Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.69. 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa


8.4.12.69. 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa[1272]

HITZAURREA

II

[…]

Beste alde batetik, kontuan izan behar da 2006ko Autonomia Estatutuak kontsumitzaileen babesa zabaltzen duela. Egin-eginean ere, estatutuaren testuko zenbait manutan ageri da kontsumitzaileen babesa: 28. artikuluari gehitu behar zaizkio 34. artikulua, zeinak jasotzen baititu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak, eta 49. artikulua, zeinak igotzen baitu kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa printzipio gidariaren kategoriara. […]

[…]

III

[…]

II. tituluak kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak jasotzen ditu. […] VIII. kapitulua informazioa jasotzeko eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubideari buruzkoa da, eskubide hori kontsumitzaileen oinarrizko eskubideetan txertatzen du, eta horrela garatzen du Estatutuaren 34. artikulua.

[…]

V

[…]

Kontsumo Kodeak hiru azken xedapen ditu. […] Lehenengoak ezartzen duenez, kontsumoaren eremuan, kode honi egiten zaizkio Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeari eta Merkatuaren Diziplinari eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko urtarrilaren 8ko 1/1990 Legeari egindako aipamenak. Bigarrenak eta hirugarrenak, hurrenez hurren, vacatio legis eta lege honen erregelamendu-garapena zehazten dituzte.

Nabarmendu behar da Kontsumo Kodeak ezarritako hizkuntza-eskubideen sistema ez dagoela kontraesanean 1/1998 Legeak ezarritako araubidearekin, eta, ondorioz, lege horrek indarrean dirauela.

[…]

I. LIBURUA
Xedapen orokorrak

I. TITULUA
Atariko xedapenak

I. KAPITULUA
Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak.

111. artikulua.— Definizioak

Lege honen ondorioetarako, honako hauek dira:

b) Batez besteko kontsumitzailea: ohiko arretaren irizpidearen arabera, normalean informatuta egon behar duen eta gizarte-, kultura- eta hizkuntza-faktoreen arabera kontsumo-harremanetan kontuz ibili behar duen kontsumitzailea.

l) Kontsumo arduratsua: ondasunen eta zerbitzuen kontsumo neurritsua, informatua, gogoetatsua eta kontzientea, betiere jasangarritasun kulturalaren, ingurumenekoaren, sozioekonomikoaren eta linguistikoaren irizpideak kontuan hartuta.

II. TITULUA
Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

I. KAPITULUA
Kontsumitzaileen eskubideak
121.-1 artikulua. Xedapen orokorra

121-2 artikulua.— Babestutako eskubideak

Lege honek kontsumitzaileen eskubide eta interes hauek babesten ditu:

g) Hizkuntza-eskubideak.

VIII. KAPITULUA
Hizkuntza-eskubideak

128-1 artikulua.— Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak

1. Kontsumitzaileek, beren kontsumo-harremanetan, eskubidea dute, Autonomia Estatutuan eta hizkuntza-arloan aplikatu beharreko legerian ezarritakoaren arabera, eurek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean ahoz eta idatziz arreta jasotzeko.

2. Kontsumitzaileek, hizkuntza-erabilgarritasunerako eginbeharra erabat errespetatzeaz gain, eskubidea dute honako hauek katalanez jasotzeko:

a) Erosteko gonbidapenak, izaera finkoko informazioa, kontratu-dokumentazioa, aurrekontuak, gordailutze-agiriak, fakturak eta horiei buruzko edo horietatik eratorritako gainerako dokumentuak.

b) Ondasunak eta zerbitzuak behar bezala kontsumitzeko, erabiltzeko eta maneiatzeko beharrezkoak diren informazioak, betiere haien ezaugarrien arabera, erabilitako bitartekoa, formatua edo euskarria edozein dela ere, eta, bereziki, osasuna eta segurtasuna babestearekin zuzenean lotutako nahitaezko datuak.

c) Atxikitze-kontratuak, tipo-klausuladun kontratuak, araudun kontratuak, baldintza orokorrak eta horiei buruzko dokumentazioa, edo kontratu horietako bat egitetik eratortzen den dokumentazioa.

3. Generalitatek okzitanieraren (Aranen aranera deiturikoaren) erabilera sustatu behar du kontsumo-harremanetan, Arango lurralde-eremuan, non berezko hizkuntza baita.

II. LIBURUA
Kontsumo-harremanetarako betekizunak

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Betekizun erkideak

211-5 artikulua.— Hizkuntza-betekizunak

1. Kontsumitzaileei zuzendutako dokumentazioak eta informazioek kontsumitzaileen eskura egon behar dute berehala, 128-1 artikuluan ezarritakoaren arabera, baldin eta argibide horiek beharrezkoak badira ondasunak eta zerbitzuak behar bezala kontsumitu eta erabiltzeko. Betekizun hori ez zaie aplikatzen markei, merkataritza-izenei eta jabetza industrialaren legeriak babestutako errotulazioari.

2. Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legean eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe, administrazio publikoek sustatu, bultzatu eta suspertu egin behar dituzte lege honek jabari publikoa okupatzen duten establezimenduentzat eta enpresa emakidadunentzat bereziki ezartzen dituen hizkuntza-betebeharrak.

IV. TITULUA
Ondasunen eskuratzea eta errentamendua

II. KAPITULUA
Ondasun higigarriak

242-3 artikulua.— Informazioa gauzatzeko bitarteko onargarriak

3. Informazioa emateko bitartekoa dokumentala bada, erosleari ematen zaion idazkiak kontsumitzaileen eskura egon behar du berehala, katalanez eta gaztelaniaz.

III. LIBURUA
Merkatuaren diziplina eta kontsumitzaileen eskubideak

III. TITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak

I. KAPITULUA
Arau-hausteen tipifikazioa

331-6 artikulua.— Bestelako arau-hausteak

331-1etik 331-5era bitarteko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteez gain, honako hauek ere arau-hausteak dira:

k) Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak ezarritako hizkuntza-arloko betebeharrak ez betetzea.

III. KAPITULUA
Arau-hausteen sailkapena

[1273]333-12 artikulua.— Zehapenen ordezko neurriak

1. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideen arloko arau-hausteen ondoriozko zehapen-ebazpenek zehapen ekonomikoaren ordezko neurriak aurreikus ditzakete.

2. Ordezko neurriek izan behar dute hizkuntza-eskubideekin lotutako hezkuntza-programak, jarduerak edo zerbitzuak egitea, betiere jardueraren sektorearekin eta arau-haustea egin den inguruabarrekin lotuta.

3. Ordezko neurria arau-haustearen erantzuleak edo erantzuleek eskatu behar dute, betiere zehapen-ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu baino lehen.

4. Ordezko neurria arau-haustea egin duen pertsona fisikoak edo pertsona fisikoek eskatu behar dute, euren borondatez, 334.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Erantzukizuna pertsona juridiko batena bada, haren ordezkaritza egiaztatzen duenak eskatu beharko du, eta pertsona juridiko arduradunarekin lan- edo kontratu-lotura duten pertsonek gauzatu beharko dute.

5. Ordezko neurria eskatzeko prozedura Gobernuaren dekretu bidez arautu behar da. Ordezko neurrien forma, iraupena eta edukia, arau-haustearen inguruabarren arabera arautu behar dira, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailaren agindu baten bidez».

Azken xedapenetako lehenengoa.— 1/1998 eta 1/1990 legeei buruzko aipamenak

Kontsumoaren arloan, lege honi egiten zaizkio Hizkuntza Politikari buruzko urtarrilaren 7ko 1/1998 Legeari eta Merkatuaren Diziplinari eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko urtarrilaren 8ko 1/1990 Legeari egindako aipamenak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper