Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.81. 17/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzkoa


8.4.12.81. 17/2015 Legea, uztailaren 21ekoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrari buruzkoa[1290]

HITZAURREA

[…]

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna modu eraginkorrean ziurtatzeko, sexuaren ziozko diskriminazioaz gain, beste aspektu batzuk ere hartu behar dira kontuan, hala nola diskriminazio anizkoitza, eta honako arrazoi hauek direla-eta sortutako desabantaila-egoera hauek ere hartu behar dira kontuan: etnia, kolore, jatorri etniko eta sozial, ezaugarri genetiko, hizkuntza, erlijio, sinesmen, iritzi politikoak edo bestelakoak, gutxiengo bateko kide izatea, gaitasunak, jaiotza, desgaitasuna, adina, sexu-orientazioa edo maila ekonomikoa.

[…]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Botere publikoen jardun-printzipioak

Autonomia Estatutuaren 41. artikuluak aipatzen duen genero-ikuspegiaren printzipioa betez, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, betiere sexu- edo genero-diskriminaziorik gabe, lege honen xedapenen interpretazioak eta botere publikoen politika eta jarduketa guztiek printzipio hauek bete behar dituzte:

Zortzigarrena.— Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta estereotipatu gabea: 2. artikuluan definitutako botere publikoek ez dute hizkera sexistarik erabili behar, errealitatearen ikusmolde sexisten adierazpena saihestu behar dute, bai eta erabilera androzentrikoak eta genero-estereotipoak ere, eta emakumeekiko, gutxiengoekiko eta, oro har, pertsona guztiekiko errespetuzko hizkera sustatu behar dute arreta pertsonalean eta beren dokumentazio idatzi, grafiko eta ikus-entzunezko guztian. Botere publikoek prestakuntza eman behar diete langileei, hizkuntza errespetuz eta modu inklusiboan erabil dezaten.

III. KAPITULUA
Sektore publikoan emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako eskubidea bermatzeko mekanismoak

15. artikulua.— Sektore publikoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak

4. Sektore publikoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako planek betekizun hauek bete behar dituzte:

b) Kontuan hartzea, besteak beste: emakumeen ordezkaritza; irispidea; hautaketa; lanbide-igoera eta -garapena; lan-baldintzak; bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzea; indarkeria matxista; lan-arriskuen prebentzioa genero-ikuspegiarekin; komunikazio inklusiboa, eta hizkera ez-sexista eta ez- androzentrikoa erabiltzea, bai eta organismoaren estrategia eta barne-antolaketa ere.

IV. KAPITULUA
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko politika publikoak

2. atala
Hezkuntza, kultura eta ezagutza

21. artikulua.— Hezkidetza

3. Hezkuntza Administrazioak, hezkuntza-sistemako genero-berdintasunerako planaren bidez, honako helburu hauek lortzeko jarduketak eta jarduerak egin behar ditu beti:

f) Ikasleak prestatzea hizkuntzaren erabilera ez-sexistan eta ez-androzentrikoan.

23. artikulua.— Jolasak eta jostailuak

Jolas eta jostailuen arloan eskumenak dituzten Kataluniako administrazio publikoek beharrezkoak diren ekintza guztiei ekin behar diete, helburu hauek lortzeko:

b) Jolas eta jostailuak merkaturatzen debekatzea, baldin eta horiek emakumeentzat iraingarriak badira, emakumeen duintasunaren aurka egiten badute, hizkuntzaren erabilera sexista egiten badute edo haurren eta nerabeen artean oldarkortasuna eta indarkeria sustatzen badituzte.

25. artikulua.— Komunikabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

1. Generalitaten eta Kataluniako toki-erakundeen ikus-entzunezko komunikabideek, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak emandako lizentzia baten babesean jarduten dutenek, Kataluniako Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko abenduaren 29ko 22/2005 Legearen 2. artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen diren gainerako subjektuek, eta Kataluniako administrazio publikoek kudeatu edo diruz lagundutako idatzizko komunikabideek:

d) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-androzentrikoa erabili behar dute.

26. artikulua.— Informazioaren eta ezagutzaren gizartea

2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan, botere publikoek oso-osoan edo zati batean finantzatutako proiektuetan bermatuko da hizkera eta edukia sexistak ez izatea.

28. artikulua.— Unibertsitateak eta ikerketa

1. Kataluniako Unibertsitateei buruzko otsailaren 19ko 1/2003 Legearen 5. artikuluan aipatzen den balioetan oinarritutako hezkuntzak honako hauek bildu behar ditu nahitaez:

e) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-androzentrikoa komunikazio guztietan.

3. atala
Lana, enplegua eta enpresa

35. artikulua.— Kataluniako enpresa-bikaintasunaren bereizgarria, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorraren arloan

4. Berdintasunaren arloko enpresa-bikaintasunaren bereizgarria emateko baldintzak arautzeko kontuan hartu beharreko irizpideak, lau urteko iraupena dutenak, honako hauek dira:

g) Hizkuntza inklusibo ez-sexistak, ez-androzentrikoak eta publizitate ez-sexista erabiltzea enpresaren barne-komunikazioan, produktuetan, zerbitzuetan eta marketinean.

Bosgarren xedapen gehigarria.— Instituzio eta organo publikoen izendapenak berrikustea

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, berrikusi eta, hala badagokio, aldatu egin behar dira Kataluniako administrazio publikoen mendeko instituzio eta organoen izendapenak, betiere hizkera ez-sexistaren eta ez-androzentrikoaren printzipioak errespetatzen direla bermatzeko.

Zazpigarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza-erabilerak

Gobernuak, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren aholkularitzarekin, hala badagokio, behar diren ekintzak abiarazi behar ditu hizkuntza-erabileren aplikazioa aztertzeko, betiere historikoki kontuan hartu ez diren emakumeak ikusarazte aldera.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper