Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

40 emaitza lagunarte bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
handiuste.
sense-1
1. (AN-erro, B; ), aundiuste (V-gip), anduste (Lar). Ref.: A; Elexp Berg (aundiuste).
Soberbia; vanidad. "Endiosamiento" Lar. "Altanería" , "arrogancia", fantasía, presunción" &c. Añ. v. hantuste, handikeria, harrokeria.
tradizioa
Tr. Documentado sólo en la tradición meridional. El primer testimonio es de Larramendi, que por otra parte, en su dicc. sólo recoge anduste.

Ondo balegokit nik astinduko nuke, nik beeratuko nioke bere andiustea, ta bere galdor kiskur, luzea. Lar DT CXCII. Ara zen kalonje gazte bat eta sartu zen andustez ta igan-naiez ongi betea. Mb IArg I 286. Beste [aingeru] asko galdu zirian euren andiuste, arrotasun edo soberbiagaiti. CrIc 15. Lenbizikoa, soberbia, andiuste, edo goitura. CatAN 56. Beragandutea goituraz ta andiustez arroturik gu autsa ta lurra baño ezkarean kriatura bekatuz astunduak. LoraS 59s. Goitura, arrotasun ta andi-usteaz geiago galduko zendukelako. Ib. 166s. Diranak dirala [pasio] oek, edo andiustea, edo kutizia [...], edo beste edozeiñ. AA III 628. Oker oen guztien iturburua, oen ama ta sustraia da andi ustearen ta soberbiaren griña. Ib. 630. Zure idoloa da zure andi ustea, zure aizezko puntu ori. Ib. 632. Lenengoa, Soberbia edo Andiustea. CatBus 33. Ain kastigu latz, eta gogorrarekin erakutsi zigun, arrokeria edo andiustea zein gaizki artzen duen. Lard 2. Herodes lenaz gañera, esan onekin arrotu zan: baña bere andiuste guzian zegoala, Aingeru bat jatsi zitzaion. Ib. 505. Eta zere soberbia eta andiusteaz eta obedientziaren paltaz lotsa zaite. Arr Orac 204. Andiuste edo soberbiaren kontra humiltasuna. Legaz 48. Andiustea jaioten joian egunerako / Urrezko klarin batek beiñ eban iratzarri. AB AmaE 447. Napoleon, bere arrokeriaren eta andiustearen indarrez itsuturik eta zorabiyaturik. Itz Azald 45. Baña arrotzen zalako / Andi-ustez asi, / Jaungoikoen aginduz / Zerutik igesi / Beraz millak aingeru / Ziran bera jausi. Enb 82. Bekokia gora, sudurra zabal, kedats-laiño tartean arraianez buruntzaturik, aundi-ustez arrotzen zela ematen zun. Or Mi 133. Eskerrik asko losentxarengatik. Nere aundi-usteak uskeriak ez balira izan. Lab EEguna 116. Aitatuko dizkiotegu "odolkera", aundi-ustea, naastu-bearra, burgoikeria ta buru-arlotetza. Ldi IL 58. Aundiuste egarria ase nairik aundikiren batek sortu eraziko egintza izatea. EAEg 18-11-1936, 326. Iñigo zaldun Loiola ere, / euskal-anaien legera, / etorriko da, erriz-gañeko / aundi-ustea kentzera. SMitx Aranz 77. Gilin, zutiturik, ateruntz abiatzen da, handi-ustean. MEIG IX 111.
v. tbn. Anduste: Eleiz GDBidea 18.
azpiadiera-1.1
Majestad, pompa.
Zein dakarzute? Orrelako andiustean datorren ori zein dezute? Lard 430 (hablando de la entrada de Jesús en Jerusalén). Biar datoz, esan dudan leku artara, aundi-uste guzian lur-ematera. "Con gran pompa" . Berron Kijote 133.
azpiadiera-1.2
(Pl.).Vanidades (del mundo).
--Nola iges egiten da mundutik? --Aren andiusteen ta arrotasunen ajolezteaz ta mezprezatzeaz. CatBurg 41. Munduko ibilmodu zoro, anduste, arrotasun, pekatu ta bide gaisto guztiak. CrIc 130. Bere arrotasun, andiuste ta baneriak despreziaturik. CatAN 60. Lurreko andiuste, arrotasun eta zorakeria guztiak berpertatik alde bat utzirik. Jauregui 239. Munduzale gaizto ta biurrikandik alde egiñaz eta euren arrokeri ta andiusteak gitxitan eukiaz garaitzen da mundua. KIkV 58. (KIkG 40 arrokeri ta aundiusteak)
sense-2
2. aundiuste (B ap. Izeta BHizt2; VocB). "Aundiuste, aundinai, soberbio" VocB. "Gizon aundiuste oiekin kasu man" Izeta BHizt2. v. handi usteko.
Lagunarte guzietan bezela, bagenin bat tartean, mutil aundi-uste, erdi-txoro, egoskor, arro oietakoa. Ataño TxanKan 131.
handiuste
<< gurdiratu 0 / 0 harmonia >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper