Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

40 emaitza lagunarte bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amilka.
sense-1
1. (V, G, L, B, BN; Lar, Lar in Aq 1464, Hb, H), anbilka (SP, Lar, H), anbelka (B), amelka (B), amika (BN-arb). Ref.: A (amika , amilka, anbelka); A Apend (amelka); Iz ArOñ; Izeta BHizt2 (anbelka).
Derrumbándose, dando tumbos; en tropel. " Anbilka etxatzea, tira biraka etxatzea, rouler de haut en bas. Anbilka doa " SP. "(Ir) rodando, venir rodando, amilka, anbilka, iboilka joan, etorri " , "arrollar, llevar rodando, jiraka, amilka eraman", "llevárselo de calles, irabiaka, amilka eraman", "derrocar, amilka botatu" Lar. "Tumbar, caer rodando, amildu <-mu->, amilka erori, jausi, beratu " Lar in Aq 1464. "Roulant" H. "Derrumbándose, dando tumbos" A. " Amelka, rodando (B)" A Apend. . "Rodando. Mendien erori ta anbelka gan nitzen errekaraño " Izeta BHitz2. . v. itzul-amilka, atxil-amilka.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XIX; poco empleado al Norte, y en la tradición vizcaína sólo en Astarloa. Además del gral. amilka, hay anbilka en los septentrionales Duhalde, Joannateguy y Prop (con h- en un ej. de este último).

Eta onela garaitu uste dezu oitura gaiztoa? Ez dezu, ez, garaituko, eta amilka joango zera betiko infernura. AA I 406. Amilka joan zan bekatuaren bideetan. Ib. 108. Amilka dijoaz betiko su eta garren artera. AA III 260. Munduak gaizki aipha nezan, anbilka erabil nezan, [...] horra niri zor zautan guzia gehiagorekin. Dh 106. Bizirik urten eben puskak ez eben euki beste iges egiteko modurik, euren burubak aldatz beera amilka eta jirabiraka botatia baño. Astar II X. Malda txar guzietan / amilka dijoa. Izt Po 167. Zeintzuk [errekak] jatxitzen diraden amilka, Oriako ibai andira. Izt C 98. Berak dituelako ikusi, / Batzuk ill ta besteak bizi, / Portugesak amilka igesi. Ib. 299. Zergaitik irabazi berriaren billa langille guztiak amilka zijoatzen. Ib. 178. Amets egin det eta iruditu zat, su-azpian erretako garagar-ogi bat Madiantarreronz amilka zetorrela. Lard 129. Otsoa ardia utzita, burua zorabiaturik, aldapak bera amilka joan eta gero mendiak barrena orroaz aienatu zan. Arr GB 64. Ala ere nola-ala geroenean arrastaka, amillka ta erdi-txilipurdika lan eta neke andiarekin bazan ere leku obera igaro zan. Aran SIgn 88. Arzai aietako bat bertan gelditurik, jatxi zan bestea amilka, zoroa ziruriela, [...] ikusi zutenaren berria ematera. EE 1884b, 203. Uri gaixoren gañera amilka / zorigaitz denak botatzen. Otag in FrantzesB II 129. [Lapurrak santua] bota zuten amilka, elurraz estalirik zeguan erreten batera. Bv AsL 49. Mendi gainetik anbilka abiatzen den harria. Jnn SBi 224. Jainkoak daki zer izanen zen nitaz hura ere anbilka abiatu balitz ni arthiki ninduen paretari edo maldari behera. Prop 1895, 35.
( s. XX.) Harri kotor larri batzutarik itzulika edo hanbilka. Prop 1912, 132. (ap. DRA) Atsegiñak pitinka, ezbearrak amilka. "Por arrobas" . Ayerb EEs 1916, 157. Egiñalak egin aldegiñaz, Artetxerrekara jo omen zuten gizon ta zaldi amilka. Or SCruz 88. Aserrearen atea zabaldu zun osiñarena bezala, ta oldartu zen amilka ugaldea. Or Mi 93. Pertza Lakuntzaraino joan omen zan amilka, baiña tripotza eskuan gelditu omen zun lakuntzar batek. Or Eus 250n. Ura mendi kolkoetatik amilka dijoa. Anab Usauri 55. Amilka eror baginte, ekaitz batek bota balitza han-hemenka kasik dilindan dauden etxeño batzu, zer itzulipurdia leize-behererat! JE Ber 13 (cf. voc.: "Amilka, en roulant (de haut en bas)"). Ixurkiak erran dugun moldean izanez, elhurra edo lasterrago da urtzen edo lurrerat erortzen amilka. Ib. 17. Eta saldo osoa [...] oldar aundian, tarrapatan amilka itsasora erori ta uretan ito zan. Ir YKBiz 190. Amilka zijuan, bañan larri artan sumatu zuen urratzen ziola soin guzia sasi batek. ABar Goi 25. Zabaldian geldiunea edo esia izan dun ibaia ere, orrelaxe oldartzen da uaiztean maldarretatik amilka. TAg Uzt 8. [Arri-konkorretako bat] pirritan gainbera amilka dijoala, ez du aren ibilliak oztoporik izango. Ib. 90. Zernahi dupa lurrean, . batzu lehertuak, bertzeak erditik eginak, hauk ustaigabetuak, horiek bira-bira amilka joaki kurutze eta harri-gizonen artean.Lf Murtuts 17. Maitasun iturriari ezin atxemanik, amilka asi zen malkorran behera, mozkorkeri ta lagunarte txarretan murgilduz. Etxde JJ 33. Jainkoaren fedea beeraka dijoan neurrian, Morala era berebat amilka dijoakigu. Vill Jaink 95. Zintzur estuan pirrinka, zintzur nasaian amilka. EZBB II 143. Aurten ere juan da / amillka Urrilla. Olea 23. Eta ainbesteko ur-pilla aundia zetorren amilka arkaitz-gaiñetik beera. Berron Kijote 226.

v. tbn. Zait Sof 123. Ibiñ Virgil 109.
sense-2
2. (V-gip ap. Iz ArOñ ).
(Uso sust.).
" Arrixak ekarri dittu amilkak! , !qué saltos ha venido dando la piedra!" Iz ArOñ. .
Bein eldu-arora iritxi ezkero gero ta amilka biziagoan goaz sortu legez Eriori zor diogun oparia eskeintzera. Etxde JJ 231.
azpisarrera-1
AMIL-AMILKA JAUSI. "Caer, [...] rodando, (c.) amildu, (V) amil-amilka jausi" Añ. "Rodar, cayendo y dando vueltas, [...] amil-amilka jausi" Ib.
amilka
<< aldizkingi 0 / 0 ardangi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper