Euskararen Gramatika

26.3.2.2. Partizipio burutugabea


26.3.2.2. Partizipio burutugabea

26.3.2.2a Partizipio burutugabea inesibozko postposizioa duen aditz izena da: ekartze-n, egite-n, esate-n… Gorago ikusi dugun bezala (§ 25.3.1a), euskara batuan -te eta -tze atzizkiak dira aditzoinetik aditz izena eratortzeko erabiltzen diren atzizkiak: (i) aditzoina -n kontsonantez eta txistukariz bukatua duten aditzek -te atzizkia hartzen dute: egonegote, irauniraute, emanemate, izanizate; hazihazte, ikasiikaste, hautsihauste, eutsieuste, hobetsihobeste; (ii) gainerakoek -tze atzizkiaren bitartez osatzen dute aditz izena: etorrietortze, hartuhartze, jojotze, edukiedukitze.

26.3.2.2b Hizkuntza askok aditz izena eta osagai lokatibo bat (preposizio bat edo postposizio bat) oinarri dituzten egitura analitikoak erabiltzen dituzte aspektu burutugabearen adierazteko. Euskaraz ere aspektu burutugabea adierazten duten adizki analitikoetan inesibozko postposizioa daraman aditz izena erabiltzen da. Hortik, aspektu burutugabearen ekarletzat daukate euskalari askok, eta -ten edo -tzen atzizkiak aspektu burutugabearen markatzat. Hemen, delako aditz izena ‘partizipio burutugabe’ gisa izendatuko dugu eta haren atzizki posibleak marka berarekin aipatuko: [-t(z)en].

26.3.2.2c Halere, partizipio burutugabea ez da aspektu burutugabea adierazteko erabil daitekeen adizki jokatugabe bakarra. Hizkera batzuetan, aditzoinari -ki atzizkia gehituz adierazten da puntukaritasuna: joaki da ‘doa’, ibilki da ‘dabil’ Halako erabilerak kapitulu honen azken atalean berriz aipatuko ditugu (§ 26.6.1.1.1a). Bestalde, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian, formaz partizipio burutua izanagatik ere, heldu puntukaria da: heldu da ‘badator’. Aditz horri balio burutua eman nahi izanez gero, -a(k) gehitu behar zaio partizipioari: heldua da ‘iritsi da’.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper