Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.76. 13/2014 Legea, urriaren 30ekoa, Irisgarritasunari buruzkoa


8.4.12.76. 13/2014 Legea, urriaren 30ekoa, Irisgarritasunari buruzkoa[1284]

HITZAURREA

I

[…]

Garrantzitsua da bereziki aipatzea ondasunen eta zerbitzuen komunikazio- eta informazio-eremuetako irisgarritasuna arautu behar dela, Europako Estrategiak zehaztutako zentzuan, zeren aspektu hori ez baitago behar bezala garatuta indarrean dagoen araudian, era berean, bereziki aipatu behar da eragin handia duela zentzumen-desgaitasunak dituzten pertsonen autonomian eta zerbitzu baten gainerako erabiltzaileen baldintza berdinetan parte hartzeko aukeran. Azken urteotan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek halako moldez aurrera egin dute, non eguneroko bizitzako edozein egoeratan presentzia iraunkorra baitute, eta funtsezko elementu bihurtu dira ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonei bizitza normalizatua izateko eta harremanak izateko, prestatzeko, lan egiteko eta aisialdiaz eta, bereziki, kulturaz gozatzeko, aspektu guztietan. Horri dagokionez, garrantzitsua da gogoratzea komunikaziorako irisgarritasuna Kataluniako Parlamentuaren 2010eko uztailaren 15eko 749/VIII Ebazpenaren xede izan zela —ebazpen hori ahoz komunikatzen diren gorrei eta gor-itsuei katalanaren ikaskuntza, hezkuntza, irisgarritasuna eta erabilera eta ahozko modalitateko baliabideak bermatzeko neurriei buruzkoa da— bai eta Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legearen xede ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

3. artikulua.— Definizioak

1. Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

n) Laguntza-bitartekoak: ingurunearen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko bitartekari gisa jarduten duten laguntzak, bizi-kalitatea hobetzeko edo autonomia pertsonala areagotzeko aukera ematen dietenak. Erabilera partikularreko laguntza-bitartekoak beharrezko elementutzat jotzen dira, eta ezin da mugatu horien erabilera, salbu eta segurtasun- edo osasungarritasun-arrazoiengatik edo erregelamendu bidez ezarritako beste arrazoi batzuengatik. Laguntza-bitartekoak honela sailkatzen dira:

2) Laguntza pertsonala: desgaitasuna duten pertsonei produktu eta zerbitzuen erabilera, komunikazioa edo mugikortasuna errazteko edo bermatzeko prestatutako pertsona, hala nola zeinu-hizkuntzaren interpretea, gidari-interpretea edo laguntzaile pertsonala.

III. TITULUA
Irisgarritasuna

V. KAPITULUA
Zerbitzuen irisgarritasuna

26. artikulua.— Erabilera publikoko zerbitzuetarako irisgarritasunaren baldintzak

6. Ikus-entzunezko komunikabideek pixkanaka txertatu behar dituzte zeinu-hizkuntzaren audiodeskripzio-, azpititulazio- eta interpretazio-sistemak, betiere programazioa irisgarria izan dadin.

VI. KAPITULUA
Irisgarritasuna komunikazioan

29. artikulua.— Definizioak

Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:

a) Komunikazioa: igorle baten eta hartzaile baten artean informazioa trukatzeko prozesua. Mezua hautemateko erabiltzen den zentzumenaren arabera, komunikazioa honelakoa izan daiteke:

1) Entzunezkoa: mezua entzumenaren bidez hautematen den komunikazioa.

2) Ukimenezkoa: mezua ukimenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen ditu braille irakurketa-idazketa sistema, sinboloak eta grafikoak erliebean, letra larriak esku-ahurrean, ukimenezko alfabeto daktilologikoa edo esku-ahurrekoa eta ukimenezko euskarria darabilen zeinu-hizkuntza.

3) Ikusizkoa: mezua ikusmenaren bidez hautematen den komunikazioa. Barnean hartzen du sistema grafiko alfabetikoa eta sinbolikoa, zeinuen, letren, grafismoen, sinboloen eta antzeko beste adierazpenen bidez irudikatzen dena edozein euskarri material, elektroniko edo telematikotan; argi-seinaleak, hau da, lurraldean, eraikuntzan eta garraioan arrisku- edo larrialdi-abisua ematen duten argi-errotuluak edo argiak, eta zeinu-hizkuntza.

b) Ahozko hizkuntzak: transkripzio idatzia duten ahozko komunikazio-sistemak, pertsona-erkidego bati dagozkionak. Ahoz komunikatzen diren pertsona gorrek edo gor-itsuek erabiltzen dituzten hizkuntzak dira.

c) Zeinu-hizkuntzak: gor zeinugileen keinu- eta ikus-modalitateko hizkuntza-sistemak, zeinak gor-itsuek ere erabiltzen baitituzte beren zentzumen-egoeraren arabera egokituta.

d) Eskuen laguntza duten zeinu-hizkuntzak edo urrutikoak: gor-itsuen hizkuntza-sistemak, zeinetan, gidari-interprete baten edo gor-itsutasuna duen bitartekari baten bidez egiten baita komunikazioa. Sistema daktilologikoa, ukimen-euskarridun zeinu-sistema, ukimena eta bi pertsonen arteko hurbiltasuna erabiltzen dira.

e) Ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak: entzumena estimulatzeko metodo espezifikoak, eta gorrek edo gor-itsuek erabiltzen dituzten baliabide teknologikoak, zeinek bide ematen baitute ahozko hizkuntzaren entzumena, ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena iristeko. Bitarteko horien artean daude audifonoak, entzumen-inplanteak, maiztasun modulatuko igorgailuak, begizta edo eraztun magnetikoak, azpitituluak eta ezpain-irakurketa.

f) Ikusizko komunikazioan laguntzeko produktuak: ikusmen-urritasuna duen pertsonari ikusmen-informazioa hautematen eta ulertzen laguntzeko metodo espezifikoak. Honako produktu hauek sartzen dira:

1) Laguntza-produktu optikoak eta elektronikoak: sistema optiko edo elektroniko batean oinarritutako gailuak, zeinek irudiak zabaldu edo hurbiltzen baitituzte eta bide ematen baitute ikusmen urriko pertsonen ikusmen-errendimendua optimizatzea.

2) Ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programa informatikoak eta ikusizko informazioa soinu-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei informazio hori iristeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

3) Ikusizko informazioa ukipen-hizkuntza bihurtzen duten laguntza-produktuak: gailuak, ekipoak, tresnak, baliabide teknologikoak, programa informatikoak eta ikusizko informazioa ukipen-hizkuntza bihurtzen duen eta ikusmen-desgaitasuna duen pertsonari informazio hori iristeko aukera ematen dien beste edozein laguntza.

g) Ahozko hezkuntzaren modalitatea: entzumen-desgaitasuna duten ikasleen ohiko eskolatze-mota, non komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza soilik ahozko eta idatzizko hizkuntza den.

h) Hezkuntza-modalitate elebiduna: hezkuntza-proiektu bat da, zeinean elkarrekin bizi baitira zeinu-hizkuntza katalana, ikasketa-gai eta komunikazio-hizkuntza gisa eta eskola-curriculumerako irispide gisa, eta ahozko zein idatzizko hizkuntza ofizialak, zeinak ikasketa-gai ere baitira.

i) Material irakurterrazak: Inclusion Europe (adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzeko Europako sarea) eta IFLA (liburutegien elkarteen nazioarteko federazioa) nazioarteko gidalerroetan oinarrituta egindako materialak, testuen sinplifikazioa sustatzen dutenak, betiere material horiek herritar guztientzat irisgarriak izan daitezen; sinplifikazioak, berriz, hizkuntza lau eta zuzenekoa erabiltzea dakar, hartzaileentzat irisgarria den edukia dakar, eta edukia eta formak harmonizatzen dituen diseinua erabiltzea.

30. artikulua.— Ahozko hizkuntzan komunikatzen diren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

Ahozko hizkuntzaren modalitatea eta ahozko komunikaziorako laguntza-baliabideak onartzen dira gorrek edo gor-itsuek komunikatzeko gehien erabiltzen duten sistema gisa, bai eta pertsona horiek eta haien familiek edo tutoreek ahozko hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera askatasunez erabakitzeko duten eskubidea eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak ere.

31. artikulua.— Zeinu-hizkuntzan komunikatzen diren eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak

Zeinu-hizkuntza katalana onartzen da Kataluniako gor edo gor-itsu zeinugileen hizkuntza gisa, betiere zeinu-hizkuntza katalanaren legeriak eta hura osatzen duen irisgarritasun-araudiak ezarritakoarekin bat etorriz.

32. artikulua.— Irisgarritasun-baldintzak hezkuntza-eremuko komunikazioan

2. Desgaitasuna duten ikasleei dagokienez, irakaskuntzaren arloan eskumena duen sailak:

a) Entzumen-desgaitasuna duten haurren familiei edo tutoreei informazioa bermatu behar die eskolatzeko hezkuntza-modalitateei buruz, betiere erabakitzen diren zentroetan ahozko hezkuntzaren modalitatearen edo modalitate elebidunaren artean askatasunez aukeratu ahal izan dezaten, eta hautatutako modalitatearen ikaskuntza eta erabilera bermatu behar ditu.

3. Irakaskuntzaren arloan eskumena duen sailak ahozko hizkuntzan komunikatzen diren gorrekiko edo gor-itsuekiko errespetua zabaldu behar du, baita modalitate hori eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak, linguistikoak eta teknologikoak ezagutarazi eta horiek badirela zabaldu ere, eta prestakuntza-plan espezifikoak ezarri behar ditu, betiere zentzumen-desgaitasuna —entzumen-desgaitasuna, zein ikusmen-desgaitasuna, zein itsu-gorreria— duten ikasleei arreta eman behar dieten irakasleek eta profesionalek prestakuntza egokia dutela bermatzeko.

4. Gobernuak lehentasuna eman behar dio unibertsitateekin eta Ikaskuntza Katalanen Institutuarekin ikerketa-akordioak egiteari, betiere ahoz komunikatzen diren gorrek katalana ikas dezaten; dena den, beste akordio batzuk egin ahal izango ditu eremu horretan ikerketak egiten dituzten beste instituzio edo erakunde batzuekin.

5. Gobernuak bermatu egin behar du Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legeak 3. eta 4. apartatuetan gor edo gor-itsu zeinugileentzat xedatzen duena betetzen dela.

6. Administrazio publikoek elkarlanean jardun dezakete unibertsitateekin, irakaskuntzako zentro ez-arautuekin eta elkarteekin, betiere ahozko hizkuntzaren, ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoen eta zeinu-hizkuntza katalanaren erabilera errazteko.

33. artikulua.— Komunikaziorako irisgarritasuna administrazio publikoekiko eta zerbitzu publikoen hornitzaileekiko harremanetan

1. Administrazio publikoek ahozko hizkuntza eta ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, betiere ahoz komunikatzen diren gorrek berdintasun-baldintzetan iritsi ahal izan ditzaten zerbitzu publikoak, eskubide hori arautzen duen irisgarritasun-araudiarekin bat etorriz.

2. Administrazio publikoek zeinu-hizkuntza katalana erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, eta hizkuntza horretan ikasteko, irakasteko, ikertzeko eta interpretatzeko baldintzak ezarri behar dituzte, Zeinu-hizkuntza Katalanari buruzko ekainaren 3ko 17/2010 Legean ezarritakoaren arabera.

VII. KAPITULUA
Kulturako, kiroleko eta aisiako ekipamenduetarako irisgarritasuna

35. artikulua.— Kulturako, kiroleko eta aisiako jardueretarako irisgarritasun-baldintzak

1. Kultura-, kirol- edo aisialdi-jarduerek eta antzeko ekitaldi publikoek komunikazio-irisgarritasun nahikoa bermatu behar dute, arian-arian, betiere desgaitasun fisikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonek haietaz gozatu, ulertu edo horietan parte hartu ahal izan dezaten, eta informazioa hizkuntza ulergarriaren bidez eskaini behar dute, jarduera-motaren arabera erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper