Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz

8.4.12.65. 10/2010 Legea, maiatzaren 7koa, Etorkinak eta Kataluniara Itzulitakoak hartzeari buruzkoa


8.4.12.65. 10/2010 Legea, maiatzaren 7koa, Etorkinak eta Kataluniara Itzulitakoak hartzeari buruzkoa[1264]

HITZAURREA

II. Zerbitzua iristeko eskubidearen titulartasuna

[…]

Generalitatek mota horretako zerbitzu bat arautzeko duen eskumenaren oinarria eskumen esklusiboa ematen duten tituluetan datza. Lehenengoa da etorkinen lehenengo harreraren arloko eskumen esklusiboa, Autonomia Estatutuaren 138.1 artikuluaren a) letrak finkatua. Beste eskumen esklusibo batzuk ere aipatu behar dira, hala nola katalanaren erabilera edo gizarte-zerbitzuak, zeinak ezarrita baitaude Estatutuaren 143.1 eta 166.1 artikuluetan, hurrenez hurren. […]

[…]

III. Europar Batasunaren harrera-politikaren esparruan

[…]

[…] Lege hau, adibidez, oinarritzen da Europar Batasuneko estatu kideetako administrazioen harrera-programek oro har hiru osagai nagusi dituztela dioen eskuliburuak egiten duen egiaztapenean; izan ere, hauek dira hiru osagai nagusiok: hizkuntzaren irakaskuntza, orientazio zibikoko ikastaroak, eta lan- eta lanbide-prestakuntza.

[…]

Aipagarria da, mugarri gisa, 2003ko ekaineko Tesalonikako Europako Kontseilua, non Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek akordatu baitzuten zeinen garrantzitsua den lankidetza-programak, esperientzia-trukeak eta Batasunaren eremuko integrazioari buruzko informazioa gauzatzea elkarrekiko ikaskuntzarako. Akordio horren ondorioz, eta Europako herrialdeetako immigrazio-ministerio arduradunek antolatutako mintegi batzuetatik abiatuta, Europako Batzordeko Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak, 2004ko azaroan, eskuliburua aurkeztu zuen politikak formulatzeko arduradunen eta profesionalen integrazioari buruz; eskuliburu horrek, besteak beste, harreraren arloko praktika onak eta gomendioak biltzen ditu. Lege hau, adibidez, oinarritzen da Europar Batasuneko estatu kideetako administrazioen harrera-programek oro har hiru osagai nagusi dituztela dioen eskuliburuak egiten duen egiaztapenean; izan ere, hauek dira hiru osagai nagusiok: hizkuntzaren irakaskuntza, orientazio zibikoko ikastaroak, eta lan- eta lanbide-prestakuntza. Eta garrantzitsua da, era berean, Europar Batasunean etorkinak integratzeko politikarako oinarrizko printzipio erkideetako laugarrena aipatzea; printzipio horiek Europar Batasuneko Justizia eta Barne Gaietarako Ministroen Kontseiluak onetsi zituen 2004ko azaroaren 19an, eta Europako Kontseiluak bere egin zituen urte bereko abenduaren 16an eta 17an. Printzipio horrek baieztatzen du harrera-gizarteko hizkuntzaren, historiaren eta instituzioen oinarrizko ezagutza ezinbestekoa dela integraziorako, eta etorkinak oinarrizko ezagutza hori eskuratzeko gaitzea funtsezkoa dela integrazioak arrakasta izan dezan. Eta gaineratzen du ezen oinarrizko ezagutza horren garrantzia islatzen dela estatu kideek sarrerako programetan jartzen duten gero eta enfasi handiagoan.

IV. Harrera eta integrazioa

[…]

Ildo horretan, legeak ez du eremu bakoitzeko (hezkuntza, osasuna, hizkuntza-irakaskuntza, lana eta abar) eskubideen zerrendarik egin nahi, hori lege sektorialetako bakoitzaren zati baita, eta, hala badagokio, etorkizunean eman daitekeen integrazio-lege baten parte; izan ere, lege hori Autonomia Estatutuak ere zehazten du. Lege horrek berezko duen eskubide sektoriala arautzen du, hau da, harrera-zerbitzu bat jasotzeko eskubidea, legean bertan definitzen diren baldintzetan eta edukietan.

V. Erantzukizun partekatua eta eskumenak

[…]

Horrela, Itunak integraziorako oinarrizko tresnatzat hartzen ditu harrera-gizartearen ezagutza, laneratzea eta hizkuntzaren ezagutza.

2/2009 Lege Organikoak, abenduaren 11koak, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa erreformatzen duenak, aitortzen du ezen autonomia-erkidegoek txostenak egiten parte hartu behar dutela etorkinen integrazioa egiaztatzeko, gizarteratzeko, laneratzeko eta kulturako programen jarraipenaren bidez, dela sustraitzeagatiko baimenak emateko, dela nazionalitatea emateko ekarpen gisa. Harrera-zerbitzuan parte hartu izanaren egiaztapena integrazio-ahaleginaren adierazleetako bat da, eta eraginkorra da administrazio-prozedura horietan, indarrean dagoen legeriaren arabera. Immigraziorako Itun Nazionalaren 41.1 apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako neurriek dagoeneko xedatzen dute Generalitatek parte har dezala integrazioari buruzko egitateak zehazten eta egitate horiek egiaztatzen, araudiak hala eskatzen duen kasuetan. Horrela, Itunak integraziorako oinarrizko tresnatzat hartzen ditu harrera-gizartearen ezagutza, laneratzea eta hizkuntzaren ezagutza.

I. TITULUA
Harrerari buruzko xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Xedea, definizioak, sistema eta printzipioak

1. artikulua.— Xedea eta helburua

2. Lege honen helburuak hauek dira: etorkinen eta Kataluniara itzulitakoen autonomia eta aukera-berdintasuna sustatzea, bai eta hori eragozten duten oztopoak kentzea ere, batez ere oinarrizko hizkuntza-gaitasun faltagatik eta gizartea eta ordenamendu juridikoa ez ezagutzeagatik, betiere berdintasun-printzipioa gauzatzeko eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko.

II. KAPITULUA
Lehen harrerako zerbitzua

8. artikulua.— Egitura eta edukiak

c) Hauek dira prestakuntza-ekintzen gutxieneko edukiak:

Oinarrizko hizkuntza-gaitasunak.

9. artikulua.— Oinarrizko hizkuntza-gaitasunak

1. Lehen harrerako zerbitzua eskuratzeko eskubidearen titularrak, Kataluniako gizartean integratzeko prozesuan zehar, oinarrizko hizkuntza-gaitasunak lortu behar ditu katalanez eta gaztelaniaz.

2. Lehen harrerako zerbitzuak katalanean oinarrizko gaitasunak eskuratzeko behar diren prestakuntza eta bitartekoak eskaini behar dizkie zerbitzu hori eskuratzeko eskubidearen titularrei, baldin eta ez katalanez ez badakite eta Hizkuntza Normalizaziorako Partzuergoaren bidez egin ahal bada.

3. Erregelamendu bidez ezarri behar da lortu behar den gutxieneko erreferentzia-maila, betiere Europako Kontseiluak ezarritako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan aipatutako hizkuntza-gaitasunei dagokienez.

4.[1265] Katalana, Kataluniako berezko hizkuntza den aldetik, harrera- eta integrazio-politikak kudeatzeko hizkuntza erkidea da. Prestakuntzaren eta informazioaren komunikazio-hizkuntza ere bada, herrialdean erabat integratzeko oinarrizko tresna. Horretarako, lehen harrerako zerbitzuek eskaintzen duten hizkuntza-ikaskuntza katalanean oinarrizko gaitasunak eskuratzearekin hasten da.

5. Lehen harrerako zerbitzuak, katalanezko prestakuntza amaitu ondoren, gaztelaniazko oinarrizko gaitasunak eskuratzeko prestakuntza eskaini behar die katalanezko oinarrizko gaitasunak eskuratu dituzten pertsonei, [1266] hala eskatzen badute edo behar badute.

11. artikulua.— Kataluniako gizartea eta haren esparru juridikoa ezagutzea

Lehen harrerako zerbitzua eskuratzeko eskubidearen titularrek oinarrizko ezagutza praktikoak lortzeko aukera izan behar dute honako eremu hauetan:

a) Kataluniaren, erroldatuta dauden udalerriaren eta eskualdearen funtsezko ezaugarriak, betiere gizarte, aisialdi, kultura, geografia eta historiako aspektuei eta errealitate soziolinguistikoari dagokienez, bai eta Estatuaren eta Europar Batasunaren funtsezko ezaugarriak ere.

12. artikulua.— Zerbitzuaren beste aspektu batzuk

1. Lehen harrerako zerbitzuaren informazio- eta prestakuntza-ekintzek honako hauek bete behar dituzte:

d) Informazio- eta prestakuntza-ekintzetan, katalanaz gain, zerbitzuaren erabiltzaileen berezko hizkuntzak erabiltzea, beharrezkoa denean, eta hizkuntzok material didaktikoetan ere sartzea, betiere horretarako prestatutako gomendioei eta protokolo teknikoei jarraituz.

2. 10. eta 11. artikuluetan aipatzen diren edukiak partzialki transmititu daitezke katalanaren irakaskuntza-moduluen bidez.

III. KAPITULUA
Harrera espezializatuko programak eta enpresen eta beste erakunde batzuen erantzukizuna

15. artikulua.— Harrera espezializatuko programak

2. Harrera espezializatuko programak, gutxienez, honako eremu hauetan onetsi behar dira: osasuna, hezkuntza, helduen prestakuntza, justizia-administrazioa, zigor-betearazpeneko zerbitzuak (helduen zein gazte-justiziaren eremuan), gizarte-zerbitzuak, haurrak eta nerabeak, barnealdea, hizkuntza-politika, tributu-zerbitzuak, herritarren arreta, enplegua, funtzio publikoa, unibertsitateak, turismoa, kultura eta komunikabideak.

Lehenengo xedapen gehigarria.— Arango Kontseilu Nagusiaren eskumenak

2. Arango Kontseilu Nagusiak erregelamendu bidez ezarri behar du bere lurraldean lehen harrerako zerbitzua emanez lortu behar den araneraren ezagutza-maila, bai eta zerbitzu horrek hiru hizkuntza ofizialak erabiltzeko lehentasun-hurrenkera ere, katalanerako aurreikusten den moduan.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper