argitara-erazi,
argitaratu arazi,
argiturazi.
Hacer publicar.
Ori bera gure Agirre maitiari gogoratu zitzaion, Auñemendiko lorea ta Kresala ta Garoazuzendu ta argitarazi zituanean.
Lh Itzald
II 104.
Yakintza-n 'Lizardi' berak aizken bizitz aldean argitaratu arazitakoak.
Aitzol ( in
Ldi UO 4
).
Kornubiera berpiztuan egiñik izan datekeen libururik ederrena eman zigun, Trystan hag Ysolt olerkiaz, egilea hil ondoan haren adiskideek argitarazi baitzuten.
Mde Pr 257.
Emengo zenbait lan lenago ere argitaraziak ditut "Euzko-Gogoa" aldizkarian.
Zait Plat 3.
Bertso batzuk argitarazi zituan, gaur oso gutxi ezagutzen diranak.
AZink 134.
Joana Albrete, Nafarroako erregina eta Bearnoko andre gehienak, argitarazi zituen euskal obrak.
MEIG V 81.
Ez dut uste berak itzulerazi zuenik, bai ordea Salamancan argitarazi.
MEIG VIII 87.
Revelar.
Ez ditu iñork argiturazten / misterio oien sekretuak.
Yanzi 59.
Baina ezagutza hori gehituz joanen zen egunero, ezkutapen berriak argitara-eraziko zituen egun orok Theresaren haur-nortasunarekikoak...
Mde HaurB 25.