Azkenaldian, piratetara jolastu modukoak entzuten ditut. Zuzena al da zertara jolastu egitura hori?
Euskaltzaindiak besterik arautu artean, tradizioak agintzen du horretan ere, eta tradizioa ZERTAN ibili/jolastu erabiltzearen aldekoa da. Beraz, pilotan ibili/jolastu, piratetan jolastu/jolasten/jolasean eta gisakoak erabiltzea da egokiena: ametan/amaketan, dendatan/dendaketan, zezenketan, harrapaketan, puxtarritan... ibili/jolastu.
Ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: jolastu, borrokatu (da/du)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: jokatu, jostatu, jolastu (da/du)" (JAGONET), "Lexikoa: joko/jolas/josteta; jokatu (haur-joko/-jolas; mahai-joko; hitz-joko; tokan jokatu)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak-aditzak > erregimena, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.