Euskararen Gramatika

18.2.1. Funtzioa eta kasu marka


18.2.1. Funtzioa eta kasu marka

18.2.1a Perpaus trantsitiboen objektu zuzenak kasu absolutiboa hartzen duela esan ohi da: Jonek Miren aurkitu du. Aldi berean, perpaus intrantsitiboen subjektua ere kasu horretan ageri dela esaten digute gramatikek: Miren gero etorriko da. Bi egitura horietan Miren izen sintagma itxura berarekin ageri zaigu, bi funtzio sintaktiko desberdin baditu ere. Edozein euskaldunek berehala bereiziko lituzkeen umea dator / umea dakar eta horien gisako bikoteetan, argi ikusten da hemen adierazi nahi dena. Bestetik, Miren etorri da eta Mirenek egin du perpausak erkatuz gero, berehala konturatzen gara bietan subjektua izanik ere, marka morfologiko desberdinak hartzen dituela perpaus batean eta bestean (Miren – Mirenek).

Horrek ematen digu euskararen ezaugarriren baten berri: gorago aipatu dugun gisan, euskara hizkuntza ergatiboa dela esaten dugu (ikus § 1.5). Arau orokor gisa (honek beste zehaztasun batzuk behar ditu, hala ere) esan dezagun, hortaz, euskarak ergatibo-absolutibo sistema segitzen duela, eta ez inguruko hizkuntzen nominatibo-akusatiboarena. Euskaraz perpaus intrantsitiboen subjektuak eta perpaus trantsitiboen objektuak kasu bera dute, absolutiboa (Miren etorri da, Miren ikusi dute), eta perpaus trantsitiboen subjektuak, aldiz, ergatiboa hartzen du (Mirenek egin du). Inguruko hizkuntzetan, ordea, perpaus trantsitiboen nahiz intrantsitiboen subjektua beti kasu berean doa, nominatiboan (el, ella; il, elle), eta perpaus trantsitiboetako objektu zuzena, berriz, akusatiboan (lo, la; le, la). Horregatik esaten dugu bi sistema nagusi ditugula, nominatibo-akusatibo eta ergatibo-absolutiboa, eta euskarak bigarrena segitzen duela. Ezin segitu lehenbizikoa, aditz trantsitiboen eta intrantsitiboen nominatiboek marka desberdinak (ø eta -k) izango bailituzkete.

Ergatiboaren atalean (§ 18.3), dena den, honen gaineko beste zehaztapen batzuk egiten dira.

18.2.1b Funtzioaren (subjektua, objektu zuzena) eta kasuaren paralelismo hori ez da (absolutiboa, ergatiboa), hala ere, beti betetzen. Aditz intrantsitibo batzuen subjektua ergatiboan erabiltzen dugu, eta ez absolutiboan: Mirenek igandero eskiatzen du; Urak irakin du eta abar. Batzuetan, hiztunen arabera aldatzen da hori: dantzatu gara/dugu, borrokatu da/du eta abar. Beste batzuetan, aditz trantsitiboaren objektua datiboan ere joan daiteke, ez absolutiboan, aditz motaren arabera: deitu du/dio, lagundu du/dio eta abar (§ 23.2.2).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper