203 emaitza bilaketarentzat
Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?
Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?
Zein forma hartzen dute eragin eta arazi aditzek: Nor-Nork (du aditza) ala Nor-Nori-Nork (dio aditza)? Noiz bata eta noiz bestea? Arau bera erabiltzen da bientzat?
Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da.
Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da.
Bi perpaus horiek zuzenak al dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?
Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?
Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?
Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere burua(ren)gan pentsatu?
Zuzenak al dira etxeAN sartu, etxeRA sartu egiturak? Biak zuzenak?
Azkenaldian, piratetara jolastu modukoak entzuten ditut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?
Oso esparru zabala duen aditza da ahal izan, era ezberdinetan erabiltzen duguna, gainera. Guk forma arruntenak eta erabilienak zein diren jakin nahi dugu eta nork, norekin, noiz, zertarako eta abar kontuan hartuz egoki erabiltzen irakatsi ere bai. Esate baterako, mendebaldean bultzatu behar ote dugu etortzen ahal zara forma?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.