Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

7.2.7. Nizako Tratatua, 2001eko otsailaren 26koa, Europar Batasunaren Tratatua, Europako erkidegoak eratzeko tratatuak eta zenbait egintza aldatzen dituena


7.2.7. Nizako Tratatua, 2001eko otsailaren 26koa, Europar Batasunaren Tratatua, Europako erkidegoak eratzeko tratatuak eta zenbait egintza aldatzen dituena[114][115]

LEHEN ZATIA
Funtsezko aldaketak

2. artikulua

45) 290. artikuluaren ordez testu hau jarriko da:

«290. artikulua

»Kontseiluak finkatuko du, aho batez, Erkidegoko instituzioen hizkuntza-araubidea, Justizia Auzitegiaren Estatutuan aurreikusitako xedapenei kalterik egin gabe».

3. artikulua

24) 190 artikuluaren ordez testu hau jarriko da:

«190. artikulua

»Kontseiluak finkatuko du, aho batez, Erkidegoko instituzioen hizkuntza-araubidea, Justizia Auzitegiaren Estatutuan aurreikusitako xedapenei kalterik egin gabe».

BIGARREN ZATIA
Xedapen iragankorrak eta azken xedapenak

13. artikulua

Tratatu hau ale bakar batean idatzi da hurrengo hizkuntzetan: alemanez, danieraz, espainieraz, finlandieraz, frantsesez, grezieraz, ingelesez, irlanderaz, italieraz, nederlanderaz, portugesez eta suedieraz. Testu horiek guztiak kautoak dira, eta Italiako Errepublikako Gobernuaren artxiboetan jasoko dira. Gobernu horrek kopia kautotu bana igorriko die gainerako estatuetako gobernu sinatzaileei.

B. protokoloa, Europar Batasunaren Tratatuaren, Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren eranskina dena

Justizia Auzitegiaren Estatutuaren Protokoloa

V. TITULUA
Azken xedapenak

64. artikulua

Estatutu honetan, Justizia Auzitegiari eta Lehen Auzialdiko Auzitegiari aplikatu beharreko arauak onartzen diren arte, Justizia Auzitegiaren Prozedura Erregelamenduan eta Lehen Auzialdiko Auzitegiaren Prozedura Erregelamenduan hizkuntza-araubideari buruz ezarritako xedapenak izango dira aplikagarri. Xedapen horiek aldatzeko edo indargabetzeko, estatutu honetan aldaketak egiteko ezarritako prozeduraren arabera jokatu beharko da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper