Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?
Ez da egokia. Izan, badira tradizio literarioan erabilera horren adibideak, baina gehien-gehienak eguna argitu du erakoak dira.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideek [EH:argitu] argi adierazten dute zein den erabilera zuzen-egokia batasunerako.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.