Duplicidad; ambigüedad. Iraultzak berak ere balio bikoiztasun nabaria agiri du. Azurm Iraultza 163. Euskaldunek eta bestek erabiltzen duten gaztelaniazko le trajo bitarikoa da beti ezinbestean ("ekarri zuen" eta "ekarri zion", euskaraz), eta ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen. MIH 388. Eta ez da seigarren neurtitza baino lehen [...] bikoiztasuna deusezta dezakeen hitzik. Ib. 389. Kasu horretan [Iruña / Pamplona], bikoiztasuna ez da ageri, sarritan bezala, erdaraz erabiltzen den erdal izenaren bazterrean euskaraz erabiltzen den euskal izena ere ageri delako (cf. San Sebastian / Donostia edo Mauléon / Maule): erdaran bertan bikoiztasuna sartua eta herritartua zegoen. MEIG VII 118. En DFrec hay 3 ejs.