Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

40 emaitza lagunarte bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
basati.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde Larramendi (que usa la var. basoti ). En DFrec hay 21 ejs., meridionales, de basati .
basati (V, L-ain ap. A; Lar, Añ, Hb, VocCB), basoti (Lar, Añ). v. 1 basa , basatar .
sense-2
1. (V, L-ain ap. A ; Lar, , Hb, VocCB ), basoti (Lar, ).
Silvestre, salvaje. "Salvage" , "silvestre" y "campesino, campestre, silvestre" Lar y Añ. "Montaraz" , "cimarrón, indómito, silvestre", "montés" Lar. "Bravíos árboles, plantas, basotiak " Ib. " Abere basatiak, animales bravos, salvajes" VocCB .
Baldin esku ausartia / Ala garai bada erraz / Basotiaren indarraz. "Del ímpetu de una fiera" . Lar Gram 393. Egon zan mats gozoen ustean zai edo itxedoten; baña alferrik; zeren eman etzuan mats garratz-basatiak baizik. AA III 356. Esan dizut len ere elea gu bezin kuperatia dala, non eta basatia ez dan. It Dial 68 (Ur basati; Dv basa, Ip basatürik). Gipuzkoako mendietan ezagutu izan diran abere basati edo lar-abreak. Izt C 191. Bi errukarri oiek basoetan edo lurpeetan, abere basatien gisan bizi ziran. Lard 388. Antxen izandu zan, jan bearrak eta bizinaiak ematen duan indar ta adorez abere basatiak egiñ zuten borroka errimea. Ag G 159. Orduban, danen artian oratuta, amorratuta egualako, pizti basati bat ixan balitz lez lotuta espetxera eruan biar ixan eben. Kk Ab I 39. Azi basati orrek itsasondoa maite baitu. Or Mi 45 (se refiere a la raza de caballos salvajes de la Camarga). Agokoa egozteko legorraldera eraman duten moxal basatia. TAg Uzt 213. Bareak ziostan: "Anai sugearekin, / pisti basati horrek, zer duk horrek egin?". Arti MaldanB 195. Abere itsu, adardun eta basatiak arratsaldeko argi bizira irten zuen. Arti Ipuin 57. Arkaitzez gora, elorri, / astrapalatsu, basati, / arkaitzez, garratz, eleiz arkaitza / azkar dator, barri. Gand Elorri 55.
azpiadiera-1.1
(Lar, Dv, H), basoti (H).
Bárbaro, salvaje. "Bozal, inculto" Lar. "(V, G), sauvage. Gizon basatia " Dv. "Sauvage, appliqué aux hommes" H. v. basagizon, basajende.
Ez da izan, zion Ciceronek, fede gabea bazan ere, jende añ basati eta ezigaberik, non eta ezagutu ez duan bai dala Jainkoa. AA II 20. Munduaren alde guzietan jenderik basatien, eta abereen anzekoen artean ere onratu dituela begiramentu andiarekin beren Apaizak. Ib. 225. Ez da mundu onetan / iñon naziorik, / Jaungoiko bat badala / aitor ez duenik; azkenean mendiko / gizon basatiak / egi au sinistatzen / oi dute guztiak. It Fab 159s. Gizon basatiak ala bizi dira. It Dial 41 (Ur basati; Dv basa gizonak, Ip basa gizunak). Gure Españako sarjin loretsutik mairu basatia bota ondoren. Otag EE 1882c, 413. Auñemendiko gudari basatiak (salvaje) edo gu, zeintzuk garan andiagoak ondo ikusi barik. Ag AL 161. Gizon basatiai euren leize zuloetaraiño iarraitu, ta ill danak antxe basurdeak ilten diran gisara. Ib. 165. Ludiaren jabeen nagusitza Ipar-etik etorritako basati-oldarguneak lurreratu zutela. Zink EEs 1919, 233. Euren ustez, euskerak dau errua, euskaldunak Elizkoi, basati, progreso ta zebilizaziñoaren arerioak izatea. Belaus LEItz 109. Ez zala gizon motarik, naiz basatietan, naiz grezitarretan, naiz ta beste edozein izanetakoetan... guzion Aitta ta Egilleari [...] eskerrak ematen ez zitzaionik. Inza Azalp 89. Eme-gogo ta ederra eman zien, landaen arima ikusgarri izan zitezen, eta lenengo gizon basatiak ema zitzaten. Or Mi 71. Ai Kirikiño, gu galduak gara, eztaukogulako bape jakintza-zalerik, erri basati bat gara. Kk Ab II 106. Oraindik zenbait basati-arteko aztiak erabili oi dituzten mozorro jantzien antza dutela. JMB ELG 50. Berba egiten be ezekiyan basati bat zala. Ib. 174. Basati aiek jendatu naiez / Legazpi ta Urdaneta, / nagusi ordez guraso ziran / goituz jauntxoen apeta. Or Eus 203. Ta zuk, Konpostelara / zoazen urlia, / ez uste euskal-jendea / dala ain basatia. SMitx Aranz 151. Gañera, basati bati bakarrik bururatu zitzaioken beste sorginkeri bat ere asmatu zuan. NEtx Antz 139. Uste izaiteko da Latin kultura ezagutu baino lehen Irlandarrak ez zeudela izpiritu eta entelegu laneginik batere gabe, ezen Keltak ez ziren basati batzu. Mde Pr 225. Goidel hauek baitzuten gainera kulturaren zaintzeko eta hedatzeko ardura beren gain hartu Europa, Afrika eta Asiako basatien aitzinean. Ib. 227. Espantuarekin zimutxo lotsatiak, / otsoaren larruz zebiltzan basatiak, / alde guztietatik eskapatu ziren. Arti MaldanB 196. Basati bat, landugabe bat jarri zazu bere burua landu dezakean tokian eta bizimoduan. Vill Jaink 72. Aro ta erri basati aietan asaben adorazioraiño eldu ziran. Ib. 167. Juduekin eta Poloniarrekin egin direnak, basatiak eurak ere gorritzeko beste izan dira. Ib. 84. Mairu-mendiak oinperako dituzten basatiak. Berron Kijote 199. Hizkuntzak dira halere eta ez dugu ahaztu behar herri basatienenak ere aski landuak direla. MEIG VI 114s.
azpiadiera-1.1.1
(Referido a cosas).
Gure izkera basatia dala zion Marianak eta ori utzi zigun idatzita bere Edestian. PMuj Y 1934, 163. Deadar bat bota, Ameriketako indioek botaten dituztenak baño basatiagoa. Osk Kurl 55.
azpiadiera-1.2
(Lar).
Grosero, maleducado; insociable. "Agreste, rústico" y "alarbe, bárbaro, bestial" Lar.
Lagunakiko tratabidea, lagunarte galgarriak eta komedi eta ikuskari periltsuak uzten baditut, basati bat egiñ naizela esango dute. Arr May 68. Eltze, lirdinga, ezjakiñ, ustel, urde, basati; arrapatzen bazaituztet, . eskopeta baneuka, derrefent... Ag G 310. Beingo-beinguan ikusiko leukie baserritar tentel eta basati batzuk baño ezkareala. Otx 122. Traketsa ta basatija lez zabiltzalako nire jauregijan. Ib. 54. Aberats, lantzale, bizkor, argi, andinai, gereka ta pizka bat uzu ta basati zan Lassalle. Eguzk GizAuz 66. Menditar txiro bat naizela ta / basati kaiku loloa? EA OlBe 23. Bai nekazarientzat bai artzaientzat kirtenkeri asko entzun det. Basatiak dirala; berena egin ezkero, ezergatik etzaiela ajolik. Munita 127. Mendian jaioak izanik, basatiak dira izan-ta. Bilbao IpuiB 118. Gauez ibiltzen dituzu berriz / basati batzun antzera / Legerik errespetatu gabe, / berak nai duten klasera. Basarri 170. Basati aiz Koridon. "Rusticus es" . Ibiñ Virgil 35. Jende basati arentzat alperrik izaten ziran bai erri-zaiaren aginduak eta bai nagusiaren itzak. NEtx LBB 39. Basatiak, zaute ixillik; gorrienak ere etzuten emen biraorik botatzen. Or QA 83. Ni ez nazu egosgor gizatxar basati orietakoa, ez. Lab SuEm 167. An zeuden basati aiei itz batzuk egin zizkien errita moduan. AZink 81. Graziano ez da bakarti, erdi basati horietakoa. MEIG III 71.
azpiadiera-1.3
Salvaje, brutal, cruel; violento.
Gizon-biotza, biotz-basati itzuli bedi. "Cor ferae" (Dan 4, 13). Lard 309 (Dv abere-bihotza, Ol abere biotz, Ker abere-biotz). Ez Santuaren negarrak, ta aiñ gutxi eskariak artzaiaren biotz basotia etzuten biguñdu. Bv AsL 365. Semeak, berriz, begi basatiz so-egin, arpegira tu-egin eta tautik erantzun gabe, sorbatz-biko ezpata ilki zun. Zait Sof 195. Geroztik, nai baduzu, al dukezun amorru basatienaz amorratu zaiteke. Ib. 66. Nork ditu bere bizi-lagun orrenbesteko dordo basati ta neke? 'Violentas penas'. Ib. 91. Irugarren gertaldia ere etzan aurreko gertaera basati oietatik oso urrutikoa. Munita 26. Neska baten gorputz betegina eskainiko zuela haren soari, maitari basati eta arronten atseginetarako baizik egoki ez lizatekeena. Mde HaurB 37. Atsegin basatiak ba-zirakiten. Or Aitork 139. Baina gerta liteke (hain basatiak baitira soldadoak!), soldado batek ostikada bat emanen dizula atzetik ankartean. Arti Tobera 281. Beren gurarietan erabage, atsegin-bila beti, asperraldietan ezi-bageak, eta basati-xamar, etzuten egiaren, ederraren eta elkar-maitasunaren egarririk. Zait Plat 15.
azpiadiera-1.4
Agreste (referido a lugares). v. 1 basa (3).
Ikusiko dozu zuk erri kaskar, basoti, otsotokitzat ontzat eukiko dozuna. Mg PAb 167. Biltokiak aurkeztatzen du iruditegian, burtina altxatzen danian, mendi basati eta zulepakia, arkaitzez betia. Sor AKaik 111. Camarga basatiko zezenak beltzak dire, beltz, izu, nonnai ospatuak. Or Mi 47.
azpiadiera-1.5
"Qui habite les lieux écartés" H.
Gero noizbait artalderen baten artzai basatiya izango aizana. Bv AsL 49. Luberongo malkorretan bizi guzian artzai izandako gizon basati bat unan. 'Toute sa vie il l'avait passée, sauvage, dans l'âpre Lubéron' . Or Mi 36. Maite du Poliuk gure Muse naiz ta basatia izan. Ibiñ Virgil 39.
azpiadiera-1.5.1
(Referido a cosas).
Aien eguneroko oturuntza basati xamarra izango zala. "De viandas rústicas" . Berron Kijote 121.
sense-3
2. " Basati (AN), manzana bravía" A s.v. sagar. "Manzano silvestre" (AN-5vill) Caro CEEN 1969, 224. v. 1 basaka.
azpiadiera-2.1
" Pyrus acerba (variedad de pera)" A Apend. .
basati
<< aztertu 0 / 0 behar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper