Zein da zuzena: bere buruan pentsatu ala bere burua(ren)gan pentsatu?
Biak zuzenak dira; izan ere, -gan (eta baita [EH:baita] ere) maiz agertzen da euskal literaturan [OEH:buru]: nork bere buruan pentsatzen zuelarik, bere burura erakarriko duela kaltea... / gaixoa bere buruagan pentsatzen, bere buruaganako amodioa, bere buruagan fidatua aurkitu...
Ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: pentsatu (zugan/zutaz pentsatu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenordainak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.