntza irakasten den atzerriko lehen hizkuntza gisa, eta zein edo zeintzuk bigarren hizkuntza gisa.

3. Hizkuntza-proiektuak irizpideak ezar ditzake curriculumeko edukiak eta beste hezkuntza-jarduera batzuk atzerriko hizkuntzetako batean emateko. Lehenengo kasuan, sailaren baimena behar da.

13. artikulua.— Irakasleen, hezkuntza-arretako profesionalen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen hizkuntza-gaitasuna

1. Zentro guztietako maisu-maistrek eta irakasleek eskatzen zaien titulazioa izan behar dute, eta egiaztatu egin behar dute, erregelamendu bidez zehazten den moduan, bi hizkuntza ofizialak menderatzen dituztela, betiere bi hizkuntzak behar bezala erabili ahal izateko, ahoz zein idatziz, irakaslanean ari direnean. Maisu-maistrek eta irakasleek, beren eginkizunak egikaritzean, normalean katalana erabili behar dute, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-jardueretan, bai zentroaren eremu orokorrean.

2. Sailak behar diren neurriak hartu behar ditu irakasleen hizkuntza-gaitasuna eguneratzeko, eta katalanaren eta katalanezko irakaskuntza erraztuko duten tresna didaktikoak sortzea eta erabiltzea sustatu behar du.

3. Hezkuntza-zentroetako hezkuntza-arretako profesionalek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek katalana eta gaztelania ezagutu behar dituzte, betiere haiei dagozkien eginkizunak egikaritzean bi hizkuntzak behar bezala erabiltzeko moduan egon daitezen. Sailak mekanismoak eta baldintzak ezarri behar ditu ziurtatu ahal izateko Hezkuntza Administrazioko langile ez-irakasleek katalana eta gaztelania ezagutu eta menderatzen dituztela.

14. artikulua.— Hizkuntza-proiektua

1. Zentro publikoek eta funts publikoen sostengua duten zentro pribatuek, hezkuntza-proiektuaren barruan, hizkuntza-proiektu bat egin behar dute, zentroan hizkuntzak zelan landu behar diren zehazteko.

2. Hizkuntza-proiektuak barne hartu behar ditu zentroko irakaskuntzari eta hizkuntzen erabilerari buruzko aspektuak, eta horien artean honako hauek agertu behar dute:

a) Katalana irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa tratatzea.

b) Gaztelania irakasteko eta ikasteko prozesua.

c) Atzerriko hizkuntzei buruzko aukerak.

d) Hizkuntzen irakaskuntza-prozesua, oro har zein banaka, zentroko errealitate soziolinguistikora egokitzeko irizpide orokorrak.

e) Hezkuntza-arloko jarraitutasuna eta koherentzia, hizkuntza-erabilerei dagokienez, eskola-zerbitzuetan eta ikasleen guraso-elkarteek antolatutako jardueretan.

15. artikulua.— Hizkuntzan murgiltzeko programak

1. Sailak, katalanak erreferentziako hizkuntza eta gizarte-kohesiorako faktore gisa funtziona dezan, hizkuntzan murgiltzeko hezkuntza-estrategiak ezarri behar ditu, irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa modu intentsiboan erabiliko dela bermatzeko. Estrategia horiek definitzeko, kontuan hartu behar dira errealitate soziolinguistikoa, ikasleen hizkuntza edo hizkuntzak eta gaztelaniaren irakaskuntza-prozesua.

2. Zentroek hizkuntzan murgiltzeko programen ezaugarrietara egokitu behar dituzte ordutegiak, betiere etapan eman beharreko hizkuntza-arloen ordu-kopurua kontuan hartuta.

16. artikulua.— Katalana, Kataluniako Hezkuntza Administrazioaren hizkuntza ofiziala

1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, Hezkuntza Administrazioaren hizkuntza ere bada.

2. Hezkuntza Administrazioak eta zentroek katalana erabili behar dute, normalean, bai barne-harremanetan, bai euren artean dituzten harremanetan, bai Kataluniako administrazio publikoekin, Kataluniako gainerako hizkuntza-domeinuekin eta haien mendeko ente publikoekin dituzten harremanetan ere. Katalanak ere ohiko hizkuntza izan behar du sailak kontratatutako zerbitzuak emateko.

3. Zentroen barne-araubideko administrazio-jarduketak normalean katalanez egin behar dira, hargatik eragotzi gabe Hizkuntza Politikari buruzko Legean ezarritakoa.

4. Zentroek katalanez eman behar dute dokumentazio akademikoa, hargatik eragotzi gabe Hizkuntza Politikari buruzko Legean ezarritakoa. Estatuko Administrazioan edo Kataluniako hizkuntza-eremutik kanpoko autonomia-erkidego batean eragina izan behar duen dokumentazio akademikoak elebiduna izan behar du, katalanez eta gaztelaniaz.

5. Hizkuntza ez-ofizialak komunikazioetan erabil daitezke, heldu berriei harrera egiteko. Kasu horretan, idazkiekin batera katalanez idatzitako jatorrizko testua aurkeztu behar da, eta hori izango da beti lehentasunezko bertsioa.

17. artikulua.— Arango irakaskuntza-zentroetako hizkuntza-araubidea

1.[1256] Okzitaniera, Aranen aranera deiturikoa, lurralde horretako berezko hizkuntza da, Estatutuaren 6.5 artikuluaren arabera, eta, beraz, Arango irakaskuntza-zentroetan erabili ohi den irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza da.

2. Titulu honetan Kataluniako irakaskuntzaren berezko hizkuntza gisa katalana aipatzen den guztietan, okzitanierara zabaltzen da Arango hezkuntza-zentroetarako.

3. Arango irakaskuntza-zentroetako hizkuntza-proiektuek, era berean, katalanaren presentzia egokia bermatu behar dute, bai eta derrigorrezko hezkuntza amaitzean ikasleek katalana eta gaztelania erabat menderatzea ere.

4. Arango irakaskuntza-zentroetako irakasleen eta gainerako langileen hizkuntza-gaitasunari buruzko aipamenak okzitanierara zabaltzen dira.

5. Titulu honetako xedapenak, baldin eta hizkuntzan murgiltzeko programei badagozkie, hizkuntza-arreta indibidualizatuari badagozkio eta Hezkuntza Administrazioaren hizkuntzari badagozkio, xedapenok okzitanierara egokitu egin behar dira Aranen, betiere okzitaniera Arango berezko hizkuntza eta Katalunian ofiziala baita, Estatutuak esleitzen dion izaera hori duen aldetik.

18. artikulua.— Katalanaren erabilera eta sustapena

1. Kultura-adierazpen publikoetan katalanak duen komunikazio-izaera agerian uzteko, irakaskuntzako zentro publikoetan eta funts publikoekin sostengatutako irakaskuntzako zentro pribatuetan katalanak ohiko adierazpidea izan behar du kanpo-proiekzioko jardueretan.

2. Gizarte-kohesioa eta irakaskuntzan eta katalanaren erabileran hezkuntza-jarraitutasuna lortzeko, irakaskuntzako zentro publikoek eta funts publikoekin sostengatutako irakaskuntzako zentro pribatuek beren jarduketak koordinatu behar dituzte inguruko instituzioekin eta erakundeekin.

3. Gobernuak kanpoko irakaskuntza-zentroak sustatu eta babestu behar ditu, kultura eta hizkuntza katalanaren nazioarteko proiekzioaren esparrurik zabalenean, eta haiei sostengua ematen lagundu behar du, batez ere historia-, hizkuntza- eta kultura-arloko loturak dituzten lurraldeetan.

4. 3. apartatuan aipatzen diren irakaskuntza-zentroak sustatzeko, Gobernuak lankidetza-akordioak formalizatu ahal izango ditu zentro horiek dauden lurralde eta herrialdeetako instituzio eta erakundeekin, eta, hala badagokio, gai horri buruzko hitzarmenak sinatzeko proposatu ahal izango dio estatuari.

III. TITULUA
Hezkuntza-erkidegoa

VI. KAPITULUA
Hezkuntza aisialdian

40. artikulua.— Gizarte- eta hezkuntza-arloko planak eta programak

2. Hezkuntza-administrazioek lankidetza-akordioak bultzatu behar dituzte, ingurumarian hezkuntza-ekintzak elkarrekin bultzatzeko. Jarduketa horiek lehentasuna izan behar dute herritarren elkarbizitza eta parte-hartzea eta katalanaren erabilera indartzea, betiere ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko aukera berdinak dituztela bermatzeko.

IV. TITULUA
Kataluniako Hezkuntza Zerbitzua

II. KAPITULUA
Eskolatzea eta doakotasun-bermeak

47. artikulua.— Sartzeko lehentasun-irizpideak

7. Lehentasun-irizpideek ez dute inoiz diskriminaziorik ekarriko ikaslearen edo haren familiaren jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi, hizkuntza edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonalengatik.

V. TITULUA
Irakaskuntzen antolamendua

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

51. artikulua.— Irakaskuntzaren antolaketa

Ordenamenduaren arabera, hezkuntza-sistemak irakaskuntza hauek biltzen ditu:

f) Hizkuntzen irakaskuntza.

52. artikulua.— Curriculuma

2. Curriculuma, besteak beste, honako helburu hauek lortzera bideratuta dago:

c) Ikasleek herrialdeko ezaugarri sozialak, kulturalak, artistikoak, ingurumenekoak, geografikoak, ekonomikoak, historikoak eta linguistikoak ezagutzea lortzera, baita beste herri eta erkidego batzuk ezagutzea lortzera ere.

d) Ikasleek komunikazio-trebetasun onak, mintzamen eta ahozko ulermen egokiak, idatzizko adierazpena eta irakurmena eta hizkuntza berriak menderatzea lortzera.

II. KAPITULUA
Araubide orokorreko irakaskuntzak

56. artikulua.— Haur Hezkuntza

5. Haur Hezkuntzaren lehen zikloan malgutasun-neurriak hartu behar dira, betiere haurren eta familien beharrizanetara egokitu ahal izateko, eta antolaketa-, funtzionamendu- eta aholkularitza-eredu batzuk hartu behar dira, betiere familiek seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan duten erantzukizun nagusia lan-bizitzarekin bateratu ahal izateko. Haur Hezkuntzako lehen zikloko curriculumak honako aspektu hauekin zerikusia duten hezkuntza-edukiak izan behar ditu ardatz: haurren mugimenduaren garapena, haien gorputz-kontrola, haien komunikazioaren eta hizkuntzaren lehen adierazpenak, elkarbizitzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko jarraibideak, eta haurren ingurune hurbilaren aurkikuntza.

6. Gobernuak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculuma zehaztu behar du, irakaskuntza-zentroak autonomia pedagogikorako tarte zabala izan dezan, betiere lehen irakaskuntza zentroaren hezkuntza-proiektuarekin bat etor dadin eta ingurunera egokitu dadin. Curriculumak lagundu egin behar die ikasleei beren burua segurtasun eta ongizate emozionala duten pertsonen gisa identifikatzeko gaitasunak garatzen, beren buruarekin eta besteekin harreman afektiboak izaten, ingurunea ezagutzen eta interpretatzen, lengoaien bidez komunikatzeko, adierazteko eta ulertzeko trebetasunak garatzen, ikasteko tresnak eskuratzen eta autonomia pertsonala arian-arian garatzen, eta atzerriko hizkuntza batera lehen hurbilketa bat egiten.

57. artikulua.— Oinarrizko hezkuntza

4. 11. eta 17. artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe, katalanaren, okzitanieraren, gaztelaniaren eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzak arreta berezia jaso behar du oinarrizko hezkuntzan. Etapa hori amaitutakoan, ikasleek komunikazio-gaitasun sendoa lortu behar dute, hizkuntza ofizialak normaltasunez eta zuzen erabili ahal izateko eta zentroak hezkuntza-proiektuan zehaztu dituen ahozko eta idatzizko mezuak atzerriko hizkuntzetan ulertu eta igorri ahal izateko.

61. artikulua.— Batxilergoa

7. Sailak beharrezko neurriak hartu behar ditu Batxilergoan hizkuntzaz kanpoko irakasgaiak atzerriko hizkuntzan eman daitezen errazteko eta zentro guztietako ikasleek jendaurreko adierazpen-maila ona zenbait hizkuntzatan lortu dutela bermatzeko.

III. KAPITULUA
Araubide bereziko irakaskuntzak

1. atala
Hizkuntzen irakaskuntzak

64. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak

1. Hizkuntzen irakaskuntzen helburua ikasleak hizkuntza desberdinen komunikazio-erabilerarako gaitzea da, hezkuntza-sistemaren ohiko etapak alde batera utzita.

2. Hizkuntzen irakaskuntzak arautuak edo ez-arautuak izan daitezke. Irakaskuntza arautuek ziurtagiri homologatuak lortzera bideratzen dute, ordenamenduan zehazten diren mailetan antolatzen dira, eta hezkuntza presentzialaren, hezkuntza erdipresentzialaren eta hezkuntza ez-presentzialaren modalitateetan eskaintzen dira.

3. Hizkuntzen irakaskuntza arautuak hizkuntza-eskola ofizialetan eta zentro publiko eskuordetuetan ematen dira, zeinak horretarako haien mende dauden. Oinarrizko mailari dagozkion hizkuntzen irakaskuntza arautuak ere zentro pribatu baimenduetan eman daitezke, betiere ziurtagiri homologatuak lortzeari buruz erregelamendu bidez zehazten denari kalterik egin gabe.

4. Gobernuari dagokio hizkuntzen irakaskuntza arautuetako mailen curriculumak zehaztea, eta hizkuntza-eskola ofizialek, zentro publiko eskuordetuek eta zentro pribatu baimenduek bete beharreko betekizunak zehaztea.

5. Hezkuntza Administrazioak ebaluazio- eta homologazio-proben ezaugarriak arautu behar ditu hizkuntzen jakite-mailaren egiaztagiriak lortzeko.

IV. KAPITULUA
Helduen hezkuntza

69. artikulua.— Helduen hezkuntzaren xedea eta eremua

2. Helduen hezkuntza-programek eta horiei dagozkien prestakuntza-ekintzek, gutxienez, eremu hauek izan behar dituzte:

b) Lanbide arteko gaitasunak eskuratzeko hezkuntza; horren barruan sartzen dira informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza eta hizkuntzen irakaskuntza.

c) Kohesio eta partaidetza sozialerako hezkuntza, zeinak hartzen baititu etorkin helduei prestakuntza-harrera ematea, hizkuntza ofizialetarako eta atzerriko hizkuntza baterako hastapenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako hastapenak, eta oinarrizko gaitasunak eskuratzeko estrategiak erabiltzen gaitzea.

VI. TITULUA
Irakaskuntzako zentroak

II. KAPITULUA
Zentroen antolaketa pedagogikorako irizpideak

81. artikulua.— Zentroen antolaketa pedagogikorako irizpideak, hezkuntza-beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei arreta emateko

5. Hezkuntza-beharrizan espezifikoak dituzten ikasleei dagokienez, betiere ikasleok berandu sartu badira, Hezkuntza Administrazioak baliabideak eta neurriak ezarri eta eman behar dizkie zentroei hizkuntza ofizialen ezagutza edo oinarrizko gaitasun instrumentalak ebaluatzeko, bai eta harrera-neurriak hartu ere.

84. artikulua.— Berrikuntza pedagogikoko proiektuak

1. Sailak pedagogia- eta curriculum-berrikuntzako proiektuak garatzeko ekimenak erraztu behar ditu, baldin eta ekimenok helburu badute sustatzea ikasteko gaitasuna, trebetasun eta ahalmen pertsonalak, ikasle guztien eskola-arrakasta, hezkuntza-jardueraren hobekuntza eta Kataluniako hezkuntza-zerbitzua ematen duten zentroen hezkuntza-proiektuaren garapena, eta sailak bereziki erraztu behar ditu ikerketa eta berrikuntza-proiektuak, betiere ikasleek ikaskuntzarako eta ezagutzarako behar duten informazio- eta komunikazio-teknologien erabilerarekin lotuta, eta ikasleak eleaniztasunean prestatzearekin lotuta. Proiektuak zentro bati edo gehiagori buruzkoak izan daitezke, eta, hala badagokio, unibertsitatearekin, sektore ekonomikoekin edo beste antolakunde batzuekin lotura izan dezakete.

III. KAPITULUA
Hezkuntza-zerbitzuak eta zentroei laguntzeko zerbitzuak

86. artikulua.— Hezkuntza-zerbitzuak

3. Hezkuntza-zerbitzuen eginkizunak dira, kasuan-kasuan erregelamendu-mailako arau bidez zehazten denaren arabera:

c) Arreta berezia ematea ikasle heldu berrien edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenen eskolatzeak hizkuntza-integrazioaren eremuan ondorioak dituen egoerei.

VII. TITULUA
Irakaskuntzako zentroen autonomia

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak eta hezkuntza-proiektua

91. artikulua.— Hezkuntza-proiektua

4. Hezkuntza-proiektuak, gutxienez, osagai hauek eduki behar ditu:

e) II. tituluko zehaztapenen arabera, inguruko errealitate soziolinguistikoan oinarrituta zehazten den hizkuntza-proiektua.

II. KAPITULUA
Kataluniako hezkuntza-zerbitzua ematen duten zentroen autonomia

97. artikulua.— Autonomia pedagogikoaren eremua

3. Kataluniako hezkuntza-zerbitzua ematen duten zentroek tutoretza-ekintzaren, hizkuntza-proiektuaren eta hezkuntza-konpromisoko gutunaren ezaugarri espezifikoak zehaztu behar dituzte.

VIII. TITULUA
Zentroetako irakasleak eta gainerako profesionalak

II. KAPITULUA
Irakasleak prestatzea

109. artikulua.— Hasierako prestakuntza

2. Irakasleen hasierako prestakuntzak honako hauek bildu behar ditu: lege honen printzipioen esparruan hezkuntza-sistemak dituen erronkei aurre egiteko gaikuntza egokia; ezagutzak eskuratzea eta lanbide-gaitasunak eta -jarrerak garatzea, zeinen artean baitaude diziplinen edukiak eta aspektu psikopedagogikoak modu orekatuan menderatzea, atzerriko hizkuntza bat nahiko ezagutzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak menderatzea, eta Kataluniako instituzioak eta kultura ezagutzea.

III. KAPITULUA
Irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua

113. artikulua.— Irakasle espezialistak

Salbuespen gisa, lanbide-heziketako irakaskuntzetako, arte-irakaskuntzetako, goi-mailako arte-irakaskuntzetako, hizkuntza-irakaskuntzetako edo kirol-irakaskuntzetako modulu edo ikasgai jakin batzuk emateko, lan-araubidean edo administrazio-araubidean kontratatu ahal izango dira, irakasle espezialista gisa, beren kualifikazioaren eta hezkuntza-sistemaren beharrizanen arabera, lan-eremuan jarduten duten eta nahitaez tituludunak izan behar ez duten profesionalak. Kirol-irakaskuntzen kasuan, irakaskuntzoi dagokien kualifikazioa egiaztatu behar da, Kiroleko Lanbideak egikaritzeari buruzko apirilaren 23ko 3/2008 Legean ezarritakoaren arabera. Hizkuntzen irakaskuntzak eta goi-mailako arte-irakaskuntzak emateko, Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako profesionalak kontrata daitezke.

114. artikulua.— Lanpostuak irakasleen plantilletan egituratzea

2. Generalitateko irakasle-plantillek eduki hau izan behar dute, gutxienez:

b) Irakasleen kidegoak edo lanbide-kategoriak, eta plazak betetzeko eskatzen diren betekizun espezifikoak; horien artean sartu behar dira irakaskuntzako espezialitatea edo espezialitateak, katalanaren ezagutza eta, hala badagokio, zentroaren hezkuntza-proiektuaren arabera, titulazio espezifikoa edo egiaztatutako prestakuntza.

IV. KAPITULUA
Irakasleak hautatzea eta funtzionarioen kidegoetan sartzea

119. artikulua.— Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema

2. Lehiaketa-fasean, besteak beste, honako merezimendu hauek balioetsiko dira: prestakuntza akademikoa, aurretiazko irakaskuntza-esperientzia eta atzerriko hizkuntzak menderatzen direla egiaztatzea. Oposizio-fasean, berriz, honako aspektu hauek balioetsiko dira: aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak izatea, irakaskuntzarako gaitasuna, eta irakaskuntza-jardunerako beharrezkoak diren teknikak menderatzea. Praktikaldiak bide ematen du izangaien gaitasun profesionalen garapen-maila balioesteko.

5. Katalanaren ezagutza nahikoa eta egokia egiaztatu behar da, bai ahozko adierazpenari dagokionez, bai idatzizkoari dagokionez, betiere hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C2 mailari dagozkion gaitasunen arabera, eta esparru beraren B2 mailari dagokion gaitasun-maila egiaztatu behar da atzerriko hizkuntzen ezagutzari dagokionez, betiere atzerriko hizkuntzen espezialitatean sartzeko eskatzen den mailari kalterik egin gabe.

6. Oposizioko probak katalanez egiten dira, hargatik eragotzi gabe erregelamendu bidez hizkuntza-espezialitateetan sartzeko zehaztu daitezkeen salbuespen partzialak, eta Kataluniako instituzioei eta kulturari buruzko ezagutzak jaso behar dituzte.

121. artikulua.— Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzea

3. Oposizio-fasean proba bat egin behar da, zeinean balioesten baitira ezagutza pedagogikoak, administrazio-ezagutzak eta hezkuntza-legeriari buruzkoak, bai eta ezagutza eta teknika espezifikoak ere; gainera, katalana nahiko eta egoki ezagutzen dela egiaztatu beharko da, bai ahoz, bai idatziz, baldin eta aurretik hori egiaztatu ez bada, .

V. KAPITULUA
Irakasle-lanpostuak betetzea

123. artikulua.— Xedapen orokorrak

4. Irakasleen lanpostuak betetzeko edozein prozeduratan destinoa lortzeko, katalana ezagutzen dutela egiaztatu behar dute, bai ahoz, bai idatziz, betiere erregelamenduz ezarritako baldintzetan.

VI. KAPITULUA
Irakaskuntzako karrera profesionala

132. artikulua.— Senior kategoria gorena

Kataluniako Generalitateko maisu-maistren kidegoaren eta irakasle teknikoen kidegoaren barruan, eta kidego horietako bakoitzeko plaza-kopuruaren % 30eko gehieneko muga globalarekin, irakaskuntzako karrerak bide ematen die kidego berean irakaskuntzako lau gradu pertsonal lortu dituzten funtzionario irakasleei senior kategoria gorenera heltzeko. Kategoria hori lortzeko, horretarako deitutako hautaketa-prozesu bat gainditu behar da; prozesu horretan, balioespen-batzordeak egiaztatu behar ditu izangaiek irakaskuntzan eta prestakuntzan dituzten merezimenduak, haien irakasjarduera eta haiek espezialitatean dituzten ezagutzak; gainera, izangaiek katalanaren ezagutza nahikoa eta egokia dutela egiaztatu behar dute, bai ahozko adierazpenean, bai idatzizko adierazpenean, baldin eta aurretik hori egiaztatu ez badute. Senior kategoria gorena eskuratzeak eskubidea ematen du hari dagokion ordainsari-osagarria jasotzeko, eta kategoria hori irakaskuntza-merezimendu espezifiko gisa balioesten da merezimendu-lehiaketa publiko guztietan.

IX. TITULUA
Irakaskuntzako zentroen zuzendaritza eta gobernua

I. KAPITULUA
Titulartasun publikoko irakaskuntza-zentroen gobernua

142. artikulua.— Zuzendaria

5. Zuzendaritzako eta lidergo pedagogikoko eginkizun hauek dagozkio zuzendariari:

c) Hezkuntza-konpromisoaren gutuna, hizkuntza-proiektua, eta tutoretza-, hezkidetza- eta inklusio-planteamenduak aplikatzen direla ziurtatzea, bai eta zuzendaritza-proiektuan jasotako zentroko hezkuntza-proiektuaren gainerako hezkuntza-planteamendu guztiak ere.

d) Zentroaren jardueretan katalana hezkuntzako, administrazioko eta komunikazioko komunikazio-hizkuntza izango dela bermatzea, II. tituluan eta zentroaren hizkuntza-proiektuan xedatutakoaren arabera.

X. TITULUA
Hezkuntzaren administrazioa

II. KAPITULUA
Administrazioek hezkuntza-arloan dituzten eskumenak

161. artikulua.— Aranerako araubide berezia

Arango Kontseilu Nagusiari dagokio, Arango araubide berezia arautzen duen legeak zehazten dituen eskumenen esparruan:

e) Gobernuak eskuordetzen dizkion ahalak egikaritzea, Arango irakaskuntza-zentroen hizkuntza-araubideari buruz 17. artikuluan xedatutakoa erregelamendu bidez garatzeko.

IV. KAPITULUA
Elkarlana beste administrazio, organismo eta instituzio batzuekin

167. artikulua.— Katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetako administrazioekiko harremanak

Sailak lankidetza sustatu behar du Kataluniarekin berezko hizkuntza partekatzen duten lurraldeetako hezkuntza-administrazioekin. Era berean, sailak elkarlanean jardun behar du katalanez hitz egiten duten lurraldeetako hezkuntza-erakundeekin.

[1257]Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.— Sailburu titularra gaitzea curriculum jakin batzuk ezartzeko.

Indarrean dagoen araudia eta 53.1 artikuluaren arabera curriculuma zehazteko Gobernuari dagozkion eskumenak alde batera utzi gabe, sailburu titularra gaitu egiten da, agindu baten bidez, honako curriculum hauek ezar ditzan:

b) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzen curriculuma.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Toki-enteak

2. Sailak aurrekontu-partidak gaitu behar ditu, beharrezkoak eta nahikoak diren baliabideekin, toki-enteekin egindako hitzarmenetan hartutako konpromisoak finantzatu ahal izateko, betiere Haur Hezkuntzako bigarren zikloari, derrigorrezko hezkuntzari, Batxilergoari, hasierako lanbide-prestakuntzako programei, Lanbide Heziketari, hezkuntza bereziari, hizkuntzen edo kirolen irakaskuntzei edo Kataluniako hezkuntza-zerbitzuaren ekitatea eta kalitatea hobetzeko adostu daitezkeen beste batzuei dagokienez.


8.4.12.60. 16/2009 Legea, uztailaren 22koa, Gurtza Zentroei buruzkoa[1258]

HITZAURREA

[…]

[…] Konstituzioaren 16. artikuluak, gainera, ezartzen du elkarlan-harremanek egon behar dutela botere publikoen eta erlijio-konfesioen artean. Era berean, nabarmentzekoak dira Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 10., 21. eta 22. artikuluak, zeinek zaintzen baitituzte pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna, diskriminaziorik eza, eta Europar Batasunaren kultura-, erlijio- eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua; baita Hiriko Giza Eskubideak Babesteko Europako Gutuna ere, zeinaren 3. artikuluak ezartzen baitu udal-agintaritza guztiek herritar guztientzat bermatu behar dutela kontzientzia- eta erlijio-askatasuna; izan ere, udal-agintariek, beharrezko arauen bidez, beharrezko ekintzak egin behar dituzte eskubide hori bermatzeko, eta zaindu behar dute ghettorik sor ez dadin. […]

[…]


8.4.12.61. 1/2009 Legegintzako Dekretua, uztailaren 21ekoa, Hondakinak arautzen dituen Legearen testu bategina onesten duena[1259]

HITZAURREA

[…]

Hondakinen arloko Kataluniako araudia aldatu egin da, betiere Europar Batasuneko araudian eta Estatuko eta Kataluniako araudietan egindako legegintza-jarduera hori kontuan hartuta. Hala ere, 6/1993 Legean egindako aldaketak partzialak izan dira, eta, horren ondorioz, legean erabilitako hizkuntza ez da bakarra izan; izan ere, aldatu diren artikuluetan, hizkuntza Estatuko eta Europar Batasuneko xedapen berrietara egokitu da, eta, hizkuntza aldatu ez den kasuetan, 1993. urtean erabilitako hizkuntzari eutsi zaio. Hori dela eta, ikusten da termino bat baino gehiago erabiltzen dela kontzeptu bera aipatzeko, edo termino batek esanahi desberdinak dituela legean zehar.

Horregatik guztiagatik, legearen xedapenak harmonizatzeko agindua bete da, eta legearen zenbait artikuluren idazketa berrikusi da, betiere erabilitako hizkuntza bateratzeko eta legearen irakurketa sistematikoa egin ahal izateko, haren espirituarekin bat ez datorren interpretaziorik ez egiteko.

Legearen hizkuntzaren harmonizazio hori Estatuko oinarrizko araudian eta Europar Batasuneko araudian xedatutakoa kontuan hartuta egin da; izan ere, Europar Batasuneko araudi hori, esan bezala, 6/1993 Legean sartu da, Parlamentuak onetsitako aldaketen bidez, eta ordenamendu juridikoan sartu da, 11/2000 Legearen bidez, zeinak, haren izenburua gorabehera, arautzen baitu zein den Generalitateko Gobernuaren jarduna hondakinen kudeaketan.

Horrela, kontuan izan behar da, Estatuko oinarrizko araudiaren eta Europar Batasuneko araudiaren arabera, hondakin orok kudeaketa kontrolatua izan behar duela. Hondakinak kudeatzeko bideak honela sailkatzen dira: balorizazio-eragiketak eta ezabatze-eragiketak. Kontzeptu horiek definizioen 3. artikuluan 15/2003 Legearen bidez sartu baziren ere, termino horiek ez daude modu uniformean artikuluetan zehar, 1993. urteko hizkuntza erabiltzen jarraitzen baita, eta horrek testua ulertzea zailtzen du.


8.4.12.62. 2/2009 Legegintzako Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Errepideei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[1260]

IV. TITULUA
Erabilera- eta babes-araubidea

I. KAPITULUA
Bideen jabari publikoa eta babes-eremuak mugatzea

42. artikulua.— Publizitatea eta informazio- eta adierazpen-kartelak

5. Informazio-kartelen eta haien elementu funtzionalen forma, kolore, neurri eta zehaztapen linguistikoak Generalitatek ezartzen dituen irizpideetara egokitu behar dira, betiere gai honetan aplikagarria den araudi orokorrarekin bat etorriz.


8.4.12.63. 19/2009 Legea, azaroaren 26koa, Laguntza-txakurrak dituzten Pertsonen Ingurunerako Irispideari buruzkoa[1261]

HITZAURREA

[…]

Nazioartean, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioak, 2006ko abenduaren 13an New Yorken sinatuak eta Estatuak Estatuko Aldizkari Ofizialean 2008ko apirilaren 21ean argitaratutako tresna baten bidez berronetsiak, 9. artikuluan arautzen du jendeari irekitako edo erabilera publikoko instalazioen eta zerbitzuen irisgarritasuna, desgaitasuna duten pertsonak modu independentean bizi ahal izan daitezen. Ondore horietarako, konbentzioak agintzen du estatuek neurri egokiak hartu behar dituztela pertsona horiek, gainerakoen baldintza berberetan, ingurune fisikora, garraiora, informaziora eta komunikazioetara, eta jendearentzat irekita dauden edo erabilera publikokoak diren beste zerbitzu eta instalazio batzuetara irispidea izango dutela ziurtatzeko. Konbentzioak, era berean, estatuei eskatzen die neurri egokiak har ditzatela, besteak beste, giza edo animalia bidezko laguntza-motak eta bitartekariak eskaintzeko, gidariak, irakurgailuak eta zeinu-hizkuntzaren interprete profesionalak barne, eraikinetara eta jendaurreko beste instalazio batzuetara sartzea errazteko.

[…]


8.4.12.64. 24/2009 Legea, abenduaren 23koa, Síndic de Greugesi buruzkoa[1262]

HITZAURREA

[…]

Legearen bigarren artikuluak, Síndic de Greugesen izaera eta jardun-printzipioak definitzen dituenak, ezartzen du ezen instituzioaren titular-karguari síndic de greuges edo síndica de greuges izena eman dakiokeela, gizonezko batek edo emakumezko batek egiten duen kontuan hartuta; horrenbestez, bi izendapen horien balio juridikoa zehazten da, biak ere guztiz baliokideak baitira. Horrela, legeak hizkuntzaren erabilera ez-diskriminatzaileekin bateragarri egiten du Estatutuak pertsonen eskubide eta askatasunak babestu eta defendatzeaz arduratzen den Generalitaten instituzioa izendatzeko erabiltzen duen izendapena.

[…]

VIII. TITULUA
Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien prebentzioa

I. KAPITULUA
Torturaren eta Bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Apalesgarrien Prebentziorako Kataluniako Agintaritza

73. artikulua.— Elkarrizketak

1.[1263] Síndic de Greugesek, Torturaren eta Bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Apalesgarrien Prebentziorako Kataluniako Agintaritza den aldetik dituen eginkizunak egikarituz, elkarrizketak izan ditzake askatasunaz gabetuta dauden pertsonekin, lekukorik gabe, eta, beharrezkoa izanez gero, interprete baten laguntzarekin, bai eta informazio egokia eman diezaiokeela uste duen beste edozein pertsonaren laguntzarekin ere, askatasunaz gabetuta dauden guneetatik egokitzat jotzen dituen bulegoetan.


8.4.12.65. 10/2010 Legea, maiatzaren 7koa, Etorkinak eta Kataluniara Itzulitakoak hartzeari buruzkoa[1264]

HITZAURREA

II. Zerbitzua iristeko eskubidearen titulartasuna

[…]

Generalitatek mota horretako zerbitzu bat arautzeko duen eskumenaren oinarria eskumen esklusiboa ematen duten tituluetan datza. Lehenengoa da etorkinen lehenengo harreraren arloko eskumen esklusiboa, Autonomia Estatutuaren 138.1 artikuluaren a) letrak finkatua. Beste eskumen esklusibo batzuk ere aipatu behar dira, hala nola katalanaren erabilera edo gizarte-zerbitzuak, zeinak ezarrita baitaude Estatutuaren 143.1 eta 166.1 artikuluetan, hurrenez hurren. […]

[…]

III. Europar Batasunaren harrera-politikaren esparruan

[…]

[…] Lege hau, adibidez, oinarritzen da Europar Batasuneko estatu kideetako administrazioen harrera-programek oro har hiru osagai nagusi dituztela dioen eskuliburuak egiten duen egiaztapenean; izan ere, hauek dira hiru osagai nagusiok: hizkuntzaren irakaskuntza, orientazio zibikoko ikastaroak, eta lan- eta lanbide-prestakuntza.

[…]

Aipagarria da, mugarri gisa, 2003ko ekaineko Tesalonikako Europako Kontseilua, non Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek akordatu baitzuten zeinen garrantzitsua den lankidetza-programak, esperientzia-trukeak eta Batasunaren eremuko integrazioari buruzko informazioa gauzatzea elkarrekiko ikaskuntzarako. Akordio horren ondorioz, eta Europako herrialdeetako immigrazio-ministerio arduradunek antolatutako mintegi batzuetatik abiatuta, Europako Batzordeko Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak, 2004ko azaroan, eskuliburua aurkeztu zuen politikak formulatzeko arduradunen eta profesionalen integrazioari buruz; eskuliburu horrek, besteak beste, harreraren arloko praktika onak eta gomendioak biltzen ditu. Lege hau, adibidez, oinarritzen da Europar Batasuneko estatu kideetako administrazioen harrera-programek oro har hiru osagai nagusi dituztela dioen eskuliburuak egiten duen egiaztapenean; izan ere, hauek dira hiru osagai nagusiok: hizkuntzaren irakaskuntza, orientazio zibikoko ikastaroak, eta lan- eta lanbide-prestakuntza. Eta garrantzitsua da, era berean, Europar Batasunean etorkinak integratzeko politikarako oinarrizko printzipio erkideetako laugarrena aipatzea; printzipio horiek Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Ministroen Kontseiluak onetsi zituen 2004ko azaroaren 19an, eta Europako Kontseiluak bere egin zituen urte bereko abenduaren 16an eta 17an. Printzipio horrek baieztatzen du harrera-gizarteko hizkuntzaren, historiaren eta instituzioen oinarrizko ezagutza ezinbestekoa dela integraziorako, eta etorkinak oinarrizko ezagutza hori eskuratzeko gaitzea funtsezkoa dela integrazioak arrakasta izan dezan. Eta gaineratzen du ezen oinarrizko ezagutza horren garrantzia islatzen dela estatu kideek sarrerako programetan jartzen duten gero eta enfasi handiagoan.

IV. Harrera eta integrazioa

[…]

Ildo horretan, legeak ez du eremu bakoitzeko (hezkuntza, osasuna, hizkuntza-irakaskuntza, lana eta abar) eskubideen zerrendarik egin nahi, hori lege sektorialetako bakoitzaren zati baita, eta, hala badagokio, etorkizunean eman daitekeen integrazio-lege baten parte; izan ere, lege hori Autonomia Estatutuak ere zehazten du. Lege horrek berezko duen eskubide sektoriala arautzen du, hau da, harrera-zerbitzu bat jasotzeko eskubidea, legean bertan definitzen diren baldintzetan eta edukietan.

V. Erantzukizun partekatua eta eskumenak

[…]

Horrela, Itunak integraziorako oinarrizko tresnatzat hartzen ditu harrera-gizartearen ezagutza, laneratzea eta hizkuntzaren ezagutza.

2/2009 Lege Organikoak, abenduaren 11koak, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa erreformatzen duenak, aitortzen du ezen autonomia-erkidegoek txostenak egiten parte hartu behar dutela etorkinen integrazioa egiaztatzeko, gizarteratzeko, laneratzeko eta kulturako programen jarraipenaren bidez, dela sustraitzeagatiko baimenak emateko, dela nazionalitatea emateko ekarpen gisa. Harrera-zerbitzuan parte hartu izanaren egiaztapena integrazio-ahaleginaren adierazleetako bat da, eta eraginkorra da administrazio-prozedura horietan, indarrean dagoen legeriaren arabera. Immigraziorako Itun Nazionalaren 41.1 apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako neurriek dagoeneko xedatzen dute Generalitatek parte har dezala integrazioari buruzko egitateak zehazten eta egitate horiek egiaztatzen, araudiak hala eskatzen duen kasuetan. Horrela, Itunak integraziorako oinarrizko tresnatzat hartzen ditu harrera-gizartearen ezagutza, laneratzea eta hizkuntzaren ezagutza.

I. TITULUA
Harrerari buruzko xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, definizioak, sistema eta printzipioak

1. artikulua.— Xedea eta helburua

2. Lege honen helburuak hauek dira: etorkinen eta Kataluniara itzulitakoen autonomia eta aukera-berdintasuna sustatzea, bai eta hori eragozten duten oztopoak kentzea ere, batez ere oinarrizko hizkuntza-gaitasun faltagatik eta gizartea eta ordenamendu juridikoa ez ezagutzeagatik, betiere berdintasun-printzipioa gauzatzeko eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko.

II. KAPITULUA
Lehen harrerako zerbitzua

8. artikulua.— Egitura eta edukiak

c) Hauek dira prestakuntza-ekintzen gutxieneko edukiak:

Oinarrizko hizkuntza-gaitasunak.

9. artikulua.— Oinarrizko hizkuntza-gaitasunak

1. Lehen harrerako zerbitzua eskuratzeko eskubidearen titularrak, Kataluniako gizartean integratzeko prozesuan zehar, oinarrizko hizkuntza-gaitasunak lortu behar ditu katalanez eta gaztelaniaz.

2. Lehen harrerako zerbitzuak katalanean oinarrizko gaitasunak eskuratzeko behar diren prestakuntza eta bitartekoak eskaini behar dizkie zerbitzu hori eskuratzeko eskubidearen titularrei, baldin eta ez katalanez ez badakite eta Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoaren bidez egin ahal bada.

3. Erregelamendu bidez ezarri behar da lortu behar den gutxieneko erreferentzia-maila, betiere Europako Kontseiluak ezarritako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan aipatutako hizkuntza-gaitasunei dagokienez.

4.[1265] Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, harrera- eta integrazio-politikak kudeatzeko hizkuntza erkidea da. Prestakuntzaren eta informazioaren komunikazio-hizkuntza ere bada, herrialdean erabat integratzeko oinarrizko tresna. Horretarako, lehen harrerako zerbitzuek eskaintzen duten hizkuntza-ikaskuntza katalanean oinarrizko gaitasunak eskuratzearekin hasten da.

5. Lehen harrerako zerbitzuak, katalanezko prestakuntza amaitu ondoren, gaztelaniazko oinarrizko gaitasunak eskuratzeko prestakuntza eskaini behar die katalanezko oinarrizko gaitasunak eskuratu dituzten pertsonei, [1266] hala eskatzen badute edo behar badute.

11. artikulua.— Kataluniako gizartea eta haren esparru juridikoa ezagutzea

Lehen harrerako zerbitzua eskuratzeko eskubidearen titularrek oinarrizko ezagutza praktikoak lortzeko aukera izan behar dute honako eremu hauetan:

a) Kataluniaren, erroldatuta dauden udalerriaren eta eskualdearen funtsezko ezaugarriak, betiere gizarte, aisialdi, kultura, geografia eta historiako aspektuei eta errealitate soziolinguistikoari dagokienez, bai eta Estatuaren eta Europar Batasunaren funtsezko ezaugarriak ere.

12. artikulua.— Zerbitzuaren beste aspektu batzuk

1. Lehen harrerako zerbitzuaren informazio- eta prestakuntza-ekintzek honako hauek bete behar dituzte:

d) Informazio- eta prestakuntza-ekintzetan, katalanaz gain, zerbitzuaren erabiltzaileen berezko hizkuntzak erabiltzea, beharrezkoa denean, eta hizkuntzok material didaktikoetan ere sartzea, betiere horretarako prestatutako gomendioei eta protokolo teknikoei jarraituz.

2. 10. eta 11. artikuluetan aipatzen diren edukiak partzialki transmititu daitezke katalanaren irakaskuntza-moduluen bidez.

III. KAPITULUA
Harrera espezializatuko programak eta enpresen eta beste erakunde batzuen erantzukizuna

15. artikulua.— Harrera espezializatuko programak

2. Harrera espezializatuko programak, gutxienez, honako eremu hauetan onetsi behar dira: osasuna, hezkuntza, helduen prestakuntza, justizia-administrazioa, zigor-betearazpeneko zerbitzuak (helduen zein gazte-justiziaren eremuan), gizarte-zerbitzuak, haurrak eta nerabeak, barnealdea, hizkuntza-politika, tributu-zerbitzuak, herritarren arreta, enplegua, funtzio publikoa, unibertsitateak, turismoa, kultura eta komunikabideak.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Arango Kontseilu Nagusiaren eskumenak

2. Arango Kontseilu Nagusiak erregelamendu bidez ezarri behar du bere lurraldean lehen harrerako zerbitzua emanez lortu behar den araneraren ezagutza-maila, bai eta zerbitzu horrek hiru hizkuntza ofizialak erabiltzeko lehentasun-hurrenkera ere, katalanerako aurreikusten den moduan.


8.4.12.66. 14/2010 Legea, maiatzaren 27koa, Haur eta Nerabeen Eskubide eta Aukerei buruzkoa[1267]

I. TITULUA
Administrazio publikoen xedapen orokorrak, printzipio gidariak eta jarduketak

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Haur eta nerabeei buruzko arauak interpretatzea

2. Botere publikoek lege hau interpretatu eta aplikatu behar dute sexu bietako haurren eta nerabeen arteko desberdintasunean berdintasuna bermatuz, diskriminazio sexista ezabatzeko, bai eta hurrengo arrazoiak oinarri hartutako diskriminazioa ezabatzeko ere: jatorria, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, etnikoa edo soziala, maila ekonomikoa, baldintza fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, osasun-egoera, jaiotza, sexu-orientazioa edo norberaren edo gurasoen edo legezko ordezkarien beste edozein tasun pertsonal.

II. KAPITULUA
Printzipio gidariak

9. artikulua.— Diskriminaziorik eza

1. Botere publikoek berdintasun-printzipioa bermatu behar dute, eta haurrenganako eta nerabeenganako diskriminazioa ezabatzea hurrengo arrazoiak oinarri direla-eta: arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoa edo beste mota batekoa, jatorri nazionala, etnikoa edo soziala, maila ekonomikoa, baldintza fisikoak, psikikoak edo sentsorialak, osasun-egoera, jaiotza, sexu-orientazioa edo norberaren edo gurasoen edo legezko ordezkarien beste edozein tasun pertsonal.

II. TITULUA
Haur eta nerabeen eskubideak

X. KAPITULUA
Publizitatea eta komunikabide sozialak, eta ikuskizunak

59. artikulua.— Haur eta nerabeentzako publizitatea

1. Gobernuak eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, ikus-entzunezko baliabideen eremuan, haur eta nerabeen eskubideak behar bezala babesteko, erregelamendu bidez finkatu behar dituzte Kataluniako lurraldean zabaldutako publizitatearen mugak, betiere publizitatea pertsona horientzat egiten denean, eta bereziki honako printzipio hauek hartuko dira kontuan:

b) Haur eta nerabeentzako produktu baten prestazioak eta erabilera era ulergarrian erakutsi behar dira, betiere errealitatera egokituz, eta, horretarako, haur eta nerabeen garapen-mailari egokitutako hizkera erraza erabiliko da.


8.4.12.67. 17/2010 Legea, ekainaren 3koa, Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzkoa[1268]

HITZAURREA

Zeinu-hizkuntza katalana da zeinuak egiten dituzten Kataluniako gorren eta gor-itsuen hizkuntza. Keinu eta ikusmen bidezko hizkuntza naturala da, eta gorrek eta gor-itsuek erabiltzen dute lehen mailako hizkuntza-sistema gisa. Munduko edozein lekutako zeinu-hizkuntzen kasuan bezala, hizkuntza oso gisa ez zen aitortu xx. mendearen bigarren erdira arte, batez ere hura erabiltzen zuten pertsonen gizarte-diskriminazioarengatik eta hizkuntzalariek haien ezaugarriak ez ezagutzeagatik.

Gorren elkarte-mugimenduen emantzipazio-korrontearen eta hizkuntza-ikerketaren emaitzen ondorioz, zeinu-hizkuntzen erabiltzaileen eskubideak pixkanaka onartzen hasi ziren; izan ere, hizkuntza-ikerketa hark zeinu-hizkuntzen zuzenbide osoko hizkuntzen izaera frogatu zuen.

2005eko ekainetik, zeinu-hizkuntza katalanak bilduta du oinarrizko gramatika; gramatika horrek, lehendik zeuden zenbait material lexikografikorekin eta hizkuntza-ikerketako lan batzuekin batera, zeinu-hizkuntza katalanaren corpusaren deskripzioaren hasiera markatzen du eta hizkuntza hori arautzeko oinarri gisa balio behar du.

Kataluniako Hezkuntza Administrazioak tradizio luzea du jada haur gorrentzako ahozko hezkuntza-modalitatearen edo hezkuntza-modalitate elebidunaren arteko aukera askeko eskaintzan. Ildo horretan, gogorarazi behar da Katalunian haur gorrentzako irakaskuntzak esperientzia aitzindariak dituela, Bartzelonako Gor-mutuen Udal Eskola, esaterako (1800-1802).

Nabarmendu behar da ezen Katalunian zeinu-hizkuntza komunikabide gisa erabiltzen duten pertsonek zeinu-hizkuntza katalana erabiltzen dutela, hau da, zeinu-hizkuntzan ez da gertatzen lurralde berean hitz egiten diren ahozko hizkuntzen pareko elebitasun-erregimenik.

Bestalde, kontuan izan behar da gor guztiek ez dutela zeinu-hizkuntza erabiltzen komunikatzeko, eta, batez ere, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzen dituztela. Hala, zeinu-hizkuntza erabiltzen duten gorrak edo zeinu-erkidego gorrak aipatzen ditugu, batez ere zeinu-hizkuntzan komunikatzen diren gorren kolektiboaz ari garenean; oralistak, berriz, aipatzen ditugu, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiliz komunikatzen diren gorrak aipatzen ditugunean.

Autonomia Estatutuaren 50.6 artikuluak ezartzen du zeinu-hizkuntza katalanaren erabilera bermatzea dela politika publikoen printzipio gidaria. Manu horrekin, Estatutua, Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuarekin batera, zeinu-hizkuntza, kasu honetan katalana, babestea arautzen duen estatuko lehenengo lege-testua da. Gainera, estatutu-mailarekin egiten du, eta horrek, Finlandiarekin eta Portugalekin batera, zeinu-hizkuntzaren lege-babesean jartzen du buru.

Era berean, Hezkuntzari buruzko uztailaren 10eko 12/2009 Legearen 81. eta 176. artikuluek hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen arretari egiten diote erreferentzia.

Aurretik ere, Kataluniako Parlamentuak borondatea erakutsi zuen zeinu-hizkuntza katalana babesteko eta zabaltzeko. 1993ko otsailaren 17an, Zeinu-hizkuntza Erabiltzeko Zailtasunak Aztertzeko Batzordea eratu zen; batzorde horrek gai horretako erakunde, espezialista eta aditu guztiak hartu zituen agerraldian, eta 1993ko azaroaren 25eko bilkuran itxi zituen bere lanak, hizkuntza horri buruzko azken gomendio batzuk eginez. 1994ko ekainaren 30ean, azterlan-batzorde horren gomendioen ondorioz eta parlamentu-talde guztien ekimen bateratu batean oinarrituta, Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi zuen 163/IV ebazpena, zeinu-hizkuntza katalanaren ezagutza sustatzeari eta hedatzeari buruzkoa.

Europako Kontseiluak zeinu-hizkuntza aipatzen du, Gutxiengo Nazionalen Eskubideei buruzko 2001eko 1492 Gomendioaren esparru orokorrean. 12.XIII artikuluan, Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak Europan erabiltzen diren zeinu-hizkuntzei Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunak ematen duen babesaren antzekoa emateko eskatu du, eta estatu kideei eskatzen die, ahal dela, gomendio bat har dezaten. Gogoratu behar da, era berean, Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen duela hizkuntza guztiek izan behar dituztela eginkizun guztietan garatzeko behar diren baldintzak.

2003ko martxoaren 17an, beste urrats bat egin zen zeinu-hizkuntzak hizkuntza osotzat hartzeko. Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarraren 1598 Gomendioak, zeinu-hizkuntzak estatu kideetan babesteari buruzkoak, aitortzen du zeinu-hizkuntzek Europako kultura-aberastasunaren adierazgarri gisa duten balioa, eta baieztatzen du zeinu-hizkuntzak Europako hizkuntza- eta kultura-ondarearen elementu direla. Era berean, esplizituki komunikabide natural eta osotzat hartzen ditu zeinu-hizkuntzak, eta hizkerari buruz hitz egiteari uzten dio eta zeinu-hizkuntzari buruz hitz egiten hasten da. Azkenik, Ministroen Batzordeari gomendatzen dio estatu kideei adore eman diezaiela beren lurraldeetako zeinu-hizkuntzak formalki aitor ditzaten; interpreteak presta ditzaten; gorrei eskain diezaietela ahozko hezkuntza-modalitatea edo zeinu-hizkuntza darabilen modalitate elebiduna askatasunez hauta dezaten; gor helduei zeinu-hizkuntza irakasten saia daitezen; bigarren hezkuntza orokorrean zeinu-hizkuntzari buruzko prestakuntza sar dezaten; zeinu-hizkuntza heda dezaten telebista-programen bidez; lan didaktikoak susta ditzaten, eta, oro har, herritarrak sentibera ditzaten zeinu-hizkuntzarenganako.

Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak, 1993ko abenduaren 20ko 48/96 Ebazpenean, hauek aipatzen ditu: haur gorren hezkuntza-, familia- eta erkidego-eremuetan zeinu-hizkuntza erabiltzearen komenigarritasuna, eta zeinu-hizkuntzak interpretatzeko zerbitzuak emateko beharra.

Era berean, gor-itsuen eskubideei buruzko Europako Parlamentuaren 1/2004 Adierazpenak adierazten du ezen gor-itsuek Europar Batasuneko gainerako herritarren eskubide berak izan beharko lituzketela. Eskubide horiek estatu kide bakoitzari egokitutako legeriaren bidez bermatu behar dira, eta legeria horrek, besteak beste, laguntza pertsonalizatua jasotzeko eskubidea jaso behar du.

Estatuaren eremuan, abenduaren 2ko 51/2003 Legeak, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoak, beren-beregi xedatu zuen zeinu-hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautu behar zirela. Abiagune hartatik hasita burura heldu zen 2007. urtean, abenduaren 5eko 27/2007 Legea onetsi zenean; izan ere, lege horrek Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortu zituen, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautu zituen. Diziplina anitzeko testua da, zeinak arautzen baitu, zeinu-hizkuntzen erabilera ez ezik, gorren eta gor-itsuen komunikaziorako laguntza-bitartekoen erabilera ere —pertsona horiek zeinugileak izan, zein oralistak izan—; laguntza-bitartekook, berriz, bide eman behar diete pertsona haiei komunikazio-oztopoak gainditzeko, eta bermatu behar diete informazioa, komunikazioa eta oinarrizko zerbitzu publikoak berdintasun-baldintzetan iristeko aukera. Lege horrek, era berean, ahozko hizkuntza edo zeinu-hizkuntza aukeratzeko askatasunaren printzipio orokorra aitortzen du. Era berean, espainiar zeinu-hizkuntzaren inguruko hizkuntza-manuak jasotzen ditu (ikaskuntza, hezkuntza, Espainiar Zeinu-hizkuntzaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroa sortzea). Beste alde batetik, eta zeinu-hizkuntza katalanari dagokionez, legez aitortzen du hizkuntza hori badela, baina ez du arautzen, zeren berariaz zehazten baitu, 1. artikuluan, Kataluniako Generalitatek duela eskumena hizkuntza hori lege eta erregelamendu bidez arautzeko. Azkenik, eta ez garrantzi txikiagokoa, oinarrizko araudia du gor edo gor-itsu zeinugileen edo gor edo gor-itsu oralisten parte-hartzeari, aukera-berdintasunari eta irisgarritasunari buruz; horretarako, alde batetik, espainiar zeinu-hizkuntzaren erabilera arautzen du, eta zeinu-hizkuntza katalanaren erregulaziora igortzen du, eta, beste aldetik, gorren eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen ditu.

Katalunian, 2007ko apirilaren 11n, Parlamentuak aho batez onetsi zuen 32/VIII Ebazpena, zeinak Gobernua esplizituki babestu baitzuen lege-proiektu bat egiteko ekimenean zeinu-hizkuntza katalana aitortu eta sustatze aldera; ekimen hori 2007ko martxoaren 8an jendaurrera atera zuen Gobernuko presidenteordeak. Ebazpen horren arabera, hizkuntza-eremua bera arautu behar duen testua egiteko lanei ekin zitzaien, eta irisgarritasunaren arloko legeria orokorrerako utzi ziren aspektu hauek: hizkuntza horren erabilera, eta gorrek eta gor-itsuek komunikaziorako irispidea izango dutela bermatzeko komunikaziorako laguntza-bitartekoak.

Legean zuzenean interesa duten pertsonen parte-hartzea eta entzunaldia bermatzeko, hau da, zeinu-hizkuntza katalana komunikabide gisa erabiltzen duten pertsonen, hizkuntza horren interpretazioa egiten duten profesionalen eta haren araupetzea zaindu behar duten zientzialarien parte-hartzea eta entzunaldia bermatzeko, Presidenteordetza Sailak lantalde bat eratu zuen, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak zuzendua eta lehen aipatutako eremuetan gor zeinugileen erkidegoko erakunde ordezkatzaileak direnek osatua; hauek dira eremuok: zeinu-hizkuntza katalanaren erabiltzaileak; haur gor zeinugileen gurasoak; zeinu-hizkuntza katalanaren interpreteak, eta Ikaskuntza Katalanen Institutua.

Lantalde hori 2007. eta 2008. urteetan batzartu zen, erregulazio-proposamenak egiteko, elkarrekin eztabaidatzeko eta adostasunez testu bat lortzeko; izan ere, testu hori Gobernuak 2008ko azaroan jendaurreko informazioan jarri zuen. Nabarmendu behar da ezen, jendaurreko informazioaren izapide horretan, lehen aldiz, testua zeinu-hizkuntzan ere erakutsi zela Generalitaten hizkuntza-atarian, eta ekintza gor zeinugileen erkidegoarekin koordinatu zela, erkidego horren webguneetatik ahalik eta zabalkunderik handiena egin zezaten; horren helburua hauxe izan zen: zuzenean eragindako pertsonen parte-hartze osoa bermatzea eta herritar guztiek legegintza-prozesurako irispidea izan zezaten ahalbidetzea.

Legea, beraz, lan horien, Gobernuaren bultzadaren eta Kataluniako Parlamentuak 32/VIII ebazpen horren bidez aho batez adierazitako borondatearen emaitza da, eta lege hau ematen da Generalitatek Autonomia Estatutuaren 127. eta 131. artikuluetatik eratorritako zeinu-hizkuntza katalana arautzeko dituen berezko eskumenak egikarituz; Estatutuaren 50.6 artikuluaren manua betetzen du, eta estatuaren oinarrizko araudia (27/2007 Legea) partzialki garatzen du zeinu-hizkuntzen eremuan.

Irisgarritasunari buruzko Kataluniako legeriari dagokio Autonomia Estatutuaren 50.6 artikuluak berak hizkuntza hori aukeratzen duten gorren berdintasuna lortzea ahalbidetu behar duten baldintzak bermatzeari buruz ezartzen duen manua garatzea, bai eta 27/2007 Estatuko Legea garatzea ere, betiere gorren eta gor-itsuen irisgarritasunarekin eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoekin zerikusia duten aspektuei dagokienez.

Zehazki, honako hauek dira lege honen gaiak: zeinu-hizkuntza katalana ikastea; zeinu-hizkuntza katalanaz irakastea; hizkuntza hori interpretatzeko egiaztapen profesionala ematea; instituzio akademikoa izendatzea, eta hizkuntza horrekin lotutako hizkuntza-politiketan gizartean parte hartzeko bideak aurreikustea. Legearen edukiaren eta irismenaren arabera, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailari dagokio zeinu-hizkuntza katalana Kataluniako hizkuntza-ondare gisa arautzea eta haren erregulazioa bultzatzea, eta hizkuntza horren araugintza, babesa eta zabalkundea zaintzea, hargatik eragotzi gabe gizarte-ekintzaren arloan eskumena duen sailaren bultzada, erregulazio honen eta irisgarritasunari buruzkoaren arteko loturari dagokionez.

Legeak hamaika artikulu ditu, hiru kapitulutan egituratuta. Lehenengo kapituluak legearen xedeari eta helburuei buruzko xedapen orokorrak jasotzen ditu, bai eta lege-definizioak ere. Bigarren kapituluak eskubidea bermatzen du Kataluniako administrazio publikoen eremuan zeinu-hizkuntza katalana erabiltzeko, eta hizkuntza horren ikaskuntza, irakaskuntza, ikerketa eta interpretazioa arautzen ditu. Hirugarren kapituluak, hedapenerako, araugintzarako eta parte-hartze sozialerako organoei buruzkoak, honako hauek ezartzen ditu: Generalitateko Administrazioaren eginkizunak; plangintzarako eta sustapenerako hizkuntza-politiken esleipen organikoa; zeinu-hizkuntza katalana arautzeko aginpidea, eta hizkuntza horrekin lotutako hizkuntza-politiketan parte-hartze sozialerako organo egonkor bat sortzea.

Legearen azken zatiari dagokionez, lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du ezen komunikazioaren irisgarritasunari buruzko araudiak arautu behar dituela zeinu-hizkuntza katalanaren erabilera eta zerbitzu publikoetarako irispidean egon behar duten ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, betiere gorren eta gor-itsuen berdintasun-baldintzak bermatzearen esparruan. Bigarren xedapen gehigarriak hezkuntza-arloan eskumena duen sailari ahalmena ematen dio erregelamendu-xedapenak eman ditzan hezkuntza-modalitate elebidunean sartzeko baldintzei buruz. Azken xedapenetako lehenengoak ahalmena ematen dio Gobernuari legea garatzeko eta betearazteko, eta azken xedapenetako bigarrenak ezartzen du noiz jarriko den indarrean legea.

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea zeinu-hizkuntza katalana arautzea da, Kataluniako gor eta gor-itsu zeinugileen berezko hizkuntza-sistema den aldetik.

2. artikulua.— Legearen helburuak

Lege honen helburuak dira:

a) Zeinu-hizkuntza katalana hizkuntza-sistematzat hartzea eta botere publikoek hizkuntza horren irakaskuntza eta babesa arautzea, betiere Autonomia Estatutuaren 50.6 artikuluarekin bat etorriz.

b) Zeinu-hizkuntza katalanaren ikaskuntza, irakaskuntza eta interpretazioa arautzea, eta organoak ezartzea eremu horretako politika publikoetan ikerketa eta sistematizaziorako, aholkularitzarako eta parte-hartze sozialerako.

c) Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa printzipio informatzaile gisa bermatzea, zeina integratu behar baita zeinu-hizkuntza katalana arautzen duen araudiaren interpretazioan eta aplikazioan eta bete beharrekoa baita.

d) Zeinu-hizkuntza katalana katalanaren hizkuntza-eremuan dagoela eta haren ezagutza zabaltzea.

3. artikulua.— Definizioak

Lege honek ezartzen dituen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira oinarritzat:

a) Zeinu-hizkuntza katalana: Kataluniako gor zeinugileen hizkuntza edo keinu- eta ikus-modalitateko hizkuntza-sistema, zeinak gor-itsuek ere erabiltzen baitituzte beren zentzumen-egoeraren arabera egokituta.

b) Ahozko eta idatzizko hizkuntzak: idatzizko transkripzioa duten hizkuntzak edo ahozko eta entzunezko hizkuntza-sistemak.

c) Zeinugilea: zeinu-hizkuntza katalana erabiltzen duen pertsona, ingurunearekin komunikatzeko.

d) Zeinu-hizkuntzaren interpretea eta gidari-interpretea: zeinu-hizkuntza katalanez egindako informazioa interpretatzen eta ahozko zein idatzizko hizkuntzetara, eta alderantziz, itzultzen duten profesionalak. Gor-itsuen kasuan, komunikaziorako laguntzarako erabiltzen dituzten sistemei eta bitartekoei ere egiten die erreferentzia; izan ere, horiek komunikazioa testuinguruan jartzen duen eta mugikortasun-egoeretan gidari gisa jarduten duen ingurunearen informazioa ematen diete gor-itsuei.

e) Hezkuntza-modalitate elebiduna: hezkuntza-proiektu bat da, zeinean elkarrekin bizi baitira zeinu-hizkuntza katalana, ikasketa-gai eta komunikazio-hizkuntza gisa eta eskola-curriculumerako irispide gisa, eta ahozko zein idatzizko hizkuntza ofizialak, zeinak ikasketa-gai ere baitira.

II. KAPITULUA
Zeinu-hizkuntza erabiltzeko, ikasteko, irakasteko, ikertzeko eta interpretatzeko eskubidea

4. artikulua.— Zeinu-hizkuntza zerbitzu publikoetan erabiltzea

Gor eta gor-itsu zeinugileek bermatuta dute zeinu-hizkuntza katalana erabiltzeko eskubidea Kataluniako administrazio publikoetan, betiere lehenengo xedapen gehigarrian aipatzen den araudiaren arabera.

5. artikulua.— Zeinu-hizkuntza katalana ikastea

1. Hezkuntza-zerbitzu publikoek haur gorren eta gor-itsuen amei, aitei edo tutoreei informazioa bermatzen diete eskolatzeko dauden hezkuntza-modalitateei buruz, betiere gurasoek zein tutoreek aske aukeratu ahal izan dezaten ahozko hezkuntza-modalitatea edo hezkuntza-modalitate elebiduna —lehenengo modalitatean ahozko hizkuntza da komunikazio-hizkuntza, eta bigarrenean, berriz, zeinu-hizkuntza katalana da komunikazio-hizkuntza—, betiere Kataluniako hizkuntza ofizialak ikastearekin batera.

2. Eskola-eremuan, zeinu-hizkuntza katalanaren ikaskuntza bermatzen da hezkuntza-modalitate elebidunean, zeinean hizkuntza hori baita irakaskuntza-hizkuntza katalanarekin batera, zeina baita hezkuntza-sistemaren berezko hizkuntza eta komunikazio-hizkuntza, eta Kataluniako gainerako ahozko eta idatzizko hizkuntza ofizialen ikaskuntza.

3. Hezkuntzaren arloko eskumenak dituen sailak, ikasketa-plan orokorren bidez, zeinu-hizkuntza katalanaren berri eman behar du, eta hizkuntza-aniztasunaren balioekiko errespetua sustatu.

4. Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako irakaskuntzan, zeinu-hizkuntza katalanaren titulazio profesionala eduki behar da.

5. Hezkuntza Administrazioak zeinu-hizkuntza katalanaren ikaskuntza errazten die gorrei eta gor-itsuei eta, oro har, hizkuntza hori ikasi nahi dutenei.

6. artikulua.— Zeinu-hizkuntza katalanaren irakaskuntza eta ikerketa

1. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak, eskumena duten sailekin koordinatuta, erregelamendu bidez ezarri behar ditu irakasgaiak eta haiei dagokien ziurtagiria, betiere zeinu-hizkuntza katalana erabiltzen duten gorrekin eta gor-itsuekin lan egin behar duten irakasleek prestakuntza eta egiaztagiri egokiak dituztela bermatzeko.

2. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak prestakuntza-plan espezifikoak ezarri behar ditu ikasleei zeinu-hizkuntza katalanean arreta eman behar dieten irakasleentzat, bai eta prestakuntza horren ziurtagiria ere.

3. Gobernuak lehentasuna eman behar die zeinu-hizkuntza katalanari buruzko ikerketa-akordioei, Ikaskuntza Katalanen Institutuarekin eta unibertsitateekin, hargatik eragotzi gabe eremu horretan ikerketa-jarduerak egiten dituzten beste instituzio edo erakunde batzuekin ere akordioak lortzea.

7. artikulua.— Zeinu-hizkuntza katalanaren interpretazioa

1. Hezkuntza- eta lan-gaietan eskumena duten sailek ezarri behar dute zeinu-hizkuntza katalanaren interpretearen lanbide-kalifikazioa.

2. Generalitateko Administrazioak zeinu-hizkuntza katalanaren interpretazioko unibertsitate-prestakuntzaren eskaintza bultzatu behar du.

III. KAPITULUA
Zabalkunderako, araugintzarako eta parte-hartze sozialerako organoak

8. artikulua.— Zeinu-hizkuntza katalana sustatzea eta zabaltzea

1. Generalitateko Administrazioak zeinu-hizkuntza katalanaren berri eman behar du.

2. Generalitateko Administrazioak sustapena egin behar du administrazio publikoetako langileek zeinu-hizkuntza katalana ikas dezaten, betiere langileok ematen dituzten zerbitzuetan hizkuntza hori erabiltzeko eskubidea bermatze aldera.

9. artikulua.— Zeinu-hizkuntza katalanaren inguruko hizkuntza-politikaren zuzendaritza, plangintza eta sailen arteko koordinazioa

Gobernuak, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak proposatuta, erregelamendu bidez ezarri behar du zein den organo eskuduna zeinu-hizkuntza katalana hedatu eta sustatzeko hizkuntza-politikaren sailen arteko zuzendaritza, plangintza eta koordinazioa egiteko, hargatik eragotzi gabe zeinu-hizkuntzaren erabilera arautzeko eskumena duten sailek dituzten eskumenak gor eta gor-itsu zeinugileek zerbitzu publikoak iristeko, betiere indarrean dauden araudi sektorialen eta irisgarritasun-araudien arabera.

10. artikulua.— Agintaritza arauemailea

Ikaskuntza Katalanen Institutua da zeinu-hizkuntza katalanaren hizkuntza-arauak zehazten dituen eta haren ikerketa eta sistematizazioa bultzatzen duen instituzio akademikoa.

11. artikulua.— Zeinu-hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseilua

1. Gobernuak Zeinu-hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseilua sortu behar du, zeina egongo baita 9. artikuluan aipatzen den organoaren mende; kontseilu hori aholkularitza, kontsulta era parte-hartze sozialerako organoa izango da Gobernuak zeinu-hizkuntzari buruz duen hizkuntza-politikan.

2. Gobernuak, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak proposatuta, Zeinu-hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseiluaren funtzionamendua, eginkizunak eta osaera arautu behar ditu; kontseilu horrek genero-parekotasunaren irizpideei erantzun behar die karguagatik kontseilukide ez diren pertsonak izendatzeko orduan. Edozelan ere, Kontseiluaren osaerak bermatu behar du zeinu-hizkuntza katalanaren erabiltzaileen eta profesionalen elkarte profesional eta zibikoek ordezkaritza egokia izango dutela.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Araugintza osagarria

Lege honen 4. artikuluan zeinu-hizkuntza katalanaren erabilerarako ezartzen den bermea gorren eta gor-itsuen komunikaziorako irisgarritasunari buruzko araudiarekin osatzen da, zeinak arautzen baititu zeinu-hizkuntza katalana komunikabide gisa erabiltzeko baldintzak, bai eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ere, eta, betiere, zerbitzu publikoetarako irispidea berdintasun-baldintzetan bermatzen baitie.

Bigarren xedapen gehigarria.— Hezkuntza-modalitate elebidunerako irispidea

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak erregelamendu bidez ezarri behar du zein diren baldintzak haur gorrek eta gor-itsuek hezkuntza-modalitate elebiduna irits dezaten, baldin eta haur horien gurasoek edo tutoreek modalitate hori aukeratu badute, 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Erregelamendu-garapena

Gobernuak beharrezko xedapenak eman eta neurri egokiak hartu behar ditu lege hau garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.


8.4.12.68. 20/2010 Legea, uztailaren 7koa, Zinemari buruzkoa[1269]

HITZAURREA

I

Lege honen xedea da zinema- eta ikus-entzunezkoen industria arautzen duen arau-esparrua ezartzea, besteak beste: zinema- eta ikus-entzunezko lanen ekoizpenari, banaketari, merkaturatzeari eta erakusteari dagokienez; zinema-ondarearen sustapenari, kontserbazioari eta hedapenari lotutako aspektuei dagokienez, eta katalanez sortutako, bikoiztutako eta azpititulatutako zinema-eskaintza sustatzeari dagokionez.

Lege hau indarrean jarri arte, Kataluniako zinematografiari buruzko araudia Zinematografiaren eta Ikus-entzunezkoen Administrazio-araubideari buruzko irailaren 28ko 267/1999 Dekretura mugatu da funtsean. Lege honen aurreko arau-esparrua osatu egin behar da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Komunikazioari buruzko abenduaren 29ko 22/2005 Legearen zenbait manurekin, —manu horiek industria zinematografikoaren eta ikus-entzunezkoen sektorearen sustapena arautzen dute—, bai eta Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legearen 28. artikuluarekin ere —artikulu horrek ezartzen duenez, Gobernuak katalanezko ekoizpen zinematografikoa sustatu behar du, bai eta jatorrizko adierazpena katalanezkoak ez diren filmen bikoizketa eta azpititulazioa ere, eta produktu horien banaketa eta erakustea—. Era berean, Hizkuntza Politikari buruzko Legearen artikulu horrek bide ematen du pantailaren eta banaketaren hizkuntza-kuotak ezartzeko jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean banatzen eta bikoizten edo azpititulatzen diren zinema-produktuetarako.

[…]

Batzordeak Kontseiluari, Europako Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari obra zinematografikoekin eta ikus-entzunezkoen sektoreko beste ekoizpen batzuekin lotutako zenbait aspektu juridikori buruz helarazitako komunikazioak (2002/C 43/04) adierazten duenez, obra zinematografikoek eta ikus-entzunezkoek zeregin garrantzitsua dutela europar identitateak eratzeko orduan, bai Europa osoan partekatutako aspektu erkideei dagokienez, bai tradizio eta historiak ezaugarritzen dituen kultura-aniztasunari dagokionez, eta garrantzi berezia ematen die kulturen eta hizkuntzen pluraltasunari eta aniztasunari.

[…]

Kulturaren eta gizartearen ikuspegitik, lege honen xedea da, alde batetik, arte-askatasuna eta sormen-askatasuna babestea eta jabetza intelektuala erabat errespetatzea, ikus-entzunezko ondarea kontserbatzea eta zabaltzea, eta, bestetik, kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren bermeen esparruan bereziki konprometitutako jarduna, zeinak kontuan hartu behar baitu genero-ikuspegia. Gaur egun, Kataluniako zinema-merkatuak eta, neurri txikiagoan, ikus-entzunezkoen merkatuak ez dute kontsumo-ereduetan islatzen herrialdeko errealitate soziolinguistikoa.

Lehenik eta behin, Kataluniako berezko hizkuntza, gure lurraldean batez ere hitz egiten dena eta ulertzen dena, eta kulturaren eta komunikabideen zenbait sektoretan (liburua, arte eszenikoak, musika, egunkariak, aldizkariak eta ikus-entzunezko beste komunikabide batzuk) proportzio esanguratsuetan agertzen dena, gaur egun ez da modu esanguratsuan agertzen herrialdeko pantailetan, guztiz kontrakoa. Izan ere, erakutsitako katalanezko zinemak ez du eraginkortasunez bermatzen Kataluniako herritarrek zinema hori herrialdeko berezko hizkuntzan ikustea aukeratzeko duten eskubidea.

[…]

Horregatik guztiagatik, lege honek irmotasunez arautzen ditu aspektu hauek guztiak: alde batetik, herrialdeko talentu artistiko handia adierazten laguntzen dutenak, eta, bestetik, indarrean dagoen lege-esparruaren arabera, sorkuntzari lotutako jabetza-eskubideak bermatzen dituztenak, betiere kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren ondarea eta haren babes historikoa alde batera utzi gabe. Lege honek, beraz, eskubidea bermatzen du zer obra kontsumitzen diren eta zein hizkuntzatan kontsumitzen diren benetan erabakitzeko. Era berean, berezko hizkuntzaren presentzia soziala sustatzeko behar den laguntza bermatzen du.

[…]

Lege honetan jasotako erregulazioa honako printzipio hauen arabera interpretatu eta aplikatu behar da: […] kultura- eta hizkuntza-aniztasuna […] eta Katalunian ekoizpen zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa sustatzea, eta katalanez egindako eskaintza zinematografikoa sustatzea.

II

[…]

[…] eta enpresa banatzaileek Katalunian estreinatzen diren obra zinematografikoen kopiak katalanez banatzeko duten betebeharra ere, eta Gobernuak lan horiek erakustea bermatzeko behar diren neurriak erregelamendu bidez ezartzeko ahalmena.

Hirugarrenik, Katalunian aretoak ustiatzen dituzten enpresa erakusleen jarduerari aplikatu beharreko xedapen orokorrak; eta, bereziki, erakusketa zinematografikoko aretoek bete beharreko betebeharrak, eta, zehazki, aretoon funtzionamendu-araubidea, ikusle-kopuruaren eta etekinen kontrolak eta administrazio publikoek egindako zinema-proiekzioak; X aretoen araubidea; Kataluniako Zinema-pantailen Sare Itundua, zeinaren lehentasuneko helburua baita laguntza ematea zinema katalan eta europarra zabaltzeko laguntza ematea, eta Katalunian kultura zinematografikoa sustatzea, eta obra zinematografikoak katalanez erakustea, dela jatorrizko bertsioan, dela azpititulatuta.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Legearen xedea

Lege honen xedea da:

a) Zinemaren eta ikus-entzunezkoen industria arautzen duen arau-esparrua ezartzea, besteak beste, zinema- eta ikus-entzunezko lanen ekoizpenari, banaketari, merkaturatzeari, sustapenari, nazioarteko proiekzioari eta erakusketari dagokienez, betiere ingurune digitalera migratzeko prozesuak eragindako aldaketak kontuan hartuta, Kataluniako herritarrek obra zinematografikoa katalanez edo gaztelaniaz ikustea aukeratzeko duten eskubidea bermatuz eta azpitituludun jatorrizko bertsioko obren presentzia faboratuz.

3. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek dira:

[…]

g) Ikus-entzunezko lanaren jatorrizko bertsioa: filmaketaren bertsioan gehien erabiltzen den hizkuntzaren arabera zehazten dena, betiere ikus-entzunezko lanaren elkarrizketen eta narrazioen multzoa kontuan hartuta.

II. KAPITULUA
Politika publikoen koordinazio- eta lankidetza-printzipioak

7. artikulua.— Generalitaten eta Estatuko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza

1. Generalitateko organo eta erakundeek, lege honek arautzen dituen eskumen eta eginkizunak egikaritzean, lankidetzan jardun behar dute kasuan kasuko estatuko organo eta erakundeekin, batez ere eremu hauetan:

a) Espainiako estatuan gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialetan egindako zinematografia eta ikus-entzunezkoak sustatzeko laguntzak edo kreditu espezifikoak emateko Estatuko araudiak ezartzen duen funtsa, Kataluniako hizkuntza ofizialei dagokienez.

8. artikulua.— Generalitaten eta katalanez hitz egiten duten beste lurralde batzuetako gobernuen arteko lankidetza

Gobernuak, Konstituzioaren eta autonomia-estatutuen arabera, katalanez hitz egiten duten gainerako lurraldeetako gobernuekin unean uneko akordioak eta lankidetza-hitzarmen egonkorrak sustatu behar ditu lege honen xede diren gaiei dagokienez, eta, bereziki, helburu hauek lortzeko:

c) Katalanezko zinema-eskaintza elkarrekin sustatzea, bai jatorrizko bertsioan, bai bikoiztuta edo azpititulatuta.

d) Zinema-aretoetan ikusleak bertaratzeari buruzko informazioa trukatzea, betiere erakutsitako obren hizkuntza kontuan hartuta.

III. KAPITULUA
Administrazio-araubidea

4. atala
Ekoizpena, banaketa eta erakustea

17. artikulua.— Enpresa banatzaileen jarduera

1. Beren jarduera Katalunian garatzen duten enpresa banatzaileek, edozein tokitan ezarrita daudela ere, baldin eta egiaztatzen badute aplikatzekoa den araudiaren arabera ustiapen-eskubideen titular direla, obra zinematografikoak edo ikus-entzunezkoak Katalunian bana ditzakete, beste administrazio batzuei emandako eskumenei kalterik egin gabe, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

c) Katalanezko bertsioa sartzea zinema-aretoetako proiekzioa ez beste bide batzuetatik banatzen diren obra zinematografikoen edo ikus-entzunezkoen hizkuntza-menuan, baldin eta aldez aurretik Katalunian katalanez bikoiztuta edo azpititulatuta estreinatu badira, 18. artikuluaren arabera.

18. artikulua.— Hizkuntza-irispiderako bermea

1.[1270] Katalunian kopia bat baino gehiagorekin estreinatzen denean bikoiztutako edo azpititulatutako obra zinematografiko bat, enpresa banatzaileek betebeharra dute kopia analogiko guztien ehuneko berrogeita hamar katalanezko bertsioan banatzeko. Betebehar hori errespetatu egin behar da, bai bertsio bikoiztuan banatutako kopien zenbaketan, bai bertsio azpititulatuan banatutako kopien zenbaketan. Enpresa banatzaileek hizkuntza-oreka hori bermatu behar dute zinemaren banaketan, betiere biztanleriaren, lurraldearen eta pantailako presentziaren irizpideak kontuan hartuta; irizpide horiek erregelamendu bidez garatu behar dira. Euskarria digitala denean, banatutako kopia guztiek hizkuntza-irispidea katalanez izan behar dute. Kopia horien emanaldian, enpresa erakusleek obraren proiekzioen % 50 katalanez eman behar dute, betiere biztanleriaren, lurraldearen, ordutegiaren eta sarrera-kopuruaren irizpideak kontuan hartuta; irizpideok urtero zenbatu behar dira, eta erregelamendu bidez garatu behar dira. Betebehar hori errespetatu egin behar da, bai bertsio bikoiztuan erakutsitako proiekzioen zenbaketan, bai bertsio azpititulatuan erakutsitakoetan. Enpresa banatzaileek eta enpresa erakusleek ere katalanaren eta gaztelaniaren arteko oreka bermatu behar dute artikulu honen eraginpeko obra zinematografikoen publizitatean.

2. Ez dute 1. apartatuan ezarritako betebeharra bete beharrik izango Katalunian hamasei kopia baino gutxiago dituzten obra zinematografiko europarrek.

3. Erregelamendu bidez, eta katalanaren hizkuntza-normalizazioaren helburuarekin bat etorriz, aurreko apartatuetako aurreikuspenak garatu behar dira, eta, zehazki, 1. apartatuan ezarritako betebeharrak arian-arian ezartzea erabaki behar da; beraz, gehienez ere bost urteko epean erabat aplikatu behar dira aurreikuspen horiek. Epe hori gehienez ere bi urtez luza daiteke, baldin eta 4. apartatuan zehaztutako industria-akordioak lortzen badira.

4. Legea indarrean jartzearekin batera, industria-akordioak bultzatu behar dira banaketaren eta emanaldien sektoreekin, betiere artikulu honen garapenaren aspektu espezifikoak garatzeko, bereziki artikulu honetatik eratorritako betebeharrak eredu analogikotik digitalerako trantsizio teknologikoarekin bateragarri egiteko helburuari dagokionez.

19. artikulua.— Enpresa erakusleen jarduera

1. Enpresa erakusleek betebehar hauek dituzte:

a)[1271] Dokumentu bidez egiaztatzea, proiekzio bakoitzari dagokionez, bertaratu diren ikusleen kopurua eta lortutako etekinak, obra zer hizkuntza-bertsiotan proiektatu den adierazita. Ikuslerik ez bada joaten aurkezten den zinema-emanaldira, erakusleak ez du filma proiektatuko aretoa hutsik dagoela. Zinema-aretoen titularrek egoera horren berri eman behar diote Kataluniako Kultura Industrien Institutuari.

24. artikulua.— Kataluniako Zinema-pantailen Sare Itundua sortzea eta kudeatzea

1. Kataluniako Kultura Industrien Institutuak programa bat ezarri behar du Kataluniako zinema-pantailak kontzertatzeko; borondatez atxikitzekoa izango da, eta haren helburua, berriz, Kataluniako Zinema-pantailen Sare Itundua sortzea izango da; sare horren lehentasuneko helburua hauxe izango da: Kataluniako eta Europako zinema zabaltzen laguntzea, katalanezko zinema-eskaintza handitzea eta Katalunian zinema-kultura sustatzea.

25. artikulua.— Kataluniako Zinema-pantailen Sare Itunduaren programazioa

1. Kataluniako Zinema-pantailen Sare Itunduaren helburua film luzeak eta film laburrak lehentasunez programatzea da, honako baldintza hauekin:

a) Katalunian ekoitziak izatea, eta, lehentasunez, jatorriz katalanezko bertsioan filmatuak izatea.

b) Europar Batasuneko estatu kideetan edo Europako Esparru Ekonomikoari elkartutako estatuetan ekoitziak izatea.

c) Europar Batasuneko kideak ez diren estatuetan edo Europako Esparru Ekonomikoari elkartuta ez dauden estatuetan ekoitziak izatea, eta kultura- eta arte-interesekoak izatea.

2. Zinema-pantailen Sare Itunduak programatutako obra zinematografikoak, katalanez edo gaztelaniaz ez badira, katalanez azpititulatuta proiektatu behar dira.

2. atala
Obra zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzea

32. artikulua.— Obra zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko funtsa sortzea eta haren helburua

3. Zinema-industria eta ikus-entzunezkoen industria bilakaera teknologikora egokitzea indartzeko, kanal berrietarako edukien sorkuntza faboratu behar da, betiere kanalok emanaldi tradizionalez bestelakoak direnean, batez ere formatu digitalean. Formatu digitaleko obra zinematografikoek eta ikus-entzunezkoek katalanez bertsio bikoiztua edo azpititulatua izan behar dute, gutxienez.

33. artikulua.— Dirulaguntzak emateko irizpideak

1. Obra zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko funtsaren kargurako dirulaguntzak enpresa ekoizle independenteei eman behar zaizkie, oinarri arautzaileekin bat etorriz, eta honako faktore hauen balioespen positiboa egin behar dute:

d) Jatorrizko bertsio katalana edo okzitanierazko bertsioa (Arango aldaeran).

36. artikulua.— Laguntzak emateko irizpideak

Banaketa independentea sustatzeko funtsaren kargurako laguntzek, oinarri arautzaileen arabera ematen badira, irizpide hauek izan behar dituzte kontuan, lehentasunez:

c) Jatorrizko bertsio katalana edo okzitanierazko bertsioa (Arango aldaeran) egotea.

d) Katalanezko obra zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak sustatzeko ahalegina.

IV. KAPITULUA
Kataluniako zinematografiaren eta ikus-entzunezkoaren industria sustatzeko neurriak

4. atala
Emanaldiak sustatzea

37. artikulua.— Emanaldiak sustatzeko funtsa sortzea eta haren helburua

Emanaldiak sustatzeko funtsa sortu da, helburu hauek dituela: Kataluniako zinema-aretoak hobetu eta modernizatzea, eta merkatuak hizkuntza- edo kultura-arrazoiengatik sor ditzakeen distortsioak zuzentzea.

38. artikulua.— Laguntzak emateko irizpideak

Emanaldiak sustatzeko funtsaren kargurako laguntzek, oinarri arautzaileen arabera ematen badira, irizpide hauek izan behar dituzte kontuan, lehentasunez:

a) Obra zinematografikoak katalanezko jatorrizko bertsioan eman daitezen sustatzea.

b) Katalunian ekoitzitako obra zinematografikoak edozein hizkuntzatan eman daitezen sustatzea.

c) Katalanez bikoiztutako edo azpititulatutako obra zinematografikoak eman daitezen sustatzea.

d) Egokitzapen teknologikoko prozesuei laguntzea.

VI. KAPITULUA
Zehapen-araubidea

50. artikulua.— Arau-hausteak

1. Lege honetan aurreikusitako arau-hausteak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

2. Honako hauek dira arau-hauste oso astunak:

b) Ez betetzea banaketa-betebeharra, % 15eko edo gehiagoko ehunekoan, 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, betiere kopiok banatu behar badira.

c) Ez betetzea emanaldietarako betebeharra, % 15eko edo gehiagoko ehunekoan, betiere katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, kopion emanaldiak behar badira 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

f) 17.1.c artikuluan aurreikusitako betebeharra ez betetzea; izan ere, betebehar hori dagokio katalanezko bertsioa obra jakin batzuen hizkuntza-menuan sartzeari, betiere obra horiek zinema-aretoetan proiektatzeaz bestelako kanalen bidez banatzeko.

3. Honako hauek dira arau-hauste astunak:

b) Ez betetzea banaketa-betebeharra, % 5 baino gehiagoko eta % 15 baino gutxiagoko ehunekoan, 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, betiere kopiok banatu behar badira.

c) Ez betetzea emanaldietarako betebeharra, % 5 baino gehiagoko eta % 15 baino gutxiagoko ehunekoan, betiere katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, kopion emanaldiak behar badira 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

4. Honako hauek dira arau-hauste arinak:

b) Ez betetzea banaketa-betebeharra, % 5eko edo gutxiagoko ehunekoan, 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, betiere kopiok banatu behar badira.

c) Ez betetzea emanaldietarako betebeharra, ehuneko 5eko edo gutxiagoko ehunekoan, betiere katalanez bikoiztutako eta azpititulatutako kopien kopuruari dagokionez, kopion emanaldiak behar badira 18. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.


8.4.12.69. 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa[1272]

HITZAURREA

II

[…]

Beste alde batetik, kontuan izan behar da 2006ko Autonomia Estatutuak kontsumitzaileen babesa zabaltzen duela. Egin-eginean ere, estatutuaren testuko zenbait manutan ageri da kontsumitzaileen babesa: 28. artikuluari gehitu behar zaizkio 34. artikulua, zeinak jasotzen baititu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak, eta 49. artikulua, zeinak igotzen baitu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa printzipio gidariaren kategoriara. […]

[…]

III

[…]

II. tituluak kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak jasotzen ditu. […] VIII. kapitulua informazioa jasotzeko eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubideari buruzkoa da, eskubide hori kontsumitzaileen oinarrizko eskubideetan txertatzen du, eta horrela garatzen du Estatutuaren 34. artikulua.

[…]

V

[…]

Kontsumo Kodeak hiru azken xedapen ditu. […] Lehenengoak ezartzen duenez, kontsumoaren eremuan, kode honi egiten zaizkio Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeari eta Merkatuaren Diziplinari eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko urtarrilaren 8ko 1/1990 Legeari egindako aipamenak. Bigarrenak eta hirugarrenak, hurrenez hurren, vacatio legis eta lege honen erregelamendu-garapena zehazten dituzte.

Nabarmendu behar da Kontsumo Kodeak ezarritako hizkuntza-eskubideen sistema ez dagoela kontraesanean 1/1998 Legeak ezarritako araubidearekin, eta, ondorioz, lege horrek indarrean dirauela.

[…]

I. LIBURUA
Xedapen orokorrak

I. TITULUA
Atariko xedapenak

I. KAPITULUA
Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak.

111. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek dira:

b) Batez besteko kontsumitzailea: ohiko arretaren irizpidearen arabera, normalean informatuta egon behar duen eta gizarte-, kultura- eta hizkuntza-faktoreen arabera kontsumo-harremanetan kontuz ibili behar duen kontsumitzailea.

l) Kontsumo arduratsua: ondasunen eta zerbitzuen kontsumo neurritsua, informatua, gogoetatsua eta kontzientea, betiere jasangarritasun kulturalaren, ingurumenekoaren, sozioekonomikoaren eta linguistikoaren irizpideak kontuan hartuta.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

I. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak
121.-1 artikulua. Xedapen orokorra

121-2 artikulua.— Babestutako eskubideak

Lege honek kontsumitzaileen eskubide eta interes hauek babesten ditu:

g) Hizkuntza-eskubideak.

VIII. KAPITULUA
Hizkuntza-eskubideak

128-1 artikulua.— Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek, beren kontsumo-harremanetan, eskubidea dute, Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-arloan aplikatu beharreko legerian ezarritakoaren arabera, eurek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean ahoz eta idatziz arreta jasotzeko.

2. Kontsumitzaileek, hizkuntza-erabilgarritasunerako eginbeharra erabat errespetatzeaz gain, eskubidea dute honako hauek katalanez jasotzeko:

a) Erosteko gonbidapenak, izaera finkoko informazioa, kontratu-dokumentazioa, aurrekontuak, gordailutze-agiriak, fakturak eta horiei buruzko edo horietatik eratorritako gainerako dokumentuak.

b) Ondasunak eta zerbitzuak behar bezala kontsumitzeko, erabiltzeko eta maneiatzeko beharrezkoak diren informazioak, betiere haien ezaugarrien arabera, erabilitako bitartekoa, formatua edo euskarria edozein dela ere, eta, bereziki, osasuna eta segurtasuna babestearekin zuzenean lotutako nahitaezko datuak.

c) Atxikitze-kontratuak, tipo-klausuladun kontratuak, araudun kontratuak, baldintza orokorrak eta horiei buruzko dokumentazioa, edo kontratu horietako bat egitetik eratortzen den dokumentazioa.

3. Generalitatek okzitanieraren (Aranen aranera deiturikoaren) erabilera sustatu behar du kontsumo-harremanetan, Arango lurralde-eremuan, non berezko hizkuntza baita.

II. LIBURUA
Kontsumo-harremanetarako betekizunak

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Betekizun erkideak

211-5 artikulua.— Hizkuntza-betekizunak

1. Kontsumitzaileei zuzendutako dokumentazioak eta informazioek kontsumitzaileen eskura egon behar dute berehala, 128-1 artikuluan ezarritakoaren arabera, baldin eta argibide horiek beharrezkoak badira ondasunak eta zerbitzuak behar bezala kontsumitu eta erabiltzeko. Betekizun hori ez zaie aplikatzen markei, merkataritza-izenei eta jabetza industrialaren legeriak babestutako errotulazioari.

2. Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe, administrazio publikoek sustatu, bultzatu eta suspertu egin behar dituzte lege honek jabari publikoa okupatzen duten establezimenduentzat eta enpresa emakidadunentzat bereziki ezartzen dituen hizkuntza-betebeharrak.

IV. TITULUA
Ondasunen eskuratzea eta errentamendua

II. KAPITULUA
Ondasun higigarriak

242-3 artikulua.— Informazioa gauzatzeko bitarteko onargarriak

3. Informazioa emateko bitartekoa dokumentala bada, erosleari ematen zaion idazkiak kontsumitzaileen eskura egon behar du berehala, katalanez eta gaztelaniaz.

III. LIBURUA
Merkatuaren diziplina eta kontsumitzaileen eskubideak

III. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteen tipifikazioa

331-6 artikulua.— Bestelako arau-hausteak

331-1etik 331-5era bitarteko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteez gain, honako hauek ere arau-hausteak dira:

k) Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak ezarritako hizkuntza-arloko betebeharrak ez betetzea.

III. KAPITULUA
Arau-hausteen sailkapena

[1273]333-12 artikulua.— Zehapenen ordezko neurriak

1. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideen arloko arau-hausteen ondoriozko zehapen-ebazpenek zehapen ekonomikoaren ordezko neurriak aurreikus ditzakete.

2. Ordezko neurriek izan behar dute hizkuntza-eskubideekin lotutako hezkuntza-programak, jarduerak edo zerbitzuak egitea, betiere jardueraren sektorearekin eta arau-haustea egin den inguruabarrekin lotuta.

3. Ordezko neurria arau-haustearen erantzuleak edo erantzuleek eskatu behar dute, betiere zehapen-ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu baino lehen.

4. Ordezko neurria arau-haustea egin duen pertsona fisikoak edo pertsona fisikoek eskatu behar dute, euren borondatez, 334.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Erantzukizuna pertsona juridiko batena bada, haren ordezkaritza egiaztatzen duenak eskatu beharko du, eta pertsona juridiko arduradunarekin lan- edo kontratu-lotura duten pertsonek gauzatu beharko dute.

5. Ordezko neurria eskatzeko prozedura Gobernuaren dekretu bidez arautu behar da. Ordezko neurrien forma, iraupena eta edukia, arau-haustearen inguruabarren arabera arautu behar dira, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez».

Azken xedapenetako lehenengoa.— 1/1998 eta 1/1990 legeei buruzko aipamenak

Kontsumoaren arloan, lege honi egiten zaizkio Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeari eta Merkatuaren Diziplinari eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko urtarrilaren 8ko 1/1990 Legeari egindako aipamenak.


8.4.12.70. 25/2010 Legea, uztailaren 29koa, Kataluniako Kode Zibilaren bigarren liburuari buruzkoa (liburu hori pertsonari eta familiari buruzkoa da)[1274]

HITZAURREA

III. Egitura eta edukia

[…]

Izan ere, ezkontzaren arau-esparru berriak, emaztearen edo bikotekidearen ugalketa lagunduko tekniketarako emakumearen adostasunaren bidezko seme-alabatasuna zehazteko arau-esparruak eta sexu bereko ezkonduek edo bikote egonkorrek batera adoptatzeko aukerak eragiten dute semeak edo alabak bi aita edo bi ama izatea. Hori dela eta, ezinbestekoa da harmonizazio-lan bat egitea, zeinak bide emango baitu hizkuntzaren neutraltasun handiagoa lortzeko generoaren arloan. Ildo horretan, “senar”rari eta “emazte”ari buruz egiten ziren erreferentzia gehienen ordez “ezkontide”ak jartzen dira, eta “aita”ri eta “ama”ri egiten zitzaizkionen ordez, berriz, “guraso”ak jartzen dira, baldin eta adiera horrek berezko gurasoak nahiz adopziozkoak barne hartzen baditu.

[…]


8.4.12.71. 26/2010 Legea, abuztuaren 3koa, Kataluniako Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Prozedurari buruzkoa[1275]

HITZAURREA

[…]

Atariko tituluak legearen xedea, helburuak eta aplikazio-eremua, eta hizkuntza-araubidea zehazten ditu.

[…]

ATARIKO TITULUA
Helburuak eta aplikazio-eremua

5. artikulua.— Hizkuntza-araubidea

Kataluniako administrazio publikoen hizkuntza-araubidea Autonomia Estatutuan eta Generalitateko nahiz toki-erakundeetako hizkuntza-araudian xedatutakoak arautuko du.


8.4.12.72. 29/2010 Legea, abuztuaren 3koa, Kataluniako Sektore Publikoan Bitarteko Elektronikoak erabiltzeari buruzkoa[1276]

III. TITULUA
Sektore publikoaren informazioa, eta herritarren eta enpresen parte-hartzea bitarteko elektronikoen bidez

III. KAPITULUA
Sektore publikoaren eta herritarren arteko harremanetan bitarteko elektronikoen erabilera sustatzeko neurriak

17. artikulua.— Sektore publikoaren eta herritarren arteko harremanetan bitarteko elektronikoen erabilera faboratzeko tresnak

Sektore publikoak bitarteko elektronikoen erabilera erraztu behar du herritarrekiko harremanetan, honako tresna hauek erabiliz:

e) Administrazio-prozedurak herritarrek aukeratutako hizkuntzan, gutxienez Kataluniako hizkuntza ofizialetan, izapidetzea erraztuko duten tresna eleaniztunak sortzea.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera bitarteko elektronikoetan

1. Sektore publikoa osatzen duten erakundeek herritarren eskura jartzen dituzten aplikazioek bide eman behar dute kontsulta, parte-hartzea eta izapidetzea egiteko interesdunak aukeratutako hizkuntza ofizialean, eta bide eman behar dute edozein unetan hizkuntza-aukera aldatzeko.

2. Sektore publikoa osatzen duten erakundeek beste hizkuntza batzuen erabilera erraztu dezakete, ondorio juridikorik gabe, betiere etorkinen kolektiboen integrazioa errazteko.


8.4.12.73. 33/2010 Legea, urriaren 1ekoa, Gazte-politikei buruzkoa[1277]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. atala
Gazte-politiken xedea, aplikazio-eremua eta printzipioak

3. artikulua.— Gazte-politiken sustapena

3. Botere publikoek, gazteriaren arloan, honako hauek egin behar dituzte:

k) Hizkuntza eta kultura katalanak gazteen artean defendatzeko eta sustatzeko behar diren neurriak sustatzea, suspertzea eta bermatzea, bai eta Aranen okzitaniera eta okzitaniar kultura gazteen artean sustatzea, suspertzea eta bermatzea.

l) Gazteen kultura-sorkuntza eta -ekoizpena sustatzea, batez ere katalanez eta okzitanieraz, Aranen, eta haien sustapena eta zabalkundea erraztea, bai eta gazteen arte-jarduerarako sorkuntza- eta erakusketa-espazioak sustatzea ere.

m) Hizkuntza eta kultura katalanak eta Aranen okzitaniar hizkuntza eta kultura sustatzea, heldu berri diren gazteak integratzeko tresna gisa.

o) Gazteen mugikortasuna sustatzea, bereziki Europan, Mediterraneo aldetik, katalanez hitz egiten duten lurraldeetan eta Kataluniatik kanpoko erkidego katalanetan zehar.


8.4.12.74. 35/2010 Legea, urriaren 1ekoa, Okzitanierari, Aranen Aranera Denari, buruzkoa[1278]

Kataluniako Generalitateko presidentea

Ager bedi herritar guztientzat Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta nik, Erregearen izenean eta Kataluniako Autonomia Estatutuaren 65. artikuluak ezartzen duenaren arabera, 35/2010 Legea, urriaren 1ekoa, Okzitanierari, Aranen Aranera Denari, buruzkoa aldarrikatzen dudala.

HITZAURREA

Aranen hizkuntza-identitatea

Okzitaniera, Aranen aranera deitua, Aranen berezko nortasunaren funtsezko osagaia da, arandarrek mendeetan zehar defendatua eta Kataluniako Autonomia Estatutuaren 11. artikuluak aitortua eta babestua.

Historikoki, Aran bere borondatez 1175eko Amparanzako Tratatuaren bidez Kataluniako koroa aragoiarrarekin batu zenetik, Kataluniako Printzerriko instituzio politikoek Aranen nortasun kulturala eta linguistikoa aitortu eta errespetatu dute. Nortasun hori Arango Haraneko erregimen politiko-administratibo berezi baten esparruan garatu ahal izan zen, 1834an ezabatu zen arte, lurralde horretan Espainiako Estatuaren administrazio-araubide orokorra eta gaztelania hizkuntza ofizial bakar gisa ezarrita. 1979an Kataluniaren autogobernua berrezartzeak, erregimen demokratiko baten inguruabarretan, aranera babesteko erregimen bat ezartzea ahalbidetu zuen, Kataluniako hizkuntza-aniztasunaren eta okzitaniar hizkuntzako lurraldeekin duen lotura pribilegiatuaren zati gisa.

Okzitaniako hizkuntzak zenbait aldaera linguistiko ditu bere lurralde osoan zehar, hiru estatutan banatuta. Gaur egun, okzitanierak ez du bere lurralde osorako agintaritza linguistiko bakarra. Aranen araneraren hizkuntza-agintaritza Arandar Ikaskuntzen Institutuak hartzen du bere gain 2008ko apirilaren 29tik, Conselh Generau d’Aranen Osoko Bilkuraren erabakiz.

Lege honekin, Kataluniako Parlamentuak aurrerapauso bat ematen du okzitanieraren aitortzan eta babesean, Arango berezko komunikazio-hizkuntza baita Katalunian. Legegintzako esku-hartze horren zentzua koherentea da Kataluniako hizkuntza-politika inspiratu duten hizkuntza-aniztasunaren defentsarako balio eta helburuekin. Aldi berean, Espainiako eta Europako eremuetan balio eta helburu horiek berak sustatuz, Parlamentuak beste lurralde batzuekin partekatutako okzitaniar hizkuntza-ondarea zaintzen eta zabaltzen lagundu nahi du.

Esparru juridikoa eta lege-bilakaera

Espainiako 1978ko Konstituzioaren esparruan, 1979ko autonomia-estatutuaren 3.4 artikuluak honako hau ezarri zuen: «Aranera irakasgaia izango da, eta errespetu eta babes berezia izango du». Estatutuaren manu horren lege-garapenak aukera eman zuen araneraren estatutu juridiko indartua eratzeko. Hasieran, apirilaren 15eko 7/1983 Legeak, Hizkuntza-normalizazioari buruzkoak, aranera, okzitanieraren aldaera, Aranen berezko hizkuntza zela adierazi zuen, araneraren hizkuntza-eskubide jakin batzuk aldarrikatu zituen eta botere publikoei zuzendu zien haren erabilera eta irakaskuntza bermatzeko agindua. Geroago, Arango Haraneko erregimen bereziari buruzko uztailaren 13ko 16/1990 Legeak araneraren ofizialtasun lurralderatua deklaratu zuen, erabilera- eta irakaskuntza-bermeak hobetu zituen, eta Aranen haren normalizazioa sustatzeko agindu orokorra jaso zuen. Ondoren, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeak legea bera aranerari osagarri gisa aplikatzea erabaki zuen, eta toponimiari, antroponimiari eta komunikabideei buruzko xedapen espezifikoak jaso zituen. Araneraren arauketak beste xedapen sektorial batzuk ere hartzen ditu barne, lege-mailakoak eta legetik beherakoak, araneraren eta katalanaren tratamendua parekatzeko joera izan dutenak.

2006ko autonomia-estatutua onesteak funtsezko aldaketa dakar aurreko egoerarekin alderatuta, 6.5 artikuluak okzitanieraren ofizialtasuna deklaratzen baitu Katalunian, Aranen aranera izenekoa. Hala, horren estatutu juridikoa Konstituzioaren 3.2 artikuluan kokatzen da zuzenean, artikulu horrek zehazten baitu: «Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz». Hizkuntza horri ofizialtasun estatusa ematea da Kataluniako herritarren eta bertako instituzioen aitortzaren adierazpenik altuena. Estatutuaren bidez, okzitaniera Estatuko ordenamendu juridikoan integratzen da. Okzitanieraren ofizialtasuna, gainera, Katalunia osora hedatzen da, eta, horrela, hiru hizkuntza ofizial aitortzen dituen estatuaren barruko lurralde bakarra bihurtzen da. Arango berezko hizkuntzaren ofizialtasunaren ondorio juridikoetako batzuk zehazten ditu estatutuak, bereziki herritarren hizkuntza-eskubideei dagokienez. Arango herritarrek aranerarekiko dituzten eskubideak zehazten ditu 36. artikuluak. Estatutuak hizkuntza horri erabilera, hedapena eta ezagutza babesteko eta sustatzeko printzipioak aplikatzea xedatzen du, eta Generalitati eta Conselh Generau d'Arani esleitzen die horiek normalizatzeko eskumena.

Azkenik, okzitanieraren ofizialtasunaren indarreko araubideak ondorio garrantzitsuak ditu Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioari dagokionez. Espainiako Estatuak 2001. urtean erabili zuen nazioarteko tratatu hori berresteko formula dela eta, zeinak igortzen baitu autonomia-estatutuek ofizialtzat jotzen dituzten hizkuntzetara, Arango berezko okzitanieraren babes-maila nabarmen handitu da 2006ko Estatutuaren ondorioz.

Justifikazioa eta helburuak

Aranen aranera izeneko okzitanieraren esparru juridikoan egindako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da lege-arauketa berri bat. Lehenengoz, haren araubide juridikoa estatutu berrira egokitzeko, zeinak hainbat agindu esplizitu formulatzen dizkion legegileari ildo horretan, eta bosgarren xedapen gehigarrian lau urteko epea finkatzen duen Arango erregimen berezia estatutu-arauak ezarritakora egokitzeko. Bigarren, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak ezarritako konpromisoak betetzeko. Eta, azkenik, legegintzako esku-hartze horrek aukera eman behar du okzitanieraren araubide juridikoa eguneratzeko eta bateratuagoa eta koherenteagoa egiteko Aranen eta Kataluniako gainerako lekuetan, zeina gaur egun arau sakabanatu eta zatikatuek arautzen baitute, eta horiek nolabaiteko anbiguotasuna proiektatzen baitute hizkuntzaren identitatearen eta haren estatusaren inguruan.

Lege honen helburu orokorrak okzitaniera aitortzea, babestea eta sustatzea dira, haren arandar aldaeran, eremu eta sektore guztietan. Kataluniako hizkuntza-politikaren tradizioari jarraituz, okzitanieraren batasuna babesten laguntzeko borondatea ulertzen du aitortza horrek. Gaur egun, erreferentziazko araudi hedatuena, Generalitatek 1983an onetsitako Normes ortografiques der aranés arauetako irizpide berberei eusten diena, Loís Alibèrtek Gramatica occitanan definitutakoa da, Katalunian 1935ean argitaratua eta Kataluniako Ikaskuntzen Institutuak 2000. urtean berrargitaratua. Okzitanieraz hitz egiten duten beste lurralde batzuekiko harremanak bultzatuz gero, lege honek lagundu dezake okzitanieraren gidalerroak arautu eta ezartzeko ekintzak garatzen. Era berean, Conselh Generau d’Aranek araneraren azterketa sustatzeko eta haren erabilera-eremuak definitzeko aukera izan behar du.

Babes-mailari dagokionez, lege honen irizpide inspiratzailea okzitanieraren (araneraren) araubide juridikora hedatzea da, Arango lurralde osoko berezko hizkuntza den aldetik, eta Kataluniako hizkuntza ofiziala den aldetik, kontzeptu horiek Kataluniako hizkuntza-ordenamenduan duten edukia. Beraz, ikuspegi eskuzabala hartzen da estatutu-manuen garapenean, legegilea gaitzen baitute Arango berezko hizkuntzaren ofizialtasunaren norainokoa, erabilerak eta ondorio juridikoak zehazteko eta hizkuntza-normalizazioaren prozesua kokatzeko. Hala ere, araneraren errealitate sozial eta demografikoak zenbait baldintza ezartzen ditu, eta lege-arauketak modulazio egokien bidez islatzen ditu. Horrela, berezko hizkuntzaren izaerak eta Arango Haranean hitz egiten duten biztanleen kontzentrazioak justifikatzen dute lurralde horretan Kataluniako gainerako lurraldeetan baino babes handiagoa ezartzea. Oro har, lege honek Aranen berezko hizkuntzari aitortzen dizkion duintasunak eta estatusak Europako hizkuntza-aniztasunaren babesaren erreferente izatea eragiten dute, okzitanieraren hizkuntza-arloari dagokionez.

Arango hizkuntza sustatu eta sustatzeko zeregina bultzatzea da lege honen azken eta helburu nagusietako bat. Ildo horretan, lege-estaldura zabala ematen zaie aranera sustatzeko eta hedatzeko neurriei, eremu eta sektore guztietan. Besteak beste, gizarte-fenomeno berrien eragin linguistikoa kudeatzeko beharrezkoak diren bitartekoak ezartzen ditu lege honek, hala nola immigrazioa areagotzea, edo komunikabideetan eta informazioan araneraren presentzia bultzatzea. Hizkuntza erregional eta gutxituen Europako Gutunak ezarritakoaren arabera, lege honek gainerako Okzitaniako gainerakoarekiko lankidetza ere errazten du, eta hori zehaztu daiteke okzitaniera sustatzeko neurriak hartzean.

Edukia eta egitura

Lege honek berezko hizkuntzaren printzipioa garatzen du, Aranen aranera aplikatuta. Printzipio horrek behartzen ditu botere publikoak eta instituzioak hizkuntza hori babestera, oro har erabiltzera eta eremu guztietan erabilera publikoa sustatzera. Hizkuntza ofizialaren kontzeptuak hizkuntza-eskubide orokor batzuk bermatzen ditu Kataluniako administrazio guztien aurrean. Aurreko printzipioak hizkuntzaren batasuna sustatzeko borondatearen baieztapenarekin osatzen dira, gainerako lurraldeekiko eta okzitanieraz diharduten taldeekiko harreman-esparruan. Printzipio horiek kontuan hartuta, lege honek Arango berezko hizkuntzaren erabilera ofiziala arautzen du, eta haren erabilera babesteko eta sustatzeko neurriak ezartzen ditu, haren normalizazioa lortzeko, bai eta haren presentzia eremu guztietan bermatzeko sustapen-neurriak ezarri ere.

Arlo instituzionalean, lege honek dio aranera erabili behar dutela Arango administrazio eta instituzioek, eta Arango Generalitaten mende dauden zerbitzu eta organismoek ere erabili behar dutela normalean beren harreman administratiboetan eta herritarrei informazioa zabaltzean, herritarrek beste hizkuntza ofizial bat aukeratzeko duten eskubideari kalterik egin gabe. Arandik kanpo, herritarrek eskubidea dute okzitaniera, aranera aldaeran, erabiltzeko eta administrazioarekin idatzizko harremanetan hizkuntza horretan arreta jasotzeko, baita hura erabiltzeko eta haren informazio-zerbitzu bateratuan ahozko erantzuna jasotzeko ere. Generalitatek bermatu behar du hori, lege honetan ezarritako moduan dagozkion neurriak hartuz. Era berean, okzitanieraz idatzitako dokumentazio publiko eta pribatu guztiak balio osoa duela aldarrikatzen du, herritarrek gainerako hizkuntza ofizialekiko dituzten eskubideei kalterik egin gabe, eta estatuko organismoekin hitzarmenak sinatzea aurreikusten du, hizkuntzaren erabilera normalizatzeko.

Onomastikari dagokionez, lege honek toponimoen izen tradizional arandarraren esklusibotasuna ezartzen du, bai eta pertsonek euren izen-abizenak okzitaniar grafiaren arabera erregularizatzeko duten eskubidea ere.

Irakaskuntzari dagokionez, lege honek araneraren erabilera arautzen du, Arango irakaskuntza-zentroetan ohikoa den adierazpen eta ikaskuntza tresna gisa. Era berean, okzitanieraren ezagutza eta hizkuntza horren batasuna Katalunia osoan hedatzen ari da, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumetan Arango hizkuntza-errealitatearekin eta okzitaniar hizkuntzarekin eta kulturarekin duen loturarekin lotutako edukiak sartuz. Araneraren ezagutza egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak ezartzeko, Conselh Generau d’Aranen eskumena zehazten da.

Komunikabideen eremuan, eta Generalitaten eskumenen esparruan, lege honek ikus-entzunezko komunikazioaren eremuan aranera erabiltzeko printzipio gidariak ezartzen ditu, irrati- eta telebista-espazioan norberaren hizkuntzaren presentzia bermatzeko, bai eta idatzizko prentsa eta hizkuntza horretako informazio- eta komunikazio-sare telematikoetan erabiltzea sustatzeko neurriak ere. Hizkuntza erregional eta gutxituen Europako Gutunetik eratorritako konpromisoak ere jasotzen dira, bai eta horiek lortzeko beste ente batzuekin lankidetzan aritzeko beharra ere.

Sustapen- eta babes-neurriei dagokienez, lege honek Generalitateko Gobernuaren eta Conselh Generau d’Aranen erantzukizun partekatuak aitortzen ditu, eta okzitanieraren normalizazioa bultzatzeko agindu orokorra ematen du, Arango berezko aniztasuna kontuan hartuta. Arango kultura-jardueretan eta -ekipamenduetan eta gizarte- eta ekonomia-jardueretan hizkuntzaren erabilera sustatzeko neurri espezifikoak arautzen dira, Hizkuntza erregional eta gutxituen Europako Gutunean ezarritako konpromisoekin bat etorriz. Azkenik, okzitanieraz diharduten beste lurralde batzuekiko lankidetza antolatzean, hizkuntzaren gainerako arloarekiko lotura eta hizkuntzaren kanpo-proiekzioa sustatzeko eta errazteko mekanismo egokiak ezartzen dira.

Lege honek hogeita bost artikulu, zortzi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu. Artikuluak zazpi kapitulutan banatzen dira: printzipio orokorrak (I. kapitulua), erabilera instituzionala (II. kapitulua), onomastika (III. kapitulua), irakaskuntza (IV. kapitulua), tituluak eta ziurtagiriak (V. kapitulua), irrati- eta telebista-baliabideak (VI. kapitulua) eta hizkuntzaren sustapena eta hedapena (VII. kapitulua). Egitura horrek, funtsean, Kataluniako aurreko hizkuntza-legeek hartutakoari jarraitzen dio, Kataluniako okzitanieraren egoera soziolinguistikoari egokitutako modulazioak alde batera utzi gabe, eta Conselh Generau d’Aranek berezko hizkuntzaren erabilera arautzeko eta sustatzeko duen autonomia-eremua errespetatuz.

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta helburua

1. Lege honen xedea da Katalunian okzitaniera babestea, Aranen aranera izenekoa, lurralde horretako berezko hizkuntza den aldetik, eremu eta sektore guztietan, hizkuntza hori sustatzea, hedatzea eta ezagutzea, eta haren erabilera ofiziala arautzea.

2. Lege honen helburu nagusiak, Arango berezko hizkuntzari buruzkoak, honako hauek dira:

a) Hura aitortzea, babestea eta sustatzea.

b) Haren erabilera ofiziala arautzea, hizkuntza-eskubideak eta -eginbeharrak zehaztea eta gauzatzea, eta erabilera soziala sustatzea, estatutuan eta hizkuntza-politikari buruzko legeetan ezarritakoaren arabera.

c) Administrazioetan, irakaskuntzan, komunikabideetan eta jarduera kultural, sozial eta publikoetan haren erabilera sustatzea eta bermatzea, eta eremu horietan horiek normalizatzea Aranen.

d) Arango herritarren artean haren ezagutza zabaltzen dela ziurtatzea eta Katalunian ezagutza hori sustatzea.

e) Okzitaniako gainerako erkidegoekin eta gainerako lurraldeekin harremanak izaten eta garatzen laguntzea eta sustatzea.

f) Lege honen xede den hizkuntzari dagokionez, hizkuntza-politika finantzatzeko mekanismoak ezartzea.

2. artikulua.— Berezko hizkuntza eta hizkuntza ofizialak

1. Aranera, okzitanierak Aranen jasotzen duen izena, lurralde honetako berezko hizkuntza da.

2. Kataluniako herritarrek eta haien instituzio politikoek Arango herria bereizten duen hizkuntza aitortu, babestu eta errespetatzen dute, eta Aran kultura-, historia-, geografia- eta hizkuntza-nortasuna duen errealitate gisa aitortzen dute.

3.[1279] Aranera, Arango berezko hizkuntza den aldetik, da:

a) Arango instituzio guztiek lehentasunez erabiltzen duten hizkuntza, bereziki Conselh Generau d’Aranek erabiltzen duena, toki-administrazioarena eta haien mende dauden erakundeena, komunikabide publikoena, irakaskuntzarena eta toponimiarena.

b) Kataluniako administrazioek Aranekiko harremanetan erabili ohi duten hizkuntza, lege honetan zehaztutako moduan.

4. Pertsona fisiko edo juridikoek Arango berezko hizkuntza erabil dezakete, Katalunian hizkuntza ofiziala den aldetik, jarduera publiko eta pribatuetan, eta ezin izango dute inolako diskriminaziorik jasan arrazoi horrengatik. Hizkuntza horretan egindako egintza juridikoek balio eta eraginkortasun osoa dute, gainerako hizkuntza ofizialei dagokienez herritarrei aitortzen zaizkien eskubideei kalterik egin gabe.

3. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Autonomia Estatutuaren arabera, honako hauek dira Arango berezko hizkuntzari dagozkion hizkuntza-eskubideak:

a) Hura ezagutzekoa, lege honetan ezarritakoaren arabera.

b) Hizkuntza horretan ahoz eta idatziz jardutekoa harreman eta egintza publiko eta pribatuetan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

c) Autonomia Estatutuaren 2.2 artikuluan aipatzen diren Arango instituzio eta administrazio publikoekiko eta Generalitateko instituzioekiko harremanetan erabiltzekoa Kataluniako edozein tokitan, eta hizkuntza horretan artatua izatekoa, lege honetan ezarritakoaren arabera.

d) Hizkuntza-arrazoiengatiko diskriminaziorik ez jasatekoa.

2. Autonomia Estatutuaren 36.3 artikuluaren arabera, Aranen, pertsona guztiek dituzte lege honek aitortutako gainerako eskubideak ere.

4. artikulua.— Okzitanieraren batasuna

1. Botere publikoek, okzitanieraren erabilera sustatzeko eta suspertzeko jarduketetan, kontuan hartu behar dute hizkuntza-batasuna, eta haren berri eman behar dute.

2. Okzitaniera Kataluniak eta, bereziki, Aranek Europako beste lurraldeekin partekatzen duten ondarea da. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek okzitanieraren batasuna babesten lagundu behar diete okzitanierazko beste lurralde batzuetako organismoei.

3. Arandar Ikaskuntzen Institutuak administrazio publikoetatik independentea izan behar du, dagokion izaera akademikoa lortu behar du eta hizkuntza-agintaritza izan behar du aranera erabiltzeko konbentzionalismoak finkatzeko, okzitanieraren enbor arruntaren hizkuntza-aldaera kontuan hartuta. Era berean, hizkuntzaren arloan eskatzen zaion aholkularitza emateko agintaritza izan behar du.

4. Administrazio publiko guztien eta haien mende dauden erakunde autonomoen, enpresen eta gainerako erakunde eta instituzioen hizkuntza-erabilerek, bai eta irakaskuntza publiko eta pribatuko zentroen eta titulartasun publikoko komunikabideen hizkuntza-erabilerek ere, errespetatu behar dituzte 3. apartatuan aipatzen den instituzioak ezartzen dituen irizpideak. Conselh Generau d’Aranek eta Generalitatek hizkuntza-erabilera horiek bermatzeko beharrezkoak diren lankidetza- eta aholkularitza-sistemak ezarri behar dituzte.

II. KAPITULUA
Erabilera instituzionala

5. artikulua.— Instituzioak eta administrazio publikoak Aranen

1. Arango berezko hizkuntza Conselh Generau d’Aranena da, Generalitatek Arango eremuan duen administrazioa, Arango toki-administrazioena, gainerako korporazio publikoena, haien mende dauden instituzio eta enpresena eta haien zerbitzuen emakidadunena. Conselh Generau d'Arani eta toki-korporazioei dagokie haren erabilera arautzea, bakoitzak dituen eskumenen eremuan.

2. Conselh Generau d’Aranek, Arango toki-administrazioek eta haien mendeko erakunde publikoek izapidetutako administrazio-prozeduretan, aranera erabili behar da normalean, haiek zehaztutako moduan, hargatik eragotzi gabe herritarrek Katalunian ofiziala den beste hizkuntza batean dokumentuak aurkezteko eta jakinarazpenak jasotzeko duten eskubidea. Egoitza Aranen duten pertsona fisiko eta juridikoei zuzendutako komunikazioak eta jakinarazpenak ere araneraz egin behar dira, hargatik eragotzi gabe herritarrek horiek guztiak Kataluniako beste hizkuntza ofizial batean jasotzeko duten eskubidea, hala eskatzen badute.

3. Conselh Generau d’Aranen eta Arango toki-erakundeen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak araneraz argitaratu behar dira, gainerako hizkuntza ofizialetan argitaratzeari buruz legerian ezarritakoari kalterik egin gabe.

4.[1280] Generalitatek, Aranen, aranera erabili behar du normalean bere organoek eta enteek herritarrekin dituzten harremanetan. Generalitatek behar diren giza bitartekoak eta bitarteko materialak izan behar ditu pertsonek aranera erabiltzeko eta araneran artatuak izateko duten eskubidea bermatzeko, ahoz eta idatziz. Aranen maiz erabiltzen diren inprimaki, formulario eta testu administratiboetan, Generalitatek, gainerako hizkuntza ofizialei buruz legeriak ezarritakoari kalterik egin gabe, aranera erabili behar du eta lehentasunezko posizioa eman behar dio.

5. Conselh Generau d’Arango, Arango toki-erakundeetako eta horien mendeko organismoetako funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak hautatzeko prozesuetan, araneraren ezagutza egiaztatu behar da, kasuan kasuko plazen berezko eginkizunei dagokien mailan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

6. Generalitateko Administrazioaren eta Arandik kanpoko toki-erakundeen deialdietan, Aranera bideratutako plazen hornikuntza aurreikusten denean, betekizun gisa jaso behar da araneraz jakitea, 4. apartatuan xedatutakoa betearazteko bidezkoa den kasuetan. Aranera bideratutako gainerako plazak betetzeko orduan, araneraz jakitea merezimendu gisa balioetsi behar da.

7.[1281] Aranen, Estatuko Administrazioak, hark zehaztutako moduan, aranera erabili behar du lehentasunez, lurralde horretako berezko hizkuntza gisa. Estatuko Administrazioko organoek Aranen araneraz egindako ahozko eta idatzizko administrazio-jarduketak baliozkoak dira, hizkuntzari dagozkionez, itzulpenik egin beharrik gabe. Pertsona orok du eskubidea Estatuko Administraziora jotzeko eta arreta araneraz jasotzeko, eta ezin zaie inolako itzulpenik eskatu.

6. artikulua.— Instituzioak eta administrazio publikoak Katalunian, Arandik kanpo

1. Hizkuntzari dagokionez, baliozkoak dira Generalitateko instituzio eta organoek, Kataluniako toki-erakundeek eta Estatuko Administrazioko organo eta enteek okzitanieraz, araneraren aldaeran, Katalunian egindako ahozko eta idatzizko administrazio-jarduketak, gainerako hizkuntza ofizialei dagokienez herritarrei aitortzen zaizkien eskubideei kalterik egin gabe.

2. Pertsona guztiek dute, Generalitateko Administrazioarekin eta Kataluniako edozein tokitan haren mende dauden organismo eta enpresekin idatziz dituzten harremanetan, okzitaniera arandar aldaeran erabiltzeko eskubidea, eta ezin zaie inolako itzulpenik eskatu. Herritarren informazio eta kontsultarako Generalitateko zerbitzu bateratuan ere ahoz erabil dezakete hizkuntza hori.

3. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranekin lankidetzan, laguntza teknikoa eta informazioa eskaini behar dizkie Arango berezko hizkuntza beren hizkuntza-politiketan sartu nahi duten udalei.

4. Generalitateko instituzioek eta Aranen eskumenak dituzten toki-erakundeek herritarren eskura jarri behar dituzte maiz erabiltzen dituzten inprimakiak, formularioak eta administrazio-testuak. Instituzio eta ente horiekiko harremanetan, herritarrek idatzizko jakinarazpen eta komunikazioak araneraz jasotzeko eskubidea dute, katalanaren eta gaztelaniaren ofizialtasunari kalterik egin gabe.

5.[1282] Autonomia Estatutuaren 2.2 artikuluan aipatzen diren Generalitateko instituzioek eta eskumenak Aranen dituzten toki-erakundeek Aranen dituzten harreman instituzionaletan aranera erabili behar dute lehentasunez. Gainerako toki-erakundeek ere erabil dezakete, Arango instituzioekiko harremanetan.

6. Generalitateko Administrazioko eta Kataluniako toki-erakundeetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuan, lege honetan araututako hizkuntza jakitea merezimendutzat har daiteke, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan. Arango berezko hizkuntza ahoz eta idatziz jakitea ere baldintza bat izan daiteke Generalitateko Administrazioko lanpostuak Arandik kanpo betetzeko, baldin eta, lanpostuen zerrendaren arabera, hori justifikatzen duten eginkizunak badagozkie, bereziki, herritarrei ahozko edo idatzizko arreta ematearekin, irakaskuntzarekin, harreman instituzionalekin, hizkuntza-aholkularitzarekin edo kanpo-proiekzioarekin eta erabilera sustatzearekin zerikusia dutenak.

7. Generalitatek, funtzionarioak prestatzeko egituraren bidez, Arango berezko hizkuntzaren ikaskuntza sustatu behar du, batez ere jendearen arretarako postuetan dauden pertsonen artean.

7. artikulua.— Argitalpen ofizialak

1. Parlamentuko legeak araneraz ere argitaratu behar dira. Aranerazko bertsioak izaera ofiziala du.

2. Generalitateko eta haren sistema instituzionaleko instituzioen eta enteen xedapenak, ebazpenak eta erabakiak araneraz ere argitaratu behar dira, baldin eta Arani berariaz eragiten badiote.

8. artikulua.— Dokumentu publikoak eta pribatuak

1. Hizkuntzari dagozkionez, baliozkoak dira Aranek bere hizkuntzan emandako dokumentu publikoak.

2. Dokumentu publikoak Aranen beraren hizkuntzan idatzi behar dira, egileak hala eskatzen badu, edo, bat baino gehiago izanez gero, eurek erabakitako hizkuntza ofizialean. Aranen, fede-emaile publikoek dokumentu publikoen kopiak eta lekukotzak eman behar dizkiete hala eskatzen duten interesdunei Arango berezko hizkuntzan idatzita.

3. Arango fede-emaile publikoen bulegoek herritarrak araneraz artatzeko moduan egon behar dute, eta beren lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko araneraren ezagutza egokia eta nahikoa duten langileak izan behar dituzte. Aranen notariotzak hornitzean, araneraren ezagutza merezimendu gisa balioesten da, legeek ezarritako moduan.

4. Araneraz idatzitako edozein motatako dokumentu pribatuak baliozkoak dira hizkuntzari dagozkionez, eta ez da inolako itzulpenik behar Kataluniako lurralde-eremuan horiek betetzea judizialki edo judizioz kanpo eskatzeko.

9. artikulua.— Justizia Administrazioa

1. Aranen araneraz egindako ahozko eta idatzizko jardun judizialak baliozkoak dira hizkuntzari dagozkionez, itzulpenik egin beharrik gabe.

2. Aranera ezagutzea merezimendu gisa balioesten da, legeek ezartzen duten moduan, Arango Justizia Administrazioko langile judizialen eta zerbitzuko langileen lanpostuak betetzeko.

10. artikulua.— Erregistro publikoak

1. Hizkuntzari dagozkionez, baliozkoak dira okzitanieraz egindako erregistro-idazpenak, hizkuntzaren arandar aldaera kontuan hartuta.

2. Arango erregistro publikoetan, administrazio-izaera bakarrik dutenetan izan ezik, idazpenak araneraz egin behar dira, dokumentua idatzita badago edo adierazpena hizkuntza horretan egiten bada. Dokumentua hizkuntza ofizial batean baino gehiagotan idatzita badago, erregistrora aurkezten duenak adierazitako hizkuntzan egin behar da idazpena.

3. Arango erregistroetako bulegoek araneraz hitz egiten duten pertsonei arreta emateko moduan egon behar dute. Erregistratzaileek araneraz entregatu behar dituzte ziurtagiriak, hori bada eskaeran erabiltzen den hizkuntza. Arango erregistroen bulegoetan, jendearen eskura araneraz jarri behar dira formularioak eta gainerako inprimakiak.

III. KAPITULUA
Onomastika

11. artikulua.— Toponimia

1. Arango toponimoek aranera dute forma ofizial bakar.

2. Conselh Generau d’Aran Kataluniako toponimia-arloko organismo eskudunen berezko kidea da.

3. Arango udalerrien izendapenaren zehaztapena toki-araubidearen legeriak eraentzen du, eta horrek aurreikusi behar du Conselh Generau d’Aranek kasuan kasuko prozeduretan parte hartzea.

4. Arango udalei dagokie herri barruko bideen eta era guztietako biztanleguneen izena zehaztea. Conselh Generau d’Aranek parte hartu behar du, aplikatu beharreko araudiaren arabera, Arandik igarotzen diren hiriarteko bideen izenak zehazteko prozeduretan.

5. Arandik igarotzen diren bideak, administrazio titularra edozein dela ere, Conselh Generau d’Aranen arabera seinaleztatu behar dira.

12. artikulua.— Antroponimia

1. Herritarrek eskubidea dute izen eta abizenen aranerazko era arauemaile zuzena erabiltzeko.

2. Interesdunek Erregistro Zibilean jaso dezakete euren izen-abizenen aranerazko era arauemaile zuzenaren egiaztapena interesdunaren adierazpen hutsaren bidez, legeriak ezarritakoaren arabera.

IV. KAPITULUA
Irakaskuntza

13. artikulua.— Aranera irakaskuntzan

1. Arango berezko hizkuntza den aldetik, aranera da Arango irakaskuntza-zentroetako ohiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza, hezkuntzari buruzko araudi orokorrean ezarritakoaren arabera.

2. Arango lehen eta bigarren hezkuntzetan, aranera ohiko komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili behar da normalean, Generalitaten hezkuntzari buruzko araudi orokorraren arabera.

14. artikulua.— Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza Aranen

1. Hezkuntzaren arloan eskumena duen administrazioak arautu eta antolatu behar du Arango berezko hizkuntzaren erabilera, Arango haur-irakaskuntzaren komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorraren esparruan.

2. Aranera komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili behar da Arango lehen eta bigarren hezkuntzan, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorrarekin bat etorriz.

3. Ikasleek, Aranen, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, lurralde horretako berezko hizkuntza ahozko eta idatzizko nahikotasunez ezagutzeko eskubidea eta eginbeharra dute, irakaskuntzan sartzean ohiko hizkuntza edozein dela ere. Araneraren irakaskuntzak presentzia egokia izan behar du ikasketa-planetan, katalana eta gaztelania ezagutzeko eskubidearen eta eginbeharraren bermeari kalterik egin gabe.

4. Arango irakaskuntza-zentro publikoetako irakasle-lanpostuak betetzeko, hautagaiek araneraz idatzitako ahozko gaitasuna egiaztatu behar dute, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera. Gobernuak, Conselh Generau d’Aranekin elkarlanean, irakasleen araneraren hasierako eta etengabeko prestakuntza ziurtatu behar du.

5. Derrigorrezko hezkuntzan edo horren zati batean aranera ikastetik salbuetsita egon diren ikasleei edo derrigorrezko irakaskuntza Arandik kanpo egin duten ikasleei ezin zaie eskatu araneraren ezagutza egiaztatzeko, erregelamendu bidez ezarritako inguruabarretan.

6. Arango irakaskuntza-zentroetan berandu sartzen diren ikasleek lurralde horretako berezko hizkuntza irakasteko laguntza berezia eta gehigarria jaso behar dute.

15. artikulua.— Unibertsitateak

1. Gobernuak sustatzeko jarduerak gauzatu behar ditu, okzitanieraren azterketa filologikoak Kataluniako unibertsitateetan eta goi-mailako irakaskuntza-zentroetan sar daitezen.

2. Gobernuak Kataluniako unibertsitateen eta Kataluniatik kanpo dauden eta okzitaniera irakasten duten goi-mailako beste irakaskuntza-zentro batzuen arteko lankidetza sustatu behar du.

16. artikulua.— Helduen hezkuntza iraunkorra eta beste irakaskuntza-modu batzuk

1. Arango helduen hezkuntza iraunkorrean, Conselh Generau d’Aranek, Generalitatekin lankidetzan, ikastaroen eskaintza sustatu behar du eta iritsi berriei aranera ikastea errazteko beharrezko neurriak hartu behar ditu.

2. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranekin lankidetzan, okzitaniar hizkuntzaren, historiaren eta kulturaren ezagutza sustatu behar du, Katalunian helduak prestatzeko programen esparruan.

3. Okzitaniera, Aranen aranera izenekoa, Kataluniako hezkuntza-eskaintzan agertu behar da, aplikatu beharreko legeriaren arabera.

V. KAPITULUA
Tituluak eta ziurtagiriak

17. artikulua.— Prestakuntza eta tituluak

1. Conselh Generau d’Aranek, bere eskumenen eremuan, araneraren prestakuntza ez-arauturako programak, tituluak eta horiek eskuratzeko prozedura ezarri behar ditu.

2. Generalitati dagokio, Conselh Generau d’Aranekin koordinatuta, okzitanieraren edozein aldaera normalizaturen prestakuntza-programak eta titulazioak Arandik kanpo antolatzea.

18. artikulua.— Ziurtagiriak eta baliokidetasunak

1. Conselh Generau d’Arani dagokio antolatzen dituen probetan egiaztatutako araneraren ezagutzak ziurtatzea.

2. Conselh Generau d’Aranek bere ziurtagirien eta araneraren ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetasunak zehazten ditu. Horretarako, Conselh Generau d’Aranek akordioak eta hitzarmenak sina ditzake okzitanieraren beste lurralde batzuetako erakunde eta organismoek emandako tituluak eta ziurtagiriak aitortzeko.

VI. KAPITULUA
Irrati- eta telebista-hedabideak

19. artikulua.— Irrati- eta telebista-hedabideak.

1. Gobernuak, ikus-entzunezko komunikabideen bidez, Aranerako irratsaioak eta telebista-saioak ekoitzi behar ditu araneraz, aplikatu beharreko legeriarekin eta espektro irrati-elektrikoaren indarreko plangintzarekin bat etorriz, eta horien eta Kataluniatik kanpoko okzitanierazko komunikabideen arteko lankidetza sustatu behar du.

2. Arango mugapean lizentzia baten babesean jarduten duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen emaileek araneraren presentzia bermatu behar dute programazioan, aplikatu beharreko legeriaren arabera.

3. Aranen lizentzia-araubidean emititzen edo banatzen duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen emaileek araneraren presentzia bermatu behar dute programazioan, aplikatu beharreko legeriaren arabera.

4. Gobernuak teknikoki posible egin behar du bere ikus-entzunezko komunikabideetan araneraren presentzia Kataluniarako banatutako programazioaren barruan, bitarteko tekniko egokiak erabiliz, eta bitarteko horien erabilera eraginkor egin behar du, bere aurrekontu-aukeren arabera eta programa-kontratuek ezartzen dutenaren arabera.

5. Gobernuak bermatu behar du, ikus-entzunezkoen sektorean, jatorriz okzitanieraz ekoitzitako lanak suspertu, sustatu eta babestuko direla, aranera aldaera kontuan hartuta.

6. Gobernuak, Estatuko Administrazio Orokorraren bidez, beste lurralde batzuetako okzitanierazko irrati- eta telebista-emisioak Katalunian, bereziki Aranen, zuzenean jasotzea errazteko nazioarteko hitzarmenak egitea sustatu behar du. Estatuko Administrazio Orokorraren bidez ere hitzarmenak sina ditzake, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoen emaileek okzitanieraren lurraldeetan emititu ahal izan dezaten.

7. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, teknologia berrien aukerak baliatuz eta okzitanieraren erabilera soziala sustatzeko helburuarekin, ikus-entzunezko eskaintza propioa bermatu behar dute Aranen, Hizkuntza erregional eta gutxituen Europako Gutunaren esparruan.

20. artikulua.— Beste komunikabide batzuk

1. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, beren eskumenen eremuan, okzitanieraz idatzitako prentsaren eta aldizkako argitalpenen ekoizpena sustatu behar dute, aranera aldaera kontuan hartuta, hala badagokio, eta Aranen eta Kataluniako gainerako lekuetan zabaltzea.

2. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, beren eskumenen eremuan, okzitanierazko produktu eta informazioen presentzia suspertu eta sustatu behar dute, hizkuntza horren aranera aldaera kontuan hartuta, informazio- eta komunikazio-sare telematikoetan.

VII. KAPITULUA
Okzitaniera, Aranen aranera dena, sustatzea eta hedatzea

21. artikulua.— Arango berezko hizkuntza sustatzea

1. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, beren eskumenen eremuan, Arango berezko hizkuntza babestu behar dute eremu eta sektore guztietan, eta haren erabilera, hedapena eta ezagutza sustatu behar dituzte.

2. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, beren eskumenen eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte Arango berezko hizkuntzaren normalizazioa bultzatzeko. Koordinatzeko mekanismoak ezarri behar dira, eta, hala badagokio, elkarrekin jarduteko mekanismoak, zertarako eta hizkuntza-normalizazioko politikak eraginkorragoak izan daitezen, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

22. artikulua.— Kultura-jarduerak eta -ekipamenduak

1. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek zaindu, sustatu eta zabaldu egin behar dituzte kultura-ikerketako, -ekoizpeneko eta -kontsumoko jarduera guztiak, eta araneraz adierazten diren informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak inplementatu behar dituzte.

2. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranek eta Arango toki-erakundeek sustatu behar dute okzitaniera eta okzitaniar kultura kultura-ekipamenduetan egotea, bereziki liburutegietan, bideoteketan, museoetan eta haien mende dauden kultura-zentroetan, Aranen eta Kataluniako gainerako lekuetan. Era berean, Aranen kultura-jarduerak egiteko edo sustatzeko ardura duten erakundeek, neurri egokian, araneraren ezagutza eta praktika sar ditzaten saiatu behar dute.

3. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek ikerketa terminologikoa sustatu behar dute okzitanieraren aranera aldaeran. Okzitanieraz egindako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea ere sustatu behar dute bi instituzioek, hizkuntzaren industriekin zerikusia duten gainerako aldaerak aintzat hartuta.

23. artikulua.— Sustapena arlo sozioekonomikoan

1. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranek eta Arango toki-erakundeek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, eta araneraren erabilera normala bultzatzeko eta bermatzeko bitartekoak jarri Arango gizarte- eta ekonomia-bizitzako sektore eta jarduera guztietan.

2. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranek eta Arango toki-erakundeek beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte pertsonen eskubidea bermatzeko, bereziki kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa jarduten dutenean, beren hizkuntza-eremuan egiten diren jarduera ekonomiko eta sozialetan Arango berezko hizkuntza erabiltzeko. Era berean, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura hizkuntza horretan jarri behar dituzte haien eskubideei buruzko informazioak.

3. Botere publikoek neurri espezifikoak hartu behar dituzte titulartasun pribatuko gizarte-zerbitzuak ematean araneraren erabilera bultzatzeko eta sustatzeko, hala nola Arango ospitaleak, adinekoentzako egoitza-etxeak, aterpetxeak edo kultura- eta aisialdi-zentroak.

4. Botere publikoek araneraren presentzia sustatu behar dute hizkuntza-paisaian, batez ere era guztietako establezimendu eta erakundeen errotulazioan (sozialak, kulturalak, merkataritzakoak edo aisialdikoak) eta Arango bide publikoko publizitatean duen erabileran.

5. Aranen hitzemandako jarduera sozioekonomikoetan Arango berezko hizkuntzaren erabilera sustatzeko neurriek honako hauek barne har ditzakete:

a) Hitzarmenak eta itunak gizarte, kultura edo aisialdiko enpresa eta erakundeekin.

b) Hizkuntza sustatzearekin eta hedatzearekin zerikusia duten ekitaldietarako edo adierazpenetarako dirulaguntzak, laguntzak eta zerga-arintzeak.

c) Hizkuntza-kalitatearen sariak edo beste aintzatespen eta pizgarri batzuk, zerbitzuak ematean Arango berezko hizkuntza erabiltzen duten enpresa, establezimendu edo erakunde pribatuentzat.

d) Arango lurraldean jarduera ekonomiko eta sozialen hizkuntza-normalizazioa sustatzeko materialak landu eta zabaltzea, turismoarekin lotutakoak barne.

e) Aranen finkatutako enpresa edo erakundeentzako dirulaguntzen eta laguntzen deialdietako klausulak, dirulaguntzaren xede den jarduerak edo produktuak hizkuntza-osagairen bat badu.

24. artikulua.— Okzitanieraren beste lurralde batzuekiko lankidetza

1. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, ados jarrita, okzitanieraren beste lurralde batzuetako instituzio eta erakundeekiko komunikazioa, kultura-trukea, lankidetza eta koordinazioa sustatu behar dituzte, okzitaniera sustatu, erabili, babestu eta araupetuko dela bermatzeko, neurri egokiak hartuta. Horretarako, Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, bakoitzari dagokionaren arabera, akordioak, hitzarmenak eta gainerako lankidetza-mekanismoak sina ditzakete okzitanieraren lurraldeetako instituzio eta erakundeekin.

2. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek, beren eskumenen eremuan, okzitanieraren lurraldeen organismo erkideetan parte har dezakete, modu koordinatuan, okzitaniera aztertzearekin, arautzearekin, haren erabilera sustatzearekin eta okzitanieraren kanpo-hedapenarekin lotutako helburuak lortzeko.

3. Generalitatek Frantziako eta Italiako estatuekin nazioarteko tratatuak sinatzeko eska diezaioke Estatuko Gobernuari, okzitaniar kultura eta hizkuntza sustatzeko eta kanpoan proiektatzeko helburuekin. Generalitati tratatu horiek sinatzeko egintzen berri eman behar zaio, eta, hala badagokio, negoziazio-ordezkaritzetan parte hartu behar du, eta entzun egin behar zaio. Generalitatek horren berri eman behar dio Conselh Generau d’Arani, eta haren parte-hartzea bermatu behar du.

25. artikulua.— Okzitanieraren kanpo-proiekzioa

1. Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek okzitaniar kultura eta hizkuntza zabaldu behar dituzte kanpoko kultura-politikan. Katalunian aranera aitortzeko eta babesteko bultzatzen dituzten ekimenen kanpo-proiekzioa ere bultzatu behar dute, bereziki okzitanieraren lurraldeetan.

2. Generalitatek, Conselh Generau d’Aranekin lankidetzan, okzitaniera Europako hizkuntza-aniztasunaren osagaitzat hartzea sustatu behar du, bai eta eremu horretako Europar Batasunaren ekintza eta programetan duen presentzia ere.

3. Gobernuak, neurri egokiak hartuz, sustatu behar du okzitaniera nazioarteko kultura-organismoetan eta kultura- edo hizkuntza-edukiari buruzko nazioarteko tratatuetan agertzea.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Legearen izaera

Lege honek estatutuaren oinarrizko garapenerako legearen izaera du, eta, Arani dagokionez, estatutuaren 11. eta 94. artikuluetan aipatzen den lurralde horretako araubide berezian txertatzen da.

Bigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-politikaren eta normalizazioaren gaineko eskumena

1. Okzitanieraren, Aranen aranera izenekoaren, hizkuntza-normalizazioari buruzko eskumena Generalitati eta Conselh Generau d’Arani dagokie, estatutuaren 143.2 artikuluaren arabera. Conselh Generau d’Arani dagokio araneraren hizkuntza-normalizazioari buruzko arauak garatzeko eta betearazteko eskumena, Katalunian indarrean dauden arau orokorren esparruan. Generalitatek Arango berezko hizkuntzaren sustapenean parte hartzen du, Conselh Generau d’Aranek koordinatuta. Generalitateko hizkuntza-politikaren arloko organo eskudunari eta Conselh Generau d’Arani dagokie okzitanieraren hizkuntza-politikari buruzko eskumena, Arango lurraldetik kanpo.

2. Administrazio eskudunek Arango lurraldea lehenetsi behar dute lege honen garapenetik eratorritako politikak eta programak garatzeko erreferentzia-eremu gisa.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Generalitat-Conselh Generau d'Aran egitura paritarioa sortzea

Generalitaten eta Conselh Generau d’Aranen arteko Intsuldaketarako Batzorde Mistoaren esparruan, lege honetan ezarritakoa aplikatzeko beharrezkoak diren intsuldaketak adosteari kalterik egin gabe, egitura paritario bat sortu behar da Generalitaten eta Conselh Generau d’Aranen artean, araneraren inguruko hizkuntza-politiken finantzaketa egokia eta nahikoa bermatzeko eta bi instituzioen arteko koordinazioa bermatzeko eremu horretan.

Laugarren xedapen gehigarria.— Hitzarmenak eta akordioak Estatuko Administrazioarekin

Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek hitzarmenak eta akordioak sina ditzakete Estatuko Administrazioarekin, Aranen kokatutako zerbitzu estatalek araneraren erabilera berma dezaten, hizkuntza-aukeraren eskubidea eragingarria izan dadin.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Hitzarmenak eta akordioak Justizia Administrazioarekin

Generalitatek eta Conselh Generau d’Aranek hitzarmenak eta akordioak sina ditzakete Justizia Administrazioko organismo arduradunekin, Arango berezko hizkuntzaren normalizazioa eremu judizialean sustatzeko.

Seigarren xedapen gehigarria. Intsuldaketak

Lege hau onetsi eta sei hilabeteko epean, hura aplikatzeko behar diren eskumenak Conselh Generau d’Arani intsuldatzea erabaki behar da.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Arandar Ikaskuntzen Institutuari buruzko neurriak

Gobernuak eta Conselh Generau d 'Aranek, lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, beharrezko neurriak hartu behar dituzte 4.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Zortzigarren xedapen gehigarria.— Ikus-entzunezko eskaintzari lotutako neurriak

Gobernuak eta Conselh Generau d’Aranek, lege hau indarrean jarri eta bi urteko epean, beharrezko neurriak hartu behar dituzte 19.7 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Xedapen indargabetzailea

Indarrik gabe geratzen dira Arango Haraneko Araubide Bereziari buruzko uztailaren 13ko 16/1990 Legearen 2. artikulua, Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legearen 7. artikulua eta lege honetan ezarritakoaren aurkako gainerako xedapenak.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Legea garatzeko eta aplikatzeko baimena

Gobernuari eta Conselh Generau d’Arani baimena ematen zaie, bakoitzak bere eskumenen eremuan, lege hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko. Conselh Generau d’Arani entzun egin behar zaio lege hau garatuko duten Gobernuaren erregelamenduak egiterakoan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Araudia berrikustea eta aldatzea

Gobernuak, lege hau indarrean jartzen denetik bi urteko epean, indarrean dagoen araudia berrikusteko eta aldatzeko behar diren neurriak hartu behar ditu, lege honek ezartzen duenaren arabera.


8.4.12.75. 11/2014 Legea, urriaren 10ekoa, lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen eta intersexualen eskubideak bermatu, eta homofobia, bifobia eta transfobia errotik kentzeari buruzkoa[1283]

II. TITULUA
LGTBI pertsonen berdintasun eraginkorra sustatzeko politika publikoak

II. KAPITULUA
Esku hartzeko sektoreak

12. artikulua.— Hezkuntza

4. Eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan, eta materialotan erabiltzen den hizkerak kontuan hartu behar dute aniztasuna sexu-orientazioari, genero-identitateari eta genero-adierazpenari dagozkienez, eta arrazoi horrengatiko edozein diskriminazio-mota saihestuko dute.

15. artikulua.— Komunikabideak

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez, hauek egin behar ditu:

b) Gomendioak ezartzea homosexualitatearekin, bisexualitatearekin, transidentitatearekin eta intersexualitatearekin lotutako hizkuntza-erabilerei eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz.


8.4.12.76. 13/2014 Legea, urriaren 30ekoa, Irisgarritasunari buruzkoa[1284]

HITZAURREA

I

[…]

Garrantzitsua da bereziki aipatzea ondasunen eta zerbitzuen komunikazio- eta informazio-eremuetako irisgarritasuna arautu behar dela, Europako Estrategiak zehaztutako zentzuan, zeren aspektu hori ez baitago behar bezala garatuta indarrean dagoen araudian, era berean, bereziki aipatu behar da eragin handia duela zentzumen-desgaitasunak dituzten pertsonen autonomian eta zerbitzu baten gainerako erabiltzaileen baldintza berdinetan parte hartzeko aukeran. Azken urteotan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek halako moldez aurrera egin dute, non eguneroko bizitzako edozein egoeratan presentzia iraunkorra baitute, eta funtsezko elementu bihurtu dira ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei bizitza normalizatua izateko eta harremanak izateko, prestatzeko, lan egiteko eta aisialdiaz eta, bereziki, kulturaz gozatzeko, aspektu guztietan. Horri dagokionez, garrantzitsua da gogoratzea komunikaziorako irisgarritasuna Kataluniako Parlamentuaren 2010eko uztailaren 15eko 749/VIII Ebazpenaren xede izan zela —ebazpen hori ahoz komunikatzen diren gorrei eta gor-itsuei katalanaren ikaskuntza, hezkuntza, irisgarritasuna eta erabilera eta ahozko modalitateko baliabideak bermatzeko neurriei buruzkoa da— bai eta Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legearen xede ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

1. Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

n) Laguntza-bitartekoak: ingurunearen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen dietenak. Erabilera partikularreko laguntza-bitartekoak beharrezko elementutzat jotzen dira, eta ezin da mugatu horien erabilera, salbu eta segurtasun- edo osasungarritasun-arrazoiengatik edo erregelamendu bidez ezarritako beste arrazoi batzuengatik. Laguntza-bitartekoak honela sailkatzen dira:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonei produktu eta zerbitzuen erabilera, komunikazioa edo mugikortasuna errazteko edo bermatzeko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

III. TITULUA
Irisgarritasuna

V. KAPITULUA
Zerbitzuen irisgarritasuna

26. artikulua.— Erabilera publikoko zerbitzuetarako irisgarritasunaren baldintzak

6. Ikus-entzunezko komunikabideek pixkanaka txertatu behar dituzte zeinu-hizkuntzaren audiodeskripzio-, azpititulazio- eta interpretazio-sistemak, betiere programazioa irisgarria izan dadin.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan

29. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

a) Komunikazioa: igorle baten eta hartzaile baten artean informazioa trukatzeko prozesua. Mezua hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera, komunikazioa honelakoa izan daiteke:

1) Entzunezkoa: mezua entzumenaren bidez hautematen den komunikazioa.

2) Ukimenezkoa: mezua ukimenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen ditu braille irakurketa-idazketa sistema, sinboloak eta grafikoak erliebean, letra larriak esku-ahurrean, ukimenezko alfabeto daktilologikoa edo esku-ahurrekoa eta ukimenezko euskarria darabilen zeinu-hizkuntza.

3) Ikusizkoa: mezua ikusmenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen du sistema grafiko alfabetikoa eta sinbolikoa, zeinuen, letren, grafismoen, sinboloen eta antzeko beste adierazpenen bidez irudikatzen dena edozein euskarri material, elektroniko edo telematikotan; argi-seinaleak, hau da, lurraldean, eraikuntzan eta garraioan arrisku- edo larrialdi-abisua ematen duten argi-errotuluak edo argiak, eta zeinu-hizkuntza.

b) Ahozko hizkuntzak: transkripzio idatzia duten ahozko komunikazio-sistemak, pertsona-erkidego bati dagozkionak. Ahoz komunikatzen diren pertsona gorrek edo gor-itsuek erabiltzen dituzten hizkuntzak dira.

c) Zeinu-hizkuntzak: gor zeinugileen keinu- eta ikus-modalitateko hizkuntza-sistemak, zeinak gor-itsuek ere erabiltzen baitituzte beren zentzumen-egoeraren arabera egokituta.

d) Eskuen laguntza duten zeinu-hizkuntzak edo urrutikoak: gor-itsuen hizkuntza-sistemak, zeinetan, gidari-interprete baten edo gor-itsutasuna duen bitartekari baten bidez egiten baita komunikazioa. Sistema daktilologikoa, ukimen-euskarridun zeinu-sistema, ukimena eta bi pertsonen arteko hurbiltasuna erabiltzen dira.

e) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: entzumena estimulatzeko metodo espezifikoak, eta gorrek edo gor-itsuek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak, zeinek bide ematen baitute ahozko hizkuntzaren entzumena, ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena iristeko. Bitarteko horien artean daude audifonoak, entzumen-inplanteak, maiztasun modulatuko igorgailuak, begizta edo eraztun magnetikoak, azpitituluak eta ezpain-irakurketa.

f) Ikusizko komunikazioan laguntzeko produktuak: ikusmen-urritasuna duen pertsonari ikusmen-informazioa hautematen eta ulertzen laguntzeko metodo espezifikoak. Honako produktu hauek sartzen dira:

1) Laguntza-produktu optikoak eta elektronikoak: sistema optiko edo elektroniko batean oinarritutako gailuak, zeinek irudiak zabaldu edo hurbiltzen baitituzte eta bide ematen baitute ikusmen urriko pertsonen ikusmen-errendimendua optimizatzea.

2) Ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programa informatikoak eta ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei informazio hori iristeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

3) Ikusizko informazioa ukipen-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programa informatikoak eta ikusizko informazioa ukipen-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duen pertsonari informazio hori iristeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

g) Ahozko hezkuntzaren modalitatea: entzumen-desgaitasuna duten ikasleen ohiko eskolatze-mota, non komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza soilik ahozko eta idatzizko hizkuntza den.

h) Hezkuntza-modalitate elebiduna: hezkuntza-proiektu bat da, zeinean elkarrekin bizi baitira zeinu-hizkuntza katalana, ikasketa-gai eta komunikazio-hizkuntza gisa eta eskola-curriculumerako irispide gisa, eta ahozko zein idatzizko hizkuntza ofizialak, zeinak ikasketa-gai ere baitira.

i) Material irakurterrazak: Inclusion Europe (adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzeko Europako sarea) eta IFLA (liburutegien elkarteen nazioarteko federazioa) nazioarteko gidalerroetan oinarrituta egindako materialak, testuen sinplifikazioa sustatzen dutenak, betiere material horiek herritar guztientzat irisgarriak izan daitezen; sinplifikazioak, berriz, hizkuntza lau eta zuzenekoa erabiltzea dakar, hartzaileentzat irisgarria den edukia dakar, eta edukia eta formak harmonizatzen dituen diseinua erabiltzea.

30. artikulua.— Ahozko hizkuntzan komunikatzen diren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

Ahozko hizkuntzaren modalitatea eta ahozko komunikaziorako laguntza-baliabideak onartzen dira gorrek edo gor-itsuek komunikatzeko gehien erabiltzen duten sistema gisa, bai eta pertsona horiek eta haien familiek edo tutoreek ahozko hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera askatasunez erabakitzeko duten eskubidea eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ere.

31. artikulua.— Zeinu-hizkuntzan komunikatzen diren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

Zeinu-hizkuntza katalana onartzen da Kataluniako gor edo gor-itsu zeinugileen hizkuntza gisa, betiere zeinu-hizkuntza katalanaren legeriak eta hura osatzen duen irisgarritasun-araudiak ezarritakoarekin bat etorriz.

32. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak hezkuntza-eremuko komunikazioan

2. Desgaitasuna duten ikasleei dagokienez, irakaskuntzaren arloan eskumena duen sailak:

a) Entzumen-desgaitasuna duten haurren familiei edo tutoreei informazioa bermatu behar die eskolatzeko hezkuntza-modalitateei buruz, betiere erabakitzen diren zentroetan ahozko hezkuntzaren modalitatearen edo modalitate elebidunaren artean askatasunez aukeratu ahal izan dezaten, eta hautatutako modalitatearen ikaskuntza eta erabilera bermatu behar ditu.

3. Irakaskuntzaren arloan eskumena duen sailak ahozko hizkuntzan komunikatzen diren gorrekiko edo gor-itsuekiko errespetua zabaldu behar du, baita modalitate hori eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, linguistikoak eta teknologikoak ezagutarazi eta horiek badirela zabaldu ere, eta prestakuntza-plan espezifikoak ezarri behar ditu, betiere zentzumen-desgaitasuna —entzumen-desgaitasuna, zein ikusmen-desgaitasuna, zein itsu-gorreria— duten ikasleei arreta eman behar dieten irakasleek eta profesionalek prestakuntza egokia dutela bermatzeko.

4. Gobernuak lehentasuna eman behar dio unibertsitateekin eta Ikaskuntza Katalanen Institutuarekin ikerketa-akordioak egiteari, betiere ahoz komunikatzen diren gorrek katalana ikas dezaten; dena den, beste akordio batzuk egin ahal izango ditu eremu horretan ikerketak egiten dituzten beste instituzio edo erakunde batzuekin.

5. Gobernuak bermatu egin behar du Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legeak 3. eta 4. apartatuetan gor edo gor-itsu zeinugileentzat xedatzen duena betetzen dela.

6. Administrazio publikoek elkarlanean jardun dezakete unibertsitateekin, irakaskuntzako zentro ez-arautuekin eta elkarteekin, betiere ahozko hizkuntzaren, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen eta zeinu-hizkuntza katalanaren erabilera errazteko.

33. artikulua.— Komunikaziorako irisgarritasuna administrazio publikoekiko eta zerbitzu publikoen hornitzaileekiko harremanetan

1. Administrazio publikoek ahozko hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, betiere ahoz komunikatzen diren gorrek berdintasun-baldintzetan iritsi ahal izan ditzaten zerbitzu publikoak, eskubide hori arautzen duen irisgarritasun-araudiarekin bat etorriz.

2. Administrazio publikoek zeinu-hizkuntza katalana erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, eta hizkuntza horretan ikasteko, irakasteko, ikertzeko eta interpretatzeko baldintzak ezarri behar dituzte, Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legean ezarritakoaren arabera.

VII. KAPITULUA
Kulturako, kiroleko eta aisiako ekipamenduetarako irisgarritasuna

35. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasun-baldintzak

1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek haietaz gozatu, ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkuntza ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.


8.4.12.77. 16/2014 Legea, abenduaren 4koa, Kanpo-ekintzari eta Europar Batasunarekiko Harremanei buruzkoa[1285]

ATARIKO TITULUA

3. artikulua.— Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen printzipio gidariak

Kataluniaren kanpo-ekintza eta Generalitaten eta Europar Batasunaren arteko harremanak honako printzipio gidari hauen arabera arautuko dira:

e) Pertsonek eta herriek beren kultura, hizkuntza eta identitatea defendatzeko eta sustatzeko duten eskubidea aitortzea, kultura anitzeko elkarbizitza-balioak bultzatzea, herriek erabakitzeko duten eskubidea aitortzea, gizarte-, hezkuntza- eta osasun-eskubideak aitortzea, eta gizarteko sektore ahulenei laguntzea.[1286]

4. artikulua.— Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen helburuak

Kataluniaren kanpo-ekintza eta Generalitaten eta Europar Batasunaren arteko harremanak honako helburu hauen arabera arautuko dira:

c) Kataluniako hizkuntza eta kultura nazioartean sustatzea.

I. TITULUA
Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen eragileak, eremuak eta tresnak

II. KAPITULUA
Kanpo-ekintzaren eta Europar Batasunarekiko harremanen eremu sektorialak

12. artikulua.— Jardun-eremuak

3. Gobernuak honako hauek egin behar ditu hizkuntzaren eta kulturaren eremuan:

a) Europar Batasunaren barruan eta handik kanpo Kataluniaren berezko hizkuntza eta kultura sustatu behar ditu, eta herrialdeko kultura- eta hizkuntza-eredua nazioarteko erreferentzia gisa kokatu behar du.

b) Ramon Llull Institutua indartu behar du, katalana eta katalanez adierazitako kultura nazioartean sustatzeko agente gisa, eta Institutuaren ekintzak koordinatu behar ditu Gobernuak kanpoan eta Europar Batasunaren aurrean dituen ordezkaritzekin eta Gobernuak kanpoan dituen bulego sektorialekin.

c) Katalunian hizkuntza ofiziala eta Aranen berezko hizkuntza denez, aranera kanpoan zabaltzeaz arduratu behar du, batez ere mugaz gaindiko auzotasun-eremuetan.

II. TITULUA
Generalitaten harreman instituzionalak kanpoan eta Europar Batasunaren eremuan

I. KAPITULUA
Harremanak Europar Batasunarekin

24. artikulua.— Katalanak Europar Batasunean duen estatutu juridikoa

Generalitatek beharrezko ekintzak eta neurriak abiarazi behar ditu Europako instituzioetan katalanaren erabilera bermatzeko eta Europar Batasunean katalanaren ofizialtasuna aitor dadin lortzeko.

II. KAPITULUA
Harremanak beste gobernu batzuekin, nazioarteko antolakundeekin eta lurralde-elkarlaneko sareekin

26. artikulua.— Gobernuak beste organo batzuekin dituen harremanak

1. Gobernuak, beste lurralde batzuetako gobernuekin dituen harremanetan, helburu hauek sustatzen ditu:

b) Beste lurralde batzuekiko elkarlan instituzionala eta jardunbide egokien trukea sustatzea, bereziki Kataluniarekin lotura historikoak, politikoak, linguistikoak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak dituzten lurraldeekin.

27. artikulua.— Nazioarteko antolakundeekiko harremana eta lankidetza

4. Generalitatek beharrezko diren ekintzak abiarazi behar ditu, Estatutuak xedatzen duen bezala, katalana nazioarteko antolakundeetan eta kultura- edo hizkuntza-edukia duten nazioarteko tratatuetan agertzeko eta erabiltzeko.

III. TITULUA
Generalitaten ordezkaritza kanpoan

32. artikulua.— Gobernuak kanpoan dituen bulego sektorialak

2. Gobernuak bulego sektorialen sare egoki bat bermatu behar du kanpoan, betiere Kataluniaren interesak sustatzeko, bereziki eremu hauetan: sustapen ekonomikoa; ikerketa eta berrikuntza; inbertsioak erakartzea; turismo-sustapena; kultura-enpresen nazioartekotzea; Kataluniako hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko proiekzioa, eta garapenerako elkarlana eta laguntza.


8.4.12.78. 1/2015 Legea, otsailaren 5ekoa, Arango Araubide Bereziari buruzkoa[1287]

HITZAURREA

Aranek nortasun propioa eta bereizia du Katalunian, Arango erkidegoak Okzitaniako gainerako herrialdeekin partekatzen dituen hizkuntza eta kultura propioak dituelako, eta, aldi berean, garai bateko autogobernu-tradizioa duelako, arandarrek denboran zehar irmoki defendatua.

Okzitaniera, bere aldaera arandarrean, Arango berezko hizkuntza da, eta arandar identitatea eratzen duten zutabeetako bat eta funtsezko ezaugarrietako bat da, Okzitaniako nazio-egitatean kokatuta. Arandarrek beren hizkuntzarekin duten lotura emozionalari eta, aldi berean, hizkuntza hori erabiltzeko duten adoreari esker, belaunaldiz belaunaldi transmititu dute egundaino, eta aranera Arango kultura-ondarearen elementu preziatuenetako eta apartekoenetako bat bihurtu dute, zeina Kataluniako herriak eta instituzioek ere berezkotzat hartzen eta balioesten duten.

[…]

Justiziak eta Arango aldarrikapenaren egokitasunak Arango eskubide historiko eta linguistikoen lehenengo aitorpena ekarri zuten Kataluniako Parlamentuak 1979an onetsi zuen Kataluniako Autonomia Estatutuan. Horrela, Estatutuaren 3.4. artikuluan hauxe ezarri zen: «Aranera irakatsi egingo da, eta errespetu eta babes berezia izango du». Lehenengo xedapen gehigarriak, berriz, honelaxe xedatu zuen: «Konstituzioaren eta estatutu honen esparruan, Arango haraneko barne-antolaketa administratiboaren berezitasun historikoak aitortu eta eguneratu egingo dira». Estatutu-manu horien geroagoko lege-garapenari esker, pixkanaka indartutako estatutu juridiko bat eratu ahal izan zen Arango berezko hizkuntzarentzat, eta, aldi berean, aukera eman zen Arango autogobernuko instituzio historikoak berreskuratzeko.

Ildo horretatik, apirilaren 18ko 7/1983 Legeak, Kataluniako Hizkuntza Normalizazioari buruzkoak, aranera, zeina baita okzitanieraren aldaera, Arango berezko hizkuntza deklaratu zuen, eta araneraren zenbait hizkuntza-eskubide aldarrikatu zituen, botere publikoei haren erabilera eta irakaskuntza bermatzeko emandako aginduarekin batera. Geroago, uztailaren 13ko 16/1990 Legeak, Arango Haranaren Araubide Bereziari buruzkoak, zehaztu eta aktibatu egin zuen Arango sistema instituzional tradizionala, zeina haragitzen baita Terçons historikoetan eta Haraneko Kontseilu Nagusian, eta haren eskumenen tipologia eta irismena ere definitu zituen. Legeak haraneko berezko hizkuntzaren lurralde-ofizialtasuna ere aitortu zuen, eta haren erabilera- eta irakaskuntza-bermeak hobetu zituen, Aranen normalizazioa bultzatzeko agindu orokorra jasotzeaz gain.

Kataluniako 2006ko Autonomia Estatutua onesteak urrats berri eta erabakigarria ekarri zuen Arango okzitaniar errealitate nazionala erabat onartzeko, eta, aldi berean, funtsezko aldaketa ekarri zuen aurreko egoerarekiko, Arango erkidegoaren berezko hizkuntzaren ofizialtasunari dagokionez. Horrela, Estatutuaren 11. artikuluan hauxe ezarri zen: «Aran nazio-errealitate okzitaniarra da, eta kultura, historia, geografia nahiz hizkuntza aldetik bere identitatea du; arandarrek halaxe defendatu dute mendeetan zehar, eta halaxe aitortzen dute Kataluniako herritarrek eta instituzio politikoek. Estatutu honek berezitasun hori aitortu, babestu eta errespetatu egiten du, eta aitortzen du Kataluniaren barruan Aran lurralde-erakunde berezia dela, eta, hala izanik, babes berezia ere badu, araubide juridiko berezi baten bidez». Gainera, 6.5 artikuluak okzitanieraren ofizialtasuna aitortzen du, aranera esaten zaiona Aranen, Katalunian. Era berean, 94. artikuluak Arango berezko antolaketa instituzionalaren esparru berria eta haren araubide juridikoaren berezitasunak zehazten ditu. Azkenik, bosgarren xedapen gehigarriak Arango araubide berezia berrikusteko egutegia ere ezartzen du, estatutuak berak xedatzen duenera egokitzeko.

Okzitanierari buruzko urriaren 1eko 35/2010 Legea onetsi zenean —izan ere, okzitaniera Aranen aranera da—, Kataluniako Parlamentua Estatutuaren agindua garatzen hasi zen Arani zegokionez, eta okzitaniera hizkuntza ofizial bihurtu zuen Katalunia osoan.

[…]

Gainera, legeak aukera berria izan nahi du, bai eta Aranek Kataluniarekin historikoki izan dituen lotura bizi eta sakonak indartzeko tresna bat ere; lotura horiek hauetan dautza: elkarrekiko errespetuan eta, aldi berean, Kataluniako herriak eta instituzioek beti arandar erkidegoaren berezko hizkuntza eta kulturarekiko eta, hedaduraz, okzitaniar nazioarekiko izan duten aitorpen eta estimazio osoan —izan ere, Aran okzitaniar naziokoa da—.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Aran

Aran errealitate nazional okzitaniarra da, zeinak baitu identitate kultural, historiko, geografiko eta linguistikoa, arandarrek mendeetan zehar defendatua; identitate hori Kataluniako Autonomia Estatutuak lurralde-erakunde berezi gisa aitortzen du, zeina eratzen baitute terçons elkartzeek; nortasun juridiko propioa eta gaitasun eta autonomia osoa ditu, Estatutuan bermatuta, Aranek ordezkatzen duen erkidego politikoaren interes propioak kudeatzeko.

8. artikulua.— Berezko hizkuntza

1. Aranera da lurralde horretako berezko hizkuntza; izen hori ematen zaio okzitanierak Aranen duen aldaera autoktonoari; hori dela eta:

a) Administrazio publikoek Aranen normaltasunez eta lehentasunez erabiltzen duten hizkuntza da.

b) Komunikabide publikoen erabilera arrunteko hizkuntza da, formatu guztietan, batez ere Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioaren, toki-erakundeen eta haien elkarteen mendekoetan, Arango lurraldean.

c) Arango irakaskuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza da.

2. Generalitatek, bere hizkuntza-politiken bitartez, eta Arango Kontseilu Nagusiak, bere eskumenen esparruan, hizkuntzaren arloan egiten dituzten jarduketak koordinatu behar dituzte, eta Arango berezko hizkuntzaren erabilera sustatu behar dute normalizazioa bereziki zaila den arloetan, hala nola Justizia Administrazioan.

3. Okzitaniera, zeinari Aranen aranera baiteritzo, ofiziala da Katalunian, eta eremu eta sektore guztietan babestu behar da, aplikatzekoa den araudiaren arabera. Botere publikoek haren erabilera, sustapena, zabalkundea, ezagutza eta erabilera ofiziala sustatu behar dituzte, zeinak Kataluniako Parlamentuaren lege baten bidez arautzen baitira.

9. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Aranen pertsona orok du araneraz jakiteko eta aranera erabiltzeko eskubidea, eta administrazio publikoekin —Hauteskunde Administrazioa barne— eta haien mendeko erakunde publiko nahiz pribatuekin diharduelarik, pertsona orok du eskubidea arreta araneraz jasotzeko, bai ahoz bai idatziz. Araneraz emandako administrazio-egintzek eta xedapen orokorrek, bai eta fede publikoko tresnek ere, erabateko ondorio juridikoak sortzen dituzte.

2. Aranen, pertsona guztiek dute, justiziarekin, notariotzarekin eta erregistro publikoekin dituzten harremanetan, aranera erabiltzeko eta eskubidea dute, honela eskatuz gero, dokumentazioa okzitanieraren aldaera horretan jasotzeko, baina horrek ez die kostu gehigarririk ekarriko pertsona horiei, eta ezin izango dute defentsa-gabeziarik edo bidegabeko atzerapenik jasan erabilitako hizkuntzagatik.

3. Aranen, ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erabiltzerakoan eta kontsumitzerakoan, pertsona orok du eskubidea arreta araneraz jasotzeko, bai ahoz bai idatziz, betiere legeek xedatzen dutenaren arabera.

III. TITULUA
Antolaketa

V. KAPITULUA
Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia

46. artikulua.— Izaera

1. Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia zuzenbide publikoko korporazioa da, administrazio publikoetatik independentea, akademikoa eta berezko nortasun juridikoa duena.

2. Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia Kataluniako Akademien Erregistroan dago inskribaturik.

3. Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia haren estatutuek eta barne-araubideak eta gobernu-araubideak arautzen dute.

IV. TITULUA
Ahalak eta eskumenak

II. KAPITULUA
Eskumenak ekintza publikoaren sektoreetan

51. artikulua.— Hizkuntza eta kultura

1. Arango Kontseilu Nagusiak eskumen osoa du okzitanieraren erabilera sustatu, normalizatu eta arautzeari dagokionez —izan ere, okzitanierari Aranen aranera deitzen zaio—, betiere Katalunia osoan hizkuntza-politikaren eta hezkuntzaren arloan indarrean dauden lege orokorren arabera.

8. Arango Kontseilu Nagusiak behar diren ekimenak bultzatu behar ditu gainerako lurralde okzitaniarrekin hizkuntza sustatzeko eta zaintzeko ahaleginak koordinatzeko, kalterik egin gabe Okzitanierari buruzko urriaren 1eko 35/2010 Legearen 24. eta 25. artikuluei eta bigarren xedapen gehigarriari —izan ere, okzitanierari Aranen aranera deitzen zaio—.

55. artikulua.— Irakaskuntza

1. Aran hezkuntza-gune gisa eratzen da, Katalunian hezkuntza arautzen duen legeriak ezarritakoaren arabera.

2. Hizkuntza-espezifikotasuneko arrazoiak direla-eta, hezkuntzaren arloan eskumena duen Generalitateko sailaren berezko zerbitzuek —hezkuntza-zerbitzuak eta helduentzako eskolak Arango lurraldean – Aran dute lurralde-erreferentzia bakarra.

3. Arango Kontseilu Nagusiak zaindu behar du irakaskuntzako zentroetan okzitanieraren arandar aldaeran dauden hizkuntza-curriculumak bat etor daitezen indarrean dagoen legeriarekin eta lege honek zehazten dituen irizpideekin.

4. Arango Kontseilu Nagusiak, irakaskuntzaren arloan eskumena duen sailarekin lankidetzan, hezkuntzarekin zerikusia duten honako zerbitzu hauek eskaintzeko eskumena du: eskola-garraioa, eskola-jantokia, eskolaz kanpoko zerbitzuak, testuliburuak, material didaktikoak eta elkarrizketarako material osagarriak egin eta ekoiztea okzitanieraren arandar aldaeran, eta irakasleak etengabe prestatzea Arango hizkuntzan eta kulturan.

76. artikulua.— Arango toponimia

Arango Kontseilu Nagusiari dagokio Arango toponimoen defentsa juridiko eta prozesalaren gaineko eskumena.

78. artikulua.— Komunikabide sozialak eta ikus-entzunezkoen zerbitzuak

2. Arango Kontseilu Nagusiak gizarte- eta ikus-entzunezko komunikazio-sistema publiko propioa sor dezake Aranentzat, zeinak izan behar baititu bitarteko ekonomiko eta finantzario nahikoak, prentsa idatzi eta irrati eta telebista publikoak mantentzeko, edukiak okzitanieraren arandar aldaeran dituela.

V. TITULUA
Arango Kontseilu Nagusiaren harremanak Generalitatekin eta gainerako instituzio publikoekin

81. artikulua.— Aranen kanpo-proiekzioa

4. Generalitatek okzitaniera proiektatu eta sustatu behar du —izan ere, okzitaniera Aranen aranera da—, nazioarteko aitortza lor dezan.

84. artikulua.— Generalitateko Gobernuaren eta Arango Kontseilu Nagusiaren arteko Aldebiko Batzordea

2. Generalitateko Gobernuaren eta Arango Kontseilu Nagusiaren arteko Aldebiko Batzordeari eginkizun hauek dagozkio:

j) Okzitanieraren hizkuntza-politika eta -normalizazioa koordinatzea —izan ere, okzitaniera Aranen aranera da—.

k) Bermatzea Okzitanierari buruzko urriaren 1eko 35/2010 Legearen arabera —izan ere, okzitanierari Aranen aranera deitzen zaio—, araneraren inguruko hizkuntza-politiken finantzaketa egokia eta nahikoa izango dela eta koordinazioa egongo dela bi instituzioen artean.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Aran Kataluniako hauteskunde-legean

1. Kataluniako hauteskunde-legeak kontuan hartu behar du Arango berezitasun historikoa, politikoa, kulturala eta linguistikoa, eta Aranek Parlamentuan ordezkaritza izango duela bermatu behar du.


8.4.12.79. 10/2015 Legea, ekainaren 19koa, Lanbide-heziketa eta -kualifikazioei buruzkoa[1288]

IV. TITULUA
Lanbide-prestakuntza eta -kualifikazioko sistemaren zerbitzuak

III. KAPITULUA
Lanbide-heziketa

34. artikulua.— Antolamendua

2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren berezko antolamenduaren garapenak honako hauek hartu behar ditu barne:

a) Atzerriko hizkuntzan edo hizkuntzetan hizkuntza-gaitasunak lortzea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.


8.4.12.80. 12/2015 Legea, uztailaren 9koa, Kooperatibei buruzkoa[1289]

HITZAURREA

[…]

Argi dago sozietate-formula kooperatiboaren erabilera sustatzeko bideetako bat dela arlo horretako hizkera tekniko espezifikoa ezagutza orokorrera hurbiltzea eta haren kontzeptuak sinplifikatzea. Horrela, bada, zuzenbide kooperatiboaren ezagutza eta aplikazioa errazteko helburu horri jarraituz, 1. artikuluak sozietate kooperatiboaren kontzeptua birformulatzen du, eta 2. artikuluak zuzenbide kooperatiboaren berezko beste kontzeptu eta termino batzuk biltzen ditu; horrela, artikulu biok tresna erabilgarri bihurtzen dira kontzeptu eta termino horiek argitzeko eta arlo horretan espezializaturik ez dauden pertsonei hurbiltzeko.

[…]


8.4.12.81. 17/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzkoa[1290]

HITZAURREA

[…]

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu eraginkorrean ziurtatzeko, sexuaren ziozko diskriminazioaz gain, beste aspektu batzuk ere hartu behar dira kontuan, hala nola diskriminazio anizkoitza, eta honako arrazoi hauek direla-eta sortutako desabantaila-egoera hauek ere hartu behar dira kontuan: etnia, kolore, jatorri etniko eta sozial, ezaugarri genetiko, hizkuntza, erlijio, sinesmen, iritzi politikoak edo bestelakoak, gutxiengo bateko kide izatea, gaitasunak, jaiotza, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa edo maila ekonomikoa.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Botere publikoen jardun-printzipioak

Autonomia Estatutuaren 41. artikuluak aipatzen duen genero-ikuspegiaren printzipioa betez, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, betiere sexu- edo genero-diskriminaziorik gabe, lege honen xedapenen interpretazioak eta botere publikoen politika eta jarduketa guztiek printzipio hauek bete behar dituzte:

Zortzigarrena.— Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta estereotipatu gabea: 2. artikuluan definitutako botere publikoek ez dute hizkera sexistarik erabili behar, errealitatearen ikusmolde sexisten adierazpena saihestu behar dute, bai eta erabilera androzentrikoak eta genero-estereotipoak ere, eta emakumeekiko, gutxiengoekiko eta, oro har, pertsona guztiekiko errespetuzko hizkera sustatu behar dute arreta pertsonalean eta beren dokumentazio idatzi, grafiko eta ikus-entzunezko guztian. Botere publikoek prestakuntza eman behar diete langileei, hizkuntza errespetuz eta modu inklusiboan erabil dezaten.

III. KAPITULUA
Sektore publikoan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako eskubidea bermatzeko mekanismoak

15. artikulua.— Sektore publikoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak

4. Sektore publikoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planek betekizun hauek bete behar dituzte:

b) Kontuan hartzea, besteak beste: emakumeen ordezkaritza; irispidea; hautaketa; lanbide-igoera eta -garapena; lan-baldintzak; bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzea; indarkeria matxista; lan-arriskuen prebentzioa genero-ikuspegiarekin; komunikazio inklusiboa, eta hizkera ez-sexista eta ez- androzentrikoa erabiltzea, bai eta organismoaren estrategia eta barne-antolaketa ere.

IV. KAPITULUA
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko politika publikoak

2. atala
Hezkuntza, kultura eta ezagutza

21. artikulua.— Hezkidetza

3. Hezkuntza Administrazioak, hezkuntza-sistemako genero-berdintasunerako planaren bidez, honako helburu hauek lortzeko jarduketak eta jarduerak egin behar ditu beti:

f) Ikasleak prestatzea hizkuntzaren erabilera ez-sexistan eta ez-androzentrikoan.

23. artikulua.— Jolasak eta jostailuak

Jolas eta jostailuen arloan eskumenak dituzten Kataluniako administrazio publikoek beharrezkoak diren ekintza guztiei ekin behar diete, helburu hauek lortzeko:

b) Jolas eta jostailuak merkaturatzen debekatzea, baldin eta horiek emakumeentzat iraingarriak badira, emakumeen duintasunaren aurka egiten badute, hizkuntzaren erabilera sexista egiten badute edo haurren eta nerabeen artean oldarkortasuna eta indarkeria sustatzen badituzte.

25. artikulua.— Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

1. Generalitaten eta Kataluniako toki-erakundeen ikus-entzunezko komunikabideek, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak emandako lizentzia baten babesean jarduten dutenek, Kataluniako Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko abenduaren 29ko 22/2005 Legearen 2. artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen diren gainerako subjektuek, eta Kataluniako administrazio publikoek kudeatu edo diruz lagundutako idatzizko komunikabideek:

d) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-androzentrikoa erabili behar dute.

26. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, botere publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

28. artikulua.— Unibertsitateak eta ikerketa

1. Kataluniako Unibertsitateei buruzko otsailaren 19ko 1/2003 Legearen 5. artikuluan aipatzen den balioetan oinarritutako hezkuntzak honako hauek bildu behar ditu nahitaez:

e) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-androzentrikoa komunikazio guztietan.

3. atala
Lana, enplegua eta enpresa

35. artikulua.— Kataluniako enpresa-bikaintasunaren bereizgarria, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorraren arloan

4. Berdintasunaren arloko enpresa-bikaintasunaren bereizgarria emateko baldintzak arautzeko kontuan hartu beharreko irizpideak, lau urteko iraupena dutenak, honako hauek dira:

g) Hizkuntza inklusibo ez-sexistak, ez-androzentrikoak eta publizitate ez-sexista erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, produktuetan, zerbitzuetan eta marketinean.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Instituzio eta organo publikoen izendapenak berrikustea

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, berrikusi eta, hala badagokio, aldatu egin behar dira Kataluniako administrazio publikoen mendeko instituzio eta organoen izendapenak, betiere hizkera ez-sexistaren eta ez-androzentrikoaren printzipioak errespetatzen direla bermatzeko.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-erabilerak

Gobernuak, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren aholkularitzarekin, hala badagokio, behar diren ekintzak abiarazi behar ditu hizkuntza-erabileren aplikazioa aztertzeko, betiere historikoki kontuan hartu ez diren emakumeak ikusarazte aldera.


8.4.12.82. 5/2016 Legea, abenduaren 23koa, Kataluniako 2017-2020 Estatistika Planari buruzkoa eta Kataluniako Estatistikari buruzko 23/1998 Legea aldatzekoa[1291]

ERANSKINA
Planaren estatistika-jarduerako eremuen deskripzio ordenatua

a) Estatistika-jardueraren eremuak eta azpieremuak.

4. Lana eta gizartea.

4.5 Hizkuntza.

[…]

4. Lana eta gizartea.

[…]

Hezkuntzaren eta prestakuntzaren, kulturaren eta hizkuntza-errealitatearen oinarrizko ezaugarrietan sakontzea: katalanaren presentzia, Kataluniako gainerako hizkuntza ofizialena eta eremu guztietan erabiltzen diren gainerako hizkuntzena.


8.4.12.83. 8/2017 Legea, ekainaren 15ekoa, Kanpoko Erkidego Katalanari buruzkoa[1292]

HITZAURREA

I

[…]

Generalitateko Gobernuaren asmoa da jarduketak bultzatzea eta indartzea bide emateko kanpoan dauden katalanek, gaur egungo aukeren arabera, beren jatorrizko herrialdearekin lotura estua izan dezaten, eta, era berean, aukera izan dezaten Kataluniaren bilakaera kolektiboan parte hartzeko eta Kataluniako errealitatea, kultura eta hizkuntza eskuratzeko.

[…]

II

[…]

Hala, xx. mendeko hamarkadetan zehar, kanpoko erkidego katalanak harrera-toki bihurtu ziren, eta funtsezko bihurtu ziren kanpoan kultura eta hizkuntza katalanak mantentzeko. Erakunde horietako kideek jarduera kultural dinamikoa egiten zuten, bai eta jatorrizko lurraldearekiko loturei eusteko ekintza garrantzitsua ere.

[…]

II. KAPITULUA
Katalanak kanpoan

6. artikulua.— Kanpoan bizi diren katalanen espezifikotasuna politika publikoetan integratzea

2. Gobernuak zaintzen du kanpoan dauden katalanek gauza ditzatela indarrean dagoen araudiak kanpoan bizi direnei aitortzen dizkien eskubideak, batez ere eremu politiko, administratibo, zibil, sozial eta linguistikoan, eta behar diren ekintzak sustatzen ditu eskubide horiek egikaritzeko Katalunian bizi diren katalanek dituzten baldintza berberetan, eta genero-berdintasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren arabera.

8. artikulua.— Kanpoan dauden katalanen eskubideak

3. Hizkuntzaren eremuan, kanpoan dauden katalanek, Kataluniako instituzio, antolakunde eta administrazio publikoekin dituzten harremanetan, eurek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea dute, Autonomia Estatutuaren I. tituluko 3. kapituluan ezarritakoaren arabera. Gobernuak katalana eta aranera kanpoan irakasten laguntzeko neurriak hartzea sustatzen du, bai aurrez aurre, hori egin daitekeen lekuetan, bai modu birtualean.

4. Hizkuntza- eta kultura-eremuei dagokienez, arreta berezia eskaini behar dio Generalitatek Kataluniak hizkuntza partekatzen duen lurraldeetatik kanpoko katalanek eta erkidego katalanek egiten duten sustapenari.

11. artikulua.— Kataluniarekiko lotura

1. Gobernuak, kanpo-ekintzaren arloan eskumena duen sailaren bitartez, kanpoan dauden katalanekiko harremanak sustatu eta errazten ditu, haien arteko harremanak sustatzen ditu eta haien antolakundeei laguntza ematen die, kanpoan dauden katalanen eta Kataluniaren arteko lotura aktiboari eusteko, betiere beren jatorrizko herrialdeko errealitatean modu antolatuan parte har dezaten, eta kultura eta hizkuntza katalanekin harremanetan egotea ahalbidetzen duten tresnak eskura izan ditzaten.

III. KAPITULUA
Kanpoko erkidego katalanak

13. artikulua.— Definizioa

3. Lege honen ondorioetarako, kanpoan bizi diren katalanak izan daitezke erkidego katalanetako kide, 4. artikuluaren arabera. Kataluniatik kanpo bizi diren pertsonak ere kide izan daitezke, baldin eta, katalan izaera politikoa izan gabe, Kataluniari, haren kulturari, hizkuntzari eta nazio gisa duen nortasunari lotuta sentitzen badira.

14. artikulua.— Laguntza

Gobernuak laguntza ematen die kanpoan dauden erkidego katalanei, honako helburu hauek lortzeko:

b) Kanpoan dauden katalanen eta Kataluniaren arteko loturei eustea, hizkuntza, kultura eta errealitate katalanekin harremanetan egon eta horiek urrutitik erabili ahal izateko, eta Kataluniarekin, haren instituzioekin eta kolektibo horri zuzendutako gobernu-ekimenekin informazioa eta harremanak izateko.

15. artikulua.— Kanpoan dauden erkidego katalanak ofizialki aitortzea

2. 1. apartatuan aipatzen den aitorpena lortzeko, beharrezkoa da erkidegoaren eraketa zuzenbidearen arabera egiaztatzea, helburuak lege honi egokitzea, haren egitura eta funtzionamendua demokratikoak eta gardenak izatea, eta Kataluniarekin, Kataluniako herritarrekin, historiarekin, hizkuntzarekin, kulturarekin edo Kataluniako errealitatearen beste edozein aspekturekin duen lotura egiaztatzea.

20. artikulua.— Zerbitzuak eta prestazioak

1. Gobernuak laguntza ematen die kanpoan dauden erkidego katalanei, erkidegoen federazioei eta erregistroan inskribatuta dauden erkidego katalan birtualei, betiere zerbitzu eta prestazio hauek eskainiz:

e) Laguntza teknikoa eta laguntzak ematea hizkuntza eta kultura katalanak ezagutzera eta ikastera bideratutako jarduketak sustatzeko, bereziki erkidego katalaneko kide diren haur eta gazteen artean.

IV. KAPITULUA
Kanpoan dauden erkidego katalanekiko harreman-organoak

21. artikulua.— Kanpoko Kataluniaren Kontseilua

3. Kanpoko Kataluniaren Kontseiluaren funtzionamendua, antolaketa, osaera eta atxikipena dekretu bidez zehaztu behar dira. Osaerak, edozelan ere, honako hauek bildu behar ditu: kanpo-ekintzaren, migrazioen, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan eskumena duten gobernu-organoak; nazioartekotzearen eta kanpo-proiekzioaren eremuetan —bereziki, ekonomiaren, hizkuntzaren eta kulturaren eremuetan— lan egiten duten eta Generalitaten partaidetza duten organismoen, partzuergoen eta instituzioen ordezkaritza, eta Kataluniatik kanpo dauden erkidego katalanen eta aitortuta dauden federazioen ordezkaritza. Kanpoan dauden erkidego katalanak eta federazioak osatzen dituzten Kontseiluko kideak irizpide demokratikoetan oinarrituta izendatu behar dira; izendapen horretan, emakumeen eta gizonen eta eremu geografikoen ordezkaritza orekatua lortzen saiatu behar da.


8.4.12.84. 9/2017 Legea, ekainaren 27koa, Kataluniako Osasun Zerbitzuaren bidez funts publikoen kargura osasun-laguntza unibertsal bihurtzeari buruzkoa[1293]

5. artikulua.— Osasun-laguntza iristeko eskubidearen bermea

2. Osasun-laguntza ematen duten zentro, zerbitzu eta establezimendu publiko eta itunduek argi eta garbi eta modu ulergarrian erakutsi behar dute osasun-arreta iristeko dagoen eskubide unibertsalari buruzko informazioa, onuradun izan daitezkeenen hizkuntza edozein dela ere eta zalantzarik gabe, betiere lege honetan jasotako osasun-prestazioak iristeko eskubideari dagokionez.


8.4.12.85. 18/2017 Legea, abuztuaren 1ekoa, Merkataritza, Zerbitzu eta Azokei buruzkoa[1294]

HITZAURREA

II

[…]

Legeak elementuak sartzen ditu, zeinek aukera aurreikusten baitute merkataritza-jarduera, zerbitzu-ematea, artisautza eta azoka-jardueren antolaketa profesionalizatzeko eta balioesteko mekanismoak erabiltze aldera. Era berean, xedatzen du ezen jarduera egikaritzeko beharrezkoa dela aplikatu beharreko araudiari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk izatea, pertsonak enpresan okupatzen duen lekuaren arabera edo jendaurreko arretan Katalunian hizkuntza ofizialak erabiltzeari dagokionez, eta gutxieneko ezagutza horiek, zeinak ezinbestekoak baitira jarduera behar bezala egikaritzeko, enpresaburuarentzako sustapen-neurrien bidez soilik bultzatuak izan behar dute.

[…]

I. TITULUA
Merkataritza-jardueraren eta zerbitzuak ematearen baldintzak eta modalitateak

I. KAPITULUA
Merkataritza-jarduera eta zerbitzuak ematea

8. artikulua.— Merkataritza-jarduera egikaritzea eta zerbitzuak ematea

3. Merkataritza-jarduera eta zerbitzuak ematen dituzten pertsonek, baita soldatako langile gisa dihardutenek ere, jakin behar dute zein diren baldintzak Katalunian merkataritza-jarduera egikaritzeko eta zerbitzuak emateko, eta kontsumitzaileei arreta emateko moduan egon behar dute kontsumitzaileok Kataluniako hizkuntza ofizialetako edozeinetan hitz egiten dutenean.


8.4.12.86. 7/2019 Legea, azaroaren 14koa, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2/2000 Legea eta Kataluniako Ikus-entzunezkoen Korporazioaren 11/2007 Legea aldatzekoa[1295]

HITZAURREA

Kataluniako Ikus-entzunezkoen Korporazioa sortzea mugarri historikoa izan zen autogobernuko instituzioetan, eta bultzada handia eman zitzaion hizkuntza eta kultura katalanaren sustapenari, bai eta ikus-entzunezkoen industriari ere. Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua ere sortu zen, Autonomia Estatutuaren 82. artikuluan ezarritakoaren arabera.

[…]


8.4.12.87. 17/2020 Legea, abenduaren 22koa, Emakumeek Indarkeria Matxista erauzteko duten Eskubideari buruzko 5/2008 Legea aldatzekoa[1296]

25. artikulua.— 5/2008 Legeari artikulu bat gehitzea, 76 ter artikulua

76 ter artikulua gehitzen da, eta horren testua hauxe izango da:

«76 ter artikulua.— Politikan emakumeen aurkako indarkeriatik eratorritako administrazioen eta instituzio politikoen erantzukizuna

1. Administrazio eta instituzio politiko guztiek jokabide-estandar gisa txertatu behar dute edozein indarkeria matxista mota debekatzea, bai eta diskurtso sexistak eta misoginoak, emakumeenganako hizkera iraingarria eta jazarpen psikologiko edo sexuala, sexuan, sexu-orientazioan edo edo genero-identitatean adierazpenean oinarritutakoa ere, eta zehapen egokiak ezarri behar dituzte diziplina-araubidean. Zehapen horiek astunagoak izan behar dute diskriminazio anizkoitzaren kasuan.

[…]


8.4.12.88. 19/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzkoa[1297]

HITZAURREA

Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko Legearen helburua honako hau da: tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea, giza duintasunarekiko errespetua eta lege hau aplikatzeko lurralde-eremuan egiten den modu, egintza edo portaeraren aurkako babesa; diskriminazioaren arrazoiak hauek dira: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional bateko kide izatea; arraza, larruaren kolorea edo etnia; iritzi politikoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; hizkuntza; jatorri kultural, nazional, etniko edo soziala; egoera ekonomiko edo administratiboa, gizarte-klasea edo aberastasuna; sexua, sexu-orientazio, -identitatea, generoa edo genero-adierazpena; arbasoak; adina; fenotipoa; etnia-talde bateko izatea; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo giza izatearen beste edozein tasun, inguruabar edo adierazpen, dela benetakoa, dela esleitua. […]

[…] Ildo horretan, hurbileneko ingurunean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak (20. artikulua) aitortzen du pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean, eta diskriminazio oro debekatzen du (21. artikulua) diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

3. Lege honen helburua da aitzakiatzat hartzen duen edozein diskriminazio-mota saihestea, arrazoiak honako hauek direlarik:

e) Hizkuntza edo identitate kulturala.

II. TITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidearen aplikazio materialaren eremuak

10. artikulua.— Hezkuntza

7. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak, hezkidetza-printzipioaren arabera, zaindu behar du hezkuntza-sistema osoan aniztasuna errespetatzen dela, bai zentroetan, bai prestakuntza-erakundeetan, bai helduen hezkuntzan, bai gurasoen prestakuntzan, bai eskolako kirol-jardueretan eta haur eta gazteen aisialdiko jardueretan; aniztasun hori honako hauei dagokie: erlijioari edo sinesmenei, gaitasunari edo desgaitasunari, adinari, arraza- edo etnia-jatorriari, aniztasun sexual eta afektiboari, sexu-orientazioari, genero-identitate edo -adierazpenari, familia-eredu desberdinei edo lege honek aipatzen duen beste edozein tasun sozial edo pertsonali. Ildo horretan, sail horrek:

[…]

b) Zaindu behar du eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan daudela ere, eta horietan erabiltzen den hizkerak aniztasuna hartuko dutela kontuan, eta edozein diskriminazio-mota saihestuko dutela arrazoi horrengatik.

[…]

11. artikulua.— Osasuna

6. Osasun-arloan eskumena duen sailak neurriak bermatu behar ditu gaixotasunagatik ez diskriminatzeko, eta, horretarako, honako hauek egin behar ditu:

c) Komunikabideetan hizkuntza errespetuz eta egoki erabiltzearen garrantziari buruzko kanpainak egitea, betiere gizarteak eta iritzi publikoak gaixotasunen konnotazio negatiboak eta osasun-arrazoiengatiko estigmatizazioa saihesteko.

[…]

16. artikulua.— Komunikabide sozialak eta informazioaren gizartea

2. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, komunikabide sozialen eta informazio-teknologien enpresen independentzian eragin gabe, kode deontologikoak eta autorregulazio-akordioak hartzea sustatu behar dute horietan, aurreiritzi diskriminatzailerik eta estereotiporik gabe, honako hauek lortzen laguntzeko:

a) Hizkera errespetuzkoaren erabilera sustatzea, bereziki, hizkera sexista, klasista, arrazista, xenofoboa, LGBTIfobikoa eta, oro har, diskriminatzailea ez dena, zeinak lagunduko baitu hedabideetan gutxiespen-terminologiaren erabilera errotik kentzen, bai eta merkataritza- eta publizitate-mezuetan ere.

[…]

5. Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez, publikoetan bezala pribatuetan, hauek egin behar ditu:

b) Gomendioak ezartzea hizkuntza-erabilerei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz, betiere lege honek aipatzen dituen eremuetan.

[…]

6. Komunikabideek, publikoek zein pribatuek, bermatu behar dute desgaitasunaren informazio-estaldura inklusiboa izango dela, hizkuntza behar bezala eta errespetuz erabiliko dela, eta terminologiaren gutxiespen-erabilera saihestuko dela.

[…]


8.4.12.89. 2/2021 Legea, urtarrilaren 27koa, neurri fiskalak, finantzarioak, administratiboak eta sektore publikoko neurriei buruzkoa[1298]

LEHENENGO ZATIA
Neurri fiskalak

I. TITULUA
Aldaketak tributu propioen eremuan

V. KAPITULUA
Kataluniako Generalitaten Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzea
24. atala
Kataluniako Generalitateko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren XVIII. tituluko I. kapitulua aldatzea

28. artikulua.— Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak katalanaren ezagutza-ziurtagiriak lortzeko deitzen dituen probetan izena emateko eskubideengatiko tasa

Aldatu egiten da Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 18.1.3 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Kuotaren gaineko % 30eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat, eta kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da guraso bakarreko eta kategoria bereziko familia ugarietako kide diren subjektu pasiboentzat. Era berean, kuotaren gaineko % 50eko hobaria ezartzen da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun egiaztatua duten subjektu pasiboentzat.

VI. KAPITULUA
Kataluniako Kontsumo Agentzia

60. artikulua.— 9/2004 Legea, Kataluniako Kontsumo Agentzia, sortzekoa

1. Aldatu egiten da Kataluniako Kontsumo Agentzia sortzeko abenduaren 24ko 9/2004 Legearen 7. artikulua, zeinak idazkera hau izango baitu:

«7. artikulua. Zuzendaritza-kontseilua.

1. Honako hauek dira zuzendaritza-kontseiluko kide:

a) Kontseiluburua.

b) Kontseiluburuordea.

c) Zuzendaria.

d) Kontseilukideak:

1) Ekonomian, nekazaritzako elikagaien ekoizpenean, osasun publikoan, garraioetan, etxebizitzan, merkataritzan, turismoan, energian, industria-segurtasunean eta hizkuntza-politikan eskumenak dituzten Generalitateko sailetako titularrek arlo horietan zuzendari nagusiaren gutxieneko maila organikoa duen ordezkari bat proposatu ahal izango dute.

88. artikulua.— 22/2010 Legea, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa, aldatzea

4. 22/2010 Legeari artikulu bat gehitzen zaio, 333.-12 garrena, honako testu honekin:

«333.-12 artikulua. Zehapenen ordezko neurriak.

1. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideen arloko arau-hausteen ondoriozko zehapen-ebazpenek zehapen ekonomikoaren ordezko neurriak aurreikus ditzakete.

2. Ordezko neurriek izan behar dute hizkuntza-eskubideekin lotutako hezkuntza-programak, jarduerak edo zerbitzuak egitea, betiere jardueraren sektorearekin eta arau-haustea egin den inguruabarrekin lotuta.

3. Ordezko neurria arau-haustearen erantzuleak edo erantzuleek eskatu behar dute, betiere zehapen-ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu baino lehen.

4. Ordezko neurria arau-haustea egin duen pertsona fisikoak edo pertsona fisikoek eskatu behar dute, euren borondatez, 334.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Erantzukizuna pertsona juridiko batena bada, haren ordezkaritza egiaztatzen duenak eskatu beharko du, eta pertsona juridiko arduradunarekin lan- edo kontratu-lotura duten pertsonek gauzatu beharko dute.

5. Ordezko neurria eskatzeko prozedura Gobernuaren dekretu bidez arautu behar da. Ordezko neurrien forma, iraupena eta edukia, arau-haustearen inguruabarren arabera arautu behar dira, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez».


8.4.12.90. 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa[1299]

HITZAURREA

Kataluniako 1979ko Autonomia Estatutuak finkatu zuen Katalunian katalanaren eta gaztelaniaren ofizialtasun-araubidea, eta harrezkero irakaskuntza gizarte-kohesiorako eta hizkuntza-normalizaziorako funtsezko tresnatzat hartu da. Prozesu hori, hasieran, Kataluniako Hizkuntza Normalizazioari buruzko apirilaren 18ko 7/1983 Legeak kokatzen du; lege horrek, hitzaurrean, irakaskuntzaren helburutzat jartzen du bi hizkuntzak jakitea, eta II. tituluan ezartzen du katalana, hizkuntza propio gisa, hezkuntza-maila guztietako irakaskuntzakoa ere badela, eta irakaskuntzaren hizkuntza-araubidearen esparru orokorra finkatzen du. Urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeak, Hizkuntza Politikari buruzkoak, aurrekoa lege-esparru gisa ordezten du, eta hitzaurrean honako hau azaltzen du: «Irakaskuntzari dagokionez, lege honek herritar guztiei bermatzen die bi hizkuntzen ezagutza osoa, eta, aldi berean, bermatzen du ikasleak ez direla talde desberdinetan diskriminatuko edo bereiziko hizkuntzagatik, 1983ko Legearen babesean aplikatutako hizkuntza-uztartzearen sistemari eutsiz eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat etorriz»; era berean, III. kapituluan irakaskuntzaren hizkuntza-araubidea arautzen du.

1998an Hizkuntza Politikari buruzko Legea onetsi zenetik, zenbait aldaketa gertatu dira ingurumari juridikoan, sozialean, hezkuntzakoan eta teknologikoan, eta aldaketa horiek eragina dute irakaskuntzaren eremuko hizkuntzen kudeaketan.

Alde batetik, eta ikuspegi juridikotik, lehenik eta behin 2006ko Autonomia Estatutua onetsi dela adierazi behar da. Estatutu horrek 6.5 artikuluan Katalunian okzitanieraren ofizialtasuna zehazten du —aranés izena du Aranen—, betiere estatutuan bertan eta hizkuntza-normalizaziorako legeetan ezarrita dagoenaren arabera, eta 35. artikuluan irakaskuntzaren eremuko hizkuntza-eskubideak arautzen ditu. Legeria sektorialaren barruan, Hezkuntzari buruzko uztailaren 10eko 12/2009 Legeak, II. tituluan, Kataluniako hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araubidea hedatzen du, eta ezartzen du ezen araubide hori zentroen hezkuntza-proiektuan zehaztu behar dela, haien autonomiaren adierazpen goren gisa, eta, zehazkiago, hizkuntza-proiektuan, lehenengoaren zati gisa. Lege horren ondoren, kontuan hartu behar dira oinarrizko legerian abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez sartutako aldaketak (3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena). Lege organiko horrek hezkuntza-proiektuaren bidez hezkuntza-administrazioen eta zentroen zeregina aipatzen du, irakaskuntzan erabilera bermatzeari eta bi hizkuntza ofizialetan hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia lortzeari dagokienez, betiere curriculumaren eskumen-ikuspegi berriaren arabera, eta hezkuntza-sistema kontrolatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko tresnak aplikatzeari dagokionez, bai eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia berrienari dagokionez ere. Azkenik, aipatzekoak dira Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunaren esparruan hartutako konpromisoak (2001eko apirilaren 9an berronetsia), eta ordenamendu juridikoaren zati bat, bai 8. artikuluak katalanari eta okzitanierari hezkuntzan ematen dien babesari dagokionez, bai babes hori Estatuko hizkuntza ofizialaren ikaskuntzaren kaltetan ez izateko beharrizanari dagokionez, irakaskuntzan horren erabilera aipatu gabe.

Bestalde, gizarte-, hezkuntza- eta teknologia-aldaketek baldintzatzaile berriak ekarri dituzte, aurre egin beharreko erronkak planteatzen dituztenak. Lehenik eta behin, xxi. mendean izandako migrazio-fluxuek nabarmen aldatu dute irakaskuntzako zentroen osaera. Kataluniako ikasgeletako egungo ikasleek hasierako edo ohiko hizkuntzen aniztasun handia dute, eta horrek errealitate eleaniztun bihurtu ditu ikasgela asko. Bigarrenik, irakaskuntza-metodologia sakon berritu da, bai hizkuntza-irakaskuntzei dagokienez, bai metodo pedagogikoei dagokienez. Ikuspegi garaikideak atzean uzten ari dira irakaskuntza ikasgai estanko eta itxietan antolatutako jarduera gisa hartzen duen ikuskera tradizionala, konpetentzietan askoz gehiago datzan ikuspegi baten alde, zeinean edukiak eta trebetasunak konpetentzien eta zeharkako gaien eta arloen bidez eskuratzen diren. Hori bereziki nabarmena da hizkuntza-ikaskuntzetan, ikasleen ingurumari soziolinguistikoaren mende baitaude, eta zenbakizko parametroetan oinarritutako curriculum-antolakundeak gainditzen baitituzte eta ikuspegi holistikoak eta zeharkakoak eskatzen baitituzte. Azkenik, teknologia berriak hezkuntza-jardueretan ere gero eta gehiago agertzen ari direnez, testuliburuetan soilik oinarritutako irakaskuntzaren ideia zaharkitu egin da. Aldaketa horiek guztiak Kataluniako eskolak errealitate eleaniztun ez ezik heteroglosiko ere bihurtzen ari dira; izan ere, horietan, ikasleek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dute askotan jarduera bera egiteko, eta, beraz, ezinbestekoa da hurbilketa holistiko bat egitea hizkuntzen tratamendurako, hezkuntza-eremuan gertatzen diren komunikazio- eta ikaskuntza-prozesuen esparruan.

Aurreko elementu juridiko, sozial, pedagogiko eta teknologiko horiek guztiek beharrezko egiten dute zentroen hezkuntza-proiektuaren esparrua osatzen duen unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzari buruzko hizkuntza-araubide orokorra puntualki egokitzea, betiere derrigorrezko hezkuntza amaitzean eta unibertsitateaz kanpoko ondorengo ikasketetan ikasleek hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz menderatuko dituztela bermatzeko, Estatutuan eta legez ezarritako helburua denez gero. Egokitzapen horrek kontuan hartzen ditu, era berean, Kataluniako Hezkuntzari buruzko Legeak egindako aldaketak, betiere hezkuntza-sisteman hizkuntza ofizialen bat jakin gabe sartzen diren ikasleei dagokienez.

Kataluniako Generalitati dagokio, Autonomia Estatutuaren 143. artikuluaren arabera, hizkuntza propioaren arloko eskumen esklusiboa, Estatutuaren 131. artikuluak unibertsitate-irakaskuntzaren arloan aitortzen dizkion irakaskuntzari buruzko eskumenez gain, Estatu osoan balioa duen titulu akademiko edo profesional bat lortzera bideratutako unibertsitateaz kanpoko nahitaezko eta derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzei dagokienez eta haur-hezkuntzako irakaskuntzei dagokienez.

1 artikulua.— Xedea

Lege honen xedea da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera eta ikaskuntza arautzea, irizpide pedagogikoen arabera.

2. artikulua.— Hizkuntza ofizialak erabili eta ikastea

1. Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza da, eta heldu berri diren ikasleak hartzeko ohikotasunez erabiltzen dena. Gaztelania zentro bakoitzeko hizkuntza-proiektuetan ezarritako moduan erabiltzen da, 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera.

2. Katalanaren eta gaztelaniaren irakaskuntzak eta curriculum- eta hezkuntza-erabilerak bermatuta egon behar dute, eta presentzia egokia izan behar dute curriculumetan eta hezkuntza-proiektuetan, ikasle guztiek lor dezaten bi hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz menderatzea derrigorrezko hezkuntzaren amaieran.

3. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen presentzia zehazteko, kontuan izan behar dira egoera soziolinguistiko orokorra, zentroena eta haien ingurunearena, hizkuntza-normalizazioaren helburuak eta hizkuntza, ahozkoa eta idatzizkoa ikasteko prozesuaren bilakaera, betiere hizkuntza-gaitasunak kontrolatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko tresnen arabera. Presentzia horren irismena soilik zehaztu behar da irizpide pedagogikoen arabera eta modu bereizian irakaskuntzako zentro bakoitzerako, eta ikuspegi global, integratzaile eta curriculum-zeharkakotik egin behar da, hezkuntza-espazio eta ikaskuntza-baliabide guztiak barne hartuta, baita baliabide digitalak ere.

4. Zentroen hizkuntza-proiektuek bat etorri behar dute lege honetan xedatutakoarekin eta hezkuntza-etapa desberdinetako curriculumaren antolamenduarekin, eta hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak ezarritako irizpideen arabera egin behar dira; sail horrek egiaztatuko du irizpide horiek bat datozela indarrean dagoen araudiarekin.

Xedapen gehigarria.— Araneraren erabilera eta ikaskuntza Aranen

[1300]Arango hezkuntza-zentroetan, hizkuntza-proiektuek araneraren ikasketa eta curriculum- eta hezkuntza-erabilera bermatu behar dute, lurralde horretako berezko hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza baita, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.

Azken xedapena.— Indarrean jartzea

Lege hau Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.


8.4.12.91. 9/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Zientziari buruzkoa[1301]

HITZAURREA

[…]

Zientzialariek eta teknikariek eraikuntza nazionalean eta Kataluniaren historian izan duten zeregina ez da hutsala izan. xvii. mendearen erdialdetik, aditu katalanek parte hartzen dute Europako adituen arteko komunikazio-sareetan, garai hartan letren errepublika esaten zitzaionaren inguruan. xviii. mendearen amaieran, Merkataritza Batzarrak hainbat eskola tekniko sortu zituen (nautika, merkataritza, ekonomia, politika, kimika, fisika, makineria, matematika, botanika eta nekazaritza, marrazketa eta hizkuntzak). Eskola horiek xix. mendearen erdialdera arte egon ziren martxan, 1851n inauguratutako Industria Eskola berriaren oinarri izan zirenean. […]

[…]

2. artikulua.— Helburu orokorrak

4. Kataluniako ondare zientifiko, kultural eta linguistikoa eta haren kanpo-proiekzioa areagotzea eta zabaltzea interes estrategikoko nazioarteko eremuetan.

5. artikulua.— Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-sistemako eragileak

1. Honako hauek dira ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-sistemako eragileak, sor daitezkeenak alde batera utzi gabe:

o) Ikaskuntza Katalanen Institutua eta haren sozietate filialak, eta Kataluniako akademia zientifikoak, haiek garrantzitsuak baitira zientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzeko eta hedatzeko. Institutuak goi-mailako ikerketa ere garatzen du giza zientziei aplikatutako metodologia historikoan, katalanaren azterketan, kodetzean eta garapenean, zientzia hizkuntza horretan lantzean eta Kataluniako kulturaren beste eremu batzuetan.


8.4.12.92. 3/2023 Legea, martxoaren 16koa, 2023rako neurri fiskalak, finantzarioak, administratiboak eta sektore publikoko neurriei buruzkoa[1302]

HITZAURREA

I. Neurri fiskalak

[…]

I. kapituluan, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, aldaketa teknikoak egin dira katalana eta okzitaniera sustatzen eta ikerketa sustatzen diharduten erakunde jakin batzuen alde egindako emariengatiko kenkarietan; [...]

LEHENENGO ZATIA
Neurri fiskalak

II. TITULUA
Lagatako tributuak

I. KAPITULUA
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

19. artikulua.— Neurri Finantzarioei buruzko 21/2005 Legea aldatzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota autonomiko osoari dagokionez.

1. Aldaketa hauek izango ditu Neurri Finantzarioei buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Legearen 14. artikuluaren 1. apartatuak; aldaketok 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:

«1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota autonomiko osoan, zerga arautzen duen Estatuko legeak ezarritako kuota-kenkarien zenbateko osoaren gainean dagokion portzentaje-murrizketarekin batera, honako erakunde hauen alde egindako emariengatiko kenkari bat aplikatu ahal izango da: Ikaskuntza Katalanen Institutua, Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, sindikatu- eta enpresa-antolakundeak edo katalana edo okzitaniera sustatzen duten lanbide-elkargoak edo zuzenbide publikoko beste korporazio batzuk. Egoera hori egiaztatuta geratzen da hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak egiten duen erakunde horien zentsuan sartzen dituenean halako erakundeak. Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen % 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren % 10eko gehieneko mugarekin».

LAUGARREN ZATIA
Administrazio-neurriak

XI. TITULUA
Hezkuntza-arloko administrazio-neurriak

48. artikulua.— Hezkuntzari buruzko 12/2009 Lege Orokorra aldatzea

Xedapen gehigarri bat, hogeita hamahirugarrena, eransten zaio Hezkuntzari buruzko uztailaren 10eko 12/2009 Legeari, testu honekin:

«Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria. Sailburu titularra gaitzea curriculum jakin batzuk ezartzeko.

Indarrean dagoen araudia eta 53.1 artikuluaren arabera curriculuma zehazteko Gobernuari dagozkion eskumenak alde batera utzi gabe, sailburu titularra gaitu egiten da, agindu baten bidez, honako curriculum hauek ezar ditzan:

b) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzen curriculuma».


8.4.12.93. 5/2023 Legea, apirilaren 5ekoa, Eskautismoa onartzeari buruzkoa[1303]

HITZAURREA

I

[…]

Ildo horretan, WOSMk gazteria- eta asoziazionismo-gaietan eskumenak dituzten administrazio demokratikoak bultzatzen ditu haiek egokitzat jotzen dituzten ekintzei ekiteko, betiere, beren ordenamendu juridikoen arabera, WOSMren nazioarteko onarpena duten lurralde-eremuko erakundeak antolakunde horren ikurrak eta terminologia erabiltzeko legitimatu bakarrak direla aitortzeko. Mundu osoko berrogeita hamar herrialdek baino gehiagok, hala nola Alemaniak, Belgikak, Danimarkak, Finlandiak, Frantziak, Irlandak, Portugalek eta Erresuma Batuak, dagoeneko antolatu dute onarpen-motaren bat beren administrazioen bitartez.

Lurralde bakoitzean lortutako onarpen-mota desberdina da bakoitzaren arauen arabera. Adibidez, Australian, eskauten elkarteak 1924ko lege bat du, 2016an eguneratua, zeinak babesten baititu elkartearen berezko terminologia eta uniformea; estatu federatuen mailan, onarpen-legeak daude Hegoaldeko Gales Berrian, 1928, Victorian, 1932, eta Queenslanden, 1975.

[…]

IV

Legeak bederatzi artikulu ditu, lau kapitulutan egituratuta. Lehenengoa xedapen orokorrei buruzkoa da, eta legearen xedea eta helburuak eta definizioak jasotzen ditu; bigarrenak, Kataluniako eskaut-mugimendua osatzen duten antolakundeen helburuak eta arau-esparrua; hirugarrenak, Generalitateko sistema instituzionalak eskaut-mugimenduari dagokionez izan behar duen jarduna; eta laugarrenak, mugimendu hori definitzen duten terminologia eta ikurren erabilera babesteko neurriak.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua.— Xedea eta helburuak

1. Lege honen xedea hauxe da: eskaut-mugimenduaren arau-esparrua zehaztea, betiere Kataluniako Eskauten eta Neska Gidarien Federazioa onartuz eta mugimendu horren ezaugarri diren terminologia eta ikurrak erabiltzea babestuko duten mekanismoak ezarriz.

IV. KAPITULUA
Eskaut-mugimendua babestea

8. artikulua.— Terminologia

Kataluniako Eskauten eta Neska Gidarien Federazioa eta haren kide diren eskauten elkarte eta taldeak dira beren izenean eskaut, neska gidari, eskaut mutil, eskaut neska, gidari, neska gidari, eskaut, boy scout, eskaut-talde, eskaut eta gidarien talde, Kataluniako eskautak eta horien antzeko terminoak erabiltzeko onartutako erakunde bakarrak, hargatik eragotzi gabe Generalitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dauden erakundeek eskuratutako eskubideak.


8.4.12.94. 6/2023 Legea, maiatzaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa[1304]

HITZAURREA

Aran errealitate okzitaniarra da, nortasun propioa eta zenbait adierazmodu dituena, besteak beste, hizkuntza-identitatea, zeren Kataluniako Autonomia Estatutuak aranera jotzen baitu haren lurraldeko hizkuntza gisa. Berezitasun hori bereziki babesten da estatutuaren 11.2, 36.3 eta 94.1 artikuluetan ezarritako araubide juridiko bereziaren bidez. Estatutu-mandatu hori bete zen Okzitanierari, Aranen Aranera Denari, buruzko urriaren 1eko 35/2010 Legea eta Arango Araubide Bereziari buruzko otsailaren 5eko 1/2015 Legea onetsita.

35/2010 Legeak, lehenengo xedapen gehigarrian, ezartzen du ezen legeak estatutuaren oinarrizko garapenerako legearen izaera duela, eta, Arani dagokionez, estatutuaren 11. eta 94. artikuluetan aipatzen den lurralde horretako araubide berezian txertatzen dela. Era berean, aranerari dagokionez, 1.1 artikuluak zehazten du ezen lege horren xedea hauxe dela: Katalunian okzitaniera babestea, Aranen aranera izenekoa, lurralde horretako berezko hizkuntza den aldetik, eremu eta sektore guztietan, hizkuntza hori sustatzea, hedatzea eta ezagutzea, eta haren erabilera ofiziala arautzea. 13.1 artikuluak dioenez, Arango berezko hizkuntza den aldetik, aranera da Arango irakaskuntza-zentroetako ohiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza, hezkuntzari buruzko araudi orokorrean ezarritakoaren arabera. 14.1 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntzaren arloan eskumena duen administrazioak arautu eta antolatu behar du Arango berezko hizkuntzaren erabilera, Arango haur-irakaskuntzaren komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorraren esparruan. 14.2 artikuluak baiesten du ezen aranera komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili behar dela Arango lehen eta bigarren hezkuntzan, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorrarekin bat etorriz.

1/2015 Legeak hitzaurrean ezartzen du ezen okzitaniera, bere aldaera arandarrean, Arango berezko hizkuntza dela, eta arandar identitatea eratzen duten zutabeetako bat eta funtsezko ezaugarrietako bat dela, Okzitaniako nazio-egitatean kokatuta. Aranerak komunikazio-hizkuntza gisa duen ezaugarri bereizgarria, 35/2010 Legean deskribatua, 1/2015 Legean ere agertzen da. Zehazki, 8.1.c) artikuluak ezartzen du ezen Arango irakaskuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela.

Kataluniako hezkuntza-araudi orokorrak ere aitortzen du aranera dela komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza. Zehazki, Hezkuntzari buruzko irailaren 10eko 12/2009 Legeak 11.1 artikuluan ezartzen du, arau orokor gisa, katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela; gainera, aranera ere beren-beregi arautzen du. 17.1 artikuluak ezartzen du ezen okzitaniera, Aranen aranera deiturikoa, lurralde horretako berezko hizkuntza dela, estatutuaren 6.5 artikuluaren arabera, eta, beraz, Arango irakaskuntza-zentroetan erabili ohi den irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza dela. Horrez gain, 17.2 artikuluak gehitzen du ezen 12/2009 Legearen II. tituluan Kataluniako irakaskuntzaren berezko hizkuntza gisa katalana aipatzen den guztietan, okzitanierara zabaltzen dela Arango hezkuntza-zentroetarako.

Duela gutxi onetsitako Kataluniako araudiak ere eragina du hizkuntzen erabileran unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan. Maiatzaren 30eko 6/2022 Lege-dekretuak, zioen azalpenean, hezkuntza-zentroetako hizkuntza-proiektuaren garrantzia nabarmentzen du, eskolako hizkuntza-ereduaren elementu nagusitzat hartzeraino, eta, gainera, 12/2009 Legearen 14. artikuluan ezarritakoa jasotzen du; izan ere, artikulu horren arabera, zentro publikoek eta funts publikoen sostengua duten zentro pribatuek, hezkuntza-proiektuaren barruan, hizkuntza-proiektu bat egin behar dute, zentroan hizkuntzak zelan landu behar diren zehazteko. Hori guztia kontuan hartuta, lege-dekretu horren helburua hauxe da: hezkuntza-zentro publikoetako eta funts publikoen sostengua duten zentro pribatuetako hizkuntza-proiektuak egin, onetsi, baliozkotu eta berrikusteko irizpideak finkatzea, betiere zentro bakoitzeko irakaskuntzaren antolaketari eta hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko gaiak ezartzeko. Irizpide horiek arautzean, Aranen berezitasuna hartzen da kontuan hizkuntzaren ikuspegitik, eta berezitasun hori 3.3 artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen da; izan ere, xedapen horrek ezartzen du ezen Arango lurraldean hizkuntza-proiektuek kontuan hartu behar dutela aranera, Arango berezko komunikazio-hizkuntza gisa eta hango hezkuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa, betiere araudi erregulatzailearen arabera. Araneraren tratamendua, beraz, guztiz bat dator Aranen, okzitanieraren eta hezkuntzaren araubide bereziko legeekin: aranera Arango lurraldean berezko hizkuntza gisa hartzen da, eta, atxikimenduz, komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa hango hezkuntza-zentroetan.

Kataluniako Parlamentuak 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa onetsi zuen. Lege beraren 2.1 artikuluak xedatzen du ezen katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela, eta heldu berri diren ikasleak hartzeko ohikotasunez erabiltzen dena dela. 8/2022 Legeak ere Arango hizkuntza-berezitasuna hartzen du kontuan, eta, beraz, xedapen gehigarri bakarrean zehazten du ezen Arango hezkuntza-zentroetan, hizkuntza-proiektuek araneraren ikasketa eta curriculum- eta hezkuntza-erabilera bermatu behar dutela, lurralde horretako berezko hizkuntza baita, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera. Hala ere, 8/2022 Legetik ondorioztatzen diren araneraren ezaugarri bereizgarriak ez datoz bat, zati batean, aurreko paragrafoetan aipatutako araudiarekin, ez eta 6/2022 Lege-dekretuarekin ere. Lege horrek ez du espresuki aitortzen aranera komunikazio-hizkuntza eta Arango hezkuntza-zentroetako irakaskuntzan ohiko ikaskuntza denik, lege horrek ez baitu esplizituki adierazten aztertu den Kataluniako legeriak araneraren berezko hizkuntzaren izaeraren eta irakaskuntza-eremuan duen komunikazio-hizkuntzaren eta ohiko ikaskuntzaren artean ezartzen duen lotura tradizionala.

Hori dela eta, segurtasun juridikoa bermatzeko eta aranerak Arango hezkuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa irauteari buruzko interpretazio okerrak saihesteko, beharrezkotzat jotzen da 8/2022 Legea aldatzea, araneraren erabilera eta ikaskuntza berariaz aipatuz unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan.

Artikulu bakarra.— 8/2022 Legearen xedapen gehigarria aldatzea

Aldatu egiten da ekainaren 9ko 8/2022 Legearen xedapen gehigarria; izan ere, lege horren bidez, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa onetsi zen; honelaxe geratzen da idatzita:

«Arango hezkuntza-zentroetan, hizkuntza-proiektuek araneraren ikasketa eta curriculum- eta hezkuntza-erabilera bermatu behar dute, lurralde horretako berezko hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza baita, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera».

Azken xedapenetako lehenengoa.— Ekonomia- eta aurrekontu-ondorioak

Generalitaten aurrekontuen kontura gastuak egitea edo diru-sarrerak gutxitzea dakarten manuek ondorioak izango dituzte lege hau indarrean jarri eta hurrengo aurrekontu-ekitaldiari dagokion aurrekontu-legea indarrean jartzen denetik aurrera.


8.4.12.95. 11/2023 Legea, abenduaren 27koa, Asoziazionismoa sustatzekoa[1305]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

a) Asoziazionismoa: fenomeno sozial bat da, zeinaren bidez pertsonek beren borondatez erabakitzen duten elkartzea helburu erkide batzuk lortzeko, irabazi-asmorik gabekoak eta erkidegoaren indartzean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituak, betiere parte-hartze demokratikoaren eta konpromisoaren bidez.

b) Asoziazionismoa sustatzea: alde batetik, administrazio publikoek elkarteen, federazioen eta konfederazioen —eta, lege honek zehazten dituen kasuetan, herritarren plataformen, gizarte-taldeen, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko gainerako erakundeen— jarduera babestu eta sustatzea, betiere, babes eta sustapen horiek erkidegoa indartzean eta giza eskubideak errespetatzean oinarritzen dira, erakunde haien guztien kideen parte-hartzearen eta konpromisoaren bitartez; beste alde batetik, administrazio publikoek elkarteak sor ditzaten sustatzea, betiere erkidegoa indartzeko konpromisoa hartu duten herritarren nahiak bideratzeko; eta, azkenik, elkarteen printzipio eta balio berberak partekatzen dituzten herritarren plataformei eta gizarte-taldeei laguntza ematea, eta erakunde horiek aitortzea ere.

c) Erkidegoa indartzea: onura kolektiboa, zeina lortzen baita elkarteen —eta lege honek zehazten dituen kasuetan, fundazioen, herritarren plataformen eta gizarte-taldeen— ekintza, programa eta proiektuen bitartez; ekintza, programa eta proiektuok onura kolektiboa jadetsi behar dute eta behar den modukoak izan behar dute sinergiak sortzeko, eta erabilgarriak eta baliotsuak izan behar dute transformazioak lortzeko gizartearentzat arlo hauetan: gizarte-arloan; osasunean; familientzako laguntzan; hezkuntza-asoziazionismoan; aisialdian; kulturan; kirolean; justizia orokorrean; giza eskubideen sustapenean, eta bakearen eta lankidetzaren sustapenean; nazioarteko boluntariotzan; ingurumenaren defentsan; genero-berdintasunean, eta identitatearen eta sexu-orientazioaren errespetuan; gazterian; adinekoengan; baldintza sozioekonomikoen eta gizarte-kohesioaren hobekuntzan; erkidego- eta auzo-dimentsioetan; ateneo-mugimenduetan; animalien babesean edo beste edozein eremutan, betiere lege honen helburuak bermatu eta lortzeko.

d) Herritarren plataformak: pertsonen elkartzeak, zeinek ez baitute nortasun juridikorik, eta ez baitaude Generalitateko ezein erregistro ofizialetan inskribatuta, asoziazionismoaren balioak eta printzipioak partekatzen dituztelarik.

e) Gizarte-taldeak: toki-eremuko pertsonen elkartzeak, zeinak sustraituta baitaude Kataluniako lurraldean, nortasun juridikorik ez dutelarik, Generalitateko ezein erregistro ofizialetan inskribatuta ez baitaude, eta, hurbiltasunetik, toki-mailan aldaketak eragin nahi baitituzte.

5. artikulua.— Erakunde hartzaileen betekizun orokorrak

1. 2.2 artikuluan aipatzen diren erakundeek, lege honetan ezarritako sustapen-neurrien hartzaile izateko, honako betekizun orokor hauek bete behar dituzte, eta haien erantzukizunaren mendean adierazi behar dute betekizunok betetzen dituztela, hargatik eragotzi gabe sustapen-neurri jakin batzuk iristeko edo neurriok baliatzeko ezartzen diren betekizun espezifikoak betetzeko betebeharra:

b) Asoziazionismoaren printzipio eta balio hauen arabera jokatzea:

8) Komunikazio inklusiboa, betiere hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-LGBTI-fobikoa eginez, eta diskriminatzaileak edo estereotipatuak ez diren irudiak eta mezuak erabiliz.

10) Katalanaren hizkuntza-normalizazioa sustatzea.

II. KAPITULUA
Elkarteen sustapena

3. atala
Parte-hartzea sustatzeko neurriak

11. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Administrazio publikoek erkidegoa indartzeko helburua duten elkarteen parte-hartzea bultzatzeko aplikatu behar dituzten neurriek printzipio hauek izan behar dituzte oinarri:

g) Hizkuntza-aniztasuna babestu beharreko aberastasun unibertsal gisa defendatzea, betiere katalana harrerarako eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hartuta, eta hizkuntza propioa gutxitua dagoen testuinguru eleaniztun batean.

4. atala
Laguntza-neurriak

14. artikulua.— Laguntza-neurrien printzipio orokorrak eta tipologia

2. Administrazio publikoek laguntza-neurri hauek aplika diezazkiekete erkidegoa indartzeko helburua duten elkarteei:

f) Elkarteekin lotutako pertsonentzako prestakuntza-ekintzak eta pertsonoi prestakuntzan laguntzak emateko ekintzak; elkarte-oinarriko prestakuntza lehenestea; asoziazionismoaren balioetan prestatzea, eta gizarte-kohesioari lotutako hizkuntza-kontzientzian prestatzea.

17. artikulua.— Laguntza ekonomikoa eta finantzaketa publikoa

6. Administrazio publikoek elkarteei zuzendutako dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean emateko prozedurek betekizun hauek bete behar dituzte:

b) Prozeduretarako irispidea erraztuko duen hizkera hurbila eta ulergarria erabiltzea.

20. artikulua.— Prestakuntza-ekintzak eta prestakuntzari laguntzeko ekintzak

6. Administrazio publikoek irizpide hauen arabera antolatu behar dituzte prestakuntza-ekintzak:

j) Hizkuntza-kontzientzia.

8.4.13. Madrilgo Autonomia Erkidegoa


8.4.13.1. 11/1998 Legea, uztailaren 9koa, Madrilgo Erkidegoko Kontsumitzaileak babesteari buruzkoa[1306]

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eskubideen inguruko babes juridiko, administratibo eta teknikoa

III. KAPITULUA
Informaziorako eskubidea

13. artikulua.— Produktu, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa

3. Kontsumitzaileei zuzendutako informazio, dokumentazio eta komunikazio oro gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo da modu zehatz, argi eta errazean, irakurtzeko modukoa izango da eta zuzenean ulertzeko aukera izango du.


8.4.13.2. 5/2003 Legea, martxoaren 20koa, Madrilgo Erkidegoko Hondakinei buruzkoa[1307]

V. TITULUA
Hondakinak sortzea eta edukitzea

I. KAPITULUA
Hondakinen kategoria guztietarako arau erkideak

27. artikulua.— Europar Batasunaren barruan hondakinak mugaz haraindi lekualdatzea

3. Ingurumen arloan eskumena duen sailak eskatzaileari eskatu ahal izango dio espedientean jasotako dokumentazioa gaztelaniara itzultzeko.


8.4.13.3. 1/2010 Legegintzako Dekretua, urriaren 21ekoa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onesten baita Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina[1308]

I. TITULUA
Lagatako tributuei aplikatu beharreko xedapen substantiboak

I. KAPITULUA
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

3. atala
Kenkari autonomikoak

11. artikulua.— Hezkuntza-gastuengatiko kenkaria

2. Kenkari-oinarriaren osagaiak honako kontzeptu hauengatik ordaindutako zenbatekoak dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.3, 3.10, 4. eta 14.1 artikuluetan aipatzen diren Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako etapetan seme-alaben edo ondorengoen eskolatzea eta eskola-erabilerarako soilik diren jantziak eskuratzea, baita hizkuntzen irakaskuntza ere, jarduera hori eskolaz kanpoko jarduera gisa zein araubide bereziko hezkuntza gisa ematen bada. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 14.1 artikuluan aipatzen den Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatuta dauden seme-alaben edo ondorengoen kasuan, kenkari-oinarria eskolatze-kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoek soilik osatuko dute, baldin eta kopuruok ez badira prezio publikoen bidez edo Administrazioak baimendutako prezio pribatuen bidez ordaintzen.

Kenkari-oinarriari gutxitu egingo zaio Madrilgo Erkidegotik edo beste edozein administrazio publikotatik lortutako beken eta laguntzen zenbatekoa, baldin eta beka edota laguntzok gastu horiek guztiak edo haien zati bat estaltzen badituzte.

3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:

a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.

b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5.


8.4.13.4. 6/2016 Legea, azaroaren 24koa, Madrilgo Erkidegoan Kirolaren Lanbideetan Egikaritzea antolatzeari buruzkoa[1309]

II. TITULUA
Kiroleko lanbide arautuak eta eremu funtzional orokorra

7. artikulua.— Izendapenen erreserba

2. Ezin izango dira beste izendapen batzuk erabili, baldin eta, haiek duten esanahiagatik edo gaztelanian edo atzerriko beste hizkuntza batzuetan duten antzekotasunagatik, errakuntza sor badezakete jarduera hauek identifikatzean: kasuan-kasuan eskatu behar diren kualifikazioa eta titulazioa ez dituztenek eskaintzen dituzten jarduerak.


8.4.13.5. 1/2022 Legea, otsailaren 10ekoa, Nagusia, Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza Aukeratzeko Askatasunari buruzkoa[1310]

HITZAURREA

II

[…]

Hauxe da bermerik onena hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-prozesua normalizatzeko eta optimizatzeko: ikasle guztien beharrizanei egokitutako kalitateko eskola-zentroak egotea. Ikasle horiek hezkuntza bereziko zentroetan eskolatzea kasu honetan bakarrik gomendatuko da: ikasleek zentro arruntetan artatu ezin diren hezkuntza-beharrizan bereziak dituztenean, zeinak baitatoz desgaitasun iraunkorretik edo portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmendu larrietatik.

III

[…]

Aipatutako lehenengo apartatuan honako hauek adierazten dira: hezkuntzarako eskubidea, aukera-berdintasuna, ikasketak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea, hezkuntza-eskaintzaren aniztasuna, hezkuntza-bikaintasuna, familien konpromisoa eta informazio-gardentasuna.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Printzipio orokorrak

1. Funts publikoekin sostengatutako irakaskuntza-zentroak hautatzeko askatasunaren oinarriak honako printzipio eta eskubide hauek dira:

c) Irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea. Ikasleek irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzen da, gaztelania baita Espainiako hizkuntza ofizial eta komunikazio-hizkuntza; horrela, oinarrizko hezkuntza amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute hizkuntza horretan ahoz eta idatziz ulertzeko eta adierazpenak egiteko. Madrilgo Erkidegoan atzerriko hizkuntzetan irakastearekin lotutako programak eskubide horren babesean garatzen dira.

II. TITULUA
Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak

I. KAPITULUA
Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskolatzea

17. artikulua.— Eskolatzea hezkuntza bereziko zentroetan

1. Ikasleak hezkuntza bereziko zentro batean eskolatu ahal izango dira, baldin eta nahitaezko txostenen arabera justifikatzen denean ikasleen hezkuntza-beharrizan bereziak lotuta daudela desgaitasunarekin, portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmenduekin, ikasle horiei nahasmendu horiek direla-eta curriculumaren aginduzko elementuetan aldaketa esanguratsuak egin behar zaizkiela, laguntza espezifikoak behar dituztela, eta aldaketa eta laguntza horiek zentro arruntetan ezin daitezkeela eman haien eskura dauden bitartekoekin.

2. Hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle horien eskolatzea hogeita bat urte betetzen dituzten ikasturtea amaitzen den urte naturala arte luzatu ahal izango da.

3. Hezkuntza bereziko zentroek erregulazio bereizia izango dute, beren ezaugarri espezifikoen araberakoa, eta zentro arrunten esku jarri ahal izango dituzte material eta baliabideak, eta aholkularitza- eta arreta-lanak egingo dituzte.

4. Hezkuntza-jarduera erkideak eta lankidetza-jarduerak antolatzea sustatuko da hezkuntza bereziko zentroen eta hurbileko zentro arrunten artean. Jarduera partekatuen artean, pertsona desgaituekiko sentsibilizazio-, ezagutza- eta errespetu-jarduerak txertatuko dira.

III. KAPITULUA
Jarduketak eta neurriak

26. artikulua.— Irakaskuntzako zentroen jarduketak

Irakaskuntza-zentroek jarduketa hauek egin beharko dituzte hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei arreta eraginkorra eta kalitatekoa emateko:

b) Prebentziorako eta goiz detektatzeko ekintzak planteatzea, bai eta desgaitasunaren ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat beharrezkoak direnak ere, hala nola entzumena eta ahozko komunikazioa laguntzeko produktuak, komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak eta zeinu-hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea.

IV. KAPITULUA
Baliabideak, prestakuntza eta berrikuntza

31. artikulua.— Giza baliabideak

1. Irakaskuntzako zentroek beharrezko giza baliabideak izango dituzte. Profesional espezializatuen artean, pedagogia terapeutikoko eta entzumen eta hizkuntzako irakasleak esleituko dira ikasle horiei arreta emateko, betiere ikasle bakoitzari dagokionaren arabera.


8.4.13.6. 13/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, Madrilgo Erkidegoko Farmazia-arretari buruzkoa[1311]

HITZAURREA

IV

[…]

Legearen azken zatian, lehenengo xedapen gehigarriak erabiltzailearen historia farmakologikoa jasotzen du, eta bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek salbuespen batzuk ezartzen dituzte farmazia bakarra duten udalerrietarako, bai eta instalazioen eta lokalen aldaketa ere, eta hori lehenengo xedapen iragankorrak osatzen du. Azkenik, laugarren xedapen gehigarria hizkera inklusiboari buruzkoa da, eta hizkuntza-ekonomiak eta zailtasun tekniko orokorrak justifikatzen dute hori.

[…]

Laugarren xedapen gehigarria.— Hizkera inklusiboa

Hizkuntza-ekonomiatzat joko dira, kasu guztietan, zailtasun tekniko orokorra eta genero femeninoari eta maskulinoari egokitzeko ezintasuna; legegintza-testu honen azalpen-zatian eta xedapen-zatian agertzen diren maskulinozko aipamen generikoak, berriz, haiei dagokien femeninoari dagozkiola ulertuko da, eta aipamenok berdintasun zorrotza izango dute ondorio juridikoetan.


8.4.13.7. 4/2023 Legea, martxoaren 22koa, Madrilgo Erkidegoko Haur eta Nerabeen Eskubideei, Bermeei eta Babes Integralari buruzkoa[1312]

HITZAURREA

III

[…]

Ohartarazi behar da ezen lege honen protagonistak Madrilgo Erkidegoan bizi diren edo aurkitzen diren haurrak eta nerabeak direla. Espainian termino horien erabilera orokortu bada ere, terminook inklusiboagotzat hartzen baitira haur eta nerabeen kolektiboaz hitz egiteko, legeak gaztelaniazko “niño” zein “niños” termino generikoak erabiltzea erabaki du, Nazio Batuek, Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak beren dokumentu gehienetan egiten duten bezala. Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeak 2018ko martxoan Espainiako bosgarren eta seigarren txosten konbinatuei buruzko azken oharretan adierazi duenez, gaztelaniazko “niño” terminoak 18 urtetik beherako pertsona guztiak hartzen ditu, nerabeak barne. Gaztelaniazko bertsioan, “niños” terminoak “niños”, “niñas” eta “adolescentes” aipatzen dituela ulertuko da.

[…]

Lau xedapen gehigarriak, hurrenez hurren, Adingabearen Tutoretza Batzordea, eta haurrei eta nerabeei arreta emateko kontseiluak kentzeari buruzkoak dira, bai eta babeseko erakunde publiko terminoa erabiltzeari eta aurrekontu-zuzkidurari buruzkoak ere.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak

Administrazio publikoek jarduera bat garatzeko dituzten printzipio orokorrak eta esku hartzeko printzipioak aplikatzeari kalterik egin gabe, Madrilgo Erkidegoko haur eta nerabeei dagokienez, honako hauek dira Administrazioaren jardunaren printzipio gidariak:

g) Tratu-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta ekitatea, betiere haur guztientzat aukera berdinak bermatuz, haien sexua, erlijioa, iritzia, kultura, jatorri nazionala edo etnikoa, hizkuntza, desgaitasuna, sexu-identitatea edo -orientazioa, egoera ekonomikoa edo soziala, edo haurrari edo haren familiari eragiten dion beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial kontuan hartu gabe.

I. TITULUA
Haurren eskubideak eta eginbeharrak, indarkeriaren aurkako babes integrala, eta tratu onaren sustapena

I. KAPITULUA
Haurren eskubideak

11. artikulua.— Informazioa jasotzeko, entzuna izateko eta aditua izateko eskubidea

1. Madrilgo Erkidegoak, erakunde publikoek eta pribatuek, eta haren lurraldean jarduten duten pertsona fisiko zein juridikoek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte haurrei une oro haien interesei, eskubideei eta ongizate pertsonal, emozional eta sozialari buruzko informazioa ematen zaiela bermatzeko, betiere haien garapen ebolutiboaren eta heldutasunaren arabera egokiak, ulergarriak, irisgarriak eta haien inguruabarretara egokituak diren hizkuntzan, hizkeran eta moduan.

17. artikulua.— Osasun-datuak babestea eta haiek iristeko eskubidea

1. Haurrek eskubidea dute beren osasun-egoerari, diagnostikoari eta tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta beren historia klinikoa ikusteko ere, beren osasun-egoerari dagokion guztian parte hartu ahal izan dezaten. Horretarako, hizkera ulergarria eta irisgarria erabiliko da, adinaren, heldutasunaren eta egoera emozionalaren arabera. Edozelan ere, informazioa eman eta adostasuna lortu beharko da Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legearen arabera.

II. KAPITULUA
Haurren eta nerabeen babes integrala indarkeriaren aurrean

30. artikulua.— Sentsibilizazioa

4. Artikulu honetan aipatzen diren kanpainak, hala badagokio, herritar guztiei eta haurrei zuzenduko zaizkie, eta modu irisgarrian egingo dira, heldutasun-mailaren arabera bereizita, betiere pertsona guztiek eta, bereziki, adinagatik, desgaitasunagatik, hizkuntza ez jakiteagatik edo beste arrazoi batzuengatik egokitzapen edo laguntza espezifikoak behar dituzten pertsonek kanpaina horiek iritsi ditzaketela eta haien edukiak ezagutzen dituztela bermatzeko.

III. KAPITULUA
Haurrak eta nerabeak babestea jarduera, produktu eta zerbitzu jakin batzuei dagokienez

41. artikulua.— Haurrentzako publizitatearen mugak

1. Madrilgo Erkidegoan, komunikabide sozialen bidez —idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edo telematikoak—, sare sozialen bidez edo beste edozein euskarri fisiko edo elektronikoren bidez haurrei zuzendutako publizitatea ezin izango da inola ere legez kontrako publizitatea izan, eta publizitate hori jarduteko irizpide hauetara egokituko da, Estatuak bere eskumenak egikaritzean emandako arauei kalterik egin gabe:

a) Publizitatea mezuaren hartzaileen heldutasunera egokituta egongo da, eta haurrek zein nerabeek erraz ulertzeko moduko hizkera izango du, haien adin-tartearen arabera.

f) Datu pertsonalak publizitate-xedeetarako tratatzean, datu pertsonalak babesteko araudiak ezartzen dituen eskubideak eta printzipioak errespetatu beharko dira. Bereziki, haurren datuak jasotzen direnean, haien erabilerari buruzko informazioa hizkera erraz eta irisgarrian eman beharko da. Hamalau urtetik beherakoen kasuan, gurasoen, tutoreen edo zaintzaileen baimena izan beharko da, indarrean dagoen legeriak ezartzen duen moduan.

II. TITULUA
Eskumen-sistema, antolaketa instituzionala, plangintza eta gizarte-ekimenaren sustapena

I. KAPITULUA
Eskumenen eta eskudantzien banaketa Madrilgo Erkidegoan

46. artikulua.— Eskumenak eta eskudantziak

1. Autonomia Estatutuak Madrilgo Erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak egikarituz, Madrilgo Erkidegoko Administrazioari dagozkio haurrak eta nerabeak babesteari buruzko eskudantziak, eta, bereziki, honako hauek:

i) Madrilgo Erkidegoko haurren eta nerabeen egoitza-harrerako zentroen sare publikoko babes-egoitzetako haur guztiei kulturarteko bitartekotza- eta itzulpen-zerbitzua ematea, eta haiekin egotea eta haiei laguntzea, bai eta Madrilgo Erkidegoko Administrazioari atxikitako neurri judizialak betearazteko zentroetan dauden adingabeei kulturarteko bitartekotza- eta itzulpen-zerbitzu hori ematea, eta haiekin egotea eta haiei laguntzea ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.— “Babeseko erakunde publiko” terminoaren erabilera

Legeak “babeseko erakunde publiko” terminoari buruz egiten dituen aipamen guztiak Madrilgo Erkidegoko Administrazioari egindakotzat hartuko dira, administrazio horrek adingabeen babesaren arloko eskumena organo eskudunaren bitartez egikaritzen baitu, hargatik eragotzi gabe adingabe eta gazte arau-hausleei ezarritako neurri judizialak betearazteko eskumenak, zeren eskumenok justizia-arloko eskumenen titular den sailaren eremuan dagokion organismoari eratxikita baitaude.


8.4.13.8. 7/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Madrilgo Erkidegoko Liburu, Irakurketa eta Ondare Bibliografikoarena[1313]

I. TITULUA
Irakurketa sustatzea

II. KAPITULUA
Sustapen-ekintzak

9. artikulua.— Jarduketa-planak

5. Jarduketa-planek arreta berezia eskainiko diote Espainiak ezagutzari eta kultura unibertsalari egindako liburuaren bidez ekarri duen aberastasun kultural, zientifiko, historiko eta artistikoari, bai eta gaztelania irakurketa-hizkuntza gisa sustatzeari ere.

II. TITULUA
Liburuaren balio-katea

16. artikulua.— Laguntza sorkuntzari eta sortzaileen sustapenari

Madrilgo Erkidegoak sortzaileari lagunduko dio, ikuspegi zabaletik ulertuta; izan ere, sortzailea sorkuntza-prozesuan esku hartzen duten subjektuen multzoa da, hala nola idazleak eta itzultzaileak, ilustratzaileak, egokitzaileak, zuzentzaileak, diseinatzaileak eta literatura-lanari sormena ematen dioten profesional guztiak. Xede horretarako:

a) Laguntza-ildo batzuk bideratuko ditu, bai eta lehiaketetarako eta sarietarako deialdiak ere, betiere gaien, generoen eta formatuen aniztasuna kontuan hartuta, eta arreta berezia eskainita egile berriei.

b) Egileak eta beste sortzaile batzuk sustatzeko kanpainak ezarriko ditu, eta haien proiekzioa sustatuko du, bai nazioan, bai nazioartean. Kanpaina horiek erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan egin ahal izango dira.

c) Arreta berezia jarriko du literatura-sorkuntzaren hedapenean, egileen presentzia sustatuz, bai irakurketa publikoaren sistema osatzen duten liburutegietan, bai Madrilgo Erkidegoko liburu-dendetan eta kultura-zentroetan.

17. artikulua.— Laguntza edizioari eta argitalpen-industriaren sustapenari

Madrilgo Erkidegoak, argitalpen-industriaren jarduerari dagokionez:

c) Madrilgo edizioaren bikaintasunari laguntzeko mekanismoak bultzatuko ditu, zeinek errespetatuko baitituzte jatorrizko testuak eta itzulpen onak bermatuko baititu, betiere babes-jarduera zehatzen bidez, banaka edo sektoreko eragileekin lankidetzan diharduela.


8.4.13.9. 10/2023 Legea, apirilaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina —urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia—, betiere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eremuko kenkari autonomikoak zabaltzeko[1314]

HITZAURREA

I

[…]

Hiru kenkari berri sartu dira, zuzenean familien errenta hobetzeko eta alokairuko etxebizitzen hobekuntzak sustatzeko. Horrela, kenkari hauek sartu dira: aurreko ahaideak zaintzeagatiko kenkaria; etxebizitzen errentamendutik eratorritako gastuengatiko kenkaria; eta gradu, master edo doktoregoko ikasketetarako maileguen interesak ordaintzeagatiko kenkaria. Eta handitu egin dira kenkari hauek: hizkuntzen irakaskuntza-gastuengatiko kenkaria; hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeagatiko kenkaria, zeina hedatzen baita mendeko adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzera; eta erakunde berrien edo sortu berrien akzio eta partaidetza sozialak eskuratzeko inbertsioagatiko kenkaria, zeinean gehitzen baitira kenkari-portzentajeak.

[…]

Artikulu bakarra.— Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea

Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, honela geratzen da idatzita:

Bost. Aldatu egiten da 11. artikuluko 3. apartatua, zeina honela geratzen baita idatzita:

«3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:

»a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.

»b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5».

8.4.14. Murtziako Autonomia Erkidegoa


8.4.14.1. 6/1998 Legea, martxoaren 13koa, Murtziako Erregioko Eskola-kontseiluei buruzkoa[1315]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua

Irakaskuntzaren programazio orokorra, funtsean, Konstituzioan eta hezkuntza-prozesua arautzen duten lege organikoetan jasotako helburu hauek lortzera bideratuko da:

g) Erregio-identitatearen kontzientzia sustatzea, gure erregioko balio historikoak, geografikoak, kulturalak eta linguistikoak zabalduz eta ezagutuz.


8.4.14.2. 1/2004 Legegintzako Dekretua, uztailaren 9koa, Tasa, Prezio Publiko eta Kontribuzio Bereziei buruzko Legearen testu bategina onesten duena[1316]

[1317]Hamaseigarren xedapen gehigarria.— “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa” 2021eko ekitaldian

2021eko ekitaldian, “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Batxilergoa – Baccalauréat edo Lanbide Heziketa atzerriko hizkuntzen irakaskuntza-sisteman egin dutela egiaztatzen duten subjektu pasiboak, baldin eta Murtziako Erregioko hizkuntza-eskola ofizialetako hizkuntza-ziurtagiria lortzeko modalitate librea aukeratzen badute.

II. ERANSKINA
Tasen testua

9. taldea
Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak

T960
Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1318]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.

T961
Hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1319]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.

T962
Hizkuntza-eskola ofizialetako espezializazio- eta hobekuntza-ikastaroetako matrikulagatiko tasa

5. artikulua.— Salbuespenak eta hobariak

[1320]3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek.


8.4.14.3. 2/2005 Legea, martxoaren 11koa, Murtziako Erregioko Akademiei buruzkoa[1321]

HITZAURREA

Konstituzioaren 44. artikuluaren arabera, botere publikoek babestu eta sustatuko dute, interes orokorraren mesedetan, kultura iristea, herritarren eskubide gisa, bai eta zientzia eta ikerketa ere. Konstituzioaren testuko 148.1.17) artikuluak, autonomia-erkidegoek beren gain har ditzaketen eskumenen artean, hau aipatzen du: Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko eskumena. Hala ere, autonomia-erkidegoen eskumen horiek zehaztu arren, akademiak ez ditu beren-beregi aipatzen beren lurralde-eremuetan kultura eta ikerketa sustatzeko tresna gisa.

[…]


8.4.14.4. 8/2005 Legea, abenduaren 14koa, Murtziako Erregioko Eraikuntzaren Kalitateari buruzkoa[1322]

II. TITULUA
Kalitatea bermatzea, plangintza eta egiaztapena

17. artikulua.— Erabileraren, mantentzearen eta larrialdien karpeta

2. Erabileraren, mantentzearen eta larrialdien jarraibideak formulatzeko gidalerroak, hala badagokio, Eskualdeko Administrazioak onetsi beharko ditu. Horiek egiteko, eraikinetako elementuen, sistemen eta instalazioen bizitza baliagarriaren irizpideak eta arrisku-mailak hartuko dira kontuan. Arlo honetako jarraibide egokiak teknikari gaituek prestatuko dituzte, erabiltzaileek beren betebeharrak ulertzen lagunduko duen hizkuntzan.


8.4.14.5. 6/2007 Legea, apirilaren 4koa, Murtziako Erregioko Gazteriari buruzkoa[1323]

II. TITULUA
Gazte-politika

II. KAPITULUA
Gazteriaren Institutua

3. atala
Gazteen animazioa

38. artikulua.— Gazte-turismoa

Murtziako Erregioko Gazteriaren Institutuak proposamenak eskainiko dizkie gazteei helburu hauek lortzeko: gazteen mugikortasuna sustatzea; aisialdirako alternatibak eskaintzea; gazteen prestakuntza indartzea beste hizkuntza, kultura, tradizio eta bizimodu batzuk ezagututa, eta gizartean integratzea eta elkarrekin bizitzea errealitate bihurtzea; bereziki barne-turismoa sustatuko du.

[…]


8.4.14.6. 7/2007 Legea, apirilaren 4koa, Murtziako Erregioko emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa eta genero-indarkeriaren aurka babestekoa[1324]

I. TITULUA
Eskumenak, eginkizunak eta oinarrizko antolaketa instituzionala

I. KAPITULUA
Eskualdeko Administrazioa

1. atala
Eskumenak

4. artikulua.— Eskumenak

2. Administrazio autonomikoak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan duen eskumena honako eginkizun hauetan zehazten da:

a) Programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia administrazio-jardueran txertatzeko, eta administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatzea.

2. atala
Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioaren antolaketa eta informazioa

8. artikulua.— Berdintasunaren Behatokia

3. Era berean, interpretazio-irizpideak hartuko ditu hizkuntzaren erabilera eta adierazpen sexistak identifikatzeko, zeinek indartzen baitituzte emakumeenganako desberdintasun-jarrerak.

II. KAPITULUA
Toki Administrazioa

1. atala
Eskumenak

12. artikulua.— Eskumenak

2. Toki-korporazioei dagokie honako eginkizun hauek egikaritzea aukera-berdintasunaren arloan:

d) Beren administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzea, administrazio-dokumentuetan hizkuntzaren erabilera ez-sexista sustatuz.

II. TITULUA
Jardun-arloak aukera-berdintasunean

IV. KAPITULUA
Hezkidetza

30. artikulua.— Helburu orokorrak

2. Murtziako Erregioko Hezkuntza Administrazioak bermatuko du hizkera ez-sexista erabiliko dela hezkuntzari eta jakintzaren sustapenari dagokien guztian.

VI. KAPITULUA
Komunikabideak eta teknologia berriak

37. artikulua.— Aukera-berdintasuna komunikazioaren esparruan

1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, komunikazioaren eremuan emakumearen diskriminazioa saihesteko:

b) Bitarteko egokiak erabiliko ditu bitartekoen bidez igortzen diren mezuak bermatzeko eta helarazteko, eta bereziki zentzumen-desgaitasunen bat duten emakumeei zuzendutakoak; horretarako, kasu horiei erantzuteko beharrezkoak diren itzulpen-zerbitzuak ezarriko ditu.

38. artikulua.— Hizkuntzaren erabilera sexista desagerraraztea eta jardunbide egokien kodea

1. Murtziako Erregioko Administrazio publikoak, bere eskumenen eremuan, beharrezko ekintzak gauzatuko ditu komunikabideetan hizkuntzaren erabilera sexista desagerrarazteko, eta jardunbide egokien kodeak hartzea sustatuko du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko konstituzio-balioen edukia transmititzeko.


8.4.14.7. 3/2009 Legea, maiatzaren 11koa, Murtziako Erregioko Osasun-sistemaren Erabiltzaileen Eskubide eta Eginbeharrei buruzkoa[1325]

II. TITULUA
Osasunaren sustapenarekin eta osasun-arreta eta -laguntzarekin lotutako eskubideak

III. KAPITULUA
Babes berezia merezi duten kolektiboen espezifikotasunak

20. artikulua.— Atzerritarrak

1. Lege honetan jasotako eskubideak eta eginbeharrak izango dituzte Murtziako Erregioko osasun-sistemako prestazioak eta zerbitzuak iristen eta erabiltzen dituzten atzerritarrek. Osasun-laguntza egokia emateko eta eskubide horiek betetzen laguntzeko, administrazio publikoek jarduketak sustatuko dituzte hizkuntza-oztopoak murrizteko.


8.4.14.8. 12/2013 Legea, abenduaren 20koa, Murtziako Erregioko Turismoari buruzkoa[1326]

I. TITULUA
Turismo-jarduera sustatzea

9. artikulua.— Jarduketak

3. Turismo arloan eskumena duen organoak sustapen-kanpainak programatu eta exekutatuko ditu Murtziako Erregioaren kalitatea turismo-helmuga gisa sustatzeko eta mantentzeko. Sustapenak turismo-helmugak hartu beharko ditu, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatu beharko du, bai eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista ere.

III. TITULUA
Turismo-zerbitzuak emateko eskubideen eta eginbeharren araubidea

40. artikulua.— Turismo-enpresen betebeharrak

Turismo-enpresek, horiei eragin diezaieketen beste arau batzuetan xedatutakoari kalterik egin gabe, honako betebehar hauek dituzte:

6. Erreklamazioak egiteko behar den dokumentazioa eskura izatea eta bezeroei ematea; erreklamazioak ikusteko moduan iragarriko dira jendaurrean, gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez, eta aukeratu beharreko beste bi hizkuntzatan.


8.4.14.9. 1/2014 Legea, martxoaren 13koa, Murtziako Erregioko Artisautzari buruzkoa[1327]

III. KAPITULUA
Artisauen identifikazioa, segurtasuna eta kalitatea

2. atala
Artisau-identifikazioa

16. artikulua.— Artisau-produktuen nahitaezko etiketatzea

2. Etiketan, gutxienez, Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala erabiliko da.

17. artikulua.— Artisau-adierazpena

4. Artisau-adierazpena produktua merkaturatzen den estatuko hizkuntza ofizialean idatziko da.


8.4.14.10. 3/2014 Legea, uztailaren 2koa, Murtziako Erregioko Salmenta Ibiltariari edo Ez-sedentarioari buruzkoa[1328]

Xedapen gehigarria

[…]

Edukiak gaztelaniaz eta ingelesez adieraziko dira.


8.4.14.11. 12/2014 Legea, abenduaren 16koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko gardentasun eta herritarren parte-hartzeari buruzkoa[1329]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Printzipio orokorrak

Lege honen printzipio orokorrak hauek dira:

n) Sinpletasun-printzipioa, izapideak pixkanaka gutxitzera bideratua, prozedurak berriz diseinatuz eta baliabideak optimizatuz, betiere horrek behar den segurtasun juridikoari eragin gabe, eta herritarrentzat irisgarria eta ulergarria den hizkera erabiliz.


8.4.14.12. 8/2015 Legea, martxoaren 24koa, Murtziako Erregioko Jarduera Fisiko eta Kirolari buruzkoa[1330]

II. TITULUA
Herritarrak eta jarduera fisikoa eta kirola

II. KAPITULUA
Jarduera fisikoa eta kirola eskola-adinean

18. artikulua.— Jarduera fisikoaren eta kirolaren programa eskola-adinean

3. Programak, besteak beste, helburu hauek izan beharko ditu:

d) Hizkera ez-sexista erabiltzea.


8.4.14.13. 8/2016 Legea, maiatzaren 27koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, transgeneroen eta intersexualen berdintasun sozialari buruzkoa, eta sexu-orientazioaren zein genero-identitatearen ondoriozko diskriminazioaren aurkako politika publikoei buruzkoa[1331]

HITZAURREA

II

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 2. artikuluak baieztatzen du: «Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia-maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik».

[…]

Era berean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 21. artikuluak beren-beregi debekatzen du diskriminazio oro, batez ere, diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

X. KAPITULUA
Komunikazioa

37. artikulua.— Kode deontologikoa

Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoak zainduko du komunikabideek, autorregulazioaren bidez, kode deontologikoak har ditzatela, zeinek jasoko baitituzte berdintasunarekiko errespetua, eta sexu-orientazioan eta genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioaren debekua, bai informazioaren eta publizitatearen edukietan, bai erabilitako hizkeran. Xedapen horrek bitarteko guztiei eragingo die, teknologia berriek bultzatutakoei barne.


8.4.14.14. 4/2017 Legea, ekainaren 27koa, Murtziako Erregioko Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa[1332]

ATARIKO TITULUA
Xedea eta aplikazio-eremua

II. KAPITULUA
Aplikazio-eremua

6. artikulua.— Informazioaren eta telekomunikazioen gizartera iristeko baldintzak

Informazioaren gizartearen, telekomunikazioen eta komunikabide sozialen eremuan, Eskualdeko Administrazioak irisgarritasun unibertsala eta diseinua bermatuko ditu zenbait elementutan, hala nola sinadura elektronikoan, interpretazio- eta bideo-interpretazioko zerbitzuen eskura jartzean, web-orri publikoetarako irisgarritasunean edo zerbitzu publikoetarako irisgarritasun elektronikoan, besteak beste.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

10. artikulua.— Printzipioak

1. Lege honen printzipio orokorrak, zeinak jasota baitaude Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen 2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan, honako hauek dira:

c) Aukera-berdintasuna: diskriminaziorik ez izatea, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, diskriminazio horretan sartzen delarik edozein bereizketa, bazterketa edo murriztapen, zeinaren asmoa edo ondorioa baita irisgarritasun-beharrizanik handienak dituzten pertsonen giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak aitor daitezen, goza daitezen edo baldintza berdinetan egikari daitezen oztopatzea edo ondoriorik gabe uztea eremu hauetan: politikan, ekonomian, gizartean, lanean, hizkuntzan, kulturan edo gizarte zibilean edo bestekoetan. Era berean, ekintza positiboko neurriak onartzen badira, aukera-berdintasuna dela joko da.

II. KAPITULUA
Sustapena eta defentsa

12. artikulua.— Sustapen-neurriak

3. Gor-itsuen zeinu-hizkuntzan eta interprete-gidetan interpretatzen duten profesionalen prestakuntza bultzatzea, eta horiek funtzio publikoan pixkanaka sar daitezen sustatzea, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin zuzeneko komunikazioa errazteko.

4. Administrazio publikoen jendaurreko arretan zeinu-hizkuntzaren erabilera eta administrazio publikoek sustatutako ekitaldi ofizialetan aldibereko itzulpena sustatzea.

V. TITULUA
Telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

35. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak informazioaren gizartean eta komunikabide sozialetan

4. Murtziako Administrazio autonomikoak ikus-entzunezko komunikazioaren arloko legeria espezifikoan arautuko ditu telebistaren ikus-entzunezko edukien gutxieneko irisgarritasun-baldintzak, azpitituluak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntzaren interpretazioa txertatuz.

VII. TITULUA
Kulturako, kiroleko eta aisiako ekipamenduetarako irisgarritasuna

39. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasuna

1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek haietaz gozatu, ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkuntza ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

Xedapen gehigarri bakarra.— Irisgarritasuna eta diseinua gorrentzat, entzumen-desgaitasuna dutenentzat eta gor-itsuentzat

Gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen irisgarritasun unibertsaleko aspektuak Espainiako zeinu-hizkuntzak arautzen dituen araudi estatalean ezarritakora egokituko dira, bai eta erregelamendu bidezko garapenera ere, gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoei dagokienez.


8.4.14.15. 5/2018 Legea, maiatzaren 28koa, Murtziako Erregioko Kriminologiaren Elkargo Profesionala sortzekoa[1333]

HITZAURREA

[…]

Horregatik guztiagatik, eta profesional interesdunak ordezkatzen dituen kolektibo batek eskatuta, zeinak bere izendapenean hizkera sexistatik ihes egin nahi izan baitu, egokitzat eta beharrezkotzat jo da Murtziako Erregioko Kriminologiaren Elkargo Profesionala sortzea, zuzenbide publikoko korporazio gisa, eta horrek segurtasun-politika publikoak indartzea eta autonomia-eremuan politika horiek kudeatzea ekarriko du.

[…]


8.4.14.16. 10/2018 Legea, azaroaren 9koa, kalitateko enplegu egonkorra sortzeko erregioko eredu ekonomikoaren eraldaketa bizkortzeari buruzkoa[1334]

V. TITULUA
Izapideak bizkortzeko eta sinplifikatzeko beste neurri sektorial batzuk

30. artikulua.— Murtziako Erregioko unibertsitate publikoetako irakasle ikertzaileentzako pizgarriak

2. Pizgarri horiek unibertsitateari balio erantsi handiagoa ematen dioten jarduerak aitortu ahal izango dituzte, besteak beste:

f) Ibilbideak edo tituluak ezartzea, zeinen irakaskuntza ematen baita ingelesez edo interes zientifiko edo akademikoko beste hizkuntza batzuetan.


8.4.14.17. 13/2018 Legea, azaroaren 29koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko gardentasun eta publizitate instituzionalari buruzkoa[1335]

III. KAPITULUA
Publizitate instituzionala

7. artikulua.— Publizitate instituzionala, euskarriak eta hedabideak kontratatzeko irizpideak

8. Desgaitasuna duten pertsonek mezu instituzionaletarako irispidea izango dutela bermatuko da, unean-unean indarrean dagoen legerian ezarritako irisgarritasun unibertsala ahalbidetuz, Espainiako zeinu-hizkuntzak aitortuz, eta gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituen edozein arau aplikatuz. Publizitate instituzionalak indarrean dagoen legeria errespetatuko du jarduketa guztietan, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez.

IV. KAPITULUA
Komunikazio eta publizitate instituzionalaren debekuak, plangintza eta ebaluazioa

10. artikulua.— Debekuak

2. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.

6. Mezu diskriminatzaileak barne hartzen dituzten kanpainak debekatzeari dagokionez, bereziki kontuan hartuko da gizonen eta emakumeen artean irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotiporik gabekoa transmititzen ez dutenak debekatzea, dela irudien bidez, dela ikurren bidez, dela hizkuntzaren erabileraren beraren bidez.


8.4.14.18. Murtziako Erregioko Batzarraren Erregelamendua, 2019ko martxoaren 7koa[1336]

II. TITULUA
Erregioko diputatuen estatutua

IV. KAPITULUA
Diputatuen eginbeharrak

19. artikulua.— Diputatuen kode etikoa

Diputatuek, oro har, etika- eta jardun-printzipio hauetara egokituko dute beren jokabidea:

d) Errespetuzko jokabidea izan behar dute gainerako diputatuekin, herritarrekin eta Batzarrean lan egiten duten langileekin, eta jarrera eredugarria izan behar dute berdintasun-printzipioa betetzean, diskriminaziorik egin gabe generoagatik, sexu-orientazioagatik, sinesmenengatik, ideologiagatik, jatorri edo egoera sozialagatik, etniagatik, hizkuntzagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

f) Diputatuek komunikabideekin dituzten harremanek informaziorako eskubidearen alde jo behar dute, eta herritarrek iritzi informatua izateko duten eskubidearen alde bideratu behar dira; gainera, harremanotan ez da komunikaziorik izango, baldin eta Batzarraren Erregelamenduak edo legeek beste eskubide edo ondasun juridiko batzuen intereserako murrizketa ezartzen badute.

Komunikabideen aurreko agerraldi publikoetan, diputatuek informazioaren profesionalekiko eta herritarrekiko jarrera, hizkera eta tratua zaindu behar dituzte, betiere Parlamentuaren duintasuna zaintzeko.


8.4.14.19. 1/2021 Legea, ekainaren 23koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1337]

VI. TITULUA
Tributu-arauak

II. KAPITULUA
Tributu propioak

60. artikulua.— Uztailaren 9ko 1/2004 Legegintzako Dekretuak onetsitako Tasa, Prezio Publiko eta Kontribuzio Bereziei buruzko Legearen testu bategina aldatzea

Bi. Erantsi egiten da beste xedapen gehigarri bat, zeina honela idatzita geratuko baita:

«Hamaseigarren xedapen gehigarria.— “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa” 2021eko ekitaldian»

2021eko ekitaldian, “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Batxilergoa – Baccalauréat edo Lanbide Heziketa atzerriko hizkuntzen irakaskuntza-sisteman egin dutela egiaztatzen duten subjektu pasiboak, baldin eta Murtziako Erregioko hizkuntza-eskola ofizialetako hizkuntza-ziurtagiria lortzeko modalitate librea aukeratzen badute».

Hogeita hiru.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T960. Araubide bereziko hizkuntzen, kirolen eta arte irakaskuntzen deialdiagatiko eta probak egiteagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

Hogeita lau.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T961. Hizkuntza-eskola ofizialetako matrikulagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

Hogeita bost.— Bigarren eranskinean, “Tasen testua” izenekoan, 9. taldean, “Irakaskuntza- eta hezkuntza-arloetako tasak” izenekoan, beste idazkera bat ematen zaio “T962. Hizkuntza-eskola ofizialetako espezializazio- eta hobekuntza-ikastaroetako matrikulagatiko tasa”ren 5. artikuluko 3. apartatuari, honako eduki honekin

«3. Honako subjektu pasibo hauek % 75eko hobaria izango dute kuotan:

a) Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako kideek.

b) Tasa sortzen den unean langabezian daudela egiaztatzen duten eskatzaileek».

II

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1 2021eko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.20. 3/2021 Legea, uztailaren 29koa, Murtziako Erregioko Gizarte-zerbitzuei buruzkoa[1338]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

5. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen sistemaren xedea eta helburuak

Gizarte-zerbitzuen sistemaren helburua biztanleria osoaren gizarte-ongizatea sustatzea da, betiere funtsezko helburu hauek lortuz:

9. Herritar guztiei benetako irisgarritasuna bermatzea edo sustatzea zenbait jarduketaren bidez, hala nola piktogramak, zeinu-hizkuntzan jarritako kartelak edo baliabideak iristeko oztopo arkitektonikoak kentzea.

9. artikulua.— Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak

1. Titulartasun publikoko nahiz pribatuko Murtziako Erregioko gizarte-zerbitzuen sarearen erabiltzaileek, Konstituzioak eta legeek aitortzen dizkieten eskubideez gain, bermatuta izango dute beste eskubide hauek egikaritzea:

e) Gizarte-zerbitzuen prestazioei eta beharrezko betekizunei buruzko informazio nahikoa, egiazkoa eta ulergarria izatea, eta, eskatzen badute, informazioa idatziz jasotzea, ulertzeko moduan, eta arreta hartzea aukeratzeko askatasunaren eta komunikazioaren irisgarritasunaren printzipioari jarraituz, betiere informazioa behar bezala jaso eta ulertzen dela bermatzeko eta beren iritzia behar bezala adierazi eta artatua izan ahal izateko, bai ahozko komunikaziorako laguntzekin, bai zeinu-hizkuntza erabiliz, bai komunikazioa elkarri trukatzeko dagoen beste edozein sistemaren bidez.

j) Beren egoeraren eta beharrizanen ebaluazio edo diagnostiko bat lortzea, eta ebaluazio hori idatziz izatea hizkera argi eta ulergarrian.

11. artikulua.— Eskubide eta Eginbeharren Gutuna

2. Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen Eskubide eta Eginbeharren Gutuna modu erraz eta argian idatziko da, hizkera ulergarria erabiliz, eta, behar izanez gero, komunikazio-sistema alternatibo edo handigarriekin idatziko da.


8.4.14.21. 1/2022 Legea, urtarrilaren 24koa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1339]

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1. 2022ko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.22. 4/2022 Legea, ekainaren 16koa, Murtziako Erregioko mezenasgoarena eta Murtziako Erregioan lagatako tributuen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onesten duen azaroaren 5eko 1/2010 Legegintzako Dekretua aldatzekoa[1340]

HITZAURREA

[…]

Europar Batasunaren eremuan, Europar Batasunaren Tratatuaren 3.3 artikuluak ezartzen du ezen Batasunak bere kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna errespetatuko duela, eta Europako kultura-ondarea kontserbatzeaz eta garatzeaz arduratuko dela. Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren XIII. tituluak, «kultura» izenburua duenak, 167. artikuluan aurreikusten du EBk estatu kideen kulturak loratzen lagunduko duela, nazio-aniztasuna eta aniztasun erregionala errespetatuz, eta, aldi berean, kultura-ondare erkidea nabarmenduz.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege hau Murtziako Erregioan garatzen diren kultura-, arte-, zientzia- eta teknologia-edukiko edo ikerketako, gizarteko, ingurumeneko, kiroleko, museoetako eta ondare historiko-artistiko eta kulturalaren zaharberritze eta kontserbazioko jarduerei aplikatuko zaie, baldin eta honako jarduera hauen ondorio badira:

1.1 Kulturalak.

f) Erregioko kultura-ondare materiala eta immateriala ikertzea, dokumentatzea, kontserbatzea, zaharberritzea, berreskuratzea, zabaltzea eta sustatzea, autonomia-erkidegoko hizkuntza-aniztasuna bereziki kontuan hartuta.


8.4.14.23. 12/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa[1341]

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.— Funtzio publikoaren arloko xedapenak

6. Gizarte-ekintza.

6.1. 2023ko ekitaldian, Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileentzako, irakasleentzako eta Murtziako Osasun Zerbitzuko langileentzako eta, hala badagokio, onuradunentzako gizarte-ekintzako planetan jasotako neurrietatik, honako hauek soilik eskatu ahal izango dira:

f) Beste ikasketa arautu batzuk (DBHO, Batxilergoa, Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak edo baliokideak eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikasketak).


8.4.14.24. 3/2023 Legea, apirilaren 5ekoa, Murtziako Erregioko Gazteriari buruzkoa[1342]

HITZAURREA

III

[…]

Atariko tituluak legearen xedapen orokorrak jasotzen ditu, legearen xedea eta jardun-eremua zehazten dituztenak, bertan erabilitako termino nagusien definizioak jasotzen ditu, Murtziako Erregioko Autonomia Erkidegoko Larrialdietako eta Babes Zibileko Sistemaren printzipioak jasotzen ditu, eta printzipio horiek bete beharko dituzte larrialdi-egoeretan esku hartu behar duten zerbitzu operatiboak dituzten erakunde publiko edo pribatuek, bai eta babes zibilaren arloko eskubide eta betebeharrak ere.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Definizioak

1. Lege honen ondorioetarako, larrialditzat hartuko da bat-batean gertatzen den egoera, non pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa eta ondasunak arrisku larrian jartzen diren edo erasotzen diren, eta arriskuari aurre egiteko neurriak berehala hartzea beharrezko duen, betiere kalteak ahalik eta gutxienak izan daitezen. Kontzeptu horretan sartzen dira babes zibileko larrialdiak, eta hortik kanpo geratzen dira hondamendiak, hurrengo puntuan zehaztuko diren baldintzetan.

2. Babes Zibileko Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legearen 2. artikuluaren arabera, definizio hauek hartuko dira kontuan:

a) Arriskubidea: egoera jakinetan babes zibilak babestu beharreko pertsona-talde edo ondasun-multzoei kaltea eragiteko gertagarritasuna da.

b) Kalteberatasuna: pertsona-talde baten edo ondasun-multzo baten ezaugarria; ezaugarri horrek eraginda, arrisku batek pertsonok eta ondasunok neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten ditu inguruabar jakin batzuetan.

c) Mehatxua: babes zibilak babesten dituen pertsonak eta ondasunak berehalako arriskuan edo arrisku latentean egoteari deritzo.

d) Arriskua: mehatxu batek pertsona-talde edo ondasun-multzo bati kalte egiteko gertagarritasuna da

e) Babes zibileko larrialdia: arrisku kolektiboko egoera, zeina gertaera batetik baitator, pertsonak edo ondasunak berehalako arriskuan jartzen dituena; gertaera horrek, gainera, beharrezko bihurtzen du botere publikoek azkar kudeatzea, haiei arreta emateko eta kalteak arintzeko eta hondamendi bihur ez dadin saiatzeko. Ezohiko larrialdi gisa izendatzen dira, eragin kolektiborik ez duen ohiko larrialdiari kontrajarrita.

f) Hondamendia: erkidego edo gizarte baten funtzionamendua nabarmen aldatzen edo eteten duen egoera edo gertaera, berak biktima, kalte eta inpaktu material ugari eragiten dituelako, eta horien arretak erkidegoaren beraren baliabideak gainditzen dituelako.

g) Funtsezko zerbitzuak: oinarrizko gizarte-eginkizunei, osasunari, segurtasunari, herritarren ongizate sozial eta ekonomikoari edo administrazio publikoen funtzionamendu eraginkorrari eusteko beharrezkoak diren zerbitzuak.

8.4.15. Valentziako Autonomia Erkidegoa


8.4.15.1. 4/1983 Legea, azaroaren 23koa, Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzkoa[1343]

[SARRERA]

I

Espainiako 1978ko abenduaren 27ko Konstituzioaren 3. artikuluak, 1. zenbakian aldarrikatu ondoren gaztelania dela Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala, eta espainiar guztiek dutela gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea, 2. zenbakian xedatzen du ezen Espainiako beste hizkuntzak ofizialak izango direla haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan ere, beraietako estatutuen arabera, eta 3. zenbakian gehitzen du ezen Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea dela eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango duela.

Konstituzioaren 148.1.17 artikuluak ezartzen du ezen autonomia-erkidegoek eskumenak bere gain hartu ahal izango dituztela kultura, ikerketa eta, hala denean, Autonomia Erkidegoko hizkuntzaren irakaskuntzaren sustapenaren arloan.

Era berean, Konstituzioaren 20. artikuluko 3. zenbakiak xedatzen du ezen etorkizunean lege bidez arautuko dela mendekotasun publikoko komunikabide sozialen antolaketa eta kontrol parlamentarioa, eta bermatzen du talde sozial eta politiko esanguratsuek hedabide horietarako irispidea izango dutela, eta hori gizartearen aniztasuna eta Espainiako hizkuntzak errespetatuz egingo dela.

II

Autonomia aurreko etapan, zeina ezarri baitzen egungo Valentziako Erkidegoan martxoaren 17ko 10/1978 Errege Dekretuaren bidez, abuztuaren 3ko 2003/1979 Errege Dekretua eta hura garatzeko 1979ko uztailaren 7ko Agindua eman ziren, betiere valentziar hizkuntza Valentziako hezkuntza-sisteman sartzea arautuz; araudi horrek, era berean, aurrekari gisa zuen maiatzaren 30eko 1433/1975 Dekretua, zeinak arautzen zuen zelan txertatu behar ziren jaioterriko hizkuntzak eskolaurreko hezkuntza-zentroen eta oinarrizko hezkuntza orokorreko zentroen programetan; hori ez ezik, araudi hori abagunekoa eta iragankorra zen, hizkuntza-arloko behin betiko erregulazioak etorkizunean eratuko zen Autonomia Erkidegoaren langai izan beharko zuen bitartean.

III

Valentziako Erkidegoa uztailaren 1eko 5/1982 Lege Organikoaren bidez lortu zen; izan ere, lege organiko horrek estatutua onetsi zuen; bada, autonomia lortutakoan, hizkuntzaren arloa bereziki arautu zen 7. artikuluan:

1. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak valentziera eta gaztelania dira. Guztiek dute horiek ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

2. Valentziako Generalitatek bermatuko du bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala, eta beharrezko neurriak hartuko ditu hizkuntza horien ezagutza ziurtatzeko.

3. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

4. Babes eta errespetu berezia emango zaio valentziera berreskuratzeari.

5. Legeak irizpideak ezarriko ditu Administrazioan eta irakaskuntzan berezko hizkuntza aplikatzeko.

6. Lege bidez zehaztuko da zein lurraldetan nagusitzen den hizkuntza baten eta bestearen erabilera, bai eta Erkidegoko berezko hizkuntzaren irakaskuntzatik eta erabileratik salbuetsi daitezkeenak ere.

Beste alde batetik, Autonomia Estatutuaren 31.4 artikuluak Valentziako Generalitati ematen dio kultura-arloko eskumen esklusiboa, eta 35. artikuluak, berriz, irakaskuntza-arloko eskumen osoa.

Konstituzioko eta Estatutuko aginduak behar bezala zehazteko eta eraginkorrak izateko, beharrezkoa da, beraz, lege-garapena egitea, Valentzieraren Erabilerari eta Irakaskuntzari buruzko Legeak betetzen duen zeregina, hain zuzen ere.

IV

Justifikatuta dago arlo hori legearen ikuspegitik arautzeko beharra, eta beste arrazoi batzuk daude testu legegile hau arrazoitzeko.

Valentziako Generalitatek konpromiso ukaezina du Autonomia Erkidegoko kultura-ondarea babesteko eta, bereziki, valentziera berreskuratzeko, zeina baita gure herriaren hizkuntza historikoa eta berezkoa, gure herriaren identitate-ezaugarri bereziena dena.

Gure biztanle gehienen egoera diglosikoaren aurrean, ia hirurehun urteko historian Valentziako herria menderatuta egon delako, Generalitatek, Valentziako herriaren identitate osoa berreskuratzeko prozesuan funtsezko subjektua den aldetik, eskubide eta eginbeharra du, gure hizkuntzari berak merezi duen maila eta lekua itzultzeko, betiere valentzieraren abandonu eta narriadurari amaiera emanez. Gure egoera soziolinguistiko irregularrak legez jardutea eskatzen du, atzerapenik gabe mendekotasun-egoera horri amaiera emateko, eta, valentzieraren erabilera eta irakaskuntza bultzatuz, gaztelaniarekin guztiz parekatzea lortzeko.

Lege honen xedea da gure autonomia-erkidegoko bi hizkuntza ofizialen artean dagoen desberdintasun-harremana gainditzea, eta, horretarako, behar diren neurriak hartzea, batetik, valentzieraren erabilera sustatzeko gure gizartearen esparru guztietan, eta, bereziki, Administrazioan, eta, bestetik, valentziera irakastea, hizkuntza hori berreskuratzeko bide gisa. Legearen helburu gorena da, valentziera sustatuz, gaztelaniarekin benetan parekatzea eta bi hizkuntzen erabilera normal eta ofiziala bermatzea, berdintasunezko baldintzetan, edozein hizkuntza-diskriminazio mota baztertuz.

Eta beste alderdi batetik, Valentziako Gobernuaren programako puntuetako bat betetzea da lege hau; izan ere, Valentziako Gorteen konfiantzarekin, konpromisoa hartu zuen bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala bermatzeko eta valentzieraren berreskurapenari babes eta errespetu berezia emateko, Autonomia Estatutuaren arabera. Generalitateko presidenteak, inbestidura-hitzaldian, Valentziako Gorteei lege-proiektu bat bidali ziela jakinarazi zuen; izan ere, horren gaia hauxe izan zen: valentzieraren irakaskuntza; hizkuntza-guneen mugaketa, eta Administrazioan valentziera aplikatzeko irizpideak; helburu horiek guztiak Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legeak jasotzen ditu.

V

Arestian aipatutako konstituzio- eta estatutu-aginduetan oinarrituta, zeinak baitira lege honen printzipio orokorren gidari, adierazpen programatikoak artikulatzen dira eta helburu espezifikoak zehazten dira atariko tituluan. Horrela, bada, adierazten da ezen valentziera Valentziako Erkidegoaren berezko hizkuntza dela, bai eta herritar guztiek eskubidea dutela valentziera ezagutzeko eta ondorio juridiko guztiekin erabiltzeko, gaztelania erabiliko balitz bezala. Eskubide horren babes judiziala bermatzen da, eta hizkuntzaren ondoriozko diskriminazio oro debekatzen da.

Legearen printzipio inspiratzaile horietatik abiatuta, testua bost titulutan egituratzen da, izenburu hauekin: “Valentzieraren erabilera”, “Valentziera irakaskuntzan”, “Valentzieraren erabilera komunikabide sozialetan”, “Botere publikoen jarduna”, eta “Batez ere valentzieradunak eta gaztelaniadunak diren lurraldeak”.

VI

Lehenengo tituluaren lehenengo kapitulua Administrazio publikoan valentziera ofizialki erabiltzeari buruzkoa da. Valentziako Gorteek onesten dituzten legeen idazketa eta argitalpen elebiduna ezartzen da, bai eta valentzieraz egindako administrazio- eta auzitegi-jarduketen balio osoa ere. Administrazio publikoarekiko harremanetan, bai eta instantzia judizialarekikoetan ere, herritar guztiei ahalmena ematen zaie beren aukerako hizkuntza ofiziala erabili eta eskatzeko. Valentzieraz idatzitako dokumentu publikoen balio osoa ere xedatzen da, eta arautzen da zelan egin behar diren erregistro-idazpenak eta zelan luzatu behar diren ziurtagiriak. Kontseiluari esleitzen zaio, ezarritako legezko prozeduren arabera, udalerrien izen ofizialak eta, oro har, toponimoak zehaztea. Ezartzen da izaera publikoko enpresetako eta Administrazioaren mendeko zerbitzu publikoetako langileek, jendearekin zuzeneko harremana badute, valentziera behar bezala ezagutu behar dutela, beren zerbitzua normaltasunez eman ahal izateko.

Bigarren kapitulua herritarrek beren jardueretan valentziera normaltasunez erabiltzeari buruzkoa da.

VII

Zalantzarik gabe, legeak hizkuntza-parekatzeko eta valentziera berreskuratzeko jasotzen duen ikuspegi horretan, garrantzi berezia hartzen du valentziera Generalitatek eskumenak dituen hezkuntza-maila guztietan sartzeak, betiere herritar guztiek valentziera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea egia bihurtzeko funtsezko faktore gisa. Alderdi horri buruzkoa da legearen bigarren titulua, zeinaren lehenengo kapituluan xedatzen baita valentziera hezkuntza-maila guztietan sartu behar dela irakaskuntzan, salbuespen batekin: gaztelania-hiztunen lurraldeetan pixkanaka sartuko dira irakaskuntzan, haien egoera soziolinguistiko berezia kontuan hartuta.

Unibertsitateaz kanpoko mailetako irakaskuntza-planetan valentziera eta gaztelania derrigorrezko hizkuntzatzat jotzen dira, eta joko da ikasleek lehenengo irakaskuntzak ohiko hizkuntzan jasotzera, bai eta ikasleek bi hizkuntzen ahozko eta idatzizko ezagutza, berdintasun-mailan, lortzera ere. Era berean, ezartzen da ezen irakasleek bi hizkuntza ofizialak jakin beharko dituztela, eta ezartzen da ezen ikasketa-planak egokituko direla, irakasleok behar bezala gaitzeko.

Hala eta guztiz ere, badakigu jakin Valentziako Erkidegoaren eremu osoan valentzieraren nahitaezko irakaskuntza zorrotz eta berehala aplikatzeak, bidegabekeria historiko bat konpontzen saiatzean, beste bidegabekeria bat eragin lezakeela, egungo hizkuntza-egoera kontuan hartuta; hori dela eta, titulu honen bigarren kapituluak aplikazio horretan kontuan hartu beharreko salbuespenak arautzen ditu. Hala, aurreikusten da ezen valentzieraren irakaskuntza ez dela nahitaezkoa izango valentzieradun lurraldeetan, ezartzen diren egoera justifikatuetan, ez eta gaztelaniadun lurraldeetan ere; azken lurraldeotan, valentziera irakaskuntzan pixkanaka sartzeari dagokionez, ikasleen gurasoek eta tutoreek ahalmena dute ikasle horientzat valentzieraren irakaskuntzaren salbuespena beren borondatez lortzeko.

Horrela, legeak, gaztelania ohiko hizkuntza duten herritarren eskubideak erabat errespetatuz, valentzieraren ezagutza gure gizarte osora hedatzea errazten du, bereizketarik egin gabe, zeren valentziera gure gizarte osoaren kultura-ondarearen funtsezko zati baita, eta valentzieraren erabilera berreskuratzea eta hedatzea gure herriaren identitatea berrelkartzeko faktoreetako bat da eta valentziar guztioi dagokigu, norberaren ohiko hizkuntza zein den kontuan hartu gabe.

VIII

Hirugarren tituluan, aitortzen da herritar guztiek eskubidea dutela komunikabide sozialen informazioa jasotzeko, valentzieraz zein gaztelaniaz, eta bi hizkuntzak erabiltzeko komunikabideotara jo behar dutenean; era berean, Kontseiluari esleitzen zaio valentziera sustatu eta erabiltzea komunikabide horietan, eta Generalitaten mende dauden komunikabideetan valentziarren presentzia egokia zaintzea.

IX

Laugarren tituluan jasotzen da zelan jardungo duten botere publikoek valentzieraren erabilera sustatzeko administrazio-jardueretan eta funtzionario eta enplegatu publikoen ezagutza sustatzeko. Hobari fiskalak ezarri ahal izango dira valentziera sustatu, zabaldu eta hedatzearekin zerikusia duten egintza eta adierazpenetarako. Aurreikusten da ezen akordioak hitzartu ahal izango direla Justizia Administrazioarekin, betiere valentziera erabiltzeko epaitegi eta auzitegietan, eta Estatuko Administrazioarekin, betiere Valentziako Generalitaten eskumenekoak ez diren erregistroetan erabiltzeko. Valentziako Gobernuari esleitzen zaio Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legea aplikatzeko prozesuaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa.

X

Bosgarren tituluan, legea aplikatze aldera, batez ere valentzieradunak eta gaztelaniadunak diren lurraldeak zehazten dira; edozelan ere, lurralde horiek berrikusi ahal izango dira, eta horrek ez du eragotziko gure erkidegoko herritar guztiek valentziera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea gauzatzea.

Udal-mugarteak hizkuntza-eremu bakoitzean sartzeko, Valentziako Unibertsitate Literarioren eta Alacanteko Unibertsitatearen Valentziar Filologiaren Institutuak horretarako prestatutako mapa eta populazio-zerrenda hartu dira oinarritzat.

XI

Xedapen iragankorretan hiru urteko epea ezartzen da Valentziako Administrazioaren esparru guztietan lege honetako xedapenak gauzatzeko, Administrazioaren beste esparru batzuekin hitzartu beharreko itunetan ezartzen diren epeak betez. Era berean, gaur egungo egoeratik legea aplikatzearen ondoriozko egoerara igarotzea aurreikusten da, betiere prestatzen ari diren eta jardunean dauden irakasleei dagokienez.

Legeak, era berean, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat ditu; azken honek baimena ematen dion Valentziako Gobernuari legea aplikatzeko behar den erregelamendua garatzeko, eta indarraldiaren hasierako data ezartzen du.

Aurrekoa kontuan hartuta, Kontseiluak proposatuta eta Valentziako Gorteek nahitaez egin behar den eztabaida egin ondoren, erregearen izenean, honako hau promulgatzen dut:

Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legea
ATARIKO TITULUA
Printzipio orokorrak

1. artikulua

1. Lege honen helburu orokorra da Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan xedatutakoa bete eta garatzea, valentzieraren erabilera normala eta ofiziala arautuz gizarte-elkarbizitzako eremu guztietan, bai eta haren irakaskuntza ere.

2. Horretan oinarrituta, lege honen helburu espezifikoak honako hauek dira:

a) Herritar guztiek valentziera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea gauzatzea.

b) Haren berreskuratzea babestea, eta erabilera normala eta ofiziala bermatzea.

c) Valentziera Administrazioan, komunikabide sozialetan eta irakaskuntzan aplikatzeko irizpideak arautzea.

d) Valentziera eta gaztelania nagusiki erabiltzen dituzten lurraldeak mugatzea.

e) Erkidegoko lurralde-eremu osoan valentzieraren ezagutza eta erabilera bermatzea, betiere gradualtasunaren eta borondatezkotasunaren printzipioen arabera.

2. artikulua

Valentziera Valentziako Erkidegoaren berezko hizkuntza da, eta, ondorioz, herritar guztiek dute eskubidea hura ezagutzeko eta ahoz eta idatziz erabiltzeko, bai harreman pribatuetan, bai haien eta instantzia publikoen arteko harremanetan.

3. artikulua

Lege honetan araututako salbuespenei kalterik egin gabe, herritarrek beren harremanetan, publiko zein pribatuetan, valentziera erabiltzeak ondorio juridiko osoak ditu, gaztelania erabiliko balitz bezala, eta ezin da ezein diskriminazio-motarik edo itzulpen-eskakizunik eratorri valentzieraz jarduteko eskubidea egikaritzetik.

4. artikulua

Inola ere ezingo da diskriminaziorik egin bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeagatik.

5. artikulua

Administrazioak behar diren neurri guztiak hartuko ditu eragozteko herritarrak edo jarduerak diskriminatuak izango direla bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeagatik, bai eta valentzieraren erabilera normala, sustapena eta ezagutza bermatzeko ere.

6. artikulua

Herritarrek eskubidea dute epaileengandik eta auzitegietatik lortzeko beren hizkuntza erabiltzeko duten eskubidearen babesa, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera.

I. TITULUA
Valentzieraren erabilera

I. KAPITULUA
Erabilera ofiziala

7. artikulua

1. Valentziera, Valentziako Erkidegoaren berezko hizkuntza den aldetik, Generalitatena eta haren Administrazio publikoarena ere bada, baita Toki Administrazioarena eta haien mendeko korporazio eta instituzio publiko guztiena ere.

2. Valentziera eta gaztelania Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialak dira, eta, beraz, Administrazioak horiek erabiliko ditu legeak araututako moduan.

8. artikulua

Valentziako Gorteek onesten dituzten legeak ele bietan idatzi eta argitaratuko dira.

9. artikulua

1. Baliozkoak eta eraginkortasun juridiko osokoak izango dira Valentziako Erkidegoko lurralde-eremuan valentzieraz egindako administrazio-jarduketa guztiak.

2. Eraginkortasun juridikoa izango dute valentzieraz idatzitako dokumentuek, zeinetan adierazten baita administrazio-jarduera, bai eta administrazio publikoek beren jardunean erabilitako inprimaki eta formularioek ere.

10. artikulua

Valentziako Erkidegoaren lurraldean, herritar guztiek dute eskubidea Generalitatekin, toki-enteekin eta gainerako erakunde publikoekin valentzieraz jarduteko eta harremanak izateko.

11. artikulua

1. Alde batek eskatuta hasitako administrazio-jarduketetan, eta horietan beste interesdun batzuk badaude eta hala adierazten badute, Administrazio jarduleak interesdunok aukeratzen duten hizkuntza ofizialean jakinarazi beharko die haiei eragiten dien guztia, jarduketa edozein hizkuntza ofizialetan hasi dela ere.

2. Era berean, erabilitako hizkuntza ofiziala edozein dela ere, ofizioz hasitako espedienteetan, komunikazioak eta gainerako jarduketak interesdunek adierazitako hizkuntzan egingo dira.

12. artikulua

1. Lege honetan xedatutakoaren arabera, herritar guztiek eskubidea dute Justizia Administraziora jo ahal izateko eurek erabili nahi duten hizkuntza ofizialean, eta ezin zaie ezein itzulpenik eskatu, eta haien uziak izapidetzean ez da atzerapenik edo berandutzerik izango.

2. Justizia-auzitegietan valentzieraz egindako edo idatzitako jarduketa, dokumentu eta idazki guztiek, eta auzitegiok hizkuntza berean egindakoek, balio eta eraginkortasun osoa dute.

13. artikulua

1. Dokumentu publikoak valentzieraz edo gaztelaniaz idatziko dira, eskuesleak hala adierazita, eta, eskuesle bat baino gehiago izanez gero, haiek ados jarrita aukeratzen dutena.

2. Edozelan ere, Valentziako Erkidegoaren lurraldetik kanpo ondorioak izan behar dituzten dokumentuen kopiak edo ziurtagiriak gaztelaniaz idatziko dira.

3. Gainerako kasuetan, kopiak eta ziurtagiriak interesdunak edo errekeritzaileak eskatutako hizkuntzan egingo dira, eta notarioek eta gainerako fede-emaile publikoek matrizeak eta jatorrizkoak itzuli beharko dituzte, hala badagokio. Edozelan ere, ele bietan egin ahal izango da beti.

14. artikulua

Edozein erregistro publikotan egin beharreko idazpenak egingo dira interesdunak edo interesdunek elkarrekin adostuta eskatutako hizkuntza ofizialean. Eskaera zehatzik egiten ez bada, idazpena egingo da erregistratu beharreko dokumentua deklaratu, eman edo idatzi den hizkuntzan.

15. artikulua

1. Valentziako Generalitateko Kontseiluari dagokio zehaztea zein diren Valentziako Erkidegoko udalerrien, lurraldeen, biztanleguneen, gorabehera geografikoen, hiriarteko komunikazio-bideen eta toponimoen izen ofizialak, betiere ezarritako legezko prozeduren arabera. Hiri barruko bideen izena kasuan kasuko udalak zehaztuko du.

2. Kontseiluak onartutako izendapenak, aurreko zenbakian xedatutakoaren arabera, legezkoak izango dira ondorio guztietarako, eta errotulazio publikoa izendapen horien arabera egin beharko da erregelamendu bidez zehazten den moduan, betiere Estatuak arlo horretan sinatutako nazioarteko arauei zor zaien errespetuari kalterik egin gabe.

3. Izendapena Erkidegoko bi hizkuntzetan duten udalerriek bietan agertuko dute izena.

4. Kontseiluak 1. apartatuaren arabera onartutako izendapenak bi hizkuntza ofizialetan errotulatuko dira, betiere izen ofizialak ahalbidetzen duen neurrian.

16. artikulua

Izaera publikoko enpresek eta zuzenean Administrazioaren mende dauden zerbitzu publikoek bermatu behar dute enpresa eta zerbitzu horietako langileek, jendearekin harremana zuzenean dutenean, behar adinako ezagutza dutela valentzieraz, betiere agindutako zerbitzua normaltasunez eman ahal izateko.

II. KAPITULUA
Erabilera normala

17. artikulua

Herritar guztiek eskubidea dute edozein bileratan valentzieraz hitz egiteko, bai eta beren jarduera profesionalak, merkataritzakoak, lanekoak, sindikalak, politikoak, erlijiosoak, aisialdikoak eta artistikoak valentzieraz egitekoa ere.

II. TITULUA
Valentziera irakaskuntzan

I. KAPITULUA
Valentziera irakaskuntzan aplikatzea

18. artikulua

1. Nahitaezkoa da valentziera hezkuntza-maila guztietan txertatzea. Bosgarren tituluan zerrendatzen diren lurralde gaztelaniadunetan, txertatze hori pixkanaka egingo da, betiere bakoitzaren egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, eta erregelamendu bidez zehazten den moduan.

2. Kontseiluak zainduko du valentziera modu ulergarrian txertatzen dela, gaur egun valentzieraren ezagutzan eta erabileran dauden ezberdintasunak eta mailak zainduz; izan ere, desberdintasunok gainditzea da lege honen helburu garrantzitsuenetako bat.

3. Valentziera eta gaztelania nahitaezko hizkuntzak dira unibertsitateaz kanpoko mailetako irakaskuntza-planetan, lehenengo puntuan egindako salbuespenarekin.

19. artikulua

1. Zentroetan dauden antolaketa-aukeren arabera, ahalegina egingo da ikasle guztiek lehenengo ikasketak beren ohiko hizkuntzan, valentzieraz edo gaztelaniaz, jasotzeko.

2. Hala ere, 24. artikuluan araututako salbuespenei kalterik egin gabe, zikloen amaieran, zeinetan adierazi baita valentziera irakaskuntzan txertatzea nahitaezkoa dela, eta ziklo horiek hastean ohiko hizkuntza edozein izanda ere, ikasleek gai izan behar dute valentziera erabiltzeko, ahoz eta idatziz, gaztelaniaren maila berean.

20. artikulua

Administrazioak behar diren neurri guztiak hartuko ditu ikasleak ohiko hizkuntza dela-eta diskrimina ez daitezen.

21. artikulua

Nahitaez sartu beharko da valentziera helduen hezkuntza iraunkorreko programetan.

22. artikulua

Irakaskuntza espezializatuetan, zeinen programetan hizkuntza irakasten den, nahitaez sartu behar da valentzieraren irakaskuntza.

23. artikulua

1. Valentzieraren eta gaztelaniaren koofizialtasuna dela eta, irakasleek bi hizkuntzak ezagutu behar dituzte.

2. Lege hau indarrean jarritakoan valentziera behar beste ezagutzen ez duten irakasleak arian-arian gaituko dira, borondatezkotasun- eta gradualtasun-politikaren bidez.

3. Valentziako Generalitateko Kontseiluak ahalegina egin beharko du unibertsitateetako eta irakasleak prestatzeko zentroetako ikasketa-planetan valentziera irakasgai gisa sar dadin, eta, bereziki, azken zentro horietan; horrela, irakasle guztiek, prestakuntza amaitzean, valentziera ezagutuko dute ahozko eta idatzizko mailetan, haiek gaztelaniaz dakiten maila berean. Hori guztia, gaiari buruzko legeria orokorrean ezarritakoari kalterik egin gabe.

4. Irakasleak zentro publiko eta pribatuetara sartzeko araudi erregulatzaileak ezarriko du zein den sistema irakasle sartu berri guztiek artikulu honetako 1. zenbakian ezarritako baldintzak betetzeko.

II. KAPITULUA
Salbuespenak

24. artikulua

1. Bosgarren tituluan lurralde nagusiki valentzieraduntzat jotako lurraldeetan valentziera aplikatzeko betebeharrak ez du ondorerik izango, banaka, hala eskatzen duten guraso edo tutoreek modu frogagarrian egiaztatzen dutenean bizilekua aldi baterako dutela lurralde horietan, eta adierazten dutenean, inskripzioa egitean, beren seme-alaba edo tutoretzapekoek salbuetsita egon nahi dutela valentzieraren irakaskuntzatik.

2. Valentziako Generalitateko Kontseiluak arian-arian sartuko du valentzieraren irakaskuntza bosgarren tituluan zerrendatzen diren lurralde nagusiki gaztelaniadunetan, eta horretarako lagungarriak diren ekimen publiko eta pribatu guztiak faboratuko ditu. Hori guztia hala izanik ere, eremu horietan bizi diren gurasoek edo tutoreek salbuespena lortu ahal dute beren seme-alabei edo tutoretzapekoei valentzieraren irakaskuntza ematetik, betiere inskripzioa egitean hala eskatzen dutenean.

III. TITULUA
Valentzieraren erabilera komunikabide sozialetan

25. artikulua

1. Valentziako Generalitateko Kontseiluak zainduko du valentzierak presentzia egokia izan dezan Valentziako Generalitatek kudeatzen dituen edo haren eskumenekoak diren irrati- eta telebista-igorgailuetan eta gainerako komunikabideetan, betiere lege honetan xedatutakoaren arabera.

2. Irrati eta telebistetan valentzieraren erabilera bultzatuko du.

3. Bi hizkuntzetan egiten diren kultura- eta arte-adierazpen guztiak sustatuko ditu, eta arreta berezia emango zaie valentzieraz egindakoei.

4. Valentziako Generalitatek valentziar liburua argitaratzera, garatzera eta sustatzera bideratutako ekintza guztiak babestuko ditu, betiere erabilitako hizkuntzari kalterik egin gabe, baina valentzieraz inprimatutakoei tratamendu espezifikoa emanez.

26. artikulua

1. Herritar guztiek eskubidea dute komunikabide sozialen bidez informazioa jasotzeko, bai valentzieraz bai gaztelaniaz.

2. Era berean, herritarrek, legerian ezarritako baldintzetan, komunikabide sozialetara irispidea dutenean, herritarrok eskubidea izango dute valentziera ahoz eta idatziz erabiltzeko, gaztelaniaren baldintza berberetan.

IV. TITULUA
Botere publikoen jarduna

27. artikulua

Valentziako Generalitateko Kontseiluak, erregelamendu-xedapenen bidez, valentzieraren erabilera sustatuko du bere mendeko organoen administrazio-jarduera guztietan.

28. artikulua

Era berean, lege honetan zehaztutako printzipio eta salbuespenekin bat etorriz jokatu beharko dute toki-enteek.

29. artikulua

Valentziako Generalitateko Kontseiluak lagunduko die bere mendeko funtzionarioei eta gainerako enplegatu publikoei valentziera ikas dezaten, bai eta Toki Administraziokoei eta Administrazio zentralekoei ere, azken honekin adostutakoaren arabera, gradualtasunaren eta borondatezkotasunaren printzipioen arabera.

30. artikulua

1. Valentziako Generalitatek eta toki-korporazioek, betebehar fiskalei dagozkienez, egintza eta adierazpenak salbuetsi ahal izango dituzte eta haiei hobariak eman, baldin eta egintza eta adierazpenok zerikusia badute Valentziako kultura sustatzearekin, zabaltzearekin eta hedatzearekin, eta bereziki aintzat hartuko dituzte valentzieraren erabilera dakartenak.

2. Valentziako Generalitatek eta toki-korporazioek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, kargu, enplegu eta funtzio publikoak betetzeko egiten dituzten deialdien oinarrietan balioetsiko dute valentzieraren ezagutza, betiere funtzio publiko horiek egin ahal izateko lege honetan valentzieraren erabilerarako aurreikusitako printzipioen arabera.

3. Aurreko apartatuaren ondorioetarako, Valentziako botere publikoek adieraziko dute zein plazatarako den nahitaezkoa valentzieraz jakitea.

4. Valentziako Erkidegoan botere publikoek erabili beharreko inprimaki, formulario eta eredu ofizial guztiek bi hizkuntzetan egon beharko dute.

31. artikulua

Valentziako Gobernuak beharrezko akordioak egingo ditu Justizia Administrazioarekin, valentziera epaitegi eta auzitegietan erabil ahal izateko.

32. artikulua

Era berean, Valentziako Generalitaten eskumenekoak ez diren erregistro publikoetan valentzieraren erabilera normalizatzeko, egin beharreko akordioak sustatu beharko ditu organo eskudunekin.

33. artikulua

Valentziako botere publikoek, beren eskumenen eremuan, eta lege honetan xedatutakoaren arabera, valentzieraren erabilera sustatuko dute jarduera profesionaletan, merkataritzakoetan, lanekoetan, sindikaletan, politikoetan, erlijiosoetan, aisialdikoetan eta artistikoetan.

34. artikulua

Valentziako Gobernuak bere gain hartuko du valentzieraren erabilera- eta irakaskuntza-prozesuaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa; horretarako, aholkularitza emango die administrazio publiko eta partikular guztiei, eta haren erabilera eta hedapena sustatzen lagunduko duten neurri guztiak hartuko ditu.

V. TITULUA
Lurralde nagusiki valentzieradunak eta lurralde nagusiki gaztelaniadunak

35. artikulua

Lege honetan araututako ondorioetarako, eta irizpide historikoak kontuan hartuta, honako hauek hartzen dira udal-mugarte nagusiki valentzieradun gisa:

1. Alacanteko probintzia: Absúbia, Agost, Agres, Aguas de Busot, Alcalalí, Alcocer de Planes, Alcolecha, Alcoy, Alfafara, Alfaz del Pí, Algueña, Alicante, Almudaina, Alquería de Aznar, Altea, Balones, Bañeres, Benasau, Benejama, Beniarbeig, Beniardá, Beniarrés, Benichembla, Benidoleig, Benidorm, Benifallim, Benifato, Benilloba, Benillup, Benimantell, Benimarfull, Benimasot, Benimeli, Benissa, Benitachel, Biar, Bolulla, Busot, Calpe, Callosa de Ensarriá, Campello, Campo de Mirra, Cañada, Castalla, Castell de Castells, Concentaina, Confrides, Crevillente, Cuatretondeta, Denia, Elche, Facheca, Famorca, Finestrat, Gata de Gorgos, Gayanes, Gorga, Guadalest, Guardamar del Segura, Hondón de las Nieves, Hondón de los Frailes, Ibi, Jalón, Jávea, Jijona, Lorcha, Llíber, Millena, Monóvar, Muchamiel, Murla, Muro de Alcoy, Novelda, La Nucía, Ondara, Onil, Orba, Orcheta, Parcent, Pedreguer, Pego, Penáguila, Petrel, Pinoso, Planes, Polop, Rafol de Almunia, Relleu, La Romana, Sagra, San Juan de Alicante, San Vicente del Raspeig, Sanet y Negrals, Santa Pela, Sella, Senija, Setla-Mirarrosa y Miraflor, Tárbena, Teulada, Tibi, Tollos, Termos, Torremanzanas, Vall de Alcalá, Vall de Ebo, Vall de Gallinera, Vall de Laguart, Vergel, Villajoyosa.

2. Castellóko probintzia: Adzaneta, Ahín, Albocácer, Alcalá de Chivert, Alcora, Alcudia de Veo, en cuanto se refiere a su núcleo valenciano-parlante, Alfondeguilla, Almazora, Almenara, Ares del Maestre, Artana, Bechí, Benafigos, Benasal, Benicarló, Benicásim, Benlloch, Borriol, Burriana, Cahanes, Cálig, Canet lo Roig, Castell de Cabres, Castellfort, Castelló de la Plana, Catí, Cervera del Maestre, Cinctorres, Costur, Cuevas de Vinromá, Colla, Chert, Chilches, Chodos, Eslida, Figueroles, Forcall, Herbés, La Jana, La Llosa, La Mata de Morelia, Lucena del Cid, Moncófar, Morelia, Nules, Onda, Oropesa, Palanquea, Peñíscola, Portell de Morella, Puebla de Benifasar, Puebla ‘remesa, Ribesalbes, Roseli, Salsadella. San Jorge, San Mateo, San Rafael del Río, Santa Magdalena de Pulpis, Sarratella, Sierra-Engarcerán, Sueras, Tales, Tírig, Todolella, Torre de Embesora, Torre de Endoménech, Torreblanca, Traiguera, Useras Vall d´Alba, Vall de Uxó, Vallibona, Villafamés, Villafranca del Cid, Villanueva de Alcolea, Villar de Canes, Vila-Real, Villavieja, Villores, Vinarós, Vistabella del Maestrazgo, Zorita del Maestrazgo.

3. Valentziako probintzia: Ador, Adzaneta de Albaida, Agullent, Alaquás, Albaida, Albal, Albalat de la Ribera, Albalat deis Taronchers, Albalat deis Sorells, Alberique, Alboraya, Albuixech, Alcácer, Alcántara del Xúquer, L´Alcudia, Alcudia de Crespíns, Aldaya, Alfafar, Alfahuir, Alfara de Algimia, Alfara del Patriarca, Alfarp, Alfarrasí, Algar de Palancia, Algemesí, Algimia de Alfara, Alginet, Almácera, Almiserat, Almoines, Almusafes, Alquería de la Condesa, Alzira, Antella, Ayelo de Malferit, Ayelo de Rugat, Barig, Barxeta, Belgida, Bellreguart, Bellús, Benaguacil, Benavites, Benegida, Bentusser, Beniarjó, Beniatjar, Benicolet, Benifairó de les Valls, Benifairó de Valldigna, Benifayó, Beniflá, Benigánim, Benimodo, Benimuslem, Beniparrell, Benirredrá, Benisanó, Benisoda, Benisuera, Bétera, Bocairent, Bonrepós y Mirambell, Bufali, Burjassot, Canals, Canet de Berenguer, Carcaixent, Cárcer, Carlet, Carrícola, Casinos, Castellón de Rugat, Castellonet, Catadau, Catarroja, Cerdá, Corbera, Cotes, Cuart de les Valla, Cullera, Daimús, La Eliana, Enova, Estivella, Estubeny, Faura, Favareta, La Font d´en Carrós, Fontanares, Fortaleny, Fofos, Fuente la Higuera, Gabarda, Gandía, Genovés, Gilet, Godella, La Granja de la Costera, Guadaséquies, Guadasuar, Guardamar, Lugar Nuevo de Fenollet, Lugar Nuevo de la Corona, Lugar Nuevo de San Jerónimo, Llanera de Ranes, Llaurí, Llíria, Llombay, Llosa de Ranes, Llutxent, Manises, Manuel, Masalavés, Masalfasar, Massamagrell, Massanassa, Meliana, Miramar, Mislata, Mogente, Moncada, Montserrat, Montaberner, Montesa, Montichelvo N`ontroy, Museros, Náquera, Novelé, Oliva, Olocau, L´Ollería, Ontinyent, Otos, Paiporta, Palma de Gandía, Palmera, Palomar, Paterna, Petrés, Picanya, Picassent, Piles, Pinet, Pobla del Duc, La Pobla Llarga, La Pobla de Vallbona, Polinyá del Xuquer, Potríes, Pucol, Puebla de Farnals, Puig, Quart de Poblet, Quartell, Quatretonda, Rafelbuñol, Rafelcofer, Rafelguaraf, Ráfol de Salem, Real de Gandía, Real de Montroy, Ribarroja del Turia, Riola, Rocafort, Rotglá y Corbera, Rótova, Rugat, Sagunto, Salem, San Juan de Enova, Sedaví, Segart, Sellent, Sempere, Senyera, Serra, Silla, Simat de Valldigna, Sollana, Sueca, Sumacárcel, Tavernes Blanques, Tabernes de Valldigna, Terrateig, Torrella, Torrent, Torres Torres, Turís, Valencia, Vallada, Vallés, Villalonga, Villamarchante, Vilanova de Castelló, Vinalesa, Xátiva, Xeraco, Xeresa, Xirivella.

36. artikulua

Lege honetan araututako ondorioetarako, honako hauek hartzen dira udal-mugarte nagusiki gaztelaniadun gisa:

1. Alacanteko probintzia: Albatera, Algorfa, Almoradí, Aspe, Benejúzar, Benferri, Benijófar, Bigastro, Callosa de Segura, Catral, Cox, Daya Nueva, Daya Vieja, Dolores, Elda, Formentera del Segura, Granja de Rocamora, Jacarilla, Monforte del Cid, Orihuela, Rafal, Redován, Rojales, Salinas, San Fulgencio, San Miguel de Salinas, Sax, Torrevieja, Villena.

2. Castellóko probintzia: Algimia de Almonacid, Almedíjar, Altura, Arañuel, Argelita, Ayódar, Azuébar, Barracas, Bejfs, Benafer, Castellnovo, Castillo de Villamalefa, Caudiel, Cirat, Cortes de Arenoso, Chóvar, Espadilla, Fanzara, Fuente la Reina, Fuentes de Ayódar, Gaibiel, Gátova, Geldo, Higueras, Jérica, Ludiente, Matet, Montan, Mentanejos, Navajas, Olocau del Rey, Pavías, Pina de Montalgrao, Puebla de Arenoso, Sacañet, Segorbe, Soneja, Sot de Ferrer, Teresa, Toga, Torás, El Toro, Torralba del Pinar, Torrechiva, Vall de Almonacid, Vallat, Villahermosa del Río, Villamalur, Villanueva de Viver, Viver, Zucaina.

3. Valentziako probintzia: Ademuz, Alborache, Alcublas, Alpuente, Andilla, Anna, Aras de Alpuente, Ayora, Benagéber, Bicorp, Bolbaite, Bugarra, Buriel, Calles, Camporrobles, Casas Altas, Casas Bajas, Castielfabib, Caudete de las Fuentes, Cofrentes, Cortes de Pallás, Chelva, Chella, Chera, Cheste, Chiva, Chulilla, Domeño, Dos Aguas, Enguera, Fuenterrobles, Gestalgar, Godelleta, Higeruelas, Jalance, Jarafuel, Loriguilla, Losa del Obispo, Macastre, Marines, Millares, Navarrés, Pedralba, Puebla de San Miguel, Quesa, Requena, Siete Aguas, Sinarcas, Sot de Chera, Teresa de Cofrentes, Titaguas, Torrebaja, Tous, Tuéiar, Utiel, Vallanca, Venta del Moro, Villar del Arzobispo, Villargordo del Cabriel, Yátova, La Yesa, Zarra.

37. artikulua

1. Aurreko artikuluetan egindako adierazpenak ez du eragotziko Valentziako Generalitateko Kontseiluaren jardun instituzionala, betiere lege honetan araututako valentzieraren erabilera eta irakaskuntza gauzatu daitezen lortzeko, eta, bereziki, herritar guztiek hura ezagutu eta erabiltzeko duten eskubide eraginkorra lortzeko.

2. Aurreko artikuluetan egindako adierazpena lege honen aplikazioaren arabera berrikusi ahal izango da.

Lehenengo xedapen iragankorra

Valentziako Generalitateko Administrazioari, Toki Administrazioari, haien mendeko erakunde eta instituzioei, eta lege honetan araututako gainerako zerbitzu publikoei dagokienez, valentzieraren erabilera eta irakaskuntza hiru urteko epean gauzatu beharko dira.

Valentziako Erkidegoan dagoen Estatuko Administrazioari dagokionez, bai eta Justizia Administrazioari dagokionez ere, Valentziako Generalitateko Kontseiluak organismo eskudunekin horretarako hitzartzen dituen akordioetan xedatutakoari jarraituko zaio, alde batera utzi gabe hizkuntza ofizialen erabilerari buruz Administrazioaren esparru horietarako ezar daitekeen estatu-mailako lege-erregulazioa.

Bigarren xedapen iragankorra

Gaur egun irakasleak prestatzeko zentroetan ikasten ari diren ikasleek haietako ikasketa-planak lege honetan xedatutakora egokitzen ez diren bitartean, Valentziako Generalitateko Kontseiluak, erregelamendu bidez, beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu ikasle horiek, ikasketak amaitzean, valentzieraren ezagutza nahikoa dutela ziurtatzeko.

Hirugarren xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarritakoan, Valentziako Generalitateko Kontseiluak behar diren ikastaroak antolatuko ditu, une horretan jardunean dauden irakasleek, edozein hezkuntza-mailatan irakasten dutela ere, ahalik eta lasterren valentzieraren gaitasun nahikoa lor dezaten.

Xedapen indargabetzailea

Indargabetuta geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurka osorik edo zati batean jotzen duten maila bereko edo beheragoko arau guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa

Baimena ematen zaio Valentziako Generalitateko Kontseiluari lege honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko behar diren erregelamendu-xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena

Lege hau Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.4.15.2. 3/1984 Legea, ekainaren 6koa, RTVEk Valentziako Erkidegoan duen Aholku Batzordea sortu eta arautzekoa[1344]

HITZAURREA

IV

Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko azaroaren 23ko 4/1983 Legeak, aldarrikatzen duenez, “herritar guztiek eskubidea dute komunikabide sozialen bidez informazioa jasotzeko, bai valentzieraz bai gaztelaniaz”, eta ondoren honako hau adierazten du: “era berean, herritarrek, legerian ezarritako baldintzetan, komunikabide sozialetara irispidea dutenean, herritarrok eskubidea izango dute valentziera ahoz eta idatziz erabiltzeko, gaztelaniaren baldintza berberetan”.

25. artikuluan Valentziako Generalitateko Kontseiluari eragiten dio, berak zaindu dezala valentzierak presentzia egokia izan dezan Valentziako Generalitatek kudeatzen dituen edo haren eskumenekoak diren irrati- eta telebista-igorgailuetan eta gainerako komunikabideetan, betiere lege honetan xedatutakoaren arabera. Orobat adierazten du ezen Valentziako Generalitateko Kontseiluak sustatuko duela “irrati eta telebistetan valentzieraren erabilera”, eta “hizkuntzetan egiten diren adierazpen kultural eta artistiko guztiak sustatuko ditu, eta, bereziki, valentzieraz egindakoak”.

V

Konstituzioak eta Estatutuak arlo honetan emandako aginduak behar bezala zehaztu eta eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa da arauak garatzea Estatuko oinarrizko legeriaren esparruan, eta Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legearekin bat etorriz, zeina betetzera baitator RTVEk Valentziako Erkidegoan duen Aholku Batzordea sortu eta arautzeko Legea.


8.4.15.3. 8/1984 Legea, abenduaren 4koa, Valentziako Erkidegoaren Ikurrak eta Horien Erabilera arautzen duena[1345]

II. TITULUA
Ereserki ofiziala

3. artikulua

[…]

Valentziako Erkidegoko ereserki ofiziala gaztelaniaz edo valentzieraz interpretatu ahal izango da. Valentzierazko bertsioaren testua ere, Maximiliano Thousek egina, lege honen II. eranskin gisa erantsi da.


8.4.15.4. 13/1997 Legea, abenduaren 23koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duena[1346]

I. TITULUA
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

II. KAPITULUA
Banakako tributazioa

4. artikulua.— Kenkari automatikoak

Bat. Hauek dira araubide erkideko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien finantzaketa-sistema arautzen duen eta zerga-arau jakin batzuk aldatzen dituen abenduaren 18ko 22/2009 Legearen 46.1.c artikuluan aipatzen diren kenkari autonomikoak:

[1347]r) Valentziera sustatzera bideratutako dohaintzengatik: % 20 lehenengo 150 euroetarako, eta % 25 zergaldian zehar honako erakunde hauen alde egindako diru-zenbatekoen dohaintzen gainerako zenbatekorako:

1) Generalitat, organismo publikoak eta Generalitaten sektore publiko instrumentala.

2) Valentziako Erkidegoko toki-erakundeak, haien mendeko organismo publikoak, fundazioak eta partzuergoak.

3) Valentziako Erkidegoan ezarrita dauden unibertsitate publiko eta pribatuak.

4) Valentziako Erkidegoko arte-irakaskuntzen goi-mailako zentroak.

5) Zergaldiaren azken egunean valentziera sustatzeko erakundeen zentsuan inskribatutako erakundeak.

Ondorio horietarako, dohaintza-emailea Generalitat edo Generalitateko erakunde publikoetako bat denean, ekitaldi bakoitzean jasotako zenbatekoa, gutxieneko kreditu gisa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu-programei lotuta geratuko da, baldin eta gastu-programa horien xedea bada valentziera sustatzea.


8.4.15.5. 7/1998 Legea, irailaren 16koa, Hizkuntzaren Valentziako Akademia sortzekoa[1348]

HITZAURREA

Espainiako 1978ko Konstituzioaren 3. artikuluak, gaztelania Estatuko hizkuntza espainiar ofizial gisa aldarrikatzeaz gain, ezartzen du ezen Espainiako gainerako hizkuntzak ere ofizialak izango direla autonomia-erkidegoetan, bakoitzaren autonomia-estatutuen edukiaren arabera.

Era berean, Konstituzioaren testuko 148. artikuluaren 1. apartatuko 17. puntuan xedatzen da ezen autonomia-erkidegoek eskumenak beren gain har ditzaketela, hala badagokio, autonomia-erkidegoko hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko.

Gainera, Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuari buruzko uztailaren 1eko 5/1982 Lege Organikoak 7. artikuluan ezartzen duenez, “Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak valentziera eta gaztelania dira”, eta, geroago esaten duenez, “Valentziako Generalitatek bermatuko du bi hizkuntzen erabilera normala eta ofiziala, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ezagutza ziurtatzeko”. Era berean, 5. puntuan honako hau aurreikusten du: “Legeak ezarriko ditu Administrazioan eta irakaskuntzan berezko hizkuntza aplikatzeko irizpideak”. Azkenik, Autonomia Estatutuaren 31. artikuluko 4. puntuak eskumen esklusiboa ematen dio Valentziako Generalitati kulturaren arloan.

Beste alde batetik, azaroaren 23ko 4/1983 Legeak, Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzkoak, Valentziako Generalitaten konpromisoa islatu zuen, gure autonomia-erkidegoko kultura-ondarearen defentsan eta, bereziki, gure herriaren hizkuntza historiko eta propio gisa definitutako valentziera berreskuratzean. Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialen artean dagoen desberdintasun-harremana gainditu nahi du legeak, eta beharrezko jarduketak xedatzen ditu valentzieraren erabilera gizarteko zenbait esparrutan bultzatzeko, betiere valentzieraren eta gaztelaniaren arteko benetako parekatzea ahalbidetze aldera.

Era berean, lege horrek dioenez, valentziera “gure gizarte osoaren kultura-ondarearen funtsezko zatia da”, eta, horrenbestez, Valentziako Gobernua, egungo egoera historikoan, beharrezko gaitasunaren jabe da Valentziako Erkidego osoko gizarte-sektore guztiak konprometituta sentitu ahal izan daitezen gure herritik haren nahia eta zintzotasuna jasotzeko ohorea izan duen hizkuntza berreskuratzeko prozesuan. Valentzieraren erabilera “normala eta ofiziala” bermatzeko premisetako bat, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluak aurreikusten duen bezala, eta, beraz, administratuen segurtasun juridikoa bermatzeko premisa hauxe da: administrazio publiko guztiak valentzieraren araudi ortografiko eta gramatikal bera izatea. Alderdi hori ez zen berariaz aurreikusi Autonomia Estatutuaren kasuan, ez eta Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legearen kasuan ere, nahiz eta lege horren 34. artikuluak ezartzen duen Valentziako Gobernuak bere gain hartuko duela valentzieraren erabilera- eta irakaskuntza-prozesuaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa; horretarako, aholkularitza emango die administrazio publiko eta partikular guztiei, eta haren erabilera eta hedapena sustatzen lagunduko duten neurri guztiak hartuko ditu.

Gai horiengatik eta beste batzuengatik, Valentziako Gorteek 1997ko irailaren 17an erabaki zuten Kulturaren Valentziako Kontseiluari eskatzea valentziar “hizkuntza-gai”ei buruzko irizpena eman zezala. Hona hemen 1998ko uztailaren 13an onetsitako irizpenaren zati xedatzailea:

«Valentzieraren gizarte-egoerari eta erabilerari buruz.

»Valentziera xv. mendean eta xvi. mendearen zati batean heldu zen bere literatura-ospe handienera, eta Calabriako duke-dukesekin idazkiak pixkanaka gaztelaniaratzen hasi ziren, nahiz eta eguneroko erabileran bizirik iraun zuen.

»xix. mendearen amaieran, Renaixença izeneko mugimenduak hizkuntzaren erabilera pixka bat berreskuratu zuen lehiaketetan eta literatura-argitalpenetan, eta hori gure mendearen lehenengo hamarkadetan zehar luzatu zen.

»Gaur egun, valentzieraren egoera paradoxikoa da: Erabilera kultu eta ofizialari dagokionez, eta alor horretan gabezia nabarmenak egon arren, azken mendeetan inoiz baino hobeto gaude Planta Berriko Dekretuaz geroztik, behintzat xviii. mendearen hasieratik; herri-erabilerari dagokionez, ordea, ez dirudi ezer berreskuratu genuenik, eta hizkuntza-desafekzioko egoeran jarraitzen dugu, eta eguneroko hizkera modu kezkagarrian pobretzen eta gaztelaniaratzen ari da. Baina, bistakoa da horrelako egoera batek ezin duela denbora gehiegi iraun, eta, beraz, edo lortzen da valentzierak inoiz galdu behar ez zukeen herri-erabileraren maila berreskuratzea, edo hura zaintzea ere ezinezko bihurtuko da.

»Beste alde batetik, 1932. urtean Castellóko ortografia-arauak sinatu ziren, eta haiei jarraitu zieten Valentziako literatura-egileek berrogei urtez arazorik gabe. Ondoren, hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, kultura- eta politika-sektoreak jarki zaizkio araudi horri, baina valentzieraz idatzitako ekoizpen gehiena lehenengo arau gutxi gorabehera garatu horien arabera idazten jarraitu da.

»Era berean, esan behar dugu ezen Autonomia Estatutuaren eta Estatutuak ahalbidetu duen autogobernuaren babesean, egingarri egin dela valentzieraren gizartearen aitortza- eta prestigio-maila nabarmen hobetzea eta azken aldi honetan hobetze hori ikusi dugula; hori oinarri faboragarria da baikortasunez ahalegintzeko gure hizkuntza behar bezala birgaitzen, zeina gaur egun abandonatzeak eta utzikeriak hondatua baita. Zoritxarrez, gure artean betierekotzen den gatazka antzugarriak oztopatu egiten du hobekuntza hori, batez ere Valentziako hirian eta haren konurbazioan. Valentziarren berezko hizkuntzaren izenari, izaerari eta araudiari buruzko gatazka bat, zeinak eragozten baitu haren osasuna, eta valentziar gisa identifikatu eta elkartu beharko gintuzkeen hizkuntza berreskuratzeko prozesuan zailtasunak metatzen baititu; izan ere, hizkuntza horrek ez gintuzke bereizi behar.

»Hala ere, gatazkaren antzutasunak hizkuntzaren beraren eremua gainditzen du, eta eragin negatiboa du gure herriaren gizarte-egituraketan. Izan ere, orain oro har hitz eginda, egia da norbanakoen ekimena eta lehia, maila guztietan, edozein gizarte-talde handiren martxa onaren osagai ordeztezinak direla, baina, era berean, egia da gaur egun beharrezkoa dela oinarri erkide bat, nagusiki partekatzen diren erreferente kolektibo batzuentzat, taldeko kide izatearen sentimendu indartsua, gutxieneko elkartasuna, betiere norbanakoen ekimen indibidual hura eta lehia hura gizartearentzat onuragarriak izan daitezen eta gizarte-giro insolidario eta suntsitzaile bihur ez daitezen. Izan ere, Valentziako Erkidegoa bezalako erkidego politiko batek gainerako erkidego politikoen eremuan iraun baino gehiago nahi badu, bere nortasun bereizia baieztatu nahi badu, arrakasta izan nahi badu eta aurrera egin nahi badu, beharrezkoa izango da haren kide indibidual eta kolektiboetatik hoberenak erkidego bateko kide izatearen eta leialtasun erkidego-sentimendu operatibo sendoa garatzea. Hain zuzen ere, kulturaren berezko hizkuntza bat, gure kasuan valentziera, kalean eta instituzioetan bizi dena, balio handiko elementua da erkidego-sentimendu hori eratzeko, zeina baita aurrerapenaren gizarte-etorkizun baten ataria.

»Baina, dagoeneko esan dugun bezala, valentziera, gure hizkuntza, sarritan erabiltzen da valentziarren arteko desadostasun-arrazoi gisa, eta ez da identifikaziorako eta batasunerako behar dugun erkidego-ezaugarria. Esan beharra dago alde batetik eta bestetik hizkuntzaren eta nazioaren artean askotan egin den identifikazio mekanikoak ez duela ezelan ere lagundu gaia argitzen eta gai hori gutxieneko lasaitasun eta arrazionaltasun baten gainean finkatzen. Beraz, beharrezkoa da jakitea zelan desaktibatu behar den gizartearentzat antzugarria den gatazka hori; izan ere, gainera, bizitzen egokitu zaigun mundu honetan, hau da, globalizazioaren, mass medien eta eskolatze orokortuaren munduan, irismen demografiko txikiko hizkuntza batek, gurea bezalakoak, zeina hizkuntza indartsuez inguratua baita, epe laburrean desagertzeko arrisku handia du, baldin eta hari gehitzen badiogu alferreko zailtasuna, nola baita denboran zehar luzatzen den gatazka larriki nahasgarria.

»Argudiatu berri dugun guztiaren arabera, beharrezkoa da gure hizkuntza propioaren gaia egunerokotasuneko eztabaida alderdikoitik kanpo uztea eta, horrela, alderdien arteko eztabaida lasaiaren xede bihurtzea, ahalik eta adostasun handienetara heltzeko. Bide horren amaieran, gure hizkuntzak irabaziko luke, eta horrek valentziar guztiok irabaztea ekarriko luke.

»Azkenik, Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legearen espirituan, eta valentziar gisa dugun autoestimua indartzeko, gure nortasun bereizia baieztatzeko eta indartzeko ikuspegian, garaia heldu da, lehenik eta behin adosteko eta ondoren aplikatzeko valentzieraren erabilera maila guztietan sustatzeko premiaz hartu behar diren neurri politikoak; horretarako, beharrezkoa izango balitz, aldez aurreko foro politikoak sortuko lirateke, eta horietan beharrezko diren neurriak batera eztabaidatu eta ebaluatu beharko lirateke (zeinak instantzia egokiek onetsi eta aplikatu beharko bailituzkete: Valentziako Gorteak, Gobernua, diputazioak eta udalak). Valentziera esparru publikoan dagoen egoera marjinaletik ateratzeko neurriak, betiere etorkizun posible eta duina emateko, epe laburrean desagertzeko benetako arriskua saiheste aldera.

»Neurriek jarduketa publiko batzuk estali beharko lituzkete, hala nola:

»Valentzieraren irakaskuntza eta valentzierazko irakaskuntza indartzea hezkuntza-maila guztietan.

»Programazioa, funtsean, valentzieraz, Valentziako telebista eta irrati publikoetan.

»Valentziako Administrazioak ereduzko jarrera izatea hizkuntzaren erabileran, bai arduradun politikoen agerpen publikoei dagokienez, bai jarduketa ofizialei dagokienez (argitalpenak, publizitatea, administrazio-dokumentazioa...).

»Merkataritzan, publizitatean bereziki eta, oro har, bizitza ekonomikoan valentzieraren erabilera sustatzeko politika sistematikoa.

»Era berean, kultura-industrian: liburuan, prentsan, antzerkian, zineman eta, oro har, ikus-entzunezkoen munduan.

»Dei bat eliza-munduari, bere eremuan valentzieratze-bulkada horrekin bat egin dezan.

»Amaitzeko: gure erkidegoan bi hizkuntza ofizial ditugu, valentziera eta gaztelania, eta bitzuok herritarrek benetan erabiltzen dituzte, baina bata eta bestea modu desorekatuan. Zorionez, gaztelania hain hizkuntza zabaldua eta indartsua da nazioartean, ezen lasaiago susta baitezakegu gure artean valentzieraren erabilera, bigarren hizkuntza bat ezagutzen dugulako, baita gurea ere, zeinak errazten baitigu nazioarteko komunikazioa, betiere herri bereizi gisa dugun identitatearen zati ordainezin bat alferrik galdu gabe: geure hizkuntza propioa. Benetan penagarria izango litzateke, baina baita dimisio tamalgarria ere, elkarrizketarik edo ohartarazpenik ezagatik, edo txarto ulertutako modernitate batengatik, mendez mende valentziar gisa identifikatu gaituen hizkuntza gordetzeko aukera pasatzen utziko bagenu.

»Valentzieraren izenari, izaerari eta kodetzeari buruz

»Gure autonomia-estatutuak “valentziera” deitzen dio valentziarren berezko hizkuntzari, eta, beraz, termino hori erabili behar da esparru instituzionalean, izaera baztertzailerik izan gabe. “Valentziera” izendapen hori, eta “valentziarren berezko hizkuntza”, “valentziar hizkuntza” izendapenak edo beste batzuk, zeinak bermatzen baitituzte Valentziako tradizio historikoak, herri-erabilerak edo indarrean dagoen legeriak, ez dira zalantzan jarri behar, eta ez dute polemikarako gai izan behar. Guztiek balio dute gure hizkuntza propioa izendatzeko, zeina hizkuntza ofiziala baita gaztelaniarekin batera.

»Valentziera Valentziako Erkidegoaren hizkuntza historikoa eta propioa da, eta Aragoiko Koroa zaharreko lurralde hispanikoetako autonomia-estatutuek hizkuntza propiotzat aitortzen duten hizkuntza-sistemaren barruan dago.

»Castellóko Arauak izenekoak gertakari historiko dira, eta beharrezko adostasuna eratu zuten eta eratzen dute. Kulturaren Valentziako Kontseiluak 1932. urtean arauok posible egin zituen akordio-espiritua aldarrikatzen du, eta uste du arau horiek abio izan direla, valentziarrok partekatuta, gure hizkuntza propioa sendoro araupetzeko. Valentziera hizkuntza-ondarea da, hurrengo apartatuan proposatuko den erreferentzia arauemaileko enteak zaindu eta aberastu beharrekoa. Entea tradizio lexikografikoan, literarioan eta Valentziako benetako hizkuntza-errealitatean oinarrituko da.

»Erreferentzia arauemaileko entea

»Kulturaren Valentziako Kontseiluak valentzieraren araudiaren erreferentziako ente bat sortzea proposatu du, eta horretarako honako ezaugarri hauek proposatzen ditu:

»I. Nortasun juridiko propioa izatea, funtzionalki eta aurrekontuz independentea.

»II. Gaitasuna izatea hizkuntza-arloko araudia zehazteko, lege batek aitortua. Hark arlo horretan hartzen dituen erabakiak lotesleak izatea administrazio publikoentzat, hezkuntza-sistemarentzat, komunikabide publikoentzat eta titulartasun publikoko beste erakunde edo organo batzuentzat, edo finantzaketa publikoa duten erakunde edo organoentzat.

»III. Erreferentzia arauemaileko enteko kideak hogeita bat izatea, hamar urteko aldietarako izendatuak. Berritzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik sor daitezkeen postu hutsak barne-kooptazio bidez betetzea.

»IV. Valentziako Gorteek bi hereneko gehiengoz hautatzea hasierako kideak, eta kide horien bi herenak gutxienez valentzieraren adituak izatea, gaitasun zientifiko eta akademiko egiaztatua dutenak, betiere ebaluazio objektiboko irizpideen arabera. Eta gainerakoak, hogeita bat kide izan arte, letretako eta irakaskuntzako pertsona ospetsuak izatea, hizkuntza-gaitasuna eta valentzieraren esparruan ekoizpen aitortua dituztenak.

»V. Enteak harreman horizontalak izan ditzake estatuko beste hizkuntzetako erakunde arauemaileekin.

»Valentziako Gorteen mandatua denez, Kulturaren Valentziako Kontseiluak goi-instituzioari iradokitzen dio aipatutako legea parlamentuan presaz izapidetu dadila».

Irizpen hori ikusita, Valentziako Gorteek Hizkuntzaren Valentziako Akademia sortzea erabakitzen dute, ondoren adieraziko den moduan:

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1. artikulua

Hizkuntzaren Valentziako Akademia (AVA) sortzen da, Valentziako Generalitaten instituzio gisa, lege honetan zehazten diren eskumenekin, osaerarekin, funtzionamendu-araubidearekin eta antolaketarekin.

2. artikulua

AVA izaera publikoko instituzioa da, Generalitateko Presidentetzari atxikia, berezko nortasun juridikoa du, eta bere eginkizunak autonomia organiko, funtzional eta aurrekontuzkoaz egikaritzen ditu, objektibotasuna eta independentzia bermatzeko.

3. artikulua

Hizkuntzaren Valentziako Akademia instituzio bat da, zeinaren eginkizuna baita valentzieraren hizkuntza-araudia zehaztea eta, hala badagokio, prestatzea. Era berean, valentziera zaintzea, tradizio lexikografiko eta literariotik eta Valentziako benetako hizkuntza-errealitatetik abiatuta, baita arautze kontsolidatua ere, zeina baitator Castellóko Arauak izenekoetatik.

4. artikulua

Akademiaren jardunaren oinarri izan behar duten printzipioak eta irizpideak Kulturaren Valentziako Kontseiluak 1998ko uztailaren 13an onetsitako irizpenetik ondorioztatzen dira, zeina jasota baitago lege honen hitzaurrean.

5. artikulua

AVAk bere eginkizunak egikaritzean hartzen dituen erabakiak Generalitateko instituzio guztiek, botere publikoek, gainerako administrazio publikoek, hezkuntza-sistemak eta komunikabideek, titulartasun publikoko edo finantzaketa publikoa duten erakundeek, organismoek eta enpresek bete beharko dituzte.

6. artikulua

AVAk Valentziako hirian izango du egoitza, beste lurralde-egoitza batzuk izan baditzake ere, edo Valentziako Erkidegoko edozein udalerritan bilkurak egin baditzake ere.

II. TITULUA
AVAren eskumenak

7. artikulua

Honako hauek izango dira AVAren eskumenak:

a) Valentzieraren araudi ofiziala zehaztea, aspektu guztietan.

b) Generalitatek eskatuta, Valentziako Erkidegoko toponimiaren eta onomastika ofizialaren hizkuntza-forma zuzenak finkatzea, horiek ofizialki onets daitezen.

c) Valentziako araudiari eta onomastika ofizialari buruzko txostenak edo irizpenak ematea eta zabaltzea eta azterlanak egitea, bere ekimenez edo Valentziako Erkidegoko instituzio publikoek eskatuta.

d) Valentzieraren erabilera normala zaintzea eta haren izendapena eta izaera defendatzea.

e) Instituzio publikoek sortutako testuak edo ofizialki onetsi behar direnak AVAren hizkuntza-araudira egokitzen diren informatzea, bai eta Valentziako Erkidegoko ikus-entzunezko ekoizpenari buruz informatzea ere.

f) Generalitaten Kontseiluari eta Valentziako Gorteei urteko memoria bat egitea eta aurkeztea, zeinean azalduko baitira ekitaldian zehar egindako jarduerak, bai eta valentzieraren edozein adierazpen normaltasunez erabiltzeko behar diren oharrak eta aholkuak ere.

g) Generalitateko presidenteak, Valentziako Gorteek edo Valentziako Gobernuak, beren eskumenen eremuan, agintzen dizkioten gainerakoak.

8. artikulua

Kontseiluak AVAri eskatuko dio txostena edo irizpena eman dezan valentzieraren araudiari, toponimiari eta onomastikari lotutako lege- edo arau-aurreproiektuei buruz. Eskabidea egin eta hirurogei eguneko epean AVAk ez badu berariazko adierazpenik egin horiei buruz, ulertuko da instituzioaren oniritzia dutela eta ez dagoela eragozpenik aurkezteko.

Kontseiluaren eskaeretan prozedura presazkoa dela adierazten bada, epea hogeita hamar egunera murriztuko da.

9. artikulua

1. Bere xedeak hobeto betetzeko, AVA ataletan egituratu eta azterlan batzordeak eratu ahal izango dira, betiere lege honen edukiaren eta erregelamendu bidez zehazten denaren arabera.

2. Era berean, Hizkuntzaren Valentziako Akademiak harreman horizontalak izan ditzake estatuko beste hizkuntzetako erakunde arauemaileekin.

3. Era berean, beste organismo akademiko, zientifiko eta kultural batzuekin ere lankidetza-akordioak egin ahal izango ditu.

III. TITULUA
Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren osaera

I. KAPITULUA
AVAko akademikoak

10. artikulua

AVAk hogeita bat akademiko izango ditu, eta betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Valentziar izate politikoa edukitzea.

b) Adituak izatea valentzieran, gaitasun zientifiko eta akademiko egiaztatua izatea, edo letretako edo hizkuntza-arloko irakaskuntzako pertsona ospetsuak izatea, edo valentzieraren edo Valentziako kulturaren esparruan ekoizpen aitortua izatea.

11. artikulua

1. Hasierako hogeita bat akademikoak Valentziako Gorteek hautatuko dituzte, zuzenbideko kideen bi hereneko gehiengoz, hamabost urterako, eta berriz ere hautatu ahal izango dira.

2. Akademiako kideak lehen aldiz hautatu eta hamabost urtera —kideok aurreko apartatuan aipatutakoak dira— Hizkuntzaren Valentziako Akademiak, hogeita bat kideen kooptazio bidez, akademikoen herena berrituko du. Ordeztu beharreko zazpi akademikoak zakuratze-sistemaren bidez zehaztuko dira.

Aurreko berritzetik bost urtera, era berean jokatuko da, hasieran aukeratutakoen edo haien ordezkoen beste heren bat berritzeko. Gainerako herena bigarren berritzea egin eta bost urtera berrituko da, prozedura bera erabiliz.

Bost urtean behin, eta sistema bera erabiliz, hamabost urteko aldia betea duten akademikoen herena berrituko da.

Berritze-prozesuetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa errespetatuko da, haien merezimenduaren eta gaitasunaren arabera.

Lege honen ondorioetarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dagoela ulertuko da emakumeen presentzia gutxienez % 50ekoa denean. Artikulu honetan aipatzen den zakuratze-prozesuak bermatu beharko du emaitzak ez diola kalterik egingo organoan ordezkaritza txikia duen sexuaren presentziari.

3. Akademikoak hautatu ondoren, Generalitateko presidenteak haiek izendatuko ditu dekretu bidez, eta ekitaldi publiko batean jabetuko dira karguaz.

12. artikulua

Akademikoa izatea eta hauek bateraezinak dira:

a) Valentziako Gorteetako diputatua.

b) Gorte Nagusietako diputatua edo senataria, edozein parlamentu autonomotako kidea edo Europako Parlamentuko kidea.

c) Espainiako Gobernuko kidea edo edozein autonomia-erkidegotako gobernuetako kidea eta Administrazio autonomikoko eta Estatuko goi-karguak.

d) Toki-korporazioetako kidea.

e) AVAren zerbitzuan diharduten langileak.

AVAk aztertu, deklaratu eta kontrolatuko ditu akademikoen balizko bateraezintasunak, betiere erregelamenduz ezartzen den moduan.

13. artikulua

1. Akademikoak, hautatuak izan ziren aldian zehar, ezin aldatu izango dira eta beren izaerari utziko diote honako kasu hauetan:

a) Heriotzagatik.

b) Espresuki uko egiteagatik.

c) Hautatuak izan ziren aldia azkentzeagatik. Hala ere, akademikoek beren eginkizunak osorik egikaritzen jarraituko dute harik eta kide berriak karguaz jabetu arte.

d) Ezintasun nabarmenagatik, edo desgaikuntzagatik, ebazpen judizial irmoaren bidez deklaratua.

e) Valentziar izaera politikoa galtzeagatik.

f) Finkatutako epean ebatzi ez den bateraezintasunagatik.

2. Artikulu honetako a), b), d) eta e) apartatuetan jasotako kasuetako bat gertatzen bada lehenengo hamabost urteetan zehar, Valentziako Gorteek beteko dute hutsik dagoen postua, 11.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurrerantzean, 11.2 artikuluaren arabera beteko da postu hutsa.

Hautatutako akademikoa, bi kasuotan, ordeztua hautatua izan zen aldirako geratzen den denborarako izango da.

Gainera, f) letran jasotako kasua gertatzen bada eta hori ebazten ez bada erregelamendu bidez ezartzen den epean, aurreko apartatuetako irizpide berberen arabera beteko da postu hutsa.

14. artikulua

Akademikoek eskubidea izango dute dietak eta kalte-ordainak jasotzeko beren eginkizunak egikaritzeagatik.

II. KAPITULUA
AVAren gobernu-organoak

15. artikulua

Honako hauek dira AVAren gobernu-organoak:

1. Kide anitzeko organoak:

AVAren Osoko Bilkura.

Gobernu Batzarra.

2. Kide bakarreko organoak:

AVAren presidentea.

16. artikulua

1. Osoko Bilkura da AVAren erabaki-organo gorena, eta hogeita bat akademikoek osatuko dute.

2. Honako eskudantzia hauek dagozkio AVAren Osoko Bilkurari:

a) Erregelamendu-proiektua eta haren balizko aldaketak onestea, eta Valentziako Generalitateko Kontseiluari bidaltzea, honek haiek onets ditzan.

b) Urteko memoria onestea.

c) Urteko aurrekontuaren aurreproiektua, haren aldaketak eta likidazioa onestea, Kontseiluari bidaltzeko.

d) Ekitaldi ekonomiko bakoitzerako jardun-planak eta -programak onestea.

e) Lege honek ezartzen dituen atalak eta batzordeak eratzea, betiere erregelamendu bidezko garapenaren arabera.

f) Bilkuren ohiko araubidea onestea, eta, hala badagokio, baita batzordeen eta atalen bilerena ere.

g) Lege honetan aurreikusitako karguak eta erregelamendu bidez zehaztutakoak hautatzea.

h) Legez edo erregelamenduz eskumena duten organismo edo erakundeetan AVAk izango dituen ordezkariak izendatzea eta kargutik banantzea.

i) Kontseiluari proposamena egitea, berak onets ditzan instituzioaren zerbitzuan diharduten langileen plantilla eta egitura organikoa.

j) 7. artikuluan aipatzen diren txostenak zein irizpenak onestea.

k) Lege honek esleitzen dion beste edozein.

17. artikulua

1. Honako hauek dira Gobernu Batzarra osatuko dutenak:

a) Presidentea.

b) Presidenteordea.

c) Idazkaria.

d) Kide bi.

2. Eskudantzia hauek izango ditu Gobernu Batzarrak:

a) Urteko memoriaren proiektua egitea.

b) Urteko aurrekontuaren aurreproiektua egitea Osoko Bilkurari aurkezteko.

c) AVAren aurrekontuaren betearazpena zuzentzea eta kontrolatzea, eta haren likidazioa prestatzea.

d) Erabakitzea instituzioari zuzendutako idazkiak eta eskaerak izapidetzeko.

e) Administrazio-kontratazioaren arloko ohiko ahalmenak egikaritzea, lege- eta aurrekontu-mugen barruan.

f) AVAren zerbitzuen berezko gastuak xedatzea, lege- eta aurrekontu-mugen barruan.

g) Presidenteak aztertzeko aurkezten dizkion eta Osoko Bilkurari esleitu ez zaizkion gaiak ebaztea.

h) Osoko Bilkurak espresuki eskuordetzen dizkion eginkizunak egikaritzea.

i) 7. artikuluan aipatzen diren txostenak zein irizpenak egitea.

j) Lege honek esleitzen dion beste edozein.

18. artikulua

1. Presidentea AVAko kide bakarreko organoa da; Osoko Bilkurak hautatuko du bere kideen artetik, gehiengo osoz, bost urteko aldirako, eta beste bost urtez berriz hautatu ahal izango da.

2. Generalitateko presidenteak izendatuko du presidentea dekretu bidez, eta ekitaldi publiko eta solemne batean jabetuko da karguaz.

19. artikulua

AVAko presidentea izango da haren ordezkaria, eta eskudantzia hauek izango ditu:

a) Akademiaren bilkuretako buru izatea, bilkuretarako deialdia egitea eta gai-zerrenda finkatzea.

b) Urtero, instituzioaren jardueren memoria bat aurkeztea Valentziako Gorteei eta Valentziako Generalitateko presidenteari.

c) Funtzionamendurako behar diren neurriak hartzea.

d) Aurrekontua betearaztearen ondoriozko gastua baimentzea eta ordainketak proposatzea.

e) Funtzionarioak eta behin-behineko langileak eta lan-kontratudun langileak izendatzea, legeetan ezarritako betekizunak betez.

f) Erregelamendu bidez erabakitzen diren gainerakoak.

20. artikulua

Presidentea ez dagoenean, kargua hutsik dagoenean edo gaixorik dagoenean, presidenteordeak ordeztuko du.

21. artikulua

Honako eskudantzia hauek izango ditu AVAko idazkariak:

a) Akademiaren bilkuretako gai-zerrenda prestatu eta bideratzea, presidenteak aldez aurretik finkatua.

b) Eskatzen diren akta, erabaki, txosten eta bertaratzeen ziurtagiriak luzatzea, presidentearen oniritziarekin.

c) Akta-liburua eramatea, zenbakitzea eta presidenteak ikus-onetsia.

d) Instituzioaren jarduera-memoriaren proiektuaren urteko prestaketa zuzendu eta koordinatzea.

e) Akademiaren zerbitzuan diharduten langileen burutza.

f) Erregelamendu bidez erabakitzen diren gainerakoak.

22. artikulua

Idazkariak postua hutsik uzten badu, agertzen ez bada edo gaixo jartzen bada, karguan antzinatasun txikiena duen kideak ordeztuko du.

23. artikulua

Akademikoei txit argiaren tratua emango zaie.

IV. TITULUA
AVAren funtzionamendua

I. KAPITULUA
AVAren Osoko Bilkura

24. artikulua

1. AVAren Osoko Bilkura aldian behin batzartuko da presidenteak deialdia egiten duenean, bere ekimenez edo gutxienez kideen herenak hala eskatzen duelako; aztertu beharreko gaiak sartu beharko dituzte kide horiek eskabidean; Osoko Bilkurak gutxienez hiru hilean behin batzartu beharko du.

2. Bilkuren deialdian gai-zerrenda sartuko da, eta gutxienez bilkuren eguna baino zazpi egun lehenago bideratuko da. Presako arrazoiak direla-eta, epe hori berrogeita zortzi ordura murriztu ahal izango da.

25. artikulua

1. AVAren Osoko Bilkura eratuta geratuko da gutxienez kideen erdiak gehi bat bertaratzen direnean, eta, betiere, presidentea eta idazkaria edo legez haien ordezkoak direnak daudenean.

2. Erabakiak Osoko Bilkurako zuzenbideko kideen gehiengo osoz hartuko dira.

Akademikoek boto partikularra eman dezakete idatziz, gehiengoaren erabakiarekin bat ez badatoz; hori egiteko hamar eguneko epea izango dute erabakia hartzen denetik zenbatuta.

26. artikulua

AVAren Osoko Bilkurak zehaztuko du, bere eskumenen eremuan, zein ebazpen argitaratu behar diren Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean. Edozelan ere, Akademiak onesten dituen hiztegi, araudi eta sarrerei eragiten dietenak Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

27. artikulua

Generalitateko presidenteak, edo hark eskuordetzen duen kontseilariak, ahotsarekin joan ahal izango du AVAren Osoko Bilkurara, informazioa emateko edo eskatzeko.

II. KAPITULUA
Gobernu Batzarra

28. artikulua

AVAren Gobernu Batzarra aldian-aldian batzartuko da presidenteak deialdia egiten duenean, bere ekimenez edo gutxienez kideen erdiek gehi batek eskatzen dutenean; bilera horiek, gutxienez, hilean behin egin beharko dira.

29. artikulua

AVAren Gobernu Batzarrak erabakiak hartuko ditu gutxienez kideen erdiak gehi bat bertaratzen direnean, eta, betiere, presidentea eta idazkaria edo legez haien ordezkoak direnak daudenean.

III. KAPITULUA
Atalak eta azterlan-batzordeak

30. artikulua

AVAren Osoko Bilkurak atalak eta azterlan-batzordeak sortu ahal izango ditu Akademiaren baitan.

31. artikulua

Atala eta azterlan-batzorde horien sorkuntza, osaera eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautuko dira.

V. TITULUA
AVAren antolaketa eta baliabideak

I. KAPITULUA
Langileak

32. artikulua

AVAn lan egin behar duten langileek Generalitaten zerbitzuan diharduten langileei aplikatu beharreko araubide juridikoa bete beharko dute.

II. KAPITULUA
Ondare- eta ekonomia-araubidea

33. artikulua

AVAk, bere xedeak betetzeko, bitarteko material eta baliabide ekonomiko hauek izango ditu:

a) Generalitaten aurrekontuetan aurreikusitako kontsignazioak.

b) Generalitatek edo beste edozein administrazio publikok berari atxikitako edo lagatako ondasunak, bai eta, edozein tituluren bidez, haren ondarearen zati direnak ere.

c) Bere ondarearen produktuak eta errentak.

d) Bere zerbitzuen, jardueren edo produktuen kontraprestazio gisa lortzen dituen diru-sarrerak.

e) Erakunde edo organismo publiko zein pribatuen eta partikularren dirulaguntzak, jaraunspenak, legatuak, dohaintzak, babesletzak eta borondatezko beste edozein ekarpen.

f) Kontzertatzen dituen kredituak, maileguak eta bestelako eragiketak, Kontseiluak aldez aurretik baimena emanda.

g) Izendatu ahal zaizkion bestelako baliabideak.

34. artikulua

AVAren aurrekontua, Kontseiluak hura onetsi ondoren, atal gisa sartuko da Valentziako Generalitaten aurrekontuetan.

35. artikulua

AVAk eskuratu ahal izango ditu Osoko Bilkurak legez erabakitako ondasunak.

Lehenengo xedapen iragankorra

Lege hau indarrean jarri eta gehienez ere hilabeteko epean, Valentziako Gorteek lehenengo hogeita bat akademikoak hautatuko dituzte, zeinengandik gutxienez bi heren valentzieraren adituak izango baitira eta gaitasun zientifiko eta akademiko egiaztatua izango baitute, betiere ebaluazio objektiboko irizpideen arabera; gainerakoak, berriz, letretako edo irakaskuntzako pertsona ospetsuak izango dira, eta valentzieraren esparruan hizkuntza-gaitasuna edo ekoizpen aitortua izango dute.

Bigarren xedapen iragankorra

Valentziako Gorteek akademikoak hautatu eta hurrengo hamabost egunetan, Generalitateko presidenteak dagokion izendapena egingo du dekretu bidez.

Hirugarren xedapen iragankorra

Legez eratu eta hiru hilabeteko epean, AVAren Osoko Bilkurak lege honen 16. artikuluan aipatzen den erregelamendu-proiektua bidali beharko dio Generalitateko Kontseiluari, honek behin betiko onets dezan.

Laugarren xedapen iragankorra

Valentziako Gobernuak AVAri lokal egokiak esleituko dizkio haren xedeak betetzeko.

Azken xedapenetako lehenengoa

AVA legez eratuko da, akademikoak izendatzeko dekretua Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamabost egunen barruan.

Azken xedapenetako bigarrena

Baimena ematen zaio Generalitateko Kontseiluari lege hau aplikatu eta garatzeko behar diren erregelamendu-arau eta xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena

Lege hau Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.4.15.6. 3/2002 Legea, ekainaren 13koa, Liburuari buruzkoa[1349]

HITZAURREA

[…]

Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuak, 7.1 artikuluan ezartzen du ezen gure erkidegoko herritar guztiek eskubidea dutela valentziera ezagutzeko eta erabiltzeko. Artikulu horren 2. puntuak bi hizkuntzen erabilera normala bermatzen du, eta 4. artikuluak, berriz, babes eta errespetu berezia ematen dio valentzieraren erabilera berreskuratu eta normalizatzeari, hala ezartzen baitute Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko azaroaren 23ko 4/1983 Legeak, Kulturaren Valentziako Kontseiluaren 1998ko uztailaren 13ko irizpenak eta Hizkuntzaren Valentziako Akademia sortzeari buruzko irailaren 16ko 7/1998 Legeak. Aurreikuspen horietako bat ere ezin da bete baldin eta argitalpen-ekoizpen nahikorik ez badago valentzieraz.

Beraz, Estatutuaren aurreikuspenak babes berezia ezartzen du valentzieraz idatzitako liburuarentzat, zeina baita benetako euskarria gure hizkuntzak berdintasuna izan dezan gaztelaniarekin alderatuz, eta, hizkuntza literario aktiboaren izaera handituz, valentziar guztien estimua eta errespetua areagotu dadin, eta eskakizun kulturalak ama-hizkuntza eta norberaren hizkuntza gisa bideratu ahal izan ditzan.

Beraz, kultura-arloko eskumenen esklusibotasunak, liburua kultura-ondasun gisa sustatzeko beharrizanak, valentzieraren erabateko berreskurapena babestu eta bultzatzeko eskakizunak, horrek guztiak dakar botere publikoek sektorea arautzea eta liburua eta irakurketa sustatzeko eta suspertzeko politika eraginkorra antolatzea, eta hori guztia, bereziki, Valentziako Generalitatek egin behar du. Ildo horretan, lege honen helburuak dira sektorearen barruan lehia orekatua hauen artean bermatzea: alde batetik, azalera handien eta liburu-denden artean, kultura-eragile aktibo gisa eta valentziar guztiek, berdintasunaren eta pluraltasunaren baldintzetan, libururako irispidea izango dutela bermatzeko gai diren kanal bakar gisa eratuta; eta, bestetik, valentzierazko eta gaztelaniazko literatura-ekoizpenaren artean.

[…]

Lege honek ez du asmorik Valentziako Administrazio autonomikoari arlo horretako eginkizun zuzentzailea esleitzeko, eta ez du zeregin ikuskatzailerik galdatzen. Liburuaren sektoreari laguntzeko eta eusteko eginkizunak baino ez ditu antolatu nahi, eta sektore horretan inplikatutako guztiei (autoreak, itzultzaileak, diseinatzaileak eta editoreak, banatzaileak, liburu-saltzaileak eta liburuzainak) eginkizun horietan parte hartzea eta aholkatzea bermatzen die. Ildo horretan, Liburuaren Aholku Batzordea sortzen du, sektorean eta Administrazioan inplikatuta dauden guztien arteko elkarlan-organo gisa. Elkarlan hori, besteak beste, Valentziako Liburuaren Gidaren bidez adieraziko da.

II. KAPITULUA
Liburua sustatzeko neurriak eta liburuaren eragileak

4. artikulua.— Autoreak

4. Valentzieraren erabilera sustatzeko, Generalitatek, gai horretan eskumena duen sailaren bitartez, hizkuntza horretan egindako autoreak indartuko ditu.

5. artikulua.— Argitaletxeak

2. Valentzieraren erabilera sustatzeko, Generalitatek, arlo horretan eskumena duen sailaren bitartez, hizkuntza horretan argitaletxeek egindako ekoizpena indartuko du. Xede horretarako, laguntza-lerro bat egingo du urtero, eta kultura-arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez arautuko da.

IV. KAPITULUA
Liburuaren Aholku Batzordea

10. artikulua.— Liburuaren Aholku Batzordea

5. Honako hauek izango dira kideak:

Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren ordezkari bat.


8.4.15.7. 1/2006 Lege Organikoa, apirilaren 10ekoa, 5/1982 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuarena, erreformatzekoa[1350]

HITZAURREA

[…]

Orobat valentziar hizkuntza Valentziako Erkidegoko berezko gisa definitzen da, eta valentziera, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da. Estatutuari erantsi zaizkio 5/1982 Lege Organikoa aldarrikatu ondoren sortutako instituzioak, eta, aldi berean, valentziar instituzio guztien izena valentzieraz ematen dira, horrela erabiliak izan daitezen, bai valentzieraz eta bai gaztelaniaz idatzi edo hitz egiten denean.

Era berean, erreforma honen zio da Valentziako Erkidegoa nazionalitate historiko gisa onartzea, bai haren sustrai historikoengatik, bai haren nortasun bereiziagatik, bai haren hizkuntza eta kulturarengatik, bai haren foru-zuzenbide zibilarengatik.

[…]

Erreforma honen beste helburu bat hauexek bultzatu eta garatzea da: aplikatu behar den foru-zuzenbide zibila; valentziera jakin eta erabiltzea; gure herriaren berezko eta banako kultura, eta haren ohiturak eta tradizioak. Horregatik, Generalitaten eskumenen legegintza-garapenak, Espainiako Konstituzioarekin erabateko harmonian, ahaleginak egingo ditu Valentziako Erresumaren Foruen edukiak berreskuratzen; izan ere, horiek abolitu egin ziren 1707ko ekainaren 29ko Dekretua aldarrikatuz.

[…]

Estatutuan sartu dira hura onetsi ondoren sortu diren Generalitaten instituzio guztiak. Horiek guztiak valentzieraz izendatzen dira, eta valentziar jentilizioa kendu egin da Generalitat hitzaren ostean. Aldi berean, idazkera batzuk hobetu egin dira, eta errakuntza batzuk kendu, ezein kasutan estatutuaren edukiaren erreformarik egin gabe.

[…]

Lau xedapen gehigarri daude: finantza-eskumenei dagokiena; eskumenen zabalkuntzari dagokiona, non eta estatuak beste autonomia-erkidego batzuei eskumenok zabaldu dizkienean; Aragoiko Koroaren Artxiboko patronatuari dagokiona; eta Generalitaten instituzioek eta Administrazioak euren adierazpen publikoetan ezein talde edo pertsonarentzat kalte edo gutxiespenik ez dakarren hizkera erabiltzeari dagokiona.

[…]

I. TITULUA
Valentziako Erkidegoa

6. artikulua

1. Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntza valentziera da.

2. Valentziera ofiziala da Valentziako Erkidegoan, gaztelania ere den gisa, zeina estatuko hizkuntza ofiziala baita. Guztiek dute eskubidea haiek jakin eta erabiltzeko, eta valentzieraren irakaskuntza eta valentzierazko irakaskuntza jasotzeko.

3. Generalitatek hizkuntza bien erabilera normal eta ofiziala bermatuko du, eta haien ezagutza bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

4. Inor ezin izango da diskriminatu hizkuntza dela-eta.

5. Babes berezia eta errespetua emango zaizkio valentzieraren berreskuratzeari.

6. Legeak irizpideak ezarriko ditu berezko hizkuntza Administrazioan eta irakaskuntzan aplikatzeko.

7. Lege bidez mugatuko da zein lurraldetan erabiltzen den gehiago hizkuntza bat edo bestea, bai eta zein lurraldetan salbuets daitekeen Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntzaren irakaskuntza eta erabilera.

8. Hizkuntzaren Akademia Valentziarra valentzieraren instituzio arauemailea da.

II. TITULUA
Valentziarren eskubideak

9. artikulua

2. […]

Era berean, valentziar herritarrek eskubidea izango dute Valentziako Erkidegoko Administraziora hizkuntza ofizialetako edozeinetan jotzeko eta eurek erabilitako hizkuntza berean erantzuna jasotzeko harengandik.

13. artikulua

4. Generalitatek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatuko du, zeinak irakatsia, babestua eta errespetatua izan beharko baitu.

III. TITULUA
Generalitat

I. KAPITULUA

20. artikulua

3. Orobat, Generalitaten instituzioak dira: Kontuen Sindikatua (Sindicatura de Comptes), Herriaren Defendatzailea (Síndic de Greuges), Valentziako Kulturaren Kontseilua (Consell Valenciá de Cultura), Hizkuntzaren Akademia Valentziarra (Acadèmia Valenciana de la Llengua), Kontseilu Juridiko Aholku-emailea (Consell Jurídic Consultiu) eta Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (Comité Econòmic i Social).

II. KAPITULUA
Valentziako Gorteak edo Les Corts

25. artikulua

5. Generalitaten legeak Erregearen izenean aldarrikatuko ditu haren Lehendakariak, eta hizkuntza ofizial bietan argitaratuko dira Generalitaten Aldizkari Ofizialean (Diario Oficial de la Generalitat) legeok onetsi eta hamabost eguneko epean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (Boletín Oficial del Estado). Indarrean jartzeko, Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunak eraenduko du.

IV. KAPITULUA
Kontseilua (Consell)

29. artikulua

7. Kontseiluaren arau, xedapen eta egintza guztiak, euren izaeragatik, Generalitaten Aldizkari Ofizialean argitaratu behar badira, hizkuntza ofizial bietan argitaratuko dira. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeari dagokionez, kasuko arau estatalak xedatzen duena beteko da.

V. KAPITULUA
Justizia Administrazioa

35. artikulua

1. Generalitatek eskatuz, organo eskudunak lehiaketa eta oposizioak deituko ditu, magistratuen, epaileen, idazkari judizialen eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko gainerako langileen plaza hutsak betetzeko, betiere Botere Judizialaren Lege Organikoak xedatzen duenaren arabera. Ebazpenean kontuan hartuko dira Valentziako foru-zuzenbide zibilaren espezializazioa eta valentzieraz jakitea.

VI. KAPITULUA
Generalitaten beste instituzio batzuk

2. atala
Generalitaten instituzio aholku-emaileak eta arauemaileak

41. artikulua.— Hizkuntzaren Akademia Valentziarra (L'Acadèmia Valenciana de la Llengua)

Hizkuntzaren Akademia Valentziarra Generalitaten instituzio publikoa da, eta haren eginkizuna valentzieraren hizkuntza-araudia zehaztu eta, behar denean, gertatzea da.

Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren hizkuntza-araudia nahitaez aplikatuko da Valentziako Erkidegoko administrazio publiko guztietan.

Akademiako kideen izendapenak, eginkizunek, ahalmenek, estatutuak eta haien agintaldiaren iraupenak Gorteen (Corts) legeak xedatzen duenaren arabera egokitu beharko dute.

Laugarren xedapen gehigarria

Generalitaten instituzio eta administrazioek euren adierazpen publikoetan ez dute erabiliko ezein talde edo pertsonarentzat kaltea edo gutxiespena dakarren hizkerarik, dela sexuagatik, dela beste edozein tasun sozialengatik, zeinaren tratamendu bereizia galarazita baitu gure ordenamendu konstituzionalak.

[…]


8.4.15.8. Valentziako Gorteen Erregelamendua, 2006ko abenduaren 18koa[1351]

ATARIKO TITULUA

1. artikulua

1. Autonomia Estatutuaren seigarren artikuluarekin bat etorriz, Valentziako Gorteetako bi hizkuntza ofizialak valentziera eta gaztelania dira.

2. Diputatuek hizkuntza biak erabili ahal izango dituzte.

3. Valentziako Gorteen argitalpen ofizialak elebidunak izango dira.

4. Era berean, Valentziako Gorteek gorren berezko zeinu-hizkuntzaren erabilera bermatzen dute.

VII. TITULUA
Konfiantza ematea eta kentzea

I. KAPITULUA
Inbestidura

142. artikulua

2. Generalitateko presidenteak karguaren zina edo hitzemana egin beharko du, eta Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuari men egin beharko dio Valentziako Gorteetan, erregeak hura izendatu ondoren Gorteok egingo duten lehenengo bilkuran. Horretarako, erregelamendu honen seigarren artikuluan jasotako formula erabiliko du, valentzieraz ahoskatuta. Ondoren, bere gobernu-programari buruzko proposamen bat egingo du, eta programa hori ez da eztabaidatuko.

XII. TITULUA
Senatariak, Síndic de Greuges eta Valentziako Kulturaren Kontseiluko kideak izendatzea, bai eta beste izendapen eta hauteskunde batzuk ere

180. artikulua

Hizkuntzaren Akademia Valentziarreko kideak Valentziako Gorteen bi herenen gehiengoz hautatuko dira, Autonomia Estatutuaren 41. artikuluan aipatzen den legeak ezartzen duenarekin bat etorriz.


8.4.15.9. 4/2007 Legea, otsailaren 9koa, Valentziako Unibertsitate-sistema koordinatzeari buruzkoa[1352]

I. TITULUA
Valentziako unibertsitate-sistema

4. artikulua.— Hizkuntza

Valentziera eta gaztelania dira Valentziako unibertsitateetako hizkuntza ofizialak, eta horien erabilera Autonomia Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoaren arabera arautzen da.


8.4.15.10. 8/2010 Legea, ekainaren 23koa, Valentziako Erkidegoko Toki-araubideari buruzkoa[1353]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Toki-erakundeen hizkuntza ofiziala

Valentziera, Valentziako Erkidegoaren berezko hizkuntza den aldetik, Toki Administrazioarena ere bada, baita haren mendeko korporazio eta instituzio publiko guztiena ere.

Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuan xedatutakoarekin bat etorriz, herritar guztiek eskubidea dute toki-erakundeekin harremanetan jartzeko hizkuntza ofiziala, valentziera edo gaztelania aukeratzeko, eta toki-erakunde horiek eginbeharra dute herritarrak artatzeko horiek aukeratutako hizkuntzan, betiere valentzieraren erabilerari buruzko legerian ezarritakoaren arabera.

I. TITULUA
Udalerria

II. KAPITULUA
Izena, hiriburua eta sinboloak

1. atala
Izena eta hiriburutza

21. artikulua.— Udalerrien izena aldatzeko prozedura

1. Udalerri baten izenaren aldaketa Kontseiluaren dekretu baten bidez onetsiko da, korporazioak hala eskatu eta Osoko Bilkurak erabakita; erabaki hori hartzeko, Osoko Bilkurako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak botoa eman behar du aldaketaren alde, Hizkuntzaren Valentziako Akademiak txostena egin ondoren.

2. Udalerrien izenak aldatzeko prozedura eta irizpideak erregelamendu bidez garatuko dira.

VII. TITULUA
Toki-erakundeei buruzko xedapen erkideak

I. KAPITULUA
Araubide erkideko funtzionamendua

122. artikulua.— Akta-liburua

4. Akta guztien valentzierazko kopia bat gordeko da, irizpide historikoei jarraituz Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legeak lurralde nagusiki valentzieraduntzat jotzen dituen udalerri guztietan.

124. artikulua.— Hizkuntzak

Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatziko dira bilkuren aktak, deialdiak, gai-zerrendak, mozioak, boto partikularrak, erabaki-proposamenak, udal-batzordeen irizpenak eta gainerako jarduketak, betiere parte-hartzaileak erabilitako hizkuntza errespetatuz. Korporazioko edozein kidek eskubidea izango du artikulu honetan aipatzen den dokumentazioa Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan eskatzeko, betiere kide horrek berariaz eskatuta.

III. KAPITULUA
Herritarrei informazioa ematea eta beraien parte-hartzea

138. artikulua.— Herritarren eskubideak

1. Herritar guztiek, toki-korporazioekin dituzten harremanetan, eskubide hauek izango dituzte:

m) Toki-korporazioei idazkiak bidaltzeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

IX. TITULUA
Toki-erakundeen zerbitzuan diharduten langileak

III. KAPITULUA
Gaikuntza nazionala duten funtzionarioak

164. artikulua.— Generalitaten eskumenak

Gaikuntza nazionala duten funtzionarioei dagokienez, Generalitati honako eskumen betearazle hauek dagozkio, indarrean dagoen legeriaren ondoriozko beste eskumen batzuei kalterik egin gabe:

4. Valentziako Erkidegoko lurralde-antolaketaren espezialitateen ezagutzari, haren zuzenbide propioari eta valentzierari dagozkien merezimenduak zehaztea.

176. artikulua.— Valentzieraren jakite-maila

Toki-korporazioek beren lanpostu-zerrendetan jasotzen badute valentziera maila ertaineraino ezagutu behar dela, eta ezagutza hori lanpostuaren betekizuna bada, toki-korporaziook parte hartuko dute lehiaketa arruntean bezala maila bereko lehiaketa bateratuan.


8.4.15.11. 3/2014 Legea, uztailaren 11koa, Generalitatena, Valentziako Erkidegoko Abelbideei buruzkoa[1354]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

8. artikulua.— Dokumentu-funtsa eta abelbideen katalogoa

1. Abelbideak hobeto ezagutu eta kudeatzeko, haiei dagozkien kartografia eta informazioa eguneratzeko, eta erakunde eta partikular interesdunei nahiz herritarrei informazioa eman eta eurek kontsulta egiteko, abelbideen arloan eskumena duen sailak abelbideen dokumentu-funtsa bilduko du, betiere Valentziako Erkidegoko abelbideen sarearen inbentarioa eta informazio-erregistroa egiteko.

Zalantzarik izanez gero, Hizkuntzaren Valentziako Akademiari eskatuko zaio berak ezar ditzala abelbideen izendapen eta tipologiari buruzko valentzierazko hizkuntza-forma zuzenak, betiere Akademiaren araudiaren arabera.


8.4.15.12. 12/2015 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten titulartasuneko eremu autonomikoko irrati- eta telebista-zerbitzua berreskuratzeari buruzkoa[1355]

HITZAURREA

Lege honen xedea hauxe da: eremu autonomikoko irrati-difusioaren eta telebistaren zerbitzu publikoa berreskuratzea, eta oinarriak finkatzea ikus-entzunezko komunikabide publiko autonomikoen eredu berria prestatze aldera, gure herriaren identitatea, hizkuntza eta kultura sustatzeko eta defendatzeko esparruan; aldi berean, adieraztea ezen Valentziako herriak baduela legitimitate eta gaitasunik bere autonomia politikoa egikaritzeko behar diren tresnak edukitzeko, eta ikus-entzunezko komunikabide propioak sortzeko (hala nola irratia, telebista, ikus-entzunezkoen zerbitzuak eta informazioaren gizartearenak). Komunikabide horiek balio behar dute Valentziako hizkuntza eta kulturaren ezagutza, sustapen eta zabalkundea areagotzeko informazioaren eta komunikazioaren eremuan, aldi berean gure erkidegoa hezurmamitzeko funtsezko osagai bihurtzen direlarik.

Arau honen bidez, era berean, eskubide kolektiboak berreskuratu nahi dira geure-geureak diren identitatea, hizkuntza eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko; hori ez ezik, arau honek ateak zabalduko dizkie gure erkidegoko herritarrek bizitza politiko eta kulturalean aktiboki parte hartzeko bide izan daitezkeen komunikabideei; komunikabideok, aldi berean, askatasuna bermatu behar dute ideiak eta informazioa jasotzeko eta komunikatzeko, gure lurretik eta guztiontzat. Eskubide horiek Espainiako 1978ko Konstituzioan eta gure autonomia-estatutuan aitortzen dira, eta Espainiako estatuak berronetsitako nazioarteko hitzarmenetan ere sustraitzen dira, hala nola Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunean eta Eskubide Ekonomikoen, Sozialen eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1966an onetsiak), Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean (Europako Kontseiluak 1950ean onetsia), Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunean (Europako Kontseiluak 1992an onetsia) eta abar.

[…]

4/2013 Legeak, Konstituzioaren eta Estatutuaren mandatuen zentzu hori alde batera utzi zuen; telekomunikazioen digitalizazio-prozesuarekin lotutako aukera teknologikoak nabarmen handitu dira; ikus-entzunezko komunikazio-eskaintza asko ugaritu da, eta Valentziako herriaren ordezkariek mandatu horiek interpretatzeko modu tradizionala izan dute. Bada, aurreko guztiak gorabehera, 4/2013 Legeak babesa eman zion RTVVren emanaldiak amaitzeari, horrez gain, lege-debekua ezarri zuen valentziar hedabide publikoak egoteko, eta horrela zapuztu egin zuen eremu autonomikoko ikus-entzunezkoak edukitzeko eskubidea, betiere ikus-entzunezko eskaintza nahikoa berezko hizkuntzan egoteko beharrizana asetze aldera. Paradoxikoki, azken urteotan gaztelaniazko komunikazio-ekimenak ugaritu diren bitartean, valentzierazko emanaldiak murriztu ere egin dira, eta, RTVVren kasuan bezala, zeina izan baitzen hogei urte baino gehiagoz Autonomia Erkidegoko irrati- eta telebista-hedabide publikoa, emanaldiok desagertu egin dira.

Horren ondorioz, lehen valentzierak ikus-entzunezko hedabideetan ordezkaritza txikia bazuen ere, gaur egun ia ez dago horrelakorik. Gogoan izan behar da valentziera erabiltzeak eta sustatzeak Valentziako herriaren eta haren kultura-ondarearen identitatea, balioak eta interesak defendatzea dakartela. Hizkuntzaren, herri-jaien eta errealitatea ulertzeko, eraikitzeko eta bizitzeko ditugun beste modu batzuen aberastasuna gure kulturaren funtsezko zatia da, gure historiaren aztarna materialak bezala. Eta ikus-entzunezko hedabide publiko eta valentziarrek soilik jaso, zaindu eta proiekta ditzakete etorkizunera gure hizkuntzaren bizitasuna eta indarra, eta valentziarrek mota guztietako esparruetan egiten duten kultura-ekoizpena, gure ohiturak eta valentziar herriaren nortasuna.

Komunikabide propiorik ez izateak, RTVVren itxieratik igaro diren hilabeteetako esperientziak agerian utzi duen moduan, esan nahi du gure erkidegoko herritarrei kentzen ari zaizkiela gainerako espainiarrek dituzten eskubideak. Eskubideok dira, adibidez, Espainiako Konstituzioan, 3.2 artikuluan jasotakoa, zeinak aitortzen baititu estatuko lurraldeko hizkuntza-modalitateak, bereziki errespetatu eta babestu beharreko kultura-ondaretzat jotzen dituenean, edo 20.3 artikuluan jasotakoa, zeinak nahitaez eskatzen baitu Espainiako gizartearen eta hizkuntzen pluraltasuna errespetatzea gizarte-taldeak eta talde politikoak komunikabideetara iristeko orduan.

Era berean, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrak herritarrek ikus-entzunezko komunikazio plurala jasotzeko duten eskubidea formalizatzen du, betiere hedabide publiko eta pribatuen, iturrien eta edukien aniztasunaren bidez, eta estaldura-eremu desberdinetatik, Estatuaren lurralde-antolaketaren arabera. 7/2010 Legeak, ildo beretik, xedatzen du ezen ikus-entzunezkoen operadoreek estatuko hizkuntza ofizialen eta haien kultura-adierazpenen ezagutza eta zabalkundea sustatuko dituztela, kontuan hartuta kultura- eta hizkuntza-aniztasunerako eskubideak hauxe dakarrela: pertsona guztiek eskubidea dutela ikus-entzunezko komunikazioak herritarren kultura- eta hizkuntza-aniztasuna islatzen duen programazio irekia izateko. Berezko hizkuntza duten autonomia-erkidegoek arau gehigarriak onetsi ahal izango dituzte eskumen-eremu bateko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuetarako, norberaren hizkuntzan ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko.

Era berean, aipatu behar da Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutunaren 11.a) artikuluak berronetsi egiten duela aurreikuspen hori; izan ere, ezartzen du ezen irratiak eta telebistak zerbitzu publikoko zeregina duten neurrian, botere publikoek bermatu beharko dutela gutxienez irrati bat eta telebista bat sortuko direla Gutunak babestutako hizkuntza erregional eta gutxituetan.

Gogoratzekoa da, era berean, Valentziako Ikus-entzunezkoen Sektoreari buruzko apirilaren 19ko 1/2006 Legeak 3. artikuluan ezartzen duela ikus-entzunezkoen sektorea estrategikoa dela, garrantzi sozial eta ekonomikoa duelako eta berezko kultura, historia eta hizkuntza sustatzeko eta zabaltzeko tresna delako. Lege horrek, halaber, berariazko mandatua ematen die Valentziako botere publikoei Valentziako ikus-entzunezkoen sektorea sendotu dezaten printzipio horien arabera. Errealitateak erakusten duenez, eta berriz ere RTVVren itxieratik igaro den denbora kontuan hartuta, zalantzarik gabe berretsi da ideiak eta informazioa norberaren hizkuntzan jasotzeko eta komunikatzeko eskubidearen bermea ezin dela soilik merkatu aldakor baten jomugan jarri, eta horrek justifikatzen du titulartasun publikoko valentzierazko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu autonomiko batzuk berreskuratzea.

[…]

Azaldutako egoera eta gabeziak kontuan hartuta, zeinak jada planteatu ziren gure erkidegoko herritarren ia laurogeita hamar mila bat sinadurak abalatutako legegintzako herri-ekimenaren proposamenean, zeinak ekarri zuen Generalitaten apirilaren 2ko 5/2015 Legea, Valentziako Irrati-telebistaren Zerbitzu Publikoari buruzkoa (fase parlamentarioan aldaketa batzuk sartu baziren ere), zeinaren jatorrizko espiritua, oro har, proposamen honetan jasotzen baita, beharrezko ikusten da legegintza-jarduketa bat garatzea, zeinak oinarri orokorrak ezarriko baititu Valentziako herriak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu propioak, publikoak eta valentzierazkoak izateko, betiere Generalitaten titulartasuneko autonomia-eremuko irrati- eta telebista-zerbitzuei buruzko lege berri batean islatzen den eredu berriaren arabera; legea Gorteek onetsia da, Valentziako Irrati-Telebistaren eta Ikus-entzunezkoen Esparruaren batzorde parlamentarioak azterlan eta kontsulta egokiak egin eta gero.

2. artikulua.— Helburuak zerbitzuen prestazioa berrezartzeko

1. Generalitaten titulartasuneko eremu autonomikoko irrati- eta telebista-zerbitzu publikoaren funtsezko helburuak izango dira gure erkidegoaren lurraldea egituratzen laguntzea, gure kultura, hizkuntza, historia eta gure identitate-ezaugarriak zabaltzea, eta Valentziako ikus-entzunezkoen sektorea sustatzea. Informazio-edukiek gure gizartearen pluraltasun sozial eta politikoa islatu beharko dute, eta arreta berezia eskaini hurbiltasuneko informazio-beharrizanei. Hori guztia Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 40.1 artikuluan zerbitzu publikoari buruz ezarritako irizpide orokorren arabera.

2. Horretarako, Generalitatek Valentziako Erkidegoan irrati- eta telebista-zerbitzu publikoak sortzea eta arautzea ezarriko du, eduki honekin:

b) Gutxieneko ezaugarriei dagokienez:

[…]

Valentzieraz, emanaldi eleaniztunekin (gaztelaniaz eta ingelesez), baldin eta teknikoki egin ahal bada.


8.4.15.13. 6/2016 Legea, uztailaren 15ekoa, Generalitaten Titulartasuneko Eremu Autonomikoko Irrati- eta Telebista-zerbitzuari buruzkoa[1356]

HITZAURREA

Valentziarrak bide luzea egiten ari dira ikus-entzunezko komunikabide publikoez hornitzeko, zeinen bitartez lagunduko baita asetzen pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eta zabaltzeko eta edozein hedabidetatik informazio egiazkoa askatasunez komunikatzeko edo jasotzeko konstituzio-eskubidea, bai eta berezko hizkuntza eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko eskubide kolektiboari edukia ematen ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

1. Generalitaten titulartasuneko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, Valentziako Erkidegoaren lurralde-egituraketa eta -kohesiorako beharrezkoa, bai eta herri gisa dugun identitateari, gure kulturari eta gure hizkuntzari eusteko ere, eta zerbitzu publiko horren xedea da Erkidegoko herritarren eta gizartearen informazio-, kultura-, hezkuntza- eta entretenimendu-beharrizanak asetzea.

3. artikulua.— Zerbitzu publikoaren edukia

2. Eginkizun honek barne hartzen du irrati eta telebistako kanaletarako edukiak ekoiztea, editatzea eta zabaltzea transmisio digital finkoko edo mugikorreko sistemen bitartez, bai eta Internet bidezko multidifusiorako edukiak ekoiztea, editatzea eta hedatzea ere, teknologia edo plataforma batzuen bitartez; halaber, edukien eskaintza aberastu edo osa dezaketen zerbitzu lotu edo interaktibo berriak garatzea ere barnean hartzen du, publiko-mota ororentzat programazio ezberdin eta orekatuak hedapen irekian ematen direla, modu irisgarrian eta valentzieraz; eskaintza hori osatzeko gaztelaniazko eta ingelesezko ikus-entzunezko obren emanaldi eleaniztuna emango da edo, bestela, jatorrizko bertsiokoa. Kasu horretan, valentzierazko eta gaztelaniazko azpitituluak bermatuko dira.

3. Ikus-entzunezko eduki horiek funtsezko tresna izan behar dute gure erkidegoko kultura-ondasunen sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko eta informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzeko, betiere gure kultura mediatikoa sustatze aldera; izan ere, gure hizkuntza, gure identitatea eta gure kultura-aniztasuna dinamizatu eta normalizatu behar dira, ezagutzaren gizarte berri baten esparruan.

5. artikulua.— Zerbitzu publikoa ematean bete beharreko printzipioak

1. Zerbitzu publikoaren eginkizuna egikaritzean, korporazioak eta irrati- eta telebista-zerbitzuak ematen dituzten sozietateek, esleituta dituzten interes orokorrak kudeatu eta gauzatzeko, honako hauek egin beharko dituzte:

k) Historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatu eta zabaltzea, haien aberastasun eta aniztasun osoan, betiere Valentziako Erkidegoaren garapenean laguntzeko.

l) Valentziako Erkidegoaren identitatea, balioak eta interesak sustatzea eta zabaltzea —bereziki ondare historiko, kultural, linguistiko eta ekonomikoarenak—, bai eta gizarte- eta lurralde-kohesioari laguntzen dioten politika guztienak ere.

n) Lurralde-kohesioa eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea valentzieraz, zeina izango baita Valentziako Generalitaten mendeko komunikabide publikoen komunikazio-hizkuntza.

o) Atzerriko hizkuntzen eta estatuko beste hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen ezagutza eta erabilera sustatzea.

II. TITULUA
Ikus-entzunezkoen Valentziako Korporazioa
Izaera eta antolaketa

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezkoen Valentziako Korporazioaren antolaketa

3. atala
Herritarren Kontseilua

20. artikulua.— Herritarren Kontseilua

3. Herritarren Kontseiluko hamahiru kideak sistema misto eta paritario baten bidez hautatuko dira; bederatzi kide, jarraian adieraziko diren Valentziako Erkidegoko elkarteek eta erakundeek proposatutako pertsonen artetik, eta lau kide, berriz, prozesu publiko eta ireki batean hautatuko dira, betiere Herritarren Kontseiluaren erregelamendu organikoak eta funtzionamendukoak garatzen dituen baldintzetan:

[…]

Kide bat Hizkuntzaren Valentziako Akademiak proposatuko du.

[…]

III. TITULUA
Ekoizpena, edukiak eta emanaldiak

26. artikulua.— Ekoizpenaren eta programazioaren oinarrizko printzipioak

1. Korporazioaren ikus-entzunezko ekoizpena eta programazioa zerbitzu publikoaren eginkizunak betetzera egokitu beharko dira, eta Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntza eta kultura normalizatzen eta lurraldea egituratzen lagundu beharko dute aktiboki.

29. artikulua.— Programazioaren jarraibide orokorrak

1. Korporazioak obra europarrak zabaltzeko betebeharrak bete behar ditu, Espainiako edozein hizkuntzatan obra europarren urteko emisio-denboraren ehuneko erreserbatua betez, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 5.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2. Korporazioak bere urteko emisio-denboraren % 35 gutxienez gorde behar du, Valentziako ekoizle independenteen ikus-entzunezko obrak eta obra zinematografikoak eta Valentziako ekoizle independenteen jatorrizko ekoizpena zabaltzeko, baina horrek ez du eragotziko esparru-mandatuak edo programa-kontratuak Valentziako obren eta ekoizle independenteen obren zabalkundea sustatzeko eskakizun gehigarriak kontuan hartzea, eta hargatik eragotzi gabe Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 5.2 artikuluan xedatutakoa.

32. artikulua.— Ikusizko edo soinuzko adierazgarrien araubidea

1. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorrak ezartzen dituen ikusizko eta soinuzko adierazgarriez gain, korporazioaren telebista- eta irrati-kanalen emanaldiek eta euskarri informatikoek ikusizko edo soinuzko adierazgarria txertatuko dute programazioan, honako kasu hauetan:

d) Audiodeskripzioko eta zeinu-hizkuntzako neurriak inplementatzen direnean.

33. artikulua.— Irrati-eskaintzaren ildo estrategikoak

Korporazioak herritarrei irrati-programazio bat eskainiko die, teknologiaren aldetik egokiak diren bitarteko eta euskarrien bidez; programazio hori bilakaera sozialera eta Valentziako gizartearen itxaropen eta eskarietara egokituko da; programazio horrek honako hauek bildu beharko ditu:

b) Gai-kanal bat, funtsean Valentziako musika eta ekoizpen-kultura sustatzera bideratutako programazioarekin; kanal horretan informazio-programazioa ere sar daiteke. Abestutako musika-eskaintzak, gutxienez, valentzieraz interpretatutako abestien ehuneko berrogeita hamar izan beharko du.

35. artikulua.— Lineako edukien eskaintzaren ildo estrategikoak

Korporazioak plataforma teknologiko bat jarriko du martxan, ikus-entzuleei zerbitzua emateko, eduki interaktiboak eta valentzierazko transmedia eskainiz; arreta berezia jarriko du IP sareen protokoloetan, Interneten eta gailu mugikorren bidezko erabileran. Plataforma teknologiko horrek irisgarria izan beharko du desgaitasun funtzionala duten pertsonentzat.

[…]

Korporazioaren plataforma teknologikoaren bidez kanal guztien bertsio irisgarria eskainiko da ikus-entzunezkoen irisgarritasun-esparrua inplementatuz; esparru horrek 5 irisgarritasun-neurri biltzen ditu (azpitituluak, zeinu-hizkuntza, piktogramak, audiodeskripzioa eta irakurketa erraza).

IV. TITULUA
Araubide ekonomikoa eta langileena

I. KAPITULUA
Araubide ekonomikoa

44. artikulua.— Programa-kontratua Generalitatekin

1. Korporazioak esleituta duen zerbitzu publikoaren eginkizunaren helburu orokorrak, bai eta zerbitzu publiko hori betetzeko lortu eta jadetsi behar dituen ildo estrategikoak ere, zeinak lege honetan baitaude aurreikusita, zehatz-mehatz garatuko dira Kontseiluak eta korporazioak izenpetuko duten programa-kontratuaren bidez; kontratu horrek, gutxienez, honako aspektu hauek zehaztuko ditu:

m) Zerbitzuen kalitatea bermatzeko adierazle-sistema, zeinak aukera emango baitu hartutako konpromisoen betetze-maila objektiboki kuantifika daitezkeen parametroen bidez ebaluatzeko, hala nola adierazle kuantitatiboak, kualitatiboak (eduki zehatzen emanaldi-orduak, azpititulazio-orduak, audiodeskripzioa, zeinu-hizkuntza) eta teknologikoak.


8.4.15.14. 10/2017 Legea, maiatzaren 11koa, Gorteen aurreko Legegintzako Herri Ekimena arautzen duena[1357]

II. TITULUA
Prozedura

II. KAPITULUA
Sinadura-bilketa

9. artikulua.— Pleguak

2. Pleguek lege-proposamenaren testu osoa jaso behar dute, eta gaztelaniaz nahiz valentzieraz idatzita egon daitezke. Hala ere, lege-proposamenaren testuak herritarren eskura egon beharko du bi hizkuntza ofizialetan, haien hizkuntza-eskubideak bermatzeko.


8.4.15.15. 13/2017 Legea, azaroaren 8koa, Valentziako Erkidegoko Taxiari buruzkoa[1358]

II. TITULUA
Taxi-jardueraren araubide juridikoa

I. KAPITULUA
Taxi-zerbitzua emateko gaikuntza ematen duen titulua

8. artikulua.— Baimenaren titularraren betekizunak

2. Lanbide-gaikuntzako probak egin ahal izateko, irakaskuntza arautuari dagokion gutxieneko ikasketa-maila edo titulazioa eskatu ahal izango da, baita proba psikoteknikoa, gaztelaniaren ezagutza nahikoa eta, egoki iritziz gero, eremu bakoitzeko erabiltzaileen ezaugarriengatik, valentzieraren eta ingelesaren ezagutza nahikoa. Bai soldatapeko gidariek, bai baimenaren titularraren senide laguntzaileek, egiaztatu beharko dute une oro betetzen dituztela aurreko puntuko a), b), c) eta d) apartatuetan adierazitako baldintzak.


8.4.15.16. 4/2018 Legea, otsailaren 21ekoa, Valentziako Hezkuntza-sisteman Eleaniztasuna arautu eta sustatzeari buruzkoa[1359]

HITZAURREA

I

Espainiako 1978ko Konstituzioak, 3.1 artikuluan, aldarrikatzen du gaztelania dela estatuko hizkuntza espainiar ofiziala, eta espainiar guztiek dutela gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea. Gainera, 3.2 puntuan zehazten du ezen Espainiako beste hizkuntzek ere ofizialak izan behar dutela haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz. Eta 3.3 puntuan ezartzen da ezen Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura-ondarea dela, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango duela.

Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluak adierazten du Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntza valentziera dela. Eta 6.2 puntuan zehazten du valentziera ofiziala dela Valentziako Erkidegoan, gaztelania bezala, zeina baita hizkuntza ofiziala estatu osoan. Guztiek dute hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea, bai eta valentzieraren eta valentzierazko irakaskuntza jasotzekoa ere. Gainera, 6.5 puntuak manatzen du babes eta errespetu berezia eman behar zaiola valentziera berreskuratzeari.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 2. artikuluan aurreikusten duenez, Espainiako hezkuntza-sistema honako xede hauek lortzera bideratuko da, besteak beste: hizkuntza ofizialean eta koofizialean, halakorik badago, eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan komunikatzeko gaitzea.

Valentziako Gorteek 1983. urtean Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legea onetsi zuten, laugarren legea Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutua onetsi zenetik; bada, lege hori tresnarik garrantzitsuena izan da gure hizkuntza eskolaren eta hezkuntza-erkidegoaren bidez berreskuratzeko. Hala, duela 34 urte ezarri zen valentziera irakaskuntzan sartuko zela hezkuntza-maila guztietan, eta, lurralde nagusiki gaztelaniadunetan, valentziera pixkanaka sartuko zela.

Azken hamarkada hauetan aurrera egin dugu, baina, valentzieraren egungo ezagutzari eta erabilerari buruzko datuen arabera, oraindik bide luzea dugu egiteko hizkuntza-berdintasun osoa lortzeko. Hala adierazten du Kulturaren Valentziako Kontseiluak, adierazten duenean ezen, hizkuntza nagusi bat eta hizkuntza gutxitu bat dauden ingurumarietan, hizkuntza-eredurik eraginkorrena gizartean ezarpen txikiena duen hizkuntzarekiko esposizio osoa dela. Abiapuntu gisa Valentziako ikasleak hartu behar dira, zeinek lortu behar baitute Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko Legeak lortu nahi duen helburua, hau da, ikasleek gaztelaniaren baldintza berdinetan menderatu behar dute valentziera.

Hizkuntzaren Valentziako Akademiak ere adierazten du, ikuspuntu pedagogikotik, valentzieraren eta valentzierazko ikaskuntza osatu behar duela gaztelaniaren eta ingelesaren edo Europako beste hizkuntza batzuen edo nazioartean goraka ari diren hizkuntzen ikaskuntzak, eta hizkuntzon ikaskuntzak ez duela ordeztu behar valentzieraren eta valentzierazko ikaskuntza. Lurralde bateko berezko hizkuntza da, hain zuzen ere, prestakuntza eleaniztunerako oinarri positibo eta arrakastatsuena. Aldi berean, Valentziako unibertsitateek egindako “Valentziako hezkuntza-sistemako eleaniztasunerako eta kulturartekotasunerako hezkuntzako hizkuntza-eredu berria” txostenak dioenez, programa eleaniztunei buruzko ikerketaren eremuan ia erabateko adostasuna dago honi buruz: beharrezkoa da hizkuntza gutxitua irakaskuntzarako gehienek erabiltzea, baldin eta benetan gizarte-elebitasun asimetrikoa zuzendu nahi bada.

Era berean, adierazten da ezen eredu bakarra izan behar duela, mailaz maila aplikatu behar dela, eta gune guztietan ezarpen egokia errazteko behar diren laguntzak izan behar dituela.

Atzerriko hizkuntza ikaskuntzako komunikazio-hizkuntza gisa sartzeari dagokionez, hori pixkanaka sartu behar da, betiere ikasleek bi hizkuntza ofizialetan eskuratutako hizkuntza-ikaskuntzako estrategiak aprobetxa ditzaten.

Beraz, erantzukizun sozialeko ariketa bihurtzen da ahalegin berriei aurre egitea, valentzieraren iraupena eta bi hizkuntza ofizialen berdintasunezko elkarbizitza bermatzeko.

Europa eleaniztunak beti egin du apustu, mundura irekitako herritartasun eleaniztuna eraikitzeko, non kultura- eta giza aniztasuna, norbanakoaren hazkunderako eta eraikuntza politikorako oztopo izan beharrean, herritar guztientzako aukera partekatua izango den.

2002ko martxoan, Europako Kontseiluaren ondorioak iragarri ziren, Kontseilua Bartzelonan batzartuta zegoela; bertan, gobernuek konpromisoa hartu zuten europar herritarren gaitasun eleaniztuna hobetzeko, ama-hizkuntzaren edo hizkuntza ofizialaren eta atzerriko beste bi hizkuntzaren ezagutza indartuz.

2012. urtean, hizkuntza-gaitasunari buruzko Europako inkestaren emaitzak aurkeztu ziren; eskala handiko ekimen hori Europako Batzordeak egin zuen, Europa osoan hizkuntzak ikasteko politikei laguntzeko. Emaitzak eztabaidaezinak dira beste herrialde batzuetatik bereizten gaituen distantziari dagozkionez; izan ere, herrialdeotan, hizkuntzak ikasteko politika publikoak urteetan ari dira emaitzak ematen: belaunaldi erabat elebidunak sortzea. Horrenbestez, azterlanak ondorioztatzen du lortutako emaitzek erakusten dutela Espainian hobetu egin behar dela ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten gaitasun-maila, batez ere ingelesean. Trebetasunen araberako errendimendu-mailak aztertzean, ikusten da ezen emaitzarik txarrenak ahozko trebetasunetan lortzen direla; beraz, ahalegin handiagoa egin beharko da trebetasun horiek eskuratzeko.

Horregatik, funtsezkoa da ahozko komunikaziorako beren-beregi emandako denbora txertatzea, bai eskola-orduetan, bai jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpoko jardueretan.

II

Gobernuek eta instituzioek ekintza politikoak garatu behar dituzte herritarren hizkuntza-kapitala handitzeko, hiztun-taldeen arteko hizkuntza-oztopoak gainditzeko eta lurralde berean elkarrekin bizi diren hizkuntzekiko aurreiritziak ezabatzeko; izan ere, gobernuek eta instituzioek hizkuntzak tratatu behar dituzte berdintasun, errespetu, elkarlan eta elkarrekiko lurralde- eta kultura-aberastasunaren printzipioen argitan.

Valentziako irakasleak izan dira, azken urteotan, berezko hizkuntza berreskuratzeko gakoetako bat, eta erreferente izan dira hizkuntzen irakaskuntzari eta ikaskuntzari lotutako hezkuntza-jardunbide berritzaileetan. Hala ere, Valentziako Erkidegoko datu demolinguistikoek eta errealitate soziolinguistikoaren ezagutzak —1984tik gaur arte egindako ikerketa soziologikoen helburua— baieztatzen digute ezen % 30 inguruk soilik dutela erabateko gaitasuna valentzieraz, eta % 6k soilik ingelesez. Beraz, gizarte- eta hezkuntza-eginbeharra da egungo populazio osoan valentzieraren gaitasun- eta erabilera-desorekak zuzentzeko beharrizana, bai eta ingelesa nazioarteko komunikaziorako hizkuntza gisa benetan ez menderatzea ere. Neurriak aplikatu behar dira, bi hizkuntza ofizialen arteko oreka eraginkorra faboratzeko eta valentzieraren hizkuntza-normalizazioa faboratzeko; beraz, etorkizuneko belaunaldi berriak prestatzeko, irakaskuntza-programa eleaniztun bat ezarri behar da, zeinak bermatuko baitu bi hizkuntza ofizialen eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa, betiere beste hizkuntza batzuk txertatzeari uko egin gabe. Beraz, beharrezkoa da, etorkizuneko belaunaldi berriak prestatze aldera, hezkuntza eleaniztunaren programa bat edukitzea, zeinak bermatuko baitu bi hizkuntza ofizialen eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa, betiere beste hizkuntza batzuk txertatzeari uko egin gabe.

Hizkuntzak bidelagun ditugu bizitzan zehar. Horregatik, komeni da etengabe harremanetan egotea ikasi beharreko hizkuntzekin. Beharrezkoa da hezkuntzan hizkuntzen presentzia bermatuta egotea hezkuntza-etapa guztietan eta irakaskuntza guztietan proportzio arrazoizko batekin, betiere ikasleei bi hizkuntza ofizialetako gaitasuna bermatzeko, eta ingelesa lehentasunez atzerriko hizkuntza gisa. Hizkuntzak jakiteak aukera gehiago sortzen du, etorkizunerako ateak irekitzen ditu, enplegagarritasuna hobetzen du eta herritarrak aberasten ditu gaitasun profesional gehiagorekin.

Espainiak Hizkuntza Erregional eta Gutxituen Europako Gutuna berronetsi zuen, zeina 2001eko abuztuaren 1ean indarrean jarri zen. Horren helburua hizkuntza gutxituen prebentzioa eta garapena da, betiere hizkuntzok eremu publikoan sustatuz eta Europako kultura-aberastasunari eutsiz. Gutuna sinatzeak zenbait gaitara konprometitzen ditu estatuak, hala nola: hizkuntza erregionalak eta gutxituak aitortzea, haiek mintzatzen diren alde geografikoari dagozkionez; hizkuntza horiek sustatzeko ekintzak; hizkuntza horien ikaskuntza eta irakaskuntza erraztea; hizkuntza horiez mintzatzen ez diren hiztunei haien ikaskuntza erraztea; diskriminazioak ezabatzea; hizkuntza-talde desberdinen arteko elkarrekiko errespetua sustatzea, eta Gutuneko printzipioak lurralderik gabeko hizkuntzei aplikatzea. Gainera, Gutunak zenbait eremutan neurriak sustatzea jasotzen du, hala nola hezkuntzan, administrazio publikoetan, komunikabideetan, kultura-jardueretan edo justizia-auzitegietan.

III

Hizkuntzen irakaskuntzaren eta ezagutzaren zeharkako dimentsioa politika publikoen ekintzan txertatu behar da, funtsezkoak baitira haien jarduketek arrakasta izan dezaten. Generalitateko eta Kontseiluko organo eta instituzio guztien erantzunkidetasuna, haien arteko koordinazioa, lankidetza eta konplizitatea ezinbestekoak dira ikuspegi berri honetan. Eta botere publikoetatik harago, kanpo-eragileekin hitz egitea eta hizkuntzak jakiteak ematen digun balioa ulertzeko modu berri horretan inplikatzea ukaezinak eta beharrezkoak dira hizkuntza-aniztasuna aukera pertsonal eta sozial berri eta handiagoen eragile bihurtzeko.

Eskolak errealitate soziala islatu behar du, baina, era berean, zuzenketa egokiak sartu behar ditu interes orokorra, hizkuntza-eskubideen babesa eta nazioarteko eta mundura irekitako Valentziako herritarrek atzerriko hizkuntzako prestakuntzan dituzten beharrizanak uztartzeko. Hizkuntza-prestakuntza aberatsa, plurala, malgua eta eraginkorra izatea ezinbesteko premisa da desberdintasun sozial eta soziolinguistikoak, indibidualak eta kolektiboak zuzentzeko, eta eskolak hori hartu behar du lehentasunezko helburutzat.

Hizkuntzen gizarte-erabilera berrezartzeak eta gizarte- eta lurralde-desorekak zuzentzeak balio behar dute Valentziako gizartea haren osotasunean egituratzeko, hizkuntza-aldaera desberdinetan sakontzeko, eta sustatzeko identitate pluralarekiko errespetua, lurraldeen arteko elkarlana, valentziera valentziar guztien berezko hizkuntza gisa aitortzea eta nazioarteko komunikazio-hizkuntzak ikasteko dagoen beharrizana.

Arduraz eta ekitatez jokatzea hezkuntza eleaniztunaren azken helburua da, komunikazioaren eskakizunei erantzuteko; hori ez ezik, borondatea izan behar da valentzieraren etorkizuneko iraupena bermatzeko. Ikasleak hezkuntza-eraikuntzako prozesu osoaren erdigune bihurtzen dira, eta prozesu horretan dena oinarritzen da haien inguruan, etorkizuneko gizartea prestatzeko eta oinarrizko gaitasunak bermatzeko, besteak beste, hizkuntza-gaitasunak. Hezkuntza-erkidego osoaren —ikasleen, familien eta irakasleen— ahaleginak eta konpromisoak eta gizarte-eragileen —alderdi politikoen – inplikazioa izaten baditugu soilik egingo da aurrerapauso handia bi hizkuntza ofizialen berdintasunezko ezagutza lortzeko.

IV

Azaldutako ingurumarian eta helburuekin, lege honetan hezkuntza-eredu bat ezartzen da, zeina eratzen baita esku hartzeko zenbait tresna eta eremuk bat eginda. Alde batetik, Europako, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko arau-esparrua osatzeko, lege honek ezartzen dituen erreferentziako oinarrizko helburuak eta mailak erabiltzen dira, betiere hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programaren edukiaren eta antolaketaren bidez.

Beste alde batetik, hizkuntza-proiektuak zehazten du zein den irakaskuntzako zentro bakoitzean hizkuntzen irakaskuntzaren eta haien komunikazio-erabileraren antolaketa, valentzieraren normalizazioa eta eleaniztasunaren sustapena, betiere zentroko berezko ezaugarriak eta zentroa kokatzen den ingurumaria kontuan hartuta.

Azkenik, sistemaren funtsezko elementua da irakasleek ikasgelan didaktikoki esku hartzea; esku-hartze horrek ikaskuntza-ingurune aberatsak ahalbidetu behar ditu, eta hizkuntza koofizialak eta atzerrikoak egokiago erabili behar dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan, jarduketa metodologiko egokienen bidez.

V

Honela dago egituratuta araua: hiru titulu, hogeita hamar artikulu, bost xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bi eta azken xedapen bi.

Atariko tituluak kapitulu bakarra du, hiru artikulutan egituratzen dena. Lehenengoak eta bigarrenak legearen xedea eta aplikazio-eremua ezartzen dituzte, hurrenez hurren, eta hirugarrenean zehazten da zein diren Valentziako hezkuntza-sistemako curriculum-hizkuntzak eta horietaz bestelako berezko hizkuntzen tratamendua, betiere gutxiengoen errespetua kontuan hartuta.

Lehenengo tituluak bost kapitulu ditu, Valentziako hizkuntza-ereduaren antolaketa arautzen du eta haren egitura definitzen du. Lehenengo kapituluak bederatzi artikulu ditu, hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa deskribatzen du, haren helburuak eta erreferentziako oinarrizko mailak zehazten ditu, eta zentro guztietan bermatu behar diren hizkuntza bakoitzaren gutxieneko ehunekoak eta Valentziako hezkuntza-sisteman hizkuntzen irakaskuntzaren antolaketa arautzen ditu. Bigarrenak, zortzi artikulurekin, zentroaren hizkuntza-proiektua, helburuak, egitura, egiteko prozedura, onespena eta ebaluazioa deskribatzen ditu. Hirugarren kapituluan, bi artikulutan, arautzen da ikasgelako esku-hartze didaktikoa eta metodologikoa. Laugarren kapituluan, bi artikulurekin ere, zentroak familiekin eta ingurunearekin dituen harremanak. Bosgarren kapituluan, hiru artikulurekin, aztertzen da zelan egiaztatu behar duten irakasleek hizkuntzak badakizkitela, bai eta zein diren hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa aplikatzeko gaikuntza eta prestakuntza ere.

Bigarren tituluak bi kapitulu ditu, eta Valentziako hizkuntza-ereduaren ebaluazio orokorra eta gainbegiratzea jorratzen ditu.

Xedapen gehigarrietan arautzen da zelan aplikatuko zaien legea hezkuntza-sistemako beste irakaskuntza batzuei, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zentroetako Haur Hezkuntzako lehen zikloari. Baita ezartzen da lankidetzan aritu behar dela beste organismo eta erakunde batzuekin eta Valentziako lurraldean presentzia duten komunikabideekin Valentziako Erkidegoan hezkuntza eleaniztuna dinamizatzeko, betiere lege honetan araututako hizkuntzen ezagutza indartzeko jarduerak inplementatze aldera. Azkenik, ezartzen da legea aplikatuko zaiela valentzierazko irakaskuntza-programa eleaniztuna baimenduta duten zentroei.

Xedapen iragankorrek ezartzen dute zein den ezarpen-egutegia eta zein den hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa ezarri arte aplikatu beharreko araudia, zein den egokitzapen-aldia ingelesaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko, eta zein den lege hau indarrean jarri arte ezarritako programa eleaniztunen indarraldia.

ATARIKO TITULUA

KAPITULU BAKARRA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

Lege honen xedea da curriculum-hizkuntzen irakaskuntza eta komunikazio-erabilera arautzea, Valentziako ikasleen gaitasun eleaniztunak eta kulturartekoak menderatzen direla ziurtatzea, eta hezkuntza-ibilbidean irakaskuntzako zentroetan dauden curriculumetik kanpoko hizkuntzen presentzia sustatzea.

2. artikulua.— Aplikazio-eremua

1. Lege honen xedapenak aplikatzekoak dira Valentziako Erkidegoko irakaskuntza-zentro publiko eta pribatu guztietan, baldin eta behar bezala baimenduta badaude Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako eta helduen prestakuntzako irakaskuntzak emateko.

2. Itundu gabeko zentro pribatuek heldu ahal izango diote lege honetan xedatutakoari.

3. artikulua.— Hizkuntzak hezkuntza-sisteman

1. Valentziako eskola-sistema hezkuntza-sistema eleaniztuna eta kulturartekoa da, zeinaren curriculum-hizkuntzak baitira valentziera, gaztelania, ingelesa eta atzerriko beste hizkuntza batzuk.

2. Irakaskuntzako zentroek valentzieraren erabilera normala sustatu behar dute, Generalitateko Administrazioan hizkuntza ofizialen erabilera instituzional eta administratiboak arautzen dituen indarreko araudiarekin bat etorriz eta zentroaren hizkuntza-normalizazioko planaren preskripzioekin bat etorriz.

3. Aztertu eta sustatu ahal izango dira, eta hala ezarriko da zentroaren hizkuntza-proiektuan: erromania, Ijito Herriaren berezko hizkuntza; zeinu-hizkuntza, Valentziako Erkidegoko gorrek erabilia, eta braillea, zeina baita ikusmen-desgaitasuna edo itsutasuna duten pertsonek erabiltzen duten irakurketa- eta idazketa-sistema.

4. Irakaskuntzako zentroek kontuan hartu beharko dituzte hizkuntza-gutxiengoen hizkuntzak, eta kulturen arteko trukerako espazioak sortu beharko dituzte. Era berean, hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei eskubidea bermatu beharko diete hezkuntza eleaniztun eta kulturartekorako.

I. TITULUA
Valentziako hizkuntza-eredua

I. KAPITULUA
Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa

4. artikulua.— Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa

Lege honetan garatutako hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programak honako helburu hauek ditu:

1. Valentziako hezkuntza-sistemako ikasleei bermatzea konpetentzia eleaniztuna lortuko dutela, eta konpetentzia horrek honako hauek ekarriko dituela:

a) Bi hizkuntza ofizialak ahoz eta idatziz menderatzea, atzerriko hizkuntza bat edo gehiago funtzionalki menderatzea eta curriculumekoak ez diren baina ikasleen zati batek berezkoak dituen hizkuntza eta kulturekin harreman aberasgarria izatea.

b) Hizkuntzekiko interesa eta jakin-mina, horiek zelakoak diren eta zelan funtzionatzen duten jakitea, eta zein diren ezagutza horiek eraikitzeko prozedurak, ikasgelan dauden hizkuntzak behatuz, manipulatuz eta konparatuz, eta horiek erabiltzeko moduari buruzko ikuspegi kritikotik.

2. Valentziako hezkuntza-sistemako ikasleen aukera-berdintasuna bermatzea eta hezkuntza-sisteman eta Valentziako gizartean integratzea:

a) Ikasle guztiek hizkuntzen ezagutzari eta erabilerari dagozkionez ahalik eta ahalmenik handiena lortzeko duten eskubidea bermatuz, alde batera utzita zein den familien jatorri soziokulturala, zein diren komunikazio-konpetentziak, zein diren zentrora heltzen diren kultura-esperientziak eta ikasteko gaitasunak eta estiloak.

b) Ikasleei prestakuntza emanez gizarte eleaniztun eta kultura-aniztun batean bizitzeko eta integratzeko zuzenbide osoko herritar gisa.

3. Valentzieraren erabilera sozial eta instituzionalaren normalizazioa bermatzea hezkuntza-sistemaren barruan.

5. artikulua.— Erreferentziako oinarrizko mailak hizkuntzetarako

4. artikuluan ageri diren helburuak lortzeko, hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programak ziurtatuko du ikasleek, hezkuntza-etapa guztiak amaitzean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko ahozko eta idatzizko konpetentziak lortu dituztela; hona hemen konpetentzia horiek:

a) Derrigorrezko irakaskuntzak amaitzean, gutxienez valentzieraren eta gaztelaniaren maila, B1 mailaren baliokidea, eta atzerriko lehenengo hizkuntzaren A1 mailaren baliokidea.

b) Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza ez-unibertsitarioak amaitzean, gutxienez valentzieraren eta gaztelaniaren maila, B2 mailaren baliokidea, eta atzerriko lehenengo hizkuntzaren A2 mailaren baliokidea.

6. artikulua.— Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa

1. Valentziako hezkuntza-sistemako funts publikoekin sostengatutako hezkuntza-zentro guztiek aplikatuko dute hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa.

2. Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa zentroaren ingurumari sozioedukatiboaren eta demolinguistikoaren beharrizanen arabera egingo da, betiere lege honetan finkatutako konpetentzia eleaniztunak eta kulturartekoak lortzen direla bermatzeko.

3. Irakaskuntzako zentro guztiek diseinatuko dute hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa, honako hauek kontuan hartuta:

a) Hizkuntza ofizial bakoitzeko curriculum-edukietarako gutxieneko denborak, derrigorrezko eskolaldi osoan, benetako irakastorduen % 25ekoa izan behar du. Hizkuntza ofizialetako bakoitzean haien ikaskuntzari dagokion gaia edo ikasgaia eman beharko da, eta aldi berean, gutxienez, enborreko edo antzeko izaerako beste arlo edo ikasgai ez-linguistiko kurrikular bat.

b) Atzerriko hizkuntzako curriculum-edukietan emandako denbora, derrigorrezko eskolaldi osoan, irakastorduen % 15 eta % 25 bitartekoa izan daiteke.

c) Ehuneko horiek kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: hizkuntza-arlo bakoitzeko curriculumera bideratutako orduak; ahozko komunikazio-konpetentziara bideratutako orduak, eta zein diren arloak edo ikasgaiak zeinetan hizkuntza bakoitza ikaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzen den.

4. Proiektuen araberako lan-metodologia edo planteamendu globalizatuak dituen beste edozein metodologia erabiltzen duten irakaskuntza-zentroek edo taldeek beren hizkuntza-proiektuko hizkuntzen proportzioak errespetatu behar dituzte.

7. artikulua.— Hizkuntzen irakaskuntzak antolatzea hezkuntza-maila bakoitzean

Zentroek hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa aplikatu beharko dute, ezaugarri hauekin:

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloan:

a) Ingelesa ikuspegi jakin batetik sartuko da, alegia, hizkuntzetara irekita egoteko ikuspegitik, edo goiz sartzeko modalitatearen bidez, curriculum-ordutegiaren % 10 duelarik.

b) Valentzierazko eta gaztelaniazko curriculum-edukietan emandako denbora 6. artikuluan xedatutakora egokituko da.

2. Lehen Hezkuntzan:

a) Valentziera, gaztelania eta ingelesa hizkuntza-arlo gisa tratatuko dira Lehen Hezkuntzako lehen mailatik aurrera.

b) Valentzieraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzaz ematen diren curriculum-edukietan emandako denbora 6. artikuluan xedatutakora egokituko da.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan:

a) Valentziera, gaztelania eta ingelesa hizkuntza-arlo gisa tratatzen jarraituko du.

b) Nahitaez eskaini beharreko atzerriko bigarren hizkuntza gisa, ahal dela, hizkuntza erromaniko bat sartuko da.

c) Valentzieraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzaz ematen diren curriculum-edukietan emandako denbora 6. artikuluan xedatutakora egokituko da.

b) Atzerriko hizkuntzako curriculum-edukietan emandako denbora, Batxilergoan, curriculum-orduen % 10 eta % 25 bitartekoa izan daiteke.

4. Hezkuntza berezian:

a) Hezkuntza bereziko zentro espezifikoetan, ikasleak hobekien ezagutzen duten hizkuntza ofizialean artatuko dira, eta beste hizkuntza ofizialarekin eta atzerriko hizkuntzekin harremanetan jartzen lagunduko zaie, haien beharrizanen eta aukeren arabera.

b) Curriculum-egokitzapenak dituzten eta zentro arruntetan eskolatzen diren ikasleek zentroaren hizkuntza-proiektuari jarraituko diote ikasleoi egindako diagnostikoak zehazten dituen egokitzapenekin.

5. Helduen prestakuntzan.

Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa honela artikulatu behar da:

a) Valentziera eta gaztelania modulu gisa tratatu behar dira bi zikloetako maila guztietan.

b) II. zikloan ingelesa modulu gisa sartu behar da bi mailetan.

c) II. zikloko bi mailetan ingelesa edo eskola-kontseiluak zehaztutako atzerriko beste hizkuntza bat sar daiteke komunikazio-hizkuntza gisa, zentroak aukeratu beharreko modulu batean. Ingelesak lehentasuna izango du.

d) Valentzieraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzaz ematen diren curriculum-edukietan emandako denbora 6. artikuluan xedatutakora egokituko da.

6. Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan.

Valentzierazko eta gaztelaniazko curriculum-edukietarako ematen diren denborak 6. artikuluan xedatutakora egokituko dira, eta atzerriko hizkuntzako curriculum-edukietarako ematen diren denborak % 10 eta % 25 artekoak izan daitezke.

8. artikulua.— Programa esperimentalak

Hezkuntza-arloko sail eskudunak programa eleaniztun esperimental berritzaileak baimendu ahal izango ditu, baldin eta lege honetan ezarritako helburuak betetzen edo gainditzen badituzte.

9. artikulua.— Berandu sartutako ikasleak

Beharrezkoa bada, egokitzapena egingo zaie Espainiako edo atzerriko beste hezkuntza-sistema batzuetatik datozen eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera Valentziako hezkuntza-sisteman sartzen diren ikasleei curriculumera sartzeko, betiere lege honetan ezarritako helburuekin bat etorriz.

Hezkuntza-eskumenak dituen sailak sustatuko du programa espezifikoak aplikatzea, berandu sartutako ikasleei harrera egiteko.

10. artikulua.— Helduen prestakuntza

Helduen prestakuntza-zentroetan matrikulatzen diren eta Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko 4/83 Legea aplikatu aurretik eskolatuta egoteagatik edo Valentziako hezkuntza-sisteman berandu sartzeagatik valentzierazko irakaskuntzarik jaso ez duten ikasleei curriculumera sartzeko egokitzapena egin beharko zaie, lege honetan ezarritako helburuekin bat etorriz.

11. artikulua.— Valentziera sustatzea eta atzerriko hizkuntzetarako konpetentzia hobetzea

a) Lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Konstituzioaren 3.2 artikulua, Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 6. artikulua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 38. xedapen gehigarriaren 2. puntua eta Valentzieraren Erabilera eta Irakaskuntzari buruzko azaroaren 23ko 4/1983 Legea betez, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak sustapena egingo du, funts publikoekin sostengatutako hezkuntza-zentroek curriculum-denboraren % 50 valentzieraz eman dezaten.

b) Lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten hizkuntza-gaitasuna hobetzeko, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak sustapena egingo du funts publikoekin sostengatutako hezkuntza-zentroek curriculum-denboraren % 25 ingelesez eman dezaten.

12. artikulua.— Hezkuntza-erkidegoari laguntza ematea

1. Hezkuntza-arloan eskumenak dituen sailak familiei informazioa eman behar die, irakasleak prestatu behar ditu eta zentroak baliabide gehigarriekin zuzkitu behar ditu, betiere ikasle guztiek lor ditzaten lege honetan ezarritako oinarrizko helburuak eta erreferentzia-mailak.

2. Artikulu honen 1. puntuan adierazitako jarduketak honako hauek izango dira, besteak beste:

a) Irakasle gehiago zuzkitzea, hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa benetan ezartzen dela bermatzeko.

b) Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin daitezen sustatzea, valentzierazko eta ingelesezko ahozko komunikazio-konpetentzia sustatzeko.

c) Irakasleak prestatzeko plan espezifikoak abian jartzea.

d) Curriculum-materialak egitea eta zentroen jardunbide egokiak zabaltzea hezkuntza-etapa guztietan.

3. Artikulu honetan adierazitako neurriak hezkuntza-zentro guztietan aplikatu ahal izango dira. Zentroek lehentasuna izango dute baldin eta:

a) Gehienez valentziera-hiztun ez diren ikasleak eskolatzen badituzte.

b) Bazterketa-arriskua duten ikasleak eskolatzen badituzte.

c) Ikasle heldu berri asko eskolatzen badute.

d) Valentzieraren normalizazioa eta atzerriko hizkuntzetako konpetentzia hobetzea sustatzen badute, lege honen 11. artikuluan zehaztutako curriculum-denboren bidez.

II. KAPITULUA
Zentroaren hizkuntza-proiektua

13. artikulua.— Definizioa

1. Zentroaren hizkuntza-proiektua tresna bat da, zeinaren bitartez hezkuntza-zentro bakoitzak antolatzen eta zehazten baitu hezkuntza eleaniztasun eta kulturartekoaren programaren aplikazioa, betiere hezkuntza-zentroaren eta ikasleen ezaugarrien arabera.

2. Funts publikoekin sostengatutako Valentziako Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko zentro guztiek zentroaren hizkuntza-proiektua egin behar dute, lege honen xedapenekin bat etorriz.

3. Zentroaren hezkuntza-proiektuaren zati izango da zentroaren hizkuntza-proiektua, zeina egingo baita zentroaren eta haren inguruko ingurumari sozioedukatiboaren eta demolinguistikoaren eskakizunak, igurikimenak, aukerak eta mugak kontuan hartuta.

4. Ikasleak haien artetik ez bereizteko, zentroaren hizkuntza-proiektuak curriculum-denboraren banaketa bera aplikatuko du komunikazio-hizkuntza bakoitzean maila bereko ikasle guztientzat.

14. artikulua.— Helburuak

Hauek dira zentroaren hizkuntza-proiektuaren helburuak:

a) Lege honen 4. eta 5. artikuluetan agertzen diren erreferentziako oinarrizko helburuak eta mailak lortzen direla bermatzea, baita zentroak ingurumariaren eta bere proposamen pedagogikoaren arabera zehazten dituen helburuak ere.

b) Zentroen, familien eta Hezkuntza Administrazioaren gardentasunerako, eraginkortasunerako eta baterako lanerako tresna bihurtzea.

15. artikulua.— Zentroaren hizkuntza-proiektuaren egitura

Zentroaren hizkuntza-proiektuak zehaztu eta egokituko du hezkuntza-zentroan hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa, honako elementu hauen bidez:

1. Hizkuntzen irakaskuntzarako eta komunikazio-erabilerarako plana, zeinak antolatuko baititu irakaskuntzaren antolaketa eta tratamendu didaktikoa eta hizkuntzen irakaskuntza-erabilera, honako hauek definituz:

a) Hizkuntza horietako bakoitzean komunikazio-erabileraren proportzioa, curriculum-denboraren % 100 osatu arte.

b) Curriculum-hizkuntzen irakaskuntzan eta komunikazio-erabileran lehentasuna izan behar duten ikuspegi metodologikoak.

c) Curriculum-hizkuntza bakoitzean hasierako alfabetatzearen tratamendu sistematikoa sartzeko unea, sekuentzia eta ikuspegia.

d) Hizkuntzen irakaskuntzari eta komunikazio-erabilerari laguntzeko neurriak, bai zentroaren barruan, bai tokiko ingurunean eta ingurune globalean.

e) Pertsona heldu berrien eta ikasle kalteberen tratamendua (ingurune soziokultural behartsuetako ikasleak, eta hizkuntzak eskuratzeko eta ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak).

f) Curriculumaz kanpoko hizkuntzek eta kulturek zentroaren hezkuntza-jardueran duten presentzia.

g) Antolaketa-neurriak, irakaskuntzan eta hizkuntzen komunikazio-erabileran honako hauek bermatzeko: koherentzia hezkuntza-maila guztietan, eta etapen arteko jarraitutasuna, edukiei eta metodologiari dagokienez; ikasleak modu optimoan antolatzea eta taldekatzea, eta ikaskuntza-ingurune optimoak sortzea, zentroak dituen edo lor ditzakeen baliabide guztiak estrategikoki erabiliz; espazioak eta ingurumariak, zeinak zentroak baititu eta erabil baititzake eremu ez-formal batean hizkuntzekiko esposizio-denbora hobetzeko.

2. Zentroaren hizkuntza-normalizaziorako plana, zeinak zehaztuko baitu zein diren valentzieraren erabilera sustatzeko aurreikusitako neurriak; esku hartzeko eremu hauek barne hartuko ditu plan horrek:

a) Administrazio-eremua.

b) Kudeaketa eta plangintza pedagogikoaren eremua.

c) Gizarte-eremua eta ingurunearekiko harreman-eremua.

3. Proposamena, honako hauek ebaluatzeko: proiektuaren helburu zehatzen lorpena; emaitzak eta eragina eduki ahal izan duten proiektuko elementuak elkarrekin erlazionatzea, eta ondorioak aprobetxatzea aldaketak eta hobekuntzak sartze aldera.

4. Ebaluazio-proposamena, zeinak ezarriko baitu zein diren zentroak hartuko dituen neurriak zentroaren hizkuntza-proiektuaren helburuen lorpena ebaluatzeko, aldaketa eta hobekuntza egokiak zehazte aldera.

16. artikulua.— Proiektua egiteko eta onesteko prozedura

1. Hezkuntza-zentroaren hizkuntza-proiektua hezkuntza-zentroak egingo du, lau ikasturterako. Lege honen 18. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta lau ikasturteko aldia igarota, hezkuntza-zentroak zentroaren hizkuntza-proiektua ebaluatu beharko du, eta, aldaketak egin behar badira, horiek sustatu.

2. Zentroaren hizkuntza-proiektua irizpide pedagogikoetan oinarritutako partaidetza-prozesu baten emaitza izango da.

3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 132. artikuluan ezarritakoaren esparruan, hezkuntza-zentroko zuzendaritzak zentroaren hizkuntza-proiektuaren proposamena zehaztu eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailari aurkeztuko dio, honek proposamena baimendu dezan edo, bestela, aldatu.

4. Aldez aurretik, eskola-kontseiluak, edo gizarte-kontseiluak, Lanbide Heziketako zentro integratuen kasuan, zentroaren hizkuntza-proiektuaren proposamena adostuko du kideen bi hereneko gehiengo kualifikatuz.

5. Eskola-kontseiluak edo, hala badagokio, gizarte-kontseiluak ez badu kideen bi herenen gehiengo kualifikatuaren proposamena adosten, Hezkuntza Administrazioak zentroaren hizkuntza-proiektua zehaztuko du, zeina aplikatu ahal baita ebaluazioen eta zentroaren ingurumari sozioedukatibo eta demolinguistikoaren arabera.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroen hizkuntza-proiektua Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroen hizkuntza-proiektuen arabera egokituko da. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zainduko du ibilbideak koherenteak eta mailakatuak izan daitezen hezkuntza-etapa guztietan zehar.

7. Zentro itundu pribatuetan, zentroaren titulartasunari dagokio zentroaren hizkuntza-proiektua egitea, baimena eskatzea eta koordinatzea, betiere eskola-kontseiluari entzun ondoren.

17. artikulua.— Eragina urteko programazio orokorrean eta hobekuntzarako jardun-planetan

1. Zentroaren urteko programazio orokorrean, ikasturte bakoitzerako zentroaren hizkuntza-proiektuan aurreikusitako berrikuntza didaktikoak eta antolaketa-neurriak jaso beharko dira.

2. Zentroaren hizkuntza-proiektuaren aplikazioa ebaluatzetik eratorritako hobekuntzak eta berrikuntzak hobekuntzarako jardun-planean jaso beharko dira, eta urteko programazio orokorrean sartu.

18. artikulua.— Emaitzen ebaluazioa

Lau ikasturtean behin, gutxienez, hezkuntza-zentroek zentroaren hizkuntza-proiektuaren emaitzak eta aplikazio-prozesua ebaluatuko dituzte, betiere proiektu bakoitzean aurreikusitako ebaluazio-neurrien arabera.

19. artikulua.— Zentroaren hizkuntza-proiektuaren aldaketak

1. Aurreko artikuluan aurreikusitako ebaluazioaren emaitzen arabera, hezkuntza-zentroek zentroaren hizkuntza-proiektuan egin beharreko aldaketak proposatu beharko dituzte, betiere ikasleek hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren helburuak eta lege honetan zehaztutako erreferentziako oinarrizko mailak lortzen dituztela bermatzeko.

2. Era berean, lau urte bete baino lehen, hezkuntza-zentroek eskatu ahal izango dute zentroaren hizkuntza-proiektu baimendua aldatzea, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zehazten duen moduan.

3. Edozelan ere, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak baimendu beharko ditu hezkuntza-zentroek proposatutako zentroaren hizkuntza-proiektua eta haren ondorengo aldaketak, betiere hurrengo ikasturteko ikasleak onartzeko prozedura hasi baino lehen.

4. Zentroaren hizkuntza-proiektua aldatzeko prozedura lege honen 16. artikuluan hura egiteko zehazten den berbera izango da.

20. artikulua.— Aholkularitza zentroei

Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak zentroei emango dizkie eurek behar dituzten aholkularitza eta laguntza, betiere zentroaren hizkuntza-proiektuak egiteko, aplikatzeko eta haien jarraipena egiteko.

III. KAPITULUA
Esku-hartze didaktikoa ikasgelan

21. artikulua.— Gelako programazioa

1. Valentziako hezkuntza-sistemako irakasleek ikasgelako programazioa zentroaren hizkuntza-proiektuan aurreikusitako helburuetara egokituko dute, eta hizkuntzen eta edukien ikaskuntza integratua hartuko dute erreferentzia metodologiko gisa.

2. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak arau bidez garatuko ditu ikasgelako esku-hartze didaktikoaren alderdi metodologikoak eta ebaluazio-prozesuak.

3. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak sustatuko du zentroek hezkuntza-materialak izan ditzaten, zeinek izango baitituzte hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programaren kudeaketa akademiko eta didaktikorako komeni diren ikuspegi metodologikoak.

22. artikulua.— Jarraitutasuna Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroak eurek atxikita dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroekin koordinatuko dira, betiere hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa zehazki aplikatzen dela eta programa horrek hizkuntzen ikaskuntzan jarraitutasun metodologikoa duela bermatzeko.

IV. KAPITULUA
Zentroak familiekin eta ingurunearekin dituen harremanak

23. artikulua.— Zentroak familiekin dituen harremanak

Zentroek ekintza espezifikoak diseinatuko dituzte familiei informazioa eta prestakuntza-laguntza emateko hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programari buruz.

24. artikulua.— Zentroak ingurunearekin dituen harremanak

Hezkuntza-zentroek elkarlan-neurriak hartu ahal izango dituzte eurok kokatuta dauden herriko edo inguruko eragile hezitzaileen artean, bereziki udalekin, kultura-instituzioekin, enpresekin, GKEekin eta tokiko elkarte-sarearekin; neurri horiek helburu hau izango dute: inguruneari lotutako hizkuntzen ikaskuntza sustatzen laguntzea eta eleaniztasunaren inguruko gizarte-kohesioa faboratzea.

V. KAPITULUA
Irakasleen egiaztapena, gaikuntza eta prestakuntza

25. artikulua.— Hizkuntzen ezagutza egiaztatzea: irakasleen betekizun espezifikoak irakasle-postuetarako

1. Ulertuko da irakasleek gaitasun nahikoa dutela arlo ez-linguistikoak gaztelaniaz eta valentzieraz irakasteko, hurrenez hurren, baldin eta valentzieraren C1 eta gaztelaniaren C1 ezagutza-maila egiaztatua badute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

2. Lege honen bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik egin gabe, ulertuko da irakasleek gaitasun nahikoa dutela arloak ingelesez irakasteko, baldin eta ingelesaren C1 ezagutza-maila egiaztatua badute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

26. artikulua.— Irakasleen konpetentzia didaktikoa

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak arautuko du zein konpetentzia didaktiko izan behar duten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako mailetako irakasleek arlo, ikasgai edo modulu ez-linguistikoak valentzieraz, ingelesez eta beste hizkuntza batzuetan emateko.

27. artikulua.— Hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa

1. Kontseiluak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bidez, sustatuko du unibertsitateen ikasketa-planek irakasleei eman diezaieten hasierako prestakuntza jarraitu optimoa, betiere lege honetan arautzen den hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programaren helburuak betetzeko.

2. Kontseiluak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bidez, prestakuntza-eskaintza egoki bat bermatuko du irakasleentzat, betiere hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa behar bezala aplikatzeko, eta horretarako kontuan hartuko dira hezkuntza-eredu horren beharrizan linguistiko eta didaktikoak eta irakasleen lan-baldintzak.

II. TITULUA
Valentziako hezkuntzako hizkuntza-ereduaren ebaluazio globala, ikuskapena eta harentzako aholkularitza

I. KAPITULUA
Hezkuntzako hizkuntza-ereduaren ebaluazio globala

28. artikulua.— Valentziako hezkuntzako hizkuntza-ereduaren ebaluazio globalaren helburua

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak Valentziako hezkuntzako hizkuntza-ereduaren ebaluazio globala egingo du, gutxienez lau urtean behin, eta ebaluazio horrek honako helburu hauek izango ditu, besteak beste:

1. Proposatutako helburuen betetze-maila egiaztatzea.

2. Ereduak ematen duen hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren kalitatea hobetzea.

3. Hezkuntzako hizkuntza-politika gizartearen beharrizanetara egokitzea.

4. Hezkuntza-sistemaren baliabideak optimizatzea, eta haren eraginkortasuna eta gardentasuna areagotzea.

5. Metodologia-, antolaketa- eta funtzionamendu-prozesuetan berrikuntzak sartzea erraztea.

6. Aldaketak sartzea hezkuntzako hizkuntza-eredua hobetzeko.

II. KAPITULUA
Hezkuntzako hizkuntza-ereduaren ikuskapena eta harentzako aholkularitza

29. artikulua.— Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren jarduketak

Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren urteko jardun-planaren barruan zehaztuko da zein diren Hezkuntzako Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak, lege hau eta berau garatzen duten arauak betetzen direla bermatzeko.

30. artikulua.— Irakaskuntzako aholkularitza teknikoa hezkuntza eleaniztunaren arloan

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak urtero ezarriko ditu hezkuntza eleaniztunaren arloko irakaskuntza-aholkulari teknikoen lan-planak, eta lehentasuna emango dio lege honen 12. artikuluan adierazten diren zentroekin lan egiteari.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Hezkuntza-sistemako beste irakaskuntza batzuei aplikatzea

1. Hezkuntza-arloan eskumena duen sailak erregelamendu bidez zehaztuko du zer presentzia duten curriculumeko hizkuntzek irakaskuntzan, eta zer proportziotan erabiliko diren hizkuntza horiek komunikaziorako Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta araubide bereziko irakaskuntzetan.

2. Kontseiluak, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren bidez, sustatuko du Valentziako Erkidegoko unibertsitate publiko eta pribatuek ikasleei aukera eman diezaieten valentzierazko, gaztelaniazko eta ingelesezko, eta atzerriko beste hizkuntza batzuetako hizkuntza-konpetentziak garatzeko, betiere hezkuntza eleaniztuna sustatzeko lehiakortasunerako, mugikortasunerako eta enplegagarritasunerako abantaila gisa eta kulturen arteko elkarrizketa indartzeko tresna gisa.

Bigarren xedapen gehigarria.— Haur Hezkuntzako lehen zikloa Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroetan

Haur Hezkuntzako lehen zikloko Haur Hezkuntzako bi urteko unitateak baimenduta dituzten zentroek lege honetako 7.1 artikuluan zehaztutakoa aplikatuko dute.

Hirugarren xedapen gehigarria.— Beste organismo eta erakunde batzuekiko lankidetza

Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak sustatuko du lankidetza-hitzarmenak egin daitezen Valentziako Erkidegoan hezkuntza eleaniztuna eta kulturartekoa dinamizatzeko ospe handia duten erakundeekin, bai zentroen barruan, bai familien eta bereziki hezkuntza-erkidegoaren artean.

Laugarren xedapen gehigarria.— Komunikabideekiko lankidetza

1. Lege honek arautzen dituen hizkuntzen ezagutza eta erabilera indartzeko jarduerak sustatzeko, Kontseiluak egoki iritzitako lankidetza-hitzarmenak sustatuko ditu Valentziako Komunikabideen Korporazioarekin eta Valentziako lurraldean dauden beste komunikabide batzuekin.

2. Kontseiluak valentzierazko ikus-entzunezko programazioa eta ekoizpena sustatuko ditu, eta jatorrizko bertsio azpitituluduna eta atzerriko hizkuntzako ikus-entzunezko edukiak sustatuko ditu, hezkuntza-etapa bakoitzaren beharrizanetara egokituta.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Valentzierazko irakaskuntzako programa eleaniztuna duten zentroei aplikatzea

Lege hau indarrean jartzen den unean valentzieraz irakasteko programa eleaniztun bat baimenduta duten Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroek baimenduta duten komunikazio-ehuneko bera edo handiagoa ezarri beharko dute valentzieraz, eta lege honen xedapenak errespetatu beharko dituzte, zeinek osatzen baitute hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa.

Lehenengo xedapen iragankorra.— Ezarpen-egutegia eta aplikatu beharreko araudia hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa erabat ezarri arte

1. Lege hau pixkanaka ezarriko da, egutegi honen arabera:

a) 2018-2019 ikasturtea. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa.

b) 2019-2020 ikasturtea. Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak eta hezkuntza bereziko zentroak.

c) 2021-2022 ikasturtea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta helduen prestakuntza.

2. Aurreko paragrafoan zehaztutako aplikazio-egutegiaren arabera hezkuntza-maila bakoitzean hezkuntza eleaniztun eta kulturartekoaren programa ezarri arte, lege hau indarrean jarri arte indarrean zeuden xedapen arauemaileek araututako programa elebidun eta eleaniztunak aplikatuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra.— Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna aldi baterako egiaztatzea

Aldi baterako eta 2026-2027 ikasturtea hasi arte, ulertuko da irakasleek gaitasun nahikoa dutela arloak ingelesez irakasteko, baldin eta ingelesaren C1 ezagutza-maila egiaztatua badute Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

Hirugarren xedapen iragankorra.— Haur eta Lehen Hezkuntzako hizkuntza-proiektua 2018-2019 ikasturterako

Hezkuntza-zentroek zentroaren hizkuntza-proiektua egin behar dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetarako, lege honetan adierazitakoaren arabera, Hezkuntza, Ikerketa, Kultura eta Kirol Sailak zentroen eskura jartzen duen plataforma telematikoaren bidez. Zentroetako zuzendaritzak zentroaren hizkuntza-proiektuaren proposamen hau aurkeztu behar du 2018ko martxoaren 16ra arte, sailak hura baimendu dezan.

Lehenengo xedapen indargabetzaile bakarra.— Arau-indargabetzea

Maila bereko edo beheragoko arauak indargabeturik geratuko dira lege honetan ezarritakoaren aurka dauden puntuetan.

Bigarren xedapen indargabetzailea

Lege honen xedapen iragankorretan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, Kontseiluaren irailaren 1eko 3/2017 Lege-dekretua indargabetuta geratzen da.

Azken xedapenetako lehenengoa.— Erregelamendu-garapena

Baimena ematen zaio hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko titularrari lege hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.— Indarrean jartzea

Lege hau Valentziako Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.


8.4.15.17. 12/2018 Legea, maiatzaren 24koa, Herritarren intereserako publizitate instituzionalari eta azpiegitura publikoen kontzepzio kolektiboari buruzkoa[1360]

I. TITULUA
Publizitate instituzionalaren arauak eta printzipio gidariak

6. artikulua.— Hedabideak zehaztea

2. Aurreko apartatuan adierazitako printzipioak betetzeko, hedabideak zehazte aldera, lehentasunezko irizpidetzat hartuko dira ikus-entzuleak lehenengoz, eta lurralde- eta gizarte-ezarpena bigarrenez. Gainera, hauek balioetsi ahal izango dira: publizitatearen hartzaileen ezaugarriak, hizkuntza-eremuko hizkuntza nagusia eta lege honetan aurreikusitako xedeak ahalik eta ondoen lortzen lagunduko duten antzeko beste irizpide batzuk.

8. artikulua.— Hizkuntza

1. Publizitate instituzionalaren testuek valentziera erabiliko dute nagusiki, valentzieraren erabilera eta irakaskuntzari buruzko araudiko printzipioen arabera eta Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera, salbu eta eremu nagusiki gaztelaniadunetan , zeinetan gaztelaniaz egingo baita nagusiki.

2. Publizitate instituzionala beste hizkuntza ez-ofizial batzuetan egin ahal izango da, xedeak hala eskatzen duenean.


8.4.15.18. 15/2018 Legea, ekainaren 7koa, Valentziako Erkidegoko Turismo, Aisialdi eta Abegikortasunari buruzkoa[1361]

HITZAURREA

I

[…]

Gainera, kodeak gizadiaren balio etiko erkideak ulertzea eta sustatzea aldarrikatzen du, sinesmen erlijioso, filosofiko eta moralen aniztasunarekiko eta kontzientzia-askatasunarekiko tolerantziako eta errespetuzko espirituan, horiek baitira, aldi berean, turismo arduratsuaren oinarria eta ondorioa, eta horrek esan nahi du agente profesionalek prestakuntza espezifikoa izan behar dutela turista gisa bisitatzen gaituzten pertsonen bizimoduari, gustuei eta igurikimenei buruz, eta turista gisa duten kultura garapenari eta garapen espiritualari egiten dieten ekarpenari buruz, betiere tratamendu abegitsua bermatzeko. Ildo horretan, kodearen helburua lekualdatzeak sustatzea da, baldin eta lekualdatzeok eragiten badituzte historia-, ondare-, ingurumen-, erlijio-, osasun-, hezkuntza- eta kultura-trukeak edo hizkuntza-trukeak. Printzipio horiek oinarrizkoak dira legeria moderno baterantz jotzeko, eta lege honetan daude jasota.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

II. KAPITULUA
Definizioak

3. artikulua.— Oinarrizko definizioak

Lege honen eta bera garatzen duten xedapenen ondorioetarako, honela ulertu behar dira kontzeptu hauek:

h) Abegikortasuna: arreta eta tratu neurritsua ematea turismo-zerbitzuen erabiltzaileei, betiere haien hizkuntza, ohiturak, tradizioak, sinesmenak eta kontzientzia-askatasuna errespetatuz, haien igurikimenak ahalik eta gehien asetzeko, gizarte ireki, tolerante eta mediterraneotzat identifikatzen gaituzten balioen arabera.

II. TITULUA
Turismo-jardueraren lurralde-plangintza

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

14. artikulua.— Turisten eta auzokoen arteko abegikortasuna eta oreka oinarrizko printzipio gisa

1. Abegikortasuna hau da: turismo-zerbitzuen erabiltzaileei eta bisitariei haien hizkuntza, ohiturak, tradizioak eta kontzientzia- eta sinesmen-askatasuna errespetatuz ematen zaien arreta eta tratua; administrazio publikoek arreta espezifikoa eskainiko dute turismoaren eremuan, bai turismoa sustatzeko jarduketetan, bai nabarmentzeko moduko ekintzak eta portaerak aitortzeko eta sustatzeko pizgarrien eta bereizgarrien bidez.

II. KAPITULUA
Eskubideak eta betebeharrak

2. atala
Turismo-enpresak

19. artikulua.— Betebeharrak

2. Turismo-udaletan, turismo-informazioko udal-bulegoetan eta legearen 64.1 artikuluan aipatzen diren turismo-ostatuetan, liburuxkek egon beharko dute zenbait hizkuntzatan erabiltzaileei eta bisitariei emateko; liburuxka horietan, legearen 16. eta 17. artikuluetan jasotako eskubideak eta eginbeharrak jaso beharko dira, eta, hala badagokio, enklabe bereziei eta horiek dauden lekuetako ohiturei buruzko oharrekin osatu beharko dira, bai eta gurtza-lekuetarako behar den errespetuarekin, eta horiek guztiak zaintzeko behar diren debekuekin eta murrizketekin ere.

III. KAPITULUA
Valentziako Erkidegoko turismo-helmuga, haren produktuak eta markak

33. artikulua.— Lurraldeko turismo-produktuak eta turismo-markak

7. Valentziako Erkidegoko turismo-marka baten titularra den administrazio publikoak informazio-kanalak sortu, mantendu eta sustatu beharko ditu erraz eskuratzeko moduan, zeinek izango baitute markari lotutako informazio guztia, eta marka sustatzeko egokitzat jotzen dituen publizitate instituzionaleko jarduketa guztiak garatu beharko ditu. Hori guztia, gutxienez, valentzieraz, gaztelaniaz eta ingelesez; gainera, kanpo-merkatuetako berezko hizkuntzetan, bereziki frantsesez, italieraz, alemanez, nederlanderaz, errusieraz eta txineraz.

III. TITULUA
Turismo-lehia bultzatzea

III. KAPITULUA
Turismo-kudeaketarako tresnak

46. artikulua.— Turismo-sektoreko profesionalizazioa

3. Turismoaren arloan eskumena duen Kontseiluko sailak, haren mendeko erakunde eta zentroen bitartez, prestakuntza-planak garatuko ditu, eta horren helburua izango da sektorea profesionalizatzen eta merkatuak eskatzen dituen espezialitateetan profesionalak kualifikatzen eta espezializatzen laguntzeko; espezialitate horien barruan, zerbitzuen modernizazioarekin, hizkuntzen ezagutzarekin, teknologia berrien ezagutzarekin eta turismoaren arloan garrantzi berezia duten zerbitzu osagarriekin lotutakoak.

4. Kontseiluak sustatuko du turismo-prestakuntza arautuko programak egokitu daitezen sektoreko enpresen beharrizanetara, eta ahaleginduko da enplegurako prestakuntza praktikoa, espezializatua eta Valentziako Erkidegoko turismo-ereduaren berezitasunetara egokitua izan dadin.

Era berean, Kontseiluak mekanismoak ezarriko ditu Valentziako turismo-sektoreko profesionalei eurek behar duten prestakuntza errazteko; horrela, profesionalok ikasiko dute Valentziako herriaren kultura eta abegikortasuna, erkidego hartzaile gisa, eta gure erkidegoa bisitatzen duten turisten kultura, bizimoduak, gustuak eta tradizioak ezagutzen eta errespetatzen. Era berean, turisten eta biztanleen arteko elkarbizitzaren etikaren esparruan, prestakuntza eskainiko da turistari Valentziako gizartearekiko errespetuzko portaerak behar bezala transmititzeko.

Helburu horrekin, valentziera ezagutzeko beharrezko prestakuntza emango zaie turismo-sektoreko profesionalei.

III. TITULUA
Turismo-diziplina

III. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

93. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

Administrazioko arau-hauste oso astunak dira:

[1362]4. Edozein ekintza, zeinak nahita diskriminazioa baitakar arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina, janzkera edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak, baldin eta zigor arau-hausteak ez badira.


8.4.15.19. 3/2019 Legea, otsailaren 18koa, Valentziako Erkidegoko Gizarte-zerbitzu Inklusiboei buruzkoa[1363]

I. TITULUA
Gizarte Zerbitzuen Valentziako Sistema Publikoa

III. KAPITULUA
Gizarte Zerbitzuen Valentziako Sistema Publikoaren egitura funtzionala

18. artikulua.— Lehen mailako arretako zerbitzuak

1. Oinarrizko lehen mailako arreta zerbitzu hauetan antolatzen da:

[...]

[1364]e) Erkidego-ekintzako zerbitzua. Dena delako erkidegoan elkarbizitzaren prebentzioa, esku-hartzea eta sustapena garatuko ditu, erkidegoko esku-hartzeko tresna eraginkorren bidez, zeinak oinarrituko baitira lurraldean dauden erkidego-baliabideen sustapenean, bereziki gizarte-zerbitzuetako zentroetan, betiere helburu erkide batzuk lortzeko, zeinek bide emango baitute baldintza sozialak ikuspegi global eta integratzailetik erraztu eta hobetzeko.

Jarduketak garatu behar dituzte kulturartekotasuna eta gizarte-boluntariotza sustatzeko; sexu-jazarpen eta -ziberjazarpenaren aurrean sentsibilizatzeko; gorroto-delituak prebenitzeko; aniztasuna errespetatze aldera sentsibilizatzeko, aniztasun hori izan daitekeelarik sozial eta kulturala, jaiotzakoa, nazionala, etnikoa, linguistikoa, ideologikoa, iritzikoa, erlijiosoa, familiakoa, sexuala, sexu-orientaziokoa, genero-adierazpen edo -identitatekoa, funtzionala edo gorputzaren zein estetikaren desgaitasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; herritarren arteko lankidetza-moduak indartzeko, eta tratu-berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Zerbitzu hori bereziki sustatu behar da kalteberatzat jotako hiri-espazioetan.

[...].»


8.4.15.20. 1/2019 Legegintzako Dekretua, abenduaren 13koa, Kontseiluarena, Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena[1365]

[ZIOEN AZALPENA]

I

[…]

I. tituluak arauaren xedapen orokorrak ezartzen ditu, eta bi kapitulutan banatzen da. Lehenengoan hauek definitzen dira: xedea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko eta defendatzeko ereduaren printzipio informatzaile gisa balio duten helburuak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kontzeptua, babes berezia behar duten kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kolektiboak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak eta haien hizkuntza-eskubideak. […]

[…]

II

[…]

Aurrekoarekin bat etorriz, 6/2019 Legearen lehenengo xedapen iragankorra bete da, zeinak aurreikusten baitu legegintzako dekretu honen bidez onesten den testu bateginak hizkera inklusiboan idatzita egon beharko duela.

[…]

ERANSKINA
Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

8. artikulua.— Hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko.

2. Generalitatek valentzieraren erabilera sustatuko du enpresek eta profesionalek kontsumitzaile eta erabiltzaileekin dituzten harremanetan. Helburu horrekin, neurriak hartuko ditu kontratuen eta merkataritza-eskaintzen baldintza orokorrak valentzieraz ere eman daitezen, bereziki oinarrizko zerbitzuei buruzkoak.

[1366]3. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ezin izango dira euren hizkuntzagatik diskriminatu. Inola ere ezin zaie arretarik ukatu edo arreta desegokia eman, lege honetan araututako kontsumo-harremanetan erabiltzen duten hizkuntza ofiziala dela-eta.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

II. KAPITULUA
Interes ekonomiko eta sozial legitimoak babesteko eskubidea

20. artikulua.— Administrazio publikoen jarduketa

Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, beharrezkoak diren jarduketak garatu behar dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interes ekonomiko eta sozial legitimoak behar bezala babesteko, eta, bereziki, honako hauek bermatzeko jarduketak, aplikatu beharreko legeriaren arabera:

[1367]16. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

[1368]17. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituen enpresa-jarduera egikaritzea, bai eta hizkuntza-eskubide horiek benetan betetzen direla egiaztatzea ere.

IV. TITULUA
Zehatzeko ahala

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

63. artikulua.— Subjektu erantzuleak

4. Produktuak ez baditu erantzulea identifikatzeko behar diren datuak, indarreko araudian ezarritakoaren arabera, orduan erantzuletzat hartuko da produktua merkaturatu duena, salbu eta ontziratzailea identifika badaiteke. Ofizialak ez diren hizkuntzetan etiketatutako produktuetan, horien banatzaileari egotziko zaio lehentasunez erantzukizuna.

II. KAPITULUA
Arau-hausteak

72. artikulua.— Bermea eta saldu ondoko zerbitzua

Berme-arloko arau-hausteak dira:

5. Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei saldu ondoko zerbitzu tekniko bat dagoelako publizitatea egitea edo sinestaraztea, hori egia ez denean, edo ez jakinaraztea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen bizilekua ez den beste herrialde batean dagoela, edo harremanetan jartzeko hizkuntza ez dela Espainiako ofiziala edo kontratuan erabilitakoa.

74 artikulua.— Beste arau-hauste batzuk

Honako hauek ere kontsumoaren arloko arau-haustetzat hartuko dira:

[1369]11. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak hizkuntza-arloan ezartzen dituen betebeharrak ez betetzea, betiere urraketa horrek ez badakar, gainera, zerbitzua ukatzea.

[1370]12. Kontsumitzaileari arreta ukatzea, eta ukatze horren arrazoia lege honetan jasotako hizkuntza-eskubideak egikaritzea eragoztea izatea.

III. KAPITULUA
Zehapenak

76. artikulua.— Zehapenen zenbatekoa

3. Zehapenak mailakatzeko, inguruabar hauetako bat gertatzen den hartu behar da kontuan:

[1371]m) Portaera arau-hauslea gauzatzea honako arrazoi hauengatik: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional baten kide izatea; arraza, larru-kolorea edo etnia; sexua, orientazioa, sexu-identitatea eta genero-identitatea edo genero-adierazpena; iritzi politikoa edo beste mota batekoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; erabilitako Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofiziala; jatorri kulturala, nazionala, etnikoa edo soziala; egoera ekonomikoa edo administratiboa, klase soziala edo ondarea; etorkia; adina; fenotipoa, talde etniko bateko kide izatearen sentimendua; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo beste edozein tasun, inguruabar edo giza izaeraren adierazpen erreal edo esleitua.


8.4.15.21. 2/2020 Legea, abenduaren 2koa, Informazio Geografikoari eta Valentziako Institutu Kartografikoari buruzkoa[1372]

HITZAURREA

[…]

Valentziako sistema kartografikoa osatzen duen azken elementua Valentziako izendegi geografikoa da, zeina osatzen baitute Valentziako Institutu Geografikoak egindako kartografian ageri diren toponimoek; kartografia hori Hizkuntzaren Valentziako Akademiak finkatutako izendapenen arabera egina izango da.

IV. TITULUA
Valentziako sistema geografikoa

VII. KAPITULUA
Valentziako sistema geografikoaren beste elementu batzuk

45. artikulua.— Valentziako izendegi geografikoa

1. Valentziako Erkidegoko toponimiaren izendegi ofiziala da Valentziako izendegi geografikoa, eta Generalitaten kartografian agertzen den Valentziako izendegiko toponimikoaren isla da, zeina Hizkuntzaren Valentziako Akademiak egindakoa baita.

2. Valentziako izendegi geografikoak georreferentziatutako elementu puntualen, linealen eta poligonalen izendapen ofizialen multzoa biltzen du, zenbait eskalatan, eta Hizkuntzaren Valentziako Akademiak, elementu horien azterketa historiko eta etimologikoa egin ondoren, finkatutako hizkuntza-forma zuzenak barne hartzen ditu.

3. Edozelan ere, izendegiak Valentziako toki-enteen izendapen ofizialak errespetatuko ditu, baina, jarduera kartografikoa egiteko, aukeratu ahal izango da izendapenetako bat bakarrik erabiltzea, izendapen bat baino gehiago dagoenean.

4. Izendegiak honako hauen izen ofizialak jasoko ditu:

a) Udalerrienak.

b) Eskualdeenak.

c) Beste biztanlegune batzuenak.

d) Gorabehera geografikoenak, orografiari eta hidrografiari buruzko toponimoak barne.

e) Komunikazio-bideenak.

f) Aurkintzenak eta parajeenak.

g) Beste leku interesgarri batzuenak.


8.4.15.22. 3/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Generalitaten 2021eko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketari eta antolaketari buruzkoa[1373]

38. artikulua

Aldatu egiten da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen Valentziako Generalitaten abenduaren 23ko 13/1997 Legearen 4.Bat artikuluaren r) letra, eta honelaxe geratuko da idatzita:

«r) Valentziera sustatzera bideratutako dohaintzengatik: % 20 lehenengo 150 euroetarako, eta % 25 zergaldian zehar honako erakunde hauen alde egindako diru-zenbatekoen dohaintzen gainerako zenbatekorako:

»1) Generalitat, organismo publikoak eta Generalitaten sektore publiko instrumentala.

»2) Valentziako Erkidegoko toki-erakundeak, haien mendeko organismo publikoak, fundazioak eta partzuergoak.

»3) Valentziako Erkidegoan ezarrita dauden unibertsitate publiko eta pribatuak.

»4) Valentziako Erkidegoko ikerketa-institutu eta -zentroak, edo egoitza bertan dutenak.

»5) Valentziako Erkidegoko arte-irakaskuntzen goi-mailako zentroak.

»6) Valentziako Erkidegoko kultura-, zientzia- eta kirol ez-profesionalaren-mezenasgoari buruzko uztailaren 25eko 20/2018 Legearen 3. artikuluko 1. apartatuaren a) letran zerrendatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta valentziera sustatzea badute helburu bakar.

»7) Aipatutako 3. artikuluko 2. apartatuan objektiboki konparagarriak direnak eta valentziera sustatzea helburu bakar dutenak.

»Ondorio horietarako, dohaintza-emailea Generalitat edo Generalitateko erakunde publikoetako bat denean, ekitaldi bakoitzean jasotako zenbatekoa, gutxieneko kreditu gisa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu-programei lotuta geratuko da, baldin eta gastu-programa horien xedea bada valentziera sustatzea».

Azken xedapenetako bigarrena.— Kontseiluari baimena ematea Valentziako Erkidegoko Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Paisaiari buruzko uztailaren 25eko 5/2014 Legearen testu bategina onesteko

Baimena ematen zaio Kontseiluari, 2021eko ekainaren 30a arte, Valentziako Erkidegoko Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Paisaiari buruzko uztailaren 25eko 5/2014 Legea indarrean jarri zenetik txertatutako aldaketak testu bakar batean behar bezala erregularizatuta, argituta, harmonizatuta eta hizkuntza inklusiboaren arauen arabera kontsolidatzeko eta integratzeko. Legegintzako eskuordetze-ahalmena uztailaren 25eko 5/2014 Legera heltzen da, bai eta Kontseiluak testu bategina onetsi arte lege hori aldatzen duten lege-mailako xedapenetara ere.


8.4.15.23. 4/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Generalitaten 2021erako Aurrekontuei buruzkoa[1374]

11. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10.[…]

Era berean, hezkuntza bereziko zentro espezifikoek (HBZEek) pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako irakasle laguntzaile bat izango dute, 25 ordukoa, hezkuntza bereziko 7 unitate edo gehiago dituztenean.


8.4.15.24. 2/2021 Legea, martxoaren 26koa, Valentziako Erkidegoko Síndic de Greugesi buruzkoa[1375]

I. TITULUA
Síndic de Greugesen titularraren estatutu juridikoa eta haren Síndic-ondokoa

I. KAPITULUA
Síndic de Greugesen titularraren estatutu juridikoa

4. artikulua.— Proposamena eta hautaketa

3. Hautatua izan ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

c) Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakitea.

II. KAPITULUA
Síndic-ondokoaren estatutu juridikoa

13. artikulua.— Proposamena eta hautaketa

4. Síndic-ondoko gisa hautatua izan ahal izateko, betekizun hauek bete beharko dira:

c) Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakitea.

II. TITULUA
Ikerketa-eginkizunak

II. KAPITULUA
Lehentasuneko arreta-eremuak eta -egoerak

19. artikulua.— Bazterketa-arriskuko edo kalteberatasun bereziko egoerak

1. Síndic de Greugesek lehenespeneko eta lehentasuneko arreta eskainiko die kasu jakin batzuei, zeinetan antzeman baitaiteke pertsonak edo kolektiboak egon daitezkeela bazterketa-arriskuan edo kalteberatasun bereziko egoeran; egoera horiek honako hauek izan ditzakete iturburu: pobrezia; marjinalitatea; genero-indarkeria; langabezia-aldi luzeak; oinarrizko baliabide edo zerbitzuetarako irispiderik eza; dibertsitate funtzionala; mendekotasuna; familia-mota; adina; gaixotasuna; arraza- edo etnia-jatorria; kultura; hizkuntza; erlijioa; sinesmenak; sexu-orientazioa; genero-identitatea edo -adierazpena; sexu-garapen askotariko edo ez-binarioa, edo Konstituzioaren 14. artikuluak aipatzen dituen tasun edo inguruabar pertsonal edo sozialetako edozein.

V. TITULUA
Generalitaten harreman instituzionalak eta lankidetza-harremanak

II. KAPITULUA
Harremanak Generalitateko beste instituzio eta organismo batzuekin

65. artikulua.— Lankidetza estatutuko instituzioekin eta Valentziako Generalitateko instituzioei atxikitako instituzioekin

Síndic de Greugesek behar diren lankidetza-harremanak izango ditu Kontu Auzitegiarekin, Kulturaren Valentziako Kontseiluarekin, Hizkuntzaren Valentziako Akademiarekin, Ekonomia eta Gizarte Batzordearekin, eta Aholku Batzorde Juridikoarekin, betiere Autonomia Estatutuaren 38. artikuluaren eta lege honen arabera esleitu zaizkion xedeak betetzeko. Sindikoa lankidetzan arituko da Iruzurra eta Ustelkeria Prebenitzeko Agentziarekin eta Valentziako Ikus-entzunezkoen Kontseiluarekin, bai eta, estatutuaren arabera, etorkizunean sor daitekeen beste edozein organismo eta instituziorekin ere.


8.4.15.25. 4/2021 Legea, apirilaren 16koa, Valentziako Funtzio Publikoari buruzkoa[1376]

HITZAURREA

III

[…]

V. tituluak zerbitzu-harremanaren sorrera eta azkentzea arautzen ditu. Horretarako, lehenik eta behin, hautaketa-organoak, -teknikak eta -sistemak arautzen ditu. Eremu horretan malgutasunez arautzen du herritarrek duten modua bi hizkuntza ofizialetan gaitasuna duten eta hautaketa-ikastaroen bidez gaituta dauden langile publikoak izateko; bideak ezartzen ditu desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonek enplegu publikoa eskuratu ahal izan dezaten, eta aukera-berdintasuna bermatzen du Administrazioan lanpostuak bete nahi dituzten valentziarrentzat, hautaketa-prozeduretarako ehuneko zehatz bat ezarriz; eta gazteentzat laguntza-lerro bat aurreikusten du, zeinak kontziliatu nahi baititu merezimendu-printzipioa eta euren egoera ekonomikoagatik hasieran desberdintasun-egoerak dituztenen baldintza materialak.

[…]

II. TITULUA
Generalitateko administrazioa antolatzea funtzio publikoaren arloan

I. KAPITULUA
Organo betearazleak

7. artikulua.— Kontseilua

Kontseiluak eskumen hauek ditu funtzio publikoaren arloan:

1. Langileen politika orokorra definitzea; jarraibideak ezartzea barne-eskumenen banaketari, ordainsariei, karrerari, mugikortasunari eta berezko hizkuntzari buruz; beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritzea, eta ebaluazio-arau eta -irizpide orokorrak onestea.

II. KAPITULUA
Beste organo batzuk

11. artikulua.— Administrazio Publikoaren Valentziako Eskola

3. Administrazio Publikoaren Valentziako Eskolari (EVAPi) dagokio, Generalitateko Administrazioko enplegatu publikoei dagokienez:

f) Neurriak aztertu eta proposatzea Valentziako administrazio publikoetako langileen administrazio arteko mugikortasuna erraztuko duten hautaketa- eta prestakuntza-prozesuak homogeneizatzeko. Horretarako, estrategia erkide bat onets dadin sustatuko du, zeinak erratuko baitu lanbide-profil erkideetarako konpetentzia digitalak, linguistikoak, etikoak, zeharkakoak eta teknikoak eskuratzea eta eguneratzea, betiere zerbitzu publiko gaitua, malgua eta osoa bermatze aldera.

IV. TITULUA
Enplegu publikoaren egitura eta antolamendua

II. KAPITULUA
Lanpostuak antolatzea

1. atala
Lanpostuak

42. artikulua.— Lanpostuen sailkapena

2. Lanpostuen sailkapenari buruzko ebazpenak, gutxienez, elementu hauek izango ditu:

i) Lanpostu horiek betetzeko betekizunak; horien artean nahitaez egon beharko dute kidegoak, lanbide-elkartzeak eta, hala badagokio, lege hau garatzen duen araudian aurreikusitako baldintzetan izaera iraunkorra duten funtzionario-lanpostuetarako eskala, eta lan-kontratuko lanpostuetarako lanbide-kategoria, bai eta, hala badagokio, eskatzen den valentzieraren ezagutzarako hizkuntza-gaitasuna ere.

2. atala
Lanpostuen zerrenda

48. artikulua.— Edukia

2. Lanpostu-zerrendek honako hauek jasoko dituzte:

j) Valentzieraren ezagutzetan behar den hizkuntza-gaitasuna, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

V. TITULUA
Zerbitzu-harremana sortu eta azkentzea

I. KAPITULUA
Langileen hautaketa

62. artikulua.— Sartzeko betekizunak

1. Hauek dira hautaketa-prozesuetan parte hartzeko dauden betekizun orokorrak:

g) Erregelamenduz zehazten den valentzieraren ezagutzaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzea, eskakizun-mailaren eta eginkizunen arteko proportzionaltasun- eta egokitasun-printzipioa errespetatuz.

63. artikulua.— Beste estatu batzuetako nazionalak enplegu publikora iristea

1. Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalak kidegoetara sartu ahal izango dira, eta, hala badagokio, eskaletara, funtzionarioen lanbide-elkartzeetara edo lanbide-taldeetara, estatuko oinarrizko araudian aurreikusitako baldintzetan.

2. Hautaketa-prozesuen deialdiek zehaztuko dute gaztelaniaren jakite-maila egokia egiaztatzeko modua zein den, eta xede hori duten probak gainditzea galdatu ahal izango dute, salbu eta hautaketa-probek beren kabuz jakite-maila hori frogatzea dakartenean.

65. artikulua.— Hautaketa-sistemak

3. Oposizioan, gaitasun-proba bat edo gehiago egin beharko dira, izangai bakoitzak bete beharreko eginkizunei eta atazei dagokienez zer gaitasun duen zehazteko. Proba horiek honako hauek izan daitezke: ikasleen ezagutza teorikoak eta, hala badagokio, praktikoak, eta gaitasun analitikoa egiaztatzea, ahoz edo idatziz; abileziak eta trebetasunak dituztela frogatzen duten ariketak egitea; valentzieraren eta beste hizkuntza batzuen ezagutzak egiaztatzea; eta, hala badagokio, proba fisikoak gainditzea, zeinek errespetatu beharko baitute sexuan oinarritutako diskriminaziorik ezaren printzipioa, batez ere baremoak eratzean. […]

6. Hautaketa-prozeduren objektibotasuna eta arrazionaltasuna bermatzeko, eta deialdi bakoitzean beren-beregi ezarritakoa kontuan hartuta, probak honela osatu ahal izango dira: ikastaroak gaindituz, gehienez ere 6 hilabeteko iraupena izango dutenak A taldeko lanpostuetarako, eta 3 hilabetekoa gainerako taldeetarako; proba espezifiko bat gaindituz, nahitaezkoa eta baztertzailea izango dena, Batasuneko hizkuntza bat edo batzuk ezagutzen dituztela egiaztatzeko; praktikaldiak gaindituz; izangaiek curriculumak erakutsiz; proba psikoteknikoak eginez, edo elkarrizketak eginez. Era berean, osasun-azterketak egitea ere eskatu ahal izango zaie.

7. Izangaiek eskubidea izango dute Valentziako Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozein askatasunez aukeratzeko hautaprobak egite aldera, eta horrek, aldi berean, eskubidea ekarriko du ariketen enuntziatuak hizkuntza berean jasotzeko, salbu eta probak valentzieraz edo beste hizkuntza batean egin behar direnean, hizkuntza horren ezagutza berezia behar delako.

[…]

VI. TITULUA
Enplegatu publikoen eskubideak, eginbeharrak eta bateraezintasunak

I. KAPITULUA
Enplegatu publikoen eskubideak

76. artikulua.— Norbanakoen eskubideak

1. Enplegatu publikoek eskubide indibidual hauek dituzte:

k) Inolako diskriminaziorik ez jasateko eskubidea, jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexua edo sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, dibertsitate funtzionala, adina, hizkuntza edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak direla-eta.

IV. KAPITULUA
Betebeharrak, ereduzko kodea eta bateraezintasunen araubidea
1. atala
Ereduzko kodea

98. artikulua.— Jardun-printzipioak

Enplegatu publikoa izateak jardun-printzipio hauek betetzea dakar:

4. Enplegatu publikoen jokabideak oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen errespetua izango du oinarri, eta saihestu egingo ditu era guztietako diskriminazioak, hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak.

99. artikulua.— Betebeharrak

Enplegatu publikoek, esleituta dituzten eginkizunak egikaritzean, honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

5. Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofizialak ezagutzea erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan, eta herritarrei bermatzea hizkuntza horiek Administrazio autonomikoarekiko harremanetan erabiltzeko eskubidearen egikaritzea.

VII. TITULUA
Lanpostuak betetzea eta mugikortasuna

II. KAPITULUA
Karrerako funtzionarioen borondatezko mugikortasuna

1. atala
Lehiaketa eta izendapen askea

111. artikulua.— Lehiaketa

2. Erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan, besteak beste merezimendu hauek balioetsi ahal izango dira:

f) Valentziera-ezagutzen hizkuntza-gaitasuna egiaztatuta izatea, baldin eta eskakizun hori betekizuna ez bada; gaitasun hori beren-beregi balioetsi ahal izango da deialdiko lanpostuan bete beharreko eginkizunekin eta atazekin duen zuzeneko loturagatik.

g) Europar Batasuneko beste hizkuntza batzuk ezagutzea; ezagutza hori beren-beregi balioetsi ahal izango da deialdiko lanpostuan bete beharreko eginkizunekin eta atazekin duen zuzeneko loturagatik.

Hamabigarren xedapen gehigarria.— Zeinu-hizkuntzak eta komunikaziorako beste laguntza-bitarteko batzuk

Generalitateko Administrazioak behar diren jarduketak aztertu eta sustatuko ditu, zeinek bide emango baitute teknologia berrien bidez zeinu-hizkuntzak arian-arian ezarri ahal izateko, eta, horrela, herritarrei arreta egokia emateko.

Era berean, jarduketak egingo dira, zeinek bide emango baitute hauek balioetsi ahal izateko: zein-hizkuntzaren ezagutza, gorrak enplegu publikoan sartzeko, eta jendeari zuzeneko arreta emateko lanpostuak betetzeko.

Generalitateko Administrazioak, era berean, behar diren jarduketak ezarriko ditu komunikazioari laguntzeko beste neurri batzuk arian-arian ezartzeko, bai bide telematikoen bidez, bai aurrez aurre, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa betetze aldera. Bereziki, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu lagungarriak, hala nola sistema handigarriak eta alternatiboak, braillea, irispide errazeko multimedia-gailuak, ahozko komunikaziorako eta zeinu-hizkuntzarako laguntza-sistemak, ukimenezko komunikazio-sistemak eta komunikazioan laguntzen duten beste gailu batzuk.

Azken xedapenetako bigarrena.— Valentziako enplegatu publikoen prestakuntza-politika

Kontseiluak, elkarrizketa-mahai edo -foro egokietan negoziatu edo eztabaidatu ondoren, erregelamendu bidez garatuko du zelan hartuko duen parte eta zelan arituko den lankidetzan EVAP Generalitateko, toki-erakundeetako eta sektore publiko instrumentaleko langile guztien prestakuntza-politiken koordinazioan, zehaztuko du zein diren zeharkako prestakuntza-estrategiak, bai eta Valentziako enplegatu publikoen beharrizanak hauteman eta prestakuntza-eredu erkideak definitu ere.

Azken xedapenetako hirugarrena.— Legea erregelamendu bidez garatzea

2. Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Kontseiluak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailak proposatuta, erregelamendu-xedapen bat onetsiko du, zeinak zehaztuko baitu zein den Valentziako Erkidegoko enplegu publikoaren eremuan eska daitekeen valentzieraren ezagutza-maila, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak horren aldeko txostena eman ondoren, betiere proportzionaltasunaren eta egin beharreko eginkizunetara egokitzearen printzipioak errespetatuz, zeinak aurreikusita baitaude lege honen 62.1.g artikuluan.

Azken xedapenetako laugarrena.— Indarrean jartzea

3. Lege honetan hizkuntza-ezagutzaren mailak egiaztatzeari buruz jasotako aurreikuspenak azken xedapenetako hirugarrenaren bigarren apartatuan aurreikusitako erregelamendua onesten denean jarriko dira indarrean.

I. ERANSKINA
Generalitateko Administrazioko kidegoak eta eskalak

2. A1 azpitaldeko kidego bereziak

Eskalak:

1) A1-04-01. Hizkuntza-itzulpengintza eta -interpretazioko goi-mailako titulua.

Betekizunak: valentzieraren ezagutzen C2 mailaren ziurtagiria, Valentzieraren Ezagutzen Batzorde Kalifikatzailearena (JQCVrena), edo indarrean dagoen araudiaren arabera baliokidetzat jotzen den beste edozein ziurtagiri.

3. A2 azpitaldeko kidego bereziak

a) A-02. Teknikari fakultatiboen kidegoa.

Eskalak:

9) A2-02-09. Hizkuntza-sustapeneko teknikari fakultatiboa.

Betekizunak: valentzieraren ezagutzen C2 mailaren ziurtagiria, Valentzieraren Ezagutzen Batzorde Kalifikatzailearena (JQCVrena), edo indarrean dagoen araudiaren arabera baliokidetzat jotzen den beste edozein ziurtagiri.

4. B taldeko kidego bereziak

Eskalak:

g) B-07. Zeinu-hizkuntzaren interpretazioaren kudeaketako teknikarien kidegoa.


8.4.15.26. 7/2021 Legea, abenduaren 29koa, Generalitaten 2022ko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa[1377]

HITZAURREA

IV

b) XIV. tituluan, “hezkuntza-arloko tasak” izenekoan, aldatu egiten dira goi-mailako arte-irakaskuntzen arloko tasari dagokion artikulua eta araubide bereziko irakaskuntzei dagokien artikulua, eta sortu egiten da artikulu berri bat, zeinak baititu, IV. kapituluaren barruan, JQCVko probei eta irakasleen kidegoetako hautaketa-prozesuei buruzko zehaztapenak. Hezkuntza-tasak itzultzeko prozedura arinagoa eta eraginkorragoa izatea da helburua, betiere aplikatu beharreko araudia eguneratuz, eta IKTen erabilera eta gizarte digitalaren garapena txertatuz. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak hautatzeko deialdietan, JQCVren egiaztapen-probetan eta araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntzak, musika, dantza, diseinua...) izena emateko, nahitaez bitarteko telematikoak erabiltzen direnez gero, koherentea da planteatzea deialdi horietatik eratorritako bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko eskabideak ere administrazio elektronikoa erabiliz izapidetu daitezela.

[…]

e) Turismo-arloko tasei dagokienez, aldatu egiten da turismo-gidariak gaitzetik eratorritako administrazio-zerbitzuengatiko tasaren izendapena; izan ere, Turismo Zuzendaritza Nagusia da organo eskuduna Valentziako Erkidegoko turismo-gidariaren gaikuntza lortzeko probak egiteko, eta Valentziako Erkidegoan lanbidea egikaritzeko jada gaituta dauden turismo-gidarien hizkuntzak zabaltzeko.

[…]

V

[…]

Valentziako hizkuntza sustatzera bideratutako dohaintzen kenkarian, valentziera sustatzeko erakundeen zentsua sortzea aurreikusten da, betiere Valentziako Gorteetako Ekonomia, Aurrekontu eta Ogasun Batzordearen 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenarekin bat etorriz.

[…]

I. TITULUA
Neurri fiskalak

II. KAPITULUA
Lagatako tributuak

1. atala
Valentziako Generalitaten abenduaren 23ko 13/1997 Legea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duena, aldatzea

23. artikulua

Aldatu egiten da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen Valentziako Generalitaten abenduaren 23ko 13/1997 Legearen 4.Bat artikuluko r) letra, zeina honelaxe geratuko baita idatzita:

«r) Valentziera sustatzera bideratutako dohaintzengatik: % 20 lehenengo 150 euroetarako, eta % 25 zergaldian zehar honako erakunde hauen alde egindako diru-zenbatekoen dohaintzen gainerako zenbatekorako:

1) Generalitat, organismo publikoak eta Generalitaten sektore publiko instrumentala.

2) Valentziako Erkidegoko toki-erakundeak, haien mendeko organismo publikoak, fundazioak eta partzuergoak.

3) Valentziako Erkidegoan ezarrita dauden unibertsitate publiko eta pribatuak.

4) Valentziako Erkidegoko arte-irakaskuntzen goi-mailako zentroak.

5) Zergaldiaren azken egunean valentziera sustatzeko erakundeen zentsuan inskribatutako erakundeak.

Ondorio horietarako, dohaintza-emailea Generalitat edo Generalitateko erakunde publikoetako bat denean, ekitaldi bakoitzean jasotako zenbatekoa, gutxieneko kreditu gisa, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu-programei lotuta geratuko da, baldin eta gastu-programa horien xedea bada valentziera sustatzea».

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

II. KAPITULUA
Lehendakariordetzaren eta Berdintasunerako eta Politika Inklusiboetarako Sailaren eskumeneko gaietan egindako lege-aldaketak

2. atala
Gizarte-zerbitzu inklusiboak

51. artikulua

Aldatu egiten da Valentziako Erkidegoko Gizarte-zerbitzu Inklusiboei buruzko otsailaren 18ko 3/2019 Legearen 18. artikuluko 3. apartatuko e) letra, zeina honelaxe geratuko baita idatzita:

18. artikulua. Lehen mailako arretako zerbitzuak.

«1. Oinarrizko lehen mailako arreta zerbitzu hauetan antolatzen da:

[...]

e) Erkidego-ekintzako zerbitzua. Dena delako erkidegoan elkarbizitzaren prebentzioa, esku-hartzea eta sustapena garatuko ditu, erkidegoko esku-hartzeko tresna eraginkorren bidez, zeinak oinarrituko baitira lurraldean dauden erkidego-baliabideen sustapenean, bereziki gizarte-zerbitzuetako zentroetan, betiere helburu erkide batzuk lortzeko, zeinek bide emango baitute baldintza sozialak ikuspegi global eta integratzailetik erraztu eta hobetzeko.

Jarduketak garatu behar dituzte kulturartekotasuna eta gizarte-boluntariotza sustatzeko; sexu-jazarpen eta -ziberjazarpenaren aurrean sentsibilizatzeko; gorroto-delituak prebenitzeko; aniztasuna errespetatze aldera sentsibilizatzeko, aniztasun hori izan daitekeelarik sozial eta kulturala, jaiotzakoa, nazionala, etnikoa, linguistikoa, ideologikoa, iritzikoa, erlijiosoa, familiakoa, sexuala, sexu-orientaziokoa, genero-adierazpen edo -identitatekoa, funtzionala edo gorputzaren zein estetikaren desgaitasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; herritarren arteko lankidetza-moduak indartzeko, eta tratu-berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Zerbitzu hori bereziki sustatu behar da kalteberatzat jotako hiri-espazioetan.

[...].»


8.4.15.27. 8/2021 Legea, abenduaren 30ekoa, Generalitaten 2022rako Aurrekontuei buruzkoa[1378]

II. TITULUA
Gastuen aurrekontu-kudeaketa

II. KAPITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-aurrekontuen kudeaketa

11. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. Hezkuntza berezi espezifikoko irakaskuntza-zentro itunduei dagokienez (HBEZ), modulu ekonomikoen atala sartu da lege honen I. eranskinean, zeinean jasotzen baita gorputz-hezkuntzako eta musika-hezkuntzako irakasleen ordu-kopuruaren gehikuntza proportzional bat, gehienez bi irakasle izan arte hezkuntza bereziko 9 unitate edo gehiago dituzten zentroetan.

Era berean, HBZEek pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako irakasle laguntzaile bat izango dute, 25 ordukoa, hezkuntza bereziko 7 unitate edo gehiago dituztenean.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Gorteen, Kontuen Sindikatuaren, Valentziako Kulturaren Kontseiluaren, Herriaren Defendatzailearen, Kontseilu Juridiko Aholku-emailearen, Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziaren aurrekontuak

1. Valentziako Gorteek, Kontuen Sindikatuak, Valentziako Kulturaren Kontseiluak, Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak, Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziak aurrekontu-kapitulu beretan txerta ditzakete aurreko aurrekontu-geldikinak, 2021ean kontsignatuta zeudenak.

2. Valentziako Gorteen, Kontuen Sindikatuaren, Valentziako Kulturaren Kontseiluaren, Herriaren Defendatzailearen, Kontseilu Juridiko Aholku-emailearen, Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziaren ataletako aurrekontu-zuzkidurak hilean-hilean igorri behar dira, hamabirenetan, haien izenean, eta zuzkidurok ez dute zertan egon justifikazioaren mende, hark eragotzi gabe xedapen gehigarri honen hirugarren apartatuan aurreikusten dena.

3. Valentziako Gorteek, Kontuen Sindikatuak, Valentziako Kulturaren Kontseiluak, Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak, Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziak diruzaintza-geldikin guztiak itzuli behar dizkiote Generalitati 2022ko martxoaren 30a baino lehen, salbu eta xedapen gehigarri honen lehenengo apartatuan aurreikusitakoaren aplikazioari lotuta geratzen direnak.

4. Herriaren Defendatzailearen geldikinak txertatzeko araubidea hauxe da: Valentziako Erkidegoko Herriaren Defendatzaileari buruzko Generalitaten martxoaren 26ko 2/2021 Legearen 89. artikuluan xedatutakoa.


8.4.15.28. 1/2022 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzkoa[1379]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Printzipio orokorrak

Gainerako lege-betebeharrak alde batera utzi gabe, lege honen interpretazioa eta aplikazioa honako printzipio orokor hauen inguruan antolatzen dira:

4. Ulergarritasuna eta argitasuna: herritarrei informazio publikoa iristeko erraztasunik handienak emango zaizkie, ahalik eta modu errazenean, informazioaren izaera kontuan hartuta, eta ahaleginak egingo dira erraz uler dadin. Hizkera argia erabiliko da, eta informazioa errazago ulertzeko eta interpretatzeko beharrezkoak diren deskripzioa eta testuingurua jasoko dira.

3. artikulua.— Aplikazio-eremu subjektiboa

1. Honako hauei aplikatuko zaizkie lege honetako xedapenak:

c) Valentziako Gorteak (Las Corts Valencianes), Herriaren Defendatzailea (Síndic de Greuges), Comptesen Sindikatura, Valentziako Kulturaren Kontseilua (Consell Valencià de Cultura), Hizkuntzaren Akademia Valentziarra (Acadèmia Valenciana de la Llengua), Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (Comité Econòmic i Social), Kontseilu Juridiko Aholku-emailea (Consell Jurídico Consultiu) eta etorkizunean administrazio- eta aurrekontu-jardueraren inguruan sor daitekeen beste edozein estatutu-instituzio, bai eta Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentzia, eta nortasun juridiko propioa duten zuzenbide publikoko erakundeetatik edozein, haiei atxikita egon edo ez.

I. TITULUA
Jarduera publikoaren gardentasuna

II. KAPITULUA
Publizitate aktiboa

Lehenengo atala
Arau orokorrak

11. artikulua.— Argitaratzeko irizpide orokorrak

1. Publizitate aktiboaren xede den informazioa egiazkoa, objektiboa eta eguneratua izango da, eta, gainera, modu argian, egituratuan eta ulergarrian argitaratuko da, formatu berrerabilgarrietan eta erraz aurkitzeko moduan. Horretarako, informazioa aurkitzeko bilatzaileak erabiliko dira. Informazioarekin batera, hura interpretatzeko beharrezkoak diren deskripzio gehigarriak egingo dira (testua, mahaiak, grafikoak edo diagrama interaktiboak), eta bere izaeragatik edo edukiagatik konplexuagoa den informazioaren irudikapen grafikoak edo bertsio espezifikoak egingo dira. Gainera, arreta berezia eskainiko zaio hizkera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiltzeari.

V. KAPITULUA
Datu irekiak eta informazioaren berrerabilera

42. artikulua.— Datu irekien katalogoak eta estrategia

Atariaren lehentasunezko helburuak dira informazio berrerabilgarriaren katalogoa eta informazioa berrerabiltzeko ekimenak zabaltzea eta sustatzea. Era berean, datu irekien atariak espazio bat izan beharko du atarian dauden datuei eta informazioari eta erabilitako formatu, programa edo lengoaia informatikoei buruzko proposamenak eta iradokizunak egin ahal izateko, alde batera utzi gabe herritarrekin eta agente berrerabiltzaileekin lankidetzan aritzeko eta kontsultak egiteko susta daitezkeen beste mekanismo batzuk.


8.4.15.29. 4/2022 Legea, azaroaren 18koa, Valldignako Andre Mariaren Errege Monasterioari buruzkoa[1380]

3. artikulua.— Autogobernu-instituzioen egoitza

Valldignako Andre Mariaren Errege Monasterioa, zeina baita Valentziako Erkidegoaren autonomia politikoaren erakusgarri, Generalitat osatzen duten autogobernu-instituzioen egoitza gehigarria da.

Beraz, hauek egin ahal izango dituzte bilkura eta ekitaldi ofizialak: Valentziako Gorteek (Las Corts Valencianes), Generalitateko Lehendakaritzak, Kontseiluak (Consell), Kontuen Sindikatuak (Sindicatura de Comptes), Herriaren Defendatzaileak (Síndic de Greuges), Valentziako Kulturaren Kontseiluak (Consell Valencià de Cultura), Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak (Acadèmia Valenciana de la Llengua), Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak (Consell Jurídico Consultiu) eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (Comité Econòmic i Social), eta etorkizunean sor daitekeen beste edozein estatutu-instituziok ere, aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz hartutako erabakiaren arabera.


8.4.15.30. 8/2022 Legea, abenduaren 29koa, Generalitateko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa[1381]

HITZAURREA

V

II. kapituluan, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen abenduaren 23ko 13/1997 Legea aldatzen da, batez ere Valentziako Erkidegoko Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Batzordeak (CERMI) lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko izapidean egindako alegazioen ondorioz. Bertan, besteak beste, adierazi du ezen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen abenduaren 23ko 13/1997 Legea terminologikoki egokitu behar dela honetara: «“minusbaliatasun”ari, “minusbaliotasun-gradu”ari, “zergadun minusbaliatu”ei, “desgaitu”ei, “desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten”ei», “adimen-desgaitu”ari eta “ezgaitze judizial”ari buruzko erreferentzien ordez, erabil bitez “desgaitasun”a, “desgaitasun-gradu”a, “desgaitasuna du(t)en zergadun”a(k) / “desgaitasun-gradu bat onartuta duten zergadunak”, “desgaitasuna duen pertsona”, “desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duen pertsona”, “adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona” / “desgaitasun kognitiboa duen pertsona” / “desgaitasun psikosoziala duen pertsona” (hau da, adimen-osasuneko arazoak dituena) (kasuan-kasuan, tratamendu fiskal berbera ematen zaie hirurei), eta “euren gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntzak hartu dituzten desgaitasundun pertsonak, edo haientzako laguntzak jaso dituzten pertsonak”, hurrenez hurren».

Alegazio horiek aintzat hartuta, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Estatutuari buruzko Generalitaten apirilaren 11ko 11/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, 13/1997 Legearen terminologia osorik berrikusi da, kolektibo horri dagokionez.

[…]

VI

[…]

Ogasuneko eta Eredu Ekonomikoko Sailari esleitutako ogasun-arloko eskumenen eremuan, Ogasun Publikoaren, Sektore Publiko Instrumentalaren eta Dirulaguntzen otsailaren 6ko 1/2015 Legea aldatzen da, betiere haren terminologia aurrekontuen lege orokorrean erabilitako terminoen antzera aldatzeko, eta prozedurak eta kontzeptuak zehazteko, eta legearen aplikazio uniformea ziurtatzeko.

[…]

Eremu horretan ere, Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren (HEB) funtzionamendua arautzen da; bulego hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailari atxikita dago, eta herritarrek administrazio-organo horretara jo dezakete beren hizkuntza-eskubideak urratzen dituztela uste dutenean.

[…]

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

I. KAPITULUA
Generalitateko Lehendakaritzaren eskumeneko gaietako lege-aldaketak

37. artikulua

Aldatu egiten da Generalitaten ekainaren 7ko 15/2018 Legearen 93. artikulua —lege hori Valentziako Erkidegoko turismo, aisialdi eta abegikortasunari buruzkoa da—, eta honela idatzita geratzen da:

«93. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

»Administrazioko arau-hauste oso astunak dira:

»4. Edozein ekintza, zeinak nahita diskriminazioa baitakar arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina, janzkera edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak, baldin eta zigor arau-hausteak ez badira.

[…]».

VI. KAPITULUA
Hezkuntza, Kultura eta Kirolen Sailaren eskumeneko gaietan egindako lege-aldaketak

2. atala
Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoa HEB)

136. artikulua.— Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzea

Bat. Jardun-eremua.

Arautze hau, berak aurreikusten duen moduan, honako instituzio, organo eta erakunde hauei aplikatuko zaie:

1. Generalitati haren osotasunean, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 20. artikuluak egiten duen Generalitaten definizioaren arabera, bai eta haren sektore publiko instrumentalari ere, zeina aurreikusita baitago Generalitaten Ogasun Publikoari, Sektore Publiko Instrumentalari eta Dirulaguntzei buruzko otsailaren 6ko 1/2015 Legearen 2.3 artikuluan.

2. Toki-administrazioa osatzen duten erakundeei eta haren mendeko organismoei, bai eta Valentziako unibertsitate publikoei ere, 7. artikuluan aurreikusitako moduan.

3. Estatuko Administrazioari eta haren mende dauden eta egoitza Valentziako Erkidegoan duten organismoei, Justizia Administrazioari barne, bai eta pertsona juridiko pribatuei ere, 7. artikuluan aurreikusitako moduan.

Bi. Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren ofiziozko jarduketak.

Hizkuntza Eskubideen Bulegoak (HEB) jakiten badu, ustez, herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dituen egitate edo gertakariren bat suertatu dela, orduan Bulegoa dena delako administrazioko organoarekin, erakunde publikoarekin edo pertsona juridiko pribatuarekin harremanetan jarri ahal izango da, beharrezko informazioa lortzeko eta, horrela, herritarrei hizkuntza ofizialen erabileran babesa ematen dieten eskubideak aplikatzen direla bermatzeko behar den aholkularitza eskaintze aldera.

Hiru. Jarduketak, aldeak eskatuta:

Edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkez dezake Hizkuntza Eskubideen Bulegoan kexa, iradokizun edo kontsulta bat, bere hizkuntza-eskubideak urratuak izan direlako.

1. Kexatzat hartzen dira herritarrek HEBri hizkuntza-eskubideen urraketak salatzeko aurkezten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, lege honen 1. artikuluko edozein jarduera-eremutan.

2. Iradokizuntzat hartzen dira herritarrek HEBri aurkezten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, betiere gizartean hizkuntza-eskubideak babesten laguntzeko, eta, bereziki, zerbitzu publikoen hizkuntza-arreta hobetzeko.

3. Kontsultatzat hartzen dira herritarrek HEBri egiten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, betiere hizkuntza-eskubideei eta eskubide horiek babesten dituen araudiari buruzko aholkularitza lortzeko.

Lau. Hizkuntza-eskubideak urratzeagatiko kexak, iradokizunak eta kontsultak aurkeztea.

1. Kexak, iradokizunak eta kontsultak, ahal dela, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira. Horretarako, HEBren web-orriaren bitartez sartu behar da, eta HEBk Generalitaten egoitza elektronikora bidaliko du; bestela, zuzenean sartu behar da https://sede.gva.es egoitza elektronikoaren helbidean, betiere, xede horretarako erreserbatuta dagoen prozeduraren bidez.

2. Pertsona juridikoen kasuan, aurkezpena nahitaez telematikoa izango da.

3. Pertsona fisikoek aurrez aurre ere aurkez ditzakete kexak, iradokizunak eta kontsultak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez. Kasu horretan, HEBren web-orrian eta Generalitaten egoitza elektronikoan (https://sede.gva.es.) eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da.

Bost. Izapidetzeko onartzeko betekizunak

1. Kexek eta iradokizunek honako datu hauek jaso behar dituzte izapidetzeko:

a) Izen-abizenak.

b) Helbidea eta, edukiz gero, posta elektronikoa.

c) Idazkia eragin duten egitateak eta arrazoiak.

d) Data eta sinadura.

e) Kexa edo iradokizuna zein organo, erakunde edo pertsona juridikori zuzentzen zaion.

f) Ordezkaria, pertsona juridikoen kasuan.

2. Aurkeztutako idazkiak betetzen ez baditu artikulu honen 1. puntuan eskatutako betekizunak, orduan HEBk interesdunari eskatuko dio 10 eguneko epean zuzentzeko idazkia, eta ohartaraziko dio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3. Kontsultak izapidetzeko, nahikoa da a), b), c) eta d) letretan aurreikusitako informazioa sartzea, edo izapide espezifikorako aurreikusitako formularioaren apartatuak sartzea.

4. Posta elektronikoz egiten diren kontsultak ere onartzen dira, baldin eta, gutxienez, aurreko apartatuko informazioa badute.

5. Ez dira onartu behar, eta, beraz, ez dira izapidetu behar, ez idazki anonimoak, ez hizkuntza-eskubideak urratzen dituzten egitate zehatzetan oinarritzen ez direnak edo argi eta garbi funtsik gabekoak, ez eta prozeduraren gehiegizko erabilera egin nahi dutenak eta jarduketa judizialen xede izan diren edo diren egitateetan oinarritutako kexak ere.

6. Pertsona juridiko batek kexa bat aurkezteko pertsona fisiko batek jasandako urraketa bati buruz, pertsona horren baimena behar du hura izapidetzeko, salbu eta pertsona juridikoak, elkartea edo fundazioa bada, estatutuetan esleituta duenean herritarren ordezkaritza hizkuntza-eskubideen urraketari buruzko kexak aurkezteko. Bestela, kexa artxibatu egin beharko da, eta horren berri emango zaio interesdunari.

7. Kexa edo iradokizuna izapidetzeko ez onartzeak arrazoitua izan behar du, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Sei. Kexak izapidetzea Generalitateko Administrazioaren, haren sektore publiko instrumentalaren eta Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluan aipatutako instituzioen eskumen-eremuan.

1. Kexa bat aurkezten denean, HEBk zehaztuko du, hizkuntza-eskubideen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, ea interesdunak azaldutako egitateek eskubide horiek urratzen ote dituzten, eta, hala badagokio, kexa izapidetzea onartuko du eta jarduketak hasiko ditu.

2. Zein administrazio-organotan edo erakundetan gertatu den salatutako jarduketa, eta hari jakinarazi behar zaio jarduketen hasiera, eta jarduketen kopia bat bidali behar zaio. Jakinarazpen hori egin eta 10 eguneko epean, administrazio-organoak edo erakundeak txosten bat aurkeztuko dio HEBri; txosten horretan adieraziko da zein neurri hartuko duen edo zeintzuk diren kexaren edukiarekin lotuta egokitzat jotzen dituen balorazioak. Epe hori igarota, HEBk txosten bat eman behar du, edo, hala badagokio, gomendio bat eman behar du ustez urratu den hizkuntza-eskubideei buruzko araudiaren gainean, eta, bidezko bada, baita kexa eragin duten egoerak saihesteko hartu beharreko jardunbide egokiak ere.

3. Kexa bat aurkezteak ez du eragozten edo baldintzatzen interesdunari dagozkion erreklamazio, eskubide eta akzio administratibo edo judizial guztiak egikaritzea, eta, beraz, ez dakar horiek aurkezteko epeak geldiaraztea.

4. Azaldutako egitateek turismo-establezimenduen kontsumitzaile edo erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei eragiten badiete, HEBk kontsumoaren edo turismoaren arloko eskumenak dituzten organoetara bideratu behar du kexa, dagokionaren arabera, eta organo horiek HEBri eman beharko diote kexarekin lotuta egiten dituzten jarduketen berri.

5. HEBk kexa erregistratu duen interesdunari jakinaraziko dio administrazio-organo, erakunde publiko, instituzio edo pertsona juridiko eskudunaren erantzuna. Era berean, HEBk interesdunari jakinarazi behar dio zer egin duten pertsona edo organo horiek kexa eragin duten egitateak berriro gerta ez daitezen.

6. Kexa idazteko erabilitako hizkuntzan jakinaraziko da erantzuna.

7. Komunikazio hori informatiboa da, eta gorabehera itxi egingo da.

Zazpi. Kexak izapidetzea Bat apartatuko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako eskumen-eremuetan.

1. Kexa bat aurkezten denean, HEBk hura jarduketa gertatu den administrazioari edo erakundeari igorriko dio.

2. Era berean, HEBk aholkularitza eta bitartekaritza eskainiko ditu, eta, hala badagokio, hizkuntza-eskubideen arloko gomendioak egin eta jardunbide egokiak gomendatu ahal izango ditu.

Zortzi. Iradokizunak izapidetzea.

1. Iradokizun bat aurkezten bada edozein instituziori, erakunderi, administrazio-organori eta pertsona juridikori zuzenduta HEBren jardun-eremuaren barruan, eta Bulegoak uste badu 3.2 artikuluak horri buruz ezartzen duen definizioarekin bat datorrela, HEBk iradokizun hura bidali egin beharko dio.

2. Bat apartatuaren 1. zenbakiko organo, instituzio eta erakundeei bidalitako iradokizunen kasuan, hiru hilabeteko epea igaro ondoren, HEBk informazioa eskatuko du egindako jarduketei buruz, hala badagokio, igorritako iradokizunarekin lotuta.

Bederatzi. HEBrekin lankidetzan aritzeari uko egitea.

1. HEBrekin lankidetzarik ez dagoela ulertuko da, ezarritako epeetan, honako egitate hauek gertatzen direnean:

a) Eskatutako informazioa ematen ez denean.

b) Kexa edo iradokizun bati lotutako errekerimendu bati erantzuten ez zaionean.

c) HEBk egindako gomendioak edo iradokizunak, onartuak izan arren, horiei kasurik egiten ez zaienean.

2. Kexa edo iradokizun bat pertsona juridiko publiko eta pribatuei jakinarazten zaienean, eta horiek lankidetzan aritzen ez direnean, gertaera hori HEBren urteko memorian agertarazi behar da, 11. artikuluan araututakoaren arabera.

Hamar. Hizkuntza-eskubideen arloko kexak eta iradokizunak baloratzea.

1. Kexa eta iradokizunen edukia kontuan hartu behar du HEBk, haiek artatzeko eta erantzuteko ardura duen organoa den aldetik, eta Generalitateko Administrazioko eta haren sektore publiko instrumentaleko organo eskudunek ere kontuan hartu behar dute, betiere modu koordinatuan, zerbitzu publikoen kalitatea etengabe hobetzeko.

2. Kexen edo iradokizunen multzo baten azterketatik ondorioztatzen bada gabezia berberak daudela edo Generalitateko Administrazioaren eta haren sektore publiko instrumentalaren eremuan zerbitzu baten prestazioa hobetu behar dela, HEBk lantalde bat eratzea susta dezake, gabeziak zuzentzeko neurri egokiak eta hobekuntza-proposamen zehatzak jasoko dituen hobekuntza-plan bat egiteko. Lantaldeko kide izan daitezke, HEBren ordezkariez gain, eragindako sailak eta erakundeak, eta Valentziako Generalitateko Zerbitzu Ikuskatzailetzaren ordezkari bat.

3. Lantaldeak txosten bat egin behar du, zeinak jasoko baititu ondorio batzuk, bai eta aplikatu beharreko neurrien proposamena ere behin eta berriz gertatu den hizkuntza-eskubideen urraketa-egoera hori saihesteko. Txosten hori hauei jakinarazi beharko zaie: Irregulartasunak eta Jokabide Txarrak Prebenitzeko Sailarteko Batzordeko buruari eta Valentzieraren Erabilera Aplikatzeko Sailarteko Batzordeari.

Hamaika. Urteko memoria.

1. HEBk urteko memoria egingo du bere jarduketei buruz, bai eta berak jaso, izapidetu eta ebatzi dituen kexen, iradokizunen eta kontsulten kopuruari eta izaerari buruz ere. Memoria horren berri emango dio Generalitateko Kontseiluari, hizkuntza-politikaren eta eleaniztasunaren kudeaketaren arloan eskumena duen sailburuaren bitartez. Memoria hori Gorteetara (Les Cortsera) eta Valentziako Erkidegoan egoitza duten administrazio publiko guztietara ere bidaliko da.

2. Urteko memoria publikoa da, eta herritarrek eskuragarri izan behar dute, formatu elektronikoan, HEBren web-orrian.

Hamabi. Aplikatu beharreko araudia.

Hizkuntza-eskubideak urratzeagatiko kexak eta iradokizunak izapidetzean, lege honetan eta Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzen duen Kontseiluaren azaroaren 24ko 187/2017 Dekretuaren indarreko artikuluetan araututa ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

5. atala
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutua

155. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 8. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ezin izango dira euren hizkuntzagatik diskriminatu. Inola ere ezin zaie arretarik ukatu edo arreta desegokia eman, lege honetan araututako kontsumo-harremanetan erabiltzen duten hizkuntza ofiziala dela-eta».

156. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 20. artikuluari 16. eta 17. apartatuak gehitzen zaizkio, eta honela idatzita geratzen dira:

«16. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

17. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituen enpresa-jarduera egikaritzea, bai eta hizkuntza-eskubide horiek benetan betetzen direla egiaztatzea ere».

157. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 74. artikuluari 11. eta 12. apartatuak gehitzen zaizkio, eta honela idatzita geratzen dira:

«11. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak hizkuntza-arloan ezartzen dituen betebeharrak ez betetzea, betiere urraketa horrek ez badakar, gainera, zerbitzua ukatzea.

12. Kontsumitzaileari arreta ukatzea, eta ukatze horren arrazoia lege honetan jasotako hizkuntza-eskubideak egikaritzea eragoztea izatea».

158. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 76. artikuluari beste letra bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«m) Portaera arau-hauslea gauzatzea honako arrazoi hauengatik: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional baten kide izatea; arraza, larru-kolorea edo etnia; sexua, orientazioa, sexu-identitatea eta genero-identitatea edo genero-adierazpena; iritzi politikoa edo beste mota batekoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; erabilitako Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofiziala; jatorri kulturala, nazionala, etnikoa edo soziala; egoera ekonomikoa edo administratiboa, klase soziala edo ondarea; etorkia; adina; fenotipoa, talde etniko bateko kide izatearen sentimendua; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo beste edozein tasun, inguruabar edo giza izaeraren adierazpen erreal edo esleitua».

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Indargabetzen den araudia

Indargabetu egiten dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

[…]

Indargabetu egiten da Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzen duen Kontseiluaren azaroaren 24ko 187/2017 Dekretuaren 2. artikulua.


8.4.15.31. 9/2022 Legea, abenduaren 30ekoa, Generalitaten 2023rako Aurrekontuei buruzkoa[1382]

II. TITULUA
Gastuen aurrekontu-kudeaketa

II. KAPITULUA
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-aurrekontuen kudeaketa

11. artikulua.— Zentro itunduak sostengatzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak

10. […]

Era berean, hezkuntza bereziko zentro espezifikoek pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako irakasle laguntzaile bat izango dute, hogeita bost ordukoa, hezkuntza bereziko 7 unitate edo gehiago dituztenean.

Bestalde, bai irakaskuntzako zentro arruntetako unitate espezifikoetan, bai hezkuntza bereziko zentro espezifikoetan, entzumen eta hizkuntzako irakasleak «Soldatak eta kostu sozialak» moduluan sartzea aurreikusi da, eta horrek berekin dakar irakasleak ordainketa eskuordetuaren erregimenean sartzea. Unitate eta zentro horietako «Langile osagarriak» moduluko langile horiei dagozkien zenbatekoak murriztuko dira. Moduluen batura aldaketarik gabe mantentzen da. Finantzaketa-araubide espezifiko bati atxikitako kooperatiben kasuan, modulu globala aldaketarik gabe mantentzen da.

Honako hauek dira unitate bakoitzean, tipologiaren arabera, aurreikusten diren entzumen eta hizkuntzako irakasleen orduak: autistak, hamasei ordu; hainbat urritasun, zortzi ordu; psikikoak (moderatuak), zortzi ordu; psikikoak (sakonak eta larriak), bost ordu.

[…]

Lehenengo xedapen gehigarria.— Valentziako Gorteen, Kontuen Sindikatuaren, Valentziako Kulturaren Kontseiluaren, Herriaren Defendatzailearen, Kontseilu Juridiko Aholku-emailearen, Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziaren aurrekontuak

1. Valentziako Gorteek, Kontuen Sindikatuak, Valentziako Kulturaren Kontseiluak, Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak, Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziak aurrekontu-kapitulu beretan txerta ditzakete aurreko aurrekontu-geldikinak, 2022an kontsignatuta zeudenak.

2. Valentziako Gorteen, Kontuen Sindikatuaren, Valentziako Kulturaren Kontseiluaren, Herriaren Defendatzailearen, Kontseilu Juridiko Aholku-emailearen, Hizkuntzaren Akademia Valentziarraren, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziaren ataletako aurrekontu-zuzkidurak hilean-hilean igorri behar dira, hamabirenetan, haien izenean, eta zuzkidurok ez dute zertan egon justifikazioaren mende, hark eragotzi gabe xedapen gehigarri honen hirugarren apartatuan aurreikusten dena.

3. Valentziako Gorteek, Kontuen Sindikatuak, Valentziako Kulturaren Kontseiluak, Kontseilu Juridiko Aholku-emaileak, Hizkuntzaren Akademia Valentziarrak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak eta Valentziako Erkidegoko Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Prebentzio eta Borrokarako Agentziak diruzaintza-geldikin guztiak itzuli behar dizkiote Generalitati 2023ko martxoaren 30a baino lehen, salbu eta xedapen gehigarri honen lehenengo apartatuan aurreikusitakoaren aplikazioari lotuta geratzen direnak.


8.4.15.32. 4/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko herritarren parte-hartzeari eta asoziazionismoa sustatzeari buruzkoa[1383]

HITZAURREA

I

[…]

Beste alde batetik, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 9.4 artikuluak Valentziako herritarrek Valentziako Erkidegoaren bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean banaka edo taldean parte hartzeko duten eskubidea finkatzen du, eta eskubide hori bi hizkuntza ofizialetan egikari daiteke inolako diskriminaziorik egin gabe, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 6. artikulua kontuan hartuta. Era berean, Generalitati eginkizuna eratxikitzen dio, gizarte-eragileek eta gizarte zibil osoak gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko.

I. TITULUA
Herritarren partaidetza

II. KAPITULUA
Herritarrek parte hartzeko organoak eta guneak

2. atala
Herritarren Partaidetzarako Kontseilua

31. artikulua.— Herritar aktiboen eskualde-kontseiluak

2. Herritar aktiboen eskualde-kontseilu bat sortuko da Erkidegoko eskualde bakoitzean; kontseilu horrek Herritarren Partaidetzarako Kontseiluaren hedapen-lana egingo du lurralde bakoitzean, haren mende egongo da funtzionalki, eta bilkuren berri emango dio. Ondorio horietarako, hauxe hartzen da eskualdetzat: ezaugarri historiko, sozial, kultural eta linguistikoak partekatzen dituzten geografia- eta giza ezaugarrietan oinarritutako udalerrien multzoa.

III. TITULUA
Erkidegotik kanpo parte hartzen duten pertsonen partaidetza

51. artikulua.— Parte hartzeko foroak

1. Generalitatek Valentziako herritarrek Erkidegotik kanpo duten elkarte-mugimendua bultzatuko du, eta Erkidegotik kanpo dauden valentziar zentroen jarduera sortu eta mantentzea sustatuko du (Cevex). Zentro horien lehentasunezko helburua hauxe izango da: Valentziako herriarekiko lotura sentimentalak, afektiboak, sozialak eta kulturalak zaintzea, bai eta haien historiaren, berezko hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza sustatzea ere.


8.4.15.33. 5/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko despopulazioaren aurkako eta lurralde-ekitatearen aldeko neurriei buruzko integrala[1384]

HITZAURREA

II

[…]

Espainiako gobernu- eta legegintza-instantziek ere bultzada eman diote gaiari, funtsezko dokumentuetan jasota dagoen bezala. Nabarmentzekoak dira: Erronka Demografikoari Aurre egiteko Estrategia Nazionalaren jarraibide orokorrak, zeinak baitatoz Presidenteen 2017ko Konferentziaren mandatutik, eta Ministro Kontseiluak 2019ko martxoan onetsi baitzituen; Senatuaren Espainiako Bilakaera Demografikoari buruzko Batzorde Bereziaren emaitzak, 2019an argitaratuak; edo Meridako 2020ko urtarrileko Adierazpena edo Parlamentu Autonomikoen Presidentzien Konferentziaren Adierazpena, betiere «[…] erabateko berdintasuna, landaguneen despopulazioaren aurkako borroka, lurralde-kohesioa, biztanleriaren zahartzea eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna» erronken aurrean elkarrekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xedeak

Lege honen xedeak honako hauek dira:

g) Sustatu eta bermatzea landaguneetako ikasleek oinarrizko irakaskuntzatik harantzago hezkuntza-sisteman jarraituko dutela, eta hezkuntza-sistema eraentzen duten ekitatearen, diskriminaziorik ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioak lortzea, bai eta ekintzak eta programak garatzea ere, berezko hizkuntza eta kultura gizarte- eta lurralde-kohesiorako ardatz gisa mantentzeko eta bultzatzeko.

III. TITULUA
Gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa lortzeko neurriak

I. KAPITULUA
Zerbitzu publikoak iristeko bermerako, eta eskubide- eta aukera-berdintasunerako neurriak

16. artikulua.— Funtzio publikoan sartzea

1. Generalitatek kalitatezko hezkuntza publikoa bermatu behar du lurralde osoan.

Bereziki, honako hauek bultzatuko ditu:

k) Landa-eremuko ikasleei zuzendutako hezkuntza-ekintzak eta -neurriak garatzea eta bermatzea, zeinek balioztatu eta sustatuko baitute valentzieraren erabilera soziala, kultura-ardatz egituratzaile gisa eta gaitasun eleaniztunak lortzeko oinarri gisa, zeinek bide emango baitiete ikasleoi gizarte eleaniztun eta kulturaniztun batean zuzenbide osoko herritar gisa integratu ahal izateko.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper