Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.92. 3/2023 Legea, martxoaren 16koa, 2023rako neurri fiskalak, finantzarioak, administratiboak eta sektore publikoko neurriei buruzkoa


8.4.12.92. 3/2023 Legea, martxoaren 16koa, 2023rako neurri fiskalak, finantzarioak, administratiboak eta sektore publikoko neurriei buruzkoa[1302]

HITZAURREA

I. Neurri fiskalak

[…]

I. kapituluan, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, aldaketa teknikoak egin dira katalana eta okzitaniera sustatzen eta ikerketa sustatzen diharduten erakunde jakin batzuen alde egindako emariengatiko kenkarietan; [...]

LEHENENGO ZATIA
Neurri fiskalak

II. TITULUA
Lagatako tributuak

I. KAPITULUA
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga

19. artikulua.— Neurri Finantzarioei buruzko 21/2005 Legea aldatzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota autonomiko osoari dagokionez.

1. Aldaketa hauek izango ditu Neurri Finantzarioei buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Legearen 14. artikuluaren 1. apartatuak; aldaketok 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:

«1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota autonomiko osoan, zerga arautzen duen Estatuko legeak ezarritako kuota-kenkarien zenbateko osoaren gainean dagokion portzentaje-murrizketarekin batera, honako erakunde hauen alde egindako emariengatiko kenkari bat aplikatu ahal izango da: Ikaskuntza Katalanen Institutua, Ikaskuntza Arandarren Institutua-Okzitanieraren Arandar Akademia, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, sindikatu- eta enpresa-antolakundeak edo katalana edo okzitaniera sustatzen duten lanbide-elkargoak edo zuzenbide publikoko beste korporazio batzuk. Egoera hori egiaztatuta geratzen da hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak egiten duen erakunde horien zentsuan sartzen dituenean halako erakundeak. Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen % 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren % 10eko gehieneko mugarekin».

LAUGARREN ZATIA
Administrazio-neurriak

XI. TITULUA
Hezkuntza-arloko administrazio-neurriak

48. artikulua.— Hezkuntzari buruzko 12/2009 Lege Orokorra aldatzea

Xedapen gehigarri bat, hogeita hamahirugarrena, eransten zaio Hezkuntzari buruzko uztailaren 10eko 12/2009 Legeari, testu honekin:

«Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria. Sailburu titularra gaitzea curriculum jakin batzuk ezartzeko.

Indarrean dagoen araudia eta 53.1 artikuluaren arabera curriculuma zehazteko Gobernuari dagozkion eskumenak alde batera utzi gabe, sailburu titularra gaitu egiten da, agindu baten bidez, honako curriculum hauek ezar ditzan:

b) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzen curriculuma».


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper