Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.88. 19/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzkoa


8.4.12.88. 19/2020 Legea, abenduaren 30ekoa, Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzkoa[1297]

HITZAURREA

Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko Legearen helburua honako hau da: tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea, giza duintasunarekiko errespetua eta lege hau aplikatzeko lurralde-eremuan egiten den modu, egintza edo portaeraren aurkako babesa; diskriminazioaren arrazoiak hauek dira: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional bateko kide izatea; arraza, larruaren kolorea edo etnia; iritzi politikoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; hizkuntza; jatorri kultural, nazional, etniko edo soziala; egoera ekonomiko edo administratiboa, gizarte-klasea edo aberastasuna; sexua, sexu-orientazio, -identitatea, generoa edo genero-adierazpena; arbasoak; adina; fenotipoa; etnia-talde bateko izatea; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo giza izatearen beste edozein tasun, inguruabar edo adierazpen, dela benetakoa, dela esleitua. […]

[…] Ildo horretan, hurbileneko ingurunean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak (20. artikulua) aitortzen du pertsona guztiak berdinak direla legearen aurrean, eta diskriminazio oro debekatzen du (21. artikulua) diskriminazioaren eragilea denean sexua, arraza, kolorea, etnia- edo gizarte-jatorriak, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa, pentsamoldeak, iritzi politikoak nahiz beste edozein motatako iritziak, gutxiengo nazional bateko izatea, ondarea, jaiotza, desgaitasuna, adina edota sexu-orientazioa.

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

1 artikulua.— Xedea

3. Lege honen helburua da aitzakiatzat hartzen duen edozein diskriminazio-mota saihestea, arrazoiak honako hauek direlarik:

e) Hizkuntza edo identitate kulturala.

II. TITULUA
Tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidearen aplikazio materialaren eremuak

10. artikulua.— Hezkuntza

7. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak, hezkidetza-printzipioaren arabera, zaindu behar du hezkuntza-sistema osoan aniztasuna errespetatzen dela, bai zentroetan, bai prestakuntza-erakundeetan, bai helduen hezkuntzan, bai gurasoen prestakuntzan, bai eskolako kirol-jardueretan eta haur eta gazteen aisialdiko jardueretan; aniztasun hori honako hauei dagokie: erlijioari edo sinesmenei, gaitasunari edo desgaitasunari, adinari, arraza- edo etnia-jatorriari, aniztasun sexual eta afektiboari, sexu-orientazioari, genero-identitate edo -adierazpenari, familia-eredu desberdinei edo lege honek aipatzen duen beste edozein tasun sozial edo pertsonali. Ildo horretan, sail horrek:

[…]

b) Zaindu behar du eskola-, hezkuntza- eta prestakuntza-materialen edukiek, edozein formatutan daudela ere, eta horietan erabiltzen den hizkerak aniztasuna hartuko dutela kontuan, eta edozein diskriminazio-mota saihestuko dutela arrazoi horrengatik.

[…]

11. artikulua.— Osasuna

6. Osasun-arloan eskumena duen sailak neurriak bermatu behar ditu gaixotasunagatik ez diskriminatzeko, eta, horretarako, honako hauek egin behar ditu:

c) Komunikabideetan hizkuntza errespetuz eta egoki erabiltzearen garrantziari buruzko kanpainak egitea, betiere gizarteak eta iritzi publikoak gaixotasunen konnotazio negatiboak eta osasun-arrazoiengatiko estigmatizazioa saihesteko.

[…]

16. artikulua.— Komunikabide sozialak eta informazioaren gizartea

2. Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, komunikabide sozialen eta informazio-teknologien enpresen independentzian eragin gabe, kode deontologikoak eta autorregulazio-akordioak hartzea sustatu behar dute horietan, aurreiritzi diskriminatzailerik eta estereotiporik gabe, honako hauek lortzen laguntzeko:

a) Hizkera errespetuzkoaren erabilera sustatzea, bereziki, hizkera sexista, klasista, arrazista, xenofoboa, LGBTIfobikoa eta, oro har, diskriminatzailea ez dena, zeinak lagunduko baitu hedabideetan gutxiespen-terminologiaren erabilera errotik kentzen, bai eta merkataritza- eta publizitate-mezuetan ere.

[…]

5. Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak, komunikabideei dagokienez, publikoetan bezala pribatuetan, hauek egin behar ditu:

b) Gomendioak ezartzea hizkuntza-erabilerei buruz eta irudien tratamenduari eta erabilerari buruz, betiere lege honek aipatzen dituen eremuetan.

[…]

6. Komunikabideek, publikoek zein pribatuek, bermatu behar dute desgaitasunaren informazio-estaldura inklusiboa izango dela, hizkuntza behar bezala eta errespetuz erabiliko dela, eta terminologiaren gutxiespen-erabilera saihestuko dela.

[…]


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper