Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.83. 8/2017 Legea, ekainaren 15ekoa, Kanpoko Erkidego Katalanari buruzkoa


8.4.12.83. 8/2017 Legea, ekainaren 15ekoa, Kanpoko Erkidego Katalanari buruzkoa[1292]

HITZAURREA

I

[…]

Generalitateko Gobernuaren asmoa da jarduketak bultzatzea eta indartzea bide emateko kanpoan dauden katalanek, gaur egungo aukeren arabera, beren jatorrizko herrialdearekin lotura estua izan dezaten, eta, era berean, aukera izan dezaten Kataluniaren bilakaera kolektiboan parte hartzeko eta Kataluniako errealitatea, kultura eta hizkuntza eskuratzeko.

[…]

II

[…]

Hala, xx. mendeko hamarkadetan zehar, kanpoko erkidego katalanak harrera-toki bihurtu ziren, eta funtsezko bihurtu ziren kanpoan kultura eta hizkuntza katalanak mantentzeko. Erakunde horietako kideek jarduera kultural dinamikoa egiten zuten, bai eta jatorrizko lurraldearekiko loturei eusteko ekintza garrantzitsua ere.

[…]

II. KAPITULUA
Katalanak kanpoan

6. artikulua.— Kanpoan bizi diren katalanen espezifikotasuna politika publikoetan integratzea

2. Gobernuak zaintzen du kanpoan dauden katalanek gauza ditzatela indarrean dagoen araudiak kanpoan bizi direnei aitortzen dizkien eskubideak, batez ere eremu politiko, administratibo, zibil, sozial eta linguistikoan, eta behar diren ekintzak sustatzen ditu eskubide horiek egikaritzeko Katalunian bizi diren katalanek dituzten baldintza berberetan, eta genero-berdintasunaren, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren arabera.

8. artikulua.— Kanpoan dauden katalanen eskubideak

3. Hizkuntzaren eremuan, kanpoan dauden katalanek, Kataluniako instituzio, antolakunde eta administrazio publikoekin dituzten harremanetan, eurek aukeratzen duten hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea dute, Autonomia Estatutuaren I. tituluko 3. kapituluan ezarritakoaren arabera. Gobernuak katalana eta aranera kanpoan irakasten laguntzeko neurriak hartzea sustatzen du, bai aurrez aurre, hori egin daitekeen lekuetan, bai modu birtualean.

4. Hizkuntza- eta kultura-eremuei dagokienez, arreta berezia eskaini behar dio Generalitatek Kataluniak hizkuntza partekatzen duen lurraldeetatik kanpoko katalanek eta erkidego katalanek egiten duten sustapenari.

11. artikulua.— Kataluniarekiko lotura

1. Gobernuak, kanpo-ekintzaren arloan eskumena duen sailaren bitartez, kanpoan dauden katalanekiko harremanak sustatu eta errazten ditu, haien arteko harremanak sustatzen ditu eta haien antolakundeei laguntza ematen die, kanpoan dauden katalanen eta Kataluniaren arteko lotura aktiboari eusteko, betiere beren jatorrizko herrialdeko errealitatean modu antolatuan parte har dezaten, eta kultura eta hizkuntza katalanekin harremanetan egotea ahalbidetzen duten tresnak eskura izan ditzaten.

III. KAPITULUA
Kanpoko erkidego katalanak

13. artikulua.— Definizioa

3. Lege honen ondorioetarako, kanpoan bizi diren katalanak izan daitezke erkidego katalanetako kide, 4. artikuluaren arabera. Kataluniatik kanpo bizi diren pertsonak ere kide izan daitezke, baldin eta, katalan izaera politikoa izan gabe, Kataluniari, haren kulturari, hizkuntzari eta nazio gisa duen nortasunari lotuta sentitzen badira.

14. artikulua.— Laguntza

Gobernuak laguntza ematen die kanpoan dauden erkidego katalanei, honako helburu hauek lortzeko:

b) Kanpoan dauden katalanen eta Kataluniaren arteko loturei eustea, hizkuntza, kultura eta errealitate katalanekin harremanetan egon eta horiek urrutitik erabili ahal izateko, eta Kataluniarekin, haren instituzioekin eta kolektibo horri zuzendutako gobernu-ekimenekin informazioa eta harremanak izateko.

15. artikulua.— Kanpoan dauden erkidego katalanak ofizialki aitortzea

2. 1. apartatuan aipatzen den aitorpena lortzeko, beharrezkoa da erkidegoaren eraketa zuzenbidearen arabera egiaztatzea, helburuak lege honi egokitzea, haren egitura eta funtzionamendua demokratikoak eta gardenak izatea, eta Kataluniarekin, Kataluniako herritarrekin, historiarekin, hizkuntzarekin, kulturarekin edo Kataluniako errealitatearen beste edozein aspekturekin duen lotura egiaztatzea.

20. artikulua.— Zerbitzuak eta prestazioak

1. Gobernuak laguntza ematen die kanpoan dauden erkidego katalanei, erkidegoen federazioei eta erregistroan inskribatuta dauden erkidego katalan birtualei, betiere zerbitzu eta prestazio hauek eskainiz:

e) Laguntza teknikoa eta laguntzak ematea hizkuntza eta kultura katalanak ezagutzera eta ikastera bideratutako jarduketak sustatzeko, bereziki erkidego katalaneko kide diren haur eta gazteen artean.

IV. KAPITULUA
Kanpoan dauden erkidego katalanekiko harreman-organoak

21. artikulua.— Kanpoko Kataluniaren Kontseilua

3. Kanpoko Kataluniaren Kontseiluaren funtzionamendua, antolaketa, osaera eta atxikipena dekretu bidez zehaztu behar dira. Osaerak, edozelan ere, honako hauek bildu behar ditu: kanpo-ekintzaren, migrazioen, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan eskumena duten gobernu-organoak; nazioartekotzearen eta kanpo-proiekzioaren eremuetan —bereziki, ekonomiaren, hizkuntzaren eta kulturaren eremuetan— lan egiten duten eta Generalitaten partaidetza duten organismoen, partzuergoen eta instituzioen ordezkaritza, eta Kataluniatik kanpo dauden erkidego katalanen eta aitortuta dauden federazioen ordezkaritza. Kanpoan dauden erkidego katalanak eta federazioak osatzen dituzten Kontseiluko kideak irizpide demokratikoetan oinarrituta izendatu behar dira; izendapen horretan, emakumeen eta gizonen eta eremu geografikoen ordezkaritza orekatua lortzen saiatu behar da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper