Euskararen Gramatika

16.4.3. Oro


16.4.3. Oro

16.4.3a Dagokion izen sintagmak aipatzen duenaren osotasuna adierazten du. Tradizio handia du testu baxenabartar eta zuberotarretan, eta XIX. mendetik aurrera orokorra da Iparralde osoan. Arruntean zehaztugabe ageri da.

16.4.3b Izenordain gisa (edo dagokion izen sintagma isildurik duela) erabiltzen da sarritan: Jakin dezaten orok ez dela Gobernamendua seroren ez fraideen etsai (Hiriart-Urruti). Hor ikusten denez, orok ergatiboa da, autoreren batek absolutibo plural gisa erabili izan badu ere. Oro da absolutibo forma bakarra. Adibide gehiago: Txerreroa dabil ororen aitzinean (J. Etxepare); Baina aulkia ororena zen, ez da? (Mirande); Baionako ospitalean orok dakiten bihotzarekin eraman dituen adin handiko 25 urteak (Larre).

Erlatibozko perpausa izan dezake aurretik: Sukaldean zeuden orok […] erne eta adimin iraun zuten (Etxaide); Axolazko den oro (Mitxelena); Gertatzen den oro bere koadernoan idazten duen mutil estatubatuarra (Elizondo).

Mugatu plurala: Oroen bularra (Lizardi); Baziren oroendako etxangiak (Garate); Agur Maria erran dezagun / ororek elkarrekilan (Casenave-Harigile).

Izen sintagma baten ondotik: Berrehun gudari oro sumin (Lauaxeta); Gizon oro errege bat da (Payá).

-ko atzizkiaren eskuinean: Besterik da uste izatea jaso itxurako oro poesia dela (Egaña); Ohitu nintzen […] hark egin edo esandako oro beltz ikustera (Lertxundi).

16.4.3c Adjektibo gisa ere erabiltzen da. Izen sintagma duela aurrean, kasu atzizkiak harturik: Ikusiren du hura begi orok (Leizarraga); Bazter ororen behatzaile zara (Duvoisin); Begiak alde orotan ikerka (J. Etxepare); Dauzkagun doai oro dituzu gu denon mende ezarri (Xalbador). Erakusle baten ondotik: Zertako behar dizkiogu […] diru horiek oro eman? (Lafitte); Horietan orotan, bakoitzak egin beharko bere hautua goiz edo berandu (Larre); Zure puska horiekin ororekin (Barbier); Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Matiasek zekizkien (Landart). Aurreko sintagmak plural marka duela: Neure bekatuez oroz dudan barkamendua (Etxepare); Zure haurrak oro (Tartas); Haiek eta bertzeak oro zahartu ondoan (Hiriart-Urruti); Lurreko gauzak oro (Mitxelena); Emakumeak oro Kaiserren bezero (Olarra). Aurreko sintagma singularrean mugatua: Behar du hautatu urtean orotan egun bat (Mercy); Hark agindurik bere gogoa oro ager ziezaion (Mirande); Herriak oro jakin beza (Casenave-Harigile); Pitagoritarrek mundua oro kopuru eta kidetasun dela uste zuten (Gaztelu).

16.4.3d Adberbio gisa: Herria oro nahasi zen (Martin Harriet); Eta lurra izugarri oro ikaraturik (Etxepare); Nagusi gaztea hil zenez gero, oro aldatu ziren Dorronsoroko gorabeherak (Barrensoro).

16.4.3e Esapideetan: Lau zihoazen orotara auto haren barruan (Cano); Denak ezkonduak ziren eta orotara hogeita sei lehengusu baginen (Landart); Oro har ele guti erabili genuen egun hartan (Aintziart); Boterea zer da oro har? (Xarriton); Baina niri, ororen buruan, Amandinen presentzia aski zitzaidan, nahikoa (Landart); Entzuten segitzen da oraindik, ororen buruan, bere tanta aleak kazkabarkatuz… (Juan Garzia); Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik (Saizarbitoria); Oroz gain, Espainia arima bat da (Azurmendi); Gizon liberala, oroz gain euskara maite zuena (Salaburu); Hirutasun goren, oroz gaineko eta gurgarriaren festaburu beneragarrian (J. M. Lekuona); Oroz gainetik, ez nituen aitamak negarrez ikusi nahi (Aintziart).

16.4.3f Laburtuz, hortaz, hauek dira oro-ren erabilera nagusiak: 1. Izen baten ondotik zuzenean, kasu markak eta postposizioak mugagabean hartzen dituela eta komunztadura ere gehienetan singularrean egiten duela: Gazte oro larunbatero ateratzen da; Gazte orok uste du…; Gazte ororekin joaten da. 2. Artikulu plurala hartzen duen izen sintagma baten eskuinean: Gazteak oro larunbatero ateratzen dira; Gazteek oro uste dute… 3. Erakuslearen eskuinean: (Gazte) horiek oro etorri dira; (Gazte) horiek oro uste dute… 4. Izenordain gisan: Dantzara joan ziren orok ikusi zuten; Hemen orok dakite hori ez dela hola gertatu. 5. Adberbio gisan: Gazteak, hori gertatu denetik oro aldatu dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper