1.
auzka (H) .
(Adv.).
Peleando, luchando; a bofetadas.
v. auskaka.
Alkarren artean batzuetan burruka, besteetan auzka ta ukabilka, ta ez gutxitan arrika.
Mg CC 162 (cf. H: 'ils en viennent à se battre à soufflets, à coups de poings, à coups de pierres').
Mezatan beti enredoan, biraoak ugari, beti bezela auzka, burruka ta arrika.
Ib. 215.
Agertuko deutsazu konfesoreari [...] ibili izan bazara zirika, bultzaka, oraka, auska, itxulmurdika edo zapuzka.
Añ
EL2
147.
Leoi-artz auska indargetuak ta lukia.
Zav Fab,
RIEV 1907, 541.
Atrapetan dau bertan, asten yako auska, / Belarrondua jarri eutsan berotuta.
Enb 163.
2.
(Sust.).
Pelea, lucha.
v. auskaldi.
Emen barallia, diadarra, auzkia ta nasaitasuna baño besterik ez dago.
Mg PAb 71.
Egunak etorri ta joan zebiltzala, prestatu ziran beste batalla edo auzka gogorragorako.
VMg 49.
Biak ortz-aginka, indar-putzak biak / alkar apurtu guraka. / Ai ango orroiak ta desgarrioa! / Ango burruk-auskak, ta apurtzea alkar!
Zav Fab,
RIEV 1907, 542.
Matasa bat azkatutea baizen gatxa edo zailla izaten da auska edo burruka bat adierazotea, batez bere tartean emakumarik badabil.
A BGuzur 149.
Atralaka ta auska edo burrukarik ez ikustearren.
A Txirrist 39.
Bai ikusgarri izan zala esku bien oillar-auskea [= 'pelea de gallos'] ere.
Erkiag Arran 43.
Ba-ekien onunzkoan, ez naz gomutaten zergaitik, mutrikuarrakaz auskea izango ebena.
Etxabu Kontu 222.
Aznar eta Rodasen artean zan auskea; burrukea. Ez dakit zer politikakoak ziran bata ta bestea.
Ib. 63.
AUSKA EGIN.
Pelear, luchar.
Auske bere sarri egin gendun Simon gorrin semeak eta nik.
A BGuzur 130.
Portunek prankotar bategaz auska edo burruka egin eban.
Ag AL 137.
AUSKAN.
Luchando. "Riñendo" Garate Cont BAP 1962, 258.
Urten gura badozu arrika, gura badozu auskan (burruka), gura badozu gartzan.
Ag Kr 63.
AUSKAN EGIN.
Pelear.
Mozkor eta asarreaz auskan egindako gaxoz edo miñez egozanak.
Etxabu Kontu 109.
Competir.
Aiastui oraindik bero egoan, eta barriro Sarduigaz auskan egin nai izan eban. Jakiña, ez eutsen itxi lasterketea eraldu ebenak.
Etxabu Kontu 168.