Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.94. 6/2023 Legea, maiatzaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa


8.4.12.94. 6/2023 Legea, maiatzaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa[1304]

HITZAURREA

Aran errealitate okzitaniarra da, nortasun propioa eta zenbait adierazmodu dituena, besteak beste, hizkuntza-identitatea, zeren Kataluniako Autonomia Estatutuak aranera jotzen baitu haren lurraldeko hizkuntza gisa. Berezitasun hori bereziki babesten da estatutuaren 11.2, 36.3 eta 94.1 artikuluetan ezarritako araubide juridiko bereziaren bidez. Estatutu-mandatu hori bete zen Okzitanierari, Aranen Aranera Denari, buruzko urriaren 1eko 35/2010 Legea eta Arango Araubide Bereziari buruzko otsailaren 5eko 1/2015 Legea onetsita.

35/2010 Legeak, lehenengo xedapen gehigarrian, ezartzen du ezen legeak estatutuaren oinarrizko garapenerako legearen izaera duela, eta, Arani dagokionez, estatutuaren 11. eta 94. artikuluetan aipatzen den lurralde horretako araubide berezian txertatzen dela. Era berean, aranerari dagokionez, 1.1 artikuluak zehazten du ezen lege horren xedea hauxe dela: Katalunian okzitaniera babestea, Aranen aranera izenekoa, lurralde horretako berezko hizkuntza den aldetik, eremu eta sektore guztietan, hizkuntza hori sustatzea, hedatzea eta ezagutzea, eta haren erabilera ofiziala arautzea. 13.1 artikuluak dioenez, Arango berezko hizkuntza den aldetik, aranera da Arango irakaskuntza-zentroetako ohiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza, hezkuntzari buruzko araudi orokorrean ezarritakoaren arabera. 14.1 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntzaren arloan eskumena duen administrazioak arautu eta antolatu behar du Arango berezko hizkuntzaren erabilera, Arango haur-irakaskuntzaren komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorraren esparruan. 14.2 artikuluak baiesten du ezen aranera komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili behar dela Arango lehen eta bigarren hezkuntzan, Generalitaten hezkuntza-araudi orokorrarekin bat etorriz.

1/2015 Legeak hitzaurrean ezartzen du ezen okzitaniera, bere aldaera arandarrean, Arango berezko hizkuntza dela, eta arandar identitatea eratzen duten zutabeetako bat eta funtsezko ezaugarrietako bat dela, Okzitaniako nazio-egitatean kokatuta. Aranerak komunikazio-hizkuntza gisa duen ezaugarri bereizgarria, 35/2010 Legean deskribatua, 1/2015 Legean ere agertzen da. Zehazki, 8.1.c) artikuluak ezartzen du ezen Arango irakaskuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela.

Kataluniako hezkuntza-araudi orokorrak ere aitortzen du aranera dela komunikazio-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza. Zehazki, Hezkuntzari buruzko irailaren 10eko 12/2009 Legeak 11.1 artikuluan ezartzen du, arau orokor gisa, katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela; gainera, aranera ere beren-beregi arautzen du. 17.1 artikuluak ezartzen du ezen okzitaniera, Aranen aranera deiturikoa, lurralde horretako berezko hizkuntza dela, estatutuaren 6.5 artikuluaren arabera, eta, beraz, Arango irakaskuntza-zentroetan erabili ohi den irakaskuntza- eta ikaskuntza-hizkuntza dela. Horrez gain, 17.2 artikuluak gehitzen du ezen 12/2009 Legearen II. tituluan Kataluniako irakaskuntzaren berezko hizkuntza gisa katalana aipatzen den guztietan, okzitanierara zabaltzen dela Arango hezkuntza-zentroetarako.

Duela gutxi onetsitako Kataluniako araudiak ere eragina du hizkuntzen erabileran unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan. Maiatzaren 30eko 6/2022 Lege-dekretuak, zioen azalpenean, hezkuntza-zentroetako hizkuntza-proiektuaren garrantzia nabarmentzen du, eskolako hizkuntza-ereduaren elementu nagusitzat hartzeraino, eta, gainera, 12/2009 Legearen 14. artikuluan ezarritakoa jasotzen du; izan ere, artikulu horren arabera, zentro publikoek eta funts publikoen sostengua duten zentro pribatuek, hezkuntza-proiektuaren barruan, hizkuntza-proiektu bat egin behar dute, zentroan hizkuntzak zelan landu behar diren zehazteko. Hori guztia kontuan hartuta, lege-dekretu horren helburua hauxe da: hezkuntza-zentro publikoetako eta funts publikoen sostengua duten zentro pribatuetako hizkuntza-proiektuak egin, onetsi, baliozkotu eta berrikusteko irizpideak finkatzea, betiere zentro bakoitzeko irakaskuntzaren antolaketari eta hizkuntza ofizialen erabilerari buruzko gaiak ezartzeko. Irizpide horiek arautzean, Aranen berezitasuna hartzen da kontuan hizkuntzaren ikuspegitik, eta berezitasun hori 3.3 artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen da; izan ere, xedapen horrek ezartzen du ezen Arango lurraldean hizkuntza-proiektuek kontuan hartu behar dutela aranera, Arango berezko komunikazio-hizkuntza gisa eta hango hezkuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa, betiere araudi erregulatzailearen arabera. Araneraren tratamendua, beraz, guztiz bat dator Aranen, okzitanieraren eta hezkuntzaren araubide bereziko legeekin: aranera Arango lurraldean berezko hizkuntza gisa hartzen da, eta, atxikimenduz, komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa hango hezkuntza-zentroetan.

Kataluniako Parlamentuak 8/2022 Legea, ekainaren 9koa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa onetsi zuen. Lege beraren 2.1 artikuluak xedatzen du ezen katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, hezkuntza-sistemako irakaskuntza-hizkuntza eta ikaskuntza-hizkuntza gisa erabili ohi den hizkuntza dela, eta heldu berri diren ikasleak hartzeko ohikotasunez erabiltzen dena dela. 8/2022 Legeak ere Arango hizkuntza-berezitasuna hartzen du kontuan, eta, beraz, xedapen gehigarri bakarrean zehazten du ezen Arango hezkuntza-zentroetan, hizkuntza-proiektuek araneraren ikasketa eta curriculum- eta hezkuntza-erabilera bermatu behar dutela, lurralde horretako berezko hizkuntza baita, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera. Hala ere, 8/2022 Legetik ondorioztatzen diren araneraren ezaugarri bereizgarriak ez datoz bat, zati batean, aurreko paragrafoetan aipatutako araudiarekin, ez eta 6/2022 Lege-dekretuarekin ere. Lege horrek ez du espresuki aitortzen aranera komunikazio-hizkuntza eta Arango hezkuntza-zentroetako irakaskuntzan ohiko ikaskuntza denik, lege horrek ez baitu esplizituki adierazten aztertu den Kataluniako legeriak araneraren berezko hizkuntzaren izaeraren eta irakaskuntza-eremuan duen komunikazio-hizkuntzaren eta ohiko ikaskuntzaren artean ezartzen duen lotura tradizionala.

Hori dela eta, segurtasun juridikoa bermatzeko eta aranerak Arango hezkuntza-zentroetan komunikazio-hizkuntza eta ohiko ikaskuntza-hizkuntza gisa irauteari buruzko interpretazio okerrak saihesteko, beharrezkotzat jotzen da 8/2022 Legea aldatzea, araneraren erabilera eta ikaskuntza berariaz aipatuz unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan.

Artikulu bakarra.— 8/2022 Legearen xedapen gehigarria aldatzea

Aldatu egiten da ekainaren 9ko 8/2022 Legearen xedapen gehigarria; izan ere, lege horren bidez, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialak erabiltzeari eta ikasteari buruzkoa onetsi zen; honelaxe geratzen da idatzita:

«Arango hezkuntza-zentroetan, hizkuntza-proiektuek araneraren ikasketa eta curriculum- eta hezkuntza-erabilera bermatu behar dute, lurralde horretako berezko hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza baita, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera».

Azken xedapenetako lehenengoa.— Ekonomia- eta aurrekontu-ondorioak

Generalitaten aurrekontuen kontura gastuak egitea edo diru-sarrerak gutxitzea dakarten manuek ondorioak izango dituzte lege hau indarrean jarri eta hurrengo aurrekontu-ekitaldiari dagokion aurrekontu-legea indarrean jartzen denetik aurrera.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper